text stringlengths 0 20.2k |
|---|
zertarako egin ote zituan jaunak mundua ta munduko gauza guztiak egin zituan jaun beraren naia egiteko bakoitzak bere eran egin zituan beraren onra ta gloriarako universa propter semetipsum operatus est dominus argatik dabid santua bekatariai ez beste gauza guztiai otsez dagote ta deitzen die guztiai jauna laudatzera ... |
sinisten ditugu egia oek eta alaere izan gera gu izan geran bezalakoak zenbat eta zenbat egun joan zaizkigu jaungoikoa danikere ongi oroitu gabe zenbat eta zenbat denbora jaun oni agur umillik egin gabe ta jaunaren etxean edo elizan bertan gaudeneanere kontuz eta biotz umillarekin egin ote diozkagu dagozkan agurrak ze... |
ontarte edo mesedeak artu dituan baten eginbide ta zorrak asko dira ta oetatik bat da ontarte berak gogoan idukitzea ta ongilleari biotz ezaguera onez beterikako batekin eskerrak ematea ala erakusten digu fedearen argiak izan zaitezten esker onekoak esaten digu s paulok ala erakusten digu gizonari jaunak eman zion eza... |
nor ote da gure ongille au da ongille au jaungoiko guzialduna bera gauza guztien egille jaun ta jabea betikoa iñoren bearrik ez duana berez eta beregan beti doatsua da errege guztien erregea da arako izate ezin geiagoraño eder eziñ geiagoraño on eta maitagarri ura zeñaren edertasuna ekusteak betiko doatsu egiten ditua... |
ta nor gera gu edo zer jaun au era onetan guzaz oroitzeko zer da jauna gizona zuk ainbesteraño gizona altxatzeko esaten dio job santuak jaungoikoari quid est homo quia magnificas eum zer ezpada lurreko auts piska bat gorputzaren aldetik begiratzen bazaio zer ezpada loiez zikinkeriaz eta arrez beterikako ontzi nazkaga... |
ta nolako ontarte edo mesedeak au ongi ezagutzeko banaka ekusi nai lirake mesede oek baña errazago kontatuko lirake itsasoan arkitzen diran ur tanta ta arealeak lenago lurraren gañean diran belar eta arbolak jaunaren esku ongilleak egin dizkigun mesedeak baño argatik oetatik batzuei bakarrik begiratuko degiekegu idiki... |
ogei ta emezortzigarren erakusaldia |
jaun jaungoikoari zor diozkagun esker onhumillen gañean |
artu ditugun ontarte edo mesedeen ezaguera ona |
memento creatoris tui in diebus juventutis tuae ecclesiastes 12 |
artu ditugun ontarte edo mesedeen ezaguera ona da birtute bat jaungoikoak berak gizonari eman ziona esker onekoa izateko bere ongilleakin birtute onen mallak dira 1a gogoan idukitzea egin zaizkigun mesedeak ongilleari dagoka egiten duan mesedeaz aztutzea ta artzalleari beñere ez aztutzea esan zuan senekak hoc inter du... |
birtute onen kontra bizioa da eskergabekeria ta baditu onekere bere mallak lenengoa da egin zakun mesedeaz aztutzea ta au da ganaduak edo zentzugabeko animaliak berak egiten ez duena 2en malla da eskerrik ez ematea edo esker gaiztoak ematea ain dira zenbait gai onen gañean esker gaiztokoak non egiten zaten mesede guzt... |
§ i |
asi zaite kristaua zure sortzearen aurreko denbora guztiai begiraldi bat ematen ta zuk ekusiko dezu ezer ezaren illuntasunean egon zerala oraindik denbora gutxi dan artean zer ziñan ezperen mundu au jaunak egin zuan arteko eternidade guztian ezer ez zu ezer ez zure gurasoak ta zure aurreko guztiak zer ziñan zu ta zer ... |
gu geren ezerezean utzirik egin zitzakean jaunak beste ezin konta al anima gu ez bezalakoak ta guztiz leialki beren egille ona serbituko zuenak ta alaere aek utzi zituan beren ezerezean ta egin ginduan gu oraindik amaren sabelean sortu baño len ezagutu zindudan ta nere onginai betikoarekin begiratu ta maite izan zindu... |
ekusten dezu kristaua nola oraindik orañago ezerere ez giñan ta gure berririk batere munduan etzan ekusten dezu nola ezerez onetatik nai izate utsarekin atera gaituan gure jaun jaungoikoak ta atera beste ezin konta al utzitzen dituala betiko beren ezerezean ta zertarako ezerezetik atera ta ipiñi ote gaitu munduan gure... |
atozea oraiñ kristaua zu ezer ezetik atera ta gauza añ andietarako egin zaituan zure jaungoikoari ez diozu zor dezun izatea ta zu zeran ta izan al zaitezkean guztia ez diozu zor sarritan beraz oroitzea ta esker on humillak ematea baña au are obeto ezagutu dezazun oroi zaitez bigarren lekuan nola zu jaio orduko emen p... |
§ ii |
egin zinduan zure jaunak emen bera ezagutzeko amatzeko ta beraren aginteak gordetzeko ta bizi zeran denborarako prestatu zizun etxe edergalant bat ta bear dezun guztia nai dezu ekusi nolako etxea prestatu zizun «zabalitzatzu bada zure begiak ta begira eguzkira begira illargira begira izarrez betea dagoan gañ orretara ... |
etxe eder galant au zaitzen du beraren egille jaungoikoak jaun andi onek airean bezala dauzka isaias profetak dionez «egiak aldapak mendiak itsasoak ta mundu guzi guzia iru beatzekin iru beatz oek dira jaunaren jakiundea ontasuna ta eskua noiz nola ta zertako gauzak egin bere jakiundeak erakutsi zion jaungoikoari bere... |
»etzan gure jaungoikoa kontentu geratu guretzat etxe eder galant au apaindurik ipintzearekin baziakian jaunak ezurrez ta aragiz jantziak egin ginduala ta etxeaz gañera beste gauza asko bear genituala orregatik etxea egin orduko egin zituan lurpean urre zillarrak diamanteak ta arri fiñak lur gañean beiak ardiak eperrak... |
idiki itzatzu bada noizbaitnoizbait kristaua zure begiak ta ekusirik zure egille onak zuretzat apaindu zuan etxe eder galant au ta etxe onetako gauzak lotsa zaite zeren jaunaren ontarte oez aztu edo beraren kontra bekatua bekatuaren gain egiteko baliatu zeran ezagutu ezazu ongi nolako eskerrak zor diozkatzun |
§ iii |
etzaitezela ordea munduko etxe eder oni begira llilluraturik geratu oroi zaitez erbestean bizi zerala ta erbesteturik gauden denboran onen etxe edergalanta ta ainbeste gauza guretzat prestatu baditu gure egille onak nolako jauregia edo bizilekua izango da zeruko jerusalen ta jaungoiko beraren erri zoragarrian guretzat... |
zoaz bada kristaua goorago ta goorago ta ekusiko dezu erri bat añ andiederzoragarria non gure adimentuak ezin ongi iritsi lezakean ekusiko dituzu erri onen murallak ta ez dezu jakingo zer esan aen edertasuna dakusazunean muralla oen lenengo arri errenkada da jaspea baña ez emengo jaspe illun oen antzekoa baizik krista... |
san juan ebanjelistak zeruko erriaren murallak arri ederpreziotsu aekin egiñak daudela adirazten digunean ez degu sinistu bear arrizko murallak dirala baizik arri eder aek izendatzen dituala guri nolere bait agertzeko zeñ miragarria dan zerua murallaren eran inguratzen duan edertasuna |
amabi ate ditu erri onek sortaldetik edo eguzkia sortzen dan aldetik iru nortaldetik iru eguerditik iru ta eguzkia sartzen dan aldetik beste iru ez dira ate oek puskaz egiñak baizik margarita deritzan arri batosoarekin bakoitza ta kristalik ederrenak ta garbienak baño geiago argi egiten ta distiatzen due zoaz kristaua... |
ona nere kristaua ona zure egille onak zuretzat prestatu duan jauregi ederra esan gidazu orain esan gidazu arren zer eskerrak ez diozkagu zor onenbat ontarte egin digun gure jaun jaungoikoari nola egon algaitezke sarritan esker umillak eman gabe gure ongille andiari asko da gure oraindañoko zabarkeria asko da eskergab... |
ogei ta emeretzigarren erakusaldia |
adirazten da lenengo lekuan gure pensamentu itz lan eta nekeak jaunari eskeintzeko degun zor andia |
bigarren lekuan eskeintze oetatik atera ditzakegun ondasun andiak |
dominum deum tuum adirabis et illi soli servies deuter 6 et math 4 |
gure lan eta egiteko guztien artean andiena edo obeto esateko bakar bakarra da gure jaun jaungoikoa ezagutzea adoratzea ta serbitzea adoratuko dezu zure jaun jaungoikoa ta ura bakarrik serbituko dezu esaten zaku eskritura santan alaere egiteko au da guztien artean aztuena ta beti geroko utzitzen deguna ta gauza negarg... |
* * * |
ezagutzeko zuk kristaua zure pensamentu itz lan eta nekeak jaunari eskeiñtzeko dezun eginbide ta zor andia ez dezu neke andiren bearrik asko da onetarako zuk kontuz begiratzea norenak diran zure izatea ta beste bekatuaz osterontzean zuk dituzun ta izan al ditzakezun gauza guztiak ta zertarako eman dizkitzun gauz oek g... |
ekusiko dezu zeruko atseginkontentuen eta erreñuaren gai izateraño goratua arkitzen bazera au dala jaunaren ontarte ta doai miragarri bat jaun berak bere ontasunez ez zure ederragatik egin dizuna ekusiko dezu adan gure lenbiziko gurasoak galdu zuala zerurako esku ta deretxa au ta galdu berekin bere ondorengo guztientz... |
eginbide ta zor andi au ezagutuko dezu gañera begiratzen badezu zertarako eman dizkitzun jaunak dezun izatea ta beste gauza guztiak ez dizkitzu eman kristaua gauz oek zere gura ta naikunde txarrai jarraitzeko ez dizkitzu eman abereak edo zentzugabeko animaliak bezala bizitzeko baizik zere jaun onmaitagarria ezagutzek... |
* * * |
baldin guk kontuz eta bear bezala eskeintzen badiozkagu jaunari gure pensamentuak itzak lan eta nekeak baldin gure asmo ta intenzio ona berrituaz jaunari agradatzeko edo jaunaren onra ta gloriarako zuzentzen eta egiten baditugu gure lanak andiak dira ta ugariak kristauarentzat onetan gorderik dauden ondasunak eta irab... |
esnatzen geranean nere kristauak gure lenbiziko pensamentua lenbiziko biotzaren mugimentua ta aoko itza zuzendu bear degu jaungoikoaganonz jauntzi bear degu honestidadearekin esaten ditugula bitartean aita gurea abe maria salbea edo beste orazioren batzuek zor diozkagu jaunari gure biotz guztia ta biotzaren afekto guz... |
frutu oetatik bata da egun guztiko lanak eta egitekoak bakoitza bere denboran eta bear dan eran egitea baldin goizetik benaz eta biotzetik asmoak artzen badira jaunaren amorioz eta beraren gloriarako egun guztiko nekeak egiteko gizon jakiunde ta birtute andikoak goizetik egiten due egun guztiko lanen traza ta aututzen... |
ekusten dezu oraiñ kristaua zeiñ ondasun andiak dauden jaunari gure lan eta nekeak eskeinzean ekusten dezu zeñ aisa egin ditzakean zerurako irabazi andiak kristau ez jakiñenakere florenziako mendietan bizi zan eremutar batez dioe gizon jakintsu askok gogora zitzaiola mundu guztian ziran anima onen artean bera onena ot... |
berrogeigarren erakusaldia |
ordikeriaren gañean |
sicut in die honeste ambulemus non in commesationibus et ebrietatibus roman 13 |
galde egin bide zioen bein norbaiti zar batentzat zer gauza ziran onenak erantzun zuan ardo gozoa jaungoikoaren itza ta konzienzia garbia iru gauz oek baña zer gauz obeagorik ta gozoagorik izan diteke dulce merum verbum domini mens conscia recti quid tribus his senibus dulcius esse potest ederki esana nere kristauak e... |
izanik ardoa berez ain gauz ona ta gure onerako gure jaungoikoak utzia nork sinits zezakean au gure animen puzoi biurtuko genduala etzan erraz sinistea baña gertatzen dana da ardoaz baliatzea gizona bere osasuna bere anima ta bere jaungoikoa galtzeko aztutzen dala bere jaungoikoaz ta jaungoikoaren lekuan adoratzen dua... |
s agustin gloriatsuak esaten digu onela edanean igarotzen ta orditzen dira gizonak zeren uste duen ordikeria edo gaitz txikia edo ez txikia ta ez andia dala baña kontu estua eman bearrak dira apaizak uste gaizto onezaz dio santuak baldin beti ta geratugabe aditzera ematen ari ezpadira beren kontuko animai zer gaitzak... |
§ i |
santo tomas doktore aingeruak ta onekin gizon jakintsu guziak erakusten duenaz orditzea da jaungoikoak bakoitzari eman dion ezaguera galtzea bere naiez ta zer egiten duan dakiala in eo quod homo sciens et volens privat se ussu rationis (22 ae q 150) bekatu au berez bekatu larria ta mortala da au sinistu nai ez padezu ... |
ordikeriako bekatu onetan erortzen dira 1a ardoarekin sagardo mistela ta edozeñ edarirekin moskortzen diranak ta orobat beren naiez tabakoarekin ezaguera galtzen duenak ere (vide super hoc disputatiunculam post doctrinam n 1) 2a ardoa sagardoa ta beste edariak ematen dieztezenak ordiko dirala ezagutzen diranai bear ba... |
irugarrena bekatu onetan erortzen dira lagun urkoari orditzeko bidea ematen dioenak ekusten dezu zure adiskide bat tolosan errian edo edozeñ lekutan nai adiña kargarekin ta bide zabalakere estu asko dituala ta mesede andiren bat egiten bazenio bezala asitzen zatzaizka konbidatu bearrean primo cuñado vecino hermano zer... |
edanean igarotze au bekatu larria izateko bear dira iru gauza lenengoa da ezagutzea batek zer egiten duan ta ezaguera onekin zenzua galtzeko perillean jartzea 2a bere naiez ezaguera galtzea edo galtzeko perillean jartzea bi gauz oek txit ederki oi duan bezala aditzera ematen ditu s tomas aingeruak iru gisatan gertatze... |
bitor esango due oraiñ edanerako oitura duenak nere gaiztakeria guzia au da ez det ezer ostutzen ez iñor iltzen jakiña da nere bekatua ta au ur bedeikatuak daramana ni alabaña ez naiz nere naiez sekulan orditu galanki edatea nai izan det baña orditzerik ez ona etsaiaren engañio anima galgarria nere kristaua edanerako ... |
edanean igarotzea bekatu larri edo mortala izateko orditzeak bear du izan osoak au da osotoro ordi bear da edo osotoro orditzeko perillean jarri bear da noiz dan ordikeria osoa noiz bitartekoa edo erdimerdi esaten zaiona ez da beti erraz ezagutzen edaten dezu ongitxo ta jartzen iztun edo mututurik edo mingaña asitzen ... |
ekusirik zer dan orditzea ongi ezagutzeko zein lotsagarria dan ordikeriaren griña ekusi bear ginduke onen ume onak edo garbiroago esateko edanerako makurtasunetik jaiotzen diran ondoren gaizto ta kalte arrigarriak edanerako makurtasunetik jaiotzen dan aurreneko kalte ta ondoren gaiztoa da jaungoikoak gizonari eman zio... |
edanerako oitura ta makurtasunetik jaiotzen dan 3ren ondoren gaizto ta kaltea da ezertako ez dala bat uztea asko gizon dira berenez zintzoak ta gauz askotarako azkarrak baña beren edanerako makurtasunarekin ezertarako ez biurtzen diranak zertarako izan diteke erri batean edanari jarritako gizon bat ezin onelakoari err... |
edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 4ren ondoren gaizto ta kaltea da etxeari dagozkan gauzetan zabartzea ta alferkeriari ematea ta nekazari batek alferkeriari ederetsitzera ezkero zer uste izan diteke ezpada emaztearen da umeen negarra biraba larrugorritasuna ta guziaren gabea ardoa adiskide duana ez da aberastuko d... |
edanerako makurtasunetik jaiotzen da 6ren ondoren gaizto eta kaltea da emaztea ta umeak naigabez kezkaz ta atsakabez igartzea gizona ezkontzeko sakramentuarekin geratu zan beartua bekatu larriaren azpian bere emazteari bizitza pakeazkoa ta ona bere alegiñean ematera naigabez kezkaz premiaz gogaitzeko biderik batere em... |
edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 7ren ondoren gaizto ta kaltea da erausia ta ixillik egon bear lukeen gauzak agertzea ez da sekretorik batere ordikeria dan lekuan esaten digu espiritu santuak berak nullum secretum est ubi regnat ebrietas (prov 31) nork estali ta gorde du tragoen artean gorderik iduki nai zuan gau... |
edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 8ren ondoren gaizto ta kaltea da aserrea leia ta tximera auzien ama deitzen dio s buenabenturak parens litium (de sex alis cherub) s isidorok dio orditzea dala biotzean aserrearen baga gaiztoak eraigitzea cordis furorem (de summo bon) baña gutxi da au guzia eskritura santak dionar... |
edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 9ren ondoren gaizto ta kaltea da etxekoai auzoai ta errikoai ejenplo gaiztoa ematea edozeñ guraso ta etxetako buru beartua dago bere ume mirabe ta gañerakoai zerurako bidea erakustera ez itz utsakin baizikan itzez ta bizitza onez onetan zabarra ta nagia dan gurasoa ez absolbitzeko... |
edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 10ren ondoren gaizto ta kaltea da lujuriaren sua erazekitzea nork dio ori elizako konzilioak lujuriaren gurasoa deitzen dio remni deritzan erri batean oraiñ berreun urte bezala egin zan konzilioak libidinis parens (conc rem anno 1589) nork dio au au dioe elizaren guraso ta gizon j... |
aditu bear dezue eskritura santak lothen gañean dakarren gauz arrigarri bat loth bizitu zan urte askoan sodoma zeritzan erri batean erri onetako jende guzia txikia ta andia itsutua etziña ta usteldua bizi zan lujuriaren zikinkerietan gizonak gizonakin ta emakumeak emakumeakin elkarrekin lotsatzen etziran bezala ainbes... |
atzenean noizere bait doktrina au bukatzeko edanerako makurtasunetik jaiotzen dan ondoren izugarriena da animako gorreria gogortasuna eta eriotza gaiztoa ez uste izan bekataria zu ikaratzeagatik nere burutik ateratzen dedala au ez ez au da egia bat elizako doktoreak aditzera ematen diguena eskritura santak esaten du b... |
zer bada esango dezue ez da onelako bekatarientzat sendatzeko ta jaunaren legeko bide zuzenean sartzeko usterik etsirik egon bearrak ote dira zeruaz nere kristau onak ez nuke nai esan iñor geiegi izutzeko gauzarik baña alaere aditzera emango det gaiak eskatzen duana oitura onetan sartu ez diranak ekusirik ta ezaguturi... |
berrogei ta batgarren erakusaldia |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.