date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211812/bueltan-da-lasterbidean-presoen-aldeko-elkartasun-lasterketa.htm | Politika | Bueltan da Lasterbidean, presoen aldeko elkartasun lasterketa | 2020ko maiatzean zuten egitekoa, Kanpezun, baina pandemiaren ondorioz gibelatu zuten. Maiatzaren 28an eginen dute, Arabako herrian. Lasterketa luzeak 9,2 kilometro izanen ditu. | Bueltan da Lasterbidean, presoen aldeko elkartasun lasterketa. 2020ko maiatzean zuten egitekoa, Kanpezun, baina pandemiaren ondorioz gibelatu zuten. Maiatzaren 28an eginen dute, Arabako herrian. Lasterketa luzeak 9,2 kilometro izanen ditu. | Pandemiak bertan behera utzi zituen ekitaldien artean zegoen Lasterbidean euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun lasterketa, eta aurten egin eginen dutela jakinarazi du Etxerat euskal presoen senideen elkarteak. Kanpezun izanen da lasterketa (Araba), maiatzaren 28an, eta gaur aurkeztu dute egitaraua, herri berean.... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211813/pablo-gonzalez-kazetaria-berehala-aske-uzteko-eskatu-dute-zenbait-kazetari-eta-herri-komunikabidek.htm | Gizartea | Pablo Gonzalez kazetaria «berehala aske uzteko» eskatu dute zenbait kazetari eta herri komunikabidek | Erakundeei eskatu diete eragiteko, «frogatu delako presio diplomatikoa eraginkorra izan daitekeela». Babesa agertu diete senideei eta lagunei. | Pablo Gonzalez kazetaria «berehala aske uzteko» eskatu dute zenbait kazetari eta herri komunikabidek. Erakundeei eskatu diete eragiteko, «frogatu delako presio diplomatikoa eraginkorra izan daitekeela». Babesa agertu diete senideei eta lagunei. | «Pablo eta kazetaritza libre nahi ditugu». Pablo Gonzalez kazetari bizkaitarraren atxiloketa, inkomunikazioa eta espetxeratzea direla eta, adierazpen bat plazaratu dute Euskal Herriko zenbait kazetari eta herri komunikabidek. Erakundeei eta Gonzalezen askatasunaren alde zerbait egin dezaketen pertsonei eskatu diete kaz... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211814/epaiketaren-zain-libre-gelditu-da-nekane-txapartegi.htm | Politika | Epaiketaren zain, libre gelditu da Nekane Txapartegi | Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztu du bere burua, Iñigo Iruin abokatuaren laguntzaz. | Epaiketaren zain, libre gelditu da Nekane Txapartegi. Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztu du bere burua, Iñigo Iruin abokatuaren laguntzaz. | Hamabortz urteren ondotik libre da Nekane Txapartegi, eta Euskal Herrian bizitzeko moduan. Suitzan bizi izan den euskal herritarra Espainiako Auzitegi Nazionalera joan da gaur eguerdian, Iñigo Iruin abokatuaz lagunduta, eta han jakinarazi diote dokumentuak faltsutzea baino ez diotela leporatuko. Ez diote kautelazko neu... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211815/administrazio-orokorreko-behin-behineko-4500-lanpostu-finkatzeko-eskatu-du-elak.htm | Ekonomia | Administrazio orokorreko behin-behineko 4.500 lanpostu finkatzeko eskatu du ELAk | Sindikatuak lau orduko lanuztea antolatu du hilaren 12rako. Jaurlaritzari proposamen zehatzak igorri dizkio. | Administrazio orokorreko behin-behineko 4.500 lanpostu finkatzeko eskatu du ELAk. Sindikatuak lau orduko lanuztea antolatu du hilaren 12rako. Jaurlaritzari proposamen zehatzak igorri dizkio. | ELA sindikatuak salatu du EAEko administrazio orokorrean 4.500 langile ari direla behin-behinean lanean: hau da, hamar langiletik ia sei. Gainera, horietako gehienek –%80k– hiru urte baino gehiago daramatzate egoera horretan, eta haien batez besteko adina 55 urtetik gorakoa da. Bada, enplegu publikoaren itzelezko behin... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211816/gasolindegiek-lehen-aurrerakinak-jaso-dituzte.htm | Ekonomia | Gasolindegiek lehen aurrerakinak jaso dituzte | Foru ogasunek aurreratu dute dirua, eta Espainiako Gobernuak uztailean itzuliko die. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 70 zerbitzugunek jaso dute. | Gasolindegiek lehen aurrerakinak jaso dituzte. Foru ogasunek aurreratu dute dirua, eta Espainiako Gobernuak uztailean itzuliko die. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 70 zerbitzugunek jaso dute. | Bizkaiko Foru Aldundiak lehen ordainketak egin dizkie astearte honetan lurraldeko zerbitzuguneei, erregaiaren azken prezioan litroko 0,20 euroko beherapenaren aplikazioa konpentsatzeko. Ogasunak jakinarazi duenez, 4,8 milioi banatu ditu 26 gasolindegitako jabeen artean. Gaineratu du joan den ostegunetik gaur arte 50 es... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211817/lehen-aldiz-telefonoz-egin-ahalko-da-nafarroan-errenta-kanpaina.htm | Ekonomia | Lehen aldiz telefonoz egin ahalko da Nafarroan errenta kanpaina | Bihar hasi eta ekainaren 24ra arte iraungo du. Nafarroak 103.000 proposamen bidaliko ditu | Lehen aldiz telefonoz egin ahalko da Nafarroan errenta kanpaina. Bihar hasi eta ekainaren 24ra arte iraungo du. Nafarroak 103.000 proposamen bidaliko ditu | Aste honetan hasiko da errenta aitorpena Hego Euskal Herri osoan. Nafarroan, zehazki, bihartik aurrera zerbitzu telefonikoa (948 106 106) abian jarriko da 2021eko errenta kanpainaren tramiteak egiteko; zerga datuak edo ogasunak bidalitako proposamenen egiaztapena kontsultatzeko. Nafarroako Ogasunak 203.720 proposamen b... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211818/sei-gune-izango-dira-korrikaren-amaiera-egunean-donostian.htm | Gizartea | Sei gune izango dira Korrikaren amaiera egunean Donostian | Bulebarrean amaituko da 22. Korrika eta zortzi gune izango dira amaierako festan. | Sei gune izango dira Korrikaren amaiera egunean Donostian. Bulebarrean amaituko da 22. Korrika eta zortzi gune izango dira amaierako festan. | Gaur aurkeztu du Korrikak iganderako Donostian antolatu duen amaiera festa, eta, hitzordu ederra izango dela aurreratuz, «Euskal Herriko txoko guztietako jendea» joatera gonbidatuko dute. Azken eguneko arduradunak, Luix Intxauspek, azaldu du Donostiako jairako «dena prest dagoela», eta egun osoa iraungo duela. Festa «h... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211819/nberen-segurtasun-kontseiluak-butxako-laquogerra-krimenen-frogakraquo-aztertuko-ditu.htm | Mundua | NBEren Segurtasun Kontseiluak Butxako «gerra krimenen frogak» aztertuko ditu | Bilkura gaur arratsaldean egingo dute, eta Zelenskik batzarrean parte hartuko du. Europako Batzordeak Errusiako ikatzari enbargoa jartzea proposatuko die EBko 27ei. Ukrainak Mariupol hiriaren kontrola galtzear du. | NBEren Segurtasun Kontseiluak Butxako «gerra krimenen frogak» aztertuko ditu. Bilkura gaur arratsaldean egingo dute, eta Zelenskik batzarrean parte hartuko du. Europako Batzordeak Errusiako ikatzari enbargoa jartzea proposatuko die EBko 27ei. Ukrainak Mariupol hiriaren kontrola galtzear du. | NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak bilkura du gaur arratsaldean Ukrainako gerraz eztabaidatzeko, eta Errusiako tropek Kieveko eskualdean eta azken egunotan erretiratu diren beste eremu batzuetan ustez egindako «sarraskien» kasua ere izango du hizpide. Hain zuzen ere, Ukrainako presidente Volodimir Zelen... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211820/ines-osinagak-irabazi-du-joseba-jaka-beka.htm | Kultura | Ines Osinagak irabazi du Joseba Jaka beka | Itsasoa da bide bakarra proiektua garatuko du musikariak. Hemezortzi lan aurkeztu dira sorkuntza laguntzeko deialdira, eta epaimahaiak aho batez hautatu du Osinagarena. | Ines Osinagak irabazi du Joseba Jaka beka. Itsasoa da bide bakarra proiektua garatuko du musikariak. Hemezortzi lan aurkeztu dira sorkuntza laguntzeko deialdira, eta epaimahaiak aho batez hautatu du Osinagarena. | Bi urtetik behin ematen du Elkar fundazioak sormena sustatzeko Joseba Jaka beka, eta musika proiektuak sortzeko deialdia izan da aurtengoa. Hemezortzi proposamen jaso dituzte guztira, eta, horien artetik, Ines Osinagak aurkeztutakoa hautatu du Joana Barbierrek, Sara Zozayak eta Jon Eskisabelek osatutako epaimahaiak. It... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211821/buruko-gaitzen-artaren-erretratua-botika-gehiago-ematen-zaizkie-andreei.htm | Gizartea | Buruko gaitzen artaren «erretratua»: botika gehiago ematen zaizkie andreei | Gurutzetako erietxeko osasun mentaleko larrialdi zerbitzuetan ematen den arretaren gaineko ikerketa bat aurkeztu du Emakundek; ikusi dute «generoaren» arabera aldeak badirela, eta ikertzen jarraitu behar dela. | Buruko gaitzen artaren «erretratua»: botika gehiago ematen zaizkie andreei. Gurutzetako erietxeko osasun mentaleko larrialdi zerbitzuetan ematen den arretaren gaineko ikerketa bat aurkeztu du Emakundek; ikusi dute «generoaren» arabera aldeak badirela, eta ikertzen jarraitu behar dela. | «Erretratu» bat dela adierazi dute ikertzaileek. Osasun sistemaren funtzionamenduaren argazki bat da, «generoaren ikuspegia» eta «aldagai sozioekonomikoena» aintzakotzat hartuta egindakoa: begirada horrekin, datuek zer esaten duten aztertu dute. Zehazki, Gurutzetako erietxeko (Barakaldo, Bizkaia) buruko osasuneko larri... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211822/euskal-herriari-jakinarazpena.htm | Iritzia | Euskal Herriari jakinarazpena | Euskal Herriari jakinarazpena. | Euskal Herriari jakinarazpena
Asier Guridi Zaloñak, Venezuelako Errepublika Bolibartarrean «errefuxiatu estatus edo izaera» ofiziala duen euskal exiliatu politikoak, ondorengoa jakinarazi nahi dio Euskal Herriari:
Estatu espainiarraren jazarpen eta mendekutik ihesi, 2001. urtetik exiliaturik nago. Aurretik, 1992. urt... | |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211823/julio-velazquezek-entrenatuko-du-alaves.htm | Kirola | Julio Velazquezek entrenatuko du Alaves | Teknikari espainiarrak Jose Luis Mendilibar ordezkatu du Arabako taldearen aulkian. Denboraldia amaitu arte sinatu du, eta taldeak mailari eustea izango du helburu. | Julio Velazquezek entrenatuko du Alaves. Teknikari espainiarrak Jose Luis Mendilibar ordezkatu du Arabako taldearen aulkian. Denboraldia amaitu arte sinatu du, eta taldeak mailari eustea izango du helburu. | Entrenatzaile bat kendu, eta beste bat jarri. Halaxe dabil azkenaldian Alaves. Hamabi izan ditu 2016an Espainiako Lehen Mailara igo zenetik. Julio Velazquez iritsi da orain Arabako taldearen aulkira. Teknikari espainiarrak Jose Luis Mendilibar ordezkatu du, klubak entrenatzaile zaldibartarra kargugabetu baitzuen atzo, ... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211824/enpresek-20rainoko-gainkostua-eskatu-ahal-izango-dute-obra-publikoetan.htm | Ekonomia | Enpresek %20rainoko gainkostua eskatu ahal izango dute obra publikoetan | Jaurlaritzak kontratuak berrikusteko aukera zabaldu du. Materialen garestitzea justifikatu egin beharko dute. | Enpresek %20rainoko gainkostua eskatu ahal izango dute obra publikoetan. Jaurlaritzak kontratuak berrikusteko aukera zabaldu du. Materialen garestitzea justifikatu egin beharko dute. | Eusko Jaurlaritzarentzat eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundientzat eta udalentzat obrak egiten dituzten enpresek %20rainoko igoera planteatu ahal izango dute lehengaien kostuetan izandako igoeragatik. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, horien garestitzeak ezbaian jarri ditu obra ba... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211825/arzallus-laquoizugarrizko-kontrastea-iruditzen-zait-foku-horiek-batetik-itzalpe-hori-bestetikraquo.htm | Gizartea | Arzallus: «Izugarrizko kontrastea iruditzen zait: foku horiek batetik, itzalpe hori bestetik» | Aita santuak Miñan</em> liburua gomendatu izanak ustekabean harrapatu ditu lanaren bi egileak, Ibrahima Balde eta Amets Arzallus. Erreakzio uholde betean, BERRIArekin hitz egin du idazleak. | Arzallus: «Izugarrizko kontrastea iruditzen zait: foku horiek batetik, itzalpe hori bestetik». Aita santuak Miñan</em> liburua gomendatu izanak ustekabean harrapatu ditu lanaren bi egileak, Ibrahima Balde eta Amets Arzallus. Erreakzio uholde betean, BERRIArekin hitz egin du idazleak. | Inor gutxik espero zezakeen halakorik; Amets Arzallusek ere, nekez. Dei bidez ailegatu zitzaion notizia, lagun batekin autoan zelarik. Blackie Books argitaletxeko kide bat telefono hariaren beste aldean, eta horra albistea: Frantzisko aita santuak Miñan gomendatu die zenbait kazetariri –Amets Arzallus eta Ibrahima Bald... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211826/hezkuntza-plazara-k-uste-du-eusko-legebiltzarreko-ituna-jauzi-kualitatiboa-dela.htm | Gizartea | Hezkuntza Plazara-k uste du Eusko Legebiltzarreko ituna jauzi kualitatiboa dela | Hezkuntza Plazara-k uste du Eusko Legebiltzarreko ituna jauzi kualitatiboa dela. | Hezkuntza Plazara dinamikak Euskal Herrirako hezkuntza sistema bakarra eta burujabea du helburu. Bide horretan, nahiz eta iruditzen zaion Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean lortutako itunak agerian utzi dituela burujabetza ez izatearen mugak, aurrerapausoak aitortu dizkio itunari. Uste du aurrerapauso kualitati... | |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211827/zuzenbide-estatua-errespetatu-ezean-hungariarentzako-funtsak-blokeatzeko-prozedura-hasi-du-bruselak.htm | Mundua | Zuzenbide estatua errespetatu ezean Hungariarentzako funtsak blokeatzeko prozedura hasi du Bruselak | Talde komunitarioak aurrenekoz aktibatu du mekanismoa. Hilabeteak igaro daitezke EBk auziari buruzko azken erabaki bat hartu arte. Jokoan daude 2021-2027 eperako aurrekontuaren milaka milioi euro. | Zuzenbide estatua errespetatu ezean Hungariarentzako funtsak blokeatzeko prozedura hasi du Bruselak. Talde komunitarioak aurrenekoz aktibatu du mekanismoa. Hilabeteak igaro daitezke EBk auziari buruzko azken erabaki bat hartu arte. Jokoan daude 2021-2027 eperako aurrekontuaren milaka milioi euro. | Iragarpen bat egin du gaur Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak: Hungariari jakinarazi diote zuzenbide estatua errespetatu ezean ezingo duela talde komunitarioaren aurrekontutik dirurik jaso. Hortaz, Bruselak aurrenekoz aktibatu du 2020ko udazkenean Europar Kontseiluak eta Europako Parlamentuak adostut... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211828/nazioartean-nola-zelairatu.htm | Politika | Nazioartean nola zelairatu | Kirolak diplomazian izan dezakeen garrantziari buruzko saio bat egingo dute ostegunean, Donostia Kulturak antolatuta. Asmoa da kirol diplomazia ezagutaraztea eta Euskal Herriak zer aukera izan ditzakeen aztertzea. | Nazioartean nola zelairatu. Kirolak diplomazian izan dezakeen garrantziari buruzko saio bat egingo dute ostegunean, Donostia Kulturak antolatuta. Asmoa da kirol diplomazia ezagutaraztea eta Euskal Herriak zer aukera izan ditzakeen aztertzea. | Zer garrantzi daukate kirolek nazioarteko harremanetan? Diplomaziarako zer esparru zabaltzen du kirolak Euskal Herrian? Nola kokatzen da Euskal Herria munduan kirolaren bidez? Galdera horiei erantzunak bilatuko dizkiote ostegunean, Donostia Kulturak nazioarteko eragile batzuekin batera antolatu duen online bidezko jard... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211829/fagor-etxetresnen-egoitza-izan-zena-erosi-du-ekidek-hamabost-milioiren-truke.htm | Ekonomia | Fagor Etxetresnen egoitza izan zena erosi du Ekidek, hamabost milioiren truke | Ingeniaritza eta industria fabrikazio-jarduera osoa San Andresko plantan jarriko du Arrasateko enpresak. 80 lanpostu sortuko ditu lau urtean. | Fagor Etxetresnen egoitza izan zena erosi du Ekidek, hamabost milioiren truke. Ingeniaritza eta industria fabrikazio-jarduera osoa San Andresko plantan jarriko du Arrasateko enpresak. 80 lanpostu sortuko ditu lau urtean. | Kooperatiben ikur izandako Fagor Etxetresnak ohiaren egoitza nagusia erosi du Ekide Group ingeniaritzak, Arrasateko (Gipuzkoa) San Andres auzoan. Garai batean euskal industriaren abangoardia izan zenaren zoruan haziko da datozen urteetan Ekide taldea, erakutsita Arrasateko industria ingeniaritza hori gero eta gihar han... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211830/alaphilippek-irabazi-du-bigarren-etapa-esprintean-vianan.htm | Kirola | Alaphilippek irabazi du bigarren etapa, esprintean, Vianan | Ibon Ruizek, Julen Amezketak, Ibai Azurmendik eta Ander Okamikak ia etapa osoa eman dute ihes eginda, eta helmugatik gertu harrapatu dituzte; Ruiz, 400 metrora. Etapa lasaia izan da faboritoentzat. | Alaphilippek irabazi du bigarren etapa, esprintean, Vianan. Ibon Ruizek, Julen Amezketak, Ibai Azurmendik eta Ander Okamikak ia etapa osoa eman dute ihes eginda, eta helmugatik gertu harrapatu dituzte; Ruiz, 400 metrora. Etapa lasaia izan da faboritoentzat. | Julian Alaphilippek (Quick Step) irabazi du Itzuliko bigarren etapa, Leitza eta Viana artean jokatutakoa. Esprintean irabazi du frantziarrak, eta gaur lortutakoarekin laugarrenez jaso ditu besoak Euskal Herriko itzulian. Baina eguneko protagonistak lau euskal txirrindulari izan dira: Ibon Ruiz (Kern Pharma), Julen Amez... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211831/sortuk-bat-egin-du-1313-auziko-epaiaren-aurkako-protestekin.htm | Politika | Sortuk bat egin du 13/13 auziko epaiaren aurkako protestekin | Donostian eta Bilbon manifestazioak egingo dituzte larunbatean. | Sortuk bat egin du 13/13 auziko epaiaren aurkako protestekin. Donostian eta Bilbon manifestazioak egingo dituzte larunbatean. | Datorren larunbatean mobilizazioak egingo dituzte, Bilbon eta Donostian, 13/13 auzian zigortutako Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Nahia Zuriarrain eta Iker Sarriegiren aurkako epaia arbuiatzeko. 17:30ean egingo dituzte protestak, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik eta Donostiako Saguesetik abiatuta, eta joatera deitu du... |
2022-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/211832/zelenskik-gernikako-bonbardaketarekin-konparatu-du-ukrainako-gerra.htm | Mundua | Zelenskik Gernikako bonbardaketarekin konparatu du Ukrainako gerra | Ukrainako presidenteak hitzartzea izan du gaur Espainiako Kongresuan, telematikoki. Espainiari eskatu dio lagun diezaiola Errusia garaitzen, eta alderaketa bat baliatu du horretarako: «2022ko apirilean gaude, baina 1937koa dirudi». | Zelenskik Gernikako bonbardaketarekin konparatu du Ukrainako gerra. Ukrainako presidenteak hitzartzea izan du gaur Espainiako Kongresuan, telematikoki. Espainiari eskatu dio lagun diezaiola Errusia garaitzen, eta alderaketa bat baliatu du horretarako: «2022ko apirilean gaude, baina 1937koa dirudi». | Ezohiko gonbidatua izan da gaur Espainiako Kongresuko bilkuran, Madrilen. Iragarria zen lehendik ere: Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik hitzartzea izanen zuen gaur, Errusiaren kontrako gudua hizpide. Atzerapenez, baina egin ditu adierazpenak Zelenskik, telematikoki. Espainiaren babesa eta laguntza erdiesteko nah... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211866/iritsi-da-bilbora-korrika.htm | Gizartea | Iritsi da Bilbora Korrika | Jendetza dabil Bilboko kaleetan lasterka; Elorrietatik egin ditu lehendabiziko metroak, eta Zorrotzatik aterako da. Barakaldon amaituko du eguna Korrikak. | Iritsi da Bilbora Korrika. Jendetza dabil Bilboko kaleetan lasterka; Elorrietatik egin ditu lehendabiziko metroak, eta Zorrotzatik aterako da. Barakaldon amaituko du eguna Korrikak. | * Gau partean Araban eta Nafarroan ibili da lekukoa, besteak beste, Trebiñun, eta eguerdi partean helduko da Bizkaira.
* Atzo Nafarroa iparraldean igaro zuen eguna Korrikak. Eguneko kronika.
* Sei gune izango dira Korrikaren amaiera egunean Donostian. |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211867/etapa-gogorra-jokatuko-da-gaur-arabako-lurretan.htm | Kirola | Etapa gogorra jokatuko da gaur Arabako lurretan | Bost mendate igo beharko dituzte Laudio eta Amurrio artean. 181,7 kilometroko saioa izango da, eta errepide tenteak eta estuak izango dituzte bigarren erdian. Faboritoek erne ibili beharko dute. | Etapa gogorra jokatuko da gaur Arabako lurretan. Bost mendate igo beharko dituzte Laudio eta Amurrio artean. 181,7 kilometroko saioa izango da, eta errepide tenteak eta estuak izango dituzte bigarren erdian. Faboritoek erne ibili beharko dute. | Gauzak serio jarriko dira gaur Itzulian. Atzo egun lasaia izan zuten lasterketa irabazteko hautagaiek, baina gaur arreta handiz eta indar betean jardun beharko dute, Laudio eta Amurrio lotuko dituen etapa gorabeheratsuan. Bost mendate edukiko dituzte bidean: Altubera igoko dira lehenik, 4,5 kilometro eta %5,7ko pendiza... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211868/aske-dira-goizean-lapurdin-atxiloturiko-lau-gazteak.htm | Politika | Aske dira goizean Lapurdin atxiloturiko lau gazteak | «Margoketa eta andeatze nazionalistak» leporatzen dizkiete, Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen arabera. Elkarretaratzeak egin dituzte Hazparnen eta Itsasun, atxiloketak salatzeko. | Aske dira goizean Lapurdin atxiloturiko lau gazteak. «Margoketa eta andeatze nazionalistak» leporatzen dizkiete, Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen arabera. Elkarretaratzeak egin dituzte Hazparnen eta Itsasun, atxiloketak salatzeko. | Aske dira Frantziako Poliziak Lapurdin atxiloturiko lau gazteak. Gaur goizean atzeman dituzte: horietako bi anaiak dira, eta Hazparnen atxilotu dituzte; hirugarrena, Itsasun, eta, Sud Ouest egunkariaren arabera, Bordelen (Frantzia) atxilotu dute laugarrena. Pauera eta Bordelera eraman dituzte, baina ilunabarrean libre ... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211869/twitterrek-baieztatu-du-txioak-editatzeko-tresna-bat-lantzen-ari-dela.htm | Bizigiro | Twitterrek baieztatu du txioak editatzeko tresna bat lantzen ari dela | Elon Musk enpresariak eginiko galdeketa baten ondotik iritsi da baieztapena. Tresna garatzen ari dira oraindik, baina aurreratu dute txioak editatzeak ez diela eragingo aurrez pilatutako birtxiotze eta atsegiteei. | Twitterrek baieztatu du txioak editatzeko tresna bat lantzen ari dela. Elon Musk enpresariak eginiko galdeketa baten ondotik iritsi da baieztapena. Tresna garatzen ari dira oraindik, baina aurreratu dute txioak editatzeak ez diela eragingo aurrez pilatutako birtxiotze eta atsegiteei. | Azkenean iritsi da Twitterreko erabiltzaile askok eta askok denbora luzean amestu dutena: txioak editatu, moldatu edota zuzentzeko aukera emango duen botoia. Tresna bera ez da iritsi oraindik; bai, baina, hura garatzen ari direla ziurtatzen duen baieztapena. Bestela ezin zitekeen moduan, Twitter bidez eman dute albiste... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211870/aebetako-abortu-legerik-murriztailena-onartu-du-oklahomak.htm | Mundua | AEBetako abortu legerik murriztailena onartu du Oklahomak | Amaren bizitza arriskuan dagoenean izan ezik, gainontzeko kasuetan debekatuta egongo da haurdunaldia etetea. Abortuak salatzen dituztenek pizgarri ekonomikoak jasotzeko modua izango dute. | AEBetako abortu legerik murriztailena onartu du Oklahomak. Amaren bizitza arriskuan dagoenean izan ezik, gainontzeko kasuetan debekatuta egongo da haurdunaldia etetea. Abortuak salatzen dituztenek pizgarri ekonomikoak jasotzeko modua izango dute. | Amaren bizitza arriskuan dagoen kasuetan izan ezik, gainontzekoetan abortatzea debekatuko duen lege proiektua onartu zuen, atzo, Oklahomako Ordezkarien Ganberak. AEBetako abortu legerik murriztaileena izango da estatu horretakoa. Errepublikanoek dute ganberaren kontrola: 70 diputatuk lege proposamenaren alde bozkatu zu... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211872/sanchezek-uko-egin-dio-poloniari-kexa-bat-aurkezteari.htm | Gizartea | Sanchezek uko egin dio Poloniari kexa bat aurkezteari | Espainiako presidenteak adierazi du Pablo Gonzalezek eskatu duela informazio gehiago ez emateko, baina hitzok gezurtatu ditu kazetariaren abokatu Gonzalo Boyek. | Sanchezek uko egin dio Poloniari kexa bat aurkezteari. Espainiako presidenteak adierazi du Pablo Gonzalezek eskatu duela informazio gehiago ez emateko, baina hitzok gezurtatu ditu kazetariaren abokatu Gonzalo Boyek. | EH Bilduko diputatu Mertxe Aizpuruak galdetuta, Pablo Gonzalez kazetariaren egoera izan du hizpide Espainiako presidente Pedro Sanchezek. Gonzalezen egoera gertutik aztertzen ari direla azaldu du presidenteak, baina ez du aztertuko Poloniak eginiko arau hauste posibleei kexa bat jartzeko aukera. Kontrara, «elkartasuna»... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211873/glovok-bere-jarduera-indartuko-du-bilbon-bi-milioi-euroko-inbertsioa-eginda.htm | Ekonomia | Glovok bere jarduera indartuko du Bilbon, bi milioi euroko inbertsioa eginda | Bulego handiagoan ezarri du Hego Euskal Herrirako eta Espainiako iparralderako estrategia kudeatzeko taldea. 25 ariko dira 250 metro koadroko espazioan. | Glovok bere jarduera indartuko du Bilbon, bi milioi euroko inbertsioa eginda. Bulego handiagoan ezarri du Hego Euskal Herrirako eta Espainiako iparralderako estrategia kudeatzeko taldea. 25 ariko dira 250 metro koadroko espazioan. | Etxez etxeko janariaren banaketa rider-en bidez egiten duen teknologikoak Bilbo aukeratu du gune estrategiko gisa Espainiako iparraldeko eta Euskal Herriko eremu baterako estrategia kudeatzeko. Bilbon duen egoitza utzi, eta bulego handiago batera aldatu da. Urtea amaitu arte, bi milioi euroko inbertsioa egingo du plata... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211874/abokatuek-uste-dute-1313-auziko-epaiak-torturak-balioztatzen-dituela.htm | Politika | Abokatuek uste dute 13/13 auziko epaiak torturak balioztatzen dituela | Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute. | Abokatuek uste dute 13/13 auziko epaiak torturak balioztatzen dituela. Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute. | 13/13 auziko akusatuen abokatuek epaia baloratu dute, eta adierazi dute horrek «CNIren parte hartze iluna, torturak, miaketa irregularrak eta Non bis in idem printzipioaren urratzea» balioztatu egiten dituela. Iragarri dute helegitea aurkeztuko dutela Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean.
Aiert Larrarte, Jone Goirize... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211875/joseba-tapiari-emango-diote-aurten-adarra-saria.htm | Kultura | Joseba Tapiari emango diote aurten Adarra saria | Lau hamarkadatan, bide oparoa egin du trikitiarekin: Tapia eta Leturia bikotearekin aurrena, eta bakarka azken hogei urtean. Herri musika jasotzeko eta zabaltzeko, eta pieza berriak sortzeko eginiko lana goraipatu diote. Ekainaren 21ean jasoko du saria. | Joseba Tapiari emango diote aurten Adarra saria. Lau hamarkadatan, bide oparoa egin du trikitiarekin: Tapia eta Leturia bikotearekin aurrena, eta bakarka azken hogei urtean. Herri musika jasotzeko eta zabaltzeko, eta pieza berriak sortzeko eginiko lana goraipatu diote. Ekainaren 21ean jasoko du saria. | Lau hamarkada dira Joseba Tapia lehen aldiz plazetan jotzen hasi zela. Xabier Berasaluze Leturia lagunarekin aritu izan da urte luzez, baina bakarkako ibilbideari ere aspaldi ekin zion, duela hogei urte baino gehiago. Urteotan guztiotan bakarkako bederatzi disko plazaratu ditu. Donostiako Udalak, haren ibilbide oparoa ... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211876/auzitegi-nazionalak-bide-eman-dio-josu-urrutikoetxea-berriro-epaitzeko-aukerari.htm | Politika | Auzitegi Nazionalak bide eman dio Josu Urrutikoetxea berriro epaitzeko aukerari | Atzera bota du haren defentsak jarritako helegitea. | Auzitegi Nazionalak bide eman dio Josu Urrutikoetxea berriro epaitzeko aukerari. Atzera bota du haren defentsak jarritako helegitea. | Espainiako Auzitegi Nazionalak beste urrats bat egin du Josu Urrutikoetxea epaitu ahal izateko, Zaragozan (Espainia) 1987an Guardia Zibilaren kaserna baten kontra egindako atentatuagatik, eta atzera bota du haren defentsak jarritako helegitea. Urrutikoetxearen defentsak argudiatzen zuen Frantziako justiziak epaitu eta ... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211877/espainiako-gobernuak-ez-du-usansoloren-desanexioa-babestuko.htm | Politika | Espainiako Gobernuak ez du Usansoloren desanexioa babestuko | Lurralde Politiketako ministroaren arabera, legeak argi adierazten du gutxienez 5.000 biztanle izan beharko lituzkeela. | Espainiako Gobernuak ez du Usansoloren desanexioa babestuko. Lurralde Politiketako ministroaren arabera, legeak argi adierazten du gutxienez 5.000 biztanle izan beharko lituzkeela. | «Ez du legea betetzen, eta, beraz, ezin dugu babestu», adierazi du Espainiako Lurralde Politiketako ministro Isabel Rodriguezek, Usansolo herri bilakatzeko prozesuaz galdetuta, eta gehitu legedi aldaketa bat beharko litzatekeela horretarako. EAJko Mikel Legardak egin dio galdera, Espainiako Kongresuan.
Rodriguezen esa... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211878/gizon-bati-lau-urte-eta-zortzi-hilabeteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-emazteari-tratu-txarrak-emateagatik.htm | Gizartea | Gizon bati lau urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik | 2.500 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari, eta ezingo da 300 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta hamahiru urtez harekin komunikatu ere. Epaia irmoa denean, baina, espetxe zigorra jarri ordez, auzipetua Espainiako Estatutik kanporatuko dute. | Gizon bati lau urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik. 2.500 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari, eta ezingo da 300 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta hamahiru urtez harekin komunikatu ere. Epaia irmoa denean, baina, espetxe zigorra jarri ordez, auzipe... | Lau urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra bete beharko du Iruñean bizi den 37 urteko gizon batek, emazteari ohiko tratu txarrak emateagatik. Horrez gain, 2.500 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari eragindako kalte moralagatik, eta ezingo da 300 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta hamahiru urtez hareki... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211879/nafarroako-dekretuaren-aurkako-manifestazioarekin-bat-egin-dute-ela-lab-steilas-eta-esk-sindikatuek.htm | Gizartea | Nafarroako dekretuaren aurkako manifestazioarekin bat egin dute ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek | Merezimenduen dekretuak «herritarrak gutxiesten» dituela eta «UPNrena baino atzerakoiagoa» dela salatu dute | Nafarroako dekretuaren aurkako manifestazioarekin bat egin dute ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek. Merezimenduen dekretuak «herritarrak gutxiesten» dituela eta «UPNrena baino atzerakoiagoa» dela salatu dute | Iruñeko Katakrak aretoan egin dute agerraldia Nafarroako ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuetako ordezkari Imanol Pascualek (ELA), Imanol Karrerak (LAB), Ixabel Artiedak (LAB), Maitane Urabaienek (Steilas), Eider Larripak (Steilas) eta Xabier Barberrek (ESK), eta Nafarroako Gobernua administrazio publikoetan euskarare... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211880/europako-batasunak-ez-du-hizkuntzen-zailtasuna-neurtzen-oposizioetan.htm | Gizartea | Europako Batasunak ez du hizkuntzen zailtasuna neurtzen oposizioetan | Izaskun Bilbaok Europako Legebiltzarrean galdetu du hizkuntzen zailtasuna irizpide bat ote den oposizioetako hautagaien merituak baloratzeko. Gasteizko epaile batek argudio hori erabili zuen Laudioko Udalean hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik lanpostua galdu zuen langile ohi bati arrazoia emateko. | Europako Batasunak ez du hizkuntzen zailtasuna neurtzen oposizioetan. Izaskun Bilbaok Europako Legebiltzarrean galdetu du hizkuntzen zailtasuna irizpide bat ote den oposizioetako hautagaien merituak baloratzeko. Gasteizko epaile batek argudio hori erabili zuen Laudioko Udalean hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik lanp... | Europako Batasunean oposizioetan aurkezten diren hautagaien merituak baloratzeko kontuan hartzen al da hizkuntzen zailtasuna? Galdera hori egin dio Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko EAJko diputatuak Johannes Hahn Batasuneko funtzio publikoaren eta aurrekontuen komisario arduradunari. «Europako erkidegoetako hizkuntz... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211881/dendartean-ezin-da-ticket-bai-ezarri-merkataritza-txikiari-kalte-egin-gabe.htm | Ekonomia | Dendartean: «Ezin da Ticket Bai ezarri merkataritza txikiari kalte egin gabe» | Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak ziurtatu du ezin dela Gipuzkoako Aldundiak negozioen fakturazioa zaintzeko martxan jarri duen sistema aplikatu «merkatari txikiei kalte handia egin gabe». | Dendartean: «Ezin da Ticket Bai ezarri merkataritza txikiari kalte egin gabe». Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak ziurtatu du ezin dela Gipuzkoako Aldundiak negozioen fakturazioa zaintzeko martxan jarri duen sistema aplikatu «merkatari txikiei kalte handia egin gabe». | Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak aurkakotasun handia adierazi du Ticket Bai sistema dela eta. Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko negozioen fakturazioa zaintzeko sistema da Ticket Bai, zerga ihesa eragozteko helburua duena, eta aurtengo azarorako derrigorrezkoa izango dela erabaki du erakundeak. Bada, Dend... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211882/apirilaren-20tik-aurrera-toki-itxi-gehienetan-ez-da-maskara-jarri-beharko-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Apirilaren 20tik aurrera toki itxi gehienetan ez da maskara jarri beharko Hego Euskal Herrian | Garraio publikoetan, zentro sanitarioetan eta soziosanitarioetan derrigorrezkoa izango da oraindik ere. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du bat egiten duela proposamenarekin. | Apirilaren 20tik aurrera toki itxi gehienetan ez da maskara jarri beharko Hego Euskal Herrian. Garraio publikoetan, zentro sanitarioetan eta soziosanitarioetan derrigorrezkoa izango da oraindik ere. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du bat egiten duela proposamenarekin. | Toki itxi gehienetan maskara ez da nahitaezkoa izango Hego Euskal Herrian hilaren 20tik aitzina. Garraio publikoetan, zentro sanitarioetan eta soziosanitarioetan derrigorrezkoa izango da oraindik ere. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak apirilaren 19an onartuko du erabakia, eta egun bat geroago sartuko da indar... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211883/udalgintzaren-balioak-aldarrikatu-ditu-eudelek-40-urteurrenean.htm | Politika | Udalgintzaren balioak aldarrikatu ditu Eudelek 40. urteurrenean | 1982ko maiatzaren 8an sortu zen Gernikako Batzar Etxean. Gaur, Gasteizko Europa jauregian, aitzindariak omendu dituzte, eta lau hamarkadatako bide horretan «ilusio handiagorekin» segitzeko konpromisoa adierazi du Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak | Udalgintzaren balioak aldarrikatu ditu Eudelek 40. urteurrenean. 1982ko maiatzaren 8an sortu zen Gernikako Batzar Etxean. Gaur, Gasteizko Europa jauregian, aitzindariak omendu dituzte, eta lau hamarkadatako bide horretan «ilusio handiagorekin» segitzeko konpromisoa adierazi du Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak | «Herrialdearen arkitektura instituzionalean giltzarria da Eudel». Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 251 udalerrietako 2.644 hautetsi eta alkateen lana eta haiek ordekatzen dituzten balioak goraipatu ditu Gorka Urtaran Eudeleko egungo presidenteak Gasteizko Europa jauregian egindako omenaldi instituzionalean. Haren esane... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211884/elak-atea-itxi-dio-errenta-paktuari.htm | Ekonomia | ELAk atea itxi dio errenta paktuari | Mahai horrek «soldatak ez igotzeko» balio duela salatu du sindikatuak, eta bere harridura onartu du, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos hura defendatzen ari direlako. | ELAk atea itxi dio errenta paktuari. Mahai horrek «soldatak ez igotzeko» balio duela salatu du sindikatuak, eta bere harridura onartu du, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos hura defendatzen ari direlako. | «Errenta paktuan ez zaigu ezer galdu. Patronalarekin biltzea da soldatak ez igotzeko. Ez gaitzatela han bilatu. Foro horietan denbora eta sinesgarritasuna baino ez da galtzen». Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak argi utzi du zein den sindikatuaren jarrera Euskal Herrian antola daitekeen errenta paktu bat dela eta.... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211885/ura-mesedez-kalitate-datuekin.htm | albisteak | Ura, mesedez, kalitate-datuekin | Barakaldoko Aquaradar start-up-ak datuen analitika aplikatzen dio uraren kudeaketari, eta tresna bat garatu du uraren kalitatea kontrolatu ahal izateko; horrek abantaila handiak dakarzkio elikagaigintzari. Haren adibidea Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankua osatzen dutenetariko bat da. | Ura, mesedez, kalitate-datuekin. Barakaldoko Aquaradar start-up-ak datuen analitika aplikatzen dio uraren kudeaketari, eta tresna bat garatu du uraren kalitatea kontrolatu ahal izateko; horrek abantaila handiak dakarzkio elikagaigintzari. Haren adibidea Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankua osatzen dutenetariko bat da. | Ura funtsezko elementua da industria askorentzat. Batzuek energia-iturri gisa baliatzen dute (batik bat, lurrun bilakatzeko); beste batzuetan, ezinbestekoa da prozesuetako batzuetan hotza edo beroa transmititzeko, eta beste batzuek etengabe egon behar dute instalazio edo ekipamenduak higienizatzen. Beste kasu batzuetan... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211886/autogintza-ardatz-duen-erakusketa-bat-ireki-du-norman-fosterrek-guggenheimen.htm | Kultura | Autogintza ardatz duen erakusketa bat ireki du Norman Fosterrek Guggenheimen | Arkitektoak hautatutako 38 auto bildu ditu Bilboko Guggenheim museoak 'Motion. Autos. Art. Architecture' bilduman, eta hainbat artelanekin batera jarri ditu ikusgai | Autogintza ardatz duen erakusketa bat ireki du Norman Fosterrek Guggenheimen. Arkitektoak hautatutako 38 auto bildu ditu Bilboko Guggenheim museoak 'Motion. Autos. Art. Architecture' bilduman, eta hainbat artelanekin batera jarri ditu ikusgai | «Oso aldaketa handi baten ertzean gaude, eta, horregatik, konbustioari eskainitako requiem moduko bat da erakusketa». Autoak dira Norman Foster arkitektoaren pasio handietako bat, eta zaletasun horren ondorio da Bilboko Guggenheim museorako antolatu duen Motion. Autos. Art. Architecture izeneko erakusketa. Eraikinaren ... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211887/beste-erditze-bat-euskarazko-jokoetan-wikitribia-jaio-da.htm | Bizigiro | Beste erditze bat euskarazko jokoetan: Wikitribia jaio da | Wikitrivia jokoa euskaratu dute Talaios Kooperatibako kideek. Sarean aritu daiteke, aplikaziorik deskargatu beharrik gabe. Historia da jokoaren oinarri: denbora lerro bat, hainbat gertakizun, hiru bihotz. | Beste erditze bat euskarazko jokoetan: Wikitribia jaio da. Wikitrivia jokoa euskaratu dute Talaios Kooperatibako kideek. Sarean aritu daiteke, aplikaziorik deskargatu beharrik gabe. Historia da jokoaren oinarri: denbora lerro bat, hainbat gertakizun, hiru bihotz. | Inork dudarik baldin bazuen, orain bada argiki erantzuterik: euskarazko jokoak goia jo gabeak ziren artean. Bestela esanda: bolada ez da bukatu, eta gehiago dira egunetik egunera. Zein baino zein arrakastatsuago. Berriki, beste bat atera da argitara: Wikitribia. Talaios Kooperatibako kideek euskaratu dute.
Gauzak noiz... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211888/bizi-guztiko-zigorra-ezarri-diete-sankararen-hilketaren-akusatu-nagusiei.htm | Mundua | Bizi guztiko zigorra ezarri diete Sankararen hilketaren akusatu nagusiei | 1987an lider panafrikanista hiltzea egotzita, Burkina Fasoko auzitegi militar batek Blaise Compaore herrialdeko presidentea izandakoa (1987-2014) zigortu du. 2014tik Boli Kostan dago erbesteratuta | Bizi guztiko zigorra ezarri diete Sankararen hilketaren akusatu nagusiei. 1987an lider panafrikanista hiltzea egotzita, Burkina Fasoko auzitegi militar batek Blaise Compaore herrialdeko presidentea izandakoa (1987-2014) zigortu du. 2014tik Boli Kostan dago erbesteratuta | Burkina Fasoko presidente (1984-1987) eta panafrikanismoaren liderretako bat izandako Thomas Sankararen hilketaren akusatu nagusiei bizi guztiko kartzela zigorra ezarri die gaur Uagaduguko (Burkina Faso) auzitegi militar batek. Zigortuetako bi dira Blaise Compaore 1987 eta 2014 artean herrialdeko presidentea izandakoa ... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211889/beste-bost-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm | Politika | Beste bost euskal preso Euskal Herriratuko dituzte | Alvaro Arri Paskual, Juan Luis Agirre, Mikel Azurmendi, Jose Luis Barrios eta Iban Apaolaza dira Euskal Herrira ekarriko dituzten euskal presoak. Paskuali hirugarren gradua ere onartu diote. | Beste bost euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Alvaro Arri Paskual, Juan Luis Agirre, Mikel Azurmendi, Jose Luis Barrios eta Iban Apaolaza dira Euskal Herrira ekarriko dituzten euskal presoak. Paskuali hirugarren gradua ere onartu diote. | Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak beste bost euskal preso Euskal Herriratzea onartu dute: Alvaro Arri Pascual, Juan Luis Agirre, Mikel Azurmendi, Jose Luis Barrios eta Iban Apaolaza dira Euskal Herrira ekarriko dituztenak. Beste hiru preso, berriz, Iruñeko kartzelatik Araba, Bizkai e... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211890/emak-eta-ecdck-ez-dute-beharrezko-ikusten-laugarren-dosia-herritar-guztiei-jartzea.htm | Gizartea | EMAk eta ECDCk ez dute beharrezko ikusten laugarren dosia herritar guztiei jartzea | Laugarren dosia modu orokortuan jartzeko «goizegi» dela esan dute bi erakundeek, baina 80 urtetik gorakoei ematearen alde agertu dira. | EMAk eta ECDCk ez dute beharrezko ikusten laugarren dosia herritar guztiei jartzea. Laugarren dosia modu orokortuan jartzeko «goizegi» dela esan dute bi erakundeek, baina 80 urtetik gorakoei ematearen alde agertu dira. | ECDC Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak eta EMA Sendagaien Europako Agentziak ondorioztatu dute «goizegi» dela COVID-19aren aurkako txertoen laugarren dosia biztanle guztiei jartzeko. Bi erakundeek egindako azterketen arabera, gaur egun ez dago froga argirik esateko gaixotasun larrien aurkak... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211891/pello-bilbaok-irabazi-du-hirugarren-etapa.htm | Kirola | Pello Bilbaok irabazi du hirugarren etapa | Amurrioko helmugan hamabost laguneko taldea sartu da, lasterketako indartsuenak, eta esprintean Gernika-Lumokoak aurrea hartu dio Julian Alaphilipperi. | Pello Bilbaok irabazi du hirugarren etapa. Amurrioko helmugan hamabost laguneko taldea sartu da, lasterketako indartsuenak, eta esprintean Gernika-Lumokoak aurrea hartu dio Julian Alaphilipperi. | Pello Bilbaok garaipen handia lortu du: Itzuliko hirugarren etapa (Laudio-Amurrio, 181 km). Etxeko lasterketan eskuratu duen lehendabizikoa da Amurriokoa. Hamabost txirrindulari indartsuenak bat eginda sartu dira helmugara —Adam Yatesek matxura izan du azken kilometroan, eta horrek utzi du taldetxotik kanpo—, eta espri... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211892/maiatzaren-12tik-15era-itzuliko-da-sormene-galdakaora.htm | Kultura | Maiatzaren 12tik 15era itzuliko da Sormene Galdakaora | Arreta euskal kulturgintzaren transmisioan jartzen segitu nahi du egitasmoak. Liburu aurkezpenak, ikasleekin tailerrak eta askotariko ikuskizunak izango dira. | Maiatzaren 12tik 15era itzuliko da Sormene Galdakaora. Arreta euskal kulturgintzaren transmisioan jartzen segitu nahi du egitasmoak. Liburu aurkezpenak, ikasleekin tailerrak eta askotariko ikuskizunak izango dira. | «Bagaude denok?», galdetu die Edurne Azkarate Formol Laborategiko kideak ikasleei. Baina bueltan ez du erantzunik jaso. Sekulako zalaparta dago Galdakaoko Elexalde BHI institutuko (Bizkaia) areto nagusian, eta bertara joan diren nerabeak aztoratuta daude, ohartu berri direlako tailerra izango dutela, eskola beharrean. ... |
2022-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/211893/kinder-arrautza-sorta-batzuk-erretiratu-dituzte-salmonellosi-kasuak-agertu-direlako.htm | Gizartea | Kinder arrautza sorta batzuk erretiratu dituzte, salmonellosi kasuak agertu direlako | Produktuen arduradun Ferrero Iberica enpresak borondatez eman du merkatutik ateratzeko agindua, prebentzioz. Salmonellosi kasuak Europa iparraldean detektatu dituzte. | Kinder arrautza sorta batzuk erretiratu dituzte, salmonellosi kasuak agertu direlako. Produktuen arduradun Ferrero Iberica enpresak borondatez eman du merkatutik ateratzeko agindua, prebentzioz. Salmonellosi kasuak Europa iparraldean detektatu dituzte. | Ferrero Iberica enpresak agindu du Kinder arrautzen zenbait eskaintza merkatutik erretiratzeko. Europa iparraldean salmonellosi kasu batzuk izan direlako albistea zabaldu ondotik, esku hartzea erabaki du konpainiak. Zehazki, Gabonetarako propio aterako sei unitateko arrautza sortari eraginen die aginduak, batik bat. Be... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211919/gora-eta-behera-ariko-dira-gaur-ere.htm | Kirola | Gora eta behera ariko dira gaur ere | Gasteiztik Zamudiora egingo du gaur Itzuliak, laugarren etapan. 185 kilometroko saio aldapatsua izango da, ihesean bidea egiteko egokia. Litekeena da liderrak Gangurenen mugitzea. | Gora eta behera ariko dira gaur ere. Gasteiztik Zamudiora egingo du gaur Itzuliak, laugarren etapan. 185 kilometroko saio aldapatsua izango da, ihesean bidea egiteko egokia. Litekeena da liderrak Gangurenen mugitzea. | Ez dago atseden hartzeko betarik Itzulian. Koskaz jositako etapa ikusgarria jokatu zen atzo, eta gaur ere antzeko ibilbidean ariko dira txirrindulariak. Gasteiztik abiatuko dira, eta Zamudion izango dute helmuga, 185 kilometroko lana osatu ondoren. Tartean, lau mendate gainditu beharko dituzte: Vivero eta Jata, hirugar... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211920/zea-mays-25-urte-5-argazkitan.htm | Kultura | Zea Mays: 25 urte 5 argazkitan | Zea Mays taldeak 25 urte bete ditu aurten. Urte horien guztien errepasoa egin du BERRIAk lau taldekideekin. | Zea Mays: 25 urte 5 argazkitan. Zea Mays taldeak 25 urte bete ditu aurten. Urte horien guztien errepasoa egin du BERRIAk lau taldekideekin. | Denera, 5 argazki erakutsi dizkiegu Zea Mays taldeko musikariei, eta argazki bakoitzarekin urte batera eta une batera bidaiatu dute.
Taldeak mende laurdena bete du, eta urteurrena are bereziagoa da, Aiora Renteriak minbizia zuela jakin eta etenaren mugan ibili ostean heldu baitira ospakizunera. Apirilaren 9an hasiko d... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211921/bizkaiko-kostaldea-zeharkatu-eta-gauean-gipuzkoan-barneratuko-da-korrika.htm | Gizartea | Bizkaiko kostaldea zeharkatu eta gauean Gipuzkoan barneratuko da Korrika | Ezkerraldea, Uribe Kosta, Mungialdea eta Busturialdea igaroko ditu Korrikak egunean zehar, eta gauean Gipuzkoara igaroko da: zehazki, Mutrikura. | Bizkaiko kostaldea zeharkatu eta gauean Gipuzkoan barneratuko da Korrika. Ezkerraldea, Uribe Kosta, Mungialdea eta Busturialdea igaroko ditu Korrikak egunean zehar, eta gauean Gipuzkoara igaroko da: zehazki, Mutrikura. | * Bizkaian jarraituko du gaur ere, baina azken eguna izango du han.
* Atzo landa eremuetatik hirigunera egin zuen Korrikak, eta gainezka egin zuen Bilbon. Eguneko kronika.
* Sei gune izango dira Korrikaren amaiera egunean Donostian. |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211922/txillardegi-liburutegia-ekinbidea-bertan-behera-uztea-erabaki-dute-laquohorma-handi-batekin-toporaquo-egin-dutelako.htm | Kultura | Txillardegi Liburutegia ekinbidea bertan behera uztea erabaki dute, «horma handi batekin topo» egin dutelako | Donostiako Liburutegi nagusiari idazlearen izena jartzeko eskatu nahi zuen taldeak. 17 idazlek abiaturiko ekinbideak 1.500 sinadura inguru bildu zituen. Alderdi eta erakundeekin hitz egin dute, baina emaitza «etsigarria» izan dela esan dute. | Txillardegi Liburutegia ekinbidea bertan behera uztea erabaki dute, «horma handi batekin topo» egin dutelako. Donostiako Liburutegi nagusiari idazlearen izena jartzeko eskatu nahi zuen taldeak. 17 idazlek abiaturiko ekinbideak 1.500 sinadura inguru bildu zituen. Alderdi eta erakundeekin hitz egin dute, baina emaitza «e... | «Ekimena ahalik eta zabalen, aberatsen eta borondate onekoena izanagatik, horma handi batekin egin dugu topo». Horrela azaldu dute gertaturikoa Txillardegi Liburutegiaren izenean Aitzpea Leizaolak, Beñat Sarasolak, Dani Goñik, Garbiñe Ubedak, Harkaitz Canok eta Kepa Sarasolak, besteak beste BERRIAri bidalitako gutun ba... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211923/hezkuntza-akordioaren-aurka-protesta-egin-dute-eusko-legebiltzarreko-atarian.htm | Gizartea | Hezkuntza akordioaren aurka protesta egin dute Eusko Legebiltzarreko atarian | Steilasek eta Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak antolatu dituzte protestak, sare publikoaren defentsan. Steilasek lanuztera deitu du gaur ikastetxe publikoetan eta Haurreskolak partzuergoko zentroetan, eta, adierazi duenez, lanuzteak «%100eko eragina» izan du. | Hezkuntza akordioaren aurka protesta egin dute Eusko Legebiltzarreko atarian. Steilasek eta Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak antolatu dituzte protestak, sare publikoaren defentsan. Steilasek lanuztera deitu du gaur ikastetxe publikoetan eta Haurreskolak partzuergoko zentroetan, eta, adierazi duenez, lanuzteak ... | Egun seinalatua da gaur hezkuntza itunaren tramitazioan: Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak behin betiko onetsiko du akordioa, eta, hemendik aurrera, testu hori oinarri hartuta EAEko Hezkuntza legearen egitasmoa ontzen hasiko da Eusko Jaurlaritza. Baina testu horrekiko oso kritiko agertu dira Steilas sindikatua eta E... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211924/madrilek-leporatu-die-konpainia-elektrikoei-gasaren-prezioa-mugatzeko-saioa-oztopatzea.htm | Ekonomia | Madrilek leporatu die konpainia elektrikoei gasaren prezioa mugatzeko saioa oztopatzea | Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministro Teresa Riberak uste du konpainia elektrikoek ez dutela izan erreakzio bat «errealitate sozialarekin bat datorrena», eta salatu du gasa argindarraren preziotik banatzeko proposamena zapuzten saiatzen ari direla. | Madrilek leporatu die konpainia elektrikoei gasaren prezioa mugatzeko saioa oztopatzea. Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministro Teresa Riberak uste du konpainia elektrikoek ez dutela izan erreakzio bat «errealitate sozialarekin bat datorrena», eta salatu du gasa argindarraren preziotik banatzeko proposamena zapuzt... | Salaketa gogorra egin die Espainiako Trantsizio Ekologikoko ministro Teresa Riberak Iberdrola eta Endesa konpainia elektrikoei, haien izenak esan gabe. Riberak oso garbi esplikatu du argindarraren oligopolioak erreakzio bat izan duela «errealitate sozialarekin bat ez datorrena», eta Espainiak eta Portugalek gasaren pre... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211925/sandoval-torres-eta-valle-gasteizko-jazzaldian-izango-dira.htm | Kultura | Sandoval, Torres eta Valle Gasteizko Jazzaldian izango dira | Jaialdia uztailaren 12tik 17ra egingo dute | Sandoval, Torres eta Valle Gasteizko Jazzaldian izango dira. Jaialdia uztailaren 12tik 17ra egingo dute | Arturo Sandoval tronpeta jotzaile kubatarra, Xavi Torres pianista kataluniarra eta Giulia Valle kontrabaxu jole italiarra gehitu zaizkio Gasteizko 45. Jazzaldiaren programazioari, gaur antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Arturo Sandoval (Artemisa, 1949) jazzeko tronpeta jotzaile ospetsuenetako bat da munduan. Irakere s... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211926/eusko-legebiltzarrak-hezkuntza-akordioa-onartu-du.htm | Gizartea | Eusko Legebiltzarrak hezkuntza akordioa onartu du | EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUren botoekin onetsi dute testua. PP+C's-k eta Voxek aurka bozkatu dute. | Eusko Legebiltzarrak hezkuntza akordioa onartu du. EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUren botoekin onetsi dute testua. PP+C's-k eta Voxek aurka bozkatu dute. | Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak behin betiko onetsi du hezkuntza akordioa. Osoko bilkuran onartu dute testua, eta adostasun oso zabalarekin egin du aurrera: legebiltzar taldeen %90ek babestu dute. Hain zuzen ere, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkatu dute (75 eserlekuetatik 68). PP+Cs-ek... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211927/eusko-jaurlaritzak-adinkeriaren-aurkako-borroka-lehenetsiko-du-aurten.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak «adinkeriaren aurkako borroka» lehenetsiko du aurten | 2022rako Agenda Nagusi programaren bidez, «adinagatik diskriminazioa eragiten duten estereotipoak eta aurreiritziak» ezagutu nahi dituzte, eta haiei aurre egin. | Eusko Jaurlaritzak «adinkeriaren aurkako borroka» lehenetsiko du aurten. 2022rako Agenda Nagusi programaren bidez, «adinagatik diskriminazioa eragiten duten estereotipoak eta aurreiritziak» ezagutu nahi dituzte, eta haiei aurre egin. | Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 2022rako Agenda Nagusi edizio berria aurkeztu du gaur goizean. Aurten, «adinkeriaren aurkako borroka» izango da ardatz nagusia. Nire begien distirak ez du adinik, ez ezazu itzali izenburupean, parte hartzean oinarritutako ... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211928/petrolio-konpaniek-3000-milioi-estra-lortu-dituzte-greenpeacen-arabera.htm | Ekonomia | Petrolio konpaniek 3.000 milioi estra lortu dituzte, Greenpeacen arabera | Ukrainako inbasioa gertatu denetik, gasolinak eta gasolioak gora egin dute inoiz ez bezala, eta konpainiek aparteko 3.000 milioi euroren sarrerak izan dituztela dio Greenpeacek. Bruselari eskatu dio auzia ikertzeko. | Petrolio konpaniek 3.000 milioi estra lortu dituzte, Greenpeacen arabera. Ukrainako inbasioa gertatu denetik, gasolinak eta gasolioak gora egin dute inoiz ez bezala, eta konpainiek aparteko 3.000 milioi euroren sarrerak izan dituztela dio Greenpeacek. Bruselari eskatu dio auzia ikertzeko. | Petrolio konpainien artean prezioak ezartzeko legez kanpoko itunik egon ote den ikertzeko eskatu dio Greenpeacek Europako Batzordeari. Izan ere, talde ekologistak kopuru bat jarri dio petrolio konpainien aparteko irabaziei, Ukrainako gerra dela eta: 3.000 milioi euroko aparteko diru sarrerak lortu dituzte, gasolina eta... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211929/gunetuz-sortu-dute-psikologo-euskaldunen-ataria.htm | Gizartea | Gunetuz sortu dute, psikologo euskaldunen ataria | Psikologo euskaldunen topagune izan nahi du webguneak, baina beste hainbat baliabide ere eskainiko ditu; ikastaroak, informazioa eta eztabaida guneak, besteak beste. | Gunetuz sortu dute, psikologo euskaldunen ataria. Psikologo euskaldunen topagune izan nahi du webguneak, baina beste hainbat baliabide ere eskainiko ditu; ikastaroak, informazioa eta eztabaida guneak, besteak beste. | «Psikologo euskaldunek aspalditik amesten genuen proiektua sortu da». Horrela aurkeztu du Luixa Reizabal irakasle, ikertzaile eta UEUko psikologia sailburuak Gunetuz proiektua. «Psikologiarekin edo lotutako beste diziplinetan lanean diharduten profesional, ikasle zein erabiltzaileen bilgunea» izateko asmoa daukan webgu... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211930/erresuma-batuak-beste-zortzi-erreaktore-nuklear-jarri-nahi-ditu-hamarkada-honetan.htm | Ekonomia | Erresuma Batuak beste zortzi erreaktore nuklear jarri nahi ditu hamarkada honetan | 2050. urterako herrialdearen elektrizitate eskariaren %25 betetzea nahi du. Tamaina txikiko erreaktoreak lirateke. Itsasoko eolikoen eta eguzki energiaren produkzioa bost aldiz handitu nahi du 2030a baino lehen. | Erresuma Batuak beste zortzi erreaktore nuklear jarri nahi ditu hamarkada honetan. 2050. urterako herrialdearen elektrizitate eskariaren %25 betetzea nahi du. Tamaina txikiko erreaktoreak lirateke. Itsasoko eolikoen eta eguzki energiaren produkzioa bost aldiz handitu nahi du 2030a baino lehen. | Erresuma Batuak erreaktore nuklear gehiago egingo ditu energia «eskuragarriagoa» sortzeko, independentzia energetikoa bultzatzeko eta energiaren prezioen igoera handiari aurre egiteko. Horretarako, energia nuklearraren alde egin du argi. Hala jasotzen du Boris Johnsonen gobernuak ostegun honetan aurkeztutako Segurtasun... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211931/otxarkoagako-hiltzaileetako-bat-atxilotu-dute-azaroan-ihes-egin-eta-gero.htm | Gizartea | Otxarkoagako hiltzaileetako bat atxilotu dute, azaroan ihes egin eta gero | 2018an adineko senar-emazte batzuk hiltzeagatik zigortu zuten, hain zuzen, adingabeen zentro batean sei urte igarotzera. | Otxarkoagako hiltzaileetako bat atxilotu dute, azaroan ihes egin eta gero. 2018an adineko senar-emazte batzuk hiltzeagatik zigortu zuten, hain zuzen, adingabeen zentro batean sei urte igarotzera. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Otxarkoagan (Bilbo) 2018an bi adindun hil zituzten hiltzaileetako bat atxilotu du Ertzaintzak duela bi egun. Hilketak izan zirenean adingabea zen, eta, epaiketa hartan, adingabeentzako zentro batean sei urteko zigorra betetzera zigortu zuten. Joan den azaroan, ba... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211932/nbek-errusia-giza-eskubideen-batzordetik-kanporatu-du.htm | Mundua | NBEk Errusia Giza Eskubideen Batzordetik kanporatu du | Batzar Nagusiak onartu egin du AEBek egindako eskaera: 93 ordezkarik alde bozkatu dute; 24k, aurka; eta 58k abstentzioaren alde egin dute. NATOk laguntza militar gehiago emango dio Ukrainari. | NBEk Errusia Giza Eskubideen Batzordetik kanporatu du. Batzar Nagusiak onartu egin du AEBek egindako eskaera: 93 ordezkarik alde bozkatu dute; 24k, aurka; eta 58k abstentzioaren alde egin dute. NATOk laguntza militar gehiago emango dio Ukrainari. | NBE Nazio Batuen Erakundeak kolpe gogor bat eman dio Errusiari; izan ere, Giza Eskubideen Batzordetik kanporatu baitu gaur egindako bozketan. AEB Ameriketako Estatu Batuek babestutako ekinbide bat izan da, Kremlineko tropek Ukrainan egindako «giza eskubideen urraketa sistematikoengatik», eta Batzar Nagusiak onartu egin... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211933/pop-rock-doinuak-donostia-festibalaren-itzulerarako.htm | Kultura | Pop-rock doinuak Donostia Festibalaren itzulerarako | Bulego, Nogen, Nil Moliner, Melendi, Arnau Griso eta Stay Homas ariko dira, besteak beste, Donostiako hipodromoan. Irailaren 16an eta 17an egingo da, eta sarrerak bihar jarriko dira salgai. | Pop-rock doinuak Donostia Festibalaren itzulerarako. Bulego, Nogen, Nil Moliner, Melendi, Arnau Griso eta Stay Homas ariko dira, besteak beste, Donostiako hipodromoan. Irailaren 16an eta 17an egingo da, eta sarrerak bihar jarriko dira salgai. | Donostia Festibala bueltan da, eta pop-rock doinuekin ospatuko du itzulera hori. Donostiako hipodromoan egingo dute jaialdia berriz, irailaren 16an eta 17an, eta dagoeneko ezagutarazi dituzte bertan izango diren lehen musika taldeak.
Antolatzaileek adierazi dutenez, jaialdiaren «erregistro estilistikoa irauli» egin na... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211934/larriki-gaixo-diren-presoak-etxeratzeko-beharra-aldarrikatu-du-sarek.htm | Politika | Larriki gaixo diren presoak etxeratzeko beharra aldarrikatu du Sarek | Nafarroako Parlamentu aurrean egindako elkarretaratzean gogoratu dute 19 presok eritasun larria dutela. | Larriki gaixo diren presoak etxeratzeko beharra aldarrikatu du Sarek. Nafarroako Parlamentu aurrean egindako elkarretaratzean gogoratu dute 19 presok eritasun larria dutela. | Nazioarteko Osasunaren Egunaren testuingurua baliaturik, larriki gaixo dauden presoen etxeratzea aldarrikatu du Sarek Nafarroako Parlamentu aurrean. Bertan, nabarmendu dute COVID-19aren pandemiaren eraginez «ezohiko egoera» izan dela espetxeetan, eta horrek areagotu egin dio Sareri euskal presoen osasuna «erdigunera» e... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211935/forcadellek-estrasburgora-eraman-du-bere-auzia-laquoaurrekaririk-gabekoaraquo.htm | Mundua | Forcadellek Estrasburgora eraman du bere auzia, «aurrekaririk gabekoa» | Giza Eskubideen Europako Auzitegian salatu du Espainiak zenbait eskubide urratu dizkiola prozesu independentista sustatzeagatik ezarri zion 11 urte eta erdiko kartzela zigorrarekin. Iñigo Iruin izango da haren defentsa abokatuetako bat. | Forcadellek Estrasburgora eraman du bere auzia, «aurrekaririk gabekoa». Giza Eskubideen Europako Auzitegian salatu du Espainiak zenbait eskubide urratu dizkiola prozesu independentista sustatzeagatik ezarri zion 11 urte eta erdiko kartzela zigorrarekin. Iñigo Iruin izango da haren defentsa abokatuetako bat. | Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak Estrasburgon salatu du Espainiako Estatua, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako prozesu independentistaren harira epaitu zuenean haren oinarrizko eskubideak urratu zituela iritzita. Gorenak 11 urte eta erdiko espetxe zigorrera eta epe bereko inhabilitaziora k... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211936/kanadako-eskola-katolikoetan-hildako-haur-indigenen-inguruko-irudi-bat-2022ko-urteko-argazkia.htm | Bizigiro | Kanadako eskola katolikoetan hildako haur indigenen inguruko irudi bat, 2022ko Urteko Argazkia | World Press Photo sariaren irabazleak aurkeztu dituzte. Lotuta daude guztiak, herri indigenak eta haien ingurumena eta kultura baitira protagonistak. | Kanadako eskola katolikoetan hildako haur indigenen inguruko irudi bat, 2022ko Urteko Argazkia. World Press Photo sariaren irabazleak aurkeztu dituzte. Lotuta daude guztiak, herri indigenak eta haien ingurumena eta kultura baitira protagonistak. | Kazetaritza argazkiak saritzen ditu World Press Photo lehiaketak, eta 2022ko irabazleak iragarri ditu gaur. Lau argazki eta horrekin loturiko istorioak saritu dituzte. Amber Bracken argazkilariak Kanadako Kamloops barnetegian harturiko irudiak irabazi du Urteko Argazkia saria. Kanadako eskola katolikoetan hildako haur ... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211937/gipuzkoako-aldundiko-garbitzaileak-grebara-itzuliko-dira.htm | Ekonomia | Gipuzkoako Aldundiko garbitzaileak grebara itzuliko dira | Lanuzteak egingo dituzte apirilaren 25etik maiatzaren 7ra. Salatu dute langileen soldatak ez dituztela KPIra lotu nahi. Behargin guztiak emakumeak dira. | Gipuzkoako Aldundiko garbitzaileak grebara itzuliko dira. Lanuzteak egingo dituzte apirilaren 25etik maiatzaren 7ra. Salatu dute langileen soldatak ez dituztela KPIra lotu nahi. Behargin guztiak emakumeak dira. | Gipuzkoako Aldundiaren eraikinetan azpikontratatutako garbiketako langileak grebara deitu dituzte, apirilaren 25etik maiatzaren 7ra. ELA, LAB eta ESK sindikatuen arabera, lan horien ardura duen Eulen enpresak ez ditu beharginen soldatak eguneratu nahi KPIa kontuan hartuz —2021eko KPIa %6,5 izan zen—, eta salatu dute 20... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211938/errektorearekin-hitzordua-lortu-du-seaskak-eta-okupazioak-gelditu-ditu.htm | Gizartea | Errektorearekin hitzordua lortu du Seaskak, eta okupazioak gelditu ditu | Akademia ikuskaritzaren egoitzak okupatu dituzte Baionan, Donibane Lohizunen eta Donapaleun, Bordeleko akademiako errektorearekin bilkura bat lortzeko asmoz. Azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde mobilizatzen ari dira azkenaldian. | Errektorearekin hitzordua lortu du Seaskak, eta okupazioak gelditu ditu. Akademia ikuskaritzaren egoitzak okupatu dituzte Baionan, Donibane Lohizunen eta Donapaleun, Bordeleko akademiako errektorearekin bilkura bat lortzeko asmoz. Azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde mobilizatzen ari dira azkenaldian. | Lortu dute. Heldu den asteazkenean bilduko dira Seaskako arduradunak Bordeleko akademia ikuskariarekin. Guraso eta irakasle talde batek akademia ikuskaritzaren egoitzak okupatu ditu ostegun arratsaldean, Donapaleun (Nafarroa Behera), Donibane Lohizunen eta Baionan, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde. Errekto... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211939/hondarribiko-ontzi-bateko-arrantzale-bat-hil-da-bihotzekoak-jota.htm | Ekonomia | Hondarribiko ontzi bateko arrantzale bat hil da, bihotzekoak jota | 51 urte zituen. Santoña parean berdela arrantzatzen ari zirela izan zuen ezbeharra. Aurten Euskal Herrian lanean hildako hamaseigarren behargina da. | Hondarribiko ontzi bateko arrantzale bat hil da, bihotzekoak jota. 51 urte zituen. Santoña parean berdela arrantzatzen ari zirela izan zuen ezbeharra. Aurten Euskal Herrian lanean hildako hamaseigarren behargina da. | LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Hondarribiko (Gipuzkoa) San Antonio Berria ontziko arrantzale bat hil zen atzo, osteguna, lan istripu ez-traumatiko batean, bihotzekoak jota. 51 urte zituen; A.D. ziren haren izenaren inizialak.
Berdelaren arrantzan ari ziren, Santoña parean (Kantabria, Espainia), eta ondoezik sentit... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211940/daniel-felipe-martinezek-irabazi-du-zamudion.htm | Kirola | Daniel Felipe Martinezek irabazi du Zamudion | Ineos taldeko txirrindulari kolonbiarra izan da azkarrena esprintean. Pello Bilbao bosgarren izan da. Sailkapen nagusian, Primoz Roglic da lider oraindik ere. | Daniel Felipe Martinezek irabazi du Zamudion. Ineos taldeko txirrindulari kolonbiarra izan da azkarrena esprintean. Pello Bilbao bosgarren izan da. Sailkapen nagusian, Primoz Roglic da lider oraindik ere. | Euskal Herriko Itzuliko txirrindularirik indartsuenak iritsi dira elkarrekin azken esprintera. Aldapan zegoen, eta Martinezek izan du pedal kolperik indartsuena. Oso gutxigatik hartu dio aurre Julian Alaphilliperi (Quick Step). Diego Ulissi (UAE) izan da hirugarren, Primoz Roglic liderra laugarren (Jumbo), eta Pello Bi... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211941/egitasmo-bat-jarri-dute-abian-egungo-trenbide-azpiegituren-modernizazioa-bultzatzeko.htm | Gizartea | Egitasmo bat jarri dute abian egungo trenbide azpiegituren modernizazioa bultzatzeko | AHT abiadura handiko trenaren linea berriek eragin dieten 35 erakundetako ordezkariek manifestu bat adostu dute. Egungo trenbide sarea «birpentsatzeko garaia» iritsi dela ondorioztatu dute, salgaien eta bidaiarien garraioari irtenbidea ematekoa. | Egitasmo bat jarri dute abian egungo trenbide azpiegituren modernizazioa bultzatzeko. AHT abiadura handiko trenaren linea berriek eragin dieten 35 erakundetako ordezkariek manifestu bat adostu dute. Egungo trenbide sarea «birpentsatzeko garaia» iritsi dela ondorioztatu dute, salgaien eta bidaiarien garraioari irtenbide... | Araba eta Nafarroako hainbat erakundek egitasmo instituzional bat jarri dute abian egungo trenbide azpiegituren modernizazioa bultzatzeko. Are, egungo trenbide sarea «birpentsatzeko» eskatu dute, salgaien eta bidaiarien garraioari benetako irtenbidea emateko, «joan-etorrietako denborak hobetu eta lurralde kohesioa eta ... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211942/nafarroako-auzitegi-nagusiak-berretsi-egin-du-bikotekide-ohia-bortxatu-zuen-gizon-bati-ezarritako-bederatzi-urteko-zigorra.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du bikotekide ohia bortxatu zuen gizon bati ezarritako bederatzi urteko zigorra | Ohiko tratu txarren delituagatik ezarritako sei hilabeteko espetxe zigorra kendu egin diote. | Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du bikotekide ohia bortxatu zuen gizon bati ezarritako bederatzi urteko zigorra. Ohiko tratu txarren delituagatik ezarritako sei hilabeteko espetxe zigorra kendu egin diote. | Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du 2020ko ekainean bikotekide ohia bortxatu zuen gizon bati Probintzia Auzitegiak ezarritako bederatzi urteko espetxe zigorra. Aldiz, kendu egin diote ohiko tratu txarren delituagatik ezarritako sei hilabeteko espetxe zigorra.
Horrez gain, iragan azaroan emandako epa... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211943/gimenok-iragarri-du-0-3-zikloa-doakoa-izanen-dela-errenta-apalenentzat.htm | Gizartea | Gimenok iragarri du 0-3 zikloa doakoa izanen dela «errenta apalenentzat» | Nafarroako Gobernuak matrikula merkatuko die 6.650 eurotik beherako 'per capita' errenta dutenei; eta doakoa izanen da 20.000 eurotik beherako errenta duten familientzat | Gimenok iragarri du 0-3 zikloa doakoa izanen dela «errenta apalenentzat». Nafarroako Gobernuak matrikula merkatuko die 6.650 eurotik beherako 'per capita' errenta dutenei; eta doakoa izanen da 20.000 eurotik beherako errenta duten familientzat | Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok iragarri du datorren ikasturtean merkeagoak izanen direla 0-3 zikloko haur eskoletako tarifak, eta errentarik apalenak dituztenentzat guztiz doakoak izanen direla.
Iragarpena ez da berria: otsailean ere eman zuen asmo horren berri. Gaurko saio parlamentarioan, ... |
2022-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/211944/1313-auziko-epaiari-erantzun-sendoa-eta-bateratua-ematera-deitu-dute-eragileek.htm | Politika | 13/13 auziko epaiari erantzun «sendoa eta bateratua» ematera deitu dute eragileek | Auzipetuetako lau zigortu dituen sententziaren aurka, manifestazioak egingo dituzte etzi Bilbon eta Donostian | 13/13 auziko epaiari erantzun «sendoa eta bateratua» ematera deitu dute eragileek. Auzipetuetako lau zigortu dituen sententziaren aurka, manifestazioak egingo dituzte etzi Bilbon eta Donostian | 13/13 auziaren sententziaren aurrean, auzipetuei elkartasuna adieraztera eta epaiaren ondoriozko «dezepzioa eta kexua» agertzera deitu dute epaituen herrietan sortutako plataformek eta bestelako eragile politiko, sozial eta sindikalek. «Epaiketa hau lekuz eta garaiz kanpo dago. Kaleko erantzuna sendoa eta bateratua iza... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211946/athleticeko-zuzendaritzak-proposatutako-herri-harmaila-aukeratu-dute.htm | Kirola | Athleticeko zuzendaritzak proposatutako herri harmaila aukeratu dute | Zuzendaritzak aurkeztutako egitasmoak 445 boto jaso ditu, eta San Mamesen Orroa plataformarenak, 258. 70 boto zuri egon dira. 4.074 lagunentzako tokia izango du, eta estadioaren beheko ipar harmailan egongo da | Athleticeko zuzendaritzak proposatutako herri harmaila aukeratu dute. Zuzendaritzak aurkeztutako egitasmoak 445 boto jaso ditu, eta San Mamesen Orroa plataformarenak, 258. 70 boto zuri egon dira. 4.074 lagunentzako tokia izango du, eta estadioaren beheko ipar harmailan egongo da | Athleticeko bazkide konpromisarioek zuten azken hitza, eta erabaki dute: zuzendaritzak San Mameserako proposatutako herri harmailaren alde egin dute. Ezohiko batzar nagusia egin dute Euskalduna jauregian, eta Aitor Elizegi presidentea buru duen zuzendaritzak aurkeztutako egitasmoak jaso ditu boto gehien: 445. San Mames... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211968/aldapa-ugari-eta-bukaera-bortitza-itzuliaren-bosgarren-etapan.htm | Kirola | Aldapa ugari eta bukaera bortitza, Itzuliaren bosgarren etapan | Itzuliak Zamudio eta Mallabia lotuko ditu gaur, 163 kilometroko etapan. Bost mendate igoko dituzte, eta helmuga horma batean egongo da. Lehia izango da faboritoen artean, Arrateko etapa handiaren aurretik. | Aldapa ugari eta bukaera bortitza, Itzuliaren bosgarren etapan. Itzuliak Zamudio eta Mallabia lotuko ditu gaur, 163 kilometroko etapan. Bost mendate igoko dituzte, eta helmuga horma batean egongo da. Lehia izango da faboritoen artean, Arrateko etapa handiaren aurretik. | Oso gogorra izango da Itzuliko azken-aurreko etapa. Lasterketa bihar erabakiko da, Arratera bidean, baina erasorako gogoz denak ez du zertan itxaron. Izan ere, igoeraz jositako ibilbide batean ariko dira gaur, Zamudio eta Mallabia artean. Bost mendate puntuagarri gainditu, eta lanak maldan gora bukatuko dituzte. Kilome... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211969/gipuzkoan-dabil-korrika-goierrin.htm | Gizartea | Gipuzkoan dabil Korrika, Goierrin | Tolosaldera joko du gero berriro. BERRIAk Korrikaren lekukoa hartu du Andoainen, 2017. kilometroan, Martin Ugalde kultur parkean. | Gipuzkoan dabil Korrika, Goierrin. Tolosaldera joko du gero berriro. BERRIAk Korrikaren lekukoa hartu du Andoainen, 2017. kilometroan, Martin Ugalde kultur parkean. | * Urola Kostako, Donostia-Beterriko, Tolosaldeko eta Goierriko eskualdeetan egingo ditu gaurko kilometroak.
* Atzo, batez ere, Bizkaiko kostaldean ibili zen Korrika; Uribe Kostan eta Uribe Butroen, goizaldean; Busturialdean, arratsaldean; eta Lea-Artibain, iluntze partean. Eguneko kronika.
* Sei gune izango dira Korr... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/211971/eman-nahi-zaion-tokia-da-gakoa.htm | Gizartea | Eman nahi zaion tokia da gakoa | NUPek Euskarazko Ikasketen Plan Gidaria egin du. Helburutzat hartu du 2023-2024ko ikasturterako euskarazko 2.226 kreditu eskaintzea. Hizkuntza Plangintzarako zuzendari Imanol NunÌezek erran du plana «konpromiso» bat dela; Euskara Taldeak zalantzan jarri du betearazteko duen gaitasuna. | Eman nahi zaion tokia da gakoa. NUPek Euskarazko Ikasketen Plan Gidaria egin du. Helburutzat hartu du 2023-2024ko ikasturterako euskarazko 2.226 kreditu eskaintzea. Hizkuntza Plangintzarako zuzendari Imanol NunÌezek erran du plana «konpromiso» bat dela; Euskara Taldeak zalantzan jarri du betearazteko duen gaitasuna. | “Euskarazko ikasketen eskaintza ezin da izan presazko bultzada desordenatuen ondorio”. NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Ramon Gonzalorenak dira hitzak, eta unibertsitateak egin duen Euskarazko Ikasketen Plan Gidariaren berri emateko erran ditu. 1987. urteko apirilaren 21ean sinatu zuten Nafarroako Parla... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211972/ohiturak-aldatzeko-lehen-esaldia-euskaraz.htm | Ohiturak aldatzeko, lehen esaldia euskaraz | Ohiturak aldatzeko, lehen esaldia euskaraz. | Korrika joan den larunbatean pasatu zen Uhartetik, eta, egun berean, herri horretako Uharteko Gazteok Euskaraz taldean bat egin duten bizilagunek Lehen esaldia euskaraz kanpaina jarri zuten martxan. Hilaren 17ra bitarte, lehen esaldia euskaraz egitera deitu dituzte kolektiboko kideek herriko gazte guztiak, gaztelaniare... | ||
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/211973/izan-ere-zer-da-ama-ona-izatea-ez-dago-erantzun-zuzenik.htm | Gizartea | «Izan ere, zer da ama ona izatea? Ez dago erantzun zuzenik» | Nafar Ateneoaren poesia saria irabazi du Lierni Azkargortak, Iruntzian lanagatik. Ohi denez, elkarteak zehaztu zuen sariketako obrek oinarrian eduki beharreko gaia: aurten, ‘ama’. Askotariko ertzez idatzi du idazleak. | «Izan ere, zer da ama ona izatea? Ez dago erantzun zuzenik». Nafar Ateneoaren poesia saria irabazi du Lierni Azkargortak, Iruntzian lanagatik. Ohi denez, elkarteak zehaztu zuen sariketako obrek oinarrian eduki beharreko gaia: aurten, ‘ama’. Askotariko ertzez idatzi du idazleak. | Ama hitza berdin irakurtzen da aurrekoz atzera eta atzekoz aurrera. Ordea, gaiari, ama izateari nondik begiratu, bada alderik. Horri dagokionez, dudarik ez du Lierni Azkargortak (Lazkao, Gipuzkoa, 1979). Amatasuna hizpide hartuta, Nafar Ateneoaren VI. Poesia Saria irabazi du berriki. Iruntzian lanagatik saritu dute.
G... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/211974/saltsero-samarra-naiz-oraindik-ez-dut-egin-ezetz-esaten-ikasteko-ikastaroa.htm | Bizigiro | «Saltsero samarra naiz; oraindik ez dut egin ezetz esaten ikasteko ikastaroa» | 1987tik ari da Arritxu Iribar Euskadi Irratian lanean. Kirol esataria da egun, eta txirrindularitza kronikak egiten ditu, batez ere. Kirol zinegotzia ere bada Zumaiako Udalean. | «Saltsero samarra naiz; oraindik ez dut egin ezetz esaten ikasteko ikastaroa». 1987tik ari da Arritxu Iribar Euskadi Irratian lanean. Kirol esataria da egun, eta txirrindularitza kronikak egiten ditu, batez ere. Kirol zinegotzia ere bada Zumaiako Udalean. | “Urteko egunik politenetakoak”. Halakoxeak dira Euskal Herriko Itzuliko etapak Arritxu Iribarrentzat (Zumaia, 1963). “Tentsio handiko egunak izaten dira, baina izugarri gustatzen zait txirrindularitza, eta gozamena da munduko onenak etxean izatea eta haien berri ematea”. Nahiz eta aste honetakoak lan askoko egunak izan... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/211975/seaskako-integrazio-batzordeak-sekula-baino-behar-handiagoak-ditu.htm | Gizartea | Seaskako Integrazio Batzordeak sekula baino behar handiagoak ditu | Seaskako ikasle ezberdinen inklusiorako elkarteak kanpaina berria hasi du: 162 haur ditu inklusioan eta 176.000 euro bildu behar ditu beharrei buru egiteko. Estatuak laguntzak murrizten ditu. | Seaskako Integrazio Batzordeak sekula baino behar handiagoak ditu. Seaskako ikasle ezberdinen inklusiorako elkarteak kanpaina berria hasi du: 162 haur ditu inklusioan eta 176.000 euro bildu behar ditu beharrei buru egiteko. Estatuak laguntzak murrizten ditu. | Sekula baino behar handiagoak dituen Seaskako Integrazio Batzordeak, kanpaina berria abiatu du, Elkarrekin, urrunago goaz! leloa harturik. Helburua: 176.000 euroren erdiestea, Seaskako ikastoletan elbarri diren haurren inklusioa laguntzeko. Azkar emendatu dira laguntzaile baten jarraipena behar duten ikasleak. Aurten, ... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211976/unibertsoa-ulertzeko-teoria-hankaz-gora-jar-dezakeen-aurkikuntza-bat-egin-dute.htm | Bizigiro | Unibertsoa ulertzeko teoria hankaz gora jar dezakeen aurkikuntza bat egin dute | W bosoiaren masa teoriak aurreikusitakoa baino handiagoa dela ondorioztatu dute. Baieztatzen bada, ez da aski izango teoria moldatzea, eta goitik behera pentsatu beharko dute berriz. | Unibertsoa ulertzeko teoria hankaz gora jar dezakeen aurkikuntza bat egin dute. W bosoiaren masa teoriak aurreikusitakoa baino handiagoa dela ondorioztatu dute. Baieztatzen bada, ez da aski izango teoria moldatzea, eta goitik behera pentsatu beharko dute berriz. | «Eureka!» (aurkitu dut!) oihukatzen dute zientzialariek azkenean topatzen dutenean erantzun bat. Baina, oraingoan, «ezin liteke!» oihukatu behar izan dute. Izan ere, unibertsoak nola funtzionatzen duen azaltzen duen fisika eredu estandarra hankaz gora jar dezakeen aurkikuntza bat egin dute, hamar urtez datuak aztertu o... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211977/inklusioaren-bi-hamarkadatako-garapena-seaskan.htm | Inklusioaren bi hamarkadatako garapena Seaskan | Inklusioaren bi hamarkadatako garapena Seaskan. | 1999ko udan Seaskako buraso batzuek sortu zuten Integrazio Batzordea (IB). Ikastoletako buraso eta lagunak biltzen ditu, «desberdintasuna integratzen duen eskola izatea» helburutzat harturik. Bi hamarkadaz, bizpahiru ikasle integratzetik 162ra, garapen bide handia izan du. Iaz, 11 laguntzaile zituen ikastoletan, elkart... | ||
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211978/inklusioa-datuetan.htm | Inklusioa datuetan | Inklusioa datuetan. | Seaskako Integrazio Batzordeak 162 ikasle ezberdin integratzeko 176.000 euro bildu nahi ditu:
Lagundu haurrak. 70 lehen mailan; 92 bigarren mailan. Hamasei bakarkako EEILarekin dira, 45 baltsako EEILekin. 35 ikaslek ordenagailua edo tableta behar dute.
IEPak. Lau IEP edo Inklusiorako Egitura Pedagogiko ditu Seaskak. ... | ||
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/211979/osasun-sistema-publikoak-egiturazko-arazoak-ditu.htm | Gizartea | «Osasun sistema publikoak egiturazko arazoak ditu» | Osasun Publikoa Aurrera plataforma sortu dute Getxon, Algortan. Osasun publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa aldarrikatzen dute, eta lehen arreta indartzea lehenetsi dute. | «Osasun sistema publikoak egiturazko arazoak ditu». Osasun Publikoa Aurrera plataforma sortu dute Getxon, Algortan. Osasun publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa aldarrikatzen dute, eta lehen arreta indartzea lehenetsi dute. | Kantitatean eta kalitatean: bietan izan du eragina COVID-19aren izurriak Osakidetzako lehen mailako arretako jardunean. Markel Brouard Algortako (Getxo) Osasun Publikoa Aurrera herri plataformako kidearen arabera (Bilbo, 1990), baina pandemiak lehenagotik zeuden egiturazko gabeziak larriagotzea eragin du. Egoera konpon... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211980/bizkaiko-ehuko-ikasleek-ordubeteko-saioak-egin-ahal-izango-dituzte-psikologoekin-45-euroan.htm | Gizartea | Bizkaiko EHUko ikasleek ordubeteko saioak egin ahal izango dituzte psikologoekin 45 euroan | Begoña Rueda Bizkaiko Psikologia Elkargoko dekanoak nabarmendu du «oso garrantzitsua» dela ikasleen buru osasunean eragin dezaketen gorabehera guztiei aurre egiteko tresnak ematea. | Bizkaiko EHUko ikasleek ordubeteko saioak egin ahal izango dituzte psikologoekin 45 euroan. Begoña Rueda Bizkaiko Psikologia Elkargoko dekanoak nabarmendu du «oso garrantzitsua» dela ikasleen buru osasunean eragin dezaketen gorabehera guztiei aurre egiteko tresnak ematea. | Bizkaiko EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek ordubeteko saioak egin ahal izango dituzte psikologoekin 45 euroan, Bizkaiko Psikologia Elkargoak jakinarazi duenez. Begoña Rueda Bizkaiko Psikologia Elkargoko dekanoak nabarmendu du «oso garrantzitsua» dela ikasleen buru osasunean eragin dezaketen gorabehera guztiei... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211981/zelenskik-esan-du-300-zibil-baino-gehiagoren-gorpuak-aurkitu-dituztela-borodianka-herrian.htm | Mundua | Zelenskik esan du 300 zibil baino gehiagoren gorpuak aurkitu dituztela Borodianka herrian | Butxako egoera baino «askoz ere beldurgarriagoa» dela nabarmendu du Ukrainako presidenteak. Gutxienez 50 pertsona hil dituzte Donetsk oblasteko tren geltoki baten aurka jaurtitako misil baten ondorioz, eta Errusiak eta Ukrainak elkarri leporatu diote erasoa. Von der Leyen eta Borrell Zelenskirekin batzartzekoak dira ga... | Zelenskik esan du 300 zibil baino gehiagoren gorpuak aurkitu dituztela Borodianka herrian. Butxako egoera baino «askoz ere beldurgarriagoa» dela nabarmendu du Ukrainako presidenteak. Gutxienez 50 pertsona hil dituzte Donetsk oblasteko tren geltoki baten aurka jaurtitako misil baten ondorioz, eta Errusiak eta Ukrainak e... | Ukrainako gerraren sarraskiek ez dute etenik. Herrialdeko presidente Volodimir Zelenskik jakinarazi duenez, «Errusiako tropak erretiratu ondoren» 300 zibilen baino gehiagoren gorpuak aurkitu dituzte Borodianka herrian (13.000 biztanle) —Kievetik ipar-mendebaldera dago—. Haren esanetan, Borodiankako egoera Butxa herriko... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211982/legebiltzarrak-urkulluren-plana-babestu-du-baina-ez-dela-nahikoa-ohartarazi-du.htm | Ekonomia | Legebiltzarrak Urkulluren plana babestu du, baina ez dela nahikoa ohartarazi du | Eusko Jaurlaritzak 200 milioi euroko funts bat iragarri du Ukrainarekin lotutako krisia apaltzeko. Oposizioaren arabera, ez du «egiturazko neurririk» jasotzen. EH Bilduk salatu du lehendakariak «plan itxi» bat aurkeztu duela eta ez duela berekin neurririk adostu nahi izan. | Legebiltzarrak Urkulluren plana babestu du, baina ez dela nahikoa ohartarazi du. Eusko Jaurlaritzak 200 milioi euroko funts bat iragarri du Ukrainarekin lotutako krisia apaltzeko. Oposizioaren arabera, ez du «egiturazko neurririk» jasotzen. EH Bilduk salatu du lehendakariak «plan itxi» bat aurkeztu duela eta ez duela b... | EH Bilduren ekimenez, Eusko Legebiltzarrak saio monografikoa egin du ostiral honetan, Ukrainako gerra eragiten ari den krisi ekonomikoari buruz eta horri aurre egiteko neurriak adosteko, baina, oposizioko taldeek salatu dutenez, negoziazioa baldintzatu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, bere lehen hitz... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211983/alconzako-langileek-ez-dituzte-kaleratzeak-onartu-eta-gehiengoak-grebarekin-jarraituko-du.htm | Ekonomia | Alconzako langileek ez dituzte kaleratzeak onartu, eta gehiengoak grebarekin jarraituko du | Irizarrek 38tik 25era jaitsi du kaleratze kopurua negoziazio epean, baina ELAk eta LABek ez dute lanuztea utziko. Epaitegietara joko dute, iritzi diotelako beste konponbide batzuk egon zitezkeela. | Alconzako langileek ez dituzte kaleratzeak onartu, eta gehiengoak grebarekin jarraituko du. Irizarrek 38tik 25era jaitsi du kaleratze kopurua negoziazio epean, baina ELAk eta LABek ez dute lanuztea utziko. Epaitegietara joko dute, iritzi diotelako beste konponbide batzuk egon zitezkeela. | Alconzako langileek ez dituzte onartuko enpresak egin asmo dituen 25 kaleratzeak, eta grebarekin jarraituko dute. Negoziazio epea bukatu da, eta Irizarrek, enpresaren jabeak, 38tik 25era murriztu du kaleratze kopurua, eta ELAk (hiru ordezkari) eta LABek (bi ordezkari) duela berrogei egun hasitako lanuzteari eutsiko dio... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211984/nuestra-libertad-filmak-irabazi-du-ikusleen-saria-giza-eskubideen-zinemaldian.htm | Kultura | 'Nuestra libertad' filmak irabazi du ikusleen saria Giza Eskubideen Zinemaldian | El Salvadorren abortatzeagatik atxilotutako emakumeen istorioa kontatzen du film irabazleak. Fadia's Tree-ri eman diote Amnesty International saria, eta Prescindibles laburrari gazte epaimahaiarena. | 'Nuestra libertad' filmak irabazi du ikusleen saria Giza Eskubideen Zinemaldian. El Salvadorren abortatzeagatik atxilotutako emakumeen istorioa kontatzen du film irabazleak. Fadia's Tree-ri eman diote Amnesty International saria, eta Prescindibles laburrari gazte epaimahaiarena. | Abortatzeagatik espetxean hamar urte eman eta gero, Teodora Vasquez «delitu» berberagatik zigortutako emakume salvadortarren ordezkari bihurtu zen, beste hamasei kiderekin bat eginda. Haiek emakumeen eskubideen alde borrokan egin duten ibilbidea kontatu du Celina Escher zinemagileak Nuestra libertad dokumentalean, eta ... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211985/anton-txekhoven-31-ipuineko-antologia-osatu-du-iker-sanchok.htm | Kultura | Anton Txekhoven 31 ipuineko antologia osatu du Iker Sanchok | Idazle errusiarraren 500 ipuindik gorako obra arakatu ostean, 31 ipuin hautatu, itzuli eta apailatu ditu itzultzaileak, eta Elkar argitaletxearekin kaleratu du bilduma | Anton Txekhoven 31 ipuineko antologia osatu du Iker Sanchok. Idazle errusiarraren 500 ipuindik gorako obra arakatu ostean, 31 ipuin hautatu, itzuli eta apailatu ditu itzultzaileak, eta Elkar argitaletxearekin kaleratu du bilduma | Edgar Allan Poerekin batera, ipuingintza modernoaren aitzindaritzat jo ohi dute adituek Anton Txekhov errusiarra (Tanganrog, 1860 - Badenweiler, 1904). Egungo narraziogintzaren iturburuan bertan kokatzen dute haren izena. Guztira, 500 ipuindik gorako katedral erraldoia osatu zuen idazleak bere bizialdi osoan, eta zabal... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211986/hamabost-hilabeteko-espetxealdi-eskaera-m-8ko-protestetan-parte-hartzeagatik.htm | Gizartea | Hamabost hilabeteko espetxealdi eskaera, M-8ko protestetan parte hartzeagatik | Ainhoa Larunbek epailearen aurrean deklaratu du gaur Iruñean: «agintearen aurkako atentatua» egozten diote. «Mugimendu feministaren aurkako jazarpena» salatu dute kolektiboek | Hamabost hilabeteko espetxealdi eskaera, M-8ko protestetan parte hartzeagatik. Ainhoa Larunbek epailearen aurrean deklaratu du gaur Iruñean: «agintearen aurkako atentatua» egozten diote. «Mugimendu feministaren aurkako jazarpena» salatu dute kolektiboek | Txalo, besarkada eta malko artean. Horrela iritsi da Ainhoa Larunbe iruindarra Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira. «Gora borroka feminista!», «borroka da bide bakarra!», «feminismoa ez da delitua!» eta antzeko leloak oihukatu dituzte epaitegi aurrean bildu diren dozenaka lagunek, akusatuari babesa adierazteko. Hunki... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211987/oteiza-eta-txillida-aurrez-aurre-eta-elkarrekin.htm | Kultura | Oteiza eta Txillida: aurrez aurre eta elkarrekin | ‘Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida. Dialogoa, 50eko eta 60ko urteetan’ erakusketa hartu du Donostiako San Telmo museoak. Bi artistei batera eskaini dieten lehena da, eta ehundik gora obra biltzen ditu. | Oteiza eta Txillida: aurrez aurre eta elkarrekin. ‘Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida. Dialogoa, 50eko eta 60ko urteetan’ erakusketa hartu du Donostiako San Telmo museoak. Bi artistei batera eskaini dieten lehena da, eta ehundik gora obra biltzen ditu. | Bi argazki elkarren ondoan. Jorge Oteiza ageri da batean, bere tailerrean, esperimentazio prozesuan ondutako pieza txiki bat eskuetan duela, hari begira, gogoeta egiten. Eduardo Txillida agertzen du besteak, bere lantokian hura ere, pieza bati kolpeka, ekinean, prozesuaren amaiera zein izango den artean jakin gabe. Pen... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211988/lehen-arretarako-baliabide-gehiago-eskatu-dute-osakidetzako-langileek-urteko-hirugarren-greban.htm | Gizartea | Lehen arretarako baliabide gehiago eskatu dute Osakidetzako langileek, urteko hirugarren greban | ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen arabera, %50eko oihartzuna izan du lanuzteak; Jaurlaritzaren arabera, %14koa. | Lehen arretarako baliabide gehiago eskatu dute Osakidetzako langileek, urteko hirugarren greban. ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen arabera, %50eko oihartzuna izan du lanuzteak; Jaurlaritzaren arabera, %14koa. | Osakidetzako lehen arretako langileak greban daude gaur, ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, %14koa izan da erantzuna, baina beharginen ordezkariek datu handiagoa eman dute: «Greba egin dezaketenen %50ek» hartu dute parte lanuzteetan. «Arrakasta bat da, k... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211989/roglicek-erantzi-eta-evenepoelek-jantzi.htm | Kirola | Roglicek erantzi, eta Evenepoelek jantzi | Lider aldaketa izan da azken-aurreko etapan, Mallabian, eta faboritoen artean Esloveniakoa izan da aukera asko galdu dituena Itzulia irabazteko. Ion Izagirre hirugarren jarri da. Etapa Carlos Rodriguezek (Ineos) irabazi du. | Roglicek erantzi, eta Evenepoelek jantzi. Lider aldaketa izan da azken-aurreko etapan, Mallabian, eta faboritoen artean Esloveniakoa izan da aukera asko galdu dituena Itzulia irabazteko. Ion Izagirre hirugarren jarri da. Etapa Carlos Rodriguezek (Ineos) irabazi du. | Iraultza bat, baina handia izan da gaur Euskal Herriko Itzuliko azken-aurreko etapan. Mallabiako San Pedro ermitako aldapa pikoan, Primoz Roglic (Jumbo) orain arteko liderra ez da onenen artean sartu, eta maillot horiak jabe berria dauka: Remco Evenepoel (Quick-Step). Bigarren Daniel Felipe Martinez (Ineos) jarri da, b... |
2022-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/211990/iruneko-haur-eskoletako-euskarazko-aurrematrikulazioa-20koa-izan-da.htm | Gizartea | Iruñeko Haur Eskoletako euskarazko aurrematrikulazioa %20koa izan da | Iruñean, 12 eskoletatik soilik bitan eskaintzen da euskara hutsez ikasteko aukera eta beste bitan euskaraz eta ingelesez. | Iruñeko Haur Eskoletako euskarazko aurrematrikulazioa %20koa izan da. Iruñean, 12 eskoletatik soilik bitan eskaintzen da euskara hutsez ikasteko aukera eta beste bitan euskaraz eta ingelesez. | Navarra Suma Iruñeko alkatetzara iritsi zenetik, 0-3 zikloko haur eskola publikoetako euskarazko eskaintza are gehiago murriztu du urtero: plaza gero eta gutxiago. Iruñean, hamabi eskoletatik soilik bitan eskaintzen da euskara hutsez ikasteko aukera eta beste bitan euskaraz eta ingelesez. Gaur eman dituzte aurtengo mat... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212023/arratek-emango-du-azken-epaia.htm | Kirola | Arratek emango du azken epaia | Gaur bukatuko da Euskal Herriko Itzulia, 135 kilometroko etapa menditsu batekin. Dena dago erabakitzeko garaipenaren borrokan: Remco Evenepoel lidertzari eusten saiatuko da, baina aurkari ugari izango du. Haien artean daude Pello Bilbao eta Ion Izagirre. | Arratek emango du azken epaia. Gaur bukatuko da Euskal Herriko Itzulia, 135 kilometroko etapa menditsu batekin. Dena dago erabakitzeko garaipenaren borrokan: Remco Evenepoel lidertzari eusten saiatuko da, baina aurkari ugari izango du. Haien artean daude Pello Bilbao eta Ion Izagirre. | Ohi bezala, emozio handiko bukaera izango du Itzuliak. Sailkapen nagusiko kontuak oso estu utzi zituen atzo Zamudio eta Mallabia artean jokatu zen etapak, eta gaur argituko dira galdera guztiak, Arratera bidean. Eibarreko irteeran, Remco Evenepoel (Quick Step) izango da horiz jantzita. Ikusteko dago, ordea, Arrateko he... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212024/gazte-bat-hil-da-baionan-a-63an-trafiko-istripu-batean.htm | Gizartea | Gazte bat hil da Baionan, A-63an, trafiko istripu batean | Auto batek eta kamioi batek talka egin dute. Beste bi gazte oso larri eraman dituzte Baionako Ospitalera. | Gazte bat hil da Baionan, A-63an, trafiko istripu batean. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute. Beste bi gazte oso larri eraman dituzte Baionako Ospitalera. | Ezbehar larria izan da gaur goizaldean Baionan, A-63 autobidean, Gipuzkoarako noranzkoan. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute, eta 25 urteko gazte bat hil da. Autoan zihoan gazte hori, eta berarekin zihoazen beste bi lagun, 24 eta 30 urtekoak, oso larri eraman dituzte Baionako Ospitalera.
Suhiltzaileak 04:30ea... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212025/ortuzar-gksz-aretoko-iraultzaileak-dira-burgesiaren-seme-alabak-burgesak-bezala-bizi-direnak.htm | Politika | Ortuzar, GKSz: «Aretoko iraultzaileak dira», «burgesiaren seme-alabak, burgesak bezala bizi direnak» | EAJko gazteak EGI Eguna ospatzen ari dira Azkoitian. Sabino Arana eta Xabier Arzalluz izan dituzte gogoan ekitaldi politikoan. | Ortuzar, GKSz: «Aretoko iraultzaileak dira», «burgesiaren seme-alabak, burgesak bezala bizi direnak». EAJko gazteak EGI Eguna ospatzen ari dira Azkoitian. Sabino Arana eta Xabier Arzalluz izan dituzte gogoan ekitaldi politikoan. | EGI Eguna ospatzen ari dira gaur EAJko gazteak Azkoitian (Gipuzkoa). 12:00etan egin dute ekitaldi politikoa, eta Xabier Arzalluz urte askoan EAJko presidente izandakoa gogoratu dute. Ekitaldian izan dira Andoni Ortuzar EBBko presidentea, Amaia Larrañaga EGIko kidea, eta Ana Azkoitia, Azkoitiko EAJren alkategaia. Hirure... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.