date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210243/hilaren-5etik-aurrera-kontaktu-estuek-ez-dute-berrogeialdirik-egin-beharko-hegoaldean.htm
Gizartea
Hilaren 5etik aurrera, kontaktu estuek ez dute berrogeialdirik egin beharko Hegoaldean
Orain arte, txertatu gabeek bete beharreko neurria zen; COVID positibo baten ondoan egon ondorengo egunetan, hala ere, adi ibiltzeko aholkatu die Osasun Ministerioak.
Hilaren 5etik aurrera, kontaktu estuek ez dute berrogeialdirik egin beharko Hegoaldean. Orain arte, txertatu gabeek bete beharreko neurria zen; COVID positibo baten ondoan egon ondorengo egunetan, hala ere, adi ibiltzeko aholkatu die Osasun Ministerioak.
Hegoaldean, hilaren 5etik aurrera, ez da beharrezkoa izango COVID-19arekin kutsatutako pertsona baten kontaktu estua izan ostean berrogeialdia egitea. Txertatu gabe daudenek bete beharrekoa zuten orain neurri hori, baina Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du jada ez dela beharrezkoa. Erabaki horrek bereziki...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210244/hiru-lagun-hil-dira-ap-68-autobidean-izandako-istripu-batean-ablitas-parean.htm
Gizartea
Hiru lagun hil dira AP-68 autobidean izandako istripu batean, Ablitas parean
Ibilgailuan beste pertsona bat ere bazihoan, eta larri zaurituta dago
Hiru lagun hil dira AP-68 autobidean izandako istripu batean, Ablitas parean. Ibilgailuan beste pertsona bat ere bazihoan, eta larri zaurituta dago
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 17:10ean gertatu da ezbeharra, AP-68 autobidean, Ablitas parean; zehazki, 234 kilometroan. Zaragozaranzko noranzkoan zihoan Ibilgailu bat errepidetik atera da, eta hormigoizko egitura bat jo du. Talka bortitzaren ondorioz, autoan zihoazen lau lagunetatik hiru hil egin dira. Beste...
2022-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/210246/asteburuko-sexu-erasoak-salatu-dituzte-tolosan-eta-barakaldon.htm
Gizartea
Asteburuko sexu erasoak salatu dituzte Tolosan eta Barakaldon
Igandean eta astelehen goizaldean izan ziren erasoak.
Asteburuko sexu erasoak salatu dituzte Tolosan eta Barakaldon. Igandean eta astelehen goizaldean izan ziren erasoak.
Asteburuan izandako sexu erasoak salatzeko mobilizazioak egin dituzte gaur arratsean Tolosan (Gipuzkoa) eta Barakaldon (Bizkaia), mugimendu feministak deituta. Babesa erakutsi diete biktimei, eta autodefentsa feministara deitu dute. Dozenaka herritar elkartu dira Barakaldoko Bide Onera plazan Argitan talde feministare...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210270/nberen-batzar-nagusiak-ukrainaren-inbasioa-gaitzetsi-du.htm
Mundua
NBEren Batzar Nagusiak Ukrainaren inbasioa gaitzetsi du
Errusiako Defentsa Ministerioak onartu du 498 militar hil direla Ukrainaren inbasioan, eta beste 1.597 zauritu Erasoek aurrera jarraitzen dute hainbat hiritan.
NBEren Batzar Nagusiak Ukrainaren inbasioa gaitzetsi du. Errusiako Defentsa Ministerioak onartu du 498 militar hil direla Ukrainaren inbasioan, eta beste 1.597 zauritu Erasoek aurrera jarraitzen dute hainbat hiritan.
* Negoziazioei berrekingo diete gaur Errusiak eta Ukrainak. * Kharkiven sartu dira Errusiako tropak, eta gutxienez 21 hildako eragin dituzte bonbardaketek, tokiko erakundeen arabera. * NBEren arabera, 874.000 dira jada gerrak eragindako iheslariak. * Joe Bidenek esan du Putinek ordaindu egingo duela «egiten ari dena...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210271/otsailean-747-langabe-gehiago.htm
Ekonomia
Otsailean, 747 langabe gehiago
Gizarte Segurantzak, ordea, 3.785 kotizatzaile irabazi ditu. Kontratu berrien %15 izan dira mugagabeak.
Otsailean, 747 langabe gehiago. Gizarte Segurantzak, ordea, 3.785 kotizatzaile irabazi ditu. Kontratu berrien %15 izan dira mugagabeak.
Otsaila ez da hilabete ona izan Hego Euskal Herriko lan merkatuarentzat. SEPE Espainiako enplegu zerbitzuaren arabera, 149.508 lagun daude langabe gisa erregistratuta enplegu bulegoetan, urtarrilaren amaieran baino 747 gehiago. Egia da, ordea, lurralde batetik bestera alde handia dagoela. Nafarroan gora egin du nabarm...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210272/maccabik-gerraren-aurka-egindako-keinuak-haserrea-eragin-du.htm
Kirola
Maccabik gerraren aurka egindako keinuak haserrea eragin du
Baskoniak Tel Aviven jokatu zuen atzo, eta neurketaren aurretik «Gelditu gerra» zioten txartelak erakutsi zituzten bi taldeetako jokalariek. Sare sozialetako erabiltzaileek «hipokrisia» egotzi diote Israelgo taldeari.
Maccabik gerraren aurka egindako keinuak haserrea eragin du. Baskoniak Tel Aviven jokatu zuen atzo, eta neurketaren aurretik «Gelditu gerra» zioten txartelak erakutsi zituzten bi taldeetako jokalariek. Sare sozialetako erabiltzaileek «hipokrisia» egotzi diote Israelgo taldeari.
«Gelditu gerra» (Stop the war, ingelesez): hori zioten bart Maccabi Tel Aviveko eta Baskoniako jokalariek Israelen jokatu zuten neurketaren aurretik erakutsi zituzten txartelek. «Zer gerra, ordea? Palestinakoa?», galdetu zuen batek baino gehiagok sare sozialetan. Izan ere, ez dute uste Tel Avivekoa aldarri hori egiteko...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210273/ukrainarrak-poloniarren-babesean.htm
Mundua
Ukrainarrak, poloniarren babesean
Mugimendu handia dago egunotan Dorohusken, Ukraina eta Polonia arteko mugan: gerratik ihesi datoz batzuk; haiek laguntzera beste batzuk. BERRIA gerratik ihesi doazen errefuxiatuen igarobide horretan dago, haien berri handik bertatik emateko.
Ukrainarrak, poloniarren babesean. Mugimendu handia dago egunotan Dorohusken, Ukraina eta Polonia arteko mugan: gerratik ihesi datoz batzuk; haiek laguntzera beste batzuk. BERRIA gerratik ihesi doazen errefuxiatuen igarobide horretan dago, haien berri handik bertatik emateko.
Metalezko hesi batzuek bereizten dituzte bi mundu. Honantz jendetza dago, kamioiak eta autoak ere bai, geldirik bazterretan, baina harantz ezin ikusi zer dagoen. Polizia garai batek alto eman, eta atzera egiteko dio polonieraz, handik ezin dela pasatu. Hitzak ulertu gabe ere, keinuak unibertsalak dira. Polizia asko dag...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210275/steilasek-hezkuntza-itunean-publifikazio-progresiborako-markoa-zehazteko-eskatu-du.htm
Gizartea
Steilasek hezkuntza itunean publifikazio progresiborako markoa zehazteko eskatu du
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak salatu du haien eskaerak ez dituztela aintzat hartu, eta ez dute asmorik Eusko Legebiltzarreko zirriborroari zuzenketarik aurkezteko. Steilasen irudiko, dokumentua ezin da hartu «abiapuntutzat», eta, eskola publikoa defendatze aldera, zabalik utzi du protestara jotzeko aukera.
Steilasek hezkuntza itunean publifikazio progresiborako markoa zehazteko eskatu du. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak salatu du haien eskaerak ez dituztela aintzat hartu, eta ez dute asmorik Eusko Legebiltzarreko zirriborroari zuzenketarik aurkezteko. Steilasen irudiko, dokumentua ezin da hartu «abiapuntutzat»,...
«Zehaztasun falta handia duena» eta «abiapuntutzat hartu ezin dena». Horrelakoa da, Steilasen irudiko, Eusko Legebiltzarrean hezkuntza itunerako aurkeztu zuten lehen zirriborroa. Eragileek eta alderdi politikoek bihar arte dute aukera hezkuntza dokumentuari zuzenketak aurkezteko, eta ekarpen horien nondik norakoen berr...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210276/caballeroren-anaiaren-bulegoa-nahieran-kontratatu-izana-leporatu-dio-eh-bilduk-iruneko-udalari.htm
Politika
Caballeroren anaiaren bulegoa nahieran kontratatu izana leporatu dio EH Bilduk Iruñeko Udalari
Asironen esanetan, udalak kontratazioa justifikatu gabe eta eskaintza gehiago eskatu gabe itxi zituen akordioak abokatu bulego horrekin. Udalak mahai gainean jarri EH Bildu salatzeko aukera, baina onartu egin du Caballeroren anaiaren bazkide bat kontratatu zuela.
Caballeroren anaiaren bulegoa nahieran kontratatu izana leporatu dio EH Bilduk Iruñeko Udalari. Asironen esanetan, udalak kontratazioa justifikatu gabe eta eskaintza gehiago eskatu gabe itxi zituen akordioak abokatu bulego horrekin. Udalak mahai gainean jarri EH Bildu salatzeko aukera, baina onartu egin du Caballeroren...
EH Bilduk salatu du Iruñeko Udalak hiru aldiz kontratatu duela Maria Caballero bigarren alkateordearen anaiaren abokatu bulegoa, enkargua kanpora ateratzea justifikatu gabe eta eskaintza gehiago ba ote zen argitu gabe. Guztira 11.000 eurotik gorako gastua dela salatu dute, «juridikoki udal aholkularitzaren bitartez» tr...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210277/gasa-eta-petrolioa-neurriz-kanpo-garestitzen-ari-dira.htm
Ekonomia
Gasa eta petrolioa neurriz kanpo garestitzen ari dira
Gasaren prezioak %60 egin du gora goizean, Errusiak EBri iturria itxiko dion beldur. Brent petrolio upela 110 dolarrera heldu da, Mendebaldeko konpainiak Errusian petrolioa erosteari uzten ari dira eta.
Gasa eta petrolioa neurriz kanpo garestitzen ari dira. Gasaren prezioak %60 egin du gora goizean, Errusiak EBri iturria itxiko dion beldur. Brent petrolio upela 110 dolarrera heldu da, Mendebaldeko konpainiak Errusian petrolioa erosteari uzten ari dira eta.
Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak hartzerakoan, tentuz jokatu dute Europako Batasunak eta AEBek. Energiaren alorra zigorretatik kanpo utzi dute, Europak Errusiaren gasaren eta petrolioaren menpekotasun handia duelako: gasaren heren batetik gora eta petrolioaren laurdena lortzen du Errusiatik. Hala ere, zigorrak hasi...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210278/taubirak-bere-hautagaitza-erretiratu-du.htm
Mundua
Taubirak bere hautagaitza erretiratu du
Frantziako Justizia ministro ohiak azaldu du ez zuela lortuko presidentetzarako bozetara aurkezteko beharrezko 500 sinadurak biltzea. «Datozen asteetan» jakinaraziko du noren alde bozkatuko duen.
Taubirak bere hautagaitza erretiratu du. Frantziako Justizia ministro ohiak azaldu du ez zuela lortuko presidentetzarako bozetara aurkezteko beharrezko 500 sinadurak biltzea. «Datozen asteetan» jakinaraziko du noren alde bozkatuko duen.
Frantziako ezkerrean presidentegai bat gutxiago izango dute apirileko bozetan. «Alferrikako suspense bati amaiera» emateko, eta hauteskundeetara aurkezteko baldintza guztiak betetzeko modurik ez zuela argudiatuta, Christiane Taubira Justizia ministro ohiak jakinarazi du bere hautagaitza erretiratu duela. Taubira izan ...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210279/bilboko-orkestra-sinfonikoak-ravel-gogoan-hartuz-hasiko-ditu-mendeurreneko-ospakizunak.htm
Kultura
Bilboko Orkestra Sinfonikoak Ravel gogoan hartuz hasiko ditu mendeurreneko ospakizunak
Hurrengo asteartean beteko dira ehun urte BOSek Bilboko Arriaga antzokian lehen emanaldia eskaini zutenetik, eta hainbat kontzertu, hitzaldi eta erakusketa antolatu dituzte urteurrena gogoan hartzeko. Martxoaren 10ean eta 11n izango dira lehen emanaldiak.
Bilboko Orkestra Sinfonikoak Ravel gogoan hartuz hasiko ditu mendeurreneko ospakizunak. Hurrengo asteartean beteko dira ehun urte BOSek Bilboko Arriaga antzokian lehen emanaldia eskaini zutenetik, eta hainbat kontzertu, hitzaldi eta erakusketa antolatu dituzte urteurrena gogoan hartzeko. Martxoaren 10ean eta 11n izango...
Egunez egun kontabilizatu du BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak bere ehun urteko historia: 36.525 egun. 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehen kontzertua Bilboko Arriaga antzokian, Armand Marsick zuzendari belgikarraren gidaritzapean, eta, mende oso-osoa beteko du hurrengo asteartean. Egunez egun. 1936ko gerraren ond...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210280/imqk-berriz-kontratatu-beharko-ditu-kaleratu-zituen-76-garbitzaileak.htm
Ekonomia
IMQk berriz kontratatu beharko ditu kaleratu zituen 76 garbitzaileak
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du klinikak lege iruzurra egin zuela. Epailearen ustez, «sexu diskriminazioa» egon da, langileek genero arrakala salatu zutelako greban
IMQk berriz kontratatu beharko ditu kaleratu zituen 76 garbitzaileak. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du klinikak lege iruzurra egin zuela. Epailearen ustez, «sexu diskriminazioa» egon da, langileek genero arrakala salatu zutelako greban
«Emakumeak ginelako eta gure eskubideak aldarrikatu genituelako kaleratu gintuzten. Borrokak merezi du». Bihotza Zabala Bilboko IMQ sarerako lan egiten duten 76 langileetako bat da, eta aurki itzuliko da azken urteetan bere lanpostua izan den horretara. Pozik dago, eta aspaldiko partez lasai egin du arnasa; izan ere, E...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210281/egungo-prezioetan-ezin-da-etxerik-eraiki-eraikuntzako-patronalaren-arabera.htm
Ekonomia
«Egungo prezioetan ezin da etxerik eraiki», eraikuntzako patronalaren arabera
Materialen eta eskulanaren kostuak garestitu direnez herrilan kontratuak berrikusi behar direla uste du Ascobi-Biebak, hainbat enpresa etxekalte ari direlako. Hilabete gutxitan kostuak %20 igo direla azaldu du.
«Egungo prezioetan ezin da etxerik eraiki», eraikuntzako patronalaren arabera. Materialen eta eskulanaren kostuak garestitu direnez herrilan kontratuak berrikusi behar direla uste du Ascobi-Biebak, hainbat enpresa etxekalte ari direlako. Hilabete gutxitan kostuak %20 igo direla azaldu du.
«Egungo ekoizpen prezioekin, herrilan askotan eraikuntza enpresek ia irabazi tarterik gabe dihardute, eta batzuetan galerak izango dituzte». Esaldia Iñigo Urresti Bieba Bizkaiko eraikuntza enpresen patronaleko idazkari nagusiarena da. 2021eko balantzea egitean argi gorria piztu du, hilabete gutxiko tartean obren kostua...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210282/ertzaintzak-emakume-migrante-baten-aurka-erabilitako-biolentzia-arrazista-salatu-dute.htm
Gizartea
Ertzaintzak emakume migrante baten aurka erabilitako «biolentzia arrazista» salatu dute
2018an Ertzaintzak boliviar jatorriko emakume bati egindako erasoa salatu du Bizkaiko SOS Arrazakeriak Eusko Legebiltzarrean. Andrearen aurkako zazpi urteko espetxe-zigor eskaera bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Ertzaintzak emakume migrante baten aurka erabilitako «biolentzia arrazista» salatu dute. 2018an Ertzaintzak boliviar jatorriko emakume bati egindako erasoa salatu du Bizkaiko SOS Arrazakeriak Eusko Legebiltzarrean. Andrearen aurkako zazpi urteko espetxe-zigor eskaera bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Ertzaintzak emakume migrante baten aurka erabilitako «indarkeria arrazista» salatu du Bizkaiko SOS Arrazakeria taldeak Eusko Legebiltzarrean. Alba Garcia Martin eta Sara Nicholson Mendieta Bizkaiko SOS Arrazakeriak-eko bozeramaileek eta Agatha Libano abokatuak agerraldia egingo dute gaur arratsaldean Eusko Legebiltzarr...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210283/bilboko-aste-nagusia-ohi-bezala-egin-nahi-du-udalak.htm
Bizigiro
Bilboko Aste Nagusia ohi bezala egin nahi du udalak
Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean, Juan Mari Aburto hiribilduko alkateak adierazi du jaiak prestatzen hasita daudela, eta asmoa dela «betikoak» izan daitezela.
Bilboko Aste Nagusia ohi bezala egin nahi du udalak. Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean, Juan Mari Aburto hiribilduko alkateak adierazi du jaiak prestatzen hasita daudela, eta asmoa dela «betikoak» izan daitezela.
«Asmoa da aurtengo Aste Nagusia beti ezagutu dugun modukoa izatea». Hala adierazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Bizkaia Irratia hedabideko elkarrizketa batean, goizean. Jakinarazi du udala jaiak prestatzen ari dela, eta, pandemia bukatu ez den arren, asmoa dela ospakizunek betiko itxura izatea. Inauteriak «posi...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210284/argindarraren-bezak-10ean-jarraituko-du-gutxienez-ekainaren-30era-arte.htm
Ekonomia
Argindarraren BEZak %10ean jarraituko du gutxienez ekainaren 30era arte
Urteko preziorik garestiena izango du bihar argindarrak merkatu arautuan daudenentzat: 341 euro megawatt-ordua.
Argindarraren BEZak %10ean jarraituko du gutxienez ekainaren 30era arte. Urteko preziorik garestiena izango du bihar argindarrak merkatu arautuan daudenentzat: 341 euro megawatt-ordua.
Luzatzen ari da energia garestiaren aroa, eta Ukrainako gerrak are gehiago luzatzeko arriskua handitu du. Horren ondorioz, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du herritarren argindar faktura txikitzeko neurriek gutxienez ekainaren 30era arte iraungo dutela. Horien artean neurririk esanguratsuena d...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210285/eajk-premiatzat-jo-du-erronka-demografikoari-erantzutea.htm
Politika
EAJk premiatzat jo du «erronka demografikoari» erantzutea
Kontziliazioaz, gazteen emantzipazioaz, aniztasunaz eta etorkinen integrazioaz jardun dute jeltzaleek, Entzunez Eraiki egitasmoko mintegi batean. Demografiaren joerei «baikor» erreparatzeko eskatu du Amand Blanes UABeko ikerlariak, baita biztanleen zahartzeari ere.
EAJk premiatzat jo du «erronka demografikoari» erantzutea. Kontziliazioaz, gazteen emantzipazioaz, aniztasunaz eta etorkinen integrazioaz jardun dute jeltzaleek, Entzunez Eraiki egitasmoko mintegi batean. Demografiaren joerei «baikor» erreparatzeko eskatu du Amand Blanes UABeko ikerlariak, baita biztanleen zahartzeari ...
EAJk «Euskadiko erronka demografikoari eta gizarte trantsizioari» buruz eztabaidatu du gaur goizean, Hernaniko Orona Ideo Berrikuntza Gunean (Gipuzkoa). Alderdiak Sabino Arana fundazioarekin batera abian jarritako Entzunez Eraiki egitasmoaren barnean antolatu dute mintegia, zeinak helburu baitu «gizartearekin konektatz...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210286/yvan-colonna-korsikar-presoa-oso-larri-dago-espetxean-jipoitua-izan-ondoren.htm
Mundua
Yvan Colonna korsikar presoa oso larri dago, espetxean jipoitua izan ondoren
Patioan jipoitu dute, eta larri dago. Arnasgailu bat jarri diote. Hedabide batzuek hil egin dela zabaldu dute, baina presoaren abokatuak gezurtatu egin du hori.
Yvan Colonna korsikar presoa oso larri dago, espetxean jipoitua izan ondoren. Patioan jipoitu dute, eta larri dago. Arnasgailu bat jarri diote. Hedabide batzuek hil egin dela zabaldu dute, baina presoaren abokatuak gezurtatu egin du hori.
Yvan Colonna korsikar presoa oso larri dago, espetxeko patioan beste preso batek jipoitu ostean. Arlesko kartzelan (Okzitania) bizi guztiko espetxe zigorra ari da betetzen Claude Erignac prefetaren hilketagatik (1998), eta hiri horretako ospitalean dago oraintxe. Le Parisien egunkariaren arabera, arnasgailu bat jarri ...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210287/laquozaintza-sistema-publiko-batraquo-eskatuko-dute-feministek-bilbon.htm
Gizartea
«Zaintza sistema publiko bat» eskatuko dute feministek Bilbon
Emakumeen Nazioarteko Egunera begira, mugimendu feminista «indartzera» ere deituko du Bilbo Feminista Saretzen plataformak.
«Zaintza sistema publiko bat» eskatuko dute feministek Bilbon. Emakumeen Nazioarteko Egunera begira, mugimendu feminista «indartzera» ere deituko du Bilbo Feminista Saretzen plataformak.
«Zaintza sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa» eskatuko dute feministek Bilbon datorren asteartean, eta mugimendu feminista «aldaketarako eta borrokarako indar» gisa berretsiko dute. BFS Bilbo Feminista Saretzen plataformak gaur jakinarazi duenez, Antolakuntza feministaz zaintza sistema publikoa borrokatu! le...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210288/nbek-uste-du-lau-milioi-ukrainarrek-utziko-dutela-herrialdea.htm
Mundua
NBEk uste du lau milioi ukrainarrek utziko dutela herrialdea
Milioi bat ukrainarrek baino gehiagok utzi dute herrialdea dagoeneko. UNHCRk 1.500 milioi euro eskatu ditu «mendeko errefuxiatu krisi handienari» erantzun ahal izateko.
NBEk uste du lau milioi ukrainarrek utziko dutela herrialdea. Milioi bat ukrainarrek baino gehiagok utzi dute herrialdea dagoeneko. UNHCRk 1.500 milioi euro eskatu ditu «mendeko errefuxiatu krisi handienari» erantzun ahal izateko.
Ukrainako iheslariak artatzeko plana ontzen ari da UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria. Egunotan jakinarazi duenez, kalkulatzen dute lau milioi herritarrek utziko dutela herrialdea hurrengo hilabeteetan, abuztura arte. Ukrainako biztanleria osoaren %10 litzateke hori, eta iheslari horietatik erdiei baino ...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210289/ilharren-ahate-hiltze-bat-eragotzi-du-elbk.htm
Gizartea
Ilharren ahate hiltze bat eragotzi du ELBk
150 bat herritar elkartu dira, laborarien sindikatuak deituta, Pirinio Atlantikoetako departamenduko higiene zerbitzuetako kamioia etxaldera sartzen ez uzteko.
Ilharren ahate hiltze bat eragotzi du ELBk. 150 bat herritar elkartu dira, laborarien sindikatuak deituta, Pirinio Atlantikoetako departamenduko higiene zerbitzuetako kamioia etxaldera sartzen ez uzteko.
ELB sindikatuak deituta, 150 lagun inguru bildu dira Ilharreko Bidarteberria etxaldean (Nafarroa Beherea), bertako ahateak hiltzea oztopatzeko. 16:00 aldera iritsi dira Pirinio Atlantikoetako administrazioko teknikaria, baina herritarrek ez diote utzi etxaldera hurbiltzen. Tentsio momentu batzuen ondotik, gibel egitea ...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210290/berria-erremonte-txapelketa-2022-aurkeztu-da-galarretan-etorkizuneko-erremontistekin.htm
Kirola
Berria Erremonte Txapelketa 2022 aurkeztu da Galarretan etorkizuneko erremontistekin
Sei bikotek jokatuko dute eta bi multzotan banatuak. Multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira finalerdietara.
Berria Erremonte Txapelketa 2022 aurkeztu da Galarretan etorkizuneko erremontistekin. Sei bikotek jokatuko dute eta bi multzotan banatuak. Multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira finalerdietara.
Berria Erremonte Txapelketa aurkeztu zen Galarretan. Aurtengo txapelketa sei bikotek osatuko dute eta etorkizuneko erremontistentzat dago zuzendua, baita gaur egunean puntan dabiltzen hainbat pilotarirentzat. Sei bikoteak ondorengoak dira: Susperregi-Zubiri, Urrutia II-Labaka, Goikoetxea V-Odei, Loitegi-Zaldua I, Alda...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210291/feijook-ppko-presidente-izateko-hautagaitza-aurkeztuko-du.htm
Mundua
Feijook PPko presidente izateko hautagaitza aurkeztuko du
Galiziako presidentearen esanetan, «presaz, baina ondo hausnartutako» erabakia izan da, eta nabarmendu du «guztiz bateragarria» dela Xuntako eta alderdiko presidente izatea.
Feijook PPko presidente izateko hautagaitza aurkeztuko du. Galiziako presidentearen esanetan, «presaz, baina ondo hausnartutako» erabakia izan da, eta nabarmendu du «guztiz bateragarria» dela Xuntako eta alderdiko presidente izatea.
Azken asteetako zurrumurrua baieztatu da. Galiziako Xuntako buru Alberto Nuñez Feijook Alderdi Popularreko presidente izateko hautagaitza aurkeztuko du. Azaldu duenez, PPko presidentegai izateko erabakia «presaz, baina ondo hausnartuta» hartu du. «Umiltasunez eta konbentzimenduz, nire herrialdearen zerbitzura jartzeko ...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210293/euskal-pen-klubak-eskatu-du-gerra-ez-erabiltzeko-adierazpen-askatasuna-murrizteko.htm
Kultura
Euskal PEN klubak eskatu du gerra ez erabiltzeko adierazpen askatasuna murrizteko
Urtzi Urrutikoetxea ordezkariak adierazi du Ukrainako kideekin harremanetan daudela, eta, besteak beste, Polonian atxilotuta dagoen Pablo Gonzalez kazetari euskal herritarra gogoratu du.
Euskal PEN klubak eskatu du gerra ez erabiltzeko adierazpen askatasuna murrizteko. Urtzi Urrutikoetxea ordezkariak adierazi du Ukrainako kideekin harremanetan daudela, eta, besteak beste, Polonian atxilotuta dagoen Pablo Gonzalez kazetari euskal herritarra gogoratu du.
Euskal PEN klubak nazioarteko agintariei dei egin die Ukrainako gerra ez erabiltzeko aitzakia gisa adierazpen askatasuna murrizteko. Urtzi Urrutikoetxea ordezkariarekin mintzatu da BERRIA. Urrutikoetxeak eta Laura Mintegik hitz egin dute asteazken iluntzean, eta azken egunotan Errusia zigortzeko asmoz hartu diren hainb...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210294/kalitateak-ondutako-garaipena.htm
Kirola
Kalitateak ondutako garaipena
Realak irabazi egin du Son Moixen, Silvaren eta Merinoren golei esker. Txuri-urdinak Europako postuetara itzuli dira, eta puntu bakarrera dute Txapeldunen Liga.
Kalitateak ondutako garaipena. Realak irabazi egin du Son Moixen, Silvaren eta Merinoren golei esker. Txuri-urdinak Europako postuetara itzuli dira, eta puntu bakarrera dute Txapeldunen Liga.
Realak bost partida egin ditu etxetik kanpo irabazi gabe, baina Anoetatik urrun lortutako garaipenen bidera itzuli da Mallorcan irabazita. Talde txuri-urdina aise gailendu da, eta Europako postuetan da berriz ere. Seigarren postuan kokatu da, eta puntu bakarrera du Txapeldunen Liga. Donostiarrek kalitatearen izenean i...
2022-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/210295/finalik-gabe-geratu-da-athletic.htm
Kirola
Finalik gabe geratu da Athletic
Athleticek ez du jokatuko Espainiako Kopako finala, galdu egin baitu Valentzian (1-0) finalerdien itzulikoan. Oso baliabide gutxi erakutsi dute zuri-gorriek, ezustean.
Finalik gabe geratu da Athletic. Athleticek ez du jokatuko Espainiako Kopako finala, galdu egin baitu Valentzian (1-0) finalerdien itzulikoan. Oso baliabide gutxi erakutsi dute zuri-gorriek, ezustean.
Athletic ez da Espainiako Kopako finalean izango. Ez du hirugarren aldiz segidan jokatuko final hori. Eta merezi ere ez, ezer gutxi egin zuelako atzo Valentzian. Finalerdietako bi partidetan ez da gai izan aurkariari irabazteko: etxean berdindu, eta atzo galdu. Inork espero ez zuenean, aspaldiko partidarik eskasena jok...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210320/korridore-humanitarioak-irekitzea-adostu-dute-errusiak-eta-ukrainak-bigarren-negoziazio-saioan.htm
Mundua
Korridore humanitarioak irekitzea adostu dute Errusiak eta Ukrainak bigarren negoziazio saioan
Ukrainako gerrak astebete egin du gaur. Errusiak erasoaldiarekin jarraitzen du, eta jakinarazi du Kherson kontrolpean duela. Kieven eta Kherkoven eraso egiten ari da oraindik ere. Errefuxiatuak milioi bat dira jada, UNHCR-ren arabera.
Korridore humanitarioak irekitzea adostu dute Errusiak eta Ukrainak bigarren negoziazio saioan. Ukrainako gerrak astebete egin du gaur. Errusiak erasoaldiarekin jarraitzen du, eta jakinarazi du Kherson kontrolpean duela. Kieven eta Kherkoven eraso egiten ari da oraindik ere. Errefuxiatuak milioi bat dira jada, UNHCR-re...
* NBEren Batzar Nagusiak Ukrainaren inbasioa gaitzetsi du * Amagoia Mujika Tolaretxipi, berriemaile bereziaren kronika: 'Ukrainarrak, poloniarren babesean' * Lavrovek Bideni esan dio mundu gerra dela zigorren alternatiba * Euskal PEN klubak eskatu du gerra ez erabiltzeko adierazpen askatasuna murrizteko
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210321/eusko-legebiltzarrak-berdintasun-lege-berria-onartu-du.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak Berdintasun Lege berria onartu du
EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk aldeko botoa eman dute, EH Bildu eta PP+C’s abstenitu egin dira, eta Voxek kontra bozkatu du. 2005eko legea berritu du arauak, eta indarkeria matxistaren alorrean aldaketak jasotzen ditu.
Eusko Legebiltzarrak Berdintasun Lege berria onartu du. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk aldeko botoa eman dute, EH Bildu eta PP+C’s abstenitu egin dira, eta Voxek kontra bozkatu du. 2005eko legea berritu du arauak, eta indarkeria matxistaren alorrean aldaketak jasotzen ditu.
Eusko Legebiltzarrak adostasun zabalarekin onartu du EAEko Berdintasun Lege berria: aurkako boto bakarra izan du, Vox taldearena. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk legearen alde bozkatu dute (46 boto), eta EH Bilduk eta PP+C’s-k abstentziora jo dute (27 boto). Nazioarteko hitzarmenetara egokitzeko asmoz abiatu z...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210322/amagoia-mujikaren-kronika-katalanez-eta-galegoz-argitaratu-dute-vilaweb-eta-nos-diario-hedabideek.htm
Mundua
Amagoia Mujikaren kronika katalanez eta galegoz argitaratu dute 'Vilaweb' eta 'Nòs Diario' hedabideek
BERRIAk bi hedabide horiekin duen elkarlan hitzarmenaren barruan argitaratu dute.
Amagoia Mujikaren kronika katalanez eta galegoz argitaratu dute 'Vilaweb' eta 'Nòs Diario' hedabideek. BERRIAk bi hedabide horiekin duen elkarlan hitzarmenaren barruan argitaratu dute.
Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko zuzendariordea Polonia eta Ukraina arteko mugan dago egunotan. Handik bertatik ari da ematen Ukrainako errefuxiatuen berri, eta bertan egin duen lehen kronikak oihartzuna izan du beste hedabide batzuetan. Esate baterako,Vilaweb eta Nòs Diario hedabideek katalanez eta galegoz argitara...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210323/bertan-behera-gelditu-da-joe-jacksonek-donostian-eman-behar-zuen-kontzertua.htm
Kultura
Bertan behera gelditu da Joe Jacksonek Donostian eman behar zuen kontzertua
Apirilaren 26an jo behar zuen musikari ingelesak Viktoria Eugenia antzokian.
Bertan behera gelditu da Joe Jacksonek Donostian eman behar zuen kontzertua. Apirilaren 26an jo behar zuen musikari ingelesak Viktoria Eugenia antzokian.
Donostia Kulturak gaur goizean eman du albistea. Joe Jackson (Burton upon Trent, Ingalaterra, 1954) abeslari eta musikariak apirilaren 26an Viktoria Eugenia antzokian eman behar zuen kontzertua bertan behera gelditu da. Horrenbestez, sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko dute sarreren dirua. 1970eko ham...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210324/gasaren-eta-petrolioaren-garestitzeak-ez-du-etenik.htm
Ekonomia
Gasaren eta petrolioaren garestitzeak ez du etenik
Maximo historikoetan kokatu dira gaur, eta aurreikusten da hala eutsiko diotela denbora luzez. Errusiako ontziei Europako uretan nabigatzen utzi edo ez aztertzen ari da EB.
Gasaren eta petrolioaren garestitzeak ez du etenik. Maximo historikoetan kokatu dira gaur, eta aurreikusten da hala eutsiko diotela denbora luzez. Errusiako ontziei Europako uretan nabigatzen utzi edo ez aztertzen ari da EB.
Apirilean entregatzekoa den gas naturalaren prezioa gora doa, eta ostegun honetan 195 eurora iritsi da megawatt-ordua (MWh) Herbehereetako TTF merkatuan, Europako merkatu nagusian. Prezio hori maximo historikoa da. Gauza bera gertatu da Brent petrolio upelaren prezioarekin: 2013tik garestien ordaindu da gaur: 120 dolar...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210325/aurrez-aurreko-108000-errenta-aitorpen-egin-ahal-izateko-prestatu-da-bizkaia.htm
Ekonomia
Aurrez aurreko 108.000 errenta aitorpen egin ahal izateko prestatu da Bizkaia
Lea-Artibain eta Arratian ez da bulegorik egongo horretarako. Apirilaren 4an hasiko da kanpaina.
Aurrez aurreko 108.000 errenta aitorpen egin ahal izateko prestatu da Bizkaia. Lea-Artibain eta Arratian ez da bulegorik egongo horretarako. Apirilaren 4an hasiko da kanpaina.
Bizkaiko Aldundiak errenta aitorpena aurrez aurre egiteko baliabideak indartu ditu aurtengo kanpainarako. Iazko kritiken ondoren, hamar bulego atonduko ditu, eta 126 langile bideratu jardun horretara, iaz baino 53 gehiago. Aurrez aurreko 108.000 aitorpen egiteko ahala duela iritzi dio. Baliabideen zabaltze horrek, bain...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210326/frantziako-gobernuak-txertatze-ziurtagiria-kenduko-du-martxoaren-14an.htm
Gizartea
Frantziako Gobernuak txertatze ziurtagiria kenduko du martxoaren 14an
Ziurtagiria erakustea beharrezkoa zen leku gehienetan, ez da maskara erabili beharko, garraio publikoetan eta osasun egituretan salbu.
Frantziako Gobernuak txertatze ziurtagiria kenduko du martxoaren 14an. Ziurtagiria erakustea beharrezkoa zen leku gehienetan, ez da maskara erabili beharko, garraio publikoetan eta osasun egituretan salbu.
Txertatze ziurtagiria ez dute gehiago erakutsi beharko Ipar Euskal Herriko herritarrek martxoaren 14tik goiti. Frantziako lehen ministro Jean Castexek iragarri du neurria, Frantziako telebistan egindako agerraldi batean, goizean. Hala, leku publikoetara sartzeko ez da baitezpadakoa izanen txertaketa pauta osoa egina iz...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210327/traktoreek-eta-laborariek-hartu-dute-irunea.htm
Ekonomia
Traktoreek eta laborariek hartu dute Iruñea
Nafarroako EHNEk, UAGNk eta elikagai arloko kooperatibek deitutako manifestazioan milaka pertsona elkartu dira. Lehen sektorearekiko «errespetua» eskatu dute, eta bete dadila Elikagai Katearen Legea
Traktoreek eta laborariek hartu dute Iruñea. Nafarroako EHNEk, UAGNk eta elikagai arloko kooperatibek deitutako manifestazioan milaka pertsona elkartu dira. Lehen sektorearekiko «errespetua» eskatu dute, eta bete dadila Elikagai Katearen Legea
Aldarrikapen sorta batekin heldu dira Nafarroako hiriburura, baina ororen gainetik «errespetua» eskatu dute. Eguerdian, Fermin Gorriti Nafarroako EHNEko koordinatzaile nagusiak, Felix Bariain UAGNko idazkari nagusiak eta Jose Maria Martinez UCAN kooperatiba elkarteko buruak agiri bat helarazi diote Jose Luis Arasti Esp...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210328/ukrainako-mugan-harrera-beroa-errefuxiatuei.htm
Mundua
Ukrainako mugan, harrera «beroa» errefuxiatuei
Chelmeko baptisten eliza aterpetxe bilakatu da egunotan, errefuxiatuei harrera egiteko. Hirurogei bat boluntario ari dira lanean, eta 220 ohe dituzte. Iheslariak «oso eskertuta» daude herrian izan duten harrerarekin.
Ukrainako mugan, harrera «beroa» errefuxiatuei. Chelmeko baptisten eliza aterpetxe bilakatu da egunotan, errefuxiatuei harrera egiteko. Hirurogei bat boluntario ari dira lanean, eta 220 ohe dituzte. Iheslariak «oso eskertuta» daude herrian izan duten harrerarekin.
Eliza Baptista etxeen artean ia bereizten ez den adreiluzko eraikin bat da Chelmen (Polonia), Ukrainako mugatik 26 kilometrora. Joan den igandean eman zuten azken meza. Ordurako 60 bat ohe prestatuak zituzten, elizaren beste gela batzuetan, baina astelehenean aulki guztiak-eta baztertzea erabaki zuten, mugaren bestalde...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210329/artolazabalek-espainiako-estatuari-eskatu-dio-autokritika-egiteko-eta-martxoaren-3ko-agiriak-desklasifikatzeko.htm
Politika
Artolazabalek Espainiako Estatuari eskatu dio «autokritika» egiteko eta Martxoaren 3ko agiriak desklasifikatzeko
Biktimen oroimenezkoa legealdi honetan amaitzea espero dutela esan du Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta horretan memoria elkarteek ahotsa bai baina erabakitzeko gaitasunik ez dutela izango. Adostutakoa urratu izana aurpegiratu dio Martxoak 3 elkarteak. Eusko Legebiltzarrak Martin Vil...
Artolazabalek Espainiako Estatuari eskatu dio «autokritika» egiteko eta Martxoaren 3ko agiriak desklasifikatzeko. Biktimen oroimenezkoa legealdi honetan amaitzea espero dutela esan du Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta horretan memoria elkarteek ahotsa bai baina erabakitzeko gaitasuni...
Martxoaren 3ko biktimek Gasteizko Zaramaga auzoan duten oroigarria lorez bete dute eguerdian alderdi politikoek, nork bere aldetik, sarraskiaren 46. urteurrenean. Eusko Jaurlaritzak ere jarri du berea. Beatriz Artolazabal Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, horren ostean, adierazi du gaurko egunak «estatuak» ...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210330/artolazabalek-adierazi-du-ukrainatik-irtendako-lehen-herritarrak-iritsi-direla-euskal-herrira.htm
Gizartea
Artolazabalek adierazi du Ukrainatik irtendako lehen herritarrak iritsi direla Euskal Herrira
Eusko Jaurlaritzaren arabera, «modu indibidualizatuan» heltzen ari dira, eta haiek hartzeko «konpromiso sendoa» du erakundeak. Bakartxo Tejeriak Errusiaren jarrera gaitzetsi du.
Artolazabalek adierazi du Ukrainatik irtendako lehen herritarrak iritsi direla Euskal Herrira. Eusko Jaurlaritzaren arabera, «modu indibidualizatuan» heltzen ari dira, eta haiek hartzeko «konpromiso sendoa» du erakundeak. Bakartxo Tejeriak Errusiaren jarrera gaitzetsi du.
Ukrainatik ihesi atera diren hainbat herritar iritsi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen arabera, «modu indibidualizatuan» heldu dira. Halere, gehitu du gehiago jasotzeko prestatzen ari dela erakundea. EB Europako Batasuna...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210331/gas-kontratu-gehiagorik-ez-sinatzea-eta-zentral-nuklearrak-indartzea-iearen-proposamena.htm
Ekonomia
Gas kontratu gehiagorik ez sinatzea eta zentral nuklearrak indartzea, IEAren proposamena
Errusiako gasarekiko mendekotasuna murrizteko neurriak aztertuko dituzte Europako estatuburuek datorren astean.
Gas kontratu gehiagorik ez sinatzea eta zentral nuklearrak indartzea, IEAren proposamena. Errusiako gasarekiko mendekotasuna murrizteko neurriak aztertuko dituzte Europako estatuburuek datorren astean.
Ostegun honetan, Nazioarteko Energia Agentziak (IEA) plan bat aurkeztu dio Europako Batasunari Errusiako gasarekiko mendekotasuna murrizteko: urtebetean gutxitzeko egun erosten dionaren heren bat. Planak, lehenik eta behin, Errusiarekin beste hornidura kontraturik ez sinatzea aurreikusten du; alegia, indarrean daudenak...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210332/bielorrusian-elkartu-dira-errusiako-eta-ukrainako-ordezkariak.htm
Mundua
Bielorrusian elkartu dira Errusiako eta Ukrainako ordezkariak
Atzerapen batzuen ostean, 16:00 aldera hasi dute bilera. Bi aldeak elkarrekin mahaiaren bueltan eseri diren bigarren aldia da.
Bielorrusian elkartu dira Errusiako eta Ukrainako ordezkariak. Atzerapen batzuen ostean, 16:00 aldera hasi dute bilera. Bi aldeak elkarrekin mahaiaren bueltan eseri diren bigarren aldia da.
Bresteko eskualdean elkartu dira bi aldeak, Bielorrusian. Poloniako mugaren ondo-ondoan dago hiri hori, eta Ukrainako muga hegoaldera dauka, 50 bat kilometrora. Errusiako ordezkariak atzo gauaz geroztik daude Bielorrusian, eta bilera atzeratzea leporatu diete Ukrainako ordezkariei. Berez, asteazken iluntzean ziren bile...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210333/euskal-herriko-ibai-guztien-arroak-produktu-kimikoekin-kutsatuta-daudela-ohartarazi-dute.htm
Gizartea
Euskal Herriko ibai guztien arroak produktu kimikoekin kutsatuta daudela ohartarazi dute
Uren kutsaduraren ondorioez ohartarazi du Ekologistak Martxan elkarteak. Azaldu dutenez, ekosistemari eta faunari eragiteaz gain, giza osasunari ere eragiten dio.
Euskal Herriko ibai guztien arroak produktu kimikoekin kutsatuta daudela ohartarazi dute. Uren kutsaduraren ondorioez ohartarazi du Ekologistak Martxan elkarteak. Azaldu dutenez, ekosistemari eta faunari eragiteaz gain, giza osasunari ere eragiten dio.
Industria petrokimikoko substantziak eta nekazaritzarako pestizidak aurkitu dituzte Euskal Herriko ibai guztietan; baita disruptore endokrinoak ere. Erakunde ofizialek kutsatzaile kimikoen inguruan 2019an egindako analisiei erreparaturik Ekologistak Martxan elkarteak argitaratutako txosten batean ageri dira datuok. Be...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210334/ppcs-ek-gazteleraz-nahiz-euskaraz-ikasi-ahal-izatea-eskatu-du.htm
Gizartea
PP+C’s-ek gazteleraz nahiz euskaraz ikasi ahal izatea eskatu du
PP+C’s-ek 30 zuzenketa baino gehiago aurkeztuko dizkio hezkuntza itunerako testuari. Bihar amaituko da hezkuntza eragileek eta alderdiek ekarpenak egiteko epea.
PP+C’s-ek gazteleraz nahiz euskaraz ikasi ahal izatea eskatu du. PP+C’s-ek 30 zuzenketa baino gehiago aurkeztuko dizkio hezkuntza itunerako testuari. Bihar amaituko da hezkuntza eragileek eta alderdiek ekarpenak egiteko epea.
Bihar beste urrats bat egingo dute Eusko Legebiltzarrean hezkuntza akordioa erdiesteko bidean: horretarako aurkeztutako lehen testuari hezkuntza eragileek eta alderdiek zuzenketak egiteko epea amaituko da. PP+C’s-ek gaur jakinarazi du zein diren haien ekarpenak, koalizioko legebiltzarkide Carmelo Barriok eta Jose Manue...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210335/klusterretan-alarma-piztu-da-gerraren-ondorioak-orokorrak-izaten-ari-dira.htm
Ekonomia
Klusterretan alarma piztu da: gerraren «ondorioak orokorrak» izaten ari dira
Bilboko portuan, Errusiarekin aritzen diren bi ontzi konpainietako batek jarduera utzi du. CENek dio EBko Susperraldi Plana ere jokoan dela.
Klusterretan alarma piztu da: gerraren «ondorioak orokorrak» izaten ari dira. Bilboko portuan, Errusiarekin aritzen diren bi ontzi konpainietako batek jarduera utzi du. CENek dio EBko Susperraldi Plana ere jokoan dela.
Hego Euskal Herriko industria oso kezkaturik dago gerra eragiten ari den egoerarekin, eta ez dago duda handirik neurri bereziak hartu beharko direla. Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiarekin elkartu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako klusterrak, eta argi esan diote bete-betean eragiten dietela ge...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210336/martxoaren-3ko-langileen-borroka-goratu-eta-egungoekin-lotu-dute-gasteizen.htm
Politika
Martxoaren 3ko langileen borroka goratu, eta egungoekin lotu dute Gasteizen
Memoria «justizia sozialaren aldeko borroka guztietan« islatzen dela azpimarratu du Martxoak 3 elkarteak. Biktimek Artolazabali egotzi diote adostu zutena urratu duela oroimenezkoaren aferan. Eusko Legebiltzarrak Martin Villa ikertzeko eskatu du, PSE-EE, PP eta VOXek kontra bozkatu arren.
Martxoaren 3ko langileen borroka goratu, eta egungoekin lotu dute Gasteizen. Memoria «justizia sozialaren aldeko borroka guztietan« islatzen dela azpimarratu du Martxoak 3 elkarteak. Biktimek Artolazabali egotzi diote adostu zutena urratu duela oroimenezkoaren aferan. Eusko Legebiltzarrak Martin Villa ikertzeko eskatu ...
Justizia eta aitortza eskea gailendu dira Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurreneko ekitaldietan, Gasteizen, baina duela 46 urte hildako bost langileen borrokak ere ozen egin du oihartzun; batez ere, iluntzeko mobilizazioan. «Memoriak» bai, baina «eraildako senide eta kideen askatasun ametsak» ere «bizirik» dirauela, ho...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210337/macronek-ofizial-egin-du-hautagai-izango-dela-presidentetzarako-bozetan.htm
Mundua
Macronek ofizial egin du hautagai izango dela presidentetzarako bozetan
Frantziako estatuburuak eskutitz baten bidez eskatu die herritarrei «beste agintaldi baterako konfiantza» emateko apirileko hauteskundeetan.
Macronek ofizial egin du hautagai izango dela presidentetzarako bozetan. Frantziako estatuburuak eskutitz baten bidez eskatu die herritarrei «beste agintaldi baterako konfiantza» emateko apirileko hauteskundeetan.
Emmanuel Macronentzat, hilabeteotako jakinarazpenik garrantzitsuena izan behar zuenak azkenean ez du halako estatusik izan. Koronabirusaren pandemiak, batetik, eta Errusiaren Ukrainako inbasioak, bestetik; bi gertakari garrantzitsu horiek erabat baldintzatu dute Frantziako presidentearen agenda eta, horrekin batera, ga...
2022-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/210338/espioitza-egotzi-diote-pablo-gonzalez-kazetariari.htm
Mundua
«Espioitza» egotzi diote Pablo Gonzalez kazetariari
Poloniako Rzesow hirian atxilotuta dago, haren abokatuak jakinarazi duenez.
«Espioitza» egotzi diote Pablo Gonzalez kazetariari. Poloniako Rzesow hirian atxilotuta dago, haren abokatuak jakinarazi duenez.
Poloniako Rzesow hirian dago Pablo Gonzalez kazetaria, behin-behineko espetxealdian, Espainiak Polonian duen kontsulatuak Gonzalo Boye haren abokatuari jakinarazi dionez.«Espioitza delitua» egotzi diote Gonzalezi, Poloniako Kode Penalaren 130.1 artikuluan oinarrituta, Boyek Twitterren jakinarazi duenez. Astelehenean a...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210360/iaeak-esan-du-errusiaren-erasoak-ez-diola-kalterik-egin-zaporizhiako-erreaktoreari.htm
Mundua
IAEAk esan du Errusiaren erasoak ez diola kalterik egin Zaporizhiako erreaktoreari
Zaporizhiako zentral nuklearreko eraikin batek su hartu du bart; jadanik erdietsi dute sutea itzaltzea, eta segurtasuna bermatua dagoela hitzeman dute agintariek. Zentrala Errusiako indar armatuen eskutan dago. Zelenskik «ikara nuklearra» baliatu nahia egotzi dio Putini.
IAEAk esan du Errusiaren erasoak ez diola kalterik egin Zaporizhiako erreaktoreari. Zaporizhiako zentral nuklearreko eraikin batek su hartu du bart; jadanik erdietsi dute sutea itzaltzea, eta segurtasuna bermatua dagoela hitzeman dute agintariek. Zentrala Errusiako indar armatuen eskutan dago. Zelenskik «ikara nuklearr...
* Hondamendi nuklearra arrisku * Amagoia Mujika Tolaretxipi berriemaile bereziaren kronika: Ukrainako mugan, harrera «beroa» errefuxiatuei * Ukrainak eta Errusiak korridore humanitarioak irekitzea adostu dute * NBEren Batzar Nagusiak Ukrainaren inbasioa gaitzetsi du
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210361/astebete-geroago-ezinean.htm
Mundua
Astebete geroago, ezinean
Davidenkok, Sidorenkok eta Onixenkok euren testigantza eman zioten BERRIAri gerra hasi zen egunean. Egoerak okerrera egin du astebetean, baita haien familietan ere.
Astebete geroago, ezinean. Davidenkok, Sidorenkok eta Onixenkok euren testigantza eman zioten BERRIAri gerra hasi zen egunean. Egoerak okerrera egin du astebetean, baita haien familietan ere.
Hasi berria zen orduan gerra Ukrainan, eta jada nabaritzen zitzaien lagundu nahiaren eta ezinaren frontetik aritu beharra. Hangoa hemendik ulertu, lagundu eta babestu nahiaren begirada. Eta joan da astebete, eta okerrera egin du ezinak eta okerrera begiradak. Senitartekoek eta lagunek han jarraitzen dute, eta haiek hem...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210362/epaitegiak-izaskun-lesaka-aske-uztea-onartu-du-baina-prokuradoreak-bertan-behera-utzi-du.htm
Politika
Epaitegiak Izaskun Lesaka aske uztea onartu du, baina prokuradoreak bertan behera utzi du
Bakegileek eta Bake Bideak «terrorismoaren» aurkako prokuradorearen jarrera salatu dute. Jakinarazi dute Kondenak Aplikatzeko Parisko Epaitegiak Izaskun Lesaka presoa aske gelditzeko eskaera onartu zuela asteartean, baina prokuradoreak helegitea jarri zuela eta, beraz, bertan behera utzi dutela baldintzapeko askatasuna...
Epaitegiak Izaskun Lesaka aske uztea onartu du, baina prokuradoreak bertan behera utzi du. Bakegileek eta Bake Bideak «terrorismoaren» aurkako prokuradorearen jarrera salatu dute. Jakinarazi dute Kondenak Aplikatzeko Parisko Epaitegiak Izaskun Lesaka presoa aske gelditzeko eskaera onartu zuela asteartean, baina prokura...
Bakegileek eta Bake Bideak «gogorki» arbuiatu dute «terrorismoaren» aurkako Frantziako prokuradorearen jokabidea, Izaskun Lesaka presoaren baldintzapeko askatasuna eten eta gero. Jakinarazi dutenez, asteartean, Kondenak Aplikatzeko Parisko Epaitegiak Lesakaren askatasun eskaera onartu zuen. Gaur egun, Reauko presondegi...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210363/urkullu-laquoerabakitzeko-eskubideak-elkargune-izan-behar-du-ez-hausturaraquo.htm
Politika
Urkullu: «Erabakitzeko eskubideak elkargune izan behar du, ez haustura»
Lehendakariaren iritziz, autogobernua ezin da «kale itsu» batean sartu. Maddalen Iriartek esan du erabakitzeko eskubidea gauzatzea «premiazkoa» dela, areago krisi egoeran.
Urkullu: «Erabakitzeko eskubideak elkargune izan behar du, ez haustura». Lehendakariaren iritziz, autogobernua ezin da «kale itsu» batean sartu. Maddalen Iriartek esan du erabakitzeko eskubidea gauzatzea «premiazkoa» dela, areago krisi egoeran.
Duela egun batzuk, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi zuen estatus politiko berriari buruzko eztabaidari berriz heltzeko garaia dela. Gaur, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, adierazpen horiei heldu die Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak Urkulluri estatutu berriari buruz galdetzeko. ...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210364/eajk-irabaziko-lituzke-eusko-legebiltzarrerako-hauteskundeak-soziometroaren-arabera.htm
Politika
EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Soziometroaren arabera
Jeltzaleek 31 eserleku lortuko lituzkete; orain duen kopuru bera. Gora egingo lukete EH Bilduk eta PSE-EEk, eta behera PP+C's-ek eta Elkarrekin Podemos-IUk.
EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Soziometroaren arabera. Jeltzaleek 31 eserleku lortuko lituzkete; orain duen kopuru bera. Gora egingo lukete EH Bilduk eta PSE-EEk, eta behera PP+C's-ek eta Elkarrekin Podemos-IUk.
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak boto asmoei buruzko txostena argitaratu du, eta, horren arabera, EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, gaur egun dituen legebiltzarkideei eutsita: 31. Herrialdeetan ez luke aldaketarik izango: bederatzi Araban eskuratuko lituzke, hamabi Biz...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210365/bizkaiko-autoeskoletako-grebak-aurrera-jarraituko-du-beste-astebete.htm
Ekonomia
Bizkaiko autoeskoletako grebak aurrera jarraituko du: beste astebete
Martxoaren 7an, 8an, 9an, 10ean eta 11n egingo dute lanuztea, ELAk deituta.
Bizkaiko autoeskoletako grebak aurrera jarraituko du: beste astebete. Martxoaren 7an, 8an, 9an, 10ean eta 11n egingo dute lanuztea, ELAk deituta.
Gaur emango diote amaiera ELA sindikatuak Bizkaiko autoeskoletan deitutako grebaren bigarren asteari, eta dagoeneko beste lanuzte txanda bat iragarri du sindikatuak, «sektoreko langileek 33 egunez greba egin ondoren patronalaren proposamenik ez dagoelako». Hori dela eta, langileek mobilizazioekin aurrera jarraitzea era...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210366/lsquohola-tiorsquo-delirium-tremensen-kantu-berria.htm
Kultura
‘Hola tio’, Delirium Tremensen kantu berria
Haritz Harregi batu zaie taldera, gitarra jole moduan. Maiatzean kaleratuko dute 'Ordago' izeneko disko berria.
‘Hola tio’, Delirium Tremensen kantu berria. Haritz Harregi batu zaie taldera, gitarra jole moduan. Maiatzean kaleratuko dute 'Ordago' izeneko disko berria.
Iazko azaroan jakinarazi zuen Delirium Tremensek itzulera. Desegin zenetik 30 urte igaro diren honetan itzuliko da taldea agertokietara. Itzulera iragartzeko emandako prentsaurrekoan adierazi zuten disko berri bat kaleratuko zutela aurten, eta hura aurkezteko kontzertu bira ere egingo zutela. Bada, taldea hasi da pixka...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210367/gerrak-hazkunde-iragarpena-okertuko-du-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Gerrak hazkunde iragarpena okertuko du Euskal Herrian
Aurreikuspenak aldatuko dituela jakinarazi du Jaurlaritzak, eta Nafarroak ere eragina espero du. 2021ean, %5,6 handitu zen EAEko BPGa
Gerrak hazkunde iragarpena okertuko du Euskal Herrian. Aurreikuspenak aldatuko dituela jakinarazi du Jaurlaritzak, eta Nafarroak ere eragina espero du. 2021ean, %5,6 handitu zen EAEko BPGa
Ukrainako gerrak eta Errusiari jarritako zigorrek Mendebaldeko ekonomietan ere eragina izango duela ez dute ezkutatu Europako Batasuneko kideek, eta aitortu dute auzitan dagoela 2022rako espero zen hobekuntza nabarmena. Gauza bera espero dute euskal gobernuek ere: Eusko Jaurlaritzak iragarri du hazkunde iragarpena berr...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210368/artolazabalek-dio-jaurlaritza-legea-betetzen-ari-dela-presoen-gradu-aldaketekin.htm
Politika
Artolazabalek dio Jaurlaritza «legea betetzen» ari dela presoen gradu aldaketekin
Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman die motibazio politikoko hamar bat presori, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jakinarazi duenez. Espetxeetako Tratamendu Batzordeak «profesionaltasunez» lan egiten duela esan du.
Artolazabalek dio Jaurlaritza «legea betetzen» ari dela presoen gradu aldaketekin. Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman die motibazio politikoko hamar bat presori, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jakinarazi duenez. Espetxeetako Tratamendu Batzordeak «profesionaltasunez» lan egiten duela e...
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi du Jaurlaritza «legea betetzen» ari dela motibazio politikoko hainbat presori gradu aldaketa ematerakoan. Jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Justizia Zuzendaritzak motibazio politikoko hamar bat presori hirugarren...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210369/imanol-garmendia-izendatuko-dute-euskadiko-arraun-federazioko-presidente.htm
Kirola
Imanol Garmendia izendatuko dute Euskadiko Arraun Federazioko presidente
Melquiades Verdurasek bere hautagaitzari uko egin ondotik, arraunlari donostiarrarena da proposamen bakarra. Garmendiak 30 urte beteko ditu maiatzean; Orion egin du bere ibilbidearen zatirik handiena.
Imanol Garmendia izendatuko dute Euskadiko Arraun Federazioko presidente. Melquiades Verdurasek bere hautagaitzari uko egin ondotik, arraunlari donostiarrarena da proposamen bakarra. Garmendiak 30 urte beteko ditu maiatzean; Orion egin du bere ibilbidearen zatirik handiena.
Euskadiko Arraun Federazioak aurki izango du presidente berria: Imanol Garmendia izendatuko dute. Melquiades Verduras Santurtziko arraunlari ohiak uko egin dio bere hautagaitzari, eta Garmendiarena da erakundea gidatzeko proposamen bakarra. Hortaz, federazioak bazter utzi du martxoaren 7an Eibarren (Gipuzkoa) egin beha...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210370/harrituta-eta-oso-triste-ozeanoa-zeharkatu-zuten-hiru-elur-hontzetako-bat-hil-dela-eta.htm
Bizigiro
«Harrituta eta oso triste», ozeanoa zeharkatu zuten hiru elur hontzetako bat hil dela eta
Azaroan ikusi zuten lehenengoz, Asturiasen. Albaitariek nekropsia egingo diote zergatik hil den zehazteko.
«Harrituta eta oso triste», ozeanoa zeharkatu zuten hiru elur hontzetako bat hil dela eta. Azaroan ikusi zuten lehenengoz, Asturiasen. Albaitariek nekropsia egingo diote zergatik hil den zehazteko.
Hiru elur hontz ikusi zituzten azaro erdialdean Espainia iparraldean: haietako bi –arra eta emea– Asturiasen, eta bestea, Kantabrian. Asturiasko emea duela egun gutxi ikusi zuten Santoñan (Kantabria); azkenekoz, asteazken arratsaldean. Atzo goizean, ordea, hilda aurkitu zuten, azkenekoz ikusi zuten toki berean. Jesus M...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210371/pablo-gonzalez-berehala-askatzeko-eskatu-du-berriako-langile-batzordeak.htm
Gizartea
Pablo Gonzalez «berehala» askatzeko eskatu du BERRIAko langile batzordeak
Aste honetan atxilotu dute Público eta Gara egunkarietako kolaboratzailea, eta, «espioitza delitua» egotzita, behin-behinean espetxeratu dute Rzesown, Polonian.
Pablo Gonzalez «berehala» askatzeko eskatu du BERRIAko langile batzordeak. Aste honetan atxilotu dute Público eta Gara egunkarietako kolaboratzailea, eta, «espioitza delitua» egotzita, behin-behinean espetxeratu dute Rzesown, Polonian.
BERRIAko langile batzordeak ohar kaleratu du Pablo Gonzalez kazetariaren egoeraren inguruan. Aste honetan atxilotu dute Público eta Naiz egunkarietako kolaboratzailea, eta, «espioitza delitua» egotzita, behin-behinean espetxeratu dute Rzesown, Polonian. BERRIAko langile batzordeak, hori ikusirik, Gonzalez «berehala» as...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210372/eajk-eta-pse-eek-hezkuntza-eredu-eleaniztuna-hobetsi-dute.htm
Gizartea
EAJk eta PSE-EEk hezkuntza eredu eleaniztuna hobetsi dute
EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aurkeztu dituzte Hezkuntza Itunerako zirriborroaren zuzenketak. Euskara eta euskal kulturaren transmisioa aipatzen zuten artikuluak egokitu dituzte gehien, eskola publikoaren bultzadarekin batera.
EAJk eta PSE-EEk hezkuntza eredu eleaniztuna hobetsi dute. EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aurkeztu dituzte Hezkuntza Itunerako zirriborroaren zuzenketak. Euskara eta euskal kulturaren transmisioa aipatzen zuten artikuluak egokitu dituzte gehien, eskola publikoaren bultzadarekin batera.
Euskara lehenetsi ordez «bultzatzearen» eta hezkuntzarako eredu eleaniztuna sustatzearen alde egin dute EAJk eta PSE-EEk batera aurkeztu dituzten Hezkuntza Itunerako zuzenketetan. Urardotu egin dute datorren hezkuntza legerako oinarriak jarri nahi dituen itunari buruz berez lausoa zen testua. Honatx aurkeztu dituzten 4...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210373/eak-primarioak-berriz-egitea-galdegin-du-gasteizko-auzitegiak.htm
Politika
EAk primarioak berriz egitea galdegin du Gasteizko Auzitegiak
Maiorga Ramirezen arabera, hamabost egunen buruan hori egin ezean erantzukizun pertsonalak izan ditzake zuzendaritzak. Sektore ofizialak erantzun du otsailaren 19ko Kongresua indarrean dagoela.
EAk primarioak berriz egitea galdegin du Gasteizko Auzitegiak. Maiorga Ramirezen arabera, hamabost egunen buruan hori egin ezean erantzukizun pertsonalak izan ditzake zuzendaritzak. Sektore ofizialak erantzun du otsailaren 19ko Kongresua indarrean dagoela.
Alderdiak antolakunde juridikoak dira, eta, horregatik, estatutuen bidez arautzen dituzte botere talkak eta ideien lehiak. EAn, barne gatazkak alderdiaren araudiko esparrua gainditu du aspalditik, eta epaitegien esku dago bi sektoreen arteko pultsua. Gaur goizean, Maiorga Ramirezek jakinarazi du Gasteizko Lehen Auziald...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210375/nafarroak-seroprebalentzia-proba-egingo-die-2000-laguni-martxoan.htm
Gizartea
Nafarroak seroprebalentzia proba egingo die 2.000 laguni martxoan
Ikerketaren helburua da herritarrek COVID-19aren aurka daukaten immunitatea neurtzea. Nafarroako Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak azterlana onartzen duenean hasiko dira.
Nafarroak seroprebalentzia proba egingo die 2.000 laguni martxoan. Ikerketaren helburua da herritarrek COVID-19aren aurka daukaten immunitatea neurtzea. Nafarroako Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak azterlana onartzen duenean hasiko dira.
Nafarroako Osasun Saila hilabete honetan hasiko da seroprebalentzia ikerketa propio bat egiten. Azterlanaren helburua da herritarrek koronabirusaren aurka duten immunitate maila neurtzea, gaiari buruzko ezagutza eguneratzeko. Horretarako, 2.000 lagun ingururen laginak aztertuko dituzte. Ikerketa Klinikoetarako Batzorde...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210376/hasi-dira-neguko-paralinpiar-jokoak-pekinen.htm
Kirola
Hasi dira Neguko Paralinpiar Jokoak Pekinen
Martxoaren 13ra bitarte, sei kirol izango dira jokoan. Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak debekatu egin die Errusiari eta Bielorrusiari parte hartzea. Ez da euskal kirolaririk ariko.
Hasi dira Neguko Paralinpiar Jokoak Pekinen. Martxoaren 13ra bitarte, sei kirol izango dira jokoan. Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak debekatu egin die Errusiari eta Bielorrusiari parte hartzea. Ez da euskal kirolaririk ariko.
Neguko Paralinpiar Jokoak dituzte orain Pekinen,historiako 24.ak, eta martxoaren 13ra bitarte ariko dira mundu osoko kirolariak. Baina ez parte hartu behar zuten guztiak. Izan ere, Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak debekatu egin die Errusiari eta Bielorrusiari parte hartzea. 46 herrialde ariko dira, seiehun kirolari b...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210377/realari-bartzelona-egokitu-zaio-kopako-final-laurdenetan.htm
Kirola
Realari Bartzelona egokitu zaio Kopako final-laurdenetan
Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, martxoaren 15, 16 edo 17an Zubietan. Bartzelonak ez du partidarik galdu denboraldi honetan, eta zenbaki ikusgarriak pilatzen ari da.
Realari Bartzelona egokitu zaio Kopako final-laurdenetan. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, martxoaren 15, 16 edo 17an Zubietan. Bartzelonak ez du partidarik galdu denboraldi honetan, eta zenbaki ikusgarriak pilatzen ari da.
Inork nahi ez zuen aurkaria egokitu zaio Realari Espainiako Kopako final-laurdenetan: Bartzelona. Zozketa eguerdian egin da Madrilen, eta zoriak bizkar eman dio Natalia Arroyoren taldeari. Kanporaketa norgehiagoka bakarrera jokatuko da, martxoaren 15,16 edo 17an. Gaindituz gero, txuri-urdinek Kopako Lauko Finala jokatu...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210378/zemmourrek-eta-le-penek-ez-dute-sostengurik-eskuratu-iparraldean.htm
Politika
Zemmourrek eta Le Penek ez dute sostengurik eskuratu Iparraldean
Nagusiki Poutouren eta Lassalleren alde egin dute sostengua eman duten Iparraldeko hautetsiek.
Zemmourrek eta Le Penek ez dute sostengurik eskuratu Iparraldean. Nagusiki Poutouren eta Lassalleren alde egin dute sostengua eman duten Iparraldeko hautetsiek.
Gaur bukatu da Frantziako presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu nahi duten hautagaiek lortu sostengua aurkezteko epea. Ipar Euskal Herrian, Jean Lassallek eta Philippe Poutouk eskuratu dute sostengurik handiena, gaur-gaurkoz; kontrara, bakar batek ere ez du Eric Zemmourren edo Marine Le Penen alde egin. Ondoko eg...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210379/zaintza-erdigunera-eramango-du-berriak-igandean.htm
Gizartea
Zaintza erdigunera eramango du BERRIAk igandean
BERRIAk sakon jorratuko du gaia paperean eta webgunean, zenbait elkarrizketaren eta artikuluren bidez.
Zaintza erdigunera eramango du BERRIAk igandean. BERRIAk sakon jorratuko du gaia paperean eta webgunean, zenbait elkarrizketaren eta artikuluren bidez.
Zaintza landuko du BERRIAk igandean, luze eta zabal; izan ere, zaintza jarriko da erdigunean aurtengo Martxoaren 8an. Naia Torrealdai Bilgune Feministako kidearen arabera, 2018ko greban mugimendu feministak lortu zuen, besteak beste, zaintzaren problematika «hainbat alorretan mahai gaineratzea». 2019ko greba, gainera,...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210380/ez-gara-gai-errusiaren-kontra-egiteko-laguntza-behar-dugu.htm
Gizartea
«Ez gara gai Errusiaren kontra egiteko; laguntza behar dugu»
Lutsketik Chelmera etorri dira Tania Korin eta Oksona Dzham iheslari ukrainarrak. Han ez zeuden Kieven edo beste hiri batzuetan bezain gaizki, diotenez, baina aireportuan leherketak izan ziren igandean, eta alde egitea erabaki zuten.
«Ez gara gai Errusiaren kontra egiteko; laguntza behar dugu». Lutsketik Chelmera etorri dira Tania Korin eta Oksona Dzham iheslari ukrainarrak. Han ez zeuden Kieven edo beste hiri batzuetan bezain gaizki, diotenez, baina aireportuan leherketak izan ziren igandean, eta alde egitea erabaki zuten.
Maletan zer sartu ere ez zekitela diote, ez zutela «sekula» pentsatu halakorik gerta zitekeenik. Amazing (ikaragarria) da elkarrizketan gehien errepikatu duten hitza. Tania Korinek 38 urte ditu, eta hiru umeren ama da: «Indartsu nago, beharbada umeak ditudalako. Ama sendo bat behar dute umeek». Beldurtuago nabari zaio ...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210381/atzoko-kantu-aldarrikatzaileak-gaurko-gazteei-utzi-lekukotasuna.htm
Kultura
Atzoko kantu aldarrikatzaileak gaurko gazteei utzi lekukotasuna
Francoren mende kantatzen genuenean Colette Larraburuk idatzi liburuak arrakasta bildu du. Liburuko kantariekin egin aurkezpen-kantaldietara ere jende franko biltzen da.
Atzoko kantu aldarrikatzaileak gaurko gazteei utzi lekukotasuna. Francoren mende kantatzen genuenean Colette Larraburuk idatzi liburuak arrakasta bildu du. Liburuko kantariekin egin aurkezpen-kantaldietara ere jende franko biltzen da.
Duela hogei urte euskal rockari buruzko liburua atera zutelarik, pentsatu zuten euskal kantagintza berria ere aipatu beharko zela egun batez. Orduan, Manex Pagolari elkarrizketa luzea egin zioten, eta Francoren mende kantatzen genuenean (Elkar, 2021) idatzi duelarik, Colette Larraburuk Pagolaren hitz horiek erabili dit...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210382/tabuak-apurtu-ahalduntzeko.htm
Gizartea
Tabuak apurtu, ahalduntzeko
Gipuzkoako zenbait udal eta talde feministak menstruaziorako kopak banatu dituzte asteotan; hilekoaren gaia hizpidera ekartzeaz gain, pobrezia menstrualari aurre egin nahi diote.
Tabuak apurtu, ahalduntzeko. Gipuzkoako zenbait udal eta talde feministak menstruaziorako kopak banatu dituzte asteotan; hilekoaren gaia hizpidera ekartzeaz gain, pobrezia menstrualari aurre egin nahi diote.
«Tabu: jatorri sozial eta morala duen debekua edo gaitzespena». Horrela jasotzen du Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak tabu hitzaren esanahia. Hain zuzen ere, hitz horixe darabilte Gipuzkoako zenbait herritako kide, teknikari eta zinegotzi feministak hilekoari buruz hitz egitean: tabua, estigma. Agerian ez, ezkutuan tra...
2022-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/210383/batelerak-aurten-lehorrean.htm
Kirola
‘Batelerak’, aurten lehorrean
Harrobiko gutxieneko arraunlari kopurura ez dira iritsi, eta horregatik ez da traineru arrosarik egongo udan uretan. Arraunlariek behin-behineko irtenbideak aurkitu dituzte.
‘Batelerak’, aurten lehorrean. Harrobiko gutxieneko arraunlari kopurura ez dira iritsi, eta horregatik ez da traineru arrosarik egongo udan uretan. Arraunlariek behin-behineko irtenbideak aurkitu dituzte.
2014tik 2018ra bitartean, Bizkaiko golkoko ontzirik loriatsuena izan zen Batelerak trainerua. San Juan Koxtape arraun elkarteko emakumeen traineruak bost Emakumeen Traineru Liga poltsikoratu zituen, bata bestearen atzetik, eta urte horietan guztietan Kontxako Bandera ere eskuratu zuten. Sanjuandarren emakumeen traineru...
2022-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/210384/pandemiak-adikzioa-eragin-dezaketen-kontsumoak-handitu-ditu.htm
Gizartea
Pandemiak adikzioa eragin dezaketen kontsumoak handitu ditu
Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateak adikzioen plana onartu du. Prebentzioa eta osasunaren aldeko apustua ditu ardatz. Diagnostikoan ikusi dute ohiko drogen kontsumoa apaldu dela.
Pandemiak adikzioa eragin dezaketen kontsumoak handitu ditu. Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateak adikzioen plana onartu du. Prebentzioa eta osasunaren aldeko apustua ditu ardatz. Diagnostikoan ikusi dute ohiko drogen kontsumoa apaldu dela.
Arrietan, Bakion, Gamiz-Fikan, Laukizen, Meñakan eta Mungian adikzioei aurre egiteko plan berria dute. Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateak onartu duen seigarrena da, eta 2026ra bitartean egongo da indarrean. Aurretik, egoeraren diagnostikoa egin dute eskualdean, eta ikusi dute hainbat kontsumok gora egin dutel...
2022-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/210385/ospitalearen-aukera-hurbilago.htm
Gizartea
Ospitalearen aukera, hurbilago
Elkarrekin Podemos-IU koalizioak akordioa lortu du Durangaldeko osasungintzaren beharrak ikertzeko. Egungo lurralde ereduaren «Bilbozentrismoa» salatu dute.
Ospitalearen aukera, hurbilago. Elkarrekin Podemos-IU koalizioak akordioa lortu du Durangaldeko osasungintzaren beharrak ikertzeko. Egungo lurralde ereduaren «Bilbozentrismoa» salatu dute.
Akordioa erdietsi du Elkarrekin Podemos-IU koalizioak Eusko Legebiltzarrean, Durangaldeko osasungintzaren beharrak aztertzeko. Hasieran, koalizioak proposatu zuen ospitale bat eraikitzea, baina aldaketak egin dizkiote eskaerari, eta alderdi guztiek egin dute azterketaren alde, Vox alderdiak izan ezik. Urtebeteko epean ...
2022-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/210386/astelehenean-zabalduko-dute-3-urteko-umeek-eskolan-izena-emateko-epea.htm
Gizartea
Astelehenean zabalduko dute 3 urteko umeek eskolan izena emateko epea
Nafarroako Gobernuak Ni publikokoa naiz kanpaina hasi du, sare publikoaren alde. NIZE elkarteak, Sortzen-ek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak D eredua lehenetsi dute.
Astelehenean zabalduko dute 3 urteko umeek eskolan izena emateko epea. Nafarroako Gobernuak Ni publikokoa naiz kanpaina hasi du, sare publikoaren alde. NIZE elkarteak, Sortzen-ek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak D eredua lehenetsi dute.
Astelehenean zabalduko dute Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan izena emateko epea Nafarroako ikastetxeetan. Gurasoek ostiralera arte izanen dute izen emateak egiteko aukera, zehazki: martxoaren 7tik 11ra. Hezkuntzako arduradunek sare publikoaren aldeko kanpaina bat abiatu dute, Ni publikokoa naiz le...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210387/aurrerapen-batzuk-aitortu-arren-sindikatuek-protestei-eutsiko-diete-arabako-metalgintzan.htm
Ekonomia
Aurrerapen batzuk aitortu arren, sindikatuek protestei eutsiko diete Arabako metalgintzan
Subrogazioaz hitz egiteko prest azaldu da SEA, eta proposamen bat egiteko eskatu die sindikatuei. LABek uste du grebarako garaia dela.
Aurrerapen batzuk aitortu arren, sindikatuek protestei eutsiko diete Arabako metalgintzan. Subrogazioaz hitz egiteko prest azaldu da SEA, eta proposamen bat egiteko eskatu die sindikatuei. LABek uste du grebarako garaia dela.
Jarrerak urrun jarraitzen dute oraindik Arabako metalgintzan. Patronala eta sindikatuak hirugarren aldiz elkartu dira gaur, Gasteizen, hitzarmena berritzeko negoziazioak hasi zituztenetik, baina huts egin du saioak ostera. Sindikatuen esanetan, aurrerapen txiki batzuk izan badira ere, eskaera nagusiei erantzun gabe jar...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210388/gauza-hauskor-posible-bat.htm
Gizartea
«Gauza hauskor posible bat»
Emausko Trapuketariek mende erdia bete dute Nafarroan; hasieran bezala, pertsonak jarduera ororen erdigunean jartzeko lan egitea dute helburu orain ere. «Sufriarazten digun errealitatea aldatu nahi dugu», laburbildu du Jose Mari Garcia arduradunak. Ekonomia ekologikoaren aitzindari izan dira.
«Gauza hauskor posible bat». Emausko Trapuketariek mende erdia bete dute Nafarroan; hasieran bezala, pertsonak jarduera ororen erdigunean jartzeko lan egitea dute helburu orain ere. «Sufriarazten digun errealitatea aldatu nahi dugu», laburbildu du Jose Mari Garcia arduradunak. Ekonomia ekologikoaren aitzindari izan dir...
“Gure helburua zera da, aurrerantzean ere erran ahal izatea geure proiektua gauza hauskor posible bat dela”. Esaldi horrekin azaldu du Emausko Trapuketarien Nafarroako arduradun Jose Mari Garciak erakunde horren oinarria zein den. Trapuketariek “gizartea eraldatzeko” lan egiten dute, desio duten bertze mundu hori egia ...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210389/50-urte-nafarroan.htm
50 urte Nafarroan
50 urte Nafarroan.
Emausko Trapuketarien bidean, hainbat gertaera izan dira giltzarri Nafarroan: 1972. Hainbat boluntariok lehen azoka antolatu zuten, Iruñean, Santa Luziako etxeetarako dirua biltzeko. 1978. Trapuketarien komunitateak lehendabiziko egoitza lortu zuen: Simona Ene, Iruñean. 1981. Bilketa selektiborako lehen proiektu p...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210390/bidelagun-elkarteak-ximiko-berri-bigarren-eskuko-denda-ireki-du-baztanen.htm
Bidelagun elkarteak Ximiko Berri bigarren eskuko denda ireki du Baztanen
Bidelagun elkarteak Ximiko Berri bigarren eskuko denda ireki du Baztanen.
“Jendearen harrera arrunt ona izan da”. Horixe nabarmendu du Bidelagun elkarteko koordinatzaile Isidro Herguedasek, Iruritan zabaldu duten Ximiko Berri dendari buruz. Bigarren eskuko denda bat da, eta joan den urritik dago martxan. Eskualdean dituzten ontzietan jasotako materiala saltzen dute Ximiko Berrin. “Arropa, o...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210391/solariseko-langileek-greba-utzi-dute-beren-eskaeren-zati-handi-bat-lortuta.htm
Ekonomia
Solariseko langileek greba utzi dute, beren eskaeren zati handi bat lortuta
39 eguneko lanuztea egin ondoren, 135 euro inguruko soldata igoera eskuratu dute. Poloniako autobus enpresa bat da, CAFek 2018an erosi zuena. Sindikatuen arabera, 22 milioiren irabaziak izan zituen iaz.
Solariseko langileek greba utzi dute, beren eskaeren zati handi bat lortuta. 39 eguneko lanuztea egin ondoren, 135 euro inguruko soldata igoera eskuratu dute. Poloniako autobus enpresa bat da, CAFek 2018an erosi zuena. Sindikatuen arabera, 22 milioiren irabaziak izan zituen iaz.
Poloniako Solaris autobus enpresako langileek greba utzi dute, beren eskaeren zati handi bat lortu baitute. CAF taldearen barnean dago enpresa, eta zuzendaritzak eta langileek 650 zlotyko igoera (135 euro) igoera adostu dute 39 eguneko lanuztearen ondoren. Langileek 800 zlotyko igoera eskatzen zuten (176 euro), baina e...
2022-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/210392/euskal-herritik-eslovakiara-abiatu-dira-laguntza-eramatera-eta-ukrainarrak-ekartzera.htm
Gizartea
Euskal Herritik Eslovakiara abiatu dira, laguntza eramatera eta ukrainarrak ekartzera
Goizaldean hasi dute bidea, lau furgonetatan. Materialez gainezka joango dira Ukraina eta Eslovakia arteko mugara; 25 ukrainar ekarri nahi dituzte bueltan.
Euskal Herritik Eslovakiara abiatu dira, laguntza eramatera eta ukrainarrak ekartzera. Goizaldean hasi dute bidea, lau furgonetatan. Materialez gainezka joango dira Ukraina eta Eslovakia arteko mugara; 25 ukrainar ekarri nahi dituzte bueltan.
Ukrainarrei laguntzeko materiala biltzen ari dira hainbat herritan. Ukrainar batzuk Euskal Herrira ekartzeko moduak aztertzen ere bai. Pentsatu, antolatu eta egin. Halaxe egin du egunotan Nergroup enpresen elkarteak. Gaur goizaldean bertan lau furgoneta abiatu dira Euskal Herritik Eslovakia eta Ukraina arteko mugara. 2...
2022-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/210393/merezi-baino-sari-txikiagoa-alavesentzat.htm
Kirola
Merezi baino sari txikiagoa Alavesentzat
Partida oso txukuna jokatu dute arabarrek Sevillaren kontra. Baina puntu batekin konformatu behar izan dute. Lehen zatian oso aukera garbiak izan dituzte aurretik jartzeko. Alavesek goian egindako presioari esker, Sevilla ez da aise moldatu neurketa osoan.
Merezi baino sari txikiagoa Alavesentzat. Partida oso txukuna jokatu dute arabarrek Sevillaren kontra. Baina puntu batekin konformatu behar izan dute. Lehen zatian oso aukera garbiak izan dituzte aurretik jartzeko. Alavesek goian egindako presioari esker, Sevilla ez da aise moldatu neurketa osoan.
Alavesek denboraldiko partidarik txukun eta sendoenetakoa osatu du Sevillaren kontra, Mendizorrotzan. Baina zelaian emandako irudi onak, ez dio balio izan hiru puntuak lortzeko. 0-0 berdindu du, eta bakarrarekin konformatu behar izan du. Sevilla bigarren postuan dagoela kontuan hartuta, puntu ona izan zitekeen. Baina o...
2022-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/210425/errusiak-berriz-hasi-du-erasoaldia.htm
Mundua
Errusiak berriz hasi du erasoaldia
Mariupol eta Volnovakha hirietan agindu du Moskuk borrokaren etenaldia, baina Kievi «interes falta» leporatu dio. Aurrez,Mariupoleko Udalak jakinarazi du eten egin dutela hiriaren hustea, «egiazko su etenik ez dagoelako». Errusiako tropak bonbak jaurtitzen ari direla salatu dute.
Errusiak berriz hasi du erasoaldia. Mariupol eta Volnovakha hirietan agindu du Moskuk borrokaren etenaldia, baina Kievi «interes falta» leporatu dio. Aurrez,Mariupoleko Udalak jakinarazi du eten egin dutela hiriaren hustea, «egiazko su etenik ez dagoelako». Errusiako tropak bonbak jaurtitzen ari direla salatu dute.
Korridore humanitarioak irekitzea adostu zuten asteon eginiko bigarren bileran Errusiak eta Ukrainak. Errusiak bost orduko su etena eman du Ukraina hegoaldeko Mariupol eta Volnovakha hirietan, herritarrak bertatik atera daitezen, baina arratsaldean bukatutzat eman du menia. «Errusiak erabaki du erasoaldia berriz hastea...
2022-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/210426/turismorako-bizitegien-konpentsazio-neurria-ezartzea-onartu-du-euskal-elkargoak.htm
Gizartea
Turismorako bizitegien konpentsazio neurria ezartzea onartu du Euskal Elkargoak
Urte osoko alokairurako bizitegi bat eskaini beharko dute jabeek. 11.000 bizitegi libratzea espero dute hautetsiek. 689 milioi euroko aurrekontua izanen du Euskal Elkargoak 2022rako.
Turismorako bizitegien konpentsazio neurria ezartzea onartu du Euskal Elkargoak. Urte osoko alokairurako bizitegi bat eskaini beharko dute jabeek. 11.000 bizitegi libratzea espero dute hautetsiek. 689 milioi euroko aurrekontua izanen du Euskal Elkargoak 2022rako.
Euskal Hirigune Elkargoak turismorako bizitegien hazkundea oztopatzeko neurria onartu du, gaur goizean egin duen batzarrean. 220 hautetsik parte hartu dute bozkan, eta horietarik 169k eman dute aldeko bozka. Heldu den ekainetik aitzina, turismorako bizitegi bat alokagai duten jabeek urte osorako beste bizitegi bat eska...
2022-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/210427/hezkuntza-sistema-zaharkitua-eraldatzeko-deia-egin-dute.htm
Gizartea
Hezkuntza sistema «zaharkitua» eraldatzeko deia egin dute
Hezkuntza plazara adierazpena aurkeztu dute; EAEn ontzen ari diren legea hizpide, gogoratu dute hezkuntzarako, inklusiorako eta euskalduntzeko eskubideak bermatu behar dituela
Hezkuntza sistema «zaharkitua» eraldatzeko deia egin dute. Hezkuntza plazara adierazpena aurkeztu dute; EAEn ontzen ari diren legea hizpide, gogoratu dute hezkuntzarako, inklusiorako eta euskalduntzeko eskubideak bermatu behar dituela
Hezkuntzarekin «konprometitutako» Euskal Herri osoko pertsonak elkartu dira gaur Hernanin, eta Hezkuntza plazara deituriko manifestua aurkeztu dute, lerroburu honekin: Oinarrizko Hezkuntza Akordioa. Eskubideetatik konpromisora. Gogora ekarri dute orain dela hamabost urte onartu zela lehen aldiz akordio hori, eta «berri...
2022-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/210428/oldarraldi-batek-eman-dio-garaipena-osasunari.htm
Kirola
Oldarraldi batek eman dio garaipena Osasunari
Defentsako lan sendoan eta kontraerasoan oinarritutako garaipena lortu du Nafarroako taldeak. Chimy Avilak sartu du gorritxoen gola, buruz, kontraeraso batean. Vila-realek azken txanpan estutu duen arren, Osasunak ez du gehiegi sufritu.
Oldarraldi batek eman dio garaipena Osasunari. Defentsako lan sendoan eta kontraerasoan oinarritutako garaipena lortu du Nafarroako taldeak. Chimy Avilak sartu du gorritxoen gola, buruz, kontraeraso batean. Vila-realek azken txanpan estutu duen arren, Osasunak ez du gehiegi sufritu.
Merezitako garaipena lortu du Osasunak Sadarren. Parez pare aritu dira etxeko taldea eta Vila-real lehen zatian, baina bigarren zatian arrisku gehiago sortu dute gorritxoek. Defentsan sendo aritu da Osasuna, eta 60. minututik aurrera izan duen oldarraldi batean irabazi du partida, kontraerasoan eta geldikako jokaldi gu...
2022-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/210429/etxea-anaia-eta-lana-neukan-guztia-utzi-dut-ukrainan.htm
Mundua
«Etxea, anaia eta lana. Neukan guztia utzi dut Ukrainan»
Kievetik ihes egin du Nazarenkok, eta Euskal Herrira joatekoa da. Haurra zela Irungo familia batek hartu zuen etxean, eta haiekin elkartuko da, hamabost urteren ondoren. «Atseden» hartu nahi du.
«Etxea, anaia eta lana. Neukan guztia utzi dut Ukrainan». Kievetik ihes egin du Nazarenkok, eta Euskal Herrira joatekoa da. Haurra zela Irungo familia batek hartu zuen etxean, eta haiekin elkartuko da, hamabost urteren ondoren. «Atseden» hartu nahi du.
Juliana Nazarenko Kievetik iritsi da Przemysleko tren geltokira, eta Euskal Herrira joango da asteartean. 11 urte zituela hartu zuten etxean Irungo arretxetarrek,eta haien babesera itzultzea erabaki du. Txernobylgoa da: hondamendia gertatu zenean urtebete besterik ez zuen, eta hainbat uda Euskal Herrian egin zituen, uk...
2022-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/210430/goikoetxea-odei-eta-loitegi-zaldua-i-bikoteek-aurrea-pauso-handia-eman-dute.htm
Kirola
Goikoetxea-Odei eta Loitegi-Zaldua I bikoteek aurrea pauso handia eman dute
Berria Erremonte Txapelketako lehenengo jardunaldia erraz gainditu dituzte Urrutia II-Labaka eta Etxarri-Martirena bikoteak, hurrenez hurren
Goikoetxea-Odei eta Loitegi-Zaldua I bikoteek aurrea pauso handia eman dute. Berria Erremonte Txapelketako lehenengo jardunaldia erraz gainditu dituzte Urrutia II-Labaka eta Etxarri-Martirena bikoteak, hurrenez hurren
Berria Erremonte Txapelketa gaur hasi da Galarretan bi emaitza argirekin. Goikoetxea eta Odeik 16-35 garaitu dituzte Urrutia II eta Labaka lehenengo partiduan eta txapelketako bigarrengoan Loitegi-Zalduak, 25-35 lortu dute garaipena Etxarri-Martirenaren kontra. Bi emaitza hauekin garaileek lau puntu batu dituzte eta fi...
2022-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/210431/astindua-jaso-du-realak.htm
Kirola
Astindua jaso du Realak
Talde txuri-urdinak ondo ekin dio partidari, Oiartzabalek gola sartu baitu penaltiz hamargarren minutuan. Baina ezinean aritu da gero, eta Real Madrilek aprobetxatu egin du nagusitasunez irabazteko.
Astindua jaso du Realak. Talde txuri-urdinak ondo ekin dio partidari, Oiartzabalek gola sartu baitu penaltiz hamargarren minutuan. Baina ezinean aritu da gero, eta Real Madrilek aprobetxatu egin du nagusitasunez irabazteko.
Realak oroitzapen ederra zuen Santiago Bernabeun jokatu zuen azken aldiaz. Duela bi urte izan zen, eta talde txuri-urdinak partida ikusgarria jokatu zuen. 3-4 irabazi zion Real Madrili, eta, horri esker, Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatu zen. Inork ez du ahaztu egun hura. Oroitzapen ederra izango da betirako....
2022-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/210464/furgonetak-heldu-dira-eslovakiara-eta-deskargatu-dute-laguntza.htm
Mundua
Furgonetak heldu dira Eslovakiara, eta deskargatu dute laguntza
Euskal Herritik Liptovsky Mikulaserako bidea egin dute lau furgonetatan. Itzulerakoan 27 ukrainar ekarri nahi dituzte, gutxienez zazpi haurrak. BERRIAko Idurre Lazkano da gidarietako bat.
Furgonetak heldu dira Eslovakiara, eta deskargatu dute laguntza. Euskal Herritik Liptovsky Mikulaserako bidea egin dute lau furgonetatan. Itzulerakoan 27 ukrainar ekarri nahi dituzte, gutxienez zazpi haurrak. BERRIAko Idurre Lazkano da gidarietako bat.
Ukrainarrei laguntzeko materiala iritsi da Eslovakiara. Nergroup enpresen elkartearen egitasmoko lau furgonetak ostiralean abiatu ziren Euskal Herritik, eta gaur goizaldean heldu dira Liptovsky Mikulasera. Han deskargatu dute bi furgonetetako materiala, eta bideari ekin diote berriz, atsedenik gabe, iheslarien bila: Ko...
2022-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/210465/ukrainatik-milioi-eta-erdi-lagunek-egin-dute-ihes-jada.htm
Mundua
Ukrainatik milioi eta erdi lagunek egin dute ihes jada
Bigarren Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu olaturik handiena da. Huts egin du aldi baterako su etenak, eta Errusiak erasoekin jarraitu du gaur Mariupolen eta Kieven.
Ukrainatik milioi eta erdi lagunek egin dute ihes jada. Bigarren Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu olaturik handiena da. Huts egin du aldi baterako su etenak, eta Errusiak erasoekin jarraitu du gaur Mariupolen eta Kieven.
Gerran ez dago jaiegunik. Errusiak aldi baterako su etena iragarri zuen atzo goizaldean Ukraina hegoaldeko Mariupol eta Volnovakha hirietan, herritarrak bertatik atera zitezen. Ordu erdiren buruan, ordea, gerra hotsek apurtu zuten isiltasuna, eta 215.000 pertsona inguruk ez zuten lortu korridore humanitarioetara heltze...
2022-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/210467/zoragarri-dabiltza-altuna-eta-martija.htm
Kirola
Zoragarri dabiltza Altuna eta Martija
Finalaurrekoetako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute, Elezkano-Zabaletari irabazita (22-15). Neurketaren bigarren zati bikaina egin dute.
Zoragarri dabiltza Altuna eta Martija. Finalaurrekoetako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute, Elezkano-Zabaletari irabazita (22-15). Neurketaren bigarren zati bikaina egin dute.
«Aurkaria hobea denean, txalotzea besterik ez da geratzen». Hala aitortu zuen atzo neurketaren ostean Danel Elezkanok. Finalaurrekoetako ligaxkako lehen puntua lortu dute Altuna III.a-Martijak Bizkaia pilotalekuan, Elezkano-Zabaleta mendean hartuta (22-15). Neurketaren lehen zatian eman eta jaso ibili ziren bi bikotea...
2022-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/210468/pau-riba-abeslari-eta-idazle-katalana-hil-da.htm
Kultura
Pau Riba abeslari eta idazle katalana hil da
Askotariko lanak egin zituen bere ibilbidean; musikan nagusiki, lau hamarkadatan baino gehiagotan, baina baita literaturan ere: hamalau liburu argitaratu zituen.
Pau Riba abeslari eta idazle katalana hil da. Askotariko lanak egin zituen bere ibilbidean; musikan nagusiki, lau hamarkadatan baino gehiagotan, baina baita literaturan ere: hamalau liburu argitaratu zituen.
Pau Riba (Palma, Herrialde Katalanak, 1948 - Tiana, Herrialde Katalanak, 2022) ezaguna zen Kataluniako kulturan, eta are ezagunagoa kontrakulturan. 1960eko urteen amaieran hasi zuen bere musikari ibilbidea, eta hamarkada aldaketarekin batera argitaratu zuen Diòptria disko bikoitza, zeina katalanezko lanik goratuenetako...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210469/errusiak-erasoa-berehala-etetea-eskaini-du-ukrainak-moskuren-eskariak-onartzen-baditu.htm
Mundua
Errusiak erasoa «berehala» etetea eskaini du, Ukrainak Moskuren eskariak onartzen baditu
Kremlinek Krimearen anexioa eta Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia onartzeko galdegin dio Kievi. Bi aldeetako ordezkariak bilduta daude Bresten, Bielorrusian, gerra piztu zenetik hirugarrenez.
Errusiak erasoa «berehala» etetea eskaini du, Ukrainak Moskuren eskariak onartzen baditu. Kremlinek Krimearen anexioa eta Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia onartzeko galdegin dio Kievi. Bi aldeetako ordezkariak bilduta daude Bresten, Bielorrusian, gerra piztu zenetik hirugarrenez.
Errusiak Ukrainaren aurkako erasoaldia «berehala» eteteko jarri dituen baldintzak orain arte entzun diren zehatzenak dira. Errusiako Gobernuko bozeramaile Dmitri Peskovek Reuters agentziari adierazi dionez, Errusia «prest» dago Ukrainaren aurkako erasoaldia gelditzeko, baldin eta Ukrainak bere konstituzioa aldatzen bad...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210470/gizonezko-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekidea-abortatzera-behartzea-leporatuta.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea abortatzera behartzea leporatuta
Larunbatean eraman zuten atxilo gizona, Salburua auzoko etxebizitza batean. Abortua izan duen emakumezkoa adingabea da, eta ospitalera eraman behar izan dute, arta hartzeko.
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea abortatzera behartzea leporatuta. Larunbatean eraman zuten atxilo gizona, Salburua auzoko etxebizitza batean. Abortua izan duen emakumezkoa adingabea da, eta ospitalera eraman behar izan dute, arta hartzeko.
Ertzaintzak 21 gizonezko bat atxilotu du Gasteizko Salburua auzoan, bikotekideari abortarazi izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, joan den larunbateko 21:00 aldera Ertzaintzak abisu bat jaso zuen, esanez haurdun zen emakume gazte batek umea galdu zuela etxebizitza batea...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210471/jagoba-arrasate-osasunako-entrenatzaile-izango-da-beste-bi-urtez.htm
Kirola
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaile izango da beste bi urtez
2024. urtera arte sinatu du kontratuaren luzapena. Albistearen berri emateko, pankarta erraldoi bat jarri dute Iruñeko Karlos III.a etorbidean.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaile izango da beste bi urtez. 2024. urtera arte sinatu du kontratuaren luzapena. Albistearen berri emateko, pankarta erraldoi bat jarri dute Iruñeko Karlos III.a etorbidean.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaile izango da gutxienez beste bi urtez: 2024. urtera arte sinatu du Osasunarekin, eta taldeak ozenki eta bisualki plazaratu du kontratuaren luzapena. Albistearekin batera esnatu da Iruñea; izan ere, kontratuaren luzapenaren berri ematen duen pankarta erraldoi eta koloretsu bat ipini ...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210472/gasa-markak-hausten-ari-da-eta-petrolioa-2008koetara-hurbiltzen.htm
Ekonomia
Gasa markak hausten ari da, eta petrolioa 2008koetara hurbiltzen
Errusiari petrolioa eta gasa erosteari uzteko aukera aztertzen ari da Europako Batasuna. Baltikoak eta Polonia egiten ari dira, baina Alemaniak zalantza handiagoak ditu.
Gasa markak hausten ari da, eta petrolioa 2008koetara hurbiltzen. Errusiari petrolioa eta gasa erosteari uzteko aukera aztertzen ari da Europako Batasuna. Baltikoak eta Polonia egiten ari dira, baina Alemaniak zalantza handiagoak ditu.
Ukrainako gerrak energia are garestiago baten aroa hasiko zuela iragarri zuten guztiak bete-betean asmatzen ari dira. Gasak eta, ondorioz, argindarrak inoizko preziorik handiena markatu dute, eta petrolioak gero eta gertuago du 2008ko maiatzean jotako goia, 142 eurorena. Gaur oso hurbil izan zuen, une batzuetan Brent u...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210473/euskal-herrira-bidean-dira-26-ukrainar-iheslari.htm
Mundua
Euskal Herrira bidean dira 26 ukrainar iheslari
Kosice hirian jaso dituzte, Eslovakian, Nergroup enpresa taldeko boluntarioek. Haietatik zazpi umeak dira. Euskal Herrian, hutsik dauden etxe eta logeletan egokituko dira. Bidaiaren berri ematen ari da Idurre Lazkano BERRIAko Edizio arduraduna.
Euskal Herrira bidean dira 26 ukrainar iheslari. Kosice hirian jaso dituzte, Eslovakian, Nergroup enpresa taldeko boluntarioek. Haietatik zazpi umeak dira. Euskal Herrian, hutsik dauden etxe eta logeletan egokituko dira. Bidaiaren berri ematen ari da Idurre Lazkano BERRIAko Edizio arduraduna.
Joan den ostiralean abiatu ziren Eslovakiara, eta, hiru egun errepidean igaro ondoren, finkatutako helburutik gertuago daude Nergroup enpresa elkartearen egitasmoan parte hartu duten boluntarioak: 27 ukrainar iheslari ekarri nahi zituzten Euskal Herrira, eta dagoeneko ezagutu dituzte aurrez aurre. Kosice hirian elkartu...
2022-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/210474/gerrak-ez-du-emakume-aurpegirik.htm
Mundua
Gerrak ez du emakume aurpegirik
Gerrak ez du emakume aurpegirik.
Poloniako taxi gidari batek ez du txartelarekin ordaintzerik nahi. Dirua nahi du, nahiz eta bidaiaren hasieran argi geratu den zenbat ordaindu eta nola. 800 zloty izango dira guztira –160 euro inguru–, eta ia lau orduko bidaia. Iristean, ordea, temati jarri da, diruz ordaintzeko, eta azkenean halaxe egin dut, taupadak ...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210475/ukrainarrak-hartzeko-etxebizitza-erabilgarriak-behar-direla-azaldu-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Ukrainarrak hartzeko etxebizitza erabilgarriak behar direla azaldu du Jaurlaritzak
Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak adierazi duenez, Ukrainatik datozen errefuxiatuak hartzeko «baliabideen mapa» lantzen ari da Jaurlaritza.
Ukrainarrak hartzeko etxebizitza erabilgarriak behar direla azaldu du Jaurlaritzak. Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak adierazi duenez, Ukrainatik datozen errefuxiatuak hartzeko «baliabideen mapa» lantzen ari da Jaurlaritza.
Ukrainatik milioi eta erdi lagunek egin dute ihesi dagoeneko, eta horietako batzuk Euskal Herrira etorriko dira edo jada iritsi dira. Gerra hasi zenetik euskaldunek elkartasuna adierazi diete errefuxiatuei. Eusko Jaurlaritza hasia da errefuxiatuei harrera egiteko guztia prestatzen. Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kan...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210476/akordioa-egin-dute-bernedoko-altan-enpresan.htm
Ekonomia
Akordioa egin dute Bernedoko Altan enpresan
Orain arteko lan baldintzei eutsiko diete aurrerantzean ere, eta soldatak KPIaren arabera igoko zaizkie. Itun berria 2024ra arte egongo da indarrean. Gatazkak ehun egun baino gehiago iraun du.
Akordioa egin dute Bernedoko Altan enpresan. Orain arteko lan baldintzei eutsiko diete aurrerantzean ere, eta soldatak KPIaren arabera igoko zaizkie. Itun berria 2024ra arte egongo da indarrean. Gatazkak ehun egun baino gehiago iraun du.
Lan gatazka amaitu da Bernedoko Altan enpresan (Araba). Langileek ehun egun baino gehiago eman dituzte greban, baina eskatzen zutena lortuta, bihar itzuliko dira lanera. Iazko azaroan hasi zuten lanuztea, hitzarmena berritu eta soldatak KPIaren arabera eguneratu diezazkietela eskatzeko. Eta hala adostu dute enpresa bat...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210477/eraso-homofobo-bat-egin-diote-adingabe-bati-getxon.htm
Gizartea
Eraso homofobo bat egin diote adingabe bati Getxon
Biktimak udaltzainengana jo zuen erasoa salatzera
Eraso homofobo bat egin diote adingabe bati Getxon. Biktimak udaltzainengana jo zuen erasoa salatzera
Algortan izan zen erasoa, larunbateko goizaldeko ordu bietan. Inauteriak ospatzen ari ziren herrian, eta, lekukoen arabera, ustezko erasotzaileak sua eskatu zion adingabeari, San Nikolas plazan. Hark ezetz erantzutean, ukabilkada bat eman zion erasotzaileak, eta marikoi deitu. Biktimak hematoma bat dauka begian, ebaki...
2022-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/210478/apirilaren-7an-bozkatuko-dute-hezkuntza-ituna-eusko-legebiltzarrean.htm
Gizartea
Apirilaren 7an bozkatuko dute hezkuntza ituna Eusko Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza lantaldeak prozedura eta egutegia zehaztu ditu: martxoaren 18an zuzenketak bozkatuko dituzte, testu berria 28an onartuko dute batzordean, eta apirilaren 7an osoko bilkuran. Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak protesta egin du legebiltzarraren atarian. EH BIlduk uste du hezkuntza itu...
Apirilaren 7an bozkatuko dute hezkuntza ituna Eusko Legebiltzarrean. Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza lantaldeak prozedura eta egutegia zehaztu ditu: martxoaren 18an zuzenketak bozkatuko dituzte, testu berria 28an onartuko dute batzordean, eta apirilaren 7an osoko bilkuran. Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak prote...
Hezkuntza ituna eztabaidatzen ari den Eusko Legebiltzarreko lantaldeak bilera egin du gaur goizean, eta talde guztiek aho batez zehaztu dituzte zein prozedura eta egutegiri jarraituko dion hezkuntza lege berrirako oinarrien tramitazioak. Martxoaren 18an izango dute hurrengo topaketa: egun horretan taldeen zuzenketak bo...