date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208539/guggenheimeko-garbitzaileek-babesa-eskatu-diete-hura-diruz-hornitzen-duten-erakunde-publikoei.htm
Ekonomia
Guggenheimeko garbitzaileek babesa eskatu diete hura diruz hornitzen duten erakunde publikoei
223 egun daramatzate greban, eta Jaurlaritzak esku hartzea erabaki du, baina, oraingoz, artekari moduan bakarrik
Guggenheimeko garbitzaileek babesa eskatu diete hura diruz hornitzen duten erakunde publikoei. 223 egun daramatzate greban, eta Jaurlaritzak esku hartzea erabaki du, baina, oraingoz, artekari moduan bakarrik
Greban dauden Guggenheimeko garbitzaileek museoa diruz babesten duten erakundeak deitu dituzte haien baldintzak hobetzearen alde egitera. Jaurlaritzako Enplegu Saila auzian artekari izateko prest agertu da, eta garbitzaileek onartu egin dute; ikusteko dago zer erantzuten duen Ferrovial garbiketa azpikontrata daraman en...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208540/lehen-mailako-arretaren-aldeko-protestetara-batu-da-bizkaiko-medikuen-elkargoa.htm
Gizartea
Lehen mailako arretaren aldeko protestetara batu da Bizkaiko Medikuen Elkargoa
Lehen mailako arreta «hondoratzeko zorian» dagoela ohartarazi du elkargoak, eta instituzioei eskatu die auzian esku hartzeko.
Lehen mailako arretaren aldeko protestetara batu da Bizkaiko Medikuen Elkargoa. Lehen mailako arreta «hondoratzeko zorian» dagoela ohartarazi du elkargoak, eta instituzioei eskatu die auzian esku hartzeko.
Osakidetzako lehen mailako arretak bizi duen egoerak bultzatuta, aurten ere sektore hori indartzeko urtarrilaren 23an egingo diren protestetara batzea erabaki du Bizkaiko Medikuen Elkargoak. Hori adierazi du, komunikatu baten bidez. Joan den urtean ere bat egin zuen protestekin, baina aurtengo egoera are larriagoa dela...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208541/nafarroako-ospitaleetan-egun-zailak-espero-dituzte.htm
Gizartea
Nafarroako ospitaleetan «egun zailak» espero dituzte
Intzidentzia «gelditzen» ari dela esan du Javier Remirezek, eta kasuak %20 gutxitu direla joan den astearekin alderatuta. Ospitaleetako edukiera, ordea, gora doa.
Nafarroako ospitaleetan «egun zailak» espero dituzte. Intzidentzia «gelditzen» ari dela esan du Javier Remirezek, eta kasuak %20 gutxitu direla joan den astearekin alderatuta. Ospitaleetako edukiera, ordea, gora doa.
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak esan duenez, azken astean koronabirusaren inzidentzia eta transmisioa «gelditzen» ari da. Izan ere, kasuak %20 gutxitu dira joan den astetik, eta, Remirezek azaldu duenez, beheranzko joera dago oraindik ere. Hala ere, kasu positiboen igoera eta ospitaleetako egoera ikus...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208542/familia-baten-etxegabetzea-behin-behinean-gelditzea-lortu-dute-beasainen.htm
Gizartea
Familia baten etxegabetzea behin-behinean gelditzea lortu dute Beasainen
Emakume bat eta haren hiru seme-alabak beste astebete egon ahal izango dira han, etxebizitzaren jabearekin akordio bat lortuta.
Familia baten etxegabetzea behin-behinean gelditzea lortu dute Beasainen. Emakume bat eta haren hiru seme-alabak beste astebete egon ahal izango dira han, etxebizitzaren jabearekin akordio bat lortuta.
Emakume baten eta haren hiru seme-alaben etxegabetzea bertan behera gelditzea lortu dute Beasainen (Gipuzkoa). Etxe horretan hiru seme-alabekin bizi den emakumeak akordio bat lortu du jabearekin, eta hark beste astebete egoteko akordioa onartu du. Dozenaka lagun batu dira hustu nahi zuten eraikinaren parean, Goierriko ...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208543/flandriak-15-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-dio-giza-trafikatzaile-bati-39-pertsonaren-heriotzarengatik.htm
Mundua
Flandriak 15 urteko kartzela zigorra ezarri dio giza trafikatzaile bati, 39 pertsonaren heriotzarengatik
Kamioi batean itota aurkitu zituzten migratzaile vietnamdarrak, Ingalaterrako ekialdean, 2019an.
Flandriak 15 urteko kartzela zigorra ezarri dio giza trafikatzaile bati, 39 pertsonaren heriotzarengatik. Kamioi batean itota aurkitu zituzten migratzaile vietnamdarrak, Ingalaterrako ekialdean, 2019an.
Brujasko (Flandria) auzitegi batek hamabost urteko kartzela zigorra ezarri dio Vo Van Hong giza trafikatzaileari, 39 pertsonaren heriotzarengatik. Migranteak Europako kontinentetik Erresuma Batura legez kanpo eramateko sarearen arduraduntzat jo du Vo. Tragedia 2019. urtean gertatu zen: 39 hilotz topatu zituzten Ingala...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208544/gaurtik-18-urtetik-gorakoek-hirugarren-dosia-jartzeko-ordua-har-dezakete-euskal-herri-osoan.htm
Gizartea
Gaurtik, 18 urtetik gorakoek hirugarren dosia jartzeko ordua har dezakete Euskal Herri osoan
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, gaur eman diete aukera 18 eta 29 urte artekoei. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, posible da azarotik.
Gaurtik, 18 urtetik gorakoek hirugarren dosia jartzeko ordua har dezakete Euskal Herri osoan. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, gaur eman diete aukera 18 eta 29 urte artekoei. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, posible da azarotik.
Gaurtik aurrera, 18 eta 29 urte bitarteko gazteei ere hasiko zaizkie bidaltzen COVID-19aren hirugarren txertoa jartzeko SMS mezua Hego Euskal Herrian. Iparraldean, berriz, aukera hori zabalik da azaro bukaeratik. Multzoka jasoko dute txertatzera joateko deia. Hirugarren txertoa jartzeko, aurrekotik 150 eguneko tarte b...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208545/boricek-eskatu-du-txileko-eztanda-sozialean-atxilotutakoen-kartzelaldia-bukatzeko.htm
Mundua
Boricek eskatu du Txileko eztanda sozialean atxilotutakoen kartzelaldia bukatzeko
Senatuko batzorde batek onartu du 2019ko udazkenetik atxilotuta daudenei indultua edo amnistia ematea. Piñera presidentea kontra agertu da. Aurrera egiteko, kongresuko bi ganberek onartu beharko dute.
Boricek eskatu du Txileko eztanda sozialean atxilotutakoen kartzelaldia bukatzeko. Senatuko batzorde batek onartu du 2019ko udazkenetik atxilotuta daudenei indultua edo amnistia ematea. Piñera presidentea kontra agertu da. Aurrera egiteko, kongresuko bi ganberek onartu beharko dute.
Txileko Senatuaren Konstituzio Batzordeak ekinbide bat onartu zuen atzo, proposatzen duena herrialdean 2019ko udazkenean gertatutako eztanda sozialean atxilotutakoak askatzea, indultua edo amnistia emanda. Estatu indarrek ia 9.000 bat lagun atxilotu zituzten 2019ko urritik 2020ko martxora artean gobernuaren aurka egind...
2022-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/208546/idazlearen-super-ahalak-landu-nahi.htm
albisteak
Idazlearen super-ahalak landu nahi?
Idaztea gustatzen zaizu eta idatzi egiten duzu, edo, agian, ez duzu inoiz idatzi baina beti izan duzu buruan.
Idazlearen super-ahalak landu nahi?. Idaztea gustatzen zaizu eta idatzi egiten duzu, edo, agian, ez duzu inoiz idatzi baina beti izan duzu buruan.
Halere, askotan ez dakizu nondik hasi; zein gai hautatu; nola sortu pertsonaiak edo zein amaiera eman. Bestetan, buruan duzun hori poesia bat izan daiteke, edo zutabe bat, izan daiteke gidoi bat edo antzezlana, baina nola taxutu? Denok eskertuko genuke gure zalantzak argitzen lagunduko digun norbait izatea aldamenean, ...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208547/atletico-madril-athletic-partidak-ez-lituzke-harmailak-beteko-kordoban-ere.htm
Kirola
«Atletico Madril-Athletic partidak ez lituzke harmailak beteko Kordoban ere»
Albert Luque Espainiako Futbol Federazioko kideak adierazpen iraingarriak eta matxistak egin ditu Espainiako Superkopan Saudi Arabian gertatu zena arrazoitzeko.
«Atletico Madril-Athletic partidak ez lituzke harmailak beteko Kordoban ere». Albert Luque Espainiako Futbol Federazioko kideak adierazpen iraingarriak eta matxistak egin ditu Espainiako Superkopan Saudi Arabian gertatu zena arrazoitzeko.
Espainiako Superkopa jokatu berritan, Albert Luque Espainiako Futbol Federazioko presidentetzaren kabineteko kideak adierazpen eskandalagarriak egin ditu. Txapelketa kritiken jomugan izan da Saudi Arabian jokatu delako, eta, horiei erantzutean, Athleticen eta emakume futbolzaleen aurka egin du Luquek, adierazpen iraing...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208548/elak-salatu-du-jaurlaritzak-beste-zerrenda-bat-erabili-duela-hezkuntzako-ordezkapenetarako.htm
Gizartea
ELAk salatu du Jaurlaritzak beste zerrenda bat erabili duela hezkuntzako ordezkapenetarako
Sindikatuaren ustez, hezkuntzan langileak falta dira ordezkapenak behar bezala kudeatzeko, eta «gabezia horren ondorioz» sortu dute zerrenda.
ELAk salatu du Jaurlaritzak beste zerrenda bat erabili duela hezkuntzako ordezkapenetarako. Sindikatuaren ustez, hezkuntzan langileak falta dira ordezkapenak behar bezala kudeatzeko, eta «gabezia horren ondorioz» sortu dute zerrenda.
ELA sindikatuak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren onespenarekin, irakasleen ordezko zerrenda ofizialetatik at eta horiek arautzen dituzten arauak urratuz, Bizkaiko hezkuntza ordezkaritzak «beste arauz kanpoko zerrenda bat osatu du». ELAk uste du hezkuntzan langileak falta direla ordezkapenak behar b...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208549/5200-miliioi-dolar-eskatu-dituzte-covax-programarako.htm
Mundua
5.200 miliioi dolar eskatu dituzte COVAX programarako
Nazioarteko egitasmoak mila milioi dosi banatu zituen iaz herrialde pobreetan. Aurten beste hainbeste egitea dute helburu.
5.200 miliioi dolar eskatu dituzte COVAX programarako. Nazioarteko egitasmoak mila milioi dosi banatu zituen iaz herrialde pobreetan. Aurten beste hainbeste egitea dute helburu.
SARS-COV-2 birusaren aurkako txertoak herrialde pobreetan banatu ahal izateko sortu zuten COVAX egitasmoa. Programa babesten duten erakundeen artean dago OME Osasunaren Mundu Erakundea bera, eta aurten ere lanean jarraitzeko asmoa agertu dute. Hori dela eta, 5.200 milioi dolar eskatu dizkiote nazioarteari. Online egind...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208550/behin-behineko-espetxealdia-antsoainen-atxilotu-zuten-gizonarentzat.htm
Gizartea
Behin-behineko espetxealdia Antsoainen atxilotu zuten gizonarentzat
Astelehenean atxilotu zuten, indarkeria matxista egotzita. Espetxealdia ezartzeaz gain, debekatu egin diote biktimarengana 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea eta harekin komunikatzea.
Behin-behineko espetxealdia Antsoainen atxilotu zuten gizonarentzat. Astelehenean atxilotu zuten, indarkeria matxista egotzita. Espetxealdia ezartzeaz gain, debekatu egin diote biktimarengana 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea eta harekin komunikatzea.
Kartzelara bidali dute Antsoainen (Nafarroa) bere neska lagunari eraso egiteagatik atxilotu zuten gizona. Astelehenean gertatu zen erasoa, emakumeak gizonari haien arteko harremana eten nahi zuela adierazi zionean. Emakumea erietxean sartu behar izan zuten. Epailearen arabera, biktimaren deklarazioa «iraunkorra» izan ...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208551/basomutil-bat-hil-da-herrerako-gainean.htm
Ekonomia
Basomutil bat hil da Herrerako gainean
Aurten lan istripuz hildako laugarren behargina da. 46 urte zituen, eta Villasana de Mena herrian (Burgos) bizi zen.
Basomutil bat hil da Herrerako gainean. Aurten lan istripuz hildako laugarren behargina da. 46 urte zituen, eta Villasana de Mena herrian (Burgos) bizi zen.
46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Herrera gaineko (Araba) baso batean mozketa lanak egiten ari zela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Istripua 12:15ean gertatu da, Pipaon herritik gertu. Lanean ari zela, adar handi bat erori zaio gainera. Osakidetzako langileak, ertzainak eta suhiltz...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208552/esne-kooperatibek-100-milioi-inbertituko-dituzte-isuriak-murrizteko.htm
Ekonomia
Esne kooperatibek 100 milioi inbertituko dituzte isuriak murrizteko
Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Kantabriako 603 etxaldek parte hartuko dute egitasmoan. Europako funtsak erakarri nahi dituzte.
Esne kooperatibek 100 milioi inbertituko dituzte isuriak murrizteko. Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Kantabriako 603 etxaldek parte hartuko dute egitasmoan. Europako funtsak erakarri nahi dituzte.
Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Kantabriako 25 erakundek parte hartuko dute behi esneen ekoizpena «modu jasangarriagoan» kudeatzeko proiektu batean; horretarako, 100 milioi eurotik gorako inbertsioak aurreikusi dituzte 2026ra arte. Guztira 603 etxaldek hartuko dute parte, zeinak urtean 337 milioi litro esne baino ...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208553/zauritu-bat-realaren-eta-atletico-madrilen-arteko-partidaren-atarian.htm
Kirola
Zauritu bat Realaren eta Atletico Madrilen arteko partidaren atarian
Realaren jarraitzaile batzuek oihuka hartu dute Madrilgo taldearen autobusa, eta Ertzaintza realzaleei oldartu zaie.
Zauritu bat Realaren eta Atletico Madrilen arteko partidaren atarian. Realaren jarraitzaile batzuek oihuka hartu dute Madrilgo taldearen autobusa, eta Ertzaintza realzaleei oldartu zaie.
Istiluak gertatu dira Donostiako Anoetako estadioaren atarian, Realaren eta Atletico Madrilen arteko partida hasi aurretik. Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Madrilgo taldeko zale bat zauritu egin dute, edalontzi bat botata. Kolpeak zauria eragin dio gazteari, eta Amarako osasun etxean artatu behar izan dute. Hiruzpal...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208554/zalantzati-jarraitzen-du-oraindik.htm
Kirola
Zalantzati jarraitzen du oraindik
Osasuna bigunegi aritu da Celtaren zelaian, eta esku hutsik gelditu. Ongi ekin dio lehiari, baina ez da gai izan Mallo eta Minaren golei erantzuteko.
Zalantzati jarraitzen du oraindik. Osasuna bigunegi aritu da Celtaren zelaian, eta esku hutsik gelditu. Ongi ekin dio lehiari, baina ez da gai izan Mallo eta Minaren golei erantzuteko.
Osasuna ez da oraindik erabat suspertu. Airean jarraitzen dute txakalaldiak eragindako zalantzek, Celtaren zelaian agerian gelditu denez. Gorritxoak oso sendo nagusitu zitzaizkion Cadizi azken jardunaldian, baina okerreko bidera itzuli dira Balaidosen. Asmo onak zituzten, eta borondate onez jokatu dute; lehiatzeko ga...
2022-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/208555/realak-nagusitasunez-gainditu-du-atletico-madril-eta-aurrera-egin-du-espainiako-kopan.htm
Kirola
Realak nagusitasunez gainditu du Atletico Madril, eta aurrera egin du Espainiako Kopan
Txuri-urdinek bi eta huts irabazi dute, eta final-laurdenetarako sailkatu dira. Etxekoak hobeto aritu dira partidan, eta sufritu gabe gainditu dituzte kontrarioak.
Realak nagusitasunez gainditu du Atletico Madril, eta aurrera egin du Espainiako Kopan. Txuri-urdinek bi eta huts irabazi dute, eta final-laurdenetarako sailkatu dira. Etxekoak hobeto aritu dira partidan, eta sufritu gabe gainditu dituzte kontrarioak.
Realak estutasunik gabe gainditu du Atletico Madril, eta Espainiako Kopako final-laurdenetarako sailkatu da. Txuri-urdinek nagusitasunez azpiratu dute ustez kanporaketa gailentzeko hautagai nagusia zen taldea, eta garaikurraren lehian egon nahi duela berretsi du, norgehiagoka on askoa jokatuta. Bi eta huts irabazi du A...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208579/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-zahar-etxeetako-neurri-batzuk-arindu-dituzte.htm
Gizartea
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zahar etxeetako neurri batzuk arindu dituzte
Positibo ematen duten egoiliarren bakartze aldia zazpi egunera murriztu dute, eta txertatutako kontaktu estuak eguneko zentroetara joan ahalko dira.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zahar etxeetako neurri batzuk arindu dituzte. Positibo ematen duten egoiliarren bakartze aldia zazpi egunera murriztu dute, eta txertatutako kontaktu estuak eguneko zentroetara joan ahalko dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek arindu egin dituzte zahar etxeetako protokoloak, eta gaurtik aurrera indarrean izango dira neurri berriak. Horien arabera, aurrerantzean positibo ematen duten egoiliarrek bakartuta egon beharko dute zazpi egunez– eta ez hamar egunez, orain...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208580/otsailetik-aurrera-austriak-3600-eurorainoko-isuna-jarriko-die-txertatuta-ez-daudenei.htm
Mundua
Otsailetik aurrera, Austriak 3.600 eurorainoko isuna jarriko die txertatuta ez daudenei
Parlamentuak gaur bozkatuko du lege proposamena. Otsailaren 1etik aurrera, txertatzera derrigortuta egongo dira 18 urtetik gorako herritarrak.
Otsailetik aurrera, Austriak 3.600 eurorainoko isuna jarriko die txertatuta ez daudenei. Parlamentuak gaur bozkatuko du lege proposamena. Otsailaren 1etik aurrera, txertatzera derrigortuta egongo dira 18 urtetik gorako herritarrak.
Joan den igandean berretsi zuen Karl Nehammer kantzilerrak iaz iragarritako planarekin aurrera jarraitzeko asmoa. Hala, gaur parlamentuak lege proiektua onartuta —oposizioaren babesa ere badu—, otsailean sartuko da indarrean 18 urtetik gorako herritarrak txertatzera derrigortzen dituen araua. Txertatzetik salbuetsita e...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208581/autobus-istripu-ikusgarria-tolosan.htm
Gizartea
Autobus istripu ikusgarria Tolosan
Seinale bat, buzoia eta Ezeiza gozotegiaren atea hondatu ditu autobus elektriko batek, baina inork ez du minik hartu.
Autobus istripu ikusgarria Tolosan. Seinale bat, buzoia eta Ezeiza gozotegiaren atea hondatu ditu autobus elektriko batek, baina inork ez du minik hartu.
«Sustoa izan da, baina diruarekin konpontzen dena». Horrela deskribatu ditu Tolosako Udaltzaingoak gaur goizean Gipuzkoako herrian gertaturiko istripua. 08:30ak aldera ziren, hau da, autobus elektrikoak bidaiari asko eramaten dituen ordu bat. Gaur ere beteta zegoen Rondilla kaleko geltokitik atera denean, baina balazt...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208582/basauriko-sidenorren-lan-ituna-adostu-dute-eta-kpitik-behera-igoko-dituzte-soldatak.htm
Ekonomia
Basauriko Sidenorren lan ituna adostu dute, eta KPItik behera igoko dituzte soldatak
LSB-USO, Senda de Ugarte, UGT eta CCOO sindikatuek 2026. urte arteko lan hitzarmena egin dute zuzendaritzarekin, eta soldatak %2,5 igoko dira aurten.
Basauriko Sidenorren lan ituna adostu dute, eta KPItik behera igoko dituzte soldatak. LSB-USO, Senda de Ugarte, UGT eta CCOO sindikatuek 2026. urte arteko lan hitzarmena egin dute zuzendaritzarekin, eta soldatak %2,5 igoko dira aurten.
KPI erreferentzia gisa erabiltzeari uko egin diote LSB-USO, Senda de Ugarte, UGT eta CCOO sindikatuek, eta lan ituna adostu dute zuzendaritzarekin, %6,5eko inflaziotik oso behera. 2026. urte arteko soldata igoerak jasotzen ditu akordioak, eta KPIa alde batera utzita ezarri dituzte. 2021. urtean, %2,5eko igoera izango d...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208583/urtarrilaren-25ean-estraditatuko-dute-sara-pinaren-gizona.htm
Gizartea
Urtarrilaren 25ean estraditatuko dute Sara Pinaren gizona
Gizonak hurrengo egunean deklaratu beharko du epailearen aurrean.
Urtarrilaren 25ean estraditatuko dute Sara Pinaren gizona. Gizonak hurrengo egunean deklaratu beharko du epailearen aurrean.
Emaztea hiltzea egotzita Frantzian atxilotutako gizona urtarrilaren 25ean estraditatuko dute. Madrilera eramango dute, eta handik Nafarroara ekarriko dute. Gizonak hurrengo egunean, urtarrilaren 26an, deklaratu beharko du Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi ...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208584/eajk-berretsi-du-ez-duela-abstentziora-joko-ez-bada-lan-itunen-lehentasuna-aldatzen.htm
Ekonomia
EAJk berretsi du ez duela abstentziora joko ez bada lan itunen lehentasuna aldatzen
EAJko presidente Andoni Ortuzarrek esan du ez dela egongo «abstentzio taktikorik» eta ez duela «pasatzen utziko», «sinplea eta erraza» delako erkidegoetako lan hitzarmenen nagusitasuna jasotzea erreforman. CCOOko buru Unai Sordok dio bi urte gelditzen direla legegintzaldian «aldaketak egiteko».
EAJk berretsi du ez duela abstentziora joko ez bada lan itunen lehentasuna aldatzen. EAJko presidente Andoni Ortuzarrek esan du ez dela egongo «abstentzio taktikorik» eta ez duela «pasatzen utziko», «sinplea eta erraza» delako erkidegoetako lan hitzarmenen nagusitasuna jasotzea erreforman. CCOOko buru Unai Sordok dio b...
Espainiako Gobernuak ez du lortu abertzaleen arteko talde politikoak berera ekartzea lan erreforma berretsi dezan Kongresuak otsailaren 7a baino lehen, eta kontuek atera gabe jarraitzen dute. EAJko presidente Andoni Ortuzarrek berretsi egin du Radio Euskadin bere parlamentariek ezezkora joko dutela Pedro Sanchezen gobe...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208585/esportazioak-pandemia-aurreko-kopuruetara-itzuli-dira.htm
Ekonomia
Esportazioak pandemia aurreko kopuruetara itzuli dira
Petrolio olio finduak, ontzigintza eta siderurgia nabarmentzen dira. Autogintzak ere gora egin du, Araban bereziki; Nafarroan, aldiz, behera.
Esportazioak pandemia aurreko kopuruetara itzuli dira. Petrolio olio finduak, ontzigintza eta siderurgia nabarmentzen dira. Autogintzak ere gora egin du, Araban bereziki; Nafarroan, aldiz, behera.
Industria jardun betean da. Gaitasuna erakutsi du osasun krisia dela-eta 2021. urtean izandako gorabeherak eta sektore guztiei eragin dien lehengaien eta energien hornidura arazoak gainditzeko. Eta baikortasuna nagusitu da. Hala egoteko arrazoiak erakusten dituzte, behintzat, esportazio datuek. 2021eko azarora artekoak...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208586/iruneko-espetxean-berrogei-preso-kutsatu-dira-eta-ziegan-bakartu-dituzte.htm
Gizartea
Iruñeko espetxean berrogei preso kutsatu dira, eta ziegan bakartu dituzte
Bisitak bertan behera utzi dituzte agerraldia izan den moduluan.
Iruñeko espetxean berrogei preso kutsatu dira, eta ziegan bakartu dituzte. Bisitak bertan behera utzi dituzte agerraldia izan den moduluan.
Iruñeko kartzelan sartu da birusa, eta agerraldi bat atzeman dute: gutxienez berrogei preso daude gaitzak jota, oraingoz. Antigeno proban positibo eman duten presoak bakartu egin dituzte ziegan, eta debekatu egin diete beste presoekin kontakturik izatea. Positibo emandakoek sintoma arinak dituzte. Iruñeko espetxeko zu...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208587/euskaltzaindiak-liburu-batean-jaso-du-euskararen-normatibizazioan-egindako-lana.htm
Gizartea
Euskaltzaindiak liburu batean jaso du euskararen normatibizazioan egindako lana
Euskara batuaren 50. urteurrenean Arantzazun izandako hainbat adituren gogoetak bidu ditu akademiak, besteak beste. Euskara batuaren corpusean eta estatusean «jauzi kualitatibo ikaragarria» egin du, Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan.
Euskaltzaindiak liburu batean jaso du euskararen normatibizazioan egindako lana. Euskara batuaren 50. urteurrenean Arantzazun izandako hainbat adituren gogoetak bidu ditu akademiak, besteak beste. Euskara batuaren corpusean eta estatusean «jauzi kualitatibo ikaragarria» egin du, Andres Urrutia euskaltzainburuaren esane...
Azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren eta estandarizazioaren arloan eginiko lana gidaliburu batera eraman du Euskaltzaindiak: Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018. Duela lau urte, euskara batuaren 50. urteurrenaren harira, akademiak biltzarra egin zuen Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208588/municheko-artzapezpiku-zela-abusuen-aurka-ezer-egin-ez-izana-egotzi-diote-aita-santu-emerituari.htm
Mundua
Municheko artzapezpiku zela abusuen aurka ezer egin ez izana egotzi diote aita santu emerituari
Joseph Ratzingerrek lau sexu abusuren berri izan zuen, artzapezpiku zela. Abokatu talde batek egin du ikerketa, artzapezpikutzak berak eskatuta. Gerraostetik 2019ra arte salatutako abusuak jasotzen dira bertan. Marx Municheko kardinalak nabarmendu du Elizak ez dituela serio hartu izan sexu abusuak.
Municheko artzapezpiku zela abusuen aurka ezer egin ez izana egotzi diote aita santu emerituari. Joseph Ratzingerrek lau sexu abusuren berri izan zuen, artzapezpiku zela. Abokatu talde batek egin du ikerketa, artzapezpikutzak berak eskatuta. Gerraostetik 2019ra arte salatutako abusuak jasotzen dira bertan. Marx Muniche...
Joseph Ratzinger, gerora Benedikto XVI.a aita santua izango zena, Municheko (Alemania) artzapezpiku izan zen 1977tik 1982ra. Gaur jakin denez, Munichen lan egin zuen urteetan, izan zuen Elizaren sexu abusuen berri, baina ez zuen ezer egin. Hala egotzi diote gaur argitaratutako txosten batean. Dokumentuak Bigarren Mundu...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208589/hirian-sakabanaturik-egin-dute-donostiako-haur-danborrada.htm
Bizigiro
Hirian sakabanaturik egin dute Donostiako haur danborrada
Bost barrutitan aritu dira haurrak, udalak Alderdi Ederreko ekitaldia eta helduen danborrada bertan behera utzi ostean.
Hirian sakabanaturik egin dute Donostiako haur danborrada. Bost barrutitan aritu dira haurrak, udalak Alderdi Ederreko ekitaldia eta helduen danborrada bertan behera utzi ostean.
San Sebastian martxa-rekin abiatu dute haur danborrada, Donostiako Boulevard Zumardian. Molde bereziarekin antolatu dute aurtengo haur danborrada: hiriko bost barrutitan banatuta. Orixe ikastolako Lorea Arriet Arrazola da aurtengo haur danborradako danbor nagusia. Ez da ohiko ospakizunik Donostian. Izurriaren inguruk...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208590/egun-bakarrean-122-pertsona-ospitaleratu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Egun bakarrean 122 pertsona ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian
Guztira, 1.110 gaixo daude ospitaleratuta gaitzarekin, horietako 155 ZIUetan. Nafarroan, gutxienez 6.000 lagun berrinfektatu dira izurri hasieratik.
Egun bakarrean 122 pertsona ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian. Guztira, 1.110 gaixo daude ospitaleratuta gaitzarekin, horietako 155 ZIUetan. Nafarroan, gutxienez 6.000 lagun berrinfektatu dira izurri hasieratik.
Egoera makurrean dira oraindik Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako osasun sareak. Osakidetzak eta Osasunbideak gaur emandako datuen arabera, atzo COVID-19an positibo emandako 122 pertsona ospitaleratu zituzten, gaitzari buelta eman ezinik. Oraintxe 1.110 lagun daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan birusarekin...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208591/eh-biduk-geroa-baik-eta-psnk-enrique-maia-arbuiatzeko-adierazpena-egingo-dute-udalean.htm
Politika
EH Biduk, Geroa Baik eta PSNk Enrique Maia arbuiatzeko adierazpena egingo dute udalean
Adierazpen xenofoboak «daturik eman gabe» egitea eta «kolektibo oso ahulak jomugan jartzea» egotzi diote Iruñeko alkateari
EH Biduk, Geroa Baik eta PSNk Enrique Maia arbuiatzeko adierazpena egingo dute udalean. Adierazpen xenofoboak «daturik eman gabe» egitea eta «kolektibo oso ahulak jomugan jartzea» egotzi diote Iruñeko alkateari
Iruñeko Udalaren hurrengo osoko bilkuran adierazpen bat aurkeztuko dute EH Bilduk eta Geroa Baik, nork bere aldetik, Enrique Maia alkatea arbuiatzeko, berriki eginiko adierazpen xenofoboengatik. «Delituak egiten dituzten ia pertsona guztiak ez dira hemen jaiotakoak», esan du Navarra Sumako alkateak azken egunetan, hain...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208592/italiaren-erraiak-beltzez.htm
Kultura
Italiaren erraiak, beltzez
Koldo Bigurik euskaratu du Massimo Carlottoren 'Agur, maitea, ikusi arte' nobela, eta Txalapartarekin argitaratu. Lanak Italiako boterearen eta kriminalitatearen arteko harremana islatzen du.
Italiaren erraiak, beltzez. Koldo Bigurik euskaratu du Massimo Carlottoren 'Agur, maitea, ikusi arte' nobela, eta Txalapartarekin argitaratu. Lanak Italiako boterearen eta kriminalitatearen arteko harremana islatzen du.
Herrialdearen alde ilunean arakatu, aurkitutakoari bere esperientziatik jasotakoa erantsi, eta errealitatea fikziozko pertsonaia batean gorpuztu. Urrats horiek egin zituen Massimo Carlottok Agur, maitea, ikusi arte liburua ontzeko. 2001ean idatzi zuen, eta irakurle askorengan «trauma bat» eragin zuen, Italiako sistemar...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208593/unidas-podemosek-salaketa-jarri-du-martxoaren-3ko-sarraskian-martin-villak-zer-laquoerantzukizunraquo-izan-zuen-iker-dezaten.htm
Politika
Unidas Podemosek salaketa jarri du Martxoaren 3ko sarraskian Martin Villak zer «erantzukizun» izan zuen iker dezaten
Gaineratu dute iraganean «krimenak» egin dituzten Espainiako «segurtasun indarren» eta hainbat agintariren zigorgabetasuna amaitu behar dela.
Unidas Podemosek salaketa jarri du Martxoaren 3ko sarraskian Martin Villak zer «erantzukizun» izan zuen iker dezaten. Gaineratu dute iraganean «krimenak» egin dituzten Espainiako «segurtasun indarren» eta hainbat agintariren zigorgabetasuna amaitu behar dela.
Pilar Garrido, Juantxo Lopez de Uralde eta Roberto Uriarte Unidas Podemos alderdiko Espainiako Kongresuko diputatuek Rodolfo Martin Villa ministro ohiaren aurkako salaketa erregistratu dute Gasteizko epaitegietan. Martin Villak 1976an Gasteizen izandako gertakarietan izan ditzakeen erantzukizun penal «posibleak» argitz...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208594/indultuen-kontrako-helegiteak-bertan-behera-utzi-ditu-espainiako-auzitegi-gorenak.htm
Mundua
Indultuen kontrako helegiteak bertan behera utzi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak
PPk, Ciudadanosek eta Voxek errekurtsoa jarri zioten buruzagi independentista katalanak aske uzteko neurriari, baina auzitegiak ebatzi du ez dutela horretarako gaitasunik.
Indultuen kontrako helegiteak bertan behera utzi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. PPk, Ciudadanosek eta Voxek errekurtsoa jarri zioten buruzagi independentista katalanak aske uzteko neurriari, baina auzitegiak ebatzi du ez dutela horretarako gaitasunik.
Espainiako eskuinari ez dio haien gustuko albistea eman gaur estatuko Auzitegi Gorenak. Iazko ekainean, PPk, Ciudadanosek eta Voxek helegitea jarri zieten Kataluniako prozesu independentista sustatzeagatik espetxeratu zituzten buruzagi politikoen indultuei. Helegite horiek baztertzea erabaki du gaur Gorenak, auziaren m...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208595/hilbeltza-jaialdia-lehertzear-da.htm
Kultura
(H)ilbeltza jaialdia lehertzear da
Datorren astelehenetik igandera egingo dute euskal nobela beltzaren astea, Baztanen. Iaz ezin izan zuten betiko formatuan egin. Ohi bezala, aurkezpenak, solasaldiak eta itzuliak izango dira, besteak beste.
(H)ilbeltza jaialdia lehertzear da. Datorren astelehenetik igandera egingo dute euskal nobela beltzaren astea, Baztanen. Iaz ezin izan zuten betiko formatuan egin. Ohi bezala, aurkezpenak, solasaldiak eta itzuliak izango dira, besteak beste.
Lehertzera doa. Hori da VIII. (H)ilbeltza zikloa iragartzeko egin duten bideoaren goiburua, eta ideia horri heldu diote jaialdiaren aurkezpenean ere: «Horren beldur ginen, dena lehertuko zela eta (H)ilbeltzarik gabe geldituko ginela, baina leherketak gure aldera egin du». Gaur eman dituzte Baztango (Nafarroa) euskal no...
2022-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/208596/frantziako-tourreko-bigarren-etapak-gasteiz-eta-donostia-lotuko-ditu-2023an.htm
Kirola
Frantziako Tourreko bigarren etapak Gasteiz eta Donostia lotuko ditu 2023an
Tourraren 110. aldiko lehen hiru etapak Euskal Herrian barrena jokatuko dira, uztailaren 1etik 3ra bitarte. Lehen etapa Bilbon hasi eta Bizkaiko hiriburuan bertan amaituko da; hirugarrena, berriz, Zornotza eta Baiona artekoa izango da.
Frantziako Tourreko bigarren etapak Gasteiz eta Donostia lotuko ditu 2023an. Tourraren 110. aldiko lehen hiru etapak Euskal Herrian barrena jokatuko dira, uztailaren 1etik 3ra bitarte. Lehen etapa Bilbon hasi eta Bizkaiko hiriburuan bertan amaituko da; hirugarrena, berriz, Zornotza eta Baiona artekoa izango da.
Amaitu dira zurrumurruak. Frantziako Tourreko lehen hiru etapak Euskal Herrian barrena ibiliko dira 2023an, Euskal Irrati Telebistak jakitera eman duenez. Lehenengoa Bilbon hasi eta bertan bukatuko da, uztailaren 1ean. Bigarrengoak Gasteiz eta Donostia lotuko ditu, eta 200 kilometro inguruko ibilbidea izango du, eta hi...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208598/athletic-kopako-final-laurdenetara-luzapenean.htm
Kirola
Athletic Kopako final-laurdenetara, luzapenean
Zuri-gorriek partida bikaina egin dute, eta luzapenaren lehen zatia amaitzear zela sartu du Iker Muniainek gol erabakigarria, penaltiz.
Athletic Kopako final-laurdenetara, luzapenean. Zuri-gorriek partida bikaina egin dute, eta luzapenaren lehen zatia amaitzear zela sartu du Iker Muniainek gol erabakigarria, penaltiz.
Beste gau gogoangarri bat San Mamesen, eta Athletic Espainiako Kopako final-laurdenetan dago, Bartzelona kanpoan utzi ostean (3-2). Zuri-gorriek kanporaketak gainditzerakoan espezialistak direla erakutsi dute azken denboraldietan, eta beste behin berretsi dute. Merezimendu osoz egin du aurrera Athleticek, oso partida o...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208620/auzoak-erdigunera.htm
Gizartea
Auzoak erdigunera
Bartzelonako Udalak argi du: hezkuntza ez da familien eta eskolen lana soilik. Hainbat erakunderekin elkarlana sustatu eta hezkuntza formalean eta ez-formalean eragiteko planak abiatu dituzte.
Auzoak erdigunera. Bartzelonako Udalak argi du: hezkuntza ez da familien eta eskolen lana soilik. Hainbat erakunderekin elkarlana sustatu eta hezkuntza formalean eta ez-formalean eragiteko planak abiatu dituzte.
Hiri bat, hamar barruti, 73 auzo, 103 haur eskola eta 444 ikastetxe. Bartzelonaren zenbakiak ez dira nolanahikoak. Eta, hezkuntzaren kudeaketa gertuagokoa izan dadin, txikira jotzea erabaki dute, auzoetara. Pau Gonzalez Bartzelonako Udaleko Hezkuntza zinegotzi eta Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko presidente orde...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208621/pirinioak-ez-daude-edonorentzako-moduan.htm
Kirola
Pirinioak ez daude edonorentzako moduan
Asteburuan mendira doazen zaleei ohartarazi egin diete elurraren inguruan. Hotzaren eraginez, «dena izoztu» da, eta «eskarmentu handiko alpinista izatea eskatzen du». Material egokia erabiltzea eta ondo prestatzea gomendatu dute adituek.
Pirinioak ez daude edonorentzako moduan. Asteburuan mendira doazen zaleei ohartarazi egin diete elurraren inguruan. Hotzaren eraginez, «dena izoztu» da, eta «eskarmentu handiko alpinista izatea eskatzen du». Material egokia erabiltzea eta ondo prestatzea gomendatu dute adituek.
Mendiko istripuz jositako asteburua izan zen iragan astekoa, eta Pirinioak izan ziren hizpide gehienetan. Baina Balerdi (Aralar, 1.195 metro) mendian izandako istripu batean ere hil zen lagun bat. Azken urteetan eta neguan bereziki istripuen kopuruak izan duen gorakada etengabeak ez du etenik, eta, urtea hasterako, jad...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208622/zentzua-sentsibilitatea-eta-berrikuntza.htm
albisteak
Zentzua, sentsibilitatea eta berrikuntza
Bigarren hizkuntza bat ikasteak ahaleginak dakartza, eta horiek handiagoak dira gorrentzat. Orain arte, kolektibo horrek ez zuen ikaskuntza-sistema egokiturik, eta Didaktiker enpresak konponbidea eman dio horri tresna berri batekin, zeina dagoeneko Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Kasu Praktikoen Bankuaren ...
Zentzua, sentsibilitatea eta berrikuntza. Bigarren hizkuntza bat ikasteak ahaleginak dakartza, eta horiek handiagoak dira gorrentzat. Orain arte, kolektibo horrek ez zuen ikaskuntza-sistema egokiturik, eta Didaktiker enpresak konponbidea eman dio horri tresna berri batekin, zeina dagoeneko Innobasque Berrikuntzaren Eus...
Enpresa Bai&by Fundazioan integratuta dago, eta 1991n sortu zen, hezkuntza munduan adimen artifizialaren potentziala baliatzeko helburuz eta, zehazki, hizkuntzak irakasteko software adimenduna sortzeko. 2019ko azaroan, I+G taldeak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren Euskara Sailaren deia jaso zuen, eta ad...
2022-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/208623/pandemiari-martxa-hartu.htm
albisteak
Pandemiari martxa hartu
Teknologiari esker, markesina batean zenbat pertsona dauden zain jakin daiteke, edo erabiltzaileen fluxuaren gailurrei aurrea hartu, Donostiako hiri-autobusek pandemian izan duten esperientziak erakusten duenez. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Kasu Praktikoen Bankuko adibideetako bat da Donostiako hiri-auto...
Pandemiari martxa hartu. Teknologiari esker, markesina batean zenbat pertsona dauden zain jakin daiteke, edo erabiltzaileen fluxuaren gailurrei aurrea hartu, Donostiako hiri-autobusek pandemian izan duten esperientziak erakusten duenez. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Kasu Praktikoen Bankuko adibideetako ba...
Pandemiaren ondorioz, bereziki kontuz ibili behar dugu espazio itxietan, are gehiago horietan segurtasun-distantzia ezin bada mantendu. Arazo handia izan zen garraio publikoko enpresen kudeatzaileentzat. Lehenik eta behin, erabiltzaileen kopuruaren beherakada bortitzari egin behar izan zioten aurre, eta, konfinamenduar...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208624/meat-loaf-kantari-estatubatuarra-hil-da.htm
Kultura
Meat Loaf kantari estatubatuarra hil da
Mundu mailako arrakasta handia lortu zuen 1970eko hamarkadaren amaieran, 'Bat Out of Hell' diskoarekin
Meat Loaf kantari estatubatuarra hil da. Mundu mailako arrakasta handia lortu zuen 1970eko hamarkadaren amaieran, 'Bat Out of Hell' diskoarekin
Ahots indartsuko kantaria izan zen Marvin Lee Aday, eta boz horrek eta interpretatzeko modu ia antzeztuak egin zuten ezagun, Meat Loaf izen artistikoarekin, 1970eko hamarkadaren bigarren erdian. Jim Steinman konpositorearekin elkartu zen urte haietan, eta bien artean ondu zuten rockaren historian inoiz izan diren disko...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208625/langabezia-pandemia-aurreko-mailatik-gertu-dago-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Langabezia pandemia aurreko mailatik gertu dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Ekonomiaren supertzeak eragin du pertsona gehiago lan bila hastea. Iazko azken hiruhilekoan pixka bat okertu ziren datuak, COVID-19aren aldaerek eragindako murrizketengatik.
Langabezia pandemia aurreko mailatik gertu dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Ekonomiaren supertzeak eragin du pertsona gehiago lan bila hastea. Iazko azken hiruhilekoan pixka bat okertu ziren datuak, COVID-19aren aldaerek eragindako murrizketengatik.
Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak baino hobeak izan dira Eustaten Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) izeneko inkestako datuak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %9,9ko langabezia tasarekin amaitu zuten 2021. urtea, eta Jaurlaritzak % 10,3ko helburua jarri zuen. Langabezia puntu eta erdi jaitsi da urtebetean, baina pande...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208626/turismoak-oso-urruti-ditu-oraindik-pandemia-aurreko-datuak.htm
Ekonomia
Turismoak oso urruti ditu oraindik pandemia aurreko datuak
2021. urteak datu hobeak utzi ditu pandemiaren gordina pilatu zuen urteak baino, 2020ak baino, baina, turista kopuruei dagokienez, heren bat baino gehiago galdu dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 2019arekin alderatuta.
Turismoak oso urruti ditu oraindik pandemia aurreko datuak. 2021. urteak datu hobeak utzi ditu pandemiaren gordina pilatu zuen urteak baino, 2020ak baino, baina, turista kopuruei dagokienez, heren bat baino gehiago galdu dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 2019arekin alderatuta.
Aspaldian aurreikus zitekeen bidaiariz hornitzen den jarduera izango zela suspertzen azkena, eta Eustatek 2021. urteari buruz emandako datuek berretsi egin dute turismoak oraindik urrun duela pandemiaren aurreko normaltasuna. Industria koronabirus izurriaren aurreko egoerara itzuli da erakusle askotan, eta esportazioek...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208627/natoko-tropak-errumania-eta-bulgariatik-erretiratzeko-eskatu-die-errusiak-aebei.htm
Mundua
NATOko tropak Errumania eta Bulgariatik erretiratzeko eskatu die Errusiak AEBei
AEBetako Estatu idazkaria eta Errusiako Atzerri ministroa Genevan bildu dira gaur Ukrainako tentsio giroa baretzeko asmoz. Errusiak ukatu du Ukraina okupatzeko asmoa duela.
NATOko tropak Errumania eta Bulgariatik erretiratzeko eskatu die Errusiak AEBei. AEBetako Estatu idazkaria eta Errusiako Atzerri ministroa Genevan bildu dira gaur Ukrainako tentsio giroa baretzeko asmoz. Errusiak ukatu du Ukraina okupatzeko asmoa duela.
Gerra hotsak ozenduz doaz Ukrainan, eta oraingoz behintzat ez dirudi haiek isiltzeko ahaleginek arrakastarik izan dutenik. Azken egunetako mehatxu eta ohartarazpenek ez dute laguntzen, baina bi aldeek jarraitzen dute mahaiaren inguruan esertzen, eta bada zerbait. Gaur beste aukera bat eman diote diplomaziari. Genevan b...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208628/artolazabalek-gogoeta-eskatu-du-espainiako-segurtasun-indarrek-pairatutako-bidegabekeria-onartezinaz.htm
Politika
Artolazabalek «gogoeta» eskatu du Espainiako Segurtasun Indarrek pairatutako «bidegabekeria onartezinaz»
Txosten bat aurkeztu dute, ETAk Guardia Zibilaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren kontra egindako atentatuak aztertzen dituena
Artolazabalek «gogoeta» eskatu du Espainiako Segurtasun Indarrek pairatutako «bidegabekeria onartezinaz». Txosten bat aurkeztu dute, ETAk Guardia Zibilaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren kontra egindako atentatuak aztertzen dituena
Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eskariz, txosten bat ondu du Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak: ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek eta haien senideek jasandako injustiziari buruzko txostena (1960-20...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208629/nafarroako-larrialdietako-langileek-salatu-dute-ahantzi-egin-dituztela.htm
Gizartea
Nafarroako larrialdietako langileek salatu dute «ahantzi» egin dituztela
Lehen mailako arretako «kolapsoaz» eta erietxeetako lan zamaz hitz egiten den era berean, izurriak beren lan arlora ekarri dituen arazoez ere hitz egin behar dela esan dute
Nafarroako larrialdietako langileek salatu dute «ahantzi» egin dituztela. Lehen mailako arretako «kolapsoaz» eta erietxeetako lan zamaz hitz egiten den era berean, izurriak beren lan arlora ekarri dituen arazoez ere hitz egin behar dela esan dute
Larrialdietako Medikuen Nafarroako Elkarteko presidente Iñaki Santiagok hartu du hitza. «Haserrea» azaldu du, beren lan zerbitzuari «tratu txarra» ematen ari zaizkiolako, eta, hala ere, inor ez delako akordatzen haien egoeraz: «ahaztu» egin dituztela esan du. Adierazi du lehen mailako osasun arretan eta erietxeetan izu...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208630/omikronaren-aurka-txertoek-babes-txikiagoa-ematen-dutela-esan-dute.htm
Gizartea
Omikronaren aurka txertoek babes txikiagoa ematen dutela esan dute
Botikak Arautzeko Erakundeen Nazioarteko Koalizioan egindako bileran aztertu dute gaia, eta ondorioztatu dute «epe laburrean» txertoen dosi gehiago jartzen jarraitzea ez dela hautu ona
Omikronaren aurka txertoek babes txikiagoa ematen dutela esan dute. Botikak Arautzeko Erakundeen Nazioarteko Koalizioan egindako bileran aztertu dute gaia, eta ondorioztatu dute «epe laburrean» txertoen dosi gehiago jartzen jarraitzea ez dela hautu ona
Sendagaien Europako Agentzia EMAk eman du Botikak Arautzeko Erakundeen Nazioarteko Koalizio ICMRAk egin duen bileraren berri; COVID-19aren aurka egun jartzen diren txertoek zer ondorio dituzten aztertu dute, eta eragina urritzen ari dela ikusi dute: «Omikronak izan duen eragina aztertu dutenean, ondorioztatu dute egung...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208631/athletic-real-madril-eta-reala-betis-espainiako-kopan.htm
Kirola
Athletic-Real Madril eta Reala-Betis, Espainiako Kopan
Zuri-gorriek eta txuri-urdinek etxean jokatuko dute final-laurdenetako partida bakarra, otsailaren 3an
Athletic-Real Madril eta Reala-Betis, Espainiako Kopan. Zuri-gorriek eta txuri-urdinek etxean jokatuko dute final-laurdenetako partida bakarra, otsailaren 3an
Real Madril eta Betis izango dituzte aurkari Athleticek eta Realak Espainiako Kopako final-laurdenetan. Biek etxean jokatuko dute kanporaketako partida bakarra, San Mamesen eta Anoetan. Egun berean jokatuko dute: txuri--urdinek, 20:00etan, eta zuri-gorriek, 21:30ean. Bezperan jokatuko dira beste bi kanporaketak: Rayo V...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208632/repsolek-6000-petrolio-upel-isuri-ditu-perun-azken-urteetako-hondamendi-ekologikorik-handienean.htm
Mundua
Repsolek 6.000 petrolio upel isuri ditu Perun, azken urteetako «hondamendi ekologikorik handienean»
Limatik iparraldera dagoen kostaldeko 50 kilometro hartu ditu La Pampanilla findegiaren isuriak, eta guztira ia hiru kilometroko eremua hartu du orbanak. Pedro Castillo presidenteak esan du «ekozidio bat» izan dela, eta «onartezina» dela. Repsolek erantzun du ez dela bere ardura izan, eta Tongako sumendiaren erupzioare...
Repsolek 6.000 petrolio upel isuri ditu Perun, azken urteetako «hondamendi ekologikorik handienean». Limatik iparraldera dagoen kostaldeko 50 kilometro hartu ditu La Pampanilla findegiaren isuriak, eta guztira ia hiru kilometroko eremua hartu du orbanak. Pedro Castillo presidenteak esan du «ekozidio bat» izan dela, eta...
Repsolek Perun duen findegi batek petrolio isurketa bat izan zuen larunbatean, eta herrialde horretako Ingurumen Ministerioak jakinarazi duenez, isuriak 2,9 kilometro karratu hartu ditu jada: 1,74 kilometro koadro lurrean eta hondartzan, eta 1,18, itsasoan. Egindako kalkuluen arabera, 6.000 petrolio upel isuri ditu Rep...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208633/zupiria-ezin-dugu-gure-historia-zuritu.htm
Politika
Zupiria: «Ezin dugu gure historia zuritu»
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Radio Euskadiko Boulevard saioan egon da, eta, adierazi duenez, azkenaldian pertsona batzuk «zuritzeko» zenbait ekintza egiten ari dira. Besteak beste, Mikel Antza, Rodolfo Martin Villa eta Txillardegi aipatu ditu.
Zupiria: «Ezin dugu gure historia zuritu». Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Radio Euskadiko Boulevard saioan egon da, eta, adierazi duenez, azkenaldian pertsona batzuk «zuritzeko» zenbait ekintza egiten ari dira. Besteak beste, Mikel Antza, Rodolfo Martin Villa eta Txillardegi aipatu ditu.
Mikel Antzari babesa adierazteko, Euskal Herriko 126 idazle eta editorek adierazpen bat plazaratu dute asteon. Besteak beste, gai horri buruz aritu da gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Radio Euskadiko Boulevard saioan. Zupiriaren ustez, azkenaldian pertsona batzuk «zuritzeko» zenbait ekintza egiten a...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208634/auzitegiak-bi-hilabete-eman-dizkio-generalitateari-ikastetxe-guztietan-irakastorduen-25-gazteleraz-emateko.htm
Mundua
Auzitegiak bi hilabete eman dizkio Generalitateari ikastetxe guztietan irakastorduen %25 gazteleraz emateko
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hamar eguneko epea finkatu dio Kataluniako Gobernuari epaia nola aplikatuko duen azaltzeko. Aragonesek erantzun du ez dutela onartuko «kohesio soziala arriskuan» jartzea.
Auzitegiak bi hilabete eman dizkio Generalitateari ikastetxe guztietan irakastorduen %25 gazteleraz emateko. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hamar eguneko epea finkatu dio Kataluniako Gobernuari epaia nola aplikatuko duen azaltzeko. Aragonesek erantzun du ez dutela onartuko «kohesio soziala arriskuan» jartzea.
Bi hilabete. Epe hori eman dio Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Generalitateari katalanezko murgiltze eredua baztertzeko, eta gutxienez eskolen %25 gazteleraz ematera behartzen duen ebazpena ezartzeko ikastetxe guztietan. Eta ez hori bakarrik: Pere Aragones buru duen gobernuak berehala azaldu beharko du nola apli...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208635/inauteriak-ez-ospatzea-erabaki-du-tolosako-udalak.htm
Bizigiro
Inauteriak ez ospatzea erabaki du Tolosako Udalak
Olatz Peon Ormazabal alkateak esan du osasun egoera ikusita aurten ere ezinezkoa dela inauteriak ospatzea. Haur eta gazteei begirako egitarau berezia prestatuko dute.
Inauteriak ez ospatzea erabaki du Tolosako Udalak. Olatz Peon Ormazabal alkateak esan du osasun egoera ikusita aurten ere ezinezkoa dela inauteriak ospatzea. Haur eta gazteei begirako egitarau berezia prestatuko dute.
Tolosako inauteririk ez da izango aurten, berriz ere. Olatz Peon Ormazabal alkateak esan du Tolosako kutsatze tasa 6.319an dagoela orain (urtarrilean 19ko datua da hori), eta osasun egoera orokorrari erreparatuta ezinezkoa dela festa egitea. «Ospitaleratutako pertsona kopuruari eta ZIUan dauden gaixoen kopuruari errepa...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208636/auto-partekatu-kooperatiba-sortuko-dute-ipar-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Auto-partekatu kooperatiba sortuko dute Ipar Euskal Herrian
Nork bere autoa utzi kooperatibako autoak partekatzeko egitasmoa bidean jarri dute lau lapurtarrek. Elkartea udaberrian sortu eta lehen autoak 2023ko martxan nahi dituzte.
Auto-partekatu kooperatiba sortuko dute Ipar Euskal Herrian. Nork bere autoa utzi kooperatibako autoak partekatzeko egitasmoa bidean jarri dute lau lapurtarrek. Elkartea udaberrian sortu eta lehen autoak 2023ko martxan nahi dituzte.
Urtean autoarekin 10.000 kilometro baino gutiago egiten duenarentzat gomendatua den ibilmoldea da auto-partekatzea. Auto-partekatze kooperatibek diote halako erabiltzaileak hobe lukeela autoa saltzea edo ematea, eta kooperatibak zerbitzuan eman auto-partekatu baten alokatzea. Frantziako Estatuan hogei bat auto-partekat...
2022-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/208637/dagoenarekin-ez-da-aski-hori-da-familiek-diotena-hori-da-egia.htm
Gizartea
«Dagoenarekin ez da aski; hori da familiek diotena, hori da egia»
Fonsecak urteak eman ditu garunean kalte hartutako umeen eskubideen alde. Begirada atzera zuzenduta, pozik da lortutakoez ohartuta. Aurrera so egiten duelarik, baina, aise ikusten ditu murruak: «Lan mordoa dago».
«Dagoenarekin ez da aski; hori da familiek diotena, hori da egia». Fonsecak urteak eman ditu garunean kalte hartutako umeen eskubideen alde. Begirada atzera zuzenduta, pozik da lortutakoez ohartuta. Aurrera so egiten duelarik, baina, aise ikusten ditu murruak: «Lan mordoa dago».
Burmuinean kalte hartutako haurren gurasoek osatzen duten Hiru Hamabi elkarteak berriro jo ditu administrazioaren ateak, baliabide eske, premiak behartuta. Nafarroako Parlamentuan izan ziren joan den astean, neurologia osatze eta fisioterapia saioak indartzea galdegiteko. Kideen esanetan, enegarren ahalegina dute, beti...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208638/areto-txikiak-maite-ditut-hor-bazara-edo-ez-zara-eta-ni-banaiz.htm
Kultura
«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»
Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.
«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz». Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.
Kanpoko giro hotzaren arrasto oro desagertu da etxeko atea itxi bezain pronto. Usin bizi da Aurora Beltran (Iruñea, 1964), duela 30 urte harat mugitu zenetik. Zaintzen dituen katuak ditu lagun, gitarrarekin eta sutondoaren gaineko partiturekin batera. Mahai gainean dira ideiak jasotzeko erabiltzen dituen orriak ere. On...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208639/orain-arte-ez-naiz-konturatu-zer-galdu-dudan.htm
Bizigiro
«Orain arte ez naiz konturatu zer galdu dudan»
Aititak eta amamak martxan jarritako Abadiñoko Bizkarra jatetxean (1924) ibili da Bizkarralegorra 14 urte zituenetik. Erretiroa hartzean konturatu da bizitza osoa eskaini diola familiako negozioari.
«Orain arte ez naiz konturatu zer galdu dudan». Aititak eta amamak martxan jarritako Abadiñoko Bizkarra jatetxean (1924) ibili da Bizkarralegorra 14 urte zituenetik. Erretiroa hartzean konturatu da bizitza osoa eskaini diola familiako negozioari.
Joan den Gabon zahar gauean, urtea aldatzeaz gain, bizimodua ere aldatu zuen Eli Bizkarralegorrak (Bilbo, 1955). Erretiroa hartu, eta 1924tik familiako negozioa izan den Urkiolako (Abadiño) Bizkarra jatetxea zarratu zuen. Aitortu du gogorra egin zitzaiola. “Mutilari esan nion ixteko, baina ezetz esan zidan. ‘Ama, zuk i...
2022-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/208640/debekatuta-korrika-eta-salto-egitea.htm
Gizartea
Debekatuta korrika eta salto egitea
Ekainek Perthesen gaixotasuna du. Femurrari eragiten dion gaixotasun arraro bat da, aldaka babestea eskatzen duena. Urte eta erdi egin du gurpil aulkian, baina hezurra ongi ari zaio sortzen, eta "bizitza normala" egiten hasi da.
Debekatuta korrika eta salto egitea. Ekainek Perthesen gaixotasuna du. Femurrari eragiten dion gaixotasun arraro bat da, aldaka babestea eskatzen duena. Urte eta erdi egin du gurpil aulkian, baina hezurra ongi ari zaio sortzen, eta "bizitza normala" egiten hasi da.
Bat-batean, herren egiten hasi zen Ekain, orduan 5 urte eta erdi inguru zituen Idiazabalgo haur bat. 2020ko udaberria zen. Hazten ariko zelako, kolperen bat hartuko zuelako, edo pasatu berria zuen barizelarengatik izango zela pentsatu zuten Amaia Urteaga eta Gaizka Zabaleta gurasoek. “Konfinamenduaren garaia zen, eta, ...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208641/bakardadea-uxatzeko-bultzada.htm
Gizartea
Bakardadea uxatzeko bultzada
Nahi gabeko bakardadean dauden adinekoei bideratutako programa bat jarri dute martxan Hernanin. Herrian zer aukera dauden azalduko diete, eta parte hartzeko laguntza ere emango zaie.
Bakardadea uxatzeko bultzada. Nahi gabeko bakardadean dauden adinekoei bideratutako programa bat jarri dute martxan Hernanin. Herrian zer aukera dauden azalduko diete, eta parte hartzeko laguntza ere emango zaie.
Norberak aukeratu gabeko bakardade egoeran bizi diren adinekoei begirako programa bat jarri dute martxan Hernanin: Auzozaintza sare publiko-komunitarioa izena jarri diote. Pertsona horiek herrian edo auzoan duten parte hartzea sustatzea da helburua, beren bizi kalitatea hobetu ahal izateko. Hernani burujabe egitasmoare...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208642/zupiria-bikoiztu-egin-da-ziuetan-dauden-gaixoen-kopurua.htm
Gizartea
Zupiria: «Bikoiztu egin da ZIUetan dauden gaixoen kopurua»
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Radio Euskadin egon da, eta, adierazi duenez, osasun larrialdiari «berriro ekitea» erabaki zenean, zainketa intentsiboetako unitateetan gaur egun dauden pertsonen erdiak zeuden ospitaleratuta. Jakinarazi du «oraingoz» ez dutela deitu Labiren aholku batzordera.
Zupiria: «Bikoiztu egin da ZIUetan dauden gaixoen kopurua». Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Radio Euskadin egon da, eta, adierazi duenez, osasun larrialdiari «berriro ekitea» erabaki zenean, zainketa intentsiboetako unitateetan gaur egun dauden pertsonen erdiak zeuden ospitaleratuta. Jakinarazi du «oraingoz» ez dutela...
«Azken neurriak ezarri zirenean ZIUetan zegoen egoera nabarmen okertu da. Bikoiztu egin da bertan dauden gaixoen kopurua», adierazi du gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Izan ere, osasun larrialdiari «berriro ekitea» erabaki zenean, zainketa intentsiboeta...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208643/txertatze-ziurtagiriaren-erabilera-onetsi-du-frantziako-konstituzio-kontseiluak.htm
Gizartea
Txertatze ziurtagiriaren erabilera onetsi du Frantziako Konstituzio Kontseiluak
Astelehenetik goiti indarrean izanen da neurria Iparraldean. Konstituzio Kontseiluak ez du onartu ekitaldi politikoetara sartzeko txertatze ziurtagiria eskatzea.
Txertatze ziurtagiriaren erabilera onetsi du Frantziako Konstituzio Kontseiluak. Astelehenetik goiti indarrean izanen da neurria Iparraldean. Konstituzio Kontseiluak ez du onartu ekitaldi politikoetara sartzeko txertatze ziurtagiria eskatzea.
Frantziako Jean Castex lehen ministroak atzo erran zuen astelehenetik goiti indarrean izanen zela txertatze ziurtagiria. Alta, Konstituzio Kontseiluaren erabakiaren zain egon behar zuen legea aplikatzen hasteko. Bada, txertatze ziurtagiriaren legea kasik osorik onetsi du Konstituzio Kontseiluak: 16 urtetik gorakoek txe...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208644/sexu-indarkeriaren-biktimentzako-krisi-zentroak-irekiko-dituzte-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Sexu indarkeriaren biktimentzako krisi zentroak irekiko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Bilera egin dute Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Bilbon. Jakinarazi dute 2023an ireki nahi dituztela zentroak.
Sexu indarkeriaren biktimentzako krisi zentroak irekiko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bilera egin dute Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Bilbon. Jakinarazi dute 2023an ireki nahi ditu...
Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroa Euskal Herrian dago gaur, bisita ofizialean. Goizean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batzartu da Gasteizen, eta eguerdian, berriz, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuarekin, Bilbon. Bilera horretan, A...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208645/steilasek-salatu-du-eusko-jaurlaritzak-21-milioi-euro-bideratu-dituela-ikastetxe-pribatuen-inbertsio-elitistetara.htm
Gizartea
Steilasek salatu du Eusko Jaurlaritzak 21 milioi euro bideratu dituela ikastetxe pribatuen «inbertsio elitistetara»
Sindikatuak azaldu duenez, laguntza horiekin, besteak beste, «kongregazio erlijiosoen higiezinen erosketa» funts publikoekin finantzatzatu nahi du Jaurlaritzak.
Steilasek salatu du Eusko Jaurlaritzak 21 milioi euro bideratu dituela ikastetxe pribatuen «inbertsio elitistetara». Sindikatuak azaldu duenez, laguntza horiekin, besteak beste, «kongregazio erlijiosoen higiezinen erosketa» funts publikoekin finantzatzatu nahi du Jaurlaritzak.
Steilas sindikatuak gaur salatu ditu Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe pribatuetako «inbertsio elitistak» finantzatzeko bideratu dituen 21 milioi euroko laguntzak. Sindikatuak azaldu duenez, Jaurlaritzak, HEZKOOP 2021 diru laguntzen programaren bidez, «milioi askoko partidak» eman ditu itunp...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208646/norvegiako-gobernua-eta-herrialde-aliatuetako-funtzionarioak-talibanekin-batzartuko-dira-oslon.htm
Mundua
Norvegiako Gobernua eta «herrialde aliatuetako funtzionarioak» talibanekin batzartuko dira, Oslon
Norvegiaren arabera, «argiak» izango dira giza eskubideen inguruko planteamenduetan. Oslok nabarmendu du batzarra eginda ez direla ari muturreko islamistak legitimatzen. Etzitik asteartera bilduko dira.
Norvegiako Gobernua eta «herrialde aliatuetako funtzionarioak» talibanekin batzartuko dira, Oslon. Norvegiaren arabera, «argiak» izango dira giza eskubideen inguruko planteamenduetan. Oslok nabarmendu du batzarra eginda ez direla ari muturreko islamistak legitimatzen. Etzitik asteartera bilduko dira.
Talibanen ordezkaritza bat Norvegiako Gobernuarekin eta Afganistango gizarte zibileko eragile batzuekin bilduko da, Oslon, etzitik aurrera. Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez, asteartera bitartean egingo dituzte bilerak, eta horietan egongo dira, gainera, «herrialde aliatuetako funtzionarioak». Norvegiako Gobernuak...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208647/neguko-seriea-jokatuko-dute-sei-bikotek.htm
Kirola
Neguko Seriea jokatuko dute sei bikotek
Jai Alai enpresak antolatuta, Gernikan ariko dira urtarrilaren 29tik aurrera. Finala martxoaren 20an izango da.
Neguko Seriea jokatuko dute sei bikotek. Jai Alai enpresak antolatuta, Gernikan ariko dira urtarrilaren 29tik aurrera. Finala martxoaren 20an izango da.
Jai Alai Neguko Seriea jokatuko dute sei bikotek urtarrilaren 29tik aurrera, Jai Alai enpresak antolatuta. A multzoan ariko dira Barandika-Lekerika, Olharan-Etxeto eta Erkiaga-Zabala; B multzoan, aldiz, Goikoetxea-Aimar, Arbe-Lopez eta Beaskoetxea-Aldazabal. Finala martxoaren 20an izango da. Gernikan jokatuko dituzte p...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208648/fiskaltzak-21-hilabeteko-espetxe-zigorra-eskatu-du-consuelo-ordonezi-nazka-ematen-ziola-esan-zion-herritar-batentzat.htm
Politika
Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Consuelo Ordoñezi «nazka» ematen ziola esan zion herritar batentzat
Adierazpenak «gorroto delitutzat» har daitezkeela esan du fiskaltzak.
Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Consuelo Ordoñezi «nazka» ematen ziola esan zion herritar batentzat. Adierazpenak «gorroto delitutzat» har daitezkeela esan du fiskaltzak.
Fiskaltzak urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Iruñeko bizilagun batentzat, Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteari «nazka ematen didazu» esan ziolakoan, iazko azaroan Iruñeko Alde Zaharreko Gaucho tabernan aurkitu zuenean. Adierazpenak «gorroto delitutzat» har daitezkeela esan du fiskaltzak. Ha...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208649/francisco-jose-ramada-euskal-presoa-ospitaleratu-egin-dute.htm
Politika
Francisco Jose Ramada euskal presoa ospitaleratu egin dute
«Bihotzeko krisi bat» izan duela jakinarazi du Etxerat-ek, eta Donostiako Ospitaleko ZIUra eraman dutela. Etxerat-ek azaldu du haren osasuna «delikatua» dela, eta «berehala» aske utz dezatela eskatu du. Kondenaren hiru laurdenak beteak ditu. Sarek elkarretaratzera deitu du iganderako, Irunen.
Francisco Jose Ramada euskal presoa ospitaleratu egin dute. «Bihotzeko krisi bat» izan duela jakinarazi du Etxerat-ek, eta Donostiako Ospitaleko ZIUra eraman dutela. Etxerat-ek azaldu du haren osasuna «delikatua» dela, eta «berehala» aske utz dezatela eskatu du. Kondenaren hiru laurdenak beteak ditu. Sarek elkarretarat...
Francisco Jose Ramada Estevez euskal presoak «bihotzeko krisi bat» izan du gaur goizean Martuteneko espetxean (Gipuzkoa), eta Donostiako Ospitaleko zaintza intentsiboen unitatean ospitaleratu dute, Etxerat-ek ohar baten bidez jakinarazi duenez. Etxerat-ek azaldu du «ziurrenik arritmia» bat izango zuela eta konortea gal...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208650/elorrioko-udalak-salatu-du-zumelegi-ibaian-isurketa-bat-izan-dela-ahtaren-obren-ondorioz.htm
Gizartea
Elorrioko Udalak salatu du Zumelegi ibaian isurketa bat izan dela, AHTaren obren ondorioz
Ertzaintzak atestatua egin du ingurumen delitu posible batengatik.
Elorrioko Udalak salatu du Zumelegi ibaian isurketa bat izan dela, AHTaren obren ondorioz. Ertzaintzak atestatua egin du ingurumen delitu posible batengatik.
Elorrioko Udalak (Bizkaia), EH Bildu alderdiak zuzenduta, Zumelegi ibaian isurketa bat izan dela salatu du, AHT abiadura handiko trenaren obren ondorioz. Ohar baten bidez jakitera eman duenez, Ertzaintzak atestatua egin du ingurumen delitu posible batengatik. Atzo aurkitu zuten isuria, Zumelegi ibaian, Elorrioko Nizet...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208651/pirinio-garaia-eta-araneko-herritarrek-kontsulta-batean-erabakiko-dute-olinpiar-jokoetarako-hautagaitza-aurkeztu-edo-ez.htm
Kirola
Pirinio Garaia eta Araneko herritarrek kontsulta batean erabakiko dute Olinpiar Jokoetarako hautagaitza aurkeztu edo ez
Kataluniako 3/24 telebistak aurreratu duenez, udaberrian bozkatuko dute 2030eko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko aurkeztu edo ez.
Pirinio Garaia eta Araneko herritarrek kontsulta batean erabakiko dute Olinpiar Jokoetarako hautagaitza aurkeztu edo ez. Kataluniako 3/24 telebistak aurreratu duenez, udaberrian bozkatuko dute 2030eko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko aurkeztu edo ez.
Kataluniako Pirinio Garaia eta Aran eskualdeko herritarrek galdeketa batean erabakiko dute 2030eko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko hautagaitza aurkeztu edo ez. Kontsulta hori udaberrian egingo da, Kataluniako 3/24 telebista publikoak aurreratu duenez. 2030eko Bartzelona-Pirinioak hautagaitza ERCk eta JxCatek bultzat...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208652/lanak-bozgorailu-handi-bat-eman-dit.htm
Bizigiro
«Lanak bozgorailu handi bat eman dit»
BERRIAren Mantangorri gehigarriak Itziar Ituñori egindako elkarrizketa argitaratu du gaur. Horrekin batera, superpostarra argitaratu da papereko edizioan.
«Lanak bozgorailu handi bat eman dit». BERRIAren Mantangorri gehigarriak Itziar Ituñori egindako elkarrizketa argitaratu du gaur. Horrekin batera, superpostarra argitaratu da papereko edizioan.
Ez da erraza Itziar Ituñoren (Basauri, Bizkaia, 1974) agendan leku bat topatzea, baina hartu du Mantangorri-ren deiari erantzuteko tartea. Goenkale-n hasi zen aktore lanetan, eta, orain, mundu osoan da ezaguna, La casa de papel telesailagatik. Nolakoa zinen txikitan? Nahiko alaia nintzen, apur bat lotsatia, eta pila ...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208653/kalean-da-inigo-gutierrez-euskal-presoa.htm
Politika
Kalean da Iñigo Gutierrez euskal presoa
Hirugarren graduan atera ahal izan da. Igandean 3 urte beteko dituen Izadi haurraren aita da.
Kalean da Iñigo Gutierrez euskal presoa. Hirugarren graduan atera ahal izan da. Igandean 3 urte beteko dituen Izadi haurraren aita da.
Abenduaren 30ean jakinarazi zuten Iñigo Gutierrez euskal presoari hirugarren gradua emanen ziotela, eta gaur atera da lehen aldiz espetxetik, astebururako. Igandean 3 urte beteko dituen Izadi haurraren aita da Gutierrez, eta, hain justu, igandean atera beharko du Izadik espetxetik, Espainiako araudiak hala aginduta —Ma...
2022-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/208654/elikagai-katearen-legea-berehala-aplika-dadila-eskatu-dute-nekazariek.htm
Ekonomia
Elikagai katearen legea «berehala» aplika dadila eskatu dute nekazariek
Prezioen behatokia eta antzeko kontrol tresnak garatzeko galdegin diete euskal administrazioei, Bilbon. Gastuek goraka jarraitzen dutela salatu dute
Elikagai katearen legea «berehala» aplika dadila eskatu dute nekazariek. Prezioen behatokia eta antzeko kontrol tresnak garatzeko galdegin diete euskal administrazioei, Bilbon. Gastuek goraka jarraitzen dutela salatu dute
Hego Euskal Herriko nekazari, abeltzain eta lehen sektoreko beste langileek elikagai katearen legearen berehalako aplikazioa eskatu dute. Euskal administrazioei egin diete dei, «koherentziaz» joka dezaten eta, besteak beste, elikagaien ekoizpen eta salmenta prezioen arteko oreka zaindu beharko lukeen lanabes hori garat...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208683/milaka-herritarrek-protesta-egin-dute-washingtonen-abortuaren-kontra.htm
Mundua
Milaka herritarrek protesta egin dute Washingtonen abortuaren kontra
Amerikako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak haurdunaldia eteteko eskubideari buruzko erabakia hartuko du datozen hilabeteetan. Ia mende erdia da abortua herrialde osoan legeztatua dela; eskubidea kolokan da orain.
Milaka herritarrek protesta egin dute Washingtonen abortuaren kontra. Amerikako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak haurdunaldia eteteko eskubideari buruzko erabakia hartuko du datozen hilabeteetan. Ia mende erdia da abortua herrialde osoan legeztatua dela; eskubidea kolokan da orain.
Mobilizazio jendetsuak izan dira ostiralean Washingtoneko (AEB) kaleetan; ozen aditu dira abortuaren kontrako ahotsak, haurdunaldia eteteko eskubidea bertan behera uzteko eskeak. Abortuaren kontrako mugimenduak urtero egiten du manifestazioa urtarrilaren 21an; hain zuzen, egun horretan ospatzen baita Roe v Wade izenez ...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208684/adingabe-baten-gorpua-aurkitu-dute-ibaizabal-ibaian-galdakao-parean.htm
Gizartea
Adingabe baten gorpua aurkitu dute Ibaizabal ibaian, Galdakao parean
Gorpua joan den asteazkenean atzeman zuten. Gaztea Bizkaiko Aldundiaren zaintzapean zen; harrera zentro batean izandakoa.
Adingabe baten gorpua aurkitu dute Ibaizabal ibaian, Galdakao parean. Gorpua joan den asteazkenean atzeman zuten. Gaztea Bizkaiko Aldundiaren zaintzapean zen; harrera zentro batean izandakoa.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den asteazkenean gorpu bat aurkitu zuten Ibaizabal ibaian, Galdakao (Bizkaia) inguruan. Emandako datuen arabera, hildakoa adingabe bat da, eta Bizkaiko Aldundiaren zaintzapean zen gaur egun, «behin-behinean». Migratzaile adingabeei eskainitako harrera zentro...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208685/arkaitz-rodriguezen-zuzendaritza-taldeak-sortuko-militanteen-89ren-babesa-jaso-du.htm
Politika
Arkaitz Rodriguezen zuzendaritza taldeak Sortuko militanteen %89ren babesa jaso du
Hirugarren Kongresuko itxiera ekitaldia egin du Sortuk Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Zehaztu dituzte Nazio Kontseiluaren kideak: David Pla norabidetze estrategikorako gunearen arduraduna izanen da aurrerantzean, besteak beste.
Arkaitz Rodriguezen zuzendaritza taldeak Sortuko militanteen %89ren babesa jaso du. Hirugarren Kongresuko itxiera ekitaldia egin du Sortuk Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Zehaztu dituzte Nazio Kontseiluaren kideak: David Pla norabidetze estrategikorako gunearen arduraduna izanen da aurrerantzean, besteak beste.
Hondarrera ailegatu da Sorturen kongresua, azkenik. Alderdiko kideek asteazkenetik atzo artera izan zuten Nazio Kontseilua osatzeko hautagaiak bozkatzeko aukera, eta, epea itxita, gaur eman dute emaitzen berri. Independentziarako indarra lelopean, kongresuaren itxiera ekitaldia egin dute eguerdian, Bilboko Bizkaia pilo...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208686/amarik-gabeko-urtebetetze-eguna.htm
Politika
Amarik gabeko urtebetetze eguna
Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba Izadik bihar beteko ditu 3 urte. Kartzelatik atera beharko du orduan, Espainiako espetxe legediak hala aginduta, eta amarengandik bereizi. Gutierrez atzo atera zen espetxetik, hirugarren graduan.
Amarik gabeko urtebetetze eguna. Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba Izadik bihar beteko ditu 3 urte. Kartzelatik atera beharko du orduan, Espainiako espetxe legediak hala aginduta, eta amarengandik bereizi. Gutierrez atzo atera zen espetxetik, hirugarren graduan.
Hiru urtez amarekin egon da egunean 24 orduz, eta, egun batetik bestera, harengandik bereizi, eta, dena ongi badoa, ikusten ahalko du ia bakarrik urtean 24 orduz». Zuritik beltzera bat-batean, eta zer eta bere urtebetetze egunean. «Urtarrilaren 23an beteko ditu 3 urte, eta, legediak markatzen duen bezala, egun horretan...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208687/nbek-ikerketa-bat-eskatu-du-saudi-arabiak-gidatutako-koalizioaren-bonbardaketen-gainean.htm
Mundua
NBEk ikerketa bat eskatu du Saudi Arabiak gidatutako koalizioaren bonbardaketen gainean
Migratzaileentzako zentro bat bonbardatu zuten atzo, Saada hirian. Huthi matxinoen arabera, gutxienez 82 dira hildakoak.
NBEk ikerketa bat eskatu du Saudi Arabiak gidatutako koalizioaren bonbardaketen gainean. Migratzaileentzako zentro bat bonbardatu zuten atzo, Saada hirian. Huthi matxinoen arabera, gutxienez 82 dira hildakoak.
Ikerketa «eraginkor eta gardena» galdegin du Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, Yemengo Saada hirian atzo izan ziren bonbardaketen gainean. Saudi Arabiak gidatzen duen nazioarteko koalizioak migratzaileak hartzeko zentro bat suntsitu zuela salatu dute hiria kontrolpean duten matxino huthiek...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208688/ziuetan-presioa-dagoela-onartu-du-txibitek.htm
Gizartea
ZIUetan «presioa» dagoela onartu du Txibitek
Intzidentzian beherakada bat ikusten bada ere, erietxetako «okupazioan» hamabost bat egunean ez dela igarriko esan du.
ZIUetan «presioa» dagoela onartu du Txibitek. Intzidentzian beherakada bat ikusten bada ere, erietxetako «okupazioan» hamabost bat egunean ez dela igarriko esan du.
Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek hizpide izan du gaur COVID-19aren izurria. ZIU Zainketa Intentsiboetako Unitateetako «presioaren» harira adi jarraitu behar dela onartu du. Hala ere, hobekuntza erakusten duten datuak ere badirela argudiatu du: «Aste honetan, aurrekoarekin alderatuta, kasuak %30 apaldu di...
2022-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/208689/osasun-ziurtagiriaren-aurkako-protesta-egin-dute-bilbon.htm
Gizartea
Osasun ziurtagiriaren aurkako protesta egin dute Bilbon
Bizitza plataformak antolatu du; «diktadurarako pasaportea» deritzote eta, «askatasunaren» izenean, gaitzetsi egin dute erabilera
Osasun ziurtagiriaren aurkako protesta egin dute Bilbon. Bizitza plataformak antolatu du; «diktadurarako pasaportea» deritzote eta, «askatasunaren» izenean, gaitzetsi egin dute erabilera
Manifestazio jendetsua egin dute gaur arratsaldean Bilbon, Bizitza plataformak deituta, osasun ziurtagiriaren aurka. «Diktadurarako pasaportea» deritzote. «Askatasunaren» izenean, ziurtagiria eskatzeko indarrean dauden neurriak bertan behera uztea nahi dute. Bizitza plataformaren arabera, «inoiz ezagutu gabeko totalita...
2022-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/208726/milaka-lagun-mobilizatu-dira-osasungintza-publikoaren-alde-bilbon-donostian-eta-gasteizen.htm
Gizartea
Milaka lagun mobilizatu dira osasungintza publikoaren alde Bilbon, Donostian eta Gasteizen
ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzan duten egoera «jasangaitza» salatu dute. Neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari.
Milaka lagun mobilizatu dira osasungintza publikoaren alde Bilbon, Donostian eta Gasteizen. ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzan duten egoera «jasangaitza» salatu dute. Neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari.
«Nik bai, nik sinesten dut osasungintza publikoan. Lan baldintza duin batzuengatik». Hori irakurtzen zen atzo Bilbon, Donostian eta Gasteizen egindako mobilizazioen pankartetan. Milaka lagunek Osakidetzan den egoera «jasangaitza» salatu dute gaur, eta neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, baliabideak hand...
2022-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/208727/52-urteko-motorzale-bat-hil-da-villabona-parean.htm
Gizartea
52 urteko motorzale bat hil da Villabona parean
Ezbeharra 15:50 aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
52 urteko motorzale bat hil da Villabona parean. Ezbeharra 15:50 aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
Motor gidari bat hil da gaur arratsaldean N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak jakinarazi duenez, 15:50 aldera gertatu da ezbeharra. Ordu batzuez errail bat itxi behar izan zuten, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
2022-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/208728/osasunak-eta-athleticek-irabazi-egin-dute-etxetik-kanpo-realak-berdindu-egin-du-etxean.htm
Kirola
Osasunak eta Athleticek irabazi egin dute etxetik kanpo; Realak berdindu egin du etxean
Osasunak urritik lehen aldiz irabazi du etxetik kanpo, Granadan (0-2). Athleticek Rayo menderatu du (0-1), eta Realak ezin izan du golik sartu Getaferen aurka (0-0). Alavesek 0-1 galdu du Bartzelonaren aurka.
Osasunak eta Athleticek irabazi egin dute etxetik kanpo; Realak berdindu egin du etxean. Osasunak urritik lehen aldiz irabazi du etxetik kanpo, Granadan (0-2). Athleticek Rayo menderatu du (0-1), eta Realak ezin izan du golik sartu Getaferen aurka (0-0). Alavesek 0-1 galdu du Bartzelonaren aurka.
Momentuz, Espainiako Ligako 22. jardunaldia ona da euskal taldeentzat: bederatzitik zazpi puntu poltsikoratu dituzte. Osasunak garaipen garrantzitsua eskuratu du Granadaren zelaian (0-2), David Garciaren eta Kike Garciaren golei esker; Athleticek bolada onari jarraipena eman dio Rayoren zelaian (0-1), gaur hasieratik l...
2022-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/208729/ezinean-dabiltza-ezkurdia-eta-tolosa.htm
Kirola
Ezinean dabiltza Ezkurdia eta Tolosa
Sailkapenaren goialdean sendotu dira Irribarria eta Rezusta, seigarren garaipena lortuta. Estu dago sailkapena.
Ezinean dabiltza Ezkurdia eta Tolosa. Sailkapenaren goialdean sendotu dira Irribarria eta Rezusta, seigarren garaipena lortuta. Estu dago sailkapena.
Iker Irribarria eta Beñat Rezustak 22-10 irabazi diete gaur Joseba Ezkurdiari eta Xabier Tolosari, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Galtzaileek geroz eta urrunago dute seigarren postua, hamar neurketatik bi soilik irabazita sailkapeneko azken postuan baitaude. Irabazleek, berriz, sei irabazi dituzte, eta bigarren postuan ...
2022-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/208730/babesa-adierazi-diete-aroztegiko-proiektua-gelditzeagatik-deklaratzera-deitutako-herritarrei.htm
Gizartea
Babesa adierazi diete Aroztegiko proiektua gelditzeagatik deklaratzera deitutako herritarrei
«Enpresa espekulatzaile eta suntsitzaileen menpe dauden gobernu eta epaitegiek sei herritar deitu dituzte deklaratzera, baina proiektu hau herri oso batek gelditu du», adierazi dute. Elkarretaratzera deitu dute urtarrilaren 27rako.
Babesa adierazi diete Aroztegiko proiektua gelditzeagatik deklaratzera deitutako herritarrei. «Enpresa espekulatzaile eta suntsitzaileen menpe dauden gobernu eta epaitegiek sei herritar deitu dituzte deklaratzera, baina proiektu hau herri oso batek gelditu du», adierazi dute. Elkarretaratzera deitu dute urtarrilaren 27...
«Onartezina da baliabide publikoak herritarren borondatea defendatzeko erabili beharrean lurra eta ingurua xehatzen ari direnen beharretarako erabiltzea». Hala salatu dute gaur, Lekarozko plazan (Nafarroa), hainbat herritarrek: «Enpresa espekulatzaileen galerak diru publikoarekin estaltzen diren bitartean, herri lurrak...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208731/barantildeaindar-bat-hil-da-suitzako-alpeetan-eskiatzen-ari-zela.htm
Gizartea
Barañaindar bat hil da Suitzako Alpeetan, eskiatzen ari zela
Igandean gertatu da ezbeharra. Hildakoa Barañaingo (Nafarroa) gizon bat da, 46 urtekoa.
Barañaindar bat hil da Suitzako Alpeetan, eskiatzen ari zela. Igandean gertatu da ezbeharra. Hildakoa Barañaingo (Nafarroa) gizon bat da, 46 urtekoa.
46 urteko gizonezko barañaindar bat (Nafarroa) hil da igandean Zermatten, Suitzako Alpeetan. Eskiatzera joana zen zenbait lagunekin, eta istripua izan du. Larrialdi zerbitzuek ez dute gertatutakoari buruzko informazio gehiago argitaratu oraingoz.
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208732/izurritearen-bilakaeran-joera-aldaketa-bat-dagoela-baieztatu-du-sagarduik.htm
Gizartea
Izurritearen bilakaeran «joera aldaketa» bat dagoela baieztatu du Sagarduik
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du intzidentziak goia jo duela, eta astebetean ospitaleratzeak %25 jaitsi direla. Lehen arretan 198 lanpostu betetzeko langilerik ez dagoela ohartarazi du Susana Martin lehen arretako zuzendariordeak.
Izurritearen bilakaeran «joera aldaketa» bat dagoela baieztatu du Sagarduik. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du intzidentziak goia jo duela, eta astebetean ospitaleratzeak %25 jaitsi direla. Lehen arretan 198 lanpostu betetzeko langilerik ez dagoela ohartarazi du Susana Martin lehen arretako zuzendario...
Izurritearen bilakaeran «joera aldaketa» bat atzematen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Aldagaiek hala erakusten dutela azaldu du gaur Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, Eusko Legebiltzarrean. Azken hamalau egunetako intzidentzia metatuak goia jo zuen urtarrilaren 11n (7.038,61 kasu), eta geroztik behera egin du;...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208733/itziar-ituntildeoren-hitzek-euskaratik-ingelesera-egin-dute-salto-irandik-igarota.htm
Bizigiro
Itziar Ituñoren hitzek euskaratik ingelesera egin dute salto, Irandik igarota
Itziar Ituñoren zale irandar batek ingelesera itzuli du BERRIAren 'Mantangorri' gehigarriak aktoreari eginiko elkarrizketa. Ituñoren fan sutsua izateak euskara ikastera bultzatu du irandarra.
Itziar Ituñoren hitzek euskaratik ingelesera egin dute salto, Irandik igarota. Itziar Ituñoren zale irandar batek ingelesera itzuli du BERRIAren 'Mantangorri' gehigarriak aktoreari eginiko elkarrizketa. Ituñoren fan sutsua izateak euskara ikastera bultzatu du irandarra.
«Work has given me a great speaker», dio artikuluaren titulura eramandako aipuak: «Lanak bozgorailu handi bat eman dit», alegia. Itziar Ituño aktorearena da esaldia, BERRIAren Mantangorri gehigarriari esana. Hain zuzen ere, joan den larunbatean argitaratutako elkarrizketan egin zuen aitorpena Ituñok; euskaraz, beraz. O...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208734/indarrean-da-txertatze-ziurtagiria-iparraldean.htm
Gizartea
Indarrean da txertatze ziurtagiria Iparraldean
16 urtetik gorako herritarrek beharrezkoa dute txertatze ziurtagiria erakustea hainbat leku publikotara sartzeko
Indarrean da txertatze ziurtagiria Iparraldean. 16 urtetik gorako herritarrek beharrezkoa dute txertatze ziurtagiria erakustea hainbat leku publikotara sartzeko
Gaurtik indarrean da txertatze ziurtagiria Iparraldean, eta osasun ziurtagiria ordezkatuko du leku gehienetan. Derrigorrezkoa da ostatuetara, kulturguneetara, kirol egituretara eta distantzia luzeko garraio publikoetara sartzeko. Gainera, leku horietako langileek ere behar dute, eta eskubidea dute —«dudak» baldin badit...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208735/oso-estu-dago-binakako-txapelketaren-sailkapena.htm
Kirola
Oso estu dago Binakako Txapelketaren sailkapena
Lau jardunaldi falta direla, bi garaipenen aldean bakarrik daude sailkapeneko lehen bost bikoteak. Oinatz Bengoetxeak minduta du ezker izterreko aduktorea, eta atseden hartuko du hainbat egunez. Otsailaren21ean jokatuko du azken-aurreko partida, Tolosan, eta 26an azkena, Iruñean.
Oso estu dago Binakako Txapelketaren sailkapena. Lau jardunaldi falta direla, bi garaipenen aldean bakarrik daude sailkapeneko lehen bost bikoteak. Oinatz Bengoetxeak minduta du ezker izterreko aduktorea, eta atseden hartuko du hainbat egunez. Otsailaren21ean jokatuko du azken-aurreko partida, Tolosan, eta 26an azkena,...
Mataza bat eginda, eta inork askatu zain; halaxe dago Binakako Txapelketaren lehen ligaxkaren sailkapena. Hamar jardunaldi jokatuta, hots, ligaxka amaitzeko lau falta direla, oso estu dago dena. Batez ere, lehen postuetan dago saltsa. Izan ere, garaipen bakar baten tartean daude aurreneko lau sailkatuak, eta bikoan leh...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208736/auzipetuak-epaiketan-aitortu-du-bera-izan-zela-2019an-beasainen-emakume-bat-bortxatu-zuena.htm
Gizartea
Auzipetuak epaiketan aitortu du bera izan zela 2019an Beasainen emakume bat bortxatu zuena
Gaur hasi dira epaitzen 2019ko uztailaren 13ko bortxatzailea. Gaineratu du ez dela gertatutakoaz gogoratzen. Emakumeak deklaratu du erasoaz geroztik «oso gaizki» dagoela. 2012tik Gipuzkoan izan diren beste lau bortxaketa ere leporatzen zaizkio, saileko bortxatzaile bat delakoan.
Auzipetuak epaiketan aitortu du bera izan zela 2019an Beasainen emakume bat bortxatu zuena. Gaur hasi dira epaitzen 2019ko uztailaren 13ko bortxatzailea. Gaineratu du ez dela gertatutakoaz gogoratzen. Emakumeak deklaratu du erasoaz geroztik «oso gaizki» dagoela. 2012tik Gipuzkoan izan diren beste lau bortxaketa ere lep...
Gaur hasi da 2019ko uztailaren 13an Beasainen (Gipuzkoa) emakume bat bortxatzeagatik egun batzuk geroago atxilotu zuten gizonaren kontrako epaiketa. Gizonak orain arte deklaratu nahi izan ez badu ere, gaur epaiketan aitortu egin du bera izan zela egun horretan Beasainen emakumea bortxatu zuena, eta gaineratu du ez dela...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208737/azken-astean-114-lagun-hil-dira-hego-euskal-herrian-covid-19ak-jota.htm
Gizartea
Azken astean 114 lagun hil dira Hego Euskal Herrian COVID-19ak jota
Positiboen kopuruak behera egin du: 4.488 positibo zenbatu zituzten atzo. 1.006 lagun daude ospitaleratuta; horietatik 154, ZIUetan.
Azken astean 114 lagun hil dira Hego Euskal Herrian COVID-19ak jota. Positiboen kopuruak behera egin du: 4.488 positibo zenbatu zituzten atzo. 1.006 lagun daude ospitaleratuta; horietatik 154, ZIUetan.
Koronabirusaren transmisioa apaltzen ari da pixkanaka Hego Euskal Herrian. Hala adierazten dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuek, atzo egindako probei dagozkienek. Osakidetzak eta Osasunbideak 9.902 proba egin zituzten, eta 4.488 positibo atzeman zituzten. Positibo tasa %45,3 da, beraz....
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208738/natoko-kideek-tropa-gehiago-bidali-dituzte-europa-ekialdera.htm
Mundua
NATOko kideek tropa gehiago bidali dituzte Europa ekialdera
Ukrainako enbaxada husten hasi dira AEBak eta Erresuma Batua. EBko Atzerri ministroak AEBetako estatu idazkariarekin biltzekoak dira gaur, Ukrainako aferaz aritzeko.
NATOko kideek tropa gehiago bidali dituzte Europa ekialdera. Ukrainako enbaxada husten hasi dira AEBak eta Erresuma Batua. EBko Atzerri ministroak AEBetako estatu idazkariarekin biltzekoak dira gaur, Ukrainako aferaz aritzeko.
Azken egunetan NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak handitu egin du bere presentzia Europa ekialdean. Erakundeak berak ohar batean jakinarazi duenez, Danimarkak fragata bat bidaliko du Baltikora, eta F-16 gerra hegazkinak Lituaniara; Herbehereek ere F-35 borrokarako hegazkinak bidaliko dituzte, baina Bulgariara; e...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208739/latinoamerikaren-zain-urratuak-2021eko-azalik-gogokoena.htm
Bizigiro
Latinoamerikaren zain urratuak, 2021eko azalik gogokoena
2021eko azalik onenen artean aukeratzeko eskatu die BERRIAk irakurleei, eta Latinoamerikaren zain urratuak liburuaren 50. urteurrenaren harira Asisko Urmeneta ilustratzaileak egindako azala aukeratu dute.
Latinoamerikaren zain urratuak, 2021eko azalik gogokoena. 2021eko azalik onenen artean aukeratzeko eskatu die BERRIAk irakurleei, eta Latinoamerikaren zain urratuak liburuaren 50. urteurrenaren harira Asisko Urmeneta ilustratzaileak egindako azala aukeratu dute.
2021ean argitaratutako azal guztien artean hogei aukeratu zituen erredakzioak, eta horien artean aukeratu dute 397 irakurlek. 125 boto jaso ditu iazko urriaren 17ko lehen orriak. Asisko Urmeneta ilustrazaileak irudi berezi bat sortu zuen, Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak liburuak 50 urte bete zituelako...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208741/pertsona-bat-hil-da-iraizozko-etxe-batean-izandako-sutean.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da Iraizozko etxe batean izandako sutean
Suhiltzaileek aurkitu dute gorpua, etxebizitzatik emakume bat erreskatatu ondoren.
Pertsona bat hil da Iraizozko etxe batean izandako sutean. Suhiltzaileek aurkitu dute gorpua, etxebizitzatik emakume bat erreskatatu ondoren.
Pertsona bat hil da astelehen goizean Iraizotzen (Nafarroa), etxe batean izandako sutean. Suhiltzaileek aurkitu dute gorpua, etxebizitzatik emakume bat erreskatatu ondoren. Suak teilatua eta bigarren solairua kolapsatu ditu, eta suhiltzaileek emakume bat erreskatatu ahal izan dute lehen solairuan, baina ezin izan dute...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208742/estradizioaren-aurka-helegitea-jartzeko-aukera-izango-du-assangek.htm
Mundua
Estradizioaren aurka helegitea jartzeko aukera izango du Assangek
Auzitegi Gorenaren esku egongo da helegitea aintzat hartu edo ez erabakitzea. Abenduan Londresko auzitegi batek ontzat eman zuen kazetaria AEBetara estraditatzeko eskaera.
Estradizioaren aurka helegitea jartzeko aukera izango du Assangek. Auzitegi Gorenaren esku egongo da helegitea aintzat hartu edo ez erabakitzea. Abenduan Londresko auzitegi batek ontzat eman zuen kazetaria AEBetara estraditatzeko eskaera.
Luze joko du oraindik Julian Assange kazetari eta ekintzailearen aurkako estradizio prozesuak. Ingalaterrako Auzitegi Nagusia ebatzi du gaur Wikileaksen sortzaileak helegitea jarri ahalko duela estradizio aginduaren aurka. Orain kazetariaren abokatuek hamabost eguneko epea dute Gorenean helegitea aurkezteko, jarraian a...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208743/navarra-sumak-badu-bere-konstituzio-plaza-iruntildeean.htm
Politika
Navarra Sumak badu bere Konstituzio plaza Iruñean
Enrique Maia buru duen Iruñeko Udalak izena aldatu dio orain arte Baluarteko plaza zenari: Konstituzio plaza deitu dute. Plazaren izena azaltzeko plakak urratu egiten du euskararen ordenantza: gaztelania hutsean dago.
Navarra Sumak badu bere Konstituzio plaza Iruñean. Enrique Maia buru duen Iruñeko Udalak izena aldatu dio orain arte Baluarteko plaza zenari: Konstituzio plaza deitu dute. Plazaren izena azaltzeko plakak urratu egiten du euskararen ordenantza: gaztelania hutsean dago.
Iruñeko alkate Enrique Maiak erdietsi du desio zuena: gaurtik, hiriak badu Konstituzio plaza bat. Horretarako, Udalak orain arteko izena kendu dio urte luzez Baluarteko plaza izandakoari. Baluarte auditoriumak leku hartzen duen plaza Konstituzio plaza deituko da aurrerantzean. Zehazki, Nafarroako Gizarte Zibila elkarte...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208744/greba-mugagabea-deitu-du-elak-bihartik-aurrera-zamudioko-dhl-enpresan.htm
Ekonomia
Greba mugagabea deitu du ELAk bihartik aurrera Zamudioko DHL enpresan
ELAk greba mugagabea deitu du bihartik hasita Zamudioko DHL Supply Chain enpresan; Euskaltel eta DHL enpresei eskatzeko langile guztien enplegua eta lan baldintza duinak bermatu ditzala.
Greba mugagabea deitu du ELAk bihartik aurrera Zamudioko DHL enpresan. ELAk greba mugagabea deitu du bihartik hasita Zamudioko DHL Supply Chain enpresan; Euskaltel eta DHL enpresei eskatzeko langile guztien enplegua eta lan baldintza duinak bermatu ditzala.
ELAk deituta, Zamudioko (Bizkaia) DHL Suplly Chain enpresan –Euskaltelen zentro logistikoan– greba mugagabea hasiko dute bihartik aurrera. DHL enpresak Euskaltelen zerbitzu logistikoan esklusiboki jarduten duten 20 langile ditu, eta DHLk langileei jakinarazi dienez, Euskaltelek zerbitzu logistikoarekin lotzen dituen ko...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208745/burkina-fasoko-presidentea-atxilotu-du-matxinatutako-militar-talde-batek.htm
Mundua
Burkina Fasoko presidentea atxilotu du matxinatutako militar talde batek
Matxinatuek Roch Marc Christian Kabore herrialdeko estatuburuaren dimisioa eta baliabide gehiago eskatu dituzte jihadisten aurka borrokatzeko. Gobernuak ukatu egin du presidentea preso hartu dutela.
Burkina Fasoko presidentea atxilotu du matxinatutako militar talde batek. Matxinatuek Roch Marc Christian Kabore herrialdeko estatuburuaren dimisioa eta baliabide gehiago eskatu dituzte jihadisten aurka borrokatzeko. Gobernuak ukatu egin du presidentea preso hartu dutela.
Tokiko hedabideen arabera, Burkina Fasoko presidente Roch Kabore atxilo hartu du bart militar talde batek, zenbait base militarretan izandako matxinaden ostean. Jauregi presidentzialetik eta kuarteletik gertu entzun dira tiroketak, Uagadugun. Matxinatuek hiriburuko Sangoule Lamizana kanpamentuan dauzkate preso atxikita...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208746/erasotzaile-batek-pertsona-bat-hil-eta-hainbat-zauritu-ditu-heidelbergeko-unibertsitatean.htm
Mundua
Erasotzaile batek pertsona bat hil eta hainbat zauritu ditu Heidelbergeko Unibertsitatean
Tiroka sartu da egilea auditorium batean. DPA agentziaren arabera, hura ere ikaslea zen. Bere buruaz beste egin du gero, hainbat iturrik zabaldu dutenez.
Erasotzaile batek pertsona bat hil eta hainbat zauritu ditu Heidelbergeko Unibertsitatean. Tiroka sartu da egilea auditorium batean. DPA agentziaren arabera, hura ere ikaslea zen. Bere buruaz beste egin du gero, hainbat iturrik zabaldu dutenez.
Anabasa irudiak ikusi dira Heidelbergeko Unibertsitatean (Alemania). Poliziaren arabera, erasotzaile bat tiroka sartu da erakundeko auditoriumetako batean, eta hainbat lagun zauritu ditu. 13:00 aldera hasi da erasoa. Sare sozialetan adierazi dute Unibertsitateko Neuenheimer Feld eremuan pertsona armatu bat zebilela. P...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208747/abortuaren-aurkako-kartelak-kentzeko-eskatu-dio-gasteizko-udalak-enpresa-arduradunari.htm
Gizartea
Abortuaren aurkako kartelak kentzeko eskatu dio Gasteizko Udalak enpresa arduradunari
Elkarte katoliko batek hiriko markesinetan jarritako kanpainaren egokitasunaz kontsulta egin zion udalak Emakunderi; hark ebatzi du publizitateak «emakumeen sexu eta ugalketa osasuna babesteko eskubidea urratzen» duela.
Abortuaren aurkako kartelak kentzeko eskatu dio Gasteizko Udalak enpresa arduradunari. Elkarte katoliko batek hiriko markesinetan jarritako kanpainaren egokitasunaz kontsulta egin zion udalak Emakunderi; hark ebatzi du publizitateak «emakumeen sexu eta ugalketa osasuna babesteko eskubidea urratzen» duela.
Elkarte katoliko batek Gasteizko autobus geltokietako hainbat markesinetan abortuaren aurka egindako kanpaina kentzeko eskatu dio Gasteizko Udalak enpresa arduradunari. Hala jakinarazi berri du Gasteizko Udalak. Emakundek egindako txostena aintzat hartuta hartu du erabakia udal gobernuak. Kanpainaren egokitasunaz konts...
2022-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/208748/omek-otsailean-publikatuko-du-pandemia-egoeratik-kontrol-fasera-pasatzeko-trantsizio-plana.htm
Gizartea
OMEk otsailean publikatuko du pandemia egoeratik «kontrol fasera» pasatzeko trantsizio plana
Mike Ryan OMEko Osasun Larrialdietako zuzendariaren hitzetan, kontrolik gabeko infekzioa eta aldaera berriak sortzeko arriskua murriztu behar dira
OMEk otsailean publikatuko du pandemia egoeratik «kontrol fasera» pasatzeko trantsizio plana. Mike Ryan OMEko Osasun Larrialdietako zuzendariaren hitzetan, kontrolik gabeko infekzioa eta aldaera berriak sortzeko arriskua murriztu behar dira
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) otsailaren amaieran argitaratuko du COVID-19ari erantzuteko plan berria, eta, bertan, gaixotasunaren egungo kudeaketari amaiera emango zaio pandemia gisa, eta trantsizio bat egitea proposatuko dute. Hala iragarri du Mike Ryan erakundeko Osasun Larrialdietako zuzendariak astelehen honet...