date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/212292/udaltzaingoarengandik-ihesi-zihoan-lagun-bat-hil-da-bilbon.htm
Gizartea
Udaltzaingoarengandik ihesi zihoan lagun bat hil da Bilbon
07:00ak aldera hasi da haren atzetik Barakaldoko Udaltzaingoa, eta gizonak Ibaizabalera bota du bere burua. Suhiltzaileek atera dute gorpua.
Udaltzaingoarengandik ihesi zihoan lagun bat hil da Bilbon. 07:00ak aldera hasi da haren atzetik Barakaldoko Udaltzaingoa, eta gizonak Ibaizabalera bota du bere burua. Suhiltzaileek atera dute gorpua.
Gaur goizean Barakaldoko Udaltzaingoarengandik ihesi zihoan gizon bat hil da Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Polizia 07:00ak aldera hasi da hari jarraitzen, «modu susmagarrian» gidatzen ari zelako. Haren atzetik joan dira Bilboko Abusu auzoraino; han, autotik irten da gizona, eta Ibaizabalera s...
2022-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/212293/txuri-urdinek-erreginaren-kopa-ere-irabazi-du.htm
Kirola
Txuri-Urdinek Erreginaren Kopa ere irabazi du
Lehen aldiz Espainiako Liga irabazi eta aste gutxira, denboraldiko bigarren garaikurra lortu dute donostiarrek. Majadahondaren aurka irabazi dute finala (3-6).
Txuri-Urdinek Erreginaren Kopa ere irabazi du. Lehen aldiz Espainiako Liga irabazi eta aste gutxira, denboraldiko bigarren garaikurra lortu dute donostiarrek. Majadahondaren aurka irabazi dute finala (3-6).
Historia urrezko letrekin idazten jarraitzen dute Txuri-Urdin izotz-hockey taldeko neskek. Duela aste gutxi albiste izan ziren lehen aldiz Espainiako Liga irabazi zutelako, eta gaur, berriz, Erreginaren Kopa altxatu dute; hura ere lehen aldiz. Finalean azken lau edizioetako garailea menderatu dute, Madrilgo Majadahonda...
2022-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/212294/ezkurdia-final-laurdenetako-ligaxkarako-sailkatu-da.htm
Kirola
Ezkurdia final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da
Faboritoa zen Agirreren aurka, eta ez du hutsik egin. 8-6tik 20-6ra 12 tanto jarraian egin ditu.
Ezkurdia final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da. Faboritoa zen Agirreren aurka, eta ez du hutsik egin. 8-6tik 20-6ra 12 tanto jarraian egin ditu.
Joseba Ezkurdia ere Banakako Txapelketako final-laurdenetan izango da. Faborito argia zen Asier Agirreren aurka, eta gaur, Zarautzen (Gipuzkoa), ez du hutsik egin (22-7). Ezkurdia hasieratik izan da jokoan nagusi, eta, Agirrek hasieran eutsi dion arren, 8-6tik aurrera gailendu egin da arbizuarra. Ez da Agirreren partid...
2022-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/212295/ertzaintzak-hiru-gizon-atxilotu-ditu-asteburuan-indarkeria-matxistagatik.htm
Gizartea
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu asteburuan indarkeria matxistagatik
Bilbon, Donostian eta Gasteizen atxiloketa bana egin dute. 28 eta 47 urte artean dituzte erasotzaileek.
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu asteburuan indarkeria matxistagatik. Bilbon, Donostian eta Gasteizen atxiloketa bana egin dute. 28 eta 47 urte artean dituzte erasotzaileek.
Eusko Jaurlarirtzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak azken orduetan hiru lagun atxilotu ditu indarkeria matxistagatik. 28 eta 47 urte artean dituzte erasotzaileek. Donostian, larunbat gauean, masajista bat atxilotu zuen Poliziak. Haren zerbitzuak kontratatu zituen emakume batek, eta, salatu duenez, er...
2022-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/212296/athleticek-celtaren-aurka-galdu-du-etxean.htm
Kirola
Athleticek Celtaren aurka galdu du etxean
Celtak hasieratik izan du partida kontrolpean, eta Aspasen eta Beltranen golei esker irabazi du. Atsedenaldirako 0-2 galtzen ari zen Athletic.
Athleticek Celtaren aurka galdu du etxean. Celtak hasieratik izan du partida kontrolpean, eta Aspasen eta Beltranen golei esker irabazi du. Atsedenaldirako 0-2 galtzen ari zen Athletic.
Athleticek sailkapenean aurrerapauso galanta emateko aukera galdu du igandean. Testuingurua ezin hobea zen: eguraldi ona, giro ederra San Mamesen, jada helburu askorik ez duen aurkari bat parean, eta Vila-Realengandik puntu bakarrera jartzeko aukera. Zelaian ikusi dena, ordea, ez da egunaren parekoa izan. Hobeto zelai...
2022-4-18
https://www.berria.eus/albisteak/212297/lhkra-jo-duten-langileen-15ek-bakarrik-lortu-dute-akordioa.htm
Ekonomia
LHKra jo duten langileen %15ek bakarrik lortu dute akordioa
Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak onartu du lan negoziazioen aurrerapena «hutsaren hurrengoa» izan dela aurten eta hitzarmenen %74 berritzeko daudela
LHKra jo duten langileen %15ek bakarrik lortu dute akordioa. Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak onartu du lan negoziazioen aurrerapena «hutsaren hurrengoa» izan dela aurten eta hitzarmenen %74 berritzeko daudela
Ez dira garai errazak negoziazio kolektiborako. KPIaren igoera handiak, ekonomiaren ezegonkortasunak, energia krisiak… asko zailtzen dute langile eta enpresarien arteko akordioak lortzea. Hori ez da uste ustela, Lan Harremanen Kontseiluko datuek berretsi egiten baitute. Aurten Preco sistemaren artekaritza eskatu duten ...
2022-4-18
https://www.berria.eus/albisteak/212298/zelenskik-aitortu-du-errusiak-hasi-duela-donbassen-aurkako-laquoerasoaldi-handiaraquo.htm
Mundua
Zelenskik aitortu du Errusiak hasi duela Donbassen aurkako «erasoaldi handia»
Azken asteotan askotan aipatu da Moskuk ekinaldi militarra gogortuko zuela Ukraina ekialdean, eta erasoaldi hori hasi dela aitortu du Ukrainako presidenteak. Gainerako lurraldeetan ere erasoak egin ditu Errusiako armadak, Poloniako mugatik gertu, besteak beste.
Zelenskik aitortu du Errusiak hasi duela Donbassen aurkako «erasoaldi handia». Azken asteotan askotan aipatu da Moskuk ekinaldi militarra gogortuko zuela Ukraina ekialdean, eta erasoaldi hori hasi dela aitortu du Ukrainako presidenteak. Gainerako lurraldeetan ere erasoak egin ditu Errusiako armadak, Poloniako mugatik g...
Vladimir Zelenski Ukrainako presidenteak iragarri du Errusiako Armadak hasi duela Donbassen aurkako «erasoaldi handia». Azken egunotan askotan aipatu da ekinaldi militarra handituko zuela Moskuk Ukraina ekialdean, eta hala egin duela aitortu du Zelenskik. Edozein moduz, militar ukrainarrek ez dutela etsiko. Ukrainako p...
2022-4-18
https://www.berria.eus/albisteak/212299/salatu-dute-politikari-independentistak-espiatu-dituztela.htm
Politika
Salatu dute politikari independentistak espiatu dituztela
Pegasus programaren bidez Kataluniako politikarien deiak entzun dituzte, eta Euskal Herrikoenak: Otegi eta Iñarritu tartean. Gobernuek soilik eskura dezakete programa.
Salatu dute politikari independentistak espiatu dituztela. Pegasus programaren bidez Kataluniako politikarien deiak entzun dituzte, eta Euskal Herrikoenak: Otegi eta Iñarritu tartean. Gobernuek soilik eskura dezakete programa.
The Citizen Lab ikerketa zentroak egindako ikerlan baten berri eman du The New Yorker hedabideak, eta, horren arabera, Pegasus programaren bidez 60 bat buruzagi independentista espiatu dituzte. Era zibernetikoan egindako espioitzara zuzendutako programa bat da; soilik gobernuek izaten dute eskura, eta, beraz, pentsatze...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212327/gasteizko-gizon-bat-hil-da-errioxan-lanean-ari-zela.htm
Ekonomia
Gasteizko gizon bat hil da Errioxan, lanean ari zela
51 urteko gizona joan den larunbatean hil zen, ate lerragarri bat gainera etorrita.
Gasteizko gizon bat hil da Errioxan, lanean ari zela. 51 urteko gizona joan den larunbatean hil zen, ate lerragarri bat gainera etorrita.
Gasteizko 51 urteko gizonezko bat hilotz topatu zuten Haroko (Errioxa, Espainia) udaltzainek joan den larunbatean. Segurtasun zaintzako lanak egiten ari zela, ate lerragarri bat gainera etorri zitzaion; ez da argitu zergatik. Fuente Ciega poligonoan topatu zuten udaltzainek. Sindikatuen arabera, aurten Euskal Herrian ...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212328/gaurtik-ez-da-derrigorrezkoa-toki-itxietan-maskara-erabiltzea.htm
Gizartea
Gaurtik ez da derrigorrezkoa toki itxietan maskara erabiltzea
Garraio publikoan eta osasun zentroetan, besteak beste, jarrita eraman behar da oraindik. Madrilek atzo onartu zuen aldaketa ekarri duen dekretua.
Gaurtik ez da derrigorrezkoa toki itxietan maskara erabiltzea. Garraio publikoan eta osasun zentroetan, besteak beste, jarrita eraman behar da oraindik. Madrilek atzo onartu zuen aldaketa ekarri duen dekretua.
Iragarpena egin zuen Espainiako Gobernuak; asmoa zuen Aste Santuaren ostean bertan behera uzteko barrualdean maskara erabiltzeko obligazioa, eta, hain justu ere, ministroen kontseiluak atzo onartu zuen aldaketa ekarriko duen dekretua. Gaur sartu da indarrean, eta, araudi berri hori oinarri, «salbuespen» egoera jakin ba...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212329/ekainaren-11n-parot-anaiak-eta-esnal-askatzeko-eskatuko-dute-baionan.htm
Politika
Ekainaren 11n Parot anaiak eta Esnal askatzeko eskatuko dute Baionan
Manifestazio batera deitu dute Bakegileek eta Bake Bideak. 17:00etan abiatuko da, Laugatik.
Ekainaren 11n Parot anaiak eta Esnal askatzeko eskatuko dute Baionan. Manifestazio batera deitu dute Bakegileek eta Bake Bideak. 17:00etan abiatuko da, Laugatik.
Apiril hasieran 32 urte bete ziren Ion Parot, Unai Parot eta Jakes Esnal atxilotu zituztenetik, eta egun bertsuan, bortz urte ETA armagabetu zenetik. «Data bat eta bi errealitate» dira, Bakegileen eta Bake Bidearen hitzetan: «Gizarte baten engaiamendu irmo eta anitza, agintarien mespretxuaren eta isiltasunaren aurka». ...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212330/euskal-herriko-hiriburuetan-bizikletaz-noraino-irits-liteke-ordu-laurdenean.htm
Gizartea
Euskal Herriko hiriburuetan, bizikletaz, noraino irits liteke ordu laurdenean?
Haritik Hirira geografo taldeak kalkulatu du, hiri bakoitzeko udaletxetik abiatuta, zenbat distantzia egin daitekeen bizikletaz hamabost minutuan. Helburua da bizikleta garraiobide eraginkorra dela erakustea.
Euskal Herriko hiriburuetan, bizikletaz, noraino irits liteke ordu laurdenean?. Haritik Hirira geografo taldeak kalkulatu du, hiri bakoitzeko udaletxetik abiatuta, zenbat distantzia egin daitekeen bizikletaz hamabost minutuan. Helburua da bizikleta garraiobide eraginkorra dela erakustea.
«Euskal Herriko hiri nagusietako udaletxeetatik abiatuz, zein da ordu laurdenean bizikletaz lortu dezakegun irismena?». Haritik Hirira geografo taldeak —Josu del Campok eta Jon Maciasek osatzen dute— galdera horretatik abiatuta argitaratu du bere azken ikerlana Twitterren. Izan ere, azaldu dutenez, «asko hitz egiten da...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212331/gasteizko-larrialdietako-arreta-murriztu-izana-salatu-dute.htm
Gizartea
Gasteizko larrialdietako arreta murriztu izana salatu dute
Arabako ESIko ordezkaritza organoek elkarretaratzera deitu dute apirilaren 25erako, Eusko Legebiltzarreko atarian.
Gasteizko larrialdietako arreta murriztu izana salatu dute. Arabako ESIko ordezkaritza organoek elkarretaratzera deitu dute apirilaren 25erako, Eusko Legebiltzarreko atarian.
Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuak Txagorritxuko eraikin berrira lekualdatu ziren otsailaren 2an. Orduz geroztik, Santiago ospitaleko larrialdi gunea ez dago eskuragarri herritarrentzat, eta puntu berrira jo behar dute arreta jasotzeko. Orain arte Santiagon eta Txagorritxun, bietan eskaintzen zen. Astea...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212332/gernikako-bonbardaketa-gogoratzeko-obra-sinfoniko-bat-sortu-du-aitor-etxebarriak.htm
Kultura
Gernikako bonbardaketa gogoratzeko obra sinfoniko bat sortu du Aitor Etxebarriak
Ekainaren 30ean estreinatuko du ia ordu beteko ‘Gernika 85’ lana, Bilboko Euskalduna jauregian, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gaudeamus korala eta Evelyn Glennie perkusionistarekin izango da oholtzan
Gernikako bonbardaketa gogoratzeko obra sinfoniko bat sortu du Aitor Etxebarriak. Ekainaren 30ean estreinatuko du ia ordu beteko ‘Gernika 85’ lana, Bilboko Euskalduna jauregian, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gaudeamus korala eta Evelyn Glennie perkusionistarekin izango da oholtzan
«Musika da instrumentu indartsu bat memoriari bizirik eusteko». Gernikarra izanik, Aitor Etxebarriak (Gernika, Bizkaia, 1985) gertuko erreferentzia izan du beti 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketarena. Bertatik bertara bizi izan zuten egun hori haren amonak eta birramonak, eta, aurrez ere, behin baino gehiagotan izan d...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212333/espainiako-gobernuak-dio-ez-duela-inor-espiatzen-baimen-judizialik-gabe.htm
Mundua
Espainiako Gobernuak dio ez duela inor espiatzen baimen judizialik gabe
CNIk galdetuta buruzagi independentistak espiatu ote dituen, Isabel Rodriguezek esan du ezin diola horri erantzun, «segurtasun nazionaleko kontu bat» delako. Europako Batzordeak adierazi du estatu bakoitzari dagokiola espioitza salaketak ikertzea.
Espainiako Gobernuak dio ez duela inor espiatzen baimen judizialik gabe. CNIk galdetuta buruzagi independentistak espiatu ote dituen, Isabel Rodriguezek esan du ezin diola horri erantzun, «segurtasun nazionaleko kontu bat» delako. Europako Batzordeak adierazi du estatu bakoitzari dagokiola espioitza salaketak ikertzea.
Erreakzio soka luzea eragiten ari da The Citizen Lab ikerketa zentroak ondu eta The New Yorker hedabideak argitara ateratako informazioa: Pegasus programaren bitartez 60 buruzagi independentista baino gehiago espiatu dituztela zabaldu zuen egunkariak atzo. Ordutik, asko izan dira gaitzespen keinu eta ardura eskeak. Eur...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212334/bi-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-bikotekideei-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideei eraso egiteagatik
45 eta 47 urte dituzte atxilotuek.
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideei eraso egiteagatik. 45 eta 47 urte dituzte atxilotuek.
Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Aste Santuko oporretan, bi gizonezko atxilotu dituzte, indarkeria matxistako delituen ustezko egileak direlakoan. Joan den larunbatean, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Anglo-Vascoaren kale inguruko taberna batean bere bikotekidea jo zuelako. Igandean, 45 urteko beste gi...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212335/baliteke-agente-infekzioso-bat-egotea-umeetan-agertu-den-hepatitis-kasuen-atzean.htm
Gizartea
Baliteke «agente infekzioso» bat egotea umeetan agertu den hepatitis kasuen atzean
ECDC Europako Gaixoasunen Prebentzio eta Kontrolerako Erakundeak susmoa du hepatitis kasuek jatorri infekziosoa dutela, baina analisi toxikologiko gehiago egin behar ditu.
Baliteke «agente infekzioso» bat egotea umeetan agertu den hepatitis kasuen atzean. ECDC Europako Gaixoasunen Prebentzio eta Kontrolerako Erakundeak susmoa du hepatitis kasuek jatorri infekziosoa dutela, baina analisi toxikologiko gehiago egin behar ditu.
Joan den astean eman zuen abisua ECDC Europako Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Erakundeak: hepatitis akutu mota bat hedatzen ari dela umeen artean. Kezka agertu zuen gaiarekin: Ingalaterran, bereziki, hepatitis kasu ezohikoak atzeman dituztelako 16 urtetik beherako adingabeen artean, eta hedatzen ari delako be...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212336/pello-bilbaorentzat-etapa-eta-lidergoa-alpeetako-tourrean.htm
Kirola
Pello Bilbaorentzat etapa eta lidergoa Alpeetako Tourrean
Bahraineko txirrindularia jaitsiera ikusgarri bati esker gailendu da bigarren etapan. Mikel Landak zortzigarren amaitu du.
Pello Bilbaorentzat etapa eta lidergoa Alpeetako Tourrean. Bahraineko txirrindularia jaitsiera ikusgarri bati esker gailendu da bigarren etapan. Mikel Landak zortzigarren amaitu du.
Sasoi bikainean dago Pello Bilbao (Bahrain). Hori erakutsi zuen, besteak beste, Euskal Herriko Itzulian, eta gauza bera erakusten ari da Alpeetako Tourrean: Gernikako txirrindulariak irabazi du bigarren etapa, eta liderraren elastikoa soinean duela irtengo da bihar. Atzoko erlojupekoan ere bigarren amaitu zuen Bilbaok,...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212337/esportazioak-25-gehitu-dira-aurten-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Esportazioak %25 gehitu dira aurten Hego Euskal Herrian
Inportazioak %45 ugaritu dira, petrolioaren eta gasaren eskutik batik bat.
Esportazioak %25 gehitu dira aurten Hego Euskal Herrian. Inportazioak %45 ugaritu dira, petrolioaren eta gasaren eskutik batik bat.
Ukrainako gerraren eragina ez da ikusi otsaileko nazioarteko merkataritzaren datuetan. Hilabete horretan 3.441 milioi euroren esportazioak egin zituzten Hego Euskal Herriko enpresek, inoizko kopuru handienetako bat eta iazko otsailean baino %25,4 gehiago. Urtarrila ere ildo horretatik joan zenez, urteko lehen bi hilabe...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212338/pere-aragonesek-pedro-sanchezi-esan-dio-espioitzak-negoziazioari-kalte-egin-diola.htm
Mundua
Pere Aragonesek Pedro Sanchezi esan dio espioitzak negoziazioari kalte egin diola
Independentista katalanen kontrako espioitza kasuak ikertzeko exijitu dio Kataluniako buruak Espainiako presidenteari. ERCk, JxCk, CUPek, Omniumek eta ANCk kereilak jarriko dituzte Katalunian, Frantzian, Suitzan, Belgikan eta Alemanian.
Pere Aragonesek Pedro Sanchezi esan dio espioitzak negoziazioari kalte egin diola. Independentista katalanen kontrako espioitza kasuak ikertzeko exijitu dio Kataluniako buruak Espainiako presidenteari. ERCk, JxCk, CUPek, Omniumek eta ANCk kereilak jarriko dituzte Katalunian, Frantzian, Suitzan, Belgikan eta Alemanian.
Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidenteak oharra egin dio Espainiako Gobernuari: espioitza kasuak behar bezala ikertzen ez badituzte, ondorio politikoak izango dira negoziazio mahaian eta aldebiko batzordean. Generalitateak bilera egin du gaur arratsean, eta Espainiako Gobernuari jakinarazi dio ikerketa ind...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212339/gerrak-2026ra-arte-motelduko-du-munduko-ekonomia.htm
Ekonomia
Gerrak 2026ra arte motelduko du munduko ekonomia
Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak okertu egin dituzte datozen urteetarako hazkunde aurreikuspenak. Europak nabarituko ditu gehien Ukrainako gerraren ondorioak: inflazio handia eta hornidura arazoak.
Gerrak 2026ra arte motelduko du munduko ekonomia. Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak okertu egin dituzte datozen urteetarako hazkunde aurreikuspenak. Europak nabarituko ditu gehien Ukrainako gerraren ondorioak: inflazio handia eta hornidura arazoak.
Laino beltzak munduko ekonomian: enplegua eta produkzioa ez dira pandemia aurreko datuetara itzuliko gutxienez 2026ra arte. Hala ondorioztatu dute NDF Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak, astearte honetan argitaratutako txosten batean. Bi erakunde horien arabera, Ukrainako gerra krisi energetiko bat eragiten a...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212340/zorraren-arriskua.htm
Zorraren arriskua
Zorraren arriskua.
«Beste krisi bat krisi baten gainean». Hala definitu zuen munduko ekonomiaren egoera joan den ostegunean Kristalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak. Pandemia eta haren eraginak ez direlako ezabatu; hor daude oraindik. Eta haiei, orain gehitu zaizkie Ukrainako gerraren eta zigor ekonomikoen hedatze uhina...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212341/ezenarrok-hendaiako-udal-gobernutik-egotzi-ditu-abertzaleak.htm
Politika
Ezenarrok Hendaiako udal gobernutik egotzi ditu abertzaleak
2020ko ekaineko udal bozetatik, gobernuan ziren Hendaia Biltzen taldeko lau hautetsiak.
Ezenarrok Hendaiako udal gobernutik egotzi ditu abertzaleak. 2020ko ekaineko udal bozetatik, gobernuan ziren Hendaia Biltzen taldeko lau hautetsiak.
Kotte Ezenarro Hendaiako auzazpezak (Lapurdi) udal gobernuan zeuzkaten karguak kendu dizkie Hendaia Biltzen taldeko lau hautetsiei, eta apirilaren 27ko kontseiluan proposatuko du axuantak diren bi abertzaleak kentzea. Ezenarrok esan du berari eta hark buru duen gobernuari «ezinezkoa» zitzaiela lau hautetsi abertzaleeki...
2022-4-19
https://www.berria.eus/albisteak/212342/alavesek-gero-eta-urrutiago-du-salbazioa.htm
Kirola
Alavesek gero eta urrutiago du salbazioa
Arabarrek sei puntura dituzte mailari eusteko postuak, Mallorcaren zelaian galdu ostean. Ez dira aurkaria baino gutxiago izan, baina berriro ere garesti ordaindu dute erasoan duten argitasun falta.
Alavesek gero eta urrutiago du salbazioa. Arabarrek sei puntura dituzte mailari eusteko postuak, Mallorcaren zelaian galdu ostean. Ez dira aurkaria baino gutxiago izan, baina berriro ere garesti ordaindu dute erasoan duten argitasun falta.
Larunbatean Mendizorrotzan Rayori irabazita piztutako itxaropena, lausotu egin zaio Alavesi. Arabarrek 2-1 galdu dute Mallorcaren zelaian. Etxekoak diragehiago izan. Baina bi aldiz lortu dute Pachecoren atea zulatzea. Une erabakigarrietan, gainera. Alavesek, berriz, denboraldi osoan zehar zelai erditik aurrera dituen g...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212362/iruntildeerriko-zentro-sozialistaren-hustea-salatu-dute-arrosadian.htm
Politika
Iruñerriko Zentro Sozialistaren hustea salatu dute Arrosadian
Iruñerriko Kontseilu Sozialistak iragan astean okupatu zuen Gelbentzu zinema areto zaharra. Ordea, Espainiako Poliziak eraikina hutsarazi du. Poliziaren «jazarpena» gaitzetsi dute gazteek, «etenik gabeko zelata» tartean.
Iruñerriko Zentro Sozialistaren hustea salatu dute Arrosadian. Iruñerriko Kontseilu Sozialistak iragan astean okupatu zuen Gelbentzu zinema areto zaharra. Ordea, Espainiako Poliziak eraikina hutsarazi du. Poliziaren «jazarpena» gaitzetsi dute gazteek, «etenik gabeko zelata» tartean.
Apirilaren 16an okupatu zuen Iruñerriko Kontseilu Sozialistak Gelbentzu zinema areto zaharra, Iruñerriko Zentro Sozialistak bertan leku hartzeko. Arrosadia auzoan dago eraikina. Kontseiluko kideek salatu dutenez, Poliziaren jazarpena nabarmena izan da gazteek aretoa bere egin zuten unetik bertatik. Azkenik, Espainiako ...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212363/irunerriko-gizonezko-bat-espetxeratu-dute-adingabeak-galbidean-jartzea-egotzita.htm
Gizartea
Iruñerriko gizonezko bat espetxeratu dute adingabeak galbidean jartzea egotzita
Foruzaingoak salaketa bat jaso zuen, gizonak 'child grooming' egin ziola esanez; alegia, adin txikiko batekin kontaktuan jarri zela Internet bidez, «kontaktu sexual bat» lortze aldera.
Iruñerriko gizonezko bat espetxeratu dute adingabeak galbidean jartzea egotzita. Foruzaingoak salaketa bat jaso zuen, gizonak 'child grooming' egin ziola esanez; alegia, adin txikiko batekin kontaktuan jarri zela Internet bidez, «kontaktu sexual bat» lortze aldera.
Foruzaingoak Iruñerriko gizonezko bat atxilotu du adingabeak galbidean jartzea egotzita. Salaketa bat jaso zutenean abiatu zuten ikerketa. Haren arabera, gizonak child grooming egin zion. 16 urte baino gutxiago dituztenekin sare sozialen, mezu sistemen eta antzekoen bidez kontaktuan jartzea da child grooming deritzona,...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212364/novaltiaren-aurkako-beste-epai-bat-greba-eskubidea-bortxatzeagatik.htm
Ekonomia
Novaltiaren aurkako beste epai bat, greba eskubidea bortxatzeagatik
EAEko Justizia Auzitegiak baliogabetu egin du hamalau grebalari jarduerarik gabeko lantegi batera bidaltzeko saioa.
Novaltiaren aurkako beste epai bat, greba eskubidea bortxatzeagatik. EAEko Justizia Auzitegiak baliogabetu egin du hamalau grebalari jarduerarik gabeko lantegi batera bidaltzeko saioa.
Europako grebarik luzeena da aspaldi Novaltiako langileena, jada mila egunetik gora baitaramate haietako hamazazpik lanik egin gabe, lan baldintza hobeak eskatzeko. 2019ko uztailaz geroztik, enpresaren aurkako epaiak ere pilatu egin dira, langileen grebarako eskubidea bortxatzeagatik. Azken epaiaren berri eman du gaur...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212365/enpresa-handiek-aldi-baterako-zerga-gehiago-pagatzearen-alde-dago-azpiazu.htm
Ekonomia
Enpresa handiek aldi baterako zerga gehiago pagatzearen alde dago Azpiazu
Nazioarteko Diru Funtsak proposatu du «aparteko irabaziak» dituzten konpainiek aldi baterako zerga gehiago pagatzea, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak «oso onargarritzat» jo du aukera hori. Jaurlaritzak 500 milioi euroko zorra jaulkiko du gaur.
Enpresa handiek aldi baterako zerga gehiago pagatzearen alde dago Azpiazu. Nazioarteko Diru Funtsak proposatu du «aparteko irabaziak» dituzten konpainiek aldi baterako zerga gehiago pagatzea, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak «oso onargarritzat» jo du aukera hori. Jaurlaritzak 500 milioi euroko zorra jaulkiko...
Pedro Azpiazu bat dator NDF Nazioarteko Diru Funtsak konpainia handien fiskalitateaz egindako porposamenarekin. Uste du «oso onargarria» dela aparteko irabaziak dituzten konpainia handiek «gutxiengo tasa bat, ez oso altua», pagatzea aldi baterako. Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, Jaurlaritzako Ekonomia...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212366/osalanek-enpresei-gomendatu-die-dituzten-baldintzak-aztertzeko-maskararen-derrigortasuna-kendu-aurretik.htm
Gizartea
Osalanek enpresei gomendatu die dituzten baldintzak aztertzeko maskararen derrigortasuna kendu aurretik
Kontuan eduki beharko dute, besteak beste, aireztapena, enpresan dagoen jende kopurua, langileen arteko distantzia eta langileak zenbat denboran egongo diren bertan.
Osalanek enpresei gomendatu die dituzten baldintzak aztertzeko maskararen derrigortasuna kendu aurretik. Kontuan eduki beharko dute, besteak beste, aireztapena, enpresan dagoen jende kopurua, langileen arteko distantzia eta langileak zenbat denboran egongo diren bertan.
Hego Euskal Herrian, gaurtik barrualdeko lekurik gehien-gehienetan ez da derrigorrezkoa maskara janztea. Lan munduan ere, oro har, ez da ezinbestekoa izango, baina enpresetako lan osasuneko prebentzio arduradunek neurriak har ditzakete. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eman du gomendioa: enpre...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212367/zortzi-mobilizazio-egingo-ditu-labek-nafarroan-nagusia-irunean.htm
Ekonomia
Zortzi mobilizazio egingo ditu LABek Nafarroan, nagusia Iruñean
Nafarroako Gobernuari eskatuko dio ezen, egungo egoerari aurre egiterakoan «benetan pertsonak erdigunean jarri nahi izanez gero», politika propioak garatu ditzala, eta ez dezala Madrilgo neurrien jarraipen hutsa egin
Zortzi mobilizazio egingo ditu LABek Nafarroan, nagusia Iruñean. Nafarroako Gobernuari eskatuko dio ezen, egungo egoerari aurre egiterakoan «benetan pertsonak erdigunean jarri nahi izanez gero», politika propioak garatu ditzala, eta ez dezala Madrilgo neurrien jarraipen hutsa egin
Zaintza lanak, enplegua eta aberastasunaren banaketa bidezkoa izango ditu aldarri LABek datorren Maiatzaren Lehenean. Duela bi aste Bilbon aurreratu bezala, Euskal Herri osoan egongo da presente. Nafarroan, zehazki, zortzi mobilizazio egingo ditu. Nagusia, Iruñean, 12:00etan, Gazteluko plazatik hasita. Gainera, Nafarro...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212368/sindikatuek-grebara-deitu-dituzte-arabako-metaleko-25000-langileak.htm
Ekonomia
Sindikatuek grebara deitu dituzte Arabako metaleko 25.000 langileak
ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek hiru greba egun erregistratu dituzte, maiatzaren 18rako, 24rako eta 26rako. 110.000 behargin daude ituna berritzeko zain sektorean, Araba, Bizkai eta Nafarroan
Sindikatuek grebara deitu dituzte Arabako metaleko 25.000 langileak. ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek hiru greba egun erregistratu dituzte, maiatzaren 18rako, 24rako eta 26rako. 110.000 behargin daude ituna berritzeko zain sektorean, Araba, Bizkai eta Nafarroan
Azken hamarkadetako inflazio handiena oztopo mardula bihurtu da lan hitzarmenak berritzeko negoziazioan, eta metalaren sektorea da urte hasieratik sindikatuek eta patronalak duten helburu konplexu horren jokaleku ikusgarriena. Araban, hiru greba egun erregistratu dituzte sindikatuek, SEA patronala «mugiarazteko»: maiat...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212369/june-crespo-artistak-veneziako-biurtekoan-hartuko-du-parte.htm
Kultura
June Crespo artistak Veneziako Biurtekoan hartuko du parte
Artistaren hiru lan ikusi ahal izango dira Biurtekoaren erakusketa nagusian. Larunbatean irekiko dute, azaroaren 27ra bitarte, eta Cecilia Alemani izango da komisarioa.
June Crespo artistak Veneziako Biurtekoan hartuko du parte. Artistaren hiru lan ikusi ahal izango dira Biurtekoaren erakusketa nagusian. Larunbatean irekiko dute, azaroaren 27ra bitarte, eta Cecilia Alemani izango da komisarioa.
Veneziako Biurtekoaren 59. aldian parte hartzeko gonbidapena jaso du June Crespo artistak (Iruñea, 1982), eta, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, hiru artelan jarriko ditu erakusgai pabiloi nagusiko erakusketan: Helmets IV (2018), Helmets IX (2022) eta Helmets X (2022). Duela bi urte, Gasteizko Artium museoan i...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212370/macron-eta-le-pen-aurrez-aurre-gaur-gauean.htm
Mundua
Macron eta Le Pen, aurrez aurre gaur gauean
Frantziako presidentetzarako bi hautagaiek eztabaida erabakigarria izango dute telebistan. Inkestetan, oraingoz, Macron dago aurretik, baina gutxigatik. PS Alderdi Sozialistak ezkerreko indarrak batzeko nahia erakutsi du.
Macron eta Le Pen, aurrez aurre gaur gauean. Frantziako presidentetzarako bi hautagaiek eztabaida erabakigarria izango dute telebistan. Inkestetan, oraingoz, Macron dago aurretik, baina gutxigatik. PS Alderdi Sozialistak ezkerreko indarrak batzeko nahia erakutsi du.
Emmanuel Macron edo Marine Le Pen. Igande honetan hautatuko dute Frantziako hurrengo presidentea, eta herritarrek gaur izango dute bi hautagaiak aurrez aurre eztabaidatzen ikusteko aukera. Ikusmin handia sortu da eztabaidaren inguruan: zer defendatuko du bakoitzak? Zer itxura eman nahiko dute? Izan ere, azken inkesten...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212371/aldaketa-handirik-ez-maskara-derrigorrezkoa-ez-den-lehen-egunean.htm
Gizartea
Aldaketa handirik ez maskara derrigorrezkoa ez den lehen egunean
Gaurtik, Hego Euskal Herrian toki itxi gehienetan ez da nahitaezkoa maskara erabiltzea, baina aro berriaren lehen egunean herritarrek ez dute babes hori kentzeko presarik erakutsi.
Aldaketa handirik ez maskara derrigorrezkoa ez den lehen egunean. Gaurtik, Hego Euskal Herrian toki itxi gehienetan ez da nahitaezkoa maskara erabiltzea, baina aro berriaren lehen egunean herritarrek ez dute babes hori kentzeko presarik erakutsi.
Alde handirik ez, oraingoz. Espainiako Gobernuak bertan behera utzi du barrualdean maskara erabiltzeko obligazioa (ministroen kontseiluak atzo onartu zuen dekretua), eta, araudi berri hori oinarri, «salbuespen» egoera jakin batzuetan bakarrik erabili behar da maskara, pertsonarik zaurgarrienak babesteko: erietxeetan, o...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212372/euskal-komunitateari-deia-herri-urratsen-parte-hartzeko.htm
Gizartea
Euskal komunitateari deia Herri Urratsen parte hartzeko
Maiatzaren 8an ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, Senpereko lakuan. Bi urteko etenaren ondotik, jaia eta aldarrikapena batu nahi dituzte.
Euskal komunitateari deia Herri Urratsen parte hartzeko. Maiatzaren 8an ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, Senpereko lakuan. Bi urteko etenaren ondotik, jaia eta aldarrikapena batu nahi dituzte.
Maiatzaren 8an izanen da itzulera. Bi urteko etenaren ondotik, Senpereko (Lapurdi) lakura itzuliko da Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa handia. Programazio zabala prestatu dute antolatzaileek, baina aldarrikapenerako eguna izatea ere nahi dute. Azken hilabeteetan, Seaskako kideak azkarki ari dira...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212373/ehuk-unibertsitatearen-barnealdean-maskara-arduraz-erabiltzea-gomendatu-du.htm
Gizartea
EHUk unibertsitatearen barnealdean maskara «arduraz» erabiltzea gomendatu du
EHUn ez da derrigorrezkoa izango maskararen erabilera, baina gomendatu dute partekatutako instalazioetan maskara erabiltzea, aireztapena eta segurtasun distantziak bermatuta ez badaude. Ez du baztertu lanpostu batzuetan maskara janztea derrigortzea.
EHUk unibertsitatearen barnealdean maskara «arduraz» erabiltzea gomendatu du. EHUn ez da derrigorrezkoa izango maskararen erabilera, baina gomendatu dute partekatutako instalazioetan maskara erabiltzea, aireztapena eta segurtasun distantziak bermatuta ez badaude. Ez du baztertu lanpostu batzuetan maskara janztea derrig...
Gaurtik aurrera, Hego Euskal Herriko barrualdeko leku gehienetan ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea, ezta EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ere. Unibertsitateak arau berria errespetatuko du, baina gomendatu du maskara «arduraz» erabiltzeko unibertsitateko barnealdeko espazioetan, 2021-2022ko ikasturtea ama...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212374/espainiako-estatuaren-abokatutzak-helegitea-jarri-dio-atristainen-epaiari.htm
Politika
Espainiako Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri dio Atristainen epaiari
Urtarrilean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen Espainiak euskal preso ohiaren eskubideak urratu zituela, prozesu «justu eta ekitatezko bat» izatea eragotzi ziotelako.
Espainiako Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri dio Atristainen epaiari. Urtarrilean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen Espainiak euskal preso ohiaren eskubideak urratu zituela, prozesu «justu eta ekitatezko bat» izatea eragotzi ziotelako.
Iragarria zuen gisan, Espainiako Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri dio Estrasburgok Xabier Atristain euskal preso ohiari buruz emandako epaiari. Hala, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko Sala Handiak erabaki beharko du kasuari buruz orain, eta, bitartean, Atristainek Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako berrazte...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212375/3000-gazte-izan-dira-ernairen-gazte-martxan-antolatzaileen-arabera.htm
Politika
3.000 gazte izan dira Ernairen gazte martxan, antolatzaileen arabera
Burujabetzaren beharra «inoiz baino agerikoagoa» dela aldarrikatu zuen gazte antolakundeak ekitaldi nagusian. «Hurrengo ziklo politikoaz» eta Europako prozesu independentistez ere hausnartu zuten. Jai gunean izandako erasoak deitoratu ditu Ernaik: «Ez da denontzat espazio segurua izan».
3.000 gazte izan dira Ernairen gazte martxan, antolatzaileen arabera. Burujabetzaren beharra «inoiz baino agerikoagoa» dela aldarrikatu zuen gazte antolakundeak ekitaldi nagusian. «Hurrengo ziklo politikoaz» eta Europako prozesu independentistez ere hausnartu zuten. Jai gunean izandako erasoak deitoratu ditu Ernaik: «E...
Urtero egin ohi duen udaberriko egitasmoa egin zuen berriz Ernai gazte antolakundeak asteburuan, eta milaka gaztek egin zuten bat: zehazki, 3.000 lagunek, Ernaik ohar baten bidez jakinarazi duenez. «Pozik» agertu da COVID-19ak etetera behartu zuen jaialdia berriz egin izanagatik eta izan duen erantzunagatik. Baita Erra...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212376/arantxa-urretabizkaiak-azken-etxea-nobela-plazaratu-du.htm
Kultura
Arantxa Urretabizkaiak ‘Azken etxea’ nobela plazaratu du
Zaharrak dira liburuko pertsonaia guztiak, baina «aitona-amona maitagarriak izatetik urruti» daudenak, idazlearen hitzetan. Haren bosgarren eleberria da, eta Pamielarekin eman du argitara.
Arantxa Urretabizkaiak ‘Azken etxea’ nobela plazaratu du. Zaharrak dira liburuko pertsonaia guztiak, baina «aitona-amona maitagarriak izatetik urruti» daudenak, idazlearen hitzetan. Haren bosgarren eleberria da, eta Pamielarekin eman du argitara.
Bost urte joan dira Arantxa Urretabizkaiak bere aurreko liburua, Bidean ikasia eman zuenetik. Sarritan, liburu bat amaitzean, hurrengoari nondik heldu jakin ohi duela azaldu du idazleak. «Kasu honetan ez da horrela gertatu. Lehenengo bi urteetan ez zetorkidan kontatu nahi nuen ezer, gutxienez bi urtez han buru-belarri ...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212377/erresuma-batuko-justiziak-assange-estraditatzeko-agindua-igorri-dio-gobernuari.htm
Mundua
Erresuma Batuko justiziak Assange estraditatzeko agindua igorri dio gobernuari
Pitri Patel Barne ministroaren esku dago Wikileaksen sortzailea AEBetara bidaltzeko erabakia. Kazetariari 175 urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete espioitza eta intrusio informatikoagatik; haren defentsak jakinarazi du helegitea jarriko duela.
Erresuma Batuko justiziak Assange estraditatzeko agindua igorri dio gobernuari. Pitri Patel Barne ministroaren esku dago Wikileaksen sortzailea AEBetara bidaltzeko erabakia. Kazetariari 175 urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete espioitza eta intrusio informatikoagatik; haren defentsak jakinarazi du helegitea jarriko...
Londresko auzitegiak Julian Assange Wikileaksen sortzailea AEBetara estraditatzeko agindua igorri dio gobernuari. Paul Goldspring Westminsterko magistratuen gorteko epaileak eman dio agindua Priti Patel Erresuma Batuko Barne ministroari, zeinak bi hilabeteko epea edukiko duen—luza daitekeena—epailearen estradizioa onar...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212378/batzorde-bat-eratzeko-eskatu-dute-independentisten-aurkako-espioitza-kasuak-ikertzeko.htm
Politika
Batzorde bat eratzeko eskatu dute independentisten aurkako espioitza kasuak ikertzeko
EAJk, EH Bilduk eta beste zortzi alderdik egin dute eskaera, Espainiako Gobernuaren ustezko parte hartzea argitzeko
Batzorde bat eratzeko eskatu dute independentisten aurkako espioitza kasuak ikertzeko. EAJk, EH Bilduk eta beste zortzi alderdik egin dute eskaera, Espainiako Gobernuaren ustezko parte hartzea argitzeko
Politikari eta eragile independentisten aurkako espioitza argitzeko ikerketa batzorde bat eratzeko eskatu dute EAJk, EH Bilduk, Unidas Podemosek, ERCk, JxCk, PDeCATek, CUPek, Mas Paisek, BNGk eta Compromisek Espainiako Kongresuan. Norbanakoen intimitatearen aurkako erasotzat jo dute kasua, eta gehitu «orientazio politi...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212379/prostatako-minbiziaren-eta-bakterioen-artean-lotura-dagoela-frogatu-dute.htm
Gizartea
Prostatako minbiziaren eta bakterioen artean lotura dagoela frogatu dute
Oraindik ez dakite zer bakteriok eragiten duten gaitza, edo zer harreman duten harekin, baina, gutxienez, aurkikuntzak aukera emango du arriskurik handiena duten gizonezkoak identifikatzeko.
Prostatako minbiziaren eta bakterioen artean lotura dagoela frogatu dute. Oraindik ez dakite zer bakteriok eragiten duten gaitza, edo zer harreman duten harekin, baina, gutxienez, aurkikuntzak aukera emango du arriskurik handiena duten gizonezkoak identifikatzeko.
Susmoa bolo-bolo dabil aspaldi: minbizi mota asko infekzioek eragindakoak dira. Ideia horrek akuilatuta, zientzialari talde asko ari da gaitzaren eta mikrobioen arteko harremana aztertzen, eta aste honetan etorri da ikerketa horietako baten emaitza. Zientzialariek baieztatu dute lotura badagoela prostatako minbiziaren ...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212380/sfr-konpainiaren-bezeroek-pairatzen-dituzten-laquogehiegikeriakraquo-salatu-ditu-aldak.htm
Gizartea
SFR konpainiaren bezeroek pairatzen dituzten «gehiegikeriak» salatu ditu Aldak
Baionako saltegi bat okupatu, eta lau erabiltzaileren arazoak konponbidean jartzea lortu dute. Akitania Berriko arduradun batekin bilkura ukanen dute astelehenean.
SFR konpainiaren bezeroek pairatzen dituzten «gehiegikeriak» salatu ditu Aldak. Baionako saltegi bat okupatu, eta lau erabiltzaileren arazoak konponbidean jartzea lortu dute. Akitania Berriko arduradun batekin bilkura ukanen dute astelehenean.
SFRren gehiegikeriei stop! SFRren maltzurkeriak aski da! mezuak eskuetan SFR telefono konpainiaren Baionako egoitza bat okupatu du Alda mugimenduak, hainbat erabiltzailek jasan dituzten gehiegikeriak salatzeko. Auzoetako herritarrak antolatu nahi dituen mugimendu militantearen hitzetan, gero eta jende gehiago hurbiltze...
2022-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/212381/aurtengo-bigarren-ontzia-itsasoratu-du-muruetak.htm
Ekonomia
Aurtengo bigarren ontzia itsasoratu du Muruetak
Erregaiak garraiatzeko barku bat da, eta propultsio hibridoa erabiltzen du; ontziolak dio Europan egindako mota horretako lehena dela
Aurtengo bigarren ontzia itsasoratu du Muruetak. Erregaiak garraiatzeko barku bat da, eta propultsio hibridoa erabiltzen du; ontziolak dio Europan egindako mota horretako lehena dela
Ontzi berri bat itsasoratzea beti izaten da ikuskizun bat, dituen zailtasun teknikoengatik eta, bereziki, Euskal Herrian zutik jarraitzen duten ontzioletan gutxitan egiten direlako halakoak. Asteazken honetan, aurtengo bigarren ontzia itsasoratu dute, Erandion (Bizkaia), Murueta ontziolaren plataformatik. Barkua erabil...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212382/sailkapenaren-isla-izan-da.htm
Kirola
Sailkapenaren isla izan da
Osasunak galdu egin du Sadarren, Real Madrilen aurka, eta eten egin zaio etxeko bolada ona. Gorritxoek izan dituzte beren aukerak, baina bisitariak nagusi izan dira zelaian.
Sailkapenaren isla izan da. Osasunak galdu egin du Sadarren, Real Madrilen aurka, eta eten egin zaio etxeko bolada ona. Gorritxoek izan dituzte beren aukerak, baina bisitariak nagusi izan dira zelaian.
Nahia eta ahala ez dira bat eta bera. Osasuna saiatu da kontrarioa estu hartzen, baina esku hutsik geratu da Real Madrilen aurkako partidan. Gorritxoek galdu egin dute Sadarren (1-3). Espainiako ligako liderra nagusi izan da Iruñean; eskura du garaikurra, eta agerian utzi du horren zergatia: ahal handia duen talde bat ...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212405/3000-ukrainar-baino-gehiago-etorri-dira-euskal-herrira-gerra-hasi-zenetik.htm
Gizartea
3.000 ukrainar baino gehiago etorri dira Euskal Herrira gerra hasi zenetik
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko jarraipen mahaiak bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan.
3.000 ukrainar baino gehiago etorri dira Euskal Herrira gerra hasi zenetik. Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko jarraipen mahaiak bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan.
Otsailean Ukrainako gerra hasi zenetik, erbesteratu diren 3.000 ukrainar baino gehiago etorri dira Euskal Herrira asteotan. Herenegun, Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibitek jakinarazi zuen 1.200 bat ukrainar etorri direla Nafarroara, eta, gaur, Jaurlaritzak azaldu du 2.000tik gora direla Arabara, Bizkaira eta ...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212406/azovstal-altzairutegiko-erasoaldia-bertan-behera-uzteko-agindu-du-putinek.htm
Mundua
Azovstal altzairutegiko erasoaldia bertan behera uzteko agindu du Putinek
Lantegiaren ingurua itxiko dutela esan du, «eulirik ere» sartu edo atera ez dadin; Errusiako eta herri errepubliketako soldaduak han sartzea «ezin burutuzko ekintza» dela erantsi du. 2.000 soldadu ukrainar daude han lur azpiko tuneletan. Gerra hasi zenetik, hiru ukrainarretik batek utzi du bere etxea.
Azovstal altzairutegiko erasoaldia bertan behera uzteko agindu du Putinek. Lantegiaren ingurua itxiko dutela esan du, «eulirik ere» sartu edo atera ez dadin; Errusiako eta herri errepubliketako soldaduak han sartzea «ezin burutuzko ekintza» dela erantsi du. 2.000 soldadu ukrainar daude han lur azpiko tuneletan. Gerra h...
Mariupolen geratzen diren erresistentzia gune bakarrenetako bat da Azovstal altzairutegia, hiriaren hego-ekialdean kokatua. Errusiako armadak eta Donbassko herri errepubliketako soldaduek duela zenbait aste inguratu zuten, eta aste honetan bukatu da altzairutegia husteko ukrainar soldaduei egin zieten ultimatuma. Eraso...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212407/le-penen-moderazio-saiakerak-huts-egin-du-macronekin-izan-duen-eztabaidan.htm
Mundua
Le Penen moderazio saiakerak huts egin du Macronekin izan duen eztabaidan
Hautagai ultraeskuindarra 2017an baino hobeto aritu da, baina ez du lortu egunotako joera aldatzeko garaipenik, presidenteak ez baitio tarte handirik utzi argudiatzeetan.
Le Penen moderazio saiakerak huts egin du Macronekin izan duen eztabaidan. Hautagai ultraeskuindarra 2017an baino hobeto aritu da, baina ez du lortu egunotako joera aldatzeko garaipenik, presidenteak ez baitio tarte handirik utzi argudiatzeetan.
Emmanuel Macronen eta Marine Le Penen arteko eztabaidaren hasieran, bi hautagaiak erosteko ahalmenaz eta Ukrainako gerraz aritu direnean, erabakigarria izan den estrategia bat erabili du Frantziako presidenteak. Macronek agintaldiko bilana defendatu behar du, baina berehala jarri da erasokor, ohikoa duen harrokeriareki...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212408/iazko-martxoko-turisten-sarrerak-halako-bost-egon-dira-aurtengoan.htm
Ekonomia
Iazko martxoko turisten sarrerak halako bost egon dira aurtengoan
232.815 gaualdi gehiago egin dituzte iazko martxoan baino Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hoteletan, Eustaten datuen arabera. Nafarroan, nekazaritza turismoko aterpeak %87 bete dira Aste Santuan.
Iazko martxoko turisten sarrerak halako bost egon dira aurtengoan. 232.815 gaualdi gehiago egin dituzte iazko martxoan baino Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hoteletan, Eustaten datuen arabera. Nafarroan, nekazaritza turismoko aterpeak %87 bete dira Aste Santuan.
Turismoarentzat izan den oztopo handi hori izateari utzi dio koronabirusak, jakinarazi dituzten azken datuei erreparatuta. Eustaten arabera, iazko martxoko turisten sarrerak halako bost egon dira aurtengoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta kaleko paseo batean Donostian, Bilbon eta euskal kostalde osoan bertatik bertara...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212409/eurogunean-inoizko-inflazio-tasarik-handiena-erregistratu-da-75.htm
Ekonomia
Eurogunean inoizko inflazio tasarik handiena erregistratu da: %7,5
Martxoan beste 1,5 puntu igo da. Ukrainako gerraren ondorioz energiaren prezioak garestitu izanak eragin du igoera.
Eurogunean inoizko inflazio tasarik handiena erregistratu da: %7,5. Martxoan beste 1,5 puntu igo da. Ukrainako gerraren ondorioz energiaren prezioak garestitu izanak eragin du igoera.
Euroguneko inflazio tasa %7,4ra igo zen martxoan: aurreko hilean baino 1,5 puntu handiagoa izan da, Eurostat estatistika erakundeak ostegun honetan jakinarazi duenez. Urtebete lehenago, %1,3koa zen. Eurostaten serie historikoan inoiz izan den inflazio tasarik handiena da. Ukrainako gerrak, nola ez, eragin zuzena izan ...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212410/etaren-atentatuak-gizateriaren-aurkako-krimen-gisa-ikertzea-iradoki-du-europako-parlamentuak.htm
Politika
ETAren atentatuak gizateriaren aurkako krimen gisa ikertzea iradoki du Europako Parlamentuak
PETI batzordearen txostenak argitu gabeko hilketei egin die erreferentzia. PSOE aurka agertu da, argudiatuta ez dela legezkoa.
ETAren atentatuak gizateriaren aurkako krimen gisa ikertzea iradoki du Europako Parlamentuak. PETI batzordearen txostenak argitu gabeko hilketei egin die erreferentzia. PSOE aurka agertu da, argudiatuta ez dela legezkoa.
Europako Parlamentuko PETI Eskaera Batzordeak Espainiako erakundeei eskatu die ETAren argitu gabeko atentatuen «ikerketa berritu, zehatz eta sakon bat» egiteko. Aldeko 27 botorekin, kontrako hirurekin eta beste horrenbeste abstentziorekin egin du. Horretarako, atentatuak «gizateriaren aurkako krimentzat» jotzeko aukera...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212411/ahozko-epaiketa-hasi-dute-lekuko-gisara-voxen-galderei-erantzuteari-uko-egin-zion-parlamentari-baten-aurka.htm
Mundua
Ahozko epaiketa hasi dute lekuko gisara Voxen galderei erantzuteari uko egin zion parlamentari baten aurka
Eulalia Reguant CUPeko parlamentariak buruzagi independentisten kontrako epaiketan egin zion uko erantzuteari, eta argudiatu zuen «eskuin muturrekoa, matxista eta xenofoboa» dela Vox.
Ahozko epaiketa hasi dute lekuko gisara Voxen galderei erantzuteari uko egin zion parlamentari baten aurka. Eulalia Reguant CUPeko parlamentariak buruzagi independentisten kontrako epaiketan egin zion uko erantzuteari, eta argudiatu zuen «eskuin muturrekoa, matxista eta xenofoboa» dela Vox.
Espainiako Auzitegi Goreneko magistratu Carmen Lamelak agindu du ahozko epaiketa abiatzea Eulalia Reguant CUPeko parlamentariaren kontra. Desobedientzia larria leporatzen dio fiskaltzak, 2019ko otsailaren 27an, Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiketan, lekuko gisara uko egin ziolako Voxen galderei erant...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212412/tresna-elektrikoen-plastikoak-birziklatzeko-planta-bat-egin-nahi-dute-zallan.htm
Ekonomia
Tresna elektrikoen plastikoak birziklatzeko planta bat egin nahi dute Zallan
Indumetal Recyclingek 8 milioi euroko inbertsioa iragarri du. Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimenaren zain dago.
Tresna elektrikoen plastikoak birziklatzeko planta bat egin nahi dute Zallan. Indumetal Recyclingek 8 milioi euroko inbertsioa iragarri du. Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimenaren zain dago.
Indumetal Recyclingek iragarri du 8 milioi euro inbertitu nahi dituela Zallan (Bizkaia) tresna elektriko eta elektronikoen material plastikoa birziklatzeko planta bat eraikitzeko. Urtean 15.000 tona hondakin tratatzeko ahalmena izango luke. Enpresak jakinarazi duenez, eraikuntza lanak aurten hasiko ditu, eta espero du ...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212413/eh-bilduk-espainiako-gobernuari-ohartarazi-dio-espioitzen-auzian-duen-jarrerak-ondorioak-izan-ditzakeela.htm
Politika
EH Bilduk Espainiako Gobernuari ohartarazi dio espioitzen auzian duen jarrerak ondorioak izan ditzakeela
Espioitza jasan duten indar politiko guztiekin bildu da Kataluniako Generalitateko presidentea, eta EAJrekin ere telefonoz hitz egitekoa da. Espainiako Gobernuak esan du ez daukala zerikusirik espioitzarekin.
EH Bilduk Espainiako Gobernuari ohartarazi dio espioitzen auzian duen jarrerak ondorioak izan ditzakeela. Espioitza jasan duten indar politiko guztiekin bildu da Kataluniako Generalitateko presidentea, eta EAJrekin ere telefonoz hitz egitekoa da. Espainiako Gobernuak esan du ez daukala zerikusirik espioitzarekin.
Hautsak harrotu ditu Kataluniako eta Euskal Herriko independentistei egindako espioitzak. Atzo, gertatutakoa argitzeko ikerketa batzorde bat eratzeko eskatu zuten EAJk, EH Bilduk, Unidas Podemosek, ERCk, JxCk, PDeCATek, CUPek, Mas Paisek, BNGk eta Compromisek Espainiako Kongresuan, eta gaur jarraipena izan du auziak: P...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212414/hego-euskal-herriak-6171-biztanle-galdu-zituen-iaz.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriak 6.171 biztanle galdu zituen iaz
Biztanle kopuruak behera egin zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gora Nafarroan. Azken erregistroak aintzat hartuta, 3,1 milioi herritar bizi dira Euskal Herrian.
Hego Euskal Herriak 6.171 biztanle galdu zituen iaz. Biztanle kopuruak behera egin zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gora Nafarroan. Azken erregistroak aintzat hartuta, 3,1 milioi herritar bizi dira Euskal Herrian.
Hego Euskal Herriak biztanleria galdu zuen 2021. urtean. INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu ditu iazko erroldatze datuak, abenduaren 31ra bitartekoak, eta, datu horien arabera, biztanle kopurua apaldu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta apur bat handitu da Nafarroan. Guztira, 6.171 biztanle ...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212415/lucio-castantildeeda-guardiako-alkateak-dimisioa-aurkeztu-du-laquoarrazoi-pertsonalengatikraquo.htm
Politika
Lucio Castañeda Guardiako alkateak dimisioa aurkeztu du, «arrazoi pertsonalengatik»
Astelehenean utziko du kargua, Arabako Udalak egingo duen osoko bilkuran.
Lucio Castañeda Guardiako alkateak dimisioa aurkeztu du, «arrazoi pertsonalengatik». Astelehenean utziko du kargua, Arabako Udalak egingo duen osoko bilkuran.
Lucio Castañeda Guardiako (Araba) alkateak dimisioa aurkeztu dio gaur EAJri, «arrazoi pertsonalengatik». EAJk EH Bildurekin eta PSErekin koalizioan gobernatzen du Guardian, eta datorren astelehenean utziko du alkate kargua, apirilaren 25ean, udalak egingo duen osoko bilkuran. Castañedak duela aste batzuk adierazi zien...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212416/sinadura-bilketa-bat-abiatu-dute-pablo-gonzalezen-eskubideen-alde.htm
Gizartea
Sinadura bilketa bat abiatu dute Pablo Gonzalezen eskubideen alde
Kazetariaren hurbilekoek jarri dute martxan kanpaina, Change.org plataformaren bitartez: 4.000 sinadura erdietsi dituzte hiru egunean. Oroitarazi dute Gonzalez inkomunikatua dagoela otsailean atxilotu zutenez geroztik.
Sinadura bilketa bat abiatu dute Pablo Gonzalezen eskubideen alde. Kazetariaren hurbilekoek jarri dute martxan kanpaina, Change.org plataformaren bitartez: 4.000 sinadura erdietsi dituzte hiru egunean. Oroitarazi dute Gonzalez inkomunikatua dagoela otsailean atxilotu zutenez geroztik.
Kasik bi hilabete joan dira Polonian Pablo Gonzalez euskal kazetaria atxilo eraman zutenetik: otsailaren 28an izan zen. Errusiaren mesedetan espioitzan aritzea egotzita atzeman zuten. Ordutik, ez senideek ez lagunek ez dute aukerarik izan kazetariarekin hitz egiteko. Haren abokatu Gonzalo Boyeren zerbitzurik ere ezin i...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212417/nafarroako-gaztelu-galduetako-baten-aztarnak-topatu-dituzte-zuberoako-mugan.htm
Bizigiro
Nafarroako gaztelu galduetako baten aztarnak topatu dituzte Zuberoako mugan
Nafarroako errege-erreginek 1341. urtean agindu zuten Oilarburuko gaztelua eraikitzeko, mugaldeko lapurrak eta giro gatazkatsua kontrolatzeko. Lurrezko ezponda batzuk besterik ez dira geratzen.
Nafarroako gaztelu galduetako baten aztarnak topatu dituzte Zuberoako mugan. Nafarroako errege-erreginek 1341. urtean agindu zuten Oilarburuko gaztelua eraikitzeko, mugaldeko lapurrak eta giro gatazkatsua kontrolatzeko. Lurrezko ezponda batzuk besterik ez dira geratzen.
Antton Arrieta Valverde iazko abuztuan joan zen bi lagunekin Amikuze inguruko Arboti-Zohota udalerrira (Nafarroa Beherea). Aitzurrak eskuetan eraman zituzten, baina ez baratzea lantzeko, baizik eta sastrakak-eta garbitzeko. Bazekiten zeren bila ari ziren: Nafarroako Erresumako agirietan agertzen den Oiharburu edo Oihan...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212418/hego-euskal-herriko-ikastetxeetan-ere-ez-da-derrigorrezkoa-izango-maskara-erabiltzea.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko ikastetxeetan ere ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea
Ikasle eta langile «zaurgarriek» maskara erabiltzen jarrai dezaten gomendatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Hego Euskal Herriko ikastetxeetan ere ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea. Ikasle eta langile «zaurgarriek» maskara erabiltzen jarrai dezaten gomendatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eguneratu egin du hezkuntza zentroetarako osasun protokoloa, Espainiako Gobernuak toki itxi gehienetan maskara erabili beharra bertan behera utzi ondotik. Astelehenean indarrean sartuko den protokolo berriaren arabera, ikastetxeetan ez da maskara jantzita eraman beharko, eta, gainer...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212419/amazonek-ez-zuen-sozietate-zergarik-ordaindu-europan-2021ean.htm
Ekonomia
Amazonek ez zuen sozietate zergarik ordaindu Europan 2021ean
51.300 milioi euroko salmenta errekorra lortu zuen, baina 1.160 milioiren galerak deklaratu zituen, egindako inbertsioengatik.
Amazonek ez zuen sozietate zergarik ordaindu Europan 2021ean. 51.300 milioi euroko salmenta errekorra lortu zuen, baina 1.160 milioiren galerak deklaratu zituen, egindako inbertsioengatik.
Berriz ere egin du Amazonek. Europan 51.300 milioi euroko salmenta errekorra lortu zuen iaz, baina ez zuen euro bakar bat ere ordaindu sozietate zergetan. Hori gutxi ez, eta 1.000 milioi euro jaso zuen diru laguntzetan, kreditu fiskaletan. Merkataritza elektronikoaren erraldoiak berriz ere erakutsi du ingeniaritza fisk...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212420/eskuin-muturraren-aurkako-mobilizazioa-egin-dute-baionan.htm
Politika
Eskuin muturraren aurkako mobilizazioa egin dute Baionan
'Eskuin muturrari ez; justiziaren eta berdintasunaren alde' lelopean bildu dira 18:00etan, herriko etxean.
Eskuin muturraren aurkako mobilizazioa egin dute Baionan. 'Eskuin muturrari ez; justiziaren eta berdintasunaren alde' lelopean bildu dira 18:00etan, herriko etxean.
Hainbat erakundek, sindikatuk eta elkartek deituta, eskuin muturraren aurkako mobilizazioa egin dute, Baionan, herriko etxearen aurrean. Igandean egingo dituzte Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia, eta Emmanuel Macron liberaralen eta eskuin muturreko Marine Le Penen artean aukeratu beharko dute...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212421/johnsonek-gezurra-esan-ote-zuen-ikertzea-onartu-du-komunen-ganberak.htm
Mundua
Johnsonek gezurra esan ote zuen ikertzea onartu du Komunen Ganberak
Arku parlamentarioaren ordezkaritza islatzen duen batzorde batek ikertuko du lehen ministroa. Horrek egiten duen txostena Komunen Ganberan bozkatuko dute gero.
Johnsonek gezurra esan ote zuen ikertzea onartu du Komunen Ganberak. Arku parlamentarioaren ordezkaritza islatzen duen batzorde batek ikertuko du lehen ministroa. Horrek egiten duen txostena Komunen Ganberan bozkatuko dute gero.
Erresuma Batuko Komunen Ganberak Boris Johnson ikertzea onartu du gaur, bere bulegoko festen auzian gezurra esan ote zuen argitzeko. Alderdi Laboristak aurkeztu zuen Johnson ikertzeko mozioa, eta, kontserbadoreek gehiengo osoa duten arren, batere oztoporik gabe egin du aurrera, Johnsonen alderdiko diputatuak ere ez bai...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212422/herritarrek-aurkeztutako-1200-salaketa-erregistratu-ditu-behatokiak-nafarroako-gobernuan.htm
Gizartea
Herritarrek aurkeztutako 1.200 salaketa erregistratu ditu Behatokiak Nafarroako Gobernuan
Nafarroako Gobernua tramitatzen ari den dekretuak «hizkuntz eskubideen urraketak betikotuko dituela» salatu du Agurne Gaubekak. Maiatzaren 7ko manifestaziora joateko deia egin du.
Herritarrek aurkeztutako 1.200 salaketa erregistratu ditu Behatokiak Nafarroako Gobernuan. Nafarroako Gobernua tramitatzen ari den dekretuak «hizkuntz eskubideen urraketak betikotuko dituela» salatu du Agurne Gaubekak. Maiatzaren 7ko manifestaziora joateko deia egin du.
Osasun etxean edo ospitalean, errenta aitorpena egiteko bulegoetan, Foruzaingoaren eta bestelako larrialdi zerbitzuen arreta telefonoetan, administrazioko edozein sailetan eta egoitza digitalean... Nafarroako Gobernuaren eta herritarren arteko harreman bide ia guztietan urratzen dira hizkuntza eskubideak. Gehienetan, t...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212423/salatu-dute-instituzioak-utzikeriaz-aritzen-direla-haize-errotek-hildako-hegaztiekin.htm
Gizartea
Salatu dute instituzioak «utzikeriaz» aritzen direla haize errotek hildako hegaztiekin
Arabako Mendiak Aske plataformak salatu du erakundeek ez dituztela zenbatu nahi zentral eolikoek hildako hegaztiak. Labrazako (Araba) proiektua «bideraezina» dela ohartarazi du, halaber.
Salatu dute instituzioak «utzikeriaz» aritzen direla haize errotek hildako hegaztiekin. Arabako Mendiak Aske plataformak salatu du erakundeek ez dituztela zenbatu nahi zentral eolikoek hildako hegaztiak. Labrazako (Araba) proiektua «bideraezina» dela ohartarazi du, halaber.
Arabako Mendiak Aske plataformak ohar bidez egin du salaketa. Jakinarazi du joan den apirilaren 18an Aguilar Kodesen (Nafarroa) dagoen Las Llanas zentral eolikoaren inguruan arrano sugezale bat topatu zutela bi lagunek haize errota baten azpian, eta horren berri emateko harremanetan jarri zirela Arabako Foru Aldundiare...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212424/miren-larrion-laquohautsi-egin-nintzen-nigandik-nintzen-pertsona-horrengandik-urrunduz-joan-nintzenraquo.htm
Politika
Miren Larrion: «Hautsi egin nintzen. Nigandik, nintzen pertsona horrengandik urrunduz joan nintzen»
Osakidetzan diagnostikoa eta tratamendua jaso dituela eta fiskaltzarekin akordioa egin duela adierazi du EH Bilduko Gasteizko Udaleko bozeramaile ohiak, sare sozialetan idatziriko testu batean. Dimisioa aurkeztu zuen iazko otsailean.
Miren Larrion: «Hautsi egin nintzen. Nigandik, nintzen pertsona horrengandik urrunduz joan nintzen». Osakidetzan diagnostikoa eta tratamendua jaso dituela eta fiskaltzarekin akordioa egin duela adierazi du EH Bilduko Gasteizko Udaleko bozeramaile ohiak, sare sozialetan idatziriko testu batean. Dimisioa aurkeztu zuen ia...
«Bada urtebete pasatxo akats bat egin eta aitortu nuenetik. Une hartan, ez nintzen jabetzen kide baten izenean bankuan kontu bat irekitzea, akats bat ez ezik, laguntza eskatzeko oihu bat ere bazela». Horrela hasten da Miren Larrionek Facebooken duen kontuan ostegunean idatzi duen mezua. Behar zuen arreta jaso duela az...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212425/gehiegi-sufritu-du-athleticek-irabazteko.htm
Kirola
Gehiegi sufritu du Athleticek irabazteko
Bi itxura ezberdin erakutsi ditu: 0-3 jarri da lehen zatian, eta larri eutsi dio emaitzari gero, bat gutxiagoz.
Gehiegi sufritu du Athleticek irabazteko. Bi itxura ezberdin erakutsi ditu: 0-3 jarri da lehen zatian, eta larri eutsi dio emaitzari gero, bat gutxiagoz.
Athleticek irabazi egin du Cadizen, eta garaipenak goraipatu egin behar dira beti. Kontuan izanda, gainera, zuri-gorriek aurreko bost partidetan bost puntuko uzta txikia lortu zutela. Zer esanik ez hiru puntuek Europarako ametsari esna eusten diotela gaineratuz. Hemendik berrogei urtera, datu historikoetan 2-3ko emaitz...
2022-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/212426/goikoekin-nahi-baina-ezin.htm
Kirola
Goikoekin, nahi baina ezin
Realak ezin izan du Bartzelona mendean hartu, nahiz eta bigarren zatiko azken minutuetara arte hobea izan den. Aubameyangek egin du kataluniarren gola, lehen 10 minutuak igaro berritan
Goikoekin, nahi baina ezin. Realak ezin izan du Bartzelona mendean hartu, nahiz eta bigarren zatiko azken minutuetara arte hobea izan den. Aubameyangek egin du kataluniarren gola, lehen 10 minutuak igaro berritan
Realak hiru puntuak poltsikoratu ezinik segitzen du bera bezala sailkapenaren goialdean dauden taldeen kontra. Atzokoan 0-1 galdu zuen Bartzelonaren aurka. Bizi jokatu zuen Imanol Alguacilen taldeak, partidaren agintea izan zuen, eta merezi izan zuen gutxienez puntu bat. Baina beste behin kamuts aritu zen aurkariaren a...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212446/baionako-fiskaltzak-artxibatu-egin-du-trenak-ziburun-hildako-migranteen-inguruko-ikerketa.htm
Gizartea
Baionako Fiskaltzak artxibatu egin du trenak Ziburun hildako migranteen inguruko ikerketa
Urriaren 12an Donibane Lohizuneko (Lapurdi) tren geltokitik hurbil gertatu zen istripuaren harira «nahi gabeko homizidioagatik» zabaldutako auzia itxi egin du fiskaltzak. Aljeriako hiru gizon hil ziren ezbeharrean.
Baionako Fiskaltzak artxibatu egin du trenak Ziburun hildako migranteen inguruko ikerketa. Urriaren 12an Donibane Lohizuneko (Lapurdi) tren geltokitik hurbil gertatu zen istripuaren harira «nahi gabeko homizidioagatik» zabaldutako auzia itxi egin du fiskaltzak. Aljeriako hiru gizon hil ziren ezbeharrean.
Urriaren 12an Hendaiatik (Lapurdi) Bordelera (Okzitania) zihoan trenak lau lagun harrapatu zituen Ziburun (Lapurdi), trenbidean etzanik zeudela. Horietako hiru hil egin ziren, eta laugarrena larri zauritu zen. Migrante horrek eta hildakoen sendiek salaketa aurkeztu zuten Baionako Fiskaltzan, susmoa zutelako trenak harr...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212447/langabezia-tasa-91era-jaitsi-da-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Langabezia tasa %9,1era jaitsi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Eustaten arabera, 0,9 puntu egin du behera langabeziak urteko lehen hiruhilekoan, eta okupazioak handitzen jarraitu du: beste 8.300 landun izan dira. Azken urtean, 28.600 gehiago dira okupatuak, eta 19.200 gutxiago langabeak.
Langabezia tasa %9,1era jaitsi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eustaten arabera, 0,9 puntu egin du behera langabeziak urteko lehen hiruhilekoan, eta okupazioak handitzen jarraitu du: beste 8.300 landun izan dira. Azken urtean, 28.600 gehiago dira okupatuak, eta 19.200 gutxiago langabeak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lan merkatuari buruzko 2022ko lehenengo hiruhilekoko datua plazaratu ditu Eustatek, eta horien arabera, beste 8.300 okupatu daude urteko lehen hiruhilekoan; gainera, 8.300 langabe gutxiago daude 2022ko urte hasiera honetan. Euskal Institutuak kalkulatu du 95.200 langabe daudela hiru lurrald...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212448/gatazka-konpontzen-ez-den-bitartean-sahararrek-ez-dugu-onartuko-marokorekin-su-etenik-egitea.htm
Mundua
«Gatazka konpontzen ez den bitartean, sahararrek ez dugu onartuko Marokorekin su etenik egitea»
Mendebaldeko Saharako Barne ministroak deitoratu egin du Espainiako Gobernuak Mohamed VI.ari amore eman izana.
«Gatazka konpontzen ez den bitartean, sahararrek ez dugu onartuko Marokorekin su etenik egitea». Mendebaldeko Saharako Barne ministroak deitoratu egin du Espainiako Gobernuak Mohamed VI.ari amore eman izana.
Espainiako Gobernuak urratu egin du azken 47 urteetan Mendebaldeko Sahararen auzian izandako politika, baina Omar Mansurrek dio Pedro Sanchezek agindutako bide berriak ez duela deus aldatzen. Fronte Polisarioaren buruzagi historikoa da Mansur, hau da, Mendebaldeko Sahararen independentziaren alde borrokatzen den erakun...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212449/eaeko-justizia-arloko-langileen-45ek-dute-egiaztatua-hizkuntza-eskakizunen-bat.htm
Gizartea
EAEko justizia arloko langileen %45ek dute egiaztatua hizkuntza eskakizunen bat
Epaile eta fiskalen artean seitik batek baino ez du betetzen. Ana Agirre sailburuordeak balorazio ona egin du, haren hitzetan gainditu egin baitituzte 2011 eta 2020 arteko Normalizazio Planaren aurreikuspenak. Aitortu du ahozko erabileran «bide luzea» dagoela egiteko.
EAEko justizia arloko langileen %45ek dute egiaztatua hizkuntza eskakizunen bat. Epaile eta fiskalen artean seitik batek baino ez du betetzen. Ana Agirre sailburuordeak balorazio ona egin du, haren hitzetan gainditu egin baitituzte 2011 eta 2020 arteko Normalizazio Planaren aurreikuspenak. Aitortu du ahozko erabileran ...
Justizia arloaren euskalduntzea Eusko Jaurlaritzak espero zuen baino azkarrago doa. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eman ditu datuak, gaur, ohar baten bidez, eta, jakinarazi duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan justizia administrazioan lan egiten dutenen %45ek dute egiaztatua euren postuari dago...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212450/mediterraneo-eta-baltiko-itsasoetako-ura-iaz-izan-da-beroen-gutxienez-1993tik.htm
Mundua
Mediterraneo eta Baltiko itsasoetako ura iaz izan da beroen gutxienez 1993tik
Klima aldaketarako Europako Copernicus zerbitzuak 2021eko txostena atera du gaur argitara, Lurraren Nazioarteko Eguna izaki. Tenperaturetan, orain arteko errekor ugari hautsi dira: iazkoa inoiz erregistraturiko udarik beroena izan da Europan.
Mediterraneo eta Baltiko itsasoetako ura iaz izan da beroen gutxienez 1993tik. Klima aldaketarako Europako Copernicus zerbitzuak 2021eko txostena atera du gaur argitara, Lurraren Nazioarteko Eguna izaki. Tenperaturetan, orain arteko errekor ugari hautsi dira: iazkoa inoiz erregistraturiko udarik beroena izan da Europan...
Bosgarren aldiz, Europako klimaren gaineko txostena argitaratu du klima aldaketarako Europako Copernicus zerbitzuak. Udaberrian plazaratu ohi ditu datuak; aurten, Lurraren Nazioarteko Eguna baliatu du informazioa kaleratzeko. Emandako datuek, baina, apenas adierazten duten lasaiturik. Are, berretsi dute gero eta ilunag...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212451/hondakinak-3-hazi-dira-bizkaian-urtebetean.htm
Gizartea
Hondakinak %3 hazi dira Bizkaian urtebetean
Gaikako bilketa tasak gora egin du, %51,2raino
Hondakinak %3 hazi dira Bizkaian urtebetean. Gaikako bilketa tasak gora egin du, %51,2raino
Aurreko urtean baino hondakin gehiago sortu ziren iaz Bizkaian: 638.441 tona zabor guztira. %3ko igoera, 2020ko datuekin alderatuta. Kopuru hori, baina, ez da 2018an eta 2019an zenbatutakora iristen. Bizkaiko Foru Aldundiaren ustez, COVID-19aren pandemiak eragindako ohitura aldaketek lotura izan dezakete gorabehera hor...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212452/bizkaiko-garbitzaileek-bi-greba-egunera-deitu-dute-datorren-asterako.htm
Ekonomia
Bizkaiko garbitzaileek bi greba egunera deitu dute datorren asterako
Maiatzean beste hiru egingo dituzte, patronalek ez badute onartzen haien soldata 1.200 eurora igotzea.
Bizkaiko garbitzaileek bi greba egunera deitu dute datorren asterako. Maiatzean beste hiru egingo dituzte, patronalek ez badute onartzen haien soldata 1.200 eurora igotzea.
Greba astea izango da datorrena Euskal Herriko garbitzaileen artean. Gipuzkoako Aldundiko 90 garbitzaileak astelehenean ekingo diote bi asteko grebari, salatzeko haien kontratatzaile Eulenek ez dizkiela soldatak KPIaren arabera igoko. Bizkaian, berriz, asteartean izango dute lehen greba eguna lurraldeko eraikinetako g...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212453/vanesa-gimbertek-erretiroa-hartuko-du-sasoi-amaieran.htm
Kirola
Vanesa Gimbertek erretiroa hartuko du sasoi amaieran
Athleticeko jokalariak 42 urte ditu, eta 23 denboraldi egin ditu goi mailan, horietatik bederatzi Athleticen. Bost liga eta Espainiako bost Kopa irabazi ditu.
Vanesa Gimbertek erretiroa hartuko du sasoi amaieran. Athleticeko jokalariak 42 urte ditu, eta 23 denboraldi egin ditu goi mailan, horietatik bederatzi Athleticen. Bost liga eta Espainiako bost Kopa irabazi ditu.
23 urte goi mailan eman eta gero, Athleticeko jokalari Vanesa Gimbertek erretiroa hartzea erabaki du. Bergararra Ligako jokalari beteranoena da: duela egun batzuk bete zituen 42 urte. Azken bederatzi urteetan Athleticen jokatu du, eta aurretik Levanten, Huelvan, Sevillan, Rayon eta Espanyolen jokatu zuen. Bost liga eta...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212454/desapiyua-egingo-dute-antiguako-anorgako-eta-igeldoko-herritarrek-euskal-presoak-etxeratzearen-alde.htm
Politika
‘Desapiyua’ egingo dute Antiguako, Añorgako eta Igeldoko herritarrek, euskal presoak etxeratzearen alde
Etxera bidea gertu lelopean, egitarau zabala antolatu dute Antiguako, Añorgako eta Igeldoko Sareko kideek. Manifestazioa egingo dute 13:30ean, eta arratsaldean, berriz, Desapiyua egingo dute, 17:30ean.
‘Desapiyua’ egingo dute Antiguako, Añorgako eta Igeldoko herritarrek, euskal presoak etxeratzearen alde. Etxera bidea gertu lelopean, egitarau zabala antolatu dute Antiguako, Añorgako eta Igeldoko Sareko kideek. Manifestazioa egingo dute 13:30ean, eta arratsaldean, berriz, Desapiyua egingo dute, 17:30ean.
«Eta hi prest al hago?». Galdera zirikatzaile horrekin eta sareetan plazaratutako bideo bitxi bezain jostalari batekin zabaldu dute Desapiyua ta Pesta ekitaldirako gonbidapena Donostiako Antigua, Añorga eta Igeldo auzoetako Sare herri mugimenduko kideek. Bihar izango da, eta, antolatzaileen hitzetan, «aldarrikapenerako...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212455/ia-erabateko-erantzuna-izan-du-osakidetzako-transfusio-zentroko-grebak.htm
Gizartea
Ia erabateko erantzuna izan du Osakidetzako Transfusio Zentroko grebak
Sindikatuen berbetan, babes «masiboa» izan du asteon egindako lau eguneko lanuzteak. Osakidetzak negoziatzeko ahaleginik egin ezean mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute.
Ia erabateko erantzuna izan du Osakidetzako Transfusio Zentroko grebak. Sindikatuen berbetan, babes «masiboa» izan du asteon egindako lau eguneko lanuzteak. Osakidetzak negoziatzeko ahaleginik egin ezean mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute.
Manifestazioa egin dute Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek gaur goizean, Bilbon. Azken greba eguna ere izan dute, eta ekonomikoa da eskaera: euren soldatak ospitaleko langileen parekoak izan daitezela nahi dute. Guztira 120 bat langile dira Gasteizko eta Galdakao-Usansoloko zentroetan. Sindikatu...
2022-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/212456/nik-ez-dut-batere-sufritu-plazer-handia-izan-da-argan-aritzea.htm
Bizigiro
«Nik ez dut batere sufritu; plazer handia izan da Argan aritzea»
Hogei urtez izan da Nekane Zibiriain Iruñeko Arga tabernako barran. Erretiroa hartu zuen abenduan, uholdeak gertatu eta gero. Ostatua nork hartuko duen zain da, euskaldunentzat bilgune izaten segitzeko.
«Nik ez dut batere sufritu; plazer handia izan da Argan aritzea». Hogei urtez izan da Nekane Zibiriain Iruñeko Arga tabernako barran. Erretiroa hartu zuen abenduan, uholdeak gertatu eta gero. Ostatua nork hartuko duen zain da, euskaldunentzat bilgune izaten segitzeko.
Iruñeko Arga jatetxea berriz irekiko duen norbaiten bila da Nekane Zibiriain (Iruñea, 1952). Egoerak eragiten dion kezkak ere ez du lortu haren aurpegiko irribarrea itzaltzea, halere. Sumatzen zaio barraren atzean hogei urtez erakutsi duen indar bera. Erretiroa hartu eta gero, zer moduz? Egia esan, abandonatu izan ba...
2022-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/212457/etorkizuna-hari-batean.htm
Ekonomia
Etorkizuna, hari batean
Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak ohartarazi du urte gutxi barru merkataritza sektoreko 3.200 profesional baino gehiago erretiratuko direla, eta gehienetan ez dagoela lekukoa hartuko dien inor.
Etorkizuna, hari batean. Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak ohartarazi du urte gutxi barru merkataritza sektoreko 3.200 profesional baino gehiago erretiratuko direla, eta gehienetan ez dagoela lekukoa hartuko dien inor.
"Bizkaiko merkataritza hari batean dago. Ordezkoak behar dituzte; premia dute”. Cecobi Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak jakinarazi du premiazkoa dela belaunaldi berriek lekukoa hartzea erretiroa hartuko duten merkatariei, baina ez dutela hautematen erreleborik egongo denik. Eta asko dira luze gabe jubil...
2022-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/212458/garrantzitsua-da-nola-sentitzen-garen-zaintzea.htm
Gizartea
«Garrantzitsua da nola sentitzen garen zaintzea»
Informazio eta eduki asko dago sarean, eta hori dena ondo kudeatzeko, txiki-txikitatik egin behar dela lanketa bat uste du Zalduegik; urduri edo triste sentitzea zerbaiten «pista» izan daitekeela azaldu du.
«Garrantzitsua da nola sentitzen garen zaintzea». Informazio eta eduki asko dago sarean, eta hori dena ondo kudeatzeko, txiki-txikitatik egin behar dela lanketa bat uste du Zalduegik; urduri edo triste sentitzea zerbaiten «pista» izan daitekeela azaldu du.
Autodefentsa ziberfeministari buruzko saioa emango du ostegunean Jone Zalduegi (Bilbo, 1987) Emokiko kideak Oñatin, jabetze eskolen barruan. Bereziki 16 eta 25 urte arteko gazteei zuzendutako prestakuntza izango da. Gazteek nahiz haur eta nerabeek sareetan sentitzen dutena partekatu ahal izateko, espazioak behar direla...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212459/ukraina-hegoalde-osoa-okupatu-nahi-du-errusiak-komandante-baten-arabera.htm
Mundua
Ukraina hegoalde osoa okupatu nahi du Errusiak, komandante baten arabera
Errusiako armadako buruzagi batek iradoki du Ukrainako hego-ekialde guztia kontrolpean hartu nahi duela Kremlinek, Transnistriaraino, eta gerran hartutako lur eremuetan okupazioa egonkortu nahi duela.
Ukraina hegoalde osoa okupatu nahi du Errusiak, komandante baten arabera. Errusiako armadako buruzagi batek iradoki du Ukrainako hego-ekialde guztia kontrolpean hartu nahi duela Kremlinek, Transnistriaraino, eta gerran hartutako lur eremuetan okupazioa egonkortu nahi duela.
Rustam Minnekaiev komandanteak ziurtatu du Krimea eta Errusia arteko lurreko lotura egin nahi duela Kremlinek, eta gerran okupatutako lurraldeetan egonkortzeko asmoa duela. Oraintxe, Krimea osoa, Luhansk eta Kherson probintzietako zatirik handienak, eta Donetsk eta Zaporizhia probintzien erdia edo gehiago kontrolpean d...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212460/oreka-tx-marco-mezquida-eta-benny-green-donostiako-jazzaldian-izango-dira.htm
Kultura
Oreka TX, Marco Mezquida eta Benny Green Donostiako Jazzaldian izango dira
Dosi txikitan ari dira ematen 57. Jazzaldian izango diren kontzertuen berri. Ordainpekoak izango diren kontzertuak iragarri dituzte dagoeneko, eta datozen asteetan jakinaraziko dituzte doako kontzertuak.
Oreka TX, Marco Mezquida eta Benny Green Donostiako Jazzaldian izango dira. Dosi txikitan ari dira ematen 57. Jazzaldian izango diren kontzertuen berri. Ordainpekoak izango diren kontzertuak iragarri dituzte dagoeneko, eta datozen asteetan jakinaraziko dituzte doako kontzertuak.
«Pianoen jenioez» beteko da San Telmo museoko klaustroa aurtengo Jazzaldian ere. Uztailaren 21etik 25era bitarte, piano soloez gozatzeko aukera izango da egunero, 11:00etan. «Bost kontzertu izango dira guztira egun horietan San Telmoko klaustro zoragarrian. Guztiz akustikoak izango dira, inongo anplifikadoreren beharri...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212461/pablo-gonzalez-varsoviatik-100-kilometrora-dagoen-espetxe-batera-lekualdatu-dute.htm
Gizartea
Pablo Gonzalez Varsoviatik 100 kilometrora dagoen espetxe batera lekualdatu dute
Lehen aldiz, konfiantzazko abokatu poloniar bat du defentsak. Auzia ere tokiz aldatu dezaketela jakinarazi dute.
Pablo Gonzalez Varsoviatik 100 kilometrora dagoen espetxe batera lekualdatu dute. Lehen aldiz, konfiantzazko abokatu poloniar bat du defentsak. Auzia ere tokiz aldatu dezaketela jakinarazi dute.
Pablo Gonzalez kazetaria espetxez aldatu dute. Público egunkariak haren sendiaren bitartez baieztatu ahal izan duenez, Varsoviatik 100 kilometrora dagoen espetxe batean da Gonzalez. Otsailaren 28an Ukrainako mugan atxilotu zutenetik Rzeszowko espetxean izan dute preso, Poloniako hiriburutik 400 kilometrora. Gutxienez, ...
2022-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/212462/douglasek-120-lanpostutik-gora-kenduko-ditu-hegoaldean.htm
Ekonomia
Douglasek 120 lanpostutik gora kenduko ditu Hegoaldean
Lurrindegi kateak kaleratzeei buruzko akordio baten aurrekoa hitzartu du CCOO eta UGT sindikatuekin. ELAk agindu du indarrean ez jartzeko eginahalak egingo dituela.
Douglasek 120 lanpostutik gora kenduko ditu Hegoaldean. Lurrindegi kateak kaleratzeei buruzko akordio baten aurrekoa hitzartu du CCOO eta UGT sindikatuekin. ELAk agindu du indarrean ez jartzeko eginahalak egingo dituela.
Douglas lurrindegi kateko zuzendaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek akordio baten aurrekoa adostu dute enpresaren berregituraketari buruz. ELAk eman du akordioaren berri, eta ziurtatu du akordio hori indarrean jartzeko eginahalak egingo dituela. Sindikatu horrek azaldu duenez, Euskal Herrian «120 enplegu baino gehiago...
2022-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/212463/le-pen-blokeatzeko-dei-egin-du-etxegaraik-hura-euskara-eskolan-irakastearen-aurka-dagoelako.htm
Politika
Le Pen «blokeatzeko» dei egin du Etxegaraik, hura euskara «eskolan irakastearen aurka» dagoelako
Euskara eta beste hizkuntz baztertuak «eskolaz kanpo edo elkarteetan» irakatsi daitezkeela, «baina ez ikastetxeetan», esan dio eskuin muturreko hautagaiak egunkari bati.
Le Pen «blokeatzeko» dei egin du Etxegaraik, hura euskara «eskolan irakastearen aurka» dagoelako. Euskara eta beste hizkuntz baztertuak «eskolaz kanpo edo elkarteetan» irakatsi daitezkeela, «baina ez ikastetxeetan», esan dio eskuin muturreko hautagaiak egunkari bati.
«Ez al da RN [Batasun Nazionala] blokeatzeko arrazoi bat behintzat ? Marine Le Penek eskualdeko hizkuntzak eskolan irakastearen aurka agertu da», idatzi du Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidenteak eta Baionako auzapezak sare sozialetan. Mezuaren testuingurua ulertzeko, esteka bat jarri du Ouest France egunkar...
2022-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/212492/36-urteko-auto-gidari-bat-hil-da-zaratamon-istripu-batean.htm
Gizartea
36 urteko auto gidari bat hil da Zaratamon, istripu batean
A-8 autobidean luizi bat izan da, Muskizen, Espainarako norabidean, eta bide mozketak luze joko duela ohartarazi dute.
36 urteko auto gidari bat hil da Zaratamon, istripu batean. A-8 autobidean luizi bat izan da, Muskizen, Espainarako norabidean, eta bide mozketak luze joko duela ohartarazi dute.
Trafiko istripu larri izan da gaur goizeko 06:00etan Zaratamon (Bizkaia), Urduñarako norabidean, eta auto bateko gidaria hil da. Eusko Jaurlaritzako trafiko zerbitzuak sare sozialetan jakinarazi duenez, BI-625 errepidean izan da istripua, 384. kilometroan: auto batek eta furgoi batek talka egin dute, eta autoko gidaria...
2022-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/212493/dikotomia-faltsuak.htm
Mundua
Dikotomia faltsuak
Dikotomia faltsuak.
#NiMacronNiLePen. Ez Macron, ez Le Pen. Hori zioen pintaketak, Parisko Sorbona Unibertsitatean margotua, baina baita ere sareetan gehien zabaldu ziren traoletako batek, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen lehenbiziko itzuliaren emaitzak jakin ondoren. Hainbat eragile politikok hedatu dute mezua, biharamun emozio...
2022-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/212495/nafarroa-berriz-altxak-ekitaldi-politiko-bat-egingo-du-ekainaren-5ean-amaiurren.htm
Politika
Nafarroa Berriz Altxak ekitaldi politiko bat egingo du ekainaren 5ean Amaiurren
«Dena» erabaki ahal izateko burujabetza prozesu bat aldarrikatuko dute, gaztelarrek Amaiurko gaztelua hartu zuteneko 500. urteurrenaren atarian.
Nafarroa Berriz Altxak ekitaldi politiko bat egingo du ekainaren 5ean Amaiurren. «Dena» erabaki ahal izateko burujabetza prozesu bat aldarrikatuko dute, gaztelarrek Amaiurko gaztelua hartu zuteneko 500. urteurrenaren atarian.
Uztailaren 19an 500 urte beteko dira Gaztelako Erresumak Amaiurko gaztelua hartu zuenetik (Nafarroa), eta Nafarroa Berriz Altxa mugimenduak iragarri du, urteurren horren atarian, ekainaren 5ean ekitaldi politiko bat egingo duela gazteluko zelaietan. Ekitaldian «dena» erabaki ahal izatea aldarrikatuko dute, eta horretar...
2022-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/212496/25-urteko-gizon-bat-ito-da-donostiako-etxadi-udal-kiroldegiko-igerilekuetan.htm
Gizartea
25 urteko gizon bat ito da Donostiako Etxadi udal kiroldegiko igerilekuetan
Bart gauean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du.
25 urteko gizon bat ito da Donostiako Etxadi udal kiroldegiko igerilekuetan. Bart gauean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du.
25 urteko gizon bat hil da itota Donostiako Etxadi udal kiroldegiko igerilekuetan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bart gauean gertatu da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, igerilekuko sorosleek 21:30 aldera deitu zuten larrialdi zerbitzuetara, bain...
2022-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/212497/elak-gobernuei-leporatu-die-berotegi-efektuko-gasak-areagotzea.htm
Gizartea
ELAk gobernuei leporatu die berotegi efektuko gasak areagotzea
Nafarroan %40 igo dira emisioak. Energiaren, industriaren eta garraioen sektoreak dituzte iturri nagusi.
ELAk gobernuei leporatu die berotegi efektuko gasak areagotzea. Nafarroan %40 igo dira emisioak. Energiaren, industriaren eta garraioen sektoreak dituzte iturri nagusi.
Ez dituzte orain arteko helburuak bete, eta datozenak konplitzeko ez doaz bide onean. Horixe ondorioztatu du ELAk Hego Euskal Herrian igortzen diren berotegi efektuko gasei buruz kaleratu berri duen txostenean. Sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari egotzi die zuzenean emisioen ardura. Izan ere, ELAr...
2022-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/212498/irungo-alarde-parekideak-udalari-eskatu-dio-herritar-guztientzako-alardea-antola-dezala.htm
Gizartea
Irungo alarde parekideak udalari eskatu dio herritar guztientzako alardea antola dezala
Irungo Alarde Parekidearen Juntak nabarmendu du berdintasuna «betebehar moral eta politikoa» dela. Udaletik «erantzun positiboa» espero dute.
Irungo alarde parekideak udalari eskatu dio herritar guztientzako alardea antola dezala. Irungo Alarde Parekidearen Juntak nabarmendu du berdintasuna «betebehar moral eta politikoa» dela. Udaletik «erantzun positiboa» espero dute.
«Uste dugu tenore honetan gure hiriak berriro merezi duela udalak antolatutako alardea». Eskaera argia egin dio Irungo (Gipuzkoa) Alarde Parekidearen Juntak udalari: herritar guztientzako alarde baten antolakuntza bere gain har dezala. Dagoeneko eskaera ofiziala aurkeztu dute udalean bertan. Gaur egun oraindik ere Iru...
2022-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/212499/manifestazio-jendetsua-egin-dute-kanbon-marieniako-proiektuaren-aurka.htm
Gizartea
Manifestazio jendetsua egin dute Kanbon, Marieniako proiektuaren aurka
94 etxebizitza egin nahi dituzte laborantzako lur batzuetan. 1.100 lagun elkartu dira.
Manifestazio jendetsua egin dute Kanbon, Marieniako proiektuaren aurka. 94 etxebizitza egin nahi dituzte laborantzako lur batzuetan. 1.100 lagun elkartu dira.
Mila lagunetik goiti elkartu dira gaur arratsaldean Kanbon (Lapurdi), Marienia Ez Hunki plataformak deituriko manifestazio batean, gibeletik laborariek gidaturiko 40 traktore zituztela. Laborantzarako diren lur batzuetan egin asmo duten hirigintza proiektua gelditzeko eskatu dute: 94 etxebizitza egin nahi dituzte lau h...
2022-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/212500/ezkurdiaren-garaipen-estua-zabaletaren-aurka.htm
Kirola
Ezkurdiaren garaipen estua, Zabaletaren aurka
Arbizukoa 22-21 gailendu da, eta final-laurdenetako lehen puntua eskuratu du. Partida asko gogortu da azken txanpan, eta bi pilotariek oso nekatuta amaitu dute.
Ezkurdiaren garaipen estua, Zabaletaren aurka. Arbizukoa 22-21 gailendu da, eta final-laurdenetako lehen puntua eskuratu du. Partida asko gogortu da azken txanpan, eta bi pilotariek oso nekatuta amaitu dute.
Gogortasuna eta tentsioa dira Buruz Buruko Txapelketaren ezaugarri nagusiak, eta horren isla argia izan da Jose Javier Zabaletak eta Joseba Ezkurdiak Labriten jokatutako partida. Arbizukoak poltsikoratu du final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua, 22-21 irabazi baitu. Baina gailendu direnak gogortasuna eta tentsioa iz...
2022-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/212530/gernikak-liderrari-irabazi-dio-baina-bigarren-mailara-jaitsi-da.htm
Kirola
Gernikak liderrari irabazi dio, baina bigarren mailara jaitsi da
Neurketa gogoangarria egin dute bizkaitarrek El Salvadorren aurka (29-23), baina La Vilak ere irabazi egin du. Ordiziak laugarren amaitu du liga, eta final-laurdenetan Sevillako Ciencias hartuko du.
Gernikak liderrari irabazi dio, baina bigarren mailara jaitsi da. Neurketa gogoangarria egin dute bizkaitarrek El Salvadorren aurka (29-23), baina La Vilak ere irabazi egin du. Ordiziak laugarren amaitu du liga, eta final-laurdenetan Sevillako Ciencias hartuko du.
Gernikak Ohorezko B Mailan jokatu du datorren urtean. Basurdeek erronka zaila zuten azken jardunaldian: Valladolideko El Salvador hartu behar zuten etxean, ligako liderra, eta, irabazteaz gain, Alacanteko La Vilak galtzea behar zuten. Lehen baldintza, euren eskuetan zegoena, bete dute gernikarrek (29-23), baina La Vila...
2022-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/212531/altuna-iiia-ez-jo-inoiz-garaitutzat.htm
Kirola
Altuna III.a ez jo inoiz garaitutzat
Dariok neurketa bikaina jokatu du egungo txapeldunaren aurka; 13-19 jarri da aurretik, baina azken bederatzi tantoak jarraian egin ditu Altunak. Final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua poltsikoratu du.
Altuna III.a ez jo inoiz garaitutzat. Dariok neurketa bikaina jokatu du egungo txapeldunaren aurka; 13-19 jarri da aurretik, baina azken bederatzi tantoak jarraian egin ditu Altunak. Final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua poltsikoratu du.
Baietz zirudien. Dario Gomezek Altuna III.a mendean hartuko zuela. Dena alde zuen errioxarrak: 13-19 aurretik zen, izugarri jokatzen ari zen, eta zaletuak ere liluratuta zeuden haren jokoarekin. Batek edo bestek amaitutzat jo du neurketa. Akats larria. Parean Jokin Altuna zuen Dariok, eta amezketarra zerbaitegatik da h...
2022-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/212532/frantziako-paisaia-politikoaren-eboluzioa.htm
Mundua
Frantziako paisaia politikoaren eboluzioa
Frantziako paisaia politikoaren eboluzioa.
Frantziako paisaia politikoak aldaketa ikaragarriak jasan ditu azken hamarkadan. 2012ra arte bi bloke handi zeuden, oro har PS Alderdi Sozialistak eta UMP Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunak osatzen zituztenak, eta bost urte geroago errotik hautsi zen logika hori, 2017an lau polo sortu zirenean. Emmanuel Macrone...
2022-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/212533/macronek-guztien-presidentea-izango-dela-hitzeman-du-bozak-irabazi-ostean.htm
Mundua
Macronek «guztien presidentea» izango dela hitzeman du, bozak irabazi ostean
Presidente kargua errepikatuko du Macronek, boto emaileen %58,24ren babesarekin. Eskuin muturrak inoizko emaitzarik onena lortu du. Botoa eman zezaketen herritarren %28,01ek ez dute bozkatu.
Macronek «guztien presidentea» izango dela hitzeman du, bozak irabazi ostean. Presidente kargua errepikatuko du Macronek, boto emaileen %58,24ren babesarekin. Eskuin muturrak inoizko emaitzarik onena lortu du. Botoa eman zezaketen herritarren %28,01ek ez dute bozkatu.
Emmanuel Macronek bigarren aldiz eskuratu du Frantziako presidente kargua. 2017an bezala, haren eta Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiaren artean aukeratu behar zuten boto emaileek, eta lehia Macronek irabazi duen arren, bi hautagaien arteko aldea orduan baino txikiagoa izan da oraingoan. Boto guztiak zenbatuta, ...
2022-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/212534/frantzian-baino-askoz-sostengu-txikiagoa-lortu-du-le-penek-ipar-euskal-herrian.htm
Politika
Frantzian baino askoz sostengu txikiagoa lortu du Le Penek Ipar Euskal Herrian
Eskuin muturreko hautagaiak botoen %35,5 eskuratu ditu, eta boto zuria eta abstentzioa nabarmenak izan dira, baina bost urtean gorakada nabarmena izan du Marine Le Penen aldeko botoak.
Frantzian baino askoz sostengu txikiagoa lortu du Le Penek Ipar Euskal Herrian. Eskuin muturreko hautagaiak botoen %35,5 eskuratu ditu, eta boto zuria eta abstentzioa nabarmenak izan dira, baina bost urtean gorakada nabarmena izan du Marine Le Penen aldeko botoak.
Gaitzik txikienaren alde egiteko hainbat eragile politikok eginiko deialdiak ondo funtzionatu du Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuan %17ko aldea atera dio Emmanuel Macron hautagai liberalak eskuin muturreko Marine Le Peni. Ipar Euskal Herrian, berriz, %31koa izan da aldea. Boto zurien kopurua eta abstentzioa ere a...
2022-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/212535/munduko-pertsonarik-zaharrena-hil-da-119-urte-zituela.htm
Bizigiro
Munduko pertsonarik zaharrena hil da, 119 urte zituela
Kane Tanaka japoniarra apirilaren 19an hil zen, 119 urte eta 108 egun zituela.
Munduko pertsonarik zaharrena hil da, 119 urte zituela. Kane Tanaka japoniarra apirilaren 19an hil zen, 119 urte eta 108 egun zituela.
Kane Tanaka hil zen apirilaren 19an, Japonian. Munduko pertsonarik zaharrena zen: 119 urte eta 108 egun zituen hil zenean. Fukuokako agintariek baieztatu dute haren heriotza. Duela urte batzuetatik zahar etxe batean bizi zen, baina pertsonaia publikoa zen, eta ohikoa zuen aldizkarietan edo telebistan agertzea, bere urt...
2022-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/212536/poliziak-bi-lagun-hil-ditu-parisen-agenteen-auto-baten-aurka-egiteagatik.htm
Mundua
Poliziak bi lagun hil ditu Parisen, agenteen auto baten aurka egiteagatik
Vert-Galant plazaren inguruetan gertatu da ezbeharra. Hirugarren lagun bat ere zauritu da. Poliziak ikerketa bat ireki du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.
Poliziak bi lagun hil ditu Parisen, agenteen auto baten aurka egiteagatik. Vert-Galant plazaren inguruetan gertatu da ezbeharra. Hirugarren lagun bat ere zauritu da. Poliziak ikerketa bat ireki du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.
Gutxienez bi pertsona hil dira Parisen Frantziako presidentetzarako bozen gauean, baina oraindik ez dago argi Emmanuel Macron hautagaiaren garaipenaren aurka antolatutako mobilizazioen testuinguruan hil dituen Poliziak. Le Figaro berripaperaren arabera, aurkako noranzkoan aparkatuta zegoen auto batean ziren bi norbana...