date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212979/oinarrizko-errentari-ezetz-esan-dio-eusko-legebiltzarrak.htm | Ekonomia | Oinarrizko errentari ezetz esan dio Eusko Legebiltzarrak | EAJk, PSE-EEk, PP+C’s-ek eta Voxek uko egin diote herri ekinaldi legegilea tramiterako onartzeari. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek alde bozkatu dute, eta bestelako gizarte politika bat eskatu dute. | Oinarrizko errentari ezetz esan dio Eusko Legebiltzarrak. EAJk, PSE-EEk, PP+C’s-ek eta Voxek uko egin diote herri ekinaldi legegilea tramiterako onartzeari. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek alde bozkatu dute, eta bestelako gizarte politika bat eskatu dute. | Baldintzarik gabeko oinarrizko errentari ezetz esan dio Eusko Legebiltzarrak. EAJk, PSE-EEk, PP+C’s-ek eta Voxek proposamena aintzart hartzearen aurka bozkatu dute, eta, beraz, herri ekinaldi legegilea parlamentura iritsi bezala amaitu da. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aldeko bozka eman dute, eta gizarte politiken... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212980/alarde-fundazioaren-izaera-juridikoaz-galdera-egin-du-eh-bilduk-udalean-baina-ez-du-erantzunik-jaso.htm | Gizartea | Alarde fundazioaren izaera juridikoaz galdera egin du EH Bilduk udalean, baina ez du erantzunik jaso | Eskatu du erakundearen izaera «juridiko-administratiboa» argitzen ez bada, alardea antolatzeko baimenik ez emateko fundazioari. | Alarde fundazioaren izaera juridikoaz galdera egin du EH Bilduk udalean, baina ez du erantzunik jaso. Eskatu du erakundearen izaera «juridiko-administratiboa» argitzen ez bada, alardea antolatzeko baimenik ez emateko fundazioari. | Hondarribian alardea antolatzen eta hauspotzen duen Alarde fundazioa hizpide, erregu bat erregistratu zuen joan den astean, apirilaren 28ko udalbatzarrean, Hondarribiko EH Bilduko zinegotzi Xabier Isasik. Argibideak eskatu zituen fundazio horren izaera juridikoaren inguruan, Txomin Sagarzazu alkateak azalpenak agindu z... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212981/uemak-seguran-egingo-du-udalerri-euskaldunen-eguna-hilaren-14an.htm | Gizartea | Uemak Seguran egingo du Udalerri Euskaldunen Eguna, hilaren 14an | Lau urteko etenaren ostean, herri euskaldunen garrantzia azpimarratzeko egitarau zabala antolatu dute. Festarekin batera, Uemaren batzar nagusia ere egingo dute. | Uemak Seguran egingo du Udalerri Euskaldunen Eguna, hilaren 14an. Lau urteko etenaren ostean, herri euskaldunen garrantzia azpimarratzeko egitarau zabala antolatu dute. Festarekin batera, Uemaren batzar nagusia ere egingo dute. | Udalerri euskaldunen ekarpena festa giroan ikusaraztea eta aurrera begira dituzten erronkak nabarmentzea. Xedetzat horixe hartuta egingo du Uemak Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran (Gipuzkoa), maiatzaren 14an. Gaur egin dute aurkezpena, besteak beste Uemako lehendakari Iraitz Lazkanok, elkarteko koordinatzaile Miren Se... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212982/unionistak-otoitzean-ari-dira.htm | Mundua | Unionistak otoitzean ari dira | Unionistak otoitzean ari dira. | Bazen behin gizon bat uholde batean etxea urpean geratzen ari zitzaiona eta goi-goiko geletan babes hartu behar izan zuena.
Halako batean, txalupa batean etorri zitzaizkion batzuk, eta esan zioten eramango zutela toki seguru batera, baina hark, ezetz: salbazio eske otoitzean aritua zela eta Jaunak salbatuko zuela, seg... | |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212983/delirium-tremens-ek-disko-batean-bildu-du-bere-bigarren-jaiotza.htm | Kultura | Delirium Tremens-ek disko batean bildu du bere bigarren jaiotza | Hiru hamarkadako etenaldiaren ostean itzuli da taldea, eta zortzi abestiko diskoa kaleratu du, zortzi kanta berrirekin: 'Hordago'. Itzulera kontzertu erraldoia ere joko du maiatzaren 28an. | Delirium Tremens-ek disko batean bildu du bere bigarren jaiotza. Hiru hamarkadako etenaldiaren ostean itzuli da taldea, eta zortzi abestiko diskoa kaleratu du, zortzi kanta berrirekin: 'Hordago'. Itzulera kontzertu erraldoia ere joko du maiatzaren 28an. | Ikusi eta ikasi 1989an, Hiru aeroplano 1990an. Urte bakar bateko tartearekin kaleratu zituen Delirium Tremens taldeak bere estudioko lehen bi lan luzeak, eta 32 urteko etenaldiaren ostean heldu da orain hirugarrena: Hordago (Mauka). Berez, 1991n eman zuten amaitutzat ibilbidea, baina taldekide izan zuten Iñigo Muguruza... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212984/donostiako-eragile-feministek-neurri-eraginkorrak-eskatu-dituzte-abortuaren-aurkako-protestak-gelditzeko.htm | Gizartea | Donostiako eragile feministek «neurri eraginkorrak» eskatu dituzte abortuaren aurkako protestak gelditzeko | Talde ultraeskuindarrek abortuaren aurkako mobilizazioak iragarri dituzte astebururako. | Donostiako eragile feministek «neurri eraginkorrak» eskatu dituzte abortuaren aurkako protestak gelditzeko. Talde ultraeskuindarrek abortuaren aurkako mobilizazioak iragarri dituzte astebururako. | Talde ultraeskuindarrek abortatzeko eskubidearen aurka antolatutako manifestazioa eragozteko «neurri eraginkorrak» eskatu dizkiote eragile feministek Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari. Amarako Talde Feministak, Donostiako Bilgune Feministak, Groseko Asanblada Feministak, Morlanseko Talde Fem... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212985/errusiak-ukatu-egin-du-bere-tropak-azovstalen-sartu-izana.htm | Mundua | Errusiak ukatu egin du bere tropak Azovstalen sartu izana | Kieven esanetan, altzairutegiari eraso egiten jarraitzen du Moskuk. Kremlinek esan du handik ateratzeko korridore humanitarioak irekita egongo direla larunbatera arte. Zelenskik laguntza eskatu dio NBEri. | Errusiak ukatu egin du bere tropak Azovstalen sartu izana. Kieven esanetan, altzairutegiari eraso egiten jarraitzen du Moskuk. Kremlinek esan du handik ateratzeko korridore humanitarioak irekita egongo direla larunbatera arte. Zelenskik laguntza eskatu dio NBEri. | Mariupolgo Azovstal altzairutegian Ukrainako armadako militarrak eta talde paramilitarretako kideak daude gotortuta. Gainera, dozenaka zibil daude haiekin batera; Kieven arabera, 200 bat. Donetsk eskualdean setiatuta dagoen hiriko altzairutegiari eraso egin izan dio Moskuk azken asteetan, eta, Azov batailoi paramilitar... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212986/siemens-gamesak-780-milioi-euro-galdu-ditu-azken-sei-hilabeteetan.htm | Ekonomia | Siemens Gamesak 780 milioi euro galdu ditu azken sei hilabeteetan | Kontseilari delegatuak berretsi egin du egoitza nagusian Zamudion mantenduko dutela, eta operazio zuzendaria Madrilen kokatzea erabaki logistikoa baino ez dela. | Siemens Gamesak 780 milioi euro galdu ditu azken sei hilabeteetan. Kontseilari delegatuak berretsi egin du egoitza nagusian Zamudion mantenduko dutela, eta operazio zuzendaria Madrilen kokatzea erabaki logistikoa baino ez dela. | Siemens Gamesak 780 milioi euroren galerak izan ditu azken seihileko fiskalean (2021eko urritik 2022ko martxora). Iazko epe berean 54 milioiren galerak izan zituen, eta kopuruen okertze handi hori integrazio gastuei, amortizazioei eta lur gaineko hainbat parke eoliko egitasmok (onshore) izandako atzerapenari egotzi die... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212987/plazen-60-merezimendu-bidez-ebatziko-dira-jaurlaritzaren-administrazio-orokorrerako-deialdian.htm | Ekonomia | Plazen %60 merezimendu bidez ebatziko dira Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrerako deialdian | Jaurlaritzak 3.108 langileko deialdia egingo du aurten Administrazio Orokorrerako eta 1.884 plazatan «bereziki kontuan hartuko dira deialdia egin duen administrazioan lanean emandako urteak». ELAren arabera, gutxienez, 4.500 plaza bete beharko lirateke, behin-behinekotasuna egiaz murrizteko. | Plazen %60 merezimendu bidez ebatziko dira Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrerako deialdian. Jaurlaritzak 3.108 langileko deialdia egingo du aurten Administrazio Orokorrerako eta 1.884 plazatan «bereziki kontuan hartuko dira deialdia egin duen administrazioan lanean emandako urteak». ELAren arabera, gutxienez, 4.500... | Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko arduradunek gaur jakinarazi diete sindikatuei Administrazio Orokorrerako aurten zenbat funtzionario hartzeko asmoa duen. Guztira 3.108 plazako deialdia izango da, hainbat deialditan egingo dena.
«Eskain daitezkeen lanpostu huts guztiak eskaintzen dira», Jaurlaritzaren arabera, «et... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212988/omeren-arabera-15-milioi-pertsona-hil-zituen-koronabirusak-munduan-2020an-eta-2021ean.htm | Mundua | OMEren arabera, 15 milioi pertsona hil zituen koronabirusak munduan 2020an eta 2021ean | Ofizialki jakinarazi diren heriotzak halako hamar izan dira benetan zenbait herrialdetan. | OMEren arabera, 15 milioi pertsona hil zituen koronabirusak munduan 2020an eta 2021ean. Ofizialki jakinarazi diren heriotzak halako hamar izan dira benetan zenbait herrialdetan. | Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), 2020an eta 2021ean 14,9 milioi pertsona hil ziren munduan koronabirusaren ondorioz. COVID-19ak ofizialki 5,4 milioi pertsona hil baditu ere, kopuru hori benetan ia hiru bider handiagoa da OMEk egin duen kalkulu baten arabera. William Msemburi bozeramaileak gaur azaldu duenez... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212989/ehuren-udako-ikastaroetan-154-ikastaro-izango-dira-aukeran.htm | Gizartea | EHUren Udako Ikastaroetan 154 ikastaro izango dira aukeran | 41. aldian, irudi berria estreinatuko dute. Ia ikastaro guztiak presentzialak edo mistoak izango dira. | EHUren Udako Ikastaroetan 154 ikastaro izango dira aukeran. 41. aldian, irudi berria estreinatuko dute. Ia ikastaro guztiak presentzialak edo mistoak izango dira. | EHU Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztu ditu Udako Ikastaroak. Aurten, 41. aldia izango da, eta irudia berritu dute: UIK izango da. Orotara, 154 ikastaro eskainiko dituzte, eta gaur eman dute xehetasunen berri, Eva Ferreira EHUko errektoreak, Laura Poderoso BBVA fundazioko zuzendariordeak eta Itziar Alkorta udako i... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212990/espainiako-auzitegi-nazionalak-behin-behinean-utzi-du-libre-kazetari-ukrainar-bat.htm | Mundua | Espainiako Auzitegi Nazionalak behin-behinean utzi du libre kazetari ukrainar bat | Kieveko gobernuak «traizio gorena» leporatzen dio Anatoli Xari kazetariari. Katalunian erbesteraturik dago, eta iaz azaldu zion BERRIAri Ukrainan ez lukeela «egun bat ere iraungo bizirik». | Espainiako Auzitegi Nazionalak behin-behinean utzi du libre kazetari ukrainar bat. Kieveko gobernuak «traizio gorena» leporatzen dio Anatoli Xari kazetariari. Katalunian erbesteraturik dago, eta iaz azaldu zion BERRIAri Ukrainan ez lukeela «egun bat ere iraungo bizirik». | Anatoli Xari kazetari ukrainarra atxilotu zuten atzo Tarragonan (Katalunia), Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Madrilera eraman dute, eta han, epailearen aurretik pasatu ostean, libre utzi dute gaur behin-behinean, baina neurriak ezarri dizkiote: hilean bitan epaitegian agertu beharko du, eta bizitokia finkatu;... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212991/denis-mukwege-bakearen-nobel-sariduna-laquoemakumeek-harritzen-naute-gehien-haien-erresilientziagatikraquo.htm | Mundua | Denis Mukwege, Bakearen Nobel sariduna: «Emakumeek harritzen naute gehien, haien erresilientziagatik» | Baionako Atalante zinema gelan mintzatu da, IFJD Justiziarako eta Demokraziarako Institutu Frankofonoak gonbidatuta. | Denis Mukwege, Bakearen Nobel sariduna: «Emakumeek harritzen naute gehien, haien erresilientziagatik». Baionako Atalante zinema gelan mintzatu da, IFJD Justiziarako eta Demokraziarako Institutu Frankofonoak gonbidatuta. | Inposatu diguten ahanzturaren aurka borrokatzea da hau, indiferentziari uko egitea, mundua ezkutatzen saiatzen ari den errealitateak ikusaraztea». Hau hori film bat da, L'empire du silence (Isiltasunaren inperioa) izenekoa, eta, kakotxen arteko hitz horiek, Denis Mukwege ginekologo eta 2018ko Bakearen Nobel Sari kongoa... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212992/espainiak-estrasburgoko-helegiteengatik-106000-euro-pagatzeko-agindu-du.htm | Politika | Espainiak Estrasburgoko helegiteengatik 106.000 euro pagatzeko agindu du | Estatuaren indarkeria jasan eta Estrasburgok atzera bota dituen 23 kasutan kostua ordainarazi diete. Eusko Jaurlaritzak dio diru sail bat emana duela. | Espainiak Estrasburgoko helegiteengatik 106.000 euro pagatzeko agindu du. Estatuaren indarkeria jasan eta Estrasburgok atzera bota dituen 23 kasutan kostua ordainarazi diete. Eusko Jaurlaritzak dio diru sail bat emana duela. | Egiari Zor fundazioak eman du datua: estatuaren indarkeriaren biktimak izan, Estrasburgora jo eta atzera bota dituzten 23 kasutan prozedura judizialaren kostuak ordainarazi dizkiete 2019tik. 22.na Joxi Zabalaren familiaren kasua izan da, beraz, oraindik beste bat iristea espero du fundazioak. Kostuak ez dira nolanahiko... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212993/amatasun-disidente-eta-feministak-erdigunera.htm | Gizartea | Amatasun «disidente eta feministak», erdigunera | Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari buruzko ‘M ama* eme* ume*’ liburua egin dute, Tene Mujika saria baliatuta. Galderak plazaratzeko eta eztabaida sortzeko helburuarekin aurkeztu dute obra. | Amatasun «disidente eta feministak», erdigunera. Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari buruzko ‘M ama* eme* ume*’ liburua egin dute, Tene Mujika saria baliatuta. Galderak plazaratzeko eta eztabaida sortzeko helburuarekin aurkeztu dute obra. | Erditu diren amak, erditu ez direnak, ama ez izatea aukeratu dutenak, ama bakarrak, banatu diren amak, adopzio bidezkoak, amonak, etorkinak, edota ama lesbianak. Amatasuna bizitzeko modu asko daude, baita ama izateko modu ugari ere, eta horietako lekukotasun batzuk bildu dituzte Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek M ... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212994/azetek-pobreen-kontrako-gerra-salatu-du-bilbon.htm | Gizartea | AZETek «pobreen kontrako gerra» salatu du Bilbon | Zabalgarbin eta Bilboko parke batean egunotan hilotz agertutako bi gizonen kasuak ez dira "zorigaiztoko gertakari isolatuak", sindikatuaren arabera. | AZETek «pobreen kontrako gerra» salatu du Bilbon. Zabalgarbin eta Bilboko parke batean egunotan hilotz agertutako bi gizonen kasuak ez dira "zorigaiztoko gertakari isolatuak", sindikatuaren arabera. | Dozenaka lagun elkartu dira gaur iluntzean Bilboko udaletxearen atarian, azken 24 orduetan etxerik gabeko bi lagun hil direla salatzeko. AZET Etxebizitza Sindikatuaren izenean egin dute protesta, Pobreen kontrako gerra gelditu lelopean. Izan ere, etxebizitza sindikatuak salatu du bi heriotza horiek ez direla "zorigaizt... |
2022-5-5 | https://www.berria.eus/albisteak/212995/bilboko-hilketen-susmagarritzat-jo-duten-gizonezkoak-bere-burua-entregatu-du.htm | Gizartea | Bilboko hilketen susmagarritzat jo duten gizonezkoak bere burua entregatu du | Ertzaintzari esan dio ez duela zerikusirik hilketekin, eta ikerketan laguntzeko prest dagoela. | Bilboko hilketen susmagarritzat jo duten gizonezkoak bere burua entregatu du. Ertzaintzari esan dio ez duela zerikusirik hilketekin, eta ikerketan laguntzeko prest dagoela. | Bilboko hilketen susmagarria Ertzaintzaren egoitza batera joan da gaur arratsaldean, eta atxilotu egin dute, Ertzaintzak BERRIAri baieztatu dionez.
Zenbait hedabidek Ertzaintzaren iturriak aipatuta esan dutenez, inor hil izana ukatu du, eta ikerketan laguntzeko prest dagoela esan du. Ikerketa sekretupean dago, eta ez ... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213023/iruzurraren-auzia-argituta-martxan-da-berriz-ere-sanferminetako-afixa-hautatzeko-bozketa.htm | Bizigiro | Iruzurraren auzia argituta, martxan da berriz ere sanferminetako afixa hautatzeko bozketa | Gaur bozkatu ahal izango da: 15:00etatik gauerdira arte. Astelehenean jakinaraziko dute zeinek irabazi duen. Udaltzaingoak iruzurraren jatorria ikertzeko lanean segituko du. | Iruzurraren auzia argituta, martxan da berriz ere sanferminetako afixa hautatzeko bozketa. Gaur bozkatu ahal izango da: 15:00etatik gauerdira arte. Astelehenean jakinaraziko dute zeinek irabazi duen. Udaltzaingoak iruzurraren jatorria ikertzeko lanean segituko du. | Asteazkenean eten zuten Sanferminetako afixa hautatzeko bozketa, Udaltzaingoak iruzur zantzuak atzeman ostean. Udaltzainen txostenaren arabera, «susmagarriak» ziren botoak arakatu zituzten, eta horietarik «ia guztiak» ez zituzten nortasun agiri horien jabeek eman. Iruzurra argituta, baina, berriz ere martxan jarri dute... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213024/eusko-jaurlaritzak-udazkenean-onartu-nahi-du-hezkuntza-legearen-egitasmoa.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak udazkenean onartu nahi du hezkuntza legearen egitasmoa | Jokin Bildarratzek esan du «adostasunaren» eta «elkarrizketaren» bideari eutsiko diotela legearen tramitazioan. | Eusko Jaurlaritzak udazkenean onartu nahi du hezkuntza legearen egitasmoa. Jokin Bildarratzek esan du «adostasunaren» eta «elkarrizketaren» bideari eutsiko diotela legearen tramitazioan. | Hilabete igaro da Eusko Legebiltzarrak hezkuntza akordioa onartu zuenetik, eta ordutik ari da Eusko Jaurlaritza hezkuntza legearen aurreproiektua ontzen. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gaur esan du udazkenean lege egitasmoa prest izan nahi duela gobernuak, eta orduan bidaliko diola Eusko Legebiltzarrari, tramita... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213025/psko-kontseilu-politikoak-berretsi-egin-du-ezkerreko-frontearen-akordioa.htm | Mundua | PSko Kontseilu Politikoak berretsi egin du ezkerreko frontearen akordioa | Herri Batasun Berriaren alde bozkatu dute 167 ordezkarik, kontra 101ek eta 23 abstenitu egin dira. | PSko Kontseilu Politikoak berretsi egin du ezkerreko frontearen akordioa. Herri Batasun Berriaren alde bozkatu dute 167 ordezkarik, kontra 101ek eta 23 abstenitu egin dira. | Gauerdia pasatu arte egon da bart bilduta PSren Kontseilu Politikoa. Alderdiaren zuzendaritzak Frantzia Intsumisoarekin (FI) eta ezkerreko beste alderdi batzuekin ekaineko Parlamenturako hauteskundeetarako adostutako akordioa bozkatu behar zuen, eta, 19:00etan bildu baziren ere, luze jo zuen eztabaidak: bost ordu baino... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213026/jatorrizko-herrien-laquolur-lurralde-eta-baliabideetarako-eskubidearaquo-jasoko-du-txileko-konstituzio-berriak.htm | Mundua | Jatorrizko herrien «lur, lurralde eta baliabideetarako eskubidea» jasoko du Txileko konstituzio berriak | Maiatzaren 16an amaituko du Biltzar Konstituziogileak konstituzio berriaren zirriborroa idazten. Irailaren 4an bozkatuko dute herritarrek erreferendum batean. | Jatorrizko herrien «lur, lurralde eta baliabideetarako eskubidea» jasoko du Txileko konstituzio berriak. Maiatzaren 16an amaituko du Biltzar Konstituziogileak konstituzio berriaren zirriborroa idazten. Irailaren 4an bozkatuko dute herritarrek erreferendum batean. | «Historikotzat» jo dute Txilen konstituzio berri baten zirriborroa idazten ari diren hautetsiek eta herri indigenen ordezkariek asteazken gauean Biltzar Konstituziogilean onartu zuten puntuetako bat. Aldeko 106 botorekin (103 ziren beharrezkoak), konstituzio berriaren zirriborroaren artikuluetako batean sartu dute «jat... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213027/soziolinguistika-klusterrak-eta-ehuk-gida-bat-sortu-dute-enpresetan-erantzukizun-linguistikoa-lantzeko.htm | Gizartea | Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk gida bat sortu dute, enpresetan «erantzukizun linguistikoa» lantzeko | 'EEL Eredua'-k baliabideak eskainiko ditu «euskara indargune duen hizkuntza aniztasunaren kudeaketa aurreratua» enpresen sistema orokorrean txertatzeko. Klusterraren arabera, enpresa bakoitzaren ezaugarrietara moldatu ahalko da. | Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk gida bat sortu dute, enpresetan «erantzukizun linguistikoa» lantzeko. 'EEL Eredua'-k baliabideak eskainiko ditu «euskara indargune duen hizkuntza aniztasunaren kudeaketa aurreratua» enpresen sistema orokorrean txertatzeko. Klusterraren arabera, enpresa bakoitzaren ezaugarrietara mol... | Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sendotzeko tresna berri bat sortu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak: EEL Eredua. Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa Kudeatzeko Eredua. Klusterrak azaldu du «edozein ingurune soziolinguistikotan kokatutako enpresetan» aplikatu ahalko dela gi... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213028/bidelagun-gehiagoren-bila-ari-da-mintzanet-euskara-ikastaroetarako.htm | Bizigiro | Bidelagun gehiagoren bila ari da Mintzanet, euskara ikastaroetarako | Sareak adierazi duenez, pandemia garaian nabarmen handitu da mintzapraktikak izan nahi dituztenen kopurua; horregatik behar dituzte hizlari gehiago. Helburu bat zehaztu dute: beste 50 bidelagunek egitea bat. | Bidelagun gehiagoren bila ari da Mintzanet, euskara ikastaroetarako. Sareak adierazi duenez, pandemia garaian nabarmen handitu da mintzapraktikak izan nahi dituztenen kopurua; horregatik behar dituzte hizlari gehiago. Helburu bat zehaztu dute: beste 50 bidelagunek egitea bat. | Hamar urteko bizialdia du orain arte Mintzanet sareak, helburu berberari estuki loturik: euskarazko mintzapraktikak jartzea martxan, lotsak galtzen eta jariotasuna erdiesten laguntzeko herritarrei. Euskara bizi dadin eta euskaraz bizi dadin jendea. Hala bada, hamar urteko bidea egina duelarik, bidelagun gehiagoren prem... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213029/bentildeat-irastorza-ugaldek-irabazi-du-aurtengo-hilbeltza-beka.htm | Kultura | Beñat Irastorza Ugaldek irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka | Fred Vargasen 'Debout les morts' eleberria euskaratuko du | Beñat Irastorza Ugaldek irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka. Fred Vargasen 'Debout les morts' eleberria euskaratuko du | Goiz batez lehenago ikusi gabeko zuhaitz bat deskubritu zuen Sophia Simeonidis abeslariak bere baratzean. Pago bat zen. Kezka sortu zitzaion abeslariari, loa galarazteraino. Hura hor landatu zuenaren bila ibili zen, beraz, batetik bestera. Hiru bizilaguni eskatu zien laguntza, lurra haztaka zezaten. Egun batetik bester... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213030/bildarratzek-esan-du-googlerekin-sinatutako-akordioak-ez-duela-urratzen-hezkuntza-akordioa.htm | Gizartea | Bildarratzek esan du Googlerekin sinatutako akordioak ez duela urratzen hezkuntza akordioa | EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk «kezkagarri» iritzi diote Jaurlaritzak Googlerekin lortutako hitzarmenari, eta akordioaren oinarrien aurka doala salatu dute. «Pegasus eramango duzue eskoletara», salatu du EH Bilduk. | Bildarratzek esan du Googlerekin sinatutako akordioak ez duela urratzen hezkuntza akordioa. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk «kezkagarri» iritzi diote Jaurlaritzak Googlerekin lortutako hitzarmenari, eta akordioaren oinarrien aurka doala salatu dute. «Pegasus eramango duzue eskoletara», salatu du EH Bilduk. | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak akordioa lortu du Googlerekin ikastetxeetan Google Workspace for Education zerbitzuak erabiltzeko, eta gaia hizpide izan dute gaur Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk egindako galderei erantzunez, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak esan du J... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213031/tinta-morez-idazten-da-berria.htm | Gizartea | Tinta morez idazten da BERRIA | Emakunderen berdintasun saria jaso du egunkari honek, feminismotik egindako lanagatik. Astelehenean izango da sari banaketa, Euskaldunan | Tinta morez idazten da BERRIA. Emakunderen berdintasun saria jaso du egunkari honek, feminismotik egindako lanagatik. Astelehenean izango da sari banaketa, Euskaldunan | Emakundek joan den abenduan iragarri zuen Berria zela aurtengo berdintasun sariaren irabazlea. Hain zuzen, astelehenen honetan emango dio saria, Bilboko Euskalduna antzokian, 17:00etan. Pikara Magazine aldizkaria eta Lucia Martinez Odriozola kazetaritza irakasle izandakoa—iazko abuztuan hil zen— dira beste bi sarituak.... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213032/antxoa-108-euroan-saltzen-ari-da-euskal-lonjetan-eta-berdela-berriz141ean.htm | Ekonomia | Antxoa 1,08 euroan saltzen ari da euskal lonjetan, eta berdela, berriz,1,41ean | Berdelak asko hobeto du iazko batez besteko salneurria eta antxoaren kanpaina ekainera arte luza daiteke. Jaurlaritzak 3,6 milioi euroren laguntzak jarriko ditu sektorerako. | Antxoa 1,08 euroan saltzen ari da euskal lonjetan, eta berdela, berriz,1,41ean. Berdelak asko hobeto du iazko batez besteko salneurria eta antxoaren kanpaina ekainera arte luza daiteke. Jaurlaritzak 3,6 milioi euroren laguntzak jarriko ditu sektorerako. | Baxurako euskal arrantzaleek 4.620 tona antxoa eta 7.945 tona berdel arrantzatu dituzte maiatzera arte. Antxoa kanpaina ekain hasierara arte luza daitekeela uste du Jaurlaritzak, besteak beste garraiolarien grebarengatik bi astez geldituta egon zelako. Berdelarena, berriz, azken txanpan sartuta dago, eta ona izaten ari... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213033/eh-bilduk-laura-aznal-proposatu-du-nafarroako-lehendakarigai-izateko.htm | Politika | EH Bilduk Laura Aznal proposatu du Nafarroako lehendakarigai izateko | Indar subiranistako zuzendaritzak Joseba Asiron proposatuko du Iruñeko alkatetzarako. Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak asteartean jakinarazi zuen ez dela berriro bozetara aurkeztuko. | EH Bilduk Laura Aznal proposatu du Nafarroako lehendakarigai izateko. Indar subiranistako zuzendaritzak Joseba Asiron proposatuko du Iruñeko alkatetzarako. Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak asteartean jakinarazi zuen ez dela berriro bozetara aurkeztuko. | «Ilusioz eta kompromisoz, EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua izateko hautagai gisa aurkezteko erronka onartzea erabaki dut, EH Bilduren oinarri sozialak hala erabakiko balu». Mezu horrekin jakinarazi du Laura Aznalek bere burua hautagai aurkeztuko duela datorren urteko hauteskundeetan EH Bilduren lehendakarigaia izat... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213034/bilbo-getxo-bulebarra-2024rako-egingo-du-diputazioak.htm | Gizartea | Bilbo-Getxo bulebarra 2024rako egingo du diputazioak | Bi udalerriak lotuko ditu itsasadarraren ertzetik. 6,8 kilometro luze izango da, eta hiru bide izango ditu: bat oinezkoentzat, bat bizikletentzat eta beste bat ibilgailuentzat. Trafikoa moteltzeko neurriak hartuko dira. | Bilbo-Getxo bulebarra 2024rako egingo du diputazioak. Bi udalerriak lotuko ditu itsasadarraren ertzetik. 6,8 kilometro luze izango da, eta hiru bide izango ditu: bat oinezkoentzat, bat bizikletentzat eta beste bat ibilgailuentzat. Trafikoa moteltzeko neurriak hartuko dira. | Datorren urtean hasiko da Bizkaiko Foru Aldundia Getxo eta Bilbo lotuko dituen itsasadar ertzeko bulebarra eraikitzen: apirilean ekingo dio Erandio eta Getxo arteko zatiari, eta uztailean, Erandiotik Bilborainokoari. Ia hogei milioi euroko inbertsioa egin du. Ondo bidean, 2024. urtearen bukaerarako egongo da erabiltzek... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213035/interesatzen-zait-umorea-boterea-eta-ahaltsuak-kritikatzeko.htm | Kultura | «Interesatzen zait umorea, boterea eta ahaltsuak kritikatzeko» | Ibilbide luzeko komikigilea da Urmeneta, eta liburu bat atera berri du Amaiurko batailari buruz. Azken urteetan egin dituen lanen hariari segitzen dio: historia «bulgarizatu» eta mezu politikoa landu. | «Interesatzen zait umorea, boterea eta ahaltsuak kritikatzeko». Ibilbide luzeko komikigilea da Urmeneta, eta liburu bat atera berri du Amaiurko batailari buruz. Azken urteetan egin dituen lanen hariari segitzen dio: historia «bulgarizatu» eta mezu politikoa landu. | Marrazkilaria da Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965; Hoztan bizi da). Lagunekin Napartheid fanzinea sortu zutenetik, aski obra egin ditu argi uzteko bere mundua komikitik harago doala. Sugarren mende, Azti Hitza eta Eusklabo alaiak komikiekin, besteak beste, historia landu du, eta mezu politiko bat plazaratu beti. Gartxot f... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213036/motzean.htm | Motzean | Motzean. | Napartheid? Informatika aitzineko maketatze-gaupasa kolektibo haiek…
Konkista? Preskripziorik ez duen bortxazko delitua.
Iruñea? Euskal Herriko Jerusalem arroztua.
Hozta? Orotan bezala, kolonoz betetzen ari.
Zinema? Komiki aberastua, aberatsaren komikia.
Kukuxumusu? Klub batek ez dio pilotariari haren eskuairea de... | ||
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213037/ezagutu-dut-futbolean-ezagutzen-ahal-nuen-guztia.htm | Kirola | «Ezagutu dut futbolean ezagutzen ahal nuen guztia» | Futbol profesionala utzi berritan, Bilboko Athletic bere azken taldeko errekrutatzaile ari da, Ipar Euskal Herrian emazte jokalariak xerkatzen. Ibilbidea Athleticen bukatu izana «harrotasun» gisa aipatzen du. | «Ezagutu dut futbolean ezagutzen ahal nuen guztia». Futbol profesionala utzi berritan, Bilboko Athletic bere azken taldeko errekrutatzaile ari da, Ipar Euskal Herrian emazte jokalariak xerkatzen. Ibilbidea Athleticen bukatu izana «harrotasun» gisa aipatzen du. | 2004an hasi zen futbolean Sophie Istillart (Hendaia, 1996), eta, Bilboko Athleticen taldean ari zela, iragarri berri du goi maila utzi duela. Blanquefort (Frantzia) eta Girondins Bordeaux (Okzitania) taldeetan aritu zen aurretik. Futbolari profesional izan da orain arte, eta Athleticentzat Ipar Euskal Herriko jokalaria... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213038/transnistriak-eskatu-du-independentzia-aitor-diezaiotela-laquomodu-baketsu-bateanraquo.htm | Mundua | Transnistriak eskatu du independentzia aitor diezaiotela «modu baketsu batean» | Herrialdeko presidente Vadim Krasnoselskik nabarmendu du prozesuak «guztiz demokratikoa» izan behar duela. Indarkeria erabiltzearen kontra azaldu da: «Inork ez du gerra bat nahi». | Transnistriak eskatu du independentzia aitor diezaiotela «modu baketsu batean». Herrialdeko presidente Vadim Krasnoselskik nabarmendu du prozesuak «guztiz demokratikoa» izan behar duela. Indarkeria erabiltzearen kontra azaldu da: «Inork ez du gerra bat nahi». | Nabarmen gaiztoturik segitzen du Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrak, erasoaldiak apenas izan duen etenik. Hala izanik, Transnistrian ere ez da bakerik. Are, azkenaldian franko larriagotu dira erasoak Moldavia eta Ukraina artean den herrialde horretan, eta piztuak dira alertak. Berriki, baina, Transnistriako presid... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213039/ekitaldi-instituzional-bat-egingo-dute-miguel-angel-blanco-hil-zutela-25-urte-betetzean.htm | Politika | Ekitaldi instituzional bat egingo dute Miguel Angel Blanco hil zutela 25 urte betetzean | Ekitaldiaz gainera, bost erakusketa, hitzaldiak, solasaldiak eta dokumentalen proiekzioak prestatu dituzte, besteak beste, Blanco, Sotero eta «terrorismoaren biktima guztiak» oroitzeko. | Ekitaldi instituzional bat egingo dute Miguel Angel Blanco hil zutela 25 urte betetzean. Ekitaldiaz gainera, bost erakusketa, hitzaldiak, solasaldiak eta dokumentalen proiekzioak prestatu dituzte, besteak beste, Blanco, Sotero eta «terrorismoaren biktima guztiak» oroitzeko. | Datorren uztailaren 12an 25 urte beteko dira ETAk Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzi Miguel Angel Blanco hil zuela. 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuen Blanco, Ermuan. 16:00etan egindako dei baten bitartez, 48 orduko epea eman zion Jose Maria Aznarren gobernuari euskal presoak Euskal Herriratzeko, zinegotzia aske uztearen... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213040/etengabeko-berrikuntza-inmakulada-ikastolan.htm | albisteak | Etengabeko berrikuntza Inmakulada Ikastolan | Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren ezaugarri izan dira beti etengabeko hobekuntza eta berrikuntza, bai kudeaketan eta bai hezkuntza metodologian, eta gaur egun ere ikastolako ardatz izaten jarraitzen dute. Horrela, eraldaketa digitalari eta osasun mentalaren erronkari aurre egiten ari da. | Etengabeko berrikuntza Inmakulada Ikastolan. Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren ezaugarri izan dira beti etengabeko hobekuntza eta berrikuntza, bai kudeaketan eta bai hezkuntza metodologian, eta gaur egun ere ikastolako ardatz izaten jarraitzen dute. Horrela, eraldaketa digitalari eta osasun mentalaren erronkari a... | Profesional prestatuak ateratzeko etorkizuna aurreikusteak duen garrantzia oso presente dute Tolosako (Gipuzkoa) Inmakulada Lanbide Ikastolan, eta Europara begira egiten dute lan handik datozen zuzentarau eta esperientzia aurrerakoiak ikastolan integratuz eta ikaslearen irteera profila etengabe eguneratuz. Arloko enpre... |
2022-5-8 | https://www.berria.eus/albisteak/213041/baliabide-gehiago-behar-dituzte.htm | Gizartea | Baliabide gehiago behar dituzte | Etxegabeei laguntzeko plataforma bat da Beste Bi; 22 eragilek osatzen dute, eta hamabost urte bete berri ditu. Premiazkotzat jo dute etxegabeei erraztasunak ematea diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko, errolda lortzeko, eta etxebizitza bat eskuratzeko. Beste bi etxegabe hil dira Bilbon aste honetan. | Baliabide gehiago behar dituzte. Etxegabeei laguntzeko plataforma bat da Beste Bi; 22 eragilek osatzen dute, eta hamabost urte bete berri ditu. Premiazkotzat jo dute etxegabeei erraztasunak ematea diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko, errolda lortzeko, eta etxebizitza bat eskuratzeko. Beste bi etxegabe hil dira B... | Ez da erraza etxegabe bat kaletik ateratzea. Gutxik lortzen dute prozesua burutzea. Hala azaldu du Borja Agirrek; Zubietxe elkarteko kidea da, eta uste du baliabide gehiago jarri behar direla. Haren elkarteak eta etxerik gabeko pertsonen alde lanean diharduten beste 21 eragilek osatu zuten Beste Bi plataforma duela ham... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213042/errenteria-hizkuntza-aniztasunaren-hiriburu.htm | Gizartea | Errenteria, hizkuntza aniztasunaren hiriburu | Badalab egitasmoak etxe berria izango du datorren ekainean. Orain arte bezala, Errenterian egongo da euskararen erabilera areagotzeko Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategia. | Errenteria, hizkuntza aniztasunaren hiriburu. Badalab egitasmoak etxe berria izango du datorren ekainean. Orain arte bezala, Errenterian egongo da euskararen erabilera areagotzeko Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategia. | Badalab egitasmoa martxan da dagoeneko. Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategiak ekainean irekiko ditu ateak. Hurrengo asteetan behin betiko egoitzara lekualdatuko da laborategia: Errenteriako Madalen kalera, hain zuzen ere, helduentzako liburutegi izandako eraikinera. Gaur-gaurkoz, herri horretako Torrekua e... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213043/sobietar-batasuneko-banderak-erakustea-debekatu-dute-berlinen.htm | Mundua | Sobietar Batasuneko banderak erakustea debekatu dute Berlinen | Igandean eta astelehenean ospatuko dute naziei irabazi izana, eta hiriburuko Poliziak esan du eragotzi egin nahi duela Ukrainako gerraren inguruko goraipamenik egitea. | Sobietar Batasuneko banderak erakustea debekatu dute Berlinen. Igandean eta astelehenean ospatuko dute naziei irabazi izana, eta hiriburuko Poliziak esan du eragotzi egin nahi duela Ukrainako gerraren inguruko goraipamenik egitea. | Maiatzaren 9an, astelehenean, Garaipenaren Eguna ospatuko dute Errusian, gogoratzeko halako egunez 1945an naziek amore eman ziotela Sobietar Batasunari. Ekialdeko Alemanian bezperan ospatu izan dute Askapenaren Eguna, nazien agintea amaitu zela gogoratzeko. Tradizio handiko datak dira Berlinen, eta zeremonia arranditsu... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213044/duela-mende-erdi.htm | Iritzia | Duela mende erdi | Duela mende erdi. | 70eko hamarkada, Europa osoan, hamarkada nahasia bezala kalifikatua izan zen, bai maila sozialean eta baita politikoan ere. Espainiako Estatuan ere bai: Burgosko Prozesuarekin hasi zen, frankismoak 16 euskal militante desagerrarazi nahi zituenean, eta, azkenean, inoiz ikusi gabeko mobilizazio sozialak sortu zituen, bai... | |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213045/bilboko-hilketekin-lotutako-sei-kasu-ikertzen-ari-direla-esan-du-erkorekak.htm | Gizartea | Bilboko hilketekin lotutako «sei kasu» ikertzen ari direla esan du Erkorekak | Josu Erkoreka Segurtasun sailburua eta Josu Bujanda Ertzaintzako burua prentsaren aurrean agertu dira Bilbon, kasuaren inguruko azalpenak emateko. Atzo atxiloturiko gizonezkoa «informazioa ematen» ari dela esan dute. | Bilboko hilketekin lotutako «sei kasu» ikertzen ari direla esan du Erkorekak. Josu Erkoreka Segurtasun sailburua eta Josu Bujanda Ertzaintzako burua prentsaren aurrean agertu dira Bilbon, kasuaren inguruko azalpenak emateko. Atzo atxiloturiko gizonezkoa «informazioa ematen» ari dela esan dute. | Bilbon hil dituzten gizonezkoen ustezko hiltzaileak bere burua entregatu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzaren komisaria batean, Ertzaintzak BERRIA-ri baieztatu zionez. Gaur, 16:30ak aldera, Josu Erkoreka Segurtasun sailburua eta Josu Bujanda Ertzaintzako burua prentsaren aurrean agertu dira, Bilbon, kasuaren inguruko a... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213046/sinn-fein-doa-aurretik-hamasei-eserleku-lortuta.htm | Mundua | Sinn Fein doa aurretik, hamasei eserleku lortuta | 90 eserlekuetatik 34 banatu dituzte, eta alderdi errepublikanoak hamasei parlamentari eskuratu ditu; zazpi Aliantza Alderdiak; sei DUP Alderdi Demokratiko Unionistak; hiru UUP Ulsterko Alderdi Unionistak; bana Independenteak eta SDLP Alderdi Sozial Demokrata Laboristak. Parte hartzea %63,6koa izan da. | Sinn Fein doa aurretik, hamasei eserleku lortuta. 90 eserlekuetatik 34 banatu dituzte, eta alderdi errepublikanoak hamasei parlamentari eskuratu ditu; zazpi Aliantza Alderdiak; sei DUP Alderdi Demokratiko Unionistak; hiru UUP Ulsterko Alderdi Unionistak; bana Independenteak eta SDLP Alderdi Sozial Demokrata Laboristak.... | Ipar Irlandako Asanblearako hauteskundetako lehen emaitzak hasi dira apurka-apurka heltzen. Behin betiko emaitzak bihar arratsalderako espero badituzte ere, jada 90 eserlekuetatik 34 banatu dituzte, eta inkesten arabera bozak irabaztekoa den Sinn Fein alderdi errepublikanoak eskuratu ditu parlamentari gehien: hamasei; ... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213047/van-der-poelek-irabazi-du-giroko-lehen-etapa.htm | Kirola | Van der Poelek irabazi du Giroko lehen etapa | Aldapan gora izan da azken esprinta, eta herbeheretarra izan da azkarrena. Biniam Girmay sailkatu da bigarren, eta Pello Bilbao, hirugarren | Van der Poelek irabazi du Giroko lehen etapa. Aldapan gora izan da azken esprinta, eta herbeheretarra izan da azkarrena. Biniam Girmay sailkatu da bigarren, eta Pello Bilbao, hirugarren | Nekez izan zezakeen estreinako hoberik Mathieu van der Poelek (Alpecin) Italiako Giroan. Herbeheretarrak lehen etapa irabazi du gaur, Budapesten hasi eta Visegraden amaitu dena (Hungaria). Aldapan gora izan da azken esprinta, eta halakoetan, espezialista bikaina da Van der Poel. Berriro erakutsi du gaur. Garaipenari es... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213048/euskaltzaleen-topagunea-zazpi-herrialdeetara-hedatu-da.htm | Gizartea | Euskaltzaleen Topagunea zazpi herrialdeetara hedatu da | Zazpi bazkide berri izango ditu euskara elkarteen mugimenduak; horietatik bost, Ipar Euskal Herrikoak. Kongresua egingo du hurrengo urteko udazkenean, eta, bitartean, helburutzat jo ditu aktibazioa eta euskararen aldeko dinamikak areagotzea. | Euskaltzaleen Topagunea zazpi herrialdeetara hedatu da. Zazpi bazkide berri izango ditu euskara elkarteen mugimenduak; horietatik bost, Ipar Euskal Herrikoak. Kongresua egingo du hurrengo urteko udazkenean, eta, bitartean, helburutzat jo ditu aktibazioa eta euskararen aldeko dinamikak areagotzea. | Gaurtik aurrera, Euskaltzaleen Topagunea Euskal Herri osoan egongo da saretuta. Batzar nagusia egin du gaur arratsaldean, Hendaiako Ondarraitz estadioko aretoan (Lapurdi), eta, horren ostean, jakinarazi dute zazpi euskara elkarte berri batu zaizkiola mugimenduari. Ipar Euskal Herrikoak dira horietatik bost: Amikuzeko Z... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213049/gutxienez-22-pertsona-hil-dira-habanan-hotel-batean-gertaturiko-gas-leherketan.htm | Mundua | Gutxienez 22 pertsona hil dira Habanan, hotel batean gertaturiko gas leherketan | Eraberritzen ari ziren eraikina, hiriburuko gunerik turistikoenetako batean. Gas isuri bati egotzi diote leherketa. Hotelaren lau solairu amildu dira, eta baliteke guztiz erortzea. | Gutxienez 22 pertsona hil dira Habanan, hotel batean gertaturiko gas leherketan. Eraberritzen ari ziren eraikina, hiriburuko gunerik turistikoenetako batean. Gas isuri bati egotzi diote leherketa. Hotelaren lau solairu amildu dira, eta baliteke guztiz erortzea. | Leherketa handi batek astindu du Kubako hiriburua, han goizeko ia hamaikak zirela —Euskal Herrian 17:00ak—. Saratoga hotelean gertatu da eztanda, eta haren sei solairuetatik lau suntsitu ditu. Leherketak hainbat auto eta autobus ere deuseztatu ditu. Kubako agintariek emandako azken datu ofizialen arabera, gutxienez 22 ... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213050/angeluko-gizon-bat-atxilotu-dute-bortxaketa-batengatik.htm | Gizartea | Angeluko gizon bat atxilotu dute bortxaketa batengatik | Urrian Angelun gertatutako bortxaketa baten harira atxilotu dute. | Angeluko gizon bat atxilotu dute bortxaketa batengatik. Urrian Angelun gertatutako bortxaketa baten harira atxilotu dute. | Frantziako Poliziak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen iragan asteazkenean, Angelun (Lapurdi). Iragan urrian andre bat bortxatzea egozten diote. Gaur pasatu da prokuradorearen aitzinetik, eta behin-behineko atxiloaldian ezarri dute. Datorren asteartean pasatzekoa da epailearen aitzinetik; orduan erabakiko dute epaiketa ... |
2022-5-6 | https://www.berria.eus/albisteak/213051/kolpe-latza-jaso-du-realak-eta-atzerapausoa-eman.htm | Kirola | Kolpe latza jaso du Realak, eta atzerapausoa eman | Talde txuri-urdinak galdu egin du Levanteren zelaian, eta aurkariei aukera eman die are eta gehiago gerturatzeko. Aspaldian ate aurrean duen ezinak eta 87. minutuan epaileak adierazitako penalti eztabaidagarri batek kondenatu du Imanol Alguacilek entrenatutako taldea | Kolpe latza jaso du Realak, eta atzerapausoa eman. Talde txuri-urdinak galdu egin du Levanteren zelaian, eta aurkariei aukera eman die are eta gehiago gerturatzeko. Aspaldian ate aurrean duen ezinak eta 87. minutuan epaileak adierazitako penalti eztabaidagarri batek kondenatu du Imanol Alguacilek entrenatutako taldea | Esku hutsik eta burumakur itzuliko da Reala etxera, galdu egin baitu gaur gauean Valentzian (Herrialde Katalanak), Levanteren aurka: 2-1. Emaitza txarra da, eta Europarako sailkatzea zailduko dio talde txuri-urdinari. Beste emaitzen zain, ia ezinezko jarri zaio Txapeldunen Ligarako sailkatzea, eta gogor borrokatu behar... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213079/sinn-feinek-aurrenekoz-irabazi-ditu-bozak-eta-alderdi-unionistak-apaldu-egin-dira.htm | Mundua | Sinn Feinek aurrenekoz irabazi ditu bozak, eta alderdi unionistak apaldu egin dira | Ganberako 90 eserlekuetatik 88 zehaztuta daude, eta alderdi errepublikanoak azken Asanblearako bozetan eskuratutako eserleku kopuru berari eutsi dio: 27 aulki. DUP alderdi unionista 24 aulki lortu ditu, lau galtzeraino; Aliantza Alderdiak, ostera, zortzitik hamazazpira bikoiztu du legebiltzarkide kopurua; UUP Ulsterko ... | Sinn Feinek aurrenekoz irabazi ditu bozak, eta alderdi unionistak apaldu egin dira. Ganberako 90 eserlekuetatik 88 zehaztuta daude, eta alderdi errepublikanoak azken Asanblearako bozetan eskuratutako eserleku kopuru berari eutsi dio: 27 aulki. DUP alderdi unionista 24 aulki lortu ditu, lau galtzeraino; Aliantza Alderdi... | Ipar Irlanda duela mende bat sortu zenetik aurrenekoz, irlaren batasuna nahi duen lehen ministro bat egon daiteke, Asanblearako hauteskundeak irabazi ondotik: Michelle O'Neill, Sinn Fein alderdiko presidenteordea. Ganberako 90 eserlekuetatik 88 zehaztuta daudela, errepublikanoek 27 eskuratu dituzte, eta, gisa horretara... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213080/emakume-batek-salatu-du-sexu-eraso-bat-egin-ziotela-nafarroaren-egunean-baigorrin.htm | Gizartea | Emakume batek salatu du sexu eraso bat egin ziotela Nafarroaren Egunean, Baigorrin | Basaizea elkarteak jakinarazi du salaketa. Erasoa gaitzesteko, manifestaziora deitu dute hilaren 14rako. Baigorrin eginen dute protesta, 11:00etan. | Emakume batek salatu du sexu eraso bat egin ziotela Nafarroaren Egunean, Baigorrin. Basaizea elkarteak jakinarazi du salaketa. Erasoa gaitzesteko, manifestaziora deitu dute hilaren 14rako. Baigorrin eginen dute protesta, 11:00etan. | Apirilaren 30ean, ehunka lagunek Nafarroaren Eguna ospatu zuten Baigorrin. Festatik astebete iragan delarik, baina, jaiaren antolatzaile Basaizea elkarteak jakinarazi du emakume bati sexu eraso bat egin ziotela orduko hartan. Gaur argitara ateratako ohar batean adierazi dutenez, gizonezko batek emakumezko bati egin zio... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213081/bascara-udalerriak-kataluniako-errepublikako-lurralde-aske-izendatu-du-bere-burua.htm | Mundua | Bascara udalerriak Kataluniako Errepublikako «lurralde aske» izendatu du bere burua | Desobedientzia Zibila taldeko zenbait ekintzailek «mugako pasabideak» ezarri dituzte udalerriaren ertzetan. Pasaporte katalanak banatzen ari zaizkie igarotzen diren herritarrei. 'Vilaweb' hedabideak eman du albistearen berri. | Bascara udalerriak Kataluniako Errepublikako «lurralde aske» izendatu du bere burua. Desobedientzia Zibila taldeko zenbait ekintzailek «mugako pasabideak» ezarri dituzte udalerriaren ertzetan. Pasaporte katalanak banatzen ari zaizkie igarotzen diren herritarrei. 'Vilaweb' hedabideak eman du albistearen berri. | Asteburua ez da nolanahikoa izaten ari Bascaran (Katalunia); udalerria ez da atzo oheratu bezala esnatu gaur. Bada alderik, eta bada erantzulerik ere: Desobedientzia Zibila izeneko taldeak ekarri du aldaketa, aldarri ozenez. Hainbat lagunek aldarrikatu dute Bascara udalerria Kataluniako Errepublikako «lurralde askea» d... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213082/bilbon-ikertzen-ari-diren-hilketengatik-atxilotutako-gizona-kartzelan-sartu-dute.htm | Gizartea | Bilbon ikertzen ari diren hilketengatik atxilotutako gizona kartzelan sartu dute | Epailearen aurrean deklaratzera eraman dute gaur goizean, Bilbora, eta hark agindu du espetxeratzeko | Bilbon ikertzen ari diren hilketengatik atxilotutako gizona kartzelan sartu dute. Epailearen aurrean deklaratzera eraman dute gaur goizean, Bilbora, eta hark agindu du espetxeratzeko | Epailearen aurrean gaur goizean deklaratu du Bilbon ikertzen ari diren hilketengatik atxilotuta zegoen gizonak, eta segidan espetxean sartzeko agindua heldu da. Ostegunean bere borondatez aurkeztu zen ertzainengana, Irungo polizia etxera (Gipuzkoa), bere bila zebiltzala jakin zuela argudiatuta. Atxilotu egin zuten poli... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213083/euskal-errepublikaren-eguna-ospatu-dute-azpeitian.htm | Politika | Euskal Errepublikaren Eguna ospatu dute Azpeitian | Naziogintza taldeak deituta, dozenaka lagun elkartu dira. 1931ko apirilean haren aldeko mozioa onartu zuten zinegotziak omendu dituzte ekitaldian. | Euskal Errepublikaren Eguna ospatu dute Azpeitian. Naziogintza taldeak deituta, dozenaka lagun elkartu dira. 1931ko apirilean haren aldeko mozioa onartu zuten zinegotziak omendu dituzte ekitaldian. | «Geure etxe bat sortu nahi bada/ geure zoru, geure sabai / izan gaitezen lekuko hori / hartu ta eramateko gai». Hitz horiekin borobildu du Jokin Uranga bertsolariak Euskal Errepublikaren eguneko aldarrikapena. Naziogintza taldeak deituta, dozenaka herritar batu dira Azpeitian (Gipuzkoa), 1931n Euskal Herriko zenbait ud... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213084/ainhoa-larunberi-isuna-ezarri-diote-iazko-martxoaren-8ko-gertaerengatik.htm | Gizartea | Ainhoa Larunberi isuna ezarri diote, iazko Martxoaren 8ko gertaerengatik | Epaimahaiak ontzat jo du foruzainaren bertsioa, eta 2.400 euro ordaintzera zigortu du Larunbe, «erresistentziagatik». | Ainhoa Larunberi isuna ezarri diote, iazko Martxoaren 8ko gertaerengatik. Epaimahaiak ontzat jo du foruzainaren bertsioa, eta 2.400 euro ordaintzera zigortu du Larunbe, «erresistentziagatik». | Iazko Martxoaren 8an mugimendu feministak Nafarroako Parlamentuaren parean eginiko protesta bati loturik, 2.400 euroko zigorra ezarri diote Ainhoa Larunberi. Apirilean epaitu zuten hura, eta fiskaltzak hamabost hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat, autoritatearen aurkako atentatua egotzita. Azkenik, baina, ... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213085/simon-yatesek-irabazi-du-italiako-giroko-bigarren-etapa.htm | Kirola | Simon Yatesek irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa | Ingelesa izan da azkarrena erlojupekoan. Mathieu Van der Poel bigarren izan da, eta maglia arrosari eutsi dio. Txukun aritu dira Pello Bilbao eta Mikel Landa | Simon Yatesek irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa. Ingelesa izan da azkarrena erlojupekoan. Mathieu Van der Poel bigarren izan da, eta maglia arrosari eutsi dio. Txukun aritu dira Pello Bilbao eta Mikel Landa | Simon Yates (Bike Exchange) hirugarren izan zen iaz Italiako Giroan. Egan Bernal (Ineos) eta Damiano Caruso (Bahrain) bakarrik izan zituen aurretik. Ez bata, ez bestea ez da ari aurten, eta itxuraz, ingelesa podiumaren lehen koskara igotzeko lehia betean ariko da. Gaur erakutsi du hautagai sendoa dela. Italiako Giroko ... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213086/euskararen-aldeko-aldarria-irunean-eskubideak-oinarri.htm | Gizartea | Euskararen aldeko aldarria Iruñean, «eskubideak» oinarri | Kontseiluak deituta, 'Herritarrak ez gutxietsi, eskubideak guztiontzat' mezua goiburu duen manifestazioa egin dute | Euskararen aldeko aldarria Iruñean, «eskubideak» oinarri. Kontseiluak deituta, 'Herritarrak ez gutxietsi, eskubideak guztiontzat' mezua goiburu duen manifestazioa egin dute | Nafarroako administrazio publikoko merezimenduen dekretuak eta PAI ingelesez irakasteko sistema indartzeko erabakiak, biek ezinegona sortu dute euskaltzaleen artean, eta bien kontrako aldarria ozenduko dute gaur Iruñean, Kontseiluak antolatutako manifestazioan. Antoniutti parketik abiatu da, 17:30ean, Herritarrak ez gu... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213087/emakume-abertzale-batzak-emakume-abertzaleen-ahalduntzean-izaniko-rola-goraipatu-du-eajk.htm | Politika | Emakume Abertzale Batzak «emakume abertzaleen ahalduntzean» izaniko rola goraipatu du EAJk | Sabino Arana Fundazioak eta EAJk elkartearen mendeurrena gogoratu dute Bilboko Euskalduna jauregian. | Emakume Abertzale Batzak «emakume abertzaleen ahalduntzean» izaniko rola goraipatu du EAJk. Sabino Arana Fundazioak eta EAJk elkartearen mendeurrena gogoratu dute Bilboko Euskalduna jauregian. | EAB Emakume Abertzale Batzako kide izandakoei omenaldia egin diete Sabino Arana Fundazioak eta EAJk, Bilboko Euskalduna jauregian. «Aitzindari haiek berdintasunerako bidea argitu zuten; egungo emakumeoi dagokigu orain sugar hori bizirik iraunaraztea eta hasitako ibilbidea osatzea», adierazi du fundazioko presidente eta... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213088/sari-eskasa-jaso-du-athleticek.htm | Kirola | Sari eskasa jaso du Athleticek | Talde zuri-gorria Valentzia baino gehiago izan da San Mamesen, eta aukera garbiak izan ditu, baina ez da gai izan gol bat sartzeko, eta berdinketarekin konformatu behar izan du. Vila-realek jokatu zain, zazpigarren postuan dago | Sari eskasa jaso du Athleticek. Talde zuri-gorria Valentzia baino gehiago izan da San Mamesen, eta aukera garbiak izan ditu, baina ez da gai izan gol bat sartzeko, eta berdinketarekin konformatu behar izan du. Vila-realek jokatu zain, zazpigarren postuan dago | Athleticek aukera ederra utzi du pasatzen Europarako sailkatzeko lehian bete-betean sartzeko. Hutsean berdindu du gaur Valentziarekin San Mamesen, eta, beraz, puntu bakarra eskuratu du. Nahikoa da sailkapenean Vila-reali aurrea hartu, eta zazpigarren postuaren jabe egiteko. Horixe da datorren denboraldian Europako lehi... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213089/altuna-finalerdietara-erakustaldia-emanda.htm | Kirola | Altuna finalerdietara, erakustaldia emanda | Amezketakoak nagusitasun handiz irabazi dio Zabaletari eta buruz burukoaren finalerdietarako sailkatu da. Partida osoan agindu du, eta ia ez du behartu mindutako eskua | Altuna finalerdietara, erakustaldia emanda. Amezketakoak nagusitasun handiz irabazi dio Zabaletari eta buruz burukoaren finalerdietarako sailkatu da. Partida osoan agindu du, eta ia ez du behartu mindutako eskua | Jokin Altunak nagusitasun handiz irabazi dio Jose Javier Zabaletari (22-5) eta buruz buruko txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Egungo txapelduna goitik behera nagusitu da final-laurdenetako ligaxkako azken jardunaldiko partidan eta ez dio aukerarik eman aurkariari. Ia tanto guztiak agindu ditu eta horri esker e... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213090/askabide-klinikara-egin-nahi-zuten-prozesioa-egin-ezinik-geratu-dira.htm | Gizartea | Askabide klinikara egin nahi zuten prozesioa egin ezinik geratu dira | Ertzainek esan diete legez kanpokoa dela; jende asko batu da Easo plazan mobilizazioaren aurka egitera | Askabide klinikara egin nahi zuten prozesioa egin ezinik geratu dira. Ertzainek esan diete legez kanpokoa dela; jende asko batu da Easo plazan mobilizazioaren aurka egitera | Askabide klinikaren atarian protesta ugari egin dituzte azkenaldian abortatzeko eskubidearen kontra, Donostian. Ezinegona sortu dute bertara doazen andre askorengan, eta protesta horien kontrako aldarriak ere ozendu dira. Legez, gainera, ja halako protestak debekatuta daude. Gaur arratsaldean ere prozesio bat egitekoak... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213091/alavesek-kolpe-handia-hartu-du-celtaren-zelaian.htm | Kirola | Alavesek kolpe handia hartu du Celtaren zelaian | Arabarrek 4-0 galdu dute galiziarren aurka, eta asko zaildu zaie mailari eustea. Aurkariaren menpe egon dira hasi eta buka. Jokalari bat gutxiagorekin amaitu dute lehia | Alavesek kolpe handia hartu du Celtaren zelaian. Arabarrek 4-0 galdu dute galiziarren aurka, eta asko zaildu zaie mailari eustea. Aurkariaren menpe egon dira hasi eta buka. Jokalari bat gutxiagorekin amaitu dute lehia | Hanka bat Bigarren Mailan du Alavesek. Salbazioa oraindik posible dela diote zenbakiek, baina sinesteko arrazoi gutxi gelditu dira arabarrek Celtaren zelaian jasotako astinduaren ondoren. Irabazi beharreko lehia zuten, jokoan ezer gutxi zeukan aurkari baten kontra; bada, galdu egin dute, eta nola gainera. 4-0eko emaitz... |
2022-5-7 | https://www.berria.eus/albisteak/213092/mija-eta-dopo-yumemories-saritu-ditu-dock-of-the-bay-jaialdiak.htm | Kultura | ‘Mija’ eta ‘Dopo Yumemories’ saritu ditu Dock of the Bay jaialdiak | Musika dokumental luzerik onenaren aitortza jaso du Isabel Castroren opera prima-k. Jordan Gallardek ere bere lehen dokumentalarekin lortu du laburrik onenaren saria. | ‘Mija’ eta ‘Dopo Yumemories’ saritu ditu Dock of the Bay jaialdiak. Musika dokumental luzerik onenaren aitortza jaso du Isabel Castroren opera prima-k. Jordan Gallardek ere bere lehen dokumentalarekin lortu du laburrik onenaren saria. | Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen jaialdiak gaur iluntzean banatu ditu bere 15. edizioko sariak. Film luzeen Sail Ofizialeko epaimahaiak Isabel Castroren Mija lana saritzea erabaki du, «istorio delikatu eta zirraragarri bat» dela iritzita. Doris Muñoz musika managerraren eta Jacks Haupt artista gaztearen e... |
2022-5-8 | https://www.berria.eus/albisteak/213126/milaka-lagun-elkartu-dira-herri-urratsen.htm | Gizartea | Milaka lagun elkartu dira Herri Urratsen | Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia ohiko formatuan ospatu dute, bi urteren ostean. Eguraldia lagun, indartsu itzuli da. Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko baliatu nahi dute. | Milaka lagun elkartu dira Herri Urratsen. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia ohiko formatuan ospatu dute, bi urteren ostean. Eguraldia lagun, indartsu itzuli da. Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko baliatu nahi dute. | «Zeuen urratsa geurea da, eta itzulera, denona». Horrela dio Zetak taldeak Erramun Martikorenarekin batera Herri Urratserako sortu duen abestiak. Eta bai, itzulerena izaten ari da aurtengo urtea, eta hala izan da Herri Urratsen kasuan ere. Pandemiaren ondorioz izandako bi urteko etenaren ostean, gaur berriz ere Senpere... |
2022-5-8 | https://www.berria.eus/albisteak/213127/eibar-bigarren-mailara-jaitsi-da-eta-realak-bigarren-postua-ziurtatu-du.htm | Kirola | Eibar Bigarren Mailara jaitsi da, eta Realak bigarren postua ziurtatu du | Armaginek 3-1 galdu dute Atletico Madrilen aurka. Txuri-urdinek gutxienez puntu bat eskuratu behar zuten, eta 1-1 amaitu dute Granadillaren aurka. Horri esker, kanporaketa bat gutxiago jokatu beharko dute Txapeldunen Ligan. | Eibar Bigarren Mailara jaitsi da, eta Realak bigarren postua ziurtatu du. Armaginek 3-1 galdu dute Atletico Madrilen aurka. Txuri-urdinek gutxienez puntu bat eskuratu behar zuten, eta 1-1 amaitu dute Granadillaren aurka. Horri esker, kanporaketa bat gutxiago jokatu beharko dute Txapeldunen Ligan. | Joan den astean bezala, Lehen Mailako euskal taldeek albiste gazi-gozoak eman dituzte asteburu honetan ere: matematikoki Bigarren Mailara jaitsi da Eibar, eta bigarren postua ziurtatu du, berriz, Realak. Horri esker, kanporaketa bat gutxiago jokatu beharko dute txuri-urdinek datorren urtean estreinakoz jokatuko duten T... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213128/hapoel-holonen-jarraitzaileek-eraso-sionistak-egin-dituzte-bilboko-alde-zaharrean.htm | Gizartea | Hapoel Holonen jarraitzaileek eraso sionistak egin dituzte Bilboko Alde Zaharrean | Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen, bat bera ere ez israeldarra. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan duenez, istiluak «bakan batzuek» sortu dituzte, eta ez lukete «hiri ekitaldi handi bat ilundu behar». | Hapoel Holonen jarraitzaileek eraso sionistak egin dituzte Bilboko Alde Zaharrean. Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen, bat bera ere ez israeldarra. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan duenez, istiluak «bakan batzuek» sortu dituzte, eta ez lukete «hiri ekitaldi handi bat ilundu behar». | Bilboko hainbat eragilek salatu dutenez, Hapoel Holon saskibaloi taldearen jarraitzaile sionistek Bilboko Alde Zaharreko hainbat tabernari eraso zieten atzo eguerdian, hirurak aldera, eta gutxienez bi bizilagun zauritu zituzten. Taberna batean zegoen Palestinako bandera bat lapurtu eta erre zuten, baita terrazetan kalt... |
2022-5-8 | https://www.berria.eus/albisteak/213129/cavendishek-irabazi-du-italiako-giroko-hirugarren-etapa.htm | Kirola | Cavendishek irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa | Britainiarra izan da azkarrena sprintean erabaki den lehen etapa honetan, Arnaud Demareren eta Fernando Gaviriaren aurretik. Cavendishek Giroan irabazi duen hamaseigarren etapa da. | Cavendishek irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa. Britainiarra izan da azkarrena sprintean erabaki den lehen etapa honetan, Arnaud Demareren eta Fernando Gaviriaren aurretik. Cavendishek Giroan irabazi duen hamaseigarren etapa da. | Mark Cavendish (Quick Step) ez da irabazteaz aspertzen: britainiarrak bere ibilbideko 160. garaipena poltsikoratu du gaur, Balatonfureden (Hungaria); itzuli handietan lortu duen 53.a da, eta Giroan lortu duen hamaseigarrena. 2013. urtetik ez zuen irabazi Italiako lasterketan.
Dotore irabazi du, gainera: Italiako Girok... |
2022-5-8 | https://www.berria.eus/albisteak/213130/bera-berak-liga-irabazi-du-zortzigarrenez.htm | Kirola | Bera Berak liga irabazi du, zortzigarrenez | Donostiarrek Gijon hartu behar zuten mendean matematikoki liga irabazteko, eta bigarren zatian neurketa haustea lortu dute. Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan altxa dute garaikurra. | Bera Berak liga irabazi du, zortzigarrenez. Donostiarrek Gijon hartu behar zuten mendean matematikoki liga irabazteko, eta bigarren zatian neurketa haustea lortu dute. Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan altxa dute garaikurra. | Berriz ere txapeldun. Super Amara Bera Berak zortzigarren aldiz irabazi du gaur emakumezkoen eskubaloi liga; hirugarrena jarraian. Matematikak errazak ziren: donostiarrek irabazi egin behar zuten gaur liga matematikoki erabakita uzteko, eta etxeko lanak egin dituzte Imanol Alvarezen neskek. Neurketa ona egin, eta mende... |
2022-5-8 | https://www.berria.eus/albisteak/213131/erik-jakak-finalaurrekoetarako-sailkatzea-lortu-du.htm | Kirola | Erik Jakak finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du | 15-18 atzetik izan da, eta markagailua irauli du. Datorren astean Ezkurdiaren aurka jokatuko du, Eibarren. | Erik Jakak finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du. 15-18 atzetik izan da, eta markagailua irauli du. Datorren astean Ezkurdiaren aurka jokatuko du, Eibarren. | Iñaki Artolak eta Erik Jakak kanporaketa kutsuko partida bat jokatu dute gaur Bilbon. Finalerdietarako txartela zegoen jokoan, eta Jakarentzat izan da saria (22-21). Ezkurdia izango du hurrengo aurkari, gaur zortzi, Eibarren (Gipuzkoa).
2020. urteko txapeldunak markagailua irauli behar izan du: 15-18 atzetik zen, eta ... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213132/gudariak-gogoratu-dituzte-bizkargi-egunean.htm | Politika | Gudariak gogoratu dituzte Bizkargi Egunean | Hainbat ekitaldi egin zituzten atzo Bizkaiko Bizkargi mendian, eta 1937ko maiatzean han hildako gabiriarrak izan dira aurtengo protagonistak. | Gudariak gogoratu dituzte Bizkargi Egunean. Hainbat ekitaldi egin zituzten atzo Bizkaiko Bizkargi mendian, eta 1937ko maiatzean han hildako gabiriarrak izan dira aurtengo protagonistak. | Jendetza elkartu zen atzo Muxika, Larrabetzu eta Zornotzaren arteko Bizkargi mendian (Bizkaia), gudariak gogoratzeko. Goizetik hainbat ekitaldi egin zituzten, han 1937ko maiatzean egin zuten batailan borrokatukoen eta hildakoen omenez.
Bizikleta martxa egin zuten goizean, eta oinez atera ziren hainbat zutabe, mendiare... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213133/gizonezko-bat-atxilotu-dute-donostian-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Donostian sexu eraso bat egitea egotzita | Igandeko goizaldean gertatu zen erasoa, Gros auzoan, biktima etxera itzultzen ari zela. | Gizonezko bat atxilotu dute Donostian sexu eraso bat egitea egotzita. Igandeko goizaldean gertatu zen erasoa, Gros auzoan, biktima etxera itzultzen ari zela. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean Donostian emakumezko batek salaturiko sexu eraso batekin lotuta.
SOS Deiak telefonoan jaso zuten gertaeraren berria. Emakume bati sexu eraso bat egin zioten etxerako bidean zegoela. Biktimak erasotzailearen des... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213134/sinn-feinen-pazientzia.htm | Mundua | Sinn Feinen pazientzia | Sinn Feinen pazientzia. | Bi lorpen bikain eskuratu ditu Sinn Feinek bere ibilbide luzean. Lehena, 1998an, Ostiral Santuko Ituna, zeinaren bidez borroka armatua praktikatzen zuten bi aldeek –IRAk eta loialistek– eta horiekin bat egiten zuten alderdi politikoek bide politikoen bitartez bakarrik saiatuko ziren helburuak lortzen. Lehenen helb... | |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213135/polaina-podcasteko-aktoreek-zertako-websaila-sortu-dute.htm | Bizigiro | ‘Polaina’ podcasteko aktoreek ‘Zertako!’ websaila sortu dute | Maialen Sorzabalbere, Amaia Rojo eta Mikel Irazusta dira aktore nagusiak. Nerea Arriolak, Arrate Hernandezek eta Iñigo Serrullak ere parte hartzen dute. Zuzendaria Ekain Arrieta da. | ‘Polaina’ podcasteko aktoreek ‘Zertako!’ websaila sortu dute. Maialen Sorzabalbere, Amaia Rojo eta Mikel Irazusta dira aktore nagusiak. Nerea Arriolak, Arrate Hernandezek eta Iñigo Serrullak ere parte hartzen dute. Zuzendaria Ekain Arrieta da. | Bat-bateko umorearen bidetik ekin zioten iazko martxoan Polaina podcastari Maialen Sorzabalbere, Amaia Rojo eta Mikel Irazusta aktore eta sortzaileek. Umore absurdoari helduta zenbaitetan, eta umore beltzagoa eginez beste batzuetan, lehen bi denboraldiak osatu zituzten. Orain, berriz, hirugarren denboraldiarekin batera... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213136/putin-laquomundu-gerra-baten-izugarrikeriak-ez-du-berriz-gertatu-beharraquo.htm | Mundua | Putin: «Mundu gerra baten izugarrikeriak ez du berriz gertatu behar» | Garaipenaren Eguna ospatzen ari dira Errusian. Ukrainako inbasioari buruz mintzatu da Putin. Mendebaldeari leporatu dio «entzungor» egitea «segurtasun sistema berri bat» sortzeko egindako deiei. Zelenskik, berriz, ez du zalantzarik: «Irabazi egingo dugu». | Putin: «Mundu gerra baten izugarrikeriak ez du berriz gertatu behar». Garaipenaren Eguna ospatzen ari dira Errusian. Ukrainako inbasioari buruz mintzatu da Putin. Mendebaldeari leporatu dio «entzungor» egitea «segurtasun sistema berri bat» sortzeko egindako deiei. Zelenskik, berriz, ez du zalantzarik: «Irabazi egingo d... | Egutegian gorriz nabarmendutako eguna da gaur Errusian: sobietarren garaipena ospatzen ari dira, nazien aurkako guduan garaipena lortu zuten egunaren 77. urteurrena. Garaipenaren Eguna izendatua dute, eta Mosku hiriburuan eginiko desfile militar erraldoi batekin hasi dute ospakizuna. Plaza Gorrian izan da Errusiako pre... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213137/jesus-mari-altable-presoa-aske-geratu-da.htm | Politika | Jesus Mari Altable presoa aske geratu da | 27 urteko zigorra beteta irten da Iruñeko espetxetik. | Jesus Mari Altable presoa aske geratu da. 27 urteko zigorra beteta irten da Iruñeko espetxetik. | Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez, Jesus Mari Altable Iruñeko presoa aske geratu da. Iruñeko espetxetik irten da, 27 urteko zigorra bete eta gero.
Altablek zigorraren azken hilabeteak egin ditu Euskal Herrian. Iazko abuztuan, Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak era... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213138/emakunderen-berdintasun-saria-jaso-du-berriak.htm | Gizartea | Emakunderen berdintasun saria jaso du BERRIAk | BERRIAko kazetari Maite Asensio Lozanok jaso du garaikurra egunkariaren izenean. «Genero ikuspegia aintzat hartzea kazetaritza hobea egitea da», aldarrikatu du. 'Pikara Magazine' eta Lucia Martinez Odriozola kazetaritza irakasle izandakoak ere saritu dituzte. | Emakunderen berdintasun saria jaso du BERRIAk. BERRIAko kazetari Maite Asensio Lozanok jaso du garaikurra egunkariaren izenean. «Genero ikuspegia aintzat hartzea kazetaritza hobea egitea da», aldarrikatu du. 'Pikara Magazine' eta Lucia Martinez Odriozola kazetaritza irakasle izandakoak ere saritu dituzte. | Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak joan den abenduan iragarri zuen BERRIAri emango ziola 2021eko berdintasun saria. Aitortza horren bitartez, BERRIAk «emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta» egiten duen kazetaritza goraipatu nahi du erakundeak. Iragarpena ailegatzearekin batera lehertu zen poza, bai... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213139/nafarroako-hamar-kultur-sortzailek-tortura-kasuak-ikertzeko-eskatu-dute.htm | Politika | Nafarroako hamar kultur sortzailek tortura kasuak ikertzeko eskatu dute | Artearen munduko zenbait pertsona ezagunek manifestu bat kaleratu dute, Nafarroan tortura jasan dutenen kasuak ikertzeko eskatuz. Antzeko eskaria egin zuten hainbat kulturgilek 1983an. | Nafarroako hamar kultur sortzailek tortura kasuak ikertzeko eskatu dute. Artearen munduko zenbait pertsona ezagunek manifestu bat kaleratu dute, Nafarroan tortura jasan dutenen kasuak ikertzeko eskatuz. Antzeko eskaria egin zuten hainbat kulturgilek 1983an. | Nafar herritarrek jasan dituzten tortura kasuak ikertzeko «ikerketa ofizial, zientifiko eta independente bat» martxan jartzea: hori eskatu dute hamar kulturgile nafarrek, gaur kaleratu duten manifestu baten bidez. Horrez gain, ekainaren 25ean —Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezperan— herrialdeko tor... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213140/jada-31-dira-habanako-saratoga-hoteleko-leherketan-hildakoak.htm | Mundua | Jada 31 dira Habanako Saratoga hoteleko leherketan hildakoak | Ostiraletik ez dute inor bizirik atera eraikinaren hondakinetatik. 24 pertsona erietxean daude oraindik ere. | Jada 31 dira Habanako Saratoga hoteleko leherketan hildakoak. Ostiraletik ez dute inor bizirik atera eraikinaren hondakinetatik. 24 pertsona erietxean daude oraindik ere. | Joan zen ostiralean leherketa handi batek astindu du Kubako hiriburua. Saratoga bost izarreko hotelaren sei solairuetatik lau suntsitu zituen eztandak, eta erreskate taldeek asteburu osoa eman dute hondakinen artean harrapaturikoak ateratzen. Hildakoak dagoeneko 31 direla esan dute Kubako agintariek. 80 lagunetik gora ... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213141/subiratsek-laquodatozen-asteetanraquo-onartu-nahi-du-espainiako-unibertsitate-lege-berria-ministroen-kontseiluan.htm | Gizartea | Subiratsek «datozen asteetan» onartu nahi du Espainiako unibertsitate lege berria Ministroen Kontseiluan | LOSU Espainiako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren zirriborroa aurkeztu du Unibertsitate ministroak. Ikasketa laburragoak egiteko eta etenaldi akademikorako aukera jasotzen du, eta profesionalen egonkortasuna du xede. | Subiratsek «datozen asteetan» onartu nahi du Espainiako unibertsitate lege berria Ministroen Kontseiluan. LOSU Espainiako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren zirriborroa aurkeztu du Unibertsitate ministroak. Ikasketa laburragoak egiteko eta etenaldi akademikorako aukera jasotzen du, eta profesionalen egonkortasu... | Baliteke Hego Euskal Herriko hezkuntzan aldaketak egotea berriz ere, unibertsitatean oraingoan: Joan Subirats Espainiako Gobernuko Unibertsitate ministroak gaur goizean aurkeztu du LOSU Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren zirriborroa, Jose Manuel Pingarro unibertsitateetako idazkari nagusiarekin batera. Legealdi... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213142/korrikak-bistaratutako-laquoherri-gogoaraquo-euskaraldira-eramatera-dei-egin-dute.htm | Gizartea | Korrikak bistaratutako «herri gogoa» Euskaraldira eramatera dei egin dute | Euskararen aldeko bi egitasmo sozialen arteko lotura irudikatu dute antolatzaileek Donostian. Hizkuntza ohituretan aldaketak zehaztu, eta horiek egonkortzean jarriko du arreta Euskaraldiak, baita hiztunen ahalduntzean ere. | Korrikak bistaratutako «herri gogoa» Euskaraldira eramatera dei egin dute. Euskararen aldeko bi egitasmo sozialen arteko lotura irudikatu dute antolatzaileek Donostian. Hizkuntza ohituretan aldaketak zehaztu, eta horiek egonkortzean jarriko du arreta Euskaraldiak, baita hiztunen ahalduntzean ere. | Korrikaren antolatzaileek lekukoa pasatu diete Euskaraldikoei. Horixe irudikatu dute gaur goizean Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako agerraldi bateratuan, eta, halaber, batean erakutsitako indarra bestean isla dadila eskatu dute. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute ariketa sozialaren hirugarren ald... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213143/beti-bezala-kartelak-irabazi-du-sanferminetarako-kartel-lehiaketa.htm | Bizigiro | ‘Beti bezala' kartelak irabazi du sanferminetarako kartel lehiaketa | Olaia Merinoren lanak 1.603 boz jaso ditu. Irudian, Iruñeko jendea islatu nahi izan du. | ‘Beti bezala' kartelak irabazi du sanferminetarako kartel lehiaketa. Olaia Merinoren lanak 1.603 boz jaso ditu. Irudian, Iruñeko jendea islatu nahi izan du. | Aurtengo sanferminek badute kartela. Gaur jakinarazi du udalak lehiaketako irabazlearen izena: Beti bezala. Sanferminetako ohiko kolorez jantzita ageri da jendea; dantzan eta batzuk besteen gainean pilatuta.
Ez du kilikietan, santuan edota zezenetan arreta jarri nahi izan. 30. hamarkadako karteletan oinarritu da sortz... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213144/mikel-kazalisek-kontzertuak-utziko-ditu-denbora-batez.htm | Kultura | Mikel Kazalisek kontzertuak utziko ditu «denbora batez» | Musikariak berak adierazi duenez, ez da gai «kontzertu batean %100 emateko», 2019. urtean pasatu zuen minbiziak utzitako ondorioengatik. «Denbora batez desagertu» egingo dela esan du. | Mikel Kazalisek kontzertuak utziko ditu «denbora batez». Musikariak berak adierazi duenez, ez da gai «kontzertu batean %100 emateko», 2019. urtean pasatu zuen minbiziak utzitako ondorioengatik. «Denbora batez desagertu» egingo dela esan du. | «Kontua da orain ez naizela gai kontzertu batean %100 emateko (ezta nire bizitzako beste alor batzuetan ere), eta badakizue hori izan dela beti egin izan dudana, dena eman. Beraz, desagertu egingo naiz denbora batez (seguru asko hilabeteak), eta esan nahi nizuen ez zuzentzeko nigana, aldenduta egongo bainaiz. Espero du... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213145/ukrainak-inbasio-bat-sufritu-du-eta-inbasio-bati-armekin-egin-behar-zaio-aurre.htm | Politika | «Ukrainak inbasio bat sufritu du, eta inbasio bati armekin egin behar zaio aurre» | Aldundian ari da lanean 2015etik, baina Jose Ignacio Asensiok ez dauka ahazteko 2011tik 2016ra Tolosako Udalean egin zuen lana. «Gipuzkoarren aniztasuna» bermatu nahi dutela esan du. | «Ukrainak inbasio bat sufritu du, eta inbasio bati armekin egin behar zaio aurre». Aldundian ari da lanean 2015etik, baina Jose Ignacio Asensiok ez dauka ahazteko 2011tik 2016ra Tolosako Udalean egin zuen lana. «Gipuzkoarren aniztasuna» bermatu nahi dutela esan du. | «Erabat tolosar» sentitzen du bere burua Jose Ignacio Asensiok (Tolosa, Gipuzkoa, 1966), Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak. Ekonomia ikasketak eginda, hainbat enpresa pribatutan aritu zen lanean urte luzez, Patxi Lopezek 2009an Euskotreneko zuzendari izateko deitu zion arte —2009t... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213146/estatistikak-faltsutu-izana-egotzi-diote-he-gurasoek-iruneko-udalari.htm | Gizartea | Estatistikak «faltsutu» izana egotzi diote HE Gurasoek Iruñeko Udalari | Zerbitzua euskaraz jaso nahi dutenen zenbatekoa udalak adierazitakoa baino handiagoa dela nabarmendu du plataformak. Hala ere, auzia «eskubideen eremura» eramateko eskatu du, eta instituzioei eskatu die euskara ikasi ahal izatea bermatzeko. | Estatistikak «faltsutu» izana egotzi diote HE Gurasoek Iruñeko Udalari. Zerbitzua euskaraz jaso nahi dutenen zenbatekoa udalak adierazitakoa baino handiagoa dela nabarmendu du plataformak. Hala ere, auzia «eskubideen eremura» eramateko eskatu du, eta instituzioei eskatu die euskara ikasi ahal izatea bermatzeko. | Hurrengo ikasturteko Iruñeko haur eskola publikoetako aurrematrikulazio datuak aztertu ditu HE Haur Eskoletako Haur Eskoletako Gurasoak taldeak, eta ondorioztatu du Iruñeko Udalak adierazten duena baino nabarmen handiagoa dela zerbitzu hori euskaraz jasotzearen alde daudenen kopurua. Horregatik, datuak bihurritu izana ... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213147/estrasburgok-atzera-bota-du-atristainen-auzian-espainiak-jarritako-helegitea.htm | Politika | Estrasburgok atzera bota du Atristainen auzian Espainiak jarritako helegitea | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilean ebatzi zuen Espainiak «prozesu justu eta ekitatezkoa» izatea eragotzi ziola euskal presoari | Estrasburgok atzera bota du Atristainen auzian Espainiak jarritako helegitea. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilean ebatzi zuen Espainiak «prozesu justu eta ekitatezkoa» izatea eragotzi ziola euskal presoari | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du onartu Espianiako Gobernuak Xabier Atristain preso ohiaren auzian jarritako helegitea, eta, beraz, Estrasburgoko auzitegiaren erabakia irmoa da. Espainiak Atristainen eskubideak urratu zituela eta prozesu «justu eta ekitatezko bat» izatea eragotzi ziotela ebatzi zuen urtarrilea... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213148/berria-zabalik-kanpaina-martxan-jarri-dute-errenterian.htm | Gizartea | ‘BERRIA zabalik’ kanpaina martxan jarri dute Errenterian | Herriko merkataritza sustatzeko helburua du egitasmoak. Herritarrek ekainaren 6tik aurrera izango dute kanpainan parte hartzeko aukera. | ‘BERRIA zabalik’ kanpaina martxan jarri dute Errenterian. Herriko merkataritza sustatzeko helburua du egitasmoak. Herritarrek ekainaren 6tik aurrera izango dute kanpainan parte hartzeko aukera. | Errenteriako (Gipuzkoa) tokiko merkatarien ekonomia biziberritzeko asmoz, BERRIA zabalik izeneko kanpaina abiatu BERRIAk herrian. Gaur zabalduko da merkatariek kanpainan izena emateko epea. Errenteriako Udalarekin eta Errenkoalde merkatari eta ostalari elkartearekin batera antolatu du egitasmoa, baita Kutxabanken babes... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213149/dupen-blokeoa.htm | Mundua | DUPen blokeoa | DUPen blokeoa. | Kanpaina aspergarri baten ostean, Ipar Irlandak emaitza historikoak izan ditu. Batetik, alderdi irlandar nazionalista batek irabazi dituelako bozak, ordezkaritzarik handiena lortu duelako eta lehen ministroa izendatzeko eskubidea duelako; eta, bestetik, errealitate politikoa hiru alderditan zatitu delako, orain arteko ... | |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213150/gipuzkoako-enpresen-77-kexu-dira-kontratatzeko-arazoak-dituztela.htm | Ekonomia | Gipuzkoako enpresen %77 kexu dira kontratatzeko arazoak dituztela | Jarrera eta formakuntza falta dira gehien aipatzen dituzten arazoak. Adegik ohartarazi du hogei urteetan 80.000 langile faltako direla | Gipuzkoako enpresen %77 kexu dira kontratatzeko arazoak dituztela. Jarrera eta formakuntza falta dira gehien aipatzen dituzten arazoak. Adegik ohartarazi du hogei urteetan 80.000 langile faltako direla | Gipuzkoan 30.791 lagun daude langabe gisa erregistratuta Lanbideren bulegoetan, eta biztanleria aktiboari buruzko inkestek diote langileen %7 daudela lanik gabe. Baina, hala ere, lurraldeko enpresen %77 kexu dira ez dituztela behar dituzten langileak aurkitzen. Oharra ez da guztiz berria, baina berriro azaleratu du Ade... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213151/herri-urrats-besta-eta-protesta-ikaragarria.htm | Bizigiro | Herri Urrats: besta eta protesta «ikaragarria» | Antolatzaileek «ikaragarritzat» daukate 39. Herri Urrats. Balorazio ezin hobea egin dute: bai jende uholdearen aldetik, bai giro «onagatik», bai ere sentitu duten «sostengu» politikoaren aldetik. | Herri Urrats: besta eta protesta «ikaragarria». Antolatzaileek «ikaragarritzat» daukate 39. Herri Urrats. Balorazio ezin hobea egin dute: bai jende uholdearen aldetik, bai giro «onagatik», bai ere sentitu duten «sostengu» politikoaren aldetik. | «Oso mobilizazio nazional potentea izan da. Haluzinagarria izan da, ez daukagu hitzik !Itzuli gara 1990eko hamarkadan ospatzen zen Herri Urrats masibo horretara!», laburbildu du, pozez gainezka, Koldo Rodriguez Herri Urratsen koordinatzaileak.
Seaskak egin zion dei nazionalari erantzun dio herriak: bazter orotako jend... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213152/generalitateari-hamabost-egun-eman-dizkiote-ikastetxe-guztietan-irakastorduen-25-gazteleraz-izateko.htm | Mundua | Generalitateari hamabost egun eman dizkiote ikastetxe guztietan irakastorduen %25 gazteleraz izateko | Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Kataluniako gobernuak eta parlamentuak sententzia errespetatzeko egindako proposamena. Josep Gonzalez-Cambray Kataluniako Hezkuntza kontseilariak adierazi du Generalitateak helegitea aurkeztuko duela ebazpenaren aurka. | Generalitateari hamabost egun eman dizkiote ikastetxe guztietan irakastorduen %25 gazteleraz izateko. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Kataluniako gobernuak eta parlamentuak sententzia errespetatzeko egindako proposamena. Josep Gonzalez-Cambray Kataluniako Hezkuntza kontseilariak adierazi du Genera... | Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hamabost eguneko epea eman dio Generalitateari gutxienez eskolen %25 gazteleraz ematera behartzen duen ebazpena «berehala» ezartzeko ikastetxe guztietan. Epaileek Kataluniako Hezkuntza kontseilari Josep Gonzalez-Cambrayri eskatu diote bi asteko epean «argibideak emateko eta egiazt... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213153/oier-sanjurjok-ez-du-osasunan-segituko.htm | Kirola | Oier Sanjurjok ez du Osasunan segituko | Kontratua ez berritzea erabaki du klubak. Talde gorritxoarekin partida gehien jokatu dituztenen artean seigarrena da lizarratarra. Zaleek maiatzaren 19an izanen dute kapitainari agur esateko aukera; omenaldia eginen dute Sadarren. | Oier Sanjurjok ez du Osasunan segituko. Kontratua ez berritzea erabaki du klubak. Talde gorritxoarekin partida gehien jokatu dituztenen artean seigarrena da lizarratarra. Zaleek maiatzaren 19an izanen dute kapitainari agur esateko aukera; omenaldia eginen dute Sadarren. | Agur kapitainari: Osasunan jokatzeari utziko dio Oier Sanjurjok. Izan ere, denboraldia bukatzearekin batera iraungiko da Lizarrako jokalariaren eta Osasunaren arteko harremana; hala jakinarazi du gaur klubak, arratsaldean argitaratutako ohar batean. Oraingoz, ez klubak ez jokalariak ez dute zehaztapen gehiago eman kont... |
2022-5-9 | https://www.berria.eus/albisteak/213154/elkar-euskal-kulturaren-mende-erdiko-katea.htm | Kultura | Elkar, euskal kulturaren mende erdiko katea | Elkarrek Adunako egoitza berria aurkeztu du, taldearen 50. urteurrenean. Arduradunek bi oinarriren gainean azaldu dute taldeak orain arte egindako bidea, eta horien bitartez marraztu dituzte etorkizunerako asmoak ere: eragileen arteko lankidetza eta egokitzeko ahalmena. Elhuyarri eta UEUri emango diete Elkar saria aurt... | Elkar, euskal kulturaren mende erdiko katea. Elkarrek Adunako egoitza berria aurkeztu du, taldearen 50. urteurrenean. Arduradunek bi oinarriren gainean azaldu dute taldeak orain arte egindako bidea, eta horien bitartez marraztu dituzte etorkizunerako asmoak ere: eragileen arteko lankidetza eta egokitzeko ahalmena. Elhu... | Elkar argitaletxea 1972an sortu zuten hogei gaztek, Baionan, euskarazko kultur lanak kaleratzeko asmoz. Egun, euskal kulturgintzako eragile nagusietako bat da, bere egitura bereziari esker: oinarria ez da aldatu, baina hamaika adar egin ditu. Izan ere, jatorriaren mapa bera nahasia da: Elkarri nazio hedadura eman, eta ... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213178/gutxienez-44-preso-hil-dituzte-espetxe-bateko-matxinadan.htm | Mundua | Gutxienez 44 preso hil dituzte espetxe bateko matxinadan | Azken bi urteotan laurehun gatibu baino gehiago hil dituzte herrialde hartan. 108 preso ihes eginda daude. | Gutxienez 44 preso hil dituzte espetxe bateko matxinadan. Azken bi urteotan laurehun gatibu baino gehiago hil dituzte herrialde hartan. 108 preso ihes eginda daude. | Matxinada piztu zen atzo Ekuadorko Santo Domingo de los Tsachilas espetxean, eta, agintariek esan dutenez, gutxienez 44 preso hil dituzte. Quito hiriburutik 150 kilometrora dago espetxea.
Bi talderen arteko lehia dago matxinadaren atzean, herrialdeko Barne ministro Patricio Carrillok azaldu duenez: Los Lobos (Otsoak) ... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213179/bongbong-marcos-izango-da-filipinetako-presidentea.htm | Mundua | Bongbong Marcos izango da Filipinetako presidentea | Ferdinand Marcos diktadore izandakoaren semeak aise irabazi ditu hauteskundeak, Leni Robredo bigarrenaren botoak halako bi lortuta. Manny Pacquiao boxeolari ohia izan da hirugarren hautagaia botoetan. Presidenteorde, berriz, Sara Duterte-Carpio izango da, Rodrigo Duterte egungo presidentearen alaba. | Bongbong Marcos izango da Filipinetako presidentea. Ferdinand Marcos diktadore izandakoaren semeak aise irabazi ditu hauteskundeak, Leni Robredo bigarrenaren botoak halako bi lortuta. Manny Pacquiao boxeolari ohia izan da hirugarren hautagaia botoetan. Presidenteorde, berriz, Sara Duterte-Carpio izango da, Rodrigo Dute... | Berriz ere marcostar batek aginduko du Filipinetan. Hala erabaki zuten hango herritarrek atzoko hauteskundeetan: Ferdinand Marcos Bongbong hautagaia izan da boz gehien bildutago hautagaia, hogei urtez Filipinetako diktadore izaniko Ferdinand Marcosen semea. Botoen %96 zenbatuta, 30,5 milioi boto baino gehiago eskuratu ... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213180/grebarik-ez-da-izango-arabako-kirol-jardueretan.htm | Ekonomia | Grebarik ez da izango Arabako kirol jardueretan | Lanuztearen atarian, lan hitzarmena adostu dute sindikatuek eta enpresek. | Grebarik ez da izango Arabako kirol jardueretan. Lanuztearen atarian, lan hitzarmena adostu dute sindikatuek eta enpresek. | Bi urteko negoziazioek lortu ez dutena lortu du greba deialdi batek. Gaur hastekoa zuten bost eguneko lanuztea Arabako kirol jardueren sektorean, baina atzo proposamen berri batekin agertu zen patronala negoziazio mahaira, eta langileek ontzat hartu zuten, gauean egindako batzar batean. Bost urteko epean erosteko ahalm... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213181/donostiako-arte-ederrak-eraikinean-hilton-hotel-bat-irekiko-dute.htm | Gizartea | Donostiako Arte Ederrak eraikinean Hilton hotel bat irekiko dute | Eraikinaren jabe SADEk akordioa erdietsi du Hiltonekin, eta 2024. urtean zabaltzea espero dute. 82 gela izango ditu, beste zenbait zerbitzuz gain. | Donostiako Arte Ederrak eraikinean Hilton hotel bat irekiko dute. Eraikinaren jabe SADEk akordioa erdietsi du Hiltonekin, eta 2024. urtean zabaltzea espero dute. 82 gela izango ditu, beste zenbait zerbitzuz gain. | Argitu da Donostiako Arte Ederrak eraikinaren etorkizuna: hotel bat izango da, Hilton katearen Curio zigilukoa —katearen hotel berezienak dira kategoria horretakoak—. Hala jakinarazi du gaur SADE enpresak, eraikinaren jabeak. Hotelak 82 gela izango ditu, eta taberna, jatetxea, eta beste zenbait zerbitzu. 2024. urtean i... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213182/espainiako-gobernuak-cniko-zuzendaria-kargugabetu-du.htm | Politika | Espainiako Gobernuak CNIko zuzendaria kargugabetu du | Pegasus softwarearekin egindako espioitza kasuen harira hartu dute erabakia. Esperanza Casteleirok hartuko du kargua. | Espainiako Gobernuak CNIko zuzendaria kargugabetu du. Pegasus softwarearekin egindako espioitza kasuen harira hartu dute erabakia. Esperanza Casteleirok hartuko du kargua. | Pegasus softwarearekin egindako espioitza kasuek eztabaida politikoaren erdigunean kokatu dute CNI Espainiako zerbitzu sekretuetako zuzendari Paz Esteban. Egoerari aurre egiteko, Espainiako Gobernuak hura kargugabetzea erabaki du. Margarita Robles Defentsa ministroak eman du erabakiaren berri, Ministro Kontseiluaren os... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213183/pablo-gonzalezen-egoeraz-ohartarazi-dute-nafarroako-parlamentuan.htm | Gizartea | Pablo Gonzalezen egoeraz ohartarazi dute Nafarroako Parlamentuan | Nafarroako Parlamentuko Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordean egon dira Gonzalo Boye abokatua eta Oihana Goiriena Pablo Gonzalezen bikotekidea. | Pablo Gonzalezen egoeraz ohartarazi dute Nafarroako Parlamentuan. Nafarroako Parlamentuko Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordean egon dira Gonzalo Boye abokatua eta Oihana Goiriena Pablo Gonzalezen bikotekidea. | Bi aste barru beteko dira hiru hilabete Pablo Gonzalez kazetari bizkaitarra Polonian atxilotu zutenetik, eta, gaur, Nafarroako Parlamentuko Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordean egon dira Gonzalo Boye abokatua eta Oihana Goiriena Pablo Gonzalezen bikotekidea. Haren egoera juridikoaren berri eman du Boyek, ... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213184/unai-lasok-jokatu-egingo-du-larunbatean-jokin-altunaren-aurka.htm | Kirola | Unai Lasok jokatu egingo du larunbatean Jokin Altunaren aurka | Baikoko aurrelariari sendatu egin zaio eskuin sorbaldan zuen lesioa, eta buruz buruko finalerdia jokatuko du larunbatean, Bilbon. | Unai Lasok jokatu egingo du larunbatean Jokin Altunaren aurka. Baikoko aurrelariari sendatu egin zaio eskuin sorbaldan zuen lesioa, eta buruz buruko finalerdia jokatuko du larunbatean, Bilbon. | Unai Lasok jokatu egingo du Jokin Altunaren aurkako Buruz Buruko Txapelketako lehen finalerdia, larunbatean, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (17:15, ETB1). Lasori sendatu egin zaio eskuin sorbaldan zuen lesioa. Horregatik egin zion uko final-laurdenetako ligaxkako azken partida jokatzeari: Beñat Rezustaren aurka zen aritz... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213185/erika-vazquezek-erretiroa-hartzea-erabaki-du.htm | Kirola | Erika Vazquezek erretiroa hartzea erabaki du | Hamazazpi denboraldi egin ditu talde zuri-gorrian, eta zenbaki ikusgarriak bildu ditu: 422 partida jokatu ditu, 263 gol sartu, eta hiru liga irabazi. Gol sena izan da haren ezaugarri nagusia. | Erika Vazquezek erretiroa hartzea erabaki du. Hamazazpi denboraldi egin ditu talde zuri-gorrian, eta zenbaki ikusgarriak bildu ditu: 422 partida jokatu ditu, 263 gol sartu, eta hiru liga irabazi. Gol sena izan da haren ezaugarri nagusia. | Erika Vazquezek (Iruñea, 1983) erretiroa hartuko du aurtengo denboraldia amaitzean. Igandean esango dio agur futbol profesionalari, Athleticek Lezaman Sevillaren aurka jokatu behar duen neurketan. Nafarrak hamazazpi denboraldi eman ditu Lezaman, eta talde zuri-gorriarekin neurketa gehien jokatu dituen jokalaria da. Azk... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213186/greba-antolatu-dute-berriro-gipuzkoako-zahar-etxeetan-hilaren-19rako.htm | Gizartea | Greba antolatu dute berriro Gipuzkoako zahar etxeetan, hilaren 19rako | ELA eta LAB sindikatuek, biek deitu dute grebara; negoziazio mahaiaren bilera izan zen atzo, baina ez zuten aurrerabiderik ikusi | Greba antolatu dute berriro Gipuzkoako zahar etxeetan, hilaren 19rako. ELA eta LAB sindikatuek, biek deitu dute grebara; negoziazio mahaiaren bilera izan zen atzo, baina ez zuten aurrerabiderik ikusi | ELA eta LAB sindikatuek bakoitzak bere aldetik egin dute grebarako deia. Justu hilaren 19a hautatu dute greba egiteko, eta badu esanahi berezia egun horrek; izan ere, hilaren 20an elkartuko da berriro negoziazio mahaia. ELA sindikatuaren aburuz, «esku hutsik» joan zen patronala atzo egin zuten bilkurara, eta horregatik... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213187/andy-warholek-marilyn-monroeri-eginiko-erretratua-185-milioi-euroan-saldu-dute.htm | Kultura | Andy Warholek Marilyn Monroeri eginiko erretratua 185 milioi euroan saldu dute | Hori dela eta, XX. mendeko artelanik garestiena bilakatu da. Larry Gagosian bildumazaleak ordaindu du gehien New Yorken egin duten enkantean. | Andy Warholek Marilyn Monroeri eginiko erretratua 185 milioi euroan saldu dute. Hori dela eta, XX. mendeko artelanik garestiena bilakatu da. Larry Gagosian bildumazaleak ordaindu du gehien New Yorken egin duten enkantean. | Andy Warhol margolariak 1964. urtean Marilyn Monroeri egindako erretratua XX. mendeko artelanik garestiena bilakatu da. Atzo gertatu zen, New Yorken (AEBak): Christie’s enkante etxeak 185 milioi dolarren truke saldu zion Larry Gagosian bildumazaleari, enkantea hasi eta hiru minutu eskasera. Dena den, aitortu dute gehix... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213188/cebeken-ustez-ezinezkoa-da-inflazioa-soldatetara-eramatea.htm | Ekonomia | Cebeken ustez «ezinezkoa» da inflazioa soldatetara eramatea | Bizkaiko enpresen %92k ezinbestekoa ikusten dute errenta paktua hitzartzea. BPGaren iragarpena %4,5era apaldu arren, patronalak nabarmendu du Bizkaia lurralde erakargarria dela enpresentzat, eta Zedarriak-en iritzietatik urrundu da. | Cebeken ustez «ezinezkoa» da inflazioa soldatetara eramatea. Bizkaiko enpresen %92k ezinbestekoa ikusten dute errenta paktua hitzartzea. BPGaren iragarpena %4,5era apaldu arren, patronalak nabarmendu du Bizkaia lurralde erakargarria dela enpresentzat, eta Zedarriak-en iritzietatik urrundu da. | «Akordioak behar ditugu, eta akordioak nahi ditugu. Gure proposamena akordioak lortzeko izango da». Carolina Perez Toledo Cebek Bizkaiko patronalak nabarmendu du enpresak prest daudela negoziazio kolektiboan «ahalegina» egiteko, baina langileek eta haien ordezkariek ere egin beharko lituzketela. Patronalak nabarmendu d... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.