id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zientziaeus_0014321 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Artilezko jantzia eta urrezko belarritakoa zituen. Inguruan gerrikoa eta aiztoa bere larruzko zorro eta guzti aurkitu dizkiote.
Irudiko gizon ilehoriaren burua duela gutxi aurkitu dute Teherandik mendebaldera Zanjan probintziako Hamzelu izeneko herriskan. Adituek diotenez, duela 2.600 urte bizi izandako berrogei bat ur... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014322 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenaldian Vietnamgo iparraldean Vu Kuang-eko erreserba naturalean "oreintzar zaunkariaren" berri eman digute.
XX. mendearen hasieraz gero ugaztun handien bost espezie berri besterik ez dira identifikatu, baina azkenaldian Vietnamgo iparraldean "oreintzar zaunkariaren" berri eman digute.
Larruko laginen analisi geneti... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014323 | zientziaeus | General | articulos cientificos | T-38 hegazkinak soinuaren abiadura-muga gainditu zuen. Moldatutako teleskopio bereziaz, eztanda supertsonikoaren irudia hartu zion.
Eztanda supertsonikoaren irudia eta eztandaren irudia hartzeko erabili zen teleskopioaren argazkia.
T-38 hegazkinak soinuaren abiadura-muga gainditu zuen, eta NASAk Langley-n duen zentruko... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014324 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizakiak betidanik begiratu dio zeruari liluratuta, ortzean ikusten zuena ulertu nahian. Aski da aulki eroso batean esertzea, kupularen azpian, naturak eskaintzen digun ikuskizunaz gozatzeko.
Iruñeko planetariuma, hiri honek ez zuen aukera kulturala betetzeko eraiki zen orain dela 7 hilabete.
Estatuan zehar badaude pla... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014325 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Enpresako sail desberdinak lotu nahirik, 1990. urtean C.I.M. izeneko filosofia berria sortu zen, eta Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoan lau urtez aritu dira C.I.M. gela helburu didaktikoz prestatzen. Joseba Etxebarria eta Joan Karlos Mugerza irakasleek eman dizkigute bertako xehetasunak.
1994/1... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014326 | zientziaeus | General | articulos cientificos | NASAk Hubble Space Telescopea (HST) konpontzeko egin zuen ahaleginaren berri eman genuen. Geldialdiaren ondoren, HST abenduaren bukaeran hasi zen lanean berriz ere.
Derrigorrezko geldialdiaren ondoren, HST (Hubble Space Telescope) abenduaren bukaeran hasi zen lanean berriz ere. Orduan bidalitako lehenengo argazkiak txa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014327 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zuhaitz honek adarkadura irregular nabarmena du. Nahiz eta 20 metrorainoko altuerara iritsi, askotan zuhaiskaren itxura izaten du. Haginaren adaburua piramidala izaten da eta nahikoa zabala.
Oin emeetako loreak (hazi-hasikinak) hosto-galtzarbetan jaiotzen diren pedunkulu laburreko muturretan egoten dira. Hazia heltzean... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014328 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Parietec Parietec izeneko hormigoizko bloke berriak Genevan asmatzaileen Nazioarteko Erakusketan urrezko domina lortu du. izeneko hormigoizko bloke berriak Genevan asmatzaileen Nazioarteko Erakusketan urrezko domina lortu du
Parietec izeneko hormigoizko bloke berriak Genevan asmatzaileen Nazioarteko Erakusketan urrezko... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014329 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hubble Hubble teleskopioa espazioan konpondu zutenez gero, irudi harrigarriak ari da bidaltzen. Horietako bat da 1987 A supernoba izeneko izarrari atera diona. teleskopioa espazioan konpondu zutenez gero, irudi harrigarriak ari da bidaltzen. Horietako bat da 1987 A supernoba izeneko izarrari atera diona
Hubble teleskop... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014330 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenaldian asko ari da aipatzen espazioko asteroideek Lurrera erortzeko duten probabilitatea.
Bere garaian "Izarretako Gerra" deitu zitzaion proiektuko militar batzuek "Spaceguard" proiektua bultzatu nahi dute, asteroideak aztertu eta Lurrera letozkeenak misil nuklearrak espaziora bidalita desbideratzeko.
Carl Sagan e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014331 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Laser izpietatik babesten duen lentea asmatu dute. Betaurrekoetako edozein lente bezain arina da, baina 1.000 watt potentziako laser izpiaren % 99,95 isladatu egiten du.
Laser izpia isladatzen duen beira hau, hogeita hamar bat geruzaz fabrikatuta dago.
Lenteko beira material desberdineko hogeita hamar bat geruzaz osatu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014332 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako Luna Corp konpainiak izan ere, Ilargiko ibilaldia jolas-parkeetako jendearentzat CD- ROMetan jaso du.
Urrutitik gidatutako makina hau, 1997. urtean Ilargian ibiliko da. Ibilgailua gainera, edozeinek maneiatu ahal izango du. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014333 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaixoari edo/eta bere senitartekoei azalpenak ematea, diagnostikoa egin eta tratamendua jartzea bezain ardura garrantzitsua da medikuaren eguneroko lanean. Argibideak eman ondorengo baimenaren bidez, gaixoari, sinadura eskatzen zaio.
1994/10/01 Alberdi, Fermin Ibarguren Olalde, Karlos Txoperena, Gabriel Iturria: Elhuya... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014334 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Erregai erradioaktiboen trafikoa azkenaldi honetako moda bihurtu zaigu. Merkatu beltzean lortzen den erregai hori bonba nuklearrak eraikitzeko edo zentral nuklearrak elikatzeko ote den jakitea zaila izango da.
Plutonio-trafikoa Sobietar Batasuna izandakoan sortu dela ere esan digute berriemaileek. Bertako zentral nukle... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014335 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Matematikari, zientzilari, filosofo eta idazle frantses hau, Parisen jaio zen 1717.eko azaroaren 16an. Ikasketak ia berak bakarrik egin zituela esan daiteke, teologia, medikuntza, zuzenbidea eta matematika bere kontura ikasi zituelako.
Gero D'Alembert ospetsu bihurtzen hasi zenean, egiazko ama azaldu zitzaion eta bereg... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014336 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Minbiziaren kontrako borrokan oxigenoak irtenbide interesgarria eskain dezakeela uste dute ikerlariek.
Alderantzizko bidea, oxigeno gutxi dagoenean baino aktibatzen ez diren sendagaiak erabiltzea da. Genetikoki aldatutako bakterio anaerobioaz baliatzen da, tumoreen kontrako sendagaia aktibatzen duen entzima produzitzen... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014337 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gutxitan hartzen da kontutan, baina lurrak duen iodo-kantitatea garrantzitsua da tiroidearentzat eta, oro har, osasunarentzat. Hori da Alemaniako Osasun Ministeritzak gogorarazi duena.
Iodo falta kronikoa denean hipertiroidea izaten da eta ondorioz arnasketan, jatean eztarrian eta abarretan arazoak izaten dira. Alemani... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014338 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bostongo University Medical Center erakundean jakinarazi dutenez, antibiotikoen kontrako erresistentzia duten bakterioak ere hil egiten ditu baratxuriak.
Ezaguna da baratxuriak odolaren zirkulazioari mesede egiten diola, baina gorrez gain antibiotiko ona ere bada.
Ezaguna da baratxuriak odolaren zirkulazioari mesede eg... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014339 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Barne-belarriko puntu bakoitzean soinua nola jasotzen den simulatu dute.
Barne-belarriko puntu bakoitzean soinua nola jasotzen den simulatu dute. Barne-belarrira bisita - Zientzia.eus Museoak
Alemaniako Dresde hiriko museoak bertara hurbiltzen direnei oso bisita bitxia eskaintzen die. Izan ere, edozein ibil daiteke giz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014340 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ionomero izeneko beiraz egindako zementu berri bat probatzen hasiak dira dentistak.
Ionomero izeneko beiraz egindako zementu berri bat zenbait kasutan probatzen hasiak dira dentistak, normalean erabiltzen dituzten amalgama eta konpositeen ordez. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014341 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mediku-talde ingeles batek menopausia izandako 250 andere aztertuta ditu.
Mediku-talde ingeles batek menopausia izandako 250 andere aztertuta ditu. Esnea eta hezurrak - Zientzia.eus Esnea eta hezurrak
Menopausia izandako 250 andere aztertuta, mediku-talde ingeles batek frogatu duenez 25 urte bete aurretik egunero baso ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014342 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jaioberriak eta bularreko haurrak amaren bularra edo biberoia zupatzeko duen sena edo irrika ezinbestekoa da umearen biziraupenerako. Baina umeen % 80ak, horretaz gainera erpurua edo behatzak ere zupatzen dituzte, goserik eduki ez arren.
Bestalde, erpurua zupatzea lagungarria gertatzen zaio umeari ongi eta gustora sent... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014343 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Lepoaren aurrealdean kokaturik dago tiroide guruina. Bertan sortzen dira gorputzarentzat hain beharrezkoak diren hormona tiroideoak. Hormona hauen sintesirako tiroideak ezinbestekoa du iodoa.
1994/10/01 Furundarena Salsamendi, Jose Ramon Iturria: Elhuyar aldizkaria
Elikagaiekin hartzen dugun iodoaren gutxiegitasunak on... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014344 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Normalean eguraldiaren iragarpenek diotenari buruz konfidantza handirik ez badugu ere, badago urriaren hasieratik aurrera erne baino erneago entzuten dituen jendea: uso-ehiztarien taldea, hain zuzen.
Itxura hain sendoa eta hegaldi indartsua duen hegazti bikain honek 40-42 cm-ko luzera du, eta bere pisua 500 gramo ingur... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014345 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hegazkinak estratosferan hegaldiak egitea debekatuko ote duten hotsak zabaldu dira, altitude horietan doazen hegazkinek ozono-geruzari kalte egiten diotelako.
Hegazkinak estratosferan (hau da, 10 eta 50 kilometro bitarteko altitudean dagoen atmosfera-zatian) hegaldiak egitea debekatuko ote duten hotsak zabaldu dira, al... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014346 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zakurrak eta katuak dauzkatenentzat berri interesgarria izan daiteke hau. Izan ere, arkakusoen kontrako irtenbide egokia plazaratu du Ciba etxe suitzarrak.
Orain arte erabilitako sistemek, arkakuso helduak hiltzen dituzte, baina arkakusoen arrautzei ez diete erasotzen. Beraz, denboralditxo bat igaro ondoren zakur edo k... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014347 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Soroetako nitrogeno-kantitatea zein den jakitea komeni da, eta horretarako lurrak, landareek eta urak duten kontzentrazioa neurtu behar da.
RQflex erreflektometroari esker lurreko nitratoak, pHa, etab. dosifika daitezke.
Soroetan lurrak nitrogeno gutxiegi badu, uzta txikiagoa izaten da eta irabaziak ere bai. Nitrogeno ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014348 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Etxe barruan egon ohi den lorontzi askok, leihoren batetik datorkion argia jasotzen du. Lorea alde guztietara berdin gara dadin, Pariseko etxe batek lorontzi berezia asmatu du.
Lorea alde guztietara berdin gera dadin, Pariseko etxe batek lorontzi berezia asmatu du.
Etxe barruan egon ohi den lorontzi askok, leihoren bat... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014349 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenaldian zentral nuklearrak eraikitzeko proiektu gehienak Asia aldekoak dira.
Britainia Haundiko Garraio Ministeritzak bapatean 30.000 hektareako erreserba naturalak sortu ditu. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014350 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Donostiako Kimika Fakultatean atzerritik etorritako ikerlari eta irakasle asko egoten da eskuarki. Pedro Migel Etxenikek zuzentzen duen taldean ugari izaten dira.
Joan den udaberrian Antoine Salin fisikari ospetsua, 1993an Peronnet-Betancourt ikerketa-sariaren irabazlea besteak beste, lanean izan da bertan. Gorputzez t... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014351 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1990.eko Urriaren 1ean Giza Genomaren Proiektua (GGP) ofizialki hasi zenean, aurrikuspenen arabera 15 urte iraungo duen eta 3.000 milioi dolarreko aurrekontua duen megaproiektuari hasiera eman zitzaion.
Aurrikusitako epeak betetzen badira, 2005. urtean GGP arrakastaz amaitzen denean gure ondare genetikoan omen ditugun ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014352 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Injineru aleman hau Württemberg-eko Schorndorf herrian jaio zen 1834.eko martxoaren 17an. Gaztetan arma-fabrika batean egin zuen lan eta Stuttgart-en teknika-ikasketak egiten zituen.
Gero lau urtez Alsazian tren-makinak egiteko Graftenstaden etxean aritu zen. 1860. urtean, Parisen E. Lenoir-ek asmatutako gas-motorea ik... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014353 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Haizeak eramanda Afrikako Ozeanoen hondoan jalki diren hautsak eta errauts bolkanikoak aztertuta, paleoklimatologoek kontinente horretan azken bost milioi urteetan klimak izandako aldaketak argitu dituzte.
Orain arte zientzilariek, klimaren eboluzioak datu paleontologikoekin dituen loturak orain dela 3,5 eta 4 milioi u... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014354 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Pariseko Historia Naturaleko Museoan lanean diharduen Ivan Ineitx jaunak Polinesian narrasti-mota berezia aurkitu du.
Narrasti hauen partenogenesian arrautzen bidez amaren antzeko gekoak lortuko dira, eta hauek hazten direnean arrik gabe emeak sortaraziko dituzte. Horrela zikloa behin eta berriz errepikatuko da.
Serran... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014355 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Frantzian Orsay-ko Fisika Nuklearrerako Institutuak "Agor" izeneko ziklotroi berezia erabiltzen du.
Ziklotroi hau orain Frantzian lanean ari bada ere, txikia delako laster Herbehereetako Groninga-n instalatuko dute Kernfysisch Versneller Institutuan. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014356 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Strasburg-eko Unibertsitateko liburutegian II. mendeko papiro-zati batzuk aurkitu dituzte.
Strasburgeko testuak Brusselako Unibertsitateko Alain Martin irakasleak aurkitu ditu eta Sokrates baino lehenagoko testu luzeenetakoa da. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014357 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Munduko zetarik gogorrena armiarmek egiten dutena da, New Hampshire-ko Unibertsitateko zoologoen arabera.
Burusoiltasuna edo alopezia ez da izaten kasurik gehienetan osasun-arazo garrantzitsua, baina pazientearentzat arazo estetiko eta psikologikoa bai. Burusoiltasuna uste baino konplexuagoa da.
Burusoiltasuna edo alop... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014358 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Inguruko ezagunengan erreparatzea besterik ez daukagu seme-alabak edukitzea ia denen asmoa dela frogatzeko. Gaur egun eskuetan ditugun soluzioez eta etorkizunerako ikerketez hitz egingo dizuegu, orain dela gutxi H. W. Jones-ek eta J. P. Toner-ek argitaratutako lantxo batean oinarrituz.
1988ko zenbakiak erabiliz 15 eta ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014359 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1994ko ekainaren 25a, Zumaia. Gipuzkoako kostaldeko herri txiki honetako kaleetan zehar mila pertsona inguru manifestatu ziren goiko lemapean, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako portu-idazkaritzak, Santixo padura dagoen eremuan kirol-portu bat eraikitzeko duten asmoa salatzeko.
Orain arte alferrikakoa izan da Hirigintza, E... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014360 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Genero honen barruan espezierik adierazgarriena da, dudarik gabe, oraingo honetan aztergai dugun betibizi horia. 20 espezie inguru ezagutzen dira. Hauetariko 3 Euskal Herrian daude, bat jatorriz Afrikakoa izanik (
Betibizi horia belarki edo mulua da, zurezko zurtoinak dituena. 0,5 metroko altuera izan dezake, tentea ed... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014361 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako Estatu Batuetako American Journal of Epidemiology American Journal of Epidemiology aldizkariak, eremu elektromagnetikoetan egoten diren langileei buruz egindako inkestaren emaitzak argitaratu ditu. aldizkariak, eremu elektromagnetikoetan egoten diren langileei buruz egindako inkestaren emaitzak argitar... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014362 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aristotelek zioenez, mihi zatibituko sugeek dastamena bi aldiz hobea dute, baina, egia esan, ez zekiten mihiak forma hori zertarako zuen. Estatu Batuetako Connecticut-eko Unibertsitatean diharduen Kurt Schwenk zientzilariak misterioa argitu du.
Mihi zatibitua detektore kimiko indartsua da eta harrapakinek zein espeziek... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014363 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Igel, apo, eta beste anfibio guztien arbasoek, Deboniko aldian zeuden arrain sarkopterigioetatik eboluzionatu zuten, eta ordurarte ornodunek kolonizatu ez zuten lur lehorrean bizitzen hasi ziren duela 400 milioi urte inguru.
Plasta!! Oso-oso bertan izan den arren, ez dut ongi ikusterik izan eta berehala ezkutatu da ure... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014364 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ozono-geruza mehetu delako suntsitu ote da munduan hainbat anfibio-espezie? Estatu Batuetako Oregon-go Unibertsitateko zientzilariak baietzean daude. Estratosferako ozono-geruza mehetuta izpi ultramoreak errazago heltzen dira Lurrera eta igel-espezie batzuk hil egiten dituzte.
Andrew Blaustein eta John Hays zientzilari... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014365 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ottawa-ko ikerketa eta garapenerako nazioarteko erakundean lanean diharduten bi ikerlari hondurastarrek, Goldfinger izeneko banana-barietate berezia lortu dute.
Munduan gaur egun Cavendish banana da gehien lantzen dena, baina onddo txiki batek suntsitzeko arriskutan jarri du. Ondorioz, bananadietan hektareako 44 kilo p... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014366 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Automobiletan berunik gabeko gasolina orain dela urte batzuk hasi ziren erabiltzen. Egia da hirietako airea berunik gabeko gasolina erreta ez dela horrenbeste kaltetzen, baina berunik gabeko gasolinak ere baditu bere desabantailak.
Petrolio-konpainiek berunaren konposatu organikoen ordez bentzeno-kontzentrazioa handiag... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014367 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Langerhans-en guruintxoetan sortzen du giza gorputzak intsulina. Gurintxo horietako zelulen txertoak 1 motako diabetikoei egunero intsulina-injekzioa hartzetik libratuko ote ditu?
Langerhans-en guruintxoetan sortzen du giza gorputzak intsulina. gurintxo horietako zelulen txertoak 1 motako diabetikoei egunero intsulina-... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014368 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Urdailak zergatik ez du bere burua liseritzen? Connecticut-en Yale Unibertsitateko ikerlari-talde batek misterioaren zati bat argitu du. Urin gastrikoak jariatzen dituzten zelulak bereziak dira.
Urdailak zergatik ez du bere burua liseritzen? Egia da zona batzuetan mukosa eta bikarbonatozko hesi batek zelulak babesten d... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014369 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Altzarigile europar batek hemendik aurrera altzariak erabilitako enbalajez egitea proposatu du.
Altzariak egiteko oholak lortzearren, hiru etapako prozesua burutu behar da. Esne enbalajeak bildu ondoren, txikitu, berotu eta konprimatu egiten dira inolako produkturik erantsi gabe. Enbalajearen horman dagoen plastikoak k... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014370 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Neguan elur-jausiak direla eta, urtero izaten diren istripuei aurrea hartzeko Frantzian ELSA (Elur-jausietako Guneen Mugen Ikerketa) izeneko proiektua garatu dute.
Sharp etxeak Japonian energia elektrikoa Eguzki-argitik lortzeko plaka bereziak salgai jarri ditu. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014371 | zientziaeus | General | articulos cientificos | NBEren Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak kontsumoari buruzko datuak argitaratu ditu eta garbi ikusten da su-egurrerako kontsumoa eraikuntza eta altzarigintzarakoa baino bi aldiz handiagoa dela.
NBEren Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAOk) kontsumoari buruzko datuak argitaratu ditu eta garbi ikusten da ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014372 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Etruria, historia eta izakera. Erromatarrak sortu aurretik eta grekoak Magna Greziako kolonia ahaltsuak fundatu aurretik, ba omen zegoen Italiako iparraldean, etrusko izenekoen herri misteriotsua.
Erromatarrak sortu aurretik eta grekoak Magna Greziako kolonia ahaltsuak fundatu aurretik, ba omen zegoen Italiako iparrald... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014373 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Airea ionizatzen duten aparatuak, entxufatuta horman zintzilik egoten dira. Airea garbitu, gelako usain txarrak desagertarazi, bakterioak hil, pertsona lasaitu eta beste hainbat mesede egiten omen dituzte tresna hauek, publizitateak dioenez. Egia ote?
Aparatu hauek ionizatutako airea arnasten duenak, osasun ona eta gau... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014374 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Antzinatik saiatu da gizakia bere portaeraren antzekoa den jokabide "argia" erakutsiko duen eredu artifiziala eraikitzen; gizakiaren antzera mundu errealarekin harreman eta lanak adimena erabiliz egingo dituena, alegia.
1994/09/01 Arbelaitz, Olatz Lazkano, Elena Smithers, Tim Iturria: Elhuyar aldizkaria | cc-by-sa |
zientziaeus_0014375 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Lehengo batean, CAD sistemen arteko informazio-trukaketaren arazoa azaldu genuen. Software-etxe nagusiek ekoitzitako CAD sistemek duten informazioa, bakoitzak bere era berezian antolatuta dute, non beste sistema batek sortarazitako fitxategiak ez baititzakete interpreta.
Fitxategi neutro hauek osatzeko garatu behar dir... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014376 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Atal honetan OBTURADOREARENEAN aipatutako diafragmaren eta obturadorearen arteko konbinazioen berri ematera gatoz.
1994/09/01 Nogeras, Itziar - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Pelikulak irudia argi errepoduzitzeko argi-kantitate egokia jaso behar du, gainesposizioa eta azpiesposizioa gerta ez daitezen.
Ar... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014377 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Konpresio numerikoan espezializatutako New Yorkeko elektronika-enpresa batek dioenez, telefono-hari batetik hamar telebista-programa bidali ahal izango dira.
Baldintza horietan ohizko telefono-elkarrizketetan baino informazio-kopuru handiagoa transmititu ahal izango da, eta konpresio-algoritmo bereziei esker, bideo-sei... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014378 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain arte argazki numerikoak ateratzeko aparatuek ez dute arrakasta handirik izan, eta arrazoiak bi izan dira. Kodak etxearekin elkarlanean Apple-k merkaturatu duen "Quicktake 100" makinak ez dakigu arazoa konponduko duen.
Kodak etxearekin elkarlanean Apple-k merkaturatu duen "Quicktake 100" makina.
Dena dela, Quickta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014379 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hurrengo urriaren 25ean, Frantziako Toulousen bigarren belaunaldiko abioi supertsonikoari buruz bilera interesgarriak izango dira.
Argazkian ikusten den Concorde hegazkinaren ondorengoa prestatzeko bilera egingo dute hurrengo urriaren 25ean Frantziako Toulousen. British Aerospace, Deutsche Aerospace eta Aérospatiale er... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014380 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako NASA, errusiarrak eta frantsesak elkartu egin dira mende honen amaieran Plutonera 110 kiloko bi zunda bidaltzeko proiektua bultzatzearren.
Elkarlanean aritzea komeni zaie, batetik proiektuaren kostua 600 milioi dollarretik 400 milioira jaitsiko litzatekeelako, eta bestetik teknikoki abantailak izango l... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014381 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Argazkian ikusten den objektua, 56 kilometro luzeko Ida izeneko asteroide ezaguna da.
Argazkian ikusten den objetua, 56 kilometro luzeko Ida izeneko asteroide ezaguna da. Inork espero ez zuena, ordea, satelite bat izatea da. Argazkian eskuinean ikusten da aipatutako satelitea.
Argazkian ikusten den objektua, 56 kilomet... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014382 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Tailandia, Myanma-ko Batasuna eta Laos-en arteko mugaldea ezaguna da bertan aspaldidanik egin ohi den opio-salerosketa dela eta. Izan ere, urre-triangelua deritzon eskualde horretan ekoizten da Europan eta Estatu Batuetan kontsumitzen den heroinaren erdia.
Hala ere, ezer gutxi dakigu mendi horietan mendeetan zehar bizi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014383 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bi metroko luzera eta 400 kiloko pisua besterik ez duen Clementine zundaren irudiak - Zientzia.eus Clementine zundaren irudiak
Bi metroko luzera eta 400 kiloko pisua besterik ez duen Clementine zunda espaziala Ilargiaren irudi bikainak bidaltzen ari da. Argazkiko irudiak lekuko.
Jupiterrera bidalitako Galileo zundaren ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014384 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetan Saturnora Saturnon 2004.ean - Zientzia.eus Saturnon 2004.ean
Estatu Batuetan Saturnora Cassini izeneko zunda bidaltzeko proiektua burutu dute. Zunda honek bere bidaian Huygens modulu europarra Titan-era (Saturnoren satelite nagusietako batera) bidaliko du bide batez, hango atmosfera iker dezan.
Proiektu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014385 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Munduko 99 estatutan lurra emeki-emeki basamortu bilakatzen ari da. Nazio Batuen Erakundearen hitzetan: "basamortutzea mundu-mailako ingurugiro-arazo nagusietako bat da".
1994/09/01 Mujika, Alfontso - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Basamortutzea kontinente populatu guztietako lehor-lurreko eskualde handi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014386 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Urrats txikia gizon batentzat, baina jauzi erraldoia gizateriarentzat" esaldiak hagitz mendetako ametsa bete zela adierazi zuen; horixe esan baitzuen Neil Armstrong-ek Ilargian oina jartzera zihoanean. Alabaina, 25 urte baizik ez dira igaro.
Ilargiak, gure sateliteak, erakarmen berezia izan du gizakiarengan betidanik. ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014387 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ba ote da Euskal Herrian txantxangorria baino hegazti ezagunagorik?
Ba ote da Euskal Herrian txantxangorria baino hegazti ezagunagorik? Txantxangorria, lurraldearen zaindari amorratua - Zientzia.eus Txantxangorria, lurraldearen zaindari amorratua
Ahozko zein idatzizko literaturan maiz agertu zaigu txori eder honen kont... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014388 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Indian biopestizida natural bat produzitu nahi dute nim edo margosa (
Indian biopestizida natural bat produzitu nahi dute nim edo margosa ( Intsektuak hiltzen dituen zuhaitza - Zientzia.eus Intsektuak hiltzen dituen zuhaitza
Nim edo margosa izeneko arbolaren fruituek 200 intsektu-espezie hiltzen dituen azadirachtina iz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014389 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako eta Frantziako ikerketa-laborategi batzuetako saiakuntzen bidez lortu dute aza erraldoi bat.
Baratzetan ongarri kimikorik erabili nahi ez dutenentzat, enpresa britainiar batek Ocean Supermix izeneko ongarri naturala sortu du.
Karramarroen oskolak kitina du eta substantzia horrek belarraren zein azaren ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014390 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bretainiako Brest hirian instalazio berria ipini dute errauts toxikoak tratatzeko.
Europan eta munduko herri askotan Floridako dortokak ( Floridako dortokak - Zientzia.eus Floridako dortokak
Europan eta munduko herri askotan Floridako dortokak (Trachemys scripta elegans izenekoak) erruz erosten ditu jendeak etxean eduk... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014391 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Garai bateko Alemaniako Errepublika Demokratikoan 70.000 leku daude garbitzeko, hango utzitako industrialde eta zenbait zonatako isurketak direla eta.
Mundu guztian 9.600 hegazti-espezie inguru daude sailkaturik eta horietan hirutik bi ingurugiroko poluzioa jasaten ari da.
Mundu guztian 9.600 hegazti espezie inguru dau... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014392 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Uztail honetan ikaragarrizko talka egingo dute Jupiter planetak eta kometa batek. Astronomiaren historian ez da inoiz horrelakorik ikusteko aukerarik izan; planeta baten aurkako talka bat, alegia.
1994/07/01 Boneta, Jon Andoni Razkin, Patxi Iturria: Elhuyar aldizkaria
Talka honetan, eta azken kalkuluen arabera, 100 mil... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014393 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hegazti akuatiko ugari uretan murgiltzeko gai bada ere, orain azalduko dugun espezie-taldea da ibai eta erreketako hondoetan zehar ibiltzeko gaitasuna duen bakarra: ur-zozoen taldea, hain zuzen.
Arrantzaleren bat honez gero txundituta geratuko zen erreketako urpetik txori txiki arre bat ateratzen ikusita! Sinesgaitza b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014394 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaur egun eterra konposatu kimiko soil bat besterik ez da, baina Fisikaren historian zehar beti izan da eter izeneko substantzia miragarri bat: Jainkoa izaten hasi, eta ezer ere ez izaten amaitu zuena.
Eter hitza grekotik dator. Izan ere eter ατθηρ idazten da grekoz, eta ατθω (sutan egon) da bere erroa. Nahiko jatorri ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014395 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Obturazio-abiadura desberdinak dituzten kamerek argiztapen-baldintza ugaritan argazkia ateratzeko aukera ematen dute eta, batez ere, higidura gelditzeko zein zirriborrotsu uzteko aukera ematen dute.
1994/07/01 Nogeras, Itziar - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Geldirik dagoenari argazkia ateraz gero, obtur... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014396 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Euskal Herriko Komunitate Autonomoko hirietan, maiz altxata ikusten ditugu espaloiak eta errepideak, tutu bat edo beste sartzeko aitzakiaren ondorioz. Azkenetako "altxamendu" horietan zuntz optikoa sartzen aritu direla entzun izan da.
Aurtengo udazkenerako Bibon, Gasteizen eta Donostian Eusko Jaurlaritzak dituen zerbit... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014397 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 300 milioi hatz-markaz osatutako artxiboari etekina atera nahi bazaio, derrigor informatikaz baliatu beharra dago. FBIko zientzilariek Yale-ko unibertsitateko Coifman irakasleari dei egin diote, irudiak konprimatzen aditua delako.
Hau guztia dela eta, FBIko zientzilariek Yale-ko unibertsitateko Coifman irakasleari dei ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014398 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Itsuei lagundu asmoz, Frantzian Tours hiriko laborategi batek sonarrez hornitutako betaurrekoak diseinatu ditu itsuentzat.
Frantzian Tours hiriko laborategi batek sonarrez hornitutako betaurrekoak diseinatu ditu itsuentzat.
Sistema hobetzeko oraindik saiakuntzak egin beharko dituzte, baina nolanahi ere, betaurreko haue... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014399 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Meagintza Eskolako ikerlariak automobil barruko konbekzio termikoez eta materialen ezaugarri optikoez baliatu dira.
Automobila eguzki-galdatan ordubete edukiz gero, barruko tenperatura oso gora igo daiteke; 95 oC ingururaino eserlekuetan kasu batzuetan. Arazo larria izaten da hau zenbait lurraldetan (hegoaldean eta uda... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014400 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetan General Motors etxeak Michigan-en dituen laborategietan, emakume haurdunentzako automobil-gerrikoak probatzen ari dira.
Estatu Batuetan General Motors etxea, emakume haurdunentzako automobil-gerrikoak probatzen ari da. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014401 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Botilaren muturrean ipini orduko hasten da lanean, eta kortxoa atera bezain pronto soinetik kendu eta kanpoan uzten du.
Argazkian erakusten dena, botilei kortxoa kentzeko aparatu elektrikoa da. Botilaren muturrean ipini orduko hasten da lanean, eta kortxoa atera bezain pronto soinetik kendu eta kanpoan uzten du. Hori g... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014402 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Armadak erretiratu ostean, lurpean utzitako minak ereindakoan bezain arriskutsuak dira; edo arriskutsuago. "Bakean" bizi omen diren lurraldeetan 200 mila milioi mina omen dago, banan-banan eztanda egiteko zain.
Minek 800 lagun hiltzen dituzte hilero-hilero, gerra aspaldi bukatu bazen ere. Armadak erretiratu ostean, lur... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014403 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hirurogeita hamabost metro luze, hamabi zabal eta bederatzi altu da Italian Gran Sasso-ko lurpeko laborategian kokatu duten "begi" erraldoia.
Gure munduan monopolo magnetikorik ez dago. Imana beti dipoloa izaten da (ipar eta hego poloak dituena), eta bi zati eginez gero, pusketa bakoitza ere imana izango dugu (hau da, ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014404 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mexikoko Veracruz Estatuan El Pital izeneko lurraldean berebiziko aurkikuntza egin dute. Aztarnategia Estatu Batuetako eta Mexikoko zientzilari-talde batek egin du, Jeffrey Wilkinson-en gidaritzapean.
Aurkitutako aurriak, oraingo Mexiko hiriburuko Teotihuacan-en garai berekoak dira eta dirudienez haien gizarteak K.o. 3... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014405 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Arkeologoen artean ikusmin handia sortu da iaz Libano eta Israelen arteko mugan aurkitutako harlauza batek dituen inskripzioak direla eta.
Palestinako antzinako historiaz argitasunak emango ditu, baina oraingoz harlauza aurkitu duen Avram Biram irakasleak ez du fotografiarik eta inskripziorik argitaratu nahi.
Harlauza ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014406 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Energia atomikorako Frantziak duen Batzordeko fisikariek, Paris ondoko Saclay herrian dituzten laborategietan kobrezko atomoak kobrezko gainazal laun batean nola ezartzen diren aztertu dute.
Migrazio hori tenperaturaren araberakoa izaten da. Tenperatura zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta errazago banatzen dira atom... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014407 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Duela gutxi Perun orain dela mila urteko momia bat PCR sistemaz aztertu dute eta
Orain dela mila urteko momia bat PCR sistemaz aztertu dute eta Mycobacterium tuberculosis bakterioaren ADN-zatiak aurkitu dituzte.
Duela gutxi Perun orain dela mila urteko momia bat PCR (Polymerase Chain Reaction) sistemaz aztertu dute eta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014408 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Edonori galdera hori eginez gero, erantzunak antzekoak izango lirateke: izerdiarekin gorputzak zikinkeriak, hondakinak, umoreak (onak eta txarrak), eta beste hainbat ez purutasun kanporatzen ditu. Izerdiaren bidez gorputza garbitu egiten omen dugu.
Eta asmo edo uste horri jarraituz, hortxe ari gara guztiok osasuna beha... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014409 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Planon gakoa esanetik eginera eman beharreko jauzian datza. Ura zentzuz erabiltzea? Bai, noski! Desorekak gaindituz eskualde guztien garapena lortu? Bai horixe! Kudeaketa hobetu? Ingurugiroarekiko harmonia? Noski!
Planak egitea zentzuzkoa da, batez ere zentzuz eginez gero. Baina planak egiteak, berez, ez du zertan ona ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014410 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Rhododendron generoa, gutxi gora-behera, 1.200 espezietan dibertsifikatua dago, hauetariko asko jardingintzan kultibatzen direlarik. Aztergai dugun errododendro hau mulua edo zuhaixka txikia da, adar tente, bihurri eta zurkara itxurakoa.
Aztergai dugun errododendro hau mulua edo zuhaixka txikia da (1,2 m-rainokoa), ada... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014411 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Tumoreak hedatzea eragotziko duen botika berri bat hartzen hasiko dira aurki minbiziak jotako ehundaka gaixo. Botika berria nahikoa segurua dela eman dute aditzera.
Minbiziaren kontrako terapia berri gehienen helburua, minbizi-zelulak gorputzetik erauztea izaten da, horrela minbizia berriz ez sortzea lortu nahi delarik... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014412 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Manuel Patarroya ikerlari kolonbiarrak paludismoaren kontrako SPf66 izeneko txerto andui edo -zepa bat prestatu du.
Paludismo edo malariaz gaixotutakoen sukarraldiak, anofele moskito emearen Plasmodium izeneko bizkarroi batek eragiten ditu eta gaitz horren kontrako borrokan bi arazo nagusi izaten dira. Batetik anofele ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014413 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Duela gutxi Duela gutxi Nature Nature zientzi aldizkariak argitaratu duenez, itsasoen maila urtero batezbeste 1,5 milimetro igotzen da. zientzi aldizkariak argitaratu duenez, itsasoen maila urtero batezbeste 1,5 milimetro igotzen da
Duela gutxi Nature zientzi aldizkariak argitaratu duenez, itsasoen maila urtero batezbe... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014414 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Oraindik ere munduan produzitzen den elektrizitatearen % 40, ikatza erreta ateratzen da.
Suediako ASEA etxeak dioenez, erregaia aire-korronte batez konprimatu egiten da, eta zentral elektrikoan errendimendua % 45ekoa izan daiteke (beste edozein zentral termikotan baino handiagoa). Gainera atmosferara botatzen diren gas... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014415 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kanadako San Lorentzo golkoan gezia botatzen die bere baleztaz baleei, baina ez ditu hiltzen; bere helburua, izan ere, baleak aztertu eta gordetzea baita.
Irudian ikusten den ehiztaria (Richard Sears jauna) berezi samarra da. Kanadako San Lorentzo golkoan gezia botatzen die bere baleztaz baleei, baina ez ditu hiltzen; ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014416 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Espainiako zentral nuklearretako biltegietan gaur egun 1.306 tona hondakin erradioaktibo daude.
Lurra dardarka hasten denean jendea ere dardarka hasten da. Txinako Tangshan-en (1976), Mexikon (1985) eta Armenian (1988) gertatutakoak lurrikaren ondorio latzen erakusgarri xume besterik ez dira.
Lurra dardarka hasten dene... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014417 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aurreko alean, 84.ean, Lurretik mezuak bidaltzeko egin diren ahaleginak aipatuz bukatu genuen. Horregatik, lanak ez dira mezuak bidaltzera bideratu; balizko beste zibilizazioak sortutako igorpenak detektatzera baizik.
Pentsatzekoa denez, azken lan hori itzela da. Azken batez, zein maiztasunetan igortzen duen ez dakigun... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014418 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gorputzean daukagun laugarren katioi ugariena izanda ere, ohizko analisietan magnesioak ez du interes handiegirik sortzen, beharbada seroko mailak ehunetan dagoenarekin korrelazio zuzena ez duelako.
Gordailuetan batezbeste 2.000 mEq Magnesio edukitzen dugu eta maila seriko normala 1,4 eta 2,1 mEq/l bitartekoa izaten da... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014419 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Fisikako liburu guztietan, optikari buruzko atalean isladapena aztertu ondoren errefrakzioa dator. Guk azkeneko lantxoan isladapena tratatu genuenez gero, orain txanda errefrakzioari dagokio.
Errefrakzioa berez, argiaren abiaduraren ondorio bat baino ez da. Denok dakigunez, argiaren abiadura oso-oso handia izan arren e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014420 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Japoniako konpainia batek, letxuak baratzan ez eta fabrikan hazteko sistema asmatu du. Baratzan baino hiru aldiz azkarrago ekoizten ditu gainera.
Japonian fruta eta barazki gutxi dute, besteak beste bertan lurralde txikian jende ugari bizi delako. Beraz, frutak eta barazkiak inportatu egin behar izaten dituzte. Japonia... | cc-by-sa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.