text
stringlengths
0
20.2k
beste batzuek ez dira etortzen dotrinak eta jainkoaren itza entzutera araso eta egitekoen aitzakiarekin baña aitzakia onek ez du batere edertzen jaunaren begietan beraren itz santua entzuteko zabarkeria eta gogoaren flata iñoiz edo berriz gerta diteke egitekoak egiaz eragoztea elizara etortzea jaunaren itza entzuteko ...
etsaiak beretzat markatua darabillen bigarren taldea da s gregoriok dionez dotrinak eta jainkoaren itza entzun arren jaunak adierazten dienari biotzean lekurik ematen ez dioenena non acceptantium nere kristauak ez degu ezer egiten dotrinak eta jainkoaren itzak entzutearekin jainkoak adirazten diguna egiten ezpadegu ez...
batzuek entzuten ditue dotrinak eta jainkaoren itzak eta entzuten ditue gustoz azaletik dijoazenean eta birjiña txit santaren bitartekotasun eta urrikimentuaren eta betiko bizitza doatsuaren gañean itzegiten danean nork alabaña gauz oek gustoz adituko ez ditu baña dotrinak argiro begien aurrean ipintzen baditue gertat...
etsaiak beretzat markatua daukan irugarren taldea dira s gregoriok dionez jaunaren itza entzunik zerurako bidea artu duenak baña atzera bekatura eta etsaiaren aldera biurtu diranak recibivantium marka au da guzien artean izugarriena zeren berekin daraman eskergabekeria guziz itsusi bat argatik s pedrok dio onelakoak d...
* * *
dotrinak eta jaunaren itz santua ongi entzutea da jainkoaren ume autuen eta jesukristoren artaldearen marka eta ezta asko au jakitea zeiñ ederra dan marka au ezagutzeko da benik beiñ jainkaoren ume autuen marka ala dio alabaña egia bera dan jesus maitagarriak jainkoarena danak entzuten ditu jainkoaren itzak esaten dig...
zer frutu emendik atera bear degu lenengo frutua sortzea biotzean dotrinak eta jaunaren itza enzuteko nai andi bat eta al dezunean etortzea jateko gogorik batere gabe arkitzen dana ez dago ongi bere osasunan eta era berean ez dago ongi bere animan jaunaren itz santauren nai edo gogorik ez duana bigarren frutua biotza...
berrogei ta bostgarren erakusaldia
adirazten da lenbizia
zer aditzen dan jaunaren itz santuaren izenez eta nolako mesedea dan jaunak bere elizari itz au utzi dion eran utzitzea
bigarrena nolako aserrea agertu digun jaunak beraren itz santua entzuten ez duenen eta gaizki entzuten duenen kontra
irugarrena zer frutu emendik atera bear degun
in mansuetudine suscipite verbum insitum quod potest salvare animas vestras jacobi 1
enzun ezazue biotz umill eta manso batekin zuen animak salbatu ditzakean jaunaren itza esaten digu santiago apostoluak gai onen gañean itzegin dizuet iru erakusalditan eta azkenekoan aditu zenduen zeiñ marka gaiztoa dan dotrinak eta jainkoaren itza ez entzutea eta nor diran marka onekin dabiltzanak aditu zenduen gañer...
* * *
jaungoikoaren itz andia da jainkoaren semea bera edo trinidadeko bigarren persona aitaren antz ederra aitaren adimentutik betikotasun guzian jaiotzen dana eta ez degu oraiñ itzegiten onen gañean jaungoikoaren itzaren izenez aditzen da bada emen jaunak moldatzen duan ots eta dei bat guri adierazteko zerurako bidean jak...
bazekusan jaunak nori nai ematen bazitzaion beraren itz santau adierazteko eskua izango zirala erakusle ta profeta gezurtiak gogoak ematen ziena erausiko zuenak jaunak esana bezala eta beragatik munduaren asieratik jesukristo etorri zan bitartean eta jesukristo etorri ezkero artu izan ditu neurri ederrak engañatuak iz...
ezagutzeko orain nolako mesedea dan era onetan jaunak bere itz santua eliz santari utzitzea begira kristaua nor dan guri itzegiteko neurri onen ederrak artu dituana nondik datorkigun onenbeste onra guri eta ez beste askori zer ondasunak ekarri dituan eta egun oro dakartzian jaunaren itzak nor ote da guri itzegiteko ne...
nondik guri onenbeste onra jaunaren itzaren egia partitzen da eliz ama santaren barrutietan bizi diranen artean bakarrik gañerako guziak itz santu onen lekuan aditzen ditue etsai galgarriak erakutsi eta zabaldu dituan gauzak nondik bada onra onen andia nondik jaunaren ontasun eta urrikimentu andiagandik baizik au ongi...
zer ondasunak ez ditu ekarri jaunaren itz santuak oroi zaite nolakoa arkitzen zan mundua jesukristok bere lege santa adierazteko bidaldu zituanean apostoluak munduaren lau bazterretara juduak ez bete jende guziak etzuen ezagutzen jainko egiazkoa lenagoko denboretanere dabidek zionez ezagutua da judean jaungoikoa zion ...
* * *
zeiñere andia eta baztergabea dan jaunaren ontasun eta miserikordia ez da txikiagoa beraren zuzentasun edo justizia eta aserratzen da askotan ekusirik gure eskergabekeriak eta ez gutxiena oek beraren itz santuaren kontra diranean era askora agertu digun bezala nolako aserrea agertu ote du bada jaunak beraren itz santu...
baldin begiratzen badegu zer dion gai onetan eskritura santak arkituko degu beñik beiñ isaias profetagan mastiaren parabola ipiñi zuan jaunak masti bat itxi zuan eta erdian egiñ zuan torre bat bere tolareakin egon zan mats gozoen ustean baña oen lekuan eman zituan basamatsak edo gaziak expectavit ut faceret uvas et fe...
non famem panis neque sitim aquae sed audienti verbum domini ibilliko dira jendeak batetik bestera itz onen billa eta ez due arkituko circuibunt quaerentes verbum domini et non invenient aditzen dezu kristaua zer esaten zakun eskritura santan ekusten dezu nolako aserrea agertu digun beraren itz santua entzuten ez duene...
baña are obeto ezagutuko degu au egiñ dituan kastigu izugarrietara begiratzen badegu begira orienteko bazterretara denbora baten predikatu zan an jaunaren itz santua ederki an predikatu zuen apostoluak berak eta gero s zirilok jerusalenen s basiliok zesarean s gregorio nazianzikoak s juan krisostomok konstantinoplan n...
zer frutu emendik atera bear degu lenengo frutua jaunaren aurrean umillatzea eta ezaguturik gure eskergabekeria andia beraren itz santuari dagokan gaiean erregutu bear diogu ez gaitzala arren utzi beste erreñu asko utzi dituan eran bigarren frutua entzutea jaunaren itz santua biotz umill eta mansoarekin santiagok esat...
berrogei ta seigarren erakusaldia
adierazten da lenbizia
zer prestaerarekin etorri bear degun jaunaren itz santua entzutera
bigarrena nola entzun bear degun
irugarrena zer egiñ bear degun itz santua entzun ezkero
in mansuetudine suscipite verbum insitum quod potest salvare animas vestras jacobi 1
entzun ezazue biotz umill eta manso batekin zuen animak salbatu ditzakean jaunaren itza esaten digu santiago apostoluak azkeneko erakusaldian aditu zenduen zer aditzen dan jaunaren itzaren izenez eta nolako mesedea dan jaunak bere elizari itz au utzi dion eran utzitzea aditu zenduen gañera nolako aserrea agertu digun ...
jaunaren itz santua da animaren soroan aita zerukoak ereiten duan azi ederra eta izen au ematen dio jesukristok berak semen est verbum dei aziak dan onenak eta bikañenakere frutu ugariak emateko eskatzen du lur ongi prestatua eta maneatua ereiñ ezperen artoa garia edo beste edozeiñ azi etze dagoan lur batean arantzak ...
zer egiñ bear ote da bada prestaera eder batekin jaunaren itz santua entzutera etortzeko iru gauza kristaua lenengo lekuan egiñ bear dan gauza da biotzeko sorotik lar arantza ta belar gaiztoak kentzea au da aldebat utzitzea arazo irabazi eta munduko beste gauzen gogorazio ta kezkak au ez egitera jaunaren itz santua er...
§ ii
azia ereiteko lurra prestatzea gauza bearra da baña ezta asko frutuak iristeko ereiñ bear da gañera azia eta ereiñ bear da aziari dagokan eran eta denboran eta era berean jaunaren itz santua enzuteko biotza prestatuondoan entzun bear da ez nola nai baizik ongi zer aditzera eman nai ote du jaunaren itza ongi enzuteak e...
jaunaren itz santua ongi enzuteko enzun bear da benik beiñ jainko beraren itza bezala dotrinetan eta sermoietan esaten zakuna da jaunak bere lege santan aditzera eman diguna eta predikarien bidez itzegiten digu jaunak berak izan bedi dotrinak eta sermoiak egiten dituana s pedro s pablo san juan krisostomo s anbrosio i...
izan dira santuak eskritura santa buru utsean baizik irakurritzen etzuenak zeren eskritura santan jaunak itzegiten digun eta guk eztegu begiramentu eta errespeto andiarekin enzungo jaunaren itz santua
atzenean errespeto andiarekin ezezik biotz manso eta humillarekinere enzun bear da jaunaren itza ongi eta dagokan eran enzun nai badezu ala esaten digu santiago apostoluak ta zer esan nai ote digu biotz manso eta umillarekin enzute onek esan nai du enzun bear degula jaunaren itza sinisten degula dotrina eta sermoietan...
§ iii
lurra ondo prestatzea azia ereiteko eta ondoren kontuz ereitea gauza bearra da fruturik izango bada baña ezta oraindik asko abustura iristeko azia erein ondoan estali bear da erne dedin ernetaere gorde bear da kontuz piztietatik bidezkoetatik ganaduetatik eta gañera denbora egokietan eman bear zaizka bere maneadurak e...
ar ezazue bada esango dizuet berriz ere santiago apostoluarekin ar ezazue biotz umill eta manso batekin zuen animak salba ditzakean jaunaren itza in mansuetudine suscipite verbum insitum quod potest salvare animas vestras enzun ezazu itz santua lurra lenago prestatzen dezula enzun ezazu jainko beraren itza bezala begi...
abenduko eta garizumako igandeetako
sermoiak
nota
aita santu benedikto amairugarrenak agindu izan zuan sermoien sarreran aditzera eman zezeela predikariak dotrinako gauzaren bat ala egiten da españan abendurako eta garizumako beste gauz askoren artean ongi izango da adieraztea bekatariai jainkoagana biurtzkeo duen eginbide edo obligazioa zer dan bekatua zenbat eratak...
«ordenamos asi mismo á nuestros párrocos y á todos los demas predicadore de nuestra diocesi tanto seculares como regulares que en las salutaciones de todos sus sermones de cualquiera asunto misterio ó festividad que sean espliquen cathequisticamente un punto de doctrina cristiana con estilo facil llano y perceptible l...
lenengo dotrina
bekatariak bere jaungoikoagana biurtzeko duan eginbidearen gañean
anziñatik ipiñia dauka eliz ama santak abendua esaten diogun denbora santu au batzuek dioe s pedroren besteak s gregorioren denboran asi zala baña dana dala asiera onezaz guk dakiguna da eliz ama santak ipiñi zuala abendua jaunaren itza adituaz esna ditezen bekatariak bekatuaren lo pisutik eta biur ditezen lenbait len...
utzi dezu kristaua zure jaun jaungoikoa erori zera bekatuan beartua zaude beraz lenbait len edo beintzat asko luzatu gabe beragana biurtzera edo konfesatzen zerala edo egiaz eta biotzetik damutzen zerala onezko damuarekin edo berbera dana kontrizioarekin betiko utzitzen dituzula bekatua ta bekatuaren bideak etxeak adi...
beartua zaude jaunak bere profeten autik esaten digunari begiratzen badiogu ar ezazue begitan gaiztakeria ta bekatua odite malum amatu ezazue bizitza ona dio amos profetak diligite bonum garbi zaitezte eta zaute sendoro zeren garbitasunean lavamini mundi estote ken itzatzue gogorazio gaizto oriek gera zaitezte gaizkiz...
beartua zaude gañera zere jaunagana biurtzera bera biotz osoz amatzeko aginte andiari begiratzen badiogu amatuko dezu dio jaunak amatuko dezu zure jaun jaungoikoa zure biotz guziaz zure anima guziaz eta zure indar ta alegin guziaz «nere aginte onen itzak gordeko dituzu kontuz zure biotzean kontatuko dieztezu zure umea...
beartua zaude bekataria jaunagana biurtzera norena zeran kontuz begiratzen badezu atozea etzera kristaua eta eztakizu kristauak esan nai duala kristoren gizona ala erakusten zaku dotrinan etzerate ez zerenak esaten digu s paulok non estis vestri baizik jesukristorenak vos autem cristi beraz zu kristaua etzera zerea ba...
beartua zaude onetara begiratzen badiozu bekatu barkatu gabeak bekatu berrietarako dakarren perillari damuz desegiten eztan bekatuak bere kargarekin bekatu berrietara darama dio s gregoriok peccatum quod mox per paenitentiam non deletur suo pondere ad aliud trahit eta santo tomasek dio jaunaren grazian arkitzen ez dan...
abenduaren lenbiziko iganderako 1a
bakoitzak eriotzaren une edo puntuan igaro bear degun juizioaren gañean
erunt signa in sole et luna luc 21
abenduaren lenbiziko igandea degu gaur kristaua eta beartua nago zuri denbora onen berriak ematera eliz ama santak pazkoaren aurretik ipiñi zuan berrogei eguneko baraua guk argenzan jesus bildots mantxarik gabea biotz garbiarekin eta denbora ari deitu oi diogu garizuma era berean ipiñi zuan eguerriren auretik beste ga...
garizuma au leku batzuetan atsitzen zuen s martin egunetik besteetan santu guzienetik leku batzuetan barautzen zan egun oro beste batzuetan astean iru egunez eta zenbait lekutan pasioko denboran bezala aldareak estalzen ta janzi beltzakin esaten ziran mezak orain ere utzitzen du elizak gloria kantatzea eta mezak esate...
bi juizio oek maiz eta kontuz gogoan erabilli bagindu etzan ez izan dan bezalakoa izango gure bizitza eta etziran izan diran adiña izango gure bekatuak baña gertatu zakuna da munduko iduripen eta utsaren ondoren lilluraturik gere egunak igarotzea eta kontuetako egunean ondo irteteko bear dan eran ez bizitzea aurrera e...
birjiña txit santa bekatarien ama gozoa ekusten dezu zuk zeñ kontu estuak eman bearrak geran eriotzako une izugarria datorkigunean ekusten dezu zeñ aztuak bizitu geran geroko kontu oez eta zeñ ongi irten gaitezkeala bizita on eta eder bat artzen ezpadegu baña nola zuzenduko gera gu onetarako zuk ez laguntzera zu zera ...
ill bearrak eta jaunaren aurrean kontuak eman bearra gera bekataria ala erakusten dizu zure fede santak eta sinisten degu katoliko guziok erabakia dago gizonarentzat beñ illzea eta ondoren kontuak ematea guziok agertu bearrak gera jesukristoren jarleku edo tribunalaren aurrean dio s paulok beraz zu ere bekataria iltze...