date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207412/katixa-agirreren-amek-ez-dute-zinemara-eramango-dute.htm
Kultura
Katixa Agirreren 'Amek ez dute' zinemara eramango dute
Mar Coll zuzendari kataluniarrak moldatuko du liburua pantailara, eta datorren urtean hasiko dira filmatzen
Katixa Agirreren 'Amek ez dute' zinemara eramango dute. Mar Coll zuzendari kataluniarrak moldatuko du liburua pantailara, eta datorren urtean hasiko dira filmatzen
Euskaraz eman zuen argitara Amek ez dute liburua Katixa Agirrek 2018an, eta hainbat hizkuntzatara zabaldu da geroztik. Pantailara ere helduko da orain, Mar Coll zinemagileak egokituko baitu zinemarako, gaztelerazko itzulpena oinarri hartuta: Las madres no. Eta izen bera izango du filmak ere. Elastica Films-ek ekoitziko...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207413/durangoko-trenbide-gaineko-espazioa-urbanizatzeko-aurreakordioa-itxi-dute-udalak-eta-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Durangoko trenbide gaineko espazioa urbanizatzeko aurreakordioa itxi dute udalak eta Jaurlaritzak
«Proiektu bideragarri bat» egiteko konpromisoa hartu dute, eta atzera bota EAJk bultzatu zuen plana. Udalak prozesu parte hartzaile bat iragarri du.
Durangoko trenbide gaineko espazioa urbanizatzeko aurreakordioa itxi dute udalak eta Jaurlaritzak. «Proiektu bideragarri bat» egiteko konpromisoa hartu dute, eta atzera bota EAJk bultzatu zuen plana. Udalak prozesu parte hartzaile bat iragarri du.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Durangoko Udalak (Bizkaia) aurreakordio bat itxi dute herri hartako trenbidea lurperatu izanak askatutako espazioan «proiektu bideragarri bat» egiteko. Bi erakundeek azaldu dutenez, «ahalik eta berdegune gehien» izateko modua emango du aurreako...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207414/aurrekontu-antisozial-eta-neoliberalak-salatu-ditu-elak.htm
Politika
Aurrekontu «antisozial eta neoliberalak» salatu ditu ELAk
Giza kate baten bidez EH Bilduren eta EAJren egoitzak lotu dituzte Bilbon
Aurrekontu «antisozial eta neoliberalak» salatu ditu ELAk. Giza kate baten bidez EH Bilduren eta EAJren egoitzak lotu dituzte Bilbon
ELA sindikatuak giza katea egin du Bilbon, EAEko 2022ko aurrekontu «antisozial eta neoliberalak» salatu eta «aurrekontu sozialak» eskatzeko. Giza katea EH Bilduk Bilbon duen egoitzatik abiatu da, eta EAJren egoitzan amaitu da. ELAko Leire Gallegok esan duenez, aurrekontuekin lortu nahi duten helburua «ahalik eta gutxi...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207415/azpiazu-haserre-calvinorekin-ez-diolako-erantzun-funts-eskaerari.htm
Ekonomia
Azpiazu haserre Calviñorekin, ez diolako erantzun funts eskaerari
Urrian aurkeztu zizkion Jaurlaritzak Madrili zeintzuk ziren Next Generation funtsaren diruak jasotzeko lehentasunezko proiektuak. Ez du erantzunik jaso.
Azpiazu haserre Calviñorekin, ez diolako erantzun funts eskaerari. Urrian aurkeztu zizkion Jaurlaritzak Madrili zeintzuk ziren Next Generation funtsaren diruak jasotzeko lehentasunezko proiektuak. Ez du erantzunik jaso.
Eusko Jaurlaritzak kritika handiak egin izan dizkio Espainiako Gobernuak Europako Batasunaren Next Generation (NG) funtsei buruz egindako kudeaketari, oso zentralista iruditu zaiolako eta alde batera utzi izan dituelako autonomia erkidegoak. Azken kritika gaur bertan iritsi da, Eusko Legebiltzarrean. EAJren taldearen g...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207416/ikatzaren-mundu-mailako-eskaria-6-hazi-dela-ohartarazi-du-nazioarteko-energia-agentziak.htm
Mundua
Ikatzaren mundu mailako eskaria %6 hazi dela ohartarazi du Nazioarteko Energia Agentziak
Datorren urtean inoizko hazkunderik handiena izatea aurreikusi dute. Horrek «ia ezinezko» egingo du Glasgowko goi bilerako helburuak betetzea.
Ikatzaren mundu mailako eskaria %6 hazi dela ohartarazi du Nazioarteko Energia Agentziak. Datorren urtean inoizko hazkunderik handiena izatea aurreikusi dute. Horrek «ia ezinezko» egingo du Glasgowko goi bilerako helburuak betetzea.
Ikatzaren kontsumoak gora egin du berriz ere: %6 hazi da eskaria. Pandemiaren lehen urtean jaitsi bazen ere, jaitsiera ez zen izan IEA Nazioarteko Energia Agentziak aurreikusitako bestekoa. Gauzak horrela, datorren urtean inoiz izan gabeko kontsumoa egotea espero du. Horrek «ia ezinezko» bihurtuko du Glasgowko goi bile...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207417/mancha-real-mallorca-leganes-eta-girona-euskal-taldeen-aurkari-espainiako-kopan.htm
Kirola
Mancha Real, Mallorca, Leganes eta Girona, euskal taldeen aurkari Espainiako Kopan
Partida bakarrera jokatuko dira kanporaketak, urtarrilaren 6an.
Mancha Real, Mallorca, Leganes eta Girona, euskal taldeen aurkari Espainiako Kopan. Partida bakarrera jokatuko dira kanporaketak, urtarrilaren 6an.
Gaur eguerdian egin dute Madrilen Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa. Athleticek Mancha Real izango du aurki. Bilboko taldeak ez ditu jokatu aurreko bi kanporaketak, iaz finala jokatu zuelako (0-4 galdu zuen, Bartzelonaren aurka) eta Superkopa jokatuko duelako urtarril erdialdean. Gainerako euskal taldeek...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207418/gehiengo-sindikalak-urtarrilaren-8ko-manifestaziorako-deia-egin-du.htm
Politika
Gehiengo sindikalak urtarrilaren 8ko manifestaziorako deia egin du
Hego Euskal Herriko sindikatu ia guztiek elkarretaratzea egin dute Bilbon, euskal presoen eskubideen alde.
Gehiengo sindikalak urtarrilaren 8ko manifestaziorako deia egin du. Hego Euskal Herriko sindikatu ia guztiek elkarretaratzea egin dute Bilbon, euskal presoen eskubideen alde.
Hego Euskal Herriko sindikatu ia guztiak (ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, CGT/LKN, CNT, EHNE, Hiru eta Etxalde) batu dira Bilbon euskal presoen eskubideen alde, eta elkarretaratzea baliatu dute urtarrilaren 8an Sarek antolatuko duen manifestaziorako deia egiteko. ELAko Leire Txakartegik esan du «aurrerapausoak» eman dire...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207419/marka-berria-3216-positibo-atzeman-dituzte-egun-bakarrean.htm
Gizartea
Marka berria: 3.216 positibo atzeman dituzte egun bakarrean
Osakidetzak 2.508 kutsatze atzeman zituen atzo egindako testetan, eta Osasunbideak, 708.
Marka berria: 3.216 positibo atzeman dituzte egun bakarrean. Osakidetzak 2.508 kutsatze atzeman zituen atzo egindako testetan, eta Osasunbideak, 708.
Lehen olatuaren zurrunbilotik atera eta osasun sistemak COVID-19aren izurriari aurre egiteko testen emaitzak jakinarazten hasi zirenetik, ez zen inoiz 3.000 kasuren langa gainditu, eta horra gaurko zifra: 3.216 positibo jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Osakidetzak zehazki 2.508 kutsatze atzeman zituen a...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207420/hekimenek-esan-du-euskarazko-hedabideek-ere-covid-19aren-ondorioei-aurre-egiteko-laguntzak-behar-dituztela.htm
Gizartea
Hekimenek esan du euskarazko hedabideek ere COVID-19aren ondorioei aurre egiteko laguntzak behar dituztela
COVID-19aren ondorioei aurre egiteko hedabideei emandako laguntzen harira, tokiko euskal hedabideak baztertzea leporatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari. Egoera zail honetan beste hedabideei ere «modu berezian» lagundu nahi izan dietela esan du Zupiriak.
Hekimenek esan du euskarazko hedabideek ere COVID-19aren ondorioei aurre egiteko laguntzak behar dituztela. COVID-19aren ondorioei aurre egiteko hedabideei emandako laguntzen harira, tokiko euskal hedabideak baztertzea leporatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari. Egoera zail honetan beste hedabideei ere «modu berezian» ...
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak azaroaren 23ko batzarrean erabaki zuen bost milioi euroko diru laguntza programa bat ematea prentsa idatziari eta irratiei, COVID19-ak eragindako «lurrikara ekonomikoari» aurre egiteko: «egunkarien salmenten beherakada batetik, eta irratietako publizitatearen jaitsiera bestetik»...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207421/nerea-ibarzabal-txapeldun.htm
Kultura
Nerea Ibarzabal txapeldun
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatu dute gaur Miribillan. Buruz burukoan, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek kantatu dute. Urtebeteko atzerapenarekin heldu da finala, pandemiaren eraginez.
Nerea Ibarzabal txapeldun. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatu dute gaur Miribillan. Buruz burukoan, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek kantatu dute. Urtebeteko atzerapenarekin heldu da finala, pandemiaren eraginez.
Nerea Ibarzabal Salegi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun berria. Ariketaz ariketa, saio bikaina egin du Ibarzabalek, eta argi nabarmendu da saioak aurrera egin ahala. Jone Uria Albizurirekin jokatu du buruz burukoa, eta lortu dute biek publikoa piztea finalaren azken txanpan. 17:00etan hasi da finala Mirib...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207422/osasunbideak-atzeratu-egin-ditu-premiazkoak-ez-diren-ebakuntzak.htm
Gizartea
Osasunbideak atzeratu egin ditu «premiazkoak» ez diren ebakuntzak
Nafarroako Gobernuak zehaztu du neurria «behin-behinekoa» dela. Azken datuen arabera, COVID-19ak jotako 23 paziente dira ZIUetan erietxeraturik herrialdean.
Osasunbideak atzeratu egin ditu «premiazkoak» ez diren ebakuntzak. Nafarroako Gobernuak zehaztu du neurria «behin-behinekoa» dela. Azken datuen arabera, COVID-19ak jotako 23 paziente dira ZIUetan erietxeraturik herrialdean.
Oldartua, guztiz harrotua da COVID-19a Nafarroan; hala erakusten dute azken asteotako datuek. Goraldia, gainera, ez da soilik birusaren transmisioari loturiko aldagaietan nabaritzen ari, ospitaleetan ere hasia baita estualdia sumatzen. Osasun sistemaren gero eta baliabide gehiago dira gaitzarekin eri direnen artara bid...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207423/antton-troitino-euskal-preso-ohia-zendu-da.htm
Politika
Antton Troitiño euskal preso ohia zendu da
Otsailaren 5ean utzi zuten baldintzapean aske, «eritasun larri eta sendaezin» baten ondorioz eta ia bizialdi osoa kartzelan egin ondotik. 64 urte zituen.
Antton Troitiño euskal preso ohia zendu da. Otsailaren 5ean utzi zuten baldintzapean aske, «eritasun larri eta sendaezin» baten ondorioz eta ia bizialdi osoa kartzelan egin ondotik. 64 urte zituen.
30 urte zituela atxilotu zuten, eta ordutik ia bizitza osoa pasatu du kartzelari lotuta. 2020ko apirilean sumatu zituen eritasunaren lehen sintomak, eta aurten utzi dute aske, otsailaren 5ean. Ezin izan dio luzaroan eutsi, ordea. Antton Troitiño euskal preso ohia gaur zendu da, 64 urte zituela. Palentziako Tariego de ...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207424/uholdeen-kalteei-aurre-egiteko-diru-laguntzak-jasoko-dituzte-hondamendi-eremu-izendatutako-herriek.htm
Gizartea
Uholdeen kalteei aurre egiteko diru laguntzak jasoko dituzte hondamendi eremu izendatutako herriek
Espainiako Gobernuaren diru laguntzez gain, Eusko Jaurlaritza bestelako laguntzak ematea aztertzen ari da.
Uholdeen kalteei aurre egiteko diru laguntzak jasoko dituzte hondamendi eremu izendatutako herriek. Espainiako Gobernuaren diru laguntzez gain, Eusko Jaurlaritza bestelako laguntzak ematea aztertzen ari da.
Uholdeek ondorio ekonomiko larriak eragin dituzte Euskal Herrian, eta Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, adierazi du, Espainiako Gobernuak diru laguntzak emango dizkiela Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari. Haren arabera, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak «ziurtatu» dio diru lag...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207425/espainiako-auzitegi-konstituzionalak-erabakiko-du-udal-aktak-euskaraz-egitea-zilegia-den-ala-ez.htm
Gizartea
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabakiko du udal aktak euskaraz egitea zilegia den ala ez
Udalen Legeak euskararen erabilerari buruz duen artikulua Espainiako Konstituzioaren aurkakoa ote den aztertzeko eskatu zion EAEko Auzitegi Nagusiak irailean. Eudelek adierazi du artikulu horrek bermatzen duela herritarrek eskubidea izatea hurbilen dituzten erakundeekin harremanetan jarri nahi duten hizkuntza ofiziala ...
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabakiko du udal aktak euskaraz egitea zilegia den ala ez. Udalen Legeak euskararen erabilerari buruz duen artikulua Espainiako Konstituzioaren aurkakoa ote den aztertzeko eskatu zion EAEko Auzitegi Nagusiak irailean. Eudelek adierazi du artikulu horrek bermatzen duela herritarrek ...
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du Udalen Legeak euskararen erabilerari buruz duen artikulua aztertzeko EAEko Auzitegi Nagusiak irailean egin zion eskaera. Madrilen erabakiko dute, beraz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udaletxeek udal aktak euskaraz egitea zilegi den ala ez. Eudel Euskadiko Udalen ...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207426/alestiseko-56-kaleratzeak-berretsi-ditu-auzitegi-gorenak.htm
Ekonomia
Alestiseko 56 kaleratzeak berretsi ditu Auzitegi Gorenak
Ez du onartu sindikatuen helegitea, enpresak lan erregulazioa egiteko ekoizpen arrazoiak zituela iritzi diolako
Alestiseko 56 kaleratzeak berretsi ditu Auzitegi Gorenak. Ez du onartu sindikatuen helegitea, enpresak lan erregulazioa egiteko ekoizpen arrazoiak zituela iritzi diolako
Alestisek Gasteizko plantatik kaleraturiko 56 langileak eta jarduna borondatez uztea erabaki zuten beste 21ak ez dira itzuliko haien lanpostuetara. Espainiako Auzitegi Gorenak ez du onartu ELA eta CGT sindikatuek jarritako helegitea —LABek ere babestu zuen—, eta ontzat eman du EAEko Auzitegi Nagusiak iragan maiatzean e...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207427/erabakitzeko-prozesu-bat-adosteko-beharra-plazaratu-du-gure-esku-k.htm
Politika
Erabakitzeko «prozesu bat adosteko beharra» plazaratu du Gure Esku-k
Arantzazuko Adierazpena gizarteratu du, santutegian bertan eginiko agerraldi batean. Erabakitzeko eskubidea «lege bilakatzeko» nahia jaso dute manifestuan, eta «Euskal Herriko gehiengo sozial zabal bat ordezka dezaketen» ehun herritarren atxikimendua bildu.
Erabakitzeko «prozesu bat adosteko beharra» plazaratu du Gure Esku-k. Arantzazuko Adierazpena gizarteratu du, santutegian bertan eginiko agerraldi batean. Erabakitzeko eskubidea «lege bilakatzeko» nahia jaso dute manifestuan, eta «Euskal Herriko gehiengo sozial zabal bat ordezka dezaketen» ehun herritarren atxikimendua...
«Herriari hitza emateko garaia da, edo beharbada, herritarrok hitza hartzekoa». Euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aitortzeko eta gauzatzeko bidean, Gure Esku-k Arantzazuko santutegira (Gipuzkoa) eraman du bere aldarrikapena, esparru askotariko ehun pertsona esanguratsu elkartuta, adierazteko «burujabetzarako bi...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207428/ziurtagiriari-buruzko-lau-erantzun.htm
Gizartea
Ziurtagiriari buruzko lau erantzun
Eusko Jaurlaritzak, osasun ziurtagiriaren erabilera zabaldu duenez, hainbat galdera erantzun ditu erabileran sor daitezkeen zalantzen inguruan
Ziurtagiriari buruzko lau erantzun. Eusko Jaurlaritzak, osasun ziurtagiriaren erabilera zabaldu duenez, hainbat galdera erantzun ditu erabileran sor daitezkeen zalantzen inguruan
Horra Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen hainbat argibide lau galdera-erantzunetan jasota: Non aurkeztu beharko da? Ostatuetako barruko aldeetan ez ezik, joko aretoetan, zine aretoetan, museoetan, liburutegietan, antzokietan eta kultur jarduerak egiteko gainerako tokietan ere erakutsi beharko da. Kirol insta...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207429/iparraldean-osasun-zurtagiria-eskuratzeko-ezinbestekoa-izanen-da-txertatua-izatea.htm
Gizartea
Iparraldean osasun zurtagiria eskuratzeko ezinbestekoa izanen da txertatua izatea
Aurrerantzean ezinen da ziurtagiria lortu diagnostiko proba negatibo bat aurkeztuta. Eguberriei so, neurriak zorroztuko ditu Parisek: abenduaren 31n debekatua izanen da karrikan biltzea.
Iparraldean osasun zurtagiria eskuratzeko ezinbestekoa izanen da txertatua izatea. Aurrerantzean ezinen da ziurtagiria lortu diagnostiko proba negatibo bat aurkeztuta. Eguberriei so, neurriak zorroztuko ditu Parisek: abenduaren 31n debekatua izanen da karrikan biltzea.
Izurritea eta hari kontra egiteko neurriak izan ditu hizpide Jean Castex Frantziako Lehen ministroak arratsaldean eginiko agerraldian. COVID-19aren pandemia azken asteotan izaten ari den bilakaera ikusirik, esperotakoa zen gobernuak neurri berriak iragartzea, eta baieztatu egin dira susmoak: txertaketan fokua jarri, et...
2021-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/207430/sinatzaileak.htm
Sinatzaileak
Sinatzaileak.
Ainhoa Etxaide Ainhoa Latatu Ainhoa Olaso Ainhoa Txurruka Aitziber Garmendia Aize Otaño Alazne Beltran de Lubiano Alizia Iribarren Amaia Goirigolzarri Amalur Alvarez Amets Mtz de Heredita Andoni Aizpuru Angel Oiarbide Anna Garcia Ariane Alberdi Beñat Irasuegi Eduardo Gaviña Eguzki Urteaga Eneritz Zabal...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207456/karrantza-ibaian-hilik-agerturiko-gizona-hil-egin-zutela-ondorioztatu-dute.htm
Gizartea
Karrantza ibaian hilik agerturiko gizona hil egin zutela ondorioztatu dute
Azaroaren 30ean aurkitu zuten Misael Centenoren gorpua uretan. Hiru egun lehenago haren berririk ez zegoela salatu zuen sendiak. Taberna batean istilua eduki zuen galdu zen gauean.
Karrantza ibaian hilik agerturiko gizona hil egin zutela ondorioztatu dute. Azaroaren 30ean aurkitu zuten Misael Centenoren gorpua uretan. Hiru egun lehenago haren berririk ez zegoela salatu zuen sendiak. Taberna batean istilua eduki zuen galdu zen gauean.
Karrantzan bizi zen Misael Centeno 31 urteko nikaraguarra. Azaroaren 30ean aurkitu zuten haren gorpua Karrantza ibaian. Hiru egun lehenago galdu zen haren arrastoa; taberna batean istilu batean nahastuta ikusi zuten azkeneko aldiz. Auzi medikuek ondorioztatu dutenez, hil egin zuten. Karrantza ibaian, Kantabriako (Espa...
2021-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/207457/katalanezko-irakaskuntzaren-aurkako-oldarraldia-salatu-dute-bartzelonan.htm
Mundua
Katalanezko irakaskuntzaren aurkako oldarraldia salatu dute Bartzelonan
Generalitateko presidente Pere Aragonesek «nazionalismo espainiarraren ofentsiba» salatu du, eta mezu bat bidali die irakasleei: «Segi lanean orain arte bezala».
Katalanezko irakaskuntzaren aurkako oldarraldia salatu dute Bartzelonan. Generalitateko presidente Pere Aragonesek «nazionalismo espainiarraren ofentsiba» salatu du, eta mezu bat bidali die irakasleei: «Segi lanean orain arte bezala».
Badira asteak eta hilabeteak murgiltze irakaskuntzaren gaiak harrabotsa sortu duela Katalunian. Azaroaren amaieran iritsi zen Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpena, eta, epaiaren arabera, Katalunian ikastorduen %25 gazteleraz ematera behartuta daude. Ebazpenaren arabera, ikasleek «berehala» hasi behar dute eredu berri...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207458/ehunka-pertsona-bildu-dira-sabin-etxearen-aurrean-covid-ziurtagiriaren-kontra.htm
Gizartea
Ehunka pertsona bildu dira Sabin Etxearen aurrean, COVID ziurtagiriaren kontra
Bizitza plataformak antolatu atzo iluntzean eginiko bilkura. Gaur, Baionan eta Donostian egingo dituzte protestak, 'Pasaporteari ez! Askatasunari bai' lelopean.
Ehunka pertsona bildu dira Sabin Etxearen aurrean, COVID ziurtagiriaren kontra. Bizitza plataformak antolatu atzo iluntzean eginiko bilkura. Gaur, Baionan eta Donostian egingo dituzte protestak, 'Pasaporteari ez! Askatasunari bai' lelopean.
Protesta egin zuten atzo Bilbon COVID ziurtagiriaren aurka. Bizitza plataformak antolatu zuen bilkura, eta, haren arabera, 3.000 pertsona bildu ziren EAJren egoitza Sabin Etxearen aurrean. Stop apartheid pasea lelopean, Arriaga plazatik Sabin Etxera joatera deitu zuen plataformak, atzo, 20:00etan. «Osasuna, askatasun...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207459/buruntza-mendiko-gurutzea-eraitsi-dute.htm
Gizartea
Buruntza mendiko gurutzea eraitsi dute
Hamar metroko altuera zuen gurutzeak, eta frankistek zutitu zuten, 1939an.
Buruntza mendiko gurutzea eraitsi dute. Hamar metroko altuera zuen gurutzeak, eta frankistek zutitu zuten, 1939an.
Buruntza mendi tontorrean dagoen gurutzea eraitsi dute bart gauean. Andoaingo (Gipuzkoa) Aiurri aldizkariak eman du albistea, gaur. Gurutzea hamar metro garai zen, eta frankistek zutitu zuten, 1939ko irailaren 3an. 1936ko uztailaren 18an kolpe militarrean parte hartu zuten hildakoen omenez jarri zuten. Gaur gauean era...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207460/bidania-goiatz-elduain-ibarra-eta-idiazabal-uemari-batu-zaizkio.htm
Gizartea
Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal Uemari batu zaizkio
Gipuzkoako lau udalerriekin, 94 kidek osatzen dute orain mankomunitatea.
Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal Uemari batu zaizkio. Gipuzkoako lau udalerriekin, 94 kidek osatzen dute orain mankomunitatea.
Urte amaierako batzar nagusia egin du Uemak gaur goizean Idiazabalen (Gipuzkoa), eta Gipuzkoako lau udalerri berrik mankomunitatera gehitzeko egindako eskaerak onartu dituzte batzarkideek. Horrela, gaurtik aurrera, Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal ere Uemako kide dira. Lau udalerri berriekin, 94 kidek osat...
2021-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/207461/asteazkenean-egingo-dute-erkidegoen-arteko-bilera-izurriaren-aurkako-neurriak-adosteko.htm
Gizartea
Asteazkenean egingo dute erkidegoen arteko bilera izurriaren aurkako neurriak adosteko
Pedro Sanchezek adierazpen instituzional bat egin du, bilkura telematikoaren berri emateko. Pandemiari aurre egiteko baliabiderik eraginkorrena txertoa dela azpimarratu du.
Asteazkenean egingo dute erkidegoen arteko bilera izurriaren aurkako neurriak adosteko. Pedro Sanchezek adierazpen instituzional bat egin du, bilkura telematikoaren berri emateko. Pandemiari aurre egiteko baliabiderik eraginkorrena txertoa dela azpimarratu du.
Pedro Sanchez Espaniako Gobernuko presidenteak premiazko bilera telematiko batera deitu ditu erkidegoetako presidenteak datorren asteazken arratsalderako, koronabirusaren goraldia aztertzeko eta neurri berriak adosteko. Bilerak «gobernantza partekatua eta elkarlan instituzionala» sustatzea izango du helburu, Sanchezek ...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207462/non-servium-the-baboon-show-pleura-eta-beste-izango-dira-26-hatortxu-rocken.htm
Kultura
Non Servium, The Baboon Show, Pleura eta beste izango dira 26. Hatortxu Rocken
Udako elkartasun jaialdian parte hartuko duten lehen taldeak iragarri dituzte antolatzaileek. Stay Homas, ETS, Rotten XIII, Green Valley eta Herdoil ere horien artean daude.
Non Servium, The Baboon Show, Pleura eta beste izango dira 26. Hatortxu Rocken. Udako elkartasun jaialdian parte hartuko duten lehen taldeak iragarri dituzte antolatzaileek. Stay Homas, ETS, Rotten XIII, Green Valley eta Herdoil ere horien artean daude.
Pandemiaren ondorioz hartutako neurriek eta egoeraren ziurgabetasunak ezindu egin dute Hatortxu Rock jaialdia ohi bezala egitea, iaz bezala, aurten ere. Gaur ziren egitekoak egun osoko jaialdia, baina azaroaren amaieran jakinarazi zuten bertan behera uzteko erabakia. Ordutik udako "aldi bereziaren" prestaketan murgildu...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207463/euskal-hirigune-elkargoak-aht-proiektuaren-kontra-bozkatu-du.htm
Gizartea
Euskal Hirigune Elkargoak AHT proiektuaren kontra bozkatu du
Euskal Hirigune Elkargoko goiz honetako batzarrean, Ipar Euskal Herriko hautetsien gehiengo zabalak AHT proiektuaren aurka bozkatu du. Gaurkoan, Akize eta Bordele arteko zatiaz deliberatu beharra zuten: alde batetik, alde ziren edo ez, eta bertzetik, Elkargoak proiektua diruztatzearekin ados ziren edo ez.
Euskal Hirigune Elkargoak AHT proiektuaren kontra bozkatu du. Euskal Hirigune Elkargoko goiz honetako batzarrean, Ipar Euskal Herriko hautetsien gehiengo zabalak AHT proiektuaren aurka bozkatu du. Gaurkoan, Akize eta Bordele arteko zatiaz deliberatu beharra zuten: alde batetik, alde ziren edo ez, eta bertzetik, Elkargo...
Euskal Hirigune Elkargoak batzarra egin du gaur, Baionako Lauga gelan, eta hautetsiek deliberatu dute AHTren kontra agertzea. Hautetsien gehiengo osoak aurkako bozka eman du: %78 kontra agertu baita. Asteartean, Akitania Berriko kontseiluak AHT linea berriaren finantziazioa bozkatu zuen: Bordele-Tolosa (Okzitania) et...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207464/bilboko-kuartelaren-harresiak-eraisten-saiatu-dira-antimilitaristak.htm
Gizartea
Bilboko kuartelaren harresiak «eraisten» saiatu dira antimilitaristak
KEM-MOC elkarteko kideek Bilboko kuartelaren harresia margotu dute eta mazoekin kolpeak eman dizkiote, protesta gisa. Ertzaintzak kolektiboko kideak identifikatu ditu.
Bilboko kuartelaren harresiak «eraisten» saiatu dira antimilitaristak. KEM-MOC elkarteko kideek Bilboko kuartelaren harresia margotu dute eta mazoekin kolpeak eman dizkiote, protesta gisa. Ertzaintzak kolektiboko kideak identifikatu ditu.
KEM-MOC kolektibo antimilitaristak desobedientzia ekintza bat egin du gaur goizean Bilboko kuartelean. Hainbat antimilitaristak pintaketak egin dituzte kuartelaren harresian, eta harresia bera «eraisten» saiatu dira, mazoekin kolpeak emanda. Protestarekin kuartela ixteko eskatu dute, eta eraikita dagoen lur eremua auzo...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207465/alavesek-gainbeheran-jarraitzen-du.htm
Kirola
Alavesek gainbeheran jarraitzen du
Arabarrek ondo merezita galdu dute Andoni Iraolaren taldearen aurka, eta jaitsiera postuetan amai lezakete jardunaldia. Lehen zatian erabaki da lehia, Guardiola eta Catenaren golekin.
Alavesek gainbeheran jarraitzen du. Arabarrek ondo merezita galdu dute Andoni Iraolaren taldearen aurka, eta jaitsiera postuetan amai lezakete jardunaldia. Lehen zatian erabaki da lehia, Guardiola eta Catenaren golekin.
Alavesek ez daki egonkortasuna zer den. Boladaka dabil beti, nahigabearen eta zorionaren artean joan-etorrika. Ahazteko moduko sasoi hasiera izan ondoren, olatuaren puntanizan zen bost jardunaldiz; haatik, urperatu egin da berriro. Kopatik kanpo utzi zuen asteartean bi maila beherago diharduen Linaresek, eta gaur, best...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207466/txuri-urdinek-oso-derbi-parekatua-irabazi-dute.htm
Kirola
Txuri-urdinek oso derbi parekatua irabazi dute
Eibartarrak bitan jarri dira aurretik, baina donostiarrak gai izan dira bitan berdindu eta azkenean garaipena eskuratzeko
Txuri-urdinek oso derbi parekatua irabazi dute. Eibartarrak bitan jarri dira aurretik, baina donostiarrak gai izan dira bitan berdindu eta azkenean garaipena eskuratzeko
Derbi baten osagai guztiak izan ditu gaur Eibarrek eta Realak Unben jokatutakoak: parekotasuna eta emozioa. Derbiez esan ohi dena bete daere bai: ez duela garrantzirik aurretik egindakoak, eta aldeak laburtu egin ohi direla. Talde txuri-urdinak irabazi du, hots, faborito zenak, baina gogotik sufritu du, etxekoek oso es...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207467/belarrak-diaz-goratu-du-podemosek-barakaldon-egin-duen-ekitaldian.htm
Politika
Belarrak Diaz goratu du, Podemosek Barakaldon egin duen ekitaldian
Begirada zabalak izeneko topaketa egin du gaur Podemosek, eta bertan egin ditu adierazpenak
Belarrak Diaz goratu du, Podemosek Barakaldon egin duen ekitaldian. Begirada zabalak izeneko topaketa egin du gaur Podemosek, eta bertan egin ditu adierazpenak
Podemoseko idazkari nagusi Ione Belarraren arabera, egun Podemosek PSOErekin batera Espainian osatzen duen gobernua ez da «imajinatu» daitekeen onena: «Ez baitu buruzagi Yolanda Diaz». Goraipamen hori gaur egin dio Belarrak Espainiako Gobernuko Lan ministro Diazi, alderdiak Barakaldon (Bizkaia) egin duen ekitaldian. Di...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207468/realak-burumakur-jarraitzen-du.htm
Kirola
Realak burumakur jarraitzen du
Realak laugarren partida galdu du jarraian ligan, Vila-realen aurka. Epaileak Oiartzabal kanporatu du bigarren zatiaren hasieran, eta horrek erabat baldintzatu du lehia
Realak burumakur jarraitzen du. Realak laugarren partida galdu du jarraian ligan, Vila-realen aurka. Epaileak Oiartzabal kanporatu du bigarren zatiaren hasieran, eta horrek erabat baldintzatu du lehia
Ezinbestean, burumakur amaituko du urtea Realak. Urte ahaztezina izan du aurtengoa, besteak beste, Espainiako Kopako tituluarekin 34 urteko lehortea amaitu baitu. Ordea, bolada oso txarrean agurtuko du 2021a. Ligako azken hiru partidak jarraian galdu ondotik, onbidean sartzeko itxaropenez ziren gaur txuri-urdinak, bain...
2021-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/207469/manifestazio-jendetsua-egin-du-bizitza-plataformak-donostian.htm
Gizartea
Manifestazio jendetsua egin du Bizitza plataformak Donostian
Covid ziurtagiriaren aurka antolatu dute bilkura. Donostiako kaleak hartu dituzte bi orduz, eta txertoaren aurkako aldarriak ere egin dituzte.
Manifestazio jendetsua egin du Bizitza plataformak Donostian. Covid ziurtagiriaren aurka antolatu dute bilkura. Donostiako kaleak hartu dituzte bi orduz, eta txertoaren aurkako aldarriak ere egin dituzte.
Milaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Donostiako Bulebarrean, Bizitza plataformak deitutako manifestazioan. Covid ziurtagiriaren aurka deitu du plataformak bilkura; atzo ere, Bilboko Sabin Etxearen aurrean aldarri bera egin zuen taldeak. Bulebarreko kioskoan mikrofoa hartuta eman diote hasiera protestari. Plataf...
2021-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/207470/arrakaletatik-loratu-da.htm
Kultura
Arrakaletatik loratu da
Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, lehenengoz, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren. Final bizia izan da, eta zortzi bertsolariek ale politak utzi dituzte. → Giro kronika: Ziurtagiria eta harrera ziurra → Analisia: Pausoz pauso gailurrera → Horrela kontatu du BERRIAk
Arrakaletatik loratu da. Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, lehenengoz, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren. Final bizia izan da, eta zortzi bertsolariek ale politak utzi dituzte. → Giro kronika: Ziurtagiria eta harrera ziurra → Analisia: Pausoz pauso gailurrera → Horrela kontatu...
Badu txapelduna 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketak: Nerea Ibarzabal Salegi. Jone Uriarekin buruz buru aritu ondoren, 874,5 puntu eskuratu zituen Markinakoak. Harry Potterren filmetatik hartutako doinu batekin kantatu zuen hasierako agurra, eta lehen une horretatik piztu zituen entzuleak. Haren ondotik sailkatu zir...
2021-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/207507/urrak-laugarrenez-jantzi-du-harri-txikien-euskal-herriko-txapela.htm
Kirola
Urrak laugarrenez jantzi du Harri Txikien Euskal Herriko txapela
Zarauztarrak 12.165 kilo altxa ditu denera. Bigarren izan da Xabat Olaizola 10.350 kilo jasota, eta hirugarren, gutxigatik, Hodei Iruretagoiena Izeta IV. Harri handien txapelketan Jokin Eizmendi gailendu da.
Urrak laugarrenez jantzi du Harri Txikien Euskal Herriko txapela. Zarauztarrak 12.165 kilo altxa ditu denera. Bigarren izan da Xabat Olaizola 10.350 kilo jasota, eta hirugarren, gutxigatik, Hodei Iruretagoiena Izeta IV. Harri handien txapelketan Jokin Eizmendi gailendu da.
Pronostikoak bete dira Gernikan (Bizkaia) jokatu den Harri Txikien Euskal Herriko txapelketan: aise gailendu da Mikel Lopetegi Urra. 25 urteko zarauztarrak laugarrenez irabazi du txapela, denera 12.165 kilo altxata. Bigarren izan da haren lehengusua den Xabat Olaizola, baina tarte nabarmenarekin: 10.350 kilo jaso ditu ...
2021-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/207508/betisi-irabazita-athleticek-amaiera-eman-dio-bolada-txarrari.htm
Kirola
Betisi irabazita, Athleticek amaiera eman dio bolada txarrari
Zuri-gorriek markagailua irauli dute De Marcosek 88. minutuan sartutako golari esker. Zortzi jardunaldi zeramatzaten irabazi gabe.
Betisi irabazita, Athleticek amaiera eman dio bolada txarrari. Zuri-gorriek markagailua irauli dute De Marcosek 88. minutuan sartutako golari esker. Zortzi jardunaldi zeramatzaten irabazi gabe.
Gaitz guztiak kolpe batez uxatu ditu gaur Athleticek: garaipen bikaina lortu du, etxean, bolada bikainean zetorren Betisen aurka. Horri esker, bolada txarra eten du; izan ere, Marcelinoren taldeak zortzi jardunaldi jarraian zeramatzan hiru puntuak poltsikoratu gabe. Neurketa ezin hobeto hasi da etxekoentzat: bigarren ...
2021-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/207509/sarek-eta-etxerat-ek-elkarretaratzea-egin-dute-troitino-azkena-izan-dadila-aldarrikatzeko.htm
Politika
Sarek eta Etxerat-ek elkarretaratzea egin dute Troitiño «azkena izan dadila» aldarrikatzeko
Donostian elkartu dira, Intxaurrondon, Troitiñoren auzoan. Gaixo dauden euskal presoak etxeratzeko eskatu dute.
Sarek eta Etxerat-ek elkarretaratzea egin dute Troitiño «azkena izan dadila» aldarrikatzeko. Donostian elkartu dira, Intxaurrondon, Troitiñoren auzoan. Gaixo dauden euskal presoak etxeratzeko eskatu dute.
«Antton azkena izan dadila, larriki gaixo dauden presoak etxera». Sarek eta Etxerat-ek mezu horrekin oroitu dute gaur Antton Troitiño euskal presoa, herenegun hil zena. Ia bizialdi osoa kartzelan egin ondotik, 64 urterekin hil zen, «eritasun larri eta sendaezin» baten ondorioz. Horrez gain, gaixo dauden presoak etxerat...
2021-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/207510/hirugarren-garaipena-laso-imazentzat.htm
Kirola
Hirugarren garaipena Laso-Imazentzat
Akats asko egin dituzte Ezkurdiak eta Tolosak, eta bost neurketatan puntu bakarra poltsikoratu dute. Emakume Master Cupen, Amaia Aldaik irabazi du lau eta erdiko txapela (22-14).
Hirugarren garaipena Laso-Imazentzat. Akats asko egin dituzte Ezkurdiak eta Tolosak, eta bost neurketatan puntu bakarra poltsikoratu dute. Emakume Master Cupen, Amaia Aldaik irabazi du lau eta erdiko txapela (22-14).
Akats gutxien egin dutenek irabazi dute gaur Eibarko Astelena pilotalekuan: Lasok eta Imazek. Txapelketako hirugarren garaipena eskuratu du bikoteak, eta egoera eskasean utzi dituzte Ezkurdia eta Tolosa. Haiek partida bakarra irabazi dute oraingoz. Ziur jokatu du Imazek, eta errematean asmatu du Lasok. Lana asko erraz...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207511/boric-ezkerrekoak-irabazi-dizkio-hauteskundeak-ultraeskuinari.htm
Mundua
Boric ezkerrekoak irabazi dizkio hauteskundeak ultraeskuinari
Botoen ia %57 jaso ditu Apruebo Dignidad ezkerreko koalizioak, eta hamar puntu baino gehiagoren aldea atera dio Jose Antonio Kasti, parte hartze handiz eginiko boz batzuetan.
Boric ezkerrekoak irabazi dizkio hauteskundeak ultraeskuinari. Botoen ia %57 jaso ditu Apruebo Dignidad ezkerreko koalizioak, eta hamar puntu baino gehiagoren aldea atera dio Jose Antonio Kasti, parte hartze handiz eginiko boz batzuetan.
«Txiletar guztien presidentea izango naiz, itunak herritar guztien artean egin behar direlako, eta ez lau paretaren artean», esan du bart Gabriel Boric ezkerreko hautagaiak, Santiagon eginiko ospakizunetan. Apruebo Dignidad koalizioaren garaipena ospatzeko, milaka txiletar atera dira kalera. Aurretik, jende asko atera ...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207512/beste-2144-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 2.144 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Positibo tasak ez du apaltzera jo, eta oldartuta dago oraindik: %12,4
Beste 2.144 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positibo tasak ez du apaltzera jo, eta oldartuta dago oraindik: %12,4
Harrotuta dabil izurria Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak gaur emaniko datuen arabera, beste 2.144 positibo atzeman zituzten igandean. Guztira 17.208 proba diagnostiko egin zituzten; hortaz, positibo eman zutenen ehunekoa %12,4 da, egoera kontrolpean izateko langa baino dezente handiagoa. Ospitaleen egoerar...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207513/verter-recycling-enpresako-arduradunek-deklaratzeari-uko-egin-diote-durangoko-auzitegian.htm
Gizartea
Verter Recycling enpresako arduradunek deklaratzeari uko egin diote Durangoko auzitegian
Zaldibar Argitu eta Eskubideen Gutuna elkarteek bilkura egin dute auzitegiaren atarian, «erantzukizun guztiak argitzeko» eskatzeko.
Verter Recycling enpresako arduradunek deklaratzeari uko egin diote Durangoko auzitegian. Zaldibar Argitu eta Eskubideen Gutuna elkarteek bilkura egin dute auzitegiaren atarian, «erantzukizun guztiak argitzeko» eskatzeko.
Zaldibarko zabortegiko hondamendia eragin zuen Verter Recycling enpresako arduradunek epailearen aurrean deklaratu behar zuten gaur, Durangon. Hori dela eta, Zaldibar Argitu eta Eskubideen Gutuna plataformako hainbat kidek elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrean. «Erantzukizun guztiak argitzea nahi dugu: enpres...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207514/lsquorairsquo-tifoiak-berrehundik-gora-herritar-hil-ditu-filipinetan.htm
Mundua
‘Rai’ tifoiak berrehundik gora herritar hil ditu Filipinetan
Gutxienez 239 zaurituren berri eman dute agintariek. Guztira 1,8 milioi biztanleri eragin dizkie kalteak.
‘Rai’ tifoiak berrehundik gora herritar hil ditu Filipinetan. Gutxienez 239 zaurituren berri eman dute agintariek. Guztira 1,8 milioi biztanleri eragin dizkie kalteak.
Rai tifoiak gutxienez 208 hildako eragin ditu dagoeneko: hori jakinarazi du Filipinetako Poliziak. Haren datuen arabera, 1,8 milioi laguni kalte egin die tifoiak, 450.000 familia baino gehiagori. Oraingoz, 239 zauritu eta 52 desagertu zenbatu dituzte. Hala ere, gobernuak adierazi du tifoiak hartutako eremuetan izandako...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207515/maskara-kalean-ere-eramatera-derrigortzea-premiazkoa-dela-esan-du-urkulluk.htm
Gizartea
Maskara kalean ere eramatera derrigortzea «premiazkoa» dela esan du Urkulluk
Urkulluk ezinbestekotzat jo du birusaren oldarraldia kontrolatzeko neurriak hartzea eta horretarako behar bezalako lege babesa lortzea.
Maskara kalean ere eramatera derrigortzea «premiazkoa» dela esan du Urkulluk. Urkulluk ezinbestekotzat jo du birusaren oldarraldia kontrolatzeko neurriak hartzea eta horretarako behar bezalako lege babesa lortzea.
Goizean Bilbon egindako agerraldi batean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du «premiazkoa» dela kalean maskara erabiltzera derrigortzeko neurriak hartu ahal izatea, beharrezkoa den babes juridikoarekin. Halaber, neurri «bateratuak» hartzeko deia egin du, autonomia erkidego bakoitzaren «erabakien des...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207516/etako-ustezko-kideen-aurkako-bertze-auzibide-bat-ireki-dute.htm
Politika
ETAko ustezko kideen aurkako bertze auzibide bat ireki dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa bat abiatu du 11 euskal herritarren aurka, 2000ko urriaren 30ean Jose Francisco Querol magistratua eta haren bizkartzaina eta txoferra hiltzea leporatuta. Marixol Iparragirre, Jon Olarra eta Ainhoa Mujika EPPK-ko mintzakideak daude ikertuen artean.
ETAko ustezko kideen aurkako bertze auzibide bat ireki dute. Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa bat abiatu du 11 euskal herritarren aurka, 2000ko urriaren 30ean Jose Francisco Querol magistratua eta haren bizkartzaina eta txoferra hiltzea leporatuta. Marixol Iparragirre, Jon Olarra eta Ainhoa Mujika EPPK-ko mintza...
Espainiako Auzitegi Nazionalak bertze auzibide bat ireki du ustezko 11 etakideren aurka. Dignidad y Justicia biktimen elkarteak ezarritako kereila bat du abiapuntu: auzitegiak tramiterako onartu du, eta ikerketa abiatu du hainbat euskal herritarren aurka. 2000ko urriaren 30ean Jose Francisco Querol Espainiako Auzitegi ...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207517/txillardegirentzat-aitortza-eskatuko-dute-donostian-hil-zeneko-10-urteurrenean.htm
Gizartea
Txillardegirentzat aitortza eskatuko dute Donostian, hil zeneko 10. urteurrenean
Mahai inguruak, liburu aurkezpenak eta omenaldiak egingo dituzte urtarrilean. Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegiren izena jartzeko eskaera indartzeko baliatu nahi dituzte antolatzaileek ekitaldiak.
Txillardegirentzat aitortza eskatuko dute Donostian, hil zeneko 10. urteurrenean. Mahai inguruak, liburu aurkezpenak eta omenaldiak egingo dituzte urtarrilean. Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegiren izena jartzeko eskaera indartzeko baliatu nahi dituzte antolatzaileek ekitaldiak.
Urtarrilaren 14an hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Txillardegi hizkuntzalari, idazle eta politikaria hil zela, eta haren omenezko hainbat ekitaldi egingo dituzte Donostian, urteurren horren karietara. Txillardegiren ekarpena goratzeaz gain, aitortza publikoa eskatuko dute harentzat, eta Donostiako Udal Liburute...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207518/ibilkideak-enpresa-txiki-eta-ertainen-digitalizazio-motorra.htm
albisteak
Ibilkideak – Enpresa txiki eta ertainen digitalizazio motorra
Gaur egungo munduak etengabeko erronkak aurkezten dizkigu bai norbanakoei eta bai enpresa eta eragile sozialei ere. Ekonomia globalizatu batean, mehatxuek eta aukerek edozein motatako enpresei eragiten diete, eta joko honen baldintzetara egokitzea jada ez da aukera bat, baizik eta bizirik iraun nahi duten enpresa guzti...
Ibilkideak – Enpresa txiki eta ertainen digitalizazio motorra. Gaur egungo munduak etengabeko erronkak aurkezten dizkigu bai norbanakoei eta bai enpresa eta eragile sozialei ere. Ekonomia globalizatu batean, mehatxuek eta aukerek edozein motatako enpresei eragiten diete, eta joko honen baldintzetara egokitzea jada ez d...
Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak, hein handi batean, oinarrizkoak bihurtu dira enpresa askoren bideragarritasunerako. Baina, horiek horrela izanik ere, enpresen mundua askotarikoa da, eta, enpresa bat handia izan edo ertaina edo txikia izan, guztiz aldatzen da erronkei aurre egiteko baliabideen eskurape...
2021-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/207519/misioa-elikagaien-xahutzea-ekiditea.htm
albisteak
Misioa: elikagaien xahutzea ekiditea
Rexcatering Fundacion Residuo Ceroko proiektu bat da, eta haren helburua da jantoki komunitarioetako, eskoletako eta ospitaleetako elikagaien soberakinak zaborretara botatzea ekiditea. Proiektua Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Kasu Praktikoen Bankuak jasotako proiektuetako bat da.
Misioa: elikagaien xahutzea ekiditea. Rexcatering Fundacion Residuo Ceroko proiektu bat da, eta haren helburua da jantoki komunitarioetako, eskoletako eta ospitaleetako elikagaien soberakinak zaborretara botatzea ekiditea. Proiektua Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Kasu Praktikoen Bankuak jasotako proiektue...
FAOren arabera, munduko elikagai-ekoizpenaren herena xahutu egiten da. Xahutze hori bai elikagaietan eta bai hura ekoizteko behar diren baliabideetan gertatzen da, eta horren inguruan geroz eta kontzientzia handiagoa dago. Berrikuntzari esker, gehiago dira hori konpontzeko moduak. Horietako bat da irabazi-asmorik gabek...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207520/dimisioa-eman-du-erresuma-batuko-brexit-erako-ministroak.htm
Mundua
Dimisioa eman du Erresuma Batuko 'brexit'-erako ministroak
Pandemiaren aurka hartutako neurrien eta zergak igotzearen kontra agertua zen Frost. Beste ehun alderdikidek COVID-19aren ziurtagiria ezartzearen aurka bozkatu ostean heldu da ministroaren dimisioa.
Dimisioa eman du Erresuma Batuko 'brexit'-erako ministroak. Pandemiaren aurka hartutako neurrien eta zergak igotzearen kontra agertua zen Frost. Beste ehun alderdikidek COVID-19aren ziurtagiria ezartzearen aurka bozkatu ostean heldu da ministroaren dimisioa.
Bakarrik utzi dute Boris Johnson lehen ministroa. Brexit-erako ministro David Frost izan da harengandik aldentzen azkena. Larunbat gauean eman zuen Frostek bere erabakiaren berri, Johnsoni bidalitako idatzi baten bidez, eta iragarri «berehala» utziko zuela kargua. Europako Batasunetik irteteko proposamena eta bidea ber...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207521/ernaik-protesta-ekintza-bat-egin-du-iberdrola-dorrean-gazteen-egoera-dela-eta.htm
Politika
Ernaik protesta ekintza bat egin du Iberdrola dorrean, gazteen egoera dela eta
«Gazteontzako bizitza duinak orain», eskatu dute ekintzaileek. Bat eraikinaren ateetako batera kateatu da.
Ernaik protesta ekintza bat egin du Iberdrola dorrean, gazteen egoera dela eta. «Gazteontzako bizitza duinak orain», eskatu dute ekintzaileek. Bat eraikinaren ateetako batera kateatu da.
Gazteen egoera ekonomikoaren aurkako protesta egin du Ernai gazte erakundeak gaur, Bilbon, Iberdrola dorrean. Gazteetako batek bere burua lotu du, samatik, ateetako batean. Beste ekintzaile batzuen asmoa zapuztu dute zinpeko zaindariek. «Gure miseria haien negozioa bihurtu dute. Iberdrolako dorretik aldarria: gazteont...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207522/gabonetarako-ospakizunetan-gehienez-ere-hamar-lagun-elkartzea-gomendatu-du-osasun-sailak.htm
Gizartea
Gabonetarako ospakizunetan gehienez ere hamar lagun elkartzea gomendatu du Osasun Sailak
Ostalaritza establezimenduetan sei lagun baino gehiago ez biltzea eskatu du; baita jendea ez pilatzeko eta ohiko prebentzio neurriak hartzeko ere. 55 eta 59 urte bitartekoek txertoaren hirugarren dosia hartzeko ordua eskatu ahalko dute bihartik aurrera.
Gabonetarako ospakizunetan gehienez ere hamar lagun elkartzea gomendatu du Osasun Sailak. Ostalaritza establezimenduetan sei lagun baino gehiago ez biltzea eskatu du; baita jendea ez pilatzeko eta ohiko prebentzio neurriak hartzeko ere. 55 eta 59 urte bitartekoek txertoaren hirugarren dosia hartzeko ordua eskatu ahalko...
Eguberrietan COVID-19ak «aurrera egitea eragiten duten egoerak» ohikoak izaten direla argudiatuta, «gomendio bereziak» eman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta «are zuhurrago jardutea» gomendatu die herritarrei. Besteak beste, eskatu die «ospakizunetarako talde egonkorra eta txikia» sortzea, gehienez ere hamar ...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207523/ibarzabalen-agurra-bilbo-arenatik-ikasgelara.htm
Bizigiro
Ibarzabalen agurra, Bilbo Arenatik ikasgelara
Ibon Iza irakasleak ikasgelara eraman du Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlearen agurra, eta kantuan jarri ditu ikasleak.
Ibarzabalen agurra, Bilbo Arenatik ikasgelara. Ibon Iza irakasleak ikasgelara eraman du Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlearen agurra, eta kantuan jarri ditu ikasleak.
«Euskaldunon poztasun txiki-handi hauek. Zorionak, Nerea Ibarzabal; astelehenean eskolan agur hau buruz ikasiko dugu». Horrela ospatu zuen Ibon Iza irakasle eta bertsozaleak Nerea Ibarzabalen txapela. Momentuan bertan jakin zuen bertso hori ikasgelara eraman nahi zuela, eta sareetan iragarri bezala egin du: ikasgelara ...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207524/navarra-sumak-irabaziko-lituzke-nafarroako-hauteskundeak.htm
Politika
Navarra Sumak irabaziko lituzke Nafarroako hauteskundeak
Iritzi Publikoaren VI. Barometroaren arabera, eskubiko koalizioak ordezkari bat edo bi galduko lituzke, PSNren mesedetan. Herritarren %34k uste dute Nafarroako egoera politikoa «ona» dela, eta 4,94ko nota eman diote. Pandemiak eragin dituen aldaketak ere aztertu dituzte.
Navarra Sumak irabaziko lituzke Nafarroako hauteskundeak. Iritzi Publikoaren VI. Barometroaren arabera, eskubiko koalizioak ordezkari bat edo bi galduko lituzke, PSNren mesedetan. Herritarren %34k uste dute Nafarroako egoera politikoa «ona» dela, eta 4,94ko nota eman diote. Pandemiak eragin dituen aldaketak ere aztertu...
Iritzi Publikoaren VI. Barometroa aurkeztu dute Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak, eta Ernesto Perez-Esain eta Vidal Dia de Rada Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileek. Lortutako datuen arabera, Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak bihar egingo balira, herritarren %34,52k Navarra Suma bozkatuko...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207525/antton-troitino-azkena-izan-dadila-eskatuko-dute-gaur-donostian.htm
Politika
Antton Troitiño «azkena» izan dadila eskatuko dute gaur Donostian
Sarek eta Etxerat-ek manifestaziora deitu dute, 19:00etan, Bulebarretik. «Giza eskubideak errespetatuko dituen espetxe sistema bat» galdegin dute.
Antton Troitiño «azkena» izan dadila eskatuko dute gaur Donostian. Sarek eta Etxerat-ek manifestaziora deitu dute, 19:00etan, Bulebarretik. «Giza eskubideak errespetatuko dituen espetxe sistema bat» galdegin dute.
Ostiralean zenduriko Antton Troitiñoren senideek eta Etxerat-eko eta Sareko ordezkariek espetxeak euskal presoen osasunean duen eragina salatu dute gaur Donostian eginiko agerraldian. Mobilizazio bat ere iragarri dute gaurko: 19:00etan hasita manifestazioa eginen dute, Bulebarretik abiatuta. Galdeginen dute Troitiño eg...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207526/beste-txerto-bat-onetsi-du-emak.htm
Gizartea
Beste txerto bat onetsi du EMAk
Nuvaxovid txertoak Europako herrialdeetako txertaketa kanpainak indartzeko balioko duela erran du EMAk.
Beste txerto bat onetsi du EMAk. Nuvaxovid txertoak Europako herrialdeetako txertaketa kanpainak indartzeko balioko duela erran du EMAk.
EMA Sendagaien Europako Agentziak beste txerto bat baimendu du: Novaxovid du izena, eta Novavax enpresarena da. Horiek horrela, EMAk koronabirusari aurre egiteko onartu duen bosgarren txertoa izanen da. Novaxovid txertoak spike proteinaren bidez sustatzen du gorputzaren erantzun immunitarioa. Europako Batasuneko herria...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207527/hitzarmen-ekonomikoa-berritu-egin-dute.htm
Ekonomia
Hitzarmen Ekonomikoa berritu egin dute
Hitzarmen Ekonomikoko Negoziazio Batzordeko ordezkariek izenpetu dute akordioa, telematikoki. Hemendik aurrera, Nafarroako Ogasunak bere gain hartuko du Tobin eta Google tasen eta merkataritza elektronikoko BEZaren bilketa.
Hitzarmen Ekonomikoa berritu egin dute. Hitzarmen Ekonomikoko Negoziazio Batzordeko ordezkariek izenpetu dute akordioa, telematikoki. Hemendik aurrera, Nafarroako Ogasunak bere gain hartuko du Tobin eta Google tasen eta merkataritza elektronikoko BEZaren bilketa.
1990ean onartu zenetik Hitzarmen Ekonomikoan egin den seigarren aldaketa da hau. Zerga eta finantza arloan hainbat aldaketa esanguratsu dakartza, aurretik Jaurlaritzak Kontzertu Ekonomikoaren erreforman egindakoen bide beretik. Alde batetik, Nafarroak bere gain hartuko ditu finantza transakzioen gaineko tasaren (Tobin ...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207528/olentzero-goazentelesaileko-aktoreek-interpretatuta.htm
Bizigiro
'Olentzero', 'Goazen' telesaileko aktoreek interpretatuta
'Olentzero' abesti ezagunaren bertsio bat egin dute 'Goazen'-eko aktoreek. Abenduaren 24an 'Goazen Gabonetan' telebista saioan abestuko dute.
'Olentzero', 'Goazen' telesaileko aktoreek interpretatuta. 'Olentzero' abesti ezagunaren bertsio bat egin dute 'Goazen'-eko aktoreek. Abenduaren 24an 'Goazen Gabonetan' telebista saioan abestuko dute.
Dagoeneko gainean dira Eguberriak: kaleko argiak piztuak dira jadanik, opor usaina ere gerturatzen ari zaie batzuei, eta gaztetxoenek ere klaseak amaituko dituzte laster. Izango da, agian, ahotsa findu eta Eguberrietako abesti ohikoak praktikatzen hasi denik ere. Horretan aritu dira, behintzat, Goazen telesaileko aktor...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207529/sorturen-barnean-ezinen-da-inolako-laquokorronterikraquo-artikulatu.htm
Politika
Sorturen barnean ezinen da inolako «korronterik» artikulatu
Asteburuan 1.876 akreditatuk bozkatu dituzte 'Herrigaia' txostenari eginiko zuzenketa partzialak. Aitzina egin duten zuzenketa guztiak Nazio Kontseiluak babestutakoak izan dira.
Sorturen barnean ezinen da inolako «korronterik» artikulatu. Asteburuan 1.876 akreditatuk bozkatu dituzte 'Herrigaia' txostenari eginiko zuzenketa partzialak. Aitzina egin duten zuzenketa guztiak Nazio Kontseiluak babestutakoak izan dira.
Sortuko militanteek asteburu honetan izan dute Herrigaia txostenari eginiko zuzenketa partzialak bozkatzeko aukera, eta, Nazio Kontseiluak ohar baten bidez adierazi duenez, Sorturen «apustu politikoa indartuta» atera da bozketatik. Bertzeak bertze, erabaki dute ezinen dela Sorturen barnean «inolako korronterik edo espa...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207530/donostiako-udalak-aurrera-atera-ditu-2022rako-aurrekontuak.htm
Politika
Donostiako Udalak aurrera atera ditu 2022rako aurrekontuak
EAJk eta PSE-EEk oposizioko alderdien 24 zuzenketa onartu dituzte. Aurrekontuak 424,8 milioi eurokoak izango dira.
Donostiako Udalak aurrera atera ditu 2022rako aurrekontuak. EAJk eta PSE-EEk oposizioko alderdien 24 zuzenketa onartu dituzte. Aurrekontuak 424,8 milioi eurokoak izango dira.
Donostiako Udalak aurrera atera ditu 2022rako aurrekontuak. Denera, 424,8 milioi euro izango ditu, iaz baino %6,2 gehiago. EAJk eta PSE-EEk osatutako gobernuak hainbat akordio itxi ditu oposizioarekin, eta 1,4 milioi euro balio duten hainbat zuzenketa txertatu ditu aurrekontuetan. Jaime Dominguez-Macaya Ogasun eta Fina...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207531/bi-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-bikotekideari-eraso-egin-izana-egotzita.htm
Gizartea
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eraso egin izana egotzita
Larunbatean atxilotu zuten bata, eta epailearen esku utzi zuten. Atzo atxilotu zuten bestea, bikotekidea jotzeagatik.
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eraso egin izana egotzita. Larunbatean atxilotu zuten bata, eta epailearen esku utzi zuten. Atzo atxilotu zuten bestea, bikotekidea jotzeagatik.
Larunbatean gertatu zen lehena: 58 urteko gizon bat eztabaidan hasi zen trafiko istilu baten harira, eta eztabaida betean zela eraso egin zion bere bikotekideari. Gasteizko Udalaren arabera, Udaltzaingoaren aurrean egin zion eraso emakumeari, 20:50ak aldera, San Martin auzoko kale batean. Indarkeria matxista egotzi, e...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207532/bederatzi-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-iruneko-gizon-bati-bikotekide-ohia-bortxatzeagatik.htm
Gizartea
Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Iruñeko gizon bati bikotekide ohia bortxatzeagatik
Bortxaketaren zigorraz gain, beste sei hilabete gehitu dizkiote tratu txar jarraituen delituagatik
Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Iruñeko gizon bati bikotekide ohia bortxatzeagatik. Bortxaketaren zigorraz gain, beste sei hilabete gehitu dizkiote tratu txar jarraituen delituagatik
Nafarroako Auzitegiak ebatzi du 2020ko ekainaren 1ean akusatuak bikotekide ohia bortxatu zuela. Kartzela zigorra bete ondoren, zaintzapeko askatasunean egon beharko du 45 urteko gizonak. Biktimari 15.000€ ordaindu beharko dizkio, eta ezin izango da harengana hurbildu 11 urtetan. Urriaren 14an egin zen epaiketa, eta fi...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207533/valentziako-ikus-entzunezkoen-kontseiluak-27-langile-izango-ditu.htm
Bizigiro
Valentziako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak 27 langile izango ditu
Jose Maria Vidal Valentziako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko presidenteak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordean. Nabarmendu du eskumen asko eman zaizkiola Kontseiluari.
Valentziako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak 27 langile izango ditu. Jose Maria Vidal Valentziako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko presidenteak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordean. Nabarmendu du eskumen asko eman zaizkiola Kontseiluari.
Aurten sortu dute, eta lehen pausoak ematen ari da Valentziako Ikus-entzunezkoen Kontseilua. Valentziako Gorteetako (Herrialde Katalanak) alderdi politikoen aldetik ez zuen kontrako jarrerarik izan erakundearen sorrerak —soilik PPk eskumen gutxiago eman nahi zizkion—, eta onespen zabala izan du. Jose Maria Vidal presid...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207534/mikroskopio-elektronikoa-garatzeko-laguntza-jaso-du-cic-nanoguneak.htm
Gizartea
Mikroskopio elektronikoa garatzeko laguntza jaso du CIC Nanoguneak
Ioi-sorta fokalizatuko mikroskopio elektroniko bat izango du ikerketa zentroak, Espainiako Gobernuaren laguntza bati esker.
Mikroskopio elektronikoa garatzeko laguntza jaso du CIC Nanoguneak. Ioi-sorta fokalizatuko mikroskopio elektroniko bat izango du ikerketa zentroak, Espainiako Gobernuaren laguntza bati esker.
Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak 1,5 milioi euro eman dizkio CIC Nanoguneari, eta, horri esker, azken belaunaldiko ioi-sorta fokalizatuko mikroskopio elektroniko batez hornituko da ikerketa zentroa. Mikroskopio elektroniko bat lortuko dute, eta tresna hori ikerketa-instalazio komun baten «oina...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207535/udazken-heze-baten-ondoren-neguak-tenperatura-leunagoak-ekarriko-ditu.htm
Gizartea
Udazken «heze» baten ondoren, neguak «tenperatura leunagoak» ekarriko ditu
Neguak ia 89 egun iraungo du, eta bihar hasiko da. Aurreikuspenen arabera, «normala baino tenperatura beroagoak» izango ditu. Prezipitazioei dagokienez, ez da ezohiko gertaerarik espero.
Udazken «heze» baten ondoren, neguak «tenperatura leunagoak» ekarriko ditu. Neguak ia 89 egun iraungo du, eta bihar hasiko da. Aurreikuspenen arabera, «normala baino tenperatura beroagoak» izango ditu. Prezipitazioei dagokienez, ez da ezohiko gertaerarik espero.
Ate joka dator: bolada euritsu baten ondoren, uholdeen ondoren, azken egunotako eguzki izpi gutxi horien ondoren. Eta ohi baino apalago; izan ere, udazken «heze» baten ondoren, «tenperatura leunagoak» ekarriko ditu neguak. Bihar hasiko da, erlojuak 17:00ak jo baino apurtxo bat lehenago, 16:59an. Behatoki Astronomikoak ...
2021-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/207536/antxoaren-kuotari-eustea-gomendatu-dute-txosten-zientifikoan.htm
Ekonomia
Antxoaren kuotari eustea gomendatu dute txosten zientifikoan
Bruselak %27 murriztu zuen behin-behinean; kopuruak berrikustea espero dute arrantzaleek.
Antxoaren kuotari eustea gomendatu dute txosten zientifikoan. Bruselak %27 murriztu zuen behin-behinean; kopuruak berrikustea espero dute arrantzaleek.
Lasaitasun mezua Euskal Herriko arrantzaleentzat: ICES Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluak gomendatu du 2022rako antxoa kuota aurtengoaren berbera izatea. Erakunde horren azterketetan oinarrituta ezartzen du Europako Batzordeak arrantza eremu bakoitzean espezie bakoitzeko zenbat harrapatu daitekeen. Antxoaren ...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207559/hegazti-gripearen-agerraldi-bat-atzeman-dute-akamarreko-etxalde-batean.htm
Ekonomia
Hegazti gripearen agerraldi bat atzeman dute Akamarreko etxalde batean
Igandean hil zituzten bertako ahate guztiak. Kasu gehiagoren beldur, araupeko eremu bat ezarri dute Akamarretik 10 kilometrora. Oraintxe, hamasei udalerri daude babes eta zaintza eremuan.
Hegazti gripearen agerraldi bat atzeman dute Akamarreko etxalde batean. Igandean hil zituzten bertako ahate guztiak. Kasu gehiagoren beldur, araupeko eremu bat ezarri dute Akamarretik 10 kilometrora. Oraintxe, hamasei udalerri daude babes eta zaintza eremuan.
Nafarroa Beherean piztu da alarma, Akamarre udalerrian. Sud Ouest egunkariaren arabera, etxalde batean agertu ziren H58N birusaren susmoak, eta susmo horiek bultzatuta, bertako ahate guztiak hil zituzten iragan igandean. Susmoak, baina, zenbait egun lehenago hasi ziren zabaltzen, eta Akamarrerekin muga egiten duen best...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207560/atzerriko-inbertitzaile-batek-butroeko-gaztelua-erosi-du.htm
Gizartea
Atzerriko inbertitzaile batek Butroeko gaztelua erosi du
Dirudunak lau milioi euro ordaindu ditu gazteluaren truke. Salmentaz arduratu den agentziak zehaztu du erosleak «bere gozamenerako» eskuratu duela gotorlekua; ez da jakina horrez gainera negozio asmorik duen.
Atzerriko inbertitzaile batek Butroeko gaztelua erosi du. Dirudunak lau milioi euro ordaindu ditu gazteluaren truke. Salmentaz arduratu den agentziak zehaztu du erosleak «bere gozamenerako» eskuratu duela gotorlekua; ez da jakina horrez gainera negozio asmorik duen.
Atzotik, jabe berria du Gatikako (Bizkaia) Butroeko gazteluak. Gotorlekuaren salmentaz arduratu den Inbisa etxebizitza agentziak akordio bat erdietsi du atzerriko inbertitzaile aberats batekin. Azkenik, lau milioi euro ordaindu ditu dirudunak, eta, orain, bereak dira jatorria Erdi Aroan duten 2.400 metro karratuko erai...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207561/berriak-irabazi-du-emakunderen-aurtengo-berdintasun-saria.htm
Gizartea
BERRIAk irabazi du Emakunderen aurtengo Berdintasun saria
Egunkariak saria partekatuko du 'Pikara Magazine' aldizkariarekin eta aurten hildako Lucia Martinez Odriozola kazetaritza irakaslearekin.
BERRIAk irabazi du Emakunderen aurtengo Berdintasun saria. Egunkariak saria partekatuko du 'Pikara Magazine' aldizkariarekin eta aurten hildako Lucia Martinez Odriozola kazetaritza irakaslearekin.
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak BERRIAri eman dio 2021eko Berdintasun saria. Horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitutako kazetaritza goraipatu nahi izan du erakundeak: BERRIArekin batera, Pikara Magazine aldizkariari eta Lucia Martinez Odriozola kazetariari eman die saria. Aurtengo abu...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207562/urtarrilaren-24tik-30era-egingo-dute-viii-hilbeltza-jaialdia-ohiko-formatuan.htm
Kultura
Urtarrilaren 24tik 30era egingo dute VIII. (H)ilbeltza jaialdia, ohiko formatuan
Aurten ez da nobela beltzaren asterik izan Baztanen; horren ordez, (H)ilbeltzak urte osoan banatu ditu jarduerak. 2022an, astebeteko zikloa egingo dute berriz.
Urtarrilaren 24tik 30era egingo dute VIII. (H)ilbeltza jaialdia, ohiko formatuan. Aurten ez da nobela beltzaren asterik izan Baztanen; horren ordez, (H)ilbeltzak urte osoan banatu ditu jarduerak. 2022an, astebeteko zikloa egingo dute berriz.
Baztanek aspaldiko harremana du genero beltzarekin: 2015etik antolatzen dute (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea, eta urteroko zita garrantzitsua bilakatu da. Astebetez, nobela beltzaren egoitza bihurtu ohi da Nafarroako haran berdea. Aurten, ordea, ezin izan dute aurreko urteetakoa bezalako jaialdirik egin; jar...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207563/kwa-leauma-ordiziako-jokalaria-hil-da-istripuz.htm
Kirola
Kwa Leauma Ordiziako jokalaria hil da, istripuz
Asteburuan izan zuen istripua, Amsterdamen, eta koman zegoen, buruan hartutako kolpeagatik. 2018-2019ko denboralditik zeraman Euskal Herrian.
Kwa Leauma Ordiziako jokalaria hil da, istripuz. Asteburuan izan zuen istripua, Amsterdamen, eta koman zegoen, buruan hartutako kolpeagatik. 2018-2019ko denboralditik zeraman Euskal Herrian.
Kawa Leauma hil da, Ordiziako errugbi taldeko jokalaria. Asteburutik zegoen Amsterdamgo ospitale batean. Espainiako selekzioarekin egonaldia egiten ari zen, eta ezustean istripu bat izan zuen. Altuera batetik erori, eta kolpe handia hartu zuen buruan. Ordutik koman zegoen erietxean. Hasieran hobera egin zuen arren, at...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207564/zabalik-dago-2022ko-euskarabenturan-izena-emateko-epea.htm
Bizigiro
Zabalik dago 2022ko Euskarabenturan izena emateko epea
2005ean edo 2006an jaiotako gazteek izanen dute aukera espedizioan parte hartzeko. Aurkezpen bideo bat eta proiektu bat bidalita aurkeztu beharko dituzte beren hautagaitzak, gaurtik martxoaren 4ra artean.
Zabalik dago 2022ko Euskarabenturan izena emateko epea. 2005ean edo 2006an jaiotako gazteek izanen dute aukera espedizioan parte hartzeko. Aurkezpen bideo bat eta proiektu bat bidalita aurkeztu beharko dituzte beren hautagaitzak, gaurtik martxoaren 4ra artean.
Heldu da iragartzeko garaia: Euskarabenturak bere laugarren aldia izanen du 2022an, eta jadanik badago izena emateko aukera. Hain zuzen, gaur aurkeztu dute egitasmoa, Pasaian (Gipuzkoa) eginiko ekitaldi batean. Oro har, ohiko irizpideei eutsiko diete datorren udako aldian; hau da, 16 eta 17 urteko gazteak deitu dituzte...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207565/euskarabenturan-izena-emateko-epea-zabaldu-dute.htm
Gizartea
Euskarabenturan izena emateko epea zabaldu dute
Uztailaren 1etik 31ra bitartean egingo dute espedizioa, eta 130 gaztek parte hartuko dute. Bideo bat eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dute izena eman asmo dutenek.
Euskarabenturan izena emateko epea zabaldu dute. Uztailaren 1etik 31ra bitartean egingo dute espedizioa, eta 130 gaztek parte hartuko dute. Bideo bat eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dute izena eman asmo dutenek.
Gaurtik zabalik dago Euskarabentura espedizioan izena emateko epea. 2005 eta 2006 urteetan jaiotako Euskal Herriko nahiz diasporako gazteek izango dute horretarako aukera, martxoaren 4ra bitartean. Hautagaitza aurkezteko, minutu bateko aurkezpen bideoa eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte gazteek. Azken ...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207566/ohiko-azokarik-eta-jende-pilaketarik-gabeko-san-tomas-eguna.htm
Bizigiro
Ohiko azokarik eta jende pilaketarik gabeko San Tomas eguna
Hutsik esnatu dira berez postuz eta nekazariz beteta egongo liratekeen plaza eta kale asko. Hala ere, ez dira falta izan txistor pintxoak; ez sare sozialetan, behintzat.
Ohiko azokarik eta jende pilaketarik gabeko San Tomas eguna. Hutsik esnatu dira berez postuz eta nekazariz beteta egongo liratekeen plaza eta kale asko. Hala ere, ez dira falta izan txistor pintxoak; ez sare sozialetan, behintzat.
Bigarren urtez jarraian, berezko egiten duen ospakizun berezirik gabeko San Tomas eguna izan da Euskal Herrian. Azken hilabeteotan aurreikuspen hobeak egin diren arren, COVID-19aren oldarraldiaren eta kasu positiboen goraldiaren eraginez bertan behera gelditu dira aurrez prestatutako azoka eta jarduera askotarikoak. Iz...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207567/laquosektorerik-gabe-geratzen-ari-gara-euskal-herrianraquo-ohartarazi-dute-nekazariek.htm
Ekonomia
«Sektorerik gabe geratzen ari gara Euskal Herrian», ohartarazi dute nekazariek
Datorren astean mobilizazioak egingo dituzte Hegoaldeko hiriburuetan, kostuen igoerak «ito» egiten dituela salatzeko eta administrazioei Elikadura Katearen Lege berria aplika dezatela eskatzeko.
«Sektorerik gabe geratzen ari gara Euskal Herrian», ohartarazi dute nekazariek. Datorren astean mobilizazioak egingo dituzte Hegoaldeko hiriburuetan, kostuen igoerak «ito» egiten dituela salatzeko eta administrazioei Elikadura Katearen Lege berria aplika dezatela eskatzeko.
San Tomas egunean baserritarrak Donostiara jaistea ohitura zaharra da, baina urte berezia izan da 2021a, eta gaur goizean Gipuzkoako hiriburuan bildutako nekazariak ez dira joan beren produktuak saltzera, sektorearen egoera larria ezagutaraztera baizik. «Kokoteraino gaude», ziurtatu du Garikoitz Nazabal Gipuzkoako EHNE...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207568/argindarraren-gorakadak-ez-du-etenik-hego-euskal-herrian-360-euro-mwh-ko.htm
Ekonomia
Argindarraren gorakadak ez du etenik Hego Euskal Herrian: 360 euro MWh-ko
Gas naturalaren prezio igoera handiak eragin du argindarraren langa igo izana. Ipar Euskal Herrian, 453 euro ordainduko dituzte MWh bakoitzeko.
Argindarraren gorakadak ez du etenik Hego Euskal Herrian: 360 euro MWh-ko. Gas naturalaren prezio igoera handiak eragin du argindarraren langa igo izana. Ipar Euskal Herrian, 453 euro ordainduko dituzte MWh bakoitzeko.
Argindarraren prezioak orain arte Hego Euskal Herrian ezarritako marka guztiak gaindituko ditu asteazkenean: 360 euro ordainduko da batez beste MWh. Ipar Euskal Herrian, berriz, garestiago ordainduko dute: 453 euro. Errusiak arazoak ditu Europa gasez hornitzeko, eta lehengai hori garestitu izanak eragin zuzena izan du ...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207569/babesa-azaldu-diote-mikel-albisuri-auzitegi-nazionalean-deklaratu-aurretik.htm
Politika
Babesa azaldu diote Mikel Albisuri, Auzitegi Nazionalean deklaratu aurretik
Preso ohiak bideokonferentziaz deklaratu du Donostiako Auzitegian, Gregorio Ordoñez PPko zinegotzia zenaren hilketaren harira, eta epaileak agindu du pasaportea kentzeko. Sortuk elkarretaratzea egin du epaitegi aurrean.
Babesa azaldu diote Mikel Albisuri, Auzitegi Nazionalean deklaratu aurretik. Preso ohiak bideokonferentziaz deklaratu du Donostiako Auzitegian, Gregorio Ordoñez PPko zinegotzia zenaren hilketaren harira, eta epaileak agindu du pasaportea kentzeko. Sortuk elkarretaratzea egin du epaitegi aurrean.
ETAk Gregorio Ordoñez PPko zinegotzi eta Gipuzkoako PPko orduko presidentea hil zuen 1995eko urtarrilaren 23an, Donostian, eta, hilketa hari lotuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu du Mikel Albisu Iriarte. Donostiako Auzitegian deklaratu du gaur, bideokonferentzia bidez. Auzitegi Nazionalak jakinaraz...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207570/aebek-militarrak-baliatuko-dituzte-osasun-arreta-bermatzeko.htm
Mundua
AEBek militarrak baliatuko dituzte osasun arreta bermatzeko
AEBetan, omikron aldaerakoak ziren azken astean atzemandako positiboen %73. Italiako Gobernua aztertzen ari da kalean ere maskara erabiltzera derrigortzea. Kontaktuak «ahalik eta gehien» gutxitzeko aholkatu du Berlinek.
AEBek militarrak baliatuko dituzte osasun arreta bermatzeko. AEBetan, omikron aldaerakoak ziren azken astean atzemandako positiboen %73. Italiako Gobernua aztertzen ari da kalean ere maskara erabiltzera derrigortzea. Kontaktuak «ahalik eta gehien» gutxitzeko aholkatu du Berlinek.
Neurriak gogortzen ari dira nazioartean. Egunetik egunera, eta osasun egoera okerragotu ahala, murrizketa gehiago ezartzen ari dira gobernuak. AEBetakoa da horietako bat. Txertaketan jarriko ditu indarrak Joe Biden presidenteak. Haren gertuko iturriek aurreratu dutenez, mila militar baliatuko dituzte lanez gainezka dau...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207571/ela-lab-eta-ccook-bat-egin-dute-arabako-metalean-mobilizazio-dinamika-bateratu-bati-ekiteko.htm
Ekonomia
ELA, LAB eta CCOOk bat egin dute Arabako metalean mobilizazio dinamika bateratu bati ekiteko
SEA patronalari eskatu diote urtarrilaren 10eko astean negoziazioei ekiteko. Eta ohartarazi diote lanuzteak eta grebak hasiko dituztela erantzunik jaso ezean.
ELA, LAB eta CCOOk bat egin dute Arabako metalean mobilizazio dinamika bateratu bati ekiteko. SEA patronalari eskatu diote urtarrilaren 10eko astean negoziazioei ekiteko. Eta ohartarazi diote lanuzteak eta grebak hasiko dituztela erantzunik jaso ezean.
Arabako metaleko gehiengo sindikalak urrats bateratu bat egitea erabaki du: ELA, LAB eta CCOO sindikatuak ados jarri dira, eta plataforma bateratu bat sortu dute mobilizazio dinamika bateratu bati ekiteko. Ituna berritzeko negoziazioetan elkarrekin egin nahi dute bidea, eta hala jakinarazi diote SEA patronalari gaur go...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207572/bigarren-urtez-ez-da-olentzeroren-desfilerik-izango-irunean.htm
Gizartea
Bigarren urtez, ez da Olentzeroren desfilerik izango Iruñean
Antolatzaileek bertan behera utzi dute, Nafarroak COVID-19 gaitza dela-eta bizi duen egoeragatik eta ikusleak kontrolatzeko ezintasunagatik.
Bigarren urtez, ez da Olentzeroren desfilerik izango Iruñean. Antolatzaileek bertan behera utzi dute, Nafarroak COVID-19 gaitza dela-eta bizi duen egoeragatik eta ikusleak kontrolatzeko ezintasunagatik.
COVID-19aren hedapenaren ondorioz hartu du erabaki hori Olentzeroren Elkarteak. Nafarroan, positiboen kasuek gora egin dute azken asteotan, eta joera hori iraultzeko asmoz hartu dute erabaki hori, har zitekeen erabakirik «zuhurrena» dela argudiatuta. Gaur goizean eginiko prentsaurrekoan eman dute xehetasunen berri. Xab...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207573/arcelor-mittalek-lan-erregulazioa-egin-nahi-duela-zabaldu-du-elak.htm
Ekonomia
Arcelor Mittalek lan erregulazioa egin nahi duela zabaldu du ELAk
Sestaoko plantari eragingo lioke erabakiak; 600 langile ari dira han. Sindikatuaren arabera, zuzendaritzak kontsulta epea hasi du. Gaur egun, planta geldirik dago behin-behinean.
Arcelor Mittalek lan erregulazioa egin nahi duela zabaldu du ELAk. Sestaoko plantari eragingo lioke erabakiak; 600 langile ari dira han. Sindikatuaren arabera, zuzendaritzak kontsulta epea hasi du. Gaur egun, planta geldirik dago behin-behinean.
Arcelor Mittal altzairutegiak enplegua erregulatzeko espediente bat egin nahi du Sestaon duen ACB plantan; hala salatu du behintzat ELA sindikatuak. 600 langilek dihardute han guztira —220 lantaldekoak, 115 behin-behinean aldi baterako enpresen bitartez kontrataturikoak, eta 220 azpikontratentzat dihardutenak—, eta ber...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207574/jaurlaritzak-4000-lanpostu-publiko-inguruko-eskaintza-onartu-du-urte-honetarako.htm
Gizartea
Jaurlaritzak 4.000 lanpostu publiko inguruko eskaintza onartu du urte honetarako
Horietako 1.856 hezkuntza arlokoak dira, 1.273 Osakidetzakoak, 435 administrazio orokorrekoak, eta 424 Ertzaintzakoak.
Jaurlaritzak 4.000 lanpostu publiko inguruko eskaintza onartu du urte honetarako. Horietako 1.856 hezkuntza arlokoak dira, 1.273 Osakidetzakoak, 435 administrazio orokorrekoak, eta 424 Ertzaintzakoak.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza administrazioaren 2021erako enplegu publikoaren eskaintza. Horietako 1.856 hezkuntza arlokoak dira, 1.273 Osakidetzakoak, 435 adm...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207575/gipuzkoako-sendagileen-elkargoak-koronabirusaren-aurkako-neurri-eraginkorrak-eskatu-ditu.htm
Gizartea
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak koronabirusaren aurkako neurri «eraginkorrak» eskatu ditu
Nabarmendu du administrazioek neurriak hartu behar dituztela COVID-19aren seigarren olatua «geldiarazteko» eta osasun sistemaren beste kolapso bat «eragozteko». Herritarrei ere txertoa jartzeko eta neurriak «arreta handiz» betetzeko deia egin die.
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak koronabirusaren aurkako neurri «eraginkorrak» eskatu ditu. Nabarmendu du administrazioek neurriak hartu behar dituztela COVID-19aren seigarren olatua «geldiarazteko» eta osasun sistemaren beste kolapso bat «eragozteko». Herritarrei ere txertoa jartzeko eta neurriak «arreta handiz» betet...
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko ordezkariak «oso kezkatuta» daude Gipuzkoako osasun egoerarekin, eta, bereziki, duela bi urtetik osasun langileek dituzten «lan karga eta estresarekin». Horregatik, adierazi dute «premiazkoa» dela administrazioek «neurri nahikoak eta eraginkorrak» hartzea, koronabirusaren transmisioa «k...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207576/osasun-etxeetako-atarietan-lehen-arretaren-gabeziak-salatzeko-deia-egin-dute-sindikatuek.htm
Gizartea
Osasun etxeetako atarietan lehen arretaren gabeziak salatzeko deia egin dute sindikatuek
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute deialdia. Bihar gauzatuko dituzte protestak, 13:00etatik aitzina, Osakidetzaren ardurapeko osasun zentroetan.
Osasun etxeetako atarietan lehen arretaren gabeziak salatzeko deia egin dute sindikatuek. SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute deialdia. Bihar gauzatuko dituzte protestak, 13:00etatik aitzina, Osakidetzaren ardurapeko osasun zentroetan.
Bazen gabeziarik lehendik ere, baina COVID-19aren izurriteak are gehiago sakondu ditu zuloak. Hala nabarmendu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait sindikatuk, lehen arretako zentroek bizi duten estualdia ikusirik. Ez dira diagnostikoa egitera mugatu, eta deialdia egin dute egoeraren larritasuna salatzeko xedez...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207577/inigo-urkulluren-zorion-agurra-hamar-hitz-eta-hutsune-handi-bat.htm
Gizartea
Iñigo Urkulluren zorion agurra, hamar hitz eta hutsune handi bat
Zeresana eman du Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren zorion mezuak: trakets samar idatzita dago, eta gazteleratik euskarara itzuli dutela ematen du.
Iñigo Urkulluren zorion agurra, hamar hitz eta hutsune handi bat. Zeresana eman du Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren zorion mezuak: trakets samar idatzita dago, eta gazteleratik euskarara itzuli dutela ematen du.
Eguberriak atarian diren honetan, urtero bezala, zorion agur bat zabaldu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Jaso eta irakurri duten askoren harridurarako, baina, trakets samar idatzita dago agurra, eta gazteleratik euskarara itzulita dagoela ematen du; izan ere, norabide horretan soilik ulertu daiteke ...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207578/bruselak-bederatzi-hilabeteko-indarraldia-ezarri-dio-covid-ziurtagiriari.htm
Gizartea
Bruselak bederatzi hilabeteko indarraldia ezarri dio COVID ziurtagiriari
Europako biztanle guztiei eragingo die neurriak, eta oroitzapen dosia jartzea sustatzeko planteatu dute. EMA Sendagaien Europako Agentziak azaldu du «oraindik» ezin dela jakin ea baimenduta dauden txertoek omikron aldaerari aurre egiteko balio duten.
Bruselak bederatzi hilabeteko indarraldia ezarri dio COVID ziurtagiriari. Europako biztanle guztiei eragingo die neurriak, eta oroitzapen dosia jartzea sustatzeko planteatu dute. EMA Sendagaien Europako Agentziak azaldu du «oraindik» ezin dela jakin ea baimenduta dauden txertoek omikron aldaerari aurre egiteko balio du...
Europako Batzordeak aldaketak egin ditu gaur Europako Batasuneko COVID ziurtagirian: koronabirusaren aurkako txertoaren pauta osoa jaso eta bederatzi hilabetera dokumentuak ez du baliorik izango, epe horretan oroitzapen dosia jartzen ez bada. Neurriak Europako biztanle guztiei eragingo die, eta, Batzordeak ohar bidez a...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207579/nafarroako-osasun-departamentuak-beste-157-profesional-kontratatzeko-plan-bat-aurkeztu-du.htm
Gizartea
Nafarroako Osasun Departamentuak beste 157 profesional kontratatzeko plan bat aurkeztu du
Nafarroako Osasun Departamentuak beste 157 profesional kontratatzeko plan bat aurkeztu du.
Nafarroako Osasun kontseilari Santos Indurainek lehen arreta indartzeko plan bat aurkeztu du legebiltzarreko batzordean. Beste 157 profesional kontratatzea jasotzen du planak; haietariko 117, erizainak. Eta 30 milioitik gorako inbertsioak azpiegiturak hobetzeko. Aitortu du lehen arretako egoera zaurgarria dela, «eta pa...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207580/urrezko-saria-ikatz-bihurtua.htm
Kirola
Urrezko saria, ikatz bihurtua
Alavesek jaitsiera postuetan bukatuko du urtea, Vila-realen zelaian modu mingarrian galdu eta gero. Neurketa berdindu du bi gol atzetik izan ondoren, baina jipoia hartu du azkenean.
Urrezko saria, ikatz bihurtua. Alavesek jaitsiera postuetan bukatuko du urtea, Vila-realen zelaian modu mingarrian galdu eta gero. Neurketa berdindu du bi gol atzetik izan ondoren, baina jipoia hartu du azkenean.
Puntuen distirarekin egiten zuen amets Alavesek urteko azken partidan. Sekulako balioa izango zuen Vila-realen zelaian edozein sari lortzeak, geldialdira jaitsiera postuetatik kanpo joateko aukera emango ziolako Arabako taldeari. Bada, altxorra eskuetan izan du, aurkariak hasieran bi goleko errenta hartu arren. Eguberr...
2021-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/207581/omikronaz-kutsatutakoen-kontaktu-estu-direnek-ez-dute-bakartu-beharko-txertatuta-badaude.htm
Gizartea
Omikronaz kutsatutakoen kontaktu estu direnek ez dute bakartu beharko, txertatuta badaude
Protokoloa moldatzea adostu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun arduradunek
Omikronaz kutsatutakoen kontaktu estu direnek ez dute bakartu beharko, txertatuta badaude. Protokoloa moldatzea adostu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun arduradunek
Aurrerantzean, omikron aldaerarekin kutsatu diren pertsonen kontaktu estuek ez dute bakartu beharko Hego Euskal Herrian, COVID-19aren aurkako txertoaren pauta osoa baldin badute. Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoko osasun arduradunek hartu dute erabakia, bihar egitekoa den batzarraren aurretik. Orai...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207607/ehun-pertsona-desagertuta-myanmarko-meatze-batean-izandako-luiziaren-ondorioz.htm
Mundua
Ehun pertsona desagertuta Myanmarko meatze batean izandako luiziaren ondorioz
Hpakant udalerrian gertatu da ezbeherra, gaur goizaldean. Erreskate lanetan ari dira.
Ehun pertsona desagertuta Myanmarko meatze batean izandako luiziaren ondorioz. Hpakant udalerrian gertatu da ezbeherra, gaur goizaldean. Erreskate lanetan ari dira.
Herrialdeko komunikabideek jakinarazi dutenez, bart gauean gertatu da ezbeharra, Hpakant udalerrian, Myanmar iparraldean. Antza, luizi bat izan da meatzean, eta kalte ugari eragin ditu. Gertatukoaren inguruan zabaldutako lehen datuen arabera, ehun bat lagun desagertuta daude, gutxienez. Democratic Voice of Burma egunk...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207608/herrigaia-praktikara-eramateko-zuzendaritza-proposatu-du-sortuk.htm
Politika
‘Herrigaia’ praktikara eramateko zuzendaritza proposatu du Sortuk
Kongresu prozesuan, Nazio Idazkaritza osatzeko hautagaitza aurkeztu du alderdiak; onartuz gero, Arkaitz Rodriguezek jarraituko du idazkari nagusi. Bihar irekiko da hautagaitzak aurkezteko epea, urtarrilaren 5a bitarte.
‘Herrigaia’ praktikara eramateko zuzendaritza proposatu du Sortuk. Kongresu prozesuan, Nazio Idazkaritza osatzeko hautagaitza aurkeztu du alderdiak; onartuz gero, Arkaitz Rodriguezek jarraituko du idazkari nagusi. Bihar irekiko da hautagaitzak aurkezteko epea, urtarrilaren 5a bitarte.
Txosten politikoari buruzko eztabaida amaituta, Sorturen hirugarren kongresua zuzendaritza organoak berritzeko prozesuan sartuko da datozen egunetan. Bide horretan, Nazio Kontseiluak jakinarazi du zer zerrenda proposatzen duen Nazio Idazkaritza osatzeko. Orain arteko zuzendaritzaren jarraipena antzeman daiteke izen-abi...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207609/haurrak-txertatzen-hasiko-dira-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Haurrak txertatzen hasiko dira Ipar Euskal Herrian
Veranek erran du ordua hartzen ahal dutela jada. Frantziako Osasun Aginte Gorenak eta Frantziako Etika Batzordeak neurria onetsi dute, baina «hautuzkoa» behar duela nabarmendu dute.
Haurrak txertatzen hasiko dira Ipar Euskal Herrian. Veranek erran du ordua hartzen ahal dutela jada. Frantziako Osasun Aginte Gorenak eta Frantziako Etika Batzordeak neurria onetsi dute, baina «hautuzkoa» behar duela nabarmendu dute.
Ipar Euskal Herrian 5 eta 11 urte arteko haur guztiek jartzen ahal dute koronabirusaren aurkako txertoa. Izan ere, Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak goizean baieztatu du gaurtik aurrera hartzen ahal dutela ordua. Orain arte, 5 eta 11 urte arteko haur zaurgarriek baizik ez zuten jartzen ahal. Abendu hasieran, F...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207610/espainiako-loteriaren-bigarren-sari-osoa-basaurira.htm
Gizartea
Espainiako loteriaren bigarren sari osoa, Basaurira
125.000 euro jasoko dituzte txartel hamarren bakoitzeko. Barakaldon bosgarren zatia egokitu da, eta Donostian saldu da zati bat.
Espainiako loteriaren bigarren sari osoa, Basaurira. 125.000 euro jasoko dituzte txartel hamarren bakoitzeko. Barakaldon bosgarren zatia egokitu da, eta Donostian saldu da zati bat.
Espainiako loteriaren Gaboneko zozketako bigarren sari osoa Basaurin (Bizkaia) saldu da. 10:48an atera da 72119 zenbakia, eta, erosi zutenek 125.000 euro jasoko dituzte txartel hamarren bakoitzeko. Kale Nagusiko 9. zenbakian dagoen loteria dendan saldu zuten. Denera, 215 milioi euro banatu ditu sariak. Sarituetako ask...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207611/israelek-laugarren-dosia-jarriko-die-60-urtetik-gorakoei-eta-osasun-langileei.htm
Mundua
Israelek laugarren dosia jarriko die 60 urtetik gorakoei eta osasun langileei
Bigarren eta hirugarren dosiaren arteko tartea bost hilabetetik hirura murriztea aholkatu du Tel Avivek. Omikron aldaeraren kasuak laukoiztu egin dira astebetean munduan.
Israelek laugarren dosia jarriko die 60 urtetik gorakoei eta osasun langileei. Bigarren eta hirugarren dosiaren arteko tartea bost hilabetetik hirura murriztea aholkatu du Tel Avivek. Omikron aldaeraren kasuak laukoiztu egin dira astebetean munduan.
Hirugarren dosia hartua dute dagoeneko Israelgo herritar gehienek —hura izan zen oroitzapen dosia banatu zuen lehen estatua—, baina gobernuko aholkulari taldeak dagoeneko esan du laugarrena ere hartu beharko luketela 60 urtetik gorakoek eta osasun langileek. Neurria atzo gauean iragarri zuen Tel Avivek, baina Osasun Mi...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207612/pai-partners-funtsak-uvesco-taldea-erosi-du.htm
Ekonomia
PAI Partners funtsak Uvesco taldea erosi du
Kapitalaren gehiengoa eskuratu du, eta haren esku geratuko da BM eta Super Amara supermerkatuen kudeaketa.
PAI Partners funtsak Uvesco taldea erosi du. Kapitalaren gehiengoa eskuratu du, eta haren esku geratuko da BM eta Super Amara supermerkatuen kudeaketa.
Europako PAI Partners inbertsio funtsak Uvesco taldearen kapitalaren gehiengoa eskuratu du. BM eta Super Amara supermerkatu katearen akzio gehienak erosi ditu, eta, ondorioz, haren kontrolpean geratuko da kudeaketa. Zabaltzen eta hazten jarraitzeko prozesu batean sartuta dago Irungo banaketa enpresa azken urteetan, eta...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207613/independentziaren-aldekoak-23-dira-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-soziometroaren-arabera.htm
Politika
Independentziaren aldekoak %23 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Soziometroaren arabera
Egoeraren arabera euskal estatu baten alde edo kontra leudeke %32, eta edozein kasutan kontra %40.
Independentziaren aldekoak %23 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Soziometroaren arabera. Egoeraren arabera euskal estatu baten alde edo kontra leudeke %32, eta edozein kasutan kontra %40.
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratutako soziometroaren arabera, independentziaren aldekoak %23 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Maiatzaz geroztik bi puntu egin du gora aldekoen kopuruak. Egoeraren arabera euskal estatu baten alde edo kontra leudeke %32, eta edozein kasutan kontra %40....
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207614/libiako-presidentetzarako-bozak-hilabete-atzeratzea-proposatu-dute.htm
Mundua
Libiako presidentetzarako bozak hilabete atzeratzea proposatu dute
Presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia zuten egitekoa ostiralean, baina Hauteskunde Batzorde Nazionalak desegin egin ditu bozak gainbegiratzeaz arduratu behar zuten taldeak, hautagaien behin betiko zerrenda onartu aurretik. Hamar urte dira Libian ez dutela hauteskunderik egiten.
Libiako presidentetzarako bozak hilabete atzeratzea proposatu dute. Presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia zuten egitekoa ostiralean, baina Hauteskunde Batzorde Nazionalak desegin egin ditu bozak gainbegiratzeaz arduratu behar zuten taldeak, hautagaien behin betiko zerrenda onartu aurretik. Hamar urte dira Libia...
Oraindik iragarpen ofizialik egin ez duten arren, bertan behera geratu dira etzi Libian egitekoak zituzten presidentetzarako hauteskundeak. Azken egunetan, zurrumurrua indartuz joan da, eta atzo gauean Hauteskunde Batzorde Nazionalak ohar bat plazaratu zuen esanez desegintzat ematen zituztela bozak eta hautagaien zerre...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207615/gipuzkoako-batzar-nagusiek-1042-milioi-euroko-aurrekontua-onartu-dute.htm
Politika
Gipuzkoako Batzar Nagusiek 1.042 milioi euroko aurrekontua onartu dute
EAJren eta PSE-EEren botoekin egin dute aurrera kontuek. Lehen aldiz, oposizioko talde guztiekin itxi dituzte akordioak.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek 1.042 milioi euroko aurrekontua onartu dute. EAJren eta PSE-EEren botoekin egin dute aurrera kontuek. Lehen aldiz, oposizioko talde guztiekin itxi dituzte akordioak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrera atera ditu 2022rako aurrekontuak, EAJren eta PSE-EEren botoekin. Denera, 1.042 milioi euroko balioa izango dute kontuek; iaz baino 59 milioi gehiago. Lehen aldiz, gainera, oposizioko talde guztiekin adostu dituzte zuzenketak. Horiek 7,6 milioi euro balio dute, Gipuzkoako ahaldun nagusi...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207616/osakidetzako-lehen-arretaren-egoera-jasanezina-dela-salatu-dute-sindikatuek.htm
Gizartea
Osakidetzako lehen arretaren egoera «jasanezina» dela salatu dute sindikatuek
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentroetan bildu dira, eta osasun langileen «lan baldintza prekarioak» salatu dituzte.
Osakidetzako lehen arretaren egoera «jasanezina» dela salatu dute sindikatuek. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentroetan bildu dira, eta osasun langileen «lan baldintza prekarioak» salatu dituzte.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentroetan bildu dira sindikatuak. Elkarretaratzeak egin dituzte, eta Osakidetzako lehen arretaren egoera «jasanezina» dela salatu dute. Donostian, adibidez, Amara Berri osasun zentroaren kanpoaldean bildu dira sindikatuak eta osasun langileak, eta nabarmendu dute «baliabide gehi...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207617/eguneko-positiboek-orain-arteko-marka-hautsi-dute-beste-4687-kasu-hegoaldean.htm
Gizartea
Eguneko positiboek orain arteko marka hautsi dute: beste 4.687 kasu Hegoaldean
COVID-19aren izurritea hasi zenetik inoiz izandako kutsatu kopururik handiena atzeman dute Osakidetzak eta Osasunbideak. Asteartean egindako testen %17 izan dira positibo. ZIUetan 121 pazientek dute COVID-19 gaitza.
Eguneko positiboek orain arteko marka hautsi dute: beste 4.687 kasu Hegoaldean. COVID-19aren izurritea hasi zenetik inoiz izandako kutsatu kopururik handiena atzeman dute Osakidetzak eta Osasunbideak. Asteartean egindako testen %17 izan dira positibo. ZIUetan 121 pazientek dute COVID-19 gaitza.
Ezin antzeman barealdirik. Kutsatzeen goraldiak ez du etenik Hego Euskal Herrian. Are, gero eta oldartuago dago birusa: hala erakusten dute transmisioari buruzko datuek, argiki. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak 4.687 COVID-19 kasu zenbatu dituzte ...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207618/ez-gara-ikusezinak-hemen-gaude.htm
Ekonomia
«Ez gara ikusezinak: hemen gaude!»
Patronalarekin 11 aldiz bildu ondoren, Bizkaiko bulego garbitzaileak lan hitzarmena berritu gabe daude oraindik. IMQko garbitzaileen auziak epaitegietan amaituko du ziur asko.
«Ez gara ikusezinak: hemen gaude!». Patronalarekin 11 aldiz bildu ondoren, Bizkaiko bulego garbitzaileak lan hitzarmena berritu gabe daude oraindik. IMQko garbitzaileen auziak epaitegietan amaituko du ziur asko.
«COVID-19aren garaian, txalo egiten ziguten. ‘Zuengatik ez balitz, ezingo genuke aurrera egin’, esaten ziguten, eta orain hau egin nahi digute. Eta gure ordez, prest ez dagoen jendea sartuko dute». Mari Carmen Regueirok (48 urte) ez du ezkutatzen haserre mintzo dela. 17 urte daramatza garbitzaile lanetan IMQk Bilbon di...
2021-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/207619/gernikako-bonbardaketaren-lekukotza-ezkutuan-jaso-zuen-idazlea-hil-da.htm
Gizartea
Gernikako bonbardaketaren lekukotza ezkutuan jaso zuen idazlea hil da
'Gernika bonbardatu zuten eguna' liburua idatzi zuen William Smallwood Egurtxiki biologo estatubatuarrak, 1970eko hamarkadan bonbardaketaren lekukoei jasotako testigantzekin.
Gernikako bonbardaketaren lekukotza ezkutuan jaso zuen idazlea hil da. 'Gernika bonbardatu zuten eguna' liburua idatzi zuen William Smallwood Egurtxiki biologo estatubatuarrak, 1970eko hamarkadan bonbardaketaren lekukoei jasotako testigantzekin.
Idahoko euskalduna zen William Smallwood, Egurtxiki. Baina ez AEBetara joandako migratzaile euskaldunen ondorengoa zelako, baizik eta haietako batzuekin euskara ikasi zuelako. Gernikako Bakearen Museoak jakinarazi du hil dela Egurtxiki. 91 urte zituen. Kanpotik heldutako norbaitek mamitu zuen Francoren diktadurapean b...