date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/212738/iruneko-eh-bilduk-navarra-sumari-egotzi-dio-diru-publikoa-erabiltzea-bere-onurarako.htm
Politika
Iruñeko EH Bilduk Navarra Sumari egotzi dio diru publikoa erabiltzea bere onurarako
Koalizioak azaldu duenez, Zerbitzu Juridikoen buruak «lan orduetan» txosten bat egin zuen, Navarra Sumak eskualdeko Ingurumen Zentroaren proiektuaren aurka aurkeztutako alegazioekin
Iruñeko EH Bilduk Navarra Sumari egotzi dio diru publikoa erabiltzea bere onurarako. Koalizioak azaldu duenez, Zerbitzu Juridikoen buruak «lan orduetan» txosten bat egin zuen, Navarra Sumak eskualdeko Ingurumen Zentroaren proiektuaren aurka aurkeztutako alegazioekin
Joseba Asiron EH Bilduk Iruñeko Udalean duen bozeramaileak Navarra Sumari egotzi dio «diru publikoz ordaintzen diren eta inpartzialtasun betebeharrari lotuak dauden udalaren zerbitzu eta baliabideak erabiltzea beste erakunde batzuetan erabiltzen diren alderdiaren lanak eta txostenak egiteko». Gaur goizean egin du ager...
2022-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/212739/alfonso-feijoo-donostiarrak-espainiako-federazioko-presidenteak-dimisioa-eman-du.htm
Kirola
Alfonso Feijoo donostiarrak, Espainiako federazioko presidenteak, dimisioa eman du
Espainiako gizonezkoen selekzioa Munduko Txapelketetatik kaleratzeak hainbat kontu astindu ditzake ligan, eta eragina izan Ordiziarengan eta Gernikarengan.
Alfonso Feijoo donostiarrak, Espainiako federazioko presidenteak, dimisioa eman du. Espainiako gizonezkoen selekzioa Munduko Txapelketetatik kaleratzeak hainbat kontu astindu ditzake ligan, eta eragina izan Ordiziarengan eta Gernikarengan.
Ez da giro Espainia aldeko errugbian. Munduko Txapelketerako sailkatu bazen ere gizonezkoen selekzioa, Nazioarteko Federazioak kaleratu egin du, Hegoafrikako jokalari bat erabiltzeagatik espainiar bezala, horrela ez denean. Gavin van den Berg da jokalari hori, eta Alcobendasen jokatzen du. Nola ligan ari den, ondorioak...
2022-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/212740/habi-taldeak-helmuga-disko-laburra-argitaratu-du.htm
Kultura
Habi taldeak 'Helmuga' disko laburra argitaratu du
Bi kideek musikarekiko duten pasioaren isla dira diskoa osatzen duten lau kantuak. Gernikan aurkeztuko dute bihar.
Habi taldeak 'Helmuga' disko laburra argitaratu du. Bi kideek musikarekiko duten pasioaren isla dira diskoa osatzen duten lau kantuak. Gernikan aurkeztuko dute bihar.
Musika dena da Yeray Gascon eta Jon Ander Artolarentzat. Pasio eta bizibide dute musika Habi taldeko kideek, eta hori bera islatu nahi izan dute lan berrian, hain zuzen ere: Helmuga argitaratu du taldeak, lau kantuz osatutako disko laburra. Orain arte urratutako bidean ikasitakoa eta bizitakoa jasotzen du diskoak: mait...
2022-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/212741/donostiarrak-espainiako-kopako-finalerdietara.htm
Kirola
Donostiarrak, Espainiako Kopako finalerdietara
Bera Berak nagusitasunez irabazi dio Aula Valladolidi Illunben, eta Atletico Guardesen aurka ariko da bihar
Donostiarrak, Espainiako Kopako finalerdietara. Bera Berak nagusitasunez irabazi dio Aula Valladolidi Illunben, eta Atletico Guardesen aurka ariko da bihar
Super Amara Bera Berak lehen pausoa eman du zazpigarren aldiz Espainiako Kopa irabazteko bidean. Aula Valladolid kanporatuta eman du, eta sendoa izan da, Donostiako taldeak nagusitasunez irabazi baitio gaur Espainiakoari Illunben, Kopako final-laurdenetan: 37-24. Lehiak ez du etenik, eta lehen pausoa eman ondoren, big...
2022-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/212776/sarek-aldarrikapena-eta-besta-uztartuko-ditu-urriaren-8an-donostian.htm
Politika
Sarek aldarrikapena eta besta uztartuko ditu urriaren 8an Donostian
Izan Bidea erronkari bukaera emanen dio: hots, hiru milioi kilometroko bideari. Manifestazio bat eginen dute eguerdian, eta 15:30etatik aitzinera musika jaialdia, Illunben: Su Ta Gar, Doctor Deseo, Belako, Zea Mays eta Rotten III izanen dira, bertzeak bertze.
Sarek aldarrikapena eta besta uztartuko ditu urriaren 8an Donostian. Izan Bidea erronkari bukaera emanen dio: hots, hiru milioi kilometroko bideari. Manifestazio bat eginen dute eguerdian, eta 15:30etatik aitzinera musika jaialdia, Illunben: Su Ta Gar, Doctor Deseo, Belako, Zea Mays eta Rotten III izanen dira, bertzeak...
«Irribarre egiten hasi nahi dugu», adierazi du Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak gaur Illunben egin duten agerraldian. Izan ere, euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak uste du «bateragarriak» direla aldarrikapena eta besta, eta biak uztartuko dituen ekitaldi baten berri eman dute gaur: urriaren 8an eginen dut...
2022-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/212777/foro-sozialak-torturaren-biktimentzako-babesa-eskatu-dio-madrilgo-kongresuko-buruari.htm
Politika
Foro Sozialak torturaren biktimentzako «babesa» eskatu dio Madrilgo Kongresuko buruari
Eskuin muturreko diputatu batek biktimei barre egin izanak Hego Euskal Herrian eragin duen «erantzun instituzional eskasa» salatu du taldeak.
Foro Sozialak torturaren biktimentzako «babesa» eskatu dio Madrilgo Kongresuko buruari. Eskuin muturreko diputatu batek biktimei barre egin izanak Hego Euskal Herrian eragin duen «erantzun instituzional eskasa» salatu du taldeak.
Meritxell Batet Espainiako Kongresuko presidenteari eskaera egin dio Foro Sozial Iraunkorrak: torturaren biktimak babes ditzala eskuin muturraren probokazioen aurrean. Macarena Olona Voxeko diputatuak irriz irakurri zuen torturatu baten testigantzaren pasarte bat Kongresuan ostegunean. Taldeak idatzi bat bidaliko dio ...
2022-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/212778/foru-hobekuntzari-buruzko-eztabaida-ireki-nahi-du-xxi-nafarroa-taldeak.htm
Politika
Foru Hobekuntzari buruzko eztabaida ireki nahi du XXI Nafarroa taldeak
Mobilizazioa antolatu dute maiatzaren 14an, Iruñean. Nafarroak Espainiarekin eta Europarekin duen «harreman eredua» erabakitzeko aukera izan nahi dute
Foru Hobekuntzari buruzko eztabaida ireki nahi du XXI Nafarroa taldeak. Mobilizazioa antolatu dute maiatzaren 14an, Iruñean. Nafarroak Espainiarekin eta Europarekin duen «harreman eredua» erabakitzeko aukera izan nahi dute
Nafarroako Foru Hobekuntzak 40 urte beteko ditu aurten. 1982ko martxoaren 15ean onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, eta urte hartako abuztuaren 16tik dago indarrean. Ez zen erreferendumik egin. Urteurrena baliatuz, XXI Nafarroa herri ekinbideak mobilizazioa eginen du maiatzaren 14an, Iruñeko Sarasate pasealekuan, 17:3...
2022-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/212779/sortuk-berehalako-urratsak-eskatu-ditu-deportazioaren-zentzugabekeria-buka-dadin.htm
Politika
Sortuk «berehalako urratsak» eskatu ditu «deportazioaren zentzugabekeria» buka dadin
Ekitaldia egin dute Azkoitian, Txetxu Urteaga deportatu politikoa Venezuelan hil zela bi urte pasatu direla. Salatu dute «deserrian abandonatutako» euskal herritarrek ez dutela «euskarri legalik». Gaur egun zortzi euskal deportatu eta 25 iheslari daude.
Sortuk «berehalako urratsak» eskatu ditu «deportazioaren zentzugabekeria» buka dadin. Ekitaldia egin dute Azkoitian, Txetxu Urteaga deportatu politikoa Venezuelan hil zela bi urte pasatu direla. Salatu dute «deserrian abandonatutako» euskal herritarrek ez dutela «euskarri legalik». Gaur egun zortzi euskal deportatu eta...
Bi urte pasatu dira Jesus Ricardo Urteaga Txetxu euskal deportatua Venezuelan hil zela, eta Sortuk ekitaldi politikoa egin du gaur Azkoitian (Gipuzkoa), Urteagaren sorterrian. Salatu dute oraindik ere «konpondu gabe» dagoela duela lau hamarkada Espainiako eta Frantziako gobernuek sortutako «arazoa», eta «berehalako urr...
2022-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/212780/mariano-gomez-intsumiso-eta-aktibista-hil-da.htm
Gizartea
Mariano Gomez intsumiso eta aktibista hil da
Intsumisoen mugimenduan aitzindaria izan zen, eta hainbat herri mugimendutan ere parte hartu zuen. Minbiziak jota zendu da, 54 urte zituela
Mariano Gomez intsumiso eta aktibista hil da. Intsumisoen mugimenduan aitzindaria izan zen, eta hainbat herri mugimendutan ere parte hartu zuen. Minbiziak jota zendu da, 54 urte zituela
Gaur zendu da Mariano Gomez, intsumisoen mugimenduan erreferentea eta beste hainbat arlotako aktibista, 54 urte zituela, minbiziaren ondorioz. Barakaldarra zen Gomez, eta bera izan zen 90. hamarkadan intsumiso izateagatik herri horretan kartzelaratu zuten lehena. Beste hainbat borrokatan ere parte hartu zuen; besteak b...
2022-5-1
https://www.berria.eus/albisteak/212781/unionismoaren-krisi-existentziala.htm
Mundua
Unionismoaren krisi existentziala
Belfast ekialdean, unionisten hiriburuko gotorleku elektoralean, ez da giro osteguneko Asanblearako hauteskundeei begira. Gogorik eza, kexak eta kritikak dira nagusi egun elektoral horretaz aritzerakoan; finean, hango herritarrentzat dena ez baita orain arte zen bezalakoa.
Unionismoaren krisi existentziala. Belfast ekialdean, unionisten hiriburuko gotorleku elektoralean, ez da giro osteguneko Asanblearako hauteskundeei begira. Gogorik eza, kexak eta kritikak dira nagusi egun elektoral horretaz aritzerakoan; finean, hango herritarrentzat dena ez baita orain arte zen bezalakoa.
Bezero bati erosketa kobratu ostean, June zalantzati jarri da. Ez du gogo handirik datorren osteguneko Asanblearako bozez aritzeko. «Desberdinak? Hauteskunde hauek betiko kanta dira, hemen ez da ezer aldatzen. Dena aldatu beharra dago. Dena. Bi aldeek elkarri hitz egin behar diote, orain baino askoz ere gehiago. Hori e...
2022-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/212782/alavesek-irabazi-egin-dio-vila-reali-eta-mailari-eusteko-lehian-segitzen-du.htm
Kirola
Alavesek irabazi egin dio Vila-reali, eta mailari eusteko lehian segitzen du
Babazorroek garaipena eskuratu dute Mendizorrotzan. Lehen zatian lortu dute aldea, eta abantailari eusten igaro dute bigarren zatia.
Alavesek irabazi egin dio Vila-reali, eta mailari eusteko lehian segitzen du. Babazorroek garaipena eskuratu dute Mendizorrotzan. Lehen zatian lortu dute aldea, eta abantailari eusten igaro dute bigarren zatia.
Eutsi, etsi gabe. Alaves kinka larrian dago, baina ez du amore emateko asmorik. Babazorroek zaila dute Lehen Mailari eustea, baina prest daude beren aukerei lotzeko. Agerian utzi zuten hori Vila-realen aurka jokatutako neurketan. Gasteiztarrek mendean hartu dituzte Herrialde Katalanetakoak: 2-1. Julio Velazquez entren...
2022-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/212783/kolpe-latza-jaso-du-etxean.htm
Kirola
Kolpe latza jaso du etxean
Super Amara Bera Bera ez da Espainiako Kopako finalerako sailkatu, ezustean galdu egin baitu Guardesen aurka, Ilunben.
Kolpe latza jaso du etxean. Super Amara Bera Bera ez da Espainiako Kopako finalerako sailkatu, ezustean galdu egin baitu Guardesen aurka, Ilunben.
Etxean uso izan da Super Amara Bera Bera, otsoa izatea espero zuenean mundu guztiak. Espainiako Kopako finaletik kanpo geratu da, galdu egin baitu finalerdia Guardesen aurka (20-24). Partida txikia egin dute Imanol Alvarezen jokalariek Ilunben, 2.800 zale baino gehiagoren aurrean, eta Galiziako taldeak irabazi du auker...
2022-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/212784/europarena-ez-da-ametsa.htm
Kirola
Europarena ez da ametsa
San Mamesen lorturiko hiru puntuei esker, batera jarri zaio Athletici Conference ligan jokatzeko aukera. Hermosok bere atean, eta Iñaki Williamsek sartu dituzte golak.
Europarena ez da ametsa. San Mamesen lorturiko hiru puntuei esker, batera jarri zaio Athletici Conference ligan jokatzeko aukera. Hermosok bere atean, eta Iñaki Williamsek sartu dituzte golak.
Athletici Europara joateko aukera ia erabat joan zitzaion duela aste gutxi. Baina bila segitu du, eta bueltan du lau partida direnean: Conference ligan aritzeko bidetik puntu bakarrera du orain. Vila-real da zazpigarren, eta zuri-gorriak ditu atzetik, oso gainean. Kontu polit hauen inguruan jarduteko, ezinbestekoa zen ...
2022-5-1
https://www.berria.eus/albisteak/212814/maiatzaren-leheneko-manifestazioek-kaleak-hartu-dituzte.htm
Ekonomia
Maiatzaren Leheneko manifestazioek kaleak hartu dituzte
Sindikatuek hiriburuetan egin dituzte mobilizazio nagusiak Langileen Nazioarteko Egunean. Sindikatu abertzale bakoitzak nork bere aldetik egin ditu martxak; CCOOk eta UGTk, elkarrekin.
Maiatzaren Leheneko manifestazioek kaleak hartu dituzte. Sindikatuek hiriburuetan egin dituzte mobilizazio nagusiak Langileen Nazioarteko Egunean. Sindikatu abertzale bakoitzak nork bere aldetik egin ditu martxak; CCOOk eta UGTk, elkarrekin.
Euskal Herri osoan zehar zabaldu dira Maiatzaren Leheneko manifestazioak igandean. Hiriburuetan izan dira nagusiak, eta eguerdi partean gehienak, nahiz eta arratsaldean ere izan diren mobilizazioak. Sindikatu abertzale bakoitzak nork bere aldetik egin ditu martxak. ELAk Borrokan ari gara lemapean deitu du manifestazio...
2022-5-1
https://www.berria.eus/albisteak/212815/realak-txapeldunen-liga-jokatzeko-txartela-lortu-du-rayori-irabazita.htm
Kirola
Realak Txapeldunen Liga jokatzeko txartela lortu du Rayori irabazita
Txuri-urdinek aise irabazi dute neurketa (4-0), Amaiurren hiru goli esker. Eibarrek berdindu egin du Vila-Realen aurka (1-1), eta ia ezinezko du Lehen Mailan mantentzea. Alavesek 2-1 galdu du Huelvan.
Realak Txapeldunen Liga jokatzeko txartela lortu du Rayori irabazita. Txuri-urdinek aise irabazi dute neurketa (4-0), Amaiurren hiru goli esker. Eibarrek berdindu egin du Vila-Realen aurka (1-1), eta ia ezinezko du Lehen Mailan mantentzea. Alavesek 2-1 galdu du Huelvan.
Asteburuak albiste gazi-gozoak utzi ditu euskal futbol taldeentzat. Berri ona Realak eman du, Txapeldunen Ligarako sailkapena lortuta: denboraldi bikaina egin dute txuri-urdinek, eta merezi zuen moduan errematatu dute, maila galdua duen Rayori nagusitasunez irabazita (4-0). Berri txarra, berriz, Eibarrena: armaginentza...
2022-5-1
https://www.berria.eus/albisteak/212816/osasunari-amaieran-egin-dio-ihes-garaipenak.htm
Kirola
Osasunari amaieran egin dio ihes garaipenak
Nafarrak 67. minutuan aurreratu dira Budimirrek penaltiz sartutako gol bati esker, baina 84.ean berdindu du Pere Millak. Geroz eta urriagoak dira Europarako txartel bat lortzeko aukerak.
Osasunari amaieran egin dio ihes garaipenak. Nafarrak 67. minutuan aurreratu dira Budimirrek penaltiz sartutako gol bati esker, baina 84.ean berdindu du Pere Millak. Geroz eta urriagoak dira Europarako txartel bat lortzeko aukerak.
«Haserre goaz hemendik. Justua izan da berdinketa, baina ez dugu jakin jokalari bat gutxiago zuen aurkari baten aurka emaitzari eusten». Jagoba Arrasateren hitzak dira, gaur Elxen esandakoak, bere taldeak etxekoekin 1-1 berdindu ostean. Osasuna zazpigarren posturako lehian dabil, baina ia dena irabazi behar du horretar...
2022-5-1
https://www.berria.eus/albisteak/212817/realak-rayoren-aurka-berdindu-du.htm
Kirola
Realak Rayoren aurka berdindu du
Neurketaren zati handi bat aurretik egin dute txuri-urdinek, baina ezin izan dute aldea areagotu. Sorlothek egin du Realaren gola, eta Falcaok Rayorena.
Realak Rayoren aurka berdindu du. Neurketaren zati handi bat aurretik egin dute txuri-urdinek, baina ezin izan dute aldea areagotu. Sorlothek egin du Realaren gola, eta Falcaok Rayorena.
Gaur ere ez du ate aurrean behar beste asmatu Realak. Aurtengo denboraldian horixe da Iamnol Alguacilen taldeari falta zaiona, eta hori, gainera, sailkapenean igartzen da. Txuri-urdinek dena alde zuten gaur Vallecasen hiru puntuak lortzeko, baina jokoan ezer gutxi zuen etxeko taldeak eragotzi du hori (1-1). Txuri.urdi...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212818/gizonezko-batek-salatu-du-beste-batek-bortxatu-egin-duela-santurtziko-festetan.htm
Gizartea
Gizonezko batek salatu du beste batek bortxatu egin duela Santurtziko festetan
Bortxaketa igande goizaldean gertatu da. Santurtziko Udalak elkarretaratzera deitu du eguerdirako, erasoa gaitzesteko.
Gizonezko batek salatu du beste batek bortxatu egin duela Santurtziko festetan. Bortxaketa igande goizaldean gertatu da. Santurtziko Udalak elkarretaratzera deitu du eguerdirako, erasoa gaitzesteko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, larunbat gauean Santurtzin (Bizkaia) izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Gizonezko batek salatu du beste gizon batek bortxatu egin duela portuko plazan. Hain zuzen ere, San Jorge jaiak ospatu dituzte herrian asteburuan, eta, gizonezkoak salatu duenez, kon...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212819/pedro-sanchezen-eta-margarita-roblesen-sakelakoak-zelatatu-dituztela-salatu-du-madrilek.htm
Politika
Pedro Sanchezen eta Margarita Roblesen sakelakoak zelatatu dituztela salatu du Madrilek
Felix Bolañosek jakinarazi duenez, Pegasus sistemaren bitartez espiatu dituzte Espainiako Gobernuko bi kideak. Argitu du gobernutik kanpo egindako «zelatatze ilegalak» direla.
Pedro Sanchezen eta Margarita Roblesen sakelakoak zelatatu dituztela salatu du Madrilek. Felix Bolañosek jakinarazi duenez, Pegasus sistemaren bitartez espiatu dituzte Espainiako Gobernuko bi kideak. Argitu du gobernutik kanpo egindako «zelatatze ilegalak» direla.
Espainiako Gobernuko Presidentetza ministro Felix Bolañosek iragarri duenez, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezen eta Defentsa ministro Margarita Roblesen sakelakoak zelatatuak izan dira. Jakinarazi duenez, Pegasus sistemaren bidez egin dute espioitza; 2021eko maiatzean espiatu zuten Sanchez, 2021eko ekainea...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212820/akordioa-egin-dute-berdeek-eta-frantzia-intsumisoak-frantziako-asanbleako-bozetarako.htm
Mundua
Akordioa egin dute Berdeek eta Frantzia Intsumisoak Frantziako Asanbleako bozetarako
Frantziako Asanblearako bozetarako Batasun Popular Ekologista eta Sozial Berria osatu dute bi alderdiek. PS Frantziako alderdi sozialista eta PCF Frantziako alderdi komunista egunean zehar mintzatzekoak dira.
Akordioa egin dute Berdeek eta Frantzia Intsumisoak Frantziako Asanbleako bozetarako. Frantziako Asanblearako bozetarako Batasun Popular Ekologista eta Sozial Berria osatu dute bi alderdiek. PS Frantziako alderdi sozialista eta PCF Frantziako alderdi komunista egunean zehar mintzatzekoak dira.
Ezkerra baturik aurkezteko lehen urratsa egin dute Frantzia Intsumisoak eta EELV Europa Ekologia-Berdeek. Atzo, maiatzaren 1ean egin zuten akordioa Frantziako legebiltzarreko bozetara elkarrekin aurkezteko. Programa bat finkatu dute zenbait neurriren itzulian adostuz; tartean dira gutxiengo soldata 1.400 eurora emendat...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212821/nafarroan-0-3-zikloko-haur-eskoletan-ezarritako-gutxieneko-zerbitzuak-salatu-dituzte.htm
Gizartea
Nafarroan 0-3 zikloko haur eskoletan ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu dituzte
Grebalariek, hainbat seniderekin batera, Nafarroako Gobernuari eskatu diote argitara dezala ziklo horretako gutxieneko zerbitzuak arautuko dituen foru dekretu bat, eta negoziazio mahai bat sor dezala
Nafarroan 0-3 zikloko haur eskoletan ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu dituzte. Grebalariek, hainbat seniderekin batera, Nafarroako Gobernuari eskatu diote argitara dezala ziklo horretako gutxieneko zerbitzuak arautuko dituen foru dekretu bat, eta negoziazio mahai bat sor dezala
Nafarroako 0-3 zikloko haur eskoletako langileek greba mugagabea hasi dute, eta lanuztearen inguruan udal bakoitzak hiru irtenbide hauetako bat hartu du: batzuek %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte, beste batzuek arautu dute gurasoek haurrak txandaka eramatea eskolara, eta zenbaiten aukera izan da zaintzaile b...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212822/omnium-culturalek-eta-cupek-kereila-bana-jarri-dute-pegasusen-auziagatik.htm
Mundua
Omnium Culturalek eta CUPek kereila bana jarri dute Pegasusen auziagatik
NSO Group enpresaren aurka jarri dituzte salaketak, «oinarrizko eskubideak masiboki eta modu larrian» urratzea egotzita.
Omnium Culturalek eta CUPek kereila bana jarri dute Pegasusen auziagatik. NSO Group enpresaren aurka jarri dituzte salaketak, «oinarrizko eskubideak masiboki eta modu larrian» urratzea egotzita.
Omnium Cultural elkarteak eta CUP alderdiak kereila bana aurkeztu dute gaur goizean NSO Group enpresaren aurka. Israelgo NSO Group enpresa da Pegasus espioitza tresnaren sortzailea, eta Omniumek eta CUPek kereilak jarri dituzte haren aurka, uste baitute «oinarrizko eskubideak masiboki eta modu larrian» urratu dituela. ...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212823/sinead-oconnorri-buruzko-film-batekin-hasiko-da-xv-dock-of-the-bay-gaur.htm
Kultura
Sinead O'Connorri buruzko film batekin hasiko da XV. Dock of the Bay, gaur
Hiru dokumental emango dituzte gaur: Sinéad O'Connor: Nothing Compares (19:15ean, Principen), Bixa Travesti (19:30ean, Dabadaban) eta Magaluf Ghost Town (21:30ean, Principen). Proiekzioez gain, solasaldiak eta kontzertuak ere egingo dituzte, larunbatera bitarte.
Sinead O'Connorri buruzko film batekin hasiko da XV. Dock of the Bay, gaur. Hiru dokumental emango dituzte gaur: Sinéad O'Connor: Nothing Compares (19:15ean, Principen), Bixa Travesti (19:30ean, Dabadaban) eta Magaluf Ghost Town (21:30ean, Principen). Proiekzioez gain, solasaldiak eta kontzertuak ere egingo dituzte, la...
Dataz eta lekuz mudatuta, hamabosgarren aldia abiatzeko prest da Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen jaialdia. Gaurtik hilaren 7ra bitarte egingo dute, eta Principe zinema aretoak eta Antzoki Zaharra izango ditu kokaleku nagusi, nahiz eta hiriko gune gehiagotan ere egingo dituzten ekitaldiak. 23 dokumental p...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212824/eraso-homofobo-bat-salatu-dute-zornotzan.htm
Gizartea
Eraso homofobo bat salatu dute Zornotzan
Udal ordezkariek adierazi dutenez, larunbatean gertatu zen. Elkarretaratze batera deitu dute gertaera salatzeko. Gaur izango da, 18:30ean.
Eraso homofobo bat salatu dute Zornotzan. Udal ordezkariek adierazi dutenez, larunbatean gertatu zen. Elkarretaratze batera deitu dute gertaera salatzeko. Gaur izango da, 18:30ean.
Zornotzako (Bizkaia) Udaleko ordezkariek eman dute gertaeraren berri: jakinarazi dutenez, larunbatean eraso homofobo bat gertatu zen herrian, eta, eraso hori salatzeko, adierazpen instituzional bat plazaratu dute. Ohar horretan, udal ordezkariek elkartasuna eta babesa helarazi diete erasoa jasan duen biktimari eta har...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212825/bazterrik-bazter-hogwartseko-uniformea-soinean.htm
Bizigiro
Bazterrik bazter, Hogwartseko uniformea soinean
23 urteko gazte ingeles batek Harry Poterren filmetako irudiak grabatu diren hainbat toki bisitatu ditu mozorroturik. Bideo batean bildu ditu ikusitakoak.
Bazterrik bazter, Hogwartseko uniformea soinean. 23 urteko gazte ingeles batek Harry Poterren filmetako irudiak grabatu diren hainbat toki bisitatu ditu mozorroturik. Bideo batean bildu ditu ikusitakoak.
Milurtekoa hasi berritan gorpuztu zuten lehenbiziko aldiz Harry Potter zineman; 2001ean estreinatu zuten Harry Potter eta sorgin harria filma, zortziren aurrenekoa. Hamar urte geroago etorri zen azkena, 2011n, Harry Potter eta herioaren erlikiak: 2. zatia. Haren ondotik, joan dira 11 urte, kaleratu beste hamaika film e...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212826/ertzaintzak-bi-gazte-atxilotu-ditu-ordizian-eta-hilketa-saiakera-bat-egotzi-die.htm
Gizartea
Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Ordizian, eta hilketa saiakera bat egotzi die
Gizon bati labana batekin eraso egitea leporatu diete
Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Ordizian, eta hilketa saiakera bat egotzi die. Gizon bati labana batekin eraso egitea leporatu diete
Ertzaintzak 24 eta 28 urteko bi gazte atxilotu ditu Ordizian (Gipuzkoa), labana batekin gizon bat hiltzen saiatzea leporatuta. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igande arratsaldean izan zen erasoa, eta jarraian atxilotu zituzten gazteak, handik gertu. Gaur, epailearengana eramango dituzte deklaratzera. Segurtasun S...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212827/bihar-zabalduko-dute-57-behobia-donostian-parte-hartzeko-izen-emate-orokorra.htm
Kirola
Bihar zabalduko dute 57. Behobia-Donostian parte hartzeko izen emate orokorra
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo alditik aurrera parte hartzea 30.000 korrikalaritara mugatuta egongo da. Orain arte 35.000 pertsonako muga zegoen, eta iaz, pandemia tarteko, 25.000 izan ziren.
Bihar zabalduko dute 57. Behobia-Donostian parte hartzeko izen emate orokorra. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo alditik aurrera parte hartzea 30.000 korrikalaritara mugatuta egongo da. Orain arte 35.000 pertsonako muga zegoen, eta iaz, pandemia tarteko, 25.000 izan ziren.
Adi korrikalariok: Fortuna kirol elkarteak bihar zabalduko du 57. Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko izen emate orokorra, eguerdiko 12etan. Internet bidez eman beharko da izena. Aurtengo aldia azaroaren 13an egingo dute, pandemia aurretik baino jende gutxiagorekin. Izan ere, antolatzaileek jakinarazi dute aurr...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212828/futbolaren-bi-aurpegiak.htm
Kirola
Futbolaren bi aurpegiak
Futbolaren bi aurpegiak.
Igandean, Zubietan, joko zelai bakarrean, txanponaren bi aldeak ikusi ziren: aurkia eta ifrentzua. Zelaiaren alde batean, Rayo Vallecano taldeko jokalariak; beste aldean, txuri-urdinak. Emakumeen Futbol Liga profesionala izateko sokatiran dabiltza jokalariak, bat eginda, norabide berean arraunean. Hitzarmena sinatzea ...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212829/sei-lagun-zigortu-dituzte-baimenik-gabe-grabatutako-sexu-bideo-bat-zabaltzeagatik.htm
Gizartea
Sei lagun zigortu dituzte baimenik gabe grabatutako sexu bideo bat zabaltzeagatik
Donostian, 2016an, bikote bat grabatu zuten kalean sexu harremanak izaten ari zela, eta akusatuei egotzi diete haien baimenik gabe bideoa Whatsapp bidez zabaltzea. Sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete, baina ez dute bete beharko datozen hilabeteetan deliturik egiten ez badute.
Sei lagun zigortu dituzte baimenik gabe grabatutako sexu bideo bat zabaltzeagatik. Donostian, 2016an, bikote bat grabatu zuten kalean sexu harremanak izaten ari zela, eta akusatuei egotzi diete haien baimenik gabe bideoa Whatsapp bidez zabaltzea. Sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete, baina ez dute bete beharko ...
Sexu bideo bat Whatsapp bidez masiboki zabaltzea, grabatutako pertsonen baimenik gabe: hori egotzi diete sei laguni Donostian, eta zigortu egin ditu epaileak: sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri die (ez dute bete beharko datorren hilabeteetan deliturik egiten ez badute), baita 720 euroko isun bat ere. Gainera, bideo...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212830/auto-berrien-matrikulazioak-18-egin-du-behera-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Auto berrien matrikulazioak %18 egin du behera Hego Euskal Herrian
Apirileko datua martxokoa baino hobea da, baina iazkoengandik urrun dago oraindik. Saltzaileek osagai gabeziari eta ekonomiaren ziurgabetasunari egozten diote.
Auto berrien matrikulazioak %18 egin du behera Hego Euskal Herrian. Apirileko datua martxokoa baino hobea da, baina iazkoengandik urrun dago oraindik. Saltzaileek osagai gabeziari eta ekonomiaren ziurgabetasunari egozten diote.
Auto berrien matrikulazioak burua altxatu ezinda jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Apirilean 2.141 auto berri saldu ziren, iazko hilabete berean baino %18 gutxiago. Lurraldeka aletzen hasita, deigarria da Nafarroan izandako jaitsiera, iazko apirilarekin alderatuta %28 egin baitzuen behera salmentak. Anfac eta Faconaut...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212831/euskararen-aldeko-urratsak-laquooztopaturaquo-nahi-dituzte-pai-blindatuta-euskara-aurrera-ren-arabera.htm
Gizartea
Euskararen aldeko urratsak «oztopatu» nahi dituzte PAI blindatuta, Euskara Aurrera-ren arabera
Ingelesezko programa blindatzeko lege proposamena «euskarafobiaren» erakusle dela diote egitasmoaren bultzatzaileek, eta Kontseiluak larunbaterako deitua duen mobilizazioan parte hartzera deitu dute.
Euskararen aldeko urratsak «oztopatu» nahi dituzte PAI blindatuta, Euskara Aurrera-ren arabera. Ingelesezko programa blindatzeko lege proposamena «euskarafobiaren» erakusle dela diote egitasmoaren bultzatzaileek, eta Kontseiluak larunbaterako deitua duen mobilizazioan parte hartzera deitu dute.
Nafarroan PAI ingelesez ikasteko programa blindatzeko lege proposamenak euskara «are kinka larriagoan» uzten duela salatu du Euskara Aurrera ekinbideak, ohar batean, eta «euskarafobiaren» adierazle dela nabarmendu du. Joan den astean onartu zuten programa hori «egonkortzeko» lege proposamena, Nafarroako Parlamentuan, N...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212832/terrazak-lehengo-eran-jartzen-hasi-dira-hiriburuetan.htm
Gizartea
Terrazak lehengo eran jartzen hasi dira hiriburuetan
Bilbon atzoz geroztik ezin dira jarri 'COVID-19 terrazak'. Donostian ekainaren erdialderako kendu beharko dituzte ostalariek, eta, Iruñean, sanferminetarako. Gasteiz da salbuespena: mantendu egingo dituzte.
Terrazak lehengo eran jartzen hasi dira hiriburuetan. Bilbon atzoz geroztik ezin dira jarri 'COVID-19 terrazak'. Donostian ekainaren erdialderako kendu beharko dituzte ostalariek, eta, Iruñean, sanferminetarako. Gasteiz da salbuespena: mantendu egingo dituzte.
Izurritearekin, hainbat hiritako eta herritako tabernei terrazak jartzeko edo handitzeko baimena eman zitzaien, plazetan, espaloietan, aparkalekuetan... baina hainbat tokitan amaitu zaie pagotxa. Bilbon, adibidez, jada ezin dira jarri COVID-19 terraza deitu izan zaienak, atzotik. Iruñean, gaurtik aurrera, ezin dira jar...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212833/ordainketa-sistemetan-gehiegikeriaz-jokatzea-egotzi-dio-ebk-appleri.htm
Ekonomia
Ordainketa sistemetan gehiegikeriaz jokatzea egotzi dio EBk Appleri
Apple Payren lehiakideei sistema operatiborako sarbidea mugatzea leporatu dio. Litekeena da Applek 35.000 milioi eurorainoko isuna jasotzea.
Ordainketa sistemetan gehiegikeriaz jokatzea egotzi dio EBk Appleri. Apple Payren lehiakideei sistema operatiborako sarbidea mugatzea leporatu dio. Litekeena da Applek 35.000 milioi eurorainoko isuna jasotzea.
Tartean behin porrot sonatuak jasan arren, Europako Batzordeak ez du etsi enpresa teknologikoen nagusikeriaren aurkako borrokan. Appleri egokitu zaio orain Bruselaren errieta jasotzea: lehiaren aurkako jokaera egotzi dio, iOs sistema operatiboan telefono bidezko ordainketetan sarbiderik ez uzteagatik Apple Pay bere zer...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212834/azkueren-hiztegi-hirueledunaren-bertsio-digitala-aurkeztu-du-aurten-bai-fundazioak.htm
Gizartea
Azkueren hiztegi hirueledunaren bertsio digitala aurkeztu du Aurten Bai fundazioak
Fundazioak sarean jarri du hizkuntzalariaren lan mardula, eta gaurko baliabide digitalen abantailez hornitu du; besteak beste, hitzak bilatzea errazago egiteko.
Azkueren hiztegi hirueledunaren bertsio digitala aurkeztu du Aurten Bai fundazioak. Fundazioak sarean jarri du hizkuntzalariaren lan mardula, eta gaurko baliabide digitalen abantailez hornitu du; besteak beste, hitzak bilatzea errazago egiteko.
1905. urtean argitaratu zuen Resurrecion Maria Azkue Aberasturi hizkuntzalariak Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia lan marduleko lehenengo liburukia, eta hurrengo urtean bigarrena. Urte luzez eginiko lanaren fruitua izan zen. Azkue inurriak bezala aritu baitzen dozenaka idazleren lanak aztertzen, eta, horrez gain, l...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212835/nafarroako-parlamentuak-tramitera-onartu-du-eskuin-muturraren-eta-etaren-biktimei-kalte-ordain-berdina-ematea.htm
Politika
Nafarroako Parlamentuak tramitera onartu du eskuin muturraren eta ETAren biktimei kalte ordain berdina ematea
PSNk, Geroa Baik eta Ahal Duguk proposatu dute eskuin muturreko taldeen eta polizien biktimen foru legea aldatzea. Aurrera aterako da, EH Bilduk ere alde bozkatuko duela iragarri baitu.
Nafarroako Parlamentuak tramitera onartu du eskuin muturraren eta ETAren biktimei kalte ordain berdina ematea. PSNk, Geroa Baik eta Ahal Duguk proposatu dute eskuin muturreko taldeen eta polizien biktimen foru legea aldatzea. Aurrera aterako da, EH Bilduk ere alde bozkatuko duela iragarri baitu.
Nafarroako Parlamentuko mahaiak eta bozeramaileen batzordeak tramitera onartu du eskuin muturreko taldeen eta polizien biktimen foru legea aldatzea. Horrenbestez, PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k egindako proposamena aurrera ateratzen bada, eskuin muturreko taldeen biktimei ETAren biktimei adinako kalte ordaina emango ...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212836/hidrogenoa-eta-gasa-sare-beretik-garraia-daitezkeen-aztertuko-du-nortegasek.htm
Ekonomia
Hidrogenoa eta gasa sare beretik garraia daitezkeen aztertuko du Nortegasek
H2Sarea proiektua jarri du martxan enpresak. Zamudioko Teknologia Parkean planta bat zabaldu du, eta emaitzak 2024rako espero ditu
Hidrogenoa eta gasa sare beretik garraia daitezkeen aztertuko du Nortegasek. H2Sarea proiektua jarri du martxan enpresak. Zamudioko Teknologia Parkean planta bat zabaldu du, eta emaitzak 2024rako espero ditu
Nortegasek bere hodi sarea erabili nahi du hidrogenoa etxeetara eta industrietara banatzeko etorkizunean, eta hori posible den aztertzeko proiektu bat jarri du abian. H2Sarea jarri dio izena, eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen barruan dago. Iazko otsailean aurkeztu zuen egitasmoa, eta orain jarri du martxan. Planta...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212837/sinn-feinen-aukera.htm
Mundua
Sinn Feinen aukera
Belfast mendebaldean, alderdi errepublikanoaren hiriburuko hauteskunde gotorlekuan, giroa itxaropentsua da: indar nazionalista batek lehen aldiz lortuko du ordezkaritzarik handiena Asanblearako hauteskundeetan. Boto emaileen ustetan, egungo arazo sozioekonomikoei aurre egiteko parada emango du horrek.
Sinn Feinen aukera. Belfast mendebaldean, alderdi errepublikanoaren hiriburuko hauteskunde gotorlekuan, giroa itxaropentsua da: indar nazionalista batek lehen aldiz lortuko du ordezkaritzarik handiena Asanblearako hauteskundeetan. Boto emaileen ustetan, egungo arazo sozioekonomikoei aurre egiteko parada emango du horre...
Goiz lasaia da Falls Roaden hasieran, Belfast mendebaldean. Jende gutxi dago kalean, errepideetan dauden autoak eskuko behatzekin zenba daitezke, eta haizeak egiten duen soinuaz gain, ez da beste askorik entzuten. Aurrera egin ahala, baina, lasaitasun hori erabat apurtzen duen zerbait gertatzen ari da; Sinn Fein alderd...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212838/hirugarren-graduan-jarri-dituzte-hiru-euskal-preso.htm
Politika
Hirugarren graduan jarri dituzte hiru euskal preso
Gorka Loran, Jon Crespo eta Juan Karlos Herrador dira. Horietako bat, Crespo, aurrez ere jarria zuten hirugarren graduan, baina Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz bigarren gradura itzularazia zuten.
Hirugarren graduan jarri dituzte hiru euskal preso. Gorka Loran, Jon Crespo eta Juan Karlos Herrador dira. Horietako bat, Crespo, aurrez ere jarria zuten hirugarren graduan, baina Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz bigarren gradura itzularazia zuten.
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, hirugarren graduan ezarri dituzte bigarrenean zeuden hiru euskal preso. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren aginduz eman diete erdi-askatasuneko erregimena Gorka Lorani eta Jon Crespori —Basaurin (Bizkaia) eta Zaballan daude (Araba)—, eta Espetxe Zaintzako ...
2022-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/212839/eusko-jaurlaritzako-hezkuntza-sailak-6300-lanpostu-baino-gehiago-eskainiko-ditu.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 6.300 lanpostu baino gehiago eskainiko ditu
Irakasleentzat izango dira lanpostu gehienak: 4.357.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 6.300 lanpostu baino gehiago eskainiko ditu. Irakasleentzat izango dira lanpostu gehienak: 4.357.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurtengo lan eskaintza publikoen berri eman die sindikatuei. Orotara, 6.300 lanpostu baino gehiago eskainiko dituzte. Irakasleentzat izango dira gehien-gehienak: 4.357. Horietaz gain, 985 lanpostu izango dira lan legepeko langileentzat, eta 2022ko birjartze tasari dagozkion mila lan...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212868/bi-langile-hil-dira-lan-istripuz-bata-ondarroan-eta-bestea-hernanin.htm
Ekonomia
Bi langile hil dira lan istripuz: bata Ondarroan, eta bestea Hernanin
Eraikuntzako langile bat da Ondarroan hildakoa, eta garraiolari bat Hernanikoa. Sindikatuek salatu dute Ondarroan hildakoa jaiegun batean eta bakarrik ari zela lanean. Urtea hasi denetik 23 langile hil dira
Bi langile hil dira lan istripuz: bata Ondarroan, eta bestea Hernanin. Eraikuntzako langile bat da Ondarroan hildakoa, eta garraiolari bat Hernanikoa. Sindikatuek salatu dute Ondarroan hildakoa jaiegun batean eta bakarrik ari zela lanean. Urtea hasi denetik 23 langile hil dira
Beste bi langile batu dira lanean hildakoen zerrenda beltzera. Gaur, zamaketa lanetan ari zen 69 urteko garraiolari bat hil da kamioi batek harrapatuta, Zikuñaga paper fabrikaren atzealdean, Hernanin (Gipuzkoa). Beste istripua asteburuan gertatu zen, baina Ondarroan (Bizkaia) eraikin bat zaharberritzen ari diren langil...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212869/hil-egin-da-bertizarananako-trafiko-istripuan-zauritutako-70-urteko-pertsona.htm
Gizartea
Hil egin da Bertizarananako trafiko istripuan zauritutako 70 urteko pertsona
Atzo gertatu zen ezbeharra, NA-1210 errepidean, Bertizarana inguruan. Zauritua helikopteroan eraman behar izan zuten Nafarroako Ospitalera, larri baitzegoen.
Hil egin da Bertizarananako trafiko istripuan zauritutako 70 urteko pertsona. Atzo gertatu zen ezbeharra, NA-1210 errepidean, Bertizarana inguruan. Zauritua helikopteroan eraman behar izan zuten Nafarroako Ospitalera, larri baitzegoen.
Atzo eguerdian gertatu zen ezbeharra, 11:37 inguruan: hiru autok elkarren aurka jo zuten NA-1210 errepidean, Bertizarana (Nafarroa) inguruan. Ibilgailu horietako batean zihoan emakume bat larri zauritu zen istripuan, eta, hainbat orduz Nafarroako Ospitalean egon ondotik, hil egin da. Atzo, helikopteroz eraman behar iz...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212870/arabarren-faltan-jakinarazi-dituzte-txapelketa-nagusian-izango-diren-bertsolarien-izenak.htm
Kultura
Arabarren faltan, jakinarazi dituzte Txapelketa Nagusian izango diren bertsolarien izenak
Kantatuko duten berrogei bertsolarien artean, lehen Euskal Herriko Txapelketa Nagusia izango dute haietako hamalauk. Jon Maia bertsolariak ere bazuen aurten kantatzeko aukera, baina uko egitea erabaki du, eta agur esan die txapelketei.
Arabarren faltan, jakinarazi dituzte Txapelketa Nagusian izango diren bertsolarien izenak. Kantatuko duten berrogei bertsolarien artean, lehen Euskal Herriko Txapelketa Nagusia izango dute haietako hamalauk. Jon Maia bertsolariak ere bazuen aurten kantatzeko aukera, baina uko egitea erabaki du, eta agur esan die txapel...
Ez da erdia, baina bada herena baino gehiago. Bertsozale Elkarteak gaur eman ditu jakitera 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzekoak diren 40 bertsolariren izenak, eta lehen aldia izango dute txapelketan haietako hamalauk. Osatu gabe dago zerrenda, halere. Guztira, 42 bertsolari arituko direlako kantuan, e...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212871/hogeitik-gora-estatutan-debekatu-dezakete-abortua-aebetan-gorenak-eskubidea-baliogabetzen-badu.htm
Mundua
Hogeitik gora estatutan debekatu dezakete abortua AEBetan, Gorenak eskubidea baliogabetzen badu
AEBetan abortatzen duen emakumea ezkongabea, diru sarrera txikikoa eta beltza da, batez ere.
Hogeitik gora estatutan debekatu dezakete abortua AEBetan, Gorenak eskubidea baliogabetzen badu. AEBetan abortatzen duen emakumea ezkongabea, diru sarrera txikikoa eta beltza da, batez ere.
Baliteke abortatzeko eskubide konstituzionalean atzera egiteko prest egotea AEBetako Gorena. Hori filtratu du, behintzat, Politico hedabideak: erabakiaren lehen zirriborro bat dirudiena zabaldu du bart gauean. Zirriborro horretan, Samuel Alito epailearen sinadura ageri da, eta gorteko bederatzi magistratuetako bosten i...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212872/ezkerreko-independentismoaren-erreferentzia-sindikala-izan-nahi-du-labek.htm
Politika
«Ezkerreko independentismoaren erreferentzia sindikala» izan nahi du LABek
«Estrategia independentista eraldatzailea garatzeko ardura» hartuko du, eta idazkaritza antirrazista bat sortuko du sindikatuaren barruan.
«Ezkerreko independentismoaren erreferentzia sindikala» izan nahi du LABek. «Estrategia independentista eraldatzailea garatzeko ardura» hartuko du, eta idazkaritza antirrazista bat sortuko du sindikatuaren barruan.
Arlo soziopolitikoan datozen urteetan jarraitu beharreko bidea ere xehatu du LABek 10. Biltzar Nagusiko txostenean. Horien artean, sindikatuak «ezkerreko independentismoaren erreferentzia sindikal nazionala» izan nahi du, eta, horretarako, «bere gain» hartuko du «estrategia independentista eraldatzailea garatzeko ardur...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212873/garbine-aranburu-eta-igor-arroyo-izango-dira-labeko-buru-batera-2027ra-arte.htm
Ekonomia
Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo izango dira LABeko buru, batera, 2027ra arte
Afiliatuek egungo zuzendaritzaren proposamena onartuz gero,sindikatuak bi koordinatzaile orokor izango ditu, idazkari nagusi baten ordez. Ekainaren 16an eta 17an izango da Biltzar Nagusia, Baionan.
Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo izango dira LABeko buru, batera, 2027ra arte. Afiliatuek egungo zuzendaritzaren proposamena onartuz gero,sindikatuak bi koordinatzaile orokor izango ditu, idazkari nagusi baten ordez. Ekainaren 16an eta 17an izango da Biltzar Nagusia, Baionan.
LABek Baionan egitera doan Biltzar Nagusiak mugarria jarriko du sindikatu abertzalearen historian, aldaketa sakonak ekarriko baititu. Sindikatuaren antolaketari berari eragingo dioten berrikuntza garrantzitsuak proposatuko dizkie afiliatuei Garbiñe Aranburu idazkari nagusiaren zuzendaritzak, hausnarketa prosezu luze ba...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212874/netflix-hasi-da-euskarazko-azpidatziak-jartzen-atzerriko-filmetan.htm
Bizigiro
Netflix hasi da euskarazko azpidatziak jartzen atzerriko filmetan
Erresuma Batuko Choose or die eta Poloniako 365 dni dira euskarazko azpidatziekin ikus daitezkeen lehen lanak. Amazon Prime Videoren En la corte del principito telesailean ere jarri dituzte euskarazko azpidatziak.
Netflix hasi da euskarazko azpidatziak jartzen atzerriko filmetan. Erresuma Batuko Choose or die eta Poloniako 365 dni dira euskarazko azpidatziekin ikus daitezkeen lehen lanak. Amazon Prime Videoren En la corte del principito telesailean ere jarri dituzte euskarazko azpidatziak.
Martxoaren 15ean, Netflixek iragarri zuen aurten edukien 20 ordu bikoiztu eta 200 ordu azpidatziko dituela. Pantailak Euskaraz taldeak «aurrerapausotzat» jo zuen. «Baina ez da nahikoa», adierazi zuen. Duela egun batzuk hasi ziren katalanezko azpidatziak jartzen film bakan batzuetan. Galegozkoak heldu ziren gero. Eta e...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212875/kote-cabezudok-kartzelan-segituko-du.htm
Gizartea
Kote Cabezudok kartzelan segituko du
Behin-behineko espetxealdia bihar amaituko da, baina ez da kartzelatik aterako, betetzeko dituen beste zigor batzuen ondorioz; iragarri dute sententzian gutxienez zortzi espetxe urte ezarriko dizkiotela
Kote Cabezudok kartzelan segituko du. Behin-behineko espetxealdia bihar amaituko da, baina ez da kartzelatik aterako, betetzeko dituen beste zigor batzuen ondorioz; iragarri dute sententzian gutxienez zortzi espetxe urte ezarriko dizkiotela
Behin-behineko espetxealdian lau urte betetzeak ez dio askatasunik ekarriko Kote Cabezudori. Bihar iraungiko da Gipuzkoako Probintzia Auzitegian epaitu duten argazkilariaren kartzelaldia, lau urtekoa baita sententzia atera arte badaezpadako espetxealdian gehienez egin daitekeen denbora. Egina zuten akusazioek luzatzeko...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212876/douglas-lurrin-denda-katearen-enplegu-erregulazioa-auzitara-eraman-du-elak.htm
Ekonomia
Douglas lurrin-denda katearen enplegu erregulazioa auzitara eraman du ELAk
Euskal Herriko saltokietan 120 langile kaleratzea aurreikusten du erregulazio horrek, eta inpugnatu egin du sindikatuak.
Douglas lurrin-denda katearen enplegu erregulazioa auzitara eraman du ELAk. Euskal Herriko saltokietan 120 langile kaleratzea aurreikusten du erregulazio horrek, eta inpugnatu egin du sindikatuak.
Douglas lurrin denden kateko enplegu erregulazioko espedientearen aurka egiten ari da ELA aspaldi honetan, multinazionalak 120 langile kaleratzeko helburua duelako zenbait denda itxita. ELAk uste du enpresak ez dituela egiaztatu horretarako arrazoitzen dituen zio ekonomikoak. «Enpresak, CCOOk eta UGTk adostutako enpleg...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212877/ekainaren-18an-presoen-aldeko-manifestazioa-eginen-du-sarek-iruntildeean.htm
Politika
Ekainaren 18an presoen aldeko manifestazioa eginen du Sarek Iruñean
17:00etan abiatuko da mobilizazioa, Iruñerriko lau lekutatik zutabeak osatuta. Ekainaren 4an herri lasterketa bat eginen dute manifestaziora deitzeko: Iruñeko espetxetik Gazteluko plazara joanen dira korrika.
Ekainaren 18an presoen aldeko manifestazioa eginen du Sarek Iruñean. 17:00etan abiatuko da mobilizazioa, Iruñerriko lau lekutatik zutabeak osatuta. Ekainaren 4an herri lasterketa bat eginen dute manifestaziora deitzeko: Iruñeko espetxetik Gazteluko plazara joanen dira korrika.
Euskal presoen eskubideen aldeko Sare mugimendu herritarrak manifestazio batera deitu du ekainaren 18rako: Iruñean eginen dute, eta, manifestazioa bera 18:00etan abiatuko bada ere, aitzinetik lau zutabetan joanen dira abiapuntura, Iruñerriko lau lekutatik. 17:00etan elkartuko dira herritarrak: Decathlon aitzinean, Cord...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212878/ikerketa-batzordea-eratzeko-eskatu-dute-eajk-eta-eh-bilduk.htm
Politika
Ikerketa Batzordea eratzeko eskatu dute EAJk eta EH Bilduk
Aizpuruaren ustez, batzordea «behar-beharrezkoa» da 'Pegasus auzia' argitzeko, eta Estebanek nabarmendu du Sekretuen Batzordea ez dela ikerketarako.
Ikerketa Batzordea eratzeko eskatu dute EAJk eta EH Bilduk. Aizpuruaren ustez, batzordea «behar-beharrezkoa» da 'Pegasus auzia' argitzeko, eta Estebanek nabarmendu du Sekretuen Batzordea ez dela ikerketarako.
«Espioitza praktika orokor eta sistematiko bat dugu aurrean», adierazi du Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak. Horregatik nabarmendu du Ikerketa Batzordea «behar-beharrezkoa» dela auzia argitzeko, eta, horrekin batera, adierazi du Sekretuen Batzordea ez dela izango kasua argitzeko erantzuna: «Batzorde horretan ez da ...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212879/kontseiluak-salatu-du-pairen-xedea-euskarazko-irakaskuntza-oztopatzea-dela.htm
Gizartea
Kontseiluak salatu du PAIren xedea euskarazko irakaskuntza oztopatzea dela
«Nafarren arteko berdintasunaren aurkako kolpea da» ingelesez irakasteko programa eredu bihurtzeko erabakia, Paul Bilbao idazkari nagusiaren esanetan, «eskubideen fatxada» jarri nahi izan dieten arren. Larunbateko mobilizazioan parte hartzeko deia berretsi du.
Kontseiluak salatu du PAIren xedea euskarazko irakaskuntza oztopatzea dela. «Nafarren arteko berdintasunaren aurkako kolpea da» ingelesez irakasteko programa eredu bihurtzeko erabakia, Paul Bilbao idazkari nagusiaren esanetan, «eskubideen fatxada» jarri nahi izan dieten arren. Larunbateko mobilizazioan parte hartzeko d...
«Erabaki euskarafoboei existitzen ez diren eskubideen fatxada jarri nahi diete», salatu du Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak Iruñean, PAI ingelesez ikasteko programa hezkuntza eredu bihurtzeko erabakia hizpide hartuta. Joan den astean horren alde egin zuten PSNk eta UPNk, 350 lanpostu egonkortuk...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212880/gotzone-sagardui-laquoargi-ikusten-ari-gara-kasuen-gorakada-azken-bizpahiru-asteetanraquo.htm
Gizartea
Gotzone Sagardui: «Argi ikusten ari gara kasuen gorakada azken bizpahiru asteetan»
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak oraingoz ez du «tentsiorik» nabaritu osasun sisteman.
Gotzone Sagardui: «Argi ikusten ari gara kasuen gorakada azken bizpahiru asteetan». Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak oraingoz ez du «tentsiorik» nabaritu osasun sisteman.
COVID-19aren pandemiaren zenbakiak okerrera egiten ari dira. Irmo mintzatu da Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui, gobernu kontseiluaren osteko agerraldian: «Argi ikusten ari gara kasuen gorakada azken bizpahiru asteetan». Halere, gaur-gaurkoz, osasun sisteman ez da tentsiorik eragiten ari. Azkenaldia...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212881/zubiaurrek-aldi-baterako-utzi-du-confebaskeko-lehendakaritza-gaixotasun-baten-ondorioz.htm
Ekonomia
Zubiaurrek aldi baterako utzi du Confebaskeko lehendakaritza, gaixotasun baten ondorioz
Isabel Busto Adegiko lehendakariordeak ordezkatuko du behin-behinean. Confebaskeko lehen emakume buruzagia izango da.
Zubiaurrek aldi baterako utzi du Confebaskeko lehendakaritza, gaixotasun baten ondorioz. Isabel Busto Adegiko lehendakariordeak ordezkatuko du behin-behinean. Confebaskeko lehen emakume buruzagia izango da.
Osasunak behartutako aldaketa bat egin du Confebaskek. Gaixo baimena du 2019az geroztik lehendakari denak, Eduardo Zubiaurrek (Eibar, Gipuzkoa, 1962), eta haren lekukoa orain arteko lehendakariordeak hartu du, Isabel Bustok. Bata zein bestea Adegiko ordezkariak dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako patronalaren buruza...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212882/datorren-urteko-apirilean-hasiko-dira-bilbo-eta-getxo-batuko-dituen-bulebarra-egiten.htm
Gizartea
Datorren urteko apirilean hasiko dira Bilbo eta Getxo batuko dituen bulebarra egiten
Itsasadarraren ondoan dagoen errepidearen tokian, oinezkoentzako bide bat eta bidegorria egingo dituzte. Lanek hogei milioi euroko kostua izango dute, eta espero dute 2024ko bigarren seihilekorako prest egotea.
Datorren urteko apirilean hasiko dira Bilbo eta Getxo batuko dituen bulebarra egiten. Itsasadarraren ondoan dagoen errepidearen tokian, oinezkoentzako bide bat eta bidegorria egingo dituzte. Lanek hogei milioi euroko kostua izango dute, eta espero dute 2024ko bigarren seihilekorako prest egotea.
Itsasadarraren ondoko BI-711 errepidea bulebar bihurtzea: horixe izango da Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak gaur goizean aurkeztu duen proiektuaren funtsa. Bilbo, Getxo, Leioa eta Erandio (Bizkaia) batuko dituzte, bizikletentzako bide batekin eta oinezkoentzako batekin. Lanak 2023ko apirilean hasi eta 2024ko bi...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212883/kataluniaren-erreferentziak-kendu-dituzte-nicolas-cageren-azken-filmetik-gaztelerazko-bikoizketan.htm
Bizigiro
Kataluniaren erreferentziak kendu dituzte Nicolas Cageren azken filmetik, gaztelerazko bikoizketan
Jatorrizko bertsioan, protagonistak Kataluniako presidentearen alaba erreskatatu behar du. Haatik, gaztelerazkoan, mexikar bihurtu dute pertsonaia. Banatzaileek esan dute bakarrik Latinoamerikarako gaztelerazko bertsioan kendu dituztela Kataluniaren erreferentziak.
Kataluniaren erreferentziak kendu dituzte Nicolas Cageren azken filmetik, gaztelerazko bikoizketan. Jatorrizko bertsioan, protagonistak Kataluniako presidentearen alaba erreskatatu behar du. Haatik, gaztelerazkoan, mexikar bihurtu dute pertsonaia. Banatzaileek esan dute bakarrik Latinoamerikarako gaztelerazko bertsioan...
Nicolas Cagek bere burua antzezten du The Unbearable Weight of Massive Talent filmean. Protagonistak ikertu beharko du Kataluniako presidentearen alabaren bahiketa. Baina filma jatorrizko hizkuntzan ikusten dutenek bakarrik jakingo dute hori. Gaztelerara bikoizturiko bertsioa ikusten dutenek, aldiz, ez. Salatu dutenez,...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212884/bost-eguneko-grebara-deitu-dute-gasteizko-kirol-instalazioetako-langileek.htm
Gizartea
Bost eguneko grebara deitu dute Gasteizko kirol instalazioetako langileek
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara, maiatzaren 10etik 14ra bitarte.
Bost eguneko grebara deitu dute Gasteizko kirol instalazioetako langileek. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara, maiatzaren 10etik 14ra bitarte.
Gasteizko kirol instalazioetako eta gizarte etxeetako sorosleek, begiraleek eta kontrolatzaileek bi urte daramatzate lan hitzarmenik gabe. Horregatik, langileen egoera salatzeko, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk bost eguneko grebara deitu dute datorren asterako, maiatzaren 10etik 14ra bitarte. Sindikatuek argitu dute denbor...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212885/zabalgarbin-agertu-den-gorpua-20-urteko-migrante-batena-da.htm
Gizartea
Zabalgarbin agertu den gorpua 20 urteko migrante batena da
«Ez du indarkeria zantzurik», Ertzaintzaren arabera. Dokumentazioa zeraman gainean, eta hala jakin dute nor den. Bizkaiko Aldundiaren tutoretzapean egon izan da.
Zabalgarbin agertu den gorpua 20 urteko migrante batena da. «Ez du indarkeria zantzurik», Ertzaintzaren arabera. Dokumentazioa zeraman gainean, eta hala jakin dute nor den. Bizkaiko Aldundiaren tutoretzapean egon izan da.
Zabalgarbiko zabortegian atzo agertu zen gorpua 20 urteko migrante magrebtar batena da, eta Bizkaiko Aldundiaren tutoretzapean egon izan da, hainbat hedabidek aditzera eman dutenez. Azaldu dute gizonezkoak dokumentazioa zeramala gainean, eta horrela jakin ahal izan dutela bere identitatearen berri; hala ere, orandik Se...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212886/euskal-lgtbi-behatokiak-kezka-agertu-du-bilboko-gizonezko-homosexualen-hilketengatik.htm
Gizartea
Euskal LGTBI+ Behatokiak kezka agertu du Bilboko gizonezko homosexualen hilketengatik
Lau hilketa pertsona berak egin zituela baieztatu dute, eta beste lau kasu ikertzen ari da Polizia, lotura duten ikusteko
Euskal LGTBI+ Behatokiak kezka agertu du Bilboko gizonezko homosexualen hilketengatik. Lau hilketa pertsona berak egin zituela baieztatu dute, eta beste lau kasu ikertzen ari da Polizia, lotura duten ikusteko
Euskal LGTBI+ Behatokiak Bilboko Alde Zaharrean jazotako lau heriotzen atzean dagoen «LGTBI+ fobia» salatu du, eta horien aurka mobilizatzera bultzatu du «gizarte osoa». Izan ere, kasu horren inguruan sekretupeko ikerketa bat abiatu du Ertzaintzak, gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez. La...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212887/errusiak-mariupolgo-altzairutegiari-eraso-dio-eta-zibilen-ebakuazioa-eten-dute.htm
Mundua
Errusiak Mariupolgo altzairutegiari eraso dio, eta zibilen ebakuazioa eten dute
Putinek Macroni ziurtatu dio Mosku prest dagoela Kievekin negoziatzen jarraitzeko, eta eskatu dio Ukrainara armak bidaltzeari uzteko.
Errusiak Mariupolgo altzairutegiari eraso dio, eta zibilen ebakuazioa eten dute. Putinek Macroni ziurtatu dio Mosku prest dagoela Kievekin negoziatzen jarraitzeko, eta eskatu dio Ukrainara armak bidaltzeari uzteko.
Errusiako tropek setiatua duten Ukrainako Mariupolgo zibilak tantaka ebakuatzen ari diren honetan, korridore humanitarioak ez dira Azovstal altzairutegira heltzen ari; berrehun bat zibil bertan harrapatuta daude otsail amaieratik, Ukrainako agintarien arabera. Hain zuzen, Moskuk baieztatu du armadak industrialdea beste...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212888/colin-harvey-irlandaren-batasunarena-hazten-ari-den-elkarrizketa-bat-da.htm
Mundua
Colin Harvey: «Irlandaren batasunarena hazten ari den elkarrizketa bat da»
Colin Harvey Ireland’s Futureren zuzendaritzako kide eta Belfasteko Queen’s Unibertsitateko irakaslea da. Haren ustetan, Erresuma Batuko eta Irlandako Errepublikako gobernuak irlan egon daitekeen «aldaketa konstituzionalerako» prestaketa lanak egiten hasi behar dira.
Colin Harvey: «Irlandaren batasunarena hazten ari den elkarrizketa bat da». Colin Harvey Ireland’s Futureren zuzendaritzako kide eta Belfasteko Queen’s Unibertsitateko irakaslea da. Haren ustetan, Erresuma Batuko eta Irlandako Errepublikako gobernuak irlan egon daitekeen «aldaketa konstituzionalerako» prestaketa lanak ...
Goiza da Belfasteko Queen’s Unibertsitatean. Hiriaren hegoaldean dago campusa, eta, eguerdia gerturatzen ari den arren, oraindik ez da jende askorik ikusten inguruan; baliteke ikasle eta irakasle gehienak klasean edo liburutegian egotea. Lore arrosaz beteriko zuhaitzen eta belardi txiki batzuen alboan dago unibertsita...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212889/carmelo-arriazu-ablitasko-alkatea-hil-da.htm
Politika
Carmelo Arriazu Ablitasko alkatea hil da
72 zituela zendu da, gaixotasun baten ondorioz. 2019an eskuratu zuen aginte makila, lehen aldiz. Navarra Sumako hautetsia zen.
Carmelo Arriazu Ablitasko alkatea hil da. 72 zituela zendu da, gaixotasun baten ondorioz. 2019an eskuratu zuen aginte makila, lehen aldiz. Navarra Sumako hautetsia zen.
Carmelo Arriazu Ablitasko (Nafarroa) alkatea hil da, 72 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Navarra Suma alderdiko hautetsia zen, eta lehen agintaldia betetzen ari zen alkatetzan. 2019. urtean irabazi zituen hauteskundeak lehenbiziko aldiz. Iaz kargua utzi behar izan zuen gaixo zegoelako, eta, ordutik, Carlos Bone...
2022-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/212890/bakartxo-ruiz-ez-da-izango-eh-bilduren-nafarroako-hautagaia-2023an.htm
Politika
Bakartxo Ruiz ez da izango EH Bilduren Nafarroako hautagaia 2023an
EH Bilduko eledunak iragarri du ez dela aurkeztuko foru hauteskundeetara. «Ziklo bat amaitzeko unea da», adierazi du.
Bakartxo Ruiz ez da izango EH Bilduren Nafarroako hautagaia 2023an. EH Bilduko eledunak iragarri du ez dela aurkeztuko foru hauteskundeetara. «Ziklo bat amaitzeko unea da», adierazi du.
Bakartxo Ruiz ez da aurkeztuko 2023ko Nafarroako foru hauteskundeetara. Noticias de Navarra egunkariak eman du albistea, eta EH Bilduk eta Ruizek berak zabaldu egin dute berria sare sozialen bidez. «Ziklo bat amaitzeko unea da. EH Bildun lanean jarraituko dut, militatzeko modu asko daude eta [...] Pribilegioa izan da N...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212916/artolazabal-espetxeen-kudeaketa-ulertzen-dugu-gizarte-politiken-adar-bat-balitz-bezala.htm
Gizartea
Artolazabal: «Espetxeen kudeaketa ulertzen dugu gizarte politiken adar bat balitz bezala»
Zaballako espetxean (Araba) izan da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, dokumental baten aurkezpenean. Justizia errestauratiboaren aldeko apustua berretsi du.
Artolazabal: «Espetxeen kudeaketa ulertzen dugu gizarte politiken adar bat balitz bezala». Zaballako espetxean (Araba) izan da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, dokumental baten aurkezpenean. Justizia errestauratiboaren aldeko apustua berretsi du.
Zazpi hilabete igaro dira Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeak kudeatzeko eskumena jaso zuenetik, eta, gaur, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Zaballako (Araba) kartzelan izan da. Han aurkeztu du Historias de la cárcel (Kartzelako i...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212917/ps-ere-ezkerreko-frontera-batu-da.htm
Politika
PS ere ezkerreko frontera batu da
Alderdi sozialista ere batu da Frantzia Intsumisoak eta EELV Europa Ekologia-Berdeek eginiko akordiora. Orain, Kontseilu Nazionaleko kideek berretsi behar dute hitzarmena.
PS ere ezkerreko frontera batu da. Alderdi sozialista ere batu da Frantzia Intsumisoak eta EELV Europa Ekologia-Berdeek eginiko akordiora. Orain, Kontseilu Nazionaleko kideek berretsi behar dute hitzarmena.
Legebiltzarrerako bozetara baturik aurkezteko bidean da Frantziako ezkerra. Maiatzaren 1ean akordioa egin zuten Frantzia Intsumisoak eta EELV Europa Ekologia-Berdeek. Atzo, PS alderdi sozialistarekin eta PCF alderdi komunistarekin bildu ziren bi alderdiak, eta PS eta PCF alderdiek adierazi dute eurak ere ezkerreko fron...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212918/delirium-tremens-vulk-odei-eta-merina-gris-ehz-jaialdiaren-programaziora-batu-dira.htm
Kultura
Delirium Tremens, Vulk, Odei eta Merina Gris EHZ jaialdiaren programaziora batu dira
Festibala uztailaren 1etik 3ra arte egingo dute Irisarrin (Nafarroa Beherea). Bulego eta Joseba Tapia ere izango dira bertan.
Delirium Tremens, Vulk, Odei eta Merina Gris EHZ jaialdiaren programaziora batu dira. Festibala uztailaren 1etik 3ra arte egingo dute Irisarrin (Nafarroa Beherea). Bulego eta Joseba Tapia ere izango dira bertan.
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak osatu du bere 26. aldiko programazioa. Gaur iragarri du musika festibalean izango dira hainbat bakarlariren eta talderen izenak: Delirium Tremens, Vulk, Odei, Merina Gris, Bulego eta Joseba Tapia. Aurretik jakinarazi zutenez, festibalean Niko Etxart eta Hapa Hapa, Fizt & Furiuz, Ibil B...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212920/jaurlaritzak-ia-bikoiztu-egin-nahi-ditu-ikasketa-dualak-eskaintzen-dituzten-unibertsitateko-tituluak.htm
Gizartea
Jaurlaritzak ia bikoiztu egin nahi ditu ikasketa dualak eskaintzen dituzten unibertsitateko tituluak
Iñigo Urkulluk Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategia aurkeztu du Unibertsitateen Euskal Kontseiluan. Prestakuntza dualaren alde egin dute: unibertsitateko 10.000 ikasleri eman nahi diete ikasketak unibertsitatean eta enpresetan egiteko aukera. Egun, 47 tituluk eskaintzen dute aukera hori, eta 80 izatea dute begi...
Jaurlaritzak ia bikoiztu egin nahi ditu ikasketa dualak eskaintzen dituzten unibertsitateko tituluak. Iñigo Urkulluk Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategia aurkeztu du Unibertsitateen Euskal Kontseiluan. Prestakuntza dualaren alde egin dute: unibertsitateko 10.000 ikasleri eman nahi diete ikasketak unibertsitatea...
Goi mailako hezkuntzaren eta lan munduaren arteko harremanak estutzen jarraitzea. Horixe du xede gaur goizean Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Unibertsitateen Euskal Kontseiluan aurkeztu duen Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategiak. Mahaiaren bueltan elkartu dira, besteak beste, Urkullu bera; Jokin...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212921/eh-bilduk-bozeramaileen-batzordea-biltzea-eskatu-du-bilboko-hilketen-harira.htm
Gizartea
EH Bilduk Bozeramaileen Batzordea biltzea eskatu du, Bilboko hilketen harira
Bilboko Udaleko EH Bilduk «lehen eskuko informazioa» lortu nahi du, eta beharrezkoa iruditu zaio Bozeramaileen Batzordean aztertzea Bilboko Udalak adierazpen bat egin behar duen.
EH Bilduk Bozeramaileen Batzordea biltzea eskatu du, Bilboko hilketen harira. Bilboko Udaleko EH Bilduk «lehen eskuko informazioa» lortu nahi du, eta beharrezkoa iruditu zaio Bozeramaileen Batzordean aztertzea Bilboko Udalak adierazpen bat egin behar duen.
EH Bilduren Bilboko udal taldeak eskatu du Bozeramaileen Batzordea biltzeko, hirian izan diren hilketen harira. Izan ere, Jone Goirizelaia bozeramailearen iritziz, ezinbestekoa da informatuta egotea: «Beharrezkoa da lehen eskuko informazioa izatea bilbotar guztiei eta bereziki LGTBI komunitateari kezka handia eragiten ...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212922/gaur-bozkatuko-dute-oinarrizko-errentaren-lege-egitasmoa-gasteizko-legebiltzarrean.htm
Ekonomia
Gaur bozkatuko dute oinarrizko errentaren lege egitasmoa Gasteizko legebiltzarrean
Alderdi guztiek ez dute jakinarazi oraindik proposamena babestuko duten edo ez. Ekinaldiren sustatzaileek gogoeta eta eztabaida jarduerak antolatu dituzte.
Gaur bozkatuko dute oinarrizko errentaren lege egitasmoa Gasteizko legebiltzarrean. Alderdi guztiek ez dute jakinarazi oraindik proposamena babestuko duten edo ez. Ekinaldiren sustatzaileek gogoeta eta eztabaida jarduerak antolatu dituzte.
Baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren herri ekinaldi legegilea iritsi da Gasteizko legebiltzarrera: gaur eztabaidatu eta bozkatuko dute proposamena osoko bilkuran. Iazko otsailean aurkeztu zuen ekinaldia herritar talde batek, eta urtarrilean jakinarazi zuten parlamentuak aintzat hartzeko gutxieneko sinadurak bildu ...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212923/errusiako-petrolioaren-gaineko-bahitura-proposatu-du-europako-batzordeak.htm
Ekonomia
Errusiako petrolioaren gaineko bahitura proposatu du Europako Batzordeak
Sei hilabeteren buruan Errusiako petrolioaren inportazioak eten nahi ditu EBk. Hungariari eta Eslovakiari denbora gehiago ematen die proposamenak, Hungariaren baiezkoaren bila. Proposamena aste honetan bertan onartzea nahi du Bruselak. Errusiako estatuko hedabideen zabalkundea ere zigortu nahi da.
Errusiako petrolioaren gaineko bahitura proposatu du Europako Batzordeak. Sei hilabeteren buruan Errusiako petrolioaren inportazioak eten nahi ditu EBk. Hungariari eta Eslovakiari denbora gehiago ematen die proposamenak, Hungariaren baiezkoaren bila. Proposamena aste honetan bertan onartzea nahi du Bruselak. Errusiako ...
«Ez da erraza izango. Errusiako petrolioaren menpekotasun handia dugu. Baina egin behar dugu». Ukrainako gerra dela eta, Errusiaren kontrako zigorren seigarren paketea gaur dute eztabaidagai Europako Batasunean, Errusiako petrolioaren gaineko bahitura barne. Batasunarentzat ez da erabaki erraza hartzeko, ezta ezartzeko...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212924/ipar-irlandaren-etorkizuna.htm
Mundua
Ipar Irlandaren etorkizuna
Ipar Irlandaren etorkizuna.
Ipar Irlandako herritarrek argi utzi dute zeintzuk diren beren lehentasunak: batez ere osasun sistemaren, etxebizitzaren eta bizitzaren kostuaren inguruko arazoak konpontzea. Komunitate guztiek partekatzen dituzte kezka horiek, eta, hortaz, Irlandaren batasunak eta Ipar Irlandarako Protokoloak ez diete ardura bera emat...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212925/gasteizko-udalak-dei-egin-du-laquolgtbifobiari-aurre-egingo-dion-hiriaraquo-eraikitzeko.htm
Gizartea
Gasteizko Udalak dei egin du «LGTBIfobiari aurre egingo dion hiria» eraikitzeko
Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, ikastaroak, tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak izango dira, besteak beste, hilaren 7tik 24ra bitarte.
Gasteizko Udalak dei egin du «LGTBIfobiari aurre egingo dion hiria» eraikitzeko. Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, ikastaroak, tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak izango dira, besteak beste, hilaren 7tik 24ra bitarte.
Gasteizko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira: ikastaroak, tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak izango dira, besteak beste, hilaren 7tik 24ra bitarte. Hauts dezagun sexu eta genero araua, eta amai dezagun diskriminazioarekin da aurte...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212926/a-15-autobidea-asteburu-osoan-egongo-da-itxita.htm
Gizartea
A-15 autobidea asteburu osoan egongo da itxita
Gipuzkoa eta Nafarroa artean bidaiatu behar duten ibilgailu astunei N-1 errepidea erabiltzeko gomendatu diete, ezingo baitute Tolosa eta Lekunberri arteko errepidea erabili. Igande gauean irekiko dute autobidea eta Belabietako tunela.
A-15 autobidea asteburu osoan egongo da itxita. Gipuzkoa eta Nafarroa artean bidaiatu behar duten ibilgailu astunei N-1 errepidea erabiltzeko gomendatu diete, ezingo baitute Tolosa eta Lekunberri arteko errepidea erabili. Igande gauean irekiko dute autobidea eta Belabietako tunela.
Ostiral gauetik igande gauera Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen A-15 autobidea erabat itxita egongo da. Gipuzkoako aldean Andoainen itxiko dute Aintzane Oiarbide Azpiegitura diputatuak jakinarazi duenez, 22:00etan. 48 ordu horietan Belabietako tunelean egindako lanak amaitu eta gainbegiratuko dituzte, eta lanek iraun...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212927/hilaren-26rako-zenbait-manifestaziotara-deitu-du-eskubide-sozialen-gutunak.htm
Ekonomia
Hilaren 26rako zenbait manifestaziotara deitu du Eskubide Sozialen Gutunak
Soldata, pentsio eta gizarte laguntza duinak eskatuko dituzte mobilizazioetan, eta Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte.
Hilaren 26rako zenbait manifestaziotara deitu du Eskubide Sozialen Gutunak. Soldata, pentsio eta gizarte laguntza duinak eskatuko dituzte mobilizazioetan, eta Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte.
Bizitzaren garestitzea dela eta, aberastasunaren banaketa bidezkoagoa eskatzeko mobilizazioak antolatu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan izango dira, hilaren 26an, eta, besteak beste, soldaten, pentsioen eta gizarte laguntzen erosahalmena defendatuk...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212928/martxan-da-ii-gladys-saria-ingurune-digitaleko-emakume-gazteei-zuzenduta.htm
Gizartea
Martxan da II. Gladys saria, ingurune digitaleko emakume gazteei zuzenduta
Sariketak ingurune digitaleko edozein arlotan lan egiten duten emakume gazte euskaldunak bilatzen ditu.
Martxan da II. Gladys saria, ingurune digitaleko emakume gazteei zuzenduta. Sariketak ingurune digitaleko edozein arlotan lan egiten duten emakume gazte euskaldunak bilatzen ditu.
Martxan da II. Gladys saria. Lehenak izandako arrakasta ikusita, Puntueus fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesarekin, bigarren urtez jarraian antolatu dute. Sariketak euskal ingurune digitaleko edozein arlotan lan egiten duten emakume gazte euskalduna...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212929/merkantzia-tren-bat-errailetatik-atera-da-irunea-eta-noain-artean.htm
Gizartea
Merkantzia tren bat errailetatik atera da Iruñea eta Noain artean
Lokomotorra errailetik atera da Volkswagenen trenbide batean, eta zeramatzan bagoiak trenbide orokorrean geratu dira. Ez da inor zauritu.
Merkantzia tren bat errailetatik atera da Iruñea eta Noain artean. Lokomotorra errailetik atera da Volkswagenen trenbide batean, eta zeramatzan bagoiak trenbide orokorrean geratu dira. Ez da inor zauritu.
Volkswagen autoak zeramatzan tren bat errailetatik atera da gaur Iruñea eta Noain artean, eta ondorioz, tren zerbitzua eten egin dute 13:00etan. Volkswagenek bere autoak garraiatzeko erabiltzen duen trenbide batean izan da istripua: lokomotorra atera da hor, baina Volkswagenen trenaren bagoi batzuk trenbide orokorrean ...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212930/sanferminetako-kartela-aukeratzeko-bozketa-bertan-behera-utzi-dute.htm
Bizigiro
Sanferminetako kartela aukeratzeko bozketa bertan behera utzi dute
Botoak emateko orduan iruzurra egon den susmoa du Iruñeko Udalak. Ordu jakin batzuetan boto anitz jaso ditu afixetako batek.
Sanferminetako kartela aukeratzeko bozketa bertan behera utzi dute. Botoak emateko orduan iruzurra egon den susmoa du Iruñeko Udalak. Ordu jakin batzuetan boto anitz jaso ditu afixetako batek.
Sanferminetako afixa aukeratzeko prozesuan iruzurrik egon ote den ikertzen ari dira Iruñean. Udalak bertan behera utzi du bozketa, zer gertatu den argitu arte. Gaur zen botoa emateko azken eguna, eta irabazlea zein den bihar jakinaraztekoak ziren. Ustezko iruzurra pamplona.es webgunean gertatu da. ANIMSA enpresa publik...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212931/etxegabe-bat-hilda-aurkitu-dute-bilboko-parke-bateko-banku-batean.htm
Gizartea
Etxegabe bat hilda aurkitu dute Bilboko parke bateko banku batean
LABek erakundeen «nekropolitika» salatu du, Zabalgarbin agerturiko gorpua ere gogora ekarrita.
Etxegabe bat hilda aurkitu dute Bilboko parke bateko banku batean. LABek erakundeen «nekropolitika» salatu du, Zabalgarbin agerturiko gorpua ere gogora ekarrita.
Gizon bat hilda aurkitu zuten atzo Bilboko Casilda Iturrizar parkeko banku batean; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Pertsona batek Ertzaintzari jakinarazi zion atzo gizonak denbora zeramala banku batean, manta batekin estalita, eta ez zela mugitzen. Anbulant...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212932/roblesek-cniko-langileak-defendatu-ditu-eta-ez-du-pegasusen-inguruko-aparteko-azalpenik-eman.htm
Politika
Roblesek CNIko langileak defendatu ditu, eta ez du Pegasusen inguruko aparteko azalpenik eman
Espainiako Kongresuko Defentsa Batzordea bildu da. EH Bilduk espioitza kasu guztiak ikertzeko eta argitzeko eskatu du; EAJk, berriz, «erantzun politikoa» nahi du.
Roblesek CNIko langileak defendatu ditu, eta ez du Pegasusen inguruko aparteko azalpenik eman. Espainiako Kongresuko Defentsa Batzordea bildu da. EH Bilduk espioitza kasu guztiak ikertzeko eta argitzeko eskatu du; EAJk, berriz, «erantzun politikoa» nahi du.
Pegasusekin egindako espioitzaren ekaitza ez da baretu. Eta ez dute horretan lagunduko Margarita Robles Espainiako Gobernuko Defentsa ministroak esandakoak —edo ez esandakoak—. CNI Espainiako zerbitzu sekretuetako langileak, armadakoak, poliziak eta guardia zibilak defendatu ditu, haietaz «bereziki harro» dagoela esane...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212933/emakume-bat-eta-haren-haurrak-etxegabetu-dituzte-arteagan.htm
Gizartea
Emakume bat eta haren haurrak etxegabetu dituzte Arteagan
Kaleratzerik Ez taldearen arabera, baliteke indarkeria matxista egon izana kaleratzearen atzean, besteak beste «indarkeria ekonomikoa» salatu duen emakumearen dibortzioren ondorioa delako.
Emakume bat eta haren haurrak etxegabetu dituzte Arteagan. Kaleratzerik Ez taldearen arabera, baliteke indarkeria matxista egon izana kaleratzearen atzean, besteak beste «indarkeria ekonomikoa» salatu duen emakumearen dibortzioren ondorioa delako.
50 bat herritar bildu dira gaur goizean Arteagan, familia bati sostengua agertzeko. Izan ere, emakume bat, haren 9 urteko bi haur eta adin nagusiko alaba etxegabetzeko operazioa zegoen aurreikusita 13:00etarako. Atariaren aurrean eseri dira herritarrak, Nire seme-alaben etxea defendatuko dot mezua zuen pankarta bateki...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212934/apirilean-hamar-kontratutik-hiru-mugagabeak-izan-dira-hegoaldean.htm
Ekonomia
Apirilean, hamar kontratutik hiru mugagabeak izan dira Hegoaldean
Pandemia aurreko apirilean bezainbesteko indarrez ez, baina langabe kopuruak behera egin du: 2.503 gutxiago daude. Kasik 79.000 lan kontratu egin dira hilabetean, horietatik 23.500, finkoak.
Apirilean, hamar kontratutik hiru mugagabeak izan dira Hegoaldean. Pandemia aurreko apirilean bezainbesteko indarrez ez, baina langabe kopuruak behera egin du: 2.503 gutxiago daude. Kasik 79.000 lan kontratu egin dira hilabetean, horietatik 23.500, finkoak.
Langabeziari behera bultzatzeko hilabetea izan ohi da apirila, Hego Euskal Herrian, eta aurtengoak ere joera horri eutsi dio, Ukrainako gerrak ekonomian dituen ondorioak ondorio. Nafar Lansaren eta Lanbiden izena emanda dauden langabeak 2.503 gutxiago dira martxoan baino, eta langabezia tasa %10,9ra jaitsi da: 148.980 ...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212935/eroskik-105-milioi-euro-irabazi-ditu-inoizko-zor-kitapen-handiena-eginda.htm
Ekonomia
Eroskik 105 milioi euro irabazi ditu, inoizko zor kitapen handiena eginda
Iazko emaitza onei esker 443 milioi euroan murriztu du zorra. Salmenta orokorrak apur bat jaitsi badira ere, elikagaien atalak gorakoari eutsi dio
Eroskik 105 milioi euro irabazi ditu, inoizko zor kitapen handiena eginda. Iazko emaitza onei esker 443 milioi euroan murriztu du zorra. Salmenta orokorrak apur bat jaitsi badira ere, elikagaien atalak gorakoari eutsi dio
Eroski taldearen negozioa indartzen ari da berriz. Elorrioko (Bizkaia) kooperatibak aro berri bat hasi du: hazkundearen bidea hartu du, eta emaitza positiboak lortu ditu hainbat urtez galerak pilatu ondoren. Guztira, 105 milioi euro irabazi zituen iaz. Azken hamalau urteetako emaitza onena da, eta horrek bide eman dio ...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212936/errusiako-petrolioaren-bahitura-proposatu-du-europako-batzordeak.htm
Mundua
Errusiako petrolioaren bahitura proposatu du Europako Batzordeak
Sei hilabeteren buruan Errusiako petrolioaren inportazioak eten nahi ditu EBk. Alemaniaren babesa jada lortu du Bruselak, baina Hungariak esan du ezin duela Batzordearen proposamena onartu, estatuaren segurtasun energetikoa «hondoratuko» lukeela argudiatuta. Kremlinek ohartarazi du Batasunak «garesti» ordainduko duela ...
Errusiako petrolioaren bahitura proposatu du Europako Batzordeak. Sei hilabeteren buruan Errusiako petrolioaren inportazioak eten nahi ditu EBk. Alemaniaren babesa jada lortu du Bruselak, baina Hungariak esan du ezin duela Batzordearen proposamena onartu, estatuaren segurtasun energetikoa «hondoratuko» lukeela argudiat...
«Ez da erraza izango. Errusiako petrolioaren menpekotasun handia dugu. Baina egin behar dugu». Ukrainako gerra dela eta, Errusiaren kontrako zigorren seigarren paketea izan dute gaur hizpide eta eztabaidagai EB Europako Batasunean, Errusiako petrolioaren gaineko bahitura barne. Talde komunitarioarentzat ez da erabaki e...
2022-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/212937/lasok-eta-dariok-ez-dute-jokatuko-ligaxkako-azkeneko-partida.htm
Kirola
Lasok eta Dariok ez dute jokatuko ligaxkako azkeneko partida
Baikokoak mina du sorbaldan, eta Aspekoak, eskuetan. Beraz, Rezustari eta Ezkurdiari eman dizkiete irabazitzat partidak: 22-0. Emaitzek ez dute ondoriorik, Lasok eta Ezkurdiak ziurtatua baitzuten multzoko lehen postua, eta Rezustak eta Dariok ez baitzuten aukerarik finalerdietarako sailkatzeko.
Lasok eta Dariok ez dute jokatuko ligaxkako azkeneko partida. Baikokoak mina du sorbaldan, eta Aspekoak, eskuetan. Beraz, Rezustari eta Ezkurdiari eman dizkiete irabazitzat partidak: 22-0. Emaitzek ez dute ondoriorik, Lasok eta Ezkurdiak ziurtatua baitzuten multzoko lehen postua, eta Rezustak eta Dariok ez baitzuten au...
Asteburuan jokatzekoak ziren Buruz Buruko Txapelketako lau partidetatik bi besterik ez dira jokatuko. Ostiralean, Unai Laso eta Beñat Rezusta ziren aritzekoak Baños de Rio Tobian (Espainia), baina Lasok uko egin dio jokatzeari, mina baitu sorbaldan. Beraz, Rezustari eman diote irabazitzat neurketa: 22-0. Emaitzak, hala...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212938/kezka-eta-haserrea-aebetan-abortatzeko-eskubidea-arriskuan-dagoela-eta.htm
Mundua
Kezka eta haserrea AEBetan, abortatzeko eskubidea arriskuan dagoela eta
Gorenak abortatzeko eskubidea ezabatuko duen beldurrez, alarma guztiak piztu dira, eta protesta ugari izan dira Washington hiriburuan eta herrialdeko beste zenbait hiritan.
Kezka eta haserrea AEBetan, abortatzeko eskubidea arriskuan dagoela eta. Gorenak abortatzeko eskubidea ezabatuko duen beldurrez, alarma guztiak piztu dira, eta protesta ugari izan dira Washington hiriburuan eta herrialdeko beste zenbait hiritan.
Auzitegi Gorenaren zirriborroa filtratu, eta berehala piztu zen lurrikara Ameriketako Estatu Batuetan. Washington hiriburuan, gauerdian bertan bildu ziren lehen manifestariak gortearen eraikinaren aurrean. Gero, herenegun, egun osoz iraun zuen protestan, ehunka lagun bildu ziren: hautetsiak, abortatzeko eskubidearen al...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212939/kalte-ordaina-ukatu-eta-epaiketa-ordainaraziko-diote-joxi-zabalaren-amari.htm
Politika
Kalte ordaina ukatu eta epaiketa ordainaraziko diote Joxi Zabalaren amari
Espainiako Auzitegi Nazionalak 9.256 euro exijitu dizkio Felipa Artanori, Konstituzionalaren epaiari jarritako helegitea baztertu ostean
Kalte ordaina ukatu eta epaiketa ordainaraziko diote Joxi Zabalaren amari. Espainiako Auzitegi Nazionalak 9.256 euro exijitu dizkio Felipa Artanori, Konstituzionalaren epaiari jarritako helegitea baztertu ostean
9.256 euro eta bi zentimo. Espainiako Auzitegi Nazionalak diru kopuru hori pagatzeko beharra ezarri dio Felipa Artano Sagastumeri, Joxi Zabalaren amari, alegia. 1983an GALek bahitu, torturatu eta hil zituen bai Zabala bai Joxean Lasa, baina Espainiako Barne Ministerioak erabaki zuen euren familiek ez zutela terrorismoa...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212961/berritzeko-tarte-bat-hartzea.htm
albisteak
Berritzeko tarte bat hartzea
Hazinnova programak enpresa txikiei laguntzen die hiru hilabetean emaitzak emango dituzten berrikuntzak aplikatzen. Royse enpresa potentzia transmititzeko elementuen salmentan aritzen da, eta eskaintzen jarraipena eta biltegiaren kudeaketa hobetzeko jo zuen Hazinnova programara.
Berritzeko tarte bat hartzea. Hazinnova programak enpresa txikiei laguntzen die hiru hilabetean emaitzak emango dituzten berrikuntzak aplikatzen. Royse enpresa potentzia transmititzeko elementuen salmentan aritzen da, eta eskaintzen jarraipena eta biltegiaren kudeaketa hobetzeko jo zuen Hazinnova programara.
«Egunen batean aldatu behar dugu... ». «Ea berrikusteko tarte bat hartzen dugun…». «Tartetxo bat dugunean hau egin beharko genuke…». Enpresa guztietan entzuten dira horrelakoak; dena den, enpresa batzuetan berrikusketa lan hori egin, egiten dute; beste batzuetan, ordea, arriskua dago berrikuntzak inoiz ez ezartzeko, ge...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212962/zubietako-erraustegia-geldirik-dago-arrazoi-teknikoak-direla-eta.htm
Gizartea
Zubietako erraustegia geldirik dago, arrazoi teknikoak direla eta
GHK-k aitortu du matxura bat izan duela erraustegiak. Errausketaren Aurkako Mugimenduak salatu du erraustegiaren kudeatzaileek eta Gipuzkoako zein EAEko agintariek ez dutela egia esaten Gipuzkoako hondakinekin egiten dutenari buruz. Instalazioetara eramango dute protesta hilaren 14an.
Zubietako erraustegia geldirik dago, arrazoi teknikoak direla eta. GHK-k aitortu du matxura bat izan duela erraustegiak. Errausketaren Aurkako Mugimenduak salatu du erraustegiaren kudeatzaileek eta Gipuzkoako zein EAEko agintariek ez dutela egia esaten Gipuzkoako hondakinekin egiten dutenari buruz. Instalazioetara eram...
Joan den apirilaren 26an izandako matxura baten ondorioz, erraustegia geldirik dagoela jakinarazi zuen EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak atzo. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) baieztatu egin du matxura bat gertatu dela. «Matxura enpresa hornitzailearen bidez konpontzen ari da, eta instalazioko babes ekipamend...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212963/gose-greba-amaitutzat-jo-du-asier-guridi-euskal-iheslariak.htm
Politika
Gose greba amaitutzat jo du Asier Guridi euskal iheslariak
Guridik jakinarazi du ospitaleratu egin dutela, 35 eguneko protestak eragindako kalte fisikoengatik
Gose greba amaitutzat jo du Asier Guridi euskal iheslariak. Guridik jakinarazi du ospitaleratu egin dutela, 35 eguneko protestak eragindako kalte fisikoengatik
CARACAS. Asier Guridi euskal iheslariak sare sozialen bidez jakinarazi zuen atzo gose greba utzi zuela, 35 egun jan gabe igaro ostean: «Greba utzi dut, baina ez dut borroka eten. Nire semearengatik, nigatik, gugatik!». Guridi ospitaleratu egin zuten atzo, Caracasko Perez de Leon ospitalean, gose grebak eragindako ondor...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212964/udaltzaingoak-iruzurra-ikusita-sanferminetako-karteletako-laquoezohikoraquo-botoak-baliogabetu-egingo-dituzte.htm
Bizigiro
Udaltzaingoak iruzurra ikusita, sanferminetako karteletako «ezohiko» botoak baliogabetu egingo dituzte
Bihar arratsaldean berriz ere martxan izanen da bozketa. Astelehenean jakinaraziko dute zeinek irabazi duen.
Udaltzaingoak iruzurra ikusita, sanferminetako karteletako «ezohiko» botoak baliogabetu egingo dituzte. Bihar arratsaldean berriz ere martxan izanen da bozketa. Astelehenean jakinaraziko dute zeinek irabazi duen.
Sanferminetako afixak aukeratzeko prozesuan iruzur zantzuak daudela ebatzi du Udaltzaingoaren ikerketak. Hori dela eta, «ezohiko» botoak baliogabetuko ditu Iruñeko Udalak. Bihar berriz ere martxan paratuko dute aukeraketa prozesua, 15:00etan, eta hori izanen da botoa emateko azkenengo eguna. Astelehenean jakinaraziko d...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212965/industria-jarduna-79-handitu-da-lehen-hiruhilekoan.htm
Ekonomia
Industria jarduna %7,9 handitu da lehen hiruhilekoan
Urte arteko bilakaera aztertuz gero, energiaren (%19,3), osagai elektrikoen (%19,1) eta makineriaren (%15,4) sektoreak hazi dira gehien.
Industria jarduna %7,9 handitu da lehen hiruhilekoan. Urte arteko bilakaera aztertuz gero, energiaren (%19,3), osagai elektrikoen (%19,1) eta makineriaren (%15,4) sektoreak hazi dira gehien.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industria 4,6% hazi da martxoan, eta, lehen hiruhilekoko datuak iazkoekin alderatuz gero, %7,9koa da igoera. Sektorekako azterketa eginez gero, energiaren (%19,3), osagai elektrikoen (%19,1) eta makineriaren (%15,4) sektoreak hazi dira gehien 2022an. Beste muturrean dago zurgintza (-%3,3), ...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212967/sarrionandiaren-lana-aztertuko-dute-ehuren-udako-ikastaroetan.htm
Kultura
Sarrionandiaren lana aztertuko dute EHUren Udako Ikastaroetan
Uztailaren 18an eta 19an izango da, EHUren Bizkaia aretoan, Bilbon
Sarrionandiaren lana aztertuko dute EHUren Udako Ikastaroetan. Uztailaren 18an eta 19an izango da, EHUren Bizkaia aretoan, Bilbon
Joseba Sarrionandiaren literatura: bitakora kaiera izeneko ikastaroa antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan. Uztailaren 18an eta 19an izango da, EHUren Bizkaia aretoan, Bilbon. Mari Jose Olaziregik eta Nerea Eizagirrek zuzenduko dute ikastaroa, eta, azaldu dutenez, xede nagusia «Sarrio...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212968/ehek-bat-egin-du-kontseiluak-eta-euskara-aurrera-k-deitutako-manifestazioekin.htm
Gizartea
EHEk bat egin du Kontseiluak eta Euskara Aurrera-k deitutako manifestazioekin
Iruñean izango da lehena, etzi, eta Donostian bigarrena, hilaren 21ean. Euskal Herrian Euskaraz-ek euskaltzaleak berriz aktibatzera, kalera ateratzera, euskaraz bizitzeko nahia adieraztera eta «Euskal Herri euskaldunera jauzi egiteko indarrak metatzera» animatu ditu.
EHEk bat egin du Kontseiluak eta Euskara Aurrera-k deitutako manifestazioekin. Iruñean izango da lehena, etzi, eta Donostian bigarrena, hilaren 21ean. Euskal Herrian Euskaraz-ek euskaltzaleak berriz aktibatzera, kalera ateratzera, euskaraz bizitzeko nahia adieraztera eta «Euskal Herri euskaldunera jauzi egiteko indarra...
«Badator Euskararen Udaberria». Hala nabarmendu du EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek, datozen egunetan eta asteetan Euskal Herriaren luze-zabalean euskara bultzatzeko egingo diren egitasmoei erreferentzia eginez. Bi aipatu dituzte bereziki: larunbatean Euskalgintzaren Kontseiluak antolatuta Iruñean egingo duten manifestaz...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212971/polizia-gizon-baten-bila-dabil-bilbon-ikertzen-ari-diren-hilketen-harira.htm
Gizartea
Polizia gizon baten bila dabil, Bilbon ikertzen ari diren hilketen harira
Jakinarazi dute oraingoz bi kasurekin lotzen dutela, baina beste birekin ere lotuta egon daitekeen susmoak dituztela
Polizia gizon baten bila dabil, Bilbon ikertzen ari diren hilketen harira. Jakinarazi dute oraingoz bi kasurekin lotzen dutela, baina beste birekin ere lotuta egon daitekeen susmoak dituztela
Bilbon hil dituzten gizonezkoei buruz egunotan zabaldu diren albisteen harira, ertzainek jakinarazi dute gizon gazte baten bila dabiltzala, hilketekin lotura duelakoan. Aditzera eman dutenez, bi hilketarekin erlazionatzen dute, baina beste birekin ere lotzeko zantzuak badira. Gizonekin harremanak izateko kontaktuetarak...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212972/justizia-errestauratiboaren-bitartez-zigorrak-humanizatzeko-bidea-ireki-nahi-du-jaurlaritzak.htm
Politika
Justizia errestauratiboaren bitartez zigorrak «humanizatzeko» bidea ireki nahi du Jaurlaritzak
Zigor sistemaren inguruko sinposioa egiten ari dira Bilbon, nazioarteko adituekin. Bertan jasotako ondorioekin ondu nahi du Jaurlaritzak Justizia Errestauratiboaren Estrategia.
Justizia errestauratiboaren bitartez zigorrak «humanizatzeko» bidea ireki nahi du Jaurlaritzak. Zigor sistemaren inguruko sinposioa egiten ari dira Bilbon, nazioarteko adituekin. Bertan jasotako ondorioekin ondu nahi du Jaurlaritzak Justizia Errestauratiboaren Estrategia.
Espetxe kudeaketaren eskumena bereganatu duenetik Eusko Jaurlaritzak ezarri duen lehentasunen artean dago justizia errestauratiboaren alde urratsak egitea. Helburu horri helduta lantzen ari da 2022-2025 aldirako Justizia Errestauratiboaren Euskal Estrategia. Gaur, arlo horretan eskarmentua duten nazioarteko aditu ugari...
2022-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/212973/cnik-aitortu-egin-du-zenbait-independentista-espiatu-zituela.htm
Politika
CNIk aitortu egin du zenbait independentista espiatu zituela
Hogei lagun inguru zelatatu zituztela adierazi dute; tartean, Pere Aragones. Gainerako kasuetan, gobernuko kideenak barne, ez dute zehaztu nor izan den egilea.
CNIk aitortu egin du zenbait independentista espiatu zituela. Hogei lagun inguru zelatatu zituztela adierazi dute; tartean, Pere Aragones. Gainerako kasuetan, gobernuko kideenak barne, ez dute zehaztu nor izan den egilea.
Espainiako zerbitzu sekretuek aitortu egin dute CitizenLab-ek eginiko Euskal Herriko eta Kataluniako politikari, kazetari eta ekintzaileen zerrendako hogei kide inguru espiatu zituztela. Zenbait hedabidek argitaratutakoaren arabera, Kataluniako presidente Pere Aragones dago horien artean; ez dute zehaztu, ordea, presid...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212974/altunak-jokatu-egingo-du-larunbatean.htm
Kirola
Altunak jokatu egingo du larunbatean
Eskuko arazoak osatuta, kantxara itzuliko da berriz, Zabaletaren aurkako partidan. Goizean egin du proba, Donostian, Atano pilotalekuan.
Altunak jokatu egingo du larunbatean. Eskuko arazoak osatuta, kantxara itzuliko da berriz, Zabaletaren aurkako partidan. Goizean egin du proba, Donostian, Atano pilotalekuan.
Jokin Altuna osatu da, eta kantxan izango da larunbatean, buruz buruko txapelketako partidan. Zabaleta izango du kontrario Donostiako Atano pilotalekuan. Goizean egin du proba bertan, eta, gero adierazi duenez, duela bi aste espero ez zuena adierazi dio eskuak: «Ez nuen uste osatuko nintzenik, baina oso gustura nago, i...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212975/labek-esan-du-eusko-jaurlaritzak-hezkuntzarako-egindako-lanpostu-eskaintza-ez-dela-nahikoa.htm
Gizartea
LABek esan du Eusko Jaurlaritzak hezkuntzarako egindako lanpostu eskaintza ez dela nahikoa
Sindikatuak protesta egin du BECen atarian, eta bildutakoek ikastetxe publikoetarako «benetako kontsolidazioa» aldarrikatu dute.
LABek esan du Eusko Jaurlaritzak hezkuntzarako egindako lanpostu eskaintza ez dela nahikoa. Sindikatuak protesta egin du BECen atarian, eta bildutakoek ikastetxe publikoetarako «benetako kontsolidazioa» aldarrikatu dute.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurtengo lan eskaintza publikoen berri eman zuen astelehenean, eta orotara 6.300 lanpostu baino gehiago eskainiko dituztela iragarri zuen. LAB sindikatuari, ordea, ez zaizkio nahikoa iruditzen, eta nabarmendu du estrukturalak diren hainbat lanpostu ez dituztela aterako lan eskaintza...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212976/teresa-catalanek-jasoko-du-humanitate-kultura-arte-eta-gizarte-zientzien-saria.htm
Kultura
Teresa Catalanek jasoko du Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria
Gazteei zuzendutako deialdian, Imanol Zubiauzek eskuratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria
Teresa Catalanek jasoko du Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria. Gazteei zuzendutako deialdian, Imanol Zubiauzek eskuratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria
Teresa Catalan (Iruñea, 1951) konpositore eta musika irakasleak jaso du 2022. urteko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria. Hala ebatzi dute sariaren epaimahaia osatzen dutenek: Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko ordezkariek, bai...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212977/galiziako-xuntak-ez-dio-diru-laguntzarik-emango-nograves-diario-ri-berriz-ere.htm
Bizigiro
Galiziako Xuntak ez dio diru laguntzarik emango 'Nòs Diario'-ri, berriz ere
Galegozko egunkaria astean bost egunetan argitaratzen da, eta Xuntak diru laguntza ukatzeko argudiatu du ez dela egunero paperean argitaratzen den hedabide bat.
Galiziako Xuntak ez dio diru laguntzarik emango 'Nòs Diario'-ri, berriz ere. Galegozko egunkaria astean bost egunetan argitaratzen da, eta Xuntak diru laguntza ukatzeko argudiatu du ez dela egunero paperean argitaratzen den hedabide bat.
Duela bi urte sortu zuten Nòs Diario galegozko egunkaria, 3.000 harpidedunen babesarekin. Baina oztopo zailak ari da topatzen bidean. Galiziako Xuntak bigarren urtez diru laguntzetatik kanpo utzi du. Xuntako komunikabideen saileko idazkaritzak maiatzaren 3an sinatutako ebazpenaren arabera, Sermos Galiza SA enpresari ez...
2022-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/212978/indar-gorrik-harmailetan-animatzeari-utziko-dio-zutik-egoteagatik-jarri-dizkioten-isunengatik.htm
Kirola
Indar Gorrik harmailetan animatzeari utziko dio, zutik egoteagatik jarri dizkioten isunengatik
Denboraldia bukatu bitarterako hartu du erabakia Osasunaren jarraitzaile taldeak. Argudiatu dute egoera «jasanezina» dela. Emandako datuen arabera, 106 isun jarri dizkiete oraingoz.
Indar Gorrik harmailetan animatzeari utziko dio, zutik egoteagatik jarri dizkioten isunengatik. Denboraldia bukatu bitarterako hartu du erabakia Osasunaren jarraitzaile taldeak. Argudiatu dute egoera «jasanezina» dela. Emandako datuen arabera, 106 isun jarri dizkiete oraingoz.
Sadar ohi baino isilago izanen da denboraldiaren hondarreko neurketetan. Osasunaren zale talde Indar Gorrik jakinarazi du ez dituela datozen neurketetan harmailetatik jokalariak animatuko. Gaur argitaratutako ohar batean eman du erabakiaren berri, aitortuz «zaila» izan dela hura hartzea. Taldeko kideek argitu dute arra...