date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/207842/konfinatutako-haurrak-zaintzeko-baimen-bereziak-galdegin-ditu-labek.htm
Gizartea
Konfinatutako haurrak zaintzeko baimen bereziak galdegin ditu LABek
Eskaera ofizialak erregistratu ditu Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan, eta baimenen inguruko «akordio sozial» bat lortzeko prozesuan lidergoa hartzeko eskatu diete lehendakariei.
Konfinatutako haurrak zaintzeko baimen bereziak galdegin ditu LABek. Eskaera ofizialak erregistratu ditu Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan, eta baimenen inguruko «akordio sozial» bat lortzeko prozesuan lidergoa hartzeko eskatu diete lehendakariei.
Azken asteetan milaka haur egon dira konfinatuta Euskal Herrian, bai koronabirusean positibo eman dutelako, bai positibo baten gertuko kontaktu izan direlako; baina, pandemia hasi zenetik ia bi urte igaro diren arren, gurasoentzako baimenik ez da martxan jarri. Gabonetako oporren osteko eskola itzulerari buruzko zalant...
2021-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/207843/elnrekin-ez-dela-elkarrizketarik-izango-berretsi-du-bakerako-ordezkari-bereziak.htm
Mundua
ELNrekin ez dela elkarrizketarik izango berretsi du Bakerako ordezkari bereziak
Urte amaierako mezuan, gerrillak ohartarazi du protesta gehiago eta gogorragoak ekarriko dituela datorren urteak.
ELNrekin ez dela elkarrizketarik izango berretsi du Bakerako ordezkari bereziak. Urte amaierako mezuan, gerrillak ohartarazi du protesta gehiago eta gogorragoak ekarriko dituela datorren urteak.
ELN Nazioa Askatzeko Armadak hilabeteak daramatza Habanan Kolonbiako Gobernuarekiko elkarrizketak hasi zain. Gerrillak maiatzean berretsi zuen prest dagoela hitz egiteko, betiere topaketa hori «inposaketarik edo aldebakarreko baldintzarik gabekoa» baldin bada: «Gobernua ez bada gai kalean mobilizaturiko biztanleriareki...
2021-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/207844/armaden-kontra-biluztu-dira-bilboko-gobernu-militarraren-atarian.htm
Gizartea
Armaden kontra biluztu dira Bilboko gobernu militarraren atarian
Kakitzat koordinadora antimilitaristako hiru kide biluzik jarri dira Bilboko gobernu militarraren egoitzaren aurrean. Ertzaintzak atxiki, identifikatu eta desoberdientzia egotzi die.
Armaden kontra biluztu dira Bilboko gobernu militarraren atarian. Kakitzat koordinadora antimilitaristako hiru kide biluzik jarri dira Bilboko gobernu militarraren egoitzaren aurrean. Ertzaintzak atxiki, identifikatu eta desoberdientzia egotzi die.
Orain duela hogei urte bukatu zen derrigorrezko zerbitzu militarra Hego Euskal Herriko mutilentzat. Baina militarismoak bizirik jarraitzen duela uste dute antimilitaristek, eta horregatik egin dute protesta Bilboko Gobernu militarraren aurrean, gaur goizean. Hiru gizon agertu dira atarian, militarrez jantzita. Haiekin...
2021-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/207845/burgos-gasteiz-aht-zatia-bidaiarientzako-izango-da-bakarrik.htm
Gizartea
Burgos-Gasteiz AHT zatia bidaiarientzako izango da bakarrik
1.200 milioi euroko aurrekontua izango luke proiektuak, eta 93,6 kilometroko luze izango da. Informazio azterketari argi berdea eman dio Madrilek.
Burgos-Gasteiz AHT zatia bidaiarientzako izango da bakarrik. 1.200 milioi euroko aurrekontua izango luke proiektuak, eta 93,6 kilometroko luze izango da. Informazio azterketari argi berdea eman dio Madrilek.
Burgos-Gasteiz abiadura handiko tren (AHT) azpiegituraren tramitazioan aurrerapauso bat egin du Espainiako Gobernuak: proiektuaren informazio azterketa onartu egin du Garraio eta Hirigintza Agenda Ministerioak (Mitma). Hain zuzen ere, onartu duten egitasmoak 1.200 milioi euroko aurrekontua izango du —BEZ gabe— eta bida...
2021-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/207867/urrizak-eta-labakak-ez-dute-hutsik-egin-eta-txapela-irabazi-dute.htm
Kirola
Urrizak eta Labakak ez dute hutsik egin, eta txapela irabazi dute
Tentsio handiko partida, berdindua, jokatu dute Ansa II.ak eta Martirenak, baina Urrizak eta Labakak pilota gutxiago galdu dituzte, eta diferentzia txiki horrek eman die garaipena. 40 eta 37 irabazi dute.
Urrizak eta Labakak ez dute hutsik egin, eta txapela irabazi dute. Tentsio handiko partida, berdindua, jokatu dute Ansa II.ak eta Martirenak, baina Urrizak eta Labakak pilota gutxiago galdu dituzte, eta diferentzia txiki horrek eman die garaipena. 40 eta 37 irabazi dute.
«Ez gara distiratsuak izan, baina sendotasunak eman digu garaipena». Javier Urrizaren hitz horiek laburbiltzen dute ederki erremonteko binakakoaren finala. Aurrelariak oso berdinduta aritu dira. 23 tanto egin ditu Urrizak, eta 22 Ansa II.ak; baina lau pilota galdu ditu aurrelari urdinak, eta hori izan da aldeetako bat....
2021-12-31
https://www.berria.eus/albisteak/207869/epaileek-atzera-bota-dute-ostalariek-jaurlaritzaren-neurriei-jarritako-helegitea.htm
Gizartea
Epaileek atzera bota dute ostalariek Jaurlaritzaren neurriei jarritako helegitea
Ostalaritzako establezimenduek 01:00ean itxi beharko dute. EAEko Auzitegi Nagusiak iradoki du badagoela neurrien gainean eztabaidatzerik, baina argudiatu du ez dagoela frogarik ondorioztatzeko neurriok eraginkortasun gabeak direla.
Epaileek atzera bota dute ostalariek Jaurlaritzaren neurriei jarritako helegitea. Ostalaritzako establezimenduek 01:00ean itxi beharko dute. EAEko Auzitegi Nagusiak iradoki du badagoela neurrien gainean eztabaidatzerik, baina argudiatu du ez dagoela frogarik ondorioztatzeko neurriok eraginkortasun gabeak direla.
Ezezkoa jaso dute bueltan. EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin du ostalariek Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurri murriztaileen kontra jarritako helegitea. Hori hala, mugek indarren segituko dute, epaileen babesa jasota. Ostatuek 01:00ean itxi behar dituzte ateak, edukiera %60ra murriztua dute, ezin da zutik konts...
2022-1-1
https://www.berria.eus/albisteak/207870/egoerak-gaindituta-egotea-eta-sinesgarritasunik-ez-izatea-aurpegiratu-dio-oposizioak-urkulluri.htm
Politika
«Egoerak gaindituta» egotea eta «sinesgarritasunik ez izatea» aurpegiratu dio oposizioak Urkulluri
EAJk lehendakariaren mezua babestu du, eta PSE-EEk esan du euskal gizarteak «ziurtasunak» behar dituela koronabirusaren aurkako borrokan.
«Egoerak gaindituta» egotea eta «sinesgarritasunik ez izatea» aurpegiratu dio oposizioak Urkulluri. EAJk lehendakariaren mezua babestu du, eta PSE-EEk esan du euskal gizarteak «ziurtasunak» behar dituela koronabirusaren aurkako borrokan.
Oposizioko taldeek gogor kritikatu dute Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak abenduaren 31eko Urtezahar eguneko zorion agurrean bidalitako mezua. EH Bilduk, Ahal Duguk, EAEko PPk eta Voxek atzo adierazi zuten Urkullu «errealitatetik at» dagoela eta ez duela «sinesgarritasunik». Nerea Kortajarena EH Bilduko l...
2021-12-31
https://www.berria.eus/albisteak/207871/beste-3791-covid-kasu-zenbatu-dituzte-nafarroan.htm
Gizartea
Beste 3.791 COVID kasu zenbatu dituzte Nafarroan
Positiboen ehunekoa %40 izan da ostegunean. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, birusak jota ziren hiru lagun hil dira.
Beste 3.791 COVID kasu zenbatu dituzte Nafarroan. Positiboen ehunekoa %40 izan da ostegunean. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, birusak jota ziren hiru lagun hil dira.
Kutsatuen kurba koska bat gorago da Nafarroan, berriz ere. Birusaren oldarraldiak ez du etenik izan herrialdez, eta, beste behin, orain arteko marka hautsi dute Nafarroako Gobernuak emandako datuek: 9.370 diagnostiko proba egin ziren atzo, eta horietako 3.791ri atzeman zieten gaitza. Horiek horrela, positiboen ehunekoa...
2022-1-1
https://www.berria.eus/albisteak/207872/betty-white-aktorea-hil-da.htm
Kultura
Betty White aktorea hil da
The Golden Girls telesailean Rose Nylunden pertsonaia antzezteagatik egin zen ezagun batez ere. 99 urterekin hil zen, atzo.
Betty White aktorea hil da. The Golden Girls telesailean Rose Nylunden pertsonaia antzezteagatik egin zen ezagun batez ere. 99 urterekin hil zen, atzo.
Betty Marion White Ludden (Oak Park, Illinois, AEB, 1922) telebistan ibilbide luzeenetakoa egin zuen aktoreetako bat izan zen. 1939an hasi zen lanean, eta hil artean aritu zen hainbat rol antzezten, umorezkoak batez ere. Atzo zendu zen, Los Angelesen (Kalifornia, AEB), 99 urte zituela. Aktorea ez ezik, AEBetako telebi...
2022-1-1
https://www.berria.eus/albisteak/207873/nafarroan-eginiko-proba-diagnostikoen-ia-erdiak-positibo.htm
Gizartea
Nafarroan eginiko proba diagnostikoen ia erdiak, positibo
Osasunbidearen arabera, 7.765 PCR eta antigeno test egin ziren atzo, eta horietatik, 3.350ek eman zuten positibo: %43
Nafarroan eginiko proba diagnostikoen ia erdiak, positibo. Osasunbidearen arabera, 7.765 PCR eta antigeno test egin ziren atzo, eta horietatik, 3.350ek eman zuten positibo: %43
Izurri bat kontrolpean izateko faktore garrantzitsuenetako bat da diagnostikoa, aukera ematen duelako birusa hesitu, transmisio kateak eten eta gaitzaren hedatzea oztopatzeko. Uneotan, baina, COVID-19a kontrolik gabe ari da hedatzen Euskal Herrian. Transmisio komunitario horren adibide da positibotasun tasa: egunean eg...
2022-1-1
https://www.berria.eus/albisteak/207874/covid-19-kasuek-gora-egin-dute-hendaiako-atxikitze-zentroan.htm
Gizartea
COVID-19 kasuek gora egin dute Hendaiako atxikitze zentroan
Cimade elkarteak jakinarazi du preso diren migranteen erdia kutsatu dela aste bakarrean
COVID-19 kasuek gora egin dute Hendaiako atxikitze zentroan. Cimade elkarteak jakinarazi du preso diren migranteen erdia kutsatu dela aste bakarrean
Hendaiako atxikitze zentroan COVID-19 kasuen gorakada izan dela salatu du migratzaileei laguntza ekartzen dien Cimade elkarteak. Aste bakarrean, preso atxikiak diren migranteek erdia kutsatu da, eta zentroa «izoztea» erabaki dute; hau da, ez dute migratzaile gehiago atxikiko bertan egoera konpondu arte. Koronabirusak ...
2022-1-1
https://www.berria.eus/albisteak/207875/nuklearra-eta-gasa-energia-berdetzat-hartzea-proposatu-du-europako-batzordeak.htm
Ekonomia
Nuklearra eta gasa energia berdetzat hartzea proposatu du Europako Batzordeak
Batik bat «energia berriztagarrietan» oinarritutako etorkizunera bidean trantsizioa egiteko energia nuklearra eta gasa erabiltzea nahi du.
Nuklearra eta gasa energia berdetzat hartzea proposatu du Europako Batzordeak. Batik bat «energia berriztagarrietan» oinarritutako etorkizunera bidean trantsizioa egiteko energia nuklearra eta gasa erabiltzea nahi du.
Eztabaida gori-gori dago, eta gaur jakin da Europako Batzordearen nahia: energia nuklearra eta gasa energia berdetzat hartu nahi ditu. EBko Inbertsio Jasangarrien Taxonomian zerrendatu behar dira jarduera ekonomiko berdeak, dirua jartzeko haietarako, ingurumenaren mesederako. Zerrenda horretan nuklearra eta gasa sartze...
2022-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/207898/su-hartu-du-hegoafrikako-parlamentuak.htm
Mundua
Su hartu du Hegoafrikako Parlamentuak
Hiru eraikinek osatzen dute Lurmutur Hiriko parlamentua, eta haietatik zaharrena da kalte larrienak jasan dituena; 1884an eraiki zuten. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen sutea.
Su hartu du Hegoafrikako Parlamentuak. Hiru eraikinek osatzen dute Lurmutur Hiriko parlamentua, eta haietatik zaharrena da kalte larrienak jasan dituena; 1884an eraiki zuten. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen sutea.
Hegoafrikako Parlamentuak su hartu du gaur goizean, Lurmutur Hirian. Hango erakundeek jakinarazi dutenez, ordea, suhiltzaileek kontrolpean dute sutea jada. Ez dute argitu zerk eragin duen ezbeharra, eta Patricia de Lille Azpiegitura Ministroak azaldu duenez, segurtasun kameretako irudiak aztertzen ari dira. «Sutea hir...
2022-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/207899/ezker-batuak-salatu-du-eraso-faxista-bat-jasan-duela-lizarran.htm
Gizartea
Ezker Batuak salatu du «eraso faxista bat» jasan duela Lizarran
Lizarrako (Nafarroa) egoitza erasotu dute, eta, besteak beste, «Biba Espainia» eta «Gorriak arekara» dioten mezuak idatzi dituzte, gezurrezko pistola bat uzteaz gain. Afiliatu batek, gainera, mehatxuak dituen gutun bat jaso du etxean.
Ezker Batuak salatu du «eraso faxista bat» jasan duela Lizarran. Lizarrako (Nafarroa) egoitza erasotu dute, eta, besteak beste, «Biba Espainia» eta «Gorriak arekara» dioten mezuak idatzi dituzte, gezurrezko pistola bat uzteaz gain. Afiliatu batek, gainera, mehatxuak dituen gutun bat jaso du etxean.
2022. urteko lehen gauean «eraso faxista bat» jasan zuen Ezker Batuak Lizarran (Nafarroa). Alderdiak berak salatu duenez, kalte materialak eragin zizkieten eta material informatikoa lapurtu zieten, baita «diru apur bat» ere. Hortaz gain, «Biba Espainia» eta «Gorriak arekara» zioten pintaketak egin zizkieten, eta gezurr...
2022-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/207900/emakume-etxegabe-bat-hil-da-bilboko-zabalgune-plazan.htm
Gizartea
Emakume etxegabe bat hil da Bilboko Zabalgune plazan
Goizeko zazpi eta erdiak aldera hil da, eta ezin izan dute suspertu. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.
Emakume etxegabe bat hil da Bilboko Zabalgune plazan. Goizeko zazpi eta erdiak aldera hil da, eta ezin izan dute suspertu. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.
Emakume etxegabe bat hil da gaur goizean Bilbon, Zabalgune plazan. Dirudienez, inguru horretan igaro du gaua. Ertzaintzak goizeko zazpi eta erdiak aldera izan du emakumearen egoeraren berri, eta osasun langileekin batera heldu da Zabalgunera. Ez dute lortu emakumea suspertzerik. Gorpua Auzi Medikuntzako Institutura er...
2022-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/207901/esan-sindikatuak-salatu-du-pintaketak-egin-dizkiotela-barakaldoko-egoitzan.htm
Gizartea
Esan sindikatuak salatu du pintaketak egin dizkiotela Barakaldoko egoitzan
Pintaketek Ertzaintzari egozten diote Rosa Zarra, Kontxi Sanchiz eta Iñigo Cabacas hil izana. Sindikatuaren arabera, «euren buruari abertzale deitzen dioten faxistak» dira pintaketen egileak, eta azken egunetan Rosa Zarraren heriotzaren inguruan gertatutakoan dute jatorria.
Esan sindikatuak salatu du pintaketak egin dizkiotela Barakaldoko egoitzan. Pintaketek Ertzaintzari egozten diote Rosa Zarra, Kontxi Sanchiz eta Iñigo Cabacas hil izana. Sindikatuaren arabera, «euren buruari abertzale deitzen dioten faxistak» dira pintaketen egileak, eta azken egunetan Rosa Zarraren heriotzaren ingurua...
«Zipaioak, zuen hil zenituzten Rosa Zarra, Kontxi Sanchiz eta Iñigo Cabacas. Esan, ordaindu duzue!» eta «Zipaioak hiltzaileak, herriak ez du barkatuko!». Hori diote gaur Esan Ertzaintzaren sindikatuaren Barakaldoko (Bizkaia) egoitzan agertu diren pintaketek. Haien arabera hirugarren aldia da, eta «euren buruari abertza...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207902/xanti-iparragirre-euskaltzalea-hil-da-87-urterekin.htm
Gizartea
Xanti Iparragirre euskaltzalea hil da, 87 urterekin
Eskoriatzako (Gipuzkoa) bere baserrian zendu da. Iheslari politikoa izan zen, bertso eskolen sortzailea, eta Marixol Iparragirre euskal presoaren aita, besteak beste.
Xanti Iparragirre euskaltzalea hil da, 87 urterekin. Eskoriatzako (Gipuzkoa) bere baserrian zendu da. Iheslari politikoa izan zen, bertso eskolen sortzailea, eta Marixol Iparragirre euskal presoaren aita, besteak beste.
Igande goizean hil da Xanti Iparragirre Perurena euskaltzalea (Errenteria, Gipuzkoa, 1934 - Eskoriatza, Gipuzkoa, 2022), 87 urterekin. Azken egunak ospitalean egin ditu, eta, azkenean, bere baserrian hil da. Euskaltzalea eta abertzalea zen, iheslari politikoa, baita bertso eskolen sortzailea ere. Azken agurra asteartea...
2022-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/207903/berdinketa-urteko-lehen-derbian.htm
Kirola
Berdinketa urteko lehen derbian
Januzajek sartu du neurketako lehen gola hasi eta gutxira, eta bigarren zatian berdindu du Joseluk, penaltiz. Eztabaida sortu dute epailearen erabakiek.
Berdinketa urteko lehen derbian. Januzajek sartu du neurketako lehen gola hasi eta gutxira, eta bigarren zatian berdindu du Joseluk, penaltiz. Eztabaida sortu dute epailearen erabakiek.
Puntu bana Alavesentzat eta Realarentzat. Urteko lehen derbira bolada txarrean heldu dira bi taldeak, eta ez dute garaipenik eskuratu gaur ere. Realak sei partida daramatza garaipenik lortu gabe, eta, Alavesek, zazpi. Entrenatzaile aldaketak ere ez balio izan hiru puntuak eskuratzeko babazorroei: gaurkoa izan da Jose L...
2022-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/207904/bizirik-jarraitzen-dute-penak-eta-albisuk.htm
Kirola
Bizirik jarraitzen dute Peñak eta Albisuk
Gorriak 7-0 aurreratu dira, eta 14-9 ere joan dira aurretik. Neurketaren azken zatian, ordea, Peña II.a izan da onena. Txapelketako bigarren puntua da haientzat.
Bizirik jarraitzen dute Peñak eta Albisuk. Gorriak 7-0 aurreratu dira, eta 14-9 ere joan dira aurretik. Neurketaren azken zatian, ordea, Peña II.a izan da onena. Txapelketako bigarren puntua da haientzat.
Markagailua iraulita, Binakako Txapelketako bigarren puntua poltsikoratu dute Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk gaur Donostiako Atano III.a pilotalekuan (16-22). Gaur galduta leku txarrean geratuko zen bikotea, baina erreskate lanetan fin ibili da Peña II.a. Neurketa ezin zuten okerrago hasi: 7-0. Errematean asmat...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207905/lehen-ministro-abdalla-hamdoken-dimisioa-eragin-dute-protestek.htm
Mundua
Lehen ministro Abdalla Hamdoken dimisioa eragin dute protestek
2019tik lehen ministro izan denak ohartarazi du herrialdea «inflexio puntu arriskutsu batean» dagoela. Militarrek ez dute adierazpenik egin. Gobernu zibil bat eskatzeko mobilizazioekin segitzekoak dira
Lehen ministro Abdalla Hamdoken dimisioa eragin dute protestek. 2019tik lehen ministro izan denak ohartarazi du herrialdea «inflexio puntu arriskutsu batean» dagoela. Militarrek ez dute adierazpenik egin. Gobernu zibil bat eskatzeko mobilizazioekin segitzekoak dira
Abdalla Hamdok Sudango lehen ministroak dimititu egin du goizaldean. Duela 42 egun, azaroaren 21ean, izendatu zuten berriro, urriaren 25ean estatu kolpea eman eta kargutik kendu zuen batzorde militarrarekin akordio batera heldu ostean. Omar al-Baxir 1989tik herrialdeko presidente zena boteretik kendu zuen armadak 2019k...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207906/motor-gidari-bat-hil-da-donostian.htm
Gizartea
Motor gidari bat hil da Donostian
Goizeko laurak aldera gertatu da ezbeharra, Amarako tuneletik gertu.
Motor gidari bat hil da Donostian. Goizeko laurak aldera gertatu da ezbeharra, Amarako tuneletik gertu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean 35 urteko motor gidari bat hil da Donostian. Ezbeharra Amarako tuneletik hurbil gertatu da, eta ordubetez itxi behar izan dute errepidea. Donostiako Udaltzaingoak ikertzeari ekin dio, zer gertatu den argitzeko.
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207907/sexu-eraso-bat-salatu-dute-barakaldon-bigarrena-astebetean.htm
Gizartea
Sexu eraso bat salatu dute Barakaldon, bigarrena astebetean
Gizon bat atxilotu zuten atzo, emakume bati sexu ukituak egitea egotzita
Sexu eraso bat salatu dute Barakaldon, bigarrena astebetean. Gizon bat atxilotu zuten atzo, emakume bati sexu ukituak egitea egotzita
Astebete baino ez da igaro Barakaldoko emakumeek (Bizkaia) kalera jo zutenetik herrian izandako sexu eraso bat salatzeko, eta gaur berriro mobilizatuko dira, igandean gertatutako sexu eraso bat salatzeko. Antza denez, gizonezko batek sexu ukituak egin zizkion emakume bati taberna batean, eta, emakumeak gertatutakoa sal...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207908/hong-kongeko-citizen-news-egunkaria-itxi-egin-dute-segurtasun-kezkengatik.htm
Mundua
Hong Kongeko 'Citizen News' egunkaria itxi egin dute, segurtasun kezkengatik
Txinako polizia indarrek Stand News hedabideko hainbat kide atxilotu zituzten joan den astean, sedizioa egotzita.
Hong Kongeko 'Citizen News' egunkaria itxi egin dute, segurtasun kezkengatik. Txinako polizia indarrek Stand News hedabideko hainbat kide atxilotu zituzten joan den astean, sedizioa egotzita.
Jarduera etengo du bihar Hong Kongeko (Txina) Citizen News hedabideak. Igandean eman zuen ixteko erabakiaren berri, hedabideko langileak arriskuan daudelako kezkatuta eta hirian kazetaritza egiteko baldintzek okerrera egin dutela iritzita. Txinako Poliziak Stand News «demokraziaren aldeko» egunkariaren egoitza miatu e...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207910/puigdemontek-salatu-du-giza-eskubideen-urraketak-jasaten-dituztela-euskal-presoek.htm
Politika
Puigdemontek salatu du giza eskubideen urraketak jasaten dituztela euskal presoek
Sarek zabaldu duen bideo batean, Kataluniako presidente ohiak urtarrilaren 8ko mobilizazioak babestu ditu: «Espero dut 2022an erabat normalizatuko dela Euskal Herriko egoera politiko eta soziala».
Puigdemontek salatu du giza eskubideen urraketak jasaten dituztela euskal presoek. Sarek zabaldu duen bideo batean, Kataluniako presidente ohiak urtarrilaren 8ko mobilizazioak babestu ditu: «Espero dut 2022an erabat normalizatuko dela Euskal Herriko egoera politiko eta soziala».
Sare hasi da larunbatean herrietan egingo dituen mobilizazioetarako atxikimenduak biltzen eta argitaratzen. Osasun egoera dela eta, bertan behera utzi zuten Bilbon euskal presoen eskubideen alde egitekoa zuten urtarrilaren 8ko urteroko manifestazio jendetsua, eta, horren partez, herrietan egingo dituzte mobilizazioak. ...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207911/lekualdatzeen-erritmo-motela-salatu-du-foro-sozial-iraunkorrak.htm
Politika
Lekualdatzeen «erritmo motela» salatu du Foro Sozial Iraunkorrak
Premiazko ikusten du presoak hurbiltzearen «aldi baterako etapa» gainditzea
Lekualdatzeen «erritmo motela» salatu du Foro Sozial Iraunkorrak. Premiazko ikusten du presoak hurbiltzearen «aldi baterako etapa» gainditzea
Joan den astean iragarri zuten beste zazpi preso Euskal Herrira ekarriko zituztela. Foro Sozial Iraunkorrak ontzat eman du iragarpena eta, oro har, azken hilabeteetan espetxe politikaren alor horretan izan den aldaketa: izan ere, lekualdatze horiek gauzatzen direnean, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide diren...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207913/egun-bakarrean-11281-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Egun bakarrean 11.281 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
COVID-19ak kontrolik gabe hedatzen segitzen du, eta positibo tasa %38,3 da orain.
Egun bakarrean 11.281 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. COVID-19ak kontrolik gabe hedatzen segitzen du, eta positibo tasa %38,3 da orain.
Kontroletik at dago COVID-19aren transmisioa Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuek berretsi baino ez dute egin azken asteotako joera: birusa erabat oldartuta dago. Atzo, beste 11.281 positibo atzeman zituzten Hegoaldeko lau herrialdeetan. Guztira, 29.416 PCR eta antigeno proba diagnostiko eg...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207914/errege-magoen-desfileei-eutsiko-diete-iruntildeean-eta-donostian.htm
Gizartea
Errege Magoen desfileei eutsiko diete Iruñean eta Donostian
Iruñean, «ekitaldia aire zabalean denez», adierazi dute herritarrek erabaki beharko dutela bertaratu edo ez. Donostian, ehun lagun inguruk hartuko dute parte, eta kilometro bat luzatu dute ibilbidea. Danborrada ospatu edo ez urtarrilaren 7an erabakiko dute.
Errege Magoen desfileei eutsiko diete Iruñean eta Donostian. Iruñean, «ekitaldia aire zabalean denez», adierazi dute herritarrek erabaki beharko dutela bertaratu edo ez. Donostian, ehun lagun inguruk hartuko dute parte, eta kilometro bat luzatu dute ibilbidea. Danborrada ospatu edo ez urtarrilaren 7an erabakiko dute.
Joan den astean, neurri murriztaileak iragarri zituztenean, batek baino gehiagok galdetu zien Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari: Errege Magoen desfileak egin daitezke? Bada, hiriburuetan hasi dira zalantzak argitzen: Iruñean eta Donostian, behintzat, egin egingo dituzte. Iruñean, Errege Magoen Desfilea era...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207915/kote-cabezudorentzat-2388-urteko-kartzela-zigorra-eskatu-du-akusazio-partikularrak.htm
Gizartea
Kote Cabezudorentzat 2.388 urteko kartzela zigorra eskatu du akusazio partikularrak
Donostiako argazkilariari 153 sexu eraso egin izana leporatzen dio biktima gehienen abokatuak, horietatik 150 modelo berari eginak. Fiskalak 121 urteko kartzela eskatu zuen joan den abenduan.
Kote Cabezudorentzat 2.388 urteko kartzela zigorra eskatu du akusazio partikularrak. Donostiako argazkilariari 153 sexu eraso egin izana leporatzen dio biktima gehienen abokatuak, horietatik 150 modelo berari eginak. Fiskalak 121 urteko kartzela eskatu zuen joan den abenduan.
Mario Diaz da akusazio partikularraren abokatua, eta argazkilariaren biktima izandako hamazazpi emakume ordezkatzen ditu. Efe albiste agentziak jaso du abokatuaren akusazio idatzia.152 sexu abusu leporatzen dizkio, besteak beste. Era berean, iruzurra egitea egotzi dio, intimitatearen kontrako delituak, osotasun moralar...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207916/iranek-trump-epaitzeko-eskatu-du-soleimaniren-hilketaren-urteurrenean.htm
Mundua
Iranek Trump epaitzeko eskatu du, Soleimaniren hilketaren urteurrenean
Irango Guardia Iraultzailearen buruzagia AEBen drone batek hil zuen duela bi urte, Iraken. Herrialde horrek jakinarazi du Bagdaden eraso egiten ahalegindu direla AEBeko soldaduak hartzen dituen base baten aurka.
Iranek Trump epaitzeko eskatu du, Soleimaniren hilketaren urteurrenean. Irango Guardia Iraultzailearen buruzagia AEBen drone batek hil zuen duela bi urte, Iraken. Herrialde horrek jakinarazi du Bagdaden eraso egiten ahalegindu direla AEBeko soldaduak hartzen dituen base baten aurka.
Qasem Soleimani, Irango Guardia Iraultzailearen buruzagia, duela bi urte hil zuten AEBek, Bagdaden. Quds eliteko indarretako komandantea zena misio diplomatiko batean zegoen Irakeko hiriburuan, eta AEBen bonba drone batek misilez leherrarazi zuen hura garraiatzen ari zen konboia. Eraso horrengatik, Donald Trump AEBetak...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207917/hainbat-ekitaldi-antolatu-dituzte-txillardegiren-heriotzaren-hamargarren-urteurrenean.htm
Kultura
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Txillardegiren heriotzaren hamargarren urteurrenean
Urtarrilaren 11tik 18ra egingo dituzte ekitaldiak, gehienak Donostiako San Telmo museoan. Ekitaldi nagusia Txillardegi plazan egingo dute, urtarrilaren 15ean.
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Txillardegiren heriotzaren hamargarren urteurrenean. Urtarrilaren 11tik 18ra egingo dituzte ekitaldiak, gehienak Donostiako San Telmo museoan. Ekitaldi nagusia Txillardegi plazan egingo dute, urtarrilaren 15ean.
Aurki, urtarrilean bertan, hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Urteurrena baliatuz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donostian San Telmo museoak, Telesforo Monzon eLabek, Jakin fundazioak, Susa argitaletxeak, Argia-k eta Txillardegi liburutegiak. Haren heriotzaren urteurreneko ek...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207918/hiru-herritarretik-bik-uste-dute-euskal-gatazka-ez-dagoela-itxita-naziometroaren-arabera.htm
Politika
Hiru herritarretik bik uste dute euskal gatazka ez dagoela «itxita», Naziometroaren arabera
Herritarren iritzia egonkor mantentzen da euskal estatua sortzeko aukeraren inguruan: hamarretik lau bat datoz. Gainera, klima aldaketa kezka iturri da, eta herritarrek ez dute begi onez ikusten erakundeek arazoari aurre egiteko duten modua.
Hiru herritarretik bik uste dute euskal gatazka ez dagoela «itxita», Naziometroaren arabera. Herritarren iritzia egonkor mantentzen da euskal estatua sortzeko aukeraren inguruan: hamarretik lau bat datoz. Gainera, klima aldaketa kezka iturri da, eta herritarrek ez dute begi onez ikusten erakundeek arazoari aurre egitek...
Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategiak Naziometroaren hirugarren neurketa plazaratu du, eta, besteak beste, euskal gatazkari buruzko pertzepzioez galdetu die herritarrei, Aieteko Bake Konferentziaren eta ETAren jarduera armatuaren behin betiko amaieraren urteurrenean. Besteak beste, Naziometroak azalerat...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207919/etb1ek-sei-hamarren-igo-eta-22ko-ikusle-kuota-lortu-du-2021ean.htm
Bizigiro
ETB1ek sei hamarren igo eta %2,2ko ikusle kuota lortu du 2021ean
Go!azen-ek %6,4ko ikusle kuota du; Biba zuek! magazinak, %4,1ekoa; eta Gaur egun albistegiak, %3,3koa.
ETB1ek sei hamarren igo eta %2,2ko ikusle kuota lortu du 2021ean. Go!azen-ek %6,4ko ikusle kuota du; Biba zuek! magazinak, %4,1ekoa; eta Gaur egun albistegiak, %3,3koa.
2020. urtean ETB1ek inoizko batezbestekorik txikiena izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: %1,6ko ikusle kuota. Askoz hobeto moldatu da euskarazko katea joan den urtean: sei hamarren hazi, eta %2,2ko batezbesteko kuota lortu du. Aintzat hartzekoa da 2020ko udaberrian ez zela zuzeneko kirol emanaldirik izan osasun lar...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207920/sute-bat-izan-da-zubietako-erraustegian.htm
Gizartea
Sute bat izan da Zubietako erraustegian
Tailerrean piztu da sua, 10:00ak aldera. Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute dagoeneko.
Sute bat izan da Zubietako erraustegian. Tailerrean piztu da sua, 10:00ak aldera. Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute dagoeneko.
Sute txiki bat izan da gaur goizean Zubietako erraustegian (Gipuzkoa). Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak jakinarazi duenez, 10:00ak aldera piztu da sua tailerrean, bertan egiten ari ziren soldadura lanen ondorioz. Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sua, eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak adierazi du kalte larr...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207921/ipar-euskal-herrian-gaur-hasi-dituzte-eskolak-oporraldiaren-ostean.htm
Gizartea
Ipar Euskal Herrian gaur hasi dituzte eskolak, oporraldiaren ostean
Hegoaldeako hezkuntza ordezkariek bilera egingo dute bihar Madrilen eskolara itzultzearen inguruan. Gimeno kontseilariak positibo eman du.
Ipar Euskal Herrian gaur hasi dituzte eskolak, oporraldiaren ostean. Hegoaldeako hezkuntza ordezkariek bilera egingo dute bihar Madrilen eskolara itzultzearen inguruan. Gimeno kontseilariak positibo eman du.
Ipar Euskal Herrian gaur hasi dira eskolak Eguberrietako oporraldiaren ostean. 5 eta 11 urte bitarteko haurrak txeratzera deitu zituzten abenduan eta zenbait neurri arindu egin dituzte itzulera honetan. 12 urtetik beherako ikasgeletan positiboren bat agertuz gero, ikasle guztiek egin beharko dute testa, eta negatibo em...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207922/partenoiko-eskulturen-norako-bakarra-harkaitz-sakratua-da.htm
Kultura
«Partenoiko eskulturen norako bakarra Harkaitz Sakratua da»
Greziako Arkeologia Museoak Partenoiko hamar pieza itzuli ditu Akropolira, eta Greziako lehen ministroak eskaera egin dio berriro Erresuma Batuari, bere esku dituen piezak itzul ditzan.
«Partenoiko eskulturen norako bakarra Harkaitz Sakratua da». Greziako Arkeologia Museoak Partenoiko hamar pieza itzuli ditu Akropolira, eta Greziako lehen ministroak eskaera egin dio berriro Erresuma Batuari, bere esku dituen piezak itzul ditzan.
Atenasko Akropoliak hamar pieza berreskuratu ditu gaur. Partenoiko friso, metopa eta frontoi zatiak dira orain arte Greziako Arkeologia Museo Nazionalean zeuden pieza horiek, eta Akropoliko museora eraman dituzte. Egokiera baliatuz, Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak Partenoiko pieza guztien itzulera eskatu du, batik...
2022-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/207923/hegoaldean-saldutako-hiru-autotik-bat-elektrikoa-edo-hibridoa-da.htm
Ekonomia
Hegoaldean saldutako hiru autotik bat elektrikoa edo hibridoa da
Salmentak %37,6 gutxitu dira, pandemiaren aurreko datuekin alderatuta. Lehen aldiz, motor alternatiboak dieselak baino gehiago saldu dira.
Hegoaldean saldutako hiru autotik bat elektrikoa edo hibridoa da. Salmentak %37,6 gutxitu dira, pandemiaren aurreko datuekin alderatuta. Lehen aldiz, motor alternatiboak dieselak baino gehiago saldu dira.
Azeleragailua ezin zapaldu dabil autogintzaren sektorea. Pandemiari aurre egiteko neurriek hornidura kateetan eragin dituzten arazoek nabarmen murriztu dute auto berrien produkzioa 2021. urtean, eta, horrekin batera, baita salmentak ere. Hego Euskal Herrian 31.945 auto matrikulatu ziren iaz, urtebete lehenago, konfinam...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207924/zuri-gorriek-ehiztari-berria-dute.htm
Kirola
Zuri-gorriek ehiztari berria dute
Athleticek bide onetik ekin dio urte berriari, Osasunari 1-3 irabazita, Sadarreko derbian. Kike Garciak aurreratu ditu gorritxoak, baina Sancetek sartutako hiru golei esker, hiru puntuak Bilbora joan dira.
Zuri-gorriek ehiztari berria dute. Athleticek bide onetik ekin dio urte berriari, Osasunari 1-3 irabazita, Sadarreko derbian. Kike Garciak aurreratu ditu gorritxoak, baina Sancetek sartutako hiru golei esker, hiru puntuak Bilbora joan dira.
Athleticek atea zulatzeko zailtasun agerikoak izan ditu liga hasi zenetik. Jorik gabe, zaila da partidak irabaztea; are zailagoa Europako trena hartu nahi bada. Ba, zuri-gorriek joa berreskuratu dute antza, ehiztari berriaren eskutik. Eta hori Oihan Sancet jokalaria da. Aurreko jardunaldian, Real Madrilen aurka sartu z...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207948/iaz-baino-23006-langabe-gutxiago-daude-hegoaldean.htm
Ekonomia
Iaz baino 23.006 langabe gutxiago daude Hegoaldean
SEPEren arabera, 146.871 lagun daude langabezian. Pandemiaren aurreko datuen tankerakoak dira, duela bi urte baino 489 langabe gutxiago baitaude.
Iaz baino 23.006 langabe gutxiago daude Hegoaldean. SEPEren arabera, 146.871 lagun daude langabezian. Pandemiaren aurreko datuen tankerakoak dira, duela bi urte baino 489 langabe gutxiago baitaude.
Behera jarraitzen du langabeziak. SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera, abenduaren amaieran 146.871 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan. Azaroaren bukaeran baino 2.610 gutxiago dira, eta iazko abenduan baino 23.006 gutxiago. Lan munduan, hal...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207949/artikutzako-sutea-kontrolpean-hartzen-hasi-dira.htm
Gizartea
Artikutzako sutea kontrolpean hartzen hasi dira
Pasa den ostiralean piztu zen lehen sutea, eta hamar hektarea baino gehiago erre zituen. Astelehen gauean piztu da bigarren sutea.
Artikutzako sutea kontrolpean hartzen hasi dira. Pasa den ostiralean piztu zen lehen sutea, eta hamar hektarea baino gehiago erre zituen. Astelehen gauean piztu da bigarren sutea.
Sua da urte hasierako protagonista Artikutzan (Goizueta, Nafarroa). Joan den ostiral eguerdian eman zuten lehen sutearen berri, eta gauerdia baino lehen itzaltzea lortu zuten arren, hamar hektarea baino gehiago erre zituen suak. Ibilgailuentzat zaila da ingurune horretara heltzea, eta haizeak ere ez zien lana erraztu s...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207950/aebek-milioi-bat-kasu-baino-gehiago-atzeman-dituzte.htm
Mundua
AEBek milioi bat kasu baino gehiago atzeman dituzte
Kopuruak orain arteko markak apurtu ditu, omikron aldaeraren eraginez.
AEBek milioi bat kasu baino gehiago atzeman dituzte. Kopuruak orain arteko markak apurtu ditu, omikron aldaeraren eraginez.
Koronabirusaren omikron aldaerak birusaren kutsatzea azkartu du zabaldu den toki guztietan, eta transmisio abiada horrek orain arteko markak apurtzera eraman ditu AEBak. Johns Hopkins unibertsitateak bildutako datuen arabera, milioi bat koronabirus kasu baino gehiago atzeman zituzten astelehenean. COVID-19arekin hildak...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207953/indarkeria-zikloa-behar-bezala-ez-ixteko-arriskuaz-ohartarazi-du-foro-sozialak.htm
Politika
«Indarkeria zikloa» behar bezala ez ixteko arriskuaz ohartarazi du Foro Sozialak
Atzo argitaratutako Naziometroaren datuek «gizartean dauden egiturazko joerak» berresten dituztela uste dute
«Indarkeria zikloa» behar bezala ez ixteko arriskuaz ohartarazi du Foro Sozialak. Atzo argitaratutako Naziometroaren datuek «gizartean dauden egiturazko joerak» berresten dituztela uste dute
Foro Sozial Iraunkorrak uste du Naziometroak atzo plazaratutako datuek berresten dituztela beste inkesta eta azterketa batzuek emandakoak, adibidez EITB Focus inkestak urrian jakinarazitakoak: alegia, ETAk jarduera armatua bertan behera utzi zuenetik hamar urtera oraindik badaudela jorratu beharreko arloak eta konpondu...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207954/lehen-mailako-artan-oraindik-tentsioa-agerikoa-dela-onartu-du-sagarduik.htm
Gizartea
Lehen mailako artan oraindik «tentsioa» agerikoa dela onartu du Sagarduik
14.708 positibo berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Birusaren transmisioak goraldian jarraitzen duela esan du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta joera aldaketarik ez dela ikusten.
Lehen mailako artan oraindik «tentsioa» agerikoa dela onartu du Sagarduik. 14.708 positibo berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Birusaren transmisioak goraldian jarraitzen duela esan du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta joera aldaketarik ez dela ikusten.
Lehengo astean COVID-19 kasuen jarraipena egiteko protokoloa aldatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Besteak beste, hainbat bide «telematiko» jarri zituen martxan gaitza dutela uste duten pertsonak eta haien kontaktuak osasun sistemarekin harremanetan jartzeko, eta jendeak norberak bere buruari testak egiteko gu...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207955/epaileek-arrazoia-eman-diote-labi-eta-borroka-kutxei-ez-zaie-atxikipenik-ezarriko.htm
Ekonomia
Epaileek arrazoia eman diote LABi, eta borroka kutxei ez zaie atxikipenik ezarriko
Sindikatuaren eta grebalarien artean lan harremanik ez dagoela ebatzi dute. Sindikatuak borroka kutxa zabaltzeko asmoa du.
Epaileek arrazoia eman diote LABi, eta borroka kutxei ez zaie atxikipenik ezarriko. Sindikatuaren eta grebalarien artean lan harremanik ez dagoela ebatzi dute. Sindikatuak borroka kutxa zabaltzeko asmoa du.
Borroka kutxek eta antzeko mekanismoen ordainek ez dute zerga atxikipenik izan beharko. EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio LAB sindikatuari Gipuzkoako Aldundiarekin duen auzian, eta, ondorioz, ezingo du atxiki sindikatuek grebalariei ematen dieten diru laguntzaren %2. Sindikatuak garaipentzat jo du, eta salatu d...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207956/hego-euskal-herriko-ikasleak-ere-aurrez-aurre-itzuliko-dira-ikasgeletara.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko ikasleak ere aurrez aurre itzuliko dira ikasgeletara
Txertatuta dauden umeek ez dute berrogeialdirik egin beharko positibo eman duen norbaiten kontaktu estuak direnean. Eguberrien osteko itzulera ez dute atzeratuko, eta aurretik jarritako datetan hasiko dituzte eskolak ikasleek. Espainiako Gobernuak nabarmendu du ikastetxeak leku seguruak direla.
Hego Euskal Herriko ikasleak ere aurrez aurre itzuliko dira ikasgeletara. Txertatuta dauden umeek ez dute berrogeialdirik egin beharko positibo eman duen norbaiten kontaktu estuak direnean. Eguberrien osteko itzulera ez dute atzeratuko, eta aurretik jarritako datetan hasiko dituzte eskolak ikasleek. Espainiako Gobernua...
Birusaren goraldi bete-betean egonagatik ere, Hego Euskal Herriko umeak ere aurrez aurre itzuliko dira ikastetxeetara. Gaur goizean hartu dute erabakia, Madrilen, Espainiako Gobernuko eta autonomia erkidegoetako ordezkariek egin duten bileran. Eguberrien osteko itzuleraz hitz egiteko bildu dira, eta erabakia argia izan...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207957/israelgo-auzitegien-kontrako-boikota-abiatu-dute-palestinako-500-presok.htm
Mundua
Israelgo auzitegien kontrako boikota abiatu dute Palestinako 500 presok
Kargu ezagunik eta epaiketarik gabe atxilotuta dauden presoek atxilotze administratiboekin amaitzea eskatu diote Israeli. Horrez gain, 141 egunez gose greban ari den espetxeratu palestinar baten egoera kritikoaz ohartarazi dute.
Israelgo auzitegien kontrako boikota abiatu dute Palestinako 500 presok. Kargu ezagunik eta epaiketarik gabe atxilotuta dauden presoek atxilotze administratiboekin amaitzea eskatu diote Israeli. Horrez gain, 141 egunez gose greban ari den espetxeratu palestinar baten egoera kritikoaz ohartarazi dute.
Gure erabakia askatasuna da... Ez atxilotze administratiboei lelopean, Israelgo auzitegiei boikota egiteko kanpaina abiatu dute gaur 500 preso palestinar baino gehiagok, Palestinako alderdi politikoen babesarekin. Ohar bidez jakinarazi dutenez, uko egingo diote Israelgo auzitegien aurreko saioetan agertzeari, «okupazio...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207958/italiak-beste-buruhauste-bat-du-estatuburua-aukeratzea.htm
Mundua
Italiak beste buruhauste bat du: estatuburua aukeratzea
Ordezkari politikoek hilaren 24an hasiko dute herrialdeko presidentea aukeratzeko prozesua. Draghi lehen ministroa eta Berlusconi gobernuburu ohia dira balizko hautagaietako batzuk.
Italiak beste buruhauste bat du: estatuburua aukeratzea. Ordezkari politikoek hilaren 24an hasiko dute herrialdeko presidentea aukeratzeko prozesua. Draghi lehen ministroa eta Berlusconi gobernuburu ohia dira balizko hautagaietako batzuk.
Urte berriak beste buruhauste bat dakar berekin Italiako politikarentzat. Bazirudien Mario Draghi batasun nazionaleko gobernuaren buruzagi aukeratu izanak egonkortasuna bermatu zuela datorren urteko hauteskundeetara arte, baina asteotan agerian geratu da alderdi politikoei erronka bilakatu zaiela ohiko prozedura bat: e...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207959/bilboko-elizbarrutiak-ikerketa-bat-zabaldu-du-adingabeei-egindako-bost-sexu-abusu-argitzeko.htm
Gizartea
Bilboko Elizbarrutiak ikerketa bat zabaldu du adingabeei egindako bost sexu abusu argitzeko
Abusuak Bizkaiko bost erlijio zentrotan egindakoak dira, 1950eko hamarkadatik 1990ekora. Salaketen jatorria zerrenda bat da, El País egunkariak Vatikanoari emandakoa.
Bilboko Elizbarrutiak ikerketa bat zabaldu du adingabeei egindako bost sexu abusu argitzeko. Abusuak Bizkaiko bost erlijio zentrotan egindakoak dira, 1950eko hamarkadatik 1990ekora. Salaketen jatorria zerrenda bat da, El País egunkariak Vatikanoari emandakoa.
«Ustezko edozein abusu kasu ikertu eta argituko dugu, arreta berezia jarrita biktimen beharrei, eta halako kasuak berriz ez gertatzeko». Hala adierazi du gaur Bilboko Elizbarrutiak, adingabeei egindako bost sexu abusu kasu ikertuko dituela jakinarazteko plazaratu duen oharrean. Espainiako El País egunkariak 251 salake...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207960/baldintzarik-gabeko-oinarrizko-errentari-buruz-eztabaidatuko-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Ekonomia
Baldintzarik gabeko oinarrizko errentari buruz eztabaidatuko du Eusko Legebiltzarrak
Herri ekimen legegilea aurkeztezko beharrezkoak diren sinadurak bikoiztu dituzte sustatzaileek. Alderdi politikoen «isiltasuna» salatu dute.
Baldintzarik gabeko oinarrizko errentari buruz eztabaidatuko du Eusko Legebiltzarrak. Herri ekimen legegilea aurkeztezko beharrezkoak diren sinadurak bikoiztu dituzte sustatzaileek. Alderdi politikoen «isiltasuna» salatu dute.
Eusko Legebiltzarrera iritsiko da baldintzarik gabeko oinarrizko errentari buruzko eztabaida. Herri plataforma batek eramango du lege egitasmoa, horretarako beharrezkoak diren sinadurak lortu eta gero. Guztira, 22.075 babes bildu dituzte. Proposamenak jasotzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar orok jasoko l...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207961/donostiako-udalak-gogoz-kontra-hartu-du-urumea-ibaia-garbitzeko-ardura.htm
Gizartea
Donostiako Udalak gogoz kontra hartu du Urumea ibaia garbitzeko ardura
Eguzki talde ekologistak salatu du hainbat tona zabor pilatu direla ibaian. Udalaren iritziz, lanen ardura Uraren Euskal Agentziarena eta Kostaldeetako Zuzendaritzarena da. Uraren Euskal Agentziak, baina, adierazi du udalen eskumena dela «hiri hondakinen kudeaketa».
Donostiako Udalak gogoz kontra hartu du Urumea ibaia garbitzeko ardura. Eguzki talde ekologistak salatu du hainbat tona zabor pilatu direla ibaian. Udalaren iritziz, lanen ardura Uraren Euskal Agentziarena eta Kostaldeetako Zuzendaritzarena da. Uraren Euskal Agentziak, baina, adierazi du udalen eskumena dela «hiri hond...
Bizikletak, armairuak, aulkiak, komunak...: hainbat tona zabor pilatu dira Donostiako Maria Kristina eta Mundaizko zubien arteko meandroan, Urumea ibaian. «Urpeko zabortegi bat Donostiaren bihotzean bertan», salatu du Eguzki talde ekologistak, eta eremua garbi edukitzeko neurriak exijitu dizkie erakundeei. Eskaerak Don...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207962/gidari-bat-hil-da-muruzabalen-auto-istripuan.htm
Gizartea
Gidari bat hil da Muruzabalen, auto istripuan
Foruzaingoaren arabera, autoa errepidetik atera eta irauli egin da.
Gidari bat hil da Muruzabalen, auto istripuan. Foruzaingoaren arabera, autoa errepidetik atera eta irauli egin da.
Auto gidari bat hil da Muruzabalen (Nafarroa), bere ibilgailua errepidetik atera eta irauli ostean, NA-6064 errepidean. Autoa ubide batean geratu da, buelta emanda. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gidaria zen autoko bidaiari bakarra.
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207963/sudango-herritarrei-kohesioa-eskatu-die-al-burhan-buru-militarrak.htm
Mundua
Sudango herritarrei «kohesioa» eskatu die Al-Burhan buru militarrak
Trantsiziorako kontseiluaren presidentearen esanetan, hauteskundeak egin arteko prozesuaren gidaritzak militarren esku egon behar du
Sudango herritarrei «kohesioa» eskatu die Al-Burhan buru militarrak. Trantsiziorako kontseiluaren presidentearen esanetan, hauteskundeak egin arteko prozesuaren gidaritzak militarren esku egon behar du
Abdel Fatah al-Burhan Sudango Trantsiziorako Kontseilu Subiranoaren presidenteak «kohesioa» eta «interes alderdikoiak» bazter uztea eskatu die herritarrei. Buruzagi militarraren iritziz, modu horretan gauzatu ahal izango dute 2019an hasi eta 2023an hauteskundeak eginda bukatzekoa den trantsizio epea. Abadalla Hamdok h...
2022-1-4
https://www.berria.eus/albisteak/207964/amak-taldeak-irekiko-du-txotx-garaia.htm
Bizigiro
Amak taldeak irekiko du txotx garaia
Astigarragako Gurutzeta sagardotegian egingo dute hasiera ekitaldia, urtarrilaren 12an.
Amak taldeak irekiko du txotx garaia. Astigarragako Gurutzeta sagardotegian egingo dute hasiera ekitaldia, urtarrilaren 12an.
Ohi bezala, «gure sagardo berria» esanez irekiko dute txotx garaia aurten ere; Amak taldeko kideek izango dute ardura hori. Datorren astean egingo dute Sagardoaren Lurraldeak antolatutako hasiera ekitaldia, asteazkenean, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian (Gipuzkoa). Amak taldea Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarre...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207988/gernikak-gaitzetsi-egin-du-turkian-jasan-duen-tratu-sinestezina.htm
Kirola
Gernikak gaitzetsi egin du Turkian jasan duen tratu sinestezina
Taldeak susmagarritzat jo du Belen Arrojo jokalariak Turkian emandako positiboa. Neurketa guztian etengabeak izan dira irainak eta errespetu faltak: besteak beste, Turkiako ereserkia edo sirena hotsak jarri dizkiete erasoan ari ziren bitartean. Eurokopatik kanpo geratu da, 69-40 galduta.
Gernikak gaitzetsi egin du Turkian jasan duen tratu sinestezina. Taldeak susmagarritzat jo du Belen Arrojo jokalariak Turkian emandako positiboa. Neurketa guztian etengabeak izan dira irainak eta errespetu faltak: besteak beste, Turkiako ereserkia edo sirena hotsak jarri dizkiete erasoan ari ziren bitartean. Eurokopati...
Turkiako ereserkia, sirena antiaereoak, azken orduko kantxa aldaketa, positibo susmagarri bat... eta Eurokopatik kanpo geratzea. Lointek Gernika Bizkaiak hori guztia bizi izan du azken orduetan. Paula Ginzo jokalariak honela laburbildu du: «Sekula ez dut halako partidarik bizi izan. A ze amorrua. Esateko moduko gauza t...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207989/gose-greban-zegoen-preso-palestinarra-aske-uztea-onartu-du-israelek.htm
Mundua
Gose greban zegoen preso palestinarra aske uztea onartu du Israelek
Abu Hawwaxek 141 egun zeramatzan baraurik, bere askatasuna exijitzeko. Epaiketarik eta akusazio ezagunik gabe espetxeratu zuten. Abokatuak jakinarazi duenez, hura aske uzteko eguna zehaztu du Israelek: otsailaren 26an irtengo da kalera.
Gose greban zegoen preso palestinarra aske uztea onartu du Israelek. Abu Hawwaxek 141 egun zeramatzan baraurik, bere askatasuna exijitzeko. Epaiketarik eta akusazio ezagunik gabe espetxeratu zuten. Abokatuak jakinarazi duenez, hura aske uzteko eguna zehaztu du Israelek: otsailaren 26an irtengo da kalera.
Gose greba bertan behera uztea erabaki zuen atzo Hixam Abu Hawwax 40 urteko preso palestinarrak, baraualdiaren 141. egunean. Bere abokatu Jawad Bulosek jakinarazi zuenez, Israelek onartu du hura aske uztea, eta otsailaren 26an irtengo da kartzelatik. Hawwaxek bere askatasuna exijitzeko hasi zuen protesta. 2020ko urria...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207990/macronek-txertatu-gabeak-izorratu-nahi-dituela-erranik-erreakzio-soka-luzea-piztu-da.htm
Gizartea
Macronek «txertatu gabeak izorratu» nahi dituela erranik, erreakzio soka luzea piztu da
Frantziako Asanblean txertaketa ziurtagiriari buruzko eztabaida eten dute, diputatuen artean kalapita sortu baita.
Macronek «txertatu gabeak izorratu» nahi dituela erranik, erreakzio soka luzea piztu da. Frantziako Asanblean txertaketa ziurtagiriari buruzko eztabaida eten dute, diputatuen artean kalapita sortu baita.
«Txertatu gabeak izorratzeko gogoa dut». Hara zer erran duen Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak Le Parisien kazetan egindako elkarrizketa batean. Hautsak harrotu ditu haren esaldiak. Izan ere, iragan abenduaren 17an, birusaren oldarraldiari aurre egiteko, Jean Castex Frantziako lehen ministroak iragarri zuen osas...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207991/gaurtik-aurrera-etxeko-animaliak-sentikortasuna-duten-izaki-bizidunak-izango-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Gaurtik aurrera etxeko animaliak «sentikortasuna duten izaki bizidunak» izango dira Hego Euskal Herrian
Batez ere, animalien jabeak dibortziatzen direnean izango du eragina lege berriak: adostasunik ez dagoen kasuetan, epaileak hartuko du erabakia.
Gaurtik aurrera etxeko animaliak «sentikortasuna duten izaki bizidunak» izango dira Hego Euskal Herrian. Batez ere, animalien jabeak dibortziatzen direnean izango du eragina lege berriak: adostasunik ez dagoen kasuetan, epaileak hartuko du erabakia.
Hego Euskal Herrian, gaur sartu da indarrean etxeko animaliak sentikortasuna duten izaki gisa izendatzen dituen lege berria. Batez ere, haien jabeak banatzen edo dibortziatzen diren kasuetan izango du eragina legeak. Adostasunik ez dagoen kasuetan, epaileen esku egongo da animalia norekin egongo den erabakitzea. Animal...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207992/eaj-eh-bildu-eta-ahal-dugu-urtarrilaren-8ko-goizeko-sareren-ekitaldian-izanen-dira.htm
Politika
EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu urtarrilaren 8ko goizeko Sareren ekitaldian izanen dira
Hego Euskal Herriko sindikatu guztiak, EAEko Arartekoko ordezkaritza bat eta giza eskubideen defentsaren eremuan lan egiten duten elkarteetako ordezkaritza zabal bat ere egonen dira Euskalduna jauregian. Osasun egoeragatik mobilizazioetan parte hartu ezin dutenei aldarriak sare sozialetan zabal ditzatela eskatu die Sar...
EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu urtarrilaren 8ko goizeko Sareren ekitaldian izanen dira. Hego Euskal Herriko sindikatu guztiak, EAEko Arartekoko ordezkaritza bat eta giza eskubideen defentsaren eremuan lan egiten duten elkarteetako ordezkaritza zabal bat ere egonen dira Euskalduna jauregian. Osasun egoeragatik mobilizazioe...
Larunbatean ez da egonen Bilboko urteroko manifestazio jendetsurik, baina Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak herri eta hirietan eginen diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin die euskal herritarrei. Nabarmendu du, hain zuzen, «garrantzitsua» dela «kalera irtetea eta salbuespeneko espetxe politika...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207993/protestak-gogortu-egin-dira-kazakhstanen-gobernu-osoak-dimisioa-eman-arren.htm
Mundua
Protestak gogortu egin dira Kazakhstanen, gobernu osoak dimisioa eman arren
Presidenteak larrialdi egoera ezarri du herrialde osoan, erregaien prezioen gorakadaren ondorioz piztu diren mobilizazio jendetsuei erantzuteko. Manifestariek eraso egin diete gobernuaren hainbat eraikini.
Protestak gogortu egin dira Kazakhstanen, gobernu osoak dimisioa eman arren. Presidenteak larrialdi egoera ezarri du herrialde osoan, erregaien prezioen gorakadaren ondorioz piztu diren mobilizazio jendetsuei erantzuteko. Manifestariek eraso egin diete gobernuaren hainbat eraikini.
Salbuespen neurriak hartu ditu Kassim-Jomart Tokaiev Kazakhstango presidenteak, erregaien prezioen igoerak eragin dituen protesta jendetsuak amaitu asmoz. Erantzun «sendoa» hitzeman du, mobilizazioek nazio segurtasuna arriskuan jarri dutela ohartarazita. Estatuko telebistaren bidez herritarrei zuzendutako hitzaldian az...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207994/hilaren-23an-kalera-ateratzeko-deia-egin-dute-sindikatuek-berehalako-neurriak-eskatzera.htm
Gizartea
Hilaren 23an kalera ateratzeko deia egin dute sindikatuek, «berehalako neurriak» eskatzera
ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGTk egin dute mobilizaziorako deia. Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte protestak, lehen mailako arretaren «kolapsoa» eta ospitaletako arretaren gainkarga salatzeko.
Hilaren 23an kalera ateratzeko deia egin dute sindikatuek, «berehalako neurriak» eskatzera. ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGTk egin dute mobilizaziorako deia. Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte protestak, lehen mailako arretaren «kolapsoa» eta ospitaletako arretaren gainkarga salatzeko.
Lehen arreta gainezka dago. Ez da berria, eta haserre dira sindikatuak. Osasun arloan gehiengoa osatzen dute ELAk, Satsek, LABek, CCOOk eta UGTk, eta hango kideek prentsaurrekoa eman dute gaur Bilbon egoera salatu eta mobilizazioetara deitzeko. Hilaren 23an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan mobilizatzeko deia e...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207995/sei-lagun-deklaratzera-deitu-dituzte-ustez-lekarozko-aroztegian-protesta-egiteagatik.htm
Gizartea
Sei lagun deklaratzera deitu dituzte, ustez Lekarozko Aroztegian protesta egiteagatik
Aroztegiko proiektuaren obrak geldiarazteko ekitaldietan parte hartu izana leporatzen diete. Aroztak herri plataformak jakinarazi du mobilizatzera deituko dutela.
Sei lagun deklaratzera deitu dituzte, ustez Lekarozko Aroztegian protesta egiteagatik. Aroztegiko proiektuaren obrak geldiarazteko ekitaldietan parte hartu izana leporatzen diete. Aroztak herri plataformak jakinarazi du mobilizatzera deituko dutela.
Aroztak herri plataformak ohar bidez jakinarazi duenez, sei herritar epailearen aurrean deklaratzera deitu dituzte, ustez Lekarozko (Baztan, Nafarroa) Aroztegiko proiektuaren kontrako desobedientzia ekinaldietan parte hartzeagatik. Udaberrian egin zuten protesta, luxuzko 228 etxebizitza, 126 logelako hotel bat, spa gun...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207996/kontsumoa-hoztu-egin-dela-ohartarazi-du-laboral-kutxak.htm
Ekonomia
Kontsumoa «hoztu» egin dela ohartarazi du Laboral Kutxak
Prezioen igoerak eta susperraldi ekonomikoari buruz dauden zalantzek atzera bota dituzte bezeroak. Aurrezteko joera nagusitzen ari dela dela azpimarratu du.
Kontsumoa «hoztu» egin dela ohartarazi du Laboral Kutxak. Prezioen igoerak eta susperraldi ekonomikoari buruz dauden zalantzek atzera bota dituzte bezeroak. Aurrezteko joera nagusitzen ari dela dela azpimarratu du.
Iazko susperraldi ekonomikoak edota lan merkatuak erakutsitako datu onek ez dute kontsumitzaileen konfiantza handitu. Aurrera begira, oraindik ere «zuhurtzia eta mesfidantza» dira nagusi, azken hilabeteetako joera inflazionistagatik, bereziki. Horixe ondorioztatu du Laboral Kutxak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kon...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207997/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-ikastetxeetan-ezingo-dira-elkartu-ikasgela-bateko-eta-besteko-umeak.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan ezingo dira elkartu ikasgela bateko eta besteko umeak
Ikasle guztiek berriro maskara jantzita eduki beharko dute patioan daudenean ere. Bertan behera utzi dituzte eskola kiroleko lehiaketak.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan ezingo dira elkartu ikasgela bateko eta besteko umeak. Ikasle guztiek berriro maskara jantzita eduki beharko dute patioan daudenean ere. Bertan behera utzi dituzte eskola kiroleko lehiaketak.
COVID-19aren hedapena ikusita, eta eskoletara itzultzeko egun gutxi falta direla, Eusko Jaurlaritzak erabaki du ikastetxeetako protokoloa indartzea. Maskararen erabileran, taldeak nahasteko orduan eta eskola kirolean izango du eragina, besteak beste. Urrian, baimena eman zuen Lehen Hezkuntzako maila bereko ikasleak elk...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207998/errege-magoak-dantzan-maite-zaitut-doinuarekin.htm
Gizartea
Errege Magoak dantzan, 'Maite zaitut' doinuarekin
Kabalkadarik ez egitea erabaki du Bizkaiko hiriburuko udalak, eta Bilbo Arenan antolatu dute ekitaldia. Iruñean, Donostian, eta, Gasteizen, kalean ohi bezala egitea erabaki dute.
Errege Magoak dantzan, 'Maite zaitut' doinuarekin. Kabalkadarik ez egitea erabaki du Bizkaiko hiriburuko udalak, eta Bilbo Arenan antolatu dute ekitaldia. Iruñean, Donostian, eta, Gasteizen, kalean ohi bezala egitea erabaki dute.
Bigarren urtez kabalkadarik ez. Halere, Bilboko haurrek ekialdeko aztiekin egoteko aukera eduki dute gaur goizean, Bilbo Arena pabiloian eginiko ekitaldian. Hegoaldeko gainerako hiriburuetan, arratsaldean egingo dituzte kabalkadak. Goiztiarrena Iruñekoa izan da: 16:00etan. Donostian, 18:30ean hasi dute, eta, Gasteizen,...
2022-1-5
https://www.berria.eus/albisteak/207999/realak-sufrituta-egin-du-aurrera-eta-eibarrek-agur-esan-dio-txapelketari.htm
Kirola
Realak sufrituta egin du aurrera, eta Eibarrek agur esan dio txapelketari
Txuri-urdinek kostata gainditu dute Leganes (2-3), bi goleko errenta galdu eta gero. Oiartzabalek egin du hirugarren gola, penaltiz. Armaginek, aldiz, galdu egin dute Mallorcaren aurka (1-2), lehen zatian aurrea hartu eta gero.
Realak sufrituta egin du aurrera, eta Eibarrek agur esan dio txapelketari. Txuri-urdinek kostata gainditu dute Leganes (2-3), bi goleko errenta galdu eta gero. Oiartzabalek egin du hirugarren gola, penaltiz. Armaginek, aldiz, galdu egin dute Mallorcaren aurka (1-2), lehen zatian aurrea hartu eta gero.
Realak Espainiako Kopan segiko du. Ez, ordea, Eibarrek. Txuri-urdinek Leganesi irabazita gainditu dute final-hamaseirenetako kanporaketa (2-3). Kontrara, Mallorcak irabazi egin dio Eibarri (1-2), eta armaginak lehiaketatik kanpo geratu dira. Donostiarrek nahi baino gehiago sufritu dute aurrera egiteko. Lehen zatian er...
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208021/australiak-sartzeko-bisa-ukatu-dio-djokovici-txertoa-jaso-ote-duen-argitu-ez-duelako.htm
Kirola
Australiak sartzeko bisa ukatu dio Djokovici, txertoa jaso ote duen argitu ez duelako
Teniseko gizonezkoen munduko sailkapeneko burua asilo eskatzaileentzako hotel batean dute atxilo. Astelehenean erabakiko dute deportatuko ote duten.
Australiak sartzeko bisa ukatu dio Djokovici, txertoa jaso ote duen argitu ez duelako. Teniseko gizonezkoen munduko sailkapeneko burua asilo eskatzaileentzako hotel batean dute atxilo. Astelehenean erabakiko dute deportatuko ote duten.
Novak Djokovic tenis jokalariak Australiako Irekian jokatu behar zuen datozen egunetan, baina herrialdeko agintariek sartzeko baimena ukatu diote, kirolariak ez duelako frogatu koronabirusaren aurkako txertoa hartu duen, edo hura ez hartzeko eskubidea duela. Melbournera heldu da bart, eta bisa bertan behera utzi diote...
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208022/txertaketa-ziurtagiriaren-legea-onartu-du-frantziako-asanbleak.htm
Gizartea
Txertaketa ziurtagiriaren legea onartu du Frantziako Asanbleak
Datorren aste hastapenean Frantziako Senatuan eztabaidatuko dute legea.
Txertaketa ziurtagiriaren legea onartu du Frantziako Asanbleak. Datorren aste hastapenean Frantziako Senatuan eztabaidatuko dute legea.
Osasun ziurtagiria txertaketa ziurtagiri bilakatuko du Frantziako Gobernuak. Bestela erranda, ziurtagiria eskuratzeko ez da balizkoa izanen proba negatibo bat; txertaketa pauta osoa beharko da, edo, Covid-19a pasatu izanaren froga. Frantziako Asanblean eztabaidatu dute lege proposamena, eta gaur goizaldean onartu dute....
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208023/maixux-rekalde-bakezale-nekaezina.htm
Gizartea
Maixux Rekalde, bakezale nekaezina
Elkarriko eta Lokarriko presidente izan zen, eta euskaltzale sutsua, baita Alzheimerren gaitzak erasan ostean ere.
Maixux Rekalde, bakezale nekaezina. Elkarriko eta Lokarriko presidente izan zen, eta euskaltzale sutsua, baita Alzheimerren gaitzak erasan ostean ere.
Konpromiso irmoko bizitza oso bat eduki du Maixux Rekaldek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1934-2022). Hil berri dela jakinarazi du Paul Rios Lokarriko koordinatzaile eta eledunak. Izan ere, Elkarriko eta Lokarriko presidente izen zen Rekalde. Eliza katolikoaren barruko erakundeetan hasi zuen ibilbide publikoa Rekaldek. Txilen e...
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208024/presoen-etxeratzearen-alde-harrabotsa-egitera-deitu-dute-bakegileek-parisen-entzun-gaitzaten.htm
Politika
Presoen etxeratzearen alde harrabotsa egitera deitu dute Bakegileek, «Parisen entzun gaitzaten»
Manifestazioa eginen dute larunbatean Baionan Frantziako Gobernuaren blokeoa salatzeko. Desobedientzia fase bati ekinen diotela iragarria dute.
Presoen etxeratzearen alde harrabotsa egitera deitu dute Bakegileek, «Parisen entzun gaitzaten». Manifestazioa eginen dute larunbatean Baionan Frantziako Gobernuaren blokeoa salatzeko. Desobedientzia fase bati ekinen diotela iragarria dute.
Osasun krisiak baldintzatuta eginen dute, aurten ere, euskal presoen etxeratzearen aldeko manifestazioa Baionan. Denbora eskasten hasia zaigu. Jon, Jakes eta Unai gurekin! lelopean, euskal presoen gaiari buruz Frantziako Gobernuarekin duten blokeoa salatuko dute, eta desobedientzia fase bati ekinen diote. Ondoko hilabe...
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208025/astebetean-31-handitu-da-covid-19agatik-ospitaleratutakoen-kopurua.htm
Gizartea
Astebetean %31 handitu da COVID-19agatik ospitaleratutakoen kopurua
Orotara, 953 gaixo daude ospitaleratuta Hego Euskal Herriko erietxeetan, daturik txarrena 2iazko otsailetik. Atzo egindako probetan beste 16.642 positibo atzeman dituzte.
Astebetean %31 handitu da COVID-19agatik ospitaleratutakoen kopurua. Orotara, 953 gaixo daude ospitaleratuta Hego Euskal Herriko erietxeetan, daturik txarrena 2iazko otsailetik. Atzo egindako probetan beste 16.642 positibo atzeman dituzte.
Goia jotzeko itxurarik gabe jarraitzen dute koronabirusaren datuek. Positiboei dagokienez, Osakidetzak eta Osasunbideak atzo egindako probetan 16.642 herritarrek positibo eman zuten. Dezente gehiagok eman zuten positibo herenegun egindako PCR eta antigeno probetan: 17.680k. Horixe izan da orain arte pandemia osoan erre...
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208026/dozenaka-hildako-izan-dira-kazakhstanen-gobernuaren-kontrako-protestetan.htm
Mundua
Dozenaka hildako izan dira Kazakhstanen, gobernuaren kontrako protestetan
Poliziak 2.000 lagun baino gehiago atxilotu ditu Almati hirian izaten ari diren mobilizazioetan. Errusiak tropak bidali ditu herrialdera, gobernuari kontrola berreskuratzen laguntzeko.
Dozenaka hildako izan dira Kazakhstanen, gobernuaren kontrako protestetan. Poliziak 2.000 lagun baino gehiago atxilotu ditu Almati hirian izaten ari diren mobilizazioetan. Errusiak tropak bidali ditu herrialdera, gobernuari kontrola berreskuratzen laguntzeko.
Kazakhstanen azken 30 urteotan izan diren protestarik gordinenak dira egunotan gertatzen ari direnak Almatin, herrialdeko hiririk populatuenean. Erregaien prezioaren igoerarengatik lehertu ziren mobilizazioak, baina manifestarien haserreak sustrai luzeagoak dituela erakutsi du, eta estatuko agintarien kontrako adierazp...
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208027/omikronek-tsunamia-eragin-duen-arren-heriotzek-apaltzera-egin-dutela-esan-du-omek.htm
Gizartea
Omikronek «tsunamia» eragin duen arren, heriotzek apaltzera egin dutela esan du OMEk
Lehengo astean kasuak %70 ugaritu baziren ere, heriotzak %10 urritu zirela nabarmendu du nazioarteko erakundeak
Omikronek «tsunamia» eragin duen arren, heriotzek apaltzera egin dutela esan du OMEk. Lehengo astean kasuak %70 ugaritu baziren ere, heriotzak %10 urritu zirela nabarmendu du nazioarteko erakundeak
OME Osasunerako Mundu Erakundeak onartu du benetako «tsunamia» ekarri duela omikron aldaerak COVID-19ak eragindako izurrira, baina, hala ere, gaitzak eragindako heriotza kopuruan apaltze bat ikusi dutela. Hain justu ere, abenduaren 27tik urtarrilaren 2rako astean, lehengo astean, kasuak %70 ugaritu zirela esan du, ino...
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208028/mendizale-bat-hil-da-erlon-ondoezik-jarrita.htm
Gizartea
Mendizale bat hil da Erlon, ondoezik jarrita
Osakidetzak helikoptero bat bidali du mendira, baina osasun profesionalek ezin izan dute deus egin mendizalea bere onera ekartzeko.
Mendizale bat hil da Erlon, ondoezik jarrita. Osakidetzak helikoptero bat bidali du mendira, baina osasun profesionalek ezin izan dute deus egin mendizalea bere onera ekartzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, mendizale bat hil da gaur Erlo mendian (Azpeitia, Gipuzkoa). Ondoeza izan du, konortea galdu du, eta Osakidetzak helikopteroz hura zegoen tokira osasun profesionalak bidali baditu ere, antzuak izan dira bere onera ekartzeko egin dituzten ahaleginak. Suhiltzaile...
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208029/athleticek-aurrera-egin-du-eta-osasuna-kopatik-kanpo-geratu-da.htm
Kirola
Athleticek aurrera egin du, eta Osasuna Kopatik kanpo geratu da
Zuri-gorriek 0-2 irabazi dute Mancha Realen aurka, eta Kopako final zortzirenetarako sailkatu dira. Nico Williamsek egin ditu bi golak. Gorritxoak, aldiz, lehiatik at gelditu dira, Gironaren zelaian 1-0 galdu ondoren.
Athleticek aurrera egin du, eta Osasuna Kopatik kanpo geratu da. Zuri-gorriek 0-2 irabazi dute Mancha Realen aurka, eta Kopako final zortzirenetarako sailkatu dira. Nico Williamsek egin ditu bi golak. Gorritxoak, aldiz, lehiatik at gelditu dira, Gironaren zelaian 1-0 galdu ondoren.
Errege opilak zapore zeharo ezberdina izan du Osasuna eta Athleticentzat. Osasunari kontrako eztarritik joan zaio Errege opila; Gironak Espainiako Kopatik kanpo utzi baitu. Ligako nahigabeez ahazteko aukera zeukan Jagoba Arrasateren taldeak, Bigarren Mailako talde baten aurka; baina horren ordez, beheraldi betean dela ...
2022-1-6
https://www.berria.eus/albisteak/208030/peter-bogdanovich-zinemagilea-hil-da.htm
Kultura
Peter Bogdanovich zinemagilea hil da
The Last Picture Show da Hollywood Berriko kidearen lanik laudatuena, eta hark zinemari buruz idatzitako zenbait liburuk berebiziko eragina izan dute zinemagile batzuen lanaren zabalpenean.
Peter Bogdanovich zinemagilea hil da. The Last Picture Show da Hollywood Berriko kidearen lanik laudatuena, eta hark zinemari buruz idatzitako zenbait liburuk berebiziko eragina izan dute zinemagile batzuen lanaren zabalpenean.
Zinemak bizi zuen Peter Bogdanovich (Kingston, AEB, 1939 - Los Angeles, AEB, 2022): zuzendaria, gidoilaria, aktorea, ekoizlea, historialaria eta kritikaria izan zen. Zinemazale sutsua zen gazte garaian, eta programatzaile eta kritikari lanaren bidez hasi zuen karrera. Frantziako kritikak, Cahiers du Cinéma aldizkariare...
2022-1-8
https://www.berria.eus/albisteak/208031/astelehenean-bukatuko-da-kultur-sorkuntzari-buruzko-zozketa.htm
Kultura
Astelehenean bukatuko da kultur sorkuntzari buruzko zozketa
2021eko liburuak eta diskoak bildu ditu BERRIAk webgune batean, eta hogei opari txartel zozkatuko ditu asteartean, urteko libururik eta diskorik gogokoenak aukeratu dituztenen artean.
Astelehenean bukatuko da kultur sorkuntzari buruzko zozketa. 2021eko liburuak eta diskoak bildu ditu BERRIAk webgune batean, eta hogei opari txartel zozkatuko ditu asteartean, urteko libururik eta diskorik gogokoenak aukeratu dituztenen artean.
Euskarazko kultur sorkuntza bildu eta ikusgarri jartzeko ahalegin bat da urteko kultur sorkuntzaren ataria. 2021ean argitaratutako liburuak eta diskoak biltzen ditu, eta Durangoko Azokaren bezperan jarri zuen BERRIAk ikusgarri. Gero ere erabilgarri egon da, kulturazaleek kontsultatu dezaten. 2021ean argitaratutako 500...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208050/gernika-errugbi-taldeko-jokalari-bat-kanporatu-du-klubak-indarkeria-matxistagatik.htm
Kirola
Gernika errugbi taldeko jokalari bat kanporatu du klubak, indarkeria matxistagatik
Urtezaharrean bikotekideari eraso egin izana egotzi diote jokalariari. Ertzaintzak atxilo eraman zuen gizonezkoa, eta abisu eman zion klubari. Erasoa gaitzesteko protesta eginen dute gaur, Gernikan.
Gernika errugbi taldeko jokalari bat kanporatu du klubak, indarkeria matxistagatik. Urtezaharrean bikotekideari eraso egin izana egotzi diote jokalariari. Ertzaintzak atxilo eraman zuen gizonezkoa, eta abisu eman zion klubari. Erasoa gaitzesteko protesta eginen dute gaur, Gernikan.
Klubetik kanpo da jadanik. Gernikako errugbi taldeak bere jokalarietako bat kanporatu du berriki, indarkeria matxistarekin loturiko delitu baten harira. Klubeko lehendakari Iñaki Uribek eman du albistearen berri. Joan den abenduaren 31n, Urtezaharrean, Ertzaintzak taldeko jokalari bat atxilotu zuen, bikotekideari eraso...
2022-1-9
https://www.berria.eus/albisteak/208051/portu-bat-hurbilago.htm
Politika
Portu bat hurbilago
Duela urtebete Azken porturaino joan zen BERRIA, Puerto de Santamariara. Orain, helmuga gertuago dago: Dueson. Urrun, baina gertu.
Portu bat hurbilago. Duela urtebete Azken porturaino joan zen BERRIA, Puerto de Santamariara. Orain, helmuga gertuago dago: Dueson. Urrun, baina gertu.
Euskal presoen hurbiltze eta Euskal Herriratzeek lasaitu egin dute senide eta lagunen bidaien zama. Portu bat hurbilago aldaketa horren erretratu txiki bat da. Ez da gauza bera bi egun ala bi ordu. Eta ez da gauza bera Puerto de Santamaria (Andaluzia, Espainia, 1.020 kilometro) ala Dueso (Kantabria, Espainia, 170 kilo...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208052/baldintzapean-aske-utzi-dute-asier-bengoa-euskal-presoa.htm
Politika
Baldintzapean aske utzi dute Asier Bengoa euskal presoa
Zaballako espetxean zegoen, hirugarren graduan.
Baldintzapean aske utzi dute Asier Bengoa euskal presoa. Zaballako espetxean zegoen, hirugarren graduan.
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Asier Bengoa Lopez de Armentia euskal preso gasteiztarra baldintzapean aske utzi zuten herenegun. Zaballako espetxean zegoen (Araba), hirugarren graduan. Hamalau urteko espetxe zigorra bete ondotik utzi dute baldintzapean aske. Bengoa aske utzita, 196 dira Espainiako zein Frantziako estat...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208053/reala-atletico-madril-eta-athletic-bartzelona-kopako-final-zortzirenetan.htm
Kirola
Reala-Atletico Madril eta Athletic-Bartzelona, Kopako final-zortzirenetan
Txuri-urdinek eta zuri-gorriek etxean jokatuko dute kanporaketa, urtarrilaren 19 edo 20an.
Reala-Atletico Madril eta Athletic-Bartzelona, Kopako final-zortzirenetan. Txuri-urdinek eta zuri-gorriek etxean jokatuko dute kanporaketa, urtarrilaren 19 edo 20an.
Realari eta Athletici aurkari zailak egokitu zaizkie Espainiako Kopako final-zortzirenetan. Realak Atletico Madrilen aurka jokatu beharko du Anoetan, neurketa bakarrera; Athleticek, berriz, Bartzelona jasoko du San Mamesen. Bi norgehiagoka horiek urtarrilaren 19 edo 20an jokatuko dira, aurreko asteburuan zuri-gorriek e...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208054/nafarroan-atzo-egindako-proben-544k-positibo-eman-dute.htm
Gizartea
Nafarroan atzo egindako proben %54,4k positibo eman dute
Orotara, beste 1.782 positibo atzeman ditu Osasunbideak. 215 gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, daturik txarrena 2020ko azarotik.
Nafarroan atzo egindako proben %54,4k positibo eman dute. Orotara, beste 1.782 positibo atzeman ditu Osasunbideak. 215 gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, daturik txarrena 2020ko azarotik.
Pandemia kontroletik kanpo dago. Hala berretsi dute Nafarroako Gobernuak emandako azken datuek: beste 1.782 kasu atzeman dituzte. Kopuru hori berez ez da hain adierazgarria, azken egunetan egunero 3.000 lagunek baino gehiagok eman baitute positibo. Positiboen ehunekoak, ordea, erakusten du ez dagoela joera aldaketarik:...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208055/ccook-euskal-presoei-galdegin-die-eragindako-min-bidegabearen-aitortza-egitea.htm
Politika
CCOOk euskal presoei galdegin die eragindako «min bidegabearen aitortza» egitea
Sindikatuko ordezkaritza bat Euskalduna jauregian izanen da bihar.
CCOOk euskal presoei galdegin die eragindako «min bidegabearen aitortza» egitea. Sindikatuko ordezkaritza bat Euskalduna jauregian izanen da bihar.
CCOO sindikatuko ordezkaritza bat Euskalduna jauregian izanen da bihar, Sarek goizean antolaturiko ekitaldian, eta, horren harira, sindikatuak ohar baten bidez nabarmendu du azken urteotan aldaketak izan direla espetxe politikan. Sindikatuak uste du, hala, «justizia errestauratiboaren unea» dela oraingoa. Ordea, bide ...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208056/manifestariei-hiltzera-tiro-egiteko-agindu-du-kazakhstango-presidenteak.htm
Mundua
Manifestariei «hiltzera» tiro egiteko agindu du Kazakhstango presidenteak
Tokaieven esanetan, gobernuaren aurkako mobilizazioetan parte hartzen ari direnak «bidelapur eta terrorista armatuak» dira. Dozenaka dira azken egunetako liskarretan hildakoak. Gobernuaren arabera, egoera «egonkortuta» dago.
Manifestariei «hiltzera» tiro egiteko agindu du Kazakhstango presidenteak. Tokaieven esanetan, gobernuaren aurkako mobilizazioetan parte hartzen ari direnak «bidelapur eta terrorista armatuak» dira. Dozenaka dira azken egunetako liskarretan hildakoak. Gobernuaren arabera, egoera «egonkortuta» dago.
Azken egunetan gobernuaren aurkako protesta handiak egiten ari dira Kazakhstanen, eta, iturri ofizialean arabera, dozenaka lagun hil dira horietan. Bada Kassim-Jomart Tokaiev presidenteak agindu die Polizia indarrei abisurik eman gabe «hiltzera» tiro egiteko mobilizazioetan parte hartzen duten manifestariei. Estatuburu...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208057/elkarrekin-podemos-iuk-4000-osasun-langile-kontratatzeko-eskatu-dio-jaurlaritzari.htm
Gizartea
Elkarrekin Podemos-IUk 4.000 osasun langile kontratatzeko eskatu dio Jaurlaritzari
Osakidetza jasaten ari den «kolapso egoerari» aurre egiteko asmoz, alderdiak sinadura bilketa bat jarri du martxan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait udalerritan.
Elkarrekin Podemos-IUk 4.000 osasun langile kontratatzeko eskatu dio Jaurlaritzari. Osakidetza jasaten ari den «kolapso egoerari» aurre egiteko asmoz, alderdiak sinadura bilketa bat jarri du martxan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait udalerritan.
«Ezin dugu gehiago itxaron. Osakidetzako kolapso egoerari aurre egin behar diogu, eta Eusko Jaurlaritzak neurriak hartu behar ditu», adierazi du Pilar Garrido Elkarrekin Podemos-IUko koordinatzaile nagusiak. Egoerari aurre egiteko, alderdiak sinadura bilketa bat jarri du martxan, eta horren bitartez, Eusko Jaurlaritzar...
2022-1-8
https://www.berria.eus/albisteak/208058/hazkurri-gehiagoren-beharra-du-baionako-elkartasun-brigadak.htm
Gizartea
Hazkurri gehiagoren beharra du Baionako elkartasun brigadak
Duela urte bat pasa sortu zuten Herri Elkartasun Brigada Baionan, behardunei hazkurrien banatzeko. Epaiskan egiten du banaketa, gaur egun, asteartero. Hazkurri emaitzen egitera deitu du.
Hazkurri gehiagoren beharra du Baionako elkartasun brigadak. Duela urte bat pasa sortu zuten Herri Elkartasun Brigada Baionan, behardunei hazkurrien banatzeko. Epaiskan egiten du banaketa, gaur egun, asteartero. Hazkurri emaitzen egitera deitu du.
2020ko azaro hastapenean sortu zuten Baionako Herri Elkartasun Brigada. Europako Antifa sarean gisa bereko guneak sortu ziren lehenago, behardunentzat hazkurri bila jiteko eta harremanak egiteko gune herrikoia sortzeko asmoz. Herritarrek egin hazkurri eta oinarrizko puska banaketa astearte guziz egiten du brigadak, 17:...
2022-1-9
https://www.berria.eus/albisteak/208059/20-urte-tokikoari-euskaraz-eusten.htm
Bizigiro
20 urte tokikoari euskaraz eusten
Duela 20 urte sortu ziren 'Aikor', 'Anboto', 'Begitu', 'Bizkaie!' eta 'Prest' tokiko aldizkariak. Eskualdeko, lurraldeko eta auzoko informazioa euskaraz zabaltzea zen hedabide horien asmoa, eta oraindik ere horretan dabiltza. Ibilbidearen inguruko gogoeta egin dute hedabideetako zuzendariek.
20 urte tokikoari euskaraz eusten. Duela 20 urte sortu ziren 'Aikor', 'Anboto', 'Begitu', 'Bizkaie!' eta 'Prest' tokiko aldizkariak. Eskualdeko, lurraldeko eta auzoko informazioa euskaraz zabaltzea zen hedabide horien asmoa, eta oraindik ere horretan dabiltza. Ibilbidearen inguruko gogoeta egin dute hedabideetako zuzen...
Bizkaiko euskarazko tokiko hedabideentzat sasoi oparoa izan zen 2001. eta 2002. urteen artekoa. Nolabaiteko loraldia izan zen, eta hainbat izan ziren lurralde osoan sortu ziren tokiko komunikabideak. Besteak beste, Aikor, Anboto, Begitu, Bizkaie eta Prest. Horien artean, Bilboko Deustualdeko Prest aldizkaria izan zen ...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208060/gomendatu-dute-hegoaldeko-ikasgelak-ez-ixtea-gutxienez-bost-positibo-egon-arte.htm
Gizartea
Gomendatu dute Hegoaldeko ikasgelak ez ixtea gutxienez bost positibo egon arte
Osasun Publikoko Batzordeak gomendatu du ikasleak ez konfinatzea bost ikaslek edo ikasgelaren %20ak zazpi egunen buruan positibo ematen ez duenean.
Gomendatu dute Hegoaldeko ikasgelak ez ixtea gutxienez bost positibo egon arte. Osasun Publikoko Batzordeak gomendatu du ikasleak ez konfinatzea bost ikaslek edo ikasgelaren %20ak zazpi egunen buruan positibo ematen ez duenean.
Osasun Publikoko Batzordeak Hego Euskal Herriko ikastetxeetan berrogeialdiak ezartzeko irizpideak malgutzea gomendatu du: aurrerantzean, ikasgela osorik ez konfinatzea gomendatu du, zazpi egunean bost ikaslek edo gehiagok edo ikasgelaren %20ak positibo ematen ez badu. Espainiako Gobernuko eta autonomia erkidekoetako or...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208061/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-indarkeria-matxista-egotzita.htm
Gizartea
Hiru gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita
Portugaleten, Barakaldon eta Gsteizen gertatu ziren erasoak, atzo.
Hiru gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita. Portugaleten, Barakaldon eta Gsteizen gertatu ziren erasoak, atzo.
Hiru gizon atxilotu zituzten atzo, indarkeria matxista leporatuta. Haietako bat Gasteizen atzeman zuten, beste bat Barakaldon (Bizkaia) eta beste bat Portugaleten (Bizkaia). Hiru erasoak atzo gertatu ziren. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Portugaleten 37 urteko gizon bat atxilotu zuten, sexu a...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208062/espetxe-legedia-aplikatzearen-alde-egin-du-grande-marlaskak.htm
Politika
Espetxe legedia aplikatzearen alde egin du Grande-Marlaskak
Espainiako Barne ministroaren ustez, «zuzenbide estatu batean beste edozein lege aplikatzen den moduan» ezarri behar zaie euskal presoei ere espetxe legedia. Biharko deialdiak ikertzeko eskatu dio PPk Fiskaltzari.
Espetxe legedia aplikatzearen alde egin du Grande-Marlaskak. Espainiako Barne ministroaren ustez, «zuzenbide estatu batean beste edozein lege aplikatzen den moduan» ezarri behar zaie euskal presoei ere espetxe legedia. Biharko deialdiak ikertzeko eskatu dio PPk Fiskaltzari.
Hainbat kazetarik euskal presoen hurbiltze eta Euskal Herriratzeez galdetu diote gaur Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroari, eta, hark erantzun dienez, euskal presoei ere espetxe legedia aplikatu behar zaie, «zuzenbide estatu batean beste edozein lege aplikatzen den moduan, lege parametrotan eta beharre...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208063/sidney-poitier-aktorea-hil-da.htm
Kultura
Sidney Poitier aktorea hil da
Beltzen eskubideen aldeko borrokaren ikurretako bat bilakatu zen, eta Oscarra irabazi zuen lehen aktore afroamerikarra izan zen
Sidney Poitier aktorea hil da. Beltzen eskubideen aldeko borrokaren ikurretako bat bilakatu zen, eta Oscarra irabazi zuen lehen aktore afroamerikarra izan zen
Sidney Poitier aktore estatubatuarra (Miami, 1927) 94 urterekin hil dela jakinarazi dute bere ingurukoek. Poitier erabateko aitzindaria izan zen XX.mende erdialdeko Hollywooden, beltzak rol bazterreko eta estereotipoetara mugatuta zeudenean, berak aukera izan zuelako nortasun handiko rol protagonistak betetzeko. Hain z...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208064/sakelako-telefonoen-eta-beste-gailu-berrien-bermeak-hiru-urtekoa-izan-beharko-du-hegoaldean.htm
Ekonomia
Sakelako telefonoen eta beste gailu berrien bermeak hiru urtekoa izan beharko du Hegoaldean
Urtarrilaren 1az geroztik Hego Euskal Herrian erositako produktuek berme luzeagoa dute: bi urtetik hirura igaro da. Etxe ekoizleek hamar urtez bermatu beharko dute produktu horren ordezko piezak daudela. Konponketa sustatu nahi duen lege aldaketa da, eta zaharkitze programaturikoaren aurkakoa.
Sakelako telefonoen eta beste gailu berrien bermeak hiru urtekoa izan beharko du Hegoaldean. Urtarrilaren 1az geroztik Hego Euskal Herrian erositako produktuek berme luzeagoa dute: bi urtetik hirura igaro da. Etxe ekoizleek hamar urtez bermatu beharko dute produktu horren ordezko piezak daudela. Konponketa sustatu nahi...
Urtarrilaren 1az geroztik Hego Euskal Herriko kontsumitzaileek eskubide gehiago dituzte. Espainiako Gobernuak, Kontsumo Ministerioak bultzatuta, produktu berrien bermea luzatu du: bi urtetik hirura. Ipar Euskal Herrian, aldiz, bi urtekoarekin jarraituko dute oraingoz. Era berean, produktuen ekoizleek hamar urtez bermat...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208065/euroguneko-inflazioa-5ekoa-da-eta-ebzk-uste-du-goia-jo-duela.htm
Ekonomia
Euroguneko inflazioa %5ekoa da, eta EBZk uste du «goia jo» duela
Mende honetan prezioak gehien igo den urtea izan zen iazkoa, baina Europako Banku Zentralaren arabera, 2022an beheranzko joera nagusituko da.
Euroguneko inflazioa %5ekoa da, eta EBZk uste du «goia jo» duela. Mende honetan prezioak gehien igo den urtea izan zen iazkoa, baina Europako Banku Zentralaren arabera, 2022an beheranzko joera nagusituko da.
Urte berriarekin batera ahoz aho dabil prezioen igoera, inflazioa. Orain arte gehien zabaldutako ustea zen pandemiarekin batera etorri eta joango zela, baina gero eta indar handiagoa hartzen ari da denbora batez maila altuan mantenduko dela, analistek idealtzat jotzen duten %2tik gora, edo jaitsiera mantsoa izango dela...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208066/eh-bilduk-bat-egin-du-sareren-manifestazioekin.htm
Politika
EH Bilduk bat egin du Sareren manifestazioekin
Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazpenak eginen ditu Euskalduna jauregiko ekitaldiaren atarian. Julen Arzuaga eta Laura Aznal parlamentariak ere ekitaldian izanen dira.
EH Bilduk bat egin du Sareren manifestazioekin. Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazpenak eginen ditu Euskalduna jauregiko ekitaldiaren atarian. Julen Arzuaga eta Laura Aznal parlamentariak ere ekitaldian izanen dira.
EH Bilduk bat egin du biharko Sarek Hego Euskal Herriko hiri eta herrietan deitu dituen mobilizazioekin. Koalizio subiranistak jakinarazi duenez, EH Bilduko kideek herriz herri parte hartuko dute manifestazioetan, eta goizean ere izanen dira Bilbon, Sarek Euskalduna jauregian antolatu duen mahai inguruan. 10:30ean has...
2022-1-9
https://www.berria.eus/albisteak/208067/indarkerien-biktimekin-eta-euskal-presoekin-diskrezioz-bilduko-dela-iragarri-du-sarek.htm
Politika
Indarkerien biktimekin eta euskal presoekin «diskrezioz» bilduko dela iragarri du Sarek
Ekitaldia egin du elkarteak Bilboko Euskalduna Jauregian, gaurko mobilizazio egunaren harira.
Indarkerien biktimekin eta euskal presoekin «diskrezioz» bilduko dela iragarri du Sarek. Ekitaldia egin du elkarteak Bilboko Euskalduna Jauregian, gaurko mobilizazio egunaren harira.
Sarek presoen eskubideen aldeko mobilizazioak deitu ditu gaurko, Hego Euskal Herriko hiri eta herrietan. Hainbat alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragilek parte hartu dute Bilboko Euskalduna Jauregian Sarek antolaturiko ekitaldian. Ondoren, alde guzietako biktimek mahai inguru bat egin dute, eta ekitaldia amaitz...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208068/donostiako-udalak-bertan-behera-utzi-du-aurtengo-danborrada.htm
Gizartea
Donostiako Udalak bertan behera utzi du aurtengo danborrada
Dagoeneko 30 bat konpainiak adierazia zuten ez zutela parte hartuko, izurria dela eta.
Donostiako Udalak bertan behera utzi du aurtengo danborrada. Dagoeneko 30 bat konpainiak adierazia zuten ez zutela parte hartuko, izurria dela eta.
Espero zena baieztatu da. Donostiako Udala danborradetako arduradunekin bildu da gaur arratsaldean, eta erabaki du aurten ere ez dela danborradarik egongo San Sebastian egunean, bigarren urtez jarraian. Izan ere, azken orduetan 30 bat konpainiak iragarri dute ez direla aterako kaleetan danborra jotzera, izurria dela e...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208069/pirritx-porrotx-eta-marimototsen-ibilbidea-omendu-dute-aek-k-eta-korrikak.htm
Gizartea
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ibilbidea omendu dute AEK-k eta Korrikak
Amondok nabarmendu du pailazoak «eragile aktibo bat» izan direla euskararen transmisioaren aldeko lanean.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ibilbidea omendu dute AEK-k eta Korrikak. Amondok nabarmendu du pailazoak «eragile aktibo bat» izan direla euskararen transmisioaren aldeko lanean.
HitzEkin izango da 22. Korrikaren leloa, hizkuntza bat hitzekin osatzen den arren, ekintzek eraikitzen baitute hizkuntza baten komunitatea. Horrexegatik, AEK-k eta Korrikak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu dituzte, euskararen alde «azken 34 urteetan adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik». Gure Zirkuaren ...
2022-1-7
https://www.berria.eus/albisteak/208070/ppk-fiskaltzaren-aurrean-salatu-ditu-sareren-martxak.htm
Politika
PPk fiskaltzaren aurrean salatu ditu Sareren martxak
«ETAko presoen aldeko mobilizazioek» biktimak iraintzen dituztela ohartarazi du. Deialdiak ikertzeko eskatu dio fiskal nagusiari.
PPk fiskaltzaren aurrean salatu ditu Sareren martxak. «ETAko presoen aldeko mobilizazioek» biktimak iraintzen dituztela ohartarazi du. Deialdiak ikertzeko eskatu dio fiskal nagusiari.
Abenduan kartzelatik atera zen Iñaki Etxeberria presoari ongi etorri bat egin ziotela eta auzitara jo zuen PPk abenduaren 28an, eta salaketa bat jarri zuen, eta orain salaketa hori zabaldu egin du, Sarek «ETAko presoen aldeko» 200 mobilizazio baino gehiago antolatu dituelako. Manifestazio horiek biktimak iraintzen ditu...
2022-1-9
https://www.berria.eus/albisteak/208098/u-8ko-mobilizazioak-horrela-kontatu-ditu-berriak.htm
Politika
U-8ko mobilizazioak horrela kontatu ditu BERRIAk
Euskal Herriko hamaika herri eta hiritan barreiaturik, baina aldarri batek elkartuta atera dira karrikara gaur milaka eta milaka herritar: euskal presoek eskubideak dituztela aldarrikatzeko, eta horiek bete egin behar direla eskatzeko.
U-8ko mobilizazioak horrela kontatu ditu BERRIAk. Euskal Herriko hamaika herri eta hiritan barreiaturik, baina aldarri batek elkartuta atera dira karrikara gaur milaka eta milaka herritar: euskal presoek eskubideak dituztela aldarrikatzeko, eta horiek bete egin behar direla eskatzeko.
→ Ipar Euskal Herriko manifestazioa 15:00etan abiatu da, Baionako hiru tokitatik. Bakegileek Parisera buruz helaraziko dute mezua: presoen gaian dagoen blokeoa salatzeko, eta, bereziki, kartzelan 30 urtetik goiti daramatzaten Ion Parot eta Jakes Esnal baldintzapean aske uztea galdegiteko. → Otsailaren 18tik aurrera mo...
2022-1-8
https://www.berria.eus/albisteak/208099/euskal-presoak-hurbiltzearen-alde-egin-dute-sareren-mahai-inguruan-parte-hartu-duten-biktimek.htm
Politika
Euskal presoak hurbiltzearen alde egin dute Sareren mahai inguruan parte hartu duten biktimek
Rosa Lluchek, Robert Manriquek, Maider Garciak, Idoia Zabalzak eta Naiara Zamarreñok parte hartu dute mahai inguruan, eta elkarbizitzaren alde urratsak egiten jarraitzera dei egin dute.
Euskal presoak hurbiltzearen alde egin dute Sareren mahai inguruan parte hartu duten biktimek. Rosa Lluchek, Robert Manriquek, Maider Garciak, Idoia Zabalzak eta Naiara Zamarreñok parte hartu dute mahai inguruan, eta elkarbizitzaren alde urratsak egiten jarraitzera dei egin dute.
Arratsaldeko manifestazioen aurretik mahai ingurua antolatu du Sare Herritarrak Bilbon, Euskalduna jauregian. Gatazka politikoaren lau biktima elkartu ditu mahaiaren bueltan: ETAk hil zuen Rosa Lluchen aita, Hipercorren ETAk egindako atentatuan zauritua izan zen Robert Manrique, GALek hil zuen Maider Garciaren aita, po...
2022-1-8
https://www.berria.eus/albisteak/208100/azpeitiko-umeen-danborrada-bertan-behera-utzi-du-udalak.htm
Gizartea
Azpeitiko umeen danborrada bertan behera utzi du udalak
Osasun baldintzek eta neurriek aukera ematen dutenean ospatuko da jaia. Helduen danborradari buruz heldu den astelehenean erabakiko dute.
Azpeitiko umeen danborrada bertan behera utzi du udalak. Osasun baldintzek eta neurriek aukera ematen dutenean ospatuko da jaia. Helduen danborradari buruz heldu den astelehenean erabakiko dute.
San Sebastian egunean ez da umeen danborradarik izango Azpeitian ere. Ostiralean Donostiako danborrada eten zuten, eta larunbat goiz honetan Azpeitiko Udalak gauza bera jakinarazi du. Atzo arratsaldean bilera bat egin zuten herriko ikastetxeetako, guraso elkarteetako eta udaleko ordezkariek, eta horrela erabaki zuten. ...
2022-1-9
https://www.berria.eus/albisteak/208101/eh-bildu-aliantzak-zabaltzeko-prest-dagoela-adierazi-du-otegik.htm
Politika
EH Bildu «aliantzak zabaltzeko prest» dagoela adierazi du Otegik
Barakaldoko BEC erakustazokan egindako ohiko biltzar nagusian, arlo nazionalean subiranotasunerazko planteamendua laburbildu du koordinatzaile nagusiak, eta iragarri du Aberri Egunean, Iruñean, konkistaren bosgarren mendeurrenean, «nafar burujabetza defenditzen duen mugimendu politiko gisa» agertuko direla.
EH Bildu «aliantzak zabaltzeko prest» dagoela adierazi du Otegik. Barakaldoko BEC erakustazokan egindako ohiko biltzar nagusian, arlo nazionalean subiranotasunerazko planteamendua laburbildu du koordinatzaile nagusiak, eta iragarri du Aberri Egunean, Iruñean, konkistaren bosgarren mendeurrenean, «nafar burujabetza defe...
Ordu erdiko hitzaldian, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak sendotasun eta lasaitasun mezua helarazi nahi izan die militanteei. «Ozen aldarrikatu nahi dugu ziklo politiko honetan. Gobernatzeko gertu gaude eta horretarako prestatuta gaude. Gobernatu egin nahi dugu, baina ez interes pertsonal edo politikoak ...