date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/208102/txirrindulari-bat-hil-da-irunen-auto-batek-jo-ondotik.htm | Gizartea | Txirrindulari bat hil da Irunen, auto batek jo ondotik | Eguerdi inguruan gertatu da istripua. Hildakoak 43 urte ditu. | Txirrindulari bat hil da Irunen, auto batek jo ondotik. Eguerdi inguruan gertatu da istripua. Hildakoak 43 urte ditu. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamentuak jakinarazi duenez, 43 urteko txirrindulari bat zendu da auto istripu batean, ibilgailu batek jo ondotik. Gi-636 errepidean gertatu da ezbeharra, eguerdi partean, Irun (Gipuzkoa) inguruan.
Istripuaren lekuko izan diren zenbait herritarrek larrialdi zerbitzuei eman diete abi... |
2022-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/208103/sareren-ustez-argi-ilunez-betetako-urtea-izan-da-2021a.htm | Politika | Sareren ustez, «argi-ilunez betetako urtea» izan da 2021a | «Aurrera egin da, baina gai batzuetan atzera». Batasunerako deia egin du «konpondu» beharreko «egoera konplexuak» ebazteko: «Elkarrekin baino ezin izango ditugu lortu helburu horiek». | Sareren ustez, «argi-ilunez betetako urtea» izan da 2021a. «Aurrera egin da, baina gai batzuetan atzera». Batasunerako deia egin du «konpondu» beharreko «egoera konplexuak» ebazteko: «Elkarrekin baino ezin izango ditugu lortu helburu horiek». | Bilboko Euskalduna jauregian eginiko ekitaldian azken urtearen balorazioa eta aitzina begirako erronkak xehatu ditu Sare plataforma herritarrak. Mugimenduaren izenean, Arantza Aldezabalek adierazi du «argi-ilunez betetako urtea» izan dela 2021a: «Aurrera egin da, baina gai batzuetan atzera». Bertzeak bertze, Aldezabale... |
2022-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/208104/eajk-adierazi-du-negoziatzeko-garaia-dela-ez-mobilizatzekoa.htm | Politika | EAJk adierazi du negoziatzeko garaia dela, ez mobilizatzekoa | EH Bilduk, gehiengo sindikalak eta Kataluniako ordezkaritza zabal batek bat egin du Sareren eskariekin, baina alderdi jeltzaleak ez du parte hartuko larunbat arratsalde honetako mobilizazioetan. | EAJk adierazi du negoziatzeko garaia dela, ez mobilizatzekoa. EH Bilduk, gehiengo sindikalak eta Kataluniako ordezkaritza zabal batek bat egin du Sareren eskariekin, baina alderdi jeltzaleak ez du parte hartuko larunbat arratsalde honetako mobilizazioetan. | Goizean Euskalduna jauregian indarkeriaren bost biktimarekin mahai ingurua egin du Sare Herritarrak, eta alderdi zein sindikatu ugaritako ordezkariak izan dira bertan. Ekitaldia hasi aurretik mintzatu dira gehienak, halaxe Irune Berasaluze EAJko kidea. Aipatu du «negoziazio politikorako, akordiorako eta lan parlamentar... |
2022-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/208105/90-ekintzaile-prest-agertu-dira-euskal-presoak-etxeratzearen-aldeko-ekintzetan-parte-hartzeko.htm | Politika | 90 ekintzaile prest agertu dira euskal presoak etxeratzearen aldeko ekintzetan parte hartzeko | Bakegileek iragarri dute otsailaren 18an eginen dutela lehen desobedientzia ekintza. Frantziako presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeen atarian Frantziako Estatuko «maila gorenean entzunak izatea» lortu nahi dute. Euskal preso eta iheslarien egoera konpondu nahi dute, eta Jon Parot eta Jakes Esnalen askat... | 90 ekintzaile prest agertu dira euskal presoak etxeratzearen aldeko ekintzetan parte hartzeko. Bakegileek iragarri dute otsailaren 18an eginen dutela lehen desobedientzia ekintza. Frantziako presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeen atarian Frantziako Estatuko «maila gorenean entzunak izatea» lortu nahi dut... | Euskal Herriko gatazkaren konponbidean Frantziako Gobernuarekin duten «blokeo egoera» gainditzeko «ekintza azlarako, ausartago eta ikusgarriagoetan» oinarritutako fase berri batera pasatuko direla iragarri zuten Bakegileek abenduan. Gaur, lehen ekintzaren data eman dute: otsailaren 18an izanen da, eta bertan parte hart... |
2022-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/208106/sare-ez-dugu-pribilegiorik-eskatzen-justizia-baino-ez.htm | Politika | Sare: «Ez dugu pribilegiorik eskatzen; justizia baino ez» | Presoak «eskubideen subjektuak» direla ohartarazi du Sarek manifestazioen akaberan: «Ezin dira izan sistema politiko-judizialak gauzatutako mendekuaren bahi». Euskal presoen urruntzea bukatzea eta gradu progresioak desblokeatzea eskatu dute milaka lagunek karrikan. Biktimei «errespetua, laguntza, aitorpena eta elkartas... | Sare: «Ez dugu pribilegiorik eskatzen; justizia baino ez». Presoak «eskubideen subjektuak» direla ohartarazi du Sarek manifestazioen akaberan: «Ezin dira izan sistema politiko-judizialak gauzatutako mendekuaren bahi». Euskal presoen urruntzea bukatzea eta gradu progresioak desblokeatzea eskatu dute milaka lagunek karri... | Milaka lagun elkartu dira berriro Euskal Herri luze-zabalean euskal presoen eskubideen alde eginiko 200dik goiti manifestazioetan. Arantza Aldezabalek Bilbon irakurri du mezu nagusia, Sareren izenean, eta euskal presoek giza eskubideak dituztela onartzeko eta horiek errespetatzeko eskatu du: «Ez dugu pribilegiorik eska... |
2022-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/208107/macronen-aurka-protestak-egin-dituzte-frantzian.htm | Mundua | Macronen aurka protestak egin dituzte Frantzian | Txertatu gabekoak «izorratzeko» gogoa zuela esan zuen presidenteak, eta larunbat honetan COVID-19aren kontrako neurrien aurkako mobilizazioetan milaka lagun elkartu dira kaleetan. | Macronen aurka protestak egin dituzte Frantzian. Txertatu gabekoak «izorratzeko» gogoa zuela esan zuen presidenteak, eta larunbat honetan COVID-19aren kontrako neurrien aurkako mobilizazioetan milaka lagun elkartu dira kaleetan. | Frantzian luze-zabalean egin dituzte protestak, gobernua koronabirusaren aurka hartzen ari den erabakien kontra. Protestak iazko uztailean hasi ziren berez, COVID ziurtagiria indarrean jarri zutenetik, baina larunbat honetan indarra hartu dute mobilizazioek, Emmanuel Macronek esan berri baitu, elkarrizketa batean, txer... |
2022-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/208108/realak-celtari-irabazi-dio-eta-bolada-txarra-eten-du.htm | Kirola | Realak Celtari irabazi dio, eta bolada txarra eten du | Txuri-urdinek gol bakarra nahikoa izan dute gailentzeko; Mikel Oiartzabalek egin du, 13. minutuan. Rafael Alcantarak lehen aldiz jokatu du taldearekin, eta Alexander Isakek min hartu du. | Realak Celtari irabazi dio, eta bolada txarra eten du. Txuri-urdinek gol bakarra nahikoa izan dute gailentzeko; Mikel Oiartzabalek egin du, 13. minutuan. Rafael Alcantarak lehen aldiz jokatu du taldearekin, eta Alexander Isakek min hartu du. | Zazpigarrenean, bai. Realak irabazi egin du ligan, azaroaz geroztik estreinako aldiz. Txuri-urdinek Celta menderatuta lortu dute bolada eskasa etetea. Gol bakarra nahikoa izan dute donostiarrek, hiru puntuak bildu eta mamuak uxatzeko. Mikel Oiartzabal kapitainak egin du, partida hasi eta gutxira. Lehen zatian partida b... |
2022-1-8 | https://www.berria.eus/albisteak/208109/kazakhstango-segurtasunerako-buru-ohia-atxilotu-dute-istiluekin-lotuta.htm | Mundua | Kazakhstango segurtasunerako buru ohia atxilotu dute, istiluekin lotuta | Purga bat hasi dute, eta Massimovi goi traizioa eta manifestariei buruzko informazioa ezkutatzea leporatzen diote. Tokaiev presidenteak adierazi dio Putini egoera «egonkortzen» ari dela | Kazakhstango segurtasunerako buru ohia atxilotu dute, istiluekin lotuta. Purga bat hasi dute, eta Massimovi goi traizioa eta manifestariei buruzko informazioa ezkutatzea leporatzen diote. Tokaiev presidenteak adierazi dio Putini egoera «egonkortzen» ari dela | Kazakhstanen azken astean gobernuaren aurka piztu diren protestekin lotuta, Karim Massimov herrialdeko Segurtasun Nazionalerako Batzordeko buru ohia atxilotu dute estatuko indarrek, goi traizioa leporatuta. Kassim-Jomart Tokaiev presidentearen aholkulari Ermujamet Ertisbaevek herrialdeko telebista kate publikoari gaur ... |
2022-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/208138/berbaxerka-euskaldunak-biziatu-dituen-azken-jokoa.htm | Bizigiro | Berbaxerka, euskaldunak biziatu dituen azken jokoa | Kataluniako Paraulogicen euskarazko bertsioa da. Jokoak ematen dizkizun letrekin euskarazko ahalik eta hitz gehien osatzean datza. Ez du egile jakinik. | Berbaxerka, euskaldunak biziatu dituen azken jokoa. Kataluniako Paraulogicen euskarazko bertsioa da. Jokoak ematen dizkizun letrekin euskarazko ahalik eta hitz gehien osatzean datza. Ez du egile jakinik. | «Engantxatu naiz droga berri honetara». «Kontuz, adikzioa sortzen du». «Menpekotasuna sor dezake, ez erabili lanean». Sare sozialetako erabiltzaileek eman dute abisua: kontuz Berbaxerkarekin. Kataluniako Paraulogic jokoaren euskarazko bertsioak zale ugari lortu ditu tarte laburrean, eta batzuk hasiak dira jada euren bu... |
2022-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/208139/nerea-eizagirreren-gol-batek-erabaki-du-derbia.htm | Kirola | Nerea Eizagirreren gol batek erabaki du derbia | Realeko jokalariak gol ikusgarria sartu du 22. minutuan. Bigarren postuan sendotu da Reala, eta bosgarren da oraindik Athletic. | Nerea Eizagirreren gol batek erabaki du derbia. Realeko jokalariak gol ikusgarria sartu du 22. minutuan. Bigarren postuan sendotu da Reala, eta bosgarren da oraindik Athletic. | Ezin hobeto hasi du urtea Realak. Urteko lehen derbia jokatu dute gaur, Anoetan, Realak eta Athleticek, eta etxekoak gailendu dira (1-0), Nerea Eizagirrek 22. minutuan sartutako gol bikain bati esker. Ligan jokatu dituzten hamasei neurketetatik hamahiru irabazi dituzte txuri-urdinek.
Athleticek ez dio erraz utzi, orde... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208140/punta-puntako-berrikuntza.htm | albisteak | Punta-puntako berrikuntza | Bizkaiko Satlantis ETEak satelite bidez irudiak hartzea irauli du, Nazioarteko Estazio Espazialean dagoeneko probatu dituzten belaunaldi berriko kamerak erabilita. | Punta-puntako berrikuntza. Bizkaiko Satlantis ETEak satelite bidez irudiak hartzea irauli du, Nazioarteko Estazio Espazialean dagoeneko probatu dituzten belaunaldi berriko kamerak erabilita. | Izarrei begiratu ez ezik, izarretatik gu ikusi ere bai, perspektiba eta zehaztasun osoz. Kameren bereizmen ahaltsuaz baliatuta, hor goitik beste inondik baino hobeto ikus dezakegu isuri baten edo sute baten garapena. Eta hori guztia Lurra behatzeko Satlantis enpresak sateliteentzat garatu dituen belaunaldi berriko kame... |
2022-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/208141/luis-aldazabal-eltziegoko-alkatea-hil-da-42-urterekin.htm | Politika | Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da, 42 urterekin | Ia hamabi urte alkatetzan zeramatzala, bihotzeko baten ondorioz hil da. Zieko-Bai plataforma independentearen zerrendaburua zen Aldazabal. | Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da, 42 urterekin. Ia hamabi urte alkatetzan zeramatzala, bihotzeko baten ondorioz hil da. Zieko-Bai plataforma independentearen zerrendaburua zen Aldazabal. | Albiste ezin okerrago batekin esnatu dira gaur Eltziegoko (Araba) bizilagunak: gaur goizean hil da Luis Aldazabal herriko alkatea, 42 urte zituela, bihotzeko baten ondorioz. Zieko-bai plataforma independentearen burua zen Aldazabal, eta hirugarren agintaldia betetzen ari zen alkatetzan. 2011. urtean irabazi zituen haut... |
2022-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/208142/gogorrak-dira-pena-iia-eta-albisu.htm | Kirola | Gogorrak dira Peña II.a eta Albisu | Bigarren astez jarraian markagailua irauli, eta irabazi egin dute Peña II.a-Albisuk. 10-1 eta 18-10 galtzen aritu dira. | Gogorrak dira Peña II.a eta Albisu. Bigarren astez jarraian markagailua irauli, eta irabazi egin dute Peña II.a-Albisuk. 10-1 eta 18-10 galtzen aritu dira. | 10-1. 18-10. Eta 20-22. Joan den asteko gidoi bera izan du Pena II.aren eta Albisuren neurketak: makal ekin diote norgehiagokari, baina, tantoek aurrera egin ahala, partidan sartu dira, eta bikain amaitu dute. Joan den igandean, Irribarria eta Rezusta izan ziren biktimak, eta oraingoan, Urrutikoetxea eta Aranguren.
Ge... |
2022-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/208143/hutsean-berdindu-dute-alavesek-eta-athleticek.htm | Kirola | Hutsean berdindu dute Alavesek eta Athleticek | Neurketa gogorra eta berdindua jokatu dute bi taldeek, baina inork ez du asmatu ate aurrean. Behin-behinean jaitsiera postuetatik irten da Alaves. | Hutsean berdindu dute Alavesek eta Athleticek. Neurketa gogorra eta berdindua jokatu dute bi taldeek, baina inork ez du asmatu ate aurrean. Behin-behinean jaitsiera postuetatik irten da Alaves. | Ur asko eta futbol gutxi. Partida gogorra jokatu dute Alavesek eta Athleticek Mendizorrotzan, baina inork ez du asmatu azken metroetan. Aukera gehiago izan ditu Athleticek, baina zutoinera baloia jaurti duena Alaves izan da. Zuri-gorriak bederatzigarren postuan daude, 28 punturekin, eta Alaves hamazazpigarren, hamazazp... |
2022-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/208144/garaipenaren-bidera-itzuli-da-osasuna.htm | Kirola | Garaipenaren bidera itzuli da Osasuna | Nafarrek ia hiru hilabeteren ostean lortu dute partida bat irabaztea. Budimir eta Barja izan dira golegileak. | Garaipenaren bidera itzuli da Osasuna. Nafarrek ia hiru hilabeteren ostean lortu dute partida bat irabaztea. Budimir eta Barja izan dira golegileak. | Berpiztu da Osasuna. Bolada txarrean zen Jagoba Arrasateren taldea, baina okerrago dago sailkapenaren zuloan den Cadiz. Ia hiru hilabeteren ostean hiru puntuak lortu dituzte nafarrek, eta, psikologikoki laguntzeaz gain, sailkapenean ere arnasa apur bat hartzeko balioko die.
Baloiaren jabetza Osasunak izan du, eta 30. ... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208145/euriteek-arazoak-sortu-dituzte-errepidean-baina-ez-orain-dela-hilabete-adinako-uholderik.htm | Gizartea | Euriteek arazoak sortu dituzte errepidean, baina ez orain dela hilabete adinako uholderik | Nafarroako Gobernuak larrialdi aurreko plana du ezarrita. Berako (Nafarroa) 24 familiak beren etxetik atera behar izan dute, ubide batek gainezka egin ondotik. Alerta gorria ezarri dute Iparraldean. | Euriteek arazoak sortu dituzte errepidean, baina ez orain dela hilabete adinako uholderik. Nafarroako Gobernuak larrialdi aurreko plana du ezarrita. Berako (Nafarroa) 24 familiak beren etxetik atera behar izan dute, ubide batek gainezka egin ondotik. Alerta gorria ezarri dute Iparraldean. | Azaro-abenduetan bezala, Euskal Herriko ibaiei begira daude begi guztiak jarrita izan dira gaur, goizaldetik. Atertu gabe egin du euria asteburuan, batez ere atzo, eta hainbat lekutan izan dira arazoak uholdeak direla eta.
Nafarroaren iparraldean hainbat ibai atera egin ziren atzo iluntzean, besteak beste Arga, Arakil... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208146/the-power-of-the-dog-eta-west-side-story-garaile-inoizko-urrezko-globorik-polemikoenetan.htm | Kultura | 'The Power of The Dog' eta 'West Side Story' garaile, inoizko Urrezko Globorik polemikoenetan | Telebistarik gabeko gala batean eta zinema munduak bizkarra emanda banatu dituzte Hollywoodeko atzerriko prentsaren sariak | 'The Power of The Dog' eta 'West Side Story' garaile, inoizko Urrezko Globorik polemikoenetan. Telebistarik gabeko gala batean eta zinema munduak bizkarra emanda banatu dituzte Hollywoodeko atzerriko prentsaren sariak | Aspalditik zetorren polemika. Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Elkartea (HFPA) behin baino gehiagotan salatu dute aniztasunik ezagatik, baita ustelkeriagatik ere. Eta aurten boikota izan du ordainean. HFPAk banatzen dituen Urrezko Globoak Oscar sarien atarikorik garrantzitsuenak izaten dira, faborito nagusiak bideratz... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208147/djokovic-askatzeko-agindu-du-epaileak.htm | Kirola | Djokovic askatzeko agindu du epaileak | Halere, baliteke Australiako Gobernuak bisa berriz kentzea tenislariari, eta herrialdean sartzea debekatzea hiru urterako. | Djokovic askatzeko agindu du epaileak. Halere, baliteke Australiako Gobernuak bisa berriz kentzea tenislariari, eta herrialdean sartzea debekatzea hiru urterako. | Seta irabazi dio Novak Djokovic tenis jokalariak Australiako Gobernuari. Haren bisa bertan behera uzteko erabakia atzera bota du Melbourneko epaile batek, eta, beraz, libre aterako da kirolaria. Horrez gain, Gobernuak ordaindu beharko ditu epaiketa gastuak.
Pozez hartu dute albistea Djokovicen jarraitzaileek. Tenislar... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208148/umeek-positibo-ematen-dutenean-osakidetzak-ez-dizkie-gelakide-guztiei-egingo-probak.htm | Gizartea | Umeek positibo ematen dutenean Osakidetzak ez dizkie gelakide guztiei egingo probak | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek esan du 800 irakasle bajan daudela, iaz halako lau. Osakidetzak emandako jarraibide berrien arabera, gaixotasunen bat edukitzeagatik zaurgarriak diren umeek soilik egin beharko dute proba eta berrogeialdia. | Umeek positibo ematen dutenean Osakidetzak ez dizkie gelakide guztiei egingo probak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek esan du 800 irakasle bajan daudela, iaz halako lau. Osakidetzak emandako jarraibide berrien arabera, gaixotasunen bat edukitzeagatik zaurgarriak diren umeek soilik egin beharko ... | Hego Euskal Herriko milaka ikasle gaur itzuli dira ikastetxera; gainera, aldaketekin: Osakidetzak irizpide berriak ezarri ditu berrogeialdiak eta probak egiteko. Aurrerantzean, umeek ez dute berrogeialdirik eta probarik egin beharko ikasgelan positibo bat edo batzuk agertzen badira ere. Salbuespen bat egongo da: gaixo ... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208149/gutxienez-hamar-turista-hil-dira-brasilen-harrizko-horma-bat-gainera-erorita.htm | Mundua | Gutxienez hamar turista hil dira Brasilen, harrizko horma bat gainera erorita | Minas Gerais estatuan gertatu da ezbeharra, Furnas lakuan. Segurtasun langileak bilaketa lanetan ari dira. | Gutxienez hamar turista hil dira Brasilen, harrizko horma bat gainera erorita. Minas Gerais estatuan gertatu da ezbeharra, Furnas lakuan. Segurtasun langileak bilaketa lanetan ari dira. | Furnas lakuaren inguruan gertatu da ezbeharra, Brasilgo Minas Gerais estatuan: harrizko horma bat turistaz beteriko hainbat txalupen gainera erori da, eta segurtasun indarren eta hedabideek zabaldutako datuen arabera, gutxienez hamar lagun hil eta 31 zauritu dira.
Ezbeharraren ondorioz, hainbat pertsona desagertuta eg... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208150/botikako-testetan-positibo-ematen-dutenei-kasua-berresteko-probarik-ez-die-egingo-osakidetzak.htm | Gizartea | Botikako testetan positibo ematen dutenei kasua berresteko probarik ez die egingo Osakidetzak | Positibo izateko «probabilitatea» oso handia dela onartu du Osasun sailburu Gotzone Sagarduik, eta, oro har, bakartzera egin beharko dutela; sintomek okertzera egin duten pazienteei eta «zaurgarritasunen» bat dutenei begira ariko da osasun sistema. | Botikako testetan positibo ematen dutenei kasua berresteko probarik ez die egingo Osakidetzak. Positibo izateko «probabilitatea» oso handia dela onartu du Osasun sailburu Gotzone Sagarduik, eta, oro har, bakartzera egin beharko dutela; sintomek okertzera egin duten pazienteei eta «zaurgarritasunen» bat dutenei begira a... | Izurriaren eboluzioa oraindik ez da «ona». Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du, eta COVID-19aren goraldian apaltzerik ez dela igartzen onartu du. Horren ondorioz, osasun sistema publikoan oraindik ere «tentsioa» agerikoa dela esan du, eta abenduaren 28an berrit... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208151/gutxienez-19-pertsona-hil-dira-new-yorken-izandako-sute-batean.htm | Mundua | Gutxienez 19 pertsona hil dira New Yorken izandako sute batean | Berogailu elektriko batean hasi da sugarra, eta eraikin osora hedatu da. Gutxienez 19 pertsona hil eta 63 zauritu dira. Konpentsazio funts bat jarriko dute kaltetuentzat. | Gutxienez 19 pertsona hil dira New Yorken izandako sute batean. Berogailu elektriko batean hasi da sugarra, eta eraikin osora hedatu da. Gutxienez 19 pertsona hil eta 63 zauritu dira. Konpentsazio funts bat jarriko dute kaltetuentzat. | Bronx auzoko eraikin batean gertatu da ezbeharra, New York hirian, eta, agintariek oraindik datu ofizialik plazaratu ez duten arren, gutxienez 19 pertsona hil eta beste 63 zauritu direla esan du Poliziak, eta horietako 32 oso larri daudela. New York Post egunkariaren eta ABC7 telebista katearen arabera, 19 horietatik b... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208152/txibite-okerrago-gaude-ospitaleetan-eta-bihar-erabakiko-dugu-zer-egin-neurri-murriztaileekin.htm | Gizartea | Txibite: «Okerrago gaude ospitaleetan, eta bihar erabakiko dugu zer egin neurri murriztaileekin» | Lehendakariak nabarmendu du orain Nafarroako ZIUetan daudenen %60 txertatu gabekoak direla. | Txibite: «Okerrago gaude ospitaleetan, eta bihar erabakiko dugu zer egin neurri murriztaileekin». Lehendakariak nabarmendu du orain Nafarroako ZIUetan daudenen %60 txertatu gabekoak direla. | Egoera ez da ona. COVID-19aren transmisioa goranzkoan da oraindik, eta igoera hori nabari da ospitaleetan ere. Hori adierazi du gaur Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek. «Egoera konplikatzen hasia da», aitortu du. «Oraintxe dugun kasu kopuru handiak eta intzidentziaren goranzkoak eragina du ospitaleetan ere... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208153/salatu-dute-indarkeria-matxistaren-biktima-den-emakume-bat-etxegabetuko-dutela-barakaldon.htm | Gizartea | Salatu dute indarkeria matxistaren biktima den emakume bat etxegabetuko dutela Barakaldon | Erabakia salatzeko, Argitan emakumearen aholkularitza zentroko eta Berri-Otxoak bazterketaren aurkako plataformako kideak Barakaldoko Justizia jauregiaren aurrean mobilizatu dira. | Salatu dute indarkeria matxistaren biktima den emakume bat etxegabetuko dutela Barakaldon. Erabakia salatzeko, Argitan emakumearen aholkularitza zentroko eta Berri-Otxoak bazterketaren aurkako plataformako kideak Barakaldoko Justizia jauregiaren aurrean mobilizatu dira. | Argitan emakumearen aholkularitza zentroko eta Berri-Otxoak bazterketaren aurkako plataformako kideak Barakaldoko (Bizkaia) Justizia jauregiaren aurrean mobilizatu dira gaur goizean, Alokabide Eusko Jaurlaritzaren alokairurako sozietate publikoak Barakaldoko emakume bat kanporatzeko prozedura eskatu duela salatzeko. «L... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208154/osakidetzak-iragarri-duenez-40-eta-44-urte-bitartekoek-hirugarren-dosia-eska-dezakete.htm | Gizartea | Osakidetzak iragarri duenez, 40 eta 44 urte bitartekoek hirugarren dosia eska dezakete | Dagoeneko 40 urtetik gorakoen %60k hartua dute hirugarren dosia. | Osakidetzak iragarri duenez, 40 eta 44 urte bitartekoek hirugarren dosia eska dezakete. Dagoeneko 40 urtetik gorakoen %60k hartua dute hirugarren dosia. | Hirugarren txertoa hartzeko adin tartea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak. Gaurtik aurrera, 40 eta 44 urte bitartekoek ere hirugarren dosia hartzeko ordua eska dezakete, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakianarazi duenez.
Sagarduik Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, 80 urtetik gorakoen %93ek hartu... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208155/lab-lan-erreforman-eragiteko-tartea-dago-oraindik-baina-erantzun-zabala-behar-da.htm | Ekonomia | LAB: «Lan erreforman eragiteko tartea dago oraindik, baina erantzun zabala behar da» | Sindikatuak uste du mahai gainean dagoen proposamena «oztopatu» daitekeela, baina horretarako mobilizazio handiak behar direla, «Galizia eta Kataluniako eragileekin batera». | LAB: «Lan erreforman eragiteko tartea dago oraindik, baina erantzun zabala behar da». Sindikatuak uste du mahai gainean dagoen proposamena «oztopatu» daitekeela, baina horretarako mobilizazio handiak behar direla, «Galizia eta Kataluniako eragileekin batera». | LAB sindikatuaren ustez, oraindik ez da berandu Espainiako Gobernuak bultzatu nahi duen lan erreforma oztopatzeko. Proposamenaren xehetasunak ezagututa, «enpresari elkarteen garaipen bat» dela iritzi dio, eta ez dela egon «kontrarreformarik». Hala ere, oraindik ere hura aldatzeko presio egin daitekeela uste du. «Aste h... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208156/gizonezko-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekideari-eraso-egin-izana-egotzita.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egin izana egotzita | Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, beste bi atxiloketa izan dira asteburuan. | Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egin izana egotzita. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, beste bi atxiloketa izan dira asteburuan. | 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizko Pilar auzoko etxebizitza batean, eztabaida batean bikotekideari eraso egin izana egotzita.
Horrez gain, Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, larunbatean Errege-Erregina Katolikoen kaleko ostalaritza establezimendu bateko bezeroei enbarazu egin zien 54 ... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208157/abenduko-uholdeek-133-udali-egin-zieten-kalte-nafarroan.htm | Abenduko uholdeek 133 udali egin zieten kalte Nafarroan | Abenduko uholdeek 133 udali egin zieten kalte Nafarroan. | Oraingo uholdeek bat egin dute Teresa Ribera Espainiako Gobernuko presidenteorde hirugarren eta Trantsizio Ekologikoko ministroaren bisitarekin. Hain zuzen ere, abenduko uholdeen ondorioak eta administrazioen arteko elkarlana aztertu ditu Riberak Txibiterekin egindako bileran. Txibitek aurreratu du uholdeen ondorioa ez... | ||
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208158/irakasteredu-bakarra-ezartzea-eta-ikastetxeak-progresiboki-publifikatzea-proposatu-du-elkarrekin-podemos-iuk.htm | Gizartea | Irakasteredu bakarra ezartzea eta ikastetxeak progresiboki publifikatzea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk | Eusko Legebiltzarrean hezkuntza ituna lortzeko prozesuaren barruan, bere ekarpenak jaso dituen dokumentua aurkeztu du koalizioak. Eztabaida «lasaia» galdegin dute parlamentariek. | Irakasteredu bakarra ezartzea eta ikastetxeak progresiboki publifikatzea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk. Eusko Legebiltzarrean hezkuntza ituna lortzeko prozesuaren barruan, bere ekarpenak jaso dituen dokumentua aurkeztu du koalizioak. Eztabaida «lasaia» galdegin dute parlamentariek. | «Beste hezkuntza sistema batera jo behar dugu: eskola publikoak hegemonikoa izan behar du, gizarte kohesioaren bermatzaile». Hezkuntza ituna erdiesteko bidean, bere proposamena aurkeztu du gaur Elkarrekin Podemos-IU koalizioak: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sistemaren ardatzak jaso ditu, 80 proposamen berdinta... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208159/10037-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 10.037 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian | 2.246 kasu atzeman dituzte Nafarroan, eta 7.791 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Guztira 1.188 pertsona daude ospitaleratuta Hego Euskal Herriko erietxeetan. | 10.037 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. 2.246 kasu atzeman dituzte Nafarroan, eta 7.791 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Guztira 1.188 pertsona daude ospitaleratuta Hego Euskal Herriko erietxeetan. | Koronabirusaren transmisioak ez du etenik Hego Euskal Herrian. Azken datuen arabera, 10.037 positibo atzeman dituzte Hegoaldean; horietatik 2.246 atzeman dituzte Nafarroan, eta 7.791 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 3.770 diagnostiko proba egin zituzten atzo, eta horietako %59,6k ema... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208160/eraikuntzako-langile-bat-hil-da-gasteizen.htm | Ekonomia | Eraikuntzako langile bat hil da Gasteizen | Aurten lanean hildako bigarrena da. Iaz 62 langile hil ziren, LABen arabera. | Eraikuntzako langile bat hil da Gasteizen. Aurten lanean hildako bigarrena da. Iaz 62 langile hil ziren, LABen arabera. | Eguerdirako minutu gutxi falta zirela gertatu da istripua, Gasteizko Olarizu auzoan eraikitzen ari diren etxe batean. Langilea, 47 urtekoa, aldamiotik erori da, eta osasun langileak iritsi direnerako hilda zegoen. Osalan ikertzen ari da zer dela-eta erori den.
Hildakoak 47 urte zituen, eta, CCOOk azaldu duenez, LAR Se... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208161/azken-zazpi-urteak-inoizko-beroenak-izan-dira-munduan.htm | Mundua | Azken zazpi urteak inoizko beroenak izan dira munduan | Klima aldaketarako Europako Copernicus zerbitzuak jasotako informazioaren arabera, 2021a inoiz erregistraturiko urterik beroenetan bosgarrena izan da. Metano isuriek orain arteko marka hautsi dute. | Azken zazpi urteak inoizko beroenak izan dira munduan. Klima aldaketarako Europako Copernicus zerbitzuak jasotako informazioaren arabera, 2021a inoiz erregistraturiko urterik beroenetan bosgarrena izan da. Metano isuriek orain arteko marka hautsi dute. | Urtearen bukaerak bide eman dio, ezinbestean, klimari loturiko aldagaiei erreparatu eta balantzea egiteko. Ondorioak aski beltzak dira: azken zazpi urteak inoiz erregistraturiko urterik beroenak izan dira munduan, 2021a barne harturik. Klima aldaketarako Europako Copernicus zerbitzuak argitaratu du informazioa, bere az... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208162/emakume-bat-hilik-agertu-da-tuteran-eta-bikotekidearen-bila-ari-dira.htm | Gizartea | Emakume bat hilik agertu da Tuteran, eta bikotekidearen bila ari dira | Foruzaingoak uste du litekeena dela emakumearen bikotekideak hilketarekin zerikusia izatea. Baliteke hilketa matxista bat izatea, baina, oraingoz, erakundeek ez dute informazio gehiago eman, eta epaileak sekretupean jarri du kasua. | Emakume bat hilik agertu da Tuteran, eta bikotekidearen bila ari dira. Foruzaingoak uste du litekeena dela emakumearen bikotekideak hilketarekin zerikusia izatea. Baliteke hilketa matxista bat izatea, baina, oraingoz, erakundeek ez dute informazio gehiago eman, eta epaileak sekretupean jarri du kasua. | Gaur goizean 38 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute Foruzaingoak eta suhiltzaileek Tuteran (Nafarroa), Iruñea pasealekuko etxe batean. Baliteke hilketa matxista bat izatea, baina, oraingoz, erakundeek ez dute informazio gehiago eman, eta epaileak sekretupean jarri du kasua. Noticias de Navarra egunkariak zabaldu d... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208163/migrante-batek-femurra-hautsi-du-irungo-trenbidean-frantziako-poliziarengandik-ihesean-zela.htm | Gizartea | Migrante batek femurra hautsi du Irungo trenbidean, Frantziako Poliziarengandik ihesean zela | Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatu nahian zebilen gaztea, larunbat goizaldean. 20 urte ditu, eta Sudangoa da jatorriz. Ebakuntza egin diote Bidasoako Ospitalean. | Migrante batek femurra hautsi du Irungo trenbidean, Frantziako Poliziarengandik ihesean zela. Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatu nahian zebilen gaztea, larunbat goizaldean. 20 urte ditu, eta Sudangoa da jatorriz. Ebakuntza egin diote Bidasoako Ospitalean. | Irungo Harrera Sareak eman du gertatutakoaren berri, Antxeta Irratian eginiko elkarrizketa batean. Sareak jakinarazi duenez, 20 urteko migrante bat zauritu egin da Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga inguruan, Frantziako Poliziarengandik ihes egin nahian zebilela. Zehazki, azaldu dutenez, Lapurdira pasatzeko ahaleginetan ... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208164/epizentroa-eta-reggaean-jarrai-aukeratu-dituzte-berriako-kulturazaleek.htm | Kultura | 'Epizentroa' eta 'Reggaean jarrai' aukeratu dituzte BERRIAko kulturazaleek | 2021eko liburu eta disko uztatik gogokoenak aukeratu dituzte BERRIAren 1.019 irakurlek, eta hogei opari txartel zozkatu ditu egunkariak parte hartzaileen artean. | 'Epizentroa' eta 'Reggaean jarrai' aukeratu dituzte BERRIAko kulturazaleek. 2021eko liburu eta disko uztatik gogokoenak aukeratu dituzte BERRIAren 1.019 irakurlek, eta hogei opari txartel zozkatu ditu egunkariak parte hartzaileen artean. | 1.019 irakurlek aukeratu dituzte euren gogoko sorkuntzak, eta oso zabalduta gelditu dira eman dituzten botoak. Zale bakoitzak gehienez hiru liburu eta hiru disko aukeratu zitzakeen botoa ematean, eta gutxienez lan bat. 212 liburuk lortu dute boto bat gutxienez, eta 124 diskok. Zerrenda osoa ikusteko, klikatu hemen.
Na... |
2022-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/208165/rubiok-esparzarekin-lehiatu-nahi-du-upnren-zerrendaburu-izateko.htm | Politika | Rubiok Esparzarekin lehiatu nahi du UPNren zerrendaburu izateko | Alderdiak ostiralean aukeratuko du Nafarroako lehendakaria izateko hautagaia. | Rubiok Esparzarekin lehiatu nahi du UPNren zerrendaburu izateko. Alderdiak ostiralean aukeratuko du Nafarroako lehendakaria izateko hautagaia. | Alderdiak hasi dira prestatzen Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako, eta, UPN alderdian, bi hautagai aurkeztu dira zerrendaburu izateko. Horietako bat Javier Esparza da, UPNren presidentea eta 2019ko hauteskundeetan ere lehendakarigai izan zena Navarra Suma koalizioaren zerrendan. Baina berritasuna beste alde b... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208198/david-sassoli-hil-da-europako-parlamentuko-presidentea.htm | Mundua | David Sassoli hil da, Europako Parlamentuko presidentea | Italiako Aviano erietxean zegoen politikaria joan den abenduaren 26tik. 65 urte zituen, kazetaria zen, eta 2019tik ziharduen Europako Parlamentuko presidente. | David Sassoli hil da, Europako Parlamentuko presidentea. Italiako Aviano erietxean zegoen politikaria joan den abenduaren 26tik. 65 urte zituen, kazetaria zen, eta 2019tik ziharduen Europako Parlamentuko presidente. | Europako Parlamentuko presidente David Sassolik bi aste zeramatzan erietxean. 65 urteko buruzagia abenduaren 26an eraman zuten Italiako Aviano ospitalera immunitate sistemako arazoengatik, eta haren bozeramaileak gaur goizaldean eman du heriotzaren berri, Twitter sare sozialean zabaldutako mezu batean, eta zehaztu «dat... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208199/zerri-transgeniko-baten-bihotza-txertatu-diote-gizon-bati.htm | Bizigiro | Zerri transgeniko baten bihotza txertatu diote gizon bati | Halako lehenengo ebakuntza arrakastatsua da, eta bidea ireki dezake organo baten zain dauden milaka pertsona salbatzeko. | Zerri transgeniko baten bihotza txertatu diote gizon bati. Halako lehenengo ebakuntza arrakastatsua da, eta bidea ireki dezake organo baten zain dauden milaka pertsona salbatzeko. | AEBetako Marylandeko Unibertsitatean egin dute historiarako urratsa. Lehen aldiz, arrakastaz lortu dute gizaki bati genetikoki eraldaturiko zerri baten bihotza txertatzea. Joan zen ostiralean egin zuten ebakuntza, eta oraingoz, pazientea ongi dago.
The New York Times egunkariak eman du ebakuntzaren berri. Horren arabe... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208200/helduen-danborrada-ere-bertan-behera-utzi-dute-azpeitian.htm | Gizartea | Helduen danborrada ere bertan behera utzi dute Azpeitian | Bart hartu zuten erabakia udalak eta danborradan parte hartzen duten eragileek. Danborradarik izango ez denez, San Sebastian festak ere ez dituzte ospatuko. | Helduen danborrada ere bertan behera utzi dute Azpeitian. Bart hartu zuten erabakia udalak eta danborradan parte hartzen duten eragileek. Danborradarik izango ez denez, San Sebastian festak ere ez dituzte ospatuko. | Aurten ez da danborradarik izango. Ez Donostian, ez Azpeitian (Gipuzkoa). Udalak joan den ostiralean iragarri zuen umeen danborrada bertan behera utziko zuela, eta bart gauean jakinarazi zuen gauza bera egingo duela helduenarekin. Atzo iluntzean hartu zuten erabakia, udalak eta danborradan parte hartzen duten eragileek... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208201/ikastetxeetako-protokoloa-arindu-dute-iparraldean.htm | Gizartea | Ikastetxeetako protokoloa arindu dute Iparraldean | Hezkuntza arloko sindikatuek salatu dute egoera «kaotikoa» dela, eta greba eginen dute ostegunean. | Ikastetxeetako protokoloa arindu dute Iparraldean. Hezkuntza arloko sindikatuek salatu dute egoera «kaotikoa» dela, eta greba eginen dute ostegunean. | Jean Castex Frantziako lehen ministroak atzo iragarri zuen ikastetxeetako protokoloak «arinduko» dituztela. Urtarrileko sartzetik indarrean zen protokoloak «egoera kaotikoak» sortu dituela salatu dute hezkuntza arloko sindikatuek, eta horiei erantzuteko neurri zenbait arintzea erabaki du Frantziako gobernuak.
Lehenik,... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208202/eraso-matxisten-kontrako-manifestazioa-egingo-dute-barakaldon.htm | Gizartea | Eraso matxisten kontrako manifestazioa egingo dute Barakaldon | «Emakumeen kontrako indarkeriaren izurria» salatu du Argitan elkarteak | Eraso matxisten kontrako manifestazioa egingo dute Barakaldon. «Emakumeen kontrako indarkeriaren izurria» salatu du Argitan elkarteak | Argitan elkarteak manifestazio baterako deialdia egin du, Barakaldon (Bizkaia) izaten ari den «indarkeria matxistaren olatua» salatzeko. Mobilizazioa ostiralean izango da, eta Barakaldoko Herriko Plazatik abiatuko da, 19:30ean. Indarkeria matxistaren aurrean, erantzun kolektiboa, elkartasuna eta autodefentsa feminista ... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208203/ostiralean-hasiko-da-laquomerezitakoraquo-sagardo-garaia.htm | Bizigiro | Ostiralean hasiko da «merezitako» sagardo garaia | Inoizko uztarik handiena izan dute sagardogileek: Euskal Sagardoaren barruan 3,5 milioi litro egin dituzte, bertako 250 sagastietako bost milioi kilo sagar erabilita. Ezohiko egoera bati aurre egiteko «erronka eta konpromisoa» hartu du sektoreak. | Ostiralean hasiko da «merezitako» sagardo garaia. Inoizko uztarik handiena izan dute sagardogileek: Euskal Sagardoaren barruan 3,5 milioi litro egin dituzte, bertako 250 sagastietako bost milioi kilo sagar erabilita. Ezohiko egoera bati aurre egiteko «erronka eta konpromisoa» hartu du sektoreak. | Donostiako San Telmo museoan aurkeztu dute gaur 2022ko sagardo garaia, lelo esanguratsu batekin: Sagardotegi denboraldia merezi dugulako!. Han izan dira, Euskal Sagardoa jatorri izeneko ordezkariak ez ezik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sagardogileen elkarteen eta sagargile elkarteen ordezkariak, eta ezohiko egoera ... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208204/omek-goiz-iritzi-dio-koronabirusa-gaitz-endemikotzat-jotzeko.htm | Mundua | OMEk «goiz» iritzi dio koronabirusa gaitz endemikotzat jotzeko | Osasunaren Mundu Erakundeak uste du Europako herritarren erdiak kutsatuko direla sei eta zortzi aste arteko tartean. Europarako bulegoko arduradunak ohartarazi du pertsona zaurgarriak eta osasun langileak babestea dela orain lehentasuna. | OMEk «goiz» iritzi dio koronabirusa gaitz endemikotzat jotzeko. Osasunaren Mundu Erakundeak uste du Europako herritarren erdiak kutsatuko direla sei eta zortzi aste arteko tartean. Europarako bulegoko arduradunak ohartarazi du pertsona zaurgarriak eta osasun langileak babestea dela orain lehentasuna. | OME Osasunaren Mundu Erakundeko Europarako arduradun Hans Klugek ohartarazi du «goiz» dela oraindik COVID-19a gaitz endemikotzat jotzeko. Klugen esanetan, omikronaren kutsakortasun handia eta erietxeen gainkarga hartu behar dira orain lehentasuntzat: «Oso kontuz hartu behar ditugu etorkizuneko aurreikuspenak. Ez litzat... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208205/antsietatea-lan-istripu-gisa-onartu-diote-loiuko-aireportuko-langile-bati.htm | Ekonomia | Antsietatea lan istripu gisa onartu diote Loiuko aireportuko langile bati | Bilboko lan arloko epaitegiak frogatutzat jo du gaixotasuna lan gatazka baten ondorio izan zela. CCOO sindikatuak «arrisku psikosozialen aurrean prebentzio neurriak zorroztea» eskatu die enpresei. | Antsietatea lan istripu gisa onartu diote Loiuko aireportuko langile bati. Bilboko lan arloko epaitegiak frogatutzat jo du gaixotasuna lan gatazka baten ondorio izan zela. CCOO sindikatuak «arrisku psikosozialen aurrean prebentzio neurriak zorroztea» eskatu die enpresei. | Bilboko lan arloko epaitegiak lan istriputzat jo du antsietate kasu baten ondorioz emandako gaixo agiri bat. Loiuko aireportuko garbiketa langile azpikontratatu baten kasua da, eta epaileek frogatutzat jo dute gaixotasuna lan gatazkaren ondorio izan zela. CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, langileak urtebete inguru em... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208206/bordeletik-gertu-atxilotu-dute-tuteran-hilda-aurkitutako-emakumearen-senarra.htm | Gizartea | Bordeletik gertu atxilotu dute Tuteran hilda aurkitutako emakumearen senarra | Astelehen goizean 38 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten foruzainek eta suhiltzaileek Tuteran. Emakumearen senarrak hil duela, hori da hipotesi nagusia. Elkarretaratzeak egin dituzte hilketa salatzeko, Tuteran eta Cortesen. | Bordeletik gertu atxilotu dute Tuteran hilda aurkitutako emakumearen senarra. Astelehen goizean 38 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten foruzainek eta suhiltzaileek Tuteran. Emakumearen senarrak hil duela, hori da hipotesi nagusia. Elkarretaratzeak egin dituzte hilketa salatzeko, Tuteran eta Cortesen. | 38 urte zituen Sara Pina Ieregik, eta irakaslea zen Castejongo (Nafarroa) Dos de Mayo ikastetxean. Corteskoa zen sortzez, eta 2017an ezkondu zen senarrarekin, orain atzematen ari diren horrekin. Tuterako Iruñea kalean bizi ziren senar-emazteak. Astelehenean, abisatu zuten Pina ez zela lanera agertu eta lehenagotik ere ... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208207/ehunka-lagunek-protesta-egin-dute-beasain-bergara-arteko-bidesariaren-aurka.htm | Gizartea | Ehunka lagunek protesta egin dute Beasain-Bergara arteko bidesariaren aurka | Urtarrilaren 18an sartuko da indarrean Beasain eta Bergara arteko autobiako bidesari berria. Goierriko eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistek deitu dute manifestaziora. | Ehunka lagunek protesta egin dute Beasain-Bergara arteko bidesariaren aurka. Urtarrilaren 18an sartuko da indarrean Beasain eta Bergara arteko autobiako bidesari berria. Goierriko eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistek deitu dute manifestaziora. | «Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu». Lelo hori zuen igandean ehunka lagunek Beasainen (Gipuzkoa) egin zuten protestak. Goierriko eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistek deituta, Beasain eta Bergara arteko autobian jarriko duten bidesari berriaren aurka mobilizatu ziren. Urtarrilaren 18an hasiko dira A-636 er... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208208/osakidetzak-soilik-zaurgarriak-diren-kontaktu-estuei-eginen-die-proba.htm | Gizartea | Osakidetzak soilik zaurgarriak diren kontaktu estuei eginen die proba | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du aldaketaren helburua zaurgarrienei diagnostikoa azkarrago egitea dela. Txertatuak ez daudenei horretarako gonbidapena egin die: «Txertatu zaitezte, mesedez». Nafarroan hiru pertsona hil dira gaitzaren ondorioz. | Osakidetzak soilik zaurgarriak diren kontaktu estuei eginen die proba. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du aldaketaren helburua zaurgarrienei diagnostikoa azkarrago egitea dela. Txertatuak ez daudenei horretarako gonbidapena egin die: «Txertatu zaitezte, mesedez». Nafarroan hiru pertsona hi... | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak xehetasun bat gehitu dio atzo iragarritako protokolo aldaketari: hemendik aitzina, positibo baten kontaktuak direnen artean, soilik pertsona zaurgarriek eman beharko diote horren abisua Osakidetzari, eta soilik haiei eginen diete koronabirusaz kutsatuta ote dauden ... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208209/bildarratzek-jakinarazi-du-eskola-publikoan-gaixo-agiria-jaso-dutela-orain-beste-550-irakaslek.htm | Gizartea | Bildarratzek jakinarazi du eskola publikoan gaixo agiria jaso dutela orain beste 550 irakaslek | Dagoeneko 1.350 profesional dira laneko martxara itzuli ezin izan direnak, eta egoerak eragindako zailtasunak onartu ditu Hezkuntza sailburuak | Bildarratzek jakinarazi du eskola publikoan gaixo agiria jaso dutela orain beste 550 irakaslek. Dagoeneko 1.350 profesional dira laneko martxara itzuli ezin izan direnak, eta egoerak eragindako zailtasunak onartu ditu Hezkuntza sailburuak | 800 ziren atzo Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan gaixo agiriarekin zeuden irakasleak; azken orduetan beste 550k ere lanera joan ezina adierazi dutela jakinarazi du Hezkuntza sailburu Jokin Bildarretzek, eta 1.350 langilek utzitako hutsuneak betetzeko ahaleginetan ari direla.
Apurka-apurka eskolarako itzu... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208210/nafarroako-gobernuak-proposatu-du-prebentzio-neurriak-hilaren-31ra-arte-luzatzea.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak proposatu du prebentzio neurriak hilaren 31ra arte luzatzea | Izatez ostiralean amaitzen dira indarrean diren COVID-19aren kontrako neurriak. Epaitegien erabakiaren zain dago orain foru agindua. | Nafarroako Gobernuak proposatu du prebentzio neurriak hilaren 31ra arte luzatzea. Izatez ostiralean amaitzen dira indarrean diren COVID-19aren kontrako neurriak. Epaitegien erabakiaren zain dago orain foru agindua. | Nafarroako Gobernuak COVID-19aren aurkako neurriak mantendu nahi ditu. Aurrez ezarritako neurriak ostiralean amaitzen dira, baina haiek luzatzea proposatu du gobernuak, gutxienez, urtarrilaren 31ra arte. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren zain dago orain foru agindua.
Santos Indurain Osasun kontseilariak zehaz... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208211/elak-lan-erreformaren-aurka-bozkatzeko-eskatu-die-eajri-eta-eh-bilduri.htm | Ekonomia | ELAk lan erreformaren aurka bozkatzeko eskatu die EAJri eta EH Bilduri | Dekretuaren bozketaren aurretik mobilizazio handiak antolatzeko epea dagoela uste du sindikatu abertzaleak, eta ez du greba orokorra alboratu | ELAk lan erreformaren aurka bozkatzeko eskatu die EAJri eta EH Bilduri. Dekretuaren bozketaren aurretik mobilizazio handiak antolatzeko epea dagoela uste du sindikatu abertzaleak, eta ez du greba orokorra alboratu | ELAk mezu argia bidali die EAJri eta EH Bilduri: «Lan erreformaren aurka bozkatzeko eskatzen diegu. Hura indargabetzeko aukera bizirik mantendu behar dute». Sindikatu abertzaleak proposamenaren interpretazio oso kritikoa egin du: argi du aurreko erreformak ez direla indargabetu , eta onartuko balitz haiek indargabetzek... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208212/pentsiodunek-elkarretaratzera-deitu-dute-urtarrilaren-15erako.htm | Ekonomia | Pentsiodunek elkarretaratzera deitu dute urtarrilaren 15erako | Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestaziora deitu du, mobilizazio jendetsuen laugarren urteurrena ospatzeko. Urtarrilaren 15ean egingo dira elkarretaratzeak, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Eibarren, Ondarroan, Tafallan, Altsasun eta Lizarran. | Pentsiodunek elkarretaratzera deitu dute urtarrilaren 15erako. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestaziora deitu du, mobilizazio jendetsuen laugarren urteurrena ospatzeko. Urtarrilaren 15ean egingo dira elkarretaratzeak, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Eibarren, Ondarroan, Tafallan, Altsasun eta Lizar... | Berdin dio nork gobernatu, guk pentsio publikoak defendatu! lelopean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestaziora deitu du urtarrilaren 15erako, lau urteren ondoren oraindik ere borrokan ari direla aldarrikatzeko. Euskal Herriko pentsiodun eta langile orori luzatu diete kaleak betetzeko deia pentsiodunek: «P... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208213/aireportuek-2020an-galdutako-bidaiarien-laurdenak-berreskuratu-dituzte.htm | Ekonomia | Aireportuek 2020an galdutako bidaiarien laurdenak berreskuratu dituzte | Iaz, ia 3,6 milioi bidaiari izan zituzten Euskal Herriko bost aireportuek. Forondak inoiz baino merkantzia gehiago garraiatu zituen 2021ean | Aireportuek 2020an galdutako bidaiarien laurdenak berreskuratu dituzte. Iaz, ia 3,6 milioi bidaiari izan zituzten Euskal Herriko bost aireportuek. Forondak inoiz baino merkantzia gehiago garraiatu zituen 2021ean | Pandemiak gehien jotako sektoreetako bat izan zen aire trafikoarena, turisten joan-etorriak ez ezik lan bidaiak ere nabarmen murriztu zituelako. Azken zenbakiak ikusita, argi dago aireportuei kostatu egingo zaiela koronabirusaren aurretik zuten itxurara itzultzea. Izan ere, 2020an galdutako bidaiarien laurdenak baizik ... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208214/gutxienez-70-kasu-positibo-atzeman-dituzte-martuteneko-kartzelan.htm | Gizartea | Gutxienez 70 kasu positibo atzeman dituzte Martuteneko kartzelan | Kutsaturiko guztiak presoak dira. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gehienak asintomatikoak dira. Beste batzuek sintoma «oso arinak» dituzte. Agerraldiaren ondorioz, zentroko zuzendaritzak bertan behera utzi ditu bisean biseko bisitak, eta ateraldiak mugatu. | Gutxienez 70 kasu positibo atzeman dituzte Martuteneko kartzelan. Kutsaturiko guztiak presoak dira. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gehienak asintomatikoak dira. Beste batzuek sintoma «oso arinak» dituzte. Agerraldiaren ondorioz, zentroko zuzendaritzak bertan behera utzi ditu bisean biseko bisitak, eta ateraldiak mugat... | Birusa bortizki sartu da Donostiako Martutene auzoko espetxean. COVID-19aren agerraldia detektatu dute zentroan: gutxienez 70 preso dira gaitzak jota, oraingoz. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eman du agerraldiaren inguruko informazioa. Azaldu dutenez, atzo jakin zuten hemezort... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208215/zaldi-urdina-antzezlana-audio-fikzio-bihurtu-du-eitbk.htm | Bizigiro | ‘Zaldi urdina’ antzezlana audio fikzio bihurtu du EITBk | Hilaren 17an estreinatuko dute podcasta. Bederatzi atalez osatua dago, bakoitza 12 minutukoa. | ‘Zaldi urdina’ antzezlana audio fikzio bihurtu du EITBk. Hilaren 17an estreinatuko dute podcasta. Bederatzi atalez osatua dago, bakoitza 12 minutukoa. | Artedrama, Axut! eta Dejabu konpainien antzezlan arrakastatsua izan da Zaldi urdina. Orain, berriz, fikziozko podcast bilakatu dute. Aingeru 17 urteko gaztearen arrastoaren bila jarriko ditu entzuleak. Antzezlaneko trama bera du audio fikzioak ere. Hilaren 17an estreinatuko du EITBk euskarazko fikzioa, bere podcast pla... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208216/urtarrilean-osoko-bilkurak-egitea-eragotzi-dute-eajk-eta-pse-eek.htm | Politika | Urtarrilean osoko bilkurak egitea eragotzi dute EAJk eta PSE-EEk | EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarraren bi ezohiko bilera egiteko proposamena aurkeztu dute, pandemiaren seigarren olatuari aurre egiteko neurriak hartzeko helburuarekin. | Urtarrilean osoko bilkurak egitea eragotzi dute EAJk eta PSE-EEk. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarraren bi ezohiko bilera egiteko proposamena aurkeztu dute, pandemiaren seigarren olatuari aurre egiteko neurriak hartzeko helburuarekin. | Eusko Legebiltzarrak ez du ohiko osoko bilkurarik edo ohiko batzorde bilerarik egiten urtarrilean, baina, aurten, COVID-19ak eragindako pandemiaren eraginak kontuan izanik, jarduera parlamentarioei lehenbailehen ekiteko proposamena aurkeztu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Hura, ordea, atzera bota du legebilt... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208217/confebask-akordio-historikoa-da-muinari-eutsi-zaio.htm | Ekonomia | Confebask: «Akordio historikoa da; muinari eutsi zaio» | Confebaskeko presidenteak uste du «denak» daudela pozik, patronala eta sindikatuak, eta ez dagola arriskurik estatuko itunak Euskal Herrian egindakoei gailentzeko: «Eztabaida filosofikoa da, benetako kezka bat baino gehiago» | Confebask: «Akordio historikoa da; muinari eutsi zaio». Confebaskeko presidenteak uste du «denak» daudela pozik, patronala eta sindikatuak, eta ez dagola arriskurik estatuko itunak Euskal Herrian egindakoei gailentzeko: «Eztabaida filosofikoa da, benetako kezka bat baino gehiago» | Confebaskek berretsi du euskal patronala oso gustura dagoela Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek adostu dute lan erreforma berriarekin. «Historikoa da; aurrekoaren muinari eutsi dio», esan du Eduardo Zubiaurre presidenteak, ETBn. Espainiako Kongresuaren onespena behar duen lan araudi berriak bere horretan utzi di... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208218/huts-egitea-gizakion-ezaugarria-da-baina-berrikuntzak-ekidin-dezake-hori.htm | albisteak | Huts egitea gizakion ezaugarria da... Baina berrikuntzak ekidin dezake hori | Aernnova enpresaren premiazko enkargu batek Ega Solutions sortzea ekarri zuen, eta muntaketan industria-prozesuetako akatsak murrizten dituen konponbide bat asmatu du. Hori da Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Kasu Praktikoen Bankua osatzen duten adibideetako bat. | Huts egitea gizakion ezaugarria da... Baina berrikuntzak ekidin dezake hori. Aernnova enpresaren premiazko enkargu batek Ega Solutions sortzea ekarri zuen, eta muntaketan industria-prozesuetako akatsak murrizten dituen konponbide bat asmatu du. Hori da Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Kasu Praktikoen Bankua... | Konpainia berria Ega Master enpresa arabarraren filial bat da; azken hori espezializatuta dago eskuzko tresnen fabrikazioan, balio erantsi handiko sektoreentzat, besteak beste automobilgintzarentzat eta aeroespazialentzat, zeinetan doitasuna funtsezkoa den. Hori bermatzeko, ekoizpen-fase bakoitzean bitarteko guztiak er... |
2022-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/208219/errusiak-bidalitako-tropak-etzi-dira-kazakhstandik-ateratzen-hastekoak.htm | Mundua | Errusiak bidalitako tropak etzi dira Kazakhstandik ateratzen hastekoak | Tokaiev presidentearentzat, azken egunetako protestei aurre egiteko ezinbestekoa izan da Sobietar Batasun ohiko hainbat herrialdek osatutako ODKB erakundeak bidalitako 2.000 soldaduen laguntza | Errusiak bidalitako tropak etzi dira Kazakhstandik ateratzen hastekoak. Tokaiev presidentearentzat, azken egunetako protestei aurre egiteko ezinbestekoa izan da Sobietar Batasun ohiko hainbat herrialdek osatutako ODKB erakundeak bidalitako 2.000 soldaduen laguntza | Kazakhstanen azkeneko hamar egunetan lehertu diren protestei aurre egiterakoan, ODKB Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundeko estatu kideen soldaduen laguntza ezinbestekoa izan da, herrialdeko presidente Kassim-Jomart Tokaieven esanetan. Kazakhstanekin batera, Errusia, Armenia, Bielorrusia, Kirgizistan eta Tajikist... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208241/villarejok-baieztatu-du-espainiako-zerbitzu-sekretuek-zerikusia-izan-zutela-a-17ko-atentatuekin.htm | Mundua | Villarejok baieztatu du Espainiako zerbitzu sekretuek zerikusia izan zutela A-17ko atentatuekin | Polizia komisario ohiak dio Felix Sanz Roldan CNIko buru ohiak gaizki kalkulatu zituela «Katalunian ezusteko txiki bat» ematearen ondorioak. Ikerketa batzorde bat osatzeko eskatu dute alderdi subiranistek. | Villarejok baieztatu du Espainiako zerbitzu sekretuek zerikusia izan zutela A-17ko atentatuekin. Polizia komisario ohiak dio Felix Sanz Roldan CNIko buru ohiak gaizki kalkulatu zituela «Katalunian ezusteko txiki bat» ematearen ondorioak. Ikerketa batzorde bat osatzeko eskatu dute alderdi subiranistek. | Espainiako zerbitzu sekretuek (CNI) zerikusia izan zuten 2017ko abuztuaren 17an Bartzelonan eta Cambrilsen (Katalunia) izandako atentatuetan. Hala esan zuen atzo Jose Villarejo Espainiako Poliziako komisario ohiak Espainiako Audientzia Nazionalean. Tandem kasua dela-eta ari da han deklaratzen egunotan.
«Ni azken egune... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208242/kataluniako-tv3en-359000-herritarrek-ikusi-dute-non-dago-mikel-lana.htm | Bizigiro | Kataluniako TV3en 359.000 herritarrek ikusi dute 'Non dago Mikel?' lana | Atzo gauean eman zuten dokumentala, katalanezko azpidatziekin, eta %16,1eko ikusle kuota lortu zuen. Amaia Merinok zera esan du: «Konturatzen zara telebistan ikusleek erantzun egiten dutela, batez ere kate horren maila handia bada eta eduki interesgarriak eskaintzen baditu». | Kataluniako TV3en 359.000 herritarrek ikusi dute 'Non dago Mikel?' lana. Atzo gauean eman zuten dokumentala, katalanezko azpidatziekin, eta %16,1eko ikusle kuota lortu zuen. Amaia Merinok zera esan du: «Konturatzen zara telebistan ikusleek erantzun egiten dutela, batez ere kate horren maila handia bada eta eduki intere... | Ikusmina piztu du Katalunian Non dago Mikel? dokumentalak. Miguel Angel Llamas lanaren zuzendari eta ekoizleetako batek joan den astean azaldu zuenez, telebistarako 65 minutuko bertsioa egokitu du TV3ek —originala 80 minutukoa da—. Hala ere, egileak pozik zeuden telebistako estreinaldiarekin. Prime time ordutegian eman... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208243/australian-sartzeko-eskaeran-laquogiza-akatsakraquo-egin-izana-aitortu-du-djokovicek.htm | Kirola | Australian sartzeko eskaeran «giza akatsak» egin izana aitortu du Djokovicek | Gezurra esan zuela frogatuz gero, litekeena da bisa ukatzea berriz Australiako Gobernuak. COVID-19an positibo izan arren aurrez aurreko elkarrizketa bat eman zuela aitortu du. | Australian sartzeko eskaeran «giza akatsak» egin izana aitortu du Djokovicek. Gezurra esan zuela frogatuz gero, litekeena da bisa ukatzea berriz Australiako Gobernuak. COVID-19an positibo izan arren aurrez aurreko elkarrizketa bat eman zuela aitortu du. | Australiako Gobernuarekin duen tira-biran seta irabazi arren, puntu garrantzitsua galdu du Novak Djokovic tenislariak azken orduetan. Sare sozialetan argitaraturiko mezu baten bitartez onartu behar izan du Australian sartzeko bisa eskatzeko inprimakian «akatsak» egin zituela, eta koronabirusarekin positibo eman arren e... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208244/langile-bat-hil-da-ikaztegietan-fabrika-batean-erorita.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Ikaztegietan, fabrika batean erorita | Aurten jada bi langile hil dira erorikoen ondorioz, eta iaz sei izan ziren. Altueran lan egiten duten langileen aldeko neurriak eskatu dizkiete sindikatuek erakundeei | Langile bat hil da Ikaztegietan, fabrika batean erorita. Aurten jada bi langile hil dira erorikoen ondorioz, eta iaz sei izan ziren. Altueran lan egiten duten langileen aldeko neurriak eskatu dizkiete sindikatuek erakundeei | Altuera batetik gora lan egiteak dakartzan arriskuak nabarmen geratu dira, beste behin. Iaz, LABen zenbaketaren arabera, sei langile hilk ziren erorikoen ondorioz, eta aurten dagoeneko bi dira, urtea hasi berria den arren.
Astelehenean gertatu ziren bi istripuak: Gasteizen, 47 urteko J.V.S.F. hil zen, Olarizu auzoan e... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208245/galesek-hego-euskal-herriko-hezkuntza-ereduetan-oinarrituriko-sistema-ezarriko-du.htm | Mundua | Galesek Hego Euskal Herriko hezkuntza ereduetan oinarrituriko sistema ezarriko du | Eskolek galesa irakaskuntza hizkuntza gisa gehiago eskaintzea da helburua, Hezkuntza ministroaren arabera. | Galesek Hego Euskal Herriko hezkuntza ereduetan oinarrituriko sistema ezarriko du. Eskolek galesa irakaskuntza hizkuntza gisa gehiago eskaintzea da helburua, Hezkuntza ministroaren arabera. | Galesaren bidezko irakaskuntza bultzatu nahi du Galesko Gobernuak, eta, horretarako, Euskal Herrian erabiltzen den hizkuntza ereduen sistemari begira jarri dira. Hezkuntza Ministerioak iragarri duenez, irailetik aurrera, ikasturte berriarekin batera, hiru eredu eskainiko dituzte hango ikastetxeek, oinarrizko hezkuntzan... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208246/presoak-laneratzea-izanen-da-aukerak-elkargoaren-oinarria.htm | Gizartea | Presoak laneratzea izanen da Aukerak elkargoaren oinarria | Gizarteratzeko bide gisa, presoen «prestakuntzarako interesa» eta lan produktiboa sustatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. | Presoak laneratzea izanen da Aukerak elkargoaren oinarria. Gizarteratzeko bide gisa, presoen «prestakuntzarako interesa» eta lan produktiboa sustatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. | Gizarteratzeko, lana. Hori du helburua Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena kudeatzeko martxan jarri duen Aukerak elkargoak. Presoen «prestakuntza, lantegiak eta ekoizpen jarduerak» izanen dira Aukerak «programaren arrakastaren oinarria», Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208247/hogei-pertsona-inguru-kaleratu-dituzte-donostiako-mundaiz-kaleko-eraikin-batetik.htm | Gizartea | Hogei pertsona inguru kaleratu dituzte Donostiako Mundaiz kaleko eraikin batetik | Goizeko bederatziak aldera Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira eraikinera; ondoren, gunea itxi dute, eta kaleratzearekin hasi dira. | Hogei pertsona inguru kaleratu dituzte Donostiako Mundaiz kaleko eraikin batetik. Goizeko bederatziak aldera Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira eraikinera; ondoren, gunea itxi dute, eta kaleratzearekin hasi dira. | Ertzaintzak Donostiako Mundaiz kaleko 14. blokean bizi diren hogei pertsona inguru kaleratu ditu, epaile batek hala aginduta. Goizeko bederatziak aldera Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira eraikinera; ondoren, gunea itxi dute, eta kaleratzearekin hasi dira. Eraikinaren kanpoaldean jendetza bildu da kaleratu d... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208248/hezkuntza-sindikatuek-grebara-deitu-dute-biharko-iparraldean.htm | Gizartea | Hezkuntza sindikatuek grebara deitu dute biharko Iparraldean | Ikastetxeetako osasun protokoloak «egoera kaotikoak» sortzen dituela salatu dute, eta birusari aurre egiteko behar bezalako neurriak eskatu dituzte. | Hezkuntza sindikatuek grebara deitu dute biharko Iparraldean. Ikastetxeetako osasun protokoloak «egoera kaotikoak» sortzen dituela salatu dute, eta birusari aurre egiteko behar bezalako neurriak eskatu dituzte. | Greban izango dira irakasleak eta ikastetxeetako langileak bihar Ipar Euskal Herrian. LAB, FSU 64, SE-UNSA 64 eta FNEC-FP-FO 64 sindikatuek egin dute deialdia, eta ordua 11:00etan eman dute, Baionako suprefeturaren aitzinean. Hezkuntza arloko langileek ikastetxeetako osasun protokoloa ezarri dute jomugan; Frantziako Go... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208249/the-prize-filmak-irekiko-du-zinema-eta-zientzia-zikloaren-bosgarren-aldia.htm | Kultura | 'The Prize' filmak irekiko du 'Zinema eta zientzia' zikloaren bosgarren aldia | Bihar hasi eta martxora bitarte, hamar film proiektatuko dituzte Donostiako Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan, Donibane Lohizuneko Le Select zinema aretoan, Gasteizko Artium museoan eta Iruñeko Golem-Baiona zinema aretoan. Saio horiekin batera, aurkezpen eta solasaldi ugari ere egingo dituzte. | 'The Prize' filmak irekiko du 'Zinema eta zientzia' zikloaren bosgarren aldia. Bihar hasi eta martxora bitarte, hamar film proiektatuko dituzte Donostiako Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan, Donibane Lohizuneko Le Select zinema aretoan, Gasteizko Artium museoan eta Iruñeko Golem-Baiona zinema aretoan. Saio horie... | Bosgarren urtez jarraian, Zinema eta zientzia zikloa antolatu dute Euskadiko Filmategiak, DIPC Donostia International Physics Center erakundeak eta Donostiako Zinemaldiak. Kultura zinematografikoa eta zientifikoa uztartzen dituen zikloak hamar film erakutsiko ditu aurten, eta, ohi bezala, izen handiko zientzialariek au... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208250/tuterako-hilketaren-harira-indarkeria-matxistaren-kontra-protesta-egin-dute-ehunka-lagunek.htm | Gizartea | Tuterako hilketaren harira, indarkeria matxistaren kontra protesta egin dute ehunka lagunek | Tuterako Udalak hiru eguneko dolua ezarri du. Astelehenean hilda aurkitutako emakumearen senarra Parisera eramango dute, euroagindua aztertzeko. Bihar ere eginen dira elkarretaratzeak zenbait herritan, Mugimendu feministak deiturik. | Tuterako hilketaren harira, indarkeria matxistaren kontra protesta egin dute ehunka lagunek. Tuterako Udalak hiru eguneko dolua ezarri du. Astelehenean hilda aurkitutako emakumearen senarra Parisera eramango dute, euroagindua aztertzeko. Bihar ere eginen dira elkarretaratzeak zenbait herritan, Mugimendu feministak deit... | Amorrua eta indarkeria matxistaren gaitzespen irmoa azaleratu ditu, ezinbestean, astelehenean Tuteran hilda aurkitutako emakumearen kasuak, Sara Pina Ieregirenak. Atzotik, hainbat izan dira hilketa salatzeko eginiko keinuak. Gaur ere ugari izan dira, eta biharko ere antolatu dira zenbait protesta. Erakundeek zein Mugim... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208251/nafarroako-auzitegiak-31ra-arte-luzatu-ditu-covid-19aren-kontrako-neurri-murriztaileak.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegiak 31ra arte luzatu ditu COVID-19aren kontrako neurri murriztaileak | Neurrien arabera, tabernek eta dantzalekuek 01:00etatik 06:00etara itxi beharko dute, eta ziurtagiria zahar etxeetan, gimnasioetan eta hoteletan ere eskatuko da | Nafarroako Auzitegiak 31ra arte luzatu ditu COVID-19aren kontrako neurri murriztaileak. Neurrien arabera, tabernek eta dantzalekuek 01:00etatik 06:00etara itxi beharko dute, eta ziurtagiria zahar etxeetan, gimnasioetan eta hoteletan ere eskatuko da | COVID-19aren kontrako neurri murriztaileak 31ra arte luzatu ditu Nafarroako Auzitegiak. Kontzertuak eskaintzen dituzten guneek, peñek, txokoek, tabernek eta dantzalekuek 01:00etarako itxi beharko dute. Gainera, derrigorrezkoa da mahaietan eserita kontsumitzea, eta gehienez hamar lagunek osatutako mahaiak izan behar dir... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208252/johnsonek-barkamena-eskatu-du-lehen-konfinamenduan-downing-streeteko-festan-izateagatik.htm | Mundua | Johnsonek barkamena eskatu du lehen konfinamenduan Downing Streeteko festan izateagatik | 2020ko maiatzaren 20an eginiko festan egon izana aitortu du lehen ministroak. Zehaztapena egin du, halere: «Uste nuen lan kontu bat zela». | Johnsonek barkamena eskatu du lehen konfinamenduan Downing Streeteko festan izateagatik. 2020ko maiatzaren 20an eginiko festan egon izana aitortu du lehen ministroak. Zehaztapena egin du, halere: «Uste nuen lan kontu bat zela». | Erresuma Batuko lehen ministro Boris Johnsonek dagoeneko baieztatu ditu joan diren egunetako susmoak. Egin du aitorpena: berak ere hartu zuen parte lehen konfinamenduaren garaian Downing Streeten eginiko festan. Erresuma Batuko Komunen Ganberan onartu du gertatutakoa, gaur. Ordea, festan egon izana nahasketa baten ondo... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208253/hezkuntza-sailak-eten-egin-ditu-irale-programako-ikastaroak.htm | Gizartea | Hezkuntza Sailak eten egin ditu Irale programako ikastaroak | Zirkular baten bidez jakinarazi dio Hezkuntza Sailak Iraleri. Urtarrilaren 28ra arte, etenda izango dira ikastaroak, egoera epidemiologikoarengatik, eta erabakia berrikusiko dute orduan. Gaixo agiria duten irakasleen kopuru handiarekin lotuta dago erabakia. | Hezkuntza Sailak eten egin ditu Irale programako ikastaroak. Zirkular baten bidez jakinarazi dio Hezkuntza Sailak Iraleri. Urtarrilaren 28ra arte, etenda izango dira ikastaroak, egoera epidemiologikoarengatik, eta erabakia berrikusiko dute orduan. Gaixo agiria duten irakasleen kopuru handiarekin lotuta dago erabakia. | Irakasleak euskalduntzeko Irale programako ikastaroak eten egin ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Iraleko iturriek BERRIAri jakinarazi diotenez. Zirkular baten bidez jaso dute Iralen erabakiaren berri. «Pandemiaren egungo egoeraren eta ordezkapenak betetzeko beharraren» ondorioz hartutako erabakia dela azaldu ... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208254/bakedaok-eta-txulapainek-izen-ofizial-berriak-dituzte-gaurtik.htm | Gizartea | Bakedaok eta Txulapainek izen ofizial berriak dituzte gaurtik | Bi leku horietako batzarrek eskatu zuten aldaketa, eta gaur onartu du Nafarroako Gobernuak. | Bakedaok eta Txulapainek izen ofizial berriak dituzte gaurtik. Bi leku horietako batzarrek eskatu zuten aldaketa, eta gaur onartu du Nafarroako Gobernuak. | Orain arte, Urederraren urdin berdexka ikusi nahi zuena Bakedanotik pasatzen zen normalean (Ameskoabarrena, Nafarroa). Izen ofiziala gaztelerazko grafiarekin zuen herribatzarrak: Baquedano. Aurrerantzean, berriz, euskarazko izena berreskuratuko du lekuak: Bakedao.
Hala onartu du gaur Nafarroako Gobernuak. Erabakitakoa... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208255/gazteei-laquoterrorismoarenraquo-eta-haren-ondorioen-inguruko-prestakuntza-ematea-babestu-dute-nafarroan.htm | Gizartea | Gazteei «terrorismoaren» eta haren ondorioen inguruko prestakuntza ematea babestu dute Nafarroan | DBHko ikasleen artean eginiko ikerketa baten emaitzak aztertu dituzte Nafarroako Parlamentuan. 1.156 ikaslek parte hartu dute, ikasle guztien %4k. | Gazteei «terrorismoaren» eta haren ondorioen inguruko prestakuntza ematea babestu dute Nafarroan. DBHko ikasleen artean eginiko ikerketa baten emaitzak aztertu dituzte Nafarroako Parlamentuan. 1.156 ikaslek parte hartu dute, ikasle guztien %4k. | Luis Campos Errealitate Sozialaren Behatokiko zuzendariak agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan, herrialdeko DBHko ikasleen artean motibazio politikoko indarkeriaren ezagutzari buruz eskatutako azterlanaren emaitzak aurkezteko. Online inkesta horretan 1.156 ikaslek parte hartu dute, ikasle guztien %4k. Haren ustez... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208256/protestak-eginen-dituzte-ostiralean-azterketak-euskaraz-pasatzearen-alde.htm | Gizartea | Protestak eginen dituzte ostiralean azterketak euskaraz pasatzearen alde | Lau elkarretaratzetara deitu dute Baionan, Kanbon, Donapaleun eta Donibane Lohizunen. Martxoan dira baxoko lehen azterketak, eta ikasleek oraindik ez dakite zer ikasgai erantzuten ahalko dituzten euskaraz. | Protestak eginen dituzte ostiralean azterketak euskaraz pasatzearen alde. Lau elkarretaratzetara deitu dute Baionan, Kanbon, Donapaleun eta Donibane Lohizunen. Martxoan dira baxoko lehen azterketak, eta ikasleek oraindik ez dakite zer ikasgai erantzuten ahalko dituzten euskaraz. | Frantziako Hezkuntza ministerioaren erantzun falta ikusirik, ekintzara pasatuko dira Seaskako ikasle, guraso eta irakasleak azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko. Lau elkarretaratzetara deitu dute ostiralerako, eta euskaltzale guziei dei egin diete parte hartzeko. Baionan, Euskararen Erakunde Publikoar... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208257/nafarroan-astebetean-intzidentzia-14-jaitsi-dela-esan-dute.htm | Gizartea | Nafarroan astebetean intzidentzia %14 jaitsi dela esan dute | Ospitaleratzeetan, berriz, asteko balantzea aztertuta, igoera nabarmena izan da, %17koa | Nafarroan astebetean intzidentzia %14 jaitsi dela esan dute. Ospitaleratzeetan, berriz, asteko balantzea aztertuta, igoera nabarmena izan da, %17koa | Argiak eta itzalak ditu Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak COVID-19aren jarraipena egiteko atera duen azken txostenak. Hilaren 3tik 9ra arteko datuak biltzen ditu. Oraindik ere birusaren zirkulazioa «oso handia» da, eta egoera, larria, baina «beheranzko» joera bat igar daitekeela ondorioztatu dute.
Lehengo astean... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208258/aernnovak-bi-lantegi-erosi-dizkio-embraerri-portugalen.htm | Ekonomia | Aernnovak bi lantegi erosi dizkio Embraerri, Portugalen | Aeronautika taldeko ekoizpen planta handienak izango dira, eta Euskal Herrikoen «osagarriak» | Aernnovak bi lantegi erosi dizkio Embraerri, Portugalen. Aeronautika taldeko ekoizpen planta handienak izango dira, eta Euskal Herrikoen «osagarriak» | Operazio bakar batekin, Aerrnovak bere fakturazioa 150 milioi edo %20 handitzeko urratsa egin du. Bi lantegi erosi dizkio Brasilgo Embraer hegazkin egileari, Evoran (Portugal), 151,3 milioi euroren truke.
Bi fabrika horiek 500 langile inguru dituzte, eta Arabako aeronautikako multinazionalak gaur egun dituen 4.500 lan... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208259/berriaren-2021eko-azalik-onenak-aukeratzeko-bozketa-martxan-da.htm | Bizigiro | BERRIAren 2021eko azalik onenak aukeratzeko bozketa martxan da | Iazko hogei azal aukeratu ditu BERRIAren taldeak, eta irakurleak aukera izango du gogokoenak aukeratzeko eta zozketa batean parte hartzeko. | BERRIAren 2021eko azalik onenak aukeratzeko bozketa martxan da. Iazko hogei azal aukeratu ditu BERRIAren taldeak, eta irakurleak aukera izango du gogokoenak aukeratzeko eta zozketa batean parte hartzeko. | Urteko martxaren erakusle dira BERRIAren lehenak. Gertatu zenaren hemeroteka gisa funtzionatzen dute, eta joandako urteari errepasoa egiteko tresna gisa erabil litezke. Eztabaidagai izan diren gaiak berritzeko ere bai, eta BERRIAk arretaz landu dituen gai berezi batzuk gogora ekartzeko ere bai. Kazeta honek 2021ean arg... |
2022-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/208260/ponpaketa-bidezko-bi-zentral-hidroelektriko-eraiki-nahi-dituzte-araban.htm | Ekonomia | Ponpaketa bidezko bi zentral hidroelektriko eraiki nahi dituzte Araban | Altaya enpresak Gasteizen eta Subillan kokatu nahi ditu, eta bakoitzak bi urtegi behar ditu. Aurretik beste egitasmo bat aurkeztua du Nafarroan. | Ponpaketa bidezko bi zentral hidroelektriko eraiki nahi dituzte Araban. Altaya enpresak Gasteizen eta Subillan kokatu nahi ditu, eta bakoitzak bi urtegi behar ditu. Aurretik beste egitasmo bat aurkeztua du Nafarroan. | Atalaya enpresak argindarra sortzeko bi zentral hidroelektriko egin nahi ditu Gasteizen eta Subillan (Araba). Ponpaketa zentralak lirateke, hau da, bi urtegi izango lituzkete: goikoan biltzen den ura behekora eramatean sortuko litzateke argindarra, eta, gero, ura gorantz ponpatuko lukete berriro. Enpresa horrek berak b... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208284/ronnie-spector-abeslaria-hil-da.htm | Kultura | Ronnie Spector abeslaria hil da | The Ronettes taldea gidatu zuen 1960ko hamarkadan, eta klasiko bilakatu diren hainbat abesti abestu, 'Be My Baby' eta 'Baby, I Love You', besteak beste. | Ronnie Spector abeslaria hil da. The Ronettes taldea gidatu zuen 1960ko hamarkadan, eta klasiko bilakatu diren hainbat abesti abestu, 'Be My Baby' eta 'Baby, I Love You', besteak beste. | Veronica Yvette Bernett izenarekin jaio zen New Yorken, baina Ronnie Spector izenarekin pasatu da historiara. Izena The Ronettes taldeak eman zion, eta abizena, berriz, Phil Spector ekoizle ezagunarekin ezkondu izanak. 1960ko hamarkadaren hasieran, AEBetan nesken ahots taldeak ugaritu zirenean (The Crystals, The Shirel... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208285/bizi-osorako-kartzela-zigorra-ezarri-diote-siriako-koronel-bati-gizateriaren-aurkako-krimenengatik.htm | Mundua | Bizi osorako kartzela zigorra ezarri diote Siriako koronel bati gizateriaren aurkako krimenengatik | Alemaniako epaitegi batek hartu du erabakia. Lehen aldia da estatuko arduradun bat torturengatik zigortzen dutena. | Bizi osorako kartzela zigorra ezarri diote Siriako koronel bati gizateriaren aurkako krimenengatik. Alemaniako epaitegi batek hartu du erabakia. Lehen aldia da estatuko arduradun bat torturengatik zigortzen dutena. | Koblenzeko (Alemania) auzitegi batek eman du epaia. Bizi osorako kartzela zigorra ezarri dio Anwar Raslan koronelari, duela hamar urte Damaskoko espetxe batean gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik. Lehen aldia da Siriako goi arduradun baten aurkako zigor bat ezartzen dela, baita estatuak eragindako torturak zigort... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208286/ertzaintza-gazteei-oldartu-zaie-gasteizko-zentro-sozialista-husteko-operazioan.htm | Gizartea | Ertzaintza gazteei oldartu zaie Gasteizko Zentro Sozialista husteko operazioan | Ertzaintzak hainbat gazte identifikatu ditu, eta bi gazte atxilotu. Hiru pertsona ospitaleratu dituzte oldarraldiaren ondorioz. Elkarretaratzea egin dute gertatutakoa salatzeko. | Ertzaintza gazteei oldartu zaie Gasteizko Zentro Sozialista husteko operazioan. Ertzaintzak hainbat gazte identifikatu ditu, eta bi gazte atxilotu. Hiru pertsona ospitaleratu dituzte oldarraldiaren ondorioz. Elkarretaratzea egin dute gertatutakoa salatzeko. | Ertzaintzaren aginduz, gaur hustu dute Gasteizko Zentro Sozialista: 13:15ean hastekoak ziren eraikina husten, baina Ertzaintza goizean goizetik joan da bertara. Horren esperoan, hainbat gazte bildu da inguruan, eta horietako bat Dato kaleko Laboral Kutxaren eraikinean kateatu da, protesta modura. Jendetza gerturatu da ... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208287/protesta-baionan-izurriaren-kudeaketak-hezkuntzan-eraginiko-nahasmena-dela-eta.htm | Gizartea | Protesta Baionan, izurriaren kudeaketak hezkuntzan eraginiko nahasmena dela eta | Greba eguna dute Ipar Euskal Herrian, Frantziako Hezkuntza Ministerioa osasun krisian egiten ari den kudeaketa salatzeko | Protesta Baionan, izurriaren kudeaketak hezkuntzan eraginiko nahasmena dela eta. Greba eguna dute Ipar Euskal Herrian, Frantziako Hezkuntza Ministerioa osasun krisian egiten ari den kudeaketa salatzeko | Jende andana biltzen ari da Baionako suprefeturaren aitzinean, Frantziako Hezkuntza Ministerioa osasun krisian egiten ari den kudeaketa salatzeko.
Greban izango dira irakasleak eta ikastetxeetako langileak gaur Ipar Euskal Herrian. LAB, FSU 64, SE-UNSA 64 eta FNEC-FP-FO 64 sindikatuek egin dute deialdia, eta 11:00etar... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208288/ernaik-zugarramurditik-elizondora-eginen-du-gazte-martxa-udaberrian.htm | Politika | Ernaik Zugarramurditik Elizondora eginen du gazte martxa, udaberrian | Apirilaren 14an abiatuko da, eta biharamunean ailegatuko da Elizondora: egitarau politiko eta musikala izanen dute han, bi egunez. Apirilaren 17an emanen diote akabera 'BostEHun eta zutik!' lelopean antolaturiko egitasmoari, Iruñean eginen den Aberri Egunean. «Gazteria independentistaren topalekua» izatea nahi dute. | Ernaik Zugarramurditik Elizondora eginen du gazte martxa, udaberrian. Apirilaren 14an abiatuko da, eta biharamunean ailegatuko da Elizondora: egitarau politiko eta musikala izanen dute han, bi egunez. Apirilaren 17an emanen diote akabera 'BostEHun eta zutik!' lelopean antolaturiko egitasmoari, Iruñean eginen den Aberri... | «Gazte independentisten urteroko topalekua» da udaberriko egitasmoa, Ernairen arabera, baina, COVID-19aren ondorioz, bi urtez halakorik egin gabe egon behar izan dute. Ezker abertzaleko gazte antolakundeak espero du aurten egin ahal izanen dutela, ordea: «Bi urteko geldialdiaren ostean, Euskal Herriko gazteria independ... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208289/itxialdian-ezarritako-isunen-dirua-itzultzen-hasiko-dira-otsailaren-1ean.htm | Gizartea | Itxialdian ezarritako isunen dirua itzultzen hasiko dira otsailaren 1ean | Orotara 8.392 isun jarri zituzten, eta guztira 2,5 milioi euro inguru batzen dituzte. Formulario baten bidez itzuliko diete dirua herritarrei. | Itxialdian ezarritako isunen dirua itzultzen hasiko dira otsailaren 1ean. Orotara 8.392 isun jarri zituzten, eta guztira 2,5 milioi euro inguru batzen dituzte. Formulario baten bidez itzuliko diete dirua herritarrei. | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi du: Eusko Jaurlaritza otsailaren 1ean hasiko da konfinamendu garaian eta alarma egoera indarrean zegoenean Ertzaintzako agenteek eta Udaltzaingoak herritarrei ezarritako isunen dirua itzultzen. Adierazi du orotara 8.392 isun jarri zituztela garai horret... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208290/labek-salatu-du-laquojarrera-arrazista-eta-biolentoeiraquo-aurre-egiteagatik-zigortu-dutela-joseba-alvarez.htm | Gizartea | LABek salatu du «jarrera arrazista eta biolentoei» aurre egiteagatik zigortu dutela Joseba Alvarez | «Autoritateari erresistentzia» egitea leporatuta, 240 euroko isuna ezarri diote Alvarezi. Donostiako Udaltzaingoak duela hiru urte Moussa Saw kaleko saltzailea atxilotu zuenean izan zuen jarrera zigortu diote. Udaltzaingoaren «azpijokoak porrot» egin duela uste du LABek. | LABek salatu du «jarrera arrazista eta biolentoei» aurre egiteagatik zigortu dutela Joseba Alvarez. «Autoritateari erresistentzia» egitea leporatuta, 240 euroko isuna ezarri diote Alvarezi. Donostiako Udaltzaingoak duela hiru urte Moussa Saw kaleko saltzailea atxilotu zuenean izan zuen jarrera zigortu diote. Udaltzaing... | Donostiako Parte Zaharrean 2018an gertatutako atxiloketa bat oztopatu izana leporatuta, 240 euroko isuna jaso zuen atzo Joseba Alvarez ezker abertzaleko kide eta LABeko delegatuak. Donostiako Udaltzaingoa San Jeronimo kalean Moussa Sow kaleko saltzailea atxilotzen ari zela, euren jokabidea aurpegiratu zien Alvarezek ud... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208291/lan-gatazketako-isun-eta-salaketak-bertan-behera-uzteko-eskatuko-diote-jaurlaritzari.htm | Ekonomia | Lan gatazketako isun eta salaketak bertan behera uzteko eskatuko diote Jaurlaritzari | Egun 21 pertsona daude salatuta, eta bederatzi inputatuta. Langile batentzat hiru urteko zigorra dago eskatuta Bizkaiko metalgintzako grebako istiluengatik. | Lan gatazketako isun eta salaketak bertan behera uzteko eskatuko diote Jaurlaritzari. Egun 21 pertsona daude salatuta, eta bederatzi inputatuta. Langile batentzat hiru urteko zigorra dago eskatuta Bizkaiko metalgintzako grebako istiluengatik. | Bizkaiko metaleko, ITP Aero PCBko, Tubacexeko eta Petronorreko lan gatazketako istiluengatik inputaturiko langileek beren aurkako salaketak eta isun eskaerak bertan behera uzteko eskatuko diote Jaurlaritzari. Inputatuek, CCOO, LAB, ESK, CNT eta CGT sindikatuen babesarekin, bilera eskaera ofizialak egin dizkiete Jaurlar... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208292/eskoletako-osasun-protokoloak-desegokiak-direla-salatu-dute-hezkuntzako-langileek.htm | Gizartea | Eskoletako osasun protokoloak «desegokiak» direla salatu dute hezkuntzako langileek | Greba mugimendu zabala egin dute Ipar Euskal Herrian hezkuntzako langileek. Mila pertsona inguru bildu dira sindikatuek deituta Baionan egin duten manifestazioan. Frantziako Hezkuntza Ministerioak osasun krisiari eman dion erantzuna salatu dute. | Eskoletako osasun protokoloak «desegokiak» direla salatu dute hezkuntzako langileek. Greba mugimendu zabala egin dute Ipar Euskal Herrian hezkuntzako langileek. Mila pertsona inguru bildu dira sindikatuek deituta Baionan egin duten manifestazioan. Frantziako Hezkuntza Ministerioak osasun krisiari eman dion erantzuna sa... | Mobilizazio jendetsua egin dute gaur goizean hezkuntzako langileek Baionan, osasun krisia hasi denetik Frantziako Hezkuntza Ministerioa izaten ari den kudeaketa salatu eta baliabide gehiago eskatzeko. Sindikatu nagusiek greba deialdia egina zuten, eta erantzun zabala izan du. Mila pertsona elkartu dira Baionako suprefe... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208293/hego-euskal-herrian-1209-gaixo-daude-ospitalean-covid-19agatik.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian 1.209 gaixo daude ospitalean COVID-19agatik | Ospitaleratzeak etengabe ugaritzen ari dira: %27 astebetean. Atzo egindako testetan beste 12.146 positibo atzeman zituzten. | Hego Euskal Herrian 1.209 gaixo daude ospitalean COVID-19agatik. Ospitaleratzeak etengabe ugaritzen ari dira: %27 astebetean. Atzo egindako testetan beste 12.146 positibo atzeman zituzten. | Birusak gogor jotzen du oraindik ere. Positibo kopurua apaltzen ari da pixkanaka, baina ezin liteke esan haren hedadura murrizten ari delako denik, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak asmo mugatu baitituzte probak egiteko irizpideak. Halere, atzo egindako testetan 12.146 herritarrek eman zuten positibo. Orotara... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208294/larunbatetik-aurrera-gehienez-294-euro-pagatuko-da-antigeno-test-bakoitza-hegoaldean.htm | Gizartea | Larunbatetik aurrera gehienez 2,94 euro pagatuko da antigeno test bakoitza Hegoaldean | Espainiako Osasun Publikorako batzordeak erabaki du, batetik, antigenoen testei galga jartzea salneurrian, eta, bestetik, 18 urtetik gorako guztiek 3. dosia hartzeko aukera izatea. | Larunbatetik aurrera gehienez 2,94 euro pagatuko da antigeno test bakoitza Hegoaldean. Espainiako Osasun Publikorako batzordeak erabaki du, batetik, antigenoen testei galga jartzea salneurrian, eta, bestetik, 18 urtetik gorako guztiek 3. dosia hartzeko aukera izatea. | Antigeno testen salneurriei galga jartzea eta 3. dosia 18 urtetik gorako guztiei zabaltzea erabaki du Espainiako Osasun Publikorako Batzordeak. Carolina Darias Osasun ministroak jakinarazi ditu erabakiak. Batetik, 2,94 euroan saldu ahal izango dira gehienez ere test antigenoak larunbatetik aurrera Hegoaldean. Azken ast... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208295/badaiako-ponpaketa-zentral-hidroelektrikoak-ez-direla-eraikiko-esan-du-arabako-ahaldun-nagusiak.htm | Ekonomia | Badaiako ponpaketa zentral hidroelektrikoak ez direla eraikiko esan du Arabako ahaldun nagusiak | Eragingo lituzkeen ingurumen kalte handiengatik itxi dio atea Ramiro Gonzalezek Atalaya enpresaren egitasmoari. | Badaiako ponpaketa zentral hidroelektrikoak ez direla eraikiko esan du Arabako ahaldun nagusiak. Eragingo lituzkeen ingurumen kalte handiengatik itxi dio atea Ramiro Gonzalezek Atalaya enpresaren egitasmoari. | Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak oso modu irmoan itxi die atea Atalaya energia enpresak Gasteizen eta Subillan (Araba), Badaia mendilerroko alde bakoitzean eraiki asmo zituen bi ponpaketa zentral hidroelektrikoei: «Ez dira eraikiko, ezinezkoa da egitasmo hori egitea. Eskuduntza Espainiako Gobernua izan dezake, ... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208296/txikitero-ibuprofeno-eta-biziraun-euskaltzaindiak-onartu-berri-dituen-hitzen-artean.htm | Gizartea | 'Txikitero', 'ibuprofeno' eta 'biziraun', Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzen artean | Akademiak eguneratu du bere hiztegia. Azken sei hilabeteotan 329 forma berri jaso ditu zerrendan, 211 sarrera eta 118 azpisarrera. Bada berriki hiztegitik kanporatutako hitzik ere: matarraski, besteak beste. | 'Txikitero', 'ibuprofeno' eta 'biziraun', Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzen artean. Akademiak eguneratu du bere hiztegia. Azken sei hilabeteotan 329 forma berri jaso ditu zerrendan, 211 sarrera eta 118 azpisarrera. Bada berriki hiztegitik kanporatutako hitzik ere: matarraski, besteak beste. | Euskaltzaindiaren Hiztegiak jaso du azken hilabeteotan landatua; bildu du uzta berria, eta argitara atera ditu orain fruitu horiek. 2016az geroztik, akademiak sei hilabetean behin eguneratzen du bere hiztegia. Aldi honetan, 2021eko bigarren urte erdian eginiko lana oinarri, 211 sarrera berri onartu ditu zerrendan; azpi... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208297/behatokiak-helegitea-jarri-dio-osakidetzak-logopedentzat-egin-duen-lan-deialdiari.htm | Gizartea | Behatokiak helegitea jarri dio Osakidetzak logopedentzat egin duen lan deialdiari | «Euskaraz jakin gabe ere» lanpostua lor daitekeela salatu du Behatokiak, eta derrigortasun datak ezartzeko eskatu dio Osakidetzari. | Behatokiak helegitea jarri dio Osakidetzak logopedentzat egin duen lan deialdiari. «Euskaraz jakin gabe ere» lanpostua lor daitekeela salatu du Behatokiak, eta derrigortasun datak ezartzeko eskatu dio Osakidetzari. | Osakidetzak abenduaren 14an zabaldu zien lan deialdi publikoa logopediako diplomadunei. Bada, deialdi horri helegitea jarri diola jakinarazi du gaur Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, argudiatuta euskara ez dela eskakizun gisa hartzen. Izan ere, Behatokiaren esanetan, deialdi horretan euskararen ezagutza «ez da derrigorre... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208298/iratxe-sorzabal-espainiaratu-eginen-dute-behin-behinean.htm | Politika | Iratxe Sorzabal Espainiaratu eginen dute, behin-behinean | Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzeko eramanen dute Madrilera, bihar. Otsailaren 7an eta 8an du epaiketa: 1996ko atentatu bat egotzita dute auzipetua. Parisko Dei Auzitegiak gibelera bota zuen haren aurkako euroagindu bat, 2020ko abenduan: sinesgarritasuna eman zien euskal presoak salaturiko torturei. | Iratxe Sorzabal Espainiaratu eginen dute, behin-behinean. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzeko eramanen dute Madrilera, bihar. Otsailaren 7an eta 8an du epaiketa: 1996ko atentatu bat egotzita dute auzipetua. Parisko Dei Auzitegiak gibelera bota zuen haren aurkako euroagindu bat, 2020ko abenduan: sinesgarritasuna e... | Haren abokatuak BERRIAri baieztatu dionez, Iratxe Sorzabal euskal presoa behin-behinean Espainiaratuko dute bihar. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzekoa dute otsailaren 7an eta 8an, 1996an Gijonen ETAk egindako atentatu bat egotzita (Asturias, Espainia), eta horretarako eramanen dute Madrilera.
Gaur egun, Reauko ... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208299/mendebaldeko-sahararako-autonomia-defendatu-du-marokok-nberen-mandatariaren-aurrean.htm | Mundua | Mendebaldeko Sahararako autonomia defendatu du Marokok NBEren mandatariaren aurrean | De Misturak bira bat abiatu du Magreben, kargua hartu zuenetik lehena. Fronte Polisarioarekin bilduko da etzi, Aljerian, eta, printzipioz, ez da lurralde okupatuetara joango. | Mendebaldeko Sahararako autonomia defendatu du Marokok NBEren mandatariaren aurrean. De Misturak bira bat abiatu du Magreben, kargua hartu zuenetik lehena. Fronte Polisarioarekin bilduko da etzi, Aljerian, eta, printzipioz, ez da lurralde okupatuetara joango. | Staffan de Mistura NBE Nazio Batuen Erakundearen Mendebaldeko Sahararako mandatariak kargu hori hartu osteko lehen bira abiatu du gaur Magreben, eta Maroko izan du lehen geltokia, hango Atzerri ministro Naser Buritarekin batzartu baita. Gatazka bideratzeko bainoago, aldeen jarrerak eta helburuak ezagutzeko bidaiatzat j... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208300/nafarroako-zahar-etxeetako-beharginek-lan-baldintza-duinak-exijitu-dituzte.htm | Gizartea | Nafarroako zahar etxeetako beharginek lan baldintza duinak exijitu dituzte | Greba egin dute, ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek deituta. Soldata eta lanaldi duinak eskatu dituzte, eta egoitzen publifikaziorako urratsak. | Nafarroako zahar etxeetako beharginek lan baldintza duinak exijitu dituzte. Greba egin dute, ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek deituta. Soldata eta lanaldi duinak eskatu dituzte, eta egoitzen publifikaziorako urratsak. | Nafarroako zahar etxeetako langileek hainbat mobilizazio egin dituzte gaur, sektoreak dituen «mugak eta baliabide falta» salatzeko. ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara, eta lan baldintzak hobetzeko eta babes neurri egokiak ezartzeko exijitu dute: «Lan baldintza duinek soilik ziurtatzen dituzte zerbitz... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208301/ghk-ko-eta-erraustegiko-arduradunek-inputatu-gisa-deklaratu-dute-ingurumen-delituengatik.htm | Gizartea | GHK-ko eta erraustegiko arduradunek inputatu gisa deklaratu dute ingurumen delituengatik | Arkaitzerrekan 2020an izan zen amoniako isuriarengatik hartu diete deklarazioa Zubietako instalazioko kudeatzaileei. Fiskaltza ez da agertu saiora | GHK-ko eta erraustegiko arduradunek inputatu gisa deklaratu dute ingurumen delituengatik. Arkaitzerrekan 2020an izan zen amoniako isuriarengatik hartu diete deklarazioa Zubietako instalazioko kudeatzaileei. Fiskaltza ez da agertu saiora | Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak deklarazioa hartu die Zubietako erraustegiko eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) arduradunei, ingurumenaren aurkako ustezko delituengatik. Izan ere, Arkaitzerreka errekan 2020ko maiatzean izan zen amoniako isurketaren harira irekita dauden diligentzien barruan deklaratu dut... |
2022-1-20 | https://www.berria.eus/albisteak/208302/korrikaren-lekukoak-badu-nondik-nora-ibili.htm | Gizartea | Korrikaren lekukoak badu nondik nora ibili | Korrikaren ibilbidearen berri eman dute: Mendebaldean hasiko da, eta Gasteiz izango da igaroko duen lehen hiriburua. 2.180 kilometro eginda, Donostiara iritsiko da lasterketa. Ikusi egunez eguneko ibilbidea eta ordutegia albiste barruan. | Korrikaren lekukoak badu nondik nora ibili. Korrikaren ibilbidearen berri eman dute: Mendebaldean hasiko da, eta Gasteiz izango da igaroko duen lehen hiriburua. 2.180 kilometro eginda, Donostiara iritsiko da lasterketa. Ikusi egunez eguneko ibilbidea eta ordutegia albiste barruan. | Korrikaren aldiroko jakin-min iturri nagusietako bat izaten dena argitu berri da, AEK-k jakinarazi baitu zein izango den 22. Korrikaren ibilbidea eta noiz igaroko den leku bakoitzetik. 2.180 kilometro egingo ditu zazpi herrialdeetan, Hitzekin lelopean. Amurriotik (Araba) abiatuko da, martxoaren 31n, ostegunez, eta Dono... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208303/donostiak-haurren-danborrada-izanen-du-neurriekin.htm | Bizigiro | Donostiak haurren danborrada izanen du, neurriekin | 30 konpainiak hartuko dute parte, eta hiriko zenbait eremutan sakabanaturik aterako dira kalera. Urtarrilaren 20an eginen dute. 3.000 haur inguru izanen dira; ohiko kopuruaren %63. | Donostiak haurren danborrada izanen du, neurriekin. 30 konpainiak hartuko dute parte, eta hiriko zenbait eremutan sakabanaturik aterako dira kalera. Urtarrilaren 20an eginen dute. 3.000 haur inguru izanen dira; ohiko kopuruaren %63. | COVID-19aren izurritearen azken goraldiaren ondorioz, azkenaldian errenkadan ailegatu dira Euskal Herriko zenbait ospakizun bertan behera geratu direlako iragarpenak; danborradak tartean. Besteak beste, jai horiek bertan behera uztea erabaki zuen orain gutxi Azpeitiko (Gipuzkoa) Udalak, eta berdin egin zuen Donostiakoa... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208304/mendizale-bizkaitar-bat-erreskatatu-dute-pirinioetan.htm | Gizartea | Mendizale bizkaitar bat erreskatatu dute Pirinioetan | Mendizalea mendi hegal batetik amildu da bart, Acherito tontorretik jaisten ari zela. Hainbat lesio ditu erorikoaren ondorioz. 33 urte ditu, eta Barakaldokoa (Bizkaia) da. | Mendizale bizkaitar bat erreskatatu dute Pirinioetan. Mendizalea mendi hegal batetik amildu da bart, Acherito tontorretik jaisten ari zela. Hainbat lesio ditu erorikoaren ondorioz. 33 urte ditu, eta Barakaldokoa (Bizkaia) da. | Barakaldoko (Bizkaia) 33 urteko euskal mendizale batek istripua izan du bart Acheriton, Huescako Pirinioetan. Mendi tontorretik beheranzko bidea hartua zela, gaztea amildu egin da mendi hegaletik, eta 200 metro egin ditu erorikoan beheraka. Zauritu egin da ondorioz, hainbat lesio ditu, eta larrialdi zerbitzuek joan beh... |
2022-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/208305/ate-handitik-sartu-da-finalera.htm | Kirola | Ate handitik sartu da finalera | Athleticek Espainiako Superkopako finala jokatuko du, Atletico Madrili 1-2 irabazi ostean. Joao Felixek espainiarrak aurreratu ditu, baina Yerayren eta Nico Williamsen golek lehia erabakita utzi dute. | Ate handitik sartu da finalera. Athleticek Espainiako Superkopako finala jokatuko du, Atletico Madrili 1-2 irabazi ostean. Joao Felixek espainiarrak aurreratu ditu, baina Yerayren eta Nico Williamsen golek lehia erabakita utzi dute. | Athletic Superkopako finalean izango da igande gauean, eta bigarren urtez jarraian titulua etxeratzeko abagunea izango du. Real Madril du zain. Zuri-gorriek dema gogorra jokatu dute Atletico Madrilen aurka, Riadeko Fadh Erregearen estadioan. Argitasun handirik gabeko lehen zatia izan ondoren, azken ordu erdian dantzan ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.