date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209173/nazioarteko-blues-jaialdia-egingo-dute-uztailean-bilbon.htm | Kultura | Nazioarteko blues jaialdia egingo dute uztailean Bilbon | Bilboko Udalak antolatu du festibala, eta hiriko Areatzan izango da parterik handienean, uztailaren 29tik 31ra. Bob Stroger baxu jotzaille eta abeslariak jaialdiaren saria jasoko du. | Nazioarteko blues jaialdia egingo dute uztailean Bilbon. Bilboko Udalak antolatu du festibala, eta hiriko Areatzan izango da parterik handienean, uztailaren 29tik 31ra. Bob Stroger baxu jotzaille eta abeslariak jaialdiaren saria jasoko du. | Bilboko Udalak gaur eman du blues jaialdiaren berri, eta jakinarazi du bere helburua dela hiriko kultur eskaintza «dinamizatzea» eta Bizkaiko hiriburua musika mota horren «nazioarteko erreferentzia» bilakatzea. Jaialdiaren zuzendari artistikoa Carlos Malles izango da, hain zuzen ere, urteetan Hondarribiko Blues Jaialdi... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209174/hego-euskal-herriko-erietxeetan-772-lagun-daude-koronabirusarekin-116-ziuetan.htm | Gizartea | Hego Euskal Herriko erietxeetan 772 lagun daude koronabirusarekin, 116 ZIUetan | Intzidentzia tasa 2.878 da Hego Euskal Herrian. | Hego Euskal Herriko erietxeetan 772 lagun daude koronabirusarekin, 116 ZIUetan. Intzidentzia tasa 2.878 da Hego Euskal Herrian. | Hego Euskal Herriko erietxeetan koronabirusak jota artatuak diren pazienteen kopurua behera doa, pixkanaka. Gaur egun, 772 herritar daude Osakidetzako eta Osasunbideko egituretan, horietarik 116 ZIU zainketa intentsiboetako unitatean. Azken astean, batez beste, 98 paziente hartu dituzte erietxean; ospitaleratzeen goren... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209175/aldaketarik-ez-ebzren-politikan-tonuan-bai.htm | Ekonomia | Aldaketarik ez EBZren politikan; tonuan bai | Christine Lagardek ez du baztertu litekeena dela 2022an igoera izatea interes tasetan. Inflazioaren «ustekabeko» igoerarekin kezkatuta dago Europako Banku Zentrala: «egoera, egiaz, aldatu egin da». | Aldaketarik ez EBZren politikan; tonuan bai. Christine Lagardek ez du baztertu litekeena dela 2022an igoera izatea interes tasetan. Inflazioaren «ustekabeko» igoerarekin kezkatuta dago Europako Banku Zentrala: «egoera, egiaz, aldatu egin da». | Euroguneko inflazioa urtarrilean %5,1era igo ostean (analista gehienek %4,4ko igoera espero zuten), Europako Banku Zentraleko kontseiluan, nola ez, inflazioa izan dute gaur hizpide nagusia. Eta kontseiluaren ondoko agirian ez bada aldaketarik antzeman —ez bankuaren jarreran ezta pizgarri politikan ere—, gero EBZko pres... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209176/omek-esan-du-izurria-kontrolpean-hartzeko-egoera-guztiz-aproposean-dagoela-europa.htm | Gizartea | OMEk esan du izurria kontrolpean hartzeko egoera «guztiz aproposean» dagoela Europa | Europako arduradun Hans Klugek esan du izurri osoan ez dela izan tankerako egoerarik: «Eta luzera begirako lasaitasuna ekar diezaguke» | OMEk esan du izurria kontrolpean hartzeko egoera «guztiz aproposean» dagoela Europa. Europako arduradun Hans Klugek esan du izurri osoan ez dela izan tankerako egoerarik: «Eta luzera begirako lasaitasuna ekar diezaguke» | «Pandemia ez da amaitu, baina lehen aldiz kontrolpean hartzeko egoera guztiz aproposean gaude», adierazi du gaur OME Osasunaren Mundu Erakundeko Europako zuzendari Hans Klugek. Infektatuta eta txertoa hartuta dauden herritarren kopurua altua da, omikron aldaerak eragiten dituen kasuak ez dira hain larriak, eta, ondorio... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209177/lehia-hasi-da-neguko-olinpiar-jokoetan.htm | Kirola | Lehia hasi da Neguko Olinpiar Jokoetan | Hasiera ekitaldia bihar 13:00etan egingo duten arren, hainbat kiroletan hasiak dira probak. Lau euskal herritar ariko dira. | Lehia hasi da Neguko Olinpiar Jokoetan. Hasiera ekitaldia bihar 13:00etan egingo duten arren, hainbat kiroletan hasiak dira probak. Lau euskal herritar ariko dira. | Bihar hasiko dira ofizialki Neguko Olinpiar Jokoak. Hasiera ekitaldia Euskal Herriko 13:00etan egingo da, baina lehia hasita dago Pekinen. Ez dute asko itxaron beharko Jokoetan izango diren euskal herritarrek, igandean ekingo baitiote horietako batzuek lehiari. Lau izango dira: Lucas Egibar snowboarderra eta Imanol Roj... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209178/euskal-eskola-publikoaz-harro-topaguneko-kideek-hezkuntza-sistemaren-segregazioa-amaitzeko-eskatu-diote-jaurlaritzari.htm | Gizartea | ‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’ Topaguneko kideek «hezkuntza sistemaren segregazioa» amaitzeko eskatu diote Jaurlaritzari | Topaguneko kideek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Gasteizen. Gaineratu dute ez dutela onartuko «eskola publikoa sistemaren erdigunean» jartzen ez duen beste akordiorik. | ‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’ Topaguneko kideek «hezkuntza sistemaren segregazioa» amaitzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Topaguneko kideek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Gasteizen. Gaineratu dute ez dutela onartuko «eskola publikoa sistemaren erdigunean» jartzen ez duen beste akordiorik. | Erabakitzear dago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntzaren inguruko akordio berria, Hezkuntza Lege berri baten oinarri izango dena. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak nahi du datozen «30 urteetarako indarrean mantendu». Horren harira, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideek egungo legean aldaketa sakonak egiteko ... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209179/upnk-diputatu-akta-itzultzeko-eskatu-die-sayasi-eta-adanerori.htm | Politika | UPNk diputatu akta itzultzeko eskatu die Sayasi eta Adanerori | UPNk bezperan ziurtatu zuenez lan erreformaren alde egingo zuela, alderdi sozialista prest zegoen trukean Iruñeko alkatearen aurka aurkeztutako gaitzespena atzera botatzeko, baina Sergio Sayasen eta Carlos Garcia Adaneroren botoek jarrera irauli dute. | UPNk diputatu akta itzultzeko eskatu die Sayasi eta Adanerori. UPNk bezperan ziurtatu zuenez lan erreformaren alde egingo zuela, alderdi sozialista prest zegoen trukean Iruñeko alkatearen aurka aurkeztutako gaitzespena atzera botatzeko, baina Sergio Sayasen eta Carlos Garcia Adaneroren botoek jarrera irauli dute. | Madrilen gertatutakoak berehalako ondorioa izan du Iruñeko Udalean. Enrique Maia Iruñeko alkateak ataka zaila du osoko bilkuran Migratzaile adingabeen aurka azken asteetan egindako adierazpenen aurrean, oposizioak Iruñeko alkatearen aurkako gaitzespena aurkeztu du, eta bart arratsaldeko osoko bilkuran aztertu dute. Azk... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209180/jaurlaritzak-ebatzi-du-bihartik-aurrera-inon-ez-eskatzea-ziurtagiririk.htm | Gizartea | Jaurlaritzak ebatzi du bihartik aurrera inon ez eskatzea ziurtagiririk | Esan dute asteon ziurtagiriaren inguruan jasotako epaia aintzat hartuta hartu dutela erabakia, eta egoera epidemiologikoari ere erreparatuta | Jaurlaritzak ebatzi du bihartik aurrera inon ez eskatzea ziurtagiririk. Esan dute asteon ziurtagiriaren inguruan jasotako epaia aintzat hartuta hartu dutela erabakia, eta egoera epidemiologikoari ere erreparatuta | Bihar agindu bat argitaratuko du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik, eta hori aintzat hartuta, ez da inon eskatu beharko osasun ziurtagiririk. Azaroaren 17ko arau bat indarrean dago oraindik, eta horren arabera gaueko aisialdian eta 50 bezerorentzako baino gehiagoko tokia duten jatetxeetan eskatu egi... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209181/ipar-irlandako-lehen-ministroak-dimisioa-eman-du.htm | Mundua | Ipar Irlandako lehen ministroak dimisioa eman du | Paul Givanek Ipar Irlandarako Protokoloaren aferagatik utzi du gobernuburu kargua, eta, erabaki horrengatik, gehiago zaildu ditu Londresen eta Bruselaren arteko elkarrizketak. Sinn Feinek maiatzaren 5eko bozak aurreratzera deitu du. | Ipar Irlandako lehen ministroak dimisioa eman du. Paul Givanek Ipar Irlandarako Protokoloaren aferagatik utzi du gobernuburu kargua, eta, erabaki horrengatik, gehiago zaildu ditu Londresen eta Bruselaren arteko elkarrizketak. Sinn Feinek maiatzaren 5eko bozak aurreratzera deitu du. | Azkenean, bai, Ipar Irlandako DUP Alderdi Demokratiko Unionistak mehatxua bete du: Paul Givan lehen ministroak dimisioa eman du, alderdiak Ipar Irlandarako Protokoloaren inguruan dituen desadostasunengatik. Asanblearako bozetarako hiru hilabete falta diren honetan hartu du erabakia alderdi unionistak, eta horrek ageria... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209182/erdogan-prest-agertu-da-bitartekari-izateko-errusiaren-eta-ukrainaren-artean.htm | Mundua | Erdogan prest agertu da bitartekari izateko Errusiaren eta Ukrainaren artean | Turkiako presidentea Kieven izan da, eta, bi herrialdeekin dituen harreman onak baliatuz, esan du Ankarak «pozik» hartuko lukeela Errusiako eta Ukrainako liderren arteko goi bilera bat. Elkarrizketa eskatu die bi aldeei. Errusiaren ustez, AEBak ari dira baretzearen aurkako pausoak ematen. | Erdogan prest agertu da bitartekari izateko Errusiaren eta Ukrainaren artean. Turkiako presidentea Kieven izan da, eta, bi herrialdeekin dituen harreman onak baliatuz, esan du Ankarak «pozik» hartuko lukeela Errusiako eta Ukrainako liderren arteko goi bilera bat. Elkarrizketa eskatu die bi aldeei. Errusiaren ustez, AEB... | Turkiak harreman diplomatiko onak dauzka Ukrainarekin eta Errusiarekin, nahiz eta Moskurekin badituen ika-mika geopolitikoak. Horregatik, Recep Tayyip Erdogan presidenteak bere burua aurkeztu du bitartekari izateko bi herrialdeen artean. Elkarrizketaren bidea ibiltzeko eskatu die biei, baita zabaltzen ari diren mezuak ... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209183/seaskako-irakasleak-zigortu-ditu-errektoretzak.htm | Gizartea | Seaskako irakasleak zigortu ditu errektoretzak | Brebetako azterketak zuzentzeari uko egin zioten ekainean, ikasleek ez zutelako aukerarik izan azterketak euskaraz egiteko. Gaurko protestara deitua du Seaskak Baionan; hura indartzera deitu dute. | Seaskako irakasleak zigortu ditu errektoretzak. Brebetako azterketak zuzentzeari uko egin zioten ekainean, ikasleek ez zutelako aukerarik izan azterketak euskaraz egiteko. Gaurko protestara deitua du Seaskak Baionan; hura indartzera deitu dute. | Ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea izan dezaten elkarrizketak abiatuak ditu Seaskak Bordeleko akademiako errektorearekin. Orain dela bi aste egin zuten harekin bilkura, eta berantenez biharko eman beharra zien erantzuna. Errektorearen erantzun ofizialik ez dute jaso, baina gutun bana eskuratu dute Seaskak... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209184/pello-zabala-jakintsua-omendu-dute-arantzazun.htm | Gizartea | Pello Zabala «jakintsua» omendu dute Arantzazun | Frantziskotarra zenaren lagun eta senideek azken agurra eman diote. Fraidearen sen ona nabarmendu dute hiletara joandakoek. | Pello Zabala «jakintsua» omendu dute Arantzazun. Frantziskotarra zenaren lagun eta senideek azken agurra eman diote. Fraidearen sen ona nabarmendu dute hiletara joandakoek. | Abitu grisa eta urdina eramango luke gaur Pello Zabalak; laino grisezkoa, baina zeru urdinezko tarteekin. «Euskaldunok gainean eraman behar dugun eguneroko soinekoa da eguraldia», esan zuen Zabalak berak BERRIAn 2005ean egindako elkarrizketa batean. Hala ere, Arantzazuko santutegi aurrean laino grisen atzean eguzki bor... |
2022-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/209185/ugazaba-zutena-larrutu-dute.htm | Kirola | Ugazaba zutena larrutu dute | Reala Espainiako Kopatik kanpo geratu da; Betisek astindu egin du Anoetan. Juanmik bi gol egin ditu, eta Willian Josek bat; Ruibalek sartu du laugarrena. Januzaji gol bat baliogabetu diote. | Ugazaba zutena larrutu dute. Reala Espainiako Kopatik kanpo geratu da; Betisek astindu egin du Anoetan. Juanmik bi gol egin ditu, eta Willian Josek bat; Ruibalek sartu du laugarrena. Januzaji gol bat baliogabetu diote. | Nork ordaindu, hari men. Horixe da gaur egungo futbolaren legea, eta Juanmi Jimenezek eta Willian Josek agerian utzi dute hori. Realean aritutako bi jokalariek kontu motzak izan dituzte Donostian; lehen ostatu zuten tokian golak egin dituzte, bai, baina aurkariarentzat. Espainiarren bi golek eta brasildarraren batek Es... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209186/beste-final-baten-atarian-da-athletic.htm | Kirola | Beste final baten atarian da Athletic | Irabazi egin dio Real Madrili Espainiako Kopako final-laurdenetan (1-0), San Mamesen. Berenguerrek egin du gola 89. minutuan. | Beste final baten atarian da Athletic. Irabazi egin dio Real Madrili Espainiako Kopako final-laurdenetan (1-0), San Mamesen. Berenguerrek egin du gola 89. minutuan. | Athletic beste final baten atean da, Espainiako Kopako finalerdietan delako. Real Madrili irabazi dio bart San Mamesen, 1-0, azken unean, eta gaur ezagutuko du aurkaria: Betis, Valentzia edo Rayo Vallecano.
Marcelinok Yerayren, Vesgaren eta Nico Williamsen aldeko hautua egin du hamaikakoan, eta Carlo Ancelottik Asensi... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209209/sorzabal-salto-egiten-nuen-gerturatzen-zen-bakoitzean-ez-nuen-sinisten-auzitegi-medikua-zenik.htm | Politika | Sorzabal: «Salto egiten nuen gerturatzen zen bakoitzean. Ez nuen sinisten auzitegi medikua zenik» | 'Bi arnas' dokumentalean, Iratxe Sorzabali 2001ean 'Euskaldunon Egunkarian' eginiko elkarrizketa bat jaso dute. Argitaratu gabeko grabazioa da, Sorzabalek jasan zituen torturak azaltzen dituena. | Sorzabal: «Salto egiten nuen gerturatzen zen bakoitzean. Ez nuen sinisten auzitegi medikua zenik». 'Bi arnas' dokumentalean, Iratxe Sorzabali 2001ean 'Euskaldunon Egunkarian' eginiko elkarrizketa bat jaso dute. Argitaratu gabeko grabazioa da, Sorzabalek jasan zituen torturak azaltzen dituena. | Iratxe Sorzabal euskal presoa datorren astelehen eta asteartean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1996an Gijonen ETAk egindako atentatu bat egotzita (Asturias, Espainia). Gaur egun, Reauko espetxean dago Sorzabal, Euskal Herritik 925 kilometrora. Torturak salatutakoa da Sorzabal, eta 2020ko abenduan Parisk... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209210/kalean-maskara-eramatea-ez-da-nahitaezkoa-izango-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Kalean maskara eramatea ez da nahitaezkoa izango Hego Euskal Herrian | Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du aire zabalean maskara erabiltzeko derrigortasuna bertan behera utziko duen dekretua. | Kalean maskara eramatea ez da nahitaezkoa izango Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du aire zabalean maskara erabiltzeko derrigortasuna bertan behera utziko duen dekretua. | Datorren asteartean, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak bertan behera utziko du kalean maskara jantzi beharra agintzeko abenduaren 22an ezarritako agindua. Dekretua asteazkenean argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta ostegunean sartuko da indarrean. Ministroen Kontseiluak onartu baino lehen, lurr... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209211/apirilean-hasiko-da-arabako-bertsolari-txapelketa.htm | Kultura | Apirilean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa | Apirilaren 1ean abiatuko da, Amurrion, eta ekainaren 11n izango da finala, Gasteizen. | Apirilean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa. Apirilaren 1ean abiatuko da, Amurrion, eta ekainaren 11n izango da finala, Gasteizen. | Urtarrilean zen hastekoa Arabako Bertsolari Txapelketa, baina, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, abenduan txapelketa atzeratzea erabaki zuen Bertsozale Elkarteak. Orain, ordea, data berriak ditu.
Txapelketa martxoaren 19an aurkeztuko da, eta jokoa bera apirilaren 1ean hasiko da, Amurrion, eta ekain... |
2021-1-2 | https://www.berria.eus/albisteak/209212/test.htm | Bizigiro | Test | AA | Test. AA | BB |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209213/etzi-bi-urte-beteko-dira-zaldibarren-zaborra-amildu-zenetik.htm | Gizartea | Etzi bi urte beteko dira Zaldibarren zaborra amildu zenetik | Manifestazioa egingo dute igandean, Ermutik, biktimak gogoan. | Etzi bi urte beteko dira Zaldibarren zaborra amildu zenetik. Manifestazioa egingo dute igandean, Ermutik, biktimak gogoan. | Igandean bi urte beteko dira Zaldibarko (Bizkaia) zabortegia amildu zenetik. Hainbat ekitaldi egingo dituzte hondamendia gogoratzeko, eta, batez ere, han hil ziren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak. Sololuzeren gorpuzkirik ez agertu, gainera.
Egunean bertan, manifestazioa egingo dute, 12:00etan, Ermuko pl... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209214/laquominbizi-hitza-lehengoz-entzutean-badakizu-egun-hori-ez-duzula-inoiz-ahaztukoraquo.htm | Gizartea | «'Minbizi' hitza lehengoz entzutean, badakizu egun hori ez duzula inoiz ahaztuko» | Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela baliatuta, eritasun hori gertutik bizi izan duten hiru pertsonarekin hitz egin du BERRIAk. 'Min bizia' deituriko ikus-entzunezko batean bildu ditu. | «'Minbizi' hitza lehengoz entzutean, badakizu egun hori ez duzula inoiz ahaztuko». Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela baliatuta, eritasun hori gertutik bizi izan duten hiru pertsonarekin hitz egin du BERRIAk. 'Min bizia' deituriko ikus-entzunezko batean bildu ditu. | Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da otsailaren 4a, eta, hori baliatuz, eritasun hori gertutik bizi izan duten hiru pertsonarekin hitz egin du BERRIAk. Min bizia deituriko ikus-entzunezko batean bildu ditu testigantza horiek, eta hiru ertzetatik begiratu dio gaixotasunari, min bizi hori jasan dutenen hiru bizipen j... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209215/elkartasunaren-indarrarekin.htm | Gizartea | Elkartasunaren indarrarekin | Tudela Comparte fundazioak ia zortziehun pertsona artatu ditu iaz. Villa Javier jantoki soziala kudeatzen du, eta lana eta formakuntza sustatzeko proiektuak ditu. | Elkartasunaren indarrarekin. Tudela Comparte fundazioak ia zortziehun pertsona artatu ditu iaz. Villa Javier jantoki soziala kudeatzen du, eta lana eta formakuntza sustatzeko proiektuak ditu. | Datozen bi urteak hagitz gogorrak izanen dira”. Tudela Comparte fundazioko David Crespok pandemiaren hasieran erran zituen hitz horiek. Errealitateak zuzen zela erakutsi dio: “Lehen gaizki zeudenak orain okerrago daude, eta amildegiaren ertzean zirenak, berriz, behera erori dira”, laburbildu du. Fundazioak ia zortziehu... |
2022-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/209216/usansolo-erabakitzeko-prest.htm | Gizartea | Usansolo: erabakitzeko prest | Bizkaiko Foru Aldundiak oniritzia eman dio Galdakaoko eta Usansoloko Batzorde Mistoak desanexioari buruz osatu duen memoriari, eta udalak gehiengo osoz onartu du memoria. Galdeketa egingo dute martxoan. Batzar Nagusiek desanexioa onartzea izango da azken pausoa. | Usansolo: erabakitzeko prest. Bizkaiko Foru Aldundiak oniritzia eman dio Galdakaoko eta Usansoloko Batzorde Mistoak desanexioari buruz osatu duen memoriari, eta udalak gehiengo osoz onartu du memoria. Galdeketa egingo dute martxoan. Batzar Nagusiek desanexioa onartzea izango da azken pausoa. | «Pozez betetako garaia da, sinestezina». Usansolo Herria (UH) plataformako kide Monika Menaren berbak dira. Usansolo udalerri gisa eratzeko eguna gero eta gertuago ikusten dute oraingoz Galdakaoko auzoa den eremuko bizilagun askok eta askok. «40 urte baino gehiago daramatzagu desanexio prozesuan», gogoratu du Menak. Or... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209217/gipuzkoako-senideak-ek-galdetutakoen-95ek-uste-dute-aldundiak-konpondu-behar-duela-zahar-etxeetako-lan-gatazka.htm | Gizartea | Gipuzkoako Senideak-ek galdetutakoen %95ek uste dute aldundiak konpondu behar duela zahar etxeetako lan gatazka | Zahar etxeetako egoiliarren senideak biltzen dituen elkarteak egoitzetan parte hartzeko aukera gehiago izatea eskatu du. | Gipuzkoako Senideak-ek galdetutakoen %95ek uste dute aldundiak konpondu behar duela zahar etxeetako lan gatazka. Zahar etxeetako egoiliarren senideak biltzen dituen elkarteak egoitzetan parte hartzeko aukera gehiago izatea eskatu du. | Gipuzkoako zahar etxeetako egoiliarren senideak biltzen dituen Gipuzkoako Senideak elkarteak galdeketa bat egin du bazkideen eta gainerako familiarren artean. Gaur eman dute emaitzen berri, agerraldi batean. Jakinarazi dutenez, galdetegiari erantzun diotenen %95ek uste dute Gipuzkoako Foru Aldundiak bitartekari lanak e... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209218/euskal-presoen-zigor-batuketa-zalantzan.htm | Politika | Euskal presoen zigor batuketa, zalantzan | Espainiako hainbat komunikabidek zabaldu dute Madrilek bidea irekiko duela Frantzian betetako zigor urteak Espainiako epaietan kontuan hartzeko. Espainiako Gobernuak, ordea, ezetsi egin du halako asmorik duenik. | Euskal presoen zigor batuketa, zalantzan. Espainiako hainbat komunikabidek zabaldu dute Madrilek bidea irekiko duela Frantzian betetako zigor urteak Espainiako epaietan kontuan hartzeko. Espainiako Gobernuak, ordea, ezetsi egin du halako asmorik duenik. | Espainiako hainbat komunikabidek joan den astean hedatu zutenez,Espainiako Gobernuak 7/2014 legea aldatzeko asmoa du aurten. Frantzian betetako zigorrak Espainian kontuan ez hartzea ahalbidetzen du lege horrek, Europako irizpideen aurka, eta Madrilek hori egokitzeko asmoa duela argitaratu zuten hedabideek. Espainiako 2... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209219/laquoirratian-zerbait-kontatzen-duzuenean-irudimenaren-magia-martxan-jartzen-daraquo.htm | Bizigiro | «Irratian zerbait kontatzen duzuenean, irudimenaren magia martxan jartzen da» | Agirre euskarazko irratigintzan ibili da 1980ko hamarkadatik hona, Herri Irratian eta Bizkaia Irratian. ETBn ere lan egin du; besteak beste, 'Sustraia' saioaren gidari gisa. | «Irratian zerbait kontatzen duzuenean, irudimenaren magia martxan jartzen da». Agirre euskarazko irratigintzan ibili da 1980ko hamarkadatik hona, Herri Irratian eta Bizkaia Irratian. ETBn ere lan egin du; besteak beste, 'Sustraia' saioaren gidari gisa. | Joan den azaroaren 30ean, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen Libe Agirre kazetaria (Meñaka, 1961). Aitortu du oraindik ez duela oso argi zer ardura ekarriko dion ohorezko izendapen horrek: «Batzar bat izango dugu. Badakit ekitaldi bat ere egongo dela. Batzorderen batean sartzeko aukera emango digute, han... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209220/euri-asko-badator-ibaiari-begira.htm | Gizartea | Euri asko badator, ibaiari begira | Uraren Euskal Agentziak aste honetan iragarri du uholdeak eragozteko hurrengo urteei begira zein proiektu dituen esku artean Gipuzkoan. Orain bi hilabeteko uholdeetan kalterik handienak izan zituen herrietako bat izan zen Mendaro, baina han egin beharreko lanik ez da agertzen. | Euri asko badator, ibaiari begira. Uraren Euskal Agentziak aste honetan iragarri du uholdeak eragozteko hurrengo urteei begira zein proiektu dituen esku artean Gipuzkoan. Orain bi hilabeteko uholdeetan kalterik handienak izan zituen herrietako bat izan zen Mendaro, baina han egin beharreko lanik ez da agertzen. | Abenduaren 10ean, urak hartuta esnatu ziren Gipuzkoako zenbait herri. Han eta hemen izan ziren kalteak, uholdeengatik ez bazen, luiziengatik. Inoizko emaririk handienak erregistratu zituzten ibai batzuetako aforalekuek. Garajeetara eta ezkaratzetara sartu zen ura, eta urpean geratu ziren ibai ondoetako baratzeak eta az... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209221/abokatu-lana-ez-dut-askorik-maite-ez-da-nire-pasioa.htm | Bizigiro | «Abokatu lana ez dut askorik maite; ez da nire pasioa» | Barinagarrementeria nahi gabe hasi zen abokatu lanean, 1990eko urte gorabeheratsu haietan. Hasieratik, justizia administrazioa euskalduntzea izan du lan jarduneko helburu argietako bat. Egun, tertuliakidea ere bada Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. | «Abokatu lana ez dut askorik maite; ez da nire pasioa». Barinagarrementeria nahi gabe hasi zen abokatu lanean, 1990eko urte gorabeheratsu haietan. Hasieratik, justizia administrazioa euskalduntzea izan du lan jarduneko helburu argietako bat. Egun, tertuliakidea ere bada Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. | Irratiak betidanik sortu izan dio irrika berezia Luix Barinagarrementeriari (Donostia, 1968), baina lagunen arrimuan erabaki zuen Zuzenbide ikasketak egitea. Bizitzako esparru guztietara barreiatzen du bere euskaltzaletasuna, baita justizia administraziora ere. EH Bilduk EAEko ararteko izateko proposatu zuen 2015ean, b... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209222/adegik-ohartarazi-du-soldata-igoera-handiek-inbertsioak-ukituko-dituztela.htm | Ekonomia | Adegik ohartarazi du soldata igoera handiek inbertsioak «ukituko» dituztela | Lan kostuei buruzko kezka bikoiztu egin da Gipuzkoako enpresen artean bAdegik «‘no comment’» batekin erantzun dio EAJk lan erreformaz esandakoei | Adegik ohartarazi du soldata igoera handiek inbertsioak «ukituko» dituztela. Lan kostuei buruzko kezka bikoiztu egin da Gipuzkoako enpresen artean bAdegik «‘no comment’» batekin erantzun dio EAJk lan erreformaz esandakoei | Adegik argi-ilunekin ikusten du 2022. urtea Gipuzkoako ekonomian. Hazkunde handia espero du, ekonomia pandemiaren mailara itzuliko dela urteko bigarren erdian, 5.000 lanpostu garbi sortuko direla, eta enpresa gehienek salmentak handituko dituztela. Baina ilunei buruz ere ohartarazi du, eta horien artean bat nabarmendu ... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209223/berrikuntza-hobeto-birziklatzeko.htm | albisteak | Berrikuntza, hobeto birziklatzeko | Etxeko tresna elektroniko txikien osagaiak birziklatzea eta berriro aprobetxatzea eraginkorragoa izan daiteke herritarren inplikazioari esker, eta Indumetal Recyclingek hori sustatzea lortu du ekinaldi bati esker, zeina Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuaren parte baita jada. | Berrikuntza, hobeto birziklatzeko. Etxeko tresna elektroniko txikien osagaiak birziklatzea eta berriro aprobetxatzea eraginkorragoa izan daiteke herritarren inplikazioari esker, eta Indumetal Recyclingek hori sustatzea lortu du ekinaldi bati esker, zeina Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuaren parte baita jada. | Telefono finkoak eta sakelakoak, tabletak, irratiak, bideo jokoen kontsolak, erloju elektronikoak, ordenagailu eramangarriak, liburu elektronikoak, USB memoriak, kanpoko disko gogorrak, jarduera eskumuturrekoak, kamerak eta bideo aparatuak, robot xurgagailuak, txigorgailuak… hondatu egiten dira, eta oso gutxitan eramat... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209224/ehuk-105-titulu-eskainiko-ditu-datorren-ikasturtean-orain-arte-baino-bi-gehiago.htm | Gizartea | EHUk 105 titulu eskainiko ditu datorren ikasturtean, orain arte baino bi gehiago | Bi gradu bikoitz lehenengoz eskainiko dituzte: Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura Teknikoa, eta Ingeniaritza Mekanikoa eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza. EHUk esan du gradu guztiak euskaraz eta gazteleraz egin daitezkeela. | EHUk 105 titulu eskainiko ditu datorren ikasturtean, orain arte baino bi gehiago. Bi gradu bikoitz lehenengoz eskainiko dituzte: Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura Teknikoa, eta Ingeniaritza Mekanikoa eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza. EHUk esan du gradu guztiak euskaraz eta gazteleraz egin d... | EHU Euskal Herriko Unibertsitateak 2022-2023ko ikasturtean izango duen eskaintzaren berri eman du. Orotara, 105 titulu izango dituzte aukeran ikasleek, orain arte baino bi gehiago. Gradu bikoitzetan zabaldu dute eskaintza: Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura Teknikoa ikasi ahal izango dute Gipuzkoako Ingeniaritza Eskol... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209225/laquogeometria-aldakorraren-jokoaraquo-amaitzeko-exijitu-dio-geroa-baik-psnri.htm | Politika | «Geometria aldakorraren jokoa» amaitzeko exijitu dio Geroa Baik PSNri | Uxue Barkosen arabera, UPNrekin gertatutakoak «PSNren ahulezia» ere islatzen du. Argi du bien arteko akordioa ez zela soilik Iruñeko Udalera mugatzen, eta sozialistei galdegin die ea «besterik» baden eta erakunde nafarrekin zerikusirik duen | «Geometria aldakorraren jokoa» amaitzeko exijitu dio Geroa Baik PSNri. Uxue Barkosen arabera, UPNrekin gertatutakoak «PSNren ahulezia» ere islatzen du. Argi du bien arteko akordioa ez zela soilik Iruñeko Udalera mugatzen, eta sozialistei galdegin die ea «besterik» baden eta erakunde nafarrekin zerikusirik duen | «Iruñeko Udalean bizitakoa ezin da errepikatu». Uxue Barkosek tonua ozendu du. Aurretik ere bazituzten euskararen dekretuaren inguruko desadostasunak, baina azkeen asteetan Hitzarmen Ekonomikoarekin eta bereziki lan erreformarekin eta Iruñeko Udalarekin gertatutakoak areagotu egin ditu.
Nahiz eta UPNren barne arrakala... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209226/abiatzear-da-bilboko-jai-urtea.htm | Bizigiro | Abiatzear da Bilboko jai urtea | Bilboko Konpartsen Federazioak egitarau oparoa dauka aurreikusita 2022rako. Hamabost egun barru izango da aurreneko jarduera: Aratusteetako X. Kopla Txikien Lehiaketa. Halaber, Aste Nagusia antolatzen ari direla iragarri dute. | Abiatzear da Bilboko jai urtea. Bilboko Konpartsen Federazioak egitarau oparoa dauka aurreikusita 2022rako. Hamabost egun barru izango da aurreneko jarduera: Aratusteetako X. Kopla Txikien Lehiaketa. Halaber, Aste Nagusia antolatzen ari direla iragarri dute. | Osasun egoeragatik hamaika egitasmo bertan behera utzi edo murriztu behar izan ondoren, 2022a «irria, poztasuna eta jaiak berreskuratzeko urtea» dela uste du Bilboko Konpartsen Federazioak. Hala adierazi dute Nerea Matute eta Ioritz Varona bozeramaileek goizean, Bilboko Hika ateneoan egindako prentsaurrekoan. Nagusia e... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209227/gibaren-aldaera-oso-gaizto-bat-atzeman-dute-herbehereetan.htm | Mundua | GIBaren aldaera oso gaizto bat atzeman dute Herbehereetan | Oxford Unibertsitateko ikertzaileen arabera, CD4+ zelulak ohi baino bi aldiz azkarrago gutxitzen dira, eta epe laburragoan gara dezakete hiesa. Diagnostiko goiztiarraren garrantzia gogorarazi dute. | GIBaren aldaera oso gaizto bat atzeman dute Herbehereetan. Oxford Unibertsitateko ikertzaileen arabera, CD4+ zelulak ohi baino bi aldiz azkarrago gutxitzen dira, eta epe laburragoan gara dezakete hiesa. Diagnostiko goiztiarraren garrantzia gogorarazi dute. | Science zientzia aldizkariak jakinarazi duenez, GIBaren aldaera oso gaizto bat hauteman dute Herbehereetan, Oxford Unibertsitateko ikertzaileek egindako ikerketaren arabera. VB deituriko aldaerarekin kutsatutako pazienteek birus karga 3,5 eta 5,5 aldiz handiagoa dute odolean, beste aldaera batzuekin kutsatu direnekin a... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209228/akta-itzuli-ezean-sayas-eta-adanero-upntik-kanporatzeko-prozedura-hasiko-dute.htm | Politika | Akta itzuli ezean, Sayas eta Adanero UPNtik kanporatzeko prozedura hasiko dute | Arratsaldean izandako zuzendaritzaren bileran, irizpideak bete ez izana «larria» da, alderdiaren sinesgarritasunari eta irudiari kalte egin zaiolako. Esparzaren arabera, bi diputatuek asteleheneko zuzendaritzaren bileran esan zuten erabakia errespetatuko zutela. «Ez dute UPN ordezkatzen» | Akta itzuli ezean, Sayas eta Adanero UPNtik kanporatzeko prozedura hasiko dute. Arratsaldean izandako zuzendaritzaren bileran, irizpideak bete ez izana «larria» da, alderdiaren sinesgarritasunari eta irudiari kalte egin zaiolako. Esparzaren arabera, bi diputatuek asteleheneko zuzendaritzaren bileran esan zuten erabakia... | UPNk gogor erantzun nahi du. Gaur arratsaldean, zuzendaritza bildu da UPNren Iruñeko egoitzan ostegunean Kongresuan Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuek lan erreformaren bozketan alderdiaren irizpidea bete ez izana aztertzeko. Horren aurrean zuzendaritzak erabaki du diputatu akta itzuli ezean, alderditik k... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209229/athleticek-valentzia-izango-du-aurkari-espainiako-kopan.htm | Kirola | Athleticek Valentzia izango du aurkari Espainiako Kopan | San Mamesen jokatuko dute finalerdietako joaneko partida, otsailaren 10ean, eta Mestallan itzulikoa, martxoaren 2an | Athleticek Valentzia izango du aurkari Espainiako Kopan. San Mamesen jokatuko dute finalerdietako joaneko partida, otsailaren 10ean, eta Mestallan itzulikoa, martxoaren 2an | Athleticek Valentzia kanporatu beharko du hirugarren aldiz jarraian Espainiako Kopako finala jokatu nahi badu. Datorren ostegunean, hilaren 10ean, jokatuko dute finalerdietako joaneko partida, San Mamesen (21:30), eta hiru aste barru, martxoaren 2an, itzulikoa, Mestallan (21:00). Rayo Vallecano eta Betis ariko dira bes... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209230/olinpiar-suak-berriro-argitu-du-pekin.htm | Kirola | Olinpiar suak berriro argitu du Pekin | Olinpiar sua Dinigeer Yilamujiang eta Zhao Jiawen kirolari txinatarrek piztu dute. Dinigeer eskiatzailea da eta Xinjiang eskualde autonomoko uigur gutxiengo musulmanekoa da. | Olinpiar suak berriro argitu du Pekin. Olinpiar sua Dinigeer Yilamujiang eta Zhao Jiawen kirolari txinatarrek piztu dute. Dinigeer eskiatzailea da eta Xinjiang eskualde autonomoko uigur gutxiengo musulmanekoa da. | Udakoen ostean, negukoak. Olinpiar Jokoak hasi dira ofizialki, eta lehen aldiz udakoak antolatu zituen hiri berak antolatuko ditu negukoak ere. Gaur arratsaldeko lehen orduan piztu dute berriro olinpiar sua Pekinen. Xi Jinping Txinako presidenteak inauguratutzat eman ditu jokoak, eta bearekin izan dira hasiera ekitaldi... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209231/urte-osoko-egitarauarekin-ospatuko-du-guggenheimek-mende-laurdena.htm | Kultura | Urte osoko egitarauarekin ospatuko du Guggenheimek mende laurdena | Lehen erakusketa datorren ostiralean irekiko dute: ‘Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d'Art Moderneko maisulanak'. | Urte osoko egitarauarekin ospatuko du Guggenheimek mende laurdena. Lehen erakusketa datorren ostiralean irekiko dute: ‘Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d'Art Moderneko maisulanak'. | Guggenheim Museoak programazio berezia dakar bere 25. urteurrena ospatzeko. Juan Ignacio Bidarte museoko zuzendariak azaldu duenez, urte osorako jarduera andana prestatu dituzte. Tartean, erakusketak, musika emanaldiak, dantza, gastronomia, performancea eta antzerkia. Hala ere, oraindik jarduera batzuk «garatzeko bidea... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209232/txinak-eta-errusiak-adierazi-diete-aebei-bat-eginda-daudela.htm | Mundua | Txinak eta Errusiak adierazi diete AEBei bat eginda daudela | Xi eta Putin Pekinen batzartu dira, eta nabarmendu dute NATOren hedatzearen aurka daudela. Elkarrekin aurre egingo diete «kanpoko esku hartzeei eta eskualdeko segurtasuna arriskuan jar dezaketen mehatxuei» | Txinak eta Errusiak adierazi diete AEBei bat eginda daudela. Xi eta Putin Pekinen batzartu dira, eta nabarmendu dute NATOren hedatzearen aurka daudela. Elkarrekin aurre egingo diete «kanpoko esku hartzeei eta eskualdeko segurtasuna arriskuan jar dezaketen mehatxuei» | Txina eta Errusia bat datoz hainbat alderditan. Atzerri politika da horietako bat. Elkar babesten dute bi potentziek, eta NATOren Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen hedatzearen aurka agertu dira. Asia hego-ekialdeko interesetan pentsatuz AEBek, Erresuma Batuak eta Australiak aurreko udazkenean Txinari eskualdean ko... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209233/321.htm | %32,1 | %32,1. | %32,1
Adegik kalkulatu du aurten 5.000 lanpostu garbi sortuko direla Gipuzkoan. Horretarako bidea ematen dio bere inkestak: enpresen %32,1k uste dute lan taldea handituko dutela, eta %7,6k soilik dute txikitzeko asmoa. Gauzak horrela, zenbait lanpostu betetzeko zailtasunak espero ditu Adegik.
%19 Nazioarteko hornikun... | ||
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209234/seaskako-ikasleei-ukatu-egin-diete-baxoa-eta-brebeta-euskaraz-pasatu-ahal-izatea.htm | Gizartea | Seaskako ikasleei ukatu egin diete Baxoa eta Brebeta euskaraz pasatu ahal izatea | Bordeleko akademiako errektorearekin batzartu da Seaska, eta erantzun argia jaso dute: ikasleek ezingo dituzte probak euskaraz egin. Gaur giza katea egin dute Baionan, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatuz. | Seaskako ikasleei ukatu egin diete Baxoa eta Brebeta euskaraz pasatu ahal izatea. Bordeleko akademiako errektorearekin batzartu da Seaska, eta erantzun argia jaso dute: ikasleek ezingo dituzte probak euskaraz egin. Gaur giza katea egin dute Baionan, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatuz. | Gaur goizean bildu dira Bordeleko akademiako errektorea eta Seaskako ordezkariak, eta erantzun irmoa jaso dute: orain arte bezala jarraituko dute, eta Ipar Euskal Herriko ikasleek ezingo dituzte Brebeta eta Baxoa euskaraz pasatu. Peio Jorajuria Seaskaren lehendakariak erabakia gaitzetsi du: «Hori ez zen batere espero g... |
2022-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/209235/lan-erreformaren-onarpena-konstituzionalerako-bidean.htm | Ekonomia | Lan erreformaren onarpena, Konstituzionalerako bidean | PPk eta Voxek iragarri dute auzitegietara joko dutela lan erreforma onartzeko bozketa baliogabetzeko. | Lan erreformaren onarpena, Konstituzionalerako bidean. PPk eta Voxek iragarri dute auzitegietara joko dutela lan erreforma onartzeko bozketa baliogabetzeko. | Soka luzea ekar dezake asteazken arratsaldean Espainiako Kongresuan lan erreformaren harira bizitakoak. Erreformak ozta-ozta egin zuen aurrera, PPko diputatu Alberto Caserok huts egin eta gobernuaren lege dekretua onartzearen aldeko botoa eman zuelako. Horrela konpentsatu ahal izan zuen gobernuak UPNko bi diputatuek be... |
2022-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/209236/mercedesek-eta-sindikatuek-ezin-izan-dute-adostu-lan-erregulazioa.htm | Ekonomia | Mercedesek eta sindikatuek ezin izan dute adostu lan erregulazioa | Zuzendaritzak asteartera arte luzatu du negoziazio epea. UGTk blokeatu du, sindikatu gehiagoren babesa behar dela uste duelako | Mercedesek eta sindikatuek ezin izan dute adostu lan erregulazioa. Zuzendaritzak asteartera arte luzatu du negoziazio epea. UGTk blokeatu du, sindikatu gehiagoren babesa behar dela uste duelako | Asteburua luzea izango da Mercedesek Gasteizen duen lantegian. Ondo bidean, ez da bilerarik faltako, eta sakelako telefonoek askotan joko dute. Izan ere, sindikatuek eta enpresak gaur ezin izan dute adostu zuzendaritzak hurrengo hilabeteetarako eskainitako aldi baterako lan erregulazioa. Hasieran jarritako negoziazio e... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209266/espetxera-bidali-dute-bikotekide-ohia-bi-labanekin-mehatxatu-duen-gizonezko-bat.htm | Gizartea | Espetxera bidali dute bikotekide ohia bi labanekin mehatxatu duen gizonezko bat | Biktimarengandik urruntzeko agindua zuen 42 urteko erasotzaileak. | Espetxera bidali dute bikotekide ohia bi labanekin mehatxatu duen gizonezko bat. Biktimarengandik urruntzeko agindua zuen 42 urteko erasotzaileak. | Egoera dramatikoa pairatu dute emakume batek eta haren lagun batek Cintruenigon (Nafarroa). Emakumearen bikotekide ohia etxean sartu eta bi labanarekin mehatxatu ditu. Foruzainek atxilotu dute, eta epaileak espetxera bidali du.
42 urteko gizonezkoak aurrekariak ditu, eta duela aste gutxi emakumearengandik urruntzeko a... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209267/sayas-eta-adaneroren-aurka-bozkatu-du-upnren-80-inguruk.htm | Politika | Sayas eta Adaneroren aurka bozkatu du UPNren «%80 inguruk» | Kongresukide matxinoei diputatu akta itzultzeko exijitzeko eta hori egin ezean UPNtik kanporatzeko erabakia berretsi du alderdiko Batzorde Politikoak. | Sayas eta Adaneroren aurka bozkatu du UPNren «%80 inguruk». Kongresukide matxinoei diputatu akta itzultzeko exijitzeko eta hori egin ezean UPNtik kanporatzeko erabakia berretsi du alderdiko Batzorde Politikoak. | Alderdiak agindurikoari muzin egin eta Lanaren Erreformaren aurka bozkatu zuten ostegunean Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuek. Haien etorkizuna erabakitzeko, alderdiaren kontseilu politikoa bildu da gaur Iruñean. Bildutako %80,6k bezperan zuzendaritza batzordeak onartutako adierazpena berretsi du: Modu h... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209268/georges-labazee-hil-da.htm | Politika | Georges Labazee hil da | Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluko lehendakari eta Frantziako senatari izan zen. | Georges Labazee hil da. Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluko lehendakari eta Frantziako senatari izan zen. | Georges Labazee 1943an sortu zen, Vivenen (Biarno). Atzo hil zen, 78 urterekin, eritasun baten ondorioz. Biarnon hasi zen politikagintzan, eta urte anitzez Thezeko (Biarno) kantonamenduko ordezkari izan zen. Frantziako PS alderdi sozialisteko kidea zen, eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko Kontseilu Nagusiko lehen... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209269/ehunka-lagunek-arbuiatu-dute-laudioko-udalaren-aurkako-epaia.htm | Gizartea | Ehunka lagunek arbuiatu dute Laudioko Udalaren aurkako epaia | Hizkuntza eskubideak murrizteko, botere judiziala «jurisprudentzia» erabiltzen ari dela salatu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Halakoei «batasunetik» erantzutera dei egin du. | Ehunka lagunek arbuiatu dute Laudioko Udalaren aurkako epaia. Hizkuntza eskubideak murrizteko, botere judiziala «jurisprudentzia» erabiltzen ari dela salatu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Halakoei «batasunetik» erantzutera dei egin du. | Euskalgintzako eragileen deiari erantzunez, ehunka lagunek salatu dute Laudioko Udalaren kontra Gasteizko epaile batek asteon emandako epaia, gaur eguerdian. Administrazioan euskaraz aritzeko eskubidea aldarrikatu dute, eta «botere judizialaren oldarraldia» salatu.
Asteon ezagutarazi zuen epailearen erabakia Arabako A... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209270/sunbillako-hilketa-saiakera-gaitzetsi-dute-iturenen.htm | Gizartea | Sunbillako hilketa saiakera gaitzetsi dute Iturenen | Eskualdeko dozenaka lagun bildu dira Iturengo plazan, orain bi aste gertaturiko erasoa salatzeko. Hilketa saiakerarekin lotuta behin-behinean espetxean dira gizon bat eta emakume bat. Orion ere manifestazioa egin dute, «eraso matxista» bat salatu eta Urola Kostan izaten ari den erasoen gorakada gaitzesteko. | Sunbillako hilketa saiakera gaitzetsi dute Iturenen. Eskualdeko dozenaka lagun bildu dira Iturengo plazan, orain bi aste gertaturiko erasoa salatzeko. Hilketa saiakerarekin lotuta behin-behinean espetxean dira gizon bat eta emakume bat. Orion ere manifestazioa egin dute, «eraso matxista» bat salatu eta Urola Kostan iza... | Orain bi aste gertatu zen erasoa: emakume batek, lanera zihoala, tiro bat jaso zuen gidatzen zuen autoaren aurka, N-121-A errepidean, Sunbilla parean (Nafarroa). Haren mutil lagun ohia eta gizonaren oraingo neska laguna atxilotu zituzten joan den astean, erasoarekin lotuta, eta behin-behinean espetxeratuak dira.
Hilke... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209271/hainbat-ekintzaile-biluztu-dira-gasteizen-tortura-aitor-dezatela-eskatzeko.htm | Politika | Hainbat ekintzaile biluztu dira Gasteizen, tortura aitor dezatela eskatzeko | Sortuk egin du ekintza, «torturaren errealitate iluna argitara atera», eta «aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak» aldarrikatzeko. Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzaren eta polizia etxe baten aitzinean biluztu dira. | Hainbat ekintzaile biluztu dira Gasteizen, tortura aitor dezatela eskatzeko. Sortuk egin du ekintza, «torturaren errealitate iluna argitara atera», eta «aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak» aldarrikatzeko. Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzaren eta polizia etxe baten aitzinean biluztu dira. | Biluzik, lurrean, eskuak lotuta eta burua poltsa beltzez estalita. Halaxe agertu dira hogeita hamar bat ekintzaile gaur eguerdian Gasteizen, Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkaritzaren eta polizia etxe baten aitzinean. Torturaren «errealitate iluna» bistaratu eta «aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209272/merezimenduko-argia-saria-eman-diete-gure-irratia-irulegiko-irratia-eta-xiberoko-botzari.htm | Gizartea | Merezimenduko Argia saria eman diete Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botzari | «Herrigintzaren ekarpen balios eta behar-beharrezkoak» dira Ipar Euskal Herriko hiru irratiak, Argia-ren arabera. Artxipelagoa podcastak eta Pantailak Euskaraz egitasmoak jaso dituzte irratiko eta kanpaina onenaren Argia sariak. | Merezimenduko Argia saria eman diete Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botzari. «Herrigintzaren ekarpen balios eta behar-beharrezkoak» dira Ipar Euskal Herriko hiru irratiak, Argia-ren arabera. Artxipelagoa podcastak eta Pantailak Euskaraz egitasmoak jaso dituzte irratiko eta kanpaina onenaren Argia sariak. | Emititzen hasi zirenetik lau hamarkada igaro direnean, Argia-k aitortza egin die Gure Irratiari, Irulegiko Irratiari eta Xiberoko Botzari, Merezimenduko Argia saria emanda. Jojo Bidart (Irulegi Irratia), Julen Guiresse (Xiberoko Botza) eta Arantxa Idiederrek (Gure Irratia) jaso dute saria, hiru irratien izenean.
«Duel... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209273/alavesen-bolada-txarrak-ez-du-etenik.htm | Kirola | Alavesen bolada txarrak ez du etenik | Arabarrek hirugarren partida galdu dute jarraian, Elxen aurka. Aurretik jarri dira lehen zatian, baina behea jo dute atsedenaren ondoren, eta hiru gol jaso dituzte. | Alavesen bolada txarrak ez du etenik. Arabarrek hirugarren partida galdu dute jarraian, Elxen aurka. Aurretik jarri dira lehen zatian, baina behea jo dute atsedenaren ondoren, eta hiru gol jaso dituzte. | Bukaerarik ez du Alaves sasoi honetan osatzen ari den partida makalen zerrendak. Petralak bakarrik ez, guztiz etsigarriak izan dira asko. Horien artean dago Arabako taldeak gaur eguerdian Elxen zelaian jokatu duena. Ezinak jota aritu da hamaikagarrenez, eta 11. neurketa lotu du garaipenik lortu gabe. Lehen Mailan ez da... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209274/torturan-oinarrituriko-epaiketarik-ez-egiteko-eskatu-dute-irunen.htm | Politika | Torturan oinarrituriko epaiketarik ez egiteko eskatu dute Irunen | Iratxe Sorzabal euskal presoarekiko sostenguz manifestazio jendetsua egin dute. Astelehenean eta asteartean epaituko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean. | Torturan oinarrituriko epaiketarik ez egiteko eskatu dute Irunen. Iratxe Sorzabal euskal presoarekiko sostenguz manifestazio jendetsua egin dute. Astelehenean eta asteartean epaituko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean. | Astelehenean eta asteartean epaituko dute Iratxe Sorzabal euskal presoa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta, Bidasoaldeko bere lagunek deituta, manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Irunen (Gipuzkoa), euskal presoaren herrian. «Salbuespenezko» epaiketarik ez egiteko eskatu dute, eta torturaren aurka mintzatu dira ... |
2022-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/209275/loria-sergio-herrerarentzat.htm | Kirola | Loria Sergio Herrerarentzat | Penaltia geratu dio Osasunako atezainak Rakitici bi minutu falta zirenean, eta hari esker eskuratu du puntua etxeko taldeak. | Loria Sergio Herrerarentzat. Penaltia geratu dio Osasunako atezainak Rakitici bi minutu falta zirenean, eta hari esker eskuratu du puntua etxeko taldeak. | Osasunak puntu baliotsua eskuratu du Sevillaren aurka Sadarren (0-0). Partida osoko lan ona azkenera kendu dio ia-ia VARen epaile lanetan aritu den Iglesias Villanuevak, baina Sergio Herrerak galarazi du, hark Pizarro Gomezi honek ikusi ez duen penaltia adierazi eta gero, atezainak urrundu diolako jaurtiketa Rakitici.
... |
2022-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/209309/hogei-bat-lagun-etxetik-aterarazi-dituzte-basaurin-sute-batengatik.htm | Gizartea | Hogei bat lagun etxetik aterarazi dituzte Basaurin, sute batengatik | Pabiloi batek su hartu du, eta ke laino handia sortu da ondorioz inguruan. Ez da zauriturik izan. | Hogei bat lagun etxetik aterarazi dituzte Basaurin, sute batengatik. Pabiloi batek su hartu du, eta ke laino handia sortu da ondorioz inguruan. Ez da zauriturik izan. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hogei pertsona inguru etxetik aterarazi ditu gaur Basaurin (Bizkaia), pabiloi batek su hartu ondotik. Emandako informazioaren arabera, herriko Larrazabal kaleko pabiloi batean sortu da sutea, 6:00ak aldera; zehaztu dutenez, eraikina ... |
2022-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/209310/beste-395-covid-19-kasu-atzeman-dituzte-nafarroan.htm | Gizartea | Beste 395 COVID-19 kasu atzeman dituzte Nafarroan | Birusaren oldarraldia nabarmen ari da baretzen: kutsatzeen gaineko datuak azaro bukaerakoen pareko dira herrialdean. 11 lagun erietxeratu dituzte larunbatean. | Beste 395 COVID-19 kasu atzeman dituzte Nafarroan. Birusaren oldarraldia nabarmen ari da baretzen: kutsatzeen gaineko datuak azaro bukaerakoen pareko dira herrialdean. 11 lagun erietxeratu dituzte larunbatean. | Nafarroan egun bakarrean detektatutako positibo kopurua laugarren egunez jarraian izan da milatik beheitikoa. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak azken egunotan emandako informazioari so, gero eta garbiago ondoriozta daiteke kutsatzeak geldotzen ari diela herrialdean. Hain zuzen, Osasunbideak gaur plazaratutako ... |
2022-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/209311/sorzabalen-aurkako-mendekua-bazter-uzteko-eskatu-dute-nazioarteko-zortzi-ordezkarik.htm | Politika | Sorzabalen aurkako «mendekua» bazter uzteko eskatu dute nazioarteko zortzi ordezkarik | Bihar eta etzi epaituko dute Iratxe Sorzabal euskal presoa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaileei eskatu diete «testuinguru politikoa zein den aintzat hartuta» joka dezatela. | Sorzabalen aurkako «mendekua» bazter uzteko eskatu dute nazioarteko zortzi ordezkarik. Bihar eta etzi epaituko dute Iratxe Sorzabal euskal presoa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaileei eskatu diete «testuinguru politikoa zein den aintzat hartuta» joka dezatela. | «Bakearen, adiskidetzearen eta justizia trantsizionalaren garaia da, ez mendeku eta zigorraren garaia». Hori du izenburu nazioarteko zortzi ordezkariren sinadurek lagunduta argitara ateratako manifestu batek. Dokumentuan jasotako adierazpenek Iratxe Sorzabal euskal presoaren aurkako epaiketa dute hizpide; bihar eta etz... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209312/zaldibarko-luiziaren-bigarren-urteurrenean-erantzukizunak-argitzea-galdegin-dute-ehunka-lagunek-ermuan.htm | Gizartea | Zaldibarko luiziaren bigarren urteurrenean, «erantzukizunak argitzea» galdegin dute ehunka lagunek Ermuan | Dozenaka elkartek egin dute bat Zaldibar Argitu plataformak eginiko deialdiarekin. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran omendu dituzte. | Zaldibarko luiziaren bigarren urteurrenean, «erantzukizunak argitzea» galdegin dute ehunka lagunek Ermuan. Dozenaka elkartek egin dute bat Zaldibar Argitu plataformak eginiko deialdiarekin. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran omendu dituzte. | Bi urte joan dira Zaldibarko (Bizkaia) zabortegia amildu zenetik. Hain zuzen, 2020ko otsailaren 6an gertatu zen hondamendia. Hainbat hilabete iragan diren arren, baina, bistara da zauriak zabalik segitzen duela oraindik ere. Auziko korapiloak askatu gabe daude oraindik luizia gertatu eta bi urtera, eta herritarren ezin... |
2022-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/209313/realak-hutsean-berdindu-du-valentziaren-zelaian.htm | Kirola | Realak hutsean berdindu du Valentziaren zelaian | Txuri-urdinek puntu bat zakuratu dute Espainiako Ligako 23. jardunaldian. Lehenbiziko zatian nagusi izan da Reala, baina ez du asmatu golak sartzen. Neurketa fina egin dute atezainek. | Realak hutsean berdindu du Valentziaren zelaian. Txuri-urdinek puntu bat zakuratu dute Espainiako Ligako 23. jardunaldian. Lehenbiziko zatian nagusi izan da Reala, baina ez du asmatu golak sartzen. Neurketa fina egin dute atezainek. | Ez aldeko golik, baina ezta kontrakorik ere; Realak puntu bat erdietsita eginen du itzulia Donostiara, Valentziaren zelaian hutsean berdindu ondotik. Bi taldeek izan dute aukerarik neurketa irabazteko, baina, azkenik, markagailuak hasi bezala bukatu du partida; taldeek ez dute asmatu norgehiagokan eginiko ahalegina gol... |
2022-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/209314/gipuzkoar-ezkerrek-aise-hartu-dituzte-mendean-jaka-eta-mariezkurrena.htm | Kirola | Gipuzkoar ezkerrek aise hartu dituzte mendean Jaka eta Mariezkurrena | Jakak eta Mariezkurrenak bereziki makal hasi dute neurketa, eta gorriek errenkadan egin dituzte lehenbiziko hamar tantoak. Ordutik, urdinek urrun izan dute markagailua iraultzeko parada. Sailkapenak estu segitzen du Binakakoan. | Gipuzkoar ezkerrek aise hartu dituzte mendean Jaka eta Mariezkurrena. Jakak eta Mariezkurrenak bereziki makal hasi dute neurketa, eta gorriek errenkadan egin dituzte lehenbiziko hamar tantoak. Ordutik, urdinek urrun izan dute markagailua iraultzeko parada. Sailkapenak estu segitzen du Binakakoan. | Partida erabakigarria zen gaur Eibarko Astelenan (Gipuzkoa) jokatu beharrekoa. Binakako Txapelketako ligaxka azkeneko jardunaldietan da, eta, sailkapena zeinen estu dagoen ikusita, bi bikoteek ezinbestekoa zuten garaipena zeinek bere helburuari eusteko: Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak lehenbiziko postuetako bat esk... |
2022-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/209315/rojok-bere-orain-arteko-marka-hautsi-du-pekingo-lehenbiziko-saioan.htm | Kirola | Rojok bere orain arteko marka hautsi du Pekingo lehenbiziko saioan | Tolosarrak 21. postua erdietsi du 15x15 eskiatloian, 1.800 metroko garaieran arituta. Gaurtik aurrera, hark egina da Espainiako selekzioak inoiz izandako emaitzarik onena. | Rojok bere orain arteko marka hautsi du Pekingo lehenbiziko saioan. Tolosarrak 21. postua erdietsi du 15x15 eskiatloian, 1.800 metroko garaieran arituta. Gaurtik aurrera, hark egina da Espainiako selekzioak inoiz izandako emaitzarik onena. | Azkenaldian erdietsitako emaitzak ikusirik, onak ziren aurreikuspenak, eta, hain zuzen, Imanol Rojok erdiz erdi bete du espero zena: tolosarra bizi-bizi aritu da Pekingo Olinpiar Jokoetan egindako lehenbiziko saioan. 15x15 eskiatloia izan du gaur, eta 21. postua lortu du. Gainera, bakarkako proba batean inoiz eginiko e... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209316/garaipenik-gabeko-jardunaldia-izan-dute-euskal-taldeek.htm | Kirola | Garaipenik gabeko jardunaldia izan dute euskal taldeek | Realak eta Alavesek puntu bana erdietsi dute asteburuan, bata Atletico Madrilen kontra eta bestea Sevillaren kontra lehiatuta. Eibar eta Athletic esku hutsik itzuli dira etxera. | Garaipenik gabeko jardunaldia izan dute euskal taldeek. Realak eta Alavesek puntu bana erdietsi dute asteburuan, bata Atletico Madrilen kontra eta bestea Sevillaren kontra lehiatuta. Eibar eta Athletic esku hutsik itzuli dira etxera. | Ligako 21. jardunaldia ez da bereziki loriatsua izan euskal taldeentzat. Lau taldeak zelairatu ziren atzo, eta bi puntu baizik ez zuten zakuratu guztira. Realak eta Alavesek berdindu egin zuten; galdu egin zuten Eibarrek eta Athleticek.
Txuri-urdinek indartsu segitzen dute ligan, baina atzo ez zuten lortu aurkaria men... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209317/hegoaldeko-aire-zabaleko-kirol-estadioen-edukiera-85era-handitzea-onartu-dute.htm | Gizartea | Hegoaldeko aire zabaleko kirol estadioen edukiera %85era handitzea onartu dute | Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek adostu dute neurria. Toki itxietan egiten diren kirol ikuskizunetan, berriz, % 50etik % 75era handituko da edukiera. Ostegunetik aurrera, maskara ez da derrigorrezkoa izango kalean. | Hegoaldeko aire zabaleko kirol estadioen edukiera %85era handitzea onartu dute. Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek adostu dute neurria. Toki itxietan egiten diren kirol ikuskizunetan, berriz, % 50etik % 75era handituko da edukiera. Ostegunetik aurrera, maskara ez da derrigorrezkoa izango kalean. | Lurralde arteko Osasun Kontseiluak ezohiko bilera egin du gaur goizean, eta Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek adostu dute aire zabaleko kirol ikuskizunen edukiera %75etik %85era handitzea, eta kirol areto itxietan egiten direnean, berriz, %50etik %75era. Horrez gain, erabaki dute aire zabalean maskara janzt... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209318/gutxieneko-soldata-mila-euroan-jarri-nahi-du-espainiako-gobernuak.htm | Ekonomia | Gutxieneko soldata mila euroan jarri nahi du Espainiako Gobernuak | Asteazkenean itxiko du negoziazioa, eta baliteke gizarte eragileen babesik gabe ere onartzea. | Gutxieneko soldata mila euroan jarri nahi du Espainiako Gobernuak. Asteazkenean itxiko du negoziazioa, eta baliteke gizarte eragileen babesik gabe ere onartzea. | Lan erreforma lotu ondoren, SMI lanbide arteko gutxieneko soldataren eguneratzeari heldu dio Espainiako Gobernuak. Egungoa 35 euroan handitu eta mila euroan ezartzea eskaini die CCOO eta UGT sindikatuei eta CEOE eta Cepyme patronalei.
Asteazkenean dute bigarren eta azken bilera gaiari buruz, eta proposamenak aurrera e... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209320/sindikatuek-bi-greba-egunetara-deitu-dute-osakidetzan-otsail-bukaerarako.htm | Gizartea | Sindikatuek bi greba egunetara deitu dute Osakidetzan, otsail bukaerarako | Otsailaren 25ean lehen arretan egingo dute lanuztea; hilaren 28an, Osakidetza osoan. Tartean, manifestazioak eginen dituzte: otsailaren 26an, Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Gainera, mahai sektorialean planto egingo dutela jakinarazi dute SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk. | Sindikatuek bi greba egunetara deitu dute Osakidetzan, otsail bukaerarako. Otsailaren 25ean lehen arretan egingo dute lanuztea; hilaren 28an, Osakidetza osoan. Tartean, manifestazioak eginen dituzte: otsailaren 26an, Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Gainera, mahai sektorialean planto egingo dutela jakinarazi dute SATSE... | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren «immobilismoa» ikusita, mobilizazioetara joko dute berriro sindikatuek. SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk gaur Bilbon iragarri dutenez, bi greba egun egingo dituzte otsail amaieran: hilaren 25ean lehen arretan izango da lanuztea, eta 28an, berriz, O... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209321/bilbon-jokatuko-dute-txapeldunen-ligako-lauko-finala-maiatzaren-6tik-8ra.htm | Kirola | Bilbon jokatuko dute Txapeldunen Ligako Lauko Finala, maiatzaren 6tik 8ra | FIBA Nazioarteko Saskibaloi Federazioak antolatzen du, eta haren babeseko lehiaketa garrantzitsuena da kluben mailan. Bilbo Arenan izango da. | Bilbon jokatuko dute Txapeldunen Ligako Lauko Finala, maiatzaren 6tik 8ra. FIBA Nazioarteko Saskibaloi Federazioak antolatzen du, eta haren babeseko lehiaketa garrantzitsuena da kluben mailan. Bilbo Arenan izango da. | Bilbon jokatuko da denboraldi honetako Txapeldunen Ligako Lauko Finala. Hala eman du berri FIBA Nazioarteko Saskibaloi Federazioak, antolatzaileak. Maiatzaren 6tik 8ra izango da, eta Bilbo Arenak hartuko ditu lau partidak: bi finalerdiak maiatzaren 6an izango dira, eta bi egun geroago hirugarren eta laugarren postua ze... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209322/eajk-administrazio-publikoko-hizkuntza-irizpideez-galdetu-dio-europako-batzordeari.htm | Gizartea | EAJk administrazio publikoko hizkuntza irizpideez galdetu dio Europako Batzordeari | Hizkuntzak ikasteko «zailtasun maila» irizpidetzat har ote daitekeen galdetu du Izaskun Bilbao eurodiputatuak, Laudioko Udalaren aurkako epaiaren harira. | EAJk administrazio publikoko hizkuntza irizpideez galdetu dio Europako Batzordeari. Hizkuntzak ikasteko «zailtasun maila» irizpidetzat har ote daitekeen galdetu du Izaskun Bilbao eurodiputatuak, Laudioko Udalaren aurkako epaiaren harira. | Eleaniztasuna «ezinbesteko faktorea» denean, administrazio publikoan sartzeko hautaprobetan hizkuntzaren gaineko irizpideak zein diren galdetu dio Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak Europako Batzordeari. Zehazki, halako prozesuetan hizkuntzak ikasteko «zailtasun maila» irizpidetzat har daitekeen edota proba horien ema... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209323/elizaren-abusuak-arartekoak-ikertzea-nahi-du-espainiako-gobernuak-adituen-batzorde-baten-laguntzarekin.htm | Gizartea | Elizaren abusuak Arartekoak ikertzea nahi du Espainiako Gobernuak, adituen batzorde baten laguntzarekin | Ikerketa taldean, aditu eta biktimez gain, Elizaren ordezkariek ere parte hartzea aurreikusten du PSOEren proposamenak | Elizaren abusuak Arartekoak ikertzea nahi du Espainiako Gobernuak, adituen batzorde baten laguntzarekin. Ikerketa taldean, aditu eta biktimez gain, Elizaren ordezkariek ere parte hartzea aurreikusten du PSOEren proposamenak | Pedro Sanchezek atea itxi dio Kongresuak ikerketa batzorde bat eratzeari. Horixe zen EH Bilduk, Unidas Podemosek eta ERCk babestu zuten formula. EAJk, ordea, aditu talde batek ikertzea proposatu zuen, eta goizean aurkeztu du legez besteko proposamen bat Kongresuan, hori gauzatzeko. Alderdi jeltzaleak arrazoitu du hobe ... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209324/haitiko-senatuak-eta-oposizioak-boterea-gaur-uzteko-eskatu-diote-lehen-ministroari.htm | Mundua | Haitiko Senatuak eta oposizioak boterea gaur uzteko eskatu diote lehen ministroari | Ariel Henryren kontrakoek «gobernu paralelo bat» eratu dute: Fritz Alphonse Jean izendatu dute behin-behineko presidente, eta Steven Benoit behin-behineko gobernuburu. | Haitiko Senatuak eta oposizioak boterea gaur uzteko eskatu diote lehen ministroari. Ariel Henryren kontrakoek «gobernu paralelo bat» eratu dute: Fritz Alphonse Jean izendatu dute behin-behineko presidente, eta Steven Benoit behin-behineko gobernuburu. | Haitin bermatuta zirudien egonkortasun politikoak, baina asteotako gertakariek kontrakoa islatu dute. Gobernuak zilegitasuna galdu duela argudiatuta, oposizioko talde indartsu batek eta herrialdeko Senatuak ultimatum bat eman diote Ariel Henry lehen ministroari, boterea gaur uzteko eskatu baitiote. Ez hori bakarrik: «g... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209325/europako-parlamentuaren-zirriborro-batek-gizateriaren-aurkakotzat-jo-ditu-etaren-erasoak.htm | Politika | Europako Parlamentuaren zirriborro batek gizateriaren aurkakotzat jo ditu ETAren erasoak | Tatjana Zdanoka europarlamentariak salatu zuen kontraesanak atzeman dituela Europako Parlamentuak ETAren argitu gabeko atentatuak ikertzeko egingo duen bidaiaren prestaketan. | Europako Parlamentuaren zirriborro batek gizateriaren aurkakotzat jo ditu ETAren erasoak. Tatjana Zdanoka europarlamentariak salatu zuen kontraesanak atzeman dituela Europako Parlamentuak ETAren argitu gabeko atentatuak ikertzeko egingo duen bidaiaren prestaketan. | Europako Parlamentuko ordezkaritza bat Euskal Herrian eta Espainian zen azaroaren 3tik 5era bitarte. Haren helburua zen erantzuna ematea «ETA erakunde terroristak egin eta oraindik argitu gabe dauden 379 hilketen» harira Dignidad y Justicia elkartearen ordezkari Miguel Angel Rodriguezek eginiko eskaerari. Orain, bidaia... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209326/labek-lan-negoziaziorako-eremu-berri-bat-nahi-du-eta-erakunde-publikoen-inplikazio-handia.htm | Ekonomia | LABek lan negoziaziorako eremu berri bat nahi du, eta erakunde publikoen inplikazio handia | Lan erreformaren onarpenaren ondoren ezer ez dela bukatu iritzi dio, eta alderdi abertzaleek hari emaniko ezezkoak atera irekitzen diola marko berri bati | LABek lan negoziaziorako eremu berri bat nahi du, eta erakunde publikoen inplikazio handia. Lan erreformaren onarpenaren ondoren ezer ez dela bukatu iritzi dio, eta alderdi abertzaleek hari emaniko ezezkoak atera irekitzen diola marko berri bati | Orain, zer? Hori da galdera. Lan erreformaren onarpenarekin, bukatu da eremu sindikalean azken hilabeteetan egon den eztabaida nagusia, eta, LABen ustez, orain beste atal bat hasi da: «Hemen ez da ezer bukatu; aplikazioa oztopatzea da orain helburua. Lan harremanen eraldaketa hasteko borroka hasi da», aldarrikatu du Ga... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209327/hidrogenoaren-korridoreak-inbertsioaren-30-europako-funtsetatik-etortzea-nahi-du.htm | Ekonomia | Hidrogenoaren Korridoreak inbertsioaren %30 Europako funtsetatik etortzea nahi du | Hidrogenoaren Korridorearen egitasmoaren inguruan 58 enpresa ari dira lanean, eta dagoeneko 41 proiektu daude abiatuta. Aurten bertan 200 milioi euroko inbertituko dira korridorean. 2023. urtearen hasieran nahi dute lehen hidrogeno kargalekua Abanton. | Hidrogenoaren Korridoreak inbertsioaren %30 Europako funtsetatik etortzea nahi du. Hidrogenoaren Korridorearen egitasmoaren inguruan 58 enpresa ari dira lanean, eta dagoeneko 41 proiektu daude abiatuta. Aurten bertan 200 milioi euroko inbertituko dira korridorean. 2023. urtearen hasieran nahi dute lehen hidrogeno karga... | Zenbat diru espero du Hidrogenoaren Euskal Korridoreak Europako funtsetatik? Jose Ignacio Zudaire Korridoreko presidenteak azaldutakoaren arabera, proiektu gehienetan inbertsioaren %30-40 inguru lagundu beharko litzateke gutxieneko errentagarritasun bat izateko. Horrek esan nahi du 450-600 milioi euro beharko liratekee... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209328/hego-euskal-herrian-duela-astebete-baino-18-gaixo-gutxiago-daude-ospitalean.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian duela astebete baino %18 gaixo gutxiago daude ospitalean | 157 pertsona hil dira COVID-19ak jota astebetean, aurreko astean baino 24 gehiago. | Hego Euskal Herrian duela astebete baino %18 gaixo gutxiago daude ospitalean. 157 pertsona hil dira COVID-19ak jota astebetean, aurreko astean baino 24 gehiago. | Azken datuek erakusten dutenez, onbidean da COVID-19aren pandemia: Hego Euskal Herrian apaltzen ari da positibo kopurua eta ospitaleratuena. Oraintxe, 781 gaixo daude erietxeetan gaitzak jota. Kopurua jaisten ari da azken asteetan: duela astebete baino %18 eri gutxiago daude egoera horretan, eta duela bi aste baino %30... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209329/gerra-saihesteko-erantzun-laquobaliagarri-batraquo-eskatu-dio-macronek-putini.htm | Mundua | Gerra saihesteko erantzun «baliagarri bat» eskatu dio Macronek Putini | Frantziako presidentearen arabera, gaur Moskun egindako bilera lagungarria izan daiteke tentsioa baretzeko eta Europa ekialdean segurtasuna bermatzeko. «Segurtasun bermeei buruzko krisia» konpontzeko egiten ari diren ahaleginak eskertu dizkio Putinek | Gerra saihesteko erantzun «baliagarri bat» eskatu dio Macronek Putini. Frantziako presidentearen arabera, gaur Moskun egindako bilera lagungarria izan daiteke tentsioa baretzeko eta Europa ekialdean segurtasuna bermatzeko. «Segurtasun bermeei buruzko krisia» konpontzeko egiten ari diren ahaleginak eskertu dizkio Putine... | Ukrainako krisia hasi denetik Vladimir Putinekin bildu den Mendebaldeko aurreneko buruzagia izan da Emmanuel Macron. Eta gaur, Moskun, gerra saihesteko Europa guztiarentzako «baliagarria» izango den erantzun bat taxutzen hasteko eskatu dio Frantziako presidenteak Errusiakoari. Kremlinen egindako bileraren aurretik Macr... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209330/jose-luis-elkorok-eta-mari-karmen-aiastuik-jasoko-dute-ii-monzon-ganuza-saria.htm | Gizartea | Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Aiastuik jasoko dute II. Monzon-Ganuza saria | «Euskal Herriaren alde bizitza betea eman» dutelako saritu dituzte. Martxoaren 10ean Bergarako Seminarixoan egingo den ekitaldian jasoko dute saria. | Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Aiastuik jasoko dute II. Monzon-Ganuza saria. «Euskal Herriaren alde bizitza betea eman» dutelako saritu dituzte. Martxoaren 10ean Bergarako Seminarixoan egingo den ekitaldian jasoko dute saria. | Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak 2022ko II. Monzon-Ganuza sariaren irabazleak ezagutarazi dituzte gaur, Bergarako Olaso Dorrean (Gipuzkoa) egindako prentsaurrekoan. Iratxe Esnaola Olaso Dorrea fundazioko lehendakariak eta Kristina Markina Bergarako Udaleko kultura zinegotziak eman dute sariaren berri. Jose ... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209331/facebook-eta-instagram-europatik-ken-ditzakeela-ohartarazi-du-metak.htm | Bizigiro | Facebook eta Instagram Europatik ken ditzakeela ohartarazi du Metak | Europarren datuak AEBetara bidaltzerik ez badu erabakia hartu beharko duela adierazi du Mark Zuckerbergen konpainiak. Ez du argitu erabakiak Whatsappi ere eragin diezaiokeen. | Facebook eta Instagram Europatik ken ditzakeela ohartarazi du Metak. Europarren datuak AEBetara bidaltzerik ez badu erabakia hartu beharko duela adierazi du Mark Zuckerbergen konpainiak. Ez du argitu erabakiak Whatsappi ere eragin diezaiokeen. | Besteak beste Whatsapp, Facebook eta Instagram plataformen jabea da Meta konpainia, eta azken orduetan AEBetako Segurtasun eta Trukearen Batzordeari bidalitako txosten batean ohartarazi du litekeena dela Europan euren «zerbitzu nabarmenetako batzuk» ixtea, EBko legediak galarazten jarraitzen badio europarren datuak AEB... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209332/shakespeareren-obran-oinarritutako-erresuma-antzezlana-estreinatuko-du-ostiralean-bilboko-arriagak.htm | Kultura | Shakespeareren obran oinarritutako 'Erresuma' antzezlana estreinatuko du ostiralean Bilboko Arriagak | Calixto Bieitok zuzendu du antzezlana, eta Bernardo Atxagak ekarri du euskarara. | Shakespeareren obran oinarritutako 'Erresuma' antzezlana estreinatuko du ostiralean Bilboko Arriagak. Calixto Bieitok zuzendu du antzezlana, eta Bernardo Atxagak ekarri du euskarara. | «Mirari baten aurrean gaude». Hala esan du Bernardo Atxaga idazleak Erresuma/ Kingdom/ Reino antzezlanaren aurkezpenean, lortutakoa sinetsi nahian-edo. William Shakespeareren tragedia historikoetan oinarritutako obra bat da, eta haien bertsio propioa ontzen aritu da Calixto Bieito, Arriaga antzokiko zuzendari eta antze... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209333/sorzabalek-ukatu-egin-du-leporatzen-dizkioten-atentatuetan-parte-hartu-izana.htm | Politika | Sorzabalek ukatu egin du leporatzen dizkioten atentatuetan parte hartu izana | Esan duenez, bere burua erruduntzat jo zuen torturetatik ihes egin ahal izateko. | Sorzabalek ukatu egin du leporatzen dizkioten atentatuetan parte hartu izana. Esan duenez, bere burua erruduntzat jo zuen torturetatik ihes egin ahal izateko. | Iratxe Sorzabal euskal presoak ukatu du fiskalak leporatzen dizkion atentatuetan parte hartu zuenik, haren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan. 1996an Gijonen (Asturias, Espainia) ETAk leherkariz egindako bi atentatutan esku hartu izana egozten diote Sorzabali, baina akusatuak esan du inoi... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209334/paraplegikoak-lehen-egunetik-oinez-jartzen-dituen-teknika-bat-aurkeztu-dute.htm | Gizartea | Paraplegikoak lehen egunetik oinez jartzen dituen teknika bat aurkeztu dute | Epiduralaren Estimulazio Elektrikoaren teknika hobetu dute, eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte hasieratik, hilabete askoko entrenamendurik gabe. | Paraplegikoak lehen egunetik oinez jartzen dituen teknika bat aurkeztu dute. Epiduralaren Estimulazio Elektrikoaren teknika hobetu dute, eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte hasieratik, hilabete askoko entrenamendurik gabe. | Bizkarrezur muineko lesioa duten pertsonei itxaropenaren ateak zabaldu dizkien ikerketa baten emaitzak aurkeztu dituzte gaur Suitzan. Emaitza ikusgarriak lortu dituzte: orain arte, antzeko teknikak erabili dituzten paraplegikoek hilabete askotako trebakuntza pairatu behar izan dituzte, ibiltzen hasi aurretik. Teknika b... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209335/parisko-erraustegi-baten-inguruan-dioxina-maila-izugarri-handiak-atzeman-dituzte.htm | Mundua | Parisko erraustegi baten inguruan dioxina maila «izugarri handiak» atzeman dituzte | Europako erraustegirik handienetakoa da, eta Toxico Watch Herbehereetako elkarteak egin ditu neurketak. Elkarte hori bera ari da aztertzen Zubietako errauste planta inguruan sortzen ari den kutsadura. | Parisko erraustegi baten inguruan dioxina maila «izugarri handiak» atzeman dituzte. Europako erraustegirik handienetakoa da, eta Toxico Watch Herbehereetako elkarteak egin ditu neurketak. Elkarte hori bera ari da aztertzen Zubietako errauste planta inguruan sortzen ari den kutsadura. | Ivryn dago Europako errauste plantarik handienetako bat, Paris XIII. sektorean. Aurreko astean ezagutzera emandako ikerketa baten arabera, hondakinak errausten dituen lantegi horren inguruan dioxina maila oso handiak aurkitu dituzte. Ikerketarako, zenbait biomarkatzaile aztertu dituzte, erraustegiaren inguruko lurretan... |
2022-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/209336/upnren-estatuturik-ez-dutela-hautsi-adierazi-dute-sayasek-eta-adanerok.htm | Politika | UPNren estatuturik ez dutela hautsi adierazi dute Sayasek eta Adanerok | Berme eta diziplina batzordearen erabaki «independente» bat espero dutela esan dute, eta diputatu aktak ez itzultzea erabaki dute, berriro ere | UPNren estatuturik ez dutela hautsi adierazi dute Sayasek eta Adanerok. Berme eta diziplina batzordearen erabaki «independente» bat espero dutela esan dute, eta diputatu aktak ez itzultzea erabaki dute, berriro ere | UPN alderdiaren estatuturik ez dute hautsi. Mezu hori eman dute gaur UPNko diputatu Sergio Sayasek eta Carlos Garcia Adanerok alderdiaren berme eta diziplina batzordean. Diputatu biek lehengo astean Espainiako Kongresuan Lan Erreformaren aurkako botoa eman zuten, alderdiak aurrez iragarritakoaren kontra egin zuten horr... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209337/aparretan-daude-zuri-gorriak.htm | Kirola | Aparretan daude zuri-gorriak | Talde zuri-gorriak nagusitasunez irabazi dio Espanyoli, San Mamesen. Bisitariek sartu dute lehen gola, bigarren minutuan, baina Sancetek eta Iñigo Martinezek emaitza irauli dute hurrengo ordu laurden eskasean. Athleticek puntu bakarrera ditu Europako postuak | Aparretan daude zuri-gorriak. Talde zuri-gorriak nagusitasunez irabazi dio Espanyoli, San Mamesen. Bisitariek sartu dute lehen gola, bigarren minutuan, baina Sancetek eta Iñigo Martinezek emaitza irauli dute hurrengo ordu laurden eskasean. Athleticek puntu bakarrera ditu Europako postuak | Athleticek Espainiako Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du ostegun honetan, San Mamesen, Valentziaren aurka. Erronka handia du esku artean talde zuri-gorriak: hirugarren aldiz jarraian jokatu nahi du Kopako finala. Eta erronka horri konfiantzaz gainezka ekingo dio, eta aspaldiko sasoirik onenean. Bolada ed... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209364/lgtbi-kolektiboaren-aurkako-hainbat-pintaketa-egin-dituzte-gasteizko-arantzabela-ikastetxean.htm | Gizartea | LGTBI kolektiboaren aurkako hainbat pintaketa egin dituzte Gasteizko Arantzabela ikastetxean | Arantzabela Ikastolako kideek berdintasunaren alde eginiko horma irudi batean egin dituzte pintaketa iraingarriak. Ikastetxeeko kideek gertaera salatu dute. Gasteizko Ikusgune behatokiak ere gaitzetsi egin du ekintza, eta nabarmendu «salaketa soziala» egin behar dela. | LGTBI kolektiboaren aurkako hainbat pintaketa egin dituzte Gasteizko Arantzabela ikastetxean. Arantzabela Ikastolako kideek berdintasunaren alde eginiko horma irudi batean egin dituzte pintaketa iraingarriak. Ikastetxeeko kideek gertaera salatu dute. Gasteizko Ikusgune behatokiak ere gaitzetsi egin du ekintza, eta naba... | «Fuck LGTBI», «Fuck maricones», «Putos gays» eta LGTBI kolektiboaren aurkako beste hainbat pintaketa egin dituzte Gasteizko Arantzabela ikastetxearen jolastokian. Ikastola horretako ikasleek berdintasunaren eta aniztasunaren alde eginiko horma irudi baten gainean egin dituzte pintaketa horiek. Duela zenbait hilabete er... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209365/euskara-ardatz-duen-sistema-eleaniztuna-proposatu-du-batzordeko-buruak-murgiltzea-aipatu-gabe.htm | Gizartea | «Euskara ardatz duen sistema eleaniztuna» proposatu du batzordeko buruak, murgiltzea aipatu gabe | Hezkuntza Legerako akordioaren oinarriak adosteko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordeko buruak. Tokiko Hezkuntza Kontseiluak sortzea proposatu du, «udalerria eremu duten patronatuak sortuz». | «Euskara ardatz duen sistema eleaniztuna» proposatu du batzordeko buruak, murgiltzea aipatu gabe. Hezkuntza Legerako akordioaren oinarriak adosteko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordeko buruak. Tokiko Hezkuntza Kontseiluak sortzea proposatu du, «udalerria eremu duten patronatuak sortuz». | Euskal hezkuntzaren eraldaketarako oinarriak izeneko dokumentua aurkeztu die gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordeko presidenteak legebiltzarkideei. Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeen esku utzi du, eztabaidarako. Zuzenketen epea irekiko da orain. Iazko udazkenean lantaldean izandako adituen ekarpenak en... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209366/bizkaiko-zahar-etxeetako-langileek-hitzarmenaren-negoziazioa-desblokeatzeko-eskatu-dute-bilboko-kaleetan.htm | Gizartea | Bizkaiko zahar etxeetako langileek hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eskatu dute Bilboko kaleetan | Besteak beste, Hurtado Amezaga kalea moztu dute LABeko langileek, Zaintza lanak aitortu orain! lemapean. ELAkoek, berriz, hainbat eskaera zehatz egin dituzte. | Bizkaiko zahar etxeetako langileek hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eskatu dute Bilboko kaleetan. Besteak beste, Hurtado Amezaga kalea moztu dute LABeko langileek, Zaintza lanak aitortu orain! lemapean. ELAkoek, berriz, hainbat eskaera zehatz egin dituzte. | Greba eguna dute gaur Bizkaiko zahar etxeetako langileek. Ane Escondrillas LAB sindikatuko ordezkariak salatu duenez, «Bizkaiko Foru Aldundiak desagertuta jarraitzen du lan gatazka honetan», eta hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eskatu du. Zaintza lanak aitortu orain! lemapean mobilizatu dira sindikatu horretako... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209367/ebk-laguntza-publikoak-emango-ditu-txip-fabrikak-eraikitzeko.htm | Ekonomia | EBk laguntza publikoak emango ditu txip fabrikak eraikitzeko | 2030. urterako laukoiztu egin nahi du erdieroaleen ekoizpena kontinentean, merkatu kuota %9tik %20ra igo ahal izateko. Mikroprozesatzaile berritzaileak egiteko laguntzak ere emango ditu. | EBk laguntza publikoak emango ditu txip fabrikak eraikitzeko. 2030. urterako laukoiztu egin nahi du erdieroaleen ekoizpena kontinentean, merkatu kuota %9tik %20ra igo ahal izateko. Mikroprozesatzaile berritzaileak egiteko laguntzak ere emango ditu. | Diru poltsa publikoari astindua emango dio Europako Batasunak mikrotxipen edo erdieroaleen ekoizpenean pilatutako atzerapena gutxitzeko. Hamarkada amaitzen denerako mikrotxipen ekoizpena orain halako lau izatea nahi du, eta horretarako bideetako bat izango da laguntza publikoak ematea kontinentean erdieroaleen fabrika ... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209368/plastiko-kutsadurak-itsas-espezieen-88ri-eragiten-die.htm | Mundua | Plastiko kutsadurak itsas espezieen %88ri eragiten die | WWFk ohartarazi du plastikoaren ekoizpena bikoiztu egingo dela 2040rako. Hori ikusirik, material horri buruzko nazioarteko akordio bat adosteko eskatu du. | Plastiko kutsadurak itsas espezieen %88ri eragiten die. WWFk ohartarazi du plastikoaren ekoizpena bikoiztu egingo dela 2040rako. Hori ikusirik, material horri buruzko nazioarteko akordio bat adosteko eskatu du. | Itsas espezieen %88ri eragiten die ozeanoetako plastiko kutsadurak, eta gehienek material hori dute beren organismoetan. Zehazki, gutxienez 2.144 espezie dira, eta kopururik deigarriena itsas hegaztiei buruzkoa da, horien %90k sabeleratu baitute plastikoren bat.
WWF Naturarentzako Mundu Funtsak itsasoko plastiko kutsa... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209369/emakume-batek-salatu-du-sexu-eraso-bat-egin-diotela-sestaoko-metro-geltokian.htm | Gizartea | Emakume batek salatu du sexu eraso bat egin diotela Sestaoko metro geltokian | Erasoa larunbat gauean gertatu zen. Ertzaintzak gizonezko bat identifikatu du, eta zer gertatu zen ikertzen ari da. Biktima metro zerbitzuko garbitzailea da. | Emakume batek salatu du sexu eraso bat egin diotela Sestaoko metro geltokian. Erasoa larunbat gauean gertatu zen. Ertzaintzak gizonezko bat identifikatu du, eta zer gertatu zen ikertzen ari da. Biktima metro zerbitzuko garbitzailea da. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintza gizonezko bat ikertzen ari da, asteburuan Sestaon (Bizkaia) izandako indarkeria matxistako kasu baten harira. Emakumezko batek salatu du gizon batek sexu eraso bat egin ziola larunbat gauean, Bilboko metroaren Sestaoko geltokiaren barrenean. Biktima ga... |
2022-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/209371/gaur-bilduko-da-labi-politikoa-ezarriko-diren-neurriak-zehazteko.htm | Gizartea | Gaur bilduko da Labi politikoa, ezarriko diren neurriak zehazteko | Bileran oinarrituta erabakiko dituzte datozen egunetarako neurriak. | Gaur bilduko da Labi politikoa, ezarriko diren neurriak zehazteko. Bileran oinarrituta erabakiko dituzte datozen egunetarako neurriak. | Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak egin zuen iragarpena herenegun: atzo bilduko zen Labiren batzorde zientifiko-teknikoa, gaur izanen zen politikoaren txanda. Bozeramailearen arabera, «egungo egoeraren azterketa zehatzagoa» egitea da Labiren asmoa, eta, hain zuzen ere, horretan oinarrituta proposatuko dut... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209372/benedikto-xviak-barkamena-eskatu-die-sexu-abusuen-biktimei.htm | Mundua | Benedikto XVI.ak barkamena eskatu die sexu abusuen biktimei | «Sexu-abusu kasu bakoitza konponezina da», aitortu du argitaratu duen gutun batean. Vatikanoak, ordea, aitortu du aita santu emerituak bilera bat izan zuela 1980an, abusuak egozten dizkioten apaiz batekin. | Benedikto XVI.ak barkamena eskatu die sexu abusuen biktimei. «Sexu-abusu kasu bakoitza konponezina da», aitortu du argitaratu duen gutun batean. Vatikanoak, ordea, aitortu du aita santu emerituak bilera bat izan zuela 1980an, abusuak egozten dizkioten apaiz batekin. | Bere burua defendatu du Benedikto XVI.a aita santu emerituak. Azken egunetan hainbatek egotzi diote sexu-abusu kasuen berri izan arren haiek estali izana, Municheko artzapezpikua zenean batez ere. Joseph Ratzingerrek, ordea, abusu horien berririk ez zuela esan du gaur argitaratu duen gutun batean, eta barkamena eskatu ... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209373/the-power-of-the-dog-eta-dune-filmek-lortu-dute-izendapen-gehien-oscar-sarietarako.htm | Kultura | 'The Power of the Dog' eta 'Dune' filmek lortu dute izendapen gehien Oscar sarietarako | Lehen aldiz izendatu dute Japoniako film bat filmik onenaren kategorian: Drive My Car. Alberto Iglesias donostiarra musikarik onenaren sarirako izendatu dute, Madres paralelas filmarengatik. | 'The Power of the Dog' eta 'Dune' filmek lortu dute izendapen gehien Oscar sarietarako. Lehen aldiz izendatu dute Japoniako film bat filmik onenaren kategorian: Drive My Car. Alberto Iglesias donostiarra musikarik onenaren sarirako izendatu dute, Madres paralelas filmarengatik. | Hollywoodeko Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak gaur eman ditu aditzera 94. Oscar sarietarako izendapenak. Martxoaren 27an banatuko dituzte. Leslie Jordan eta Tracee Ellis Ross aktoreek eman dute filmen berri. Hamar film izendatu dituzte filmik onenaren kategorian, azken urteetan baino gehiago:Belfast, Coda, Don't L... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209374/epaiaren-zain-gelditu-da-iratxe-sorzabalen-kontrako-auzibidea.htm | Politika | Epaiaren zain gelditu da Iratxe Sorzabalen kontrako auzibidea | Fiskalak 36 urtera jaitsi du zigor eskaera; defentsak absoluzioa eskatu du | Epaiaren zain gelditu da Iratxe Sorzabalen kontrako auzibidea. Fiskalak 36 urtera jaitsi du zigor eskaera; defentsak absoluzioa eskatu du | Iratxe Sorzabalen kontrako auzibidea epaiaren zain gelditu da. Defentsak absoluzioa eskatu du, eta fiskalak akusazioari eutsi dio, baina «erakunde terroristako kide» izatearena kendu du, kontuan hartu baitu delitu horrengatik dagoeneko zigorra betetzen ari dela Frantzian. Beraz, zigor eskaera 46 urtetik 36 urtera jaits... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209375/kontseiluak-eskatu-du-hezkuntza-legeak-eredu-orokortu-eta-bakarra-berariaz-jaso-dezan.htm | Gizartea | Kontseiluak eskatu du Hezkuntza Legeak «eredu orokortu eta bakarra» berariaz jaso dezan | Akordioa hobetzeko eskatu die Paul Bilbaok alderdiei, itunak «ikastereduen sistema baztertzailea gainditu» dezan. Proposamenak ez du hori argi zehazten, Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera. | Kontseiluak eskatu du Hezkuntza Legeak «eredu orokortu eta bakarra» berariaz jaso dezan. Akordioa hobetzeko eskatu die Paul Bilbaok alderdiei, itunak «ikastereduen sistema baztertzailea gainditu» dezan. Proposamenak ez du hori argi zehazten, Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera. | Euskalgintzaren Kontseiluak «lehen balorazioa» egin du EAEko Hezkuntza Legearen akordioaren oinarriak zehazten dituen dokumentuaren inguruan, eta «kezka» azaldu du zirriborro horrek zehazten duen hizkuntza ereduaz. Izan ere, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak beharrezkotzat jo du lege berriak «eredu orokortu eta... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209376/bizkaiko-zentro-erlijiosoetako-sexu-abusuen-ikerketa-abiatu-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Bizkaiko zentro erlijiosoetako sexu abusuen ikerketa abiatu du Eusko Jaurlaritzak | Bost kasu dira, adingabeen aurkakoak, 1950 eta 1990 artean gertatuak. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azaldu du ikerketak «instrukzio fasean» daudela oraingoz. | Bizkaiko zentro erlijiosoetako sexu abusuen ikerketa abiatu du Eusko Jaurlaritzak. Bost kasu dira, adingabeen aurkakoak, 1950 eta 1990 artean gertatuak. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azaldu du ikerketak «instrukzio fasean» daudela oraingoz. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa bat abiarazi du 1950eko eta 1990eko hamarkaden artean Bizkaiko hainbat ikastetxe eta erlijio erakundetan ustez gertatutako bost sexu-abusu kasuri buruz, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez. EH Bilduk Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez iragar... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209377/unesco-kultur-eskaera-handitu-egin-da-baina-sortzaileek-gero-eta-zailago-dute-lan-egitea.htm | Kultura | Unesco: «Kultur eskaera handitu egin da, baina sortzaileek gero eta zailago dute lan egitea» | Nazioarteko erakundeak eskatu du kultur politikak berriz pentsatzeko, sortzaileak «behar bezala babesteko». Besteak beste, gutxieneko soldata eta oinarrizko errenta unibertsala aipatu dituzte, aukera gisa. | Unesco: «Kultur eskaera handitu egin da, baina sortzaileek gero eta zailago dute lan egitea». Nazioarteko erakundeak eskatu du kultur politikak berriz pentsatzeko, sortzaileak «behar bezala babesteko». Besteak beste, gutxieneko soldata eta oinarrizko errenta unibertsala aipatu dituzte, aukera gisa. | Izurriaren eraginez, hamar milioi lanpostu galdu ziren 2020an, kulturaren alorrean. Hori eta beste hainbat datu plazaratu ditu gaur Unescok, sortzaileek pairatzen duten egoera aztertzeko. Txosten bat argitaratu du Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, eta horretan kultur politikak berriz pentsatz... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209378/patronalaren-botorik-gabe-egingo-du-aurrera-mila-euroko-smiak.htm | Ekonomia | Patronalaren botorik gabe egingo du aurrera mila euroko SMIak | CEOEk argudiatu du nekazaritzak eta ostalaritzak ezingo dutela jasan. Hegoaldean, 52.000 langile inguruk jasotzen dute gutxieneko soldata. | Patronalaren botorik gabe egingo du aurrera mila euroko SMIak. CEOEk argudiatu du nekazaritzak eta ostalaritzak ezingo dutela jasan. Hegoaldean, 52.000 langile inguruk jasotzen dute gutxieneko soldata. | Ezusterik ezean, Espainiako Gobernuak mila euro gordinera igoko du SMI lanbide arteko gutxieneko soldata. CEOEren babesik gabe egingo du, patronaleko zuzendaritzak iragarri duelako ezin duela onartu Madrilek aurtengorako proposatu duen 35 euroren igoera. Errazagoa izango zaio CCOO eta UGT sindikatuen babesa lortzea, mi... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209379/esparzak-argitu-du-psnrekin-zuen-akordioa-laquozabalagoaraquo-zela.htm | Politika | Esparzak argitu du PSNrekin zuen akordioa «zabalagoa» zela | UPNko presidenteak dio Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuek emandako hitza bete ez zutenez edukia «barruan» geratuko dela. | Esparzak argitu du PSNrekin zuen akordioa «zabalagoa» zela. UPNko presidenteak dio Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuek emandako hitza bete ez zutenez edukia «barruan» geratuko dela. | «Bai, akordioa geneukan, eta ikusi zena haren zati txiki bat baino ez zen izan». Goizean, Javier Esparza UPNko presidenteak Radio Euskadiri emandako elkarrizketan nabarmendu du «zabalagoa» zela lan erreformaren inguruan alderdi sozialistarekin lortutako akordioa.
Iragan asteko ostegunean bi aldeek ez zuten ezkutatu Ir... |
2022-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/209380/eraikuntzako-langile-bat-hil-da-barakaldon.htm | Ekonomia | Eraikuntzako langile bat hil da Barakaldon | Aldamio batean lanean ari zela makina bat erori zaio gainean langileari. 62 urte zituen. | Eraikuntzako langile bat hil da Barakaldon. Aldamio batean lanean ari zela makina bat erori zaio gainean langileari. 62 urte zituen. | Lan istripu bat gertatu da gaur arratsaldean Barakaldon (Bizkaia), Maiatzaren Lehena kalean. Obretan den eraikin batean makina bat erori da, eta aldamio batean lanean zegoen igeltsero bat harrapatu du. Gizonezkoak 62 urte zituen, eta hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. |
2022-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/209398/astelehenetik-aurrera-covid-ziurtagiria-ez-da-beharrezkoa-izango-nafarroan.htm | Gizartea | Astelehenetik aurrera COVID ziurtagiria ez da beharrezkoa izango Nafarroan | Ostatuei eragiten zieten neurriak ere bertan behera utzi ditu Nafarroako Gobernuak. Ipar Euskal Herrian, ildo beretik, txertatze ziurtagiria apirilerako kentzea aurreikusten du Frantziako Gobernuak. | Astelehenetik aurrera COVID ziurtagiria ez da beharrezkoa izango Nafarroan. Ostatuei eragiten zieten neurriak ere bertan behera utzi ditu Nafarroako Gobernuak. Ipar Euskal Herrian, ildo beretik, txertatze ziurtagiria apirilerako kentzea aurreikusten du Frantziako Gobernuak. | Orain arte, hamabi urtetik gorakoek hainbat lekutan sartzeko behar zuten COVID ziurtagiria Nafarroan: tabernetan, jatetxeetan eta diskoteketan; aterpetxeetan, hoteletan, eta antzekoetan; gimnasioetan, apustu etxeetan, zahar etxeetan... Orain, ordea, «beste garai epidemiologiko batean gaude». Hala esan du Santos Indurai... |
2022-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/209399/douglas-trumbull-hil-da-efektu-berezien-aitzindaria.htm | Kultura | Douglas Trumbull hil da, efektu berezien aitzindaria | ‘Blade Runner’ eta ‘2001: A Space Odyssey’ filmen efektu berezien sortzailea izan zen. 79 urte zituen, eta minbizia zuen. | Douglas Trumbull hil da, efektu berezien aitzindaria. ‘Blade Runner’ eta ‘2001: A Space Odyssey’ filmen efektu berezien sortzailea izan zen. 79 urte zituen, eta minbizia zuen. | Douglas Trumbull efektu berezien aitzindarietako bat izan zen, zuzendari, ekoizle eta gidoilari izateaz gain. Besteak beste, Blade Runner, 2001: A Space Odyssey, eta Close Encounters of the Third Kind eta zientzia fikziozko zinemaren hainbat klasikoren efektu berezien sortzailea izan zen. Atzo hil zen, 79 urte zituela,... |
2022-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/209400/hautsi-da-anphora-ikuskizuna-izango-da-korrika-kulturalaren-ekitaldi-nagusia.htm | Kultura | 'Hautsi da anphora' ikuskizuna izango da Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia | Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak izen bereko diskoan oinarritutako saioaren bost emanaldi egingo dituzte. Dozenaka kultur ekitaldi antolatuko ditu AEK-k egitarauan | 'Hautsi da anphora' ikuskizuna izango da Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia. Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak izen bereko diskoan oinarritutako saioaren bost emanaldi egingo dituzte. Dozenaka kultur ekitaldi antolatuko ditu AEK-k egitarauan | Euskal gizarteak Korrikari eskainitako sostengua eskertu eta «emandako laguntza itzultzea»: hori da Korrika Kulturalarekin AEK-k bete nahi duen helburu nagusia. 22. Korrika martxoaren 3an abiatuko da, Amurriotik (Araba), eta apirilaren 10ean bukatuko da, Donostian; ohi bezala, lasterraldiarekin batera kultur egitarau z... |
2022-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/209401/bildarratzek-esan-du-ekitatearen-alde-egiten-ez-duten-eskolak-argazkitik-kanpo-geratuko-direla.htm | Gizartea | Bildarratzek esan du ekitatearen alde egiten ez duten eskolak «argazkitik kanpo» geratuko direla | Steilasek eta EHIGEk kritikatu egin dute Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako hezkuntza akordioa erdiesteko lantaldean aurkeztutako lehen testua. Bildarratzek espero du datorren urteko udaberrian onartzea hezkuntza legea. | Bildarratzek esan du ekitatearen alde egiten ez duten eskolak «argazkitik kanpo» geratuko direla. Steilasek eta EHIGEk kritikatu egin dute Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako hezkuntza akordioa erdiesteko lantaldean aurkeztutako lehen testua. Bildarratzek espero du datorren urteko udaberrian onartzea hezkuntza legea... | Atzo Eusko legebiltzarrean hezkuntza akordioa erdiesteko sortutako lantaldeko buruak lehen testua aurkeztu ostean, erreakzioen eguna izaten ari da gaurkoa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek hitzarmenerako bi gai zentralak izan ditu ahotan Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan: euskara eta s... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.