date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211567/egoitz-urrutikoetxearen-auzibidea-berriz-instrukziora-igortzea-deliberatu-dute.htm
Politika
Egoitz Urrutikoetxearen auzibidea berriz instrukziora igortzea deliberatu dute
Parisko Dei Auzitegiak aintzat hartu du fiskaltzaren eskaria. Prozeduran akatsak izan zirela argudiatuta, azken momentuan eskatu zuen berriro bidaltzea auzibidea instrukziora horrek.
Egoitz Urrutikoetxearen auzibidea berriz instrukziora igortzea deliberatu dute. Parisko Dei Auzitegiak aintzat hartu du fiskaltzaren eskaria. Prozeduran akatsak izan zirela argudiatuta, azken momentuan eskatu zuen berriro bidaltzea auzibidea instrukziora horrek.
Parisko Dei Auzitegiak Egoitz Urrutikoetxearen auzibidea instrukziora bidali du berriro. Hala jakinarazi du gaur arratsaldeko lehen orduan.Otsailaren 17an epaitzekoa zuten, 2005. urtean ETAko kidea izatea, eta, beraz, gaizkile elkarteko kide izatea leporatuta. Baina, prozeduran akatsak izan direla argudiatuta, afera be...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211568/urrian-nafarroak-bere-gain-hartuko-du-gutxieneko-diru-sarreren-kudeaketa.htm
Ekonomia
Urrian Nafarroak bere gain hartuko du gutxieneko diru sarreren kudeaketa
Gaur arratsaldean izenpetuko duten akordioaren arabera, 48 milioi euro aurreztuko ditu Nafarroak, eta hiruhileroko doikuntza bidez itzuliko dio dirua Madrilek
Urrian Nafarroak bere gain hartuko du gutxieneko diru sarreren kudeaketa. Gaur arratsaldean izenpetuko duten akordioaren arabera, 48 milioi euro aurreztuko ditu Nafarroak, eta hiruhileroko doikuntza bidez itzuliko dio dirua Madrilek
Iazko abuztuan Iruñeko espetxeko presoei osasun zerbitzua emateko eskumena bere gain hartu ostean, hogei urteren buruan egiten den bigarren transferentzia da. Urritik aurrera Nafarroak bere gain hartuko du bizitzeko gutxieneko diru sarreraren kudeaketa. 2020ko ekainetik indarrean den diru laguntza hori Gizarte Segurant...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211569/baimenak-emateko-presoek-barkamena-eskatzea-nahi-du-espainiako-auzitegi-nazionalak.htm
Politika
Baimenak emateko, presoek «barkamena» eskatzea nahi du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Foro Sozial Iraunkorrak salatu du urte batean euskal presoen 76 baimen gibelera bota dituela Espainiako Auzitegi Nazionalak, damutze falta argudiatuta. Espetxeetako tratamendu batzordeek onartuak zituzten.
Baimenak emateko, presoek «barkamena» eskatzea nahi du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Foro Sozial Iraunkorrak salatu du urte batean euskal presoen 76 baimen gibelera bota dituela Espainiako Auzitegi Nazionalak, damutze falta argudiatuta. Espetxeetako tratamendu batzordeek onartuak zituzten.
Ez da gauza berria, baina areagotzen ari da: Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltza, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala eta lehen zigor sala gibelera botatzen ari dira euskal presoei aurrez euren espetxeetako tratamendu batzordeek onarturiko baimenak eta hirugarren graduak. Foro Sozial Iraunkorrak lehendik salatua ...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211570/goiener-taldea-korrikari-argi-egiten.htm
albisteak
Goiener Taldea, Korrikari argi egiten
Goiener Taldea herri kooperatiba izango da aurtengo Korrikaren babesle ofizialetako bat. Beste pauso garrantzitsu bat emango du energia berriztagarrien mundua euskalduntzeko duen asmo sendoan.
Goiener Taldea, Korrikari argi egiten. Goiener Taldea herri kooperatiba izango da aurtengo Korrikaren babesle ofizialetako bat. Beste pauso garrantzitsu bat emango du energia berriztagarrien mundua euskalduntzeko duen asmo sendoan.
Urte berezia da aurtengoa Goiener Taldearentzat, 10 urte beteko baitira 2012. urtean irabazi asmorik gabeko kooperatiba hori martxan jarri zenetik. Hamarkada bakarrean, Goiener Taldeak herritar, enpresa eta entitate publiko askorengana iristea lortu du, eta pauso sendoak eman ditu eredu energetikoa eraldatzeko bidean. ...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211571/izurriaren-bukaera-omerentzat-aldaera-berrien-eta-desoreka-sozialen-araberakoa.htm
Gizartea
Izurriaren bukaera OMErentzat: aldaera berrien eta desoreka sozialen araberakoa
Erakundearen arabera, «litekeena da koronabirusak eboluzionatzea, baina gaitzak indarra galtzea», immunizazio maila altuarengatik
Izurriaren bukaera OMErentzat: aldaera berrien eta desoreka sozialen araberakoa. Erakundearen arabera, «litekeena da koronabirusak eboluzionatzea, baina gaitzak indarra galtzea», immunizazio maila altuarengatik
COVID-19a ez da desagertuko. Ez, behintzat, luze gabe. Pandemiaren etorkizunari buruzko gogoeta egin du OME Osasunaren Mundu Erakundeak, COVID-19ari aurre egiteko hirugarren prestakuntza planaren barruan. Zehazki, zenbait agertoki posible jarri ditu mahai gainean erakundeak: adituen esanetan, «litekeena da» SARS-CoV-2 ...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211572/euskal-herrian-non-eta-nola-aplikatuko-diren-erregaien-deskontuak.htm
Ekonomia
Euskal Herrian non eta nola aplikatuko diren erregaien deskontuak
Bihartik aurrera, Euskal Herriko gasolindegi guztietan aplikatuko dira Espainiako eta Frantziako estatuek erregaiei ezarritako deskontuak. Azken egunetan, prezioek gorantz segitu dute Euskal Herri osoan, baina atzo 0,02 zentimo merkatu zen gasolina, eta 0,007 diesela. Gaur ere, gasolindegi gehienetan, beheranzko joera ...
Euskal Herrian non eta nola aplikatuko diren erregaien deskontuak. Bihartik aurrera, Euskal Herriko gasolindegi guztietan aplikatuko dira Espainiako eta Frantziako estatuek erregaiei ezarritako deskontuak. Azken egunetan, prezioek gorantz segitu dute Euskal Herri osoan, baina atzo 0,02 zentimo merkatu zen gasolina, eta...
Bihartik aurrera, Euskal Herriko gasolindegi guztietan aplikatuko dira Espainiako eta Frantziako estatuek erregaiei ezarritako deskontuak. Azken egunetan, prezioen goranzko joerari eutsi zaio Euskal Herri osoan, baina atzo 0,02 zentimo merkatu zen gasolina, eta 0,007 diesela. Gaur ere, gasolindegi gehienetan, beheranzk...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211573/hego-euskal-herriko-administrazioek-superabita-izan-zuten-2021-urtean.htm
Ekonomia
Hego Euskal Herriko administrazioek superabita izan zuten 2021. urtean
Jaurlaritzak 1.877 milioi euroko soberakinarekin hasi zuen urtea. Pandemia hasi zenetik ia 2.000 milioi euroko zorra pilatu du Jaurlaritzak, baina Nafarroak 135 milioi baizik ez du handitu.
Hego Euskal Herriko administrazioek superabita izan zuten 2021. urtean. Jaurlaritzak 1.877 milioi euroko soberakinarekin hasi zuen urtea. Pandemia hasi zenetik ia 2.000 milioi euroko zorra pilatu du Jaurlaritzak, baina Nafarroak 135 milioi baizik ez du handitu.
Asteak pasatu ahala are gehiago nahaspilatzen ari da 2022. urtea, industriaren hornidura arazoei inflazio handia eta Ukrainako gerra batu zaizkiolako. Euskal erakundeek, ordea, beren kutxan dirua dutela egingo diete aurre erronkei. Hazkunde ekonomiko sendoaren eskutik, kontu publikoak orekatu zituzten iaz Eusko Jaurlar...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211574/gipuzkoako-hondakinen-553-birziklatu-ziren-iaz.htm
Gizartea
Gipuzkoako hondakinen %55,3 birziklatu ziren iaz
Hondakin kopurua ia %5 hazi zen iaz, 2020ko datuekin alderatuta. Pandemiaren osteko «susperraldi ekonomikoarekin» lotu du aldundiak.
Gipuzkoako hondakinen %55,3 birziklatu ziren iaz. Hondakin kopurua ia %5 hazi zen iaz, 2020ko datuekin alderatuta. Pandemiaren osteko «susperraldi ekonomikoarekin» lotu du aldundiak.
Gipuzkoan sortutako hondakin kantitateak gora egin zuen iaz, pandemia garaiko murrizketek eragindako beherakadaren ostean. Aldundiaren datuen arabera, ordea, birziklatze tasak ere gora egin du, eta Europako Batasunak 2025erako ezarritako %55eko helburuaren gainetik dago lurraldea. Pandemia aurretik adina dira Gipuzkoa...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211575/protesta-egin-dute-ikasle-abertzaleek-gasteizen-martxoaren-24ko-atxiloketak-salatzeko.htm
Gizartea
Protesta egin dute Ikasle Abertzaleek Gasteizen, martxoaren 24ko atxiloketak salatzeko
Greba eguneko istiluak txarretsi eta kalte materialak 55.000 eurorenak direla esan du EHUko errektoreak.
Protesta egin dute Ikasle Abertzaleek Gasteizen, martxoaren 24ko atxiloketak salatzeko. Greba eguneko istiluak txarretsi eta kalte materialak 55.000 eurorenak direla esan du EHUko errektoreak.
Ikasle Abertzaleek deituta, dozenaka gaztek manifestazioa egin dute gaur EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean, «errepresio poliziala salatzeko». Zehazki, iragan martxoaren 24ko greba eguneko protestetan atxilotutako gazteen «erabateko absoluzioa» eta egun hartako gertaerengatik jartzen ahal zaizkien ...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211576/azazetan-kolpistek-hil-zituzten-hamasei-pertsona-omendu-dituzte.htm
Gizartea
Azazetan kolpistek hil zituzten hamasei pertsona omendu dituzte
EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek elkarrekin gogoratu dute sarraskiaren urteurrena. Gizateriaren aurkako krimenengatik frankismoaren aurkako kereila jar dezatela eskatu diete Arabako erakundeei.
Azazetan kolpistek hil zituzten hamasei pertsona omendu dituzte. EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek elkarrekin gogoratu dute sarraskiaren urteurrena. Gizateriaren aurkako krimenengatik frankismoaren aurkako kereila jar dezatela eskatu diete Arabako erakundeei.
EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek elkarrekin gogoratu dute gaur Azazetako sarraskiaren 85.urteurrena. Duela 85 urte Azazetako mendatean (Araba) frankistek hildako hamasei pertsona gogoan izan dituzte Gasteizen egindako ekitaldian. Lau alderdiek oroimena aldarrikatu dute: «Oroimena izatea e...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211577/86-urteko-gizon-bat-hil-da-ispasterren-trafiko-istripu-batean.htm
Gizartea
86 urteko gizon bat hil da Ispasterren, trafiko istripu batean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, errepidetik desbideratu da gizonaren autoa.
86 urteko gizon bat hil da Ispasterren, trafiko istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, errepidetik desbideratu da gizonaren autoa.
Ispasterren (Bizkaia) izan da ezbeharra, goizean, 10:45ean. 86 urteko gizon bat hil da, haren autoa errepidetik desbideratuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren arabera, bakarrik zihoan autoan. Ispasterreko Artika auzoan gertatu da istripua, eta Segurtasun Saila ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211578/zigor-eskaria-bikoiztu-du-fiskalak-cabezudorentzat-250-urte-eskatu-dizkio.htm
Gizartea
Zigor eskaria bikoiztu du fiskalak Cabezudorentzat: 250 urte eskatu dizkio
Gaur deklaratu dute salaketa jarri duten emakumeak artatu zituzten psikologo eta psikiatrek. Andre horien gehiengoak arazo psikologikoak izan zituen salatu zituzten erasoen ondoren.
Zigor eskaria bikoiztu du fiskalak Cabezudorentzat: 250 urte eskatu dizkio. Gaur deklaratu dute salaketa jarri duten emakumeak artatu zituzten psikologo eta psikiatrek. Andre horien gehiengoak arazo psikologikoak izan zituen salatu zituzten erasoen ondoren.
Fiskalak, orain arte, 121 urte eskatu ditu Kote Cabezudorentzat, hainbat modelok sexu abusuengatik ezarritako salaketak direla medio. Intimitatearen aurkako delituak, iruzurrak eta sexu erasoak egozten dizkiote, besteak beste. Orain, ordea, ia bikoiztu egin du eskaria; ez du zehazki esan zenbat urte eskatuko dituen, ba...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211579/bizkaian-hasi-du-eguna-korrikak.htm
Gizartea
Bizkaian hasi du eguna Korrikak
Bizkaiko eta Gipuzkoako herri handiak zeharkatu ondoren, arratsaldean helduko da Korrika Arabako hiriburura. Gasteiz izango da lasterketak igaroko duen lehen hiruburua. BERRIA lekukoaren zuzeneko irudiak eskaintzen ari da ibilbide osoan, euskarazko telebisten elkarlanari esker.
Bizkaian hasi du eguna Korrikak. Bizkaiko eta Gipuzkoako herri handiak zeharkatu ondoren, arratsaldean helduko da Korrika Arabako hiriburura. Gasteiz izango da lasterketak igaroko duen lehen hiruburua. BERRIA lekukoaren zuzeneko irudiak eskaintzen ari da ibilbide osoan, euskarazko telebisten elkarlanari esker.
* BERRIAren atal berezi batean une oro lekukoaren zuzeneko irudiak izango dira ikusgai. Berria telebistak 'Ekin!' saioa egingo du Korrikan: 11 musikarik kantak sortuko dituzte BERRIArentzat. STR taldeak egin du lehen egunaren kanta laburpena. * Euskararen aldeko lasterketak 2.500 kilometro egingo ditu Euskal Herri oso...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211580/eepren-bulegoetan-sartu-dira-seaskako-ikasle-eta-irakasleak.htm
Gizartea
EEPren bulegoetan sartu dira Seaskako ikasle eta irakasleak
«Azterketak euskaraz» oihu artean protesta egin dute, EEPren biltzar nagusiko atarian. Larraineko eskola publikoko gurasoek ere egin dute protesta, murgiltze eredua ezartzeko baimena eman diezaieten.
EEPren bulegoetan sartu dira Seaskako ikasle eta irakasleak. «Azterketak euskaraz» oihu artean protesta egin dute, EEPren biltzar nagusiko atarian. Larraineko eskola publikoko gurasoek ere egin dute protesta, murgiltze eredua ezartzeko baimena eman diezaieten.
Azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde, Seaskako ikasle eta irakasleak Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) bulegoetara sartu dira gaur arratsaldean. EEPren biltzar nagusia egitekoa zuten gaur, eta Bordeleko errektorea etortzekoa zen Euskal Herrira. Harekin zuzenean mintzatzea lortu nahi zuten ikastoletako orde...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211581/1313-auziko-lau-auzipeturi-espetxe-zigorrak-ezarri-dizkie-espainiako-auzitegi-nazionalak.htm
Politika
13/13 auziko lau auzipeturi espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak
Arantza Zuluetari zazpi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra jarri diote, Jon Enparantzari lau urtekoa, Naia Zuriarraini hiru urte eta sei hilabetekoa, eta Iker Sarriegiri hiru urte eta egun batekoa. Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo absolbitu egin ditu auzitegiak.
13/13 auziko lau auzipeturi espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak. Arantza Zuluetari zazpi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra jarri diote, Jon Enparantzari lau urtekoa, Naia Zuriarraini hiru urte eta sei hilabetekoa, eta Iker Sarriegiri hiru urte eta egun batekoa. Julen Zelarain, Saioa Agi...
Auzipetuak zain zeuden, eta azkenean iritsi da sententzia: Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxe zigorrak ezarri dizkie 13/13 auziko lau auzipeturi. Arantza Zuluetari jarri dio zigorrik gogorrena: lau urteko zigor bat «erakunde terroristako kide» izateagatik, eta hiru urte eta sei hilabeteko bertze bat «armak eta lehe...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211582/aurrera-atera-da-hitzarmen-ekonomikoaren-erreforma.htm
Ekonomia
Aurrera atera da Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma
Nafarroak bere gain hartuko du Google eta Tobin tasen eta merkataritza elektronikoko BEZaren bilketa. Geroa Bai eta EH Bildu abstenitu egin dira, etorkizunean egozpen indizearen aldaketa bat parlamentuaren kontrolpetik atera daitekeelako.
Aurrera atera da Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma. Nafarroak bere gain hartuko du Google eta Tobin tasen eta merkataritza elektronikoko BEZaren bilketa. Geroa Bai eta EH Bildu abstenitu egin dira, etorkizunean egozpen indizearen aldaketa bat parlamentuaren kontrolpetik atera daitekeelako.
Hiru hilabete iraun du korapiloak. Duela hiru aste Navarra Sumak aldeko botoa iragarri ondotik, onartu da parlamentuan abenduaren 20an Espainiako eta Nafarroako gobernuek Hitzarmen Ekonomikoaren legeari egindako azken aldaketa. 34 boto alde izan ditu —tartean, Navarra Suma, PSN, Ahal Dugu eta Ezkerra—. Bi koalizio aber...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211583/errublotan-ordaintzen-ez-diren-gas-esportazioak-etengo-dituela-esan-du-vladimir-putinek.htm
Ekonomia
Errublotan ordaintzen ez diren gas esportazioak etengo dituela esan du Vladimir Putinek
Errusiako presidenteak agerraldia egin du telebistan, eta esan du bihar bertatik aurrera errublotan ordaintzen ez duten erosleei gas hornidura eten diezaiekela.
Errublotan ordaintzen ez diren gas esportazioak etengo dituela esan du Vladimir Putinek. Errusiako presidenteak agerraldia egin du telebistan, eta esan du bihar bertatik aurrera errublotan ordaintzen ez duten erosleei gas hornidura eten diezaiekela.
«Errusiar gasa erosi nahi badute, arerio diren herrialdeek Errusiako bankuetan kontuak zabaldu behar dituzte errublotan. Apirilaren 1etik aurrera, kontu horietatik ordaindu beharko da gasa. Eta, ordainketa horiek hala egiten ez badira, pentsatuko dugu bezeroak bere betebeharrak ez dituela bete». Ahoan bilorik gabe hitz...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211584/erruduntzat-jo-dute-gasteizen-bikotekide-ohiaren-mutil-laguna-hiltzeaz-akusatutakoa.htm
Gizartea
Erruduntzat jo dute Gasteizen bikotekide ohiaren mutil laguna hiltzeaz akusatutakoa
Auzipetuak erruduna dela aitortu du, akusazioek eskatutako zigorra murriztearen truke.
Erruduntzat jo dute Gasteizen bikotekide ohiaren mutil laguna hiltzeaz akusatutakoa. Auzipetuak erruduna dela aitortu du, akusazioek eskatutako zigorra murriztearen truke.
Herri epaimahaiak erruduntzat jo du 2021eko otsailaren 10ean Gasteizen bikotekide ohiaren mutil laguna labankada batez hiltzeagatik akusatutako gaztea. Asteazkenean aitortu zuen hilketa, Arabako Probintzia Auzitegian egindako epaiketaren hirugarren saioan. Adierazi zuen biktimari eraso egin zionean, «hura hiltzeko asmo...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211585/mobilizazioetarako-deia-egin-dute-epaiaren-kontra.htm
Politika
Mobilizazioetarako deia egin dute epaiaren kontra
Sortuk, LABek, Sarek eta Etxerat elkarteak epaia kritikatu dute
Mobilizazioetarako deia egin dute epaiaren kontra. Sortuk, LABek, Sarek eta Etxerat elkarteak epaia kritikatu dute
Hasi dira lehenengo erreakzioak 13/13 auziko epaiaren inguruan. Bizkaian, mobilizazioak egin dituzte Larrabetzun eta Bilbon, eta bihar ere manifestazioa egingo dute Bizkaiko hiriburuan, 19:00etan, Arriagatik abiatuta. Sare sozialetan hedatutako mezu baten bidez, Sortuk «onartezintzat» jo du «presoen eskubideen aldeko ...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211586/bizkaiko-bulegoetako-garbitzaileek-grebaldia-hasi-dute-1200-euroko-soldata-lortzeko.htm
Ekonomia
Bizkaiko bulegoetako garbitzaileek grebaldia hasi dute 1.200 euroko soldata lortzeko
Sektorearen gehiengoak 30 urtean eginiko lehen greba bateratua da, eta beste bost greba egunetara deitu dute. Urtebete daramate lan hitzarmen berria negoziatzen.
Bizkaiko bulegoetako garbitzaileek grebaldia hasi dute 1.200 euroko soldata lortzeko. Sektorearen gehiengoak 30 urtean eginiko lehen greba bateratua da, eta beste bost greba egunetara deitu dute. Urtebete daramate lan hitzarmen berria negoziatzen.
«Grebak eragina izatea espero dugu. Soldatak %0,5 igotzeko eskaintza jaso, eta, hitzez hitz, patronalaren ahotik hau entzun behar izan dugu: ‘beherapenetan kutixi bat erosteko adina badela'. Ea serio hartzen gaituzten orain; gizonezkoak gehiengo diren sektoreetako bileretan ez da halakorik gertatzen». Itsasne Nuñezen h...
2022-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/211587/giza-genoma-bat-osorik-sekuentziatzea-lortu-dute.htm
Gizartea
Giza genoma bat osorik sekuentziatzea lortu dute
Orain 21 urte aurkeztu zen atariko mapan, genomaren %92 sekuentziatu zuten; falta zenari ere erreparatu diote orain
Giza genoma bat osorik sekuentziatzea lortu dute. Orain 21 urte aurkeztu zen atariko mapan, genomaren %92 sekuentziatu zuten; falta zenari ere erreparatu diote orain
«Hausturarik» gabeko mapa bat da oraingoa, ikertzaileek adierazi dutenez. Orain dela 21 urte, Giza Genoma Proiektua aurkeztu zutenean, giza genomaren %8 sekuentziatzeko geratu zen, eta, erreminta doiagoekin, lana osatzea lortu dute orain. Giza genoma baten sekuentzia osoa da orain aurkeztu dutena. Falta ziren zatiei er...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211617/korrikak-elurpean-gurutzatu-du-gasteiz.htm
Gizartea
Korrikak elurpean gurutzatu du Gasteiz
Bizkaiko eta Gipuzkoako herri handiak zeharkatu ondoren, Araban sartu da berriro Korrika. Gasteiz da lasterketak igaro duen lehen hiriburua; 17:00 aldera iritsi da. BERRIA lekukoaren zuzeneko irudiak eskaintzen ari da ibilbide osoan, euskarazko telebisten elkarlanari esker.
Korrikak elurpean gurutzatu du Gasteiz. Bizkaiko eta Gipuzkoako herri handiak zeharkatu ondoren, Araban sartu da berriro Korrika. Gasteiz da lasterketak igaro duen lehen hiriburua; 17:00 aldera iritsi da. BERRIA lekukoaren zuzeneko irudiak eskaintzen ari da ibilbide osoan, euskarazko telebisten elkarlanari esker.
* Berria telebistak 'Ekin!' saioa egingo du Korrikan: STR taldeak egin du lehen egunaren kanta laburpena. * Milaka lagunen babesean abiatu da Korrika Amurriotik, indarrez. * BERRIA argazki bilduma bat osatzen ari da, eguneko irudi nabarmenekin. * Euskararen aldeko lasterketak 2.500 kilometro egingo ditu Euskal Herri...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211618/iluntzetik-aurrera-berriz-jaitsiko-da-elur-maila.htm
Gizartea
Iluntzetik aurrera berriz jaitsiko da elur maila
Elurteek arazo ugari eragin dituzte errepidean, eta litekeena da berriz sortzea gaur gauean. Alerta igandera luzatu dute, elur kota berriz jaitsiko delako 300 metrora.
Iluntzetik aurrera berriz jaitsiko da elur maila. Elurteek arazo ugari eragin dituzte errepidean, eta litekeena da berriz sortzea gaur gauean. Alerta igandera luzatu dute, elur kota berriz jaitsiko delako 300 metrora.
Bigarren bolada dator. Gaur gauean elurra egin du, eta horrek arazoak sortu ditu hainbat errepidetan, batez ere Nafarroan eta Araban. Gaur eguerdian, arindu egin da apur bat egoera, elurra 400-500 metrotik gora egin duelako. Baina eten txiki bat besterik ez da izan, iluntzetik aurrera bigarren oldea datorrela ohartaraz...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211619/laquoezin-dut-sinetsi-ere-egin-30-urte-zer-diren-egunero-gogoratzen-naiz-gaueroraquo.htm
Mundua
«Ezin dut sinetsi ere egin 30 urte zer diren. Egunero gogoratzen naiz, gauero»
Bosniako gerraren 30. urteurrena landuko du BERRIAk igandean. Ikus-entzunezko bat ere ondu du gaiari buruz, gerra hartatik ihes egin eta Markinan bizi diren bi pertsonekin: Redzija Subasic eta bere alaba Adisa Subasic. 'Atzo balitz bezala' du izenburu, eta ikusgai dago jada.
«Ezin dut sinetsi ere egin 30 urte zer diren. Egunero gogoratzen naiz, gauero». Bosniako gerraren 30. urteurrena landuko du BERRIAk igandean. Ikus-entzunezko bat ere ondu du gaiari buruz, gerra hartatik ihes egin eta Markinan bizi diren bi pertsonekin: Redzija Subasic eta bere alaba Adisa Subasic. 'Atzo balitz bezala' ...
Apirilaren 6an beteko dira 30 urte Bosnia bonbardatu zutenetik. BERRIAk igande honetan jorratuko du gaia luze eta zabal, eta gerra hartatik ihes egin zuten hainbat pertsonarekin hitz egindakoak bilduko ditu. BERRIAko ikus-entzunezkoen lantaldeak ere erreportaje berezi bat atera du gaiari lotuta: Atzo balitz bezala. Ol...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211621/urkullu-laquoitunpeko-eskolaren-finantzaketa-bermatuta-dago-datozen-hamabi-urteetarakoraquo.htm
Gizartea
Urkullu: «Itunpeko eskolaren finantzaketa bermatuta dago datozen hamabi urteetarako»
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du hezkuntza itunak ez duela arriskuan jartzen itunpeko eskola. Akordioa ondu duten alderdiei eskertu egin die «maximalismoak» alde batera utzi izana. Bildarratzek esan du «neurri osagarriak» eta instituzioen arteko elkarlana behar direla segregazioa amaitzeko.
Urkullu: «Itunpeko eskolaren finantzaketa bermatuta dago datozen hamabi urteetarako». Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du hezkuntza itunak ez duela arriskuan jartzen itunpeko eskola. Akordioa ondu duten alderdiei eskertu egin die «maximalismoak» alde batera utzi izana. Bildarratzek esan du «neurri osagarriak» eta...
Hezkuntza ituna hizpide izan dute gaur Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. PP-C’s-ko legebiltzarkide Jose Manuel Gilek egin dio galdera lehendakariari. Salatu du EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk lortutako akordioa «Bilduren arrakasta» izan dela, eta haren bitartez «Bilduren tesiak inposatuko» direl...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211622/netflixek-euskarara-bikoiztuko-duen-lehen-filma-the-sea-beast-izango-da.htm
Bizigiro
Netflixek euskarara bikoiztuko duen lehen filma 'The Sea Beast' izango da
Plataformak uztailaren 8an estreinatuko du animaziozko film hori hainbat hizkuntzatan, tartean euskara, galegoa eta katalana.
Netflixek euskarara bikoiztuko duen lehen filma 'The Sea Beast' izango da. Plataformak uztailaren 8an estreinatuko du animaziozko film hori hainbat hizkuntzatan, tartean euskara, galegoa eta katalana.
Mapak amaitzen diren tokian eta benetako abentura hasten denean abiatzen da The Sea Beast animazio filma. Itsasoetan barna, makina bat abentura harrigarri biziko dituzte Jacob Hollandek eta Maisie Brumble polizioak. Netflixek euskarara bere kabuz bikoiztuko duen aurreneko filma da The Sea Beast, eta uztailaren 8an estr...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211625/bakegileak-kanporatu-ditu-frantziako-poliziak.htm
Politika
Bakegileak kanporatu ditu Frantziako Poliziak
Frantziako zergen egoitza okupatu dute Miarritzen, Parisen «utzikeria» salatzeko. Ion eta Unai Parot, eta Jakes Esnal euskal presoen etxeratzea aldarrikatu dute. Bi mobilizazio zehaztu dituzte biharko: 9:30ean, Hazparnen eta Urruñan.
Bakegileak kanporatu ditu Frantziako Poliziak. Frantziako zergen egoitza okupatu dute Miarritzen, Parisen «utzikeria» salatzeko. Ion eta Unai Parot, eta Jakes Esnal euskal presoen etxeratzea aldarrikatu dute. Bi mobilizazio zehaztu dituzte biharko: 9:30ean, Hazparnen eta Urruñan.
Bakegileek beste ekintza bat gehitu diote abenduan iragarri eta otsailean abiatutako fase berriari. Miarritzen (Lapurdi) hainbat ekintzailek Frantziako zergen egoitza okupatu dute goizean, protesta modura. Egoitzaren barrenean sartu dira, kartelak eskutan eta aldarri ozena ahotan: «Euskal presoak etxera», oihukatu dute...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211626/euroguneko-inflazioak-errekorrak-hautsi-ditu-martxoan-75era-igota.htm
Ekonomia
Euroguneko inflazioak errekorrak hautsi ditu, martxoan %7,5era igota
Ukrainako gerrak eta energia krisiak kontsumo gaiak garestitzen jarraitzen dute, eta Kontsumo Prezioen Euroguneko Indizeak sabaiak hausten jarraitzen du. Energia gaiak iaz baino %44,7 garestiagoak izan dira martxoan eurogunean.
Euroguneko inflazioak errekorrak hautsi ditu, martxoan %7,5era igota. Ukrainako gerrak eta energia krisiak kontsumo gaiak garestitzen jarraitzen dute, eta Kontsumo Prezioen Euroguneko Indizeak sabaiak hausten jarraitzen du. Energia gaiak iaz baino %44,7 garestiagoak izan dira martxoan eurogunean.
Europarren poltsikoek erakusten dutena berrestera datoz estatistikak. Martxoan inflazioak %7,5era egin du jauzi eurogunean, analisten aurreikuspenek uste zuten baino gehiago. Otsailean %5,9an kokatu zen datua. Energiako kontsumo gaien %44,7ko igoera ikusgarriak izan du pisurik handiena inflazioaren datu aurreratu hand...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211627/selekzioaren-ofizialtasunaren-alde-nahikoa-ez-egitea-egotzi-dio-eh-bilduk-jaurlaritzari.htm
Kirola
Selekzioaren ofizialtasunaren alde nahikoa ez egitea egotzi dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Lehendakariak esan du Federazioak Kirola Arbitratzeko Epaitegira jotzen badu Jaurlaritzak «laguntza osoa» eskainiko diola.
Selekzioaren ofizialtasunaren alde nahikoa ez egitea egotzi dio EH Bilduk Jaurlaritzari. Lehendakariak esan du Federazioak Kirola Arbitratzeko Epaitegira jotzen badu Jaurlaritzak «laguntza osoa» eskainiko diola.
Martxoaren 25ean, UEFAk eta FIFAk atzera bota zuten beste behin ere euskal selekzioaren ofizialtasunaren inguruan Euskadiko Futbol Federazioak egindako azken eskaera, eta, gai hori hizpide hartuta, Iñigo Urkullu lehendakariari galdera egin dio Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol sai...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211628/1313-auziko-epaiaren-injustizia-salatu-eta-apirilaren-9an-manifestatzera-deitu-dute.htm
Politika
13/13 auziko epaiaren «injustizia» salatu eta apirilaren 9an manifestatzera deitu dute
Bilbon eta Donostian egingo dute manifestazio bana.
13/13 auziko epaiaren «injustizia» salatu eta apirilaren 9an manifestatzera deitu dute. Bilbon eta Donostian egingo dute manifestazio bana.
Zenbait lagun ezagunek agerraldia egin dute, 13/13 auzian epaitu dituztenen aldeko plataformen izenean epaiaren balorazioa egiteko, eta salatu dute lau akusaturi hemezortzi urteko espetxe zigorra ezarri dien sententzia «injustizia bat» dela, prozesu osoa «irregulartasunez eta eskubide urraketez gainezka» egon delako. M...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211629/nafarroako-gobernuak-datorren-astean-itzuli-nahi-du-gasolindegiek-aurreratutako-dirua.htm
Ekonomia
Nafarroako Gobernuak datorren astean itzuli nahi du gasolindegiek aurreratutako dirua
Apirilaren 15a baino lehen itzulketa eskatzeko orria eskuragarri dute Nafarroako 240 gasolindegiek Foru Ogasunaren webgunean.
Nafarroako Gobernuak datorren astean itzuli nahi du gasolindegiek aurreratutako dirua. Apirilaren 15a baino lehen itzulketa eskatzeko orria eskuragarri dute Nafarroako 240 gasolindegiek Foru Ogasunaren webgunean.
«Ia berehalakoa izango da». Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren arabera, «datorren astean errealitate izan liteke» gasolindegiek aurreratutako hamabost zentimoak itzultzea. Kontseilariaren hitzetan, helburu nagusia da «ahalik eta azkarren» erantzutea egoerari, eta lasaitasun mezua helaraz...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211630/errusian-dagoen-petrolio-biltegi-bati-eraso-egin-izana-leporatu-dio-moskuk-ukrainari.htm
Mundua
Errusian dagoen petrolio biltegi bati eraso egin izana leporatu dio Moskuk Ukrainari
Belgorod hirian gertatu da erasoa. Hiriko gobernadoreak azaldu du Ukrainaren bi helikoptero gainazaletik hurbil pasatu direla. Ondotik, suteak izan dira erregai deposituetan.
Errusian dagoen petrolio biltegi bati eraso egin izana leporatu dio Moskuk Ukrainari. Belgorod hirian gertatu da erasoa. Hiriko gobernadoreak azaldu du Ukrainaren bi helikoptero gainazaletik hurbil pasatu direla. Ondotik, suteak izan dira erregai deposituetan.
«Zortzi erregai depositu sutan dira oraintxe bertan. 2.000 metro kubiko dira guztira, eta baliteke suak zabaltzen segitzea». Errusiako Belgordo hirian piztu da sua, Ukrainako mugatik hurbil, eta Kremlinek argiki egin du salaketa. Hiriko gobernadore Viacheslav Gladkovek adierazi duenez, Ukrainako armadaren bi helikopter...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211631/gasteizko-familia-bat-argindarrik-gabe-utzi-dutela-salatu-dute.htm
Gizartea
Gasteizko familia bat argindarrik gabe utzi dutela salatu dute
Gasteizko Auzoan Bizi etxebizitza sareak argindarra «berehala» itzultzeko exijitu dio parrokien Berakah elkarteari.
Gasteizko familia bat argindarrik gabe utzi dutela salatu dute. Gasteizko Auzoan Bizi etxebizitza sareak argindarra «berehala» itzultzeko exijitu dio parrokien Berakah elkarteari.
Gasteizko Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu du auzoko parrokien Berakah elkarteak kudeatutako etxebizitza batean argindarra eten dutela. Chanilak, Robensonek eta haien bi seme-alaba adingabeek hamar egun daramatzate argindarrik gabe, eta kandelak erabiltzera behartuta daude. Auzoan Bizik salatu duenez, Berakah elka...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211632/auto-ilararik-ez-baina-arazoak-fakturekin.htm
Auto ilararik ez, baina arazoak fakturekin
Auto ilararik ez, baina arazoak fakturekin.
Aurreko egunetan baino mugimendu handiagoa izan da gaur goizean Hego Euskal Herriko gasolindegietan; gutxi batzuetan auto ilara txikiak sortu diren arren, oro har, «lasai» aritu dira lanean. Hori bai, gasolindegi batzuetan arazoak izan dituzte fakturak egiterako orduan, sistema informatikoa blokeatu egin baitzaie, lehe...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211633/auto-ilararik-ez-baina-arazoak-fakturekin.htm
Ekonomia
Auto ilararik ez, baina arazoak fakturekin
Gasolindegietan hasi dira deskontuak aplikatzen; Hego Euskal Herriko batzuetan auto ilara txikiak izan dira goizean goiz, baina kobratze sistemak huts egin dielako.
Auto ilararik ez, baina arazoak fakturekin. Gasolindegietan hasi dira deskontuak aplikatzen; Hego Euskal Herriko batzuetan auto ilara txikiak izan dira goizean goiz, baina kobratze sistemak huts egin dielako.
Aurreko egunetan baino mugimendu handiagoa izan da gaur goizean Hego Euskal Herriko gasolindegietan; gutxi batzuetan auto ilara txikiak sortu dira, baina oro har «lasai» aritu dira lanean. Hori bai, zerbitzugune batzuetan arazoak izan dituzte fakturak egiteko orduan, sistema informatikoa blokeatu egin baitzaie, lehen o...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211634/abeltzainak-haserre-daude-haragiaren-prezio-merkearekin.htm
Ekonomia
Abeltzainak haserre daude haragiaren prezio merkearekin
Prezioak hobetu ezean txahalak kanpora saltzen hasiko direla ohartarazi dute EHNEk eta Enbak. Kanal kiloa gutxienez sei euroan ordain dadin nahi dute.
Abeltzainak haserre daude haragiaren prezio merkearekin. Prezioak hobetu ezean txahalak kanpora saltzen hasiko direla ohartarazi dute EHNEk eta Enbak. Kanal kiloa gutxienez sei euroan ordain dadin nahi dute.
«Horrela jarraituz gero, Euskal Herrian ez dugu euskal haragirik izango». EHNE eta ENBA nekazaritza sindikatuek deituta, abeltzainen protesta egin dute gaur Donostian, Bretxako Azokaren parean, haragiarengatik ordaintzen dieten prezioa salatzeko. 30 urtez prezioak ia aldatu gabe, txahalak hazteko funtsezkoak diren zer...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211635/amnistiaren-eta-autodeterminazioaren-aldeko-akordio-sozialak-150-eragileren-arteko-manifestu-bat-sustatuko-du.htm
Mundua
Amnistiaren eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Sozialak 150 eragileren arteko manifestu bat sustatuko du
Egitasmoak agerraldia egin du datozen hilabeteetako lana azaltzeko. Hilaren 20an aurkeztuko dute dokumentuaren lehen bertsioa, Bartzelonan egingo duten ekitaldi batean.
Amnistiaren eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Sozialak 150 eragileren arteko manifestu bat sustatuko du. Egitasmoak agerraldia egin du datozen hilabeteetako lana azaltzeko. Hilaren 20an aurkeztuko dute dokumentuaren lehen bertsioa, Bartzelonan egingo duten ekitaldi batean.
Amnistiaren eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Sozialak bere helburu garrantzitsuetako baten berri eman du: manifestu bat sustatuko du, Kataluniako gizarteko hainbat eragileren artekoa. Lehen data esanguratsua ere finkatu du egitasmoak, hilaren 20an Bartzelonan egingo duten ekitaldian aurkeztuko dute menifestua; a...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211636/justizia-errestauratiboa-delitu-mota-guztietara-zabaldu-nahi-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Justizia errestauratiboa delitu mota guztietara zabaldu nahi du Jaurlaritzak
Espetxe eskumena jaso eta sei hilabetera, Artolazabalek adierazi du kartzelak «oso egoera txarrean» jaso zituztela, baina urratsak egin dituztela preso gaixoen eta adingabeen arreta hobetzeko.
Justizia errestauratiboa delitu mota guztietara zabaldu nahi du Jaurlaritzak. Espetxe eskumena jaso eta sei hilabetera, Artolazabalek adierazi du kartzelak «oso egoera txarrean» jaso zituztela, baina urratsak egin dituztela preso gaixoen eta adingabeen arreta hobetzeko.
Sei hilabete igaro dira Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeak kudeatzeko eskumena jaso zuenetik. «Jasotako herentzia» kudeatzeko erraza izan ez den arren, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek uste du urrats asko egin dituztela «norabide egokian», nahiz et...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211637/ederra-izatear-den-jaialdi-bat.htm
Kultura
Ederra izatear den jaialdi bat
Zeinen Ederra Izango Den jaialdiak 20 talde bilduko ditu bihar Barakaldoko BEC erakustazokan, eta 10.000 pertsona espero dituzte antolatzaileek
Ederra izatear den jaialdi bat. Zeinen Ederra Izango Den jaialdiak 20 talde bilduko ditu bihar Barakaldoko BEC erakustazokan, eta 10.000 pertsona espero dituzte antolatzaileek
Ezinbestean, mailu kolpe, bihurkin elektriko, furgoneten joan-etorri eta tartekako korrikaldi hotsek jartzen dituzte zuzeneko musikaren zimenduak. Zeinen Ederra Izango Den jaialdiak 10.000 ikusle inguru bilduko ditu bihar Barakaldoko BEC erakustazokan, eta muntatze lanetan buru-belarri eman dute eguna gaur hamaika lang...
2022-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/211638/pilotaren-kultura-eskuz-esku.htm
Ekonomia
Pilotaren kultura, eskuz esku
Ellande Alfaro 2015ean hasi zen pilotak egiten; joan den urtarrilaz geroztik, lau kideko kooperatiba bilakatu da Sarako Eskutik. Pilotak hala tresnak hobetuz, pilota biziarazteko xede anitz dituzte, eta horietarik bi sarituak izan dira.
Pilotaren kultura, eskuz esku. Ellande Alfaro 2015ean hasi zen pilotak egiten; joan den urtarrilaz geroztik, lau kideko kooperatiba bilakatu da Sarako Eskutik. Pilotak hala tresnak hobetuz, pilota biziarazteko xede anitz dituzte, eta horietarik bi sarituak izan dira.
Pilota egileen jakintza familian baizik ez zen transmititzen Ellande Alfaro ikasi nahian galdezka hasi zelarik. 2014. urtean, aitzinetik ezezkoa emana bazion ere, azkenean Jeannot Lukugarai armendariztarrak irakatsi zion goma, artilea eta larrua nola biribilkatu pilotak egiteko. 2015ean, Eskutik enpresa sortu zuen, bak...
2022-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/211639/mediku-ona-eta-euskalduna-bata-ezin-da-bestetik-bereizi.htm
Gizartea
«Mediku ona eta euskalduna: bata ezin da bestetik bereizi»
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 31. osasun jardunaldiak antolatu ditu berriki, Atarrabian, Euskarabidearen laguntzarekin. Euskarazko osasungintzaren arnasgune izan dira topaketak.
«Mediku ona eta euskalduna: bata ezin da bestetik bereizi». Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 31. osasun jardunaldiak antolatu ditu berriki, Atarrabian, Euskarabidearen laguntzarekin. Euskarazko osasungintzaren arnasgune izan dira topaketak.
Hats hartzeko aire euskaldunez bete da berriki Atarrabia. Bi urteko hutsunearen ondotik, eta Euskarabidearekin elkarlanean, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak berriz ere antolatu ditu osasun jardunaldiak, joan den asteburuan. 31. aldia izan dute topaketek, eta Nafarroak horiek hartzeko txanda izan du. COVID-19a… eta g...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211640/1978tik-haragoko-errepresioa-ere-jasoko-duen-lege-kritikoago-bat-eskatu-du-eh-bilduk.htm
Gizartea
1978tik haragoko errepresioa ere jasoko duen lege «kritikoago» bat eskatu du EH Bilduk
Koalizio abertzaleak 54 zuzenketa aurkeztu dizkio Espainiako Kongresuan Memoria Demokratikoaren Lege proiektuari.
1978tik haragoko errepresioa ere jasoko duen lege «kritikoago» bat eskatu du EH Bilduk. Koalizio abertzaleak 54 zuzenketa aurkeztu dizkio Espainiako Kongresuan Memoria Demokratikoaren Lege proiektuari.
Trantsizio garaiko eta horren osteko jazarpen politikoa ikertzea, egiaren batzorde bat sortzea, gizateriaren aurkako krimenek ez preskribatzea, sekretu ofizialak argitara ateratzea, immatrikulazioen inbentarioa egitea... EH Bildu koalizioak «erroko zuzenketak» aurkeztu dizkio Memoria Demokratikoaren Lege proiektuari Es...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211641/labek-hezkuntza-langileen-eskaerak-jorratzeko-bide-orria-galdegin-du.htm
Gizartea
LABek Hezkuntza langileen eskaerak jorratzeko bide orria galdegin du
Sindikatuak esan du hezkuntza itunak «aurrerapausoak» dituela hasierako zirriborroaren aldean, baina «gabeziak» ere ikusi dizkio.
LABek Hezkuntza langileen eskaerak jorratzeko bide orria galdegin du. Sindikatuak esan du hezkuntza itunak «aurrerapausoak» dituela hasierako zirriborroaren aldean, baina «gabeziak» ere ikusi dizkio.
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak adostutako dokumentuaren azterketa egin du LAB sindikatuak, eta, besteak beste, ondorioztatu du testuak «ezer gutxi» jasotzen duela hezkuntza langileen lan baldintzei dagokienez. Igor Arroyo eta Irati Tobar LABeko ordezkariek ohartarazi dute «kezkagarria» dela zehaztapen falta...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211642/mezua-zen-guk-besteak-jagon-behar-genituela-ez-geure-burua.htm
Gizartea
«Mezua zen guk besteak jagon behar genituela, ez geure burua»
Unanuek salatu du apaldu egin dela hiesak aspaldi zuen ikusgarritasuna. Bereziki, Bermeo bere herriko egoera ekarri du gogora, «anonimotasunera» pasatu direla azalduta.
«Mezua zen guk besteak jagon behar genituela, ez geure burua». Unanuek salatu du apaldu egin dela hiesak aspaldi zuen ikusgarritasuna. Bereziki, Bermeo bere herriko egoera ekarri du gogora, «anonimotasunera» pasatu direla azalduta.
Ezinezkoa da elkarrizketa bukatzea bera agurtzera datorren norbaitek eten gabe. Kinkea egokitu zaion postaria saria non eskuratu galdezka; berarekin batera zinegotzi izandako baten musuak eta besarkadak; telefonoz lan baterako aholkua eskatu dion ezagunaren mezua, eta Bermeoko portuan paseoan doazen denen agurrak. Josu...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211643/gainezka-egiteko-azken-tanta-gertu.htm
Ekonomia
Gainezka egiteko azken tanta, gertu
EHNEk eta Enbak esan dute ekoizpen kostuen gorakadak lehendik ere larria zen egoera okertu baino ez duela egin. Egungo baldintzetan irautea «ezinezkoa» dela diote.
Gainezka egiteko azken tanta, gertu. EHNEk eta Enbak esan dute ekoizpen kostuen gorakadak lehendik ere larria zen egoera okertu baino ez duela egin. Egungo baldintzetan irautea «ezinezkoa» dela diote.
COVID-19aren pandemiarekin, komuneko papera izan zen; eta, garraiolarien greba ikusita, badaezpada esnea erosteari eman dio jendeak, dendetako apalategiak husteraino. Irudi horiek ikusita burura zer datorkien galdetuta, antzeko analisia egin dute nekazaritza sindikatuetako ordezkariek. “Falta direnean estimatzen dira g...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211644/gutxieneko-biztanle-muga-aldatzeko-eskatzen-dugu.htm
Politika
«Gutxieneko biztanle muga aldatzeko eskatzen dugu»
Asteotan, udal barrutiak erregulatzen dituen araua berrikusten ari dira Batzar Nagusietan. Angiozarren, Bergaran, galdeketa baten bidez, tokiko erakunde txiki izan nahi dutela berretsi dute. Mila Elortza da Angiozarko alkatea.
«Gutxieneko biztanle muga aldatzeko eskatzen dugu». Asteotan, udal barrutiak erregulatzen dituen araua berrikusten ari dira Batzar Nagusietan. Angiozarren, Bergaran, galdeketa baten bidez, tokiko erakunde txiki izan nahi dutela berretsi dute. Mila Elortza da Angiozarko alkatea.
Bi galderaren bueltan, herri galdeketa egin zuten martxoaren 27an Angiozarren (Bergara): “Angiozar bailarako batzarrak hasi duen Bergarako Udalarekiko deszentralizazio prozesuarekin jarraitzeko asmoarekin bat egiten duzu?”, zioen lehen galderak. Bigarrenak, berriz: “Zapatarikua, Garitano familiak dohaintzan eman nahi d...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211645/1995etik-inoiz-baino-hartz-gehiago-dago-pirinioetan-70.htm
Gizartea
1995etik inoiz baino hartz gehiago dago Pirinioetan: 70
Animalia horren aldeko taldeek oraindik ez dute ziurtzat jo espeziearen iraupena mendikatean, eta egoera bereziki ahula da mendebaldean, haien arabera.
1995etik inoiz baino hartz gehiago dago Pirinioetan: 70. Animalia horren aldeko taldeek oraindik ez dute ziurtzat jo espeziearen iraupena mendikatean, eta egoera bereziki ahula da mendebaldean, haien arabera.
Hartz populazioa hazi egin zen Pirinioetan 2021ean: 70 hartz zenbatu zituzten, 2020an baino %9 gehiago, orduan 64 atzeman baitzituzten. Hartz arrearen Frantziako sareak egindako behaketaren arabera, iazko errekorra gainditu egin da 2022an. «Demografiari dagokionez, pozgarria da, baina gai genetikoak, endogamiaren arazo...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211646/bertsozale-elkarteak-eta-euskaltzaindiak-lankidetza-hitzarmena-sinatu-dute.htm
Kultura
Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Bost urterako elkarlanerako akordioa izenpetu dute. Besteak beste, Bertsolariek kantuan darabilten hizkuntzaren azterketa linguistikoa ikerketa abiatuko dute.
Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Bost urterako elkarlanerako akordioa izenpetu dute. Besteak beste, Bertsolariek kantuan darabilten hizkuntzaren azterketa linguistikoa ikerketa abiatuko dute.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak bost urterako elkarlan hitzarmena sinatu dute. «Euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako, zabalkunderako, ikerketarako eta transmisiorako proposatzen diren egitasmoen inguruan» gauzatuko da bi erakundeon arteko elkarlana, ohar ba...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211647/zortzi-urteko-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-sexu-erasoa-egotzita.htm
Gizartea
Zortzi urteko zigorra ezarri diote gizon bati, sexu erasoa egotzita
Baionako Cam de Prats ospitale psikiatrikoan gertatu zen erasoa, 2021eko maiatzean.
Zortzi urteko zigorra ezarri diote gizon bati, sexu erasoa egotzita. Baionako Cam de Prats ospitale psikiatrikoan gertatu zen erasoa, 2021eko maiatzean.
23 urteko gizon bat zigortu dute Baionako auzitegian, 42 urteko emazte bati sexu erasoa egiteagatik. Zortzi urteko presondegi zigorra ezarri diote. Baionako Cam de Prats ospitale psikiatrikoan gertatu zen erasoa, iazko maiatzean. Ospitaleko egoiliarrak ziren, bai erasotzailea eta bai biktima. Erasotzaileak aurrekariak ...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211648/bizkaiko-merkataritza-apirilean-grebara-deitzeko-prest-daude-ela-eta-lab.htm
Ekonomia
Bizkaiko merkataritza apirilean grebara deitzeko prest daude ELA eta LAB
Erreferentziazko lan hitzarmenen negoziazioa «izoztuta» dagoela uste dute, eta kasu batzuetan patronala atzera pausoak ematen ari dela.
Bizkaiko merkataritza apirilean grebara deitzeko prest daude ELA eta LAB. Erreferentziazko lan hitzarmenen negoziazioa «izoztuta» dagoela uste dute, eta kasu batzuetan patronala atzera pausoak ematen ari dela.
Udaberria bero hasi da Bizkaiko merkataritza sektorean. Erreferentziazko lan itunak agortuta daude, eta haiek berritzeko negoziazioak blokeatuta dagoela salatu dute ELAk eta LABek. Are gehiago, Irati Sienra LABeko ordezkarien ustez, CECOBI eta Bizkaidendak osaturiko patronalak baldintzetan «atzeraka» egiten ari dira az...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211649/korrikak-eragiten-du-herri-nortasunean-eta-motibazioan.htm
Gizartea
«Korrikak eragiten du herri nortasunean eta motibazioan»
«Korrikak eragiten du herri nortasunean eta motibazioan».
Eta Kitto! euskara elkarteko normalizazio arduraduna da Ainara Lavado. Elkartearen lanaren nondik norakoak azaldu ditu, eta euskararen Eibarko egoeraren berri eman dio BERRIAri.
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211650/multzo-buruek-bide-samurra-izango-dute-aurrera-egiteko.htm
Kirola
Multzo buruek bide samurra izango dute aurrera egiteko
Gaur egin da lehen ligaxkako zozketa. Qatar-Ekuador izango da txapelketako lehen partida. Bigarren ontziko aurkaririk gogorrenak Espainiari eta Belgikari egokitu zaizkie, Alemania eta Kroazia, hain zuzen.
Multzo buruek bide samurra izango dute aurrera egiteko. Gaur egin da lehen ligaxkako zozketa. Qatar-Ekuador izango da txapelketako lehen partida. Bigarren ontziko aurkaririk gogorrenak Espainiari eta Belgikari egokitu zaizkie, Alemania eta Kroazia, hain zuzen.
Azaroaren 21ean hasiko da futboleko Munduko Kopa Qatarren, eta nahiz eta oraindik ez diren jokatu bigarren aukerako kanporaketa guztiak, egin dute jada lehen ligaxkaren zozketa. Txapelketako lehen partida zein den jakiten da multzoen zozketa eginda. Herrialde antolatzaileak jokatzen du, eta oraingoa hauxe izango da: Qa...
2022-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/211651/txerri-buru-produktuen-multzo-bat-merkatutik-kendu-dute-listeriaz-kutsaturik-dagoelakoan.htm
Gizartea
Txerri-buru produktuen multzo bat merkatutik kendu dute, listeriaz kutsaturik dagoelakoan
Erosita edukiz gero haragia itzultzeko esan die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak herritarrei.
Txerri-buru produktuen multzo bat merkatutik kendu dute, listeriaz kutsaturik dagoelakoan. Erosita edukiz gero haragia itzultzeko esan die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak herritarrei.
Ohar bat plazaratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, adierazteko txerri-buru produktuen multzo bat merkatutik atera duela, listeria bakterioarekin kutsaturik dagoela eta. Toledoko (Espainia) Industrias Carnicas Tello de Totanes enpresak eginiko produktuak dira, Vicente Lopez izenpean saldutakoak. Nafarroako aztertz...
2022-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/211691/ipar-euskal-herria-blokeatzera-goaz-ohartarazi-dute-bakegileek.htm
Politika
«Ipar Euskal Herria blokeatzera goaz», ohartarazi dute Bakegileek
Atzoko okupazioaren biharamunean, A-63 autobidea blokeatu dute Lapurdin, bi noranzkoetan.
«Ipar Euskal Herria blokeatzera goaz», ohartarazi dute Bakegileek. Atzoko okupazioaren biharamunean, A-63 autobidea blokeatu dute Lapurdin, bi noranzkoetan.
Bakegileek jo eta su jarraitzen dute Frantzia presoen gaian mugiarazteko kanpainan. Atzo Frantziako zerga agentziaren bulegoa okupatu zuten Miarritzen, eta gaur beste ekintza bat egiten ari dira: A-63 autobidea blokeatu dute Lapurdin, bi noranzkoetan. Anaiz Funosas eledunak ohartarazi duenez, maiatzaren 19an Jakes Esn...
2022-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/211692/bartzelonan-ere-egin-dute-korrika.htm
Gizartea
Bartzelonan ere egin dute Korrika
Berriki hildako Iñigo Gago irakaslea hartu dute gogoan lasterketa hasi aurretik.
Bartzelonan ere egin dute Korrika. Berriki hildako Iñigo Gago irakaslea hartu dute gogoan lasterketa hasi aurretik.
22. Korrika egiten ari dira Bartzelonan ere. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Haurren Korrika egin dute aurretik, eta 11:00etan hasi da helduen lasterketa. Berriki hildako Iñigo Gago irakaslea hartu dute gogoan lasterketa hasi aurretik. Martxelo Otamendik eta David Fernandezek lekukoa eraman dute, Suitzan erbester...
2022-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/211693/bi-emakume-labanaz-zauritu-dituzte-baionan.htm
Gizartea
Bi emakume labanaz zauritu dituzte Baionan
Larri eraman dituzte erietxera.
Bi emakume labanaz zauritu dituzte Baionan. Larri eraman dituzte erietxera.
Baionan 64 eta 28 urteko bi emazte larri zauritu zituzten atzo arratsaldean. Etxebizitza batean gertatu da erasoa. Larrialdi zerbitzuak heldu direnerako, erasotzailea ihes eginda zegoen. Baionako Auzitegiak adierazi duenez, oraindik ihesean dago. Hilketa saiakerarengatik zabaldu dute ikerketa. Bi emakumeak kostako er...
2022-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/211694/hormak-ek-irabazi-du-euskarazko-film-onenaren-saria-huhezinema-jaialdian.htm
Kultura
'Hormak'-ek irabazi du euskarazko film onenaren saria Huhezinema jaialdian
Aitor Gametxoren Berak baleki filmak lortu du ikusleen saria, eta Aitor Oñederraren Ur azpian lore-ri eman diote soinurik onenarena. Asko falta da? lanak hiru sari eskuratu ditu ikasleen sailean.
'Hormak'-ek irabazi du euskarazko film onenaren saria Huhezinema jaialdian. Aitor Gametxoren Berak baleki filmak lortu du ikusleen saria, eta Aitor Oñederraren Ur azpian lore-ri eman diote soinurik onenarena. Asko falta da? lanak hiru sari eskuratu ditu ikasleen sailean.
Amaitu berri da XV. Huhezinema jaialdia, Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen film laburren festibala. Besteak beste, filmetako musikari, karakterizazioari eta etorkizunari buruzko solasaldiak izan dituzte egunotan, hautatutako 31 lanen proiekzioez gain. Sail ...
2022-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/211695/manex-agirrek-irabazi-du-arabako-txapelketako-bigarren-final-zortzirena.htm
Kultura
Manex Agirrek irabazi du Arabako txapelketako bigarren final zortzirena
Iñaki Viñasprek irabazi zuen lehen saioa, 202 punturekin. Agirrek 185 puntu lortu ditu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak.
Manex Agirrek irabazi du Arabako txapelketako bigarren final zortzirena. Iñaki Viñasprek irabazi zuen lehen saioa, 202 punturekin. Agirrek 185 puntu lortu ditu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak.
Berriki hasi da Arabako XV. Bertsolari Txapelketa. Atzo, aurreneko faseko lehen saioa jokatu zuten Amurrion, eta gaur bigarrena, Biasterin. Bihar Trebiñun egingo dute saioa. Manex Agirrek irabazi du gaurko final zortzirena, 185 punturekin. Agirreren atzetik sailkatu dira Asier Otamendi (180,5), Manu Bendala (178,5), A...
2022-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/211696/gizon-bat-hil-da-auto-istripu-batean-a-8an-iurretako-ordaintokian.htm
Gizartea
Gizon bat hil da auto istripu batean A-8an, Iurretako ordaintokian
Ordaintokiko kabina baten kontra talka egin du autoak. Ibilgailuan bakarrik zihoan gidaria.
Gizon bat hil da auto istripu batean A-8an, Iurretako ordaintokian. Ordaintokiko kabina baten kontra talka egin du autoak. Ibilgailuan bakarrik zihoan gidaria.
Ezbeharra 20:00ak inguruan gertatu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez. Biktimak Gipuzkoarako norabidean gidatzen zuen autoa, eta, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, bidetik atera eta ordaintokiko kabinetako bat jo du. Ibilgailuan bakarrik zihoan gizonezkoa, eta suhiltzaileek atera behar izan du...
2022-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/211697/aldabe-eta-apezetxea-izango-dira-loitegi-eta-zalduaren-aurkariak-finalean.htm
Kirola
Aldabe eta Apezetxea izango dira Loitegi eta Zalduaren aurkariak finalean
Finalerdia 35-19 erraz irabazi dute Urrutia II.a eta Labakaren aurka
Aldabe eta Apezetxea izango dira Loitegi eta Zalduaren aurkariak finalean. Finalerdia 35-19 erraz irabazi dute Urrutia II.a eta Labakaren aurka
Aldabe eta Apezetxea izango dira Loitegi eta Zaldua I.aren aurkariak Berria Erremonte Txapelketako finalean. Finalerdian, Aldabe eta Apezetxea aise nagusitu ziren, 35-19, Urrutia II.aren eta Labakaren aurka. Pronostikoa bete zen eta gorriak nagusi izan ziren hasieratik bukaerara. Apezetxea izan zen finalerdiko erremon...
2022-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/211698/arabarrek-gero-eta-urrutiago-dute-salbazioa.htm
Kirola
Arabarrek gero eta urrutiago dute salbazioa
Alavesek partida ona jokatu du Wanda Metropolitanon. Baina garesti ordaindu ditu egindako akatsak. Alavesen gola Escalantek egin du buruz.
Arabarrek gero eta urrutiago dute salbazioa. Alavesek partida ona jokatu du Wanda Metropolitanon. Baina garesti ordaindu ditu egindako akatsak. Alavesen gola Escalantek egin du buruz.
Lan onak ez ez du beti saria izaten futbolean, Hala gertatu zaio Alavesi, Atletico Madrilen zelaian. Partida ona jokatu du Jose Luis Mendilibarren taldeak, ondo jarrita egon da zelaian. Bana ere egon da markagailuan, 63. minutuan Escalantek sartutako golari esker. Baina, azkenerako 4-1 galdu du. Kolpe gogorra, eta salb...
2022-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/211738/milaka-herritarren-bultzada-jaso-du-korrikak-erriberan.htm
Gizartea
Milaka herritarren bultzada jaso du Korrikak Erriberan
Lekukoa Nafarroa hegoaldean zehar dabil gaur, laugarren egunean. Eguraldiak eta jai egunak lagunduta, jendetza bildu da Tuteran. Euskararen aldeko proiektu berriak sortzen ari dira inguru horretan; Union Tutera kirol taldea eta zonifikazioaren kontrako Hordago egitasmoa dira horietako bi.
Milaka herritarren bultzada jaso du Korrikak Erriberan. Lekukoa Nafarroa hegoaldean zehar dabil gaur, laugarren egunean. Eguraldiak eta jai egunak lagunduta, jendetza bildu da Tuteran. Euskararen aldeko proiektu berriak sortzen ari dira inguru horretan; Union Tutera kirol taldea eta zonifikazioaren kontrako Hordago egi...
Laugarren eguna du gaur 22. Korrikak, eta korrikalariak Nafarroa hegoaldean dabiltza gaur. Azken egunetako elurraren irudiak alde batera utzita, lekukoak eguzkia du lagun gaur. Horrek eta igandeak lagunduta, dozenaka euskaltzale bildu dira Tuteran. Gaur, zehazki, Lerinetik Ledearainoko bidea egingo du lasterketak, eta...
2022-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/211740/athletic-europatik-gertuago-dago.htm
Kirola
Athletic Europatik gertuago dago
Berenguerren eta Villalibreren golei esker irabazi dute zuri-gorriek. Vila-Realengandik puntu batera daude sailkapen nagusian.
Athletic Europatik gertuago dago. Berenguerren eta Villalibreren golei esker irabazi dute zuri-gorriek. Vila-Realengandik puntu batera daude sailkapen nagusian.
Bai, baditu helburuak Athleticek. Taularen erdialdean daude zuri-gorriak, baina oraindik Europako postuetan sartzeko aukerak dituzte. Are gehiago, gaur Elxi irabazi ostean. Neurketa sendoa egin dute San Mamesen, eta jada puntu bakarrera dute Vila-Real (hura da une honetan Conference Liga jokatzeko sailkatuko litzakeen ...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211741/lanean-eta-defentsan-oinarritutako-txapela.htm
Kirola
Lanean eta defentsan oinarritutako txapela
Jokin Altunak eta Julen Martijak irabazi dute binakako txapelketa, finalean Unai Laso eta Ander Imaz 22 eta 20 menderatuta. 11-17 aurreratu ostean, Lasok eta Imazek huts asko egin dituzte. Altunaren lehen txapela da binakakoan, eta Martijaren bigarrena.
Lanean eta defentsan oinarritutako txapela. Jokin Altunak eta Julen Martijak irabazi dute binakako txapelketa, finalean Unai Laso eta Ander Imaz 22 eta 20 menderatuta. 11-17 aurreratu ostean, Lasok eta Imazek huts asko egin dituzte. Altunaren lehen txapela da binakakoan, eta Martijaren bigarrena.
Emozio handiko final gogor batean, Jokin Altunak eta Julen Martijak jantzi dute binakako txapelketa nagusiko txapela. Aspeko bikoteak partidaren zati handi bat atzetik egin behar izan duen arren, ez du etsi, eta azken txanpan markagailua iraultzea lortu du. Izan ere, 11 eta 17 aurreratu dira Unai Laso eta Ander Imaz, e...
2022-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/211742/osasunak-huts-egin-du-betisen-aurka.htm
Kirola
Osasunak huts egin du Betisen aurka
Nafarrek erraztasun larregi eman dizkiete espainiarrei, eta sailkapenaren erdialdean daude oraindik ere.
Osasunak huts egin du Betisen aurka. Nafarrek erraztasun larregi eman dizkiete espainiarrei, eta sailkapenaren erdialdean daude oraindik ere.
Ez gora, ez behera. Sailkapen nagusian horrela geratzeko bidean da Osasuna. Gaur gora begira jartzeko aukera zuen Betisi irabaziz gero, baina beren hutsen biktima izan dira nafarrak. 38 puntu dituzte orain; zazpigarren sailkatuak baino zazpi gutxiago, eta hemezortzigarrenak baino hamabi gehiago. Lehen zatian talde bak...
2022-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/211743/milaka-lagun-murgiltze-ereduaren-alde-mobilizatu-dira-bartzelonan.htm
Mundua
Milaka lagun murgiltze ereduaren alde mobilizatu dira Bartzelonan
Antolatzaileen arabera, 8.000 lagun inguru bildu dira. Hezkuntzan katalanaren lekua bere horretan mantentzea eskatu dute.
Milaka lagun murgiltze ereduaren alde mobilizatu dira Bartzelonan. Antolatzaileen arabera, 8.000 lagun inguru bildu dira. Hezkuntzan katalanaren lekua bere horretan mantentzea eskatu dute.
Ez dezatela gure hizkuntza murriztu! Eskola publikoa eta katalanez. Horixe aldarrikatu zuten milaka lagunek atzo Bartzelonan. Hezkuntzan katalanak pisua galtzearen aurka mobilizatu ziren, eta murgiltze eredua babestu zuten. Antolatzaileen arabera, 8.000 lagun inguru bildu ziren. Manifestazioa babestu zuten, besteak be...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211744/garaipen-argia-lortu-du-viktor-orban-ebren-aurkako-lehen-ministroak.htm
Mundua
Garaipen argia lortu du Viktor Orban EBren aurkako lehen ministroak
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea «kontrario» gisa definitu du. «Hau ez da gure gerra, ez dugu sartu behar», esan zuen kanpainan. Lege transfoboaren inguruko erreferenduma baliogabe geratu da, LGTB taldeen boikot estrategiak eragina izan duela eta.
Garaipen argia lortu du Viktor Orban EBren aurkako lehen ministroak. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea «kontrario» gisa definitu du. «Hau ez da gure gerra, ez dugu sartu behar», esan zuen kanpainan. Lege transfoboaren inguruko erreferenduma baliogabe geratu da, LGTB taldeen boikot estrategiak eragina izan duela ...
Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren Fidesz alderdiak botoen %53,1 irabazi ditu atzo herrialdean eginiko hauteskunde nagusietan. Oposizioak %35 baino ez du eskuratu. Europako Batasuneko kidea da Hungaria, eta Orbanen garaipenaren albisteak buruko min bikoitzarekin esnatuko zen Brusela. Izan ere, EBrekin etsaitut...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211745/hasieratik-izango-da-lehia-handikoa.htm
Kirola
Hasieratik izango da lehia handikoa
Gaur abiatuko da Euskal Herriko Itzulia, Hondarribian, erlojupeko motz eta tekniko batekin. Ez da alde handirik espero, eta hasi orduko lider jartzen saiatuko dira Roglic eta Evenepoel.
Hasieratik izango da lehia handikoa. Gaur abiatuko da Euskal Herriko Itzulia, Hondarribian, erlojupeko motz eta tekniko batekin. Ez da alde handirik espero, eta hasi orduko lider jartzen saiatuko dira Roglic eta Evenepoel.
Itzuliaren azken bi aldietan bezala, erlojupeko saio batek piztuko du lehia. 7,5 kilometroko lana osatuko dute txirrindulariek Hondarribiko kaleetan. Erlojupeko ikusgarria izango da, toki ederrean jokatuko delako, eta esfortzu bortitzak egiteko gaitasuna eta abilezia teknikoa uztartu beharko direlako. Bi ezaugarri hori...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211746/maulera-ailegatu-da-korrika.htm
Gizartea
Maulera ailegatu da Korrika
Arratsaldean Donibane Garazitik igaro da lekukoa, eta han AEK izan da protagonista. Donibane Garaziko adierazpena aurkezteko baliatu dute aukera, eta euren kilometroan egin dute euskara doan ikasi ahal izatearen aldeko aldarria.
Maulera ailegatu da Korrika. Arratsaldean Donibane Garazitik igaro da lekukoa, eta han AEK izan da protagonista. Donibane Garaziko adierazpena aurkezteko baliatu dute aukera, eta euren kilometroan egin dute euskara doan ikasi ahal izatearen aldeko aldarria.
* Gaur Pirinioetako tartea du Korrikak. Nafarroa Beherean sartuko da, eta Zuberoara egingo du gero. * Donibane Garazira heldu da 17:00etan, eta Maulera 21:30ean helduko da. * Euskara dohainik ikasi ahal izatea eskatu dute Donibane Garaziko adierazpenean. * Atzo jendetza mugitu zuen Korrikak Erriberan.
2022-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/211747/erriberan-euskara-kalera-ateratzea-izan-da-helburua.htm
Gizartea
«Erriberan euskara kalera ateratzea izan da helburua»
«Erriberan euskara kalera ateratzea izan da helburua».
Union Tuterako ordezkari Jusuerekin eta Erriberako beste euskaltzale batzuekin mintzatu gara.
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211748/langabezia-igo-egin-da-martxoan-hegoaldean.htm
Ekonomia
Langabezia igo egin da martxoan Hegoaldean
Hirugarren hilabetez jarraian langabeen kopurua igo egin da Hego Euskal Herrian, 1.975 langabe gehiagorekin. Joan den hilean egindako hamar kontratu berrietatik bi mugagabeak izan dira.
Langabezia igo egin da martxoan Hegoaldean. Hirugarren hilabetez jarraian langabeen kopurua igo egin da Hego Euskal Herrian, 1.975 langabe gehiagorekin. Joan den hilean egindako hamar kontratu berrietatik bi mugagabeak izan dira.
Martxoa eskasa izan da Hego Euskal Herrian langabezia datuei begira. Enplegu bulego publikoetan erregistratutako langabeen kopurua handitu egin da, urtarrilean eta otsailean gertatu zen moduan: martxoak 1.975 langabe gehiago ekarri ditu Hegoaldera, eta guztirako kopurua 151.483 langabekoa izan da. Edonola ere, iazko hi...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211749/andere-arriolabengoa-nagusitu-da-arabako-txapelketako-hirugarren-final-zortzirenean.htm
Kultura
Andere Arriolabengoa nagusitu da Arabako txapelketako hirugarren final-zortzirenean
192,5 puntu eskuratu ditu aramaioarrak, eta Xabi Igoak egin du bigarren. Bost final-zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final-laurdenak.
Andere Arriolabengoa nagusitu da Arabako txapelketako hirugarren final-zortzirenean. 192,5 puntu eskuratu ditu aramaioarrak, eta Xabi Igoak egin du bigarren. Bost final-zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final-laurdenak.
Andere Arriolabengoa aramaioarrak irabazi zuen atzo Trebiñun Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-zortzirena, 192,5 puntu lortuta. Haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Xabi Igoa (191), Asier Rubio (176), Irati Anda (175,5), Danel Herrarte (174) eta Oier Arbina (172,5). Gai-jartzaile lanetan Lierni...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211750/uvescok-936-milioi-euroko-fakturazioa-lortu-du-2021ean-eta-263-lanpostu-sortu-ditu.htm
Ekonomia
Uvescok 936 milioi euroko fakturazioa lortu du 2021ean, eta 263 lanpostu sortu ditu
Irungo banaketa taldeari zertxobait apaldu zaizkio salmentak 2020 historikoaren aldean (954 milioi), baina hazten jarraitu du, eta dagoeneko 5.927 langilek dihardute haren supermerkatuetan, azken urtean beste 263 kontratu egin ondoren.
Uvescok 936 milioi euroko fakturazioa lortu du 2021ean, eta 263 lanpostu sortu ditu. Irungo banaketa taldeari zertxobait apaldu zaizkio salmentak 2020 historikoaren aldean (954 milioi), baina hazten jarraitu du, eta dagoeneko 5.927 langilek dihardute haren supermerkatuetan, azken urtean beste 263 kontratu egin ondoren.
Pandemiaren gordinaren urtean ia supermerkatu talde guztiek izan zuten gorakada handia, itxialdiak kontsumo moldeak aldatu zituelako. Irungo (Gipuzkoa) Uvesco taldeak, ordea, 2020. urtean irabazitako merkatu kuotari eustea lortu du 2021ean. Fakturazioa zertxobait apaldu da BM eta Super Amara supermerkatuetan, 954 mlioi...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211751/egun-bat-gehiago-izango-du-donostiako-57-jazzaldiak.htm
Kultura
Egun bat gehiago izango du Donostiako 57. Jazzaldiak
Uztailaren 20tik 25era egingo dute jaialdia. Mulatu Astatkeren kontzertua gehitu diote egitarauari, eta Simple Mindsen kontzertua uztailaren 20ra aurreratu dute.
Egun bat gehiago izango du Donostiako 57. Jazzaldiak. Uztailaren 20tik 25era egingo dute jaialdia. Mulatu Astatkeren kontzertua gehitu diote egitarauari, eta Simple Mindsen kontzertua uztailaren 20ra aurreratu dute.
Egun bat gehiago hartuko du Donostiako 57. Jazzaldiak, jaialdiak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hala, uztailaren 20tik 25era bitarte egingo dute festibala. Simple Minds taldearen emanaldia uztailaren 21erako zuten iragarria, baina egun bat aurreratu, eta 20an izango da, 21:30ean, Zurriolako hondartzako agertokian....
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211752/espetxeetako-salbuespena-amaitzeko-eskatu-du-etxerat-elkarteak.htm
Politika
Espetxeetako salbuespena amaitzeko eskatu du Etxerat elkarteak
Euskal presoek onurak dituztela diotenei «gezurretan» aritzea leporatu die
Espetxeetako salbuespena amaitzeko eskatu du Etxerat elkarteak. Euskal presoek onurak dituztela diotenei «gezurretan» aritzea leporatu die
Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteko kideak «aspertuta» eta «gogaituta» daude, ikusita euskal presoei oraindik ere «salbuespeneko neurriak» ezartzen dizkietela eta lege arrunta ez dietela aplikatzen: «Aspertuta gaude gure senideekin beti salbuespenaz jokatzen dutelako eta ez zaielako legea aplikatzen. Go...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211753/cabezudoren-aurkako-epaiketa-eten-egingo-dute-aste-batez-defentsak-eskatuta.htm
Gizartea
Cabezudoren aurkako epaiketa eten egingo dute aste batez, defentsak eskatuta
Fiskalak delitu gehiago leporatu dizkio Cabezudori, eta orain arte epaimahaiak ikusi gabeko froga grafikoak aurkeztu dituzte. Defentsak argudiatu du defentsarako eskubidea urratu dela.
Cabezudoren aurkako epaiketa eten egingo dute aste batez, defentsak eskatuta. Fiskalak delitu gehiago leporatu dizkio Cabezudori, eta orain arte epaimahaiak ikusi gabeko froga grafikoak aurkeztu dituzte. Defentsak argudiatu du defentsarako eskubidea urratu dela.
Datorren astelehenera arte atzeratuko da Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Hala eskatu du defentsak, eta epaileak eskaera onartu du. Joan den astean fiskalak zigor eskaria handitu zuen, eta akusazioak ere hala egin du, orain arte ikusi gabeko froga grafiko batzuk erreproduzitu direlako epaiketan. Hori dela eta, Cabezu...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211754/pirinio-garaia-eta-araneko-herritarrek-2030eko-olinpiar-jokoen-hautagaitzari-buruz-erabakiko-dute-uztailaren-24an.htm
Kirola
Pirinio Garaia eta Araneko herritarrek 2030eko Olinpiar Jokoen hautagaitzari buruz erabakiko dute uztailaren 24an
Pere Aragones Generalitateko presidenteak kontsultari buruzko bi dekretu sinatu ditu. Dekretu horien arabera, bi kontsulta presentzial egingo dira uztailaren 24an. Ezingo da ez telematikoki ez posta bidez bozkatu.
Pirinio Garaia eta Araneko herritarrek 2030eko Olinpiar Jokoen hautagaitzari buruz erabakiko dute uztailaren 24an. Pere Aragones Generalitateko presidenteak kontsultari buruzko bi dekretu sinatu ditu. Dekretu horien arabera, bi kontsulta presentzial egingo dira uztailaren 24an. Ezingo da ez telematikoki ez posta bidez ...
Kataluniako Pirinio Garaia eta Aran eskualdeko herritarrek galdeketa baten bidez erabaki ahal izango dute 2030eko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko hautagaitza aurkeztu edo ez. Hala iragarri dute gaur Laura Vilagra eta Victoria Alsina Kataluniako Generalitateko kontseilariek. Kataluniako 3/24 telebista publikoak aurre...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211755/aske-utzi-dute-josu-ginea-euskal-presoa.htm
Politika
Aske utzi dute Josu Ginea euskal presoa
Larrabetzuko herritarra atzo atera zen Basauriko espetxetik. Hemeretzi urte eta erdi egin ditu preso.
Aske utzi dute Josu Ginea euskal presoa. Larrabetzuko herritarra atzo atera zen Basauriko espetxetik. Hemeretzi urte eta erdi egin ditu preso.
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, atzo gelditu zen aske Josu Ginea Sagasti Larrabetzuko (Bizkaia) euskal presoa. Basauriko kartzelan zegoen iaztik (Bizkaia), eta handik atera zen atzo. Guztira hemezortzi urte eta erdi egin ditu kartzelan.
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211756/egoiliarren-arretan-eta-ongizatean-oinarrituko-da-gipuzkoako-zahar-etxeen-eredu-berria.htm
Gizartea
Egoiliarren arretan eta ongizatean oinarrituko da Gipuzkoako zahar etxeen eredu berria
Hamabost pertsona inguruko bizikidetza unitateak ezarriko dituzte, egoiliar gehienak banakako gelatan biziko dira, eta espazio irekiagoak eta komunitateari lotuagoak izango dituzte. Eredua «positibotzat» hartu arren, Gipuzkoako Senideak elkarteak adierazi du ezin direla ezkutatu sistemaren «gabezia larriak».
Egoiliarren arretan eta ongizatean oinarrituko da Gipuzkoako zahar etxeen eredu berria. Hamabost pertsona inguruko bizikidetza unitateak ezarriko dituzte, egoiliar gehienak banakako gelatan biziko dira, eta espazio irekiagoak eta komunitateari lotuagoak izango dituzte. Eredua «positibotzat» hartu arren, Gipuzkoako Seni...
Gipuzkoako zahar etxeetan egoitza eredu berria ezarriko du Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz-en eta Gipuzkoa 2020-2030 Agendaren barruan. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako diputatuak azaldu dutenez, aldaketak «erabateko lehentasuna» du Aldundiarentzat, ...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211757/energia-eolikoa-12-hazi-da-mundu-zabalean-azken-urtean-837-gigawatteraino.htm
Ekonomia
Energia eolikoa %12 hazi da mundu zabalean azken urtean, 837 gigawatteraino
Sektoreko enpresak biltzen dituen elkarteak, Global Wind Energy Councilek, hazkunde azkarragoa eskatu du, eta erabaki politikoak azpimarratu ditu hori ahalbidetzeko tresna gisa.
Energia eolikoa %12 hazi da mundu zabalean azken urtean, 837 gigawatteraino. Sektoreko enpresak biltzen dituen elkarteak, Global Wind Energy Councilek, hazkunde azkarragoa eskatu du, eta erabaki politikoak azpimarratu ditu hori ahalbidetzeko tresna gisa.
Pandemiaren bigarren urtea, 2021a, inoizko urte onenetakoa izan da energia eolikoarentzat, onenetan bigarrena hain zuzen. 93,6 gigawatteko instalazioak egin dituzte sektoreko enpresek mundu zabalean, eta dagoeneko 837 gigawatt sortzen dituzte munduan dauden errota eolikoek. Hazkundea %12koa izan da, baina Global Wind E...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211758/arabako-metalgintzan-hiru-greba-egun-antolatu-dituzte.htm
Ekonomia
Arabako metalgintzan hiru greba egun antolatu dituzte
Maiatzaren 18an, 24an eta 26an ekoizpena eteteko deia egin dute ELA, LAB, CCOO, USO, CGT eta ESK sindikatuek.
Arabako metalgintzan hiru greba egun antolatu dituzte. Maiatzaren 18an, 24an eta 26an ekoizpena eteteko deia egin dute ELA, LAB, CCOO, USO, CGT eta ESK sindikatuek.
Azken hiru hilabeteetan lau aldiz elkartu dira patronala eta sindikatuak Arabako metalgintzako lan hitzarmena negoziatzeko. Hilaren 12an dute hurrengo hitzordua, baina sindikatuek ez dute erantzunik espero, SEA patronalak ez baitu negoziatzeko borondaterik erakutsi orain arte haien ustez. Hori dela eta, grebara deitu d...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211759/donostiako-taberna-baten-jarrera-arrazista-salatu-dute.htm
Gizartea
Donostiako taberna baten jarrera arrazista salatu dute
Mendebaldeko Saharako bi gaztek salatu dute ez dietela sartzen utzi «mairuak izateagatik».
Donostiako taberna baten jarrera arrazista salatu dute. Mendebaldeko Saharako bi gaztek salatu dute ez dietela sartzen utzi «mairuak izateagatik».
Donostiako Parte Zaharreko Iguana tabernan jarrera arrazista bat izan dela salatu dute, bi gazte sahararri sarrera ukatu dietela eta. Larunbat gauean gertatu zen: atezainak esan zien bi gazteei ezin zirela sartu, «mairuak zirela» argudiatuta. Sofia Fernandez Lavinek kontatu du (Kantabria, 2000) eraso arrazista hori, T...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211760/hiru-euskal-preso-espainiaratu-nahi-dituzte-gizateriaren-aurkako-krimenak-leporatuta.htm
Politika
Hiru euskal preso Espainiaratu nahi dituzte, «gizateriaren aurkako krimenak» leporatuta
Auzitegi Nazionalak fiskalari eskatu dio Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera eta Aitzol Iriondo Espainiaratzeko, ETAk 2004tik eginiko atentatuei lotuta. Frantziak onartua du jada Aspiazu Espainiaratzea, bertze auzi batengatik epaitzeko.
Hiru euskal preso Espainiaratu nahi dituzte, «gizateriaren aurkako krimenak» leporatuta. Auzitegi Nazionalak fiskalari eskatu dio Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera eta Aitzol Iriondo Espainiaratzeko, ETAk 2004tik eginiko atentatuei lotuta. Frantziak onartua du jada Aspiazu Espainiaratzea, bertze auzi batengatik epaitzek...
Espainiako Auzitegi Nazionalak aitzinera egin nahi du, ETAk 2004tik egindako atentatuengatik «gizateriaren aurkako krimena» leporatuta hainbat euskal presoren aurka hasitako auzibidea, eta, horrekin lotuta, Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera eta Aitzol Iriondo euskal presoak Espainiaratzeko eskatzea aztertzen ari da. Lan...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211761/eusko-jaurlaritzak-konpetentzien-arabera-lan-egitearen-aldeko-apustua-egin-du-curriculum-berrietan.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak konpetentzien arabera lan egitearen aldeko apustua egin du curriculum berrietan
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculum berriak aurkeztu dituzte.
Eusko Jaurlaritzak konpetentzien arabera lan egitearen aldeko apustua egin du curriculum berrietan. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculum berriak aurkeztu dituzte.
LOMLOE Espainiako Hezkuntza Legeak hainbat aldaketa ekarriko ditu datorren ikasturtetik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetara. Hain zuzen, gaur eman du Eusko Jaurlaritzak 2022-2023 ikasturteko curriculum berrien nondik norakoen berri, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak, Eugenio Jimenez Ikastetxe ...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211762/jon-batiste-gailendu-da-grammy-sarietan.htm
Kultura
Jon Batiste gailendu da Grammy sarietan
Bost sari eskuratu ditu Batistek; besteak beste, urteko diskorik onenaren saria 'We Are' lanarekin.
Jon Batiste gailendu da Grammy sarietan. Bost sari eskuratu ditu Batistek; besteak beste, urteko diskorik onenaren saria 'We Are' lanarekin.
Jon Batiste artista bost aldiz igo da oholtza gainera bart Grammy sarien galan. AEBetako Arte eta Zientzien Grabazio Akademia Nazionalak urtero-urtero banatzen ditu sariok, eta, aurten, Batiste izan da protagonista nagusietako bat: bost sari jaso ditu. Tartean, urteko diskorik onenarena, We Are lanarekin; musika bideor...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211763/elak-uste-du-hezkuntza-itunak-madrilek-inposatutako-marko-arautzaileari-men-egin-diola.htm
Gizartea
ELAk uste du hezkuntza itunak Madrilek «inposatutako marko arautzaileari» men egin diola
Sindikatuak alderdi politikoei egotzi die akordioa «langileen bizkar» bideratzea eta hobekuntzak lortzearen «itxurak egitea». Hezkuntza sisteman trantsizioa eskatu du, eta proposamen zehatzen berri eman.
ELAk uste du hezkuntza itunak Madrilek «inposatutako marko arautzaileari» men egin diola. Sindikatuak alderdi politikoei egotzi die akordioa «langileen bizkar» bideratzea eta hobekuntzak lortzearen «itxurak egitea». Hezkuntza sisteman trantsizioa eskatu du, eta proposamen zehatzen berri eman.
ELA sindikatua oso kritiko agertu da Eusko Legebiltzarreko alderdiek erdietsitako hezkuntza itunaren inguruan. «Egungo hezkuntza sistema betikotzea» egotzi dio akordioari, eta alde horretatik, «Espainiako Estatuak inposatutako marko curricularrari eta arautzaileari» men egitea: «Esparru normatiboa eztabaidatu gabe, eus...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211764/zaintza-ondasunak-eta-enpleguak-banatzeko-eskatuko-du-labek-maiatzaren-lehenean.htm
Ekonomia
Zaintza, ondasunak eta enpleguak banatzeko eskatuko du LABek Maiatzaren Lehenean
Hamahiru mobilizaziotara deitu ditu, eta, azken urteetan bezala, Baionakoa bateratua izango da. Sindikatuak ohartarazi du ez duela inolako errenta pakturik onartuko «erosahalmena berreskuratzeko ez bada».
Zaintza, ondasunak eta enpleguak banatzeko eskatuko du LABek Maiatzaren Lehenean. Hamahiru mobilizaziotara deitu ditu, eta, azken urteetan bezala, Baionakoa bateratua izango da. Sindikatuak ohartarazi du ez duela inolako errenta pakturik onartuko «erosahalmena berreskuratzeko ez bada».
LAB sindikatua Egin dezagun posible lelopean irtengo da kalera aurtengo Maiatzaren Lehenean. Eta «banaketa hirukoitza» delakoa da posible egin beharreko asmo hori: «Zaintzaren, enpleguaren eta ondasunen banaketa bidezkoago bat aldarrikatuko dugu», iragarri du Garbiñe Aranburu sindikatuko idazkari nagusiak. Aldarri hori...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211765/jaurlaritzak-haur-eta-nerabeen-arta-psikiatrikoa-lehenetsiko-du-osasun-mentaleko-estrategia-berrian.htm
Gizartea
Jaurlaritzak haur eta nerabeen arta psikiatrikoa lehenetsiko du osasun mentaleko estrategia berrian
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du osasun mentalaren estrategia berria garatuko duela «pandemia osteko premiei» erantzuteko .
Jaurlaritzak haur eta nerabeen arta psikiatrikoa lehenetsiko du osasun mentaleko estrategia berrian. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du osasun mentalaren estrategia berria garatuko duela «pandemia osteko premiei» erantzuteko .
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bisita egin du gaur Zabalburuko nerabeentzako osasun mentaleko eguneko ospitalera, eta han iragarri du haur eta gazteen arreta psikiatrikoa lehenetsiko dutela osasun mentaleko estrategia berrian. Estrategia berri horren helbururik behinena izango da «pandemia ostek...
2022-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/211766/duela-hamar-urte-gaurko-egunez-zauritu-zuen-ertzaintzak-intildeigo-cabacas-gomazko-pilota-batekin.htm
Politika
Duela hamar urte gaurko egunez zauritu zuen Ertzaintzak Iñigo Cabacas gomazko pilota batekin
Gaur dira hamar urte ertzain batek bota zuen gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo zuela. Horren ondorioz, Athleticeko jarraitzailea lau egun geroago hil zen. Hamar urte hauetan ez dute identifikatu nor izan zen hiltzailea, eta gaztearen gurasoek ez dute justiziarik aurkitu. Larunbatean berriro gogoratuko dute.
Duela hamar urte gaurko egunez zauritu zuen Ertzaintzak Iñigo Cabacas gomazko pilota batekin. Gaur dira hamar urte ertzain batek bota zuen gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo zuela. Horren ondorioz, Athleticeko jarraitzailea lau egun geroago hil zen. Hamar urte hauetan ez dute identifikatu nor izan zen hiltzai...
Duela hamar urte Athletic Europa Ligan zegoen, eta, gaurko egunez, osteguna zen, Schalke 04 Alemaniako taldearen aurka jokatu zuen final-laurdenetako itzuliko partida. 2-2 berdindu zuten markagailuan, eta Athletic sailkatu egin zen hurrengo kanporaketarako. Egun hori, ordea, beltzez margotu zuen partidaren ostean Bilbo...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211767/euskara-dohainik-ikasi-ahal-izatea-aldarrikatu-dute-donibane-garaziko-adierazpenean.htm
Gizartea
Euskara dohainik ikasi ahal izatea aldarrikatu dute Donibane Garaziko adierazpenean
AEK-k eta beste hainbat euskaltegitako ordezkariek neurriak eskatu dizkiete Euskal Herriko erakundeei, «euskara ikasteko bidea doakoa izan dadin». Agiria Hitzekin, denok euskara doan dinamikaren barruan aurkeztu dute, Korrikaren testuinguruan.
Euskara dohainik ikasi ahal izatea aldarrikatu dute Donibane Garaziko adierazpenean. AEK-k eta beste hainbat euskaltegitako ordezkariek neurriak eskatu dizkiete Euskal Herriko erakundeei, «euskara ikasteko bidea doakoa izan dadin». Agiria Hitzekin, denok euskara doan dinamikaren barruan aurkeztu dute, Korrikaren testui...
«Orain da 22. tantoa egiteko unea: euskararen doako ezagutzaren unibertsalizazioa erdiesteko unea». 22. Korrikaren testuinguruan, Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute AEK-k eta beste hainbat euskaltegitako ordezkariek. Aldarrikapen argia egin dute: euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada i...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211768/ebk-zigor-gehiago-ezarriko-dizkio-errusiari-kiev-inguruan-egindako-ustezko-laquosarraskiengatikraquo.htm
Mundua
EBk zigor gehiago ezarriko dizkio Errusiari, Kiev inguruan egindako ustezko «sarraskiengatik»
Butxa herriko kaleetan 340 zibilen gorpuak aurkitu eta lurperatu dituzte. Kremlinek akusazioak ukatu ditu.
EBk zigor gehiago ezarriko dizkio Errusiari, Kiev inguruan egindako ustezko «sarraskiengatik». Butxa herriko kaleetan 340 zibilen gorpuak aurkitu eta lurperatu dituzte. Kremlinek akusazioak ukatu ditu.
Josep Borrell EB Europako Batasuneko diplomaziaburuak iragarri du EBk Errusiaren aurka «premiazko» zigor gehiago ezartzeko asmoa duela, Errusiako tropek Kiev oblastan eta azken egunotan erretiratu diren beste eremu batzuetan ustez egin dituzten «sarraskien» biharamunean. Azken datuen arabera, ehorzketako zerbitzuetako ...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211769/klima-hondamendirik-ez-izateko-berotegi-gasen-isuriek-2025erako-jo-beharko-dute-goia.htm
Mundua
Klima hondamendirik ez izateko, berotegi gasen isuriek 2025erako jo beharko dute goia
IPCCk klima larrialdia arintzeko neurrietan jarri du arreta kaleratu duen azken txostenean, eta nabarmendu du isurketak erdira murriztu daitezkeela 2030erako.
Klima hondamendirik ez izateko, berotegi gasen isuriek 2025erako jo beharko dute goia. IPCCk klima larrialdia arintzeko neurrietan jarri du arreta kaleratu duen azken txostenean, eta nabarmendu du isurketak erdira murriztu daitezkeela 2030erako.
«Orain edo inoiz ez». IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak gaur kaleratu du azkeneko txostena, klima larrialdia arintzeari buruzkoa, eta ohartarazpen garbia egin die gobernuei: klima hondamendiaren ondorio lazgarrienak saihesteko, ezin da gehiago itxaron erabakiak hartzeko eta gauzatzeko, eta modu horre...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211770/aita-santuak-minan-liburua-gomendatu-die-zenbait-kazetariri.htm
Mundua
Aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu die zenbait kazetariri
Frantzisko aita santua Maltan izan da egunotan, errefuxiatuentzako harrera zentroak bisitatzen. Bueltako bidaiari lotu aurretik eginiko hizketaldian, adierazi du Ibrahima Balderen eta Amets Arzallusen liburuak «ederki» jasotzen duela auzi hori.
Aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu die zenbait kazetariri. Frantzisko aita santua Maltan izan da egunotan, errefuxiatuentzako harrera zentroak bisitatzen. Bueltako bidaiari lotu aurretik eginiko hizketaldian, adierazi du Ibrahima Balderen eta Amets Arzallusen liburuak «ederki» jasotzen duela auzi hori.
Frantzisko aita santuak Ibrahima Balderen eta Amets Arzallusen Miñan liburua irakurri du. Hala ondorioztatu liteke, behintzat, haren ahotik ateratakoak adituta. Are gehiago, irakurri bakarrik ez, aholkatu ere egin du lan hori. Hegazkineko korridore batean egin du gomendioa, zenbait kazetariren aurrean. Han zenetako bat...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211771/roglicek-eman-du-lehen-kolpea.htm
Kirola
Roglicek eman du lehen kolpea
Esloveniarra izan da azkarrena Hondarribiko erlojupekoan, eta lider jarri da Itzulia hasi orduko. Evenepoel eta Cavagna izan ditu atzetik. Izagirrek zortzigarren egin du
Roglicek eman du lehen kolpea. Esloveniarra izan da azkarrena Hondarribiko erlojupekoan, eta lider jarri da Itzulia hasi orduko. Evenepoel eta Cavagna izan ditu atzetik. Izagirrek zortzigarren egin du
Iazko Itzulia bukatu bezala hasi du aurtengoa Primoz Roglicek (Jumbo Visma): horiz jantzita. Erakustaldia egin du Hondarribian, erlojuaren aurka, eta bere egin ditu lehen etapa eta lidertza. Soilik Remco Evenepoel (Quick Step) izan da esloveniarraren astinduari eusteko gauza, bost segundoko galerarekin. Haiek dira last...
2022-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/211773/mendilibarrek-utzi-egin-dio-alaveseko-entrenatzaile-izateari.htm
Kirola
Mendilibarrek utzi egin dio Alaveseko entrenatzaile izateari
Zaldibarkoak hamabi partidatan gidatu ditu Gasteizkoak, eta garaipen bakarra lortu dute horietan. Klubak ez du iragarri nor izanen den teknikari berria.
Mendilibarrek utzi egin dio Alaveseko entrenatzaile izateari. Zaldibarkoak hamabi partidatan gidatu ditu Gasteizkoak, eta garaipen bakarra lortu dute horietan. Klubak ez du iragarri nor izanen den teknikari berria.
Hiru hilabete baizik ez du iraun Alavesen eta Jose Luis Mendilibarren arteko harremanak. Gasteizko klubak iragarri duenez, taldearen eta teknikariaren arteko kontratua etetea erabaki dute bi aldeek. 2021eko abenduaren hondarrean hasi zen Mendilibar Gasteizkoen entrenatzaile lanetan. Orduko hartan azaldu zutenez, argia ...
2022-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/211774/txuri-urdinek-azken-unean-irabazi-dute-penaltiz.htm
Kirola
Txuri-urdinek azken unean irabazi dute, penaltiz
Partida osoan nagusi izan arren, partidako azken jokaldian sartu du gola Isakek, eta seigarren postuan sendotu da Reala. Europarako sailkatzea gertuago du Imanol Alguacilen taldeak.
Txuri-urdinek azken unean irabazi dute, penaltiz. Partida osoan nagusi izan arren, partidako azken jokaldian sartu du gola Isakek, eta seigarren postuan sendotu da Reala. Europarako sailkatzea gertuago du Imanol Alguacilen taldeak.
Sufritutako eta gozatutako garaipena lortu du Realak Europarako sailkatzeko borrokan, astelehen gauean, Anoetan. Txuri-urdinek 1-0 irabazi diote Espanyoli. Partidako ia azken jokaldian iritsi da gola, eta Isakek sartu du, penaltiz. Festa piztu da orduan Anoetan, txuri-urdinak seigarren postuan sendotu baitira, 51 puntu...
2022-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/211808/itzuliko-etaparik-luzeena-jokatuko-da-gaur.htm
Kirola
Itzuliko etaparik luzeena jokatuko da gaur
Tropelak ia 208 kilometroko lana osatu beharko du Leitza eta Viana artean. Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik, eta litekeena da esprintean bukatzea. Helmuga aldapan egongo da.
Itzuliko etaparik luzeena jokatuko da gaur. Tropelak ia 208 kilometroko lana osatu beharko du Leitza eta Viana artean. Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik, eta litekeena da esprintean bukatzea. Helmuga aldapan egongo da.
Erlojupeko motz eta labur batekin hasi zen atzo Itzulia, eta gaur, oso bestelako esfortzua egingo dute txirrindulariek, 207,9 kilometroko etapan. Leitza eta Viana lotuko ditu aurtengo aldiko saiorik luzeena izango denak. Gogortasuna distantziak emango dio, hiru mendate igoko baitituzte bakarrik: Uitzi, Lizarraga eta Ag...
2022-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/211809/ibilbidearen-erdia-egin-du-korrikak.htm
Gizartea
Ibilbidearen erdia egin du Korrikak
Lizarratik iragan ostean, Arabara itzuliko da Korrika gauean. Basaburutik eta Ultzamatik igaro da goiz partean. Jendetza bildu da Irurtzunen.
Ibilbidearen erdia egin du Korrikak. Lizarratik iragan ostean, Arabara itzuliko da Korrika gauean. Basaburutik eta Ultzamatik igaro da goiz partean. Jendetza bildu da Irurtzunen.
* Nafarroako hainbat herri igaroko ditu gaur Korrikak: Elizondo, Lekunberri, Lizarra... * Euskara dohainik ikasi ahal izatea eskatu zuten atzo Donibane Garaziko adierazpenean. * Euskal Herriko ingururik garaienetan ibilita, Iparraldera heldu zen arratsaldean; Donibane Garazitik eta Mauletik igaro zen. Jendetza bildu ...
2022-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/211810/euskara-aurrera-egitasmoa-aurkeztu-dute-eta-manifestaziora-deitu-maiatzaren-21erako.htm
Gizartea
'Euskara aurrera' egitasmoa aurkeztu dute, eta manifestaziora deitu maiatzaren 21erako
Mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte «euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak». Hainbat pertsona ezagunek babestu dute ekinbidea.
'Euskara aurrera' egitasmoa aurkeztu dute, eta manifestaziora deitu maiatzaren 21erako. Mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte «euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak». Hainbat pertsona ezagunek babestu dute ekinbidea.
Euskara aurrera euskararen aldeko ekinbidea aurkeztu dute gaur Euskal Herriko hainbat euskaltzale ezagunek, Donostian. Iragarri dute manifestazioa egingo dutela maiatzaren 21ean, 17:30ean, Donostiako Antiguako tuneletik abiatuta, eta mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte «euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizu...
2022-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/211811/euskal-herrian-azterturiko-ibai-guztietan-antibiotikoak-topatu-ditu-europako-ikerketa-batek.htm
Gizartea
Euskal Herrian azterturiko ibai guztietan antibiotikoak topatu ditu Europako ikerketa batek
Aragoi, Arga, Aturri, Bidasoa, eta Urumean jasotako lagin orotan aurkitu dituzte botikak, batez ere herri eta abere haztegi handien inguruan. Kutsadura murrizteko teknikak aztertu dituzte.
Euskal Herrian azterturiko ibai guztietan antibiotikoak topatu ditu Europako ikerketa batek. Aragoi, Arga, Aturri, Bidasoa, eta Urumean jasotako lagin orotan aurkitu dituzte botikak, batez ere herri eta abere haztegi handien inguruan. Kutsadura murrizteko teknikak aztertu dituzte.
Aragoi, Arga, Aturri, Bidasoa, Urumea. Euskal Herriko bost ibai aztertu ditu Europako Batasuneko ikerketa egitasmo batek, eta guztietan topatu dituzte antibiotikoak, tartean amoxizilina, azitromizina, sulfadiazina, enrofloxazina eta trimetoprima. Batez ere herri eta hiri handien inguruan topatu dituzte botika horien z...