id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zientziaeus_0014421 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Frantziako CNRS erakundeak prestatutako "Scarab" izeneko aparatua eraman zen espaziora, Lurraren energia neurtu ahal izateko.
Aurtengo urtarrilaren 25ean errusiarrek satelite meteorologikoa ipini zuten orbitan; Meteor III-7 izenekoa, hain zuzen. Bertan Frantziako CNRS erakundeak prestatutako "Scarab" izeneko aparatua e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014422 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1973. urtean Estatu Batuek Skylab laborategia ipini zuten orbitan. Saturn V jaurtigailuaren bidez osatu zen 90 tonako laborategi hori eta hiru aldiz bisitatu zuten astronautek.
Harez gero Sobiet Batasuna izan da astronautak espazioan denbora luzez eduki dituena. Estatu Batuetako astronautek gehienez ere 84 eguneko egon... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014423 | zientziaeus | General | articulos cientificos | McDonnell Douglas etxeak oso jaurtigailu berezia egin nahi du. DC-X du izena eta prototipoa 50 milioi dolar kostatu zaio konpainiari.
McDonnell Douglas etxeak oso jaurtigailu berezia egin nahi du. Izan ere, espaziora bidali ondoren gero Lurrera jaitsi eta berriz aprobetxatuko baita.
Proiektua orain arte ongi garatu da,... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014424 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Errusiarren espaziorako programetan diru faltagatik gora-beherak izan arren, San Petersburg-ego garraiorako ikerketa-institutuan Martitzeko zorua ikertzeko laborategi ibilkorra prestatzen ari dira.
San Petersburg-ego garraiorako ikerketa-institutuan Martitzeko zorua ikertzeko laborategi ibilkorra prestatzen ari dira er... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014425 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ikasturte honetan J.R. Etxebarriak egindako gose-grebak eta bere gorputza argaltzen nola ari zen ikusteak iradoki ziguten artikulu honen mamia. Hau da, zer gertatzen zaie janariei? Zer dira elikagaiak? Zergatik loditzen edo argaltzen gara?
Oso gai zabala, interesgarria, erakargarria, gaurkotasunez beterikoa da, eta gut... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014426 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Oraingo martxan Suitzako errepideetako trafikoa dela eta, laster izango dira kolapsotik gertu. Bertako trenbideek ere arazoa neurri batean arin dezakete, baina adituek beste irtenbide bat aztertu dute: Suitzako hiri nagusiak 500 kilometro orduko abiaduraz lotuko dituen lurrazpiko tren "flotagarria".
Gaur egun Suitzako ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014427 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Fisikari frantses hau Anguleman munduratu zen 1736.eko ekainaren 14an. Gaztetan Armadan hasi zen lanean injineru gisa, eta berak eskatuta mendebaldeko Indietara bidali zuten lanera. Han Fort Bourbon izeneko gotorlekua eraikitzen bederatzi urtez aritu zen.
Indietatik itzuli eta Armada utzi egin zuen. Ordurako zientziara... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014428 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Apolo 11 Apolo 11 ri beste sei misio jarraitu zitzaizkion. Guztiek, batek izan ezik, Ilargiaren gainazalean pausatzea lortu zuten. ri beste sei misio jarraitu zitzaizkion. Guztiek, batek izan ezik, Ilargiaren gainazalean pausatzea lortu zuten. Apolo 17 Apolo 17 k eraman zuen lehen zientzilaria. k eraman zuen lehen zien... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014429 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Martin Schwaben taldeak NT-3 (Neurotrofina 3) izeneko substantzia injektatu dio nahita bizkarrezurreko muina kaltetutako arratoi heldu bati, eta IN-1 izeneko antigorputza ezarrita, nerbio-zuntzak bi zentimetro luzatu dira.
Giza gorputzean dauden nerbio batzuk, kaltetuta ere erraz berritzen dira. Esate baterako, eskuan ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014430 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jordaniako hegoaldean, Itsaso Hiletik 70 kilometrora Petra hiri historikoa dago. Haitzean tailatutako fatxada eta hilobi dotoreak dituelako da ezaguna, baina azkenaldian hiru nabeko edifizio baten hondakinak eta erre samartutako berrogei bat papiro-erroilu aurkitu dituzte.
Monastegi baten ondoko eliza bizantziarraren h... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014431 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Arratoia normalean hogeita hiru hilabete inguru bizi ohi da, baina ikerlari batzuek arratoiei melatonina edanarazita bost hilabete gehiago bizi direla ikusi dute. Gainera arratoiek gazte-itxura zuten.
Melatonina epifisiak sortzen duenez, hurrengo uratsa ondokoa izan da: beste arratoi batzuei hiru eta lau hilabeteko arr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014432 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetan 500 toxikatu eta lau hildako izan dira Hamburgesa hiltzaileak eta fruta-zuku minbizi-sortzaileak - Zientzia.eus Hamburgesa hiltzaileak eta fruta-zuku minbizi-sortzaileak
Ontziratura saltzen diren fruta-zukuek, dastamenak detektatzen ez dituen eta luzera minbizia sortzen duten lizunak eduki ditzakete.
Es... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014433 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gibeleko zelula heldu eta normalak, beste batean txertatu ondoren ugaldu egiten dira eta gibel kaltetua nahikoa funtzionamendu normalera hel daiteke.
Aurkikuntza honek ateak zabaltzen dizkio hepatitisaren tratamenduari, eta genetikoki aldatutako gibel-zelulen bidez gibeleko metabolismoan dagoen anomalia sendatu ahal iz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014434 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Chomskyk proposaturiko hizkuntzari buruzko teoria kolokan ei dago. Baina agian, Chomskyren eta bere jarraitzaileen iritzien funtsari egundo baino sendoago eusteko arrazoiak ere egon daitezke.
Ez dut uste gramatika sortzailearen bidea aukeratu duten zientzilarien asmoa teoria itxi eta amaitua osatzea denik. Noski, etork... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014435 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gamuzena, Europan zabaldutako ungulatuen generoa da. Izaera menditarrak, gainerako herbiboro ugaztun handiekiko ezaugarri bereziak eman dizkio. Pirinioetako espezie ordezkaria, sarrioa, Euskal Herriko goimendiko leku batzuetan aurki daiteke.
Oro har onartuta dago errupikaprinioak kaprinioen arbaso izan zirela, eta hala... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014436 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bazirudien "Concorde" hegazkinaren aroa amaitzear zegoela, baina aldaketa batzuk eginda 2005. urterarte hegan segituko duela esan daiteke.
Estreinatu zenean hegazkin supertsoniko zibil azkarrena eta aurreratuena zenak, hamasei urte daramatza egunero Atlantiar Ozeanoa zeharkatzen. Bazirudien "Concorde" hegazkinaren aroa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014437 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Nor dabil oilategian, horrelako zalaparta eta iskanbila sortuz? Gaueko Ilargiaren argitasunean, zakurraren zaunkek izutu gabe, katu luze baten antzeko itzal batek jauzi bikaina eginez hesia pasa eta oilo bati heldu dio lepotik.
Lepazuriak egunero bere pisuaren 1/10 jan behar duenez, ordu asko eman behar izaten ditu ehi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014438 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Munduko ozeanoetan atuna gero eta urriago da. Mexikoko golkoan adibidez, 1975. urteaz gero % 90 gutxiago dago eta Mediterranioan erdira jaitsi da.
Duela bi urte Japoniako Kioto hirian izandako bileran suediarrek hegalaburraren arrantza debekatzea proposatu zuten, baina ez zen horrelakorik erabaki. Estatu Batuak, Kanada... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014439 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bideokaset numerikoak 1997. urtean formatu bakarraz merkaturatuko dira. Aldi berean Japonian bereizmen handiko telebista jarriko da martxan.
Orain arte bideo analogikoekin gertatu dena saihestu nahi dute. Izan ere, aldi berean sistema bat baino gehiago edukitzea (VHS, Beta, 2.000, etab.) erabiltzaileentzat kaltegarria ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014440 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Guyanako oihanean bizi den ugaztuna da nagia ( Nagia salbatu nahian - Zientzia.eus Nagia salbatu nahian
Jaguarra eta ozelotea etsai ditu, baina areriorik txarrena gizakia dela aitortu behar da.
Guyanako oihanean bizi den ugaztuna da nagia (Bradypus tridactylus). 50-70 zentimetroko luzera eta atzapar kurbatuak ditu, zuh... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014441 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Japoniako Ricoch etxeak, balio ez duten fotokopien testua ezabatu eta papera aprobetxatzeko sistema proposatu nahi du.
Funtzionatzeko era sinplea da. Inprimatutako orria makinara sartzen denean, 100 oC ingururaino berotzen da eta orduan disoluzio bat ihinztatzen zaio. Disoluzioak tinta bigundu eta askatu egiten du. Orr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014442 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Digital etxeak orain arteko mikroprozesadore azkarrena merkaturatzeko asmoa du.
Digital etxeak orain arteko mikroprozesadore azkarrena merkaturatzeko asmoa du. Munduko mikroprozesadore azkarrena - Zientzia.eus Munduko mikroprozesadore azkarrena
Mikroprozesadore berria fabrikatzeko teknologia oso aurreratua da. Horrela ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014443 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Lurretik kanpoko bizitzaren existentziari buruzko eztabaida ziklikoki aipatu beharreko gaietako bat dugu. Ez, agian, arazoaz argibide handirik aurkitzen delako, eztabaida noizbehinka berpiz dadin eragiten duelako.
Astronomiaren arloan asko aurreratu beharko da planeta-sistemen eraketari eta berauetan bizitzaren garapen... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014444 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Baliunas jaunak aspaldiko eztabaida berritu du, berotegi-efektuaren eragile nagusia Eguzkia dela esan duelako.
Gaur egun badakigu Eguzkia izar aldakorra dela eta orbanak agertu eta desagertu egiten zaizkiola.
Zalaparta handia harrotu du Haward-Smithsonian erakundeko Sally Baliunas astrofisikariak klima-aldaketa gaitzat... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014445 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Umeak, eta batipat bularreko haurrak, beherakoak dituela entzundakoan egoera berdin baloratzen ote du medikuak eta umearen gurasoak? Nire erantzuna ezezkoa da, eta horregatik beste ezeren aurretik koadroa definitzen saiatuko naiz.
Uste baino garrantzi handiagoa dauka definizioa zehazteak; sarritan eginkaiak urtsuagoak ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014446 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zer gehiago behar da erakundeek azpiegitura-lana geldiaraz dezaten? Hauxe da Itoizko urtegiarekin erlazionatutako guztia interes eta kezkaz segitu dugunok geure buruari egiten diogun galdera.
Hauxe da Itoizko urtegiarekin erlazionatutako guztia interes eta kezkaz segitu dugunok geure buruari egiten diogun galdera.
Azke... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014447 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Edozein komunikabidetan entzun/irakur ditzakegu medikuntzan egiten ari diren aurrerapenen berriak, eta bereziki minbizi edo kantzerraren arloan egiten direnenak.
Agian egunik ez da osasunari buruzko edo medikuntzari buruzko albisterik gabe. Edozein komunikabidetan entzun/irakur ditzakegu medikuntzan egiten ari diren au... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014448 | zientziaeus | General | articulos cientificos | "Rosalie" proiektu europarra martxan jarri dute, eta helburua arrosak txertatzeko robota lortzea da.
Arrosak txertatzea lorazaintzako lan interesgarria da, baina gero eta gutxiago dira txertatzaileak. Arazoari irtenbidea ematearren, "Rosalie" proiektu europarra martxan jarri dute, eta helburua arrosak txertatzeko robot... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014449 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Karibeko Trinidad irlan kakaoaren 3.000 barietate arriskutan dira.
Karibeko Trinidad irlan kakaoaren 3.000 barietate arriskutan dira. Kakaoa arriskutan - Zientzia.eus Kakaoa arriskutan
Karibeko Trinidad irlan kakaoaren 3.000 barietate arriskutan dira. Diru-laguntzarik ezean galdu egingo direla diote arduradunek. Kakao-... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014450 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zuhaiska txiki edo mulu hau 60 cm-ko altuerakoa izaten da, eta Euskal Herrira mugatuz genero honen barruan azaltzen diren bi espezieetan ugariena ahabia da.
Ahabia mulu hostoerorkorra da, zurtoin tenteak ditu (errizoma herrestari batetik jaioak) eta adarrak ugari. Hostoak, obatuak, zorrotzak eta launak izaten ditu. Nor... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014451 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetan, gobernuaren Energi Sailari erregai erradioaktiboen hondakinek buruhausteak ematen dizkiote.
Hiru leku horiek herrietatik urrun daude Savannah River (Hego Carolina), Hanford (Washington) eta Idaho-ko Injinerutzarako Laborategi Nazionalean. Hondakin nuklearrak gordetzeko hiru leku hauetan diharduten doze... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014452 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Japoniako Okayama-n, zientzilari-talde bat tratatu gabeko ur zikinak (estoldakoak) aprobetxatzeko gogor ari da lanean.
Elikadurarako proteinatan aberats den produktua atera nahi du Japoniako Okayama-ko zientzilari-talde batek tratatu gabeko ur zikinetatik.
Arduradun batek adierazi duenez, gorputzetik ateratzen dena bir... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014453 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Pirinioetan Aspe bailaran egin nahi duten RN 134 errepideak hartza ezezik turismo berdea ere desagertaraziko du.
Karibeko Guadalupe irlaren ondoan, sorgailu eolikoak instalatu dituzte.
Karibeko Guadalupe irlaren ondoan, sorgailu eolikoak instalatu dituzte. Zentral eolikoak Karibean - Zientzia.eus Zentral eolikoak Karib... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014454 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bizkaiko ERREKA pataformako kide eta partaide den Josetxo Alvarezekin hitz egiteko eta ERREKA plataformara hurbiltzeko parada izan dugu. Josetxorekin izandako hitzaspertuaren laburpena da artikulu honetara dakarguna.
ERREKA plataforma Hego Euskal Herriko mugimendu ekologista eratzeko proposamena dela esan genezake.
Den... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014455 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Britainia Haundiko Rutherford Appleton laborategian neutroi-difrakzioz uraren erradiografia egin dute.
Italia eta Britainia Haundiko zientzilari-talde batek dioenez, uraren egitura gobernatzen duten indar mikroskopikoez argitu gabeko puntuak badira oraindik. Britainia Haundiko Rutherford Appleton laborategian neutroi-d... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014456 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Materiaren oinarrizko osagaiak aztertzen diharduten fisikariak oso kezkatuta daude beren alorraren etorkizunari buruz.
Proiektua aurrera atera ahal izateko CERNek plan bat aurkeztu berri du. Horren arabera, bi urtez atzeratuko litzateke partikula-azeleragailu berriaren abiatze-data (2002. urtetik 2004.era) eta gainera,... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014457 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Irudi aratzak lortzeko (eta kontrakoa lortu nahi izanez gero ere bai), araztasun maximoaren arauak jakitea garrantzitsua da.
Bi argazkietan fokua elementu berean dago eta aldatzen den bakarra irekidura da. f16an, irekidura txikian, eremu-sakonera handia da eta elementu gehienak aratz daude. Irekidura handiagotuz (f1,9)... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014458 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Energia nuklearra "bandera" batzuen seinalea izateaz aparte arrisku erreala zen, batez ere EEBB eta Sobietarren eraginez. Jakinminak eraginda energia nuklearraren gaur egungo egoera aztertzeari ekin diot.
Lemoizko zentral nuklearrean lanak etenda geratu zirenean, energi mota bat Euskal Herritik betirako baztertu genuel... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014459 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Askotan teknologi arloan izaten diren gertaerek garrantzi handia dute gure gizartean. Diseinu- ala erabilpen-akats baten ondorioz istripuren bat gertatzen baldin bada, komunikabideetan egiten diren baieztapenak askotan oso interesgarriak izaten dira.
Azken hilabeteetan izandako albisteetan Zoritako zentral nuklearrean ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014460 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Frantziako Zientzi Akademiak Jacques Boulesteix, Yvon Georgelin eta Yves Monet astronomoei saria eman die "Cigale" izeneko sistema asmatu dutelako.
J. Boulesteix, Y. Georgelin eta Y. Monet astronomoek Magallaesen Hodei Txikian abiadura erradialak neurtu dituzte "Cigale" izeneko sistemarekin.
Doitasun horri esker, ohizk... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014461 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Espazioko "Hubble" teleskopioa, astronautek konpondu ondoren, irudi aratzak bidaltzen hasi da.
Hubble-ren konstantea ere neurtuko dela espero da, horrela Unibertsoaren adina kalkulatu ahal izateko.
Ondoko irudietan 12 milioi argi-urtera dagoen M-100 galaxia espirala erakusten da, Hubble teleskopioa konpondu aurretik et... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014462 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Munduan zehar dauden irrati-teleskopioak etengabe ari dira unibertsoa arakatzen eta milioika galaxia berri aurkitzen. Gainera, Cambridgeko unibertsitateko Stacy McGaugh astronomoak dioenez, gerta daiteke oraindik ere detektatzeko asko eta asko egotea.
Milaka milioi argi-urtetara dauden galaxiak argitasun txikikoak dira... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014463 | zientziaeus | General | articulos cientificos | European Southern Observatory erakundea VLT (Very Large Telescope) proiektua burutzen ari dena. Andeetako Cerro Paranalen gainean zortzi metroko lau teleskopio ezarri nahi dituzte, baina azkenaldian oztopoak sortu dira.
Andeetako Cerro Paranalen gainean zortzi metroko lau teleskopio ezarri nahi dituzte, baina azkenaldi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014464 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako Mexiko Berrian dagoen White Sands zentruan gaur egun lan-mota desberdinak burutzen dituzte. Misilak jaurtitzeko eremua da batetik, espaziuntziak jaurti eta lurrartzeko ere erabiltzen da.
2010. urte inguruan White Sands zentrua aireportu espaziala izango da. Jaurtigailu konbentzionalak aireratuko dira, ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014465 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Batetik bestera objektu hauskorrak seguru garraiatu behar direnerako, PVC materialez egindako Air Box izeneko enbalajea oso egokia da.
Garraiatutako objektua berreskuratzeko, aski da estalkiari zulo txiki bat egitea. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014466 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Urteak ez dira hutsaren truk igaro Londresko zubirik ezagunenarentzat. Tower Bridge izenekoak mendebete izango du aurki bizkar gainean.
1994/06/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ez da egia City-rekin batera sortu zenik, baina horixe esan zigun Chris Stevens zaindariak. Tow... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014467 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Glukosa edo azukrea metabolizatzeko behar dugun intsulina sabelaren sakonean dugun pankreas izeneko errai batek jariatzen du.
Diabetearen tratatzeko zenbait botika erabili daiteke eta horietako bat intsulina egunero ziztatzeko moduan ere saltzen da, baina oraingoan pankreasen transplanteari buruz hitz egingo dizuegu, "... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014468 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Injineru eta matematikari frantses hau Parisen jaio zen 1792.eko maiatzaren 21ean. Bertan ikasketak egin eta Zubi eta Bideetako Injinerutza ikasi zuen. Gero Eskola Politeknikoan irakasle-laguntzaile izan zen 1816. urteaz gero 1838. urterarte.
Coriolisek lehen aldiz erabili zituen lana eta energia zinetikoa terminoak, f... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014469 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Duela egun batzuk Iraultza baten atarian - Zientzia.eus Iraultza baten atarian
Duela egun batzuk Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa aurkeztu zuen Elhuyar Kultur Elkarteak. Gertaera hori guztiz pozgarria da benetan.
CD-ROMa fisikoki gauza txikia da, 12 cm-ko diametroa du ozta-ozta. Alabaina, oso aurrerapauso garrantzitsua da eusk... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014470 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aurtengo urtean zehar Estatu Batuetan Illinois-ko Argonne National Laboratory erakundeko ikerleek hamar urte argitu gabe daraman enigma bat ebatzi beharko dute.
Intentsitate handiko eremu horien ondorio bat, hutsean elektroiaz eta bere antipartikulaz (positroiaz, alegia) osatutako pareak eratzea da. Fenomeno txundigarr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014471 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iraken kontra Pertsiar Golkoko gerran ibilitako 8.000 soldadu estatubatuar gaixo daude.
Pertsiar golkoko gerran ibilitako 8.000 soldadu estatubatuarrek, oroimen-galera, erupzioak eta bihotzeko arazoak dituzte.
Iraken kontra Pertsiar Golkoko gerran ibilitako 8.000 soldadu estatubatuar gaixo daude. Oroimen-galera, erupzi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014472 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaitz bestibular hau normalean ez da gaixotasun larria izaten, baina batzuetan pertsona lanerako gai ez dela uzten du.
Posizio-bertigo paroxistikoak dituen pertsonari, bera ala inguruko objektuak biraka edo oszilatuz ari direla iruditzen zaio. Gaitz bestibular hau normalean ez da gaixotasun larria izaten, baina batzuet... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014473 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Alsaziako Illkirch-ko Kimika Genetikorako Laborategietan pseudobirus batzuk sortu dituzte eta laster Strasburgeko ospitalean onkohematologi zerbitzuan erabiliko dituzte.
Pseudobirusak geneterapian erabil daitezke, gene luzeak ere garraia ditzaketelako.
Anomalia genetikoa konpondu nahi denean, ohizko teknika klasikoan k... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014474 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Unibertsoaren sorreran, Big Bang izeneko eztanda nagusia gertatu eta segundo-zatiki bat igarota, Unibertsoaren enbrioia homogenoa zen eta funtsezko elkarrekintzak bereizi gabe zeuden. Gero elkarrekintzak bereizi eta espazio/denbora osatu zen.
1976. urtean Thomas Kibble fisikari britainiarrak prozesu hori hazten eta ger... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014475 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako hegazkin-lineetako 2.000 azafatarekin azterketa sakona egiten ari dira.
Nerbioak azalean edukitzeak eta haserretzeak arterietako tentsioa igoarazi egiten dute. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014476 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gehienentzat munduko irla txikiak amets eta oporretako irudiak dira. Irla horietako biztanleentzat bizitza biziraupen-borroka da.
Gehienentzat munduko irla txikiak amets eta oporretako irudiak dira. Alabaina, irla horietako biztanleentzat bizitza biziraupen-borroka da; munduak neurri batean baztertuak dituenez, latzago... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014477 | zientziaeus | General | articulos cientificos | CFC letrez izendatzen diren klorofluorokarbonoen kontzentrazioa azkenaldian nabarmen jaitsi da, erakundeak egindako neurketa batzuek diotenez.
CFC klorofluorokarbonoen kontzentrazioek izandako bilakaera. Garbi ikusten da nabarmen jaitsi direla.
Horrek ozono-geruza berehala osatzen dela esan nahi du, zeren oraindik han ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014478 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hamaika urtean behin, gutxi goiti-beheiti, Eguzkia-Lurra ihardueraren zikloaren gailurraren inguruan, ekaitz magnetiko handiak jasotzen dira.
Jack Gosling-ek, Los Alamosko (Texas, EEBB) National Laboratoryko zientzilariak erantzuna okerra dela dio; gertaera horien jatorria eguzki-adarrak ez direla, alegia. Bere iritzia... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014479 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Europako Batasunean Mediterranioko arrantzak bere garrantzia du. Arrantza erregulatzeko saioak egin diren arren, gehiegi harrapatzen da eta epe luzera espezieak galtzeko arriskua dago.
Mediterranioan arrantzak segi dezan, gaur egun derrigorrezkoa da ingurugiroa ikertzea eta bertako oreka errespetatzea. Horretarako irud... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014480 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Japoniako Sado irlako bi ibis motostun hauek dira munduan bizirik diren bakarrak; espezie honetako azkenak.
Bi hegazti hauek hiltzen direnean, espeziea betiko galduko da, baina izoztu egingo dituzte, besterik ez bada ere ondare genetikoa gorde ahal izateko. Dena den, teknikaren aurrerapenak medio ez al da hemendik urte... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014481 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Greenpeace erakunde ekologistak Espainian lindanoa usatzea eta soro eta zelaietan barreiatzea debeka dadin eskatu berri du.
Hexakloroziklohexanoaren esteroisomero guztiak debekatzen ditu zerrenda horrek, lindanoa izan ezik. Lindanoaren produkzioan hondakin toxikoak sortzen dira eta gainera produktua bera oso kaltegarri... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014482 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1991. urtean munduan aurrekontuetan ingurugiroa babesteko diru gehien erabilitako estatua Alemaniako Errepublika Federala izan zen.
OCDE erakundeak emandako datu hauek argi erakusten dute ingurugiroa babesteko benetako ardura zeintzuek duten. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014483 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Txinan Sichuan probintzian bost milioi bizi dira eta mendeak daramatzate simaur, lasto eta materia organikoaren hartziduratik sortutako metanoa aprobetxatzen.
Zakur hauek Antarktikan debekaturik daude apirilaz gero. Lera-txakurrak debekaturik - Zientzia.eus Ingurumena
Lera edo trineoak garraiatzeko erabiltzen diren zak... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014484 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Joan den hamarkadan enpresa askotan I+G izenez ezagutzen diren sailak zabaldu ziren. Beren helburuak, besteak beste, produktuen kalitatea hobetzea, fabrikazio prozedurak optimizatzea eta produktibitatea versus bitartekoak erlazioa ahalik eta handiena izatea ziren.
Euskal Herrian, Europa osoan bezala, sortutako eskulan-... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014485 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ingalaterran Yorkshire-ko Marton-en 1728.eko otsailaren 28an jaiotako itsasgizon hau batez ere Ozeanoetan zehar nabigatuz lurralde berriak deskubritu zituelako da ezaguna.
Ingalaterran Yorkshire-ko Marton-en (Cleveland-en) 1 728.eko otsailaren 28an jaiotako itsasgizon hau batez ere Ozeanoetan zehar nabigatuz lurralde b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014486 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zientziaz arduratzen garenontzat fenomeno kezkagarria da Errusian egun gertatzen ari dena. Herriak zientziarekiko fedea galdu eta para- eta sasizientzietan aurkitu du sinesmen berria.
Zientzia eta teknologia indarrez bultzatu zituen erregimen zaharrak; kazetaritza zientifiko bikaina zuen Sobietar Batasunak; milioika al... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014487 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Basileako Fisika Nuklearreko Institutuko ikerlari-talde batek, nanoteknologiako tresna nagusi den "tunel efektuzko mikroskopioa" hobetu egin du.
Silizioarentzako labaingarri bikaina. Fluorokarbonozko geruzaren gainean hidrokarburozko irlatxoak daude irtenda, labaingarri-lana egitearren.
Mikroskopio berriaren bidez obje... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014488 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Pakistango mendietan, J.G.M. Thewissen zientzilari estatubatuarrak gidatutako talde batek sedimentuzko aztarnategi bat aztertu zuen iaz.
Ambulocetus natans espeziearen fosilak. Hiru metro luzeko ugaztuna zen eta 300 kg inguru pisatzen zituen.
Ornoen, saihetsezurren eta gorputz-adarren morfologia, muturraren forma luzea... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014489 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Taxola sintetizatzea izan da munduko kimikari askoren azken hogei urteotako ametsa. K.C. Nikolauk zuzendutako taldeak lortu berri du sintesia.
Julio Zesarrek Galiako Gerraz liburuan Eburoien tribuko Katavolko buruzagiak haginaren (Taxus Boccota) erauzkin bat edanez bere buruaz beste egin zuela aipatzen du. Haginaren er... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014490 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Homeobox geneak hostoetako zeluletan bere eginkizuna betetzen duenean, emaitza bitxia izaten da.
Tabako-belarraren hosto normala (ezkerrean) eta ernamuinez betetako formazioa (eskuinean).
Homeobox izeneko geneak badakigu enbrioiko zelulak bereizten parte hartzen dutela. Landaretan ere meristemoan egoten dira eta zelula... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014491 | zientziaeus | General | articulos cientificos | "Pheromone Factor" izeneko lurrina merkaturatu dute, eta George Dodd ikerleak dioenez berrogeita hamarretik gora giza feromona ditu.
Britainia Haundian "Pheromone Factor" i zeneko lurrina merkaturatu dute, eta George Dodd i kerleak dioenez berrogeita hamarretik gora giza feromona ditu. 1 5 mililitroko flaskotxoak 7.000... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014492 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain dela 3.700 urte inguruko zortzi hilobi aurkitu dituzte Egiptoko Ismailia-n.
Lehenago ikusia dugunez, XIX. mendearen bukaerarako naturazaleek Darwinen lana behin-betikotzat kontsideratzen zuten. Hurrengo, zehaztasun handiagoa lortzeko enbriologia ikertzea bide oparoentzat ikusten zuten.
Pentsa dezakegunez, salbues... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014493 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Atzean geratu dira siriarrak, grekoak, egiptiarrak eta erromatarrak izutzen zireneko garaiak. Ilargiak, gose zen bakoitzean, Eguzki erregeari hozka egiten zion; hozka eginda ere osorik irteten zen errege ahaltsuari, hain zuzen.
Aspaldiko partez, maiatz honetan bi eklipse izango ditugu. Bata Eguzki-eklipsea eta bestea I... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014494 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Prozesionari Prozesionari izenez ezagutzen den animalia txikitxo honek buruhauste handiak sortzen dizkie Euskal Herriko pinudi-jabeei. Zein dugu, bada, pinudietan bizi den "zomorro" hau? izenez ezagutzen den animalia txikitxo honek buruhauste handiak sortzen dizkie Euskal Herriko pinudi-jabeei. Zein dugu, bada, pinudie... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014495 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jaioberri osasuntsuak, bere bizitzako lehenengo asteetan ordubete inguru pasatzen du negarrez egunero. Seigarren asterako negar orduak bi izaten dira egunero, nahiz eta ume batzuk lau ordura irits daitezkeen, horregatik normal-normalak izateari utzi gabe.
Negarra da jaioberriak bere amarekin, hau izan ohi baita umea za... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014496 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Sugeak, hildako gizaki zitalenen bizkarrezurretik sortutako piztiak zirela zioen, eta beste sinesmen batzuen arabera, deabruak ernaldutako oilarren arrautzetatik jaiotzen omen dira.
Europako kulturen erroetan ugari dira sugeak izaki gaizto eta beldurgarritzat jotzen ituzten ipuin eta mitoak. Pliniok berak, sugeak, hild... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014497 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Donostiako Ibaeta auzoan, Nafarroako Unibertsitateko Injinerutzako Goi-mailako Eskola dago. Jose Mari Rodriguez Ibabe doktore injineruak bertan dihardu lanean. Berarekin solasaldia izan dugu, ikekerta hizpide.
1994/05/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar ald... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014498 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mars Observer Mars Observer Martitz gure bizilaguna kartografiatzeko diseinatuta zegoen. NASAk mila milioi dolar gastatu zituen hura egiten, baina akats gabea egitea ez du lortu. Martitz gure bizilaguna kartografiatzeko diseinatuta zegoen. NASAk mila milioi dolar gastatu zituen hura egiten, baina akats gabea egitea ez ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014499 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Eguzkiak bere izpien bidez igortzen digun energia, zelula fotovoltaikoen bidez energia elektriko inolako poluziorik sortu gabe bihurtzen da. Baina badu oztopo handi bat: beste prozedura batzuen bidez lortutako energia elektrikoa baino garestiagoa da.
Iaz Parisen uztailean Unesco-ren egoitzan mundu guztiko adituak bildu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014500 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gauzen bilakera ikusita, laster azeriek bi alternatiba izango dituzte: kaioletan bizitzera egokitu edo hegan egiten ikasi. Bi aukera horietara egokitzen ez direnek etorkizun latza izango dute.
Gauzen bilakaera ikusita, laster azeriek bi alternatiba izango dituzte: kaioletan bizitzera egokitu edo hegan egiten ikasi. Bi ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014501 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hortzetako txantxarra osasunean eragin handia duen gaixotasuna da, eta neurri batean pertsona guztiei erasotzen die. Neurriak hartu behar dira: hortzak garbitu, azukre gutxiko elikagaiak jan eta topikoki nahiz sistematikoki fluoroa hartu.
Iturrietako uretan, fluoruroak berez egoten dira, baina kontzentrazio ezberdineta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014502 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Muki-belarrak oso sistema bitxiak garatu behar izan ditu elikatu ahal izateko eta eboluzio honi esker, bere hostoek dituzten harrapatzeko sistema berezietan intsektu txiki ugari itsatsita gelditzen dira.
Pinguicula genero honen barruan, 30 espezie inguru ezagutzen dira. Hauetariko 8 Europan daude, Euskal Herrian 3 espe... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014503 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Emakumeek lehen aldiz hilekoa izateko adina ez da beti berdin mantendu. Ikerketa batek dioenez herrialde industrializatu askotan adin horrek gora egin du.
Emakumeek lehen aldiz hilekoa izateko adina ez da beti berdin mantendu. Gure artean 1840. urtean batezbeste 16,5 urterekin izaten ziren eta gaur egun 12,8 urterekin.... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014504 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bretainiako Morlaix herrian EPA laborategietako biologoek, diabetikoen odoleko azukre-tasa eta kolesterol kaltegarriaren tasa jaisten duen entzima aurkitu dute.
Intsulina, pankreasak jariatzen duen hormona naturala da eta aipatu berri dugun konplexuak organismoa aktibatu egiten du glukosa erabil dezan eta muskuluetako ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014505 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Anne Chandley eta Howard Cook zientzilari britainiarrek gidatutako talde batek Y kromosoman gizonezkoengan antzutasuna eragiten duten hamar bat gene identifikatu dituzte.
Anne Chandley eta Howard Cook zientzilari britainiarrek gidatutako batek Y kromosoman gizonezkoengan antzutasuna eragiten duten hamar bat gene identi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014506 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Eskiatzen ari den bitartean, oxigeno-premiak asetzeko aire hotza ugari arnastu behar da, gorputzak energi kopuru handia gastatzen duen bitartean.
Eski nordikoan, dakigunez, ibilaldi luzeak egiten dira elurretan mendian ze har. Kirol gogorra da, denbora luzez ahalegin handia egin behar delako. Eskiatzen ari den bi tarte... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014507 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatu Batuetako ikerlari-talde batek, bai ukituta eta bai egituraz boliaren antz handia duen materia plastikoa prestatu du.
Adituek begiak itxita probak egin dituzte, eta askotan polimero berria nahiago izan dute. | cc-by-sa |
zientziaeus_0014508 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Fanorona jolasa ezezik hausnarketa sakona eskatzen duen jokoa ere bada. Jokalariak jokoaren ikuspegi orokorra izan behar du, plan bat prestatu, posizioak hartu, erasoari ekin edota segada bat burutzeko egoeran egon ahal izateko.
Fanorona (fanurne ahoskatu) izeneko jokoa antzinatik da ezaguna Madagaskarren. Fanorona jol... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014509 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain argi-izpiek gauza berezi batzuen kontra jotzean zer egiten duten eta horrek dakartzan ondorio batzuk aztertuko ditugu.
81. zenbakiko artikuluxkan argi-izpien hedapenaz eta abiaduraz aritu ginen. Argi-izpiak linealki zabaltzen direla ikusi genuen han. Orain berriz, izpi horiek gauza berezi batzuen kontra jotzean z... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014510 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kamera batean bi modutara kontrola daiteke pelikulara iristen den argia: objektiboaren atzean dagoen irekidura aldakorraz irudia argitu edo ilunduz, eta obturadore erregulagarri batez pelikulara iristen den argiaren iraupena aldatuz.
1994/05/01 Nogeras, Itziar - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bi argazki ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014511 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Abiadura bizkortzearren, "Velotype" izeneko teklatu berria asmatu da; ohizkoarekin konparatuz oso bestelako.
Bileretan edo hitzaldietan esaten dena entzun eta guztia makinaz transkribatzea da mekanografiatzen aritzen diren idazkarien ametsa. Hala ere, gaur egun testuak makinatzen dituztenak lana azkar eginda ere 300-40... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014512 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aparatu txikia da eta "Galeo 2000" du izena. Telefonoa, faxa, fotokopiagailua eta erantzungailu automatikoa da aldi berean.
Orain arte telefono-linea telefono-deia aIa faxa jasotzeko erabili da. Izan ere faxa jasotzeko funtzio hori teklaren bidez "aukeratu" egin behar izaten da. Beraz, linea telefonorako aukeratuta bad... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014513 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iargia pertsonak orain dela hogeita bost urte zapaldu zuenez gero, gure satelitea ahaztuxea genuen, baina oraindik ere han badago zer ikerturik. Urtarrilaren 25ean, NASAk "Clementine" izeneko zunda bidali zuen hango misterioak argitu asmoz. Ilargiaren jatorria eta bolkanismoa dirabatez ere ikertu nahi diren puntuak, ga... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014514 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Japoniako Espazio Agentziak arrakasta osoz lortu zuen otsailaren hasieran bere lehen kohetea jaurtitzea.
Jagoniako Espazio Agentziak arrakasta osoz lortu zuen otsailaren hasieran bere lehen kohetea jaurtitzea. H-II izeneko kohete horrek bi karga jarri zituen orbitan. Jaurtiketa honi esker japoniarrek Estatu Batuetan ko... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014515 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Irudi handiagotuak lortu asmoz elektroi-sortak erabiltzeko ideia 1932.ean gauzatu zuten Berlinen bi ikerlari-taldek.
1. irudia. Transmisiozko mikroskopio elektronikoaren diseinua. Elektroi-sortaren ibilbidea zutabean zehar.
Medikuntza eta Biologian ezezik, Materialen ikerketan ere erabili zen elektroi mikroskopia bere ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014516 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aspaldi honetan aurrerapen handiak egin dira gaitz honen arlo terapeutikoan eta kanpotiko litotrizia eta kolezistektomia laparoskopikoa agertu dira azken urte hauetan.
Kolezistektomia klasikoaren ordez askotan erabil daitezke sistema hauek (baldintza batzuk bete eta gero). Bestetik, ohizko bilakaerari buruzko ezagumend... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014517 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Arkeoastronomia, dokumentu idatzirik gabeko garaian garatutako Astronomiaren azterketaz arduratzen den Zientziaren Historiako arloa dugu. Oraingoan atzerago joko dugu denboran zehar eta Astronomiarekin zerikusirik izan lezaketen aztarna zaharrenez arituko gara.
Euskal Herritik gertu aurkitu ziren, hain zuzen ere, Astro... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014518 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain dela gutxi hil zaigu Klaudio Harluxet euskaltzale eta informatikaria. Egunkarietan bere nortasunaz irakurri duguna politika- edo enpresa-mailako azalpenetan geratu da.
1975. urtean Elhuyar aldizkarian ageritako "Informatikaren hiztegi laburra" izeneko artikuluan 74 hitzeko bilduma proposatzen zuen informatikaren ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014519 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Axolotea, luzeraz 30 cm-raino ailega daitekeen anfibio mexikar baten izen arrunta da (
1994/04/01 Altonaga, Kepa - EHUko biologia irakaslea Iturria: Elhuyar aldizkaria
Axolotea, luzeraz 30 cm-raino ailega daitekeen anfibio mexikar baten izen arrunta da ( Ambystoma mexicanum ). Axolotea anfibio urodeloa da, hau da, larb... | cc-by-sa |
zientziaeus_0014520 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Etorkizuneko ordenadoreak gaur egun dituen eginkizunez gain, beste asko ere izango ditu. Erraz erabili ahal izango dira oraingoak baino gutxienez hogei aldiz ahaltsuago izango diren etorkizuneko ordenadoreak.
Gaur egun zenbait ordenadorek ahotsa ezagutu eta esandakoa bete egiten dute, idazkera ezagutu egiten dute, tele... | cc-by-sa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.