date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212026/tortura-aitortzeko-eskatuko-dute-ekainaren-25ean-irunean.htm | Politika | Tortura aitortzeko eskatuko dute ekainaren 25ean Iruñean | Nafarroako Torturatuen Sareak manifestazio batera deitu du egun horretarako: 18:30ean hasiko da, Baluartetik. 1960tik 2012ra eragindako torturak «ofizialki aitortzeko urrats sendoak» galdeginen dituzte. | Tortura aitortzeko eskatuko dute ekainaren 25ean Iruñean. Nafarroako Torturatuen Sareak manifestazio batera deitu du egun horretarako: 18:30ean hasiko da, Baluartetik. 1960tik 2012ra eragindako torturak «ofizialki aitortzeko urrats sendoak» galdeginen dituzte. | «Azken urteotan aurrerapausoak ematen ari dira Nafarroan estatuko segurtasun indarrek torturatutako pertsonak aitortzeko eta erreparatzeko bidean, baina, hori lortzeko, oraindik bide luzea dugu aurretik». Hala uste du Nafarroako Torturatuen Sareak, eta urrats gehiago egin daitezela eskatzeko manifestazio batera deitu d... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212028/inigo-cabacas-zauritu-zuteneko-plazari-haren-izena-jarri-diote-senide-eta-lagunek.htm | Politika | Iñigo Cabacas zauritu zuteneko plazari haren izena jarri diote senide eta lagunek | Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek zauritu, eta lau egunen ostean hil zen gaztea 2012an, eta oraindik ere egiarik, justiziarik eta erreparaziorik ez dutela jaso salatu dute omenaldian. | Iñigo Cabacas zauritu zuteneko plazari haren izena jarri diote senide eta lagunek. Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek zauritu, eta lau egunen ostean hil zen gaztea 2012an, eta oraindik ere egiarik, justiziarik eta erreparaziorik ez dutela jaso salatu dute omenaldian. | Iñigo Cabacasen lagunek urteak daramatzate loreak landatzen Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek laguna jo zueneko Bilboko Maria Diaz de Haro kaleko kantoian. Lau egun eman zituen koman kolpe haren ondorioz, eta gaur bete dira hil zenetik hamar urte. Omenaldi jendetsua egin diote eguerdian, eta urteotan guztiotan au... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212029/komunismoaren-erronkak-hizpide-hartuta-gks-jardunaldiak-egiten-ari-da-berriozarren.htm | Politika | Komunismoaren erronkak hizpide hartuta, GKS jardunaldiak egiten ari da Berriozarren | 1.200 gazte inguru bildu dira, antolatzaileen arabera. Besteak beste, «bizi eredu proletarioaz» eta «joera kultural berriez» gogoeta egitea dute helburu. | Komunismoaren erronkak hizpide hartuta, GKS jardunaldiak egiten ari da Berriozarren. 1.200 gazte inguru bildu dira, antolatzaileen arabera. Besteak beste, «bizi eredu proletarioaz» eta «joera kultural berriez» gogoeta egitea dute helburu. | Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) jardunaldiak antolatu ditu gaur Berriozarren (Nafarroan), besteak beste, komunismoaren erronkei inguruan gogoeta egiteko. Egun osoko egitaraua prestatu dute, hitzaldi eta mahai inguru ugarirekin. Euskal Herri osotik iritsitako ehunka gazte ari da parte hartzen topaketan; antolatzai... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212030/kirmen-uribek-eta-itziar-ugartek-jaso-dute-espainiako-kritikaren-saria.htm | Kultura | Kirmen Uribek eta Itziar Ugartek jaso dute Espainiako Kritikaren Saria | Izurdeen aurreko bizitza nobelagatik jaso du aitortza Uribek, eta Gu gabe ere poema bildumagatik Ugartek. Bi lanak Susa argitaletxeak plazaratu zituen iaz. | Kirmen Uribek eta Itziar Ugartek jaso dute Espainiako Kritikaren Saria. Izurdeen aurreko bizitza nobelagatik jaso du aitortza Uribek, eta Gu gabe ere poema bildumagatik Ugartek. Bi lanak Susa argitaletxeak plazaratu zituen iaz. | Espainiako Kritika Literarioaren sariak jakinarazi dituzte, eta, euskarazko lanen artetik, Kirmen Uriberen eleberria eta Itziar Ugarteren poema liburua hautatu dituzte kritikariek. Narratiban, Uriberen Izurdeen aurreko bizitza nobelari egin diote aitortza, eta poesian, berriz, Ugarteren Gu gabe ere poema bildumari. Bi ... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212031/martinezentzat-itzulia-izagirrerentzat-etapa.htm | Kirola | Martinezentzat Itzulia, Izagirrerentzat etapa | Etapa ikusgarria izan da, eta faboritoak, Pello Bilbao izan ezik, batera iritsi dira amaierara. Izagirre izan da indartsuena, baina eroriko baten ondorioz, iIzulia irabazteko aukerak ihes egin dio. Baina bigarren amaitu du sailkapen nagusian. | Martinezentzat Itzulia, Izagirrerentzat etapa. Etapa ikusgarria izan da, eta faboritoak, Pello Bilbao izan ezik, batera iritsi dira amaierara. Izagirre izan da indartsuena, baina eroriko baten ondorioz, iIzulia irabazteko aukerak ihes egin dio. Baina bigarren amaitu du sailkapen nagusian. | Krabelinek piztu du sua, eta Arratek ezarri du legea. Daniel Felipe Martinezentzat (Ineos) izan da aurtengo Euskal Herriko Itzulia, etapa ikusgarri baten ostean. Arraten indartsuena Ion Izagirre (Cofidis) izan da. Baina hiru kilometroren falta erorikoa izan du, Jonas Vingegaarden (Jumbo Visma) atzeko gurpila jota, eta ... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212032/1313-auziko-epaiari-dezepzioa-eta-kexua-adierazi-diote-milaka-lagunek.htm | Politika | 13/13 auziko epaiari «dezepzioa eta kexua» adierazi diote milaka lagunek | Manifestazioak egin dituzte Donostian eta Bilbon, sententziaren «krudelkeriaren» aurka. Espainiako Auzitegi Nazionalari ohartarazi diote ezinen duela Euskal Herriak hartu duen «norabide aratza zapuztu». | 13/13 auziko epaiari «dezepzioa eta kexua» adierazi diote milaka lagunek. Manifestazioak egin dituzte Donostian eta Bilbon, sententziaren «krudelkeriaren» aurka. Espainiako Auzitegi Nazionalari ohartarazi diote ezinen duela Euskal Herriak hartu duen «norabide aratza zapuztu». | Dezepzioak, penak eta amorruak ez dira «berriak», baina badira. Eta horiek adierazteko pausoak irmoak izan dira gaur arratsaldean Donostian eta Bilbon milaka lagunek eginiko manifestazioetan. 13/13 auziko epaiari erakutsi dizkiote «dezepzioa, kexua, pena eta amorrua», Espainiako Auzitegi Nazionalera deituak izan ziren ... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212033/zelenskik-esan-du-oraindik-ere-prest-daudela-errusiarekin-negoziatzeko.htm | Mundua | Zelenskik esan du «oraindik ere» prest daudela Errusiarekin negoziatzeko | Ukrainako presidenteak «erantzun global bat» eskatu du azken erasoengatik. NBEren arabera, bi aldeek gutxienez 1.700 zibil hil dituzte inbasioa hasi zenetik. | Zelenskik esan du «oraindik ere» prest daudela Errusiarekin negoziatzeko. Ukrainako presidenteak «erantzun global bat» eskatu du azken erasoengatik. NBEren arabera, bi aldeek gutxienez 1.700 zibil hil dituzte inbasioa hasi zenetik. | Butxako hilketak argitara atera zirenetik etenda jarraitzen dute Ukrainaren eta Errusiaren ordezkaritzen arteko negoziazioek. Iragan martxo amaieran elkartu ziren azkenekoz aurrez aurre, Turkian, eta pare bat aldiz telematikoki berriz batzartu diren arren, harrez geroztik ez da egiazko bilkura mamitsurik izan bi aldeen... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212034/aldabek-eta-apezetxeak-jantzi-dute-txapela.htm | Kirola | Aldabek eta Apezetxeak jantzi dute txapela | Finalean, 35-29 irabazi diete Loitegi eta Zalduari, Galarretan. Txapelketako partida guztiak irabazi dituzte. | Aldabek eta Apezetxeak jantzi dute txapela. Finalean, 35-29 irabazi diete Loitegi eta Zalduari, Galarretan. Txapelketako partida guztiak irabazi dituzte. | I. BERRIA Txapelketak baditu irabazleak: Aldabek eta Apezetxeak jantzi dituzte txapelak. Bi nafarrek menderatu egin dituzte finalean Loitegi eta Zaldua (35-29), Galarretan. Hasiera berdindua izan eta gero, ospa egin dute gorriek gero, eta 14-7 aurreratu dira. Berdinduz joan da gero finala, eta 18na jarri dira. Urdinek ... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212035/aldabe-eta-apezetxea-dira-berria-erremonte-txapelketako-txapeldunak.htm | Kirola | Aldabe eta Apezetxea dira Berria Erremonte Txapelketako txapeldunak | Finalean 35-29 gainditu dituzte Loitegi eta Zaldua, Aldabe bikain batekin. Apezetxeak lau partidu jokatu ditu profesionaletan eta denak irabazi ditu. | Aldabe eta Apezetxea dira Berria Erremonte Txapelketako txapeldunak. Finalean 35-29 gainditu dituzte Loitegi eta Zaldua, Aldabe bikain batekin. Apezetxeak lau partidu jokatu ditu profesionaletan eta denak irabazi ditu. | Aldabe eta Apezetxeak 35-29 gainditu zituzten Loitegi eta Zaldua I Berria Erremonte Txapelketaren finalean eta beraz txapela jantzi dute bi nafarrek. Partida gogor eta berdindu batean gorriek beti joan ziren aurretik eta merezimendu osoz eraman zuten garaipena. Aldaberen partida izan zen gakoa. Txapelketako erremontist... |
2022-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/212036/puntu-bat-urratu-dute-zuri-gorriek.htm | Kirola | Puntu bat urratu dute zuri-gorriek | Athleticek aukera asko eta garbiak sartu ditu gol bat baino gehiago sartzeko. Hala ere, neurketa galtzeko arriskuan egon da. Europarako lehian segitzen du. | Puntu bat urratu dute zuri-gorriek. Athleticek aukera asko eta garbiak sartu ditu gol bat baino gehiago sartzeko. Hala ere, neurketa galtzeko arriskuan egon da. Europarako lehian segitzen du. | Athleticek puntu bat irabazi du Zeramikaren zelaian, Vila-realen aurka bana berdindu ostea. Puntu horri eskerrak zazpigarren postua eskuratzeko lehian jarraitzen du. Vila-realek baino puntu bat gutxiago dauka, baina sasoi amaieran berdinduta amaituz gero, bi taldeen arteko partidetako emaitzek Athletic jarriko lukete a... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212074/imran-kahn-lehen-ministroa-kargutik-kendu-dute-zentsura-mozio-baten-bidez.htm | Mundua | Imran Kahn lehen ministroa kargutik kendu dute zentsura mozio baten bidez | Shehbaz Sharifek hartuko du lekukoa, oposizioak bat eginda hautatu duen hautagaiak. | Imran Kahn lehen ministroa kargutik kendu dute zentsura mozio baten bidez. Shehbaz Sharifek hartuko du lekukoa, oposizioak bat eginda hautatu duen hautagaiak. | Pakistango oposizioak azkenean lortu du Imran Kahn lehen ministroa kargutik kentzea. Asanblea Nazionalean haren aurkako zentsura mozioa zuten atzo, eta gauerdia baino lehen bozkatu dute: 174 legebiltzarkidek bozkatu dute mozioaren alde. Bide hori erabiliz kargutik kendu duten lehen lehen ministroa da.
Krisi politikoa ... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212077/jaio-sinistu-dezagun-euskara-ez-dela-daukagun-zerbait-garen-zerbait-baizik.htm | Gizartea | Jaio: «Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik» | Karmele Jaiok idatzi eta irakurri du 22. Korrikako lekukoan joan den mezua. Hainbat erreferentzia egin ditu. | Jaio: «Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik». Karmele Jaiok idatzi eta irakurri du 22. Korrikako lekukoan joan den mezua. Hainbat erreferentzia egin ditu. | Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika.
Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212078/milaka-lagunen-artean-heldu-da-lekukoa-amaieraraino.htm | Gizartea | Milaka lagunen artean heldu da lekukoa amaieraraino | Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaiok irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Aurretik, auzoz auzo ibili da Gipuzkoako hiriburuetako auzoetan zehar. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo Korrikak. | Milaka lagunen artean heldu da lekukoa amaieraraino. Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaiok irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Aurretik, auzoz auzo ibili da Gipuzkoako hiriburuetako auzoetan zehar. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo K... | Txaloak, malkoak, besarkadak. Amaitu da 22. Korrika, eta amestutakoa bezalakoa izan da amaiera: milaka lagun bildu dira Donostiako bulebarrean, eta ozen entzun da haien aldarrikapena: «Hemen gaude euskararen alde». AEK-ko ordezkariek txalo artean egin dituzte azken metroak, misterioa argitu aurretik: Karmele Jaiok idat... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212079/velazquezekin-ere-lehengo-lepotik-burua.htm | Kirola | Velazquezekin ere lehengo lepotik burua | Budimirrek 93. minutuan sartutako gol batek erabaki du derbia. Osasunak zeharka Europara begira jarraitzen du, eta Alavesek, berriz, azken postuan. | Velazquezekin ere lehengo lepotik burua. Budimirrek 93. minutuan sartutako gol batek erabaki du derbia. Osasunak zeharka Europara begira jarraitzen du, eta Alavesek, berriz, azken postuan. | Aukerak amaitzen ari zaizkio Alavesi. Futboleko esaera zahar batek dio entrenatzaile berriarekin beti irabazten dela, baina, Alavesen kasuan, hori ere ez da betetzen aurten. Ez zen bete Mendilibarrekin, eta ez da bete Velazquezekin. Entrenatzaile espainiarrak gaur zuen estreinakoa babazorroen aulkian, Iruñean, eta ez d... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212080/parte-hartzea-65ekoa-izan-da-arratsaldean.htm | Gizartea | Parte hartzea %65ekoa izan da arratsaldean | Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako departamenduan %72,8koa da. | Parte hartzea %65ekoa izan da arratsaldean. Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako departamenduan %72,8koa da. | Frantziako presidentetzarako bozen eguna da. Hamabi hautagaien artean hautatu behar dute herritarrek. Oraingoz, parte hartzeak behera egin du 2017ko datuekin alderatuta. 17:00etan, parte hartzea %65ekoa da Frantzian, %69,4koa zen 2017an.
Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako departamenduan parte hartzea... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212081/fronte-polisarioak-harremanak-eten-ditu-espainiako-gobernuarekin.htm | Mundua | Fronte Polisarioak harremanak eten ditu Espainiako Gobernuarekin | Mendebaldeko Sahara askatzeko erakundeak Pedro Sanchezi egotzi dio Sahara erabiltzea Marokorekin dituen «negozio miserableetarako». Espainiako presidentea Mohamed VI.arekin elkartu zen ostegunean. | Fronte Polisarioak harremanak eten ditu Espainiako Gobernuarekin. Mendebaldeko Sahara askatzeko erakundeak Pedro Sanchezi egotzi dio Sahara erabiltzea Marokorekin dituen «negozio miserableetarako». Espainiako presidentea Mohamed VI.arekin elkartu zen ostegunean. | Saharako Fronte Polisarioak Espainiako Gobernuarekin zituen harremanak hautsi ditu. Martxoaren 19an jakin zen Madrilek bat egin zuela Marokok Sahara Mendebalderako 2007an proposatu zuen autonomia planarekin, eta ordutik gobernuak erakutsitako jarrerak bultzatu du erabakia.
Ostegunean Pedro Sanchez Espainiako president... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212082/erandion-56-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-ustez-anaia-hiltzeagatik.htm | Gizartea | Erandion 56 urteko gizon bat atxilotu dute, ustez anaia hiltzeagatik | Hildakoak 57 urte zituen. Segurtasun Sailaren arabera, borroka bat izan zuten bart gauean. | Erandion 56 urteko gizon bat atxilotu dute, ustez anaia hiltzeagatik. Hildakoak 57 urte zituen. Segurtasun Sailaren arabera, borroka bat izan zuten bart gauean. | Bart gauean 56 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Erandion (Bizkaia), ustez 57 urteko bere anaia hiltzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren arabera, larunbat gaueko 23:00ak aldera borroka bat izan zuten biek hildakoaren etxean. Han bizi zen, beste anaia batekin.
Abisua eman zuten bizilagunek, eta etxe... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212084/macron-eta-le-pen-lehiatuko-dira-bozen-bigarren-itzulian.htm | Mundua | Macron eta Le Pen lehiatuko dira bozen bigarren itzulian | Frantziako presidenteak babesen %27,84 bildu ditu, eta eskuin muturreko hautagaiak, %23,15. Jadotek, Hidalgok eta Rousselek estatuburuaren alde bozkatzera deitu dute; Melenchonek militanteen esku utzi du erabakia. Abstentzioa azken bi hamarkadetako handiena da: %26,31. | Macron eta Le Pen lehiatuko dira bozen bigarren itzulian. Frantziako presidenteak babesen %27,84 bildu ditu, eta eskuin muturreko hautagaiak, %23,15. Jadotek, Hidalgok eta Rousselek estatuburuaren alde bozkatzera deitu dute; Melenchonek militanteen esku utzi du erabakia. Abstentzioa azken bi hamarkadetako handiena da: ... | Duela bost urteko lehia bera izango da aurten ere Frantziako presidentetzarako bozen bigarren itzulian: Emmanuel Macron estatuburuaren eta Marine Le Pen eskuin muturrekoaren artekoa. Behin betiko emaitzen arabera, Macronek botoen %27,84 bildu ditu, eta Le Penek, %23,15. Bi presidentegaiek gora egin dute 2017ko emaitzek... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212085/reala-txapeldunen-ligari-begira-jarri-da.htm | Kirola | Reala Txapeldunen Ligari begira jarri da | Elxen aurkako neurketa atzetik hasi dute txuri-urdinek, baina atsedenaldirako markagailua irauli dute. Sorloth eta Le Normand izan dira golegileak. Hiru puntura dute laugarren postua. | Reala Txapeldunen Ligari begira jarri da. Elxen aurkako neurketa atzetik hasi dute txuri-urdinek, baina atsedenaldirako markagailua irauli dute. Sorloth eta Le Normand izan dira golegileak. Hiru puntura dute laugarren postua. | Adi Realarekin. Txuri-urdinek garaipen garrantzitsua eskuratu dute Elxen aurka (1-2), eta bete betean sartu dira Txapeldunen Ligan postu bat lortzeko lehian. Ondo bidean Europan lehiatuko da Reala datorren urtean (Vila-Real zazpigarren sailkatuari zortzi puntu ateratzen dizkio zazpi jardunaldiren faltan), baina sari ha... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212086/ipar-euskal-herrian-macron-nagusitu-da-eta-barnealdean-lassalle.htm | Politika | Ipar Euskal Herrian Macron nagusitu da, eta barnealdean, Lassalle | Macron nagusitu da leku gehienetan. Melenchonek bildu du boto gehien Hendaian, eta bigarren izan da Donibane Garazin, Maule-Lextarren, Miarritzen eta Urruñan. Euskal Herrian, Le Pen Gixunen (Lapurdi), Bidaxunen (Nafarroa Beherea), Etxarrin, Sarrikotapean eta Lixozen (Zuberoa) nagusitu da. | Ipar Euskal Herrian Macron nagusitu da, eta barnealdean, Lassalle. Macron nagusitu da leku gehienetan. Melenchonek bildu du boto gehien Hendaian, eta bigarren izan da Donibane Garazin, Maule-Lextarren, Miarritzen eta Urruñan. Euskal Herrian, Le Pen Gixunen (Lapurdi), Bidaxunen (Nafarroa Beherea), Etxarrin, Sarrikotapea... | Heldu dira Frantziako presidentetzarako hauteskundeen emaitzak. Ipar Euskal Herriko bozka bulegoak 19:00etan hetsi dituzte, eta kontaketari ekin diote geroztik. Emaitzen arabera, Emmanuel Macron gailendu da Ipar Euskal Herriko herri gehienetan ere. Barnealdean, Jean Lassalle Biarnoko diputatuaren alde egin dute herrita... |
2022-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/212087/le-penek-jaso-du-babesik-handiena-korsikan.htm | Mundua | Le Penek jaso du babesik handiena Korsikan | Eskuin muturreko hautagaiak botoen %28,58 bildu ditu; haren atzetik daude Macron (%18,11) eta Melenchon (%13,37). Parte hartzea %62,76koa izan da, duela bost urte baino bi puntu txikiagoa; alderdi independentistek boikotera deitu zuten. | Le Penek jaso du babesik handiena Korsikan. Eskuin muturreko hautagaiak botoen %28,58 bildu ditu; haren atzetik daude Macron (%18,11) eta Melenchon (%13,37). Parte hartzea %62,76koa izan da, duela bost urte baino bi puntu txikiagoa; alderdi independentistek boikotera deitu zuten. | Frantziako presidentetzarako bozetan ohi den modura, Korsikan hautagai eskuindar edo ultraeskuindar batek jaso du babesik handiena. Eta, 2017an bezala, aurten ere Marine Le Pen da garailea, botoen %28,58 jasota. Haren atzetik daude Emmanuel Macron estatuburua (%18,11) eta Jean-Luc Melenchon ezkertiarra (%13,37).
Korsi... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212088/marokok-bi-saharar-hil-ditu-zerbitzugune-bati-drone-batekin-eraso-eginda.htm | Mundua | Marokok bi saharar hil ditu zerbitzugune bati drone batekin eraso eginda | Mendebaldeko Sahara eta Mauritania artean dagoen zerbitzugune bati egin dio eraso, misil batekin. Bi hildakoez gain, hainbat zauritu eta desagertu daude, ECSaharaui atariaren arabera. | Marokok bi saharar hil ditu zerbitzugune bati drone batekin eraso eginda. Mendebaldeko Sahara eta Mauritania artean dagoen zerbitzugune bati egin dio eraso, misil batekin. Bi hildakoez gain, hainbat zauritu eta desagertu daude, ECSaharaui atariaren arabera. | Marokok drone militar batekin eraso egin du Mendebaldeko Sahararen eta Mauritaniaren arteko mugan dagoen zerbitzugune batean, Ain Ben Tili herrian, eta emakume saharar bat eta 20 urteko haren semea hil ditu erasoan. Biak ibilgailu batean zeudela, Marokok drone batetik bota duen misil batek jo ditu. Erasoan hainbat lagu... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212089/espetxeratu-egin-dute-erandion-anaia-hiltzea-egotzi-dioten-gizona.htm | Gizartea | Espetxeratu egin dute Erandion anaia hiltzea egotzi dioten gizona | Atxilotuak 56 urte ditu, eta, ustez, larunbatean hil zuen 57 urteko anaia, Erandion (Bizkaia). Liskar baten ostean izan zen. | Espetxeratu egin dute Erandion anaia hiltzea egotzi dioten gizona. Atxilotuak 56 urte ditu, eta, ustez, larunbatean hil zuen 57 urteko anaia, Erandion (Bizkaia). Liskar baten ostean izan zen. | Larunbat gauean Erandion (Bizkaia) atxilotu zuten 56 urteko gizonezkoa espetxeratzea erabaki du epaileak. Liskar batean 57 urteko anaia hiltzea egotzi diote. Hildakoaren etxebizitzan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak, bizilagunen abisua jaso ostean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hilketa 23:00... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212090/lehen-korrika-hura-ez-zen-izan-samurra.htm | Iritzia | Lehen Korrika hura ez zen izan samurra | Lehen Korrika hura ez zen izan samurra. | Orduan, Korrikaren ideia hura, 1980an Oskorriko Josepe tronpetariari bururatu zitzaiona, bat-batean eta lehen bista-kolpean, ezinezko eta distopikotzat jo genuen AEKn. Hala ere, garai hartako Zuzendaritzan genbiltzan batzuek, Bittor Allende publizitate-sailean zebilen hark-eta animatuta, froga egitea erabaki genuen. Bi... | |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212091/alessandri-eta-ferrandi-korsikara-hurbildu-dituzte.htm | Mundua | Alessandri eta Ferrandi Korsikara hurbildu dituzte | Bi presoak U Borguko presondegira eraman dituzte. Baldintzapean aske geratzeko eskariak eginak dituzte, eta datozen asteetan erabakiko dute horien inguruan. | Alessandri eta Ferrandi Korsikara hurbildu dituzte. Bi presoak U Borguko presondegira eraman dituzte. Baldintzapean aske geratzeko eskariak eginak dituzte, eta datozen asteetan erabakiko dute horien inguruan. | Pierre Alessandri eta Alain Ferrandi militante nazionalistak Korsikara hurbildu dituzte gaur eguerdian. Presoak U Borguko presondegira lekualdatu dituzte, uhartearen ipar-ekialdera.
Yvan Colonnaren kontrako erasoaren ondoren —gerora hil zen— sorturiko testuinguruak erabakiak hartzera behartu zuen Frantziako Gobernua, ... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212092/bigarren-eskuko-autoen-salmentak-46-egin-du-behera-hegoaldean.htm | Ekonomia | Bigarren eskuko autoen salmentak %4,6 egin du behera Hegoaldean | Martxoa bereziki gogorra izan da: %9,6 gutxitu dira salmentak. Saltzaileek energia krisiari eta garraiolarien grebari egozten diote. | Bigarren eskuko autoen salmentak %4,6 egin du behera Hegoaldean. Martxoa bereziki gogorra izan da: %9,6 gutxitu dira salmentak. Saltzaileek energia krisiari eta garraiolarien grebari egozten diote. | Kontsumoa aztertzeko ohiko neurgailu bat izaten da autoen salmenta, eta aurtengo lehen hiruhilekoa gogorra izaten ari da sektorearentzat. Bigarren eskukoei dagokienez, lehen hiru hilekoan %4,6 egin du behera, Faconauto eta Ganvam patronalen arabera. Iaz tarte berean 25.285 bigarren eskuko auto saldu ziren; aurten, berr... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212093/elaren-iritziz-arazo-larria-da-etxebizitzarena-gobernuen-agendan-ez-dagoen-arren.htm | Gizartea | ELAren iritziz, «arazo larria» da etxebizitzarena, «gobernuen agendan ez dagoen arren» | Kanpaina bat jarriko dute abian arazoa gizarteratzeko eta eragile sozialekin aliantzak egiteko. | ELAren iritziz, «arazo larria» da etxebizitzarena, «gobernuen agendan ez dagoen arren». Kanpaina bat jarriko dute abian arazoa gizarteratzeko eta eragile sozialekin aliantzak egiteko. | ELAren Ikerketa Bulegoak Etxebizitzaren arazoa Hego Euskal Herrian: diagnostikoak eta alternatibak izeneko txostena plazaratu du, etxebizitzaren auzia zertan den azaltzeko, eta kanpaina bat jarriko dute abian txostenean agertzen diren ondorioak gizarteratu eta alor horretan lan egiten duten eragile sozialekin elkarlane... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212094/aspaldiko-buruz-buruko-txapelketarik-gogorrena-aurkeztu-dute.htm | Kirola | Aspaldiko Buruz Buruko Txapelketarik gogorrena aurkeztu dute | Ligaxka jokatuko dute final-laurdenetan, azken aldiz jokatu eta hamabi urte geroago. Ostiral honetan hasiko da lehia, Bastidan, eta maiatzaren 29an jokatuko dute finala, Iruñean, Nafarroa Arenan. | Aspaldiko Buruz Buruko Txapelketarik gogorrena aurkeztu dute. Ligaxka jokatuko dute final-laurdenetan, azken aldiz jokatu eta hamabi urte geroago. Ostiral honetan hasiko da lehia, Bastidan, eta maiatzaren 29an jokatuko dute finala, Iruñean, Nafarroa Arenan. | Eduardo Txillida artistak harriz, harlauzaz eta egurrezko habe sendoz osatutako eskultura da Zabalaga baserria. Txillida Lekun dago artistaren etxea, Hernanin (Gipuzkoa). Han aurkeztu dute gaur Buruz Buruko Txapelketa. Nekez izan zezakeen agertoki aproposagorik, harri itxura baitu aurtengo ekitaldiak: aspaldiko gogorre... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212095/ertzaintza-bilbon-agertutako-errusiaren-aldeko-hainbat-pintaketa-ikertzen-ari-da.htm | Gizartea | Ertzaintza Bilbon agertutako «Errusiaren aldeko» hainbat pintaketa ikertzen ari da | Bilboko kale batean eta Ukrainako errefuxiatuak hartzen dituzten bi aterpetxetan agertu dira pintaketa horiek. Errusiako ibilgailu militar batzuetan ikusi izan den 'Z' bat eta igitaiaren eta mailuaren sinbolo komunista margotu dituzte. | Ertzaintza Bilbon agertutako «Errusiaren aldeko» hainbat pintaketa ikertzen ari da. Bilboko kale batean eta Ukrainako errefuxiatuak hartzen dituzten bi aterpetxetan agertu dira pintaketa horiek. Errusiako ibilgailu militar batzuetan ikusi izan den 'Z' bat eta igitaiaren eta mailuaren sinbolo komunista margotu dituzte. | Ertzaintza Bilboko hainbat eremutan agertu diren «Errusiaren aldeko» zenbait pintaketaren jatorria ikertzen ari da: Bilboko kale batean eta Ukrainako errefuxiatuak hartzen dituzten bi aterpetxetan agertu dira pintaketa horiek, hirurak Bizkaiko hiriburuan. Ukrainako inbasioan Errusiako soldaduek erabilitako ibilgailu mi... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212096/ugaritu-egin-dira-sexu-orientazioarekin-lotutako-gorroto-delituak.htm | Gizartea | Ugaritu egin dira sexu orientazioarekin lotutako gorroto delituak | Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021ko Txostena aurkeztu dute Jaurlaritzak eta EHUk, eta adierazi dute gorroto delituen kausa nagusia arrazakeria eta xenofobia dela. Sexu orientazioarekin zerikusia duten delituak %46 ugaritu dira. | Ugaritu egin dira sexu orientazioarekin lotutako gorroto delituak. Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021ko Txostena aurkeztu dute Jaurlaritzak eta EHUk, eta adierazi dute gorroto delituen kausa nagusia arrazakeria eta xenofobia dela. Sexu orientazioarekin zerikusia duten delituak %46 ugaritu dira. | 2021ean 279 gorroto gertakari erregistratu zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 2020an baino %15 gehiago. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eta Jon Mirena Landa EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako zuzendariak eman dute datu horien berri, Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212097/langile-bat-hil-da-zamudion-istripu-ez-traumatiko-batean.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Zamudion, istripu ez-traumatiko batean | Apirilaren 6an zendu zen langilea, Ingemat enpresan. LAB sindikatuak eman du haren berri. | Langile bat hil da Zamudion, istripu ez-traumatiko batean. Apirilaren 6an zendu zen langilea, Ingemat enpresan. LAB sindikatuak eman du haren berri. | Ingemat Zamudioko (Bizkaia) enpresako 59 urteko langile bat istripu ez-traumatiko batean hil zen iragan asteko asteazkenean. LAB sindikatuak, baina, gaur izan du haren berri. Sindikatuen iturriaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean hildako hamazazpigarren langilea da, eta lan istripu ez-traumatiko baten ondorioz hi... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212098/macronen-erronka-bigarren-itzulia-hari-buruzko-erreferendum-bat-ez-izatea.htm | Mundua | Macronen erronka: bigarren itzulia hari buruzko erreferendum bat ez izatea | Le Penek herritarren haserrea eta auzi sozialen garrantzia baliatu nahi ditu presidentetzara iristeko. Estatuburuak esan du fronte errepublikanoa «jada» ez dela «existitzen». Frantzia hiru bloketan zatitu da. | Macronen erronka: bigarren itzulia hari buruzko erreferendum bat ez izatea. Le Penek herritarren haserrea eta auzi sozialen garrantzia baliatu nahi ditu presidentetzara iristeko. Estatuburuak esan du fronte errepublikanoa «jada» ez dela «existitzen». Frantzia hiru bloketan zatitu da. | Louis Aliot Perpinyako auzapez ultraeskuindarrak gaur goizean RTL irratian esandakoak laburbiltzen du Frantziako presidentetzarako bozetako bi itzulien artekoa: «Marine Le Pen prestatzen ari da [hilaren 20ko] eztabaidarako. Bere gaiak menperatzen ditu, eta, aurreko aldian ez bezala, Emmanuel Macronek bilan bat du, eta ... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212099/aek-k-doakotasunaren-aldeko-erabaki-ausartagoak-eskatu-dizkie-administrazio-publikoei.htm | Gizartea | AEK-k doakotasunaren aldeko «erabaki ausartagoak» eskatu dizkie administrazio publikoei | Korrikak «maila bat gora» egin duela azpimarratu du Asier Amondo koordinatzaileak. 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo dute hurrengoa. | AEK-k doakotasunaren aldeko «erabaki ausartagoak» eskatu dizkie administrazio publikoei. Korrikak «maila bat gora» egin duela azpimarratu du Asier Amondo koordinatzaileak. 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo dute hurrengoa. | Korrikaren testuinguruan, AEK-k abian jarri zuen euskara ikasteko doakotasunaren aldeko kanpaina, eta helburu hori hizpidera ekarri du gaur Alizia Iribarren AEKren koordinatzaile nagusiak. «Eskaera zuzena» egin die administrazio publiko nagusiei: «Erabaki ausartagoak hartu behar dituzte. Euskal Herrian euskaraz biziko ... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212100/fiskalak-esan-du-epaiak-gutxienez-berak-egindako-eskearen-bidean-joan-behar-duela.htm | Gizartea | Fiskalak esan du epaiak «gutxienez» berak egindako eskearen bidean joan behar duela | Adierazi du akusatuak «gezurra» besterik ez duela esan auzibidea hasi zenetik, eta «sendoak» direla haren aurkako frogak | Fiskalak esan du epaiak «gutxienez» berak egindako eskearen bidean joan behar duela. Adierazi du akusatuak «gezurra» besterik ez duela esan auzibidea hasi zenetik, eta «sendoak» direla haren aurkako frogak | Azken txanpan sartu da Kote Cabezudo argazkilariaren kontrako epaiketa. Amaierako ondorioak aurkeztu ditu gaur fiskalak, bihar akusazio partikularraren txanda izango da, eta etzi defentsarena. Fiskalak «250 urte inguruko» zigor eskaria egingo zuela esan zuen orain dela bi aste, eta gaur berretsi du sententzian «gutxien... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212101/ipar-euskal-herrian-macron-babestu-dute-hiru-bozkatzailetik-batek.htm | Politika | Ipar Euskal Herrian Macron babestu dute hiru bozkatzailetik batek | Melenchonek bigarren lekua lortu du. Eskuin muturraren alde egin dute guztira 44.823 hauteslek. Abstentzioa %22koa izan da. → Herriz herrizko emaitzen mapa interaktiboa, albistearen barruan. | Ipar Euskal Herrian Macron babestu dute hiru bozkatzailetik batek. Melenchonek bigarren lekua lortu du. Eskuin muturraren alde egin dute guztira 44.823 hauteslek. Abstentzioa %22koa izan da. → Herriz herrizko emaitzen mapa interaktiboa, albistearen barruan. | Frantziako presidentetzarako bozketan parte hartu behar izan dute Ipar Euskal Herriko hautesleek ere. Atzo iragan zen bozen lehen itzulia, eta abstentzioa %22,3koa izan zen Ipar Euskal Herrian. Hala, 189.839 bozkatzailek eman dute bere boza hautetsontzietan. Emmanuel Macron (Errepublika Martxan) Frantziako orain arteko... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212102/emakume-baten-gorpua-topatu-dute-arrigunagako-hondartzan.htm | Gizartea | Emakume baten gorpua topatu dute Arrigunagako hondartzan | Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du gorpua identifikatzeko. 50-60 urte bitarteko andrazko bat da, ez du dokumentaziorik, eta, lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik. | Emakume baten gorpua topatu dute Arrigunagako hondartzan. Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du gorpua identifikatzeko. 50-60 urte bitarteko andrazko bat da, ez du dokumentaziorik, eta, lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik. | Gaur goizean emakume baten gorpua aurkitu dute Getxoko (Bizkaia) Arrigunagako hondartzan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 50 urtetik 60 urtera bitarteko emakume batena da gorpua, baina ez du dokumentaziorik, eta Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du gorpua identifikatzeko. Lehen ikerket... |
2022-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/212103/anjel-lekuona-omendu-dute-pragan-1945ean-naziek-fusilatu-zuten-busturiarra.htm | Gizartea | Anjel Lekuona omendu dute Pragan, 1945ean naziek fusilatu zuten busturiarra | Harekin batera, beste bost iheslari errepublikazale oroitu dituzte: Enric Moner, Pedro Raga, Antonio Medina, Rafael Moya eta Antonio Clemente. | Anjel Lekuona omendu dute Pragan, 1945ean naziek fusilatu zuten busturiarra. Harekin batera, beste bost iheslari errepublikazale oroitu dituzte: Enric Moner, Pedro Raga, Antonio Medina, Rafael Moya eta Antonio Clemente. | Gaur eguerdian, Pragako Strasnice hilerrian (Txekiar Errepublika), Anjel Lekuona busturiarra (Bizkaia) gogoratzeko ekitaldia egin da. 1945eko apirilaren 10ean fusilatu zuten Lekuona, Hirugarren Reicheko kontzentrazio esparru batean preso egon ostean. Harekin batera, Frantziako erresistentziaren alde borrokatu ziren bes... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212133/tabernek-eta-jatetxeek-iturriko-ura-dohainik-eskaini-beharko-dute-aurrerantzean.htm | Gizartea | Tabernek eta jatetxeek iturriko ura dohainik eskaini beharko dute aurrerantzean | Hego Euskal Herrian indarrean sartu dira Ekonomia Zirkularrerako Estrategia eta Hondakinen Legea. Erabilera bakarreko plastiko gutxiago erabiltzea da helburua. | Tabernek eta jatetxeek iturriko ura dohainik eskaini beharko dute aurrerantzean. Hego Euskal Herrian indarrean sartu dira Ekonomia Zirkularrerako Estrategia eta Hondakinen Legea. Erabilera bakarreko plastiko gutxiago erabiltzea da helburua. | «Baso bat ur, mesedez». Lehen ere ohikoa zen tabernetan hori eskatzea, baina aurrerantzean, legez, ezingo dute ezetz esan ostalariek Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuak joan den larunbatean argitaratu zuen Ekonomia Zirkularrerako Estrategia eta Hondakinen Legea, eta indarrean da jada. Horri esker, beste hainbat n... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212134/sute-bat-piztu-da-lesakako-zerrategi-batean-eta-kalte-handiak-eragin-ditu.htm | Ekonomia | Sute bat piztu da Lesakako zerrategi batean, eta kalte handiak eragin ditu | Zerrategiko nabeak eta makineria suntsitu ditu. Ez da inor zauritu. | Sute bat piztu da Lesakako zerrategi batean, eta kalte handiak eragin ditu. Zerrategiko nabeak eta makineria suntsitu ditu. Ez da inor zauritu. | Bart gauean piztu da, Lesakako (Nafarroa) Frain auzoko zerrategi batean. Haizearen ondorioz, piztu eta gutxira hartu du indarra suteak, eta kalte handiak eragin ditu; besteak beste, zerrategiko nabeak eta makineria suntsitu ditu suak. Foru Gobernuak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu.
Larrialdietako zerbitzuek dei ... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212135/korrikaren-ibilbidea-esatarien-ikuspuntutik.htm | Gizartea | Korrikaren ibilbidea esatarien ikuspuntutik | Ander Txakartegi izan zen Korrikako esataria Lea-Artibai eskualdean, eta Nerea Arrizabalaga Mutrikun. | Korrikaren ibilbidea esatarien ikuspuntutik. Ander Txakartegi izan zen Korrikako esataria Lea-Artibai eskualdean, eta Nerea Arrizabalaga Mutrikun. | Korrika 18:29an sartu zen Lea-Artibaira, Ispastertik (Bizkaia). Euskal Wikilarien elkarteak hartu zuen lehen lekukoa. Bertan igo zen furgonetara ere Ander Txakartegi, eskualdeko esataria. Gutxik bezala daki berrituarrak zer den Korrika, zer esan nahi duen eta zer inguratzen duen. Furgonetako espazio txiki horretan asko... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212136/europa-mendebaldean-izandako-izurri-bubonikoaren-kasurik-zaharrena-aurkitu-dute-arabako-trikuharri-batean.htm | Bizigiro | Europa mendebaldean izandako izurri bubonikoaren kasurik zaharrena aurkitu dute Arabako trikuharri batean | Arabako Errioxako Sotillo trikuharrian duela 3.300 urte ehortzi zuten pertsona baten hortz batean aurkitu dute Yersinia pestis bakterioaren arrastoa. | Europa mendebaldean izandako izurri bubonikoaren kasurik zaharrena aurkitu dute Arabako trikuharri batean. Arabako Errioxako Sotillo trikuharrian duela 3.300 urte ehortzi zuten pertsona baten hortz batean aurkitu dute Yersinia pestis bakterioaren arrastoa. | Non du jatorria izurri bubonikoak? Galdera horrek ez du erantzunik oraindik, baina duela gutxi Arabako Errioxako Sotillo trikuharrian (Leza) aurkikuntza garrantzitsu bat egin du Aida Andrades Valtueña genetista kataluniarrak: duela 3.300 urte ehortzi zuten pertsona batean aurkitu dute gaitzaren arrastoa, Espainiako El ... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212137/iruzurrean-oinarritutako-patroi-bat-deskribatu-du-biktimen-abokatuak-ere-ondorioetan.htm | Gizartea | Iruzurrean oinarritutako «patroi bat» deskribatu du biktimen abokatuak ere, ondorioetan | Mario Diez abokatuak Kote Cabezudoren aurkako epaiketaren amaierako ondorioak aurkeztu ditu. Haren arabera, argazkilariak «iruzur» eginda erakartzen zituen modelo gazteak, eta nahieran erabiltzen zituen gero. | Iruzurrean oinarritutako «patroi bat» deskribatu du biktimen abokatuak ere, ondorioetan. Mario Diez abokatuak Kote Cabezudoren aurkako epaiketaren amaierako ondorioak aurkeztu ditu. Haren arabera, argazkilariak «iruzur» eginda erakartzen zituen modelo gazteak, eta nahieran erabiltzen zituen gero. | Kote Cabezudo argazkilariaren kontrako salaketa jarri duten modeloen ordezkari Mario Diez abokatuaren txanda da gaur. Epaimahaiak epaiketan izan duen «profesionalatasuna eta sosegua» eskertuz hasi du amaierako ondorioen aurkezpena. Fiskalaren jarrera ere goraipatu du. Fiskalak berak atzo aurkeztu zituen bere ondorioak,... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212138/bergarako-udalak-errekurtsoa-jarriko-du-eusko-jaurlaritzak-paper-hondakinen-lantegiari-emandako-baimenaren-aurka.htm | Gizartea | Bergarako Udalak errekurtsoa jarriko du Eusko Jaurlaritzak paper hondakinen lantegiari emandako baimenaren aurka | Bergarako Udala lantegia jartzea aztertzen ibili da azken hilabeteetan, baina ebatzi du ez datorrela bat hirigintza planarekin, eta, gainera, zenbait irregulartasun izan dira prozesuan. Udalak salatu du Jaurlaritzak ez diela erantzun bere alegazioei. | Bergarako Udalak errekurtsoa jarriko du Eusko Jaurlaritzak paper hondakinen lantegiari emandako baimenaren aurka. Bergarako Udala lantegia jartzea aztertzen ibili da azken hilabeteetan, baina ebatzi du ez datorrela bat hirigintza planarekin, eta, gainera, zenbait irregulartasun izan dira prozesuan. Udalak salatu du Jau... | Valogreen Paper BC SM enpresari Bergaran Paper Hondakinen Lantegia martxan jartzeko ingurumen baimen bateratua eman dio Eusko Jaurlaritzak. Horren berri eman du Bergarako Udalak, eta iragarri du errekurtsoa jarriko duela. Era berean, azaldu du Jaurlaritzak ez diela erantzun udalak lantegiaren inguruan bidalitako alegaz... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212139/dock-of-the-bay-jaialdiak-23-musika-dokumental-erakutsiko-ditu.htm | Kultura | Dock Of The Bay jaialdiak 23 musika dokumental erakutsiko ditu | Maiatzaren 2tik 7ra bitartean egingo dute Donostiako Musika Dokumentalen jaialdia. Courtney Barnett, Lydia Lunch, Connie Connie eta Ainara LeGardon izango dira protagonistetako batzuk. Proiekzioak, kontzertuak, solasaldiak eta beste izango dira. | Dock Of The Bay jaialdiak 23 musika dokumental erakutsiko ditu. Maiatzaren 2tik 7ra bitartean egingo dute Donostiako Musika Dokumentalen jaialdia. Courtney Barnett, Lydia Lunch, Connie Connie eta Ainara LeGardon izango dira protagonistetako batzuk. Proiekzioak, kontzertuak, solasaldiak eta beste izango dira. | Dataz eta lekuz mudatuta itzuliko da Dock of The Bay Donostiako Musika Dokumentalen jaialdia aurten. Udaberrira ekarri dute —maiatzaren 2tik 7ra— eta Principe zinema aretoak eta Antzoki Zaharra izango ditu kokaleku —nahiz eta hiriko espazio gehiagotara ere zabalduko diren ekitaldiak—. Hamabosgarren aldia dute aurtengoa... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212140/auzitegi-nazionalak-berriz-ikertuko-du-etaren-2003ko-atentatu-bat.htm | Politika | Auzitegi Nazionalak berriz ikertuko du ETAren 2003ko atentatu bat | Hamar euskal herritar ikertuko ditu auzitegiak: egile material izatea leporatzen die Dignidad y Justiciak biri, eta hura agintzea beste zortziei. | Auzitegi Nazionalak berriz ikertuko du ETAren 2003ko atentatu bat. Hamar euskal herritar ikertuko ditu auzitegiak: egile material izatea leporatzen die Dignidad y Justiciak biri, eta hura agintzea beste zortziei. | Espainiako Auzitegi Nazionaleko Alejandro Abascal epaileak berriz ikertuko du ETAk 2003ko maiatzean Zangozan (Nafarroa) eginiko atentatu bat. Dignidad y Justicia elkartearen eskaerei men eginez, tramiterako onartu du hamar euskal herritarren aurkako salaketa bat. Akusazioak Garikoitz Arruarte eta Gorka Loran jo ditu ek... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212141/jaurlaritzak-laquokalitatezkoraquo-80000-lanpostu-sustatu-nahi-ditu-hiru-urtean.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak «kalitatezko» 80.000 lanpostu sustatu nahi ditu hiru urtean | Gobernuak 2.071 milioi euro jarriko ditu 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoaren bidez. Mendiak dio «talentuari eutsi» nahi zaiola, «lehiakortasuna bermatzeko». | Jaurlaritzak «kalitatezko» 80.000 lanpostu sustatu nahi ditu hiru urtean. Gobernuak 2.071 milioi euro jarriko ditu 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoaren bidez. Mendiak dio «talentuari eutsi» nahi zaiola, «lehiakortasuna bermatzeko». | Datozen hiru urteetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 80.000 lanpostu sortzeko helburua jarri du Eusko Jaurlaritzak, eta, horretarako, 2.071 milioi euro bideratuko ditu 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoaren bidez. Aurten, 463 milioi erabiliko ditu. Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212142/araba-bizirik-plataformako-kide-bati-mozal-legea-ezarri-diotela-salatu-dute.htm | Gizartea | Araba Bizirik plataformako kide bati ‘mozal legea’ ezarri diotela salatu dute | Ertzaintzaren zaintzapean dagoen espazio publiko batean egoteagatik aplikatu diote legea, eta gaur deklaratu du Gasteizko epaitegietan. Lurraren defentsan manifestatzera deitu dute maiatzaren 14an. | Araba Bizirik plataformako kide bati ‘mozal legea’ ezarri diotela salatu dute. Ertzaintzaren zaintzapean dagoen espazio publiko batean egoteagatik aplikatu diote legea, eta gaur deklaratu du Gasteizko epaitegietan. Lurraren defentsan manifestatzera deitu dute maiatzaren 14an. | Araba Bizirik plataformak agerraldia egin du Gasteizko epaitegien aurrean, han deklaratu behar izan baitu gaur plataformako kide batek. Mozal legea ezarri diotelako deklaratu du epaitegian, Ertzaintzak haren aurkako salaketa jarri ondotik. Araba Bizirik plataformak salatu du «datu faltsuetan» oinarrituta dagoela taldek... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212143/abeltzain-talde-batek-esnea-oparitu-du-esnearen-prezio-merkea-salatzeko.htm | Ekonomia | Abeltzain talde batek esnea oparitu du, esnearen prezio merkea salatzeko | Egungo prezioekin, saltoki handiek produkzio kostuen azpitik saltzera behartzen dituztela eta Elikagai Katearen Legea bete dadila exijitu dute, Iruñeko Carrefourren egindako protestan. | Abeltzain talde batek esnea oparitu du, esnearen prezio merkea salatzeko. Egungo prezioekin, saltoki handiek produkzio kostuen azpitik saltzera behartzen dituztela eta Elikagai Katearen Legea bete dadila exijitu dute, Iruñeko Carrefourren egindako protestan. | «Esne litro baten truke zenbat ordaintzeko prest zaude? Prest al zeundeke esne litro bakoitzeko 20 zentimo gehiago ordaintzeko? Prest egongo al zinateke urtean 14 euro gehiago pagatzeko, alegia?»: Nafarroako abeltzain talde batek Iruñeko Carrefour saltokian banatutako esku orri batean, galdera zuzen hori egin dute.
Ca... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212144/etxebizitza-eskubidea-aldarrikatu-du-labek-nafarroako-lege-proposamena-motz-gelditzen-delakoan.htm | Gizartea | Etxebizitza eskubidea aldarrikatu du LABek, Nafarroako lege proposamena «motz» gelditzen delakoan | Bost puntuko eskaera bat egin dio Nafarroako Gobernuari, besteak beste, espekulazioa gelditzeko, alokairu sozial arautua lehenesteko, eta kaleratzeak gelditzeko. | Etxebizitza eskubidea aldarrikatu du LABek, Nafarroako lege proposamena «motz» gelditzen delakoan. Bost puntuko eskaera bat egin dio Nafarroako Gobernuari, besteak beste, espekulazioa gelditzeko, alokairu sozial arautua lehenesteko, eta kaleratzeak gelditzeko. | Etxebizitza eskubide subjektibo gisa aitortzea; espekulazioa gelditzea, alokairu sozial arautua lehenetsita; neurriak hartzea alokairu edo hipotekaren gastuak ez daitezen izan diru sarreren %30 baino gehiago; etxebizitza parke publikoa handitzea, putre funts eta jabego handiak desjabetuz; eta etxegabetzeak gelditzea. B... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212145/putin-ziur-dago-errusiak-ezarritako-helburuak-beteko-dituela.htm | Mundua | Putin «ziur» dago Errusiak ezarritako «helburuak» beteko dituela | Errusiako presidenteak esan du helburu nagusia dela «Donbassko jendeari laguntzea», Ukrainak Minskeko Akordioak bete ez dituela argudiatuta. Mariupolen arma kimikorik erabili ote den ikertzen ari da Kiev. | Putin «ziur» dago Errusiak ezarritako «helburuak» beteko dituela. Errusiako presidenteak esan du helburu nagusia dela «Donbassko jendeari laguntzea», Ukrainak Minskeko Akordioak bete ez dituela argudiatuta. Mariupolen arma kimikorik erabili ote den ikertzen ari da Kiev. | Ukrainako Donbass eskualdeko Donetsk eta Luhansk oblastak «askatzeko» erasoaldi militarraren prestaketak «ia amaitutzat» dauzka Errusiak, martxo amaieran «operazio militar bereziaren» bigarren faseari ekin zionetik. Bada, Vladimir Putin Errusiako presidentea «ziur» dago bere herrialdeak ezarritako «helburuak» beteko di... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212146/kargua-utzi-du-jaurlaritzako-europako-funtsen-lehendakariorde-jordi-campasek.htm | Ekonomia | Kargua utzi du Jaurlaritzako Europako Funtsen lehendakariorde Jordi Campasek | Arrazoi pertsonalak direla-eta utzi du postua Campasek, gaurko Gobernu Kontseiluan. | Kargua utzi du Jaurlaritzako Europako Funtsen lehendakariorde Jordi Campasek. Arrazoi pertsonalak direla-eta utzi du postua Campasek, gaurko Gobernu Kontseiluan. | Kargua utzi du gaur Pedro Azpiazuk zuzentzen duen Ekonomia Saileko hirugarren lehendakariorde Jordi Campasek, Europako Funtsen kudeaketa egiteko izendatua izan zenak. Jordi Campas ekonomista Planifikazio eta Ekonomia zuzendaria izan zen 2016tik 2021era Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailean, harik eta Europako Funtsen ku... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212147/gasteizen-134ra-gutxitu-dira-18-urtetik-beherakoei-eragiten-dieten-pobrezia-egoerak.htm | Gizartea | Gasteizen %13,4ra gutxitu dira 18 urtetik beherakoei eragiten dieten pobrezia egoerak | 'Gasteizko haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa diagnostikoa' aurkeztu dute, hirian haurrak, nerabeak eta haien familiak zer egoeratan dauden jakiteko. Ikusi dute COVID-19ak «eragin handia» izan duela familien eta adingabeen artean, besteak beste familien egoera ekonomikoan, aisialdiaz gozatzeko moduan eta ading... | Gasteizen %13,4ra gutxitu dira 18 urtetik beherakoei eragiten dieten pobrezia egoerak. 'Gasteizko haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa diagnostikoa' aurkeztu dute, hirian haurrak, nerabeak eta haien familiak zer egoeratan dauden jakiteko. Ikusi dute COVID-19ak «eragin handia» izan duela familien eta adingabeen a... | 2016. urtetik 2020. urtera, 18 urtetik beherakoengan eragina duten txirotasun egoerak %19,6tik %13,4ra gutxitu ziren Gasteizen. Hori ondorioztatu dute, besteak beste, Gasteizko haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa diagnostikoa-n. Ikerketaren helburua izan da Gasteizen haurrak, nerabeak eta haien familiak zer ego... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212148/gipuzkoako-aldundiak-adinberri-egoitzaren-lanak-lizitatu-ditu-59-milioi-euroan.htm | Gizartea | Gipuzkoako Aldundiak Adinberri egoitzaren lanak lizitatu ditu, 59 milioi euroan | Lurraldean ezarri asmo duten egoitza eredu berrira egokituko den «lehenetarikoa» izango da, ahaldun nagusiaren hitzetan. Pasaian eraikiko dute, urte honen amaieran hasita. | Gipuzkoako Aldundiak Adinberri egoitzaren lanak lizitatu ditu, 59 milioi euroan. Lurraldean ezarri asmo duten egoitza eredu berrira egokituko den «lehenetarikoa» izango da, ahaldun nagusiaren hitzetan. Pasaian eraikiko dute, urte honen amaieran hasita. | Gipuzkoako zahar etxeetan egoitza eredu berria ezarri asmo dutela iragarri zuen foru aldundiak, eta asmo hori betetzeko pausoa eman du: Adinberri zentroaren lanak lizitatu ditu, 59 milioi euroan. Gipuzkoako eredu berriaren arabera eraikitako belaunaldi berriko lehen erresidentzietako bat izango da Adinberri, Markel Ola... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212149/atristainen-aldeko-ebazpenari-errekurtsoa-aurkeztuko-dio-espainiak.htm | Politika | Atristainen aldeko ebazpenari errekurtsoa aurkeztuko dio Espainiak | Estrasburgok urte hasieran zigortu zuen Espainia, Atristaini prozesu «justu eta ekitatezko bat» izatea eragozteagatik | Atristainen aldeko ebazpenari errekurtsoa aurkeztuko dio Espainiak. Estrasburgok urte hasieran zigortu zuen Espainia, Atristaini prozesu «justu eta ekitatezko bat» izatea eragozteagatik | Espainiak Xabier Atristainen eskubideak urratu zituela ebatzi zuen urtarrilean Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, eta estatua zigortu zuen hari prozesu justu bat ez bermatzeagatik. Orain, Estatuaren Abokatutzak jakinarazi du ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela. Espainiak hilaren 18ra arteko epea du horre... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212150/bi-langile-hil-dira-bat-iruntildeean-eta-bestea-leioan.htm | Ekonomia | Bi langile hil dira, bat Iruñean eta bestea Leioan | Iruñeko Arrosadia auzoko obra batzuetan 52 urteko langile bat hil da. Garabi baten palak gogor jo du, eta bertan zendu da. Leioako CAR Bizkaia enpresan izandako beste istripuarekin, Euskal Herrian jada hemeretzi dira aurten lanean hildakoak. | Bi langile hil dira, bat Iruñean eta bestea Leioan. Iruñeko Arrosadia auzoko obra batzuetan 52 urteko langile bat hil da. Garabi baten palak gogor jo du, eta bertan zendu da. Leioako CAR Bizkaia enpresan izandako beste istripuarekin, Euskal Herrian jada hemeretzi dira aurten lanean hildakoak. | Behargin bat hil da gaur Iruñeko Arrosadia auzoan, Urrobi kaleko obra batzuetan lanean zebilela. Hildakoak 52 urte zituen. 15:00 aldera gertatu da istripua. Garabi baten palak gogor jo du, eta bertan hil da. Suhiltzaileak, osasun zerbitzuak eta udaltzainak joan dira. Udaltzainek zabaldu dute gertatutakoa argitzeko iker... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212151/gutxienez-hamahiru-lagun-zauritu-dituzte-new-yorken-metroan-izandako-tiroketa-batean.htm | Mundua | Gutxienez hamahiru lagun zauritu dituzte New Yorken, metroan izandako tiroketa batean | Suhiltzaileen arabera, «lehertu gabeko zenbait gailu» aurkitu dituzte Brooklyn barrutiko geltokian | Gutxienez hamahiru lagun zauritu dituzte New Yorken, metroan izandako tiroketa batean. Suhiltzaileen arabera, «lehertu gabeko zenbait gailu» aurkitu dituzte Brooklyn barrutiko geltokian | Gutxienez hamahiru lagun zauritu dituzte New Yorken, metroan izandako tiroketa batean. Poliziaren arabera, pertsona bat tiroka hasi da Brooklyn barrutiko geltoki batean, eta, lehen informazioen arabera, ez du inor hil. Gas maskara bat eta jaka laranja bat soinean daramatzan gizon baten bila ari dira.
Erasoa New Yorken... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212152/sei-urteren-ondoren-euriborra-positiboan-dago-0005.htm | Ekonomia | Sei urteren ondoren, Euriborra positiboan dago: %0,005 | Hipoteken interes tasa gora bultzatzen ari da luze gabe banku zentralen diru politika gogorragoa izango delako ustea. | Sei urteren ondoren, Euriborra positiboan dago: %0,005. Hipoteken interes tasa gora bultzatzen ari da luze gabe banku zentralen diru politika gogorragoa izango delako ustea. | Hipoteken interes tasaren erreferentzia nagusia dena, Euriborra, positiboan da sei urteren ondoren. Diru politika gogorragoa badatorrelako ustea gora bultzatzen ari da erreferentzia, eta interes tasa positiboa markatu du hamabi hilabeterako indikatzaileak, gaur: %0,005. Dena den, apirileko batezbestekoa negatiboa da: -... |
2022-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/212153/salatu-dute-datu-ofizialek-ez-dutela-islatzen-covid-19ak-lan-eremuan-izandako-eragina.htm | Ekonomia | Salatu dute datu ofizialek ez dutela islatzen COVID-19ak lan eremuan izandako eragina | Gehiengo sindikalaren arabera, lan istripuek eta gaixotasun profesionalek %10,2 egin zuten gora iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta %16,7 Nafarroan | Salatu dute datu ofizialek ez dutela islatzen COVID-19ak lan eremuan izandako eragina. Gehiengo sindikalaren arabera, lan istripuek eta gaixotasun profesionalek %10,2 egin zuten gora iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta %16,7 Nafarroan | «Hego Euskal Herriko erakundeen datu ofizialek ez dute inondik ere islatzen langileek COVID-19aren erruz jasan behar izan dutena». Salaketa zuzena Luli Erasorena da, LAB sindikatuko lan osasun arloko arduradunarena. Eta salatuak, aldiz, Osalan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Ekonomiaren Institutua eta Espainiako... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212177/europako-marihuana-plantaziorik-handiena-atzeman-dute-erriberri-eta-artaxoa-artean.htm | Gizartea | «Europako marihuana plantaziorik handiena» atzeman dute Erriberri eta Artaxoa artean | Foruzaingoak eta Guardia Zibilak 415.000 landare eta 87.500 kilo kukulu topatu dituzte. Oraingoz, hiru lagun atxilotu dituzte, eta beste bi ikertzen ari dira, guztiak Euskal Herrian. | «Europako marihuana plantaziorik handiena» atzeman dute Erriberri eta Artaxoa artean. Foruzaingoak eta Guardia Zibilak 415.000 landare eta 87.500 kilo kukulu topatu dituzte. Oraingoz, hiru lagun atxilotu dituzte, eta beste bi ikertzen ari dira, guztiak Euskal Herrian. | Euskal Herrian atzeman dute Europako marihuana plantaziorik handiena. Hala jakinarazi du gaur Foruzaingoak: Nafarroan zegoen, Erriberri eta Artaxoa artean, eta 415.000 landare eta 87.500 kilo kukulu topatu dituzte han. Poliziaren arabera, droga trafikora bideratzen zuten han ekoiztutako kalamua.
Oraingoz, hiru lagun a... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212178/gazte-batek-jasandako-eraso-homofoboa-salatu-du-bilbao-bizkaia-harrok.htm | Gizartea | Gazte batek jasandako eraso homofoboa salatu du Bilbao Bizkaia Harrok | Igande gauean gertatu zen erasoa, Bilbon. Gazteak Radio Euskadin kontatu duenez, 18 urte inguruko hamabost gaztek hainbat ukabilkada eman zizkioten, «marikoi zikina» oihukatuz. Eraso homofoboaren aurka mobilizatzera deitu du Bilbao Bizkaia Harrok. | Gazte batek jasandako eraso homofoboa salatu du Bilbao Bizkaia Harrok. Igande gauean gertatu zen erasoa, Bilbon. Gazteak Radio Euskadin kontatu duenez, 18 urte inguruko hamabost gaztek hainbat ukabilkada eman zizkioten, «marikoi zikina» oihukatuz. Eraso homofoboaren aurka mobilizatzera deitu du Bilbao Bizkaia Harrok. | Bilbao Bizkaia Harro kolektiboak salatu du larunbatean Asier Robredo gazteak eraso homofoboa pairatu zuela Bilbon. Robredok gaur bertan kontatu du erasoa, Radio Euskadi irratian: azaldu du 18 urte inguruko hamabost gaztek hainbat ukabilkada eman zizkiotela «marikoi zikina» oihukatuz. Gazteak azpimarratu du eraso hori «... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212179/inflazioa-96ra-iritsi-da-martxoan-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Inflazioa %9,6ra iritsi da martxoan Hego Euskal Herrian | Energia garestiaren eragina beste alorretara zabalduz doa, eta azpiko inflazioa %3,5ra igo da. Erregaiak %37 garestiagoak izan ziren iazko martxoan baino, eta elikagaien prezioak %6,8 handiagoak. %68ko igoera ikusgarria izan dute etxebizitzetako ohiko gastuek. | Inflazioa %9,6ra iritsi da martxoan Hego Euskal Herrian. Energia garestiaren eragina beste alorretara zabalduz doa, eta azpiko inflazioa %3,5ra igo da. Erregaiak %37 garestiagoak izan ziren iazko martxoan baino, eta elikagaien prezioak %6,8 handiagoak. %68ko igoera ikusgarria izan dute etxebizitzetako ohiko gastuek. | Ohiko bizitza garestiagoa dela berrestera etorri da martxoko KPI kontsumo prezioen indizea. Inflazioa %9,6raino igo da Hego Euskal Herrian, bi digituetara iritsi gabe baina goranzko bidean bizi, otsaileko %7,5etik jauzi nabarmena eginda.
Datua espero izatekoa zen, INE Espainiako Estatistika Institutuak datu aurreratua... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212180/laquogenozidioaraquo-egitea-egotzi-dio-bidenek-putini.htm | Mundua | «Genozidioa» egitea egotzi dio Bidenek Putini | AEBetako presidenteak aurrenekoz erabili du kontzeptu hori Ukrainan gertatzen ari dena definitzeko. «Kopuruak, ebidentziak, handitzen ari dira; diferenteak dira joan den astekoekin alderatuta». Ukrainak Errusiari leporatu dio korridore humanitarioak blokeatzea, eta, hortaz, gaur ez ditu zabaldu. | «Genozidioa» egitea egotzi dio Bidenek Putini. AEBetako presidenteak aurrenekoz erabili du kontzeptu hori Ukrainan gertatzen ari dena definitzeko. «Kopuruak, ebidentziak, handitzen ari dira; diferenteak dira joan den astekoekin alderatuta». Ukrainak Errusiari leporatu dio korridore humanitarioak blokeatzea, eta, hortaz... | Joe Bidenek behin baino gehiagotan esan du azkeneko asteotan Vladimir Putin gerra krimenak egiten ari dela Ukrainan. Oraingoan beste pauso bat eman du AEBetako presidenteak Errusiakoari egindako akusazioetan, eta «genozidioa» egitea leporatu dio lehendabizikoz.
Etxe Zuriko maizterrak hitz hori erabili zuen atzo iluntz... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212181/jaurlaritzak-datorren-astean-jakinaraziko-dizkie-ikastetxeei-maskara-erabiltzeko-irizpideak.htm | Gizartea | Jaurlaritzak datorren astean jakinaraziko dizkie ikastetxeei maskara erabiltzeko irizpideak | Asteartean onartuko du Espainiako Ministroen Kontseiluak maskara barrualdeetan kentzea ahalbidetzen duen neurria, eta hurrengo egunetik aurrera ez da nahitaezkoa izango Hego Euskal Herriko toki itxi gehienetan. Hezkuntza Sailak ez du jarraibiderik zehaztuko arauaren berri izan arte. | Jaurlaritzak datorren astean jakinaraziko dizkie ikastetxeei maskara erabiltzeko irizpideak. Asteartean onartuko du Espainiako Ministroen Kontseiluak maskara barrualdeetan kentzea ahalbidetzen duen neurria, eta hurrengo egunetik aurrera ez da nahitaezkoa izango Hego Euskal Herriko toki itxi gehienetan. Hezkuntza Sailak... | Datorren asteazkenetik aurrera Hego Euskal Herriko toki itxi gehienetan ez da nahitaezkoa izango maskara janztea. Espainiako Ministroen Kontseiluak asteartean hartuko du erabakia, eta biharamunean sartuko da indarrean. Garraio publikoetan, eta zentro sanitarioetan eta soziosanitarioetan derrigorrezkoa izango da oraindi... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212182/eak-eta-labek-dei-egin-dute-aberri-eguna-irunean-ospatzeko.htm | Politika | EAk eta LABek dei egin dute Aberri Eguna Iruñean ospatzeko | EAJk datozen egunetarako egitaraua aurkeztu du: Bizkargi mendira igoko dira larunbatean, eta Bilbon elkartuko igandean. | EAk eta LABek dei egin dute Aberri Eguna Iruñean ospatzeko. EAJk datozen egunetarako egitaraua aurkeztu du: Bizkargi mendira igoko dira larunbatean, eta Bilbon elkartuko igandean. | Lau egun besterik ez da falta Aberri Eguna iristeko, eta eragileak euren deialdien berri ematen ari dira. EAk eta LABek EH Bilduk antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute, «burujabetzaren» aldeko aldarria defendatzeko. EAJk, berriz, ostegunean emango du igandeko ekitaldien xehetasunen berri.
Eusko Alkar... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212183/akusazioek-eskatu-dute-cabezudok-preso-jarraitzeko.htm | Gizartea | Akusazioek eskatu dute Cabezudok preso jarraitzeko | Defentsak esan du argazkilariak harreman «baimendua» izan zuela beti modeloekin, eta erabateko «kolaborazioa» izan zutela beti argazkilariarekin. | Akusazioek eskatu dute Cabezudok preso jarraitzeko. Defentsak esan du argazkilariak harreman «baimendua» izan zuela beti modeloekin, eta erabateko «kolaborazioa» izan zutela beti argazkilariarekin. | Amaitu da Kote Cabezudoren kontrako epaiketa. Defentsak hartu du gaur hitza. «Errespetua» erakutsi nahi izan die biktimei akusatuaren abokatuak, haien «ondoeza» aitortu du, baina gero guztiz bideratu ditu argudioak argazkilariaren jarduna zuritzera. Akusatuak biktima guztiekin zuen portaeraren atzean «patroi» bera zego... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212184/kontseiluak-elak-eta-labek-salatu-dute-instituzioek-ez-dutela-babestu-enpresetan-euskara-planak-sustatzea.htm | Gizartea | Kontseiluak, ELAk eta LABek salatu dute instituzioek ez dutela babestu enpresetan euskara planak sustatzea | «Ulergaitza» iruditzen zaie alderdi politikoek proposamena babesteko adostasunik lortu ez izana, eta adierazi dute «urrats berriak» egingo dituztela euskara planak negoziatzeko. | Kontseiluak, ELAk eta LABek salatu dute instituzioek ez dutela babestu enpresetan euskara planak sustatzea. «Ulergaitza» iruditzen zaie alderdi politikoek proposamena babesteko adostasunik lortu ez izana, eta adierazi dute «urrats berriak» egingo dituztela euskara planak negoziatzeko. | Lan eremua euskalduntzeko asmoz, 50 langiletik gorako enpresetan euskara planak negozia ditzaten nahi dute ELAk, LABek eta Kontseiluak. Planak modu «normalizatuan» negoziatzeko orduan, baina, «ezezkoak» jaso dituztela azaldu dute. Besteak beste, salatu dute CEN patronalak ez duela «gutxieneko interesik» agertu euskara ... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212185/gerraren-ondorioei-aurre-egiteko-neurri-gehiago-iragarri-ditu-nafarroako-gobernuak.htm | Ekonomia | Gerraren ondorioei aurre egiteko neurri gehiago iragarri ditu Nafarroako Gobernuak | Besteak beste, autonomoei eta enpresa txikietako arduradunei 3.000 eurora arteko kenkari berezi bat ezarriko zaie errenta zergan, eta 3.000 eurora arteko beste kenkari berezi bat miloi bat eurotik beherako fakturazioa duten enpresei sozietate zergan. | Gerraren ondorioei aurre egiteko neurri gehiago iragarri ditu Nafarroako Gobernuak. Besteak beste, autonomoei eta enpresa txikietako arduradunei 3.000 eurora arteko kenkari berezi bat ezarriko zaie errenta zergan, eta 3.000 eurora arteko beste kenkari berezi bat miloi bat eurotik beherako fakturazioa duten enpresei soz... | Gaurko kontseiluan, Nafarroako Gobernuak gerraren ondorioei aurre egiteko eta erregaiaren zein argindarraren garestitzearen ondorioak leuntzeko foru dekretua onartu du. Dekretuak zerga arloko hainbat neurri jaso ditu. Nagusia, autonomoentzako zein enpresa txikientzako kenkari berezi bat izango da, eta «18 eta 20 milioi... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212186/irakasle-bati-baranainen-egindako-agurrak-sareetako-erabiltzaileak-hunkitu-ditu.htm | Bizigiro | Irakasle bati Barañainen egindako agurrak sareetako erabiltzaileak hunkitu ditu | Koldo Ansa irakaslea agurtu dute Barañaingo (Nafarroa) Alaitz BHI institutuan, 29 urtez han lanean jardun ostean. Txalo zaparrada luzea eskaini diote ikasleek eta irakasleek. | Irakasle bati Barañainen egindako agurrak sareetako erabiltzaileak hunkitu ditu. Koldo Ansa irakaslea agurtu dute Barañaingo (Nafarroa) Alaitz BHI institutuan, 29 urtez han lanean jardun ostean. Txalo zaparrada luzea eskaini diote ikasleek eta irakasleek. | «Horrela agurtzen bazaituzte, zerbait ondo egin duzun seinale da». Twitterreko hainbat erabiltzaile ondorio horretara heldu dira, Barañaingo (Nafarroa) Alaitz BHI institutuan Koldo Ansa irakasleari egin dioten agurra ikusi ostean. Ansa 29 urtez izan da irakasle han, eta urte horietan egindako lana aitortu diote institu... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212187/ibil-bedi-ezpalak-calling-marian-eta-niko-etxart-ehzn-izanen-dira.htm | Kultura | Ibil Bedi, Ezpalak, Calling Marian eta Niko Etxart EHZn izanen dira | Jaialdia uztailaren 1etik 3ra eginen dute, Irisarrin. Bertan joko dute Fizt & Furiuz eta Kokoko taldeek, baita Gaitistaneko Orkestrak ere. Antzerkiak egiteko gune bat jarriko dute. Gaurtik eros daiteke sarrera. | Ibil Bedi, Ezpalak, Calling Marian eta Niko Etxart EHZn izanen dira. Jaialdia uztailaren 1etik 3ra eginen dute, Irisarrin. Bertan joko dute Fizt & Furiuz eta Kokoko taldeek, baita Gaitistaneko Orkestrak ere. Antzerkiak egiteko gune bat jarriko dute. Gaurtik eros daiteke sarrera. | Hainbat lur mundu bakarrean! du lelo 26. EHZ Euskal Herria Zuzenean festibalak. Jaialdian izanen den musikari lotuta ere, esan liteke bestela: hainbat talde festibal bakarrean. Martxoan jakinarazi zutenez, uztailaren 1etik 3ra eginen dute EHZ aurten, Irisarrin (Nafarroa Beherea), eta haren soinu banda osatuko duten ize... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212188/seaskak-administrazio-auzitegira-jotzea-aztertuko-du-azterketak-euskaraz-lortzeko.htm | Gizartea | Seaskak administrazio auzitegira jotzea aztertuko du azterketak euskaraz lortzeko | Gaur bildu dira Bordeleko akademiako errektorearekin baina egin dizkioten eskaera guziei uko egin die. «Kontzertazio esparrua hautsia» dela ebatzi du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak | Seaskak administrazio auzitegira jotzea aztertuko du azterketak euskaraz lortzeko. Gaur bildu dira Bordeleko akademiako errektorearekin baina egin dizkioten eskaera guziei uko egin die. «Kontzertazio esparrua hautsia» dela ebatzi du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak | «Ez dugu uste entzun gaituenik ere». Honela laburbildu du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak Anne Bisagni-Faure Bordeleko (Okzitania) akademiako errektorearekin gaur arratsaldean izan duten bilkura. Brebeta eta baxoko probak euskaraz egin ahal izateko eskubidea errespetatzeko eta EEP Euskararen Erakunde Publikoareki... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212189/omek-nazioarteko-osasun-larrialdiari-eustea-erabaki-du.htm | Gizartea | OMEk nazioarteko osasun larrialdiari eustea erabaki du | Osasunaren Mundu Erakundeak ez du mundu osoan den alerta maila aldatuko. Uste du birusa oraindik ere «biziki transmititzen» dela, bere bilakaera ezin dela aurreikusi eta hilkortasunak maila altuari eusten diola. | OMEk nazioarteko osasun larrialdiari eustea erabaki du. Osasunaren Mundu Erakundeak ez du mundu osoan den alerta maila aldatuko. Uste du birusa oraindik ere «biziki transmititzen» dela, bere bilakaera ezin dela aurreikusi eta hilkortasunak maila altuari eusten diola. | OME Osasunaren Mundu Erakundeak COVID-19aren hedapena nazioarteko osasun larrialdi edo pandemia gisa mantentzea erabaki du. OMEren Larrialdietako Batzordearen gomendioak aintzat harturik hartu du erabakia, Tedros Adhanom OMEren zuzendariak azaldu duenez. Zientzialari independenteek osatutako organoa da, eta hark gomend... |
2022-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/212190/baserritar-bat-hil-da-olaberrian-bere-traktoreak-harrapatuta.htm | Ekonomia | Baserritar bat hil da Olaberrian, bere traktoreak harrapatuta | Hildakoa 70 urteko gizonezko bat da. Aurten Euskal Herrian lanean hil den hogeigarren langilea da. | Baserritar bat hil da Olaberrian, bere traktoreak harrapatuta. Hildakoa 70 urteko gizonezko bat da. Aurten Euskal Herrian lanean hil den hogeigarren langilea da. | 70 urteko baserritar bat hil da Olaberrian (Gipuzkoa), lurra lantzen zebilela traktoreak harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, baserritarra bera ari zen ibilgailua gidatzen. Ordea, traktorea irauli egin da, eta barrenean harrapaturik gelditu da gizonezkoa. 18:00ak aldera... |
2022-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/212213/bezperan-deitu-zidaten-finalera-gonbidatzeko.htm | Bizigiro | «Bezperan deitu zidaten finalera gonbidatzeko» | Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldia etxetik irabazi zuen Gartziak. Astearteko finala, berriz, ETBko platoan bertan jokatuta irabazi du, hamar galderak asmatuta. | «Bezperan deitu zidaten finalera gonbidatzeko». Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldia etxetik irabazi zuen Gartziak. Astearteko finala, berriz, ETBko platoan bertan jokatuta irabazi du, hamar galderak asmatuta. | Kazetaria da Erik Gartzia (Errenteria, Gipuzkoa, 1984). BERRIAko erredakzioan aritu zen 2008ko udaberritik 2009ko udazkenera, eta, orduz geroztik, Oarso Bidasoko Hitza-n ari da erredaktore.
Zorionak! ETB1eko zuzeneko finala prestatu al zenuen?
Egia esan, ez nuen batere prestatu. Bezperan deitu zidaten saiora gonbidat... |
2022-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/212214/abiatu-da-ernairen-gazte-martxa-zugarramurditik-elizondorainoko-bidea-egiteko.htm | Politika | Abiatu da Ernairen gazte martxa, Zugarramurditik Elizondorainoko bidea egiteko | Mendi ibilaldia eta musika jaialdia uztartuko dituzte, gaurtik igandera bitarte. Apirilaren 17an Iruñean eginen den Aberri Egunean bukatuko dute egitasmoa. | Abiatu da Ernairen gazte martxa, Zugarramurditik Elizondorainoko bidea egiteko. Mendi ibilaldia eta musika jaialdia uztartuko dituzte, gaurtik igandera bitarte. Apirilaren 17an Iruñean eginen den Aberri Egunean bukatuko dute egitasmoa. | Gogotsu eta indarrez. Bi urtez bertan behera gelditu ondoren, ehunka gazte batu dira Ernai gazte antolakundeak Nafarroan antolatutako gazte martxara. Zugarramurditik abiatu da, eta Erratzura ailegatu dira arratsean. Bihar bigarren ibilaldia eginen dute, Elizondora, eta musika jaialdiaz, hitzaldiez, tailerrez eta ekital... |
2022-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/212215/herriek-askatasunez-erabakitzeko-eskubidea-dutela-aldarrikatuko-du-eajk-aberri-egunean.htm | Politika | Herriek «askatasunez erabakitzeko eskubidea» dutela aldarrikatuko du EAJk Aberri Egunean | Jeltzaleek Gernikan aurkeztu dute Aberri Egunerako manifestua, eta igandean Bilbora joateko deia egin dute. ERC, BNG, CUP eta JxCat alderdietako nazioarteko ordezkaritza bana Iruñean egongo dira, EH Bilduren deialdiarekin bat eginez. | Herriek «askatasunez erabakitzeko eskubidea» dutela aldarrikatuko du EAJk Aberri Egunean. Jeltzaleek Gernikan aurkeztu dute Aberri Egunerako manifestua, eta igandean Bilbora joateko deia egin dute. ERC, BNG, CUP eta JxCat alderdietako nazioarteko ordezkaritza bana Iruñean egongo dira, EH Bilduren deialdiarekin bat egin... | Mireia Zarate EBBeko idazkariak eta Joseba Aurrekotxea EBBeko burukideak gaur goizean aurkeztu dute Gernikan (Bizkaia) EAJk Aberri Egunaren karietara ondutako manifestua. Jeltzaleek igandean egingo dute ekitaldi nagusia, Bilboko Plaza Berrian, 11:30ean, eta egun horri begira afixa eta idazki bat aurkeztu dituzte gaur. ... |
2022-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/212216/kezka-eragiten-ari-da-umeetan-agertzen-ari-den-hepatitis-akutu-mota-bat.htm | Gizartea | Kezka eragiten ari da umeetan agertzen ari den hepatitis akutu mota bat | Erresuma Batuan hainbat kasu agertu direla eta, abisua emana du ECDC Europako Gaixoasunen Prebentzio eta Kontrolerako Erakundeak; Osakidetzan eta Osasunbidean oraindik kasurik ez dute atzeman | Kezka eragiten ari da umeetan agertzen ari den hepatitis akutu mota bat. Erresuma Batuan hainbat kasu agertu direla eta, abisua emana du ECDC Europako Gaixoasunen Prebentzio eta Kontrolerako Erakundeak; Osakidetzan eta Osasunbidean oraindik kasurik ez dute atzeman | Orain egun bi eman zuen abisua ECDC Europako Gaixoasunen Prebentzio eta Kontrolerako Erakundeak; hepatitis akutu mota hedatzen ari da umeen artean, eta osasun arazo horren gaineko«kontzientziazioan» urrats bat egin behar dute osasun sistemek, zer gerta ere. Iragan asteotan Ingalaterran, bereziki, hepatitis kasu ezohiko... |
2022-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/212217/nafarroan-1936ko-gerran-fusilatu-zituztenak-omendu-dituzte-irunean.htm | Gizartea | Nafarroan 1936ko gerran fusilatu zituztenak omendu dituzte Iruñean | Ehunka lagun batu dira gaur Iruñean, Gaztelugibelen, Nafarroan 36ko gerran eta Francoren diktaduran fusilatutakoen senitartekoen AFFNA-36 elkarteak antolatutako omenaldian. | Nafarroan 1936ko gerran fusilatu zituztenak omendu dituzte Iruñean. Ehunka lagun batu dira gaur Iruñean, Gaztelugibelen, Nafarroan 36ko gerran eta Francoren diktaduran fusilatutakoen senitartekoen AFFNA-36 elkarteak antolatutako omenaldian. | Nafarroan 1936ko gerran fusilatu eta errepresaliatu zituztenak omendu dituzte gaur Iruñean, Gaztelugibelen. AFFNA-36 Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatu du omenaldia. Aurresku batekin eta lore sorta batekin omendu dituzte biktimak. Elkarteko presidente Amaia Lergak Espainiako bigarren errepublika gogoan i... |
2022-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/212218/bizkaian-kamioientzako-bidesariak-jartzeko-aurreproiektua-onartu-dute.htm | Ekonomia | Bizkaian kamioientzako bidesariak jartzeko aurreproiektua onartu dute | Aldundiak dio Europako Batzordearen «oniritzia» jaso duela. Batzar Nagusietara igorriko du orain. Egun dohainekoak diren bost errepidetan jarri nahi ditu arkuak. | Bizkaian kamioientzako bidesariak jartzeko aurreproiektua onartu dute. Aldundiak dio Europako Batzordearen «oniritzia» jaso duela. Batzar Nagusietara igorriko du orain. Egun dohainekoak diren bost errepidetan jarri nahi ditu arkuak. | Bizkaiak ere nahi du lurraldean sartzen diren 3,5 tonatik gorako kamioi guztiek errepideak erabiltzeagatik ordain dezatela, eta prest du jada horretarako lege aurreproiektua. Egun dohainekoak diren hainbat errepidetan jarri nahi ditu arkuak: N-240an (Arratia gurutzatzen du), N-636an, N-637an, BI-625ean (Basauritik Arab... |
2022-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/212219/elon-muskek-twitter-erosi-nahi-du.htm | Ekonomia | Elon Muskek Twitter erosi nahi du | Munduko pertsona aberatsenak 43.000 milioi dolar eskaini ditu sare sozial horrengatik. Haren asmoa da «adierazpen askatasunaren plataforma pribatizatzea». | Elon Muskek Twitter erosi nahi du. Munduko pertsona aberatsenak 43.000 milioi dolar eskaini ditu sare sozial horrengatik. Haren asmoa da «adierazpen askatasunaren plataforma pribatizatzea». | Munduko pertsonarik aberatsenak Twitter erosi nahi du. Elon Muskek eskaintza publiko bat egin du 430 milioi erabiltzaile dituen sare sozial horren jabe bakarra bihurtzeko, 43.400 milioi dolarren (39.803 milioi euroren) truke. Hala adierazi dio Estatu Batuetako Balore Merkatuaren Batzordeari, Twitterren bitartez helaraz... |
2022-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/212220/errusiak-itsaso-beltzean-duen-gerraontzi-nagusiak-kalte-larriak-izan-ditu.htm | Mundua | Errusiak Itsaso Beltzean duen gerraontzi nagusiak kalte larriak izan ditu | Ukrainaren arabera, bere armadak eraso egin dio, eta barruan zeramatzan misilak suntsitu ditu. Mosku ikertzen ari da sutea zerk eragin duen, eta adierazi du ez duela hondatu «misil armategi nagusia». | Errusiak Itsaso Beltzean duen gerraontzi nagusiak kalte larriak izan ditu. Ukrainaren arabera, bere armadak eraso egin dio, eta barruan zeramatzan misilak suntsitu ditu. Mosku ikertzen ari da sutea zerk eragin duen, eta adierazi du ez duela hondatu «misil armategi nagusia». | Sute bat gertatu da Errusiako armadak Itsaso Beltzean duen gerraontzi nagusian, Moskva-n, eta Moskuko iturri ofizialek jakinarazi dute «kalte larriak» eragin dituela. Ukrainako Gobernuaren arabera, beren armadak jaurtitako bi misilek jo dutelako piztu da sutea; horrek barruan zeramatzan misilak suntsitu ditu, eta itsas... |
2022-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/212221/interes-tasak-aurten-bertan-igo-ahal-izateko-prestamenetan-hasi-da-ebz.htm | Ekonomia | Interes tasak aurten bertan igo ahal izateko prestamenetan hasi da EBZ | Hirugarren hiruhilekoan amaituko du Europako Banku Zentralak zorra erosteko programa. Hurrengo hilabeteetarako ere inflazio handia aurreikusten du Christine Lagardek, eta Ukrainako gerrarekin orain ziurgabetasuna oso handia dela dio. | Interes tasak aurten bertan igo ahal izateko prestamenetan hasi da EBZ. Hirugarren hiruhilekoan amaituko du Europako Banku Zentralak zorra erosteko programa. Hurrengo hilabeteetarako ere inflazio handia aurreikusten du Christine Lagardek, eta Ukrainako gerrarekin orain ziurgabetasuna oso handia dela dio. | «Batek daki zein izango den Ukrainako gerrak gure ekonomietan izango duen eragina eta garapena». Ziurgabetasun horren aurrean, Christine Lagardek ahalik eta aukera gehien nahi ditu zabalik euroaren eremuko diru politikarako. EBZ Europako Banku Zentralarentzat inflazio handia asko luzatzeko arriskua hor dagoelako, baina... |
2022-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/212247/motozale-bat-hil-da-bilbon-ibilgailutik-erorita.htm | Gizartea | Motozale bat hil da Bilbon, ibilgailutik erorita | Istripua atzo arratsean gertatu zen. Hildakoa 51 urteko gizonezko bat da. | Motozale bat hil da Bilbon, ibilgailutik erorita. Istripua atzo arratsean gertatu zen. Hildakoa 51 urteko gizonezko bat da. | Bilboko Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, 51 urteko gizonezko bat hil zen atzo trafiko istripu baten ondorioz. Hildakoa motorrean zebilen, 20:00ak aldera, eta ibilgailutik erori zen BI-604 errepidean, Bilboko Carmelo Bernaola kalean, tunelen irteeran. Enekurira doan bidea zuen hartua.
Larrialdi zerbitz... |
2022-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/212248/gizonezko-bat-atxilotu-dute-irunen-bikotekidea-etxean-indarrez-atxikia-izateagatik.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Irunen, bikotekidea etxean indarrez atxikia izateagatik | Ertzaintzak atzo eraman zuen atxilo gizona. Indarkeria matxista leporatu diote. | Gizonezko bat atxilotu dute Irunen, bikotekidea etxean indarrez atxikia izateagatik. Ertzaintzak atzo eraman zuen atxilo gizona. Indarkeria matxista leporatu diote. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Irunen (Gipuzkoa) indarkeria matxistarekin loturiko delituak egotzita. Zehazki, indarkeria baliatuta bikotekidea etxean itxita eduki izana leporatu diote atxilotuari.
Ostegun goizean gertatu zen erasoa. Emakumezkoa it... |
2022-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/212249/inaki-segurola-idazle-eta-hiztegigilea-hil-da-60-urterekin.htm | Kultura | Iñaki Segurola idazle eta hiztegigilea hil da, 60 urterekin | Ikasketaz filologoa izanik, Orotariko Euskal Hiztegian jardun du lanean urteetan. Larunbatean egingo diote azken agurra, 19:00etan, Azpeitian. | Iñaki Segurola idazle eta hiztegigilea hil da, 60 urterekin. Ikasketaz filologoa izanik, Orotariko Euskal Hiztegian jardun du lanean urteetan. Larunbatean egingo diote azken agurra, 19:00etan, Azpeitian. | 60 urterekin zendu da Iñaki Segurola idazle, filologo eta hiztegigilea (Azpeitia, Gipuzkoa, 1962-2022). Batik bat, hiztegigintzan eginiko lanagatik da ezaguna. Urteak egin ditu Orotariko Euskal Hiztegian lanean, baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere. Euskaltzain urgazlea zen 1991tik. Liburu ugari ateratakoa ... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212250/juxtu-gaurkoa-al-huen.htm | Kultura | Juxtu gaurkoa al huen? | Juxtu gaurkoa al huen?. | Gaur, Segurola? Juxtu gaurkoa al huen hiltzeko eguraldia?
Eta zer egin behar diagu? Hil ondorengo hitz lehor moztaile batzuk idatzi pulpitutik? Zer, eta hire alde? Inoren eta ezeren alde jarduteko ezgaitasuna (ezintasuna, ezina) bozgoraz aitortu eta praktikatu zuen saiheslariaren alde?
Aurreneko liburua argitaratu hu... | |
2022-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/212251/ez-da-golik-izan-anoetan.htm | Kirola | Ez da golik izan Anoetan | Talde txuri-urdinak ahalegin handiagoa egin du garaipena lortzeko, baina eskas aritu da erasoan, eta ez da gai izan gol bat sartzeko | Ez da golik izan Anoetan. Talde txuri-urdinak ahalegin handiagoa egin du garaipena lortzeko, baina eskas aritu da erasoan, eta ez da gai izan gol bat sartzeko | Jokoan zegoena kontuan hartuta, eta bi taldeak egiten ari diren denboraldia aintzat hartuta, partida lehiatua izatea espero zen, eta halaxe izan da: bi taldeak nor baino nor gehiago aritu dira. Etxean jokatuta, Realak ahalegin handiagoa egin du golen bat sartu eta garaipena lortzeko. Aginte makila izan du, baina eskas ... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212252/lau-gizon-gazte-hil-dira-baionan-autoarekin-istripua-edukita.htm | Gizartea | Lau gizon gazte hil dira Baionan, autoarekin istripua edukita | Goizaldean gertatu da ezbeharra, Soult Marexala etorbidean. Arbola bat jo dute. | Lau gizon gazte hil dira Baionan, autoarekin istripua edukita. Goizaldean gertatu da ezbeharra, Soult Marexala etorbidean. Arbola bat jo dute. | Larunbat goizaldeko bostak ziren abisua larrialdi zerbitzuetara iritsi denean: auto batek arbola bat jo du. Baionako Fnac dendaren inguruan gertatu da ezbeharra, eta autoan zihoazen lau gizonezkoak hil egin dira.
Soult Marexala etorbidean, Miarritzetik Baionarako noranzkoan, palmondo bat jo du autoak. Suhiltzaileak et... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212253/54-urteko-gizon-bat-hil-da-ibarran-auto-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | 54 urteko gizon bat hil da Ibarran, auto batek harrapatuta | ONCEko saltzailea zen hildakoa. Auto batek harrapatu ditu hura eta oinezko bat. | 54 urteko gizon bat hil da Ibarran, auto batek harrapatuta. ONCEko saltzailea zen hildakoa. Auto batek harrapatu ditu hura eta oinezko bat. | Ostiral eguerdian gertatu da ezbeharra: auto batek bi oinezko harrapatu ditu Ibarran (Gipuzkoa); horietako bat hil egin da, eta bestea zaurituta dago. Ertzaintza ikertzen ari da zehazki zer gertatu den.
14:30ak aldera gertatu zen ezbeharra, ostiralean. GI-2130 errepidean, auto batek harrapatu egin ditu gurpil aulkian ... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212254/aske-utzi-dituzte-ostiralean-donostiako-istiluetan-atxilotuak.htm | Kirola | Aske utzi dituzte ostiralean Donostiako istiluetan atxilotuak | Realaren partidaren ondoren, istiluak izan dira Amara auzoan, eta bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak. Gaur goizean igaro dira epailearen aurretik. | Aske utzi dituzte ostiralean Donostiako istiluetan atxilotuak. Realaren partidaren ondoren, istiluak izan dira Amara auzoan, eta bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak. Gaur goizean igaro dira epailearen aurretik. | Ostiral gauean jokatu zuen Realak, eta hutsean berdindu Betisekin. Partidaren aurretik, arratsaldeko hirurak aldera, istiluak izan ziren Donostiako Amara auzoan. Gutxienez lau pertsona zauritu dira istilu horietan, eta Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu, iskanbila horretan parte hartzea leporatuta. Larunbat goiz honeta... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212255/ertzaintzak-47-urteko-gizonezko-bat-atxilotu-du-bilbon-emakume-bati-sexu-abusuak-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu abusuak egitea egotzita | Ertzaintzaren arabera, denda batean zegoen emakumeari sexu izaerako proposamenak eta ukituak egin zizkion. | Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu abusuak egitea egotzita. Ertzaintzaren arabera, denda batean zegoen emakumeari sexu izaerako proposamenak eta ukituak egin zizkion. | Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu zuen Bilbon, atzo eguerdian, emakume bati sexu abusuak eta sexu izaerako proposamenak egitea egotzita. Ertzaintzaren arabera, andrea denda batean lanean ari zen, eta gizona lokalera sartu zen. Orduan, sexu izaerako proposamenak eta ukituak egiten hasi zitzaion, andrearen boronda... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212256/bilbora-iritsi-da-chernobil-elkarteko-haurrez-osatutako-lehen-autobusa.htm | Gizartea | Bilbora iritsi da Chernobil elkarteko haurrez osatutako lehen autobusa | Guztira, 56 pertsona iritsi dira, horietako 41 adingabeak. Datozen egunetan Txernobyldik autobus gehiago ekartzeko asmoa du elkarteak. | Bilbora iritsi da Chernobil elkarteko haurrez osatutako lehen autobusa. Guztira, 56 pertsona iritsi dira, horietako 41 adingabeak. Datozen egunetan Txernobyldik autobus gehiago ekartzeko asmoa du elkarteak. | Gaur gauerdian iritsi da Bilbora Chernobil elkartearen harrera programako haur talde bat. Autobusa herenegun irten zen Poloniako Katowice hiritik, azken urteetako udak Euskal Herrian igaro dituzten haurrekin eta haien senitartekoekin. Guztira, 56 pertsona etorri dira Euskal Herrira, horietako 41 adingabeak. Chernobil e... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212257/24-orduko-aberri-eguna-ospatzera-deitu-du-euskal-herria-batera-k.htm | Politika | 24 orduko Aberri Eguna ospatzera deitu du Euskal Herria Batera-k | Abadiako Adierazpena irakurri dute Euskal Herri osoko ordezkaritza zabala bilduta, eta, euskal ikurrak aterata eta ereserkiak abestuz, keinu bateratuan parte hartzeko gonbidapena egin dute. | 24 orduko Aberri Eguna ospatzera deitu du Euskal Herria Batera-k. Abadiako Adierazpena irakurri dute Euskal Herri osoko ordezkaritza zabala bilduta, eta, euskal ikurrak aterata eta ereserkiak abestuz, keinu bateratuan parte hartzeko gonbidapena egin dute. | Aberri Egunaren bezperan ekitaldi berezia egin du Euskal Herria Batera herri ekinbideak Urruñako (Lapurdi) herriko etxean. Euskal Herriko egun nazionala mundu guzian ospatzera deitu dute, 24 orduz. Horretarako, euskal ikurrak atera eta euskal ereserkiak abestera deitu dute. Hauek dira hiru abestiak: Ikusi mendizaleak, ... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212258/ortuzar-laquoeuskadik-bere-etorkizuna-erabakitzeko-eskubidea-duraquo.htm | Politika | Ortuzar: «Euskadik bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du» | EAJk ekitaldi politikoa egin du Bizkargi mendian, eta Ortuzarrek Aberri Eguna ospatzeko deia egin die «abertzaleei». EH Bilduk Iruñera joateko deia egin du. | Ortuzar: «Euskadik bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du». EAJk ekitaldi politikoa egin du Bizkargi mendian, eta Ortuzarrek Aberri Eguna ospatzeko deia egin die «abertzaleei». EH Bilduk Iruñera joateko deia egin du. | EAJk Aberri Eguna ospatzeko dei berezia egin du Bizkargi menditik (Bizkaia), urteroko ohiturari jarraikiz. Dozenaka jeltzale batu dira eguerdian mendi tontorrean, eta, besteak beste, ikurrina igo eta abestu egin dute.
Ikusi gehiago: 24 orduko Aberri Eguna ospatzera deitu du Euskal Herria Batera-k
Han izan da Andoni O... |
2022-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/212259/eppk-laquohemengo-eta-kaleko-lana-batuz-iritsiko-gara-helburuetararaquo.htm | Politika | EPPK: «Hemengo eta kaleko lana batuz iritsiko gara helburuetara» | Euskal Preso Politikoen Kolektiboak azaldu du «salbuespen legedia ezartzen jarraitzen badute ere» Euskal Herriratzeetan «aurrerapausoak» daudela, eta lanean segitzera deitu du | EPPK: «Hemengo eta kaleko lana batuz iritsiko gara helburuetara». Euskal Preso Politikoen Kolektiboak azaldu du «salbuespen legedia ezartzen jarraitzen badute ere» Euskal Herriratzeetan «aurrerapausoak» daudela, eta lanean segitzera deitu du | EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak agiri bat helarazi du BERRIAra Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren eta Aberri Egunaren harira. Presoek egindako urratsek eta herritarrek kalean eta erakundeetan egindako lanak emaitzak eman dituztelakoan dago kolektiboa, presoen Euskal Herriratzean eta sakabanaketaren amaieran... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212260/auzipetu-egin-dute-hiru-adingaberi-sexu-erasoak-egitea-egotzi-zioten-masajista.htm | Gizartea | Auzipetu egin dute hiru adingaberi sexu erasoak egitea egotzi zioten masajista | Epaileak sexu askatasunaren aurkako delitu bat leporatu dio Donostiako masajistari. Behin-behinean aske jarraituko du, baina epaileak 9.000 euroko bermea ezarri dio. | Auzipetu egin dute hiru adingaberi sexu erasoak egitea egotzi zioten masajista. Epaileak sexu askatasunaren aurkako delitu bat leporatu dio Donostiako masajistari. Behin-behinean aske jarraituko du, baina epaileak 9.000 euroko bermea ezarri dio. | Hiru adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta joan den urteko maiatzean atxilotu zuten masajista auzipetu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. 13, 14 eta 15 urteko hiru adingaberen salaketak jaso ondoren atxilotu zuen 46 urteko gizona Ertzaintzak. Donostiako Altza auzoko b... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212261/itxaropenari-eusteko-garaipena.htm | Kirola | Itxaropenari eusteko garaipena | Alavesek Rayo Vallecanori irabazi dio Mendizorrotzan. Joseluk sartu du partidako gol bakarra. Garaipenari esker, Arabako taldeak lau puntura du Mallorca, eta haren zelaian jokatuko du datorren asteartean. | Itxaropenari eusteko garaipena. Alavesek Rayo Vallecanori irabazi dio Mendizorrotzan. Joseluk sartu du partidako gol bakarra. Garaipenari esker, Arabako taldeak lau puntura du Mallorca, eta haren zelaian jokatuko du datorren asteartean. | Argi printzak ikusten dira Gasteiz aldean. Alavesek 1-0 irabazi dio gaur Rayo Vallecanori Mendizorrotzan, eta, horri esker, bete-betean jarraituko du mailari eusteko lehian. Kinka larrian dago oraindik ere, liga amaitzeko sei jardunaldiren faltan lau puntura baitu jaitsieratik salbu dagoen azkeneko taldea: Mallorca. Ba... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212262/moskva-ren-hondoratzeari-erantzunez-errusiak-berriro-bonbardatu-ditu-kiev-eta-kharkiv.htm | Mundua | 'Moskva'-ren hondoratzeari erantzunez, Errusiak berriro bonbardatu ditu Kiev eta Kharkiv | Hiriburuko alkateak herritarrei eskatu die ez itzultzeko, «toki seguruetan» egoteko. Moskuren arabera, Mariupol hartzear dira. | 'Moskva'-ren hondoratzeari erantzunez, Errusiak berriro bonbardatu ditu Kiev eta Kharkiv. Hiriburuko alkateak herritarrei eskatu die ez itzultzeko, «toki seguruetan» egoteko. Moskuren arabera, Mariupol hartzear dira. | Errusiako armadak Itsaso Beltzean duen gerraontzi nagusia, Moskva, hondoratu egin zen ostegun gauean. Horrek Kremlinek Ukraina hegoaldean duen gaitasun militarrari eragin diezaioke. Behin hondoratzea baieztatuta, Errusiako Defentsa Ministerioak ohar bat plazaratu zuen: «Kieven areagotu egingo dira helburu batzuen kontr... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212263/gora-begira-jarri-da.htm | Kirola | Gora begira jarri da | Osasunak hiru puntuak lortu ditu Valentziaren aurka, Mestallan. Chimy Avilak eta Budimirrek egin dituzte gorritxoen golak. 44 puntu ditu talde gorritxoak, eta Europako postuen borrokan sartu da. | Gora begira jarri da. Osasunak hiru puntuak lortu ditu Valentziaren aurka, Mestallan. Chimy Avilak eta Budimirrek egin dituzte gorritxoen golak. 44 puntu ditu talde gorritxoak, eta Europako postuen borrokan sartu da. | Valentziari irabazita, helburuak eguneratu ditzake Osasunak. Talde gorritxoa 1 eta 2 nagusitu da Mestallan, eta gora begira jarri da, Europako postuei begira, hain justu. Hala esan zuen Jagoba Arrasatek Alavesen aurkako partida osteko prentsaurrekoan: «Valentziari irabaziz gero, agian beste zerbaitetan pentsatzen jar g... |
2022-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/212264/azken-agur-sentitua-eman-diote-intildeaki-segurolari-azpeitian.htm | Kultura | Azken agur sentitua eman diote Iñaki Segurolari Azpeitian | Jendetza bildu da idazle eta hiztegigilea agurtzeko. Ostiralean zendu zen, 60 urterekin. | Azken agur sentitua eman diote Iñaki Segurolari Azpeitian. Jendetza bildu da idazle eta hiztegigilea agurtzeko. Ostiralean zendu zen, 60 urterekin. | Emanaldi soila eta laburra izan da, baina hurbilekoa ere bai. Iñaki Segurolari idazle eta hiztegigileari azken agurra eman diote Azpeitian (Gipuzkoa), Carmona ehorztetxeko agurren aretoan. Bertsoak, argazkiak, kantuak eta adiskide min zituen horien hitzak kateatu dituzte, eta gogora ekarri euskarari eta kulturgintzari ... |
2022-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/212265/eajk-bilbon-ospatu-du-aberri-eguna-eh-bilduk-irunean.htm | Politika | EAJk Bilbon ospatu du Aberri Eguna; EH Bilduk, Iruñean | Euskal Herria Batera-k eskatu du ikurrak atera eta kantuz ospatzeko eguna. Andoni Ortuzarrek elkarlanerako deia egin die gainontzeko alderdiei, eta Bakartxo Ruizek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du. EH Baik 1.200 lagun bildu ditu Azkainen. Ahal Duguk «aberriaren kontzeptua birpentsatzera» animatu ditu herritarrak. | EAJk Bilbon ospatu du Aberri Eguna; EH Bilduk, Iruñean. Euskal Herria Batera-k eskatu du ikurrak atera eta kantuz ospatzeko eguna. Andoni Ortuzarrek elkarlanerako deia egin die gainontzeko alderdiei, eta Bakartxo Ruizek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du. EH Baik 1.200 lagun bildu ditu Azkainen. Ahal Duguk «aberriar... | Aberri Eguna izan zen atzo. Hainbat eragilek ospatu dute eguna igandean, eta aldarrikapenak egiteko ere baliatu dute aukera. Euskal Herria Batera ekinbideak, adibidez, dei egin die euskal herritarrei, Aberri Eguna egun osoz zelebratu dezaten. Etxeko balkoi eta leihoetan ikurrak jartzea proposatu dute, baita euskal eres... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.