date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209625/munduko-ibaiak-botikaz-kutsaturik-daudela-ondorioztatu-dute.htm
Mundua
Munduko ibaiak botikaz kutsaturik daudela ondorioztatu dute
Lehen aldiz, mundu mailako ikerketa egin dute. Batez ere epilepsiaren eta diabetesaren aurkako botikak, kafeina eta antibiotikoak topatu dituzte, eta ohartarazi dute kontzentrazioek «ingurumen eta osasun arriskua» eragiten dutela leku askotan. Madrilen jaso dituzte Europako laginik kutsatuenak.
Munduko ibaiak botikaz kutsaturik daudela ondorioztatu dute. Lehen aldiz, mundu mailako ikerketa egin dute. Batez ere epilepsiaren eta diabetesaren aurkako botikak, kafeina eta antibiotikoak topatu dituzte, eta ohartarazi dute kontzentrazioek «ingurumen eta osasun arriskua» eragiten dutela leku askotan. Madrilen jaso d...
Goiburu deigarriak eragin zituen Nazio Batuen Erakundeak 2007. urtean. Haren Drogaren eta Horrekin Loturiko Krimenen Aurkako Bulegoak munduko hainbat ibaitako uren inguruan eginiko txosten batean ondorioztatu zutenez, Ebro ibaian topatu zuten munduko kokaina zantzuen kontzentraziorik handienetako bat, Euskal Herriko mu...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209626/txibitek-zuhurtzia-eskatu-du-neurri-murriztaileak-indargabetu-arren.htm
Gizartea
Txibitek «zuhurtzia» eskatu du, neurri murriztaileak indargabetu arren
Oraindik ere COVID-19arekin «bizi» beharra dagoela esan du Nafarroako presidenteak, nahiz eta egoerak «ikuspegi baikorra» izateko modua ematen duen. Bingen Zupiriak, berriz, ospitaleratzeak baino alta gehiago izan direla nabarmendu du.
Txibitek «zuhurtzia» eskatu du, neurri murriztaileak indargabetu arren. Oraindik ere COVID-19arekin «bizi» beharra dagoela esan du Nafarroako presidenteak, nahiz eta egoerak «ikuspegi baikorra» izateko modua ematen duen. Bingen Zupiriak, berriz, ospitaleratzeak baino alta gehiago izan direla nabarmendu du.
Gaur geratu dira Nafarroan bertan behera COVID-19aren hedapena galarazteko ezarritako neurri murriztaile ia guztiak. Hala ere, «zuhurtziara» dei egin du Maria Txibite Nafarroako presidenteak. Horixe da, haren ustez, «mezuetan onena», oraindik ere birusarekin «bizi» beharra baitago: «Barnealdeetan maskara erabiltzen jar...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209627/eh-bilduk-hezkuntza-lantaldea-biltzeko-eskatu-du-akordioari-ekarpenak-egiteko-epea-zehazteko.htm
Gizartea
EH Bilduk hezkuntza lantaldea biltzeko eskatu du, akordioari ekarpenak egiteko epea zehazteko
PPk ere denbora gehiago nahi du. Koalizio abertzaleak ez du epea luzatzeko beharrik, dagoeneko zehaztuak baitituzte aurkeztu nahi dituzten ekarpenak, baina luzatzeko ere ez dute arazorik ikusten.
EH Bilduk hezkuntza lantaldea biltzeko eskatu du, akordioari ekarpenak egiteko epea zehazteko. PPk ere denbora gehiago nahi du. Koalizio abertzaleak ez du epea luzatzeko beharrik, dagoeneko zehaztuak baitituzte aurkeztu nahi dituzten ekarpenak, baina luzatzeko ere ez dute arazorik ikusten.
Hezkuntza itunerako egutegia zehaztuta zeukaten, baina zalantzan dago. Akordioa erdiesteko lantaldean aurkeztutako lehen testuari zuzenketak egiteko epea ostiralean amaitzekoa da berez, baina gero eta gehiago dira epea atzeratzeko eskatzen duten ahotsak: Elkarrekin Podemos-IUri eta PSE-EEri PP batu zaie azken orduetan....
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209628/afganistanen-funtsak-bere-egin-nahi-izatea-egotzi-diete-talibanek-aebei.htm
Mundua
Afganistanen funtsak bere egin nahi izatea egotzi diete talibanek AEBei
Bidenek erabaki du herrialdearen funtsen erdiak 2001eko irailaren 11ko atentatuen biktimei bideratzea eta beste erdiak Afganistani laguntza humanitarioa emateko erabiltzea. Washingtonen erabakiaren kontrako protestak izan dira Kabulen
Afganistanen funtsak bere egin nahi izatea egotzi diete talibanek AEBei. Bidenek erabaki du herrialdearen funtsen erdiak 2001eko irailaren 11ko atentatuen biktimei bideratzea eta beste erdiak Afganistani laguntza humanitarioa emateko erabiltzea. Washingtonen erabakiaren kontrako protestak izan dira Kabulen
Talibanak boterera iritsi zirenean, joan den abuztuaren 15ean, Mendebaldeko potentziek erabaki zuten Afganistanek nazioartean dituen funtsak blokeatzea. Joe Biden AEBetako presidenteak, baina, dekretu bat sinatu zuen joan den ostiralean, aginduz Afganistango Banku Zentralak AEBetako finantza erakundeetan dituen aktiboa...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209629/biriketako-tuberkulosia-diagnostikatu-diote-mikel-otegiri.htm
Politika
Biriketako tuberkulosia diagnostikatu diote Mikel Otegiri
Lehendik ere gaixotasun larri bat du, eta aske uzteko eskatu du Etxerat-ek.
Biriketako tuberkulosia diagnostikatu diote Mikel Otegiri. Lehendik ere gaixotasun larri bat du, eta aske uzteko eskatu du Etxerat-ek.
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Mikel Otegi euskal presoak biriketako tuberkulosia du. Lehendik ere, larri gaixo dauden hemeretzi euskal presoen zerrendan dago Itsasondoko (Gipuzkoa) presoa: «Sindrome koronario akutu bat izan zuen, eta belauneko osteoartritisa du, endekapenezko jatorri izan dezakeena», Etxerat-ek jakinar...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209630/hamahiru-lagun-atxilotu-dituzte-gipuzkoan-erroldak-faltsutuz-iruzur-egiteagatik.htm
Gizartea
Hamahiru lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan erroldak faltsutuz iruzur egiteagatik
Polizia iturrien arabera, atxilotuek gizarte laguntzak eta mediku prestazioak eskuratzeko egiten zuten iruzur. Irungo bi etxebizitzatan erroldatuak ziren.
Hamahiru lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan erroldak faltsutuz iruzur egiteagatik. Polizia iturrien arabera, atxilotuek gizarte laguntzak eta mediku prestazioak eskuratzeko egiten zuten iruzur. Irungo bi etxebizitzatan erroldatuak ziren.
Poliziak hamahiru pertsona atxilotu ditu Gipuzkoan erroldatze faltsuei loturiko delitua leporatuta. Zabaldutako informazioaren arabera, poliziek jakin zuten lagun kopuru handia zegoela Irungo bi etxebizitzatan erroldaturik. Datu horiek ikusirik, susmatu zuten irregulartasunen bat izan zitekeela horren atzean, eta opera...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209631/texasko-fiskalak-meta-salatu-du-erabiltzaileen-datu-biometrikoak-baimenik-gabe-jaso-eta-saltzeagatik.htm
Mundua
Texasko fiskalak Meta salatu du, erabiltzaileen datu biometrikoak baimenik gabe jaso eta saltzeagatik
Ken Paxtonen arabera, Facebooken enpresa nagusiak erabiltzaileen milioika datu jaso ditu hamar urtez, eta bere mesederako saldu ditu. Isuna milaka milioi dolarrekoa izan daiteke.
Texasko fiskalak Meta salatu du, erabiltzaileen datu biometrikoak baimenik gabe jaso eta saltzeagatik. Ken Paxtonen arabera, Facebooken enpresa nagusiak erabiltzaileen milioika datu jaso ditu hamar urtez, eta bere mesederako saldu ditu. Isuna milaka milioi dolarrekoa izan daiteke.
Mark Zuckerberg Meta konpainiako presidentearen buruhausteak ez dira Europan amaitzen. Ken Paxton Texasko (AEB) fiskal nagusiak salatu egin du Facebook sare sozialaren enpresa nagusia, baimenik gabe erabiltzaileen datu biometrikoak jaso eta saltzeagatik hamar urtez. Datu biometrikoak pertsona bat identifikatu dezaketen...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209632/autonomoen-kotizazioak-214-991-eurokoak-izatea-proposatu-du-madrilek.htm
Ekonomia
Autonomoen kotizazioak 214-991 eurokoak izatea proposatu du Madrilek
Beste proposamen bat helarazi die Jose Luis Escrivak eragileei. Eskema berriak 11 kotizazio oinarri izango lituzke.
Autonomoen kotizazioak 214-991 eurokoak izatea proposatu du Madrilek. Beste proposamen bat helarazi die Jose Luis Escrivak eragileei. Eskema berriak 11 kotizazio oinarri izango lituzke.
Espainiako Gobernua autonomoen kotizazio oinarrien zenbatekoa aldatzeko prest azaldu da, eta sistema eguneratzeko beste proposamen bat helarazi die eragileei. Norbere konturako langileek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak diru sarreren araberakoak izatea nahi du Madrilek, eta proposatu du kotizazioak 214 e...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209633/espainiako-gobernuak-lege-bakarra-ezarriko-die-film-telesail-areto-eta-plataformei.htm
Kultura
Espainiako Gobernuak lege bakarra ezarriko die film, telesail, areto eta plataformei
Orain dela hamabost urteko legea eguneratuko dute, film independenteak ekoizpenetik proiekziora arte sustatzeko asmoz. Espainiako Filmoteka kultura ondare izendatuko dute.
Espainiako Gobernuak lege bakarra ezarriko die film, telesail, areto eta plataformei. Orain dela hamabost urteko legea eguneratuko dute, film independenteak ekoizpenetik proiekziora arte sustatzeko asmoz. Espainiako Filmoteka kultura ondare izendatuko dute.
Zinemaren eta ikus-entzunezkoen industria sendotzeko asmoz, gaur egungo ekoizpen eta banaketa sistemara egokitutako lege bat prestatu du Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak: Zinemaren eta Ikus-entzunezko Kulturaren Legea (egun Zinemaren Legea dago indarrean). Izenak berak erakusten du: ikusmoldea zabaltzea da hel...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209634/santosek-dio-berak-ez-duela-eskumenik-migratzaileak-kanporatzeko-zitazio-tranpen-auzian.htm
Gizartea
Santosek dio berak ez duela eskumenik migratzaileak kanporatzeko «zitazio-tranpen» auzian
Nafarroako Gobernuko Justizia eta Migrazio Politiketako kontseilariak adierazi du ez duela Poliziari argibiderik emateko ahalmenik, baina argitu du «eskubideak urratuak izan zaizkiola uste duen orok» bermatua duela Justiziara jotzeko aukera.
Santosek dio berak ez duela eskumenik migratzaileak kanporatzeko «zitazio-tranpen» auzian. Nafarroako Gobernuko Justizia eta Migrazio Politiketako kontseilariak adierazi du ez duela Poliziari argibiderik emateko ahalmenik, baina argitu du «eskubideak urratuak izan zaizkiola uste duen orok» bermatua duela Justiziara jot...
Urteetan, aski isildua izan da paperik gabeko migratzaileak kanporatzeko helburuz poliziek eginiko zitazio faltsuen auzia. Orain gutxi, baina, Nafarroan «amarru» horiek «orokortu» egin direla salatu dute arrazakeriaren aurkako zenbait elkartek. Gaur, Nafarroako Parlamentuan izan da gaia hizpide. EH Bilduk eskatuta, gai...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209635/baionako-auzitegiak-martxoaren-15ean-emanen-du-oaren-auziko-emaitza.htm
Politika
Baionako Auzitegiak martxoaren 15ean emanen du Oaren auziko emaitza
Prokuradoreak epaileari galdetu dio Oak 60 egunez hamar euroko isuna ordain dezan; hots, 600 euro denetara. Oak adierazi du Ipar Euskal Herrian bizitzeak ez zuela helburu izan Frantziako Justiziari kontra egitea.
Baionako Auzitegiak martxoaren 15ean emanen du Oaren auziko emaitza. Prokuradoreak epaileari galdetu dio Oak 60 egunez hamar euroko isuna ordain dezan; hots, 600 euro denetara. Oak adierazi du Ipar Euskal Herrian bizitzeak ez zuela helburu izan Frantziako Justiziari kontra egitea.
Gaur epaitu dute Oier Oa Baionako auzitegian, Frantziako Estatuan egoteko debekua urratzea leporatuta. Frantziako Estatuan egoteko behin betiko debekua berretsi zuen Parisko Auzitegiak abenduan. Kasazioan da afera; oraino ez dute erantzunik ukan. Oak bere defentsa egin du epailearen aurrean, eta prokuradoreak, berriz, ...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209636/beasaingo-eta-lasarte-oriako-bortxaketez-akusaturikoa-2012tik-zegoen-ikerketapean.htm
Gizartea
Beasaingo eta Lasarte-Oriako bortxaketez akusaturikoa 2012tik zegoen ikerketapean
Auzia ikertu duten bi ertzainek deklaratu dute gaur Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Jakinarazi dutenez, beste dozenaka sexu eraso egin zituen.
Beasaingo eta Lasarte-Oriako bortxaketez akusaturikoa 2012tik zegoen ikerketapean. Auzia ikertu duten bi ertzainek deklaratu dute gaur Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Jakinarazi dutenez, beste dozenaka sexu eraso egin zituen.
Ez ziren sei sexu eraso izan, dozenaka baizik. Halaxe deklaratu dute gaur bi ertzainek Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, hainbat emakume bortxatzeaz akusaturiko gizonezkoaren aurkako epaiketan. Bi ertzain horiek auzia ikertzeaz arduratu ziren, eta, jakinarazi dutenez, erasoak jasan zituzten lau emakumeri behin baino ge...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209637/21-urteko-gizonezko-bat-hil-da-baztanen-autoa-errepidetik-aterata.htm
Gizartea
21 urteko gizonezko bat hil da Baztanen, autoa errepidetik aterata
Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, 17:45ean izan da ezbeharra. 150 metrotik amildu da gaztea.
21 urteko gizonezko bat hil da Baztanen, autoa errepidetik aterata. Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, 17:45ean izan da ezbeharra. 150 metrotik amildu da gaztea.
Pertsona bat hil da Baztanen (Nafarroa) gaur arratsaldean, gidatzen zuen autoa errepidetik aterata. Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra NA-4453 errepidean gertatu da, 17:45ean. Emandako informazioaren arabera, gaztea 150 metrotik amildu da. Osasun larrialdietako zerbitzuak istripua gertatutako tokira j...
2022-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/209638/sarek-protestara-deitu-du-ostiralerako-gutierrezen-gradu-aldaketaren-aurka.htm
Politika
Sarek protestara deitu du ostiralerako, Gutierrezen gradu aldaketaren aurka
20:00etan bilduko dira, Algortan. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, berriro kartzelara itzuli behar izan du.
Sarek protestara deitu du ostiralerako, Gutierrezen gradu aldaketaren aurka. 20:00etan bilduko dira, Algortan. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, berriro kartzelara itzuli behar izan du.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, hirugarren gradutik bigarrenera itzularazi dute Iñigo Gutierrez euskal presoa —Izadi umearen aita da—, eta Zaballako kartzelara itzuli behar izan du (Araba). Hori salatzeko, protestara deitu du Sarek ostiralerako, Algortan (Getxo, Bizkaia): 20:00etan bilduko dira, Telletxen. J...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209659/urkullu-laquojaurlaritzaren-helburua-izan-da-ahalik-eta-hildako-gutxien-izatearaquo.htm
Politika
Urkullu: «Jaurlaritzaren helburua izan da ahalik eta hildako gutxien izatea»
Lehendakariak neurriak malgutu osteko lehen elkarrizketa egin du Euskadi Irratian. Pandemiak hor jarraitzen duela azpimarratu du, eta orain arteko erabakiak «modu bateratuan» hartu ez izana gaitzetsi. Eskoletan maskarak kentzea aztertuko dutela esan du.
Urkullu: «Jaurlaritzaren helburua izan da ahalik eta hildako gutxien izatea». Lehendakariak neurriak malgutu osteko lehen elkarrizketa egin du Euskadi Irratian. Pandemiak hor jarraitzen duela azpimarratu du, eta orain arteko erabakiak «modu bateratuan» hartu ez izana gaitzetsi. Eskoletan maskarak kentzea aztertuko dute...
«Beste gai batzuei garrantzi handiagoa eman ahal izango diegu orain, baina ahaztu gabe pandemian jarraitzen dugula». Mezu hori azpimarratu du gaur Iñigo Urkullu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakariak Euskadi Irratiako Faktoria saioan. Iñaki Guridik egin dion elkarrizketa da osasun larrialdia bertan behera geratu de...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209660/erkorekak-dio-bi-ertzain-ari-direla-ikertzen-bilboko-abusuagatik-eta-ez-zortzi.htm
Gizartea
Erkorekak dio bi ertzain ari direla ikertzen Bilboko abusuagatik, eta ez zortzi
Epaile bat ertzain batzuk ikertzen ari da otsailean bi gazte jipoitzeagatik. Bilboko San Frantzisko auzoan gertatu zen erasoa. Agenteei osotasun moralaren aurkako ustezko delitu bat egotzi diete.
Erkorekak dio bi ertzain ari direla ikertzen Bilboko abusuagatik, eta ez zortzi. Epaile bat ertzain batzuk ikertzen ari da otsailean bi gazte jipoitzeagatik. Bilboko San Frantzisko auzoan gertatu zen erasoa. Agenteei osotasun moralaren aurkako ustezko delitu bat egotzi diete.
Epaile bat bi ertzain ikertzen ari da Bilbon, eta ez zortzi. Hala adierazi du gaur eguerdian Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Goizean argitaratu du albistea El Correo egunkariak: zabaldu du ustez zortzi ertzainek bi gazteri egindako polizia abusu bat ikertzen ari dela epaile bat. Iazko otsailean...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209661/ebko-justizia-auzitegiak-ontzat-jo-du-zuzenbide-estatua-errespetatzea-izatea-funtsak-jasotzeko-baldintza.htm
Mundua
EBko Justizia Auzitegiak ontzat jo du zuzenbide estatua errespetatzea izatea funtsak jasotzeko baldintza
Luxenburgok ez ditu onartu Hungariak eta Poloniak jarritako helegiteak. Epaiak suspertze funtsei ere eragiten die. Budapest eta Varsovia kritiko agertu dira erabakiarekin.
EBko Justizia Auzitegiak ontzat jo du zuzenbide estatua errespetatzea izatea funtsak jasotzeko baldintza. Luxenburgok ez ditu onartu Hungariak eta Poloniak jarritako helegiteak. Epaiak suspertze funtsei ere eragiten die. Budapest eta Varsovia kritiko agertu dira erabakiarekin.
Pandemiak eragindako krisi ekonomikoari modu bateratuan nola erantzun pentsatzen ari zirenean, 2020ko udazkenean, Europar Kontseiluak eta Europako Parlamentuak adostu zuten EB Europako Batasuneko funtsak jaso ahal izateko baldintza bat bete beharko zutela klub komunitarioko estatu kideek: «blokearen balioak eta printzi...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209662/ardoak-ez-du-minbiziaren-abisua-eraman-beharko.htm
Ekonomia
Ardoak ez du minbiziaren abisua eraman beharko
Alkohol gehiegi kontsumitzeak minbizia sortzen duela ohartarazten duen etiketarik ezartzea baztertu egin du Europako Parlamentuak
Ardoak ez du minbiziaren abisua eraman beharko. Alkohol gehiegi kontsumitzeak minbizia sortzen duela ohartarazten duen etiketarik ezartzea baztertu egin du Europako Parlamentuak
Euskal Herriko ardogintzaren sektorean bazegoen kezka Bruselatik iritsitako egitasmoa dela eta, baina, oraingoz behintzat, ardo botiletan ez dute jarri beharko alkoholak minbizia sortzen duelako abisua. Europako Parlamentuak atzera bota du sektoreari kalte egingo zion egitasmo hori. Europako Batzordeak tabakoan ageri d...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209663/bihar-erabakiko-dute-hezkuntza-itunari-zuzenketak-aurkezteko-epea-luzatu-ala-ez.htm
Gizartea
Bihar erabakiko dute hezkuntza itunari zuzenketak aurkezteko epea luzatu ala ez
Taldeei denbora gehiago ematea erabakiko dutela dirudi.
Bihar erabakiko dute hezkuntza itunari zuzenketak aurkezteko epea luzatu ala ez. Taldeei denbora gehiago ematea erabakiko dutela dirudi.
Itxura guztien arabera, atzeratu egingo da hezkuntza akordioa. Joan den astean aurkeztu zuen lehen dokumentua akordioa erdiesteko Eusko Legebiltzarrean sortu den lantaldeko presidenteak, eta, printzipioz, ostiralera arteko epea jarri zuten hari zuzenketak aurkezteko. Ordea, epea luzatzearen aldeko ahotsak gero eta ozen...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209664/gipuzkoako-zahar-etxeetako-langileek-eserialdia-egin-dute-foru-aldundiaren-arkupeetan.htm
Gizartea
Gipuzkoako zahar etxeetako langileek eserialdia egin dute Foru Aldundiaren arkupeetan
Protesta eguna dute gaur ELA eta LAB sindikatuko zahar etxeetako beharginek. Egoiliarren senideekin batera, lan hitzarmena, ratioak handitzea eta «lan baldintza duinak» eskatu dituzte.
Gipuzkoako zahar etxeetako langileek eserialdia egin dute Foru Aldundiaren arkupeetan. Protesta eguna dute gaur ELA eta LAB sindikatuko zahar etxeetako beharginek. Egoiliarren senideekin batera, lan hitzarmena, ratioak handitzea eta «lan baldintza duinak» eskatu dituzte.
Argi utzi dute ELA eta LAB sindikatuetako Gipuzkoako zahar etxeetako langileek: lan hitzarmena nahi dute, eta uste dute hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dagoela. Egoiliarren senideekin batera, ratioak handitzea eta «lan baldintza duinak» eskatu dituzte gaur Donostian. Nabarmendu dute sektore feminizatua izateagati...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209665/zortzi-sindikatuk-bat-egin-dute-etziko-osasun-sistema-publikoaren-aldeko-manifestazioarekin-irunean.htm
Gizartea
Zortzi sindikatuk bat egin dute etziko osasun sistema publikoaren aldeko manifestazioarekin, Iruñean
LAB, ELA, CCOO, ESK, Steilas, CGT, Solidari eta CNT sindikatuek bat egin dute, etzi egingo den manifestazioarekin, 'Osasun publikoa defenda dezagun' lelopean, . Iruñeko Konstituzio plazatik abiatuko da, 19:00etan.
Zortzi sindikatuk bat egin dute etziko osasun sistema publikoaren aldeko manifestazioarekin, Iruñean. LAB, ELA, CCOO, ESK, Steilas, CGT, Solidari eta CNT sindikatuek bat egin dute, etzi egingo den manifestazioarekin, 'Osasun publikoa defenda dezagun' lelopean, . Iruñeko Konstituzio plazatik abiatuko da, 19:00etan.
LAB, ELA, CCOO, ESK, Steilas, CGT, Solidari eta CNT sindikatuek osasun publikoaren alde ostiralerako deituta dagoen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Manifestazioa Iruñeko Konstituzio plazatik abiatuko da, 19:00etan, Osasun publikoa defenda dezagun lelopean. Zortzi sindikatuek elkarrekin eman dute prentsau...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209666/itp-pcbko-langileak-espero-dugu-gorenak-ez-legeztatzea-kaleratzeak.htm
Ekonomia
ITP-PCBko langileak: «Espero dugu Gorenak ez legeztatzea kaleratzeak»
Aeronautika enpresa horrek egin nahi zuen enplegu erregulazioari jarritako helegitea epaitu dute Madrilen. 83 langileren etorkizuna dago airean.
ITP-PCBko langileak: «Espero dugu Gorenak ez legeztatzea kaleratzeak». Aeronautika enpresa horrek egin nahi zuen enplegu erregulazioari jarritako helegitea epaitu dute Madrilen. 83 langileren etorkizuna dago airean.
Espainiako Auzitegi Gorenak gaur epaitu du PCB ITP Aeroko zuzendaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren aurka jarritako helegitea. Epaileek baliogabetu egin zituzten aeronautika enpresa horrek Barakaldo eta Sestaoko plantetan (Bizkaia) egin nahi zituen 83 kaleratzeak, eta enpresak Gorenera eraman zuen erabakia. Langile batzo...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209667/hamar-langiletik-lau-behin-behinekoak-dira-nafarroako-ostalaritzan.htm
Ekonomia
Hamar langiletik lau behin-behinekoak dira Nafarroako ostalaritzan
CCOO sindikatuaren txosten baten arabera, hamar langiletik hiruk kontratu partziala dute sektore horretan, eta hamar langiletik zazpi emakumeak dira.
Hamar langiletik lau behin-behinekoak dira Nafarroako ostalaritzan. CCOO sindikatuaren txosten baten arabera, hamar langiletik hiruk kontratu partziala dute sektore horretan, eta hamar langiletik zazpi emakumeak dira.
Ezaguna da ostalaritzan oso zabalduak daudela behin-behineko kontratuak eta horietako asko partzialak direla, asteburuko jarduera handiagoari erantzuteko. Bada, Nafarroako CCOO sindikatuak kopuruak jarri dizkio lurraldeko sektorearen prekaritateari. Tabernetan, jatetxeetan eta bestetan aritzen diren langileen %40k behi...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209668/enpresa-ertain-eta-txikientzako-laguntzetan-590-milioi-euro-banatuko-ditu-aurten-eusko-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
Enpresa ertain eta txikientzako laguntzetan 590 milioi euro banatuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzak
74 laguntza programa dira, 2022. urterako. Diru gehiena ikerketa eta garapena eta trantsizio energetikoa laguntzeko izango da. Jardunaldien bidez aurkeztuko zaie katalogoa sektoreei.
Enpresa ertain eta txikientzako laguntzetan 590 milioi euro banatuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. 74 laguntza programa dira, 2022. urterako. Diru gehiena ikerketa eta garapena eta trantsizio energetikoa laguntzeko izango da. Jardunaldien bidez aurkeztuko zaie katalogoa sektoreei.
Enpresa teknologikoen sorrera %10 handitzea, industria eta eta zerbitzu aurreratuak BPGaren %40ra iristea, eta elikagaien ekoizpena handitzea dira, beste batzuen artean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa ertain eta txikientzat 2022. urterako zabalduko dituen 74 laguntza programen helburu...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209669/pantailak-euskaraz-ek-lehentasuntzat-jo-du-euskaratuta-dauden-edukiak-plataformetara-iristea.htm
Bizigiro
Pantailak Euskaraz-ek lehentasuntzat jo du euskaratuta dauden edukiak plataformetara iristea
Egitasmo euskaltzale horrek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari eskatu dio arduraz jokatzeko eta lidergoa hartzeko, plataformetako arduradunekin harremanetan jartzeko eta adierazteko euskarazko bertsioak exijitu behar dizkietela banatzaileei.
Pantailak Euskaraz-ek lehentasuntzat jo du euskaratuta dauden edukiak plataformetara iristea. Egitasmo euskaltzale horrek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari eskatu dio arduraz jokatzeko eta lidergoa hartzeko, plataformetako arduradunekin harremanetan jartzeko eta adierazteko euskarazko berts...
Pantailak Euskaraz egitasmoko ordezkariak streaming plataformen katalogoak aztertzen aritu dira, lehendik euskaratutako edukien bila, eta dozenaka aurkitu dituzte. Eduki horiek Zineuskadik eta EITBk diru publikoz euskarara bikoiztu eta azpidatzitakoak dira. Hori ikusita, Pantailak Euskaraz-ek lehentasunezkotzat jo du e...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209670/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-lau-gaztetik-bat-aritu-da-jokoan-azken-urtean.htm
Gizartea
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lau gaztetik bat aritu da jokoan azken urtean
Erdiek baino gehiagok ez dute inoiz jokatu. Gehienek nahiago dute presentzialki jokatu, baina Internet bidez aritzen direnek maizago eta bakartuago jokatzen dute, EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailaren ikerketa baten arabera.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lau gaztetik bat aritu da jokoan azken urtean. Erdiek baino gehiagok ez dute inoiz jokatu. Gehienek nahiago dute presentzialki jokatu, baina Internet bidez aritzen direnek maizago eta bakartuago jokatzen dute, EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailaren ikerketa baten arabera.
Gazteen erdiak baino gehiago ez dira inoiz apustuetan edo bestelako jokoren batean aritu, baina, aldiz, %24,9k jokatu dute azken urtean, uneren batean gutxienez. Handiagoa da bizitzan inoiz jokoan aritu direnen proportzioa: %47,5. EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak eman ditu datuok, Gaztea eta Jokoa Euskal A...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209671/nafarroako-auzitegi-nagusiaren-arabera-aroztegiko-lanak-legez-kanpoko-esleipen-batekin-hasi-zituzten.htm
Gizartea
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arabera, Aroztegiko lanak legez kanpoko esleipen batekin hasi zituzten
TEX eta Palacio de Arozteguia SM enpresek 2021. urteko maiatzean hasi zituzten lanak. Baztango Udalaren iritziz, ebazpenak «herritarrei eta Baztango erakundeei ematen die arrazoia».
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arabera, Aroztegiko lanak legez kanpoko esleipen batekin hasi zituzten. TEX eta Palacio de Arozteguia SM enpresek 2021. urteko maiatzean hasi zituzten lanak. Baztango Udalaren iritziz, ebazpenak «herritarrei eta Baztango erakundeei ematen die arrazoia».
Aroztegiko proiektuaren lanak legez kanpo hasi zituzten. Baztango Udalak eskuratu du abenduaren 31n Nafarroako Auzitegi Nagusiak obren esleipenari buruz emandako epaia, eta, han dioenez, auzitegiak ez zuen onartu Palacio de Arozteguiako konpentsazio batzordeak TEX enpresari egindako esleipena. Proiektu horren bidez, l...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209672/alan-parsons-girlschool-eta-anari-gehitu-dira-bilboko-bbk-music-legends-jaialdira.htm
Kultura
Alan Parsons, Girlschool eta Anari gehitu dira Bilboko BBK Music Legends jaialdira
Musika festibala ekainaren 24an eta 25ean egingo da, Bilbo Arenan.
Alan Parsons, Girlschool eta Anari gehitu dira Bilboko BBK Music Legends jaialdira. Musika festibala ekainaren 24an eta 25ean egingo da, Bilbo Arenan.
Bilboko BBK Music Legends jaialdiak osatu du dagoeneko aurtengo egitaraua. Antolatzaileek gaur eman dute festibalera gehitu diren azken lau artisten berri, eta, horiekin, osatuta gelditu da programazioa. Honako hauek dira iragarri berri dituzten artistak: Alan Parsons Live project, Girlschool, Walter Trout, Shirley Dav...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209673/43-urteko-motor-gidari-bat-hil-da-labion-auto-bat-jota.htm
Gizartea
43 urteko motor gidari bat hil da Labion, auto bat jota
Eguerdi aldera gertatu da istripua, NA-2310 errepidean. Hildakoak 43 urte ditu.
43 urteko motor gidari bat hil da Labion, auto bat jota. Eguerdi aldera gertatu da istripua, NA-2310 errepidean. Hildakoak 43 urte ditu.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 43 urteko gizonezko bat hil da eguerdian NA-2310 errepidean izandako istripu batean, Arangurengo Labio herritik hurbil (Nafarroa). Auto batek eta motor batek aurrez aurre jo dute, eta motor gidaria zendu egin da talkaren ondorioz. Larrialdi zerbitzuek 13:30 aldera izan dute istr...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209674/joseba-azkarragaren-aurkako-laquojazarpenaraquo-salatu-du-sarek.htm
Politika
Joseba Azkarragaren aurkako «jazarpena» salatu du Sarek
Plataformak salatu duenez, dei eta mezuen bidez «mehatxuak eta irainak» jaso ditu, hainbat komunikabidek argitaratutako erreportajeen ondorioz.
Joseba Azkarragaren aurkako «jazarpena» salatu du Sarek. Plataformak salatu duenez, dei eta mezuen bidez «mehatxuak eta irainak» jaso ditu, hainbat komunikabidek argitaratutako erreportajeen ondorioz.
«Ez politikan, ez kazetaritzan, ez justizian, dena ez da zilegi». Sare plataformak ohar bidez salatu duenez, Joseba Azkarraga bozeramailea «jazarpena» pairatzen ari da azken egunotan. Izan ere, Guardia Zibilak Espainiako Gobernuaren eta Sareren arteko kontaktuak ikertu ditu, eta hainbat hedabidek zabaldu dituzte ikerke...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209675/dani-garciak-bi-urterako-luzatu-du-kontratua-athleticekin.htm
Kirola
Dani Garciak bi urterako luzatu du kontratua Athleticekin
Ekainean amaitzen zitzaion kontratua, eta 2024ra arte sinatu du. Zumarragako erdilaria pozik eta eskertuta azaldu da berritzeagatik. "Denboraldi hasieratik hori nuen buruan", adierazi du.
Dani Garciak bi urterako luzatu du kontratua Athleticekin. Ekainean amaitzen zitzaion kontratua, eta 2024ra arte sinatu du. Zumarragako erdilaria pozik eta eskertuta azaldu da berritzeagatik. "Denboraldi hasieratik hori nuen buruan", adierazi du.
Dani Garciak beste bi urterako luzatu du kontratua Athleticekin: 2024ko ekainera arte. Erdilariari sasoi amaieran bukatzen zitzaion kontratua, baina klub zuri-gorriarekin akordioa lortu du bertan segitzeko. Kontratua luzatu berritan, "oso pozik" mintzatu da Zumarragakoa: "Denboraldi hasieratik kontratua berritzea baino...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209676/ohartarazi-dute-europako-batasunak-55-milioi-txerto-botako-dituela-zaborretara-otsail-bukaeran.htm
Mundua
Ohartarazi dute Europako Batasunak 55 milioi txerto botako dituela zaborretara otsail bukaeran
Alianza People's Vaccine koalizioak atera du datua argitara. Dosien banaketa desorekatua salatu dute: azterketaren arabera, Afrikak soilik 30 milioi txerto jaso ditu 2022an.
Ohartarazi dute Europako Batasunak 55 milioi txerto botako dituela zaborretara otsail bukaeran. Alianza People's Vaccine koalizioak atera du datua argitara. Dosien banaketa desorekatua salatu dute: azterketaren arabera, Afrikak soilik 30 milioi txerto jaso ditu 2022an.
Beste behin, agerian gelditu dira COVID-19aren kontrako txertoen banaketa desorekatuak eragindako arrakala sakonak. Ehundik gora elkartek osatzen duten Alianza People's Vaccine koalizioak azterlan bat argitaratu du berriki, eta datu kezkagarriak azaleratu dira hala: ikerketaren arabera, EB Europako Batasunak 55 milioi ...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209677/sayasek-helegitea-jarri-du-upnk-jarri-dion-zigorra-bidegabea-delakoan.htm
Politika
Sayasek helegitea jarri du, UPNk jarri dion zigorra «bidegabea» delakoan
Carlos Garcia Adanerok ere gaur aurkeztu ditu alegazioak. UPNko Berme Batzordeak proposatu zuen bi diputatuei militantzia etetea bina urte eta sei hilabetez.
Sayasek helegitea jarri du, UPNk jarri dion zigorra «bidegabea» delakoan. Carlos Garcia Adanerok ere gaur aurkeztu ditu alegazioak. UPNko Berme Batzordeak proposatu zuen bi diputatuei militantzia etetea bina urte eta sei hilabetez.
Sergio Sayas oraingoz UPNko diputatu denak helegitea jarri du bere alderdiko Berme eta Diziplina Batzordeak aurkeztutako zigor proposamenaren aurka. Sayasek argudiatu du hari bi urtez eta sei hilabetez militantzia eteteko proposamena «bidegabea, argudiatu gabea eta neurrigabea» dela. Sayasek azaldu du bere alegazioak «...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209678/dbhko-ikasleek-ez-dute-errekuperazio-azterketarik-egin-beharko-ekainean.htm
Gizartea
DBHko ikasleek ez dute errekuperazio azterketarik egin beharko ekainean
Espainiako Gobernuak hartutako erabaki baten ondorio da. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ikastetxeei jakinarazi diete erabakia.
DBHko ikasleek ez dute errekuperazio azterketarik egin beharko ekainean. Espainiako Gobernuak hartutako erabaki baten ondorio da. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ikastetxeei jakinarazi diete erabakia.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek ez dute errekuperazio azterketarik egin beharko ekainean. Izan ere, Madrilek dekretu bat onartu zuen azaroan, eta, ondorioz, bertan behera geratuko dira ikasturtea gainditzeko egin beharreko proba horiek Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak urtarrilean bidali zien ikastetx...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209679/frankismoan-fusilatu-zituztenak-omenduko-ditu-gogora-k.htm
Gizartea
Frankismoan fusilatu zituztenak omenduko ditu Gogora-k
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan exekutatutako 2.000 pertsona inguru omenduko dituzte, eta fusilatutakoen senitarteko guztiei ekitaldian parte hartzeko gonbidapena egin die.
Frankismoan fusilatu zituztenak omenduko ditu Gogora-k. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan exekutatutako 2.000 pertsona inguru omenduko dituzte, eta fusilatutakoen senitarteko guztiei ekitaldian parte hartzeko gonbidapena egin die.
Eusko Jaurlaritzak eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak 1936ko gerran eta frankismo garaian fusilatu zituztenak omenduko ditu. Frankismoak 1936aren eta 1945aren artean demokrazia defendatzearren fusilatutako pertsonen oroimenez izenean, ekitaldi bat egingo du horretarako. Araban, Bizkai...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209680/pausoz-pauso-infernuraino-doan-bidean.htm
Kultura
Pausoz pauso infernuraino doan bidean
Cormac McCarthyren 'Jainkoaren seme' nobela eman du argitara Igelak. Istorio «ilun-iluna» da Juan Mari Mendizabalek euskarara ekarritakoa.
Pausoz pauso infernuraino doan bidean. Cormac McCarthyren 'Jainkoaren seme' nobela eman du argitara Igelak. Istorio «ilun-iluna» da Juan Mari Mendizabalek euskarara ekarritakoa.
Bere belaunaldiko autore hoberenen artean kokatu izan dute kritikariek. Baita bizirik den idazle estatubatuar onenetakotzat jo ere. Nahiz eta gerora ez dion idazteari utzi, 1970eko hamarkadan eman zituen bere lanik nabarmenenak Cormac McCarthyk (Providence, Rhode Island, 1933). Horien artean dago Jainkoaren seme, Juan ...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209681/aimar-olaizola-baikoko-kirol-arduradun-izendatu-dute.htm
Kirola
Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradun izendatu dute
Enpresak eman du izendapenaren berri, Twitter bidez. Goizuetarrak joan den azaroaren 13an jokatu zuen ibilbide profesionaleko azken partida.
Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradun izendatu dute. Enpresak eman du izendapenaren berri, Twitter bidez. Goizuetarrak joan den azaroaren 13an jokatu zuen ibilbide profesionaleko azken partida.
Hiru hilabete iragan dira Aimar Olaizolak pilota profesionala utzi zuenetik: 23 urteko bideari esan zion agur 2021eko azaroaren 13an, sorterrian, Goizuetan (Nafarroa) jokatutako azken partidaren ondotik. Ordea, gaur jakin denez, Olaizolak pilota profesionaletik askorik urrundu gabe eginen ditu urratsak hemendik aurrera...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209682/hamaika-eta-hamabi-urteko-zigor-eskaerak-beasain-eta-lasarte-oriako-bortxaketez-akusaturiko-gizonarentzat.htm
Gizartea
Hamaika eta hamabi urteko zigor eskaerak Beasain eta Lasarte-Oriako bortxaketez akusaturiko gizonarentzat
Nafarroako Auzitegiak bi urte eta 9 hilabeteko kartzelaldia ezarri dio 58 urteko gizon bati, 9 urteko ilobaz behin eta berriz abusatzeagatik
Hamaika eta hamabi urteko zigor eskaerak Beasain eta Lasarte-Oriako bortxaketez akusaturiko gizonarentzat. Nafarroako Auzitegiak bi urte eta 9 hilabeteko kartzelaldia ezarri dio 58 urteko gizon bati, 9 urteko ilobaz behin eta berriz abusatzeagatik
Aurretik adierazitako zigor eskaerei eutsi diete fiskaltzak eta akusazio partikularrak, Beasaingo eta Lasarte-Oriako bortxaketen auzian: hamaika eta hamabi urteko kartzelaldia, hurrenez hurren, hainbat emakume bortxatzeaz akusaturiko gizonezkoarentzat. Gipuzkoako Probintzia Auzitegian egiten ari diren epaiketaren azken...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209683/hego-euskal-herriko-kirol-zelaiak-erabat-bete-ahalko-dira-martxoaren-4tik-aurrera.htm
Kirola
Hego Euskal Herriko kirol zelaiak erabat bete ahalko dira martxoaren 4tik aurrera
Espainiako Osasun ministro Carolina Dariasek iragarri du neurria, Lurralde Arteko Osasun Batzordearen ostean.
Hego Euskal Herriko kirol zelaiak erabat bete ahalko dira martxoaren 4tik aurrera. Espainiako Osasun ministro Carolina Dariasek iragarri du neurria, Lurralde Arteko Osasun Batzordearen ostean.
Heldu den hilabetetik aurrera, Hego Euskal Herriko kirol zelaiak zalez bete ahalko dira berriro. Espainiako Osasun Ministerioak erabaki du kirol eremuen edukiera %100era handitzea, martxoaren 4tik aurrera. Carolina Darias Osasun ministroak iragarri du neurria, Lurralde Arteko Osasun Batzordearen ostean. Une otan, kiro...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209684/maxameko-langile-guztiek-hartu-dute-parte-greba-deialdiko-lehen-egunean.htm
Ekonomia
Maxameko langile guztiek hartu dute parte greba deialdiko lehen egunean
67 kaleratze egin nahi dituela zehaztu die enpresak.
Maxameko langile guztiek hartu dute parte greba deialdiko lehen egunean. 67 kaleratze egin nahi dituela zehaztu die enpresak.
Maxamek Galdakaon (Bizkaia) duen plantako langile guztiek ekin diote greba mugagabearen deialdiari. Lanuztea gaur hasi da, eta, langile batzordearen arabera, ekoizpen kateko operari guztiek egin zuten greba. Lehergai sektoreko multinazionaleko zuzendaritzak Maxam Outdoors ehiza materiala ekoizten duen enpresako arloa s...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209685/carla-simonen-alcarragraves-filmak-irabazi-du-urrezko-hartza.htm
Kultura
Carla Simonen 'Alcarràs' filmak irabazi du Urrezko Hartza
Hong Sang-sooren 'So-seol-ga-ui yeong-hwa' lanari eman diote epaimahaiaren sari nagusia Berlinalen, eta Claire Denisek lortu du zuzendaririk onenaren Zilarrezko Hartza.
Carla Simonen 'Alcarràs' filmak irabazi du Urrezko Hartza. Hong Sang-sooren 'So-seol-ga-ui yeong-hwa' lanari eman diote epaimahaiaren sari nagusia Berlinalen, eta Claire Denisek lortu du zuzendaririk onenaren Zilarrezko Hartza.
Carla Simon zinemagileak (Bartzelona, 1986) opera prima onenaren saria irabazi zuen 2017ko Berlinalen, Estiu 1993 filmarengatik; gaur, zinemaldiko sari nagusia eman diote Alcarràs haren bigarren lanari. Kataluniako landa guneko herri bat da Alcarras, eta hango nekazari familia bati buruzkoa da filma. 80 urtean beren lu...
2022-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/209686/azken-agurra-eman-diote-karmele-aierberi-ataunen.htm
Politika
Azken agurra eman diote Karmele Aierberi Ataunen
Ehunka lagunek omenaldia egin diote herriko San Gregorio auzoko pilotalekuan. Esker oneko hitzek bete dute ekitaldia.
Azken agurra eman diote Karmele Aierberi Ataunen. Ehunka lagunek omenaldia egin diote herriko San Gregorio auzoko pilotalekuan. Esker oneko hitzek bete dute ekitaldia.
«Eskerrik asko herriari emandakoagatik». Hitz horiexek irakur zitezkeen Ataungo (Gipuzkoa) Zelai pilotalekuaren horman eskegitako pankartan. Mezuaren alboan, ikurrin bat, eta haren aurpegia marrazturik, zendu berri den Karmele Aierberena. Ehunka lagunek hartu dute parte gaur arratsean hari eginiko omenaldian. 18:30ean ...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209707/eba-blanco-eusko-alkartasuneko-idazkari-nagusi-izateko-aurkeztuko-da.htm
Politika
Eba Blanco Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi izateko aurkeztuko da
Asteburuan egingo du kongresua alderdiak, barne gatazkaren erdian. Hautagaiak adierazi du «dena prest» dagoela kongresurako, eta «berme guztiekin» .
Eba Blanco Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi izateko aurkeztuko da. Asteburuan egingo du kongresua alderdiak, barne gatazkaren erdian. Hautagaiak adierazi du «dena prest» dagoela kongresurako, eta «berme guztiekin» .
Eba Blanco hautagai izango da asteburuan egingo den kongresuan Eusko Alkartasuna alderdiaren idazkari nagusiaren kargurako. Blancok berak baieztatu du aurkeztuko dela, gaur Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean. Zuzendaritzaren eta kritikoen arteko barne gatazka bete-betean dago alderdia. XIII. Biltzar Nagusia ...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209708/frantziak-iragarri-du-bere-soldaduak-malitik-erretiratuko-dituela.htm
Mundua
Frantziak iragarri du bere soldaduak Malitik erretiratuko dituela
Parisek 2.500 militar ditu Afrikako herrialde horretan, eta datozen hilabeteetan aterako dira handik, aliatuekin «koordinatuta». Macronek esan du jihadisten aurkako operazioaren amaiera ez dela «porrot militar bat».
Frantziak iragarri du bere soldaduak Malitik erretiratuko dituela. Parisek 2.500 militar ditu Afrikako herrialde horretan, eta datozen hilabeteetan aterako dira handik, aliatuekin «koordinatuta». Macronek esan du jihadisten aurkako operazioaren amaiera ez dela «porrot militar bat».
Ia hamar urteren ostean, Frantziak jakinarazi du bere soldaduak erretiratuko dituela Malitik, Europako bere aliatuekin eta Kanadarekin batera, «era koordinatuan». Soldaduak jihadistei aurre egiteko sartu zituzten Afrikako herrialde horretan, baina urteotan ez dute lortu esperotako garaipena, eta, gainera, Maliko junta ...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209709/egoitz-urrutikoetxea-epaituko-dute-gaur-parisen.htm
Politika
Egoitz Urrutikoetxea epaituko dute gaur, Parisen
2005ean ETAko kide gisa gaizkile elkarte batean parte hartu izana leporatzen diote. Azaroan jadanik epaitu zuten akusazio berarekin.
Egoitz Urrutikoetxea epaituko dute gaur, Parisen. 2005ean ETAko kide gisa gaizkile elkarte batean parte hartu izana leporatzen diote. Azaroan jadanik epaitu zuten akusazio berarekin.
Parisko Dei Auzitegian hitzordua du Egoitz Urrutikoetxeak gaur arratsaldean. 2005ean ETAko kide gisa helburu terroristak zituen gaizkile elkarte batean parte hartzea leporatzen diote. 2010ean epaitu zuten, eta sei urteko zigorra eman zioten. Baina, orduan epaiketara agertu ez zenez, atxilotua izan ondotik epaiketa berr...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209710/antimilitarista-bat-errugabetu-dute-bbvaren-kontrako-protesta-bat-dela-eta.htm
Gizartea
Antimilitarista bat errugabetu dute BBVAren kontrako protesta bat dela eta
KEMek uste du epaia «aitzindaria» dela eta «adierazpen askatasuna 'mozal legearen' aurretik» jartzen duela.
Antimilitarista bat errugabetu dute BBVAren kontrako protesta bat dela eta. KEMek uste du epaia «aitzindaria» dela eta «adierazpen askatasuna 'mozal legearen' aurretik» jartzen duela.
2019ko martxoan, BBVAren Aurkako Plataformak, EH Kapitalari Planto taldeak eta beste zenbait elkartek eta erakundek protesta egin zuten Bilboko Euskalduna jauregiaren aurrean, BBVA egiten ari zen akziodunen batzarra zela eta. Ertzaintzak mozal legea aplikatu eta protestan parte hartu zuten sei laguni isuna jartzea prop...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209711/kanpo-merkataritza-pandemiaren-aurreko-kopuruetara-gerturatu-da.htm
Ekonomia
Kanpo merkataritza pandemiaren aurreko kopuruetara gerturatu da
Iaz %23 hazi ziren esportazioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %7,5 Nafarroan. Susperraldi ekonomikoak produktu energetikoa beharra areagotu du. Frantzia da euskal produktuen helmuga nagusia, Alemania ordezkatuz.
Kanpo merkataritza pandemiaren aurreko kopuruetara gerturatu da. Iaz %23 hazi ziren esportazioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %7,5 Nafarroan. Susperraldi ekonomikoak produktu energetikoa beharra areagotu du. Frantzia da euskal produktuen helmuga nagusia, Alemania ordezkatuz.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %23 hazi ziren esportazioak iaz, eta Nafarroan %7,5. Aurreneko hiru lurraldeetan aurreko urtean baino 4.800 milioi euro gehiago izan ziren (25.665 milioi guztira); eta 2019ko, pandemia aurreko urteko datuak hobetu dituzte: 180 milioi gehiago. Ez da gauza bera gertatu Nafarroan: azpitik jarra...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209712/irunean-eta-burlatan-ere-deitu-dute-protestara-ortziralerako-gutierrezen-alde.htm
Politika
Iruñean eta Burlatan ere deitu dute protestara ortziralerako, Gutierrezen alde
Iruñean 18:30ean eta Burlatan 19:30ean bilduko dira, Iñigo Gutierrez euskal presoa kartzelara itzularazi dutela salatzeko. Hiru urteko Izadi umearen aita da.
Iruñean eta Burlatan ere deitu dute protestara ortziralerako, Gutierrezen alde. Iruñean 18:30ean eta Burlatan 19:30ean bilduko dira, Iñigo Gutierrez euskal presoa kartzelara itzularazi dutela salatzeko. Hiru urteko Izadi umearen aita da.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, asteon kartzelara itzularazi dute Iñigo Gutierrez Algortako (Bizkaia) euskal presoa. Izadi umearen aita da Gutierrez —Maria Lizarraga Burlatako (Nafarroa) euskal presoa da haurraren ama—, eta, umeak hiru urte betetzearekin batera, hirugarren graduan jarri zuten. Bigarren gradua...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209713/eusko-legebiltzarrak-gaitzetsi-egin-ditu-estatuaren-biktimen-legea-laquoindargabetzekoraquo-saiakerak.htm
Politika
Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi egin ditu estatuaren biktimen legea «indargabetzeko» saiakerak
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk testu bat adostu dute salatzeko hainbat poliziak eta guardia zibilek ahalegina egin dutela Poliziaren abusuen biktimen legearen kalte ordainak jasotzeko. Balorazio Batzordearen lana babestu dute.
Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi egin ditu estatuaren biktimen legea «indargabetzeko» saiakerak. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk testu bat adostu dute salatzeko hainbat poliziak eta guardia zibilek ahalegina egin dutela Poliziaren abusuen biktimen legearen kalte ordainak jasotzeko. Balorazio Batzordea...
Eusko Legebiltzarrean adostasun zabala lortu da gaur estatuaren indarkeriaren biktimekin lotutako gai batekin: EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk zuzenketa partzial bat adostu dute gaitzesteko ehunka poliziak eta guardia zibilek saialdia egin dutela motibazio politikoko indarkeriaren biktimen legearen ...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209714/29-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-irunen-emakume-bati-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm
Gizartea
29 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita
Joan den ortziralean izan zen erasoa, Irungo etxe batean. Emakumeak asteartean jarri zuen salaketa. Ertzaintza bi adingaberen aurkako bi sexu eraso ikertzen ari da, bertzalde: Ugaon eta Bilbon gertatu ziren.
29 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Joan den ortziralean izan zen erasoa, Irungo etxe batean. Emakumeak asteartean jarri zuen salaketa. Ertzaintza bi adingaberen aurkako bi sexu eraso ikertzen ari da, bertzalde: Ugaon eta Bilbon gertatu ziren.
Sexu erasoek ez dute etenik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bertze hiru kasuren berri eman du gaur goizean. Irunen gertaturikoa da lehena (Gipuzkoa): 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, joan den ortziralean emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Irungo etxebizitza batean gertatu zen e...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209715/euskarazko-arreta-telematikoari-bai-hori-bermatzeko-neurriei-ez.htm
Gizartea
Euskarazko arreta telematikoari bai, hori bermatzeko neurriei ez
Tramiteak euskaraz egin ahal izateko mozioa aurkeztu dute EH Bilduk eta Geroa Baik: lehen bi puntuak onartu dituzte; hirugarrena, lanpostuei zegokiena, atzera bota dute Navarra Sumak eta PSNk
Euskarazko arreta telematikoari bai, hori bermatzeko neurriei ez. Tramiteak euskaraz egin ahal izateko mozioa aurkeztu dute EH Bilduk eta Geroa Baik: lehen bi puntuak onartu dituzte; hirugarrena, lanpostuei zegokiena, atzera bota dute Navarra Sumak eta PSNk
Euskarazko zerbitzua bermatu, zerbitzua euskaldundu gabe. Hori onartu du gaur Nafarroako Parlamentuak, osoko bilkuran. Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoan tramite guztiak euskaraz egin daitezkeela bermatzeko hiru puntuko mozioa aurkeztu dute EH Bildu eta Geroa Bai taldeek: lehen biak aurrera atera dira; hiruga...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209716/zamaketarien-lan-gatazka-hilabete-batean-konpon-daitekeela-uste-du-barkalak.htm
Ekonomia
Zamaketarien lan gatazka «hilabete batean» konpon daitekeela uste du Barkalak
Negoziazioak izaten ari dira, eta Bilboko portuko agintaritzako presidenteak azaldu du behin-behineko langileen egoera hobetuko litzatekeela. Athleticeko presidente izateko hautagaitza baten buru izatea eskaini diotela onartu du, baina ez berari bakarrik.
Zamaketarien lan gatazka «hilabete batean» konpon daitekeela uste du Barkalak. Negoziazioak izaten ari dira, eta Bilboko portuko agintaritzako presidenteak azaldu du behin-behineko langileen egoera hobetuko litzatekeela. Athleticeko presidente izateko hautagaitza baten buru izatea eskaini diotela onartu du, baina ez be...
Baliteke Bilboko portuko zamaketarien lan gatazka konpontzear egotea. Rikardo Barkala portuko presidenteak «hilabete bateko» kontua izan daitekeela azaldu du azpiegituraren azken urteko balantzea azaltzeko eginiko agerraldian. Haren ustez, bi aldeak, zamaketarien ordezkariak eta Bilboko portuko zamaketa enpresak, akord...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209717/2354-urteko-kartzela-zigor-eskaera-josu-urrutikoetxearentzat-zaragozako-atentatuagatik.htm
Politika
2.354 urteko kartzela zigor eskaera Josu Urrutikoetxearentzat, Zaragozako atentatuagatik
Fiskalak eta akusazio partikularrak 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egitea leporatuta eskatu dute milaka urteko zigorra. ETAk bere gain hartu zuen atentatu hura.
2.354 urteko kartzela zigor eskaera Josu Urrutikoetxearentzat, Zaragozako atentatuagatik. Fiskalak eta akusazio partikularrak 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egitea leporatuta eskatu dute milaka urteko zigorra. ETAk bere gain hartu zuen atentatu hura.
2.000 urte baino gehiago eskatu dituzte Josu Urrutikoetxearentzat 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka (Espainia) egindako atentatuagatik. Zehazki, fiskalak 2.354 urteko espetxe zigorra galdegin du: hildako bakoitzarengatik —11 pertsona—, 30 urte; eta hiltzen saiaturiko bertze 88 lagunengatik, 23na urt...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209718/ia-50-jarduera-egingo-dituzte-bilboko-inauterietan.htm
Bizigiro
Ia 50 jarduera egingo dituzte Bilboko inauterietan
Aurten aratusteak itzuliko dira Bizkaiko hiriburura, 2021ean bertan behera geratu eta gero. Ohiko jarduerak egingo dituzte, oro har, formatu txikiagoan edota moldatuta. Otsailaren 24tik martxoren 1era ospatuko dituzte, baina larunbat eta igande hauetarako ere ekintzak antolatu dituzte.
Ia 50 jarduera egingo dituzte Bilboko inauterietan. Aurten aratusteak itzuliko dira Bizkaiko hiriburura, 2021ean bertan behera geratu eta gero. Ohiko jarduerak egingo dituzte, oro har, formatu txikiagoan edota moldatuta. Otsailaren 24tik martxoren 1era ospatuko dituzte, baina larunbat eta igande hauetarako ere ekintzak...
Pandemia jazo aurretik Bilbon egindako azken jaiak izan ziren inauteriak, eta, bi urte geroago, hiribilduak berreskuratuko dituen lehenak izango dira. Datozen larunbatean eta igandean, eta otsailaren 24tik martxoaren 1era bitarte, ia 50 jarduera egingo dituzte hiribilduko hainbat gunetan. Bilboko Jai Batzorde Mistoko o...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209719/hilaren-hasierarekin-alderatuta-ospitaleratuak-ia-erdira-urritu-dira.htm
Gizartea
Hilaren hasierarekin alderatuta, ospitaleratuak ia erdira urritu dira
Eboluzio positiboa ikusten da datuetan, eta pandemia mendean hartzeko bidea «aurrera» doala adierazi du Sagarduik
Hilaren hasierarekin alderatuta, ospitaleratuak ia erdira urritu dira. Eboluzio positiboa ikusten da datuetan, eta pandemia mendean hartzeko bidea «aurrera» doala adierazi du Sagarduik
Gaur goizean, hedabideetan egindako adierazpenen bidez aurreratu nahi izan du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik izurriaren jarraipen datuak hobera ari direla. Erietxeetako egoera nabarmendu du, bereziki. ZIUetan bi astean pazienteak %20 urritu direla jakinarazi du. Eta datuetara begira, Hego Euskal...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209720/hondurasko-presidente-ohia-espetxeratu-dute.htm
Mundua
Hondurasko presidente ohia espetxeratu dute
Justizia Auzitegi Gorenak behin-behineko kartzela zigorra ezarri dio Juan Orlando Hernandezi, narkotrafikoa eta ustelkeria egotzita. AEBek estatuburu ohia estraditatzeko eskatu dute.
Hondurasko presidente ohia espetxeratu dute. Justizia Auzitegi Gorenak behin-behineko kartzela zigorra ezarri dio Juan Orlando Hernandezi, narkotrafikoa eta ustelkeria egotzita. AEBek estatuburu ohia estraditatzeko eskatu dute.
Hondurasko presidente ohi Juan Orlando Hernandezi behin-behineko espetxe zigorra jarri dio Justizia Auzitegi Goreneko epaile Edwin Ortezek, AEB Amerikako Estatu Batuek estatuburu ohia estraditatzeko eskaera jaso ondoren, narkotrafikoagatik eta ustelkeriagatik. Hernandezen defentsak martxoaren 16an aurkeztu beharko dit...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209721/errusiak-aebei-erantzun-die-prest-dagoela-neurri-laquotekniko-militarrakraquo-hartzeko.htm
Mundua
Errusiak AEBei erantzun die prest dagoela neurri «tekniko-militarrak» hartzeko
Segurtasun eskaerak aintzat ez hartzea egotzi dio Moskuk Washingtoni. Publiko egin du erantzuna, iruditzen baitzaio sekretupean edukiz gero iritzi publikoak jarraituko duela «gezurrez betetzen». Nabarmendu du tropak ezin direla «egun bakarrean» itzuli baseetara.
Errusiak AEBei erantzun die prest dagoela neurri «tekniko-militarrak» hartzeko. Segurtasun eskaerak aintzat ez hartzea egotzi dio Moskuk Washingtoni. Publiko egin du erantzuna, iruditzen baitzaio sekretupean edukiz gero iritzi publikoak jarraituko duela «gezurrez betetzen». Nabarmendu du tropak ezin direla «egun bakarr...
Errusiak ez du baztertzen neurri «tekniko-militarrak» hartzea, ikusten badu AEBek eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak ez dutela borondaterik Ukrainako auziaren bueltan segurtasun berme «sendoak eta lotesleak» negoziatzeko. Hori nabarmendu du Moskuk, Kremlinek egindako segurtasun eskariei erantzunez Washington...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209722/martxoaren-26rako-manifestaziora-deitu-dute-bilbon-argindarraren-garestitzea-salatzeko.htm
Gizartea
Martxoaren 26rako manifestaziora deitu dute Bilbon, argindarraren garestitzea salatzeko
Hainbat taldek gaur dinamika bat aurkeztu dute kostu energetikoaren igoeraren aurka. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar etxetik batean pobrezia energetikoa jasaten dute, eta, horregatik, premiazko neurriak hartzeko eskatu dute
Martxoaren 26rako manifestaziora deitu dute Bilbon, argindarraren garestitzea salatzeko. Hainbat taldek gaur dinamika bat aurkeztu dute kostu energetikoaren igoeraren aurka. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar etxetik batean pobrezia energetikoa jasaten dute, eta, horregatik, premiazko neurriak hartzeko eskatu dute
Pobrezia energetikoaren aurkako eguna izanik, Bilboko eta inguruko herrietako hainbat talde ekologistak, sindikatuk, auzo elkartek, etxebizitzaren aldeko plataformak eta gazte eragilek dinamika bat aurkeztu dute, Lapurretari ez, energiarako eskubidea lelopean. Pobrezia energetikoa arazo «larria» dela deritzote, eta, eg...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209723/nafarroako-unibertsitateak-david-beriainen-lanari-aitortza-egin-dio.htm
Bizigiro
Nafarroako Unibertsitateak David Beriainen lanari aitortza egin dio
Beriainen alargun Rosaura Romerok Luka Brajnovic saria jaso du. Beriain eta Roberto Fraile iazko apirilean hil zituzten, Burkina Fason, dokumental bat grabatzen ari zirela.
Nafarroako Unibertsitateak David Beriainen lanari aitortza egin dio. Beriainen alargun Rosaura Romerok Luka Brajnovic saria jaso du. Beriain eta Roberto Fraile iazko apirilean hil zituzten, Burkina Fason, dokumental bat grabatzen ari zirela.
Nafarroako Unibertsitateak Luka Brajnovic saria eman ohi du, askatasunaren eta giza balioen alde lan egin duten komunikatzaileen ibilbideari aitortza egiteko. Brajnovic kazetaritza deontologiako irakaslea izan zen Nafarroako Unibertsitatean 30 urtez, eta harengatik jarri zioten izen hori sariari. Aurtengo saria David B...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209724/mozal-legea-erreformatzearen-alde-egin-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Gizartea
'Mozal legea’ erreformatzearen alde egin du Eusko Legebiltzarrak
EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestu dute eskaera. EH Bilduk legea indargabetzeko galdegin du.
'Mozal legea’ erreformatzearen alde egin du Eusko Legebiltzarrak. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestu dute eskaera. EH Bilduk legea indargabetzeko galdegin du.
PP-C’s taldeak eraman du gaia Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara. Ertzaintza eta Estatuko Segurtasun Indarren «duintasuna eta eskubideak» bermatzeko indarrean den legedia babestu du eskuineko taldeak, eta, hala, eskatu du atzera botatzeko mozal legea edo Herritarren Segurtasuna Babesteko legea erreformatzeko Espaini...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/209725/berrikuntza-ponpatuz.htm
albisteak
Berrikuntza ponpatuz
Jasangarritasun-irizpideen arabera fabrikatzea ondo dago, baina dagoeneko fabrikatuta dagoen ekipo bati beste bizialdi bat ematea hobeto dago. Horixe da Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuko partaide den Emica industria-ponpa zentrifugoen Bizkaiko fabrikatzaileak etsenpluaren bidez predikatzen duena.}
Berrikuntza ponpatuz. Jasangarritasun-irizpideen arabera fabrikatzea ondo dago, baina dagoeneko fabrikatuta dagoen ekipo bati beste bizialdi bat ematea hobeto dago. Horixe da Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuko partaide den Emica industria-ponpa zentrifugoen Bizkaiko fabrikatzaileak etsenpluaren bidez predikatzen due...
Ponpa zentrifugoak ponpa hidrauliko mota bat dira, eta energia mekanikoa energia hidraduliko bihurtzen dute, fluido bati presioa emateko. Hau da, likidoak emari eta distantzia handietan ponpatzeko aukera ematen dute, eta, beraz, industria-sektore askotan funtsezkoak dira, hala nola industria petrokimikoan, elikagaien i...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209726/eragileek-hamabost-egun-gehiago-izango-dituzte-hezkuntza-itunari-ekarpenak-egiteko.htm
Gizartea
Eragileek hamabost egun gehiago izango dituzte hezkuntza itunari ekarpenak egiteko
Eragileek eta alderdiek martxoaren 4ra arte izango dute aukera akordiorako aurkeztu duten lehen zirriborroari ekarpenak egiteko. Legebiltzarkideak hilaren 7an elkartuko dira zuzenketak eztabaidatzeko.
Eragileek hamabost egun gehiago izango dituzte hezkuntza itunari ekarpenak egiteko. Eragileek eta alderdiek martxoaren 4ra arte izango dute aukera akordiorako aurkeztu duten lehen zirriborroari ekarpenak egiteko. Legebiltzarkideak hilaren 7an elkartuko dira zuzenketak eztabaidatzeko.
Atzeratu egingo da hezkuntza akordioa. Aste honetan hainbat alderdik egindako eskaerei erantzunez, Eusko Legebiltzarrean itunaren oinarriak zehazteko sortutako lantaldea gaur eguerdian bildu da, eta aho batez hartu dute erabakia: lehen zirriborroari ekarpenak egiteko epea luzatuko dute. Hain zuzen ere, berez alderdi po...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209727/ikastolen-elkarteak-protestara-deitu-du-azterketak-euskaraz-egiteko-eskubidea-aldarrikatzeko.htm
Gizartea
Ikastolen Elkarteak protestara deitu du azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko
Ikastolen Elkarteak, Seaskak eta Azterketak Euskaraz taldeak elkarretaratzeak antolatuko dituzte martxoaren 4rako. Ikastola guztietan egingo dituzte, Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.
Ikastolen Elkarteak protestara deitu du azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Ikastolen Elkarteak, Seaskak eta Azterketak Euskaraz taldeak elkarretaratzeak antolatuko dituzte martxoaren 4rako. Ikastola guztietan egingo dituzte, Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea ...
Bi aste barru, martxoaren 4an, Euskal Herriko ikastoletan elkarretaratzeak egingo dituzte ikasleek, gurasoek, langileek eta euskaltzaleek, Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta euskaraz egin ahal izatea eskatzeko. Arrazoia hauxe da: «Iparraldeko ikastoletako guraso, langile eta ikasleei Euskal Herriko ikastola...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209728/xabier-atristain-aske-utzi-dute-behin-behinean-eta-atera-da-martuteneko-espetxetik.htm
Politika
Xabier Atristain aske utzi dute behin-behinean, eta atera da Martuteneko espetxetik
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilean ebatzi zuen Espainiak «prozesu justu eta ekitatezkoa» izatea eragotzi ziola euskal presoari, ez baitzion inkomunikazio aldian konfiantzazko abokatu bat aukeratzen utzi. Espainiako Auzitegi Nazionalak Atristainen zigorra etetea erabaki du orain, Gorenak Estrasburgoko sente...
Xabier Atristain aske utzi dute behin-behinean, eta atera da Martuteneko espetxetik. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilean ebatzi zuen Espainiak «prozesu justu eta ekitatezkoa» izatea eragotzi ziola euskal presoari, ez baitzion inkomunikazio aldian konfiantzazko abokatu bat aukeratzen utzi. Espainiako Auziteg...
Espainiako Auzitegi Nazionalak men egin dio Estrasburgok agindutakoari, eta aske utzi du Xabier Atristain euskal presoa, behin-behinean. Gaur arratsaldean atera da Martuteneko espetxetik, han baitzeukaten preso. Espainiako Auzitegi Nazionaleko hirugarren zigor salak ebatzi du, hain zuzen, Atristainen zigorra eten egin ...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209729/etorkinen-elkartasun-sareko-laguntzaile-bat-atxilotu-du-frantziako-poliziak.htm
Gizartea
Etorkinen elkartasun sareko laguntzaile bat atxilotu du Frantziako Poliziak
Hendaiako polizia etxera eraman dute, eta atxiloaldian da.
Etorkinen elkartasun sareko laguntzaile bat atxilotu du Frantziako Poliziak. Hendaiako polizia etxera eraman dute, eta atxiloaldian da.
Frantziako Poliziak lagun bat atxilotu du arratsaldean migratzaileak garraiatzea leporatuta. Elkartasun sare bateko kidea da, beste kideek BERRIAri jakinarazi diotenez. Etorkinen laguntzaileek pairatzen duten jazarpena salatzeko, elkarretaratzea egin dute arrats honetan, Hendaiako polizia etxearen aitzinean. Atxiloaldi...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209730/prozedurak-baldintzatu-du-beste-behin-egoitz-urrutikoetxearen-auzia.htm
Politika
Prozedurak baldintzatu du, beste behin, Egoitz Urrutikoetxearen auzia
Ostegun honetan epaitzekoa zuten afera berriz instrukziora bidaltzeko eskatu du fiskaltzak, prozedura akatsa izan dela argudiatuta. Martxoaren 31n jakinaraziko du erabakia Parisko Dei Auzitegiko epaileak.
Prozedurak baldintzatu du, beste behin, Egoitz Urrutikoetxearen auzia. Ostegun honetan epaitzekoa zuten afera berriz instrukziora bidaltzeko eskatu du fiskaltzak, prozedura akatsa izan dela argudiatuta. Martxoaren 31n jakinaraziko du erabakia Parisko Dei Auzitegiko epaileak.
«Hemendik urte batzuetara zuzenbide ikasketetan eredu gisa hartuko dute Urrutikoetxea afera», zioen barrez, gaur arratsaldean, Laurent Pasquet-Marinacce abokatuak. Frantziako Justiziak prozeduretan egindako akatsen ondorioz, auzitegietan katramilatu dira Josu eta Egoitz Urrutikoetxearen kontra irekiak zituzten auzibide...
2022-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/209731/realak-bina-berdindu-du-alemanian-eta-donostian-erabakiko-da-europa-ligako-kanporaketa.htm
Kirola
Realak bina berdindu du Alemanian, eta Donostian erabakiko da Europa ligako kanporaketa
Txuri-urdinak bi aldiz aurreratu dira markagailuan, baina Leipzigek neurketa orekatzea lortu du. Le Normandek egin du donostiarren lehen gola, eta Oiartzabalek penaltiz egin du bigarrena. Etxekoek ere gisa horretara egin dute azken gola.
Realak bina berdindu du Alemanian, eta Donostian erabakiko da Europa ligako kanporaketa. Txuri-urdinak bi aldiz aurreratu dira markagailuan, baina Leipzigek neurketa orekatzea lortu du. Le Normandek egin du donostiarren lehen gola, eta Oiartzabalek penaltiz egin du bigarrena. Etxekoek ere gisa horretara egin dute azken...
Abantaila galtzea, edo aukerei lotzea: nola erreparatu, hala baloratzen da joaneko partida. Realak itzulerako neurketara aukerekin ailegatzeko xedez bidaiatu zuen Alemaniara. Esan eta egin: bina berdindu du Leipzigen, eta Anoetan erabakiko da zein taldek jarraituko duen Europa ligan. Donostiarrak bi aldiz aurreratu dir...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209757/ertzaintzak-gogor-jo-du-bart-maxameko-langileen-aurka.htm
Ekonomia
Ertzaintzak gogor jo du bart Maxameko langileen aurka
Emakume bat atxilotu dute langileak lorategi batera zokoratzeko eginiko esku hartzean. Enpresa ixtearen aurka protestan ari dira langileak, eta greba mugagabea hasi zuten asteazkenean.
Ertzaintzak gogor jo du bart Maxameko langileen aurka. Emakume bat atxilotu dute langileak lorategi batera zokoratzeko eginiko esku hartzean. Enpresa ixtearen aurka protestan ari dira langileak, eta greba mugagabea hasi zuten asteazkenean.
Gogor jo du Ertzaintzak bart Galdakaon (Bizkaia) Maxam enpresako langileen aurka. Lantegia ixtearen aurka protestan ari ziren langileak, eta polizia haiek baztertzen saiatu da. Emakumezko bat atxilotu dute, «agintearen aurka» egitea leporatuta. Mozilo Irratiak zabalduriko irudietan ertzain bat ikusten da, emakumezko ba...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209758/tomas-aragues-konpositorea-hil-da.htm
Kultura
Tomas Aragues konpositorea hil da
Donostiako kontserbatorioko irakasle eta zuzendari izan zen, eta Euskadiko Orkestrarekin ere hurbileko harremana izan zuen hasieratik.
Tomas Aragues konpositorea hil da. Donostiako kontserbatorioko irakasle eta zuzendari izan zen, eta Euskadiko Orkestrarekin ere hurbileko harremana izan zuen hasieratik.
Musika klasikoko konpositorea izan da Tomas Aragues Bernad, klasizismo formalaren bidetik egin duena ibilbidea. 1935ean jaio zen, Albalate de Arzobispon (Teruel, Espainia), baina Barakaldora (Bizkaia) lekualdatu zen umetan familiarekin, aitak herri horretako udal banda zuzentzeko postua eskuratu zuenean. Hala, aitaren ...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209759/gasteizko-gotzainak-adierazi-du-sexu-abusu-bakarra-nahikoa-dela-errotik-erantzuteko.htm
Gizartea
Gasteizko gotzainak adierazi du sexu abusu bakarra nahikoa dela «errotik erantzuteko»
Juan Carlos Elizaldek nabarmendu du «ahalegin handia» egingo dutela haurtzaroan «gertaera latz horiek» jasan zituztenei laguntzeko.
Gasteizko gotzainak adierazi du sexu abusu bakarra nahikoa dela «errotik erantzuteko». Juan Carlos Elizaldek nabarmendu du «ahalegin handia» egingo dutela haurtzaroan «gertaera latz horiek» jasan zituztenei laguntzeko.
Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak Arabako gizarteari zuzendutako gutun pastoral bat argitaratu du gaur. Bertan, Eliza katolikoari eragiten dioten aktualitateko zenbait gai aztertzen ditu, baina, bereziki, «sexu abusuen gaitzaren aurkako borrokari» eragiten diotenak. Adierazi duenez, nahikoa da Eliza Katolikoaren...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209760/berrogei-herritarrek-kalean-egin-dute-lo-donostian-etxegabeen-egoera-salatzeko.htm
Gizartea
Berrogei herritarrek kalean egin dute lo Donostian, etxegabeen egoera salatzeko
Gipuzkoa plazan pasatu dute gaua, eta La Sirena aterpetxea neguko gau guztietan irekitzeko eskatu dute.
Berrogei herritarrek kalean egin dute lo Donostian, etxegabeen egoera salatzeko. Gipuzkoa plazan pasatu dute gaua, eta La Sirena aterpetxea neguko gau guztietan irekitzeko eskatu dute.
Donostiako Gipuzkoa plazako arkupeetan egin dute lo berrogei lagun inguruk, eta, besteak beste, La Sirena aterpetxea neguko gau guztietan irekitzeko eskatu diote Donostiako Udalari. Gaur egun, aterpetxea hotzaren aterpe gisa erabiltzen da, eta, beraz, tenperatura 0 gradura jaisten denean eta izotz arriskua dagoenean b...
2022-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/209761/eguraldiagatik-30-kilometroko-proba-izango-da-rojo-eta-salsamendirena-0800etan-hasita.htm
Kirola
Eguraldiagatik 30 kilometroko proba izango da Rojo eta Salsamendirena, 08:00etan hasita
Rojoren esanetan, proba horixe da Jokoetarako finkatu duen helburu nagusia.
Eguraldiagatik 30 kilometroko proba izango da Rojo eta Salsamendirena, 08:00etan hasita. Rojoren esanetan, proba horixe da Jokoetarako finkatu duen helburu nagusia.
Amaitzear dira Neguko 24. Olinpiar Jokoak. Otsailaren 4an hasi ziren, Pekinen, eta hilaren 20an amaituko dira, bi egun barru. Lehiarekin batera, azken txanpa betean dira Imanol Rojo eta Manex Salsamendi euskal kirolariak ere, eta gaur goizean jokatuko dute beren azken proba; azkena, eta ziurrenik haientzat garrantzitsu...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209762/urkulluk-hezkuntza-akordiorako-zirriborroaren-balorazio-oso-ona-egin-du.htm
Gizartea
Urkulluk hezkuntza akordiorako zirriborroaren «balorazio oso ona» egin du
Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-k eskola publikoaren garrantziari eta euskarari buruz galdetu diote Eusko Legebiltzarrean Iñigo Urkulluri. Itunpeko eskolak eta publikoak mantentzearen alde egin du, eta ez du argitu murgiltze eredu orokortua ezarriko duten ala ez.
Urkulluk hezkuntza akordiorako zirriborroaren «balorazio oso ona» egin du. Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-k eskola publikoaren garrantziari eta euskarari buruz galdetu diote Eusko Legebiltzarrean Iñigo Urkulluri. Itunpeko eskolak eta publikoak mantentzearen alde egin du, eta ez du argitu murgiltze eredu orokortua ez...
Murgiltze eredua, segregazioa, hezkuntza publikoak eta itunpekoak izan beharreko garrantzia... Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordioa eta legea ontzeko prozesuak mahai gainean jarri du hezkuntza, eta pil-pilean daude haren gaineko eztabaidak. Gaur, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, hizpide izan dute ak...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209763/eh-bilduk-uste-du-atristainen-inguruko-erabakia-beste-dozenaka-kasutan-aplikatu-behar-dela.htm
Politika
EH Bilduk uste du Atristainen inguruko erabakia beste dozenaka kasutan aplikatu behar dela
Koalizio subiranistaren arabera, argi geratu da inkomunikazioek «bidezko prozesu baterako eskubidea» urratzen dutela.
EH Bilduk uste du Atristainen inguruko erabakia beste dozenaka kasutan aplikatu behar dela. Koalizio subiranistaren arabera, argi geratu da inkomunikazioek «bidezko prozesu baterako eskubidea» urratzen dutela.
EH Bilduk «oso positibotzat» jo du Xabier Atristain behin-behinean aske uztea, eta erabakiak «aplikazio analogikoa» izan beharko lukeela azaldu du. Atristain atzo atera zen Martuteneko espetxetik (Gipuzkoa), Espainiako Auzitegi Nazionalak Giza Eskubideen Europako Auzitegiari men egin ostean. Askapena ospatu du koalizi...
2022-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/209764/hemeretzi-urte-bete-dira-euskaldunon-egunkaria-itxi-zutela.htm
Politika
Hemeretzi urte bete dira 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutela
Joan Mari Torrealdairen hil osteko liburuaren inguruko solasaldi bira batekin gogoratuko dute 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuteneko 19. urteurrena.
Hemeretzi urte bete dira 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutela. Joan Mari Torrealdairen hil osteko liburuaren inguruko solasaldi bira batekin gogoratuko dute 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuteneko 19. urteurrena.
2003ko otsailaren 20an, gaur dela hemeretzi urte, Guardia Zibila Euskaldunon Egunkaria-ren hainbat egoitzatan sartu zen, eta euskara hutsezko kazeta bakarra desagerrarazi zuen, egun batetik bestera. Urteurren berezia izango da aurtengoa, Joan Mari Torrealdaik idatzitako ‘Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta’ liburuar...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209765/bizkaiko-eta-gipuzkoako-baxurako-flotak-azken-hamar-urteetako-kuotarik-handienekin-hasiko-du-kanpaina.htm
Ekonomia
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako flotak azken hamar urteetako kuotarik handienekin hasiko du kanpaina
Antxoaren kuoten kudeaketa banatuago bat lortzeko hitz egiten ari dira Kantauriko beste flotekin, gehiegizko eskaintza saihestuz errentagarritasun handiagoa izateko.
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako flotak azken hamar urteetako kuotarik handienekin hasiko du kanpaina. Antxoaren kuoten kudeaketa banatuago bat lortzeko hitz egiten ari dira Kantauriko beste flotekin, gehiegizko eskaintza saihestuz errentagarritasun handiagoa izateko.
«Ilusioz» hasiko dute aurtengo kostera baxurako flotan, arindua hartuta pandemiaren zailtasunetatik, eta esku artean aspaldiko arrantza kuota handienak dituztela. Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura sailburuak aurtengo kanpainaren aurkezpenean gogoratu du nola iazkoa ziurgabetasun osoz hasi zuten...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209766/tabakalerak-une-musique-interiure-erakusketa-zabalduko-du-gaur.htm
Kultura
Tabakalerak 'Une musique intériure' erakusketa zabalduko du gaur
Gaur inauguratuko dute, eta apirilaren 24ra bitartean egongo da ikusgai.
Tabakalerak 'Une musique intériure' erakusketa zabalduko du gaur. Gaur inauguratuko dute, eta apirilaren 24ra bitartean egongo da ikusgai.
Une musique intérieure (Jokabidea, hizkuntza, ahotsa eta barne entzumena) erakusketa zabalduko dute gaur Donostiako Tabakalera zentroan, Lau Pareta aretoan. Askotariko diziplinak dituen proiektu gisa definitu dute: «Publikoa, barne musika baten modura, barne bizitzaren eta kanpo munduaren arteko harremanak orekatzeko e...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209767/laboral-kutxaren-irabaziak-244-handitu-ziren-iaz.htm
Ekonomia
Laboral Kutxaren irabaziak %24,4 handitu ziren iaz
Kreditu kooperatiba horrek 108,8 milioi euro irabazi zituen, eta ia hogei ordaindu zituen zergetan. Bezeroen berankortasuna %2,8ra jaitsi zen, sektoreko batezbestekotik behera.
Laboral Kutxaren irabaziak %24,4 handitu ziren iaz. Kreditu kooperatiba horrek 108,8 milioi euro irabazi zituen, eta ia hogei ordaindu zituen zergetan. Bezeroen berankortasuna %2,8ra jaitsi zen, sektoreko batezbestekotik behera.
Laboral Kutxak 108,8 milioi euroko irabazi bateratuarekin amaitu zuen iazko ekitaldia. Pandemia ostean indarrez suspertu zen, eta %24,4 handitu zuen kopuru hori 2020arekin alderatuta. Urte ona izan zen, besteak beste, kreditu inbertsioen zorroa %4,8 handitu zuelako, bezeroen aurrezki baliabideak %8,3 hazi zirelako eta ...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209768/labek-hezkuntza-sare-bakarrerantz-bidea-egitea-proposatu-du.htm
Gizartea
LABek hezkuntza sare bakarrerantz bidea egitea proposatu du
Euskalgintzaren Kontseiluak hemezortzi zuzenketa aurkeztu dizkio hezkuntza hitzarmenerako lehen testuari. LABek eskola publikoan, «kontzertazio unibertsala» amaitzean eta langileen lan baldintzetan jarri du arreta.
LABek hezkuntza sare bakarrerantz bidea egitea proposatu du. Euskalgintzaren Kontseiluak hemezortzi zuzenketa aurkeztu dizkio hezkuntza hitzarmenerako lehen testuari. LABek eskola publikoan, «kontzertazio unibertsala» amaitzean eta langileen lan baldintzetan jarri du arreta.
Euskalduntzeari, publikotasunari eta segregazioari lotutako zuzenketak aurkeztu dizkiote LABek eta Euskalgintzaren Kontseiluak hezkuntza akordiorako zirriborroari. Sindikatuak sistema duala gainditu eta hezkuntza sistema bakarrerantz egitea proposatu du, baita euskarazko murgiltze eta mantentze eredua ezartzea eta «kon...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209769/azken-jagan-hiztuna-hil-ostean-hizkuntza-hori-berreskuratzera-deitu-du-haren-alabak.htm
Mundua
Azken jagan hiztuna hil ostean, hizkuntza hori berreskuratzera deitu du haren alabak
Cristina Calderon zen Suaren Lurraldeko hizkuntza horren azken hiztuna. Lidia Gonzalez Calderon alabak jakinarazi duenez, atzo hil zen. Txileko Biltzar Konstituziogileko kide da, eta hizkuntza hori berreskuratzeko deia egin du.
Azken jagan hiztuna hil ostean, hizkuntza hori berreskuratzera deitu du haren alabak. Cristina Calderon zen Suaren Lurraldeko hizkuntza horren azken hiztuna. Lidia Gonzalez Calderon alabak jakinarazi duenez, atzo hil zen. Txileko Biltzar Konstituziogileko kide da, eta hizkuntza hori berreskuratzeko deia egin du.
Cristina Calderon hil zen atzo, 93 urterekin, Txilen: jagan hizkuntzako azken hiztuna. Jaganak Suaren Lurraldean bizi dira, Txile eta Argentina hegoaldean, eta, oraindik ere ehunka batzuk geratzen diren arren, haien hizkuntzan egiten duenik ez da. «Harekin joan da gure herriaren kultur memoriaren zati bat», esan du Lid...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209770/presoen-komunikazioak-berrezartzeko-neurriak-eskatu-dituzte-sindikatuek.htm
Politika
Presoen komunikazioak berrezartzeko neurriak eskatu dituzte sindikatuek
«Erantzukizunez» jokatzeko eskatu diete erakundeei, eta exijitu berriz ezar ditzatela COVID-19a dela-eta etendako komunikazioak.
Presoen komunikazioak berrezartzeko neurriak eskatu dituzte sindikatuek. «Erantzukizunez» jokatzeko eskatu diete erakundeei, eta exijitu berriz ezar ditzatela COVID-19a dela-eta etendako komunikazioak.
Gehiengo sindikalak «salbuespenezko espetxe politikaren» kontrako mobilizazioa egin du Bilbon, Sare Herritarraren Izan Bidea dinamikaren barruan. Elkarretaratzean parte hartu dute ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, CGT, CNT, EHNE eta Hiru sindikatuek, eta euskal presoek gertukoekin komunikatzeko duten eskubidea izan dute hiz...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209771/hondarribiko-udalak-elkarretaratzea-egingo-du-gaur-azken-eraso-matxista-gaitzesteko.htm
Gizartea
Hondarribiko Udalak elkarretaratzea egingo du gaur, azken eraso matxista gaitzesteko
19:00etan izango da protesta, Martxoak 8 plazan. Herritarrak elkarretaratzera deitu ditu.
Hondarribiko Udalak elkarretaratzea egingo du gaur, azken eraso matxista gaitzesteko. 19:00etan izango da protesta, Martxoak 8 plazan. Herritarrak elkarretaratzera deitu ditu.
Joan den ostiralean herrian izandako azken eraso matxista gaitzetsi du Hondarribiko Udalak (Gipuzkoa), eta elkarretaratzera deitu du gaurko, 19:00etan, Martxoak 8 plazan. Hondarribian 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, joan den ostiralean emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Irungo etxebizitz...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209772/inauterietako-desfilea-bitan-banatuta-egingo-dute-donostian.htm
Bizigiro
Inauterietako desfilea bitan banatuta egingo dute Donostian
Erdialdean eta Gros auzoan egingo dituzte desfileak otsailaren 26an eta 27an. Ospakizunak auzoetara ere zabalduko dituzte, eta martxoaren 12ra arte iraungo dute.
Inauterietako desfilea bitan banatuta egingo dute Donostian. Erdialdean eta Gros auzoan egingo dituzte desfileak otsailaren 26an eta 27an. Ospakizunak auzoetara ere zabalduko dituzte, eta martxoaren 12ra arte iraungo dute.
«Aurten bai. Zorionez, eta merezi dugulako, berreskuratuko ditugu hain maitatuak eta kuttunak diren Donostiako inauteriak», azaldu du Jon Insausti Festa Jardueretarako zinegotziak. Inauteriak Donostiako kaleetara itzuliko dira, osasun egoerara egokitutako egitarauarekin. Otsailaren 26an eta 27an egingo dituzte desfile ...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209773/eh-bilduk-eskua-luzatu-dio-jaurlaritzari-euskararen-estatusean-jauzi-kualitatiboa-egiteko.htm
Gizartea
EH Bilduk eskua luzatu dio Jaurlaritzari euskararen estatusean «jauzi kualitatiboa» egiteko
Hizkuntza eskubideen kontrako epaien harira, «jarrera defentsibora» ez mugatzeko eskatu dio Rebeka Ubera legebiltzarkideak Bingen Zupiria sailburuari, eta euskalgintzaren eskariei batera erantzutea proposatu dio.
EH Bilduk eskua luzatu dio Jaurlaritzari euskararen estatusean «jauzi kualitatiboa» egiteko. Hizkuntza eskubideen kontrako epaien harira, «jarrera defentsibora» ez mugatzeko eskatu dio Rebeka Ubera legebiltzarkideak Bingen Zupiria sailburuari, eta euskalgintzaren eskariei batera erantzutea proposatu dio.
Hizkuntza politikan «jarrera defentsibotik proaktibora» igaro dadin eskatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, «oso nabarmen geratu da euskararen estatusean jauzi kualitatiboa egiteko premia», eta Eusko Jaurlaritza «bide horri» ek...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209774/ahtaren-gasteiztik-irunera-arteko-lan-guztien-tramitazioa-eteteko-eskatuko-du-eh-bilduk-madrilen.htm
Gizartea
AHTaren Gasteiztik Iruñera arteko lan guztien tramitazioa eteteko eskatuko du EH Bilduk Madrilen
Europako Batasunak proposatu berri duen bezala, azpiegitura berriak alboratu eta egungo trenbide sarea «modernizatzea» galdegin du koalizioak
AHTaren Gasteiztik Iruñera arteko lan guztien tramitazioa eteteko eskatuko du EH Bilduk Madrilen. Europako Batasunak proposatu berri duen bezala, azpiegitura berriak alboratu eta egungo trenbide sarea «modernizatzea» galdegin du koalizioak
«Zentzugabekeria hutsa da, ez du arrazionaltasun ekonomikorik, garestiegia da, eta mugikortasun beharretarako desegokia». Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, «ez dago argudiorik» abiadura handiko trenaren lanei eusteko. Bai, ordea, oraindik eraiki gabe dauden zatien tramitazioa gelditzeko ...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209775/laquopolitikariek-hitz-egin-bai-baina-ekin-ez-diote-ekitenraquo.htm
Gizartea
«Politikariek hitz egin bai, baina ekin, ez diote ekiten»
Izurriteak are gehiago sakondu ditu lehendik ere osasun sisteman ziren zuloak; Nafarroako Osasun Plataformako Lazaro Elizaldek ez du dudarik horretan. Taldeak manifestaziora deitu du gaurko: 19:00etan, Iruñean.
«Politikariek hitz egin bai, baina ekin, ez diote ekiten». Izurriteak are gehiago sakondu ditu lehendik ere osasun sisteman ziren zuloak; Nafarroako Osasun Plataformako Lazaro Elizaldek ez du dudarik horretan. Taldeak manifestaziora deitu du gaurko: 19:00etan, Iruñean.
Ahoskatzen dituen hitzetan ez ezik, elkarrizketarako aukeratutako janzkeran ere argiki erakusten du Lazaro Elizaldek (Iruñea, 1953) bere aldarria: Osasungintza publikoa, bai noski dioen txapa du paparrean jarrita, harro. Nafarroako Osasun Plataformako kide izaki, gaurko topaketari zuzendua du begirada Elizaldek: manife...
2022-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/209776/zaplada-itzelak-jaso-ditut-bakea-lortzen-laguntzeko-egindakoagatik.htm
Politika
«Zaplada itzelak jaso ditut bakea lortzen laguntzeko egindakoagatik»
ETAk jarduna utzi zuenetik pausoak oso geldo eman direla uste du Juan Mari Uriartek, eta, gainera, gizarteak gehiago eman dituela politikariek baino. Adiskidetzearen aldeko aldarria egin du.
«Zaplada itzelak jaso ditut bakea lortzen laguntzeko egindakoagatik». ETAk jarduna utzi zuenetik pausoak oso geldo eman direla uste du Juan Mari Uriartek, eta, gainera, gizarteak gehiago eman dituela politikariek baino. Adiskidetzearen aldeko aldarria egin du.
1957an abade egin zenetik, Juan Mari Uriarte Goirizelaiak (Fruiz, 1933) hainbat zeregin bete ditu Eliza katolikoan: besteak beste, Bilboko seminarioko arduradun izan da, Bilboko gotzain laguntzaile, eta Zamorako (Gaztela eta Leon, Espainia) eta Donostiako gotzain. Urteotan hainbat gaik arduratu dute: batez ere, fedeak,...
2022-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/209777/aspergerra-dugunok-oso-literalak-izan-ohi-gara.htm
Gizartea
«Aspergerra dugunok oso literalak izan ohi gara»
Ume-umetatik sentitu izan du Jaime Etxebestek «ezberdina» zela. «Entrenatuta» dagoela dio, baina bere partetik ere asko jarri behar izan duela gizartera egokitzeko. Jazarpena jasan zuen eskolan, eta depresio bat ere izan du.
«Aspergerra dugunok oso literalak izan ohi gara». Ume-umetatik sentitu izan du Jaime Etxebestek «ezberdina» zela. «Entrenatuta» dagoela dio, baina bere partetik ere asko jarri behar izan duela gizartera egokitzeko. Jazarpena jasan zuen eskolan, eta depresio bat ere izan du.
Aspergerra izatea zer den azaltzea ez dela oso erraza dio Jaime Etxebestek (Tolosa, 1991): «Badakit zerbait dudala, baina ez naiz gaizki sentitzen, naizen bezalakoa sentitzen naiz, baina igartzen dut diferentea naizela». 8-9 urte zituenean esan zioten zer duen. Aurrez ere igartzen zuen zerbait hark. Hau da, bere portae...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209778/bakegileek-presoen-etxeratzearen-aldeko-protesta-hasi-dute-baionako-suprefeturan.htm
Politika
Bakegileek presoen etxeratzearen aldeko protesta hasi dute Baionako suprefeturan
Abenduan iragarri zutenez, Bakegileek fase berri bati ekin diote Frantziako Gobernuarekin duten «blokeo egoera» gainditzeko. Suprefeturakoa izan dute lehenbiziko ekintza. Hiru orduren ostean utzi dute.
Bakegileek presoen etxeratzearen aldeko protesta hasi dute Baionako suprefeturan. Abenduan iragarri zutenez, Bakegileek fase berri bati ekin diote Frantziako Gobernuarekin duten «blokeo egoera» gainditzeko. Suprefeturakoa izan dute lehenbiziko ekintza. Hiru orduren ostean utzi dute.
«Euskal presoak etxera» oihuak Baionako suprefeturan. Bakegileek deiturik, dozenaka lagun bildu dira ostiral arratsaldean eraikinaren parean, eta, hiru orduz, euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarriak ozentzeko protesta egin dute. Gutxienez dozena bat ekintzaile estekatu dira suprefeturako hesietara. «Orain presoak...
2022-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/209779/laquoteoriarekin-bakarrik-geratzea-da-arriskurik-handiena-kantuanraquo.htm
Kultura
«Teoriarekin bakarrik geratzea da arriskurik handiena kantuan»
Garmendiak gurasoei zor die musikari dion maitasuna. Akordeoia jotzen hasi zen, baina kantuak beste ate batzuk ireki zizkion oso gaztea zela. Operan ondu du ibilbide profesionala; bide berriak arakatzeari ekin dio. Lanbideagatik, Alemanian bizi da.
«Teoriarekin bakarrik geratzea da arriskurik handiena kantuan». Garmendiak gurasoei zor die musikari dion maitasuna. Akordeoia jotzen hasi zen, baina kantuak beste ate batzuk ireki zizkion oso gaztea zela. Operan ondu du ibilbide profesionala; bide berriak arakatzeari ekin dio. Lanbideagatik, Alemanian bizi da.
Leipzigeko bere etxetik (Alemania) erantzun dio deiari Ainhoa Garmendiak (Legorreta, 1974). Jaiotzez goierritarra da, baina Goierrin baino urte gehiago daramatza jada kanpoan bizitzen, bere lanbideagatik. Haurra zela hasi zen Garmendia akordeoia jotzen ikasten, baina ingurukoak segituan ohartu ziren kanturako dohainak ...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209780/donetskek-eta-luhanskek-iragarri-dute-hasi-direla-herritarrak-modu-masiboan-errusiara-eramaten.htm
Mundua
Donetskek eta Luhanskek iragarri dute hasi direla herritarrak modu masiboan Errusiara eramaten
Ukraina ekialdeko errepublika autoizendatu errusiazaleen arabera, Kiev eraso bat hasteko pronto da. Zelenskik ukatu egin du hori.
Donetskek eta Luhanskek iragarri dute hasi direla herritarrak modu masiboan Errusiara eramaten. Ukraina ekialdeko errepublika autoizendatu errusiazaleen arabera, Kiev eraso bat hasteko pronto da. Zelenskik ukatu egin du hori.
Ukrainako armada Donbass eskualdeko Donetsk eta Luhansk errepublikei eraso egiteko pronto da. Laster emango du agindu hori Volodimir Zelenski presidenteak. Hori uste dute herrialdearen ekialdeko herri errepublika autoizendatu errusiazaleetako agintariek. Beraz, hasi dira, TASS Errusiako berri agentziak dioenez, herrita...
2022-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/209781/iruindarren-euskaltegia.htm
Gizartea
Iruindarren euskaltegia
IKAren Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, arduradunek egitarau zabala prestatu dute, hilaren 26tik aurrera. Gainera, liburu bat argitaratuko dute, eta dokumental batean jasoko dute euskaltegiaren bidea. Mende erdia egin du Alde Zaharrean.
Iruindarren euskaltegia. IKAren Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, arduradunek egitarau zabala prestatu dute, hilaren 26tik aurrera. Gainera, liburu bat argitaratuko dute, eta dokumental batean jasoko dute euskaltegiaren bidea. Mende erdia egin du Alde Zaharrean.
Goizeko zortzietan hasi zuten ostiraleko eskola, baina inor ez zen loak jota; alderantziz, irri artean eta erne ari ziren ikasleak Xabier Martinez de Lezearen lezioa entzuten; irri artean, elkarrekin hitz egiten. Iruñeko Alde Zaharrean, Comedias karrikako 14.eko azken solairuan da Arturo Campion euskaltegia, eta ganbar...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209782/animalien-tratu-txarrengatik-zigorrak-gogortuko-dituen-lege-proiektua-onartu-du-espainiako-gobernuak.htm
Gizartea
Animalien tratu txarrengatik zigorrak gogortuko dituen lege proiektua onartu du Espainiako Gobernuak
Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatu eta Alianza Verdeko koordinatzaile federalak nabarmendu duenez, «lege koherentea» da animalien eskubideekiko sentsibilitatearekin.
Animalien tratu txarrengatik zigorrak gogortuko dituen lege proiektua onartu du Espainiako Gobernuak. Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatu eta Alianza Verdeko koordinatzaile federalak nabarmendu duenez, «lege koherentea» da animalien eskubideekiko sentsibilitatearekin.
Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Animaliak Babesteko Lege Proiektua. Eta, bestalde, Zigor Kodearen erreforma bat eskatu du, animalien kontrako tratu txarrengatiko zigorrak gogortzeko, basa animaliek jasaten dituztenak barne. Horrez gain, animaliak hiltzea debekatuko da, baita animaliak dendetan saltzea ...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209783/ayusok-adierazi-du-haren-anaiaren-kontratuan-ez-dela-legez-kanpoko-ezer-egon.htm
Mundua
Ayusok adierazi du haren anaiaren kontratuan ez dela «legez kanpoko ezer egon»
Madrilgo erkidegoko presidenteak argitu du haren anaiak 55.850 euro jaso zituela, kontraprestazio gisa. Casadok, berriz, «tamalgarritzat» jo du egoera, eta Ayusori azalpenak eskatu dizkio.
Ayusok adierazi du haren anaiaren kontratuan ez dela «legez kanpoko ezer egon». Madrilgo erkidegoko presidenteak argitu du haren anaiak 55.850 euro jaso zituela, kontraprestazio gisa. Casadok, berriz, «tamalgarritzat» jo du egoera, eta Ayusori azalpenak eskatu dizkio.
Gero eta pitzadura gehiago sortzen ari zaizkio Alderdi Popularrari. PPren lema hartzeko lehian, Pablo Casado alderdiko presidentearen eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo erkidegoko presidentearen arteko gerra, lurperatua zegoena, argitara atera da azken gertakariarekin, alderdian bertan lurrikara eragiteraino. Eta nola, gai...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209784/gutierrez-kartzelara-itzularazi-dutela-gaitzetsi-dute-dozenaka-lagunek-irunerrian.htm
Politika
Gutierrez kartzelara itzularazi dutela gaitzetsi dute dozenaka lagunek Iruñerrian
Iruñean eta Burlatan egin dituzte protestak, Sarek deiturik. Hiru urteko Izadi umearen aita da Iñigo Gutierrez euskal presoa.
Gutierrez kartzelara itzularazi dutela gaitzetsi dute dozenaka lagunek Iruñerrian. Iruñean eta Burlatan egin dituzte protestak, Sarek deiturik. Hiru urteko Izadi umearen aita da Iñigo Gutierrez euskal presoa.
Etxerako bidean, oztoporik ez lelopean, dozenaka lagunek protesta egin dute gaur Nafarroan izaniko bi manifestaziotan, Iñigo Gutierrez euskal presoaren alde. Sare plataforma herritarrak bi elkarretaratze zituen deituak gaurko, presoa Zaballako (Araba) espetxera bueltarazi dutela salatzea xede. Batetik, Nafarroako Parla...
2022-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/209785/osasun-sistema-publikoaren-aldeko-manifestazioa-egin-dute-irunean.htm
Gizartea
Osasun sistema publikoaren aldeko manifestazioa egin dute Iruñean
Nafarroako Osasun Plataformak antolatutako protesta izan da, 'Osasungintza publikoa defenda dezagun' aldarria lehen lerrora ekarrita
Osasun sistema publikoaren aldeko manifestazioa egin dute Iruñean. Nafarroako Osasun Plataformak antolatutako protesta izan da, 'Osasungintza publikoa defenda dezagun' aldarria lehen lerrora ekarrita
Gaur 19:00etarako zuen deia eginda Nafarroako Osasun Plataformak, eta izan du segida. Ehunka pertsona elkartu dira Iruñean Osasungintza publikoa defenda dezagun mezua aldarria ozentzera, eta, helburu hori gogoan, osasun sistema publikoan ari diren profesionalen lan baldintzen aldeko mezuak ere plazaratu dituzte. Eragil...
2022-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/209814/elezkano-eta-zabaleta-asteburuko-beste-partidei-begira.htm
Kirola
Elezkano eta Zabaleta, asteburuko beste partidei begira
Azkoitian 22-18 irabazi diete Jaka eta Marizkurrenari, eta azken bikote hori txapelketatik kanpo geratu da. Gaur eta bihar erabakiko da zeintzuk pasako diren zuzenean finalerdietara eta zeintzuk jokatuko duten aurreko kanporaketa.
Elezkano eta Zabaleta, asteburuko beste partidei begira. Azkoitian 22-18 irabazi diete Jaka eta Marizkurrenari, eta azken bikote hori txapelketatik kanpo geratu da. Gaur eta bihar erabakiko da zeintzuk pasako diren zuzenean finalerdietara eta zeintzuk jokatuko duten aurreko kanporaketa.
Irabazi egin behar zuten eta hala egin dute bart Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak Azkoitian. 22-18 irabazi diete ostiral gauean Jaka eta Mariezkurrenari, eta azken bikote hori Eskuz Binakako Txapelketatik kanpo geratu da. Irabazleek orain gaur eta bihar jokatuko diren partideetako emaitzen zain egon beharko du...
2022-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/209815/rojo-21-izan-da-50-kilometroko-proba-laburtuan.htm
Kirola
Rojo 21. izan da 50 kilometroko proba laburtuan
Bolxunovek irabazi du urrea, eta 1:17,08ra helmugaratu da tolosarra. Manex Salsamendik 58. postuan bukatu du, 21:39,1era. Haizeagatik, 30 kilometroko lasterketa egin dute eskiatzaileek.
Rojo 21. izan da 50 kilometroko proba laburtuan. Bolxunovek irabazi du urrea, eta 1:17,08ra helmugaratu da tolosarra. Manex Salsamendik 58. postuan bukatu du, 21:39,1era. Haizeagatik, 30 kilometroko lasterketa egin dute eskiatzaileek.
Imanol Rojo eskiatzailea 21. sailkatu da Pekingo Olinpiar Jokoetako estilo askeko 50 kilometroko iraupen eskiko proban. 07:00etan zen proba jokatzekoa, baina haize zakarra zegoen eski eremuan, eta ordubetez atzeratu dute. Arrazoi berberagatik eta kirolarien segurtasunagatik, laburtu egin dute karrera antolatzaileek, et...
2022-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/209816/aberri-egunean-keinu-bateratu-batean-parte-hartzera-deitu-dute.htm
Politika
Aberri Egunean «keinu bateratu batean» parte hartzera deitu dute
Euskal Herria Batera plataformak dozena erdi herritar elkartu ditu, eta apirilaren 17an «keinu bat batera» egitea proposatu dute, nork bere eran.
Aberri Egunean «keinu bateratu batean» parte hartzera deitu dute. Euskal Herria Batera plataformak dozena erdi herritar elkartu ditu, eta apirilaren 17an «keinu bat batera» egitea proposatu dute, nork bere eran.
Bilboko Guggenheim museoaren atzealdean aurkeztu dute dozena erdi herritarrek aurten Aberri Eguna ospatzeko proposamena, EH Batera plataformak elkartuta. Aurten apirilaren 17an, Aberri Egunean, Udaberriko ikurraldia deitu duten ekinaldian parte hartzera deitu dute. Asmoa da egun horretan norberak bere eran keinu bat eg...
2022-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/209817/eraikuntzako-37-urteko-langile-bat-hil-da-bilbon-aldamio-bateko-seigarren-pisutik-jausita.htm
Ekonomia
Eraikuntzako 37 urteko langile bat hil da Bilbon, aldamio bateko seigarren pisutik jausita
Oraindik ez dute argitu zergatik gertatu den istripua. Osalanek ikertuko du zer gertatu den.
Eraikuntzako 37 urteko langile bat hil da Bilbon, aldamio bateko seigarren pisutik jausita. Oraindik ez dute argitu zergatik gertatu den istripua. Osalanek ikertuko du zer gertatu den.
Gaur goizean, eraikuntzan lanean ari zen langile bat hil da Bilbon, Deustu auzoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, aldamio batetik erori da, seigarren pisutik. Hasieran, oso larri zaurituta zegoela jakinarazi dute, baina hil egin dela baieztatu dute gero. 37 urte zituen. 10:50ean gertatu da ez...