date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210898/gilles-simeoni-laquogaurko-bilkura-prozesu-historiko-baten-lehen-pausoa-izan-behar-daraquo.htm | Mundua | Gilles Simeoni: «Gaurko bilkura prozesu historiko baten lehen pausoa izan behar da» | Frantziako Barne ministroa Korsikako ordezkari politikoekin, eta eragile sozial eta ekonomikoekin elkartu da. Bilera sorta horren bezperan, Gerald Darmaninek adierazi du Paris prest dagoela irlaren autonomiaz aritzeko. | Gilles Simeoni: «Gaurko bilkura prozesu historiko baten lehen pausoa izan behar da». Frantziako Barne ministroa Korsikako ordezkari politikoekin, eta eragile sozial eta ekonomikoekin elkartu da. Bilera sorta horren bezperan, Gerald Darmaninek adierazi du Paris prest dagoela irlaren autonomiaz aritzeko. | Korsikako mugimendu nazionalistak zuhurtzia handiz hartu ditu Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak irlaren estatusaz eta beste hainbat auziz esandakoak. Darmanin uhartean da bi eguneko bisita bat egiteko, eta horretan landu nahi ditu aldarrikapen historikoetako batzuk; batez ere, autonomia estatusa ematearena et... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210899/itunpeko-soldaten-batez-bestekoa-4tik-behera-igotzen-ari-da-aurten.htm | Ekonomia | Itunpeko soldaten batez bestekoa %4tik behera igotzen ari da aurten | Langileen %10 inguru lan hitzarmenik gabe daude, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: 60.000 . Lan Harremanen Kontseiluak jakinarazi du soilik laurden batek duela ituna indarrean eta berriturik | Itunpeko soldaten batez bestekoa %4tik behera igotzen ari da aurten. Langileen %10 inguru lan hitzarmenik gabe daude, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: 60.000 . Lan Harremanen Kontseiluak jakinarazi du soilik laurden batek duela ituna indarrean eta berriturik | Egunotan sindikatuek azpimarratu dute beharginak bizitzaren garestitzea «hemen eta orain» nabaritzen ari direla, eta ez dutela negoziatuko erosteko ahalmenaren galera ekarriko duen lan itunik. Bada, LHK Lan Harremanen Kontseiluak bere azken txostenean berretsi du erosteko ahalmenaren galera jadanik gertatzen ari dela: ... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210900/poliziari-eraso-egitea-egotzi-diote-2020ko-itxialdian-san-frantzisko-kalean-semea-babestera-joan-zen-emakumeari.htm | Gizartea | Poliziari eraso egitea egotzi diote 2020ko itxialdian San Frantzisko kalean semea babestera joan zen emakumeari | Babesa adierazi diote hainbat herritarrek Bilboko epaitegien aurrean. | Poliziari eraso egitea egotzi diote 2020ko itxialdian San Frantzisko kalean semea babestera joan zen emakumeari. Babesa adierazi diote hainbat herritarrek Bilboko epaitegien aurrean. | Azkar zabaldu zen bideoa sare sozialetan. 2020ko martxoaren 29an, Bilboko San Frantzisko kalea erakusten zuten irudiek, itxialdi betean. Kalean zebilen gazte bati kontu eske joan zitzaizkion Ertzaintzako hainbat kide, eta hura babestera jo zuen haren amak, bere semea zela esanez eta buruko gaitz bat zuela abisu emanez.... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210901/korridore-humanitario-bat-zabaltzeko-eskatu-dute-txernobylgo-umeen-elkarteek-eta-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Korridore humanitario bat zabaltzeko eskatu dute Txernobylgo umeen elkarteek eta Jaurlaritzak | Orain arte Txernobyl inguruan bizi ziren umeei harrera egiten zieten familiek egin dute eskaera; ohartarazi dute haurren egoera «jasanezina» dela gaur egun. Eusko Jaurlaritzak, gaur-gaurkoz, 262 errefuxiaturi eman die arreta. | Korridore humanitario bat zabaltzeko eskatu dute Txernobylgo umeen elkarteek eta Jaurlaritzak. Orain arte Txernobyl inguruan bizi ziren umeei harrera egiten zieten familiek egin dute eskaera; ohartarazi dute haurren egoera «jasanezina» dela gaur egun. Eusko Jaurlaritzak, gaur-gaurkoz, 262 errefuxiaturi eman die arreta. | «Ebakuazio segurua Poloniara edo Ukrainaren mugakide den Europako Batasuneko beste estatu kide batera, guk hartu ahal izateko, eta, betiere, nahi badute, gure familiekin batu ahal izateko». Hori eskatu dute gaur Chernobileko Umeak, Chernobil elkartea, Chernobilen Lagunak eta Ukrainia Gaztea elkarteek.
Agerraldia egin ... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210902/modeloetako-batek-salatu-du-cabezudok-150-aldiz-bortxatu-zuela.htm | Gizartea | Modeloetako batek salatu du Cabezudok 150 aldiz bortxatu zuela | Argazkilariaren kontrako salaketa jarri duten andreek deklaratzen jarraitzen dute epaiketan, ateak itxita. 150 aldiz bortxatu zuela salatu duen emakumea, akusazio partikularrak epaiketa aurretik aurkeztu duen idatziaren arabera, adingabea zela hasi zen bortxatzen. Grabatu ere egin zuen zenbaitetan. | Modeloetako batek salatu du Cabezudok 150 aldiz bortxatu zuela. Argazkilariaren kontrako salaketa jarri duten andreek deklaratzen jarraitzen dute epaiketan, ateak itxita. 150 aldiz bortxatu zuela salatu duen emakumea, akusazio partikularrak epaiketa aurretik aurkeztu duen idatziaren arabera, adingabea zela hasi zen bor... | «Gutxienez 150 aldiz, 150 egunetan». Akusazio partikularrak Kote Cabezudoren aurkako epaiketara eraman duen salaketetako baten arabera, aldi horietan guztietan bortxatu zuen argazkilariak bere modeloetako bat. Hain justu, gaur egokitu zaio andre horri epaimahaiaren aurrean deklaratzea. Argazkilariari leporatzen zaizkio... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210903/elkarrekin-podemos-iuk-hezkuntza-itunari-buruzko-aurreakordioa-lortu-du-eaj-eta-pserekin.htm | Gizartea | Elkarrekin Podemos-IUk hezkuntza itunari buruzko aurreakordioa lortu du EAJ eta PSErekin | Euskal eskola publikorako plan estrategiko bat onartzea, «kontzertazio unibertsala amaitzea» eta segregazioa bukatzeko tresnak abian jartzea adostu dute, besteak beste. | Elkarrekin Podemos-IUk hezkuntza itunari buruzko aurreakordioa lortu du EAJ eta PSErekin. Euskal eskola publikorako plan estrategiko bat onartzea, «kontzertazio unibertsala amaitzea» eta segregazioa bukatzeko tresnak abian jartzea adostu dute, besteak beste. | Miren Gorrotxategi eta Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideek iragarri dute hezkuntza itunaren inguruko aurreakordioa lortu dutela Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiekin. Dokumentua ez dago oraindik itxita, eta ostiralera arte negoziatzen jarraituko dute. Akordiorako oinarri horretan jasota ... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210904/nekazariek-ohartarazi-dute-hornidura-faltak-arazo-handiak-sortuko-dituela.htm | Ekonomia | Nekazariek ohartarazi dute hornidura faltak «arazo handiak» sortuko dituela | Behatokia sortuko du Jaurlaritzak, ekoizpen kostuak kalkulatzeko, eta elikagaien katearen oreka eta lehia bermatzeko. | Nekazariek ohartarazi dute hornidura faltak «arazo handiak» sortuko dituela. Behatokia sortuko du Jaurlaritzak, ekoizpen kostuak kalkulatzeko, eta elikagaien katearen oreka eta lehia bermatzeko. | Energiaren eta zenbait lehengairen neurri gabeko prezioaren igoerak ataka estuan jarri du lehenengo sektorea ere. Garraiolarien grebak arrantzaleak portuan geldi utzi ditu, esaterako, baina nekazariak eta abeltzainak ere kezkatuta daude, lehengaien garestitzeak arriskuan jarri duelako beren ekoizpena. Sektoreko ordezka... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210905/espainiako-gobernuak-martxoaren-29rako-agindu-ditu-argindarra-erregaia-eta-gasa-merkatzeko-neurriak.htm | Ekonomia | Espainiako Gobernuak martxoaren 29rako agindu ditu argindarra, erregaia eta gasa merkatzeko neurriak | Ez du azaldu zehazki zer egingo duten, baina «estatu laguntzak, zerga jaitsierak eta gehienezko prezioak» aipatu ditu. | Espainiako Gobernuak martxoaren 29rako agindu ditu argindarra, erregaia eta gasa merkatzeko neurriak. Ez du azaldu zehazki zer egingo duten, baina «estatu laguntzak, zerga jaitsierak eta gehienezko prezioak» aipatu ditu. | Gutxienez beste bi aste itxaron beharko dute Hego Euskal Herriko biztanleek energia garestiaren aurkako neurri sakonak ikusteko. Espainiako Gobernuak martxoaren 29ko ministroen kontseiluan hartuko ditu zenbait neurri, Felix Bolaños Lehendakaritza ministroak oposizioko alderdiekin bildu ondoren azaldu duenez.
Ez du ask... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210906/txakolina-eta-komikia-uztartuko-ditu-txakomic-jaialdiak-bigarren-urtez.htm | Bizigiro | Txakolina eta komikia uztartuko ditu Txakomic jaialdiak, bigarren urtez | Apirilaren 2an eta 3an, Leioako Mendibile jauregian egingo dituzte jarduerak, eta, apirilaren 9an eta 10ean, Bakioko Txakolingunean. | Txakolina eta komikia uztartuko ditu Txakomic jaialdiak, bigarren urtez. Apirilaren 2an eta 3an, Leioako Mendibile jauregian egingo dituzte jarduerak, eta, apirilaren 9an eta 10ean, Bakioko Txakolingunean. | 2021ean hasitako bideari jarraipena emango diote: Txakomic jaialdiak bigarren aldia izango du, iazkoak izandako harrera «arrakastatsua» dela eta. Txakolin dastaketak eta euskal komikiarekin lotutako jarduerak uztartzen ditu hala nola Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako festibalak, eta aurten hamar ekintza egingo dituz... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210907/elak-salatu-du-patronala-laquoaitzakiaraquo-gisa-erabiltzen-ari-dela-gerra.htm | Ekonomia | ELAk salatu du patronala «aitzakia» gisa erabiltzen ari dela gerra | Salatu du Euskal Herrian 541.600 langile prekario baino gehiago daudela, eta lanbideen arteko akordio bat bultzatu nahi du, haien egoera hobetzeko. | ELAk salatu du patronala «aitzakia» gisa erabiltzen ari dela gerra. Salatu du Euskal Herrian 541.600 langile prekario baino gehiago daudela, eta lanbideen arteko akordio bat bultzatu nahi du, haien egoera hobetzeko. | ELA sindikatuaren kalkuluen arabera, Euskal Herrian 541.600 langile prekario daude gutxienez, eta horietatik 311.000 emakumeak dira. Haientzat prekario dira behin-behinean daudenak, urteko 18.200 euroko soldata gordinera iristen ez direnak eta osasuna kaltetzen duen lanpostuetan dihardutenak. Azken horiek ezin izan dit... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210908/klima-aldaketaren-aurkako-legea-onartu-ahalko-du-nafarroako-gobernuak-eh-bildurekin-akordioa-lortuta.htm | Gizartea | Klima aldaketaren aurkako legea onartu ahalko du Nafarroako Gobernuak, EH Bildurekin akordioa lortuta | Zenbait konpromiso hartu ditu gobernuak koalizio abertzalearen babesaren truke: zerga sistema berderako neurriak eta parke eolikoak eraikitzea debeku den eremuen mapa. | Klima aldaketaren aurkako legea onartu ahalko du Nafarroako Gobernuak, EH Bildurekin akordioa lortuta. Zenbait konpromiso hartu ditu gobernuak koalizio abertzalearen babesaren truke: zerga sistema berderako neurriak eta parke eolikoak eraikitzea debeku den eremuen mapa. | EH Bilduk baiezkoa emanen dio Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legeari, Nafarroako Parlamentuan. Bihar eztabaidatuko dute araua legebiltzarreko osoko bilkuran, eta, ezusterik ezean, gehiengo zabal batez onartuko dute, akordioa lortu baitute EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuari eusten dioten taldeek. ... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210909/bihartik-aurrera-gizon-homosexualek-murrizketarik-gabe-eman-ahal-izango-dute-odola-iparraldean.htm | Gizartea | Bihartik aurrera gizon homosexualek murrizketarik gabe eman ahal izango dute odola Iparraldean | Bertan behera geratuko da ezartzen zitzaien baldintza baztertzailea. | Bihartik aurrera gizon homosexualek murrizketarik gabe eman ahal izango dute odola Iparraldean. Bertan behera geratuko da ezartzen zitzaien baldintza baztertzailea. | Frantziako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, bihar kenduko zaie gizon homosexualei odola emateko debekua, azken urteetan jarri zaiena. 1980tik 2016ra arte debekatua izan zuten odola ematea. 2016an, lege hori egokitu, eta urtebetez sexu harremanik ez izatea eskatzen zitzaien odola eman ahal izateko. 2019an, epe hor... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210910/eh-bilduren-iritziz-onartezina-da-auzitegi-batek-euskal-herriko-armarria-debekatzea.htm | Politika | EH Bilduren iritziz, «onartezina» da auzitegi batek Euskal Herriko armarria debekatzea | Talde politikoa sumindua azaldu da Nafarroako Administrazio Auzitegiak Atarrabiako pilotalekutik armarria ezabatzeko agindu duelako. «Nafarroako aniztasunaren eta bizikidetzaren kontrako erasoa» da, gaitzetsi dutenez. | EH Bilduren iritziz, «onartezina» da auzitegi batek Euskal Herriko armarria debekatzea. Talde politikoa sumindua azaldu da Nafarroako Administrazio Auzitegiak Atarrabiako pilotalekutik armarria ezabatzeko agindu duelako. «Nafarroako aniztasunaren eta bizikidetzaren kontrako erasoa» da, gaitzetsi dutenez. | Ez hankarik, ez bururik. EH Bilduk salatu duenez, ezin ulertuzkoa da Nafarroako Administrazio Auzitegiak berriki hartutako erabakia. UPNk jarritako helegiteari arrazoia eman, eta Atarrabiako (Nafarroa) pilotalekuan pintatua den Euskal Herriko armarria ezabatzeko agindu dio auzitegiak udalari. Gaur egun, EH Bildu da agi... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210911/txertoaren-patentea-eteteko-aurreakordioa-lortu-dute-ebk-aebek-indiak-eta-hegoafrikak.htm | Mundua | Txertoaren patentea eteteko aurreakordioa lortu dute EBk, AEBek, Indiak eta Hegoafrikak | Proposamena indarrean sartzeko, beharrezkoa da Munduko Merkataritza Erakundeak hura aho batez onartzea. | Txertoaren patentea eteteko aurreakordioa lortu dute EBk, AEBek, Indiak eta Hegoafrikak. Proposamena indarrean sartzeko, beharrezkoa da Munduko Merkataritza Erakundeak hura aho batez onartzea. | Urtebeteko blokeoaren ostean, COVID-19aren kontrako txertoaren patentea behin-behinean indargabetzeko aurreakordioa lortu dute EB Europako Batasunak, AEBek, Indiak eta Hegoafrikak. «Aurrerapauso handia da», Ngozi Okonjo-Iweala MME Munduko Merkataritza Erakundeko zuzendari nagusiaren esanetan. Baina gaineratu du «lan ha... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210912/migratzaileei-egiten-zaien-kontrol-selektiboa-salatuko-dute-martxa-batean.htm | Gizartea | Migratzaileei egiten zaien «kontrol selektiboa» salatuko dute martxa batean | Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 25. Martxa egingo dute igandean, Pasaia eta Donostia artean. Aurten, bereziki salatuko dute Irun-Hendaia mugako migratzaileei egiten zaien «kontrol selektiboa» | Migratzaileei egiten zaien «kontrol selektiboa» salatuko dute martxa batean. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 25. Martxa egingo dute igandean, Pasaia eta Donostia artean. Aurten, bereziki salatuko dute Irun-Hendaia mugako migratzaileei egiten zaien «kontrol selektiboa» | Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzearen Aldeko Nazioarteko Eguna da martxoaren 21a, eta, urtero legez, Arrazakeriaren Aurkako Martxaren antolatzaileek —SOS Arrazakeriak, Gipuzkoako Medicusmundik eta Euskadiko GKEen Koordinakundeak— Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxa antolatu dute; Pasaia (Gipuzkoa) eta Don... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210913/bera-berak-aula-izango-du-aurkari-kopako-final-laurdenetan.htm | Kirola | Bera Berak Aula izango du aurkari Kopako final-laurdenetan | Zortziko Finala Donostian jokatu da, apirilaren 29tik maiatzaren 1era. Koadroaren alde samurragotik joatea egokitu zaio Imanol Alavarezen taldeari. | Bera Berak Aula izango du aurkari Kopako final-laurdenetan. Zortziko Finala Donostian jokatu da, apirilaren 29tik maiatzaren 1era. Koadroaren alde samurragotik joatea egokitu zaio Imanol Alavarezen taldeari. | Super Amara Bera Berak badaki zein bide egin beharko duen Espainiako Kopako Zortziko Finalean. Donostian jokatuko da txapelketa, apirilaren 29tik maiatzaren 1era, eta donostiarrek Aula Valladolid izango dute lehen kontrarioa, final-laurdenetan. Aurrera eginez gero, finalerdietan, Granollers-Guardes partidako irabazlear... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210914/gizarte-segurantzaren-transferentzia-egingarria-dela-uste-du-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Gizarte Segurantzaren transferentzia egingarria dela uste du Jaurlaritzak | Erkorekaren arabera, ate bat zabaldu du gutxieneko diru sarreraren eskumena jaso izanak. Nafarroako Gobernuak ere «aurki» izango du. Jaurlaritzak 187 milioi aurreztu ahal izango ditu bere aurrekontuetan. | Gizarte Segurantzaren transferentzia egingarria dela uste du Jaurlaritzak. Erkorekaren arabera, ate bat zabaldu du gutxieneko diru sarreraren eskumena jaso izanak. Nafarroako Gobernuak ere «aurki» izango du. Jaurlaritzak 187 milioi aurreztu ahal izango ditu bere aurrekontuetan. | Eusko Jaurlaritzaren arabera, «tabu» bat hautsi da bizitzeko gutxieneko diru sarreraren transferentziarekin —IMV, gaztelerazko laburduran—: Espainiako Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra deiturikoa ukiezina dela dioen ideiarena. «Egiaztatu dugu negoziatu eta adostu daitekeela, eta urrats eraikigarriak egin daitezkeela,... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210915/otxote-materialista-bat-tabakalerako-eskaileran.htm | Kultura | Otxote materialista bat Tabakalerako eskaileran | Juan Perez Agirregoikoa artistaren 'Concierto para puño alzado' soinu instalazioa abiatuko dute bihar Tabakalerako eskailera nagusian. Kanta ezagunak filosofo materialisten hitzekin moldatu ditu. | Otxote materialista bat Tabakalerako eskaileran. Juan Perez Agirregoikoa artistaren 'Concierto para puño alzado' soinu instalazioa abiatuko dute bihar Tabakalerako eskailera nagusian. Kanta ezagunak filosofo materialisten hitzekin moldatu ditu. | Ohartarazi dituzte Donostiako Tabakalerako eskailera nagusian gora eta behera dabiltzanak: konturatzerako, El menú, Beti eskamak kentzen, Ume eder bat eta Viva Aragón txistukatzen ariko dira datozen hilabeteetan. Izan ere, Juan Perez Agirregoikoa artistak (Donostia, 1963) kanta horiek berrikusi ditu Concierto para puño... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210916/frantziak-gasaren-eta-argindarraren-kostuaren-zati-bat-ordainduko-die-enpresei.htm | Ekonomia | Frantziak gasaren eta argindarraren kostuaren zati bat ordainduko die enpresei | Arrantzaleei gasolio litroko 35 zentimoko laguntza emango die, eta 400 milioi jarriko ditu nekazariei eta abeltzainei laguntzeko. | Frantziak gasaren eta argindarraren kostuaren zati bat ordainduko die enpresei. Arrantzaleei gasolio litroko 35 zentimoko laguntza emango die, eta 400 milioi jarriko ditu nekazariei eta abeltzainei laguntzeko. | Frantziako Gobernuak diru publikoarekin estali nahi du energia garestiak bere herritarrei eta enpresei egiten dien kalte ekonomiko handia. Iragan astean Jean Castex lehen ministroak iragarri zuen apirilaren 1etik aurrera erregai litroko hamabost zentimoren kostua bere gain hartuko zuela. Gaur zehaztu duenez, laguntza h... |
2022-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/210917/realak-0-3-galdu-du-bartzelonaren-aurka-kopan.htm | Kirola | Realak 0-3 galdu du Bartzelonaren aurka Kopan | Txuri-urdinek ezin izan dute finalerdietarako txartela lortu. Bigarren zatian erabaki da kanporaketa. | Realak 0-3 galdu du Bartzelonaren aurka Kopan. Txuri-urdinek ezin izan dute finalerdietarako txartela lortu. Bigarren zatian erabaki da kanporaketa. | Realak 0-3 galdu du Bartzelonaren aurkako Espainiako Kopako final-laurdenetako lehia. Kopako kanporaketek beti uzten dute ezusterako tartea, eta, aukera apurrak izanagatik, balentria egiteko esperantzarekin zelairatu dira txuri-urdinak. Parean ez zuten aurkari makala, ordea: txapelketa guztietan emaitza ikusgarriak lor... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210942/torra-ez-da-aurkeztu-gaur-bere-laquoepaiketa-fartsararaquo.htm | Mundua | Torra ez da aurkeztu gaur bere «epaiketa fartsara» | Sare sozialetan iragarri du desobientzia ekintza, eta babesa eskatu dio nazioarteko justiziari. Generalitateko Jauregitik adierazpen askatasuna eskatzeko pankarta bat ez kentzeagatik dira epaitzekoak, bigarren aldiz. Torrak esan du konponbide bakarra independentzia dela. | Torra ez da aurkeztu gaur bere «epaiketa fartsara». Sare sozialetan iragarri du desobientzia ekintza, eta babesa eskatu dio nazioarteko justiziari. Generalitateko Jauregitik adierazpen askatasuna eskatzeko pankarta bat ez kentzeagatik dira epaitzekoak, bigarren aldiz. Torrak esan du konponbide bakarra independentzia de... | Sare sozialen bidez egin du iragarpena Quim Torra Kataluniako presidente ohiak: ez da gaur aurkeztuko Bartzelonako auzitegian egin dioten epaiketara, «fartsa bat» dela iritzita. «Ez diot zilegitasunik emango epaiketa politiko bati neure presentziarekin». Babesa eskatu die nazioarteko auzitegiei, eta konponbide bakarra ... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210943/emakume-bat-hil-da-barakaldon-etxe-batek-su-hartuta.htm | Gizartea | Emakume bat hil da Barakaldon, etxe batek su hartuta | 79 zituen andreak. | Emakume bat hil da Barakaldon, etxe batek su hartuta. 79 zituen andreak. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 79 urteko emakumezko bat hil da gaur goizaldean Barakaldon (Bizkaia), etxebizitza batean piztutako sute batean. 06:20 inguruan sortu da sua, Axular kaleko eraikin batean, eta bertara joan dira Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak. Etxebizitzara sartzerakoan... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210944/euskal-herriko-konponbide-prozesuaz-jardungo-dute-gaur-sorbona-unibertsitatean.htm | Politika | Euskal Herriko konponbide prozesuaz jardungo dute gaur Sorbona Unibertsitatean | 17:00etatik 19:00etara ariko dira, 'Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago' izenburupean. | Euskal Herriko konponbide prozesuaz jardungo dute gaur Sorbona Unibertsitatean. 17:00etatik 19:00etara ariko dira, 'Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago' izenburupean. | Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzak Le processus de paix au Pays Basque. Dix ans apres (Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago) konferentzia antolatu du gaurko Parisen, Sorbona Unibertsitatean.
17:00etatik 19:00etara ariko dira gaiaz, eta aditu ugari mintzatuko dira: Caroline Guibet Lafaye Lisst zentr... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210945/bidasoan-desagertutako-migrantea-bilatzeari-utzi-diote.htm | Gizartea | Bidasoan desagertutako migrantea bilatzeari utzi diote | Bost egun zeramatzaten migratzailearen bila. Ertzaintza kasua ikertzen ari da oraindik. Igandean mobilizazioak egingo dituzte Pasaia eta Donostia artean. | Bidasoan desagertutako migrantea bilatzeari utzi diote. Bost egun zeramatzaten migratzailearen bila. Ertzaintza kasua ikertzen ari da oraindik. Igandean mobilizazioak egingo dituzte Pasaia eta Donostia artean. | Bertan behera utzi dute joan den larunbatean Bidasoa ibaian desagertutako migrantearen bilaketa. Hala jakinarazi zuen Ertzaintzak atzo iluntzean. Larrialdi zerbitzuetako langileak larunbatetik ibili dira desagertutako gizonezkoaren bila, baina, bost egunean haren arrastorik topatu ez dutenez, bilaketa lan guztiak berta... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210946/laquoez-dugu-inolako-aldaketarik-espero-boricen-gobernuarekinraquo.htm | Mundua | «Ez dugu inolako aldaketarik espero Boricen gobernuarekin» | Wallmapuko CAM Arauco-Malleco Koordinakundeko buruzagiak ez du itxaropenik Txilen izan den gobernu aldaketarekin. Biltzar Konstituziogilea ere ez du aintzat hartzen, eta dio konstituzio berria onartzen bada hori ez dela maputxeena izango. | «Ez dugu inolako aldaketarik espero Boricen gobernuarekin». Wallmapuko CAM Arauco-Malleco Koordinakundeko buruzagiak ez du itxaropenik Txilen izan den gobernu aldaketarekin. Biltzar Konstituziogilea ere ez du aintzat hartzen, eta dio konstituzio berria onartzen bada hori ez dela maputxeena izango. | Hector Llaitul (Osorno, 1967) CAM-eko (Arauco-Malleco Koordinakundea) buruzagia da. Txilen hasi den garai berrian, ez du elkarrizketarik egin orain arte, eta BERRIA aukeratu du hitz egiteko. Llaitul ziur dago Gabriel Boricen gobernuak ez duela sakoneko aldaketarik egingo maputxe herriaren aldarrikapenak aintzat hartuta... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210947/eraikin-batean-bizi-ziren-etxegabeak-kaleratu-dituzte-eibarren.htm | Gizartea | Eraikin batean bizi ziren etxegabeak kaleratu dituzte Eibarren | Udalaren arabera, etxeak hondamendi egoeran daude, eta arriskutsua da bertan bizitzea. | Eraikin batean bizi ziren etxegabeak kaleratu dituzte Eibarren. Udalaren arabera, etxeak hondamendi egoeran daude, eta arriskutsua da bertan bizitzea. | Ertzaintzak Eibarko (Gipuzkoa) Arragueta kaleko bi eraikinetan bizi ziren pertsonak kanporatu ditu gaur goizean. Udalaren arabera, etxeak hondamendi egoeran daude, eta arriskutsua da bertan bizitzea.
Segi irakurtzen Eta Kitto aldizkariaren webgunean: Arragueta kaleko etxe hutsetan bizi direnak etxetik aterarazten diha... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210948/ebzk-uste-du-inflazioa-7ra-arte-igo-daitekeela-eurogunean.htm | Ekonomia | EBZk uste du inflazioa %7ra arte igo daitekeela eurogunean | Euroguneko inflazioa %5,9an dago jada, eta %6,2an Europako Batasunean, Eurostatek jakinarazi duenez. Christine Lagardek gogoratu du 2022ko batez bestekoa %5,1 izatea dela aurreikuspena. | EBZk uste du inflazioa %7ra arte igo daitekeela eurogunean. Euroguneko inflazioa %5,9an dago jada, eta %6,2an Europako Batasunean, Eurostatek jakinarazi duenez. Christine Lagardek gogoratu du 2022ko batez bestekoa %5,1 izatea dela aurreikuspena. | EBZ Europako Banku Zentralak atzean utzi ditu 2022. urterako zituen aurreikuspenak, eta Ukrainako inbasioak eragindako egoeraren ondorioei neurria hartzen ari da azken egunetan, aurreko asteko agerraldian garbi utzi zuenez. Haren presidente Christine Lagardek onartu egin du gaur balitekeela eurogunean %7 inguruko infla... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210949/auzitegi-nazionala-blancoren-hilketaren-auzia-berriz-irekitzearen-alde-agertu-da.htm | Politika | Auzitegi Nazionala Blancoren hilketaren auzia berriz irekitzearen alde agertu da | Garcia Castellon epaileak tramiterako onartu du Dignidad y Justiciaren salaketa bat. Bederatzi lagun auzipetu nahi dituzte garai hartan ETAko buruzagitzako partaide izatea egotzita: besteak beste, Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu. | Auzitegi Nazionala Blancoren hilketaren auzia berriz irekitzearen alde agertu da. Garcia Castellon epaileak tramiterako onartu du Dignidad y Justiciaren salaketa bat. Bederatzi lagun auzipetu nahi dituzte garai hartan ETAko buruzagitzako partaide izatea egotzita: besteak beste, Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu. | Dignidad y Justicia elkarteak bederatzi euskal herritarren aurka aurkeztutako salaketa tramiterako onartu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Zehazki, Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzi Miguel Angel Blancoren hilketaren erantzule izatea egotzi die elkarteak Iñaki Graciari, Marixol Iparragirreri, Asier Oiartzabali, Juankar ... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210950/emakumeek-industriako-lanpostuen-182-bakarrik-betetzen-dituzte.htm | Ekonomia | Emakumeek industriako lanpostuen %18,2 bakarrik betetzen dituzte | Bizkaiko Aldundiaren ikerketa baten arabera, emakume horien %12,2k bakarrik lan egiten dute ekoizpen zuzenean. Metalgintzaren salerosketa da emakume gehien kontratatzen dituen sektorea (%36). | Emakumeek industriako lanpostuen %18,2 bakarrik betetzen dituzte. Bizkaiko Aldundiaren ikerketa baten arabera, emakume horien %12,2k bakarrik lan egiten dute ekoizpen zuzenean. Metalgintzaren salerosketa da emakume gehien kontratatzen dituen sektorea (%36). | Industria sektore maskulinizatua zela gauza jakina zen, baina Bizkaiko Aldundiak kopurua jarri dio gizonek eta emakumeek betetzen dituzten lanpostuen desorekari. Bizkaiko industrian diharduten langileen %18,2 bakarrik dira emakumeak. Sakonago aztertuta, jardunean ere bada desoreka, emakume gehienek administrazioan egit... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210951/tapia-madrilen-erantzuna-berandu-etor-daiteke.htm | Ekonomia | Tapia: «Madrilen erantzuna berandu etor daiteke» | Energien prezioak «berehala» jaitsi behar direla esan du Ekonomiaren Garapeneko sailburuak. Garraiolarien protestak «ekoizpen kate osoari» eragin diezaiokeela azpimarratu du. Bilboko Portuko Agintaritzak ohartarazi du «inbutu bat» sortzeko arriskua dagoela. | Tapia: «Madrilen erantzuna berandu etor daiteke». Energien prezioak «berehala» jaitsi behar direla esan du Ekonomiaren Garapeneko sailburuak. Garraiolarien protestak «ekoizpen kate osoari» eragin diezaiokeela azpimarratu du. Bilboko Portuko Agintaritzak ohartarazi du «inbutu bat» sortzeko arriskua dagoela. | Garraiolariak egunotan egiten ari diren greba «zilegi» dela adierazi du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak, baina ohartarazi du banaketen etenak «ekoizpen kate osoari» eragin diezaiokeela eta «okerragotu» egin dezakeela enpresa askoren egoera, «elikaduraren sektoretik hasi eta industria... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210952/orlando-hernandez-presidente-ohia-aebetara-estraditatzea-onartu-du-hondurasko-epaile-batek.htm | Mundua | Orlando Hernandez presidente ohia AEBetara estraditatzea onartu du Hondurasko epaile batek | 2004tik Hondurastik AEBetara «500.000 kilo kokaina» garraiatzea leporatu dio New Yorkeko Fiskaltzak. Defentsak salatu du ez dagoela auzipetuaren aurkako froga argirik. | Orlando Hernandez presidente ohia AEBetara estraditatzea onartu du Hondurasko epaile batek. 2004tik Hondurastik AEBetara «500.000 kilo kokaina» garraiatzea leporatu dio New Yorkeko Fiskaltzak. Defentsak salatu du ez dagoela auzipetuaren aurkako froga argirik. | Hondurasko presidente ohi Juan Orlando Hernandez bere herrialdetik AEB Amerikako Estatu Batuetara estraditatzeko eskaera onartu du Edwin Ortez lehen instantziako epaileak, New York Hegoaldeko Barrutiko Fiskaltzak Hondurasko agintari ohia epaitu dezan, narkotrafikoa egotzita.
Justizia Auzitegi Goreneko bozeramaile Melv... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210953/nafarroako-parlamentuak-aho-batez-onartu-du-klima-aldaketarako-legea.htm | Gizartea | Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du Klima Aldaketarako Legea | Bi urteko ibilbide luzearen ostean, Itziar Gomez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak nabarmendu du «lege handia» dela eta administrazio publikoari, enpresei eta gizarte osoari eragingo diola. | Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du Klima Aldaketarako Legea. Bi urteko ibilbide luzearen ostean, Itziar Gomez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak nabarmendu du «lege handia» dela eta administrazio publikoari, enpresei eta gizarte osoari eragingo diola. | 50 boto alde, bat bera ere ez kontra. Nafarroako Parlamentuko sei taldeetako parlamentariek txalo egin diote gaur goizean Klima Aldaketaren Legeari. Aurkezpenean, Itziar Gomez Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak azpimarratu du garai egokian datorrela, «klima larrialdia eta krisi energetikoa» ... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210954/legearen-nondik-norakoak.htm | Legearen nondik norakoak | Legearen nondik norakoak. | Europako Batasunak ezarritako xedeekin bat egiten du legeak: batetik, 2030erako gutxienez berotegi-efektuko gasen isurketa garbia %55 murriztea, 1990 mailarekin alderatuta; bestetik, klima neutraltasuna 2050erako.
Gobernantza
Klima aldaketaren eta energia trantsizioaren arloan eraginkorra izatea bermatzeko, erakunde ... | ||
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210955/colonnaren-kondena-etetea-erabaki-du-frantziak-laquoosasun-arrazoiengatikraquo.htm | Mundua | Colonnaren kondena etetea erabaki du Frantziak, «osasun arrazoiengatik» | Frantziako Justizia ministerioak AFP berri agentziari baieztatu dionez, Colonnaren kondena eten dute. Anartean, Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak prentsaurrekoa eman du goizean Aiacciun. Euskal presoen auziaz ere galdetu diote, eta ez du erantzun argirik eman. | Colonnaren kondena etetea erabaki du Frantziak, «osasun arrazoiengatik». Frantziako Justizia ministerioak AFP berri agentziari baieztatu dionez, Colonnaren kondena eten dute. Anartean, Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak prentsaurrekoa eman du goizean Aiacciun. Euskal presoen auziaz ere galdetu diote, eta ez du... | Yvan Colonnaren abokatuek eskatu zuten zigorra etetea, haren osasun egoera dela eta. Bada, erabakia onartu du Frantziako Justiziak. Argudiatu dute «osasun arrazoiengatik» eten diotela zigorra. Izan ere, Marseillako (Okzitania) ospitalean dago Colonna martxoaren 2tik, Arlesko (Okzitania) kartzelan jipoi bat jaso ostean.... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210956/bizkaiko-zahar-etxeetako-langileek-aldundiaren-arduragabetasun-larria-salatu-dute.htm | Gizartea | Bizkaiko zahar etxeetako langileek aldundiaren «arduragabetasun larria» salatu dute | ELAk eta LABek deitu dute protestara, eta adierazi dute egoera aldatzeko «ezinbestekoa» dela Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazioa. | Bizkaiko zahar etxeetako langileek aldundiaren «arduragabetasun larria» salatu dute. ELAk eta LABek deitu dute protestara, eta adierazi dute egoera aldatzeko «ezinbestekoa» dela Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazioa. | Greba eguna dute gaur Bizkaiko zahar etxeetako langileek, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Besteak beste, eserialdiak egin dituzte, eta haien lan baldintzak hobetzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazioa eskatu dute. ELAk, esaterako, Aldundia erakusten ari den «arduragabetasun larria» salatu du; adierazi duenez, Diput... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210957/bildarratzek-esan-du-herriek-inplikazio-handiagoa-izatea-jaso-behar-dela-hezkuntza-legean.htm | Gizartea | Bildarratzek esan du herriek inplikazio handiagoa izatea jaso behar dela hezkuntza legean | Bihar bozkatuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordiorako lehen testuari aurkeztutako zuzenketak. | Bildarratzek esan du herriek inplikazio handiagoa izatea jaso behar dela hezkuntza legean. Bihar bozkatuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordiorako lehen testuari aurkeztutako zuzenketak. | Eusko Legebiltzarrean ontzen ari diren hezkuntza itunaren inguruko eztabaidak aurrera jarraitzen du. Batzuk eta besteak haien jarreren eta iritzien berri ematen ari dira, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek ere hitz egin du, Gasteizen egiten ari diren hiri hezitzaileen topaketan. Hain zuzen, g... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210958/errusiak-ez-du-aintzat-hartuko-nazioarteko-justizia-auzitegiak-erasoak-gelditzeko-emandako-epaia.htm | Mundua | Errusiak ez du «aintzat hartuko» Nazioarteko Justizia Auzitegiak erasoak gelditzeko emandako epaia | Zelenskik gogor jo du Olaf Scholzen aurka, Alemaniak ez diolako laguntza nahikorik eman bere herrialdeari. Moskuk Bideni eta AEBetako Kongresuari leporatu die Ukrainaren «militarizazioaren eta nazifikazioaren» atzean egotea. | Errusiak ez du «aintzat hartuko» Nazioarteko Justizia Auzitegiak erasoak gelditzeko emandako epaia. Zelenskik gogor jo du Olaf Scholzen aurka, Alemaniak ez diolako laguntza nahikorik eman bere herrialdeari. Moskuk Bideni eta AEBetako Kongresuari leporatu die Ukrainaren «militarizazioaren eta nazifikazioaren» atzean ego... | Ukraina eta Errusia gerra eteteko hamabost puntuko zirriborro baten xehetasunak negoziatzen ari diren honetan, Moskuk «ez du kontuan hartuko» Nazioarteko Justizia Auzitegiak atzo Ukrainaren aurkako erasoaldi militarra gelditzeko emandako ebazpena,Kremlineko bozeramaile Dmitri Peskovek zehaztu duenez. «Ez, ezin dugu era... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210959/douglas-kateko-langileak-greba-mugagabean-hasi-dira-bizkaian.htm | Ekonomia | Douglas kateko langileak greba mugagabean hasi dira, Bizkaian | Hego Euskal Herrian, 23 denda itxi nahi ditu Douglasek, eta 132 lanpostu kolokan daude. | Douglas kateko langileak greba mugagabean hasi dira, Bizkaian. Hego Euskal Herrian, 23 denda itxi nahi ditu Douglasek, eta 132 lanpostu kolokan daude. | Bizkaiko Douglas dendetako langileak kalera atera dira, ELA sindikatuak deitutako greba mugagabearen lehen egunean, eta elkarretaratzea egin dute Bilboko Ercilla kaleko dendaren parean. Bizkaiko hemeretzi saltokitik 11 ixteko asmoa du konpainiak. 132 beharginek egiten dute saltoki horietan lan, ia guztiak emakumeak. Mu... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210960/hilik-aurkitu-dute-asteartean-larran-desagerturiko-mendizalea.htm | Gizartea | Hilik aurkitu dute asteartean Larran desagerturiko mendizalea | Hildakoa 40 urteko gizonezko bat da, gasteiztarra. Hiru Erregeen Mahaira igotzeko bidea hasi zuen orain dela bi egun, eta, iluntzerako bueltatu gabea zela ikusita, bilaketari ekin zioten. Eguraldi kaskarra dela eta, ezin izan dute gaur gorpua hartu; bihar jasoko dute. | Hilik aurkitu dute asteartean Larran desagerturiko mendizalea. Hildakoa 40 urteko gizonezko bat da, gasteiztarra. Hiru Erregeen Mahaira igotzeko bidea hasi zuen orain dela bi egun, eta, iluntzerako bueltatu gabea zela ikusita, bilaketari ekin zioten. Eguraldi kaskarra dela eta, ezin izan dute gaur gorpua hartu; bihar j... | Hilda atzeman dute orain dela bi egun Larra inguruan desagerturiko mendizalea. 40 urteko gizonezkoa da, Gasteizkoa. Hiru Erregeen Mahaira igotzeko asmoz abiatu zuen ateraldia, astearte goizean, Linzako aterpetik (Espainia). Artean aterpetxera itzuli gabea zen iluntzerako, eta, hori ikusirik, Suhiltzaileen Erreskate Tek... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210961/oteiza-museoa-batu-zaio-jardun-artistikoentzako-institutuari.htm | Kultura | Oteiza museoa batu zaio Jardun Artistikoentzako Institutuari | Sortzaileentzako ikasketa programaren hirugarren aldian izena emateko epea ireki dute. Hiru hilabetez, hamasei artistak beren proiektuak garatuko dituzte, tutoreek lagunduta. | Oteiza museoa batu zaio Jardun Artistikoentzako Institutuari. Sortzaileentzako ikasketa programaren hirugarren aldian izena emateko epea ireki dute. Hiru hilabetez, hamasei artistak beren proiektuak garatuko dituzte, tutoreek lagunduta. | Praktika artistikoari begiratzeko «denbora propio bat eraikitzea». Hitz horiekin laburbildu du Ibon Aranberri artistak JAI Jardun Artistikoentzako Institutuaren ardatza. Hasieratik, egitasmoaren hiru tutoreetako bat da bera, Asier Mendizabal eta Itziar Okariz artistekin batera. Duela ia hiru urte jarri zuten martxan so... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210962/20-eta-18-urteko-kartzela-zigorrak-ezarri-die-epaileak-bilbon-gizon-bat-hil-zuten-aita-semeei.htm | Gizartea | 20 eta 18 urteko kartzela zigorrak ezarri die epaileak Bilbon gizon bat hil zuten aita-semeei | Bilboko Zabala kalean gertatu zen tiroketa batean hil zuten gizona, 2019. urtean. | 20 eta 18 urteko kartzela zigorrak ezarri die epaileak Bilbon gizon bat hil zuten aita-semeei. Bilboko Zabala kalean gertatu zen tiroketa batean hil zuten gizona, 2019. urtean. | 38 urteko kartzela zigorra jarri diete 2019an gizon bat tiroz hil zuten aita-semeei. Hemezortzi urte eta erdiko zigorra ezarri dio epaileak 38 urteko semeari —hamabost urte hilketagatik, eta hiru urte eta erdi hilketa saiakeragatik—, eta hogei urte 71 urteko aitari—hamalau urte hilketagatik, eta beste sei hildakoaren a... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210963/esportazioek-207-igota-hasi-dute-2022-urtea.htm | Ekonomia | Esportazioek %20,7 igota hasi dute 2022. urtea | Inportazioak are gehiago handitu dira, hidrokarburoen eraginez. | Esportazioek %20,7 igota hasi dute 2022. urtea. Inportazioak are gehiago handitu dira, hidrokarburoen eraginez. | Hego Euskal Herriko enpresek 2.924,4 milioi euroren esportazioak egin zituzten aurtengo urtarrilean. Iaz baino %20,7 gehiago da, eta inoiz urtarril batean izandako kopururik handiena. Are gehiago handitu dira inportazioak, 2.502,8 milioiraino (+%39,8).
Esportazioen eta inportazioen hazkundean zerikusi handia izan du e... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210965/garraiolarien-grebak-industrian-utzi-du-arrasto-sakonena.htm | Ekonomia | Garraiolarien grebak industrian utzi du arrasto sakonena | Fundizioak eta industria kimikoko enpresak lehengai gabezia sumatzen ari dira, eta Bilboko portuko egoerari egozten diote bereziki. Eroskik aitortu du bere dendak hornitzeko lehen arazoak sortu zaizkiola. | Garraiolarien grebak industrian utzi du arrasto sakonena. Fundizioak eta industria kimikoko enpresak lehengai gabezia sumatzen ari dira, eta Bilboko portuko egoerari egozten diote bereziki. Eroskik aitortu du bere dendak hornitzeko lehen arazoak sortu zaizkiola. | Hego Euskal Herriko garraiolarien grebaren eragina apurka zabalduz doa, eta industriaren hainbat azpisektoreren jardunari kalte egiten hasia da. Industria kimikoan eta altzairuarenean hornidura arazoak nabaritzen ari direla aitortu dute, eta siderurgian egoera okertzen ari da. Elikadura kateari dagokionez, arrain falta... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210966/mikel-oiartzabalek-agur-esan-dio-denboraldiari.htm | Kirola | Mikel Oiartzabalek agur esan dio denboraldiari | Ezker belauneko lotailu gurutzatua apurtu du, eta gutxienez sei hilabete eman beharko ditu jokatuko gabe. | Mikel Oiartzabalek agur esan dio denboraldiari. Ezker belauneko lotailu gurutzatua apurtu du, eta gutxienez sei hilabete eman beharko ditu jokatuko gabe. | Albiste txarrak Realean. Talde txuri-urdinak jakitera eman duenez, Mikel Oiartzabal kapitainak ezker belauneko lotailu gurutzatua apurtu du, eta gutxienez sei hilabete eman beharko ditu jokatu gabe. Klubak ezagutarazi duenez, datozen asteetan egingo diote ebakuntza. Goizeko entrenamenduan hartu du min, nahigabeko jokal... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210967/haurtzaroko-abusuez-idatzi-du-maddi-ane-txoperenak-ez-erran-inori-eleberrian.htm | Kultura | Haurtzaroko abusuez idatzi du Maddi Ane Txoperenak 'Ez erran inori' eleberrian | Igartza saria irabazi zuen 2020an, eta horren emaitza da Elkar argitaletxeak kaleratu duen nobela. | Haurtzaroko abusuez idatzi du Maddi Ane Txoperenak 'Ez erran inori' eleberrian. Igartza saria irabazi zuen 2020an, eta horren emaitza da Elkar argitaletxeak kaleratu duen nobela. | Gizarteko mamuei desafio egiten die Maddi Ane Txoperena (Hendaia, Lapurdi, 1994) idazle, bertsolari eta BERRIAko kazetariak Elkarrekin argitaratu duen Ez erran inori liburuan. Haurtzaroko sexu abusuak ditu gaitzat, eta, nolabait, isiltasuna puskatzea du xede, «inori leziorik emateko inolako asmorik gabe».
«Hurbil egok... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210968/katalunian-amnistia-eta-autodeterminazioa-lortzeko-lantaldea-hilaren-30ean-osatuko-dute.htm | Mundua | Katalunian amnistia eta autodeterminazioa lortzeko lantaldea hilaren 30ean osatuko dute | Lantaldea Juntsek, ERCk eta CUPek iragan udazkenean sinatutako akordioaren barruan sortua da. Datorren irailera arteko prozesu bat abiatuko dute. | Katalunian amnistia eta autodeterminazioa lortzeko lantaldea hilaren 30ean osatuko dute. Lantaldea Juntsek, ERCk eta CUPek iragan udazkenean sinatutako akordioaren barruan sortua da. Datorren irailera arteko prozesu bat abiatuko dute. | Asmorik bazela jakina izan arren, bi asteren buruan izanen da errealitate, azkenik. ERCk, CUPek eta Juntsek adostutako autodeterminazioaren eta amnistiaren aldeko gizarte itunean jaso gisan, helburu horretara bideratutako lantalde berezitu bat sortuko dute aurki Katalunian. Akordioan bildutakoei eutsiz, autodeterminazi... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210969/pello-apezetxea-euskaltzale-eta-etxalarko-apaiza-hil-da.htm | Gizartea | Pello Apezetxea euskaltzale eta Etxalarko apaiza hil da | 90 urte zituen. Apaiza, idazlea, euskaltzalea, ohorezko euskaltzaina eta Ttipi-ttapa fundazioko lehendakaria zen. Bihar arratsaldean izango dira hileta elizkizunak, Etxalarren (Nafarroa). | Pello Apezetxea euskaltzale eta Etxalarko apaiza hil da. 90 urte zituen. Apaiza, idazlea, euskaltzalea, ohorezko euskaltzaina eta Ttipi-ttapa fundazioko lehendakaria zen. Bihar arratsaldean izango dira hileta elizkizunak, Etxalarren (Nafarroa). | Gaur eguerdian zendu da Pello Apezetxea Zubiri. Goizuetan (Nafarroa) jaio zen 1932an, eta Etxalarren (Nafarroa) bizi zen. Apaiza, idazlea, euskaltzalea, ohorezko euskaltzaina eta Ttipi-ttapa fundazioko lehendakaria zen. Etxalarko apaiza zen duela 53 urte, eta euskaraz eta euskararen alde aritu zen beti. Etnografia eta ... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210970/korrika-hasi-da-motorrak-berotzen-irunean.htm | Gizartea | Korrika hasi da «motorrak berotzen» Iruñean | AEK-ko antolatzaileak, euskalgintzako kideak eta arduradun politiko ugari batu dira lasterketaren aurkezpen sozialera | Korrika hasi da «motorrak berotzen» Iruñean. AEK-ko antolatzaileak, euskalgintzako kideak eta arduradun politiko ugari batu dira lasterketaren aurkezpen sozialera | Lekukoak oraindik ere ez du hasi eskutik eskurako bidea, baina martxoaren 30ean hasiko den lasterraldia jadanik ari da ilusioa zabaltzen. Lehendik ere egina zuten aitorpena arduradunek: 22. Korrika antolatzea ez da izan lan samurra. Edonola ere, orain, prestaketa lan gehienak amaitzearren diren honetan, ailegatu da gar... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210971/pertsona-bat-hil-eta-beste-bat-zauritu-da-etxarrenen-izandako-auto-istripu-batean.htm | Gizartea | Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Etxarrenen izandako auto istripu batean | A-10 errepidean gertatu da ezbeharra, arratseko zortziak aldera. Bi ibilgailuk talka egin dute. | Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Etxarrenen izandako auto istripu batean. A-10 errepidean gertatu da ezbeharra, arratseko zortziak aldera. Bi ibilgailuk talka egin dute. | Foruzaingoak jakinarazi duenez, pertsona bat hil da iluntzean A-10 errepidean izandako auto istripu batean, Etxarren (Nafarroa) inguruan. Hildakoa ez beste pertsona batek zauriak ditu; «arinak», Poliziak zehaztu duenez. Emandako informazioaren arabera, bi ibilgailuk talka egin dute.
Foruzainek ikerketa bat abiatu dute... |
2022-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/210972/fujimori-aske-uztea-onartu-du-peruko-auzitegi-konstituzionalak.htm | Mundua | Fujimori aske uztea onartu du Peruko Auzitegi Konstituzionalak | Epaileek onartu egin dute presidente ohiaren defentsak indultuaren baliogabetzearen ondoren eskatu zuen habeas corpus-a. 25 urteko espetxe zigorra betetzen ari da, gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. | Fujimori aske uztea onartu du Peruko Auzitegi Konstituzionalak. Epaileek onartu egin dute presidente ohiaren defentsak indultuaren baliogabetzearen ondoren eskatu zuen habeas corpus-a. 25 urteko espetxe zigorra betetzen ari da, gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. | Peruko Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Alberto Fujimoriri 2017an emandako indultua bertan behera utzi zuen ebazpen judiziala baliogabetzeko habeas corpus eskaera. Horrek esan nahi du 1990 eta 2000 artean herrialdeko presidentea izandakoa aske utziko dutela. Gizateriaren kontrako krimenak leporatuta, 25 urteko ... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/210997/hezkuntza-itunerako-akordioa-erdietsi-dute-eajk-eh-bilduk-pse-eek-eta-ep-iuk.htm | Gizartea | Hezkuntza itunerako akordioa erdietsi dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EP-IUk | Jakinarazi dutenez, ikastetxeek hizkuntza proiektuak garatu beharko dituzte, ikasleek DBH amaitzean B2 maila lortzeko, eta eskolei baldintzak ezarriko zaizkie Euskal Hezkuntza Zerbitzuko kide izateko. | Hezkuntza itunerako akordioa erdietsi dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EP-IUk. Jakinarazi dutenez, ikastetxeek hizkuntza proiektuak garatu beharko dituzte, ikasleek DBH amaitzean B2 maila lortzeko, eta eskolei baldintzak ezarriko zaizkie Euskal Hezkuntza Zerbitzuko kide izateko. | Bilera garrantzitsua izan du gaur hezkuntza ituna adosteko Eusko Legebiltzarrean sortutako lantaldeak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen oinarri izango den itunaren zirriborroaren zuzenketak bozkatzea helburu. Bada, azkenik, atzerako kontua bere hondarrean zela lortu dute alderdiek ados jartzea; akordioa lortu du... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/210998/fujimori-presidente-ohia-aske-uztea-onartu-du-konstituzionalak.htm | Mundua | Fujimori presidente ohia aske uztea onartu du Konstituzionalak | Gizateriaren kontrako krimenak leporatuta, 25 urteko kartzela zigorra betetzen ari da Fujimori. Protestak piztu ditu erabakiak. | Fujimori presidente ohia aske uztea onartu du Konstituzionalak. Gizateriaren kontrako krimenak leporatuta, 25 urteko kartzela zigorra betetzen ari da Fujimori. Protestak piztu ditu erabakiak. | Peruko Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Alberto Fujimoriri 2017an emandako indultua bertan behera utzi zuen ebazpen judiziala baliogabetzeko habeas corpus eskaera. Horrek esan nahi du aske utziko dutela 1990 eta 2000 bitartean herrialdeko presidente izandakoa. Gizateriaren kontrako krimenak leporatuta, 25 urtek... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/210999/kongoko-errepublika-demokratikoko-emakumeen-egoera-gordinaz-igandean-berrian.htm | Mundua | Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeen egoera gordinaz, igandean BERRIAn | Gaiari buruzko ikus-entzunezkoa ikusgai da jada. Maddi Ane Txoperena Iribarren kazetariak Kongoko Errepublika Demokratikoan grabatutako irudiekin eta elkarrizketekin osatu du pieza Berria TBko lantaldeak. | Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeen egoera gordinaz, igandean BERRIAn. Gaiari buruzko ikus-entzunezkoa ikusgai da jada. Maddi Ane Txoperena Iribarren kazetariak Kongoko Errepublika Demokratikoan grabatutako irudiekin eta elkarrizketekin osatu du pieza Berria TBko lantaldeak. | Urtero 100.000 emakume bortxatzen dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoan. Hego eta Ipar Kivun, eta Ituri eskualdean are gordinagoak dira zenbakiak. Alboan GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeak emandako datuak dira, eta Maddi Ane Txoperena BERRIAko kazetariak pieza sorta berezi batean jasoko ditu. Igande honetan izango da ... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211000/ane-pikazak-egin-du-donostiako-57-jazzaldiaren-kartela.htm | Kultura | Ane Pikazak egin du Donostiako 57. Jazzaldiaren kartela | Jazzaren besarkada irudikatzen du afixak. | Ane Pikazak egin du Donostiako 57. Jazzaldiaren kartela. Jazzaren besarkada irudikatzen du afixak. | Uztailaren 21etik 25era egingo da Donostiako 57. Jazzaldia, eta badu kartela. Ane Pikaza ilustratzaile, aktore eta kultur kudeatzaileak egina da. Jazzaldiaren besarkada du izenburua, eta musikak hiriarekin duen loturan inspiratua dago. Kontxako badian kokatzen da, Igeldotik Urgullera, eta agertoki baten atzealde gisa a... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211001/etxe-ttipia-aldaketa-handia.htm | Bizigiro | Etxe ttipia, aldaketa handia | AEBetan asmatu zuten ‘tiny house’ izena, krisiak karrikan utzi jendea atoi gainean etxetxoak eraikitzen hasi zelarik. Gaur egun, Ipar Euskal Herrian, alde nomadak, txikitasunak edo prezioak erakarririk, badira bizileku horren hautua egin dutenak. | Etxe ttipia, aldaketa handia. AEBetan asmatu zuten ‘tiny house’ izena, krisiak karrikan utzi jendea atoi gainean etxetxoak eraikitzen hasi zelarik. Gaur egun, Ipar Euskal Herrian, alde nomadak, txikitasunak edo prezioak erakarririk, badira bizileku horren hautua egin dutenak. | Bada moda fenomenoa, baina bada bizimodua ere; tiny house edo etxetxoetan batez bestean hamabost bat metro koadro badirenez, nahi ala ez, oinarrizkora murriztu behar da dena. Ipar Euskal Herrian ere geroz eta gehiago dira, AEBetako subprime-en krisi ondoko aroan etxeak galdu zituztenek asmatu zuten bizileku mota hautat... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211002/partekatu-nahi-duten-bidaia.htm | Gizartea | Partekatu nahi duten bidaia | Emma Larretaren, Rosa Marcosen, Pilar Navarroren eta Idoia OrduñÂaren bizipenak eta hitzak dokumental bilakatu ditu Marga Gutierrez zuzendariak: ‘AMA-DAS’ lana egin du, indarkeria sufritu duten emakume elbarrion esperientzien berri emateko. | Partekatu nahi duten bidaia. Emma Larretaren, Rosa Marcosen, Pilar Navarroren eta Idoia OrduñÂaren bizipenak eta hitzak dokumental bilakatu ditu Marga Gutierrez zuzendariak: ‘AMA-DAS’ lana egin du, indarkeria sufritu duten emakume elbarrion esperientzien berri emateko. | Estreinaldiaren aurreko urduritasuna sentitzen dute. Jende anitz dute agurtzeko zain. Zorion mezuak jasotzen ari dira han eta hemen. Eutsi ahal izateko esperantza dute, eta ilusioaren indarraz egiten diote aurre nekeari. Gauza guztien gainetik, desio bat dute: “Ikusi, eta hitz egin ezazue; errealitatea duzue aurrean; e... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211003/autobideetan-motelago-eta-igandean-autorik-ez.htm | Ekonomia | Autobideetan motelago, eta igandean autorik ez | IEA Nazioarteko Energia Agentziak hamar neurri proposatu ditu epe laburrean petrolio ekoizpena gutxitzeko. | Autobideetan motelago, eta igandean autorik ez. IEA Nazioarteko Energia Agentziak hamar neurri proposatu ditu epe laburrean petrolio ekoizpena gutxitzeko. | Zer egin daiteke petrolio kontsumoa gutxitzeko? IEA Nazioarteko Energia Agentziak dekalogo batekin erantzun nahi izan dio galdera horri.
Errusiak Ukraina inbaditu izanak energia krisi bat sortu duela eta, IEAk uste du eguneroko bizitzari lotutako ekintza nahiko xume batzuekin petrolioaren kontsumoan «murrizketa nabarm... |
2022-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/211004/argazkilari-ofizioa-desagertzear-dago-ez-da-uste-bat-nabaritzen-dut.htm | Kultura | «Argazkilari ofizioa desagertzear dago: ez da uste bat; nabaritzen dut» | Euskal Herriko mendiak eta kultura izan ditu jopuntuan Yanizek berrogei urtez. Digitalizazioa bete-betean ezagutu du, eta nabaritu du nola egin duten okerrera freelanceen baldintzek. | «Argazkilari ofizioa desagertzear dago: ez da uste bat; nabaritzen dut». Euskal Herriko mendiak eta kultura izan ditu jopuntuan Yanizek berrogei urtez. Digitalizazioa bete-betean ezagutu du, eta nabaritu du nola egin duten okerrera freelanceen baldintzek. | Liburuz betetako kutxa mordoa, milaka argazki miniaturazkoren artxibo fisikoa, eta, horiekin batera, baita ordenagailuak ere, eta gordailu digitalak. Baliabide berrietara egokitu, lehengoak ahaztu gabe: lan egiteko modu horren isla da Santiago Yaniz Aramendia argazkilari eta kazetariaren estudioa (Bilbo, 1957). Analogi... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211005/besteen-esku-nahiago.htm | Ekonomia | Besteen esku nahiago? | Energiaren eta lehengaien mendekotasunak dakarren ahulezia bistaratu du Ukrainako gerrak. Alabaina, beste arlo batzuetan ere antzekoa da egoera, nahiz eta badauden tokian tokiko burujabetza sustatzeko egitasmoak ere. | Besteen esku nahiago?. Energiaren eta lehengaien mendekotasunak dakarren ahulezia bistaratu du Ukrainako gerrak. Alabaina, beste arlo batzuetan ere antzekoa da egoera, nahiz eta badauden tokian tokiko burujabetza sustatzeko egitasmoak ere. | Ukrainako gerrak agerian utzi du energiaren, hornigaien eta lehengaien arloetan atzerriko herrialdeekiko mendekotasuna dagoela. Ukrainako eta Errusiako inportazioak dira oraingoan, baina izan dira bestelako adibide gehiago ere duela gutxi: esate baterako, mikrotxipen eskasiak hainbat industria sektoretan eragindako ete... |
2022-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/211006/gure-mugetan-ere-hiltzen-da-jendea.htm | Gizartea | «Gure mugetan ere hiltzen da jendea» | Aurten, 25. urteurrena du Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxak; Irun eta Hendaia arteko migrazio politikak salatuko dituzte, gaur, Pasaia eta Donostia artean. Migratzaile bat desagertu berri da Bidasoan. | «Gure mugetan ere hiltzen da jendea». Aurten, 25. urteurrena du Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxak; Irun eta Hendaia arteko migrazio politikak salatuko dituzte, gaur, Pasaia eta Donostia artean. Migratzaile bat desagertu berri da Bidasoan. | Martxoaren 21a Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta, egun hori gertu dagoen aldiro, Gipuzkoako herritarrak Pasaia eta Donostia artean elkartu ohi dira Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxa egiteko. Gaur aterako dira kalera. Gipuzkoako Medicus Mundi, SOS Arrazakeria eta GKEen Koordi... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211007/ane-negeruela-izango-da-nogen-musika-taldeko-abeslaria.htm | Kultura | Ane Negeruela izango da Nogen musika taldeko abeslaria | Eider Saezen lekua hartuko du abeslariak. Aurrez ere aritua da taldean. | Ane Negeruela izango da Nogen musika taldeko abeslaria. Eider Saezen lekua hartuko du abeslariak. Aurrez ere aritua da taldean. | «Gure bihotzak soportatu dezaken emozio, ilusio eta zoriontasun guztiarekin kontatzen dizuegu hemendik aurrera Ane izango dela gurekin, behin izan genuen bezala, mobida guzti honi forma eta zentzua ematen. Ez daukagu hitzik». Sareetan zabaldutako mezu horrekin jakinarazi du Nogen musika taldeak Ane Negeruela izango del... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211008/autoritatearen-krisia-daukagu-errespetuarena-mugena.htm | Gizartea | «Autoritatearen krisia daukagu, errespetuarena, mugena…» | COVID-19arekin depresio eta antsietate sintomak hirukoiztu egin direla jakinarazi du Alonsok, eta ez du zalantzarik izan: «Denok joan beharko genuke noizbait psikologoarengana» | «Autoritatearen krisia daukagu, errespetuarena, mugena…». COVID-19arekin depresio eta antsietate sintomak hirukoiztu egin direla jakinarazi du Alonsok, eta ez du zalantzarik izan: «Denok joan beharko genuke noizbait psikologoarengana» | Aurrez aurreko jardunean lasaitasuna helarazten dute Juan Carlos Alonsoren (Errenteria, 1959) hitzek, eta, hain zuzen ere, errenteriarrak horixe aldarrikatu du «gaixorik» dagoen egungo gizartean. Hogei urte daramatza jada Donostian, Gros auzoan, bere bulegoan lanean, baina Peñaflorida institutuan ere aritzen da gazteen... |
2022-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/211009/zuri-beltzeko-garaiak-gogoan.htm | Kultura | Zuri-beltzeko garaiak gogoan | Abenduan eta urtarrilean Urretxuko Berit, Navarro eta Motz tabernetatik igaro ostean, Pako Vierbücher argazkilariak Urretxuko Eguzkia tabernara eraman du orain ‘Tribu urbanoak’ erakusketa. | Zuri-beltzeko garaiak gogoan. Abenduan eta urtarrilean Urretxuko Berit, Navarro eta Motz tabernetatik igaro ostean, Pako Vierbücher argazkilariak Urretxuko Eguzkia tabernara eraman du orain ‘Tribu urbanoak’ erakusketa. | Anaiarentzat omenaldia izan behar zuen Tribu urbanoak erakusketak, baina herritarren artean sentimendu eta emozio ugari azaleratu ditu Pako Vierbücher argazkilari zumarragarrak Urretxun erakusgai jarri duen argazki bildumak. Iraganeko garai «ilun bezain oparoak» dituzte oinarrian erakusketa osatzen duten argazkiek, Pak... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211010/elak-labek-steilasek-eta-ccook-hezkuntza-publikoa-euskalduna-eta-propioa-eskatu-dute.htm | Gizartea | ELAk, LABek, Steilasek eta CCOOk hezkuntza «publikoa, euskalduna eta propioa» eskatu dute | Oraingoz, greba eta protesta deialdiei eutsiko diete, hezkuntza itunerako testuak «aldaketa esanguratsuak eta nahikoa zehaztasun» jaso ezean. | ELAk, LABek, Steilasek eta CCOOk hezkuntza «publikoa, euskalduna eta propioa» eskatu dute. Oraingoz, greba eta protesta deialdiei eutsiko diete, hezkuntza itunerako testuak «aldaketa esanguratsuak eta nahikoa zehaztasun» jaso ezean. | Eusko Legebiltzarrean hezkuntza akordiorako testuaren zuzenketak bozkatzekoak dira gaur, eta azken ordura arte negoziatzen jarraitzen dute alderdiek. Barruan negoziazioak, eta kanpoan, protestak. ELAk, LABek, Steilasek eta CCOOk kontzentrazioa egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian, Publikoa, euskalduna eta propioa h... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211012/xi-jinping-gatazkak-eta-konfrontazioak-ez-diote-inori-mesederik-egiten.htm | Mundua | Xi Jinping: «Gatazkak eta konfrontazioak ez diote inori mesederik egiten» | AEBek Txinari eskatu diote «ardura hartu» dezala Errusiak beste bide bat hartzeko. Putinek Kievi egotzi dio «errealistak ez diren proposamenak» eramatea negoziaziora, Errusiaren «operazio militarra» zapuzteko. | Xi Jinping: «Gatazkak eta konfrontazioak ez diote inori mesederik egiten». AEBek Txinari eskatu diote «ardura hartu» dezala Errusiak beste bide bat hartzeko. Putinek Kievi egotzi dio «errealistak ez diren proposamenak» eramatea negoziaziora, Errusiaren «operazio militarra» zapuzteko. | AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente Joe Bidenek eta Xi Jinping Txinakoak duela minutu gutxi amaitu dute telematikoki egindako batzarra, Ukrainan gerra hasi zenetik egindako lehendabizikoa. Xiren esanetan, «gatazkak eta konfrontazioak ez diote inori mesederik egiten», Global Times Txinako egunkariak aurreratu du... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211013/129-lsquobullyingrsquo-kasu-atzeman-ditu-jaurlaritzak-aurreko-urtean-baino-29-gehiago.htm | Gizartea | 129 ‘bullying’ kasu atzeman ditu Jaurlaritzak, aurreko urtean baino 29 gehiago | 2020-2021eko ikasturteko datuak eman ditu Hezkuntza Sailak. | 129 ‘bullying’ kasu atzeman ditu Jaurlaritzak, aurreko urtean baino 29 gehiago. 2020-2021eko ikasturteko datuak eman ditu Hezkuntza Sailak. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan izandako salaketen %13 berretsi dituzte jazarpen gisa. Gero eta bullying kasu gehiago ikertzen eta detektatzen dira, «arloan sentsibilizazio, trebakuntza eta ezagutza handiagoa dagoelako», Eusko Jaurlaritzaren arabera. 2020-2021eko ikasturtean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211014/hezkuntza-ekologismoa-zaintza-eta-beste-zartadaren-bigarren-jardunaldian.htm | Politika | Hezkuntza, ekologismoa, zaintza eta beste, Zartadaren bigarren jardunaldian | Zartada gazte egitasmoak bigarren eguna du gaur. Atzotik, hainbat jarduera eta hitzaldi egiten ari dira Gasteizen. Mobilizaziora deitu dute arratsalderako, Bat egitetik, hamaika izatera lelopean. | Hezkuntza, ekologismoa, zaintza eta beste, Zartadaren bigarren jardunaldian. Zartada gazte egitasmoak bigarren eguna du gaur. Atzotik, hainbat jarduera eta hitzaldi egiten ari dira Gasteizen. Mobilizaziora deitu dute arratsalderako, Bat egitetik, hamaika izatera lelopean. | «Euskal Herriko gazteria eta gazte mugimenduak batu, aktibatu eta elkarlanean jartzeko. Elkarrekin hausnartu, ikasi eta mobilizatzeko»; Zartada gazte ekimeneko kideek hala deskribatu zituzten egitasmoaren beraren asmoak orain bi hilabete eginiko aurkezpenean. Hain zuzen ere orduan iragarri zituzten egitasmoak antolatur... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211015/patronalak-ohartarazi-du-ekonomia-oso-azkar-ari-dela-okerrera-egiten.htm | Ekonomia | Patronalak ohartarazi du ekonomia «oso azkar» ari dela okerrera egiten | Confebaskek Madrili eskatu dio energia merkatzeko neurriak «berehala» hartzeko: «Bestela, aurreikusi ezin diren ondorioak izango ditugu». Industriak nabari ditu gehien garraio grebaren ondorioak. | Patronalak ohartarazi du ekonomia «oso azkar» ari dela okerrera egiten. Confebaskek Madrili eskatu dio energia merkatzeko neurriak «berehala» hartzeko: «Bestela, aurreikusi ezin diren ondorioak izango ditugu». Industriak nabari ditu gehien garraio grebaren ondorioak. | Energien garestitzeak ataka estuan jarri ditu enpresa asko. Hala diote enpresaburuen elkarteek. Confebaskek ohartarazi duenez, litekeena da enpresa batzuk egun gutxi barru «ixtera behartuta» egotea. «Sektore guztiak arriskuan daude, mota eta tamaina guztietako enpresak eta, oro har, euskal ekonomiaren bideragarritasuna... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211016/39-urteko-langile-bat-hil-da-lakuntzako-sakana-kooperatiban-lan-istripu-batean.htm | Ekonomia | 39 urteko langile bat hil da Lakuntzako Sakana kooperatiban, lan istripu batean | Enpresa berean antzeko beste lan istripu bat izan zen atzo. | 39 urteko langile bat hil da Lakuntzako Sakana kooperatiban, lan istripu batean. Enpresa berean antzeko beste lan istripu bat izan zen atzo. | Lan istripu larria izan da gaur arratsaldean Lakuntzako (Nafarroa) Sakana kooperatiban, eta langile bat hil da. Langileak 39 urte zituen, eta, Diario de Noticias-ek aurreratu duenez, Berriozarkoa zen. Garabi batekin pieza astunak zeramatzala izan du ezbeharra, eta horietako batek harrapatu du. Atzo enpresa berean antze... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211017/maxameko-langileek-greba-utzi-dute-enpresaren-azken-eskaintza-onartuta.htm | Ekonomia | Maxameko langileek greba utzi dute, enpresaren azken eskaintza onartuta | Kartutxoen ataleko 41 langile lehergai plantara lekualdatuko dituzte, eta hamasei kaleratuko dituzte. 30 behin-behineko langileri eragingo die lekualdaketak. | Maxameko langileek greba utzi dute, enpresaren azken eskaintza onartuta. Kartutxoen ataleko 41 langile lehergai plantara lekualdatuko dituzte, eta hamasei kaleratuko dituzte. 30 behin-behineko langileri eragingo die lekualdaketak. | 30 eguneko grebaren ondoren, Maxam lehergai enpresako langileak lanera itzuli dira, Galdakaon (Bizkaia). Langileen %70ek zuzendaritzak eginiko azken eskaintza onartu zuten ostegunean. Akordio horren arabera, Maxam Outdoors ehiza kartutxoak ekoizten dituen atalean ziharduten 57 langile finkoetatik 41 lehergai zibilen at... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211018/irakurle-klubeko-terapia-saioa.htm | Kultura | Irakurle klubeko terapia saioa | Bizipox eleberri laburra plazaratu du Karlos Linazasorok. Zahar etxe batean bizi diren adineko lagun batzuen arteko elkarrizketak dira kontakizunaren ardatza, umore tonu ezberdinez bustiak. | Irakurle klubeko terapia saioa. Bizipox eleberri laburra plazaratu du Karlos Linazasorok. Zahar etxe batean bizi diren adineko lagun batzuen arteko elkarrizketak dira kontakizunaren ardatza, umore tonu ezberdinez bustiak. | Bizipox zahar etxean, mahaiaren bueltan eserita daude Kontxi, Rosita, Arantza, Karmen, Jesus, Joxeinazio, eta Gergori eta Gorgori anaia bikiak. Javiertxok eman dio hasiera bilkurari, berak gidatzen baitu irakurle taldea. Errauskiñe izan dute irakurgai, eta hari buruz hizketan hasi dira, baina segituan joan dira hizketa... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211019/gizonezko-bat-atxilotu-dute-irunen-indarkeria-matxista-egotzita.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Irunen, indarkeria matxista egotzita | Bikotekideari sexu eraso bat egitea eta hura jotzea leporatu diote gizonezkoari; 29 urte ditu. | Gizonezko bat atxilotu dute Irunen, indarkeria matxista egotzita. Bikotekideari sexu eraso bat egitea eta hura jotzea leporatu diote gizonezkoari; 29 urte ditu. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du goizaldean Irunen (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egin izana egotzita. Zehazki, emakumeari sexu eraso bat egitea, jo izana, iraindu izana eta mehatxatu izana leporatu diote gizonezkoari.
Zabaldutako informazioaren ... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211020/cnik-uko-egin-dio-zabalzari-buruzko-informazioa-argitaratzeari.htm | Politika | CNIk uko egin dio Zabalzari buruzko informazioa argitaratzeari | Erakundearen arabera, beharrezkoa litzateke hura desklasifikatzea. Geroa Baik iragarri du lanean jarraituko dutela sarbidea lortzeko. | CNIk uko egin dio Zabalzari buruzko informazioa argitaratzeari. Erakundearen arabera, beharrezkoa litzateke hura desklasifikatzea. Geroa Baik iragarri du lanean jarraituko dutela sarbidea lortzeko. | CNI Espainiako Zerbitzu Sekretuetako zuzendari Paz Estebanek uko egin dio Mikel Zabalzaren heriotzari buruz erakundeak duen informazioa Senatuko Defentsa Batzordearen esku uzteari. Hogei senatarik egindako eskaeraren inguruan, Estebanek argudiatu du ez dela legezkoa informazio hori publiko egitea, aurrez desklasifikatz... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211021/realari-itzuli-dizkiote-hiru-puntuak.htm | Kirola | Realari itzuli dizkiote hiru puntuak | Elastikoan Espainiako Federazioaren ez eramateagatik jarri zioten zigorra. Txuri urdinak bigarren postuan sendotu dira 53 punturekin, eta eskura dute Txapeldunen Liga. | Realari itzuli dizkiote hiru puntuak. Elastikoan Espainiako Federazioaren ez eramateagatik jarri zioten zigorra. Txuri urdinak bigarren postuan sendotu dira 53 punturekin, eta eskura dute Txapeldunen Liga. | Espainiako Federazioaren ikurra ez eramategatik kendu zizkioten hiru puntuak bueltatu dizkiote Realari. Denbora kontua zen, klubetik ere horixe zioten. Izan ere, egoera berean zeuden Vila-realekin eta Levanterekin hala egin baitzuen apelazio batzordeak. Baina talde txuri-urdinaren puntuen inguruko erabakia ez zen irist... |
2022-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/211022/athletic-europatik-urrutiago.htm | Kirola | Athletic, Europatik urrutiago | Talde zuri-gorria hobea izan da Getaferen aurka. Baina ez du baliatu bisitariek azken 25 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin jokatu dutela, eta bana egin du. | Athletic, Europatik urrutiago. Talde zuri-gorria hobea izan da Getaferen aurka. Baina ez du baliatu bisitariek azken 25 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin jokatu dutela, eta bana egin du. | Athleticek urrutiago du datorren denboraldian Europan egotea. Aurreko igandean Betisen aurka galdu ostean, aukerak nabarmen gutxitu zitzaizkion. Bada, gaur, Getaferen aurka berdindu ostean, are gehiago zaildu zaio aukera hori. Bisitariak aurretik jarri arren, zuri-gorriak gai izan dira partida berdintzeko, Yuriren gol ... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211051/sanchezek-rabaten-autonomia-plana-babestu-izana-gaitzetsi-dute-haren-bazkideek.htm | Mundua | Sanchezek Rabaten autonomia plana babestu izana gaitzetsi dute haren bazkideek | Aljeria «oso harrituta» dago Madrilen «bat-bateko» jarrera aldaketarekin. Mendebaldeko Saharako Errepublika Demokratikoak eta Fronte Polisarioak deitoratu egin dute Espainiako Gobernuak harturiko «erabaki penagarria». Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Mohamed VI.a Marokoko erregeari bidalitako gutunaren arabera, Me... | Sanchezek Rabaten autonomia plana babestu izana gaitzetsi dute haren bazkideek. Aljeria «oso harrituta» dago Madrilen «bat-bateko» jarrera aldaketarekin. Mendebaldeko Saharako Errepublika Demokratikoak eta Fronte Polisarioak deitoratu egin dute Espainiako Gobernuak harturiko «erabaki penagarria». Pedro Sanchez Espainia... | Espainiako Gobernuak bat egin zuen atzo Marokok Sahara Mendebalderako 2007an proposatu zuen planarekin. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Mohamed VI.a Marokoko erregeari bidali zion eskutitzean adierazi zuenez, Madrilen iritziz Mendebaldeko Sahara Marokoko eremu autonomo bihurtzea da gatazka gainditzeko aukerarik «... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211052/burujabetza-praktikara-eramateko-kanpaina-abiatu-du-ehun-mugimenduak.htm | Politika | Burujabetza «praktikara eramateko» kanpaina abiatu du Ehun mugimenduak | Maiatzaren 14an iragarriko dute nortzuek egin duten bat egitasmoarekin, eta zein ekintza egingo duten. | Burujabetza «praktikara eramateko» kanpaina abiatu du Ehun mugimenduak. Maiatzaren 14an iragarriko dute nortzuek egin duten bat egitasmoarekin, eta zein ekintza egingo duten. | «Utopiarantz ibili nahi, eta distopian ainguratu nahi gaituzte». Hala adierazi dute gaur Ehun mugimenduko ordezkariek, Donostiako Trinitate plazan eginiko prentsaurrekoan. Gu prest gaude manifestua zabaldu dute, eta «burujabetza praktikara eramateko» kanpaina baten berri eman dute. Horretarako izena emateko epea zabald... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211053/langile-bat-hil-da-zegamako-enpresa-batean-bigarrena-24-orduotan.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Zegamako enpresa batean, bigarrena 24 orduotan | 57 urte zituen langileak, eta oraindik ez dute esan nola hil den. LABek salatu du aurten dagoeneko 13 pertsona hil direla lanean. | Langile bat hil da Zegamako enpresa batean, bigarrena 24 orduotan. 57 urte zituen langileak, eta oraindik ez dute esan nola hil den. LABek salatu du aurten dagoeneko 13 pertsona hil direla lanean. | Lan istripua gertatu da gaur goizean Zegamako (Gipuzkoa) Goilaser enpresan, eta 57 urteko langile bat hil da. Intxausti industriagunean dago enpresa, eta 07:00ak aldera eman diote istripuaren berri larrialdi zerbitzuei. Anbulantzia eta Ertzaintza joan dira istripua gertatu den lekura, eta langilea hilda zegoela egiazta... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211054/arabako-bertsolari-txapelketa-apirilaren-1ean-abiatuko-da-amurrion.htm | Kultura | Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean abiatuko da, Amurrion | Ekainaren 11n egingo dute finala, Gasteizko Europa biltzar jauregian. Guztira, 30 bertsolari ariko dira kantuan. | Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean abiatuko da, Amurrion. Ekainaren 11n egingo dute finala, Gasteizko Europa biltzar jauregian. Guztira, 30 bertsolari ariko dira kantuan. | Arabako txapela bertsolari bakarrak jantziko du aurten ostera. Ohiko formatura itzuliko da lehiaketa modu horretan; koronabirusaren izurriak behartuta, egokitu egin behar izan baitzuten iazkoa, eta binaka aritu behar izan zuten kantuan bertsolariek. XV. aldia izango da aurtengoa, eta apirilaren 1ean hasiko dira kanpora... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211055/tiroz-hil-dute-parisen-federico-martin-aranburu-miarritzeko-jokalari-ohia.htm | Kirola | Tiroz hil dute Parisen Federico Martin Aranburu, Miarritzeko jokalari ohia | Goizaldean tirokatu dute 42 urteko argentinarra, aurretik bi pertsonarekin eztabaida izan eta gero. 2004tik 2006a jokatu zuen Miarritzen, eta administrazio kontseiluko kide ere izan zen. Bertan bizi zen. | Tiroz hil dute Parisen Federico Martin Aranburu, Miarritzeko jokalari ohia. Goizaldean tirokatu dute 42 urteko argentinarra, aurretik bi pertsonarekin eztabaida izan eta gero. 2004tik 2006a jokatu zuen Miarritzen, eta administrazio kontseiluko kide ere izan zen. Bertan bizi zen. | Argentinako eta Euskal Herriko errugbiak kolpe latza hartu du goizaldean: Federico Martin Aranburu jokalari ohia (La Plata, Argentina, 1980) tiroz hil dute goizaldean, Parisen. Miarritzeko jokalari ohia (2004-2006) lagun batekin zebilen Mabillon del Boulevard Saint-Germain auzoan, eta taberna batean iskanbila izan dute... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211056/emaitza-eskasa-eta-itxura-kezkagarriagoa.htm | Kirola | Emaitza eskasa eta itxura kezkagarriagoa | Alavesek galdu egin du Granada aurkari zuzenaren aurka, eta jaitsieran jarraituko du. 2-1 irabazten joan ondoren, emaitza irauli dio aurkariak. | Emaitza eskasa eta itxura kezkagarriagoa. Alavesek galdu egin du Granada aurkari zuzenaren aurka, eta jaitsieran jarraituko du. 2-1 irabazten joan ondoren, emaitza irauli dio aurkariak. | Alaves Bigarren Mailatik gero eta gertuago dago. Ezin duelako zulotik atera, eta hortik burua altxatzeko itxurarik ez duelako ematen. Gaur beste kolpe bat jaso du, eta ez edozeinek emandakoa. Izan ere, Granada aurkari zuzenak menderatu du Mendizorrotzan (2-3). Emaitza txarra izanik, kezkagarriagoa izan da taldeak eman ... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211057/txuri-urdinek-liga-irabazi-du-aurreneko-aldiz.htm | Kirola | Txuri-Urdinek liga irabazi du aurreneko aldiz | Finaleko bigarren partidan ere nagusi izan da Donostiako taldea Majadaondaren pistan (2-3). | Txuri-Urdinek liga irabazi du aurreneko aldiz. Finaleko bigarren partidan ere nagusi izan da Donostiako taldea Majadaondaren pistan (2-3). | Historian arrastoa utzi du Txuri-Urdinek: aurreneko aldiz irabazi du emakumezkoen liga txapelketa. Finaleko bigarren partidan ere garaipena lortu dute donostiarrek, oraingoan aurkariaren etxean, Majadaondan (2-3). Finaleko lehen partidan ere irabazi egin zutenez (4-2, Donostian), txapeldun dira.
Partida lotua izan da ... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211058/otxandianok-esan-du-murgiltze-ereduak-ezarri-beharko-direla-ituna-bete-dadin.htm | Gizartea | Otxandianok esan du murgiltze ereduak ezarri beharko direla, ituna bete dadin | EH Bilduk uste du «hizkuntza ereduen paradigma gainditu» dela, nahiz eta nabarmendu duen hezkuntza itunaren akordioan jasotakoa bete dadin ebaluazio jarraitua beharko dela. Bildarratzek gezurtatu egin du hizkuntzarena adostasunerako korapilo nagusia izan dela. | Otxandianok esan du murgiltze ereduak ezarri beharko direla, ituna bete dadin. EH Bilduk uste du «hizkuntza ereduen paradigma gainditu» dela, nahiz eta nabarmendu duen hezkuntza itunaren akordioan jasotakoa bete dadin ebaluazio jarraitua beharko dela. Bildarratzek gezurtatu egin du hizkuntzarena adostasunerako korapilo... | Negoziazio luzeen ostean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako hezkuntza lege berrirako akordioa erdietsi zuten EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EB-IUk, atzo iluntzean. Besteak beste, adostu dute eskolaratzea bukatzean ikasle denek euskararen B2 maila izan beharko dutela, eta, hori lortzeko, ikastetxeek planak egin beharko dituz... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211059/aske-gelditu-da-emilio-salaberria-euskal-presoa.htm | Politika | Aske gelditu da Emilio Salaberria euskal presoa | Kartzelan 20 urte eman ditu. Zigor osoa beteta, goizean atera da Martuteneko kartzelatik. | Aske gelditu da Emilio Salaberria euskal presoa. Kartzelan 20 urte eman ditu. Zigor osoa beteta, goizean atera da Martuteneko kartzelatik. | Emilio Salaberria Villabona-Amasako (Gipuzkoa) euskal presoa aske gelditu da hogei urte presondegian igaro ondotik. Gaur atera da Martuteneko kartzelatik, zigor osoa beteta. 2018ko azaroan Galiziatik Espainia iparraldera eraman zuten, eta 2020ko azaroan Euskal Herriratu zuten. Ordutik hirugarren graduan zegoen. |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211060/ukrainak-azoveko-itsasorako-sarbidea-galdu-du-mariupolen.htm | Mundua | Ukrainak Azoveko itsasorako sarbidea galdu du, Mariupolen | Estrategikoki leku ezinbestekoa da Moskurentzat, hura kontrolpean izanik Krimeako penintsula eta Donetskeko eta Luhanskeko herri errepublika errusiazaleak lot ditzakeelako. Errusiaren esanetan, arma biltegi bat suntsitu du Ukraina mendebaldean, horretarako misil supersonikoak erabilita. Zelenskik «elkarrizketa esangura... | Ukrainak Azoveko itsasorako sarbidea galdu du, Mariupolen. Estrategikoki leku ezinbestekoa da Moskurentzat, hura kontrolpean izanik Krimeako penintsula eta Donetskeko eta Luhanskeko herri errepublika errusiazaleak lot ditzakeelako. Errusiaren esanetan, arma biltegi bat suntsitu du Ukraina mendebaldean, horretarako misi... | Errusiako armadak bi aste baino gehiago daramatza Mariupol setiatzen. Donetskeko oblasteko kostaldeko hiri hori mendean hartzea hasieratik izan da Moskuren helburu nagusietako bat, eta hori lortzekotan da. Atzo gauean portuaren inguruan zuen kontrola areagotu zuen, eta, horrenbestez, Kievek berak gaur ohar baten bidez ... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211061/errenteriako-paper-fabrikak-jarduera-etengo-du-lehengai-faltagatik.htm | Ekonomia | Errenteriako paper fabrikak jarduera etengo du, lehengai faltagatik | Azpimarratu du garraiolarien grebak eta energiak garestitu izanak asko zaildu duela egoera. Ez du zehaztu zenbat egunez egongo den geldirik. 222 langile ditu. | Errenteriako paper fabrikak jarduera etengo du, lehengai faltagatik. Azpimarratu du garraiolarien grebak eta energiak garestitu izanak asko zaildu duela egoera. Ez du zehaztu zenbat egunez egongo den geldirik. 222 langile ditu. | Errenteriako Papresa paper fabrikak jarduera etengo du, garraio grebak eragindako lehengai faltaren ondorioz, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Ez du zehaztu zenbat egunez egongo den geldirik.
Enpresak 222 langile ditu Errenteriako lantegian. Taldeak azaldu duenez, prentsarako paperaren fabrikatzaile nagusia da Euro... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211062/aldabe-apezetxeak-eta-urrutia-labakak-irabazi-dute-eta-finalaurrekora-sailkatu-dira.htm | Kirola | Aldabe-Apezetxeak eta Urrutia-Labakak irabazi dute eta finalaurrekora sailkatu dira | Aldabek eta Apezetxeak 27-35 irabazi diote Etxarri-Martirenari eta Urrutia II eta Labakak erraz, 35-16, gainditu dituzte Susperregi eta Zubiri | Aldabe-Apezetxeak eta Urrutia-Labakak irabazi dute eta finalaurrekora sailkatu dira. Aldabek eta Apezetxeak 27-35 irabazi diote Etxarri-Martirenari eta Urrutia II eta Labakak erraz, 35-16, gainditu dituzte Susperregi eta Zubiri | Aldabek eta Apezetxeak 27-35 irabazi zioten Etxarri-Martirenari eta Berria Erremonte Txapelketako finalaurrekora sailkatu ziren B multzoan, lehen postuan.
Urrutia II-Labakak, Susperregi-Zubiri bikotea 35-16 gainditu zuten eta A multzoko bigarren postuan sailkatu ziren finalerdietara, Susperregi eta Zubiri kanporatuta ... |
2022-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/211063/zoriona-eta-lasaitasuna.htm | Kirola | Zoriona eta lasaitasuna | Osasunak ia ziurra du salbazioa, Levanteri Sadarren irabazi ostean. Atsedenaren atarian hartu du aurrea, eta festa biribildu du gero | Zoriona eta lasaitasuna. Osasunak ia ziurra du salbazioa, Levanteri Sadarren irabazi ostean. Atsedenaren atarian hartu du aurrea, eta festa biribildu du gero | Dena da zoriona Osasunan. Jagoba Arrasateren eta Chimy Avilaren kontratuak luzatu berri ditu, eta gaur, ia betetzat eman du mailari eusteko helburua, Levanteri aise irabazita. Oraindik ez dute matematiken bermea, baina honezkero 38 puntu pilatuta, kalkulagailua itzaltzeko moduan dira gorritxoak –hamalau puntura dituzte... |
2022-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/211099/kontseilu-sozialistek-bizitzaren-garestitzea-salatu-dute.htm | Politika | Kontseilu Sozialistek bizitzaren «garestitzea» salatu dute | Mobilizazioak egin dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan. Gaitzetsi dute langile klaseko kideen bizitzen kostuak jasanezinak bihurtzen ari direla. | Kontseilu Sozialistek bizitzaren «garestitzea» salatu dute. Mobilizazioak egin dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan. Gaitzetsi dute langile klaseko kideen bizitzen kostuak jasanezinak bihurtzen ari direla. | «Pandemiaren kudeaketa negargarria eta gerra ez dira fenomeno bakanak». Hori gaitzetsi zuten atzo Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñerriko Kontseilu Sozialistek, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin zituzten mobilizazioetan. Bizitzaren garestitzea gelditu! lemapean, mugimendu sozialistako kideek «argindarrare... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211100/espainiak-traizio-egin-dio-beste-behin-mendebaldeko-saharari.htm | Mundua | «Espainiak traizio egin dio beste behin Mendebaldeko Saharari» | Fronte Polisarioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkariak gaitzetsi egin du «Ukrainan balio duenak» Mendebaldeko Saharan balio ez izatea. Abisua eman du: «Gai honek Espainiako Gobernuko koalizio ahula apur dezake». | «Espainiak traizio egin dio beste behin Mendebaldeko Saharari». Fronte Polisarioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkariak gaitzetsi egin du «Ukrainan balio duenak» Mendebaldeko Saharan balio ez izatea. Abisua eman du: «Gai honek Espainiako Gobernuko koalizio ahula apur dezake». | Mohamed Limam Saharako Fronte Polisarioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkaria da, eta argi du Rabaten autonomia plana babesteko Espainiaren erabakia zer den: beste traizio bat. Espainiako Gobernuak bat egin zuen ostiralean Marokok Sahara Mendebalderako 2007an proposatu zuen planarekin. Pedro Sanchez Espainiako ... |
2022-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/211101/altuna-martija-eta-laso-imaz-binakako-txapelketako-finalistak.htm | Kirola | Altuna-Martija eta Laso-Imaz, Binakako Txapelketako finalistak | Gaur gutxienez hamasei tanto egin behar zituzten Lasok eta Imazek, eta aise bete dute helburua. Finalean berriz ikusiko dute elkar. | Altuna-Martija eta Laso-Imaz, Binakako Txapelketako finalistak. Gaur gutxienez hamasei tanto egin behar zituzten Lasok eta Imazek, eta aise bete dute helburua. Finalean berriz ikusiko dute elkar. | Argitu dira zalantzak: Binakako Txapelketa nagusiko finala Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz bikoteek jokatuko dute. Emozioz beterikoa izan da aurtengo txapelketa, eta azken jardunaldira arte itxaron behar izan dute pilotazaleek finala zein bi bikotek jokatuko zuten argitzeko.
Irribarria-Rezustaren atzoko porrotak, o... |
2022-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/211102/asier-martinez-laugarren-pista-estaliko-mundialean.htm | Kirola | Asier Martinez, laugarren pista estaliko mundialean | Nafarra domina lortzetik lau ehunenera geratu da 60 metro hesidunen finalean. | Asier Martinez, laugarren pista estaliko mundialean. Nafarra domina lortzetik lau ehunenera geratu da 60 metro hesidunen finalean. | Asier Martinezek gertu izan du domina 60 pista estaliko mundialean, Belgraden. Ondo aritu da nafarra, eta laugarren sailkatu da finalean; brontzezko dominatik lau ehunen eskasera geratu da. 7.57 segundo behar izan ditu 60 metroak egiteko.
Lehen sailkatua Grant Holloway estatubatuarra izan (7.39); bigarrena, Pascal Mar... |
2022-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/211103/puntu-gazi-gozoa-eskuratu-du-realak-sevillan.htm | Kirola | Puntu gazi-gozoa eskuratu du Realak Sevillan | Bigarren sailkatuaren etxean berdindu dute txuri-urdinek, baina gehiago merezi izan dute. Eurenak izan dira gol aukerarik argienak. | Puntu gazi-gozoa eskuratu du Realak Sevillan. Bigarren sailkatuaren etxean berdindu dute txuri-urdinek, baina gehiago merezi izan dute. Eurenak izan dira gol aukerarik argienak. | Realak gola sartzeko ahaleginak eta bi egin ditu Sanchez Pizjuan futbol zelaian, Sevillan. Zutoinera bi baloi jaurti ditu, eta Dmitrovic Eibarreko atezain ohiari ere makina bat lan jarri dio. Gola, ordea, ez da iritsi. Txuri-urdinek estutu dute Ligako bigarren sailkatua, baina azkenean inor gustura utzi ez duen berdink... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211104/ukrainak-baztertu-egin-du-errusiaren-eskeaoraingoz-ez-dumariupol-entregatuko.htm | Mundua | Ukrainak baztertu egin du Errusiaren eskea: oraingoz ez du Mariupol entregatuko | Ordu txikietan amaitu da Moskuk Kievi bidalitako ultimatuma: galdegin dio hiritik atera dezala armada, baldin eta bertako zibilak ebakuatu nahi baditu. Turkiak esan du bi aldeak «akordio batetik gertu» daudela gerra eteteko. | Ukrainak baztertu egin du Errusiaren eskea: oraingoz ez du Mariupol entregatuko. Ordu txikietan amaitu da Moskuk Kievi bidalitako ultimatuma: galdegin dio hiritik atera dezala armada, baldin eta bertako zibilak ebakuatu nahi baditu. Turkiak esan du bi aldeak «akordio batetik gertu» daudela gerra eteteko. | «Atzeranzko urratsez betetako dokumentua da, erokeria bat». Ukrainako Gobernuak ez du begi onez ikusi berriki Errusiak helarazitako ultimatuma, eta, argitu dutenez, inolako asmorik ez dute hari baiezkoarekin erantzuteko. Hain zuzen ere, Moskuk Ukrainari eskatu dio Mariupoldik atera ditzala indar armatuak, kanporatu dit... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211105/gutxienez-130-bidaiari-zituen-hegazkin-bat-amildu-da-txinan.htm | Mundua | Gutxienez 130 bidaiari zituen hegazkin bat amildu da Txinan | Oraingoz ez dute zabaldu bidaiarien osasunari buruzko informaziorik. Guangxi Zuhan eskualdean gertatu da istripua. | Gutxienez 130 bidaiari zituen hegazkin bat amildu da Txinan. Oraingoz ez dute zabaldu bidaiarien osasunari buruzko informaziorik. Guangxi Zuhan eskualdean gertatu da istripua. | Hegazkin batek istripua izan du Txina hegoaldean, Guangxi Zuhan eskualdean. Herrialdeko hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, ibilgailua amildu egin da goizaldean, eta 130 bidaiari inguru ziren hegazkinaren barrenean; China Eastern Airlines konpainiarena da.
Oraingoz, ez da jakina hegazkina zergatik am... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211106/izaskun-igoak-irabazi-du-donostia-kultura-poesia-lehiaketa.htm | Kultura | Izaskun Igoak irabazi du Donostia Kultura Poesia Lehiaketa | 'Hotza bazkatzen' poema bilduma Balez Zuria argitaletxeak kaleratuko du. | Izaskun Igoak irabazi du Donostia Kultura Poesia Lehiaketa. 'Hotza bazkatzen' poema bilduma Balez Zuria argitaletxeak kaleratuko du. | Izaskun Igoaren (Ziga, Nafarroa, 1995) Hotza bazkatzen poema bildumak irabazi du idazle gazteentzako Donostia Kultura V. Poesia Lehiaketa, eta, horrenbestez, 1.000 euroko sari ekonomikoa jasoko du, bai eta Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bestalde, Balea Zuria argitaletxeak kaleratuko du idazlan saritua, eta Igoak... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211107/bilboko-portua-gelditzeko-arriskurik-ez-du-ikusten-barkalak.htm | Ekonomia | Bilboko portua gelditzeko arriskurik ez du ikusten Barkalak | Edukiontzietarako nahiko leku egin dutenez, itsasontziak kargatzeko edo husteko arazorik ez dagoela ziurtatu du. Hiru sindikatuak salatu du Tapiak ez duela aintzat hartu, sektorearekin egindako bileratik kanpo utzi duelako. | Bilboko portua gelditzeko arriskurik ez du ikusten Barkalak. Edukiontzietarako nahiko leku egin dutenez, itsasontziak kargatzeko edo husteko arazorik ez dagoela ziurtatu du. Hiru sindikatuak salatu du Tapiak ez duela aintzat hartu, sektorearekin egindako bileratik kanpo utzi duelako. | Garraiolarien greba gero eta arazo gehiago sortzen ari da Hego Euskal Herriko industrian eta banaketa zerbitzuetan, baina ez ditu erabat geldiarazi. Gune logistiko nagusia, Bilboko portua, «%100 ari da lanean», Ricardo Barkala haren presidenteak ziurtatu duenez.
Haren arabera, itsasontziak sartzen eta ateratzen ari di... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211108/guggenheimeko-garbitzaileek-20ko-soldata-hobekuntza-lortu-dute-283-greba-egunen-ondoren.htm | Ekonomia | Guggenheimeko garbitzaileek %20ko soldata hobekuntza lortu dute 283 greba egunen ondoren | 2024an orain baino 3.400 euro gehiago irabaziko dituzte, eta lanaldi partzial guztiak jardunaldi osoko bihurtu dira. Kaleko garbitzaileekiko soldata arrakala ez dute deuseztatu, baina bai nabarmen murriztu. | Guggenheimeko garbitzaileek %20ko soldata hobekuntza lortu dute 283 greba egunen ondoren. 2024an orain baino 3.400 euro gehiago irabaziko dituzte, eta lanaldi partzial guztiak jardunaldi osoko bihurtu dira. Kaleko garbitzaileekiko soldata arrakala ez dute deuseztatu, baina bai nabarmen murriztu. | «Oso pozik gaude. Arlo ekonomikoan agian zerbait gehiago lortzea espero genuen, baina lanaldi erdian zeuden kideak jardunaldi osora pasatzea lortu dugu, eta hori gauza handia da. Lanaldien eta baldintzen inguruko lorpen garrantzitsuak dira». Carmen Casas (53 urte, 2014tik Guggenheimen) Guggenheim museoko garbitzaileen ... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211109/elkarrekin-podemos-iuk-irungo-alkateari-eskatu-dio-aurten-harrera-egiteko-alarde-parekideari.htm | Gizartea | Elkarrekin Podemos-IUk Irungo alkateari eskatu dio aurten harrera egiteko alarde parekideari | Hiriko bandera ere desfile parekideari eman behar diola adierazi du, eta «urratsak» egin behar direla alardea berriz udalak antolatzeko | Elkarrekin Podemos-IUk Irungo alkateari eskatu dio aurten harrera egiteko alarde parekideari. Hiriko bandera ere desfile parekideari eman behar diola adierazi du, eta «urratsak» egin behar direla alardea berriz udalak antolatzeko | Prentsaurreko batean egin dituzte Irungo Elkarrekin Podemos-IU alderdiko ordezkariek alarderako eskeak. Ekainaren 30an izaten da San Martzial eguna, herriko festetako egun nagusia, eta orduan ospatzen da alardea. Aspaldiko aldarria da alarde publiko eta parekide bat egitea, hura lehenestea, baina andreak soldadu onartz... |
2022-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/211110/elak-salatu-du-espetxeetako-beharginen-lan-baldintzek-okerrera-egin-dutela.htm | Gizartea | ELAk salatu du espetxeetako beharginen lan baldintzek okerrera egin dutela | Behin-behinekotasuna txertatu nahi izatealeporatu dio sindikatuak Eusko Jaurlaritzari, eta negoziatzera deitu du. | ELAk salatu du espetxeetako beharginen lan baldintzek okerrera egin dutela. Behin-behinekotasuna txertatu nahi izatealeporatu dio sindikatuak Eusko Jaurlaritzari, eta negoziatzera deitu du. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetako langileek elkarretaratzea egin dute Martuteneko kartzelaren aurrean. ELA sindikatuak deituta, salatu dute beharginen «lan baldintzak eta espetxeratutakoei eskainitako zerbitzua asko prekarizatu» direla espetxe eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku geratu zenetik, eta behargine... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.