text
stringlengths
0
20.2k
begirazazu kristaua berriz munduaren bazterretara ta ekusiko dituzu beste asko beren iritziari itsatsiak olagarroa aitzari itsasia egon oi dan bezala griña onek ezpada bera garaitzeko alegiña egiten berekiñ dakar utsegite ta bekatu askoren perill andia ai zuen zori gaiztokoak zeren begietan jakintsuak zeratenak deadar...
begira giozu berrizere munduari ta ekusiko dituzu beste asko onra ta puntura aiñ itsutuak aiñ etziñak eta itsatsiak non gura au ukatu edo ezi gabez txit erraz galtzen duen beren anima ta jaungoikoa ez da gauza gaiztoa onra puntua ta izen ona baizik gauz ona ta bear dan neurrian amatzen dala asko laguntzen du zerurako ...
zoaz aurrera kristaua munduari begiratuaz ta topatuko dituzu beste asko bengantzaren txingarra kolkoan duela bizi diranak zeren auzoak aideak edo adiskideak aen gustora itzegin etzuan botoa ukatu zien edo beste mesederen bat egiñ etzien ez daukeela gorrotorik esango due konfesatzean baña ongi miratzen badira oen biotz...
arkituko dituzu gañera beste asko gorputzaren era ta sentiduen atseginkontentuetan llilluraturik ta itsuturik bizi diranak batzuek janedanean besteak ara ona ibillian utzirik umeak mirabeak ta etxea kezkarik ta konturik gabe besteak atzenean ez dagozten jauntzi ta apaindurietan ezta gorputzaren erak nai izatea bekatu ...
etzaitezela onenbesterekin geratu kristaua munduari begiratzean begira ondo berriz etxe andi onetan bizi diranai ta arkituko dituzu eziñ konta al gizon eta emakume zar eta gazte itsatsiak itsuak ta llilluratuak bizi diranak seigarren mandamentuaren kontra itzez pensamentuz edo bestela erorteko perill andia duan bizimo...
atzenean ekusiko dituzu kristaua asko munduko ondasun eta izanen ondoren osotoro itsutuak kutiziaren idoloaren aurrean auspez edo belauniko jarririk ondasunak nai izatea konbeni zakun neurrian ta bide onez ez da bekatu baña ondasunai biotza itsastea ta itsastea neurririk eta mugarikgabe au da gauza bat osotoro illuntz...
* * *
ekusten dezu kristaua zer dakarren gure griña ta pasio nagusiak ez ukatuak ez ilduratzeak ez ezitzeak ekusten dezu zeiñ bekatu asko gertatzen diran gure zabarkeria ta nagitasun onegatik alaere bekatu oek edo beintzat oen ama izan oi da guztiz ezkutatua estalia ta kolore ederrakin apaindua ta emendik jaiotzen diran bek...
era onetan griña ta pasioak ukatzeko ilduratzeko ta ezitzeko zabarkeria andian bizi diran kristauen bekatuak izan oi dira gañera beñere barkatzen ez diran bekatuak au ezagutu ta sinistu dezazun ongi enzun itzatzu kristaua egia oek 1a egia eztu bekatariak iristen bekatuen barkaziorik biotzik ezpadu utzitzeko bekatuaren...
* * *
1 begiraezazu oraiñ kristaua nola examinatu bear dezun zure konzienzia konfesio on bat egiteko asmo osoa artzen dezunean atera ezazu kontua zenbat denbora onetan bizi zeran griña edo pasio gaiztoren batean biotza ipiñirik edo zere borondate ta iritzian onra edo puntuan bengantzan bizitza lasaiberdean kutizian edo best...
2 presta zaite arreta onarekiñ eta zoaz zere aita zerukoagana eta artuko zaitu biotz bera urrikaritsu batekiñ eta zu nor bazera emango dizu betiko bizitza doatsua amen
bigarren dotriña
griña ta pasio txarrai eman bear zaien ildura edo mortifikazioaren gañean
si quis vult post me venire abneget semetipsum math cap 16
ekusi degu aurreko dotriñan zenbat bekatu zein estaliak ta gutxitan barkatzen diranak gertatzen diran guk gure griña ta pasio txarrak ukatzeko ta ilduratzeko arretarik izan gabez gaur ekusi bear degu zer dan eta zenbat eratakoa gure griña ta pasioen ukatzea ildura ta eziera au au ekusi ondoan begiratuko du bakoitzak z...
* * *
ez da kristauaren egiñ bide guztien artean estuagorik gure griña ta pasioak ukatzeko ilduratzeko ta ezitzeko egiñ bidea baño nai duenarekin irten artean ez due pakearik eman nai beti ari dira palakatzen eta losentxan gure borondatea ta au berenganatzen badue are gaiztoago ta indartsuago egiten dira argatik arreta ta k...
egiñ zuanean jaunak gizona egiñ zuan gorputza animaren lagun ta jauregi ederra izateko ta apaindu zuan jaunak berak baizik eziñ asma zitzakean adiña edertasunekin ta atzenean prestatu ziozkan zeruan atsegiñkontentu guztiz andi ta zoragarriak baña erori zan adan bekatuan ta adanen gorputz eder ura bertatik geratu zan a...
* * *
ona da ta ona ezezik guztiz bearra gorputzaren ildura edo mortifikazioa ekusi degun bezala baña askoz obea da dio s agustiñek askoz preziotsuagoa ta goiagoa bigarrena edo barrengo mortifikazioa pretiosius et sublimius barrengo ildura edo mortifikazio guztia biurtu diteke iru gauzatara lenengoa da gure gorputzari senti...
iru gauz oetatik lenengoaren gañean esaten digu s bernardok gauz eder bat geren buruakin egiñ bear degula dio santuak eri baten kontua artuta zai dagoanak egiten duana onelako kontua daukanak ukatzen dio eriari kalte egingo dion guztia naiz negar egin dezala baña on egingo dioen gauzak arrerazten diozka alegiñean naiz...
barrengo ildura edo mortifikazioak eskatzen du gañera gure griña ta pasioetatik datorkigun gogo eta naia osotoro ukatzea utzitzea gurutzefikatzea au da geren amorio ta borondatea esan oi zaion gaixoaren ukatzea au iristeko guk jarraitu bear diogu santuak eta gizon jakintsuak ederki erakutsia utzi diguen bideari ara no...
gure griña ta pasioak nai due batzuetan berez bekatu ez dan gauzaren bat egiñ dezagun kontu bergera batean loreak frutak belar usai gozodunak ekustea ta miratzea lagun artean ipui edo kontu garbiak gatzarekin esatea ta beste onelako gauza asko ez dira gaiztoak eta bear dan fiñ onarekiñ egiten diranean izan ditezke on...
gure griña ta pasioak eskatzen due beste batzuetan berez gauz ona ta santa dana egiñ dezagun kontu sarritan eta ongi prestaturik konfesatzea sermoiak aditzea meza nagusiak entzutea nork eztakus gauz oek dirala txit onak ta oetarako jenioa ta griña txit ederra alaere ukatu bear degu gauz oetarako gogo eta naia gauza be...
* * *
era onetan ukatu ondoan gure griña ta pasioetatik datozkigun gogoak ta naikundeak ez da besterik bear barrengo ildura ta mortifikazioa ederki egiteko ezpada artutzea jaunaren nai ta borondatea gure lan eta gauza guzien giari ez degu ezerere egiñ bear ez degu nai izan bear lenik begiratu bage zer nai duan gure jaun on...
begirazazu oraiñ kristaua zer utsegiñ dezun zere griña ta pasio txarrak ilduratu ta gurutzefikatu gabez begira bigarrena zenbat denbora onetan bizi zeran zabarkeria onetan eta jaungoikoaganako onginai ta amoriozko afektoak egiaz eta biotzetik egiñ gabe eta beragatik saia zaite oitura griña ta pasio txarrak ilduratu ta...
irugarren dotriña
griña ta pasio nagusiaren gañean
si quis vult post me venire abneget semetipsum math cap 16
ekusi genduan aurreko dotriñan zeiñ gauza premiazkoa dan gure griña ta pasioak ukatzea ilduratzea ta ezitzea guk gure jaun jaungoikoa biotz osoz amatu nai badegu ekusi genduan gañera zeiñ erraz gai onetan utsegiten degun gaur itzegiñ nai dizuet gure griña ta pasio nagusienaren gañean adiraziko dizuet 1a zer dan griña ...
* * *
baldiñ guk gerengan igarotzen zakuna aitortu nai badegu nai ta ez esan bearko degu arkitzen dirala gugan gura gogo naikunde ta zaletasun batzuek gure ona iristeko ta gaitza aienatzeko zori onekoak izateko ta zori gaiztotik aldegiteko gura ta gogo au eman zion jaunak gizonari arreta geiagorekiñ ibilli zediñ bere zerura...
griña ta pasioak edozeñek beregan ekusten duan bezala ez oi dira izan berdiñak indarretan ta agintean gertatzen da batzuetan griña batek beste guztiak bere mendean ipintzea ta guztien gañetik tontorra jasorik guztien alkate ta agintari bera geratzea gertatzen da beste batzuetan bi edo geiago griña ta pasiok elkar artz...
* * *
baderitzat kristaua esan dedanarekin ezagutu dezakezula zer dan griña edo pasio nagusiena esaten dioguna oraiñ adierazo nai nuke zeiñ kontu ta arreta andiarekiñ griña ta pasiomota au ukatu ilduratu ta ezi bear degun ez det emen itzegiten griña ta pasio onera garamatzienen gañean onelako doai preziotsua duenak eman bea...
aurreko dotriñan ekusi genduan zeiñ gauza bearra dan guk gure griña ta pasio txarrak ukatzea ilduratzea ta ezitzea ta gauza bearra bada griña ta pasio gaizto guztiakiñ au egitea zer izango da gure griña ta pasio nagusienari begiratzen badiogu zeiñ kontu ta arreta andia ipiñi bearko ez degu au ilduratzeko ta ezitzeko a...
gure griña ta pasio nagusiena da beñik beiñ gure etsai guztien artan andiena edo gure etsaien buru agintari ta erregea ta beragatik gure egiñ al guztian burua kendu bear genioke ilduratuaz ta nai duana egiten utzitzen ez diogula baña gure itsumenaren izugarria etsai izugarri au izan oi da guk geiena maitatzen deguna o...
gure griña ta paso nagusiena etsairik andiena izateaz gañera da ezkutatzen ta kolore ederrez jauntzirik ta apaindurik agertu oi dana urliaren griña ta pasiorik indartsuena ta agintariena izango da egiñ dezagun kontu andi ustea ta bere borondatez ta iritziz dan guztia betea ta puztua egongo da emendik dator urlia norba...
atzenean gure griña ta pasio nagusiena da griña ta pasio bat mugaz ukatzen eta ilduratzen ezpada gu illarte guzitan iraungo duana ta garaitua dagoala idurin arren berriro ekiten duana animaren kontra deretxa datorkion puntuan noiz ekusi dezu kristaua mugaz ukatu ta ilduratu ez diran griña ta pasio nagusiak eriotzaraño...
begira ezazu bada oraiñ onetan izan dezun zabarkeriarekin zer utsegite egiñ dituzun jaunaren lenengo mandamentuaren kontra zenbat denbora onetan bizitu zeran zere jaun jaungoikoa egiaz ta biotz osoz amatu gabe zere griña ta pasio gaiztoak ukatu ta garaitu gabez eta atzenean saia zaite jaunaren laguntzarekiñ zere griña...
iturria eracusaldiac juan bautista agirre (faksimilea) hordago 1978
konfesioko
eta
komunioko sakramentuen gañean
erakusaldiak
juan bautista agirre
konfesioko
eta
komunioko sakramentuen gañean
erakusaldiak
lenbiziko komuniorako prestatu bear diran aurrentzat
eta bidez kristau azientzat ere bai
eskeinzen diezte euskaldunai
d juan bautista agirre asteasuko benefiziadu eta gipuzkoako arziprestazko nagusian diputadu jeneralak
tolosan
iruñeko gure apaiznagusiaren eta emengo korrejidorearen baimenarekin d juan manuel la lamaren moldiztegian 1823 urtean
lau parte edo puska ditu
lenengoan erakusten dira konfesioko sakramentuari dagozkan gauzak bigarrenean komunioari dagozkanak hirugarrrenean nola obraz egiten dan lenengo bietan hitzez adirazi dana laugarrenean erakusten zaio ala lenbiziko komunioa egiten duan aurrari nola edozein kristauri betiko bizitza doatsuaren bide edergarbia
prologo