date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210479/gaurko-saioa-bertan-behera-utzita-bihar-hasiko-da-kote-cabezudoren-kontrako-epaiketa.htm | Gizartea | Gaurko saioa bertan behera utzita, bihar hasiko da Kote Cabezudoren kontrako epaiketa | Akusatuak soilik fiskalaren galderei erantzunen die; ez du akusazio partikularrarenei erantzun beharrik nahi. Beste lekuko batek ere deklara dezala eskatu du akusatuak: argazki saio batzuetan izan zen beste argazkilari batek. | Gaurko saioa bertan behera utzita, bihar hasiko da Kote Cabezudoren kontrako epaiketa. Akusatuak soilik fiskalaren galderei erantzunen die; ez du akusazio partikularrarenei erantzun beharrik nahi. Beste lekuko batek ere deklara dezala eskatu du akusatuak: argazki saio batzuetan izan zen beste argazkilari batek. | Kote Cabezudo argazkilariaren kontrako auzibide nagusiko epaiketa gaur zen hastekoa Donostian, Gipuzkoako Auzitegian, baina bertan behera utzi dute saioa, aldeek egindako hainbat eskakizun argitu behar zirela argudiatuta. 2013ko urtarrilean jarri zuen andrazko modelo batek lehenengoz argazkilariaren aurkako salaketa ba... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210480/euroa-ahultzen-ari-da.htm | Euroa ahultzen ari da | Euroa ahultzen ari da. | Gasolinaren eta gasolioaren prezioaren garestitzearen beste faktore bat da euroa indarra galtzen ari dela dolarrarekiko. Gaur goizean 1,08 dolar balio zuen euro batek, kopururik txikiena 2020ko maiatzaz geroztik. Une batean, euroa Suitzako frankoarekin parekatu da.
Europan gerra egoteak dolarra indartzen du, baina bai... | ||
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210481/migrazio-politiketan-genero-ikuspegia-kontuan-hartzeko-eskatu-dute.htm | Gizartea | Migrazio politiketan genero ikuspegia kontuan hartzeko eskatu dute | Alboan, Entreculturas, Ellacuria Fundazioa eta SJM gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute emakumeek zapalkuntza espezifikoak jasaten dituztela migrazio prozesuen jatorrian, bidean eta helmugan. | Migrazio politiketan genero ikuspegia kontuan hartzeko eskatu dute. Alboan, Entreculturas, Ellacuria Fundazioa eta SJM gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute emakumeek zapalkuntza espezifikoak jasaten dituztela migrazio prozesuen jatorrian, bidean eta helmugan. | «Emakumeen aurkako indarkeria ez da soilik lekualdatzeen kausa. Prozesu osoan zehar gertatzen dira indarkeriak». Halaxe azaldu du Sara Diego Alboan gobernuz kanpoko erakundeko intzidentzia politikoko arduradunak. Kongoko Errepublika Demokratikotik itzuli berria da Diego, Euskal Herriko hainbat emakume kazetarirekin bat... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210482/berregin-dute-anphora.htm | Kultura | Berregin dute anphora | Senperen hasi dute Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak 'Hautsi da anphora' diskoa gogoratzeko emanaldi bira. «Egungo belarriekin» eman dituzte orduko kanta eta testuak, eta Arestirekiko sentitzen duten oinordetza nabarmendu dute | Berregin dute anphora. Senperen hasi dute Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak 'Hautsi da anphora' diskoa gogoratzeko emanaldi bira. «Egungo belarriekin» eman dituzte orduko kanta eta testuak, eta Arestirekiko sentitzen duten oinordetza nabarmendu dute | Sortu zituzten kontrako norabidean eman zituzten atzo Senperen (Lapurdi) Ruper Ordorika musikariak eta Bernardo Atxaga idazleak Hautsi da anphora diskoko abestiak. Atxagak 1978an atera zuen bere lehen liburua, Etiopia izeneko poema bilduma, eta hango testuak oinarri hartuta osatu zituen bere lehen diskoa izango zenaren... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210483/sarek-salatu-du-emakumeek-zigor-hirukoitza-pairatzen-dutela-preso-egoteagatik.htm | Politika | Sarek salatu du emakumeek «zigor hirukoitza» pairatzen dutela preso egoteagatik | Adierazi dutenez, egoera aldatu egin da azken hilabeteetan, emakume presoen herenak Euskal Herriratu dituztelako | Sarek salatu du emakumeek «zigor hirukoitza» pairatzen dutela preso egoteagatik. Adierazi dutenez, egoera aldatu egin da azken hilabeteetan, emakume presoen herenak Euskal Herriratu dituztelako | Sarek babesa adierazi dio Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8aren harira egindako deiari, gaur Iruñean egindako kontzentrazioan. Bozeramaileek esan dutenez, «emakumeen ahalduntzerako» eta «sistema patriarkala desegiteko» mobilizazio egun hauetan, espetxeak ere landu behar dira. Kartzelak gizonentzat eginda... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210484/hamabi-hautagai-lehiatuko-dira-presidentetzarako-hauteskundeetan.htm | Mundua | Hamabi hautagai lehiatuko dira presidentetzarako hauteskundeetan | Ezkerrekoak dira presidentegaien erdiak; Poutou antikapitalistak azken orduan lortu ditu bozetan parte hartzeko 500 bermeak. Taubiraren erretiroaren ondoren, primario popularrak Melenchonen alde egin du. | Hamabi hautagai lehiatuko dira presidentetzarako hauteskundeetan. Ezkerrekoak dira presidentegaien erdiak; Poutou antikapitalistak azken orduan lortu ditu bozetan parte hartzeko 500 bermeak. Taubiraren erretiroaren ondoren, primario popularrak Melenchonen alde egin du. | Azkenean hamabi izango dira Frantziako presidentetzarako hauteskundeen kanpainan lehiatuko diren hautagaiak, Laurent Fabius Konstituzio Kontseiluko presidenteak gaur emandako datuen arabera. Bozen lehen itzulia apirilaren 10ean egingo dute, eta bigarrena, apirilaren 24an.
Presidentegaiek bi baldintza bete behar zituzt... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210485/martxoaren-27an-egingo-dute-usansoloren-desanexioari-buruzko-herri-galdeketa.htm | Gizartea | Martxoaren 27an egingo dute Usansoloren desanexioari buruzko herri galdeketa | Usansolon bizi diren 16 urtetik gorakoek izango dute bozkatzeko aukera. Ez da loteslea izango. | Martxoaren 27an egingo dute Usansoloren desanexioari buruzko herri galdeketa. Usansolon bizi diren 16 urtetik gorakoek izango dute bozkatzeko aukera. Ez da loteslea izango. | «Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?». Galdera horri erantzuteko aukera izango dute Usansoloko (Bizkaia) auzoren batean bizi diren 16 urtetik gorako herritarrek. Galdakaoko Udalak esana zuen martxoa amaitu aurretik egin nahi zuela galdeketa, eta gaur eman du dataren berri. Urtarril amaieran, udalb... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210486/50-emakume-historiko-bilatu-beharko-dira-martxoaren-8an-berbaxerkan.htm | Bizigiro | 50 emakume historiko bilatu beharko dira Martxoaren 8an Berbaxerkan | Eskola liburuetako sexu arrakala murrizteko helburuz, jokalariek Euskal Herriko 25 emakume eta nazioarteko beste 25 bilatu beharko dituzte. | 50 emakume historiko bilatu beharko dira Martxoaren 8an Berbaxerkan. Eskola liburuetako sexu arrakala murrizteko helburuz, jokalariek Euskal Herriko 25 emakume eta nazioarteko beste 25 bilatu beharko dituzte. | Martxoaren 8rako egitasmo «berezia» prestatu du Berbaxerka jokoak: jokalariek 50 emakume historiko bilatu beharko dituzte gaur abaraskan. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Berbaxerkaren egileek «ekarpen txiki bat» egin nahi izan dute, eskola liburuetako sexu arrakala murrizteko helburuz.
Gaur, beraz, jokalariek Eu... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210487/zaintza-zerbitzuen-merkantilizazio-azkar-eta-basatia-salatu-du-labek.htm | Gizartea | Zaintza zerbitzuen «merkantilizazio azkar eta basatia» salatu du LABek | Martxoaren 8aren atarian, zaintza sistema publiko-komunitario bat eratzeko «borondate politiko eta instituzionala» eskatu du sindikatuak. CCOOk azaleratu duenez, berriz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan berdintasun planak eduki behar dituzten 1.451 enpresetatik soilik 291k erregistratu dituzte. | Zaintza zerbitzuen «merkantilizazio azkar eta basatia» salatu du LABek. Martxoaren 8aren atarian, zaintza sistema publiko-komunitario bat eratzeko «borondate politiko eta instituzionala» eskatu du sindikatuak. CCOOk azaleratu duenez, berriz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan berdintasun planak eduki behar dituzten 1.451 e... | Martxoaren 8aren atarian, zaintza sistema publiko-komunitarioaren aldeko aldarriarekin bat egin du LAB sindikatuak, eta, horretarako, «zaintzaren negozioa desegitera» deitu du. Hain zuzen, zaintza zerbitzuen «merkantilizazio azkar eta basatia» salatu du gaur Eli Etxeberria Idazkaritza Feministako arduradunak, Bilbon eg... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210488/aurrerapen-txikiak-hirugarren-negoziazio-saioan.htm | Mundua | «Aurrerapen txikiak» hirugarren negoziazio saioan | Kievek baztertu egin du gerra eremuetako zibiletako batzuk Errusiara eramateko Moskuk eginiko eskaintza. Ukrainako ordezkaritzako kide bat hil dutela zabaldu dute asteburuan, Errusiaren «espioia» izatea leporatuta. | «Aurrerapen txikiak» hirugarren negoziazio saioan. Kievek baztertu egin du gerra eremuetako zibiletako batzuk Errusiara eramateko Moskuk eginiko eskaintza. Ukrainako ordezkaritzako kide bat hil dutela zabaldu dute asteburuan, Errusiaren «espioia» izatea leporatuta. | Bielorrusiako Belovezhskaya Pushcha natur parkean bildu dira Ukrainako eta Errusiako ordezkaritzak, Poloniako mugatik gertu, bi herrialdeen arteko hirugarren negoziazio saioari ekiteko. Irten direnean, «aurrerapen txikiak» egon direla adierazi dute.
Ukrainako negoziatzaile Mikhailo Podoliakek idatzi du aurrerapena «gi... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210489/israelgo-armadak-beste-adingabe-bat-hil-du-jerusalem-ekialdean.htm | Mundua | Israelgo armadak beste adingabe bat hil du Jerusalem ekialdean | Adingabeak, ustez, molotov koktelak bota zizkien soldaduei. Aurretik 19 urteko gazte bat hil du Israelgo Poliziak, agenteei eraso egiteagatik. Iazko urtarriletik, Israelek 88 adingabe palestinar hil ditu gutxienez. | Israelgo armadak beste adingabe bat hil du Jerusalem ekialdean. Adingabeak, ustez, molotov koktelak bota zizkien soldaduei. Aurretik 19 urteko gazte bat hil du Israelgo Poliziak, agenteei eraso egiteagatik. Iazko urtarriletik, Israelek 88 adingabe palestinar hil ditu gutxienez. | Ukrainakoa ez da munduan gori-gori dagoen gatazka bakarra. Ez da nobedadea Israel eta Palestinaren artekoa, baina kezkagarriak dira gobernuz kanpoko erakundeek hangoari buruz eman dituzten datuak: iazko urtarriletik, Israelek 88 adingabe palestinar hil ditu. Azken egunetan, gainera, etengabeak dira palestinarren aurkak... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210490/gksko-hiru-gazte-jendarmeriara-deitu-dituzte.htm | Politika | GKSko hiru gazte jendarmeriara deitu dituzte | Gazte antolakundearen arabera, «esplotazio kapitalista» salatzeko pankarta bat ematea leporatzen diete | GKSko hiru gazte jendarmeriara deitu dituzte. Gazte antolakundearen arabera, «esplotazio kapitalista» salatzeko pankarta bat ematea leporatzen diete | Gazte Koordinakunde Sozialistako hiru kide Donibane Garaziko jendarmeriara deitu dituztela salatu du Ipar Euskal Herriko GKSk. Iazko udan «gazte langileek jasaten duten kapitalismoaren esplotazioa eta bortizkeria» salatzeko ekintza batean pankarta bat ematea leporatzen diete, gazte antolakundearen hitzetan. Otsailaren ... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210491/mugimendu-feministak-zaintza-jarriko-du-erdigunean-gaurko-mobilizazioetan.htm | Gizartea | Mugimendu feministak zaintza jarriko du erdigunean gaurko mobilizazioetan | Protestak antolatu dituzte Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra lelopean. | Mugimendu feministak zaintza jarriko du erdigunean gaurko mobilizazioetan. Protestak antolatu dituzte Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra lelopean. | Gaur egungo sistema «heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kapazitista» bukatzea eskatzeko, manifestaziora deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak gaurko, Euskal Herriko herri eta hiriburuetan. Hain zuzen ere, gizartearen zati handienarentzat «kriminala eta jasanezina» den eredu hori kiskaltzeko eskatzen du... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210492/instructions-for-survival-filmak-irabazi-du-zinegoak-sari-nagusia.htm | Kultura | 'Instructions for Survival' filmak irabazi du Zinegoak sari nagusia | Epaimahaiak nabarmendu du gorputzaren erabilera nola landu duten filmean. 17 minutos con Nora lana izan da sarituena film laburren artean: ikusleen eta gazte epaimahaiaren sariak lortu ditu. | 'Instructions for Survival' filmak irabazi du Zinegoak sari nagusia. Epaimahaiak nabarmendu du gorputzaren erabilera nola landu duten filmean. 17 minutos con Nora lana izan da sarituena film laburren artean: ikusleen eta gazte epaimahaiaren sariak lortu ditu. | Zinegoak Gay-Lesbo-Trans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiak gaur jakinarazi ditu aurtengo lan saridunak, eta transen errealitateak eta bizipenak jasotzen dituzten filmak izan dira protagonista. Film luzeetan, Instructions for Survival nagusitu da, eta laburretan, berriz, 17 minutos con Nora. Yana Ugrekheli... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210493/giza-korridoreak-zabaltzeko-zailtasunak-eta-euskal-herriko-elkartasuna.htm | Mundua | Giza korridoreak zabaltzeko zailtasunak, eta Euskal Herriko elkartasuna | Errusiarrek jarraitu dute aurrera egiten Ukrainaren hegoaldea kontrolatzeko ahaleginean. Milaka eta milaka herritar daude oraindik harrapaturik setiaturiko hirietan. 26 iheslari Euskal Herrira ekartzeko abiaturiko karabana hasi da itzuliko bidaia egiten. | Giza korridoreak zabaltzeko zailtasunak, eta Euskal Herriko elkartasuna. Errusiarrek jarraitu dute aurrera egiten Ukrainaren hegoaldea kontrolatzeko ahaleginean. Milaka eta milaka herritar daude oraindik harrapaturik setiaturiko hirietan. 26 iheslari Euskal Herrira ekartzeko abiaturiko karabana hasi da itzuliko bidaia ... | «Aurrerapen txikiak» egin dituzte Ukraina eta Errusiaren arteko hirugarren negoziazio saioan. Giza korridoreak izan dira bileraren gai nagusia, hau da, errusiarrek setiaturik dauzkaten hiri eta guneetatik zibilak segurtasunez ateratzeko bideak.
Errusiak Ukrainaren aurkako erasoaldia «berehala» eteteko «prest» dagoela ... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210494/bretoierazko-kanta-batek-ordezkatuko-du-frantzia-eurovisionen.htm | Bizigiro | Bretoierazko kanta batek ordezkatuko du Frantzia Eurovisionen | Turinen izango da aurtengo jaialdia, maiatzaren 10etik 14ra bitartean. Alvan & Ahez taldea da Frantziako Estatuaren hautagaia, eta Fulenn abestia kantatuko du. | Bretoierazko kanta batek ordezkatuko du Frantzia Eurovisionen. Turinen izango da aurtengo jaialdia, maiatzaren 10etik 14ra bitartean. Alvan & Ahez taldea da Frantziako Estatuaren hautagaia, eta Fulenn abestia kantatuko du. | Bigarrenez entzungo da bretoiera Eurovision jaialdian; izan ere, bretoierazko kanta batek ordezkatuko du aurten Frantziako Estatua. Alvan musikariak eta Ahez ahots hirukoteak osatzen duten Alvan & Ahez taldea da Frantziaren hautagaia. Folka eta musika elektronikoa uztartzen ditu taldeak, eta Fulenn abestiarekin hartuko... |
2022-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/210495/ondo-jositako-garaipena.htm | Kirola | Ondo jositako garaipena | Partida ona egin du Athleticek Levanteren aurka; batez ere, lehen zatian, golak sartzen asmatu ez arren. Bigarrenean egin du hori. Vesga, Iñaki Williams eta Zarraga izan dira golegileak. | Ondo jositako garaipena. Partida ona egin du Athleticek Levanteren aurka; batez ere, lehen zatian, golak sartzen asmatu ez arren. Bigarrenean egin du hori. Vesga, Iñaki Williams eta Zarraga izan dira golegileak. | Europa zen kezka gaur San Mamesen, Athleticek eta Levantek jokatu duten partidaren atarian: irabazi beharra zuela taldeak kontinente zaharrean aritu ahal izateko aukerei eusteko. Horiek datorren denboraldiko kontuak izan, baina honetan erabakitzen dira. Eta bai, oraingoz, lehian segituko du, hainbeste behar zuen garaip... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210522/milaka-emakume-ari-dira-parte-hartzen-arratsaldeko-mobilizazioetan.htm | Gizartea | Milaka emakume ari dira parte hartzen arratsaldeko mobilizazioetan | Zainketa sistema publiko baten alde mobilizatu dira goizean. Protesta nagusienak iluntzean izango dira, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez. | Milaka emakume ari dira parte hartzen arratsaldeko mobilizazioetan. Zainketa sistema publiko baten alde mobilizatu dira goizean. Protesta nagusienak iluntzean izango dira, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez. | * Iluntzean 'Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra' lelopean aterako da kalera mugimendu feminista.
* Baionako elkarretaratzea 18:00etan egin dute, Merkatu plazan. Bilbon, 19:30ean hasi da manifestazioa, Jesusen Bihotza plazatik; Donostian ere 19:30ean elkartu dira, Antiguako tunelean. Gas... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210523/ukrainan-lehen-ebakuazioak-hasi-dituzte-su-eten-urraketak-tarteko.htm | Mundua | Ukrainan lehen ebakuazioak hasi dituzte, su-eten urraketak tarteko | Kievek esan du Sumi eta Irpin hirietan korridoreak ireki dituztela, eta Errusiak ez duela errespetatu Mariupolerako menia. UNHCRk jakinarazi du bi milioi herritar baino gehiago atera direla herrialdetik. | Ukrainan lehen ebakuazioak hasi dituzte, su-eten urraketak tarteko. Kievek esan du Sumi eta Irpin hirietan korridoreak ireki dituztela, eta Errusiak ez duela errespetatu Mariupolerako menia. UNHCRk jakinarazi du bi milioi herritar baino gehiago atera direla herrialdetik. | Zibilentzako korridore humanitarioak berriz ere martxan daude, Ukrainako Gobernuaren arabera. Oraingoan ipar-ekialdeko Sumin ireki dute herritarrak ebakuatzeko bide bat —260.000 lagun baino gehiago bizi dira hiri horretan–, eta erabaki hori bi aldeek negoziatua izan da, horretarako «su-eten bat adostu» dutela adierazi ... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210524/instituzioek-eta-alderdiek-berdintasunaren-aldeko-mezuak-zabaldu-dituzte.htm | Gizartea | Instituzioek eta alderdiek berdintasunaren aldeko mezuak zabaldu dituzte | Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak adierazpen bat onartu du: EAEko Berdintasun Legearen garrantzia aldarrikatu eta gizartearen engaiamendua eskatu du. EAJk berdintasunaren aldeko lana eta konpromisoa berretsi ditu, eta Ahal Dugu-k feminismoaren aldarrikapenak bere egin ditu. | Instituzioek eta alderdiek berdintasunaren aldeko mezuak zabaldu dituzte. Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak adierazpen bat onartu du: EAEko Berdintasun Legearen garrantzia aldarrikatu eta gizartearen engaiamendua eskatu du. EAJk berdintasunaren aldeko lana eta konpromisoa berretsi ditu, eta Ahal Dugu-k feminismo... | Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen ugari egin dituzte instituzioetako buruek eta alderdi politikoek. Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak adierazpen bat onartu du egunaren harira, eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak irakurri du eguer... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210525/alda-mugimenduak-txalotu-egin-du-euskal-elkargoak-konpentsazioari-buruz-hartutako-erabakia.htm | Gizartea | Alda mugimenduak txalotu egin du Euskal Elkargoak konpentsazioari buruz hartutako erabakia | Ekainetik aitzina konpentsazio neurria ezarriko zaie turismorako bizitegiei Ipar Euskal Herrian. Mugimenduaren ustez, erabakiak «etxebizitza turistikoen tsunamia geldituko du». | Alda mugimenduak txalotu egin du Euskal Elkargoak konpentsazioari buruz hartutako erabakia. Ekainetik aitzina konpentsazio neurria ezarriko zaie turismorako bizitegiei Ipar Euskal Herrian. Mugimenduaren ustez, erabakiak «etxebizitza turistikoen tsunamia geldituko du». | Euskal Hirigune Elkargoak turismorako bizitegiei buruz hartutako erabakia «garaipen soziala eta ekologikoa da». Hala esan dute gaur Alda mugimenduko bozeramaileek; ekainetik aitzina konpentsazio neurria ezarriko zaie turismorako bizitegiei Ipar Euskal Herrian, eta, mugimenduaren ustez, horrek «etxebizitza turistikoen t... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210526/kote-cabezudo-laquoni-nintzen-orkestra-zuzendariaraquo.htm | Gizartea | Kote Cabezudo: «Ni nintzen orkestra zuzendaria» | Fiskalaren galderei erantzuten hasi da argazkilaria, hamazazpi modelok jarri dizkioten salaketak direla eta | Kote Cabezudo: «Ni nintzen orkestra zuzendaria». Fiskalaren galderei erantzuten hasi da argazkilaria, hamazazpi modelok jarri dizkioten salaketak direla eta | Gipuzkoako Probintzia Auzitegian Kote Cabezudoren aurkako epaiketa hasi da. Akusatuak hartu du hitza. Esana zuen soilik fiskalaren galderei erantzungo ziela, eta halaxe egin du: haren galderak eta defentsako abokatuenak erantzun ditu. Biluzien argazkiak-eta egin izan dituzten artista batzuen gaineko mirespena erakutsi ... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210527/nigerian-gutxienez-60-pertsona-hil-dituzte-eraso-batean.htm | Mundua | Nigerian gutxienez 60 pertsona hil dituzte eraso batean | Kebbi estatuan gertatu da erasoaldia, Nigeriako ipar-mendebaldean. Eremuko agintariek zabaldutako informazioaren arabera, ez da jakina erasotzaileak nor diren. Hildakoak tokiko milizietako kideak dira. | Nigerian gutxienez 60 pertsona hil dituzte eraso batean. Kebbi estatuan gertatu da erasoaldia, Nigeriako ipar-mendebaldean. Eremuko agintariek zabaldutako informazioaren arabera, ez da jakina erasotzaileak nor diren. Hildakoak tokiko milizietako kideak dira. | Gutxienez 60 lagun hil dituzte igande gauean Nigeriako Kebbi estatuan izandako erasoaldi batean. Tokiko agintariek jakinarazi dutenez, erasotzaileak identifikatu gabeak dira; ez dakite nor diren. Aldiz, zehaztu dute hildako guztiak tokiko milizietako kideak direla. Diotenez, erasotzaileek hainbat pertsona bahitu zituzt... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210528/masmovilek-eta-orangek-batzeko-prozesua-hasi-dute.htm | Ekonomia | Masmovilek eta Orangek batzeko prozesua hasi dute | Biek erdibana kontrolatuko duten enpresa bat sortuko dute. Orangeren esku geratzen da aurrera begirako salmenta. Iaz, Masmovilek Euskaltel erosi zuen. | Masmovilek eta Orangek batzeko prozesua hasi dute. Biek erdibana kontrolatuko duten enpresa bat sortuko dute. Orangeren esku geratzen da aurrera begirako salmenta. Iaz, Masmovilek Euskaltel erosi zuen. | Orange eta Masmovil negoziatzen hasi dira Espainian dituzten negozioak batzeko; helburua litzateke bi operadoreen artean %50ean kontrolatutako joint venture —epe luzerako enpresa bateratu bat— sortzea. Biak batuta, Espainiako lehen telefonia operadorea bihurtuko lirateke.
Azken bi hamarkadetan Espainiako telekomunikaz... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210529/atzio-orexa-lan-asko-eginez-baina-dena-oso-azkar-eta-erraz-joan-da.htm | Gizartea | Atzio Orexa: «Lan asko eginez, baina dena oso azkar eta erraz joan da» | Eslovakiara joan diren lau furgoneten egitasmoan parte hartu du Atzio Orexak. Ekinbidearen nondik norakoak kontatu dizkio BERRIAri. | Atzio Orexa: «Lan asko eginez, baina dena oso azkar eta erraz joan da». Eslovakiara joan diren lau furgoneten egitasmoan parte hartu du Atzio Orexak. Ekinbidearen nondik norakoak kontatu dizkio BERRIAri. | Ukrainako guda lehertu zenean zerbait mugitu zen Atzio Orexa Nergroup taldeko Gizarte Konpromisoko proiektuen koordinatzailearen barnean. Kezkaz begiratzen zion gertatzen ari zenari, eta, hori ikusirik, modu batean edo bestean laguntzeko beharra sentitu zuen. «Azkar eta arin zerbait antolatuko bagenu, ez litzateke gaiz... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210530/proiektu-pilotu-bat-martxan-da-irunerriko-autobusen-gaueko-zerbitzuan-emakumeak-nonahi-jaitsi-ahal-izateko.htm | Gizartea | Proiektu pilotu bat martxan da Iruñerriko autobusen gaueko zerbitzuan emakumeak nonahi jaitsi ahal izateko | Villavesen N10 linean ezarriko dute zerbitzua, behin-behinean, irailaren 8ra arte | Proiektu pilotu bat martxan da Iruñerriko autobusen gaueko zerbitzuan emakumeak nonahi jaitsi ahal izateko. Villavesen N10 linean ezarriko dute zerbitzua, behin-behinean, irailaren 8ra arte | Iruñerriko Mankomunitateak proba pilotu bat abiatuko du gaur eskualdeko hiri garraioko gaueko zerbitzuan: emakumeek aukera izanen dute nahi duten tokian jaisteko, hurrengo geltokira iritsi beharrik gabe. Oraingoz, N10 gaueko linean ezarriko dute zerbitzua (Iruñeko Nafarroako Gorteen kaletik Sarriguren herriraino doan v... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210531/salatu-dute-ertzaintzak-pablo-gonzalezen-aldeko-pankartak-erretiratu-dituela-san-mamesetik.htm | Gizartea | Salatu dute Ertzaintzak Pablo Gonzalezen aldeko pankartak erretiratu dituela San Mamesetik | Donbassen aldeko Euskal Herriko batzordeak egin du salaketa. | Salatu dute Ertzaintzak Pablo Gonzalezen aldeko pankartak erretiratu dituela San Mamesetik. Donbassen aldeko Euskal Herriko batzordeak egin du salaketa. | Pablo Gonzalezen atxiloketaren berri izan zenez geroztik, kazetariaren alde ezin konta ahala mezu zabaldu dira Euskal Herrian barna. Ugariak eta aski jendetsuak izan dira deituriko manifestazioak. Atzo, bada, zenbait herritarrek ligako futbol partidak baliatu zituzten aldarriak ozentzeko. Hain zuzen, Athleticek Levante... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210532/eusko-jaurlaritzak-epaiketa-justua-eskatu-du-pablo-gonzalezentzat.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak epaiketa justua eskatu du Pablo Gonzalezentzat | Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria harremanetan jarri da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin, Espainiako Gobernua ere Gonzalezen atxiloketaz kezkatu dadin. | Eusko Jaurlaritzak epaiketa justua eskatu du Pablo Gonzalezentzat. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria harremanetan jarri da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin, Espainiako Gobernua ere Gonzalezen atxiloketaz kezkatu dadin. | Eusko Jaurlaritzak epaiketa «justu eta azkar bat» eskatu du Pablo Gonzalez kazetari bizkaitarrarentzat. Errusiako inteligentzia militarreko zerbitzuentzat espioitza lanak egitea egotzita, Ukrainako mugatik gertu dagoen Rzewov hirian atxilotu zuten. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria harremanetan jarri da Pe... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210533/jaurlaritzak-ez-du-oinarrizko-errenta-babestuko.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak ez du oinarrizko errenta babestuko | Zupiriak esan du gaur egungo babes sistema «arrakasta handiko eredua» dela, eta gobernuak nahiago duela hori «sakondu». | Jaurlaritzak ez du oinarrizko errenta babestuko. Zupiriak esan du gaur egungo babes sistema «arrakasta handiko eredua» dela, eta gobernuak nahiago duela hori «sakondu». | Eusko Jaurlaritzak ez du baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren lege egitasmoa babestuko Eusko Legebiltzarrean. Bingen Zupiriak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan adierazi du gaur egungo babes sistema «arrakasta handiko eredua» dela eta «emaitza onak» ematen ari dela.
DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta eta... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210534/sindikatuek-eta-ikasleek-morez-bete-dituzte-donostiako-kaleak.htm | Gizartea | Sindikatuek eta ikasleek morez bete dituzte Donostiako kaleak | ELA eta LAB sindikatuek mobilizazioetara deitu dute, eta Donostiako eskoletako ikasleak ere manifestazioa antolatu dute hirigunean, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. | Sindikatuek eta ikasleek morez bete dituzte Donostiako kaleak. ELA eta LAB sindikatuek mobilizazioetara deitu dute, eta Donostiako eskoletako ikasleak ere manifestazioa antolatu dute hirigunean, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. | Manifestazio bat beste baten atzetik. Morez jantzitako emakumeak han eta hemen. Kaleak bustitzen zituzten oihuak nonahi. Protestek esnatu dute gaur Donostia, eta karrikek ez dute bakerik izango egun osoan; manifestazio andana antolatu dute zenbait eragilek. LAB sindikatuak, esaterako, 11:00etan jarri du ordua. Dozenaka... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210535/sayas-eta-adanero-beste-alderdi-bat-sortzeko-lanean-ari-dira.htm | Politika | Sayas eta Adanero beste alderdi bat sortzeko lanean ari dira | UPNtik kanporaturiko diputatuek baieztatu dute UPNtik berriki ateratako ehun bat militante plataforma bat sortzen ari direla, datorren urteko bozetarako «alderdi edo hautagaitza» bat sortzeko asmoz. | Sayas eta Adanero beste alderdi bat sortzeko lanean ari dira. UPNtik kanporaturiko diputatuek baieztatu dute UPNtik berriki ateratako ehun bat militante plataforma bat sortzen ari direla, datorren urteko bozetarako «alderdi edo hautagaitza» bat sortzeko asmoz. | Martxoaren 1ean, UPNren Berme eta Diziplina Batzordeak militantzia eten zien Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas diputatuei, bi urte eta sei hilabetez. Arau hauste larria egitea egotzi zien, lan erreformaren bozketan alderdiaren zuzendaritzaren agindua bete ez zutelako eta aurka bozkatu zutelako. Zigorrak lurrikara ... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210536/hamabost-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-akusatuari-beasaingo-erasoagatik.htm | Gizartea | Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri diote akusatuari Beasaingo erasoagatik | Hamabi urte ezarri dizkiote sexu erasoagatik, eta beste hiru urte emakumeari lesioak egiteagatik. Biktima atxikitzeagatik, ordea, ez dute zigortuko. | Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri diote akusatuari Beasaingo erasoagatik. Hamabi urte ezarri dizkiote sexu erasoagatik, eta beste hiru urte emakumeari lesioak egiteagatik. Biktima atxikitzeagatik, ordea, ez dute zigortuko. | Hamabost urteko kartzela zigorra bete beharko du Beasainen 2019ko uztailean emakume bat bortxatu zuen gizonezkoak. Hamabi urte ezarri dizkiote sexu erasoagatik, eta beste hiru lesioengatik. Emakumea bere gogoz kontra atxikitzeagatik ere zigortu behar zuten hasieran, baina azkenean ez dute zigortuko delitu horrengatik.
... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210537/herri-epaimahaiak-errudun-jo-du-donostiako-gros-auzoko-hilketaz-akusatua.htm | Gizartea | Herri epaimahaiak errudun jo du Donostiako Gros auzoko hilketaz akusatua | Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 25 urteko espetxe zigorra eskatu dute. Herri epaimahaiak absolbitu egin du gau horretan akusatuarekin egon zen emakumea. | Herri epaimahaiak errudun jo du Donostiako Gros auzoko hilketaz akusatua. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 25 urteko espetxe zigorra eskatu dute. Herri epaimahaiak absolbitu egin du gau horretan akusatuarekin egon zen emakumea. | 2020ko martxoaren 14an Donostiako Gros auzoan izan zen hilketaz akusaturiko gizona errudun jo du herri epaimahaiak. Akusatuak 27 urte ditu, eta 47 urteko beste gizon bat 41 labankada emanda hiltzea leporatzen zioten. Herri epaimahaiak ebatzi du epaiketan frogatuta geratu dela horrek hil zuela. Gainera, azpimarratu du 4... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210538/europako-batasunak-hedabide-kaltegarriak-zigortzeko-tresna-bat-iragarri-du.htm | Mundua | Europako Batasunak «hedabide kaltegarriak» zigortzeko tresna bat iragarri du | Josep Borrell diplomaziaburuak nazioarteko esku hartzeen inguruko txosten bat aurkeztu du Europako Parlamentuan, eta gogor jo du Errusiaren aurka: «Kremlinek sistematikoki esaten ditu gezurrak». Russia Today eta Sputnik «inbasioaren parte» direla esan du. | Europako Batasunak «hedabide kaltegarriak» zigortzeko tresna bat iragarri du. Josep Borrell diplomaziaburuak nazioarteko esku hartzeen inguruko txosten bat aurkeztu du Europako Parlamentuan, eta gogor jo du Errusiaren aurka: «Kremlinek sistematikoki esaten ditu gezurrak». Russia Today eta Sputnik «inbasioaren parte» di... | «Informazioa da demokraziaren erregaia, eta, kutsatuta badago, baldintzatuta egongo da herritarren iritzi politikoa ere». Josep Borrell Europako Batasuneko diplomaziaburuaren hitzak dira, Europako Parlamentuan gaur esandakoak. Han aurkeztu du nazioarteko esku hartzeei buruzko txosten bat, batzorde parlamentario batek o... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210539/ekilore-oliorik-ez-pilatzeko-eskatu-diete-kontsumitzaileei.htm | Ekonomia | Ekilore oliorik ez pilatzeko eskatu diete kontsumitzaileei | Supermerkatu kate batzuek olio salmenta mugatzeko hartu duten erabakia kritikatu du kontsumitzaile talde batek, «alarma sortzen» eta produktua garestitzen laguntzen duelakoan. | Ekilore oliorik ez pilatzeko eskatu diete kontsumitzaileei. Supermerkatu kate batzuek olio salmenta mugatzeko hartu duten erabakia kritikatu du kontsumitzaile talde batek, «alarma sortzen» eta produktua garestitzen laguntzen duelakoan. | «Atzo BMn, berdin», esan du adineko erosle batek, Eroskik Donostiako Altza auzoan duen supermerkatuko apal bati begira. Ekilore olioaren apala da, eta botila bat bera ere ez da geratzen. Aldamenean, oliba-olio botilaz beterik daude apalategiak. Ukrainako gerrak alarma eragin du erosleen artean, herrialde hori baita eki... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210540/aebek-venezuelako-eta-irango-ateak-jo-dituzte-petrolio-eske.htm | Ekonomia | AEBek Venezuelako eta Irango ateak jo dituzte, petrolio eske | Errusiako petrolioa eta gasa inportatzeari utziko diote AEBek, eta Nicolas Maduro laguntzeko prest azaldu da. | AEBek Venezuelako eta Irango ateak jo dituzte, petrolio eske. Errusiako petrolioa eta gasa inportatzeari utziko diote AEBek, eta Nicolas Maduro laguntzeko prest azaldu da. | AEBak prest azaldu dira azkenengo urteetan bere etsai handienetakoak izandako bi herrialderi jarritako zigorrak kentzeko edo eteteko. Venezuelako eta Irango ateak jo ditu petrolio gehiago ekoiztu dezatela eskatzeko.
AEBek Errusiako petrolioa eta gasa erosteari utziko diotela jakinarazi du Joe Biden presidenteak astear... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210541/ainhoa-tirapuk-prest-dauka-emakumezkoen-futbol-liga-zuzentzeko-hautagaitza.htm | Kirola | Ainhoa Tirapuk prest dauka Emakumezkoen Futbol Liga zuzentzeko hautagaitza | Atheticeko atezain ohiak Dolores Martelli kudeatzailearekin batera osatu du taldea, "independentea". Emakumezkoen futbola "garatzea" nahi dute, "geratuta" ikusten baitute. | Ainhoa Tirapuk prest dauka Emakumezkoen Futbol Liga zuzentzeko hautagaitza. Atheticeko atezain ohiak Dolores Martelli kudeatzailearekin batera osatu du taldea, "independentea". Emakumezkoen futbola "garatzea" nahi dute, "geratuta" ikusten baitute. | Ainhoa Tirapu etengabean dabil emakumezkoen futbola bultzatu nahian, eta Lagunak-eko eta Athleticeko atezain moduan zelaian egin zuen lan hori. Orain, bulegoetan are gehiago jarduteko garaia dela iritzita, Emakumezkoen Futbol Liga zuzentzeko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du gaur, Dolores Martelli kudeatzaileare... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210542/olaberriko-arcelorrek-hamasei-orduz-eten-du-ekoizpena-argindarraren-prezioagatik.htm | Ekonomia | Olaberriko Arcelorrek hamasei orduz eten du ekoizpena, argindarraren prezioagatik | Geldialdi «selektibo eta labur» gehiago egitea aurreikusten du. Argindarra inoizko preziorik garestienean ordaindu da astearte honetan Iberiar penintsulako merkatuan. | Olaberriko Arcelorrek hamasei orduz eten du ekoizpena, argindarraren prezioagatik. Geldialdi «selektibo eta labur» gehiago egitea aurreikusten du. Argindarra inoizko preziorik garestienean ordaindu da astearte honetan Iberiar penintsulako merkatuan. | Argindarraren prezioa dela eta, Arcelor Mittalek Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantegiak ekoizpena eten du astearte honetan, hamasei orduz: goizeko zazpietatik gauerdira arte. Enpresak azaldu duenez, egunero erreparatuko dio hurrengo egunean argindarrak izango duen prezioari, eta horren arabera hartuko ditu produkzioareki... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210543/jagoba-arrasate-errealitatea-ametsak-gainditzen-ari-da.htm | Kirola | Jagoba Arrasate: «Errealitatea ametsak gainditzen ari da» | Osasunako entrenatzaileak 2024ra arte kontratua luzatu izana gaur irudikatu dute Sadarren, ekitaldi irekian. Sabalza presidenteak «legenda» deitu dio Arrasateri. | Jagoba Arrasate: «Errealitatea ametsak gainditzen ari da». Osasunako entrenatzaileak 2024ra arte kontratua luzatu izana gaur irudikatu dute Sadarren, ekitaldi irekian. Sabalza presidenteak «legenda» deitu dio Arrasateri. | Jagoba Arrasate ez da edozein Osasunan. Bestela ez zuen klubak Nafarroako hiriburuko Karlos III.a etorbidean zintzilikatutako pankarta batekin iragarriko Berriatuko entrenatzaileak 2024a arte luzatu duela kontratua. Eta ez zuen antolatuko gaurkoa bezalako ekitaldia, Sadarren, harmailak zaleei irekita, sinadura izenpetz... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210544/argindarraren-prezioa-aldi-baterako-mugatzeko-prest-dago-brusela.htm | Ekonomia | Argindarraren prezioa aldi baterako mugatzeko prest dago Brusela | Gasaren garestitzeak duen eragina behin behinean leunduko luketen neurriak aztertuko ditu Europako Batzordeak. 2030erako bi herenean murriztu nahi du Errusiatik inportatzen duen gasa | Argindarraren prezioa aldi baterako mugatzeko prest dago Brusela. Gasaren garestitzeak duen eragina behin behinean leunduko luketen neurriak aztertuko ditu Europako Batzordeak. 2030erako bi herenean murriztu nahi du Errusiatik inportatzen duen gasa | Europako Batzordeak energia merkatuen inguruko bere jarrera aldatzeko prest dago, eta argindarraren gehiengo prezioa «aldi baterako» mugatzeko prest agertu da. Gasaren «etengabeko» garestitzeak argindarraren prezioa biderkatu du, eta horri aurre egiteko behin behineko neurri sorta bat aurkeztu du. Apiriletik aurrera sa... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210545/munduko-co2-isurketak-inoizko-handienak-izan-ziren-2021ean.htm | Gizartea | Munduko CO2 isurketak inoizko handienak izan ziren 2021ean | %6 handitu dira karbono dioxido isurketak, COVID-19aren ondorengo susperraldi ekonomikoaren erruz. Energia berriztagarrien sorkuntza ere inoizko handiena izan da, baina ezin izan du konpentsatu erregai fosilen hazkundearen eragina. | Munduko CO2 isurketak inoizko handienak izan ziren 2021ean. %6 handitu dira karbono dioxido isurketak, COVID-19aren ondorengo susperraldi ekonomikoaren erruz. Energia berriztagarrien sorkuntza ere inoizko handiena izan da, baina ezin izan du konpentsatu erregai fosilen hazkundearen eragina. | COVID-19aren pandemiak berotegi gasen isurketak nabarmen jaitsi zituen 2020an. Baina pandemiaren osteko berraktibatze ekonomikoak are eta gehiago igo ditu 2021ean. Hain da horrela, ezen, IEA Nazioarteko Energia Agentziak argitaratutako txostenaren arabera, iaz inoizko CO2 isurketarik handienak egin baititu munduak: 36,... |
2022-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/210546/zaintza-lanak-politikoak-direla-ozen-esan-dute-kaleetan.htm | Gizartea | «Zaintza lanak politikoak» direla ozen esan dute kaleetan | Milaka emakumek hartu dute parte Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Zaintza sistema publikoa aldarrikatu du mugimendu feministak, eta kolektiboa indartzeko deia egin du. | «Zaintza lanak politikoak» direla ozen esan dute kaleetan. Milaka emakumek hartu dute parte Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Zaintza sistema publikoa aldarrikatu du mugimendu feministak, eta kolektiboa indartzeko deia egin du. | Borrokatzeko, aldarrikatzeko eta, aurten bereziki, elkartzeko eguna berreskuratu dute feministek gaur. Milaka emakume atera dira iluntzean kalera Euskal Herriko hirietan zein herrietan, sistema «patriarkal, kolonial, kapitalista, estraktibista, biozida, heteronormatiboa eta kapazitistaren» aurka egiteko, eta zaintza si... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210569/sumi-hirian-ebakuatu-dituzte-lehen-5000-herritarrak.htm | Mundua | Sumi hirian ebakuatu dituzte lehen 5.000 herritarrak | Ukrainak beste bost korridore humanitario ireki ditu zibilak ebakuatzeko, Errusiarekin su etena adostu ostean. Jada 2,15 milioi herritarrek ihes egin dute Ukrainatik, NBEren arabera. | Sumi hirian ebakuatu dituzte lehen 5.000 herritarrak. Ukrainak beste bost korridore humanitario ireki ditu zibilak ebakuatzeko, Errusiarekin su etena adostu ostean. Jada 2,15 milioi herritarrek ihes egin dute Ukrainatik, NBEren arabera. | Zibilentzako korridore humanitarioak berriz ere martxan daude, Ukrainako Gobernuaren arabera. Oraingoan, ipar-ekialdeko Sumin ireki dute herritarrak ebakuatzeko bide bat —260.000 lagun baino gehiago bizi dira hiri horretan–, Ukrainako ipar-ekialdean, eta erabaki hori bi aldeek negoziatua izan da, horretarako «su eten b... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210570/sanchez-prest-da-zabalzari-buruzko-dokumentuak-desklasifikatzeko-laquojustiziak-eskatuz-geroraquo.htm | Politika | Sanchez prest da Zabalzari buruzko dokumentuak desklasifikatzeko, «justiziak eskatuz gero» | Aitor Esteban EAJko diputatuak Mikel Zabalzari buruzko informazio sekretuaz galdegin dio Espainiako presidenteari. Sanchezek iragarri du Espainiako Gobernua informazio klasifikatuari buruzko lege bat lantzen ari dela. | Sanchez prest da Zabalzari buruzko dokumentuak desklasifikatzeko, «justiziak eskatuz gero». Aitor Esteban EAJko diputatuak Mikel Zabalzari buruzko informazio sekretuaz galdegin dio Espainiako presidenteari. Sanchezek iragarri du Espainiako Gobernua informazio klasifikatuari buruzko lege bat lantzen ari dela. | Eusko Jaurlaritzak Mikel Zabalza estatu indarkeriaren biktima gisa aitortu ondotik hari buruzko informazio sekretua argitara aterako ote duen galdegin dio Aitor Esteban EAJko diputatuak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Espainiako Kongresuko plenoan egin dio galdera, gaur goizean, eta Sanchezek erantzun... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210571/gipuzkoako-enpresen-62k-igarri-diete-jada-ukrainako-gerraren-ondorioei.htm | Ekonomia | Gipuzkoako enpresen %62k igarri diete jada Ukrainako gerraren ondorioei | Energia, hornidurak eta lehengaiak garestitu zaizkie, eta arazoak okertu egingo direla uste dute Gipuzkoako enpresen gehienek, fakturazioari eragingo diola. Lan erreforman jasotako RED mekanismoa «lehenbailehen» aktibatzeko eskatu du Adegik, lanaldi murrizketak egin eta lan kontratuen behin-behinean eteteko aukera izat... | Gipuzkoako enpresen %62k igarri diete jada Ukrainako gerraren ondorioei. Energia, hornidurak eta lehengaiak garestitu zaizkie, eta arazoak okertu egingo direla uste dute Gipuzkoako enpresen gehienek, fakturazioari eragingo diola. Lan erreforman jasotako RED mekanismoa «lehenbailehen» aktibatzeko eskatu du Adegik, lanal... | Zuzenean edo zeharka, Gipuzkoako enpresa gehienak hasiak dira nabaritzen Ukrainako gerraren ondorioak euren zenbakietan. %62,5ek adierazi dute hori, Adegi patronalak egoera neurtzeko egindako presako inkestan. Kostuen igoera, hornidura arazoak, logistika problemak, denak batera etorri zaizkie enpresei.
Adegik azaldu d... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210572/ernest-shackletonen-endurance-ontzia-aurkitu-dute-antartikan.htm | Bizigiro | Ernest Shackletonen 'Endurance' ontzia aurkitu dute Antartikan | Hiru kilometroko sakoneran topatu dute, osorik eta oso egoera onean, Weddell itsasoan. 'Endurance' 1915ean hondoratu zen, Shackleton eta haren espediziokideak Antartika oinez gurutzatzera joan zirenean. | Ernest Shackletonen 'Endurance' ontzia aurkitu dute Antartikan. Hiru kilometroko sakoneran topatu dute, osorik eta oso egoera onean, Weddell itsasoan. 'Endurance' 1915ean hondoratu zen, Shackleton eta haren espediziokideak Antartika oinez gurutzatzera joan zirenean. | Denbora gelditu da. 2022ko martxoa 1915eko azaroa bihurtu da. Agulhas II izotza hausteko ontzian duela mende pasatxoko argazki bat ikusi dute, baina zuzenean: Endurance hitzak agertu dira pantailetan, itsasontzi baten txopan. Ernest Shackleton kapitain eta esploratzailearen itsasontzia da. 1915ean hondoratu bezala ager... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210573/ertzaintzak-judimendiko-juani-etxeko-lehen-solairua-hustu-du-gasteizen.htm | Gizartea | Ertzaintzak Judimendiko Juani etxeko lehen solairua hustu du Gasteizen | Poliziak, oraingoz, eraikinak dituen hiru etxebizitzetatik bakarra hustu du. Hainbat pertsona bildu dira etxearen inguruan, eta babesa adierazi diete etxegabetuei. | Ertzaintzak Judimendiko Juani etxeko lehen solairua hustu du Gasteizen. Poliziak, oraingoz, eraikinak dituen hiru etxebizitzetatik bakarra hustu du. Hainbat pertsona bildu dira etxearen inguruan, eta babesa adierazi diete etxegabetuei. | Ertzaintzak beste eraikin okupatu bat hustu du. Urtarrilean hustu zituzten Donostiako Mundaiz kaleko eraikin bat eta Gasteizko Zentro Sozialista, eta, gaurkoan, Gasteizko Judimendi auzoko Juani etxearen txanda izan da. Solairuetako bat hustu du Poliziak, lehenbizikoa. Bizilagunek joan den astelehenean zuten etxegabetze... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210574/frantziako-kasazio-auzitegiak-ontzat-jo-du-jakes-esnalen-helegitea.htm | Politika | Frantziako Kasazio Auzitegiak ontzat jo du Jakes Esnalen helegitea | Euskal presoa baldintzapean aske uzteko eskaera aztertzeari uko egin zion Parisko Dei Auzitegiak 2020ko irailean, eta defentsak helegitea ezarri zuen. Esnalen prozedura Dei Auzitegira itzuliko da, eta hark erabaki beharko du aske uzten duten ala ez. | Frantziako Kasazio Auzitegiak ontzat jo du Jakes Esnalen helegitea. Euskal presoa baldintzapean aske uzteko eskaera aztertzeari uko egin zion Parisko Dei Auzitegiak 2020ko irailean, eta defentsak helegitea ezarri zuen. Esnalen prozedura Dei Auzitegira itzuliko da, eta hark erabaki beharko du aske uzten duten ala ez. | Jakes Esnal euskal presoa baldintzapean aske uzteko prozedurak aitzina segitu dezake. Hala erabaki zuen atzo Frantziako Kasazio Auzitegiak, defentsak ezarritako helegitea onartuta. Parisko Dei Auzitegira itzuliko da orain afera, eta hark erabaki beharko du 71 urteko presoa askea uzten duten ala ez. 2020ko maiatzean Zig... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210575/hego-euskal-herriko-hainbat-udalek-ukrainari-babesa-adierazi-diote.htm | Gizartea | Hego Euskal Herriko hainbat udalek Ukrainari babesa adierazi diote | Eudelek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte zenbait udaletxe ataritan. Nafarroak dagoeneko Ukrainako 130 errefuxiatu jaso ditu. | Hego Euskal Herriko hainbat udalek Ukrainari babesa adierazi diote. Eudelek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte zenbait udaletxe ataritan. Nafarroak dagoeneko Ukrainako 130 errefuxiatu jaso ditu. | Bost minutuko elkarretaratze isilak eginez, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek elkartasuna adierazi diote Ukrainari. Gaur eguerdirako deituta zituen elkarretaratzeak Eudelek tokiko udaletxe atarietan, eta haiekin bat egin dute udal ordezkariek nahiz herritarrek. Eudelen arabera, honako hau izan da helburua: «Tokiko en... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210576/telecincok-eh-bilduri-buruz-esandakoa-zuzendu-behar-izan-du.htm | Politika | Telecincok EH Bilduri buruz esandakoa zuzendu behar izan du | 2020ko maiatzean, Ana Rosa Quintana aurkezleak esan zuen EH Bilduk espainiar askoren heriotzak dituela bizkar gainean. Gipuzkoako auzitegi batek esandakoa zuzentzera behartu du saioa, eta gaur egin du zuzenketa. | Telecincok EH Bilduri buruz esandakoa zuzendu behar izan du. 2020ko maiatzean, Ana Rosa Quintana aurkezleak esan zuen EH Bilduk espainiar askoren heriotzak dituela bizkar gainean. Gipuzkoako auzitegi batek esandakoa zuzentzera behartu du saioa, eta gaur egin du zuzenketa. | «Zuzenketa batekin amaituko dut. EH Bildu alderdi federazioko idazkari nagusiak, 2020ko maiatzaren 26an, gutun bat bidali zuen bere zuzenketa eskubidea galdeginez. Haren bidez, eskatu zigun esateko EH Bildu alderdi federazioak ez duela espainiarren hilketarik bizkar gainean. Tira, hortxe dago 2020ko maiatzeko zuzenketa... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210577/guatemalan-gogortu-egin-dituzte-abortatzeagatik-jarritako-zigorrak.htm | Mundua | Guatemalan gogortu egin dituzte abortatzeagatik jarritako zigorrak | Kongresuak onarturiko legearen arabera, espetxealdiak hiru urtetik bost eta 25 urte artera igoko dituzte. Emakumeek soilik bizitza arriskuan dutenean eten ahal dute haurdunaldia. | Guatemalan gogortu egin dituzte abortatzeagatik jarritako zigorrak. Kongresuak onarturiko legearen arabera, espetxealdiak hiru urtetik bost eta 25 urte artera igoko dituzte. Emakumeek soilik bizitza arriskuan dutenean eten ahal dute haurdunaldia. | Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, abortatzeagatik jarritako zigorrak gogortzea onartu du Guatemalako Kongresuak. Espetxealdiak hiru urtekoak ziren orain arte, eta, lege berriaren arabera, bost eta 25 urte artekoak izango dira aurrerantzean. Haurdunaldia eteteko eskubidea kasu bakarrean edukiko da oraindik ... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210578/gizonezko-bat-atxilotu-dute-abadintildeon-bikotekideari-eraso-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Abadiñon, bikotekideari eraso egitea egotzita | Joan den ostiralean eraman zuten atxilo gizonezkoa; 41 urte ditu. Emakumezkoa ospitalera eraman behar izan zuten. | Gizonezko bat atxilotu dute Abadiñon, bikotekideari eraso egitea egotzita. Joan den ostiralean eraman zuten atxilo gizonezkoa; 41 urte ditu. Emakumezkoa ospitalera eraman behar izan zuten. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiralean Abadiñon(Bizkaia), indarkeria matxistarekin loturiko delitu bat leporatuta. Bikotekidea jo izana leporatu diote gizonari. Emakumezkoak larrialdi zerbitzuei deitu zien, laguntza eske. Polizia bertaratu zen, eta ... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210579/150-itsasontzik-parte-hartuko-dute-pasaiako-itsas-festibalean.htm | Bizigiro | 150 itsasontzik parte hartuko dute Pasaiako Itsas Festibalean | Lau ontzi handi egongo dira ikusgai San Pedron. Herriko lau barrutietan antolatuko dituzte ekintzak, maiatzaren 26tik 29ra. | 150 itsasontzik parte hartuko dute Pasaiako Itsas Festibalean. Lau ontzi handi egongo dira ikusgai San Pedron. Herriko lau barrutietan antolatuko dituzte ekintzak, maiatzaren 26tik 29ra. | Nazioarteko itsas kulturaren topaleku bihurtuko da bigarrenez Pasaia (Gipuzkoa), maiatzaren 26tik 29ra. 2018ko jaialdiaren «arrakasta» ikusita, Itsas Festibala jaialdi erreferentziala izatea nahi dute nazioartean itsas ondareari dagokionez. 2018an 110 ontzik parte hartu zuten, eta, aurten, 150 izango dira. «Lorpen hand... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210580/danimarkak-kalte-ordaina-emango-die-sei-inuiti-euren-familia-hizkuntza-eta-kultura-lapurtzeagatik.htm | Mundua | Danimarkak kalte ordaina emango die sei inuiti, euren familia, hizkuntza eta kultura lapurtzeagatik | 1950eko hamarkadan asimilazio programa batera eraman zituzten Groenlandiatik, «danimarkar txiki» bihurtzeko. 34.000 euro emango dizkiote bakoitzari, eta lehen ministroak barkamena eskatuko die gaur, aurrez aurre eta ofizialki. | Danimarkak kalte ordaina emango die sei inuiti, euren familia, hizkuntza eta kultura lapurtzeagatik. 1950eko hamarkadan asimilazio programa batera eraman zituzten Groenlandiatik, «danimarkar txiki» bihurtzeko. 34.000 euro emango dizkiote bakoitzari, eta lehen ministroak barkamena eskatuko die gaur, aurrez aurre eta ofi... | Joan zen urrian sei inuitek iragarri zuten Danimarkako Estatua salatuko zutela, haurrak zirenean, 1951. urtean, Groenlandiatik eraman zituztelako, «danimarkar txiki» gisa hezteko. Estatuari kalte ordaina eskatu asmo zioten, familia, hizkuntza eta kultura lapurtzeagatik. Baina afera ez da auzitegietara helduko, Danimark... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210581/langile-bat-hil-da-baionan-garabi-batek-eragindako-istripu-batean.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Baionan, garabi batek eragindako istripu batean | Baionako Santizpiritu auzoan gertatu da ezbeharra. Garabia etxebizitza baten gainera erori da. | Langile bat hil da Baionan, garabi batek eragindako istripu batean. Baionako Santizpiritu auzoan gertatu da ezbeharra. Garabia etxebizitza baten gainera erori da. | Langile bat hil da, eguerdian, Baionan. Gizona Santizpiritu auzoko obretan ari zen, Alsace Lorraine etorbidean. Garabi bat kolpez erori da bizitegi eraikin baten gainera, eta garabiaren gidaria da hildakoa.
Baionako Herriko Etxeak herritarrei eskatu die ez ibiltzeko han. Oraingoz, Frantziako Polizia eta suhiltzaileak ... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210582/100-film-inguru-proiektatuko-dituzte-ikuspuntu-jaialdian.htm | Kultura | 100 film inguru proiektatuko dituzte Ikuspuntu jaialdian | Datorren astelehenetik larunbatera egingo dute festibala, Iruñean. Hitzaldiak, performanceak eta beste ere izango dira | 100 film inguru proiektatuko dituzte Ikuspuntu jaialdian. Datorren astelehenetik larunbatera egingo dute festibala, Iruñean. Hitzaldiak, performanceak eta beste ere izango dira | Martxoaren 14an, datorren astelehenean, hasiko da Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren XVI. aldia; 19ra arte egingo dute festibala. Programazio oparoa osatu dute: 100 film inguru proiektatuko dituzte, hogei herrialde baino gehiagotakoak. Tartean, bi estreinaldi izango dira: Ione Atenearen ... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210583/hil-egin-da-zerri-transgeniko-baten-bihotza-jarri-zioten-gizona.htm | Bizigiro | Hil egin da zerri transgeniko baten bihotza jarri zioten gizona | Bi hilabetez iraun du bizirik, baina duela pare bat egun okertzen hasi zitzaion osasuna. | Hil egin da zerri transgeniko baten bihotza jarri zioten gizona. Bi hilabetez iraun du bizirik, baina duela pare bat egun okertzen hasi zitzaion osasuna. | Gaur iragarri dutenez, atzo hil zen David Bennett, munduan zerri transgeniko baten bihotzaren txertoa egin zioten lehenbiziko pertsona. 57 urte zituen, eta bi hilabetez eutsi dio bizitzari, animaliaren organoaren laguntzarekin. Baina, ebakuntza iraultzailearen egile AEBetako Marylandeko Unibertsitateko doktoreek esan d... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210584/euskal-herrian-dira-elkartasun-karabanak-ekarritako-26-ukrainarrak.htm | Gizartea | Euskal Herrian dira elkartasun karabanak ekarritako 26 ukrainarrak | Getxoko Ereaga hondartzan (Bizkaia) elkartu dira hartuko dituzten familiekin edo Euskal Herrian lehendik dituzten senideekin. | Euskal Herrian dira elkartasun karabanak ekarritako 26 ukrainarrak. Getxoko Ereaga hondartzan (Bizkaia) elkartu dira hartuko dituzten familiekin edo Euskal Herrian lehendik dituzten senideekin. | Gerratik ihesi 2.500 kilometroko bidaia egin ostean, Euskal Herrian dira Ukrainatik lau furgonetatan ekarritako 26 pertsona. Ikurrinak eta Ukrainako banderak eskuetan hartu dituzte Getxoko Ereaga hondartzako hotel batean (Bizkaia) zain zituzten senideek eta hemen dauden bitartean etxean hartuko dituzten familietako kid... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210585/arrantzaleak-eta-garraiolariak-erregaian-itota.htm | Ekonomia | Arrantzaleak eta garraiolariak, erregaian itota | Berunik gabeko 95 gasolina bi eurora gerturatzen ari da Hegoaldean, eta 2,40ra Iparraldean. Greba hotsak hasi dira garraioaren sektorean. | Arrantzaleak eta garraiolariak, erregaian itota. Berunik gabeko 95 gasolina bi eurora gerturatzen ari da Hegoaldean, eta 2,40ra Iparraldean. Greba hotsak hasi dira garraioaren sektorean. | Ez dago beste gairik: erregaien prezioa goraka doa, eta ez dirudi laster jaitsiko denik. Hego Euskal Herrian, berunik gabeko 95 gasolina 1,816 euroan saldu zen atzo batez beste, eta gasolioa 1,755 euroan: herenegun baino lau eta sei zentimo garestiago, hurrenez hurren. 98 gasolina, berriz, 1,958 euroan zegoen. Bi euror... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210586/etxebizitzak-2-baino-gehiago-garestitu-ziren-2021ean-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Etxebizitzak %2 baino gehiago garestitu ziren 2021ean Hego Euskal Herrian | 2011. urteko mailara itzuli dira bizitegien salneurriak, INEren datuen arabera. Salmentak%19 handitu ziren, eta 2020an galdutakoaren gainetik daude | Etxebizitzak %2 baino gehiago garestitu ziren 2021ean Hego Euskal Herrian. 2011. urteko mailara itzuli dira bizitegien salneurriak, INEren datuen arabera. Salmentak%19 handitu ziren, eta 2020an galdutakoaren gainetik daude | Pandemia luzatzeak ez du eten etxebizitzen goranzko prezioa. INE Espainiako estatistika erakundeak kaleratutako datuen arabera, bizitegien batez besteko prezioak %2,1 egin zuen gora iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,8, berriz, Nafarroan. Azken lurralde horretan zazpigarren urtez jarraian egin dute gora salneur... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210587/sei-korridore-humanitario-ireki-arren-bideak-oztopatzea-egotzi-diote-errusiari.htm | Mundua | Sei korridore humanitario ireki arren, bideak oztopatzea egotzi diote Errusiari | Errusiako iturrien arabera, Ukrainak eraso egin die Mariupolgo hainbat zibili. IAEAk ez du arriskurik ikusi Txernobylgo zentraleko segurtasunean. Bi aldeetako atzerri ministroak gaur bilduko dira. | Sei korridore humanitario ireki arren, bideak oztopatzea egotzi diote Errusiari. Errusiako iturrien arabera, Ukrainak eraso egin die Mariupolgo hainbat zibili. IAEAk ez du arriskurik ikusi Txernobylgo zentraleko segurtasunean. Bi aldeetako atzerri ministroak gaur bilduko dira. | Zibilentzako korridore humanitarioak berriz ere martxan daude bigarren egunez jarraian. Ukraina ipar-ekialdeko Sumiko 5.000 herritar herenegun «arrakastaz» ebakuatu ondoren, beste bost korridore zabaldu zituzten atzo herrialdeko zenbait eremutan, Errusiako Gobernuarekin su etena adostu ostean, Ukrainako lehen ministror... |
2022-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/210588/epaimahaiak-erruduntzat-jo-du-bikotekide-ohia-eta-amaginarreba-hiltzeagatik-akusatuakoa.htm | Gizartea | Epaimahaiak erruduntzat jo du bikotekide ohia eta amaginarreba hiltzeagatik akusatuakoa | Herri epaimahaiak uste du «azpikeriaz eta ankerkeriaz» aritu zela gizona, eta baztertu egin du akusatuak buru nahasmendua zuela. | Epaimahaiak erruduntzat jo du bikotekide ohia eta amaginarreba hiltzeagatik akusatuakoa. Herri epaimahaiak uste du «azpikeriaz eta ankerkeriaz» aritu zela gizona, eta baztertu egin du akusatuak buru nahasmendua zuela. | 2018an Gasteizen bikotekide ohia eta haren ama hiltzea egotzita Arabako Probintzia Auzitegian epaitutako gizona hilketaren errudun jo du herri epaimahaiak, eta «azpikeriaz eta ankerkeriaz» aritzea egotzi dio. Epaimahaiak gaur iluntzean hartu du erabakia. Iturri judizialek Efe agentziari jakinarazi diotenez, epaimaihiki... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210608/yoon-suk-yeolek-irabazi-ditu-hego-koreako-hauteskundeak.htm | Mundua | Yoon Suk-yeolek irabazi ditu Hego Koreako hauteskundeak | Gutxigatik irabazi ditu bozak, eta adierazi du «askatasuna eta demokrazia mehatxatzen dituzten ideologietatik urrun» egongo dela. Maiatzaren 10ean hartuko du kargua. | Yoon Suk-yeolek irabazi ditu Hego Koreako hauteskundeak. Gutxigatik irabazi ditu bozak, eta adierazi du «askatasuna eta demokrazia mehatxatzen dituzten ideologietatik urrun» egongo dela. Maiatzaren 10ean hartuko du kargua. | Yoon Suk-yeol Herri Boterearen Alderdia indarreko buruzagi kontserbadorea hautatu dute Hego Koreako presidente. Horrela, datozen bost urteetan egongo da karguan, Moon Jae-Ineken lekua hartuta. Gutxigatik irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak Yoonek: botoen %48,56 lortu ditu, eta Lee Jae-myung Alderdi Demokratako... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210609/eusko-legebiltzarrak-gazteriaren-legea-onartu-du.htm | Gizartea | Eusko Legebiltzarrak Gazteriaren Legea onartu du | Gazteen emantzipaziorako eskubidea aitortzen du legeak. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestu dute. Abstenitu egin da PP+C’s, eta aurka bozkatu dute EH Bilduk eta Voxek. | Eusko Legebiltzarrak Gazteriaren Legea onartu du. Gazteen emantzipaziorako eskubidea aitortzen du legeak. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestu dute. Abstenitu egin da PP+C’s, eta aurka bozkatu dute EH Bilduk eta Voxek. | Aurreko legealdietan saiatu izan dira Gazteriaren Legea aurrera ateratzen, baina ez dute lortu. Gaur, Eusko Legebiltzarrak onetsi egin du lege berria. Gazteria Legeak neurri eta ekintza zehatzak jasotzen ditu, helburu batekin: 12 eta 30 urte bitarteko gazteen arazoei «erantzun integrala eta koordinatua» ematea. Emantzi... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210610/egiaren-batzorde-batek-elizaren-sexu-abusuak-ikertuko-ditu-espainiako-kongresuan.htm | Gizartea | Egiaren Batzorde batek Elizaren sexu abusuak ikertuko ditu Espainiako Kongresuan | PSOEk eta EAJk aurkeztutako legez besteko proposamena babestuko dute UPk, ERCk eta EH Bilduk, batzordeak «Eliza behartzeko eskumena» izanen duela adostu ostean. | Egiaren Batzorde batek Elizaren sexu abusuak ikertuko ditu Espainiako Kongresuan. PSOEk eta EAJk aurkeztutako legez besteko proposamena babestuko dute UPk, ERCk eta EH Bilduk, batzordeak «Eliza behartzeko eskumena» izanen duela adostu ostean. | Eliza katolikoaren menpeko ikastetxeetan sexu abusuak pairatutako biktimek hitza hartuko dute Espainiako Kongresuan. Egiaren Batzorde independente bat sortuko dute, Espainiako Arartekoaren parte hartzearekin, eta bertan, zentro erlijiosoetan bizi izandako tratu txarrak eta abusuak kontatu ahalko dituzte biktimek. PSOEk... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210611/ukrainak-eta-errusiak-ez-dute-aurrerapausorik-eman-korridore-humanitarioetan-eta-su-etenean.htm | Mundua | Ukrainak eta Errusiak ez dute aurrerapausorik eman korridore humanitarioetan eta su etenean | Eskatutako 24 orduko menia errefusatzea egotzi dio Ukrainak Errusiari. Moskuk, berriz, errefuxiatuei irteten ez uztea leporatu dio Zelenskiren gobernuari, eta nabarmendu du Bielorrusiako elkarrizketak direla formatu bideragarri bakarra. | Ukrainak eta Errusiak ez dute aurrerapausorik eman korridore humanitarioetan eta su etenean. Eskatutako 24 orduko menia errefusatzea egotzi dio Ukrainak Errusiari. Moskuk, berriz, errefuxiatuei irteten ez uztea leporatu dio Zelenskiren gobernuari, eta nabarmendu du Bielorrusiako elkarrizketak direla formatu bideragarri... | Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek eta Ukrainako haren homologo Dmitro Kulebak Turkian gaur goizean izan duten bilerak ez du fruiturik eman. Hizketan jarraitzeko borondatea agertu duten arren, oso urrun dago duela bi aste piztu zen gerrari amaiera emateko aukera. Kulebak iragarri duenez, ez dute aurrerapausorik... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210612/kontseiluak-kanpaina-bat-abiatu-du-nafarroako-euskararen-dekretua-alda-dadin.htm | Gizartea | Kontseiluak kanpaina bat abiatu du, Nafarroako euskararen dekretua alda dadin | Mobilizazio bat antolatzea aztertzen ari da, baina, aurretik, sentsibilizazio lana egingo du, gaia «gizarteratzeko». Kontseiluak uste du badagoela aukera dekretua aldatzeko. | Kontseiluak kanpaina bat abiatu du, Nafarroako euskararen dekretua alda dadin. Mobilizazio bat antolatzea aztertzen ari da, baina, aurretik, sentsibilizazio lana egingo du, gaia «gizarteratzeko». Kontseiluak uste du badagoela aukera dekretua aldatzeko. | Herritarrak ez gutxietsi, eskubideak guztiontzat lelopean kanpaina bat abiatu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Nafarroako Gobernuak euskararen dekretua, administrazio publikoko lan deialdietan hizkuntzak baloratzeko irizpideak zehazten dituena, alda dezala eskatzeko.
Gobernuak urtarrilean aurkeztu zien zirriborroa sind... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210613/ppk-eta-voxek-gobernu-akordioa-erdietsi-dute-gaztela-eta-leonen.htm | Mundua | PPk eta Voxek gobernu akordioa erdietsi dute Gaztela eta Leonen | Alfonso Fernandez Mañueco PPren zerrendaburuak egin du iragarpena. Voxeko iturriek zabaldutako informazioaren arabera, alderdi ultraeskuindarrarenak izanen dira gobernuko presidenteordetza, hiru departamentu eta Gaztela eta Leongo Ganberaren presidentetza. | PPk eta Voxek gobernu akordioa erdietsi dute Gaztela eta Leonen. Alfonso Fernandez Mañueco PPren zerrendaburuak egin du iragarpena. Voxeko iturriek zabaldutako informazioaren arabera, alderdi ultraeskuindarrarenak izanen dira gobernuko presidenteordetza, hiru departamentu eta Gaztela eta Leongo Ganberaren presidentetza... | Atzerako kontuaren hondarrean lortu dute gobernu akordioa Gaztela eta Leonen (Espainia). Alfonso Fernandez Mañueco Gaztela Leongo PPren zerrendaburuak goizean iragarri du PPk eta Voxek erdietsi dutela adostasuna. Ciudadanos hondoratua zenez gero, PPk Vox zuen eskuin akordio baterako lagun posible bakarra, eta, azkenik,... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210614/elaren-arabera-auzitegiak-ebatzi-du-gipuzkoako-aldundiak-lau-andre-diskriminatu-dituela-haurdun-egoteagatik.htm | Gizartea | ELAren arabera, auzitegiak ebatzi du Gipuzkoako Aldundiak lau andre diskriminatu dituela haurdun egoteagatik | ELAk nabarmendu duenez, arrazoia eman die EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 30 eguneko epea du errekurtsoa aurkezteko. | ELAren arabera, auzitegiak ebatzi du Gipuzkoako Aldundiak lau andre diskriminatu dituela haurdun egoteagatik. ELAk nabarmendu duenez, arrazoia eman die EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 30 eguneko epea du errekurtsoa aurkezteko. | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Gipuzkoako Foru Aldundiak lau emakume diskriminatu dituela haurdun egoteagatik. Hala azaldu du ELA sindikatuak, kasuaren berri emateko langileen abokatuak, langile batek eta sindikatuaren Gipuzkoako Foru Aldundiko liberatuak Donostian egin duten prentsaurrekoan. 2019ko errenta... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210615/martxoak-3-elkarteak-loreetatik-ekintzetara-pasatzeko-unea-dela-aldarrikatu-du.htm | Politika | Martxoak 3 elkarteak «loreetatik ekintzetara» pasatzeko unea dela aldarrikatu du | Elkarteak neurriak eskatu ditu sarraskiaren gertakariak argitzeko eta dokumentuak desklasifikatzeko. | Martxoak 3 elkarteak «loreetatik ekintzetara» pasatzeko unea dela aldarrikatu du. Elkarteak neurriak eskatu ditu sarraskiaren gertakariak argitzeko eta dokumentuak desklasifikatzeko. | Martxoak 3ko biktimen senideen elkarteak «loreetatik ekintzetara» pasatzeko garaia dela eskatu die instituzioei. Urtero lez, 1976ko Martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen hil zituen bost langileen sarraskiaren 46. urteurrenean egindako manifestazio jendetsuan jasotako babesa eskertu duten arren, aldi berean, erag... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210616/ingeteamek-mila-langile-kontratatu-nahi-ditu-hiru-urteko-epean.htm | Ekonomia | Ingeteamek mila langile kontratatu nahi ditu hiru urteko epean | Osagai elektrikoak ekoizten dituen enpresa horrek %44 handitu nahi du bere fakturazioa 2024rako. Azken hirurtekoan negozio helburuaren %97 lortu du. | Ingeteamek mila langile kontratatu nahi ditu hiru urteko epean. Osagai elektrikoak ekoizten dituen enpresa horrek %44 handitu nahi du bere fakturazioa 2024rako. Azken hirurtekoan negozio helburuaren %97 lortu du. | Industria garai gogorrean dago. Energiaren garestitzeak eta osagaien krisiak laino beltzak zabaldu ditu epe motz eta ertainean. Testuinguru horren erdian, baina, argi izpiak ere agertzen dira, eta horietako bat dira Ingeteamen iragarpen baikorrak. Argindarra bihurtzeko osagaiak ekoizten dituen euskal enpresa horrek hur... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210617/zabalzari-buruzko-informazioa-eskatu-diote-hogei-senatarik-cniri.htm | Politika | Zabalzari buruzko informazioa eskatu diote hogei senatarik CNIri | Senatariek gogoratu dute erakunde horrek jaso zituela CESIDek eginiko txostenak; besteak beste, Gomez Nietok torturen inguruan eginiko aitortza. | Zabalzari buruzko informazioa eskatu diote hogei senatarik CNIri. Senatariek gogoratu dute erakunde horrek jaso zituela CESIDek eginiko txostenak; besteak beste, Gomez Nietok torturen inguruan eginiko aitortza. | Espainiako Senatuko hogei kidek CNI Espainiako zerbitzu sekretuetako buru Paz Estebani eskatu diote ganbera hartako Defentsa Batzordearen esku jar ditzala Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko dokumentu guztiak. Geroa Baiko senatari Koldo Martinezek egindako eskaerarekin bat egin dute EAJk, EH Bilduk, ERCk, Ezker Konfe... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210618/bilboko-portura-iritsi-da-errusiako-gasa.htm | Ekonomia | Bilboko portura iritsi da Errusiako gasa | 172.000 metro kubiko gas deskargatuko ditu. Iaz hemeretzi gasontzi iritsi ziren Errusiatik Bilbora. Greenpeacek salatu du portuan sartzen den gasak Ukrainako gerra finantzatzen duela. | Bilboko portura iritsi da Errusiako gasa. 172.000 metro kubiko gas deskargatuko ditu. Iaz hemeretzi gasontzi iritsi ziren Errusiatik Bilbora. Greenpeacek salatu du portuan sartzen den gasak Ukrainako gerra finantzatzen duela. | Atzo gauerdian iritsi zen Bilboko portura Nikolay Urvantsev ontzia, biltegietan Errusiako 172.000 metro kubiko gas zituela. Europako Batasunean Errusiako gasa eta petrolioa inportatzen jarraitzearen kontrako ahotsak ugaritu egin dira azken egunetan, AEBek eta Erresuma Batuak gasari, petrolioari eta ikatzari debekuak ez... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210619/inflazio-handiak-zor-gutxiago-erostera-bultzatu-du-ebz.htm | Ekonomia | Inflazio handiak zor gutxiago erostera bultzatu du EBZ | Banku zentralak ez du uste euroguneko ekonomia aurten atzeraldian sartuko denik. Inflazioa uste baino handiagoa izango dela aitortu du: %5,1 aurten. Hala ere, ez du asmorik luze gabe interes tasak igotzeko. | Inflazio handiak zor gutxiago erostera bultzatu du EBZ. Banku zentralak ez du uste euroguneko ekonomia aurten atzeraldian sartuko denik. Inflazioa uste baino handiagoa izango dela aitortu du: %5,1 aurten. Hala ere, ez du asmorik luze gabe interes tasak igotzeko. | Litekeena da Ukrainako gerrak hankaz gora jartzea euroguneko ekonomia, jada oso handia zen inflazioa gehiago elikatuko duelako eta zenbait produkturen eskasia areagotzen ari delako. Egoera horrek aldarazi egin ditu EBZ Europako Banku Zentralaren planak: zorra erosteko programa txikitu egingo du, eta atea zabal-zabalik ... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210620/jon-gurutz-maiza-euskal-presoa-euskal-herriratu-dute.htm | Politika | Jon Gurutz Maiza euskal presoa Euskal Herriratu dute | Lannemezango espetxean zegoen, Frantzian, eta Martutenera ekarri dute, Donostiara. | Jon Gurutz Maiza euskal presoa Euskal Herriratu dute. Lannemezango espetxean zegoen, Frantzian, eta Martutenera ekarri dute, Donostiara. | Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, Jon Gurutz Maiza preso etxarriarra (Nafarroa) Euskal Herriratu egin dute. Lannemezanen zegoen preso (Frantzia, 330 kilometro), eta Martutenen egonen da orain, Donostian. Maizak 71 urte ditu, eta hamalau urte eta erdi daramatza kartzelan. Eritasun larriak ditu... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210621/europako-kontseiluak-pablo-gonzalezen-atxiloketa-salatu-du.htm | Mundua | Europako Kontseiluak Pablo Gonzalezen atxiloketa salatu du | Kazetaritzaren eta kazetarien segurtasuna bermatzeko lanean diharduen plataformak egin du salaketa, mezu baten bitartez. | Europako Kontseiluak Pablo Gonzalezen atxiloketa salatu du. Kazetaritzaren eta kazetarien segurtasuna bermatzeko lanean diharduen plataformak egin du salaketa, mezu baten bitartez. | Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloketa salatu du gaur Europako Kontseiluan kazetaritzaren eta kazetarien segurtasuna bermatzeko defentsan lan egiten duen plataformak, mezu baten bitartez. Poloniako Barne Segurtasunerako Agentziak, hots, herrialdeko kontraespioitza zerbitzuak, otsailaren 28an atxilotu zuen kazetaria.
M... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210622/istiluak-beste-egun-batez-korsikan-colonnaren-aurkako-erasoarengatik.htm | Mundua | Istiluak beste egun batez Korsikan, Colonnaren aurkako erasoarengatik | Bart molotov koktelak jaurti dituzte Bastian eta Calvin, eta justizia jauregiari eraso diote Aiacciun. | Istiluak beste egun batez Korsikan, Colonnaren aurkako erasoarengatik. Bart molotov koktelak jaurti dituzte Bastian eta Calvin, eta justizia jauregiari eraso diote Aiacciun. | Yvan Colonna preso independentista koman dago oraindik, eta, bitartean, kaleak sutan daude joan zen igandetik. Bart, Aiacciu hiriburuan, justizia jauregiari eraso diote manifestariek. Harriak eta bestelako objektuak jaurti dituzte eraikinaren aurka, eta sute txiki bat sortu dute sarreran.
Horrez gain, burua estalia zu... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210623/patxi-bera-izango-da-hurrengo-nafarroako-arartekoa.htm | Gizartea | Patxi Bera izango da hurrengo Nafarroako Arartekoa | Parlamentuan PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak babestu dute bere hautagaitza; Navarra Sumak, berriz, zuri bozkatu du. | Patxi Bera izango da hurrengo Nafarroako Arartekoa. Parlamentuan PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak babestu dute bere hautagaitza; Navarra Sumak, berriz, zuri bozkatu du. | Javier Enerizek badu bere ordezkoa. Patxi Bera izango da. 29 urtez UCAN Nafarroako elikagai arloko kooperatiben elkarteko zuzendari nagusi izandakoa. Hamabost egun izango ditu orain kargua hartzeko. 1959an jaio zen Bera. Kazetaritza ikasketak ditu.
Parlamentuko osoko bilkuran 50 boto lortu behar zituen gutxienez, eta ... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210624/erakundeen-eta-gkeen-arteko-bilera-izango-da-ukrainako-errefuxiatuen-krisia-koordinatzeko.htm | Gizartea | Erakundeen eta GKEen arteko bilera izango da, Ukrainako errefuxiatuen krisia koordinatzeko | Estrategia zein izango den aztertuko dute gaur, 18:00etan hasiko den bilera batean. Erakunde instituzionaletako ordezkariez gain, errefuxiatuekin lan egiten duten hainbat elkartetako kideak izango dira bileran. | Erakundeen eta GKEen arteko bilera izango da, Ukrainako errefuxiatuen krisia koordinatzeko. Estrategia zein izango den aztertuko dute gaur, 18:00etan hasiko den bilera batean. Erakunde instituzionaletako ordezkariez gain, errefuxiatuekin lan egiten duten hainbat elkartetako kideak izango dira bileran. | Euskal erakunde nagusiek eta errefuxiatuak hartzen dituzten hainbat elkartek oraindik ez dakite zenbat izango diren Ukrainako gerratik ihesi datozen pertsonak. Horregatik, datorrenari aurrea hartzeko estrategia zein izango den aztertuko dute gaur, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru izango duen bilera b... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210625/hasi-dira-deklaratzen-cabezudoren-kontra-salaketa-jarri-duten-andreak.htm | Gizartea | Hasi dira deklaratzen Cabezudoren kontra salaketa jarri duten andreak | Argazkilariarekin modelo jardundako hiru andrek hartu dute gaur hitza. Prentsak sartzeko erarik ez du izan gaur; fiskalak adierazi du «sinesgarriak» egin zaizkiola guztiz emakumeen lekukotasunak | Hasi dira deklaratzen Cabezudoren kontra salaketa jarri duten andreak. Argazkilariarekin modelo jardundako hiru andrek hartu dute gaur hitza. Prentsak sartzeko erarik ez du izan gaur; fiskalak adierazi du «sinesgarriak» egin zaizkiola guztiz emakumeen lekukotasunak | Hasi dira biktimak deklaratzen. 1990ko eta 2000 urteetan Kote Cabezudo argazkilariarekin modelo jardun ostean haren kontrako salaketak jarrita dituzten andreen txanda da orain Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Gaur hiru andrek deklaratu dute, eta datorren astean berriz epaiketa hasiko da biktima gehiagoren lekukotasune... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210626/alesbesko-udalak-kartelak-zentsuratu-ditu-euskaraz-ere-egoteagatik-salatu-dutenez.htm | Gizartea | Alesbesko Udalak kartelak zentsuratu ditu euskaraz ere egoteagatik, salatu dutenez | Navarra Sumako alkateak galarazi egin dio Udaleko Emakumeen eta Berdintasunaren Zinegotzigoari kartel elebidunak argitaratzea, herria «eremu ez-euskaldunean» dagoelako, salatzaileen arabera. | Alesbesko Udalak kartelak zentsuratu ditu euskaraz ere egoteagatik, salatu dutenez. Navarra Sumako alkateak galarazi egin dio Udaleko Emakumeen eta Berdintasunaren Zinegotzigoari kartel elebidunak argitaratzea, herria «eremu ez-euskaldunean» dagoelako, salatzaileen arabera. | Alesbesko (Nafarroa) Ezkerreko Alderdi Independenteak salatu duenez, herriko udalak kartelak zentsuratu egin dizkio, euskaraz ere bazeudela argudiatuta. Alderdi horrek kudeatzen du udaleko Emakumeen eta Berdintasunaren Zinegotzigoa, eta ezin izan ditu kartel elebidunak argitaratu, Maria Carmen Segura alkatearen «zentsu... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210627/erresuma-batuak-abramovitxen-ondasunak-bahitu-ditu.htm | Kirola | Erresuma Batuak Abramovitxen ondasunak bahitu ditu | Zigorrak zuzenean eragiten dio Chelsea futbol taldeari: taldeak ezingo du inolako salerosketaren onurarik jaso, baina partidak jokatzen jarraitzeko aukera du. | Erresuma Batuak Abramovitxen ondasunak bahitu ditu. Zigorrak zuzenean eragiten dio Chelsea futbol taldeari: taldeak ezingo du inolako salerosketaren onurarik jaso, baina partidak jokatzen jarraitzeko aukera du. | Erresuma Batuak Roman Abramovitx Chelsea futbol taldearen jabea zigortu du, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin duen loturagatik. Besteak beste, ondasunak bahitu dizkiote, eta ezingo ditu partikularrekin eta enpresa britainiarrekin transakzioak egin. Ukrainako inbasioa dela eta, Erresuma Batuak berrehun pertsona ... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210628/konfinamendua-urratu-zuen-labiko-kidearen-kaleratzea-bidegabetzat-jo-dute.htm | Gizartea | Konfinamendua urratu zuen Labiko kidearen kaleratzea bidegabetzat jo dute | Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko gerentea zen, baina Labirentzat ari zen lanean. EAEko Auzitegi Nagusiak jo du bidegabetzat kaleratzea. Golfean aritzera joateko urratu zuen konfinamendua, iazko otsailean. | Konfinamendua urratu zuen Labiko kidearen kaleratzea bidegabetzat jo dute. Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko gerentea zen, baina Labirentzat ari zen lanean. EAEko Auzitegi Nagusiak jo du bidegabetzat kaleratzea. Golfean aritzera joateko urratu zuen konfinamendua, iazko otsailean. | Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko gerenteak konfinamendua urratu zuen golfean aritzera joateko, eta postutik kaleratu zuten iazko otsailean, diziplina arrazoiengatik. Bada, EAEko Auzitegi Nagusiak bidegabetzat jo du kaleratzea orain. Kanporatu zutenean Labi Eusko Jaurlaritzaren Babes Zibileko Planeko kidea zen... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210629/che-guevara-exekutatu-zuen-militarra-hil-da.htm | Mundua | Che Guevara exekutatu zuen militarra hil da | Mario Teranek 80 urte zituen. Gerrillaria «erraldoi» gisa ikusten zuela eta «begiak itxita tirokatu» zuela esan zuen elkarrizketa batean. | Che Guevara exekutatu zuen militarra hil da. Mario Teranek 80 urte zituen. Gerrillaria «erraldoi» gisa ikusten zuela eta «begiak itxita tirokatu» zuela esan zuen elkarrizketa batean. | Boliviako Santa Cruz eskualdeko erietxe batean hil da Mario Teran militarra, gauean. Hark exekutatu zuen Ernesto Guevara Che gerrillaria. 80 urte zituen Teranek. Egun batzuk zeraman Boliviako Armadako erietxe batean ospitaleraturik, eta atzo gauean sendatzeko aukerarik ez zuela ebatzi zuten sendagileek, militarraren in... |
2022-3-10 | https://www.berria.eus/albisteak/210630/3000-ukrainarri-harrera-egiteko-plana-ondu-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | 3.000 ukrainarri harrera egiteko plana ondu du Eusko Jaurlaritzak | Iheslari kopuruaren arabera bi egoera aurreikusi dituztela jakinarazi du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta bakoitzerako baliabideak zehaztu dituzte. Behin-behinekoa da lehen plana: martxoaren 31ra artekoa. | 3.000 ukrainarri harrera egiteko plana ondu du Eusko Jaurlaritzak. Iheslari kopuruaren arabera bi egoera aurreikusi dituztela jakinarazi du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta bakoitzerako baliabideak zehaztu dituzte. Behin-behinekoa da lehen plana: martxoaren 31ra artekoa. | Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioetakoek, Espainiak Gobernuko ordezkariak eta hainbat gobernuz kanpoko erakundek bilera egin dute gaur Ukrainatik Euskal Herrira etortzen ari diren errefuxiatuei egiten zaien harrera koordinatzeko. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adie... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210655/inflazioak-75ra-egin-du-jauzi-otsailean-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Inflazioak %7,5ra egin du jauzi otsailean Hego Euskal Herrian | Argindarra eta erregaiak inoizko garestien daudela, etxebizitzako gastuetan eta garraioan igo dira gehien prezioak. Elikagaiak ere iazko otsailean baino askoz gehiago garestitu dira. Azpiko inflazioa %3,1era igo da. | Inflazioak %7,5ra egin du jauzi otsailean Hego Euskal Herrian. Argindarra eta erregaiak inoizko garestien daudela, etxebizitzako gastuetan eta garraioan igo dira gehien prezioak. Elikagaiak ere iazko otsailean baino askoz gehiago garestitu dira. Azpiko inflazioa %3,1era igo da. | Fakturek eta ordainketa agiriek agertzen dutena berrestera etorri da gaur KPIa: otsailean kontsumo gaiak nabarmen garestiagoak izan direla. Iazkoekin alderatuta, prezioen igoera %7,5ekoa izan da Hego Euskal Herrian.
Eta energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioak erakusten du igoera ez de... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210656/ukraina-bere-neutraltasuna-onartzeko-prest-dago.htm | Mundua | Ukraina bere «neutraltasuna» onartzeko prest dago | Kievek esan du neutraltasun hori posible dela «NATO Ukraina onartzeko prest ez badago». Errusiarekin «Europako segurtasun sistema berritu bat» hitzartzearen alde agertu da. | Ukraina bere «neutraltasuna» onartzeko prest dago. Kievek esan du neutraltasun hori posible dela «NATO Ukraina onartzeko prest ez badago». Errusiarekin «Europako segurtasun sistema berritu bat» hitzartzearen alde agertu da. | Ukraina bere «neutraltasuna» onartzeko prest dago, Errusiaren aurrean «segurtasun bermeak» baldin badaude. Hala adierazi du gaur Ukrainako presidentetzako buruaren alboko Igor Zhovkvak; CNN AEB Ameriketako Estatu Batuetako telebista katean adierazi duenez, Vladimir Putin Errusiako presidentearen aginduz otsailaren 24an... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210657/adanerok-eta-sayasek-plataforma-bat-sortu-dute.htm | Politika | Adanerok eta Sayasek plataforma bat sortu dute | Gaur-gaurkoz Nafarroako 62 herritako 631 kide ditu, horietako batzuk UPNtik ateratakoak. Ez dute argitu hauteskundeetan aurkeztuko ote diren. Esparzak salatu du «UPNren kontra» sortu dela eta alderdia sortu aurreko urratsa baizik ez dela. | Adanerok eta Sayasek plataforma bat sortu dute. Gaur-gaurkoz Nafarroako 62 herritako 631 kide ditu, horietako batzuk UPNtik ateratakoak. Ez dute argitu hauteskundeetan aurkeztuko ote diren. Esparzak salatu du «UPNren kontra» sortu dela eta alderdia sortu aurreko urratsa baizik ez dela. | «Duela astebete UPNn jarraitu nahi genuen, baina kanporatu egin gaituzte. Ez digute beste erremediorik utzi», Sergio Sayasek eta Carlos Garcia Adanerok politikaren lehen lerroan jarraitu nahi dute. Nafarroako eskuinaren eremuan lehia bizia dago. Lau alderdi dira dagoeneko, eta igerileku horretan ez dute berehalakoan ja... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210658/eh-bilduk-martxoaren-3a-argitzeko-ikerketa-batzorde-bat-galdegin-du.htm | Politika | EH Bilduk Martxoaren 3a argitzeko ikerketa batzorde bat galdegin du | Haren bitartez, Poliziaren esku hartzea nahiz Espainiako Gobernuaren inplikazioa eta erantzukizuna argitzea nahi du koalizioak, iritzita orain arte ez dela jarri horretarako modurik. | EH Bilduk Martxoaren 3a argitzeko ikerketa batzorde bat galdegin du. Haren bitartez, Poliziaren esku hartzea nahiz Espainiako Gobernuaren inplikazioa eta erantzukizuna argitzea nahi du koalizioak, iritzita orain arte ez dela jarri horretarako modurik. | Gasteizen 1976ko martxoaren 3an gertatutakoa argitzeko eskaera Espainiako Kongresura eraman du EH Bilduk. Zehazki, ikerketa batzorde bat eratzeko eskatu du, «polizia armatuak bost langileen hilketan izan zuen esku hartze eta erantzukizuna ikertzeko». Poliziaren jokabidea bere horretan ikertzetik harago, helburu gehiago... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210659/alessandri-eta-ferrandi-preso-korsikarrei-ere-kendu-diete-dps-estatusa.htm | Mundua | Alessandri eta Ferrandi preso korsikarrei ere kendu diete DPS estatusa | Frantziako lehen ministroak «sosegatze espiritu batekin» hartu du erabakia. Korsikan bost egunez jarraian egin dituzte protestak Colonnaren hilketa saiakeragatik. | Alessandri eta Ferrandi preso korsikarrei ere kendu diete DPS estatusa. Frantziako lehen ministroak «sosegatze espiritu batekin» hartu du erabakia. Korsikan bost egunez jarraian egin dituzte protestak Colonnaren hilketa saiakeragatik. | Korsika haserre dago. Yvan Colonna presoaren hilketa saiakerak —koman dago oraindik— Mediterraneoko uharteko tentsioa handitu du berriz ere, eta manifestazioak etenik gabekoak izan dira azken astean, batez ere prefeturaren eta suprefeturen egoitzen aurrean. Argudioa argia da: protestariek uste dute Frantziako Estatuare... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210660/euskal-presoen-baimenak-gibelera-botatzen-ari-da-espainiako-auzitegi-nazionala.htm | Politika | Euskal presoen baimenak gibelera botatzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionala | Foro Sozial Iraunkorrak ohartarazi du «dozenaka» direla atzera botatzen ari diren espetxe onurak: «Aurreikuspenik txarrenak baieztatu dira, oso neurri kezkagarritan, gainera». | Euskal presoen baimenak gibelera botatzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionala. Foro Sozial Iraunkorrak ohartarazi du «dozenaka» direla atzera botatzen ari diren espetxe onurak: «Aurreikuspenik txarrenak baieztatu dira, oso neurri kezkagarritan, gainera». | Ez ditu bakarrik hirugarren graduak eten. Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal presoen espetxe baimenei ere jarri die galga, Foro Sozial Iraunkorrak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Foroak salatu du «dozenaka» euskal presori bota dizkiela gibelera aitzinetik espetxeetako tratamendu batzordeek emandako baimenak, Esp... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210661/pandemiak-europako-osasun-sistemak-mugara-eraman-dituela-esan-du-omek.htm | Gizartea | Pandemiak Europako osasun sistemak «mugara» eraman dituela esan du OMEk | Erakundeak adierazi du «neurriz kanpokoa» izan dela osasun krisiak buruko osasunean izan duen eragina. | Pandemiak Europako osasun sistemak «mugara» eraman dituela esan du OMEk. Erakundeak adierazi du «neurriz kanpokoa» izan dela osasun krisiak buruko osasunean izan duen eragina. | Izurriaren hasieran oinarrizko osasun zerbitzuen %40 partzialki eten zituzten; 2021eko lehen hiletan, %29. OME Osasunaren Mundu Erakundeak koronabirusaren ondorioen gainean egin duen ikerketa batean jasotako datuak dira, eta adierazi du COVID-19aren izurriak «mugara» eraman dituela Europako osasun sistemak. Buruko osas... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210662/gipuzkoako-saileko-bortxatzaileari-bederatzi-urteko-zigorra-ezarri-diote-lasarte-oriako-erasoagatik.htm | Gizartea | Gipuzkoako saileko bortxatzaileari bederatzi urteko zigorra ezarri diote Lasarte-Oriako erasoagatik | 2015eko urtarrilaren 1ean gertatu zen erasoa. Gizonaren aurkako bigarren kondena da: asteartean hamabost urteko espetxealdia ezarri zioten. | Gipuzkoako saileko bortxatzaileari bederatzi urteko zigorra ezarri diote Lasarte-Oriako erasoagatik. 2015eko urtarrilaren 1ean gertatu zen erasoa. Gizonaren aurkako bigarren kondena da: asteartean hamabost urteko espetxealdia ezarri zioten. | Bederatzi urteko kartzela zigorra bete beharko du Lasarte-Orian (Gipuzkoa) 2015eko urtarrilean 21 urteko emakume bat bortxatu zuen gizonak. Efe albiste agentziak izan du epaiaren berri, eta, horren arabera, sexu-eraso delitu bat leporatzen diote akusatuari, eta biktimari 25.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.
U... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210663/eaeko-erakundeek-eta-herri-ekimeneko-euskal-hedabideek-akordioa-berritu-dute-2024ra-arte.htm | Gizartea | EAEko erakundeek eta herri ekimeneko euskal hedabideek akordioa berritu dute 2024ra arte | Hekimenek ontzat jo du akordioa, baina gogorarazi du oraindik «zer hobetu» badagoela | EAEko erakundeek eta herri ekimeneko euskal hedabideek akordioa berritu dute 2024ra arte. Hekimenek ontzat jo du akordioa, baina gogorarazi du oraindik «zer hobetu» badagoela | Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek berritu egin dute euskara hutsezko herri ekimeneko hedabideekin duten akordioa, 2022-2024ko epean indarrean egongo dena. Orotara, 11,5 milioi euro jarriko dira urtero hedabide horiek finantzatzera, 2019ko hitzarmenean adostutakoa baino %4,4 gehiago.... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210664/eh-bilduk-salatu-du-ingurumen-administrazioaren-legeak-kalte-egingo-diola-udalen-autonomiari.htm | Gizartea | EH Bilduk salatu du Ingurumen Administrazioaren Legeak «kalte» egingo diola udalen autonomiari | Mikel Oterok azpimarratu du arrazoia eman diela Eudel Euskal Udalen Elkartearen beraren txosten batek. | EH Bilduk salatu du Ingurumen Administrazioaren Legeak «kalte» egingo diola udalen autonomiari. Mikel Oterok azpimarratu du arrazoia eman diela Eudel Euskal Udalen Elkartearen beraren txosten batek. | Koalizioko Mikel Oteroren arabera, Eudelek berak eskatutako txosten batek berretsi du haiek deitoratzen zutena, «Tapia legeak» udalen autonomia gaindituko duela. EAJk eta PSE-EEk iragan abenduan onartu zuten legea Eusko Legebiltzarrean, oposizio guztiaren kontrako botoekin.
Oterok ohartarazi du Eudelen txostenak argi ... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210665/martxoaren-11ko-biktimak-oroitu-dituzte-irunean.htm | Politika | Martxoaren 11ko biktimak oroitu dituzte Iruñean | Terrorismoaren Kontrako Europako Eguna dela eta, biktimak oroitzeko ekitaldia egin du Nafarroako Gobernuak Iruñean. Hemezortzi urte bete dira martxoaren 11ko atentatuetatik. Etzi izanen da Angel Berruetaren heriotzaren urteurrena; etzidamu, Kontxi Sanchizena. | Martxoaren 11ko biktimak oroitu dituzte Iruñean. Terrorismoaren Kontrako Europako Eguna dela eta, biktimak oroitzeko ekitaldia egin du Nafarroako Gobernuak Iruñean. Hemezortzi urte bete dira martxoaren 11ko atentatuetatik. Etzi izanen da Angel Berruetaren heriotzaren urteurrena; etzidamu, Kontxi Sanchizena. | Ohiturari eutsi dio Nafarroako Gobernuak. Martxoak 11 ditu gaur, Terrorismoaren Kontrako Europako Eguna da, eta, hala izaki, biktimak gogora ekartzeko ekitaldia egin dute gobernuko ordezkariek Iruñean. Berriki Konstituzio plaza deiturikoan bildu dira Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Parlamentukoak eta baita segurtasun... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210666/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekidea-jipoitzea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jipoitzea egotzita | Ustezko erasotzailea epaitegien esku utzi dute Gasteizko Udaltzainek | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jipoitzea egotzita. Ustezko erasotzailea epaitegien esku utzi dute Gasteizko Udaltzainek | Gasteizko Udaltzaine 22 urteko gizon bat atxilotu dute, eztabaida batean bikotekidea jotzea egotzita. Udalak komunikatu bidez argitu du ostegunean gertatu zela erasoa, erdiguneko etxebizitza batean.
Ustezko erasotzailea Polizia etxera eroan zuten, eta, ostean, epaitegien esku utzi zuten, genero bortizkeria delitua ego... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210667/hautetsiak-mobilizatuko-dira-gaur-lakarrin-espekulazioa-salatzeko.htm | Gizartea | Hautetsiak mobilizatuko dira gaur Lakarrin, espekulazioa salatzeko | Lakarrin espekulazioa salatuko dute gaur, kontseiluak deitu elkarretaratzean. 8.000 eurotan erosi borda 350.000 euroz goiti saltzea oztopatu nahi du auzapezak, mugimendu kolektiboan. | Hautetsiak mobilizatuko dira gaur Lakarrin, espekulazioa salatzeko. Lakarrin espekulazioa salatuko dute gaur, kontseiluak deitu elkarretaratzean. 8.000 eurotan erosi borda 350.000 euroz goiti saltzea oztopatu nahi du auzapezak, mugimendu kolektiboan. | Lakarrin salgai den borda baten prezioak Zuberoako bazterrak harrotu ditu. Ez da azken denboretako lehen kasua, baina herriko auzapeza eta herriko kontseilua ezohiko maneran mugiarazi ditu, espekulazioaren kontrako elkarretaratze batera deitu baitute gaurko. «Erreferentziek dituzte merkatuko prezioak finkatzen, etengab... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210668/greba-oihuak-sektore-guztietan.htm | Ekonomia | Greba oihuak sektore guztietan | Hainbat lan gatazka bizi-bizi daude Bizkaiko enpresa eta sektore askotan. Greba mugagabean daude, besteak beste, Vulcanizados Zuloaga, Artiach eta Maxam lantegietan. Beste hainbatetan, berriz, egun batzuetako grebak egiten ari dira. Lan hitzarmenak eta baldintza hobeak eskatzen dituzte. | Greba oihuak sektore guztietan. Hainbat lan gatazka bizi-bizi daude Bizkaiko enpresa eta sektore askotan. Greba mugagabean daude, besteak beste, Vulcanizados Zuloaga, Artiach eta Maxam lantegietan. Beste hainbatetan, berriz, egun batzuetako grebak egiten ari dira. Lan hitzarmenak eta baldintza hobeak eskatzen dituzte. | Ez da enpresa zehatz bat; ezta sektore zehatz bat ere. Lan gatazkak nonahi zabaltzen ari dira: industria, zerbitzuak, merkataritza… Hainbat lantegi eta sektoretan greban ari dira langileak. Batzuk mobilizazioetan hasi berriak dira, beste batzuek denbora gehiago daramate protestan. Euren eskaerak onartzea ere lortu dute... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210669/ukrainara-igorritako-laguntza-arazo-logistiko-bihurtzear-dela-ohartarazi-dute.htm | Gizartea | Ukrainara igorritako laguntza «arazo logistiko» bihurtzear dela ohartarazi dute | Laguntza humanitarioa luzerako izanen dela esan, eta «tentuz» jokatzearen beharra azpimarratu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeek. | Ukrainara igorritako laguntza «arazo logistiko» bihurtzear dela ohartarazi dute. Laguntza humanitarioa luzerako izanen dela esan, eta «tentuz» jokatzearen beharra azpimarratu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeek. | Ukrainara laguntza humanitario eskaintzeko gakoak eman dituzte CEAR-ek, Gurutze Gorriak, UNICEFek eta Nafarroako ONDG koordinakundeak, Nafarroako Jauregian. Juan Jose Martin Nafarroako Gurutze Gorriko koordinatzaileak esan du asmo onez betetako ekimen saldoa izan dela azken egunotakoa, eta guztia eskertzekoa dela: «Bai... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.