id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zientziaeus_0013021
zientziaeus
General
articulos cientificos
1998ko otsailaren 26an Eguzki-eklipse osoa gertatuko da; 140 km-ko zabalera eta milaka kilometroko luzera duen zerrendan ikusi ahal izango da bere osotasunean. Hemen eklipse partzial aurreratu moduan ikusi ahal izango da ilunabarrean. Iberiar penintsulatik ere behatu ahal izango da eklipsea, baina Eguzki-sarreran eta l...
cc-by-sa
zientziaeus_0013022
zientziaeus
General
articulos cientificos
Italian sorrera duten janari hauen osagaien oinarria gari gogorraren semola dugu. Jaki hauen fama ere aski ezaguna da kirolarien artean, izan ere guztiok dakigun bezala, kirola maiz praktikatzen dutenek pasta ugari hartzen baitute. Honen arrazoia pastaren karbohidrato-kopuruan datza. Kirol gehiegi egiten ez dutenek, be...
cc-by-sa
zientziaeus_0013023
zientziaeus
General
articulos cientificos
San Diegoko Neurozientzietako Institutuko laborategian lanean ari zirela, arratoien zerebroan 2-AG delakoa isolatzea lortu dute; berau kalamuak aktibatzen dituen errezeptore berberetan eragiten duen substantzia da. Zerebroak berak sortzen du eta ikertzaileek uste dutenez, kalamuaren printzipio aktibo bera duen substant...
cc-by-sa
zientziaeus_0013024
zientziaeus
General
articulos cientificos
Unibertsoak hamalau mila milioi urte dituela onartzen da eta nazioarteko astronomo gazteen taldeak detektatu berri duen galaxia hamahiru mila milioi argi-urtera dago. Sortzen ari den galaxia honen irudia, espazioko Hubble teleskopioaren eta Hawaii-ko Keck-ekoaren (10 metro diametroko ispilua du) datuak konbinatuta lort...
cc-by-sa
zientziaeus_0013025
zientziaeus
General
articulos cientificos
Alemanian Duisburg-eko Unibertsitatean eta Imech institutuan makina astunak gidatzeko bide berezia landu dute. Hogei bat pertsonarekin ikastaldia izan du makinak eta dagoenekoz badaki 24 keinu desberdin bereizten, ingurunea edozein delarik ere. Zulatzeko besoak eta aginte hidraulikoak beren lana automatikoki egiten dut...
cc-by-sa
zientziaeus_0013026
zientziaeus
General
articulos cientificos
Estatu Batuetako Visage Technology etxeak prestaturiko programa batek zenbakizko datu bihurtu eta txartel batean barra-kode moduan gordetzen ditu. Aurpegiaren argazkian neurri batzuk (begien arteko distantzia, begien diametroa, sudurzuloen arteko distantzia, etab.) zehatz-mehatz hartuta pertsona hutsik egin gabe identi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013027
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ezagutzen diren antibiotiko guztiak erabili dira izurrite berriari aurre egiteko, baina ikertzaileek supermikrobioaren hipotesia darabilte egoera azaltzeko orduan. EEBBetan horren beldur dira azken hilabete hauetan, zenbait herritan berealdiko birulentziaz agertu diren kutsadura-kasuak direla medio. Ezagutzen diren ant...
cc-by-sa
zientziaeus_0013028
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gaur egun munduan 6.500 hizkuntza inguru erabiltzen ditu gizateriak, baina erdiak galtzear edo galtzeko zorian dira. Txinera da mintzatuena (726 milioi hiztun), ingelesa gero (427 milioi) eta ondoren espainiera (266 milioi), hindiera (182 milioi), arabiera (181 milioi), portugesa (165 milioi), bengalera (162 milioi), e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013029
zientziaeus
General
articulos cientificos
Danimarkako gobernua pestizida guztiak debekatzea aztertzen ari da eta zientzialariek eta laborariek osatutako batzorde batek argituko du azkenean zein erabaki hartu. Danimarkarren kezkaren sorburua lurrazpiko uretan pestizida-kontzentrazioa emendatzen aritzea da eta, egia esan, ez da batere harrigarria horren kezkati ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013030
zientziaeus
General
articulos cientificos
Osasunerako Mundu Erakundeak azken txostenean argitaratu duenez, 1996. urtean munduan guztira 52 milioi pertsona baino gehaigo hil da. Estatu Batuetako Dow Chemical enpresa da silikonaz bularretako protesiak egiten dituen fabrikatzaile nagusia eta Louisiana Estatuan auziperatu egin dute. Bezero batzuei protesia hautsi ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013031
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskura dugu janaria munduko zati honetan. Ugaritasun honek obesitatea bihurtu du elikaduraren arazo nagusia mundu garatuan. Gure betiko janariak ordezkatzen ari diren jakiak eta orduz kanpo jandakoak, arteriosklerosia eta kardiopatia iskemikoa errazte dituzte, jadanik haurtzaroan hasita....
cc-by-sa
zientziaeus_0013032
zientziaeus
General
articulos cientificos
Su-gorrina Erwinia amylovora Winslow bakterioak eragindako gaitz izugarria da. Ipar Amerikan sortua, lehenengoz han aurkitua behintzat, 1922an Zeelanda Berrian eta Europan 1957an, Ingalaterran, atzeman eta aipatzen da. Su-gorrina Erwinia amylovora (Burril) Winslow bakterioak eragindako gaitz izugarria da. Landareei era...
cc-by-sa
zientziaeus_0013033
zientziaeus
General
articulos cientificos
"Piztizaleon berriak" izeneko sail honetan, Euskal Herriko animalien munduan hilero egon daitezkeen hainbat berri eta bitxikeria azaldu nahi genizkizueke. Eta besterik gabe, goazen hilabete honetako berrietara. Urte berri on, irakurle! Pasa al da urteberri eguneko bestondoa? Ba zen ordua, eh? Tira, hementxe gatozkizue ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013034
zientziaeus
General
articulos cientificos
Xaboi-punpuilak egitea ez da dirudien bezain erraza, baina saiatu eta gero hori arte-mota bat denaz konturatu naiz. Baina, zertarako denbora galdu xaboi-punpuilak egiten? Xaboi-punpuilak egitea ez da dirudien bezain erraza. Nik ere hasiera batean erraza zela pentsatzen nuen eta punpuil handi eta politak egiteko ez nuel...
cc-by-sa
zientziaeus_0013035
zientziaeus
General
articulos cientificos
Negu epel eta uda beroko Euskal Herria hainbaten amets izan zitekeen eta Benidorm edo Kanariar irletara joateko beharra desagertu egingo litzateke. Baina epeltze honek, era hauetako ondorio onak ezezik ondorio latzak ere ekarriko lituzke. Izan ere, klima epeltzen bada, mundu-mailan epelduko da, toki batzuetan nabariago...
cc-by-sa
zientziaeus_0013036
zientziaeus
General
articulos cientificos
Klimari buruzko goi-bilera, beste bat, pasa da eta oraindik ez dago mahai gainean etorkizunari buruz lasaiago egoteko modua emango digun konpromezu tinkorik. Hain zaila al da? Makina bat saio egin da orain arte eta hemendik aurrera ere, noski, orduak eta hilabeteak joango dira hitzaspertuan. Klimari buruzko goi-bilera,...
cc-by-sa
zientziaeus_0013037
zientziaeus
General
articulos cientificos
Internet-eko zerbitzuak edonori eskueran jartzea da Jalgiren lehenbiziko eginkizuna. Badakizu Internet-eko zerbitzuak erabiltzeko, ordenadorea, telefono-linea eta modema behar dituzula, baina tresna horiek edukitzea ez da aski Internet-en sartu ahal izateko. 1998/01/01 Sagarna, Andoni - Ingeniaria Iturria: Elhuyar aldi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013038
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gaixotasun konplexuak dira, oro har nerabeari dagozkionak; % 5eko eragina, edo handiagoa, dute eta azken urteetan nabarmen igo da portzentaia hau. Gehiago gertatzen da andrezkoetan, gizonezkoetan baino 10 bat aldiz gehiago eta haien hirugarren gaixotasun kronikoa bihurtu da gaur egun. Bulimia nerbiosoa, aldiz, gehiegiz...
cc-by-sa
zientziaeus_0013039
zientziaeus
General
articulos cientificos
Biberoia amaren bularretako esnea ordezkatzen hasi zenetik gaixotasun "berri" bat izan dugu haurtzaroan: behi-esnearen proteinarekiko alergia edota jasanezintasuna. Gaixotasun honek, gaixo asko ezezik, heriotz asko ere eragin ditu. Ez dugu ahaztu behar, gainera, esne artifizialaren prestaketa txarrak zenbat ondorio gai...
cc-by-sa
zientziaeus_0013040
zientziaeus
General
articulos cientificos
Munduko zientzialariak Lurreko tenperaturari buruzko datuak jasotzen, aztertzen eta kontu handiz egiaztatzen eman dituzte azken 100 urteak. Era askotako datuak dira, noski, baina jasotako azkenek emaitza ikaragarriak adierazten dituzte. Dagoeneko, 1990.eko hamarkada 1980koa baino beroagoa izan da; hamarkadarik beroena ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013041
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gizakiok, odol beroko animaliak garenez, barruko tenperatura 37 °C inguruan izan behar dugu. Gorputzak, prozesu fisiologiko guztiz konplexu baten bitartez, lortzen du tenperatura oso marjina estuen barruan mantentzea. 1998/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria Gorputzean gertatzen d...
cc-by-sa
zientziaeus_0013042
zientziaeus
General
articulos cientificos
Estatu Batuetan Tony Case gazteak45 x 29 zentimetroko bi eguzki-panel eta bateria ipini dizkio atzeko gurpilaren gainean. Eguzkitiko energiak mila aplikazio ditu eta horietako bat bizikletari eragitea da. Estatu Batuetan Tony Case gazteak 45 x 29 zentimetroko bi eguzki-panel eta bateria ipini dizkio atzeko gurpilaren g...
cc-by-sa
zientziaeus_0013043
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ingurugiro-irizpideak garapen ekonomikorako estrategia eta ereduetan txertatzen ari dira asko eta horren ondorioz, ingurugiroa gero eta garrantzitsuagoa da politika ekonomiko eta enpresarialetan. Gaur egun guztiek onartzen dute garapen ekonomikoa eta ingurugiroa oso estuki lotuta daudela eta politika ekonomiko oro dise...
cc-by-sa
zientziaeus_0013044
zientziaeus
General
articulos cientificos
Fisikari estatubatuarra ikasketak Berlin eta Gottingengo Unibertsitateetan burutu zituen eta Columbiako Unibertsitatean doktoratu zen 1895ean. Fisikari estatubatuarra jatorri eskoziarreko familia batean sortu zen Illinois-en 1868an. Ikasketak Berlin eta Gottingengo Unibertsitateetan burutu zituen eta Columbiako Unibert...
cc-by-sa
zientziaeus_0013045
zientziaeus
General
articulos cientificos
Alemaniako Mercedes eta BMW etxeek beren automobil handietan aireztapen eta aire egokituaren zirkuituetan gas-iragazkiak ipintzen hasi dira. 3M etxeak automobil barruko gas, usain txar eta partikuletatik babesteko iragazkiak egiten ditu. Badakigu gas hauek arnasten luze egotea osasunarentzat kaltegarria dela eta errepi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013046
zientziaeus
General
articulos cientificos
Japoniako zientzialariak 20.000 metro altitudean nabigatuko duten eta telefono higikorren seinalea lurrerantz islatuko duten zepelinak diseinatzen ari dira. Ez tronpatu, adiskidea! Aitzurra harrapatutako telefonistek ez dituzte gure telefono-deiak kudeatuko, helioz betetako aire-untziak baizik: zepelin automatikozko fl...
cc-by-sa
zientziaeus_0013047
zientziaeus
General
articulos cientificos
Galdutako fosil bizi bat berraurkitu da Madagaskarren, loredun landareen eboluzioko kateen maila galdua izan daitekeena. 1909an Takhtajania perrieri zuhaitzaren ale bakarra aurkitu zen irlaren ipar-mendebaldean, baina espezie bereko zuhaitz gehiago aurkitzeko ahaleginak hutsalak gertatu ziren. Dena dela, berriki, botan...
cc-by-sa
zientziaeus_0013048
zientziaeus
General
articulos cientificos
Los Angeles-en, Kaliforniako Unibertsitatean Robert Wayne zientzialariak gidatutako genetikari-taldeak dioenez, txakurra orain dela 100.000 urte etxekotu zen eta ez duela 14.000 urte. Kanido hauek elkar ernal dezaketen arren, txakurraren arbaso bakarra otsoa dela ikusi dute. Gainera txakur guztien lautik hiru lerro bat...
cc-by-sa
zientziaeus_0013049
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hormigoia enkofratuari itsatsita gera ez dadin, olio mineralak erabiltzen dira; Europan urtero 60.000 tona inguru erabili ere. Olio mineralak ordezkatzeko programa bultzatzen ari da Europako Batasuna (VERA izena du programak: Vegetable Oil Based Release Agents). Ikerketarako lau zentro daude: Alemanian, Finlandian, Her...
cc-by-sa
zientziaeus_0013050
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken urte hauetan, nekazaritza, sektore ekonomikoa izatetik, kezka sozial handiko iharduera izatera pasa da. eta egia esan, horretarako bada arrazoirik; urte gutxitan aldaketa handiak jazo baitira sektorean, batzuk onuragarriak eta beste batzuk ez hainbeste. XXI. mendeko nekazaritza-eredua zein izango den aurreikustea...
cc-by-sa
zientziaeus_0013051
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gaur egungo ekonomiaren ezaugarri nagusiak ziurgabetasuna eta aldakortasuna dira, dudarik gabe. Gure inguruan zer gertatzen ari den begiratzea nahikoa da horretaz ohartzeko. Euskal Autonomia Elkarteko ekonomiak ere, noski, bereak ditu aipatu ditugun ezaugarri horiek. Egonkortasun gutxiko eremu horiei, ingurune turbulen...
cc-by-sa
zientziaeus_0013052
zientziaeus
General
articulos cientificos
Elhuyar Kultur Elkartearen 25. urteurrenaren kariaz, Sir Antony Hewish Nobel saridun britainiarrak "Unibertsoaren iragana, oraina eta geroa" izeneko hitzaldia eman zuen urriaren 31n Miramar Jauregian. Antony Hewish-ekin. Elhuyar kultur elkartearen 25. urteurrena aitzakia polita izan zen zientzia, teknika eta kultura ar...
cc-by-sa
zientziaeus_0013053
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gutxitan izaten dugu inguru hauetan Nobel saridunak emandako hitzaldirik entzuteko parada. Joan zen urriaren 31n Elhuyar Kultur Elkarteak aukera hori eskaini zigun bere sorreraren hogeita bosgarren urtemuga iragan dela eta. Elhuyar kultur elkartearen 25. urteurrena aitzakia polita izan zen zientzia, teknika eta kultura...
cc-by-sa
zientziaeus_0013054
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gernika aldeko industriek, interes natural handiko ingurunean kokatuta egoteagatik, beren emisio eta hondakinak beste inon baino arreta handiagoz kudeatu behar dituztela eta ingurugiro-legeek agintzen dute. 1984an UNESCO erakundeak Urdaibai eskualdea "Biosferaren erreserba" izendatu zuen eta 1989an Urdaibaiko Babes eta...
cc-by-sa
zientziaeus_0013055
zientziaeus
General
articulos cientificos
Oso partikula txikiez arduratzen den fisika kuantikoa eta gure mundua deskribatzen duen fisika klasikoa, bereizitako bi mundu izan dira oraintsu arte. Duela gutxi ordea, bi mundu horiek lotzen dituen urratsa argitu da saiakuntza bidez. Parisko ENS edo "Ecole Normale Supérieure" erakundean diharduten Serge Haroche eta J...
cc-by-sa
zientziaeus_0013056
zientziaeus
General
articulos cientificos
Antzinako erromatarrek, uzta eta aleen jainkosari Zeres deitzen zioten, eta hori da gaztelaniazko zereal hitzaren jatorria. Historian zehar izan diren zibilizazio ezberdinak zereal zehatz baten inguruan eraiki izan dira. Gizakiaren historian zehar gaur egun arte, zituak eta hauekin egindako produktuak izan dira giza el...
cc-by-sa
zientziaeus_0013057
zientziaeus
General
articulos cientificos
Artelatzaren familia ezagutu genuen aurreko alean eta oraingo honetan Euskal Herrian oso ezaguna den Quercus generoa aztertzeko aukera izango dugu. Bere baitan 300 espezie inguru ditu, gehienbat Ipar Hemisferioko eskualde epel eta beroetan banatuak. Bestalde penintsulan ezagutzen diren 12 espezie desberdinetatik, gure ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013058
zientziaeus
General
articulos cientificos
Tximino txiki berezi bat aurkitu berri dute Brasilen Amazoniako oihanean. Tximino txiki berezi bat aurkitu berri dute Brasilen Amazoniako oihanean. Amazoniako beste primate bat - Zientzia.eus Amazoniako beste primate bat Tximino txiki berezi bat aurkitu berri dute Brasilen Amazoniako oihanean. Inguruan herriak daudelak...
cc-by-sa
zientziaeus_0013059
zientziaeus
General
articulos cientificos
25 urte igaro dira Elhuyarrek hazia erein zuela. Uzta aberatsa izan da eta zilarrezko ezteiak ospatzeko urriaren 31n urte hauetan taldetik gertu ibilitako oro elkartu zen Donostiako Miramar Jauregian. Donostiako Goi Mailako Injineru Eskolako zenbait irakasle eta ikasle larunbatero jesuiten egoitzan elkartzen hasi zirel...
cc-by-sa
zientziaeus_0013060
zientziaeus
General
articulos cientificos
Europako Batasunak, lurralde bakoitzaren arazo eta beharren arabera, zonifikazioa bat egiten du. Zonifikazio honetan, 5b zonaldeak nekazaritzako garapena behar duten zonalde gisa definitzen dira. Eskualde hauetan, 5b helburua eta Leader II programa aplikatzen dira. EAEn, 7 zonalde daude: Arabako Ibarrak, Arabako Mendia...
cc-by-sa
zientziaeus_0013061
zientziaeus
General
articulos cientificos
Euskal Herriko nekazaritzaren historia aztertzeko garaian, baserria garrantzi handiko elementua izan da. Baserria, etxebizitza gisa edo garai bateko ekonomi erakunde gisa uler daiteke. Behe Erdi Aroan, nekazariena zen gizarte-klase sozial ugariena, baina bigarren mailako biztanleak ziren eta jauntxo bakar batzuen menpe...
cc-by-sa
zientziaeus_0013062
zientziaeus
General
articulos cientificos
"Etsaien kontra borrokatzeko bidali gintuzten, ez elementuei aurre egiteko". Historiak emandako irakaspenak, nonbait, ez dituzte aintzakotzat hartu EEBBetako Armadan. B-2 izeneko hegazkina azken urteotako proiekturik garestienetakoa izan da. Etsaien radarren aurrean ikustezina da kanpoan ezarritako geruzari esker, argi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013063
zientziaeus
General
articulos cientificos
Schindler etxeak prestatu duen igogailu berriak, gora igotzeko kableen ordez, lau gurpil erabiltzen ditu. Aluminiozko errail bertikalen artean dago igogailua eta lau gurpilei kabinaren azpian finkatutako motore/erreduktore taldeak eragiten die. Gurpilak malguki indartsuz daude errailetara itsatsita. Hain zuzen errailak...
cc-by-sa
zientziaeus_0013064
zientziaeus
General
articulos cientificos
Segurtasuna dela eta, hegazkinetik jausgailuaz gutxienez 400 metroko altitudetik jauzi egiten da normalean. Britainia Handian probatzen ari diren jausgailuek eraztun forma dute. Segurtasuna dela eta, hegazkinetik jausgailuaz gutxienez 400 metroko altitudetik jauzi egiten da normalean. Bereziki prestaturiko soldaduek 25...
cc-by-sa
zientziaeus_0013065
zientziaeus
General
articulos cientificos
Argazki-kamera numerikoak garatzen ari direlarik, inprimagailuak fabrikatzen dituzten etxeak bereizmen handiko aparatuak eskaintzen hasi dira. Zalantzarik gabe, ohorerik handiena da Nobel Saria jasotzea. Hona hemen, jaun-andreok, aurtengo zientziaren Oscarrak: Fisika, Kimika eta Medikuntzako Nobel sariak. Zalantzarik g...
cc-by-sa
zientziaeus_0013066
zientziaeus
General
articulos cientificos
Anemia arinen bat edukitzea nahikoa gauza arrunta da, eta gutariko askok edukiko genuen inoiz gisa horretako arazoren bat. Kontua okerragoa da arazo hori konpontzeko bideak jartzen ez direnean. Anemia arinen bat edukitzea nahikoa gauza arrunta da, eta gutariko askok (ia denek ez esatearren) edukiko genuen inoiz gisa ho...
cc-by-sa
zientziaeus_0013067
zientziaeus
General
articulos cientificos
Botanikari eta erlijioso austriar honek 1822an ikusi zuen lehen argia Heinzendorf-en. Ume kozkorra zenean ordu asko egiten zituen etxeko baratzean. Zaletasun horri esker, Mendelek gerora genetikaren oinarritzat hartzen den aurkikuntza egin ahal izan zuen. Leipniken eta Troppaun egin zituen bere lehen ikasketak. 1843an ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013068
zientziaeus
General
articulos cientificos
Asahi Glass Fundazioak ezagutzera eman ditu jadanik Planeta Urdina izeneko sarien aurtengo irabazleak. Erresuma Batuko James E. Lovelock ikertzaileari egokitu zaio. James E. Lovelock doktoreak eskuratu du aurtengo Planeta Urdina saria. Lovelock CFCen eraginaz eta ozono-geruzaren egoeraz ikerketa asko egina da; horrez g...
cc-by-sa
zientziaeus_0013069
zientziaeus
General
articulos cientificos
Duela urte t'erdi, komunikabideetan albiste izan zen Arabako anbarra, erretxina fosila alegia. Orain, berriz, anbarraren inguruan datorren urtean Gasteizen egingo den nazioarteko kongresua da prentsa astindu duena. Dagoeneko, mundu-mailako hainbat adituk eman dute bertan egongo direnaren hitza, hala nola, New York-eko ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013070
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mende bukaerarako Australiak bi espazio-portu izan ditzake. Proiektua bultzatzen ari diren bi konpainien arabera, ingurugiro-inpaktuaren azterketa egitea soilik falta da. Biek, Asia-Pacific Space Centre-k (APSC) eta Space Transportatin System-ek (STS), jaurtiketa-tokiak aurkitu dituzte: lehenak York penintsulan eta big...
cc-by-sa
zientziaeus_0013071
zientziaeus
General
articulos cientificos
Euskal Herria lurralde txikia da. Karrantzatik Baionara, Irundik Kortesera, edo Mauletik Gaubeara, zuzenean 150-200 km besterik ez daude. Eskualde batzuetako jende-dentsitatea oso altua da eta gainera, gizakiak askotxo aldatu du bertako ingurunea. Hala eta guztiz ere, faunari dagokionez aberastasun handia dugula esan d...
cc-by-sa
zientziaeus_0013072
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gizen daudenentzat gorputza argaltzeko, Estatu Batuetan Pfizer laborategiek CP-331679 moleku prestatu dute. Argaltzen duen adrenalina? Estatu Batuetako Pfizer laborategietako kimikariek prestatu duten CP-331679 molekulak adipozitoiei baino ez dio eragiten eta arratoietan egindako saiakuntzetan emaitzak ikusgarriak izan...
cc-by-sa
zientziaeus_0013073
zientziaeus
General
articulos cientificos
EEBBetako "Food and Drug Administration" erakundeak -osasun-politikaz arduratzen denak, hain zuzen- argi berdea eman dio Mugimendua eragiten duten kinadak sorrarazten ditu dispositibo berriak. Larruazalaren azpian 5 cm-ko luzera duen gailu bat kokatzen da, mikroprozesadore txiki bat eta funtzionatzeko behar duen bateri...
cc-by-sa
zientziaeus_0013074
zientziaeus
General
articulos cientificos
Parkinsonen gaixotasunak jotakoen bizi-baldintzak hobetzea eta gaitzaren hedapena geldiaraztea dira Hebreako Unibertsitateko ikertzaileek aurkitu berri duten botikaren egiteko nagusiak. Parkinsonen gaixotasuna garunean dopamina-eskasia dagoenean agertzen da eta bere ezaugarri nagusiak dardara eta muskuluen zurruntasuna...
cc-by-sa
zientziaeus_0013075
zientziaeus
General
articulos cientificos
Alemaniako Darmstadt-en Goi Mailako Eskola Teknikoan elektronika eta informatikako irakasle gisa diharduen Thomas Weilland irakasleak ordenadore-programa berezia prestatu du. Hiru dimentsiotan lan egiteko softwareak erakusten duenez, eremu elektromagnetikoak desberdinak dira telefonoaren posizioaren arabera. Australiak...
cc-by-sa
zientziaeus_0013076
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zohi berria prestatu dutenak Britainia Handiko Aberystwyth-eko Unibertsitatea eta Herbehereetako Desso etxea izan dira. Britainia Handiko Aberystwyth-eko Unibertsitatea eta Herbehereetako Desso etxeak diseinatu dituzten kranpoi berriek kalte gutxiago egiten diote belarrari. Futbol-zelaietan edo rugby-zelaietan jokalari...
cc-by-sa
zientziaeus_0013077
zientziaeus
General
articulos cientificos
Estatu Batuetako Pittsburgh-eko Carnegye Mellon University-ko Sheldon Cohen psikologoak gomendatzen du, hotzeria edo katarroaren kontra egokia da jendearekin harremanak izatea. Lagunartean egotea onuragarria izan daiteke gero mukizapia gutxiago erabiltzeko. Hotzeria edo katarroaren kontrako sistema egokia da jendeareki...
cc-by-sa
zientziaeus_0013078
zientziaeus
General
articulos cientificos
Estatu Batuetako ekialdean hamar Migrazioa nola egin erakusten - Zientzia.eus Migrazioa nola egin erakusten Delta-hegal motoreduna erabiliz irakatsi diete beltxargei migraziorako bidea egiten. Aurten 160 kilometroko ibilbidea egin dute eta datorren urtean Kanadaraino gidatuko dituzte; hortik aurrera bakarrik moldatu be...
cc-by-sa
zientziaeus_0013079
zientziaeus
General
articulos cientificos
Israelgo Rehovot-eko Weizmann Institutuko Hadassa Degani zientzialariak, erauzketarik egin gabe tumoreak onberak diren edo ez bereizteko sistema prestatu du. Biopsia traumatikoak egin beharrik ez izatea da sistema honen abantaila nagusia. Bularrean tumorea zuten 18 emakumeri arrakastaz aplikatu zaie metodo hau. Zortzik...
cc-by-sa
zientziaeus_0013080
zientziaeus
General
articulos cientificos
Elhuyar Kultur Elkartearen 25 urteko historiaren ibilbidean barrena, azken muturrera, oraindik historia ez denera, iritsiak gara. Zer da, bada, Elhuyar Kultur Elkartea gaur? Hotz-hotzean eta produkzioari begira, Elhuyar euskalgintzaren arloko zerbitzu-enpresa dela esan behar da, inoiz baino profesionalagoa. Garai batek...
cc-by-sa
zientziaeus_0013081
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hiztegiak eta entziklopediak egiten aritzen naizela esanda konformatu nintzen. Egia esan behar badut, inori ez nion "zein lan interesgarria" entzun. Konbentzituta nago ordea, horixe pentsatu zutela. Bakar batek ireki zuen ahoa, katalan batek, zertarako eta lan itsusi eta aspergarri samarra dela esateko. Aurreko abuztua...
cc-by-sa
zientziaeus_0013082
zientziaeus
General
articulos cientificos
Urriaren 15ean Donostiako Kimika Fakultateko ikastaroen irekiera ekitaldian Abdezarrak Duhal irakasleak hidrogeno-loturei buruz egiten ari diren azken ikerketek irekitzen dituzten horizonte berriez mintzatu zen. Abdezarrak Duhalek Marrakex-eko Unibertsitatean burutu zituen kimikazko ikasketak eta harez gero, munduko ik...
cc-by-sa
zientziaeus_0013083
zientziaeus
General
articulos cientificos
Elhuyarren borroketako bat haurrek, eta batez ere OHO euskaraz egin eta amaitu duten gaztetxoek, euskaraz ikasten jarrai dezaten material egokiak lortzea izan da. Euskalgintzako beste zenbait alorretan bezala ikasmaterialgintzan ere Elhuyarri bidea urratu eta irekitzea tokatu zaiola dirudi. Elhuyarren borroketako bat h...
cc-by-sa
zientziaeus_0013084
zientziaeus
General
articulos cientificos
Telebista, bideoa eta irratiak dira informazio-iturri nagusiak. Baina, ez bakarrak, jakina! Elhuyarren dihardugunok badakigu medio horiek oso garrantzitsuak direla eta ez dauzkagu inolaz ere alboratuta. 1997/11/01 Mujika, Alfontso - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria Bai irakurle, ezin dugu hori uka. Behin e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013085
zientziaeus
General
articulos cientificos
Txirrindulariek betidanik susmatu izan dutena baietsita gelditu da: haizea kontra baduzu, ibilbide zirkularra ere luzeago egiten da. Lehen begiratuan, behintzat, bistakoa dirudi txirrindulari batek haizearen kontra aritu behar duenean galtzen duen denbora, gero, itzultzean haizea alde duelako irabaziko duela. Baina inj...
cc-by-sa
zientziaeus_0013086
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken urte hauetan urratutako bideari jarraitzea, hau da, geroz eta material osatuago eta erakargarriagoak eginez multimedia produktuak garatzen jarraitzea da etorkizun hurbilerako Elhuyarrek duen asmoetako bat informatika-sailean. Bestalde, eta beti ere multimediaren barruan interes handiko deritzogu euskal enpresei b...
cc-by-sa
zientziaeus_0013087
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lan-mundua euskararentzat irabaztea da Elhuyar Kultur Elkartearen xedeetako bat. Helburu hori lortzeko hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiegu enpresa eta era guztietako erakunde eta organizazioei. Burutzen ditugun proiektuen artean, euskararen erabilera areagotzeko mikroplangintzak izan dira, dudarik gabe, erronkarik han...
cc-by-sa
zientziaeus_0013088
zientziaeus
General
articulos cientificos
Usurbilgo egoitzan elkartu ginen uztaileko goiz batean. Larunbata, hasierako talde hark elkartzeko ohitura zuen egun bera, baina goizetik hasi ginen, patxada handiagoz hitz egin ahal izateko. Hitzordua jarrita eta baieztatuta genuen arren, batzuek ezin etorria adierazi ziguten. 1997/11/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zient...
cc-by-sa
zientziaeus_0013089
zientziaeus
General
articulos cientificos
Fisikari eskoziar ospetsu hau Edinburgh-en jaio zen 1831n, gaztetatik matematikarako etorria zuela erakutsi ahal izan zuen. Hamabost urte zituela, kurba eliptikoen diseinuari buruzko lantxo bat idatzi eta Edinburgh-eko "Royal Society"-n aurkeztu zuen. Fisikari eskoziar ospetsu hau Edinburgh-en jaio zen 1831n, familia e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013090
zientziaeus
General
articulos cientificos
Cornell Unibertsitateko Dustin Carr-ek eta Harold Craighead-ek substratu oxido batean kokatutako silizio kristalinozko geruzan landu dute. Munduko gitarrarik txikiena giza odol-zelula baten tamainakoa da eta giza ile baten hogeirenaren lodierakoa. Bitxikeria hutsa nahi baduzu, irakurle, baina nanoteknologiak ia-ia muga...
cc-by-sa
zientziaeus_0013091
zientziaeus
General
articulos cientificos
Soinuaren abiadura baino handiagoan maiz ibiltzen dira hegazkin militarrak, baina lurrean gurpilei esker dabiltzan ibilgailuek ez dute inoiz muga hori gainditu; 1.200 km/h-ko abiaduran joatea ez baita txantxa. Lau gurpileko ibilgailuak aspaldi hasi ziren abiadura-markak hautsi nahian. Lehen automobila Parisen aurkeztu ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013092
zientziaeus
General
articulos cientificos
Edalontzi bat hartu eta urez bete dezagun gora-goraino. Edalontziaren ondoan orratz batzuk ipiniko ditugu. Edalontzia urez beteta dagoela, bi edo hiru orratz kabituko ote lirateke ura kanporatu gabe? Egin dezagun proba. Has gaitezen orratzak botatzen eta kontatzen. Arreta handiz bota behar ditugu; hasteko punta sartuko...
cc-by-sa
zientziaeus_0013093
zientziaeus
General
articulos cientificos
Egungo joera komertzialari jarraituz, ogia kontsumitzaileen behar eta gustuetara egokitzen dela esan dezakegu. Ogi industrialaren garapena dela medio, aukera desberdinetan eta gero eta erakargarriago eskaintzen zaigu janari hau. Egungo joera komertzialari jarraituz, ogia kontsumitzaileen behar eta gustuetara egokitzen ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013094
zientziaeus
General
articulos cientificos
1986. urtean irten zen espaziora eta geroztik guri begira dago, Lurretik 390 kilometrora. MIR espazio-estazioa Errusiako Espazio Ajentziak gorpuztu zuen proiektua da eta azken hiru urteetan NASAkoen laguntzaz ari da funtzionatzen neurri handi batean. Salut 7 ordezkatzera bidali zuten MIR eta, tartean okerrik ez dela, l...
cc-by-sa
zientziaeus_0013095
zientziaeus
General
articulos cientificos
Alemaniako MTU enpresaren erregai-injekziorako sistema berria merkaturatzear dago mundu osoan. Sistema tren-makinen eta untzien diesel motoreetan erabiltzekoa da. Injekzio-sistema berriari esker, erregai-kontsumoa % 10 gutxiagotuko da eta, gainera, zarata eta partikula-emisioa ere txikiagotuko ditu. Merkea eta garbia d...
cc-by-sa
zientziaeus_0013096
zientziaeus
General
articulos cientificos
1972ko Euskal Herrian Zeruko Argia zen euskaldunon erreferentzietako bat eta lekukotasun horren muinean Amatiñok astero-astero idazten zuen Zenbat Gara orrialdea nagusia izan zen, dudarik gabe. Hara jotzen zuen jendeak euskal kulturan eta gizartean puri-purian zegoenaren berri jakitera. Zientzia, teknika eta euskara. E...
cc-by-sa
zientziaeus_0013097
zientziaeus
General
articulos cientificos
Elhuyar-Zubize familiaren arrastoen bila Parisera joan behar da, han ezkondu baitziren Jean eta Ursula 1746an. Medikuntza-ikasketak bertan eginak zituen Jeanek hiri hori izan zen bikote gaztearen bizilekua lan-kontuak zirela medio Bilbora joan ziren arte. 1772an aitak Fausto eta Joan Jose Parisera bidali zituen ikasket...
cc-by-sa
zientziaeus_0013098
zientziaeus
General
articulos cientificos
Elhuyar Kultur Elkartearen historia izen-abizenez beterik dago eta ezin denak gogoratu. Bestalde, guztien lana eskertzeko aukera paregabe hau ere ezin pasatzen utzi. Horregatik, Elhuyarren lankide izanik elkartearen historian itzala eta izena duten Iñaki Azkune eta Maria Luisa adiskideengan gauzatu nahi izan dugu esker...
cc-by-sa
zientziaeus_0013099
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hogeita bost urte igaro dira, abiada bizian igaro ere, Elhuyar taldea sortu zela eta taldea diot, artean elkarte gisa legeztatu gabe zegoelako. Orduan Donostiako Goi Mailako Injineru Eskolan ibiliak ziren. 1997/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizka...
cc-by-sa
zientziaeus_0013100
zientziaeus
General
articulos cientificos
Familia honen barruan zuhaitzak azaltzen dira gehienbat, eta Ipar Hemisferioko eskualde epeletan garrantzi handiena duten baso-zuhaitzak osatzen ditu. Bere baitan 8 genero aipatzen dira. Zuhaitz mardula, altueran 30 m-rainokoa, adaburu zabal eta biribildua duena. Azala hauskara, leuna gazteetan eta adinarekin nabarmen ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013101
zientziaeus
General
articulos cientificos
Europako ikertzaileak lanean jarri dira arazo horri irtenbidea bilatzeko, eta karpak erabiltzea otu zaie. Ureztatzeko ubideak behar dira, baina bertan ugaritzen ari diren landareek kanalen eraginkortasuna erabat baldintzatzen dute. Arazo horren aurrean, zer egin zezaketen Argentinako hegoaldeko lurralde lehor-zabaletan...
cc-by-sa
zientziaeus_0013102
zientziaeus
General
articulos cientificos
Britainia Handiko Warwick Unibertsitatean, zenbait landareren kode genetikoa aldatuz errendimendu altuagoko barietateak lortzeko saioak egiten dihardute. Hitzetik hortzera eta hutsik egin gabe, ia egunero agertzen da komunikabideetan injinerutza genetikoaren inguruko albisteren bat. Berebiziko zalaparta eragin du aspal...
cc-by-sa
zientziaeus_0013103
zientziaeus
General
articulos cientificos
Desagertzeko arriskuan diren espezieen merkataritzari buruzko batzarrak azkena egin duen bileran erabaki garrantzitsua hartu du: Hortzen salerosketa baimentzeatik etorriko omen zaio babesa elefanteari. Desagertzeko arriskuan diren espezieen merkataritzari buruzko batzarrak ("Cites" izenekoak) azkena egin duen bileran e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013104
zientziaeus
General
articulos cientificos
Elhuyar Kultur Elkartearen garapena zortzi bat mila karakteretan. Egin liteke, noski; ez da, ordea, erraza. Gure elkartearen 25 urte hauetan zer kontatu asko dago eta kontatzeke gauza asko geldi daitezke. 1997/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkar...
cc-by-sa
zientziaeus_0013105
zientziaeus
General
articulos cientificos
Jende askok pentsatzen duenaren kontra, bihotzeko atake bat prebeni daiteke gaztetatik arreta eta kontu pixka bat hartuta, eta elikadurari, ez erretzeari eta ariketa apur bat egiteari behar eta merezi duten garrantzia emanez gero.Zer egin bihotzekoak eman ondoren? 1997/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Itu...
cc-by-sa
zientziaeus_0013106
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lerro hauek idazten ari garelarik, Ingurugiro Legea Legebiltzarrean dago oraindik. Legea onartu egingo da, eta duela 18 urtetik arautu gabe zegoen arloa Lege batek jasoko du. Euskal Autonomia Elkarteari dagokion Lege hau da Eusko Jaurlaritzako Ingurugiroko sailburuordearekin zehatz-mehatz aztertu duguna. 1997/11/01 Kal...
cc-by-sa
zientziaeus_0013107
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken urteotan Euskal Herriko fauna sailaren barruan, lurralde honetako animalia-espezie askori buruzko informazioa zabaldu dugu Herrialde aurreratuenetan jaiotze-tasa gero eta baxuagoa da. Euskal Herrian ere gero eta ume gutxiago jaiotzen ari dira. Demagun planeta honetatik kanpoko izakiren bat Lurrera, edo nahi baldi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013108
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eusko Jaurlaritzak 1997ko udan aurkeztu eta urriaren 24an Legebiltzarrean eztabaidagai izango den Ingurugiro Legeak ez ditu inolaz ere azken hogei urteotan sorturiko espektatibak asebetetzen. 1997/11/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria Guk ez genuen espero -ezta hurrik eman ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013109
zientziaeus
General
articulos cientificos
Arikan, Hego Amerikan eta Asian batata-kontsumoa gero eta handiagoa da. Landare honen ezaugarriak, izan ere, oso egokiak dira klima-baldintza desberdinetara egokitzeko. Irudian argi ikus daitekeenez, berebiziko aldea dago tratatu gabeko eta bioteknologiaz trataturiko bataten artean. Ikerketaren hurrengo erronka antzeko...
cc-by-sa
zientziaeus_0013110
zientziaeus
General
articulos cientificos
Arnasten ari garen aireak bere burua garbitzeko gaitasunik ba ote du? Ez da nolanahiko galdera, alajaina! Atmosferak duen oxidazio-gaitasuna neurtzeko, eguzki-argiak eta erradikalek sortzen duten eragina ere hartu behar da kontuan. Horretaz aspaldi jabetu ziren ikertzaileak, baina neurketa horiek zehatz-mehatz egingo l...
cc-by-sa
zientziaeus_0013111
zientziaeus
General
articulos cientificos
Frantziako Elf petrolio-konpainiak ibilgailuentzako erregai berria prestatu du: 5 neurri gasoil gehi neurri bat ur. 5 neurri gasolio eta neurri bat ur. Horixe da partikulen emisioa erdira ekartzen duen erregai berriaren "formula". Emultsifikatzaile organiko bati esker lortu dute Elf-eko teknikariek nahastearen egonkort...
cc-by-sa
zientziaeus_0013112
zientziaeus
General
articulos cientificos
Seychelleetako zingira-lezkariak ( Sexua aukeran - Zientzia.eus Sexua aukeran Bgenekien liztorrek eta erleek kume arrak ala emeak nahierara sortzeko trebetasuna zutela, baina ahalmen hori hegaztiek ere bazutenik ez genuen uste orain arte. Zingira-lezkaria (Acrocephalus palustris) eta bere habia kumeekin. Seychelleetako...
cc-by-sa
zientziaeus_0013113
zientziaeus
General
articulos cientificos
Europako hamabi hiritan egin den azterketa batek aireko poluzioaren eraginak neurtu ditu. Europan batezbesteko poluzioa ez da hiri guztietan berdina. Krakovia eta Milan dira poluituenak.
cc-by-sa
zientziaeus_0013114
zientziaeus
General
articulos cientificos
Urdaibai, Urkiola, Valderejo, Gorbeia, Aralar, Aiako harria, Bertiz, Urbasa-andia Bizkaiko iparraldea. 22 udalerriren lurrak sartzen dira erreserbaren baitan eta Oka, Mape, Artigas eta Laga ibaien arro hidrografikoek mugatzen dute. Mendetan zehar, bertako gizon-emakumeen iharduerek modelatu duten ingurune dibertsoa da....
cc-by-sa
zientziaeus_0013115
zientziaeus
General
articulos cientificos
Itsas bakterioek beren ostalari ornogabeek baino joera gutxiago dute lankidetzarako. Gehienak lantzea ezinezkoa suertatu da eta substantzia kimiko interesgarrien bila hastea lanbide gogorra. Harbor Branch-eko taldea One Cell Systems-ekin (Massachusetts-eko konpaina batekin) esploratzen ari den hurbilketa bakterio indib...
cc-by-sa
zientziaeus_0013116
zientziaeus
General
articulos cientificos
Etorkizun handiko supresore inmune berri gisa hasi zen. Gaur egun, taxola baino hobea izan daitekeen minbiziaren aurkako sendagai moduan saltzen da. 1990ean egindako saiakuntzek erakutsi zutenez, diskodermalida odoleko globulu zurien ugalketa gelditzen oso eraginkorra da eta, beraz, transplantatutako organo edo hezur-m...
cc-by-sa
zientziaeus_0013117
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gaur egun eta Euskal Herrian gizakiak nolabait eraldatu gabeko inguru zabalik ez zaigu geratzen; hala ere, gizakiaren eragin hori oso desberdina da inguru batzuetatik besteetara eta, Natura aipatzen dugunean, berezko ekosistemak izango zirenetik gertuen daudenaz ari gara pentsatzen. Ildo horretatik, duela bost urte Eus...
cc-by-sa
zientziaeus_0013118
zientziaeus
General
articulos cientificos
Euskal Herrian Parke Natural hitzak, denbora gutxian ezezagun izatetik, gure etxe ingurua izendapen horren barruan egotera tokatu zaigu, baina moduak eta moduak daude prozesu hau denboraz eta behar den bezala egiteko. Horrela izan ezean, justu lortu nahi denaren kontra joan baikaitezke. Parke Naturaletako ohizko ihardu...
cc-by-sa
zientziaeus_0013119
zientziaeus
General
articulos cientificos
Erranunkulazeoen barruan landare gehienak belarkarrak izaten dira, nahiz eta batzuk zurezkoak edo igokariak izan. Normalean hemafroditoak dira eta gehienbat Ipar Hemisferioko lurralde epel eta beroetan banatuta daude. Aztertzen ari garen Clematis generoak landare bizikorrak eta normalean igokariak ditu, behealdean zurt...
cc-by-sa
zientziaeus_0013120
zientziaeus
General
articulos cientificos
Isilean zabaltzen delako eta epe motzean herrialde osoko oreka ekologikoa hankaz gora jar dezakeelako dio TERI izeneko ikerketa-zentroak lurzoruaren degradazioa dela India mehatxupean duen isileko krisia. Indiako lurzoruaren degradazioak arazo larriak sortu ditu jadanik lurralde honetan. Nekazaritza-eredu okerrek eta b...
cc-by-sa