date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208946/lavrov-gure-esku-badago-ez-da-gerrarik-egongo.htm | Mundua | Lavrov: «Gure esku badago, ez da gerrarik egongo» | Bidenek Zelenskiri esan dio «aukera argiak» daudela otsailean Errusiak Ukraina inbaditzeko. Moskuk ohartarazi du, hori bai, ez duela baimenduko bere interesak «zakarki zapalduak izatea». | Lavrov: «Gure esku badago, ez da gerrarik egongo». Bidenek Zelenskiri esan dio «aukera argiak» daudela otsailean Errusiak Ukraina inbaditzeko. Moskuk ohartarazi du, hori bai, ez duela baimenduko bere interesak «zakarki zapalduak izatea». | Joe Bidenen ustez, «aukera argiak» daude datorren otsailean Errusiak Ukraina inbaditzeko. Etxe Zuriak sare sozialetan zabaldu duenez, AEBetako presidenteak hori adierazi zion atzo Volodimir Zelenski Ukrainako gobernuburuari, auziaz hitz egiteko telefonoz eduki zuten hizketaldian. Horri buruz galdetu diote gaur Sergei L... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208947/baxoko-martxoko-azterketak-maiatzera-atzeratu-dituzte.htm | Gizartea | Baxoko martxoko azterketak maiatzera atzeratu dituzte | Baxoaren parte diren azterketa aurreratuak martxoan egitekoak zituzten Ipar Euskal Herriko ikasleek. Frantziako Hezkuntza Ministerioak pandemiarengatik atzeratzea deliberatu du. | Baxoko martxoko azterketak maiatzera atzeratu dituzte. Baxoaren parte diren azterketa aurreratuak martxoan egitekoak zituzten Ipar Euskal Herriko ikasleek. Frantziako Hezkuntza Ministerioak pandemiarengatik atzeratzea deliberatu du. | Baxoaren erreformaz gero, Ipar Euskal Herriko lizeoetako terminaleko ikasleek bi azterketa pasatu behar dituzte martxoan; azterketa aurreratuak deitzen zaie. Ikasle bakoitzak hautatutako bi gai nagusiri buruzko azterketa idatziak dira. Bada, osasun egoera kontuan harturik, Frantziako Hezkuntza ministro Jean Michel Blan... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208948/egungo-murrizketak-otsailaren-13ra-arte-luzatzea-erabaki-du-labik.htm | Gizartea | Egungo murrizketak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du Labik | Jaurlaritzak baimena eskatu die epaitegiei neurriak luzatzeko, eta epaileek datorren asteartean aztertuko dute gaia. Hoteletara, turismo guneetara eta joko aretoetara zabaldu du COVID pasaportearen eskaera. | Egungo murrizketak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du Labik. Jaurlaritzak baimena eskatu die epaitegiei neurriak luzatzeko, eta epaileek datorren asteartean aztertuko dute gaia. Hoteletara, turismo guneetara eta joko aretoetara zabaldu du COVID pasaportearen eskaera. | Espero zena egin du Labi aholku batzordeak, hau da, egun indarrean dauden neurriei eutsi die otsailaren 13ra arte. Hala iragarri du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Horrez gain, Jaurlaritzak eskaturiko beste proposamen bati baiezkoa eman dio, eta, aurrerantzean, hoteletan, eta turismo eta joko aretoetan ere eskatu b... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208949/elkargik-uste-du-enpresa-batzuek-zailtasunak-izango-dituztela-covid-maileguak-itzultzeko.htm | Ekonomia | Elkargik uste du enpresa batzuek zailtasunak izango dituztela COVID maileguak itzultzeko | Zor berregituraketak aurreikusten ditu berme sozietateak. Industria enpresentzako «produktu historikoa» atera du, Europako funtsak baliatuta; milioi eta erdi euroren maileguak interesik eta komisiorik gabe, hazkundea sustatzeko. | Elkargik uste du enpresa batzuek zailtasunak izango dituztela COVID maileguak itzultzeko. Zor berregituraketak aurreikusten ditu berme sozietateak. Industria enpresentzako «produktu historikoa» atera du, Europako funtsak baliatuta; milioi eta erdi euroren maileguak interesik eta komisiorik gabe, hazkundea sustatzeko. | Pandemiak euskal enpresa sarean izan duen eragina zuzenean ezagutzen du Elkargik, elkarrekiko berme sozietateak. Eta pandemiaren eraginez enpresa batzuk oraindik ere estualdian daudela azaldu dute sozietateko buruek, 2021eko ekitaldiaren eta 2022ko asmoen berri emateko agerraldian.
«Informazioa biltzen ari gara, gure ... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208950/kartzeletako-komunikazioak-berreskuratzeko-eskatu-dute-sarek-eta-etxerat-ek.htm | Politika | Kartzeletako komunikazioak berreskuratzeko eskatu dute Sarek eta Etxerat-ek | Koronabirusaren ondorioz bisean bisekoak etenda dauzkate presoek, eta berrogeialdiak egitera behartzen dituzte. Presoen osasun baldintzak hobetzeko eskatu dute Gasteizen, «osasunaren arlo guztietan». | Kartzeletako komunikazioak berreskuratzeko eskatu dute Sarek eta Etxerat-ek. Koronabirusaren ondorioz bisean bisekoak etenda dauzkate presoek, eta berrogeialdiak egitera behartzen dituzte. Presoen osasun baldintzak hobetzeko eskatu dute Gasteizen, «osasunaren arlo guztietan». | Koronabirusaren eta hari aurre egiteko neurri murriztaileen ondorioz, presoek behin eta berriro izan dute mugatua kanpoarekin komunikatzeko eskubidea. Izan ere, bisean bisekoak maiz eten dizkiete, eta bisiten ondotik berrogeialdiak egin behar izaten dituzte hainbat kartzelatan. Sarek eta Etxerat-ek eskatu dute eten dit... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208951/sunbillan-emakume-baten-autoari-tiro-egiteagatik-atxilotutakoak-behin-behinean-kartzelara.htm | Gizartea | Sunbillan emakume baten autoari tiro egiteagatik atxilotutakoak, behin-behinean kartzelara | Atxilotuak epailearen aurretik pasatu ziren atzo, eta gaur eman dute epaiaren berri: behin-behineko espetxealdia agindu diete bi atxilotuei, emakumea hiltzen saiatzeagatik. | Sunbillan emakume baten autoari tiro egiteagatik atxilotutakoak, behin-behinean kartzelara. Atxilotuak epailearen aurretik pasatu ziren atzo, eta gaur eman dute epaiaren berri: behin-behineko espetxealdia agindu diete bi atxilotuei, emakumea hiltzen saiatzeagatik. | Foruzaingoak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu asteon Nafarroan, Sunbillako (Nafarroa) tiroketaren harira. Atxilotuak epailearen aurretik pasatu ziren atzo, eta emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Iruñeko Epaitegiko titularrak gaur eman du epaiaren berri: behin-behineko espetxealdia agindu diete biei, komuni... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208952/aita-mari-ontziak-176-pertsona-erreskatatu-ditu-mediterraneoan-egin-dituen-bi-erreskatetan.htm | Gizartea | 'Aita Mari' ontziak 176 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan egin dituen bi erreskatetan | Erreskatatutakoen artean dozenaka adingabe daude. | 'Aita Mari' ontziak 176 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan egin dituen bi erreskatetan. Erreskatatutakoen artean dozenaka adingabe daude. | SMH Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate ontziak bi erreskate egin ditu egun bakarrean. Goizean, «egoera larri eta desesperatuan» zeuden 105 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan gaur arratsaldean. Zabaldu duenez, erreskatatuen artean hamazazpi emakume, 63 gizon, bed... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208953/espainiako-gobernuak-proposatu-du-irakasle-ikasketetara-sartu-aurretik-azterketa-bat-egin-behar-izatea.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuak proposatu du irakasle ikasketetara sartu aurretik azterketa bat egin behar izatea | Irakasleen jarduna aldatzeko 24 proposamen aurkeztu dizkie Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak sindikatuei eta autonomia erkidegoei. BERRIAk jakin duenez, Hego Euskal Herrian ere izan dezakete eragina, aurrera egiten badute. | Espainiako Gobernuak proposatu du irakasle ikasketetara sartu aurretik azterketa bat egin behar izatea. Irakasleen jarduna aldatzeko 24 proposamen aurkeztu dizkie Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak sindikatuei eta autonomia erkidegoei. BERRIAk jakin duenez, Hego Euskal Herrian ere izan dezakete eragina, aurrer... | Hezkuntzarako hainbat aldaketa proposatzen ari dira azkenaldian, eta, orain, Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioa irakasleei begira jarri da. Hain zuzen ere, 24 proposamen egin ditu haien jarduna aldatzeko, eta dagoeneko aurkeztu dizkie autonomia erkidegoetako ordezkariei eta zenbait sindikaturi. Proposamen garra... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208954/sukaldaritzaren-sektoreak-agerian-utzi-du-itunen-lehentasunaren-garrantzia.htm | Ekonomia | Sukaldaritzaren sektoreak agerian utzi du itunen lehentasunaren garrantzia | Patronalak ez du sektoreko negoziazio mahaia ireki nahi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hura estatuan egin behar delakoan. Erreformaren inguruan, jarrera desberdinak argiago marrazten hasi dira alderdi abertzaleen artean, Urkulluk lan legea onartzeko «beste mekanismo batzuk» daudela aipatu eta gero. EH Bilduk berretsi ... | Sukaldaritzaren sektoreak agerian utzi du itunen lehentasunaren garrantzia. Patronalak ez du sektoreko negoziazio mahaia ireki nahi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hura estatuan egin behar delakoan. Erreformaren inguruan, jarrera desberdinak argiago marrazten hasi dira alderdi abertzaleen artean, Urkulluk lan legea ona... | Madrilen, Bilbon eta Bartzelonan Espainiako Gobernuaren azken urteotako lege garrantzitsuenaren patua negoziatzen ari diren bitartean, sektore batek agerian utzi du lan erreformaren funtsezko eduki baten garrantzia. Sukaldaritza kolektiboko patronalak —Euskal Ostalaritza Federazioak, Food Service Espainiako patronalak ... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208955/alta-jasota-kartzelara-itzularazi-dute-francisco-jose-ramada.htm | Politika | Alta jasota, kartzelara itzularazi dute Francisco Jose Ramada | Etxerat-ek «kezka handia» adierazi du, eta euskal presoa aske utz dezatela eskatu du. Joan den astean ospitaleratu zuten, «bihotzeko krisi» baten ondorioz. | Alta jasota, kartzelara itzularazi dute Francisco Jose Ramada. Etxerat-ek «kezka handia» adierazi du, eta euskal presoa aske utz dezatela eskatu du. Joan den astean ospitaleratu zuten, «bihotzeko krisi» baten ondorioz. | Alta jasota, berriro itzularazi dute Martuteneko espetxera (Donostia). Francisco Jose Ramada Estevez euskal presoa joan den ortziralean erietxeratu zuten Donostia ospitalean, «bihotzeko krisi» batengatik, eta astebete baino ez du eman kalean: ospitalean. Etxerat euskal presoen senideen elkarteak «kezka handia» adierazi... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208956/greban-daude-cafen-poloniako-filialeko-langileak-eta-poloniar-batek-euskaraz-azaldu-ditu-arrazoiak.htm | Ekonomia | Greban daude CAFen Poloniako filialeko langileak, eta poloniar batek euskaraz azaldu ditu arrazoiak | Sindikatuek azaldu dutenez, 85 euroko soldata igoera eskatu zuten inflazio handiari aurre egiteko, baina Beasainen egoitza duen multinazionalak ez zuen onartu. | Greban daude CAFen Poloniako filialeko langileak, eta poloniar batek euskaraz azaldu ditu arrazoiak. Sindikatuek azaldu dutenez, 85 euroko soldata igoera eskatu zuten inflazio handiari aurre egiteko, baina Beasainen egoitza duen multinazionalak ez zuen onartu. | Urtarrilaren 24tik greban daude Solarisen, CAFek Polonian duen filialean. Sindikatuek azaldu dutenez, 85 euroko soldata igoera eskatu dute inflazio handiari aurre egiteko, baina Beasainen egoitza duen multinazionalak ez du onartu, hil honetatik aurrera hilero 50 euroko igoera jasoko dutela argudiatuta. Solaris autobus ... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208986/lasok-eta-imazek-elezkano-eta-zabaleta-harrapatu-dituzte-sailkapenaren-buruan.htm | Kirola | Lasok eta Imazek Elezkano eta Zabaleta harrapatu dituzte sailkapenaren buruan | Partida irauli dute urdinek Hendaian. Elezkanok eta Zabaletak hirugarren partida galdu dute jarraian. Bi bikoteak dira orain sailkapenaren buruan, zazpina garaipenekin. | Lasok eta Imazek Elezkano eta Zabaleta harrapatu dituzte sailkapenaren buruan. Partida irauli dute urdinek Hendaian. Elezkanok eta Zabaletak hirugarren partida galdu dute jarraian. Bi bikoteak dira orain sailkapenaren buruan, zazpina garaipenekin. | Emoziorik ez du faltako Binakako Txapelketako ligaxkak, ezta lehen posturako lehian ere. Ligaxkaren lehen bi herenetan Elezkano eta Zabaleta jaun eta jabe izan baziren ere, azken jardunaldietan pott egin dute, eta atzo hirugarren partida galdu zuten erreskadan, Laso eta Imazen aurka, 15-22. Garaipen horrekin Lasok eta ... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208987/leire-iribarne-diabolo-kiwi-taldeko-musikagilea-hil-da-trafiko-istripu-batean.htm | Kultura | Leire Iribarne Diabolo Kiwi taldeko musikagilea hil da, trafiko istripu batean | Umetatik aritu zen kantuan eta zenbait musika tresna jotzen, eta azken urteetan euskal eszenako ahots nabarmengarri bat bilakatu zen, Diabolo Kiwi taldearekin. 24 urte zituen. | Leire Iribarne Diabolo Kiwi taldeko musikagilea hil da, trafiko istripu batean. Umetatik aritu zen kantuan eta zenbait musika tresna jotzen, eta azken urteetan euskal eszenako ahots nabarmengarri bat bilakatu zen, Diabolo Kiwi taldearekin. 24 urte zituen. | Leire Iribarne Olhagarai Lasan jaio zen (Nafarroa Beherea), 1997. urtean. Umetatik aritu zen musikan, kantuan eta zenbait instrumentu jotzen, eta Diabolo Kiwi taldean aritu zen azken urteetan. Joan den ostiral iluntzean hil zen, trafiko istripu batean, A-64 autobidean, Bellocq parean (Okzitania), Euskal Herrirako noran... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208988/gudari-baten-gorpuzkiak-berreskuratu-dituzte-bilboko-begonan.htm | Gizartea | Gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Bilboko Begoñan | Gogora institutuaren arabera, 36ko gerran eta ondorengo urteetan hildako 60 lagun daude hilerri hartan lurperatuta. | Gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Bilboko Begoñan. Gogora institutuaren arabera, 36ko gerran eta ondorengo urteetan hildako 60 lagun daude hilerri hartan lurperatuta. | Tomas Rubin Marin gudariaren gorpuzkiak berreskuratu dituzte gaur goizean, Bilboko Begoñako hilerrian. «Urrats garrantzitsua eman dugu Rubin familiaren eta euskal gizarte osoaren zauriak ixteko», azaldu du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek. Ekitaldian izan... |
2022-1-30 | https://www.berria.eus/albisteak/208989/burujabetza-nahia-nazioarteratzeko-hirurehun-bat-gailur-argiztatuko-dituzte.htm | Politika | Burujabetza nahia nazioarteratzeko, hirurehun bat gailur argiztatuko dituzte | Gure Esku-k eta Kataluniako plataforma ugarik mobilizazio bat prestatu dute uztailaren 2rako. Pirinioetara igota, «herri gogoa aktibatzea eta burujabetzarako prozesu bat abiatzea» da asmoa. | Burujabetza nahia nazioarteratzeko, hirurehun bat gailur argiztatuko dituzte. Gure Esku-k eta Kataluniako plataforma ugarik mobilizazio bat prestatu dute uztailaren 2rako. Pirinioetara igota, «herri gogoa aktibatzea eta burujabetzarako prozesu bat abiatzea» da asmoa. | Erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio handi baten berri eman du Gure Esku dinamikak: Kataluniako plataforma batzuekin batera, Pirinioetako hirurehun gailur baino gehiago euskal eta kataluniar herritarrez bete nahi dituzte, tontorrak argiztatu eta burujabetzaren aldarrikapena nazioartera zabaltzeko. Uztailaren 2a... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208990/gasteizko-santiago-ospitaleko-larrialdi-zerbitzuak-mantentzeko-eskatu-dute-ehunka-lagunek.htm | Gizartea | Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuak mantentzeko eskatu dute ehunka lagunek | Larrialdi zerbitzuak Txagorritxu ospitalean bakarrik izango dira Gasteizen asteazken honetatik aurrera. Udaleko osoko bilkurak ere, zerbitzua Santiagon mantentzeko eskatu du | Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuak mantentzeko eskatu dute ehunka lagunek. Larrialdi zerbitzuak Txagorritxu ospitalean bakarrik izango dira Gasteizen asteazken honetatik aurrera. Udaleko osoko bilkurak ere, zerbitzua Santiagon mantentzeko eskatu du | Larrialdi zerbitzuak mantentzeko eskatu dute ehunka lagunek Gasteizko Santiago ospitalean, giza kate bat osatuta. Osasun Publikoa Aurrera plataformak deitu du ekimena, asteazken honetatik aurrera, zerbitzu horiek Gasteizko Txagorritxu ospitalean bakarrik emango dituztelako.
Osakidetzaren arabera ez dute zerbitzua murr... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208991/euskararen-foru-dekretuaren-erreforma-aurrera-pausotzat-jo-du-ollok-partzialki-bada-ere.htm | Gizartea | Euskararen foru dekretuaren erreforma aurrera pausotzat jo du Ollok, «partzialki» bada ere | Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak argudiatu du eremu mistoan orain arteko egoera gainditzen duela aurkeztutako zirriborroak. | Euskararen foru dekretuaren erreforma aurrera pausotzat jo du Ollok, «partzialki» bada ere. Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak argudiatu du eremu mistoan orain arteko egoera gainditzen duela aurkeztutako zirriborroak. | Ez da Geroa Bai-k nahiko lukeena, baina «partzialki» bada ere, aurrera pauso bat da. Hala mintzatu da Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria Gobernuak euskararen foru dekretua aldatzeko aurkeztu duen zirriborroaz. Atzo aurkeztu zieten zirriborro hori sindikatuei, eta espero zen bezala, ... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208992/bizipoza-elkartearen-hamaika-bizipen-bildu-dituzte-kantuz.htm | Bizigiro | Bizipoza elkartearen hamaika bizipen bildu dituzte kantuz | Mundu berri bat guztiontzat 2 proiekturako 11 kantu eta 11 bideoklip sortu dituzte, dozena bat elkarteren lana ezagutzera emateko. | Bizipoza elkartearen hamaika bizipen bildu dituzte kantuz. Mundu berri bat guztiontzat 2 proiekturako 11 kantu eta 11 bideoklip sortu dituzte, dozena bat elkarteren lana ezagutzera emateko. | «Izaera bereziko gaiak» lantzen dituzten 36 talde elkartzen dira Bizipoza Elkartean. Zenbait eskubide eta behar bereziak dituzten haur eta familiek osatzen dute, besteak beste, eta haiek dituzten kezkak kantuetan eman dituzte oraingoan, eta bideoklipetan ere jaso dituzte. Mundu berri bat guztiontzat 2 izena eman diote ... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208993/mattarellak-presidente-karguan-jarraituko-du.htm | Mundua | Mattarellak presidente karguan jarraituko du | Italiako alderdiek ez dute lortu beste hautagairik adostea, eta agintari beteranoak baietz esan dio estatuburu postuan segitzeari, «herrialdearen egonkortasuna» bermatzeko. | Mattarellak presidente karguan jarraituko du. Italiako alderdiek ez dute lortu beste hautagairik adostea, eta agintari beteranoak baietz esan dio estatuburu postuan segitzeari, «herrialdearen egonkortasuna» bermatzeko. | Sergio Mattarellak 73 urte zituen Italiako presidente kargua hartu zuenean, eta argi utzi zuen agintaldi bakarra egingo zuela postu horretan, haren ibilbidea datorren ostegunean amaitu nahi zuelako. Italiako desegonkortasun ezagunak, baina, planak aldarazi dizkio agintari beteranoari, alderdi politikoak ez baitira ados... |
2022-1-30 | https://www.berria.eus/albisteak/208994/milaka-lagun-bildu-ditu-gksk-bilbon-eta-irunean.htm | Politika | Milaka lagun bildu ditu GKSk Bilbon eta Iruñean | «Bizi kalitatearen okertzea eta eskubideen ezabapenak» salatu dituzte gazteek bi hiriburuetan eginiko manifestazio banatan. Iruñean, hainbat lagun identifikatu ditu Espainiako Poliziak | Milaka lagun bildu ditu GKSk Bilbon eta Iruñean. «Bizi kalitatearen okertzea eta eskubideen ezabapenak» salatu dituzte gazteek bi hiriburuetan eginiko manifestazio banatan. Iruñean, hainbat lagun identifikatu ditu Espainiako Poliziak | GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak milaka lagun bildu ditu Iruñean eta Bilbon eginiko manifestazioetan. 7.000, antolatzaileen arabera. Burgesiaren diktadura gelditu lelopean egin dute protesta bi hiriburuetan, 18:00etan. Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik atera da manifestazioa, eta Iruñean, berriz, Sarasate pasealekuti... |
2022-1-30 | https://www.berria.eus/albisteak/208995/kolektibo-bat-sortu-dute-ahateen-hiltze-prebentiboei-buru-egiteko.htm | Ekonomia | Kolektibo bat sortu dute ahateen hiltze prebentiboei buru egiteko | Milatik gora pertsona mobilizatu dira Donapaleun ahate hazleei babesa erakusteko. Sail industriala salatu eta Frantziako administrazioaren jarrera deitoratu dute. | Kolektibo bat sortu dute ahateen hiltze prebentiboei buru egiteko. Milatik gora pertsona mobilizatu dira Donapaleun ahate hazleei babesa erakusteko. Sail industriala salatu eta Frantziako administrazioaren jarrera deitoratu dute. | Milatik gora pertsonak protesta egin zuten atzo arratsaldean Donapaleun (Nafarroa Beherea) Kanpoko hazkuntza, biharko laborantza lelopean, ELB sindikatuak deituta. Hegazti gripearen testuinguruan, sail industrialak eragiten dituen «kalteak» salatu, eta Frantziako administrazioaren jarrera deitoratu zuten. Herritar kole... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208996/laborantza-zentzuduna-egiten-dugu-borrokatuko-gara-iraun-dezan.htm | Ekonomia | «Laborantza zentzuduna egiten dugu; borrokatuko gara iraun dezan» | «Laborantza zentzuduna egiten dugu; borrokatuko gara iraun dezan». | Lohitzüne-Oihergiko (Zuberoa) Beti Aitzina etxaldeko partzuerra da Sabrina Larzabal ahate hazlea (1984, Urruña, Lapurdi). Julen Perezekin batera daraman hazkuntzan, hastetik buru dena beraiek egiten dutela dio harro, kalitatezko mozkinak ekoizten dituen etxalde txikiaren proiektua defendatuz. Baina, ostegunean, dena ho... | |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208997/ertzaintzaren-oldarraldiak-erakusten-dituzten-afixek-gorrotoa-sustatzen-dutela-dio-erkorekak.htm | Politika | Ertzaintzaren oldarraldiak erakusten dituzten afixek «gorrotoa» sustatzen dutela dio Erkorekak | Erne eta Esan sindikatuek ere gogor kritikatu dituzte kartelak, eta «ezker abertzaleko gazteekin» lotu dituzte | Ertzaintzaren oldarraldiak erakusten dituzten afixek «gorrotoa» sustatzen dutela dio Erkorekak. Erne eta Esan sindikatuek ere gogor kritikatu dituzte kartelak, eta «ezker abertzaleko gazteekin» lotu dituzte | Ertzain izateko deialdia, kanpaina ofizialaren lelo berarekin, baina manifestarien aurkako oldarraldi polizialak erakusten dituzten argazkiekin. Halako afixak agertu dira gaur Donostiako autobus geltokietako zenbait markesinatan, eta polizia sindikatuen haserrea eragin dute. Erne sindikatuak, esate baterako, Ertzaintza... |
2022-1-30 | https://www.berria.eus/albisteak/209021/milaka-lagunek-lan-erreforma-ez-onartzeko-eskatu-dute-hegoaldeko-hiriburuetan.htm | Ekonomia | Milaka lagunek lan erreforma ez onartzeko eskatu dute Hegoaldeko hiriburuetan | ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek deituta, datorren astean Madrilen onartu nahi duten erreformaren aurka egin dute. Euskal alderdiek ezezko botoa eman dezaten nahi dute, azken erreformak aurrekoaren muinari eusten diolako. | Milaka lagunek lan erreforma ez onartzeko eskatu dute Hegoaldeko hiriburuetan. ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek deituta, datorren astean Madrilen onartu nahi duten erreformaren aurka egin dute. Euskal alderdiek ezezko botoa eman dezaten nahi dute, azken erreformak aurrekoaren muinari eusten diolako. | Euskal gehiengo sindikalak ez du nahi ostegunean Madrilen bozkatuko duten lan erreforma onartzerik. Argi utzi dute hori gaur Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko kaleetan. Milaka lagun mobilizatu dira euskal alderdiei ezezko botoa eskatzeko, PSOE eta Unidas Podemosen gobernuaren erreformak aurrekoaren muinari eut... |
2022-1-30 | https://www.berria.eus/albisteak/209022/rafa-nadal-21-grand-slam-irabazi-dituen-lehen-gizonezkoa-bilakatu-da.htm | Kirola | Rafa Nadal 21 Grand Slam irabazi dituen lehen gizonezkoa bilakatu da | Mallorcakoak Australiako Irekia irabazi du, Daniil Medvedevi finala irabazita (2-6, 6-7, 6-4, 6-4 eta 7-5). Hogei Grand Slam dituzte Djokovicek eta Federerrek. | Rafa Nadal 21 Grand Slam irabazi dituen lehen gizonezkoa bilakatu da. Mallorcakoak Australiako Irekia irabazi du, Daniil Medvedevi finala irabazita (2-6, 6-7, 6-4, 6-4 eta 7-5). Hogei Grand Slam dituzte Djokovicek eta Federerrek. | Rafa Nadal da historiako tenis jokalaririk onena. Edo hala diote zenbakiek behintzat. Gaur arte, hogeina Grand Slam zituzten irabaziak azken urteetan nagusi izan den belaunaldiko hiru izarrek, Nadalek berak, Novak Djokovicek eta Roger Federerrek. Mallorcakoak, ordea, berdinketa hautsi du: Australiako Irekiko finala ira... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209023/primario-popularrak-huts-egin-du-ezkerrak-zatituta-jarraituko-du.htm | Mundua | Primario popularrak huts egin du: ezkerrak zatituta jarraituko du | Christiane Taubira Frantziako Justizia ministro ohiak irabazi du «inbestidura bozketa», eta batasunerako deia egin du. Melenchonek, Jadotek, Hidalgok eta Rousselek ezezkoa eman diote harekin elkartzeari. | Primario popularrak huts egin du: ezkerrak zatituta jarraituko du. Christiane Taubira Frantziako Justizia ministro ohiak irabazi du «inbestidura bozketa», eta batasunerako deia egin du. Melenchonek, Jadotek, Hidalgok eta Rousselek ezezkoa eman diote harekin elkartzeari. | Bozketaren biharamunean, Frantziako ezkerrean ez da ezer aldatu. Primario popularrak urtebete pasatxoko ibilbidea amaitu du, eta bilana ez da erabat baikorra: «inbestidura bozketako» parte hartzea handia izan da (%84koa), eta ekinbideak lortu du garaileak batasuna lortzen saiatzeko konpromisoa hartzea. Baina, horretaz ... |
2022-1-30 | https://www.berria.eus/albisteak/209024/gurbindo-hernandez-odriozola-eta-pecina-europako-txapeldunorde.htm | Kirola | Gurbindo, Hernandez, Odriozola eta Peciña, Europako txapeldunorde | Espainiako selekzioak 27-26 galdu du Europako Eskubaloi Txapelketako finala Budapesten, Suediaren aurka. Euskal herritarrek ez dute golik sartu finalean. | Gurbindo, Hernandez, Odriozola eta Peciña, Europako txapeldunorde. Espainiako selekzioak 27-26 galdu du Europako Eskubaloi Txapelketako finala Budapesten, Suediaren aurka. Euskal herritarrek ez dute golik sartu finalean. | Ezin izan dute egindako lan bikaina borobildu Europako Eskubaloi Txapelketa jokatu duten euskal ordezkariek. Espainiarekin jokatu dute Eduardo Gurbindo eta Sergey Hernandez nafarrek, eta Kauldi Odriozola eta Iñaki Peciña gipuzkoarrek, eta finaleraino heltzea lortu dute, baina Suediak mendean hartu ditu txapelketako fin... |
2022-1-30 | https://www.berria.eus/albisteak/209025/altuna-iiia-martija-eta-irribarria-rezusta-garaile.htm | Kirola | Altuna III.a-Martija eta Irribarria-Rezusta garaile | Altuna III.a-Martijak 22-7 irabazi diete Jaka-Mariezkurrena II.ari, eta Irribarria-Rezustak, 16-22 Urrutikoetxea-Arangureni. Sailkapenaren buruan lau bikote daude, berdinduta, guztiak ere zazpi partidatan gailenduta. | Altuna III.a-Martija eta Irribarria-Rezusta garaile. Altuna III.a-Martijak 22-7 irabazi diete Jaka-Mariezkurrena II.ari, eta Irribarria-Rezustak, 16-22 Urrutikoetxea-Arangureni. Sailkapenaren buruan lau bikote daude, berdinduta, guztiak ere zazpi partidatan gailenduta. | Dena erabakitzeke dago oraindik Binakako Txapelketan. Lau bikote berdinduta daude lidergoan, zazpina garaipen erdietsita, eta Ezkurdia-Tolosak atzo irabazi izanak, berriz, estutu egin du sailkapenaren behealdea. Gaur, igandean, Altuna III.a-Martijak eta Irribarria-Rezustak lortu dute garaile irtetea. Zazpina partida ir... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209026/costak-elkarrizketa-agindu-du-bozetan-gehiengo-osoa-lortu-arren.htm | Mundua | Costak elkarrizketa agindu du, bozetan gehiengo osoa lortu arren | Eskuin muturrak nabarmen egin du gora, eta parlamentuko hirugarren indarra izango da. Boto galera handia izan dute Ezkerreko Blokeak eta komunistek, sozialisten koaliziokide izandakoek. | Costak elkarrizketa agindu du, bozetan gehiengo osoa lortu arren. Eskuin muturrak nabarmen egin du gora, eta parlamentuko hirugarren indarra izango da. Boto galera handia izan dute Ezkerreko Blokeak eta komunistek, sozialisten koaliziokide izandakoek. | Ezustekoa izan da. Azken inkestek pare-parean irudikatu zituzten PS Alderdi Sozialista eta PSD Alderdi Sozial Demokratikoa, baina kontserbadoreak urrun gelditu dira garaipenetik. Antonio Costa jarduneko lehen ministroaren alderdiak botoen %41,7 bildu zituen igandeko bozetan, eta, horrenbestez, gehiengo osoa izango du p... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209027/athleticeko-sancet-jokalariaren-auto-istripua-ikertzen-ari-dira.htm | Kirola | Athleticeko Sancet jokalariaren auto istripua ikertzen ari dira | Nafarroako Foruzaingoaren arabera, futbolariak korrika egin zuen ihes igandean autoarekin ezbehar bat eragin ostean. | Athleticeko Sancet jokalariaren auto istripua ikertzen ari dira. Nafarroako Foruzaingoaren arabera, futbolariak korrika egin zuen ihes igandean autoarekin ezbehar bat eragin ostean. | Igande goizaldean jazo zen gertaera. Auto bat errepidetik atera zen 01:20 aldera, Iruñeko Belosoko aldapan, eta hainbat kalte eragin zituen. Foruzainak gertatutakoa aztertzera joan ziren, eta hiru pertsona topatu zituen autoaren kanpoan. Gidaria falta zen, ordea. Foruzainen arabera, Oihan Sancet Athleticeko jokalaria z... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209028/inflazioa-jaisten-hasi-da.htm | Ekonomia | Inflazioa jaisten hasi da | Argindarraren prezioak behera egin du abendutik, baina oso garesti dago oraindik. | Inflazioa jaisten hasi da. Argindarraren prezioak behera egin du abendutik, baina oso garesti dago oraindik. | Pare bat aste falta dira Hego Euskal Herriko inflazioaren datua jakiteko, baina beherantz egingo duela aurrera daiteke. INE estatistika erakundeak Espainiako datu aurreratua zabaldu berri du, eta bost hamarreneko jaitsiera zenbatu du: %6,5etik %6ra. Hego Euskal Herriak ere %6,5eko inflazioa zuen abenduaren amaieran.
I... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209029/dapa-ikus-entzunezko-narrazioak-saritu-ditu-lsquoargiarsquo-k.htm | Gizartea | DAPA ikus-entzunezko narrazioak saritu ditu ‘Argia’-k | Azpeitiko Kulturaz kooperatibaren eskutik, kultura sortzaileei buruzko 27 dokumental labur argitaratu ditu DAPAk bi urtean. Lehen Argia saria jaso dute; asteon, aldizkariak egunero emango du sari baten berri. | DAPA ikus-entzunezko narrazioak saritu ditu ‘Argia’-k. Azpeitiko Kulturaz kooperatibaren eskutik, kultura sortzaileei buruzko 27 dokumental labur argitaratu ditu DAPAk bi urtean. Lehen Argia saria jaso dute; asteon, aldizkariak egunero emango du sari baten berri. | «Sormena oinarri eta helburu» duen proiektu batek jaso du aurtengo ikus-entzunezko Argia saria: DAPA egitasmoak. Azpeitiko Kulturaz kooperatibak (Gipuzkoa) sortua da, eta BERRIAren webguneko Kultura sailean ere ikusgai dago. «Euskal Herri luze-zabalean sortzen dena erakutsi eta kontatu nahi duten pilulak eskaintzen diz... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209030/pintaketa-euskalfoboak-egin-dituzte-baionan.htm | Politika | Pintaketa euskalfoboak egin dituzte Baionan | Eskuin muturraren mezuak margotu dituzte Lapurdiko hiriburuan. Nestor Basterretxearen eskultura bat zikindu dute, eta Frantziako Alderdi Komunistaren egoitza. Horrez gain, zeinu antisemitak idatzi dituzte. | Pintaketa euskalfoboak egin dituzte Baionan. Eskuin muturraren mezuak margotu dituzte Lapurdiko hiriburuan. Nestor Basterretxearen eskultura bat zikindu dute, eta Frantziako Alderdi Komunistaren egoitza. Horrez gain, zeinu antisemitak idatzi dituzte. | Hau kaka euskalduna da mezua frantsesez idatzita agertu zen igande goizean, Nestor Basterretxearen Egun On Baiona eskulturan, Lapurdiko hiriburuko Pedro kaian. Hiriko eragileek zalantza gutxi dute pintaketen egileen inguruan, hirian agertu diren beste antzeko pintaketek ere eskuin muturreko kutsua dutelako. Izan ere, m... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209031/hego-euskal-herrian-3541-positibo-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian 3.541 positibo atzeman dituzte | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi du intzidentzia metatuaren jaitsiera «moteldu» egin dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Hego Euskal Herrian 3.541 positibo atzeman dituzte. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi du intzidentzia metatuaren jaitsiera «moteldu» egin dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Pandemiaren bilakaerari buruzko datuak eman berri dituzte Hego Euskal Herriko osasun agintariek. Birusaren transmisioari dagokionez, atzo 3.541 positibo atzeman zituzten Hegoaldean: Osakidetzak 2.757 positibo detektatu zituen, eta Osasunbideak 784. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian kaleratuko du buletin epide... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209032/mirentxin-gidariak-guretzat-azken-bidaia-heldu-da.htm | Politika | Mirentxin gidariak: «Guretzat azken bidaia heldu da» | Euskal presoen senideak kartzeletara eramaten zituen gidari taldeak bukatutzat eman du bere bidea. Gutun baten bidez eman dizkie eskerrak bidelagunei: «Konplizitate bat sortu da kilometroz kilometro». | Mirentxin gidariak: «Guretzat azken bidaia heldu da». Euskal presoen senideak kartzeletara eramaten zituen gidari taldeak bukatutzat eman du bere bidea. Gutun baten bidez eman dizkie eskerrak bidelagunei: «Konplizitate bat sortu da kilometroz kilometro». | Mirentxin gidarien taldeak bukatutzat eman du bere bidea: «Badirudi guretzat azken bidaia heldu dela, eta gure desiorik sakon eta indartsuena helarazi nahi dizuegu, gurearen bukaera heldu den bezala, zuentzat ere azken bidaia laster hel dadin», idatzi dute gutun batean, euskal presoen senideei zuzenduta. Izan ere, jada... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209033/cebeken-ustez-ulergaitza-litzateke-elkarrizketa-sozialaren-alde-agertzea-eta-gero-akordioak-auzitan-jartzea.htm | Ekonomia | Cebeken ustez, «ulergaitza litzateke elkarrizketa sozialaren alde agertzea, eta gero akordioak auzitan jartzea» | Bizkaiko patronalak uste du lan erreformaren dekretuari dagokion «balioa aitortu» behar zaiola, EAJko presidente Andoni Ortuzarrek esan ostean norbaitek CEOE «irmo jarri» beharko lukeela. Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioaren arabera, herrialdeko ekonomia %5,3 haziko da 2022. urtean. | Cebeken ustez, «ulergaitza litzateke elkarrizketa sozialaren alde agertzea, eta gero akordioak auzitan jartzea». Bizkaiko patronalak uste du lan erreformaren dekretuari dagokion «balioa aitortu» behar zaiola, EAJko presidente Andoni Ortuzarrek esan ostean norbaitek CEOE «irmo jarri» beharko lukeela. Bizkaiko Enpresabur... | Lan erreformaren dekretuan aldaketarik ez du nahi Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioak. Patronaleko buruek mezu argia eman nahi izan dute gaur, bere horretan utzi behar dela abendu amaierako akordioa. Carolina Perez Toledo presidentearen arabera, onartutako dekretua «ez da nahiko genukeena», baina derogazio erabatekoa... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209034/albertina-carriri-emango-diote-zinegoak-jaialdiaren-ohorezko-saria.htm | Kultura | Albertina Carriri emango diote Zinegoak jaialdiaren Ohorezko Saria | Zinemagile eta ekintzaile argentinarrari emango dio festibalak bere sari nagusia, otsailaren 28an, Bilboko Arriaga antzokian egingo duten inaugurazio ekitaldian. | Albertina Carriri emango diote Zinegoak jaialdiaren Ohorezko Saria. Zinemagile eta ekintzaile argentinarrari emango dio festibalak bere sari nagusia, otsailaren 28an, Bilboko Arriaga antzokian egingo duten inaugurazio ekitaldian. | Albertina Carri zuzendari eta aktibistaren lanari aitortza egingo dio aurtengo Zinegoak Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, bere sari nagusia hari emanez. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendari artistikoak nabarmendu duenez, «Hego Amerikako sortzaile belaunaldi berri baten ahotsik nabarmenetariko bat da. ... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209035/cafek-kontratu-bat-irabazi-du-israelen.htm | Ekonomia | CAFek kontratu bat irabazi du Israelen | Tel Aviv hirirako tren arinen sistema bat eraikiko du, eta 98 tranbia egingo ditu. | CAFek kontratu bat irabazi du Israelen. Tel Aviv hirirako tren arinen sistema bat eraikiko du, eta 98 tranbia egingo ditu. | CAF bere eskaera zorroa betetzen ari da 2022. urtearen hasieran. Zeelanda Berrirako 23 tren elektriko egiteko kontratuari eta Solaris filialak jasotako eskaera handiei beste bat gehitu die: 98 tranbia egingo ditu Tel Aviv hirirako.
Inguru horretan beste lan bat badu CAFek, eztabaida handia sorrarazi duena: Israelek ok... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209036/kontseiluak-eta-behatokiak-salatu-dute-euskararen-dekretuaren-zirriborroa-laquoonartezinaraquo-dela.htm | Gizartea | Kontseiluak eta Behatokiak salatu dute euskararen dekretuaren zirriborroa «onartezina» dela | Paul Bilbao idazkari nagusiaren arabera, 2017 baino lehenagoko araudiarekin erkatuz gero «atzerapauso nabaria» de, eta «adarjotzea» deritzo Auzitegi Nagusiaren epaiaren ostean zirriborro honen edukia hainbeste luzatu izanari | Kontseiluak eta Behatokiak salatu dute euskararen dekretuaren zirriborroa «onartezina» dela. Paul Bilbao idazkari nagusiaren arabera, 2017 baino lehenagoko araudiarekin erkatuz gero «atzerapauso nabaria» de, eta «adarjotzea» deritzo Auzitegi Nagusiaren epaiaren ostean zirriborro honen edukia hainbeste luzatu izanari | «Ez dugu baztertzen kalera ateratzea dekretu hau salatzeko eta batez ere hau konpondu dezatela eskatzeko. Oraindik garaiz gaude bidegabekeria honi amaiera emateko». Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eta Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak irmo salatu du Nafarroako herritarrei euskara erabili ahal izateko esku... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209037/emakume-bat-eta-haren-hiru-seme-alabak-etxegabetu-dituzte-barakaldon.htm | Gizartea | Emakume bat eta haren hiru seme-alabak etxegabetu dituzte Barakaldon | Andrea indarkeria matxistaren biktima da. Dozenaka herritarrek protesta egin dute etxegabetzea gaitzesteko. | Emakume bat eta haren hiru seme-alabak etxegabetu dituzte Barakaldon. Andrea indarkeria matxistaren biktima da. Dozenaka herritarrek protesta egin dute etxegabetzea gaitzesteko. | Alokabide Eusko Jaurlaritzaren alokairurako sozietate publikoak asmoa bete du, iragarria zenez. Barakaldoko (Bizkaia) emakume bat kanporatzeko prozedura eskatu zuen Alokabidek, eta gaur gauzatu da etxegabetzea azkenik. Operazioa burututa, etxerik gabe gelditu dira han bizi ziren emakumezkoa eta bere ardurapean dituen h... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209038/erabat-aske-da-gorka-fraile-euskal-presoa.htm | Politika | Erabat aske da Gorka Fraile euskal presoa | Baldintzapean aske zegoen 2020ko apiriletik. 24 urteko zigorra osorik bete du. | Erabat aske da Gorka Fraile euskal presoa. Baldintzapean aske zegoen 2020ko apiriletik. 24 urteko zigorra osorik bete du. | Baldintzapean zegoen, eta gaur utzi dute erabat aske Gorka Fraile preso durangarra (Bizkaia). Etxerat-ek jakinarazi duenez, 24 urteko espetxe zigorra bete du, osorik.
2020ko apiriletik zegoen baldintzapean aske, eta aurretik hirugarren graduan eduki zuten, 2020 hasieratik, Iruñeko kartzelari lotuta. Preso eria zen. |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209039/hasi-da-joaldun-hotsa-iturenen-eta-zubietan.htm | Bizigiro | Hasi da joaldun hotsa Iturenen eta Zubietan | Izurria gorabehera, inauteriak ospatzea erabaki dute gazteek, baina kanpotarrei ez joateko eskatu diete. | Hasi da joaldun hotsa Iturenen eta Zubietan. Izurria gorabehera, inauteriak ospatzea erabaki dute gazteek, baina kanpotarrei ez joateko eskatu diete. | Hartza dantzan, eta joareak danbadaka. Neguaren gorrian, lurra iratzartzeko hotsak aditzen hasi dira Iturenen eta Zubietan (Nafarroa).
Koronabirusaren izurriak ez ditu gelditu, nahiz eta inguruko hainbat herritan inauteriak bertan behera utzi dituzten; esaterako, Leitzakoak joan zen astean. Zubietan eta Iturenen jaiak... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209040/eaeko-fiskaltzak-ez-du-egokitzat-jo-ziurtagiria-eremu-gehiagotara-zabaltzea.htm | Gizartea | EAEko Fiskaltzak ez du egokitzat jo ziurtagiria eremu gehiagotara zabaltzea | Argudiatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela aurkeztu establezimendu gehiagotara zabaltzeko beharra justifikatzen duen daturik. Orain arte erabili den moduan erabiltzen jarraitzearen alde agertu da. Bihar hartuko du behin betiko erabakia EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. | EAEko Fiskaltzak ez du egokitzat jo ziurtagiria eremu gehiagotara zabaltzea. Argudiatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela aurkeztu establezimendu gehiagotara zabaltzeko beharra justifikatzen duen daturik. Orain arte erabili den moduan erabiltzen jarraitzearen alde agertu da. Bihar hartuko du behin betiko erabakia EAEko Jus... | EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak egokitzat jo du Eusko Jaurlaritzaren eskaera, eta COVID ziurtagiriaren erabilera otsailaren 13ra arte luzatzearen alde agertu da, baina ez du ontzat jo eremu gehiagotara zabaltzea. Eusko Jaurlaritzak ostegunean eskatu zuen COVID ziurtagiriaren derrigortasuna otsailaren 13ra arte luzat... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209041/lan-itunen-lehentasuna-aldatzea-laquolor-daiteke-oraindikraquo-eajren-arabera.htm | Ekonomia | Lan itunen lehentasuna aldatzea «lor daiteke oraindik», EAJren arabera | Andoni Ortuzarrek gehiengo sindikalari esan dio haren «eskaera ia guztiekin» bat datorrela, baina «negoziatzeko ahalgin guztia» itunei begira egingo duela EAJk | Lan itunen lehentasuna aldatzea «lor daiteke oraindik», EAJren arabera. Andoni Ortuzarrek gehiengo sindikalari esan dio haren «eskaera ia guztiekin» bat datorrela, baina «negoziatzeko ahalgin guztia» itunei begira egingo duela EAJk | Gehiengo sindikalak atzo erreformaren aurka egindako martxen oihartzunpean hartu ditu EAJk, Sabin Etxean, ELA, LAB eta ESK, eta bilera horretan oso mezu argia igorri die sindikatuei: Euskal lan harremanen esparrua babesteko konpromisoari eusten dio EAJk, eta, lan hitzarmenen lehentasunak ez badira aldatzen erreformaren... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209042/tramiterako-onartu-dute-bertze-lau-euskal-presoren-aurkako-kereila-bat.htm | Politika | Tramiterako onartu dute bertze lau euskal presoren aurkako kereila bat | Espainiako Auzitegi Nazionalak aintzat hartu du Dignidad y Justiciak jarritako kereila. Josu Urrutikoetxea preso ohia eta Frantziako kartzeletan diren Aitzol Iriondo, Mikel Karrera eta Ainhoa Ozaeta euskal presoen aurka egin nahi du auzitegiak, haiek erabaki zutelakoan 2006an Madrilgo Barajas aireportuko atentatua egit... | Tramiterako onartu dute bertze lau euskal presoren aurkako kereila bat. Espainiako Auzitegi Nazionalak aintzat hartu du Dignidad y Justiciak jarritako kereila. Josu Urrutikoetxea preso ohia eta Frantziako kartzeletan diren Aitzol Iriondo, Mikel Karrera eta Ainhoa Ozaeta euskal presoen aurka egin nahi du auzitegiak, hai... | Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal preso eta euskal preso ohien aurkako bertze auzibide bat onartu du tramiterako. Dignidad y Justicia biktimen elkarteak jarritako kereila bat da oraingoa, eta hiru euskal presoren eta euskal preso ohi baten aurkakoa da. Zehazki, Josu Urrutikoetxea preso ohia eta gaur egun Frantziako... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209043/festen-auzian-jarrera-laquojustifikaezinaraquo-edukitzea-egotzi-diote-txostenean-johnsoni.htm | Mundua | Festen auzian jarrera «justifikaezina» edukitzea egotzi diote txostenean Johnsoni | Erresuma Batuko lehen ministroak barkamena eskatu du berriro, eta Downing Streeteko funtzionamendua hobetzeko neurriak agindu ditu | Festen auzian jarrera «justifikaezina» edukitzea egotzi diote txostenean Johnsoni. Erresuma Batuko lehen ministroak barkamena eskatu du berriro, eta Downing Streeteko funtzionamendua hobetzeko neurriak agindu ditu | Boris Johnsonek pandemian Downing Streeten egindako festei buruzko txostena argitaratu du Sue Gray gobernuko idazkariordeak, eta, horren arabera, «justifikaezina» da Erresuma Batuko lehen ministroaren jarrera. Eta zehaztu du zergatik: festa horiek egin zituztelako gobernuak herritarrei «murrizketak errespetatzeko» eska... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209044/iazko-hutsunearen-ondotik-san-blas-azoka-eginen-dute-abadintildeon.htm | Bizigiro | Iazko hutsunearen ondotik, San Blas azoka eginen dute Abadiñon | Guztira, 88 ekoizlek eta 150 abelburuk hartuko dute parte azokan. Izanen da berrikuntzarik: sariak emanen dizkiete fruta postu hoberenari eta hobekien apaindutako nekazaritza postuari. | Iazko hutsunearen ondotik, San Blas azoka eginen dute Abadiñon. Guztira, 88 ekoizlek eta 150 abelburuk hartuko dute parte azokan. Izanen da berrikuntzarik: sariak emanen dizkiete fruta postu hoberenari eta hobekien apaindutako nekazaritza postuari. | COVID-19aren pandemia tarteko, 2021an ez zen posible izan Abadiñon (Bizkaia) San Blas azoka antolatzea. Aurten, baina, azokak ez du hutsik eginen otsailaren 3an. San Blas eguna izaki, dozenaka postuk herriko plaza hartuko dute ostegunean. Abadiñoko Udalak gaur eman ditu aurtengo aldiaren zehaztapenak: 88 ekoizlek hartu... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209045/euskal-artista-garaikideen-49-artelanen-erosketa-diruz-lagundu-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Kultura | Euskal artista garaikideen 49 artelanen erosketa diruz lagundu du Eusko Jaurlaritzak | Gasteizko Artium museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Donostiako Tabakalera zentroak elkarrekin adostu dute zer obra erosi | Euskal artista garaikideen 49 artelanen erosketa diruz lagundu du Eusko Jaurlaritzak. Gasteizko Artium museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Donostiako Tabakalera zentroak elkarrekin adostu dute zer obra erosi | Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 150.000 euroko ezohiko diru laguntza baliatu du bizirik dauden euskal artisten arte garaikidea erosteko. Guztira, hamabost artistaren (zazpi emakumezkoren, zazpi gizonezkoren eta talde baten) 49 lan eskuratu dira. Honako artista hauen artelanak dira: Raisa Alava... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209046/esnal-eta-parot-askatzeko-eskatu-du-giza-eskubideen-ligak.htm | Politika | Esnal eta Parot askatzeko eskatu du Giza Eskubideen Ligak | Frantziako Gobernuari, epaileei eta terrorismoaren kontrako fiskaltzari bi euskal presoen heriotza «programatzea» leporatu diote | Esnal eta Parot askatzeko eskatu du Giza Eskubideen Ligak. Frantziako Gobernuari, epaileei eta terrorismoaren kontrako fiskaltzari bi euskal presoen heriotza «programatzea» leporatu diote | LDH Frantziako Giza Eskubideen Ligak Jakes Esnal eta Jon Parot euskal presoen askatasuna eskatu du agiri batean. Malik Salemkour presidenteak eta Henri Leclerc ohorezko presidenteak izenpetu duten testuan 2011tik hona jarduera armatuaren bukaeratik ETAren desegitera izandako urratsak aipatu dituzte, eta salatu dute Fra... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209047/kontserbetako-langileek-1200-euro-kobratuko-dituzte-gutxienez.htm | Ekonomia | Kontserbetako langileek 1.200 euro kobratuko dituzte gutxienez | Modu progresiboan igoko dizkiete soldatak, 2025. urtean helburu horretara heltzeko. Bizkairako ituna sinatu dute LABek, CCOOk eta UGTk eta Cebek eta Norpesco patronalek | Kontserbetako langileek 1.200 euro kobratuko dituzte gutxienez. Modu progresiboan igoko dizkiete soldatak, 2025. urtean helburu horretara heltzeko. Bizkairako ituna sinatu dute LABek, CCOOk eta UGTk eta Cebek eta Norpesco patronalek | Bizkaiak beste sektore itun bat izango du aurki: kontserbetakoa. LABek, CCOOk eta UGTk aurreakordioa sinatu dute patronalekin. Besteak beste, hitzarmena amaitzean, 2025ean, gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea bermatuko du, eta bereziki horrek eraman ditu hiru sindikatuak bat egitera, «beste hobekuntza» batzuekin ba... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209048/psoe-prest-da-elizaren-sexu-abusuak-ikertzeko-batzordeari-bidea-zabaltzeko.htm | Gizartea | PSOE prest da Elizaren sexu abusuak ikertzeko batzordeari bidea zabaltzeko | Alderdi sozialistak lehen tramiterako onartuko du EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek joan den astean eginiko eskaera. Espainiako Kongresuko legelarien txostenaren zain zegoen PSOE; gaur eskuratu dute, eta, tramitazioaren aldekoa izaki, baiezkoa emanen dio alderdiak. | PSOE prest da Elizaren sexu abusuak ikertzeko batzordeari bidea zabaltzeko. Alderdi sozialistak lehen tramiterako onartuko du EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek joan den astean eginiko eskaera. Espainiako Kongresuko legelarien txostenaren zain zegoen PSOE; gaur eskuratu dute, eta, tramitazioaren aldekoa izaki, baiezk... | Argitu dira zalantzak: PSOEk ez du oztopatuko Elizaren sexu abusuak ikertzeko batzordearen sorrera, oraingoz. Alderdi sozialistak lehen tramiterako onartuko du iragan asteazkenean EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek erregistratutako eskea. Zehazki, talde politikoak bihar dira gaia Espainiako Kongresuko Mahaian eztabai... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/209049/epaileak-sei-hilabetez-luzatu-du-osakidetzaren-lepen-gaineko-ikerketa.htm | Gizartea | Epaileak sei hilabetez luzatu du Osakidetzaren LEPen gaineko ikerketa | Ebazpenak bat egiten du LAB sindikatuak eginiko eskariarekin. | Epaileak sei hilabetez luzatu du Osakidetzaren LEPen gaineko ikerketa. Ebazpenak bat egiten du LAB sindikatuak eginiko eskariarekin. | Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak sei hilabetez luzatu du Osakidetzaren 2016-2017ko LEP lan eskaintza publikoaren iruzurraren inguruko ikerketa, ESK sindikatuak jakinarazi duenez. Ebazpenak bat egiten du LAB sindikatuak aurreko astean egindako eskariarekin. Sindikatuak traumatologiako azterketetan hautagaien «anonim... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209077/bi-alarma-egoeretan-ezarritako-isunen-dirua-itzultzen-hasiko-da-gaur-eusko-jaurlaritza.htm | Gizartea | Bi alarma egoeretan ezarritako isunen dirua itzultzen hasiko da gaur Eusko Jaurlaritza | 8.392 isun jarri zituzten, eta guztira 2,5 milioi euro inguru batzen dituzte. Formulario baten bidez itzuliko diete dirua herritarrei. | Bi alarma egoeretan ezarritako isunen dirua itzultzen hasiko da gaur Eusko Jaurlaritza. 8.392 isun jarri zituzten, eta guztira 2,5 milioi euro inguru batzen dituzte. Formulario baten bidez itzuliko diete dirua herritarrei. | Eusko Jaurlaritza gaur hasiko da itzultzen konfinamendu garaian eta bigarren alarma egoera indarrean zegoenean Ertzaintzako agenteek eta Udaltzaingoak herritarrei ezarritako isunen dirua. Orotara, 8.392 isun jarri zituzten garai horretan, eta guztira 2,5 milioi euro inguru biltzen dituzte isun horiek guztiek. COVID-19a... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209078/aita-mari-ontziak-erreskataturiko-176-pertsonak-lehorreratu-dituzte-lampedusan.htm | Gizartea | 'Aita Mari' ontziak erreskataturiko 176 pertsonak lehorreratu dituzte Lampedusan | Italiako agintariek baimena eman dute, gaurko bost metroko olatuak daudelako iragarrita. | 'Aita Mari' ontziak erreskataturiko 176 pertsonak lehorreratu dituzte Lampedusan. Italiako agintariek baimena eman dute, gaurko bost metroko olatuak daudelako iragarrita. | Amaiera zoriontsua Aita Mari itsasontziak azken egunotan eduki duen odisearentzat. Mediterraneoko uretan erreskatatu dituzten 176 pertsonak segurtasunez lehorreratu dituzte bart Lampedusa uhartean (Italia).
«Lehorreratu ditugu 176 pertsonak, eta orain bizi bidaia ero honetan jarraituko dute. Espero eta nahi dugu orain... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209080/laquopalestinarren-kontrako-apartheid-sistema-batraquo-erabiltzea-egotzi-dio-amnestyk-israeli.htm | Mundua | «Palestinarren kontrako apartheid sistema bat» erabiltzea egotzi dio Amnestyk Israeli | GKEaren ustetan, «agintari israeldarrek kontuak eman behar dituzte apartheida egiteagatik». NZAri eskatu dio leporaturiko krimen hori ere ikertzeko iaz abiatu zuen ikerketan. | «Palestinarren kontrako apartheid sistema bat» erabiltzea egotzi dio Amnestyk Israeli. GKEaren ustetan, «agintari israeldarrek kontuak eman behar dituzte apartheida egiteagatik». NZAri eskatu dio leporaturiko krimen hori ere ikertzeko iaz abiatu zuen ikerketan. | AI Amnesty International GKE gobernuz kanpoko erakundeak Israeli egotzi dio bere kontrolpeko eremuetan bizi diren palestinarren kontrako «apartheid sistema bat» erabiltzea: «Gure txostenak argitara ematen du Israelen apartheid sistemaren hedadura. Palestinarrak azpiko arraza talde gisakotzat dauzkate, eta beren eskubid... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209081/epaile-batek-arrazoia-eman-dio-kaleratutako-bitarteko-funtzionario-ohi-bati-euskara-laquozailaraquo-dela-argudiatuta.htm | Gizartea | Epaile batek arrazoia eman dio kaleratutako bitarteko funtzionario ohi bati, euskara «zaila» dela argudiatuta | Zegokion hizkuntza eskakizuna ez egiaztatzeagatik kaleratu zuen Laudioko Udalak, 2020an. Orain, hura berriro hartzeko agindu dio epaileak udalari, Arabako Alea hedabideak zabaldu du epaiaren edukia. | Epaile batek arrazoia eman dio kaleratutako bitarteko funtzionario ohi bati, euskara «zaila» dela argudiatuta. Zegokion hizkuntza eskakizuna ez egiaztatzeagatik kaleratu zuen Laudioko Udalak, 2020an. Orain, hura berriro hartzeko agindu dio epaileak udalari, Arabako Alea hedabideak zabaldu du epaiaren edukia. | Gasteizko epaile batek arrazoia eman dio hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean lanpostua galdu zuen langile ohi bati, eta udal horri agindu dio langilea berriro har dezala, lehen zuen lanpostuan edo antzeko batean.
2014tik, bitarteko funtzionario zebilen langile hori udalean, harik eta 2020an kaleratu... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209082/aiaraldea-hedabideak-jaso-du-argia-saria-prentsaren-atalean-tubacexeko-grebaren-jarraipenagatik.htm | Gizartea | 'Aiaraldea' hedabideak jaso du Argia saria prentsaren atalean, Tubacexeko grebaren jarraipenagatik | Lanuztea hurbiletik kontatzea eta kazetaritza komunitatearen eredu izatea txalotu du 'Argia' aldizkariak. | 'Aiaraldea' hedabideak jaso du Argia saria prentsaren atalean, Tubacexeko grebaren jarraipenagatik. Lanuztea hurbiletik kontatzea eta kazetaritza komunitatearen eredu izatea txalotu du 'Argia' aldizkariak. | «Laudioko eta Amurrioko Tubacexeko langileen greba, erresistentzia eta bizipenak hurretik kontatzeagatik», Aiaraldea hedabideari eman dio Argia-k aurtengo prentsaren saria. Arabako eskualde horri buruzko informazioa euskaraz eta hainbat formatutan eskaintzen du Aiaraldea-k, eta herriok astindutako lanuztea gertutik kon... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209083/sancetek-aitortu-du-bera-zela-istripua-izandako-autoaren-gidaria.htm | Kirola | Sancetek aitortu du bera zela istripua izandako autoaren gidaria | Futbolaria gaur itzuli da Lezamara, taldekideekin entrenatzeko. Atzo iluntzean egin zuen aitorpena. | Sancetek aitortu du bera zela istripua izandako autoaren gidaria. Futbolaria gaur itzuli da Lezamara, taldekideekin entrenatzeko. Atzo iluntzean egin zuen aitorpena. | Zurrumurru eta bertsio lausoen ondotik, aitorpena egin du Athleticeko jokalari Oihan Sancetek. Futbolariak onartu du berak gidatzen zuela igande goizaldean Iruñean istripua izandako autoa. Autoa errepidetik atera zen 01:20 aldera, Iruñeko Belosoko aldapan, eta hainbat kalte eragin zituen. Berehala, foruzainak joan zire... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209084/medikuntzako-eta-gizarte-laguntzako-eragileek-protesta-egin-dute-baionan.htm | Gizartea | Medikuntzako eta gizarte laguntzako eragileek protesta egin dute Baionan | Lan baldintza duinak eskatu dituzte. Delegazio bat Departamenduko Kontseiluko ordezkariekin bildu da. | Medikuntzako eta gizarte laguntzako eragileek protesta egin dute Baionan. Lan baldintza duinak eskatu dituzte. Delegazio bat Departamenduko Kontseiluko ordezkariekin bildu da. | Dozenaka lagun bildu dira Baionan, goizean, medikuntzako eta gizarte laguntzako langileen lan baldintzak salatzeko. Egitura publiko eta pribatuetako langileek bat egin dute protestan. Izan ere, iragan ostiralean, langileek, elkarteek, kudeatzaileek, arduradunek eta sindikatuek mozio bat aurkeztu zuten medikuntza eta gi... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209085/armadak-uztailera-arte-luzatu-du-larrialdi-egoera-kolpearen-lehen-urteurrenean.htm | Mundua | Armadak uztailera arte luzatu du larrialdi egoera, kolpearen lehen urteurrenean | Manifestazioak antolatu dituzte diktadura militarraren aurka eta demokrazia eskatzeko. | Armadak uztailera arte luzatu du larrialdi egoera, kolpearen lehen urteurrenean. Manifestazioak antolatu dituzte diktadura militarraren aurka eta demokrazia eskatzeko. | Urteurrena zuten gaur Myanmarrek: iaz, gaurko egunez, militarrek estatu kolpea eman zuten, Aung San Suu Kyiren gobernua agintetik kentzeko. Kolpearen ostean, larrialdi egoera ezarri zuten, besteak beste, protestei aurre egiteko. Orain, larrialdi egoera hori uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute.
Herrialdea gobern... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209086/ziurtagiriaren-luzapena-bertan-behera-utzi-du-eaeko-auzitegi-nagusiak.htm | Gizartea | Ziurtagiriaren luzapena bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak | Epaileek ez dute ontzat jo ziurtagiria otsailaren 13ra arte indarrean egotea, ez eta eremu gehiagotara zabaltzea ere.Ziurtagiria indarrean dago 50 mahaikidetik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdian. | Ziurtagiriaren luzapena bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Epaileek ez dute ontzat jo ziurtagiria otsailaren 13ra arte indarrean egotea, ez eta eremu gehiagotara zabaltzea ere.Ziurtagiria indarrean dago 50 mahaikidetik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdian. | EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera, COVID ziurtagiria bi astez luzatzekoa, bai eta hura eremu gehiagotara hedatzeko eskaera ere. Luis Garrido epailea buru den auzitegiaren aretoak kaleratu berri duen autoaren arabera, Jaurlaritzak ez du «behar bezala justifikatu» neurria eraginko... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209087/erreforma-lantokietan-salatzera-deitu-dute-elak-eta-labek.htm | Ekonomia | Erreforma lantokietan salatzera deitu dute ELAk eta LABek | CCOOko Loli Garciak, berriz, etziko bozketan erreformaren alde egiteko eskatu die, "aldaketa erradikalak" ekarriko dituelako behin-behinekotasunean. | Erreforma lantokietan salatzera deitu dute ELAk eta LABek. CCOOko Loli Garciak, berriz, etziko bozketan erreformaren alde egiteko eskatu die, "aldaketa erradikalak" ekarriko dituelako behin-behinekotasunean. | Espainiako Kongresuak lan erreforma onartu bezperan ere aterako dira kalera dekretuaren aurka diren euskal sindikatuak. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek lantokietan eta herrietan biltzera deitu dute, bihar goizerako.
Igandean, milaka lagun batu zituzten Hego Euskal Herriko hiriburuetan, erreforma m... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209088/aernnovatik-kaleratutako-langileak-berriz-hartzeko-eskatu-dute-sindikatuek-gasteizen.htm | Ekonomia | Aernnovatik kaleratutako langileak berriz hartzeko eskatu dute sindikatuek Gasteizen | Enpresaren egoera ona dela adierazi dute langileek, eta zuzendaritzari egotzi diote izurria baliatu nahi izatea enplegua «suntsitu, deslokalizatu eta prekarizatzeko». | Aernnovatik kaleratutako langileak berriz hartzeko eskatu dute sindikatuek Gasteizen. Enpresaren egoera ona dela adierazi dute langileek, eta zuzendaritzari egotzi diote izurria baliatu nahi izatea enplegua «suntsitu, deslokalizatu eta prekarizatzeko». | Urtebete da Aernnova Aeroestructuras Alavak enplegu erregulazioa abian jarri zuenetik. Enpresak 82 langile kaleratu zituen Berantevillan duen plantan, «arrazoi produktibo estrukturalak» zituela argudiatuta. ELA, LAB eta USO sindikatuek zuzendaritzari eskatu diote, ordea, erabakian atzera egin eta langile horiek «bereha... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209089/verdiren-un-ballo-in-maschera-taularatuko-dute-aste-honetan-baluarten.htm | Kultura | Verdiren 'Un ballo in maschera' taularatuko dute aste honetan Baluarten | Obrak Gustavo III.a Suediako erregearen erailketa du oinarri, 1792an izandakoa. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta AGAO abesbatza lirikoak parte hartuko dute. | Verdiren 'Un ballo in maschera' taularatuko dute aste honetan Baluarten. Obrak Gustavo III.a Suediako erregearen erailketa du oinarri, 1792an izandakoa. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta AGAO abesbatza lirikoak parte hartuko dute. | Giuseppe Verdiren Un ballo in maschera opera (Mozorro dantza bat) Iruñera helduko da lehen aldiz, aste honetan. Ostiralean eta igandean, Iruñeko Baluarte jauregiko areto nagusian taularatuko dute. Luxenburgo, Lorrena (Frantzia) eta Naonedeko (Bretainia) antzokien ekoizpen bat da, eta guztira 170 pertsonak baino gehiago... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209090/jaurlaritzak-argitu-du-poliziak-jasandako-urraketetan-jarri-dutela-fokua.htm | Politika | Jaurlaritzak argitu du Poliziak jasandako urraketetan jarri dutela «fokua» | Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzarako sailburuordeak azaldu duenez, segurtasun indarrek jasandako indarkeriari buruz txosten bat egin izanak «ez du esan nahi Eusko Jaurlaritzak bat egiten duenik kolektibo horien jokabideekin». | Jaurlaritzak argitu du Poliziak jasandako urraketetan jarri dutela «fokua». Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzarako sailburuordeak azaldu duenez, segurtasun indarrek jasandako indarkeriari buruz txosten bat egin izanak «ez du esan nahi Eusko Jaurlaritzak bat egiten duen... | Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eskariz, txosten bat aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak urtarrilaren 21ean: ETAren terrorismoaren ondorioz Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek eta haien senideek jasandako injustiziari ... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209091/nafarroako-gobernuak-emeki-hiltzen-dituela-salatu-dute-nafarroako-ostalariek.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak «emeki hiltzen» dituela salatu dute Nafarroako ostalariek | Kanpaina bat hasi dute izurriaren aurkako neurriek sektorean izan duten eragina salatzeko, 'Killing Me Softly with His Song' abestia erabilita. | Nafarroako Gobernuak «emeki hiltzen» dituela salatu dute Nafarroako ostalariek. Kanpaina bat hasi dute izurriaren aurkako neurriek sektorean izan duten eragina salatzeko, 'Killing Me Softly with His Song' abestia erabilita. | Killing Me Softly with His Song (Ni emeki hiltzen haren kantarekin) abestia aukeratu du Nafarroako Ostalari Txikien Elkarteak koronabirusaren izurriaren kontrako neurriek sektorean izan duten eragina salatzeko. Izan ere, Nafarroako Gobernuak «emeki hiltzen» dituela adierazi nahi dute gaur hasi duten kanpainarekin.
Naf... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209092/urtarrilaren-20an-altzurukun-autoarekin-istripu-bat-izan-zuen-gizon-bat-hil-da.htm | Gizartea | Urtarrilaren 20an Altzürükün autoarekin istripu bat izan zuen gizon bat hil da | Ezbeharra izan ondoren, 24 orduz egon zen ibilgailuan harrapatuta. 79 urte zituen. | Urtarrilaren 20an Altzürükün autoarekin istripu bat izan zuen gizon bat hil da. Ezbeharra izan ondoren, 24 orduz egon zen ibilgailuan harrapatuta. 79 urte zituen. | Urtarrilaren 20an Altzürüküko Uxia auzoan (Zuberoa) auto istripu bat izan zuen 79 urteko gizon bat hil da bart ospitalean. Gizona hileta batera zihoan, eta ezbeharra izan zuen. Autoaren kontrola galdu, eta bide bazterrean bukatu zuen. Gizona auto barruan harrapatuta geratu zen, eta 24 ordu pasatu ziren arte ez zuten er... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209093/labek-helegitea-aurkeztuko-dio-osakidetzaren-lepeko-auziaren-azken-autoari.htm | Gizartea | LABek helegitea aurkeztuko dio Osakidetzaren LEPeko auziaren azken autoari | Epaileak sei hilabetez luzatu du instrukzio epea, baina sindikatuak uste du ebazpenak akatsak dituela eta akats horiek froga berrien galera eragin dezaketela. | LABek helegitea aurkeztuko dio Osakidetzaren LEPeko auziaren azken autoari. Epaileak sei hilabetez luzatu du instrukzio epea, baina sindikatuak uste du ebazpenak akatsak dituela eta akats horiek froga berrien galera eragin dezaketela. | LAB sindikatua pozik agertu da Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak Osakidetzaren 2016-2017ko LEP lan eskaintza publikoko iruzurraren auzian hartutako azken erabakiarekin, baina ebazpenari helegitea aurkeztuko dio, «autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko». Sindikatuaren esanetan, «luzapen autoa... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209094/euskara-laquozailaraquo-dela-adierazi-duen-epaileak-saretik-kopiatu-ditu-argudio-horiek.htm | Gizartea | Euskara «zaila» dela adierazi duen epaileak saretik kopiatu ditu argudio horiek | Interneten bilaketa eginez gero, zenbait ataritan aurkitu daitezke Gasteizko Auzitegiak argitaratutako epaian idatzitakoak, hitzez hitz. Argudio horien arabera, «euskara bosgarrena da munduko hizkuntzarik zailenen zerrendan». | Euskara «zaila» dela adierazi duen epaileak saretik kopiatu ditu argudio horiek. Interneten bilaketa eginez gero, zenbait ataritan aurkitu daitezke Gasteizko Auzitegiak argitaratutako epaian idatzitakoak, hitzez hitz. Argudio horien arabera, «euskara bosgarrena da munduko hizkuntzarik zailenen zerrendan». | Hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean (Araba) lanpostua galdu zuen langileak bideratua du, Justiziaren babespean, lanera itzultzeko bidea. Zehazki, hirugarren hizkuntza eskakizuna zegokion lanpostuari, eta langileak ez zuen bete baldintza hori. Kontua auzitara iritsi, eta Gasteizko epaile baten babesa ... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209095/dekretua-ukitu-gabe-onartuko-dela-uste-du-psoek-eta-baikor-dago.htm | Ekonomia | Dekretua ukitu gabe onartuko dela uste du PSOEk, eta «baikor» dago | «Azken unera arte» negoziatuko du Sanchezek, baina ohiko bazkideak alde batera utzita erreforma loturik daukala aditzera eman du alderdiak. Erreforma lantokietan salatzera deitu dute ELAk eta LABek. | Dekretua ukitu gabe onartuko dela uste du PSOEk, eta «baikor» dago. «Azken unera arte» negoziatuko du Sanchezek, baina ohiko bazkideak alde batera utzita erreforma loturik daukala aditzera eman du alderdiak. Erreforma lantokietan salatzera deitu dute ELAk eta LABek. | PSOEk zalantzak uxatu ditu, lan erreformaren dekretua Espainiako Kongresuan negoziagarria ote den: ez da. Idatzia ez du negoziatuko Pedro Sanchezen gobernuak, CEOE patronalak akordio hori izenpetzeak balio handiagoa duelako Sanchezentzat, Moncloara eraman zuten bazkideekiko aliantzak baino. CEOEren onespena ez da negoz... |
2022-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/209096/hildako-asko-ginea-bissaun-militarrek-presidentearen-jauregiaren-bueltan-egindako-eraso-batean.htm | Mundua | «Hildako asko» Ginea Bissaun, militarrek presidentearen jauregiaren bueltan egindako eraso batean | Umaro Sissoco Embalo presidenteak esan du egoera «kontrolpean» dutela, eta «ondo» dagoela. Ecowas Mendebaldeko Afrikako Ekonomia eta Diru Batasunak «estatu kolpe saiakera» salatu du. | «Hildako asko» Ginea Bissaun, militarrek presidentearen jauregiaren bueltan egindako eraso batean. Umaro Sissoco Embalo presidenteak esan du egoera «kontrolpean» dutela, eta «ondo» dagoela. Ecowas Mendebaldeko Afrikako Ekonomia eta Diru Batasunak «estatu kolpe saiakera» salatu du. | Ginea Bissauko presidentetzaren jauregiaren inguruan tiroketa bat gertatu da gaur arratsaldean. Ministroen Kontseilu bat egiten ari ziren jauregian, eta han zeuden Umaro Sissoco Embalo herrialdeko presidentea eta Nuno Gomes lehen ministroa. Embalo presidenteak Twitterreko bere kontu ofizialean adierazi duenez, gobernua... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209123/juan-jose-pujana-eusko-legebiltzarreko-lehenbiziko-presidentea-zendu-da.htm | Politika | Juan Jose Pujana Eusko Legebiltzarreko lehenbiziko presidentea zendu da | 79 urterekin hil da Pujana. Aurreneko bi legegintzaldietan izan zen Legebiltzarreko presidente; 1980. eta 1987. urteen artean. | Juan Jose Pujana Eusko Legebiltzarreko lehenbiziko presidentea zendu da. 79 urterekin hil da Pujana. Aurreneko bi legegintzaldietan izan zen Legebiltzarreko presidente; 1980. eta 1987. urteen artean. | Atzo zendu zen Juan Jose Pujana EAJko politikaria eta Eusko Alkartasunako sortzaileetako bat. Eusko Legebiltzarreko lehenbiziko presidente izan zen, eta zazpi urtez izan zen kargu horretan, 1980tik 1987ra, zehazki. Lehendik, baina, Lurralde Antolamendu, Hirigintza eta Ingurumen sailburua izan zen Euskal Kontseilu Nagus... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209125/urtarrilean-1890-langabe-gehiago-hegoaldean.htm | Ekonomia | Urtarrilean, 1.890 langabe gehiago Hegoaldean | Eguberrietako kanpainaren amaierarekin batera, Gizarte Segurantzak 8.916 afiliatu galdu ditu. | Urtarrilean, 1.890 langabe gehiago Hegoaldean. Eguberrietako kanpainaren amaierarekin batera, Gizarte Segurantzak 8.916 afiliatu galdu ditu. | Urtarrila urteko hilabeterik txarrena izan ohi da lan merkatuarentzat, eta 2022koa ez da salbuespen bat izan. SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, 148.761 lagun daude erregistratuta langabe gisa Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan, iazko urtarrilean baino 1.890 gehiago.
Igoera ez da txikia, bai... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209126/badok-atariak-jaso-du-interneteko-argia-saria.htm | Gizartea | 'Badok' atariak jaso du Interneteko Argia saria | «Euskal musikaren erreferentzia eztabaidaezina» da BERRIAren musika ataria, Argia-ren arabera. Datu base moduan sortu bazen ere, «zabaldu eta biderkatu» egin dela nabarmendu dio. | 'Badok' atariak jaso du Interneteko Argia saria. «Euskal musikaren erreferentzia eztabaidaezina» da BERRIAren musika ataria, Argia-ren arabera. Datu base moduan sortu bazen ere, «zabaldu eta biderkatu» egin dela nabarmendu dio. | «Entzuleentzat zein musikarientzat erreferente» izateagatik, Badok euskal musikaren atariari (www.badok.eus) eman dio Argia-k aurtengo Interneteko saria. «Euskal musikari eskainitako halako atari bat itsasargi garrantzitsua da Interneten itsaso zabalean», nabarmendu du hedabideak. Hain zuzen, «artxipelago oso sakabanat... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209127/laudioko-udalak-helegitea-jarriko-dio-langile-ohiaren-gaineko-epaiari.htm | Gizartea | Laudioko Udalak helegitea jarriko dio langile ohiaren gaineko epaiari | Ander Añibarro alkateak baieztatu dio Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari. Bildarratzek esan du hizkuntza baten zailtasuna «inguru linguistikoak» baldintzatzen duela. | Laudioko Udalak helegitea jarriko dio langile ohiaren gaineko epaiari. Ander Añibarro alkateak baieztatu dio Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari. Bildarratzek esan du hizkuntza baten zailtasuna «inguru linguistikoak» baldintzatzen duela. | Atzo Arabako Alea-k aurreratu zuena baieztatu egin du gaur Laudioko Udalak; alegia, helegitea jarriko diola Gasteizko epaile batek udal horretako langile ohi baten auzian emandako epaiari. 2020an kaleratu zuten bitarteko funtzionario hori, zegokion hizkuntza eskakizuna ez egiaztatzeagatik, baina epaileak ebatzi zuen ud... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209128/manifestazioa-eginen-dute-igandean-ermuan-zaldibarko-luiziaren-bigarren-urteurrenean.htm | Gizartea | Manifestazioa eginen dute igandean Ermuan, Zaldibarko luiziaren bigarren urteurrenean | Eguerdian abiatuko dute mobilizazioa, herriko plazatik. Ondotik eginen dute dagoeneko iragarria zuten ekitaldia, 13:00etan. | Manifestazioa eginen dute igandean Ermuan, Zaldibarko luiziaren bigarren urteurrenean. Eguerdian abiatuko dute mobilizazioa, herriko plazatik. Ondotik eginen dute dagoeneko iragarria zuten ekitaldia, 13:00etan. | Otsailaren 6an, igandearekin, bi urte beteko dira Zaldibarko (Bizkaia) zabortegia amildu zenetik. Urteurrena dela eta, Aldaketaldiak, Ekologistak Martxan elkarteak, Larreko Mahaiak eta Zaldibar Argitu plataformak prentsaurrekoa egin dute gaur. «Ez dugu zigorgabetasun gehiago nahi. Ekitzak nahi ditugu, eta ez soilik hit... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209129/aebek-eta-natok-armagabetze-itunak-eta-elkarrizketak-eskaini-dizkiote-errusiari.htm | Mundua | AEBek eta NATOk armagabetze itunak eta elkarrizketak eskaini dizkiote Errusiari | Washingtonek eta Mendebaldearen aliantza militarrak ezezkoa eman diete Moskuren segurtasun eskari nagusiei. Putin prest agertu da hitz egiten jarraitzeko. | AEBek eta NATOk armagabetze itunak eta elkarrizketak eskaini dizkiote Errusiari. Washingtonek eta Mendebaldearen aliantza militarrak ezezkoa eman diete Moskuren segurtasun eskari nagusiei. Putin prest agertu da hitz egiten jarraitzeko. | AEB Ameriketako Estatu Batuek eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak ezezko borobil batekin erantzun zieten Errusiaren segurtasun eskari nagusiei, Ukrainako gatazkaren aferan. Moskuri bidalitako erantzunetan azaldu zutenez, ez daude prest aldebiko segurtasun akordiorik adosteko, ezta Ukrainari eta Georgiari NATO... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209130/ezkerreko-gobernuak-eskuinaren-heldulekua-izango-du-espainiako-kongresuan.htm | Ekonomia | Ezkerreko gobernuak eskuinaren heldulekua izango du Espainiako Kongresuan | Alde bozkatuko dutela jakinarazi dute UPNk eta PDeCATek, eta Ciudadanosen botoekin batera, erreforma aurrera ateratzekoa da bihar, Madrilgo parlementuan. EAJk, EH Bilduk eta ERCk ezezkoa iragarri dute, ez dietelako negoziatzen utzi. Euskal gehiengo sindikalak lantokietara eraman du gaur erreformaren aurkako aldarria. | Ezkerreko gobernuak eskuinaren heldulekua izango du Espainiako Kongresuan. Alde bozkatuko dutela jakinarazi dute UPNk eta PDeCATek, eta Ciudadanosen botoekin batera, erreforma aurrera ateratzekoa da bihar, Madrilgo parlementuan. EAJk, EH Bilduk eta ERCk ezezkoa iragarri dute, ez dietelako negoziatzen utzi. Euskal gehie... | PSOEk eta Unidas Podemosek «inoizko gobernu ezkertiarrena» osatu dute Espainian askorentzat, baina, bihar, eskuinaren heldulekua izango dute Kongresuan, CEOEk baldintzatu duen lan erreforma baliozkotzeko. Boto guztiak zenbatu arte ez da jakingo legegintzaldiko lege garrantzitsuenak aurrera egingo duen ala ez, hain aldr... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209131/espainiako-auzitegi-konstituzionalak-tramiterako-onartu-du-voxek-eaeko-pandemia-legeari-jarritako-errekurtsoa.htm | Gizartea | Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du Voxek EAEko pandemia legeari jarritako errekurtsoa | Voxek Espainiako Kongresuan dituen 52 diputatuek bultzatu dute legearen hainbat artikuluren aurkako helegitea. Tramiterako onartzeak ez du esan nahi legea etenda geratzen denik. | Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du Voxek EAEko pandemia legeari jarritako errekurtsoa. Voxek Espainiako Kongresuan dituen 52 diputatuek bultzatu dute legearen hainbat artikuluren aurkako helegitea. Tramiterako onartzeak ez du esan nahi legea etenda geratzen denik. | Voxek errekurtsoa jarri zion Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pandemia legeari, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du. Eusko Legebiltzarrak ekainaren amaieran onartu zuen pandemiaren aurkako legea, COVID-19aren aurka egiteko lege esparru zabalagoa izate aldera, baina, eskuin muturreko alderdiar... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209132/cafek-iberdrolaren-hidrogenoa-erabiliko-du.htm | Ekonomia | CAFek Iberdrolaren hidrogenoa erabiliko du | Beasaingo konpainia horrek udarako nahi du prest hidrogenozko trenaren prototipoa. Talgok udaberrian hasiko ditu probak, eta Ribabellosan landuko ditu makinak. | CAFek Iberdrolaren hidrogenoa erabiliko du. Beasaingo konpainia horrek udarako nahi du prest hidrogenozko trenaren prototipoa. Talgok udaberrian hasiko ditu probak, eta Ribabellosan landuko ditu makinak. | Hidrogeno bidez mugituko diren trenak edukitzeko lanean ari dira Euskal Herrian lan egiten duten trengileak. Talgok joan den astean iragarri zuen Petronorrekin eta Arabako Aldundiarekin lankidetzan arituko dela Vittal One proiektuan, eta Ribabellosako lantegian (Araba) garatu eta eraiki nahi dituela bere hidrogenozko t... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209133/nuklearra-eta-gasa-taxonomia-berdean-sartu-ditu-bruselak.htm | Ekonomia | Nuklearra eta gasa taxonomia berdean sartu ditu Bruselak | Batzordeak egintza delegatua onartu du, eta trantsiziorako direla dio, eta ikatza baztertzeko beharrezko. McGuinness komisarioak ukatu egin du taxonomiak sinesgarritasuna galdu duela, edota zuriketa berdea erraztu duela. Europako Batzordeak ez dio men egin bere adituen plataformari. | Nuklearra eta gasa taxonomia berdean sartu ditu Bruselak. Batzordeak egintza delegatua onartu du, eta trantsiziorako direla dio, eta ikatza baztertzeko beharrezko. McGuinness komisarioak ukatu egin du taxonomiak sinesgarritasuna galdu duela, edota zuriketa berdea erraztu duela. Europako Batzordeak ez dio men egin bere ... | Diru pribatua helburu klimatikoetara eta ingurumenera behar bezala eta ahalik eta gardenen bideratzeko tresna izan behar zuenak zuriketa berdeari zirrikitua zabaldu dion kezka agerikoa da gaur. Horrez gain, taxonomia osoaren sinesgarritasuna kolokan gelditu dela ere uste dute askok.
Azkenean, Europako Batzordeak onart... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209134/botere-judizialaren-oldarraldiari-baturik-erantzutera-deitu-du-kontseiluak.htm | Gizartea | «Botere judizialaren oldarraldiari» baturik erantzutera deitu du Kontseiluak | Hizkuntza politikaren alorrean 2021ean gertatutakoari buruzko irakurketa aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon. Aurtengo jardunari begira, adostasun sozialak zabaltzea eta eremu politikora hedatzea galdegin du Paul Bilbaok. | «Botere judizialaren oldarraldiari» baturik erantzutera deitu du Kontseiluak. Hizkuntza politikaren alorrean 2021ean gertatutakoari buruzko irakurketa aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon. Aurtengo jardunari begira, adostasun sozialak zabaltzea eta eremu politikora hedatzea galdegin du Paul Bilbaok. | Euskararen normalizazioaren eta hizkuntza politikaren alorrean, argi-ilunak utzi zituen 2021ak. Euskalgintzaren Kontseiluak urtearen errepasoa egin du gaur Bilbon antolatutako ekitaldi batean, eta Paul Bilbao idazkari nagusiak kezka handia adierazi du «botere judizialaren oldarraldiarekin», baina horri «batasunez erant... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209135/monica-vitti-aktorea-hil-da-90-urte-zituela.htm | Kultura | Monica Vitti aktorea hil da, 90 urte zituela | Sinbolo bat zen Italiako zinemagintzan. 50 filmetan baino gehiagotan lan egin zuen; Michelangelo Antonionirenak dira ezagunenak, Inkomunikazioaren trilogiakoak batez ere. | Monica Vitti aktorea hil da, 90 urte zituela. Sinbolo bat zen Italiako zinemagintzan. 50 filmetan baino gehiagotan lan egin zuen; Michelangelo Antonionirenak dira ezagunenak, Inkomunikazioaren trilogiakoak batez ere. | Monica Vittik (Erroma, 1931 - 2022) iazko azaroan bete zituen 90 urte. Urteak zeramatzan bizitza publikoa alde batera utzita, gaitz baten ondorioz. Roberto Russo senarrak eman du gaur haren heriotzaren berri. Zinemaren historiaren zati bat joan da harekin: ibilbide oparoa izan zuen, eta aktore gutxik bezalako arrastoa ... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209136/olaberriko-arcelorreko-langile-bat-hil-da-auto-batek-harrapatuta.htm | Ekonomia | Olaberriko Arcelorreko langile bat hil da, auto batek harrapatuta | Astearte gauean gertatu zen ezbeharra, lanetik irteten ari zenean. LABek salatu du enpresak erantzukizuna duela. Aurten lan istripuan hildako seigarren behargina da. | Olaberriko Arcelorreko langile bat hil da, auto batek harrapatuta. Astearte gauean gertatu zen ezbeharra, lanetik irteten ari zenean. LABek salatu du enpresak erantzukizuna duela. Aurten lan istripuan hildako seigarren behargina da. | Olaberriko (Gipuzkoa) Arcelorreko langile bat hil da enpresaren aurrean auto batek harrapatuta, LABek jakitera eman duenez. Asteartean izan zen istripua, 21:30ak aldera, langilea bere lanpostutik irteten ari zenean, eta sindikatuak gaur goizean izan du heriotzaren berri. LABen zenbaketaren arabera, aurten lan istripuan... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209137/gizon-bat-atxilotu-dute-santurtzin-emakume-bati-sexu-erasoa-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Santurtzin emakume bati sexu erasoa egitea egotzita | Ustezko erasotzaileak emakumea aizto batekin mehatxatu zuen, eta berarekin sexu harremanak izatera behartu zuen. Sexu askatasunaren aurkako erasoa eta genero indarkeriazko delitua leporatzen dizkiote. | Gizon bat atxilotu dute Santurtzin emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Ustezko erasotzaileak emakumea aizto batekin mehatxatu zuen, eta berarekin sexu harremanak izatera behartu zuen. Sexu askatasunaren aurkako erasoa eta genero indarkeriazko delitua leporatzen dizkiote. | Atzo 64 urteko gizon bat atxilotu zuten Santurtzin (Bizkaia) bere bikotekide ohiari sexu eraso bat egitea egotzita. Arratsaldean jazo zen gertakaria. Duela gutxi moztu zuten bikote harremana ustezko erasotzaileak eta emakumeak, eta gizona arratsaldean joan zen emakumearen etxera, oraindik bertan zituen gauza batzuen bi... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209138/eh-bilduk-euskara-ardatz-izango-duen-murgiltze-eta-mantentze-eredu-orokor-malgu-bat-proposatu-du.htm | Gizartea | EH Bilduk euskara ardatz izango duen murgiltze eta mantentze eredu orokor «malgu» bat proposatu du | EH Bilduren irudiko, segregazioa «hezkuntza sistemak duen arazo larrienetakoa» da. 85 neurri proposatu ditu egoerari buelta emateko: besteak beste, ikastetxeetako kuotak debekatzea eta ikastetxeetan leku batzuk gordetzea sozialki desabantailak dituztenei. | EH Bilduk euskara ardatz izango duen murgiltze eta mantentze eredu orokor «malgu» bat proposatu du. EH Bilduren irudiko, segregazioa «hezkuntza sistemak duen arazo larrienetakoa» da. 85 neurri proposatu ditu egoerari buelta emateko: besteak beste, ikastetxeetako kuotak debekatzea eta ikastetxeetan leku batzuk gordetzea... | EH Bilduk iazko irailean aurkeztu zuen hezkuntzarako proposamena; besteak beste, proposatu zuen ikastetxeak juridikoki publikoak edo pribatuak izan ahalko direla, baina denek lankidetzarako hitzarmen bera sinatu beharko dutela Eusko Jaurlaritzarekin, eta behin hori sinatuta eskubide eta betebehar berak izango dituztela... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209139/erakunde-publikoek-laborantza-lurretan-espekulatu-dutela-salatu-du-irisarrizain-kolektiboak.htm | Gizartea | Erakunde publikoek laborantza lurretan espekulatu dutela salatu du IrisarriZain kolektiboak | Irisarrriko herritar taldeak esplikatu du gerora antolatzeko eremu gisa izendatu dituztela herriko laborantza lur batzuk, eta horren ondorioz erakunde publikoek salmenta prezioarekin espekulatu dutela. | Erakunde publikoek laborantza lurretan espekulatu dutela salatu du IrisarriZain kolektiboak. Irisarrriko herritar taldeak esplikatu du gerora antolatzeko eremu gisa izendatu dituztela herriko laborantza lur batzuk, eta horren ondorioz erakunde publikoek salmenta prezioarekin espekulatu dutela. | IrisarriZain kolektiboak agerraldia egin du goizean, Irisarrin (Baxenabarre), herriko lur batzuen bilakaerari buruzko kezka agertzeko. Izan ere, Herriko Etxeak GAE gerora antolatzeko eremu gisa izendatu ditu bi lur eremu, horien artean 12,5 hektareako laborantza lur bat, Euskal Hirigune Elkargoarekin, ScoTekin eta Lurr... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209140/denbora-zatikatzea-eta-jostea.htm | Kultura | Denbora zatikatzea eta jostea | 'Esther Ferrer eta denbora' album ilustratua ondu dute Aintzane Usandizagak eta Aran Santamariak, artistaren lana berrinterpretatuz. Emakume artistei eskainitako Bagara bildumako lehen liburua da. | Denbora zatikatzea eta jostea. 'Esther Ferrer eta denbora' album ilustratua ondu dute Aintzane Usandizagak eta Aran Santamariak, artistaren lana berrinterpretatuz. Emakume artistei eskainitako Bagara bildumako lehen liburua da. | Saturnoren gainean artista, beste planeta batzuei so. Eta esaldi bat haren azpian: «Batzuetan, askotan, gauzak ez dira nik nahi dudan lekuan bukatzen...». Gogoetarako eta jolaserako gonbidapen horrekin abiatzen da Esther Ferrer eta denbora album ilustratua. Denbora ardatz garrantzitsua izan da beti Esther Ferrer (Donos... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209141/pello-zabala-hil-da-78-urterekin.htm | Gizartea | Pello Zabala hil da, 78 urterekin | Hileta bihar 17:00etan egingo da, Arantzazuko santutegian. Fraide frantziskotarra, musikazalea, euskaltzalea, idazlea eta eguraldi iragarlea izan zen. Hainbat urtez aritu zen Euskadi Irratian esatari lanetan, eta BERRIAren sorreratik 2008ra BERRIA Taldeko Administrazio Kontseiluko kide izan zen. | Pello Zabala hil da, 78 urterekin. Hileta bihar 17:00etan egingo da, Arantzazuko santutegian. Fraide frantziskotarra, musikazalea, euskaltzalea, idazlea eta eguraldi iragarlea izan zen. Hainbat urtez aritu zen Euskadi Irratian esatari lanetan, eta BERRIAren sorreratik 2008ra BERRIA Taldeko Administrazio Kontseiluko kid... | Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil da. 78 urte zituen. Hileta bihar egingo dute, 17:00etan, Arantzazun, bere biziko tokian. Han egin zen fraide, han ikasi zuen eguraldiari begiratzen, eta handik aritu zen irrati esatari. «Atzera begira, ohartzen naiz Arantzazu Euskal H... |
2022-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209142/berriak-webgunean-nabigatzeko-tresna-berri-bat-prestatu-du-irakurleentzat.htm | Bizigiro | BERRIAk webgunean nabigatzeko tresna berri bat prestatu du irakurleentzat | Etiketen sistemaren bidez, BERRIAren webgunean argitaratzen diren artikulu guztiak sailkatuko dira, eta gai zehatzak errazago topatzeko modua izango dute irakurleek. | BERRIAk webgunean nabigatzeko tresna berri bat prestatu du irakurleentzat. Etiketen sistemaren bidez, BERRIAren webgunean argitaratzen diren artikulu guztiak sailkatuko dira, eta gai zehatzak errazago topatzeko modua izango dute irakurleek. | Webgunean nabigatzeko sistema berria otsailaren 2tik dago martxan, erabilgarri dagoeneko. BERRIAko kazetariek eta dokumentazioko langileak etiketatu egiten dituzte albiste guztiak, artikulu hori zer gairi buruzkoa den eta zer protagonista dituzten zehaztuz. Etiketa horiek albiste bakoitzaren bukaeran topa daitezke, bot... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209143/olinpiar-jokoetan-elurra-gesaltzeko-prest-daude-euskal-eskiatzaileak.htm | Kirola | Olinpiar Jokoetan elurra gesaltzeko prest daude euskal eskiatzaileak | Lau kirolari ariko dira Pekinen Neguko Olinpiar Jokoetan, hiru Espainiako selekzioarekin, eta bat Brasilgoarekin. Hasi dira Jokoak, ostiralez, eta igandean hasiko dira lehiatzen euskal kirolariak. | Olinpiar Jokoetan elurra gesaltzeko prest daude euskal eskiatzaileak. Lau kirolari ariko dira Pekinen Neguko Olinpiar Jokoetan, hiru Espainiako selekzioarekin, eta bat Brasilgoarekin. Hasi dira Jokoak, ostiralez, eta igandean hasiko dira lehiatzen euskal kirolariak. | Hirugarren aldia du Lucas Egibarrek Olinpiar Joko batzuetan, eta dominaren bat irabaztekotan, bera da euskal kirolarien artean aukera handiena dutenetakoa. Sotxiko jokoetan zazpigarren egun zuen, 2014an, eta iaz Munduko Txapelketa irabazi zuen, Suedian. Zalantza bakarra, ongi osatu ote zaion azken denboraldiko bizkarre... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209163/ppren-diputatu-baten-akats-bati-esker-egin-du-aurrera-lan-erreformak.htm | Ekonomia | PPren diputatu baten «akats» bati esker egin du aurrera lan erreformak | Boto bakar batengatik onartu da. UPNk aurka bozkatu du azkenean. PPren diputatuari eta Ciudadanosen babesari esker egin du aurrera dekretuak, inbestidurako gehiengoa hautsita. EAJk eta EH Bilduk berretsi dute eskua luzatuta jarraitzen dutela. | PPren diputatu baten «akats» bati esker egin du aurrera lan erreformak. Boto bakar batengatik onartu da. UPNk aurka bozkatu du azkenean. PPren diputatuari eta Ciudadanosen babesari esker egin du aurrera dekretuak, inbestidurako gehiengoa hautsita. EAJk eta EH Bilduk berretsi dute eskua luzatuta jarraitzen dutela. | Ozta-ozta eta azken unean atera du aurrera lan erreforma PSOE eta Unidas Podemosen koalizio gobernuak. Itxura guztien arabera, PPren diputatu baten «akats» batengatik. UPNk iragarria zuen bere bi diputatuek alde bozkatu zutela, baina, azkenean ez da horrela izan. Boto diziplina «hautsi» eta PPrekin batera bozkatu dute.... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209164/elkarretaratzera-deitu-dute-laudion-hizkuntza-eskakizunen-gaineko-epaia-salatzeko.htm | Gizartea | Elkarretaratzera deitu dute Laudion, hizkuntza eskakizunen gaineko epaia salatzeko | Larunbatean egingo dute, herriko plazan. «Eragile sozial eta politiko guztiei» bertan parte hartzeko eskatu diete Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak. | Elkarretaratzera deitu dute Laudion, hizkuntza eskakizunen gaineko epaia salatzeko. Larunbatean egingo dute, herriko plazan. «Eragile sozial eta politiko guztiei» bertan parte hartzeko eskatu diete Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak. | Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak «elkarretaratze bateratua» antolatu dute, administrazioko hizkuntza eskakizunen afera batean Laudioko Udalak jaso duen kontrako epaia salatzeko. Larunbatean egingo dute, 12:30ean, Laudioko herriko plazan (Araba). Elkarretaratzean parte hartzera dei ... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209165/txertatze-ziurtagiria-lortzeko-baldintzak-malgutu-dituzte-iparraldean.htm | Gizartea | Txertatze ziurtagiria lortzeko baldintzak malgutu dituzte Iparraldean | Frantziako Osasun ministro Veranen arabera, uztaila aitzin kenduko dute neurria. | Txertatze ziurtagiria lortzeko baldintzak malgutu dituzte Iparraldean. Frantziako Osasun ministro Veranen arabera, uztaila aitzin kenduko dute neurria. | Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak atzo adierazi zuen txertatze ziurtagiria lortzeko baldintzak malgutu dituztela. Hala, Ipar Euskal Herriko herritarrek ez dituzte baitezpada hiru dosi jarri beharko txertatze ziurtagiria lortzeko gaitza pasatu badute. Azaldu duenez, gaitza pasatu duten pertsonek ez dute indartz... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209166/polizien-460-kalte-ordain-eskaera-atzera-bota-ditu-eusko-jaurlaritzak.htm | Politika | Polizien 460 kalte-ordain eskaera atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak | Guztira 1.220 lagunek egin dute eskaera estatuaren biktima gisa kalte ordainak lortzeko, eta horietatik 460 dira polizia eta guardia zibilak. Artolazabalek esan du eskaera horiek ez dituztela betetzen motibazio politikoko indarkeriaren biktimen legearen baldintzak. | Polizien 460 kalte-ordain eskaera atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak. Guztira 1.220 lagunek egin dute eskaera estatuaren biktima gisa kalte ordainak lortzeko, eta horietatik 460 dira polizia eta guardia zibilak. Artolazabalek esan du eskaera horiek ez dituztela betetzen motibazio politikoko indarkeriaren biktimen lege... | Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur jakinarazi duenez, poliziek eta guardia zibilek bidalitako 460 eskaera iritsi dira Balorazio Batzordera motibazio politikoko indarkeriaren biktimen legeak jasotako kalte ordainak galdegiteko. Guztira, 1.220 lagunek eg... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209167/nafarren-herenak-kutsatu-dira-covid-19az-izurria-hasi-zenetik.htm | Gizartea | Nafarren herenak kutsatu dira COVID-19az izurria hasi zenetik | Transmisioa eta ospitaleratzeak beheranzkoan direla berretsi du Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak | Nafarren herenak kutsatu dira COVID-19az izurria hasi zenetik. Transmisioa eta ospitaleratzeak beheranzkoan direla berretsi du Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak | Nafarroako Lan Osasuneko eta Osasun Publikoko Institutuak jakinarazi du izurria hasi zenetik Nafarroako herritarren herenak kutsatu direla COVID-19arekin. Ehuneko hori are handiagoa da 15 eta 34 urte bitartekoen multzoan: hamarretik lau infektatu dira koronabirusarekin.
Institutuak asteroko txosten epidemiologikoan az... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209168/ekoizleak-eta-erosleak-batu-dira-ostera-ere-abadinon.htm | Bizigiro | Ekoizleak eta erosleak batu dira ostera ere Abadiñon | Iazko etenaldiaren ondoren, San Blas azoka antolatu dute berriro, eta jendetza batu da hasieratik. Produktuentzako erakustoki ona izateaz gain, animikoki ere positiboa zaiela nabarmendu dute ekoizleek. | Ekoizleak eta erosleak batu dira ostera ere Abadiñon. Iazko etenaldiaren ondoren, San Blas azoka antolatu dute berriro, eta jendetza batu da hasieratik. Produktuentzako erakustoki ona izateaz gain, animikoki ere positiboa zaiela nabarmendu dute ekoizleek. | Azokak antolatzeko premia zegoen, Abadiñoko (Bizkaia) San Blasekoak izan duen harrerari erreparatuta. 10:00etan hasi da, eta ordurako jendea batua zen inguruetan. Pilaketak saihesteko, zenbait zatitan banatu dituzte postuak: ohiko tokian, trinketaren atzeko aparkalekuan, jakiak saldu dituzte hamarnaka ekoizlek; gertu, ... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209169/2020ko-euskaraldian-partehartzea-jaitsi-zen-baina-bost-partaidetik-bat-berriaizan-zen.htm | Gizartea | 2020ko Euskaraldian parte hartzea jaitsi zen, baina bost partaidetik bat berria izan zen | Bigarren Euskaraldiari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Pandemiaren eragina ukaezina izan arren, 2020ko amaieran egindako ariketa sozialak hizkuntza portaerei eragin ziela berretsi dute. | 2020ko Euskaraldian parte hartzea jaitsi zen, baina bost partaidetik bat berria izan zen. Bigarren Euskaraldiari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Pandemiaren eragina ukaezina izan arren, 2020ko amaieran egindako ariketa sozialak hizkuntza portaerei eragin ziela berretsi dute. | Parte hartzaile gutxiago izan zituen 2020ko Euskaraldiak, baina balio izan zuen ariketa sozialaren inguruko mezua egonkortzeko, jende berria erakartzeko eta euskararen erabilera sustatu nahian dabiltzanen motibazioa indartzeko. Eta, gainera, hizkuntza ohituretan ere arrastoa utzi zuen bigarren aldiak: Euskaraldiak irau... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209171/estatu-islamikoko-burua-hil-dutela-jakinarazi-du-bidenek.htm | Mundua | Estatu Islamikoko burua hil dutela jakinarazi du Bidenek | AEBetako soldaduek Sirian egin duten eraso batean hil dute. Zenbait iturriren arabera, hamahiru pertsona hil dituzte, tartean sei adingabe. | Estatu Islamikoko burua hil dutela jakinarazi du Bidenek. AEBetako soldaduek Sirian egin duten eraso batean hil dute. Zenbait iturriren arabera, hamahiru pertsona hil dituzte, tartean sei adingabe. | AEBetako presidente Joe Bidenek ohar batean jakinarazi duenez, goizaldean Sirian Estatu Islamikoko burua hil dute AEBetako soldaduek, Abu Ibrahim al-Haximi al-Quraishi. Idlib probintzian hil dute Al-Quraixi. Bidenek argudiatu du erasoa AEBak eta haren aliatuak babesteko egin dutela, «mundua leku seguruago bat bilakatze... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209172/85-urteko-gizonezko-bat-hil-zen-atzo-larribarren-gertaturiko-sute-batean.htm | Gizartea | 85 urteko gizonezko bat hil zen atzo Larribarren gertaturiko sute batean | Ez dakite nola hasi zen sua Nafarroa Behereko herri horretan. | 85 urteko gizonezko bat hil zen atzo Larribarren gertaturiko sute batean. Ez dakite nola hasi zen sua Nafarroa Behereko herri horretan. | Sute bat gertatu zen atzo Nafarroako Behereko Larribarre herriko Urhobia auzo etxebizitza batean. Hogei bat suhiltzaile joan ziren sua itzaltzera.
Gizon bat topatu zuten kez beteriko etxean, konorterik gabe, eta ez zuen arnasa hartzen. Hura berpizten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. 85 urte zituen gizonezkoak. Orai... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.