date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209402/txillardegiri-gipuzkoako-urrezko-plaka-ematearen-aurka-egin-dute-gipuzkoako-batzar-nagusiek.htm
Gizartea
Txillardegiri Gipuzkoako Urrezko Plaka ematearen aurka egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek
EH Bilduren proposamena atzera bota dute gainontzeko alderdiek. Hala ere, EAJk eginiko zuzenketa bat onartu dute, eta hautagaiaren merezimenduak eta zirkunstantziak aztertzeko proposamen bat jaso dute bertan.
Txillardegiri Gipuzkoako Urrezko Plaka ematearen aurka egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. EH Bilduren proposamena atzera bota dute gainontzeko alderdiek. Hala ere, EAJk eginiko zuzenketa bat onartu dute, eta hautagaiaren merezimenduak eta zirkunstantziak aztertzeko proposamen bat jaso dute bertan.
Ez dute onartu Gipuzkoako Urrezko Plaka Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenari emateko EH Bilduren proposamena. Gipuzkoako Batzar Nagusiek atzera bota dute egitasmoa, eta, horrenbestez, ez diote Gipuzkoako Foru Aldundiaren bereizgarririk emango Txillardegiri. Hala ere, EAJk eginiko zuzenketa bat onartu dute Gi...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209403/labek-5000-afiliatu-irabazi-ditu-azken-bost-urteetan.htm
Ekonomia
LABek 5.000 afiliatu irabazi ditu azken bost urteetan
2021ean sindikatu guztiek berreskuratu dituzte ordezkariak.
LABek 5.000 afiliatu irabazi ditu azken bost urteetan. 2021ean sindikatu guztiek berreskuratu dituzte ordezkariak.
Duela bost urte «sindikalismoa birpentsatu» eta sektore berrietara gerturatzeko urratsa egin zuen LABek. Arrakastaz egin duela uste du, 2017az geroztik %12,4 handitu baitu afiliatuen kopurua. 2021. urtea 46.178 kiderekin amaitu du: bost urte lehenago baino 5.095 gehiagorekin. Gainera, kide berrien artean %56 emakumeak...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209404/itzulia-laquotour-txiki-batraquo-izango-dela-esan-du-roberto-laiseka-zuzendari-teknikoak.htm
Kirola
Itzulia «Tour txiki bat» izango dela esan du Roberto Laiseka zuzendari teknikoak
Hondarribian hasiko da Euskal Herriko Itzulia, apirilaren 4an, erlojupekoarekin, eta Arrate gainean (Eibar) bukatuko, sei etapa osatu ondoren. Antolatzaileek esan dute ibilbide «gogorra» osatu dutela. Gaur aurkeztu dituzte sei etapak, Hondarribian bertan.
Itzulia «Tour txiki bat» izango dela esan du Roberto Laiseka zuzendari teknikoak. Hondarribian hasiko da Euskal Herriko Itzulia, apirilaren 4an, erlojupekoarekin, eta Arrate gainean (Eibar) bukatuko, sei etapa osatu ondoren. Antolatzaileek esan dute ibilbide «gogorra» osatu dutela. Gaur aurkeztu dituzte sei etapak, Hon...
Euskal Herriko Itzulia apirilaren 4an hasiko da, Hondarribian, eta, sei etapa osatu ondoren, Arrateko gainean (Eibar) emango diote amaiera txirrindulariek, apirilaren 9an. 900 kilometro inguruko ibilbidea osatu dute antolatzaileek (iaz baino 100 gutxiago), eta, Roberto Laiseka lasterketako zuzendari teknikoaren hitzeta...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209405/berrikuntzak-bihotza-ukitzen-dizunean.htm
albisteak
Berrikuntzak bihotza ukitzen dizunean
Urtero ospitaletik kanpo bihotz-biriketako geldialdia izaten duten ia mila euskal herritarren %10ek baino ez dute bizirik irauten. Ehuneko hori hobetzeko modu bakarra arreta goiztiarra da, eta hori Ermuan egingarriagoa da Bexen Cardioren ekimenari esker, zeina Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuan dagoen sartuta.
Berrikuntzak bihotza ukitzen dizunean. Urtero ospitaletik kanpo bihotz-biriketako geldialdia izaten duten ia mila euskal herritarren %10ek baino ez dute bizirik irauten. Ehuneko hori hobetzeko modu bakarra arreta goiztiarra da, eta hori Ermuan egingarriagoa da Bexen Cardioren ekimenari esker, zeina Innobasqueko Kasu Pr...
Goiz esku hartzeak, bizirik irteten den jende kopurua areagotzeaz gain, geldialdi kardiorrespiratorioaren ondorioak hain larriak ez izaten lagundu dezake. Baina, hori lortzeko, ospitalez kanpoko baliabideak eduki behar dira, bai baliabide teknikoak, bai giza baliabideak. Hau da, biktimarengandik hurbil dagoenak sintoma...
2022-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/209406/berritu-hobeto-monitorizatzeko.htm
albisteak
Berritu, hobeto monitorizatzeko
Biolan 2006az geroztik ari da elikadura industrian eta osasun sektorean aplikatutako diagnosirako biosentsoreak garatzen, eta ekipamenduan belaunaldi berri bat merkaturatzeko zorian dago: arrakastaz gehitu dizkio ekodiseinua eta konektagarritasuna, eta, berrikuntza horiei esker, enpresa Innobasqueren Kasu Praktikoen Ba...
Berritu, hobeto monitorizatzeko. Biolan 2006az geroztik ari da elikadura industrian eta osasun sektorean aplikatutako diagnosirako biosentsoreak garatzen, eta ekipamenduan belaunaldi berri bat merkaturatzeko zorian dago: arrakastaz gehitu dizkio ekodiseinua eta konektagarritasuna, eta, berrikuntza horiei esker, enpresa...
Edozein enpresak, baita produktuen heldutasunaz harro daudenek ere, erronka handia dute aurrean: horiek jasangarriago bihurtzea. Gaur egun, ekodiseinua merkatuaren eskakizuna da, baina, batez ere, jokabide irizpide bat, gizarte erantzukizunaren adierazgarria, eta, beraz, funtsezkoa da enpresak bizirik iraun dezan. Gain...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209407/libiako-lehen-ministroak-dio-ez-duela-onartuko-bere-ordezkoaren-zilegitasuna.htm
Mundua
Libiako lehen ministroak dio ez duela onartuko bere ordezkoaren zilegitasuna
Ordezkarien Ganberak bihar egingo du beste gobernuburu bat aukeratzeko bozketa. NBEk ohartarazi du herrialdea «nahaspilara eta desadostasunera itzuliko» dela erakundeak «bikoiztuz gero».
Libiako lehen ministroak dio ez duela onartuko bere ordezkoaren zilegitasuna. Ordezkarien Ganberak bihar egingo du beste gobernuburu bat aukeratzeko bozketa. NBEk ohartarazi du herrialdea «nahaspilara eta desadostasunera itzuliko» dela erakundeak «bikoiztuz gero».
Libian gutxi iraun du batasun gobernuaren inguruan zegoen adostasunak. Iazko abenduaren 24an presidentetzarako eta parlamenturako bozak egin behar zituzten, baina, lehenik topaketa hori hilabete atzeratu, eta gero data finkorik gabe utzi zuten, desadostasun politikoak eta segurtasun arrazoiak argudio hartuta. Horrek ar...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209408/gutxieneko-soldata-mila-eurora-igo-du-espainiako-gobernuak.htm
Ekonomia
Gutxieneko soldata mila eurora igo du Espainiako Gobernuak
CCOOrekin eta UGTrekin egin du akordioa. CEOE patronalak ezezkoa eman dio.
Gutxieneko soldata mila eurora igo du Espainiako Gobernuak. CCOOrekin eta UGTrekin egin du akordioa. CEOE patronalak ezezkoa eman dio.
SMI lanbide arteko gutxieneko soldata mila euro izango da Hego Euskal Herrian. Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak eta Pepe Alvarez UGTkoak izenpetu duten akordioaren ondorioz, urtarrilaren 1eko atzerako eragina izango du itunak. Horrenbestez, urtarrilean orain arteko SMIa jaso d...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209409/berme-batzordeak-proposatu-du-sayasek-eta-adanerok-bi-urte-eta-erdiz-upnko-kide-izateari-uztea.htm
Politika
Berme Batzordeak proposatu du Sayasek eta Adanerok bi urte eta erdiz UPNko kide izateari uztea
Bi diputatuek ezingo lukete UPNrekin aurkeztu datorren urteko udal eta foru hauteskundeetan, eta ezta Espainiako Gorteetarako hurrengo bozetan ere.
Berme Batzordeak proposatu du Sayasek eta Adanerok bi urte eta erdiz UPNko kide izateari uztea. Bi diputatuek ezingo lukete UPNrekin aurkeztu datorren urteko udal eta foru hauteskundeetan, eta ezta Espainiako Gorteetarako hurrengo bozetan ere.
UPNren Berme Batzordeak proposatu du Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuek bi urte eta erdiz alderdiko militante izateari uztea. Berme Batzordeak proposatutakoaren arabera, Sayasek eta Garcia Adanerok neurririk gogorrena saihestuko lukete, alderditik egoztea, baina ezingo lukete hurrengo hauteskundeetan par...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209410/lanorduen-muga-gainditzen-dute-etxeko-langileen-76k.htm
Ekonomia
Lanorduen muga gainditzen dute etxeko langileen %76k
Bizkaiko ELE elkarteak salatu du paperik gabeko langileen ia %20k 800 eurotik beherako soldata dutela
Lanorduen muga gainditzen dute etxeko langileen %76k. Bizkaiko ELE elkarteak salatu du paperik gabeko langileen ia %20k 800 eurotik beherako soldata dutela
Urteak joan eta urteak etorri, etxeko langileen lanari buruzko datu kezkagarriak ematen ditu ELE Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak. Haren aholkularitzara iaz jo zuten sektoreko 544 langileei galdetuta lortutako datuek erakusten dute ordu gehiegi egiten dutela lan, eta ez dutela jasotzen legokiekeen soldata osoa. Lor...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209411/haizea-windek-beste-lantegi-bat-irekiko-du-bilboko-portuan.htm
Ekonomia
Haizea Windek beste lantegi bat irekiko du Bilboko portuan
Haize errotetarako dorreak eraikitzen dituen enpresa horrek beste planta bat izango du, eta 350 langile kontratatuko ditu. Ez dio beldurrik Siemens Gamesaren krisiari.
Haizea Windek beste lantegi bat irekiko du Bilboko portuan. Haize errotetarako dorreak eraikitzen dituen enpresa horrek beste planta bat izango du, eta 350 langile kontratatuko ditu. Ez dio beldurrik Siemens Gamesaren krisiari.
Haizea Wind Groupek Bilboko portuan duen lantegiak ahizpa bikia izango du aurki. Energia aerosorgailuentzako dorreak eraikitzen dituen enpresa horrek 350 langileko beste planta bat eraikiko du egungoaren alboan. Orain arte, hiru zatiko dorreak eraikitzen zituzten batez ere, eta monopiloteen edo ziri bakarreko dorreen n...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209412/goi-mailako-irakaskuntza-trantsizio-energetikoa-eta-zerbitzu-publikoen-saretzea-lehenetsi-ditu-etxegaraik.htm
Politika
Goi mailako irakaskuntza, trantsizio energetikoa eta zerbitzu publikoen saretzea lehenetsi ditu Etxegaraik
Euskal Hirigune Elkargoak aurten izanen dituen lehentasunak finkatu ditu Baionan Ipar Euskal Herriko lehendakariak.
Goi mailako irakaskuntza, trantsizio energetikoa eta zerbitzu publikoen saretzea lehenetsi ditu Etxegaraik. Euskal Hirigune Elkargoak aurten izanen dituen lehentasunak finkatu ditu Baionan Ipar Euskal Herriko lehendakariak.
Bost urte bete ditu Euskal Hirigune Elkargoak, baina Ipar Euskal Herriko lehen instituzioa bere lehen agintaldi osoaren hasieran baizik ez dago. Lehen bilan bat egiteko «goizegi» bada ere, Jean Rene Etxegarai lehendakariak uste du badela «elkargo gogo» bat: «Bada sentimendua elkargoak gure arazo guziak konpondu ditzake...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209413/marka-erabakigarria-lortu-dute-fusio-energia-sortzeko-lasterketan.htm
Bizigiro
Marka erabakigarria lortu dute fusio energia sortzeko lasterketan
Bost segundoz eutsi diote fusio erreakzio bati Oxfordeko laborategi batean, eta 11 megawatt sortu dituzte. Esperimentala da lortutakoa, baina garrantzitsua, iradokitzen duelako benetan lor daitekeela fusio komertziala.
Marka erabakigarria lortu dute fusio energia sortzeko lasterketan. Bost segundoz eutsi diote fusio erreakzio bati Oxfordeko laborategi batean, eta 11 megawatt sortu dituzte. Esperimentala da lortutakoa, baina garrantzitsua, iradokitzen duelako benetan lor daitekeela fusio komertziala.
Ez du asko ematen, baina mugarria izan daiteke: Oxfordeko (Ingalaterra) JET laborategian fusio erreakzioen marka ezarri dute: bost segundoz eutsi ahal izan diote fusioari, eta 59 megajouleko beroa sortu dute. 1997. urteraino egin behar da atzera aurreko marka aurkitzeko. JETek berak segundo bateko erreakzioan 22 megajo...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209414/eako-nazio-batzorde-eragileak-maiorga-ramirez-eta-beste-lau-kideren-afiliazioa-eten-du.htm
Politika
EAko Nazio Batzorde Eragileak Maiorga Ramirez eta beste lau kideren afiliazioa eten du
Maiorga Ramirez, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korresi eten die kidetza, lau urterako.
EAko Nazio Batzorde Eragileak Maiorga Ramirez eta beste lau kideren afiliazioa eten du. Maiorga Ramirez, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korresi eten die kidetza, lau urterako.
Eusko Alkartasunak jakinarazi duenez, Nazio Batzorde Eragileak aho batez onartu du Maiorga Ramirez, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korresen aurka 2021eko irailean irekitako zehapen-espedientearen instruktoreak aurkeztutako ebazpen proposamena. Horren arabera, Exekutiba Nazionalak era...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209415/alex-txikonek-bertan-behera-utzi-du-manaslura-neguan-igotzeko-saioa.htm
Kirola
Alex Txikonek bertan behera utzi du Manaslura neguan igotzeko saioa
Elurte handia espero dute datozen egunetarako. «Zain egon gara, eta zain egote horretan nekatu egin gara, asko», adierazi du alpinistak.
Alex Txikonek bertan behera utzi du Manaslura neguan igotzeko saioa. Elurte handia espero dute datozen egunetarako. «Zain egon gara, eta zain egote horretan nekatu egin gara, asko», adierazi du alpinistak.
«Hemen ez dago zer eginik». Eguraldiak behartuta amore eman du Alex Txikon alpinista (Lemoa, Bizkaia, 1981) buru duen taldeak. Neguan Manaslura (Nepal, 8.163 metro) igotzea zen helburua. Munduko mendirik garaienetan zortzigarrena da. «Azkeneko eguna da hau, negua oso gogorra izan da; elur asko bota du. Egun gutxi batz...
2022-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/209416/ahta-bilbon-eta-gasteizen-sartzeko-lanak-arintzea-hitzartu-dute.htm
Gizartea
AHTa Bilbon eta Gasteizen sartzeko lanak «arintzea» hitzartu dute
Bi hiriburuetan trenbidea lurperatzeko protokoloak sinatu dituzte gaur. Dokumentuetan ez dute finantziazioa zehaztu, ezta obrak amaitzeko epeak ere.
AHTa Bilbon eta Gasteizen sartzeko lanak «arintzea» hitzartu dute. Bi hiriburuetan trenbidea lurperatzeko protokoloak sinatu dituzte gaur. Dokumentuetan ez dute finantziazioa zehaztu, ezta obrak amaitzeko epeak ere.
AHT abiadura handiko trena Bilbon eta Gasteizen sartzeko protokoloak sinatu dituzte gaur Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, bi hiriburuetako udalek eta Arabako Foru Aldundiak, Gasteizen. Aurrez alde guztiek hitzez hartutako konpromisoak idatziz jaso dituzte dokumentuetan: hala nola, bi hiriburuetan geltokiak lur...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209419/hiri-zahar-zikinetik-ihes-egiteko-kantuak.htm
Kultura
Hiri zahar zikinetik ihes egiteko kantuak
Skabidean taldeak laugarren diskoa atera du, 'Hiri zahar zikina'. Lanak reggae musika du oinarri, baina zenbait estilo nahasten ditu. Hilaren 19an lehen kontzertua emango dute, Donostiako Doka aretoan
Hiri zahar zikinetik ihes egiteko kantuak. Skabidean taldeak laugarren diskoa atera du, 'Hiri zahar zikina'. Lanak reggae musika du oinarri, baina zenbait estilo nahasten ditu. Hilaren 19an lehen kontzertua emango dute, Donostiako Doka aretoan
Hilare
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209441/diploma-olinpikoa-lortu-du-lucas-egibarrek.htm
Kirola
Diploma olinpikoa lortu du Lucas Egibarrek
2018ko Olinpiar Jokoetan bezala, zazpigarren amaitu du snowboard kros proban. Lehen jaitsieratik kontrakarrean aritu da, eta, zorte apur batekin finalerdietara iritsi den arren, ezin izan du domina eskuratu.
Diploma olinpikoa lortu du Lucas Egibarrek. 2018ko Olinpiar Jokoetan bezala, zazpigarren amaitu du snowboard kros proban. Lehen jaitsieratik kontrakarrean aritu da, eta, zorte apur batekin finalerdietara iritsi den arren, ezin izan du domina eskuratu.
Domina olinpikoa: horixe zen Lucas Egibarri bere garaipen zerrendan falta zitzaion domina. Bazuen itxaropena Pekingo Jokoetan lortzeko. Baina ezinezkoa izan da. Diploma olinpikoarekin konformatu behar izan du donostiarrak. Beste lau urte itxaron beharko du bere ametsa betetzeko. 2018ko Pyeonchangeko Jokoetan bezala, za...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209443/iragarri-dute-labik-gaur-murrizketak-era-funtsezkoan-arinduko-dituela.htm
Gizartea
Iragarri dute Labik gaur murrizketak era «funtsezkoan» arinduko dituela
Arratsaldean izango da bilera, eta Iñigo Urkullu lehendakariak emango du gero erabakien berri
Iragarri dute Labik gaur murrizketak era «funtsezkoan» arinduko dituela. Arratsaldean izango da bilera, eta Iñigo Urkullu lehendakariak emango du gero erabakien berri
Eusko Jaurlaritzako iturriek iragarri dutenez, COVID-19aren hedatzea geldiarazteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako neurriak hartzen dituen Labi batzordeak «funtsezko» aldaketak ekarriko dituzten neurriak ebatziko ditu gaur arratsaldean. Nolanahi ere, egun indarrean dauden neurri murriztaileak indarrean egongo dira igand...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209444/euskal-herriko-neska-gazteek-errepide-bat-moztu-dute-donostian-zaintzarik-gabe-bizitzarik-ez-lelopean.htm
Gizartea
Euskal Herriko Neska Gazteek errepide bat moztu dute Donostian, 'Zaintzarik gabe bizitzarik ez' lelopean
Gizonezkoek zaintzaren alorrean «erantzukizunik» hartu gabe jarraitzen dutela salatu dute, eta emakumeen bizitzak «prekarizatzen» dituela oraindik ere «heteropatriarkatu kapitalistak». Antolakuntzarako deia luzatu diete neska gazteei.
Euskal Herriko Neska Gazteek errepide bat moztu dute Donostian, 'Zaintzarik gabe bizitzarik ez' lelopean. Gizonezkoek zaintzaren alorrean «erantzukizunik» hartu gabe jarraitzen dutela salatu dute, eta emakumeen bizitzak «prekarizatzen» dituela oraindik ere «heteropatriarkatu kapitalistak». Antolakuntzarako deia luzatu ...
Donostiako Amara Berri auzoko Karlos I.aren hiribidea moztu dute Euskal Herriko Neska Gazteek gaur goizean: hirirako sarrera nagusietako bat. Edukiontzi bat errepide erdira eraman dute, eta eseri egin dira Zaintzarik gabe bizitzarik ez! leloa zeramaten bi pankartaren atzean. Twitterren salatu dutenez, ekintzan parte ha...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209445/eako-militantzia-eten-izana-laquobidegabekeriatzatraquo-jo-du-maiorga-ramirezek.htm
Politika
EAko militantzia eten izana «bidegabekeriatzat» jo du Maiorga Ramirezek
Hari eta sektore kritikoko beste lau kideri lau urterako militantzia etetea «hutsegitea» dela deritzo, eta, barne organoetan errekurtsoa jartzeaz gain, auzitara jotzeko asmoa iragarri du.
EAko militantzia eten izana «bidegabekeriatzat» jo du Maiorga Ramirezek. Hari eta sektore kritikoko beste lau kideri lau urterako militantzia etetea «hutsegitea» dela deritzo, eta, barne organoetan errekurtsoa jartzeaz gain, auzitara jotzeko asmoa iragarri du.
«Praktikan, lau urterako kanporatu gaituzte». Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoko ordezkaria haserre agertu da EAk hartutako erabakiarekin: Nazio Batzorde Eragileak aho batez onartu du hari eta beste lau kideri militantzia etetea proposatzen zuen ebazpena. Edukiaz gain, moduekin ere oso kritiko agertu da Ramirez. Ha...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209446/bruselak-onartu-du-inflazioak-uste-baino-motelago-egingo-duela-behera.htm
Ekonomia
Bruselak onartu du inflazioak uste baino motelago egingo duela behera
Europako batzordeak iragarri du omikronaren olatua amaitzean hazkunde ekonomikoak indarra hartuko duela
Bruselak onartu du inflazioak uste baino motelago egingo duela behera. Europako batzordeak iragarri du omikronaren olatua amaitzean hazkunde ekonomikoak indarra hartuko duela
Europako Batzordeak berritu egin ditu bere iragarpen ekonomikoak, eta bi datu nabarmendu ditu: hazkundea bizkortu egingo da hurrengo hilabeteetan, behin omikronaren olatua igarotzen denean, eta inflazio handiak hasieran uste baino gehiago iraungo du. 2021eko udazkeneko iragarpenekin alderatuta, aldaketarik handiena in...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209447/oier-oaren-aldeko-elkarretaratzea-eginen-dute-heldu-den-asteartean-baionan.htm
Politika
Oier Oaren aldeko elkarretaratzea eginen dute heldu den asteartean Baionan
Bernat Etxepare lizeoko ikasle eta irakasleek deitu dute protestara, eta EH Baik, Bake Bideak eta Bakegileek bat egin dute mobilizazioarekin. 13:15ean izanen da, Baionako Auzitegiaren aitzinean, han epaituko baitute euskal preso ohia.
Oier Oaren aldeko elkarretaratzea eginen dute heldu den asteartean Baionan. Bernat Etxepare lizeoko ikasle eta irakasleek deitu dute protestara, eta EH Baik, Bake Bideak eta Bakegileek bat egin dute mobilizazioarekin. 13:15ean izanen da, Baionako Auzitegiaren aitzinean, han epaituko baitute euskal preso ohia.
Heldu den otsailaren 15ean, asteartearekin, berriz epaituko dute Oier Oa euskal preso ohia, Frantziako Estatuko lurraldean bizitzeko duen debekua haustea leporatuta. Parisko Zigor Auzitegiak abenduaren 6an ebatzi zuen ez ziotela lurralde debekurik kenduko, eta, beraz, familiarengandik bananduta eta lantokira joan ezini...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209448/haurrek-ez-dute-maskararik-jarri-beharko-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-ikastetxeetako-jolastokietan.htm
Gizartea
Haurrek ez dute maskararik jarri beharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako jolastokietan
Gaur goizean bildu dira Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardui sailburuak. Espainiako Gobernuaren dekretuaren nondik norakoak aztertu dituzte, eta erabaki dute aurrerantzean haurrek ez dutela zertan maskararik jantzi jolastokietan.
Haurrek ez dute maskararik jarri beharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako jolastokietan. Gaur goizean bildu dira Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardui sailburuak. Espainiako Gobernuaren dekretuaren nondik norakoak aztertu dituzte, eta erabaki dute aurrerantzean haurrek ez dutela zertan maskararik jantzi ...
Gaurtik ez da zertan maskararik jantzi kalean, eta aurrerantzean haurrek ere ez dute maskararik jantzi beharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako jolastokietan. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak bilera egin dute gaur goizean, eta Espainiako Gobernuak ikastetxeetak...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209449/eajk-pse-eek-eta-eh-bilduk-eskatu-dute-itunpeko-ikastetxeen-hitzarmena-hezkuntza-lege-berrian-egokitzeko.htm
Gizartea
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk eskatu dute itunpeko ikastetxeen hitzarmena Hezkuntza lege berrian egokitzeko
Hitzarmen hori gehienez bi urtera mugatzeko eskatu du Elkarrekin Podemos-IUk.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk eskatu dute itunpeko ikastetxeen hitzarmena Hezkuntza lege berrian egokitzeko. Hitzarmen hori gehienez bi urtera mugatzeko eskatu du Elkarrekin Podemos-IUk.
Eusko Jaurlaritzak ikastetxe pribatuekin dituen itunak sei urtez berritzeko eskatu dute gaur EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean,baina ñabardura bat erantsita: irizpide hori egokitzeko, hain zuzen, adostear den Hezkuntza lege berrian. Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztu du jatorrizko ekinbidea, baina Jaurlari...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209450/elak-borroka-agindu-du-enpresetan-estatalizazioari-aurre-egiteko.htm
Ekonomia
ELAk «borroka» agindu du enpresetan estatalizazioari aurre egiteko
Azken lan erreformak aldatu ez dituen elementuak mugatzen saiatuko da negoziazio kolektiboan: kaleratze merkeak eta enpresek lan baldintzak beren kabuz aldatzeko gaitasuna.
ELAk «borroka» agindu du enpresetan estatalizazioari aurre egiteko. Azken lan erreformak aldatu ez dituen elementuak mugatzen saiatuko da negoziazio kolektiboan: kaleratze merkeak eta enpresek lan baldintzak beren kabuz aldatzeko gaitasuna.
Espainiako Kongresuak joan den astean onartutako lan erreformak negoziazio kolektiboaren jokoa aldatu du, eta horretara egokitu behar dute estrategia euskal sindikatuek. Haien artean handienak, ELAk, agindu du enpresetara borroka eramango duela, horrela gerarazi nahi duelako oraingo lan araudiak bere ustez hedatzen due...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209451/ehunka-familia-indigena-kanporatzea-eragotzi-du-xiomara-castrok.htm
Mundua
Ehunka familia indigena kanporatzea eragotzi du Xiomara Castrok
Enpresari baten arabera, 200 hektarea inguruko lurralde bat bere jabetzakoa da. Lenca indigenenen esanetan, titulu bat dute adierazten duena haiek direla lur horien jabeak.
Ehunka familia indigena kanporatzea eragotzi du Xiomara Castrok. Enpresari baten arabera, 200 hektarea inguruko lurralde bat bere jabetzakoa da. Lenca indigenenen esanetan, titulu bat dute adierazten duena haiek direla lur horien jabeak.
Xiomara Castro Hondurasko presidenteak aginduta, lenca indigenen ehunka familia kanporatzea eragotzi zuten atzo. Hondurasko hedabideek kaleratu dutenez, dozenaka polizia Tierras del Padre herrira —Tegucigalpa hiriburutik hamar bat kilometrora— joan ziren atzo, epaile batekin eta kanporatzea gauzatzeko agindu batekin. E...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209452/arabako-metalean-manifestaziora-deitu-dute-hilaren-19rako-gasteizen.htm
Ekonomia
Arabako metalean manifestaziora deitu dute hilaren 19rako, Gasteizen
Datorren asteartean elkartuko dira sindikatuak SEA patronalarekin aurreneko aldiz. ELA, LAB eta CCOOren dinamikarekin bat egin dute USO, ESK eta CGTk ere.
Arabako metalean manifestaziora deitu dute hilaren 19rako, Gasteizen. Datorren asteartean elkartuko dira sindikatuak SEA patronalarekin aurreneko aldiz. ELA, LAB eta CCOOren dinamikarekin bat egin dute USO, ESK eta CGTk ere.
Urte hasiera beroa iragarri dute sindikatuek Arabako metalean. SEA patronalari ohartarazi diote lanuzteak eta protestak ugarituko dituztela negoziazioei berrekin eta haien eskakizunei erantzun ezean. Izan ere, hiru urte baino gehiago dira sektoreko hitzarmena berritzeko negoziazioei ekin zietenetik. Bada, «blokeo» egoe...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209453/espainiako-gorenak-erabaki-du-jaione-jauregiren-kontrako-auzia-ez-dagoela-preskribaturik.htm
Politika
Espainiako Gorenak erabaki du Jaione Jauregiren kontrako auzia ez dagoela preskribaturik
1981. urtean ETAk huts eginiko eraso batean parte hartu izana leporatu zioten.
Espainiako Gorenak erabaki du Jaione Jauregiren kontrako auzia ez dagoela preskribaturik. 1981. urtean ETAk huts eginiko eraso batean parte hartu izana leporatu zioten.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 2020. urtean erabaki zuen Jaione Jauregiren kontra zegoen auzi bat bertan behera uztea, hari leporaturikoak preskribatuta zeudelakoan. Fiskaltzak, ordea, helegitea jarri zion erabakiari, eta Espainiako Auzitegi Nagusiko II. salak onartu egin du helegitea, eta, beraz, auziak aurrera jarrai...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209454/europako-batasunak-proposatu-du-gasteiz-eta-iruntildeea-artean-ez-eraikitzea-abiadura-handiko-trenik.htm
Gizartea
Europako Batasunak proposatu du Gasteiz eta Iruñea artean ez eraikitzea abiadura handiko trenik
Nafarroako AHT Gelditu plataformak berri on moduan hartu du proposamena
Europako Batasunak proposatu du Gasteiz eta Iruñea artean ez eraikitzea abiadura handiko trenik. Nafarroako AHT Gelditu plataformak berri on moduan hartu du proposamena
Europa Barneko Garraio Sareak txosten batean proposatu du Gasteiz eta Iruñea artean AHT linea egin beharrean oraingo ohiko trenak erabiltzen jarraitzea. Kontuan hartu du ez dagoela aurreikusita 2030a baino lehen abiadura handiko burdinbiderik eraikitzea. Nafarroako AHT Gelditu plataformak ohar bidez adierazi du «zarta...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209455/eusko-legebiltzarrak-jaurlaritzari-eskatu-dio-laquohedabideen-egoeraraquo-aintzat-hartzeko-laguntzak-bideratzeko-orduan.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio «hedabideen egoera» aintzat hartzeko laguntzak bideratzeko orduan
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk galdegin dute hedabideen audientziak neurtzeko sistema propioa sortzeko eta laguntzak banatzean euskararen presentzia aintzat hartzeko. Gainerako taldeek, baina, atzera bota dute eskaera.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio «hedabideen egoera» aintzat hartzeko laguntzak bideratzeko orduan. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk galdegin dute hedabideen audientziak neurtzeko sistema propioa sortzeko eta laguntzak banatzean euskararen presentzia aintzat hartzeko. Gainerako taldeek, baina, atzera b...
Eusko Jaurlaritzak iazko azaroan iragarri zuen bost milioi euroko diru laguntza emango ziela hedabideei, COVID-19ak eragindako «lurrikara ekonomikoari» aurre egiteko. Hekimen Euskarazko Hedabideen Elkarteak orduan gaitzetsi zuen %6,6 soilik izango da euskarazko hedabideentzat; izan ere, euskara hutsezko bi hedabide soi...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209456/duela-astebete-baino-26-eri-gutxiago-daude-covid-19ak-jota-ospitalean.htm
Gizartea
Duela astebete baino %26 eri gutxiago daude COVID-19ak jota ospitalean
Hego Euskal Herrian 634 gaixo daude erietxeratuta.
Duela astebete baino %26 eri gutxiago daude COVID-19ak jota ospitalean. Hego Euskal Herrian 634 gaixo daude erietxeratuta.
Pandemiaren datuak etengabe hobera egiten ari dira azken asteetan: gutxitzen ari dira positiboak, baita ospitalean dauden gaixoena ere. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 634 gaixok behar dute erietxeetako arta, daturik onena abenduaren 28tik. Kopurua etengabe ari da be...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209457/graduz-aldatuta-kartzelara-itzuli-beharko-du-jon-crespok.htm
Politika
Graduz aldatuta, kartzelara itzuli beharko du Jon Crespok
Espainiako Auzitegi Nazionalak gibelera bota du euskal presoari lehendik ezarritako hirugarren gradua, eta bigarren gradura itzularaziko dute. Basauriko espetxean sartu beharko du berriro.
Graduz aldatuta, kartzelara itzuli beharko du Jon Crespok. Espainiako Auzitegi Nazionalak gibelera bota du euskal presoari lehendik ezarritako hirugarren gradua, eta bigarren gradura itzularaziko dute. Basauriko espetxean sartu beharko du berriro.
Hirugarren graduan zegoen, eta bigarrenera itzuli beharko du berriro. Euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak salatu izan duen gradu erregresioak izen-abizenak ditu, izan ere: kasu honetan, Jon Crespo Galdakaoko (Bizkaia) euskal presoarenak. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Crespok Basauriko (Bizkaia) espetxean sartu...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209458/dassault-enpresako-langileak-protestan-dira-lansarien-igoera-eskatzeko.htm
Ekonomia
Dassault enpresako langileak protestan dira lansarien igoera eskatzeko
Enpresak irabazi handiak eginik ere zuzendaritzarekin egin negoziazioen blokeoa salatu dute
Dassault enpresako langileak protestan dira lansarien igoera eskatzeko. Enpresak irabazi handiak eginik ere zuzendaritzarekin egin negoziazioen blokeoa salatu dute
Azarotik protestan dira Angeluko Dassault Aviation hegazkingintza enpresako langileak, ez dutelako lortu haien lansaria nahi bezainbat emendatzea. Greba izan dute gaur, Angeluko (Lapurdi) egoitzan. Goizetik barrikadak egin dituzte enpresaren aitzinean, egurrezko paletei su emanez, CGT eta CFDT sindikatuek deiturik. Doz...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209459/pse-eek-eta-eh-bilduk-iruntildea-okan-eginiko-akordioak-pp-haserretu-du.htm
Politika
PSE-EEk eta EH Bilduk Iruña Okan eginiko akordioak PP haserretu du
Ezkerreko indarrak ados jarri dira 2022ko aurrekontuak onartzeko, baina erabakiak sozialisten eta popularren arteko «leialtasuna» kolokan jarri du, Iturgaizek ohartarazi duenez. PPko eta PSE-EEko buruzagiak datorren astean biltzekoak ziren, baina PPkoak bertan behera utzi du bilera.
PSE-EEk eta EH Bilduk Iruña Okan eginiko akordioak PP haserretu du. Ezkerreko indarrak ados jarri dira 2022ko aurrekontuak onartzeko, baina erabakiak sozialisten eta popularren arteko «leialtasuna» kolokan jarri du, Iturgaizek ohartarazi duenez. PPko eta PSE-EEko buruzagiak datorren astean biltzekoak ziren, baina PPkoa...
PSE-EEk eta EH Bilduk aurtengo aurrekontuak onartzeko akordioa lortu dute Iruña Okan (Araba). Gobernu taldeak EH Bilduren proposamenak sartu ditu aurrekontu proiektuan, eta PPren haserrea eragin du horrek. Izan ere, sozialistek PPkoen babesa dute herrian 2005etik. Horregatik, Carlos Iturgaiz Araba, Bizkai eta Gipuzkoak...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209460/macronek-sei-erreaktore-nuklear-berri-agindu-ditu-2035-urterako.htm
Ekonomia
Macronek sei erreaktore nuklear berri agindu ditu 2035. urterako
Itsasoko 50 parke eoliko jarri nahi ditu 2050erako, eta hamar aldiz handitu potentzia fotovoltaikoa
Macronek sei erreaktore nuklear berri agindu ditu 2035. urterako. Itsasoko 50 parke eoliko jarri nahi ditu 2050erako, eta hamar aldiz handitu potentzia fotovoltaikoa
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak handitu egin du energia nuklearraren aldeko apustua. Iragarri du beste sei erreaktore nuklear egingo dituztela, 2028an hasita eta 2035. urtean martxan izateko. Gainera, agindu du inbertsio handiak egingo dituela energia berriztagarrietan: itsasoko 50 parke eoliko jarri nahi ditu ...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209461/ibon-koteron-eta-gemma-martinez-izango-dira-farolin-eta-zaranbolas-bilboko-inauterietan.htm
Bizigiro
Ibon Koteron eta Gemma Martinez izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko inauterietan
Koteronek albokari emandako bultzada nabarmendu du hiribilduko Jai Batzorde Mistoak, eta arte eszenikoetan egindako ibilbidea aitortu diote Martinezi. Otsailaren 24tik martxoaren 1era egingo dira inauteriak.
Ibon Koteron eta Gemma Martinez izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko inauterietan. Koteronek albokari emandako bultzada nabarmendu du hiribilduko Jai Batzorde Mistoak, eta arte eszenikoetan egindako ibilbidea aitortu diote Martinezi. Otsailaren 24tik martxoaren 1era egingo dira inauteriak.
Bilboko inauterietako pertsonaia ezinbestekoak dira Farolin eta Zaranbolas, eta hiribilduko gizon eta emakume nabarmenek gorpuzten dituzte, hurrenez hurren. 2022ko aratusteetarako bi asteren faltan —otsailaren 24tik martxoaren 1era bitartean egingo dituzte—, hiribilduko Jai Batzorde Mistoak dagoeneko iragarri ditu aurt...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209462/murrizketa-guztiak-bertan-behera-utzi-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Murrizketa guztiak bertan behera utzi ditu Jaurlaritzak
Osasun larrialdia amaitutzat eman dute, eta Labi bera sakabanatzea erabaki dute. Datorren astelehenetik aurrera sartuko da indarrean Labiren erabakia.
Murrizketa guztiak bertan behera utzi ditu Jaurlaritzak. Osasun larrialdia amaitutzat eman dute, eta Labi bera sakabanatzea erabaki dute. Datorren astelehenetik aurrera sartuko da indarrean Labiren erabakia.
Izurria dela-eta ezarritako murrizketa neurri guztiak bertan behera utzi ditu Eusko Jaurlaritzak. Ez tabernetan ordutegi mugarik, ez hamarnaka eseri beharrik, ez edukiera murrizturik. Labik hala jakinarazi berri du: aurrerantzean bertan behera geratuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19ari aurre egiteko neurr...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209463/hezkuntza-itunerako-oinarrietan-euskarazko-eredu-orokortu-eta-bakarra-falta-dela-sumatu-du-ikastolen-elkarteak.htm
Gizartea
Hezkuntza itunerako oinarrietan «euskarazko eredu orokortu eta bakarra» falta dela sumatu du Ikastolen Elkarteak
Begi onez hartu du doakotasunaren kontzeptua eta segregazioaren gainean egiten den proposamena, eta, hurrengo egunetan sakonago xehatuko badu ere, esan du Hezkuntza Akordioa eta Legea aberasteko proposamenak egingo dituela.
Hezkuntza itunerako oinarrietan «euskarazko eredu orokortu eta bakarra» falta dela sumatu du Ikastolen Elkarteak. Begi onez hartu du doakotasunaren kontzeptua eta segregazioaren gainean egiten den proposamena, eta, hurrengo egunetan sakonago xehatuko badu ere, esan du Hezkuntza Akordioa eta Legea aberasteko proposamena...
Ikastolen Elkarteak plazaratu du lehen iritzia. Euskarazko ereduaren zehaztapen faltan, euskal curriculumaren eta Euskal Herriaren aitortzan ikusi ditu hutsunerik handienak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordeko buruak hezkuntza sistemarako hitzarmenaren oinarriak jaso dituen dokumentuan. Bestalde, begi onez ikusi ...
2022-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/209464/eztarri-bat-eta-bi-hezur.htm
Kirola
Eztarri bat, eta bi hezur
Athleticek berdindu egin du Valentziaren aurka Espainiako Kopako finalerdien joanekoan, San Mamesen (1-1). Martxoaren 2an askatuko da korapiloa.
Eztarri bat, eta bi hezur. Athleticek berdindu egin du Valentziaren aurka Espainiako Kopako finalerdien joanekoan, San Mamesen (1-1). Martxoaren 2an askatuko da korapiloa.
Gauzak ez dira aurrez uste bezalakoak izaten batzuetan. Athleticek ez du lotu oraindik Espainiako Kopako finala jokatzeko aukera... iritzi askotan hala aurreratzen bazen ere. Motiboak ere bai horretarako, ziurrenik; Valentziaren izena ez delako Bartzelonarena eta Real Madrilena bezain gizena. Aurreko kanporaketetan bi ...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209482/verter-recyclingek-ia-bikoiztu-egin-zituen-irabaziak-amildu-aurreko-bi-urteetan.htm
Gizartea
Verter Recyclingek ia bikoiztu egin zituen irabaziak amildu aurreko bi urteetan
2019an, Zaldibarko zabortegia hautsi aurreko urtean, 3,8 milioi euroren mozkin garbia atera zuten jabeek, eta ireki zutenetik, 15,1 milioi eurorena. Irabazien hazkunde ezohikoak izan zituen 2018an eta 2019an, eta jabeek 5,5 milioi euro patrikaratu zituzten 2012tik.
Verter Recyclingek ia bikoiztu egin zituen irabaziak amildu aurreko bi urteetan. 2019an, Zaldibarko zabortegia hautsi aurreko urtean, 3,8 milioi euroren mozkin garbia atera zuten jabeek, eta ireki zutenetik, 15,1 milioi eurorena. Irabazien hazkunde ezohikoak izan zituen 2018an eta 2019an, eta jabeek 5,5 milioi euro pat...
Hautsi eta amildu ez balitz, aurten beteko zen Zaldibarko zabortegia (Bizkaia). 2011n ireki zuten, eta berez 35 urtez aritzeko baimena zuen, 2046 arte. Baina espero baino hiru aldiz azkarrago ari zen betetzen, zabor tonak eta tonak hartuz, eta, amildu zenean, Iñaki Arriola orduko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209484/tolosako-inauteriak-eginen-direla-baieztatu-du-udalak.htm
Bizigiro
Tolosako inauteriak eginen direla baieztatu du udalak
Gaur emanen dute ospakizunari buruzko xehetasun gehiago. Tolosaldeko Ataria-k eman du udalaren erabakiaren berri.
Tolosako inauteriak eginen direla baieztatu du udalak. Gaur emanen dute ospakizunari buruzko xehetasun gehiago. Tolosaldeko Ataria-k eman du udalaren erabakiaren berri.
Atzo iluntzean atera zen albistea argitara: Tolosako Udalak baieztatu du inauteriak antolatuko direla aurten. Tolosaldeko Ataria-k zabaldu du informazioa. Hedabidearen arabera, herriko karrozen elkarteko kide batek eman die erabakiaren berri. Iaz, COVID-19aren izurritearen ondorioz, Udalak bertan behera utzi zituen ina...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209485/pandemiaren-laquokolpearenraquo-ostean-laquoberrabiarazteko-garaiaraquo-iritsi-dela-esan-du-urkulluk.htm
Gizartea
Pandemiaren «kolpearen» ostean, «berrabiarazteko garaia» iritsi dela esan du Urkulluk
Osakidetzak «paradigma aldaketa» behar duela uste du EH Bilduk. Osasun sistemaren «egiturazko arazoei» heltzeko eskatu du Elkarrekin Podemos-IUk.
Pandemiaren «kolpearen» ostean, «berrabiarazteko garaia» iritsi dela esan du Urkulluk. Osakidetzak «paradigma aldaketa» behar duela uste du EH Bilduk. Osasun sistemaren «egiturazko arazoei» heltzeko eskatu du Elkarrekin Podemos-IUk.
Kontrolerako osoko bilkura egiten ari dira Eusko Legebiltzarrean, eta pandemiaren kudeaketari buruz eta aurrera begirako urratsei buruz mintzatu da Iñigo Urkullu lehendakaria. Atzo, Labik erabaki zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean ziren neurri murriztaile guztiak bertan behera uztea, eta lehendakariak gaur b...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209486/eskola-erlijiosoetan-sexu-abusuak-jasandako-60-biktimaren-testigantzak-bildu-ditu-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Eskola erlijiosoetan sexu abusuak jasandako 60 biktimaren testigantzak bildu ditu Nafarroako Gobernuak
Sexu abusuen egiturari eta dimentsioari buruzko txostena aurkeztu du Eduardo Santos kontseilariak.
Eskola erlijiosoetan sexu abusuak jasandako 60 biktimaren testigantzak bildu ditu Nafarroako Gobernuak. Sexu abusuen egiturari eta dimentsioari buruzko txostena aurkeztu du Eduardo Santos kontseilariak.
Elizaren sexu abusuei buruzko txostena aurkeztu du Nafarroako Gobernuko Justizia eta Migrazio Politiketako kontseilari Eduardo Santosek. Zehazki, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerlari talde batek ondu du txostena, eta sexu abusuen biktima izandakoen salaketak hartu dituzte oinarri horretarako. EHU Euskal Herr...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209487/sarek-protestara-deitu-du-biharko-galdakaon-cresporen-gradu-aldaketaren-aurka.htm
Politika
Sarek protestara deitu du biharko Galdakaon, Cresporen gradu aldaketaren aurka
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz berriro sartu beharko du Basauriko espetxean, jada hirugarren graduan eta kalean bazegoen ere. Sarek salatu du «irizpide politikoak» erabili dituztela kartzelara itzularazteko.
Sarek protestara deitu du biharko Galdakaon, Cresporen gradu aldaketaren aurka. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz berriro sartu beharko du Basauriko espetxean, jada hirugarren graduan eta kalean bazegoen ere. Sarek salatu du «irizpide politikoak» erabili dituztela kartzelara itzularazteko.
Sarek manifestaziora deitu du biharko Galdakaon (Bizkaia), Jon Crespo euskal presoaren herrian. 13:00etan abiatuko da protesta, Kurtzeko plazatik, Etxerako bidean oztoporik ez! lelopean. Izan ere, salatuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz berriro kartzelara itzularazi dutela Crespo. Preso galdakoztarra hir...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209488/makina-erreminta-154-hazi-da-2021ean.htm
Ekonomia
Makina-erreminta %15,4 hazi da 2021ean
Sektoreak 1.528 milioiren salmentak izan ditu, eta horietatik %75etik gora atzerriko merkatuetan. Ekainean egingo dute biurtekoa, BECen.
Makina-erreminta %15,4 hazi da 2021ean. Sektoreak 1.528 milioiren salmentak izan ditu, eta horietatik %75etik gora atzerriko merkatuetan. Ekainean egingo dute biurtekoa, BECen.
AFM Makina-erremintako patronala pozik dago 2021. urteak utzi dituen emaitzekin. Zailtasunak zailtasun, iazkoa «urte ona» izan dela azpimarratu du Xabier Ortueta klusterreko zuzendari nagusiak. Sektorearen fakturazioa %15,4 handitu da, eta pandemian galdutakoaren zati handi bat berreskuratu du. «Jauzi nabarmena ikusi d...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209489/karbono-aztarna-eta-klima-larrialdi-moduko-hitzak-jaso-ditu-euskaltzaindiak.htm
Gizartea
'Karbono-aztarna' eta 'klima-larrialdi' moduko hitzak jaso ditu Euskaltzaindiak
Klima aldaketaren oinarrizko lexikoa jasotzen duen txostena aurkeztu du Euskaltzaindiak, 25 kontzepturekin
'Karbono-aztarna' eta 'klima-larrialdi' moduko hitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Klima aldaketaren oinarrizko lexikoa jasotzen duen txostena aurkeztu du Euskaltzaindiak, 25 kontzepturekin
«Gero eta gehiago hitz egiten da hedabideetan nahiz kalean klima-aldaketaz eta aldaketa horri aurre egiteko hartu behar diren neurriez. Esate baterako, gai horrek zeresan handia eman du Nazio Batuen Erakundeak antolatu berri duen nazioarteko COP26 goi-bileraren harira». Euskaltzaindia jabetu da horretaz; izan ere, klim...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209490/imanol-rojo-39-izan-da-estilo-klasikoko-15-kilometroko-proban-eta-manex-salsamendi-90.htm
Kirola
Imanol Rojo 39. izan da estilo klasikoko 15 kilometroko proban, eta Manex Salsamendi, 90.
10. kilometrora arte onenengandik gertu ibili da Rojo, baina gero behera egin du. Gustura bukatu du, hala ere: "Egindakoarekin oso pozik nago".
Imanol Rojo 39. izan da estilo klasikoko 15 kilometroko proban, eta Manex Salsamendi, 90.. 10. kilometrora arte onenengandik gertu ibili da Rojo, baina gero behera egin du. Gustura bukatu du, hala ere: "Egindakoarekin oso pozik nago".
Imanol Rojok osatua du bere bigarren proba Pekingo Olinpiar Jokoetan: 39. izan da estilo klasikoko 15 kilometrokoan. Manex Salsamendi nafarrak ere parte hartu du proba berean, eta 90. izan da Brasilgo selekzioko 19 urteko kidea. Livo Niskanen finlandiarrak irabazi du urrezko domina, Alexander Bolxunov errusiarrak jantz...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209491/osasun-langileen-lan-baldintzak-lehenetsi-ditu-baionako-ospitaleko-zuzendari-berriak.htm
Gizartea
Osasun langileen lan baldintzak lehenetsi ditu Baionako ospitaleko zuzendari berriak
Frantziako Estatuko ospitale publikoan «ezinegon» bat dagoela aitortu du Fréderic Espenelek, baina, haren ustez, «dena ez doa gaizki». Lurraldearen errealitatearen eta beharren araberako gogoeta bat egin behar dela erran du.
Osasun langileen lan baldintzak lehenetsi ditu Baionako ospitaleko zuzendari berriak. Frantziako Estatuko ospitale publikoan «ezinegon» bat dagoela aitortu du Fréderic Espenelek, baina, haren ustez, «dena ez doa gaizki». Lurraldearen errealitatearen eta beharren araberako gogoeta bat egin behar dela erran du.
Frederic Espenel izanen da Baionako ospitaleko zuzendari berria. 50 urte ditu, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ospitaleetako zuzendari gisa. Orain arte haren kargua betetzen zuen Michel Glannes ordezkatuko du. Gaur aurkeztu du bere burua hedabideen aitzinean, eta, Baionako ospitalearen jarduerari buruzko da...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209492/osasun-neurrien-arintzea-iragarri-du-frantziako-gobernuak.htm
Gizartea
Osasun neurrien arintzea iragarri du Frantziako Gobernuak
Otsailaren 28tik aitzina maskara ez da beharrezkoa izanen osasun ziurtagiria eskatzen duten lekuetan. Eskoletako protokoloa ere arindu dute
Osasun neurrien arintzea iragarri du Frantziako Gobernuak. Otsailaren 28tik aitzina maskara ez da beharrezkoa izanen osasun ziurtagiria eskatzen duten lekuetan. Eskoletako protokoloa ere arindu dute
Osasun egoera «hobetzen» ari dela eta, neurriak arintzea erabaki du Frantziako Gobernuak. Otsailaren 28tik aitzina, maskararen erabilpena ez da gehiago beharrezkoa izanen osasun ziurtagiria eskatzen duten leku itxietan. Ostatuak, jatetxeak, saltokiak eta publikoa hartzen duten bestelako lekuak sartzen dira hor, baina e...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209493/lau-eguneko-greba-deialdia-egin-dute-petronorren.htm
Ekonomia
Lau eguneko greba deialdia egin dute Petronorren
Azpikontrataturiko langile guztien erregularizazio prozesu bat has dadila nahi dute. ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta ESK-k bat egin dute deialdiekin.
Lau eguneko greba deialdia egin dute Petronorren. Azpikontrataturiko langile guztien erregularizazio prozesu bat has dadila nahi dute. ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta ESK-k bat egin dute deialdiekin.
Petronorren ordezkaritza duten bost sindikatuek lau eguneko greba deialdi bateratua egin dute. Langile azpikontratatuen baldintzak hobetzeko eskatu dute, eta, horretara behartzeko, Muskizko (Bizkaia) findegian lanuzteak egingo dituzte otsailaren 24an eta martxoaren 3an, 10ean eta 11n. Enpresak ostegunean jakinarazi zue...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209494/kantu-gaualdia-harrera-sostengatzeko.htm
Politika
Kantu gaualdia, Harrera sostengatzeko
Harrerak, euskal preso eta iheslari ohien laguntzeko elkarteak, besteak beste ekarpen ekonomikoak ziurtatzen ditu. Elkartea babesteko, gaualdi berezia antolatu dute biharko, Pagolan. Didier Agerre preso ohiak Harreraren garrantzia aipatu du.
Kantu gaualdia, Harrera sostengatzeko. Harrerak, euskal preso eta iheslari ohien laguntzeko elkarteak, besteak beste ekarpen ekonomikoak ziurtatzen ditu. Elkartea babesteko, gaualdi berezia antolatu dute biharko, Pagolan. Didier Agerre preso ohiak Harreraren garrantzia aipatu du.
Pagolan biharko antolatu duten gaualdiari pentsatzean, “segidan” deliberatu zuten Harrera elkartearen alde eginen dela, Didier Agerren erranetan, euskal preso ohiak eta iheslariak laguntzeko. Azken urte hauetan, preso anitz libratuak dira zigorra bete ondotik; ondorioz, Harreraren diru beharrak ere handitu dira. Gastue...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209495/bingen-zupiria-laquotxillardegi-idazle-eta-hizkuntzalaria-nekez-uler-daiteke-politikari-eta-ekintzailea-alde-batera-utzitaraquo.htm
Politika
Bingen Zupiria: «Txillardegi idazle eta hizkuntzalaria nekez uler daiteke politikari eta ekintzailea alde batera utzita»
Jasone Agirrek gogorarazi dio Txillardegi 1967an irten zela ETAtik, «ikurrinak ipini, pintaketak egin eta sinbolo faxistak deuseztatzen zituenean»
Bingen Zupiria: «Txillardegi idazle eta hizkuntzalaria nekez uler daiteke politikari eta ekintzailea alde batera utzita». Jasone Agirrek gogorarazi dio Txillardegi 1967an irten zela ETAtik, «ikurrinak ipini, pintaketak egin eta sinbolo faxistak deuseztatzen zituenean»
EH Bilduko Jasone Agirre legebiltzarkideak kargu hartu dio Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gaur eguerdian, Eusko Legebiltzarrean, hark Radio Euskadin urtarrilean egindako adierazpen batzuengatik. Horietan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi Rodolfo Martin Villa «politikari frankista kri...
2022-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/209496/berako-irudien-memoria.htm
Bizigiro
Berako irudien memoria
Berari buruzko artxiborik handiena daukate Rosa Mari eta Jose Antonio Errandoneak. Postalak, prentsa zatiak, irudi zaharrak…; denetarik dute beren etxean. Dagoeneko kanpo lana uzteko erabakia hartua dute, baina etxekoa antolatzen segitzen dute anai-arrebek.
Berako irudien memoria. Berari buruzko artxiborik handiena daukate Rosa Mari eta Jose Antonio Errandoneak. Postalak, prentsa zatiak, irudi zaharrak…; denetarik dute beren etxean. Dagoeneko kanpo lana uzteko erabakia hartua dute, baina etxekoa antolatzen segitzen dute anai-arrebek.
Berako erdigunean dago Rosa Mari eta Jose Antonio Totono Errandonea anai-arreben etxea. Bertatik ikusi dute herria hazten, eta bertan jaso dute herriari buruzko artxiborik handiena ere. Berari buruz prentsan ateratako argazkiak, herriko ekitaldietako irudiak, Berako garai bateko postalak, argazki historikoak… Beren etx...
2022-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/209497/bandera-bat-barakaldarrak-ordezkatzeko.htm
Politika
Bandera bat, barakaldarrak ordezkatzeko
Bandera hautatzeko prozesua abiatu du udalak. Hainbat kirol talderen horia eta beltza erabilita, bost aukera sortu dituzte. Herritarrek etzi arte bozka dezakete.
Bandera bat, barakaldarrak ordezkatzeko. Bandera hautatzeko prozesua abiatu du udalak. Hainbat kirol talderen horia eta beltza erabilita, bost aukera sortu dituzte. Herritarrek etzi arte bozka dezakete.
Barakaldoko udaletxea Herriko plazan dago. Eraikineko balkoian lau bandera daude: eskumako aldetik hasita, Europako Batasunekoa, Espainiakoa, ikurrina, eta, erdian, Barakaldoko armarria duen bandera gorri iluna. “Barakaldoko Udalaren estandartea da”, argitu du Barakaldoko Alkatetza zinegotzi Gorka Zubiaurrek. “Erakunde...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209498/asko-hunkitzen-nau-jendearen-maitasunak-ondo-sentiarazten-nau.htm
Bizigiro
«Asko hunkitzen nau jendearen maitasunak; ondo sentiarazten nau»
Eibar futbol taldearen «ahotsa» izan da Guilabert urte askoan, eta oraindik hala da. Herriko beste hainbat arlotan ere jardun du, eta saririk onena jaso du ordainetan: jendearen esker ona.
«Asko hunkitzen nau jendearen maitasunak; ondo sentiarazten nau». Eibar futbol taldearen «ahotsa» izan da Guilabert urte askoan, eta oraindik hala da. Herriko beste hainbat arlotan ere jardun du, eta saririk onena jaso du ordainetan: jendearen esker ona.
«Gazte» sentitzen da Mateo Guilabert (Bartzelona, 1929), «Jainkoak nahi badu» aurtengo martxoan 93 urte beteko baditu ere. Eibar futbol klubaren «ahotsa» izateagatik da ezaguna herrian, 1968tik gizonezkoen taldeko kronikaria izan baita. Baina Guilaberten jarduna futboletik askoz harago doa; horren froga dira etxean dit...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209499/tabernak-eta-atzeko-bagoiak.htm
Gizartea
Tabernak, eta atzeko bagoiak
Tabernak, eta atzeko bagoiak.
Jakinarazi da COVID-19a hesitze aldera hartutako neurri murriztaile ia guztiak bertan behera geratuko direla, eta tabernetako barretara jo da berriro topa egitera, bizitza berriro ere galdutako «normaltasunaren» lorratzean loratu ahal izango dela ospatzera. Pozgarria da neurrien zorrotza atzean utzita arnasa hartzeko b...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209500/euskarak-ere-zabaldu-du-uefaren-atea.htm
Kirola
Euskarak ere zabaldu du UEFAren atea
UEFAk homologatutako entrenatzaile tituluak euskara hutsean ateratzeko akordioa lortu dute Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Jaurlaritzak. Hastapenetik Erregional mailara arteko tituluak dira.
Euskarak ere zabaldu du UEFAren atea. UEFAk homologatutako entrenatzaile tituluak euskara hutsean ateratzeko akordioa lortu dute Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Jaurlaritzak. Hastapenetik Erregional mailara arteko tituluak dira.
UEFAk homologatutako entrenatzaile ikastaroak euskaraz egin ahal izango dira, lehen aldiz, Gipuzkoako Futbol Federazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren arteko akordio bati esker. UEFA C eta UEFA B ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz —UEFA A eta UEFA Pro ikastaroak ere badaude—. ...
2022-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/209501/euskara-ez-da-ezkutatu-behar-turismoagatik-kontrakoa.htm
Bizigiro
«Euskara ez da ezkutatu behar turismoagatik; kontrakoa»
Orion, eremu publikoak okupatzen dituzten ostalari guztiek euskaraz jarri beharko dituzte euren menuak, arbeletako oharrak, prezioak eta gainerakoak. Aldaketa eragin du, lehen aldiz onartu baitu neurri hori terrazen ordenantzak. Jabier Zabaleta Orioko Udaleko euskara teknikaria da.
«Euskara ez da ezkutatu behar turismoagatik; kontrakoa». Orion, eremu publikoak okupatzen dituzten ostalari guztiek euskaraz jarri beharko dituzte euren menuak, arbeletako oharrak, prezioak eta gainerakoak. Aldaketa eragin du, lehen aldiz onartu baitu neurri hori terrazen ordenantzak. Jabier Zabaleta Orioko Udaleko eus...
Orioko Udalak ordenantza berri bat egin du bide publikoa terraza eta mahai tokiekin edo jarduera komertzialari lotutako bestelako elementuekin okupatu nahi dutenentzat. Lehen aldiz, euskarari lotutako baldintzak ere sartu ditu ordenantza horretan. Jabier Zabaleta (Orio, 1962) Orioko Udaleko euskara teknikariaren esanet...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209502/palestinaren-eta-israelen-arteko-konfederazio-bat-sortzeko-plana-aurkeztu-diote-nberi.htm
Mundua
Palestinaren eta Israelen arteko konfederazio bat sortzeko plana aurkeztu diote NBEri
Bake elkarrizketetan aritutako bi negoziatzaile israeldarrek eta palestinarrek bultzatu dute egitasmoa. Kolono juduei egoiliar gisa Palestinan bizitzeko aukera ematea proposatu dute, besteak beste.
Palestinaren eta Israelen arteko konfederazio bat sortzeko plana aurkeztu diote NBEri. Bake elkarrizketetan aritutako bi negoziatzaile israeldarrek eta palestinarrek bultzatu dute egitasmoa. Kolono juduei egoiliar gisa Palestinan bizitzeko aukera ematea proposatu dute, besteak beste.
Palestina eta Israel estatu konfederal batean biltzeko proposamena aurkeztu diote gaur NBE Nazio Batuen Erakundeari, New Yorken. Yossi Beilin Israelgo ministro ohiak eta Hiba Huseini jurista palestinarrak landu dute proposamen politikoa, Palestinako eta Israelgo herritar talde txiki batekin batera. Beilin eta Huseini b...
2022-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/209503/ontarioko-gobernuak-larrialdi-egoera-ezarri-du-txertoen-aurkakoen-blokeoagatik.htm
Mundua
Ontarioko Gobernuak larrialdi egoera ezarri du, txertoen aurkakoen blokeoagatik
«Ondorioak egongo dira, eta larriak izango dira», ohartarazi die protestariei Ford Lehen ministroak.
Ontarioko Gobernuak larrialdi egoera ezarri du, txertoen aurkakoen blokeoagatik. «Ondorioak egongo dira, eta larriak izango dira», ohartarazi die protestariei Ford Lehen ministroak.
Bost egun daramate dozenaka kamioilarik Kanadaren eta AEBen muga igarobide garrantzitsuena blokeatzen, izurriari aurre egiteko neurriengatik protestan, besteak beste, muga gurutzatzeko eskatzen dieten txerto agiriaren kontra. Egoera asko okertu da azken orduotan, eta Ontario eskualdeko gobernuak larrialdi egoera ezarri...
2022-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/209532/prostituzioan-saldu-banindute-bezala-sentitu-nintzen-mojek-erabilia.htm
Gizartea
«Prostituzioan saldu banindute bezala sentitu nintzen, mojek erabilia»
«Prostituzioan saldu banindute bezala sentitu nintzen, mojek erabilia».
Marivi iruindarrak ez ditu izen-deiturak eman nahi. Elizaren Biktimen Nafarroako Elkartean izena emandako emakume bakarra da, baina argi utzi nahi du ez dela emakumezko biktima bakarra: «Normalean, ez da hitz egiten emakumezkook pairatutako sexu abusuez. Mojen eskoletan ere erasoak, tratu txarrak eta botere gehiegikeri...
2022-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/209533/ospitaleetako-presioak-beheranzko-maldan-segitzen-du-nafarroan-146-erietxeratu-covid-19ak-jota.htm
Gizartea
Ospitaleetako presioak beheranzko maldan segitzen du Nafarroan: 146 erietxeratu COVID-19ak jota
Beste 215 positibo zenbatu dituzte. Osasunbideak zazpi lagun ospitaleratu ditu larunbatean. ZIUetan 19 kutsatu daude.
Ospitaleetako presioak beheranzko maldan segitzen du Nafarroan: 146 erietxeratu COVID-19ak jota. Beste 215 positibo zenbatu dituzte. Osasunbideak zazpi lagun ospitaleratu ditu larunbatean. ZIUetan 19 kutsatu daude.
Pandemiaren bilakaerak onbidean jarraitzen du Nafarroan: hori diote datuek. Nafarroako Gobernuak argitaratutako informazioaren arabera, atzo beste 215 kutsatu atzeman ziren herrialdean, 828 proba eginda. Egun bakarrean detektatutako positibo kopuruari dagokionez, azaroaren 30etik aitzina erregistraturiko daturik apalen...
2022-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/209534/intzidentzia-handia-den-bitartean-ekitaldi-jendetsurik-ez-egiteko-esan-die-jaurlaritzak-udalei.htm
Gizartea
Intzidentzia handia den bitartean ekitaldi jendetsurik ez egiteko esan die Jaurlaritzak udalei
Laurehun kasutan jarri du langa, eta herri gehienek gainditua dute egun; ekitaldiak «bertan behera» utzi behar dituzte, edo «atzeratu».
Intzidentzia handia den bitartean ekitaldi jendetsurik ez egiteko esan die Jaurlaritzak udalei. Laurehun kasutan jarri du langa, eta herri gehienek gainditua dute egun; ekitaldiak «bertan behera» utzi behar dituzte, edo «atzeratu».
Ostegunean Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk esan zuen COVID-19a hesitze aldera ezarritako osasun larrialdia bertan behera geratuko dela astelehenetik aurrera, eta ezarrita dauden murrizketa gehienak ere arindu egingo direla. Izurria kontrolpean izateko pentsatutako zenbait neurrik, ordea, indarrean jarrai...
2022-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/209535/demokratikoki-eztabaidatzeko-aukera-egongo-da-earen-kongresuan.htm
Politika
«Demokratikoki» eztabaidatzeko aukera egongo da EAren kongresuan
Hilaren 19an eta 20an egingo dute XIII. Biltzar Nagusia, eta bi ponentzia egongo dira mahai gainean. Osoko zuzenketa batek kolokan jarri du EH Bildurekin izan beharreko harremana.
«Demokratikoki» eztabaidatzeko aukera egongo da EAren kongresuan. Hilaren 19an eta 20an egingo dute XIII. Biltzar Nagusia, eta bi ponentzia egongo dira mahai gainean. Osoko zuzenketa batek kolokan jarri du EH Bildurekin izan beharreko harremana.
Barne gatazka bete-betean bada ere, gainean da Eusko Alkartasunaren XIII. Biltzar Nagusia. Hilaren 19an ekingo diote, era telematikoan, eta igandearekin batera amaituko dute, aurrez aurreko ekitaldi batekin, Gasteizko Europa Jauregian. Alkar zainduz lelopean egingo da, eta, era horretan, asmoa da hurrengo urteetarako j...
2022-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/209536/1978tik-gaurdainoko-tortura-kasuak-ikertzera-dei-egin-dute-nafarroako-gobernua.htm
Politika
1978tik gaurdainoko tortura kasuak ikertzera dei egin dute Nafarroako Gobernua
Nafarroako Torturatuen Sarea elkartea aurkeztu dute Berriozarren, eta ekainaren 25ean antolatuko duten mobilizazioan babesa adieraztera dei egin diete herritarrei
1978tik gaurdainoko tortura kasuak ikertzera dei egin dute Nafarroako Gobernua. Nafarroako Torturatuen Sarea elkartea aurkeztu dute Berriozarren, eta ekainaren 25ean antolatuko duten mobilizazioan babesa adieraztera dei egin diete herritarrei
Berriozarko musika eskolako areto nagusia jendez lepo egon da gaur. Bertan, hainbat belaunalditako nafarrak zeuden. «Elkarte bezala eratu garela, torturatuen sarea ehuntzen hasiak garela eta aretoan bildutakoak sare horren parte garela adierazi nahi dugu, jakin badakigun arren mila ahots eta aurpegi isilarazi dituela»....
2022-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/209537/algortan-okupatutako-eraikin-bat-hustu-du-ertzaintzak.htm
Gizartea
Algortan okupatutako eraikin bat hustu du Ertzaintzak
Bertan gaztetxea jartzeko asmoa zuten gazteek; salatu dute Poliziak «jipoitu» egin dituela eraikinetik ateratzean.
Algortan okupatutako eraikin bat hustu du Ertzaintzak. Bertan gaztetxea jartzeko asmoa zuten gazteek; salatu dute Poliziak «jipoitu» egin dituela eraikinetik ateratzean.
Getxon, Algortan, hainbat gaztek eraikin bat okupatu zuten atzo arratsaldean, bertan gaztetxea martxan jartzeko asmoz. Iluntzean bertan «hustuko» zuten susmoa bazutela adierazi dute, eta gaua bertan pasatzen ari zirela, «txandaka». Azaldu dute kanpoan «ertzainen dispositibo handi bat» egon dela, eta goizaldeko 06:30 al...
2022-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/209538/javier-gomara-hil-da-upnren-sortzaileetako-bat.htm
Politika
Javier Gomara hil da, UPNren sortzaileetako bat
Alderdiko lehen presidentea izan zen, eta 1987tik 1991ra arteko legealdian Nafarroako Parlamentuko presidente izan zen
Javier Gomara hil da, UPNren sortzaileetako bat. Alderdiko lehen presidentea izan zen, eta 1987tik 1991ra arteko legealdian Nafarroako Parlamentuko presidente izan zen
UPNko egungo presidente Javier Esparzak jakinarazi du Javier Gomara hil dela. Alderdian «erreferente» izan dela azpimarratu du. «Sendi erregionalistak pertsona maitatua galdu du. Alderdi honen historian rol erabakigarria eta aktiboa jokatu du. Bere bizitza osoan lurralde honenganako maitasuna eta pasioa erakutsi du, et...
2022-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/209539/osasunak-nagusitasunez-irabazi-dio-rayori.htm
Kirola
Osasunak nagusitasunez irabazi dio Rayori
Gorritxoek lehen zatian hautsi dute partida, bi goleko errenta lortuta. Gero estutu egin ditu Rayok, baina tinko eutsi dute, eta luzapenean hirugarrena egin. 30 puntuko langa gainditu dute jada
Osasunak nagusitasunez irabazi dio Rayori. Gorritxoek lehen zatian hautsi dute partida, bi goleko errenta lortuta. Gero estutu egin ditu Rayok, baina tinko eutsi dute, eta luzapenean hirugarrena egin. 30 puntuko langa gainditu dute jada
Osasunaren makineriak jada ez du herdoilik. Garaipen lehorteak ugertuta utzi zuen, baina olioztatu egin dute gorritxoek azken bost lehietan lortu dituzten hamar puntuek. Horietatik hiru gaur lortu zituzten, Rayoren zelaian. Partida sendoa eta eraginkorra jokatu dute, eta guztiz merezita irabazi diote Andoni Iraolaren t...
2022-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/209566/maixabel-filmeko-aktoreek-hiru-goya-sari-jaso-dituzte.htm
Kultura
'Maixabel' filmeko aktoreek hiru Goya sari jaso dituzte
Filmean parte hartu duten Urko Olazabal eta Maria Cerezuela euskal aktoreak izan dira sarituak. Kiko de la Rica bilbotarrak, berriz, argazki zuzendaririk onenaren saria jaso du 'Mediterraneo'-gatik.
'Maixabel' filmeko aktoreek hiru Goya sari jaso dituzte. Filmean parte hartu duten Urko Olazabal eta Maria Cerezuela euskal aktoreak izan dira sarituak. Kiko de la Rica bilbotarrak, berriz, argazki zuzendaririk onenaren saria jaso du 'Mediterraneo'-gatik.
Maria Cerezuela ezusteko emakumezko aktorerik onena, Urko Olazabal taldeko aktorerik onena, Blanca Portillo emakumezko aktorerik onena. Hiru sari horiek jaso ditu bart Iciar Bollainen Maixabel filmak Goya sarietan. Aurten ohikoaren itxura handiagoa izan du sari banaketak, eta Valentzian (Herrialde Katalanak) izan zen, ...
2022-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/209567/alavesek-mendilibarren-aroko-lehen-garaipena-eskuratu-du.htm
Kirola
Alavesek Mendilibarren aroko lehen garaipena eskuratu du
Arabarrek hiru hilabeteren ostean lortu dute garaipena, Loumen eta Joseluren golei esker. Jaitsiera postuetan daude oraindik.
Alavesek Mendilibarren aroko lehen garaipena eskuratu du. Arabarrek hiru hilabeteren ostean lortu dute garaipena, Loumen eta Joseluren golei esker. Jaitsiera postuetan daude oraindik.
Bizirik jarraitzen du Alavesek, eta, badirudi, hasi dela behingoz fruituak ematen Jose Luis Mendilibarren lana. Hilabete pasatxo igaro da entrenatzaile bizkaitarrak taldearen gidaritza hartu zuenetik, eta ordutik garaipenik eskuratu gabe zeuden arabarrak. Bueno, lehenagotik ere bai: hiru hilabete baino gehiago zeramatz...
2022-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/209568/amnesty-internationalek-salatu-du-mozal-legearen-erreforma-hainbat-urte-berandu-iritsiko-dela.htm
Gizartea
Amnesty Internationalek salatu du 'mozal legearen' erreforma «hainbat urte berandu» iritsiko dela
Gasteizen egin dute elkarretaratzea. Espainiako Kongresuan proposatu berri duten erreforma ere «protesta baketsuen aurkako mozal bat» dela gaitzetsi dute.
Amnesty Internationalek salatu du 'mozal legearen' erreforma «hainbat urte berandu» iritsiko dela. Gasteizen egin dute elkarretaratzea. Espainiako Kongresuan proposatu berri duten erreforma ere «protesta baketsuen aurkako mozal bat» dela gaitzetsi dute.
«Ez mozal legerik, ez apaindutako mozalik». Halaxe zioen gaur Amnesty Internationalek deituta Gasteizen egin duten elkarretaratzeko pankartak. Ehunka eragilek babestu dute plataformaren deia, salatzeko mozal legearen erreforma «hainbat urte berandu» iritsiko dela, eta proposatu duten erreforma ere «protesta baketsuen a...
2022-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/209569/steinmeier-izango-da-alemaniako-presidente-aurrerantzean-ere.htm
Mundua
Steinmeier izango da Alemaniako presidente aurrerantzean ere
Batzar Federalak gehiengo osoz babestu du SPD Alderdi Sozialdemokratako ordezkaria, eta bigarren agintaldia egingo du.
Steinmeier izango da Alemaniako presidente aurrerantzean ere. Batzar Federalak gehiengo osoz babestu du SPD Alderdi Sozialdemokratako ordezkaria, eta bigarren agintaldia egingo du.
Frank Walter Steinmeier bigarren aldiz hautatu dute Alemaniako presidente izateko. Batzar Federalak gaur egin du bozketa, eta gehiengo osoz gailendu da SPD Alderdi Sozialdemokratakoa: 1.472 botoetatik 1.045 jaso ditu. Egungo gobernua osatzen duen koalizioko kideen babesaz gain, CDUrena eta CSUrena ere izan du president...
2022-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/209570/irribarriak-eta-rezustak-erakustaldia-eman-dute-eta-lidergoari-eutsi.htm
Kirola
Irribarriak eta Rezustak erakustaldia eman dute, eta lidergoari eutsi
Neurketa bikaina jokatu dute Laso eta Imazen aurka (22-12), eta lehen postuan jarraitzen dute, Altuna III.a-Martijarekin eta Elezkano II.a Zabaletarekin berdinduta.
Irribarriak eta Rezustak erakustaldia eman dute, eta lidergoari eutsi. Neurketa bikaina jokatu dute Laso eta Imazen aurka (22-12), eta lehen postuan jarraitzen dute, Altuna III.a-Martijarekin eta Elezkano II.a Zabaletarekin berdinduta.
Jotzaileak dira Irribarria eta Rezusta, eta horixe erakutsi dute gaur Tafallan (Nafarroa). Euren jokurik onena erakutsi dute, eta mendean hartu dituzte Laso eta Imaz (22-12). Neurketaren aurretik, sailkapen nagusian berdinduta zeuden zortzina garaipenekin, eta balantza euren aldera jarri dute txapelketako liderrek. Bed...
2022-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/209571/konfiantza-berreskuratzeko-hiru-puntu.htm
Kirola
Konfiantza berreskuratzeko hiru puntu
Realak neurketa serioa jokatu du Granadaren aurka, eta Oiartzabalen eta Rafaelen golek erabaki dute partida. Ostegunean Leipzigen jokatuko dute txuri-urdinek.
Konfiantza berreskuratzeko hiru puntu. Realak neurketa serioa jokatu du Granadaren aurka, eta Oiartzabalen eta Rafaelen golek erabaki dute partida. Ostegunean Leipzigen jokatuko dute txuri-urdinek.
Realak hiru puntu baino gehiago lortu ditu gaur Anoetan. Urtearen hasiera ez da erraza izan Imanol Alguacilen taldearentzat, eta behar zuen denboraldi hasieran lortzen zituenen moduko garaipen bat: atea hutsean utziz eta segurtasun irudia emanez. Ostegunean Europa Ligako partida du Leizpigen (Alemania), eta Kopatik kan...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209572/psoek-ohartarazi-du-ez-dela-abstenituko-gaztela-eta-leonen-ppk-vox-behar-izan-ez-dezan.htm
Mundua
PSOEk ohartarazi du ez dela abstenituko Gaztela eta Leonen, PPk Vox behar izan ez dezan
Voxek gobernuan sartu nahi du, eta PPk haren botoak beharko ditu. Hauteskundeek interes gutxi piztu dute Trebiñun eta Argantzonen. 2019ko hauteskundeetako datuekin alderatuta, 20 puntu jaitsi da botoa eman duten herritarren kopurua.
PSOEk ohartarazi du ez dela abstenituko Gaztela eta Leonen, PPk Vox behar izan ez dezan. Voxek gobernuan sartu nahi du, eta PPk haren botoak beharko ditu. Hauteskundeek interes gutxi piztu dute Trebiñun eta Argantzonen. 2019ko hauteskundeetako datuekin alderatuta, 20 puntu jaitsi da botoa eman duten herritarren kopurua...
Espainiako alderdiak hasiak dira xake taulako fitxak mugitzen, atzo Gaztela eta Leonen hauteskundeak egin ondoren. PPk irabazi zituen, eta guztira 31 eserleku izango ditu, lehen baino bi gehiago. Baina garaipen horrekin zer egin du orain buruhausterik handiena. Izan ere, Ciudadanos hondoratu ostean (eserleku bakarra lo...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209573/ongi-etorri-esamoldeak-arazoak-sortzen-jarraitzen-du-espainian.htm
Bizigiro
'Ongi etorri' esamoldeak arazoak sortzen jarraitzen du Espainian
Goya sarien galan euskaraz jarri nahi izan duten izenburu oker batek erreakzioak sortu ditu sareetan.
'Ongi etorri' esamoldeak arazoak sortzen jarraitzen du Espainian. Goya sarien galan euskaraz jarri nahi izan duten izenburu oker batek erreakzioak sortu ditu sareetan.
Begiak talo geratu ziren euskaldun asko larunbat gauean Goya zinema sarien ekitaldia telebistaz ikusten ari zirela. Valentzian (Herrialde Katalanak) eginiko ekitaldi hartan, ikusleei ongietorria adierazteko mezua zenbait hizkuntzatan ageri zen, euskaraz ere bai. Euskaraz edo. Akats xelebre bat zeukan euskarazko testuak...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209574/gksko-kide-bat-auzipetu-dute-margoketak-egitea-leporatuta.htm
Politika
GKSko kide bat auzipetu dute margoketak egitea leporatuta
Maiatzean epaituko dute, Paueko Auzitegian, Ipar Euskal Herriko GKSk jakinarazi duenez
GKSko kide bat auzipetu dute margoketak egitea leporatuta. Maiatzean epaituko dute, Paueko Auzitegian, Ipar Euskal Herriko GKSk jakinarazi duenez
Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinakunde Sozialistak salatu du beren kide bat auzipetu dutela, iazko udaberrian Zuberoan margoketa batzuk egin izana leporatuta. Gazte antolakunde horrek bidalitako oharraren arabera, Mauleko jendarmeriak eramandako ikerketa baten ondorioa da gaztearen kontrako prozedura judiziala, eta ma...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209575/sagardui-susperraldi-baten-aurrean-gaude.htm
Gizartea
Sagardui: «Susperraldi baten aurrean gaude»
Pandemiaren bilakaerak «beheranzko joeran» jarraitzen duela nabarmendu du Osasun sailburuak, eta joera hori egonkortu egin delako kendu dituela Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile ia guztiak. Osakidetzako lanuzteen inguruan esan du ez dela «grebarako garaia».
Sagardui: «Susperraldi baten aurrean gaude». Pandemiaren bilakaerak «beheranzko joeran» jarraitzen duela nabarmendu du Osasun sailburuak, eta joera hori egonkortu egin delako kendu dituela Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile ia guztiak. Osakidetzako lanuzteen inguruan esan du ez dela «grebarako garaia».
Egoera epidemiologikoak azken asteetan hartutako joera mantentzen duela adierazi du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur goizean, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean. «Susperraldi baten aurrean gaude», esan du, gogoratzearekin batera pandemiak «gure artean» dagoela oraindik ere. Datu...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209576/barakaldoko-kamioilari-bat-hil-da-errioxan-istripu-batean.htm
Ekonomia
Barakaldoko kamioilari bat hil da Errioxan, istripu batean
San Vicente de La Sonsierra herrian gertatu da ezbeharra, gidatzen ari zen kamioia bidetik aterata. ELAk garraiolarien «lan baldintza gogorrak» salatu ditu.
Barakaldoko kamioilari bat hil da Errioxan, istripu batean. San Vicente de La Sonsierra herrian gertatu da ezbeharra, gidatzen ari zen kamioia bidetik aterata. ELAk garraiolarien «lan baldintza gogorrak» salatu ditu.
Istripua 05:40 aldera gertatu da, LR-124 errepideko 32. kilometroan. Hozkailu kamioi bat bidetik atera da San Vicente de La Sonsierran (Espainia), eta gidaria hil egin da. 56 urte zituen, eta Barakaldokoa (Bizkaia) zen. Istripua gertatu den tokira joan dira Errioxako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Guardia Zibila. ...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209577/eminem-belaunikatu-egin-da-los-angelesen-1992ko-istiluen-30-urteurrenaren-atarian.htm
Kirola
Eminem belaunikatu egin da Los Angelesen, 1992ko istiluen 30. urteurrenaren atarian
Dr. Dre, Snoop Dogg, 50 Cent, Mary J. Blige, Eminem eta Kendrick Lamarrek kantatu dute Super Bowleko finalean, Los Angelesen, eta Eminemek belaun bat jarri du lurrean, arrazakeriaren eta polizia indarkeriaren aurka. Aurten beteko dira 30 urte AEBetako hiri horretan arrazakeriaren aurkako istilu handiak izan zirenetik.
Eminem belaunikatu egin da Los Angelesen, 1992ko istiluen 30. urteurrenaren atarian. Dr. Dre, Snoop Dogg, 50 Cent, Mary J. Blige, Eminem eta Kendrick Lamarrek kantatu dute Super Bowleko finalean, Los Angelesen, eta Eminemek belaun bat jarri du lurrean, arrazakeriaren eta polizia indarkeriaren aurka. Aurten beteko dira ...
AEBetako NFL futbol amerikarreko txapelketako finala jokatu da bart Los Angelesen, eta atsedenaldiko ekitaldian munduko hip-hop kantari entzutetsuenetako batzuek hartu dute parte: Dr. Dre, Snoop Dogg, 50 Cent, Mary J. Blige, Eminem eta Kendrick Lamar. Ordu laurdeneko ekitaldia izan da, eta, kantari horiek guztiak elkar...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209578/greba-mugagabea-hasiko-dute-galdakaoko-lehergai-fabrikan.htm
Ekonomia
Greba mugagabea hasiko dute Galdakaoko lehergai fabrikan
Maxamek ehiza kartutxoen planta itxiko duela salatu dute sindikatuek, eta zuzendaritzak jakinarazi die ezingo dituela beste posturen batean jarri bertan diharduten 70 langileetako asko
Greba mugagabea hasiko dute Galdakaoko lehergai fabrikan. Maxamek ehiza kartutxoen planta itxiko duela salatu dute sindikatuek, eta zuzendaritzak jakinarazi die ezingo dituela beste posturen batean jarri bertan diharduten 70 langileetako asko
Maxam lehergaien eta ehiza kartutxoen fabrikako langileek greba mugagabea hasiko dute asteazkenean. Enpresak ehiza materiala ekoizteko planta ixteko asmoa du, eta sindikatuei jakinarazi die ezingo dituela beste postu batean jarri bertan diharduten 70 langileak. Hari erantzunez, langile guztiek, lehergaiak eta kartutxoa...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209579/zazpi-kontzertuk-osatuko-dute-aurtengo-donostiako-ganbera-musikaren-xiii-zikloa.htm
Kultura
Zazpi kontzertuk osatuko dute aurtengo Donostiako Ganbera Musikaren XIII. Zikloa
Zortzi talde igoko dira Donostiako Orfeoiaren agertokira, otsailetik maiatzera arte.
Zazpi kontzertuk osatuko dute aurtengo Donostiako Ganbera Musikaren XIII. Zikloa. Zortzi talde igoko dira Donostiako Orfeoiaren agertokira, otsailetik maiatzera arte.
Donostiako Orfeoiaren egoitzak aurten ere Ganbera Musikaren XIII. Zikloa hartuko du, Kutxa fundazioaren, Musikeneren, Donostia Musikaren eta Donostiako Orfeoiaren eskutik. Zazpi obrak osatuko dute zikloa, Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin elkarlanean. Heldu den ostegunean hasiko da zikloa, Felix Mendelssohn konposito...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209580/gernikan-gizon-bat-atxilotu-dute-neska-lagunari-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Gernikan gizon bat atxilotu dute neska lagunari eraso egiteagatik
Bi pertsona joan ziren emakumea laguntzera, eta horiei ere egin zien eraso. Lesio delitu bat eta genero indarkeriako delitu bat leporatzen diote.
Gernikan gizon bat atxilotu dute neska lagunari eraso egiteagatik. Bi pertsona joan ziren emakumea laguntzera, eta horiei ere egin zien eraso. Lesio delitu bat eta genero indarkeriako delitu bat leporatzen diote.
43 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Gernika-Lumon (Bizkaia), neska lagunari eta beste bi pertsonari eraso egitea leporatuta. Goizaldean gertatu zen, 01:40 aldera. Erasotzailea bere neska lagunarekin eztabaidatzen ari zen, eta, lekukoen arabera, bi ostikada jo zizkion. Hori ikusita, bertan zeuden bi gizon emakumea l...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209581/novaltiako-langileen-greba-eskubidea-urratu-dela-ebatzi-dute.htm
Ekonomia
Novaltiako langileen greba eskubidea urratu dela ebatzi dute
Enpresak 35.000 euro ordaindu beharko dizkio grebalari multzoari. Langileen aldeko laugarren ebazpena da.
Novaltiako langileen greba eskubidea urratu dela ebatzi dute. Enpresak 35.000 euro ordaindu beharko dizkio grebalari multzoari. Langileen aldeko laugarren ebazpena da.
Novaltiak greban dauden langileen greba eskubidea urratu zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Grebalarien oporrak ordezkatzeko langileak kontratatu zituen, eta, epailearen ustez, hori legez kanpokoa da. Ondorioz, 35.000 euro ordaindu beharko du isun eta kalte-ordainetan, hamazazpi grebalarien artean banatzeko. Greb...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209582/pse-eek-eta-epk-denbora-gehiago-eskatu-dute-hezkuntza-akordiorako-ekarpenak-egiteko.htm
Gizartea
PSE-EEk eta EPk denbora gehiago eskatu dute hezkuntza akordiorako ekarpenak egiteko
EH Bilduren irudiko, «hezkuntzaren egiturazko beharrari» erantzuteko «abiapuntu ona» ezartzen du Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako testuak.
PSE-EEk eta EPk denbora gehiago eskatu dute hezkuntza akordiorako ekarpenak egiteko. EH Bilduren irudiko, «hezkuntzaren egiturazko beharrari» erantzuteko «abiapuntu ona» ezartzen du Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako testuak.
Pil-pilean dago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordioaren inguruko eztabaida. Joan den astean, Eusko Legebiltzarrean akordioa lortzeko sortutako lantaldeko presidenteak lehen zirriborro bat aurkeztu zuen, eta erreakzio erreskada eragiten ari da. Ekarpenak egiteko egunak dira aste honetakoak; ostiralera art...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209583/repsol-gidak-otsailaren-28an-banatuko-ditu-eguzkiak-donostian.htm
Bizigiro
Repsol Gidak otsailaren 28an banatuko ditu Eguzkiak, Donostian
Donostiako Viktoria Eugenia antzokian banatuko dituzte Repsol Gidaren Eguzkiak. Eguzki Jasangarria sari berezien artean, «jatetxe gomendatuaren saria» emango diote Donostiako kaian dagoen Kofradia jatetxeari.
Repsol Gidak otsailaren 28an banatuko ditu Eguzkiak, Donostian. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian banatuko dituzte Repsol Gidaren Eguzkiak. Eguzki Jasangarria sari berezien artean, «jatetxe gomendatuaren saria» emango diote Donostiako kaian dagoen Kofradia jatetxeari.
«Plater nagusia dator» lelopean, otsailaren 28an banatuko dituzte Repsol Gidaren Eguzkiak, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Beraz, aurten ere Euskal Herrian egingo dute ekitaldia. «Repsol Gidak, beti egin duen bezala, gastronomiaz gozatzearen aldeko apustua egingo du», adierazi du Maria Ritterrek, Repsol Gidako z...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209584/ppk-ez-du-baztertzen-gaztela-eta-leonen-voxekin-gobernatzea.htm
Mundua
PPk ez du baztertzen Gaztela eta Leonen Voxekin gobernatzea
PPk irabazi ditu hauteskundeak, baina ziurrenik ezingo du bakarrik gobernatu. Mañueco presidentegaiaren esanetan, alderdi guztiekin hitz egingo du, «marra gorririk» jarri gabe. Genovak ultrekin ez den gehiengo bat lehenesten du.
PPk ez du baztertzen Gaztela eta Leonen Voxekin gobernatzea. PPk irabazi ditu hauteskundeak, baina ziurrenik ezingo du bakarrik gobernatu. Mañueco presidentegaiaren esanetan, alderdi guztiekin hitz egingo du, «marra gorririk» jarri gabe. Genovak ultrekin ez den gehiengo bat lehenesten du.
PPk Gaztela eta Leongo Gorteetarako (Espainia) hauteskundeak irabazi zituen atzo, baina ezin izango du bakarrik gobernatu. Ziurrenik bazkideak bilatu beharko ditu horretarako, eta Alfonso Mañueco juntarako presidentegai eta jarduneko presidenteak nabarmendu du alderdi guztiekin hitz egiteko asmoa duela. Hori bai, plaza...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209585/inigo-gutierrezek-espetxera-itzuli-beharko-du-graduz-aldatuta.htm
Politika
Iñigo Gutierrezek espetxera itzuli beharko du, graduz aldatuta
Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak hartu du erabakia, Gutierrezek hirugarren gradua eskuratu eta hiru astera.
Iñigo Gutierrezek espetxera itzuli beharko du, graduz aldatuta. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak hartu du erabakia, Gutierrezek hirugarren gradua eskuratu eta hiru astera.
Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Iñigo Gutierrezi emandako hirugarren gradua, hura Zaballako Gizarteratze Zentrora hurbildu eta hiru astera. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailearen gradu erregresio auto bat jaso du Gutierrezek, eta bigarren gradura itzuli beha...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209586/migrazioa-txileko-eztabaidara-itzuli-da-boricek-kargua-hartzeko-atarian.htm
Mundua
Migrazioa Txileko eztabaidara itzuli da, Boricek kargua hartzeko atarian
Herrialdearen iparraldean liskarrak izan dira kamioilari baten hilketaren ondorioz. Gobernuak larrialdi egoera agindu du hango lau probintzietan.
Migrazioa Txileko eztabaidara itzuli da, Boricek kargua hartzeko atarian. Herrialdearen iparraldean liskarrak izan dira kamioilari baten hilketaren ondorioz. Gobernuak larrialdi egoera agindu du hango lau probintzietan.
Gabriel Boricek Txileko presidente kargua hartzeko hilabete baino gutxiago falta den honetan —martxoaren 11n egingo dute ekitaldia—, migrazioa eztabaida politikora itzuli da berriz ere, herrialdearen iparraldean gertaturikoen harira. Iragan ostegunean, kamioilari gazte bat hil zuten migratzaileek Txilen sartzeko erabil...
2022-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/209587/aragonesek-mobilizaziora-deitu-du-independentismoa-negoziazio-mahaia-blokeatua-dagoela-iritzita.htm
Mundua
Aragonesek mobilizaziora deitu du independentismoa, negoziazio mahaia «blokeatua» dagoela iritzita
Generalitateko presidenteak ohartarazi du Kataluniako gatazka ez konpontzeak «eskuin muturrari atea irekitzea» dakarrela.
Aragonesek mobilizaziora deitu du independentismoa, negoziazio mahaia «blokeatua» dagoela iritzita. Generalitateko presidenteak ohartarazi du Kataluniako gatazka ez konpontzeak «eskuin muturrari atea irekitzea» dakarrela.
Pere Aragones Generalitateko presidenteak diagnostiko argia egin du gaur Kataluniaren eta Espainiaren arteko negoziazio mahaiaren inguruan: negoziazioak trabatuak direla ekarri du gogora, eta, aterabide bila, eske argia egin dio mugimendu independentistari: mobilizazioa aktibatu dezatela. Aragonesek nabarmendu du indar...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209588/erraztasun-gehiegi-eman-dizkio.htm
Kirola
Erraztasun gehiegi eman dizkio
Galdu egin du Athleticek Mallorcan, ligako 24.jardunaldian. Atzealdeko hutsegiteek eta biguntasunak kondenatu dute. 2-0ekoa berdindu du bigarren zatian, baina 88.minutuan jaso du hirugarrena.
Erraztasun gehiegi eman dizkio. Galdu egin du Athleticek Mallorcan, ligako 24.jardunaldian. Atzealdeko hutsegiteek eta biguntasunak kondenatu dute. 2-0ekoa berdindu du bigarren zatian, baina 88.minutuan jaso du hirugarrena.
Bide okerretik joanda, gauza onik ez. Eta Athletic bide horretan ibili da Mallorcan. Horregatik galdu du. Zehatzago esanda, eta hutsegiteak xehatuz, honegatik: atzealdeko opariengatik eta biguntasunagatik. Adierazgarria oso Marcelinok atsedenaldian harturiko erabakia: Unai Nuñez aldageletan utzi du, eta Balentziaga jar...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209616/karmele-aierbe-euskaltzalea-hil-da.htm
Politika
Karmele Aierbe euskaltzalea hil da
Euskara eta euskalgintza izan ditu ibilbide politikoaren ardatz eta ofizio. HBko mahai nazionaleko kide ohia eta EHEko koordinatzaile izandakoa da, besteak beste. Omenaldia egingo diote bihar, 18:30ean, Ataungo San Gregorio auzoko pilotalekuan.
Karmele Aierbe euskaltzalea hil da. Euskara eta euskalgintza izan ditu ibilbide politikoaren ardatz eta ofizio. HBko mahai nazionaleko kide ohia eta EHEko koordinatzaile izandakoa da, besteak beste. Omenaldia egingo diote bihar, 18:30ean, Ataungo San Gregorio auzoko pilotalekuan.
Bi eskuren artean harrapatutako aurpegian musu ozen eta gozo bat. Huraxe zen Karmele Aierbek (Ataun, Gipuzkoa, 1951-2022) maitasuna eta esker ona adierazteko zuen keinua. Izan hango espetxeko atarian, hemengo agerraldian, hurrengo manifestazioan, edo Onkologikoko gurpil aulkitxoan. Badute horren berri haren militantzia...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209617/murrizketa-guztiak-bertan-behera-utzi-dituzte-nafarroan.htm
Gizartea
Murrizketa guztiak bertan behera utzi dituzte Nafarroan
Ostalaritzan eta gaueko aisialdian ohiko ordutegiak berreskuratuko dituzte; ez da ziurtagiri digitala beharko haietara sartzeko. Kalean ez da nahitaez maskararik eraman beharko, ezta ikastetxeetako jolastokietan ere.
Murrizketa guztiak bertan behera utzi dituzte Nafarroan. Ostalaritzan eta gaueko aisialdian ohiko ordutegiak berreskuratuko dituzte; ez da ziurtagiri digitala beharko haietara sartzeko. Kalean ez da nahitaez maskararik eraman beharko, ezta ikastetxeetako jolastokietan ere.
Normaltasuna itzuli da Nafarroan: gauerditik aurrera bertan behera gelditu dira koronabirusaren izurriari aurre egiteko ezarritatako neurri murriztaile guztiak. Azken asteotan pandemiak izan duen bilakaera positiboaren ondorioz iritsi da neurria. Nafarroako Gobernuak iragan astean adostu zuen, eta Foru Agindu berriarek...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209618/errusiak-jakinarazi-du-ukrainako-mugan-dituen-tropa-batzuk-erretiratzen-hasi-dela.htm
Mundua
Errusiak jakinarazi du Ukrainako mugan dituen tropa batzuk erretiratzen hasi dela
Defentsa Ministerioak iragarri du herrialdearen hegoaldean eta mendebaldean dauden zenbait soldadu beren baseetara itzuliko direla. Bezperan, Lavrovek esan du elkarrizketaren bidea ez dela amaitu.
Errusiak jakinarazi du Ukrainako mugan dituen tropa batzuk erretiratzen hasi dela. Defentsa Ministerioak iragarri du herrialdearen hegoaldean eta mendebaldean dauden zenbait soldadu beren baseetara itzuliko direla. Bezperan, Lavrovek esan du elkarrizketaren bidea ez dela amaitu.
Baliteke Mendebaldearekin egiten ari den negoziazioei begirako lehen keinua izatea. Errusiak jakinarazi du Ukrainako mugatik gertu dituen tropa batzuk erretiratzen hasi dela, han zituzten «zereginak egin» baitituzte. Soldadu horiek herrialdearen hegoaldeko eta mendebaldeko barruti militarretan egon dira hilabeteotan, e...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209619/saizarbitoriaren-martutene-aztertuko-dute-bilbo-zaharra-forumean.htm
Kultura
Saizarbitoriaren 'Martutene' aztertuko dute Bilbo Zaharra Forumean
Pedro Alberdik, Markos Zapiainek, Mariasun Landak, Juanjo Olasagarrek, Itxaro Bordak eta Iban Zalduak hartuko dute parte datorren astean egingo diren hitzaldietan.
Saizarbitoriaren 'Martutene' aztertuko dute Bilbo Zaharra Forumean. Pedro Alberdik, Markos Zapiainek, Mariasun Landak, Juanjo Olasagarrek, Itxaro Bordak eta Iban Zalduak hartuko dute parte datorren astean egingo diren hitzaldietan.
Ramon Saizarbitoriaren Martunene nobelak hamar urte beteko ditu aurten, eta, efemeride hori baliatuta, Bilbo Zaharra Forumak liburu hori omenduko du ekainean egin ohi duen irakurraldi publikoan. Horren aurretik, baina, datorren astean Saizarbitoriaren liburua aztertzeko sei hitzaldi antolatu ditu Bilbo Zaharra euskalt...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209620/inflazioa-61era-apaldu-da-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Inflazioa %6,1era apaldu da Hego Euskal Herrian
Kontsumo prezioek goranzko erritmoa gelditu dute urtarrilean, argindar merkeagoarengatik. Baina azpiko inflazioak gora jarraitzen du, abenduko %2,2tik %2,6ra igota.
Inflazioa %6,1era apaldu da Hego Euskal Herrian. Kontsumo prezioek goranzko erritmoa gelditu dute urtarrilean, argindar merkeagoarengatik. Baina azpiko inflazioak gora jarraitzen du, abenduko %2,2tik %2,6ra igota.
Energiak garesti jarraitzen du, baina pixka bat apaldu da abenduko zenbateko ikusgarrietatik, eta hori antzeman egin da urtarrileko kontsumo prezioen indizean. Gasa garestitu egin da, baina argindarra zerbait merkatu. Urteko inflazioa, Hego Euskal Herrian abenduan %6,4ko tasa ikusgarri batean kokatu bazen ere, %6,1era ...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209621/errusiako-diputatuek-putini-eskatu-diote-donbassko-herri-errepubliken-independentzia-aitortzeko.htm
Mundua
Errusiako diputatuek Putini eskatu diote Donbassko herri errepubliken independentzia aitortzeko
Behe ganberako ordezkarien gehiengoak baiezkoa eman dio Donetski eta Luhanski buruz aurkezturiko proposamenari. Estatuburuak ebazpena sinatuz gero, Minskeko Akordioen amaiera eragingo luke, Kieven arabera.
Errusiako diputatuek Putini eskatu diote Donbassko herri errepubliken independentzia aitortzeko. Behe ganberako ordezkarien gehiengoak baiezkoa eman dio Donetski eta Luhanski buruz aurkezturiko proposamenari. Estatuburuak ebazpena sinatuz gero, Minskeko Akordioen amaiera eragingo luke, Kieven arabera.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak erabaki garrantzitsu bat hartu beharko du datozen asteetan. Behe ganberako diputatuek Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia aitortzeaz bozkatu dute, eta, baiezkoa gailendu denez, onarpen hori egiteko ebazpen bat bidaliko diote laster Putini. Estatuburuak dokum...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209622/worldleh-euskarazko-joko-arrakastatsuen-olatura-batu-den-azkena.htm
Bizigiro
WorldlEH, euskarazko joko arrakastatsuen olatura batu den azkena
Agerian gelditu da azkenaldian euskarazko jokoek duten arrakasta. Egunean Behin, Berbaxerka, Wordle eta WorldlEH dira horren adibide. Sareetan bolo-bolo dabiltza, eta erabiltzaileak pozarren daude euskaraz jolasteko parada dutelako.
WorldlEH, euskarazko joko arrakastatsuen olatura batu den azkena. Agerian gelditu da azkenaldian euskarazko jokoek duten arrakasta. Egunean Behin, Berbaxerka, Wordle eta WorldlEH dira horren adibide. Sareetan bolo-bolo dabiltza, eta erabiltzaileak pozarren daude euskaraz jolasteko parada dutelako.
Euskarazko jokoek goia jo dute? Pentsa dezake inork. Egunean Behin, Berbaxerka, Wordle... Eta, orain, WorldlEH. Egunean Behin izan ezik, azken hilabeteotan goia jo duten eta euskaldun asko eta asko kateatuak dituzten jokoak dira besteak. Berriak, eta euskarazkoak; euskaraz jolasteko eta hizkuntzarekin jolastuz pentsatz...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209623/bbvako-presidenteak-78-milioi-kobratu-ditu-iaz-izurriaren-aurretik-baino-5-gehiago.htm
Ekonomia
BBVAko presidenteak 7,8 milioi kobratu ditu iaz, izurriaren aurretik baino %5 gehiago
Kontseilari ordezkariak 6,8 milioi euroko ordainsaria jaso du. Bankuak 4.653 milioi euro irabazi zituen iaz guztira, eta, horri esker, azken hamarkadako mozkinik handienak banatu ditu.
BBVAko presidenteak 7,8 milioi kobratu ditu iaz, izurriaren aurretik baino %5 gehiago. Kontseilari ordezkariak 6,8 milioi euroko ordainsaria jaso du. Bankuak 4.653 milioi euro irabazi zituen iaz guztira, eta, horri esker, azken hamarkadako mozkinik handienak banatu ditu.
Carlos Torres BBVAko presidenteak azken urteetako ordainsaririk handienetakoa jaso du 2021ean: 7,8 milioi euro. Izurriaren aurretik jasotakoa baino %5 gehiago da hori. Bestalde, Onur Genç kontseilari ordezkariaren ordainsaria ere 2019koa baino %8 handiagoa da: 6,8 milioi euro jaso ditu denera. BBVAk kontseilarien orda...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209624/espainiako-pediatria-elkarteak-eskatu-du-ikasgeletan-maskarak-kentzeko.htm
Gizartea
Espainiako Pediatria Elkarteak eskatu du ikasgeletan maskarak kentzeko
Prozesua pixkanaka eta taldeka egitea proposatu dute, Lehen Hezkuntzatik hasita. Horretarako, egutegi bat proposatu dute.
Espainiako Pediatria Elkarteak eskatu du ikasgeletan maskarak kentzeko. Prozesua pixkanaka eta taldeka egitea proposatu dute, Lehen Hezkuntzatik hasita. Horretarako, egutegi bat proposatu dute.
Espainiako Pediatria Elkarteak ikasgeletan maskara pixkanaka kenduz joateko egutegi bat aurkeztu du gaur, komunikatu bidez. Dokumentuan, besteak beste, proposatu du ikasleek maskara kanpoaldean erabiltzeko derrigortasuna «berehala» kentzea, eta barrualdean pixkanaka kenduz joatea. Izan ere, Quique Bassat lantaldeko koo...