date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207208/gasteizko-udal-gobernuak-eta-elkarrekin-ek-akordioa-lortu-dute-aurrekontuetan.htm | Politika | Gasteizko udal gobernuak eta Elkarrekin-ek akordioa lortu dute aurrekontuetan | Hirugarren urtez jarraian, aurrekontuak aurrera ateratzea lortu dute EAJk eta PSEk, Elkarrekin taldearekin akordioa lortuta. Koalizioaren zuzenketek 3,5 milioi euroko balioa izango dute aurrekontuan. | Gasteizko udal gobernuak eta Elkarrekin-ek akordioa lortu dute aurrekontuetan. Hirugarren urtez jarraian, aurrekontuak aurrera ateratzea lortu dute EAJk eta PSEk, Elkarrekin taldearekin akordioa lortuta. Koalizioaren zuzenketek 3,5 milioi euroko balioa izango dute aurrekontuan. | Gasteizko udal gobernuak 410,9 milioi euroko aurrekontua adostu du Elkarrekin taldearekin, eta, horrenbestez, aurrekontuak aurrera ateratzeko moduan egongo dira EAJ eta PSE-EE. Hirugarren urtez jarraian lortuko dute akordioa kontu publikoak aurrera ateratzeko. Elkarrekin taldearen 30 zuzenketa onartuta lortu dute akord... |
2022-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/207209/osasuntsua-eta-kalitatezkoa.htm | albisteak | Osasuntsua eta kalitatezkoa | Goenaga jogurtek ez dute ez esne hautsik, ezta bestelako gehigarririk ere. Digitalizazioa eta ekonomia zirkularra bidelagun izan behar dituzte erronka berriei aurre egin ahal izateko. | Osasuntsua eta kalitatezkoa. Goenaga jogurtek ez dute ez esne hautsik, ezta bestelako gehigarririk ere. Digitalizazioa eta ekonomia zirkularra bidelagun izan behar dituzte erronka berriei aurre egin ahal izateko. | Gurasoen erreleboa hartu zuten Miren, Joseba eta Arantxa Goenaga anai-arrebek 2017an . Hala ere, baserriko lanen berri bazuten aurretik ere, gurasoek 1983. urtean ekin baitzioten jogurtak ekoitzi eta saltzeko proiektu berritzaileari. 40 bururekin hasi zuten ekoizpena, eta, poliki-poliki, eskariari jarraiki, behi kopuru... |
2022-1-5 | https://www.berria.eus/albisteak/207210/patata-erraz-eta-osasuntsu-kozinatzeko.htm | albisteak | Patata erraz eta osasuntsu kozinatzeko | Udapa kooperatibak patata duten errezetak erraz, eta zapore ezin hobeaz kozinatzeko eskaintza zabala du; guztiak kontserbagarririk gabeak. | Patata erraz eta osasuntsu kozinatzeko. Udapa kooperatibak patata duten errezetak erraz, eta zapore ezin hobeaz kozinatzeko eskaintza zabala du; guztiak kontserbagarririk gabeak. | Klimari, lurrari eta tradizioan oinarritutako laborea izanda, gaur egun Arabako patata goren-goreneko kalitatezko elikagaitzat hartzen du kontsumitzaileak, eta gure lurrek ematen duten produktu estimatu hori ekoizteaz eta merkaturatzeaz arduratzen da Udapa kooperatiba , 1993. urteaz geroztik.
Patataren ekoizpen prozes... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207211/laquoterrorismoarenraquo-unitate-didaktikoak-laquobete-beharrekoakraquo-izango-dira-nafarroan.htm | Politika | «Terrorismoaren» unitate didaktikoak «bete beharrekoak» izango dira Nafarroan | Espainiako Gobernuko Barne eta Hezkuntza ministerioek zazpi unitate didaktiko landu dituzte, eta gaur aurkeztu dituzte Iruñean «memoria eta terrorismoaren prebentziorako». Erkidegoetako gobernuek autonomia izango dute hura aplikatzeko. | «Terrorismoaren» unitate didaktikoak «bete beharrekoak» izango dira Nafarroan. Espainiako Gobernuko Barne eta Hezkuntza ministerioek zazpi unitate didaktiko landu dituzte, eta gaur aurkeztu dituzte Iruñean «memoria eta terrorismoaren prebentziorako». Erkidegoetako gobernuek autonomia izango dute hura aplikatzeko. | Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak, Pilar Alegria Hezkuntza ministroak eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak aurkeztu dituzte «memoria eta terrorismoaren prebentziorako» zazpi unitate didaktikoak. Grande Marlaskak nabarmendu du belaunaldi berriei «terrorismoaren sorrera, bilak... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207212/markel-olano-gobernatzeko-modu-berri-bat-errotzen-ari-da-gipuzkoan.htm | Politika | Markel Olano: «Gobernatzeko modu berri bat errotzen ari da Gipuzkoan» | 'Etorkizuna eraikiz' nazioarteko kongresua inauguratu du Gipuzkoako diputatu nagusiak; gaur hasi eta bihar amaituko da, Donostiako Kursaalean. Nabarmendu du erakundeen eta herritarren arteko zubiak «berreraiki» behar direla, etorkizun «hobe baten alde» egiteko. | Markel Olano: «Gobernatzeko modu berri bat errotzen ari da Gipuzkoan». 'Etorkizuna eraikiz' nazioarteko kongresua inauguratu du Gipuzkoako diputatu nagusiak; gaur hasi eta bihar amaituko da, Donostiako Kursaalean. Nabarmendu du erakundeen eta herritarren arteko zubiak «berreraiki» behar direla, etorkizun «hobe baten al... | Herritarren eta instituzioen arteko lankidetza espazioak «ahalik eta determinazio politiko handienarekin» bultzatzeko deia egin du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, gaur, Etorkizuna eraikiz nazioarteko kongresuaren inaugurazioan. Olanok nabarmendu duenez, kongresuaren bidez gobernatzeko «modu berri bat» errotz... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207213/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-emakume-bat-jotzeagatik.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bat jotzeagatik | Erasotzaileak 44 urte ditu, eta erasotua bere bikotekidea da. | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bat jotzeagatik. Erasotzaileak 44 urte ditu, eta erasotua bere bikotekidea da. | Gasteizko Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, larunbatean 44 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizko Zaramaga auzoan. Bere bikotekideak salatu zuen gertatutakoa: jo eta iraindu egin zuen gizonak.
Erasotuak zauriak zituen, eta Zaramagako etxebizitzan bertan artatu zuten osasun zerbitzuek. |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207214/zazpi-urteko-zigorra-jarri-diote-gizon-bati-emakume-bat-bortxatzeagatik.htm | Gizartea | Zazpi urteko zigorra jarri diote gizon bati, emakume bat bortxatzeagatik | 2018ko apirilean egin zion eraso, Lizarran. Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du aitzinetik Probintzia Auzitegiak ezarritako zigorra. Erasotzaileak onartu egin zuen emakumeari sexu erasoa egin izana. | Zazpi urteko zigorra jarri diote gizon bati, emakume bat bortxatzeagatik. 2018ko apirilean egin zion eraso, Lizarran. Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du aitzinetik Probintzia Auzitegiak ezarritako zigorra. Erasotzaileak onartu egin zuen emakumeari sexu erasoa egin izana. | Nafarroako Auzitegi Nagusiak zazpi urteko espetxe zigorra jarri dio 29 urteko gizonezko bati, 2018ko apirilean Lizarran emakume bat bortxatzeagatik. Lagunak ziren erasotzailea eta emakumea, eta elkarrekin zeuden festa batean, harik eta gizonezkoak, andrearen borondatearen aurka, emakumea bertze leku batera eraman, eta ... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207215/independentistek-ez-dute-onartu-erreferendumaren-emaitzen-laquozilegitasuna-eta-balioaraquo.htm | Mundua | Independentistek ez dute onartu erreferendumaren emaitzen «zilegitasuna eta balioa» | Kaledonia Berriko subiranistek hautsitzat jo dituzte Parisekin dituzten elkarrizketak datorren udaberrira arte: «Hurrengo gobernuarekin hitz egingo dugu». | Independentistek ez dute onartu erreferendumaren emaitzen «zilegitasuna eta balioa». Kaledonia Berriko subiranistek hautsitzat jo dituzte Parisekin dituzten elkarrizketak datorren udaberrira arte: «Hurrengo gobernuarekin hitz egingo dugu». | Dekolonizazio prozesuko hirugarren independentzia erreferendumaren biharamunean, Kaledonia Berriko independentistek mezu argia helarazi dute: ezer ez dela posible haien parte hartzerik gabe. Subiranisten ikuspuntutik, atzo sustaturiko estrategia «arrakastatsua» izan da, eta horrek eragin du galdeketaren emaitzek «zileg... |
2021-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/207216/kontseiluak-adostasuna-eskatu-dio-eusko-legebiltzarrari-ikus-entzunezkoen-legearen-inguruan.htm | Gizartea | Kontseiluak «adostasuna» eskatu dio Eusko Legebiltzarrari ikus-entzunezkoen legearen inguruan | Galiziako Parlamentuan egin moduan, eskarietan bat etor daitezela eskatu die alderdiei. Lege proposamena ez du nahikotzat jo, eta edukien kopuruan nahiz finantzaketan «berdintasuna» falta duela salatu. | Kontseiluak «adostasuna» eskatu dio Eusko Legebiltzarrari ikus-entzunezkoen legearen inguruan. Galiziako Parlamentuan egin moduan, eskarietan bat etor daitezela eskatu die alderdiei. Lege proposamena ez du nahikotzat jo, eta edukien kopuruan nahiz finantzaketan «berdintasuna» falta duela salatu. | Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege Orokor berriaren inguruan Euskalgintzaren Kontseiluak duen jarreraren berri eman du Paul Bilbao idazkari nagusiak, Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol batzordean, eta lege horren inguruan hizkuntza gutxituen aldeko beste zenbait eragilerekin batera egiten ari diren lanketa azald... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207217/terrorismoa-ikasgai.htm | Politika | «Terrorismoa» ikasgai | Espainiako Gobernuko Barne eta Hezkuntza ministerioek terrorismoari buruzko unitate didaktikoak ondu dituzte. Batxilergokoen unitateak osatuago daude, eta kasu errealak planteatzen dizkiete, «gogoeta egiteko». → «Terrorismoaren» unitate didaktikoak «bete beharrekoak» izango dira Nafarroan | «Terrorismoa» ikasgai. Espainiako Gobernuko Barne eta Hezkuntza ministerioek terrorismoari buruzko unitate didaktikoak ondu dituzte. Batxilergokoen unitateak osatuago daude, eta kasu errealak planteatzen dizkiete, «gogoeta egiteko». → «Terrorismoaren» unitate didaktikoak «bete beharrekoak» izango dira Nafarroan | «Beste fenomeno konplexu batzuekin gertatzen den bezala, terrorismoaren hainbat definizio daude. Adituek ez dute adostasunik lortu terrorismoa zer den zehazteko orduan, baina ia kasu guztietan proiektu politiko jakin bat indarrez ezartzeko tresna baten aurrean gaudela azpimarratzen dute». Halaxe definitzen du terrorism... |
2021-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/207218/covid-ziurtagiria-galderak-eta-erantzunak.htm | Gizartea | COVID ziurtagiria: galderak eta erantzunak | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID ziurtagiriaren erabilerari buruz izan daitezkeen dudak argitzeko dokumentu bat kaleratu du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ziurtagiria noiz, nola eta non erabili argitzeko gida moduko bat da. | COVID ziurtagiria: galderak eta erantzunak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID ziurtagiriaren erabilerari buruz izan daitezkeen dudak argitzeko dokumentu bat kaleratu du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ziurtagiria noiz, nola eta non erabili argitzeko gida moduko bat da. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID ziurtagiriari buruzko zalantzak argitzeko dokumentu bat ondu du, neurri horren inguruan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren artean sor daitezkeen zalantzak argitzeko asmoz. BERRIAk dokumentu horren galdera-erantzunak jaso ditu: Zer da Europako Batasuneko COVID ziurtagiri... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207250/hiru-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-atxikitze-zentroan-sua-piztu-zuen-gizonari.htm | Gizartea | Hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote atxikitze zentroan sua piztu zuen gizonari | Irailean gertatu zen sutea, Hendaiako atxikitze zentroan: bertan preso zegoen migratzaile batek su eman zion bere gelari. Baionako fiskalak bi urteko zigorra eskatu arren, hiru urteko zigorra betetzera kondenatu du epaileak. | Hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote atxikitze zentroan sua piztu zuen gizonari. Irailean gertatu zen sutea, Hendaiako atxikitze zentroan: bertan preso zegoen migratzaile batek su eman zion bere gelari. Baionako fiskalak bi urteko zigorra eskatu arren, hiru urteko zigorra betetzera kondenatu du epaileak. | Baionako auzitegian epaitu zuten gizona, atzo. Iragan irailaren 19an, Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroan preso zegoen, eta su eman zion bere gelari. Ospitalera eraman behar izan zuten, larri, eta harekin batera beste gizon bat ere bai, kea arnasteagatik. Prokuradoreak bi urteko presondegi zigorra ezartzeko galdegin... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207251/beste-lau-pertsona-hil-dituzte-kolonbian.htm | Mundua | Beste lau pertsona hil dituzte Kolonbian | Aurtengo 90. sarraskia da; guztira 320 lagun hil dituzte herrialdean. Garapenerako eta Bakerako Ikerketen Institutuak ohartarazi du indarkeria handia dela, eta herrialdea arriskuan dagoela. | Beste lau pertsona hil dituzte Kolonbian. Aurtengo 90. sarraskia da; guztira 320 lagun hil dituzte herrialdean. Garapenerako eta Bakerako Ikerketen Institutuak ohartarazi du indarkeria handia dela, eta herrialdea arriskuan dagoela. | Familia bereko lau kide hil zituzten igandean Kolonbiako Nariño departamentuan. Indepaz Garapenerako eta Bakerako Ikerketen Kolonbiako Institutuak eman du heriotzen berri, eta azaldu du aurten 90 aldiz egin dituztela mota honetako sarraskiak: guztira 320 lagun hil dituzte. Institutuak ohartazi du herrialdean bortizkeri... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207252/urte-honetarako-hazkunde-aurreikuspena-56ra-murriztu-du-pedro-azpiazuk.htm | Ekonomia | Urte honetarako hazkunde aurreikuspena %5,6ra murriztu du Pedro Azpiazuk | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia aurretik uste baino gutxiago haziko da 2021ean, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez. Aldiz, hobetu egin du 2022. urterako hazkunde iragarpena, %6,7raino. | Urte honetarako hazkunde aurreikuspena %5,6ra murriztu du Pedro Azpiazuk. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia aurretik uste baino gutxiago haziko da 2021ean, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez. Aldiz, hobetu egin du 2022. urterako hazkunde iragarpena, %6,7raino. | Irailean ekonomiaren bilakaerari buruz egindako aurreikuspenak berritu egin ditu Eusko Jaurlaritzak, uste duelako atzeratu egingo dela urte honetarako barne produktu gordinarentzat iragarritako hazkundearen zati bat, 2022. urtera arte. Pedro Azpiazuk aurkeztu ditu aurreikuspen berriak Eusko Legebiltzarrean aurrekontuei... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207253/osakidetza-hasi-da-txandak-ematen-9-eta-11-urte-bitarteko-haurrak-txertatzeko.htm | Gizartea | Osakidetza hasi da txandak ematen 9 eta 11 urte bitarteko haurrak txertatzeko | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 145.000 haur txertatzeko kanpaina hasi da. Haurrentzako 60.000 txerto jaso zituen herenegun Osakidetzak. | Osakidetza hasi da txandak ematen 9 eta 11 urte bitarteko haurrak txertatzeko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 145.000 haur txertatzeko kanpaina hasi da. Haurrentzako 60.000 txerto jaso zituen herenegun Osakidetzak. | Osakidetza atzo hasi zen haurrei COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko txandak ematen. 145.000 haur deituko dituzte txertoa hartzera, 5 eta 11 urte artekoak, baina lehenbizi 9 eta 11 urte artekoak deituko dituzte txertatzera. Lehen txandak gaurko eman dituzte.
Txanda hartzeko Internet lehenetsiko du Osakidetzak, azald... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207254/konstituzio-berri-baterako-erreferenduma-eta-bozak-iragarri-ditu-saiedek-2022rako.htm | Mundua | Konstituzio berri baterako erreferenduma eta bozak iragarri ditu Saiedek 2022rako | Tunisiako presidenteak adierazi duenez, datorren urteko uztailaren 25ean izango da konstituzio erreforma bati buruzko galdeketa. Hauteskundeak abenduaren 17an egingo lirateke. Ordura arte, parlamentua indargabetuta egongo dela aurreratu du. | Konstituzio berri baterako erreferenduma eta bozak iragarri ditu Saiedek 2022rako. Tunisiako presidenteak adierazi duenez, datorren urteko uztailaren 25ean izango da konstituzio erreforma bati buruzko galdeketa. Hauteskundeak abenduaren 17an egingo lirateke. Ordura arte, parlamentua indargabetuta egongo dela aurreratu ... | Kais Saied Tunisiako presidenteak Tunisiako estatu botere ia osoari eutsi nahi dio 2022. urtearen amaierara arte, bere aurkariek estatu kolpetzat dutena ordura arte luzatuta. Astelehen gauean telebista bidezko diskurtso batean iragarri zuenez, herrialdeko parlamentuak indargabetuta jarraituko du legebiltzarrerako haute... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207255/maiatzean-hasiko-dira-osakidetzako-2018-2019ko-leparen-azterketak.htm | Gizartea | Maiatzean hasiko dira Osakidetzako 2018-2019ko LEParen azterketak | Izen ematea urtarrilaren 25ean hasiko da. Epaimahaiak zozketa bidez hautatuko dituzte, eta epaimahaikide bakoitzak erabaki ahal izango du probak egiteko erantzukizuna onartzen duen edo eginkizun hori gaian esperientzia duen kanpoko instantzia bati ematen dion. | Maiatzean hasiko dira Osakidetzako 2018-2019ko LEParen azterketak. Izen ematea urtarrilaren 25ean hasiko da. Epaimahaiak zozketa bidez hautatuko dituzte, eta epaimahaikide bakoitzak erabaki ahal izango du probak egiteko erantzukizuna onartzen duen edo eginkizun hori gaian esperientzia duen kanpoko instantzia bati emate... | Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu ditu aldizkari ofizialean Osakidetzako 2018-2019ko Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak. Bi fasetan egingo dute. Lehen faserako izena emateko epea urtarrilaren 25ean irekiko da, eta otsailaren 24ko 14:00ak arte egongo da irekita. Lehen faseko azterketak maiatza eta uztaila bita... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207256/foro-sozialak-ustekabeko-topaketak-antolatuko-ditu-nazioarteko-esperientzietatik-ikasteko.htm | Politika | Foro Sozialak «ustekabeko» topaketak antolatuko ditu, nazioarteko esperientzietatik ikasteko | Hitzaldi sorta batekin, «memoria kritiko inklusiboan» aitzina egin nahiko lukete. Ondotik Euskal Herrira ekartzea da asmoa. | Foro Sozialak «ustekabeko» topaketak antolatuko ditu, nazioarteko esperientzietatik ikasteko. Hitzaldi sorta batekin, «memoria kritiko inklusiboan» aitzina egin nahiko lukete. Ondotik Euskal Herrira ekartzea da asmoa. | Aieteko Konferentziatik hamar urtera, Euskal Herrian egoera «hobea» dagoela uste du Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileak, baina oraindik ere askatu beharreko hiru «korapilo» ikusten ditu: biktima guztien «egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea», euskal presoei politika «arruntak» aplikatzea,... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207257/beste-bero-marka-bat-baieztatu-dute-artikoan-38-gradu.htm | Bizigiro | Beste bero marka bat baieztatu dute Artikoan: 38 gradu | Iazko ekainean, Artikoan inoiz neurtu gabeko mailara heldu ziren termometroak SIberiako Verkhoiansk herrian. Neurketa ontzat eman du gaur Munduko Meteorologia Erakundeak. | Beste bero marka bat baieztatu dute Artikoan: 38 gradu. Iazko ekainean, Artikoan inoiz neurtu gabeko mailara heldu ziren termometroak SIberiako Verkhoiansk herrian. Neurketa ontzat eman du gaur Munduko Meteorologia Erakundeak. | Gaurtik aurrera ofiziala da: Artikoan inoiz neurturiko tenperaturarik altuena erregistratu dute Siberian (Errusia). 38 gradu zentigradora heldu ziren termometroak Verkhoiansk herrian, 2020ko ekainaren 20an. Munduko Meteorologia Erakundeak hilabete luzez aztertu du hango estazioak emaniko datua, eta gaur baieztatu du. «... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207258/covid-ziurtagiria-eremu-itxi-gehienetara-zabaltzea-baimendu-du-eaeko-auzitegi-nagusiak.htm | Gizartea | COVID ziurtagiria eremu itxi gehienetara zabaltzea baimendu du EAEko Auzitegi Nagusiak | Dekretua bihar sartuko da indarrean. Ostalaritzako eremuetara, ospitaleetara, zentro soziosanitarioetara, zahar etxeetara, gimnasioetara, kultur ekitaldietara eta espetxeetara ere zabalduko da COVID ziurtagiriaren erabilera. Auzitegiak puntu batean bota du atzera eskea: aire zabaleko kirol ekitaldietan. Jaurlaritzak ez... | COVID ziurtagiria eremu itxi gehienetara zabaltzea baimendu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Dekretua bihar sartuko da indarrean. Ostalaritzako eremuetara, ospitaleetara, zentro soziosanitarioetara, zahar etxeetara, gimnasioetara, kultur ekitaldietara eta espetxeetara ere zabalduko da COVID ziurtagiriaren erabilera. Auziteg... | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaileek aho batez eman diote baimena Eusko Jaurlaritzari COVID ziurtagiria eremu itxietara zabaltzeko. Jaurlaritzak igorritako osasun txostena, txosten juridikoa eta dekretuaren zirriborroa aztertu ondotik hartu dute erabakia epaileek. Ostalaritzako eremuetara, zentro soziosanitarioeta... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207259/berrehundik-goiti-zuzenketa-partzial-aurkeztu-dizkiote-herrigaia-ri.htm | Politika | Berrehundik goiti zuzenketa partzial aurkeztu dizkiote 'Herrigaia'-ri | Horietako batzuk elkartuta, guztira 112 zuzenketa bozkatuko dituzte militanteek. Asteburuan izanen dute bozkatzeko aukera. | Berrehundik goiti zuzenketa partzial aurkeztu dizkiote 'Herrigaia'-ri. Horietako batzuk elkartuta, guztira 112 zuzenketa bozkatuko dituzte militanteek. Asteburuan izanen dute bozkatzeko aukera. | Sorturen kongresu prozesuan bozkatu zutenen %71k Herrigaia txostenari babesa eman ondotik, dokumentuari zuzenketa partzialak egiteko aukera izan zuten militanteek abenduaren 5era arte. Sorturen Nazio Kontseiluak jakinarazi duenez, guztira 230 zuzenketa aurkeztu dizkiote txostenari: haren ustez, parte hartze «zabala eta... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207260/gatibu-ets-iseo-amp-dodosound-los-chikos-del-maiz-eta-beste-hainbat-talde-zetak-taldeak-becen-antolatutako-jaialdian.htm | Kultura | Gatibu, ETS, Iseo & Dodosound, Los Chikos del Maiz eta beste hainbat talde Zetak taldeak BECen antolatutako jaialdian | 'Zeinen ederra izango den FEST' lelopean antolatu dute, eta jada iragarri dituzte bertan izango diren lehen taldeak. Datorren urtean izango da, apirilaren 2an. | Gatibu, ETS, Iseo & Dodosound, Los Chikos del Maiz eta beste hainbat talde Zetak taldeak BECen antolatutako jaialdian. 'Zeinen ederra izango den FEST' lelopean antolatu dute, eta jada iragarri dituzte bertan izango diren lehen taldeak. Datorren urtean izango da, apirilaren 2an. | Zeinen ederra izango den FEST lelopean, «jaialdi berezi bat» antolatu du Zetak taldeak. «Euskal Herriko urteko musika eta gizarte ekitaldi nagusi» bilakatu nahi dute jaialdi berezi hori, eta datorren urtean egingo dute, apirilaren 2an, BEC Bilbao Exhibition Center erakustazoka handian. Eta handitasun horretan, talde ha... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207261/euskarak-luzaroago-iraungo-du-katalanak-baino.htm | Gizartea | Euskarak luzaroago iraungo du katalanak baino? | Antoni Strubell i Trueta filologoa Euskal Herrian bizi izan da, eta azken hamarkadetan bi herrialdeetan ezarri diren hizkuntza ereduak erkatu ditu, Elnacional.cat hedabidean. Larunbatean egingo dute murgiltze ereduaren aldeko manifestazioa Bartzelonan. | Euskarak luzaroago iraungo du katalanak baino?. Antoni Strubell i Trueta filologoa Euskal Herrian bizi izan da, eta azken hamarkadetan bi herrialdeetan ezarri diren hizkuntza ereduak erkatu ditu, Elnacional.cat hedabidean. Larunbatean egingo dute murgiltze ereduaren aldeko manifestazioa Bartzelonan. | «Euskararen eta katalanaren egoera zaila ikusita, zer esanik ez Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren ostean, aztertuko dut nolako hizkuntza ereduak ezarri diren Euskal Herrian eta Katalunian trantsiziotik orain arte». Hala hasi du Antoni Strubell i Trueta filologo eta politikariak gaur Elnacional.cat hedabide digital... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207262/gurutze-gorriak-ohartarazi-du-somaliako-lehorteak-eta-gatazkak-herrialdeko-egoera-okertu-dutela.htm | Mundua | Gurutze Gorriak ohartarazi du Somaliako lehorteak eta gatazkak herrialdeko egoera okertu dutela | 300.000 biztanlek baino gehiagok jasan dituzte lehortearen ondorioak, eta 100.000 lagun baino gehiago lekualdatu dira. Larrialdi egoera deklaratu zuen gobernuak azaroan. | Gurutze Gorriak ohartarazi du Somaliako lehorteak eta gatazkak herrialdeko egoera okertu dutela. 300.000 biztanlek baino gehiagok jasan dituzte lehortearen ondorioak, eta 100.000 lagun baino gehiago lekualdatu dira. Larrialdi egoera deklaratu zuen gobernuak azaroan. | Somalia larrialdi egoeran dago aurreko hilabetetik, jasaten ari diren lehorteak Galgaduud eskualdeko 300.000 laguni kalte egin eta gero. Lehorteari gatazka armatua batu zaiola ohartarazi du Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak, eta horrek herrialdeko egoera okertu duela. Hain zuzen ere, nazioarteko erakundeek jakinar... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207263/zabalik-ikusten-dute-bizkaiko-bertsolari-txapelketako-finala.htm | Kultura | Zabalik ikusten dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala | Urtebeteko atzerapenarekin heldu da finala, pandemiaren eraginez, eta, onartu dutenez, horrek «arrarotu» egiten du guztia. Saioa 17:00etan hasiko da, larunbatean, Bilbo Arenan. | Zabalik ikusten dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Urtebeteko atzerapenarekin heldu da finala, pandemiaren eraginez, eta, onartu dutenez, horrek «arrarotu» egiten du guztia. Saioa 17:00etan hasiko da, larunbatean, Bilbo Arenan. | Zehazki, 30,75 urte ditu aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalak. Jone Uria Albizuri bertsolari eta matematikariak egin du kalkulua: larunbatean Bilbo Arenan kantuan arituko diren zortzi bertsolarien adina kontuan hartu, eta hori da batezbestekoa. Izan zitekeen urtebete gazteagoa ere, baina pandemiaren eragin... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207264/eusko-legebiltzarrak-atzera-bota-ditu-aurrekontuei-aurkeztutako-osoko-zuzenketak.htm | Politika | Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak | EAJk, EH Bilduk eta PSEk zuzenketen aurka bozkatu dute. Azpiazuk eta Iriartek bi aldeen arteko akordioa nabarmendu dute. | Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak. EAJk, EH Bilduk eta PSEk zuzenketen aurka bozkatu dute. Azpiazuk eta Iriartek bi aldeen arteko akordioa nabarmendu dute. | Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburu Pedro Azpiazuk 2022rako aurrekontu «errealistak eta egingarriak» defendatu ditu Eusko Legebiltzarrean, eta haren proiektuak beste urrats bat egin du onartua izateko. Legebiltzarkideek atzera bota dituzte Elkarrekin Podemos-IUk, PP+Cs-k eta Voxek aurkeztutako osoko zuzenketak, EAJren,... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207265/alestiseko-langileek-espero-dute-iazko-85-kaleratzeak-indargabetuko-dituela-auzitegi-gorenak.htm | Ekonomia | Alestiseko langileek espero dute iazko 85 kaleratzeak indargabetuko dituela Auzitegi Gorenak | Bihar hasiko dira epaitzen enplegu erregulazioari jarritako helegitea, Madrilen. Konpainia handiek eskariak egin dizkietela eta, gogorarazi dute hegazkingintza sektorea lehengoratzen hasia dela. | Alestiseko langileek espero dute iazko 85 kaleratzeak indargabetuko dituela Auzitegi Gorenak. Bihar hasiko dira epaitzen enplegu erregulazioari jarritako helegitea, Madrilen. Konpainia handiek eskariak egin dizkietela eta, gogorarazi dute hegazkingintza sektorea lehengoratzen hasia dela. | Litekeena da Alestis hegazkingintza osagaien enpresako lan gatazka datozen egunetan amaitzea, Espainiako Auzitegi Gorenak erabakiko baitu kaleratzeak legezkoak izan ziren edo ez. Bihar dira helegitea aztertzen hastekoak, Madrilen. Urtebete da Miñaoko Teknologia Parkeko lantegian (Araba) 85 langile kaleratu zituztela, e... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207266/argindarraren-prezioak-goia-joko-du-hego-euskal-herrian-29173-euro-mwh-ko.htm | Ekonomia | Argindarraren prezioak goia joko du Hego Euskal Herrian: 291,73 euro MWh-ko | Urriaren 7ko langa historikoa igaroko du asteazkenean, eta litekeena da goranzko bideari eustea hurrengo egunetan | Argindarraren prezioak goia joko du Hego Euskal Herrian: 291,73 euro MWh-ko. Urriaren 7ko langa historikoa igaroko du asteazkenean, eta litekeena da goranzko bideari eustea hurrengo egunetan | Argindarraren prezioak beste langa historiko bat igaroko du bihar, eta Hego Euskal Herriko batez besteko salneurria 291,73 euro izango da MWh-ko. Asteak zeramatzan 200 euro ingururen bueltan, baina azken egunetan gora egin du berriz, eta atzean utziko du orain arteko preziorik garestiena zena. Urriaren 7an gertatu zen,... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207267/negoziatzera-jesartzeko-eskatu-diete-elak-eta-labek-bizkaiko-foru-aldundiari-eta-zahar-etxeen-patronalari.htm | Gizartea | Negoziatzera jesartzeko eskatu diete ELAk eta LABek Bizkaiko Foru Aldundiari eta zahar etxeen patronalari | Greba egin dute gaur Bizkaiko zahar etxeetako ehunka langilek hitzarmen berria eskatzeko. Sektore publikoko langileen baldintza berak eta oraingoak baino ratio hobeak eskatu dituzte | Negoziatzera jesartzeko eskatu diete ELAk eta LABek Bizkaiko Foru Aldundiari eta zahar etxeen patronalari. Greba egin dute gaur Bizkaiko zahar etxeetako ehunka langilek hitzarmen berria eskatzeko. Sektore publikoko langileen baldintza berak eta oraingoak baino ratio hobeak eskatu dituzte | «Zer izango ote da?», galdetu dio Olentzerok langileari burlaka, oparia zabaltzen zuen bitartean. «Ordezkapenak etetea!». Barrezka hasi dira gainerako langileak. Halaxe egin du protesta ELA sindikatuak Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean gaur, 11:30ean, Bizkaiko zahar etxeen egoeragatik. Olentzeroz jantzitako... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207268/hondamendi-eremu-izendatu-dute-nafarroa.htm | Gizartea | Hondamendi eremu izendatu dute Nafarroa | Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak «koordinazioa» eskatu dute uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko. | Hondamendi eremu izendatu dute Nafarroa. Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak «koordinazioa» eskatu dute uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko. | Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentearen eskaera bete du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Ondorioz, Espainiako Ministro Kontseiluak hondamendi eremu izendatuko du Nafarroa ostiralean. Izan ere, Txibitek adierazi duenez, joan den asteko uholdeek 12.000 hektarea labore kaltetu dituzte. Horregatik... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207269/ludo-docx-zendu-da-74-urterekin.htm | Gizartea | Ludo Docx zendu da, 74 urterekin | Flandriako apeza euskalgintzaren alde aritu da lanean azken urteetan. Ikastolei emandako laguntza azpimarratu dute. | Ludo Docx zendu da, 74 urterekin. Flandriako apeza euskalgintzaren alde aritu da lanean azken urteetan. Ikastolei emandako laguntza azpimarratu dute. | Ludo Docx euskaltzalea zendu da, 74 urte zituela. Flandriako Berlaar herrian sortu zen, baina 1973an Euskal Herrira etorri zen, eta bertan bizi zen ordutik. Besteak beste, Flik elkartea sortu zuen, Flandriatik ikastolentzat, Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko eta dirua biltzeko. «Flandrian antolatzen ziren besten... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207270/bihar-sartuko-da-indarrean-covid-ziurtagiria-eremu-gehiagotan-eskatzeko-dekretua.htm | Gizartea | Bihar sartuko da indarrean COVID ziurtagiria eremu gehiagotan eskatzeko dekretua | Eusko Jaurlaritzak ontzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia, eta ez dio helegiterik aurkeztuko aire zabaleko kirol instalazioetan ziurtagiria ezartzeko debekuari. COVID ziurtagiria eremu itxi gehienetara zabaltzea baimendu du EAEko Auzitegi Nagusiak | Bihar sartuko da indarrean COVID ziurtagiria eremu gehiagotan eskatzeko dekretua. Eusko Jaurlaritzak ontzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia, eta ez dio helegiterik aurkeztuko aire zabaleko kirol instalazioetan ziurtagiria ezartzeko debekuari. COVID ziurtagiria eremu itxi gehienetara zabaltzea baimendu du EAEko... | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du «albiste ona» dela EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak COVID ziurtagiria zabaltzeko baimena eman izana, eta iragarri du Jaurlaritzak ebazpena beteko duela eta ez diola helegiterik aurkeztuko. Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren osteko agerraldian hitz e... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207271/sei-omikron-kasu-atzeman-dituztela-jakinarazi-du-sagarduik.htm | Gizartea | Sei omikron kasu atzeman dituztela jakinarazi du Sagarduik | Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan detektatutako kasuetako bat atzerrira egindako bidaia batekin lotuta dagoela, baina gainerakoak «komunitarioak» direla. Nafarroan, atzemandako bi kasu omikron aldaerakoak direlako susmoa dago, baina ez dute baieztatu. | Sei omikron kasu atzeman dituztela jakinarazi du Sagarduik. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan detektatutako kasuetako bat atzerrira egindako bidaia batekin lotuta dagoela, baina gainerakoak «komunitarioak» direla. Nafarroan, atzemandako bi kasu omikron aldaerakoak direlako sus... | «Euskadin sei kasu atzeman ditugu ziurtasunez omikron aldaerakoak», azaldu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak hedabideen aurrean gobernu kontseiluaren ostean egin duen agerraldian. Eta, horiei begira, aldaeraren «transmisio komunitarioa» dagoela ondorioztatu du: izan ere, kasuetako bat «kanpora» ... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207272/aht-berriaren-diruztatzea-bozkatu-du-akitania-berria-eskualdeak.htm | Gizartea | AHT berriaren diruztatzea bozkatu du Akitania Berria eskualdeak | 710 milioi euroko aurrekontua onartu dute Bordele-Tolosa eta Bordele-Akize ibilbideentzat. Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean aztertuko du gaia | AHT berriaren diruztatzea bozkatu du Akitania Berria eskualdeak. 710 milioi euroko aurrekontua onartu dute Bordele-Tolosa eta Bordele-Akize ibilbideentzat. Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean aztertuko du gaia | AHT berriaren proiektuak aitzina segitzen du. Hautetsi eta eragile andana batek kontrako iritzia erakutsirik ere, GPSO Hego Mendebaldeko trenbide Egitasmo Handia diruztatzea bozkatu zuen atzo arratsaldean Akitania Berria eskualdeak. 710 milioi euroko aurrekontu horretan sartuko dira AHT berriaren Bordele-Tolosa eta Bor... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207273/hitzarmen-ekonomikoa-berritzeko-akordioa-lortu-dute-espainiako-eta-nafarroako-gobernuek.htm | Ekonomia | Hitzarmen Ekonomikoa berritzeko akordioa lortu dute Espainiako eta Nafarroako gobernuek | Kontzertu Ekonomikoarekin aurretik egin bezala, berriki onartutako Google eta Tobin tasak sartu dira, eta akordioa eta enpresa handien BEZari buruzko doikuntza aldatu da | Hitzarmen Ekonomikoa berritzeko akordioa lortu dute Espainiako eta Nafarroako gobernuek. Kontzertu Ekonomikoarekin aurretik egin bezala, berriki onartutako Google eta Tobin tasak sartu dira, eta akordioa eta enpresa handien BEZari buruzko doikuntza aldatu da | Oraingoz, lehen akordioa baino ez da. Nafarroako eta Espainiako gobernuek Hitzarmen Ekonomikoa eguneratzeko lehen urratsa egin dute. Ofizialki, astelehenean bilduko da Negoziazio Batzordea, eta orduan sinatuko da ituna. Bi aldeek ez dute informazio handirik eman. Nafarroako Gobernuaren arabera, edukia «garrantzitsua» d... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207274/brinkola-eta-gabiria-arteko-tren-zerbitzua-martxan-da-berriz.htm | Gizartea | Brinkola eta Gabiria arteko tren zerbitzua martxan da berriz | Zerbitzua etena izan da joan den ostegunetik, uholdeek eragindako luizi baten ondorioz. Ibilgailuen abiada mugatuta berrekin diete joan-etorriei. | Brinkola eta Gabiria arteko tren zerbitzua martxan da berriz. Zerbitzua etena izan da joan den ostegunetik, uholdeek eragindako luizi baten ondorioz. Ibilgailuen abiada mugatuta berrekin diete joan-etorriei. | Iragan ostegunetik gaur arte iraun du etenak. Luizi batek erdiz erdi hartu zuen Brinkola (Gipuzkoa) eta Gabiria (Gipuzkoa) arteko trenbidearen zati bat, eta, ondorioz, tren zerbitzua etena izan da azken egunetan. Bidea egokitzeko lanetan jardun dute ostegunetik. Gaur, tren zerbitzuak berriz ere martxan direla iragarri ... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207275/nafarroan-euskararen-lege-berri-bat-lantzeko-deia-egin-du-kontseiluak.htm | Gizartea | Nafarroan euskararen lege berri bat lantzeko deia egin du Kontseiluak | Adostasun berri bat eraikitzea "zinez posible" dela uste du Paul Bilbaok, eta horretara batzeko eskatu die eragile politiko, sozial eta sindikalei. | Nafarroan euskararen lege berri bat lantzeko deia egin du Kontseiluak. Adostasun berri bat eraikitzea "zinez posible" dela uste du Paul Bilbaok, eta horretara batzeko eskatu die eragile politiko, sozial eta sindikalei. | Nafarroako euskararen lege berriaren inguruan adostasunak lortzeko konpromisoa agertu du Euskalgintzaren Kontseiluak, legearen 35. urteurrenean, eta langintza horretara batzeko dei egin die, euskalgintzako eragileei ez ezik, “eragile sozialei eta sindikalei”. Iruñeko Plazara! gunean egin du ekitaldia, herritarren eta e... |
2021-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/207276/donostiako-amelia-amp-paulo-jatetxeak-bi-michelin-izar-jaso-ditu.htm | Bizigiro | Donostiako Amelia & Paulo jatetxeak bi Michelin izar jaso ditu | Julen Bazen Garena jatetxeak lehenbiziko izarra jaso du, eta Martin Berasategik Michelin gidaren mentore saria jaso du | Donostiako Amelia & Paulo jatetxeak bi Michelin izar jaso ditu. Julen Bazen Garena jatetxeak lehenbiziko izarra jaso du, eta Martin Berasategik Michelin gidaren mentore saria jaso du | Euskal Herrian izan da izar berririk: Paulo Airaudo sukaldari argentinarrak zuzentzen duen Donostiako Amelia & Paulo jatetxeak bigarren Michelin izarra jaso du gaur iluntzean, eta Julen Baz sukaldariak Diman (Bizkaia) duen Garena jatetxeari Michelin izar bat eman diote lehenbiziko aldiz. "Zer esan dezaket? Bi izar jaso... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207300/marihuana-legeztatu-duen-europako-lehen-herrialdea-da-malta.htm | Mundua | Marihuana legeztatu duen Europako lehen herrialdea da Malta | Banakoek gehienez zazpi gramo kalamu eduki ahal izango dituzte nork bere kontsumorako. Etxean, berriz, gehienez lau landare hazi ahalko dira. Baina debekatuta egongo da jendaurrean edo adingabeen aurrean erretzea. | Marihuana legeztatu duen Europako lehen herrialdea da Malta. Banakoek gehienez zazpi gramo kalamu eduki ahal izango dituzte nork bere kontsumorako. Etxean, berriz, gehienez lau landare hazi ahalko dira. Baina debekatuta egongo da jendaurrean edo adingabeen aurrean erretzea. | Gaurtik legezkoa da marihuana kontsumitu eta haztea Maltan. Neurria onartu duen Europako lehen herrialdea da hura. Arauak, baina, baditu mugak: norbanakoek ezin izango dituzte zazpi gramo baino gehiago eraman, eta etxean gehienez ere lau kalamu landare hazi ahalko dituzte. Horrez gain, debekatuta egongo da jendaurrean ... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207301/inflazio-tasa-52an-azaroan-ere.htm | Ekonomia | Inflazio tasa %5,2an, azaroan ere | Urrian bezala, azaroan kontsumo gaien prezioek %5,2ko igoera izan dute iazko urtearen aldean. Argindarra, garraioa eta elikagaiak izan dira eragile nagusiak KPI kontsumo prezioen indizearen gorakadan. | Inflazio tasa %5,2an, azaroan ere. Urrian bezala, azaroan kontsumo gaien prezioek %5,2ko igoera izan dute iazko urtearen aldean. Argindarra, garraioa eta elikagaiak izan dira eragile nagusiak KPI kontsumo prezioen indizearen gorakadan. | Espero zen eta gertatu da: inflazioak goian jarraitu du azaroan Hego Euskal Herrian, %5,2an, batik bat argindarraren, erregaien eta elikagaien prezioen gorakadaren ondorioz. Halako igoera soilik behin ikusi da mende honetan, 2008ko udan —%5,2 2008ko uztailean—, petrolioaren gorakadak inflazioaren sukarra bat-batean igo... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207302/aire-zabaleko-kirol-ikuskizunetan-zer-neurri-hartu-aztertuko-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Aire zabaleko kirol ikuskizunetan zer neurri hartu aztertuko du Eusko Jaurlaritzak | Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak esan du «eremu seguruak» izan behar dutela, besteak beste, kirol estadioek eta frontoiek. | Aire zabaleko kirol ikuskizunetan zer neurri hartu aztertuko du Eusko Jaurlaritzak. Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak esan du «eremu seguruak» izan behar dutela, besteak beste, kirol estadioek eta frontoiek. | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak COVID ziurtagiria eremu itxi ia gehienetara zabaltzeko baimena eman zuen atzo, salbuespen batekin: aire zabalean egiten diren kirol ikuskizunak; toki horietan ez da derrigorrezkoa izango ziurtagiria eskatzea. Horri buruz mintzatu da gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, ... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207303/20-eta-22-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diete-javier-ardinesen-hiltzaileei.htm | Gizartea | 20 eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri diete Javier Ardinesen hiltzaileei | 22 urteko zigorra ezarri diete hilketa agindu eta gauzatu zuten hiruei, eta 20 urteko zigorra bitartekari lanetan aritu zenari. Llanesko zinegotzi zen Javier Ardines, Izquierda Unida alderdiarekin. | 20 eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri diete Javier Ardinesen hiltzaileei. 22 urteko zigorra ezarri diete hilketa agindu eta gauzatu zuten hiruei, eta 20 urteko zigorra bitartekari lanetan aritu zenari. Llanesko zinegotzi zen Javier Ardines, Izquierda Unida alderdiarekin. | Iritsi da Javier Ardinesen hiltzaileen zigorraren ebazpena. Oviedoko Auzitegiak 20 eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri die lau inplikatuei: 22 urteko zigorra hilketa agindu eta gauzatu zuten hiru lagunei, eta 20 urteko zigorra bitartekari lanetan aritu zen lagunari.
2018ko abuztuaren 16an hil zuten Ardines, 52 urte z... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207304/erck-eta-espainiako-gobernuak-akordioa-lortu-dute-ikus-entzunezkoen-legearen-inguruan.htm | Gizartea | ERCk eta Espainiako Gobernuak akordioa lortu dute Ikus-entzunezkoen Legearen inguruan | Horren ondorioz, ERCk bide emango dio Espainiako 2022ko aurrekontuak onartzeari | ERCk eta Espainiako Gobernuak akordioa lortu dute Ikus-entzunezkoen Legearen inguruan. Horren ondorioz, ERCk bide emango dio Espainiako 2022ko aurrekontuak onartzeari | ERCk jakinarazi du akordio bat lortu duela Espainiako Gobernuarekin, Ikus-entzunezkoen Legearen inguruan. Akordio horrek «katalana bermatu» egiten du ikus-entzunezko edukietan, eta, era berean, «Espainiako aurrekontuen onartzea erraztu» egiten du, «negoziazio prozesuari bultzada emateko».
Oraindik ez dute jakitera ema... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207305/luis-azanza-argazkilari-iruindarra-hil-da.htm | Bizigiro | Luis Azanza argazkilari iruindarra hil da | Besteak beste, Euskaldunon Egunkaria-n egin zuen lan bere berrogei urteko ibilbidean. 60 urte zituen. | Luis Azanza argazkilari iruindarra hil da. Besteak beste, Euskaldunon Egunkaria-n egin zuen lan bere berrogei urteko ibilbidean. 60 urte zituen. | Minbiziak jota hil zen, atzo, Luis Azanza argazkilari iruindarra, 60 urte zituela. Denera 40 urtez jardun du argazki kazetaritzan, hogei urte zituenetik hil den arte. Hainbat hedabidetan osatu du bere ibilbidea, baina lana beti Nafarroan egin izan du: besteak beste, Euskaldunon Egunkaria-n, El País-en, El Diario Vasco-... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207306/psnk-iruntildeeko-aurrekontu-proiektuaren-aurka-egingo-du.htm | Politika | PSNk Iruñeko aurrekontu proiektuaren aurka egingo du | Maite Esporrinek esan du Maia alkatea ez dela «konfiantzazkoa». Gaitzetsi du aurtengo aurrekontuak «irrealak eta kontinuistak» direla, eta, iazkoak bezala, ezingo direla bete. | PSNk Iruñeko aurrekontu proiektuaren aurka egingo du. Maite Esporrinek esan du Maia alkatea ez dela «konfiantzazkoa». Gaitzetsi du aurtengo aurrekontuak «irrealak eta kontinuistak» direla, eta, iazkoak bezala, ezingo direla bete. | Iruñeko udal gobernuari zaildu egin zaio datorren urterako aurrekontu proiektua aurrera ateratzea. Izan ere, PSNko udal taldeak agerraldi bat egin du gaur, iragartzeko kontrako botoa emango diola aurrekontu proiektuari. 253 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu zuen Navarra Sumak osatutako udal gobernuak.
Maite ... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207307/urtarrilaren-31-arte-eskatuko-da-covid-ziurtagiria-eremu-itxi-gehienetan.htm | Gizartea | Urtarrilaren 31 arte eskatuko da COVID ziurtagiria eremu itxi gehienetan | EAEko Aldizkari Ofizialak goizeko lehen orduan argitaratu du Iñigo Urkullu lehendakariak sinatutako dekretua, eta, beraz, indarrean da ziurtagiria eremu itxietan erabiltzeko betebeharra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Urtarrilaren 31 arte eskatuko da COVID ziurtagiria eremu itxi gehienetan. EAEko Aldizkari Ofizialak goizeko lehen orduan argitaratu du Iñigo Urkullu lehendakariak sinatutako dekretua, eta, beraz, indarrean da ziurtagiria eremu itxietan erabiltzeko betebeharra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | COVID ziurtagiria eremu itxi gehiagotan ezartzen duen dekretua gaur goizeko 8:00ak aldera argitaratu da EAEko Aldizkari Ofizialean, eta une horretan bertan indarrean sartu da neurria Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iñigo Urkullu lehendakariak sinatutako dekretuak zehazten du zein tokitan eskatu beharko den ziurtagiria,... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207308/ez-dut-uste-euskalkiak-desagertuko-direnik-baina-antzekotu-bai.htm | Gizartea | «Ez dut uste euskalkiak desagertuko direnik, baina antzekotu bai» | Euskal Filologia ikasi zuen Artzelusek, eta Garaziko hizkeraren inguruko doktore tesia egin du. Ipar Euskal Herriko hizkeraz, muga politikoaren eraginaz eta euskararen egoeraz hitz egin du. | «Ez dut uste euskalkiak desagertuko direnik, baina antzekotu bai». Euskal Filologia ikasi zuen Artzelusek, eta Garaziko hizkeraren inguruko doktore tesia egin du. Ipar Euskal Herriko hizkeraz, muga politikoaren eraginaz eta euskararen egoeraz hitz egin du. | Bergaran jaio, Azpeitian hazi, Gasteizen bizi. Nafarroa Beherera eta Zuberoara joan izan da sarri-sarri. Hango eta hemengo iturrietatik edan du Alex Artzelusek (Bergara, Gipuzkoa, 1992), eta, ziur aski, hortik etorriko da haren pasioa: euskara eta, bereziki, dialektologia interesatzen zaizkio. Ez interesatu bakarrik: E... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207309/castells-legeak-desobeditzera-dei-egin-dute-ernaik-eta-sepck.htm | Gizartea | 'Castells legeak' desobeditzera dei egin dute Ernaik eta SEPCk | «Hezkuntzaren merkantilizazioa» sustatuko du Unibertsitate Sistemaren Lege Orokorrak, bi antolakundeen arabera, eta «kontzientziazio politikoaren» eta mobilizazioaren kontra egingo Unibertsitateko Elkarbizitza Legeak. Mobilizazioetara deitua dute biharko. | 'Castells legeak' desobeditzera dei egin dute Ernaik eta SEPCk. «Hezkuntzaren merkantilizazioa» sustatuko du Unibertsitate Sistemaren Lege Orokorrak, bi antolakundeen arabera, eta «kontzientziazio politikoaren» eta mobilizazioaren kontra egingo Unibertsitateko Elkarbizitza Legeak. Mobilizazioetara deitua dute biharko. | Ernai gazte antolakundeak eta SEPC Herrialde Katalanetako Ikasle Sindikatuak adierazpen bateratu bat plazaratu dute Castells lege gisa —Manuel Castells Espainiako Unibertsitateen ministroak sustatu dituelako— izendatu dituztenen kontra; hots, Unibertsitateko Elkarbizitza Legearen eta Unibertsitate Sistemaren Lege Oroko... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207310/ingurumen-delituak-kartzelarekin-zigortzea-proposatu-du-europako-batzordeak.htm | Mundua | Ingurumen delituak kartzelarekin zigortzea proposatu du Europako Batzordeak | Europako Batasuneko estatu kideek zehaztu beharko dute zeintzuk diren gutxieneko zigorrak, eta kontratu publikoak lotzea debekatuko diete delitu larriak egiten dituztenei. | Ingurumen delituak kartzelarekin zigortzea proposatu du Europako Batzordeak. Europako Batasuneko estatu kideek zehaztu beharko dute zeintzuk diren gutxieneko zigorrak, eta kontratu publikoak lotzea debekatuko diete delitu larriak egiten dituztenei. | Europako Batzordeak zigor gogorragoak nahi ditu ingurumenaren aurkako delituak egiten dituztenentzat, eta delitu horiek gehiago zehazteko ere eskatu die Europako Batasuneko estatu kideei. Neurria aurrera aterako bada, Europako Parlamentuaren eta Europar Kontseiluaren onespena behar du oraindik, baina Batzordeak aurrera... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207311/aebetan-800000-hildako-eragin-ditu-dagoeneko-covid-19ak.htm | Mundua | AEBetan 800.000 hildako eragin ditu dagoeneko COVID-19ak | Omikron aldaera nagusi izango da Europan urtarril erdirako; hala ohartarazi du Europako Batzordeak. | AEBetan 800.000 hildako eragin ditu dagoeneko COVID-19ak. Omikron aldaera nagusi izango da Europan urtarril erdirako; hala ohartarazi du Europako Batzordeak. | COVID-19a goraldi betean da beste behin ere, eta ondorioak nabarmentzen hasiak dira. Omikron aldaeraren kasuak ugaritzen ari diren honetan, AEBek jakinarazi dute 800.000 hildakotik gora zenbatu dituztela orain arte: mundu osoan 5,3 milioi hildako eragin ditu pandemiak, horietatik %15 AEBetan, han munduko biztanle guzti... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207312/egunean-behin-jokoaren-finala-eta-elkartasun-maratoia-egingo-dituzte-bihar-etbn.htm | Bizigiro | Egunean Behin jokoaren finala eta elkartasun maratoia egingo dituzte bihar ETBn | Alzheimerrarekin lotutako saio bereziak emango dituzte ETB1en eta ETB2n. Bestetik, Egunean Behin jokoaren final sinkronizatua 21:30ean hasiko da, eta Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkeztuko dute. | Egunean Behin jokoaren finala eta elkartasun maratoia egingo dituzte bihar ETBn. Alzheimerrarekin lotutako saio bereziak emango dituzte ETB1en eta ETB2n. Bestetik, Egunean Behin jokoaren final sinkronizatua 21:30ean hasiko da, eta Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkeztuko dute. | Bihar hasiko da EITB Maratoiaren eguna, 09:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan jarriko duten deien gunean; bertan izango dira Unai Iparragirre ETBko zuzendaria eta Marian Ibarrondo Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria, besteak beste. Ohi bezala, egunean zehar 150 pertsonaia ezagun arituko dira... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207313/prezioen-igoera-urte-hasieran-normalduko-dela-uste-du-laboral-kutxak.htm | Ekonomia | Prezioen igoera urte hasieran «normalduko» dela uste du Laboral Kutxak | 2022rako iragarpenak apaldu dituen arren, «hazkunde urtea» izango dela uste du bankuek. Ikerlarien ustez, BPGa %6,2 igoko da Nafarroan, eta %6,3 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. | Prezioen igoera urte hasieran «normalduko» dela uste du Laboral Kutxak. 2022rako iragarpenak apaldu dituen arren, «hazkunde urtea» izango dela uste du bankuek. Ikerlarien ustez, BPGa %6,2 igoko da Nafarroan, eta %6,3 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. | Laboral Kutxarek ikerketa taldea baikor dago 2022ra begira, eta Hego Euskal Herrian «hazkunde urtea» izango dela iragarri du. Susmo hori, baina, duela sei hilabete zuena baino apalagoa da, orduan eginiko hazkunde aurreikuspenak apaldu baititu. Apaltze horren arrazoiak pandemiaren bilakaera eta inflazioa dira, baina ara... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207314/azetek-salatu-du-hiru-familia-etxegabetu-dituztela-bilboko-alde-zaharrean.htm | Gizartea | AZETek salatu du hiru familia etxegabetu dituztela Bilboko Alde Zaharrean | «Ondasun handiak dituen jabe bat» eraikin oso batez jabetu zen, bertako bizilagunek eta etxebizitza sindikatuko kideek azaldu dutenez, eta hiru familiek alde egin behar izan dute, errenta berria ezin ordainduta. | AZETek salatu du hiru familia etxegabetu dituztela Bilboko Alde Zaharrean. «Ondasun handiak dituen jabe bat» eraikin oso batez jabetu zen, bertako bizilagunek eta etxebizitza sindikatuko kideek azaldu dutenez, eta hiru familiek alde egin behar izan dute, errenta berria ezin ordainduta. | Bilboko Erribera kaleko 9. zenbakiko bizilagunek eta AZET Etxebizitza Sindikatuko kideek agerraldia egin dute, eta salatu dute eraikin horretan bizi ziren hiru familiak beren etxea utzi behar izan dutela. Azaldu dutenez, udan jakin zuten «gure auzoan hainbat jabetza dituen jabe handi batek gure etxeak erosi zituela». A... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207315/eguberrietan-gehienez-hamar-pertsona-biltzea-proposatu-du-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Eguberrietan gehienez hamar pertsona biltzea proposatu du Nafarroako Gobernuak | Bilakaera epidemiologiko makurra dela eta, Eguberrietako ospakizunetan gehienez bi bizikidetza unitate eta hamar pertsona biltzeko aholkua eman du Osasun Departamentuak. Omikron aldaeraren beste bi kasu atzeman dituzte Nafarroan. | Eguberrietan gehienez hamar pertsona biltzea proposatu du Nafarroako Gobernuak. Bilakaera epidemiologiko makurra dela eta, Eguberrietako ospakizunetan gehienez bi bizikidetza unitate eta hamar pertsona biltzeko aholkua eman du Osasun Departamentuak. Omikron aldaeraren beste bi kasu atzeman dituzte Nafarroan. | Nafarroan koronabirusaren intzidentzia handia dela eta, Eguberrietako eta urte amaierako ospakizunekin kezkatuta dago Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria. Hala, prebentzio neurriak zorrotz betetzeko gomendioan jarri du indarra osasun kontseilariak, eta gomendioa egin du Eguberrietan gehienez hamar ... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207316/hazkunde-aurreikuspena-puntu-bat-murriztu-du-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Hazkunde aurreikuspena puntu bat murriztu du Jaurlaritzak | Pedro Azpiazuk argitu du susperraldiaren zati bat 2022ra atzeratuko dela, ziurgabetasuna dela eta. Irailean BPGaren %6,7ko hazkundea finkatu ondoren, %5,6ra apaldu du Ekonomia Sailak orain. | Hazkunde aurreikuspena puntu bat murriztu du Jaurlaritzak. Pedro Azpiazuk argitu du susperraldiaren zati bat 2022ra atzeratuko dela, ziurgabetasuna dela eta. Irailean BPGaren %6,7ko hazkundea finkatu ondoren, %5,6ra apaldu du Ekonomia Sailak orain. | Susperraldiaren urtea izango da 2021a, baina ez gobernuek espero zuten bezainbesteko indarrez. Eusko Jaurlaritzak murriztu egin du aurtengo hazkunde aurreikuspena, azken hilabeteetan hedatutako ziurgabetasun handiko jokaleku honetan. %6,7 ez, %5,6 handituko da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordina... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207317/biktimek-emanen-diote-hasiera-urtarrilaren-8ko-goizeko-ekitaldiari.htm | Politika | Biktimek emanen diote hasiera urtarrilaren 8ko goizeko ekitaldiari | Bilboko manifestazioaren aitzinetik mahai ingurua eginen dute Euskalduna jauregian. Robert Manriquek, Naiara Zamarreñok, Rosa Lluchek, Maider Garciak eta Idoia Zabalzak hartuko dute hitza. | Biktimek emanen diote hasiera urtarrilaren 8ko goizeko ekitaldiari. Bilboko manifestazioaren aitzinetik mahai ingurua eginen dute Euskalduna jauregian. Robert Manriquek, Naiara Zamarreñok, Rosa Lluchek, Maider Garciak eta Idoia Zabalzak hartuko dute hitza. | Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak eginen dituzte urtarrilaren 8an Bilbon eta Baionan, eta, Sarek gaur goizean iragarri duenez, Bilbon goizetik abiatuko dute aldarrikapen eguna. «Indarkeria anitzeko» biktimek emanen diote hasiera 10:30ean Euskalduna jauregian eginen duten ekitaldiari. Mahai inguruan izanen... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207318/37-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-maguette-mbeugouren-hiltzaileari.htm | Gizartea | 37 urteko kartzela zigorra ezarri diote Maguette Mbeugouren hiltzaileari | Izenpeko epaimahaiak joan den azaroaren 24an jo zuen Mbegouren senarra bere emaztearen hilketaren erruduntzat; gaur argitaratu dute sententzia. Tratu txarrak egiteagatik ere kondenatu dute. | 37 urteko kartzela zigorra ezarri diote Maguette Mbeugouren hiltzaileari. Izenpeko epaimahaiak joan den azaroaren 24an jo zuen Mbegouren senarra bere emaztearen hilketaren erruduntzat; gaur argitaratu dute sententzia. Tratu txarrak egiteagatik ere kondenatu dute. | Zehaztua da kondena: Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 37 urteko zigorra ezarri dio Bara N.-ri, Maguette Mbeugouren senarrari, emaztea hiltzeagatik eta tratu txarrak egiteagatik. Gizonezkoak 2018ko irailaren 24an hil zuen Mbeugou, emakumezkoak 25 urte zituela.
Kondenaren neurriari dagokionez, fiskalak eta akusazio guztie... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207319/plastikozko-ehunka-borobil-aurkitu-dituzte-hendaiako-kostaldean.htm | Gizartea | Plastikozko ehunka borobil aurkitu dituzte Hendaiako kostaldean | Surf Rider elkartearen arabera, ura iragazteko erabiltzen diren biomediak dira. Azken egunetako uholdeen ondorio izan daitekeela uste dute, baina ez dute identifikatu kutsaduraren iturria | Plastikozko ehunka borobil aurkitu dituzte Hendaiako kostaldean. Surf Rider elkartearen arabera, ura iragazteko erabiltzen diren biomediak dira. Azken egunetako uholdeen ondorio izan daitekeela uste dute, baina ez dute identifikatu kutsaduraren iturria | Hendaiako kostaldean dagoen kutsadura salatu du Surf Rider ingurumen elkarteak sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Plastikozko ehunka borobil aurkitu dituzte itsas bazterrean, urak ekarriak. Elkartearen arabera, ura iragazteko erabiltzen diren biomedia batzuk lirateke, eta itsas bazterrera azken egunetako uholdeek... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207320/seme-alaba-bakoitzeko-laguntzak-handitu-nahi-ditu-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Seme-alaba bakoitzeko laguntzak handitu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak | Erronka demografikorako 2030 euskal estrategiaren proposamena aurkeztu dute; 0-2 urtekoentzako haur eskolak doan jarriko ditu gobernuak. | Seme-alaba bakoitzeko laguntzak handitu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Erronka demografikorako 2030 euskal estrategiaren proposamena aurkeztu dute; 0-2 urtekoentzako haur eskolak doan jarriko ditu gobernuak. | Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak Erronka demografikorako 2030 euskal estrategiaren proposamena aurkeztu du. Besteak beste, txostenean jasotako asmoetako bat da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko laguntzen eredua «birmoldatzea» eta zenbatekoa handitzea: «Famili... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207321/desagerturik-zen-75-urteko-iruneko-gizon-baten-gorpua-aurkitu-dute.htm | Gizartea | Desagerturik zen 75 urteko Iruñeko gizon baten gorpua aurkitu dute | Larunbatean desagertu zen, Arrotxapea auzoan. | Desagerturik zen 75 urteko Iruñeko gizon baten gorpua aurkitu dute. Larunbatean desagertu zen, Arrotxapea auzoan. | Hilik agertu da joan den larunbatean Iruñean desagertu zen 75 urteko gizona. Arrotxapea auzoko bizilaguna zen, eta senideek larunbat arratsaldean galdu zuten haren arrastoa. Gaur Santa Luzia gainaren eta agustindarren industrialdearen artean aurkitu dute haren gorpua. Inguru horretan paseatzen ari zen pertsona batek au... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207322/galdakaon-egin-den-berria-zabalik-kanpainak-baditu-irabazleak.htm | Gizartea | Galdakaon egin den ‘BERRIA zabalik’ kanpainak baditu irabazleak | Txalaparta Kopi dendak 1.000 euroko bonua izango du BERRIAn publizitatean gastatzeko, eta Pilar RianÌok, berriz, beste 1.000 euro kanpainan parte hartu duten tokiko establezimenduetan kontsumitzeko. | Galdakaon egin den ‘BERRIA zabalik’ kanpainak baditu irabazleak. Txalaparta Kopi dendak 1.000 euroko bonua izango du BERRIAn publizitatean gastatzeko, eta Pilar RianÌok, berriz, beste 1.000 euro kanpainan parte hartu duten tokiko establezimenduetan kontsumitzeko. | Euskararen Egunarekin bat jakin zen nortzuk izan ziren BERRIA zabalik kanpainaren irabazleak. Txalaparta Kopi dendak 1.000 euro izango ditu, BERRIAren eskutik, hedabide horretan bertan publizitatean gastatzeko. Pilar RianÌok, berriz, Kutxabankek babestuta, 1.000 euro izango ditu Galdakaon egin zen kanpainan parte hart... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207323/gobernuaren-aurkako-protestetan-28-manifestari-hiltzea-egotzi-dio-nbek-kolonbiako-poliziari.htm | Mundua | Gobernuaren aurkako protestetan 28 manifestari hiltzea egotzi dio NBEk Kolonbiako Poliziari | NBEren Giza Eskubideen Bulegoak egin duen ikerketaren arabera, 63 hilketaren berri izan zuten apiriletik uztailera arteko manifestazioetan, eta horietatik %76 tiroketen biktima izan ziren. | Gobernuaren aurkako protestetan 28 manifestari hiltzea egotzi dio NBEk Kolonbiako Poliziari. NBEren Giza Eskubideen Bulegoak egin duen ikerketaren arabera, 63 hilketaren berri izan zuten apiriletik uztailera arteko manifestazioetan, eta horietatik %76 tiroketen biktima izan ziren. | Manifestazioak izan ziren nagusi Kolonbian aurtengo udaberrian eta uda hasieran. Ivan Duque presidenteak bultzatutako zerga erreformak piztu zuen herritarren haserrea, eta hainbat egunez kaleak bete zituzten gobernuaren aurkako aldarriek. Protestak, baina, ez ziren baketsuak izan. Datu ofizialen arabera, 63 manifestari... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207324/euskal-selekzioak-ez-du-jokatuko-gabonetan.htm | Kirola | Euskal selekzioak ez du jokatuko Gabonetan | Txile edo Nigeriaren aurka jokatzeko saiakera egin du federazioak. "Baina ezinezkoa izan da, Espainiako Ligak egutegian egindako aldaketengatik", adierazi du Javier Landeta presidenteak. Martxoan saiatuko dira berriro. | Euskal selekzioak ez du jokatuko Gabonetan. Txile edo Nigeriaren aurka jokatzeko saiakera egin du federazioak. "Baina ezinezkoa izan da, Espainiako Ligak egutegian egindako aldaketengatik", adierazi du Javier Landeta presidenteak. Martxoan saiatuko dira berriro. | Azken asteetako zurrumurrua baieztatu egin da. Futboleko euskal selekzioak ez du partidarik jokatuko Gabonetan. Hala jakinarazi du, ohar baten bidez, federazioak. "Azkenera arte saiatu gara. Baina ezin izan ditugu batu halako partida garrantzitsu bat jokatzeko beharrezkoak ziren osagai guztiak. Atsekabetuta gaude; ez g... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207326/cabacas-auzia-dela-eta-irekita-zegoen-barne-ikerketa-artxibatu-egingo-du-ertzaintzak.htm | Politika | 'Cabacas auzia' dela-eta irekita zegoen barne ikerketa artxibatu egingo du Ertzaintzak | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak Segurtasun Batzordean esan du ezin zaiela erantzukizun diziplinariorik eskatu, jada ez direlako Ertzaintzaren parte. | 'Cabacas auzia' dela-eta irekita zegoen barne ikerketa artxibatu egingo du Ertzaintzak. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak Segurtasun Batzordean esan du ezin zaiela erantzukizun diziplinariorik eskatu, jada ez direlako Ertzaintzaren parte. | Ertzaintzak barne ikerketa artxibatuko du. Iñigo Cabacas gomazko pilota batek jo ostean hil zen, 2012an, Ertzaintza Bilbon oldartu ostean. Auzi judiziala egin zen, eta operazio haren buru izan zen polizia zigortu egin zuten bi urtera eta lau urteko inhabilitaziora. Barne ikerketa bat ere hasi zuten, eta Josu Erkoreka E... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207327/euskal-lan-itunek-lehentasuna-izango-lukete-baina-ez-eduki-guztietan.htm | Ekonomia | Euskal lan itunek lehentasuna izango lukete, baina ez eduki guztietan | Lan erreformaren akordioa espero da aurki, Madrilen. Espainiako Gobernuak lehentasuna kendu nahi dio enpresa itunari . | Euskal lan itunek lehentasuna izango lukete, baina ez eduki guztietan. Lan erreformaren akordioa espero da aurki, Madrilen. Espainiako Gobernuak lehentasuna kendu nahi dio enpresa itunari . | Espainiako Gobernuak azeleragailuari eragin dio lan erreformaren inguruan eragileek akordioa egin dezaten aste honetan edo hurrenean. Joan den astetik egunero ari dira negoziatzen CCOO eta UGT sindikatuak eta CEOE patronala, Yolanda Diaz Lan ministroarekin batera. Hiru aldeko akordioak bidea zabalik du gaur-gaurkoz, er... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207328/pentsioak-25-handituko-dira-hegoaldean.htm | Ekonomia | Pentsioak, %2,5 handituko dira Hegoaldean | Batez beste, urtarriletik aurrera, hilero 32 euro handituko dira pentsioak. Erretiro pentsioak, berriz, 36 euro batez beste. | Pentsioak, %2,5 handituko dira Hegoaldean. Batez beste, urtarriletik aurrera, hilero 32 euro handituko dira pentsioak. Erretiro pentsioak, berriz, 36 euro batez beste. | Duela pare bat aste iragarritakoa baieztatu egin da: urtarrilaren 1ean %2,5 handituko dira pentsioak Hego Euskal Herrian. Espainian 2020eko abendutik 2021eko azarora artean izan den batez besteko inflazioa da %2,5. Aurrerantzean formula hori erabiliko dute pentsioak eguneratzeko, eta alde batera geratuko dira aurretik ... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207329/bell-hooks-idazle-eta-militante-feminista-hil-da.htm | Kultura | bell hooks idazle eta militante feminista hil da | Arrazari, generoari eta klaseari buruzko hainbat eztabaida landu zituen bere saiakeretan. Etxean hil da, gaixorik zela, 69 urterekin. | bell hooks idazle eta militante feminista hil da. Arrazari, generoari eta klaseari buruzko hainbat eztabaida landu zituen bere saiakeretan. Etxean hil da, gaixorik zela, 69 urterekin. | Gloria Jean Watkins izena zuen sortzez, eta bell hooks ezizenez egin zen ezaguna (horrela, txikiz); birramonaren izenarekin sinatu zituen literatura lanak, letra xehez. Hopkinsville hirian jaio zen (Kentucky, AEB), 1952an, eta haren karrerak oihartzun handia izan zuen nazioartean. Idazlea, militante feminista, irakasle... |
2021-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/207330/korrikalarien-aukeraketan-irizpide-gardenagoak-nahi-ditu-federazioak.htm | Kirola | Korrikalarien aukeraketan «irizpide gardenagoak» nahi ditu federazioak | Federazioko zuzendaritza taldeak ohar bat argitaratu zuen joan den astean euskal selekzioko korrikalarien adierazpenen harira. Korrikalarien hautaketarako aurrerantzean aintzat hartuko diren irizpideak zehaztu dituzte. | Korrikalarien aukeraketan «irizpide gardenagoak» nahi ditu federazioak. Federazioko zuzendaritza taldeak ohar bat argitaratu zuen joan den astean euskal selekzioko korrikalarien adierazpenen harira. Korrikalarien hautaketarako aurrerantzean aintzat hartuko diren irizpideak zehaztu dituzte. | Iragan ostiralean atera zen argitara auzia: mendi lasterketako korrikalari gehienek jakinarazi zuten ez direla berriz euskal selekzioarekin arituko. 2021eko mendi lasterketetako euskal selekzioko korrikalari guztiek sinatutako ohar baten bidez egin zuten jakinarazpena, baita erabakiaren argudioak azaldu ere: «onartezin... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207331/realak-eta-eibarrek-aurrera-egin-dute-kopan.htm | Kirola | Realak eta Eibarrek aurrera egin dute Kopan | Imanol Alguacilen taldeak 0-3 irabazi du Zamoran, eta Gaizka Garitanorenak, 1-2 Tenerifen. Bihar izango da Amorebietaren eta Osasunaren txanda. | Realak eta Eibarrek aurrera egin dute Kopan. Imanol Alguacilen taldeak 0-3 irabazi du Zamoran, eta Gaizka Garitanorenak, 1-2 Tenerifen. Bihar izango da Amorebietaren eta Osasunaren txanda. | Alaves Linaresen kontra ezustean kanpoan geratu arren, gutxienez bi euskal talde izango dira Espainiako Kopako hurrengo kanporaketan. Realak eta Eibarrek aurrera egin baitute, Zamoran eta Tenerifen irabazi eta gero. Bihar beste bik izango dute horretarako aukera, Osasunak eta Amorebietak.
Behe laino izugarri baten art... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207355/gaurko-positiboen-marka-iragarri-du-sagarduik-2200-kasu-baino-gehiago-izango-dira.htm | Gizartea | Gaurko positiboen marka iragarri du Sagarduik: «2.200 kasu baino gehiago izango dira» | Txertoen eragina «ukaezina» dela adierazi du Osasun sailburuak, eta txertaketaren aldeko mezua eman du berriro ere | Gaurko positiboen marka iragarri du Sagarduik: «2.200 kasu baino gehiago izango dira». Txertoen eragina «ukaezina» dela adierazi du Osasun sailburuak, eta txertaketaren aldeko mezua eman du berriro ere | Berriz onartu du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik COVID-19aren izurriaren bilakaeraren datuak ez direla «onak», eta, areago, iragarri du gaur berriz positibo kopuruan langa bat igaroko dela: «2.200 kasuak gaindituko dira». Hamalau eguneko intzidentzia metatuak ere errekor bat gaindituko duela ... |
2021-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/207356/frantziako-hezkuntza-ministerioak-arautu-du-murgiltze-irakaskuntza.htm | Gizartea | Frantziako Hezkuntza Ministerioak arautu du murgiltze irakaskuntza | Frantziako Konstituzio Kontseiluaren ekaineko erabakitik espero zen zirkularra publikatu du ministerioak. Hizkuntza gutxituen murgiltze irakaskuntza «posible» dela dio frantsesaren eta hizkuntza gutxituaren «maila bereko ezagutza» bermatzen baditu. Baxoan ikasgai batzuk euskaraz pasatzeko aukera aipatu du. | Frantziako Hezkuntza Ministerioak arautu du murgiltze irakaskuntza. Frantziako Konstituzio Kontseiluaren ekaineko erabakitik espero zen zirkularra publikatu du ministerioak. Hizkuntza gutxituen murgiltze irakaskuntza «posible» dela dio frantsesaren eta hizkuntza gutxituaren «maila bereko ezagutza» bermatzen baditu. Bax... | Frantziako Hezkuntza Ministerioak Eskualdeko Hizkuntzen eta Kulturen Irakaskuntzari Buruzko Zirkularra publikatu du aldizkari ofizialean. 2017ko zirkularra ordezkatzen du, eta hizkuntza gutxituen murgiltze irakaskuntza arautzen du. Dokumentu administratiboak ikastetxeen esku uzten du ikasitako hizkuntza bakoitzari eska... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207357/eajk-irabaziko-lituzke-eusko-legebiltzarrerako-hauteskundeak-soziometroaren-arabera.htm | Politika | EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Soziometroaren arabera | Gaur egungo emaitzekiko alde esanguratsu bakarra aurreikusi du Prospekzio Soziologikoen Kabineteak; EH Bilduk 23 eserleku lituzke. | EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Soziometroaren arabera. Gaur egungo emaitzekiko alde esanguratsu bakarra aurreikusi du Prospekzio Soziologikoen Kabineteak; EH Bilduk 23 eserleku lituzke. | Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Eusko Legebiltzarrerako boto asmoari buruzko Soziometroa argitaratu du; horren arabera, EAJk irabaziko lituzke bozak, egungo eserleku kopuru bera eskuratuta: 31. Boto ehunekoari begiratuta, jeltzaleak indar nagusia lirateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207358/bakegileek-fase-ofentsiboari-ekin-diote-baionako-suprefeturan-ekintza-batez.htm | Politika | Bakegileek «fase ofentsiboari» ekin diote Baionako suprefeturan, ekintza batez | Hondarra bota dute Frantziako Gobernuaren ordezkaritzan, 'Denboraz larri gabiltza' adierazteko. | Bakegileek «fase ofentsiboari» ekin diote Baionako suprefeturan, ekintza batez. Hondarra bota dute Frantziako Gobernuaren ordezkaritzan, 'Denboraz larri gabiltza' adierazteko. | Abenduaren hasieran iragarri zuten Bakegileek «beste mobilizazio fase bat» hasiko zutela, Euskal Herriko gatazkaren konponbidean Frantziako Gobernua aitzinapausoak egitera bultzatzeko. «Fase ofentsiboa» desobedientzia zibilean oinarrituko zela, «ekintza indartsuago eta determinatuagoekin». Gaur egin dute horietako lehe... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207359/100000-lagun-atera-dituzte-etxetik-filipinetan-tifoi-baten-beldur.htm | Mundua | 100.000 lagun atera dituzte etxetik Filipinetan, tifoi baten beldur | Gurutze Gorriak ohartarazi du litekeena dela «urteko okerrena» izatea eta milioika laguni kalte egitea. Herrialdeak aurten jasan duen hamabosgarren tifoia da. | 100.000 lagun atera dituzte etxetik Filipinetan, tifoi baten beldur. Gurutze Gorriak ohartarazi du litekeena dela «urteko okerrena» izatea eta milioika laguni kalte egitea. Herrialdeak aurten jasan duen hamabosgarren tifoia da. | Filipinetan ia 100.000 lagun atera dituzte etxetik, Rai tifoiak kalteak eragingo dizkien beldur. Gurutze Gorriaren esanetan, litekeena da 2021eko tifoirik okerrena izatea eta milioika pertsonari kalte egitea. NBEren Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoak azaldu du 9 milioi lagunetik gora bizi direla tifoiak gogorren ... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207360/hezkuntzako-eragileek-eskatu-dute-laquoereduen-sistema-baztertzailearaquo-gainditzeko.htm | Gizartea | Hezkuntzako eragileek eskatu dute «ereduen sistema baztertzailea» gainditzeko | «Ikasle guztiei euskara gaitasun egokia» bermatuko dien «eredu orokortua» galdegin dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Ikastolen Elkarteak, EHIGEk, Hik Hasik, Kristau Eskolak, ELAk, LABek, Steilasek eta EHIZEk. Nahi dute EAEko hezkuntza hitzarmenak «berariaz» jaso dezala hori. | Hezkuntzako eragileek eskatu dute «ereduen sistema baztertzailea» gainditzeko. «Ikasle guztiei euskara gaitasun egokia» bermatuko dien «eredu orokortua» galdegin dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Ikastolen Elkarteak, EHIGEk, Hik Hasik, Kristau Eskolak, ELAk, LABek, Steilasek eta EHIZEk. Nahi dute EAEko hezkuntza hitzar... | Hezkuntza Lege berria osatzeko eztabaidei ekin diete udazken honetan Eusko Legebiltzarrean, eta hezkuntza komunitateko eragileen gehiengo zabal batek eskaera argi bat bat egin die gaur legea osatzeko hitzarmena adostuko dutenei: galdegin diete hezkuntza hitzarmenean «berariaz» jaso dezatela hurrengo legeak «ereduen sis... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207361/bakegileek-harea-bota-dute-baionako-suprefeturaren-gainera.htm | Politika | Bakegileek harea bota dute Baionako suprefeturaren gainera | Estatuekiko indar harremana handitzeko desobedientzia zibilaren hautua egiteko prest agertu dira. Urtarrilaren 8an Baionan eginen duten manifestazioan parte hartzeko dei egin dute. | Bakegileek harea bota dute Baionako suprefeturaren gainera. Estatuekiko indar harremana handitzeko desobedientzia zibilaren hautua egiteko prest agertu dira. Urtarrilaren 8an Baionan eginen duten manifestazioan parte hartzeko dei egin dute. | Bost urte bete dira gaur Luhusoko atxiloketak gertatu zirenetik. ETAren armagabetzea prestatzen ari zirela, bost lagun atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Guardia Zibilarekin elkarlanean. Txetx Etxeberri, Mixel Berhokoirigoin, Beatrice Molle, Mixel Bergougnan eta Stephane Etxegarai Etxe atxilotu zituzten, eta Michel T... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207362/igaraba-berriro-azaldu-da-urumearen-behe-eremuan-75-urteren-ostean.htm | Gizartea | Igaraba berriro azaldu da Urumearen behe eremuan, 75 urteren ostean | Aranzadik auzotarrekin egindako urmael batean agertu da; Iñaki Sanz-Azkue biologoaren hitzetan, aurreko asteko uholdeak hara igel ehizara bultzatu zuela eta. | Igaraba berriro azaldu da Urumearen behe eremuan, 75 urteren ostean. Aranzadik auzotarrekin egindako urmael batean agertu da; Iñaki Sanz-Azkue biologoaren hitzetan, aurreko asteko uholdeak hara igel ehizara bultzatu zuela eta. | Biodibertsitatearen aldeko lanak fruitua eman du Urumea ibaiaren behe eremuan. 75 urteren ondoren, igaraba berriro agertu da inguru horretan, Aranzadik atzo jakinarazi zuenez. Igaraba galtzeko arriskuan dagoen espezie bat da, eta, duela urte gutxi arte, Gipuzkoan galdutzat ematen zen. Iñaki Sanz-Azkue biologoak azaldu ... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207363/martxoaren-3aren-oroimenezkoaren-proiektuan-aurrerapausorik-ez-dagoela-salatu-dute.htm | Gizartea | Martxoaren 3aren Oroimenezkoaren proiektuan «aurrerapausorik» ez dagoela salatu dute | Memoria Gara elkartearen ustez, San Frantzisko eliza «gertatutakoaren berri ematen duen eta zaindu behar den aztarna» da | Martxoaren 3aren Oroimenezkoaren proiektuan «aurrerapausorik» ez dagoela salatu dute. Memoria Gara elkartearen ustez, San Frantzisko eliza «gertatutakoaren berri ematen duen eta zaindu behar den aztarna» da | Memoria Gara elkarteak joan den asteburuan egindako 11n 11etan jardunaldietako ondorioen berri eman du. Jardunaldien helburua eztabaida irekitzea zen, 1976ko martxoaren 3an «Poliziak egindako langile sarraskiaren lekuko izan zen elizan» memoriarako gune bat zabaltzeko proiektuaren inguruan. Elkarteko kide Josu Santamar... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207364/konfinatuta-dauden-umeak-zaintzen-laguntzeko-neurriak-eskatu-ditu-eh-bilduk.htm | Gizartea | Konfinatuta dauden umeak zaintzen laguntzeko neurriak eskatu ditu EH Bilduk | Familia askok zaintza eta lana bateratzeko zailtasunak dituela esan du Nerea Kortajarena legebiltzarkideak, eta Jaurlaritzak erantzun egin behar duela | Konfinatuta dauden umeak zaintzen laguntzeko neurriak eskatu ditu EH Bilduk. Familia askok zaintza eta lana bateratzeko zailtasunak dituela esan du Nerea Kortajarena legebiltzarkideak, eta Jaurlaritzak erantzun egin behar duela | Birusaren bilakaeraren ondorioz, ume asko konfinatuta daude, eta hainbat familiak zailtasunak dituzte seme-alaben zaintza eta laneko martxa bateratzeko; horiek horrela, laguntza «presazkoak» eskatu ditu EH Bilduk egoera horretan dauden familientzat. Izurriaren lehen faseetan, alarma egoeraren abaroan, laguntza batzuk e... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207365/euskararen-aurkako-diskurtsoa-sarean-nola-eraikitzen-duten-aztertu-dute-alemaniako-bi-ikertzailek.htm | Gizartea | Euskararen aurkako diskurtsoa sarean nola eraikitzen duten aztertu dute Alemaniako bi ikertzailek | Sareetan gertaturiko eztabaidak aztertu dituzte, besteak beste euskara administrazioan erabiltzeko lege berrien inguruan eta hezkuntza sistemari buruzko albisteen harira sortutakoak. Bederatzi artikulutatik ateratako 1.222 iruzkin bildu dituzte. | Euskararen aurkako diskurtsoa sarean nola eraikitzen duten aztertu dute Alemaniako bi ikertzailek. Sareetan gertaturiko eztabaidak aztertu dituzte, besteak beste euskara administrazioan erabiltzeko lege berrien inguruan eta hezkuntza sistemari buruzko albisteen harira sortutakoak. Bederatzi artikulutatik ateratako 1.22... | Kataluniako Revista de llengua i Dret aldizkariak argitaratu du, abenduko zenbakian, Karolin Breda eta Philipp Kraemer ikertzaile alemaniarrek eginiko azken ikerketa. Aztertu dute zer argudio eta mekanismo erabiltzen dituzten euskarafoboek Interneteko eztabaidetan euskarari zilegitasuna kentzen saiatzeko.
Countering l... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207366/erresuma-batuko-bidaiariek-ezin-izango-dute-ipar-euskal-herrira-bidaiatu.htm | Mundua | Erresuma Batuko bidaiariek ezin izango dute Ipar Euskal Herrira bidaiatu | Txertaketa bultzatzeko neurriak eskatu ditu Europar Kontseiluak. Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak ohartarazi du txertoak «bakarrik» ez duela balio birusa hesitzeko. | Erresuma Batuko bidaiariek ezin izango dute Ipar Euskal Herrira bidaiatu. Txertaketa bultzatzeko neurriak eskatu ditu Europar Kontseiluak. Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak ohartarazi du txertoak «bakarrik» ez duela balio birusa hesitzeko. | Pandemia da oraindik ere kezka nagusia Europan. Herritarren heren bat txertatzeke dago oraindik, eta ospitaleratuak gero eta gehiago dira. Horiek hala, COVID-19aren aurkako neurriak izango dituzte gaur hizpide Europar Kontseiluaren goi bileran. Zehazki, txertaketak bultzatzeko neurriak adostu nahi dituzte Europako bata... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207367/ziuetako-covid-19-pazienteak-bikoiztu-egin-dira-hilaren-hasieratik.htm | Gizartea | ZIUetako COVID-19 pazienteak bikoiztu egin dira hilaren hasieratik | Osakidetzak eta Osasunbideak 2.924 kasu positibo atzeman zituzten atzo. | ZIUetako COVID-19 pazienteak bikoiztu egin dira hilaren hasieratik. Osakidetzak eta Osasunbideak 2.924 kasu positibo atzeman zituzten atzo. | «Marka» gaindituko zela iragarri du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik, inoiz baino COVID-19 kasu positibo gehiago jakinaraziko zirela gaur. Eta Osakidetzako datuetan halaxe izan da: 2.272 kasu atzeman zituzten atzo. Osasunbidean 652 izan ziren. Batuketa eginda, horra: 2.924 izan ziren H... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207368/gizon-bat-hilda-topatu-dute-errekaleor-ibaiertzean-gasteizen.htm | Gizartea | Gizon bat hilda topatu dute Errekaleor ibaiertzean, Gasteizen | Herritar batek eman du abisua gaur goizean, 112ra deituta | Gizon bat hilda topatu dute Errekaleor ibaiertzean, Gasteizen. Herritar batek eman du abisua gaur goizean, 112ra deituta | Gizon baten gorpua atera dute gaur Errekaleor ibaiertzetik, Gasteizen. Herritar batek ikusi eta abisua eman du goizean, 112 telefonoaren bidez. Suhiltzaileak bertara joan dira, eta gorpua atera baino ezin izan dute egin. Ertzaintzak ikerketa ireki du.
Iragan asteartetik 68 urteko gizon bat galduta dago, eta, Eusko Jau... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207369/700-euroko-isuna-ertzain-baten-ezkutuarekin-talka-egin-zuelako.htm | Ekonomia | 700 euroko isuna ertzain baten ezkutuarekin «talka» egin zuelako | PCB ITP Aeroko langileek salatu dute urte hasierako grebaldiko protestetako isunak jasotzen ari direla, eta ia 5.000 euro direla guztira. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute beste behin. | 700 euroko isuna ertzain baten ezkutuarekin «talka» egin zuelako. PCB ITP Aeroko langileek salatu dute urte hasierako grebaldiko protestetako isunak jasotzen ari direla, eta ia 5.000 euro direla guztira. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute beste behin. | PCB ITP Aerok Barakaldon (Bizkaia) duen plantako langile bati 700 euroko isuna jarri diote, besteak beste ertzain baten ezkutuarekin «talka» egin zuelako. Isuna urtarrilekoa da, ITP Aeroko langileak kaleratzeak eragozteko greban zeudenekoa, eta horrela ageri da Ertzaintzak eginiko ustezko delituaren deskribapenean. Isu... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207370/ebz-ekonomiaren-pizgarriak-gutxitzen-hasiko-da-baina-poliki-hazkundea-ez-eteteko.htm | Ekonomia | EBZ ekonomiaren pizgarriak gutxitzen hasiko da, baina poliki, hazkundea ez eteteko | Martxoan etengo du pandemiari lotutako zor erosketa programa. Zorra erosten segituko du, APP programarekin, eta bueltan jasoko duen dirua inbertituko du | EBZ ekonomiaren pizgarriak gutxitzen hasiko da, baina poliki, hazkundea ez eteteko. Martxoan etengo du pandemiari lotutako zor erosketa programa. Zorra erosten segituko du, APP programarekin, eta bueltan jasoko duen dirua inbertituko du | Bere erritmoan jarraituko du EBZ Europako Banku Zentralak, alboetara askorik begiratu gabe. Inflazioari aurre egiteko AEBetako Erreserba Federala, Ingalaterrako Bankua eta beste banku zentralak interes tasak igotzen eta ekonomiari emandako pizgarriak kentzen hasi diren honetan, zuhur jokatzea hobetsi du Christine Lagar... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207371/verter-recycling-2002-sm-deklaratzera-deitu-du-epaileak-ikertu-moduan.htm | Gizartea | Verter Recycling 2002 SM deklaratzera deitu du epaileak, ikertu moduan | Epaileak ontzat jo du enpresako kideek ez ezik enpresak ere deklaratzeko fiskaltzak egindako eskaera. Astelehenean azalduko dira epailearen aurrera. | Verter Recycling 2002 SM deklaratzera deitu du epaileak, ikertu moduan. Epaileak ontzat jo du enpresako kideek ez ezik enpresak ere deklaratzeko fiskaltzak egindako eskaera. Astelehenean azalduko dira epailearen aurrera. | Fiskaltzak eskatuta, epaileak onartu egin du Verter Recycling 2002 SM enpresak deklaratzea zabortegia erori ostean hasitako ingurumen delituaren auzian. Enpresak izendatutako ordezkari batek ikertu moduan deklaratu beharko du epailearen aurrean datorren astelehenean, hilak 20, Durangoko Instrukzioko 1. zenbakiko Epaite... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207372/madrilek-eta-erkidegoek-onetsi-egin-dute-40-urtetik-gorakoei-hirugarren-dosia-jartzea.htm | Gizartea | Madrilek eta erkidegoek onetsi egin dute 40 urtetik gorakoei hirugarren dosia jartzea | Aurreko bi aldietan AstraZenecarekin txertatutakoak hirugarrenez ziztatzea ere hitzartu dute. Edonola ere, Osasun Publikoko Batzordeak galdegin du 50 eta 59 urte artekoak txerta ditzatela lehenik, baita adinekoak eta kalteberak ere. | Madrilek eta erkidegoek onetsi egin dute 40 urtetik gorakoei hirugarren dosia jartzea. Aurreko bi aldietan AstraZenecarekin txertatutakoak hirugarrenez ziztatzea ere hitzartu dute. Edonola ere, Osasun Publikoko Batzordeak galdegin du 50 eta 59 urte artekoak txerta ditzatela lehenik, baita adinekoak eta kalteberak ere. | Koska bat gehiago zabaldu da Hego Euskal Herrian hirugarren dosia hartzen ahalko dutenen adin taldea. Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta erkidegoek batzarra izan dute gaur, eta oniritzia eman diote 40 urtetik gorakoak hirugarrenez txertatzeari. Orain arte, soilik 60 urtetik gorakoentzat eta Janssen txertoaren... |
2021-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/207373/laquoemaitzarekin-biziki-kontent-gara-baina-hauskorra-daraquo.htm | Gizartea | «Emaitzarekin biziki kontent gara, baina hauskorra da» | Frantziako Hezkuntza Ministerioaren zirkularraren bidez Konstituzio Kontseiluak maiatzean hartutako erabakiaren aitzineko egoerara itzuli direla erran du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Hala ere, ezinbestekotzat jo du neurri sendoago batzuk eskuratzea. | «Emaitzarekin biziki kontent gara, baina hauskorra da». Frantziako Hezkuntza Ministerioaren zirkularraren bidez Konstituzio Kontseiluak maiatzean hartutako erabakiaren aitzineko egoerara itzuli direla erran du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Hala ere, ezinbestekotzat jo du neurri sendoago batzuk eskuratzea. | «Kontent» agertu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria Frantziako Hezkuntza Ministerioak atera duen zirkularrarekin. Ikastolen ereduarekin segitzeko aukera ematen diela baieztatu du, eta azterketen arloan garaipen bat lortu dutela baieztatu du. Frantziako Konstituzioaren aldaketari heldu behar zaiola berretsi du.
Ba... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207374/ernaik-mobilizazioak-egin-ditu-castells-legeen-kontra.htm | Gizartea | Ernaik mobilizazioak egin ditu 'Castells legeen' kontra | Salatu dute Unibertsitateko Elkarbizitza Legeak eta Unibertsitate Sistemaren Lege Orokorrak «Espainiako Estatu neoliberala» sustatuko dutela | Ernaik mobilizazioak egin ditu 'Castells legeen' kontra. Salatu dute Unibertsitateko Elkarbizitza Legeak eta Unibertsitate Sistemaren Lege Orokorrak «Espainiako Estatu neoliberala» sustatuko dutela | Ernai gazte erakundeak mobilizazioak egin ditu Gasteizko, Leioako eta Donostiako unibertsitate campusetan, Unibertsitateko Elkarbizitza Legea eta Unibertsitate Sistemaren Lege Orokorra arbuiatzeko. Espainiako Unibertsitateen ministro Manuel Castells lantzen ari den bi egitasmo horiek «unibertsitatearen elitizazioa eta ... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207375/haur-eskoletan-euskarazko-murgiltze-eredua-zabaltzea-galdegin-dute-iruntildeean.htm | Gizartea | Haur eskoletan euskarazko murgiltze eredua zabaltzea galdegin dute Iruñean | Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, dozenaka lagunek karriketara atera dituzte haur eskolak euskalduntzearen aldeko aldarriak. Mendebaldea eta Lezkairu auzoetako haur eskoletan murgiltze eredua ezar dadila eskatu dute, besteak beste. | Haur eskoletan euskarazko murgiltze eredua zabaltzea galdegin dute Iruñean. Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, dozenaka lagunek karriketara atera dituzte haur eskolak euskalduntzearen aldeko aldarriak. Mendebaldea eta Lezkairu auzoetako haur eskoletan murgiltze eredua ezar dadila eskatu dute, besteak beste. | Argi dute eskea: euskarazko haur eskolen eskaintza zabaltzea. Dozenaka lagunek egin dute bat arratsaldean Iruñean Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituriko protestarekin. Haur eskoletan hezi, bizi eta lan euskaraz! lelopean, mobilizazioa egin dute Udaletxe plazatik abiatuta. Irmo salatu dute gaur egun Iruñean haur es... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207376/nerea-urbizuk-ane-garciak-eta-anarik-jarri-diote-ahotsa-22-korrikaren-kantuari.htm | Gizartea | Nerea Urbizuk, Ane Garciak eta Anarik jarri diote ahotsa 22. Korrikaren kantuari | Aurkeztu dituzte 2022ko Korrikaren kanta eta bideoklipa, 'HitzEkin' izenburupean. Sustrai Colina bertsolariak sortu ditu hitzak, eta Nerea Urbizuk egina da musika. | Nerea Urbizuk, Ane Garciak eta Anarik jarri diote ahotsa 22. Korrikaren kantuari. Aurkeztu dituzte 2022ko Korrikaren kanta eta bideoklipa, 'HitzEkin' izenburupean. Sustrai Colina bertsolariak sortu ditu hitzak, eta Nerea Urbizuk egina da musika. | Korrikaren hitzek badute doinua jadanik; bada hitzak kantatzerik, bai eta dantzatzerik ere. Iragarria zenez, Amurrio (Araba) eta Donostia lotuko ditu Korrikaren 22. aldiak, eta gaur aurkeztu dute Euskal Herrian barrena lasterka eginen diren kilometroak girotuko dituen HitzEkin abestia, kantuaren bideokliparekin batera.... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207377/bizitzeko-gutxieneko-diru-sarrerak-44620-onuradun-ditu-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Bizitzeko gutxieneko diru sarrerak 44.620 onuradun ditu Hego Euskal Herrian | Espainiako Kongresuak onartu du Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren Legea, gobernuko bazkideen, ERCren eta EH Bilduren botoekin. | Bizitzeko gutxieneko diru sarrerak 44.620 onuradun ditu Hego Euskal Herrian. Espainiako Kongresuak onartu du Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren Legea, gobernuko bazkideen, ERCren eta EH Bilduren botoekin. | Parlamentutik Senaturako bidean hainbat aldaketa izan ditu Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren Legeak, eta azkenean horiekin izan da gaur onartua Espainiako Kongresuan, gobernu koalizioko bi alderdien, ERCren eta EH Bilduren aldeko botoekin. EAJk kontra bozkatu du, nahiz eta aurretik parlamentuan aurreko tramitazioko ... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207378/jaurlaritza-itpren-akzioen-6-erosteko-prest-legoke.htm | Jaurlaritza, ITPren akzioen %6 erosteko prest legoke | Jaurlaritza, ITPren akzioen %6 erosteko prest legoke. | Gauza jakina da Eusko Jaurlaritza ITP Aeroren akziodunen artean sartu nahi duela, eta %4 eta %6 artean erosteko prest legoke. Hala argitaratu du behintzat El Economista kazetak, eta Arantxa Tapia Ekonomia Garapen sailburua aipatu du informazio horren iturri bezala. Finkatuz funtsaren bitartez sartuko litzateke, enpresa... | ||
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207379/oposizioak-planto-egin-dio-enrique-maiari-amarru-egitea-egotzita.htm | Politika | Oposizioak planto egin dio Enrique Maiari, «amarru» egitea egotzita | Abaurrea zinegotziaren dimisioaz baliatuta aurrekontuak onartu nahi izatea leporatu diote Navarra Sumari. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik uko egin diote bozketetan parte hartzeari | Oposizioak planto egin dio Enrique Maiari, «amarru» egitea egotzita. Abaurrea zinegotziaren dimisioaz baliatuta aurrekontuak onartu nahi izatea leporatu diote Navarra Sumari. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik uko egin diote bozketetan parte hartzeari | Alde egin dute. EH Bildu, PSN eta Geroa Bai udal taldeetako zinegotziek planto egin dute Iruñeko Udalaren gaurko osoko bilkuran, eta bakarrik utzi dituzte Navarra Sumako ordezkariak. Udal gehiengoa «bere mesedetan bihurritu» nahi izatea eta «ordezkagarritasun demokratikoaren printzipioa» urratzea egotzi diote Enrique M... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207380/ohiko-espainiako-vuelta-izango-da-2022koa.htm | Kirola | Ohiko Espainiako Vuelta izango da 2022koa | Amaiera gogor ugari eta erlojuaren aurka 54 kilometro izango ditu datorren urteko Espainiako Vueltak. Euskal Herrian bi etapa lehiatuko dira osorik | Ohiko Espainiako Vuelta izango da 2022koa. Amaiera gogor ugari eta erlojuaren aurka 54 kilometro izango ditu datorren urteko Espainiako Vueltak. Euskal Herrian bi etapa lehiatuko dira osorik | Bukaera malkartsuz jositako ibilbidea izango du datorren urteko Espainiako Vueltak. Izan ere, guztira bederatzi etapak izango dute amaiera mendate beatean. Lehengo lepotik burua, beraz. Irteera eta helmuga asko berriak izango dira, baina funtsean, lasterketak betiko esentzia bera izango du. Gatza eta piperra jarriko di... |
2021-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/207381/osasunak-aurrera-egin-du-espainiako-kopan-amorebieta-kalera-joan-da.htm | Kirola | Osasunak aurrera egin du Espainiako Kopan; Amorebieta kalera joan da | Nafarroako taldeak 1-2 irabazi dio Deportivori, eta Bizkaikoak 1-2 galdu du Almeriaren kontra. Lau euskal talde ariko dira final-hamaseirenetan. | Osasunak aurrera egin du Espainiako Kopan; Amorebieta kalera joan da. Nafarroako taldeak 1-2 irabazi dio Deportivori, eta Bizkaikoak 1-2 galdu du Almeriaren kontra. Lau euskal talde ariko dira final-hamaseirenetan. | Ostiralean egingo dute Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa, 12:00etan. Euskal Herriko lau talde ariko dira hirugarren kanporaketan. Batetik, bigarren kanporaketa gainditu duten hiru taldeak daude: Reala, Eibar eta Osasuna. Eta, bestetik, Athletic. Talde zuri-gorriak ez ditu jokatu lehenbiziko bi kanporaketa... |
2021-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/207408/murgiltze-irakaskuntzaren-aldeko-aldarriak-kataluniatik-berrian.htm | Mundua | Murgiltze irakaskuntzaren aldeko aldarriak Kataluniatik, BERRIAn | Murgiltze irakaskuntzaren gaiak harrabotsa sortu du Katalunian, eta, hain justu ere, bihar aterako dira kalera murgiltze ereduaren alde manifestatzera. | Murgiltze irakaskuntzaren aldeko aldarriak Kataluniatik, BERRIAn. Murgiltze irakaskuntzaren gaiak harrabotsa sortu du Katalunian, eta, hain justu ere, bihar aterako dira kalera murgiltze ereduaren alde manifestatzera. | Badira asteak eta hilabeteak murgiltze irakaskuntzaren gaiak harrabotsa sortu duela Katalunian. Azaroaren amaieran iritsi zen Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpena, eta, epaiaren arabera, Katalunian ikastorduen %25 gazteleraz ematera behartuta daude. Ebazpenaren arabera, ikasleek «berehala» hasi behar dute eredu berri... |
2021-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/207409/eguberrietako-ospakizunetan-taldeak-mugatzeko-gomendioa-egingo-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Eguberrietako ospakizunetan taldeak mugatzeko gomendioa egingo du Eusko Jaurlaritzak | Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Eusko Jaurlaritzak ez duela eskumenik pertsonen bilkurak mugatzeko, baina bai aholkuak emateko. Maskara espazio irekietan une oro erabiltzearen alde dago lehendakaria. Sagarduik jakinarazi du beste 2.508 positibo atzeman dituztela azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Eguberrietako ospakizunetan taldeak mugatzeko gomendioa egingo du Eusko Jaurlaritzak. Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Eusko Jaurlaritzak ez duela eskumenik pertsonen bilkurak mugatzeko, baina bai aholkuak emateko. Maskara espazio irekietan une oro erabiltzearen alde dago lehendakaria. Sagarduik jakinarazi du beste ... | Eusko Legebiltzarrean kontrol saioa egiten ari dira goizean; urteko azkena izango da. Pandemiaren bilakaera okerrera doala ikusita, oposizioak Eusko Jaurlaritzari galdetu dio ea zer neurri hartuko dituen birusaren hedapena geldiarazteko eta osasun publikoa indartzeko. Iñigo Urkulllu lehendakariak iragarri du Eguberriet... |
2021-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/207410/egunean-behin-jokoaren-finalean-28282-herritarrek-parte-hartu-dute.htm | Bizigiro | Egunean Behin jokoaren finalean 28.282 herritarrek parte hartu dute | ETB1en eman zuten finala, Biba Egunean Behin zuzeneko emankizun berezian. Irabazlea Usurbilgo (Gipuzkoa) Jon Arroio Alkorta izan zen. | Egunean Behin jokoaren finalean 28.282 herritarrek parte hartu dute. ETB1en eman zuten finala, Biba Egunean Behin zuzeneko emankizun berezian. Irabazlea Usurbilgo (Gipuzkoa) Jon Arroio Alkorta izan zen. | Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldia joan den astean amaitu zen, baina atzo gauean final berezia jokatu zuten. Codesyntax enpresaren eta EITBren lankidetzari esker, ETB1ek zuzeneko final sinkronizatua eman zuen: Biba Egunean Behin. 28.282 herritarrek parte hartu zuten sakelako telefonoko jokoan, hamar galder... |
2021-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/207411/aldaera-da-2021-urteko-hitza-euskaltzaindiaren-eta-uzeiren-arabera.htm | Bizigiro | 'Aldaera' da 2021. urteko hitza, Euskaltzaindiaren eta UZEIren arabera | Hitz berria izan ez arren azken hilabeteotan eduki duen «ohiz kanpoko erabilera» dela-eta nabarmendu dute bi erakundeok. BERRIAko Euskara Taldeak abenduko azken astean argitaratuko du urteko hitzen zerrenda. | 'Aldaera' da 2021. urteko hitza, Euskaltzaindiaren eta UZEIren arabera. Hitz berria izan ez arren azken hilabeteotan eduki duen «ohiz kanpoko erabilera» dela-eta nabarmendu dute bi erakundeok. BERRIAko Euskara Taldeak abenduko azken astean argitaratuko du urteko hitzen zerrenda. | COVID-19 birusak eragindako izurriak utzi du itzala hizkuntzan, bigarren urtez. Euskaltzaindiak eta hari atxikitako UZEI terminologia eta lexikografia zentroak 2021. urteko hitza aukeratu berri dute, eta, nola ez, pandemiarekin loturik dago: aldaera.
«Oinarritzat edo eredutzat hartzen denarekiko desberdintasunen bat d... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.