data_source stringclasses 1
value | variation stringclasses 3
values | prem_id stringlengths 5 8 | premise_dial stringlengths 11 315 | premise_st stringlengths 12 308 |
|---|---|---|---|---|
train | west | prem527 | Begire egon jakon begi distiratsuz, baña, haren arpei abaildue eta bekozko ilune ikusitte, begitartie aldatu jakon berari be. | Begira egon zitzaion begi distiratsuz, baina, haren aurpegi abaildua eta bekozko iluna ikusita, begitartea aldatu zitzaion berari ere. |
train | west | prem533 | Bishop koronelari nire etorreraren barri emon dotzie. Lord Julianek haren izena aittatzien Calverleyk eindako bat-bateko aldaketak agerixen itxi aben jakinarazpena jasoa ebala eta baeukela haren barri. | Bishop koronelari nire etorreraren berri eman diote. Lord Julianek haren izena aipatzean Calverleyk egindako bat-bateko aldaketak agerian utzi zuen jakinarazpena jasoa zuela eta bazuela haren berri. |
train | west | prem539 | Errazoia euki leikezue, eta oker egon zaitezkie. | Arrazoi izan dezakezue, eta oker egon zaitezkete. |
train | west | prem542 | Beraz, berba eiotzue horretaz! | Beraz, hitz egin dizute horretaz! |
train | west | prem550 | Blood kapitana, kapela erantzi, eta isil-isilik makurtu zan diosala eitten; eta emakumiek be lasai eta adeitsu erantzuotzon. | Blood kapitaina, kapela erantzi, eta isil-isilik makurtu zen diosala egitera; eta emakumeak ere lasai eta adeitsu erantzun zion. |
train | west | prem554 | Bai, guzur pila bat egiaztau neikez zuen aurrien, zalantza madarikatu izpi barik. | Bai, gezur pila bat egiaztatu nitzake zuen aurrean, zalantza madarikatu izpirik gabe. |
train | west | prem558 | Ez zaitut gehixau entretenituko, andrie | Ez zaitut gehiago entretenituko, andrea. |
train | west | prem560 | Hori eztau tratuen. | Hori ez dago tratuan. |
train | west | prem568 | Zure postue arma-biltegixen dau. | Zure postua arma-biltegian dago. |
train | west | prem573 | Lizentzixie hartukot horretaz zalantzie eitteko. Jaunaren tonue garratza zan ondino. | Lizentzia hartuko dut horretaz zalantza egiteko. Jaunaren tonua garratza zen oraindik. |
train | west | prem578 | Izen be, jaunari esan notzen moduen, harek be zure moduen uste zeuelako Bishop andereñue ontzixen izanda seguru egongo ginela, amarengatik be ez leukio uko eingo zor dotzienari. | Izan ere, jaunari esan nion bezala, hark ere zuk bezala uste baitzuen Bishop andereñoa ontzian izanda seguru egongo ginela, amarengatik ere ez lioke uko egingo zor diotenari. |
train | west | prem582 | Blood barandaren ganien makurtu zan, azpixen euken mutil gazte horailiagaz -lemazainagaz- berba eitteko. | Blood barandaren gainean makurtu zen, azpian zeukan mutil gazte horailarekin -lemazainarekin- hitz egiteko. |
train | west | prem586 | Itxon! Bloodek aurre eiotzon, eten bat einez, eta esku bat jarri aben pistolariaren armaren ganien, indar einez. | Itxaron! Bloodek aurre egin zion, eten bat eginez, eta esku bat jarri zuen pistolariaren armaren gainean, indar eginez. |
train | west | prem594 | Ahotsa ohi baño ozenau altxau aben. | Ahotsa ohi baino ozenago altxatu zuen. |
train | west | prem598 | Niri jagokidanez, esan aben Lord Julianek, bukaneruek Bishop andereñue urtetie eragotzi ez eien, Arabella ontzixen geratuko naz Port Royalera heldu arte. | Niri dagokidanez, esan zuen Lord Julianek, bukaneroek Bishop andereñoa irtetea eragotz ez dezaten, Arabella ontzian geratuko naiz Port Royalera iritsi arte. |
train | west | prem600 | Zihetz-mihetz. Jaunak une bat itxon aben erantzuteko. | Zehazki. Jaunak une bat itxaron zuen erantzuteko. |
train | west | prem604 | Zutik, Blood kapitanaren onduen, txopa aldera beittu aben, kapitanaren eskuaro segike, eta harriduriaren harriduriaz txilizue ein aben. | Zutik, Blood kapitainaren ondoan, txopa aldera begiratu zuen, kapitainaren eskuaro segika, eta harriduraren harriduraz garrasi egin zuen. |
train | west | prem611 | ETSAITASUNAK Port Royaleko portu haundixen, munduko itsas armada guztixetako ontzixei txikotak emoteko bezain zabala, Arabella ainguraute euen. | ETSAITASUNAK Port Royaleko portu handian, munduko itsas armada guztietako ontziei txikotak emateko bezain zabala, Arabella ainguratuta zegoen. |
train | west | prem616 | Pitt, alkandora eta praka nasaixek soinien, eskudelaren kontra makurtu zan, hari begire, ezinegon eztabaidaezina haren arpei zuri eta zintzuen inprimaute. | Pitt, alkandora eta galtza nasaiak soinean, eskudelaren kontra makurtu zen, hari begira, ezinegon eztabaidaezina haren aurpegi zuri eta zintzoan inprimatua. |
train | west | prem623 | Ainguratu eizu, eta ontzi bat bialtzeko seinalie ein eiezu. Harridurazko isiltasune pausau zan ontzixen, harridurazkue eta susmozkue, bat-bateko errenditze hori zala eta. | Aingura ezazu, eta ontzi bat bidaltzeko seinalea egin iezaiezu. Harridurazko isiltasuna pausatu zen ontzian, harridurazkoa eta susmozkoa, bat-bateko errenditze hori zela eta. |
train | west | prem629 | Entzun jaunari, esan aben, isekari. | Entzun jaunari, esan zuen, isekari. |
train | west | prem633 | Modu bakarra aurkitu aben, eta nazkagarrixe eitten bajakon be, heldu ein biher. | Modu bakarra aurkitu zuen, eta nazkagarria egiten bazitzaion ere, heldu egin behar. |
train | west | prem637 | Azken horri traiziño eitteko billurrez, lehenenguen babestu zan. | Azken horri traizio egiteko beldurrez, lehenengoan babestu zen. |
train | west | prem641 | Zeozer pasetan bajatzu, Peter, esan aben Blood beste beste aldetik etorrela, Bishop koronelak hobe dau bere burue zaindu. | Zerbait gertatzen bazaizu, Peter, esan zuen Blood beste beste aldetik zetorrela, Bishop koronelak hobe du bere burua zaindu. |
train | west | prem649 | Zeozer erakutsi biotzut. Bere buruari galdezka, Lord Julian kidearen gañera igon zan, eskatu lez. | Zerbait erakutsi behar dizutt. Bere buruari galdezka, Lord Julianek kidearen gainera igo zen, eskatu bezala. |
train | west | prem652 | Irudi horretan nibelau aben teleskopixue. | Irudi horretan nibelatu zuen teleskopioa. |
train | west | prem656 | Ergela zara horretan pentsete hutsagaittik, Peter! | Ergela zara horretan pentsatze hutsagatik, Peter! |
train | west | prem662 | Egixe da, ergela. | Egia da, ergela. |
train | west | prem668 | Baña ondino ez zan urten, bizkarra hari begire euelako, eta noranzko berien mobiduten ebilelako. | Baina oraidik ez zen atera, bizkarra hari begira baitzegoen, eta noranzko berean mugitzen ari baitzen. |
train | west | prem671 | Canal Motorboats BVk kokaleku bi dekoz hirixen | Canal Motorboats BVk bi kokaleku ditu hirian |
train | west | prem675 | Etxe orratz horrexek bankuek diez, eta dauzen kalie Milla de Oro da, Urrezko Milia da. | Etxe orratz horiek bankuak dira, eta dauden kalea Milla de Oro da, Urrezko Milia da. |
train | west | prem679 | Mediterraneoko porturik onenak junixue, julixue, abuztue eta maietza diez, esan aben Andrea Doria XVI. mendeko almirante veneziarrak. Udako nabigaziño denporalditik kanpo, flota batek ezin izango leuke hamen babestie baño ezer hoberik ein. | Mediterraneoko porturik onenak ekaina, uztaila, abuztua eta maiatza dira, esan zuen Andrea Doria XVI. mendeko almirante veneziarrak. Udako nabigazio denboralditik kanpo, flota batek ezin izango luke hemen babestea baino ezer hoberik egin. |
train | west | prem682 | Kublai Khanek bere hiriburue eraiki aben 1279an, Pekingo Beihai lakuaren ertzien. Han, haren altxor inperial batzuk ikusgai dauz gaur egun. | Kublai Khanek bere hiriburua eraiki zuen 1279an, Pekingo Beihai lakuaren ertzean. Han, haren altxor inperial batzuk ikusgai daude gaur egun. |
train | west | prem686 | Haren hilobi gangak, 27 m (88 oin) lur azpixen, marmolez einde dauz eta 1.200 metro karratu (13.000 oin karratu) hartzen dabez. | Haren hilobi gangak, 27 m (88 oin) lur azpian, marmolez eginda daude eta 1.200 metro koadro (13.000 oin karratu) hartzen dituzte. |
train | west | prem690 | 1981ien merkadu bateratuen sartu zanien, Greziaren aurreikuspen ekonomikuek indartu ein zien. | 1981ean merkatu bateratuan sartu zenean, Greziaren aurreikuspen ekonomikoak indartu egin ziren. |
train | west | prem695 | Poble Espanyol (herri espainiarra), Montjuiceko ipar ekialdeko saihetsien, zeinetarako posible dan familixa guztiarentzako klixe dibertimendue asmau izena. | Poble Espanyol (herri espainiarra), Montjuiceko ipar ekialdeko saihetsean, zeinetarako posible den familia guztiarentzako klixe dibertimendua asmatu izana. |
train | west | prem699 | Haren onduen, La Martorana eleiza gotiko normanduek, fatxada eta arkupe barrokue bataz modu partzialien birmoldatu ebenak, kanpai horma fine dau, mailendun leiho finez betetako lau solairukue. | Haren ondoan, La Martorana eliza gotiko normandoak, fatxada eta arkupe barrokoa batekin partzialki birmoldatu zutenak, kanpai horma fina du, mailendun leiho finez betetako lau solairukoa. |
train | west | prem703 | Gero Bona dator, saskigintza zentro bat, bere burue kecak dantzaren etxe lez be aurkezten dauena. | Gero Bona dator, saskigintza zentro bat, bere burua kecak dantzaren etxe gisa ere aurkezten duena. |
train | west | prem707 | Jazz klub ugarien artien dauz Culver Cityko Jazz Bakery, Hollywoodeko Catalina Bar and Grill eta ipar Hollywoodeko Baked Potato famauek. | Jazz klub ugarien artean daude Culver Cityko Jazz Bakery, Hollywoodeko Catalina Bar and Grill eta ipar Hollywoodeko Baked Potato famatuak. |
train | west | prem714 | Prinsengrachten, Otto Frank eta bere familixie euren negozixoko atikuen ezkutau zien urte bi baño gehixauz, topau ebezan arte. | Prinsengrachten, Otto Frank eta bere familia beren negozioko atikoan ezkutatu ziren bi urtez baino gehiagoz, topatu zituzten arte. |
train | west | prem719 | Abuztuko enbor biraketako txapelketagaittik da ezagune Squamish hirixe, eta hasiera ederra da Garibaldi parke probintzialera mendi ibilaldixek eitteko. | Abuztuko enbor biraketako txapelketagatik da ezaguna Squamish hiria, eta hasiera ederra da Garibaldi parke probintzialera mendi ibilaldiak egiteko. |
train | west | prem724 | Seigarren Kurutzadan (1228- 1229), Frederiko II Erromatar Inperixo Santuko enperadoriek Jerusalem seguru bihurtu aben kristauentzat, negoziazinoaren bidez. | Seigarren Gurutzadan (1228- 1229), Frederiko II Erromatar Inperio Santuko enperadoreak Jerusalem seguru bihurtu zuen kristauentzat, negoziazioaren bidez. |
train | west | prem728 | Horrexetako bat baño gehixau eros leikezuz, zeure teilatu erpin estuen linea eitteko. | Horietako bat baino gehiago eros ditzakezu, zeure teilatu erpin estuen linea egiteko. |
train | west | prem733 | Hondartza atsegine aurkitukozu gertu, Batu Hitamen. | Hondartza atsegina aurkituko duzu hurbil, Batu Hitamen. |
train | west | prem738 | Gustav Noske defentsa ministro bihozbakuek 4.000 freikorp (eskuma muturreko oldar soldadu) deittu ebazan mugimendue zapaltzeko. | Gustav Noske defentsa ministro bihozgabeak 4.000 freikorp (eskuin muturreko oldar soldadu) deitu zituen mugimendua zapaltzeko. |
train | west | prem742 | Ikusizue arku baxuko sabaiko trompe l'oeil margolana zelan saiatzen dan eleiza txikixe katedral gotiko altu bihurtzen. | Ikus ezazue arku baxuko sabaiko trompe l'oeil margolana nola saiatzen den eliza txikia katedral gotiko altu bihurtzen. |
train | west | prem746 | Ibilaldixek lekuko gida kooperatibako gidekaz bakarrik eittie gomendatzen da. | Ibilaldiak tokiko gida kooperatibako gidekin bakarrik egitea gomendatzen da. |
train | west | prem754 | Cala Mondragek eztau ixe garapenik (Mallorcako kostaldiagaz alderatute), eta baleike halan jarraitzie, eskualdeko gobernuaren aginduz, kostan kontrolik barik eindako eraikinek larritu ein dabe ta. | Cala Mondragek ez du ia garapenik (Mallorcako kostaldearekin alderatuta), eta baliteke hala jarraitzea, eskualdeko gobernuaren aginduz, kostan kontrolik gabe egindako eraikinek larritu egin baitute. |
train | west | prem757 | The Stampede, hasieran, bedardietan ganaue batzeko teknika guztixek eta zirrarie erakusteko sortu zan. | The Stampede, hasieran, belardietan ganadua biltzelko teknika guztiak eta zirrara erakusteko sortu zen. |
train | west | prem762 | Massachusettseko Teknologixa Institutue (MIT), 1861ien sortue, Estatu Batuetako zientzixa eta ingeniaritza erakunde nausixe da, eta aitzindarixe izen da teknologixa moderno askotan, hala zelan argazki estroboskopikuen eta elikagaixek kontserbetako prozesuetan. | Massachusettseko Teknologia Institutua (MIT), 1861ean sortua, Estatu Batuetako zientzia eta ingeniaritza erakunde nagusia da, eta aitzindaria izan da teknologia moderno askotan, hala nola argazki estroboskopikoan eta elikagaiak kontserbatzeko prozesuetan. |
train | west | prem766 | Lekuen bertan ekoitzitako produktuen adibide ugari aurkitu leikez hemen, eta turismo zentruetan baño merkiau erosikozu, batez be aldez aurretik truke trebetasunak praktiketan bozuz. | Tokian bertan ekoitzitako produktuen adibide ugari aurki daitezke hemen, eta turismo zentroetan baino merkeago erosiko duzu, bereziki aldez aurretik truke trebetasunak praktikatzen badituzu. |
train | west | prem774 | Proiektu hori bukatzen bada, kate osoko interesgarrixenetako bat izen biko leuke. | Proiektu hori bukatzen bada, kate osoko interesgarrienetako bat izan beharko luke. |
train | west | prem781 | Pei dorretik bide bihurri batek darue Hong Kong parkeraino. | Pei dorreatik bide bihurri batek darama Hong Kong parkeraino. |
train | west | prem785 | Zutabien ganeko plataforma batien, Chaac-Moolen irudi zizelkatu bat dau, etzunde. Haren sabela katilu itxuran hustute dau, eskeintzak jasoteko. Aditu batzuek uste dabe giza bixotz freskuek be hartzen ebazala. | Zutabeen gaineko plataforma batean, Chaac-Moolen irudi zizelkatu bat dago, etzanda. Haren sabela katilu itxuran hustuta dago, eskaintzak jasotzeko. Zenbait adituk uste dute giza bihotz freskoak ere hartzen zituela. |
train | west | prem793 | Barruko irristaketa ein liteke Ditan izotz pistan, Ditan parkien, eta Traders eta China World hotelak (1 Jianguomenwai Dajie) lotzen dauzen lurpeko merkataritza-gunien. | Barruko irristaketa egin daiteke Ditan izotz pistan, Ditan parkean, eta Traders eta China World hotelak (1 Jianguomenwai Dajie) lotzen dituen lurpeko merkataritza-gunean. |
train | west | prem797 | bittartien, Caldas de Monchique leku egokixe da picnic bat eitteko eta basuen pasietako. | Bitartean, Caldas de Monchique leku egokia da picnic bat egiteko eta basoan paseatzeko. |
train | west | prem807 | Velázquez, Greco, Goya edo Zurbarán espainiar maisu zaharren Madrilgo bildumak eztau parekorik munduen. | Velázquez, Greco, Goya edo Zurbarán espainiar maisu zaharren Madrilgo bildumak ez du parekorik munduan. |
train | west | prem811 | Dam Square lurrez inguraute geratu zan historixan lehenengoz. | Dam Square lurrez inguratuta geratu zen historian lehen aldiz. |
train | west | prem815 | Trachypithecus tximinuek eta buztan luzeko makakuek animalixa basatixek diez. | Trachypithecus tximinoak eta buztan luzeko makakoak animalia basatiak dira. |
train | west | prem819 | Bisitarixek Barcino-Bartzelonari buruzko multimedia-film historiko birtual bat be ikus leikie, 28 minutukue. | Bisitariek Barcino-Bartzelonari buruzko multimedia-film historiko birtual bat ere ikus dezakete, 28 minutukoa. |
train | west | prem823 | Kontuen izen koko-rona eta beste fruta batzuekaz eindako ron ugari dauela. | Kontuan izan koko-rona eta beste fruta batzuekin egindako ron ugari dagoela. |
train | west | prem827 | Kostatik urrin, maldiek gora eitten dau, pinu, mimosa, eukalipto eta txilar artien, ixe 915 m-ko altituderaño (3.000 oin). | Kostatik urrun, maldak gora egiten du, pinu, mimosa, eukalipto eta txilar artean, ia 915 m-ko altituderaino (3.000 oin). |
train | west | prem830 | Gertuen dauzen instalazinuek Parnassus mendixen dauz (abendutik martire), hiritik ordu bire, autoz. | Gertuen dauden instalazioak Parnassus mendian daude (abendutik martxora), hiritik bi ordura, autoz. |
train | west | prem836 | Estaduko eta lekuko gobernu askok ikuskapen-baldintza gehigarrixek dekiez. | Estatuko eta tokiko gobernu askok ikuskapen-baldintza gehigarriak dituzte. |
train | west | prem841 | Analisi honetako jatorrizko lanen azterketak erakusten dauenez, GAM gaixekaz modu potentzialean lotutako osasun-puntuek ospitaleratziek murriztu ebezan, bai oinarriko estimazinuetan, bai alternatibuetan. | Analisi honetako jatorrizko lanen azterketak erakusten duenez, GAM gaiekin potentzialki lotutako osasun-puntuek ospitaleratzeak murriztu zituzten, bai oinarriko estimazioetan, bai alternatiboetan. |
train | west | prem845 | Gaur egun abian dien edo aurreikusten dien beste ahalein batzuk. | Gaur egun abian diren edo aurreikusten diren beste ahalegin batzuk. |
train | west | prem854 | Adibidez, emon deigun biher partekatuaren kostue 10a dala eta oinarrizko postaren kostue 16a dala. | Adibidez, demagun lan partekatuaren kostua 10a dela eta oinarrizko postaren kostua 16a dela. |
train | west | prem858 | Horri esker, diseinuaren erakustaldixek ein ahal izen zien, enpresek inbertsiño garestixauek ein aurretik fabrikazino-ekipuetan eta erakuste-faserako produkzinoaren prototipo adierazgarrixek eraikitzeko tresnetan. | Horri esker, diseinuaren erakustaldiak egin ahal izan ziren, enpresek inbertsio garestiagoak egin aurretik fabrikazio-ekipoetan eta erakuste-faserako produkzioaren prototipo adierazgarriak eraikitzeko tresnetan. |
train | west | prem862 | CIOek eta agintari erabagitzailiek zehazten dabe zer biher mota dan egokixe azpikontratetako eta zer biher mota eitten dan hobeto enpresa barruen. | CIOek eta agintari erabakitzaileek zehazten dute zer lan mota den egokia azpikontratatzeko eta zer lan mota egiten den hobeto enpresa barruan. |
train | west | prem865 | Merkataritza-enpresek prototipuek erabili ebezan produktuek garatzeko prozesu osuen, ez bakarrik produktuek integratzien. | Merkataritza-enpresek prototipoak erabili zituzten produktuak garatzeko prozesu osoan, ez bakarrik produktuak integratzean. |
train | west | prem869 | Biherrezko atal edo elementu guztixek sartzie | Beharrezko atal edo elementu guztiak sartzea. |
train | west | prem872 | CIO erakunde bat garatzie etenbako prozesue da, eta eskatzen dau argi eta garbi ulertzie erakundeek zer erantzukizun daben enpresen biherrak asetzen laguntzeko. | CIO erakunde bat garatzea etengabeko prozesua da, eta eskatzen du argi eta garbi ulertzea erakundeek zer erantzukizun duten enpresen beharrak asetzen laguntzeko. |
train | west | prem876 | G. LSCk finantzautako abogaduei bezeruek Estatu Batuetatik alde eitten dauenien kasuetatik erretiratu daitezela exijitziaren ondorixozko kargak. | G. LSCk finantzatutako abokatuei bezeroak Estatu Batuetatik alde egiten duenean kasuetatik erretira daitezen exijitzearen ondoriozko kargak. |
train | west | prem883 | Merkurio-isurixek merkurixue metatzen dabe uretan. | Merkurio-isuriek merkurioa metatzen dute uretan. |
train | west | prem889 | LSCren plangintzarako laguntza-funtsekaz, Bar Fundazinuek aholkulari bat kontratau dau Koordinaziño Kontsejueri birkonfigurazino-plan bat prestetan laguntzeko, eta martixen aurkeztukotzo LSCri. | LSCren plangintzarako laguntza-funtsekin, Bar Fundazioak aholkulari bat kontratatu du Koordinazio Kontseiluari birkonfigurazio-plan bat prestatzen laguntzeko, eta martxoan aurkeztuko dio LSCri. |
train | west | prem893 | Gizarte Segurantzak eztau kontuen hartzen bihergin federalentzat batez be edo modu esklusiboan ezarritako programarik, halan zelan pentsiño planak eta bestelako erretiro-planak. | Gizarte Segurantzak ez du kontuan hartzen langile federalentzat bereziki edo esklusiboki ezarritako programarik, hala nola pentsio planak eta bestelako erretiro-planak. |
train | west | prem898 | Une hezigarriaren kontzeptuek, une horretan kontzeptualizaziño hutsa izen arren, larrialdi-zentruen alkohol esku-hartziek eitteko interesaren zati bat adierazoten dau. | Une hezigarriaren kontzeptuak, nahiz eta une horretan kontzeptualizazio hutsa izan, larrialdi-zentroan alkohol esku-hartzeak egiteko interesaren zati bat adierazten du. |
train | west | prem900 | Hasikerako behaketek iradokitzen dabenez, leikena da GPRAren errendimenduari buruzko txostenak erabilgarrixauek izetie. | Hasierako behaketek iradokitzen dutenez, litekeena da GPRAren errendimenduari buruzko txostenak erabilgarriagoak izatea. |
train | west | prem904 | 11 Halanda be, egokitzapenik gatxenetan, zerbitzuz kanpoko denporie nabarmen aldatu leike. | 11 Hala ere, egokitzapenik zailenetan, zerbitzuz kanpoko denbora nabarmen alda daiteke. |
train | west | prem908 | Eskaera eitten danetik hitzartutako jarduerak eitten dien arte 46 aste igaroten diez unidade bixetan. | Eskaera egiten denetik hitzartutako jarduerak egiten diren arte 46 aste igarotzen dira bi unitateetan. |
train | west | prem911 | Ekimenetako batien, Estaduko gobernuen merkataritza elektronikue ezarteko jarraibide estrategikuek, gidalerruek eta arauek ezarri zien. | Ekimenetako batean, Estatuko gobernuan merkataritza elektronikoa ezartzeko jarraibide estrategikoak, gidalerroak eta arauak ezarri ziren. |
train | west | prem916 | Paziente gaixuek alkohola kontsumitzie ez da traumatologiako taldearen eskumeneko auzixe. | Paziente gaixoek alkohola kontsumitzea ez da traumatologiako taldearen eskumeneko auzia. |
train | west | prem923 | Erabagi horrexek hartu eta gero, CIO erakundiek laguntza eraginkor eta irisgarrixe emon biher dau, baliabidiek modu eraginkorrien esleituz eta erantzukizunak egunero betez. | Erabaki horiek hartu ondoren, CIO erakundeak laguntza eraginkor eta irisgarria eman behar du, baliabideak modu eraginkorrean esleituz eta erantzukizunak egunero betez. |
train | west | prem928 | Baldintza horren harire sortutako nahasketie esanguratsue leitteke. | Baldintza horren harira sortutako nahasketa esanguratsua litzateke. |
train | west | prem931 | Administrazinue, Substantzien Abusurako eta Osasun Mentalerako Zerbitzuen Administrazinue, eta Osasun Baliabide eta Zerbitzuen Administrazinue. | Administrazioa, Substantzien Abusurako eta Osasun Mentalerako Zerbitzuen Administrazioa, eta Osasun Baliabide eta Zerbitzuen Administrazioa. |
train | west | prem939 | Agentzixa batek biherginek bidaixek erreklametako prozedura bat ezarteko asmue aben, bidaiarixek 75 dolarreko edo gitxiagoko gastue aitortu deien, salbuespenak salbuespen. | Agentzia batek langileek bidaiak erreklamatzeko prozedura bat ezartzeko asmoa zuen, bidaiariek 75 dolarreko edo gutxiagoko gastua aitor dezaten, salbuespenak salbuespen. |
train | west | prem943 | Ezarpen-proiektu baten fase hori osatzeko, gitxi gorabehera 17 hilebete biher dauz SCRk. | Ezarpen-proiektu baten fase hori osatzeko, gutxi gorabehera 17 hilabete behar ditu SCRk. |
train | west | prem950 | Nekazari atzerritarrak sarritan ibilten diez Estatu Batuetan batera eta bestera. | Nekazari atzerritarrak sarritan ibiltzen dira Estatu Batuetan batera eta bestera. |
train | west | prem956 | A eranskineko A-3 proban agertzen dan moduen, prozesu hori eraikuntza-baimenaren eskaeraren prozeduriagaz batera ein leike. | A eranskineko A-3 proban ageri den bezala, prozesu hori eraikuntza-baimenaren eskaeraren prozedurarekin batera egin daiteke. |
train | west | prem964 | Gauza jakiñe da gaur egungo diru-sarrerak aurreztie dala aktibuek pilatzeko eta iraganeko maileguek itzultzeko modue, balixo garbixe haunditzen dalako. | Gauza jakina da gaur egungo diru-sarrerak aurreztea dela aktiboak pilatzeko eta iraganeko maileguak itzultzeko modua, balio garbia handitzen delako. |
train | west | prem968 | Halan, 5 digituko posta-kode bereko datu demografikoen batezbestekuek kuartila bietako guztizko kopuruen arabera kalkulatu leikez. | Hala, 5 digituko posta-kode bereko datu demografikoen batezbestekoak bi kuartiletako guztizko kopuruen arabera kalkula litezke. |
train | west | prem972 | Azkenik, finantzaketiaren gaixe jorratu gure neuke. | Azkenik, finantzaketaren gaia jorratu nahi nuke. |
train | west | prem975 | Enpresak berregituratzeko prest jarraitzen dau, etenbarik aldatzen dabizen negozixo-beharrak asetzeko. | Enpresak berregituratzeko prest jarraitzen du, etengabe aldatzen ari diren negozio-beharrak asetzeko. |
train | west | prem979 | Beste alde batetik, badiez beste erantzukizun batzuk, halan zelan enpresa barruko informazinoaren teknologiaren plangintzie eta gainbeitzie | Bestalde, badira beste erantzukizun batzuk, hala nola enpresa barruko informazioaren teknologiaren plangintza eta gainbegiratzea. |
train | west | prem985 | Hainbat personak lekukotza emon eben atzerritarrak herrialdie ixtien ordezkaritzie amaitzeaz. | Zenbait pertsonak lekukotza eman zuten atzerritarrak herrialdea uztean ordezkaritza amaitzeaz. |
train | west | prem988 | Ez geunke telefono-dei bat erantzungo, galdera bat erantzungo, deposiziño bat bertan behera itxiko, edo ez al ginttekez liburutegira juengo kasu bat aztertzera? | Ez al genuke telefono-dei bat erantzungo, galdera bat erantzungo, deposizio bat bertan behera utziko, edo ez al ginateke liburutegira joango kasu bat aztertzera? |
train | west | prem994 | Aittetutako lau faseetako bakotxa osatzeko biher dien epeen estimazinuetan oinarrittute, errekuntza-unidade batien SCRa inplementetako aurreikusitako epie 21 hilebete ingurukue da. | Aipatutako lau faseetako bakoitza osatzeko behar diren epeen estimazioetan oinarrituta, errekuntza-unitate batean SCRa inplementatzeko aurreikusitako epea 21 hilabete ingurukoa da. |
train | west | prem999 | Halanda be, aurreratu leike larrialdi-zentroko bisitie une hezigarri lez erabiltie eraginkorra izen leikela larrei eraten daben persona osasuntsuentzat. | Hala ere, aurreratu daiteke larrialdi-zentroko bisita une hezigarri gisa erabiltzea eraginkorra izan daitekeela gehiegi edaten duten pertsona osasuntsuentzat. |
train | west | prem1002 | Bixen bittartien, New York Hiriko Tabernen Alkarteko talde bat ikasleen zorrari buruz eztabaidatzen ibili da sei hilebetez. | Bien bitartean, New York Hiriko Tabernen Elkarteko talde bat ikasleen zorrari buruz eztabaidatzen aritu da sei hilabetez. |
train | west | prem1013 | Urte biz ikertzen ibili arren, FBIk ezin izen aben lankidie aurkitu, ezta haren benetako nortasune zehaztu be. | Bi urtez ikertzen aritu arren, FBIk ezin izan zuen lankidea aurkitu, ezta haren benetako nortasuna zehaztu ere. |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.