id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zientziaeus_0012721 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mareak itsasoetako ur-masa handien eguneroko mugimenduak dira, Eguzkiak etaIlargiak bere ardatzaren inguruan biraka ari den Lurraren gainean eragiten duten erakartze-indarraren ondorioz sortuak.
Lurrak Ilargiaren erakartze-indarra jasaten du, baina astro horren eta Lurra osatzen duten partikula material bakoitzaren art... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012722 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Energia alternatiboen arloan espezializatuta dagoen IT Power enpresa britainiarra proiektu bat lantzen ari da mareen energiaz baliaturik energia elektrikoa ekoitziko lukeen sorgailu bat eraiki eta itsaspean ezartzeko.
Itsaspean ezarri nahi den itsaslaster-turbina haize-sorgailuen antzekoa da, baina errotorea guztiz urp... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012723 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Nazioarteko Espazio Estazioak larrialdietarako ibilgailua ere izango du.
Nazioarteko Espazio Estazioak larrialdietarako ibilgailua ere izango du. Larrialdietarako ibilgailuak - Zientzia.eus Larrialdietarako ibilgailuak
Nazioarteko Espazio Estazioak larrialdietarako ibilgailua ere izango du. Estazioko lehen biztanleak b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012724 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zalantzarik gabe negua da animalia gehienentzat urtaro gogorrena. Elurra gogoz botatzen duenean esate baterako, pilaka dira larri ibiltzen direnak.
"Piztizaleon berriak" izeneko sail honetan, Euskal Herriko animalien munduan hilero egon daitezkeen hainbat berri eta bitxikeria azaldu nahi genizkizueke. Jakina, eguraldia... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012725 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azaroko zenbakian kaleratu zen "Fisika XIX. mendean" izenburupean argitaratuko ditugun hiru artikuluetako lehena. XIX. mendean fisika- eta kimika-arloan lortutako eta asmatutako puntu garrantzitsuenak azaltzea da artikulu-sorta honen asmoa, hau da, gaur egungo zientzia hobeto ulertzeko ikuspegi historikoa ematea.
Rober... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012726 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenaldi honetan paleontologia berri deigarrietan aberatsa izan da. Komunikabideetan entzundakoak entzunda, badirudi zientziaren arlo honetan aurrerapauso handiak eman direla eta aurrerapausoez gain, paleontologiaren zenbait misterio argitu direla ematen du.
Baina gauza bat da zientzian aurrera egitea eta beste bat au... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012727 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ez dakit milurtekoaren amaieragatik ote den, baina gero eta profeta gehiagok munduaren akabera iragartzen digu. Estiloak aldatu dira: profeta berriek basamortua, matxinsaltoak eta estoizismoa alde batera utzi, eta gobernuz kanpoko erakundeak, kultur etxeak eta nazioarteko elkartasuna dute bizimodu
Gaurko apokalipsiaren... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012728 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Beste zenbait eskualdetan (batez ere Estatu Batuetako mendebaldean) ikusi ahal izan denez, ibaira erortzen diren zuhaitz hilek askotan egur-presak eratzen dituzte, eta hauek sekulako garrantzia dute ibai-komunitateetan.
Erreskasto bat enborrak kendu aurretik (goian) eta ondoren (behean). Ubidea asko higatu da, sediment... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012729 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Igaro berri ditugun Eguberrietan eta ospakizun berezi gehienetan preziatua izan ohi den itsaskiaz hitz egingo dugu oraingoan.
1999/01/01 Lorenzo, Arantza Uranga, Ane Miren Iturria: Elhuyar aldizkaria
Itsas animalia ornogabeak dira itsaskiak eta bi taldetan biltzen dira: krustazeoak eta moluskuak taldeetan. Ondokoak dir... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012730 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Astronomoek aspalditik izan dute A Centaurus galaxian, gugandik 10 milioi argi-urtera dagoenean, masa ikaragarriko zulo beltza dagoelako susmoa.
A Centaurus galaxiaren nukleoan Hubble teleskopioak xehetasun ugari nabarmendu du infragorri hurbilean.
Espazioko Hubble teleskopioak duen NICMOS detektorearen bidez, infragor... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012731 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Telefono mugikorrari zenbait minbizi-mota eragiten dituela egotzi izan zaio.
Telefono mugikorrari zenbait minbizi-mota eragiten dituela egotzi izan zaio. Telefono mugikorra eta presio arteriala - Zientzia.eus Telefono mugikorra eta presio arteriala
CSM motako telefono mugikorrak sisteman sinpatiko bizkortu egiten du et... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012732 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ekilore-soroen ondoan askotan ipintzen dituzte erlauntzak, baina ekilore-polenak ez du erleak behar adina proteina.
Keltzaren polena ekilorearena baino elikagai hobea da erleentzat.
Estatu Batuetako Mayriland-en dagoen Greenbalt enpresako ikerlariek frogatu dutenez, koltza-soroetan dabiltzan erleak ekilore-soroetan dab... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012733 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kaliforniako AeroVironment etxeak auto elektrikoak kargatzeko sistema azkarragoa sortu du.
Sistema honek korronte elektrikoa bateriaren tenperaturaren arabera erregulatzen du, kargatze-prozesua ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Bateriaren tenperatura kontrolatzeko txip bat eramango du autoak. Sistema hau Hawaii irle... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012734 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako Maryland estatuko Rockville-n kokatuta dagoen Genoma Ikerketarako Institutuan (TIGR), beste zenbait zentro eta unibertsitaterekin elkarlanean, malaria eragiten duen parasitoaren kode genetikoaren zati bat haustea lortu dute.
Orain arte Plasmodium izena duen parasito horren kromosoma bakar bat sekuentzi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012735 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iragan udazkenean ezagutu genuen Mitch hurakanak Erdialdeko Amerika osoan sekulako hondamena eragin zuen. Baina azkeneko hamarkadetan izan den Atlantikoko Ekaitz suntsitzaileena izan den arren, ez da bortitzena izan eta bere eragin tragikoa lekuko geografiari eta herrien pobretasunari zor zaio.
Mitch hurakana Karibe it... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012736 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Autoetako pneumatiko zaharrek ez dute beste erabilerarik, ez eta birziklapen-sistemarik ere. Beraz, gero eta gehiago pilatzen diren auto-gurpilei irtenbidea ematea benetako arazoa da herri industrializatu gehienetan.
Duela gutxi EEBBetan 9 hilabete iraun zuen sute bat izan zen gordailu hauetako batean eta ingurugiroa z... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012737 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Duela 30 urte espaziora jaurtiki ziren espazio-zundak NASAko fisikariengan kezka handia sortzen hasi dira, duten jokaera bitxia dela eta.
Irrati-seinaleen bidez zundaren azelerazioa sekulako zehaztasunez kalkula daiteke, eta hori ulertzeko pentsa dezagun zundak duen anormaltasuna 80x10-6 cm/s2-koa dela; azelerazio hone... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012738 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Naturarentzako Mundu Fondoa (WWF) munduko herri bakoitzak ingurugiroan duen eragina aztertzen aritu da eta Genevako bileran aurkeztutako txosten batean munduko herri suntsikorrenen zerrenda aurkeztu du.
Sekulako eztabaida eragin du. Txosten honen arabera ustez ingurugiroan eragin txikia duten herriak, hala nola Norvegi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012739 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain arte gutxietsia izan den substantzia kimiko batek, Haloi 1202ak, Ozono-geruzaren berreskuratzea atzera dezake hurrengo bi hamarkadetan. Haloiek atmosferaren ozono-geruza hondatzen dute.
Haloien ekoizle nagusiak ordea, India, Txina eta Hego Korea dira, garapen bidean dauden herriak. Haloi 1202 substantzia beste ha... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012740 | zientziaeus | General | articulos cientificos | EEBBetako astronomoek gure galaxian oso hedaturik egon daiteken izar-mota bat aurkitu dute.
Orain arte zeruaren % 1 aztertu dute eta dagoeneko gure inguruan mota honetako 20 izar aurkitu dituzte. Uste dutenez izar hauek "nano marroi" erako egiturak dira, hau da, beste izarrek bezala fusio nuklearra izatera iristen ez d... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012741 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kaliforniako soinu-fisikari batek maiek eraikitako piramideen inguruan aspaldidanik zegoen misterio bat argitu du.
David Lubman fisikariak fenomeno hau ikertu eta azalpen fisiko sinplea eman dio, piramidearen eskailera-mailen itxuran oinarritzen dena. Soinua ateratakoan piramidearen maila bakoitzean oihartzuna sortzen ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012742 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mende honetako izurrite latzenak sortu dituzten birusak ikertu ondoren, hauen jatorria giza birusen eta hegazti-birusen mutazioan dagoela jakin da.
Izan ere, hegazti-birusak gizakiengan garatzeko gai ez direla erakutsi dute, baina bai zerriengan, giza birusekin batera. Animalia hau, bai hegazti eta bai gizakiekin harre... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012743 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azken urteotan garai latzak bizi izan ditu ontzigintzak Euskal Herrian. Krisi ekonomikoaren eraginez, ontziola ugarik betirako itxi behar izan ditu ateak. Hala ere, badirudi ekaitzaren ondorengo barealdia iristen ari dela -ontzigintza arnasberrituta datorrela-, noizean behin itsasoratzen den itsasontziren bat edo beste... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012744 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Euskal Autonomia Erkidegoan ez da oraindik giza ehunen hazkuntzarik egin, baina gorde aspalditik gordetzen dira. Ospitale batzuetan eduki izan dituzte orain artean; urtarriletik aurrera, aldiz, banku bakarrean gordeko dira: Galdakaoko Transfusioen Euskal Zentroan.
Giza ehunek eta organoek eman dute zer esanik azkenaldi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012745 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Joan den azaroaren 26an Zientzialarien moralaren inguruko jardunaldiak burutu ziren Donostian EHUko Miguel Sanchez-Mazas katedrak antolatuta. Bertan jardundako hizlarietakoa Ernesto Garzón Valdés izan genuen Zer egin dezake etikak medikuntzaren alde? izeneko hitzaldiarekin.
Hitzaldiaren gaia Zer egin dezake etikak medi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012746 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kamerungo ipar-mendebaldeko nekazari txikiak teknika zaharrak ari dira erabiltzen izurrite eta gaixotasunei aurre egiteko. Pestizida kimikoak, labur esanda, eskuragaitzak dira urruneko lurralde haietan, garestiak ere badira eta gaur egun badakigu ingurugiro eta osasunerako zer-nolako arriskuak dituzten.
Bere artasoro t... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012747 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jakintza-alor guztiak kontuan hartuta, atzerritik iristen direla gehienetan aurrerakuntza teknologiko garrantzitsuenei buruzko berriak esan daiteke. Hori horrela izanik, sarritan uste da atzerrian martxan jartzen diren trenen ondorengo bagoiak direla hemengo ikerkuntza, garapena eta ekoizpena.
4, 3, 2, 1, 0... Garai ba... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012748 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azken urteotan, ingurugiroaren kontserbazioan ohikoak izan diren hainbat ikuspuntu-aldaketa sakonak jasaten ari dira. Bide honetan, Afrikan ingurugiro-gaietan lanean ari diren elkarteen artean nagusienetarikoa den World Wide Fund for Nature bera ere lan estrategia aldatu nahian dabil.
Dirudienez Afrikan ingurugiroaren ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012749 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azken urteotan, etxeko istripuak bikoiztu egin dira gure herrialdean, zaharren eta adin txikiko umeen artean batik bat. Eta lesiorik gehienak larriak ez diren arren, beti ebita daitezke, neurri sinple batzuk hartze hutsarekin.
1999/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ikerketa eta ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012750 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Salgaiak edukitzeko, babesteko, erabiltzeko, banatzeko edo aurkezteko den edozein gaiz egindako produktua da bilgarria, lege-definizioz. Papera, kartoia, era guztietako plastikoak, kristala eta tetra-brika dira bilgarriok osatu ohi dituzten gaiak.
Bestalde, hiriguneetan eta nekazaritza-inguruetan ekoizten diren kopurua... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012751 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Holandako ikerketa-zentro batean trenaren zarata-poluzioa murrizteko sistema garatu da.
Langak zarata ongi zurgatzen duen materialez eginak egon beharko dute, hau da, plastikoz edo egurrez. Trenaren zarata trenbide-konpainia gehienek jendearengandik jasotzen dituzten kexua arruntenetakoa da. | cc-by-sa |
zientziaeus_0012752 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iodoa oinarrizko elikagaia da gizakia eta gainerako animalia guztientzat. Ezinbesteko osagaia da nerbio-sistema zentralaren garapenerako eta ia gorputz osoko mintzetan zuzeneko eragina du. Adituek badakite iodo falta izateak arazoak sor ditzakeela osasunean eta, horregatik, hainbat herrialdetan dagoeneko neurriak hartu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012753 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizakion kasuan udazkena gaitza eta txerto garaia izaten bada ere ordenadoreen kasua bestelakoa da. Hauekin urte guztian komeni zaigu adi-adi egotea birusen menpe erori ez daitezen. Hauentzako ere txertoa eta antzerakoak badauden arren, birus berriak etengabe sortzen dira.
Babes-neurri handiak izan arren, birusek beti ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012754 | zientziaeus | General | articulos cientificos | "Bere tradizioen esklabo den tximino eskas bat besterik" ez omen da gizakia, Desmond Morris zoologo ingeles ospetsuak esan zuen bezala. Eta esaldi hori, gogorra iruditu arren, egia biribila bihurtuko da jai-egun hauetan: jan-edanean gutariko bakoitzak 10.000 pezetatik gora gastatuko ditu, batez beste.
Nola defini dezak... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012755 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azaroaren 2tik 13ra bitartean Klima Aldaketari buruzko Konbenioaren Aldeen biltzarra ospatu zen Buenos Airesen. Joan den urtean Kioton erabakitakoaren arabera, eta bertan onartutako protokoloa sinatu, berronetsi eta indarrean jarri bitartean, urtero ospatuko da munta txikiagoko konferentzia bana ospatuko da.
1997ko abe... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012756 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ez zen giro 1958ko urriaren batean. Gerra hotza munduko bi potentzia handien artean: Ameriketako Estatu Batuen eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren artean. Edozein alor biek ordezkatzen zuten sistema politiko-ekonomikoen lehiarako eremu zen eta, jakina, baita espazioaren esplorazioa ere.
Egun horretan berta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012757 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zientziaren esparru guztietan ditugu denbora luze eta eztabaida eta gorabehera askoren ondoren egin diren aurkikuntza garrantzitsuen adibideak. J.D. Burke-k hain ondo kontatzen digun Ilargiko uraren aurkikuntzarena aurten ebatzi dela esan genezake.
Aipatu dudan bigarren helburuari dagokionez, Burkeren artikuluak Lunar ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012758 | zientziaeus | General | articulos cientificos | VII. mendearen hasieran Johannes Kepler-ek Somnium (Ametsa) izeneko nobela idatzi zuen. Ilargian bizi zen irudizko zibilizazioaz ziharduen liburua 1630. urtean argitaratu zen, bere egilea hil eta gero.
Inoiz egin den omenaldirik bitxienean, joan den uztailean auto-istripuz hildako Gene Shoemaker-en errautsak Lunar Pros... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012759 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenaldian buru-belarri aritu gara arrain urdinaren berezitasunak goraipatzen, arrain zuriaren propietateei jaramonik egin gabe, bat bera ez balu bezala. Bazterretik atera eta ondorengo lerroetara ekarriko ditugu arrain zuriak elikaduran dituen onurak.
Gainerako arrain guztiak bezala, haragi zuriko arrainek proteina b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012760 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iodo izeneko mineral hau ezinbestekoa da gorputzarentzat, lepoan aurkitzen den tiroides guruinak hormona tiroideak sor ditzan. Tiroideseko hormona hauek hazieran, ugalketan, metabolismoan eta beste hainbat sistematan parte hartzen dute, 100 sistema ezimatiko baino gehiago erregulatzen baitituzte.
Hori guztiagatik behar... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012761 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Atmosferan metatzen diren berotegi-efektuko gasen kontzentrazioa IPCCk iragarri baino askoz polikiago igotzen ari da.
Atmosferan metatzen diren berotegi-efektuko gasen kontzentrazioa IPCCk (Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldea) iragarri baino askoz polikiago igotzen ari da. Berria alde batetik ona da, baina be... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012762 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hemendik aurrera neurozirujauek operazioetan garunaren bat-bateko irudiak ikusi ahal izango dituzte tresna berri bati esker.
Ebakuntzetako inbasioa minimazatzea du helburu Torontoko Ospitalean garatu duten tresnak.
Bere abantaila handiena beste makinak baino askoz txikiagoa izatean datza, operazioetan erabili ahal izat... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012763 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Espazioko Hubble teleskopioak hauts-disko erraldoia aurkitu dute.
Espazioko Hubble teleskopioak hauts-disko erraldoia aurkitu dute. Espazioko hautsa - Zientzia.eus Espazioko hautsa
Espazioko Hubble teleskopioak hauts-disko erraldoia aurkitu du NGC 7052 galaxia eliptikoaren erdiguneko zulo beltzaren inguruan.
Zulo beltz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012764 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hegazti batzuen arrautzak oboideak dira eta beste batzuenak esferikoak. Zergatik? zerk erabakitzen du arrautzaren forma?
Martin hegaztiak udare-formako arrautzak erruten ditu. Egonkorragoak dira eta haizeak nekezago eraman ditzake.
errundako lekua eta arrautza-kopurua kontuan izanik, arrautzaren formari esker inkubazio... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012765 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Turbinazko sorgailu edo alternadore guztiz txikiek egunen batean ordenadore, linterna, telefono eramangarri eta abarren pila eta bateriak ordezkatuko dituzte
Estatu Batuetako Armadak Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeari sei milioi dolarreko aurrekontua esleitu dio miniaturazko motore txiki hau presta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012766 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bi urtean lanean aritu ondoren, dotore dago Donostiako Aquariuma. Jendea erakartzeko prestatu dute, eta igartzen da. Sartu orduko gidariak agertzen dira, nahi izanez gero bisitaldian laguntzeko. Eurekin edo bakarrik joanda, Aquariumean badago zer ikasirik eta zer ikusirik: ur gezako arrainak, ur jauziak, algak, arrain ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012767 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ayala Madrilen jaio bazen ere, Estatu Batuetako herritartasuna du eta, bere esanetan, gene gehienak euskaldunak ditu, Arabakoak, fisika-ikasketak burutu zituen Madrilen eta teologiakoak Salamancako Unibertsitatean. Gero, Estatu Batuetara alde egin zuen 1961. urtean, genetika ikasi eta genetikan doktoregoa egiteko asmoz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012768 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ia oharkabean urteko egunik motzenetan eta gaurik luzeenetan murgildu gara. Tarteka eguzkia ikusten dugu, baina garaiotan alfer antza dabilenez, gora igotzen hasi orduko, eta berotasun handirik igorri aurretik, beherantz egiten du ziztu batean.
Abenduan lehen elurtea irits daiteke Euskal Herriko bazter askotara. Argazk... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012769 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Stockholm-eko Karolinska Institutuak Estatu Batuetako hiru farmakologo saritu ditu, oxido nitrikoa sistema kardiobaskularreko seinale-molekula dela aurkitzeagatik.
1916an Charleston-en jaioa, Estatu Batuetako Hego Karolinan. Biokimikan doktorea. Orain jubilatuta dago eta 1988az geroztik New York-eko estatuko Unibertsit... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012770 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Urriaren erdialdean, ohi bezala, Nobel Sarien hotsa iritsi zitzaigun Suediatik: Tartean Ekonomia, Fisika, Fimika eta Medikuntzakoak iragarri ziren. Azken hiru hauek ditugu hizpide. 1998ko Fisikako Nobel Saria materiaren egituran uxarrean - Zientzia.eus 1998ko Fisikako Nobel Saria materiaren egituran uxarrean
aurrena Li... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012771 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aurtengo Kimikako Nobel saria, Fisikakoa eta Medikuntzakoa bezala, Estatu Batuetara joan da, baina irabazleak ez dira estatubatuarrak, europarrak baizik.
1923an jaio zen Vienan, familia judu batean, eta 1939an, nazismotik ihesi, Estatu Batuetara emigratu zuen. Pittsburgh-n lan egin zuen 1950-60 bitartean eta Kalifornia... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012772 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Matematikarien Nazioarteko Kongresua Berlinen ospatu zen joan den abuztuan. Kongresuaren sarrera-ekitaldia abuztuaren 18an izan zen eta, ohi denez, bertan eman ziren aditzera Fields sarien irabazleak.
Matematikarien Nazioarteko Kongresua Berlinen ospatu zen joan den abuztuan. Mundu osoko matematikarien topaleku izaten ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012773 | zientziaeus | General | articulos cientificos | arteroesklerosiak endotelioaren NO-a ekoizteko ahalmena murrizten du.
arteroesklerosiak endotelioaren NO-a ekoizteko ahalmena murrizten du. Aurkikuntzaren garrantzia medikuntzan - Zientzia.eus Aurkikuntzaren garrantzia medikuntzan
arteroesklerosiak endotelioaren NO-a ekoizteko ahalmena murrizten du. Hortaz, gaixoari ni... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012774 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gauza jakina da goi-atmosferan ozono-geruza mehe bat dagoela, Eguzkiaren erradiazio ultramoretik babesten gaituena.
Baina nola gertatzen dira erreakzio horiek zehatz-mehatz? Bide bat, ozonosferako baldintzak laborategian itxuratzea eta saiakuntzak egitea da.Baina kimika kuantikoaren kalkulu-sistemak erabiliz, erreakzio... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012775 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ordenadorearen bitartez hizkuntzaren tratamendua egiten duten programak gero eta ugariagoak dira. Ordenadoreekin hizkuntza naturalen bitartez komunikatu ahal izatea gero eta arruntagoa izango da.
Gainera, telekomunikazioetan gertatutako aurrerapen izugarriak (Internet fenomenoak batez ere) areagotu egin du hizkuntzaren... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012776 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Eremu elektrikoa korronte-dentsitatearekiko eta indukzio magnetikoarekiko proportzionala da.
Metalezko xafla mehe bat eremu magnetiko baten barnean xaflaren azalak eremuaren norabidearekiko angelu zuzena eratzen duela kokatuz gero, eta xaflaren luzetarako ardatzaren norabidean korronte elektrikoa iraganaraziz gero, ere... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012777 | zientziaeus | General | articulos cientificos | John Glenn, Lurraren inguruan orbitan izan zen lehen astronauta estatubatuarra, berriro espaziora itzuli da beste misio batean, 40 urte geroago.
NASA espazio-agentziak pertsona zaharrak zero grabitatean jasaten dituen kalteak aztertu nahi ditu, pertsona gazteak jasango lituzkeen kalteak baino askoz argiagoak izango dir... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012778 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Etorkizunean norberaren etxetik Internet bidez Unibertsitate-ikasketak egitea posible izan liteke.
Etorkizunean norberaren etxetik Internet bidez Unibertsitate ikasketak jarraitzea posible izan liteke.
Etorkizunean norberaren etxetik Internet bidez Unibertsitate-ikasketak egitea posible izan liteke. SERA Learning Techn... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012779 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako hogeita hamahiru ikerlarik sifili deitutako gaixotasuna eragiten duen Trepanoma pallidum bakterioaren ondare genetiko osoa argitu dute.
Bakterio patogeno hau giza gorputzean baino bizi ez delako, laborategian hazkuntza-saioetan porrot egin izan da, eta ondorioz, gaixotasunean duen eraginaz ia ezer ere ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012780 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Batez ere udaberrian askotan ikusten ditugu trikuak errepidetan automobilak zanpatuta. Kalte handia eragiten diete ibilgailuek animalia txiki hauei.
Automobilean ultrasoinuak igortzen dituen txistu txikia ipintzen dute eta trikuek soinu horiek entzuten dituztenean geldirik egoten dira. Aurreko kolpe-leungailuan ipintze... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012781 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Israelgo Rehovot Ikerketa Zentroan karbonozko nanohodien gogortasuna neurtu dute.
Gainera hain zuntz meheak izanik ez da ia akatsik egoten zuntzaren diametroan zehar, eta epoxi erako erretxinetan ezarriz gero gogortasun handiko konpositeak lor daitezke. Zuntz hauek lortzeko baloi-itxura duten Buckminster Furellene izen... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012782 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Eraginkortasun handiko eguzki-panelen mota berria garatu dute. Eguzki-panel eraginkorrak - Zientzia.eus Patenteak/Asmakizunak
Suitzako Teknologia Institutu Federalak, Lausanan egindako ikerketen ondorioz, eraginkortasun handiko eguzki-panelen mota berria garatu dute.
Eguzki-panel hau titanio(IV) oxidoz osaturik dago et... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012783 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Datorren urtean, hau da, 1999. urtean gure planetan sei mila milioi pertsona biziko dira.
Ugalkortasuna asko jaitsi da Indian eta Txinan, baina garatu gabeko herrialde gehienetan (Afrikan batez ere) oraindik ere oso handia da. | cc-by-sa |
zientziaeus_0012784 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jose Antonio Lopez de Castro bilbotarrak jaso du aurtengoarekin hirugarren aldiz eman den Euskadi Ikerkuntza-Saria. Beraz, Pedro Miguel Etxenikeren eta Javier Echeverriaren lekukoa hartu du Lopez de Castrok. Esker onez, pozez eta umiltasunez jaso zuen saria, aldi berean ikerkuntza bultzatzearen aldeko hitzak erabiliz.
... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012785 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gure inguruko paisajeari gainbegirada azkar bat ematen badiogu, forma eta itxura askotako erliebeak erakusten dituela ikus dezakegu. Izan ere, erliebea egoera dinamikoan dago eta etengabe moldatuz doa kanpo-elementuen (euriaren, haizearen...) eraginez haranak, mendiak, hondartzak, lenar-maldak, zirkoak etab. eratuz.
Gr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012786 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Nahi adina botika aurki daitezke gaur egun farmazietan, kolore, forma eta tamaina askotakoak. Eskura gehienak, nahiz eta batzuentzat errezeta eskatzen duten. Farmazietako apaletara iritsi eta salgai jarri baino lehen, ordea, sendagaiekin kontrol eta proba zorrotzak egin behar izaten dira.
gorputzean nabari daitezkeen k... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012787 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bai polit daudela Euskal Herriko zokoak garai honetan! Mendien goialdeko zuhaitzek hostoa aspaldi galdu zuten arren, bailara eta zuloetan oraindik jantzi gorriari eusten diote eta ezin ikusgarriago dago dena.
Donostiako Inasmet Fundazio eta Zentro Teknologikoa berri izan da azkenaldian. Izan ere, Inasmet-eko Kimika eta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012788 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bizkarreko mina ekar dezaketen arrazoiak asko eta era askotakoak diren arren, gainean eraman ohi dugun pisua izan ohi da zamarik astunenetako bat.
Jadanik umeak kexatzen dira, egunero etxetik eskolara eta berriro etxera, eskolatik etxera kilo asko garraiatu behar izaten baitituzte motxilan (liburuak, koadernoak, etab.)... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012789 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Itziarreko Industri Poligonoko hiru enpresatan disolbatzaileekin lan egiten duten langileek, produktuaz duten ezagupena oinarri hartuz, enpresako ingurugiro-egoera zein den ikertzeko pausoak eman dira SAT/OIL (Osasuna, Ingurugiroa eta Lana) izeneko egitaraua dela medio.
Osasunaren kontzeptua asko aldatu da azken urteet... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012790 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bizkaiko txakolineko legamiak isolatu eta identifikatzea eta mahats-barietate bakarreko laginen konposizio aromatikoan duten eragina aztertzea.
hartzidurako legamiak identifikatu eta isolatzea batetik, eta Bizkaiko txakolinaren ezaugarri kimikoak zehazten laguntzea. Horretarako osagai lurrinkorrak analizatu eta prozesu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012791 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Industria-arloan ebaketa-emultsio izenez ezagutzen diren ebaketa-fluidoak, gehienbat piezen mekanizazioan, fresaketan eta estrusioan erabiltzen dira.
Esandakoa kontuan hartuta, argi dago emultsioek ingurugiroari begira arazo ugari sor ditzaketela, emultsioak ibaietara edo itsasora isurtzen direnean emultsioa puskatu eg... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012792 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Arrazoi bat edo beste dela medio ia beti dugu Pertsiar Golkoaren berri komunikabideetan. Gerra-hotsak izan ohi dira askotan bertatik iristen zaizkigunak, eta gehienetan herrien artekoak. Ez da, ordea, inguru honetan gertatzen diren gerra-mota bakarrak. Izan ere, Iranek urteak daramatza basamortuarekin isileko borrokan.... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012793 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Max Planck Irrati Astronomia Institutuko bi ikerlarik Unibertsoaren ertzetik iritsi diren izpi kosmiko indartsuak aurkitu dituzte.
Urrun urruneko kuasareak izpi kosmiko energetikoenak igortzen bide dituzte.
Energia handiko izpi kosmikoak osatzen dituzten partikulak -protoiak, atomoen nukleoak edo fotoiak- espazioa zeha... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012794 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Draco konstelazioko izar berezi baten inguruko ikerketek eguzki-sistemaren etorkizuna azaltzeko teoria sortzen lagundu du.
Izarra gero Nano Zuri bihurtzen denean eremu magnetiko handia sortzen da bere inguruan eta planeta metalikoetan sekulako korronte elektrikoak sor ditzake. Korronte hauek oso indartsuak badira plane... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012795 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Altzairuaren eta metalen itxuraldaketarako sistemak hobetzeko asmoz, EEBBetako Teknologia eta Normalizaziorako Institutu Nazionala X-izpien bidez kristal metalikoak ikertzen ari da.
Aurrerakuntza honekin automozio-industrian piezak egiteko behar diren moldeen eraikuntza erraztu nahi da.
Aldaketa hauek ikusi eta ulertu ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012796 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bihotzekoek gaixoaren bihotz-ehunetan sortzen duten kaltea konpontzeko hanketako edo besoetako muskulu-ehunak erabiltzea posible izan daiteke.
Horregatik, beharrezkoa da bihotz-ehunak nola edo hala indartzea. Ikerlariek hainbat untxiri bihotzekoa eragin zieten eta ondoren, hauetako batzuei, hanketako muskuluetatik zelu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012797 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ideia honek tontakeria badirudi ere, ikerlari-talde batek eskualde batzuetan eguraldiak asteburuetan desberdin jokatzen duela frogatu ahal izan du.
Batzuetan giza eragina guk uste baino handiagoa izan daiteke gure ingurugiroan.
Atlantikoan, espero zen bezala, ez dago inongo erlaziorik eguraldiaren eta asteko egunen art... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012798 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Trenak mugiarazteko Lebitazio Magnetikozko (Maglev) sistema simpleago bat sortu berri dute Kalifornian.
Kalifornian sortutako "Indutrack" sistemak ez du elektroimanik erabiltzen iman iraunkorrak eta motore lineal berri bat baizik.
Sistema honen bidez trenaren eta trenbidearen arteko marruskadura ezabatzen da eta abiadu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012799 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Tenperatura Altuetako Supereroaleek aurreko hamarkadatik jasandako aurrerakuntzarik handiena jasan dute IBM konpainiaren Zürich-eko laborategietan.
Tenperatura Altuetako Supereroaleek aurrekoak jasandako aurrerakuntzarik handiena jasan dute IBM k-eko laborategietan.
Aurrerakuntza honi esker gailu supereroankorren hozte... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012800 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hurrengo mendean, aurrerakuntza teknologikoei esker, Unibertsoaren hasierako uneetan existitu zen indar bateratua ezagutzeko gai izango gara.
CERN laborategi europarreko bi ikerlarik, ordea, indarren arteko banaketa gertatu zeneko energia askoz txikiagoa dela uste dute. Egindako kalkuluen arabera, indarren banatze-ener... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012801 | zientziaeus | General | articulos cientificos | XIX. mendean Fisikak eta Kimikak garapen handia izan zuten. Hala ere, oinarriak aldez aurretik ezarrita zeuden eta mende honetan ezarritakoa aurrera eramatea baino ez zen egin; esan nahi baita aurretik onartutako oinarriak ez zirela zalantzan jarri.
Anders Celsiua. Astronomo eta fisikari suediarra (1701-1744). Bere ize... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012802 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Arrain urdinaren propietateak ez dira errekonozitu izan duela urte gutxi arte; oso koipetsua denez ez zen gomendagarritzat jotzen eta jaten zen arrain apurra zuria zen.
Haragian ez bezala, arrainen koipe gehienak likidoak dira ohizko tenperaturan eta olio deritze. Halaber esan, koipe-kopurua % 5etik gora duten arrainek... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012803 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hubble espazio-teleskopioak lortutako irudi batean lehen aldiz planeta erako objektu bat ikus daitekeela diote astronomoek.
Aurkikuntza Kaliforniako ikertzaile batzuek egin dute Hubble teleskopioaren NICMOS kamerarekin izar gazteen bila zebiltzala. TMR 1C izeneko objektu planetarioak 1.400 UA-ko isats luze bat utzi du ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012804 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Eskoziako ehungintza-enpresa bati eskaera txundigarria egin zion Washingtongo espazio-konpainia batek.
Bestalde, Lurraren inguruko espazioa Eguzkiak jaurtikitako protoiez eta elektroiez osatutako plasmaz beterik dago, eta sarea eroalea izanik korrontea sortuko litzateke bi muturren arteko potentzial-diferentziari esker... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012805 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zenbait zientzialarik egindako ikerketetan tigreen kopurua egun 1900. urteko kopuruaren % 5 besterik ez dela jakin ahal izan da.
Naturaren babeserako WWF erakundeak tigrearen egoera larria eta honen kontserbaziorako taldeen ekimenen porrota salatu ditu abuztuan. Zenbait zientzialarik egindako ikerketetan tigreen kopuru... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012806 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 120 fisikariz osaturiko talde batek neutrinoen masa aurkitzeko ikerketa zabala egin du Japoniako Kamiokande neutrino detektatzailean.
Orain arte neutrinoek masa zuten ala ez eztabaidatu da, baina unibertsoaren eredu kosmologikoak masaren existentzian oinarritu dira, besteak beste materia ilunaren existentzia frogatzeko... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012807 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Japoniako Matsushita konpainiak bideo-zinta super-mehea sortu du, grabaketa-ahalmena % 50ean handituko duena.
Japoniako Matsushita konpainiak bideo-zinta super-mehea sortu du, orain arteko bideo-kamera digitalen grabaketa-ahalmena % 50ean handituko duena. Bideo-zinta hauek fabrikatzeko kobaltoa lurrindu behar da tenper... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012808 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Britainia Handiko gidariek laster hiri erdiguneetan kotxez ibiltzeko ordaindu egin beharko dute gobernu britainiarraren garraio-planak aurrera egiten badu.
Horretarako Garraio Publiko Nazionalaren Informazio Zerbitzua sortuko da, telefonoaren eta Interneten bitartez bidaiak antolatzeko balioko duena. Bestalde, hirietat... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012809 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Medikuntzaren ikerketa-alor garrantzitsu bat bakterioak eta birusak identifikatzeko probak hobetzea da.
Txiparen elektrodoek frekuentzi handiko korronte alternoa sortzen dute eta odoleko zelulak elektrikoki positibo edo negatibo bihurtzen dira, beren izaeraren arabera. Frekuentzia egokia hartuz gero bakterioak erakar d... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012810 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Basogintzaren etorkizuna Euskal Herrian izenburuko mahaingurua burutu zen uztailean, UEUko Miarritzeko ikastaroen barruan. Harrezkero denbora dezente igaro den arren, gaia ez da alferrik galdu, Euskal Herriko basoaren egoeran hiru hilabete ez baitira ezer aldatzeko gauza. Mahaikide bakoitzak bereari eutsi zionez, ez ze... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012811 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren uztaila/abuztuko alean aipatu bezala, Altzairu mikroaleatuei buruzko nazioarteko kongresua izan zen Donostian irailaren 7tik 9ra. Jada kongresua pasatu da eta balantzea egitea komenigarria iruditu da.
1998/10/01 Rodriguez Ibabe, Jose Maria Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ia bi urt... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012812 | zientziaeus | General | articulos cientificos | PVCa erabilera anitzeko material plastikoa da. Dituen aplikazioak desberdinak eta ugari direnez, gizarte aurreratuen ohiko bizitzan gero eta gehiago erabiltzen da. Halaber, plastiko honen osagaiek sor ditzaketen arazoak direla eta, aurkako erreakzio asko ari da sortzen.
PVCk dituen aplikazioak desberdinak bezain ugaria... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012813 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ekonomi zientziaren beste arloetan bezala, baliabide berriztagarriei buruzko literaturan eredu dinamiko konplexuak garatzen ari dira.
Arrantza ondo kudeatzeko oinarrizko bi zailtasun nagusi daude. Alde batetik, arrantza-baliabideak beren ugalketa- eta hazte-baldintzak dituztenez, beren eboluzioaren lege biologikoak eza... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012814 | zientziaeus | General | articulos cientificos | David McCarron ikertzaileak gatza osasunerako ez dela kaltegarria esan zuen, eta gatz asko hartzeak hipertentsioa eragiten duenaren ustea okerra dela.
Zientzi aldizkari batean argitaratutako artikulu batek dietetika- eta osasun-munduan sekulako eztabaida piztu du. Artikulu honetan David McCarron ikertzaileak gatza osas... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012815 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1965. urtean komunikaziorako lehen satelitea orbitan jarri zenetik, mundu guztiko komunikazioen zati handi bat sateliteen bidez egiten da.
Orain, ordea, askoz orbita txikiagotan satelite-flota bat jartzeko asmoa dute telekomunikazio-konpainia handiek, datu-transmisioak azkarrago eta mundu guztira zuzentzeko asmoz. Sate... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012816 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Holandako Emmen hiriko zabor-biltzaileek kide berriak izango dituzte aurrerantzean, zabor-biltze lanaren zati neketsuena egingo dutenak.
Aurrerantzean, ordea, langileek kamioia zabor-ontziaren aurrean kokatu eta robota piztu beharko dute soilik, gainerakoa robotak egingo du. Horretarako beso mekanikoan kamera bat dago ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012817 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Biomasa airean erretzean metanoa eta karbono monoxidoa lor daitezke, baina aireak daraman nitrogenoak gas hauek disolbatu egiten ditu .
Estatu Batuetan garatutako teknika berri bati esker biomasatik energia lortzeko prozesua asko hobetu da, eta etorkizunean herri txiroetako baserri-inguruetan energia-iturri garrantzits... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012818 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Nor ez da gau epelean belar gainean jarrita zerura begira egon? Nork ez dio horrelakoetan erantzunik gabeko galderak bere buruari egin? Nora ote doa izartxo hura? Eta abiada ikusgarrian igaro den beste hori? Norbait begira ote dago hor goitik? Zein tamainatakoa da unibertsoa? Nola eratu zen? Nozbait bisitatu ahal izang... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012819 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Munduaren muturrean, gauerdi eguzkitsu eta eguerdi izartuen pean, aurora borealaren erresuman, zuhaitzik gabeko eremu amaigabeak zabaltzen dira, udan dena zoikatz eta istil, neguan dena antzigar, elur eta horma.
Lurrazpian koila-geruza lodia izan ohi da (permafrosta), eta honen bolumen-aldaketek lurzorua poligono handi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0012820 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Udazkeneko arrats goibela. Urre eta erdoi koloreko hostoak eramanez, hego haizea zuhaitzak pixkanaka biluzten ari da. Gau luze eta freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi ikusirik, negua uste baino hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.
Aurreko hilabetean bezala, urrian ere fruitu ugari aurki dait... | cc-by-sa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.