text stringlengths 0 20.2k |
|---|
§ iii |
baña goazen eriotzari berari begiratzera badatorkio lasterka bekatari gaixoari bere ordua norgana biurtuko da bekatari tristea tranze onetan biurtuko ote da bekataria gure bitarteko eta ama onagana edo birjiña guziz santagana baña birjiña guziz santak ez du adituko zoaz eskergabe madarikatua esango dio bere biotzera z... |
ekusten dezu kristaua zeiñ ikaragarria dan bekatariaren eriotza o eriotza dio eskritura santak o eriotza zeiñ gauza samiña dan zure oroipena munduko gauzetan biotza daukanerentzat o mors quam amara est memoria tua homini pacem habenti in substantiis suis ez gaitezen bada geiago engañatu utzi ditzagun bekatuaren bideak... |
garizumaren bigarren iganderako |
gorputzak izango duan betiko zori on eta doatasunaren gañean |
domine bunom est nos hic esse math 17 |
beti aditu bear ote dira leku onetatik bekatarien kontrako gauz illun eta izugarriak ez ote zate zerbait esan bear bekatua eta bekatuaren bideak utzirik jaunaren lege santa gordeaz bizi diran animai ez ote zate gozagarriren bat eman bear alaitu ditezen zerurako bidean baietz dirudi eta ala egin zuan jesus onak s pedro... |
aditzera eman ziezten jerusalenen igaro bearko zituan nekeak eta gurutzeko eriotza eta nai ta naiez illuntasunez beteko ziran berri oekin apostolu oen biotzak baña alaitu ta oraiñ esatera noan eran artu zituan berekin eta joan zan mendigañ batera iruren aurrean jarri zan era miragarri batean aurpegiak argi egiten zion... |
§ i |
gure fede santak erakusten digun egia da prestaturik daukala jaunak bere serbitzarientzat betiko zori on eta doatasuna fedeak erakusten digu gañera doatasun au izango duala ez animak bakarrik baita gorputzak ere zeren animaren neke eta obra onetan lagun izan zan ala sinisten degu guziok gorputzaren doatasun au nolereb... |
zer bizileku prestatu dizula jauna uste dezu nere kristaua bizileku au da aita zerukoaren jauregia bera bizileku au da zeruko jerusalen ederra bizileku onen anditasunari begiratzen badiozu ez du neurririk eta ezer ez da mundu guzia aren pare ipintzen badezu o israel arriturik dio baruk profetak zein andia dan jaunaren... |
eta bizileku onen edertasunari begiratzen badiozu ezta adimenturik au ongi ezagutzeko ta are gutxiago mingañik dan bezalakoa aditzera emateko s paulo eraman zuan beiñ jaunak bizileku onetara eta andik jatxi ondoan eztaki zer esan eta arriturik dagoan baten eran esaten digu ez due begiak ekusi ez due belarriak aditu ez... |
txit ederra eta apaindua dago agiri dan zeru ori izarrak ta eguzkiak argi egiten eta distiatzan due era miragarrian eta txit eder ematen due baña jakizu ori guzia ez dala zure bizilekuaren ataria baizik zoaz kristaua goorago eta arkituko dituzu zeruko erriaren murallak lau eskiñetara edo kuadroan egiña dago erri au di... |
erria bera zer uste dezu urre garbia dio s juanek eta ez nola nai urrea baizik da kristalak bezala argi egiten duana ipsa vero civitas aurum mundum simile vitro mundo lau eskiñetara egiña da len esan dedan eran eta bere lau aldeetan ditu amabi ate au da alde bakoitzean iru ate bakoitza da margarita deritzan arri prezi... |
aditzen dezu kristaua nolako bizilekua prestatu dizun zure jaun onak ez da izan munduan erregerik jauregi añ eder ta galanta izan duanik baña zer diot nik añ eder ta galanta munduko urre zillar diamante ta beste arri ederrak munduko erreñu guziak ikaz puska bat edo gorotza besterik ez dira zure bizilekuaren aldean ala... |
§ ii |
zori oneko edo doatsua lurrean bizi dan bitartean ere da jaunaren etxea beraren bizileku edo eliza bezala eta espiritu santuak edertzen eta apaintzen du animaren aldetik bere doaiakin zer izango da gorputz eta anima zerura daramanean zer izango da jaunak bere edertasun neurririk ta mugarik ez duana erakusten dionean e... |
lau doai izango dira doatsuaren gorputzaren apaindura au elizako gurasoak erakusten diguenez lenengoa da argitasunaren doaia doai onekin janziko da doatsuaren gorputza eta argi egingo du eguzkiaren eran dio s mateok fulgebunt sicut sol eta au izango da apaindura bat beñere urratuko ez dana apaindura bat betikotasun gu... |
doatsuaren gorputza apainduko duan bigarren doaia da alako aro ta sasoiean geratzea non iñondik ere eziñ izan dezakean kalte eta nekerik txikiena ere ez due otzak eta beroak ez due puzoiak ezpatak eritasunak eta eriotzak berak ere indarrik doatsuaren gorputzaren kontra s juanek esaten digun bezala mors ultra non erit ... |
irugarren doaia izango da añ bizi ta ariña geratzea doatsuaren gorputza non begien itxiidiki batean joan ditekean nora nai nekerik gabe aingeruak joan oi diran eran emendik doai onekiñ joan liteke doatsua batzuetan jesus onaren besteetan birjiña txit santaren aurrera eta milloika igaro litzake leguak gogorazio edo pen... |
laugarren doaia izango da añ garbi ta me geratzea non ezerk eragotziko ez dion edozeñ lekutan sartzea jesus ona apostoluak arkitzen ziran lekuan ateak itxiak zeudela sartu zan bezala eta ala nai izatera sartuko lizake lurraren erraietan eta an ezkutaturik dauden urre zillar eta arri ederrak ekusi ondoan irtengo lizake... |
esan gidazu oraiñ kristaua zeñ enperadorek zeñ errege edo erregiñak izan du onelako doairik bere apaindura ta janzi ederrakiñ eta apaindura au emango dio jaunak doatsu bakoitzari munduan dan beartsuena eta aztuena baliz ere kristaua eta apaindura au beste saririk ezpaliz ere ez da asko zu zerurako bidean gogotik ibilt... |
§ iii |
doatsuaren animak ekusirik jaungoikoaren edertasuna ainbesterañoko atsegiña izango du non gañez egiñik zabalduko zaion bere sentidu guzietara dabidek dion eran cor meum et caro mea exultaverunt in deum vivum baña izango da gañera sentidu bakoitzak berari berezkiro dagokan atsegiñ eta kontentua |
begiak gordetzen ditu doatsuak bekaturako bidea dakarten gauzak ekustea debekatzen diela eta neke onegatik izango due begiak sari txit ugaria ekusiko due jaunaren erriko edertasun guzia aiñ miragarria da au non emendik ekusi albagentzake arriturik ez giñake jate ta erateaz ere oroituko dio s bizente ferrerek ekusiko d... |
belarriai ukatzen die jaunaren beldur santuan bizi danak itz loiak ipui zikiñak eta lagun urkoaren kontrako elaberriak enzutea eta neke onegatik adituko ditu zeruko serafiñen eta aingeruen kanta gozoak s franzisko asisi illuntasunez edo tristuraz zegoan batean agertu zitzaion aingeru bat txerrebataren anza zuan gauzar... |
belarriai bezala ukatzen diezte jaunaren serbitzariak beste sentiduai ere ongi ez diran gustoak ala sudurrai ausapaiai nola eskuai ta gorputz guziari eta ildurazio onegatik izango ditu betiko atsegin garbiak |
orra jesusen lege santa gordetzen dezuen anima onak orra nolako zori on edo doatasuna prestatu dizuen jaun onak gorputzarentzat alai zaitezte bada alai zaitezte betiko atsegin eta ondasun oen ustearekin igaroko dira laster emengo neke eta samintasunak igaroko dira munduak demoniak eta griña txarrak ematen dituen gurut... |
eta zu bekatari ainbeste urte aetan zere doatasunaz azturik bizi zerana ez ote zera oraiñ ere esnatuko bekatuaren lozorro orretatik gaurdanik betiko adio esan nai diozu zeruko edertasun guziari betiko adio zeruko atsegin guziai ai ta baziñaki zer galtzen dezun ea nere kristauak denbora da ezagutzeko zertan dagoan gure... |
garizumaren bostgarren iganderako |
jaungoikoaren itza aditzearen gañean |
qui ex deo est verba dei audit propterea vos non auditis quia ex deo non estis joann cao 8 v 47 |
zein da zein nere enzunleak gure artean esan dezakiana ni eskribiturik nago bizitzaren liburuan salbatu bear duenen artean naiz ni iñor ez gure artean nere enzunleak alaere gaurko ebanjelioak begien aurrean ipintzen digu señale andi bat batzuentzat zerurako besteentzat eternidade guzian iraun bear duen sugarren artera... |
beartua ta obligatua dago kristaua s tomas aingeruak ta onekin teologoak erakusten duenaz jakitera jainkoak agintzen diozkan gauzak ongi egiteko bear dan adiña doktrina horum autem quaedam aliquis scire tenetur illa scilivet sine quorum scia non potest debitum actum exerere (s thom 1 2 quest 78 art 2) eta au bekatu mo... |
misterio oezaz gañera zer sinistu bear dan jakiteko jakiñ bear da kredoa jauna ta obligazio onekiñ kunplitzen ote degu kredoa gogoan idukitze utsarekin ez ez memoriaz jakiteaz gañera beartuak ta obligatuak gaude bekatu mortalaren azpian kredoko artikuluen substanzia bederik aditzera eta ezagutzera memoriaz jakite utsa... |
beartua dago kristaua bigarrena zer eskatu bear duan jakitera au jakingo du aitagurea ta beste elizaren orazioak jakiñaz jauna ta obligatuak arkitzen gera aitagurearen petizioak kartillak dakaizkian bezala jakitera gauz onen gañean asko dala erakusten due doktoreak jakitea on guzia jainkoagandik bear degula ta jainkoa... |
lau gauza oek kristau guziak jakiñ bear dituen gauzak dira baña ote dakizkie guziak o nere jaungoikoa odolezko malkoakin negar egiñ bear litzake gogora ekarririk puntu onetan zenbaitek duen zabarkeria galde bekie zenbait umeri zer edo zeiñ da gure jaungoikoa galde bekie zer esan nai duan jesus aitaren eskuiean eserita... |
adierazi ditugun lau gauza oezaz gañera bakoitzak bekatu mortalaren azpian jakiñ bear ditu artu duan kargu ta enpleoari dagozkan gauzak eta ezpadakizki jakiteko alegiña egiñ bear du ara ejenplotxo bat gauza aditzeko nik izanik jaunaren miserikordiaz apaiza ta konfesorea bekatu mortalaren azpian jakiñ bear ditut apaiz ... |
asko da dotriñarik goazen sermoiera eskatzen diogula onetarako birjiña guziz santari bere grazia aingeruarekin diogula abe maria |
qui ex deo est verba dei audit propterea vos non auditis quia ex deo non estis joann cao 8 v 47 |
jainkoaren ume egiazkoa danak esaten digu gaurko ebanjelioak jainkoaren itzak aditzen ditu argatik zuek aditzen ez dituzue zeren jainkoaren umeak etzeraten qui ex deo est verba dei audit propterea vos non auditis quia ex deo non estis sentenzia ikaragarri au bota zien jesusek fariseoai zeren erakusten zuan zeruko dokt... |
§ i |
iru jende motak due etsai galgarriaren umeen marka ta señalea s gregoriok ta santo tomasek erakusten duenez (s greg homil 18 in evangelia s thomas in cap 8 joann) oek dira jainkoaren itza adi lezakeela aditzen ez duenak aditurik biotzean tokirik ematen ez diezanak ta atzenean jainkoaren itza biotzean artu ta berriz be... |
etsaiaren umeen marka duen animetatik lenbizikoak dira jaunaren itza adi lezakeela aditzen ez duenak non audientium jainkoaren itza adi lezakeela uzten due batzuek beren bekatua ekusteko ta ezagutzeko beldurrez badakie alabaña bekatua fedearen argiarekin ongi ekusi ta ezagutu ezkero bereala asaldatzen duala konzienzia... |
aspaldi da noaski guraso birau gillea igesi zabiltzala konfesatzetik sermoietatik ta dotriñetatik konfesoreak edo zure arzaiak zauri orretan ukuitu zaitzan beldurrez zer marka da au etsaiaren umeen marka argatik aditu nai ez dezue esaten dizu jesukristok jainkoaren itza zeren jainkoaren umeak etzeraten propterea vos n... |
jainkoaren itza adi lezakeela aditzen ez due beste batzuek beren gurasoen zabarkeriaz edo kontugabeaz emen toki onetan burua ausitzen egon da arzaia dotriña esplikatzen jai arratsaldeetan emendik irakurtzen dira jesusen biotzeko platikak baña etortzen dira gurasoak zuen umeak etortzen dira mirabeak eta etortzen zerate... |
kontatzen du biatriako deritzan kardenal batek nekazari batez nola bere artzaiaren dotriñetatik iges egiten zuan batzuetan etxean gelditzen zan besteetan plazara joaten zan edo soroak ekustera iltzan gizon au eta obirako ofizioan apaiza parce mihi domini kantatzen asitzean aldarean zegoan santo kristoak eskuak iltzeet... |
§ ii |
etsaiaren umeen marka berekiñ daraman bigarren jende mota da jainkoaren itza aditurik itz berari biotzean tokirik ematen ez diona non aceptantium tokirik ez emate au iru gisatan geratzen da lenbizia jainkoaren itzari iskintxo aitzakiak billatuaz egiten diogula bigarrena jainkoaren itzari edo ministroai aitzakiak billa... |
jainkoaren itzari biotzean tokirik ez ematea gertatzen da bigarrena jainkoaren itzari ta ministroai aitzakiak billatzen dieztegula jainkoaren itzaren gañean geratzen da askotan maisuarekiñ ta eriarekiñ beiñ baño geiagotan gertatu izan dana bear bada eri bat arkitzen da andidura batekiñ iltzeko perillean ezagutzen du m... |
jainkoaren itzari biotzean lekurik ez ematea gertatzen da irugarrena jainkoaren itza aditzen degula ez guretzat baizikan besteentzat asko dira jana maneatzen duenen gisakoak jana maneatzen duenak partitzen due jana maierako puska au aurreneko platorako bestea bigarrenerako ta berenaz ez da konturik eta zer besterik ge... |
§ iii |
etsaiaren marka berekin daraman irugarren jende mota da jainkoaren itza bein biotzean arturik leneko bekatuetara berriz biurtzen dana recidovantium ikaragarriak dira berrizkatura onen gañean eskriturak berak adierazten dituan gauzak gisa onetako bekatariak toki batean konparatzen ditu txakurrakin aotik bota duana jate... |
urteak dira emakume sierpearen antzekoa zere soberbiaren zipla ta koplen artean bizitza gaizto batean bizi zerala beiñ jeiki beiñ erori ta beiñ ere denbora luzeko enmienda gabe marka gaiztoa etsaiaren umeen marka urteak dira gizon edanean igarotzen zerana urteak dira edanerako ta alferkeriarako oitura orretan bizi zer... |
jauna ez da bada guretzat erremediorik ez da jainkoaren umeen marka iristeko modurik ai jesusen anima badira bai zurekiñ neretzat erremedioak ta asko alare erremedioa da bizitza berria bizitza berria baña bizitza berria artzen dago gure lana ta nekea hoc opus hic labor guk nai genduke jesukristoren umeen marka gurekiñ... |
iru doktriñagriña eta pasio gaiztoen gañean |
lenengo doktriña |
griña ta pasio txarraren gañean |
qui sunt christi carnem suam crucifixerunt cum vitiis et concupiscentiis ad galat cap 5 |
gure griña ta pasioak berenez ez dira ez onak ez gaiztoak baña adan bekatuan erori zanetik geratu ziran gaitzeronz etziñak eta makurtuak ta beti kontu egiñ bear diegu bekatura amilderazi ez gaitzaten batezere gure griña ta pasio nagusienai edo indartsuenai au egiñ gabez gertatzen dira munduko oker guztiak atoz nerekiñ... |
begira ezazu munduaren edozeiñ bazterretara ta ekusiko dituzu leku guztietan asko ta asko berak nai duena egiteko guraz beteak ta beren gura au ukatzeko ta garaitzeko neurriak artu gabez bizi dirala bekatu askotan erortzeko perill andian ta erortzen ere dirala sarritan ekusiko dezu emakume bat guzia agindu bear duana ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.