id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zientziaeus_0014521 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenaldian, urtetik urtera ari dira txirrindulariak, hala errepidean nola pistan, markak hausten. Gero eta azkarrago doaz, gero eta sofistikatuago eta bitxiago diren bizikletetan pedalei eraginez. Aurrerapen horietan makinan egindako hobekuntzek badute zeresanik.
Hanka palanka-multzoa da, bere giltzadura nagusiak alda... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014522 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako fisikari hau Ohio-ko Wooster-en jaio zen, han lortu zuen Compton-ek 1913.ean graduatu-maila eta hiru urte geroago, 1916.ean, Princenton-en doktoregoa ere bai.
Estatu Batuetako fisikari hau Ohio-ko Wooster-en jaio zen 1892. urteko irailaren 10ean. Bere aita artzain presbiterianoa eta herriko eskolako de... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014523 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Posible ote da fisiko hutsa den makinari gizakiok daukagunaren antzeko adimena ezartzea? Hori da "Adimen artifiziala" izeneko programaren helburua.
Beraientzat hori biologian bi pertsonen artean dagoen odol-desberdintasuna bezalakoa litzateke, edo azaleko kolorean dauden desberdintasunak bezalakoa, edota gizakion metab... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014524 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako fisikariak, 200.000 milioi pezeta alferrik galdu ondoren beren SSC partikula-azeleratzaile erraldoiaren proiektua bertan behera utzi dutelako etsipenak jota daude.
Europan, Genevako CERN laborategietan zatikien fisika aztertzeko Llewellyn Smith zuzendari berriak proiektu berria aurkeztu du LHC izeneko ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014525 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Namibian orain dela 17 milioi urteko 15,5 x 14,3 zentimetroko arrautza fosilak aurkitu dituzte Behe Miozenoan eratutako lurretan.
Arrautza bakoitzaren bolumena1,7 litrokoa da, eta inguruan hezur-arrastorik ez dagoenez, ikerlariak zein animaliak errun zituen asmatu ezinik dabiltza.
Hegaztien arrautzen azala kaltzitaz os... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014526 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Duela gutxi Venta del Moro (Valentzian) eta Librilla-n (Murtzian) egin diren aurkikuntzek gameluen sorrerari buruzko arazoa pil-pilean jarri dute.
Kamelidoen jatorritzat Amerika jotzen da eta handik nola sakabanatu ziren gutxi-asko ezagutzen da. Lehen gizakien kontrako norantzan Bering itsasartea zeharkatuz Asiara zaba... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014527 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hondakin erradioaktiboak tratatzeko ikerketetan urrats bat aurrera eman dela diote zientzilariek. Izan ere kalixareno izeneko molekula prestatu dute eta badirudi etorkizun oparoa duela.
Molekula ia ez da uretan disolbatzen eta behin baino gehiagotan lan egin dezake. Kalixarenoak ez dira kontsumitzen eta erabilita ere e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014528 | zientziaeus | General | articulos cientificos | HIES gaitzaren eragile den VIH izeneko birusa galtzeko, borroka proteasa izeneko entzimari egin behar zaiola diote adituek.
Eraztunaren "zuloa" beteta badirudi entzimaren lana geraraz daitekeela, eta horixe da Kalifornian San Frantziskoko unibertsitatean egin nahi dutena. Simon Friedman ikasleak iradokitakoaren arabera... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014529 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain arte dakigunez, tabakoak kasu batean baino ez du mesede egiten: errektokolitis ultzero-hemorragikoan.
Hipertentsioa esaten zaio odol-tentsioaren zifra altua izateari. Baina, noski, horrek aldez aurretik zifrak "normalak" noiz diren jakitea eskatzen du; pertsona guztiek ez baitituzte, normaltasunaren barruan ere, ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014530 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Grabitatearen eraginez oinak lurrari itsatsita eta arrastaka eramatera kondenatuta gaudenoi, hegaztiak hegan ikusteak beti ere sekulako inbidia eta zirrara eragiten dizkigu.
Belatz gorria ( Falco tinnunculus ) falkoniformeen ordenean sailkatutako hegazti harrapari liraina dugu. Bere itxurari dagokionez, usoa baino txik... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014531 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizarteak XX. mendean emandako aurrerapauso handienetakoa Medikuntzak izandako garapena dugu. II. Mundu Gerraren ondoren Medikuntzaren jakinduri ganbara izugarri hazi zaigu.
Baina XX. mendeak, teknologi aurrerapen erraldoiak eskaintzeaz gain, Osasun-arloari beste altxor bat ekarri dio ezbairik gabe, hots, guztion eskur... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014532 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hamasei urte pasa dira jada kimika ikasten ari nintzenean Poluzioaren Kimika izeneko ikastaroa hartu nuenetik. Hirietako hondakin solidoak tratatzeko bide zibilizatuen artean hiru nagusi azaldu zizkiguten: zabortegi kontrolatuak, errausketa eta birziklapena.
Alabaina, duela hamasei urte entzun nituenak gogora etorri za... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014533 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetan, Pasadena-ko California Institute of Tecnology erakundearen laborategietan, Elliot Meyerowitz irakasleak munduan beste inon ez bezalako loreak hazi ditu.
1. Arabidopsis thaliana izeneko loreak lau petalo ditu lorezilak inguratuz.
2. Manipulazio genetikoak eragiten zaizkio, eta lehen fasean lorezilak pet... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014534 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Energia Atomikorako Nazioarteko Agentzia, Plutonioa jaten duen zuhaitza - Zientzia.eus Plutonioa jaten duen zuhaitza
Energia Atomikorako Nazioarteko Agentzia, Strychnos potatorum izeneko zuhaitza aztertzen ari da. Sri Lanka, India eta Birmanian hazten den landare honek, uranioa eta bere eratorri erradioaktiboak finkatz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014535 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orchis Orchis generoaren barruan 35 espezie inguru ezagutzen dira Europan eta hauen artean, Euskal Herriari dagokionez, aztergai dugun generoaren barruan 35 espezie inguru ezagutzen dira Europan eta hauen artean, Euskal Herriari dagokionez, aztergai dugun Orchis mascula Orchis mascula espeziea arruntena litzateke. espe... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014536 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azken hamarkadetan lurrak ureztatuz munduan elikagai-produkzioa % 50 igo da.
Azken hamarkadetan lurrak ureztatuz munduan elikagai-produkzioa % 50 igo da. Lurreko gatza beti ez da onuragarri - Zientzia.eus Lurreko gatza beti ez da onuragarri
Azken hamarkadetan lurrak ureztatuz munduan elikagai-produkzioa % 50 igo da. Ga... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014537 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenaldian ikerketa epidemiologikoetan oinarrituz lipoproteina astunek arteriosklerositik babestu egiten zutela uste zen.
lipoproteina arinak edo LDL (Low Density Lipoproteins) izenekoak (arteriosklerosia sortzen dutenak), eta lipoproteina astunak (HDL izenekoak).
Egin berri den ikerketa batek frogatu duenez ordea, od... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014538 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Quebec-en berrehun baino gaixo gehiagorekin egin den inkesta batek dioenez, horiek infartuaren ondoko % 15-20tan izaten diren depresioaren sintomak dira.
Miokardioko infartua izan ondoren, gaixoek askotan lo egin eza, nekea eta apetitu falta izaten dituzte. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014539 | zientziaeus | General | articulos cientificos | "Der Spiegel" aldizkariak argitaratu duen ikerketa batek dioenez, minbizien % 2 automobilek jaurtitako errekuntza-gasek eragindakoak dira.
Minbizien % 2 automobilek jaurtitako errekuntza-gasek eragindakoak dira.
Alemanian egin den eta "Der Spiegel" aldizkariak argitaratu duen ikerketa batek dioenez, minbizien % 2 autom... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014540 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Foku finkoko kamerez 2 m eta infinitua bitartekoa atera daiteke aratz. Hurbilagokoa enfokatu ahal izateko, foku aldakorreko, (hau da, pelikulara hurbildu zein urruntzen den objektiboko) kamera behar da.
Objetiboak distantzi eskala daraman enfokatzeko eraztuna dauka. Eraztun zabalena izan ohi da, gainera. Erreferentzi p... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014541 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Lau aldiko motore klasikoetan, konpresio-tasa neurri batetik gora ez dago igotzerik, pistoia goiko puntura heldu baino lehen erregaiaren eta airearen arteko nahasteak berez su hartzen duelako.
Pistoi eta bielen bidez funtzionatzen duten eztanda-motoreetan errendimendua hobetzeko bi bide egoten dira: konpresio-erlazioa ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014542 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetan oraindik orain egin den ikerketa batek hiri-hondakin arruntak birziklatzea gaur egun estatubatuarrei zenbat kostatzen zaien eman du jakitera.
Papera eta paperaren eratorriak dira merkeen birziklatzen direnak, plastikozko ontziak garestienak direlarik. Datuek tona bat material bildu eta birziklatzeak zen... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014543 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bretainia Haundian egindako eta Kerstel izeneko hegazkin berezi honek, ultraarinaren txasisa du, baina hegoen ordez presio aerodinamikoz funtzionatzen duen jausgailua ere bai.
Hegan ari dela, hiru aginte ditu hegazkin berezi honek: oineko azeleragailua eta jausgailua gobernatzeko bi kable. Altimetro bat besterik ez dag... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014544 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iazko abenduaren 4ean Endeavour espaziuntziko astronautak Hubble teleskopio espazialera seiak aldera (UT) hurbildu zirenean, Hoffman astronautak eskuineko eguzki-panela hondatuta zeukala somatu zuen.
Hubble konpontzeko bost irtenaldi egin zituzten astronautek espaziuntzitik, guztira kanpoan 35 ordu eta 28 minutu igaro ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014545 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Perl etxeak Shuttle Scope 80 izeneko tresna optiko unibertsala jarri du salgai. Zeruko planeta eta izarrak ikusteko eta argazkiak ateratzeko balio du.
Shuttle Scope 80 izeneko tresna optikoak zeruko planeta eta izarrak ikusteko eta argazkiak ateratzeko balio du, baina lurrean loreei eta intsektuei argazkiak ateratzeko ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014546 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Pirausta izeneko tximeletak, kalte handiak egiten ditu artasoroetan.
Pirausta izeneko tximeletak, kalte handiak egiten ditu artasoroetan. Artoa salbatzeko parasitoa - Zientzia.eus Artoa salbatzeko parasitoa
Parasito honek etsaia baino ez du hondatzen. Aurten Europan 25.000 hektarea artasorotan erabiliko dela espero da.... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014547 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako espazio-aurrekontuetan, 12,5 milioi dolarreko partida ezarri dute SSTP programa garatzeko; miniaturazko sateliteak egiteko, alegia.
Espazioko materialari dagokionez, "txikia polita da" esaerak badu jarraitzailerik. Estatu Batuetako espazio-aurrekontuetan, 12,5 milioi dolarreko partida ezarri dute SSTP ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014548 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ekologia Zientifikorako Nazioarteko Batzordeak duela gutxi egindako bilera batean adituek aditzera eman dutenez, guk ezjakinean barazki eta fruituak jaten ditugunean geureganatutako pestiziden % 99,99 berez landareek egoera naturalean dauzkatenak dira.
Horren ondorioz, orain arazoa barazkigintza biologikoan dihardutene... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014549 | zientziaeus | General | articulos cientificos | "Elhuyar, Zientzia eta Teknika" aldizkariaren 1990. urteko 34-39 aleetan, zifren historia kontatu genizun. Haatik, historia hartatik ez ziren pasa zifra-mota guztiak. Artikulu honetan ordea, gaur egun erabiltzen diren zifra-mota batzuk aipatu nahi ditugu.
Garbiñe Egibar Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Sailean Diputatu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014550 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Microtus orchrogaster Microtus orchrogaster izeneko animalia, lursagu txiki bat da. Arra monogamo hutsa delarik, bere emearekiko lotura ikaragarria du. Portaera harrigarri hori zela eta, Maryland-eko ikerlariek aurkikuntza egin dute. izeneko animalia, lursagu txiki bat da. Arra monogamo hutsa delarik, bere emearekiko l... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014551 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jean Marie Lehn zientzilari frantsesa ospetsua da. Duela gutxi ordea, badirudi etorkizuneko ordenadore molekularren lehen elementua aurkitu duela.
Jean Marie Lehn zientzilari frantsesa ospetsua da, besteak beste Kimikako Nobel saria irabazi zuelako. Duela gutxi ordea, badirudi etorkizuneko ordenadore molekularren lehen... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014552 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hemendik urte batzuetara hirirako automobil elektrikoa prestatu eta ugaldu arte, eztanda-motorezko automobil txikiak jadanik ari dira saltzen. Renault etxeak
Iaz udazkenean Frankfurt hirian izandako automobil-erakusketan Mercedes eta BMW etxeek aurkeztutako automobil txikien prototipoek ikusmin handia sortarazi zuten. ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014553 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iazko Elhuyar. Zientzia eta Teknikako maiatzeko alean Apple Computer etxeak garatutako NewtonTM teknologiaren berri eman zigun Andoni Sagarnak. Artikulua irakurrita komunikazio-teknologia berri baten atarian gaudela argi ikus zitekeen.
1994/03/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fund... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014554 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Anders Celsius, 1716-1733 bitartean aurora borealak aztertzen aritu zen eta 1733.ean 316 behaketa (berak eta beste batzuek egindakoak) argitaratu zituen. Aurora boreala ipar poloan ikusten den fenomeno argitsua da.
Astronomo suediar hau Uppsalan jaio zen 1701.eko azaroaren 27an. Bere familian zientziarako zaletasuna ze... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014555 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1985. urtean hasi ziren neutrino astunaren lehen aipamenak egiten, baina zortzi urteko bizialdiaren ondoren, betirako hil da.
1993. urtearen amaieran erabaki da auzia: neutrino astunik ez dago. Morrison zientzilariak dioenez, azkenean metodo zientifikoa atera da irabazle.
Arazo honetan interesgarria da oinarrizko parti... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014556 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Berriki egindako bi fosil-aurkikuntzak gizakiaren jatorriari buruzko arazoa nahastu egin du.
White jaunak argitaratu duenez, Maka-ko Australopithecus aferensisaren fosilak duela 3,4 milioi urtekoak dira eta Lucy famatuaren espeziekoa dela dio. Baraila eta femurra aztertuta pertsonen artean eta ar zein emeen artean desb... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014557 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Thinking Machines Corporation etxeak egindako CM5 ordenadoreak, 128 prozesadore ditu eta aldi berean lan egin dezakete, gure garuneko neurona-sarea imitatuz.
Hirurogeita hamargarreneko hamarkadan, ordenadore azkarrenak eta ahaltsuenak "Cray" izenekoak ziren eta sekuentzialki funtzionatzen zuten, hau da, eragiketa bat e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014558 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gure lurraldean, zuhaitzei udaberrioro eransten zaie zimur edo eraztun bat. Horregatik, eraztun kontzentrikoak neurtuz eta zenbatuz milaka urteko zuhaitzen berri izan dugu.
Zurezko piezaren datazioa ongi egin daiteke laurogei eraztun baino gehiago baldin baditu. Gutxiago baditu, erabateko segurtasunik ezin da lortu.
zi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014559 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hitachi etxeko laborategietan (Japonian), bit bat informazio elektroi bakarrarekin gordetzea lortu dutela diote.
Sistema hori erabiliko lukeen tresneriak, milioi bat aldiz energia gutxiago kontsumituko luke eta informazioa memorian gordetzeko hamar mila aldiz leku txikiagoa beharko luke.
Orain arte horrelako hazaina os... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014560 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Harrapakinari hozka egin eta janariak mastekatu egin behar dituztelako, ugaztunen hortz eta haginak barailan finko itsatsita daude. Ahoan orrazi estua dutela esan daiteke.
Inpalen ebakortzak zilindro moduko batzuetan muntaturik daude eta atzera eta aurrera bi milimetro desplaza daitezke. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014561 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaur egungo egoera ikusita, zulo beltzen existentzia erabat baieztatzeko aukera askoz ere handiagoa da izar bikoitzen osagaitzat identifikatzen saiatuz gero, galaxien guneetan aurkitzen saiatuta baino.
Askoz ere deigarriagoa da galaxia baten gunean egon daitekeen zulo beltz erraldoiaz aritzea, edozein galaxiatako izar ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014562 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Urtarrileko alean esan genuenez, badakigu argi-izpiak linealki hedatzen direla. Are gehiago, propietate horren erabilpen bat ikusi genuen ziluetagintzan, hain zuzen. Ikus dezagun orain propietate horren beste erabilpen bat, hau da, "argazki xelebreak".
Ohizko foto-makina funtsean zulo bat daukan ganbara iluna baino ez ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014563 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iazko azaroaren 21ean, 61. "Ariane" jaurtigailuak "Meteosat 6" satelitea orbita geoegonkorrean jarri zuen.
Satelite meteorologiko europar honek, atmosferako ur-lurrinaren mapa bidaltzen du.
Iazko azaroaren 21ean, 61. "Ariane" jaurtigailuak "Meteosat 6" satelitea orbita geoegonkorrean jarri zuen. 704 kilo pisatzen ditue... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014564 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenean Bizkaiko Labegaraien, hau da AHVren, metamorfosia argitzen ari da. Atzean eztabaida eta zalantza asko gelditu da, baina hala ere, etorkizunean oraindik ilununeak azaltzen dira. Dena den, metamorfosi hori aztertuz, zenbait irizpide kontutan hartzea komeni da.
Lantegi berrian labegarairik ez da egongo eta minera... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014565 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iparramerikarrak eta errusiarrak ados jarri dira aurrerantzean elkarlanean estazio bat orbitan jartzeko.
Espazioko estazioa, irudiko maketan erakusten den moduko CTV kapsulek, hornituko dute eta bertara materialaz gain tripulariak eraman edo ekarri egingo dituzte.
CTV (Crew Transfer Vehicle) eta ATV (Automated Transfer... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014566 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Harrigarria badirudi ere, munduan informatikan hain ezaguna den Kaliforniako Apple etxeak Macintosh DOS bateragarria merkaturatuko duela iragarri du.
Urrats honen bidez, Apple etxea PC ordenadoreen mundura hurbiltzen hasi da eta egunen batean "ordenadore unibertsala" merkaturatzeko itxaropena sortu du.
Teknikoki, orden... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014567 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Musikazale batzuek diotenez, disko konpaktua gau batez hozkailuan edukita soinu hobea lortzen omen da.
Dena den, fenomeno hori ulertzea erraza da. Disko konpaktuak irakurtzeko aparatu guztiek irakurketa-akatsak zuzentzeko sistema dute. Akatsa dagoenean, sistemak estrapolazioa egiten du zuzen irakurritako bi balioen art... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014568 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Astronomia gustatu eta teleskopioekin zerua arakatzen ibiltzen direnek, aurten kometa ugari detektatu ahal izango dute.
Schwassmann-Wachmann kometa maiatzerarte egongo da ikusteko eran, 11,5eko magnitudea izango duelarik. Tempel 1 izenekoa berriz, otsailetik urrirarte izango dugu eskueran (udaberrian 9,5eko magnitudea ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014569 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Frantzian Lyon-go unibertsitateko eta CNRSko astronomoek, Andromedako zentru aldean izarrek dituzten higidurak aztertu dituzte.
Orain dela gutxi arte, Andromeda galaxiak bi nukleo edo gune zituela uste zen, baina duela gutxi egoera bitxi horren zergatia esplikatu ahal izan da. Frantzian Lyon-go unibertsitateko eta CNRS... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014570 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bizikletaz bide bera ibiliz, oinez baino errazago joaten da, baina hala ere pedalei eragin egin behar zaie eta azkenean gainean doana nekatu egiten da.
Pedalei beste edozein bizikletatan bezalaxe eragiten zaie, baina bateria eta motore elektrikoa ditu laguntzeko.
Beste edozein bizikletak bezalaxe ditu abiadura aldatzek... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014571 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Telebideo izeneko aparatuak telebista eta magnetoskopioa ditu berekin.
Telebideo izeneko aparatuak telebista eta magnetoskopioa ditu berekin. Telebista eta bideoa aparatu berean - Zientzia.eus Telebista eta bideoa aparatu berean
Telebista eta magnetoskopioaren arteko kablerik ez dute izango eta aginte bakarraz kontrola... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014572 | zientziaeus | General | articulos cientificos | "Solidaridad 1" izeneko satelite mexikarra azaroaren 20an ipini dute orbitan.
"Solidaridad 1" izeneko satelite mexikarra azaroaren 20an ipini dute orbitan. "Solidaridad" satelitea - Zientzia.eus "Solidaridad" satelitea
Europarrek egindako "Ariane" jaurtigailuak joan den azaroaren 20an "Solidaridad 1" izeneko satelite m... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014573 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ipar Hemisferioko latitude altuetan, negu luze eta gogorretako eskualdean, izei, pinu eta urkiz osatutako oihan boreal amaigabeak monotonia bortitza sortzen du bidaiariaren baitan. Egunak joan, egunak etorri, oihanak dena inguratzen du.
Udan, eroritako zuhaitzek ibilbidea oztopatzen dute, ibaiek bidaia zailagotu, eta e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014574 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Maila atomikotik dimentsio makroskopikoraino, konposizio eta egituraren menpeko diren materialen propietateak aurresan ahal izateko, material-ikerlariek teknika desberdinez baliatu behar izaten dute.
Materialen Zientziak, materialen egitura eta propietateen arteko erlazioa ikertzen du. Maila atomikotik dimentsio makros... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014575 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Beren bizimodua egunkari-saltzaile bezala hasitako milioidunak ez dira Iparramerikako Estatu Batuetan bakarrik. "Publicis" izeneko lagunaren istorioa kontatuko dugu; gure ohizko egunkari-saltzailearena, alegia.
Biltegien problema. Egunkari-saltzaile bat milioidun bihurtzeko egunero zenbat egunkari erosi behar duen azal... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014576 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Europako anfibioen artean apo pikarta ( Apo Pikarta, anuru ezezaguna - Zientzia.eus Apo Pikarta, anuru ezezaguna
Merkatuan diren liburu, liburuska, aldizkari, dokumental, eta gainerakoak ikusirik, gure inguruko ornodunei buruzko oinarrizko ezagumendua aspaldidanik eskuratua dugula dirudi gehienetan, eta bizimodu ezkutu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014577 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Formatu handiko edo ertaineko kamerak bolumen handikoak dira eta 9x12, 6x9, 6x7, 6x6 (hau da arruntena) eta 6x4 cm-ko negatiboak erabiltzen dituzte. Duten tamaina dela bide, kalitate oneko negatiboak lortzen dira.
Paralai errorea. Bisore zuzeneko kameretan, bisoreak eta objektiboak ez dute berdin "ikusten". Ikus-puntu ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014578 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Praktika klinikoan ultrasoinuak erabat onartzen dira eta frogatua dago haurdunaldiko 16-20. aste-bitartean emakume guztiei eginez gero hilkortasun perinatala murriztu egiten dela; fetu edo umekiaren malformazioa atzemateko duen ahalmenagatik gehienbat.
1994/03/01 Furundarena Salsamendi, Jose Ramon Iturria: Elhuyar aldi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014579 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iazko urriaren 5ean Txinak munduan lurrazpiko saiakuntza nuklearrei buruz zegoen tregua hautsi egin zuen, Tibeten egindako leherketa bat medio.
Garai batean (1949. urtean Txinak konkistatu zuen arte), Txina eta Indiaren tartean dagoen Tibet herri baketsua zen. Orain ordea, 300.000 soldadu eta Txinako misil nuklearren l... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014580 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Montreal inguruko Sainte-Dorothee herrian, ahalik eta energia gehiena aurrezten duen "Novtec" izeneko etxea eraiki dute.
Alderantzizko osmosiaren bidez tratatzen du ura eta domotika-arloko aurrerapen asko du bere baitan.
Airea garbitzeko dauden landare apaingarriak ere garrantzitsuak dira "Novtec" izeneko etxe-eredu ho... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014581 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Suedian izokin-haztegietan gaitz misteriotsu bat medio arrainen % 90 hiltzen ari da. Adituek diotenez, M74 izeneko gaitz ezezagun hori dela eta Baltiko itsasoko izokin guztiak ezkuta daitezke belaunaldi batzuetan.
Baltiko itsasoko izokin guztiak ezkuta daitezke belaunaldi batzuetan.
Urte askotan izokinak ez dira Suedia... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014582 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Arteriosklerosia gaur egun nahikoa ezaguna zaigu hitz edo kontzeptu gisa, eta badakigu adineko pertsonengan arteriak "gogortzea" nahikoa gauza arrunta dela. Baina, beti horrela izan al da? Egin dezagun errepasotxo bat historian zehar.
Arteriosklerosia (arterien esklerosia edo gogortzea) gaur egun nahikoa ezaguna zaigu ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014583 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Euskal Herriko ezaugarri geomorfologikoak direla eta, giza finkalekuak betidanik bailara guneetan egin dira. Hala ere, fenomeno hau areagotu egin da mende honen bukaeran.
Azken egunotan Europa osoan uholdeek sortutako kalteen zein hildakoen berri izanda, inoiz baino indar handiagoz etorri zait burura Euskal Herrian asp... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014584 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1992ko abenduaren hasieran E.A.E.ko Osasun Publikoari buruz argitara eman zen txostenak orrialde gutxitan osasuna eta bere mugatzaile batzuk aztertzen ditu.
Hitzaurrean esaten denez, lehenengo aldiz argitaratzen da, eta hori azpimarratu beharra dago; horrelako lanik gure artean gutxitan ikusten baita, nahiz eta beste h... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014585 | zientziaeus | General | articulos cientificos | San Jose lorea, tamaina txikikoa izaten da, 5-20 cm-koa, normalean ilerik gabekoa (glabroa) eta sustraian errizoma motz bat izaten du. Hostoaren azpialdea gainaldea baino ilunagoa izaten da.
Udaberriaren atarian batez ere, leku heze samarretan, segabelardietan, erreka ertzetan, haltzadietan, txaradi eta baso-ertzetan, ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014586 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bitaminak osasunarentzat onuragarriak direla edozeinek daki, baina emaitza onak lortzeko dosi txikiak hartu behar dira. A eta D bitamina gehiegi hartzea da arriskutsuena.
A bitamina gehiegi hartuta adibidez, burukomina, gorakoak, nekea, hemorragia, etab. izan daitezke. Umeak, behar duen dosia baino 30 aldiz handiagoa h... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014587 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Oiloak telebista ikustea atsegin du, telebistan oiloak erakusten bazaizkio. Baieztapen honek adarjotzea dirudien arren, Ontario-ko Guelp unibertsitatean egin duten ikerlan serio baten ondorio da.
Hegaztiak taldean daudenean hobeto jan eta otzanago portatzen dira horretantxe ari diren oiloak bideoz erakusten zaizkienean... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014588 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetan osasun-ikerketak egiten dituen Research Triangle Park erakundeak bi urtez saiakuntzak egin ditu sagu eta arratoiekin. Bi urtez kloroa eta kloramina zuen ura eman diete edateko, eta bapatean leuzemia-tasak gora egin du.
Wisconsin-go Robert D. Morris doktoreak dioenez, garbi geratu da kloroa minbizi sortz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014589 | zientziaeus | General | articulos cientificos | William Wolverton ikerlariaren azken emaitza etorkizuneko lorontzia da.
William Wolverton ikerlariaren azken emaitza etorkizuneko lorontzia da. Etorkizuneko lorontzia - Zientzia.eus Etorkizuneko lorontzia
Ikatz aktibozko iragazkia du lorontziak eta airea ponpa baten laguntzaz zurgatzen da.
William Wolverton ikerlariare... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014590 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Prostatako minbizi gutxi izaten da Japonian eta horren arrazoia prostatan minbizi zelulak ugaltzea eragozten duten substantziak asko kontsumitzea da.
Euskal zientziari buruz hainbat ideia oker dabil kalean. Alabaina, Donostiako Kimika-fakultateko ikerlari-talde batek Rhone Poulenc saria jaso berri du. Sari horri eta be... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014591 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Animalia eta gizakiaren garapenean zehar gertatutako "aurkikuntza" zaharrenetarikoa, usaina hartzeko daukagun ahalmena da. Animaliengan eragina duten aldaketak "kimiorrezeptore" deritzen sistema detektatzaileetan erregistratzen dira.
Fisiologian kanpoko sentikortasunaren kimiorrezeptore diren hiru talde bereiz daitezke... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014592 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hiltzen naizenean zerura joango naiz, hemen ifernuan bizi izan bainaiz
Hiltzen naizenean zerura joango naiz, hemen ifernuan bizi izan bainaiz Vietnam:etorkizunari begira - Zientzia.eus Vietnam:etorkizunari begira
Hiltzen naizenean zerura joango naiz, hemen ifernuan bizi izan bainaiz ageri-agerian idatzita zuten txamarr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014593 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Basoilarra, berez, hegazti paleoarktikoa dugu, bere bizilekua batez ere Eurasiako iparraldeko taiga zabaletan duelarik.
Horregatik Iberiar penintsulan basoilarra Kantaurialdeko mendietan eta Pirinioetan aurki daiteke, azken mendikatea honetan bereziki iparraldeko isurialdean eta Aragoa zein Kataluniako zenbait basotan ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014594 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jendeak badaki leuzemia odoleko minbizia dela eta horren ondorioz ulertzekoa da sortarazten duen beldurra eta etsipena.
Hala ere, ez da hain ezaguna leuzemiak era askotakoak izan daitezkeela eta sailkatzen hastekotan lehenik bi talde handi bereiziko genituzke: akutuak edo epe motzean hiltzen dutenak eta kronikoak edo e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014595 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hegazkinentzako hangarea moduluka egina dago eta askatuta hegazkinez hegalaldi batean garraia daiteke nahi den aireporturaino.
Hegazkinentzako hangare hau moduluka egina dago eta askatuta hegazkinez hegalaldi batean garraia daiteke nahi den aireporturaino. Egitura metalikoaz eta olanazko estalkiaz gain ez du beste inol... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014596 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Automobiletan askotan izaten dira arazoak maletegian. Konponbide bat, bi zentimetro lodi eta 330 gramo pisuko polipropilenozko plaka bereziak ipintzea da.
Automobiletan askotan izaten dira arazoak maletegian. Karga bertan ipini eta gero automobila martxan doanean batera eta bestera desplazatzen hasten dira objektuak. K... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014597 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Itsas hondoa miatzeko aparatu tripulatuak orain arte 4.000 metroko sakoneraraino heldu dira. Robotez hornitutako makinak berriz 6.500 metroraino, baina pertsona 11.000 metroko sakoneraraino 1996. urtean jaistea espero da.
Urpekari honen lehen prototipoa jadanik probatzen ari dira eta azkenekoak 1,5 tona pisatuko ditu. ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014598 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aturri ibaiaren inguruan kokatuta zapatagintzan diharduten zortzi industriak Puyo herrian zentru informatizatua muntatu berria dute.
Japoniako Casio etxeak hainbat eginkizunetarako erlojua prestatu du.
Japoniako Casio etxeak hainbat eginkizunetarako erlojua prestatu du. Zapping egiteko erlojua - Zientzia.eus Zapping eg... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014599 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Nahiz eta krisi garaian bizi, Usurbilgo Lanbide Eskolako Zuzendari den Iñaki Mujikarekin inbertsio bereziei buruz hitz egin dugu; ezagutzarekin erlazionaturiko inbertsioei buruz, hain zuzen ere.
Lanbide Heziketa eta enpresen arteko formazio-plana noiz eta zein helbururekin hasi zen?
Nire ustez gauza batzuk bereizi egin... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014600 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaur egun segurtasun-kontrol handia behar den lekuetan pertsonak identifikatzeko erabateko sistemarik ez dago.
"Optophone"k belarriaren argazkia ateratzen du (1. irudia). Irudia digitalizatu egiten da (2. irudia). Belarriaren formako irudi informatikoa azaltzen da (3. irudia).
Begiratu batera konpondu ezineko arazo den... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014601 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Princenton-en plasmak ikertzeko duten laborategian Tokamak izeneko fusio-erreaktorean tenperatura ehun milioi graduraino igo zen.
Iazko abenduaren 9an, eguerdiko 11 h eta 15 minutuetan, Iparramerikako New Jersey-n Eguzki-sisteman inoiz izandako tenperaturarik handiena lortu zen. Princenton-en plasmak ikertzeko duten la... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014602 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zenbait astronomo amerikar eta frantziarrek burututako lan batean, neutrinoen eragina neurtzeko bide bat proposatu dute.
Neutrinoak abiadura handiko partikula azpiatomikoak dira eta oso nekez eragiten dute materiarekin. Baina, materiarekin elkar eragitean, Lurrean oso eskas diren elementuak sor daitezkeela diote astron... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014603 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Carlo Rubbia fisikari italiarrak erregai gisa uranioa ez eta torioa erabiliko lukeen zentral nuklearraren proiektua aurkeztu zuen joan den hilean Genevan.
1994ean Fisikako Nobel saria irabazi zuen Carlo Rubbia fisikari italiarrak erregai gisa uranioa ez eta torioa erabiliko lukeen zentral nuklearraren proiektua aurkezt... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014604 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mongoliako jerboak karraskari txiki eta dotoreak dira. Emeek aldiko kume bat baino gehiago egiten dute.
Dena den, bitxikeria ez da horrenbestez amaitzen: testosterona jasotako emeak bere umaldietan ar gehiagoz erditzen dira. Horrez gain, ar horien artean jaiotzen diren emeak ere testosteronaz "kutsatuak" dira eta amare... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014605 | zientziaeus | General | articulos cientificos | CNRS erakundeko Michel Rohmer zientzilariari saria eman diote. Bakterioek ere kolesterola dute - Zientzia.eus Bakterioek ere kolesterola dute
Britainia Haundiko "Royal Society", "British Council" eta Frantziako Zientzi Akademiak saria eman diote CNRS erakundeko Michel Rohmer zientzilariari, bakterioek ere kolesterol mo... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014606 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenaldian ingurugiroa zaindu behar dela eta, zaborretara botatako materialak birziklatzeko joera dago. Pilei eta automobilei ezezik, ordenadoreei ere heldu zaie txanda eta badirudi ordenadore zaharrak birziklatzea ekonomikoki ere errentagarria izan daitekeela.
Ordenadore zaharrak birziklatuz, besteak beste metal bali... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014607 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Lurretik urrun dauden objektuez hitz egiten denean zulo beltzena dugu, behar bada, gairik arruntena. Azken urteotan sateliteen bidez atmosferaren gainetik espektro elektromagnetikoaren arlo guztietan behaketak egiten ari diren tresnek eman dituzten emaitza on eta ugariak dira baikortasun horren oinarri.
Artikulu honeta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014608 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Arkimedes ezaguna da, batez ere, "Gorputz flotagarriei buruzko tratatuaren" eta Arkimedesen printzipioaren egilea delako. Hala ere, hona bere alde ezkutu bat ekarri nahi dugu; problema matematikoekiko zaletasuna, alegia.
Baina bere zaletasuna ez zen problema matematiko sakonei buruzkoa. Aitzitik, Arkimedesek matematika... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014609 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Argazki ona ateratzeko nahikoa da irudia enfokatuko duen lentez, pelikulara instant batez argia iristen utziko duen obturadorez eta pelikularentzako barrunbez osatutako kutxa opakoa. Argazkian aterako dena ikusi ahal izateko bisorea ere oso baliagarria da.
Horrelako tresna merkaturatu zuen lehena George Eastman izan ze... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014610 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aski ezagunak dira dagoeneko, injinerutzaren eremu zabalean batipat, CAD eta CAM sistemak. CAD sistemak edozelako produkturen diseinua ordenadore-pantailan sortaraztea ahalbidetzen du. CAM sistemek txirbil-harroketa bidezko fabrikazioaren esparru estuagoan dihardute.
Aski ezagunak dira dagoeneko, injinerutzaren eremu z... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014611 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hubble satelitea, dakigunez, unibertsoko misterioak argitzeko jaurtitako teleskopio bikaina da. Jaurti ondoren ordea, akats batzuek medio miopia zuela konturatu ziren eta astronautak miopia hori konponduta joan den abenduaren 13an itzuli ziren Lurrera.
Hala ere, Hubble teleskopioa konpondu arte irudiak bidali ditu eta ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014612 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Guk Lurretik ikus ditzakegun izar guztiek, Galaxia izeneko disko moduko egitura osatzen dute. Izar-multzo horrek dimentsio ikaragarriak ditu.
Lurretik, zeruak itxura desberdina du alde batera edo bestera begiratu. Galaxiako diskoaren planoarekiko elkartzut begiratzen badugu, izar gutxi ikusiko dugu, baina, alderantziz,... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014613 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain dela hilabete zentral nuklear bat bisitatzeko abagadunea eduki nuen zenbait ikaslerekin batera. Han ikusi eta entzundakoak, aldez aurretik irakurritako beste hainbat datu kezkagarriren gomuta biziagotu zidan eta bai ondoko gogoeta iradoki ere.
Gaur egun petrolio-gertutasuna handia bada ere, arinki ari gara hurbil... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014614 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1978. urteaz gero zientzilariak kezkaturik dabiltza estratosferan (20 eta 45 kilometro bitarteko altitudean) ozono-geruza mehetzen ari delako.
1978. urteaz gero zientzilariak (eta zientzilari ez direnak) kezkaturik dabiltza estratosferan (20 eta 45 kilometro bitarteko altitudean) ozono-geruza mehetzen ari delako. Urter... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014615 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Askotan deforestazio-arriskua Amazonetako oihanarekin automatikoki lotzen dugu. Dena den, ez da ahaztu behar mende honen hasieraz gero Andeetako iparraldean mendietako basoaren % 90 galdu dela.
Askotan deforestazio-arriskua Amazonetako oihanarekin automatikoki lotzen dugu, eta horretarako arrazoi faltarik ez dago, azal... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014616 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1992. urtean Mendebaldeko Europako estatuetan birziklatutako beirari buruzko zifrak (absolutuak eta erlatiboak) interesgarriak dira.
Zifra hauek kontuan izanik, garbi dago Holandaren mailara iristeko gure hiri eta herrietan zabor-bilketarako beira jasotzeko ontzi gehiago ipini behar dela eta jendeak beira birziklatzeko... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014617 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Duela gutxi, Andapa izeneko lurraldean Aspaldiko hontza-mota bizirik - Zientzia.eus Zoologia
Munduan beste inon baino gehiago ari dira Madagaskarren desagertutzat jotako animali eta landare-espezieak aurkitzen. Duela gutxi, Andapa izeneko lurraldean (Madagaskarko ipar-ekialdean) Tyto soumagnei izeneko hontza zuria aurk... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014618 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Badirudi errusiarrentzat negu hau gogorra izango dela. Ikatz- eta petrolio-erreserbek behera egin dute, lehengai hauen ustiapenetako instalazioak zaharkiturik daudelako.
Errusiarrentzat negu hau gogorra izango da. Ikatz- eta petrolio-erreserbek behera egin dute; lehengai hauen ustiapenetako instalazioak zaharkiturik ba... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014619 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ekialdeko Alemanian, Dresde-tik iparrekialdera Boxberg herrian dago ikatza erreta funtzionatzen duen munduko zentral termiko handiena.
Orain zentral horretako bi zati (bakoitza 500 megawattekoa) mantendu nahi dira eta ondoan desulfurizazio-planta egiten ari zaizkie. 1.400 milioi marko kostatuko dela kalkulatu dute. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014620 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Finlandiako Kemijoki ibaiaren arroan dago basoko produktuen industri kontzentraziorik handiena eta poluzioaren eraginez izokinak ibai honetara etortzeari utzi egin zion.
Azkenaldian ordea, ingurugunea zaintzeko neurriak direla eta, izokina berriz hasi da ibai horretara etortzen. Euskal Herriko zenbait ibaitara ere etor... | cc-by-sa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.