date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/211310/usansolo-zalantzak-eta-ilusioa.htm
Gizartea
Usansolo: zalantzak eta ilusioa
Ia lau hamarkada daramate usansolotarrek Galdakaotik bereizteko desanexio prozesuan. Bihar bozkatuko dute udalak antolatutako kontsultan, eta Batzar Nagusien esku geratuko da azken erabakia.
Usansolo: zalantzak eta ilusioa. Ia lau hamarkada daramate usansolotarrek Galdakaotik bereizteko desanexio prozesuan. Bihar bozkatuko dute udalak antolatutako kontsultan, eta Batzar Nagusien esku geratuko da azken erabakia.
Usansolo (Bizkaia), oraingoz behintzat auzoa, kartel berdez beteta dago. M27 [martxoak 27] desanexioari bai diote, eta kaleetako hormak ez ezik etxeetako balkoiak ere apaintzen dituzte. Badaude pankarta handiak ere mezu berarekin. Kalean, gizon bat banaketaren aldeko txapa berdea soinean. Anton Arana izena du, eta argi...
2022-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/211311/baxurako-flota-astelehenean-itzuliko-da-arrantzara.htm
Ekonomia
Baxurako flota astelehenean itzuliko da arrantzara
Garraiolarien greba konpondu ala ez, irtengo dira. Argudiatu dute egoera «jasanezina» dela, eta antxoaren eta, bereziki, berdelaren kanpainak jokoan daudela.
Baxurako flota astelehenean itzuliko da arrantzara. Garraiolarien greba konpondu ala ez, irtengo dira. Argudiatu dute egoera «jasanezina» dela, eta antxoaren eta, bereziki, berdelaren kanpainak jokoan daudela.
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako barkuak astelehenean itzuliko dira arrantzara, garraiolarien grebarekin zer gerta ere. Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak eta Eusebio Arantzamendi Bizkaikoak azaldu dute ontzien jabeek ostiral honetan egin dituzten bileretan hartu dutela erabakia. Baxurako fl...
2022-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/211312/ukrainako-gerrako-irudiak-ikustean-neure-burua-irudikatzen-dut.htm
Mundua
«Ukrainako gerrako irudiak ikustean, neure burua irudikatzen dut»
Lejla Oruc Bosnian jaio zen, 1986an. 5 urte zeuzkan jaioterrian gerra piztu zenean. 1992an iritsi zen Ordiziara. Esan duenez, gerrak eragindako zauriak irekita daude oraindik, 30 urte geroago.
«Ukrainako gerrako irudiak ikustean, neure burua irudikatzen dut». Lejla Oruc Bosnian jaio zen, 1986an. 5 urte zeuzkan jaioterrian gerra piztu zenean. 1992an iritsi zen Ordiziara. Esan duenez, gerrak eragindako zauriak irekita daude oraindik, 30 urte geroago.
Ukrainako gerrak iraganeko sentipenak piztu ditu Lejla Orucengan (Txajnitxe, Bosnia, 1986). Hura ere gerrako errefuxiatua izan zen 5 urte besterik ez zuenean. Bosnia jaioterria utzi, eta amarekin eta ahizparekin beste bizitza bat egitera behartu zuten. Ukrainako gerrako irudiak oroitzen ez dituen garaien ispilu dira ez...
2022-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/211313/eliane-elias-snarky-puppy-eta-james-brandon-lewis-gasteizko-jazzaldian-izango-dira.htm
Kultura
Eliane Elias, Snarky Puppy eta James Brandon Lewis Gasteizko Jazzaldian izango dira
Jaialdiaren 45. aldia uztailaren 13tik 17ra egingo dute.
Eliane Elias, Snarky Puppy eta James Brandon Lewis Gasteizko Jazzaldian izango dira. Jaialdiaren 45. aldia uztailaren 13tik 17ra egingo dute.
Ohiko formatua berreskuratuta egingo da Gasteizko 45. Jazzaldia, eta antolatzaileek bertan parte hartuko duten artisten lehen izenak iragarri dituzte gaur: Eliane Elias pianista, Snarky Puppy taldea eta James Brandon Lewis saxo jotzailea. Eliane Elias (Sao Paulo, Brasil, 1960) pianista moldakorra da, baita konpositore...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211314/aire-garbia-arnasteko-aldarria.htm
Gizartea
Aire garbia arnasteko aldarria
Bergaran Larramendiko Arnasa taldea sortu berri dute, Larramendi auzoan martxan jarri nahi duten «erraustegiaren» aurka egiteko. Salatu dute proiektua «toxikoa» izango dela.
Aire garbia arnasteko aldarria. Bergaran Larramendiko Arnasa taldea sortu berri dute, Larramendi auzoan martxan jarri nahi duten «erraustegiaren» aurka egiteko. Salatu dute proiektua «toxikoa» izango dela.
Bergarako Larramendi auzoko bizilagunak kezkatuta daude: iazko udan aurkeztu zuen Valogreene Paper BC SM enpresak paper industriako hondakinak erretzeko instalazioaren proiektua, eta asmo horrekin zer gertatuko den zain daude oraindik. Udala ez da alde agertu. Eusko Jaurlaritzak, berriz, jakinarazi berri du 2,5 milioi ...
2022-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/211315/hogei-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-gros-auzoko-hilketaz-akusatuari.htm
Gizartea
Hogei urteko espetxe zigorra ezarri diote Gros auzoko hilketaz akusatuari
60.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio hildakoaren amari, eta 50.000 euroko beste bat arrebari. Akusatuaren neska lagunari delitua estaltzea leporatzen zioten, baina absolbitu egin dute.
Hogei urteko espetxe zigorra ezarri diote Gros auzoko hilketaz akusatuari. 60.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio hildakoaren amari, eta 50.000 euroko beste bat arrebari. Akusatuaren neska lagunari delitua estaltzea leporatzen zioten, baina absolbitu egin dute.
2020ko martxoan Donostiako Gros auzoan izan zen hilketaz akusaturiko gizonari hogei urteko kartzela zigorra ezarri diote, hilketa delitu bat egotzita. Gainera, akusatuak 60.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio hildakoaren amari, eta 50.000 euroko beste bat arrebari. Akusatuaren neska lagunari delitua estali nahi i...
2022-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/211316/iruntildeeko-udala-trabak-jartzen-ari-zaio-korrika-txikiari.htm
Gizartea
Iruñeko Udala trabak jartzen ari zaio Korrika txikiari
Trafikoa oztopatuko lukeela argudiatuta, espaloietan egitea nahi du, eta erraldoiak eta musikariak ere errepidera ez jaistea. Hiriko Korrika batzordeetako kideek salatu dute «arriskutsua» litzatekeela lasterketa hala egitea, eta udalak ez dituela aintzat hartu beraien «kezkak».
Iruñeko Udala trabak jartzen ari zaio Korrika txikiari. Trafikoa oztopatuko lukeela argudiatuta, espaloietan egitea nahi du, eta erraldoiak eta musikariak ere errepidera ez jaistea. Hiriko Korrika batzordeetako kideek salatu dute «arriskutsua» litzatekeela lasterketa hala egitea, eta udalak ez dituela aintzat hartu ber...
Korrika txikia zokoratu nahi du Iruñeko Udalak, ez ditzala hiriko errepideak «oztopatu». Hala salatu dute Iruñeko Korrika batzordeetako ordezkariek, ohar batean. Korrikaren etorrera iragartzen du Korrika txikiak, eta haurrek parte hartzen dute bertan, batez ere. Aldiro egiten duten moduan, antolatzaileek udalera jo dut...
2022-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/211317/artiumen-20-urtemuga-ospatzeko-egitarau-zabala-prestatu-dute.htm
Kultura
Artiumen 20. urtemuga ospatzeko egitarau zabala prestatu dute
Apirilaren 26an beteko ditu hogei urte museoak. Horren harira, hiru erakusketa prestatu dituzte, Bilduma_Ikusgai izenburupean. Apirilaren 1ean hasiko da erakusketa zikloa.
Artiumen 20. urtemuga ospatzeko egitarau zabala prestatu dute. Apirilaren 26an beteko ditu hogei urte museoak. Horren harira, hiru erakusketa prestatu dituzte, Bilduma_Ikusgai izenburupean. Apirilaren 1ean hasiko da erakusketa zikloa.
Hogei urte beteko ditu apirilaren 26an Gasteizko Arte Garaikidearen Artium museoak. Horren harira, Bilduma_ikusgai izenburupean hiru erakusketa aurkeztuko dituzte datozen hilabeteetan: Bilduma_Horman: 20 urte 22 artista, Bilduma_Gordailuan eta Bilduma_Plazaratu. Gehienbat, museoaren nortasunarekin lotura zuzena duten a...
2022-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/211318/erromaren-tamainako-izotz-plaka-bat-askatu-da-antartikan.htm
Bizigiro
Erromaren tamainako izotz plaka bat askatu da Antartikan
Garai honetarako ohi den baino 40 gradu beroagoko tenperaturak neurtu dituzte azken asteotan Antartikan. Inoizko eremurik txikiena hartu du Antartikaren inguruko itsasoko izotzak aurtengo otsailean.
Erromaren tamainako izotz plaka bat askatu da Antartikan. Garai honetarako ohi den baino 40 gradu beroagoko tenperaturak neurtu dituzte azken asteotan Antartikan. Inoizko eremurik txikiena hartu du Antartikaren inguruko itsasoko izotzak aurtengo otsailean.
AEBetako Izotzaren Zentro Nazionalak (USNIC) baieztatu egin du Antartikako Conger izotz plataformako Erromaren tamainako plaka bat askatu dela, eta, horren ondorioz, plataforma ia guztia galdu dela. Joan zen astean, gainera, antzera gertatu zitzaion aldameneko Glenzer izotz plataformari. Tenperatura altuak neurtu dituz...
2022-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/211319/milaka-korsikar-colonnaren-azken-agurrean.htm
Mundua
Milaka korsikar Colonnaren azken agurrean
Carghjese herrian lurperatu dute militante independentista, isilean. EH Bai alderdiko ordezkaritza bat egon da hiletan.
Milaka korsikar Colonnaren azken agurrean. Carghjese herrian lurperatu dute militante independentista, isilean. EH Bai alderdiko ordezkaritza bat egon da hiletan.
Yvan Colonnari azken agurra emateko milaka pertsona bildu dira gaur Carghjese herrian, Aiacciutik iparraldeko kostan. Senideek Korsikako banderan bilduta eraman dute militante independentistaren hilkutxa. Aiacciun jaio zen Colonna, baina 1980ko hamarkadaren hasieran jarri zen bizitzen Carghjesen, familiarekin. EH Bai...
2022-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/211320/loitegi-eta-zaldua-dira-berria-erremonte-txapelketako-lehenengo-finalistak.htm
Kirola
Loitegi eta Zaldua dira Berria Erremonte Txapelketako lehenengo finalistak
20-35 erraz garaitu dituzte finalerdietan Goikoetxea V.a eta Odei
Loitegi eta Zaldua dira Berria Erremonte Txapelketako lehenengo finalistak. 20-35 erraz garaitu dituzte finalerdietan Goikoetxea V.a eta Odei
Loitegik eta Zaldua I.ak erraz irabazi zuten Goikoetxea V-Odeiren aurka 20-35 eta Berria Erremonte Txapelketako lehen finalistak dira. Finalerdiak kolore urdina izan zuen. Loitegi eta Zaldua jaun eta jabe izan ziren hasieratik bukaerara eta hasieratik agindu zuten markagailuan. 1-1eko berdinketaren ondoren, irabazleek ...
2022-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/211321/espainiak-eta-portugalek-gehienezko-prezioa-jarri-ahal-izango-diote-gasari.htm
Ekonomia
Espainiak eta Portugalek gehienezko prezioa jarri ahal izango diote gasari
Europar Kontseiluak baimen berezi bat eman die Madrili eta Lisboari argindarra merkatzeko neurriak beren kasa har ditzaten, «uharte energetiko» bat direlako
Espainiak eta Portugalek gehienezko prezioa jarri ahal izango diote gasari. Europar Kontseiluak baimen berezi bat eman die Madrili eta Lisboari argindarra merkatzeko neurriak beren kasa har ditzaten, «uharte energetiko» bat direlako
Europako argindar merkatua Pirinioetan bukatuko da. Europako Batasuneko agintariak ez dira ados jarri argindarraren prezioa jaisteko neurriei buruz, baina onartu egin dute Espainiako eta Portugalgo gobernuek beren kasa erabakiak hartu ahal izatea. Salbuespen horretarako argudioa da Iberiar penintsula «uharte energetiko...
2022-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/211352/taylor-hawkins-hil-da-foo-fighters-taldeko-bateria-jotzailea.htm
Kultura
Taylor Hawkins hil da, Foo Fighters taldeko bateria jotzailea
Bogotan kontzertua eman baino ordu batzuk lehenago zendu da. 51 urte zituen.
Taylor Hawkins hil da, Foo Fighters taldeko bateria jotzailea. Bogotan kontzertua eman baino ordu batzuk lehenago zendu da. 51 urte zituen.
Ezustekoa izan da rock zaleentzat. Taylor Hawkins Foo Fighters taldeko bateria jotzailea hilda agertu da bart, Kolonbian, kontzertua eman baino ordu batzuk lehenago. 51 urte zituen, eta Dave Grohl kidearekin batera, rock taldeko ikurretako bat zen. Taldeak berak eman du albistea, sare sozialetan jarritako mezu batekin:...
2022-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/211353/gizonezko-bat-hil-da-irunen-auto-istripuz.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da Irunen auto istripuz
Atzo gertatu zen ezbeharra. Ibilgailuak hesi bat jo zuen, eta, ondorioz, zendu egin zen bidaiarietako bat. Gidaria larriki zauriturik dago.
Gizonezko bat hil da Irunen auto istripuz. Atzo gertatu zen ezbeharra. Ibilgailuak hesi bat jo zuen, eta, ondorioz, zendu egin zen bidaiarietako bat. Gidaria larriki zauriturik dago.
Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 39 urteko gizon bat hil zen atzo Irunen (Gipuzkoa) izandako auto istripu batean. Zehazki, Errotaren errepidean gertatu zen ezbeharra, iluntzean. Autoa bidetik atera zen, eta ondoan zen murru bat jo zuen, indar handiz. Ondorioz, ibilgailua errepidearen beste aldera joan zen, erreb...
2022-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/211354/frankistek-1936-eta-1945-artean-fusilatutakoak-omendu-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Frankistek 1936 eta 1945 artean fusilatutakoak omendu ditu Jaurlaritzak
Urkullu lehendakariak esker ona adierazi die 2.194 biktimen senideei, haien memoria gordetzeagatik: «Zuen arbasoak Euskadiren memoriaren parte dira».
Frankistek 1936 eta 1945 artean fusilatutakoak omendu ditu Jaurlaritzak. Urkullu lehendakariak esker ona adierazi die 2.194 biktimen senideei, haien memoria gordetzeagatik: «Zuen arbasoak Euskadiren memoriaren parte dira».
1936ko gerran eta gerraostean «demokrazia defendatzeagatik» frankistek fusilatutako eta bestela exekutatutako 2.194 pertsonen «duintasuna, memoria eta eredua» omendu dituzte gaur, Derioko Vista Alegre hilerrian (Bizkaia). Ekitaldi solemne eta hunkigarria egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Gogora institutuak, eta han bild...
2022-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/211355/aebek-laguntza-handiagoa-hitzeman-diote-ukrainari.htm
Mundua
AEBek laguntza handiagoa hitzeman diote Ukrainari
Biden Zelenskiren Defentsa eta Atzerri ministroekin eta Poloniako presidentearekin bildu da gaur, Varsovian. Adierazi du Putinek ezin duela agintean jarraitu. Errusiak bi misil lehertu ditu Lviven, eta erasoak izan dira Txernobyl inguruan eta Mariupolen.
AEBek laguntza handiagoa hitzeman diote Ukrainari. Biden Zelenskiren Defentsa eta Atzerri ministroekin eta Poloniako presidentearekin bildu da gaur, Varsovian. Adierazi du Putinek ezin duela agintean jarraitu. Errusiak bi misil lehertu ditu Lviven, eta erasoak izan dira Txernobyl inguruan eta Mariupolen.
Errusiak Ukrainaren kontrako erasoa hasi zuenetik lehenengoz, AEBetako Gobernuak eta Ukrainakoak bilera ofizial bat egin dute aurrez aurre. Varsovian elkartu dira Joe Biden AEBetako presidentea eta Antony Blinken Estatu idazkaria, Dmitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroarekin eta Oleksii Reznikov Defentsa ministroarek...
2022-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/211356/eh-bilduk-hezkuntzalege-berrirako-ituna-berretsi-du.htm
Gizartea
EH Bilduk Hezkuntza Lege berrirako ituna berretsi du
Babes zabalarekin onartu dituzte akordioaren oinarriak. Egoera ekonomikoari aurre egiteko neurriak proposatuko ditu koalizioak astelehenean.
EH Bilduk Hezkuntza Lege berrirako ituna berretsi du. Babes zabalarekin onartu dituzte akordioaren oinarriak. Egoera ekonomikoari aurre egiteko neurriak proposatuko ditu koalizioak astelehenean.
EH Bilduko kideek EAEko Hezkuntza Lege berrirako akordioa berretsi dute. Babes zabala eman diote, gainera, koalizioak EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU-rekin Eusko Legebiltzarrean egindako itunari. Zehazki, batzarrean parte hartu duten EH Bilduko kideen %81k babestu dituzte lege berrirako adostutako oinarriak; %8k ...
2022-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/211357/yvan-colonna-korsikarra-omentzeko-manifestazioa-egin-dute-baionan.htm
Politika
Yvan Colonna korsikarra omentzeko manifestazioa egin dute Baionan
Frantziako Estatuaren jarrera salatzeko, ekintza egin dute suprefeturan Macronen potreta gorriz zikinduz. Protestek segitzen dute Korsikan.
Yvan Colonna korsikarra omentzeko manifestazioa egin dute Baionan. Frantziako Estatuaren jarrera salatzeko, ekintza egin dute suprefeturan Macronen potreta gorriz zikinduz. Protestek segitzen dute Korsikan.
Yvan Colonna preso korsikarraren argazkiari so, aurreskuarekin hasiera eman diote hura omentzeko ekitaldiari. Lore eskaintza egin dute gero, arrosa gorriak Colonnaren potretaren eta Korsikako banderaren azpian utziz. Ehunka lagun bildu dira Baionan, iragan astelehenean zendu zen preso korsikarraren omenez, eta Korsikak...
2022-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/211393/hiru-sindikatuko-garraiolariek-greban-jarraituko-dute.htm
Ekonomia
Hiru sindikatuko garraiolariek greban jarraituko dute
Sindikatuak ezohiko batzarra egin du Altsasun (Nafarroa), eta garraiolarien «gehiengo zabalak» egin du grebari eustearen alde.
Hiru sindikatuko garraiolariek greban jarraituko dute. Sindikatuak ezohiko batzarra egin du Altsasun (Nafarroa), eta garraiolarien «gehiengo zabalak» egin du grebari eustearen alde.
Garraiolariek greban jarraituko dute Euskal Herrian ere. Hiru sindikatuak ezohiko batzarra egin du gaur Altsasun (Nafarroa), eta han hartu dute erabakia, garraiolarien «gehiengo zabalaren babesarekin», sindikatuaren arabera: «Gutxieneko batzuk lortu arte jarraituko dugu borrokan, garraiolari bakar batek ere ez dezan la...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211394/usansolo-herri-izatearen-alde-bozkatu-dute-botoa-eman-dutenen-81ek.htm
Gizartea
Usansolo herri izatearen alde bozkatu dute botoa eman dutenen %81ek
Herri galdeketa egin dute igandean, herri independentea izan edo ez erabakitzeko. Galdeketaren emaitza ez da loteslea, eta Bizkaiko Batzar Nagusien esku geratuko da azken erabakia.
Usansolo herri izatearen alde bozkatu dute botoa eman dutenen %81ek. Herri galdeketa egin dute igandean, herri independentea izan edo ez erabakitzeko. Galdeketaren emaitza ez da loteslea, eta Bizkaiko Batzar Nagusien esku geratuko da azken erabakia.
«Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?». Galdera horri erantzun diote igandean Usansoloko (Bizkaia) herritarrek, eta argia izan da erantzuna: bai. Hori bozkatu dute botoa eman duten herritarren %81,54k, eta ezezkoa, berriz, %14,29k. Galdakaoko Udalak emandako datuen arabera, denera 2.302 lagunek pa...
2022-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/211395/arrizabalagak-eta-gamindek-irabazi-dute-emakume-master-cup-txapelketa.htm
Kirola
Arrizabalagak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup txapelketa
Finalean aise gailendu dira Aldaien eta Capellanen aurka.
Arrizabalagak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup txapelketa. Finalean aise gailendu dira Aldaien eta Capellanen aurka.
Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminde dira aurtengo Emakume Master Cupeko txapeldunak. Gaur, finalean, txapelketako bi bikote onenak izan dira aurrez aurrez Irungo Uranzu pilotalekuan (Gipuzkoa), eta uste baino errazago irabazi dute partida txapeldunek: 3-22, Amaia Aldai eta Andrea Capellanen aurka. Hasiera-hasieratik ...
2022-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/211396/geldiezin-jarraitzen-du-realak.htm
Kirola
Geldiezin jarraitzen du Realak
Bigarren postuan sendo daude txuri-urdinak. Neurketa hasi bezain pronto sartu du lehen gola Franssik, eta bigarrena, amaieran Amaiurrek.
Geldiezin jarraitzen du Realak. Bigarren postuan sendo daude txuri-urdinak. Neurketa hasi bezain pronto sartu du lehen gola Franssik, eta bigarrena, amaieran Amaiurrek.
Bata bestearen atzetik. Realak horrela pilatzen ditu puntuak aurten. 18 garaipen 25 neurketatan. Iberdrola Ligako sailkapenean bigarren postuan daude txuri-urdinak, eta jada zazpi puntuko errenta ateratzen diote Atletico Madrili, hirugarren sailkatuari. Gaur 1-2 irabazi dute Huelvan (Espainia), hamahirugarren sailkatua...
2022-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/211397/baskoniak-aise-gainditu-du-bilbo-basket-miribillan.htm
Kirola
Baskoniak aise gainditu du Bilbo Basket, Miribillan
Bigarren laurdenean hartu dute errenta arabarrek (11-31). Playoff postuetan jarraitzen dute.
Baskoniak aise gainditu du Bilbo Basket, Miribillan. Bigarren laurdenean hartu dute errenta arabarrek (11-31). Playoff postuetan jarraitzen dute.
Bitci Baskoniak hirugarren aldiz jarraian irabazi du Miribillan. Gasteiztarrentzat ez da denboraldi erraza izaten ari, baina azken asteetako hobekuntza benetakoa dela erakutsi dute gaur Bilbon: ez diote aukerarik eman Surne Bilbo Basketi (62-90). Bi taldeak playoffetan sartzeko lehian dabiltza, eta zazpigarren postua s...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211399/ezustekoa-emanda-coda-filmak-irabazi-du-oscar-sari-nagusia.htm
Kultura
Ezustekoa emanda, 'CODA' filmak irabazi du Oscar sari nagusia
Jane Campioni eman diote zuzendari hoberenaren saria, 'The Power of the Dog' westernagatik. Film horrek zituen izendapen gehien, hamabi guztira; bakarrean gailendu da azkenik. Jessica Chastainek eta Will Smithek irabazi dituzte aktore hoberenen sariak. 'Dune' filmak sei garaikur zakuratu ditu, arlo teknikokoak gehienak...
Ezustekoa emanda, 'CODA' filmak irabazi du Oscar sari nagusia. Jane Campioni eman diote zuzendari hoberenaren saria, 'The Power of the Dog' westernagatik. Film horrek zituen izendapen gehien, hamabi guztira; bakarrean gailendu da azkenik. Jessica Chastainek eta Will Smithek irabazi dituzte aktore hoberenen sariak. 'Dun...
Susmatua zen Oscar sariketetako 94. aldiak sorpresak ekar zitzakeela. Nekez egin zitekeen aurreikuspen argirik; izan ere, azken hamar urteetako hautagaitza gehien ziren sari nagusia eskuratzeko lehian; hamar lan izan dira norgehiagokan. Atzerako kontua bukatuta, azkenerako jakinarazi dute zer lanek irabazi duen film ho...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211400/estatus-neutrala-eta-ez-nuklearra-onartzeko-prest-agertu-da-zelenski.htm
Mundua
Estatus neutrala eta ez-nuklearra onartzeko prest agertu da Zelenski
Zenbait komunikabide independenteri esan die «estatus neutrala eta ez-nuklearra» onartzeko prest dagoela, betiere bake akordio bat erdiesteko bermeak ekarriko balitu. Gaineratu du erreferendum bat egiteko prest dagoela horretarako.
Estatus neutrala eta ez-nuklearra onartzeko prest agertu da Zelenski. Zenbait komunikabide independenteri esan die «estatus neutrala eta ez-nuklearra» onartzeko prest dagoela, betiere bake akordio bat erdiesteko bermeak ekarriko balitu. Gaineratu du erreferendum bat egiteko prest dagoela horretarako.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak adierazpen eta titular mamitsuak utzi ditu Errusiako zenbait komunikabide independenteri eskainitako elkarrizketetan. Besteak beste, adierazi du Ukraina prest dagoela estatus neutrala eta ez-nuklearra onartzeko, betiere hori onartzeak Errusiarekin bake akordio bat erdiesteko be...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211401/eitbko-erredakzio-kontseiluak-pablo-gonzalez-askatzeko-eskatu-du.htm
Gizartea
EITBko Erredakzio Kontseiluak Pablo Gonzalez askatzeko eskatu du
Hilabete da kazetaria atxilotu zutela. Maiatzaren 29ra arte egongo da behin-behinean espetxeratuta.
EITBko Erredakzio Kontseiluak Pablo Gonzalez askatzeko eskatu du. Hilabete da kazetaria atxilotu zutela. Maiatzaren 29ra arte egongo da behin-behinean espetxeratuta.
Hilabete da Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu zutela, «espioitza delitua» egotzita; joan den astean jakinarazi zuten maiatzaren 29ra arte egongo dela preso. Kazetariaren egoeraren inguruan, ohar bat kaleratu du EITBko Erredakzio Kontseiluak, eta Gonzalez askatzeko eskatu du: «Poloniako agintariak Gonzalezek herritar et...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211402/hegoaldean-hogei-zentimo-merkatuko-da-erregaia-ekainaren-30era-arte.htm
Ekonomia
Hegoaldean hogei zentimo merkatuko da erregaia ekainaren 30era arte
Ostiralean sartuko da indarrean neurria. Pandemian egin bezala, krisiak eragindako kaleratzeak debekatuko ditu, eta, horren ordez, malgutasun neurriak erraztuko.
Hegoaldean hogei zentimo merkatuko da erregaia ekainaren 30era arte. Ostiralean sartuko da indarrean neurria. Pandemian egin bezala, krisiak eragindako kaleratzeak debekatuko ditu, eta, horren ordez, malgutasun neurriak erraztuko.
Espainiako Gobernuak bihar onartuko ditu Ukrainako gerrak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko neurriak. 16.000 milioi euroko plan bat da, Hego Euskal Herria eragingo duena. Neurri horien artean, Pedro Sanchez presidenteak gaur aurreratu duenez, apirilaren 1etik ekainaren 30era erregaiak hogei zentimo merkatuko d...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211403/gasteiz-eta-legutio-artean-800-hektareako-soro-fotovoltaiko-bat-egiteko-lurrak-erreserbatu-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Gasteiz eta Legutio artean 800 hektareako soro fotovoltaiko bat egiteko lurrak erreserbatu ditu Jaurlaritzak
Bi eremu ezarri ditu Araban Jaurlaritzak plaka fotovoltaikoak ezartzeko: bata, Legutio inguruan, eta bestea, Gasteiz eta Agurain artean. EH Bilduk salatu du Lurralde Plangintza eta Ingurumen sailetan berriztagarriak antolatzeko planak ez datozela bat.
Gasteiz eta Legutio artean 800 hektareako soro fotovoltaiko bat egiteko lurrak erreserbatu ditu Jaurlaritzak. Bi eremu ezarri ditu Araban Jaurlaritzak plaka fotovoltaikoak ezartzeko: bata, Legutio inguruan, eta bestea, Gasteiz eta Agurain artean. EH Bilduk salatu du Lurralde Plangintza eta Ingurumen sailetan berriztaga...
Azkenean argitu da zer egin nahi duen Jaurlaritzak Legutio eta Gasteiz arteko lurrekin: 800 hektarea izango dituen soro fotovoltaiko bat. Tamaina horretako bi eremu hartu ditu plaka fotovoltaikoak ezartzeko, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez; Gasteiz eta Agurain arteko lurrak hartuko dituzte bigarr...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211404/gaurtik-asintomatikoek-eta-sintoma-arinak-dituztenek-ez-dute-bakartu-beharko-hegoaldean.htm
Gizartea
Gaurtik, asintomatikoek eta sintoma arinak dituztenek ez dute bakartu beharko Hegoaldean
COVID-19aren jarraipen estrategia eguneratu dute, eta zaurgarrien zaintza lehenetsiko da hemendik aurrera.
Gaurtik, asintomatikoek eta sintoma arinak dituztenek ez dute bakartu beharko Hegoaldean. COVID-19aren jarraipen estrategia eguneratu dute, eta zaurgarrien zaintza lehenetsiko da hemendik aurrera.
Gaurtik aurrera beste koska bat malgutuko dira COVID-19aren aurkako kontrol neurriak Hego Euskal Herrian: positibo emandakoek ez dute bakartu beharko sintomarik ez badute edo sintoma arinak baldin badituzte. COVID-19aren kontrol eta zaintza estrategia moldatu zuten joan den astean Espainiako Osasun Ministerioak eta aut...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211405/osakidetzan-beste-bi-greba-egunetara-deitu-dute-apirilaren-8rako-eta-maiatzaren-16rako.htm
Gizartea
Osakidetzan beste bi greba egunetara deitu dute: apirilaren 8rako eta maiatzaren 16rako
Otsaileko mobilizazioetatik «urratsik ez egitea» leporatu diote Jaurlaritzako Osasun Sailari ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek.
Osakidetzan beste bi greba egunetara deitu dute: apirilaren 8rako eta maiatzaren 16rako. Otsaileko mobilizazioetatik «urratsik ez egitea» leporatu diote Jaurlaritzako Osasun Sailari ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek.
Osakidetzako langileek beste bi greba egun egingo dituzte datozen asteetan: apirilaren 8an lehen mailako arretan izango da lanuztea, eta maiatzaren 16an, ospitaleetan eta buru osasuneko sarean. ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eman dute deialdien berri, goizean Bilbon egindako agerraldi batean. Azken greb...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211406/hatortxu-rock-jaialdiak-31-talde-batuko-ditu-uztailaren-29an-eta-30ean.htm
Kultura
Hatortxu Rock jaialdiak 31 talde batuko ditu uztailaren 29an eta 30ean
Koronabirusaren ondorioz, azken bi urteetan ezinezko izan zaie ohiko jaialdi formatua egitea, eta horri aurre egiteko antolatu dute bi eguneko jaialdia Atarrabian (Nafarroa).
Hatortxu Rock jaialdiak 31 talde batuko ditu uztailaren 29an eta 30ean. Koronabirusaren ondorioz, azken bi urteetan ezinezko izan zaie ohiko jaialdi formatua egitea, eta horri aurre egiteko antolatu dute bi eguneko jaialdia Atarrabian (Nafarroa).
Iragarria zuten aurtengoa berezia izango zela, eta aurreratuak zituzten talde batzuen izenak ere, baina kartel osoa falta zen oraindik. Gaur jakinarazi dute Hatortxu Rock jaialdiak zer 31 talde batuko dituen uztailaren 29an eta 30ean Atarrabian (Nafarroa). Ostiralean arituko dira Huntza, Gatibu, Deskontrol, Zoo, Brigad...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211407/mexikon-hemeretzi-pertsona-hil-dira-gutxienez-oilar-joko-batean-sortutako-istiluetan.htm
Mundua
Mexikon hemeretzi pertsona hil dira gutxienez oilar joko batean sortutako istiluetan
Tiroketa bat izan da. Hildakoez gain, beste hainbat lagun zauritu dira.
Mexikon hemeretzi pertsona hil dira gutxienez oilar joko batean sortutako istiluetan. Tiroketa bat izan da. Hildakoez gain, beste hainbat lagun zauritu dira.
Legez kanpoko oilar borroka bat tiroketa bihurtu da Mexikon, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil dira istiluen ondorioz. Atzo gauean jazo zen, Michoacan, Zinapecuaro herrian. Fiskaltzak jakinarazi duenez, armekin zihoazen zenbait lagun sartu ziren oilar borroka egiten ari ziren tokira, eta tiro egin zieten han zeudene...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211409/hezkuntza-itunak-sistema-duala-betikotuko-duela-salatu-dute.htm
Gizartea
Hezkuntza itunak «sistema duala betikotuko» duela salatu dute
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak protesta egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, eta salatu du hezkuntza itunak ez duela publikoaren aldeko apustua egiten. Hezkuntza itunari oniritzia emango diote gaur legebiltzarreko batzordean.
Hezkuntza itunak «sistema duala betikotuko» duela salatu dute. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak protesta egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, eta salatu du hezkuntza itunak ez duela publikoaren aldeko apustua egiten. Hezkuntza itunari oniritzia emango diote gaur legebiltzarreko batzordean.
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak hezkuntza itunaren aurkako protestara deitu du gaur goizean Eusko Legebiltzarraren parean. Dozenaka lagunek bat egin dute elkarretaratzearekin, Akordio hau ez da hezkuntza publikoak behar duena lelopean. Izan ere, gaur onetsiko dute akordioa Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batz...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211410/egun-osoko-jaia-izango-da-amurrion-ostegunean-korrikaren-abiapuntuan.htm
Gizartea
Egun osoko jaia izango da Amurrion ostegunean, Korrikaren abiapuntuan
Goizetik gauera arteko egitaraua osatu dute herri horretako eta Aiaraldeko herritarrek. Korrika txikia, azoka eta parrillada izango dira hasiera ekitaldiaren aurretik; Gozategi, Dupla eta Izatefaltsua taldeen kontzertuak ondoren.
Egun osoko jaia izango da Amurrion ostegunean, Korrikaren abiapuntuan. Goizetik gauera arteko egitaraua osatu dute herri horretako eta Aiaraldeko herritarrek. Korrika txikia, azoka eta parrillada izango dira hasiera ekitaldiaren aurretik; Gozategi, Dupla eta Izatefaltsua taldeen kontzertuak ondoren.
Korrika hasi aurretik eta ondoren ere jaia izango da lasterketaren abiapuntuan, Amurrion (Araba). Herri horretako eta Aiaraldeko herritarrek egun osoko egitaraua antolatu dute ostegunerako, eta AEK-k gaur eman du haren berri. 16:30ean hasiko da Korrika, baina, aurrez, ekitaldia egingo dute Amurrioko plazan. Kaitin All...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211411/zaplaztekoa-nork-nori.htm
Kultura
Zaplaztekoa nork nori
Zaplaztekoa nork nori.
Bart izan ziren Oscar sariak. Alfonbra gorriko flash argiek harrapatutako formek, bolumenek eta zimurrek itzal egiten diete sariei, saridunei. Soinekoetan, takoietan, orrazkeretan: hor jartzen da arreta; hara joaten da begirada. Gaur goizean begiak zabaldu, sakelakoa piztu, eta meme bat esnatzeko. Makarrak kendu aurret...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211412/hezkuntza-ituna-onartu-du-eusko-legebiltzarreko-hezkuntza-batzordeak-gehiengo-zabal-batez.htm
Gizartea
Hezkuntza ituna onartu du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak, gehiengo zabal batez
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestu dute. PP-C’s-k ez du bozketan parte hartu, eta Voxek aurka bozkatu du. Hezkuntza ituna behin betiko berretsiko dute apirilaren 7ko osoko bilkuran.
Hezkuntza ituna onartu du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak, gehiengo zabal batez. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestu dute. PP-C’s-k ez du bozketan parte hartu, eta Voxek aurka bozkatu du. Hezkuntza ituna behin betiko berretsiko dute apirilaren 7ko osoko bilkuran.
Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Legea egiteko erabiliko duen dokumentuaren tramitazioak beste urrats bat egin du Eusko Legebiltzarrean: Hezkuntza Batzordeak gehiengo zabal batekin onetsi du hezkuntza ituna. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk joan den astean lortutako akordioaren ondorio da testua, eta tal...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211413/espainiako-poliziak-laquojihadismoaren-aurkako-operazio-batraquo-egin-du-urretxun.htm
Gizartea
Espainiako Poliziak «jihadismoaren aurkako operazio bat» egin du Urretxun
Gutxienez pertsona bat atxilotu dute, Ipeñarrieta kalean.
Espainiako Poliziak «jihadismoaren aurkako operazio bat» egin du Urretxun. Gutxienez pertsona bat atxilotu dute, Ipeñarrieta kalean.
Espainiako Poliziak adierazi du «jihadismoaren aurkako operazio bat» egin duela Urretxun (Gipuzkoa). Herriko Ipeñarrieta kalean zabaldu da polizia talde handi bat, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute. Lekukoen arabera, 15 bat polizia aritu dira, eta kalea itxi egin dute. 9. ataritik gizonezko bat atera dute, esku...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211414/gasteizen-bikotekide-ohiaren-mutil-laguna-hiltzeagatik-akusatuak-esan-du-zauritu-bakarrik-egin-nahi-zuela.htm
Gizartea
Gasteizen bikotekide ohiaren mutil laguna hiltzeagatik akusatuak esan du zauritu bakarrik egin nahi zuela
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hamabi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dute
Gasteizen bikotekide ohiaren mutil laguna hiltzeagatik akusatuak esan du zauritu bakarrik egin nahi zuela. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hamabi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dute
Gaur egin dute 2021eko otsailaren 10ean gizon batek bikotekide ohiaren mutil laguna labanaz hiltzea leporatuta abiatutako epaiketaren lehen saioa. 27 urteko akusatuak onartu du berak sartu ziola labana, baina adierazi du haren asmoa biktima zauritzea baino ez zela, aurrez jo egin zuelako. Fiskaltzak eta akusazio parti...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211415/kontseiluak-eskatu-du-zehaztu-dadila-irakas-hizkuntza-euskara-izango-dela.htm
Gizartea
Kontseiluak eskatu du zehaztu dadila irakas-hizkuntza euskara izango dela
Euskara «ardatza» izateak zer esan nahi duen argitzea nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak. Kezka agertu du «hezkuntza esparru eleaniztuna» hezkuntza legerako adostutako testuan jaso izanarekin.
Kontseiluak eskatu du zehaztu dadila irakas-hizkuntza euskara izango dela. Euskara «ardatza» izateak zer esan nahi duen argitzea nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak. Kezka agertu du «hezkuntza esparru eleaniztuna» hezkuntza legerako adostutako testuan jaso izanarekin.
Eredu inklusibo orokortuak zer esan nahi duen, hori jakin nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak. Positibotzat jo du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza legerako adostutako testuan jaso izana, baina haren oinarria zein den «argitu eta zehaztu» beharra dagoela adierazi du, ohar batean. Izan ere, adostutako testuan, hiz...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211416/ikasle-abertzaleek-martxoaren-24ko-atxiloketak-salatu-dituzte.htm
Gizartea
Ikasle Abertzaleek martxoaren 24ko atxiloketak salatu dituzte
Unibertsitatearen «jokabide autoritarioak» salatzeko eta atxilotuen «erabateko absoluzioa» eskatzeko, manifestaziora deitu dute ostegunerako, 11:00etan, Elurretako fakultatetik hasita.
Ikasle Abertzaleek martxoaren 24ko atxiloketak salatu dituzte. Unibertsitatearen «jokabide autoritarioak» salatzeko eta atxilotuen «erabateko absoluzioa» eskatzeko, manifestaziora deitu dute ostegunerako, 11:00etan, Elurretako fakultatetik hasita.
«Astakeria bat da pikete batzuk egiteagatik 34 atxilotu egotea», adierazi dute Ikasle Abertzaleek Gasteizko Letretako fakultatean egin duten agerraldian. Martxoaren 24ko ikasle greban egon ziren atxiloketak salatu dituzte, eta azaldu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako errektoreordetzaren eta errektoretza nagus...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211417/antxoa-arrandegietara-itzuli-da-arrantzaleak-jarduera-abiatu-ondoren.htm
Ekonomia
Antxoa arrandegietara itzuli da, arrantzaleak jarduera abiatu ondoren
Bilboko Portuan kamioi gehiago dabiltza lanean, kontainer enpresek eskaera nagusiak onartu ondoren. Piketeek esan dute «greba apurtzen» ari direla garraiolari atzerritarrak kontratatuz
Antxoa arrandegietara itzuli da, arrantzaleak jarduera abiatu ondoren. Bilboko Portuan kamioi gehiago dabiltza lanean, kontainer enpresek eskaera nagusiak onartu ondoren. Piketeek esan dute «greba apurtzen» ari direla garraiolari atzerritarrak kontratatuz
Espainiako Gobernuak garraiolariei egindako eskaintza —CNTC patronalarekin egindako akordioaren bidez— ez da nahikoa izan greba bukarazteko, baina indarra kendu dio. Garraio ministroa geldialdi patronalera deitu duen plataformako ordezkariekin elkartu izana ere ez da eraginkorra izan lan gatazka konpontzeko, eta hala H...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211418/arabako-metalgintzan-lanuzteak-hasiko-dituzte.htm
Ekonomia
Arabako metalgintzan lanuzteak hasiko dituzte
ELAk ez du deitu mobilizaziora, baina batzeko prest agertu da. Deitzaileek salatu dute lau urteko negoziazioetan patronalak ez duela urratsik egin.
Arabako metalgintzan lanuzteak hasiko dituzte. ELAk ez du deitu mobilizaziora, baina batzeko prest agertu da. Deitzaileek salatu dute lau urteko negoziazioetan patronalak ez duela urratsik egin.
Sektoreko lan hitzarmenaren negoziazioa «blokeatuta» dagoela iritzita, sindikatu batzuek urratsa egitea erabaki dute, eta lanuzteak iragarri dituzte metalgintzako enpresetan. Aurrenekoak apirilaren 8an egingo dituzte, eta bi ordukoak izango dira, lan txanda guztietan. ELAk ez du babestu, eta berak du ordezkari gehien s...
2022-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/211419/langile-bat-hil-da-eibarren-pabiloi-bateko-teilatutik-erorita.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Eibarren, pabiloi bateko teilatutik erorita
Sindikatuen zenbaketaren arabera, hamalau behargin hil dira aurten lan istripuz; horietatik bost, altueratik erorita.
Langile bat hil da Eibarren, pabiloi bateko teilatutik erorita. Sindikatuen zenbaketaren arabera, hamalau behargin hil dira aurten lan istripuz; horietatik bost, altueratik erorita.
Astelehenen honetan 60 urteko langile bat hil da Eibarren (Gipuzkoa), industrialde bateko pabiloi bateko teilatutik erorita jasandako lesioen ondorioz. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur goizean gertatu da istripua, Larrialdietako zerbitzuak hara joan dira, eta Donostia ospitalera eraman dute. Arratsaldean baieztatu d...
2022-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/211420/berbaxerka-eta-berria-elkarlanean-hasi-dira-jokoa-berriaeus-en-jarrita.htm
Bizigiro
Berbaxerka eta BERRIA elkarlanean hasi dira, jokoa 'Berria.eus'-en jarrita
Berbaxerkaren sortzaileek eta BERRIAk akordioa egin dute, eta atzotik BERRIAren webgunean jarraitu ahal da jolasten.
Berbaxerka eta BERRIA elkarlanean hasi dira, jokoa 'Berria.eus'-en jarrita. Berbaxerkaren sortzaileek eta BERRIAk akordioa egin dute, eta atzotik BERRIAren webgunean jarraitu ahal da jolasten.
Spelling Bee izan zen aurrena, ingelesez, eta Paraulogic ondoren, katalanez. The New York Times-en erabil liteke lehena, eta Vilaweben webgunean bigarrena. Berbaxerka izan zen hurrengoa: 2022ko urtarril hasieran euskarara ekarri zuten Marc Font informatikariak eta Gorka Salces irakasleak. Aurrekoek bezala, arrakasta ha...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211454/peruko-kongresuak-ez-du-onartu-castilloren-aurkako-zentsura-mozioa.htm
Mundua
Peruko Kongresuak ez du onartu Castilloren aurkako zentsura mozioa
Mozioak aldeko 87 boto behar zituen aurrera egiteko, eta 54 jaso ditu. Duela zortzi hilabete presidente bilakatu zenetik bigarren aldiz saiatu dira Castillo kargutik kentzen.
Peruko Kongresuak ez du onartu Castilloren aurkako zentsura mozioa. Mozioak aldeko 87 boto behar zituen aurrera egiteko, eta 54 jaso ditu. Duela zortzi hilabete presidente bilakatu zenetik bigarren aldiz saiatu dira Castillo kargutik kentzen.
Peruko presidente izango da aurrerantzean ere Pedro Castillo. Duela zortzi hilabete eskas hartu zuen kargua Peru Libre alderdiko buruak, eta ordutik bigarren aldiz egin behar izan dio aurre zentsura mozio bati. Oraingoan, ustelkeria kasuak egozten zizkioten, baita estatuburu izateko ustezko gaitasun falta ere. Gaur Per...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211455/autobus-gidari-bat-ikertzen-ari-dira-gasteizen-bi-erabiltzaileri-eginiko-irain-arrazistengatik.htm
Gizartea
Autobus gidari bat ikertzen ari dira Gasteizen, bi erabiltzaileri eginiko irain arrazistengatik
Arabako Sos Arrazakeriak gertaera gaitzetsi du, eta Arabako Gorroto Delituen Fiskaltzari eskatu dio beharrezko ikerketa eginbideak irekitzeko.
Autobus gidari bat ikertzen ari dira Gasteizen, bi erabiltzaileri eginiko irain arrazistengatik. Arabako Sos Arrazakeriak gertaera gaitzetsi du, eta Arabako Gorroto Delituen Fiskaltzari eskatu dio beharrezko ikerketa eginbideak irekitzeko.
Tuvisa Gasteizko autobus konpainia publikoak informazio espediente bat ireki dio gidari bati, bi erabiltzaileren aurka eginiko irain arrazistengatik. Sare sozialetan argitaratutako bideo bati esker zabaldu da gertaera. Bideo horretan, argi eta garbi entzun daiteke autobus gidarik nola esaten dien Gasteizko bi emakume b...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211456/imqk-ez-ditu-lan-txandetan-sartuko-kaleratu-nahi-zituen-76-garbitzaileak.htm
Ekonomia
IMQk ez ditu lan txandetan sartuko kaleratu nahi zituen 76 garbitzaileak
EAEko Auzitegi Nagusiak kaleratzeak baliogabeak zirela ebatzi zuen arren, klinika sareak helegitea jarri du Auzitegi Gorenean
IMQk ez ditu lan txandetan sartuko kaleratu nahi zituen 76 garbitzaileak. EAEko Auzitegi Nagusiak kaleratzeak baliogabeak zirela ebatzi zuen arren, klinika sareak helegitea jarri du Auzitegi Gorenean
IMQk kaleratu nahi zituen Bilboko bi klinikatako 76 garbitzaileek hilabeteak egingo dituzte etxean soldata osoa kobratzen. EAEko Auzitegi Nagusiak haiek berriz kontratatzera behartu zituen kaleratzeak baliogabeak zirela ebatzita. Klinika sareak, baina, helegitea jarri du Auzitegi Gorenean, eta hark ebatzi arte ez dago ...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211457/gizarte-eskubideekin-lotura-dute-eaeko-arartekoak-iaz-tramitatutako-kexen-erdiek.htm
Gizartea
Gizarte eskubideekin lotura dute EAEko Arartekoak iaz tramitatutako kexen erdiek
EAEko Ararteko Manuel Lezertuak 2021eko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Osasunarekin eta, bereziki, COVID-19aren kudeaketarekin lotutako kexak igo egin ziren iaz.
Gizarte eskubideekin lotura dute EAEko Arartekoak iaz tramitatutako kexen erdiek. EAEko Ararteko Manuel Lezertuak 2021eko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Osasunarekin eta, bereziki, COVID-19aren kudeaketarekin lotutako kexak igo egin ziren iaz.
Manuel Lezertua EAEko Arartekoak Eusko Legebiltzarraren esku utzi du iaz jaso zituen kexu eta eskakizunei buruzko txostena. Iaz %27 hazi ziren herritarren salaketak, eta horietatik erdia gizarte eskubideekin lotutakoak izan ziren; zehazki, %47k gizarte eskubideekin lotura izan zuten. Lezertuak azaldu duenez, COVID-19ar...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211458/errusiak-esan-du-kieven-eta-txernihiven-jarduera-militarrak-laquomurriztukoraquo-dituela.htm
Mundua
Errusiak esan du Kieven eta Txernihiven jarduera militarrak «murriztuko» dituela
Kieveko ordezkaritzak adierazi du Ukraina prest dagoela NATOn sartzeari uko egiteko, segurtasun bermeen truke. Bi aldeetako ordezkaritzak Istanbulen bildu dira, aurrez aurre. UNHCRen arabera, jada 3,9 milioi errefuxiatuk ihes egin dute Ukrainatik Errusiaren erasoa hasi zenetik.
Errusiak esan du Kieven eta Txernihiven jarduera militarrak «murriztuko» dituela. Kieveko ordezkaritzak adierazi du Ukraina prest dagoela NATOn sartzeari uko egiteko, segurtasun bermeen truke. Bi aldeetako ordezkaritzak Istanbulen bildu dira, aurrez aurre. UNHCRen arabera, jada 3,9 milioi errefuxiatuk ihes egin dute Uk...
Errusiako eta Ukrainako ordezkaritzek Istanbulen egin duten lehen bilera amaitu bezain laster heldu dira lehen adierazpenak: Errusiak Kieven eta Txernihiven (Ukraina hegoaldea) jarduera militarrak «murriztuko» dituela jakinarazi du Errusiako Defentsa ministrorde Alexandr Fominek, «elkarrekiko konfiantza areagotzeko eta...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211459/hiru-lagun-atxilotu-dituzte-andatza-mendiaren-inguruetan-aurkitutako-hilotzaren-harira.htm
Gizartea
Hiru lagun atxilotu dituzte Andatza mendiaren inguruetan aurkitutako hilotzaren harira
Ertzaintzak bi emakume eta gizon bat atxilotu ditu, otsailaren 27an Usurbil eta Donostia artean topatutako gizonaren hilketarekin zerikusia dutelakoan. Hasieratik esan zuten gorpuak indarkeria zantzuak zituela.
Hiru lagun atxilotu dituzte Andatza mendiaren inguruetan aurkitutako hilotzaren harira. Ertzaintzak bi emakume eta gizon bat atxilotu ditu, otsailaren 27an Usurbil eta Donostia artean topatutako gizonaren hilketarekin zerikusia dutelakoan. Hasieratik esan zuten gorpuak indarkeria zantzuak zituela.
Ertzaintzak hiru persona atxilotu ditu, otsailaren 27an Andatza mendiaren inguruetan, Usurbil (Gipuzkoa) eta Donostia artean, topatu zuten hilotzaren harira. Hasieratik adierazi zuten hilotzak indarkeria zantzuak zituela; besteak beste, eskuak brida batzuekin lotuta zeuzkan, eta zauriak lepoan. Jakinarazi dutenez, atxi...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211460/baikara-k-eskatu-du-3-urteko-haurrentzako-ikaspostuen-erdiak-behintzat-publikoak-izatea-herri-guztietan.htm
Gizartea
Baikara-k eskatu du 3 urteko haurrentzako ikaspostuen erdiak behintzat publikoak izatea herri guztietan
Gipuzkoako eskola publikoetako gurasoen elkarteak eta hainbat eskola publikotako ordezkariek salatu dute itunpeko ikastetxeen «gehiegizko eskaintza» dagoela eta horrek bide ematen diola segregazioari.
Baikara-k eskatu du 3 urteko haurrentzako ikaspostuen erdiak behintzat publikoak izatea herri guztietan. Gipuzkoako eskola publikoetako gurasoen elkarteak eta hainbat eskola publikotako ordezkariek salatu dute itunpeko ikastetxeen «gehiegizko eskaintza» dagoela eta horrek bide ematen diola segregazioari.
Baikara Gipuzkoako eskola publikoetako gurasoen elkarteen federazioak eta lurraldeko hamar herritako eskolen ordezkariek Gipuzkoako ikaspostuen eskaintza salatu dute. Donostian egindako agerraldi batean Usoa Urbieta Baikara-ko koordinatzaileak eta Idurre Lizarralde Orioko Zaragueta eskolako guraso elkarteko idazkariak ...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211461/manifestaziora-deitu-du-kontseiluak-nafarroako-merezimendu-dekretuaren-aurka.htm
Gizartea
Manifestaziora deitu du Kontseiluak, Nafarroako merezimendu dekretuaren aurka
Txibiteren gobernuak «lege diskriminatzaileen aplikazio are diskriminatzaileagoa» egiten duela salatu du Bilbaok, eta «euskaldunen gutxiespena» gelditzeko exijitu.
Manifestaziora deitu du Kontseiluak, Nafarroako merezimendu dekretuaren aurka. Txibiteren gobernuak «lege diskriminatzaileen aplikazio are diskriminatzaileagoa» egiten duela salatu du Bilbaok, eta «euskaldunen gutxiespena» gelditzeko exijitu.
Kalera aterako dira, beste behin ere. Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa antolatu du Nafarroako Gobernua prestatzen ari den merezimenduen dekretuaren aurka, eta «herritarrak gutxietsi ez ditzatela» eskatzeko. «Uste genuen, bai, euskal hiztunak gutxiesten zireneko garaiak amaitu zirela, gure gutxiespena helburu z...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211462/aldundiek-fiskalitatea-erabiliko-dute-autonomoei-eta-enpresa-txikiei-laquoarnasaraquo-emateko.htm
Ekonomia
Aldundiek fiskalitatea erabiliko dute autonomoei eta enpresa txikiei «arnasa» emateko
Zergen atzerapenak eta forfaiten handitze bateratuak onartu dituzte dirua enpresen esku jartzeko. Neurri horien eraginez 160 milioi euro gutxiago bilduko dituztela aurreikusi dute. 5,4 milioi euroren laguntza zuzenak emango dizkiote lehen sektoreari.
Aldundiek fiskalitatea erabiliko dute autonomoei eta enpresa txikiei «arnasa» emateko. Zergen atzerapenak eta forfaiten handitze bateratuak onartu dituzte dirua enpresen esku jartzeko. Neurri horien eraginez 160 milioi euro gutxiago bilduko dituztela aurreikusi dute. 5,4 milioi euroren laguntza zuzenak emango dizkiote ...
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek zor bilketaren inguruko neurri bateratuak hartuko dituzte Ukrainako gerrak eta energiaren eta lehengaien garestitzeak eragindako krisia leuntzeko. Enpresa txikientzako eta autonomoentzako neurri sorta bat adostu dute. Enpresei, modu orokorrean azalduta, justifikatu gabeko gastuen,...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211463/fiskaltzak-helegitea-jarri-du-joseba-arregi-presoari-emaniko-hirugarren-graduaren-aurka.htm
Politika
Fiskaltzak helegitea jarri du Joseba Arregi presoari emaniko hirugarren graduaren aurka
Argudiatu du presoari hirugarren gradua emateko egin dituen idatziak orokorregiak direla.
Fiskaltzak helegitea jarri du Joseba Arregi presoari emaniko hirugarren graduaren aurka. Argudiatu du presoari hirugarren gradua emateko egin dituen idatziak orokorregiak direla.
Auzitegi Nazionaleko fiskalak helegitea jarri du Espetxe Zaintzako epailearen aurrean, atzera bota dezaten Joseba Arregi Erostarbe euskal presoari emaniko hirugarren gradua. Martxoaren 1ean, espetxeen eskumena duenetik lehen aldiz, Jaurlaritzak jakinarazi zuen motibazio politikoko zortzi euskal presori hirugarren gradu...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211464/udan-alokairuak-eteteko-iruzurra-salatu-du-aldak.htm
Gizartea
Udan alokairuak eteteko iruzurra salatu du Aldak
Miarritzeko higiezin agentzia batek alokairua uzteko abisu aitzindatatua izenpearazi die alokatzaileei, udan libratu eta turistei alokatu ahal izateko
Udan alokairuak eteteko iruzurra salatu du Aldak. Miarritzeko higiezin agentzia batek alokairua uzteko abisu aitzindatatua izenpearazi die alokatzaileei, udan libratu eta turistei alokatu ahal izateko
«Ineditua, guztiz onartezina eta larria»: horrela definitu du Alda auzoetako mugimenduak Homies Holidays agentziaren iruzurra. Alokatzaileei urte osoko kontratua eginik ere, etxebizitza udan libratzeko trikimailua erabili du agentziak, hartara turistei garestiago alokatu ahal izateko. Uxer batek egiaztatu du iruzurra, ...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211465/gutun-zuriak-miren-agur-meabe-eta-theodor-kallifatides-saritu-ditu-haien-ibilbideagatik-eta-zubi-lanagatik.htm
Kultura
Gutun Zuriak Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides saritu ditu haien ibilbideagatik eta zubi lanagatik
Bilboko literatur jaialdiak estreinakoz banatu ditu BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariak, euskal autoreei eta nazioartekoei aitortza adierazteko.
Gutun Zuriak Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides saritu ditu haien ibilbideagatik eta zubi lanagatik. Bilboko literatur jaialdiak estreinakoz banatu ditu BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariak, euskal autoreei eta nazioartekoei aitortza adierazteko.
Hainbat kultur sistemaren artean erraz dabilena da itzultzailea, hizkuntza batetik bestera joan-etorriak egiten dituena etengabean, eroso dagoena herri askotako historian eta kulturan murgilduta, eta bereganatu eta nahasten dituena batzuen zein besteen tradizioa. Itzultzailea ezinbestean da zubigile, eta, idazlea ere b...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211466/etaren-2002ko-atentatu-bat-berriro-ikertuko-du-auzitegi-nazionalak.htm
Politika
ETAren 2002ko atentatu bat berriro ikertuko du Auzitegi Nazionalak
Epaileak informazioa eskatu die Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari, jakiteko Jon Olarrak, Ainhoa Mujikak, Iñaki Esparzak, Mikel Albisuk, Ramon Sagarzazuk eta Marixol Iparragirrek erasoarekin loturarik izan ote zuten.
ETAren 2002ko atentatu bat berriro ikertuko du Auzitegi Nazionalak. Epaileak informazioa eskatu die Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari, jakiteko Jon Olarrak, Ainhoa Mujikak, Iñaki Esparzak, Mikel Albisuk, Ramon Sagarzazuk eta Marixol Iparragirrek erasoarekin loturarik izan ote zuten.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek erabaki du berriro zabaltzea ETAk 2002ko abuztuan Santa Polan (Herrialde Katalanak) eginiko atentatuari buruzko ikerketa. Argitaratu duen autoan, eskaera bat egin die Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari: beren esku dituzten datuak auzitegiaren esku ...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211467/rigoberta-bandini-eta-romy-bbk-live-jaialdira-batu-direnen-artean.htm
Kultura
Rigoberta Bandini eta Romy BBK Live jaialdira batu direnen artean
Hamabosgarren aldiaren behin betiko kartela aurkeztu dute antolatzaileek. Besteak beste, Kelly Lee Owens, WOS, Nilüfer Yanya, Alizzz eta Cariño batu zaizkie aurretik iragarritakoei.
Rigoberta Bandini eta Romy BBK Live jaialdira batu direnen artean. Hamabosgarren aldiaren behin betiko kartela aurkeztu dute antolatzaileek. Besteak beste, Kelly Lee Owens, WOS, Nilüfer Yanya, Alizzz eta Cariño batu zaizkie aurretik iragarritakoei.
Ohiko formatuan itzuliko dira musika jaialdi ugari uda honetan, eta arduradunak xehetasunak aletuz doaz egunak hurbildu ahala. BBK Live jaialdia uztailaren 7tik 9ra itzuliko da Kobetamendira (Bilbo), «indarberrituta», eta nazioarteko ehun musikari eta taldetik gora bilduko dituzte. Zenbait izen iragarriak zituzten aurr...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211468/36ko-gerrako-hobi-komun-handi-bat-aurkitu-dute-begontildeako-hilerrian.htm
Gizartea
36ko gerrako hobi komun handi bat aurkitu dute Begoñako hilerrian
Jaurlaritzaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «orain arte aurkitu duten handiena da». Aranzadik egin du aurkikuntza, eta bihar aurkeztuko dute.
36ko gerrako hobi komun handi bat aurkitu dute Begoñako hilerrian. Jaurlaritzaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «orain arte aurkitu duten handiena da». Aranzadik egin du aurkikuntza, eta bihar aurkeztuko dute.
Eusko Jaurlaritzak bihar aurkeztuko du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan orain arte aurkitu den 1936ko gerrako «hobi komunik handiena». Hala iragarri du gaur Bilboko Udalak. Han dago hobi hori, 2006an itxi zuten Begoñako hilerrian. Ez dute xehetasun gehiagorik eman oraingoz. Aranzadi zientzia elkarteak iaz jarri zuen mar...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211469/maite-gontildei-eitbko-audio-eta-digitaleko-zuzendari-izendatuko-dute.htm
Bizigiro
Maite Goñi EITBko Audio eta Digitaleko zuzendari izendatuko dute
Urko Aristik betetzen zuen kargua beteko du Goñik. EITBren administrazioaren kontseiluan eman du zuzendaritzak izendapenaren berri.
Maite Goñi EITBko Audio eta Digitaleko zuzendari izendatuko dute. Urko Aristik betetzen zuen kargua beteko du Goñik. EITBren administrazioaren kontseiluan eman du zuzendaritzak izendapenaren berri.
Azkeneko bost urteetan EITBko irratien zuzendaritzan aritu da Urko Aristi (Ibarra, Gipuzkoa, 1977). Lehenbizi, EITBko irratietako zuzendariorde, 2017tik 2019ko udara arte. Odile Kruzetak erretiroa hartu zuenean, berriz, EITBko irratietako zuzendari nagusi izendatu zuten Aristi, eta kargu horretan aritu da azkeneko hiru...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211470/tanzaniako-presa-baten-proiektuak-alarmak-piztu-ditu-baina-aurrera-segitzen-du.htm
Mundua
Tanzaniako presa baten proiektuak alarmak piztu ditu, baina aurrera segitzen du
Tanzanian eraikitzen ari diren presa hidroelektriko handi batek kezka sortu du herrialdean. Beldur dira, ordea, gobernuak nola erantzungo ote duen, eta horrek isilarazi egin ditu proiektuaren kritikoak.
Tanzaniako presa baten proiektuak alarmak piztu ditu, baina aurrera segitzen du. Tanzanian eraikitzen ari diren presa hidroelektriko handi batek kezka sortu du herrialdean. Beldur dira, ordea, gobernuak nola erantzungo ote duen, eta horrek isilarazi egin ditu proiektuaren kritikoak.
Presa hidroelektriko handi bat eraikitzen ari dira Tanzanian, eta adituek egina dute ohartarazpena: proiektuak eragingo du ehiza erreserba ospetsu baten zati bat urperatuta geratzea, baita herrixkei eta mangladiei beharrezkoa duten ura kentzea ere. Eta horri beste arazo bat gehitu behar zaio: proiektuaren kritikoak bel...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211471/ikamak-euskal-eskola-herritar-eta-burujabea-aldarrikatu-du.htm
Gizartea
Ikamak «euskal eskola herritar eta burujabea» aldarrikatu du
Hezkuntza sistema «errotik» aldatzeko eskatzeko, mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian. Donostian, manifestazioarekin batera, antzerkiak eta performanceak ere egin dituzte, ikasleen egoera irudikatzeko.
Ikamak «euskal eskola herritar eta burujabea» aldarrikatu du. Hezkuntza sistema «errotik» aldatzeko eskatzeko, mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian. Donostian, manifestazioarekin batera, antzerkiak eta performanceak ere egin dituzte, ikasleen egoera irudikatzeko.
Hezkuntza sistema aldatzeko, ikasleria martxan lelopean atera dira kalera Hego Euskal Herriko ikasleak, Ikasleria Martxan antolakundeak deituta. Ikamak mobilizazioak antolatu ditu Bilbon, Gasteizen, Amurrion (Araba), Iruñean, Bergaran (Gipuzkoa) eta Donostian, eta, besteak beste, hezkuntza sistema «errotik» aldatzeko e...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211472/itsas-kultura-bilduko-du-ababor-azokak-asteburuan-irunen.htm
Bizigiro
Itsas kultura bilduko du Ababor azokak asteburuan Irunen
Itsasoarekin lotutako turismoa izango da Ababor azoka nautikoaren oinarri nagusia, eta 40 erakusketarik baino gehiagok parte hartuko du Ficoban
Itsas kultura bilduko du Ababor azokak asteburuan Irunen. Itsasoarekin lotutako turismoa izango da Ababor azoka nautikoaren oinarri nagusia, eta 40 erakusketarik baino gehiagok parte hartuko du Ficoban
Itsasoa gara lelopean, lehen aldia ospatuko du apirilaren 1etik 3ra Ababor azoka nautikoak Irungo Ficoban (Gipuzkoa). «Eskaintza aberatsa eta erakargarria» prestatu dute Hondarribiko eta Irungo Udalak eta Hondarribiko Klub Nautikoak. Aisialdiaz gozatzeko itsas jarduerak aukeratzen dituztenentzat pentsatu dute proiektua...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211473/damaris-egurrolak-hartu-du-erabakia-herbehereekin-jokatuko-du.htm
Kirola
Damaris Egurrolak hartu du erabakia: Herbehereekin jokatuko du
«Nire ama Herbehereetakoa da, han hazi nintzen, eta hara bidaiatzen genuen udaro. Etxean bezala sentitzen naiz han», azaldu du Egurrolak. Athleticen harrobiko jokalariak aspaldi egin zion uko Espainiarekin jokatzeari.
Damaris Egurrolak hartu du erabakia: Herbehereekin jokatuko du. «Nire ama Herbehereetakoa da, han hazi nintzen, eta hara bidaiatzen genuen udaro. Etxean bezala sentitzen naiz han», azaldu du Egurrolak. Athleticen harrobiko jokalariak aspaldi egin zion uko Espainiarekin jokatzeari.
Erabakia zuen lehendik, eta gaur iragarri du: Damaris Egurrolak (Orlando, Ameriketako Estatu Batuak, 1999) Herbehereetako selekzioarekin jokatuko du. Athleticen bost urtez ibilitako jokalariak Espainiarekin jokatu zuen azpiko kategorietan, baina Jorge Vilda hautatzailearekin ika-mika bat izan ostean erabaki zuen haieki...
2022-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/211474/langileak-kaleratzea-garestiagoa-izango-da-hegoaldean.htm
Ekonomia
Langileak kaleratzea «garestiagoa» izango da Hegoaldean
Enpresek ezingo dute kaleratze objektiborik egin energiaren prezioarekin zerikusia duten arrazoiak argudiatzen badituzte. Bonu soziala jasotzen dutenei beste bi bi urtez berrituko zaie automatikoki, eta errenta eskakizunak malgutu dituzte.
Langileak kaleratzea «garestiagoa» izango da Hegoaldean. Enpresek ezingo dute kaleratze objektiborik egin energiaren prezioarekin zerikusia duten arrazoiak argudiatzen badituzte. Bonu soziala jasotzen dutenei beste bi bi urtez berrituko zaie automatikoki, eta errenta eskakizunak malgutu dituzte.
Espainiako Gobernuak kaleratzeak gogortu egin ditu, energiaren prezioarekin zerikusia duten arrazoiak argudiatzen dituzten enpresetan eta gerraren ondorioak arintzeko laguntza publikoak jasotzen dituztenetan, baita, orain arte bezala, enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente bat dutenetan ere. Enpresek jasotako ...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211496/berritzea-gehiago-saltzeko-eta-urrutiago.htm
albisteak
Berritzea gehiago saltzeko… eta urrutiago
Bere Bilboko denda txikitik, Interneti esker, Henry Arroway nazioartean kokatu da, eta urteko bere salmentak %35 hobetu ditu. Digitalizazioa mikroETE-en esku dagoela erakusten duen eredu paregabea da, eta Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuan ikus daiteke.
Berritzea gehiago saltzeko… eta urrutiago. Bere Bilboko denda txikitik, Interneti esker, Henry Arroway nazioartean kokatu da, eta urteko bere salmentak %35 hobetu ditu. Digitalizazioa mikroETE-en esku dagoela erakusten duen eredu paregabea da, eta Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuan ikus daiteke.
MikroETE askorentzat, Internetera hurbiltzea arrakasta berme gutxi dituen ahalegina da. Batzuetan, kapitala edo dirua falta da (edo biak); beste batzuetan, formakuntza edo aholkularitza falta dira. Horien eta tamaina handiagoko lehiakideen arteko arrakala digitalak gogogabetzen ditu, eta, horrenbestez, handiagotu egite...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211497/emakume-bat-eta-haren-haurra-hil-dira-zaldibian-gas-isuri-baten-ondorioz.htm
Gizartea
Emakume bat eta haren haurra hil dira Zaldibian, gas isuri baten ondorioz
Hildakoak ama-semeak dira, eta aita ospitaleratu egin dute. 25 urte zituen emakumeak, eta hemezortzi hilabete haurrak. 06:30 aldera gertatu da ezbeharra etxebizitza batean.
Emakume bat eta haren haurra hil dira Zaldibian, gas isuri baten ondorioz. Hildakoak ama-semeak dira, eta aita ospitaleratu egin dute. 25 urte zituen emakumeak, eta hemezortzi hilabete haurrak. 06:30 aldera gertatu da ezbeharra etxebizitza batean.
Gaur goizean bi lagun hil dira Zaldibian (Gipuzkoan), etxean izandako gas isuri baten ondorioz. Ama-semeak ziren hildakoak, eta beste pertsona bat, aita, Zumarragako ospitalera eraman dute. «Larri dago, baina egonkor», Eztitxu Mujika alkatearen arabera. Semeak hemezortzi hilabete zituen, eta amak 25 urte. Argentinakoa...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211498/inflazioa-98ra-igo-da-espainian-eta-antzekoa-izango-da-hegoaldean.htm
Ekonomia
Inflazioa %9,8ra igo da Espainian, eta antzekoa izango da Hegoaldean
Bi aste barru iritsiko da martxoko KPIa Hego Euskal Herrira, baina dagoeneko aurreratu daiteke %10eko langaren inguruan ibiliko dela. Energiaren eta janariaren garestitze historikoak aurreikuspenik txarrenak islatu ditu.
Inflazioa %9,8ra igo da Espainian, eta antzekoa izango da Hegoaldean. Bi aste barru iritsiko da martxoko KPIa Hego Euskal Herrira, baina dagoeneko aurreratu daiteke %10eko langaren inguruan ibiliko dela. Energiaren eta janariaren garestitze historikoak aurreikuspenik txarrenak islatu ditu.
Bi digituko inflazioaz hitz egiten ari ziren azken asteetan, ikusita erregaiaren salneurriak inoizko garestienak direla, eta egoera geopolitikoari garraiolarien greba ere gehitu zaiola. Bada, aurreikuspenik ezkorrenak egia bihurtu dira INE estatistika institutuak Espainiako inflazioari buruz aurreratu duen datuan: %9,8...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211499/ibil-bedik-eta-lil-buruleunek-egin-dute-ernairen-gazte-martxako-abestia.htm
Politika
Ibil Bedik eta Lil Buruleunek egin dute Ernairen gazte martxako abestia
Amets Arangurenek egin ditu 'Poesia bat' kantuaren hitzak. Apirilaren 14tik 17ra eginen dute gazte martxa, Zugarramurditik Elizondora.
Ibil Bedik eta Lil Buruleunek egin dute Ernairen gazte martxako abestia. Amets Arangurenek egin ditu 'Poesia bat' kantuaren hitzak. Apirilaren 14tik 17ra eginen dute gazte martxa, Zugarramurditik Elizondora.
Zugarramurditik Elizondora (Nafarroa) eginen duten gazte martxak badu soinu banda: Poesia bat. Ernai gazte antolakundeak gaur zabaldu ditu Ibil Bedi taldeak eta Lil Buruleunek egindako abestia eta haren bideoklipa. Hitzak Amets Aranguren Ibil Bedi taldeko musikariarenak dira. BostEHun eta zutik! lelopean eginen dute a...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211500/1936ko-gerra-garaiko-euskal-herriko-hobi-komun-handienetako-bat-da-begonako-hilerrian-aurkitutakoa.htm
Gizartea
1936ko gerra garaiko Euskal Herriko hobi komun handienetako bat da Begoñako hilerrian aurkitutakoa
Aurkitutako arrastoengatik, ELAren, UGTren eta anarkisten batailoietan parte hartu zuten «gudari eta milizianoak» direla uste dute.
1936ko gerra garaiko Euskal Herriko hobi komun handienetako bat da Begoñako hilerrian aurkitutakoa. Aurkitutako arrastoengatik, ELAren, UGTren eta anarkisten batailoietan parte hartu zuten «gudari eta milizianoak» direla uste dute.
Begoñako hilerrian aurkitu du Aranzadik Euskal Herriko 1936ko gerrako hobi komun hori. 46 gorpu aurkitu dituzte bertan, eta horietatik 42 orain arte desagertutakoenak ziren, erregistratu gabeko hildakoenak. Guztira, gerra horren ondorioz hildako 76 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte hilerri osoan. Gaur aurkeztu dit...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211501/astelehenetik-aurrera-onartu-ahal-izango-dira-autolikidazioak-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Astelehenetik aurrera onartu ahal izango dira autolikidazioak Gipuzkoan
Errenta aitorpena aurrez aurre egiteko aukera indarrean egongo da aurrerantzean ere.
Astelehenetik aurrera onartu ahal izango dira autolikidazioak Gipuzkoan. Errenta aitorpena aurrez aurre egiteko aukera indarrean egongo da aurrerantzean ere.
Abian da 2021. urteko errenta zergaren kanpaina Gipuzkoan. Lurraldeko ogasunak egindako 256.000 autolikidazioak dagoeneko ikusgai dituzte zergapekoek, eta astelehenetik aurrera baiezkoa ala ezezkoa eman ahal diete. Autolikidazioak edo prestatutako aitorpenak dira gaur egun Gipuzkoako zergapekoek Ogasunarekin duten zor...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211502/otsailera-arte-385-igo-dira-itunpeko-soldatak-batez-beste-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Otsailera arte %3,85 igo dira itunpeko soldatak, batez beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Lan Harremanen Kontseiluak kaleratutako urtarril-otsailetako txostenak islatu du negoziazio kolektiboa oso motel dabilela: bakarrik 5.564 langilek lortu dute lan ituna egitea urteko lehen bi hilabeteetan, langile guztien %26,3k. Sektore itunik ez da egin LHK-k aztergai dituen hiru lurraldeetan.
Otsailera arte %3,85 igo dira itunpeko soldatak, batez beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Lan Harremanen Kontseiluak kaleratutako urtarril-otsailetako txostenak islatu du negoziazio kolektiboa oso motel dabilela: bakarrik 5.564 langilek lortu dute lan ituna egitea urteko lehen bi hilabeteetan, langile guztien %26,3k. ...
Negoziazio kolektiboak oso motel hasi du urtea, 2021. urteko %6,4ko KPI handi horrek zamatuta, seguruenera. 2022ko lehen bi hilabetean ez da aldatu egoera lan itunik gabe aritzen diren beharginen multzoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: 58.347 dira oraindik ere hitzarmenik gabekoak, hau da, %9,3. Lan ituna eduki arren ha...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211503/korrika-debekatu-egin-dute-madrilgo-chamberi-barrutian.htm
Gizartea
Korrika debekatu egin dute Madrilgo Chamberi barrutian
Bihar hasiko da Korrika, Amurrion (Araba). Egun osoko jaiak girotuko du lasterketaren hasiera.
Korrika debekatu egin dute Madrilgo Chamberi barrutian. Bihar hasiko da Korrika, Amurrion (Araba). Egun osoko jaiak girotuko du lasterketaren hasiera.
Euskal Herritik kanpo ere badu presentzia Korrikak, eta hainbat egitasmo antolatzen dira hainbat tokitan. Tartean dago Madrilgo Korrika Txulapoa. Apirilaren 2an dira egitekoak, larunbatean, eta hiriko barruti batzuk zeharkatzen ditu ibilbideak. Ordea, trabak jarri dizkiote. Chamberi barrutiak debekatu egin du Korrika T...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211505/gasa-errazionatzeko-pauso-bat-iragarri-du-alemaniak.htm
Ekonomia
Gasa errazionatzeko pauso bat iragarri du Alemaniak
Errublotan ordaintzen ez bazaio gas hornidura eten dezakeela dio Errusiak. Eta Alemaniak abian jarri du halako egoera bati aurre egiteko legea, azken buruan errazionamenduak ekar ditzakeena.
Gasa errazionatzeko pauso bat iragarri du Alemaniak. Errublotan ordaintzen ez bazaio gas hornidura eten dezakeela dio Errusiak. Eta Alemaniak abian jarri du halako egoera bati aurre egiteko legea, azken buruan errazionamenduak ekar ditzakeena.
Errusiak berretsi egin zuen asmoa asteartean: Europara bidaltzen duen garia, gasa eta petrolioa laster errublotan kobratzen hasten ez bada hornidura hori etetea dela aukera bat. Dimitri Peskov izan zen, Kremlineko eleduna, esan zuena Errusiak ez duela «gasa doan emango». Eta, mehatxua entzunda, gas horren menpekotasun ...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211506/euskal-eskola-publikoaren-jaia-ospatuko-dute-ekainaren-5ean-bastidan.htm
Gizartea
Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute ekainaren 5ean, Bastidan
Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, «hirugarrenean, saiakeran asmatu» dutela nabarmendu dute. 'Hazitik gora' da aurtengo leloa.
Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute ekainaren 5ean, Bastidan. Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, «hirugarrenean, saiakeran asmatu» dutela nabarmendu dute. 'Hazitik gora' da aurtengo leloa.
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren 29. aldia aurkeztu dute. Ekainaren 5ean ospatuko dute, Bastidan (Araba), Hazitik gora lelopean. Lurdes Imaz EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinatzaileak esan du kostata baina «hirugarren saiakeran asmatu» eta antolatu ahal izan dutela jaialdia. Izan ere, 2019ko aza...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211507/donostiako-udal-gobernuak-gaztelaniazko-hedabideetan-jartzen-du-publizitatearen-9357.htm
Bizigiro
Donostiako udal gobernuak gaztelaniazko hedabideetan jartzen du publizitatearen %93,57
Udalak berak dituen datuen berri eman du EH Bilduk. Iaz, Donostiako Udalak publizitatearen %6,43 baino ez zuen kontratatu euskarazko hedabideetan.
Donostiako udal gobernuak gaztelaniazko hedabideetan jartzen du publizitatearen %93,57. Udalak berak dituen datuen berri eman du EH Bilduk. Iaz, Donostiako Udalak publizitatearen %6,43 baino ez zuen kontratatu euskarazko hedabideetan.
EH Bilduk agerraldia egin du gaur, eta zera adierazi: «Donostiako Udalak batez ere erdarazko hedabideetan kontratatzen du publizitatea». Zigor Etxeburua zinegotziak eman ditu argibideak, eta azaldu du ez dela udal horren kontua bakarrik: «Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016an erdira murriztu zuen euskarazko hedabideetan jar...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211508/ez-dute-aitzakiarik.htm
Kirola
Ez dute aitzakiarik
Binakako finala jokatzeko pilotak hautatu dituzte bi bikoteek. Gustura geratu diren arren, Baikokoek material «bizixeagoa» nahi zuten.
Ez dute aitzakiarik. Binakako finala jokatzeko pilotak hautatu dituzte bi bikoteek. Gustura geratu diren arren, Baikokoek material «bizixeagoa» nahi zuten.
Garai batean ez bezala, aspaldiko pilota hautaketetan bakea nagusitu izan da, eta gaur ere ez da protesta handirik izan Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Besteak beste, igandean jokatuko duten binakako finalari begira pilotak hautatzen izan dira Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz, eta ez dute aitzakia handirik jarri. Aspek...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211509/bihar-abiatuko-da-korrika.htm
Gizartea
Bihar abiatuko da Korrika
Amurrion emango diote hasiera, 16:30ean. Egun osoko jaia osatu dute. BERRIAk zuzenean emango du hasiera ekitaldia bihar, eta lekukoaren ibilbide guztia Donostiara heldu arte, euskarazko hedabideen arteko elkarlanari esker.
Bihar abiatuko da Korrika. Amurrion emango diote hasiera, 16:30ean. Egun osoko jaia osatu dute. BERRIAk zuzenean emango du hasiera ekitaldia bihar, eta lekukoaren ibilbide guztia Donostiara heldu arte, euskarazko hedabideen arteko elkarlanari esker.
Heltzear da askok hainbeste esperotako eguna. Bihar hasiko da Korrika, Amurrion (Araba), Hitzekin lelopean, eta apirilaren 10ean amaituko da, Donostian. Euskarari hauspoa ematea du helburu egitasmoak. Egun osoko jaia antolatu dute biharko, eta festa giroa izango da nagusi. 16:30ean abiatuko da Korrikaren 22. aldia. Au...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211510/simple-minds-curtis-harding-eta-vintage-trouble-izango-dira-donostiako-jazzaldian.htm
Kultura
Simple Minds, Curtis Harding eta Vintage Trouble izango dira Donostiako Jazzaldian
Zurriolako hondartzako agertokia berreskuratuko du jazz festibalak, eta doako zortzi kontzertu izango dira
Simple Minds, Curtis Harding eta Vintage Trouble izango dira Donostiako Jazzaldian. Zurriolako hondartzako agertokia berreskuratuko du jazz festibalak, eta doako zortzi kontzertu izango dira
Donostiako Jazzaldiaren agertokirik handiena eta jendetsuena izan ohi da Zurriolako hondartzan jartzen dutena, baina, koronabirusaren pandemiaren ondorioz, azkeneko bi urteetan antolatzaileek ez dute han eszenatokirik jarri, nahiz eta jaialdia bera egin den. Aurten, ordea, Donostiako Jazzaldiak hondartzako egitaraua b...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211511/euskadiko-futbol-federazioak-ez-du-helegiterik-jarriko-kirola-arbitratzeko-epaitegian.htm
Kirola
Euskadiko Futbol Federazioak ez du helegiterik jarriko Kirola Arbitratzeko Epaitegian
Ofizial izateari UEFAk eta FIFAk emandako ezezkoen aurka helegitea jartzeko aukera pasatzen utzi du, eta, horrenbestez, bukatu da euskal selekzioa ofizial bilakatzeko saialdi hau.
Euskadiko Futbol Federazioak ez du helegiterik jarriko Kirola Arbitratzeko Epaitegian. Ofizial izateari UEFAk eta FIFAk emandako ezezkoen aurka helegitea jartzeko aukera pasatzen utzi du, eta, horrenbestez, bukatu da euskal selekzioa ofizial bilakatzeko saialdi hau.
Euskal selekzioaren ofizialtasunari ez diote soilik UEFAk eta FIFAk ezezkoa eman. Etxean bertan ere itxi zaio atea, edo atearen zirrikitua. Izan ere, Euskadiko Futbol Federazioak erabaki du bide hori bukatzea. Legeak beste pauso bat emateko aukera ematen badu ere, Javier Landeta buru duen zuzendaritzak aurrera ez jarra...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211512/greba-egin-dute-arabako-zahar-etxe-pribatuetako-langileek.htm
Gizartea
Greba egin dute Arabako zahar etxe pribatuetako langileek
ELAk eta LABek deituta egin dute lanuztea. Salatu dute %100eko zerbitzu minimoak ezarri dituztela.
Greba egin dute Arabako zahar etxe pribatuetako langileek. ELAk eta LABek deituta egin dute lanuztea. Salatu dute %100eko zerbitzu minimoak ezarri dituztela.
Grebara jo dute gaur Arabako egoitza pribatuetako beharginek, negoziazioen «blokeoa» amaitzeko eta erresidentzien sektoreko hitzarmena lortzea eskatzeko. ELA eta LAB sindikatuek deitu dute lanuztera, eta, bi sindikatu horiek salatu dutenez, langileei %100eko gutxieneko zerbitzu minimoak inposatu dizkiete. Sindikatuen d...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211513/labek-etxeko-langileekiko-zor-historikoa-kitatu-nahi-du.htm
Ekonomia
LABek etxeko langileekiko «zor historikoa» kitatu nahi du
Kolektibo horrentzako lehen lan hitzarmenaren negoziazioa hasiko du uda aurretik. Erabakimen politikoa eskatu die erakunde publikoei, eta Confebask deituko du hura negoziatzera.
LABek etxeko langileekiko «zor historikoa» kitatu nahi du. Kolektibo horrentzako lehen lan hitzarmenaren negoziazioa hasiko du uda aurretik. Erabakimen politikoa eskatu die erakunde publikoei, eta Confebask deituko du hura negoziatzera.
LAB sindikatuak erabaki du badela garaia euskal gizarteak etxeko langileekin duen «zor historikoa» kitatzen hasteko. «Sindikatuek, erakunde publiko guztiek eta patronalak beren jarrera zein den publikoki erakutsi beharko dute. Ezingo dute beste alde batera begiratu», aurreratu du Garbiñe Aranburu sindikatuko idazkari n...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211514/sanchezek-esan-du-jarrera-aldaketa-laquobeste-pauso-batraquo-dela-irtenbiderako.htm
Mundua
Sanchezek esan du jarrera aldaketa «beste pauso bat» dela irtenbiderako
Espainiako gobernuburuak Mendebaldeko Saharako gatazkaren konponbidean egin duen jarrera aldaketa defendatu du Diputatuen Kongresuan. Gainerako alderdiak kritiko agertu dira Sanchezen jarrera aldaketarekin.
Sanchezek esan du jarrera aldaketa «beste pauso bat» dela irtenbiderako. Espainiako gobernuburuak Mendebaldeko Saharako gatazkaren konponbidean egin duen jarrera aldaketa defendatu du Diputatuen Kongresuan. Gainerako alderdiak kritiko agertu dira Sanchezen jarrera aldaketarekin.
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Mendebaldeko Saharako gatazkaren konponbidean bere gobernuak izan duen jarrera aldaketa argudiatu du esanez aldaketa hori «beste pauso bat» dela irtenbiderako. Hain justu, azpimarratu du jarrera aldaketa NBE Nazio Batuen Erakundearen «esparruan» kokatzen dela, eta gaineratu du ...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211517/euskal-herriaren-burujabetza-aldarrikatuko-dute-azkainen-aberri-egunean.htm
Politika
Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatuko dute Azkainen, Aberri Egunean
EH Baik aurtengo Aberri Eguna aurkeztu du; apirilaren 17an ospatuko dute, Azkainen, eta manifestazioa eginen dute eguerdian. «Nazio eraikuntza berrindartzeko garaia da», erran dute.
Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatuko dute Azkainen, Aberri Egunean. EH Baik aurtengo Aberri Eguna aurkeztu du; apirilaren 17an ospatuko dute, Azkainen, eta manifestazioa eginen dute eguerdian. «Nazio eraikuntza berrindartzeko garaia da», erran dute.
Azkainen (Lapurdi) eman du ordua EH Baik aurtengo Aberri Eguna ospatzeko. Apirilaren 17an iraganen da, eta 12:00etan manifestazioa eginen dute eguna hasteko. Azken bi urteetan, pandemiarengatik ezin izan zuten karrikan ospatu. Duela bi urte, etxeko leihoetan zintzilikatu zituzten aldarriak; iaz, berriz, herriko plazeta...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211519/apirilaren-7rako-hiruzpalau-orduko-lanuztera-deitu-du-steilasek.htm
Gizartea
Apirilaren 7rako hiruzpalau orduko lanuztera deitu du Steilasek
Hezkuntza ituna Eusko Legebiltzarrean onartuko duten egunean egingo dute protesta irakaskuntza publikoan eta Haurreskolak partzuergoko zentroetan.
Apirilaren 7rako hiruzpalau orduko lanuztera deitu du Steilasek. Hezkuntza ituna Eusko Legebiltzarrean onartuko duten egunean egingo dute protesta irakaskuntza publikoan eta Haurreskolak partzuergoko zentroetan.
EAEko hezkuntza itunaren aurka protestan jarraituko du Steilas sindikatuak. Alderdi politikoen akordioa Eusko Legebiltzarrean onartuko den egunean hiruzpalau orduko lanuztea egingo du ikastetxe publikoetan eta Haurreskolak partzuergoko zentroetan: apirilaren 7an, 07:30etik 11:00etara deitu du protestara, sarrera orduen...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211520/errusiak-adierazi-du-donbass-eta-krimea-ukiezinak-direla-negoziazioetan.htm
Mundua
Errusiak adierazi du Donbass eta Krimea «ukiezinak» direla negoziazioetan
Kremlinek esan du ez dutela «aurrerapausorik» eman elkarrizketetan; Kievek «positibotzat» jo ditu. Lau milioi zibil baino gehiago atera dira herrialdetik, UNHCR-ren arabera.
Errusiak adierazi du Donbass eta Krimea «ukiezinak» direla negoziazioetan. Kremlinek esan du ez dutela «aurrerapausorik» eman elkarrizketetan; Kievek «positibotzat» jo ditu. Lau milioi zibil baino gehiago atera dira herrialdetik, UNHCR-ren arabera.
Errusiako Gobernua espero baino ezkorrago agertu da Ukrainarekin izan dituen negoziazioen biharamunean. Dmitri Peskov bozeramailearen arabera, elkarrizketetan ez dute oraindik «aurrerapausorik» eman, eta Kremlinek ez du «etorkizun handiko» ezer sumatu hizketaldi horietan. Haratago ere joan da Vladimir Medinski negoziat...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211521/gazteen-gogoetak-ilargi-argitan.htm
Kultura
Gazteen gogoetak ilargi argitan
‘Gaueko eztabaidak’ nobela kaleratu du Agustin Arrieta Urtizbereak. Sakonak bezain egunerokoak diren gaien inguruko gogoeta filosofikoak ditu oinarri, eztabaida formatuan.
Gazteen gogoetak ilargi argitan. ‘Gaueko eztabaidak’ nobela kaleratu du Agustin Arrieta Urtizbereak. Sakonak bezain egunerokoak diren gaien inguruko gogoeta filosofikoak ditu oinarri, eztabaida formatuan.
Lau lagun, ilargiaren argitan, gaurkoak bezain betikoak diren auziez eta gaiez gogoetatzen. Abiapuntu hori du Agustin Arrieta Urtizberean Gaueko eztabaidak filosofia liburuak. Kongresu batera joan diren lau gazte dira protagonistak: Unai, Josu, Ane eta Miren. Baina izan zitezkeen EHUn filosofia ikasten ari diren beste ...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211522/bidasoan-gorpu-bat-aurkitu-dute-eta-ikertzen-ari-dira-martxoan-desagerturiko-migrantearena-ote-den.htm
Gizartea
Bidasoan gorpu bat aurkitu dute, eta ikertzen ari dira martxoan desagerturiko migrantearena ote den
Muga zeharkatu nahian zebilen migratzaile bat desagertu zen ibaian martxoaren 12an. Ondoko bost egunetan ez zuten erdietsi hura aurkitzea, eta bertan behera utzi zituzten bilaketa lanak. Hilotza identifikatzeko ahaleginetan dira orain.
Bidasoan gorpu bat aurkitu dute, eta ikertzen ari dira martxoan desagerturiko migrantearena ote den. Muga zeharkatu nahian zebilen migratzaile bat desagertu zen ibaian martxoaren 12an. Ondoko bost egunetan ez zuten erdietsi hura aurkitzea, eta bertan behera utzi zituzten bilaketa lanak. Hilotza identifikatzeko ahalegin...
Guardia Zibilak gizonezko baten hilotza atzeman du Bidasoa ibaian, Irun (Gipuzkoa) inguruan. Gizonezko batena da. Polizia iturriek oraindik ez dute eman informazio gehiagorik, baina ikertzen ari dira martxoaren 12an desagerturiko migrantearena ote den. Izan ere, hura desagertu zen tokitik hurbil aurkitu dute hilotza. P...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211523/aernnovako-55-kaleratzeak-berretsi-ditu-gorenak.htm
Ekonomia
Aernnovako 55 kaleratzeak berretsi ditu Gorenak
Ez du onartu Berantevillako plantako langile batzordean enpresaren lan erregulazioari jarritako helegitea.
Aernnovako 55 kaleratzeak berretsi ditu Gorenak. Ez du onartu Berantevillako plantako langile batzordean enpresaren lan erregulazioari jarritako helegitea.
Auzitegi Gorenak ez du onartu Aernnovak Berantevillan (Araba) duen plantako langile batzordeak —ELA, LAB eta USO— zuzendaritzak eginiko lan erregulazioaren aurka jarritako helegitea. EAEko Auzitegi Nagusiak iazko apirilean ontzat eman zuen 55 kaleratze eragin zuen prozesua (borondatezko beste 27 irteera gehitu behar za...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211524/hiruko-eta-tradisnako-garraiolariek-bertan-behera-utzi-dute-greba.htm
Ekonomia
Hiruko eta Tradisnako garraiolariek bertan behera utzi dute greba
Azken egunetan erakundeek hartutako neurriek eta aldundiekin «elkarrizketarako bide bat» zabaldu izanak erraztu du erabakia, Hiruren arabera. Mobilizazioekin jarraituko dute, «euskal administrazioek garraiolarien eskaerak aztertzeko emandako hitza bete dezaten».
Hiruko eta Tradisnako garraiolariek bertan behera utzi dute greba. Azken egunetan erakundeek hartutako neurriek eta aldundiekin «elkarrizketarako bide bat» zabaldu izanak erraztu du erabakia, Hiruren arabera. Mobilizazioekin jarraituko dute, «euskal administrazioek garraiolarien eskaerak aztertzeko emandako hitza bete ...
Azken hamazazpi egunetan geldirik egon diren kamioilari gehien-gehienak lanera itzuliko dira bihar, sektore batzuetako hornikuntza kateak dardarka utzi dituen grebari amaiera emanez. Hala erabaki dute asteazken arratsalde honetan Hiru garraiolari autonomoen sindikatuko kideek eta Nafarroako Tradisna elkartekoek. Hiruko...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211525/laquoagenda-nazional-bat-ehuntzeraraquo-deitu-du-eh-bilduk.htm
Politika
«Agenda nazional bat ehuntzera» deitu du EH Bilduk
Datozen urteetarako egitasmo politikoa aurkeztu du indar subiranistak; bost herri erronka definitu ditu, «proiektu nazional demokratiko bat» eraikitzeko.
«Agenda nazional bat ehuntzera» deitu du EH Bilduk. Datozen urteetarako egitasmo politikoa aurkeztu du indar subiranistak; bost herri erronka definitu ditu, «proiektu nazional demokratiko bat» eraikitzeko.
«Proiektu nazional demokratiko bat, giza garapen iraunkorrean oinarritutakoa eta komunitate kohesionatu bat eraikiko duena, berdintasunaren, justizia sozialaren eta ingurumenaren zaintzaren gainean eraikia». EH Bilduk horrela laburtu du indar subiranistaren datozen urteetako egitasmo politikoa izango dena. Izan ere, Pe...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211526/bruce-willis-aktoreak-erretiroa-hartu-du-osasun-arazoengatik.htm
Kultura
Bruce Willis aktoreak erretiroa hartu du, osasun arazoengatik
Afasia diagnostikatu diote, komunikazioari erasaten dion gaitz bat. Akziozko filmetako aktore ikoniko bat da; ehun pelikulatan baino gehiagotan lan egin du 40 urte luzeko ibilbidean: Die Hard sagan, Pulp Fiction-en eta The Sixth Sense-n, besteak beste.
Bruce Willis aktoreak erretiroa hartu du, osasun arazoengatik. Afasia diagnostikatu diote, komunikazioari erasaten dion gaitz bat. Akziozko filmetako aktore ikoniko bat da; ehun pelikulatan baino gehiagotan lan egin du 40 urte luzeko ibilbidean: Die Hard sagan, Pulp Fiction-en eta The Sixth Sense-n, besteak beste.
Bruce Willis aktore eta ekoizleak (Idar-Oberstein, Alemania, 1955) 1980ko hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea, telebistan eta zineman, eta haren izena akziozko filmekin lotu izan da ordutik, genero horretako aktorerik ikonikoenetako bat bilakatzeraino. Haren senideek gaur adierazi dute afasia diagnostikatu diotela; gai...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211527/jaurlaritzak-eta-diputazioek-530-milioi-jarriko-dituzte-euskadi-next-plana-laquobizkortzekoraquo.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak eta diputazioek 530 milioi jarriko dituzte Euskadi Next plana «bizkortzeko»
Haien aurrekontuetatik irtengo da dirua, Europako funtsak jaso zein ez. Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko Bruselak eta Madrilek harturiko neurrien «osagarri» moduan aurkeztu du Urkulluk.
Jaurlaritzak eta diputazioek 530 milioi jarriko dituzte Euskadi Next plana «bizkortzeko». Haien aurrekontuetatik irtengo da dirua, Europako funtsak jaso zein ez. Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko Bruselak eta Madrilek harturiko neurrien «osagarri» moduan aurkeztu du Urkulluk.
Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 530 milioi euro bideratuko dituzte datozen hiru urteetan Euskadi Next planeko egitasmoak «bizkortzeko». Jaurlaritzak 432 milioi jarriko ditu bere aurrekontuetatik, eta aldundiek beste 96 milioi. Euskadiko Inbertsio Estrategikoen 2022-2024 Plana deiturikoa aurkeztu du asteazken hone...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211528/absolbitu-egin-dute-san-frantzisko-kalean-poliziari-eraso-egiteaz-akusatutako-andrea.htm
Gizartea
Absolbitu egin dute San Frantzisko kalean poliziari eraso egiteaz akusatutako andrea
Ertzain bat zigortu dute emakumeari eta haren semeari lesioak eragiteagatik. Epaileak zalantzan jarri du agentearen sinesgarritasuna, eta «neurriz kanpokotzat» jo du atxiloketetan borra erabiltzea.
Absolbitu egin dute San Frantzisko kalean poliziari eraso egiteaz akusatutako andrea. Ertzain bat zigortu dute emakumeari eta haren semeari lesioak eragiteagatik. Epaileak zalantzan jarri du agentearen sinesgarritasuna, eta «neurriz kanpokotzat» jo du atxiloketetan borra erabiltzea.
Bilboko zigor arloko auzitegiak absolbitu egin du 2020ko martxoan Bilboko San Frantzisko kalean bere semea babesteagatik Ertzaintzak kolpatu eta atxilotu zuen emakumea. Halaber, ertzain bat zigortu du emakumea eta haren semearen aurkako bi lesio delitu arinengatik. Emakumea eta haren semea San Frantzisko kalean atxilo...
2022-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/211529/inoiz-baino-ikusle-gehiago-egon-dira-emakumezkoen-futbol-partida-batean-91553.htm
Kirola
Inoiz baino ikusle gehiago egon dira emakumezkoen futbol partida batean: 91.553
Nou Camp Bartzelonako estadioak gainezka egin du etxeko taldeak eta Real Madrilek jokatu duten Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzuliko partidan. 90.185 ikuslekoa zen aurreko marka.
Inoiz baino ikusle gehiago egon dira emakumezkoen futbol partida batean: 91.553. Nou Camp Bartzelonako estadioak gainezka egin du etxeko taldeak eta Real Madrilek jokatu duten Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzuliko partidan. 90.185 ikuslekoa zen aurreko marka.
Jendetza espero zen gaur Nou Campen, eta jendetza egon da: 91.553 ikusle. Inoiz ez da horrenbeste jende egon emakumezkoen partida batean. Aurreko mendekoa zen gaur arte indarrean zegoen marka: 1999an, Munduko Kopa jokatu zen AEBetan, eta 90.185 lagunek ikusi zuten bertatik bertara finala, Pasadenako (Los Angeles) Rose ...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211561/gizonezko-bat-atxilotu-dute-bizkaian-zazpi-sexu-eraso-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Bizkaian zazpi sexu eraso egitea egotzita
Emakume batek salatu du gizonezkoak eraso egin ziola joan den igandean, Barakaldon; orduan atxilotu zuten, eta, gaur-gaurkoz, espetxean da gizona. Guztira, Barakaldoko bost erasoren eta Sestaoko biren egile izatea leporatu diote.
Gizonezko bat atxilotu dute Bizkaian zazpi sexu eraso egitea egotzita. Emakume batek salatu du gizonezkoak eraso egin ziola joan den igandean, Barakaldon; orduan atxilotu zuten, eta, gaur-gaurkoz, espetxean da gizona. Guztira, Barakaldoko bost erasoren eta Sestaoko biren egile izatea leporatu diote.
Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat eraman du atxilo, indarkeria matxistarekin loturiko zenbait delitu egotzita. Igandean atxilotu zuten, emakume batek salatu baitzuen hark sexu eraso egin ziola Barakaldon (Bizkaia). Biktimaren esanetan, atxilotuak arma batez mehatxatu zuen gainera, nabala batez. Polizia iturriek zabal...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211562/laquokorsika-independentea-izango-daraquo-hil-aurretik-yvan-colonnak-preso-bati-kartzelan-errandakoa.htm
Mundua
«Korsika independentea izango da», hil aurretik Yvan Colonnak preso bati kartzelan errandakoa
Preso korsikarra beste preso batekin mintzo den bideo bat zabaldu da Frantziako hedabideetan. Presondegian ageri dira, Korsikaren geroari buruz mintzo: duela bi hilabete grabatutako irudiak dira.
«Korsika independentea izango da», hil aurretik Yvan Colonnak preso bati kartzelan errandakoa. Preso korsikarra beste preso batekin mintzo den bideo bat zabaldu da Frantziako hedabideetan. Presondegian ageri dira, Korsikaren geroari buruz mintzo: duela bi hilabete grabatutako irudiak dira.
Urtarrilean grabatutako irudiak dira, Arlesko (Okzitania) presondegitik. Yvan Colonna preso korsikarra ageri da, beste preso batekin xake jokoan ari. Elkarrizketan ari dira bi gizonak, eta hauexek dira Colonnaren hitzak: «Korsika independentea izango da». Sebastien Lecornu itsasoz haraindiko Frantziako ministroak erra...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211563/labek-ulertezin-iritzi-dio-steilasek-lanuztera-deitzeari.htm
Gizartea
LABek «ulertezin» iritzi dio Steilasek lanuztera deitzeari
LABek batasun sindikala aldarrikatu du hezkuntza langileen erronkei aurre egiteko.
LABek «ulertezin» iritzi dio Steilasek lanuztera deitzeari. LABek batasun sindikala aldarrikatu du hezkuntza langileen erronkei aurre egiteko.
Steilas sindikatuak atzo iragarri zuen EAEko hizkuntza itunaren aurka protestan jarraituko duela, eta lau orduko lanuztea egingo duela apirilaren 7an ikastetxe publikoetan eta Haurreskola partzuergoko zentroetan. Erabaki horri «ulertezin» iritzi dio LAB sindikatuak, eta batasun sindikala aldarrikatu du hezkuntza langil...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211565/jaurlaritzak-pandemiaren-aurretik-baino-2200-milioi-euro-gehiago-zor-ditu.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak pandemiaren aurretik baino 2.200 milioi euro gehiago zor ditu
Nafarroako Gobernuak, ordea, ia ez du zorra handitu, eta 2021ean ia 500 milioi euro kendu ditu.
Jaurlaritzak pandemiaren aurretik baino 2.200 milioi euro gehiago zor ditu. Nafarroako Gobernuak, ordea, ia ez du zorra handitu, eta 2021ean ia 500 milioi euro kendu ditu.
Oso bilakaera desberdina izan dute Hego Euskal Herriko bi gobernu nagusien kontuek. Espainiako Bankuaren datuen arabera, Eusko Jaurlaritzak 11.172 milioi euroko zorra zuen 2021eko azken hiruhilekoaren amaieran, urtebete lehenago baino 387 milioi gehiago. Egia da azken hiruhilekoan zorra ia 300 milioi jaitsi duela, bain...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211566/poloniak-madrili-esan-dio-fiskaltzak-agindu-zuela-gonzalezen-atxiloketaren-inguruko-sekretua.htm
Gizartea
Poloniak Madrili esan dio Fiskaltzak agindu zuela Gonzalezen atxiloketaren inguruko sekretua
Gertaerak argitzeko eta prozesurako «bermerik handienak ezartzeko» eskatu du gaur Euskal Herriko Unibertsitateak.
Poloniak Madrili esan dio Fiskaltzak agindu zuela Gonzalezen atxiloketaren inguruko sekretua. Gertaerak argitzeko eta prozesurako «bermerik handienak ezartzeko» eskatu du gaur Euskal Herriko Unibertsitateak.
EH Bilduk galdetuta, Espainiako Gobernuak zenbait xehetasun eman du Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloketaz eta horren inguruan Poloniako agintariekin izan dituen harremanez. Jon Iñarritu diputatuari emandako erantzunean, Espainiako Gobernuak jakinarazi du zenbait kontaktu izan dituela Poloniako Gobernuarekin, eta kont...