date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210670/bizkaiko-zahar-etxeetako-langileen-greba-deitu-du-martxoaren-17rako-labek.htm | Gizartea | Bizkaiko zahar etxeetako langileen greba deitu du martxoaren 17rako LABek | ELAk atzo iragarri zuen greba egingo zuela egun horretan. Sektore pribatuetako langileen baldintzak publikokoenekin berdintzea eskatuko dute. | Bizkaiko zahar etxeetako langileen greba deitu du martxoaren 17rako LABek. ELAk atzo iragarri zuen greba egingo zuela egun horretan. Sektore pribatuetako langileen baldintzak publikokoenekin berdintzea eskatuko dute. | LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur GESCA patronalaren egoitzaren aurrean, langile gehiago kontratatzea eskatzeko, eta sektore publikoko langileen baldintzak berdintzeko. Ane Escondrillas bozeramaileak ohartarazi du azkenengo hitzarmenean adostutako orduen murrizketa langileak eurak betetzen ari direla «euren ... |
2022-3-13 | https://www.berria.eus/albisteak/210671/ezin-dugu-lasai-asko-aurrera-egin-besteak-atzean-utzita.htm | Gizartea | «Ezin dugu lasai asko aurrera egin besteak atzean utzita» | Adinekoak Krisiaren Kontra plataformak protesta egin duen iragan astean. Arrakala digitalaren eta finantza bazterkeriaren aurka egin zuten oihu, suminez. Diez Diazena zen ahots horietako bat. | «Ezin dugu lasai asko aurrera egin besteak atzean utzita». Adinekoak Krisiaren Kontra plataformak protesta egin duen iragan astean. Arrakala digitalaren eta finantza bazterkeriaren aurka egin zuten oihu, suminez. Diez Diazena zen ahots horietako bat. | Herritar gehienen begietara, aspaldi iraungi zen aurrezkiak koltxoi azpian gordetzeko garaia. Dagoeneko, biztanle gehienek naturaltasunez jotzen dute bankuetara sosekin zerikusia duten kudeaketa oro egitera; digitalki, askotan. Hain justu, gestio horiek teknologia berriei estuki loturik egoteak adinekoei ekartzen dizki... |
2022-3-28 | https://www.berria.eus/albisteak/210672/ababor-azoka-nautikoa-ficoban.htm | albisteak | Ababor azoka nautikoa Ficoban | Ficobak Euskadiko lehen azoka nautikoa hartuko du apirilaren 1etik 3ra. Aisialdiaz gozatzeko jolas nautikoa eta jarduera nautikoak aukeratzen dituen biztanleriaren sektore gero eta zabalago batentzat da. | Ababor azoka nautikoa Ficoban. Ficobak Euskadiko lehen azoka nautikoa hartuko du apirilaren 1etik 3ra. Aisialdiaz gozatzeko jolas nautikoa eta jarduera nautikoak aukeratzen dituen biztanleriaren sektore gero eta zabalago batentzat da. | Apirilaren 1etik 3ra, Ficoba portu estali handi bat bihurtuko da, Ababor Euskadiko lehen azoka nautikoa hartzeko. Gero eta jende gehiagok erabakitzen du nabigatuz edo uretako jarduerak eginez aisialdiaz gozatzea. Horiek denek arrazoi onak izango dituzte Ficobara joateko: salgai edo alokatzeko dauden ontziak bertatik be... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210673/berrikuntza-berniza-hiriko-karteletan.htm | albisteak | Berrikuntza - Berniza hiriko karteletan | Estudios Durero enpresak negozio lerro berria ireki du, airea garbitzeko gai diren komunikazio grafikoko elementuak merkaturatzeko —dagoeneko egiten dituztenak, besteak beste—. Kutsaduraren aurkako borroka aberastasun-iturri izan daitekeela frogatzen duen eredua da hori, Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuan sartua dag... | Berrikuntza - Berniza hiriko karteletan. Estudios Durero enpresak negozio lerro berria ireki du, airea garbitzeko gai diren komunikazio grafikoko elementuak merkaturatzeko —dagoeneko egiten dituztenak, besteak beste—. Kutsaduraren aurkako borroka aberastasun-iturri izan daitekeela frogatzen duen eredua da hori, Innobas... | Durero izena baduzu eta arte grafikoan lan egiten baduzu, bikaintasuna erabateko betebeharra da. Betebehar hori a priori haien ardura izan zitekeenetik harago ere badoa. Adibidez, komunikazio grafikoko elementuak egiten dituen, artea erreproduzitzen duen edo 3D inprimaketan aritzen den enpresa batek arduratu behar al d... |
2022-3-13 | https://www.berria.eus/albisteak/210675/domina-olinpikoa-kendu-behar-zigutela-pentsatu-genuen-une-batez.htm | Kirola | «Domina olinpikoa kendu behar zigutela pentsatu genuen une batez» | Luis Mari Lasurtegi pasaitarrari buruz hitz egitea arraunari buruz mintzatzea da. Gaztetatik hasi zen arraunean, Koxtapen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen Los Angelesko 1984ko Olinpiar Jokoetan, Fernando Climent espainiarrarekin batera. | «Domina olinpikoa kendu behar zigutela pentsatu genuen une batez». Luis Mari Lasurtegi pasaitarrari buruz hitz egitea arraunari buruz mintzatzea da. Gaztetatik hasi zen arraunean, Koxtapen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen Los Angelesko 1984ko Olinpiar Jokoetan, Fernando Climent espainiarrarekin batera. | Luis Mari Lasurtegiren (Pasai Donibane, 1956) ibilbidea errepasatzea, arrakastaz beteriko txapelketak eta garaipenak gogoratzea da. Lasurtegi bere herrian bertan hasi zen arraunean, eta argi dauka bere sustraiak Pasai Donibanen dituela.
Noiz eta nolatan hasi zinen arraunean?
Klubean, Koxtapen, hasi nintzen, lemazain,... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210676/auto-anitz-eta-berriztagarri-guti-baliatzen-dira-iparraldean.htm | Gizartea | Auto anitz eta berriztagarri guti baliatzen dira Iparraldean | Audap hirigintza agentziak Euskal Elkargoaren eremuko argazki bat plazaratu du, datutan, ingurumen trantsiziotik ikusirik. Lur eta energia kontsumoak, garraioak aztertu ditu. | Auto anitz eta berriztagarri guti baliatzen dira Iparraldean. Audap hirigintza agentziak Euskal Elkargoaren eremuko argazki bat plazaratu du, datutan, ingurumen trantsiziotik ikusirik. Lur eta energia kontsumoak, garraioak aztertu ditu. | Aztertzen dituen sailetan partaide berriengandik datu masa handiagoa biltzen du Audap Atlantikoa Pirinioak Hirigintza Agentziak. Informatika tresna berri eta indartsuagoekin, datuen jalgitzeko gaitasun handiagoa du. Data-irudia 2021 deitu duen argazkia atera berri du Euskal Hirigune Elkargoaren eremuko, ingurumen trant... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210677/ptazeta-maren-dupla-eta-ezpalak-batu-dira-zeinen-ederra-izango-den-jaialdira.htm | Kultura | Ptazeta, Maren, Dupla eta Ezpalak batu dira 'Zeinen ederra izango den' jaialdira | Motxila 21, Bengo eta Lildami ere izango dira apirilaren 2an Barakaldoko (Bizkaia) BECen egingo den festibal handian. Antolatzaileek itxitzat eman dute programazioa | Ptazeta, Maren, Dupla eta Ezpalak batu dira 'Zeinen ederra izango den' jaialdira. Motxila 21, Bengo eta Lildami ere izango dira apirilaren 2an Barakaldoko (Bizkaia) BECen egingo den festibal handian. Antolatzaileek itxitzat eman dute programazioa | Gaur jakinarazitako zazpi bakarlari eta taldeak aurretik iragarritako beste hamaikari gehituko zaizkie: Tanxugueiras, Zetak, Zoo, Gatibu, Iseo & Dodosound, Los Chikos del Maiz, Maria Arnal & Marcel Bages, Sua, Luna Ki, Adrianna Gaultier, Ene Kantak, Anne Lukin eta ETS.
Jaialdira batu direnen artean, antolatzaileek nab... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210678/putinek-ekialde-hurbileko-soldaduak-onartuko-ditu-ukrainan.htm | Mundua | Putinek Ekialde Hurbileko soldaduak onartuko ditu Ukrainan | Donbass eskualdean zabaldu nahi ditu batez ere Siriatik helduriko militarrak, eta hango matxinoei emango dizkiete Ukrainako armadari kenduriko Mendebaldeko armak. | Putinek Ekialde Hurbileko soldaduak onartuko ditu Ukrainan. Donbass eskualdean zabaldu nahi ditu batez ere Siriatik helduriko militarrak, eta hango matxinoei emango dizkiete Ukrainako armadari kenduriko Mendebaldeko armak. | Errusiako Segurtasun Batzordea bildu du gaur, eta, iragarpena egin du Sergei Xoigu Defentsa ministroak: Ekialde Hurbileko 16.000 boluntario ditu prest Donbass eskualdean, hango matxinoekin batera Ukrainako armadaren kontra borrokatzeko. Putinek baimena eman dio horiek zabaltzeko. Esperientzia handiko militarrak dira, b... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210679/europako-hizkuntza-gutxituen-tokiko-ituna-izenpetu-dute-ipar-euskal-herriko-49-herrik.htm | Gizartea | Europako hizkuntza gutxituen tokiko ituna izenpetu dute Ipar Euskal Herriko 49 herrik | Itsasu herriak 2020an abiatu zuen desmartxarekin bat egin dute, eta euskara biziarazteko engaiamenduak hartu dituzte Europako Kontseiluaren babespean. Herri gehiago batzea espero dute. | Europako hizkuntza gutxituen tokiko ituna izenpetu dute Ipar Euskal Herriko 49 herrik. Itsasu herriak 2020an abiatu zuen desmartxarekin bat egin dute, eta euskara biziarazteko engaiamenduak hartu dituzte Europako Kontseiluaren babespean. Herri gehiago batzea espero dute. | Ipar Euskal Herriko 49 herrik Europako hizkuntza gutxituen tokiko ituna izenpetu dute ostiralean, Itsasuko (Lapurdi) gelan egin duten ekitaldian. Bakoitza bere herrian euskara biziarazteko neurriak hartzera engaiatu da, Europako Kontseiluaren babespean. Ekimenaren sustatzaileek espero dute ondoko hilabeteetan herri geh... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210680/laquogure-onena-emango-dugu-herri-gisa-ditugun-erronken-pare-egotekoraquo.htm | Mundua | «Gure onena emango dugu herri gisa ditugun erronken pare egoteko» | Sebatian Piñeraren lekukoa hartu du Gabriel Boricek. Maputxeen aldeko oihuak entzun dira ekitaldian, eta Boricek eskerrak eman dizkio mugimendu feministari. | «Gure onena emango dugu herri gisa ditugun erronken pare egoteko». Sebatian Piñeraren lekukoa hartu du Gabriel Boricek. Maputxeen aldeko oihuak entzun dira ekitaldian, eta Boricek eskerrak eman dizkio mugimendu feministari. | Gabriel Boricek hartu du Txileko presidente kargua. Euskal Herrian 16:00ak pasa zirela hasi da kargua hartzeko ekitaldia Txileko Kongresu Nazionalean, eta 16:30ean izendatu dute presidente. Hunkituta agertu da Boric. «Txileko herriaren eta herrien aurrean, bai, hitzematen dut», esanez hartu du kargua Boricek. Txilek in... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210681/genero-indarkeriaren-biktimen-babes-eskaeren-40-atzera-bota-dituzte-epaileek-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Genero indarkeriaren biktimen babes eskaeren %40 atzera bota dituzte epaileek Hego Euskal Herrian | Iaz 6.987 salaketa aurkeztu zituzten Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako emakumeek indarkeria matxistagatik, CGPJren arabera | Genero indarkeriaren biktimen babes eskaeren %40 atzera bota dituzte epaileek Hego Euskal Herrian. Iaz 6.987 salaketa aurkeztu zituzten Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako emakumeek indarkeria matxistagatik, CGPJren arabera | Hamar eskaeratik lau, atzera. Iaz, Hego Euskal Herriko epaileek uko egin zioten indarkeria matxistaren biktimentzat babes eta segurtasun neurriak emateari, kasuen %39,12tan. Espainiako CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aurkeztu berri duen txostenean jasotako datuak dira. Zehazki, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta N... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210682/eajk-eskatu-du-hezkuntza-itunean-euskara-gatazkatik-ateratzeko.htm | Gizartea | EAJk eskatu du hezkuntza itunean euskara gatazkatik ateratzeko | EAJk eredu eleaniztunaren alde egin du, irakasgaiak hiru hizkuntzatan emateko aukera zabalduta, baina euskara «ardatz» izanik. Elkarrekin Podemos-IUk uste du akordiotik «gertuago» daudela, iruditzen baitzaie gobernuko alderdiak pausoak ematen ari direla publikotasunaren alde. | EAJk eskatu du hezkuntza itunean euskara gatazkatik ateratzeko. EAJk eredu eleaniztunaren alde egin du, irakasgaiak hiru hizkuntzatan emateko aukera zabalduta, baina euskara «ardatz» izanik. Elkarrekin Podemos-IUk uste du akordiotik «gertuago» daudela, iruditzen baitzaie gobernuko alderdiak pausoak ematen ari direla pu... | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordiorako lehen testuari aurkeztutako zuzenketak bozkatzeko astebete falta dela, ituna erdiesteko aukerarik badela dirudi. EAJk, bederen, akordio zabala lortzeko parada ikusten du, Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak EITB1en esan duenez: «Guk beti ikusten dugu adostasun z... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210683/ela-ukrainako-gerra-erabiltzen-ari-dira-soldatak-ez-igotzeko-aitzakia-gisa.htm | Ekonomia | ELA: «Ukrainako gerra erabiltzen ari dira soldatak ez igotzeko aitzakia gisa» | Lakuntzak eskatu du produktu energetikoen prezioak mugatzeko, eta ez zergak jaisteko. | ELA: «Ukrainako gerra erabiltzen ari dira soldatak ez igotzeko aitzakia gisa». Lakuntzak eskatu du produktu energetikoen prezioak mugatzeko, eta ez zergak jaisteko. | ELA sindikatuak galdegin du 2021eko KPIaren arabera igotzea soldatak, erosteko ahalmena bermatzeko, eta produktu energetikoen prezioak mugatzeko ere eskatu du. Salatu du agintari politikoak Ukrainako gerra erabiltzen ari direla inflazioa justifikatzeko «aitzakia» gisa.
Bilbon egindako prentsaurreko batean, Mitxel Laku... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210684/egk-k-dio-gazteriaren-legeak-gazteen-bizi-proiektua-hobetu-behar-duela.htm | Gizartea | EGK-k dio Gazteriaren Legeak gazteen «bizi proiektua hobetu» behar duela | Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak azpimarratu du legeak gazteen eskubideak bermatuko dituela eta emantzipatzeko aukera emango diela. | EGK-k dio Gazteriaren Legeak gazteen «bizi proiektua hobetu» behar duela. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak azpimarratu du legeak gazteen eskubideak bermatuko dituela eta emantzipatzeko aukera emango diela. | Atzo onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Gazteriaren Legea, eta gaur EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak legeari buruzko balorazioa egin du. Maialen Olabe EGK-ko presidenteak adierazi duenez, legeak «gazteen bizi proiektuen kalitatea hobetzeko» balio behar du. Olaberen ustez, beharrezkoa zen gazteriari buruzko lege bat,... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210685/meta-konpainia-muturreko-erakunde-izendatu-nahi-du-moskuk-errusiarrei-eraso-egiteko-deiak-baimentzeagatik.htm | Mundua | Meta konpainia «muturreko erakunde» izendatu nahi du Moskuk, errusiarrei eraso egiteko deiak baimentzeagatik | AEBetako enpresak politika aldatu du, eta baimena eman du herrialde batzuetan errusiarren kontrako indarkeria ekintzak egiteko eta Vladimir Putin hiltzera deitzen duten mezuak argitaratzeko bere sare sozialetan. | Meta konpainia «muturreko erakunde» izendatu nahi du Moskuk, errusiarrei eraso egiteko deiak baimentzeagatik. AEBetako enpresak politika aldatu du, eta baimena eman du herrialde batzuetan errusiarren kontrako indarkeria ekintzak egiteko eta Vladimir Putin hiltzera deitzen duten mezuak argitaratzeko bere sare sozialetan... | Errusiako Fiskal Nagusiak epaitegi bati eskatu dio Mark Zuckerbergen Meta konpainia «muturreko erakunde» izendatzeko, eta Roskomnadzor herrialdeko telekomunikazioak arautzen dituen erakundeak enpresaren Instagram sare soziala blokeatu du. Meta, besteak beste, Facebook, Instagram eta Whatsapp sare sozialen jabe da.
Hor... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210686/covid-ziurtagiria-2023ko-ekainera-arte-luzatzea-adostu-du-europar-kontseiluak.htm | Gizartea | COVID ziurtagiria 2023ko ekainera arte luzatzea adostu du Europar Kontseiluak | Orain ituna egin beharko dute Europar Kontseiluak eta Europako Legebiltzarrak, datorren ekainaren 30a baino lehen. | COVID ziurtagiria 2023ko ekainera arte luzatzea adostu du Europar Kontseiluak. Orain ituna egin beharko dute Europar Kontseiluak eta Europako Legebiltzarrak, datorren ekainaren 30a baino lehen. | Europar Kontseiluak erabaki duenez, COVID-19 ziurtagiria 2023. urteko ekainaren 30era arte luzatuko da; hala, bidaiariek estatukideetara bidaiatzen dutenean erabili ahalko dute.
«Ziurtagiriak eginkizun garrantzitsua eduki du pandemian pertsonen zirkulazio askea ziurtatzeko», adierazi du erakundeak agiri baten bitartez... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210687/ebk-gastu-militarra-70000-milioi-euro-handitu-nahi-du.htm | Mundua | EBk gastu militarra 70.000 milioi euro handitu nahi du | Versaillesko adierazpenak subiranotasuna aldarrikatu du arlo militarrean, elikaduran, energian eta industrian. EBk ez du baztertu Errusiako gas eta petrolio inportazioa debekatzea. | EBk gastu militarra 70.000 milioi euro handitu nahi du. Versaillesko adierazpenak subiranotasuna aldarrikatu du arlo militarrean, elikaduran, energian eta industrian. EBk ez du baztertu Errusiako gas eta petrolio inportazioa debekatzea. | Europako Batasunak ikasgai batzuk atera ditu azken urteetako gertaerei buruz. Pandemiarekin eta ondoren etorri zen horniduraren krisiarekin ikasi zuen arriskutsua zela osasun produktuen eta osagai teknologikoen inportazioen menpe egotea; Ukrainako gerrarekin, berriz, EB ohartu da ez dela komeni kanpoko energia iturriek... |
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210688/versaillesko-adierazpena.htm | Versaillesko adierazpena | Versaillesko adierazpena. | Versaillesko adierazpenaren bitartez, Europako Batasunak arlo askotan bere subiranotasuna handitu eta besteekiko menpekotasuna gutxitzeko hainbat estrategia findu ditu.
1. Militarra. Subiranotasun militarrerako urratsa egin nahi du EBk. Maiatz erdirako, Batzordeak azterketa bat landu beharko dio «defentsa inbertsioan ... | ||
2022-3-11 | https://www.berria.eus/albisteak/210689/pott-banda-berriz-bildu-da-bilboko-sorlekuan.htm | Kultura | Pott banda berriz bildu da, Bilboko sorlekuan | Joseba Sarrionandia idazleak 'Hautsi da Anphora' emanaldian parte hartu du, Loraldia jaialdian. | Pott banda berriz bildu da, Bilboko sorlekuan. Joseba Sarrionandia idazleak 'Hautsi da Anphora' emanaldian parte hartu du, Loraldia jaialdian. | Bilboko Loraldia jaialdiaren barruan heldu da Hautsi da anphora emanaldia Bilbora. Ruper Ordorikak 1980ko bere lehen disko hori goitik behera jo du, Bernardo Atxagaren irakurraldi tartekatuekin. Pott Bandako kide izan ziren bi horiez gain, taldeko kide izan ziren Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde Jimu idazleak... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210720/allendek-iragarri-zuen-bezala-zumardi-handiak-ari-dira-berriro-irekitzen-herrikideok.htm | Mundua | «Allendek iragarri zuen bezala, zumardi handiak ari dira berriro irekitzen, herrikideok» | Gabriel Boric Txileko presidente izendatu berriak Salvador Allende izan du gogoan bart Moneda jauregiko balkoitik egin duen hitzaldian. | «Allendek iragarri zuen bezala, zumardi handiak ari dira berriro irekitzen, herrikideok». Gabriel Boric Txileko presidente izendatu berriak Salvador Allende izan du gogoan bart Moneda jauregiko balkoitik egin duen hitzaldian. | Gabriel Boricen kargu hartze ekitaldia sinbolismoz betea izan bazen, ez da gutxiago izan bart goizaldean gizarteari zuzendu dion lehen hitzaldia. Monedako balkoian egin du, Pinochetek 1973ko estatu kolpean bonbardatu zuen horretan, eta Salvador Allende presidentea izan du gogoan, irailaren 11 horretan hil zutena. «Duel... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210721/torraspapeleko-langileak-lanera-itzuli-dira.htm | Ekonomia | Torraspapeleko langileak lanera itzuli dira | LABek positiboki baloratu du zuzendaritzaren azken proposamena. Langileen %75ak bozkatu du horren alde. | Torraspapeleko langileak lanera itzuli dira. LABek positiboki baloratu du zuzendaritzaren azken proposamena. Langileen %75ak bozkatu du horren alde. | Gaur amaitu da Leitzako Torraspapel enpresako langileek otsailaren 23an hasi zuten greba lan hitzarmena berritzeko. Zuzendaritzaren azken proposamena onartu du langileen %75ak: 212 boto izan dira alde, eta 70 kontra. LABek bederatzi ordezkari ditu langile batzordean, eta gaur goizean pozik agertu da lortutakoarekin. Ja... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210722/errusiako-soldaduak-kievetik-25-kilometrora-daude.htm | Mundua | Errusiako soldaduak Kievetik 25 kilometrora daude | Erresuma Batuko Defentsa Ministerioaren arabera, hiriburutik iparraldera zegoen zutabea desegin egin da, eta baliteke Errusiak hiria inguratzeko asmoa izatea. Kievetik 30 kilometrora dagoen hegazkinen base bat deuseztatu du Errusiak. | Errusiako soldaduak Kievetik 25 kilometrora daude. Erresuma Batuko Defentsa Ministerioaren arabera, hiriburutik iparraldera zegoen zutabea desegin egin da, eta baliteke Errusiak hiria inguratzeko asmoa izatea. Kievetik 30 kilometrora dagoen hegazkinen base bat deuseztatu du Errusiak. | Erresuma Batuko Defentsa Ministerioaren azken datuen arabera, Errusiako soldaduak Kievetik geroz eta gertuago daude. Zehazki, 25 kilometrora daudela jakinarazi du BBCk. Gaur goizean areagotu egin dira borrokak hiriburuaren ipar-mendebaldean.
Ukrainak jakinarazi duenez, Errusiak Vasilkiveko hegazkin basea deuseztatu du... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210723/xuti-gazte-dinamikak-gazteak-deitzen-ditu-oraina-aldatzera-etorkizun-hobe-baten-alde.htm | Politika | Xuti Gazte dinamikak gazteak deitzen ditu «oraina aldatzera etorkizun hobe baten» alde | Hogei gaztek aurkeztu dute Xuti Gazte dinamika abertzale eta ezkertiarra, Uztaritzen (Lapurdi). Askatasunaren aldeko borroka bultzatuko dutela iragarri dute, Euskal Herri burujabe baten alde. Horretarako, gazte abertzale eta ezkertiarrei deia luzatu diete mugimenduan parte hartzeko. | Xuti Gazte dinamikak gazteak deitzen ditu «oraina aldatzera etorkizun hobe baten» alde. Hogei gaztek aurkeztu dute Xuti Gazte dinamika abertzale eta ezkertiarra, Uztaritzen (Lapurdi). Askatasunaren aldeko borroka bultzatuko dutela iragarri dute, Euskal Herri burujabe baten alde. Horretarako, gazte abertzale eta ezkerti... | «Azken boladan ikusi dugu hutsunea bazela Ipar Euskal Herrian militatzeko orduan, ikuspuntu ezkertiar eta abertzale batetik», erran du Aiala Urteaga Telleriak. Gabezia horrek akuilatu ditu Ipar Euskal Herriko hogei gazteak «dinamika» berri baten bultzatzea, zeinak mugimendu abertzalearen «lekukoa» hartuko baitu: Xuti G... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210724/tradisnak-eta-hiruk-garraiolarien-greba-babestu-dute.htm | Ekonomia | Tradisnak eta Hiruk garraiolarien greba babestu dute | Bi erakundeek bozketa bidez hartu dute erabakia, eta lanuzteari ekingo diote astelehenean. Hego Euskal Herriko beste patronalek ez dute greba babestu. | Tradisnak eta Hiruk garraiolarien greba babestu dute. Bi erakundeek bozketa bidez hartu dute erabakia, eta lanuzteari ekingo diote astelehenean. Hego Euskal Herriko beste patronalek ez dute greba babestu. | Tradisna Nafarroako garraio sektoreko patronaletako batek eta Hiru Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuak greba egingo dute astelehenetik aurrera. Garraioaren defentsarako Espainiako plataformak etziko eginiko deialdiekin bat egingo dute. Tradisnak —autonomoek eta enpresa txikiek osatzen dute—Iruñeko garraio... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210725/hezkuntza-publikoaren-aldeko-hautua-berretsi-du-steilasek.htm | Gizartea | Hezkuntza publikoaren aldeko hautua berretsi du Steilasek | Sindikatuak ikasturteko hirugarren kontseilu nazionala egin du Donostian. Kataluniako esperientziak jaso dituzte. | Hezkuntza publikoaren aldeko hautua berretsi du Steilasek. Sindikatuak ikasturteko hirugarren kontseilu nazionala egin du Donostian. Kataluniako esperientziak jaso dituzte. | EAEko Hezkuntza Legeak hezkuntza publikoa izan behar du «ardatz», Steilas sindikatuaren ustez. Horixe berretsi dute gaur Donostian egindako ikasturteko hirugarren kontseilu nazionalean.
EHUko Psikologia fakultatean bildu dira goizean, eta, lehenik, sindikatuaren kongresura begira lantzen ari diren txostenaren prozesua... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210726/azkarraga-lortu-behar-dugu-preso-guztiak-aurten-euskal-herriratzea.htm | Politika | Azkarraga: «Lortu behar dugu preso guztiak aurten Euskal Herriratzea» | Euskal presoen eskubideen alde «elkarrekin» aritzera deitu du Sareko bozeramaileak plataformaren VII. batzar orokorrean. Urriaren 8an Donostiara joateko deia egin dute. | Azkarraga: «Lortu behar dugu preso guztiak aurten Euskal Herriratzea». Euskal presoen eskubideen alde «elkarrekin» aritzera deitu du Sareko bozeramaileak plataformaren VII. batzar orokorrean. Urriaren 8an Donostiara joateko deia egin dute. | Iaz baino hobeki, baina oraindik helburuetatik urrun. Halaxe dago euskal presoen egoera, Joseba Azkarraga Sareko bozeramailearen arabera. Euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak VII. batzar orokorra egin du gaur Donostian, eta bileraren aitzinetik joandako urtearen balorazioa egin du Azkarragak. Oroitu du iaz orai... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210727/behobiako-zubia-itxi-dute-denentzako-korridore-humanitarioak-eskatzeko.htm | Gizartea | Behobiako zubia itxi dute, «denentzako» korridore humanitarioak eskatzeko | Irungo Harrera Sareak deitu du elkarretaratzera. Mugak irekitzeko galdegin dute ehunka lagunek. Oraindik ez dute atzeman larunbatean Bidasoan desagerturiko migrantea. | Behobiako zubia itxi dute, «denentzako» korridore humanitarioak eskatzeko. Irungo Harrera Sareak deitu du elkarretaratzera. Mugak irekitzeko galdegin dute ehunka lagunek. Oraindik ez dute atzeman larunbatean Bidasoan desagerturiko migrantea. | Korridore humanitarioak, baina «denentzat». Horixe dute izan dute eske gaur Irungo Harrera Sareak deiturik Behobiako zubian egiten ari diren elkarretaratzean. Ehunka lagunek egin dute bat deialdiarekin. Zubiaren alde banatan bildu dira lehenik, eta bidea itxi dute gero, hain zuzen ere Frantziako Poliziak kontrol iraunk... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210728/oier-apezetxeak-ezin-hobeto-hasi-du-bere-ibilbide-profesionala.htm | Kirola | Oier Apezetxeak ezin hobeto hasi du bere ibilbide profesionala | Aldabek eta Apezetxeak 34-35 gainditu dituzte Loitegi eta Zaldua. Bestetik, Goikoetxea V.a eta Odei finalerdietara sailkatu dira. | Oier Apezetxeak ezin hobeto hasi du bere ibilbide profesionala. Aldabek eta Apezetxeak 34-35 gainditu dituzte Loitegi eta Zaldua. Bestetik, Goikoetxea V.a eta Odei finalerdietara sailkatu dira. | Oier Apezetxeak oso ongi hasi du bere ibilbide profesionala. Aldaberekin batera 34-35 irabazi zuen Loitegi eta Zaldua I.aren aurka Berria Erremonte Txapelketari dagokion partida. Garaipenarekin lau puntu lortu dituzte eta finalerdietarako sailkapenetik gertuago kokatzen dira. Finalerdietara Loitegi eta Zaldua sailkatu ... |
2022-3-12 | https://www.berria.eus/albisteak/210729/altuna-martija-nagusi-partida-ikusgarri-batean.htm | Kirola | Altuna-Martija nagusi, partida ikusgarri batean | 22-21 irabazi diete Irribarria-Rezustari, eta ondo bideratuta dute finalerako sailkapena. Lau pilotariek partida bikaina jokatuko dute. | Altuna-Martija nagusi, partida ikusgarri batean. 22-21 irabazi diete Irribarria-Rezustari, eta ondo bideratuta dute finalerako sailkapena. Lau pilotariek partida bikaina jokatuko dute. | Binakako txapelketa honetan hainbat partida ikusgarri jokatu dira Labriten, pilotazaleek ederki gozatu dituzten horietakoak. Bada, zerrendara gehitu behar da gaur Altuna III.a-Martijak Irribarria-Rezustaren aurka jokatutakoa. Kalitatea, tentsioa, bizitasuna, emozioa... Partida on baten osagai guztiak izan ditu Bi bikot... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210765/angel-berrueta-eta-kontxi-sanchiz-hil-zituztenetik-hemezortzi-urte-bete-dira.htm | Politika | Angel Berrueta eta Kontxi Sanchiz hil zituztenetik hemezortzi urte bete dira | Martxoaren 11ko Madrilgo atentatutik bi egunera, Espainiako polizia batek eta haren semeak Berrueta hil zuten, tiroz eta labankadaz, Iruñeko Donibane auzoko Martin Azpilikueta kaleko okindegian. Gaur Kontxi Sanchizen heriotzaren urteurrena da. | Angel Berrueta eta Kontxi Sanchiz hil zituztenetik hemezortzi urte bete dira. Martxoaren 11ko Madrilgo atentatutik bi egunera, Espainiako polizia batek eta haren semeak Berrueta hil zuten, tiroz eta labankadaz, Iruñeko Donibane auzoko Martin Azpilikueta kaleko okindegian. Gaur Kontxi Sanchizen heriotzaren urteurrena da... | Iruñeko Donibane auzoko Martin Azpilikueta kaleko okindegian sartu zen Maria Pilar Rubio, eta, Jose Maria Aznarren ahotik ateratako leporatzeek gaiztotutako giro betean, gobernuarekin bat egiteko afixa bat jarri nahi izan zuen bertan andreak: «ETA ez» zioen. Angel Berruetak, okindegiko langileak, ez zuen nahi hori egit... |
2022-3-13 | https://www.berria.eus/albisteak/210766/15000-lagun-bildu-dira-preso-politiko-korsikarren-egoera-salatzeko-manifestazioan.htm | Mundua | 15.000 lagun bildu dira preso politiko korsikarren egoera salatzeko manifestazioan | Bastian egin dute manifestazioa, «Frantziako Estatua hiltzailea» lelopean. Yvan Colonna preso korsikarrari sostengua erakutsi diote; erietxean da oraino, koman. Istiluak izan dira manifestazioaren ostean. | 15.000 lagun bildu dira preso politiko korsikarren egoera salatzeko manifestazioan. Bastian egin dute manifestazioa, «Frantziako Estatua hiltzailea» lelopean. Yvan Colonna preso korsikarrari sostengua erakutsi diote; erietxean da oraino, koman. Istiluak izan dira manifestazioaren ostean. | Bastian (Korsika) zuten ordua gaur korsikarrek. Manifestazioa egin dute, Yvan Colonna preso politikoari sostengua adierazi eta Frantziako Estatuaren politika salatzeko. Alderdi autonomistek, independentistek eta ikasle mugimenduek bat egin dute deialdiarekin —gazteak izan dira azken egunetako protesten lehen lerroan—, ... |
2022-3-13 | https://www.berria.eus/albisteak/210767/gizon-bat-atxilotu-dute-lemoan-eta-beste-bat-bilbon-bakoitzak-emakume-bati-erasotzeagatik.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Lemoan eta beste bat Bilbon, bakoitzak emakume bati erasotzeagatik | Lemoako erasoa «aisialdi gune» batean izan da, 06:00ak aldera. Bilbokoa, berriz, etxebizitza batean. | Gizon bat atxilotu dute Lemoan eta beste bat Bilbon, bakoitzak emakume bati erasotzeagatik. Lemoako erasoa «aisialdi gune» batean izan da, 06:00ak aldera. Bilbokoa, berriz, etxebizitza batean. | Eraso matxistek ez dute etenik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, azken orduetan bi gizon atxilotu dituzte Bizkaian, eraso bana egiteagatik.
Lemoan (Bizkaia), Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean, emakume bati eraso egiteagatik. Poliziak 06:00ak aldera jaso du gertatutakoa... |
2022-3-13 | https://www.berria.eus/albisteak/210768/azken-jardunaldian-erabakiko-dira-bi-finalistak.htm | Kirola | Azken jardunaldian erabakiko dira bi finalistak | Lasok eta Imazek mendean hartu dituzte Elezkano eta Zabaleta (18-22), eta finala jokatzeko aukerak dituzte oraindik bikote guztiek. | Azken jardunaldian erabakiko dira bi finalistak. Lasok eta Imazek mendean hartu dituzte Elezkano eta Zabaleta (18-22), eta finala jokatzeko aukerak dituzte oraindik bikote guztiek. | Azken jardunaldian erabakiko da zein bi bikotek jokatuko duten Binakako Txapelketako finala. Gaur erabaki zitekeen bat: Elezkano II.ak eta Zabaletak irabazi izan balute, matematikoki finalean izango ziren Altuna III.a eta Martija —atzo mendean hartu zituzten Irribarria eta Rezusta (22-21)—. Baldintza hori, ordea, ez da... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210769/errusiak-lviveko-instalazio-militar-bati-eraso-dio.htm | Mundua | Errusiak Lviveko instalazio militar bati eraso dio | Ukrainako Gobernuaren arabera, 35 pertsona hil dituzte eta 134 zauritu, denak militarrak. Moskuren arabera, berriz, 180 mertzenario atzerritar hil dituzte erasoan. Poloniako mugatik 25 kilometrora dago Lviv. | Errusiak Lviveko instalazio militar bati eraso dio. Ukrainako Gobernuaren arabera, 35 pertsona hil dituzte eta 134 zauritu, denak militarrak. Moskuren arabera, berriz, 180 mertzenario atzerritar hil dituzte erasoan. Poloniako mugatik 25 kilometrora dago Lviv. | Errusiaren erasoa Europako Batasunetik gero eta gertuagoa dago. Moskuk gidatutako tropek gaur egin dute lehen erasoa Ukraina mendebaldean, zehazki, Lviveko instalazio militar batean, Poloniako mugatik 25 kilometrora. Kieven arabera, 30 suziri jaurti dituzte errusiarrek, eta 35 pertsona hil eta 134 zauritu dituzte. Ukra... |
2022-3-13 | https://www.berria.eus/albisteak/210770/zubimendiren-burukada-batek-erabaki-du-derbia.htm | Kirola | Zubimendiren burukada batek erabaki du derbia | Garaipenari esker, Europako lehian jarraitzen du Realak. Alaves, berriz, jaitsiera postuetan dago. Partidaren aurretik bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak. | Zubimendiren burukada batek erabaki du derbia. Garaipenari esker, Europako lehian jarraitzen du Realak. Alaves, berriz, jaitsiera postuetan dago. Partidaren aurretik bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak. | Martin Zubimendik Realaren lehen taldearekin sartu duen lehen gola erabakigarria izan da. Txuri-urdinek 1-0 irabazi dute gaur, etxean, Alavesen aurka jokatu duten derbian. Bi taldeek une txarrak pasatu dituzte azken asteetan, eta nabarmena zen jokoan zeuden puntuen garrantzia. Borrokatu du Alavesek, aukerak izan ditu, ... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210771/ertzaintzak-bertatik-bertara-tiro-egin-du-realaren-eta-alavesen-arteko-partidaren-atarian.htm | Politika | Ertzaintzak bertatik bertara tiro egin du Realaren eta Alavesen arteko partidaren atarian | 23 urteko gazte bat eta 24 urteko beste bat atxilotu zituzten istiluetan. Sareetan hainbat erabiltzailek gaitzetsi dute Ertzaintzaren jokabidea, eta EH Bilduk gertatutakoari buruz galdetuko dio Jaurlaritzari. | Ertzaintzak bertatik bertara tiro egin du Realaren eta Alavesen arteko partidaren atarian. 23 urteko gazte bat eta 24 urteko beste bat atxilotu zituzten istiluetan. Sareetan hainbat erabiltzailek gaitzetsi dute Ertzaintzaren jokabidea, eta EH Bilduk gertatutakoari buruz galdetuko dio Jaurlaritzari. | Realaren eta Alavesen arteko partidaren aurretik istiluak izan ziren atzo arratsaldean Anoeta kanpoaldean. Arratsaldeko seiak aldera hasi ziren, Amara Berri auzoan. Eusko Jaurlaritzaren arabera, zenbaitek bengalak, botilak eta harriak bota zizkieten Ertzaintzaren furgonetei.
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen istilu... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210772/motorzale-bat-hil-da-santurtzin-errepidetik-aterata.htm | Gizartea | Motorzale bat hil da Santurtzin, errepidetik aterata | Urtea hasi zenetik, gutxienez lau motorzale hil dira Hegoaldeko errepideetan. | Motorzale bat hil da Santurtzin, errepidetik aterata. Urtea hasi zenetik, gutxienez lau motorzale hil dira Hegoaldeko errepideetan. | Bart gertatu da istripua, Santurtzin (Bizkaia), 23:45 aldera, portutik gertu. Motorzale bat N-644 errepidetik atera da, eta bertan hil da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko, nahiz eta istripua izandako lekuan bertan berpizten saiatu diren. Errepidea itxita egon da ia hiru orduz, bai... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210773/frantziako-barne-ministroa-korsikara-joango-da-etzi-istiluak-baretu-nahian.htm | Mundua | Frantziako Barne ministroa Korsikara joango da etzi, istiluak baretu nahian | Atzoko istiluetan 67 lagun zauritu dira, prefeturaren azken kontaketaren arabera. | Frantziako Barne ministroa Korsikara joango da etzi, istiluak baretu nahian. Atzoko istiluetan 67 lagun zauritu dira, prefeturaren azken kontaketaren arabera. | Frantziako Barne ministro Gerald Darmanin Korsikara joango da asteazkenean, uharteko hautetsiekin «elkarrizketa ziklo bat irekitzeko». Atzoko istiluetako indarkeria gaitzetsi du. 67 lagun zauritu dira, prefeturaren azken kontaketaren arabera. Darmaninek «fermuki» gaitzetsi du «manifestarien indarkeria», eta «sostengu o... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210774/deia-ez-da-iritsi-kioskoetara.htm | Bizigiro | 'Deia' ez da iritsi kioskoetara | Grebaren ondorioz, Deia ez da irakurleen eskuetara iritsi. Egunkaria inprimatzen den inprenta itxi nahi dutelako ekin diete lanuzteei. Gaur Bilbon bildu dira, Langileak greba mugagabean, kaleratzeei ez lelopean. | 'Deia' ez da iritsi kioskoetara. Grebaren ondorioz, Deia ez da irakurleen eskuetara iritsi. Egunkaria inprimatzen den inprenta itxi nahi dutelako ekin diete lanuzteei. Gaur Bilbon bildu dira, Langileak greba mugagabean, kaleratzeei ez lelopean. | Grebaren lehen ondorioa iritsi da: gaur Deia ez da iritsi ez kioskoetara, ez irakurleen eskuetara. Hala adierazi dute egunkariaren beraren Twitter kontuan: «Gaurkoan egunkaria kioskoetara iristarazteko izandako ezintasunaren aurrean, egin klik esteka honetan, DEIAren argitalpena ikusi ahal izateko».
Jakina zen gertatu... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210775/uribismoa-hondoratu-egin-da-eta-ezkerra-hazi-parlamentuan.htm | Mundua | Uribismoa hondoratu egin da, eta ezkerra hazi parlamentuan | Ezkerrak 25 aulki lortu ditu Kongresuan, baina eskuin zatituak gehiengoari eutsiko dio | Uribismoa hondoratu egin da, eta ezkerra hazi parlamentuan. Ezkerrak 25 aulki lortu ditu Kongresuan, baina eskuin zatituak gehiengoari eutsiko dio | Kolonbiako ezkerra Itun Historikoa blokean aurkeztu zen atzoko hauteskundeetara, eta badirudi herritarrek saria eman diotela batasunari. Izan ere, ezkerrak hamazazpi aulki lortu ditu Senatuan eta 25 Kongresuan.
Edonola ere, eskuina nagusi izango da berriro Kongresuan, zazpi alderditan zatikatuta bada ere. Beraz, Itun ... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210776/isuna-jarri-diete-sidenorri-arcelorri-eta-balboari-txatarraren-prezioan-ados-jartzeagatik.htm | Ekonomia | Isuna jarri diete Sidenorri, Arcelorri eta Balboari, txatarraren prezioan ados jartzeagatik | CNMCk 24 milioi euroko isuna ordaintzera zigortu ditu. Sidenorrek helegitea aurkeztuko duela iragarri du. | Isuna jarri diete Sidenorri, Arcelorri eta Balboari, txatarraren prezioan ados jartzeagatik. CNMCk 24 milioi euroko isuna ordaintzera zigortu ditu. Sidenorrek helegitea aurkeztuko duela iragarri du. | CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak 24 milioi euroko isuna jarri die Sidenor, Arcelormittal eta Balboa altzairugileei, uste baitu txatarra erosteko prezioan ados jarri zirela.
Agiri baten bidez CNMCk azaldu duenez, Balboak eta Sidenorrek elkarri eman zieten informazioa, eta gauza bera egin zuten Sidenorr... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210777/ateak-itxita-deklaratuko-dute-biktimek-akusazio-partikularrak-eskatuta.htm | Gizartea | Ateak itxita deklaratuko dute biktimek, akusazio partikularrak eskatuta | Gaur bi andrazko dira deklaratzekoak, eta aste osoan jarraituko dute biktimen lekukotasunek | Ateak itxita deklaratuko dute biktimek, akusazio partikularrak eskatuta. Gaur bi andrazko dira deklaratzekoak, eta aste osoan jarraituko dute biktimen lekukotasunek | Aurrez ere eskea egina zuela esan du akusazio partikularrak, eta gaur berriz aztertzeko eskatu dio epaimahaiari: biktimek deklaratzen dutenean auzi aretoan publikorik ez egotea eskatu dute, eta, ondorioz, prentsarik ez egotea. Lehengo ostegunean aztertu zen biktimen irudirik erakutsi gabe haiek esaten zutena aparteko a... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210778/saharako-hauts-hodeia-heldu-da-euskal-herrira.htm | Bizigiro | Saharako hauts hodeia heldu da Euskal Herrira | Euskalmeten arabera, basamortuko hautsak ez du arazo handirik sortuko hezetasunarekin nahastuko delako, baina asma daukatenek sumatu egingo dute. | Saharako hauts hodeia heldu da Euskal Herrira. Euskalmeten arabera, basamortuko hautsak ez du arazo handirik sortuko hezetasunarekin nahastuko delako, baina asma daukatenek sumatu egingo dute. | Hego-ekialdeko haizeak bisitaria ekarri du Euskal Herrira: Saharako basamortuko hauts hodei trinko bat. Bazetorrela iragarri zuen herenegun Europako Batasuneko Copernicus behaketa egitasmoak, mezu honen bitartez.
Lurra sateliteen bidez behatzen du Copernicusek, eta, horiek emaniko datuen bitartez, besteak beste atmosf... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210779/william-hurt-aktorea-hil-da-71-urterekin.htm | Kultura | William Hurt aktorea hil da, 71 urterekin | Zinema ikur bat izan zen 1980ko hamarkadan, eta Oscar sari bat ere irabazi zuen. | William Hurt aktorea hil da, 71 urterekin. Zinema ikur bat izan zen 1980ko hamarkadan, eta Oscar sari bat ere irabazi zuen. | William Hurt aktore estatubatuarra 71 urterekin hil dela jakinarazi dute haren ingurukoek. Zinema ikur handi bat izan zen Hurt 1980ko hamarkadan, antzeztu zituen nortasun handiko rolengatik. Oscar sari bat ere irabazi zuen garai hartan. Prostatako minbizia diagnostikatu zioten 2018an, eta gaixotasunak eragindako albo k... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210780/frantziako-gobernuak-osasun-neurriak-arindu-ditu.htm | Gizartea | Frantziako Gobernuak osasun neurriak arindu ditu | Leku publiko gehienetan maskara ez da baitezpadakoa izanen, eta txertatze ziurtagiria ere bertan behera utzi dute. Eskoletako eta lantegietako protokoloak ere moldatu dituzte. | Frantziako Gobernuak osasun neurriak arindu ditu. Leku publiko gehienetan maskara ez da baitezpadakoa izanen, eta txertatze ziurtagiria ere bertan behera utzi dute. Eskoletako eta lantegietako protokoloak ere moldatu dituzte. | Gaurtik aitzina osasun neurri arinagoak izanen dituzte Ipar Euskal Herriko herritarrek. Txertatze agiria erakustea ez da gehiago beharrezkoa izanen, eta maskararen erabilpena ere murriztu dute; leku publiko zehatz batzuetan izan ezik, ez da derrigorrezkoa izanen. Eskoletan eta lantegietan orain arte aplikatu dituzten p... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210781/bonu-sozialean-moldaketak-egingo-ditu-madrilek-argindar-fakturak-txikitu-nahian.htm | Ekonomia | Bonu sozialean moldaketak egingo ditu Madrilek, argindar fakturak txikitu nahian | Larrialdiko neurriak hartuko ditu biharko Ministroen Kontseiluan, gas garestiaren kolpea arintzeko. Eskuak lotuta dauzka, hala ere, argindar merkatuan aldaketak egiteko, Europako Batasunak erabakitzen duelako horretan. | Bonu sozialean moldaketak egingo ditu Madrilek, argindar fakturak txikitu nahian. Larrialdiko neurriak hartuko ditu biharko Ministroen Kontseiluan, gas garestiaren kolpea arintzeko. Eskuak lotuta dauzka, hala ere, argindar merkatuan aldaketak egiteko, Europako Batasunak erabakitzen duelako horretan. | Gasaren prezioa argindarretik bereizi ala ez eztabaida gero eta pisu handiagoa hartzen ari da Europako Batasunean, herrialde batzuentzat oso garrantzitsua baita gas garestiarekin sortutako argindarrak ez hainbeste baldintzatzea —prezio orokorra goratuz— elektrizitatearen faktura.
Egungo merkatua moldatu ala ez, ziurre... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210782/gizon-bat-ikertzen-ari-dira-azkoienen-txoriak-likaz-ehizatzeagatik.htm | Gizartea | Gizon bat ikertzen ari dira Azkoienen, txoriak likaz ehizatzeagatik | 'Fringillidae' deituriko hegazti espezie bat harrapatzen saiatzen ari zen likaz bustitako hagatxo batzuen bidez. Faunaren aurkako delitu batengatik ikertzen ari dira. | Gizon bat ikertzen ari dira Azkoienen, txoriak likaz ehizatzeagatik. 'Fringillidae' deituriko hegazti espezie bat harrapatzen saiatzen ari zen likaz bustitako hagatxo batzuen bidez. Faunaren aurkako delitu batengatik ikertzen ari dira. | Polizia patruila batek harrapatu du gizona, oharkabean: kolaz baliatuta txoritxoak ehizatu nahian ari zen Azkoiengo (Nafarroa) eremu natural batean. Poliziaren esanetan, fringillidae deituriko hegazti espezie bat harrapatzen saiatzen ari zen zuhaixka baten ondoan. Likaz bustitako hagatxo batzuen bidez ehizatu nahi zuen... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210783/eragin-txikia-izan-arren-portuetan-nabaritu-da-garraiolarien-greba.htm | Ekonomia | Eragin txikia izan arren, portuetan nabaritu da garraiolarien greba | Deialdia babestu duten gehienak gidari autonomoak ziren. Bilboko portuan piketeak egin dituzte eta lan erritmoa lasaia izan da. Inguraketa sareak erabiltzen dituzten arrantzaleak ez dira aterako asteartean | Eragin txikia izan arren, portuetan nabaritu da garraiolarien greba. Deialdia babestu duten gehienak gidari autonomoak ziren. Bilboko portuan piketeak egin dituzte eta lan erritmoa lasaia izan da. Inguraketa sareak erabiltzen dituzten arrantzaleak ez dira aterako asteartean | Hego Euskal Herriko garraiolari grebak hasiera apala izan du, eta eragina txikia izan zen arren, lantoki jakin batzuetan bai nabaritu dela, esaterako, itsas portuetan. Merkantzia zein arrantza portuetan sumatu da lanuztea. Bilboko portua Euskal Herriko gune logistiko handienetakoa da, eta portuko agintaritzak berak ona... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210784/ukraina-eta-errusia-gaur-hasi-dira-berriro-negoziatzen.htm | Mundua | Ukraina eta Errusia gaur hasi dira berriro negoziatzen | Kievek bakea, su etena, Errusiako tropak erretiratzea eta segurtasun bermeak ezartzea galdegin zion atzo Moskuri. Txinak ukatu egin du Errusiak Ukraina inbaditzeko laguntza militarra eskatu izana. Ukrainako Gobernuak iragarri du hamar korridore humanitario irekiko dituela. | Ukraina eta Errusia gaur hasi dira berriro negoziatzen. Kievek bakea, su etena, Errusiako tropak erretiratzea eta segurtasun bermeak ezartzea galdegin zion atzo Moskuri. Txinak ukatu egin du Errusiak Ukraina inbaditzeko laguntza militarra eskatu izana. Ukrainako Gobernuak iragarri du hamar korridore humanitario irekiko... | «Negoziazioetan etenaldi tekniko bat egin da, azpitaldeetan modu osagarrian lan egiteko eta banakako jarrerak argitzeko. Negoziazioek bihar jarraituko dute». Hala iragarri zuen atzo Ukrainako negoziatzaile Mijailo Podoliakek bere Twitter kontuan. Errusiako eta Ukrainako ordezkaritzek atzo goizean berrekin zieten negozi... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210785/ezantza-litroak-hamabost-zentimoko-deskontua-izango-du-lau-hilabetez-iparraldean.htm | Ekonomia | Ezantza litroak hamabost zentimoko deskontua izango du lau hilabetez Iparraldean | Apirilaren lehenetik aurrera ezarriko da neurria indarrean, eta 2.000 milioi euroko kostua izango du Frantziako Estatuarentzat. Hauteskundeei begira hartutako neurria dela gaitzetsi dute beste alderdiek. | Ezantza litroak hamabost zentimoko deskontua izango du lau hilabetez Iparraldean. Apirilaren lehenetik aurrera ezarriko da neurria indarrean, eta 2.000 milioi euroko kostua izango du Frantziako Estatuarentzat. Hauteskundeei begira hartutako neurria dela gaitzetsi dute beste alderdiek. | Ezantza litroa bi eurotik gora egotea zaila da eramaten edozein gobernurentzat, baina Frantziakoarentzat are delikatuagoa da auzia; besteak beste, Jaka Horien herrialdean presidentetzarako hauteskundeak hurbil daudelako, apirilaren 10ean.
Testuinguru horretan, neurri elektoralistatzat jo dute beste alderdi guztiek Jea... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210786/labek-erantzukizun-politikoak-eskatu-ditu-osasungintzan-errepikatutako-erabaki-okerrengatik.htm | Gizartea | LABek «erantzukizun politikoak» eskatu ditu osasungintzan «errepikatutako erabaki okerrengatik» | Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari zuzendu dizkio kritikak sindikatuak. | LABek «erantzukizun politikoak» eskatu ditu osasungintzan «errepikatutako erabaki okerrengatik». Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari zuzendu dizkio kritikak sindikatuak. | Osasungintzako zerbitzuen «etengabeko pribatizazioa» eta kudeaketa «merkantilista» deitoratu ditu LAB sindikatuak, gaur Ipar Hegoa Fundazioarekin batera aurkeztutako Osasungintza Hego Euskal Herrian. Eraldaketa baten beharra txostenaren aurkezpenean, Bilbon. Hego Euskal Herrian konfinamendua ezarri eta urte bitara argi... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210787/pirinioetako-bidean-parte-hartzeko-izen-ematea-zabaldu-du-gure-esku-k.htm | Politika | Pirinioetako Bidean parte hartzeko izen ematea zabaldu du Gure Esku-k | Uztailaren 2an Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzeko mobilizazio bat antolatu du dinamikak, Kataluniako beste plataforma batzuekin batera. | Pirinioetako Bidean parte hartzeko izen ematea zabaldu du Gure Esku-k. Uztailaren 2an Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzeko mobilizazio bat antolatu du dinamikak, Kataluniako beste plataforma batzuekin batera. | Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak urtarrilaren 29an eman zuen uztailaren 2rako deitutako mobilizazio baten berri: Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte, Kataluniako plataforma batzuekin elkarlanean. Euskal herritarrek 115 gailur bete beharko dituzte, Jaizkibeldik (Gipuzkoa) Benasq... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210788/sestaoko-acb-itxita-egongo-da-gutxienez-hurrengo-astera-arte.htm | Ekonomia | Sestaoko ACB itxita egongo da gutxienez hurrengo astera arte | Olaberriako Arcelorren tarteka ari dira lanean, argindarraren unean uneko prezioaren arabera. | Sestaoko ACB itxita egongo da gutxienez hurrengo astera arte. Olaberriako Arcelorren tarteka ari dira lanean, argindarraren unean uneko prezioaren arabera. | Argindar garestiak bete-betean eragiten die hura asko kontsumitzen duten euskal enpresei, tartean altzairugileak. Horietako bat da Sestaoko ACB (Aceria Compacta de Bizkaia). Martxoaren 3an ireki zuten berriro, bi hilabeteko etenaren ondoren, baina labeek gutxi iraun dute piztuta. Joan den astean, ekoizpena eten zuen ha... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210789/korrika-laguntzaileak-euskararen-sostengu.htm | albisteak | Korrika laguntzaileak, euskararen sostengu | Korrika laguntzaileek 12 euroko ekarpena egiten diote Korrikari, eta, diru horren truke, hainbat abantaila eta deskontu dituzte, baita astero egiten dituzten zozketetan parte hartzeko aukera ere. Ezinbesteko ekarpena dira Korrika ekinbidearentzat. | Korrika laguntzaileak, euskararen sostengu. Korrika laguntzaileek 12 euroko ekarpena egiten diote Korrikari, eta, diru horren truke, hainbat abantaila eta deskontu dituzte, baita astero egiten dituzten zozketetan parte hartzeko aukera ere. Ezinbesteko ekarpena dira Korrika ekinbidearentzat. | Iaz, ez zen posible izan, baina aurten, bidean dago ia. Hilabete inguru baino ez da falta 22. Korrika Amurriotik abiatzeko, martxoaren 31n jarriko baitute dantzan lekukoa, eskuz esku, herriz herri, Donostiara ailegatu arte, apirilaren 10ean. 2.180 kilometro egingo ditu Euskal Herriko zazpi herrialdeetan, Hitzekin lelop... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210790/korrikak-egiten-duen-ekarpena-behar-beharrezkoa-dugu-aekn.htm | albisteak | «Korrikak egiten duen ekarpena behar-beharrezkoa dugu AEKn» | Administrazioari dagokionez, euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak. Hori dela eta, esate baterako, Euskal Herri osoan orain arteko berdintasun parametroetan ematen segitzeko, AEKideek erreserba funtsa sortu dute, bazkideek nahitaezko ekarpenak eginez. Bestalde, jendarteak erakusten dien babesa... | «Korrikak egiten duen ekarpena behar-beharrezkoa dugu AEKn». Administrazioari dagokionez, euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak. Hori dela eta, esate baterako, Euskal Herri osoan orain arteko berdintasun parametroetan ematen segitzeko, AEKideek erreserba funtsa sortu dute, bazkideek nahitaezko... | 1980an antolatu zuen AEK-k lehen Korrika. Zer behar zituen horrelako egitasmo bat antolatzeko?
AEK-k hasiera-hasieratik izan du argi berebiziko garrantzia duela helduak euskaraz alfabetatzeak, baita Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzeak ere. Horregatik, Korrika sortzeko garaian, bi alderdi horiek uztartu ... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/210791/denda-fisikoetan-nahiz-online.htm | albisteak | Denda fisikoetan nahiz online | 22. Korrikaren materiala online nahiz denda fisikoetan eros daiteke: arropa eta osagarriak daude eskuragai, eta salmentekin lortutako diru hori ere euskaltegiei laguntzeko erabiliko da. AEKren euskaltegietan ere erosteko aukera dago. | Denda fisikoetan nahiz online. 22. Korrikaren materiala online nahiz denda fisikoetan eros daiteke: arropa eta osagarriak daude eskuragai, eta salmentekin lortutako diru hori ere euskaltegiei laguntzeko erabiliko da. AEKren euskaltegietan ere erosteko aukera dago. | Korrikaren aldi bakoitzean, arropa eta osagarri bilduma ederra egiten du AEK-k. Aurten ere produktu ugari jarri dituzte eskuragarri: arropa, osagarriak, petoak… Korrikaren webgunean bertan eros daitezke online, baita horretarako prestatu dituzten denda fisikoetan ere: Bilbon, Iruñean, Donostian, Beasainen eta Santurtzi... |
2022-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/210792/nola-hartu-parte.htm | albisteak | Nola hartu parte? | Nola hartu parte?. | Antolaketan arituz: • Zure herrian edo auzoan eratuko den KORRIKA batzordean parte hartuz.
Diruz lagunduz: • KORRIKA laguntzailea izanez eta 22. KORRIKAko materiala erosiz. • KORRIKAlarien petoa edo bizkarrekoa erosiz, aurretiaz, KORRIKA dendetan, AEKren euskaltegietan eta online dendan, edo KORRIKA igarotzen den egun... | |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210793/euskaltel-eta-kern-pharma-espainiako-vueltan-izango-dira-baina-ez-caja-rural.htm | Kirola | Euskaltel eta Kern Pharma Espainiako Vueltan izango dira, baina ez Caja Rural | Talde laranjak iazko parte hartzea errepikatuko du, eta Kern Pharma lehen aldiz izango da Vueltan. Caja Rural hamar urtez jarraian izan da lasterketan, baina aurten ez du gonbidapenik jaso. Hiru etapa igaroko dira Euskal Herritik. | Euskaltel eta Kern Pharma Espainiako Vueltan izango dira, baina ez Caja Rural. Talde laranjak iazko parte hartzea errepikatuko du, eta Kern Pharma lehen aldiz izango da Vueltan. Caja Rural hamar urtez jarraian izan da lasterketan, baina aurten ez du gonbidapenik jaso. Hiru etapa igaroko dira Euskal Herritik. | Euskaltel-Euskadik bigarren urtez jarraian hartuko du parte Espainiako Vueltan. Hala baieztatu du gaur lasterketaren antolakuntzak. Gonbidapena jaso du beste euskal talde batek ere, Kern Pharmak, eta Burgos BH espainiarra izango da azken talde gonbidatua. Ondorioz, hiru euskal talde ariko dira aurten Espainiako Vueltan... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210794/gizonezko-batek-eraso-egin-dio-ekintzaile-feminista-bati-abortatzeko-eskubidea-aldarrikatzeagatik.htm | Gizartea | Gizonezko batek eraso egin dio ekintzaile feminista bati, abortatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik | Irutxuloko Hitza-k jakinarazi duenez, Donostiako Amara auzoan gertatu da erasoa, joan den ostegunean. Ertzaintzak gizonezko bat identifikatu du erasotzailea delakoan. Elkarretaratzea egin dute arratsaldean, biktimari babesa emateko. | Gizonezko batek eraso egin dio ekintzaile feminista bati, abortatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik. Irutxuloko Hitza-k jakinarazi duenez, Donostiako Amara auzoan gertatu da erasoa, joan den ostegunean. Ertzaintzak gizonezko bat identifikatu du erasotzailea delakoan. Elkarretaratzea egin dute arratsaldean, biktimari bab... | Gizonezko batek emakumezko bati eraso egin dio Donostiako Amara auzoan, abortatzeko eskubidearen aldeko lelo feministak zituen kartel batzuekin protesta egiteagatik. Irutxuloko Hitza-k zabaldu du gertatutakoari buruzko informazioa. Jakinarazi duenez, Askabide klinikako atari parean gertatu da erasoa, iragan astean. Tal... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210795/the-power-of-the-dog-filmak-irabazi-ditu-bafta-sari-nagusiak.htm | Kultura | 'The Power of the Dog' filmak irabazi ditu Bafta sari nagusiak | Denis Villeneuveren 'Dune' filmak lortu du sari gehien, kategoria teknikoetan batez ere. 'Coda'-k eta 'West Side Story'-k bina garaikur eskuratu dituzte. | 'The Power of the Dog' filmak irabazi ditu Bafta sari nagusiak. Denis Villeneuveren 'Dune' filmak lortu du sari gehien, kategoria teknikoetan batez ere. 'Coda'-k eta 'West Side Story'-k bina garaikur eskuratu dituzte. | Sarien denboraldi betean, Jane Campionen The Power of the Dog-ek irabazitakoen zerrenda luzatzen eta luzatzen ari da aldiro. Asteburuan, urteko filmik onenaren bi sari irabazi ditu, ordu gutxiren aldearekin: AEBetako kritikarien Critics' Choice eta Erresuma Batuko Akademiaren Bafta. Gainera, bietan Campionek lortu du z... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210796/cafek-200-milioi-euroko-kontratua-lortu-du-saudi-arabian.htm | Ekonomia | CAFek 200 milioi euroko kontratua lortu du Saudi Arabian | Saudi Arabia Railways estatuko tren kudeatzailearekin egin du tratua, haren trenen mantentze lanak egiteko eta beste zerbitzu batzuk emateko. | CAFek 200 milioi euroko kontratua lortu du Saudi Arabian. Saudi Arabia Railways estatuko tren kudeatzailearekin egin du tratua, haren trenen mantentze lanak egiteko eta beste zerbitzu batzuk emateko. | Beasaingo tren konpainiak kopuru handiko eskaera bat lortu du Asian berriro. Hil hasieran jakinarazi zuen Tel Aviven tren arin bat martxan jartzeko kontratua egin duela Israelgo hiri horretako agintariekin, 525 milioi euroko balioarekin, eta, orain, berriz, Saudi Arabian lortu du beste eskaera handi bat, azken hori 200... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210797/euroeskualdeak-hornidura-bermatzeko-lan-talde-bat-sortuko-du.htm | Politika | Euroeskualdeak hornidura bermatzeko lan talde bat sortuko du | Akordio batera heldura dira Akitania Berriko, EAEko eta Nafarroako ordezkariak. Hitzarmenak industria, elikadura eta energia sektoreei eragingo die. | Euroeskualdeak hornidura bermatzeko lan talde bat sortuko du. Akordio batera heldura dira Akitania Berriko, EAEko eta Nafarroako ordezkariak. Hitzarmenak industria, elikadura eta energia sektoreei eragingo die. | Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa Euroeskualdeko ordezkariek gaur adostu dute elkarlanean jardutea industriaren, elikaduraren eta energiaren sektoreetan. Bordelen bildu dira, eta Ukrainako gerrak eragindako krisiaren testuinguruan heldu dira akordiora. Helburua, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera,... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210798/auzitegi-nazionalak-gorka-palacios-euskal-presoa-absolbitu-du.htm | Politika | Auzitegi Nazionalak Gorka Palacios euskal presoa absolbitu du | Fiskaltzak 316 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, eta Atristain auziko jurisprudentzia oinarri hartuta absolbitu dute. | Auzitegi Nazionalak Gorka Palacios euskal presoa absolbitu du. Fiskaltzak 316 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, eta Atristain auziko jurisprudentzia oinarri hartuta absolbitu dute. | Atristain auziko jurisprudentzia oinarri hartuta, Gorka Palacios euskal presoa absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Bi atxilotuk torturapean jo zuten erruduntzat Palacios, eta, auzitegiak dekretatu duenez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia berriaren arabera, deklarazio horiek ez dira kontuan... |
2022-3-14 | https://www.berria.eus/albisteak/210799/inaki-reta-euskal-presoa-euskal-herrira-ekarri-dute.htm | Politika | Iñaki Reta euskal presoa Euskal Herrira ekarri dute | Etxerat-ek jakinarazi duenez, Soto del Realetik Zaballako espetxera lekualdatu dute. | Iñaki Reta euskal presoa Euskal Herrira ekarri dute. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Soto del Realetik Zaballako espetxera lekualdatu dute. | Etxerat elkarteak jakinarazi du Iñaki Reta euskal presoa Soto del Real (Espainia) espetxetik Zaballara (Araba) lekualdatu dutela. Retaren Euskal Herriratzea joan den urtarrilean iragarri zuten. Orduan jakinarazi zutenez, Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak adostu zuten Iñaki Reta, Asie... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210832/netflixek-urtean-200-ordu-azpidatziko-ditu-euskaraz-eta-20-ordu-bikoiztu.htm | Bizigiro | Netflixek urtean 200 ordu azpidatziko ditu euskaraz, eta 20 ordu bikoiztu | 2022ko katalogoan txertatuko ditu lan horiek streaming plataformak. Ikus-entzunezko gehienak azpititulatu egingo dituzte, eta haurrentzako eduki batzuk, berriz, bikoiztu. Jaurlaritzak adierazi du «oso garrantzitsua» dela Netflixek bere kabuz horrelako erabaki bat hartu izana. Kataluniako Generalitateak esan du «lehen p... | Netflixek urtean 200 ordu azpidatziko ditu euskaraz, eta 20 ordu bikoiztu. 2022ko katalogoan txertatuko ditu lan horiek streaming plataformak. Ikus-entzunezko gehienak azpititulatu egingo dituzte, eta haurrentzako eduki batzuk, berriz, bikoiztu. Jaurlaritzak adierazi du «oso garrantzitsua» dela Netflixek bere kabuz hor... | Euskarak, galegoak eta katalanak presentzia handiagoa izango dute Netflixen 2022an. Netflixek, denera, 70 ikus-entzunezko inguru txertatuko ditu 2022ko bere katalogoan, eta pixkanaka jarriko ditu eskuragarri. Urtez urte sorta hori handitzea da AEBetako konpainiaren asmoa.
2022an txertatuko dituzten ikus-entzunezkoetan... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210833/salatu-dute-donostiako-plaza-batean-landareak-kenduta-bizitokirik-gabe-utzi-dituztela-hainbat-ahate.htm | Bizigiro | Salatu dute Donostiako plaza batean landareak kenduta bizitokirik gabe utzi dituztela hainbat ahate | Eguzki eta Parkeak Bizirik plataformetako kideek egin dute salaketa. Esan dute udal langileek «beharrik gabe» kimatu dutela Antonio Maria Labaien plazako urmaelaren ingurua. Ondorioz, hainbat ahate arrautzarik eta habitatik gabe gelditu dira. | Salatu dute Donostiako plaza batean landareak kenduta bizitokirik gabe utzi dituztela hainbat ahate. Eguzki eta Parkeak Bizirik plataformetako kideek egin dute salaketa. Esan dute udal langileek «beharrik gabe» kimatu dutela Antonio Maria Labaien plazako urmaelaren ingurua. Ondorioz, hainbat ahate arrautzarik eta habit... | «Ohi bezala, urtero bezala. Ahateek pare bat aste zeramatzaten Antonio Maria Labaien plazako urmaeleko uhartetxoan inkubatzen. Txitak ateratzea martxoaren amaierarako aurreikusia zegoen. Jada ez da eklosiorik izango, ez ilusiorik, ez irribarrerik». Horrela salatu dute Eguzki eta Parkeak Bizirik plataformetako kideek Do... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210834/etxe-baten-zati-bat-erori-da-azpeitian.htm | Gizartea | Etxe baten zati bat erori da Azpeitian | Elizkaleko 24. zenbakidun etxea da, eta bart erori da. Ez zen inor bizi eraikin horretan, baina inguruko etxeetatik bost familia atera behar izan dituzte segurtasuna bermatzeko. | Etxe baten zati bat erori da Azpeitian. Elizkaleko 24. zenbakidun etxea da, eta bart erori da. Ez zen inor bizi eraikin horretan, baina inguruko etxeetatik bost familia atera behar izan dituzte segurtasuna bermatzeko. | Elizkaleko 24. zenbakidun etxearen zati bat erori da bart 03:00 aldean. Izugarrizko eztanda entzun da kale horretan, eta, etxearen zati bat erori denez, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira.
Udalak Uztarria.eus-i azaldu dioenez, inor ez zen bizi eraikin horretan, eta, beraz, ez da inor zauritu. Dena den, ingu... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210835/bultzadak-eta-iraultzak-ertzaintzaren-jokabidea-gaitzetsi-dute-eta-erantzukizunak-eskatu.htm | Politika | Bultzadak eta Iraultzak Ertzaintzaren jokabidea gaitzetsi dute, eta erantzukizunak eskatu | «Iñigo Cabacas hil eta hamar urtera, horren arduradunek ez dute inolako eragozpenik berriro ere gidoi bera errepikatzeko», salatu dute Realeko eta Alaveseko animazio taldeek. Igandeko derbiaren aurretik istiluak izan ziren, eta halakorik berriz ez gertatzea exijitu dute. | Bultzadak eta Iraultzak Ertzaintzaren jokabidea gaitzetsi dute, eta erantzukizunak eskatu. «Iñigo Cabacas hil eta hamar urtera, horren arduradunek ez dute inolako eragozpenik berriro ere gidoi bera errepikatzeko», salatu dute Realeko eta Alaveseko animazio taldeek. Igandeko derbiaren aurretik istiluak izan ziren, eta h... | Ertzaintzaren bertsio ofizialari erantzun diote Bultzada Txuri Urdina eta Iraultza 1921 animazio taldeek. Igandean, Realaren eta Alavesen arteko derbiaren aurretik, istiluak izan ziren Amara Berri auzoko Armeria plazan, Anoeta kanpoaldean. Han jardunaldi bateratu bat antolatu zuten bi animazio taldeek —senidetutako bi ... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210836/sindikatuek-greba-egingo-dute-hezkuntza-oinarrien-zirriborroan-aldaketak-eskatzeko.htm | Gizartea | Sindikatuek greba egingo dute hezkuntza oinarrien zirriborroan aldaketak eskatzeko | ELAk, LABek, Steilasek eta CCOOk salatu dute langileen iritzia ez dela kontuan hartu akordiorako oinarriak finkatzeko prozesuan. | Sindikatuek greba egingo dute hezkuntza oinarrien zirriborroan aldaketak eskatzeko. ELAk, LABek, Steilasek eta CCOOk salatu dute langileen iritzia ez dela kontuan hartu akordiorako oinarriak finkatzeko prozesuan. | ELA, LAB, Steilas eta CCOO ez datoz bat Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko den hezkuntza akordio berri baterako oinarrien zirriborroarekin. Ez dute bat egiten edukiekin, ezta eduki horiek finkatzeko erabili den prozedurarekin ere, hezkuntza komunitatea osatzen duten langileen iritzia ez dela kontuan hartu pentsatzen b... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210837/gizonezko-bat-atxilotu-dute-gasteizen-aizto-batekin-bikotekide-ohiari-mehatxu-egiteagatik.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen aizto batekin bikotekide ohiari mehatxu egiteagatik | Gasteizko Udaltzaingoak 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo, Lakuabizkarra auzoan, mehatxu delitua egotzita. | Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen aizto batekin bikotekide ohiari mehatxu egiteagatik. Gasteizko Udaltzaingoak 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo, Lakuabizkarra auzoan, mehatxu delitua egotzita. | Gasteizko Udaltzaingoak 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Lakuabizkarra auzoan bikotekide ohiari aizto batekin mehatxu egiteagatik. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ustezko erasotzailearen bikotekide ohiak salatu zuen eztabaida batean aizto batekin mehatxu egin ziola, Lakuabizkarra auzoko etxebizitza batean. J... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210838/israelek-beste-bi-gazte-palestinar-hil-ditu-zisjordanian.htm | Mundua | Israelek beste bi gazte palestinar hil ditu Zisjordanian | Israelgo soldadu eta poliziek hainbat polizia operazio egin dituzte hainbat hiritan. Hildakoek 16 eta 20 urte zituzten. Dozenaka lagun zauritu dituzte, eta hogei atxilotu. | Israelek beste bi gazte palestinar hil ditu Zisjordanian. Israelgo soldadu eta poliziek hainbat polizia operazio egin dituzte hainbat hiritan. Hildakoek 16 eta 20 urte zituzten. Dozenaka lagun zauritu dituzte, eta hogei atxilotu. | Israelgo soldaduek bi gazte palestinar hil dituzte gaur goizean Zisjordanian. Wafa albiste agentziaren arabera, Israelek hainbat polizia operazio egin ditu gaur goizean Zisjordaniako hiri batzuetan, eta horietan hil dituzte bi gazteak, tiroz. Dozenaka zauritu dituzte, gainera, eta hogei lagun atxilotuta eraman dituzte.... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210839/sindikatuek-greba-egingo-dute-hezkuntza-oinarrien-zirriborroan-aldaketak-eskatzeko.htm | Gizartea | Sindikatuek greba egingo dute hezkuntza oinarrien zirriborroan aldaketak eskatzeko | ELAk, LABek, Steilasek eta CCOOk salatu dute langileen iritzia ez dela kontuan hartu lege egitasmorako oinarriak finkatzeko prozesuan | Sindikatuek greba egingo dute hezkuntza oinarrien zirriborroan aldaketak eskatzeko. ELAk, LABek, Steilasek eta CCOOk salatu dute langileen iritzia ez dela kontuan hartu lege egitasmorako oinarriak finkatzeko prozesuan | ELA, LAB, Steilas eta CCOO ez datoz bat Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko den hezkuntza lege berri baterako oinarrien zirriborroarekin. Ez dute bat egiten edukiekin, ezta eduki horiek finkatzeko erabili den prozedurarekin ere, hezkuntza komunitatea osatzen duten langileen iritzia ez dela kontuan hartu pentsatzen bait... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210840/arabako-adinekoen-egoitza-pribatuetan-grebara-deitu-dute-martxoaren-30erako.htm | Gizartea | Arabako adinekoen egoitza pribatuetan grebara deitu dute martxoaren 30erako | ELA eta LAB sindikatuek deitu dute lanuztera. Salatu dute langileen lan baldintzak «prekarioak» direla eta patronala negoziazioa blokeatzen ari dela oraindik ere. | Arabako adinekoen egoitza pribatuetan grebara deitu dute martxoaren 30erako. ELA eta LAB sindikatuek deitu dute lanuztera. Salatu dute langileen lan baldintzak «prekarioak» direla eta patronala negoziazioa blokeatzen ari dela oraindik ere. | Negoziazio mahaia osatzeko hiru urte baino gehiago daramatzate borrokan Arabako adinekoen egoitza pribatuetako langileek, arrakastarik gabe, eta gaur jakinarazi dute grebara joko dutela hilaren 30ean. ELAk eta LABek deitu dute grebara, iritzita mobilizazio dinamikak abiaraztea ezinbestekoa dela patronala «blokeo» egoer... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210841/47-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-2018an-gasteizen-bi-andrazko-hiltzeaz-akusaturiko-gizonari.htm | Gizartea | 47 urteko espetxe zigorra ezarri diote 2018an Gasteizen bi andrazko hiltzeaz akusaturiko gizonari | Arabako Probintzia Auzitegiko epaileak ebatzi duenez, gizonak bere emaztea eta amaginarreba hil zituen «ankerkeria» erabilita. Genero eta senidetasun astungarriak ezarri dizkio. | 47 urteko espetxe zigorra ezarri diote 2018an Gasteizen bi andrazko hiltzeaz akusaturiko gizonari. Arabako Probintzia Auzitegiko epaileak ebatzi duenez, gizonak bere emaztea eta amaginarreba hil zituen «ankerkeria» erabilita. Genero eta senidetasun astungarriak ezarri dizkio. | Herri epaimahaiak joan den astean jakinarazi zuen 2018an Gasteizen bere emaztea eta amaginarreba hiltzeaz akusatutako gizonaren kontrako epaia. Hilketa egotzi zioten, ankerkeria eta maltzurkeria larrigarriekin. Gaur, Elena Cabero Arabako Probintzia Auzitegiko epaileak 47 urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonari bi hi... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210842/aurkeztu-dute-elkarekin-dantzan-bideoklipa.htm | Gizartea | Aurkeztu dute 'Elkar+ekin dantzan!' bideoklipa | Elkar+ekin Gara egitasmoa ezagutarazteko eta elkarteen garrantzia aitortzeko xedez, Euskal Herriko milaka pertsona dantzan jarri nahi ditu Eibe elkarteak, martxoaren 20an. | Aurkeztu dute 'Elkar+ekin dantzan!' bideoklipa. Elkar+ekin Gara egitasmoa ezagutarazteko eta elkarteen garrantzia aitortzeko xedez, Euskal Herriko milaka pertsona dantzan jarri nahi ditu Eibe elkarteak, martxoaren 20an. | Martxoaren 20an Euskal Herriko milaka pertsona dantzan jartzeko asmoa du Elkar+ekin Dantzan plataformak, elkartegintza sustatzeko eta Elkar+elkin Gara proiektua ezagutarazteko. Horrela, Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abestiaren erritmoan dantzatuko dira Euskal Herriko 50-70 herri eta eskualdetan. Ostiralean au... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210843/madril-gasolinaren-zerga-berezia-jaistea-aztertzen-ari-da.htm | Ekonomia | Madril gasolinaren zerga berezia jaistea aztertzen ari da | Europak ezarritako gutxienekoaren gainetik dago tasa. | Madril gasolinaren zerga berezia jaistea aztertzen ari da. Europak ezarritako gutxienekoaren gainetik dago tasa. | Lehenengo elektrizitatea izan zen, eta orain gasolina ere izan daiteke. Pedro Sanchez gobernuburuak iragarri du martxoaren 29ko Ministroen Kontseiluak deskontu fiskalak jasoko dituen neurri sorta bat onartuko duela eta litekeena dela horien artean gasolinari dagozkionak ere egotea. Neurri horiek adosteko asmoz, elkarri... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210844/zelenskik-esan-du-ukrainak-onartu-egin-behar-duela-naton-ez-dela-sartuko.htm | Mundua | Zelenskik esan du Ukrainak onartu egin behar duela NATOn ez dela sartuko | Ukrainako hiriburuan 35 orduko etxeratze agindua jarriko dute. Poloniako, Eslovakiako eta Txekiako lehen ministroak Zelenskirekin batzartuko dira, Kieven. Gerrak hiru milioi errefuxiatu eragin ditu jada, IOMren arabera. | Zelenskik esan du Ukrainak onartu egin behar duela NATOn ez dela sartuko. Ukrainako hiriburuan 35 orduko etxeratze agindua jarriko dute. Poloniako, Eslovakiako eta Txekiako lehen ministroak Zelenskirekin batzartuko dira, Kieven. Gerrak hiru milioi errefuxiatu eragin ditu jada, IOMren arabera. | «Argi geratu da Ukraina ez dela NATOko [Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea] kide. Ulertzen dugu. Jende ulerkorra gara. Urteetan entzun dugu ateak ustez irekita geneuzkala, baina ikusi dugu ezin garela sartu». Adierazpen horiek egin ditu Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik, bideokonferentzia bidez aliantza militar... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210845/gerraren-aurkako-protestak-errusiako-telebistan.htm | Mundua | Gerraren aurkako protestak Errusiako telebistan | Telebista publikoko editore batek protesta egin du albistegiko kameren aurrean, zuzenean. Horrez gain, aurkezle batek dimisioa eman du, eta Errusiatik atera da. | Gerraren aurkako protestak Errusiako telebistan. Telebista publikoko editore batek protesta egin du albistegiko kameren aurrean, zuzenean. Horrez gain, aurkezle batek dimisioa eman du, eta Errusiatik atera da. | Atzo arratsaldean, ezohiko irudia ikusi zuten Errusiako Lehen Kanala telebista publikoko ikusleek. Emakume bat albistegiaren aurkezlearen atzean jarri zen, eta gerraren aurkako kartel bat erakutsi zuen. Gerrarik ez. Gelditu gerra, ez sinetsi propaganda, gezurra esaten dizute hemen, irakur zitekeen eskuz idatzitako kart... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210846/eztabaida-prozesu-bat-hasi-dute-eskola-publikoko-eragileek-eaeko-hezkuntza-legean-eragiteko.htm | Gizartea | Eztabaida prozesu bat hasi dute eskola publikoko eragileek, EAEko Hezkuntza Legean eragiteko | Hurrengo zirriborroaren esperoan daude. Eskatu dute, alderdi politikoez gain, gizarteak, familiek eta hezkuntza komunitateak parte hartzea. | Eztabaida prozesu bat hasi dute eskola publikoko eragileek, EAEko Hezkuntza Legean eragiteko. Hurrengo zirriborroaren esperoan daude. Eskatu dute, alderdi politikoez gain, gizarteak, familiek eta hezkuntza komunitateak parte hartzea. | EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak eta Heize Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioak eskatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legea «hezkuntza eta gizarte adostasun zabal baten emaitza izatea». Horretarako, eztabaida prozesu bat abiatuko dute martxo amaieran.
Hezkuntza akord... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210847/araba-bizirik-ek-ingurumen-lege-berriaren-aurkako-manifestazioa-egingo-du-maiatzaren-14an-gasteizen.htm | Gizartea | Araba Bizirik-ek Ingurumen Lege berriaren aurkako manifestazioa egingo du maiatzaren 14an, Gasteizen | Plataformak salatu du lege berriak areagotu egiten duela ingurumen balio handiko guneetan energia berriztagarrien zentralen proiektuak «lehentasunezkotzat jotzeko presioa». Bilbo plazatik abiatuko da manifestazioa, 19:00etan, 'Tapia legeari ez! Iruzurrik ez!' lelopean. | Araba Bizirik-ek Ingurumen Lege berriaren aurkako manifestazioa egingo du maiatzaren 14an, Gasteizen. Plataformak salatu du lege berriak areagotu egiten duela ingurumen balio handiko guneetan energia berriztagarrien zentralen proiektuak «lehentasunezkotzat jotzeko presioa». Bilbo plazatik abiatuko da manifestazioa, 19:... | Araba Bizirik plataformako kideak hilabeteak daramatzate Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Lege berria salatzen –Tapia Legea deitzen diote beraiek–. Hain justu, abenduan onartu zuten, eta, kideek salatu dutenez, Jaurlaritzak nabarmen handitu du ingurumen balio handiko guneetan energia berriztagarrien zen... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210848/ez-dira-kartzelara-joango-arrotxapeko-gaztetxearen-hustea-dela-eta-epaitutakoak.htm | Gizartea | Ez dira kartzelara joango Arrotxapeko Gaztetxearen hustea dela eta epaitutakoak | Akusazioarekin akordio bat egin dute gazteek, eta haietako bosti bederatzi hilabeteko zigorra ezarriko diete. Besteak zigor ekonomikoak onartu ditu. Gaztetxearen arabera, identifikatu zituzten lagun gehiagori ere isunak iristen ari zaizkie. | Ez dira kartzelara joango Arrotxapeko Gaztetxearen hustea dela eta epaitutakoak. Akusazioarekin akordio bat egin dute gazteek, eta haietako bosti bederatzi hilabeteko zigorra ezarriko diete. Besteak zigor ekonomikoak onartu ditu. Gaztetxearen arabera, identifikatu zituzten lagun gehiagori ere isunak iristen ari zaizkie... | Ez dira kartzelara joango Arrotxapeko Gaztetxea (Iruñea) hustu zuteneko istiluetan parte hartzeagatik akusatutako sei gazteak. Akordio bat egin dute fiskaltzarekin, eta haietako bosti bederatzi hilabeteko zigorra ezarriko diete; akusazioak hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatzen zuen. «Agintearen kontra egi... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210849/arrantzaleak-lotu-ditu-garraiolarien-grebak.htm | Ekonomia | Arrantzaleak lotu ditu garraiolarien grebak | Garraiolarien grebaren eragina areagotu egin da portuetan. Bilbokoan ia ez da kamioirik sartu, eta inguraketa sareak erabiltzen dituzten arrantzontziak ez dira aste osoan aterako. | Arrantzaleak lotu ditu garraiolarien grebak. Garraiolarien grebaren eragina areagotu egin da portuetan. Bilbokoan ia ez da kamioirik sartu, eta inguraketa sareak erabiltzen dituzten arrantzontziak ez dira aste osoan aterako. | Garraiolarien greba apurka hauspoa hartzen ari da Hego Euskal Herrian. Oraindik eragin mugatua du, patronal handiek bat egin ez dutelako, eta ez dago hornikuntza arazo larririk, baina bigarren greba egunaren oihartzuna aurrenekoarena baino ozenagoa izan da. Grebalarien indargune nagusiak asteleheneko berak izan dira, b... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210850/oier-oa-erruduntzat-jo-dute-baina-ez-du-zigorrik-izanen.htm | Politika | Oier Oa erruduntzat jo dute, baina ez du zigorrik izanen | Gaur eman du erabakia Baionako auzitegiak. Frantziako Estatuan egoteko lurralde debekua urratzeagatik epaitu zuten | Oier Oa erruduntzat jo dute, baina ez du zigorrik izanen. Gaur eman du erabakia Baionako auzitegiak. Frantziako Estatuan egoteko lurralde debekua urratzeagatik epaitu zuten | «Kapitulu bat itxia da», hala ondorioztatu du Amaia Rekarte abokatuak Baionako Auzitegiaren erabakia ezagutu ondotik. Frantziako Estatuan egoteko lurralde debekua urratzeagatik errudun jo dute Oier Oa euskal preso ohia, baina ez du zigorrik izanen. Rekarteren hitzetan, bi irizpide bete behar dira halako erabaki bat iza... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210851/suediak-poloniak-eta-maltak-oztopatu-egin-dute-15eko-sozietate-zerga-gutxienekoa.htm | Ekonomia | Suediak, Poloniak eta Maltak oztopatu egin dute %15eko sozietate zerga gutxienekoa | Diru sarrera handiko multinazionalei ezartzeko gutxieneko tasa hori aho batez onartu behar da Europako Batasunean, eta hiru herrialde horiek ezezkora jo dute | Suediak, Poloniak eta Maltak oztopatu egin dute %15eko sozietate zerga gutxienekoa. Diru sarrera handiko multinazionalei ezartzeko gutxieneko tasa hori aho batez onartu behar da Europako Batasunean, eta hiru herrialde horiek ezezkora jo dute | OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak bultzatutako ekinaldi batek munduko 136 herrialderen konpromisoa lortu zuen iazko urrian, 750 milioi eurotik gora fakturatzen duten enpresei sozietate zergan gutxieneko tasa %15ekoa ezartzeko 2023tik aurrera. Akordio hori Europako Batasunean gauzatzeko saio bat izan ... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210852/atarrabiako-pilotalekuko-euskal-herriko-armarria-ezabatzeko-agindu-du-nafarroako-justiziak.htm | Politika | Atarrabiako pilotalekuko Euskal Herriko armarria ezabatzeko agindu du Nafarroako justiziak | UPNk aurkeztu du pilotalekuko armarria ezabatzeko eskatzen duen helegitea. | Atarrabiako pilotalekuko Euskal Herriko armarria ezabatzeko agindu du Nafarroako justiziak. UPNk aurkeztu du pilotalekuko armarria ezabatzeko eskatzen duen helegitea. | Nafarroako Administrazio Auzitegiak Atarrabiako (Nafarroa) udal pilotalekuko Euskal Herriko armarria ezabatzeko agindu dio Udalari, UPNk ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hain zuzen, UPNk aurkeztu zuen pilotalekuan armarria jartzearen aurkako helegitea, botere publikoen neutraltasun politikorako eta interes orokorrak... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210853/tiro-egin-dute-airera-txileko-gobernu-berriaren-barne-ministroak-wallmapura-egin-duen-bisitan.htm | Mundua | Tiro egin dute airera Txileko gobernu berriaren Barne ministroak Wallmapura egin duen bisitan | Izkia Sichesek maputxeen komunitate batean hartu du babesa. Camilo Catrillanca, Txileko Poliziak tiroz hil zuen gaztearen aita, berarekin zegoen tiro egin dutenean. | Tiro egin dute airera Txileko gobernu berriaren Barne ministroak Wallmapura egin duen bisitan. Izkia Sichesek maputxeen komunitate batean hartu du babesa. Camilo Catrillanca, Txileko Poliziak tiroz hil zuen gaztearen aita, berarekin zegoen tiro egin dutenean. | Txileko Gobernuak ez du itxaron nahi izan maputxeek euren lurraldean duten gatazkari heltzeko, eta Izkia Siches Barne eta Segurtasun ministro izendatu berria Wallmapura joan da aste honetan bisitan. Gaur arratsaldean, ordea, Temucuicuiko maputxeen komunitatera zihoala, ezezagun batzuek tiro egin dute airera, eta bertan... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210854/nafarroak-ukrainako-374-errefuxiatu-hartu-ditu.htm | Gizartea | Nafarroak Ukrainako 374 errefuxiatu hartu ditu | Nafarroak artatu dituen ukrainarretatik 173 adin txikikoak dira. Dagoeneko 35 haur eta gazte eskolatu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. | Nafarroak Ukrainako 374 errefuxiatu hartu ditu. Nafarroak artatu dituen ukrainarretatik 173 adin txikikoak dira. Dagoeneko 35 haur eta gazte eskolatu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. | Ukrainako gerra errefuxiatu uholde bat eragiten ari da, eta horietako batzuk Euskal Herrira iristen ari dira. Hain zuzen ere, Nafarroan Ukrainatik etorritako 374 herritar artatu dituzte, horietako 173 adin txikikoak.
Horrek ez du esan nahi, ordea, Nafarroara ukrainar gehiago iritsi ez direnik. Nafarroako Gobernuko Jus... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210855/surflari-bat-hil-da-donostiako-zurriola-hondartzan.htm | Gizartea | Surflari bat hil da Donostiako Zurriola hondartzan | Ezbeharra 14:20 aldera gertatu da. Urpekariek konorterik gabe erreskatatu dute 44 urteko gizonezkoa. | Surflari bat hil da Donostiako Zurriola hondartzan. Ezbeharra 14:20 aldera gertatu da. Urpekariek konorterik gabe erreskatatu dute 44 urteko gizonezkoa. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, surf egiten ari zen gizonezko bat hil da Donostiako Zurriola hondartzan. Ezbeharra 14:20 aldera gertatu da; gizonak arazoak zituen uretatik ateratzeko, eta, azkenean, olatuek arroken kontra bultzatu dute. Donostiako suhiltzaileetako urpekariek konorterik gabe err... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210856/martxoaren-3ko-gertakariak-ikertzeko-batzorde-bat-sortzeari-atea-ireki-dio-espainiako-kongresuak.htm | Politika | Martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko batzorde bat sortzeari atea ireki dio Espainiako Kongresuak | Kongresuko Mahaiak onartu egin du EH Bilduk eta ERCk egindako eskaria. «Ekintzen arduradunek izandako inplikazioa eta erantzukizuna» zein izan zen ikertzea eskatu dute, besteak beste. | Martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko batzorde bat sortzeari atea ireki dio Espainiako Kongresuak. Kongresuko Mahaiak onartu egin du EH Bilduk eta ERCk egindako eskaria. «Ekintzen arduradunek izandako inplikazioa eta erantzukizuna» zein izan zen ikertzea eskatu dute, besteak beste. | Espainiako Kongresuko Mahaiak onartu egin du 1976ko martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko batzorde bat sortzea, eta orain Bozeramaileen Batzordeak erabakia eztabaidatu eta bozkatu beharko du. EH Bilduk eta ERCk egin zuten batzordea sortzeko proposamena. Besteak beste, bi alderdiek eskatu zuten sarraskiaren inguruko xehe... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210857/psoek-eta-eskuinak-atzera-bota-dute-frankismoaren-krimenen-ikerketa-errazteko-proposamena.htm | Politika | PSOEk eta eskuinak atzera bota dute frankismoaren krimenen ikerketa errazteko proposamena | EAJk, EH Bilduk, ERCk, JxCk, CUPek, BNGk eta Compromisek proposatu dute Espainiako Zigor Kodea moldatzea, gizateriaren aurkako krimenetan atzerako eragina aplikatzeko. | PSOEk eta eskuinak atzera bota dute frankismoaren krimenen ikerketa errazteko proposamena. EAJk, EH Bilduk, ERCk, JxCk, CUPek, BNGk eta Compromisek proposatu dute Espainiako Zigor Kodea moldatzea, gizateriaren aurkako krimenetan atzerako eragina aplikatzeko. | Legediaren atzeraezintasuna da Espainiako auzitegiek frankismoaren krimenak ikertzeko eskaerei jarritako oztopo nagusia, egileen heriotzekin eta 1977ko Amnistia Legearekin batera. Traba hori baztertzeko lege proposamena aurkeztu du CUPek Espainiako Kongresuan, EAJren, EH Bilduren, ERCren, JxCren, BNGren eta Compromisen... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210858/euskaldunak-ziren-1855-urtean-buenos-airesko-atzerritar-komunitate-nagusia.htm | Gizartea | Euskaldunak ziren 1855. urtean Buenos Airesko atzerritar komunitate nagusia | Michael Goebel Berlingo Unibertsitate Askeko ikerlariak mapa batzuk osatu ditu, azalduz nongoak ziren 1855. urtean Buenos Airesen bizi ziren migratzaileak. Euskal Herria zen jatorri nagusia, Galiziarekin eta Liguriarekin batera. | Euskaldunak ziren 1855. urtean Buenos Airesko atzerritar komunitate nagusia. Michael Goebel Berlingo Unibertsitate Askeko ikerlariak mapa batzuk osatu ditu, azalduz nongoak ziren 1855. urtean Buenos Airesen bizi ziren migratzaileak. Euskal Herria zen jatorri nagusia, Galiziarekin eta Liguriarekin batera. | Nongoak ziren, 1855eko erroldaren arabera, Buenos Airesen bizi ziren atzerritarrak? Galdera horretatik abiatuta osatu ditu mapa batzuk Michael Goebel Berlingo Unibertsitate Askeko irakasleak. Twitterren argitaratu zituen joan den astean, eta emaitzek askori piztu diete kuriositatea eta harridura; begi bistakoak dira: h... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210859/infinitu-irribarra-egitasmoa-abiatu-dute-kilometroak-festaren-barruan.htm | Gizartea | 'Infinitu irribarra' egitasmoa abiatu dute, Kilometroak festaren barruan | Kilometroak jaiaren berrikuntzetako bat aurkeztu dute: herritarrak animatu dituzte irribarre eginez argazkiak ateratzera eta webgune batean jartzera, mapa bat osatzeko. | 'Infinitu irribarra' egitasmoa abiatu dute, Kilometroak festaren barruan. Kilometroak jaiaren berrikuntzetako bat aurkeztu dute: herritarrak animatu dituzte irribarre eginez argazkiak ateratzera eta webgune batean jartzera, mapa bat osatzeko. | Gipuzkoako ikastolen aldeko aurtengo jaia Ibarrako Uzturpe ikastolak antolatuko du, Irribarra lelotzat hartuta. Gaur aurkeztu dute, Donostian, festaren berrikuntzetako bat: Infinitu irribarra egitasmoa martxan jarri dute. Funtsean, hauxe da: herritarrei eskatu diete irribarre egiten ari diren argazkiak ateratzeko mundu... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210860/jaurlaritzak-enpresak-kalte-ordainak-ematera-behartu-ahal-izango-ditu.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak enpresak kalte ordainak ematera behartu ahal izango ditu | Kobratze bidegabeen kasuan egin ahal izango du hori, kontsumitzaileek auzitara jo beharrik izan gabe. Kontrol neurriak ezartzen ditu lege aurreproiektuak, eta «kontsumo arduratsua sustatzeko» neurriak. | Jaurlaritzak enpresak kalte ordainak ematera behartu ahal izango ditu. Kobratze bidegabeen kasuan egin ahal izango du hori, kontsumitzaileek auzitara jo beharrik izan gabe. Kontrol neurriak ezartzen ditu lege aurreproiektuak, eta «kontsumo arduratsua sustatzeko» neurriak. | Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak aukera emango dio Kontsumobideri enpresak behartzeko kobratze bidegabeengatik kalte ordainak ematera, kontsumitzaileek auzitara jo beharrik izan gabe. Legeak arau hausteen katalogo bat jasoko du, «egungo egoerari egokituagoa», eta Kontsumobidek aukera izango du arauak haut... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210861/ehunka-kamioik-irunea-hartu-dute-garraiolarien-sektorea-muturreko-egoeran-dela-salatzeko.htm | Ekonomia | Ehunka kamioik Iruñea hartu dute, garraiolarien sektorea «muturreko egoeran» dela salatzeko | Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak deituta, 300 inguruk protesta egin dute gaur. Ozendu egin dituzte atzo Hego Euskal Herriko garraiolariek hasitako grebaren aldarriak. Mobilizazioek Gasteizen izanen dute segida, bihar. | Ehunka kamioik Iruñea hartu dute, garraiolarien sektorea «muturreko egoeran» dela salatzeko. Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak deituta, 300 inguruk protesta egin dute gaur. Ozendu egin dituzte atzo Hego Euskal Herriko garraiolariek hasitako grebaren aldarriak. Mobilizazioek Gasteizen izanen dute segida, bihar. | Kamioiz josiak izan dira gaur goizean Iruñeko erdiguneko zenbait bide. Errenkadan, bata bestearen atzetik, 300 kamioi inguruk protesta egin dute hirian, garraiolarien sektoreak bizi duen egoera salatzeko. Atzo ekin zitzaion lanuzteari Hego Euskal Herrian, eta, hain zuzen, egoera «sostengaezina» dela gaitzetsi dute gaur... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210862/protestak-egin-dituzte-korsikako-prefetura-aitzinean-colonnari-babesa-azaltzeko.htm | Mundua | Protestak egin dituzte Korsikako prefetura aitzinean, Colonnari babesa azaltzeko | Barrikadak egin dituzte, eta sua piztu. 200 bat lagunek egin dute bat elkarretaratzearekin. Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroa bihar helduko da Bastiara, negoziatzeko. | Protestak egin dituzte Korsikako prefetura aitzinean, Colonnari babesa azaltzeko. Barrikadak egin dituzte, eta sua piztu. 200 bat lagunek egin dute bat elkarretaratzearekin. Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroa bihar helduko da Bastiara, negoziatzeko. | Korsikako prefeturaren eta suprefeturaren atarian bildu dira dozenaka lagun, Bastian. Joan diren egunetan egin gisan, Yvan Colonna presoari babesa adierazi nahiak bultzatuta agertu dira herritarrak protestara. Giroa ez da izan iragan egunetan bezain gaiztoturik; edonola ere, hasi da berotzen. Berriki, kamioi bat azaldu... |
2022-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/210863/bota-gabe-gelditu-diren-bertsoak.htm | Kultura | Bota gabe gelditu diren bertsoak | 'Bertsolaritza eta askatasuna' solasaldian aritu dira hizlari Xabier Euzkitze eta Ekaitz Goikoetxea. Gogoan elkarteak antolatu du saioa, eta ETAren jardunaz kantatzeko testuinguru falta aipatu dute. | Bota gabe gelditu diren bertsoak. 'Bertsolaritza eta askatasuna' solasaldian aritu dira hizlari Xabier Euzkitze eta Ekaitz Goikoetxea. Gogoan elkarteak antolatu du saioa, eta ETAren jardunaz kantatzeko testuinguru falta aipatu dute. | Gatazka politikoaren urte gorietan, kulturaren eremuan «isiltasunaren legea» indarrean egon dela defendatu zuen Ramon Etxezarretak Gogoan elkarteak gonbidatu zuenean. Gonbidatu berri bi izan dira gaur, Xabier Euzkitze eta Ekaitz Goikoetxea bertsolariak, eta Etxezarretaren esana berretsi dute biek. Amagoia Lopez de Larr... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210893/grebalariek-kalteak-eragin-dituzte-zenbait-kamioitan-larrabetzun-zornotzan-eta-galdakaon.htm | Ekonomia | Grebalariek kalteak eragin dituzte zenbait kamioitan, Larrabetzun, Zornotzan eta Galdakaon | Bilboko portuan berriz, soja kargatzeko konboi handi bat sartu da goizaldean, Ertzaintzaren babesarekin. Garraiolariak ez dira sarreretan bildu protesta egiteko. | Grebalariek kalteak eragin dituzte zenbait kamioitan, Larrabetzun, Zornotzan eta Galdakaon. Bilboko portuan berriz, soja kargatzeko konboi handi bat sartu da goizaldean, Ertzaintzaren babesarekin. Garraiolariak ez dira sarreretan bildu protesta egiteko. | Hego Euskal Herriko garraiolarien grebak hirugarren eguna du, eta, aurreko bietan bezala, Bilboko portuan ari gehien nabaritzen. Bertan diharduten garraiolari gehienak greba egiten ari dira, eta oso mugimendu gutxi dago. Dena den, giroa lasaiagoa da, gaur ez baita piketerik izan sarreretan. Goizaldean berrogei kamioi i... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210895/ezer-jasotzeko-betarik-eman-gabe-kaleratu-dituzte-donostian-hustu-duten-etxebizitzako-bizikideak.htm | Gizartea | Ezer jasotzeko betarik eman gabe kaleratu dituzte Donostian hustu duten etxebizitzako bizikideak | Ategorrieta auzoan dago etxebizitza, eta Azora funtsen taldeak eskatuta hustu dute. Kaleratzeak Stop plataformako kideek Donostiako Udalari galdegin diote 'non grata' izenda dezala Azora enpresa. | Ezer jasotzeko betarik eman gabe kaleratu dituzte Donostian hustu duten etxebizitzako bizikideak. Ategorrieta auzoan dago etxebizitza, eta Azora funtsen taldeak eskatuta hustu dute. Kaleratzeak Stop plataformako kideek Donostiako Udalari galdegin diote 'non grata' izenda dezala Azora enpresa. | Ezertarako tarterik utzi gabe kaleratu dituzte Donostiako Ategorrieta auzoan hustu duten etxean bizi ziren errentariak. Ez diete denborarik utzi ondasunak eta bestelakoak hartzeko, eta Ertzaintzako agenteen eta haiei babesa adieraztera joan diren bizilagunen begiradapean irten behar izan dute etxetik. Han izan da Beñat... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210896/servinik-martin-villaren-inguruko-informazioa-eskatu-dio-espainiari.htm | Politika | Servinik Martin Villaren inguruko informazioa eskatu dio Espainiari | Ekintza errepresiboei aurre egiteko neurrien inguruan galdetu du. Gasteizko epaitegiak uko egin dio Martxoaren 3ko gertaerak ikertzeari. | Servinik Martin Villaren inguruko informazioa eskatu dio Espainiari. Ekintza errepresiboei aurre egiteko neurrien inguruan galdetu du. Gasteizko epaitegiak uko egin dio Martxoaren 3ko gertaerak ikertzeari. | Ceaqua Argentinako kereilaren babeserako koordinakundeak jakinarazi duenez, herrialde hartako Ganbera Kriminal Federaleko epaile Maria Servinik hainbat erreguzko eskaera egin dizkio Espainiako Estatuari. Epailearen asmoa da Espainiako ministro ohi Rodolfo Martin Villak izan dezakeen ardura penala indartzeko froga gehia... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210897/ukrainak-eta-errusiak-neutraltasun-plan-bat-prestatu-dute-gerrari-amaiera-emateko.htm | Mundua | Ukrainak eta Errusiak neutraltasun plan bat prestatu dute gerrari amaiera emateko | Hamabost puntuko akordio proiektuak Kievek NATOrekin bat egiteko asmoari uko egitea ekarriko luke, segurtasun bermeen truke. Nazioarteko Justizia Auzitegiak Ukrainaren aurkako erasoaldia berehala gelditzeko agindu dio Errusiari. | Ukrainak eta Errusiak neutraltasun plan bat prestatu dute gerrari amaiera emateko. Hamabost puntuko akordio proiektuak Kievek NATOrekin bat egiteko asmoari uko egitea ekarriko luke, segurtasun bermeen truke. Nazioarteko Justizia Auzitegiak Ukrainaren aurkako erasoaldia berehala gelditzeko agindu dio Errusiari. | Ukrainak eta Errusiak aurrerapen esanguratsuak lortu dituzte azken negoziazioetan, eta bi aldeak gerrari amaiera emateko hamabost puntuko plan baten xehetasunak negoziatzen ari dira, Financial Times egunkariak aurreratu duenez. Plan horrek su etena eta Errusiako tropen erretiratzea biltzen ditu, baldin eta Ukrainak neu... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.