date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/207620/abenduaren-24an-sartuko-da-indarrean-hegoaldean-aire-zabalean-maskara-jartzeko-agindua.htm | Gizartea | Abenduaren 24an sartuko da indarrean Hegoaldean aire zabalean maskara jartzeko agindua | Kirola egitean edo espazio naturaletan kendu ahal izango da, bakarrik edo bizikide den norbaitekin egonez gero. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak jakinarazi du lege dekretu baten bidez onartuko dutela agindua bihar ezohiko ministro kontseilu batean, eta ez dio epe mugarik jarri neurriari. Espainiak aukera emango du... | Abenduaren 24an sartuko da indarrean Hegoaldean aire zabalean maskara jartzeko agindua. Kirola egitean edo espazio naturaletan kendu ahal izango da, bakarrik edo bizikide den norbaitekin egonez gero. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak jakinarazi du lege dekretu baten bidez onartuko dutela agindua bihar ezohiko minis... | Pedro Sanchezek Espainiako autonomia erkidegoetako presidenteen konferentzian jakinarazi duenez, kalean maskara jartzera derrigortuko du Espainiako Gobernuak berriro. Hala proposatu die presidenteei hitza hartu duenean, eta esan du bihar ezohiko ministro kontseilu batean onartuko dutela, lege dekretu baten bidez. Sanch... |
2021-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/207621/nafarroako-zahar-etxeetara-sartzeko-ez-da-eskatuko-covid-ziurtagiririk.htm | Gizartea | Nafarroako zahar etxeetara sartzeko ez da eskatuko COVID ziurtagiririk | Nafarroako Auzitegi Nagusiak baztertu egin du gobernuaren eskea. Epaileek argudiatu dute Eskubide Sozialetako Departamentuak ez duela eskumenik aski horretarako. | Nafarroako zahar etxeetara sartzeko ez da eskatuko COVID ziurtagiririk. Nafarroako Auzitegi Nagusiak baztertu egin du gobernuaren eskea. Epaileek argudiatu dute Eskubide Sozialetako Departamentuak ez duela eskumenik aski horretarako. | COVID ziurtagiriaren erabilera ez da Nafarroako zahar etxeetara hedatuko, oraingoz; hala ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Zehazki, egoitzetara sartu ahal izateko ziurtagiria eskatzeko ahalmena nahi du gobernuak. Ordea, epaileek ez diote babesik azaldu eskeari. Auzitegiak argudiatu duenez, Nafarroako Gobernuko Es... |
2021-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/207622/garbine-buenoren-izendapenak-ezezkoaren-atarian-jarri-ditu-iruneko-aurrekontuak.htm | Politika | Garbiñe Buenoren izendapenak ezezkoaren atarian jarri ditu Iruñeko aurrekontuak | EH Bilduko zinegotzi berriak kargua hartuko du datorren asteko udalbatzarrerako, eta, beraz, oposizioak gehiengoa izango du. | Garbiñe Buenoren izendapenak ezezkoaren atarian jarri ditu Iruñeko aurrekontuak. EH Bilduko zinegotzi berriak kargua hartuko du datorren asteko udalbatzarrerako, eta, beraz, oposizioak gehiengoa izango du. | Navarra Sumari ez zaio nahi bezala atera jokaldia. Aurrekontuak onartzeko osoko bilkura hilaren 30ean egitekoak dira Iruñeko Udalean, eta, itxura guztien arabera, Navarra Sumak osatutako udal gobernuak ezingo ditu onartu aurrekontuak. Enrique Maia alkatearen asmoa zen baliatzea oposizioak ordezkari bat gutxiago duela J... |
2021-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/207623/elak-salatu-du-jaurlaritzak-erraustegi-bat-egin-nahi-duela-zumarragan.htm | Gizartea | ELAk salatu du Jaurlaritzak erraustegi bat egin nahi duela Zumarragan | Sindikaturen arabera, 2023. urtea amaitu aurretik egongo litzateke martxan. Gobernuari eskatu dio proiektua baztertu eta tratamendu iraunkorretan inbertitzeko. | ELAk salatu du Jaurlaritzak erraustegi bat egin nahi duela Zumarragan. Sindikaturen arabera, 2023. urtea amaitu aurretik egongo litzateke martxan. Gobernuari eskatu dio proiektua baztertu eta tratamendu iraunkorretan inbertitzeko. | Eusko Jaurlaritzak plastikoa tratatzeko planta bat egin nahi du Zumarragan (Gipuzkoa), ELAk adierazi duenez. Sindikatuaren arabera, urtean 33.000 tona plastiko hartzeko gaitasuna izango luke plantak, eta, hura erreta, erregaia egiteko olioa aterako lukete handik: «Beraz, erraustegi bat da Zumarragakoa». Azaldu duenez, ... |
2021-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/207624/zuhaitz-genealogiko-zaharrena-osatu-dute.htm | Bizigiro | Zuhaitz genealogiko zaharrena osatu dute | Neolitoko familia zabal baten bost belaunaldi identifikatu dituzte Ingalaterra hego-mendebaldean. Iñigo Olalde EHUko ikertzaileak parte hartu du ikerketan. Nature aldizkarian argitaratu dute. | Zuhaitz genealogiko zaharrena osatu dute. Neolitoko familia zabal baten bost belaunaldi identifikatu dituzte Ingalaterra hego-mendebaldean. Iñigo Olalde EHUko ikertzaileak parte hartu du ikerketan. Nature aldizkarian argitaratu dute. | Neolitoa aldaketa garaia izan zen. Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sorrera, animalien etxekotzea, populazio sedentarioak, harrizko tresna landuak... Neolitoko iraultza ikertu izan da. Baina nolakoa zen garai hartako familien egitura? Nolakoa familiako kideen arteko harremana? Nola baldintzatzen zuen senidetasunak lu... |
2021-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/207625/bruselak-diru-iturri-berriak-ezarriko-ditu-suspertze-funtsa-finantzatzeko.htm | Ekonomia | Bruselak diru iturri berriak ezarriko ditu suspertze funtsa finantzatzeko | Estatuek CO2 isurien eskubideekin eta multinazionalen zergarekin jasotakoaren zati bat eman beharko diote EBri. Karbonoaren muga zerga eta Tobin eta Google tasak ere erabili nahi ditu. | Bruselak diru iturri berriak ezarriko ditu suspertze funtsa finantzatzeko. Estatuek CO2 isurien eskubideekin eta multinazionalen zergarekin jasotakoaren zati bat eman beharko diote EBri. Karbonoaren muga zerga eta Tobin eta Google tasak ere erabili nahi ditu. | Europako Batzordeak hiru diru iturri berri sartu nahi ditu Batasunaren aurrekontuak finantzatzeko, eta, batez ere, Next Generation funtsaren zorra ordaintzeko, 800.000 milioi eurokoa. Diru sarrera horietako bat, hauxe: CO2 isurien eskubideen merkatuetan lortutakoaren zati bat. Horri bi zerga berri gehitu nahi dizkio: E... |
2021-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/207626/fiskaltzak-121-urteko-espetxe-zigorra-eskatu-du-cabezudorentzat.htm | Gizartea | Fiskaltzak 121 urteko espetxe zigorra eskatu du Cabezudorentzat | Hainbat sexu eraso egitea, haur pornografia zabaltzea eta iruzur egitea leporatzen diote argazkilariari. Fiskalaren esanetan, Kote Cabezudok hamasei modeloren aurka egin zituen eraso horiek, 1992tik 2013ra bitartean. Haientzat milioi bat euroko ordain ekonomikoak ere eskatu ditu. | Fiskaltzak 121 urteko espetxe zigorra eskatu du Cabezudorentzat. Hainbat sexu eraso egitea, haur pornografia zabaltzea eta iruzur egitea leporatzen diote argazkilariari. Fiskalaren esanetan, Kote Cabezudok hamasei modeloren aurka egin zituen eraso horiek, 1992tik 2013ra bitartean. Haientzat milioi bat euroko ordain eko... | Gipuzkoako Fiskaltzak 32 delitu leporatzen dizkio Kote Cabezudo argazkilariari, eta horiengatik 121 urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat, haren aurkako auzibide nagusian. Besteak beste, hainbat sexu eraso egitea, haur pornografia egin eta zabaltzea, pertsonen intimitatea urratzea eta iruzur egitea egozten diote a... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207627/gehiago-merezi-izan-du-athleticek.htm | Kirola | Gehiago merezi izan du Athleticek | Zuri-gorriek estu hartu dute bigarren zatian Real Madril, baina esku hutsik amaitu dute. Partidako hiru golak lehen 10 minutuetan sartu dituzte; Athleticena, Oihan Sancetek. | Gehiago merezi izan du Athleticek. Zuri-gorriek estu hartu dute bigarren zatian Real Madril, baina esku hutsik amaitu dute. Partidako hiru golak lehen 10 minutuetan sartu dituzte; Athleticena, Oihan Sancetek. | Betisen aurka azken unean lortutako garaipenaren ostean, Athleticek beste garaipen bat eskaini nahi zien zaleei, Gabonetako oparia. Baina ez da posible izan. Gertu izan du gutxienez puntu bat urratzea Marcelinoren taldeak, batez ere bigarren zatian. Bizi eta zuzen jokatu du, erasora. San Mameseko zaleek gustuko duten m... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207650/eider-saezek-nogen-musika-taldea-utzi-du.htm | Kultura | Eider Saezek Nogen musika taldea utzi du | Abeslariak lau urtez jarri die ahotsa talde donostiarraren kantuei. Argitu du Nogenek aurrera segituko duela, bera gabe ere. | Eider Saezek Nogen musika taldea utzi du. Abeslariak lau urtez jarri die ahotsa talde donostiarraren kantuei. Argitu du Nogenek aurrera segituko duela, bera gabe ere. | «Batzuetan zaila da erabakiak hartzea, baina beti esan ohi dut egin dezakegun onena dela gure bihotzak eskatzen digunari jarraitzea, eta pauuso hau ematea eskatzen dit nireak». Nogen musika taldeko Eider Saez abeslariarenak dira hitzak, musika bandaren sare sozialetan idatziak. Luzamenduetan ibili gabe bota die mezua z... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207651/urkulluk-ez-du-beste-neurririk-hartuko-oraingoz.htm | Gizartea | Urkulluk ez du beste neurririk hartuko «oraingoz» | Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak azaldu du egoera «kezkagarria» dela. | Urkulluk ez du beste neurririk hartuko «oraingoz». Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak azaldu du egoera «kezkagarria» dela. | Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea autonomia erkidegoetako presidenteekin batzartu ondoren, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hizpide izan du etorkizunean neurri gehiago hartzeko aukera. Eusko Legebiltzarreko atarian, Urkulluk esan du ez duela «oraingoz» neurri gehigarririk hartuko, uste baitu... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207652/espainiako-ministroen-kontseiluak-onartu-egin-du-maskara-kalean-erabiltzera-behartzen-duen-lege-dekretua.htm | Gizartea | Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu egin du maskara kalean erabiltzera behartzen duen lege dekretua | Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak ez du zehaztu noiz arte izan asmo duten neurria indarrean. Sei urtetik gorako guztiek izan beharko dute maskara jantzita, kirola bakarka egitean edo «ingurune naturaletan» daudenean izan ezik. | Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu egin du maskara kalean erabiltzera behartzen duen lege dekretua. Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak ez du zehaztu noiz arte izan asmo duten neurria indarrean. Sei urtetik gorako guztiek izan beharko dute maskara jantzita, kirola bakarka egitean edo «ingurune naturaleta... | Pedro Sanchez Espainiako presidenteak atzo arratsaldean iragarri zuen moduan, Espainiako Ministroen Kontseilua goizean bildu da, eta aire zabalean maskara derrigorrezko egingo duen lege dekretua onartu du. Bihar sartuko da indarrean.
Maskararen erabilera da lege dekretuan jasota dagoen neurri murriztaile bakarra. Kont... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207653/amaitu-da-aire-garbia-pirinioetan.htm | Bizigiro | Amaitu da aire garbia Pirinioetan | Zientzialariek baieztatu egin dute mikroplastikoak 2.877 metroko garaieran ere atzeman direla, eta 10.000 kilometro ere egin ditzaketela airean, Ipar Amerikatik Pirinioetaraino. | Amaitu da aire garbia Pirinioetan. Zientzialariek baieztatu egin dute mikroplastikoak 2.877 metroko garaieran ere atzeman direla, eta 10.000 kilometro ere egin ditzaketela airean, Ipar Amerikatik Pirinioetaraino. | Pirinioetako mendi gailur elurtuak, haize freskoa. Unerik egokiena ematen du edertasun horren erdian arnasa sakon hartzeko, aire garbia birikietara eramateko, ezta? Bada, han ere inor mikroplastikoen kutsaduratik salbu ez dagoela baieztatu dute aste honetan Nature zientzia aldizkarian argitaraturiko ikerketa batean. Pi... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207654/pandemiari-era-koordinatuan-aurre-egiteko-zenbait-neurri-aztertzen-ari-dira-txibite-eta-urkullu.htm | Gizartea | Pandemiari era koordinatuan aurre egiteko zenbait neurri aztertzen ari dira Txibite eta Urkullu | Erkidego mugakideetan aplikatuko liratekeen zenbait neurri adosteko hitz egin dute, eta datorren astean sartuko lirateke indarrean. | Pandemiari era koordinatuan aurre egiteko zenbait neurri aztertzen ari dira Txibite eta Urkullu. Erkidego mugakideetan aplikatuko liratekeen zenbait neurri adosteko hitz egin dute, eta datorren astean sartuko lirateke indarrean. | COVID-19aren oldarraldiari era koordinatu batean nola aurre egin aztertu dute Maria Txibite Nafarroako presidenteak eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Europa Press berri agentziaren arabera, erkidego mugakideetan aplikatuko liratekeen zenbait neurri komun adosteko hitz egin dute, eta datorren astean s... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207655/aho-bateko-asaldura.htm | Gizartea | Aho bateko asaldura | Kalean maskara jartzea nahitaezkoa izanen da bihartik Hego Euskal Herrian. Neurria iragarri ondotik, errenkadan ailegatu dira mugaren kontrako kritikak. Sareetan islatuak dira horietako asko; sumina eta ezin ulertua dira nagusi. | Aho bateko asaldura. Kalean maskara jartzea nahitaezkoa izanen da bihartik Hego Euskal Herrian. Neurria iragarri ondotik, errenkadan ailegatu dira mugaren kontrako kritikak. Sareetan islatuak dira horietako asko; sumina eta ezin ulertua dira nagusi. | Neurri murriztaile baten iragarpena irits daitekeela espero den bakoitzean gertatu bezala, herritarrak erne eta jakin-minez ziren atzo, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuak zer jakinaraziko. Baina uste baino lehenago iritsi zen albistea, bestela bezala, erkidegoetako presidenteekin telematikoki eginiko batzarra bukatu ba... |
2021-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/207656/espainiako-gobernuak-lan-erreforma-adostu-du-sindikatuekin-eta-patronalarekin.htm | Ekonomia | Espainiako Gobernuak lan erreforma adostu du sindikatuekin eta patronalarekin | CEOE, CCOO eta UGTko zuzendaritzek adostutako testuaren ardatz nagusiak onartu dituzte, eta Espainiako Gobernuak egintzat eman du hiruko akordioa. Ultraaktibitate mugagabea berreskuratu dute, eta sektoreko lan itunek lehentasuna izango dute enpresakoen aurretik. | Espainiako Gobernuak lan erreforma adostu du sindikatuekin eta patronalarekin. CEOE, CCOO eta UGTko zuzendaritzek adostutako testuaren ardatz nagusiak onartu dituzte, eta Espainiako Gobernuak egintzat eman du hiruko akordioa. Ultraaktibitate mugagabea berreskuratu dute, eta sektoreko lan itunek lehentasuna izango dute ... | Hego Euskal Herriko enpresek eta beharginek lan araudi berria izango dute urte berriarekin batera, baina ez da izango PPren lan errefomaren aurreko legedia, hau da, Espainiako Gobernuak ez du indargabetuko 2012ko erreforma. CEOE patronalak iragarri du ontzat ematen dituela eragileen mahaiak hilabete askoan negoziatutak... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207657/eusko-jaurlaritzak-baditu-2022rako-aurrekontuak.htm | Politika | Eusko Jaurlaritzak baditu 2022rako aurrekontuak | EAJren eta PSE-EEren gehiengoak zabaldu dio bidea Eusko Legebiltzarrari aurrekontuak onartzeko. Oposizioak salatu du ez dietela erantzuten egungo beharrei. | Eusko Jaurlaritzak baditu 2022rako aurrekontuak. EAJren eta PSE-EEren gehiengoak zabaldu dio bidea Eusko Legebiltzarrari aurrekontuak onartzeko. Oposizioak salatu du ez dietela erantzuten egungo beharrei. | Ez da gidoi aldaketarik izan Eusko Legebiltzarrean. Ganberak atzera bota ditu Elkarrekin Podemos-IUk eta PPk aurkeztutako zuzenketa partzialak, eta ontzat jo ditu Eusko Jaurlaritzaren 2022rako aurrekontuak. Oposizioko alderdiek adierazi dute ez dietela erantzuten herritarren beharrei, baina EAJren eta PSE-EEren gehieng... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207658/nafarroako-parlamentuak-2022ko-aurrekontuak-onartu-ditu.htm | Politika | Nafarroako Parlamentuak 2022ko aurrekontuak onartu ditu | Navarra Sumak aurkezturiko zuzenketa guztiak atzera bota dituzte | Nafarroako Parlamentuak 2022ko aurrekontuak onartu ditu. Navarra Sumak aurkezturiko zuzenketa guztiak atzera bota dituzte | Nafarroako Parlamentuak 2022ko aurrekontuak onartu ditu, PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Navarra Sumak kontrako botoa eman du. Orotara, aurrekontu egitasmoak aldeko 23 boto jaso ditu, kontrako hogei boto eta zazpi abstentzio. Hiru parlamentariok modu telematiko... |
2021-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/207659/osasun-etxeen-ordutegia-1700etara-murriztuko-du-osakidetzak-gabonetan.htm | Gizartea | Osasun etxeen ordutegia 17:00etara murriztuko du Osakidetzak Gabonetan | Ordutegia laburtzeko erabakia osasun etxeen araberakoa izanen da urtarrilaren 10era arte. | Osasun etxeen ordutegia 17:00etara murriztuko du Osakidetzak Gabonetan. Ordutegia laburtzeko erabakia osasun etxeen araberakoa izanen da urtarrilaren 10era arte. | Lehen mailako arretako profesionalen atsedena bermatzeko, Osakidetzako osasun etxeek ordutegia egokitu ahalko dute, eta, beraz, ordu gutxiago egon zabalik. Ordutegia murriztea erabakitzen duten osasun etxeetan, 08:00etatik 17:00etara artekoa izanen da arreta emateko ordutegia, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak iragarr... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207660/sei-mila-kasu-atzo-hegoaldean-eta-ia-20000-azken-astean-araba-bizkaia-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Sei mila kasu atzo Hegoaldean, eta ia 20.000 azken astean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan | Osakidetzako eta Osasunbideako ZIUetan 126 pertsona daude dagoeneko. Ia 20.000 kasu positibo atzeman dituzte azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan soilik. | Sei mila kasu atzo Hegoaldean, eta ia 20.000 azken astean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Osakidetzako eta Osasunbideako ZIUetan 126 pertsona daude dagoeneko. Ia 20.000 kasu positibo atzeman dituzte azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan soilik. | Abiada bizian handitzen ari da koronabirusaren intzidentzia Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak emaniko azken datuen arabera, atzo 6.355 positibo atzeman zituzten. Erietxeetako presioa ere handitzen ari da, nahiz eta oraindik aurreko olatuetan baino txikiagoa izan, positibo kopurarekin alderatuta.
Araban, Biz... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207661/atea-ireki-diote-hegoaldean-ontziak-itzultzeko-sistemak-ezartzeari.htm | Gizartea | Atea ireki diote Hegoaldean ontziak itzultzeko sistemak ezartzeari | Espainiako Kongresuak onartu du Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Legea, eta hondakinak jatorriz bereiztea lehenetsi du, besteak beste, atez ateko sistema «arrakastatsuak» martxan jarriz. | Atea ireki diote Hegoaldean ontziak itzultzeko sistemak ezartzeari. Espainiako Kongresuak onartu du Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Legea, eta hondakinak jatorriz bereiztea lehenetsi du, besteak beste, atez ateko sistema «arrakastatsuak» martxan jarriz. | Espainiako Kongresuak onartu egin du Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Legea. Orain Senatura eramango dute, tramite luze baten azken urratsa egitera. Ekologistek «anbizio falta» leporatu diote, eta hondakinekin dauden arazo larriei behar den moduan ez erantzutea. Honakoak dira oihartzun gehien eragin duten legearen punt... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207662/irunerria-eguzki-izpirik-jaso-ezinean.htm | Gizartea | Iruñerria, eguzki izpirik jaso ezinean | Azaroaren 23tik abenduaren 22ra arte soilik 28 orduz eta 12 minutuz ikusi ahal izan da eguzkia Iruñerrian; azken 45 urteetako marka hautsi da. Nafarroako erdialdetik beherako eremuek hamaikagarren eguna dute laino artean, segidan. | Iruñerria, eguzki izpirik jaso ezinean. Azaroaren 23tik abenduaren 22ra arte soilik 28 orduz eta 12 minutuz ikusi ahal izan da eguzkia Iruñerrian; azken 45 urteetako marka hautsi da. Nafarroako erdialdetik beherako eremuek hamaikagarren eguna dute laino artean, segidan. | Azken 45 urteetan, eguzkia ez zen sekula egona orain bezain ezkututarik Iruñerriaren gainean. Iruindarrek apenas sentitu duten eguzkiaren epelik kopetan; nekez itsutuko zituen izpiren batek. Joan berri diren 30 egunetan, lainoak sabai mardula osatu du hiriko gainean, eta aski iluna izan da giroa. Esajerazioa lirudike, ... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207663/arabako-eta-gasteizko-aurrekontuak-onartu-dituzte.htm | Politika | Arabako eta Gasteizko aurrekontuak onartu dituzte | Batzar Nagusietan nahikoa izan dira EAJko eta PSE-EEko kideen botoak. Hiriburuan, Elkarrekin Podemosen abstentzioak ahalbidetu du kontuak aurrera ateratzea. | Arabako eta Gasteizko aurrekontuak onartu dituzte. Batzar Nagusietan nahikoa izan dira EAJko eta PSE-EEko kideen botoak. Hiriburuan, Elkarrekin Podemosen abstentzioak ahalbidetu du kontuak aurrera ateratzea. | EAJk eta PSE-EEk Arabako Batzar Nagusietan duten gehiengoa baliatu dute 2022rako aurrekontuak onartzeko. Gasteizen, berriz, bi alderdi horietako zinegotzien botoez gain, Elkarrekin Podemosen abstentzioa bereganatu du udal gobernuak, hirugarren urtez jarraian. Arabakoak 574,4 milioi euroko aurrekontuak dira, aurtengoak ... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207664/ia-20000-kasu-positibo-atzeman-dituzte-azken-astean-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Ia 20.000 kasu positibo atzeman dituzte azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Neurtutako azken astearekin alderatuta, %49koa izan da gorakada. Gipuzkoak du intzidentzia metatu altuena. | Ia 20.000 kasu positibo atzeman dituzte azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Neurtutako azken astearekin alderatuta, %49koa izan da gorakada. Gipuzkoak du intzidentzia metatu altuena. | Egoera epidemiologikoaren inguruko asteroko txostena argitaratu du Osakidetzak, eta indartu besterik ez du egin eguneroko datuek erakusten dutena; alegia, gorakada etengabean dagoela COVID-19aren transmisioa. 19.684 positibo berri atzeman zituzten abenduaren 16tik atzora arte, neurtutako aurreko epean —abenduaren 9tik ... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207665/arabako-bertsolari-txapelketa-udaberrira-atzeratuko-dute.htm | Kultura | Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratuko dute | Urtarriletik apirilera bitartean egitekoa zen, baina pandemiaren bilakaera dela, txapelketa «behar bezala» egiteko baldintzak ez direla betetzen adierazi du Arabako Bertsozale Elkarteak | Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratuko dute. Urtarriletik apirilera bitartean egitekoa zen, baina pandemiaren bilakaera dela, txapelketa «behar bezala» egiteko baldintzak ez direla betetzen adierazi du Arabako Bertsozale Elkarteak | Arabako Bertsozale Elkarteak ohar baten bidez jakinarazi du Arabako txapelketa atzeratuko duela. «Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du, araudi honek... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207666/joan-didion-hil-da.htm | Kultura | Joan Didion hil da | 87 urterekin zendu da idazle eta kazetari estatubatuarra. XX. mendearen bigarren erdiko ahots aupatuenetako bat izan da berea Mendebaldean. | Joan Didion hil da. 87 urterekin zendu da idazle eta kazetari estatubatuarra. XX. mendearen bigarren erdiko ahots aupatuenetako bat izan da berea Mendebaldean. | Kazetaritza lanak, nobelak, saiakerak eta gidoiak idatzi zituen, batik bat, Joan Didionek. Hastapenetatik, bere egin zuen kazetaritza berria deituriko korronteak garatutako moldea, pultsu periodistikoa eta literarioa uztartzean zetzana, eta 1960-1970eko urteetan Hollywoodek ordezkatzen zuen kulturari kritikoki begiratu... |
2021-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/207667/argentinako-justiziak-atzera-bota-du-martin-villaren-auzipetzea.htm | Gizartea | Argentinako justiziak atzera bota du Martin Villaren auzipetzea | German Rodriguezen hilketarekin eta Gasteizko sarraskiarekin lotuta auzipetu zuen Maria Servini epaileak urrian. Kasua irekita mantenduko dute Argentinan, ikerketaren emaitzen zain. | Argentinako justiziak atzera bota du Martin Villaren auzipetzea. German Rodriguezen hilketarekin eta Gasteizko sarraskiarekin lotuta auzipetu zuen Maria Servini epaileak urrian. Kasua irekita mantenduko dute Argentinan, ikerketaren emaitzen zain. | Rodolfo Martin Villaren aurka Argentinan irekita dagoen auzibidea eten egin dute. Espainiako ministro ohia auzipetu egin zuen Maria Servini epaileak urrian, baina orain, apelazio auzitegi batek erabaki du prozesamendua baliogabetzea; hala ere, ez du kasua artxibatuko.
Francisco Francoren diktaduran eta ondorengo urtee... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207668/txerto-da-2021eko-urteko-hitza-berriako-euskara-taldearentzat.htm | Gizartea | 'Txerto' da 2021eko urteko hitza, BERRIAko euskara taldearentzat | Aurreko urteetan bezala, hitz bat aukeratu dute hilabetez hilabete. Proposatu zureak sare sozialetan, #2021ekohitza traolarekin. | 'Txerto' da 2021eko urteko hitza, BERRIAko euskara taldearentzat. Aurreko urteetan bezala, hitz bat aukeratu dute hilabetez hilabete. Proposatu zureak sare sozialetan, #2021ekohitza traolarekin. | Amaitzear da urtea, eta, aurrekoetan bezala, BERRIAko euskara taldeak urteko hitzak aukeratu ditu, hilabetez hilabete. Ez dago gai bakar bat, baina bai gai nagusi bat. Koronabirusak ez ditu 2020. urtean bezainbeste bereganatu hitzak, baina bost hitz agertzen dira hamahiruko zerrendan: perimetral (apirila), ostalaritza ... |
2021-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/207690/beste-lau-preso-hurbildu-dituzte.htm | Politika | Beste lau preso hurbildu dituzte | Yon Troitiño, Gorka Lupiañez, Zigor Blanco eta Jose Mari Novoa etxetik gertuago egongo dira, Etxerat-ek zabaldu duenez | Beste lau preso hurbildu dituzte. Yon Troitiño, Gorka Lupiañez, Zigor Blanco eta Jose Mari Novoa etxetik gertuago egongo dira, Etxerat-ek zabaldu duenez | Yon Troitiño, Gorka Lupiañez, Zigor Blanco eta Jose Mari Novoa presoak senideengandik gertuago daude, azken egunotan espetxez aldatu dituztelako, Etxerat erakundeak gaur zabaldu duenez.
Yon Troitiño Ciria preso politiko donostiarra Logroñoko espetxetik (Espainia, 170 km) Martuteneko espetxera (Donostia) hurbildu dute.... |
2021-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/207691/eguneko-2000-kasuen-langa-igarotzear-dago-nafarroa.htm | Gizartea | Eguneko 2.000 kasuen langa igarotzear dago Nafarroa | Beste marka bat ezarri du izurriak herrialdean: 1.942 kasu ostegunean, eta %24,9ko positibo tasa. | Eguneko 2.000 kasuen langa igarotzear dago Nafarroa. Beste marka bat ezarri du izurriak herrialdean: 1.942 kasu ostegunean, eta %24,9ko positibo tasa. | Kurbak gorantz jarraitzen du Nafarroan, eta, gaur ere, berriz hautsi du marka: 1.942 positibo atzeman zituzten atzo (bezperan 1.611), 7.792 proba eginda. Positibo tasa, beraz, %24,9 izan da. Bezperan, %22,9 izan zen.
Eboluzioa ikusteko: asteartean 1.099 positibo atzeman zituzten (%18); astelehenean, 921 (17,6%); eta i... |
2021-12-25 | https://www.berria.eus/albisteak/207692/koroaren-sinesgarritasun-falta-salatu-dute-alderdiek.htm | Politika | Koroaren sinesgarritasun falta salatu dute alderdiek | EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu-k gai garrantzitsuak saihestea leporatu diote Espainiako erregeari. PPk «konstituzioaren defentsa» txalotu du. | Koroaren sinesgarritasun falta salatu dute alderdiek. EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu-k gai garrantzitsuak saihestea leporatu diote Espainiako erregeari. PPk «konstituzioaren defentsa» txalotu du. | Urtero bezala, Gabon gauean hitza hartu zuen Felipe VI.a Espainiako erregeak, Gabonetako hitzaldia emateko. Gaur iritsi dira alderdi politikoek hitzaldiaren gainean egindako lehen balorazioak; EAJ, EH Bildu eta Podemos haserre agertu dira. Alderdi Popularrak, ordea, erregeak konstituzioari emandako «babesa» goraipatu d... |
2021-12-25 | https://www.berria.eus/albisteak/207693/elanio-urdina-berriz-hegan.htm | Bizigiro | Elanio urdina, berriz hegan | Urriaren 16an Seguran tirokatuta agertu zen hegaztia osatu egin da, eta gaur askatu dute Arrano Etxekoek | Elanio urdina, berriz hegan. Urriaren 16an Seguran tirokatuta agertu zen hegaztia osatu egin da, eta gaur askatu dute Arrano Etxekoek | Perdigoiak zituen gorputz osoan, eta hego bat hautsita. Arrano Etxeko arduradunek —Joxean Albisuk eta Mertxe Garciak— ez zekiten ziur aurrera egingo ote zuen, baina gaur jakinarazi dute baietz, osatu dela, eta berriro hegaka ari dela urriaren 16an Seguran (Gipuzkoa) tirokatuta topatu zuten elanio urdina.
Haien egongel... |
2021-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/207715/gizon-bat-atxilotu-dute-beriainen-sexu-erasoak-egin-izana-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Beriainen sexu erasoak egin izana egotzita | Larunbat goizaldean atxilotu zuten, Beriaingo industrialde batean emakume bat bortxatu izana leporatuta. | Gizon bat atxilotu dute Beriainen sexu erasoak egin izana egotzita. Larunbat goizaldean atxilotu zuten, Beriaingo industrialde batean emakume bat bortxatu izana leporatuta. | Foruzaingoak larunbat goizaldean atxilotu zuen gizona, Beriainen (Nafarroa), Eguberri egunean emakume bat bortxatu izana leporatuta. Industrialde batean dagoen pabiloi batean egin zion eraso emakumeari.
Antza, emakumeak deitu zion Poliziari, eta, abisuaren berri izatean, poliziak ahal bezain laster joan ziren bertara.... |
2021-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/207716/desmond-tutu-hil-da-hegoafrikako-artzapezpiku-eta-bakearen-nobel-sariduna.htm | Mundua | Desmond Tutu hil da, Hegoafrikako artzapezpiku eta Bakearen Nobel sariduna | 90 urterekin zendu da. Apartheid segregazio sistemaren aurkako borrokaren sinbolorik handienetako bat izan da. Beste hainbat aitortza ere jasoak ditu, eta Euskal Herrian ere egin zuen ekarpena. | Desmond Tutu hil da, Hegoafrikako artzapezpiku eta Bakearen Nobel sariduna. 90 urterekin zendu da. Apartheid segregazio sistemaren aurkako borrokaren sinbolorik handienetako bat izan da. Beste hainbat aitortza ere jasoak ditu, eta Euskal Herrian ere egin zuen ekarpena. | Cyril Ramaphosa Hegoafrikako presidenteak eman du haren heriotzaren berri, eta adierazi du "nazio mailako beste dolu bat" dela. Duela ia hilabete ospitaleratu egin zuten, infekzio baten ondorioz. Azken urteotan hainbat aldiz ospitaleratu behar izan dute prostatako minbiziaren eraginez izan dituen infekzioen ondorioz.
... |
2021-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/207717/vicente-lertxundi-oroitu-dute-haren-heriotzaren-60-urteurrenean.htm | Gizartea | Vicente Lertxundi oroitu dute, haren heriotzaren 60. urteurrenean | Egiari Zor fundazioak antolatu du egitasmoa, "Espainiako Estatuak Euskal Herrian eragin dituen biktima guztiak ofizialki aitortzeko garaia dela aldarrikatzeko". | Vicente Lertxundi oroitu dute, haren heriotzaren 60. urteurrenean. Egiari Zor fundazioak antolatu du egitasmoa, "Espainiako Estatuak Euskal Herrian eragin dituen biktima guztiak ofizialki aitortzeko garaia dela aldarrikatzeko". | Egia, itzaletik argira lelopean, Vicente Lertxundi Maioz preso anarkista donostiarraren heriotza oroitzeko egitasmo bat antolatu du Egiari Zor fundazioak. Donostian egin dute, Txomin-Eneako Ibai parkean, eta urteurrena baliatuta antolatu dute jarduna; izan ere, 60 urte bete dira Lertxundi Martuteneko espetxean preso ze... |
2021-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/207718/presoen-aldeko-mobilizazioak-egin-dituzte-zaballan-eta-martutenen.htm | Politika | Presoen aldeko mobilizazioak egin dituzte Zaballan eta Martutenen | Sare herri mugimenduak antolatu ditu ekinbideak, eta euskal presoak Euskal Herriratzeko eta graduen progresioan aurrerapausoak emateko eskatu dute. | Presoen aldeko mobilizazioak egin dituzte Zaballan eta Martutenen. Sare herri mugimenduak antolatu ditu ekinbideak, eta euskal presoak Euskal Herriratzeko eta graduen progresioan aurrerapausoak emateko eskatu dute. | Martuneteko espetxetik Donostiako Epaitegira, eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik Zaballako espetxera (Araba). Ibilbide hori egin dute gaur bizikletaz Sare herri mugimenduak antolatutako mobilizazioetan parte hartu duten norbanako eta eragileek.
Jarrai dezagun etxerako bidea egiten lelopean antolatu dituzte ek... |
2021-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/207719/tomas-hernandez-mendizabal-margolari-eskultore-eta-kartelgile-gipuzkoarra-hil-da.htm | Kultura | Tomas Hernandez Mendizabal margolari, eskultore eta kartelgile gipuzkoarra hil da | 81 urterekin hil da. Euskal Herriko ospakizun, emanaldi eta topaketa garrantzitsuenetariko batzuei jarri zien azala. | Tomas Hernandez Mendizabal margolari, eskultore eta kartelgile gipuzkoarra hil da. 81 urterekin hil da. Euskal Herriko ospakizun, emanaldi eta topaketa garrantzitsuenetariko batzuei jarri zien azala. | Tomas Hernandez Mendizabal pintore, eskultore eta kartelgile ezaguna hil da, 81 urterekin. Askotariko diziplinetan eginiko lanengatik da ezaguna, baina bereziki kartelgintzaren munduan egin dituen lan ugariengatik lortu zuen sona sortzaileak. Euskal Herriko ospakizun, emanaldi eta topaketa garrantzitsuenetariko batzuei... |
2021-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/207720/altuna-iiia-eta-martija-gailendu-dira-binakako-txapelketako-seigarren-jardunaldian.htm | Kirola | Altuna III.a eta Martija gailendu dira Binakako Txapelketako seigarren jardunaldian | Bilboko Bizkaia pilotalekuan neurtu dira bi bikoteak. Gorabehera asko izan dituzte pilotariek; partida luzea, gogorra eta nekeza izan da. | Altuna III.a eta Martija gailendu dira Binakako Txapelketako seigarren jardunaldian. Bilboko Bizkaia pilotalekuan neurtu dira bi bikoteak. Gorabehera asko izan dituzte pilotariek; partida luzea, gogorra eta nekeza izan da. | Altuna III.a-Martija eta Peña II.a-Albisu partidarekin amaitu da Binakako Txapelketako seigarren jardunaldia, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Azken asteotako gainerako jardunaldietan txapelketari neurria hartzeko ahaleginetan aritu dira bi bikoteak, eta, azkenean, elkarren aurka neurtu dira. Altuna III.a-Martija bikotea... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207721/astebetean-ia-10000-positibo-atzeman-dituzte-nafarroan.htm | Gizartea | Astebetean ia 10.000 positibo atzeman dituzte Nafarroan | Osasunbideak eta Osakidetzak 5.363 kasu inguru detektatu zituen atzo, eta intzidentzia metatua 2.000tik gorakoa da Hego Euskal Herrian | Astebetean ia 10.000 positibo atzeman dituzte Nafarroan. Osasunbideak eta Osakidetzak 5.363 kasu inguru detektatu zituen atzo, eta intzidentzia metatua 2.000tik gorakoa da Hego Euskal Herrian | Omikron aldaerak goitik behera aldatu du izurriari begiratzeko modua. Birusa oldarturik dago oraindik Hego Euskal Herrian, eta, Gabonetako ospakizunek datuetan izanen duten eragina aintzat hartu gabe ere, goranzkoa ikusgarria da. Atzo, beste 5.363 positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak Hegoaldeko lau he... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207722/otegi-laquoestatus-berriaren-proposamena-mahai-gainean-jartzeko-gonbita-egiten-diogu-eajriraquo.htm | Politika | Otegi: «Estatus berriaren proposamena mahai gainean jartzeko gonbita egiten diogu EAJri» | EH Bilduko koordinatzaileak ziurtzat jo du lurralde ereduaren inguruko eztabaida piztuko dela Espainiako Estatuan. | Otegi: «Estatus berriaren proposamena mahai gainean jartzeko gonbita egiten diogu EAJri». EH Bilduko koordinatzaileak ziurtzat jo du lurralde ereduaren inguruko eztabaida piztuko dela Espainiako Estatuan. | Eusko Legebiltzarrean ez atzera ez aurrera dago estatus politiko berriari buruzko eztabaida. Iaz legealdia hasi zenetik, berriro eratu gabe dago Autogobernu Lantaldea. Berriki Vocento taldeko egunkariek argitaratu dutenez, EAJk ez du asmorik estatus berriari buruzko eztabaida berriro abiatzeko; EAJko iturriek BERRIAri ... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207723/atutxa-laquoerakundetzen-ari-dira-ezker-abertzalearen-adar-politikoaren-eta-adar-armatu-terroristaren-arteko-sinbiosiaraquo.htm | Politika | Atutxa: «Erakundetzen ari dira ezker abertzalearen adar politikoaren eta adar armatu terroristaren arteko sinbiosia» | EAJko BBBko presidenteak esan du «biktimekiko errespetu gutxi» izatea dela «bizkarrean 22 hilketa» dituztenak omentzea, Troitiñori erreferentzia eginez. | Atutxa: «Erakundetzen ari dira ezker abertzalearen adar politikoaren eta adar armatu terroristaren arteko sinbiosia». EAJko BBBko presidenteak esan du «biktimekiko errespetu gutxi» izatea dela «bizkarrean 22 hilketa» dituztenak omentzea, Troitiñori erreferentzia eginez. | EAJk EH Bilduren eta Sorturen aurka jo du bakegintzaren alorrean. Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan du EH Bilduk oraindik ez duela «benetako gogoeta etiko eta moral bat egin hiltzeak esan nahi izan zuenaz».
Atutxak hizpide izan ditu Sortuk Antton Troitiñ... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207724/onik-aurkitu-dute-hiru-erregeen-mahaian-galdutako-mendizale-iruindarra.htm | Gizartea | Onik aurkitu dute Hiru Erregeen Mahaian galdutako mendizale iruindarra | Larrialdi zerbitzuek atzo iluntzean hasi zuten bilaketa, eguna ilundua zela eta gaztea artean aterpetxera bueltatua ez zela ikusita. Gauerdian atzeman dute. | Onik aurkitu dute Hiru Erregeen Mahaian galdutako mendizale iruindarra. Larrialdi zerbitzuek atzo iluntzean hasi zuten bilaketa, eguna ilundua zela eta gaztea artean aterpetxera bueltatua ez zela ikusita. Gauerdian atzeman dute. | Salbu da atzo arratsean zenbait orduz Pirinioetako Hiru Erregeen Mahaia mendian, Nafarroan, desagertua izan zen gazte iruindarra. 19 urteko mendizaleak bakarrik egin zuen mendiaren goranzko bidea, Lintzako (Nafarroa) aterpetik abiatuta. Han utzi zuen autoa. Ordea, beheranzko bidean zela, 17:30ak inguruan, gazteak mezu ... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207725/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-tabernak-0100ean-itxi-beharko-dituzte.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako tabernak 01:00ean itxi beharko dituzte | Eusko Jaurlaritzak tabernetan zutik kontsumitzea ere debekatu du, eta edukiera gehienez ere %60koa izango da barnealdeetan. Ostalaritzaz gaindiko ekitaldi guztiak ere gehienez 01:00a arte izango dira. Neurriak urtarrilaren 28ra arte egongo dira indarrean. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako tabernak 01:00ean itxi beharko dituzte. Eusko Jaurlaritzak tabernetan zutik kontsumitzea ere debekatu du, eta edukiera gehienez ere %60koa izango da barnealdeetan. Ostalaritzaz gaindiko ekitaldi guztiak ere gehienez 01:00a arte izango dira. Neurriak urtarrilaren 28ra arte egongo dira indarr... | Aurreikus zitekeen moduan, pandemiaren aurkako neurriak gogortzea erabaki du Labik. Batzordea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru zuela, gaur arratsaldean bildu da, eta hainbat neurri adostu ditu, nagusiki ostalaritzari eragingo diotenak: tabernak eta jatetxeak beranduenez 01:00ean itxi beharko dira, e... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207726/gasteizko-plataforma-logistikoa-handitzeko-lanak-lizitatu-ditu-adifek-38-milioi-eurotan.htm | Ekonomia | Gasteizko plataforma logistikoa handitzeko lanak lizitatu ditu Adifek, 38 milioi eurotan | Jundizko plataforma handitu eta egokitu nahi dute, AHTarekin lotzeko eta salgaien garraioa hobetzeko. Next Generation funtsekin finantzatuko dituzte lanak. | Gasteizko plataforma logistikoa handitzeko lanak lizitatu ditu Adifek, 38 milioi eurotan. Jundizko plataforma handitu eta egokitu nahi dute, AHTarekin lotzeko eta salgaien garraioa hobetzeko. Next Generation funtsekin finantzatuko dituzte lanak. | Adif espainiako trenbide azpiegiturak kudeatzen dituen erakundeak bi kontratu lizitatu ditu gaur, Gasteizko plataforma logistikoa eta hura tren lasterrarekin lotzeko obrak egiteko. 38,5 milioi euroko kostua izango dute lanek, kontratuaren arabera. Plataforma logistikoaren lanek 32 milioi euroren kostua izango dute, eta... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207727/edward-o-wilson-hil-da-biodibertsitate-kontzeptua-asmatu-zuen-biologoa.htm | Mundua | Edward O. Wilson hil da, 'biodibertsitate' kontzeptua asmatu zuen biologoa | Edward O. Wilson hil da, 'biodibertsitate' kontzeptua asmatu zuen biologoa. | Edward O. Wilson biologo eta naturazalea (Birmingham, AEBak) hil da, 92 urterekin. Haren izena daraman fundazioak eman du haren heriotzaren berri: igandean hil zen, Bulingtonen (Massachusetts, AEB). Biodibertsitate kontzeptuaren sortzailetzat jotzen dute adituek, eta naturaren historiaren eta kontserbazionismoaren figu... | |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207728/sexu-eraso-bat-salatu-dute-barakaldon.htm | Gizartea | Sexu eraso bat salatu dute Barakaldon | Gizonezko batek eraso egin zion larunbatean bere etxekideari. Barakaldoko emakumeen etxeak erasoa gaitzetsi du, eta udalaren jarrera salatu; elkarretaratzera deitu dute gaurko. | Sexu eraso bat salatu dute Barakaldon. Gizonezko batek eraso egin zion larunbatean bere etxekideari. Barakaldoko emakumeen etxeak erasoa gaitzetsi du, eta udalaren jarrera salatu; elkarretaratzera deitu dute gaurko. | 38 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia), etxekidea zuen emakume bati sexu erasoak egiteagatik, EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak jakinarazi duenez. Larunbat goizean jazo ziren erasoak, eta emakumeak eman zuen abisua, Gabon egunean bertan.
Biktimaren arabera, Eguberriak ospatu eta etxera itzuli zenea... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207729/nafarroako-ostatuak-itxi-egingo-dituzte-0100etik-0600etara.htm | Gizartea | Nafarroako ostatuak itxi egingo dituzte 01:00etik 06:00etara | COVID ziurtagiriaren derrigortasuna zahar etxeetara eta beste esparru batzuetara zabalduko du gobernuak. | Nafarroako ostatuak itxi egingo dituzte 01:00etik 06:00etara. COVID ziurtagiriaren derrigortasuna zahar etxeetara eta beste esparru batzuetara zabalduko du gobernuak. | Nafarroako Gobernuak Nafarroako Auzitegi Nagusira bidali du foru agindu bat, COVID-19aren izurriari aurre egiteko hartu nahi dituzten neurriak jasotzen dituena. Auzitegiak oniritzia emanez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean sartuko litzateke indarrean, urtarrilaren 14ra arte.
Neurri horien artean daud... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207730/brasilgo-amazoniako-deforestazioa-79-handitu-da-bolsonaroren-agintaldian.htm | Mundua | Brasilgo Amazoniako deforestazioa %79 handitu da Bolsonaroren agintaldian | Erreserba indigenak izan dira kaltetuenak; horietan, oihanaren suntsipena %138 handitu zen politikari ultraeskuindarrak kargua hartu zuen urtean. ISA ingurumen institutuak plazaratutako datuen arabera, 2021ean 18 milioi arbola inguru bota dituzte. | Brasilgo Amazoniako deforestazioa %79 handitu da Bolsonaroren agintaldian. Erreserba indigenak izan dira kaltetuenak; horietan, oihanaren suntsipena %138 handitu zen politikari ultraeskuindarrak kargua hartu zuen urtean. ISA ingurumen institutuak plazaratutako datuen arabera, 2021ean 18 milioi arbola inguru bota dituzt... | Bistakoa da: Brasilgo Amazonia abiada beldurgarrian ari da biluzten. Inguru horietako deforestazioak aspaldi ekarri zuen kezkarako ziorik, eta, orain, berriki argitaratutako ikerlan batek are ageriago utzi du problemaren larritasuna. ISA ingurumen institutuak jakinarazi duenez, azken hiru urteetan %79 handitu da Brasil... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207731/aldaketaren-sukaldea.htm | albisteak | Aldaketaren sukaldea | Mondragon Componentesek bitrozeramika eredu bat garatu du azken hiru urteetan, itsuek edo ikusmen urriko pertsonek erabiltzeko bereziki diseinatua. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Kasu Praktikoen Bankuko adibideetako bat da. | Aldaketaren sukaldea. Mondragon Componentesek bitrozeramika eredu bat garatu du azken hiru urteetan, itsuek edo ikusmen urriko pertsonek erabiltzeko bereziki diseinatua. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Kasu Praktikoen Bankuko adibideetako bat da. | Gero eta teknologikoagoa den ingurune honetan, batzuetan berrikuntza pixka bat behar da berrikuntza bera inklusiboa izan dadin. Tifloteknikaren atzean ezkutatzen den paradoxa handia da hori. Edo, beste era batera esanda, erabileren eta aurrerapen teknologikoen egokitzapenaren atzean dagoen paradoxa da, itsuek edo ikusm... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207732/paulo-garaialderen-hilketari-buruzko-txostena-egin-dute.htm | Politika | Paulo Garaialderen hilketari buruzko txostena egin dute | Triple A erakundeak hil zuen 1982an; senitartekoek Jaurlaritzaren esku utzi dute txostena. | Paulo Garaialderen hilketari buruzko txostena egin dute. Triple A erakundeak hil zuen 1982an; senitartekoek Jaurlaritzaren esku utzi dute txostena. | 1982ko urtarrilaren 1ean, Paulo Garaialde taxilaria desagertu egin zen, eta biharamunean haren gorpua aurkitu zuten, bi eskopeta tiro zituela. Triple A erakundeak bere gain hartu zuen hilketa. Laster berrogei urte beteko dira hura gertatu zenetik, eta Garaialderen senitartekoek txosten bat egin dute, haren bizitzaren e... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207733/ertzaintzak-bederatzi-lagun-atxilotu-ditu-karrantzan-agertutako-hildakoarekin-lotura-dutelakoan.htm | Gizartea | Ertzaintzak bederatzi lagun atxilotu ditu Karrantzan agertutako hildakoarekin lotura dutelakoan | Azaroaren 30ean aurkitu zuten Misael Centenoren gorpua uretan. Taberna batean istilua eduki zuen galdu zen gauean, eta Poliziak hasieratik zituen begiz jota gaur atxilotutakoak. | Ertzaintzak bederatzi lagun atxilotu ditu Karrantzan agertutako hildakoarekin lotura dutelakoan. Azaroaren 30ean aurkitu zuten Misael Centenoren gorpua uretan. Taberna batean istilua eduki zuen galdu zen gauean, eta Poliziak hasieratik zituen begiz jota gaur atxilotutakoak. | Ertzaintzak azaroaren 30ean aurkitu zuen Misael Centenoren gorpua, Karrantza ibaian –Karrantzan (Bizkaia) bizi zen–. Guatemalakoa zen, eta bi urte zeramatzan Bizkaian. Hiru egun lehenago galdu zen haren arrastoa; taberna batean istilu batean nahastuta ikusi zuten azkeneko aldiz. Auzi medikuek ondorioztatu zutenez, hil ... |
2021-12-27 | https://www.berria.eus/albisteak/207734/osasun-ziurtagiria-txerto-ziurtagiria-bilakatuko-da-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Osasun ziurtagiria txerto ziurtagiria bilakatuko da Ipar Euskal Herrian | Telelana behartua izanen da hurrengo hiru asteetan. Frantziako Gobernuak murrizketak iragarri ditu aisian eta garraioan. | Osasun ziurtagiria txerto ziurtagiria bilakatuko da Ipar Euskal Herrian. Telelana behartua izanen da hurrengo hiru asteetan. Frantziako Gobernuak murrizketak iragarri ditu aisian eta garraioan. | Gaur arratsaldean bildu da Frantziako Osasun eta Defentsa Kontseilua, eta Ministroen Kontseilua bildu da ondotik. Gaurko Ministroen Kontseiluak osasun ziurtagiria moldatzea erabaki du. Hemendik aitzina, txerto ziurtagiri bilakatuko da, eta txertoa hartu izanaren froga beharko da lortzeko. Frantziako Parlamentuak onetsi... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207735/herritarren-80k-uste-dute-jaurlaritza-pandemiaren-kudeaketa-txarra-edo-oso-txarra-egiten-ari-dela.htm | Gizartea | Herritarren %80k uste dute Jaurlaritza pandemiaren kudeaketa txarra edo oso txarra egiten ari dela | Aztikerrek ikerketa bat egin du jakiteko zer iritzi duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek pandemiari aurre egiteko hartzen ari diren neurrien inguruan. Ebidentzia zientifikoak babesten dituzten neurriak lehenetsi dituzte herritarrek, eta iritzi hobea dute Espainiako Gobernuaren jardunaz, Jaurlaritzarenaz baino... | Herritarren %80k uste dute Jaurlaritza pandemiaren kudeaketa txarra edo oso txarra egiten ari dela. Aztikerrek ikerketa bat egin du jakiteko zer iritzi duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek pandemiari aurre egiteko hartzen ari diren neurrien inguruan. Ebidentzia zientifikoak babesten dituzten neurriak lehenets... | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrak ez daude gustura pandemiaren kudeaketarekin; bereziki, Eusko Jaurlaritza egiten ari denarekin. Hori da Aztiker Ikerguneak argitaratu duen azken ikerketaren ondorio nagusia: elkarrizketatuen %80k uste dute Jaurlaritza egiten ari den lana txarra edo oso txarra dela. Espainiako Gob... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207756/jose-luis-mendilibar-da-alaveseko-teknikari-berria.htm | Kirola | Jose Luis Mendilibar da Alaveseko teknikari berria | Denboraldi amaiera arte sinatu du Zaldibarko teknikariak. Taldearen egoera irauli eta mailari eustea da helburua | Jose Luis Mendilibar da Alaveseko teknikari berria. Denboraldi amaiera arte sinatu du Zaldibarko teknikariak. Taldearen egoera irauli eta mailari eustea da helburua | Ordubeteko epean duela egun batzuetatik zebiltzan bi zurrumurruak baieztatu ditu Alavesek. Lehenbizi, jakinarazi du Javier Callejak ez duela taldea zuzentzen segituko, eta ondoren esan du haren ordezkoa zein den: Jose Luis Mendilibar. Zaldibarko teknikariak sasoi amaiera arteko kontratua sinatu du, eta helburu argia iz... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207757/antigeno-probak-supermerkatuetan-erosten-ahalko-dira-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Antigeno probak supermerkatuetan erosten ahalko dira Ipar Euskal Herrian | Frantziako Gobernuak erabakitako salbuespen neurria urtarrilaren 31 arte izanen da indarrean. | Antigeno probak supermerkatuetan erosten ahalko dira Ipar Euskal Herrian. Frantziako Gobernuak erabakitako salbuespen neurria urtarrilaren 31 arte izanen da indarrean. | Frantziako Gobernuak autodiagnostikoak egiteko antigeno probak saltzea baimendu die supermerkatuei, gaur argitaratu duen aldizkari ofizialean. «Salbuespen neurria» izanen dela zehaztu dute, eta abenduaren 31 arte iraunen du neurriak. Orain arte, farmazietan baizik ez ziren erosten ahal, baina hornikuntza arazo handiak ... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207758/enrique-maiaren-kudeaketa-txarra-salatu-du-eh-bilduk.htm | Politika | Enrique Maiaren «kudeaketa txarra» salatu du EH Bilduk | Iruñeko Udalak aurten ez ditu gauzatu aurtengo aurrekontuetan jasotako inbertsioetatik 13 milioi, gutxienez %30. «Hiriak beharrik handiena zuen garaian gertatu da», kritikatu du Joseba Asironek | Enrique Maiaren «kudeaketa txarra» salatu du EH Bilduk. Iruñeko Udalak aurten ez ditu gauzatu aurtengo aurrekontuetan jasotako inbertsioetatik 13 milioi, gutxienez %30. «Hiriak beharrik handiena zuen garaian gertatu da», kritikatu du Joseba Asironek | Ostegunean, 09:00etan osoko bilkura egingo du Iruñeko udalbatzak. Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziak kargua utzi ondotik, hutsune hori baliatu nahi izan du Enrique Maia Iruñeko alkateak, baina «jokaldi tranpatia gaizki atera zaio», Joseba Asiron EH Bilduko eledunaren arabera. Ostegunean bertan hartuko du kargua Garbi... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207759/valtonyc-ez-estraditatzea-erabaki-du-belgikako-justiziak.htm | Kultura | Valtonyc ez estraditatzea erabaki du Belgikako justiziak | Rap kantaria Espainiari entregatzeko eskaria atzera bota du Ganteko Apelazio Auzitegiak. Fiskaltzak egina zuen eskaera, ustezko mehatxu delitu batengatik. | Valtonyc ez estraditatzea erabaki du Belgikako justiziak. Rap kantaria Espainiari entregatzeko eskaria atzera bota du Ganteko Apelazio Auzitegiak. Fiskaltzak egina zuen eskaera, ustezko mehatxu delitu batengatik. | Ganteko (Flandria) Apelazio Auzitegiak atzera bota du Josep Miguel Arenas Valtonyc (La Puebla, Mallorca, Herrialde Katalanak, 1993) Espainiara estraditatzeko eskaera. Aurretik ere atzera bota zuen bere kantuetan Espainiako koroari irain egiteagatik eta terrorismoaren gorazarrea egiteagatik fiskaltzak egindako eskaera, ... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207760/bizkaiko-foru-aldundiak-2025eko-abenduaren-31-arte-luzatu-nahi-du-eukaliptoen-landaketa-mugatzeko-epea.htm | Gizartea | Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko abenduaren 31 arte luzatu nahi du eukaliptoen landaketa mugatzeko epea | Foru araua eguneratzen ari da, eta luzatu egin nahi du landaketak mugatzeko epea. Testua jendaurrean jarri du, helegiteak aurkeztu ahal izateko. | Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko abenduaren 31 arte luzatu nahi du eukaliptoen landaketa mugatzeko epea. Foru araua eguneratzen ari da, eta luzatu egin nahi du landaketak mugatzeko epea. Testua jendaurrean jarri du, helegiteak aurkeztu ahal izateko. | Bizkaiko Foru Aldundia hasia da tramitatzen eukaliptoak lurraldean duen hedapena geldiarazteko eta espezie horren landaketa mugatzeko luzapena. Landu duten testuaren arabera, 2025eko abenduaren 31 arte mugatuko du eukaliptoaren landaketa, eta indarrean dagoen Mendien Foru Arauan txertatuko da, xedapen gehigarri gisa.
... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207761/aebek-hamarretik-bostera-murriztu-dute-birusarekin-kutsatu-ondotik-bakartuta-egin-beharreko-egun-kopurua.htm | Mundua | AEBek hamarretik bostera murriztu dute birusarekin kutsatu ondotik bakartuta egin beharreko egun kopurua | Neurrian eginiko aldaketak asintomatikoei eraginen die. Etxe Zuriko ordezkariek nabarmendu dutenez, COVID-19aren omikron aldaeraren berezitasunak direla-eta hartu dute erabakia. | AEBek hamarretik bostera murriztu dute birusarekin kutsatu ondotik bakartuta egin beharreko egun kopurua. Neurrian eginiko aldaketak asintomatikoei eraginen die. Etxe Zuriko ordezkariek nabarmendu dutenez, COVID-19aren omikron aldaeraren berezitasunak direla-eta hartu dute erabakia. | Omikron aldaera hedatu izanak ezinbestean aldatu du izurriteari begiratzeko modua, zenbait herrialdek hartutako erabakiek agerian utzi dutenez. Hainbat adituren ustetan, aldaera horren berezko ezaugarriek bide ematen dute zenbait neurri moldatzeko, eta baita, zenbaiten iritziz, batzuk leuntzeko ere. Hala dela iritzita,... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207762/errekorra-hautsi-du-izurriak-hegoaldean-ia-9000-positibo-egun-bakarrean.htm | Gizartea | Errekorra hautsi du izurriak Hegoaldean: ia 9.000 positibo egun bakarrean | Osakidetzak eta Osasunbideak beste 8.987 kasu atzeman zituzten atzo. 607 pertsona daude ospitaleratuta: horietatik 134, ZIUetan. | Errekorra hautsi du izurriak Hegoaldean: ia 9.000 positibo egun bakarrean. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 8.987 kasu atzeman zituzten atzo. 607 pertsona daude ospitaleratuta: horietatik 134, ZIUetan. | Asteburua atzean utzita, transmisio datuek gora egin dute berriz ere Hego Euskal Herrian. Oraingo honetan, gainera, lehen olatuaz geroztik ezarritako langa guztiak gainditu ditu izurriak: 8.987 positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak atzo.
Osasunbideak ez du transmisioari buruzko oharrik argitaratu —ast... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207763/sarek-azaldu-du-arrasateko-martxan-ez-dutela-presorik-omenduko.htm | Politika | Sarek azaldu du Arrasateko martxan ez dutela presorik omenduko | PPk fiskaltzari eskatu dio Gipuzkoako herrian egitekoak diren mobilizazioaren kontra jotzeko. | Sarek azaldu du Arrasateko martxan ez dutela presorik omenduko. PPk fiskaltzari eskatu dio Gipuzkoako herrian egitekoak diren mobilizazioaren kontra jotzeko. | Sarek euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak antolatu ditu Urtezahar egunerako zenbait udalerritan. Arrasaten (Gipuzkoa), herriko presoak etxeratzeko eskatuko dute, eta haien artean dago Unai Parot. Covite, PSE-EE eta PP kexu azaldu dira, eta Sarek zehaztu du Arrasateko martxan ez dutela presorik omenduko: «Sar... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207764/txibitek-eta-urtaranek-koronabirusa-dutela-jakinarazi-dute.htm | Gizartea | Txibitek eta Urtaranek koronabirusa dutela jakinarazi dute | PCR proban positibo eman dutela eta «sintoma arinak» dituztela adierazi dute Nafarroako lehendakariak eta Gasteizko alkateak Twitterreko beren kontu ofizialetan. | Txibitek eta Urtaranek koronabirusa dutela jakinarazi dute. PCR proban positibo eman dutela eta «sintoma arinak» dituztela adierazi dute Nafarroako lehendakariak eta Gasteizko alkateak Twitterreko beren kontu ofizialetan. | Inozente eguneko broma bat dirudi, baina egia da: Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak positibo eman du COVID-19an. Lehendakariak berak jakinarazi du, Twitterreko bere kontu ofizialean, eta Nafarroako Gobernuaren kontu instituzionalak zabaldu du mezua: «Positibo eman dut COVID-19an. Ongi nago; sintoma arina... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207765/ekoizleei-esnea-prezio-duin-batean-salerosteko-exijitu-dute-ehnek-eta-uagnk.htm | Ekonomia | Ekoizleei esnea «prezio duin batean» salerosteko exijitu dute EHNEk eta UAGNk | Iruñeko Mercadona batean egindako protestan, salatu dute egoera «bideraezina» dela pentsua eta erregaia garestitu direla-eta, eta elikagai kateko legea aplikatu dadila eskatu dute. | Ekoizleei esnea «prezio duin batean» salerosteko exijitu dute EHNEk eta UAGNk. Iruñeko Mercadona batean egindako protestan, salatu dute egoera «bideraezina» dela pentsua eta erregaia garestitu direla-eta, eta elikagai kateko legea aplikatu dadila eskatu dute. | Pentsuak jaten gaitu eta Distribuzioak kateatzen gaitu zioten kartelei heldurik, abeltzain talde handi bat elkartu da eguerdian Iruñean, Buztintxuri auzoko Mercadona batean. Nafarroako EHNEk eta UAGNk mahai gainean zituzten merkataritza talde handiek 70 zentimobaino merkeago saltzen dituzten esneak. David Bariain UAGNk... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207766/kasu-arinen-jarraipena-egiteari-utziko-diote-jaurlaritzak-eta-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Kasu arinen jarraipena egiteari utziko diote Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak | Sagarduik esan du herritarrei eskatuko dietela osasun zentroarekin harremanetan jartzeko baldin eta «sintomek okerrera egiten badute edo arnasa hartzeko zailtasunak badituzte». | Kasu arinen jarraipena egiteari utziko diote Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Sagarduik esan du herritarrei eskatuko dietela osasun zentroarekin harremanetan jartzeko baldin eta «sintomek okerrera egiten badute edo arnasa hartzeko zailtasunak badituzte». | Omikron aldaeraren ondorioz, gainezka egin du Hego Euskal Herriko lehen arretak. Izurriaren detekzio sistema ezinean dabil, egunetik egunera goranzkoan diren kutsatzeak diagnostikatu, identifikatu eta kontaktuak arakatzeko lanetan. Hori dela eta, protokoloak aldatzea erabaki dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gober... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207767/espainiako-kongresuak-onartu-ditu-2022rako-aurrekontuak.htm | Politika | Espainiako Kongresuak onartu ditu 2022rako aurrekontuak | Senatuak oniritzia eman arren, PPk onartutako zuzenketa batek atzeratu egin zuen onarpena. Azkenean, zuzenketa horren alde egin dute 281 diputatuk. | Espainiako Kongresuak onartu ditu 2022rako aurrekontuak. Senatuak oniritzia eman arren, PPk onartutako zuzenketa batek atzeratu egin zuen onarpena. Azkenean, zuzenketa horren alde egin dute 281 diputatuk. | Azken tramite parlamentarioa gainditu dute Espainiako aurrekontuek, Diputatuen Kongresuak gehiengo osoz onartu baititu gaur goizean. Lege proposamenaren azken zuzenketak aldeko 281 boto jaso ditu, aurkako 62 eta abstentzio bat. Urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.
Espainiako Gobernuak ziurtatua zuen gehiengoa gau... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207768/ostalaritza-0100ean-ixteko-baimena-eman-diote-epaileek-nafarroako-gobernuari.htm | Gizartea | Ostalaritza 01:00ean ixteko baimena eman diote epaileek Nafarroako Gobernuari | Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du neurri murriztaileak «beharrezkoak eta neurrikoak» direla. Urtarrilaren 14ra arte izanen dira indarrean. | Ostalaritza 01:00ean ixteko baimena eman diote epaileek Nafarroako Gobernuari. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du neurri murriztaileak «beharrezkoak eta neurrikoak» direla. Urtarrilaren 14ra arte izanen dira indarrean. | Oniritzia neurri murriztaileei. Nafarroako Gobernuak foru agindu bat bidali zuen atzo Nafarroako Auzitegi Nagusira, COVID-19aren izurriari aurre egiteko hartu nahi dituzten neurriak jasotzen dituena. Orain, epaileek aldeko ebazpena argitaratu dute, «beharrezkoak eta neurrikoak» direla iritzita. Hortaz, Nafarroako Aldiz... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207769/moto-gidari-bat-hil-da-ap-8an-zornotza-parean.htm | Gizartea | Moto gidari bat hil da AP-8an, Zornotza parean | Moto gidari bat hil da AP-8an, Zornotza parean. | Eusko Jaurlaritzako Seguratsun Sailak jakinarazi duenez, moto gidari bat hil da arratsaldeko lehen orduan AP-8 autobidean, Zornotzan (Bizkaia), Donostiako noranzkoan.
Auto gidaria ibilgailutik erori dela zehaztu du Segurtasun Sailak, baina ez du argitu istripua nola gertatu den. Larrialdi zerbitzuetako kideak ezbeharr... | |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207770/jaurlaritzak-188-milioi-emango-dizkie-aldundiei-covid-19ak-eragindako-gastu-gehigarriari-aurre-egiteko.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak 188 milioi emango dizkie aldundiei, COVID-19ak eragindako gastu gehigarriari aurre egiteko | 30,4 milioi jasoko ditu Arabak, 94,7 milioi Bizkaiak, eta 62,9 milioi Gipuzkoak. Finantzen Kontseiluaren ezohiko bilera egingo dute banaketa adosteko. | Jaurlaritzak 188 milioi emango dizkie aldundiei, COVID-19ak eragindako gastu gehigarriari aurre egiteko. 30,4 milioi jasoko ditu Arabak, 94,7 milioi Bizkaiak, eta 62,9 milioi Gipuzkoak. Finantzen Kontseiluaren ezohiko bilera egingo dute banaketa adosteko. | Izurriak eragindako gastu gehigarriari aurre egiteko aparteko diru kopuru bat banatu zuen Espainiako Gobernuak erkidegoen artean, eta Eusko Jaurlaritzak erabaki du diru hori aldundiei ere ematea. 188 milioi euro emango dizkie denera: 30,4 milioi jasoko ditu Arabak, 94,7 milioi Bizkaiak eta 62,9 milioi Gipuzkoak. «Eusko... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207771/izquierda-castellana-legez-kanporatzeko-prozesuarekin-jarraitzea-erabaki-du-espainiako-auzitegi-nazionalak.htm | Mundua | Izquierda Castellana legez kanporatzeko prozesuarekin jarraitzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak | Epaitegiak irekita mantendu du indar ezkertiar horren kontrako espedientea, fiskaltza eta Estatuaren abokatua horren kontra agertu diren arren. Alderdien finantzaketa legea urratzea dago aferaren jatorrian. | Izquierda Castellana legez kanporatzeko prozesuarekin jarraitzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Epaitegiak irekita mantendu du indar ezkertiar horren kontrako espedientea, fiskaltza eta Estatuaren abokatua horren kontra agertu diren arren. Alderdien finantzaketa legea urratzea dago aferaren jatorrian. | Espainiako Auzitegi Nazionalak Izca Izquierda Castellana alderdi ezkertiarra legez kanporatzeko prozesuarekin jarraituko du. Fiskaltza eta Estatuaren abokatua hori egitearen aurka zeuden arren, epaitegiak espedientea irekita mantendu du, eta Izcak desagertzeko arriskuan jarraitzen du. Indar politikoak ohar baten bidez ... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207772/madrilek-dio-ez-duela-asmorik-lan-erreforman-aldaketak-egiteko.htm | Ekonomia | Madrilek dio ez duela asmorik lan erreforman aldaketak egiteko | Diaz ministroak esan du «asko kostatu» dela sindikatuekin eta patronalarekin ituna egitea, eta testua «errespetatu beharko» litzatekeela. Alderdi abertzaleek ohartarazi dute aurka bozkatuko dutela ez badira hitzarmen probintzialak lehenesten. | Madrilek dio ez duela asmorik lan erreforman aldaketak egiteko. Diaz ministroak esan du «asko kostatu» dela sindikatuekin eta patronalarekin ituna egitea, eta testua «errespetatu beharko» litzatekeela. Alderdi abertzaleek ohartarazi dute aurka bozkatuko dutela ez badira hitzarmen probintzialak lehenesten. | Indarrean dago aurreko astean Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOE patronalarekin adostutako lan erreformaren dekretuaren zatirik handiena. Indarrean behin-behinean, bi hilabeteko epean Kongresura iritsiko baita, eta hango gehiengoaren babesa jaso behar baitu hala jarrai dezan. Eta babes hori, gaur-... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207773/bizkaiko-aldundiak-bere-gain-hartuko-du-durangoko-azokako-zenbait-erakusmahairen-kostua.htm | Kultura | Bizkaiko Aldundiak bere gain hartuko du Durangoko Azokako zenbait erakusmahairen kostua | Bizkaiko enpresa eta sortzaileei eragingo die neurriak. «Ezohiko egoera baten aurrean hartutako ezohiko neurri bat» dela adierazi du aldundiak. | Bizkaiko Aldundiak bere gain hartuko du Durangoko Azokako zenbait erakusmahairen kostua. Bizkaiko enpresa eta sortzaileei eragingo die neurriak. «Ezohiko egoera baten aurrean hartutako ezohiko neurri bat» dela adierazi du aldundiak. | Iazko etenaren ondoren, aurrez aurrekoa izan da berriz ere aurten Durangoko Azoka, baina mugatua izan da alde askotatik, eta salmentetan eragin zuzena izan du horrek. Abenduaren 4tik 8ra egin zen, eta Eusko Jaurlaritzak egun gutxi lehenago erabaki zuen, pandemiari aurre egiteko neurrien eraginez, Landakok hartu ahalko ... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207774/urteari-bira-ehun-artikulutan.htm | Gizartea | Urteari bira, ehun artikulutan | 2021ean BERRIAn gehien irakurritako ehun artikuluak dira hauek. Koronabirusari buruzko gaiak nagusi izan dira ostera, aurreko urtean bezala, baina askotariko beste gai batzuk ere nabarmendu dira, ezohiko berriak gehienetan. | Urteari bira, ehun artikulutan. 2021ean BERRIAn gehien irakurritako ehun artikuluak dira hauek. Koronabirusari buruzko gaiak nagusi izan dira ostera, aurreko urtean bezala, baina askotariko beste gai batzuk ere nabarmendu dira, ezohiko berriak gehienetan. | Herritar asko aspertuta egongo dira honezkero COVID-19ari buruzko albisteekin agian, baina BERRIAn aurten gehien irakurritako albisteetako batzuk horri buruzkoak dira. BERRIAk ia bi urte daramatza koronabirusaren datuak eguneratzen eta grafiko zein mapetan erakusten; orrialde finkoak dira horiek: Euskal Herrian gaitzak... |
2021-12-28 | https://www.berria.eus/albisteak/207775/jose-maria-aldaia-enpresaburua-hil-da-80-urterekin.htm | Gizartea | Jose Maria Aldaia enpresaburua hil da, 80 urterekin | ETAk bahitu egin zuen 1995ean, 'iraultza zerga' ez ordaintzeagatik, eta 341 egunez izan zuen atxikia. Ortega Lararen atzetik, erakunde armatuak bahituta denbora gehien eduki zuen pertsona izan zen. | Jose Maria Aldaia enpresaburua hil da, 80 urterekin. ETAk bahitu egin zuen 1995ean, 'iraultza zerga' ez ordaintzeagatik, eta 341 egunez izan zuen atxikia. Ortega Lararen atzetik, erakunde armatuak bahituta denbora gehien eduki zuen pertsona izan zen. | Jose Maria Aldaia enpresaria hil da gaur bere etxean, Hondarribian (Gipuzkoa), 80 urterekin, aspalditik zuen gaixotasun baten ondorioz. Euskal gizartean ezaguna zen industrialariaren izena, besteak beste ETAk 341 egunez bahitua izan zuelako, 1995eko maiatzaren 8tik 1996ko apirilaren 14ra. Hondarribian bahitu zuten, eta... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207793/hezkuntza-zentroetan-oporren-ondoren-hartu-beharreko-neurriak-aztertzeko-bilerara-deitu-du-espainiako-gobernuak.htm | Gizartea | Hezkuntza zentroetan oporren ondoren hartu beharreko neurriak aztertzeko bilerara deitu du Espainiako Gobernuak | Urtarrilaren 4an izango da bilera. Orduan erabakiko dute nolako neurriak ezarri ikasgeletara bueltatzeko. | Hezkuntza zentroetan oporren ondoren hartu beharreko neurriak aztertzeko bilerara deitu du Espainiako Gobernuak. Urtarrilaren 4an izango da bilera. Orduan erabakiko dute nolako neurriak ezarri ikasgeletara bueltatzeko. | Urtarrilaren 4rako bilerara deitu du Espainiako Gobernuak, klasera itzultzearen inguruan hartu beharreko erabakiak aztertzeko. Moncloan batuko dira Espainiako Osasun, Hezkuntza eta Unibertsitateetako ministroak, autonomia erkidegoetako sailburuekin. Gobernuko iturrien arabera, oraingoz ez dute aurreikusten klaserako bu... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207794/anduezak-uste-du-sozialisten-norabidea-nabaria-dela-jaurlaritzaren-jardueran.htm | Politika | Anduezak uste du «sozialisten norabidea» nabaria dela Jaurlaritzaren jardueran | Eusko Legebiltzarrean Autogobernu Batzordea berraktibatzea «ez da lehentasuna» sozialistentzat | Anduezak uste du «sozialisten norabidea» nabaria dela Jaurlaritzaren jardueran. Eusko Legebiltzarrean Autogobernu Batzordea berraktibatzea «ez da lehentasuna» sozialistentzat | Urtea bukatzearekin batera, haren balantzea eta egoera politikoaren azterketa egin du Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak. Baikor agertu da Andueza hedabideen aurrean: esan duenez, «tunelaren amaieran argia» ikusten hasiak dira, enplegua pandemiaren aurreko mailetara iristen ari da, kontsumoa berpiztu da, eta Eur... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207795/sos-deietako-eta-trafikoko-langileek-elkarretaratzera-deitu-dute-lan-baldintzak-hobetzea-eskatzeko.htm | Gizartea | SOS Deietako eta Trafikoko langileek elkarretaratzera deitu dute lan baldintzak hobetzea eskatzeko | 1.800 sinadura eraman dituzte Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzara, lan baldintza duinak eskatzeko. | SOS Deietako eta Trafikoko langileek elkarretaratzera deitu dute lan baldintzak hobetzea eskatzeko. 1.800 sinadura eraman dituzte Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzara, lan baldintza duinak eskatzeko. | Elkarretaratzera deitu dute ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuek, SOS Deietako eta Trafikoko langileen baldintzak hobetzea eskatzeko. Horrez gain, 1.800 sinadura baino gehiago bildu eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon daukan egoitzan aurkeztu dituzte; sindikatuen hitzetan, langileek dauzkaten baldintza eskasen inguruan «h... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207796/eh-bilduk-salatu-du-pandemiaren-kudeaketa-laquoeskasa-berantiarra-eta-noraezekoaraquo-dela.htm | Gizartea | EH Bilduk salatu du pandemiaren kudeaketa «eskasa, berantiarra eta noraezekoa» dela | Neurri horiek «murrizketetan soilik» oinarritzen direla nabarmendu du koalizio abertzaleak. | EH Bilduk salatu du pandemiaren kudeaketa «eskasa, berantiarra eta noraezekoa» dela. Neurri horiek «murrizketetan soilik» oinarritzen direla nabarmendu du koalizio abertzaleak. | Azken egunotan, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak neurri gehiago iragarri dituzte COVID-19 gaitzaren hedapena geldiarazten saiatzeko. EH Bildu ez da konforme agertu Hego Euskal Herrian hartu berri dituzten neurriekin, eta berriz salatu du «pandemiaren kudeaketa eskasa, berantiarra eta noraezekoa» dela. Neurri... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207797/datorren-urtean-beste-25000-enplegu-sortzea-espero-du-confebaskek.htm | Ekonomia | Datorren urtean beste 25.000 enplegu sortzea espero du Confebaskek | Nazioartean orain den testuinguru konplexuan, datorren urtean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %5,9 handitzea eta lehen aldiz milioi batetik gora landun izatea aurreikusi du. Lan erreformaren balorazio positiboa egin du, eta lurralde hitzarmenak estatukoen gainetik lehenesteko mekanismoa bermatu dela deritzo. | Datorren urtean beste 25.000 enplegu sortzea espero du Confebaskek. Nazioartean orain den testuinguru konplexuan, datorren urtean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %5,9 handitzea eta lehen aldiz milioi batetik gora landun izatea aurreikusi du. Lan erreformaren balorazio positiboa egin du, eta lurralde hitzarmen... | «Krisiaren okerrena atzean utzi da». Eduardo Zubiaurre Confebask enpresaburuen elkarteko presidenteak nabarmendu du 2022an pandemia aurreko egoerara itzuliko dela euskal ekonomia. Haren hitzetan, «lan merkatua lehengoratzeko urtea izan da 2021». «Enpleguari dagokionez, 2021ean pandemia aurreko egoerara itzuli gara jada... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207798/eguneko-positiboek-3000-kasuren-langa-gainditu-dute-nafarroan.htm | Gizartea | Eguneko positiboek 3.000 kasuren langa gainditu dute Nafarroan | Osasunbideak asteartean eginiko testen %36k eman dute positibo herrialdean: 3.278k. ZIUetan 26 paziente dira COVID-19arekin kutsatuta. | Eguneko positiboek 3.000 kasuren langa gainditu dute Nafarroan. Osasunbideak asteartean eginiko testen %36k eman dute positibo herrialdean: 3.278k. ZIUetan 26 paziente dira COVID-19arekin kutsatuta. | Kutsatuen kurbaren goranzko malda nekez izan liteke malkartsuagoa Nafarroan. Birusaren oldarraldia nabarmen gaiztotua da herrialdean, eta Osasunbidea gero eta positibo gehiago atzematen ari da egunetik egunera. Beste marka bat hautsi da: egun bakarrean zenbatutako kutsatuak 3.000 baino gehiago dira, pandemian lehen ald... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207799/la-polla-recordsen-kontzertua-eta-beste-hainbat-bertan-behera.htm | Kultura | La Polla Recordsen kontzertua eta beste hainbat, bertan behera | Taldeak gaur eman behar zuen bere azken emanaldia, Donostian. Jon Maia, Mursego, Jose Luis Perales eta besteren kontzertuak ere bertan behera edo atzeratuta gelditu dira. | La Polla Recordsen kontzertua eta beste hainbat, bertan behera. Taldeak gaur eman behar zuen bere azken emanaldia, Donostian. Jon Maia, Mursego, Jose Luis Perales eta besteren kontzertuak ere bertan behera edo atzeratuta gelditu dira. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak pandemiari aurre egiteko hartu berri dituzten neurriek berehala ekarri dute hainbat kultur emanaldi ostera ere bertan behera uztea: besteak beste, La Polla Records taldeak gaur Donostian Anoetako belodromoan eman behar zuen kontzertua. Aurretik, irailaren 26an ziren egitekoak... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207800/ostalariak-kexu-dira-neurri-murriztaileekin-eta-kentzeko-eskatu-dute.htm | Ekonomia | Ostalariak kexu dira neurri murriztaileekin, eta kentzeko eskatu dute | Salatu dute «etengabeko abusua» pairatzen ari direla administrazioaren partetik, eta ez dietela eman kalteak arintzeko laguntzarik. Elkarte batzuek iragarri dute helegitea jarriko dutela. | Ostalariak kexu dira neurri murriztaileekin, eta kentzeko eskatu dute. Salatu dute «etengabeko abusua» pairatzen ari direla administrazioaren partetik, eta ez dietela eman kalteak arintzeko laguntzarik. Elkarte batzuek iragarri dute helegitea jarriko dutela. | Ostalariek ez dituzte begi onez hartu Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak pandemiari aurre egiteko atzo iragarri zituzten neurri murriztaile berriak. Edukiera eta ordutegiak murrizteko erabakiak haserrea piztu du sektorean; areago, ohartarazi dute «nazkatuta» daudela erabakiak berriz ere haiei soilik eragiten d... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207801/hizkuntz-zuzenbideari-buruzko-hirugarren-bilduma-argitaratu-du-euskaltzaindiak.htm | Gizartea | Hizkuntz zuzenbideari buruzko hirugarren bilduma argitaratu du Euskaltzaindiak | Egitasmoaren helburua da euskaldunen hizkuntza eskubideak euskarri digital bakarrera biltzea, hiztunek, legelariek eta ikertzaileek erabili dezaten. | Hizkuntz zuzenbideari buruzko hirugarren bilduma argitaratu du Euskaltzaindiak. Egitasmoaren helburua da euskaldunen hizkuntza eskubideak euskarri digital bakarrera biltzea, hiztunek, legelariek eta ikertzaileek erabili dezaten. | Euskaltzaindiak 2007an abiaturiko egitasmo baten hirugarren emaitza aurkeztu du gaur bere egoitzan: Hizkuntza-zuzenbidea. Testu bilduma euskaraz (III) argitalpena. 2019ko argitaraldian, 94 testu jasotzen ziren, eta hirugarrenean, berriz, 786 testu jaso dituzte. Hau da, 692 testu berri erantsi dira argitalpenean. Euskal... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207802/zupiriak-iturgaizek-eta-tejeriak-positibo-eman-dute-covid-19an.htm | Gizartea | Zupiriak, Iturgaizek eta Tejeriak positibo eman dute COVID-19an | Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak antigeno proba bat egin du, sintomak zituelako. Gauza bera egin dute PPko buruak eta Eusko Legebiltzarreko presidenteak. «Sintoma ahulak» dituztela adierazi dute hirurek. | Zupiriak, Iturgaizek eta Tejeriak positibo eman dute COVID-19an. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak antigeno proba bat egin du, sintomak zituelako. Gauza bera egin dute PPko buruak eta Eusko Legebiltzarreko presidenteak. «Sintoma ahulak» dituztela adierazi dute hirurek. | Agintariei ere eragiten die COVID-19ak: Bingen Zupiriak, Carlos Iturgaizek eta Bakartxo Tejeriak gaur jakinarazi dute positibo eman dutela antigeno proba batean. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak sintoma ahul batzuk zituen bart gauean, eta horregatik egin zuen proba. Dena den, ondo dagoela adierazi du Jaurlaritzak, eta... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207803/etiopiako-gobernuak-elkarrizketen-bidez-konpondu-nahi-ditu-herrialdeko-gatazkak.htm | Mundua | Etiopiako Gobernuak elkarrizketen bidez konpondu nahi ditu herrialdeko gatazkak | Abiy Ahmedek hizketaldirako batzorde bat eratuko du «berradiskidetzea eta zauriak ixtea» lortzeko. TPLFren indarrak Tigrayra itzuli dira, eta armada federalak erasoak eten ditu, Amhara eta Afar berreskuratu ostean. | Etiopiako Gobernuak elkarrizketen bidez konpondu nahi ditu herrialdeko gatazkak. Abiy Ahmedek hizketaldirako batzorde bat eratuko du «berradiskidetzea eta zauriak ixtea» lortzeko. TPLFren indarrak Tigrayra itzuli dira, eta armada federalak erasoak eten ditu, Amhara eta Afar berreskuratu ostean. | Etiopiako Gobernua prest da elkarrizketa «inklusiboetan» hasteko, eta «agenda guztiez» aritzeko, baita erreferendumez ere. Hori da Abiy Ahmed herrialdeko lehen ministroak sustatuko duen estrategia «berradiskidetzea eta zauriak ixtea» lortzeko, eta, horretarako, prest agertu da konstituzioa aldatzeko ere; Abiy jakitun b... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207804/osasungintza-publikoa-bermatzeko-euskal-errepublika-beharrezkoa-dela-uste-du-ehun-ek.htm | Gizartea | «Osasungintza publikoa bermatzeko» euskal errepublika «beharrezkoa» dela uste du Ehun-ek | Ehun mugimenduko kideek gaur goizean elkarretaratzea egin dute Donostiako Gros auzoko anbulatorioaren parean. | «Osasungintza publikoa bermatzeko» euskal errepublika «beharrezkoa» dela uste du Ehun-ek. Ehun mugimenduko kideek gaur goizean elkarretaratzea egin dute Donostiako Gros auzoko anbulatorioaren parean. | «Independentismoari iritsi zaio beste urrats bat emateko tenorea, Espainiak eta Frantziak eskaintzen diguten markoan osasungintza publikoa eta duina ezinezkoa dela espresuki esatekoa». Ehun mugimenduko kideek argi esan dute Euskal Herriko osasungintza publikoa bermatzeko euskal errepublika eraikitzea «beharrezkoa» dela... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207805/positiboek-zazpi-egunez-soilik-egin-beharko-dute-itxialdia-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positiboek zazpi egunez soilik egin beharko dute itxialdia Hego Euskal Herrian | Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoen artean adostu dute bihar indarrean sartuko den neurria. Itxialdia amaitzeko, gainera, ez da beste PCR proba bat egin beharko. Espainiako Osasun ministerioak esan du itxialdia «sintomarik ez duten positiboei soilik» murriztuko dietela. | Positiboek zazpi egunez soilik egin beharko dute itxialdia Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoen artean adostu dute bihar indarrean sartuko den neurria. Itxialdia amaitzeko, gainera, ez da beste PCR proba bat egin beharko. Espainiako Osasun ministerioak esan du itxialdia «sintomarik ez du... | Hamar egun izan beharrean, zazpi: aurrerantzean, COVID-19an positibo ematen duten Hego Euskal Herriko herritarrek zazpi egunez soilik egin beharko dute itxialdia. Hala adostu dute gaur Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek, Osasun Publikorako Batzordean. Gainera, itxialdia amaitzeko ez da beste PCR proba bat eg... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207806/fiskaltzak-ez-du-debekatuko-sarek-iruntildeean-deitutako-manifestazioa.htm | Politika | Fiskaltzak ez du debekatuko Sarek Iruñean deitutako manifestazioa | Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du uste «deliturik» dagoenik. | Fiskaltzak ez du debekatuko Sarek Iruñean deitutako manifestazioa. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du uste «deliturik» dagoenik. | Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak «ez du arrazoirik ikusten» Sarek abenduaren 31rako Iruñean deitutako «ETAko presoen aldeko manifestazioa» debekatzeko. Uste du ez dagoela «deliturik»; halere, poliziek «zaintza neurriak har ditzatela» eskatuko du: «Ekitaldi horretan terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu dir... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207807/lau-urteko-espetxe-zigorra-galdegin-dute-donostiako-gazte-baten-aurka.htm | Politika | Lau urteko espetxe zigorra galdegin dute Donostiako gazte baten aurka | Iazko abenduan errepresioaren aurka egindako protesta batean atzeman zuten. Parte Zaharra Aske plataformak elkarretaratzera deitu du heldu den astelehenerako, 19:00etan, Plaza Berrian. | Lau urteko espetxe zigorra galdegin dute Donostiako gazte baten aurka. Iazko abenduan errepresioaren aurka egindako protesta batean atzeman zuten. Parte Zaharra Aske plataformak elkarretaratzera deitu du heldu den astelehenerako, 19:00etan, Plaza Berrian. | Joan den urteko abenduaren 14an manifestazioa egin zuten hainbat herritarrek Donostiako Parte Zaharrean, Auzoak Defendatu, errepresiorik ez lelopean. Protestaren ondotik istiluak gertatu ziren, eta, Parte Zaharra Aske plataformak jakinarazi duenez, hamasei lagun atxilotu, bertze «asko» kolpatu eta dozenaka identifikatu... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207808/pandemia-hasi-zenetik-inoiz-baino-kasu-gehiago-atzeman-dituzte-aebek.htm | Mundua | Pandemia hasi zenetik inoiz baino kasu gehiago atzeman dituzte AEBek | Europan, Frantziak orain arteko kopururik handiena jakinarazi du: 208.000. Omikronen arriskuaz ohartarazi du OMEk. | Pandemia hasi zenetik inoiz baino kasu gehiago atzeman dituzte AEBek. Europan, Frantziak orain arteko kopururik handiena jakinarazi du: 208.000. Omikronen arriskuaz ohartarazi du OMEk. | Inoiz baino kasu gehiago atzeman dituzten azken orduetan AEBek eta Europako zenbait herrialdek; besteak beste, Frantziak eta Portugalek. AEBei dagokienez, astelehenekoak dira azken datuak, eta orduan 440.000 kasu berri jakinarazi zituzten; Frantziak, berriz, orain arteko marka guztiak hautsi zituen atzo, 208.000 positi... |
2021-12-29 | https://www.berria.eus/albisteak/207809/etbk-irudi-berria-estreinatuko-du-urtarrilaren-1ean.htm | Bizigiro | ETBk irudi berria estreinatuko du urtarrilaren 1ean | Bere 40. urteurrenean egingo du irudi aldaketa ETBk. Mikel Urmenetak egin du diseinu berria: «Irudi aldaketa ausarta izango da, batzen gaituen identitate kolektiboa irudikatzea helburu duena». | ETBk irudi berria estreinatuko du urtarrilaren 1ean. Bere 40. urteurrenean egingo du irudi aldaketa ETBk. Mikel Urmenetak egin du diseinu berria: «Irudi aldaketa ausarta izango da, batzen gaituen identitate kolektiboa irudikatzea helburu duena». | 2022an 40. urteurrena ospatuko du EITBk, eta hori baliatuko du telebistak bere irudia aldatzeko aitzakiatzat. Irudi berria atzo aurkeztu zuten lehen aldiz, Inozente Eguna baliatuta: Euskal Kostaldeko Geoparkean (Deba, Gipuzkoa) historiaurreko arrautza erraldoi bat aurkitu zutela argitaratu zuten atzo. Dena, ordea, urta... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207830/brexit-aren-urtebeteko-bidea-begirada-ernez.htm | Mundua | 'Brexit'-aren urtebeteko bidea, begirada ernez | Erresuma Batuak lehen urteurrena ospatuko du larunbatean Europako Batasunetik kanpo. Oztopoz eta bihurgunez beteriko ibilbide horri erreparatu diote BERRIAko kazetari Ander Perezek eta Iker Aranburuk. Bideo batean bildu dituzte ondorioak. | 'Brexit'-aren urtebeteko bidea, begirada ernez. Erresuma Batuak lehen urteurrena ospatuko du larunbatean Europako Batasunetik kanpo. Oztopoz eta bihurgunez beteriko ibilbide horri erreparatu diote BERRIAko kazetari Ander Perezek eta Iker Aranburuk. Bideo batean bildu dituzte ondorioak. | Larunbatean beteko dira hamabi hilabete Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harremana erdiz erdi aldatu zenetik. 2021eko urtarrilaren 1ean gauzatu zen brexit-a. Hala, urteurrenarekin batera, ailegatu da errepaso eta balantzeetarako garaia. Aditu asko ados dira diagnostikoan: argiek baino gehiago, itzalek ... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207831/oposizioak-atzera-bota-ditu-iruntildeeko-udalaren-2022ko-aurrekontuak.htm | Politika | Oposizioak atzera bota ditu Iruñeko Udalaren 2022ko aurrekontuak | Osoko bilkuraren hasieran, Garbiñe Bueno EH Bilduko zinegotziak kargua hartu du, Joxe Abaurreak utzitako hutsunea betetzeko. Joseba Asironek (EH Bildu) azpimarratu du Enrique Maia alkateak «porrot egin» duela gehiengo demokratikoa aintzat ez hartzeko saioan. | Oposizioak atzera bota ditu Iruñeko Udalaren 2022ko aurrekontuak. Osoko bilkuraren hasieran, Garbiñe Bueno EH Bilduko zinegotziak kargua hartu du, Joxe Abaurreak utzitako hutsunea betetzeko. Joseba Asironek (EH Bildu) azpimarratu du Enrique Maia alkateak «porrot egin» duela gehiengo demokratikoa aintzat ez hartzeko sai... | Hamalau boto kontra, hamahiru alde. Azkenean, Navarra Sumak ezin izan du Joxe Abaurreak utzitako hutsunea baliatu 2022ko aurrekontu proiektua ateratzeko. Urte amaierako azken osoko bilkuraren hasieran, Garbiñe Buenok kargua hartu du, eta, haren botoarekin, EH BIlduk, PSNk eta Geroa Baik atzera bota dituzte aurrekontuak... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207832/kutsatuak-duela-hilabete-halako-hamar-dira-hego-euskal-herrian-beste-15405-kasu.htm | Gizartea | Kutsatuak duela hilabete halako hamar dira Hego Euskal Herrian: beste 15.405 kasu | Osakidetzak eta Osasunbideak egun bakarrean atzemandako positiboek orain arteko marka hautsi dute atzera ere. | Kutsatuak duela hilabete halako hamar dira Hego Euskal Herrian: beste 15.405 kasu. Osakidetzak eta Osasunbideak egun bakarrean atzemandako positiboek orain arteko marka hautsi dute atzera ere. | Esperotakoa zen Hegoaldeko osasun agintariek gaur jakinaraziko zituzten kutsatu kopuruak bereziki hanpatuak izatea. Erdiz erdi bete da susmo oro: atzo detektatutako kasuek 15.000 positiboren langa gainditu dute. Zehazki, 15.405 positibo zenbatu dituzte, 11.712 Osakidetzak eta 3.693 Osasunbideak. Kutsatuen kurba etenik ... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207833/urtarrilaren-8ko-mobilizazioak-herrietan-eginen-dituzte-osasun-egoeragatik.htm | Politika | Urtarrilaren 8ko mobilizazioak herrietan eginen dituzte, osasun egoeragatik | Sarek jakinarazi du bertan behera utzi dutela Bilbon egitekoa zuten manifestazio jendetsua: «Ez da erabaki erraza izan». Herrietako protestak 17:00etan eginen dituzte. Goizeko ekitaldia bere horretan mantenduko dute. | Urtarrilaren 8ko mobilizazioak herrietan eginen dituzte, osasun egoeragatik. Sarek jakinarazi du bertan behera utzi dutela Bilbon egitekoa zuten manifestazio jendetsua: «Ez da erabaki erraza izan». Herrietako protestak 17:00etan eginen dituzte. Goizeko ekitaldia bere horretan mantenduko dute. | Iaz bezala, ezin izanen dituzte Bilboko eta Baionako karrikak euskal presoen eskubideen aldeko aldarri ozenez bete. Sarek gaur goizean Gasteizen egin duen agerraldi batean jakinarazi duenez, bertan behera utzi dute Bilbon egitekoa zuten urteroko manifestazio jendetsua, eta, horren partez, herrietan eginen dituzte mobil... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207835/miren-gorrotxategik-positibo-eman-du-covid-19an.htm | Gizartea | Miren Gorrotxategik positibo eman du COVID-19an | Eusko Legebiltzarreko Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak adierazi du «ahul eta sukarretan» dagoela. Osasun sistema publikoa indartu beharra nabarmendu du. | Miren Gorrotxategik positibo eman du COVID-19an. Eusko Legebiltzarreko Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak adierazi du «ahul eta sukarretan» dagoela. Osasun sistema publikoa indartu beharra nabarmendu du. | Gero eta ageriago ari da gelditzen: birusak ez die muzin egiten politikariei. Berriki, joan diren egunetan, COVID-19arekin kutsatuak direla jakinarazi dute Euskal Herriko politikagintzako zenbait ordezkarik. Beste iragarpen bat ailegatu da gaur: positibo eman du Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko Elkarrekin Podem... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207836/espainiako-inflazio-tasa-67koa-da-azken-29-urteetako-handiena.htm | Ekonomia | Espainiako inflazio tasa %6,7koa da, azken 29 urteetako handiena | Hego Euskal Herrikoa datozen asteetan jakinaraziko du INEk, baina zifra horretatik gertu egotea espero da. Baliteke gatazkak eragitea lan hitzarmenak berritzeko negoziazioetan. | Espainiako inflazio tasa %6,7koa da, azken 29 urteetako handiena. Hego Euskal Herrikoa datozen asteetan jakinaraziko du INEk, baina zifra horretatik gertu egotea espero da. Baliteke gatazkak eragitea lan hitzarmenak berritzeko negoziazioetan. | Espainian kontsumo prezioen indizea (KPI) %1,3 igo da abenduan, eta urte arteko tasa %6,7ra igo da, azaroan baino puntu bat baino gehiago. 1992. urtetik izandako daturik handiena da. Bereziki argindarrak eta gasak aurten izan duten neurrigabeko garestitzeak eragin du igoera.
INE Espainiako Estatistika Institutuak aurr... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207837/hiru-euskal-eskalatzaile-erreskatatu-dituzte-alacanteko-mendi-batean.htm | Gizartea | Hiru euskal eskalatzaile erreskatatu dituzte Alacanteko mendi batean | Polop inguruko via ferrata batean (Herrialde Katalanak) gertatu da ezbeharra, goizaldean. Guztira bost eskalatzaile ziren elkarrekin; horietako hiru, euskal herritarrak, 20 eta 30 urte artekoak. | Hiru euskal eskalatzaile erreskatatu dituzte Alacanteko mendi batean. Polop inguruko via ferrata batean (Herrialde Katalanak) gertatu da ezbeharra, goizaldean. Guztira bost eskalatzaile ziren elkarrekin; horietako hiru, euskal herritarrak, 20 eta 30 urte artekoak. | Alacanteko (Herrialde Katalanak) suhiltzaileek bost eskalatzaile erreskatatu dituzte goizaldean Polop (Espainia) inguruko via ferrata batean; horietako hiru euskal herritarrak ziren, 20 eta 30 urte artekoak. Suhiltzaileek emandako informazioaren arabera, eskalatzeko erabiltzen ari ziren sokak arroketan trabatuak geldit... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207838/anoetan-jokatuko-da-reala-athletic-derbia.htm | Kirola | Anoetan jokatuko da Reala-Athletic derbia | Urtarrilaren 9an izango da, igandez, 12:00etan. Realeko bazkideek doako sarrera izango dute. Baina COVID-19a dela eta indarrean dauden edukiera murrizketak tarteko, datorren astean emango dituzte horri buruzko xehetasunak. | Anoetan jokatuko da Reala-Athletic derbia. Urtarrilaren 9an izango da, igandez, 12:00etan. Realeko bazkideek doako sarrera izango dute. Baina COVID-19a dela eta indarrean dauden edukiera murrizketak tarteko, datorren astean emango dituzte horri buruzko xehetasunak. | Anoeta jokatuko da Realaren eta Atlhleticen arteko derbia. Hala jakinarazi du klub txuri-urdinak. Datorren urtarrilaren 9an izango da, 12:00etan. ETBk, Reala Youtube kanalak TV3 kateek zuzenean eskainiko dute. Bazkideek doan izango dute sarrera, baina horren inguruko xehetasunak datorren astean emango ditu Realak. Izan... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207839/eaeko-auzitegi-nagusiak-bihar-erabakiko-du-ostalarien-helegiteaz.htm | Ekonomia | EAEko Auzitegi Nagusiak bihar erabakiko du ostalarien helegiteaz | Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurriak «arrazoizkoak» izan daitezkeela uste du, eta haren argudioak aditu nahi ditu erabaki aurretik. Ostatuei mugak jartzeko neurriak ezeztatu nahi dituzte ostalariek. | EAEko Auzitegi Nagusiak bihar erabakiko du ostalarien helegiteaz. Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurriak «arrazoizkoak» izan daitezkeela uste du, eta haren argudioak aditu nahi ditu erabaki aurretik. Ostatuei mugak jartzeko neurriak ezeztatu nahi dituzte ostalariek. | Ostalari elkarteak atzo elkartu ziren Eusko Jaurlaritzarekin, eta gaur goizean eraman dute haien eskaria auzitegira. Presazko neurriak hartzeko eta behin-behinean ostalaritzari jarritako murrizketak ezeztatzeko eskatu dute. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzeratu egin du erabakia, eta jakinarazi du bihar aztertuko du... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207840/bertze-zazpi-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm | Politika | Bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte | Pedro Maria Cano Hernandez, Arkaitz Goikoetxea Basabe, Iñigo Gutierrez Carrillo, Maria Lizarraga Merino, Gorka Martinez Ahedo, Joseba Segurola Beobide eta Gregorio Vicario Setien dira Euskal Herrira ekarriko dituztenak. | Bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Pedro Maria Cano Hernandez, Arkaitz Goikoetxea Basabe, Iñigo Gutierrez Carrillo, Maria Lizarraga Merino, Gorka Martinez Ahedo, Joseba Segurola Beobide eta Gregorio Vicario Setien dira Euskal Herrira ekarriko dituztenak. | Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte: Pedro Maria Cano Hernandez eta Arkaitz Goikoetxea Basabe Logroñotik (Espainia, 170 kilometro) ekarriko dituzte Euskal Herrira; Iñigo Gutierrez Carrillo eta Maria Lizarraga Merino, Aranjueztik (Madril, 520 kilometro);... |
2021-12-30 | https://www.berria.eus/albisteak/207841/karrantzako-hildakoarekin-lotuta-atxilotutako-hiru-presondegian-sartu-ditu-epaileak.htm | Gizartea | Karrantzako hildakoarekin lotuta atxilotutako hiru presondegian sartu ditu epaileak | Ertzaintzak bederatzi lagun atxilotu zituen astelehenean, azaroaren 30ean agertutako hildakoarekin zerikusia dutelakoan | Karrantzako hildakoarekin lotuta atxilotutako hiru presondegian sartu ditu epaileak. Ertzaintzak bederatzi lagun atxilotu zituen astelehenean, azaroaren 30ean agertutako hildakoarekin zerikusia dutelakoan | Epaileak presondegira bidali ditu Karrantzako (Bizkaia) gaztearen ustezko hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bederatzi pertsonetatik hiru, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Astelehenean egin zituen atxiloketak Ertzaintzak, eta atzo pasatu ziren gehienak epailearen aurretik, eta gainer... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.