date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213400/bigarrena-ere-volleringek-irabazi-du.htm | Kirola | Bigarrena ere Volleringek irabazi du | Herbehereetako txirrindulariak garaipena eskuratu du Mallabian, Itzuliko bigarren etapan, eta sendotu egin du lehen postua sailkapen nagusian. Bihar, hirugarren eta azken etapa. | Bigarrena ere Volleringek irabazi du. Herbehereetako txirrindulariak garaipena eskuratu du Mallabian, Itzuliko bigarren etapan, eta sendotu egin du lehen postua sailkapen nagusian. Bihar, hirugarren eta azken etapa. | Atzo indartsuena zela batere lotsarik gabe onartu zuen Demi Volleringek (SDW), eta ez zebilen gaizki edo harrokeriaz egoera puzten. Gaur ere irabazi egin baitu. Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa ere bereganatu egin du Herbehereetako txirrindulariak. Mallabian hasi eta bertan bukatu, 117 kilometro oine... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213401/gizonezko-bat-atxilotu-dute-ortuellan-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Ortuellan, sexu eraso bat egitea leporatuta | Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan Ortuellan, eta festagunean izan da erasoa. Bertan atzeman dute erasotzailea. | Gizonezko bat atxilotu dute Ortuellan, sexu eraso bat egitea leporatuta. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan Ortuellan, eta festagunean izan da erasoa. Bertan atzeman dute erasotzailea. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur goizaldean gizonezko bat atxilotu dute Ortuellan (Bizkaia), emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan Ortuellan, eta festagunean izan da erasoa.
112 SOS Deiak zerbitzuak 02:00ak aldera jaso du abisu bat, emakume... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213402/lan-hitzarmenaren-aldeko-greba-eguna-izan-dute-nafarroako-egoitzetako-langileek.htm | Gizartea | Lan hitzarmenaren aldeko greba eguna izan dute Nafarroako egoitzetako langileek | Gasteizen, berriz, elkarretaratzea egin dute Babestu elkarteak deituta: zaintza eredua aldatzeko exijitu dute eta egoitzen pribatizazioa salatu. | Lan hitzarmenaren aldeko greba eguna izan dute Nafarroako egoitzetako langileek. Gasteizen, berriz, elkarretaratzea egin dute Babestu elkarteak deituta: zaintza eredua aldatzeko exijitu dute eta egoitzen pribatizazioa salatu. | Nafarroako zahar egoitzetako langileek greba eguna izan dute gaur. Lan hitzarmena aldarrikatzeko abiatutako protesten barruan egin dute lanuztea. ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk deitu dute grebara. Egoitzetako langileek manifestazioa egin dute eguerdian Iruñean, eta salatu dute lan hitzarmena lortzeko negoziazioak geldirik... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213403/burujabetza-ekintza-masiboa-egingo-dute-ekainaren-4an-irungo-ficoban.htm | Politika | «Burujabetza ekintza masiboa» egingo dute ekainaren 4an, Irungo Ficoban | Euskal errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak herritarrei dei egin die ekitaldira mozorrotuta joateko. Adierazi dute euskal errepublikara eraman dezakeen «burujabetza iraultzari» hasiera eman nahi diotela. | «Burujabetza ekintza masiboa» egingo dute ekainaren 4an, Irungo Ficoban. Euskal errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak herritarrei dei egin die ekitaldira mozorrotuta joateko. Adierazi dute euskal errepublikara eraman dezakeen «burujabetza iraultzari» hasiera eman nahi diotela. | Euskal errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak egun osoko ekintza sorta prestatu du gaur Donostian, Burujabetza iraultzaz euskal errepublika lelopean. Goizean, David Fernandez ANCko lehendakariordea eta Unai Apaolaza Ehuneko kidearen arteko solasaldia egon da San Jeronimo kaleko kriptan, katalanez eta euskaraz. Eguerdia... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213404/orbaibar-eta-goierri-artean-431-elektrizitate-dorre-eraikitzeko-proiektuaren-aurkako-ituna-sinatu-dute-192-elkartek.htm | Gizartea | Orbaibar eta Goierri artean 431 elektrizitate dorre eraikitzeko proiektuaren aurkako ituna sinatu dute 192 elkartek | Autopista Elektrikorik Ez plataformak Etxarri Aranatzen (Nafarroa) eginiko batzarrean izenpetu dute Lurkide hitzarmena | Orbaibar eta Goierri artean 431 elektrizitate dorre eraikitzeko proiektuaren aurkako ituna sinatu dute 192 elkartek. Autopista Elektrikorik Ez plataformak Etxarri Aranatzen (Nafarroa) eginiko batzarrean izenpetu dute Lurkide hitzarmena | 80 metroko 431 elektrizitate dorre, paraleloan jarrita, Barasoain (Nafarroa) eta Gabiria (Gipuzkoa) herrien arteko 72 kilometroetan zehar. REE Espainiako Elektrizitate Sareak eta Forestaliak nork bere aldetik eraiki nahi dituzten goi tentsioko linea proiektuak Orbaibar eta Goierri bailaren arteko eremu horretan elkartu... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213405/g7koek-ez-dituzte-aitortuko-errusiaren-inbasioaren-ondorio-diren-mugak.htm | Mundua | G7koek ez dituzte aitortuko Errusiaren inbasioaren ondorio diren mugak | Munduko herrialde industrializatuenek adostu dute «behar beste denboraz» ematea laguntza militarra Ukrainari. Putinen arabera, ez dago Finlandiaren segurtasuna kolokan jar dezakeen «mehatxurik» | G7koek ez dituzte aitortuko Errusiaren inbasioaren ondorio diren mugak. Munduko herrialde industrializatuenek adostu dute «behar beste denboraz» ematea laguntza militarra Ukrainari. Putinen arabera, ez dago Finlandiaren segurtasuna kolokan jar dezakeen «mehatxurik» | G7koek mezu bat helarazi diote Errusiari. Munduko herrialde industrializatuenen taldeak ohar bat onartu du azpimarratuz inoiz ez dituela aitortuko Errusiak «eraso militarraren bidez» aldatu nahi dituen mugak. Hiru eguneko goi bilera egin dute Weissenhausen, Alemania iparraldean, eta ondoren Kanadak, Frantziak, Italiak,... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213406/de-gendt-azeri-zaharraren-bigarrena.htm | Kirola | De Gendt, azeri zaharraren bigarrena | Flandriakoak irabazi du zortzigarren etapa. Giroan aurreneko garaipena lortu zuenetik hamar urtera. Hiru iheskideri hartu die aurre Napoliko esprintean | De Gendt, azeri zaharraren bigarrena. Flandriakoak irabazi du zortzigarren etapa. Giroan aurreneko garaipena lortu zuenetik hamar urtera. Hiru iheskideri hartu die aurre Napoliko esprintean | Italiako Giroak ez du distira handiko garaipenik behar urte luzeetan irabazitako ospea handitzeko. Baina gaurkoak badu berezitik. Irabazlearengatik. Thomas Gendt (Lotto) Flandriako txirrindulari beteranoak (35 urte) altxatu ditu besoak Napolin, zortzigarren etapan. Hiri Itzuli handietan dauzka garaipenak, eta Giroan bi... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213407/uemak-udalerri-euskaldunen-garrantzia-nabarmendu-dute-seguran.htm | Gizartea | Uemak udalerri euskaldunen garrantzia nabarmendu dute Seguran | Uemak antolatuta, Udalerri Euskaldunen Eguna egin dute, Seguran. Uemako lehendakari Iraitz Lazkanok udalerri euskaldun guztiak Uemaren parte izatera animatu ditu. | Uemak udalerri euskaldunen garrantzia nabarmendu dute Seguran. Uemak antolatuta, Udalerri Euskaldunen Eguna egin dute, Seguran. Uemako lehendakari Iraitz Lazkanok udalerri euskaldun guztiak Uemaren parte izatera animatu ditu. | Euskara airean sumatzen zen gaur goizean Seguran (Gipuzkoa), eta ahoz aho zerabilten bertaratutakoek, euskara ari zuen. Segurarrek dioten gisa: Euskara aiden! Horixe izan da gaur, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatuta, Seguran bertan egin duten Udalerri Euskaldunen Egunaren leloa ere. Dozenaka lagun elka... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213408/unai-andak-irabazi-du-arabako-azken-final-laurdena.htm | Kultura | Unai Andak irabazi du Arabako azken final laurdena | Aramaion jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken final laurdena, eta erabakita gelditu dira finalerdiak. Hendaian jokatu da, bestalde, II. Señora sariketa eta Aner Euzkitze eta Amaia Iturriotz izan dira lehen bi finalistak. | Unai Andak irabazi du Arabako azken final laurdena. Aramaion jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken final laurdena, eta erabakita gelditu dira finalerdiak. Hendaian jokatu da, bestalde, II. Señora sariketa eta Aner Euzkitze eta Amaia Iturriotz izan dira lehen bi finalistak. | Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken final laurdena izan da gaur arratsaldean Aramaioko kultur etxean, eta, kantuan aritu diren sei bertsolarien artetik, Unai Andak lortu ditu puntu gehien: 241,5. Hala geratu da gainontzekoen sailkapena: Andere Arriolabengoa (234), Oihane Perea (232,5), Felipe Zelaieta ... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213409/laso-buruz-buruko-finalera.htm | Kirola | Laso buruz buruko finalera | 22-17 hartu du mendean Jokin Altuna, 15-10 eta 17-13 atzetik egon ostean. Egungo txapeldunak bizpahiru opari egin, eta partida iraultzeko aprobetxatu du Bizkarreta-Gerendiaingoak. Azken bederatzi tantoak segidan egin ditu. | Laso buruz buruko finalera. 22-17 hartu du mendean Jokin Altuna, 15-10 eta 17-13 atzetik egon ostean. Egungo txapeldunak bizpahiru opari egin, eta partida iraultzeko aprobetxatu du Bizkarreta-Gerendiaingoak. Azken bederatzi tantoak segidan egin ditu. | Iazko lau eta erdiko Sanfermin Txapelketako finala galdu eta gero Unai Lasok ondorengoa esan zion Jokin Altunari: «Egunen batean lortuko dut zu irabaztea» . Binakako Txapelketan lortu zuen Imazekin batera, baina ez zegoen ezer jokoan. Gaur, ordea, irabazi eta buruz buruko finalean da: 22-17. Inork gutxik espero ez zuen... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213410/milaka-lagunek-abortatzeko-eskubidea-babestu-dute-aebetan.htm | Mundua | Milaka lagunek abortatzeko eskubidea babestu dute AEBetan | Abortatzeko babes konstituzionala bertan behera uzteko mehatxua gaitzetsi dute AEBetako hiri nagusietan. | Milaka lagunek abortatzeko eskubidea babestu dute AEBetan. Abortatzeko babes konstituzionala bertan behera uzteko mehatxua gaitzetsi dute AEBetako hiri nagusietan. | New Yorken, Los Angelesen, Washingtonen eta Amerikako Estatu Batuetako beste hainbat hiritan kaleak bete dituzte gaur ehunka mila herritarrek, eta garbi esan diete abortatzeko babes federala ezabatzeko asmoa duten Auzitegi Goreneko epaileei emakumeei beraiei dagokiela erabakitzea euren gorputzaren inguruan. Nire gorput... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213441/moby-dick-queer.htm | Iritzia | Moby Dick queer | Moby Dick queer. | Liburu infinitutzat daukat Moby Dick. Jatorrizko edizioan dituen 635 orrialdeengatik ez ezik irakurtzen dudan aldiro orrialdeotan agertzen zaizkidan ezustekoengatik ere. Halaxe gertatu zait liburuan izua nola agertzen den lehengoetan baino adiago begiratzearren nobelako kanibal zentralaren bila jo dudalarik. Esan litek... | |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213442/hamar-pertsona-hil-dituzte-aebetan-eraso-arrazista-batean.htm | Mundua | Hamar pertsona hil dituzte AEBetan, eraso arrazista batean | Erasotzailea New Yorkeko Buffalo hiriko auzo beltza batera joan da, eta supermerkatu batean sartu da tiroka. Supremazista zuri bat dela esan dute agintariek. | Hamar pertsona hil dituzte AEBetan, eraso arrazista batean. Erasotzailea New Yorkeko Buffalo hiriko auzo beltza batera joan da, eta supermerkatu batean sartu da tiroka. Supremazista zuri bat dela esan dute agintariek. | Eraso arrazisten moldea du gauean AEBetako New York estatuko Buffalo hirian gertaturikoak: 18 urteko gazte bat, jantzi militarrak soinean, armaturik sartu da jendez beteriko supermerkatu batean, eta tiroka hasi da. Erasoa zuzenean transmititu du, soinean zeraman kamera bati esker. Hamar pertsona hil ditu denera, gehien... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213443/finlandiak-naton-sartzeko-eskatuko-duela-ofizialki-baieztatu-dute-presidenteak-eta-lehen-ministroak.htm | Mundua | Finlandiak NATOn sartzeko eskatuko duela ofizialki baieztatu dute presidenteak eta lehen ministroak | Legebiltzarrak datozen egunetan eztabaidatuko du gaia, eta baietz esatea espero duela adierazi du Sanna Marin lehen ministroak. Suedian agintean den alderdi sozialdemokratak ere sostengua eman dio herrialdea NATOn sartzeari. | Finlandiak NATOn sartzeko eskatuko duela ofizialki baieztatu dute presidenteak eta lehen ministroak. Legebiltzarrak datozen egunetan eztabaidatuko du gaia, eta baietz esatea espero duela adierazi du Sanna Marin lehen ministroak. Suedian agintean den alderdi sozialdemokratak ere sostengua eman dio herrialdea NATOn sartz... | Beste urrats bat egin dute gaur Finlandian, NATO aliantza militarrean sartzeko prozesuan. Presidenteak eta Gobernuak baieztatu dute herrialdeak formalki eskatuko duela erakundean sartzeko, eta legebiltzarrak «datozen egunetan» eztabaidatuko duela gaia.
Sauli Niinisto presidentea eta Sanna Marin lehen ministroa elkarre... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213444/atristain-bidea-antzeko-beste-kasuetara-zabaltzeko-lan-egiten-ari-dela-esan-du-etxerat-ek.htm | Politika | «Atristain bidea» antzeko beste kasuetara zabaltzeko lan egiten ari dela esan du Etxerat-ek | Presoen senideen elkarteak batzar nazionala egin du Durangon. | «Atristain bidea» antzeko beste kasuetara zabaltzeko lan egiten ari dela esan du Etxerat-ek. Presoen senideen elkarteak batzar nazionala egin du Durangon. | Atristain auziak zabalduriko bideari erreparatzen ari dira Etxerat-eko abokatuak, «neurri bera antzeko egoeran dauden preso guztiei» ezartzeko esperantzan. Hala esan du euskal presoen senideen elkarteko eledun Patricia Velezek, gaur Etxerat-ek Durangon (Bizkaia) eginiko batzar nazionalean.
Giza Eskubideen Europako Auz... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213445/volleringek-irabazi-du-itzulia-hiru-etapetan-nagusituta.htm | Kirola | Volleringek irabazi du Itzulia, hiru etapetan nagusituta | Pauliena Rooijakkers herbeheretarra izan da bigarren postuan sailkapen orokorrean, eta Kristen Faulkner estatubatuarra, hirugarren. | Volleringek irabazi du Itzulia, hiru etapetan nagusituta. Pauliena Rooijakkers herbeheretarra izan da bigarren postuan sailkapen orokorrean, eta Kristen Faulkner estatubatuarra, hirugarren. | «Espero dut indartsuena ni izatea», esan zion BERRIAri Demi Vollering SD Worxeko txirrindulariak ostiralean. Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapa irabazi berritan. Eta hala izan da. Erabat nagusitu da txirrindulari herbeheretarra, etapa guztiak irabazita.
Lehenengo bi etapetan, talde lanen estrategia erabili du Vol... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213446/ezkurdia-izango-da-lasoren-aurkaria-29ko-finalean.htm | Kirola | Ezkurdia izango da Lasoren aurkaria 29ko finalean | Lehiarik gabeko partida batean nagusitu zaio Ezkurdia Erik Jakari, Eibarko Astelena pilotalekuan jokaturiko partidan. | Ezkurdia izango da Lasoren aurkaria 29ko finalean. Lehiarik gabeko partida batean nagusitu zaio Ezkurdia Erik Jakari, Eibarko Astelena pilotalekuan jokaturiko partidan. | Joseba Ezkurdiak ez dio aukerarik utzi Erik Jakari, eta Buruz Buruko finalera pasatu da. Maiatzaren 29an, beraz, atzo sailkatu zen Unai Lasoren aurka jokatuko du.
Gaurko partida 22-2 geratu da; beraz, lehia gutxikoa izan da, Ezkurdiaren alde. Jakak bereganatu du tantoa lehenengo, baina, hortik aurrera, Ezkurdiak ez du... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213447/hindleyk-irabazi-du-blockhausen.htm | Kirola | Hindleyk irabazi du Blockhausen | Mikel Landa heldu da helmugara buruko taldean, eta Pello Bilbaok erorketa pairatu du lasterketaren hasieran. | Hindleyk irabazi du Blockhausen. Mikel Landa heldu da helmugara buruko taldean, eta Pello Bilbaok erorketa pairatu du lasterketaren hasieran. | Italiako Giroa irabazteko faboritoen artean jarri da Jai Hindley (Bora Hansgrohe) australiarra. Esprintean irabazi du Blockhaus mendatean amaituriko etapa.
Hindleyk 26 urte ditu, eta bigarren postua lortu zuen 2020ko Giroan. Emozio handia egon da esprintean. Atzetik heldu da Hindley sei txirrindularik osaturiko laster... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213448/reala-europako-ligan-arituko-da-eta-alavesek-lehen-maila-galdu-du.htm | Kirola | Reala Europako Ligan arituko da, eta Alavesek lehen maila galdu du | Babazorroek 3-1 galdu dute Levanteren aurka. Athleticek 2-0 irabazi dio Osasunari San Mamesen jokaturiko derbian. | Reala Europako Ligan arituko da, eta Alavesek lehen maila galdu du. Babazorroek 3-1 galdu dute Levanteren aurka. Athleticek 2-0 irabazi dio Osasunari San Mamesen jokaturiko derbian. | Seigarren postua ziurtatu du gaur Realak Vila-realen zelaian 1-2 irabazi ostean, eta horrekin ziurtatu egin du Europako Ligan aritzeko postua, hirugarren urtez jarraian.
Vila-realek sartu du lehenengo gola, eta abantaila horri buelta hartu behar izan dio Realak. Partida sendoa jokatu dute bi taldeek.
Korner bat atera... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213449/gizon-bat-larri-zauritu-dute-baionan-borroka-batean.htm | Gizartea | Gizon bat larri zauritu dute Baionan, borroka batean | Denera hiru pertsona zauritu dituzte, labanekin eta botilekin eginiko borroka batean. | Gizon bat larri zauritu dute Baionan, borroka batean. Denera hiru pertsona zauritu dituzte, labanekin eta botilekin eginiko borroka batean. | 17 eta 27 urte arteko hiru gizon zauritu zituzten atzo Baionako geltokitik gertu, borroka batean. Santa Ursula kalean gertatu zen borroka, 13:00 aldera. Poliziak esan duenez, labanak eta botilak erabili dituzte liskarrean.
Ez dakite zergatik hasi zen borroka, eta Polizia ari da ikertzen beste batzuek ere partu hartu o... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213450/izagirre-gudariaren-hezurrak-jaioterrira-itzuli-dituzte.htm | Gizartea | Izagirre gudariaren hezurrak jaioterrira itzuli dituzte | Musika eta dantza ekitaldi batekin hartu dituzte gorpuzkiak senideek eta haren bilaketan aritutakoek, 85 urteren buruan. Tomas Rubin gudariaren gorpuzkiak gaur jarriko dituzte haren sendiaren esku. | Izagirre gudariaren hezurrak jaioterrira itzuli dituzte. Musika eta dantza ekitaldi batekin hartu dituzte gorpuzkiak senideek eta haren bilaketan aritutakoek, 85 urteren buruan. Tomas Rubin gudariaren gorpuzkiak gaur jarriko dituzte haren sendiaren esku. | Bizkargi mendian hil zuten Jesus Izagirre gudaria, 1937an, 27 urte baino ez zituela. 85 urte luzez Bilboko hilerrian egon ondoren, haren hezurrak jaioterrira itzuli zituzten atzo, Gabiriara (Gipuzkoa), eta ekitaldi xume batekin egin zioten ongietorria.
Izan ere, herri horretan jaio zen, 1910. urtean. EAJren Amaiur bat... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213451/miren-jone-azurza-kazetaria-hil-da-92-urterekin.htm | Bizigiro | Miren Jone Azurza kazetaria hil da, 92 urterekin | 'Zeruko Argia' zuzendu zuen 1969 eta 1975 bitartean. Gero, 'Deia' egunkarian aritu zen lanean. 2011n Ohorezko Rikardo Arregi Saria jaso zuen, eta 2018an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak. | Miren Jone Azurza kazetaria hil da, 92 urterekin. 'Zeruko Argia' zuzendu zuen 1969 eta 1975 bitartean. Gero, 'Deia' egunkarian aritu zen lanean. 2011n Ohorezko Rikardo Arregi Saria jaso zuen, eta 2018an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak. | Kazetaritza modernoaren aitzindarietako bat joan da: Miren Jone Azurza Aristigieta (Donostia, 1929) zendu da, kazetari gisa eginiko ibilbide profesionalagatik eta jardunagatik ezaguna. Gaur hil da, 92 urterekin. Asteazken honetan 93 urte bete behar zituen. Elixabete Garmendiak Bidegileak bilduman argitaratu zuen Azurza... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213452/eraso-homofobo-bat-salatu-dute-uribarri-ganboa-urtegian.htm | Gizartea | Eraso homofobo bat salatu dute Uribarri Ganboa urtegian | Arroiabeko hondartza nudista inguruan, harri batez eraso egin diete bi homosexuali, «marikoi zikina» oihuen ondotik. Harriak bietako bati eman dio. Erasoa jasan dutenek salaketa jarri dute. | Eraso homofobo bat salatu dute Uribarri Ganboa urtegian. Arroiabeko hondartza nudista inguruan, harri batez eraso egin diete bi homosexuali, «marikoi zikina» oihuen ondotik. Harriak bietako bati eman dio. Erasoa jasan dutenek salaketa jarri dute. | Gasteizko Uribarri Ganboa urtegian gertatu da, Arroiabeko (Araba) hondartza nudistaren inguruan. Salatzaileak sare sozialen bidez zabaldu ditu erasoaren nondik norakoak. Haren hitzetan, harri bat bota diete berari eta bere bikotekideari, «marikoi zikina» oihuen ondotik, eta harriak bikotekideari eman dio.
Ikusi gehiag... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213453/lehen-greba-hotsak-iritsi-dira-bizkaiko-metalgintzara.htm | Ekonomia | Lehen greba hotsak iritsi dira Bizkaiko metalgintzara | ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk plataforma bateratu bat osatu dute lan hitzarmena negoziatzeko, eta patronalari jakinarazi diote ez dutela nahi negoziazioak gehiegi luza daitezen. | Lehen greba hotsak iritsi dira Bizkaiko metalgintzara. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk plataforma bateratu bat osatu dute lan hitzarmena negoziatzeko, eta patronalari jakinarazi diote ez dutela nahi negoziazioak gehiegi luza daitezen. | «Aurreko lan hitzarmenaren negoziazioa zortzi urtez luzatu zen; oraingoan ez dugu halakorik onartuko. Hura mobilizazio eta grebei esker lortu genuen, eta espero dugu oraingoan behar ez izatea. Baina, behar badira, egingo ditugu». Jose Maria Rojo UGT sindikatuko Bizkaiko industria arduradunak eginiko ohartarazpena da, L... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213454/realeko-zaleak-jipoitu-zituen-atzo-espainiako-poliziak-vila-realen.htm | Kirola | Realeko zaleak jipoitu zituen atzo Espainiako Poliziak Vila-realen | Hiru lagun atxilotu zituzten, eta hainbat zauritu. Bultzada taldeko zaleak dira. | Realeko zaleak jipoitu zituen atzo Espainiako Poliziak Vila-realen. Hiru lagun atxilotu zituzten, eta hainbat zauritu. Bultzada taldeko zaleak dira. | Realeko hainbat zale egurtu egin zituen atzo Espainiako Poliziak Vila-realen, eta hainbat zauritu zituzten. Ospitalera eraman behar izan zituzten batzuk. Poliziak hiru lagun atxilotu zituen. Bultzada taldeko zaleak eta senide batzuk (haurrak barne) Realaren partida ikustera joan ziren, eta, taberna baten kanpoaldean ze... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213455/inkomunikazioan-oinarritutako-zigor-guztiak-baliogabetzeko-eskatu-du-sarek.htm | Politika | Inkomunikazioan oinarritutako zigor guztiak baliogabetzeko eskatu du Sarek | Gainontzeko presoei ere Atristain doktrina aplikatzea galdegin du euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak: «Asko dira Xabier Atristainen egoera berean Auzitegi Nazionalak epaitu eta zigortu dituen euskal presoak». | Inkomunikazioan oinarritutako zigor guztiak baliogabetzeko eskatu du Sarek. Gainontzeko presoei ere Atristain doktrina aplikatzea galdegin du euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak: «Asko dira Xabier Atristainen egoera berean Auzitegi Nazionalak epaitu eta zigortu dituen euskal presoak». | Sortuk eta Xabier Atristainen abokatuak eskatu zuten joan den astean, atzo Etxerat-ek, eta gaur gauza bera galdegin dute Bego Atxa eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileek: Atristaini bezala, inkomunikazioan oinarrituta zigortutako gainerako euskal presoei ere kondenak baliogabe diezazkietela. Sareko eledunek agerrald... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213456/lau-urtean-hirukoiztu-egin-dira-ikusgunen-salatu-diren-gertakari-lgtbifobikoak.htm | Gizartea | Lau urtean hirukoiztu egin dira Ikusgunen salatu diren gertakari LGTBIfobikoak | Eraso transfoboen eta gorroto diskurtsoen gorakadaz ohartarazi du behatokiak LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan | Lau urtean hirukoiztu egin dira Ikusgunen salatu diren gertakari LGTBIfobikoak. Eraso transfoboen eta gorroto diskurtsoen gorakadaz ohartarazi du behatokiak LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan | LGTBI kolektiboaren aurkako erasoen gorakadaz ohartarazi du Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan. Gaur aurkeztu duten Gasteizen sexu orientazioaren eta genero identitataren aurka izandako gertakaei buruzko V. txostenean, hain zuzen, azaldu dute transfo... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213457/hileko-mingarriaren-ondoriozko-gaixo-baimena-jasoko-du-espainiako-abortuaren-legeak.htm | Gizartea | Hileko mingarriaren ondoriozko gaixo baimena jasoko du Espainiako abortuaren legeak | Irene Montero Berdintasun ministroak azaldu du, hala ere, Ogasun Ministerioak ez duela baimendu tanpoi eta konpresei BEZa murriztea. | Hileko mingarriaren ondoriozko gaixo baimena jasoko du Espainiako abortuaren legeak. Irene Montero Berdintasun ministroak azaldu du, hala ere, Ogasun Ministerioak ez duela baimendu tanpoi eta konpresei BEZa murriztea. | Espainiako Ministroen kontseiluak bihar eztabaidatuko du abortuaren lege berriaren zirriborroa, eta Irene Montero Berdintasun ministroak SER irrati katean zehaztu duenez, bi neurri aipagarri jasoko ditu, besteak beste: hileko mingarria duten emakumeek hiru eguneko gaixoaldirako eskubidea, eta erditze aurreko baimen ord... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213458/steilasek-eta-elak-nafarroako-irakasleak-egonkortzeko-eskatu-diote-hezkuntza-departamentuari.htm | Gizartea | Steilasek eta ELAk Nafarroako irakasleak egonkortzeko eskatu diote Hezkuntza Departamentuari | Bi sindikatuek elkarretaratzea egin dute, iritzita ez direla nahikoa lanpostu eskainiko egonkortzeko. LABek salatu du lanpostuen %46 PAIra bideratuko dituztela. | Steilasek eta ELAk Nafarroako irakasleak egonkortzeko eskatu diote Hezkuntza Departamentuari. Bi sindikatuek elkarretaratzea egin dute, iritzita ez direla nahikoa lanpostu eskainiko egonkortzeko. LABek salatu du lanpostuen %46 PAIra bideratuko dituztela. | Administrazio publikoak lan eskaintza publikoetara aterako dituzten lanpostuen berri ematen ari dira azken egunetan. Steilas eta ELA ez daude ados Nafarroako Gobernuak hezkuntzan finkatu asmo dituen lanpostu kopuruarekin, eta gaur goizean elkarretaratzea egin dute Hezkuntza Departamentuaren aurrean, «kontsolidazioa ber... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213459/suedia-naton-sartzeko-eskaera-egitea-berretsi-du-parlamentuak.htm | Mundua | Suedia NATOn sartzeko eskaera egitea berretsi du parlamentuak | Magdalena Andersson lehen ministroak nabarmendu du gehiengo parlamentario argia dagoela aliantzara atxikitzearen alde. Putinek ohartarazi duenez, erakundearen azpiegitura militarra Suediara edo Finlandiara hedatzeak Errusiaren erantzuna izango du». Suediako zenbait diplomazialari Ankarara joan dira, Turkiak aliantzan s... | Suedia NATOn sartzeko eskaera egitea berretsi du parlamentuak. Magdalena Andersson lehen ministroak nabarmendu du gehiengo parlamentario argia dagoela aliantzara atxikitzearen alde. Putinek ohartarazi duenez, erakundearen azpiegitura militarra Suediara edo Finlandiara hedatzeak Errusiaren erantzuna izango du». Suediako... | Suediak azken urratsa egin berri du NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean sartzeko prozesuan. Suediako lehen ministro Magdalena Andersson sozialdemokratak eta oposizioko buru Ulf Kristersson kontserbadoreak iragarri dutenez, Suediak aliantza militarrean sartzea eskatuko du, 200 urte luzeko neutraltasuna baztertuta.... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213460/ikus-entzunezkoen-legeari-45-zuzenketa-txertatzea-adostu-dute-eajk-eta-espainiako-gobernuak.htm | Politika | Ikus-entzunezkoen Legeari 45 zuzenketa txertatzea adostu dute EAJk eta Espainiako Gobernuak | Agirretxeak jakinarazi du estatuak EITBn «eskua sartzea» eragotzi dutela. | Ikus-entzunezkoen Legeari 45 zuzenketa txertatzea adostu dute EAJk eta Espainiako Gobernuak. Agirretxeak jakinarazi du estatuak EITBn «eskua sartzea» eragotzi dutela. | EAJk eta Espainiako Gobernuak akordio bat erdietsi dute Ikus-entzunezkoen Lege proiektuari zenbait zuzenketa txertatzeko. Jeltzaleek jakinarazi dute alderdiaren hiru helburu nagusiekin bat egiten duela adostutakoak: «autogobernua babestea», «EITBren autonomia mantentzea» eta «ikus-entzunezko marko berrian euskararen pr... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213461/donostiako-mausoleo-frankistan-antifaxisten-gorpuak-daudela-ondorioztatu-du-aranzadik.htm | Gizartea | Donostiako mausoleo frankistan antifaxisten gorpuak daudela ondorioztatu du Aranzadik | Zientzia erakundearen arabera, «gutxienez» hamazazpi miliziano daude han hobiraturik. 'Jainkoaren eta Espainiarengatik' eroritakoen aldeko plaka dago panteoian, eta Espainiako militarrak eta guardia zibilak ekitaldiak egin izan dituzte han. | Donostiako mausoleo frankistan antifaxisten gorpuak daudela ondorioztatu du Aranzadik. Zientzia erakundearen arabera, «gutxienez» hamazazpi miliziano daude han hobiraturik. 'Jainkoaren eta Espainiarengatik' eroritakoen aldeko plaka dago panteoian, eta Espainiako militarrak eta guardia zibilak ekitaldiak egin izan dituz... | Iñaki Egaña historialariak Los crímenes de Franco en Euskal Herria. 1936-1940 (2009) liburuan eman zuen lehenengo zantzua: Donostiako Polloe hilerrian Jainkoaren eta Espainiarengatik eroritakoen alde eraikitako mausoleo baten barruan, frankisten gorpuzkiez gain, miliziano antifaxistak lurperaturik egotea litekeena zela... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213462/osakidetzaren-jarrera-laquoimmobilistaraquo-salatu-dute-sindikatuek.htm | Gizartea | Osakidetzaren jarrera «immobilista» salatu dute sindikatuek | SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, greba egin dute Osakidetzako langileek Arreta Espezializatuan eta Osasun Mentaleko Sare osoan. Sindikatuen arabera, Osakidetzak ez du aldarrikapenei erantzuteko borondaterik, eta negoziatzeari uko egiten dio. | Osakidetzaren jarrera «immobilista» salatu dute sindikatuek. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, greba egin dute Osakidetzako langileek Arreta Espezializatuan eta Osasun Mentaleko Sare osoan. Sindikatuen arabera, Osakidetzak ez du aldarrikapenei erantzuteko borondaterik, eta negoziatzeari uko egiten... | Greba eguna dute gaur Osakidetzako langileek, Arreta Espezializatuan eta Osasun Mentaleko Sare osoan. Besteak beste, Osakidetzaren jarrera «immobilista» salatu dute, eta lan baldintza «duinak» eskatu: «Nazkatuta gaude. Lana segurtasunez eta kalitatez egin nahi dugu; estresik eta gainkarga konstanterik gabe». SATSE, ELA... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213463/aebek-laquoatzerriko-talde-terroristenraquo-zerrendatik-ezabatuko-dute-eta.htm | Politika | AEBek «atzerriko talde terroristen» zerrendatik ezabatuko dute ETA | Etxe Zuriak guztira bost talde aterako ditu aurki zerrendatik, Japoniako Aum Shinrikyo eta bi talde islamista tartean. Orain arte soilik hamabost talde ezabatu dira multzo horretatik. | AEBek «atzerriko talde terroristen» zerrendatik ezabatuko dute ETA. Etxe Zuriak guztira bost talde aterako ditu aurki zerrendatik, Japoniako Aum Shinrikyo eta bi talde islamista tartean. Orain arte soilik hamabost talde ezabatu dira multzo horretatik. | Etxe Zuriaren zerrenda beltzetik aterako da ETA. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuak iragarri duenez, gobernuak laster aterako du ETA «atzerriko talde terroristen zerrendatik», jadanik zendua dela argudiatuta. Gainera, ETA ez da izanen multzoa utziko duen bakarra; guztira bost talde aterako dituzte, eta ... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213464/kriptodiruak-birtualak-ez-diren-galerak.htm | Ekonomia | Kriptodiruak: birtualak ez diren galerak | Bitcoinen eta beste diru digitalen balioa amildu egin da, eta 'luna' izenekoa, berriz, desagertu. Inbertitzaileak arrisku handiko aktiboetatik alde egiten ari dira. El Salvador arriskuan jarri du erorialdiak, bitcoinen aldeko apustua egin baitu. | Kriptodiruak: birtualak ez diren galerak. Bitcoinen eta beste diru digitalen balioa amildu egin da, eta 'luna' izenekoa, berriz, desagertu. Inbertitzaileak arrisku handiko aktiboetatik alde egiten ari dira. El Salvador arriskuan jarri du erorialdiak, bitcoinen aldeko apustua egin baitu. | Erorikoak erorikoak dira, birtualak zein fisikoak izan, eta min ematen dute. Bitcoinen eta beste diru digital edo birtualetan inbertitu dutenek patriketan hartu dute mina, ikusten ari baitira haien balioa erdira jaitsi dela eta baten bat guztiz desagertu dela. Ez da gauza berria kriptodiruak amiltzea; aktibo gorabehera... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213465/frantziako-lehen-ministroa-emakumea-izanen-da-30-urtean-lehen-aldiz-elisabeth-borne.htm | Mundua | Frantziako Lehen ministroa emakumea izanen da 30 urtean lehen aldiz: Elisabeth Borne | Jean Castexek utzitako hutsunea beteko du orain arte Lan ministro izandako Bornek. Marine Le Pen sumindua azaldu da. Dioenez, Macronen «mespretxu gogoa» agerian gelditu da izendapenarekin. | Frantziako Lehen ministroa emakumea izanen da 30 urtean lehen aldiz: Elisabeth Borne. Jean Castexek utzitako hutsunea beteko du orain arte Lan ministro izandako Bornek. Marine Le Pen sumindua azaldu da. Dioenez, Macronen «mespretxu gogoa» agerian gelditu da izendapenarekin. | Baieztatu dira susmoak: Elisabeth Borne izanen da aurrerantzean Frantziako Lehen ministroa. Orain arte karguan izandako Jean Castexek arratsaldean aurkeztu du dimisioa ofizialki, eta jadanik argitu da lekukoa noren eskuetan den. Hala, 30 urtean aurrenekoz, emakume bat da Frantziako Lehen ministroa. «Sineste sendoko ema... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213466/irizar-e-mobilityko-greba-bertan-behera-utzi-dute-ituna-adostu-ondoren.htm | Ekonomia | Irizar E-mobilityko greba bertan behera utzi dute, ituna adostu ondoren | Langile batzordeak egindako bost eskaerak sartuko dituzte hitzarmenean, eta soldata igoera izango dute. 22 egun egin dituzte greban. | Irizar E-mobilityko greba bertan behera utzi dute, ituna adostu ondoren. Langile batzordeak egindako bost eskaerak sartuko dituzte hitzarmenean, eta soldata igoera izango dute. 22 egun egin dituzte greban. | 22 egun greban egon ondoren, Irizar E-mobilityko langile batzordeak eta zuzendaritzak enpresako lan itun berria sinatu dute gaur; ondorioz, langileek greba mugagabea bertan behera utziko dute, eta lanera itzuliko dira bihar.
Batzordeak —zortzi ordezkari ditu LABek eta bakarra du ELAk— ohar batean azaldu duenez, akordi... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213467/protokoloa-ez-betetzeko-prest-dago-johnson-dupen-blokeoa-dela-eta.htm | Mundua | Protokoloa ez betetzeko prest dago Johnson, DUPen blokeoa dela eta | Erresuma Batuak lege bat onartu nahi du, itunean aldaketak egiteko. Ipar Irlandako unionistek begi onez hartu dute Londresen erabakia. Sinn Feinen iritziz, DUP «baretzea» du asmo mugimenduak | Protokoloa ez betetzeko prest dago Johnson, DUPen blokeoa dela eta. Erresuma Batuak lege bat onartu nahi du, itunean aldaketak egiteko. Ipar Irlandako unionistek begi onez hartu dute Londresen erabakia. Sinn Feinen iritziz, DUP «baretzea» du asmo mugimenduak | Boris Johnsonek keinu bat egin dio DUPi. Alderdi Demokratiko Unionistak iragarri zuen, joan den ostiralean, Ipar Irlandako Gobernua eta Asanblea blokeatuko dituela, Erresuma Batuak ez badu «ekintza erabakigarririk» egiten brexit-aren ondorio den Ipar Irlandarako protokoloaren auzian. Egun batzuk geroago heldu da Downin... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213468/poloniako-fiskaltzak-eskatu-du-pablo-gonzalezen-atxiloaldia-luzatzeko.htm | Gizartea | Poloniako fiskaltzak eskatu du Pablo Gonzalezen atxiloaldia luzatzeko | Orain, epaileek zazpi eguneko epea dute horren inguruan erabaki bat hartzeko. | Poloniako fiskaltzak eskatu du Pablo Gonzalezen atxiloaldia luzatzeko. Orain, epaileek zazpi eguneko epea dute horren inguruan erabaki bat hartzeko. | Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko Poloniako Fiskaltzaren Atalak eskatu du Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloaldia luzatzeko. Gonzalez Poloniako espetxe batean dago behin-behinean, Errusiaren aldeko espioitza lanak egiteaz akusatuta, otsailaren 28an atxilotu baitzuten.
Kazetariak Polonian duen abokatu... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213499/mariupolen-gotorturiko-ukrainako-soldaduak-atera-dituzte.htm | Mundua | Mariupolen gotorturiko Ukrainako soldaduak atera dituzte | 260 militarrek baino gehiagok utzi dute Azovstal altzairutegia, Kievek eta Moskuk eginiko hitzarmenaren ostean; haietako 53 larri zaurituta daude. 82 egunez eutsi diote. | Mariupolen gotorturiko Ukrainako soldaduak atera dituzte. 260 militarrek baino gehiagok utzi dute Azovstal altzairutegia, Kievek eta Moskuk eginiko hitzarmenaren ostean; haietako 53 larri zaurituta daude. 82 egunez eutsi diote. | Azovstaleko setioa amaitu da edo amaitzear dago, gaur Mariupol hiriko altzairutegian gotortuta egon diren 264 soldadu atera ostean. Goizaldean autobusetan sartu dituzte, eta errusiarrek menpean harturiko hiritik atera dituzte. Larri zauriturik dauden 53 Novoazovsk hiriko erietxe batera eraman dituzte. Beste 200 bat Ole... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213500/lgtbifobiaren-kontra-autodefentsa-transmaribolloa-indartzera-deitu-dute-karriketan.htm | Gizartea | LGTBIfobiaren kontra «autodefentsa 'transmaribolloa'» indartzera deitu dute karriketan | LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izaki, hainbat elkarretaratze egin dituzte arratsean Euskal Herrian. Salatu dute indarkeria «boladan» dagoela. Beste eraso homofobo bat gaitzetsi dute berriki, oraingoan Donostian. | LGTBIfobiaren kontra «autodefentsa 'transmaribolloa'» indartzera deitu dute karriketan. LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izaki, hainbat elkarretaratze egin dituzte arratsean Euskal Herrian. Salatu dute indarkeria «boladan» dagoela. Beste eraso homofobo bat gaitzetsi dute berriki, oraingoan Donostian. | Urtero ohikoa izaten den bezala, hainbat eragilek aurten ere elkarretaratzera deitu dute Euskal Herriko hiriburuetan. Herritarrek grinez egin dute bat deialdiarekin, eta tinko egin dute protesta hainbat herritan. Bilbon 20:00etan egin dute elkarretaratzea, Arriaga antzokiaren parean, Erasoen aurrean transmaribollo auto... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213501/galerna-arriskua-dago-bihar-arratsalderako-ohartarazi-dutenez.htm | Gizartea | Galerna arriskua dago bihar arratsalderako, ohartarazi dutenez | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, litekeena da 60 kilometro orduko haizea egitea 15:00 eta 11:00akartean, kostaldean, eta tenperaturak 6-8 gradu jaistea. | Galerna arriskua dago bihar arratsalderako, ohartarazi dutenez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, litekeena da 60 kilometro orduko haizea egitea 15:00 eta 11:00akartean, kostaldean, eta tenperaturak 6-8 gradu jaistea. | Alerta horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bihar arratsalderako, galerna gertatzeko arriskua dagoelako kostaldean. Adierazi dutenez, litekeena da 15:00 eta 19:00ak artean haizea bat-batean aldatzea mendebalde ipar-mendebaldera. Euskal Herriko mendebaldeko kostaldetik sartuz joango da galerna, iragarri... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213502/ukrainako-gerraren-ondorioak-ez-dira-iritsi-kanpoko-salmentetara.htm | Ekonomia | Ukrainako gerraren ondorioak ez dira iritsi kanpoko salmentetara | Esportazioak nabarmen handitu dira, baina hori halako bi gehitu dira inportazioak, eta balantzea uzkurtu egin da. Martxoan serie historikoko daturik onenak jaso dira. | Ukrainako gerraren ondorioak ez dira iritsi kanpoko salmentetara. Esportazioak nabarmen handitu dira, baina hori halako bi gehitu dira inportazioak, eta balantzea uzkurtu egin da. Martxoan serie historikoko daturik onenak jaso dira. | Ukrainako gerrak ez du Hego Euskal Herriko esportazioetan ondorio negatiborik izan, ez behintzat urteko lehen hiruhilekoan. Are gehiago: azken urteetako emaitzarik onenen artean daude.
Eustaten arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %21,7 handitu dira, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Guztira, 7.391,4 milioi eu... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213503/labek-zuzendaritzarako-hautagaiak-aurkeztu-ditu.htm | Ekonomia | LABek zuzendaritzarako hautagaiak aurkeztu ditu | Hamalau kidek osatzen dute taldea: bederatzi emakumek eta bost gizonek. Ekainaren 16an egingo du Biltzar Nagusia, Baionan. | LABek zuzendaritzarako hautagaiak aurkeztu ditu. Hamalau kidek osatzen dute taldea: bederatzi emakumek eta bost gizonek. Ekainaren 16an egingo du Biltzar Nagusia, Baionan. | LABek komite exekutibo berria osatzeko hautagaitza aurkeztu du. Hamalau kidek osatzen dute: bederatzi emakumek eta bost gizonek. Sindikatuak ekainaren 16an eta 17an egingo du bere hamargarren Biltzar Nagusia, Baiona-Miarritzen.
Aurreratu duenez, afiliatuei egingo dien proposamenen artean, deigarrienetako batek sindika... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213504/hik-hasik-31-ikastaro-antolatu-ditu-udako-topaketa-pedagogikoetarako.htm | Gizartea | Hik Hasik 31 ikastaro antolatu ditu udako topaketa pedagogikoetarako | Ikastaroak uztailearen 4an, 5ean eta 6an egingo dituzte, EHUk Donostian daukan campusean. Bereziki ikastaro bat nabarmendu dute, Lehen Hezkuntzan eraldaketa bideratzeko eskainiko dutena. Interesa dutenek jada izena eman dezakete. | Hik Hasik 31 ikastaro antolatu ditu udako topaketa pedagogikoetarako. Ikastaroak uztailearen 4an, 5ean eta 6an egingo dituzte, EHUk Donostian daukan campusean. Bereziki ikastaro bat nabarmendu dute, Lehen Hezkuntzan eraldaketa bideratzeko eskainiko dutena. Interesa dutenek jada izena eman dezakete. | Aurtengo udarako ere udako topaketa pedagogikoak antolatu ditu Hik Hasik, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatearekin elkarlanean. Gaur eman dute xehetasunen berri, fakultateko dekano Beñat Amenabarrek eta Hik Hasiko formazio arduradun Mikel Agirrezabalak Donostian egin du... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213505/eragileek-eskatu-dute-hizkuntza-gutxituei-kuota-jakin-batzuk-ezartzeko.htm | Gizartea | Eragileek eskatu dute hizkuntza gutxituei kuota jakin batzuk ezartzeko | Euskararen gutxieneko presentzia arautzeko, Ikus-entzunezkoen Legeak jaso beharreko «ardatz nagusiak» proposatu dituzte euskararen eta ikus-entzunezkoen arloko hainbat eragilek. Gainera, euskal alderdiei eskatu diete gutxieneko duina onartzeko «ahalegin guztiak» egin ditzatela. | Eragileek eskatu dute hizkuntza gutxituei kuota jakin batzuk ezartzeko. Euskararen gutxieneko presentzia arautzeko, Ikus-entzunezkoen Legeak jaso beharreko «ardatz nagusiak» proposatu dituzte euskararen eta ikus-entzunezkoen arloko hainbat eragilek. Gainera, euskal alderdiei eskatu diete gutxieneko duina onartzeko «aha... | «Ikus-entzunezkoen Legeak eragin handia izango du gure bizitzan. Horregatik uste dugu beharrezkoa dela legeak arauak izatea», adierazi du Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak. Izan ere, agerraldia egin dute gaur euskararen eta ikus-entzunezkoen arloan lan egiten duten hainbat elkarte eta gizarte er... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213506/euskal-eskola-publikoaren-jaiak-badu-abestia.htm | Gizartea | Euskal Eskola Publikoaren jaiak badu abestia | 'Handitzen' izena hautatu dute Bastidan egingo dute jairako. Maisha MC artistak ondu du abestia. | Euskal Eskola Publikoaren jaiak badu abestia. 'Handitzen' izena hautatu dute Bastidan egingo dute jairako. Maisha MC artistak ondu du abestia. | Gero eta gutxiago falta da Euskal Eskola Publikoaren jairako: ekainaren 5ean egingo dute, Bastidan (Araba). 29. edizioa izango da aurtengoa, eta jada prest dute festarako abestia. Gaur goizean aurkeztu dute Lurdes Errasti Denon Eskola federazioko presidenteak eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak, Gasteizen egindako... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213507/abortuaren-lege-berria-onartu-du-madrilek-emakumeen-eskubideak-bermatzeko.htm | Gizartea | Abortuaren lege berria onartu du Madrilek, «emakumeen eskubideak bermatzeko» | Presazko bidetik tramitatuko dute arau berria, eta, abortuaz harago, hainbat neurri jasoko ditu sexu heziketaren, osasun menstrualaren eta kontrazepzioaren alorretan. | Abortuaren lege berria onartu du Madrilek, «emakumeen eskubideak bermatzeko». Presazko bidetik tramitatuko dute arau berria, eta, abortuaz harago, hainbat neurri jasoko ditu sexu heziketaren, osasun menstrualaren eta kontrazepzioaren alorretan. | Abortuaren Legea onartu du Espainiako Gobernuak. «Sexu eta ugalketa eskubideak bermatzeko araua» dela esan du Irene Montero Berdintasun ministroak. «Beste eskubide askorako sarbidea dira sexu eta ugalketa eskubideak, ezinbestekoak baitira emakumeek beren bizi proiektuak askatasunean egin ditzaten». Arauaren helburu nag... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213508/eusko-legebiltzarrak-sexu-aniztasunaren-aurkako-gorrotoak-eragindako-erasoak-salatu-ditu.htm | Gizartea | Eusko Legebiltzarrak «sexu aniztasunaren aurkako gorrotoak» eragindako erasoak salatu ditu | Eusko Legebiltzarreko talde guztiek, Voxek izan ezik, adierazpen bateratu bat adostu dute LGTBIfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Alderdiek arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute. | Eusko Legebiltzarrak «sexu aniztasunaren aurkako gorrotoak» eragindako erasoak salatu ditu. Eusko Legebiltzarreko talde guztiek, Voxek izan ezik, adierazpen bateratu bat adostu dute LGTBIfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Alderdiek arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute. | Eusko Legebiltzarreko talde guztiek, Vox taldeak izan ezik, adierazpen bat adostu dute gaur, LGTBIfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean: pertsona guztien sexu eta genero eskubideak eta askatasuna aldarrikatu dituzte. Taldeek «sexu aniztasunaren aurkako gorrotoak» eragindako erasoak salatu dituzte. Horrez gain, erakunde... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213509/europak-ebatzi-du-zoru-klausula-guztiak-itzuli-behar-direla-abusua-frogatzen-bada.htm | Ekonomia | Europak ebatzi du zoru klausula guztiak itzuli behar direla, abusua frogatzen bada | Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki zuen 2013aren aurretik sinatutako hipoteka zutenei bakarrik itzuliko zitzaiela dirua | Europak ebatzi du zoru klausula guztiak itzuli behar direla, abusua frogatzen bada. Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki zuen 2013aren aurretik sinatutako hipoteka zutenei bakarrik itzuliko zitzaiela dirua | Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak berriz ere ebatzi du hipoteketako zoru klausuletan abusua jasan zutenei dirua itzuli behar zaiela. Gaia Luxenburgora iritsi da, Espainiako Auzitegi Gorenak argibideak eskatu ondoren.
Gorenak 2013ko epai batean aitortu zuen zoru klausula batzuk abusuzkoak zirela, baina auzitegiak... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213510/finlandiako-parlamentuak-ere-naton-sartzeko-eskaera-berretsi-du.htm | Mundua | Finlandiako Parlamentuak ere NATOn sartzeko eskaera berretsi du | Diputatuen ia %95ek aliantza militarrera atxikitzearen alde bozkatu dute. Erdoganek ohartarazi du Ankarak betoa jarriko diela Suedia eta Finlandia erakundean sartzeko eskaerei, baldin eta bi herrialdeek politikari erbesteratuak hartzeko asmoari eusten badiote. | Finlandiako Parlamentuak ere NATOn sartzeko eskaera berretsi du. Diputatuen ia %95ek aliantza militarrera atxikitzearen alde bozkatu dute. Erdoganek ohartarazi du Ankarak betoa jarriko diela Suedia eta Finlandia erakundean sartzeko eskaerei, baldin eta bi herrialdeek politikari erbesteratuak hartzeko asmoari eusten bad... | Finlandiako Parlamentuak gehiengo zabal batekin berretsi du herrialdeko presidente Sauli Niinistok eta gobernuak NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean sartzeko egindako proposamena, bi eguneko eztabaida gogorraren ondoren. 188 diputatuk alde bozkatu dute; zortzik, kontra; eta lau abstenitu egin dira.
Ezkerrak eta ... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213511/mikel-urdangarinek-eta-bilboko-orkestra-sinfonikoak-disko-bat-kaleratuko-dute-elkarrekin.htm | Kultura | Mikel Urdangarinek eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak disko bat kaleratuko dute elkarrekin | Kantariaren ibilbideko hamabost abesti bilduko ditu Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin grabatuko duen lanak. Bingen Mendizabalek egin ditu orkestrazio lanak, eta bi kontzertu ere eskainiko dituzte zuzenean. | Mikel Urdangarinek eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak disko bat kaleratuko dute elkarrekin. Kantariaren ibilbideko hamabost abesti bilduko ditu Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin grabatuko duen lanak. Bingen Mendizabalek egin ditu orkestrazio lanak, eta bi kontzertu ere eskainiko dituzte zuzenean. | «Esker on handia sentitzen dut. Ezohiko gauza da orkestra batekin kantatzea; igual normalizatu dugu gaur egun, baina sekulako aukera da, batez ere artistikoki, oso-oso salbuespenezkoa da». Mende laurdena bete du kantuan aurten Mikel Urdangarinek, eta mendeurrena ospatzen dabil Bilboko Orkestra Sinfonikoa ere (BOS), eta... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213512/londresek-immunitatea-eskainiko-die-ipar-irlandako-gatazka-armatuko-ikerketetan-laguntzen-dutenei.htm | Mundua | Londresek immunitatea eskainiko die Ipar Irlandako gatazka armatuko ikerketetan laguntzen dutenei | Erresuma Batuko Gobernuak iaz egin zuen proposamena aldatu du, eta batzorde independentearekin kooperatzea jarri du baldintzatzat delituek «preskribatzeko». | Londresek immunitatea eskainiko die Ipar Irlandako gatazka armatuko ikerketetan laguntzen dutenei. Erresuma Batuko Gobernuak iaz egin zuen proposamena aldatu du, eta batzorde independentearekin kooperatzea jarri du baldintzatzat delituek «preskribatzeko». | Iazko udan egindako proposamena aldatu du Erresuma Batuko Gobernuak. 1998ko Ostiral Santuko Akordioaren aurretik Ipar Irlandako gatazka armatuarekin «zerikusia duten istiluek» preskribatzea proposatu zuen, baina orain jarrera aldatu du, eta immunitate hori lortzeko baldintza bat finkatu du: ikerketa «independente eta s... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213513/zortzi-hilabeteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-andre-bat-jotzeagatik.htm | Gizartea | Zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati andre bat jotzeagatik | Baionako Auzitegian epaitu zuten atzo, iragan maiatzaren 10an Hazparnen gertatutako erasoarengatik: bikotekide ohia jo zuen. | Zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati andre bat jotzeagatik. Baionako Auzitegian epaitu zuten atzo, iragan maiatzaren 10an Hazparnen gertatutako erasoarengatik: bikotekide ohia jo zuen. | Atzo, Baionako Auzitegiak zortzi hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu zuen 41 urteko gizon bat, bikotekide ohia jotzeagatik. Maiatzaren 10an gertatu zen erasoa, Hazparneko (Lapurdi) hotel batean. Gizona jadanik epaitua zuten indarkeria matxistagatik, eta andrearengana hurbiltzeko debekua ezarri zioten. Alta, debekua ... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213514/hautagaitza-eusko-katalana-aurkeztuko-da-vallsen-parean-legebiltzarrerako-bozetan.htm | Politika | Hautagaitza eusko-katalana aurkeztuko da Vallsen parean legebiltzarrerako bozetan | EH Baiko Garbiñe Eraso eta Unitat Catalanako Enric Balaguer izanen dira hautagaiak. RPS federazioaren izenean aurkeztuko dira, atzerriko frantziarren bosgarren hautesbarrutian. | Hautagaitza eusko-katalana aurkeztuko da Vallsen parean legebiltzarrerako bozetan. EH Baiko Garbiñe Eraso eta Unitat Catalanako Enric Balaguer izanen dira hautagaiak. RPS federazioaren izenean aurkeztuko dira, atzerriko frantziarren bosgarren hautesbarrutian. | Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan aurkeztuko direnak ez dira izanen EH Baik Frantziako Legebiltzarrerako bozetan izanen dituen hautagai bakarrak. Atzerrian bizi diren frantziarren bosgarren hautesbarrutian, EH Baiko Garbiñe Eraso eta Unitat Catalanako Enric Balaguer aurkeztuko dira, RPS Eskualde eta Herri Soli... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213515/girmayk-irabazi-du-giroko-10-etapa-esprintean.htm | Kirola | Girmayk irabazi du Giroko 10. etapa, esprintean | Eritrearrak lehertu egin du Van der Poel azken ahaleginean, eta, hala, ginga jarri dio Intermarche taldeak egindako kontrol lan zorrotzari. Bilbao zortzigarren izan da, eta Lopezek eutsi egin dio maglia arrosari | Girmayk irabazi du Giroko 10. etapa, esprintean. Eritrearrak lehertu egin du Van der Poel azken ahaleginean, eta, hala, ginga jarri dio Intermarche taldeak egindako kontrol lan zorrotzari. Bilbao zortzigarren izan da, eta Lopezek eutsi egin dio maglia arrosari | Eritrea txirrindularitzaren mapan ari da kokatzen Biniam Girmay (Intermarche). Martxoan Gent-Wevelgem klasiko entzutetsua irabazi zuen, eta, gaur, besoak altxatu ditu Italiako Giroko 10. etapan. Itzuli handi batean gailentzen den lehen eritrearra da. Oso garaipen baliotsua da bere horretan; eta zer esanik ez nola eta n... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213516/hamar-artista-eta-talderen-lana-aitortu-dute-musika-bulegoaren-vi-sarietan.htm | Kultura | Hamar artista eta talderen lana aitortu dute Musika Bulegoaren VI. Sarietan | Olatz Salvador, Chill Mafia, Gaur, Ether Ensemble, Maite Larburu, Ramon Lazkano, Verde Prato, Amak, Trio Zukan eta Motxila 21 taldeak saritu dituzte aurten, Barakaldoko BECen eginiko galan. | Hamar artista eta talderen lana aitortu dute Musika Bulegoaren VI. Sarietan. Olatz Salvador, Chill Mafia, Gaur, Ether Ensemble, Maite Larburu, Ramon Lazkano, Verde Prato, Amak, Trio Zukan eta Motxila 21 taldeak saritu dituzte aurten, Barakaldoko BECen eginiko galan. | Euskal Herriko Musika Bulegoa elkarteak Barakaldoko BEC erakustazokan eginiko galan banatu ditu seigarrenez bere sariak, astelehen arratsaldean, eta sarituek horien guztien aurrean jaso dituzte garaikurrak. Sektoreko ehun profesional inguru bildu dira ekitaldian, baita instituzioetako ordezkariak ere, eta horien guztie... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213517/korrikalari-gorritxoak-frankismoaren-jomuga.htm | Gizartea | Korrikalari gorritxoak, frankismoaren jomuga | Osasuna Memoria ekinbideak 1925ean gertatutakoa ekarri du gogora argitalpen batean. Osasunak bere lehenbiziko Haur Krosa antolatu zuen; aste honetan bete dira 97 urte. Lasterketa hartako korrikalarietako zazpi frankismoak hil zituen ondoko urteetan. | Korrikalari gorritxoak, frankismoaren jomuga. Osasuna Memoria ekinbideak 1925ean gertatutakoa ekarri du gogora argitalpen batean. Osasunak bere lehenbiziko Haur Krosa antolatu zuen; aste honetan bete dira 97 urte. Lasterketa hartako korrikalarietako zazpi frankismoak hil zituen ondoko urteetan. | 1925ko maiatzaren 17a Iruñeko Gazteluko plazan. Osasunak antolatutako lehenbiziko Haur Krosa. 13 eta 15 urte arteko 140 bat mutiko ilusioak harturik, urduritasuna gainetik nola kendu asmatu ezinean, antolatzaileak lasterketaren hasiera noiz seinalatuko zain. Halakoa giroa zuen hiriaren egongelak orduko hartan, eta Osas... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213528/ez-du-laguntzen-abortuak-sare-pribatuan-egiteak-ia-ezkutuan.htm | Gizartea | «Ez du laguntzen abortuak sare pribatuan egiteak, ia ezkutuan» | Rosana Triviño bioetikan adituak, egokitzat dauka legea, zentzu askotan. | «Ez du laguntzen abortuak sare pribatuan egiteak, ia ezkutuan». Rosana Triviño bioetikan adituak, egokitzat dauka legea, zentzu askotan. | Kontzientziarekin lotutako argudioak direla-eta alor publikoan aborturik ez egiteko erabiltzen diren arrazoiketei kritiko erreparatu izan die Triviñok; egokitzat dauka legea, zentzu askotan. |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213546/suediak-eta-finlandiak-jada-igorri-dute-naton-sartzeko-eskari-ofiziala.htm | Mundua | Suediak eta Finlandiak jada igorri dute NATOn sartzeko eskari ofiziala | Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak «urrats historiko» gisa deskribatu du bi herrialdeek erabaki hori hartu izana. «Aliatu guztiak bat datoz NATOren hedapenaren garrantziarekin», esan du. | Suediak eta Finlandiak jada igorri dute NATOn sartzeko eskari ofiziala. Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak «urrats historiko» gisa deskribatu du bi herrialdeek erabaki hori hartu izana. «Aliatu guztiak bat datoz NATOren hedapenaren garrantziarekin», esan du. | Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak asteazken honetan jaso du erakunde militarrean sartzeko Suediak eta Finlandiak igorritako eskaera ofiziala. Erakundeak Bruselan duen egoitzan jaso du aurrez aurre bi herrialdeen eskaera formala. Klaus Korhonen eta Axel Wernhoff Finlandiako eta Suediako enbaxadoreek helarazi dio... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213547/sanchezek-ukatu-egin-du-espainiako-poliziak-eta-guardia-zibilak-pegasus-softwarea-dutela.htm | Politika | Sanchezek ukatu egin du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Pegasus softwarea dutela | Kataluniako Gobernuarekin eta ERCrekin hitz egiteko prest agertu da. | Sanchezek ukatu egin du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Pegasus softwarea dutela. Kataluniako Gobernuarekin eta ERCrekin hitz egiteko prest agertu da. | Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek adierazi du Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak ez dutela Pegasus softwarea. EAJko bozeramaile Aitor Estebani erantzunez, Sanchezek azaldu du bera ere espioitzen «biktima» izan dela: «Gobernuko presidente gisa kezkatu egiten nau baimen judizialik gabeko telefono zelat... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213548/hondartza-transmaribollo-komunitatearena-ere-badela-aldarrikatu-dute-donostian.htm | Gizartea | Hondartza transmaribollo komunitatearena ere badela aldarrikatu dute Donostian | Igandean eraso bollofobo bat izan zela salatzeko, zenbait lagun biluzik bainatu da Ondarreta hondartzan. Horrelako biolentziaren aurka «kolektiboki irmo eta gogor» erantzuten jarraituko dutela iragarri dute. | Hondartza transmaribollo komunitatearena ere badela aldarrikatu dute Donostian. Igandean eraso bollofobo bat izan zela salatzeko, zenbait lagun biluzik bainatu da Ondarreta hondartzan. Horrelako biolentziaren aurka «kolektiboki irmo eta gogor» erantzuten jarraituko dutela iragarri dute. | Atzo arratsaldeko lehen orduan, zenbait lagunek ekintza zuzen bat egin zuten Donostiako Ondarretako hondartzan: biluzik bainatu ziren, hondartza transmaribollo komunitatearena ere badela aldarrikatzeko. Igandean eraso bollofobo bat izan zen hondartza horretan, eta, horren aurka, hondartza «hartu» zuten: «Gurea den espa... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213549/siemens-gamesa-osoa-eskuratzea-buruan-darabilela-dio-siemens-energyk.htm | Ekonomia | Siemens Gamesa osoa eskuratzea buruan darabilela dio Siemens Energyk | «Pentsakizun» hori duela adierazi du Alemaniako taldeak, eta piztu egin ditu bai zurrumurruak bai akzioak. Etengabe galerak ematen ari da Siemens Gamesa, eta, handik falta zaion %33ko zatia erosi eta burtsatik aterata, Siemens Energyk berregituratu egingo luke Zamudioko taldea. | Siemens Gamesa osoa eskuratzea buruan darabilela dio Siemens Energyk. «Pentsakizun» hori duela adierazi du Alemaniako taldeak, eta piztu egin ditu bai zurrumurruak bai akzioak. Etengabe galerak ematen ari da Siemens Gamesa, eta, handik falta zaion %33ko zatia erosi eta burtsatik aterata, Siemens Energyk berregituratu e... | Hilabeteetako espekulazioen ostean, badirudi, oraingoan bai, Siemens Energy alemaniarrak abian jarriko duela prozesua falta zaion Siemens Gamesaren zatia erosteko. Alemaniako konpainiak Zamudioko taldearen %67 dauka jada jabetzan, eta gainerako zatia eskuratzeko 3.500 milioi euro beharko dituela kalkulatzen da, kontuan... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213550/balentziagari-buruzko-telesaila-ekainaren-6tik-urriaren-8ra-grabatuko-dute.htm | Bizigiro | Balentziagari buruzko telesaila ekainaren 6tik urriaren 8ra grabatuko dute | Euskal Herriko hainbat herritan eta hiritan egingo dituzte fikzioaren grabaketak. Telesaileko jantziez Bina Daigeler eta Pepo Ruiz Dorado arduratuko dira. Figurante bila hasi dira. | Balentziagari buruzko telesaila ekainaren 6tik urriaren 8ra grabatuko dute. Euskal Herriko hainbat herritan eta hiritan egingo dituzte fikzioaren grabaketak. Telesaileko jantziez Bina Daigeler eta Pepo Ruiz Dorado arduratuko dira. Figurante bila hasi dira. | Moriarti ekoiztetxeko sortzaileek telesail bat grabatuko dute Cristobal Balentziaga Getariako (Gipuzkoa) diseinatzailearen inguruan. Jon Garaño zinemagileak hau esan zion BERRIAri iazko azaroan: «Euskal Herrian egindako telesail bat izango da, euskaldunek egina pertsonaia euskaldun bati buruz. Oso ondo dago Disney horr... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213551/monguillot-aferako-akusazioa-birkalifikatu-dute.htm | Gizartea | 'Monguillot aferako' akusazioa birkalifikatu dute | 2020ko uztailean zendu zen Philippe Monguillot autobus gidaria, Baionan, jipoi baten ondoren. Baionako fiskaltzak helegitea jarri du. | 'Monguillot aferako' akusazioa birkalifikatu dute. 2020ko uztailean zendu zen Philippe Monguillot autobus gidaria, Baionan, jipoi baten ondoren. Baionako fiskaltzak helegitea jarri du. | «Nahigabe eragindako heriotza ondorio izan duen talde bortizkeria». Horrela kalifikatu du instrukzio epaileak Philippe Monguillot autobus gidaria jipoitzea leporatzen dieten ustezko erasotzaileen kontrako akusazioa. France Bleu Pays Basque irratiaren arabera, astelehenean izenpetu zuen hiru akusatuen kontrako auzipetze... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213552/aragoiko-presidenteak-dio-uztailaren-2an-ez-duela-onartuko-zaborrik-pirinioetan.htm | Politika | Aragoiko presidenteak dio uztailaren 2an ez duela onartuko «zaborrik» Pirinioetan | Gure Esku-k eta Kataluniako eragile batzuek mobilizazioa dute uztailaren 2an; asmoa da Pirinioetako 300 bat tontor argiztatzea. | Aragoiko presidenteak dio uztailaren 2an ez duela onartuko «zaborrik» Pirinioetan. Gure Esku-k eta Kataluniako eragile batzuek mobilizazioa dute uztailaren 2an; asmoa da Pirinioetako 300 bat tontor argiztatzea. | Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak uztailaren 2rako deitua du mobilizaziora: Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte, Kataluniako plataforma batzuekin elkarlanean. Euskal herritarrek 115 gailur bete beharko dituzte, Jaizkibeldik (Gipuzkoa) Benasquera. Bitan bereizi dituzte: gailur be... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213553/eusko-jaurlaritzaren-arabera-espetxeetan-ez-da-dimisiorik-izan.htm | Politika | Eusko Jaurlaritzaren arabera, espetxeetan ez da dimisiorik izan | 'El Mundo'-k zabaldu du Marian Moreno Martuteneko zuzendariak eta espetxeetako bertze lau arduradunek dimisioa aurkeztu dutela, baina Jaurlaritzak gezurtatu egin du. Zaballako kartzelan ordezkaritza duten ELA, CCOO, APFP eta TAMPM sindikatuek protestara deitua dute biharko, lan baldintzak salatzeko. | Eusko Jaurlaritzaren arabera, espetxeetan ez da dimisiorik izan. 'El Mundo'-k zabaldu du Marian Moreno Martuteneko zuzendariak eta espetxeetako bertze lau arduradunek dimisioa aurkeztu dutela, baina Jaurlaritzak gezurtatu egin du. Zaballako kartzelan ordezkaritza duten ELA, CCOO, APFP eta TAMPM sindikatuek protestara d... | El Mundo egunkariak jakinarazi duenez, Marian Moreno Martuteneko (Donostia) espetxeko zuzendariak dimisioa aurkeztu du, eta gauza bera egin izanen lukete Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetako hainbat arduradunek. Horien artean dago Arantza Collado, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen espetxeetako langileen arduradu... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213554/printzipioz-amaitu-da-arrakalaren-hustearen-ikerketa-judiziala-azet-etxebizitza-taldeak-jakinarazi-duenez.htm | Gizartea | «Printzipioz» amaitu da Arrakalaren hustearen ikerketa judiziala, AZET Etxebizitza Taldeak jakinarazi duenez | Arrakala guneko lau kide deitu dituzte deklaratzera gaur goizean Bilboko epaitegira, baina horietatik bakarrak deklaratu behar izan du azkenean. Aurrerantzeko deialdietara adi egoteko eskatu dute. | «Printzipioz» amaitu da Arrakalaren hustearen ikerketa judiziala, AZET Etxebizitza Taldeak jakinarazi duenez. Arrakala guneko lau kide deitu dituzte deklaratzera gaur goizean Bilboko epaitegira, baina horietatik bakarrak deklaratu behar izan du azkenean. Aurrerantzeko deialdietara adi egoteko eskatu dute. | AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak elkarretaratzea egin du gaur goizean Bilboko epaitegien aurrean, han deklaratu behar izan baitute Bilboko Arrakala guneko lau kidek. Mozal legea ezarri dietelako egon dira epaitegira deituta, baina, azkenean, lau kideetatik bakarrak deklaratu behar izan du. AZET Etxebizitza Talde... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213555/ela-gobernuak-legea-urratzeko-prest-daude-zerbitzu-publikoekin-negozioa-egiteko.htm | Ekonomia | ELA: «Gobernuak legea urratzeko prest daude zerbitzu publikoekin negozioa egiteko» | Sindikatuaren kalkuluen arabera, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egonkortze prozesuetatik kanpo utziko dituzte behin-behineko langile publikoen hiru laurdenak. | ELA: «Gobernuak legea urratzeko prest daude zerbitzu publikoekin negozioa egiteko». Sindikatuaren kalkuluen arabera, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egonkortze prozesuetatik kanpo utziko dituzte behin-behineko langile publikoen hiru laurdenak. | Bi aste baino gutxiago falta dira Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak langile publikoak egonkortzeko prozesuetara dei ditzaten. Biak behartuta daude Iceta legea delakoa eta Europako auzitegiaren agindua betetzera. Agindu horren arabera, behin-behinekotasun tasak %8tik beherakoa izan beharko luke prozesuaren ama... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213556/ariguneak-izango-ditu-protagonista-aurtengo-euskaraldiak.htm | Gizartea | Ariguneak izango ditu protagonista aurtengo Euskaraldiak | Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldiaren hirugarren aldia, eta gaur zabaldu dute entitateek parte hartzeko epea. Euskaraz «lasai» aritzeko guneak sortzen, hedatzen eta identifikatzen jarraitzea «lehentasuna» izango da aurtengoan. | Ariguneak izango ditu protagonista aurtengo Euskaraldiak. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldiaren hirugarren aldia, eta gaur zabaldu dute entitateek parte hartzeko epea. Euskaraz «lasai» aritzeko guneak sortzen, hedatzen eta identifikatzen jarraitzea «lehentasuna» izango da aurtengoan. | Belarriprest eta ahobiziekin batera, ariguneak izango dira aurtengo Euskaraldiko protagonistak. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute ariketa sozialaren hirugarren aldia, Hitzez ekiteko garaia lelopean, eta gaur zabaldu dute entitateek parte hartzeko epea. Izan ere, 2020an bezala, entitateek parte hartu ahal izang... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213557/indarkeria-matxistaren-aurkako-udal-taldetik-atera-dira-iruneko-feministak.htm | Gizartea | Indarkeria matxistaren aurkako udal taldetik atera dira Iruñeko feministak | Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak salatu du Navarra Sumak «edukiz hustu» duela sanferminetako kanpaina. | Indarkeria matxistaren aurkako udal taldetik atera dira Iruñeko feministak. Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak salatu du Navarra Sumak «edukiz hustu» duela sanferminetako kanpaina. | Mahaitik altxatu dira. Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak eta Iruñeko Peñen Federazioko Talde Feministak ez dute parte hartuko udalak indarkeria matxistaren aurka antolatutako lantalde iraunkorrean. Sanferminetako udal kanpainaren kontura hartu dute erabakia. Izan ere, Enrique Maia alkateak sexu erasoe... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213558/eguzki-panelak-izan-beharko-dituzte-eraikin-publiko-eta-komertzial-guztiek-2027rako.htm | Ekonomia | Eguzki panelak izan beharko dituzte eraikin publiko eta komertzial guztiek 2027rako | EBren RepowerEU planak 2029rako utzi du etxebizitza berri guztietan panelak jartzeko betebeharra. Bizkorrago egin nahi ditu parke eoliko eta fotovoltaikoak. | Eguzki panelak izan beharko dituzte eraikin publiko eta komertzial guztiek 2027rako. EBren RepowerEU planak 2029rako utzi du etxebizitza berri guztietan panelak jartzeko betebeharra. Bizkorrago egin nahi ditu parke eoliko eta fotovoltaikoak. | Klima aldaketari aurre egiteko bere buruari jarritako erronka handitu du Europako Batasunak, atzo aurkeztutako RepowerEU programaren bitartez. Orain arteko planak Fit for 55 izena du, helburua zelako CO2 isuriak %55 txikitzea hamarkada bukatzen denerako. Horretarako bidea zen energia berriztagarriak potentziaren %40 iz... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213559/jaurlaritzak-200-euroko-laguntzak-emango-ditu-hilean-seme-edo-alaba-bakoitzeko-umeek-3-urte-bete-arte.htm | Gizartea | Jaurlaritzak 200 euroko laguntzak emango ditu hilean seme edo alaba bakoitzeko, umeek 3 urte bete arte | 2023. urtean sartuko da indarrean neurria, eta urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten familia unitateek jaso ahal izango dute laguntza hori | Jaurlaritzak 200 euroko laguntzak emango ditu hilean seme edo alaba bakoitzeko, umeek 3 urte bete arte. 2023. urtean sartuko da indarrean neurria, eta urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten familia unitateek jaso ahal izango dute laguntza hori | Urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten gurasoei seme edo alaba bakoitzeko 200 euroko diru laguntza emango die Eusko Jaurlaritzak hilero, umeak 3 urte bete arte. Laguntza hori bateragarria izango da egungo kenkari fiskalekin eta baita diru sarrerak bermatzeko errentak seme-alabak izateagatik ematen dituen... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213560/sindikatuek-giharra-erakutsi-dute-arabako-metaleko-lehen-greba-egunean.htm | Ekonomia | Sindikatuek giharra erakutsi dute Arabako metaleko lehen greba egunean | ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta, hiru greba egunetatik lehena dute gaur sektorean. Arrakastatsua izan dela adierazi dute: «historikoa». Datorren asteartean eta ostegunean ere egingo dituzte lanuzteak. | Sindikatuek giharra erakutsi dute Arabako metaleko lehen greba egunean. ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta, hiru greba egunetatik lehena dute gaur sektorean. Arrakastatsua izan dela adierazi dute: «historikoa». Datorren asteartean eta ostegunean ere egingo dituzte lanuzteak. | Indar erakustaldia egin dute Arabako metaleko langileek gaur. ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta, hiru greba egunetatik lehena dute gaur. Sektoreko lan hitzarmena berritzeko negoziazioak «blokeatuta» daudela salatu dute sindikatuek, eta patronalari eskatu diote «fitxa mugitzeko»; gainontzean lanuzteek... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213561/itzultzear-da-hiru-urteren-buruan.htm | Kirola | Itzultzear da, hiru urteren buruan | Gaur aurkeztu dute 21. aldia, Donostian. 500 korrikalarik hartuko dute parte maiatzaren 29an; besteak beste, Killan Jornet, Aritz Egea, Oihana Kortazar eta Sara Alonsok. | Itzultzear da, hiru urteren buruan. Gaur aurkeztu dute 21. aldia, Donostian. 500 korrikalarik hartuko dute parte maiatzaren 29an; besteak beste, Killan Jornet, Aritz Egea, Oihana Kortazar eta Sara Alonsok. | Aizkorri inguruko parajeak zain dituzte 500 korrikalarik maiatzaren 29an (igandea). Bertan korrika lehiatzeko aukera izango dute berriz ere, hiru urteren buruan. Pandemiak lotu zizkien hankak aurreko bi urteetan, eta bueltan da berriz ere Zegama-Aizkorri mendi lasterketa entzutetsua. 21. aldia izango du aurtengoa.
Gau... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213562/karlistaldian-kokatutako-gerrei-buruzko-antzezlana-sortu-du-patxo-telleriak.htm | Kultura | Karlistaldian kokatutako gerrei buruzko antzezlana sortu du Patxo Telleriak | Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu antzerkigileak, baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra bat sortu du: 'Bake lehorra'. Astelehenean estreinatuko dute euskaraz | Karlistaldian kokatutako gerrei buruzko antzezlana sortu du Patxo Telleriak. Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu antzerkigileak, baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra bat sortu du: 'Bake lehorra'. Astelehenean estreinatuko du... | «Heldu da albisterik Amorebietatik?». Argiak piztuta, 1872ko maiatzaren 24a da Zornotza antzokian (Bizkaia), gerra piztu da berriz, eta bakea sinatzear daude Serrano jenerala eta Orue diputatua Zornotzan: bake promesa horren lanbroak bildurik dirudite gatibu hartutako mikelete batek eta hura zaintzen duen soldadu karli... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213563/espainiako-auzitegi-nazionalak-epaiketarako-data-jarri-dio-josu-urrutikoetxeari-2024ko-urtarrila.htm | Politika | Espainiako Auzitegi Nazionalak epaiketarako data jarri dio Josu Urrutikoetxeari: 2024ko urtarrila | 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua leporatuta epaituko dute, urtarrilaren 9an, 10ean eta 11n. 2.354 urteko kartzela zigorra eskatuko diote. | Espainiako Auzitegi Nazionalak epaiketarako data jarri dio Josu Urrutikoetxeari: 2024ko urtarrila. 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua leporatuta epaituko dute, urtarrilaren 9an, 10ean eta 11n. 2.354 urteko kartzela zigorra eskatuko diote. | Ez dute oraindik Espainiaratu, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak jada jarri dio data Josu Urrutikoetxeari: 2024ko urtarrilaren 9an, 10ean eta 11n izanen du epaiketa Madrilen, 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua leporatuta. Fiskalak 2.354 urteko espetxe zigorra galdegina du euskal... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213564/laquoarnasguneetako-garapen-endogenoaraquo-sustatzeko-neurriak-eskatu-ditu-uemak.htm | Gizartea | «Arnasguneetako garapen endogenoa» sustatzeko neurriak eskatu ditu Uemak | Estrategia demografikoari buruzko osoko bilkura monografikoa dago Eusko Legebiltzarrean. Uemak uste du hizkuntza politikaren ikuspegitik «giltzarria» dela, eta euskara estrategia horietan txertatzeko ekarpenak egin ditu. | «Arnasguneetako garapen endogenoa» sustatzeko neurriak eskatu ditu Uemak. Estrategia demografikoari buruzko osoko bilkura monografikoa dago Eusko Legebiltzarrean. Uemak uste du hizkuntza politikaren ikuspegitik «giltzarria» dela, eta euskara estrategia horietan txertatzeko ekarpenak egin ditu. | Estrategia demografikoari buruzko osoko bilkura monografikoa dago gaur Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen. Lakuak aurkeztutako dokumentua oinarritzat hartuta baina, zenbait ekarpen egin ditu Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Haren arabera, hizkuntza politikaren ikuspegitik «giltzarria» da estrategia demografikoa... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213565/afrikako-adarrera-laguntza-bideratzeko-beharraz-ohartarazi-dute-giza-hondamendia-eragozteko.htm | Mundua | Afrikako Adarrera laguntza bideratzeko beharraz ohartarazi dute, giza hondamendia eragozteko | Oxfam Intermon eta Save The Children gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 23 milioi pertsona daude muturreko gosea pairatzeko arriskuan. Azken 40 urteetako lehorterik gogorrena dute eskualde horretan. | Afrikako Adarrera laguntza bideratzeko beharraz ohartarazi dute, giza hondamendia eragozteko. Oxfam Intermon eta Save The Children gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 23 milioi pertsona daude muturreko gosea pairatzeko arriskuan. Azken 40 urteetako lehorterik gogorrena dute eskualde horretan. | Afrikako Adarrean hondamendia zetorrela «geroz eta argiago» ikusi arren, «munduko agintarien erantzuna negargarria izan da», Franc Cortada Oxfam Intermon GKE gobernuz kanpoko erakundeko zuzendari nagusiaren iritziz. Nazioarteko liderrek urrats «motelak» eta «eskasak» egin dituztela salatu du, «milioika pertsona hondame... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213566/iruzurrezko-alokatze-kontratuak-jomugan-ezarri-ditu-aldak.htm | Gizartea | Iruzurrezko alokatze kontratuak jomugan ezarri ditu Aldak | Baionako suprefetura aitzinean behin-behineko kanpina muntatu dute, alokatzaile andana bat udan etxerik gabe gelditzen dela salatzeko. Prefetari gutun bat helarazi diote, botere publikoek gaiari begirako neurriak har ditzatela galdetzeko. | Iruzurrezko alokatze kontratuak jomugan ezarri ditu Aldak. Baionako suprefetura aitzinean behin-behineko kanpina muntatu dute, alokatzaile andana bat udan etxerik gabe gelditzen dela salatzeko. Prefetari gutun bat helarazi diote, botere publikoek gaiari begirako neurriak har ditzatela galdetzeko. | «Iruzurrezko alokatze kontratuen kanpina». Horrela izendatu dute Baionako suprefeturan muntatu duten behin-behineko kanpina Alda elkarteko ekintzaileek. Goizean egin dute protesta, Ipar Euskal Herrian «masiboki» gertatzen den fenomeno bat irudikatu eta salatzeko. Izan ere, udan hainbat alokatzaile etxebizitzatik kanpor... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213567/ogasun-ministroa-prest-agertu-da-konpresen-eta-tanpoien-beza-jaisteko.htm | Gizartea | Ogasun ministroa prest agertu da konpresen eta tanpoien BEZa jaisteko | Aurrekontuen proiektuan negoziatu nahi dute neurria, eta, ministroaren arabera, horrela Abortuaren Legean jaso izan balitz baino lehenago sartuko da indarrean. Negoziazioei «laster» ekitea espero du. | Ogasun ministroa prest agertu da konpresen eta tanpoien BEZa jaisteko. Aurrekontuen proiektuan negoziatu nahi dute neurria, eta, ministroaren arabera, horrela Abortuaren Legean jaso izan balitz baino lehenago sartuko da indarrean. Negoziazioei «laster» ekitea espero du. | Abortuaren legearen aurreproiektua onartu berri dute Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluan, baina bada bertan aurrera egin ez duen proposamen bat: hilekorako higiene produktuen BEZa murriztea. Aurrekontuen proiektuan, ordea, Maria Jesus Montero Ogasun ministroa produktu horien BEZaren beherapena negoziatzeko pres... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213568/alberto-dainesek-ezustean-irabazi-du-italiako-giroan.htm | Kirola | Alberto Dainesek ezustean irabazi du Italiako Giroan | Italiar gazteak eskarmentu handiko esprinterrei aurrea hartu die azken metroetan. Biniam Girmayk lasterketa utzi behar izan du. | Alberto Dainesek ezustean irabazi du Italiako Giroan. Italiar gazteak eskarmentu handiko esprinterrei aurrea hartu die azken metroetan. Biniam Girmayk lasterketa utzi behar izan du. | Ez du erraz ahaztuko gaurko eguna Alberto Dainese gazteak (DMS). Ustekabekoa izan da guztiz haren garaipena, baina azken metroetan izen handiko esprinter petoei gailentzeko ahala izan du. Italiak dagoeneko eskuratu du estreinako garaipena aurtengo Giroan.
Egun lasaia izan dute gaur ziklistek, 203 kilometro ordekan, ba... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213569/klima-larrialdiarekin-lotutako-lau-adierazlek-markak-hautsi-zituzten-iaz.htm | Mundua | Klima larrialdiarekin lotutako lau adierazlek markak hautsi zituzten iaz | Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren datuek «argi» erakusten dute «giza ekintzak ari direla mundu mailan aldaketak eragiten Lurrean, ozeanoan eta atmosferan, eta horiek ondorio kaltegarriak eta iraunkorrak dituztela ekosistemetan eta garapen jasangarrian». | Klima larrialdiarekin lotutako lau adierazlek markak hautsi zituzten iaz. Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren datuek «argi» erakusten dute «giza ekintzak ari direla mundu mailan aldaketak eragiten Lurrean, ozeanoan eta atmosferan, eta horiek ondorio kaltegarriak eta iraunkorrak dituztela ekosistemetan e... | Klima larrialdia areagotzen ari da. Izan ere, Munduko Meteorologia Erakundeak argitaratutako azken txostenaren arabera, klima krisiarekin lotutako lau adierazlek markak hautsi zituzten iaz. Berotegi efektuko gasen pilaketa, itsas maila, ozeanoen berotze edukia eta haien azidotzea dira adierazleak, eta NBE Nazio Batuen ... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213570/nafarroako-gobernuak-365-milioi-jasoko-ditu-europako-batasunetik.htm | Ekonomia | Nafarroako Gobernuak 365 milioi jasoko ditu Europako Batasunetik | Gobernuaren kontrolpean 97 proiektu daudela zehaztu du Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, parlamentuan. | Nafarroako Gobernuak 365 milioi jasoko ditu Europako Batasunetik. Gobernuaren kontrolpean 97 proiektu daudela zehaztu du Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, parlamentuan. | Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Garapen kontseilariak hartua du hiru hilean behin Europako funtsen inguruan azalpenak ematera joateko konpromisoa. Arratsaldean han izan da, eta, aurreratu duenez, Nafarroako Gobernuak bere kontrolpeko 97 proiektu ditu, eta 364,8 milioi euro jasotzea espero du.
Departamendue... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213571/pirinioetako-bidean-parte-hartzera-deitu-dute-baionan.htm | Politika | Pirinioetako Bidean parte hartzera deitu dute Baionan | Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek babestu du Gure Esku-k Kataluniako beste plataforma batzuekin batera antolatutako ekinbidea | Pirinioetako Bidean parte hartzera deitu dute Baionan. Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek babestu du Gure Esku-k Kataluniako beste plataforma batzuekin batera antolatutako ekinbidea | Larhun, Orhi eta Xoldoko gaina. Gailur horietara igoko dira uztailaren 2an, Ipar Euskal Herrian. Urte hasieran aurkeztu zuen Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak Pirinioetako Bidea egitasmoa. Kataluniako plataforma batzuekin elkarlanean Pirinioetako 300 gailur argiztatuko dituzte, herrien autodeterminaz... |
2022-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/213572/australiako-arbolen-heriotza-tasa-bikoiztu-egin-da-1980tik.htm | Mundua | Australiako arbolen heriotza tasa bikoiztu egin da 1980tik | Nature aldizkariaren arabera, klima aldaketak eragin du zuhaitzen bizialdien murriztea. Ohartarazi dutenez, baso tropikalak «giltzarri» dira klima larrialdia geldiarazteko; ordea, «oso kalteberak» dira aldaketen aurrean. 2.305 hil dira 1971tik. | Australiako arbolen heriotza tasa bikoiztu egin da 1980tik. Nature aldizkariaren arabera, klima aldaketak eragin du zuhaitzen bizialdien murriztea. Ohartarazi dutenez, baso tropikalak «giltzarri» dira klima larrialdia geldiarazteko; ordea, «oso kalteberak» dira aldaketen aurrean. 2.305 hil dira 1971tik. | Australia iparraldeko zuhaitzen bizialdia erdira murriztu da azken 35 urteetan. Datu beltza eman du berriki Nature aldizkariak argitara ateratako ikerlanak. Zehaztu dutenez, herrialde horretako iparraldean diren baso tropikaletako arbolen urteko heriotza tasa bikoiztu egin da 1980az geroztik. Plazaratu dutenez, klima a... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213591/galdurik-zegoen-pertsona-baten-gorpua-aurkitu-dute-arguedasen.htm | Gizartea | Galdurik zegoen pertsona baten gorpua aurkitu dute Arguedasen | Galdurikoaren bila ibili dira azken orduetan. Ez dute esan nor den, ezta nola hil den ere. | Galdurik zegoen pertsona baten gorpua aurkitu dute Arguedasen. Galdurikoaren bila ibili dira azken orduetan. Ez dute esan nor den, ezta nola hil den ere. | Arguedasen (Nafarroa) galdurik zegoen pertsona baten bila aritu dira azken orduetan larrialdi zerbitzuak eta galdurikoaren senideak. Nafarroako suhiltzaileek gaur gauean zabaldu dutenez, pertsona horren gorpua topatu dute.
Oraingoz, ez dute esan nor den hildakoa, ezta nola hil den ere. |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213592/arabako-mahastiak-bruselara-iritsi-da-eta-jaurlaritza-prest-dago-azken-baimena-emateko.htm | Ekonomia | Arabako Mahastiak Bruselara iritsi da, eta Jaurlaritza prest dago azken baimena emateko | Gasteizko gobernuak behin-behineko baimena emango du Arabako Errioxako upategiek «betebehar administratibo eta juridiko guztiak» betetzen badituzte. Beraz, aurten bertan erabilgarri legoke Arabako Mahastiak. | Arabako Mahastiak Bruselara iritsi da, eta Jaurlaritza prest dago azken baimena emateko. Gasteizko gobernuak behin-behineko baimena emango du Arabako Errioxako upategiek «betebehar administratibo eta juridiko guztiak» betetzen badituzte. Beraz, aurten bertan erabilgarri legoke Arabako Mahastiak. | Hamar hilabeteren ondoren eta aurkako txosten batez lagundurik, Europako Batzordera bidali du Espainiako Nekazaritza Ministerioak Arabako Errioxako ABRAko upategi txikiek sustatu duten zigilu berriaren proiektua. Ezin zuen beste ezer egin. Madril saiatu da izen berria oztopatzen modu guztietara, Errioxatik jaso duen pr... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213593/ugtren-baietzak-bakea-eraman-dezake-bilboko-portura.htm | Ekonomia | UGTren baietzak bakea eraman dezake Bilboko portura | Zamaketarien langile batzordearen gehiengoak Bilboestibaren eskaintza onartu du, eta lan hitzarmen berria oso gertu dago. Behin-behineko zamaketariak akordioan nola sartu da lotzeke dagoen azken hari muturra. | UGTren baietzak bakea eraman dezake Bilboko portura. Zamaketarien langile batzordearen gehiengoak Bilboestibaren eskaintza onartu du, eta lan hitzarmen berria oso gertu dago. Behin-behineko zamaketariak akordioan nola sartu da lotzeke dagoen azken hari muturra. | Bakea Bilboko portutik gertuago dago, eta, ondo bidean, normaltasuna itzuli beharko litzateke zamaketa zerbitzura. UGTk Coordinadora zamaketari sindikatuarekin bat egin du, eta Bilboestiba zamaketa enpresaren lan hitzarmen berri proposamena onartu dute. Gauzak hala, langile batzordeko hamabi kideetatik bederatzik onart... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213594/madrilek-lau-urtez-aurreratuko-du-saregileen-neskatilen-eta-paketatzaileen-erretreta.htm | Ekonomia | Madrilek lau urtez aurreratuko du saregileen, neskatilen eta paketatzaileen erretreta | Arrantza Lege berriak aukera emango die saregileei, neskatilei eta paketatzaileei erretiratzeko adina lau urte aurreratzeko. Lorpen historikotzat izendatu dute. | Madrilek lau urtez aurreratuko du saregileen, neskatilen eta paketatzaileen erretreta. Arrantza Lege berriak aukera emango die saregileei, neskatilei eta paketatzaileei erretiratzeko adina lau urte aurreratzeko. Lorpen historikotzat izendatu dute. | Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berriak aurrera ateratzeko nahiko sostengu jaso du aste honetan Espainiako Ministroen Kontseiluan. Bigarren aldia da, urtebete eskasean, legegintza testu hori ministroen konklabetik pasatzen dena. Oraingo honetan, hainbat moldaketa egin dizkiote testuari, eta, zuzen... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213595/errusiaren-arabera-azovstalen-ukrainako-1730-soldadu-laquoerrendituraquo-dira-astelehenetik.htm | Mundua | Errusiaren arabera, Azovstalen Ukrainako 1.730 soldadu «errenditu» dira astelehenetik | Finlandiak ere ez du nahi NATOren base militar iraunkorrik herrialdean. Ukrainako negoziatzaile buru Mikhailo Podoliakek uko egin dio su etena negoziatzeari. | Errusiaren arabera, Azovstalen Ukrainako 1.730 soldadu «errenditu» dira astelehenetik. Finlandiak ere ez du nahi NATOren base militar iraunkorrik herrialdean. Ukrainako negoziatzaile buru Mikhailo Podoliakek uko egin dio su etena negoziatzeari. | Errusiako Defentsa Ministroak jakinarazi duenez, Ukrainako Mariupol hiriko Azovstal altzairutegian gotortuta zeuden Ukrainako soldadu eta Azov batailoi paramilitarreko—eskuin muturreko talde armatu bat— kide gehiagok «amore eman» dute azken 24 orduetan. Guztira 771 izan dira, ia gehienak Azov batailoi paramilitarreko k... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213596/0-3-eskolen-grebarekin-bat-egin-dute-nafarroako-gobernuaren-zazpi-zentroek.htm | Gizartea | 0-3 eskolen grebarekin bat egin dute Nafarroako Gobernuaren zazpi zentroek | Ikasle ratio handiak eta lan baldintza eskasak salatu ditu Ninia Etxea eskolako hezitzaile Isabel Erdoziainek | 0-3 eskolen grebarekin bat egin dute Nafarroako Gobernuaren zazpi zentroek. Ikasle ratio handiak eta lan baldintza eskasak salatu ditu Ninia Etxea eskolako hezitzaile Isabel Erdoziainek | Gero eta gehiago. Maldan behera doan elur bola baten antzera, Nafarroako haur eskoletako greba mugagabea handitzen ari da, etenik gabe. Ikastetxe gutxi batzuetan hasi ziren lanuzteak duela hiru aste, eta, gaur egun, 77 haur eskolatako langileek babesten dute protesta [103 zentro dira herrialdean, guztira]; horietatik 5... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213597/iruneko-udalak-100000-euro-gastatuko-ditu-nafarroako-bandera-erraldoi-bat-foruen-plazan-jartzeko.htm | Politika | Iruñeko Udalak 100.000 euro gastatuko ditu Nafarroako bandera erraldoi bat Foruen plazan jartzeko | Hamabi metro luze eta zortzi metro zabal izango ditu bandera erraldoiak. Nahi beste aldiz altxatzeko nahiz astintzeko korda motordun bat ere izango du. | Iruñeko Udalak 100.000 euro gastatuko ditu Nafarroako bandera erraldoi bat Foruen plazan jartzeko. Hamabi metro luze eta zortzi metro zabal izango ditu bandera erraldoiak. Nahi beste aldiz altxatzeko nahiz astintzeko korda motordun bat ere izango du. | Enrique Maia Iruñeko alkateak hamabi metro luze eta zortzi metro zabal izango dituen Nafarroako bandera erraldoi bat jarri nahi du Foruen plazan. Zehazki, Zaragozako etorbidetik hurbil dagoen Foruen plazako mutur batean kokatu nahi du bandera, Vianako Printzearen plazarantz joateko norabidean. Hamabi metro luze eta zor... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213599/perry-so-izendatu-dute-nafarroako-orkestra-sinfonikoko-zuzendari-titular.htm | Kultura | Perry So izendatu dute Nafarroako Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular | Musikari txinatarra irailaren 1ean hasiko da lanean orkestrarekin. | Perry So izendatu dute Nafarroako Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular. Musikari txinatarra irailaren 1ean hasiko da lanean orkestrarekin. | Perry So (Hong Kong, 1982) orkestra zuzendari txinatarrak zuzenduko du Nafarroako Orkestra Sinfonikoa datorren denboralditik aurrera, orkestrak berak ohar bidez jakinarazi duenez. So orkestrako zuzendari titularra izango da, eta haren eskaintza artistikoa diseinatuko da datozen hiru denboraldietan.
Maria Antonia Rodri... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213600/bruselak-beste-urtebete-atzeratu-du-gerrikoa-estutzea.htm | Ekonomia | Bruselak beste urtebete atzeratu du gerrikoa estutzea | EBko gobernuei proposatu behar die gutxienez 2024 arte ez aplikatu behar izatea Egonkortasun Ituna, Ukrainako gerrak panorama ekonomikoa belztu duelako. | Bruselak beste urtebete atzeratu du gerrikoa estutzea. EBko gobernuei proposatu behar die gutxienez 2024 arte ez aplikatu behar izatea Egonkortasun Ituna, Ukrainako gerrak panorama ekonomikoa belztu duelako. | Inflazioak eta Ukrainako gerrak Europako Batasuneko ekonomiei eman dien kolpeak beste urtebete atzeratuko du gastu publikoa kontrolatzen hasteko agindua. Financial Times-ek aurreratu eta beste hedabide batzuek Bruselako iturrietatik baieztatu dutenez, Europako Batzordeak proposatuko du Egonkortasun Ituna ez betetzeko k... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213601/ueufestak-antolatu-dituzte-50-urte-ospatzeko.htm | Gizartea | UEUfestak antolatu dituzte 50 urte ospatzeko | Ekainaren 1etik 16ra izanen da besta, eta hitzaldiak, bertsoak eta musika egonen dira. | UEUfestak antolatu dituzte 50 urte ospatzeko. Ekainaren 1etik 16ra izanen da besta, eta hitzaldiak, bertsoak eta musika egonen dira. | UEU Udako Euskal Unibertsitateak mende erdia betetzen duela ospatzeko, UEUfesta antolatu dute Euskal Herriko zenbait tokitan. Tokian tokiko ikertzaile gazte eta beteranoek mikrohitzaldiak eskainiko dituzte. Horrez gain, hainbat euskal bertsolari eta musikarik ere parte hartuko dute. Helburua da UEUren komunitatea bildu... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213602/nafarroako-inbertsio-institutua-datorren-legealdian-jarriko-da-abian.htm | Ekonomia | Nafarroako Inbertsio Institutua datorren legealdian jarriko da abian | Navarra Sumaren kritiken aurrean, Maria Txibitek ukatu egin du PSNk gobernua gehiago kontrolatzeko helburua duela, eta sektore estrategikoak bultzatzeko erreminta dela nabarmendu du: «Hemen ez dago botere borrokarik, ez zure irudimenak sortutako beste mamurik», esan dio Esparzari. | Nafarroako Inbertsio Institutua datorren legealdian jarriko da abian. Navarra Sumaren kritiken aurrean, Maria Txibitek ukatu egin du PSNk gobernua gehiago kontrolatzeko helburua duela, eta sektore estrategikoak bultzatzeko erreminta dela nabarmendu du: «Hemen ez dago botere borrokarik, ez zure irudimenak sortutako best... | Ez da banku publikoa, baina, Sodena sozietate publikoarekin batera, sektore estrategikoen finantzaketa bultzatzeko erreminta bat gehiago izango du aurki Nafarroak. Iragan asteko gobernu kontseiluan, Nafarroako Inbertsio Institutua sortzeko lehen urratsa egin zuen, eta, datozen hilabeteetan, organo horren izaera eta hel... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213603/banku-publikoari-buruzko-eztabaida-erabat-geldituta.htm | Banku publikoari buruzko eztabaida, erabat geldituta | Banku publikoari buruzko eztabaida, erabat geldituta. | 2012an Nafarroako Kutxaren galerak arrasto handia utzi zuen, eta iragan hamarkadankapital publikoko finantza erreminta bati buruzko eztabaida mahai gainean egon da, batik bat EH Bilduk, Ezkerrak eta Ahal Dugu-k proposatuta.
Iragan legealdian, hiru alderdiok bultzatuta eta Uxue Barkosen gobernuaren enkarguz, aditu tald... | ||
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213604/legebiltzarrak-proiektu-pilotu-bat-eskatu-dio-jaurlaritzari-eskoletan-software-libreko-plataforma-bat-martxan-jartzeko.htm | Gizartea | Legebiltzarrak proiektu pilotu bat eskatu dio Jaurlaritzari, eskoletan software libreko plataforma bat martxan jartzeko | EH Bilduren ekimenez, erdibideko zuzenketa bat sinatu dute EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk. Digitalizazioa «etikoa eta arduratsua» izan dadila eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, baita software askea susta dezala ere. | Legebiltzarrak proiektu pilotu bat eskatu dio Jaurlaritzari, eskoletan software libreko plataforma bat martxan jartzeko. EH Bilduren ekimenez, erdibideko zuzenketa bat sinatu dute EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk. Digitalizazioa «etikoa eta arduratsua» izan dadila eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, baita software askea susta... | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Googlerekin sinatutako akordioak harrabotsa eragin zuen duela aste batzuk. Orain, kontrako noranzkoan joateko eskatu diote Eusko Legebiltzarreko hiru alderdi nagusiek Eusko Jaurlaritzari. EH Bilduren ekimenez, erdibideko zuzenketa bat sinatu du EH Bilduk berak, baita EAJk eta PSE-EE... |
2022-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/213605/ama-ezkongabe-bati-ukatu-egin-diote-amatasun-baja-luzatzea-berez-aitari-dagokion-baimena-erabilita.htm | Gizartea | Ama ezkongabe bati ukatu egin diote amatasun baja luzatzea «berez aitari dagokion» baimena erabilita | Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, prestazio hori guraso biko familientzako da soilik, eta «besterenezina da». | Ama ezkongabe bati ukatu egin diote amatasun baja luzatzea «berez aitari dagokion» baimena erabilita. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, prestazio hori guraso biko familientzako da soilik, eta «besterenezina da». | Amek ez dute. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du guraso bakarra den ama bati ez dagokiola erabiltzea guraso biko familia bati aitortzen zaion gurasotasun baimena. Auzitegi horretako Gizarte Gaietarako Aretoak ukatu egin dio ama ezkongabe bati amatasun baimena luzatzea [16 astetik 32raino] guraso biko famil... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.