text
stringlengths
0
20.2k
et videbit omnis caro salutare dei luc c 3
gure salbatzalle jesus maitagarria jaio zan belenen eta jaiotz au aditzera eman ziezan zeruko aingeruak belenen inguruan artaldeakin zebiltzan arzaiai aditzera eman zien izar eder batek iru erregeai eta gañera espiritu santuak aditzera eman zion jerusalengo elizan simeoni alaere jesus bizitu zan nazaretko errian ogei ...
isaiasek profetak bezala lenagotik ekusi zuan nola s juanek deadar egiten zuan eremuan presta ezazue salbatzallearen bidea parate viam domini zuzendu itzatzue aren bideak rectas facite semitas ejus orduan goratuak izango dira biotz umillak omnis vallis implebitur et omnis mons et collis humiliabitur eta mendien eran g...
egiñ zuan s joanek ederki isaiasek lenago aditzera eman zuana agertu zan salbatzallea nork nai ekusteko eran eta askok ekusi zuen baña orduan bizi ziranen artean geienak etzuen ekusi eta are gutxiago ekusi zezakeen etorkizun zeudenak salbatzallea guziak ekustea gertatuko da azkenkontuen egunean egun artan argiro ekusi...
§ i
erabakia dago gizonarentzat beiñ iltzea eta ondoren kontuak ematea dio s paulok au gertatzen da lenengo lekuan eriotzaren unean bertan baña nola orduan gorputza geratzen dan obian dagokan saria artu gabe munduaren bukaeran bilduko dira adanen ume guziak kontuak ematera au da egia bat katoliko guziok sinisten deguna et...
bukatzen danean mundua esan degun eran jatxiko da zerutik aingeru bat eta bear bada s migel askok uste duen bezala deituko die ill guziai dijoazela kontuak ematera ots au añ bizi indartsu ta izugarria izango da non adituko dan munduaren leku aldeetan adituko da zeruan eta doatsuen animak atsegin eta pozez beteko dira ...
baña aingeruaren otsa zeruan ezezik infernuan ere adituko da arrituko dira luzifer eta bere aingeru gaiztoak arrituko dira bekatari galduen animak naiago izango lukee infernuaren zokorik illunenean ezkutaturik egotea jesukristoren eta mundu guziaren aurrean agertzea baño baña nai ta nai ez irten bearko due jaunari kon...
§ ii
biltzen diranean adanen ume guziak kontuak emateko josafateko ibarrean agertuko da jesukristoren estandarte edo siñalea s mateok dionez siñale au izango da gurutze bat guziz ederra s juan krisostomok esaten digunez ekusiko due juduak siñale au oroituko dira nola gurutzean illerazo zuen beren mesias edo salbatzallea et...
aginduko die jaunak bere agineruai bereistu ditzeela gaiztoak onetatik eta ipiñiko ditue onak eskuiko aldean eta gaiztoak ezkerrean oves quidem a dextris haedos autem a sinistris (math 25) bereziera au bekatarientzat izango da guziz lotsagarria bereziko ditue apaizak apaizetatik senarra emazteagandik gurasoa umeagandi...
bereziera onen ondoren asiko da jesus jaungoiko gizona itzegiten oraindaño beti ixilik egon naiz dio isaiasen autik tacqui semper (c 42) baña orduan itz egingo du eta ez da izango eranzuteko ausardiarik idikiko dira bakoitzaren bizitzaren liburuak danielek dionez judicium sedit et libri aperti sunt (c 7) esan nai du a...
agerturik mundu guziaren aurrean gure onerako artu dituan neurri miragarriak begiratuko die bakoitzaren obra on eta gaiztoai añ zuzena eta izugarria izango da begiraldi au non sofoniasek dion argiak arturik bezala begiratuko diela jerusalenen edo animaren bazter guziai scrutabor jerusalem in lucernis (sophon 1) begira...
§ iii
agerturik guzien eta bakoitzaren obra on eta gaiztoak itzuliko da eskuieko alderonz begiratuko die onai gozotoro eta esango die atozte nere aitaren bedekiatuak arrezazue munduaren asieratik zuentzat prestaturik dagoan zeruko ereñua venite benedicti patris mei mosidete paratum vobis regnum a constitutione mundi (math 2...
begiratuko die gaiztoai eta aserrearen ibai bat bere aurpegitik irteten zaiola esango die zoazte nigandik zoazte madarikatuak zuazte betiko su eta garren artera discedite a me maledicti in ignem aeternum (math 25) idikiko da lurra eta irintsiko ditu infernuaren eztarritzar izugarriak ala satanas ta bere lagunak nola b...
§ iv
orra nere kristaua orra zeñ izugarria izango dan bekatariarentzat azkenkontuetako eguna zer ote da orduan ongi irteteko egiñ bear deguna zer ezpada oraiñ gure utsegiteen gañean negar egitea eta ongi aitortzea edo konfesatzea onela egun andi artan konfesio onaren edertasunak estaliko ditu eta ez due lotsarik emango zer...
nere salbatzalle jesus maitagarria peccavi egiñ det bekatu eziñ konta al bider peccavi egiñ det bekatu eta galdu det zure grazia eta zerurako esku eta deretxa guzia ez naiz zure umearen izenez onratua izateko diña peccavi egiñ det bekatu eta irabazi ditut betiko suak eta garrak baña erabaki det jauna zugana biurtzea e...
garizumaren lenbiziko iganderako 1a
eskandaloaren gañean
ductus est jesus in desertum ab spiritu ut tentaretur a diabolo math c 4
san mateok gaurko ebanjelioan adirazten digu jesukristo gure jaunak etsaiarekin eremuan izan zuan gerra ta pelea eraman zuan espiritu santuak jesus eremu batera etsaiaren gerra ta tentuak garaitzen guri erakustera onetan aditzera ematen zaku ez degula gerok bekatuaren perillean sartu bear ez eta tentazioetanere eremua...
ateratzen du jerusalendik ta eramaten du mendi gaiñ guziz goi batera ta erakusten diozka munduko gauzarik ekustekoenak agertzen diozka bazter guziak ta oetako edertasunak ta guziak beingoan begien aurrean ipiñirik esaten dio etsai galgarriak ekusten dituzu gauz oek guziak bada guziak emango dizkitzut lurrean belauniko ...
au da nere kristauak gaurko ebanjelioak dakarrena jesusek erakutsi izan digu aurrean jarririk emen gerra ta tentazioen artean bizi bearrak gerala erakutsi digu nola prestatu bear degun gerra onetan gallenduak ez geratzeko etsyagan aditzera ematen da ez bakarrik deabrua bai eta beste lagun urkoari bekaturako bidea oña ...
§ i
dabid errege santua bere bekatuaz negar egiteaz gañera kezka andiarekin barkazio eske zegokan jaungoikoari besteen bekatuaz jauna esaten zion nork ongi ezagutzen ditu bekatuak garbi nazazu niri gordetzen ta ezkutatzen zaizkidan utsegiteetatik ta barka gizkidatzu besteen bekatuak delicta quis intelligit ab ocultis meis...
eta zer da eskandaloa da dio s tomas aingeruak esan edo egin gaizto edo gaiztoaren antza duanarekin lagun urkoari bekatuan erortzeko bidea ematea dictum factum minus rectum praebens alleri ocasionem ruinae esaten dio nagusi batek mirabeari ekartzu auzoko sorotik arbia au da eskandaloa ematea ematen dio alabaña bekatua...
lenbizia gerta diteke bekataria zuk lagun urkoari bekatu benialean erortzeko bidea ematea ta orduan zuk ematen diozun eskandaloa berez ez da bekatu mortala baizikan beniala etortzen da etxe batera norbait etxeko andrearen edo nagusiaren galdez ta esaten dio nagusiak mirabe bati esan giozu ez nagoala etxean eztula etxe...
irugarrena gerta diteke zuk lagun urkoari bekatura biderik batere ez ematea ta bere gaiztakeria utsez artzea eskandalo mota oni deitzen dioe teologoak fariseoen eskandaloa oek jesukristoren erakuste ederrakin ta egiten zituan gauza miragarriakin beragan sinistu ta biotzetik maite izan bearrean artu zuen oña jesusen ko...
laugarrena gerta diteke zuk lagun urkoari bekaturako biderik ez ematea ta alaere miseriaz bekatuan erortzea emakume bat dagokan eran jauntzirik etxetik elizara edo beste lekuren batera irtetea berez ez da bekaturako bidea iñori ematea baña alaere gerta diteke ta gertatu izan da beiñ baño geiagotan begira jarri ta beka...
jauna esan dezake nor baitek nik ez det orrelako gauzarik baña egia esan bear badet ezkontzeko naia ta aizeak artu nituan ezkero alegin guzia egiten det apaintzeko batezere festa denboran iñuterian tolosara noanean nai nuke norkere bait begi onez ekustea gizonai ederra iritsitzea ta jauna urliarekin edo sandiarekin it...
emakumea dagokaneran ta bear dan modestiarekin jauntzitzea jasoa izatea ez da bekatu dio s tomas aingeruak fin gaiztorik ez danean ornatus simplex servata recta intentione consuetudine et conditione status non est peccatum (in epist 1 ad thimot) eta are geiago dana s pablo apostoluak dio gisa onetan nai det emakumeak ...
au onela da nere kristauak gauzari berez soil soil begiratzen diogula baña gizonai ederra iritzi nai au ezkondu gura au ta onetarako iñoiz ekusten diran gauzak dira emakume askoren edo galtzen diran geienen kondenazioko sustraia emendik dator alabaña gerotik gerora geiago biotza itsastea gizonai ongi iritzi bearrari e...
eskandaloko bekatuan erortzea gerta diteke bostgarrena lagun urkoari lagun egiten diozula bekatuan lagun egite onekiñ alabaña zerorrek egiten dezunaz gañera zeretzen dezu besteren bekatua ere noiz nola ta zer gauzatan edo gaietan lagun egite au bekatu dan ez da erraz denbora gutxian adieraztea ez eta luzean ere da ala...
ezagutzen dezu iñuterian dantzara joaten bazera lendanaz mandatu egiten diozun orrekiñ jarriko zerala gizartean eseririk prensan bezala alde bietatik estuturik ezagutzen dezu batere lotsarik gabe egingo dizkitzula ongi ez dirudien mirapilliak gaztañak ta sagarrak ateratzeko aitzakiakin ta zu zerori batere naigaberik e...
jauna nik premia batean eskatu niozkan idi edo bei batzuek bati ezagutzen nuala balio zuan baño askoz geiago pagaeraziko zizkidala zeren dirurik eskuan ez nuan ta ala arturik denboraz pagatu niozkan edo pagatu bearrean nago jakiñ nai nuke eskatze onetan edo pagatzean bekatu egiñ dedan premia gabe ez da onelakorik egiñ...
jauna nik auzi batean juramentu eragiñ nion egia aitortuko etzuala beldur ninzan bati ta onetan ez dakit zer egiñ nuan premiarik gabe eta ezeri ez dagokan gauzan bazan juramentua eman zenduan eskandaloa baña baldiñ zure deretxoa argitzeko ta ongi agertzeko asko esan nai bazuen juramentu eragiteak etzenduan bekaturik e...
§ ii
eskandalozko bekatuan erori zaitezke 6a lagun urkoari bekaturako bidea ematen diozula bekatua edo gauza debekatua eragiteko gogo edo asmoarekiñ ala eskandalozko bekatuan erortzen zera 1a lagun urkoari juramentu gezurrezkoa egiteko erreguak losentxak palakuak egiten badiozkatzu 2a umeai ta mirabeai jai osoetan bear deb...
o gurasoak o nagusiak zenbat ote zerate zeren ta zuen umemiraben animai baño naiago diezenak etxeko ganadurik txarrenari 3a eskandaloaren bekatuan erortzen zera umemirabeai erakusten badiezu litxarrerietan oa ekarritzak urliaren sorotik arbia basotik garoa ostoa egurra ikatza sagarrak artoa 4a lagun urkoari erakusten ...
eskandaloaren bekatuan erori zaitezke zazpigarrena asmorik ez dezula lagun urkoari gauza gaiztorik eragiteko gogorik ez dezula bekatu eragiteko nola au esaten dezula edo egiten gauzaren bat igarritzen dezula denborari lekuari ta alde guziai begiratu ezkero ipintzen dezula lagun urkoa bekatuan erortzeko perill andian a...
6a erortzen dira eskandaloa deritzan bekatuan bekatu eragiteko asmorik ez duela senaremazte pagearik gabe etxekoai ta auzokoai ejemplo gaiztoa ematen diezanak 7a edanean igarotzeko oitura duenak geienean edo beti ematen due bekatu askotarako bidea edo berandu etxeratzen dirala edo birauak botaaz edo botaeraziaz edo be...
eskandaloa deritzan bekatuan erori zaitezke bekataria beste gisa batean ta da gauza gaiztorik ez esaten ta ez egiten dezula baña bai gaiztoaren iduria edo antza duana emendik lagun urkoak artzen duala bekatuan erortzeko bidea emendik eskandalozko bekatuan erortzen dira 1a senaremazteak umeak ta mirabeak begira daudela...
§ iii
ekusi degu nere kristauak zer dan eskandaloa esaten diogun bekatua ta au ongi ezagutzeko ukitu ditugu bekatu onetan erortzeko diran gisa asko ta bekatu mota au nolakoa dala uste dezue gauz ikaragarria jesukristoren sentenziaz bezanbatean ai dio jesukristok ai ta munduaren zori gaiztokoa eskandaloagatik vae mundo ab sc...
zori gaiztokoa mundua zeren ezagutzen ez du bere gaitza ta ezagutu gabe ezertan artzen duan gaitza ezagutzen ez ta ezertan artzen ez danean eria perill andian arkitzen da ta au da munduari bekatu mota onekin gertatzen zaiona eskandaloa gañez egiñik arkitzen da gazteetan zarretan ezkonduetan ezkongaietan gurasoetan ta ...
zer nai dezue oraiñ nere kristauak zer nai dezue bekatu mota onen gañean nik esatea ainbesterañoko desleialtasuna deritzat jesukristori ainbeste kosta zitzaion animak galeraztea ta etsaiari ematea zeñ ez nuke sinistuko bekatumota onek barkaziorik duanik fedeak erakusten ezpalit ta jesukristok berak obe litzake bekatur...
jauna ta ez da bada erremediorik bai nere kristauak ez gera galduko galtzen bagera erremedioa gabez erremdioa da negar biotzetik egiten dala bakoitzak aitortzea bere bekatuak erremedioa da penitenzia egitea erremedioa da jaunari maiz ta gogotik erregutzea bekaturako bidea eman diegunakgatik ta atzenean dabid santuak j...
garizumaren lenbiziko iganderako
bekatari denbora egokian jaunagana biurtu oi danaren eriotzaren gañean
ductus est jesus in desertum ab spiritu ut tentaretur a diabolo math c 3
zein ona gure salbatzalle jesus maitagarria badakus gure emengo bizitza guzia dala soldadeska ta gerra utsa job santuak zion eran militia est vita hominis super terram eta au dakusanak bezala jartzen da salbatzallea bera pelean etsaiaren kontra erakusteko guri animaren gerran egiñ bear deguna eraman zuan espiritu sant...
§ i
ill bearra da gauza bat guziok aitortzen deguna onak eta gaiztoak fededunak eta fedegabeak au aditzera ematen digu alabaña ezaguera zuzenak zer ez gera bizi lurrezko ontzi batzuetan eta ontzi egun oro loia ta zikinkeria dariezenetan ez gera adiñ batera ezkero egunetik egunera desegiten aultzen usteltzen ill bear degu ...
baña ill bearraren berriak atxitzen duanean bekataria bere griña ta pasio txarren ondoren itsuturik dabillena nork esan zeiñ illuntasun eta tristura andiak zeiñ gogorazio samiñak inguratzen duen beraren biotza etzuan bekatariak aditu nai izan denbora egokian zeiñ gauza gaiztoa ta samiña dan guk gure jaun jaungoikoa ut...
§ ii
badakus bekatariak iltzera dijoala ta bereala badakus egiaz ta biotzetik jaunagana biurtzen ezpada galdua dala betiko baña neke da eta neke andia alaere jaunaren aserreak era onetan atxitu duan bekatariaren biotza bear dan eran jaun beragana biurtzea argatik dio s paulok gauza izugarria da jainko biziaren eskuetan ero...
neke au datorkio gañera bekatariari bere etsaiagandik ekusten du etsaiak ordu artaraño berea izan duala bekataria eta atzeneko bizitzaren kondoan kontu egiten ezpadio iges egin lekiokela bere atzaparren artetik kezka onekin biltzen dira infernuko etsaiak eta goseak igarorik eizaren zai dauden leoien eran inguratzen du...
atzenean bekatariaren jaungoikoagana biurtzeko nekea etorri oi zaio bekatariari zeren jaunak bere eskergabekeriaren penan gutxitzen diozkan bere laguntzak ekusten du bada bekatariak bere tranze onetan alde batetik bere il bearra bestetik ezin ongi moldatu duala bere burua jaunagana biurtzeko ekusten du infernua bere e...