date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/213817/ekainaren-5ean-kalejira-aldarrikatzailea-egingo-dute-eskola-publikoaren-alde.htm
Gizartea
Ekainaren 5ean kalejira «aldarrikatzailea» egingo dute eskola publikoaren alde
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak «irakurketa ezkorra» egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordioaren inguruan. Salatu dute eskola publikoa ez duela hezkuntza sistemaren erdigunean jartzen.
Ekainaren 5ean kalejira «aldarrikatzailea» egingo dute eskola publikoaren alde. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak «irakurketa ezkorra» egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordioaren inguruan. Salatu dute eskola publikoa ez duela hezkuntza sistemaren erdigunean jartzen.
Hilabete eta erdi igaro da Eusko Legebiltzarrak hezkuntza akordioa onartu zuenetik, eta, ordutik, EAEko Hezkuntza legearen egitasmoa ontzen ari da Eusko Jaurlaritza. Baina Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea kritiko agertu da testu horrekin, eta haren inguruko «irakurketa ezkorra» egin du: «Akordioak ez du jasotzen...
2022-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/213818/zergak-gastu-militarrerako-erabiltzearen-aurkako-protesta-egin-dute-bilbon.htm
Gizartea
Zergak gastu militarrerako erabiltzearen aurkako protesta egin dute Bilbon
Argitan emakumeen aholkularitza zentroak eta Kakitzat koordinakunde antimilitaristak elkarretaratzea egin dute Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, 'Ez eman jaten militarismoari' lelopean. Gerraren Aurkako Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur.
Zergak gastu militarrerako erabiltzearen aurkako protesta egin dute Bilbon. Argitan emakumeen aholkularitza zentroak eta Kakitzat koordinakunde antimilitaristak elkarretaratzea egin dute Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, 'Ez eman jaten militarismoari' lelopean. Gerraren Aurkako Emakumeen Nazioarteko Eguna da g...
Argitan emakumeen aholkularitza zentroak eta Kakitzat koordinakunde antimilitaristak elkarretaratzea egin dute Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren parean, Ez eman jaten militarismoari lelopean. Izan ere, salatu dutenez, Ukrainako gatazka belikoaren «aitzakiarekin» erakundeek «helburu sozialki bidegabeetara edo...
2022-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/213819/adegik-ohartarazi-du-irabazi-tarteen-galerak-enpleguan-eragingo-duela.htm
Ekonomia
Adegik ohartarazi du irabazi tarteen galerak enpleguan eragingo duela
«Azken hamarkadetako egoera konplexuenean» egon arren, patronalak dio enpresek eusten diotela, eta 2022rako aurreikuspenak mantendu ditu. Eraikuntzako eta industriako kostuak garestitu dira gehien.
Adegik ohartarazi du irabazi tarteen galerak enpleguan eragingo duela. «Azken hamarkadetako egoera konplexuenean» egon arren, patronalak dio enpresek eusten diotela, eta 2022rako aurreikuspenak mantendu ditu. Eraikuntzako eta industriako kostuak garestitu dira gehien.
«Azken hamarkadetako egoera zalantzazkoena eta konplexuena» du Gipuzkoako ekonomiak, Adegiren iritzian. Patronalak ez daki zenbat iraungo duen, baina ez du uste arazoa koiunturala denik, urte hasieran adierazi zuen moduan. Ukrainako gerrak areagotu ditu orduko kezka iturri nagusiak. Gaur egun, lehengaien hornidurarekin...
2022-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/213820/pestizidarik-arriskutsuenen-zantzua-duen-fruta-53-areagotu-da-azken-bederatzi-urteotan-europan.htm
Gizartea
Pestizidarik arriskutsuenen zantzua duen fruta %53 areagotu da azken bederatzi urteotan Europan
Azterturiko gerezien erdia kutsatuta dagoela aurkitu dute ia hamarkada batez eginiko ikerketan. Europako Batzordearen eta EBko estatu kideen «erabateko porrota» salatu dute, EBko arauak ezartzeko eta kontsumitzaileak babesteko orduan.
Pestizidarik arriskutsuenen zantzua duen fruta %53 areagotu da azken bederatzi urteotan Europan. Azterturiko gerezien erdia kutsatuta dagoela aurkitu dute ia hamarkada batez eginiko ikerketan. Europako Batzordearen eta EBko estatu kideen «erabateko porrota» salatu dute, EBko arauak ezartzeko eta kontsumitzaileak babest...
Norbaitek uste badu Europako Batasuneko arauen eraginez, gero eta zorrotzago zaintzen dela europarrek jaten dutena, eta, ondorioz, elikagaiek dituzten pestizida mailak gero eta baxuagoak direla, erabat oker dago. Hala erakutsi du Pesticide Action Network (PAN) taldeak bederatzi urtez egin duen ikerketak. Europako azoka...
2022-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/213821/landa-podiumetik-gertuago.htm
Kirola
Landa, podiumetik gertuago
Erasora jo du arabarrak Giroko etaparik gogorrenean, eta Carapazek eta Hindleyk eutsi diote bakarrik. Ekuadortarrak eutsi egin dio lidertzari, eta garaipena Hirtentzat izan da, ihesaldia Apricako helmugaraino eramanda
Landa, podiumetik gertuago. Erasora jo du arabarrak Giroko etaparik gogorrenean, eta Carapazek eta Hindleyk eutsi diote bakarrik. Ekuadortarrak eutsi egin dio lidertzari, eta garaipena Hirtentzat izan da, ihesaldia Apricako helmugaraino eramanda
Italiako Giroko indartsuenen artean dago Mikel Landa (Bahrain). Hala berretsi du gaur, Salo eta Aprica lotu dituen etapan. Aurtengo saiorik bortitzena izan da, ibilbide aldetik bederen: Cadino, Mortirolo, Teglio eta Santa Cristinako igoerak kateatu dituzte 202 kilometroan, eta zangoetan 5.300 metroko desnibela pilatu. ...
2022-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/213822/stoltenbergen-esanetan-putinek-hutsegite-handi-bat-egin-du.htm
Mundua
Stoltenbergen esanetan, Putinek «hutsegite handi bat» egin du
NATOko idazkari nagusiak esan du Errusiak ez duela lortu aliantza militarra bere mugetatik aldentzea. Ukrainaren arabera, Errusiaren «operazio militarra» bere faserik «aktiboenean» sartu da. Hungariak larrialdi egoera ezarri du.
Stoltenbergen esanetan, Putinek «hutsegite handi bat» egin du. NATOko idazkari nagusiak esan du Errusiak ez duela lortu aliantza militarra bere mugetatik aldentzea. Ukrainaren arabera, Errusiaren «operazio militarra» bere faserik «aktiboenean» sartu da. Hungariak larrialdi egoera ezarri du.
Errusiako presidente Vladimir Putinek Ukrainaren inbasioan «hutsegite estrategiko handi bat» egin duela esan du NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek, Munduko Ekonomia Foroan egindako agerraldian, Davosen, Suitzan. «Putinen helburuetako bat zen NATO Errusiako mugetatik aldentzea, ...
2022-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/213823/mugi-eta-txik-txak-txartelak-erabilgarri-egonen-dira-gipuzkoan-eta-ipar-euskal-herrian-2023tik-aurrera.htm
Gizartea
Mugi eta Txik Txak txartelak erabilgarri egonen dira Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian 2023tik aurrera
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Ipar Euskal Herriko Mugikortasun Sindikatuak hitzarmen bat sinatu dute garraio publikoak uztartzeko, eta udatik aurrera Txik Txak txartela Donostiako autobusetan erabili ahal izango da.
Mugi eta Txik Txak txartelak erabilgarri egonen dira Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian 2023tik aurrera. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Ipar Euskal Herriko Mugikortasun Sindikatuak hitzarmen bat sinatu dute garraio publikoak uztartzeko, eta udatik aurrera Txik Txak txartela Donostiako autobusetan erabi...
Gipuzkoak, Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak beste urrats bat egin dute lurraldeetako garraio publikoak batzeko. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Ipar Euskal Herria-Iturriko Mugikortasun Sindikatuak sinatutako hitzarmenaren arabera, bi erakundeek «garraio publikoetako sareen arteko lehen interkon...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213824/athletic-hazi-egin-da-marcelinoren-aginduetara.htm
Kirola
Athletic hazi egin da Marcelinoren aginduetara
Athletic hazi egin da Marcelinoren aginduetara.
Marcelinoren aroa aberasgarria izan da Athleticentzat. Taldearen maila hobetu egin da hura Bilbon egon den denboraldi eta erdian. Entrenatzaileen ardura da esku artean dutenari zukua ateratzea, jokalariei daukaten onena erakusteko baliabideak eskaintzea. Egindako lana biribiltzea falta izan zaio, baina taldearen hazkun...
2022-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/213825/errusiako-petrolioaren-enbargoa-blokeatzen-jarraitzen-du-hungariak.htm
Ekonomia
Errusiako petrolioaren enbargoa blokeatzen jarraitzen du Hungariak
Datorren asteko goi bileran ere ez dute onartuko Moskuren aurkako seigarren zigor sorta. Bruselak dirua eskaini die itsasontziz hornitzerik ez dutenei, baina nahikoa ez dela erantzun dio Orbanek
Errusiako petrolioaren enbargoa blokeatzen jarraitzen du Hungariak. Datorren asteko goi bileran ere ez dute onartuko Moskuren aurkako seigarren zigor sorta. Bruselak dirua eskaini die itsasontziz hornitzerik ez dutenei, baina nahikoa ez dela erantzun dio Orbanek
Asteak daramatza Europako Batasunak Errusiaren aurkako seigarren zigor sorta negoziatzen, eta aste horietan guztietan ez du gainditu hasierako oztopoa: Hungariak ezetz dio, eta hura gabe ezin da zigorrik ezarri, aho batez onartu behar baitira. «Egun gutxiren buruan» akordioa egon zitekeela esan zuen astelehenean Robert...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213851/18-urteko-gazte-batek-gutxienez-hemeretzi-haur-eta-bi-heldu-hil-ditu-texasko-ikastetxe-batean.htm
Mundua
18 urteko gazte batek gutxienez hemeretzi haur eta bi heldu hil ditu Texasko ikastetxe batean
Uvalde hirian izan dira hilketak, AEBetako hegoaldean.
18 urteko gazte batek gutxienez hemeretzi haur eta bi heldu hil ditu Texasko ikastetxe batean. Uvalde hirian izan dira hilketak, AEBetako hegoaldean.
Berriz ere tiroketa bat izan da Amerikako Estatu Batuetako ikastetxe batean: Uvalde hiriko lehen hezkuntzako Robb eskolan, Texasen, 18 urteko gazte bat errifle batekin sartu da, eta gutxienez hemeretzi haur eta bi irakasle hil ditu. Baliteke hildako gehiago izatea, hainbat zauritu erietxeetan artatzen ari baitira. Tart...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213852/euskararen-kaleko-erabilera-orokorra-duela-sei-urteko-bera-da.htm
Gizartea
Euskararen kaleko erabilera orokorra duela sei urteko bera da
Eremu euskaldunenetako beherakada berretsi du Soziolinguistika Klusterraren kale erabileraren neurketak. Gaztetzen ari da euskararen erabilera: haurrek eta gazteek egiten dute gehien.
Euskararen kaleko erabilera orokorra duela sei urteko bera da. Eremu euskaldunenetako beherakada berretsi du Soziolinguistika Klusterraren kale erabileraren neurketak. Gaztetzen ari da euskararen erabilera: haurrek eta gazteek egiten dute gehien.
Beherakada eten egin da, baina ez irauli. Hala gertatu da euskararen kale erabilerarekin, duela sei urtetik hona. Hots, argazki orokorra ez da aldatu: %12,6k egiten dute euskaraz kalean, zortzi lagunetik batek. Kaleko erabileraren zortzigarren neurketaren emaitzak argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta erabil...
2022-6-6
https://www.berria.eus/albisteak/213853/31-biemh-40-industriaren-lehen-mailako-erakusleihoa.htm
albisteak
31. BIEMH: 4.0 Industriaren lehen mailako erakusleihoa
BIEMH makina-erremintaren biurtekoa ekainaren 13tik 17ra egingo da, eta 28 herrialdetako punta-puntako enpresek parte hartuko dute.
31. BIEMH: 4.0 Industriaren lehen mailako erakusleihoa. BIEMH makina-erremintaren biurtekoa ekainaren 13tik 17ra egingo da, eta 28 herrialdetako punta-puntako enpresek parte hartuko dute.
1.400 enpresa erakusketari inguru dira, orain arte berretsiak, aldi berean egingo diren beste feria batzuetakoak ere kontuan izanda, eta nabarmena da atzerriko parte hartzaileen presentzia: besteak beste, Alemania, Austria, Belgika, Kanada, Txina, Hego Korea, AEB, Finlandia, Frantzia, India, Italia, Japonia, Portugal, ...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213854/hiru-hilabetez-luzatu-diote-espetxealdia-pablo-gonzalezi.htm
Gizartea
Hiru hilabetez luzatu diote espetxealdia Pablo Gonzalezi
Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak onartu egin du fiskaltzaren eskaera atxiloaldia luzatzeko. Gonzalezen abokatuak errekurtso bat aurkeztuko du.
Hiru hilabetez luzatu diote espetxealdia Pablo Gonzalezi. Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak onartu egin du fiskaltzaren eskaera atxiloaldia luzatzeko. Gonzalezen abokatuak errekurtso bat aurkeztuko du.
Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloaldia luzatzeko eskatu zuten maiatzaren 16an Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko Poloniako Fiskaltzaren ordezkariek. Eskaera egin ondotik, epaileek zazpi eguneko epemuga zuten eskaera aztertu eta erabaki bat hartzeko. Azkenean, Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak o...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213855/eh-bilduk-gardentasuna-eskatu-dio-madrilgo-gobernuari-trafiko-eskumena-atzeratzeko-arrazoietan.htm
Gizartea
EH Bilduk «gardentasuna» eskatu dio Madrilgo gobernuari trafiko eskumena atzeratzeko arrazoietan
«Arrazoi teknikoak» direla eta, atzeratu egin da eskumenaren transferentzia, eta Bel Pozueta EH Bilduko diputatuak eskatu du arrazoi horiek argitzeko. Pozuetak atzerapena justifikatzeko bi hipotesi planteatu ditu.
EH Bilduk «gardentasuna» eskatu dio Madrilgo gobernuari trafiko eskumena atzeratzeko arrazoietan. «Arrazoi teknikoak» direla eta, atzeratu egin da eskumenaren transferentzia, eta Bel Pozueta EH Bilduko diputatuak eskatu du arrazoi horiek argitzeko. Pozuetak atzerapena justifikatzeko bi hipotesi planteatu ditu.
«Gardentasuna». Hori eskatu dio gaur Bel Pozueta EH Bilduko diputatuak Isabel Rodriguez Espainiako Lurralde Politikako ministroari, Diputatuen Kongresuan. Izan ere, Nafarroak 2021eko abenduaren 31n eskuratu behar zuen trafiko eskumena, baina atzeratu egin zuten, «arrazoi teknikoak» direla eta. Hori horrela, Pozuetak es...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213856/gaelikoa-ipar-irlandako-hizkuntza-ofizial-bilakatzeko-lege-proiektua-aurkeztu-du-londresek.htm
Mundua
Gaelikoa Ipar Irlandako hizkuntza ofizial bilakatzeko lege proiektua aurkeztu du Londresek
Proposamenak «aitortza eta babesa emango dio irlandar hizkuntzari», eta «eskozieraren garapena» sustatuko du Ipar Irlandan. Hiru erakunde sortuko dituzte horiek bermatzeko; tartean, Identitatearen eta Adierazpen Kulturalaren Bulegoa.
Gaelikoa Ipar Irlandako hizkuntza ofizial bilakatzeko lege proiektua aurkeztu du Londresek. Proposamenak «aitortza eta babesa emango dio irlandar hizkuntzari», eta «eskozieraren garapena» sustatuko du Ipar Irlandan. Hiru erakunde sortuko dituzte horiek bermatzeko; tartean, Identitatearen eta Adierazpen Kulturalaren Bul...
Irlandako gaelikoaren aldeko ekintzaileek «historikotzat» jo dute erabakia: hizkuntza hori Ipar Irlandan ofiziala bilakatzeko lege proiektu bat aurkeztu du gaur Erresuma Batuko Gobernuak. Aspalditik esperotako proposamena zen, eta, Londresek azaldu duenez, helburutzat du «aitortza eta babesa» ematea «irlandar hizkuntza...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213857/frederic-haranburu-xistor-i-eskumuturreko-elektronikoa-kendu-diote.htm
Politika
Frederic Haranburu 'Xistor'-i eskumuturreko elektronikoa kendu diote
Duela bi urte atera zen espetxetik, eta etxean ari zen zigorra betetzen. Baldintzapean aske segituko du.
Frederic Haranburu 'Xistor'-i eskumuturreko elektronikoa kendu diote. Duela bi urte atera zen espetxetik, eta etxean ari zen zigorra betetzen. Baldintzapean aske segituko du.
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, eskumuturreko elektronikoa kendu diote Frederic Haranburu Xistor-i, eta, beraz, ez du jada kontrol telematikorik izanen. Baldintzapean aske segituko du, halere: hau da, kalean egonen da, baina baldintza batzuekin. Frantziako Estatutik ateratzeko, adibidez —ho...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213858/badon-proiektuak-irabazi-du-aek-korrika-kultur-sorkuntzarako-beka.htm
Kultura
'#badon' proiektuak irabazi du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka
Ines Osinagak eta Olatz Salvadorrek aurkeztu dute, eta nabarmendu lan kolektibo bat dela, eta izaera kolektiboa duela hain justu oinarrian. Euskal kulturaren genealogia aztertu, eta diziplinarteko emanaldi bat sortuko dute 2023ko Korrika Kulturalerako.
'#badon' proiektuak irabazi du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka. Ines Osinagak eta Olatz Salvadorrek aurkeztu dute, eta nabarmendu lan kolektibo bat dela, eta izaera kolektiboa duela hain justu oinarrian. Euskal kulturaren genealogia aztertu, eta diziplinarteko emanaldi bat sortuko dute 2023ko Korrika Kulturalerak...
Kolektiboa, ahotsak, gorputzak, bazterrekoak, hausnarketa, prozesua, transmisioa, zalantza... #badon proiektuak oraindik ez du azaltzen erraza den itxurarik, baina haren mamia ulertzeko balio dezakete sustatzaileek asmo sendoz errepikatu dituzten hitzek. Ines Osinaga eta Olatz Salvador musikariek aurkeztu dute proiektu...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213859/batarenak-biziagoak-eta-bestearenak-motelagoak.htm
Kirola
Batarenak biziagoak, eta bestearenak motelagoak
Lasok eta Ezkurdiak buruz buruko finalerako materiala aukeratu dute, Nafarroa Arenan. Gustura gelditu dira biak.
Batarenak biziagoak, eta bestearenak motelagoak. Lasok eta Ezkurdiak buruz buruko finalerako materiala aukeratu dute, Nafarroa Arenan. Gustura gelditu dira biak.
Berotzen hasi da giroa buruz buruko finalerako material aukeraketan. Nafarroa Arenan egon dira Ioseba Ezkurdia eta Unai Laso, eta gustura geratu dira biak aukeratutako pilotekin. Ezkurdia izan da aukeratzen lehena: «Nik uste dut Unairenak biziagoak direla: gehiago irteten dira frontisetik. Nireak gutxiago ateratzen dir...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213860/gazteen-69k-ez-dituzte-euskal-herriko-komunikabideak-kontsumitzen.htm
Bizigiro
Gazteen %69k ez dituzte Euskal Herriko komunikabideak kontsumitzen
Behategiko Libe Mimenzak eta Josu Amezagak Eusko Legebiltzarrean esan dute «kontzientzia hartu» eta «plan bat» egin behar dela
Gazteen %69k ez dituzte Euskal Herriko komunikabideak kontsumitzen. Behategiko Libe Mimenzak eta Josu Amezagak Eusko Legebiltzarrean esan dute «kontzientzia hartu» eta «plan bat» egin behar dela
«Gazteak hedabide tradizionaletatik ihes egiten ari dira oso modu arinean. Soka desegiten ari da». Hala dio Josu Amezaga EHUko ikerlari eta Behategiko kideak. Sokari erreferentzia egin dio, datu batzuk aztertuta: populazioaren %95ek duela gutxi arte komunikabide bertsuak kontsumitzen zituen: prentsa —azkenaldian, digit...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213861/madrilek-uda-baino-lehen-landuko-du-nafarroako-ahtaren-eta-euskal-y-aren-arteko-lotura.htm
Gizartea
Madrilek uda baino lehen landuko du Nafarroako AHTaren eta 'euskal Y'-aren arteko lotura
Raquel Sanchez Garraio, Mugikorasun eta Hiri Agendako ministroaren arabera, A-15 autobideari dagozkion estatuko errepide sareko trazadurak ere konpondu nahi dituzte.
Madrilek uda baino lehen landuko du Nafarroako AHTaren eta 'euskal Y'-aren arteko lotura. Raquel Sanchez Garraio, Mugikorasun eta Hiri Agendako ministroaren arabera, A-15 autobideari dagozkion estatuko errepide sareko trazadurak ere konpondu nahi dituzte.
Nafarroako AHTaren eta euskal Y-aren arteko lotura eztabaidatuko dute Madrilek eta Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kohesiorako kontseilariek. Ez du zehaztu zer egunetan, baina Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak jakinarazi du uda baino lehen elkartuko direla. Ministroak adiera...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213862/eusko-jaurlaritzak-ikasgeletako-ratioak-jaistea-proposatu-du.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak ikasgeletako ratioak jaistea proposatu du
Eskolen planifikazio dekretu berriaren zirriborro bat publiko egin dute. Ikasle zaurgarrien «presentzia orekatua» bermatu asmo dute, testuaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak ikasgeletako ratioak jaistea proposatu du. Eskolen planifikazio dekretu berriaren zirriborro bat publiko egin dute. Ikasle zaurgarrien «presentzia orekatua» bermatu asmo dute, testuaren arabera.
Ez da behin betiko erabakia, baina joera bat erakusten du. Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko dekretuaren zirriborroa publiko egin dute, eta nabarmentzeko bi alderdi ditu: ikasgeletako ratio batzuk jaitsi nahi dituzte, eta eskolatzean ikasle zaurgarrien «present...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213863/nafarroako-parlamentura-eramango-dute-elizako-sexu-abusuen-biktimen-errekonozimendurako-legea.htm
Gizartea
Nafarroako Parlamentura eramango dute Elizako sexu abusuen biktimen errekonozimendurako legea
EH Bilduk, PSOEk, Gero Baik eta Ezkerrak proposatu dute legea, baina Nafarroako Gobernuak onartu behar du.
Nafarroako Parlamentura eramango dute Elizako sexu abusuen biktimen errekonozimendurako legea. EH Bilduk, PSOEk, Gero Baik eta Ezkerrak proposatu dute legea, baina Nafarroako Gobernuak onartu behar du.
Nafarroako Gobernuak onartu egin du parlamentura eramatea Eliza katolikoan jasandako sexu abusuen biktimen errekonozimendurako legea. EH Bilduk, PSOEk, Gero Baik eta Ezkerrak proposatu dute legea, baina Nafarroako Gobernuaren esku dago legea onartzea. «Bizikidetza demokratikoa eta baketsua izateko nahitaezkoa da giza e...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213864/marten-hautsa-nola-harrotzen-den-azaldu-du-ehuko-zientzialari-talde-batek.htm
Bizigiro
Marten hautsa nola harrotzen den azaldu du EHUko zientzialari talde batek
Hauts zurrunbilo eta olde handiak gertatzen dira planeta gorriko Jezero kraterrean, 'Perseverance' ibilgailuak bidalitako datuak aztertuta ondorioztatu dutenez. Nazioarteko ikertzaile talde batean aritu dira EHUko adituak
Marten hautsa nola harrotzen den azaldu du EHUko zientzialari talde batek. Hauts zurrunbilo eta olde handiak gertatzen dira planeta gorriko Jezero kraterrean, 'Perseverance' ibilgailuak bidalitako datuak aztertuta ondorioztatu dutenez. Nazioarteko ikertzaile talde batean aritu dira EHUko adituak
Martxoan Saharatik Euskal Herrira helduriko hauts hodeiarekin harritu zirenek ikusi beharko lukete zelako giroa duten Marten. Izan ere, hango haize arinak hauts zurrunbilo eta ekaitz handiak sortzen ditu. Lehen aldiz, EHUko ikertzaileak kide dituen nazioarteko zientzialari talde batek argitu du nola altxatzen den haut...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213865/greziako-errefuxiatu-esparruetako-umeak-euskal-herrira-ekartzeko-ekinbidea-ondu-dute.htm
Gizartea
Greziako errefuxiatu esparruetako umeak Euskal Herrira ekartzeko ekinbidea ondu dute
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek «igarobide seguruak» eskatu dituzte han diren migranteentzat. Osasun arazo larriak dituzten umeak ekarri nahi dituzte.
Greziako errefuxiatu esparruetako umeak Euskal Herrira ekartzeko ekinbidea ondu dute. Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek «igarobide seguruak» eskatu dituzte han diren migranteentzat. Osasun arazo larriak dituzten umeak ekarri nahi dituzte.
Greziako errefuxiatu esparruetan osasun laguntzarik eta elikadura duinik gabe bizi dira ehunka haur. Horietako asko egoera oso zaurgarrian daude, osasun arazo larriekin. Ohartarazpena sarritan egin dute migranteekin lanean ari diren elkarteek, tartean MSF Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak. Gobernuz kanpoko erakunde ho...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213866/adimen-artifizialean-sakontzeko-apustua-egin-du-elhuyarrek-orai-markarekin.htm
Ekonomia
Adimen artifizialean sakontzeko apustua egin du Elhuyarrek, Orai markarekin
Ahots bidezko komunikazio digitalerako tresna berriak garatuko ditu Oraik, enpresentzat eta erakundeentzat. Elhuyarrek hogei urteko esperientzia du hizkuntza teknologietan.
Adimen artifizialean sakontzeko apustua egin du Elhuyarrek, Orai markarekin. Ahots bidezko komunikazio digitalerako tresna berriak garatuko ditu Oraik, enpresentzat eta erakundeentzat. Elhuyarrek hogei urteko esperientzia du hizkuntza teknologietan.
Ez da etorkizuna. Orai da. Lelo hori hautatu du Elhuyarrek bere azken proiekturako, Orai langunerako. Marka horretan bildu nahi ditu adimen artifizialarekin lotutako proiektuak, eta izenaren eta leloaren hautaketa ez da ausazkoa izan. Izan ere, duela gutxira arte herritar gehienentzat zientzia fikziozkoa ziruditen ekin...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213867/tximino-baztangaren-lehen-bi-kasuak-baieztatu-ditu-osakidetzak.htm
Gizartea
Tximino baztangaren lehen bi kasuak baieztatu ditu Osakidetzak
Osasun Sailaren arabera, bi kutsatuek «infekzio arina» dute, eta ez dute ospitaleratzeko beharrik izan
Tximino baztangaren lehen bi kasuak baieztatu ditu Osakidetzak. Osasun Sailaren arabera, bi kutsatuek «infekzio arina» dute, eta ez dute ospitaleratzeko beharrik izan
Tximino baztangaren bi kasu baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Bi gizonezkotan atzeman dute gaitza, Araban. Osakidetzak ohar bidez azaldu duenez, biek ala biek sintoma arinak dituzte, eta ez dute ospitaleratzeko beharrik izan. Bi kutsatuon laginak Espainiako Mikrobiologia Zentroan ikertu dituzte, eta, J...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213868/europako-kredituen-banaketan-parte-hartu-nahi-du-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
Europako kredituen banaketan parte hartu nahi du Jaurlaritzak
Laguntza zuzenen banaketa bizkortzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta enpresa txikiak kanpoan ez uzteko.
Europako kredituen banaketan parte hartu nahi du Jaurlaritzak. Laguntza zuzenen banaketa bizkortzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta enpresa txikiak kanpoan ez uzteko.
Europako Batasunaren Next Generation funtsetatik 140.000 milioi euro jasoko ditu Espainiako Gobernuak, erdia inguru diru laguntza zuzenetan eta beste erdia kredituetan. Dagoeneko hasi da laguntza zuzenen zati bat jasotzen eta banatzen, baina, kredituak eskuratzeko, plan bat aurkeztu behar dio Bruselari, eta horren dise...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213869/emakume-bat-hil-da-zallan-trenak-harrapatuta.htm
Gizartea
Emakume bat hil da Zallan, trenak harrapatuta
Arratsaldean gertatu da istripua, Zallako geltokitik hurbil.
Emakume bat hil da Zallan, trenak harrapatuta. Arratsaldean gertatu da istripua, Zallako geltokitik hurbil.
Emakume bat hil da gaur arratsaldean Zallan (Bizkaia), tren batek harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi du 15:50ean gertatu dela ezbeharra, Zallako geltokiaren ondoko trenaren pasabide batean. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute emakumea suspertu. Trenbideko zirkulazioa moztu dute Zalla eta Ara...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213870/podiumean-sartu-da-landa-giroa-bukatzeko-lau-etaparen-faltan.htm
Kirola
Podiumean sartu da Landa, Giroa bukatzeko lau etaparen faltan
Buitragok lortu du garaipena, ihesean. Carapaz da lider oraindik ere.
Podiumean sartu da Landa, Giroa bukatzeko lau etaparen faltan. Buitragok lortu du garaipena, ihesean. Carapaz da lider oraindik ere.
Giroko podiumera igotzeko helburua gertuago du Mikel Landak (Bahrain). Erasoari lotu zaio 17. etapan, eta hirugarren jarri da sailkapenean: 1.04 atera dio Joao Almeidari (UAE), eta 49 segundora du orain. Portugaldarrak estu har lezake igandeko erlojupekoan, baina arabarrari mendiko beste bi etapa gelditzen zaizkio erre...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213871/ekainaren-18rako-ospakizunez-eta-aldarrikapenez-beteriko-eguna-prestatu-du-bizkaia-hari-gorriak.htm
Politika
Ekainaren 18rako «ospakizunez eta aldarrikapenez» beteriko eguna prestatu du Bizkaia Hari Gorriak
Aurten 85 urte beteko dira Bizkaiko frontea erori zela, baina Bizkaia oraindik ere hainbat borrokaren «subjektu aktibo» dela adierazi du herri dinamikak.
Ekainaren 18rako «ospakizunez eta aldarrikapenez» beteriko eguna prestatu du Bizkaia Hari Gorriak. Aurten 85 urte beteko dira Bizkaiko frontea erori zela, baina Bizkaia oraindik ere hainbat borrokaren «subjektu aktibo» dela adierazi du herri dinamikak.
Joan den martxoan sortu zen Bizkaia Hari Gorria herri dinamika, efemeride baten inguruan. Izan ere, aurten 85 urte beteko dira Bizkaiko frontea erori zela. Memoriaren fokua zabaldu eta hari segida emateko konpromisoa duten hainbat partaidek osatzen dute dinamika, eta datorren ekainaren 18an «ekimen nagusia» egingo dute...
2022-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/213872/frankistak-goraipatzen-zituen-plaka-bat-kendu-dute-donostiako-polloe-hilerritik.htm
Politika
Frankistak goraipatzen zituen plaka bat kendu dute Donostiako Polloe hilerritik
'Jainkoaren eta Espainiarengatik' eroritakoen aldeko plakak Memoria Historikoaren Legea betetzen ez duela esan dute Donostiako Udaleko ordezkariek. Aranzadi zientzia elkarteak eginiko ikerketa baten arabera, «gutxienez» hamazazpi miliziano daude han hobiraturik, frankisten artean.
Frankistak goraipatzen zituen plaka bat kendu dute Donostiako Polloe hilerritik. 'Jainkoaren eta Espainiarengatik' eroritakoen aldeko plakak Memoria Historikoaren Legea betetzen ez duela esan dute Donostiako Udaleko ordezkariek. Aranzadi zientzia elkarteak eginiko ikerketa baten arabera, «gutxienez» hamazazpi miliziano...
Espainiaren eta Jainkoaren idealak defendatzeagatik hil zituztenen oroigarri. Testu hori zeukan Donostiako Polloe hilerriko mausoleo frankistak, baina gaur goizean kendu dute Donostiako Udaleko langileek. «Memoria Historikoaren Legea betetzen ez zuen plaka bat zuen, eta, beraz, kendu eta biltegiratu egin da», esan du A...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213895/sekretu-ofizialen-legea-aldatzeko-asmoa-adierazi-du-sanchezek.htm
Politika
Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko asmoa adierazi du Sanchezek
CNIk egindako espioitzak defendatu ditu, eta gainerakoen gaineko erantzukizun oro ukatu.
Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko asmoa adierazi du Sanchezek. CNIk egindako espioitzak defendatu ditu, eta gainerakoen gaineko erantzukizun oro ukatu.
Citizen Lab ikerketa zentroak bere txostena argitaratu eta hilabete baino gehiago igaro dela eman ditu Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek aferaren inguruko lehen azalpenak, EH Bilduk, ERCk eta JxCk hala eskatuta. CNI Espainiako zerbitzu sekretuek aitortutako zelatak defendatu egin ditu presidenteak, eta ga...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213896/eaera-etorritako-atzerritarren-kopurua-133-murriztu-da-2021ean.htm
Gizartea
EAEra etorritako atzerritarren kopurua %13,3 murriztu da 2021ean
Pandemia aurreko datuen aldean are handiagoa da beherakada: %73,4koa. Jatorriaren arabera, datozen gehienak latinoamerikarrak dira, ondoren magrebtarrak, eta hirugarren Europako Batasunekoak.
EAEra etorritako atzerritarren kopurua %13,3 murriztu da 2021ean. Pandemia aurreko datuen aldean are handiagoa da beherakada: %73,4koa. Jatorriaren arabera, datozen gehienak latinoamerikarrak dira, ondoren magrebtarrak, eta hirugarren Europako Batasunekoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztien %11,5 atzerrian jaiotakoak dira, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak argitaratu duenez. 2021ean beherakada egon da immigrazioan, 2020an baino %13,3 atzerritar gutxiago etorri baitira EAEra. Behatokiak aurkitu duenez, pandemiak eragin handia izan du etorkinen jarioan, 2...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213897/ahizpatasun-istorio-bat-bilbon.htm
Bizigiro
Ahizpatasun istorio bat Bilbon
Netflixek ekainaren 10ean estreinatuko du Intimidad telesaila. Yune Nogueiras aktoreak BERRIAri esan dio «beharrezkoa» zela halako telesail bat egitea: «Ahaldundutako emakume asko gara Intimidad-eko aktoreak».
Ahizpatasun istorio bat Bilbon. Netflixek ekainaren 10ean estreinatuko du Intimidad telesaila. Yune Nogueiras aktoreak BERRIAri esan dio «beharrezkoa» zela halako telesail bat egitea: «Ahaldundutako emakume asko gara Intimidad-eko aktoreak».
«Norbaitek traizio egiten dizu, eta zure intimitatea desagertu egiten da. Orain larrutsik zaude denen aurrean. Ehunka begiradak inguratzen zaituzte». Veronica Echegui aktorearen off-eko ahotsa da, Intimidad telesailaren trailerrean. Netflix plataformak ekainaren 10ean estreinatuko du zortzi ataleko fikzio hori. Emakume...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213898/ernaiko-kideek-errepidea-trabatu-dute-eusko-legebiltzarraren-aurrean.htm
Politika
Ernaiko kideek errepidea trabatu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean
Ekainaren 4an Bilbon eginen duten manifestaziora deitzeko eta gazteen prekaritatea salatzeko baliatu dute ekintza. Ekainaren 15ean zazpi gazte epaituko dituzte iazko maiatzean egindako mobilizazioengatik.
Ernaiko kideek errepidea trabatu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean. Ekainaren 4an Bilbon eginen duten manifestaziora deitzeko eta gazteen prekaritatea salatzeko baliatu dute ekintza. Ekainaren 15ean zazpi gazte epaituko dituzte iazko maiatzean egindako mobilizazioengatik.
Ernaiko dozenaka lagunek errepidea oztopatu dute gaur goizean Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. Ekainaren 4an Ez gaituzue geldituko lelopean eginen duten manifestaziorako deia egiteko baliatu dute protesta. Bilbon eginen dute mobilizazio hori, 17:30ean, Plaza Eliptikotik abiatuta, eta salatuko dute ekainaren 15ean za...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213899/zallako-udalak-doluminak-eman-dizkie-trenak-harrapatuta-hildako-neska-gaztearen-senideei.htm
Gizartea
Zallako Udalak doluminak eman dizkie trenak harrapatuta hildako neska gaztearen senideei
Atzo arratsaldean gertatu zen istripua, Zallako geltokitik hurbil. 17 urte zituen zendutako emakumeak.
Zallako Udalak doluminak eman dizkie trenak harrapatuta hildako neska gaztearen senideei. Atzo arratsaldean gertatu zen istripua, Zallako geltokitik hurbil. 17 urte zituen zendutako emakumeak.
Zallako Udalak (Bizkaia) doluminak adierazi dizkie, herritar guzien izenean, atzo trenak harrapatuta zendutako neska gaztearen familiari eta lagunei: «Istripu tragiko honen aurrean, gure herria lur jota dago. Bizitza bat galtzea beti da gogorra, baina batez ere galtzen den bizitza hori gazte batena denean». 17 urte zit...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213900/jaurlaritzak-3559-enpresa-ohartaraziko-ditu-kontratu-irregularrak-izateagatik.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak 3.559 enpresa ohartaraziko ditu kontratu irregularrak izateagatik
Datozen egunotan gutunak bidaliko dizkie Lan Ikuskaritzak, 9.950 kontratu lan erreformara egokitu ditzaten.
Jaurlaritzak 3.559 enpresa ohartaraziko ditu kontratu irregularrak izateagatik. Datozen egunotan gutunak bidaliko dizkie Lan Ikuskaritzak, 9.950 kontratu lan erreformara egokitu ditzaten.
2021eko lan erreformak mugatu egiten du enpresek aldi baterako kontratuak egiteko aukera, baina hilabete batzuetako epea eman zien enpresei kontratazio molde berrietara egokitzeko. Trantsizio hori amaituta, arau berrietara egokitu ez diren enpresak ohartarazten hasiko dira lan ikuskaritzak. Eusko Jaurlaritzaren Lan Ik...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213901/joao-almeidak-giroa-utzi-du-positibo-eman-baitu-covid-19-proban.htm
Kirola
Joao Almeidak Giroa utzi du, positibo eman baitu COVID-19 proban
Portugaldarra zen Mikel Landaren aurkari nagusia podiumera igotzeko: arabarrak 49 segundoren aldea zuen. Orain, 4.43ra du laugarren sailkatua: Vincenzo Nibali
Joao Almeidak Giroa utzi du, positibo eman baitu COVID-19 proban. Portugaldarra zen Mikel Landaren aurkari nagusia podiumera igotzeko: arabarrak 49 segundoren aldea zuen. Orain, 4.43ra du laugarren sailkatua: Vincenzo Nibali
Albiste garrantzitsu bat izan da Italiako Giroan, hemezortzigarren etapa hasi aurretik. UAE taldeak jakinarazi du Joao Almeidak positibo eman duela COVID-19an, eta, horren ondorioz, txirrindulari portugaldarrak lasterketa utzi duela. Almeidaren erretiroak mesede egiten dio Mikel Landari (Bahrain). Izan ere, hura zen t...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213902/poliziaren-eta-eskuin-muturraren-biktimen-legeak-bidea-hasi-du-nafarroako-parlamentuan.htm
Gizartea
Poliziaren eta eskuin muturraren biktimen legeak bidea hasi du Nafarroako Parlamentuan
PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k aurkeztu dute proposamena: EH Bilduren eta Ezkerraren babesa jaso du, eta Navarra Sumak kontra bozkatu du.
Poliziaren eta eskuin muturraren biktimen legeak bidea hasi du Nafarroako Parlamentuan. PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k aurkeztu dute proposamena: EH Bilduren eta Ezkerraren babesa jaso du, eta Navarra Sumak kontra bozkatu du.
Poliziaren eta eskuin muturreko taldeen indarkeria pairatu dutenei «aitortza eta ordaina» emateko lege proposamena tramitatzen hasi da Nafarroako Parlamentua. 2019ko Foru Legearen moldaketa da PSN, Geroa Bai eta Ahal Dugu taldeek aurkeztu dutena, hiru helburu nagusirekin: funtzionario publikoen edo eskuin muturraren bi...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213903/pablo-gonzalezen-eskubideen-urraketa-arbuiatu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Politika
Pablo Gonzalezen eskubideen urraketa arbuiatu du Eusko Legebiltzarrak
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adierazpen bateratu bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean. Kezka agertu dute Poloniako agintariak «neurririk gabe erabiltzen» ari direlako kazetariaren behin-behineko atxiloaldia, eta instituzioei eskatu diete urratsak egiteko haren aurkako auziak «berme guztiak» izan...
Pablo Gonzalezen eskubideen urraketa arbuiatu du Eusko Legebiltzarrak. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adierazpen bateratu bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean. Kezka agertu dute Poloniako agintariak «neurririk gabe erabiltzen» ari direlako kazetariaren behin-behineko atxiloaldia, eta instituzioei ...
Pablo Gonzalez kazetariaren egoeraren inguruan adierazpen bat adostu dute gaur EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean. Testuan, lau taldeek «kezka» agertu dute euskal kazetariaren egoeraren inguruan. Gogoratu dute kazetaria otsailaren 28an atxilotu zutela Poloniako zerbitzu sekretuek,...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213904/sindikatuek-eta-jaurlaritzak-adostu-dute-egiturazkoak-ez-diren-hezkuntzako-lanpostuak-halakotzat-jotzea.htm
Gizartea
Sindikatuek eta Jaurlaritzak adostu dute egiturazkoak ez diren hezkuntzako lanpostuak halakotzat jotzea
Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu du Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin, «euskal hezkuntza sare publikoaren antolakuntza modernizatzeko eta ardatz estrategikoak indartzeko». Ingelesezko eta gorputz hezkuntzako irakasle lanpostuak gehituko dituzte, baliabideak ugarituko, eta ratioak jaitsiko.
Sindikatuek eta Jaurlaritzak adostu dute egiturazkoak ez diren hezkuntzako lanpostuak halakotzat jotzea. Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu du Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin, «euskal hezkuntza sare publikoaren antolakuntza modernizatzeko eta ardatz estrategikoak indartzeko». Ingelesezko eta gorputz hezkuntzak...
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak akordioa egin du gaur goizean irakasle funtzionarioen negoziazio mahaian dauden sindikatuetako ordezkariekin: hots, Steilas, LAB, CCOO eta UGTrekin. Besteak beste adostu dute egiturazkoak ez diren lanpostuak halakotzat joko dituztela. Horrez gain, beste hainbat neurri biltzen ditu a...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213905/salatu-dute-ikus-entzunezkoen-legeak-ikusezin-bihurtzen-dituela-hizkuntza-gutxituak.htm
Gizartea
Salatu dute Ikus-entzunezkoen Legeak «ikusezin» bihurtzen dituela hizkuntza gutxituak
Ikus-entzunezkoen Legea bozkatuko dute gaur, eta hizkuntza gutxituen eskubideen alde jarduten dutenek gabeziak salatu dituzte.
Salatu dute Ikus-entzunezkoen Legeak «ikusezin» bihurtzen dituela hizkuntza gutxituak. Ikus-entzunezkoen Legea bozkatuko dute gaur, eta hizkuntza gutxituen eskubideen alde jarduten dutenek gabeziak salatu dituzte.
«Hizkuntza berdintasuna bermatzen ez duten urrats txikiak besterik ez dira», esan dute hizkuntza gutxituen eskubideen alde jarduten duten zenbait eragilek; besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluak. Ikus-entzunezkoen Legea bozkatuko dute gaur, eta eragileek elkarretaratzea egin dute legearen gabeziak salatzeko. «Ez di...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213906/klima-aldaketaren-euskadiko-herritar-batzarra-sortzea-onartu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Gizartea
Klima aldaketaren Euskadiko Herritar Batzarra sortzea onartu du Eusko Legebiltzarrak
Ekinaldiaren helburua da, besteak beste, 2050. urtea baino lehen «klima neutraltasuna» lortzea eta klima aldaketaren eraginen aurrean «erresilienteagoa den Euskadi bat» sortzea.
Klima aldaketaren Euskadiko Herritar Batzarra sortzea onartu du Eusko Legebiltzarrak. Ekinaldiaren helburua da, besteak beste, 2050. urtea baino lehen «klima neutraltasuna» lortzea eta klima aldaketaren eraginen aurrean «erresilienteagoa den Euskadi bat» sortzea.
Klima larrialdiari aurre egiteko asmoz, klima aldaketaren herritarren batzar bat sortzea onartu du Eusko Legebiltzarrak, Elkarrekin Podemos-IUk proposatuta: Euskadiko Herritar Batzarra. Miren Gorrotxategi legebiltzarkidearen arabera, klimaren krisia «arazo larria» da munduan, eta, horregatik hain zuzen, klima aldaketar...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213907/2022ko-juul-sari-banaketa.htm
albisteak
2022ko Juul sari banaketa
Juul kanpainak gure haur eta gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea du helburu.
2022ko Juul sari banaketa. Juul kanpainak gure haur eta gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea du helburu.
Juul kanpainak gure haur eta gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea du helburu. Horretarako, zenbait ekintza egiten dira ikastoletan; horien artean, hauteskunde literarioak. Aurtengoa XXIV. saioa izan da, eta Euskal Herriko ikastoletako haur eta gazteek 14.400 bototik gora eman dituzte gustukoen duten l...
2022-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/213908/zorion-eta-ilusio-eztanda-mantangorriaren-milagarrena-ospatzeko.htm
Bizigiro
Zorion eta ilusio eztanda, mantangorriaren milagarrena ospatzeko
BERRIAk haurrentzako argitaratzen duen Mantangorri gehigarriak mugarria pasatu du: 1.000 zenbaki. Jai batekin ospatu dute eginiko bidea, Txillida Lekun.
Zorion eta ilusio eztanda, mantangorriaren milagarrena ospatzeko. BERRIAk haurrentzako argitaratzen duen Mantangorri gehigarriak mugarria pasatu du: 1.000 zenbaki. Jai batekin ospatu dute eginiko bidea, Txillida Lekun.
Euskaldunon Egunkaria-ren Xingola gehigarriaren lekukoa hartu zuen Mantangorri-k, 2003ko ekainaren 28an. BERRIA egunkaria jaio eta astebetera hegaldatu zen lehenengo marigorringoa. Gaur, ospakizun eguna du haurrentzako gehigarriak, 1.000. zenbakia argitaratu duelako. Ikusi gehiago: Argazki bilduma: Mantangorritu festa...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213909/160-ontzi-tradizional-sartu-dira-pasaiako-badian-itsas-festibala-hasteko.htm
Bizigiro
160 ontzi tradizional sartu dira Pasaiako badian, Itsas Festibala hasteko
Normandiako 'Marité' 45 metroko ontzi normandiarra izan da sartzearen protagonistetako bat. Asteburu osoan itsas ondarearekin loturiko hamaika ekitaldi egingo dituzte, badiaren inguruan.
160 ontzi tradizional sartu dira Pasaiako badian, Itsas Festibala hasteko. Normandiako 'Marité' 45 metroko ontzi normandiarra izan da sartzearen protagonistetako bat. Asteburu osoan itsas ondarearekin loturiko hamaika ekitaldi egingo dituzte, badiaren inguruan.
Marité Normandiako ontzi bat da, egurrezkoa, 45 metroko luzerakoa. Ez da birsorkuntza bat: duela mende bat eraiki zuten Ternuara bakailaoak arrantzatzera joateko, eta, sasoian dago oraindik ere. Ez da bakarra izango. Beste 160 ontzirekin batera, Pasaiako badian sartu da gaur (Gipuzkoa), Pasaiako Itsas Festibala hasteko...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213910/elak-salatu-du-jaurlaritzak-lanpostu-publikoak-pribatizatzeko-atea-zabaldu-duela.htm
Ekonomia
ELAk salatu du Jaurlaritzak lanpostu publikoak «pribatizatzeko» atea zabaldu duela
Sindikatuaren arabera, Urkulluren gobernua legea urratzen ari da lan eskaintza publikoko deialdietan, eta baliteke auzitara jotzea. Egoera «bereziki kezkagarria» da Osakidetzan eta hezkuntzan: behin-behinekotasuna %40tik gora mantenduko dela dio.
ELAk salatu du Jaurlaritzak lanpostu publikoak «pribatizatzeko» atea zabaldu duela. Sindikatuaren arabera, Urkulluren gobernua legea urratzen ari da lan eskaintza publikoko deialdietan, eta baliteke auzitara jotzea. Egoera «bereziki kezkagarria» da Osakidetzan eta hezkuntzan: behin-behinekotasuna %40tik gora mantenduko...
ELAren arabera, «gezurretan» ari da Eusko Jaurlaritza. Hainbat urtez behin-behinekoek bete dituzten lanpostuak egonkortzeko egingo duen lan eskaintza publiko berezian ez ditu «ahal diren postu guztiak» eskainiko, Olatz Garamendi Gobernantza Publikoko sailburuak aurkakoa esan arren. Eta baieztapen hori datuekin babestu ...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213911/de-bondtek-iazko-arantza-atera-du.htm
Kirola
De Bondtek iazko arantza atera du
Flandriarrak hirugarren etapa garaipena eman dio Alpecin taldeari aurtengo lasterketan. Lau laguneko ihesaldia heldu da helmugara. Iaz, laugarren izan zen etapa batean.
De Bondtek iazko arantza atera du. Flandriarrak hirugarren etapa garaipena eman dio Alpecin taldeari aurtengo lasterketan. Lau laguneko ihesaldia heldu da helmugara. Iaz, laugarren izan zen etapa batean.
Dries de Bondtek ziklista langileei gorazarre egin die gaur. Hura ere multzo horretakoa izanik, bere artaldeari egin dio oparia: Italiako Giroko etapa bat. Trevisoko helmugan, 18. jardunaldian, lehena izan da Flandriako ziklista. Hiru iheskideak utzi ditu atzean: Edoardo Affini (Jumbo), Magnus Cort (Education First) et...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213912/txinak-segurtasuna-handitzeko-akordioa-lortu-nahi-du-pazifikoko-hamar-herrialderekin.htm
Mundua
Txinak segurtasuna handitzeko akordioa lortu nahi du Pazifikoko hamar herrialderekin
Pekinek «partaidetza handiagoa» izatea nahi du polizia zaintzan, zibersegurtasunean eta itsas kartografian. Itunak kezka handia eragin diezaioke Mendebaldeari.
Txinak segurtasuna handitzeko akordioa lortu nahi du Pazifikoko hamar herrialderekin. Pekinek «partaidetza handiagoa» izatea nahi du polizia zaintzan, zibersegurtasunean eta itsas kartografian. Itunak kezka handia eragin diezaioke Mendebaldeari.
Asia-Pazifikoko hamar herrialderekin segurtasun eremua zabaltzeko eta harremanak sendotzeko akordio zabal bat lortzea du xede Txinako Gobernuak, The Guardian egunkariak gaur aurreratu duenez. Argitaratutako zirriborroaren arabera, Pekinek «partaidetza handiagoa» izatea nahi du polizia zaintzan, zibersegurtasunean, itsa...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213913/elak-dio-356-lanpostu-egonkortuko-dituztela-eitbn-labek-berriz-263-direla-dio.htm
Bizigiro
ELAk dio 356 lanpostu egonkortuko dituztela EITBn; LABek, berriz, 263 direla dio
LABek esan du ELAk «puztu» egin dituela kopuruak; ELAk azaldu du akordio desberdinetakoak batu dituela.
ELAk dio 356 lanpostu egonkortuko dituztela EITBn; LABek, berriz, 263 direla dio. LABek esan du ELAk «puztu» egin dituela kopuruak; ELAk azaldu du akordio desberdinetakoak batu dituela.
ELA sindikatuak duela egun batzuk azaldu zuen EITB Media taldean 356 plaza egonkortuko dituztela. LABek, berriz, esan du kopuru horiek «puztu» egin dituztela, eta aipatu du 263 lanpostu publiko egonkortuko dituztela —196 merezimenduzko lehiaketa bidez, eta 67 lehiaketa oposizio bitartez—. LABek ELAri eskatu dio «ardur...
2022-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/213914/nekane-balluerkak-irabazi-du-2021eko-euskadi-ikerkuntza-saria.htm
Gizartea
Nekane Balluerkak irabazi du 2021eko Euskadi ikerkuntza saria
Epaimahaiak haren ikerketa karrera azpimarratu du, baita «lidergo zientifikorako duen gaitasuna» eta «jokabide zientzien metodologiari buruz egindako ikerketak Euskadin izan duen eragin handia».
Nekane Balluerkak irabazi du 2021eko Euskadi ikerkuntza saria. Epaimahaiak haren ikerketa karrera azpimarratu du, baita «lidergo zientifikorako duen gaitasuna» eta «jokabide zientzien metodologiari buruz egindako ikerketak Euskadin izan duen eragin handia».
Nekane Balluerka psikologoari eman diote 2021eko Euskadi ikerkuntza saria. Balluerka EHUko errektorea izan zen 2017tik 2020ra, eta Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Saileko katedraduna da gaur egun. Balluerkaren lan zientifikoaz gain, epaimahaiak haren ikerketa karrera azpimarratu ...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213939/andy-fletcher-depeche-mode-taldeko-kidea-hil-da.htm
Kultura
Andy Fletcher Depeche Mode taldeko kidea hil da
Taldearen sortzaileetako bat izan da, eta 60 urterekin zendu da
Andy Fletcher Depeche Mode taldeko kidea hil da. Taldearen sortzaileetako bat izan da, eta 60 urterekin zendu da
Andy Fletcher teklatu jotzailea Depeche Mode pop talde ingelesaren sortzaileetako bat izan zen, eta orduz geroztik bandan izan da Martin Gore gitarristarekin eta David Gahan abeslariarekin batera. Hain zuzen ere, taldekideek samina adierazi dute lagunaren heriotzagatik. Nottinghamen jaioa, Fletcherrek 1980an sortu zue...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213940/gasteizko-mugimendu-feministak-eraso-matxisten-kontrako-protokoloa-abiatu-du.htm
Gizartea
Gasteizko mugimendu feministak eraso matxisten kontrako protokoloa abiatu du
Erasoak salatzeko telefonoa eta Telegram aplikazioa martxan jarri ditu. Gasteizko auzoetako eta hiriburuko jaietan erabilgarri egongo da. Bestalde, kontzertuetan eraso sexistei aurre egiteko protokolo bat iragarri du Jaurlaritzak.
Gasteizko mugimendu feministak eraso matxisten kontrako protokoloa abiatu du. Erasoak salatzeko telefonoa eta Telegram aplikazioa martxan jarri ditu. Gasteizko auzoetako eta hiriburuko jaietan erabilgarri egongo da. Bestalde, kontzertuetan eraso sexistei aurre egiteko protokolo bat iragarri du Jaurlaritzak.
Gasteizko mugimendu feministak berriro ere jarri du martxan eraso matxisten kontrako protokoloa. Urtero legez, udan eta jai giroan izan ohi diren erasoak salatzeko modua emango du mugimenduak, telefonoz eta Telegram bidez. Gasteizko zenbait auzotako jaietan eta hiriko jaietan aktibo egongo da mugimendu feministaren tel...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213941/eh-bilduk-iker-casanova-proposatu-du-bizkaiko-ahaldun-nagusi-izateko.htm
Politika
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
Hautagaitzak proposatzeko barne prozesua ekainaren 5era arte egongo da zabalik.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko ahaldun nagusi izateko. Hautagaitzak proposatzeko barne prozesua ekainaren 5era arte egongo da zabalik.
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoak Iker Casanova (Barakaldo, Bizkaia, 1972) proposatu du ahaldun nagusi izateko. Mahai Politikoak azpimarratu duenez, «Casanovak «ibilbide politiko eta instituzional luzea» du. Gaur egun, Eusko Legebiltzarreko kide da 2014az geroztik, eta, EH Bilduren esanetan, «oso ondo ezagutzen dit...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213942/goreneko-fiskaltzak-ez-du-nahi-atristainen-zigorra-berrikusterik.htm
Politika
Goreneko fiskaltzak ez du nahi Atristainen zigorra berrikusterik
Estrasburgoko urtarrileko sententziaren ondoren, Xabier Atristainen defentsak berrikuspen helegite bat jarri zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, 2013an jarritako hamazazpi urteko zigorra bertan behera uzteko eskatzeko. Fiskaltzaren arabera, ordea, haren zigorra ez zen oinarritu soilik torturapean egindako deklarazioan: ...
Goreneko fiskaltzak ez du nahi Atristainen zigorra berrikusterik. Estrasburgoko urtarrileko sententziaren ondoren, Xabier Atristainen defentsak berrikuspen helegite bat jarri zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, 2013an jarritako hamazazpi urteko zigorra bertan behera uzteko eskatzeko. Fiskaltzaren arabera, ordea, haren z...
Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzaren iritziz, ez da berrikusi behar Xabier Atristaini 2013an jarritako hamazazpi urteko espetxe zigorra. 2010ean atxilotu eta torturatu zuten Atristain, eta aurtengo urtarrilaren 18an Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen Espainiak giza eskubideak urratu zizkiola euskal pr...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213943/laben-arabera-egiturazko-milaka-lanpostu-geratu-dira-egonkortze-deialdietatik-kanpo.htm
Ekonomia
LABen arabera, «egiturazko milaka lanpostu» geratu dira egonkortze deialdietatik kanpo
Sindikatuak auzitara jotzeko aukera aztertuko du. Jaurlaritzaren «utzikeria eta aldebakartasuna» salatu du.
LABen arabera, «egiturazko milaka lanpostu» geratu dira egonkortze deialdietatik kanpo. Sindikatuak auzitara jotzeko aukera aztertuko du. Jaurlaritzaren «utzikeria eta aldebakartasuna» salatu du.
Administrazioko behin-behinekotasun tasa jaisteko Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen lan eskaintza publikoak kritikatu ditu LABek. Uste du ez dituela eskaini egiturazkoak diren «milaka lanpostu». Komunikabideei bidalitako ohar batean, Jaurlaritzaren jarrera salatu du, ez duelako sindikatuekin negoziatu nahi izan atera ...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213944/ikasle-bat-murgiako-institututik-bota-dute-baimenik-gabe-neska-ikaskideen-ipurdiak-grabatzeagatik.htm
Gizartea
Ikasle bat Murgiako institututik bota dute, baimenik gabe neska ikaskideen ipurdiak grabatzeagatik
Gorbeialdeko Neska Gazteak talde feministak egin du salaketa. Jakinarazi dute 15 urteko mutilak bi hilabete eman dituela emakumezko ikasleak eta irakasleak grabatzen.
Ikasle bat Murgiako institututik bota dute, baimenik gabe neska ikaskideen ipurdiak grabatzeagatik. Gorbeialdeko Neska Gazteak talde feministak egin du salaketa. Jakinarazi dute 15 urteko mutilak bi hilabete eman dituela emakumezko ikasleak eta irakasleak grabatzen.
Ikasle bat Murgiako (Araba) institututik bota dute, bertako emakumezko ikasleak eta irakasleak baimenik gabe grabatzeagatik. Gorbeialdeko Neska Gazteak talde feministak egin du salaketa, eta Radio Vitoria irrati kateak gertatutakori buruzko xehetasunak eman ditu gaur. 15 urte ditu mutilak, eta emakumeen ipurdiak grabat...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213945/arabak-bi-hilabetez-atzeratuko-du-ticket-bai-sistema.htm
Ekonomia
Arabak bi hilabetez atzeratuko du Ticket Bai sistema
Abenduaren 1etik aurrera izango da derrigorrezkoa, urriaren 1etik aurrera izan ordez. 60 urtetik gorako autonomoak ere salbuetsita geratuko dira.
Arabak bi hilabetez atzeratuko du Ticket Bai sistema. Abenduaren 1etik aurrera izango da derrigorrezkoa, urriaren 1etik aurrera izan ordez. 60 urtetik gorako autonomoak ere salbuetsita geratuko dira.
Arabako Ogasunak bi hilabetez atzeratuko du Ticket Bai fakturazio sistema berria nahitaez ezartzeko epea: 2022ko urriaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izatea nahi zuen, baina abenduaren 1era atzeratu du. Halaber, salbuetsi egin ditu 60 urtetik gorako profesionalak eta erretiroa gertu dutenak. SEA patronalarekin, eta G...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213946/salatu-dute-ertzaintzak-gksko-kide-bat-atxilotu-duela-itziarren.htm
Gizartea
Salatu dute Ertzaintzak GKSko kide bat atxilotu duela Itziarren
Gazte Koordinakunde Sozialistak jakinarazi duenez, behin-behinean espetxeratuko dutela esan diete, sei hilabeterako gutxienez. Gertakaria salatzeko, mobilizazioa egingo dute Urruñako plazan, 19:00etan.
Salatu dute Ertzaintzak GKSko kide bat atxilotu duela Itziarren. Gazte Koordinakunde Sozialistak jakinarazi duenez, behin-behinean espetxeratuko dutela esan diete, sei hilabeterako gutxienez. Gertakaria salatzeko, mobilizazioa egingo dute Urruñako plazan, 19:00etan.
GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak sare sozialen bidez eman du berria: bart gauean Ipar Euskal Herriko GKSko kide bat atxilotu du Ertzaintzak, Itziarren (Deba, Gipuzkoa). Salatu dutenez, kidea atxilotuta daukate oraindik. Gainera, haien hitzetan, Poliziak atxiloketaren unean jakinarazi dio behin-behinean espetxeratuk...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213947/burujabetzaren-aldeko-besta-erraldoia-eginen-dute-ekainaren-5ean-amaiurren.htm
Politika
Burujabetzaren aldeko «besta erraldoia» eginen dute ekainaren 5ean Amaiurren
Ekitaldi politikoa, martxa, bazkaria eta kontzertuak eginen dituzte Amaiuraldian, Nafarroa Berriz Altxa-k antolatuta.
Burujabetzaren aldeko «besta erraldoia» eginen dute ekainaren 5ean Amaiurren. Ekitaldi politikoa, martxa, bazkaria eta kontzertuak eginen dituzte Amaiuraldian, Nafarroa Berriz Altxa-k antolatuta.
Amaiurko batailaren 500.urteurrena gogoratzeko «egitasmo nagusia» heldu den ekainaren 5ean eginen du Nafarroa Berriz Altxa eragileak, Amaiurren eta Elizondon (Baztan, Nafarroa). Gaur eman dituzte egunari buruzko azken xehetasunak, Amagoia Susperregi eta Joseba Compains bozeramaileek Iruñean eginiko agerraldi batean, et...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213948/petronorrek-bi-urte-barru-martxan-nahi-du-erregai-sintetikoen-planta.htm
Ekonomia
Petronorrek bi urte barru martxan nahi du erregai sintetikoen planta
103 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta dagoeneko eraikitzen hasi da. Bilboko portuko deskarbonizazio nukleoko lehen azpiegitura izango da.
Petronorrek bi urte barru martxan nahi du erregai sintetikoen planta. 103 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta dagoeneko eraikitzen hasi da. Bilboko portuko deskarbonizazio nukleoko lehen azpiegitura izango da.
Bilboko portuan martxan jarri asmo duen deskarbonizazio nukleoa eraikitzeko prozesua hasi du Petronorrek. Erregai sintetikoen plantak eta hiri hondakinak pirolisi bidez energia bilakatzeko proiektuak osatuko dute lehen azpiegitura. Egitasmoak 103 milioi euroko kostua izango du, eta hemendik bi urtera lanean hasita egot...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213949/pantailak-euskaraz-taldeak-uste-du-aukera-bat-galdu-dela-ikus-entzunezkoen-legearekin.htm
Gizartea
Pantailak Euskaraz taldeak uste du aukera bat galdu dela Ikus-entzunezkoen Legearekin
Taldeak «anekdotikotzat» jo ditu hizkuntza koofizialei ezarritako kuotak, eta ekoizle independenteak «kinka larrian» utzi dituela kritikatu.
Pantailak Euskaraz taldeak uste du aukera bat galdu dela Ikus-entzunezkoen Legearekin. Taldeak «anekdotikotzat» jo ditu hizkuntza koofizialei ezarritako kuotak, eta ekoizle independenteak «kinka larrian» utzi dituela kritikatu.
«Euskara pantailetan hauspotzeko galdutako aukera bat izan da». Hala definitu du Pantailak Euskaraz taldeak atzo Espainiako Kongresuan onartutako Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrerako Proiektua, ez baitu uste «hizkuntza gutxituen berdintasuna» bermatuko duenik. Halere, adierazi du afera ez dela amaitu, eta bestelako urra...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213950/uztailaren-20tik-24ra-eginen-dute-gazte-topagune-sozialista-durangon.htm
Politika
Uztailaren 20tik 24ra eginen dute Gazte Topagune Sozialista, Durangon
GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleek antolatu dituzte topaketak, bigarrenez. «Komunismoaren gaurkotasunaz» arituko dira, besteak beste, eta kontzertuak eta tailerrak ere eginen dituzte.
Uztailaren 20tik 24ra eginen dute Gazte Topagune Sozialista, Durangon. GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleek antolatu dituzte topaketak, bigarrenez. «Komunismoaren gaurkotasunaz» arituko dira, besteak beste, eta kontzertuak eta tailerrak ere eginen dituzte.
Antolatzaileek ez dute dudarik egin: iragan udazkenean Altsasun (Nafarroa) egindako topaketek izandako arrakasta ikusirik, ezinbestean behar zuten bigarren aldi bat. Premiazkoa zen segida bat. Gazte Topagune Sozialistaren aurtengo aldia aurkeztu dute berriki ekinbideko antolatzaile GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak e...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213951/elarentzat-laquoatzerapausoaraquo-da-dsbe-berria.htm
Ekonomia
ELArentzat, «atzerapausoa» da DSBE berria
Sindikatuak eskatu du lege proiektua bertan behera uzteko, eta berehala aplikatzeko sariaren inguruan 2008ko legeak ezartzen dituen zenbatekoak, sistema berri bat adostu arte.
ELArentzat, «atzerapausoa» da DSBE berria. Sindikatuak eskatu du lege proiektua bertan behera uzteko, eta berehala aplikatzeko sariaren inguruan 2008ko legeak ezartzen dituen zenbatekoak, sistema berri bat adostu arte.
ELAren arabera, «atzerapausoa» da Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta aldatzeko lege egitasmoa: «atzerakada nabarmena» da 2008ko legearekin alderatuta. Sindikatuak salatu du Urkulluren gobernuak gizarte laguntzak murrizten jarraitzen duela, eta horren adibide dela DSBE berria. A...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213952/ep-iuk-sexu-eta-ugalketa-eskubidea-arautzeko-lege-proposamen-bat-erregistratu-du.htm
Gizartea
EP-IUk sexu eta ugalketa eskubidea arautzeko lege proposamen bat erregistratu du
Besteak beste, proposatu du sexu heziketa «modu integralean» txertatzea hezkuntzan, eta sexu eta ugalketa osasunari arreta emateko zentroak sortzea.
EP-IUk sexu eta ugalketa eskubidea arautzeko lege proposamen bat erregistratu du. Besteak beste, proposatu du sexu heziketa «modu integralean» txertatzea hezkuntzan, eta sexu eta ugalketa osasunari arreta emateko zentroak sortzea.
Elkarrekin Podemos-IU taldeak sexu eta ugalketa eskubideak arautzeko lege proposamen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Miren Gorrotxategi eta Isabel Gonzalez legebiltzarkideek prentsaurrekoan azaldu dutenez, legeak «aitzindari» izan nahi du eskubide feministetan. Araua ontzeko aintzat hartu dituzte sexu e...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213953/arma-industriaren-interesak-ordezkatzea-egotzi-dio-etxe-zuriak-erriflearen-erakundeari.htm
Mundua
Arma industriaren interesak ordezkatzea egotzi dio Etxe Zuriak erriflearen erakundeari
AEBetako Erriflearen Erakunde Nazionalak urteroko biltzarra egingo du gaurtik igandera, Texasko eskolako hilketa gertatu eta hiru egunera. Suzko armen erabilerari buruzko akordio bat egin nahi dute demokratek errepublikanoekin.
Arma industriaren interesak ordezkatzea egotzi dio Etxe Zuriak erriflearen erakundeari. AEBetako Erriflearen Erakunde Nazionalak urteroko biltzarra egingo du gaurtik igandera, Texasko eskolako hilketa gertatu eta hiru egunera. Suzko armen erabilerari buruzko akordio bat egin nahi dute demokratek errepublikanoekin.
Amerikako Estatu Batuetako ikastetxe batean 21 hildako eragin zituen tiroketa bat gertatu eta hiru egunera egingo du NRA AEBetako Erriflearen Erakunde Nazionalak urteroko biltzarra, gaurtik hasita igandera arte, Houstonen (Texas); hain zuzen, estatu horretako herri batean, Uvalden, hil zituen 18 urteko gazte batek heme...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213954/begonako-hilerriko-lanak-urte-amaierarako-amaitu-nahi-ditu-bilboko-udalak.htm
Gizartea
Begoñako hilerriko lanak urte amaierarako amaitu nahi ditu Bilboko Udalak
Hasierako aurreikuspena 1.000 gorpu inguru aurkitzea zen, baina 2.926 aurkitu dituzte dagoeneko. Oraindik eremu handi bat geratzen da ikertzeko, eta kalkulatu dute litekeena dela hor beste 2.100 gorpu egotea; haietako batzuk, hobi komunetan.
Begoñako hilerriko lanak urte amaierarako amaitu nahi ditu Bilboko Udalak. Hasierako aurreikuspena 1.000 gorpu inguru aurkitzea zen, baina 2.926 aurkitu dituzte dagoeneko. Oraindik eremu handi bat geratzen da ikertzeko, eta kalkulatu dute litekeena dela hor beste 2.100 gorpu egotea; haietako batzuk, hobi komunetan.
Atzo jakin zen albistea: baliteke hasieran uste baino bost bider gorpu gehiago egotea Bilboko Begoñako hilerrian. Parke bat egin nahi du bertan udalak; horregatik ari dira Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak indusketak egiten, eta gaur eman dituzte lan horiei buruzko zehaztapen teknikoak. Dagoeneko lursailaren erdia bai...
2022-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/213955/mintzalagun-taldeak-autonomoak-dira.htm
Gizartea
«Mintzalagun taldeak autonomoak dira»
Ekainaren 5ean Mintza Eguna eginen dute Hendaian: Euskal Herri guzitik jin mintzapraktika eta mintzalagun taldeak bilduko dira. Euskaltzaleen Topaguneak batzordea du taldeon koordinatzeko, eta hango langilea da Maite Agirre
«Mintzalagun taldeak autonomoak dira». Ekainaren 5ean Mintza Eguna eginen dute Hendaian: Euskal Herri guzitik jin mintzapraktika eta mintzalagun taldeak bilduko dira. Euskaltzaleen Topaguneak batzordea du taldeon koordinatzeko, eta hango langilea da Maite Agirre
Euskaltzaleen Topaguneak batzorde franko ditu. Horietarik bat da Mintzapraktika Batzordea, eta Maite Agirre da horren koordinatzailea (Antzuola, Gipuzkoa, 1978). Hendaian, ekainaren 5ean, eguerditik goiti, Mintza Eguna eginen da Gaztelu Zaharren; Euskal Herri guziko mintzapraktika taldeak bilduko ditu, eta egun horren ...
2022-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/213956/guk-geuk-izan-nahi-dugu-geure-bizitzen-protagonistak.htm
Gizartea
«Guk geuk izan nahi dugu geure bizitzen protagonistak»
Kairaba elkartea sortu dute lau emakumek Nafarroan, andre afrikarren ahalduntzea asmo nagusi. Argi dute oraindik asko direla «beltzak izateagatik» irauli beharreko diskriminazio egoerak.
«Guk geuk izan nahi dugu geure bizitzen protagonistak». Kairaba elkartea sortu dute lau emakumek Nafarroan, andre afrikarren ahalduntzea asmo nagusi. Argi dute oraindik asko direla «beltzak izateagatik» irauli beharreko diskriminazio egoerak.
Fatima Djara, Maya Liwonde, Farmata Watt eta Oumoul Bah Dialli. Lau emakumezko, Afrikatik etorriak laurak, eta desio bat buruan: andre afrikarren trabak lautzea, berdintasuna erdiesteko. Kairaba elkartea sortu dute Nafarroan; Bah Dialli da burua. Zertarako sortu duzue Kairaba? Helburua garbia da: mundu justu bat nahi...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/213957/blokeoa-gainditu-ezean-greba.htm
Ekonomia
Blokeoa gainditu ezean, greba
Bizkaiko metalgintzako zazpi sindikatuk plataforma bateratu bat sortu dute patronalarekin "benetako negoziazio bat" abiatzeko. Soldata KPIa gehi bat izateko eta antzinatasuna eguneratzeko eskatu dute.
Blokeoa gainditu ezean, greba. Bizkaiko metalgintzako zazpi sindikatuk plataforma bateratu bat sortu dute patronalarekin "benetako negoziazio bat" abiatzeko. Soldata KPIa gehi bat izateko eta antzinatasuna eguneratzeko eskatu dute.
Bizkaiko metalgintza sektoreko negoziazio mahaiaren parte diren lau sindikatuek —ELA, CCOO, LAB eta UGT— plataforma bateratu bat eratu dute patronalarekin “benetako negoziazioak” hasteko, eta alde batera uzteko orain arteko “ohiturazko eduki gabeko antzerki hutsa”. Mahaian ez dauden beste hiru sindikatu ere sartu dira ...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/213958/gure-musika-zaintzen-ez-badugu-konturatzerako-galdu-egingo-da.htm
Kultura
«Gure musika zaintzen ez badugu, konturatzerako galdu egingo da»
Proiektu berezi bat dauka esku artean Jose Inazio Elias Zarautzen bizi den txistulari azpeitiarrak: txistuarekin jotzeko mila abesti baino gehiago grabatu ditu. Lan hori aitortu dio Euskal Herriko Txistulari Elkarteak
«Gure musika zaintzen ez badugu, konturatzerako galdu egingo da». Proiektu berezi bat dauka esku artean Jose Inazio Elias Zarautzen bizi den txistulari azpeitiarrak: txistuarekin jotzeko mila abesti baino gehiago grabatu ditu. Lan hori aitortu dio Euskal Herriko Txistulari Elkarteak
«Kaleko txistularia» da Jose Inazio Elias (Azpeitia, 1951), musika ikasketa profesionalik jaso ez duen «txistulari saltseroa». Urte askoan aritu izan da Euskal Herriko mendi gainak txistu doinuz girotzen, eta Imanol Urbieta zenarekin ere egin zituen hainbat proiektu. Orain, bestelako egitasmo bat dauka esku artean; iza...
2022-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/213959/beldurra-eta-galderak-galdera-asko.htm
Gizartea
Beldurra eta galderak, «galdera asko»
Haurdunaldian zeudela jakinarazi zieten Enara Idigorasi eta Kathleen Philipsi euren semeek kardiopatia bat zeukatela. Bakarrik sentitu ziren hasieran, baina itxaropentsu daude medikuntzaren aurrerapenekin
Beldurra eta galderak, «galdera asko». Haurdunaldian zeudela jakinarazi zieten Enara Idigorasi eta Kathleen Philipsi euren semeek kardiopatia bat zeukatela. Bakarrik sentitu ziren hasieran, baina itxaropentsu daude medikuntzaren aurrerapenekin
Haurdun zegoela esan zioten Enara Idigoras hondarribiarrari Ibai semeak kardiopatia bat zeukala. “Arina zela esan ziguten, baina beldurra sentitu nuen”. Albistea jasotzearekin batera, Osakidetzako lantalde guztiaren babesa sentitu zutela esan du Idigorasek. “Arrisku handiko haurdunaldia izan zen nirea, eta hiru astez b...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/213960/bezeroak-bilatzeko-berrikuntza.htm
albisteak
Bezeroak bilatzeko berrikuntza
Mecanizados Alkainek bere produkzioaren zati bat Frantzian saltzen du. Desirazko helburua zen, eta, azkenean, betetzen hasi da Hazinnovan sartu ondoren. Eusko Jaurlaritzako programa horretan parte hartzeari esker, aditu batek doan lagundu dio merkatu auzokidean prospekzio-lana hasten.
Bezeroak bilatzeko berrikuntza. Mecanizados Alkainek bere produkzioaren zati bat Frantzian saltzen du. Desirazko helburua zen, eta, azkenean, betetzen hasi da Hazinnovan sartu ondoren. Eusko Jaurlaritzako programa horretan parte hartzeari esker, aditu batek doan lagundu dio merkatu auzokidean prospekzio-lana hasten.
Joan den urtean Euskadiko esportazioak guztira 25.665 milioi eurora iritsi ziren; beraz, gure merkataritza-balantzak 4.600 milioitik gorako saldo positiboa eman zuen. Emaitza on horien atzean ez daude Euskadiko ekonomiaren lokomotor gisa jarduten duten korporazio handiak bakarrik; ETE asko ere badaude, mikroETEekin bat...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213961/nafarroako-entitateei-dei-egin-diete-euskaraldian-parte-hartzera.htm
Gizartea
Nafarroako entitateei dei egin diete Euskaraldian parte hartzera
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute euskararen aldeko ariketa sozialaren hirugarren aldia.
Nafarroako entitateei dei egin diete Euskaraldian parte hartzera. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute euskararen aldeko ariketa sozialaren hirugarren aldia.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldiaren hirugarren aldia, Hitzez ekiteko garaia lelopean, eta parte hartu nahi duten Nafarroako entitateek egin beharreko urratsen nondik norakoak azaldu dituzte, Iruñean egindako agerraldian. 2020ean bezala, entitateen parte hartzea sustatu nahi dute, eta norbanakotik ...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213962/normaltasun-akademikoa-erabat-berreskuratuko-dute-ehuren-udako-ikastaroetan.htm
Gizartea
Normaltasun akademikoa «erabat» berreskuratuko dute EHUren Udako Ikastaroetan
120 ikastaro eskainiko dituzte eredu mistoan –aurrez aurre eta online–, 30 aurrez aurre bakarrik, eta lau online bakarrik. Gaurkotasunarekin lotura estua duten zortzi erronka nagusi izango dituzte oinarrian ikastaroek.
Normaltasun akademikoa «erabat» berreskuratuko dute EHUren Udako Ikastaroetan. 120 ikastaro eskainiko dituzte eredu mistoan –aurrez aurre eta online–, 30 aurrez aurre bakarrik, eta lau online bakarrik. Gaurkotasunarekin lotura estua duten zortzi erronka nagusi izango dituzte oinarrian ikastaroek.
«Azken bi edizioetan aldatu zen normaltasun akademikoa erabat berreskuratzea». Hori da, Agustin Erkizia EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzetan, 41. EHUren Udako Ikastaroen helburuetako bat. Izan ere, presentzialtasunak garrantzia hartuko du aurten: 120 ikastaro eskainiko dituzte eredu mistoan –aurrez aur...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213963/tximino-baztangaren-beste-kasu-bat-atzeman-dute-gipuzkoan.htm
Gizartea
Tximino baztangaren beste kasu bat atzeman dute, Gipuzkoan
Gizonezkoa da, eta ez dago larri. Orain arte hiru kasu baieztatu ditu Osakidetzak.
Tximino baztangaren beste kasu bat atzeman dute, Gipuzkoan. Gizonezkoa da, eta ez dago larri. Orain arte hiru kasu baieztatu ditu Osakidetzak.
Tximino baztangaren hirugarren kasua atzeman du Osakidetzak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Gipuzkoako gizon bat da, eta lotura epidemiologikoa du Euskal Herritik kanpoko beste kasu batzuekin. Halere, aurreratu dute ez dagoela larri, eta etxean dagoela. Beraz, ondo bidean, Osakidetzak etxean azter...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213964/morauk-eta-benardok-ardo-disko-liburua-kaleratu-dute.htm
Kultura
Morauk eta Beñardok 'Ardo' disko-liburua kaleratu dute
Poesia, kantua eta ilustrazioa biltzen dituen «artefaktua» da, eta azaldu dutenez, ardoa hari hartuta, «pertsonen apologia» egin dute. Mattinen ilustrazioek osatu dute proiektua.
Morauk eta Beñardok 'Ardo' disko-liburua kaleratu dute. Poesia, kantua eta ilustrazioa biltzen dituen «artefaktua» da, eta azaldu dutenez, ardoa hari hartuta, «pertsonen apologia» egin dute. Mattinen ilustrazioek osatu dute proiektua.
«Zein nahiago duzu? / fruitu lehor sail baten itzalaren zaporekoa / eta purpura gardena dena/ kolorez? / ala / gorputzez sendo / baina / hezetasun gutxiko / egun bateko haizearen arintasunekoa?» Horrela hasten da Andoni Tolosa Morau-ren Atarikoa poema, eta horrela segitzen du: «Zein ardo nahiago duzu? / ekialdeko arrat...
2022-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/213965/bouwman-nagusi-baleko-beste-ihesaldi-batean.htm
Kirola
Bouwman nagusi baleko beste ihesaldi batean
Jumbo Vismakoa bigarrenez gailendu da Giroan, eta oilarrek ez dute ia imintziorik ere egin. Carapazek jarraitzen du lidertzan.
Bouwman nagusi baleko beste ihesaldi batean. Jumbo Vismakoa bigarrenez gailendu da Giroan, eta oilarrek ez dute ia imintziorik ere egin. Carapazek jarraitzen du lidertzan.
Hiru guztien gainetik. Eta hirurak elkarri ihes egin ezinik. Gidoi hori izan du orain arte Italiako Giroak, eta gaur ez da bestela izan, Marano Lagunare eta Castelmonteko santutegia lotu dituen 19. etapan. Mendiko azken-aurreko saioa izanagatik, apenas mugitu diren Richard Carapaz (Ineos), Jai Hindley (Bora) eta Mikel ...
2022-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/213994/pribatizazioa-eta-euskarafobia-ardatz-dituzten-legeen-aurka-bideratuko-du-geroa-steilasek.htm
Gizartea
«Pribatizazioa» eta «euskarafobia» ardatz dituzten legeen aurka bideratuko du geroa Steilasek
Kongresua egin dute Iruñean, ponentzia «berritzeko»; sindikatuaren Nazio Batzorde Iraunkorreko ordezkariak hautatu dituzte bertan
«Pribatizazioa» eta «euskarafobia» ardatz dituzten legeen aurka bideratuko du geroa Steilasek. Kongresua egin dute Iruñean, ponentzia «berritzeko»; sindikatuaren Nazio Batzorde Iraunkorreko ordezkariak hautatu dituzte bertan
Noranzko bakarra, publikoa leloarekin egin dute kongresua Steilas sindikatuko ordezkariek, atzotik, Iruñean. Hamabigarren kongresua dute; orain dela lau urte ondutako ponentziako lan ildoak jaso eta «berritu» dituzte. «Ikasturte osoan zehar prozesu parte hartzaile bat abian jarri eta afiliatuen ekarpenak jaso ditugu», ...
2022-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/213995/aske-geratu-da-ekaitz-sirvent-euskal-presoa.htm
Politika
Aske geratu da Ekaitz Sirvent euskal presoa
Hamahiru urte egin ditu Frantziako espetxeetan preso. Mont-de-Marsango kartzelan zegoen azken euskal presoa zen.
Aske geratu da Ekaitz Sirvent euskal presoa. Hamahiru urte egin ditu Frantziako espetxeetan preso. Mont-de-Marsango kartzelan zegoen azken euskal presoa zen.
Ekaitz Sirvent euskal presoa aske geratu da, hamahiru urteko espetxe zigorra bete ostean. Etxerat-ek jakinarazi duenez, gaur atera da Mont-de-Marsaneko kartzelatik. Espetxe hartan zegoen azken euskal presoa zen Sirvent. ETAko kide izateagatik zigortu zuten Sirvent. Hura, 2009an atxilotu zuten, Parisko Montparnasse tre...
2022-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/213996/bertan-behera-utzi-dituzte-ke-toxikoarengatik-lasarte-orian-emanak-zituzten-neurriak.htm
Gizartea
Bertan behera utzi dituzte «ke toxikoarengatik» Lasarte-Orian emanak zituzten neurriak
Osasun agintariek adierazi dute jada ez dela beharrezkoa ateak eta leihoak ixtea eta etxetik atera gabe geratzea
Bertan behera utzi dituzte «ke toxikoarengatik» Lasarte-Orian emanak zituzten neurriak. Osasun agintariek adierazi dute jada ez dela beharrezkoa ateak eta leihoak ixtea eta etxetik atera gabe geratzea
Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak gaur aditzera eman duenez, «oso toxikoa» da gaur goizaldean herrian izan den sutearen ondorioz inguruetan zabaldu den kea. Atzo 23:00 aldera piztu ziren garrak, Kale Nagusian abandonatuta dauden bi eraikinetan, eta itzali egin zituzten suhiltzaileek. Berpiztu egin zen sutea, orde...
2022-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/213997/kolpe-erabakigarria-eman-du-hindleyk-giroan.htm
Kirola
Kolpe erabakigarria eman du Hindleyk Giroan
Australiarrak lehertu egin du Carapaz Marmoladan, eta bihar Giroa irabaziko du ondobidean. Landa hurbildu egin da nagusiko bigarren postura. Etapa Covik irabazi du
Kolpe erabakigarria eman du Hindleyk Giroan. Australiarrak lehertu egin du Carapaz Marmoladan, eta bihar Giroa irabaziko du ondobidean. Landa hurbildu egin da nagusiko bigarren postura. Etapa Covik irabazi du
Ezkutuan zebilen Jai Hindley (Bora). Maldan gora arin eta erraz zihoan, baina Giroa ia erasorik egin gabe ari zen igarotzen. Blockhausen esprintean irabazi zuen etapa, eta Aprican segundo batzuk harramazkatu zituen, gainsariei esker. Haatik, lasterketa apurtzeko benetako saiakera bat egitea falta zitzaion. Bada, Giro o...
2022-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/213998/naziek-deportatutako-angel-lekuonari-omenaldia-egin-diote-busturian.htm
Gizartea
Naziek deportatutako Angel Lekuonari omenaldia egin diote Busturian
Hura gogoratzeko plaka bat jarri dute, mota horretako lehena Euskal Herrian
Naziek deportatutako Angel Lekuonari omenaldia egin diote Busturian. Hura gogoratzeko plaka bat jarri dute, mota horretako lehena Euskal Herrian
Gogora memoriaren institutuak eta Busturiko Udalak (Bizkaia) omenaldia egin diote Angel Lekuona Beitiari, eta hura gogoratzeko plaka bat jarri dute haren jaioterrian, Busturiko Altamira auzoan. Lekuona naziek atxilotu zuten 1943an Frantzian, eta 1944an Buchenwaldeko kontzentrazio esparrura bidali zuten (Alemania). Nazi...
2022-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/213999/oihane-pereak-irabazi-du-araian-jokatutako-lehenengo-finalaurrekoa.htm
Kultura
Oihane Pereak irabazi du Araian jokatutako lehenengo finalaurrekoa
Unai Anda eta Maddi Agirre geratu dira haren atzetik
Oihane Pereak irabazi du Araian jokatutako lehenengo finalaurrekoa. Unai Anda eta Maddi Agirre geratu dira haren atzetik
Oihane Perea da Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalista. Araiako finalaurrekoa irabazita, berak eskuratu du aurtengo finalean aritzeko lehenengo txartela. Haren atzetik, berriz, lehen finalaurreko gazteenak sailkatu dira, orain arte finalean aritu gabeak: Unai Anda Delika eta Maddi Agirre Epelde. Huts txikiren ...
2022-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/214000/real-madrilek-irabazi-du-txapeldunen-liga.htm
Kirola
Real Madrilek irabazi du Txapeldunen Liga
Espainiako taldeak Liverpool hartu du mendean Parisen, finalean, eta hamalaugarrenez gailendu da Europako kluben arteko lehiaketa nagusian. Viniciusek sartu du partidako gol bakarra, 59. minutuan.
Real Madrilek irabazi du Txapeldunen Liga. Espainiako taldeak Liverpool hartu du mendean Parisen, finalean, eta hamalaugarrenez gailendu da Europako kluben arteko lehiaketa nagusian. Viniciusek sartu du partidako gol bakarra, 59. minutuan.
Deitu zortea, deitu kalitatea, baina agerikoa da Real Madrilek harreman oso berezia duela Txapeldunen Ligarekin. Oso berezia izan behar du derrigorrez harremanak, talde batek lehiaketa berbera hamalau aldiz irabaz dezan, inork baino gehiagotan; hurrengoak halako bi. Bata bestearentzako eginak daude Txapeldunen Liga eta...
2022-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/214034/jornetek-eta-brinkmanek-zegama-aizkorriko-errekorrak-hautsi-dituzte.htm
Kirola
Jornetek eta Brinkmanek Zegama-Aizkorriko errekorrak hautsi dituzte
Kataluniarrak hamargarren aldiz irabazi du lasterketa, 3.36.40ko denborarekin; herbeherearrak 4.16.43 behar izan ditu. Euskaldun onenak Aritz Egea eta Sara Alonso izan dira.
Jornetek eta Brinkmanek Zegama-Aizkorriko errekorrak hautsi dituzte. Kataluniarrak hamargarren aldiz irabazi du lasterketa, 3.36.40ko denborarekin; herbeherearrak 4.16.43 behar izan ditu. Euskaldun onenak Aritz Egea eta Sara Alonso izan dira.
Itzuli da Zegama-Aizkorri mendi maratoia, eta nola gainera. Baldintza bikainek lagunduta, probako errekor historikoak hautsi dituzte gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Eguraldia eguzkitsua izan da goiz osoan zehar, eta lurra lehorra zegoen. Mutiletan, ohiko izen batek lortu du balentria: Kilian Jornetek. Kataluniarrak ...
2022-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/214035/ampo-ordiziak-ohorezko-mailako-finala-jokatuko-du.htm
Kirola
Ampo Ordiziak Ohorezko Mailako finala jokatuko du
Gipuzkoarrek ezustekoa eman dute El Salvadorren zelaian, eta 27-30 irabazi dute. Santboianaren aurka jokatuko dute finala.
Ampo Ordiziak Ohorezko Mailako finala jokatuko du. Gipuzkoarrek ezustekoa eman dute El Salvadorren zelaian, eta 27-30 irabazi dute. Santboianaren aurka jokatuko dute finala.
Balentria egin du Ampo Ordiziak: ligako finalerako sailkatu da, El Salvador liga erregularreko txapeldunaren zelaian irabazita (27-30). Hamar urte geroago itzuliko dira finalera gipuzkoarrak. Datorren igandean jokatuko dute, Santboianaren zelaian. Ordiziak liga irabazten duen lehen aldia litzateke. Gaur, neurketaren z...
2022-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/214037/jai-hindleyk-irabazi-du-italiako-giroa.htm
Kirola
Jai Hindleyk irabazi du Italiako Giroa
Lasterketa hori irabazi duen lehen australiarra bilakatu da. Richard Carapaz izan da bigarren, eta Mikel Landa hirugarren. Azken erlojupekoan Matteo Sobrero gailendu da.
Jai Hindleyk irabazi du Italiako Giroa. Lasterketa hori irabazi duen lehen australiarra bilakatu da. Richard Carapaz izan da bigarren, eta Mikel Landa hirugarren. Azken erlojupekoan Matteo Sobrero gailendu da.
Jai Hindleyk Giroa lehertu zuen atzo Marmoladan, eta gaur arazorik gabe errematatu du egindako lana. Erlojupeko txukuna egin du txirrindulari australiarrak (hamabosgarren amaitu du), eta balio izan dio bere lehen Italiako Giroa poltsikoratzeko. Lasterketa hori irabazi duen lehen australiarra bilakatu da. Podiuma osatu ...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214038/unai-laso-buruz-buruko-txapeldun-nagusitasunez.htm
Kirola
Unai Laso buruz buruko txapeldun, nagusitasunez
Bizkarreta-Gerendiaingoak hasieratik amaieraraino izan du neurketa kontrolpean, eta ez dio aukerarik eman Ezkurdiari.
Unai Laso buruz buruko txapeldun, nagusitasunez. Bizkarreta-Gerendiaingoak hasieratik amaieraraino izan du neurketa kontrolpean, eta ez dio aukerarik eman Ezkurdiari.
Urdina gorritu egin da. Unai Laso da buruz buruko txapeldun berria, finalean Joseba Ezkurdia menderatuta (22-7). Bizkarreta-Gerendiaingoak irabazi egin du buruz buruko finalean aritu den estreinako aldian. Guztira, hirugarren saialdian lortu du txapela janztea. Aurrez, binakakoan eta lau eta erdikoan esku hutsik geratu...
2022-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/214039/milaka-lagun-bildu-dira-ibilaldian-eguraldia-lagun.htm
Gizartea
Milaka lagun bildu dira Ibilaldian, eguraldia lagun
Milaka lagun bildu dira Ibilaldian, eguraldia lagun.
Itzuli zen Herri Urrats, eta itzuli da Ibilaldia ere. Bilbon ospatu dute gaur Bizkaiko ikastolen aldeko 44. jaia, Abusu ikastolak antolatuta. Eguraldia lagun, festa giroa izan da nagusi, eta milaka lagun elkartu dira. Datorren urtean Ondarroan egingo dute jaia, Zubi Zahar ikastolak antolatuta. Irekiera ekitaldian izan...
2022-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/214040/eibarrek-kanporaketak-jokatu-beharko-ditu-lehen-mailara-igotzeko.htm
Kirola
Eibarrek kanporaketak jokatu beharko ditu Lehen Mailara igotzeko
Armaginei berdinketak balio zien zuzenean igoera lortzeko, baina Alcorconek, jokoan ezer ez izanagatik ere, 91. minutuan sartu du gola.
Eibarrek kanporaketak jokatu beharko ditu Lehen Mailara igotzeko. Armaginei berdinketak balio zien zuzenean igoera lortzeko, baina Alcorconek, jokoan ezer ez izanagatik ere, 91. minutuan sartu du gola.
Huts sinestezina egin du Eibarrek: Lehen Mailara igotzeko, Gaizka Garitanoren taldeak nahikoa zuen berdinketarekin (Almeriak 2-2 berdindu du Leganesen), baina armaginek galdu egin dute Alcorconen zelaian, maila galdua zuenaren jokalekuan. Igoera lortzeko, kanporaketak jokatu beharko dituzte orain. Eibar lehen postuan ...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214041/inflazioak-goranzko-erritmoa-hartu-du-berriz-ere.htm
Ekonomia
Inflazioak goranzko erritmoa hartu du berriz ere
Maiatzeko inflazioaren Espainiarako datu aurreratua %8,7ra igo da.
Inflazioak goranzko erritmoa hartu du berriz ere. Maiatzeko inflazioaren Espainiarako datu aurreratua %8,7ra igo da.
Berriz goranzko erritmoa bizkortu dute prezioek maiatzean, Espainiarako inflazioren datu aurreratuak erakutsi duenez. Erregaiak eta elikagaiak izan dira jauziaren eragile nagusiak, eta urte arteko tasa %8,7ra eraman dute maiatzean; apirilean %8,3 zen. Martxoan ia %10eko igoera izan zuen kontsumo prezioen indizeak; api...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214042/petro-eta-hernandez-lehiatuko-dira-kolonbiako-bozen-bigarren-itzulian.htm
Mundua
Petro eta Hernandez lehiatuko dira Kolonbiako bozen bigarren itzulian
Aurreikusitako kopuruetatik gertu ibili da Petro: botoen %40 lortu ditu. Sorpresarik handiena Rodolfo Hernandez hautagai populistaren eskutik etorri da: botoen %28 lortu ditu. Federico Gutierrez eskuineko hautagaiak egurra jaso du: botoen ia %24 lortu ditu.
Petro eta Hernandez lehiatuko dira Kolonbiako bozen bigarren itzulian. Aurreikusitako kopuruetatik gertu ibili da Petro: botoen %40 lortu ditu. Sorpresarik handiena Rodolfo Hernandez hautagai populistaren eskutik etorri da: botoen %28 lortu ditu. Federico Gutierrez eskuineko hautagaiak egurra jaso du: botoen ia %24 lor...
Gustavo Petroren ezkerreko hautagaitza Kolonbiako hauteskundeen lehen postuan agertu da bozei buruz azken egunotan zabaldu diren inkesta guztietan. Atzo lehiatu zen bozen lehen itzulian, eta lortutako kopuruak ez dira inkesta horietan aurreikusitakoetatik oso urrun ibili: botoen %40 pasatxo lortu ditu –8.526.352 boto–....
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214043/manex-agirrek-irabazi-du-bigarren-eta-azken-finalaurrekoa.htm
Kultura
Manex Agirrek irabazi du bigarren eta azken finalaurrekoa
Harekin batera, Oihane Perea, Peru Abarrategi, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Paula Amilburu arituko dira ekainaren 11ko finalean, Gasteizko Europa jauregian.
Manex Agirrek irabazi du bigarren eta azken finalaurrekoa. Harekin batera, Oihane Perea, Peru Abarrategi, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Paula Amilburu arituko dira ekainaren 11ko finalean, Gasteizko Europa jauregian.
Izarrako finalaurrekoan erabaki zen, atzo, aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako finalak hartuko duen seikotea. Bigarren eta azken finalaurrekoa zelako, eta finalean kantatutako duten bertsolaririk gehienak atzoko saiotik sailkatu direlako. Araiako kanporaketako irabazle Oihane Perea Perez de Mendiolarekin batera, I...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214044/espetxeratu-duten-gksko-kidearen-libratzea-galdetzeko-protesta-eginen-dute-ostiralean.htm
Politika
Espetxeratu duten GKSko kidearen libratzea galdetzeko protesta eginen dute ostiralean
Martuteneko kartzelan sartu dute GKSko kidea, 2018ko ikasle greba baten harira izandako epaiketa baten ondorioz. Haren libratzea galdetzeko manifestazioa eginen dute Baionan ostiralean.
Espetxeratu duten GKSko kidearen libratzea galdetzeko protesta eginen dute ostiralean. Martuteneko kartzelan sartu dute GKSko kidea, 2018ko ikasle greba baten harira izandako epaiketa baten ondorioz. Haren libratzea galdetzeko manifestazioa eginen dute Baionan ostiralean.
Gazte Koordinakunde Sozialistako kide bat atxilotu zuten iragan ostegun gauean, Itziarren (Gipuzkoa). Berehala, Martuteneko kartzelara (Donostia, Gipuzkoa) sartu zuen Ertzaintzak, eta, erran dutenez, sei hilabeteko kondena bete beharko du. Gabi Daraspe Urruñakoa (Lapurdi) da, eta 2018ko ikasle greba baten harira izanda...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214045/nafarroako-0-3-eskoletako-grebalariek-hezkuntza-departamentuaren-sarrera-okupatu-dute.htm
Gizartea
Nafarroako 0-3 eskoletako grebalariek Hezkuntza Departamentuaren sarrera okupatu dute
Haur eskoletako langileek greba mugagabean segitzen dute. Ikasle-hezitzaile ratioak txikitzea eta soldatak handitzea dituzte eske nagusi.
Nafarroako 0-3 eskoletako grebalariek Hezkuntza Departamentuaren sarrera okupatu dute. Haur eskoletako langileek greba mugagabean segitzen dute. Ikasle-hezitzaile ratioak txikitzea eta soldatak handitzea dituzte eske nagusi.
Lanuztearen 29. eguna dute gaur Nafarroako 0-3 haur eskoletako langileek; oraingoz, ez dute iraungitze datarik zehaztu. Lan baldintza «itogarriak» salatzea dute asmo nagusi. Aldarriak ozentzeko, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren egoitzan ari dira protestan goizetik. 0-3 Plataformak deituta, egoitzaren s...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214046/uraren-agentziak-oniritzia-eman-dio-lezaman-zabaldu-nahi-duten-zabortegiari.htm
Gizartea
Uraren Agentziak oniritzia eman dio Lezaman zabaldu nahi duten zabortegiari
Hondakindegiak 4 milioi metro kubikoko edukiera izango luke, Zaldibakoak halako bi. Udala eta eragile ekologistak proiektuaren aurka agertu dira
Uraren Agentziak oniritzia eman dio Lezaman zabaldu nahi duten zabortegiari. Hondakindegiak 4 milioi metro kubikoko edukiera izango luke, Zaldibakoak halako bi. Udala eta eragile ekologistak proiektuaren aurka agertu dira
Zaldibarko hondamendiaren ondoren, Uraren Euskal Agentziak egingarritzat jo du enpresa pribatu batek Lezaman (Bizkaia) egin nahi duen hondakinen balorizaziorako egitura. 4 milloi metro kubikoko edukiera izango du —Zaldibarkoa zabortegiarena halako bi—. Hain zuzen, Uraren Agentziak hilaren hasieran kaleratutako txosten ...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214047/kamarada.htm
Kirola
Kamarada
Kamarada.
Nafarroan jokatzen zen lehen buruz buruko finalak merezi zuen halako festa erraldoi bat: zita Euskal Herriko hiriburuan, kantxan nafar bi txapel preziatuaren lehian, harmailak leporaino beteta (3.000 pilotazale), eta ikaragarrizko festa giroa frontoian. Finala nafarroarena, Nafarroa Arenan. Gidoi ederragorik ezin idatz...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214048/hego-euskal-herria-naton-sartu-zenetik-40-urte-bete-dira.htm
Politika
Hego Euskal Herria NATOn sartu zenetik 40 urte bete dira
Ekainaren 29an eta 30ean Aliantza Atlantikoaren goi bilera bat egingo dute Madrilen, eta Espainiako Gobernuak ekitaldi bat egin du urteurrena ospatzeko. 1986an egin zen erreferendumean, Hegoaldeko hiru biztanletik bik bozkatu zuten aliantzatik irtetearen alde.
Hego Euskal Herria NATOn sartu zenetik 40 urte bete dira. Ekainaren 29an eta 30ean Aliantza Atlantikoaren goi bilera bat egingo dute Madrilen, eta Espainiako Gobernuak ekitaldi bat egin du urteurrena ospatzeko. 1986an egin zen erreferendumean, Hegoaldeko hiru biztanletik bik bozkatu zuten aliantzatik irtetearen alde.
«NATOren parte izatea funtsezkoa da segurtasuna eta etorkizuna bermatzeko. Espainiak historiaren alde zuzena aukeratu du, bakea beldurrik gabe defendatzen duen aldea». Pedro Sanchez Espainiako presidenteak gaur esandako hitzak dira, Espainia eta ondorioz Hego Euskal Herria Aliantza Atlantikoan sartu zirenetik 40 urte i...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214049/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekideari-eraso-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita
Emakumeak abisu eman dio Udaltzaingoari, bikotekideak tratu txarrak egin dizkiola salatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita. Emakumeak abisu eman dio Udaltzaingoari, bikotekideak tratu txarrak egin dizkiola salatzeko.
Gasteizko Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du, bikotekideari tratu txarrak egin dizkiola egotzita. Biktimak berak eman du abisua, eta salatu eztabaida izan zutela eta gizonak eraso egin ziola. Igande goizean gertatu zen erasoa, Gasteizko Frantzia kaleko etxebizitza batean. Hara bertaratutako udaltzainek ...