date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-11-25
https://www.berria.eus/albisteak/206448/azken-egunean-erabakiko-da.htm
Kirola
Azken egunean erabakiko da
Realak galdu egin du Monakon, eta Europa ligan segitzea zaildu zaio, Hamazazpi partida eta gero, punturik bildu gabe geratu da.Txapelketan segitzeko, nahitaez irabazi behar dio PSVri, Anoetan.
Azken egunean erabakiko da. Realak galdu egin du Monakon, eta Europa ligan segitzea zaildu zaio, Hamazazpi partida eta gero, punturik bildu gabe geratu da.Txapelketan segitzeko, nahitaez irabazi behar dio PSVri, Anoetan.
Realak kale egin du Monakon. Dena oker atera zaio gaizki jardunaldian. Galdu egin du bere partida, eta PSV Eindhovenek irabazi egin du Sturm Grazen aurka. Europa ligan segitzekotan, derrigor irabazi behar du azken jardunaldian. Aukera ona galdu du Louis II.a estadioan. Hiru puntu nahi, eta alerik ez zuen bildu. Lehen ...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206482/indarkeria-matxista-salatzeko-mobilizazioak-iruditan.htm
Gizartea
Indarkeria matxista salatzeko mobilizazioak, iruditan
Aldarriz beteriko irudiak utzi ditu beste urte batez azaroaren 25ak. Euskal Herrian ez ezik, mundu zabalean ere atera dira indarkeria matxista salatzera.
Indarkeria matxista salatzeko mobilizazioak, iruditan. Aldarriz beteriko irudiak utzi ditu beste urte batez azaroaren 25ak. Euskal Herrian ez ezik, mundu zabalean ere atera dira indarkeria matxista salatzera.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen atzo; emakumeenganako askotariko indarkeriak salatzeko eguna; borrokarako eguna. Euskal Herriko hiriburuetan eta herrietan mobilizazioak egin zituzten, eta, beste urte batez, gaitzespenez, aldarriz eta elkartasunez beteriko irudiak utzi ditu azaroaren 25ak. Eus...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206483/eh-bilduk-ez-die-osoko-zuzenketarik-aurkeztuko-eaeko-aurrekontuei.htm
Politika
EH Bilduk ez die osoko zuzenketarik aurkeztuko EAEko aurrekontuei
Gaur amaitzen da epea, eta osoko zuzenketak erregistratuko dituzte Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-ek.
EH Bilduk ez die osoko zuzenketarik aurkeztuko EAEko aurrekontuei. Gaur amaitzen da epea, eta osoko zuzenketak erregistratuko dituzte Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-ek.
Gaur amaitu da Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari osoko zuzenketak aurkezteko epea. Elkarrekin Podemosek eta PP+C's-ek iragarri dute zuzenketa bana jarriko dutela. PPko Carlos Iturgaizek joan den astean eman zituen «amaitutzat» elkarrizketak. Elkarrekin Podemoseko eledun Miren Gorrotxategik, berriz, asteazkene...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206484/hiesaren-ertz-askotarikoak-igandean-berrian.htm
Gizartea
Hiesaren ertz askotarikoak, igandean, BERRIAn
Hiesari buruzko artikulu sorta sakona plazaratuko du igandean BERRIAk. Gaixotasunaren ertz askotarikoak jasoko ditu. Tartean, bi testigantza.
Hiesaren ertz askotarikoak, igandean, BERRIAn. Hiesari buruzko artikulu sorta sakona plazaratuko du igandean BERRIAk. Gaixotasunaren ertz askotarikoak jasoko ditu. Tartean, bi testigantza.
Laster izango da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, abenduaren 1ean. Horren harira, gaiari buruzko artikulu sorta zabal eta sakona plazaratuko du BERRIAk igandean, eta gaixotasunari eta haren bueltan sortzen diren estigmei buruzko nondik norakoak ere azalduko ditu. Horretarako, gaixotasun hori duten bi pertsonarekin ...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206485/izen-izan-ez-baina-izan-badirenak.htm
Bizigiro
Izen izan ez, baina izan badirenak
Ezizenei erreparatuko die biharko BERRIAk, erreportaje batean. Deitura horiek iraganean izan duten indarra aztertuko du egunkariak, baita gaur egungoei begiratu ere. Ertz askokoa da gaia.
Izen izan ez, baina izan badirenak. Ezizenei erreparatuko die biharko BERRIAk, erreportaje batean. Deitura horiek iraganean izan duten indarra aztertuko du egunkariak, baita gaur egungoei begiratu ere. Ertz askokoa da gaia.
Izen ez diren izenak dira ezizenak. Ezagunagoak batzuk, aho gutxik ahoskatuak beste ugari. Pertsonaren ezaugarri jakin batzuetatik tiraka sortutakoak zenbait, eta jatorria anekdota bitxiren batean dutenak asko. Bistan da: aurpegi askoko gaia da ezizenena. Eta aurpegi askori esleitu zaio inoiz ezizenik. Gaiak duen mamia...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206486/omek-omikron-izena-jarri-dio-koronabirusaren-aldaera-berriari-eta-benetan-kezkagarria-dela-esan-du.htm
Mundua
OMEk 'Omikron' izena jarri dio koronabirusaren aldaera berriari, eta «benetan kezkagarria» dela esan du
COVID-19aren aldaera berri baten berri eman du Hegoafrikak, baina aldaera bera topatu dute dagoeneko Belgikan eta Israelen. Txertoek haren aurka duten eraginkortasuna aztertzen hasi da OME.
OMEk 'Omikron' izena jarri dio koronabirusaren aldaera berriari, eta «benetan kezkagarria» dela esan du. COVID-19aren aldaera berri baten berri eman du Hegoafrikak, baina aldaera bera topatu dute dagoeneko Belgikan eta Israelen. Txertoek haren aurka duten eraginkortasuna aztertzen hasi da OME.
OME Osasunaren Munduko Erakundeko adituak bildu dira gaur Hegoafrikan zabaltzen ari den koronabirusaren ezaugarriak eta arriskua aztertzeko. Omikron (o txikia esan nahi du, eta grezierazko alfabetoko 15. hizkia da) bataiatu dute aldaera, eta OMEko ordezkariek adierazi dutenez, «benetan kezkagarria da mutazio mailan». ...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206487/ziurtagiriaren-argibideak.htm
Gizartea
Ziurtagiriaren argibideak
Nafarroako Auzitegi Nagusiak baimendu egin du COVID-19 ziurtagiria erabiltzeko Nafarroako Gobernuaren erabakia. Gaur gauerditik indarrean sartuko da foru agindua. Erabaki horrek zalantzak eragin ditu herritarren artean ziurtagiriari buruz. Hona hemen erantzun batzuk.
Ziurtagiriaren argibideak. Nafarroako Auzitegi Nagusiak baimendu egin du COVID-19 ziurtagiria erabiltzeko Nafarroako Gobernuaren erabakia. Gaur gauerditik indarrean sartuko da foru agindua. Erabaki horrek zalantzak eragin ditu herritarren artean ziurtagiriari buruz. Hona hemen erantzun batzuk.
Ipar Euskal Herrian bezala, bihartik Nafarroan ere eskatuko dute COVID-19 ziurtagiria zenbait lekutan. Eta zalantzak sortu dira: zer den, nola lortzen den, non eskatuko duten eta zergatik hartu den erabakia. Ziurtagiri hori Nafarroan eskatuko da. Zergatik hartu da erabakia? Intzidentziak gora egin duelako eta seigarr...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206488/garamendik-ez-du-parte-hartuko-autonomia-erkidegoetako-presidenteen-konferentzian.htm
Politika
Garamendik ez du parte hartuko Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Konferentzian
Adierazi du Espainiako Gobernua hitzartutako «aldebiko akordioak behin eta berriz ukatzen» ari dela, eta Sanchezen Gobernuari eskatu dio bete dezala Eusko Jaurlaritzarekin «hitzartutakoa». Garamendik nabarmendu du ez dutela onartuko «Eusko Jaurlaritza gutxiestea».
Garamendik ez du parte hartuko Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Konferentzian. Adierazi du Espainiako Gobernua hitzartutako «aldebiko akordioak behin eta berriz ukatzen» ari dela, eta Sanchezen Gobernuari eskatu dio bete dezala Eusko Jaurlaritzarekin «hitzartutakoa». Garamendik nabarmendu du ez dutela onartuko «Eus...
Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak uko egin dio Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Konferentziaren Jarraipen eta Sustapen Batzorde Prestatzailean parte hartzeari; besteak beste, Espainiako Gobernua hitzartutako «aldebiko akordioak behin eta berriz ukatzen» ari delako. Bilera...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206489/kontu-ganberaren-arabera-gehiegizkoa-eta-kezkagarria-da-langile-publikoen-behin-behinekotasuna.htm
Ekonomia
Kontu Ganberaren arabera, «gehiegizkoa eta kezkagarria» da langile publikoen behin-behinekotasuna
Bi langiletik batek 50 urte baino gehiago ditu. COVID-19aren krisiaren eraginez Nafarroako aurrekontuetako adierazle gehienek okerrera egin dutela nabarmendu du bere txostenean.
Kontu Ganberaren arabera, «gehiegizkoa eta kezkagarria» da langile publikoen behin-behinekotasuna. Bi langiletik batek 50 urte baino gehiago ditu. COVID-19aren krisiaren eraginez Nafarroako aurrekontuetako adierazle gehienek okerrera egin dutela nabarmendu du bere txostenean.
Nafarroako Kontu Ganberaren arabera, 2020. urtearen amaieran 32.000 langile publiko zeuden lurraldean, eta horietatik 17.000 aldi baterakoak ziren. Langileen behin-behinekotasuna, beraz, %54 da. Erakundeak «gehiegizkotzat eta kezkagarritzat» jotzen du ehuneko hori. Azpimarratu du Nafarroako Osasun Zerbitzuan hamar punt...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206490/mutil-adingabe-bat-epaitu-dute-baionan-16-urteko-neska-bat-bortxatzea-egotzita.htm
Gizartea
Mutil adingabe bat epaitu dute Baionan, 16 urteko neska bat bortxatzea egotzita
Iragan astelehenean jarri zuen salaketa neskak, bortxaketagatik. Epaiaren zain, kontrol judizialpean aske utzi dute auzipetua.
Mutil adingabe bat epaitu dute Baionan, 16 urteko neska bat bortxatzea egotzita. Iragan astelehenean jarri zuen salaketa neskak, bortxaketagatik. Epaiaren zain, kontrol judizialpean aske utzi dute auzipetua.
Neskak salatu du Donibane Lohizunen (Lapurdi) izan zela bortxaketa, iragan astelehenean. Berehala ezarri zuen salaketa Polizia Etxean. Mutil batek bortxatu zuela kontatu zien poliziei. Adingabea da mutila ere, 17 urte ditu. Salaketa bildurik, fite atxilotu zuen gaztea Frantziako Poliziak, eta, atxiloaldiaren ondotik, b...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206491/astelehenean-hasiko-da-osakidetza-ordua-ematen-60-urtetik-gorakoei-hirugarren-dosia-jartzeko.htm
Gizartea
Astelehenean hasiko da Osakidetza ordua ematen 60 urtetik gorakoei hirugarren dosia jartzeko
Pfizerren edo Modernaren txertoa hartu dutenentzat, nahitaezkoa da duela gutxienez sei hilabete hartu izana azken dosia, eta AstraZeneca jarri zietenentzat, hiru hilabete.
Astelehenean hasiko da Osakidetza ordua ematen 60 urtetik gorakoei hirugarren dosia jartzeko. Pfizerren edo Modernaren txertoa hartu dutenentzat, nahitaezkoa da duela gutxienez sei hilabete hartu izana azken dosia, eta AstraZeneca jarri zietenentzat, hiru hilabete.
Osakidetza astelehenetik aurrera hasiko da 60 urtetik gorakoei ordua ematen COVID-19aren txertoaren hirugarren dosia hartzeko. Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun zentrora deituz hartu ahalko da ordua. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik jakinarazi duenez, azken txertoa Pfizerrena edo Modernare...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206492/noiz-piztuko-dituzte-eguberrietako-argiak-euskal-herrian-eta-noiz-pizten-ziren-duela-hamar-urte.htm
Bizigiro
Noiz piztuko dituzte Eguberrietako argiak Euskal Herrian? Eta noiz pizten ziren duela hamar urte?
Gaur piztuko dituzte argiak hiriburu askotan. Batzuek uste dute gero eta lehenago pizten dituztela, herritarrei kontsumitzera animatzeko. Eguberrien aitzakian Euskal Herrian antolatu duten programazioari buruzko artikulu bat argitaratuko du BERRIAk bihar.
Noiz piztuko dituzte Eguberrietako argiak Euskal Herrian? Eta noiz pizten ziren duela hamar urte?. Gaur piztuko dituzte argiak hiriburu askotan. Batzuek uste dute gero eta lehenago pizten dituztela, herritarrei kontsumitzera animatzeko. Eguberrien aitzakian Euskal Herrian antolatu duten programazioari buruzko artikulu ...
Gero eta gertuago sumatzen dira Eguberriak: saltokietako korridoreetako turroiak, hiriburuetako hainbat kaletako gaztaina usaina, jostailu dendetako erakusleihoetako kolore deigarriak, eta, ohi bezala, Eguberrietako argiak. Euskal Herriko hiriburu eta herri gehienetan, azken egunotan piztu edo piztuko dituzte argiak: b...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206493/espainiako-gobernuak-trenbideen-azpiegiturak-hobetzea-ontzat-jo-dute-trenaren-aldeko-arabako-plataformek.htm
Gizartea
Espainiako Gobernuak trenbideen azpiegiturak hobetzea ontzat jo dute trenaren aldeko Arabako plataformek
200.000 euroko diru saila esleitu diote proiektuari Espainiako Gobernuko aurrekontu egitasmoan. Trenbideko garraioen kudeaketan «urrats handia» egin dela esan dute plataformek.
Espainiako Gobernuak trenbideen azpiegiturak hobetzea ontzat jo dute trenaren aldeko Arabako plataformek. 200.000 euroko diru saila esleitu diote proiektuari Espainiako Gobernuko aurrekontu egitasmoan. Trenbideko garraioen kudeaketan «urrats handia» egin dela esan dute plataformek.
Aste honetan, Espainiako aurrekontuen zuzenketa partzialen bozketa egin da. Zuzenketa horietako batek 200.000 euroko diru saila esleitu dio Burgosen (Espainia) hasi eta Araba eta Nafarroa zeharkatuta Zaragozaraino (Espainia) doan trenbide azpiegitura hobetzeko proiektuari. Lautada eta Arabako Haranak Trenaren Alde plat...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206494/saioa-alkaiza-nafarroako-txapeldun.htm
Kultura
Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun
Alkaiza eta Eneko Lazkoz Martinez aritu dira txapelaren lehian buruz burukoan. → Honela eman du BERRIAk finalaren berri, zuzenean.
Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun. Alkaiza eta Eneko Lazkoz Martinez aritu dira txapelaren lehian buruz burukoan. → Honela eman du BERRIAk finalaren berri, zuzenean.
Saioa Alkaiza Guallarrek irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Finalean kantatu duen emakume bakarra izan da, eta Estitxu Arozena Albizuk jantzi dio txapela. Hain zuzen, duela 26 urte Bertsolari Txapelketa bat irabazi zuen lehen bertsolari emakumeak. Bide luzea egina du Arozenak bertso irakasle gisara er...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206495/eusko-jaurlaritzak-baztertu-egin-du-araban-goi-tentsioko-linea-berriak-instalatzea.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du Araban goi tentsioko linea berriak instalatzea
Tapiak adierazi du Aragoiko (Espainia) energia jasotzeko proiektua «ez dagoela justifikatuta».
Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du Araban goi tentsioko linea berriak instalatzea. Tapiak adierazi du Aragoiko (Espainia) energia jasotzeko proiektua «ez dagoela justifikatuta».
Eusko Jaurlaritzak baztertu egin ditu Araban aurrera eraman nahi diren goi tentsioko lineen proiektuak. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak Arabako azpiestazio elektrikoetara garraiatzeko enpresa pribatu batek dituen asmoei buruz galdetu dio Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuari, Eusko ...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206496/gipuzkoak-a-15-autobidea-itxiko-du-bihar-elurra-hasten-denean.htm
Gizartea
Gipuzkoak A-15 autobidea itxiko du bihar, «elurra hasten denean»
Euskalmetek 700 metrotik behera iragarri du elurra, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erabat itxiko du Andoain eta Berastegi arteko zatia, bi norabideetan.
Gipuzkoak A-15 autobidea itxiko du bihar, «elurra hasten denean». Euskalmetek 700 metrotik behera iragarri du elurra, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erabat itxiko du Andoain eta Berastegi arteko zatia, bi norabideetan.
Euskalmetek elurra 700-500 metrora iragarri du bihar goizerako, eta, ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak itxi egingo du A-15 autobidea Andoain eta Berastegi artean, bidean egiten ari diren lanengatik. Aintzane Oiarbide diputatuak duela bi aste adierazi zuenez, tuneletako lanen ondorioz elurra kentzeko makinak zati horr...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206497/eusko-jaurlaritzak-28-milioi-euro-eskatu-dizkio-zaldibarko-zabortegiko-enpresari.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro eskatu dizkio Zaldibarko zabortegiko enpresari
Enpresa likidatzeko tramiteak hasi zituzten irailean, eta horrek kezka sortu zuen, ez zegoelako argi nork ordainduko zituen hondamendiaren ostean egin behar izan zituzten lanak.
Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro eskatu dizkio Zaldibarko zabortegiko enpresari. Enpresa likidatzeko tramiteak hasi zituzten irailean, eta horrek kezka sortu zuen, ez zegoelako argi nork ordainduko zituen hondamendiaren ostean egin behar izan zituzten lanak.
Joan zen urrian primizia eman zuen BERRIAk: Zaldibarren hondamendia eragin zuen zabortegiaren jabeek Verter Recyling enpresa likidatzeko bidea hartu zuten. Kazeta honek galdetu zion orduan Jaurlaritzari enpresak likidatuz gero nola ordainduko zituen ezbeharrak eragindako kostuak. Gasteizko gobernuak ez zuen argitu ordu...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206498/gasteizko-eta-irungo-udalak-ingurumen-administrazioko-legeari-egindako-zuzenketaren-aurka-agertu-dira.htm
Gizartea
Gasteizko eta Irungo udalak Ingurumen Administrazioko Legeari egindako zuzenketaren aurka agertu dira
Udal autonomia urratzen dutela salatu dute bi udaletako taldeek, eta prozesuan Eudelen parte hartzea galdegin dute.
Gasteizko eta Irungo udalak Ingurumen Administrazioko Legeari egindako zuzenketaren aurka agertu dira. Udal autonomia urratzen dutela salatu dute bi udaletako taldeek, eta prozesuan Eudelen parte hartzea galdegin dute.
Irungo Udalak asteazkenean adierazi zuen, eta Gasteizen gaur atera da berria argitara: udalek ez dute nahi interes orokorreko proiektuen figura indarrean jartzerik. Irungo Udalak —PSE-EE eta Ahal Dugu— Jose Antonio Santano alkatea buru duela, argudiatu du figura juridiko horrek udalen autonomiari eragiten diola. Gastei...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206499/goi-mailako-mutiko-taldea-bagina-bilatuko-zituzten-aterabideak.htm
Kirola
«Goi mailako mutiko taldea bagina, bilatuko zituzten aterabideak»
Baionako ASBko Elite 1 mailako emazte taldeak greba egin zuen duela hiru aste, baliabide falta eta osasunerako arriskua salatzeko. Lespiellek ez du galdu Lapurdin eliteko talde baten ukaiteko itxaropena.
«Goi mailako mutiko taldea bagina, bilatuko zituzten aterabideak». Baionako ASBko Elite 1 mailako emazte taldeak greba egin zuen duela hiru aste, baliabide falta eta osasunerako arriskua salatzeko. Lespiellek ez du galdu Lapurdin eliteko talde baten ukaiteko itxaropena.
Okzitania Tolosaren kontrako partida ez jokatzea deliberatu zuten duela hiru aste ASBko Frantziako Elite 1 mailako taldeko neskek. Baliabide eskasak eta beren osasun fisikoarentzat ziren arriskuak aipatu dituzte grebaren esplikatzeko. ASBko zuzendaritzak denboraldia tanpez horretan uztea erabaki du ondotik, greba deito...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206500/sinbolo-bat-baliatzeko-moduak.htm
Kultura
Sinbolo bat baliatzeko moduak
‘Gernika’ Gernikara plataformaren iritziz, Picassoren artelana "boterearen menpe" dago gaur egun. Madrilgo Reina Sofia museotik Gernikara lekualdatu dezatela nahi dute, memoria historikoa lantzeko, besteak beste. Mobilizazio bat egingo dute bihar, udalerriko Foruen plazatik, 13:00etan.
Sinbolo bat baliatzeko moduak. ‘Gernika’ Gernikara plataformaren iritziz, Picassoren artelana "boterearen menpe" dago gaur egun. Madrilgo Reina Sofia museotik Gernikara lekualdatu dezatela nahi dute, memoria historikoa lantzeko, besteak beste. Mobilizazio bat egingo dute bihar, udalerriko Foruen plazatik, 13:00etan.
Bada botere sinboliko ukaezina duen artefaktu bat, bada testuinguru ugaritako uzta, egon den tokietan xehetasunak eta interpretazioak txertatuz joan baitzaizkio. Bada, beste gauza askoren artean, artelan bat ere, baina badoa harago, alde artistikoa baztertzeraino, kasik. Badago, ondorioz, leku okerrean, Gernika Gernika...
2021-11-28
https://www.berria.eus/albisteak/206501/izua-betikotzeko-zigor-erantsia.htm
Gizartea
Izua betikotzeko zigor erantsia
Nafarroako Gobernuak ‘Expolio y castigo’ argitaratu du, Cesar Laianak frankismoaren jazarpen ekonomikoari buruz idatzitako liburua. Historialariak nabarmendu du erregimenak araudi zehatz bat sortu zuela etsaitzat zeuzkanen ondasunak eskuratu eta haiek zigortu eta beldurtzeko.
Izua betikotzeko zigor erantsia. Nafarroako Gobernuak ‘Expolio y castigo’ argitaratu du, Cesar Laianak frankismoaren jazarpen ekonomikoari buruz idatzitako liburua. Historialariak nabarmendu du erregimenak araudi zehatz bat sortu zuela etsaitzat zeuzkanen ondasunak eskuratu eta haiek zigortu eta beldurtzeko.
Aita eraman zutenetik, gure bizitza errotik aldatu zen: ama kartzelara eraman zuten, lurrak kendu zizkiguten, behor bat eraman ziguten, etxeko objektuak lapurtu zizkiguten. Ezer gabe utzi gintuzten”. Josefina Lambertorenak dira hitzak; 2014ko uztailean erran zituen, Maialen Belarra kazetariak BERRIA egunkarian argitara...
2021-11-28
https://www.berria.eus/albisteak/206502/gero-eta-gazte-gehiago-kalean.htm
Gizartea
Gero eta gazte gehiago kalean
Etxegabeekin lan egiten dutenek gero eta pertsona gehiago ikusten dituzte kalean bizitzen. Erabat beharrezkoa iruditzen zaie herritarrek haienganako "begirada" aldatzea.
Gero eta gazte gehiago kalean. Etxegabeekin lan egiten dutenek gero eta pertsona gehiago ikusten dituzte kalean bizitzen. Erabat beharrezkoa iruditzen zaie herritarrek haienganako "begirada" aldatzea.
Bi urtez behin egiten dute EAEn bizitegi bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko azterlana, 2012tik. Iazkoa da azkena, eta egoera berezian egin zuten, konfinatzeko agindua zegoenez pandemiarako bereziki egokituriko tokietan baitzeuden normalean kalean egon ohi diren gehienak. Horregatik, ohi baino jende gu...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206503/nork-bere-koloreak-ditu-oraindik-ere-baina-etsaitasun-txikiagoz.htm
Kirola
«Nork bere koloreak ditu oraindik ere, baina etsaitasun txikiagoz»
Lau hamarkada baino gehiago patroi lanetan egin ondoren, Lujanbiok bukatutzat eman berri du bere jarduna. 24 urte zituela jo zuen goia, Kontxako Bandera irabazita.
«Nork bere koloreak ditu oraindik ere, baina etsaitasun txikiagoz». Lau hamarkada baino gehiago patroi lanetan egin ondoren, Lujanbiok bukatutzat eman berri du bere jarduna. 24 urte zituela jo zuen goia, Kontxako Bandera irabazita.
Laredon (Kantabria, Espainia) bizi da gaur egun Juan Mari Lujanbio Puy (Pasai Donibane, 1961). Pedreñako patroia izan da aurten, eta hori izan du azken sasoia, “deskantsua” behar baitu orain. Arraunketari ez dizkio, ordea, ateak guztiz itxi. Oinordetzan jaso zuen patroi lana, aita zenaren marka gainditzeraino. Sei Kont...
2021-11-28
https://www.berria.eus/albisteak/206504/organoa-zubi-lanerako-tresna.htm
Kultura
Organoa, zubi lanerako tresna
Jose Luis Elorza eta Jesus eta Jose Ibazeta eibartarrek Helmholtz organoa sortu zuten 1961ean. Organoaren 60. urteurrena gogoratzeko, kontzertu berezi bat egingo dute azaroaren 30ean, Eibarren.
Organoa, zubi lanerako tresna. Jose Luis Elorza eta Jesus eta Jose Ibazeta eibartarrek Helmholtz organoa sortu zuten 1961ean. Organoaren 60. urteurrena gogoratzeko, kontzertu berezi bat egingo dute azaroaren 30ean, Eibarren.
Ez da izango ohiko kontzertu bat, historiatik asko edukiko baitu ekitaldiak. Baina gaur egungo hainbat musikariren printzak izango dira, duela 60 urte sortutako organo baten melodiak lagunduta, azaroaren 30ean, asteartean, 20:00etan, Eibarko Koliseo antzokian. “Eibarko industriari omenaldia egingo diogu”, adierazi du A...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206505/bertan-behera-utzi-dute-hatortxu-rock-osasun-arrazoiengatik.htm
Kultura
Bertan behera utzi dute Hatortxu Rock, «osasun arrazoiengatik»
COVID-19aren izurritea goraldi betean da Nafarroan, eta, «ziurgabetasunaren» ondorioz, jaialdirik ez egitea erabaki dute arduradunek. Abenduaren 18an ziren jaia ospatzekoak. 25. aldia zukeen Hatortxu Rockek.
Bertan behera utzi dute Hatortxu Rock, «osasun arrazoiengatik». COVID-19aren izurritea goraldi betean da Nafarroan, eta, «ziurgabetasunaren» ondorioz, jaialdirik ez egitea erabaki dute arduradunek. Abenduaren 18an ziren jaia ospatzekoak. 25. aldia zukeen Hatortxu Rockek.
Aurten ere ez da izanen. Jaialdiak ez du bueltarik, oraingoz. Abenduaren 18an zen egitekoa Hatortxu Rocken 25. jaialdia, Atarrabian (Nafarroa), baina bertan behera geldituko dela iragarri dute gaur antolatzaileek. COVID-19a azken asteotan izaten ari den oldarraldiak bultzatu ditu erabakia hartzera. Agerraldi bat egin d...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206506/frantzia-eta-italia-europako-batasuneko-botere-balantza-aldatu-nahian.htm
Mundua
Frantzia eta Italia, Europako Batasuneko botere balantza aldatu nahian
Merkelen agurrak utziko duen abagunea baliatzeko, Macronek eta Draghik beren herrialdeen arteko lankidetza sustatzeko akordioa sinatu dute. Quirinaleko Hitzarmena «historikotzat» jo dute bi agintariek.
Frantzia eta Italia, Europako Batasuneko botere balantza aldatu nahian. Merkelen agurrak utziko duen abagunea baliatzeko, Macronek eta Draghik beren herrialdeen arteko lankidetza sustatzeko akordioa sinatu dute. Quirinaleko Hitzarmena «historikotzat» jo dute bi agintariek.
EB Europako Batasuneko bikote historikoa Alemania-Frantzia izan da, baina baliteke oraingoan beste batek hartzea protagonismoa. Angela Merkel Alemaniako jarduneko kantzilerrak datorren hilabetearen hasieran utziko du politika —baita hutsune bat ere—, eta, haren ordezko Olaf Scholzek bere burua kokatzeko denbora beharko...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206507/kuikui-pirritx-porrotx-eta-marimototsen-ikuskizun-berria.htm
Bizigiro
'Kuikui', Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria
Bihar zen estreinatzekoa emanaldi berria, Amurrion (Araba), baina udalak iragarri du atzeratu eginen dela. Euskararekiko duten kezkatik sortu dute ikuskizuna. Gai hori ardatz hartuta, ipuin bat, disko bat eta ikuskizun bat prestatu dituzte.
'Kuikui', Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria. Bihar zen estreinatzekoa emanaldi berria, Amurrion (Araba), baina udalak iragarri du atzeratu eginen dela. Euskararekiko duten kezkatik sortu dute ikuskizuna. Gai hori ardatz hartuta, ipuin bat, disko bat eta ikuskizun bat prestatu dituzte.
Aurten, Kuikui ikuskizunarekin saio handiak egingo dituzte, baina kopuruz gutxiago izango dira. Dena den, Kuikui saioarekin ez ezik, Zorionak, Marimotots formatu txikikoarekin ere jarraituko dute, Amaren intxaurrak heriotzari buruzko ikuskizunari jarraipena emateko. Hona hemen Kuikui ikuskizuna zer den, zazpi galderata...
2021-11-26
https://www.berria.eus/albisteak/206508/partida-biribiltzeko-ezintasuna-agerikoa.htm
Kirola
Partida biribiltzeko ezintasuna, agerikoa
Athleticek 2-2 berdindu du Granadaren aurka, San Mamesen. Zuri-gorriak aurreratu dira, Raul Garciaren golari esker, baina bi gol sartu dizkiete berehala. 74. minutuan, berdintzea lortu dute. Iñigo Martinezi txartel gorria atera diote.
Partida biribiltzeko ezintasuna, agerikoa. Athleticek 2-2 berdindu du Granadaren aurka, San Mamesen. Zuri-gorriak aurreratu dira, Raul Garciaren golari esker, baina bi gol sartu dizkiete berehala. 74. minutuan, berdintzea lortu dute. Iñigo Martinezi txartel gorria atera diote.
Athleticek lehortean jarraitzen du: emaitza bolada txarrean dago. Granadari irabazita, onbidera itzuli nahi zuen, baina puntu bakarra urratu du, San Mamesen: 2-2. Gisa horretara, zuri-gorriek bost partida daramatzate irabazi gabe, eta, Europako postuetan egoteko, ezinbestekoa da garaipenak lortzea. Partidaren atarian,...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206545/euriak-eta-haize-boladek-kalte-ugari-eragin-dute-zenbait-herritan.htm
Gizartea
Euriak eta haize boladek kalte ugari eragin dute zenbait herritan
Elurrak jadanik zuritu ditu Euskal Herriko hainbat eremu. A-15 autobidea itxi egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, botatako kazkabarragatik.
Euriak eta haize boladek kalte ugari eragin dute zenbait herritan. Elurrak jadanik zuritu ditu Euskal Herriko hainbat eremu. A-15 autobidea itxi egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, botatako kazkabarragatik.
Iragarria zegoen elurra, haizeteak eta beste ailegatuko zirela asteburua hasterako, eta erdiz erdi bete dira aurreikuspenak. Goiz goizetik, prezipitazioak eta tenperatura apalak izan dira nagusi Euskal Herrian. Zenbait tokitan, gainera, indarrez jo du haizeak, kalteak eragiteraino. Besteak beste, eguraldiaren iragarpen...
2021-11-28
https://www.berria.eus/albisteak/206546/laquoentzute-aktibokoraquo-prozesu-bat-abian-jarriko-du-eajk-datozen-hilabeteetan.htm
Politika
«Entzute aktiboko» prozesu bat abian jarriko du EAJk datozen hilabeteetan
Jeltzaleak VIII. Batzar Nagusia egiten ari dira Barakaldoko BECen.
«Entzute aktiboko» prozesu bat abian jarriko du EAJk datozen hilabeteetan. Jeltzaleak VIII. Batzar Nagusia egiten ari dira Barakaldoko BECen.
EAJ VIII. Batzar Nagusia egiten ari da Barakaldoko BECen (Bizkaia), Abian zurekin goiburutzat hartuta, eta, txosten politikorik eztabaidatu ez duten arren, Gaurko egoeraren diagnostikoa, Euskadiren etorkizuna eraikitzeko izeneko agiri bat aurkeztu dute, datozen hilabeteetan jeltzaleek abiarazi nahi duten «entzute aktib...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206547/arnas-dezagun-egitasmoak-haur-euskaldunak-ez-sakabanatzeko-eskatu-du.htm
Gizartea
Arnas Dezagun egitasmoak haur euskaldunak «ez sakabanatzeko» eskatu du
Guraso taldeak salatu du D ereduan izanda ere haurrei ez zaiela bermatzen euskaraz mintzatzeko eskubidea.
Arnas Dezagun egitasmoak haur euskaldunak «ez sakabanatzeko» eskatu du. Guraso taldeak salatu du D ereduan izanda ere haurrei ez zaiela bermatzen euskaraz mintzatzeko eskubidea.
Goizean aurkeztu dute Arnas Dezagun ekinaldia, Bilbon. «Gure haurrei errotik ukatzen zaie euskaraz hitz egiteko aukera». Hala hasi du agerraldia Mitxel Elortza Arnas Dezagun guraso taldeko bozeramaileak. Arnas Dezagun iragan udan sortu zuten eremu erdaldunetako guraso euskaldunek, eskoletan etxetik euskaldunak diren ha...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206548/elurpean-gelditu-da-alavesen-bolada-ona.htm
Kirola
Elurpean gelditu da Alavesen bolada ona
Arabako taldeak galdu egin du Celtaren kontra, Mendizorrotzan, eguraldi petralak baldintzatu duen partida orekatu batean.
Elurpean gelditu da Alavesen bolada ona. Arabako taldeak galdu egin du Celtaren kontra, Mendizorrotzan, eguraldi petralak baldintzatu duen partida orekatu batean.
Bost neurketa zeramatzan Alavesek galdu gabe, baina esku hutsik gelditu da gaur, Celtaren kontra. Elurra gogotik egin du, eta galiziarrek urrea aurkitu dute Mendizorrotzako zelai zurituan: Martinek eginiko penaltia baliatu, eta hiru punturekin irten dira Gasteiztik. Norgehiagoka orekatu eta bizia izan da, eta Alavese...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206549/omikron-aldaeraren-hainbat-kasu-atzeman-dituzte-alemanian-italian-eta-erresuma-batuan.htm
Mundua
Omikron aldaeraren hainbat kasu atzeman dituzte Alemanian, Italian eta Erresuma Batuan
EBk eta AEBek Afrika hegoaldeko zenbait herrialderi ezarri dizkieten bidaia debekuen antzekoak jarri dituzte indarrean estatu gehiagok. Mundu osoko biztanleria txertatzearen garrantzia nabarmendu du OMEk.
Omikron aldaeraren hainbat kasu atzeman dituzte Alemanian, Italian eta Erresuma Batuan. EBk eta AEBek Afrika hegoaldeko zenbait herrialderi ezarri dizkieten bidaia debekuen antzekoak jarri dituzte indarrean estatu gehiagok. Mundu osoko biztanleria txertatzearen garrantzia nabarmendu du OMEk.
OME Osasunaren Mundu Erakundeak koronabirusaren «aldaera arriskutsu» gisa izendatu duena Europako herrialde gehiagotara iritsi da. Belgikan baieztatu zuten lehen kasua atzo, eta, gaur, bina kasu atzeman dituzte Alemanian eta Erresuma Batuan, eta beste bat Italian. Herbehereetan ere erne dira, 61 lagunek emaitza positib...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206550/bizitza-plataformak-deituta-izurriaren-aurkako-neurriak-salatu-dituzte-bilbon.htm
Gizartea
Bizitza plataformak deituta, izurriaren aurkako neurriak salatu dituzte Bilbon
'Stop gizateriaren aurkako krimenak' lelopean egin dute manifestazioa. Txertoen «ondorio larriez» ohartarazi dute, eta maskara erabiltzearen aurka agertu dira.
Bizitza plataformak deituta, izurriaren aurkako neurriak salatu dituzte Bilbon. 'Stop gizateriaren aurkako krimenak' lelopean egin dute manifestazioa. Txertoen «ondorio larriez» ohartarazi dute, eta maskara erabiltzearen aurka agertu dira.
Stop gizateriaren aurkako krimenak lelopean, ehunka lagunek manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Bilbon, Bizitza plataformak deituta. Salatu dute izurriaren aitzakian «nazioarteko araudi guztien aurkako neurriak» ezartzen ari direla; txertoen «ondorio larriez» ohartarazi dute, eta maskara erabiltzearen aurka agert...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206551/west-side-story-idatzi-zuen-stephen-sondheim-hil-da-91-urterekin.htm
Kultura
‘West Side Story’ idatzi zuen Stephen Sondheim hil da 91 urterekin
Broadwayko musika antzerkiko konpositore eta letragile handia izan zen Sondheim
‘West Side Story’ idatzi zuen Stephen Sondheim hil da 91 urterekin. Broadwayko musika antzerkiko konpositore eta letragile handia izan zen Sondheim
Gazterik lortu zuen arrakasta, Leonard Bernsteinen partiturarekin West Side Story idatzi baitzuen 1957an, 27 urte besterik ez zituela. Ondoren, berehala, Jule Styne musikariaren doinuekin batera idatzi zuen Gypsy (1959). Sondheim joan den ostiralean hil zen Roxburyn (Connecticut, AEB), 91 urte zituela. XX. mendeko big...
2021-11-27
https://www.berria.eus/albisteak/206552/etxahun-lekuek-irabazi-du-galdakaoko-finalaurrekoa.htm
Kultura
Etxahun Lekuek irabazi du Galdakaoko finalaurrekoa
547,5 punturekin, Etxahun Lekue nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan, Galdakaon. Aitor Bizkarra eta Xabat Galletebeitia sailkatu dira segidan
Etxahun Lekuek irabazi du Galdakaoko finalaurrekoa. 547,5 punturekin, Etxahun Lekue nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan, Galdakaon. Aitor Bizkarra eta Xabat Galletebeitia sailkatu dira segidan
Aurreneko txapela jantzi zuen Etxahun Lekue Etxebarriak 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta hautagai nagusietako bat izango da aurten ere. Galdakaon 547,5 punturekin irabazi ondoren, oraingoz bi bertsolarik daukate ziurtatuta finaleko lekua: Gorka Pagonabarragak eta Lekuek berak. Kanpoaldeko hotzak eta euriak e...
2021-11-28
https://www.berria.eus/albisteak/206586/aurreikusi-dute-uholdeak-izango-direla-euskal-herrian.htm
Gizartea
Aurreikusi dute uholdeak izango direla Euskal Herrian
Jaurlaritzak Uholdeei Aurre Egiteko Plan Berezia aktibatu du. Nafarroa erdialdea alerta gorrian dago, eta Ipar Euskal Herrian alerta naranja aktibatu dute. 500-600 metro inguruko altueran ari du elurra.
Aurreikusi dute uholdeak izango direla Euskal Herrian. Jaurlaritzak Uholdeei Aurre Egiteko Plan Berezia aktibatu du. Nafarroa erdialdea alerta gorrian dago, eta Ipar Euskal Herrian alerta naranja aktibatu dute. 500-600 metro inguruko altueran ari du elurra.
Iritsi da elurra Euskal Herrira. Goizean goiz 500-600 metrotan egon da elur kota, eta 1.100 inguruan izango da eguna amaitzerako. Euskalmetek, gainera, euri jasa gogorrak iragarri ditu, eta abisua eman du: uholdeak izan litezke, euriaren eta izoztutako uraren ondorioz. Prezipitazioek bihar goizera arte jarraituko dutel...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206587/asier-zabaleta-eta-marian-gerrikabeitia-ostegunean-itzuliko-dira-euskal-herrira.htm
Gizartea
Asier Zabaleta eta Marian Gerrikabeitia ostegunean itzuliko dira Euskal Herrira
Mozambiken harrapatuta daude dantzaria eta kazetaria, omikron aldaera dela-eta mugak itxi dituztelako hainbat herrialdek. Espainiako Gobernuak antolatu die etxera ekarriko dituen hegaldia.
Asier Zabaleta eta Marian Gerrikabeitia ostegunean itzuliko dira Euskal Herrira. Mozambiken harrapatuta daude dantzaria eta kazetaria, omikron aldaera dela-eta mugak itxi dituztelako hainbat herrialdek. Espainiako Gobernuak antolatu die etxera ekarriko dituen hegaldia.
Badute itzulerarako eguna Asier Zabaleta dantzariak eta Marian Gerrikabeitia kazetariak: abenduaren 2a, osteguna. Berez, gaur ziren Mozambiketik itzultzekoak, baina asteburuan jakin da koronabirusaren izurriaren omikron aldaera dela-eta han harrapatuta zeudela biak. Aldaera horren hedapena geldiarazteko hartutako prebe...
2021-11-28
https://www.berria.eus/albisteak/206588/hodei-ezpeleta-bihurri-euskal-herriko-txapeldun.htm
Kirola
Hodei Ezpeleta 'Bihurri', Euskal Herriko txapeldun
Eibartarrak Xabier Zalduak baino minutu eta 37 segundo gutxiago behar izan ditu lanak amaitzeko, Tolosan jokatu den txapelketan.
Hodei Ezpeleta 'Bihurri', Euskal Herriko txapeldun. Eibartarrak Xabier Zalduak baino minutu eta 37 segundo gutxiago behar izan ditu lanak amaitzeko, Tolosan jokatu den txapelketan.
Hodei Ezpeleta Bihurri 22 urteko eibartarra da Lehen Mailako Euskal Herriko aizkora txapelduna. Gaur eskuratu du txapela, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan, Xabier Zalduari aurrea hartuta. Minutu eta 37 segundo gutxiago behar izan ditu lanak amaitzeko. Ondo aritu da Ezpeleta. Lau kana-erdiko, 60 ontzako lau en...
2021-11-28
https://www.berria.eus/albisteak/206589/amaitu-da-ligako-bolada-ona-ere.htm
Kirola
Amaitu da ligako bolada ona ere
Neurketa irabazteko adina gol aukera izan dituzte txuri-urdinek, baina, azkenean, Espanyolek asmatu du. Haserrea eragin du epaileak Isaki baliogabetu dion golak.
Amaitu da ligako bolada ona ere. Neurketa irabazteko adina gol aukera izan dituzte txuri-urdinek, baina, azkenean, Espanyolek asmatu du. Haserrea eragin du epaileak Isaki baliogabetu dion golak.
Ostegunean amaitu zen Realaren bolada ona: hamazazpi neurketa jarraian zeramatzan galdu gabe, baina Monakon amaitu zen hori, Europa ligan. Espainiako Ligan, berriz, lehen jardunalditik neurketarik galdu gabeak ziren donostiarrak. Ordukoan 4-2 galdu zuten Camp Noun, Bartzelonaren aurka, eta, gaur, Bartzelonako beste est...
2021-11-28
https://www.berria.eus/albisteak/206590/berriz-ere-amaieran-hautsi-dute-neurketa-elezkanok-eta-zabaletak.htm
Kirola
Berriz ere amaieran hautsi dute neurketa Elezkanok eta Zabaletak
Neurketa berdindua jokatu dute Irribarriaren eta Rezustaren aurka, baina gehiago izan dira bigarren zatian.
Berriz ere amaieran hautsi dute neurketa Elezkanok eta Zabaletak. Neurketa berdindua jokatu dute Irribarriaren eta Rezustaren aurka, baina gehiago izan dira bigarren zatian.
Sendo hasi dira aurten ere iazko txapeldunak. Elezkano II.ak eta Rezustak Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Azkoitian (Gipuzkoa), Irribarriaren eta Rezustaren aurka. 13-14kora arte berdinduta joan da neurketa, baina hortik amaierara artekoak ia erreskadan egin dituzte gorriek. Jokoan asko sar...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206592/ibaiek-gainezka-egin-dute-bizkaiko-eta-gipuzkoako-hainbat-lekutan.htm
Gizartea
Ibaiek gainezka egin dute Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat lekutan
Nafarroan eta Araban arazoak egon dira errepidean, elurrak eraginda; Urdiñarben, hogei etxe argindarrik gabe egon dira.
Ibaiek gainezka egin dute Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat lekutan. Nafarroan eta Araban arazoak egon dira errepidean, elurrak eraginda; Urdiñarben, hogei etxe argindarrik gabe egon dira.
Eusko Jaurlaritzako Uholde Arriskurako Plan Bereziaren aholku batzordea bildu da gaur goizean, asteburuko euriteen ondorioz sortu den egoera aztertzeko. Bileraren ostean, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak adierazi du eguraldi iragarpenen arabera datozen orduetan euri gutxiago botako duela, eta, ho...
2021-12-9
https://www.berria.eus/albisteak/206593/2021eko-disko-eta-liburu-gogokoenak-aukeratzeko-bidea-jarri-du-berriak.htm
Kultura
2021eko disko eta liburu gogokoenak aukeratzeko bidea jarri du BERRIAk
Aurtengo euskarazko liburu eta diskoak kontsultatu daitezke webgune berezi batean, euskal kultur sorkuntzari ikusgaitasuna emateko, kulturazaleen esku jarri du urteko sorkarien informazioa. Urtarrilaren 10 arte, gogokoenak aukeratu eta zozketa batean parte hartu ahal izango dute nahi duten guztiek.
2021eko disko eta liburu gogokoenak aukeratzeko bidea jarri du BERRIAk. Aurtengo euskarazko liburu eta diskoak kontsultatu daitezke webgune berezi batean, euskal kultur sorkuntzari ikusgaitasuna emateko, kulturazaleen esku jarri du urteko sorkarien informazioa. Urtarrilaren 10 arte, gogokoenak aukeratu eta zozketa bate...
Urteko liburu eta diskoen erakusleihoa martxan du BERRIAk, eta, orain, gogokoenak aukeratu eta zozketa batean parte hartzeko aukera jarri du. Webgune honetan kontsultatu daitezke urteko sorkuntzak, eta baita gogokoenak aukeratu ere. Parte hartzaile bakoitzak bere gogokoenak diren urteko hiru disko eta hiru liburu auker...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206594/bi-pertsona-zauritu-dira-beasainen-hiru-autok-talka-egin-dutela-eta.htm
Gizartea
Bi pertsona zauritu dira Beasainen, hiru autok talka egin dutela eta
Kilometro bat baino gehiagoko ilarak eragin du ezbeharrak.
Bi pertsona zauritu dira Beasainen, hiru autok talka egin dutela eta. Kilometro bat baino gehiagoko ilarak eragin du ezbeharrak.
Hiru autok elkar jo dute gaur N-1 errepidean, Beasainen parean (Gipuzkoa), eta bi pertsona zauritu dira istripuan. Goizeko 07:30ean gertatu da ezbeharra, Donostiarako norabidean. Kilometro bat baino gehiagoko ilarak eragin ditu istripuak. Eta ez bakarrik N-1ean; N-636an ere izan dira, Zumarragatik zetozen autoak N-1er...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206595/pandemiei-aurre-egiteko-nazioarteko-itun-bat-nahi-du-omek.htm
Mundua
Pandemiei aurre egiteko nazioarteko itun bat nahi du OMEk
Aldaera berriaren lehen kasuak agertu dira Frantzian eta Espainian. Aldaera berriaren aurkako «erantzun azkarra» eskatu dute G7ko kideek. OMEk, berriz, kritikatu egin du mugak itxi eta hegaldiak eten izana, baina, aldi berean, osasun neurriak zorrozteko eskatu du.
Pandemiei aurre egiteko nazioarteko itun bat nahi du OMEk. Aldaera berriaren lehen kasuak agertu dira Frantzian eta Espainian. Aldaera berriaren aurkako «erantzun azkarra» eskatu dute G7ko kideek. OMEk, berriz, kritikatu egin du mugak itxi eta hegaldiak eten izana, baina, aldi berean, osasun neurriak zorrozteko eskatu ...
Aste bat betetzear da Hegoafrikak SARS-CoV-2 birusaren aldaera berri bat atzeman zuela jakinarazi zuenetik —OME Osasunaren Mundu Erakundeak omikron izena jarri dio—, eta dagoeneko mundu osoan zabaltzen hasia da. Europan sei herrialdek baino gehiagok atzeman dituzte aldaera berriaren kasuak; besteak beste, Espainiak, Be...
2021-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/206596/norbera-eraldatzea-bestearengan-eragiteko.htm
albisteak
Norbera eraldatzea bestearengan eragiteko
Bezeroari hobeto erantzuteko eta emunkideak ahalduntzeko bere antolamendua eraldatzeko zereginean dihardu EMUN kooperatibak.
Norbera eraldatzea bestearengan eragiteko. Bezeroari hobeto erantzuteko eta emunkideak ahalduntzeko bere antolamendua eraldatzeko zereginean dihardu EMUN kooperatibak.
Gai sozialen kudeaketan laguntzeko lan egiten dute kooperatibako aholkulariek. Duela ia 25 urte sortu zuten, lan mundua euskalduntzeko asmoarekin lehen-lehenik, baina urteen poderioz bestelako eremuetara zabaldu dute beren lana. Gaur egun, arlo sozioekonomikoa euskalduntzeaz gain, genero berdintasunaren, gizarte erantz...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206597/hegoaldean-pentsioak-batez-beste-32-euro-handituko-dira-urtarrilean.htm
Ekonomia
Hegoaldean, pentsioak batez beste 32 euro handituko dira urtarrilean
Aurten prezioak uste baino gehiago handitu direnez, batez beste 285 euro jasoko dute pentsiodunek
Hegoaldean, pentsioak batez beste 32 euro handituko dira urtarrilean. Aurten prezioak uste baino gehiago handitu direnez, batez beste 285 euro jasoko dute pentsiodunek
Hego Euskal Herriko pentsiodunek dagoeneko kalkula dezakete datorren urtean zenbateko pentsioa jasoko duten: aurtengo kopuruari %2,5 gehitu beharko diote. Horrek esan nahi du Hegoaldeko batez besteko pentsioa 32 euro handituko dela urtarrilaren 1ean, eta 1.300 eurora iritsiko dela —1.268 euro direla dio azken datuak, u...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206598/bilboko-auzitegiak-alabaren-zaintza-partekatua-ukatu-dio-irune-costumerori.htm
Gizartea
Bilboko Auzitegiak alabaren zaintza partekatua ukatu dio Irune Costumerori
Haurra aurrerantzean ere aitarekin biziko dela erabaki dute. Epaia «benetako mendekua» dela adierazi du emakumeak.
Bilboko Auzitegiak alabaren zaintza partekatua ukatu dio Irune Costumerori. Haurra aurrerantzean ere aitarekin biziko dela erabaki dute. Epaia «benetako mendekua» dela adierazi du emakumeak.
Bizkaiko Auzitegiak ukatu egin dio alabaren zaintza partekatua Irune Costumerori. Alabaren zaintza kendu zioten 2017ko abuztuan, GAS gurasoen alienazioaren sindrome faltsua argudio hartuta. Costumerok Bizkaiko Foru Aldundiko lau langile salatu zituen, prebarikazioa, tratu txarrak eta kalte psikikoak eragitea egotzita, ...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206599/madrilen-duen-eraginaren-aldarria-egin-du-eajk.htm
Politika
Madrilen duen eraginaren aldarria egin du EAJk
Alderdiaren VIII. Batzar Nagusiaren amaiera ekitaldian, Ortuzarrek esan zuen eragin hori «laster» ikusiko dela
Madrilen duen eraginaren aldarria egin du EAJk. Alderdiaren VIII. Batzar Nagusiaren amaiera ekitaldian, Ortuzarrek esan zuen eragin hori «laster» ikusiko dela
Amaitu da EAJren VIII. Batzar Nagusia, eta Andoni Ortuzar EBBko lehendakariak bukaera ekitaldia baliatu zuen EAJk Madrilen duen eraginkortasuna laudatzeko, azken bolada honetan eraginkortasun hori txikitzen ari direla diotenen aurrean: «Laster ikusiko duzue hori ez dela horrela», esan zien Barakaldoko BECen (Bizkaia) b...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206600/xiomara-castro-ezkertiarrak-irabazi-ditu-hondurasko-presidentetzarako-bozak-lehen-emaitzen-arabera.htm
Mundua
Xiomara Castro ezkertiarrak irabazi ditu Hondurasko presidentetzarako bozak, lehen emaitzen arabera
Botoen %55,44 eskuratu ditu Libre alderdiko zerrendaburuak. Datuak berretsiz gero, Castro izango da Hondurasko lehen presidentea. Bigarren tokian geratu da Nasry Asfura, hautagai ofizialista.
Xiomara Castro ezkertiarrak irabazi ditu Hondurasko presidentetzarako bozak, lehen emaitzen arabera. Botoen %55,44 eskuratu ditu Libre alderdiko zerrendaburuak. Datuak berretsiz gero, Castro izango da Hondurasko lehen presidentea. Bigarren tokian geratu da Nasry Asfura, hautagai ofizialista.
Botoen %38,94 soilik zenbatu dituzte orain artean, baina aldea nabaria da oposizioko Libre alderdiko hautagai Xiomara Castroren —botoen %55,44— eta bigarren tokian geratu den Alderdi Nazionaleko Nasry Asfuraren artean —botoen %34,04—. Hondurasko presidente izan zen Manuel Zelayaren emaztea da Castro, eta, emaitzak berr...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206601/azken-tantoak-jokatu-dira-bihotzeko-plazan.htm
Kirola
Azken tantoak jokatu dira «bihotzeko plazan»
Atzo itxi zuten Floridan (AEB) Dania Jai Alai pilotalekua, 68 urteren ostean. Emozioa borborka izan zen eta une hunkigarriak bizi izan ziren.
Azken tantoak jokatu dira «bihotzeko plazan». Atzo itxi zuten Floridan (AEB) Dania Jai Alai pilotalekua, 68 urteren ostean. Emozioa borborka izan zen eta une hunkigarriak bizi izan ziren.
Azken kiniela. Azken partida. Eta azken tantoa. Guztia izan zen atzo azkena Dania Beacheko (Florida, AEB) Jai Alain. Pilotalekuaren azkena baitzen, 68 urteren ostean. Euskal Herriko puntistei luzaroen eta egonkorren jokatzeko aukera eman dien frontoia izan da, eta agurrekoa ezin zen bestelakoa izan: emozioa borborka iz...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206602/iaz-baino-antxoa-gutxiago-aurkitu-du-aztik-bizkaiko-golkoan.htm
Ekonomia
Iaz baino antxoa gutxiago aurkitu du Aztik Bizkaiko Golkoan
Juvena azterketaren arabera, 208.000 tona antxoa gazte daude, eta aurreko urteetakoak baino txikiagoak dira.
Iaz baino antxoa gutxiago aurkitu du Aztik Bizkaiko Golkoan. Juvena azterketaren arabera, 208.000 tona antxoa gazte daude, eta aurreko urteetakoak baino txikiagoak dira.
2020. urteko uda amaieran 230.000 tona antxoa gazte zeudela ondorioztatu zuen Aztik, eta aurten 208.000 tona izan dira, %14 gutxiago. Serie historikoaren azpitik dagoen datua izan arren, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordeak ontzat hartu du kopurua: «Antxoa gazteek gure kostaldean duten osasun ona...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206603/greba-eginen-dute-bizkaiko-zahar-etxeetan-abenduaren-14an-elak-deituta.htm
Gizartea
Greba eginen dute Bizkaiko zahar etxeetan abenduaren 14an, ELAk deituta
Sindikatuak ezinbestekotzat jo du zahar etxeetako «zaintza eredua aldatzea» eta «ratioak hobetzea»
Greba eginen dute Bizkaiko zahar etxeetan abenduaren 14an, ELAk deituta. Sindikatuak ezinbestekotzat jo du zahar etxeetako «zaintza eredua aldatzea» eta «ratioak hobetzea»
ELA sindikatuak grebara deitu du abenduaren 14rako Bizkaiko zahar etxeetan. Sindikatuaren arabera, «gabezia larriak» ditu sektoreak, eta horiek are ageriago gelditu dira izurriaren eraginez: «Negozioari lehentasuna ematen zaio pertsonen gainetik, eta propaganda instituzionalaz harago, ez dago hori aldatzeko benetako bo...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206604/aurreko-astean-baino-52-positibo-gehiago-atzeman-dituzte-aste-honetan.htm
Gizartea
Aurreko astean baino %52 positibo gehiago atzeman dituzte aste honetan
Hildako kopuruan ere igoera izan da: 24 gaixo hil dira gaitzak jota Hego Euskal Herrian, joan den astean baino bederatzi gehiago.
Aurreko astean baino %52 positibo gehiago atzeman dituzte aste honetan. Hildako kopuruan ere igoera izan da: 24 gaixo hil dira gaitzak jota Hego Euskal Herrian, joan den astean baino bederatzi gehiago.
Zenbakiek ez dute aldaketarik erakusten: birusa etengabe hedatzen ari da oraindik ere. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, 8.509 kasu atzeman zituzten azaroaren 22tik 28rako astean; hau da, aurreko astean baino %50 gehiago. Ospitaleratzeak ere, etengabe gora: Hego Euskal Herriko e...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206605/ahizpatasuna-anaitasunan.htm
Kultura
Ahizpatasuna Anaitasunan
Ahizpatasuna Anaitasunan.
Aspaldiko eskolarteko txapelketa haietan gaztetxo zela kantuan ezagutu genuenetik urte batzuk igaro dira, eta orduko Saioa Alkaiza bertsolaria ez da, nabarmena den moduan, egungo bera. Ausart kantatzen zuen orduan, lotsagabe, eta gaur egun ere ausardia hura bere horretan mantentzen du, baina ezaugarri horri beste osaga...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206606/iranek-eta-aebek-elkarrizketak-hasi-dituzte-berriz-itun-nuklearra-salbatzeko.htm
Mundua
Iranek eta AEBek elkarrizketak hasi dituzte berriz, itun nuklearra salbatzeko
Zeharkako negoziazioari ekin diote Vienan, bost hilabeteko etenaren ostean. Teheranek bermeak eskatu dizkio Washingtoni, eta Etxe Zuriak ohartarazi dio amaitzen ari dela akordio bat lortzeko denbora.
Iranek eta AEBek elkarrizketak hasi dituzte berriz, itun nuklearra salbatzeko. Zeharkako negoziazioari ekin diote Vienan, bost hilabeteko etenaren ostean. Teheranek bermeak eskatu dizkio Washingtoni, eta Etxe Zuriak ohartarazi dio amaitzen ari dela akordio bat lortzeko denbora.
Iranek eta munduko sei potentzia handik elkarrizketei ekingo diete berriz gaur Vienan, islamiar errepublikaren jarduera nuklearra mugatzeko 2015ean sinatu zuten akordioa berriro ere indarrean jartzeko. Mesfidantza giroan bildu dira. Horren erakusgarri, Iranek uko egin dio AEBekin zuzenean negoziatzeari, hark herrialdea...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206607/alejandro-toquero-tuterako-alkatea-hemen-inork-ez-du-hitz-egiten-euskaraz-ez-da-sekula-egin.htm
Gizartea
Alejandro Toquero, Tuterako alkatea: «Hemen inork ez du hitz egiten euskaraz; ez da sekula egin»
Erriberan inoiz euskaraz hitz egin dela ukatu du Toquerok 'El Mundo' egunkariari eginiko adierazpen batzuetan. Baieztapen hori urrun da egiatik; mendeetan atzera eginez gero, hainbat dira eremuan euskara erabiltzen zela frogatzen duten arrastoak.
Alejandro Toquero, Tuterako alkatea: «Hemen inork ez du hitz egiten euskaraz; ez da sekula egin». Erriberan inoiz euskaraz hitz egin dela ukatu du Toquerok 'El Mundo' egunkariari eginiko adierazpen batzuetan. Baieztapen hori urrun da egiatik; mendeetan atzera eginez gero, hainbat dira eremuan euskara erabiltzen zela fr...
2022an Euskal Telebistaren hirugarren katea Nafarroa osora zabaltzeko urratsak eginen direla iragarri zenetik, errenkadan iritsi dira euskararen kontrako adierazpenak zenbait politikariren ahotatik. Sergio Sayas UPNko diputatua izan zen aurrena, Isabel Diaz Ayusok ere egin zuen euskarazko telebistaren kontrako hitzik. ...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206608/ziurtagiria-exijitzearen-alde-azaldu-da-goreneko-fiskaltza.htm
Gizartea
Ziurtagiria exijitzearen alde azaldu da Goreneko fiskaltza
Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzak ontzat jo du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra jarritako helegitea
Ziurtagiria exijitzearen alde azaldu da Goreneko fiskaltza. Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzak ontzat jo du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra jarritako helegitea
Gaueko aisialdiko ostatuetan eta 50 pertsonatik gora har ditzaketen jatetxeetan COVID ziurtagiria exijitzea «neurri egokia, beharrezkoa eta neurrikoa» dela uste du Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzak, eta auzitegi horretako administrazioarekiko auzietarako salari galdegin dio «baimena eman diezaiola» Eusko Jaurlari...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206609/patronala-estutzen-ari-da-inflazio-osoa-ez-dadin-soldata-igoeran-jaso.htm
Ekonomia
Patronala estutzen ari da, inflazio osoa ez dadin soldata igoeran jaso
Sindikatuek garbi adierazi dute KPIaren arabera igo behar direla soldatak. Aurtengo inflazioa datozen bi urteetan jasotzea nahi du Adegik.
Patronala estutzen ari da, inflazio osoa ez dadin soldata igoeran jaso. Sindikatuek garbi adierazi dute KPIaren arabera igo behar direla soldatak. Aurtengo inflazioa datozen bi urteetan jasotzea nahi du Adegik.
Espainiako inflazioaren datu aurreratuak (%5,6) berretsi du parez pare zabaltzen ari dela soldaten eta erosteko ahalmenaren gatazka orokor posible bat. Soldatak berritzeko ordua iritsiko da urte berriarekin batera, eta, beraz, %5etik gorakoa izan beharko luke KPIari lotutako lan hitzarmenak dituzten soldatapekoen igoer...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206610/hiruk-ohartarazi-du-gero-eta-larriagoa-dela-garraiolarien-egoera.htm
Ekonomia
Hiruk ohartarazi du «gero eta larriagoa» dela garraiolarien egoera
Kamioilari autonomoen sindikatuak azaldu du haien tarifak berberak direla oraindik, bidesariak ugaritu eta gasolioaren prezioa igo arren. Protesta egin dute Bidegiren egoitzan; azken lau urteetan N-1 eta AP-15 errepideetan kobratutakoa itzultzeko eskatu dute.
Hiruk ohartarazi du «gero eta larriagoa» dela garraiolarien egoera. Kamioilari autonomoen sindikatuak azaldu du haien tarifak berberak direla oraindik, bidesariak ugaritu eta gasolioaren prezioa igo arren. Protesta egin dute Bidegiren egoitzan; azken lau urteetan N-1 eta AP-15 errepideetan kobratutakoa itzultzeko eskat...
Mobilizazio kanpaina betean daude Euskal Herriko kamioilariak, protesta eta lanuzteekin. Haiek ere nabaritzen ari dira energien garestitzearen ondorioak, gasolioarena zehazki, eta horrekin batera errepide nagusietan bidesariak jartzeko joera gero eta zabalduagoarenak. Horri gehitu behar zaizkio sektorearen aspaldiko ar...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206611/zazpi-positibo-atzeman-dituzte-gipuzkoako-egoitzetan-irailetik-lehen-aldiz.htm
Gizartea
Zazpi positibo atzeman dituzte Gipuzkoako egoitzetan, irailetik lehen aldiz
PCR proban positibo emandako egoiliarrak Eibarko Ospitaleko COVID-19 erreferentzia zentrora eraman dituzte, «birusa egoitzen barruan zabaltzea eragozteko»
Zazpi positibo atzeman dituzte Gipuzkoako egoitzetan, irailetik lehen aldiz. PCR proban positibo emandako egoiliarrak Eibarko Ospitaleko COVID-19 erreferentzia zentrora eraman dituzte, «birusa egoitzen barruan zabaltzea eragozteko»
Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, azken egunetan zazpi COVID-19 kasu positibo atzeman dituzte Gipuzkoako lau egoitzatako egoiliarren artean: kasu bat San Jose de la Montañan (Donostia), bi Caser Anakan (Irun), bat San Andresen (Eibar), eta hiru Gurutze Gorrian (Donostia). PCR proban positibo emandako egoiliarrak...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206612/36-euro-gehiago-erretiratuek.htm
36 euro gehiago erretiratuek
36 euro gehiago erretiratuek.
Hego Euskal Herrian 641.064 pentsiodun daude, eta 706.292 pentsio. Azken horietatik bi heren erretiro pentsioak dira, eta haiek dira handienak, 1.440 euro batez beste. 36 euro handituko dira. Alargunen pentsioak %23,3 dira. Batez beste 22 igoko dira, 909 euroraino. Ezintasun pentsioa 31 euro igoko da (1.254 euroraino...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206613/errioxa-izendapenak-eaeko-auzitegi-nagusian-salatu-du-arabako-mahastiak-sor-marka-egitasmoa.htm
Ekonomia
Errioxa izendapenak EAEko Auzitegi Nagusian salatu du Arabako Mahastiak sor-marka egitasmoa
EAJk asteon erretiratu du Arabako Errioxako kontseilu propioa eratzeko lege egitasmoa, sorrarazi duen erreakzio bortitza ikusita, eta, orain, berriz, Errioxako izendapenak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian salatu du Arabako Mahastiak sor-marka egitasmoa.
Errioxa izendapenak EAEko Auzitegi Nagusian salatu du Arabako Mahastiak sor-marka egitasmoa. EAJk asteon erretiratu du Arabako Errioxako kontseilu propioa eratzeko lege egitasmoa, sorrarazi duen erreakzio bortitza ikusita, eta, orain, berriz, Errioxako izendapenak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian salatu du Arabako Maha...
Eusko Jaurlaritzak bidea zabaldu du Arabako Mahastiak sor-marka egitasmoa Europako Batasunera iristeko, eta hango erakundeek ofizialtzeko jatorri izen berria, eta, orain, Errioxako izendapenak Jaurlaritzaren erabaki horren aurka jo du, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian salaketa bat jarrita. Azaroaren 24an igorri zuen he...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206614/presoen-harrerak-era-pribatuan-jasotzeko-nahia-agertu-du-eppk-k.htm
Politika
Presoen harrerak «era pribatuan» jasotzeko nahia agertu du EPPK-k
Presoek «hurkoen besarkada jasotzeko eskubidea» izan arren, EPPK-k dio «ulertzen» duela harrerek eragin dezaketen «samina». BERRIAk bihar argitaratuko du osorik presoen kolektiboaren agiria.
Presoen harrerak «era pribatuan» jasotzeko nahia agertu du EPPK-k. Presoek «hurkoen besarkada jasotzeko eskubidea» izan arren, EPPK-k dio «ulertzen» duela harrerek eragin dezaketen «samina». BERRIAk bihar argitaratuko du osorik presoen kolektiboaren agiria.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak aurrerantzean «hurkoen artean eta era pribatu eta diskretuan» jaso nahi ditu presoei espetxetik irtetean egin izan zaizkien harrera ekitaldiak, «azken hilabeteetan hasia den bidetik jarraituz». Agiri batean, presoen kolektiboak aitortu du badirela harrera ekitaldi horiengatik «samina...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206615/lionel-messik-eta-alexia-putellasek-irabazi-dute-urrezko-baloia.htm
Kirola
Lionel Messik eta Alexia Putellasek irabazi dute Urrezko Baloia
Faborito nagusiek irabazi dituzte 2021eko futbolaririk onenen sariak. Messik bere ibilbideko zazpigarrena du; Putellasek, lehena.
Lionel Messik eta Alexia Putellasek irabazi dute Urrezko Baloia. Faborito nagusiek irabazi dituzte 2021eko futbolaririk onenen sariak. Messik bere ibilbideko zazpigarrena du; Putellasek, lehena.
Ez da ezustekorik izan, eta bi faboritoek irabazi dituzte 2021eko Urrezko Baloiak. Lionel Messik (Rosario, Argentina, 1985), gizonezkoetan, bere ibilbideko zazpigarrena du, bigarrena jarraian; eta Alexia Putellasek (Mollet del Valles, Herrialde Katalanak, 1994), emakumezkoetan, aurrenekoa. Messiren atzetik, Robert Lewa...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206616/erreakzio-soka-luzea-eragin-du-eppkren-iragarpenak.htm
Politika
Erreakzio soka luzea eragin du EPPKren iragarpenak
Eragile ugarik nabarmendu dute «berri ona» dela eta «bizikidetza demokratikorako ekarpena» egiten duela.
Erreakzio soka luzea eragin du EPPKren iragarpenak. Eragile ugarik nabarmendu dute «berri ona» dela eta «bizikidetza demokratikorako ekarpena» egiten duela.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak presoei egiten zaizkien harreren inguruan eginiko iragarpenak askotariko erreazkioak sortu ditu albistea zabaldu eta berehala. Foro Sozial Iraunkorrak, esaterako, nabarmendu du «adierazpen garrantzitsua eta bizikidetza demokratikorako ekarpena» dela: «Erabaki horrekin, EPPK-k Euskal ...
2021-11-29
https://www.berria.eus/albisteak/206617/talde-apalaren-aurka-ere-ezinean.htm
Kirola
Talde apalaren aurka ere, ezinean
Osasunak 1-1 berdindu du Elxen aurka Sadarren, ligako hamabosgarren jardunaldiko azken neurketan. Gorritxoak deseroso aritu dira, eta ate aurrean izan dituzten aukeretan, kamuts. Jagoba Arrasateren taldeak jokoan egon diren azken hemezortzi puntutatik soilik hiru bildu ditu.
Talde apalaren aurka ere, ezinean. Osasunak 1-1 berdindu du Elxen aurka Sadarren, ligako hamabosgarren jardunaldiko azken neurketan. Gorritxoak deseroso aritu dira, eta ate aurrean izan dituzten aukeretan, kamuts. Jagoba Arrasateren taldeak jokoan egon diren azken hemezortzi puntutatik soilik hiru bildu ditu.
Sevilla, Reala eta Atletico Madril talde indartsuen aurka galdu eta gero, Osasunak Elxen aurkako partida baliatu nahi zuen garaipenaren bidera itzultzeko, Sadarren. Bada, gorritxoek aukerak sortu, sortu dituzte, baina ez diete behar adinako etekina atera neurketa irabazteko. 1-1 berdindu dute, eta gisa horretara, Jagob...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206642/bi-emakume-hilik-topatu-dituzte-bilboko-etxebizitza-batean.htm
Gizartea
Bi emakume hilik topatu dituzte Bilboko etxebizitza batean
Suhiltzaileek ustekabean aurkitu dituzte gorpuak, Deustuko etxe bat miatzera joanak zirela. Ikertzen ari dira zer gertatu zaien.
Bi emakume hilik topatu dituzte Bilboko etxebizitza batean. Suhiltzaileek ustekabean aurkitu dituzte gorpuak, Deustuko etxe bat miatzera joanak zirela. Ikertzen ari dira zer gertatu zaien.
Atzoko 11:00etan egin zuten aurkikuntza, baina gaur zabaldu dute horren berria. Bi emakume gorpu topatu zituzten Bilboko Deustu auzoko etxebizitza batean. Suhiltzaileek auzoen abisua jaso zuten, etxebizitza horretako atearen azpitik ura ateratzen ari zela eta. Barrura sartu zirenean, bi gorpuak aurkitu zituzten, eta B...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206643/barbadosek-ingalaterrako-koroa-baztertu-du-eta-errepublika-aldarrikatu-du.htm
Mundua
Barbadosek Ingalaterrako koroa baztertu du, eta errepublika aldarrikatu du
Sandra Mason presidente izendatu dute, Bridgetown hiriburuan eginiko ekitaldi arranditsu batean.
Barbadosek Ingalaterrako koroa baztertu du, eta errepublika aldarrikatu du. Sandra Mason presidente izendatu dute, Bridgetown hiriburuan eginiko ekitaldi arranditsu batean.
Munduak beste errepublika bat du. Barbadosek estatuburutzatik kendu du Ingalaterrako Elizabeth II.a, eta bere burua errepublika aldarrikatu du. Sandra Mason presidente izendatu dute, Euskal Herrian gaua zenean eginiko ekitaldi arranditsu batean. Karibeko uharte bat da Barbados, ia 300.000 biztanlekoa. 1966. urtean ind...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206644/zemmour-hautagai-aurkeztu-da-frantziako-presidentetzarako-bozetarako.htm
Mundua
Zemmour hautagai aurkeztu da Frantziako presidentetzarako bozetarako
Azken asteetan behera egin du eskuin muturreko polemistaren sostenguak. Igandean egingo du kanpainako lehen ekitaldi ofiziala, Parisen.
Zemmour hautagai aurkeztu da Frantziako presidentetzarako bozetarako. Azken asteetan behera egin du eskuin muturreko polemistaren sostenguak. Igandean egingo du kanpainako lehen ekitaldi ofiziala, Parisen.
Aspaldian iragarritako hautagaitza ofizialki aurkeztu du gaur eguerdian Eric Zemmour eskuin muturreko polemistak. Sare sozialetan argitaratutako bideo bidez iragarri du datorren urteko Frantziako presidentetzarako hauteskundeetara aurkezteko asmoa. 63 urteko polemistak babesa galdu du azken asteetan. Presidentegai izat...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206645/euskaltzaindiak-19-urgazle-eta-26-ohorezko-hautatu-ditu.htm
Gizartea
Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko hautatu ditu
Hainbat izen ospetsu dira tartean: adibidez, Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia, Kike Amonarriz hizkuntzalaria, Aizpea Goenaga aktorea, eta Itxaro Borda, Ramon Saizarbitoria eta Anjel Lertxundi idazleak. Gizonezkoak 29 dira, eta emakumezkoak, 16.
Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko hautatu ditu. Hainbat izen ospetsu dira tartean: adibidez, Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia, Kike Amonarriz hizkuntzalaria, Aizpea Goenaga aktorea, eta Itxaro Borda, Ramon Saizarbitoria eta Anjel Lertxundi idazleak. Gizonezkoak 29 dira, eta emakumezkoak, 16.
Euskaltzaindiak ostiralean onartu zituen euskaltzain urgazle eta ohorezko berrien zerrendak, eta gaur argitaratu ditu. Iruñeko udaletxean egin zuten osoko bilkura. Urgazleen kasuan, ez dira Euskal Herri osoko pertsonak izendatu, Gipuzkoakoak, Ipar Euskal Herrikoak eta Bizkaikoak soilik; baita Euskal Herritik kanpoko ba...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206646/gizonezko-bat-hilda-agertu-da-deba-ibaian-arrasate-parean.htm
Gizartea
Gizonezko bat hilda agertu da Deba ibaian, Arrasate parean
Goizaldean salatu dute desagertuta zegoela. 32 urte zituen hildakoak.
Gizonezko bat hilda agertu da Deba ibaian, Arrasate parean. Goizaldean salatu dute desagertuta zegoela. 32 urte zituen hildakoak.
Gizonezko bat hilotz agertu da Deba ibaian, Arrasate (Gipuzkoa) parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gaur goizaldean salatu dute gizona desagertuta zegoela. 9:30 aldera, bizilagun batek gorpua ikusi du ibaian flotatzen, eta abisua pasatu du. Ertzaintza, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira,...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206647/zer-gertatu-zaio-leonard-i.htm
Bizigiro
Zer gertatu zaio 'Leonard'-i?
C/2021 A1 Leonard kometa datorren astean begi hutsez ikusgai izatea espero zen, baina magnitude eskalan indarra galdu duela dirudi, eta adituek iragarri dute agian hautsi egin dela.
Zer gertatu zaio 'Leonard'-i?. C/2021 A1 Leonard kometa datorren astean begi hutsez ikusgai izatea espero zen, baina magnitude eskalan indarra galdu duela dirudi, eta adituek iragarri dute agian hautsi egin dela.
Urtarrilean aurkitu zuten Greg Leonardek Arizonako (AEB) Lemmon Mountain behatokitik eta bere deitura eman zion: C/2021 A1 Leonard. 80.000 urtean behin pasatzen da Lurraren ingurutik, eta astronomiaren zaleak haren esperoan ziren. Izan ere, ez da nolanahiko kometa. Magnitude eskalan hirugarren maila zegoen, eta gertura...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206648/interes-orokorreko-legearen-zuzenketan-atzera-egiteko-eskatu-dio-podemosek-pse-ee-berriari.htm
Gizartea
Interes orokorreko legearen zuzenketan atzera egiteko eskatu dio Podemosek «PSE-EE berriari»
Eusko Jaurlaritzak Ingurumen administrazioaren legeari jarri nahi dion zuzenketak udalerrien eskumenei zuzenean eragingo diela salatu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarreko bozeramaileak.
Interes orokorreko legearen zuzenketan atzera egiteko eskatu dio Podemosek «PSE-EE berriari». Eusko Jaurlaritzak Ingurumen administrazioaren legeari jarri nahi dion zuzenketak udalerrien eskumenei zuzenean eragingo diela salatu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarreko bozeramaileak.
«PSE-EE berriak udalen eskubideak defendatuko ditu, ala beste aldera begiratzen jarraituko du?», galdetu du Miren Gorrotatxegi Elkarrekin-Podemos-IUko legebiltzarreko eledunak, Irunen, Ingurumen administrazioaren legearen harira EAJrekin batera alderdi sozialistak aurkeztu duen zuzenketaren harira. Irunen egin zituen a...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206649/ia-erabateko-erantzuna-izan-du-bizkaiko-arrain-kontserbetako-grebak.htm
Ekonomia
Ia erabateko erantzuna izan du Bizkaiko arrain kontserbetako grebak
Soldata eta lan baldintza «duinak» eskatzen ari dira, baina salatu dute patronalak blokeatu egin dituela lan hitzarmena berritzeko negoziazioak. Mila langile inguru ditu sektoreak, gehien-gehienak emakumeak.
Ia erabateko erantzuna izan du Bizkaiko arrain kontserbetako grebak. Soldata eta lan baldintza «duinak» eskatzen ari dira, baina salatu dute patronalak blokeatu egin dituela lan hitzarmena berritzeko negoziazioak. Mila langile inguru ditu sektoreak, gehien-gehienak emakumeak.
ELA eta CCOO sindikatuek jakinarazi dutenez, «ia erabateko erantzuna» izan du Bizkaiko arrain kontserben sektorean gaurko deitutako grebak. Horrekin batera, manifestazioak egin dituzte Ondarroako eta Bermeoko kaleetan. Ia mila behargin ari dira bereziki Ondarroa, Bermeo eta Markinan kokatuta dauden lantegietan. Patrona...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206650/delirium-tremensek-disko-berria-eta-aurkezpen-bira-iragarri-ditu.htm
Kultura
Delirium Tremensek disko berria eta aurkezpen bira iragarri ditu
Zortzi abesti berri grabatzen dabil taldea, eta gaur plazaratu dute lehen singlea: Ordago. Maiatzaren 28an kontzertu jendetsua emango dute BEC erakustazokan
Delirium Tremensek disko berria eta aurkezpen bira iragarri ditu. Zortzi abesti berri grabatzen dabil taldea, eta gaur plazaratu dute lehen singlea: Ordago. Maiatzaren 28an kontzertu jendetsua emango dute BEC erakustazokan
Seguruenik, ezin da hiru hamarkadaz pilatuz joan den isiltasun zama urratu, aurrez abiada pixka bat hartu beharrik gabe. Hitza pasatu diotenean, espanturik egin gabe, baina arnasa sakon hartzeko baliatu du aukera labur hori Andoni Basterretxea Delirium Tremens taldeko gitarra jotzaile eta kantariak, behintzat. «Bueno, ...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206651/36ko-gerrako-memoria-guneen-sarea-landu-du-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
36ko gerrako memoria guneen sarea landu du Nafarroako Gobernuak
1936ko altxamendu faxistak eta ondorengo diktadurak Nafarroan eragindako indarkeriaren guneen webgune bat aurkeztuko du. Oraingoz hamazazpi fitxa izango ditu, baina asmoa da denborarekin osatzen joatea.
36ko gerrako memoria guneen sarea landu du Nafarroako Gobernuak. 1936ko altxamendu faxistak eta ondorengo diktadurak Nafarroan eragindako indarkeriaren guneen webgune bat aurkeztuko du. Oraingoz hamazazpi fitxa izango ditu, baina asmoa da denborarekin osatzen joatea.
Memoria guneen sareari buruzko webgunea aurkeztu du Ana Ollo Nafarroako Gobernuako Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, Josemi Gaston Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendariarekin batera. Duela hiru urte onartu zen memoria tokiei buruzko foru legea, eta bertan hamazazpi toki aitortu ziren. Webguneak, hain zu...
2021-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/206652/gibdunen-estigma-eta-bazterketa-desagerraraztera-deitu-dute.htm
Gizartea
GIBdunen estigma eta bazterketa desagerraraztera deitu dute
Aurten bete dira 40 urte lehen kasuak agertu zirenetik. GIB positibo diren bi pertsonarekin izan da BERRIA: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri.
GIBdunen estigma eta bazterketa desagerraraztera deitu dute. Aurten bete dira 40 urte lehen kasuak agertu zirenetik. GIB positibo diren bi pertsonarekin izan da BERRIA: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri.
Hiesaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Nafarroako Gobernuko Osasun Saila eta GIBaren aurka aritzen diren erakundeak elkartu egin dira gaur, Iruñean. Carlos Artundo Osasun zuzendariak esan du gaur egun hiesarekin lotutako diskriminazioa desagerraraztea dela helburua, eta horregatik GIB birusa dutenenganako estigma eta ba...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206654/osasun-larrialdia-ezarriko-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Osasun larrialdia ezarriko du Jaurlaritzak
Gotzone Sagarduik esan du Auzitegi Gorenean abian duten auzibidearen ebazpenaren zain zeudela; orain, hori argituta, larrialdia noiz eta nola ezarriko den zehaztea falta da
Osasun larrialdia ezarriko du Jaurlaritzak. Gotzone Sagarduik esan du Auzitegi Gorenean abian duten auzibidearen ebazpenaren zain zeudela; orain, hori argituta, larrialdia noiz eta nola ezarriko den zehaztea falta da
COVID-19ari aurre egiteko murrizketarik gabeko aroa iragarri zuen irailaren 6an Eusko Jaurlaritzak; osasun larrialdia indargabetu zuen ordura arteko neurrien ardura izan zuen Labi batzordeak, eta hurrengo egunetik bertan behera geratu ziren ordura arte egon ziren neurri gehienak. Baina berriz ezartzeko asmoa dutela esa...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206655/cafek-161-autobus-hibrido-egingo-ditu-belgikarako.htm
Ekonomia
CAFek 161 autobus hibrido egingo ditu Belgikarako
Zortzi urteko mantentze lanak ere adostu ditu; guztira, 75 milioi euroren truke.
CAFek 161 autobus hibrido egingo ditu Belgikarako. Zortzi urteko mantentze lanak ere adostu ditu; guztira, 75 milioi euroren truke.
CAF taldeak, Solaris filialaren bitartez, Urbino 12 modeloko 161 autobus hibrido egingo ditu Belgikarako, 75 milioi eurorengatik. Euskal enpresak akordio bat egin du Operateur de Transport de Wallonie (OTW) enpresarekin, Urbino modeloko autobusak saldu eta zortzi urtez mantentzeko. Valoniako Namur, Lieja eta Charleroi ...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206656/manifestazioa-eginen-du-seaskak-abenduaren-10ean-bordelen.htm
Gizartea
Manifestazioa eginen du Seaskak abenduaren 10ean, Bordelen
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuko dute Bordeleko Giza Eskubideen plazan. «Espero dugu aurten zinezko lorpenak izatea, eta badakigu hori mobilizazioen bidez egiten dela», adierazi du Peio Jorajuriak Euskal Irratietan
Manifestazioa eginen du Seaskak abenduaren 10ean, Bordelen. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuko dute Bordeleko Giza Eskubideen plazan. «Espero dugu aurten zinezko lorpenak izatea, eta badakigu hori mobilizazioen bidez egiten dela», adierazi du Peio Jorajuriak Euskal Irratietan
Euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko beste mobilizazio bat antolatu du Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak. Abenduaren 10ean izanen da, Bordelen (Okzitania), Giza Eskubideen plazan. Azterketak Euskaraz kolektiboarekin antolatu dute protesta, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleek azterketak euskaraz ...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206657/ugandako-armadak-adfren-miliziei-eraso-die-kongoko-errepublika-demokratikoan.htm
Mundua
Ugandako armadak ADFren miliziei eraso die Kongoko Errepublika Demokratikoan
Ugandako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gobernuek aliantza militar bat osatu dute Indar Demokratiko Aliatuaren «mehatxuari» aurre egiteko.
Ugandako armadak ADFren miliziei eraso die Kongoko Errepublika Demokratikoan. Ugandako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gobernuek aliantza militar bat osatu dute Indar Demokratiko Aliatuaren «mehatxuari» aurre egiteko.
Ugandako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gobernuek atzo iragarri zutenez, aliantza militar bat osatu dute ADF Indar Demokratiko Aliatuak miliziaren «mehatxuari» aurre egiteko. Eta, ordu batzuk geroago, miliziaren aurkako erasoaldia hasi du Ugandako armadak. Txio baten bidez bozeramaile batek adierazi duenez, ADFk...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206658/abenduan-beste-astebeteko-greba-egingo-dute-bizkaiko-autoeskoletan.htm
Ekonomia
Abenduan beste astebeteko greba egingo dute Bizkaiko autoeskoletan
Duela 11 urte amaituriko lan ituna berritu nahi dute langileek, baina azaldu dute patronalak ez duela negoziatu nahi. Salatu dute bulegoetako langileen soldata garbiak ez direla iristen mila eurora.
Abenduan beste astebeteko greba egingo dute Bizkaiko autoeskoletan. Duela 11 urte amaituriko lan ituna berritu nahi dute langileek, baina azaldu dute patronalak ez duela negoziatu nahi. Salatu dute bulegoetako langileen soldata garbiak ez direla iristen mila eurora.
ELA sindikatuak beste bost greba egunera deitu du abenduaren 13tik 17ra Bizkaiko autoeskolen sektorean. Salatu du lan hitzarmena berritzeko eginiko deiei erantzun gabe jarraitzen duela patronalak. Duela 11 urte iraungi zen ituna. Mobilizazioekin batera, abenduaren 9an Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan egitekoa den ...
2021-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/206659/gorenak-baimendu-egin-du-ziurtagiria-eskatzea-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-ere.htm
Gizartea
Gorenak baimendu egin du ziurtagiria eskatzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere
Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta ebatzi du zenbait tokitan sartzeko ziurtagiria aurkeztu beharra «egokia, beharrezkoa eta proportziozko neurri bat» dela.
Gorenak baimendu egin du ziurtagiria eskatzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere. Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta ebatzi du zenbait tokitan sartzeko ziurtagiria aurkeztu beharra «egokia, beharrezkoa eta proportziozko neurri bat» dela.
Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontra aurkeztu zuen helegitea, eta baimendu egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere hainbat tokitan ziurtagiria exijitzeko eskaera. Bere erabakia argudiatzeko, irailaren 14an Galiziarako eman zuen ebazpenean oinarrit...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206660/sarek-mobilizazioak-antolatu-ditu-hego-euskal-herriko-hiriburuetan-gabonetarako.htm
Politika
Sarek mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan Gabonetarako
Euskal presoen sakabanaketa «berehala» amaitu behar dela nabarmendu du plataformak.
Sarek mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan Gabonetarako. Euskal presoen sakabanaketa «berehala» amaitu behar dela nabarmendu du plataformak.
«Euskal preso guztien hurbilketa berehala gauzatu behar da, beste atzerapenik gabe». Hala adierazi dute Sareko kideek Gasteizen egin duten prentsaurrekoan. Izan ere, sakabanaketa euskal presoen giza eskubideen «urraketa» bat dela salatu dute, eta gaineratu sektore batzuk, aurrera egin beharrean, iraganeko «konfrontazio...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206661/bildarratzek-iragarri-du-ikasleek-ez-dutela-aztarnarien-deiaren-zain-egon-beharko-covid-19a-atzemateko-proba-egiteko.htm
Gizartea
Bildarratzek iragarri du ikasleek ez dutela aztarnarien deiaren zain egon beharko COVID-19a atzemateko proba egiteko
ESI erakunde sanitario integratuak ikastetxean baheketa bat egin behar dela erabakitzen duenean, listu bidezko probak egingo dizkiete ikasleei.
Bildarratzek iragarri du ikasleek ez dutela aztarnarien deiaren zain egon beharko COVID-19a atzemateko proba egiteko. ESI erakunde sanitario integratuak ikastetxean baheketa bat egin behar dela erabakitzen duenean, listu bidezko probak egingo dizkiete ikasleei.
Eusko Jaurlaritzak aldatu egingo du ikasleen artean COVID-19a atzemateko protokoloa. Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoren iragarri duenez, aurrerantzean, ESI erakunde sanitario integratuak ikastetxe bateko ikasleen artean baheketa egin behar dela erabakitzen duenean, i...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206662/jaurlaritzaren-boluntariotzaren-estrategia-berriak-gizarte-ahaldundua-eta-parte-hartzailea-sustatuko-du.htm
Gizartea
Jaurlaritzaren Boluntariotzaren estrategia berriak «gizarte ahaldundua eta parte hartzailea» sustatuko du
Amilibiak aurreratu du abenduaren 5ean ospatuko dutela aurtengo boluntariotza eguna.
Jaurlaritzaren Boluntariotzaren estrategia berriak «gizarte ahaldundua eta parte hartzailea» sustatuko du. Amilibiak aurreratu du abenduaren 5ean ospatuko dutela aurtengo boluntariotza eguna.
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, eta Jose Alberto Vicente Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko presidenteordeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2021-2024 aldirako Boluntariotza Estrategiaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte Gasteizen. Estrategia berriak, «gizarte ahaldundua eta part...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206663/guraso-erdaldunek-berebiziko-rola-dute-euskararen-transmisioan.htm
Gizartea
«Guraso erdaldunek berebiziko rola dute euskararen transmisioan»
Euskaltzaleen Topaguneak mahai ingurua antolatu du gaurko: 'Haurren aurrean, helduok heldu' solasaldia. Hizkuntza praktikak eta helduen eredugarritasuna mintzagai, Paula Kasares eta Kike Amonarriz izan dira hizlari.
«Guraso erdaldunek berebiziko rola dute euskararen transmisioan». Euskaltzaleen Topaguneak mahai ingurua antolatu du gaurko: 'Haurren aurrean, helduok heldu' solasaldia. Hizkuntza praktikak eta helduen eredugarritasuna mintzagai, Paula Kasares eta Kike Amonarriz izan dira hizlari.
Norabide guzietan zabaldu beharra da euskara, baina inportantea da horietako bakoitzean arreta jartzea, erne. Berriki, herritar helduen hizkuntza ohituretara zuzendu du begirada Euskaltzaleen Topaguneak beste hainbat eragilerekin sortutako egitasmoak: 'Haurren aurrean, helduok heldu' ariketa soziala abiatu dute Euskal ...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206664/guuk-konpainia-osorik-erosi-du-masmovilek.htm
Ekonomia
Guuk konpainia osorik erosi du Masmovilek
Telekomunikazioko euskal konpainia horren %40 beste akziodunen esku zegoen, eta zati hori bereganatu du orain.
Guuk konpainia osorik erosi du Masmovilek. Telekomunikazioko euskal konpainia horren %40 beste akziodunen esku zegoen, eta zati hori bereganatu du orain.
Global Dominionen (%25), Nafarroako Rural Kutxaren (%10) eta Elkargiren (%5) akzio poltsak erosi ditu Masmovilek, eta, horrenbestez, Guuk konpainia osorik eskuratu du. Euskaltel erosi ondoren, Masmovilek euskal merkatuaren kuota irabazten jarraitu du Guuk osorik erosita. Ez dute operazioaren datu ekonomikoen berri eman...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206665/espainiako-gobernuko-iturriek-esan-dute-atzerriko-plataformek-ez-dutela-6ko-kuotarik-bete-beharko.htm
Bizigiro
Espainiako Gobernuko iturriek esan dute atzerriko plataformek ez dutela %6ko kuotarik bete beharko
Gaur onartu dute Espainiako ikus-entzunezkoen lege berria, eta hainbat hedabideren arabera, Netflixek, Disney Plusek, HBO Maxek eta Amazon Prime Videok ez dute edukiaren %6 gutxienez euskaraz, katalanez edo galegoz izan beharko. ERCk iragarri du emendakinak aurkeztuko dizkiola testuari.
Espainiako Gobernuko iturriek esan dute atzerriko plataformek ez dutela %6ko kuotarik bete beharko. Gaur onartu dute Espainiako ikus-entzunezkoen lege berria, eta hainbat hedabideren arabera, Netflixek, Disney Plusek, HBO Maxek eta Amazon Prime Videok ez dute edukiaren %6 gutxienez euskaraz, katalanez edo galegoz izan ...
Espainiako Ministroen Kontseiluak Ikus-entzunezko Lege Orokor berria onartu du gaur. Plataformei kuotak ezartzea adostu zuen ERCk Espainiako Gobernuarekin. Baina AADP elkarteak eta Plataforma per la Llenguak uste dute «murritza» dela legea, plataformak soilik bikoiztuak eta azpititulatuak dauden edukiak sartzera behark...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206666/ermuko-zahar-etxe-batean-egoiliar-bat-hil-da-eta-beste-25-kutsatu.htm
Gizartea
Ermuko zahar etxe batean egoiliar bat hil da, eta beste 25 kutsatu
Birusa berriro sartu da zahar etxeetan: agerraldi bat atzeman dute Ermuko Abeletxe egoitzan; Arabako zahar etxeetan bost positibo eta hildako bat izan dira. Gipuzkoako egoitzetan, zazpi kasu positibo atzeman dituzte.
Ermuko zahar etxe batean egoiliar bat hil da, eta beste 25 kutsatu. Birusa berriro sartu da zahar etxeetan: agerraldi bat atzeman dute Ermuko Abeletxe egoitzan; Arabako zahar etxeetan bost positibo eta hildako bat izan dira. Gipuzkoako egoitzetan, zazpi kasu positibo atzeman dituzte.
Berriro sartu da birusa adinekoen egoitzetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek jakinarazi dutenez. Araban, bost positibo eta hildako bat izan dira; Bizkaian, 25 kasu eta heriotza bat zenbatu dituzte; eta Gipuzkoan, zazpi kasu positibo atzeman dituzte. Bizkaian, birusaren agerraldi bat atzeman dute Ermuk...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206667/txertoak-aldaera-berrira-moldatzeko-hiru-edo-lau-hilabete-beharko-direla-dio-emak.htm
Mundua
Txertoak aldaera berrira moldatzeko hiru edo lau hilabete beharko direla dio EMAk
Derrigorrezko txertaketa ezartzeko lehen urratsa egin du Austriak. Greziak ehun euroko isuna ezarriko die txertatzen ez diren 60 urtetik gorako herritarrei.
Txertoak aldaera berrira moldatzeko hiru edo lau hilabete beharko direla dio EMAk. Derrigorrezko txertaketa ezartzeko lehen urratsa egin du Austriak. Greziak ehun euroko isuna ezarriko die txertatzen ez diren 60 urtetik gorako herritarrei.
EMA Sendagaien Europako Agentziako buru Emer Cookek iragarri du hiru edo lau hilabete beharko dituztela egun dauden txertoak aldaera berrira egokitzeko. Europako Parlamentuan egin duen agerraldian zehaztu du, hala ere, goizegi dela esateko txertoak moldatzea beharrezkoa izango ote den edo gaur egun daudenekin nahikoa i...
2021-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/206668/iparraldeko-hiri-nagusietan-maskara-beharrezkoa-izanen-da-karrikan.htm
Gizartea
Iparraldeko hiri nagusietan maskara beharrezkoa izanen da karrikan
Eric Spitzek segurtatu du ostegunetik goiti maskararen erabilera derrigortuko duela zenbait hiritan, baita ziurtagiria eskatzen duten eremu publikoetan ere.
Iparraldeko hiri nagusietan maskara beharrezkoa izanen da karrikan. Eric Spitzek segurtatu du ostegunetik goiti maskararen erabilera derrigortuko duela zenbait hiritan, baita ziurtagiria eskatzen duten eremu publikoetan ere.
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak adierazi zuen prefetei eskumena emanen ziela maskararen erabilera berriz ezartzeko. Bada, Pirinio Atlantikoetako prefeta Eric Spitzek neurria martxan jartzea erabaki du, intzidentzia tasaren igoera ikusita. Dekretu ofiziala oraino atera ez bada ere, France Bleu irratian baiezt...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206669/ertzain-abertzaleen-elkarteak-mozal-legearen-erreforma-babestu-du.htm
Politika
Ertzain Abertzaleen Elkarteak 'mozal legearen' erreforma babestu du
Elkarteak ez du «onartzen» Herritarren Segurtasunerako Espainiako Legea aldatzearen aurkako manifestazioetan «ertzainak ere agertzea Espainiako ultra eskuineko kideekin batera».
Ertzain Abertzaleen Elkarteak 'mozal legearen' erreforma babestu du. Elkarteak ez du «onartzen» Herritarren Segurtasunerako Espainiako Legea aldatzearen aurkako manifestazioetan «ertzainak ere agertzea Espainiako ultra eskuineko kideekin batera».
Espainiako Gobernua Herritarren Segurtasunerako Legea erreformatzeko proposamen bat lantzen ari da, eta legean aldatu litekeenaren aurkako manifestazioak egin dituzte sindikatu ugarik. Hamar sindikatuk egin zuten bat joan den astean Bilbon eginiko bilkuran, Plaza Eliptikoan: Erne, Euspel, Sipe, SVPE-PLES, IGC, AUGC, CE...
2021-11-30
https://www.berria.eus/albisteak/206670/sanchezek-argindarren-promesari-eutsi-arren-kontuak-ez-dira-ateratzen.htm
Ekonomia
Sanchezek argindarren promesari eutsi arren, kontuak ez dira ateratzen
Azaroan %68 igo da argindarra, eta Espainiako Gobernuaren 2018ko prezioen promesa urrunago dago. Adituek diote «ezinezkoa» dela.
Sanchezek argindarren promesari eutsi arren, kontuak ez dira ateratzen. Azaroan %68 igo da argindarra, eta Espainiako Gobernuaren 2018ko prezioen promesa urrunago dago. Adituek diote «ezinezkoa» dela.
Azaroa badoa, eta harekin batera Espainiako Gobernuak argindarrari buruz egindako promesaren esperantzarako zio gehienak, historiako fakturarik garestienetan bigarrena utzi baitu hilak, berriro ere errekorrak hautsita egun askoan. Madrilek bere promesari eusten dio, ordea: atzo bertan, Teresa Ribera Trantsizio Ekologik...
2021-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/206671/leonard-kometa-ez-da-hautsi-eta-datorren-astean-begi-hutsez-ikusi-ahal-izango-da.htm
Bizigiro
'Leonard' kometa ez da hautsi, eta datorren astean begi hutsez ikusi ahal izango da
Espero zen bidea egiten ari da Leonard kometa, eta datorren astean begi hutsez ikusi ahal izango da Euskal Herrian. 80.000 urtean behin hurbiltzen da Lurrera.
'Leonard' kometa ez da hautsi, eta datorren astean begi hutsez ikusi ahal izango da. Espero zen bidea egiten ari da Leonard kometa, eta datorren astean begi hutsez ikusi ahal izango da Euskal Herrian. 80.000 urtean behin hurbiltzen da Lurrera.
«Berri onak! Kometa bizirik dago oraindik! Sutan bero eta distiratsu ikusi dute Lemmon behatokitik!». Hitz horiekin baieztatu dute sare sozialetan C/2021 A1 Leonard kometa espero zen bidea egiten ari dela. Ondo bidean, datorren astean begi hutsez ikusi ahal izango da Euskal Herritik, eguraldiak laguntzen badu. Urtarri...
2021-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/206704/hizkuntzen-berdintasunaren-alde-lan-egiten-dutenek-salatu-dute-legean-ez-dagoela-urratsik.htm
Bizigiro
Hizkuntzen berdintasunaren alde lan egiten dutenek salatu dute legean ez dagoela urratsik
Euskalgintzaren Kontseiluak eta katalanaren eta galegoaren eskubideen alde lan egiten duten erakundeek adierazi dute ikus-entzunezkoen lege berrian hizkuntza aniztasuna aitortu, defendatu, bermatu eta sustatu behar dela printzipio gisa.
Hizkuntzen berdintasunaren alde lan egiten dutenek salatu dute legean ez dagoela urratsik. Euskalgintzaren Kontseiluak eta katalanaren eta galegoaren eskubideen alde lan egiten duten erakundeek adierazi dute ikus-entzunezkoen lege berrian hizkuntza aniztasuna aitortu, defendatu, bermatu eta sustatu behar dela printzipi...
Hizkuntzen eta haien berdintasunaren alde lan egiten duten gizarte eta kultur erakundeek —tartean Euskalgintzaren Kontseilua— adierazpen bateratua egin dute Espainiako Ikus-entzunezko Lege Orokorraren auziaren inguruan. Salatu dute ez direla inondik inora nahikoa testuan jasotzen diren hizkuntzen aldeko urratsak. «Naba...
2021-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/206705/karrantza-ibaian-aurkitu-dute-igandean-desagertutako-31-urteko-gizona.htm
Gizartea
Karrantza ibaian aurkitu dute igandean desagertutako 31 urteko gizona
Sendiak igandean jarri zuen salaketa, atzo aurkitu zuten Ramales de la Victorian (Espainia), eta Ertzaintzak gaur baieztatu du gorpua desagertuarena dela.
Karrantza ibaian aurkitu dute igandean desagertutako 31 urteko gizona. Sendiak igandean jarri zuen salaketa, atzo aurkitu zuten Ramales de la Victorian (Espainia), eta Ertzaintzak gaur baieztatu du gorpua desagertuarena dela.
Herritar batek gorpu bat aurkitu zuen atzo arratsaldean Karrantza ibaian, Kantabriako (Espainia) Ramales de la Victoria herriaren parean. Ertzaintzak gaur baieztatu duenez, igandetik bila zebiltzan 31 urteko gazte bizkaitarrarena da hilotza. Autopsiaren zain daude oraindik, baina jada baieztatu dute hura dela. Familia...
2021-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/206706/urkulluk-esan-du-labiren-bilerarako-deia-egingo-duela-osasun-larrialdia-ezartzeko.htm
Gizartea
Urkulluk esan du Labiren bilerarako deia egingo duela, osasun larrialdia ezartzeko
Osasun larrialdia ezartzearekin batera indarrean sartuko diren neurri murriztaile berriak adostuko dituzte bileran. COVID ziurtagiria noiz eta nola ezarriko den ere zehaztuko dute. Bilera ostiralean izango dela adierazi dute hainbat hedabidek, baina holakorik ez du ziurtatu lehendakariak.
Urkulluk esan du Labiren bilerarako deia egingo duela, osasun larrialdia ezartzeko. Osasun larrialdia ezartzearekin batera indarrean sartuko diren neurri murriztaile berriak adostuko dituzte bileran. COVID ziurtagiria noiz eta nola ezarriko den ere zehaztuko dute. Bilera ostiralean izango dela adierazi dute hainbat hed...
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Labiren bilerara deitukodu, osasun larrialdi egoera ezartzeko eta COVID ziurtagiria martxan jartzeko. Albiste agentziek zabaldu dutenez, ostiral arratsalderako deitu ditu erakundeetako ordezkariak Labiren bilerara. Bertan zehaztuko dituzte osasun larrialdia ezartzearekin ...
2021-12-1
https://www.berria.eus/albisteak/206707/panpi-ladutxe-hil-da.htm
Kirola
Panpi Ladutxe hil da
Ezkerparetako txapelketa nagusi bat irabazi zuen Ipar Euskal Herriko lehen pilotaria izan zen lapurtarra: 1987ko eta 1989ko binakako txapeldun izan zen Joxean Tolosarekin. Entrenatzailea eta kantaria ere bazen, besteak beste. 66 urterekin hil da.
Panpi Ladutxe hil da. Ezkerparetako txapelketa nagusi bat irabazi zuen Ipar Euskal Herriko lehen pilotaria izan zen lapurtarra: 1987ko eta 1989ko binakako txapeldun izan zen Joxean Tolosarekin. Entrenatzailea eta kantaria ere bazen, besteak beste. 66 urterekin hil da.
Panpi Ladutxe pilotari ohia hil da, 66 urterekin. Hala jakinarazi berri du Xabier Euzkitzek Twitterren. Minbizia zuen, eta hainbat egun zeramatzan Baionako ospitalean. 1955ean jaio zen, Azkainen (Lapurdi), eta pilotaren munduan izan den izenik esanguratsuenetako bat da harena. Izan ere, besteak beste, ezkerparetako txa...