date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210023/alde-biko-arma.htm
Ekonomia
Alde biko arma
Alde biko arma.
Errusiak Ukrainaren aurkako erasoa hasi ondoren, ikuspuntu ekonomikotik lehen galdera da zer gertatuko den Errusiaren gas eta petrolio esportazioekin. Itxiko al ditu Europara doazen gasbideak? Petrolioa saltzeari utziko al dio? Erasoaren aurretik, Moskuk agindu zuen kontratuak beteko zituela, eta, hortaz, gasak Mendeb...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210024/europak-ebatzi-du-etxeko-langileek-langabezia-saria-jasotzeko-eskubidea-dutela.htm
Ekonomia
Europak ebatzi du etxeko langileek langabezia saria jasotzeko eskubidea dutela
EBko Justizia Auzitegiak ondorioztatu du Espainiako araudian sexuaren araberako diskriminazioa egiten dela, arrazoi objektiborik gabe.
Europak ebatzi du etxeko langileek langabezia saria jasotzeko eskubidea dutela. EBko Justizia Auzitegiak ondorioztatu du Espainiako araudian sexuaren araberako diskriminazioa egiten dela, arrazoi objektiborik gabe.
Etxeko langileen araudia «diskriminatzailea» da, langabezia saria jasotzeko eskubidea ukatzen zaielako behargin horiei, gehien-gehienak emakumeak. Hala ebatzi du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak. Epaimahaiak bere egin ditu auzitegiko abokatu nagusiak irailean aurkeztutako ondorioak. Hark egiaztatu zuen Espainian...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210025/zelenskik-inbaditzaileari-ahalik-eta-kalterik-handienak-egiteko-agindu-dio-armadari.htm
Mundua
Zelenskik «inbaditzaileari ahalik eta kalterik handienak» egiteko agindu dio armadari
Ukrainako presidenteak armak eskaini dizkie herrialdea «defendatu nahi duten» herritarrei. Kievek Moskurekin zituen harremanak haustea erabaki du.
Zelenskik «inbaditzaileari ahalik eta kalterik handienak» egiteko agindu dio armadari. Ukrainako presidenteak armak eskaini dizkie herrialdea «defendatu nahi duten» herritarrei. Kievek Moskurekin zituen harremanak haustea erabaki du.
Errusiak operazio militarrak hasi eta gero, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak jakinarazi du herrialde horrekin zituzten harreman diplomatikoak hautsi dituela, eta gerrarako prest egoteko dei egin die herritarrei eta soldaduei. Gainera, armadari agindu dio «inbaditzaileari ahalik eta kalte handienak» egiteko. Z...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210026/martxoaren-8an-laquosistemari-su-emateraraquo-deitu-du-mugimendu-feministak.htm
Gizartea
Martxoaren 8an «sistemari su ematera» deitu du mugimendu feministak
Manifestazioak eginen dituzte Gasteizen, Bilbon, Donostian, Baionan eta Iruñean, 'Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra' lelopean.
Martxoaren 8an «sistemari su ematera» deitu du mugimendu feministak. Manifestazioak eginen dituzte Gasteizen, Bilbon, Donostian, Baionan eta Iruñean, 'Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra' lelopean.
«Sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kapazitista kiskali» nahi du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Errotik erauzi nahi dute egungo eredua, «jendartearen zati handienarentzat eta bereziki emakumeontzat kriminala eta jasanezina» dela iritzita, eta horren gainean «bizitzea merezi duen mundu bat eraiki...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210027/lasaitasuna-eskatu-dute-mendebaldetik-kanpoko-potentziek-egoera-oker-ez-dadin.htm
Mundua
Lasaitasuna eskatu dute Mendebaldetik kanpoko potentziek, «egoera oker ez dadin»
Txinak eta Indiak uko egin diote Moskuk hasitako operazioa «inbasio» gisa definitzeari, baina kezka azaldu dute eskualdean segurtasuna oker dezaketen ekintzen aurrean.
Lasaitasuna eskatu dute Mendebaldetik kanpoko potentziek, «egoera oker ez dadin». Txinak eta Indiak uko egin diote Moskuk hasitako operazioa «inbasio» gisa definitzeari, baina kezka azaldu dute eskualdean segurtasuna oker dezaketen ekintzen aurrean.
Etenik gabekoa da goizetik munduko potentziek eta gobernuek kaleratutako erreakzioen soka. Mendebaldetik kanpo ere ugariak dira altxatu diren ahotsak. TXINA «Lasaitasun» eskea, egoera «kontroletik kanpo» gera ez dadin Ukrainako krisiaren irtenbide diplomatikoa eskatu du Txinak, «bi estatuen subiranotasuna» babesteko...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210028/giza-eskubideen-urraketak-ikertzeko-laguntzak-emanen-ditu-nafarroako-gobernuak.htm
Politika
Giza eskubideen urraketak ikertzeko laguntzak emanen ditu Nafarroako Gobernuak
70.000 euroko deialdi bat jarri du martxan. Ikerketa zentro eta erakunde sozialak aurkez daitezke deialdira.
Giza eskubideen urraketak ikertzeko laguntzak emanen ditu Nafarroako Gobernuak. 70.000 euroko deialdi bat jarri du martxan. Ikerketa zentro eta erakunde sozialak aurkez daitezke deialdira.
Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritzak sustatuta, 70.000 euroko laguntza deialdi bat zabaldu du Nafarroan gertaturiko giza eskubideen urraketak ikertzeko. Giza eskubideen arloan lan egiten duten ikerketa zentroak eta erakunde sozialak aurkez...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210030/duela-bi-aste-baino-bi-aldiz-paziente-gutxiago-daude-hegoaldeko-erietxeetan-371.htm
Gizartea
Duela bi aste baino bi aldiz paziente gutxiago daude Hegoaldeko erietxeetan: 371
Aste honetan, beste 8.111 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. 69 paziente daude ZIUetan.
Duela bi aste baino bi aldiz paziente gutxiago daude Hegoaldeko erietxeetan: 371. Aste honetan, beste 8.111 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. 69 paziente daude ZIUetan.
Osasunbideak eta Osakidetzak emandako datuen arabera, beste 8.111 positibo detektatu dituzte otsailaren 17tik 23rako astean Hego Euskal Herrian. Iragan astean, 11.104 kasu atzeman zituzten; %27 apaldu da atzemandako positiboen datua. Beste datuak ere gero eta hobeagoak dira. Izan ere, Osasunbidearen eta Osakidetzaren o...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210031/albisuren-eta-graciaren-aurkako-diligentziak-agindu-ditu-espainiako-auzitegi-nazionalak.htm
Politika
Albisuren eta Graciaren aurkako diligentziak agindu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak
Gregorio Ordoñezen hilketaren erabakia hartu izana leporatu nahi diete bi euskal preso ohiei.
Albisuren eta Graciaren aurkako diligentziak agindu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gregorio Ordoñezen hilketaren erabakia hartu izana leporatu nahi diete bi euskal preso ohiei.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Alejandro Abascal epaileak diligentzia gehiago abiatu ditu Iñaki Gracia eta Mikel Albisu euskal preso ohien aurka. 1995ean Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hiltzearen erabakia hartu izana leporatu nahi die auzitegiak bi euskal herritarrei, eta, horrekin lotuta, Espainiako Auzi...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210032/jaurlaritzak-esan-du-enpresak-hasiak-direla-ukrainako-erasoaren-ondorioak-pairatzen.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak esan du enpresak hasiak direla Ukrainako erasoaren ondorioak pairatzen
Tapiak ohartarazi du esportazioei eragingo diela krisiak, enpresa askori eskaerak murriztu edo bertan behera geratu baitzaizkie
Jaurlaritzak esan du enpresak hasiak direla Ukrainako erasoaren ondorioak pairatzen. Tapiak ohartarazi du esportazioei eragingo diela krisiak, enpresa askori eskaerak murriztu edo bertan behera geratu baitzaizkie
Eusko Jaurlaritzak ohartarazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia hasi dela jada Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondorioak nabaritzen. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuak ohartarazi du «zuzenean» eragin diela esportazioei, enpresa askori eskaerak murriztu edo bertan ...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210033/martxoaren-3a-oroitzeko-zentroa-2026rako-zabaltzea-espero-dute.htm
Politika
Martxoaren 3a oroitzeko zentroa 2026rako zabaltzea espero dute
Arabako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Gasteizko Udaleko eta Gasteizko Elizbarrutiko ordezkariek iragarri dutenez, «berehala» eratuko dute Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa kudeatuko duen fundazioa.
Martxoaren 3a oroitzeko zentroa 2026rako zabaltzea espero dute. Arabako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Gasteizko Udaleko eta Gasteizko Elizbarrutiko ordezkariek iragarri dutenez, «berehala» eratuko dute Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa kudeatuko duen fundazioa.
«Gasteizek 2026rako Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa izatea espero dugu». Hala adierazi du Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuordeak. Arabako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Gasteizko Udaleko eta Gasteizko Elizbarrutiko ordezkariek Martx...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210034/23-taldek-hartuko-dute-parte-bizkaiko-taldekako-bertsolari-txapelketan.htm
Kultura
23 taldek hartuko dute parte Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketan
Martxoaren 25etik maiatzaren 15era bitartean jokatuko dira kanporaketak, eta finala, berriz, maiatzaren 28an izango da Larrabetzun
23 taldek hartuko dute parte Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketan. Martxoaren 25etik maiatzaren 15era bitartean jokatuko dira kanporaketak, eta finala, berriz, maiatzaren 28an izango da Larrabetzun
Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketak, eta aurreko bi aldietan bezala (2017an eta 2019an), aurten ere xede horrekin antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. «Taldekakoaren bitartez, oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indar...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210035/elak-mobilizazioak-egingo-ditu-hezkuntza-akordiorako-testuaren-edukiak-aldatu-ezean.htm
Gizartea
ELAk mobilizazioak egingo ditu hezkuntza akordiorako testuaren edukiak aldatu ezean
ELAk ekarpenak egin dizkio hezkuntza akordiorako zirriborroari: besteak beste, eskatu dute hala nahi duten ikastetxeak publikatzeko «marko egonkorra» ezartzea eta euskarazko murgiltze eredua ezartzea.
ELAk mobilizazioak egingo ditu hezkuntza akordiorako testuaren edukiak aldatu ezean. ELAk ekarpenak egin dizkio hezkuntza akordiorako zirriborroari: besteak beste, eskatu dute hala nahi duten ikastetxeak publikatzeko «marko egonkorra» ezartzea eta euskarazko murgiltze eredua ezartzea.
Egungo hezkuntza sistemaren «gabeziak» betikotzen dituena eta aurrerapausorik proposatzen ez duena. Horrelakoa da, ELAren irudiko, Eusko Legebiltzarrean hezkuntza akordiorako aurkeztu duten lehen txostena. Hitz gogorrak izan dituzte Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak eta Miren Zubizarreta sindikatuko hezkuntza arduradun...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210036/elbk-bidaxuneko-ahate-hazkuntzarako-sartzea-oztopatu-die-zerbitzu-sanitarioei.htm
Ekonomia
ELBk Bidaxuneko ahate hazkuntzarako sartzea oztopatu die zerbitzu sanitarioei
60 bat lagun bildu dira goizean Lataillade familiaren etxaldean, eta hegazti gripearen birusa detektatzeko probak egitera etorritako zerbitzu sanitarioei sartzea blokeatu diete.
ELBk Bidaxuneko ahate hazkuntzarako sartzea oztopatu die zerbitzu sanitarioei. 60 bat lagun bildu dira goizean Lataillade familiaren etxaldean, eta hegazti gripearen birusa detektatzeko probak egitera etorritako zerbitzu sanitarioei sartzea blokeatu diete.
ELB sindikatuak ekintza bat egin du goizean Bidaxunen (Nafarroa Beherea), ahate hazkuntzarako etxaldean zerbitzu sanitarioek egin behar zituzten probak oztopatzeko. Zerbitzu sanitarioak Lataillade familiaren etxaldera etorri dira goizean, hegazti gripea kontrolatzeko ezarritako eremu berezia kentzea aztertzeko, probak ...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210037/jean-dubuffet-artistaren-ibilbidea-erakutsiko-du-guggenheimek.htm
Kultura
Jean Dubuffet artistaren ibilbidea erakutsiko du Guggenheimek
Jean Dubuffet artistaren 54 obra egongo dira ikusgai Bilboko Guggenheim museoan, abuztuaren 21era arte. New Yorkeko eta Veneziako Guggenheim museoen bildumaren parte dira lan guztiak.
Jean Dubuffet artistaren ibilbidea erakutsiko du Guggenheimek. Jean Dubuffet artistaren 54 obra egongo dira ikusgai Bilboko Guggenheim museoan, abuztuaren 21era arte. New Yorkeko eta Veneziako Guggenheim museoen bildumaren parte dira lan guztiak.
Bigarren Mundu Gerraren amaieran hasi zen Jean Dubuffet (Le Have, Frantzia, 1901-Paris, 1985) bere pinturak ikusgai jartzen. Kulturaren mekanismo arruntetatik harago joaten ziren lan horiek, edertasun klasikoaren eta lotsaren printzipioak baztertuta. Haren ibilbideko «hamarkada erabakigarrienak» bilduko dituzte biharti...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210038/itp-aero-pcbko-langileek-dimisioa-eman-dezala-eskatu-diote-zuzendaritzari.htm
Ekonomia
ITP Aero PCBko langileek dimisioa eman dezala eskatu diote zuzendaritzari
Kaleratu nahi zituen 83 langileak aste pare batean itzuli beharko lirateke lantokira. Lan karga handitzen ari dela azaldu du langile batzordeak. ITP Aerok 67 milioi euroren irabazi garbiak izan zituen iaz
ITP Aero PCBko langileek dimisioa eman dezala eskatu diote zuzendaritzari. Kaleratu nahi zituen 83 langileak aste pare batean itzuli beharko lirateke lantokira. Lan karga handitzen ari dela azaldu du langile batzordeak. ITP Aerok 67 milioi euroren irabazi garbiak izan zituen iaz
Despidorik ez leloa idatzia duen txaleko laranja izan da ITP Aero PCBko kaleratzeen aurkako ikurra. «Lanera itzultzen naizen egunean buzoaren gainean eramango dut, eta marko batean jarriko dut gero». Iragarpena gaur goizekoa da, eta PCBk egin nahi zuen lan erregulazioko zerrendan ageri zen langile batek egin du, harro ...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210039/kutxabankek-20-handitu-ditu-irabaziak-2165-milioi-euroraino.htm
Ekonomia
Kutxabankek %20 handitu ditu irabaziak, 216,5 milioi euroraino
Inbertsio funtsetan eta aseguruetan inoiz baino kontratazio gehiago izan ditu, eta horrekin konpentsatu ditu maileguen interes tasa txikiak
Kutxabankek %20 handitu ditu irabaziak, 216,5 milioi euroraino. Inbertsio funtsetan eta aseguruetan inoiz baino kontratazio gehiago izan ditu, eta horrekin konpentsatu ditu maileguen interes tasa txikiak
Krisiak krisi, errekorren urtea izan da 2021. urtea Kutxabankentzat. Inondik ere, ez ditu lortu inoizko irabazirik handienak, baina markak hautsi ditu aseguruen arloan eta inbertsio funtsetan, eta bultzada handia eman die familiei eta enpresei emandako maileguetan. Kutxabankek 216,5 milioi euroren irabaziekin itxi zue...
2022-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/210040/txuri-urdinak-europatik-kanpo.htm
Kirola
Txuri-urdinak, Europatik kanpo
Realak galdu egin du Leipzigen aurka Anoetan, eta Europa ligatik kanpo geratu da. Alemaniako taldea nagusi izan da lehen ordubetean, eta bi gol sartu ditu. Txuri-urdinek suspertu nahi izan dutenerako, berandu izan da
Txuri-urdinak, Europatik kanpo. Realak galdu egin du Leipzigen aurka Anoetan, eta Europa ligatik kanpo geratu da. Alemaniako taldea nagusi izan da lehen ordubetean, eta bi gol sartu ditu. Txuri-urdinek suspertu nahi izan dutenerako, berandu izan da
Realari amaitu zaio Europa ligako ibilbidea. Txuri-urdinek galdu egin dute gaur Anoetan Leipzigen kontra, eta zapuztu egin zaio Europako lehiaketan urrunera iristeko ametsa. Donostiarrak itzuliko neurketari neurria hartu ezinda aritu dira; lehen ordubetean gutxi estutu dute aurkaria, zain egon dira, eta suspertu direne...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210068/errusiak-telebista-dorre-bati-eraso-egin-dio-kiev-erdialdean.htm
Mundua
Errusiak telebista dorre bati eraso egin dio Kiev erdialdean
Europako Parlamentuan hitz egin du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak: «Zuek duzuen askatasunaren alde borrokatzen ari gara». Kievek eta Moskuk bihar berrekingo diete negoziazioei, baina bitartean Errusiak erasoak areagotu ditu. Mendebaldeko enpresak, berriz, Errusiatik alde egiten ari dira, bata bestearen seg...
Errusiak telebista dorre bati eraso egin dio Kiev erdialdean. Europako Parlamentuan hitz egin du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak: «Zuek duzuen askatasunaren alde borrokatzen ari gara». Kievek eta Moskuk bihar berrekingo diete negoziazioei, baina bitartean Errusiak erasoak areagotu ditu. Mendebaldeko enpresa...
* Negoziatzen jarraitzeko prest azaldu dira Ukraina eta Errusia. * Mendebaldeko enpresak Errusia uzten ari dira. * CNIk parte hartu du Pablo Gonzalez kazetari euskal herritarraren atxiloketan, haren abokatuaren arabera. * Finlandiako Parlamentuak NATOn sartzeaz eztabaidatuko du gaur * Gasa eta petrolioa, gatazkaren...
2022-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/210069/gazteen-buru-osasunaz-igandean-berrian.htm
Gizartea
Gazteen buru osasunaz, igandean BERRIAn
Gazteen buru osasuna luze eta zabal landuko du BERRIAk igandean. Egin duten lanketari marko bat jartzearren, gaiari buruzko erreportaje bat landu du BerriaTBko lantaldeak. Ikusgai da dagoeneko.
Gazteen buru osasunaz, igandean BERRIAn. Gazteen buru osasuna luze eta zabal landuko du BERRIAk igandean. Egin duten lanketari marko bat jartzearren, gaiari buruzko erreportaje bat landu du BerriaTBko lantaldeak. Ikusgai da dagoeneko.
Gazteen buru osasuna. Horixe izango du hizpide BERRIAk igandean; lanketa mardula egin dute, eta, horri marko bat jartzearren, gaiari buruzko ikus-entzunezko labur bat landu du BerriaTBko lantaldeak. Erika Rioren testigantza jaso dute pieza horretan, eta Isilpeko oihua izenez plazaratu dute. Bertan, honela kontatu ditu...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210070/azken-erasoaldia-noiz-helduko-zain-dago-kiev.htm
Mundua
Azken erasoaldia noiz helduko zain dago Kiev
Errusiako armada Kieveko zentrora gerturatzen ari da, eta tanke batzuk hirian sartu dira. Kievetik hurbil dagoen Hostomel aireportua hartu duela erran du. Ukrainako Jerson hirira sartu da Errusiako armada.
Azken erasoaldia noiz helduko zain dago Kiev. Errusiako armada Kieveko zentrora gerturatzen ari da, eta tanke batzuk hirian sartu dira. Kievetik hurbil dagoen Hostomel aireportua hartu duela erran du. Ukrainako Jerson hirira sartu da Errusiako armada.
Goizaldean iritsi dira Errusiako indarrak Kiev Ukrainako hiriburuaren inguruetara, eta, pixkanaka, Kieveko hiri zentrora gerturatzen ari dira. Eguerdian tiroak entzuten hasi dira hiri zentroan, hango kazetari batzuek sare sozialetan jakinarazi dutenez. Diotenez, Errusiako armada hamar bat kilometrora egon da nagusiki g...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210071/bizkaiko-autoeskoletan-grebari-eutsiko-diote.htm
Ekonomia
Bizkaiko autoeskoletan grebari eutsiko diote
Iazko ekainean hasi zituzten mobilizazioak eta lanuzteak. Duela 11 urte iraungitako lan hitzarmena berritzeko eskatu dute langileek.
Bizkaiko autoeskoletan grebari eutsiko diote. Iazko ekainean hasi zituzten mobilizazioak eta lanuzteak. Duela 11 urte iraungitako lan hitzarmena berritzeko eskatu dute langileek.
Bizkaiko autoeskoletan gaur amaitzen zuten astebeteko greba, eta, gutxienez, beste lau egunez luzatu dituzte lanuzteak: datorren asteko asteartetik ostiralera. ELAk salatu duenez, lan hitzarmena berritzeko eginiko deiei ez die erantzun oraindik APAVI patronalak. Autoeskoletako langileek ekainean hasi zituzten mobilizaz...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210072/korrikak-eta-berriak-hitzarmena-sinatu-dute.htm
Gizartea
Korrikak eta BERRIAk hitzarmena sinatu dute
«Euskaldunen komunitatea trinkotzeko elkarlana inoiz baino beharrezkoa» dela nabarmendu dute biek. Euskarazko hedabideak informazioa zabala emango du, eta Korrikak haren presentzian pauso gehiago emango ditu.
Korrikak eta BERRIAk hitzarmena sinatu dute. «Euskaldunen komunitatea trinkotzeko elkarlana inoiz baino beharrezkoa» dela nabarmendu dute biek. Euskarazko hedabideak informazioa zabala emango du, eta Korrikak haren presentzian pauso gehiago emango ditu.
Hilabete bat falta da martxoaren 31n Amurrion Korrika hasteko. Eguna gero eta gertuago izanik, gaur goizean Martin Ugalde Kultur parkean, elkarlanerako hitzarmena izenpetu dute BERRIAk eta Korrikak. «Korrika emozioa da, zirrara, euskararen aldeko bultzada ikaragarria da, eta AEKrentzat oso pozgarria da edizio honetan e...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210073/juan-carlos-unzuek-botako-du-txupinazoa-sanferminak-ospatzen-badira.htm
Bizigiro
Juan Carlos Unzuek botako du txupinazoa, sanferminak ospatzen badira
Enrique Maia alkateak hartu du erabakia, herri galdeketa bazter utzita. Gaur jakinarazi die gainerako alderdiei.
Juan Carlos Unzuek botako du txupinazoa, sanferminak ospatzen badira. Enrique Maia alkateak hartu du erabakia, herri galdeketa bazter utzita. Gaur jakinarazi die gainerako alderdiei.
Sanferminak hizpide izan ditu, berriz ere, Enrique Maia Iruñeko alkateak. Gaurko eledunen batzarrean gainerako alderdiei jakinarazi die zein den bere asmoa, sanferminak ospatuko balira: Juan Carlos Unzue futbolari ohiak txupinazoa botatzea. Azkenengo txupinazoetan herri galdeketa bidez aukeratu da suziria nork botako z...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210074/putinek-hartu-ditu-nazioarteko-hedabideen-azalak.htm
Mundua
Putinek hartu ditu nazioarteko hedabideen azalak
Gerrak zeresana eman du nazioarteko hedabideetan, eta zenbait hedabidek lehenengo orrialdera eraman dute Errusiako presidentearen izena
Putinek hartu ditu nazioarteko hedabideen azalak. Gerrak zeresana eman du nazioarteko hedabideetan, eta zenbait hedabidek lehenengo orrialdera eraman dute Errusiako presidentearen izena
Ukrainako gerrak hartu ditu nazioarteko hedabideen azalak. Ostegun goizaldean hasi zuen gerra Vladimir Putin Errusiako presidenteak, eta gaur goizean sartu dira Errusiako tropak Kieven, Ukrainako hiriburuan. Erasoak oihartzun handia izan du nazioartean, eta zenbait hedabidek lehenengo orrialdera eraman dute Putinen ize...
2022-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/210075/motibazio-politikoko-euskal-presoen-55ek-tortura-pairatu-zuten.htm
Politika
Motibazio politikoko euskal presoen %55ek tortura pairatu zuten
Foro Sozialak emandako datuen arabera, egun Espainiako kartzeletan dauden 171 presoetatik 95 torturatu zituzten atxiloaldian. Horietatik 80 Jaurlaritzaren txostenean jasota daude. Foroak premiazkotzat jo du torturaren ondorio juridikoak «berrikustea».
Motibazio politikoko euskal presoen %55ek tortura pairatu zuten. Foro Sozialak emandako datuen arabera, egun Espainiako kartzeletan dauden 171 presoetatik 95 torturatu zituzten atxiloaldian. Horietatik 80 Jaurlaritzaren txostenean jasota daude. Foroak premiazkotzat jo du torturaren ondorio juridikoak «berrikustea».
Sistematikoa izan da tortura. Eta horretan oinarrituta daude kartzelan motibazio politikoko euskal preso ugari. Hori erakusten du, hala kuantitatiboki nola kualitatiboki, Foro Sozial Iraunkorrak sorturiko motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren Behatokiaren azken txostenak —gaur aurkeztu du...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210076/eta-ukraina-naton-egonda.htm
Mundua
Eta Ukraina NATOn egonda?
Eta Ukraina NATOn egonda?.
Koldarkeriatik oso gertu dago NATOk Ukrainarekin egin duena, hau da, esatea ez diotela militarki aurre egingo Errusiari, Moskuk inbaditu duen Ukraina ez delako aliantzako kide, eta, haien arauek diotenari segituta, aliantzako kide batek erasoa jasaten duenean bakarrik esku hartuko lukete militarki erakundeko kideek. G...
2022-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/210077/desio-zuen-gereziondoa.htm
Gizartea
Desio zuen gereziondoa
Baztango Udalak eta Erratzuko herriak Ricardo eta Javier Zabalza Elorga omenduko dituzte gaur, Erratzuko plazan. Han sortu ziren bi anaiak; frankistek torturatu eta fusilatu zituzten.
Desio zuen gereziondoa. Baztango Udalak eta Erratzuko herriak Ricardo eta Javier Zabalza Elorga omenduko dituzte gaur, Erratzuko plazan. Han sortu ziren bi anaiak; frankistek torturatu eta fusilatu zituzten.
Heriotzako orduan, idatzi egin zuen: Ricardo Zabalza Elorgak hamaika gutun utzi zituen testamentu gisa, 1940ko otsailaren 24an fusilatuta hil baino lehen. Haietako batean jaso zuen desio zuela, lur hartzeko unean, sorterriko gereziondo baten azpian hartzea atseden. “Nire Baztango gereziondo baten azpian”. Baztango Udal...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210078/antzerkian-asko-erre-dira-bidean.htm
Kultura
«Antzerkian asko erre dira bidean»
BAI antzerki eskolak 1997an hasi zuen bidea, Barakaldon. Sortu eta 25 urtera, opari bat heldu zaie, ikasle ohi Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sari bana irabazi dutelako, 'Maixabel' filmagatik.
«Antzerkian asko erre dira bidean». BAI antzerki eskolak 1997an hasi zuen bidea, Barakaldon. Sortu eta 25 urtera, opari bat heldu zaie, ikasle ohi Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sari bana irabazi dutelako, 'Maixabel' filmagatik.
Mende laurden daroa Joseba Lazkanok (Eibar, Gipuzkoa, 1967) Barakaldoko BAI antzerki eskolan; sorreratik. Antzerkigintza “egoera zailean” dagoela esan duen arren, begi onez ikusten du etorkizuna: “Dena dago egiteko”. Zelakoa izan zen Barakaldoko antzerki eskolaren sorrera? Antzerki talde batean geunden batzuk, eta es...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210079/miren-agur-meabe-euskaltzain-oso-izendatu-dute.htm
Kultura
Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatu dute
Euskaltzaindiak Donostian egindako bilkuran hartu du erabakia; Xabier Kintanaren hutsunea beteko du.
Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatu dute. Euskaltzaindiak Donostian egindako bilkuran hartu du erabakia; Xabier Kintanaren hutsunea beteko du.
Miren Agur Meabe (Lekeitio, Bizkaia, 1962) idazle eta itzultzailea euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak, Donostian egin duen osoko bilkuran; Xabier Kintana euskaltzain emerituaren tokia hartuko du. Gehiengoa eskuratu du bozketan. Iazko urrian izendatu zuten Kintana euskaltzain emeritu. Eta haren hutsunea b...
2022-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/210080/goranzko-bilakaera-bizitzen-ari-den-hizkuntza-komunitate-bat-gara.htm
Gizartea
«Goranzko bilakaera bizitzen ari den hizkuntza komunitate bat gara»
Hizkuntzari lotuta aritu da lanean, urte luzez, Josune Zabala, eta azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzan dihardu, Hizkuntza Politikarako Sailean. Donostiarra da, baina Errezilen bizi da.
«Goranzko bilakaera bizitzen ari den hizkuntza komunitate bat gara». Hizkuntzari lotuta aritu da lanean, urte luzez, Josune Zabala, eta azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzan dihardu, Hizkuntza Politikarako Sailean. Donostiarra da, baina Errezilen bizi da.
Azken urteotan euskara eta ikerkuntza izan ditu bizibide Josune Zabalak (Donostia, 1978), eta, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko Huhezi Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Soziolinguistika Klusterrean eta Mintzola Ahozko Lantegian lanean aritu ostean, duela bost urte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ike...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210081/hernaniko-aratz-ikastola-proiektuaren-laquoezinbesteko-eraldaketaraquo.htm
Gizartea
Hernaniko Aratz ikastola, proiektuaren «ezinbesteko eraldaketa»
Hernaniko Aratz ikastola, kristau eskola izateari utzita, ikastola bihurtu da. Legez, 2022-2023ko ikasturtean bihurtuko da ikastola. Neurohezkuntza dauka oinarrian.
Hernaniko Aratz ikastola, proiektuaren «ezinbesteko eraldaketa». Hernaniko Aratz ikastola, kristau eskola izateari utzita, ikastola bihurtu da. Legez, 2022-2023ko ikasturtean bihurtuko da ikastola. Neurohezkuntza dauka oinarrian.
«Eskolak aldaketa bat behar zuen». Hala hasi du azalpena Eli Sanguino Hernaniko Aratz ikastolako ikasketaburu eta irakasleak. “Gu aldaketa metodologiko asko egiten ari ginen barrutik, gogotik ari ginen lanean, baina lan hori ez zen islatzen kanpoan”. 1883. urtean sortua da Karitateko Alabak buru izan dituen...
2022-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/210082/hobetu-eta-handitu-bai-baina-bertan.htm
Gizartea
Hobetu eta handitu bai, baina bertan
Bidasoko ospitaleko bloke kirurgikoko obrak aurrera doaz, kontrako iritziak iritzi. Aurkakoen helburua da lanak geldiaraztea eta negoziazio mahai zabal bat sortzea.
Hobetu eta handitu bai, baina bertan. Bidasoko ospitaleko bloke kirurgikoko obrak aurrera doaz, kontrako iritziak iritzi. Aurkakoen helburua da lanak geldiaraztea eta negoziazio mahai zabal bat sortzea.
Bidasoko ospitaleko eremu kirurgikoko obrak aurrera doaz, eta egoera horrek hango langile, herritar nahiz alderdi politiko asko kezkarazi ditu. Ezinegona nabaria da Irungo eta Hondarribiko nahiz Nafarroako Bortzirietako herritarren artean. Haiei ematen die arta Bidasoko ospitaleak. 100.000 bizilagun dira orotara. Ez du...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210083/legution-parke-eoliko-bat-egin-ahal-izateko-eskariak-tramitatzen-hasi-da-jaurlaritza.htm
Gizartea
Legution parke eoliko bat egin ahal izateko eskariak tramitatzen hasi da Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, 22,5 megawatteko bost haize errota kokatu nahi dituzte guztira.
Legution parke eoliko bat egin ahal izateko eskariak tramitatzen hasi da Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, 22,5 megawatteko bost haize errota kokatu nahi dituzte guztira.
Eusko Jaurlaritza Legution (Araba) parke eoliko bat sortu ahal izateko tramiteak egiten hasi da. 22,5 megawatteko bost haize errota kokatu nahi dituzte guztira. EAEko Buletin Ofizialean argitaratu duenaren arabera, proiektu eskaera jendaurrean jarriko du, «baimena eman aurreko urrats gisa». Jaurlaritzak oraindik ez du...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210084/urratuta-zegoen-nazioarteko-legediak-eztanda-egin-du.htm
Mundua
«Urratuta zegoen nazioarteko legediak eztanda egin du»
Egunotan Ukrainan gertatutakoak 1999ko Jugoslaviako eta 2003ko Irakeko erasoak ekarri dizkio gogora Asier Blasi. Uste du Errusiak bide arriskutsua hartu duela: «Ukraina ez da Georgia».
«Urratuta zegoen nazioarteko legediak eztanda egin du». Egunotan Ukrainan gertatutakoak 1999ko Jugoslaviako eta 2003ko Irakeko erasoak ekarri dizkio gogora Asier Blasi. Uste du Errusiak bide arriskutsua hartu duela: «Ukraina ez da Georgia».
Asier Blasek (Donostia, 1977) bertatik bertara ezagutzen du Ukraina, eta arreta handiarekin jarraitu du eskualde horretako tentsioaren gorakada. Politologoa eta EHUko irakaslea da; Politika eta Administrazio Zientzia Saileko zuzendaria, egun. Beste aditu eta analista askoren antzera, gerraren zurrumurrua ez hauspotzear...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210085/burrunbe-arteko-galderei-loturik-begiak.htm
Mundua
Burrunbe arteko galderei loturik begiak
Errusiak Ukrainan abiatutako erasoaldiak erdiz erdi irauli du egoera herrialdean, baita nazioartean ere. Gerra «azkarra» delakoan dira zenbait aditu. BERRIAko kazetari Ander Perez eta Arantxa Elizegik egoera aztertu dute.
Burrunbe arteko galderei loturik begiak. Errusiak Ukrainan abiatutako erasoaldiak erdiz erdi irauli du egoera herrialdean, baita nazioartean ere. Gerra «azkarra» delakoan dira zenbait aditu. BERRIAko kazetari Ander Perez eta Arantxa Elizegik egoera aztertu dute.
Errusiako tropak Kieven dira dagoeneko. Moskuk agindutako operazio militarra bizi-bizian ari da aurreraka, eta, hain zuzen ere, erasoaldia bizpahiru egunen buruan bukatuko delakoan daude adituak. Hala eta guztiz ere, ezin, oraingoz, ziur deus iragarri, eta galdera dira erantzun gabeak. «Ikusteko dago zein de Errusiaren...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210086/ukrainako-lehenbiziko-errefuxiatuak-eslovakian.htm
Gizartea
Ukrainako lehenbiziko errefuxiatuak, Eslovakian
Errusiak Ukrainan abiatutako operazio militarretik ihesi, inguruko herrialdeetara ailegatu nahian dira milaka biztanle. Batzuek Eslovakian bilatu dute babeslekua, eta erdietsi dute muga zeharkatzea. Bideoa albiste barrenean.
Ukrainako lehenbiziko errefuxiatuak, Eslovakian. Errusiak Ukrainan abiatutako operazio militarretik ihesi, inguruko herrialdeetara ailegatu nahian dira milaka biztanle. Batzuek Eslovakian bilatu dute babeslekua, eta erdietsi dute muga zeharkatzea. Bideoa albiste barrenean.
Eslovakian bilatu dute babesa Ukrainan piztutako gerratik ihesean diren hainbat herritarrek. Berriki, asmoa erdietsi dute horietako batzuek. MIDAS taldeko Uj Szo egunkariko kazetari Gabor Czímer bi herrialdeen arteko mugan izan da gaur, Veľke Slemence (Eslovakia) eta Mali Slemenci (Ukraina) herrien artean, eta begiz i...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210087/osakidetzaren-arazoa-soziala-dela-aldarrikatu-dute-langileek-greban.htm
Gizartea
Osakidetzaren arazoa «soziala» dela aldarrikatu dute langileek greban
Sindikatuen arabera lehen mailako arretaren greba jarraipena %70 ingurukoa izan da. Biharko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Osakidetzaren arazoa «soziala» dela aldarrikatu dute langileek greban. Sindikatuen arabera lehen mailako arretaren greba jarraipena %70 ingurukoa izan da. Biharko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Greba eguna izan dute gaur Osakidetzako lehen mailako arretako langileek, eta protesta egin dute Bilbon, Donostian eta Gasteizen osasun zentroen aurrean, sindikatuek deituta. «Osasungintza publikoa euskal gizartearen altxor handia da, eta ezin dugu onartu gertatzen ari den eraispena», adierazi du SATSE sindikatuko Amai...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210088/cafek-igaro-du-pandemia-osteko-txakalaldia-86-milioiko-mozkinak.htm
Ekonomia
CAFek igaro du pandemia osteko txakalaldia: 86 milioiko mozkinak
Azken zortzi urteetako emaitzarik onenak lortu zituen iaz, batez ere trengintzaren alorrean izandako gorakadarengatik. Eskari zorro orokorra 2020. urte amaieran zuena baino %9 handiagoa da egun
CAFek igaro du pandemia osteko txakalaldia: 86 milioiko mozkinak. Azken zortzi urteetako emaitzarik onenak lortu zituen iaz, batez ere trengintzaren alorrean izandako gorakadarengatik. Eskari zorro orokorra 2020. urte amaieran zuena baino %9 handiagoa da egun
CAF osasuntsu irten zen pandemiatik, edo, trengintza metaforak erabiliz, abiada handian atera da COVID-19aren tuneletik. 2020ko txakalaldiaren ondoren, 86 milioi euroren irabazia izan zuen izan. Azken zortzi urteetako mozkin kopuru handiena da; 2013ra jo beharra dago antzeko zifra bat aurkitzeko —91 milioi irabazi zitu...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210089/vladimir-putin-eta-sergei-lavrov-zerrenda-beltzean-sartu-ditu-ebk.htm
Mundua
Vladimir Putin eta Sergei Lavrov zerrenda beltzean sartu ditu EBk
Errusiako presidenteak eta Atzerri ministroak EBn izan ditzaketen ondasunak izoztuko ditu. Errusia SWIFT nazioarteko ordainketa sistematik kanporatzea aztertzen ari dira Bruselan
Vladimir Putin eta Sergei Lavrov zerrenda beltzean sartu ditu EBk. Errusiako presidenteak eta Atzerri ministroak EBn izan ditzaketen ondasunak izoztuko ditu. Errusia SWIFT nazioarteko ordainketa sistematik kanporatzea aztertzen ari dira Bruselan
Europako Batasunak gogortu egingo ditu Errusiaren eta hango agintarien aurkako zigorrak. Lehen aldiz, Vladimir Putin presidentearen eta Sergei Lavrov Atzerri ministroaren ondasunak izango dituzte jomugan —EBko herrialdeetan izan ditzaketen aktiboak izoztuko dituzte—, eta Errusiako bankuek eta industriek Batasuneko 27 h...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210090/zigorrak.htm
Zigorrak
Zigorrak.
Orain arte honako zigorrak ezarri dizkie EBk Errusiari: Zerrenda beltza. Baxar al-Assadekin eta Aleksandr Lukaxenkorekin batera, Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Sergei Lavrov Atzerri ministroa zerrenda beltzan sartu ditu: EBn dituzten ondasunak izoztu egingo dituzte. Bankuak. Alfa Bank eta Bank Otkritie batuk...
2022-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/210091/zer-da-swift.htm
Zer da SWIFT?
Zer da SWIFT?.
Europako Batasunak Errusiaren aurkako neurri ekonomiko bat errekamaran dauka oraindik: Errusia SWIFT sistematik kanporatzea. Zer da SWIFT? Nazioarteko ordainketak egiteko sistema bat da SWIFT (Society for Worldwide Interbank FInancial Telecommunications). Belgikan du egoitza, eta haren bitartez konektatzen dira mundu...
2022-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/210123/irribarria-eta-rezusta-finalerdietara.htm
Kirola
Irribarria eta Rezusta, finalerdietara
Iker Irribarria eta Beñat Rezusta finalerdietara sailkatu dira, Donostiako Atano III pilotalekuan Ezkurdia eta Tolosa garaitu ondoren.
Irribarria eta Rezusta, finalerdietara. Iker Irribarria eta Beñat Rezusta finalerdietara sailkatu dira, Donostiako Atano III pilotalekuan Ezkurdia eta Tolosa garaitu ondoren.
Joan eta etorriko partida jokatu zuten atzo Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Tolosa bikoteek Donostiako Atano III pilotalekuan. Aramako aurrelariak eta Bergarako atzelariak abantaila handia izan zuten partidaren lehen zatian. Aurretik joan ziren 15 tanto egin arte (15-9), baina ondorengo minutuetan markagailua irauli z...
2022-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/210124/cuixartek-omnium-culturalen-lekukoa-pasatu-dio-antich-filosofoari.htm
Mundua
Cuixartek Omnium Culturalen lekukoa pasatu dio Antich filosofoari
Sei urte pasatxo egin du Cuixartek elkartearen buruan, eta helburuetako bat beteta utziko duela adierazi du: Espainiak erabaki ez dezan nork zuzenduko duen erakundea. Batzar nagusia du gaur Omnium Culturalek.
Cuixartek Omnium Culturalen lekukoa pasatu dio Antich filosofoari. Sei urte pasatxo egin du Cuixartek elkartearen buruan, eta helburuetako bat beteta utziko duela adierazi du: Espainiak erabaki ez dezan nork zuzenduko duen erakundea. Batzar nagusia du gaur Omnium Culturalek.
Katalanaren eta Kataluniaren aldeko Omnium Cultural elkartea batzar nagusia egiten ari da gaur, eta aldaketak erabaki dituzte zuzendaritzan. Jordi Cuixartek arduraren txanda pasatu dio Xavier Antich filosofoari. Hura zen kargurako aurkeztu den hautagai bakarra. Cuixarti agur esateko eta hari omenaldia egiteko baliatu ...
2022-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/210125/trebinu-araban-sartzeko-eskaera-egin-dute-berriz-bizilagunek.htm
Gizartea
Trebiñu Araban sartzeko eskaera egin dute berriz bizilagunek
‘Trebiñu Araba Da’ mugimendua aurkeztu dute, antolaketa administratibo «zentzugabeari» aurre egiteko. Erakundeei eta alderdi politikoei eskatu diete hitzetatik ekintzetara pasatzeko «behingoz».
Trebiñu Araban sartzeko eskaera egin dute berriz bizilagunek. ‘Trebiñu Araba Da’ mugimendua aurkeztu dute, antolaketa administratibo «zentzugabeari» aurre egiteko. Erakundeei eta alderdi politikoei eskatu diete hitzetatik ekintzetara pasatzeko «behingoz».
«Arabarrak gara; arabar sentitzen gara, bagarelako, Arabaren bihotzean bizi garelako». Trebiñuko herritarrek enklabea Araban sartzeko eskaera egin dute, beste behin. Orain duten administrazio antolaketa «zentzugabea» eta «irrazionala» dela iritzi diote, eta egoerari aurre egiteko Trebiñu Araba Da mugimendua berrabiaraz...
2022-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/210126/osakidetzaren-etorkizuna-jokoan-dela-ohartarazi-dute-sindikatuek.htm
Gizartea
Osakidetzaren «etorkizuna» jokoan dela ohartarazi dute sindikatuek
Osasungintza publikoaren alde, manifestazio jendetsuak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Astelehenean Osakidetza osoan deitutako greban parte hartzera deitu dute SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
Osakidetzaren «etorkizuna» jokoan dela ohartarazi dute sindikatuek. Osasungintza publikoaren alde, manifestazio jendetsuak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Astelehenean Osakidetza osoan deitutako greban parte hartzera deitu dute SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
Osakidetzarako inbertsio handiagoa eta baliabide zein langile gehiago eskatu dituzte gaur, Bilbon, Donostian eta Gasteizen eguerdian egindako manifestazioetan. SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, greba egin zuten atzo lehen mailako arretan, eta lanuzte «arrakastatsuaren» ondoren, osasungintza publikoaren...
2022-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/210127/aukera-handia-galdu-du-alavesek.htm
Kirola
Aukera handia galdu du Alavesek
Alaves ez da gai izan Getaferi irabazteko, jokalari bat gehiagorekin aritu eta bi aldiz aurretik izan arren. Unalek deuseztatu egin ditu Escalante eta Edgarren golak
Aukera handia galdu du Alavesek. Alaves ez da gai izan Getaferi irabazteko, jokalari bat gehiagorekin aritu eta bi aldiz aurretik izan arren. Unalek deuseztatu egin ditu Escalante eta Edgarren golak
Dena alde izanagatik, garaipenak alde egin dio Alavesi Getaferen zelaian. Ordubetez aurkariak baino jokalari bat gehiago izan du, eta bi aldiz jarri da aurretik markagailuan. Itxura batean, nahikoa abantaila da hori futbol partida bat irabazteko. Alferrik izan da, ordea. Enes Unalek ezerezean utzi ditu Escalantek eta E...
2022-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/210162/bertan-behera-utzi-dute-gatibuk-anoetan-egin-behar-zuen-emanaldia.htm
Kirola
Bertan behera utzi dute Gatibuk Anoetan egin behar zuen emanaldia
«Sare sozialetan eta komunikabideetan sortu den zalaparta ikusita, Reale Arenan eskaintzekoak ginen kontzertua bertan behera uztea erabaki dugu Gatibuk eta Realak», adierazi du taldeak.
Bertan behera utzi dute Gatibuk Anoetan egin behar zuen emanaldia. «Sare sozialetan eta komunikabideetan sortu den zalaparta ikusita, Reale Arenan eskaintzekoak ginen kontzertua bertan behera uztea erabaki dugu Gatibuk eta Realak», adierazi du taldeak.
Azkenean, Gatibuk ez du Anoetako giroa berotuko gaur arratsaldean. Izan ere, Gernikako (Bizkaia) musika taldearen emanaldiaren iragarpenak berak berotu zuen giroa: hainbat zalek emanaldi horren aurka egin zuten sare sozialetan, eta jopuntuan jarri zuten, nagusiki, Alex Sardui abeslariak aurten Anoetan jokatutako derbia...
2022-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/210163/inaki-errastik-eta-eneko-azkaratek-ondarroan-jarraituko-dute-2023an-ere.htm
Kirola
Iñaki Errastik eta Eneko Azkaratek Ondarroan jarraituko dute 2023an ere
Taldeak aurtengo traineru denboraldia hasi aurretik eman du albistearen berri.
Iñaki Errastik eta Eneko Azkaratek Ondarroan jarraituko dute 2023an ere. Taldeak aurtengo traineru denboraldia hasi aurretik eman du albistearen berri.
Konfiantza erakutsi die Ondarroako Arraun Elkarteak Iñaki Errastiri eta Eneko Azkarateri, gizonezkoen eta emakumezkoen traineruen entrenatzaileei. Oraindik falta da traineruen denboraldia hasteko, eta jada iragarri dute datorren denboraldian ere haiek izango direla euren taldeen entrenatzaileak. «Eskerrik asko bioi pr...
2022-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/210164/zabalzaren-familia-aurrerapauso-handia-da-baina-bide-luzea-gelditzen-da-egiteko.htm
Politika
Zabalzaren familia: «Aurrerapauso handia da, baina bide luzea gelditzen da egiteko»
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak omendu dute Mikel Zabalza, Orbaizetan. Asteon, Jaurlaritzak biktima gisa aitortu du Zabalza.
Zabalzaren familia: «Aurrerapauso handia da, baina bide luzea gelditzen da egiteko». Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak omendu dute Mikel Zabalza, Orbaizetan. Asteon, Jaurlaritzak biktima gisa aitortu du Zabalza.
«Aurrerapauso handi bat». Hori da, Mikel Zabalzaren senideen iritziz, Eusko Jaurlaritzak hura estatu indarkeriaren biktima izan zela aitortzea. Hala esan dute gaur, Orbaizetako Lorentxo baserrian (Nafarroa), Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariekin batera egin dioten omenaldian. Han izan dira, bestea...
2022-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/210165/laso-eta-imaz-binakako-txapelketako-finalerdietara.htm
Kirola
Laso eta Imaz, Binakako Txapelketako finalerdietara
Aise hartu dituzte mendean Peña II.a eta Albisu (22-10). Eusko Label txapelketako finala Zelaiak eta Lopezek irabazi dute (22-11).
Laso eta Imaz, Binakako Txapelketako finalerdietara. Aise hartu dituzte mendean Peña II.a eta Albisu (22-10). Eusko Label txapelketako finala Zelaiak eta Lopezek irabazi dute (22-11).
Altuna III.a-Martija, Elezkano-Zabaleta, Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz. Lau bikote horiek sailkatu dira Binakako Txapelketa nagusiko finalaurreko ligaxkarako. Lehen biak aurretik sailkatuta zeuden; ostiralean lortu zuten hirugarren txartela Irribarria-Rezustak; eta gaur poltsikoratu dute laugarrena Laso-Imazek. Gast...
2022-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/210166/txuri-urdinentzat-izan-da-derbia.htm
Kirola
Txuri-urdinentzat izan da derbia
Aritz Elustondok 51. minutuan sartutako gol batek erabaki du gipuzkoarren eta nafarren arteko partida. Lehen zatia oso taktikoa izan da, eta bigarrenean apur bat gehiago jo dute bi taldeek erasora.
Txuri-urdinentzat izan da derbia. Aritz Elustondok 51. minutuan sartutako gol batek erabaki du gipuzkoarren eta nafarren arteko partida. Lehen zatia oso taktikoa izan da, eta bigarrenean apur bat gehiago jo dute bi taldeek erasora.
Partida oso parekatu baten ostean, Realarentzat izan da garaipena, Anoetan, Osasunaren aurkako derbian. Hala, txuri-urdinek azken bi porrotek utzitako aho zapore garratza gozatu ahal izan dute. Gorrotxikoek, berriz, ezin izan diote etekina atera jokatutako partida taktikoari. Aritz Elustondorena izan da partidako gol b...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210167/emakume-bat-taldean-bortxatu-dute-barakaldon-eta-bi-lagun-espetxeratu-dituzte.htm
Gizartea
Emakume bat taldean bortxatu dute Barakaldon, eta bi lagun espetxeratu dituzte
Beste bi lagun ere ikertzen ari da Ertzaintza. Sexu erasoan parte hartzea eta indarkeriaz lapurtzea egozten diete. Igande goizaldean egin dute erasoa.
Emakume bat taldean bortxatu dute Barakaldon, eta bi lagun espetxeratu dituzte. Beste bi lagun ere ikertzen ari da Ertzaintza. Sexu erasoan parte hartzea eta indarkeriaz lapurtzea egozten diete. Igande goizaldean egin dute erasoa.
Ertzaintzak eta Barakaldoko (Bizkaia) Udaltzaingoak 20ko gizon bat eta 23 urteko beste bat atxilotu zituzten igande arratsaldean; goizaldean emakume bat taldean bortxatzea egozten diete, eta indarkeria erabiliz lapurreta egitea. Zabalik jarraitzen du ikerketak, eta Ertzaintzak jakinarazi du beste bi lagun ere ikertzen ...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210168/indarkeria-zantzuak-dituen-gizon-baten-hilotza-aurkitu-dute-usurbil-eta-donostia-artean.htm
Gizartea
Indarkeria zantzuak dituen gizon baten hilotza aurkitu dute Usurbil eta Donostia artean
Andatza mendiaren inguruetan aurkitu dute hilotza. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da; kasuak kriminalitate zantzuak dituela aurreratu du.
Indarkeria zantzuak dituen gizon baten hilotza aurkitu dute Usurbil eta Donostia artean. Andatza mendiaren inguruetan aurkitu dute hilotza. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da; kasuak kriminalitate zantzuak dituela aurreratu du.
Atzo arratsaldean aurkitu zuten hilotza, Andatza mendiaren inguruetan, Usurbil (Gipuzkoa) eta Donostia artean. Paseoan ari zen herritar bat hurbildu zen, eta hilotza ikustean Ertzaintzari deitu zion. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan, indarkeria zantzuak ditu gizonezkoaren gorpuak. Ertzaintza gertaera ...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210169/zortzi-euskal-presori-hirugarren-gradua-eman-die-jaurlaritzak.htm
Politika
Zortzi euskal presori hirugarren gradua eman die Jaurlaritzak
Zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak betetakoak dira denak. AVT elkarteak fiskalari eskatu dio gradu progresio horiek aztertzeko. Mikel Otegi presoari sendagiria eman diote, bi astez erietxean egon eta gero.
Zortzi euskal presori hirugarren gradua eman die Jaurlaritzak. Zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak betetakoak dira denak. AVT elkarteak fiskalari eskatu dio gradu progresio horiek aztertzeko. Mikel Otegi presoari sendagiria eman diote, bi astez erietxean egon eta gero.
Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzak hirugarren gradua eman die Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Donostia) espetxeetan dauden motibazio politikoko zortzi euskal presori, eta ukatu egin die beste 26ri, kartzeletako tratamendu batzordeek hala proposatuta. Jaurlaritzak iazko urrian hartu zuen bere gain espetxeak...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210170/errusiaren-arma-nuklearrak-laquoalerta-berezianraquo.htm
Gizartea
Errusiaren arma nuklearrak, «alerta berezian»
Mendebaldearen «adierazpen erasokorrengatik» hartu du neurria Vladimir Putin Errusiako presidenteak. Joan zen astean, ohartarazpena egin zion Ukrainako inbasioaren kontra egiteko asmoa duen orori. Bielorrusiak bertan behera utzi du neutraltasun nuklearra.
Errusiaren arma nuklearrak, «alerta berezian». Mendebaldearen «adierazpen erasokorrengatik» hartu du neurria Vladimir Putin Errusiako presidenteak. Joan zen astean, ohartarazpena egin zion Ukrainako inbasioaren kontra egiteko asmoa duen orori. Bielorrusiak bertan behera utzi du neutraltasun nuklearra.
Disuasio indarrak «alerta berezian» jarri zituen atzo arratsaldean Vladimir Putin Errusiako presidenteak, horien artean herrialdearen arma nuklearrak. Defentsa Ministerioari eta Armadaren buruari agindu die bonba atomikoak «borrokarako erregimen berezian» jartzeko. Horrek ez du esan nahi berehala erabiltzeko asmoa duel...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210172/lsquoantigone-edo-ezetzaren-beharrarsquo-k-irabazi-du-22-donostia-antzerki-saria.htm
Kultura
‘Antigone edo ezetzaren beharra’-k irabazi du 22. Donostia antzerki saria
Joan den urtean Donostian taularatutako euskarazko antzerki obren artean hautatu dute. Antzerkiaren Nazioarteko Egunean jasoko du saria taldeak, martxoaren 27an.
‘Antigone edo ezetzaren beharra’-k irabazi du 22. Donostia antzerki saria. Joan den urtean Donostian taularatutako euskarazko antzerki obren artean hautatu dute. Antzerkiaren Nazioarteko Egunean jasoko du saria taldeak, martxoaren 27an.
Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanak irabazi du 22. Donostia antzerki saria, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dutena. Gaur jakinarazi dutenez, Horman Poster kolektiboaren antzezlana saritu du epaimahaiak. Antigona tragedia klasikoaren bertsio garaikidea da obra, Xanti Agirrez...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210173/sexu-eraso-bat-salatu-dute-tolosan.htm
Gizartea
Sexu eraso bat salatu dute Tolosan
Ertzaintza ikertzen hasi da. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzera deitu dute, biharko.
Sexu eraso bat salatu dute Tolosan. Ertzaintza ikertzen hasi da. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzera deitu dute, biharko.
Tolosako Asanblada Feministak salatu duenez, 18 urteko emakume baten kontrako sexu erasoa izan da bart Tolosan (Gipuzkoa). Ertzaintzak ere baieztatu dio erasoa BERRIAri. Argitu duenez, salaketa bat jaso dute, eta ikerketa zabalik dago. Ez dute inor atxilotu. Indarkeria matxistaren kontrako protokoloa abian jarri dute,...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210174/pablo-gonzalez-kazetaria-atxilotu-dute-polonian.htm
Mundua
Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian
Ukrainako inbasioaren ondorioen berri ematen ari zen kazetaria, haren abokatu Gonzalo Boyek salatu duenez
Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian. Ukrainako inbasioaren ondorioen berri ematen ari zen kazetaria, haren abokatu Gonzalo Boyek salatu duenez
Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian, gerraren albo ondorioen berri ematen ari zela. Haren abokatu Gonzalo Boyek eman du atxiloketaren berri, sare sozialetan. Jon Inarritu EH Bilduko diputatuak Gonzalezen atxiloketa salatu du Twitter bidez, «prentsa askatasunaren aurkako erasoa» dela nabarmenduta. Kazetaria...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210175/espainiako-inflazio-tasa-74-da-azken-33-urteetako-handiena.htm
Ekonomia
Espainiako inflazio tasa %7,4 da, azken 33 urteetako handiena
Bereziki elikagaiak, alkoholik gabeko edariak eta erregaiak garestitzeak eragin du igoera, baita argindarrak ere.
Espainiako inflazio tasa %7,4 da, azken 33 urteetako handiena. Bereziki elikagaiak, alkoholik gabeko edariak eta erregaiak garestitzeak eragin du igoera, baita argindarrak ere.
Espainian kontsumo prezioen indizea (KPI) %0,6 igo da otsailean, eta urte arteko tasa %7,4ra igo da, urtarrilean baino 1,3 puntu gehiago (%6,1). 1989. urtetik izandako daturik handiena da. Bereziki elikagaien, edari ez-alkoholdunen eta erregaien prezioen garestitzeak eragin du igoera. Baita argindarraren prezioak ere, ...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210176/zelenskik-berehalako-prozedura-bat-eskatu-dio-ebri-ukraina-estatu-kide-bilakatzeko.htm
Mundua
Zelenskik «berehalako» prozedura bat eskatu dio EBri Ukraina estatu kide bilakatzeko
Von der Leyenek bezperan esan du Ukrainaren bat egitearen alde dagoela, baina ez du egutegirik zehaztu. Michelek azaldu du talde komunitarioko agintarien artean desadostasunak daudela auziaz. Europa ekialdeko zortzi estaturen buruek babestu dute eskaria.
Zelenskik «berehalako» prozedura bat eskatu dio EBri Ukraina estatu kide bilakatzeko. Von der Leyenek bezperan esan du Ukrainaren bat egitearen alde dagoela, baina ez du egutegirik zehaztu. Michelek azaldu du talde komunitarioko agintarien artean desadostasunak daudela auziaz. Europa ekialdeko zortzi estaturen buruek b...
Urteak dira Ukrainak EB Europako Batasunean sartu nahi duela, baina orain arte ez dute aurrerapauso handirik egin alor horretan. Errusiaren erasoak, baina, egoera alda lezake; edo hori iradoki dute, behintzat, egunotako adierazpenek. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearentzat, ekialdeko bizilagunaren operazio mili...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210177/europako-batasunak-ukrainatik-ihesi-doazen-iheslari-guztiei-emango-die-babesa.htm
Mundua
Europako Batasunak Ukrainatik ihesi doazen iheslari guztiei emango die babesa
2001. urtean onartu zuten direktiba bat baliatuko dute Ukrainatik iristen diren errefuxiatu guztiei gutxienez urtebetez babesa emateko. UNHCRren arabera, 500.000 iheslari baino gehiago dira jada.
Europako Batasunak Ukrainatik ihesi doazen iheslari guztiei emango die babesa. 2001. urtean onartu zuten direktiba bat baliatuko dute Ukrainatik iristen diren errefuxiatu guztiei gutxienez urtebetez babesa emateko. UNHCRren arabera, 500.000 iheslari baino gehiago dira jada.
Europako Batzordeak atzo erabaki historiko bat hartu zuen Ukrainako gerra dela eta. Lehen aldiz, hondamendi batetik ihesi doazen errefuxiatu guztiak hartuko dituzte Europako Batasuneko kide diren herrialdeek, eta gutxienez urtebeterako babesa emango diete; epe hori amaitzen denean, luzatzeko aukera izango dute. Nazioar...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210178/asilo-eskaerek-behera-egin-dute-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Asilo eskaerek behera egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Eskaerak %44,1 murriztu ziren iaz, pandemiaren eraginez. Herritarren %86 harrera egitearen alde daude, baina ekiteko moduaren inguruko ikuspegi ezberdinekin.
Asilo eskaerek behera egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eskaerak %44,1 murriztu ziren iaz, pandemiaren eraginez. Herritarren %86 harrera egitearen alde daude, baina ekiteko moduaren inguruko ikuspegi ezberdinekin.
Iaz 1.724 asilo eskaera erregistratu zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazioek, aurreko urtean baino 1.361 gutxiago. COVID-19ak eta hari aurre egiteko neurriek eragin dute beherakada, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak azaldu duenez. Erregistratutako eskaeren erdia inguru (%51) Bizkaian egin ziren; %...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210180/bizkaiko-bulego-garbitzaileek-laquogreba-historikoraquo-batera-deitu-dute.htm
Ekonomia
Bizkaiko bulego garbitzaileek «greba historiko» batera deitu dute
Lan itunak negoziatzen ari dira, eta salatu nahi dute patronalak «papurrak» baino ez dizkiela eskaini. 12.000 langileri dagokie hitzarmen hori, eta sei eguneko lanuztea egingo dute.
Bizkaiko bulego garbitzaileek «greba historiko» batera deitu dute. Lan itunak negoziatzen ari dira, eta salatu nahi dute patronalak «papurrak» baino ez dizkiela eskaini. 12.000 langileri dagokie hitzarmen hori, eta sei eguneko lanuztea egingo dute.
Bizkaiko bulego garbitzaileek greba deialdi «historikoa» egingo dute lan itunaren negoziazioa desblokeatzeko. Sei egunetarako antolatu dituzte lanuzteak: martxoaren 31rako, apirilaren 26rako eta 27rako, eta maiatzaren 10erako, 11rako eta 12rako. ELAk, LABek, eta ESK-k deitu dute grebara, eta ia 30 urte dira Bizkaiko ga...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210181/ehz-festibala-uztailaren-1etik-3ra-iraganen-da-irisarrin.htm
Kultura
EHZ festibala uztailaren 1etik 3ra iraganen da Irisarrin
Euskal Herria Zuzenean festibalaren 26. aldia Irisarrin gertatuko da, uztailaren 1ean, 2an eta 3an. Baina, aitzin, topaketa goiztiarra finkatu dute antolatzaileek: martxoaren 26an, Miarritzen, 'Altsasu (gau hura)' dokumentala ikusteko, zuzendariekin solas egiteko eta gaualdia Mizanbu gaztetxean luzatzeko.
EHZ festibala uztailaren 1etik 3ra iraganen da Irisarrin. Euskal Herria Zuzenean festibalaren 26. aldia Irisarrin gertatuko da, uztailaren 1ean, 2an eta 3an. Baina, aitzin, topaketa goiztiarra finkatu dute antolatzaileek: martxoaren 26an, Miarritzen, 'Altsasu (gau hura)' dokumentala ikusteko, zuzendariekin solas egitek...
Euskal Herria Zuzenean festibalaren 26. aldiari Irisarrik (Nafarroa Beherea) eginen dio batzarri, hirugarren aldikoz, uztailaren 1ean, 2an eta 3an. Aitzin, neguaren partitzea eta udaberriaren jitearen ospatzeko, martxoaren 26an elkartuko dira festibalari eta laguntzaileak, Miarritzen. «Azkenean, gibelean uzten dugu be...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210182/errusiak-interes-tasak-bikoiztu-ditu-errubloari-eutsi-nahian.htm
Ekonomia
Errusiak interes tasak bikoiztu ditu, errubloari eutsi nahian
Banku zentralak %20ra igo ditu interes tasak, eta Moskuko Burtsaren jarduna eten du bihar arte. Mendebaldeak iragarritako zigor ekonomikoek gogor jo dute Errusiako finantza sistema, baina eragina dute Europan bertan ere. Putinek dibisak atzerriratzeko debekua ezarri die bere herritarrei
Errusiak interes tasak bikoiztu ditu, errubloari eutsi nahian. Banku zentralak %20ra igo ditu interes tasak, eta Moskuko Burtsaren jarduna eten du bihar arte. Mendebaldeak iragarritako zigor ekonomikoek gogor jo dute Errusiako finantza sistema, baina eragina dute Europan bertan ere. Putinek dibisak atzerriratzeko debek...
Zaila da neurtzen zenbaterainoko kaltea egin diezaieketen Mendebaldeak asteburuan iragarritako zigor ekonomikoek Errusiako finantza sistemari eta ekonomiari. Eta beste hainbeste gertatzen da neurri horiek eta Errusiak berak har ditzakeenak adibidez Europako gas hornikuntzan zenbat igarriko diren neurtzeko garaian. Arr...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210183/klima-aldaketaren-ondorioak-orokorrak-eta-atzera-bueltarik-gabekoak-dira-jada.htm
Mundua
Klima aldaketaren ondorioak «orokorrak eta atzera-bueltarik gabekoak» dira jada
IPCCk seigarren ebaluazio txostenaren bigarren atala kaleratu du Genevan. Munduko biztanleen erdiak kalteberak dira klima aldaketaren ondorioei begira.
Klima aldaketaren ondorioak «orokorrak eta atzera-bueltarik gabekoak» dira jada. IPCCk seigarren ebaluazio txostenaren bigarren atala kaleratu du Genevan. Munduko biztanleen erdiak kalteberak dira klima aldaketaren ondorioei begira.
Berotegi gasen isurketen murrizketaren erritmoak eragina izango du kalteen larritasunean, baina klima aldaketaren ondorioak jadanik atzera-bueltarik gabekoak dira zenbait kasutan. Gizarteei egokitzea tokatzen zaie, baina zientzialariek ohartarazi dute horretarako hartutako neurriak «epe laburrekoak» eta «mugatuak» dire...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210184/euskarazko-eredua-auzo-guztietara-zabaltzeko-eskatu-dio-euskalgintzak-iruneko-udalari.htm
Gizartea
Euskarazko eredua auzo guztietara zabaltzeko eskatu dio euskalgintzak Iruñeko Udalari
Iruñeko haur eskoletako eskaintza «eskasa eta desorekatua» dela salatu dute hainbat eragilek: zentro bakarrak eskaintzen du euskarazko eredua
Euskarazko eredua auzo guztietara zabaltzeko eskatu dio euskalgintzak Iruñeko Udalari. Iruñeko haur eskoletako eskaintza «eskasa eta desorekatua» dela salatu dute hainbat eragilek: zentro bakarrak eskaintzen du euskarazko eredua
Iruñean dauden hamazazpi haur eskoletatik bakarrak eskaintzen du euskarazko murgiltze eredua. Horien artean, Iruñeko Udalarenak dira hamabi zentro, eta Nafarroako Gobernuarenak, berriz, beste bost. Udal haur eskolen eskaintza «eskasa eta desorekatua» dela salatu dute hainbat eragilek, Iruñeko Euskalgintza plataforman b...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210185/cie-automotivek-267-milioiren-irabaziak-izan-ditu-2021-urtean.htm
Ekonomia
CIE Automotivek 267 milioiren irabaziak izan ditu 2021. urtean
Aurreko urtean baino %44 handiagoak izan dira konpainiaren mozkinak
CIE Automotivek 267 milioiren irabaziak izan ditu 2021. urtean. Aurreko urtean baino %44 handiagoak izan dira konpainiaren mozkinak
CIE Automotive pandemia aurreko kopuruetara itzuli da 2021. urtean. Autogintza osagaien alorrean diharduen konpainia horrek jakinarazi du 267,5 milioi euroren irabaziak izan dituela iaz, 2020. urtean baino %44 gehiago. Talde osoaren salmenta kopuruak ere aise gainditu du 3.000 milioiren langa, eta pandemiaren lehen urt...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210186/ziurtagiria-behar-den-lekuetan-maskara-ez-da-erabili-beharko-iparraldean.htm
Gizartea
Ziurtagiria behar den lekuetan maskara ez da erabili beharko Iparraldean
Supermerkatuetan, garraio publikoetan, enpresetan eta osasun egituretan, haatik, derrigorrezkoa da oraino. Eskoletako protokoloa arindu dute, eta ikasleek ez dute maskara erabili beharko kanpoaldean.
Ziurtagiria behar den lekuetan maskara ez da erabili beharko Iparraldean. Supermerkatuetan, garraio publikoetan, enpresetan eta osasun egituretan, haatik, derrigorrezkoa da oraino. Eskoletako protokoloa arindu dute, eta ikasleek ez dute maskara erabili beharko kanpoaldean.
Frantziako Gobernuak koronabirusari aurre egiteko neurriak arintzeko egutegiak aitzina segitzen du. Gaurtik, beraz, Ipar Euskal Herrian maskara ez da gehiago derrigorrez erabili beharko txertaketa ziurtagiria erakutsi behar den lekuetan. Horiek horrela, museoetan, kirol instalazioetan, ostatu eta jatetxeetan, zinemetan...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210187/emakundek-andreen-itxura-fisikoaren-gaineko-presioaz-ohartarazi-du-martxoaren-8ko-kanpainan.htm
Gizartea
Emakundek andreen itxura fisikoaren gaineko presioaz ohartarazi du Martxoaren 8ko kanpainan
Kanpaina bihartik martxoaren 15era arte egingo dute, sare sozialen, komunikabideen eta kartelen bidez. Kanpainaren helburua, hauxe: bistaratzea nolako kalteak eragiten dituzten emakumeen «hipersexualizazioak» eta haien gorputzaren gaineko «gehiegizko presioak».
Emakundek andreen itxura fisikoaren gaineko presioaz ohartarazi du Martxoaren 8ko kanpainan. Kanpaina bihartik martxoaren 15era arte egingo dute, sare sozialen, komunikabideen eta kartelen bidez. Kanpainaren helburua, hauxe: bistaratzea nolako kalteak eragiten dituzten emakumeen «hipersexualizazioak» eta haien gorputza...
Martxoaren 8a iristeko astebete pasatxo falta dela, Emakundek Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatutako kanpainaren berri eman du. Hain zuzen ere, Gasteizen egin dute haren nondik norakoak jakinarazteko agerraldia Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak,...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210188/gasa-eta-petrolioa-gatazkaren-erdigunean.htm
Ekonomia
Gasa eta petrolioa, gatazkaren erdigunean
Kezka handia da energia gaien inguruan. Oraingoz, nahiz eta Errusiako bankuak SWIFTetik kanporatu, energiari lotutako ordainketak ez dira eten, ezta hornidura ere.
Gasa eta petrolioa, gatazkaren erdigunean. Kezka handia da energia gaien inguruan. Oraingoz, nahiz eta Errusiako bankuak SWIFTetik kanporatu, energiari lotutako ordainketak ez dira eten, ezta hornidura ere.
Garesti izatetik garestiago izatera. Gas naturalaren prezioak atzera gora egin du Europan, eta geroko kontratuetan salneurria bezperan baino %36 handiagoa izatera iritsi da. Kezka hor dago, zer gertatuko den Errusiatik Europarako gasaren hornidurarekin, hornidura horren zati handi bat Ukrainatik barrena baitator. Erru...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210189/sindikatuek-laquohistorikotzatraquo-jo-dute-osakidetzako-greba.htm
Gizartea
Sindikatuek «historikotzat» jo dute Osakidetzako greba
Manifestazioak egin dituzte Donostian, Gasteizen eta Bilbon, eta salatu dute ezarri dizkieten gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan direla
Sindikatuek «historikotzat» jo dute Osakidetzako greba. Manifestazioak egin dituzte Donostian, Gasteizen eta Bilbon, eta salatu dute ezarri dizkieten gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan direla
Osakidetzako langileek greba eguna zuten gaur, eta Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek «historikotzat» jo dute erantzuna. Adibide gisa jarri dute babesa «%100ekoa» izan dela Bilboko Basurtuko ospitaleko Anatomia Patologikoko zerbitzuan eta traumatologian, eta «erabatekoa» izan dela Gurutzetako erietxeko larrialdi...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210190/guardia-zibilak-martxoaren-12an-egingo-du-armen-azken-enkantea-euskal-herrian.htm
Gizartea
Guardia Zibilak martxoaren 12an egingo du armen azken enkantea Euskal Herrian
Bizkaiko Komandantziak 830 suzko arma jarriko ditu enkantean; haietatik 616 eskopetak dira. Armen legedi berria dela eta, aurrerantzean jasotzen dituzten armak suntsitu egin beharko dituzte.
Guardia Zibilak martxoaren 12an egingo du armen azken enkantea Euskal Herrian. Bizkaiko Komandantziak 830 suzko arma jarriko ditu enkantean; haietatik 616 eskopetak dira. Armen legedi berria dela eta, aurrerantzean jasotzen dituzten armak suntsitu egin beharko dituzte.
Armazaleek datorren martxoaren 12an izango dute Euskal Herrian suzko armak enkantean lortzeko azken aukera. Espainiako Gobernuak onartu zuen armen legedi berria joan den azaroaren 5ean sartu zen indarrean, eta, ondorioz, Guardia Zibilak suntsitu egin beharko ditu egun hartatik aurrera jaso dituen arma guztiak. Aurretik...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210191/60-urtera-arteko-zigor-eskaera-emaztea-eta-amaginarreba-hiltzea-egotzita.htm
Gizartea
60 urtera arteko zigor eskaera, emaztea eta amaginarreba hiltzea egotzita
Defentsak zigorra zortzi urtera jaistea eskatu du, akusatuak «buru nahasmendua» zuela argudiatuta.
60 urtera arteko zigor eskaera, emaztea eta amaginarreba hiltzea egotzita. Defentsak zigorra zortzi urtera jaistea eskatu du, akusatuak «buru nahasmendua» zuela argudiatuta.
Bikotekide ohia eta haren ama hiltzea egotzita, gizon bat atxilotu zuten 2018an Gasteizen, eta gaur hasi da haren kontrako epaiketa Arabako Probintzia Auzitegian. Fiskaltzak 50 urteko kartzela zigorra eskatzen du akusatuarentzat, genero eta ahaidetasun larrigarriak dituen hilketa egotzita; Clara Campoamor elkarteak (he...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210192/alconzako-langileek-greba-mugagabea-hasi-dute-38-kaleratzeak-eragozteko.htm
Ekonomia
Alconzako langileek greba mugagabea hasi dute 38 kaleratzeak eragozteko
Lan erregulazioa kentzeko eta plan industrial egingarri bat martxan jartzeko eskatu diote Irizar Groupi. Ostiralean hasiko da negoziazioa.
Alconzako langileek greba mugagabea hasi dute 38 kaleratzeak eragozteko. Lan erregulazioa kentzeko eta plan industrial egingarri bat martxan jartzeko eskatu diote Irizar Groupi. Ostiralean hasiko da negoziazioa.
Alconza Irizar Groupeko langileek greba mugagabea hasi dute zuzendaritzak egin nahi duen lan erregulazioa gelditzeko asmoz. Neurriak Berangoko (Bizkaia) plantako 102 langileetatik 38ri eragingo lieke. Enpresak urteak daramatza galerak pilatzen, eta langile batzordeak «kudeaketa txarrari» eta «utzikeriari» egozten die e...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210193/albertina-carri-dramarekin-batera-festa-ere-aldarrikatu-behar-da.htm
Kultura
Albertina Carri: «Dramarekin batera, festa ere aldarrikatu behar da»
Zinegoak jaialdiak Albertina Carri zinema zuzendari, gidoilari eta ekintzaile argentinarrari emango dio gaur arratsaldean bere ohorezko saria. Hilaren 7ra arte iraungo du festibalak.
Albertina Carri: «Dramarekin batera, festa ere aldarrikatu behar da». Zinegoak jaialdiak Albertina Carri zinema zuzendari, gidoilari eta ekintzaile argentinarrari emango dio gaur arratsaldean bere ohorezko saria. Hilaren 7ra arte iraungo du festibalak.
«Niretzat, zinema bizitzeko modu bat da: zinemak proposatzen didan bezala bizitzea gustatzen zait». Artista, aktibista, ekoizle, gidoilari eta zinema zuzendari feminista da Albertina Carri (Buenos Aires, 1973), eta ibilbide luzea du egina dagoeneko. Alaitz Arenzana Zinegoak jaialdiko zuzendari artistikoaren arabera, ga...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210194/ukrainaren-aldeko-milaka-sinadura-bildu-ditu-pen-klubak-kulturaren-munduan.htm
Kultura
Ukrainaren aldeko milaka sinadura bildu ditu PEN Klubak kulturaren munduan
«Zentzugabeko gerraren» aurka sinatu dute mundu osoko hainbat idazlek, artistak eta Nobel saridunek. «Ezin da Europa aske eta segururik egon Ukraina aske eta independenterik gabe».
Ukrainaren aldeko milaka sinadura bildu ditu PEN Klubak kulturaren munduan. «Zentzugabeko gerraren» aurka sinatu dute mundu osoko hainbat idazlek, artistak eta Nobel saridunek. «Ezin da Europa aske eta segururik egon Ukraina aske eta independenterik gabe».
Nazioarteko PEN klubak gutun bat plazaratu du Ukrainako sortzaileei zuzenduta, sostengua eta elkartasuna agertzeko, Errusiaren inbasioa dela-eta, eta sarraskia berehala gelditzeko eskatzeko. 1.000 idazlek, artistak eta Nobel saridunek baino gehiagok sinatu dute gutuna. «Gu, munduan zeharreko idazleok, lur jota gaude E...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210195/gasteizen-gizon-bat-atxilotu-dute-neska-lagun-ohiari-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska lagun ohiari eraso egiteagatik
Erasoa igandean gertatu zen, etxebizitza batean. Emakumea Txagorritxu ospitalera eraman zuten.
Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska lagun ohiari eraso egiteagatik. Erasoa igandean gertatu zen, etxebizitza batean. Emakumea Txagorritxu ospitalera eraman zuten.
29 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, neska lagun ohiari eraso egitea egotzita. Gasteizko Udalak azaldu duenez, igandean gertatu zen erasoa, Arabako hiriburuko etxebizitza batean. Udaltzainak erasoa gertatu zen tokira joan ziren, eta gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeriako delitu bat leporatuta. Emakumea,...
2022-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/210196/arrea-katxintildea-eta-la-biblioteca-jatetxeek-repsol-gidako-bigarren-eguzkia-jaso-dute.htm
Bizigiro
Arrea, Katxiña eta La Biblioteca jatetxeek Repsol gidako bigarren Eguzkia jaso dute
Repsol gidako Eguzki sariak gaur banatu dituzte, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Arrea, Katxiña eta La Biblioteca jatetxeek Repsol gidako bigarren Eguzkia jaso dute. Repsol gidako Eguzki sariak gaur banatu dituzte, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Euskal Herriko hiru jatetxek Repsol gidako bi Eguzki izango dituzte hemendik aurrera: Iruñeko La Bibliotecak, Orioko (Gipuzkoa) Katxiña upategiak eta Kanpezuko Arrea jatetxeak. Iñaki Murua Guardiako (Araba) sukaldariak ere beste Eguzki sari bat jaso du, bigarrena, Logroñon (Espainia) duen Ikaro jatetxearekin. La Biblio...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210222/baionako-mendizale-baten-gorpua-aurkitu-dute-biarnon.htm
Gizartea
Baionako mendizale baten gorpua aurkitu dute Biarnon
Atzo atzeman zuten Frantziako jendarmeek. Igandetik haren bila ari ziren.
Baionako mendizale baten gorpua aurkitu dute Biarnon. Atzo atzeman zuten Frantziako jendarmeek. Igandetik haren bila ari ziren.
50 bat urteko gizon baten gorpua atzeman zuten Frantziako jendarmeek, atzo, Aspe ibarreko Labigouer mendian (Biarno). Baionakoa zen mendizalea, eta iragan igandetik desagertua zen. Haren bila ibili ziren Oloroeko (Biarno) jendarmeak. Frantziako jendarmeek jakinarazi dutenez, bakarrik joana zen ibiltzera, eta eroriko h...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210223/hondurasek-aire-zabaleko-meategiak-debekatu-ditu.htm
Mundua
Hondurasek aire zabaleko meategiak debekatu ditu
Meatze horiek baliabide naturalen, osasun publikoaren eta ur eskubidearen aurkakoak direlako hartu du erabakia. Balio ekologiko handia duten natur eremuak estatuaren eskuetara pasatuko dira.
Hondurasek aire zabaleko meategiak debekatu ditu. Meatze horiek baliabide naturalen, osasun publikoaren eta ur eskubidearen aurkakoak direlako hartu du erabakia. Balio ekologiko handia duten natur eremuak estatuaren eskuetara pasatuko dira.
Hondurasko Gobernuak bertan behera utzi ditu aire zabaleko meategien jarduera baimenak. Energia, Baliabide Natural, Ingurumen eta Meategi Idazkaritzak zabaldu zuen ohar batean jakinarazi du, gainera, Honduras aire zabaleko meategirik gabeko herrialde izendatu duela, «justizia klimatiko eta baliabide naturalekiko erresp...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210224/mendebaldeko-enpresak-errusia-uzten-ari-dira.htm
Ekonomia
Mendebaldeko enpresak Errusia uzten ari dira
Hainbat petrolio enpresak iragarri dute Errusiako konpainietan zituzten parte hartzeak salduko dituztela. Maerskek ere Errusiara ondasunak garraiatzeari utziko dio.
Mendebaldeko enpresak Errusia uzten ari dira. Hainbat petrolio enpresak iragarri dute Errusiako konpainietan zituzten parte hartzeak salduko dituztela. Maerskek ere Errusiara ondasunak garraiatzeari utziko dio.
BP, Shell, Equinor, Total Energies... Egunetik egunera gehiago dira Errusian dituzten inbertsioak utzi edo gutxitu egingo dituztela iragarri duten Mendebaldeko enpresak, dela herrialde horretan negozioak egitea oso zaila bihurtu delako, dela Ukrainaren inbasioaren aurkako protestagatik. BPk (British Petroleum ohia) ir...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210225/egintril-lotsa-galdu-eta-jendea-ezagutzeko-gune-birtuala.htm
Bizigiro
EginTril, lotsa galdu eta jendea ezagutzeko gune birtuala
Kataluniako TinderCat-en euskarazko bertsioa da, Twitterreko 'interspace' batean kokatua. Audioz zein idatziz har daiteke parte. Gaur gauean eginen dute lehenbiziko saioa, 22:00etan.
EginTril, lotsa galdu eta jendea ezagutzeko gune birtuala. Kataluniako TinderCat-en euskarazko bertsioa da, Twitterreko 'interspace' batean kokatua. Audioz zein idatziz har daiteke parte. Gaur gauean eginen dute lehenbiziko saioa, 22:00etan.
Hotzak, idorrak eta ligatzeko abilezia handirik gabeak: adjektibo horiek ezarri izan zaizkie sarritan euskal herritarrei. Zenbateraino da hori egia, ordea? Dudak duda, zurrunegiak suerta daitezkeen aurreiritziak eraisteko ekinbide bat abiatu dute zenbait euskal sortzailek Twitterren. Kataluniako TinderCat egitasmoaren ...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210226/finlandiako-parlamentuak-naton-sartzeaz-eztabaidatu-du.htm
Mundua
Finlandiako Parlamentuak NATOn sartzeaz eztabaidatu du
Auziaz galdeketa bat egiteko beharrezko sinadurak bildu ditu herri ekinaldi batek. %53 dira Mendebaldearen aliantza militarreko kide izatearen aldekoak; 34 puntu egin du gora jarrera horrek 2017tik.
Finlandiako Parlamentuak NATOn sartzeaz eztabaidatu du. Auziaz galdeketa bat egiteko beharrezko sinadurak bildu ditu herri ekinaldi batek. %53 dira Mendebaldearen aliantza militarreko kide izatearen aldekoak; 34 puntu egin du gora jarrera horrek 2017tik.
Errusiaren inbasioak jarrera aldaketa esanguratsu bat eragin du Finlandian. Europa iparraldeko herrialde hori ez dago NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean, eta beti agertu da aliantza militar horretan sartzearen kontra. Ukrainan gertaturikoak, baina, herritar askoren iritzia aldarazi du, eta NATOko kide bilakatzek...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210227/cnik-parte-hartu-du-pablo-gonzalezen-atxiloketan-haren-abokatuaren-arabera.htm
Mundua
CNIk parte hartu du Pablo Gonzalezen atxiloketan, haren abokatuaren arabera
Espainiako zerbitzu sekretuetako agenteek kazetariaren senideak galdekatu zituzten, Público-k zabaldu duenez. Haren abokatu Gonzalo Boyek baieztatu du informazio hori. Gonzalez inkomunikatuta dago oraindik, atzo atxilotua izan eta gero.
CNIk parte hartu du Pablo Gonzalezen atxiloketan, haren abokatuaren arabera. Espainiako zerbitzu sekretuetako agenteek kazetariaren senideak galdekatu zituzten, Público-k zabaldu duenez. Haren abokatu Gonzalo Boyek baieztatu du informazio hori. Gonzalez inkomunikatuta dago oraindik, atzo atxilotua izan eta gero.
Opakutasun laino bat dago oraindik ere Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloketaren gainean, Polonian atzeman zutenetik egun bat igaro den honetan. Inkomunikatuta jarraitzen du, haren abokatu Gonzalo Boyek BERRIAri baieztatu dionez. «Goiz guztia egin dugu hango agintariekin hizketan, haiek elkarri pasatzen baitiote pilota...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210228/estatuaren-zigorgabetasun-estrategia-salatuko-dute-martxoaren-3an.htm
Politika
Estatuaren «zigorgabetasun estrategia» salatuko dute martxoaren 3an
Martxoaren 3ko biktimen elkarteak Argentinako Kereilako ordezkaritza batzuen babesa izango du osteguneko ekitaldietan. Araban frankismoko krimenengatik kereila bat abiatzeko eskatu diete instituzioei.
Estatuaren «zigorgabetasun estrategia» salatuko dute martxoaren 3an. Martxoaren 3ko biktimen elkarteak Argentinako Kereilako ordezkaritza batzuen babesa izango du osteguneko ekitaldietan. Araban frankismoko krimenengatik kereila bat abiatzeko eskatu diete instituzioei.
Ostegun honetan, 46 urte beteko dira Espainiako Poliziak Gasteizen bost langile hil eta beste ehunka zauritu zituenetik, eta, urtero legez, Martxoak 3 elkarteak biktimen omenezko ekitaldiak antolatu ditu. Elkarteak prentsaurrekoa egin du gaur goizean, Gasteizen, eta Nerea Martinez Aranburuzabalak eta Andoni Txaskok sal...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210229/upnren-berme-batzordeak-militantzia-eten-die-sayasi-eta-adanerori-bi-urte-eta-erdiz.htm
Politika
UPNren Berme Batzordeak militantzia eten die Sayasi eta Adanerori, bi urte eta erdiz
Batzordeak ebatzi du arau hauste larria dela otsailaren 3ko lan erreformaren aurkako bozketan zuzendaritzaren irizpideen aurka bozkatu izana.
UPNren Berme Batzordeak militantzia eten die Sayasi eta Adanerori, bi urte eta erdiz. Batzordeak ebatzi du arau hauste larria dela otsailaren 3ko lan erreformaren aurkako bozketan zuzendaritzaren irizpideen aurka bozkatu izana.
Behin betiko erabakia da. Duela hiru aste egindako proposamena berretsi du UPNren Berme eta Diziplina Batzordeak. UPNren estatutuen arabera, ondorioztatu du Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas diputatuek arau hauste larria egin zutela lan erreformaren bozketan. Hala, bi urte eta sei hilabetez militantzia eten die bi...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210230/arcelorrek-ostegunean-piztuko-ditu-sestaoko-labeak.htm
Ekonomia
Arcelorrek ostegunean piztuko ditu Sestaoko labeak
Bi hilabeteko etenaren ondoren, eguneko hiru txandak jarriko ditu martxan altzairutegian. Hilabetean 45.000 tona altzairu ekoiztea da zuzendaritzaren asmoa.
Arcelorrek ostegunean piztuko ditu Sestaoko labeak. Bi hilabeteko etenaren ondoren, eguneko hiru txandak jarriko ditu martxan altzairutegian. Hilabetean 45.000 tona altzairu ekoiztea da zuzendaritzaren asmoa.
Arcelor Mittalek Sestaon duen altzairutegia (Bizkaia) ostegunean hasiko da berriz ere lanean. Abenduaren 7az geroztik itzalita egon ondoren, berriz ere piztuko dituzte labeak, eta enpresaren asmoa da astean 45.000 tona altzairu ekoiztea. Sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez, enpresak gaur eman die asmoen berri, e...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210231/maite-zelaia-ez-da-bideragarria-ukraina-europako-batasunean-sartzea.htm
Mundua
Maite Zelaia: «Ez da bideragarria Ukraina Europako Batasunean sartzea»
Zelenskik Ukraina Europako Batasunean sartzeko eskatu du, baina, Maite Zelaia Zuzenbideko doktorearen arabera, herrialdeak ez ditu EBko estatu kide bilakatzeko baldintzak betetzen.
Maite Zelaia: «Ez da bideragarria Ukraina Europako Batasunean sartzea». Zelenskik Ukraina Europako Batasunean sartzeko eskatu du, baina, Maite Zelaia Zuzenbideko doktorearen arabera, herrialdeak ez ditu EBko estatu kide bilakatzeko baldintzak betetzen.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Ukraina EB Europako Batasunean sartzeko «berehalako» prozedura bat eskatu du: «Prozesu berezi bat behar dugu herrialdeak bat egiteko». Besteak beste, gai horri buruz aritu da gaur Maite Zelaia Euskal Herriko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko doktorea Euskadi Irratiko Fakt...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210232/jaurlaritzak-24-milioi-jarriko-ditu-aiaraldea-ekonomikoki-biziberritzeko.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak 24 milioi jarriko ditu Aiaraldea ekonomikoki biziberritzeko
«Ekonomikoki kolpatutako» beste eskualde batzuetan ere antzeko planak gauzatuko dituzte: Bizkaiko Ezkerraldea-Meatzaldean eta Enkarterrin eta Gipuzkoako Oiartzualdean. Jaurlaritzak 180 milioiko funtsa sortu da horretarako.
Jaurlaritzak 24 milioi jarriko ditu Aiaraldea ekonomikoki biziberritzeko. «Ekonomikoki kolpatutako» beste eskualde batzuetan ere antzeko planak gauzatuko dituzte: Bizkaiko Ezkerraldea-Meatzaldean eta Enkarterrin eta Gipuzkoako Oiartzualdean. Jaurlaritzak 180 milioiko funtsa sortu da horretarako.
Aiaraldea eskualdea ekonomikoki biziberritzeko plan bat onartu du astearte honetan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Guztira 28,49 milioi euro jarriko dituzte erakunde publikoek; horietatik 24 milioi Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu, eta 4,49, inplikatutako gainerako erakundeek. Plan horri esker, 33 jarduera abia...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210233/aurrez-aurreko-kontsulta-internet-bidez-eskatu-ahal-izango-da-osakidetzan.htm
Gizartea
Aurrez aurreko kontsulta Internet bidez eskatu ahal izango da Osakidetzan
Beharren arabera, «profesional egokienengana» bideratzeko modua eskainiko du Osakidetzaren webguneak.
Aurrez aurreko kontsulta Internet bidez eskatu ahal izango da Osakidetzan. Beharren arabera, «profesional egokienengana» bideratzeko modua eskainiko du Osakidetzaren webguneak.
«Osakidetza bere egunerokoa berreskuratzen ari da, baita lehen arretan ere», adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik. Hala, erakundearen webgunetik eta aplikaziotik aurrez aurreko kontsultak eskatzeko aukera lehengoratu dute, herritarrak «profesional egokienengana» bideratuko dituen tresna ber...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210234/berrikuntza-boterea-da.htm
albisteak
Berrikuntza boterea da
Datuen bilketa eta analisiak aukera ematen du edozein fabrikaren efizientzia hobetzeko baliabideak handitu gabe, eta Zituk abantaila lehiakor hori eskaintzen die mekanizazio tailerrei, adimen artifizialaren eta dagoeneko Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuaren parte den software baten bidez.
Berrikuntza boterea da. Datuen bilketa eta analisiak aukera ematen du edozein fabrikaren efizientzia hobetzeko baliabideak handitu gabe, eta Zituk abantaila lehiakor hori eskaintzen die mekanizazio tailerrei, adimen artifizialaren eta dagoeneko Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuaren parte den software baten bidez.
Francis Baconek informazioa boterea zela esan zuenean, ez zen gai kalkulatzeko teknologia berriek zer tamaina eman ahal dioten baieztapen horri. Gaur egun, informazioari datu esaten diogu, eta ez dute soilik pertsonek ematen. Makinek ere ematen dute, eta, gainera, modu automatikoan, produkziobolumenaren erregistro «sin...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210235/ukraina-bakarrik-ez-uzteko-eskatu-dio-zelenskik-ebri.htm
Mundua
Ukraina «bakarrik ez uzteko» eskatu dio Zelenskik EBri
Ukrainarren balioak Europako Batasunaren balioak direla gogorarazi du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak, bideo dei bidez Europako Parlamentuan egindako agerraldian. Gogor mintzatu da Vladimir Putin Errusiako agintariaren aurka.
Ukraina «bakarrik ez uzteko» eskatu dio Zelenskik EBri. Ukrainarren balioak Europako Batasunaren balioak direla gogorarazi du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak, bideo dei bidez Europako Parlamentuan egindako agerraldian. Gogor mintzatu da Vladimir Putin Errusiako agintariaren aurka.
Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik, bideo dei bidez, diskurtso laburra baina zehatza egin du Europako Batasuneko goi agintarien eta ordezkarien aurrean. «Gure bizitza ematen ari gara askatasuna defendatzeko. Gure balioak Europaren balioak dira. Zuek bezalakoak gara», esan du, eta Ukraina EBn «ahalik eta lasterren...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210236/ppk-apirilaren-1ean-eta-2an-egingo-du-ezohiko-kongresua.htm
Mundua
PPk apirilaren 1ean eta 2an egingo du ezohiko kongresua
Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidenteak bilera batera deitu du hango PP bihar, eta hautagaitza aurkezteko asmoa duela iragartzea espero da.
PPk apirilaren 1ean eta 2an egingo du ezohiko kongresua. Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidenteak bilera batera deitu du hango PP bihar, eta hautagaitza aurkezteko asmoa duela iragartzea espero da.
Espainiako PP alderdiko zuzendaritzak apirilaren 1erako deitu ezohiko kongresura. Pablo Casadoren aroaren osteko lehen batzarra izango da, eta, itxura guztien arabera, Alberto Nuñez Feijoo galiziarraren aroko lehena. Galiziako presidenteak ez du esan oraindik alderdiko presidente izateko aurkeztuko den, baina bihar Gal...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210237/klima-aldaketaren-aurkako-borrokaren-ardatza-deskarbonizazioa-dela-uste-du-eh-bilduk.htm
Gizartea
Klima aldaketaren aurkako borrokaren ardatza deskarbonizazioa dela uste du EH Bilduk
Klimaren aldeko Herri Ituna aurkeztu dute. Kontratu sozial bat eraiki nahi dute, datozen urteetako politika klimatikoak ezartzeko.
Klima aldaketaren aurkako borrokaren ardatza deskarbonizazioa dela uste du EH Bilduk. Klimaren aldeko Herri Ituna aurkeztu dute. Kontratu sozial bat eraiki nahi dute, datozen urteetako politika klimatikoak ezartzeko.
Klima aldaketaren aurkako borrokan itun sozial zabal bat adosteko urratsak egin nahi ditu EH Bilduk. Eragileekin landu ostean, proposamen zehatzak jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu dute Pello Otxandiano EH Bilduko Programa Zuzendariak, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak eta Laura Aznal EH Bilduko Nafarroako ...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210238/vulcanizados-zuloaga-greba-eskubidea-urratzen-ari-dela-salatu-dute.htm
Ekonomia
Vulcanizados Zuloaga greba eskubidea urratzen ari dela salatu dute
Langileek 247 egun daramatzate greban, eta auzitara jo dute. Argudiatu dute enpresak beharginak ordezkatu dituela eta produkzioa atera duela.
Vulcanizados Zuloaga greba eskubidea urratzen ari dela salatu dute. Langileek 247 egun daramatzate greban, eta auzitara jo dute. Argudiatu dute enpresak beharginak ordezkatu dituela eta produkzioa atera duela.
Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloaga ez da enpresa oso handia: 42 langile ditu, baina haietatik 32 daude greban iaztik. Gaur, 247. eguna egin dute, eta Bilboko Lan Arloko 2. Epaitegian izan dira. Zuzendaritza grebarako eskubidea urratzen ari dela iritzita, salaketa jarri dute han. Bi argudio erabili dituzte hori g...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210239/errefuxiatuak-jasotzeko-prest-agertu-dira-hegoaldeko-gobernuak.htm
Gizartea
Errefuxiatuak jasotzeko prest agertu dira Hegoaldeko gobernuak
Eusko Jaurlaritzak 150 plaza prestatu ditu Irunen, asilo eskatzaileak jasotzeko. Nafarroako Gobernuak jarraipena egiteko talde bat eratuko du.
Errefuxiatuak jasotzeko prest agertu dira Hegoaldeko gobernuak. Eusko Jaurlaritzak 150 plaza prestatu ditu Irunen, asilo eskatzaileak jasotzeko. Nafarroako Gobernuak jarraipena egiteko talde bat eratuko du.
Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza martxan jarri dira Ukrainatik iristen diren herritarrei harrera egiteko. Nafarroako presidente Maria Txibitek adierazi du «mahai gainean jarri ditzaketen baliabideak» antolatzen eta koordinatzen hasi direla. Jaurlaritzak, berriz, abiatu ditu asilo eskatzaileak jasotzeko prestak...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210240/euskarazko-55-irakasle-postu-gehiago-izanen-dira-iparraldean.htm
Gizartea
Euskarazko 5,5 irakasle postu gehiago izanen dira Iparraldean
Heldu den ikasturterako eskola karta berria aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskariak.
Euskarazko 5,5 irakasle postu gehiago izanen dira Iparraldean. Heldu den ikasturterako eskola karta berria aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskariak.
Euskarazko irakaskuntzarako 5,5 irakasle postu gehiago izanen dira heldu den ikasturterako Ipar Euskal Herriko eskola publikoetan. Hala jakinarazi du François-Xavier Pestel Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskariak. Eragile eta hautetsiekin izan du bilkura, atzo, azken detaileak fintzeko, eta heldu den ikasturterako e...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210241/berria-ukraina-eta-polonia-arteko-mugan.htm
Mundua
BERRIA, Ukraina eta Polonia arteko mugan
Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko zuzendariordea gerratik ihesi doazen errefuxiatuen igarobideetako batean da, haien berri handik bertatik emateko.
BERRIA, Ukraina eta Polonia arteko mugan. Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko zuzendariordea gerratik ihesi doazen errefuxiatuen igarobideetako batean da, haien berri handik bertatik emateko.
BERRIA Ukraina eta Polonia arteko mugan da gaurtik. Errusiaren erasoaldiak eragin duen errefuxiatu oldea ikusita, BERRIAk Amagoia Mujika Tolaretxipi zuzendariordea bidali du hara, eta Dorohuskeko mugan hasi da errefuxiatuen lehen irudi eta testigantzak jasotzen. Nazio Batuen Erakundearen arabera, 660.000 pertsonak egin...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210242/klima-larrialdia-eta-giza-eskubideak-lotu-dituzte-jardunaldi-batzuetan.htm
Gizartea
Klima larrialdia eta giza eskubideak lotu dituzte jardunaldi batzuetan
Mugarik Gabe elkarteak antolatuta, Bizitza Jokoan nazioarteko bilkura egiten ari dira Bilbon
Klima larrialdia eta giza eskubideak lotu dituzte jardunaldi batzuetan. Mugarik Gabe elkarteak antolatuta, Bizitza Jokoan nazioarteko bilkura egiten ari dira Bilbon
Gaur hasi dira Bizitza Jokoan izeneko jardunaldiak, Bilbon. Ostegunera arte, «bizitza, lurra eta eskubideak» izango dira Mugarik Gabe elkarteak antolatutako bilkuraren ardatza; zenbait kazetarik, ekintzailek, unibertsitate irakaslek eta bestelako adituk egoeraren azterketa egingo dute, eta horren aurreko proposamenak e...