date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/208749/galiziako-lau-militante-independentistari-28-urterainoko-espetxealdia-ezarriko-diete-laquoterrorismoagatikraquo.htm | Mundua | Galiziako lau militante independentistari 28 urterainoko espetxealdia ezarriko diete «terrorismoagatik» | Zigor eskariak txikitzeko, epaituek akordioa egin dute fiskaltzarekin, eta Resistencia Galega talde armatuko kide izatea aitortu dute, beste hainbat akusazioren artean. | Galiziako lau militante independentistari 28 urterainoko espetxealdia ezarriko diete «terrorismoagatik». Zigor eskariak txikitzeko, epaituek akordioa egin dute fiskaltzarekin, eta Resistencia Galega talde armatuko kide izatea aitortu dute, beste hainbat akusazioren artean. | Fiskaltzarekin akordio bat lortu ostean, Galiziako lau militante independentistari 28 urterainoko kartzelaldia ezarriko diete «terrorismoarekin» loturiko hainbat deliturengatik. Auzitegi Nazionalean egin dute, gaur, adostasun hori islatu duen epaiketa saioa, eta, horretan, epaituek egotzi dizkieten akusazioak onartu di... |
2022-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/208750/kronikak-txillardegiren-lekuko-begiak.htm | Kultura | 'Kronikak', Txillardegiren lekuko begiak | Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-k 1968 eta 1986 bitartean hainbat agerkaritan emandako kronikak argitaratu ditu Susak. Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak apailatu dute bilduma. | 'Kronikak', Txillardegiren lekuko begiak. Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-k 1968 eta 1986 bitartean hainbat agerkaritan emandako kronikak argitaratu ditu Susak. Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak apailatu dute bilduma. | 1973a da. Parisen dabil Txillardegi. Ezagutzen ez duen hizkuntza batean entzun ditu bi lagun ondoko mahaian, eta hurbildu da haiengana, galdegin die zein den mintzo diren hizkuntza, ez duela arrastorik ulertzen. Eta idatzi du: «Irribarre egin dute biek. Eta europar janzkerarenak, oso frantses egokian, honela erantzun: ... |
2022-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/208751/gizon-bat-ikerketapean-ezarri-du-baionako-auzitegiak-haur-bat-bortxatzea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat ikerketapean ezarri du Baionako Auzitegiak haur bat bortxatzea egotzita | 2012 eta 2015 bitartean bortxatu zutela salatu du neskak; 8 urte zituen orduan. | Gizon bat ikerketapean ezarri du Baionako Auzitegiak haur bat bortxatzea egotzita. 2012 eta 2015 bitartean bortxatu zutela salatu du neskak; 8 urte zituen orduan. | Baionako prokuradoreak ikerketa bat abiatu du 23 urteko gizon baten kontra. Gizonak 15 urte zituelarik 8 urteko neska bortxatu izana egozten diote, 2012 eta 2015 bitartean, Donibane Garazi aldean; 15 urte zituen orduan mutilak. Neskak salaketa ezarri du berriki. Ikerketa zabaltzea erabaki du, orduan, prokuradoreak. Ana... |
2022-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/208752/labek-proposatu-du-hizkuntza-ereduak-gainditzea-eaeko-hezkuntza-itunean.htm | Gizartea | LABek proposatu du «hizkuntza ereduak gainditzea» EAEko hezkuntza itunean | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordioari begirako dekalogoa aurkeztu du sindikatuak. Hezkuntza antolaketan ez ezik, langileen egoeran ere eragin nahi du proposamenak, eta indar «euskaltzale, feminista, ezkertiar, antirrazista eta eraldatzaileak aktibatzea» du helburu. | LABek proposatu du «hizkuntza ereduak gainditzea» EAEko hezkuntza itunean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordioari begirako dekalogoa aurkeztu du sindikatuak. Hezkuntza antolaketan ez ezik, langileen egoeran ere eragin nahi du proposamenak, eta indar «euskaltzale, feminista, ezkertiar, antirrazista eta er... | «Euskal Herrirako hezkuntza sistema propio eta burujabea eraikitzea da gure helburua», adierazi du gaur Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak. Hori lortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza akordioari begirako dekalogo bat ondu du sindikatuak.
LABen arabera, EAEko hezkuntza akordioaren inguruko ezta... |
2022-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/208753/benedikto-aita-santu-emerituak-aitortu-du-okerreko-informazioa-eman-ziela-ikertzaileei.htm | Mundua | Benedikto aita santu emerituak aitortu du okerreko informazioa eman ziela ikertzaileei | Municheko apezpiku zela sexu abusuen inguruko kasu bati buruzko bilera batean ez zuela parte hartu esan zuen Joseph Ratzingerrek, baina frogatu egin dute han egon zela. | Benedikto aita santu emerituak aitortu du okerreko informazioa eman ziela ikertzaileei. Municheko apezpiku zela sexu abusuen inguruko kasu bati buruzko bilera batean ez zuela parte hartu esan zuen Joseph Ratzingerrek, baina frogatu egin dute han egon zela. | Alemaniako Elizan gertaturiko hainbat sexu abusu ikertzen ari direnei informazio okerra eman ziela onartu du gaur Joseph Ratzinger Benedikto XVI.a aita santu emerituak.
Joseph Ratzinger, gerora Benedikto XVI.a aita santua izango zena, Municheko (Alemania) artzapezpiku izan zen 1977tik 1982ra. Joan zen astean plazaratu... |
2022-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/208754/fipadocen-sari-nagusia-errezibitu-du-poloniako-the-balcony-movie-dokumentalak.htm | Kultura | Fipadocen sari nagusia errezibitu du Poloniako 'The Balcony Movie' dokumentalak | Miarritzeko laugarren Fipadoc dokumental zinemaldiak sariak banatu zituen larunbatean, Gare de Midi aretoan. | Fipadocen sari nagusia errezibitu du Poloniako 'The Balcony Movie' dokumentalak. Miarritzeko laugarren Fipadoc dokumental zinemaldiak sariak banatu zituen larunbatean, Gare de Midi aretoan. | Herenegun banatu zituen Fipadoc dokumental zinema festibalak laugarren aldiko sariak, Miarritzeko (Lapurdi) Gare du Midi aretoan. Christine Camdessus Fipadoceko arduradun nagusiak, Anne Georget Fipadoceko lehendakariak eta Brice Toussaintek aurkeztu zuten gaualdia.
Pawel Lozinskiri eman diote nazioarteko sari nagusia,... |
2022-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/208755/eliza-katolikoa-prest-azaldu-da-ondasun-batzuk-itzultzeko.htm | Gizartea | Eliza katolikoa prest azaldu da ondasun batzuk itzultzeko | Azken urteetan Elizak bereganatutako ondasunen zati txiki bat baino ez litzateke izango | Eliza katolikoa prest azaldu da ondasun batzuk itzultzeko. Azken urteetan Elizak bereganatutako ondasunen zati txiki bat baino ez litzateke izango | Eliza katolikoak eta Espainiako Gobernuak akordio bat egin dute azken hamarkadetan Elizak immatrikulatu dituen ondasunen inguruan. Akordio horren ondorioz, Elizak onartu du badaudela zenbait ondasun «beste norbaitenak» direnak edo «zalantzazko jabetza» dutenak, eta prest azaldu da horiek erregularizatzeko. Apezpiku Bat... |
2022-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/208756/muskildako-ermitaren-jabetzaren-inguruko-epaiari-helegitea-jarriko-diote.htm | Gizartea | Muskildako ermitaren jabetzaren inguruko epaiari helegitea jarriko diote | Muskildako Patronatuaren eta Otsagabiko (Nafarroa) Udalaren arabera, auzitegiak «Erdi Aroko legedi batean» oinarrituta hartu du erabakia, eta horrek ez du zentzurik gaur egun. Iruñeko Artzapezpikutzak 1999an erregistratu zuen baseliza. | Muskildako ermitaren jabetzaren inguruko epaiari helegitea jarriko diote. Muskildako Patronatuaren eta Otsagabiko (Nafarroa) Udalaren arabera, auzitegiak «Erdi Aroko legedi batean» oinarrituta hartu du erabakia, eta horrek ez du zentzurik gaur egun. Iruñeko Artzapezpikutzak 1999an erregistratu zuen baseliza. | Muskildako Andre Mariaren baselizaren jabetza Iruñeko Artzapezpikutzarena da. Hala erabaki zuen Nafarroako Auzitegiak azaroan, baina Muskildako Patronatua eta Otsagabiko Udala ez daude ados, ezta herritarrak ere. Horregatik, helegitea aurkeztuko diote epaiari.
Haien arabera, auzitegiak «Erdi Aroko legedi batean» oinar... |
2022-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/208757/eajk-irmo-jarraitzen-du-eta-ez-ditu-arindu-lan-erreforma-onartzeko-eskakizunak.htm | Ekonomia | EAJk irmo jarraitzen du eta ez ditu arindu lan erreforma onartzeko eskakizunak | Tokian tokiko lan itunen lehentasunaren bermea eta IMVaren transferentzia «arin» lortu ezean ez dute babestuko. EH Bildu berretsi du egungo proposamena «oso urrun» dagoela iaz Espainiako Gobernuarekin hitzartu zutenarengandik. | EAJk irmo jarraitzen du eta ez ditu arindu lan erreforma onartzeko eskakizunak. Tokian tokiko lan itunen lehentasunaren bermea eta IMVaren transferentzia «arin» lortu ezean ez dute babestuko. EH Bildu berretsi du egungo proposamena «oso urrun» dagoela iaz Espainiako Gobernuarekin hitzartu zutenarengandik. | EAJ ez dago oparitarako, edo hala dirudi behintzat. Espainiako Gobernuari lan erreformaren aldeko bozak lortzeko epea agortzen ari zaio eta jeltzaleek ez dute beren eskaeretan beherapenik egiteko asmorik. «Une honetan gure boza ezezko biribila litzateke», onartu du Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak. «Hit... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208787/gutxienez-zortzi-lagun-hil-dira-afrikako-kopako-neurketa-batera-sartu-nahian-zebiltzala.htm | Mundua | Gutxienez zortzi lagun hil dira Afrikako Kopako neurketa batera sartu nahian zebiltzala | Beste 38 lagun inguru zaurituta daude. Jaunden gertatu da ezbeharra, Kamerungo selekzioaren partida baten aurretik. Norgehiagoka ezer gertatu ez balitz bezala jokatu da. | Gutxienez zortzi lagun hil dira Afrikako Kopako neurketa batera sartu nahian zebiltzala. Beste 38 lagun inguru zaurituta daude. Jaunden gertatu da ezbeharra, Kamerungo selekzioaren partida baten aurretik. Norgehiagoka ezer gertatu ez balitz bezala jokatu da. | Afrikako Kopan gutxienez zortzi zale hil eta beste 38 inguru zauritu dira bart Jaunden, Kamerungo hiriburuan. Han ari dira jokatzen Afrikako futbol txapelketarik garrantzitsuena. Paul Biya estadioaren kanpoaldean gertatu da ezbeharra, milaka zale estadiora sartu nahian baitzebiltzan: bideoetan ikusten denez, jendetza p... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208788/espetxe-zaintzako-eskumena-euskal-herriratzeko-eskatu-du-sarek.htm | Politika | Espetxe zaintzako eskumena Euskal Herriratzeko eskatu du Sarek | Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren jarrera salatu du euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak, hausnarketa txosten batean. 2003az geroztik dago Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku. | Espetxe zaintzako eskumena Euskal Herriratzeko eskatu du Sarek. Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren jarrera salatu du euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak, hausnarketa txosten batean. 2003az geroztik dago Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku. | Euskal presoek askotariko oztopoak dituzte gaur egun Espainiako Estatuan, baina bada bat Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimendua bereziki kezkatzen duena: gradu progresioak eman ezina. Izan ere, plataformak behin baino gehiagotan salatu duenez, preso anitzek kalean edo bederen baimenpean beharko lukete, salbue... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208789/senpereko-lakura-itzuliko-da-herri-urrats.htm | Gizartea | Senpereko lakura itzuliko da Herri Urrats | Gaur aurkeztu dute Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko besta; Itzulera da 2022ko bestarako hautatu duten leloa. 2023ko ikasturte hasieran Senperen irekitzekoa duten bosgarren kolegioa eraikitzen laguntzeko izanen dira etekinak. Mobilizazioa ere iragarri du Seaskak azterketak euskaraz egitearen alde. | Senpereko lakura itzuliko da Herri Urrats. Gaur aurkeztu dute Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko besta; Itzulera da 2022ko bestarako hautatu duten leloa. 2023ko ikasturte hasieran Senperen irekitzekoa duten bosgarren kolegioa eraikitzen laguntzeko izanen dira etekinak. Mobilizazioa ere iragarri du Seaskak azterketak ... | «Aurten bai, ikastolen besta Senpereko (Lapurdi) lakuan ospatuko dugu. Edo hala espero dugu behintzat». Ihintza Bidart Herri Urratseko antolakuntzako kidearen hitzak dira. Gaur goizean, aurkeztu dute 2022ko Herri Urrats, Kanbon (Lapurdi), eta ohiko formatura itzultzeko esperantza dutela adierazi dute. Hala, Itzulera iz... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208790/bizkaiko-metalak-2023ra-arte-atzeratu-du-susperraldia.htm | Ekonomia | Bizkaiko metalak 2023ra arte atzeratu du susperraldia | Jarduera maila %77,5 da gaur egun. Hiru enpresatik batek ez zuen irabazirik lortu iaz. 2022an 1.000 lanpostu sortzea aurreikusten dute. Patronalak «oso zail» ikusten du soldatak KPIaren igoerara egokitzea. | Bizkaiko metalak 2023ra arte atzeratu du susperraldia. Jarduera maila %77,5 da gaur egun. Hiru enpresatik batek ez zuen irabazirik lortu iaz. 2022an 1.000 lanpostu sortzea aurreikusten dute. Patronalak «oso zail» ikusten du soldatak KPIaren igoerara egokitzea. | Iazko helburuak ez ziren bete, eta urte berriko aurreikuspenak ere okertu egin dira. Lehengaien faltak eta garestitzeak, energiaren kostuaren igoerak eta logistika arazoak ez dira konpondu, eta «eragin handia» izaten ari dira Bizkaiko metalgintzan: oraindik «ziurgabetasuna» da nagusi. Hori dela eta, sektoreko enpresek ... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208791/zabaldu-dute-osakidetzaren-lepeko-lehen-fasera-aurkezteko-epea.htm | Gizartea | Zabaldu dute Osakidetzaren LEPeko lehen fasera aurkezteko epea | Eskabideak aurkezteko azken eguna otsailaren 24a izango da, eta 1.611 lanpostu eskainiko dira. | Zabaldu dute Osakidetzaren LEPeko lehen fasera aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko azken eguna otsailaren 24a izango da, eta 1.611 lanpostu eskainiko dira. | Osakidetzak gaur ireki du 2018-2019ko enplegu publikorako eskaintzaren lehen faserako eskabideak aurkezteko epea, eta otsailaren 24ra arte egongo da zabalik. LEPak 3.535 lanpostu izango ditu guztira, eta bi fase izango ditu. Lehen fasean 1.611 lanpostu eskainiko dira, eta horietatik 384 Lehen Mailako Arreta indartzeko ... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208792/downing-streeteko-festak-ikertuko-ditu-poliziak.htm | Mundua | Downing Streeteko festak ikertuko ditu Poliziak | ITV telebista katearen arabera, 2020ko ekainean, konfinamendu betean, 30 lagun bildu ziren lehen ministroaren egoitzan, haren urtebetetzea ospatzeko. | Downing Streeteko festak ikertuko ditu Poliziak. ITV telebista katearen arabera, 2020ko ekainean, konfinamendu betean, 30 lagun bildu ziren lehen ministroaren egoitzan, haren urtebetetzea ospatzeko. | Azken bi urteotan, Downing Streeteko 10. zenbakian eta gobernuaren egoitzan egindako festak ikertuko ditu Londresko Poliziak. Hala jakinarazi du gaur Cressida Dickek poliziaburuak: «Beldurrik eta begirunerik gabe egingo dugu ikerketa, eta haren emaitzen berri emango dugu».
2020ko ekainean egindako beste festa baten be... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208793/epaileak-behin-behinean-espetxeratu-du-sara-pinaren-senarra.htm | Gizartea | Epaileak behin-behinean espetxeratu du Sara Pinaren senarra | Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian deklaratu du gaur goizean, eta Pina hil izana onartu du. Dozenaka herritarrek protesta egin dute, hilketa gaitzesteko. | Epaileak behin-behinean espetxeratu du Sara Pinaren senarra. Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian deklaratu du gaur goizean, eta Pina hil izana onartu du. Dozenaka herritarrek protesta egin dute, hilketa gaitzesteko. | Joan den urtarrilaren 10ean hilik azaldu zen Sara Pina, Tuterako (Nafarroan) Iruñea etorbideko bere etxean. Hilotzak indarkeria zantzuak zituen, labankada arrastoak. Gorpua aurkitu eta berehala hasi zen Polizia Pinaren senarraren bila, hark hil zuela baitzen hipotesi nagusia; biharamunean atzeman zuten, Bordeletik hurb... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208794/cafek-130-milioi-euroko-kontratua-sinatu-du-zeelanda-berrian.htm | Ekonomia | CAFek 130 milioi euroko kontratua sinatu du Zeelanda Berrian | 23 tren elektriko egingo ditu Zeelanda Berriko Auckland hirirako. | CAFek 130 milioi euroko kontratua sinatu du Zeelanda Berrian. 23 tren elektriko egingo ditu Zeelanda Berriko Auckland hirirako. | Zeelanda Berriko Auckland hiriko trenbide sarerako 23 tren elektriko egingo ditu CAFek. 130 milioi euroko kontratua sinatu du, eta 2025aren amaierara arte ibilgailuen mantentze lanak ere hartuko ditu. Horrez gain, beste bost unitate gehitzeko aukera ere aurreikusi dute hitzarmenean. Beasaingo multinazionalak 2011. urte... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208795/astelehenean-hasiko-da-egunean-behinen-bederatzigarren-denboraldia.htm | Bizigiro | Astelehenean hasiko da Egunean Behinen bederatzigarren denboraldia | Hamar astez luzatuko da denboraldia: urtarrilaren 31tik apirilaren 10era arte. Galderetan berrikuntzak izango direla iragarri dute, sailkapen nagusia izango du lehen aldiz, eta denboraldiaren amaieran finala egingo dute. | Astelehenean hasiko da Egunean Behinen bederatzigarren denboraldia. Hamar astez luzatuko da denboraldia: urtarrilaren 31tik apirilaren 10era arte. Galderetan berrikuntzak izango direla iragarri dute, sailkapen nagusia izango du lehen aldiz, eta denboraldiaren amaieran finala egingo dute. | «Berbaxerka edo Egunean Behin?». Euskaldun askok egin dute galdera hori azken asteetan, baina orain arte ezin izan da bi jokoetara batera jokatu. Horri, ordea, datorren astelehenetik aurrera jarriko dio konponbidea CodeSyntaxek: bueltan da Egunean Behin. Bederatzigarren denboraldian hiru urte beteko ditu aplikazioak, e... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208796/zazpi-migratzaile-hilik-aurkitu-dituzte-mediterraneoan-aita-mari-k-parte-hartu-duen-erreskate-batean.htm | Gizartea | Zazpi migratzaile hilik aurkitu dituzte Mediterraneoan 'Aita Mari'-k parte hartu duen erreskate batean | Gauerdi inguruan izan da erreskatea: 280 migrante inguru hamabost metroko ontzi batean ari ziren bidea egin nahian. Italiako Lampedusa irlan lehorreratu dira. | Zazpi migratzaile hilik aurkitu dituzte Mediterraneoan 'Aita Mari'-k parte hartu duen erreskate batean. Gauerdi inguruan izan da erreskatea: 280 migrante inguru hamabost metroko ontzi batean ari ziren bidea egin nahian. Italiako Lampedusa irlan lehorreratu dira. | Arrantzale ontzi baten eta Lampedusa Irratiaren arteko elkarrizketa baten filtrazioak eman dio bide bart Mediterraneoko uretan izandako erreskate operazioari. Hain zuzen, Aita Mari erreskateontziak irrati uhinen bidez jaso zuen abisua: arrantzale ontziak jakinarazi zuen txalupa bat ikusi zuela noraezean, barrenean jend... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208797/gaitza-pasatu-dutenei-hirugarren-dosia-bost-hilabeteren-buruan-jartzeko-gomendatu-die-orain-espainiako-osasun-batzordeak.htm | Gizartea | Gaitza pasatu dutenei hirugarren dosia bost hilabeteren buruan jartzeko gomendatu die orain Espainiako Osasun Batzordeak | Espainiako Osasun Ministerioak irizpidea aldatu du: urtarrilaren hasieran, lau aste nahikoa zirela esan zuen. | Gaitza pasatu dutenei hirugarren dosia bost hilabeteren buruan jartzeko gomendatu die orain Espainiako Osasun Batzordeak. Espainiako Osasun Ministerioak irizpidea aldatu du: urtarrilaren hasieran, lau aste nahikoa zirela esan zuen. | Espainiako Osasun Batzordeak COVID-19a pasatu dutenei hirugarren dosia jarri aurretik bost hilabete itxoiteko gomendatu die gaur. Irizpide berria da hori, hilabetearen hasieran esan baitzuen lau aste nahikoa zirela. Zehazki, epea bost astetik lau astera murriztu zuen, eta erabakiak harridura sortu zuen zientzialarien a... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208798/aste-honetan-bilduko-da-labi-indarrean-diren-neurriei-eutsi-ala-ez-erabakitzeko.htm | Gizartea | Aste honetan bilduko da Labi, indarrean diren neurriei eutsi ala ez erabakitzeko | Nafarroak urtarriletik harago luzatuko ditu neurri murriztaileak, EITBk aurreratu duenez. Osakidetza berreskuratzen hasi da bertan behera utzitako zenbait ebakuntza. | Aste honetan bilduko da Labi, indarrean diren neurriei eutsi ala ez erabakitzeko. Nafarroak urtarriletik harago luzatuko ditu neurri murriztaileak, EITBk aurreratu duenez. Osakidetza berreskuratzen hasi da bertan behera utzitako zenbait ebakuntza. | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur iragarri duenez, aste honetan da biltzekoa Labi, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan birusaren transmisioa eteteko asmoz indarrean diren neurrien inguruko erabakia hartzeko. Ostirala baino lehen batzartuko da Labiren aholku batzordea, orduan amaituko baita neurri m... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208799/hiru-urteko-zigor-eskaera-zuen-metalgintzako-langilea-ez-da-kartzelan-sartuko.htm | Ekonomia | Hiru urteko zigor eskaera zuen metalgintzako langilea ez da kartzelan sartuko | Fiskaltzarekin akordio bat lortu du, eta hamabi hilabeteko zigorra onartu. Beste bi akusatuen aurkako frogarik ez dute aurkeztu. | Hiru urteko zigor eskaera zuen metalgintzako langilea ez da kartzelan sartuko. Fiskaltzarekin akordio bat lortu du, eta hamabi hilabeteko zigorra onartu. Beste bi akusatuen aurkako frogarik ez dute aurkeztu. | Hiru urteko zigor eskaera jaso zuen Bizkaiko metalgintzako langilea ez da kartzelan sartuko. Gaur zen haren aurkako epaiketa egitekoa, Bilbon, baina aurretik akordio bat lortu zuen fiskaltzarekin, eta hamabi hilabeteko zigorra onartu. Ondorioz, ez da espetxean sartuko, baina isun bat ordaindu beharko du. Beste bi langi... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208800/lautan-hiru-antzerki-jaialdia-egingo-dute-laugarrenez-bilboko-zazpikaleetan.htm | Kultura | Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute laugarrenez Bilboko Zazpikaleetan | Euskaltzaindiak, Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira kulturguneak antolatu dute egitaraua, elkarlanean, eta otsailaren 3an abiatuko da. | Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute laugarrenez Bilboko Zazpikaleetan. Euskaltzaindiak, Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira kulturguneak antolatu dute egitaraua, elkarlanean, eta otsailaren 3an abiatuko da. | Otsailarekin batera, badator urtero legez Lautan Hiru: antzerki txiki, festibal handia jaialdia. Iaz, pandemiaren ondorioz, maiatzera atzeratu behar izan zituzten emanaldiak, baina aurten euren «hilabete naturalera» itzuli direla nabarmendu du Iñaki Mendizabal Euskaltzaindiko komunikazioko kideak: «Garai latzak bizi di... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208801/eusko-jaurlaritzak-eskola-kirola-baimendu-du.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak eskola kirola baimendu du | Asteburu honetan, umeek eskola kiroleko lehiaketak egiteko aukera izango dute berriz ere. | Eusko Jaurlaritzak eskola kirola baimendu du. Asteburu honetan, umeek eskola kiroleko lehiaketak egiteko aukera izango dute berriz ere. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri duenez, eskola kirola baimenduta egongo da ostiraletik aurrera. Gaur bildu dira Osasun, Kultura eta Hezkuntza Sailetako ordezkariak, eta erabaki dute orain arteko mugak bertan behera uztea.
Urtarrilaren 4an eguneratu zuen Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetako protokoloa, eta ordu... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208802/bertze-zazpi-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm | Politika | Bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte | Asier Garcia, Imanol Miner, Lierni Armendariz, Bittor Franco, Iñaki Reta, Gotzon Aranburu eta Xabier Zabalo dira Euskal Herrira ekarriko dituzten euskal presoak. Eusko Jaurlaritzak erabakiko du zer espetxetara lekualdatuko dituzten. | Bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Asier Garcia, Imanol Miner, Lierni Armendariz, Bittor Franco, Iñaki Reta, Gotzon Aranburu eta Xabier Zabalo dira Euskal Herrira ekarriko dituzten euskal presoak. Eusko Jaurlaritzak erabakiko du zer espetxetara lekualdatuko dituzten. | Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak elkarlanean bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratzea adostu dute. Asier Garcia, Imanol Miner, Lierni Armendariz, Bittor Franco, Iñaki Reta, Gotzon Aranburu eta Xabier Zabalo dira Euskal Herrira ekarriko dituzten presoak, eta, zehaztu dutenez, Jau... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208803/itsasondoar-bat-euskal-herriko-mugan-aritu-da-bizikletaz-lau-muturretatik-igarota.htm | Bizigiro | Itsasondoar bat Euskal Herriko mugan aritu da bizikletaz, lau muturretatik igarota | Aitor Garmendiak Euskal Herriko lau muturrak lotzen dituen ibilbide bat egin du, mugetatik ahalik eta gutxien urrunduta: «Wikipedian begiratu nuen zeintzuk diren Euskal Herriko lau muturrak, eta egin nezakeen ibilbidea diseinatu nuen». | Itsasondoar bat Euskal Herriko mugan aritu da bizikletaz, lau muturretatik igarota. Aitor Garmendiak Euskal Herriko lau muturrak lotzen dituen ibilbide bat egin du, mugetatik ahalik eta gutxien urrunduta: «Wikipedian begiratu nuen zeintzuk diren Euskal Herriko lau muturrak, eta egin nezakeen ibilbidea diseinatu nuen». | «Azterketak bukatu, eta sei egun libre nituen. Bizikleta gustatzen zaidanez, zakutoak hartu eta zerbait berezia egitea pentsatu nuen, eta horixe bururatu zitzaidan: Euskal Herriari buelta ematea». Horrela hasi zen Itsasondoko (Gipuzkoa) Aitor Garmendia Etxeberriak joan den astean egin zuen bidaia.
Bost egunez, bizikle... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208804/ndfk-aurtengo-hazkunde-aurreikuspenak-apaldu-ditu.htm | Ekonomia | NDFk aurtengo hazkunde aurreikuspenak apaldu ditu | Kezka agertu du AEBetako eta Txinako ekonomien bilakaeraren eta inflazio tasa handien inguruan. | NDFk aurtengo hazkunde aurreikuspenak apaldu ditu. Kezka agertu du AEBetako eta Txinako ekonomien bilakaeraren eta inflazio tasa handien inguruan. | Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko hazkundearen aurreikuspena apaldu du, %4,9tik %4,4ra, batez ere AEBetako eta Txinako ekonomien bilakaerengatik. Eurogunean %3,9koa izango da batez beste. Espainiarena %5,8an mantendu du, eta Frantziarena 0,4 puntu jaitsi, %3,5eraino. NDFren ustez, koronabirusaren omikron aldaerak ... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208805/maeztuk-tutoretzapeko-gazteen-inguruko-laquopolemikaraquo-bideratu-nahi-du.htm | Gizartea | Maeztuk tutoretzapeko gazteen inguruko «polemika» bideratu nahi du | Enrique Maia Iruñeko alkatearekin bildu da Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilaria. «Existitu beharko ez litzatekeen polemika hori» bideratzeko beharra nabarmendu du. | Maeztuk tutoretzapeko gazteen inguruko «polemika» bideratu nahi du. Enrique Maia Iruñeko alkatearekin bildu da Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilaria. «Existitu beharko ez litzatekeen polemika hori» bideratzeko beharra nabarmendu du. | Iruñeko alkate Enrique Maiak Nafarroako Gobernuaren tutoretzapeko migratzaile adingabeen inguruan eginiko adierazpenen ostean iritsi da haren eta Eskubide Sozialen kontseilari Carmen Maezturen arteko bilera. Maiak kontseilariari adierazi dio arduratuta dagoela, gazteen aisialdiaren testuinguruan «segurtasunik eza areag... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208806/errusia-eta-ukraina-parisen-bilduko-dira-bihar-tentsioa-baretzeko-ahaleginean.htm | Mundua | Errusia eta Ukraina Parisen bilduko dira bihar, tentsioa baretzeko ahaleginean | Frantziarekin eta Alemaniarekin batera elkartuko dira lau estatuetako ordezkaritza bana. Macronek «diplomaziaren baliabide guztiak» erabiltzera deitu du. Putinekin hitz egingo du telefonoz, aste amaieran. | Errusia eta Ukraina Parisen bilduko dira bihar, tentsioa baretzeko ahaleginean. Frantziarekin eta Alemaniarekin batera elkartuko dira lau estatuetako ordezkaritza bana. Macronek «diplomaziaren baliabide guztiak» erabiltzera deitu du. Putinekin hitz egingo du telefonoz, aste amaieran. | Ukrainako krisiaren ondorioz, balizko gerra baterako mugimenduak bata bestearen ondotik gertatzen ari dira segidan, baina diplomaziaren bidea ez da agortu oraindik. Errusia zain dago AEBek eta NATOk bere eskariei zer erantzungo. Dmitri Peskov Errusiako presidentearen bozeramaileak adierazi duenez, «elkarrizketa amaitut... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208807/jaurlaritzak-22-milioi-euroren-diru-laguntzak-emango-dizkio-ostalaritzari.htm | Gizartea | Jaurlaritzak 22 milioi euroren diru laguntzak emango dizkio ostalaritzari | Establezimendu bakoitzeko 2.000 eurotik 70.000 eurora bitarteko diru laguntzak eskainiko dituzte. | Jaurlaritzak 22 milioi euroren diru laguntzak emango dizkio ostalaritzari. Establezimendu bakoitzeko 2.000 eurotik 70.000 eurora bitarteko diru laguntzak eskainiko dituzte. | Eusko Jaurlaritzak 22 milioi euroren laguntza programa bat onartu du gobernu kontseiluan, ostalaritzarako eta gaueko aisialdirako. Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren arabera, establezimendu bakoitzeko 2.000 eurotik 70.000 eurora bitarteko diru laguntzak eskainiko dituzte, langile kopuruare... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208808/bi-hilabeteko-grebaren-ondoren-konponbidea-urrun-dago-bernedoko-altan.htm | Ekonomia | Bi hilabeteko grebaren ondoren, konponbidea urrun dago Bernedoko Altan | Osakidetzak isuna jarri dio Arabako enpresari, gatazkaren ondorioz botikak jaso ez dituelako. | Bi hilabeteko grebaren ondoren, konponbidea urrun dago Bernedoko Altan. Osakidetzak isuna jarri dio Arabako enpresari, gatazkaren ondorioz botikak jaso ez dituelako. | Bernedoko Altan enpresako langileek bi hilabete daramatzate greba mugagabean. Iazko azaroan hasi zituzten protestak, lan hitzarmena berritu eta soldatak KPIaren arabera eguneratu diezazkietela eskatzeko. Gasteizko Santiago ospitalearen aurrean egin dute elkarretaratzea gaur goizean, lan gatazka ikusarazteko. Izan ere, ... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208809/berrizko-sarrimendi-tontorrean-eskultura-bat-lapurtu-dutela-salatu-dute-mendizaleek.htm | Gizartea | Berrizko Sarrimendi tontorrean eskultura bat lapurtu dutela salatu dute mendizaleek | 1990eko hamarkadatik zegoen eskultura mendi tontor horretan | Berrizko Sarrimendi tontorrean eskultura bat lapurtu dutela salatu dute mendizaleek. 1990eko hamarkadatik zegoen eskultura mendi tontor horretan | Berrizko (Bizkaia) Sarrimendi mendiaren tontorrean zegoen Txistularia eskultura lapurtu dutela salatu dute mendizale batzuek. Irudia 1990eko maiatzaren 27an jarri zuten Bizkaiko mendi horretan, eta Josu Maortua Zaldibarko bizilagunak sortu zuen.
Alejandro Aldekoa Txistularia-ren oroimenez jarritako obra horrek eskola ... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208811/oreka-izango-du-ardatz-aurtengo-dferia-jaialdiak.htm | Kultura | Oreka izango du ardatz aurtengo dFeria jaialdiak | Arte eszenikoen dFeria jaialdia martxoaren 14tik 17ra bitartean egingo dute, Donostiako hainbat agertokitan. Festibala hasi baino bi egun lehenago, ‘pre-feria’ izeneko egitarau berezia izango da. | Oreka izango du ardatz aurtengo dFeria jaialdiak. Arte eszenikoen dFeria jaialdia martxoaren 14tik 17ra bitartean egingo dute, Donostiako hainbat agertokitan. Festibala hasi baino bi egun lehenago, ‘pre-feria’ izeneko egitarau berezia izango da. | Koronabirusaren pandemia gogor ari da jotzen kulturaren industria, baina, aurten ere, dFeria arte eszenikoen jaialdia egingo dute Donostian. Antzerkia, dantza, musika eta ikus-entzunezko eskaintza barnebiltzen dituen festibalaren XXVIII. ekitaldia izango da 2022koa, eta martxoaren 14 eta 17 artean egingo dute. Gaur aur... |
2022-1-25 | https://www.berria.eus/albisteak/208812/71-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-sopelan-etxeko-langile-bati-sexu-erasoa-egitea-leporatuta.htm | Gizartea | 71 urteko gizon bat atxilotu dute Sopelan, etxeko langile bati sexu erasoa egitea leporatuta | Gizonezkoak duela gutxi kontratatua zuen langilea; aske utzi dute, kargupean, eta emakumearengandik urruntzeko agindua ezarri diote. | 71 urteko gizon bat atxilotu dute Sopelan, etxeko langile bati sexu erasoa egitea leporatuta. Gizonezkoak duela gutxi kontratatua zuen langilea; aske utzi dute, kargupean, eta emakumearengandik urruntzeko agindua ezarri diote. | Gaur goizaldean atxilotu dute Sopelan 71 urteko gizonezko bat, sexu eraso bat egitea egotzita. Berriki kontratatu zuen etxeko langile batek sexu erasoa egitea egotzi dio Ertzaintzaren aurrean.
Emakumeak adierazi duenez, duela gutxi hasi zen lanean gizonezko horren etxean, eta, beharrean ari zela, hark eraso egin zion ... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208829/frantziako-parlamentuak-sexu-orientazioa-aldatzeko-terapiak-debekatu-ditu.htm | Gizartea | Frantziako Parlamentuak sexu orientazioa aldatzeko «terapiak» debekatu ditu | Frantziako Parlamentuak aho batez onartu du Frantziako Asanblearen lege proposamena. Aurrerantzean, hiru urterainoko kartzela zigorra ezarri ahalko diete praktika horiek egiten dituztenei. | Frantziako Parlamentuak sexu orientazioa aldatzeko «terapiak» debekatu ditu. Frantziako Parlamentuak aho batez onartu du Frantziako Asanblearen lege proposamena. Aurrerantzean, hiru urterainoko kartzela zigorra ezarri ahalko diete praktika horiek egiten dituztenei. | Frantziako Asanbleak iragan urrian onartu zuen sexu orientazioa aldatzeko «terapiak» debekatzeko lege proposamena, eta, hainbat hilabete pasatu ondoren, Frantziako Parlamentuak aho batez onartu du lege hori. Hala, gaurtik aurrera hiru urte arteko kartzela zigorra ezarri ahalko diete sexu orientazioa aldarazi eta hetero... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208830/australiak-aborigenen-banderaren-copyrighta-erosi-du-lehia-biziaren-ondotik.htm | Mundua | Australiak aborigenen banderaren copyrighta erosi du, lehia biziaren ondotik | Orain arte, banderaren egilearenak ziren sinboloaren gaineko eskubideak, eta muga ugari zen haren erabilerarako. Gobernuak 12 milioi euro baino gehiago ordaindu du Copyright baimenaren truke. | Australiak aborigenen banderaren copyrighta erosi du, lehia biziaren ondotik. Orain arte, banderaren egilearenak ziren sinboloaren gaineko eskubideak, eta muga ugari zen haren erabilerarako. Gobernuak 12 milioi euro baino gehiago ordaindu du Copyright baimenaren truke. | Aborigenen bandera libreago haizatuko da aurrerantzean Australian. Izan ere, askatu egin da 50 urte baino gehiago iraun duen korapilo legala: Australiako Gobernuak erosi egin du aborigenen banderaren copyrighta. Sinboloa Harold Thomas artista indigenak sortu zuen 1971n, protesta modura, eta, ordutik, berea zen haren ga... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208831/estatuko-biktimen-argitu-gabeko-kasuak-agendan-kokatzea-nahi-du-foro-sozialak.htm | Politika | «Estatuko biktimen» argitu gabeko kasuak agendan kokatzea nahi du Foro Sozialak | 364 dira Espainiako talde parapolizial edo polizialek hildako euskal herritarrak, eta horietatik %38 daude argitu gabe. Egiaren batzordean, txosten ofizialetan eta sekretu ofizialen lege berrian «sakontzea» nahi du foroak, biktima «guztiek» izan dezaten «egia» jakiteko aukera. | «Estatuko biktimen» argitu gabeko kasuak agendan kokatzea nahi du Foro Sozialak. 364 dira Espainiako talde parapolizial edo polizialek hildako euskal herritarrak, eta horietatik %38 daude argitu gabe. Egiaren batzordean, txosten ofizialetan eta sekretu ofizialen lege berrian «sakontzea» nahi du foroak, biktima «guztiek... | Orain bi aste ohartarazi zuen Foro Sozial Iraunkorrak Espainiako estatuko hainbat taldek eragindako biktimek «diskriminazioa» jasaten zutela, eta, hori gainditze aldera, biktima horien artean argitu gabe dauden kasuak «agenda politikoan» sartzea galdegin du gaur foroak, prentsa ohar baten bidez.
Jakinarazi duenez, dat... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208832/zerga-bilketak-iragarpenak-hautsi-ditu-eta-16000-milioi-euroren-atarian-geratu-da.htm | Ekonomia | Zerga bilketak iragarpenak hautsi ditu, eta 16.000 milioi euroren atarian geratu da | Urrian esandakoa baino 384 milioi gehiago bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek. Errenta zergak gainditu egin du 2019ko maila, eta BEZa hurbil dago. | Zerga bilketak iragarpenak hautsi ditu, eta 16.000 milioi euroren atarian geratu da. Urrian esandakoa baino 384 milioi gehiago bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek. Errenta zergak gainditu egin du 2019ko maila, eta BEZa hurbil dago. | Inbertsioetan aurten jauzi handia egiteko eta %50 handitzeko haizea alde izango zela aldarrikatu zuen Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak, 2022rako aurrekontuak aurkeztu zituenean. Diru itxura du haize horrek, ez soilik Europatik etorriko denak edo maileguen bitartez merke lor dezakeenak, baizik eta A... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208833/ramon-diaz-oroitu-dute-loiolan-etak-hil-eta-21-urtera.htm | Politika | Ramon Diaz oroitu dute Loiolan, ETAk hil eta 21 urtera | Senide eta lagunek omenaldia egin diote Donostian, ETAk hil zuen lekuan. | Ramon Diaz oroitu dute Loiolan, ETAk hil eta 21 urtera. Senide eta lagunek omenaldia egin diote Donostian, ETAk hil zuen lekuan. | 2001eko urtarrilaren 26an, gaur duela 21 urte, ETAk Ramon Diaz Itsas Komandantziako sukaldaria hil zuen Donostian, haren autoan bonba bat zartarazita. Senideek, lagunek eta Loiolatarra elkarteko kideek omenaldia egin diote gaur, 08:00etan, ETAk hil zuen lekuan eta orduan, Loiolan. Paretan haren argazkia jarri dute, eta... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208834/ordu-erabakigarriak-johnsonentzat.htm | Mundua | Ordu erabakigarriak Johnsonentzat | Bertako komunikabideek aurreratu dutenez, gobernuko idazkariordeak amaitua luke Downing Streeteko festei buruzko txostena, eta datozen orduetan utz lezake gobernuaren esku. Johnsonek agerraldia du gaur parlamentuan. | Ordu erabakigarriak Johnsonentzat. Bertako komunikabideek aurreratu dutenez, gobernuko idazkariordeak amaitua luke Downing Streeteko festei buruzko txostena, eta datozen orduetan utz lezake gobernuaren esku. Johnsonek agerraldia du gaur parlamentuan. | Erresuma Batuko Gobernuak ez du oraindik jaso Sue Gray idazkariordeak osatutako txostena, baina hura bukatuta dagoela zabaldu dute dagoeneko hango komunikabideek. Orain, galdera nagusia da noiz ezagutaraziko duten, gaur ala bihar. Hori, burokraziak jartzen dituen baldintza guztiak betetzen baditu, eta txostenean jasotz... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208835/hemezortzi-pertsona-hil-dira-kanarietara-bidean.htm | Mundua | Hemezortzi pertsona hil dira Kanarietara bidean | Caminando Fronteras GKEak salatu du kostazainek bazutela haien kokapenaren berri, baina berandu heldu zirela. | Hemezortzi pertsona hil dira Kanarietara bidean. Caminando Fronteras GKEak salatu du kostazainek bazutela haien kokapenaren berri, baina berandu heldu zirela. | Gobernuz kanpoko Caminando Fronteras erakundeko kide Helena Malenok eman du ezbeharraren berri Twitter sare sozialean. Gutxienez hemezortzi pertsona hil dira goizaldean Lanzarote uhartera bidean. Antza, kostazainek bazuten ontziaren kokapenaren berri, baina berandu heldu zen laguntza. «Ez badatoz, hilda gaude; ezin dug... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208836/ccook-eskatu-du-eskola-publiko-eta-itunpeko-guztiek-leku-kopuru-jakin-bat-gordetzea-ikasle-zaurgarrienentzat.htm | Gizartea | CCOOk eskatu du eskola publiko eta itunpeko guztiek leku kopuru jakin bat gordetzea ikasle zaurgarrienentzat | Eskola segregazioari aurre egiteko hamalau proposamen egin ditu sindikatuak. Euskarari dagokionean, proposatu dute ikerketa bat egitea, «egindako akatsak hautemateko eta ikastetxeetan metodo eleaniztunak proposatzeko». | CCOOk eskatu du eskola publiko eta itunpeko guztiek leku kopuru jakin bat gordetzea ikasle zaurgarrienentzat. Eskola segregazioari aurre egiteko hamalau proposamen egin ditu sindikatuak. Euskarari dagokionean, proposatu dute ikerketa bat egitea, «egindako akatsak hautemateko eta ikastetxeetan metodo eleaniztunak propos... | Egun dagoen eskola segregazioa «onartezina» dela iritzita, egoerari buelta emateko hamalau proposamen egin ditu CCOO Euskadi sindikatuak. Gaur goizean egin ditu publiko, Bilbon emandako prentsaurreko batean. Haien irudiko, egoera ahulenean dauden ikasleak —maila sozioekonomiko txikia dutenak, behar bereziak dituztenak,... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208837/otsailaren-11tik-18ra-egingo-dute-emakumeak-zientzian-egitasmoa.htm | Gizartea | Otsailaren 11tik 18ra egingo dute Emakumeak Zientzian egitasmoa | «Adin guztietako jendeak» izango du ekimenean parte hartzeko aukera. 25 ekintza baino gehiago antolatu dituzte, eta aurrez aurrekoak, birtualak edo hibridoak izango dira. | Otsailaren 11tik 18ra egingo dute Emakumeak Zientzian egitasmoa. «Adin guztietako jendeak» izango du ekimenean parte hartzeko aukera. 25 ekintza baino gehiago antolatu dituzte, eta aurrez aurrekoak, birtualak edo hibridoak izango dira. | Zientzia «nesken kontua» badela ahalik eta «pertsona gehienei» zabaltzeko, Emakumeak Zientzian ekimenaren barruan programa «zabal bat» diseinatu dute, 25 ekintza baino gehiagorekin. Otsailaren 11tik aurrera antolatu dute proiektuaren seigarren edizioa, «batik bat» 11tik 18ra bitarteko astean. Gaur egungo osasun egoera ... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208838/nafarroako-gobernuak-ostiralean-aurkeztuko-die-euskararen-dekretua-sindikatuei.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak ostiralean aurkeztuko die Euskararen Dekretua sindikatuei | Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean aurkeztuko dute. Ordutik aitzina, sindikatuek hamabost eguneko epealdia izanen dute alegazioak jartzeko. PSNk aurreratu du euskara ez dela balioetsiko eremu ez-euskaldunetan. | Nafarroako Gobernuak ostiralean aurkeztuko die Euskararen Dekretua sindikatuei. Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean aurkeztuko dute. Ordutik aitzina, sindikatuek hamabost eguneko epealdia izanen dute alegazioak jartzeko. PSNk aurreratu du euskara ez dela balioetsiko eremu ez-euskaldunetan. | Jakinarazi dute data: Euskararen Dekretua etzi ailegatuko da Nafarroako Funtzio Publikoko Mahai Orokorrera, azkenik. Nafarroako Gobernuko presidenteorde Javier Remirezek iragarri du gobernuak ostiralean aurkeztuko diela dekretua sindikatuei. Prozedurak agintzen duenez, sindikatuek ondoko hamabost egunetan izanen dute d... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208839/neurri-murriztaileak-beste-bi-astez-luzatuko-ditu-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Neurri murriztaileak beste bi astez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak | Ostalaritza 01:00etan ixteko arauari eta barran kontsumitzeko debekuari eutsiko diete, besteak beste. | Neurri murriztaileak beste bi astez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak. Ostalaritza 01:00etan ixteko arauari eta barran kontsumitzeko debekuari eutsiko diete, besteak beste. | Otsailaren 14ra arte. Nafarroako Gobernuak COVID-19aren aurkako neurri murriztaileak beste bi astez luzatzeko baimena eskatu dio Nafarroako Auzitegi Nagusiari. Epaileek oniritzia berretsiz gero, otsailaren 1etik aurrera ere indarrean izanen dira honako neurri hauek: ostalaritza lokalak 01:00etatik 06:00etara ixtea, mah... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208840/etsk-trenbidearen-egungo-ibilbideari-eutsiz-eraikiko-du-zarauzko-geltoki-berria.htm | Gizartea | ETSk trenbidearen egungo ibilbideari eutsiz eraikiko du Zarauzko geltoki berria | Mitxelena kaleko herritarrek obren aurkako hainbat protesta ekintza egin dituzte azken hilabeteetan, eta, gutxienez, lortu dute trenbidea euren etxeetara gehiago ez gerturatzea. Bigarren erraila, ordea, eraikiko du ETSk. | ETSk trenbidearen egungo ibilbideari eutsiz eraikiko du Zarauzko geltoki berria. Mitxelena kaleko herritarrek obren aurkako hainbat protesta ekintza egin dituzte azken hilabeteetan, eta, gutxienez, lortu dute trenbidea euren etxeetara gehiago ez gerturatzea. Bigarren erraila, ordea, eraikiko du ETSk. | Zarauzko (Gipuzkoa) trenbide berria ez da lehen baino gehiago gerturatuko Mitxelena kaleko etxeetara. ETS Euskal Trenbide Sareak abuztuan hasi zituen tren estazio berria eraikitzeko obrak, eta, herritarrei azalpenik eman gabe, martxan jarri zituen egungo trenbidearen eta Mitxelena kaleko etxeen artean bigarren errail b... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208841/eh-bilduk-erck-eta-unidas-podemosek-eskatu-dute-eliza-katolikoaren-pederastia-kasuak-argitzeko.htm | Gizartea | EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek eskatu dute Eliza Katolikoaren pederastia kasuak argitzeko | Espainiako Kongresuan eskatu dute ikerketa batzorde bat sortzeko. Adierazi dute batzordeak biktimen aldeko erreparazioa «erraztu» beharko duela, «justizia errestauratiboko» prozeduren bidez. | EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek eskatu dute Eliza Katolikoaren pederastia kasuak argitzeko. Espainiako Kongresuan eskatu dute ikerketa batzorde bat sortzeko. Adierazi dute batzordeak biktimen aldeko erreparazioa «erraztu» beharko duela, «justizia errestauratiboko» prozeduren bidez. | EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek ikerketa batzorde bat sortzeko eskatu dute Espainiako Kongresuan, Eliza Katolikoko kideek haur eta nerabeei egindako sexu erasoak argitzeko. Adierazi dutenez, Eliza Katolikoaren barruan adingabeei egindako sexu erasoak «arazo historikoak» izan dira nazioartean.
Horrekin batera, sal... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208842/europan-saltzen-den-oreganoaren-ia-erdia-beste-zerbaitekin-nahastuta-dago.htm | Gizartea | Europan saltzen den oreganoaren ia erdia beste zerbaitekin nahastuta dago | Europako Batzordearen ikerketa batek iruzurra aurkitu du sei espezietan: nagusiki oreganoan, baina baita piperbeltzean, kominoan, kurkuman, azafraian eta piperrautsean ere. | Europan saltzen den oreganoaren ia erdia beste zerbaitekin nahastuta dago. Europako Batzordearen ikerketa batek iruzurra aurkitu du sei espezietan: nagusiki oreganoan, baina baita piperbeltzean, kominoan, kurkuman, azafraian eta piperrautsean ere. | Ohikoa da saltokietan saltzen diren espezieak aizunduta egotea. Hori utzi du agerian Europako Batzordeak argitaratutako ikerketa batek. Batzordearen ikerketa zentroak 21 herrialdetan jasotako 1.885 produktu aztertu ditu, sei espezia ezberdinenak: oreganoa, piperbeltza, kominoa, kurkuma, azafraia eta piperrautsa. Azaldu... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208843/50-migratzaile-aterpetuko-dituzte-bidarten.htm | Gizartea | 50 migratzaile aterpetuko dituzte Bidarten | Pirinio Atlantikoetako prefeturak herri batzuei harrera dispositiboan parte hartzeko eskatu die, «Frantziako elkartasun nazionalaren izenean». Calaiseko (Frantzia) kanpamentuetatik etorriko dira migratzaileak. | 50 migratzaile aterpetuko dituzte Bidarten. Pirinio Atlantikoetako prefeturak herri batzuei harrera dispositiboan parte hartzeko eskatu die, «Frantziako elkartasun nazionalaren izenean». Calaiseko (Frantzia) kanpamentuetatik etorriko dira migratzaileak. | Bidarteko (Lapurdi) aterpetxe bat migratzaileen esku ezarri du Pirinio Atlantikoetako prefeturak. Agiri baten bidez zehaztu dute 50 lagun aterpetzen ahalko dituztela bertan, gehienez ere otsailaren 20ra arte. Atherbea gizarte laguntzarako elkarteak kudeatuko du egitasmoa, eta prefeturaren aginduz jarriko dute martxan, ... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208844/langile-bat-hil-da-irunen-aldamio-batetik-erorita.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Irunen, aldamio batetik erorita | Aurten lan istripuz hildako bosgarren behargina da; hirugarren solairutik erorita hil da. 45 urte zituen. | Langile bat hil da Irunen, aldamio batetik erorita. Aurten lan istripuz hildako bosgarren behargina da; hirugarren solairutik erorita hil da. 45 urte zituen. | 45 urteko langile bat hil da asteazken honetan Irunen (Gipuzkoa), aldamio batetik erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua goizeko hamaikak aldera gertatu da. Obretan dagoen eraikin bateko hirugarren solairutik erori da langilea, hondakinak kentzeko hodia jartzen ari zenean. Kolpearen... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208845/sorgin-izateagatik-zigorturiko-emakumeak-indultatu-ditu-kataluniako-parlamentuak.htm | Mundua | Sorgin izateagatik zigorturiko emakumeak indultatu ditu Kataluniako Parlamentuak | Sorginen ehiza «jazarpen misoginoa» izan zela erabaki du ganberak, gehiengo handiz, eta udalei eskatu diete biktima haien izena kale izendegian sartzeko. | Sorgin izateagatik zigorturiko emakumeak indultatu ditu Kataluniako Parlamentuak. Sorginen ehiza «jazarpen misoginoa» izan zela erabaki du ganberak, gehiengo handiz, eta udalei eskatu diete biktima haien izena kale izendegian sartzeko. | Oroimen historikoaren inguruko erabaki historikoa hartu du Kataluniako Parlamentuak. Sorginen ehizan zigorturiko emakumeak indultatu eta haren izen ona berreskuratu du, gehiengo handiz onarturiko erresulozio baten bidez.
ERC, JxCat, CUP eta EnComun Podem taldeek aurkeztu dute erresoluzioa, eta PSCek ere horren alde bo... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208846/gasteizko-mercedes-datorren-astean-egun-batzuez-ixtea-aztertzen-ari-da-zuzendaritza.htm | Ekonomia | Gasteizko Mercedes datorren astean egun batzuez ixtea aztertzen ari da zuzendaritza | Aldi baterako enplegu erregulazioa luzatzeko baldintzei ezetz esan diete sindikatuek, aurrekoaren baldintzak okertzen dituelako. | Gasteizko Mercedes datorren astean egun batzuez ixtea aztertzen ari da zuzendaritza. Aldi baterako enplegu erregulazioa luzatzeko baldintzei ezetz esan diete sindikatuek, aurrekoaren baldintzak okertzen dituelako. | Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko langileen ordezkariek eta zuzendaritzako kideek bilera izan dute goizean, enpresak martxan jarri asmo duen aldi baterako erregulazioa negoziatzeko. Hornidura arazoak direla eta, enpresaren nahia da ekainera arte luzatzea erregulazioa, eta tarte horretan langile bakoitzari gehienez 30 e... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208847/martxoa-amaitu-aurretik-egin-nahi-dute-herri-galdeketa-usansolon.htm | Gizartea | Martxoa amaitu aurretik egin nahi dute herri galdeketa Usansolon | Galdakaoko Udalak Usansolo udalerri bilakatzearen inguruko memoria eta galdeketa egitea onartuko ditu bihar, osoko bilkuran. Bizkaiko Batzar Nagusietan amaituko da prozedura, eta hark izango du azken hitza. Prozedura uda baino lehen amai daitekeela dio udalak. | Martxoa amaitu aurretik egin nahi dute herri galdeketa Usansolon. Galdakaoko Udalak Usansolo udalerri bilakatzearen inguruko memoria eta galdeketa egitea onartuko ditu bihar, osoko bilkuran. Bizkaiko Batzar Nagusietan amaituko da prozedura, eta hark izango du azken hitza. Prozedura uda baino lehen amai daitekeela dio u... | Usansolo udalerri bilakatzeko prozesua beste fase batera igaroko da bihar. Izan ere, osoko bilkura egingo dute Galdakaoko Udalean, eta batzorde mistoak —Galdakaoko Udaleko ordezkariek, Usansolo Herria plataformakoek eta Bizkaiko Foru Aldundikoek osatuak— Usansolo Galdakaotik bereizteari buruz egindako memoriari buruzko... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208848/kalerainfo-aldizkaria-ixteko-erabakia-berretsi-du-espainiako-auzitegi-nazionalak.htm | Politika | 'Kalerainfo' aldizkaria ixteko erabakia berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak | Halaber egin du kalerakalera.eus webgunearekin ere. Ebatzi du «terrorismoa goratzeko tresna» direla. «Konponbiderako ireki den aukera leihoa» itxi nahi dutela salatu du Sortuk. | 'Kalerainfo' aldizkaria ixteko erabakia berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Halaber egin du kalerakalera.eus webgunearekin ere. Ebatzi du «terrorismoa goratzeko tresna» direla. «Konponbiderako ireki den aukera leihoa» itxi nahi dutela salatu du Sortuk. | Behin-behinean itxi zituzten, baina behin betikoa da erabakia: Espainiako Auzitegi Nazionalak Kalerainfo aldizkaria eta kalerakalera.eus webgunea ixteko agindua berretsi du, ebatzita «terrorismoa goratzeko tresna» direla. Izan ere, Sortuko kideek aldizkariaren eta webgunearen behin-behineko ixteari jarritako helegiteak... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208849/kaxetan-bildutako-mundu-bat.htm | Kultura | Kaxetan bildutako mundu bat | Rosa Valverde artistak bere ibilbide osoan ondutako 52 kutxa daude ikusgai Donostiako San Telmo museoan, Arte kaxak erakusketan. Artistak askotariko objektuekin zuen harremanaren lekuko dira. | Kaxetan bildutako mundu bat. Rosa Valverde artistak bere ibilbide osoan ondutako 52 kutxa daude ikusgai Donostiako San Telmo museoan, Arte kaxak erakusketan. Artistak askotariko objektuekin zuen harremanaren lekuko dira. | Arrosa petaloak, portzelanazko figuratxoak, plastikozko panpinak, kotoia, argazkiak, paperezko irudi moztuak, belar eta goroldio artifizial zatiak, marrazkiak, soinekodun manikiak, bitxiak, harea, lumak, zurezko esku artikulatuak, brodatutako oihalak... Han-hemenka askotariko objektuak bildu zituen bere ibilbide osoan ... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208850/europan-gutxienez-800-heriotza-eragotzi-ziren-lehenbiziko-itxialdian-airearen-kalitateak-hobera-egin-zuelako.htm | Gizartea | Europan gutxienez 800 heriotza eragotzi ziren lehenbiziko itxialdian airearen kalitateak hobera egin zuelako | Europako 47 hiri aztertu ditu Londresko ikerlari talde batek. Ondorioak aski adierazgarriak dira: konfinamenduaren eraginez, murriztu egin zen aireko kutsadura, osasunaren mesedetan, argiki. Jaitsiera nitrogeno dioxidoan izan da nabarmenena. | Europan gutxienez 800 heriotza eragotzi ziren lehenbiziko itxialdian airearen kalitateak hobera egin zuelako. Europako 47 hiri aztertu ditu Londresko ikerlari talde batek. Ondorioak aski adierazgarriak dira: konfinamenduaren eraginez, murriztu egin zen aireko kutsadura, osasunaren mesedetan, argiki. Jaitsiera nitrogeno... | 2020ko udaberrian COVID-19aren pandemiari kontra egiteko xedez ezarritako konfinamendua itogarri izan zen askorentzat. Etxe zuloan gelditu beharrak, oro har, franko zaildu zuen kaleko airea arnastea. Kontrara, aireari dagokionez, itxialdiak ekarri zuen onurarik ere: mugikortasuna hain gogorki mugatua izanik, hainbat et... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208851/gasteizko-auzitegiak-udalari-eskatu-dio-argudiatzeko-armentiako-gas-ustiaketa-zergatik-eten-zuen.htm | Gizartea | Gasteizko Auzitegiak Udalari eskatu dio argudiatzeko Armentiako gas ustiaketa zergatik eten zuen | Udalak esan zuen ez zela bateragarria Udalaren Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorrarekin, eta Sesha enpresa publikoak helegitea jarri zuen. Jaurlaritzak uko egin zion ustiaketarekin segitzeari | Gasteizko Auzitegiak Udalari eskatu dio argudiatzeko Armentiako gas ustiaketa zergatik eten zuen. Udalak esan zuen ez zela bateragarria Udalaren Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorrarekin, eta Sesha enpresa publikoak helegitea jarri zuen. Jaurlaritzak uko egin zion ustiaketarekin segitzeari | Gas ustiaketaren auziari hari mutur bat ireki zaio. Sesha enpresak helegitea jarri zuen Gasteizko Auzitegian, udalak ez ziolako baimenik eman gas ustiaketaren proiektuarekin aurrera egiteko, Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorrarekin bat ez zetorrelako. Gainera, Espainiako Gobernuak Ingurumen legea onartu ostean, Eusko Ja... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208852/zaballan-dira-maria-lizarraga-eta-inigo-gutierrez-euskal-presoak.htm | Politika | Zaballan dira Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak | 3 urte bete berri dituen Izadi umearen gurasoak dira. Espainiako Espetxe Erakundeek abendu akaberan iragarri zuten Euskal Herriratuko zituztela, eta gaur gauzatu da lekualdatzea. | Zaballan dira Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak. 3 urte bete berri dituen Izadi umearen gurasoak dira. Espainiako Espetxe Erakundeek abendu akaberan iragarri zuten Euskal Herriratuko zituztela, eta gaur gauzatu da lekualdatzea. | Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak gaur ekarri dituzte Zaballako espetxera (Araba), Aranjuezetik (Madril, 520 kilometro). Espainiako Espetxe Erakundeek joan den abenduaren 30ean iragarri zuten biak Euskal Herriratuko zituztela, eta joan den ortziralean Gutierrezi hirugarren graduan ateratzen utzi zioten... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208853/ibilbide-gorabeheratsuko-hiru-etapa-atondu-ditu-tourrak-euskal-herritik-igarotzeko.htm | Kirola | Ibilbide gorabeheratsuko hiru etapa atondu ditu Tourrak Euskal Herritik igarotzeko | 2023ko lehen hiru etapen berri eman Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak Gasteizko Europa jauregian. Hirurak Euskal Herrian korrituko dira. Hirugarren etaparen amaiera non izango den ez du esan Tourrak, nahiz eta aurkezpena baino lehen zabaldu zen Baionan izango dela. | Ibilbide gorabeheratsuko hiru etapa atondu ditu Tourrak Euskal Herritik igarotzeko. 2023ko lehen hiru etapen berri eman Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak Gasteizko Europa jauregian. Hirurak Euskal Herrian korrituko dira. Hirugarren etaparen amaiera non izango den ez du esan Tourrak, nahiz eta aurkezpena baino le... | Aurretik filtrazioak egon ziren, eta jakina zen 2023ko Frantziako Tourreko 110. edizioko lehen hiru etapak Euskal Herrian barrena igaroko direla. Gaur, ordea, aurretik esan gabeko xehetasunak eman dituzte Gasteizko Europa jauregian egin duten aurkezpen ekitaldian. Besteak beste, etapa bakoitzak izango dituen ezaugarrie... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208854/psoeren-estrategian-aldaketa-sakon-bat-iradokitzen-hasi-da-erreformaren-lokarria.htm | Ekonomia | PSOEren estrategian aldaketa sakon bat iradokitzen hasi da erreformaren lokarria | EAJ eta ERC estu hartzen jarraitzen du Espainiako Gobernuak, eta testua aldatu nahi gabe. Erreforma eskuinetik onartzeko aukera ez du baztertu, | PSOEren estrategian aldaketa sakon bat iradokitzen hasi da erreformaren lokarria. EAJ eta ERC estu hartzen jarraitzen du Espainiako Gobernuak, eta testua aldatu nahi gabe. Erreforma eskuinetik onartzeko aukera ez du baztertu, | Zortzi egun falta dira otsailaren 3ra arte, Espainiako Kongresuak lan erreformaren dekretua baliozkotu edo atzera botako duen E egunera arte. Mundu bat da politikan, eta gaur ezinezkoa ematen duena egia izan daiteke bihar, betiere realpolitik izeneko eltzean egosi ondoren. Baina gaur-gaurkoz lan erreformaren lokarriak ... |
2022-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/208855/euskal-herria-irunen-amaitzen-da-frantziako-tourraren-arabera.htm | Kirola | Euskal Herria Irunen amaitzen da, Frantziako Tourraren arabera | 2023ko Tourrak Euskal Herrian egingo ditu lehenengo hiru etapak, eta ibilbidea aurkeztu dute gaur, baina ez dute zehaztu Lapurdira pasa orduko nondik ibiliko den lasterketa. | Euskal Herria Irunen amaitzen da, Frantziako Tourraren arabera. 2023ko Tourrak Euskal Herrian egingo ditu lehenengo hiru etapak, eta ibilbidea aurkeztu dute gaur, baina ez dute zehaztu Lapurdira pasa orduko nondik ibiliko den lasterketa. | Euskal Herriaren banaketa administratiboak zentzurik gabeko pasadizo harrigarri asko eman ditu, eta gaur horietako bat bizi izan da Gasteizen. Frantziako Tourrarentzat Pays Basque delakoa (normalean, Frantsesez, Iparralderako bakarrik erabiltzen duten terminoa) Araba, Bizkai eta Gipuzkoa baino ez dira, eta Bidasoa gain... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208878/emakume-bat-atxilotu-dute-sunbillako-tiroketarekin-zerikusia-duelakoan.htm | Gizartea | Emakume bat atxilotu dute Sunbillako tiroketarekin zerikusia duelakoan | Foruzaingoak gizonezko bat atzeman zuen atzo, bikotekidearen autoari tiro egin izana egotzita, hura barrenean zela. Tiroak ez dio zauririk eragin gidariari; soilik ibilgailua kaltetu da. | Emakume bat atxilotu dute Sunbillako tiroketarekin zerikusia duelakoan. Foruzaingoak gizonezko bat atzeman zuen atzo, bikotekidearen autoari tiro egin izana egotzita, hura barrenean zela. Tiroak ez dio zauririk eragin gidariari; soilik ibilgailua kaltetu da. | Foruzaingoak emakume bat atxilotu du gaur, Sunbillako (Nafarroa) tiroketarekin zerikusia duelakoan. Atzo, foruzainek 40 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekidea auto bat gidatzen zihoala ibilgailuari tiro egin izana leporatuta. Ttipi-Ttapa komunikabideak zabaldu du kasuari buruzko informazioa.
Erasoa duela egun ba... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208880/aroztegiko-proiektuaren-aurka-egiteagatik-akusatuek-gaur-deklaratu-dute-epaitegian.htm | Gizartea | Aroztegiko proiektuaren aurka egiteagatik akusatuek gaur deklaratu dute epaitegian | Sei herritar deitu dituzte deklaratzera, Nafarroako Auzitegian. Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrean, elkartasuna azaltzeko. | Aroztegiko proiektuaren aurka egiteagatik akusatuek gaur deklaratu dute epaitegian. Sei herritar deitu dituzte deklaratzera, Nafarroako Auzitegian. Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrean, elkartasuna azaltzeko. | Gaur zuten deklaratu beharra Lekarozko (Nafarroa) Aroztegiko proiektuaren kontrako desobedientzia ekinaldietan parte hartzeagatik akusatutako sei herritarrek, Nafarroako Auzitegian. Aroztak herri plataformaren arabera, ustezko derrigortze delitua egozten diete akusatuei. Dozenaka herritarrek protesta egin dute Iruñeko ... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208881/owono-giltzarri-ekuatore-ginearen-garaipenean.htm | Kirola | Owono, giltzarri Ekuatore Ginearen garaipenean | Ekuatore Gineak Mali kanporatu du Afrikako Kopako final-zortzirenetan. Protagonista nagusi izan da Jesus Owono atezain donostiarra. Igandean jokatuko dute final-laurdena, Senegalen aurka. | Owono, giltzarri Ekuatore Ginearen garaipenean. Ekuatore Gineak Mali kanporatu du Afrikako Kopako final-zortzirenetan. Protagonista nagusi izan da Jesus Owono atezain donostiarra. Igandean jokatuko dute final-laurdena, Senegalen aurka. | Bi urtez behin jokatu ohi da Afrikako Kopa, baina koronabirusaren izurriak baldintzatuta, azkena ezin izan zen iaz lehiatu. Hala, ilusio eta ikusmin handiagoz ekin diote selekzioek aurtengo norgehiagokari. Urtarrilaren 9an hasi zen, eta, guztira, 24 selekzio ari dira lehian, sei multzotan bereizita. Ekuatore Ginearen i... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208882/langabezia-87ra-jaitsi-da-hego-euskal-herrian-eta-2019ko-datuetara-iritsi-da.htm | Ekonomia | Langabezia %8.7ra jaitsi da Hego Euskal Herrian, eta 2019ko datuetara iritsi da | Iazko azken hiruhilekoan 21.000 lanpostu berri sortu zen. Suspertzea motelagoa izan da Nafarroan. | Langabezia %8.7ra jaitsi da Hego Euskal Herrian, eta 2019ko datuetara iritsi da. Iazko azken hiruhilekoan 21.000 lanpostu berri sortu zen. Suspertzea motelagoa izan da Nafarroan. | Hego Euskal Herriak %8,78ko langabezia tasarekin amaitu zuen 2021. urtea, eta pandemia aurreko datuetara itzuli da. INEren azken inkestan datu onak ageri dira, azken hiruhilekoan 21.000 lanpostu berri sortu baitziren. Langabe kopuruari dagokionez, egun 119.900 dira guztira, iazko irail amaierako neurketan baino 19.000 ... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208883/marokok-gizon-bat-hil-eta-adingabe-bat-zauritu-ditu-bonbardaketa-batean.htm | Mundua | Marokok gizon bat hil eta adingabe bat zauritu ditu bonbardaketa batean | Rabatek bigarren egunez bonbardatu ditu gune zibilak. Droneak baliatu ditu Mendebaldeko Saharan egindako erasorako. | Marokok gizon bat hil eta adingabe bat zauritu ditu bonbardaketa batean. Rabatek bigarren egunez bonbardatu ditu gune zibilak. Droneak baliatu ditu Mendebaldeko Saharan egindako erasorako. | Urtebete pasatu da Maroko eta Fronte Polisarioa gerran hasi zirenetik, nahiz eta gatazkari buruzko informaziorik apenas heltzen den Europara, Rabatek ezarritako blokeoaren ondorioz. Tarteka, ordea, gertakariek gainditu egiten dituzte oztopoak. Horixe gertatu da gaur. Rabatek Mendebaldeko Sahara eta Mauritania arteko mu... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208884/beren-ezezkoak-garbi-utzi-dituzte-eh-bilduk-erck-bngk-eta-cupek.htm | Ekonomia | Beren ezezkoak garbi utzi dituzte EH Bilduk, ERCk, BNGk eta CUPek | «Erabateko zintzotasunez, negoziatzeko prest» azaldu dira alderdi subiranistak agerraldi bateratu batean, baina garbi utzita egungo erreforma ez dela nahikoa «langileei kendu zitzaizkien eskubideak berreskuratzeko». | Beren ezezkoak garbi utzi dituzte EH Bilduk, ERCk, BNGk eta CUPek. «Erabateko zintzotasunez, negoziatzeko prest» azaldu dira alderdi subiranistak agerraldi bateratu batean, baina garbi utzita egungo erreforma ez dela nahikoa «langileei kendu zitzaizkien eskubideak berreskuratzeko». | Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako abertzale subiranistek agerraldi bateratu bat egin dute Espainiako Kongresuan, eta adierazi lan erreformari dagokionez fronte bateratua eratu dutela; EH Bilduk, ERCk, BNGk eta CUPek osatutako fronte horrek garbi utzi du ez dizkiola bere botoak emango Pedro Sanchezen gobernuari ... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208885/urkulluk-gomendatu-du-egungo-murrizketei-bere-hartan-eustea.htm | Gizartea | Urkulluk gomendatu du egungo murrizketei bere hartan eustea | Bihar bilduko da Labi, eta lehendakariak bere gomendioa helaraziko dio. «Zuhurtasunari eta zorroztasunari» eustea ere gomendatu du. | Urkulluk gomendatu du egungo murrizketei bere hartan eustea. Bihar bilduko da Labi, eta lehendakariak bere gomendioa helaraziko dio. «Zuhurtasunari eta zorroztasunari» eustea ere gomendatu du. | Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden COVID-19aren aurkako murrizketei eustea gomendatu du gaur, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioaren 100. urteurrena ospatzeko egindako agerraldi batean. Batzorde Zientifikoak ere gomendatu du egungo neurriei... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208886/julen-perez-nahiago-dute-leku-gutxitan-ahate-franko-ukan-leku-frankotan-ahate-guti-baino.htm | Ekonomia | Julen Perez: «Nahiago dute leku gutxitan ahate franko ukan, leku frankotan ahate guti baino» | Hegazti gripean positibo eman ondotik, Beti Aitzina etxaldeko ahateak hiltzera joanen da Frantziako administrazioa gaur eguerdian. ELBk ez du hiltzea oztopatuko, baina elkarretaratzera deitu du laborariei babesa erakusteko. | Julen Perez: «Nahiago dute leku gutxitan ahate franko ukan, leku frankotan ahate guti baino». Hegazti gripean positibo eman ondotik, Beti Aitzina etxaldeko ahateak hiltzera joanen da Frantziako administrazioa gaur eguerdian. ELBk ez du hiltzea oztopatuko, baina elkarretaratzera deitu du laborariei babesa erakusteko. | Orain dela hamabost egun sartu zen hegazti gripea Lohitzüne-Oihergira, eta Beti Aitzina etxaldea zen kabalak bizirik zituen azken hazkuntza. Orain arte ahateak sano ziren, baina atzo beste test bat egin zieten albaitariek, eta egun bukaerarako iritsi zitzaien emaitza: hegazti gripean positibo eman dute. Administrazioko... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208887/euskal-herriaren-irudikapena-hedabideetan-aztergai-gaur-martin-ugalde-foroan.htm | Gizartea | Euskal Herriaren irudikapena hedabideetan aztergai, gaur, Martin Ugalde foroan | Lehenik, hitzaldi bat emango dute, eta, gerora ,mahai inguru bat egingo dute zenbait hedabidetako kazetariekin. BERRIAk zuzenean emango du, 19:00etatik aurrera. | Euskal Herriaren irudikapena hedabideetan aztergai, gaur, Martin Ugalde foroan. Lehenik, hitzaldi bat emango dute, eta, gerora ,mahai inguru bat egingo dute zenbait hedabidetako kazetariekin. BERRIAk zuzenean emango du, 19:00etatik aurrera. | Euskarazko hedabideek zenbateraino indartzen duten nazio kontzientzia eta zenbateraino islatzen zatiketa administratiboa. Gai horren inguruko ikerketa egin dute Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleek. Martin Ugalde bekaren... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208888/zaldibarko-zabortegiko-hondamendiari-buruzko-informazio-gehiago-eskatu-du-europak.htm | Gizartea | Zaldibarko zabortegiko hondamendiari buruzko informazio gehiago eskatu du Europak | Herritar batek eskatu zuen ikertzeko ea gertakari horretan arau hausteren bat egin zen hondakinen kudeaketari eta zabortegiei buruzko Europako legedian. | Zaldibarko zabortegiko hondamendiari buruzko informazio gehiago eskatu du Europak. Herritar batek eskatu zuen ikertzeko ea gertakari horretan arau hausteren bat egin zen hondakinen kudeaketari eta zabortegiei buruzko Europako legedian. | Europako Parlamentuko Eskaera Batzordeak informazio gehiago eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Europako Batzordeari 2020ko Zaldibarko zabortegiaren (Bizkaia) hondamendiari buruz. Lehenago, ordea, herritar batek eskatua zuen iker zezatela ea gertakari horretan arau hausterik egin zen hondakinen kudeaketari eta zabortegi... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208889/labek-adegiren-egoitza-okupatu-du-lan-erreformaren-aurka.htm | Ekonomia | LABek Adegiren egoitza «okupatu» du, lan erreformaren aurka | Sindikatuko kideak ordubete inguru izan dira barruan. LABek «lan harremanen esparru propioa» galdegin du, eta azpimarratu horretarako «ziklo mobilizatzaile berri bat» ireki behar dela Euskal Herrian. | LABek Adegiren egoitza «okupatu» du, lan erreformaren aurka. Sindikatuko kideak ordubete inguru izan dira barruan. LABek «lan harremanen esparru propioa» galdegin du, eta azpimarratu horretarako «ziklo mobilizatzaile berri bat» ireki behar dela Euskal Herrian. | LAB sindikatuak lan erreformaren aurkako «aldarrikapen eguna» antolatu du gaurko, Hego Euskal Herriko lantokietan. Protestarik deigarriena Adegi Gipuzkoako enpresarien elkartean egin du. Patronalaren egoitzaren «okupazio» sinbolikoa egin dute sindikatuko kideek.
Hogei bat lagun sartu dira, eta afixak bota dituzte sarr... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208890/gutxienez-zortzi-lagun-hil-dira-farceko-talde-disidenteen-eta-eln-gerrillaren-arteko-borroketan.htm | Mundua | Gutxienez zortzi lagun hil dira FARCeko talde disidenteen eta ELN gerrillaren arteko borroketan | Bien arteko liskarrak gogortu egin dira Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugetan. Urtea hasi zenetik 40 hildako, eta ehunka desplazatu eta desagertu utzi ditu gatazkak, gizarte zibilaren arabera. | Gutxienez zortzi lagun hil dira FARCeko talde disidenteen eta ELN gerrillaren arteko borroketan. Bien arteko liskarrak gogortu egin dira Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugetan. Urtea hasi zenetik 40 hildako, eta ehunka desplazatu eta desagertu utzi ditu gatazkak, gizarte zibilaren arabera. | Garapen eta Bakerako Ikasketen Institutuak salatu duenez, Arauca departamenduko (Kolonbia) Tame udalerriko buruzagia eta haren emaztea hil dituzte 24 ordu baino gutxiagotan, FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak desegin ostean sortutako talde disidenteen eta ELN Nazioa Askatzeko Armada gerrillaren artean azken egu... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208891/osakidetzaren-gabeziak-egiturazkoak-dira-elaren-esanetan.htm | Gizartea | Osakidetzaren gabeziak «egiturazkoak» dira, ELAren esanetan | Lehen Arretako profesional falta «lan prekaritatearen eta planifikaziorik ezaren ondorio» dira, sindikatuaren ustez. | Osakidetzaren gabeziak «egiturazkoak» dira, ELAren esanetan. Lehen Arretako profesional falta «lan prekaritatearen eta planifikaziorik ezaren ondorio» dira, sindikatuaren ustez. | ELA ez dator bat Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako Lehen Arretaren egoeraz egiten duen diagnosiarekin, eta ez du uste pandemiak eragindako egoera «koiunturala» denik; aldiz, gabeziak «egiturazkoak» direla pentsatzen dute, eta, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik esan bezala familia medikuak eta pediatrak topatzeko «zailtas... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208892/lesakako-mairu-taldeak-intxaurra-lana-sortuko-du-arnasguneak-bekarekin.htm | Kultura | Lesakako Mairu taldeak 'Intxaurra' lana sortuko du Arnasguneak bekarekin | Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Uemak sortu dute deialdia, arnasguneetan euskara sustatzeko. Antzezlana azaroan estreinatuko dute, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan. | Lesakako Mairu taldeak 'Intxaurra' lana sortuko du Arnasguneak bekarekin. Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Uemak sortu dute deialdia, arnasguneetan euskara sustatzeko. Antzezlana azaroan estreinatuko dute, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan. | Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Lesakako (Nafarroa) Mairu antzerki tailerrari emango diote Arnasguneak antzerki beka. Taldeak 23.000 euro jasoko ditu Intxaurrak izeneko antzezlana sortzeko eta ekoizteko. Manex Fuchsek zuzenduko du obra; euskararen arnasguneen garra... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208894/euskarazko-eskaintza-murriztu-dute-berriro-iruntildeeko-haur-eskoletan.htm | Gizartea | Euskarazko eskaintza murriztu dute berriro Iruñeko haur eskoletan | Iaz hasitako «hizkuntza eskaintzaren berregituraketari» eutsi dio Iruñeko Udalak, hizkuntza eredu mistorantz «eboluzionatuz» joateko asmoz. | Euskarazko eskaintza murriztu dute berriro Iruñeko haur eskoletan. Iaz hasitako «hizkuntza eskaintzaren berregituraketari» eutsi dio Iruñeko Udalak, hizkuntza eredu mistorantz «eboluzionatuz» joateko asmoz. | Fernando Sesma Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria eta Iruñeko Udal Haur Eskolak erakunde autonomoko presidenteak prentsaurrekoa eman du gaur udalaren eskaintzaren berri emateko. Azaldu duenez, iaz hasitako «hizkuntza eskaintzaren berregituraketari» eutsi dio Iruñeko Udalak, hizku... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208895/astebetean-17-apaldu-da-covid-19ak-jota-ziuetan-daudenen-kopurua.htm | Gizartea | Astebetean %17 apaldu da COVID-19ak jota ZIUetan daudenen kopurua | Hego Euskal Herrian 1.008 gaixo daude COVID-19ak jota ospitalean, duela astebete baino %9 gutxiago. | Astebetean %17 apaldu da COVID-19ak jota ZIUetan daudenen kopurua. Hego Euskal Herrian 1.008 gaixo daude COVID-19ak jota ospitalean, duela astebete baino %9 gutxiago. | Datuek erakusten dutenez, baretzen ari da COVID-19aren oldarraldia. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur eguneratu dituzte datuak, eta atzo egindako probetan beste 7.674 positibo atzeman zituzten, aurreko asteko egun berean baino 86 gutxiago. Halere, positiboen kopurua ez da adierazle erabat fidagarria pand... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208896/aeben-erantzunak-ez-du-errusia-asebete.htm | Mundua | AEBen erantzunak ez du Errusia asebete | Moskuren arabera, Washingtonek eta NATOk segurtasun eskaerei egindako proposamenak ez du «baikortasunerako motibo askorik» ematen. Halere, «elkarrizketarako perspektibak» badaude. | AEBen erantzunak ez du Errusia asebete. Moskuren arabera, Washingtonek eta NATOk segurtasun eskaerei egindako proposamenak ez du «baikortasunerako motibo askorik» ematen. Halere, «elkarrizketarako perspektibak» badaude. | Errusiak jaso du egindako segurtasun eskaerei erantzunez AEBek eta NATOk ondutako proposamena, eta Kremlinek uste du horri erreparatuta ez dagoela «baikortasunerako motibo askorik». Nolanahi ere, «elkarrizketarako perspektibak» badaudela uste du Moskuk. Hori bai, iruditzen zaio Washingtonek eta aliantza militarrak «mod... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208897/joxe-mari-berasategik-eta-maialen-berasategik-irabazi-dute-zaitegi-saria.htm | Kultura | Joxe Mari Berasategik eta Maialen Berasategik irabazi dute Zaitegi saria | Haiek aurkeztutako proiektua hautatu du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko itzulpen lehiaketako epaimahaiak. Hala, Abdulrazak Gurnah idazlearen Paradise eleberria euskaratu beharko dute itzultzaileek. | Joxe Mari Berasategik eta Maialen Berasategik irabazi dute Zaitegi saria. Haiek aurkeztutako proiektua hautatu du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko itzulpen lehiaketako epaimahaiak. Hala, Abdulrazak Gurnah idazlearen Paradise eleberria euskaratu beharko dute itzultzaileek. | Joxe Mari Berasategi Zurutuzak eta Maialen Berasategi Catalanek aurkezturiko proiektuak irabazi du Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa, Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko asmoz AED Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz. Hal... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208898/eusko-jaurlaritzak-covid-ziurtagiriaren-erabilera-luzatzea-eta-beste-eremu-batzuetara-zabaltzea-eskatuko-du.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak COVID ziurtagiriaren erabilera luzatzea eta beste eremu batzuetara zabaltzea eskatuko du | Otsailaren 13ra arte behintzat erabiltzen jarraitzeko aukera izatea eskatuko dute. Eremu gehiagotan eskatzea nahi dute: orain artekoetan ez ezik, turismorako ostatuetan, hoteletan eta joko aretoetan. | Eusko Jaurlaritzak COVID ziurtagiriaren erabilera luzatzea eta beste eremu batzuetara zabaltzea eskatuko du. Otsailaren 13ra arte behintzat erabiltzen jarraitzeko aukera izatea eskatuko dute. Eremu gehiagotan eskatzea nahi dute: orain artekoetan ez ezik, turismorako ostatuetan, hoteletan eta joko aretoetan. | Labi bildu bezperan, zalantza nagusietako bat zen ea zer gertatuko zen COVID ziurtagiriarekin. Eusko Jaurlaritzak argitu du zer bidetatik jo nahi duen: ziurtagiriaren derrigortasuna otsailaren 13ra arte luzatzea eskatuko du. Gainera, orain arteko eremuetan ez ezik, beste establezimendu batzuetan ere eskatzea nahi du, h... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208899/vulk-taldeak-vulk-ez-da-diskoa-argitaratuko-du-bihar.htm | Kultura | Vulk taldeak ‘Vulk ez da’ diskoa argitaratuko du bihar | Formatu digitalean aterako du lehendabizi, eta otsailaren 14an iritsiko da hamabi hazbeteko binilo formatuan. Hiru urteko geldialdi eta hausnarketaren ondoren, lan berria euskara hutsez grabatu du Bilboko post-punk taldeak. | Vulk taldeak ‘Vulk ez da’ diskoa argitaratuko du bihar. Formatu digitalean aterako du lehendabizi, eta otsailaren 14an iritsiko da hamabi hazbeteko binilo formatuan. Hiru urteko geldialdi eta hausnarketaren ondoren, lan berria euskara hutsez grabatu du Bilboko post-punk taldeak. | Aurreko diskoa kaleratu eta orain arteko tartean, kide aldaketa bat izan da Vulk taldean, Jangitz Larrañagak hartu baitu Javier Marcoren lekua baterian, eta horrek mugarri bat ezarri du taldearen garapen artistikoan, euskara bihurtu baita abesti berrien hizkuntza. Hortaz, hirugarren diskoan —Beat Kamerlanden (2017) eta... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208900/mugaz-gaindiko-lehen-aurrekontuak-onartu-dituzte-gipuzkoako-eta-pirinio-atlantikoetako-ordezkariek.htm | Politika | «Mugaz gaindiko» lehen aurrekontuak onartu dituzte Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkariek | 300.000 euroko aurrekontu bat zehaztu dute bi aldeek; 150.000 euro erakunde bakoitzak. | «Mugaz gaindiko» lehen aurrekontuak onartu dituzte Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkariek. 300.000 euroko aurrekontu bat zehaztu dute bi aldeek; 150.000 euro erakunde bakoitzak. | Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak lankidetza indartzea erabaki dute. Akordioaren xehetasunak azaltzeko, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamentuko presidenteak prentsaurreko bat egin dute gaur, Donostian. «Mugaz... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208901/zergatik-senidetu-du-euskal-herria-greziako-autobide-batekin-hango-umorezko-aldizkari-batek.htm | Bizigiro | Zergatik senidetu du Euskal Herria Greziako autobide batekin hango umorezko aldizkari batek? | Asteburuan Grezian pairaturiko elur ekaitzak ehunka bidaiari blokeatu zituen errepide batean, eta agintarien utzikeria kritikatu dute, Euskal Herria erabilita. | Zergatik senidetu du Euskal Herria Greziako autobide batekin hango umorezko aldizkari batek?. Asteburuan Grezian pairaturiko elur ekaitzak ehunka bidaiari blokeatu zituen errepide batean, eta agintarien utzikeria kritikatu dute, Euskal Herria erabilita. | «Atzo iluntzean Bilbon egin zen ekitaldi labur baten ostean, Euskal Herria eta Katehaki errepidea senidetuta daudela deklaratu zuten, errepide horrek Greziako Estatuarekiko duen independentzia ontzat emanda». Hala zabaldu du Greziako Tokoulouri agerkariak gaur. Noski, halako ekitaldirik ez da gertatu, eta inork ez du E... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208902/bartzelonako-urrezko-dominari-eutsi-dio-martin-villak.htm | Politika | Bartzelonako Urrezko Dominari eutsi dio Martin Villak | Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du hiriko udalak hartutako erabakia. | Bartzelonako Urrezko Dominari eutsi dio Martin Villak. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du hiriko udalak hartutako erabakia. | Bartzelonako Urrezko Domina berreskuratu du Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohiak. Hiriko udalak gehiengo osoz erabaki zuen hura kentzea, 2017an, baina Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du adostutakoa. Haren arabera, jada ezaguna zen gertaera baten inguruko «balio iritzi bat» dago erabakiaren ... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208903/paxlovid-botika-antibirala-baimendu-du-emak.htm | Gizartea | Paxlovid botika antibirala baimendu du EMAk | COVID-19aren aurkako botika baimentzeko prozesua abiatu du Europako agentziak, 18 urte baino gehiago eta «gaitz larria pairatzeko arriskua» dutenen tratamendurako | Paxlovid botika antibirala baimendu du EMAk. COVID-19aren aurkako botika baimentzeko prozesua abiatu du Europako agentziak, 18 urte baino gehiago eta «gaitz larria pairatzeko arriskua» dutenen tratamendurako | EMA Sendagaien Europako Agentziako giza sendagaien batzordeak oniritzia eman dio Pfizer konpainiaren Paxlovid pilula antibirala merkaturatzen hasteari. «Baldintzapeko lizentzia» emanen diote botikari, COVID-19aren larrialdiko tratamendurako. Zehazki, EMAko batzordeak gomendatu du Paxlovid erabiltzea «oxigeno gehigarrir... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208904/sistiagaren-atzera-begirakoa-ireki-du-kubo-kutxa-aretoak.htm | Kultura | Sistiagaren atzera begirakoa ireki du Kubo Kutxa aretoak | Jose Antonio Sistiagak laurogei urtean ondutako obra aztertzen du Donostiako erakusketak, artistaren naturarekiko begiradan jarrita arreta. Hortik jarri dioten izena: 'De rerum natura'. | Sistiagaren atzera begirakoa ireki du Kubo Kutxa aretoak. Jose Antonio Sistiagak laurogei urtean ondutako obra aztertzen du Donostiako erakusketak, artistaren naturarekiko begiradan jarrita arreta. Hortik jarri dioten izena: 'De rerum natura'. | Ibilbidearen errepaso hutsa bakarrik egin beharrean, bide horri begiratzeko helduleku berri bat proposatu nahi izan du Donostiako Kubo Kutxaren urteko lehen erakusketak: Jose Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) laurogei urtetako obra biltzen duen De rerum natura. Guztira, ehundik gora pieza jarri dituzte ikusgai, marg... |
2022-1-27 | https://www.berria.eus/albisteak/208905/euskal-herria-kontzeptua-galdu-da-ikasleen-hizkeratik-eta-hedabideetan-ere-lausotzen-ari-da.htm | Gizartea | «'Euskal Herria' kontzeptua galdu da ikasleen hizkeratik, eta hedabideetan ere lausotzen ari da» | Hedabideek Euskal Herria nola irudikatzen duten aztertu dute Martin Ugalde Foroan. BERRIAk zuzenean zabaldu du. | «'Euskal Herria' kontzeptua galdu da ikasleen hizkeratik, eta hedabideetan ere lausotzen ari da». Hedabideek Euskal Herria nola irudikatzen duten aztertu dute Martin Ugalde Foroan. BERRIAk zuzenean zabaldu du. | Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan liburua ondu du Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko irakasle eta ikertzaile talde batek, Martin Ugalde Bekari esker.
Eneko Bidegain Aire, Ainhoa Larrañaga Elorza eta Zuriñe Maguregi Sanchezen lanak hiru ardatz dit... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208932/iaz-58-handitu-zen-nafarroako-ekonomia.htm | Ekonomia | Iaz %5,8 handitu zen Nafarroako ekonomia | Nastat estatistika erakundearen datuen arabera, azken hiruhilekoan %0,8 hazi zen BPG, aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta | Iaz %5,8 handitu zen Nafarroako ekonomia. Nastat estatistika erakundearen datuen arabera, azken hiruhilekoan %0,8 hazi zen BPG, aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta | Nafarroako Gobernuak %6,5eko hazkundea aurreikusi zuen 2021erako, eta, azkenean, zazpi hamarren beherago geratu da. Nastat estatistika erakundeak aurreratutako lehen datuen arabera, iragan urtean %5,8 handitu zen ekonomia. Halaber, 2020an galdutakoaren parte handi bat berreskuratu zuen ekonomiak; izan ere, 2020an, %8,3... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208933/iruntildeeko-bertsoaroa-otsailaren-10etik-24ra-egingo-dute.htm | Kultura | Iruñeko Bertsoaroa otsailaren 10etik 24ra egingo dute | Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratu izanaren ondorioz egingo dute orain. Sei saio izango dira: hiru bertso jaialdi, 'Erre' eta 'Bederatzikoa' emanaldi bereziak eta 'Bertso jasa, bat-bateko jolasa' haurrentzako tailerra. | Iruñeko Bertsoaroa otsailaren 10etik 24ra egingo dute. Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratu izanaren ondorioz egingo dute orain. Sei saio izango dira: hiru bertso jaialdi, 'Erre' eta 'Bederatzikoa' emanaldi bereziak eta 'Bertso jasa, bat-bateko jolasa' haurrentzako tailerra. | Udazkenean egin ohi da Iruñeko Bertsoaroa, baina iaz, osasun krisiaren eraginez, piezak eroriz joan ziren, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak zikloa atzeratzea erabaki zuten. Zehazki, Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratu izanaren ondorioz erabaki zuten ez egitea udazkenean, bertsolaritza eskain... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208934/neurriak-otsailaren-14ra-arte-luzatzea-baimendu-du-nafarroako-auzitegi-nagusiak.htm | Gizartea | Neurriak otsailaren 14ra arte luzatzea baimendu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak | Besteak beste, ostalaritzako establezimenduek aurrerantzean ere itxita egon beharko dute 01:00etik 06:00etara. Ziurtagiri digitala ere erakutsi beharko da oraindik halakoetara sartzeko. | Neurriak otsailaren 14ra arte luzatzea baimendu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Besteak beste, ostalaritzako establezimenduek aurrerantzean ere itxita egon beharko dute 01:00etik 06:00etara. Ziurtagiri digitala ere erakutsi beharko da oraindik halakoetara sartzeko. | Nafarroako Gobernuak eskatu zuena betez baimendu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak neurri murriztaileen jarraipena. Hala, Nafarroan otsailaren 14ra arte luzatuko dituzte koronabirusaren gaitza geldiarazteko asmoz ezarritako neurri murriztaileak.
Azken asteotan bezala, ostalaritza eta gaueko aisialdirako establezimenduak... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208935/repsoleko-lau-arduraduni-perutik-irtetea-debekatu-diete-olio-isuriaren-auzian.htm | Mundua | Repsoleko lau arduraduni Perutik irtetea debekatu diete, olio isuriaren auzian | Peruk salatu du beste isuri bat izan dela Limako kostaldean. Aurrez, Repsoleko petroliontzi batek 6.000 upel isuri zituen Limako kostaldean, eta 50 kilometro hondatu. | Repsoleko lau arduraduni Perutik irtetea debekatu diete, olio isuriaren auzian. Peruk salatu du beste isuri bat izan dela Limako kostaldean. Aurrez, Repsoleko petroliontzi batek 6.000 upel isuri zituen Limako kostaldean, eta 50 kilometro hondatu. | Urtarrilaren 15ean, Tonga sumendiaren erupzioak eraginda, itsas maila kolpetik igo zen Peruko kostaldean, eta, ondorioz, Limatik gertu, Pampillako findegian, milioi bat petrolio upel deskargatzen ari zen Repsoleko itsasontzi batek 6.000 upel isuri zituen itsasora. Petrolioz zikinduta geratu da kostaldeko 50 kilometroko... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208936/osakidetzaren-lepeko-irregulartasunen-froga-gehiago-aurkeztu-ditu-lab-sindikatuak.htm | Gizartea | Osakidetzaren LEPeko irregulartasunen froga gehiago aurkeztu ditu LAB sindikatuak | Sindikatuak azaldu du «anonimotasuna hausteko» hitz gakoak erabili zituztela traumatologiako azterketetan. | Osakidetzaren LEPeko irregulartasunen froga gehiago aurkeztu ditu LAB sindikatuak. Sindikatuak azaldu du «anonimotasuna hausteko» hitz gakoak erabili zituztela traumatologiako azterketetan. | Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak froga gehiago jaso ditu Osakidetzako LEP lan eskaintza publikoaren irregulartasunen inguruan. Zehazki, traumatologiako azterketetan hautagaien «anonimotasuna hausteko» erabilitako hitzak aurkeztu ditu LAB sindikatuak. Aurkikuntzaren garrantzia dela eta, sindikatuak epaileari eskatu ... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208937/urkulluk-dio-beste-mekanismo-batzuekin-gainditu-daitezkeela-oztopoak.htm | Ekonomia | Urkulluk dio «beste mekanismo batzuekin» gainditu daitezkeela «oztopoak» | EAJk bere jarrera leundu du lan erreformaren gaian, eta formulak badirela uste du akordioa aldatu gabe jaso dadin euskal itunen nagusitasuna. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarri du bat egin duela euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 30erako deitutako protesta egunarekin, «erreforma ez delako baliogabetu... | Urkulluk dio «beste mekanismo batzuekin» gainditu daitezkeela «oztopoak». EAJk bere jarrera leundu du lan erreformaren gaian, eta formulak badirela uste du akordioa aldatu gabe jaso dadin euskal itunen nagusitasuna. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarri du bat egin duela euskal gehiengo sindikalak urtarrilar... | Espainiako Gobernuak espero duen flotagailua izan daitekeena iradoki du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak. Urkulluk garbi utzi du euskal itunen lehentasuna jaso behar dela nola edo hala, baina «dekretuari lotutako beste mekanismo batzuk» badirela esan du hori lor dadin, eta ez luketela «ezertan» aldatuko errefo... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208939/hegazti-gripearen-kontrako-neurriak-lohitzune-oihergin.htm | Ekonomia | Hegazti gripearen kontrako neurriak Lohitzüne-Oihergin | Hainbat kasu positibo agertu eta estatuko zerbitzuek ahateak hil dituzte. | Hegazti gripearen kontrako neurriak Lohitzüne-Oihergin. Hainbat kasu positibo agertu eta estatuko zerbitzuek ahateak hil dituzte. | Hegazti gripeak, urtez urte, krisia gailurrak ekartzen ditu. Akitania Berrian hainbat leku azkarki hunki dituelako, Frantziako Estatuko zerbitzu administratiboek milaka ahate prebentzioz hiltzea deliberatu dute. Batzuk jadanik hil dituzte; besteak, hiltzekoak. Hunkiak diren eremu gehienak, Pirinio Atlantikoak departame... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/208940/ortiz-etxeko-zientzialaria.htm | Bizigiro | Ortiz etxeko zientzialaria | Izabako Udalak herriko alaba kutun izendatu du Maria Josefa Molera Mayo. Izaban sortu zen, 1921. urtean; Kimika ikasi, eta Madrilen egin zuen bere bidea. Zientzialari aparta izan zen, baina berandu jaso du aitortza, bertze emakume anitzek bezala. 2011n zendu zen. | Ortiz etxeko zientzialaria. Izabako Udalak herriko alaba kutun izendatu du Maria Josefa Molera Mayo. Izaban sortu zen, 1921. urtean; Kimika ikasi, eta Madrilen egin zuen bere bidea. Zientzialari aparta izan zen, baina berandu jaso du aitortza, bertze emakume anitzek bezala. 2011n zendu zen. | Herrira etortzen zenean, Ortiz etxeko Maria Josefa zen”. Izabako Udaleko zinegotzi Aitor Perezenak dira hitzak. “Berandu” ailegatu direlako pena onartu bertzerik ezin izan du egin: “Ez genekien herrian nor genuen”. Kimikaren arloan bide nabarmena egin zuen zientzialari bat izan zen Izabako Ortiz etxeko Maria Josefa Mol... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208941/mendian-inportantea-da-nork-bere-buruari-frenoa-jartzen-jakitea.htm | Gizartea | «Mendian inportantea da nork bere buruari frenoa jartzen jakitea» | Pirinioetan izandako mendi-istripu kopuruak nabarmen egin du gora azken asteotan; erreskatean diharduten suhiltzaileak lan franko ari dira izaten. Berriki, gomendio sorta bat atera dute argitara. | «Mendian inportantea da nork bere buruari frenoa jartzen jakitea». Pirinioetan izandako mendi-istripu kopuruak nabarmen egin du gora azken asteotan; erreskatean diharduten suhiltzaileak lan franko ari dira izaten. Berriki, gomendio sorta bat atera dute argitara. | Aste korapilatuak ari dira izaten Pirinioetan. Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Teknikorako Taldeko kideek desio baino gehiagotan egin behar izan dituzte erreskate lanak azkenaldian; hilabete erdialdean, bost irteera izan zituzten asteburu bakarrean. Egoera irauli beharra dela iritzita, erreskate taldeak zenbait ahol... |
2022-1-30 | https://www.berria.eus/albisteak/208942/hildakoak-bilatzeko-baimena.htm | Gizartea | Hildakoak bilatzeko baimena | Gogora institutuak baimena eman dio Durangoko Udalari hilerrian lur prospekzioak egiteko. Herriko memoria elkarteak sinetsita daude litekeena dela bertan 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketako biktimak egotea hobi komunetan lurperatuta. Biktimak identifikatzeko lanak egin dituzte. | Hildakoak bilatzeko baimena. Gogora institutuak baimena eman dio Durangoko Udalari hilerrian lur prospekzioak egiteko. Herriko memoria elkarteak sinetsita daude litekeena dela bertan 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketako biktimak egotea hobi komunetan lurperatuta. Biktimak identifikatzeko lanak egin dituzte. | Urteurren biribil baten bezperatan iritsi da berria. Martxoaren 31n 85 urte beteko dira Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek Durango bonbardatu zutenetik. Gutxienez 336 herritar hil zituzten eraso hartan. Memoria historikoa ikertzen aritu diren eragileek uste dute litekeena dela haietako batzuen gorpuak Durangoko... |
2022-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/208943/ur-hornidura-kontrolatuta-lurraldea-kontrolatzen-da.htm | Gizartea | «Ur hornidura kontrolatuta, lurraldea kontrolatzen da» | Gamazak dokumental bat egin du, uraren negozioaz. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak "irizpide pribatuekin" jokatzen duela dio. Uruguain ura pribatizatzen saiatu zirela kontatu du, eta giza eskubidetzat jo zutela han. | «Ur hornidura kontrolatuta, lurraldea kontrolatzen da». Gamazak dokumental bat egin du, uraren negozioaz. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak "irizpide pribatuekin" jokatzen duela dio. Uruguain ura pribatizatzen saiatu zirela kontatu du, eta giza eskubidetzat jo zutela han. | Bilbon eta Gernika-Lumon aurkeztu ostean, datorren eguenean Bermeoko Kabidxen eskainiko dute Monopolia. Agua: negocio y poder político dokumentala (Monopolia. Ura: negozioa eta botere politikoa). Ecoperiodismo ekoiztetxeak ondu du lana, Ricardo Gamazaren (Sevilla, Andaluzia, Espainia, 1971) zuzendaritzapean. Karrantzan... |
2022-1-29 | https://www.berria.eus/albisteak/208944/musikan-ez-dago-sustrairik-gabeko-ezer-erori-egingo-litzateke-ziplo.htm | Kultura | «Musikan ez dago sustrairik gabeko ezer; erori egingo litzateke, ziplo» | Aldundiaren Kultura Ondare saria jaso berri du Juan Mari Beltranek. Herri musika goratu du. Arrastoa uzten ari da. | «Musikan ez dago sustrairik gabeko ezer; erori egingo litzateke, ziplo». Aldundiaren Kultura Ondare saria jaso berri du Juan Mari Beltranek. Herri musika goratu du. Arrastoa uzten ari da. | Herri musikari bizitza eta lana eskainitakoa da Juan Mari Beltran (Donostia, 1947). Horrek bizirik mantentzen duela aitortu du musikari, musikologo, irakasle eta beste hainbat ofizio dituen sortzaileak. Azken urteotan, Oiartzungo Soinuenea museo, estudio eta artxiboa bihurtu du bere bizitoki.
Gipuzkoako Foru Aldundiar... |
2022-1-28 | https://www.berria.eus/albisteak/208945/euskara-ez-da-merezimendu-izango-nafarroako-eremu-ez-euskaldunean.htm | Gizartea | Euskara ez da merezimendu izango Nafarroako eremu ez-euskaldunean | Eremu mistoan lanpostu jakin batzuetan soilik izango da meritu euskara | Euskara ez da merezimendu izango Nafarroako eremu ez-euskaldunean. Eremu mistoan lanpostu jakin batzuetan soilik izango da meritu euskara | Nafarroako Gobernua gaur zen aurkeztekoa sindikatuei Euskararen Foru Dekretua, Nafarroako Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean. PSNk aurreratua zuen foru dekretuak euskara ez duela meritutzat hartuko eremu ez-euskaldunean, eta hala baieztatu du berriki Euskalerria irratiak, foru dekretuaren zirriborroa eskuratu ondoren.
... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.