date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206970/gizon-baten-gorpua-atzeman-dute-baionan.htm | Gizartea | Gizon baten gorpua atzeman dute Baionan | Ez dakite zein den heriotzaren kausa. Igandean, eskeleto bat aurkitu zuten Miarritzeko aireportu inguruan | Gizon baten gorpua atzeman dute Baionan. Ez dakite zein den heriotzaren kausa. Igandean, eskeleto bat aurkitu zuten Miarritzeko aireportu inguruan | Egun gutxian bi aurkikuntza makabro egin dituzte Baiona inguruan. Gaur goizean, adineko gizon baten gorpua aurkitu dute Lautrec Marexala etorbideko harresien inguruan France Bleu Pays Basque irratiak jakinarazi duenez. Eskolara bidean zihoazen gazte batzuek aurkitu dute gorpua; oraindik ez dute identifikatu, eta ez dak... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206971/saudi-arabiak-gidatutako-koalizioak-eta-matxino-huthiek-elkarri-eraso-egin-diote.htm | Mundua | Saudi Arabiak gidatutako koalizioak eta matxino huthiek elkarri eraso egin diote | Nazioarteko koalizio militarrak leporatu die matxinoei Riadeko auzoetara misilak jaurtitzea. Huthiek adierazi dute Saudi Arabiaren petrolio enpresa publikoaren instalazioari eraso egin diotela. | Saudi Arabiak gidatutako koalizioak eta matxino huthiek elkarri eraso egin diote. Nazioarteko koalizio militarrak leporatu die matxinoei Riadeko auzoetara misilak jaurtitzea. Huthiek adierazi dute Saudi Arabiaren petrolio enpresa publikoaren instalazioari eraso egin diotela. | Saudi Arabiak eta Arabiar Emirerri Batuek gidatutako nazioarteko koalizio militarrak, eta Iranen laguntza duten Yemengo matxino huthiek elkarri eraso egin diote azkeneko orduetan. Matxinoek ohar baten adierazi dutenez, misilekin eta droneekin eraso egin diete Saudi Arabiako Erresumaren Defentsa Ministerioaren erakinari... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206972/donostiako-apezpikutza-utziko-du-jose-ignacio-munillak.htm | Gizartea | Donostiako apezpikutza utziko du Jose Ignacio Munillak | Ia hamabi urte egin ditu karguan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzaina izango da aurrerantzean. | Donostiako apezpikutza utziko du Jose Ignacio Munillak. Ia hamabi urte egin ditu karguan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzaina izango da aurrerantzean. | Amaitu da Jose Ignacio Munillaren (Donostia, 1961) aroa Donostian; elizgizona ia hamabi urtez izan da Gipuzkoako hiriburuko apezpikua. Orain, Aita Santuak hala aginduta, Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzain bilakatuko da. Gaur, erabakiaren berri emateko egin duen prentsaurrekoan, Jainkoari eskerrak eman dizkio ia h... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206973/eh-bilduko-alkateek-txosten-bat-eskatuko-dute-ingurumen-administrazioko-legeak-udalen-eskumenetan-izango-duen-eraginaz.htm | Politika | EH Bilduko alkateek txosten bat eskatuko dute Ingurumen Administrazioko Legeak udalen eskumenetan izango duen eraginaz | EAJ eta PSEri leporatu diete «demokraziaren kontrako erasoa» dela legeari egin nahi dioten aldaketa, eta udalen eskumenak urratzea dakarrela. Hamabost eguneko epean txostena aurkezteko galdegin diote EUDELi. | EH Bilduko alkateek txosten bat eskatuko dute Ingurumen Administrazioko Legeak udalen eskumenetan izango duen eraginaz. EAJ eta PSEri leporatu diete «demokraziaren kontrako erasoa» dela legeari egin nahi dioten aldaketa, eta udalen eskumenak urratzea dakarrela. Hamabost eguneko epean txostena aurkezteko galdegin diote ... | «Tokiko demokrazia murriztea» ekarriko du Ingurumen Administrazio Legeari EAJk egindako zuzenketak, EH Bilduko alkateek adierazi dutenez. Emendakinak sortutako polemika dela eta, agerraldia egin dute gaur Donostian Hernani, Usurbil, Orexa, Otxandio, Ea, Donemiliaga eta Larrabetzuko alkateek, eta azaldu dutenez, emendak... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206974/txertatzera-behartzeak-azken-aukera-behar-duela-izan-adierazi-du-omek.htm | Mundua | Txertatzera behartzeak «azken aukera» behar duela izan adierazi du OMEk | Osasunaren Mundu Erakundeak berretsi du Europan eta Asia erdialdean delta aldaera dela oraindik ere zabalduen dagoena. Austriak igandean amaituko du itxialdia. | Txertatzera behartzeak «azken aukera» behar duela izan adierazi du OMEk. Osasunaren Mundu Erakundeak berretsi du Europan eta Asia erdialdean delta aldaera dela oraindik ere zabalduen dagoena. Austriak igandean amaituko du itxialdia. | OME Osasunaren Mundu Erakundea ez da herritarrak derrigorrez txertatzearen aldekoa. Europarako bulegoko buru Hans Klugeren esanetan, «azken aukera» izan behar du horrek, eta aurrez gobernuek ahalegin berezia egin behar dute txertaketa sustatzeko, eta dagoeneko bi dosi hartu dituztenek hirugarrena ere jar dezaten. «Jend... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206975/lehen-mailako-artako-kontsultak-atzeratuko-ditu-osakidetzak.htm | Gizartea | Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak | Osasun sailburu Gotzone Sagarduik egin du jakinarazpena: «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dira. | Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak. Osasun sailburu Gotzone Sagarduik egin du jakinarazpena: «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dira. | COVID-19aren hedapenaren eboluzioaren datuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan «inoizko txarrenetarikoak» direla onartu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik gaur gobernu kontseiluaren osteko agerraldian, eta iragarri du lehen mailako artako kontsultak atzeratuko dituztela Osakidetzan. «Aparteko larritasun... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206976/polisarioak-ohartarazi-du-marokoren-krimenek-ezinezko-egiten-dutela-irtenbide-baketsu-bat.htm | Mundua | Polisarioak ohartarazi du «Marokoren krimenek» ezinezko egiten dutela irtenbide baketsu bat | Saharar herriaren aldeko elkarretaratzea egingo dute Genevan, ostiralean, Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunean. Salatu dute Sultana Khaia ekintzaileak urtebete baino gehiago daramala etxean preso, eta asteburuan eraso egin ziotela Marokoko segurtasun indarrek. | Polisarioak ohartarazi du «Marokoren krimenek» ezinezko egiten dutela irtenbide baketsu bat. Saharar herriaren aldeko elkarretaratzea egingo dute Genevan, ostiralean, Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunean. Salatu dute Sultana Khaia ekintzaileak urtebete baino gehiago daramala etxean preso, eta asteburuan eraso egi... | Azaroaren 14an bete zen urtebete Fronte Polisarioak 1991ko su-etena hautsitzat eman eta gerra egoera ezarri zuela, eta geroztik egoerak okerrera egin du. SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente Brahim Ghalik ohartarazi zuen atzo Fronte Polisarioak ez duela inolako bake prozesurik abiatuko, Marokok «k... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206977/pfizer-dosiak-ez-ote-diren-faltako-beldur-dira-txertaketa-guneetako-langileak.htm | Gizartea | Pfizer dosiak ez ote diren faltako beldur dira txertaketa guneetako langileak | Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako txertaketa guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute, pazienteei «gardentasuna zor» zaielakoan. | Pfizer dosiak ez ote diren faltako beldur dira txertaketa guneetako langileak. Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako txertaketa guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute, pazienteei «gardentasuna zor» zaielakoan. | Frantziako Gobernuak osasun egoeraren okertzeari aurre egiteko, txertoaren indartze dosiaren kanpaina zalutzea ezinbestekotzat jo zuen. Nahi bai, baina ezin: halakoa da Baionako txertaketa guneko egoera. Pfizer enpresaren txertoak agortzen ari dira bertan, eta, Eskualdeko Osasun Agentziak aurrerantzean txertaketa gunea... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206978/bidenek-adierazi-dio-putini-zigorrak-ezarriko-dizkiola-ukrainari-eraso-eginez-gero.htm | Mundua | Bidenek adierazi dio Putini zigorrak ezarriko dizkiola Ukrainari eraso eginez gero | AEBetako presidenteak eskatu dio Errusiakoari «bide diplomatikoak» ibil ditzala. Washington «koordinatuta» dago Europako potentziekin | Bidenek adierazi dio Putini zigorrak ezarriko dizkiola Ukrainari eraso eginez gero. AEBetako presidenteak eskatu dio Errusiakoari «bide diplomatikoak» ibil ditzala. Washington «koordinatuta» dago Europako potentziekin | Mendebaldearen arabera, Errusiak jarraitzen du Ukrainako mugan baliabide militarrak hedatzen. Horri buruz hitz egiteko bilera telematikoa egin dute, gaur, Joe Biden AEBetako presidenteak eta Vladimir Putin Errusiakoak. Etxe Zuriak batzarraren ondoren kaleratutako oharrararen arabera, Bidenek ohartarazi dio Putini «zigo... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206979/volkswagenek-bi-modelo-elektriko-eman-diezaizkioke-landabeni.htm | Ekonomia | Volkswagenek bi modelo elektriko eman diezaizkioke Landabeni | Ostegunerako espero da esatea zer modelo egingo dituzten, eta zer produkzioarekin. | Volkswagenek bi modelo elektriko eman diezaizkioke Landabeni. Ostegunerako espero da esatea zer modelo egingo dituzten, eta zer produkzioarekin. | Egun handia izan daiteke ostegunean Volkswagen Nafarroarentzat. Egun horretarako espero da Alemaniako buruzagitzak jakinaraztea nola banatuko duen auto elektriko txikien ekoizpena. Nahiko gauza zirudien gutxienez modelo bat egingo zutela Landabengo instalazioetan, 2025etik aurrera ziur aski. Orain, baina, badirudi bat ... |
2021-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/206980/khaxoggiren-hilketaren-susmagarrietako-bat-atxilotu-du-frantziako-poliziak.htm | Mundua | Khaxoggiren hilketaren susmagarrietako bat atxilotu du Frantziako Poliziak | Preso harturiko Khaled Aedh Al-Otaibi Saudi Arabiako Mohammed printzearen guardiako kidea izan zen. Halere, Saudi Arabiako Gobernuak esan du atxiloketa egiterakoan «pertsonaz nahastu» direla, | Khaxoggiren hilketaren susmagarrietako bat atxilotu du Frantziako Poliziak. Preso harturiko Khaled Aedh Al-Otaibi Saudi Arabiako Mohammed printzearen guardiako kidea izan zen. Halere, Saudi Arabiako Gobernuak esan du atxiloketa egiterakoan «pertsonaz nahastu» direla, | Jamal Khaxoggi Saudi Arabiako kazetariaren hilketaren susmagarrietako bat, Khaled Aedh Al-Otaibi, atxilotu du Frantziako Poliziak Parisko Charles de Gaulle aireportuan. 2018ko urrian Istanbulgo (Turkia) kontsuletxean hil zuten Khaxoggi. Hilketaren susmagarriekin Interpolek egindako 20 pertsonako zerrendan dago al-Otaib... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/206992/etorri-zen-tokian-gotortuta.htm | Gizartea | Etorri zen tokian gotortuta | 2010ean hartu zuen Donostiako gotzaintza; jarrera atzerakoienekin lotuta zegoela eta, elizbarrutian eta handik kanpo ere asko izan ziren haren izendatzearen aurkako ahotsak. Irmo jarraitu du, beti. Alacantera doa orain. | Etorri zen tokian gotortuta. 2010ean hartu zuen Donostiako gotzaintza; jarrera atzerakoienekin lotuta zegoela eta, elizbarrutian eta handik kanpo ere asko izan ziren haren izendatzearen aurkako ahotsak. Irmo jarraitu du, beti. Alacantera doa orain. | «Beste era bateko norbait espero zuten Gipuzkoan, hori garbi dago». 2010ko urtarrilaren 17an, astebete zeraman Jose Ignazio Munillak Donostiako apezpikutzan, eta elkarrizketa bat eman zion BERRIAri; han, argi onartu zuen bazekiela zer ondoez eragin zuen bere izendapenak Donostiako Elizbarrutian. Gizarteko beste hainbat... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207004/angeluko-dassault-lantegiko-protestariek-suarekin-egin-diote-aurre-hotzari.htm | Ekonomia | Angeluko Dassault lantegiko protestariek suarekin egin diote aurre hotzari | Lansaria 140-200 euro emendatzeko eskatu dute langileek, eta enpresaren atarian protesta egiten ari dira. | Angeluko Dassault lantegiko protestariek suarekin egin diote aurre hotzari. Lansaria 140-200 euro emendatzeko eskatu dute langileek, eta enpresaren atarian protesta egiten ari dira. | Protesta egiten ari dira goizetik Angeluko (Lapurdi) Dassault enpresako langileak, CGT eta CFDT sindikatuek antolatuta. Urteko Negoziazioa egiten ari dira, eta lansaria 140-200 euro emendatzeko eskatzen dute. Hotzari aurre egiteko, suak piztu dituzte lantegiaren atarian.
Prentsaurrekoa egin dute han bertan, 08:00etan,... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207005/etxegabe-batena-da-miarritzen-aurkitutako-giza-eskeletoa.htm | Gizartea | Etxegabe batena da Miarritzen aurkitutako giza eskeletoa | Orain dela urte batekoa litzateke heriotza, lehen ikerketen arabera. Ez dute uste krimen bat izan denik. | Etxegabe batena da Miarritzen aurkitutako giza eskeletoa. Orain dela urte batekoa litzateke heriotza, lehen ikerketen arabera. Ez dute uste krimen bat izan denik. | Igandean Miarritzeko (Lapurdi) aireportutik hurbil aurkitu zuten giza eskeletoa identifikatu dute Frantziako Poliziako ikerlariek, France Bleu Pays Basque irratiak jakinarazi duenez. Auzitegiko medikuak egindako analisien arabera, etxegabe batena da gorpua, eta heriotza orain dela urtebete inguru gertatu zela uste dute... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207006/scholz-alemaniako-kantziler-aukeratu-dute.htm | Mundua | Scholz Alemaniako kantziler aukeratu dute | SPDren hautagaiak FDPren eta Berdeen babesa jaso du bozketan. Koronabirusaren pandemia, klima, modernizazioa eta nazioarteko agenda izango ditu agintaldiko erronka nagusi. | Scholz Alemaniako kantziler aukeratu dute. SPDren hautagaiak FDPren eta Berdeen babesa jaso du bozketan. Koronabirusaren pandemia, klima, modernizazioa eta nazioarteko agenda izango ditu agintaldiko erronka nagusi. | Ekitaldia txalo zaparradaz beterikoa izan da. Lehena Angela Merkelek jaso du, politika utzi baitu kantziler karguan hamasei urte egin ostean; hori bai, azken hilabeteotan bezala, oraingoan ere Bundestageko —parlamentuko behe ganberako— gonbidatuen agertokitik ikusi behar izan du ekitaldia, behean diputatuen artean egon... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207007/beste-655-kasu-atzeman-dituzte-nafarroan-pandemiako-daturik-txarrenetan-bigarrena.htm | Gizartea | Beste 655 kasu atzeman dituzte Nafarroan, pandemiako daturik txarrenetan bigarrena | COVID-19a atzemateko egindako proben %16k positibo eman dute Nafarroan. 124 gaixo daude Osasunbideko ospitaleetan. | Beste 655 kasu atzeman dituzte Nafarroan, pandemiako daturik txarrenetan bigarrena. COVID-19a atzemateko egindako proben %16k positibo eman dute Nafarroan. 124 gaixo daude Osasunbideko ospitaleetan. | Birusa hanpatuta dabil Nafarroan. Nafarroako Gobernuak eman dituen azken datuen arabera, beste 655 herritarrek eman dute positibo. Datua ez da nolanahikoa: pandemian behin bakarrik gainditu da gaurko positibo kopurua, iazko urriaren 25ean. Egun hartan, 698 positibo jakinarazi zituzten. Positiboen ehunekoak ere argi uzt... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207008/ospitaleratzeak-ugaritu-egingo-direla-ohartarazi-du-omek.htm | Mundua | Ospitaleratzeak ugaritu egingo direla ohartarazi du OMEk | Omikron aldaera 57 herrialdetan atzeman dute dagoeneko. Kutsatzeak egonkortu egin dira munduan, baina Afrikan nabarmen zabaldu dira. | Ospitaleratzeak ugaritu egingo direla ohartarazi du OMEk. Omikron aldaera 57 herrialdetan atzeman dute dagoeneko. Kutsatzeak egonkortu egin dira munduan, baina Afrikan nabarmen zabaldu dira. | Gaur-gaurkoz, eta OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, ez dago frogarik esateko omikron aldaera orain artekoak baino arriskutsuagoa denik, baina bai azkarrago zabaltzen dela, eta ondorioz ospitaleratze kopuruak handitzen dituela. Hegoafrikak haren berri eman zuenetik, 57 herrialdetan atzeman dituzte kasuak. Horie... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207009/erdoganek-entzungor-egin-dio-europako-kontseiluari.htm | Mundua | Erdoganek entzungor egin dio Europako Kontseiluari | Turkiako presidenteak berretsi du ez dituela jarriko Europako Batasunaren erabakiak Ankarako auzitegien epaien gainetik. | Erdoganek entzungor egin dio Europako Kontseiluari. Turkiako presidenteak berretsi du ez dituela jarriko Europako Batasunaren erabakiak Ankarako auzitegien epaien gainetik. | Europako Kontseiluaren oharrei entzungor egin die Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek, eta jakinarazi du ez dituela onartuko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hartutako azken erabakiak. Epai horiek agintzen zioten Ankarari preso dituen bi politikari aske uzteko, Osman Kavala enpresari eta filantropoa —2017tik ... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207010/asier-guridik-baieztatu-du-errefuxiatu-estatusa-lortu-duela.htm | Politika | Asier Guridik baieztatu du errefuxiatu estatusa lortu duela | Venezuelan dagoen euskal iheslariak gose greba abiatu zuela jakinarazi zuen abenduaren 3an, eta Caracasko Espainiako kontsulatuaren aitzinean plantatu zen. | Asier Guridik baieztatu du errefuxiatu estatusa lortu duela. Venezuelan dagoen euskal iheslariak gose greba abiatu zuela jakinarazi zuen abenduaren 3an, eta Caracasko Espainiako kontsulatuaren aitzinean plantatu zen. | Asier Guridi euskal iheslariak errefuxiatu estatusa lortu du Venezuelan. Hala jakinarazi du sare sozialetan zabaldutako mezu batean, eta Venzuelako Gobernuak helarazi dion dokumentua erakutsi du. Euskal iheslaria paperik gabe zegoen 2013an atxilotu zutenetik, eta behin baino gehiagotan eskatu du bere egoera erregulariz... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207011/baionako-ospitaleak-plan-zuria-aktibatu-du-berriz.htm | Gizartea | Baionako ospitaleak Plan Zuria aktibatu du berriz | 34 paziente daude koronabirusarekin erietxean, horietako bederatzi suspertze zerbitzuan. Larrialdikoak ez diren ebakuntzak atzeratzen ahalko dituzte. | Baionako ospitaleak Plan Zuria aktibatu du berriz. 34 paziente daude koronabirusarekin erietxean, horietako bederatzi suspertze zerbitzuan. Larrialdikoak ez diren ebakuntzak atzeratzen ahalko dituzte. | Baionako ospitaleko zuzendaritzak arratsaldean iragarri du Plan Zuria ezarri duela berriz ere osasun egoitzan. Koronabirusa duten pazienteen kopurua «azkarki emendatu» da azken egunetan, baita suspertze zerbitzuan ere: 25 paziente daude COVID-19aren unitatean, eta bederatzi suspertze zerbitzuan. Egoera ikusita, «ohiz k... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207012/azokaren-balorazio-positiboa-egin-du-gerediaga-elkarteak.htm | Kultura | Azokaren balorazio positiboa egin du Gerediaga elkarteak | Landakora sartzeko txanda guztiak bete direla, eta orotara 25.000 lagunetik gora bildu direla nabarmendu dute antolatzaileek. Kulturzaleen ardura eta konpromisoa txalotu dituzte. | Azokaren balorazio positiboa egin du Gerediaga elkarteak. Landakora sartzeko txanda guztiak bete direla, eta orotara 25.000 lagunetik gora bildu direla nabarmendu dute antolatzaileek. Kulturzaleen ardura eta konpromisoa txalotu dituzte. | Ezohikoa izan da aurten Durangoko azoka. Iaz online dendaren bidez soilik egin ondotik, aurrez aurrekoa izatera itzuli da aurten, neurri zehatz batzuekin —edukiera muga eta aurrez izen ematea izan dira nagusiak—. Horiek horrela izanik ere, Durangoko 56. Azokaren inguruko «balorazio positiboa» egin dute antolatzaileek, ... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207013/euskararen-gramatika-aurkeztu-du-euskaltzaindiak.htm | Gizartea | ‘Euskararen gramatika’ aurkeztu du Euskaltzaindiak | Gramatika Batzordeak landu du 2011tik, eta 1980ko hamarkadatik EGLU liburukietan jasotako edukiak moldatu eta eguneratu ditu. | ‘Euskararen gramatika’ aurkeztu du Euskaltzaindiak. Gramatika Batzordeak landu du 2011tik, eta 1980ko hamarkadatik EGLU liburukietan jasotako edukiak moldatu eta eguneratu ditu. | Euskararen gramatikaren arauak, azalpenak eta adibideak bildu, osatu eta sakondu ditu Euskaltzaindiak, eta Euskararen gramatika izenburupean argitaratu ditu. Lan mardula da: 2.000 orrialde baino gehiago dauzka, bi liburutan eta 43 ataletan banatuta. Euskaltzaindiaren obrarik garrantzitsuenetako bat da: Gramatika Batzor... |
2021-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/207014/elurra-ari-du-araban-eta-arazoak-eragiten-ari-da-zirkulazioan.htm | Gizartea | Elurra ari du Araban, eta arazoak eragiten ari da zirkulazioan | AP-68 errepidearen zati bat hetsi dute, Areta eta Altube artean; zenbait mendate hetsi dituzte. Bestalde, Nafarroan, Otsagabia eta Izaba lepoak zerratu dituzte. | Elurra ari du Araban, eta arazoak eragiten ari da zirkulazioan. AP-68 errepidearen zati bat hetsi dute, Areta eta Altube artean; zenbait mendate hetsi dituzte. Bestalde, Nafarroan, Otsagabia eta Izaba lepoak zerratu dituzte. | Elurragatik zenbait errepide moztu behar izan dituzte arratsean. Neguko Bide Zaintza Plana aktibatu dute horretarako, eta AP-68 autobideko zati bat hestera behartuak izan dira. Zehazki, Areta eta Altube artekoa da hetsi duten zatia, Zaragozara (Espainia) buruz. Bidean metatu den elurra kentzen ari dira. Bestalde, Azaze... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207037/1890-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 1.890 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Nafarroako Gobernuak ez du baztertu «neurri komunitario gehiago ezartzea», izurriaren bilakaeraren arabera | 1.890 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak ez du baztertu «neurri komunitario gehiago ezartzea», izurriaren bilakaeraren arabera | COVID-19ak eragindako 1.890 infekzio gehiago atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak emaniko datuen arabera. Positibo tasak ere ez du apaltzera jo: %15,9 da oraintxe, atzo 11.875 test egin ostean. Atzo jaieguna izateak, bestalde, distor... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207038/munduko-elikadura-programak-giza-laguntza-eten-du-etiopia-iparraldean.htm | Mundua | Munduko Elikadura Programak giza laguntza eten du Etiopia iparraldean | Erakundeak salatu du Tigrayko matxinoek eraso egin dietela bi biltegiri, eta gehitu du giza laguntzako kideek «muturreko larderia» jasaten dutela. 400.000 lagun daude gosez herrialdean. | Munduko Elikadura Programak giza laguntza eten du Etiopia iparraldean. Erakundeak salatu du Tigrayko matxinoek eraso egin dietela bi biltegiri, eta gehitu du giza laguntzako kideek «muturreko larderia» jasaten dutela. 400.000 lagun daude gosez herrialdean. | Etiopiako egoera okertu egin da: MEP Nazio Batuen Erakundeko Munduko Elikagaien Programak bertan behera utzi ditu herrialdeko iparraldeko bi herritan zituen giza laguntzarako misioak, elikagaiak zeuden bi biltegiri eraso egin eta gero. Erakundeak salatu du elikagai ugari ostu dituztela; horien artean, malnutrizioa jasa... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207039/roaminga-ordaindu-gabe-jarraituko-dute-batasuneko-herritarrek-2032ra-arte.htm | Ekonomia | Roaminga ordaindu gabe jarraituko dute Batasuneko herritarrek 2032ra arte | Europako Batasuneko beste herrialderen batean oporretan, ikasten edo negozio bidaian daudenek etxean ordaintzen duten tarifa bera ordaintzen dute egindako deiengatik eta erabilitako datuengatik, roaminga indargabetu zenetik, 2017ko ekainean. | Roaminga ordaindu gabe jarraituko dute Batasuneko herritarrek 2032ra arte. Europako Batasuneko beste herrialderen batean oporretan, ikasten edo negozio bidaian daudenek etxean ordaintzen duten tarifa bera ordaintzen dute egindako deiengatik eta erabilitako datuengatik, roaminga indargabetu zenetik, 2017ko ekainean. | Ez dira gutxi izango, ustekabean edota ezinbestean, telefono konpainiari dirutza ordaindu behar izaten ziotenak Europako Batasuneko estatu batetik bestera egindako deiak zirela eta. Dei eta SMS horiengatik eta jasotako datuengatik norbere telefono konpainiak ezarritako tarifa garestiagoari deitzen zitzaion roaming. Ing... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207040/iberdrolak-ezingo-du-erosi-aebetako-konpainia-bat-ez-delako-fidagarria.htm | Ekonomia | Iberdrolak ezingo du erosi AEBetako konpainia bat, «ez delako fidagarria» | Operazioak aurrera eginez gero, energia berriztagarrietan AEBetako hirugarren operadorea bihurtuko litzateke. Iberdrolak herrialdean duen «historiala» eta Espainian Villarejo auziarekin dituen loturak argudiatu ditu merkatu arautzaileak ezezkoa emateko. | Iberdrolak ezingo du erosi AEBetako konpainia bat, «ez delako fidagarria». Operazioak aurrera eginez gero, energia berriztagarrietan AEBetako hirugarren operadorea bihurtuko litzateke. Iberdrolak herrialdean duen «historiala» eta Espainian Villarejo auziarekin dituen loturak argudiatu ditu merkatu arautzaileak ezezkoa ... | Mexiko Berriko Estatuko arautzaileak ez du onartu Iberdrolak, Avangrid filialaren bidez, PNM Resources konpainia erosteko operazioa. Iberdrolak erosketa hori egin nahi zuen AEBetan bere presentzia handitzeko: energia berriztagarrietan herrialdeko hirugarren operadorea bihurtuko litzateke.
Arautzailearen arabera, akord... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207041/ibai-askok-gainezka-egin-dute-eta-hainbat-bide-urak-hartuak-dira.htm | Gizartea | Ibai askok gainezka egin dute, eta hainbat bide urak hartuak dira | Euriteen eraginez, Zadorra, Cadagua, Deba, Arga eta beste hainbat ibaitako ura bere bidetik atera da. Uholdeek korapilo asko sortu dituzte: besteak beste, ezin da Mendaroko ospitalera errepidez ailegatu. Hainbat herri kaltetuak dira. Udalak eta gobernuek zuhurtzia eskatu dute. | Ibai askok gainezka egin dute, eta hainbat bide urak hartuak dira. Euriteen eraginez, Zadorra, Cadagua, Deba, Arga eta beste hainbat ibaitako ura bere bidetik atera da. Uholdeek korapilo asko sortu dituzte: besteak beste, ezin da Mendaroko ospitalera errepidez ailegatu. Hainbat herri kaltetuak dira. Udalak eta gobernue... | Datu bakar batek eman dezake azken egunetako euri jasaren neurria: Añarbeko urtegiak (Nafarroa) azkeneko hamabost egunetan hartu du urte osoan bildu ohi duen euri guztiaren laurden bat. Metro koadroko 500 litro egin ditu bi astean. Horrek esan nahi du euriteak neurri berean atertu gabe jarraituko balu bi hilabetean egi... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207042/covid-ziurtagiria-zuzenean-webgunetik-eskuratzeko-aukera-jarriko-dute-nafarroan.htm | Gizartea | COVID ziurtagiria zuzenean webgunetik eskuratzeko aukera jarriko dute Nafarroan | Ziurtagiria deskargatzeko bideek ilarak eragin dituzte; hortaz, zuzenean webgunetik eskuratzeko tresna bilatzen ari dira. | COVID ziurtagiria zuzenean webgunetik eskuratzeko aukera jarriko dute Nafarroan. Ziurtagiria deskargatzeko bideek ilarak eragin dituzte; hortaz, zuzenean webgunetik eskuratzeko tresna bilatzen ari dira. | COVID ziurtagiria zuzenean webgunetik eskuratzeko aukera egonen dela jakinarazi du Santos Indurainek, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak. Indurainen arabera, eskaria «oso handia» izan da; hortaz, «aurki» jarriko dute martxan bide hori. Gaur egun, ziurtagiria eskuratu ahal izateko, osasun karpeta pertsonala aktib... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207043/osakidetza-eta-osasunbidea-hilaren-15ean-hasiko-dira-11-urtetik-beherakoak-txertatzen.htm | Gizartea | Osakidetza eta Osasunbidea hilaren 15ean hasiko dira 11 urtetik beherakoak txertatzen | Txertoak eskolan jartzea baztertu egin du Osasun sailburu Gotzone Sagarduik. Iruñean, seminarioko txertaketa gunea erabiliko dute. | Osakidetza eta Osasunbidea hilaren 15ean hasiko dira 11 urtetik beherakoak txertatzen. Txertoak eskolan jartzea baztertu egin du Osasun sailburu Gotzone Sagarduik. Iruñean, seminarioko txertaketa gunea erabiliko dute. | Datorren astean hasiko dira Hego Euskal Herrian COVID-19aren txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei jartzen. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak biek iragarri dute hilaren 15ean bertan hasiko direla lehen dosiak jartzen.
Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik, Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa ba... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207044/ingurumen-administrazioaren-legea-onartu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Gizartea | Ingurumen Administrazioaren Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak | EAJren eta PSE-EEren botoekin egin du aurrera legeak. Oposizioak aho batez arbuiatu du araua, eta bereziki kritikatu du EAJk eta PSE-EEk interes orokorreko proiektuak izendatzeko sortutako figura berria. | Ingurumen Administrazioaren Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak. EAJren eta PSE-EEren botoekin egin du aurrera legeak. Oposizioak aho batez arbuiatu du araua, eta bereziki kritikatu du EAJk eta PSE-EEk interes orokorreko proiektuak izendatzeko sortutako figura berria. | Eusko Legebiltzarrak onetsi egin du Ingurumen Administrazioaren Legea, EAJren eta PSE-EEren botoei esker. Bi talde horiek baino ez dute babestu legea, aurka egin baitute oposizioko talde guztiek. Hala, aldeko 41 boto jaso ditu —EAJrenak eta PSE-EErenak— eta aurkako 32 —EH Bildu, PP-C's, Elkarrekin Podemos-IU eta Voxena... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207045/lakuntzarentzat-laquoulertezinaraquo-da-labek-uko-egitea-greba-orokorrari.htm | Ekonomia | Lakuntzarentzat, «ulertezina» da LABek uko egitea greba orokorrari | ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak ez du ulertzen LABek grebaren inguruan iragarritakoa, «EAJ eta EH Bildu estu hartu behar direnean». | Lakuntzarentzat, «ulertezina» da LABek uko egitea greba orokorrari. ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak ez du ulertzen LABek grebaren inguruan iragarritakoa, «EAJ eta EH Bildu estu hartu behar direnean». | Hego Euskal Herrian greba orokorrera deitzeko saioak porrot egin du, ELAren eta LABen arteko desadostasunak direla eta. Egungo egoeraren diagnosian bat datoz biak, baina desadostasun sakonak dituzte pandemiaren osteko egoerari aurre egiteko estrategian; eta desadostasun horiek lanuzte orokor batera deitzeko timing-ean ... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207046/haur-eskolak-euskalduntzeko-eskatuko-dute-hilaren-16an-irunean.htm | Gizartea | Haur eskolak euskalduntzeko eskatuko dute hilaren 16an, Iruñean | Haur Eskolak Euskaraz plataformak manifestaziora deitu du: 17:30ean abiatuko da, Iruñeko udaletxetik. 380 instantzia eraman dituzte gaur Nafarroako Hezkuntza Departamentura, eskatzeko euskarazko murgiltze ereduan ezar ditzatela Mendebaldeko eta Lezkairuko haur eskola berriak. | Haur eskolak euskalduntzeko eskatuko dute hilaren 16an, Iruñean. Haur Eskolak Euskaraz plataformak manifestaziora deitu du: 17:30ean abiatuko da, Iruñeko udaletxetik. 380 instantzia eraman dituzte gaur Nafarroako Hezkuntza Departamentura, eskatzeko euskarazko murgiltze ereduan ezar ditzatela Mendebaldeko eta Lezkairuko... | Iruñeko Mendebaldea eta Lezkairu auzoetan bi haur eskola irekiko dituzte laster, eta horietan euskarazko murgiltzea ezar dezatela galdegin dute gaur auzo horietako hainbat bizilagunek eta Haur Eskolak Euskaraz plataformak. 380 instantzia aurkeztu dituzte Nafarroako Hezkuntza Departamentuan, eta horietan galdegin dute e... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207047/mercedesen-lantegia-itxita-egongo-da-urteko-azken-bi-asteetan.htm | Ekonomia | Mercedesen lantegia itxita egongo da urteko azken bi asteetan | Erdiaeroaleen eskasiaren ondorioz, abenduaren 17a izango da urteko azken laneguna. | Mercedesen lantegia itxita egongo da urteko azken bi asteetan. Erdiaeroaleen eskasiaren ondorioz, abenduaren 17a izango da urteko azken laneguna. | Erdiaroaleak edo mikrotxipak tantaka iristen ari dira munduko auto fabriketara, eta erabat baldintzatzen ari dira ekoizpena. Itxita dago orain Iruñeko Volkswagen, eta itxita izango da Gasteizko Mercedes urteko azken bi asteetan.
Beste osagai batzuk ere falta direla jakinarazi die zuzendaritzak langileen ordezkariei, e... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207048/omikron-aldaeraren-bilakaera-orain-hartzen-diren-neurrien-araberakoa-izango-dela-ohartarazi-du-omek.htm | Mundua | Omikron aldaeraren bilakaera orain hartzen diren neurrien araberakoa izango dela ohartarazi du OMEk | Erresuma Batuak iragarri du telelana sustatuko duela, eta maskara erabiltzera derrigortuko duela edukiera handiko eremu itxietan. Austriak zehaztu du 14 urtetik gorako herritarrek derrigor txertatu beharko dutela otsailetik aurrera. | Omikron aldaeraren bilakaera orain hartzen diren neurrien araberakoa izango dela ohartarazi du OMEk. Erresuma Batuak iragarri du telelana sustatuko duela, eta maskara erabiltzera derrigortuko duela edukiera handiko eremu itxietan. Austriak zehaztu du 14 urtetik gorako herritarrek derrigor txertatu beharko dutela otsail... | «Herrialdeek gaur edo datozen egun eta asteetan ematen dituzten pausoek erabakiko dute omikron aldaeraren bilakaera. Ospitaleak bete arte itxaroten badute, berandu izango da. Ez ezazue itxaron: orain hartu neurriak». Horrela mintzatu zaie estatuburuei Tedros Ghebreyesus OME Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendaria. Izurr... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207049/elkarretaratzera-deitu-dute-justizia-galdegiteko-frankismoaren-biktimentzat.htm | Gizartea | Elkarretaratzera deitu dute justizia galdegiteko frankismoaren biktimentzat | Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak biharko deitu du bilkura, Gasteizko epaitegien aurrean. | Elkarretaratzera deitu dute justizia galdegiteko frankismoaren biktimentzat. Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak biharko deitu du bilkura, Gasteizko epaitegien aurrean. | Indarkeriaren biktimak gogoratzeko eguna da azaroaren 10a, eta Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak elkarretaratzera deitu du biharko, Gasteizko Justizia epaitegiaren aurrean, 11:00etan. Frankismoak eragindako biktimentzat zein haien senideentzat «justizia eta errekonozimendua» eskatuko dute. Plataformako ... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207050/bertze-bortz-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm | Politika | Bertze bortz euskal preso Euskal Herriratuko dituzte | Lexuri Gallastegi, Zigor Blanco, Gorka Lupiañez, Jose Maria Novoa eta Ion Troitiño dira Euskal Herrira ekarriko dituzten euskal presoak. Eusko Jaurlaritzak zehaztu beharko du zein kartzelatara mugitzen dituzten. | Bertze bortz euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Lexuri Gallastegi, Zigor Blanco, Gorka Lupiañez, Jose Maria Novoa eta Ion Troitiño dira Euskal Herrira ekarriko dituzten euskal presoak. Eusko Jaurlaritzak zehaztu beharko du zein kartzelatara mugitzen dituzten. | Lexuri Gallastegi, Zigor Blanco, Gorka Lupiañez, Jose Maria Novoa eta Ion Troitiño euskal presoak Euskal Herriratu eginen dituzte. Hala jakinarazi berri dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Ez dute iragarri zein kartzelatara ekarriko dituzten, ordea: hori Eusko Jaurlaritzak zehaztu beharko duela erran du Espainiako Barn... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207051/osasun-publikoa-indartzeko-planik-ez-izatea-leporatu-diote-jaurlaritzari.htm | Gizartea | Osasun publikoa indartzeko planik ez izatea leporatu diote Jaurlaritzari | Osasun Publikoa Aurrera eta Babestu Araba plataformek, eta Gasteizko hainbat auzo elkartek «antisozialtzat» jo dituzte 2022rako aurrekontuak. | Osasun publikoa indartzeko planik ez izatea leporatu diote Jaurlaritzari. Osasun Publikoa Aurrera eta Babestu Araba plataformek, eta Gasteizko hainbat auzo elkartek «antisozialtzat» jo dituzte 2022rako aurrekontuak. | «Non daude sosak?», galdetu diote Eusko Jaurlaritzari Osasun Publikoa Aurrera eta Babestu Araba plataformek, eta Gasteizko hainbat auzo elkartek. Denek ere bat egin dute Arabako hiriburuan, gobernuaren aurrekontuetan osasungintzarako eta arlo soziosanitariorako prestatutako plangintzaren «iruzurra» salatzeko: «Ez dute ... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207052/luis-irizar-sukaldaria-eta-sukaldarien-irakaslea-hil-da.htm | Bizigiro | Luis Irizar sukaldaria eta sukaldarien irakaslea hil da | Irizarrek 91 urte zituen. Haren ikasle izan ziren, besteak beste, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Martin Berasategi, Ander Gonzalez, Pili Manterola, Elena Arzak, Hilario Arbelaitz eta Inaxio Muguruza. | Luis Irizar sukaldaria eta sukaldarien irakaslea hil da. Irizarrek 91 urte zituen. Haren ikasle izan ziren, besteak beste, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Martin Berasategi, Ander Gonzalez, Pili Manterola, Elena Arzak, Hilario Arbelaitz eta Inaxio Muguruza. | Luis Irizar sukaldaria hil da gaur, Donostian, 91 urterekin. Euskal Herriko sukaldaritza berria deiturikoaren figura erraldoia izan da, eta izen handiko beste sukaldari askok «maisuen maisua» izan dela esan izan dute. Hilabeteak zeramatzan gaixorik.
Kuban jaio zen Irizar, 1930. urtean, gurasoek hara migratu zutelako, ... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207053/gizon-bat-atxilotu-dute-migratzaileak-mugaz-bestaldera-ilegalki-eramatea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute, migratzaileak mugaz bestaldera «ilegalki» eramatea egotzita | Migratzaileak Irunen hartu, eta autoz mugaren bestaldera eramaten zituen, Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzaren arabera. Frantziako Poliziak atzeman zuen, Luzuriagako lepoan. | Gizon bat atxilotu dute, migratzaileak mugaz bestaldera «ilegalki» eramatea egotzita. Migratzaileak Irunen hartu, eta autoz mugaren bestaldera eramaten zituen, Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzaren arabera. Frantziako Poliziak atzeman zuen, Luzuriagako lepoan. | Bidasoako mugan migratzaileak «ilegalki» mugaz bestaldera garraiatzea egotzita, gizon bat atxilotu zuten iragan azaroaren 30ean, Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak gaur jakinarazi duenez. Espainiako eta Frantziako poliziek batera jardun zuten operazioan, eta atxilotutakoaren mugimenduei segika aritu ziren, hari... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207054/bizkaiko-aldundiak-ez-du-irregulartasunik-sumatu-hiru-albaitari-kontratatzeko-prozesuan.htm | Gizartea | Bizkaiko Aldundiak ez du irregulartasunik sumatu hiru albaitari kontratatzeko prozesuan | Oposizioaren ustez, aldundiak ez du «borondaterik» zer gertatu den argitzeko | Bizkaiko Aldundiak ez du irregulartasunik sumatu hiru albaitari kontratatzeko prozesuan. Oposizioaren ustez, aldundiak ez du «borondaterik» zer gertatu den argitzeko | Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu Elixabete Etxanobek azalpenak eman ditu hiru albaitari kontratatzeko EPE enplegu publikorako eskaintzan salatutako irregulartasunen inguruan, Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzorde Instituzionalaren bilera batean. Etxanobek esan duenez... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207055/beasain-eta-brinkola-arteko-trenbidea-trabatu-du-luizi-batek.htm | Gizartea | Beasain eta Brinkola arteko trenbidea trabatu du luizi batek | Gabiria inguruan gertatu da luizia, eta tren batek harri-lurren kontra jo du. Inork ez du minik hartu. Itsasu inguruan (Lapurdi) beste luizi bat gertatu da, eta Kanbo eta Donibane Garazi arteko trenen zirkulazioa eten dute. | Beasain eta Brinkola arteko trenbidea trabatu du luizi batek. Gabiria inguruan gertatu da luizia, eta tren batek harri-lurren kontra jo du. Inork ez du minik hartu. Itsasu inguruan (Lapurdi) beste luizi bat gertatu da, eta Kanbo eta Donibane Garazi arteko trenen zirkulazioa eten dute. | Luiziak trenbidea moztu du Beasain eta Brinkola artean (Gipuzkoa), eta trafikoa etenda dago, bai aldirikoena, bai ibilbide ertain eta luzekoena.
Gabiria aldean gertatu da luizia, eta tren batek trenbideak harturiko lur eta harrien kontra jo du. Inork ez du minik hartu, edonola ere, eta barruan zeuden 15 bidaiariak ate... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207056/laguntzen-zain-vw-taldeak-landebenen-auto-elektrikoa-ekoizteko-asmoa-azaldu-du.htm | Ekonomia | Laguntzen zain, VW taldeak Landebenen auto elektrikoa ekoizteko asmoa azaldu du | Europan elektrifikazioaren aldeko estrategia «abiada handian» ezartzen ari direla eta aldaketa oro langileekin batera egingo dutela baieztatu du taldeko presidente Herbert Diessek | Laguntzen zain, VW taldeak Landebenen auto elektrikoa ekoizteko asmoa azaldu du. Europan elektrifikazioaren aldeko estrategia «abiada handian» ezartzen ari direla eta aldaketa oro langileekin batera egingo dutela baieztatu du taldeko presidente Herbert Diessek | Gorriz markatua zuten gaurko eguna Iruñeko Volkswagenen fabrikan, eta azkenean apur bat gehiago itxaron beharko dute. VW taldeak baieztatu du auto elektrikoaren aldeko apustu horren parte izango dela Landabengo fabrika, baina zehaztu du erabakia ez dagoela oraindik hartuta, «baldintza orokorren eta gobernuaren pizgarri... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207057/labek-esan-du-orain-dela-garaia-bizkaiko-egoitzetako-langileen-egoera-negoziatzeko.htm | Gizartea | LABek esan du orain dela garaia Bizkaiko egoitzetako langileen egoera negoziatzeko | Sindikatuak zaintza sektorearen «merkantilizazioa» salatu du, eta hura publiko bihurtzeko beharra nabarmendu. | LABek esan du orain dela garaia Bizkaiko egoitzetako langileen egoera negoziatzeko. Sindikatuak zaintza sektorearen «merkantilizazioa» salatu du, eta hura publiko bihurtzeko beharra nabarmendu. | LAB sindikatuak grebara deitu ditu Bizkaiko zahar etxeak, hilaren 14rako. Sindikatuaren hitzetan, «orain da garaia» langileen oinarrizko eskaerei bide emateko: enpresa pribatuetako beharginen lan baldintzak langile publikoekin parekatzea eta langile ratio «gizatiarrak» ezartzea. Hartara, elkarretaratzea egingo du Bilbo... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207058/bi-parke-eoliko-egiteko-proiektuak-aurkeztu-dituzte-gipuzkoan.htm | Gizartea | Bi parke eoliko egiteko proiektuak aurkeztu dituzte Gipuzkoan | Oleta mendian Capital Energy enpresak lau haize errotako industrialde bat jartzeko asmoa duela jakin du Azkoitiko Udalak. Urretxu eta Antzuola arteko Trekutz mendian ere bi haize errota jartzeko tramiteak hasi dituzte. | Bi parke eoliko egiteko proiektuak aurkeztu dituzte Gipuzkoan. Oleta mendian Capital Energy enpresak lau haize errotako industrialde bat jartzeko asmoa duela jakin du Azkoitiko Udalak. Urretxu eta Antzuola arteko Trekutz mendian ere bi haize errota jartzeko tramiteak hasi dituzte. | Araban hainbat parke eoliko kokatzeko izandako ika-mikaren ostean, Jaurlaritzak garbi utzi zuen halako instalazio gehiago jartzea babestuko zuela, energia menpekotasuna gutxitu eta berriztagarriak bultzatzeko. Azkoitiko Udaleko (Gipuzkoa) lurralde batzordean joan den azaroaren 25ean aztertu zuten Capital Energy enpresa... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207059/donostiako-eta-bilboko-san-tomas-azokak-bertan-behera-utzi-dituzte.htm | Bizigiro | Donostiako eta Bilboko San Tomas azokak bertan behera utzi dituzte | Donostia Kulturako Festen sailak iragarri du ezingo dutela egin feria, osasun egoera dela eta. Bilboko Udalak ere duela minutu gutxi azaldu du ezingo dutela egin. | Donostiako eta Bilboko San Tomas azokak bertan behera utzi dituzte. Donostia Kulturako Festen sailak iragarri du ezingo dutela egin feria, osasun egoera dela eta. Bilboko Udalak ere duela minutu gutxi azaldu du ezingo dutela egin. | San Tomas feria egitekoak ziren Donostian eta Bilbon, baina aurten ezingo dira egin. Beste herri batzuetan gertatzen ari den moduan, bertan behera utzi dituzte bi hirietako azokak osasun egoeraren eraginez.
COVID-19aren hamalau eguneko intzidentzia tasa goraldi betean da bi herrialde horietan: 490,88 Bizkaian, eta 1.2... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207060/joseba-etxebarriak-eta-moises-enbeitak-elkarrekin-jantziko-diote-txapela-bizkaiko-txapelketako-irabazleari.htm | Kultura | Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak elkarrekin jantziko diote txapela Bizkaiko Txapelketako irabazleari | Bi txapel jartzaile izendatuta, taldean egiten den lana sinbolizatu nahi izan du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 18an jokatuko da finala, Bilbon. | Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak elkarrekin jantziko diote txapela Bizkaiko Txapelketako irabazleari. Bi txapel jartzaile izendatuta, taldean egiten den lana sinbolizatu nahi izan du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 18an jokatuko da finala, Bilbon. | Lau eskutara jantziko diote txapela aurten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldunari: Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak egingo dute lan hori, elkarrekin. Abenduaren 18an jokatuko da txapelketako finala, Bilbo Arenan kiroldegian. Orduan jakingo da txapelduna nor den, bakarra, baina Bizkaiko Bertsozale jakinaraz... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207061/aebek-iraken-izan-duten-borrokarako-misioa-bukatu-da-bagdaden-arabera.htm | Mundua | AEBek Iraken izan duten borrokarako misioa bukatu da, Bagdaden arabera | Irakeko Gobernuak esan du EIren aurka aritutako nazioarteko koalizioak herrialdean segituko duela, armada «entrenatzen eta formatzen» | AEBek Iraken izan duten borrokarako misioa bukatu da, Bagdaden arabera. Irakeko Gobernuak esan du EIren aurka aritutako nazioarteko koalizioak herrialdean segituko duela, armada «entrenatzen eta formatzen» | EI Estatu Islamikoaren kontrako ahaleginean nazioarteko koalizioak, AEBak buru, Iraken izandako borrokarako misioa bukatu da, Irakeko segurtasun nazionalerako aholkulari Qassem al-Aarajik gaur iragarri duenez. Behin duela bi urte pasa EI ofizialki garaituta, Joe Biden AEBetako presidenteak eta Mustafa al-Kadhimi Irakek... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207062/covid-19aren-agerraldiak-atzeman-ditu-osakidetzak-bizkaiko-bi-erietxetan-basurtukoan-eta-san-eloyn.htm | Gizartea | COVID-19aren agerraldiak atzeman ditu Osakidetzak Bizkaiko bi erietxetan: Basurtukoan eta San Eloyn | Basurtuko ospitaleko Revilla eraikinean atzeman dute agerraldi bat, bost kasu positibo, pazienteen artean; Barakaldo-Sestaoko erakunde sanitario integratuan, berriz, hogei kasu atzeman dituzte San Eloy erietxeko oftalmologia zerbitzuko langileei egindako baheketa batean | COVID-19aren agerraldiak atzeman ditu Osakidetzak Bizkaiko bi erietxetan: Basurtukoan eta San Eloyn. Basurtuko ospitaleko Revilla eraikinean atzeman dute agerraldi bat, bost kasu positibo, pazienteen artean; Barakaldo-Sestaoko erakunde sanitario integratuan, berriz, hogei kasu atzeman dituzte San Eloy erietxeko oftalmo... | Osasun sistemako ospitaleetan atzemandako beste bi agerraldiren berri eman du Osakidetzak. Bizkaian atzemandakoak dira biak, Basurtuko erietxean eta Barakaldo-Sestaoko ESI erakunde sanitario integratuan. Basurtuko erietxeko Revilla eraikinean bost kasu positibo diagnostikatu dituzte, pazienteen artean. Barakaldo-Sestao... |
2021-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/207063/aurrera-kapitainari-segika.htm | Kirola | Aurrera, kapitainari segika | Aurrera, kapitainari segika. | Realak Europa ligan segituko du. Txuri-urdinek PSV Eindhoveni irabazi behar zioten aurrera egin eta final-hamaseirenetarako sailkatzeko, eta halaxe egin du. Imanol Alguacil teknikariak partidaren atarian esana zuen bazuela konfiantza bere jokalariengan, eta bai asmatu ere. Lan bikaina eginda sailkatu da hurrengo errond... | |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207094/allande-sokarros-kazetari-eta-ekintzailea-hil-da.htm | Gizartea | Allande Sokarros kazetari eta ekintzailea hil da | 'Euskaldunon Egunkaria'-n izan zen kazetari, 'Estatuak' sailean nagusiki. BERRIAn ere izan zen kolaboratzaile. Izen handikoa zen lurraldeko euskalgintzan eta politikagintzan. 64 urterekin zendu da. | Allande Sokarros kazetari eta ekintzailea hil da. 'Euskaldunon Egunkaria'-n izan zen kazetari, 'Estatuak' sailean nagusiki. BERRIAn ere izan zen kolaboratzaile. Izen handikoa zen lurraldeko euskalgintzan eta politikagintzan. 64 urterekin zendu da. | Allande Sokarros kazetaria zendu da, 64 urterekin. Etxebarren jaioa zen (Zuberoa), eta urteetan aritu zen kazetari, Euskaldunon Egunkaria-n besteak beste. Ekintzailea ere izan da, politika eta kultur arloan nagusiki, eta Zuberoako herri elkargoko presidenteorde ere izan zen. Kultur arloko eragilea zen Zuberoan, maskara... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207095/urak-hildako-bat-eragin-du-eta-kalte-material-ugari.htm | Gizartea | Urak hildako bat eragin du, eta kalte material ugari | Sunbillako baserri batean emakume bat hil da luizi batek azpian harrapatuta. Pirinio Atlantikoetako Departamenduan alerta gorria ezarri dute. Baionan A-63 autobidea hetsi dute, Bordelera bidean. Ebron bihar espero dituzte ur emaririk handienak. Hainbat ekitaldi atzeratu edo bertan behera geratu dira, eta herritarrei au... | Urak hildako bat eragin du, eta kalte material ugari. Sunbillako baserri batean emakume bat hil da luizi batek azpian harrapatuta. Pirinio Atlantikoetako Departamenduan alerta gorria ezarri dute. Baionan A-63 autobidea hetsi dute, Bordelera bidean. Ebron bihar espero dituzte ur emaririk handienak. Hainbat ekitaldi atze... | Azken urteotako euriterik gogorrena da Euskal Herriko hainbat tokitan. Atzoz geroztik, nabarmen larriagotu da egoera, eta piztuak dira alarmak, olatuen goraldiengatik, euriteengatik eta, batik bat, ibaiek gainezka eginda sorturiko uholdeengatik. Denboraleak mendebaldetik ekialdera egin du ostegunean, eta kezka zabaldu ... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207096/elisa-loncon-antileok-jasoko-du-rene-cassin-saria.htm | Gizartea | Elisa Loncon Antileok jasoko du Rene Cassin saria | Txileko komunitate indigenen alde eginiko lana saritu du epaimahaiak. Egun, herrialde hartako biltzar konstituziogileko burua da. | Elisa Loncon Antileok jasoko du Rene Cassin saria. Txileko komunitate indigenen alde eginiko lana saritu du epaimahaiak. Egun, herrialde hartako biltzar konstituziogileko burua da. | Elisa Loncon Antileo (Lefweluan, Txile, 1963) ekintzaile eta politikari txiletarrak jasoko du aurtengo Rene Cassin saria, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde Jose Antonio Rodriguezek jakinarazi duenez. Lonconek arlo akademikoan eginiko lanaz gain, «Txileko komunitate indigenekiko gi... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207097/osasun-ziurtagiria-eremu-gehiagotan-eskatzen-hasteari-buruz-galdetuko-dio-jaurlaritzak-justiziari.htm | Gizartea | Osasun ziurtagiria eremu gehiagotan eskatzen hasteari buruz galdetuko dio Jaurlaritzak justiziari | Zahar etxeetan, erietxeetan eta beste zenbait tokitan erabiltzen hasteko zer aukera dituen jakiteko egingo dio eskea EAEko Auzitegi Nagusiari, beranduenez astelehenean. | Osasun ziurtagiria eremu gehiagotan eskatzen hasteari buruz galdetuko dio Jaurlaritzak justiziari. Zahar etxeetan, erietxeetan eta beste zenbait tokitan erabiltzen hasteko zer aukera dituen jakiteko egingo dio eskea EAEko Auzitegi Nagusiari, beranduenez astelehenean. | Gaueko aisialdian eta 50 bezero baino gehiago dituzten jatetxeetan: egun, Eusko Jaurlaritzak onartua du baimena toki horietan eskatzeko COVID-19a hesitzeko ezarrita dagoen osasun ziurtagiria. Lehengo astean, Iñigo Urkullu lehendakariak asmoa adierazi zuen ziurtagiri horren erabilera beste toki batzuetara ere hedatzeko,... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207098/ela-eta-lab-ez-dira-gai-eragiteko-sordoren-ustez-eta-itxurak-egiten-daude.htm | Ekonomia | ELA eta LAB ez dira gai eragiteko, Sordoren ustez, «eta itxurak egiten daude» | Lan eskubideak berreskuratzeko prozesutik kanpo daudela esan die. | ELA eta LAB ez dira gai eragiteko, Sordoren ustez, «eta itxurak egiten daude». Lan eskubideak berreskuratzeko prozesutik kanpo daudela esan die. | LAB sindikatuak greba orokorra egiteko aukera baztertu du asteon, eta ELAk aukera horri eusten diola esan du; edonola ere, ez dira ados jarri Maitzaren Lehenaz geroztik helarazitako balizko greba orokor baten deialdiari dagokionez. Eta porrot horren ostean, beste eragile batzuk iritsi dira sindikatu abertzaleen ezina a... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207099/assange-estraditatzeko-baimena-eman-du-londresek.htm | Mundua | Assange estraditatzeko baimena eman du Londresek | AEBetan espioitza egozten diote Wikileaksen sortzaileari, eta 127 urteko kartzela zigorra jar diezaiokete. Gorenera jotzeko aukera dute orain kazetariaren abokatuek. | Assange estraditatzeko baimena eman du Londresek. AEBetan espioitza egozten diote Wikileaksen sortzaileari, eta 127 urteko kartzela zigorra jar diezaiokete. Gorenera jotzeko aukera dute orain kazetariaren abokatuek. | Wikileaksen sortzaile Julian Assange AEBetara estraditatzeko eskariari onespena eman dio Londresko auzitegi batek. Espioitza egozten diote kazetariari AEBetan, eta 127 urteko kartzela zigorra jar diezaiokete han erruduntzat joz gero. Dena den, Auzitegi Gorenera jo dezake oraindik kazetariak, baina bien bitartean behin-... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207101/gutxienez-54-migratzaile-hil-dira-mexikon-kamioi-istripuz.htm | Mundua | Gutxienez 54 migratzaile hil dira Mexikon, kamioi istripuz | Beste 50 zauritu inguru zenbatu dituzte. Guztira 107 migratzaile zihoazen kamioian. | Gutxienez 54 migratzaile hil dira Mexikon, kamioi istripuz. Beste 50 zauritu inguru zenbatu dituzte. Guztira 107 migratzaile zihoazen kamioian. | 54 migratzaile hil dira Mexiko hegoaldean, barruan zihoazen kamioiak istripua izan ondoren. Kamioian zeuden 107 migratzaileetatik gutxienez 54k galdu dute bizia, eta beste 50 inguru zauritu dira. Gehienak Erdialdeko Amerikakoak direla jakinarazi dute zenbait hedabidek. Mexikoko Migrazioaren Institutu Nazionalak jakinar... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207102/atarrabian-txalupa-motordunekin-atera-dituzte-hogei-bat-edadetu-etxetik.htm | Gizartea | Atarrabian txalupa motordunekin atera dituzte hogei bat edadetu etxetik | Arabako hiriburuan, familia bateko hiru senide zuhaitz batetik erreskatatu zituzten, autoa uretan harrapatuta geratu baitziren. Gernikan, autobus bateko 21 bidaiari geratu ziren atzo urak harrapatuta. | Atarrabian txalupa motordunekin atera dituzte hogei bat edadetu etxetik. Arabako hiriburuan, familia bateko hiru senide zuhaitz batetik erreskatatu zituzten, autoa uretan harrapatuta geratu baitziren. Gernikan, autobus bateko 21 bidaiari geratu ziren atzo urak harrapatuta. | Gaur goizean Nafarroako suhiltzaileek hogei bat edadetu atera dituzte etxetik, txalupa motordunetan. Martiket auzoan bizi dira, eta urak metro bateko altuera zuen etxe horietan. Atarrabia izan da gaur uholdeek kalte handiena egindako udalerrietako bat. Mikel Oteiza alkateak baieztatu du ez dela inor zauritu, baina kalt... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207103/ebroren-goraldia-goizalderako-espero-dute-mendabian-eta-arratsalderako-tuteran.htm | Gizartea | Ebroren goraldia goizalderako espero dute Mendabian, eta arratsalderako, Tuteran | Nafarroako Gobernua kezkaturik da ibaien goraldiak datozen orduetan hegoaldean ekar ditzakeen arriskuekin. Suhiltzaile unitateak indartu dituzte datozen orduetarako. | Ebroren goraldia goizalderako espero dute Mendabian, eta arratsalderako, Tuteran. Nafarroako Gobernua kezkaturik da ibaien goraldiak datozen orduetan hegoaldean ekar ditzakeen arriskuekin. Suhiltzaile unitateak indartu dituzte datozen orduetarako. | Atsedenik ez du ematen euriak, ezta jada itsasora bidean erreka eta ibaietan den urak ere. Nafarroako Gobernua kezkatuta agertu da goizean datozen orduetan erori den urak hegoaldean izango duen eraginagatik. Ebroko Ur Konfederazioak (CHE) arratsaldean jakinarazi duenez, isurialde Mediterraneoko ur guztiak bilduta, Ebro... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207104/igandean-atertuko-du-iragarpenen-arabera.htm | Gizartea | Igandean atertuko du, iragarpenen arabera | Meteorologoek aurreikusi dute denboralea igandean baretuko dela. Euria etetea espero da ordurako, baita tenperaturek gora egitea ere. Baliteke, ordea, elurra urtzean arazoak izatea. | Igandean atertuko du, iragarpenen arabera. Meteorologoek aurreikusi dute denboralea igandean baretuko dela. Euria etetea espero da ordurako, baita tenperaturek gora egitea ere. Baliteke, ordea, elurra urtzean arazoak izatea. | Herritarrek zein erakundeek eguraldi iragarpenei loturik dauzkate begiak, ezinbestean. Azken orduetako euriteek ekarritako korapiloak askatzen lagun bailezake denboralea baretzeak. Meteorologia institutuen aurreikuspenen arabera, ordea, euriaren etena ez da berehalakoa izanen: igandean zehaztu dute muga. Euskalmet Eusk... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207105/imqk-bere-kliniketako-garbitzaileak-kaleratuko-ditu-subrogazioa-ukatuz.htm | Ekonomia | IMQk bere kliniketako garbitzaileak kaleratuko ditu, subrogazioa ukatuz | Greba mugagabea abiatu dute. Bilboko bi zentrotako garbitzaile guztiak kaleratu nahi ditu: 90 lagun. | IMQk bere kliniketako garbitzaileak kaleratuko ditu, subrogazioa ukatuz. Greba mugagabea abiatu dute. Bilboko bi zentrotako garbitzaile guztiak kaleratu nahi ditu: 90 lagun. | Greba mugagabea abiatu dute IMQren Bilboko Zorrotzaurreko eta Andre Maria Zuriaren kliniketako garbitzaileek. ELAk azaldu duenez, abendu amaieran 90 langile kaleratuko ditu enpresak, bere gain hartuz garbiketa zerbitzua, eta «aitzakia» horretaz baliatuta, oraingo lantaldea subrogatzeari uko eginez. Langileek beraiek az... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207106/lehen-mailako-arreta-eta-aztarnari-taldeak-indartzeko-eskatu-du-eh-bilduk.htm | Gizartea | Lehen mailako arreta eta aztarnari taldeak indartzeko eskatu du EH Bilduk | Pazienteentzat gertukoena den osasun sistema «ahultzea» leporatu dio Osakidetzari EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak | Lehen mailako arreta eta aztarnari taldeak indartzeko eskatu du EH Bilduk. Pazienteentzat gertukoena den osasun sistema «ahultzea» leporatu dio Osakidetzari EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak | Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkari Rebeka Uberak adierazi du, egungo egoeran, «lehentasunak» izan beharko lukeela «premia anbulatorioak» indartzea, baina ez dela ari bide horretan Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Uste du pandemiaren seigarren olatuak «hankaz gora» harrapatu duela osasun sistema: «Lehen mailako... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207107/sunbillan-emakume-bat-hil-da-baserrian-haren-autoa-luizi-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Sunbillan emakume bat hil da, baserrian haren autoa luizi batek harrapatuta | Luizi batek azpian harrapatu du haren autoa, baserri bateko estalpean. | Sunbillan emakume bat hil da, baserrian haren autoa luizi batek harrapatuta. Luizi batek azpian harrapatu du haren autoa, baserri bateko estalpean. | Gaur eguerdian emakume bat hil da Sunbillan (Nafarroa), luizi batek harrapatuta. Lehen datuen arabera, baserri batean izan da luizia, estalpe batean. Emakumeak han gordetzen zuen autoa, eta luizia izan denean bera ere han harrapatu du.
Bizilagun batek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak, eta jakinarazi die luizi bate... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207108/abaurreak-zinegotzi-izateari-utziko-dio-sei-hilabeteko-zigorra-onartu-ostean.htm | Politika | Abaurreak zinegotzi izateari utziko dio, sei hilabeteko zigorra onartu ostean | EH Bilduko Iruñeko zinegotzia 2019ko sanferminetako txupinazoaren istiluen harira epaitu zuten, baina akordioa lortu du akusazioarekin. | Abaurreak zinegotzi izateari utziko dio, sei hilabeteko zigorra onartu ostean. EH Bilduko Iruñeko zinegotzia 2019ko sanferminetako txupinazoaren istiluen harira epaitu zuten, baina akordioa lortu du akusazioarekin. | Iruñeko 4. Zigor Auzitegiak sei hilabeteko zigor espetxea ezarri dio EH Bilduko Iruñeko zinegotzi Joxe Abaurreari, 2019ko sanferminetako txupinazoan izandako istiluak direla eta. Fiskalak 30 hilabeteko zigorra eskatzen zuen, baina bi aldeek akordioa lortu dute eta, horren ondorioz, zigorra sei hilabetekoa izango da eta... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207109/urkulluk-eta-txibitek-bi-gobernuen-arteko-lankidetza-hitzarmena-eguneratu-dute.htm | Politika | Urkulluk eta Txibitek bi gobernuen arteko lankidetza hitzarmena eguneratu dute | 2016an sinatutako protokoloaren edukiak zabaltzea eta egungo egoerari egokitzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. 29 esparrutan erdietsi dituzte lankidetza akordioak. | Urkulluk eta Txibitek bi gobernuen arteko lankidetza hitzarmena eguneratu dute. 2016an sinatutako protokoloaren edukiak zabaltzea eta egungo egoerari egokitzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. 29 esparrutan erdietsi dituzte lankidetza akordioak. | Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibitek bi gobernuen arteko lankidetza protokoloa berritu dute gaur, Iruñean. 2016an bi gobernuek sinatutakoa zabaldu eta eguneratzen du akordioak, eta bi erkidegoen arteko lankidetzarako oinarriak ezartzen ditu 29 esparrutan. Eko... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207110/etxerat-ek-bozgorailua-piztu-du-politika-diskriminatzaileen-aurka.htm | Politika | Etxerat-ek bozgorailua piztu du politika diskriminatzaileen aurka | Giza kateak egin dituzte Gasteizen eta Iruñean, euskal presoek eta euren senideen jasaten dituzten «eskubide urraketak» salatzeko. | Etxerat-ek bozgorailua piztu du politika diskriminatzaileen aurka. Giza kateak egin dituzte Gasteizen eta Iruñean, euskal presoek eta euren senideen jasaten dituzten «eskubide urraketak» salatzeko. | Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna baliatuta, Etxerat elkarteak giza kate bana egin du Iruñean eta Gasteizen, jasaten dituzten «eskubide urraketa guztiez nazkatuta» daudela adierazteko. Giza Eskubideen defentsan. Salbuespen politika stop lelopean, Nafarroako Parlamentuaren eta Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu dira, ... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207111/marka-gainditu-dute-nafarroan-kasu-positiboek-842-izan-dira.htm | Gizartea | Marka gainditu dute Nafarroan kasu positiboek: 842 izan dira | Egindako testen %16 izan dira positiboak, eta egoera kontrolatzen zaila dela erakusten du horrek | Marka gainditu dute Nafarroan kasu positiboek: 842 izan dira. Egindako testen %16 izan dira positiboak, eta egoera kontrolatzen zaila dela erakusten du horrek | Osasunbideak eman du atzo COVID-19aren jarraipena egiteko egindako testen berri, eta jakinarazi du, positibo berrien kopuruan marka gainditu zutela: 842 izan ziren. Behin izurria kontrolatzeko testak egiten hasi zirenetik atzemandako kopururik altuena da. Horrek erakusten du izurriaren goraldia. Testen %16,6k eman zute... |
2021-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/207112/normalki-zinez-prest-bagara-joaten-gara-txapelketa-bat-egitera.htm | Kirola | «Normalki, zinez prest bagara joaten gara txapelketa bat egitera» | MMA kaiola batean egiten den borroka da; kanpotik ikusirik arrunt bortitz iduri badu ere, Hiriart Urrutiren ustez errespetuaren kirola da. Arte martzialen nahasketan, amateurretan, lehia gehienak irabazi ditu. | «Normalki, zinez prest bagara joaten gara txapelketa bat egitera». MMA kaiola batean egiten den borroka da; kanpotik ikusirik arrunt bortitz iduri badu ere, Hiriart Urrutiren ustez errespetuaren kirola da. Arte martzialen nahasketan, amateurretan, lehia gehienak irabazi ditu. | Duela hamar urte, sambo kirol errusiarrarekin hasi zen; ondoko urtean, gela bat ireki zen MMA kurtsoekin, eta, geroztik, kirol horretan zentratu da Ximun Hiriart Urruti (Kanbo, 1992). Mixed Martial Art hitzen siglak dira ingelesez, arte martzialen nahasketa baita. Amatur mailan lehiaketa gehienak irabaziak ditu Hiriart... |
2021-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/207113/mauleko-ospitalea-pauetik-zuzendua.htm | Gizartea | Mauleko ospitalea, Pauetik zuzendua | EH Baik Mauleko erietxea Baionakoari lotu nahi luke. Olueko zuzendaritza baztertu zutenetik, Pauetik kudeatua dago. | Mauleko ospitalea, Pauetik zuzendua. EH Baik Mauleko erietxea Baionakoari lotu nahi luke. Olueko zuzendaritza baztertu zutenetik, Pauetik kudeatua dago. | Mauleko ospitalea kudeatzeko zuzendaririk ezean, azken urteetan Olueko (Biarno) ospitalearekin partekatua zen zuzendaritza. Baina 2021aren hastapenean, ospitaleko langileek kudeaketa arazoak salaturik, hango zaintza batzordeak Oluerekin partekatua zen zuzendaritza kontratua haustea deliberatu zuen. Geroztik, behin-behi... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207114/zortzi-orri-eta-komunitate-bat.htm | Gizartea | Zortzi orri eta komunitate bat | 'Egunkaria' zenak duela 30 urte kaleratu zuen 'Nafarkaria' gehigarriaren lehen zenbakia. 11 urte iraun zuen bidea hasi zuen Nafarroako gehigarriak 1991ko abenduaren 6an. 2002ko uztailaren 26koa izan zuen azken zenbakia, UPNren gobernuak diru laguntza kendu eta gero, ezin izan zuelako eutsi. | Zortzi orri eta komunitate bat. 'Egunkaria' zenak duela 30 urte kaleratu zuen 'Nafarkaria' gehigarriaren lehen zenbakia. 11 urte iraun zuen bidea hasi zuen Nafarroako gehigarriak 1991ko abenduaren 6an. 2002ko uztailaren 26koa izan zuen azken zenbakia, UPNren gobernuak diru laguntza kendu eta gero, ezin izan zuelako eut... | Mahai baten bueltan, eta paper zuri batean jasotako ideiak oinarri hartuta. Halaxe sortu zen Nafarkaria, duela 30 urte. 1991ko abenduaren 6an kaleratu zuen Egunkaria-k Nafarroako gehigarriaren lehendabiziko zenbakia. 11 urteko bidea egin zuen, UPNren Nafarroako Gobernuak diru laguntza kendu, eta ito zuen arte. 2002ko u... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207115/feliperen-metropolia.htm | Feliperen metropolia | Feliperen metropolia. | Azkoitiar batek maketatu zuen lehendabiziko Nafarkaria. Urtebete egina zuen Euskaldunon Egunkariak gehigarria argitaratzeari ekin zionean. Azalean Denondarako zokoa izenburua zekarren, bazuen txungurretik, denok eta zoko esaldi berean. Alta bada, bigarren zenbakiak sortze kontzeptu bat oparitu zigun, maketatzaile azkoi... | ||
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207116/magnus-carlsenek-berriro-irabazi-du-munduko-txapelketa.htm | Kirola | Magnus Carlsenek berriro irabazi du Munduko Txapelketa | Nagusitasunez gailendu zaio Ian Nepomniaxtxi errusiarrari finalean, Dubain: 7,5-3,5. 2013an irabazi zuen lehen aldiz titulua, eta lau aldiz eutsi dio. | Magnus Carlsenek berriro irabazi du Munduko Txapelketa. Nagusitasunez gailendu zaio Ian Nepomniaxtxi errusiarrari finalean, Dubain: 7,5-3,5. 2013an irabazi zuen lehen aldiz titulua, eta lau aldiz eutsi dio. | Kito. Amaitu da Munduko Xake Txapelketako finala, Dubain. Magnus Carlsenek irabazi du bosgarren aldiz titulua. Norvegiarrak nahikoa izan ditu 11 partida Ian Nepomniaxtxi errusiarrari gailentzeko. Hain handia izan da haren nagusitasuna, finala amaitzeko hiru neurketa falta zirela izan da txapeldun. 7,5 puntu lortu ditu ... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207117/mendi-lasterketako-korrikalariek-ez-dute-berriro-korrituko-euskal-selekzioarekin.htm | Kirola | Mendi lasterketako korrikalariek ez dute berriro korrituko euskal selekzioarekin | Euskal selekzioko korrikalariek «onartezintzat» jo dituzte Euskal Mendizale Federazioko zuzendaritza berriak hartu dituen erabakiak, eta «desegokia» dela iruditu zaie aukeratu duen bidea. 2021eko mendi lasterketako euskal selekzioko korrikalari guztiek sinatu dute oharra. | Mendi lasterketako korrikalariek ez dute berriro korrituko euskal selekzioarekin. Euskal selekzioko korrikalariek «onartezintzat» jo dituzte Euskal Mendizale Federazioko zuzendaritza berriak hartu dituen erabakiak, eta «desegokia» dela iruditu zaie aukeratu duen bidea. 2021eko mendi lasterketako euskal selekzioko korri... | Mendi lasterketako korrikalari gehienek ez dute berriro korrika egingo euskal selekzioaren elastikoarekin. Hala dio 2021eko mendi lasterketetako euskal selekzioko korrikalari guztiek sinatutako oharrak.
2021eko otsailean, Euskal Mendi Federazioan hauteskundeak egin ziren, eta zuzendaritza berria eratu zen. Oharrak dio... |
2021-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/207118/san-mamesen-dago-giltza.htm | Kirola | San Mamesen dago giltza | Athleticek Espainiako Ligako lehen hiru sailkatuen kontra jokatuko du etxean urtea amaitu aurretik. Sevilla hartuko du gaur. | San Mamesen dago giltza. Athleticek Espainiako Ligako lehen hiru sailkatuen kontra jokatuko du etxean urtea amaitu aurretik. Sevilla hartuko du gaur. | Azken zazpi partidetan irabazi ez duen talde bateko kideak ezin dira lasai egon; azken zazpi norgehiagokatan lau puntu lortu dituen talde bateko kideak urduri egotea normala da; azken zazpi lehietan lau gol egin dituen talde batek amesgaiztoak izan behar ditu aurkariaren atearekin; eta azken zazpi partidetako aurkarien... |
2021-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/207148/ebro-hasi-da-bere-onera-itzultzen.htm | Gizartea | Ebro hasi da bere onera itzultzen | Tutera parean, ibaiak 14:00ak inguruan izan du emari gehien. Nafarroako Gobernuak eskatuko du kaltetutako herriak hondamendi naturalen gune izendatzeko. Frantziako Barne ministroak Baiona bisitatu du, kalteak jasan dituzten dendariekin egoteko. | Ebro hasi da bere onera itzultzen. Tutera parean, ibaiak 14:00ak inguruan izan du emari gehien. Nafarroako Gobernuak eskatuko du kaltetutako herriak hondamendi naturalen gune izendatzeko. Frantziako Barne ministroak Baiona bisitatu du, kalteak jasan dituzten dendariekin egoteko. | Nafarroako Gobernuak beteko du hainbat alkatek azken orduetan egindako eskaera: eskatuko du uholdeek kaltetu dituzten herriak hondamendi naturalak jasan dituzten gune gisa izendatzeko. Hala jakinarazi du Maria Txibite Nafarroako lehendakariak, eta esan du bihar bilduko dela kalteak jasan dituzten Nafarroako 74 herrieta... |
2021-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/207149/aebetan-70-eta-100-pertsona-artean-hil-dira-tornado-olde-batean.htm | Mundua | AEBetan 70 eta 100 pertsona artean hil dira tornado olde batean | Tornadoetako batek lau estatu zeharkatu ditu, 250 kilometrotan lurra astinduz. Kentuckyn jasan dituzten kalte handienak. AEBetako azken aldiko tragedia klimatologiko handienetako bat da. | AEBetan 70 eta 100 pertsona artean hil dira tornado olde batean. Tornadoetako batek lau estatu zeharkatu ditu, 250 kilometrotan lurra astinduz. Kentuckyn jasan dituzten kalte handienak. AEBetako azken aldiko tragedia klimatologiko handienetako bat da. | Tornado olde batek AEBetako Kentucky estatuta gogor jo du azken orduetan, eta Andy Besehar gobernadoreak aurreratu duenez, 70 eta 100 pertsona bitartean hil dira. WLKY telebista kateari egindako adierazpenetan gaineratu du litekeena dela kopuru hori gainditzea behin betiko kontaketan.
Agintariek baieztatu dute hainbat... |
2021-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/207150/eusko-jaurlaritzak-erabaki-du-bizkaian-eta-gipuzkoan-uholdeengatik-ezarritako-arrisku-maila-jaistea.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak erabaki du Bizkaian eta Gipuzkoan uholdeengatik ezarritako arrisku maila jaistea | Araban larrialdi fasea mantenduko dute, Zadorra ibaiak eragin ditzakeen kalteak direla eta. | Eusko Jaurlaritzak erabaki du Bizkaian eta Gipuzkoan uholdeengatik ezarritako arrisku maila jaistea. Araban larrialdi fasea mantenduko dute, Zadorra ibaiak eragin ditzakeen kalteak direla eta. | Okerrena pasatu da: hala ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak. Gaur goizean bildu da Eusko Jaurlaritzaren uholdeen arriskuari aurre egiteko plan bereziaren krisi mahaia, eta erabaki dute uholdeengatik ezarritako arrisku maila jaistea Bizkaian eta Gipuzkoan. Hain zuzen, bertan behera utzi d... |
2021-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/207151/tortura-pairatu-dutenen-sarea-ehuntzen-hasi-dira-nafarroan.htm | Politika | Tortura pairatu dutenen sarea ehuntzen hasi dira Nafarroan | Nafarroako Torturatuen Elkartearen sustatzaileek biktimen errolda osatu nahi dute herriz herri | Tortura pairatu dutenen sarea ehuntzen hasi dira Nafarroan. Nafarroako Torturatuen Elkartearen sustatzaileek biktimen errolda osatu nahi dute herriz herri | Guardia Zibilak 2011ko urtarrilean eraman zuen Jon Patxi Arratibel Xafan, Ekin erakundeko kide izatea egotzita. Bost egunez izan zuten inkomunikatuta eta denbora horretan bortizki torturatu zutela salatu zuen epailearen aurrean: poltsa, kolpeak, elektrodoak, lagun eta senideen aurkako mehatxuak... Tratu txarrei gehiago... |
2021-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/207152/salbatzaileak-agertu-behar.htm | Kirola | Salbatzaileak agertu behar | Alavesek puntu bat urratu du etxean Getaferen aurka, Joseluren azken uneko gol bati esker. Unalek aurretik jarri ditu bisitariak, baina neurketa berdindu eta zulora itzultzea saihestu dute arabarrek. | Salbatzaileak agertu behar. Alavesek puntu bat urratu du etxean Getaferen aurka, Joseluren azken uneko gol bati esker. Unalek aurretik jarri ditu bisitariak, baina neurketa berdindu eta zulora itzultzea saihestu dute arabarrek. | Joselurekiko erabateko menpekotasuna du Alavesek. Aurrelaria asegaitz dabil ate aurrean, eta eskerrak, hura baita golak egiten ari den ia jokalari bakarra. Gaur, denboraldi honetako zortzigarrena egin du, Getaferen aurka, Arabako taldea puntu bat lortzeko itxaropena galtzen hasia zenean. 0-1 ari zen galtzen, eta emaitz... |
2021-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/207153/bolbora-busti-eta-europako-trena-urrundu.htm | Kirola | Bolbora busti, eta Europako trena urrundu | Athleticek 0-1 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen. Zuri-gorriak gehiago izan dira, eta aukera asko izan dituzten arren, ezin izan dute gola sartu, beste behin. Delaneyk egin du bisitarien aldeko gola. | Bolbora busti, eta Europako trena urrundu. Athleticek 0-1 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen. Zuri-gorriak gehiago izan dira, eta aukera asko izan dituzten arren, ezin izan dute gola sartu, beste behin. Delaneyk egin du bisitarien aldeko gola. | Bolada txarra eten ezinik jarraitzen du Athleticek. 0-1 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen, ligako hamazazpigarren jardunaldian. Zuri-gorriek hamaika abagune izan dituzte, batez ere lehen zatian, eta horien artean, bi baloi bidali dituzte zutoinera. Sevillak, ordea, bigarren iritsieran nahikoa izan du Unai Simonen ... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207187/kaledonia-berriko-erreferenduma-boikotatu-dute-independentistek-eta-ezezkoak-irabazi-du.htm | Mundua | Kaledonia Berriko erreferenduma boikotatu dute independentistek, eta ezezkoak irabazi du | Hirugarrenez egin dute galdeketa, printzipioz, azken aldiz. Subiranistek galdeketa boikoteatzearen alde egin dute, pandemiagatik kanpainarako baldintza egokirik ez dagoela argudiatuta. Horren ondorio izan da parte hartzea: %43,9. Independentziari ezezkoa eman diote botoa eman dutenen %96,5ek. | Kaledonia Berriko erreferenduma boikotatu dute independentistek, eta ezezkoak irabazi du. Hirugarrenez egin dute galdeketa, printzipioz, azken aldiz. Subiranistek galdeketa boikoteatzearen alde egin dute, pandemiagatik kanpainarako baldintza egokirik ez dagoela argudiatuta. Horren ondorio izan da parte hartzea: %43,9. ... | Frantziaren menpeko izaten jarraituko du Kaledonia Berriak. Hala erabaki dute atzo egin zuten erreferendumean bozkatu duten herritarrek. Botoa eman dutenen %3,5ek soilik bozkatu dute independentziaren alde, eta aurka %96,5ek. Hori eragin duena independentisten erabakia izan da: pandemiagatik kanpainarako baldintza egok... |
2021-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/207188/max-verstappen-txapeldun-1-formulan.htm | Kirola | Max Verstappen txapeldun 1 Formulan | Red Bulleko gidariak 24 urterekin irabazi du lehen aldiz 1 Formula. Azken urteetako mundu txapelketarik ederrenetakoa izan da, eta belgikarrak Lewis Hamiltoni garaikurra kentzea lortu du bost urte igaro eta gero. | Max Verstappen txapeldun 1 Formulan. Red Bulleko gidariak 24 urterekin irabazi du lehen aldiz 1 Formula. Azken urteetako mundu txapelketarik ederrenetakoa izan da, eta belgikarrak Lewis Hamiltoni garaikurra kentzea lortu du bost urte igaro eta gero. | Amaitu da, momentuz, Lewis Hamiltonen aroa (Mercedes). Txapeldun berria du 1 Formulak: Max Verstappen (Red Bull). Belgikako gidariak urteak zeramatzan zaleen ahotan, eta garaipen mordoa ere bazuen zakuratuak. Hamiltonen hegemoniak, ordea, suntsiezina zirudien. Mercedeseko gidariak zazpi bider irabazi du gidarien txapel... |
2021-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/207190/osasunak-2-2-berdindu-du-bartzelonaren-aurka.htm | Kirola | Osasunak 2-2 berdindu du Bartzelonaren aurka | Bi aldiz aurreratu dira bisitariak, eta bi aldiz berdindu dute etxekoek. Chimy Avilak sartu du Osasunaren azken gola, bost minuturen faltan. Sailkapenean hamargarren daude nafarrak. | Osasunak 2-2 berdindu du Bartzelonaren aurka. Bi aldiz aurreratu dira bisitariak, eta bi aldiz berdindu dute etxekoek. Chimy Avilak sartu du Osasunaren azken gola, bost minuturen faltan. Sailkapenean hamargarren daude nafarrak. | Osasunak garaipen zaporeko puntua eskuratu du gaur. Bartzelona beti da aurkari zaila, eta aurten aspaldiko okerren dabilen arren, aste barruan Txapeldunen Ligatik kanpo geratu izana konpontzeko gogoz zelairatu dira gaur. Arrasateren Osasuna ere ez da, ordea, amore erraz ematen duen horietakoa, eta hala erakutsi du gaur... |
2021-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/207191/realak-europako-biharamuna-ordaindu-du.htm | Kirola | Realak Europako biharamuna ordaindu du | Lehen zatian Betis baino hobeak izan dira txuri-urdinak, baina gola etxekoek sartu dute. Bigarren zatian bai, jaun eta jabe izan da Betis. | Realak Europako biharamuna ordaindu du. Lehen zatian Betis baino hobeak izan dira txuri-urdinak, baina gola etxekoek sartu dute. Bigarren zatian bai, jaun eta jabe izan da Betis. | Realak hirugarren neurketa jarraian galdu du Ligan. Imanolen taldeak ia geldiezina zirudien denboraldi hasieratik duela bizpahiru astera arte, baina gaur Sevillan (Espainia) baieztatu da ustea: iritsi da bolada txarra. Denboraldi honetan jaso duen egurrik handiena jaso du Realak aurkari zuzen baten zelaian, Betisen zel... |
2021-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/207192/bigarren-garaipena-jaka-mariezkurrenarentzat.htm | Kirola | Bigarren garaipena Jaka-Mariezkurrenarentzat | Irabazleek gaizki ekin diote lehiari (9-0), baina irauli egin dute. Etxeberriak Altuna III.aren ordez jokatu du. | Bigarren garaipena Jaka-Mariezkurrenarentzat. Irabazleek gaizki ekin diote lehiari (9-0), baina irauli egin dute. Etxeberriak Altuna III.aren ordez jokatu du. | Lautik bi Erik Jaka eta Jon Mariezkurrenarentzat. Garaipen gazi-gozoa izan da hala ere, irabazleek ez baitute euren jokorik onena egin; hala aitortu du atzelariak neurketaren ostean.
Mariezkurrenari asko kosta zaio partidan sartzea, eta markagailua da horren erakuslerik onena: 9-0 galtzen hasi dira. Txapelketaren hasi... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207193/manifestazioetan-ongi-kontzertuetan-adi.htm | Gizartea | Manifestazioetan, ongi; kontzertuetan, adi | Ugo Mayor EHUko Ikerbasque fundazioko ikertzaileak beste esperimentu bat egin du jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den aztertzeko. Bilbo Arenan eginiko kontzertu bateko airea aztertu du, eta emaitza kezkagarriak jaso ditu. | Manifestazioetan, ongi; kontzertuetan, adi. Ugo Mayor EHUko Ikerbasque fundazioko ikertzaileak beste esperimentu bat egin du jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den aztertzeko. Bilbo Arenan eginiko kontzertu bateko airea aztertu du, eta emaitza kezkagarriak jaso ditu. | Azaroaren 20an EH Bilduk milaka pertsona bildu zituen Bilboko kaleetan manifestazio batean. Aukeraz baliatu zen Ugo Mayor biologoa. EHUko Ikerbasque taldeko ikertzaileak airean dagoen CO2 maila neurtzeko gailu bat eraman zuen manifestaziora, eta arnasturiko airearen kontzentrazioa aztertu zuen. Ondorioztatu zuenez, «ai... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207194/gerrilari-antifrankistei-bidelapur-deitu-die-guardia-zibilak-eta-txioa-ezabatu-du-gero.htm | Gizartea | Gerrilari antifrankistei «bidelapur» deitu die Guardia Zibilak, eta txioa ezabatu du gero | Erakunde militarrak gogorarazi du 1949. urtean txakurrak erabiltzen hasi zirela Pirinioetan erresistentziako kideak jazartzeko. Ez dute zuzenketarik egin, ezta barkamena eskatu ere. | Gerrilari antifrankistei «bidelapur» deitu die Guardia Zibilak, eta txioa ezabatu du gero. Erakunde militarrak gogorarazi du 1949. urtean txakurrak erabiltzen hasi zirela Pirinioetan erresistentziako kideak jazartzeko. Ez dute zuzenketarik egin, ezta barkamena eskatu ere. | Guardia zibil bat, elurturiko mendi batean, irribarrez, bi txakurrekin. Hori erakusten zuen argazkiarekin, hautsak harrotu dituen testu bat argitaratu zuen atzo Guardia Zibilak Twitterren: «1949an txakurrak erabiltzen zituzten postu eta destakamenduak sortu ziren, bidelapurrak era antolatuagoan jazartzeko mugaldeetan».... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207195/kaltetutako-guneek-zenbait-egun-beharko-dituzte-beren-onera-itzultzeko.htm | Gizartea | Kaltetutako guneek zenbait egun beharko dituzte beren onera itzultzeko | Atzo bere bidetik atera zen Ebro, eta kalte handiak eragin zituen Castejon, Tutera, San Adrian eta Milagro udalerrietan. Dena den, Nafarroan bigarrenetik lehen mailara jaitsi dute larrialdi egoera. Espainiako Gobernuak hondamendi naturalen gune izendatu ditu uholdeek hartutako lurrak. | Kaltetutako guneek zenbait egun beharko dituzte beren onera itzultzeko. Atzo bere bidetik atera zen Ebro, eta kalte handiak eragin zituen Castejon, Tutera, San Adrian eta Milagro udalerrietan. Dena den, Nafarroan bigarrenetik lehen mailara jaitsi dute larrialdi egoera. Espainiako Gobernuak hondamendi naturalen gune ize... | Joan den astearen amaieran denboraleak eragin zituen uholdeen ondoren, ibaiak hasi dira beren onera itzultzen. Euskal Herriko ibai asko asteburuarekin batera hasi ziren baretzen; Nafarroako ibaiek, berriz, apur bat gehiago behar izan dute beren onera itzultzen hasteko. Dena den, uholdeek hondatu dituzten gune batzuek e... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207196/koronabirusak-500-milioi-pertsona-utzi-ditu-muturreko-pobrezian.htm | Mundua | Koronabirusak 500 milioi pertsona utzi ditu muturreko pobrezian | Osasun arta ordaindu behar izateak hondoratu egin du milaka familien ekonomia. 1930etik izandako krisi ekonomiko larriena dela ohartarazi dute OMEk eta Munduko Bankuak. | Koronabirusak 500 milioi pertsona utzi ditu muturreko pobrezian. Osasun arta ordaindu behar izateak hondoratu egin du milaka familien ekonomia. 1930etik izandako krisi ekonomiko larriena dela ohartarazi dute OMEk eta Munduko Bankuak. | Koronabirusaren pandemiak ondorio ekonomiko larriak izan ditu munduan, 500 milioi pertsona muturreko pobrezian uzteraino. OME Osasunaren Mundu Erakundeak eta Munduko Bankuak 1930eko finantza krisiarekin konparatu dute osasun arta ordaindu behar izateak eragin duen krisia. «Ezin da denborarik galdu. Gobernu guztiek ahal... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207197/barragan-claret-collel-gorostidi-miranda-eta-schonfeldek-beren-lanak-garatuko-dituzte-ikusmira-berriak-programan.htm | Kultura | Barragan, Claret, Collel, Gorostidi, Miranda eta Schonfeldek beren lanak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programan | Guztira 281 proiektuk eman dute izena 2022ko programan. Zortzigarren edizio honetan, bostetik seira handituko da egonaldi kopurua. | Barragan, Claret, Collel, Gorostidi, Miranda eta Schonfeldek beren lanak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programan. Guztira 281 proiektuk eman dute izena 2022ko programan. Zortzigarren edizio honetan, bostetik seira handituko da egonaldi kopurua. | Ikusmira Berriak programaren zortzigarren edizioan izena eman duten zinema proiektuen artean, zinemagile hauenak aukeratu dituzte: Ana Cristina Barragan, Jaume Claret, Meritxell Colell, Irati Gorostidi, Joao Paulo Miranda eta Maximiliano Schonfeld. Ikusmira Berriak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldien progra... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207198/zardoya-otisen-greba-beste-bi-astez-luzatu-dute.htm | Ekonomia | Zardoya Otisen greba beste bi astez luzatu dute | Azaroaren 22an hasi zuten lanuztea, lan hitzarmen propio bat eskatzeko. | Zardoya Otisen greba beste bi astez luzatu dute. Azaroaren 22an hasi zuten lanuztea, lan hitzarmen propio bat eskatzeko. | Zardoya Otis S.A. igogailuak instalatzen eta mantentzen dituen enpresa bat da, eta ordezkaritzak ditu Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan.
Enpresa hitzarmen propioaren alde hiru asteko greba hasi zuten azaroaren 22an. ELAk jakinarazi duenez, beste bi astez luzatuko dute orain, abenduaren 27ra arte.
Zardoya Otisen ... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207199/kooperatiba-batek-uko-egin-dio-bere-egoitza-nagusia-bergaran-jartzeari-bertan-ezarri-nahi-duten-paper-hondakinen-lantegia-dela-eta.htm | Gizartea | Kooperatiba batek uko egin dio bere egoitza nagusia Bergaran jartzeari, bertan ezarri nahi duten paper hondakinen lantegia dela eta | Paper hondakinak kudeatzeko lantegia ezartzea babestu du Jaurlaritzak, udala aurka dagoen arren. Valogreene Paper BC SM enpresako lantegia Bergaran ezartzeak Larramendi poligonoko beste enpresa batzuk uxatzea eragin zezakeela aurreikusi zuen udalak duela hilabete batzuk, lantegiak askatuko dituen substantzia arriskutsu... | Kooperatiba batek uko egin dio bere egoitza nagusia Bergaran jartzeari, bertan ezarri nahi duten paper hondakinen lantegia dela eta. Paper hondakinak kudeatzeko lantegia ezartzea babestu du Jaurlaritzak, udala aurka dagoen arren. Valogreene Paper BC SM enpresako lantegia Bergaran ezartzeak Larramendi poligonoko beste e... | Valogreene Paper BC SM enpresako lantegia Bergarako Larramendi poligonoan jartzeko arrisku handia dagoela ikusita, bere egoitza nagusia bertan ezartzekoa zen berrehun langileko kooperatiba batek, azkenean, Arrasaten izango du egoitza. Asteburuan iragarri du berria Bergarako udalak, eta Valogreene Paper enpresaren lante... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207200/birusaren-zabalkundeari-dagokionez-garairik-txarrenetariko-batean-gaude.htm | Gizartea | «Birusaren zabalkundeari dagokionez, garairik txarrenetariko batean gaude» | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du ZIUetako oheen %31 COVID-19 pazienteek hartuta daudela, eta ez dagoela egoerak hobera egiteko «aurreikuspenik» | «Birusaren zabalkundeari dagokionez, garairik txarrenetariko batean gaude». Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du ZIUetako oheen %31 COVID-19 pazienteek hartuta daudela, eta ez dagoela egoerak hobera egiteko «aurreikuspenik» | 1.359 positibo atzeman ditu Osakidetzak COVID-19aren izurriaren jarraipena egiteko azken testetan: proben %12 izan dira positiboak, eta Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin dituen adierazpenetan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak unearen larria onartu du: «Egoera ez da ona». Eta, datuei begira, onartu du oraing... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207201/10000-emakumeko-113-salaketa-aurkeztu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 10.000 emakumeko 11,3 salaketa aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian | 2021eko hirugarren hiruhilekoan, andreek 1.680 salaketa jarri zituzten indarkeria matxistagatik Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Eskaturiko babes neurrien %34 gibelera bota dizkiete. | 10.000 emakumeko 11,3 salaketa aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian. 2021eko hirugarren hiruhilekoan, andreek 1.680 salaketa jarri zituzten indarkeria matxistagatik Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Eskaturiko babes neurrien %34 gibelera bota dizkiete. | Espainiako CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak indarkeria matxistari buruzko datu judizialak eman ditu, 2021eko uztailekoak, abuztukoak eta irailekoak. Hiru hilabete horietan, Hego Euskal Herrian guztira 1.680 emakumek jarri zuten salaketaren bat indarkeria matxista pairatzeagatik. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan e... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207202/realak-leipzig-izango-du-aurkari-europa-ligan.htm | Kirola | Realak Leipzig izango du aurkari Europa ligan | Talde txuri-urdinak otsailaren 17an jokatuko du joaneko partida, Alemanian, eta itzulikoa, 24an, Anoetan. Sailkatuko balitz, final-zortzirenetan ariko litzateke. | Realak Leipzig izango du aurkari Europa ligan. Talde txuri-urdinak otsailaren 17an jokatuko du joaneko partida, Alemanian, eta itzulikoa, 24an, Anoetan. Sailkatuko balitz, final-zortzirenetan ariko litzateke. | Aurkari indartsua izango du parean Realak Europa ligako kanporaketan: Leipzig. Alemaniako taldea Txapeldunen Ligatik kanpo geratu berri da. Hirugarren izan da A multzoan, zazpi punturekin. Oso multzo zaila zuen, Manchester City eta Paris Saint-Germain izan baititu aurkari. Hain zuzen, aurretik izan ditu ingelesak eta f... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207203/aurreko-astean-baino-19-positibo-gehiago-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | Aurreko astean baino %19 positibo gehiago atzeman dituzte Hegoaldean | COVID-19a zuten 24 gaixo hil dira astebetean. Ostiralean egindako probetan, 2.962 herritarrek positibo eman zuten, pandemia osoan erregistratutako daturik txarrena. | Aurreko astean baino %19 positibo gehiago atzeman dituzte Hegoaldean. COVID-19a zuten 24 gaixo hil dira astebetean. Ostiralean egindako probetan, 2.962 herritarrek positibo eman zuten, pandemia osoan erregistratutako daturik txarrena. | COVID-19a hedatu eta hedatu ari da oraindik. Abenduaren 6tik 12rako astean, 15.323 positibo atzeman zituzten, azaroaren 29tik abenduaren 5erakoan baino %19 gehiago. Markak hautsi dituzte azken asteko datuek. Larunbatean jakinarazitako datua izan zen guztietan txarrena: ostiralean gaitza atzemateko egindako probetan, 2.... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207204/jaurlaritzak-jakinarazi-du-34-eutanasia-eske-jaso-direla-eta-hamahiru-jada-egin-direla.htm | Gizartea | Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eutanasia eske jaso direla, eta hamahiru jada egin direla | Zortzi paziente eutanasia egin aurretik hil dira; hamabi eskea aztertzeko prozedura betean daude, eta pertsona bakar bati eman diote ezezko erantzuna | Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eutanasia eske jaso direla, eta hamahiru jada egin direla. Zortzi paziente eutanasia egin aurretik hil dira; hamabi eskea aztertzeko prozedura betean daude, eta pertsona bakar bati eman diote ezezko erantzuna | Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko agintariek Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin duten agerraldi batean jakinarazi dute Eutanasiaren Legea ezartzeko prozedurak zertan diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Martxoan onartu zuten legea Kongresuan; ekainean sartu zen indarrean, eta ordutik 34 eutanasia eske jaso dir... |
2021-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/207205/1743-urtean-euskaraz-idatzitako-gutun-bat-aurkitu-da-oiartzunen.htm | albisteak | 1743. Urtean euskaraz idatzitako gutun bat aurkitu da Oiartzunen | Oiartzungo zirujaua zenak herriko bikarioari bidalitako eskutitz pribatu bat da. Gutunak agerian jartzen du euskarak bere lekua izan zuela mundu idatzian XVIII. Mendean. | 1743. Urtean euskaraz idatzitako gutun bat aurkitu da Oiartzunen. Oiartzungo zirujaua zenak herriko bikarioari bidalitako eskutitz pribatu bat da. Gutunak agerian jartzen du euskarak bere lekua izan zuela mundu idatzian XVIII. Mendean. | Oiartzungo udaletxeko artxiboan altxor berezi bat aurkitu da: 1743. urtean euskara hutsean idatzitako gutun bat. Jexux Leonet Oiartzungo alkateak azpimarratu duenez, «poz izugarria» hartu du udalak «ustekabeko» aurkikuntza honekin: «Aletxo bat jartzen dugu Euskal Herriko eta Oiartzungo historian eta gure hizkuntzarenea... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207206/eaeko-fiskaltzak-ontzat-jo-du-ziurtagiriaren-erabilera-hedatzea.htm | Gizartea | EAEko Fiskaltzak ontzat jo du ziurtagiriaren erabilera hedatzea | EAEko Fiskaltzak begi onez hartu du Eusko Jaurlaritzaren eskaria, eta ontzat jo du ziurtagiria eskatzea ostalaritzan, kirol instalazioetan, zentro soziosanitarioetan eta zahar etxeetan. | EAEko Fiskaltzak ontzat jo du ziurtagiriaren erabilera hedatzea. EAEko Fiskaltzak begi onez hartu du Eusko Jaurlaritzaren eskaria, eta ontzat jo du ziurtagiria eskatzea ostalaritzan, kirol instalazioetan, zentro soziosanitarioetan eta zahar etxeetan. | EAEko Fiskaltzak ontzat jo du Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera, eta bat etorri da COVID ziurtagiriaren erabilera eremu gehiagotara zabaltzearekin. Eusko Jaurlaritzak joan den astean eskatu zion EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari ziurtagiriaren erabilera zabaltzeko ostalaritzara, gimnasioetara, zentro soziosanitarioet... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207207/garagardo-biologikoak.htm | albisteak | Garagardo biologikoak | Orain dela zazpi urte inguru hasi zen Bittor Corret garagardo biologikoak egiten; Ezpeletan daukate ostatua, eta dena modu biologikoan ekoizten dute: zapore handiko garagardo freskoak | Garagardo biologikoak. Orain dela zazpi urte inguru hasi zen Bittor Corret garagardo biologikoak egiten; Ezpeletan daukate ostatua, eta dena modu biologikoan ekoizten dute: zapore handiko garagardo freskoak | Etxean bertan hasi zen garagardoa ekoizten Bittor Corret. Orain dela zazpi urte inguru, 2014. urtean, haren emazteak urtebetetze egunerako oparitu zion garagardoa nola sortu azaltzen zuen liburu bat, eta, geroztik, hazi eta hazi ari da Arrobio garagardoa. Ezpeletan (Lapurdi) dago kokatua, Euskal Herriaren bihotzean, et... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.