date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214050/lasok-esan-du-arantza-kendu-duela.htm
Kirola
Lasok esan du «arantza kendu» duela
Buruz buruko txapeldunak esan du «gustura» jokatu zuela finala, eta orain «errekuperatzeko» garaia dela
Lasok esan du «arantza kendu» duela. Buruz buruko txapeldunak esan du «gustura» jokatu zuela finala, eta orain «errekuperatzeko» garaia dela
«Oraindik barneratzen ari naiz; parranda ederra egin genuen atzo, eta errekuperazioa eta oporrak datoz». Hitz horiek esanez hasi du Unai Laso buruz buruko txapeldun berriak gaur eguerdian Antsoainen (Nafarroa) egindako agerraldia. Hirugarren saiakeran lortu du txapela janztea, eta partidarekin «oso pozik» dagoela esan ...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214051/paneko-lehen-ministroak-esan-du-israelek-marra-gorri-guztiak-gurutzatu-dituela.htm
Mundua
PANeko lehen ministroak esan du Israelek «marra gorri guztiak» gurutzatu dituela
Jerusalemen Egunean, 50.000 sionistak martxa bat egin dute hiriko auzo musulmanetik pasatuta. 80 palestinar baino gehiago zauritu dituzte liskarretan.
PANeko lehen ministroak esan du Israelek «marra gorri guztiak» gurutzatu dituela. Jerusalemen Egunean, 50.000 sionistak martxa bat egin dute hiriko auzo musulmanetik pasatuta. 80 palestinar baino gehiago zauritu dituzte liskarretan.
PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministro Mohammad Xtayyehren ustetan, Israelek «marra gorri guztiak» gurutzatu ditu atzo Jerusalemgo auzo musulmanean gertaturikoagatik. 50.000 sionista inguruk Banderen Desfilea egin zuten hiri horretan, eta liskarrak eragin zituzten palestinarrekin; horietako 80 baino gehiago ...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214052/frantziako-kazetari-bat-hil-dute-luhansken-eraso-militar-batean.htm
Mundua
Frantziako kazetari bat hil dute Luhansken, eraso militar batean
Ukrainako armadaren arabera, Errusiaren eraso batean hil dute Frederic Leclerc Imhoff kazetaria. BFMTV telebista katearentzat lanean zebilen.
Frantziako kazetari bat hil dute Luhansken, eraso militar batean. Ukrainako armadaren arabera, Errusiaren eraso batean hil dute Frederic Leclerc Imhoff kazetaria. BFMTV telebista katearentzat lanean zebilen.
«Ebakuaziorako gure ibilgailuak hamar pertsonaren bila joan dira, eta etsaiak eraso egin die. Metraila arrastoek blindatua zulatu dute, eta lepoan zauritu da akreditatutako kazetari frantziarra». Hala azaldu du gaur, Telegram bidez, Serhiy Haidai Ukrainako Armadak Luhansken duen buruzagi militarrak. Severodonetsk hiria...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214053/eb-eztabaidatzen-ari-da-errusiako-itsasontzi-bidezko-petrolio-inportazioa-debekatzea.htm
Ekonomia
EB eztabaidatzen ari da Errusiako itsasontzi bidezko petrolio inportazioa debekatzea
Hungariaren baiezkoa lortze aldera, Druzhba petroliobidetik iristen dena baimentzea aztertzen ari dira EBko buruzagiak.
EB eztabaidatzen ari da Errusiako itsasontzi bidezko petrolio inportazioa debekatzea. Hungariaren baiezkoa lortze aldera, Druzhba petroliobidetik iristen dena baimentzea aztertzen ari dira EBko buruzagiak.
Errusiako petrolioaren enbargo partziala mahai gainean dute gaur Bruselan bildutako Europako Batasuneko buruzagiek. Asteburuan aritu dira estatu kideen ordezkariak petrolioaren enbargoari buruzko akordio bat ixten, gaur eta biharko goi bileran gobernuburuek ontzat har zezaten. Ez dago garbi hori lortuko ote duten. Ozt...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214054/foruzainen-sindikatu-batek-ikur-frankistak-erabili-izana-gaitzetsi-dute-nafarroako-alderdi-gehienek.htm
Politika
Foruzainen sindikatu batek ikur frankistak erabili izana gaitzetsi dute Nafarroako alderdi gehienek
CSIF sindikatuak banaturiko dominetan Foruzaingoak diktaduran erabilitako armarria jarri du sindikatuak. Navarra Sumak bakarrik ez du txarretsi gertaturikoa, sindikatua «erakunde pribatu bat» dela argudiatuta.
Foruzainen sindikatu batek ikur frankistak erabili izana gaitzetsi dute Nafarroako alderdi gehienek. CSIF sindikatuak banaturiko dominetan Foruzaingoak diktaduran erabilitako armarria jarri du sindikatuak. Navarra Sumak bakarrik ez du txarretsi gertaturikoa, sindikatua «erakunde pribatu bat» dela argudiatuta.
Berriobeitiko alkate Raul Bator Perezek (Navarra Suma) Twitterren jarritako txio batek piztu zuen alerta joan zen astean. Batorrek argazki bat egin zion Nafarroako Foruzaingoko CSIF sindikatuak eman zion dominari, eta sarean zabaldu zuen, gero ezabatu egin bazuen ere. Dominan, Nafarroako armarria agertzen da, Franco di...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214055/urkulluk-eskatu-dio-madrili-plurinazionalitatea-onartzeko.htm
Politika
Urkulluk eskatu dio Madrili «plurinazionalitatea» onartzeko
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu Korsikara bidaia ofiziala egiten ari da. Bertako agintari politiko eta gizarte eragileen aurrean, Madrili zuzendu zaio: «Estatuari dagokio behar bezala irakurtzea garai berri hau, bere aniztasuna eta pluraltasuna onartzea, eta estatuaren eredu berri bat planteatzea».
Urkulluk eskatu dio Madrili «plurinazionalitatea» onartzeko. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu Korsikara bidaia ofiziala egiten ari da. Bertako agintari politiko eta gizarte eragileen aurrean, Madrili zuzendu zaio: «Estatuari dagokio behar bezala irakurtzea garai berri hau, bere aniztasuna eta pluraltasuna ...
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Korsikan dago bidaia ofizial bat egiten. Han, erakunde publikoetako eta gizarteko bestelako ordezkarien aurrean, adierazpenak egin ditu. Madrilera begira jarri da. «Plurinazionalitatea» onartzeko eskatu dio: «Gure proposamena da plurinazionalitatea onartzea, aurrera egitea...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214056/urte-gatazkatsua-espero-du-elak-akordio-onak-ez-direlako-zerutik-erortzen.htm
Ekonomia
Urte gatazkatsua espero du ELAk, «akordio onak ez direlako zerutik erortzen»
Sindikatuko 2.096 afiliatuk erabili zuten iaz grebalarientzako erresistentzia kutxa; inflazioa akordioak lortzeko «oztopo handia» izaten ari da
Urte gatazkatsua espero du ELAk, «akordio onak ez direlako zerutik erortzen». Sindikatuko 2.096 afiliatuk erabili zuten iaz grebalarientzako erresistentzia kutxa; inflazioa akordioak lortzeko «oztopo handia» izaten ari da
ELAk urte gatazkatsua espero du lan negoziazioetan. Egun Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektoreko lan itunen %70 berritzeke daude. Gauza jakina zenari azalpena eman dio Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak, eta afiliatuei gogorarazi die haien esku dagoela erresistentzia kutxa. «2019a urte gogorra izan zen, eta aurtengoak an...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214057/armiarma-klase-berri-bat-topatu-dute-nafarroan.htm
Bizigiro
Armiarma klase berri bat topatu dute Nafarroan
Gabriel de Biurrun biologoak Bardeetan egin du aurkikuntza. Agroeca istia izena du armiarma motak.
Armiarma klase berri bat topatu dute Nafarroan. Gabriel de Biurrun biologoak Bardeetan egin du aurkikuntza. Agroeca istia izena du armiarma motak.
Liocranidae familiako agroeca istia: horixe da Gabriel de Biurrun biologo iruñarrak deskribatu duen armiarma mota berria. Eguarasko barrutian topatu du, Bardeetan (Nafarroa), eta ez da egin duen aurkikuntza bakarra izan: 124 aipamen berri idatzi ditu (279 eginak zeuden aurretik). De Biurrunek doktoretza tesi bat osatu...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214058/euskal-nortasunaren-erronkez-gogoetatuko-dute-ehuren-udako-ikastaroetan.htm
Politika
Euskal nortasunaren erronkez gogoetatuko dute EHUren Udako Ikastaroetan
Uztailaren 5ean eta 6an egingo dituzte saioak, Donostiako Miramar jauregian.
Euskal nortasunaren erronkez gogoetatuko dute EHUren Udako Ikastaroetan. Uztailaren 5ean eta 6an egingo dituzte saioak, Donostiako Miramar jauregian.
«Zein izango da euskal nortasunaren oinarria XXI. mendearen hasieran? Ziurtatua al dugu gure identitatearen biziraupena? Zein dira gure arriskuak eta indarguneak, bai eta mehatxuak eta aukerak? Zein izango dira euskal nortasunaren erreprodukziorako zutabeak eraldaketa mende honetan? Zein herri gisa gure erronkak?». Gal...
2022-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/214059/baskonia-finalerdietan.htm
Kirola
Baskonia, finalerdietan
Valentzian irabazi du hirugarren partida erabakigarrian. Real Madrilen aurka ariko da orain, ostegun gauean hasita.
Baskonia, finalerdietan. Valentzian irabazi du hirugarren partida erabakigarrian. Real Madrilen aurka ariko da orain, ostegun gauean hasita.
Bitci Baskoniak egin behar zuena egin du inork uste ez zuenean: ACB ligako finalerdietarako sailkatu da, Valentzian partida erabakigarria irabazi eta gero atzo gauean. Kale edo balekoa zen: irabazlea, aurrera. Denboraldi honetan, honelako partidetan ez da batere trebe ibili taldea, eta ikusita kanporaketako bigarren pa...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214087/gutxienez-11-pertsona-zauritu-dira-irungo-etxebizitza-batean-piztutako-sutean.htm
Gizartea
Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Irungo etxebizitza batean piztutako sutean
Kea arnastu dutelako artatu dituzte zaurituak; ez dute erredura larririk. Horietako hiru ospitaleratu egin dituzte. Etxetik aterarazi dituzte 50 lagun.
Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Irungo etxebizitza batean piztutako sutean. Kea arnastu dutelako artatu dituzte zaurituak; ez dute erredura larririk. Horietako hiru ospitaleratu egin dituzte. Etxetik aterarazi dituzte 50 lagun.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, sute bat izan da bart Irunen (Gipuzkoa). Casto Cantero kaleko etxebizitza batek hartu du su zehazki, 2:00 aldera, eta 11 lagun zauritu dira ondorioz, kea arnasteagatik. Horietako hiru erietxeratu egin dituzte. Bi Donostiako ospitalera eraman dituzte...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214088/errusiako-gasaren-enbargoa-ebk-nekez-gainditu-ahal-izango-duen-hesia.htm
Ekonomia
Errusiako gasaren enbargoa, EBk nekez gainditu ahal izango duen hesia
Baltikoek eskatu dute, eta Macronek ez du atea itxi, baina herrialde askok ez dute gasa moztu nahi. Errusiako petrolioaren %90i enbargoa jarriko dio EBk: debekatu egingo du itsasontziz ekartzea, baina Druzhba petroliobidetik hornitzen jarraituko dute Hungariak, Eslovakiak eta Txekiar Errepublikak.
Errusiako gasaren enbargoa, EBk nekez gainditu ahal izango duen hesia. Baltikoek eskatu dute, eta Macronek ez du atea itxi, baina herrialde askok ez dute gasa moztu nahi. Errusiako petrolioaren %90i enbargoa jarriko dio EBk: debekatu egingo du itsasontziz ekartzea, baina Druzhba petroliobidetik hornitzen jarraituko dut...
Errusiaren aurkako seigarren zigor sorta lotuta, zazpigarrena negoziatzen hasteko presioa egiten hasi dira Europako Batasuneko herrialde batzuk. Edo beste modu batera esanda: Errusiako petrolioaren zati handienari enbargoa ezarrita, jada hasi direla Errusiari gasa ez erosteko erabakia hartzeko mugimenduak. Baina, gaur-...
2022-6-4
https://www.berria.eus/albisteak/214089/euskal-herrian-eta-iparraldean-bi-gradu-aitzindari-ikastearen-abantailak.htm
albisteak
Euskal Herrian eta Iparraldean bi gradu aitzindari ikastearen abantailak
EUNEIZ Unibertsitatean bi gradu berri irakatsiko dituzte datorren irailetik aurrera: Multimediako Gradua eta Entretenimenduaren Industriarako Musika Ekoizpen eta Soinu Gradua; bi titulazio bakar, lanbide merkatuan eskari handia duten soslai teknologikoetan espezializatuak.
Euskal Herrian eta Iparraldean bi gradu aitzindari ikastearen abantailak. EUNEIZ Unibertsitatean bi gradu berri irakatsiko dituzte datorren irailetik aurrera: Multimediako Gradua eta Entretenimenduaren Industriarako Musika Ekoizpen eta Soinu Gradua; bi titulazio bakar, lanbide merkatuan eskari handia duten soslai tekno...
Norbere lanbide etorkizuna edo seme-alabena prestatzeko orduan, eragile ugari hartu behar dira kontuan, eta horietako bat da, ezbairik gabe, aukeratuko den titulazio horrek zer etorkizun profesional izango duen. Horrez gainera, profesional kalifikatu gisa lan merkatuaren gaur egungo eta etorkizuneko premiei aurrea hart...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214090/laboral-kutxak-zibereraso-bat-jasan-du-baina-arazoa-konponduta-dagoela-ziurtatu-du.htm
Ekonomia
Laboral Kutxak zibereraso bat jasan du, baina arazoa konponduta dagoela ziurtatu du
Bankuak azpimarratu du bezeroen segurtasuna bermatuta dagoela. Posta arrunt bidez zenbait bezerori bidalitako PDF batzuetan izan du eragina. Maiatzaren 10ean detektatu zuen erasoa, eta ziurtatu du egunean bertan «berehala konpondu» zuela.
Laboral Kutxak zibereraso bat jasan du, baina arazoa konponduta dagoela ziurtatu du. Bankuak azpimarratu du bezeroen segurtasuna bermatuta dagoela. Posta arrunt bidez zenbait bezerori bidalitako PDF batzuetan izan du eragina. Maiatzaren 10ean detektatu zuen erasoa, eta ziurtatu du egunean bertan «berehala konpondu» zue...
Laboral Kutxak zibereraso baten berri eman du: bere posta zerbitzuan baimenik gabe sartu direla baieztatu du, eta horrek eragina izan duela bere bezeroetako batzuei posta arruntez bidalitako PDF formatuko dokumentu batzuetan. Dena den, bankuak «erabat egiaztatu» du erasotzaileek ez dutela inolako informaziorik eskuratu...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214091/errusiak-gas-hornidura-eten-die-herbehereei-eta-baliteke-danimarka-izatea-hurrengoa.htm
Ekonomia
Errusiak gas hornidura eten die Herbehereei, eta baliteke Danimarka izatea hurrengoa
Errublotan ordaintzeko agindua ez betetzeagatik moztu die. Itsasoz jaso ahalko dute. Aurretik Bulgariari, Poloniari eta Finlandiari ere moztu die.
Errusiak gas hornidura eten die Herbehereei, eta baliteke Danimarka izatea hurrengoa. Errublotan ordaintzeko agindua ez betetzeagatik moztu die. Itsasoz jaso ahalko dute. Aurretik Bulgariari, Poloniari eta Finlandiari ere moztu die.
Errusiako Gazpromek baieztatu du Herbeheretako Gas Terra inportatzaileari hornidura moztu diola astearte honetan, hark errublotan ordaintzeari uko egin diola eta. Danimarkako Orsted konpainiak ere esan du mozketa baterako prestatzen ari dela, hark ere uko egin baitio Errusiako monetarekin pagatzeari. Errusiak baldintz...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214092/inflazioak-81era-egin-du-jauzi-eurogunean.htm
Ekonomia
Inflazioak %8,1era egin du jauzi eurogunean
Analistek espero baino erritmo biziagoan garestitu dira kontsumo prezioak maiatzean. Diru politika zurruntzeko presioa areagotzen ari zaio Europako Banku Zentralari.
Inflazioak %8,1era egin du jauzi eurogunean. Analistek espero baino erritmo biziagoan garestitu dira kontsumo prezioak maiatzean. Diru politika zurruntzeko presioa areagotzen ari zaio Europako Banku Zentralari.
Inflazioa goraka ari da oraindik ere Europan, eta baita euroaren herrialdeetan ere. Martxoan eta apirilean tasa %7,4an gelditu ostean, maiatzean analistek igoera espero zuten euroguneko inflazioarentzat, hiru bat hamarrenekoa edo. Baina kontsumo prezioen indize harmonizatuak aurreikuspenak hautsi ditu, eta jauzi handia...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214093/uemak-zuzenketak-egin-dizkio-kontsumitzaileen-legeari-hizkuntza-eskubideak-errespeta-ditzan.htm
Gizartea
Uemak zuzenketak egin dizkio kontsumitzaileen legeari, hizkuntza eskubideak errespeta ditzan
Eusko Legebiltzarreko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordean lantzen ari diren lege proposamena 2003koa baino murriztaileagoa da zenbait puntutan, mankomunitateak ohartarazi duenez, eta bere horretan mantentzen ditu 2012an Patxi Lopezen gobernuak egindako aldaketetako batzuk; esaterako, hizkuntza eskubideak ez e...
Uemak zuzenketak egin dizkio kontsumitzaileen legeari, hizkuntza eskubideak errespeta ditzan. Eusko Legebiltzarreko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordean lantzen ari diren lege proposamena 2003koa baino murriztaileagoa da zenbait puntutan, mankomunitateak ohartarazi duenez, eta bere horretan mantentzen ditu 201...
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege proiektuak «ezinegona» sortu dio Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari, eta, ezinegon hori Eusko Legebiltzarreko alderdiekin partekatzeko asmoz eta lege proiektua hobetze aldera, hainbat proposamen egin ditu. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordean dago ...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214094/kaleko-erabileraren-inguruko-ondorioak-aterako-ditu-klusterrak-euskal-soziolinguistika-jardunaldian.htm
Gizartea
Kaleko erabileraren inguruko ondorioak aterako ditu Klusterrak Euskal Soziolinguistika Jardunaldian
Ekainaren 22an egingo dute jardunaldia Bilbon, eta kaleko erabileraren emaitzen interpretazio eta irakurketa errazteko elementuak eskaintzeko baliatuko dute.
Kaleko erabileraren inguruko ondorioak aterako ditu Klusterrak Euskal Soziolinguistika Jardunaldian. Ekainaren 22an egingo dute jardunaldia Bilbon, eta kaleko erabileraren emaitzen interpretazio eta irakurketa errazteko elementuak eskaintzeko baliatuko dute.
Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak duela gutxi argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta emaitza horien azterketa izango da aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren muina. EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dituzte jardunaldiak, ekainaren 22an. Jardunaldian euskararen biz...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214095/ipar-irlandako-hiru-gimnastari-commonwealtheko-jokoetan-parte-hartzea-debekatu-diete.htm
Mundua
Ipar Irlandako hiru gimnastari Commonwealtheko Jokoetan parte hartzea debekatu diete
Nazioarteko Gimnastika Federazioak hartu du erabakia, argudiatuta kirolari horiek aurrez Irlandarekin lehiatu izan direla nazioarteko lehiaketetan. Brandon Lewis Ipar Irlandako estatu idazkariak federazioari egotzi dio Ostiral Santuko Akordioa aintzat ez hartzea.
Ipar Irlandako hiru gimnastari Commonwealtheko Jokoetan parte hartzea debekatu diete. Nazioarteko Gimnastika Federazioak hartu du erabakia, argudiatuta kirolari horiek aurrez Irlandarekin lehiatu izan direla nazioarteko lehiaketetan. Brandon Lewis Ipar Irlandako estatu idazkariak federazioari egotzi dio Ostiral Santuko...
Irlandan, azken egunetan, zeresan handia eman du Nazioarteko Gimnastika Federazioaren erabaki batek: Ipar Irlandako hiru gimnastari Commonwealtheko Jokoetan parte hartzea debekatu die, kirolari horiek aurrez Irlandarekin lehiatu izan direlako nazioarteko lehiaketetan. Gaia politikarien agendaraino iritsi da, eta, best...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214096/vwek-ateak-itxiko-ditu-datorren-astean-osagai-faltagatik.htm
Ekonomia
VWek ateak itxiko ditu datorren astean, osagai faltagatik
Zuzendaritzak jarraipen batzordeari jakinarazi dio direkzio zutabeak falta direla Txinako portuak blokeatuta daudelako.
VWek ateak itxiko ditu datorren astean, osagai faltagatik. Zuzendaritzak jarraipen batzordeari jakinarazi dio direkzio zutabeak falta direla Txinako portuak blokeatuta daudelako.
Erdieroaleen krisia ez da amatatu. VW taldeak espero zuen hornidura arazoak konponduta egongo zirela urte erdirako, baina automobilak ekoizteko osagai garrantzitsuak falta zaizkie oraindik ere talde osoan. Landabenen, datorren astean produkzioa geldituko dute horregatik. Premiazko bilera batera deitu du zuzendaritzak ...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214097/alejandro-toquero-tuterako-alkatea-txupinazoak-irunean-tuteran-suziriak.htm
Gizartea
Alejandro Toquero, Tuterako alkatea: «Txupinazoak, Iruñean; Tuteran, suziriak»
Udalbatzarrean eztabaida bat izan ondotik, udalaren webgunetik 'txupinazo' hitza ezabatu du Alejandro Toquero Tuterako alkateak. «Tuteran ez dago txupinazorik, suziriak baizik», esan du.
Alejandro Toquero, Tuterako alkatea: «Txupinazoak, Iruñean; Tuteran, suziriak». Udalbatzarrean eztabaida bat izan ondotik, udalaren webgunetik 'txupinazo' hitza ezabatu du Alejandro Toquero Tuterako alkateak. «Tuteran ez dago txupinazorik, suziriak baizik», esan du.
«Tuteran ez dago txupinazorik, suziriak baizik». Hitz horiekin erantzun zion atzo Alejandro Toquero Tuterako alkateak (Nafarroa) Alberto Lajusticia I-E Izquierda-Ezkerrako zinegotziari udalbatzarrean, Lajusticiak Tuterako Santa Ana jaietako lehen egunari «txupinazoaren eguna» deitu ondotik. Uztailaren 24tik 30era ospat...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214098/aztik-tresna-bat-sortu-du-itsas-mailaren-igoerak-sortuko-dituen-eraginak-aurreikusteko.htm
Gizartea
AZTIk tresna bat sortu du itsas mailaren igoerak sortuko dituen eraginak aurreikusteko
Bideometria bidez egindako behaketekin, Euskal Herriko eta Kataluniako kostaldeen inguruko informazioa bildu du AZTIk. Itsas mailaren igoerak eragindako kalteak arintzeko neurrien katalogo bat ere sortu dute.
AZTIk tresna bat sortu du itsas mailaren igoerak sortuko dituen eraginak aurreikusteko. Bideometria bidez egindako behaketekin, Euskal Herriko eta Kataluniako kostaldeen inguruko informazioa bildu du AZTIk. Itsas mailaren igoerak eragindako kalteak arintzeko neurrien katalogo bat ere sortu dute.
Lurraren berotzearen ondorioz kostaldeko herrietan sortutako arriskuei irtenbideak bilatzea. Hori da azken bi urteotan AZTI zentro teknologikoak sortutako Marlit proiektuak izan duen helburua. Eta pauso garrantzitsuak eman ditu helmuga horretara iristeko bidean; olatuen parametroak eta haien inpaktua neurtzeko tresnak,...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214099/nafarroan-tximino-baztangaren-lehen-kasu-susmagarria-atzeman-dute.htm
Gizartea
Nafarroan tximino baztangaren lehen kasu susmagarria atzeman dute
Tximino baztangarekin bateragarriak diren sintomak ditu, baina ez dute erietxeratu. Laginak aztertzen ari dira kasua benetakoa den edo ez egiaztatzeko.
Nafarroan tximino baztangaren lehen kasu susmagarria atzeman dute. Tximino baztangarekin bateragarriak diren sintomak ditu, baina ez dute erietxeratu. Laginak aztertzen ari dira kasua benetakoa den edo ez egiaztatzeko.
Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak jakinarazi berri duenez, tximino baztangaren lehen kasu susmagarria atzeman dute herrialdean. Foru gobernuak Espainiako Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari eman dio kasu susmagarriaren berri. Ustez kutsatutako pertsonak tximino baztangarekin bateragarriak diren sinto...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214100/euskarazko-zer-abesti-famatu-datoz-erdal-musikatik.htm
Kultura
Euskarazko zer abesti famatu datoz erdal musikatik?
Andoni Ollokiegi musikariak osatu du zerrenda Twitterren.
Euskarazko zer abesti famatu datoz erdal musikatik?. Andoni Ollokiegi musikariak osatu du zerrenda Twitterren.
Euskarazko hainbat abesti famatu erdarazko abesti originalen bertsioak dira. Gauza jakina da hori. Baina zenbat eta zeintzuk dira? Galdera horri erantzun dio Andoni Ollokiegi gitarra jotzaile eta abeslariak Twitterren (@andoni_o). Batzuk oso ospetsuak, beste batzuk ez horrenbeste: hau da Ollokiegik eta erantzun diotene...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214101/zibersegurtasun-enpresen-fakturazioak-20-egin-zuen-gora-iaz.htm
Ekonomia
Zibersegurtasun enpresen fakturazioak %20 egin zuen gora iaz
Gaia euskal klusterrak ohartarazi du arlo horretan eta informatika sektorean oro har trebaturiko langile asko behar direla
Zibersegurtasun enpresen fakturazioak %20 egin zuen gora iaz. Gaia euskal klusterrak ohartarazi du arlo horretan eta informatika sektorean oro har trebaturiko langile asko behar direla
Zibersegurtasuna gero eta ardura handiagoa da enpresa eta erakunde publikoentzat, eta haien informatika zerbitzuen babes beharra handitzen ari da. Uste zabaldua denari datua jarri dio Gaia klusterrak. «Ziur asko iaz gehien hasi zen gure azpisektorea da, %20tik gora. Inor ez dago erabat ziur; enpresek, erakundeek edota ...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214102/seaskaren-helegitea-gibelera-bota-du-paueko-administrazio-auzitegiak.htm
Gizartea
Seaskaren helegitea gibelera bota du Paueko Administrazio Auzitegiak
Frantziako Hezkuntza ministerioari arrazoi eman dio Seaskak prozedura desegokia hautatu zuela ebatzita. «Aitzakia tekniko bat» erabili izana deitoratu du Peio Jorajuriak, eta «politikoki» erantzunen dutela jakinarazi du.
Seaskaren helegitea gibelera bota du Paueko Administrazio Auzitegiak. Frantziako Hezkuntza ministerioari arrazoi eman dio Seaskak prozedura desegokia hautatu zuela ebatzita. «Aitzakia tekniko bat» erabili izana deitoratu du Peio Jorajuriak, eta «politikoki» erantzunen dutela jakinarazi du.
Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota du Frantziako Hezkuntza ministerioaren kontra Seaskak ezarritako helegitea. EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta hiruek 2019an izenpetu zuten hitzarmena ez errespetatzea leporatzen zion ikastolen elkarteak ministerioari. Hitzarmen horretan, baxoko ahozko handiaren parte bat ...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214103/frantziako-gobernuak-ingelesezko-hitzak-galarazi-ditu-bideojokoen-alorrean-frantsesa-babesteko.htm
Mundua
Frantziako Gobernuak ingelesezko hitzak galarazi ditu bideojokoen alorrean, frantsesa babesteko
Parisko Kultura Ministerioak frantsesezko hitzak eta esamoldeak proposatu ditu ingelesezkoak ordezkatzeko. Quebecen ere, are gehiago zorroztu dute frantsesa babesteko legea.
Frantziako Gobernuak ingelesezko hitzak galarazi ditu bideojokoen alorrean, frantsesa babesteko. Parisko Kultura Ministerioak frantsesezko hitzak eta esamoldeak proposatu ditu ingelesezkoak ordezkatzeko. Quebecen ere, are gehiago zorroztu dute frantsesa babesteko legea.
Ahaztu streamer hitza; aurrerantzean, joueur-animateur en direct esan beharko da, hau da, zuzeneko jokalari-esatari. Frantziako Gobernuak erabaki du aurre egitea bideojokoen alorrean erabiltzen diren ingelesezko hitz eta esamoldeei, eta frantsesezko baliokideekin ordezkatzea. Frantziako Aldizkari Ofizialean atzo argit...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214104/emakume-bat-hil-da-gasteizen-kamioi-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Emakume bat hil da Gasteizen, kamioi batek harrapatuta
82 urte zituen andrazkoak. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du istripua argitzeko.
Emakume bat hil da Gasteizen, kamioi batek harrapatuta. 82 urte zituen andrazkoak. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du istripua argitzeko.
82 urteko emakume bat hil da gaur Gasteizko Aranbizkarra auzoan, kamioi batek harrapatuta. Ezbeharra 17:00 aldera gertatu da, Valladolid eta Andaluzia kaleen arteko bidegurutzean, Aranalde gizarte etxearen ondoan. Gizarte etxeko langileak emakumeari laguntzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin, eta bertan hil ...
2022-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/214105/ez-da-txosnarik-egongo-iruneko-sanferminetan.htm
Bizigiro
Ez da txosnarik egongo Iruñeko sanferminetan
Navarra Sumak ukatu egin die herri mugimenduei etxolak Alde Zaharrean jartzea, eta Herri Sanferminak koordinakundeak ez du onartu Runako parkera joatea, aurreko urteetan hara joanda dirua galdu zutelako.
Ez da txosnarik egongo Iruñeko sanferminetan. Navarra Sumak ukatu egin die herri mugimenduei etxolak Alde Zaharrean jartzea, eta Herri Sanferminak koordinakundeak ez du onartu Runako parkera joatea, aurreko urteetan hara joanda dirua galdu zutelako.
Gizarte mugimenduek ez dute jaigunerik edukiko datozen Sanferminetan. Herri Sanferminak koordinakundeak eta udala negoziatzen aritu dira azken asteotan, baina, azkenean, ez da akordiorik egon. Udal gobernuko Navarra Suma alderdiak txosnak Alde Zaharretik atera nahi izan ditu, kosta ahala kosta. Herri Sanferminak koord...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214128/angelun-58-urteko-gizon-bat-hil-da-etxebizitza-batean-izandako-sutean.htm
Gizartea
Angelun 58 urteko gizon bat hil da, etxebizitza batean izandako sutean
Espainia etorbideko eraikin baten bigarren pisuan piztu da sua. Suhiltzaileek topatu dute hilotza, eta emakume gazte bat ere ospitaleratu behar izan dute.
Angelun 58 urteko gizon bat hil da, etxebizitza batean izandako sutean. Espainia etorbideko eraikin baten bigarren pisuan piztu da sua. Suhiltzaileek topatu dute hilotza, eta emakume gazte bat ere ospitaleratu behar izan dute.
Suhiltzaileek 58 urteko gizon baten gorpua topatu dute gaur goizean Angelun (Lapurdi), kiskalitako etxebizitza batean. Espainia etorbidean dagoen eraikin bateko bigarren pisuan piztu da sua (bost pisu ditu eraikinak), eta 32 lagun atera behar izan dituzte 21 etxebizitzetatik. Hogei urteko neska bat ere ospitaleratu dut...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214129/hipikarik-ez-irunean-enpresen-interes-faltagatik.htm
Gizartea
Hipikarik ez Iruñean, enpresen interes faltagatik
Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, enpresa bakar batek ere ez du azaldu borondaterik hirian txapelketa bat antolatzeko. Udaleko talde politiko guztien artean, soilik Navarra Sumak nahi zuen hura egitea.
Hipikarik ez Iruñean, enpresen interes faltagatik. Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, enpresa bakar batek ere ez du azaldu borondaterik hirian txapelketa bat antolatzeko. Udaleko talde politiko guztien artean, soilik Navarra Sumak nahi zuen hura egitea.
Iruñeko Harresien I. Hipika Sariketa Nagusia egin zuten 2021eko irailaren 2tik 12ra, Iruñeko Ziudadelan. Sanferminak ohi bezala ospatu ez, eta festetarako izan ohi den aurrekontuaren parte bat horretan inbertitzea erabaki zuen Udalak orduko hartan, «iruindarrentzako eskaintza zabaltzearren». Txapelketak lehenbiziko ald...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214130/vulcanizados-zuloaga-enpresa-zigortu-dute-greba-eskubidea-urratzeagatik.htm
Ekonomia
Vulcanizados Zuloaga enpresa zigortu dute greba eskubidea urratzeagatik
Bilboko lan arloko epaitegiak dio Zaratamoko enpresak legez kanpo ordezkatu dituela greban dauden langileak. 52.900 euro ordaintzera behartu du, eta urraketa bertan behera uzteko exijitu dio.
Vulcanizados Zuloaga enpresa zigortu dute greba eskubidea urratzeagatik. Bilboko lan arloko epaitegiak dio Zaratamoko enpresak legez kanpo ordezkatu dituela greban dauden langileak. 52.900 euro ordaintzera behartu du, eta urraketa bertan behera uzteko exijitu dio.
Iazko ekainean hasi ziren greban Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloaga enpresako langileak, beren lan baldintzak hobetzearren. Ia urtebete igaro ostean, Bilboko lan arloko epaitegiak enpresa kondenatu du greba eskubidea urratzeagatik, langileen ordezkapenak legez kanpo egin dituela egotzita. Epaitegiak zehaztu due...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214131/herri-sanferminak-laquoez-da-izanen-txosnarik-baina-ez-gara-desagertukoraquo.htm
Gizartea
Herri Sanferminak: «Ez da izanen txosnarik, baina ez gara desagertuko»
Plataformak salatu du Iruñeko Udalak «ikusezin» bihurtu nahi dituela: «Festak ospatzeko beste modu batzuk bilatuko ditugu».
Herri Sanferminak: «Ez da izanen txosnarik, baina ez gara desagertuko». Plataformak salatu du Iruñeko Udalak «ikusezin» bihurtu nahi dituela: «Festak ospatzeko beste modu batzuk bilatuko ditugu».
«Enrique Maiak eta bere taldeak festaren erdigunetik bazterrera itzularazi nahi ditu Herri Sanferminak», salatu du Herri Sanferminak plataformak. Haren arabera, Iruñeko alkateak ez die baimenik eman txosnak alde zaharrean jartzeko. «Ikusezin» bihurtu nahi dituzte, salatu dutenez. Hain zuzen ere, horregatik, erabaki irm...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214132/eh-bilduk-lurzoruaren-legea-aldatzea-proposatu-du-alokairu-soziala-sustatzeko.htm
Gizartea
EH Bilduk Lurzoruaren Legea aldatzea proposatu du, alokairu soziala sustatzeko
Hiri plangintzan babes publikoko etxebizitza guztien %50 alokairu sozialera bideratzea arautu nahi du. EH Bilduk bihar eramango du lege proposamena Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara.
EH Bilduk Lurzoruaren Legea aldatzea proposatu du, alokairu soziala sustatzeko. Hiri plangintzan babes publikoko etxebizitza guztien %50 alokairu sozialera bideratzea arautu nahi du. EH Bilduk bihar eramango du lege proposamena Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara.
Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkideak gaur goizean aurkeztu du alokairu soziala bultzatzea helburu duen lege proposamena. Koalizioak bihar eramango du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara, tramiterako onar dezaten, nahiz eta ekinaldiak ez duen aurrera egingo, Jaurlaritzak lege egitasmoaren aurkako irit...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214133/duela-46-urte-desagertutako-eskultura-bat-itzultzera-behartu-dute-jon-buesa-eajko-goi-kargudun-ohi-bat.htm
Politika
Duela 46 urte desagertutako eskultura bat itzultzera behartu dute Jon Buesa, EAJko goi kargudun ohi bat
Bako jainko erromatarraren burua Arkaiako (Gasteiz) obra batzuetan agertu zen 1976an. Epaile batek aginduta itzuli du lana, eskultura berak zuela aitortu ostean. Aurretik, berak zuena kopia bat zela adierazi zuen.
Duela 46 urte desagertutako eskultura bat itzultzera behartu dute Jon Buesa, EAJko goi kargudun ohi bat. Bako jainko erromatarraren burua Arkaiako (Gasteiz) obra batzuetan agertu zen 1976an. Epaile batek aginduta itzuli du lana, eskultura berak zuela aitortu ostean. Aurretik, berak zuena kopia bat zela adierazi zuen.
Azaldu da Arkaiako (Gasteiz) obra batzuetan duela 46 urte aurkitu zuten Bakoren burua: Jon Buesak entregatu du, besteak beste Arabako Batzar Nagusietan EAJren bozeramaile izandakoak. Eusko Jaurlaritzako Uren zuzendaria ere izan zen, eta 1976an obretarako Arabako Aldundiaren ingeniaria zen. Buesak aste honetan aitortu ...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214134/munduko-landarerik-handiena-aurkitu-dute-australian-2000-kilometro-karratu-eta-4500-urte-ditu.htm
Bizigiro
Munduko landarerik handiena aurkitu dute Australian: 2.000 kilometro karratu eta 4.500 urte ditu
Posidonia australis du izena landareak, eta urtez urte 35 bat zentimetro hazten da batez beste. Zientzialariak «zur eta lur» utzi ditu aurkikuntza harrigarriak.
Munduko landarerik handiena aurkitu dute Australian: 2.000 kilometro karratu eta 4.500 urte ditu. Posidonia australis du izena landareak, eta urtez urte 35 bat zentimetro hazten da batez beste. Zientzialariak «zur eta lur» utzi ditu aurkikuntza harrigarriak.
Handia da, orain arte aurkitutako handiena: 2.000 kilometro karratu eta 4.500 urte inguru ditu, eta Australiako kostaldean aurkitu dute, Shark Bay badian. Zientzialariak txunditurik utzi ditu aurkikuntza harrigarriak. Kasualitatez topatu dute, ingurune horretan bizi diren landareen leheneratze proiektu batean: estudio ...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214135/ep-iuk-eskatu-du-biktimen-erreparazio-osoa-jasotzea-memoria-historiko-eta-demokratikoaren-legean.htm
Gizartea
EP-IUk eskatu du biktimen erreparazio «osoa» jasotzea memoria historiko eta demokratikoaren legean
Legebiltzar taldeak 62 zuzenketa aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzaren lege egitasmoari.
EP-IUk eskatu du biktimen erreparazio «osoa» jasotzea memoria historiko eta demokratikoaren legean. Legebiltzar taldeak 62 zuzenketa aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzaren lege egitasmoari.
EAEko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege proiektua tramitatzen ari dira Eusko Legebiltzarrean, eta, zuzenketak aurkezteko epea zabaldu denez, Elkarrekin Podemos-IU taldeak gaur iragarri du 62 zuzenketa aurkeztu dizkiola lege proiektuari. Jon Hernandez legebiltzarkideak azaldu du lan «zorrotza» egin dutela testu...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214136/nafarroan-sorgailu-eolikoen-palak-birziklatzeko-planta-bat-eraikiko-dute.htm
Ekonomia
Nafarroan sorgailu eolikoen palak birziklatzeko planta bat eraikiko dute
Hamar milioi euro inbertituko dituzte Iberdrolak eta FCC Ambitok, eta ehun lanpostu sortzea aurreikusten da. Nafarroa hegoaldean kokatuko dute lantegia.
Nafarroan sorgailu eolikoen palak birziklatzeko planta bat eraikiko dute. Hamar milioi euro inbertituko dituzte Iberdrolak eta FCC Ambitok, eta ehun lanpostu sortzea aurreikusten da. Nafarroa hegoaldean kokatuko dute lantegia.
Iberdrolak eta FCC Ambitok sorgailu eolikoen palak birziklatzeko planta bat eraikiko dute Nafarroan; eskala industrialean lan egingo duen Europako lehena izango da. Lehen instalazioetan hamar milioi euro inguru inbertituko dituzte bi enpresek, eta hamarkada honetan zehar ehun lanpostu sortuko dituztela aurreikusi dute,...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214137/eraso-homofobo-bat-salatu-dute-sopelan.htm
Gizartea
Eraso homofobo bat salatu dute Sopelan
Erasoa maiatzaren 27an gertatu zen; herritar batek iraindu eta mehatxatu egin zuen biktima. Sopelako neska gazteen talde Ukatuk protestara deitu du ostiral iluntzerako.
Eraso homofobo bat salatu dute Sopelan. Erasoa maiatzaren 27an gertatu zen; herritar batek iraindu eta mehatxatu egin zuen biktima. Sopelako neska gazteen talde Ukatuk protestara deitu du ostiral iluntzerako.
Herritar batek eraso homofobo bat egin zion beste bati iragan asteko ostiralean Sopelan (Bizkaia), maiatzaren 27an, alegia. EH Bilduk eman du erasoaren berri. Koalizio abertzaleak zehaztu duenez, biktimak irainak eta mehatxuak jasan zituen. Bera joan zen udaltzainengana gertatutakoa kontatzeko, eta gorroto delitua sala...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214138/adjudikatu-dituzte-ahtaren-plataforma-eta-gasteizko-sarbidea-lotzen-dituzten-lanak.htm
Gizartea
Adjudikatu dituzte AHTaren plataforma eta Gasteizko sarbidea lotzen dituzten lanak
Iruña Oka (Araba) eta Gasteiz artean igarotzen da zatia. Espainiako Gobernuak Construcciones Sanchez Dominguez Sando enpresari adjudikatu dizkio lanak, 27,5 milioi euroan. Urtebetean amaituta egotea aurreikusi dute.
Adjudikatu dituzte AHTaren plataforma eta Gasteizko sarbidea lotzen dituzten lanak. Iruña Oka (Araba) eta Gasteiz artean igarotzen da zatia. Espainiako Gobernuak Construcciones Sanchez Dominguez Sando enpresari adjudikatu dizkio lanak, 27,5 milioi euroan. Urtebetean amaituta egotea aurreikusi dute.
Espainiako Gobernuak adjudikatu ditu Iruña Oka (Araba) eta Gasteiz arteko AHT abiadura handiko trenaren lanak. Zehazki, Burgos-Gasteiz abiadura handiko linea Gasteizko sarbidearekin lotzen duen plataforma egiteko lanak adjudikatu dituzte. Construcciones Sanchez Dominguez Sando enpresak egingo ditu obra horiek. Kontratu...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214139/tuterako-gizon-bat-espetxeratu-dute-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Tuterako gizon bat espetxeratu dute sexu eraso bat egitea egotzita
Atxilotuak 31 urte ditu. Poliziaren arabera, bi aldiz saiatu da emakume bati erasotzen.
Tuterako gizon bat espetxeratu dute sexu eraso bat egitea egotzita. Atxilotuak 31 urte ditu. Poliziaren arabera, bi aldiz saiatu da emakume bati erasotzen.
Joan den igandean gertatu zen: Espainiako Poliziak 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Tuteran (Nafarroa) sexu askatasunaren aurkako delitua, lesioak eta indarkeria erabilita lapurreta egitea egotzita. Poliziak azaldu duenez, 20:00 aldera emakume batek laguntza eskatu zien. Andreak arropa hautsita zeukan, eta urratua...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214140/antropologia-feministaren-lehen-kongresua-egingo-dute-ezagutza-eraldatzeko.htm
Gizartea
Antropologia Feministaren Lehen Kongresua egingo dute, «ezagutza eraldatzeko»
Ekainaren 8tik 10era egingo da kongresua, EHUren Donostiako HEFA fakultatean.
Antropologia Feministaren Lehen Kongresua egingo dute, «ezagutza eraldatzeko». Ekainaren 8tik 10era egingo da kongresua, EHUren Donostiako HEFA fakultatean.
Lau urteko prestakuntzaren eta bi urteko atzerapenaren ostean, datorren asteazkenean hasiko da I. Antropologia Feministaren Kongresua. 350 pertsonatik gora elkartuko dira, antropologia feministak diziplina horri egiten dizkion ekarpenei buruz hitz egiteko, baita nazioarteko ikuspegiei buruz aritzeko ere. Euskal Herrik...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214141/foro-sozialak-memoria-inklusiboa-landuko-du-laquoelkarrizketa-gertagaitzenraquo-bidez.htm
Politika
Foro Sozialak memoria inklusiboa landuko du, «elkarrizketa gertagaitzen» bidez
Hainbat esparru politikotako 11 lagun elkarrizketan jarriko ditu foroak ekainean. Haren ustez, eragile gehienak bat datoz memoria inklusiboa eta ez-baztertzailea egin behar dela. Gai korapilatsua izan arren, ez da ari presoen eta biktimen auzian egin beharreko urratsak oztopatzen, azaldu duenez.
Foro Sozialak memoria inklusiboa landuko du, «elkarrizketa gertagaitzen» bidez. Hainbat esparru politikotako 11 lagun elkarrizketan jarriko ditu foroak ekainean. Haren ustez, eragile gehienak bat datoz memoria inklusiboa eta ez-baztertzailea egin behar dela. Gai korapilatsua izan arren, ez da ari presoen eta biktimen a...
Ibilbide politiko eta iraganaren ikuskera desberdina duten 11 pertsonak parte hartuko dute Foro Sozial Iraunkorrak ekainean egingo dituen lau elkarrizketa saiotan. Horien artean izango dira, besteak beste, Santiago Cervera UPNko eta PPko parlamentari ohia, Txelui Moreno ezker abertzaleko kidea, Juan Mari Ollora EAJren ...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214142/gorenak-ez-du-onartu-atristainen-zigorra-berrikustea.htm
Politika
Gorenak ez du onartu Atristainen zigorra berrikustea
Epaileen ustez, Atristainek inkomunikazioan egindako deklarazioez gain froga gehiago egon ziren hura zigortzeko. Fiskalaren argudioei men egin die.
Gorenak ez du onartu Atristainen zigorra berrikustea. Epaileen ustez, Atristainek inkomunikazioan egindako deklarazioez gain froga gehiago egon ziren hura zigortzeko. Fiskalaren argudioei men egin die.
Espainiako Auzitegi Gorenaren esku zegoen Estrasburgok urtarrilaren 18an emandako sententzia betearaztea, baina epaileek ebatzi dute ez dutela onartzen Xabier Atristaini 2013an ezarritako hamazazpi urteko zigorra berrikustea. Epaileek argudiatu dutenez, inkomunikazio garaian egindako deklarazioez gain badira deklarazio...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214143/hilean-9-euro-ordainduta-alemaniarrek-ia-nahi-bezala-bidaiatu-ahalko-dute-datozen-hiru-hilabeteetan.htm
Ekonomia
Hilean 9 euro ordainduta, alemaniarrek ia nahi bezala bidaiatu ahalko dute datozen hiru hilabeteetan
Bizitzaren garestitzeari aurre egiteko hartu du neurria Alemaniako Gobernuak. Garraio publiko guztia sartzen da planean, hirien arteko eta ibilbide luzeko trenak izan ezik.
Hilean 9 euro ordainduta, alemaniarrek ia nahi bezala bidaiatu ahalko dute datozen hiru hilabeteetan. Bizitzaren garestitzeari aurre egiteko hartu du neurria Alemaniako Gobernuak. Garraio publiko guztia sartzen da planean, hirien arteko eta ibilbide luzeko trenak izan ezik.
Bederatzi euroko txartel bat erosita, nahi adina bidaiatu metroan, autobusean eta trenean, hilabete osoan. Aukera hori daukate alemaniarrek gaurtik, ekainerako, uztailerako eta abuzturako. Alemaniako Gobernuak ezarri du bederatzi euroko txartelaren plana, inflazioari eta oinarrizko produktuen garestitzeari aurre egitek...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214144/presoen-euskara-ikasketak-ofizial-egiteko-eskatu-dute-eusko-legebiltzarrean.htm
Gizartea
Presoen euskara ikasketak ofizial egiteko eskatu dute Eusko Legebiltzarrean
Presoen Euskara Irakasle Taldeak HABEri eskatu dio Espainiako Espetxe Erakundearekin akordioa egiteko, eta akordio hori bera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetako arduradunekin lantzeko. Aurtengo ikasturtea «gogorra» izan dela nabarmendu du boluntario taldeak.
Presoen euskara ikasketak ofizial egiteko eskatu dute Eusko Legebiltzarrean. Presoen Euskara Irakasle Taldeak HABEri eskatu dio Espainiako Espetxe Erakundearekin akordioa egiteko, eta akordio hori bera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetako arduradunekin lantzeko. Aurtengo ikasturtea «gogorra» izan dela nabarmendu d...
Eusko Jaurlaritzak espetxe eskumena eskuratua duenez gero, presoei euskaraz ikasteko eskubidea aitortzeko urrats eraginkorrak egiteko eskatu du Presoen Euskara Irakasle Taldeak, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean. Izan ere, taldeak gogoratu du esan zietela eskumena eskuz aldatzean ...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214145/aske-utzi-dute-gabi-daraspe-gksko-kidea.htm
Politika
Aske utzi dute Gabi Daraspe GKSko kidea
Ostegunean atxilotu zuten lapurtarra, eta berehala Martuteneko espetxean sartu zuten. Abokatuek jakinarazi dutenez, kondena eteteko eskaria onartu du epaileak, eta libre utzi dute.
Aske utzi dute Gabi Daraspe GKSko kidea. Ostegunean atxilotu zuten lapurtarra, eta berehala Martuteneko espetxean sartu zuten. Abokatuek jakinarazi dutenez, kondena eteteko eskaria onartu du epaileak, eta libre utzi dute.
Gabi Daraspe GKSko kidea Martuteneko espetxetik atera da, arratsaldean. Gazte Koordinakunde Sozialistako kidea iragan ostegun gauean atxilotu zuten Itziarren (Gipuzkoa). Berehala, Martuteneko kartzelan (Donostia, Gipuzkoa) sartu zuen Ertzaintzak. Sei hilabeteko kondena zuen 2018tik, baina abokatuek eskaria jarri zuten ...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214146/lurtek-enpresak-ikertu-gisa-deklaratuko-du-zaldibar-auzian.htm
Gizartea
Lurtek enpresak ikertu gisa deklaratuko du 'Zaldibar auzian'
Cedexen txostenak haren egonkortasun kalkuluak auzitan jarri zituen. Instrukzio epea beste sei hilabetez luzatu du epaileak, abenduaren 1era arte gutxienez.
Lurtek enpresak ikertu gisa deklaratuko du 'Zaldibar auzian'. Cedexen txostenak haren egonkortasun kalkuluak auzitan jarri zituen. Instrukzio epea beste sei hilabetez luzatu du epaileak, abenduaren 1era arte gutxienez.
Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko amiltzeak ingurumenean eragindako kalteak aztertzen ari den epaileak Lurtek enpresako bi geologo ikertu gisa deklaratzera deitu ditu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Ekologistak Martxan-ek osaturiko akusazio partikularraren eskaera ontzat hartu du. Cedex ikerketa zentroak ho...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214147/arartekoak-salatu-du-ertzaintzak-hutsuneak-dituela-tratu-umiliagarriak-ikertzerakoan.htm
Gizartea
Arartekoak salatu du Ertzaintzak «hutsuneak» dituela «tratu umiliagarriak» ikertzerakoan
Manu Lezertuak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du iazko txostena. 7.578 kexa eta kontsulta jaso dituzte.
Arartekoak salatu du Ertzaintzak «hutsuneak» dituela «tratu umiliagarriak» ikertzerakoan. Manu Lezertuak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du iazko txostena. 7.578 kexa eta kontsulta jaso dituzte.
Manuel Lezertua EAEko Arartekoak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean, 2021eko txostenaren berri emateko. Bertan, besteak beste, Ertzaintzaren jardunaz aritu da, zehazki, Ertzaintzaren «hutsuneez». Lezertuaren esanetan, Poliza horrek duela denbora askotik «hutsunea...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214148/sepultura-sofa-pasadena-eta-lumi-ere-ehzn-ariko-dira.htm
Kultura
Sepultura, Sofa, Pasadena eta Lumi ere EHZn ariko dira
Horiez eta orain arte iragarritako taldeez gain, Atoem, Joseba Irazoki eta Lagunak, Ah ! Kwantou, Xutik eta Fusible batu dira egitaraura. Uztailaren 1ean, 2an eta 3an egingo dute 26. jaialdia, Irisarrin, Hainbat lur mundu bakarrean! lelopean.
Sepultura, Sofa, Pasadena eta Lumi ere EHZn ariko dira. Horiez eta orain arte iragarritako taldeez gain, Atoem, Joseba Irazoki eta Lagunak, Ah ! Kwantou, Xutik eta Fusible batu dira egitaraura. Uztailaren 1ean, 2an eta 3an egingo dute 26. jaialdia, Irisarrin, Hainbat lur mundu bakarrean! lelopean.
Hilabete baino ez da falta Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia hasteko, eta, orain arte iragarritakoez gain, programaziora gehitu diren beste hainbat talderen berri eman du festibalak. «Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guzientzako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea dugu», adierazi dute jaialdi...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214149/errusiak-aebei-ohartarazi-die-ukraina-armatzearen-arriskuez.htm
Mundua
Errusiak AEBei ohartarazi die Ukraina armatzearen «arriskuez»
Washingtonek misil eta munizio gehiago emango dizkio Ukrainari. Joe Bidenen ustez, militarki indartuz gero, Kievek «posizio sendoago bat» edukiko du negoziazio mahaian
Errusiak AEBei ohartarazi die Ukraina armatzearen «arriskuez». Washingtonek misil eta munizio gehiago emango dizkio Ukrainari. Joe Bidenen ustez, militarki indartuz gero, Kievek «posizio sendoago bat» edukiko du negoziazio mahaian
AEBek misil eta munizio gehiago emango dizkiote Ukrainako armadari, modu horretan «zehaztasun handiagoarekin» eraso egin ahal dezan «guda zelaian». Joe Biden Etxe Zuriko maizterrak jakinarazi zuen atzo, azkeneko orduan, The New York Times egunkariak argitaratutako zutabe batean. Sergei Riabkov Errusiako Atzerri ministr...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214150/laborari-bat-hil-da-duzunaritze-sarasketan-traktorearekin-istripua-izan-ondoren.htm
Ekonomia
Laborari bat hil da Duzunaritze-Sarasketan, traktorearekin istripua izan ondoren
Sindikatuen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hildako 31. behargina da.
Laborari bat hil da Duzunaritze-Sarasketan, traktorearekin istripua izan ondoren. Sindikatuen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hildako 31. behargina da.
70 urteko laborari bat hil da asteazken honetan Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Behera) izandako traktore istripu batean. Ezbeharra 16: 00 aldera izan da. Gizona Azkonzabal auzoko bere soroan ari zen lanean; traktoretik erori egin da, eta azpian harrapatu du. Zerbitzu medikuak iritsi direnean, bihotz-biriketako geldia...
2022-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/214151/gasolina-garestitzen-ari-da-eta-dagoeneko-jan-egin-ditu-gobernuen-deskontuak.htm
Ekonomia
Gasolina garestitzen ari da, eta dagoeneko jan egin ditu gobernuen deskontuak
Laguntzen atarian baino hogei zentimo garestiago dago Hegoaldean, eta 26 Iparraldean. Espainiako Gobernuak iragarri du laguntza hiru hilabetez luzatuko duela
Gasolina garestitzen ari da, eta dagoeneko jan egin ditu gobernuen deskontuak. Laguntzen atarian baino hogei zentimo garestiago dago Hegoaldean, eta 26 Iparraldean. Espainiako Gobernuak iragarri du laguntza hiru hilabetez luzatuko duela
Gutxi iraun du Espainiako Gobernuaren laguntzak gasolina kontsumitzaileei emandako arindua. Apirilaren 1etik aurrera gutxienez hogei zentimoko deskontua jasotzen dute litroko Hego Euskal Herrian gasolindegien erabiltzaileek, eta, hain zuzen ere, hogei zentimo garestitu da azken bi hilabeteetan gasolinaren prezioa: apir...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214152/danimarkako-herritarrek-ebren-defentsa-politikan-sartzea-erabaki-dute.htm
Mundua
Danimarkako herritarrek EBren defentsa politikan sartzea erabaki dute
Maastrichteko Itunean berretsitako salbuespena kentzearen alde egin dute boto emaileen %66,9k erreferendumean.
Danimarkako herritarrek EBren defentsa politikan sartzea erabaki dute. Maastrichteko Itunean berretsitako salbuespena kentzearen alde egin dute boto emaileen %66,9k erreferendumean.
Danimarkako herritarrek, erreferendumean, baiezkoa eman diote EB Europako Batasunaren defentsa politikaren parte izateari. Botoen %99 zenbatuta, %66,9k egin dute herrialdeak indarrean izan duen salbuespena kentzearen alde; parte hartzea %65,76koa izan da. 1993an EB birsortu zuen Maastrichteko Ituna onartzearen truke Da...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214169/hirugarren-hilabetez-jarraian-afiliatuen-marka-hautsi-du-hego-euskal-herriak.htm
Ekonomia
Hirugarren hilabetez jarraian, afiliatuen marka hautsi du Hego Euskal Herriak
Inflazio handiak ez dio oraindik lan merkatuari eragin. Apirilean baino 3.566 langabe gutxiago eta 7.136 afiliatu gehiago daude. Lau kontratutik bat izan da mugagabea
Hirugarren hilabetez jarraian, afiliatuen marka hautsi du Hego Euskal Herriak. Inflazio handiak ez dio oraindik lan merkatuari eragin. Apirilean baino 3.566 langabe gutxiago eta 7.136 afiliatu gehiago daude. Lau kontratutik bat izan da mugagabea
Ukrainako gerraren ondorioak eta inflazio handia ez dira oraingoz gai izan Hego Euskal Herriko lan merkatua bilakaera positibotik desbideratzeko. Maiatzean berriro txikitu da langabeen kopurua —3.566 lagun gutxiago daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden eta Nafar Lansaren—, eta Gizarte Segurantzak 7.163 kotizatzail...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214170/eusko-legebiltzarrak-ez-du-tramiterako-onartu-alokairu-soziala-sustatzeko-lege-egitasmoa.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak ez du tramiterako onartu alokairu soziala sustatzeko lege egitasmoa
EH Bilduren ekinaldiaren aurka bozkatu dute EAJk, PSE-EEk, PP-C’s-k eta Voxek, eta alde Elkarrekin Podemos-IUk.
Eusko Legebiltzarrak ez du tramiterako onartu alokairu soziala sustatzeko lege egitasmoa. EH Bilduren ekinaldiaren aurka bozkatu dute EAJk, PSE-EEk, PP-C’s-k eta Voxek, eta alde Elkarrekin Podemos-IUk.
Eusko Legebiltzarraren gehiengoak atzera bota du alokairu soziala sustatzeko asmoz EH Bilduk proposatu duen lege egitasmoa. Elkarrekin Podemos-IU taldeak ez gainerako taldeek ekinaldiaren aurka bozkatu dute osoko bilkuran, eta, beraz, legebiltzarrak ez du tramiterako onartu. Aurrez Eusko Jaurlaritzak emana zuen lege eg...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214171/abian-da-euskadi-bono-denda-kanpaina.htm
Ekonomia
Abian da Euskadi Bono Denda kanpaina
640.000 kontsumo bonu jarriko dituzte zirkulazioan hirugarren alduan, 6,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 4.400 establezimenduk parte hartuko dute, uztailaren 3ra arte.
Abian da Euskadi Bono Denda kanpaina. 640.000 kontsumo bonu jarriko dituzte zirkulazioan hirugarren alduan, 6,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 4.400 establezimenduk parte hartuko dute, uztailaren 3ra arte.
Euskadi Bono Denda kanpainaren hirugarren aldiari gaur ekin diote, eta uztailaren 3an amaituko da. Guztira 640.000 deskontu bonu jarriko dituzte zirkulazioan, 6,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Eusko Jaurlaritzak bultzatu du kanpaina, eta Bizkaiko eta Arabako foru aldundiak eta hainbat udal ere gehitu dira egitasmora ...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214172/saudi-arabia-petrolio-gehiago-ekoizteko-prest-dago-errusiarena-murrizten-bada.htm
Ekonomia
Saudi Arabia petrolio gehiago ekoizteko prest dago, Errusiarena murrizten bada
LPEEko kideek eta haren aliatuek —tartean Errusia— ekoizpena uste baino gehiago igotzea erabaki dute gaurko bileran. Europak Errusiari ezarritako zigorrek hornidura krisi bat eragin dezaketen beldurra handitu egin da.
Saudi Arabia petrolio gehiago ekoizteko prest dago, Errusiarena murrizten bada. LPEEko kideek eta haren aliatuek —tartean Errusia— ekoizpena uste baino gehiago igotzea erabaki dute gaurko bileran. Europak Errusiari ezarritako zigorrek hornidura krisi bat eragin dezaketen beldurra handitu egin da.
Saudi Arabiak esan du petrolio gehiago ekoizteko prest dagoela Errusiarena nabarmen murrizten bada. Hala adierazi du gaur Financial Times egunkariak. Orain arte, Saudi Arabiak uko egin die ekoizpena bizkortzeko egindako eskaerei, nahiz eta gaur egun upelaren prezioa 120 dolar ingurukoa den (112 euro), azken hamarkadako...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214173/eh-bilduk-maria-del-rio-proposatu-du-bilboko-alkategai-izateko.htm
Politika
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
Zuzenbidean doktorea eta EHUko irakaslea da Del Rio. Barne prozesua ekainaren 5era arte irekita dago.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko. Zuzenbidean doktorea eta EHUko irakaslea da Del Rio. Barne prozesua ekainaren 5era arte irekita dago.
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Maria del Rio proposatu du datorren urteko udal hauteskundeetarako hautagai gisa. Del Rio Zuzenbidean doktorea eta EHUko irakaslea da. Politika munduan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko zuzendari nagusi izan zen, eta koalizio subiranistaren aholkularia Bizkaiko Batzar Na...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214174/labek-gipuzkoako-egurgintzako-hitzarmena-berritzeko-konpromisoa-hartu-du.htm
Ekonomia
LABek Gipuzkoako egurgintzako hitzarmena berritzeko «konpromisoa» hartu du
Hemeretzi urte «hilda» daramatza hitzarmenak, inongo soldata igoerarik gabe, eta LAB sindikatuak «hitzarmen duin eta beharrezko» bat lortu nahi du.
LABek Gipuzkoako egurgintzako hitzarmena berritzeko «konpromisoa» hartu du. Hemeretzi urte «hilda» daramatza hitzarmenak, inongo soldata igoerarik gabe, eta LAB sindikatuak «hitzarmen duin eta beharrezko» bat lortu nahi du.
Gipuzkoako egurgintza sektoreko hitzarmena «berpizteko konpromisoa» erakutsi du gaur LAB sindikatuak, Donostian hainbat langile ordezkarik egindako agerraldian. Hemeretzi urte «hilda» daramatza hitzarmenak, soldata igoerarik gabe, eta akordio «duin eta beharrezko» bat lortzeko lanean arituko direla adierazi dute. Urte...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214175/24-langile-inputatu-dituzte-azken-urteetako-lan-gatazketako-protestaldietan.htm
Ekonomia
24 langile inputatu dituzte azken urteetako lan gatazketako protestaldietan
Langileen artean «beldurra zabaldu» nahi duela egotzi diote sindikatuek Jaurlaritzari. Isun ekonomiko asko jaso dituzte, 3.000 eurorainokoak.
24 langile inputatu dituzte azken urteetako lan gatazketako protestaldietan. Langileen artean «beldurra zabaldu» nahi duela egotzi diote sindikatuek Jaurlaritzari. Isun ekonomiko asko jaso dituzte, 3.000 eurorainokoak.
«Jaurlaritzak beldurra zabaldu nahi du langileen artean, borroka egin ez dezaten. Patronalarekin konplizitate osoz dihardu». Salaketa gogorra Zigor Aizpeolea LAB sindikatuko kide eta IPT Aero PCB langilearena da. Azpioleak eman du azalpena, baina CCOO, LAB, ESK, CNT, Hiru eta Steilas sindikatuen izenean hitz egin du, b...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214176/zientzialari-talde-batek-ohartarazi-du-aldaketa-eraldatzaileak-behar-direla-klima-larrialdiaren-aurka.htm
Gizartea
Zientzialari talde batek ohartarazi du aldaketa «eraldatzaileak» behar direla klima larrialdiaren aurka
'BioScience' aldizkarian argitaratutako artikulu batean, adierazi dute gaur egungo neurriak «erreformistak» direla, eta ez dutela behar adina denbora izango eraginkorrak izateko.
Zientzialari talde batek ohartarazi du aldaketa «eraldatzaileak» behar direla klima larrialdiaren aurka. 'BioScience' aldizkarian argitaratutako artikulu batean, adierazi dute gaur egungo neurriak «erreformistak» direla, eta ez dutela behar adina denbora izango eraginkorrak izateko.
Gaur egun klima larrialdira egokitzeko hartu dituzten neurriak «motelegiak» dira, eta ez dute behar adina denborarik izango benetako eraginkortasuna izateko. Hala ohartarazi du zientzialari talde batek, BioScience aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Larrialdiari aurre egiteko, adierazi dute beharrezkoa dela ald...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214177/bizkaiko-aldundiak-bizikidetza-unitateak-sortuko-ditu-egoitzetan.htm
Gizartea
Bizkaiko Aldundiak bizikidetza unitateak sortuko ditu egoitzetan
Sergio Murillo foru diputatuak uste du garrantzitsua dela zahar etxeetako langileek «lan baldintza egokiak» izatea
Bizkaiko Aldundiak bizikidetza unitateak sortuko ditu egoitzetan. Sergio Murillo foru diputatuak uste du garrantzitsua dela zahar etxeetako langileek «lan baldintza egokiak» izatea
Bizkaiko Foru Aldundiak bizikidetza unitateak sortu nahi ditu zahar etxeetan, hau da, egoitzen barnean egongo diren gune txikiagoak, etxekoa bezalako bizimodu bat garatzeko egokiak. Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru diputatuak horren berri eman du aste honetan Bizkaiko Batzar Nagusietako Gizarte Ekintzako batzordea...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214178/eusko-legebiltzarrak-atzera-bota-du-lanbideren-prestakuntza-eskaintza-euskalduntzeko-eskaera.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du Lanbideren prestakuntza eskaintza euskalduntzeko eskaera
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk proposatu dute Lanbidek estrategia bat abia dezala lanbide guztietan bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratzeko. Aurka bozkatu dute EAJk, PSE-EEk, PP+C’s-ek eta Voxek.
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du Lanbideren prestakuntza eskaintza euskalduntzeko eskaera. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk proposatu dute Lanbidek estrategia bat abia dezala lanbide guztietan bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratzeko. Aurka bozkatu dute EAJk, PSE-EEk, PP+C’s-ek eta Voxek.
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak eraman du gaia osoko bilkurara, zera eskatzeko: estrategia bat martxan jartzeko Lanbideren prestakuntza eskaintzak EAEko bi hizkuntza ofizialetan berdintasunez eskaintzeko. Elkarrekin Podemos-IU taldearekin erdibideko zuzenketa adostu du koalizioak, baina ez dute onartu, gainer...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214179/greba-mugagabea-hasiko-dute-gipuzkoako-aldundiko-lokalen-garbitzaileek.htm
Ekonomia
Greba mugagabea hasiko dute Gipuzkoako Aldundiko lokalen garbitzaileek
Ekainaren 6tik aurrera egingo dituzte lanuzteak. Hitzarmenean KPIaren araberako soldata igoera bermatzeko eskatu dute.
Greba mugagabea hasiko dute Gipuzkoako Aldundiko lokalen garbitzaileek. Ekainaren 6tik aurrera egingo dituzte lanuzteak. Hitzarmenean KPIaren araberako soldata igoera bermatzeko eskatu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko eraikinak eta lokalak garbitzen dituzten Euleneko langileek greba mugagabea hasiko dute ekainaren 6an, negoziatzen ari diren lan hitzarmenean KPIaren igoera bermatzeko. Langileek enpresari eta aldundiari argi utzi nahi diete KPIaren igoerarik gabe ez dela akordiorik egongo eta ziurtatu dute «b...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214180/langile-elbarrien-77k-kontratu-mugagabea-dute.htm
Ekonomia
Langile elbarrien %77k kontratu mugagabea dute
EHLABE elkartearen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan desgaitasunen bat duten 8.153 langile daude guztira, eta kolektiboko langabezia tasa %16,5 da. Batez besteko soldata, berriz, 1.150 euro inguru.
Langile elbarrien %77k kontratu mugagabea dute. EHLABE elkartearen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan desgaitasunen bat duten 8.153 langile daude guztira, eta kolektiboko langabezia tasa %16,5 da. Batez besteko soldata, berriz, 1.150 euro inguru.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresetan elbarritasunen bat duten 8.153 langile daude guztira, iaz baino 79 gutxiago, baina, Asier Vitoria EHLABE Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteko presidentearen ustez, ez datu txarra, besteak beste 221 langile igaro direlako enplegu zentro berezituetatik lanpostu arruntetara. «Ia...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214181/gipuzkoako-futbol-federazioak-euskararen-plan-estrategikoa-egin-du-aurreneko-aldiz.htm
Kirola
Gipuzkoako Futbol Federazioak Euskararen Plan Estrategikoa egin du aurreneko aldiz
Lau urterako da, eta etorkizunerako bisioa, lau erronka nagusi eta estrategiak definitu ditu EMUN aholkularitzarekin batera. Euskarari «hauspoa eman» nahi diote, «eragile» ere badiren aldetik. Aurtengo Ekintza Plana abian da.
Gipuzkoako Futbol Federazioak Euskararen Plan Estrategikoa egin du aurreneko aldiz. Lau urterako da, eta etorkizunerako bisioa, lau erronka nagusi eta estrategiak definitu ditu EMUN aholkularitzarekin batera. Euskarari «hauspoa eman» nahi diote, «eragile» ere badiren aldetik. Aurtengo Ekintza Plana abian da.
Kirolak sekulako indarra dauka Euskal Herrian. Indar horren atzetik herritar asko ari dira lanean, hainbat esparrutan. Futbola da nagusi, eta haren bueltan, gizartearen zati bat mugitzen da. Horregatik, Gipuzkoako Futbol Federazioa (GFF), eragilea den aldetik, garbi ikusi zuen euskararen gaian asko eragin dezakeela. Zu...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214182/ertzaintzak-xabier-atristain-atxilotu-du-eta-martutenen-espetxeratu-dute.htm
Politika
Ertzaintzak Xabier Atristain atxilotu du, eta Martutenen espetxeratu dute
Donostiako Parte Zaharrean atxilotu dute. Otsailaren 17an utzi zuten aske Martutenen bertan, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak inkomunikazio aldian haren defentsarako eskubidea urratu zela ebatzi ondoren. Sarek elkarretaratzera deitu du gaurko: 19:00etan bilduko dira, Donostiako Bulebarrean.
Ertzaintzak Xabier Atristain atxilotu du, eta Martutenen espetxeratu dute. Donostiako Parte Zaharrean atxilotu dute. Otsailaren 17an utzi zuten aske Martutenen bertan, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak inkomunikazio aldian haren defentsarako eskubidea urratu zela ebatzi ondoren. Sarek elkarretaratzera deitu du gaurko...
Ertzaintzak Xabier Atristain atxilotu du Donostiako Parte Zaharrean, 13:00etan. Handik Martuteneko espetxera eraman dute. Espainiako Auzitegi Gorenak atzo bere zigorra berriro ez aztertzea erabaki ondoren, Atristain bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko hirugarren zigor salak —ask...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214183/saizarbitoria-laquoeuskara-jada-ez-da-euskaldun-egiten-gaituena-askorentzat-oposizioetan-puntuak-ematen-dituen-hizkuntza-daraquo.htm
Kultura
Saizarbitoria: «Euskara jada ez da euskaldun egiten gaituena; askorentzat, oposizioetan puntuak ematen dituen hizkuntza da»
Ramon Saizarbitoriaren Martutene</em> eleberriaren irakurraldi publikoa egingo dute hurrengo asteazkenean Bilboko Arriaga antzokian, eta euskarari eta euskal literaturari buruzko bere kezken berri eman du idazleak saioaren aurkezpenean.
Saizarbitoria: «Euskara jada ez da euskaldun egiten gaituena; askorentzat, oposizioetan puntuak ematen dituen hizkuntza da». Ramon Saizarbitoriaren Martutene</em> eleberriaren irakurraldi publikoa egingo dute hurrengo asteazkenean Bilboko Arriaga antzokian, eta euskarari eta euskal literaturari buruzko bere kezken berr...
«Estatistikek diotenez, sekula ez da hainbeste jende izan euskara jakin, eta erabiltzen ez duena». Itxuraz aurkezpen formal eta instituzionala izatekoa zena euskararen eta euskal literaturaren erronkei buruzko 11 minutuko konpendio bilakatu du gaur Ramon Saizarbitoria idazleak (Donostia, 1944). Bilbo Zaharra euskaltegi...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214184/sdfk-ohartarazi-du-turkiaren-beste-eraso-batek-krisi-humanitario-bat-eragingo-lukeela.htm
Mundua
SDFk ohartarazi du Turkiaren beste eraso batek «krisi humanitario bat» eragingo lukeela
Erdoganek iragarri du Siria ipar-mendebaldeko Manbij eta Tell Rifaat jomugan dituela, eta gero «pausoz pauso beste eskualde batzuetan» sartuko direla.
SDFk ohartarazi du Turkiaren beste eraso batek «krisi humanitario bat» eragingo lukeela. Erdoganek iragarri du Siria ipar-mendebaldeko Manbij eta Tell Rifaat jomugan dituela, eta gero «pausoz pauso beste eskualde batzuetan» sartuko direla.
Mazlum Abdi SDF Siriako Indar Demokratikoen komandanteburua argi mintzatu da: Turkiako armadaren beste eraso batek «krisi humanitario bat» eragingo luke, eta nabarmen kalte egingo lioke Estatu Islamikoaren kontrako borrokari. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak haren alderdiko diputatuei jakinarazi zien, atzo, ...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214185/kotizaziorik-gabeko-pentsioak-15-handitzea-adostu-du-eh-bilduk-espainiako-gobernuarekin.htm
Ekonomia
Kotizaziorik gabeko pentsioak %15 handitzea adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
Koalizio subiranistaren arabera, hilean 60-100 euro inguru igoko dituzte. Urte amaierara arte egongo da indarrean, eta 2023ko aurrekontuetan ere jasotzea aurreikusi dute.
Kotizaziorik gabeko pentsioak %15 handitzea adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin. Koalizio subiranistaren arabera, hilean 60-100 euro inguru igoko dituzte. Urte amaierara arte egongo da indarrean, eta 2023ko aurrekontuetan ere jasotzea aurreikusi dute.
Kotizaziorik gabeko pentsioek inoizko igoerarik handiena izango dute Hego Euskal Herrian. EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin eginiko akordioari esker, %15 igoko dira: EH Bilduren kalkuluen arabera, mota horretako pentsioren bat dutenek hilero 60 eta 100 euro arteko igoera izango dute. Gutxienez 2022ko abenduaren 31ra a...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214186/gipuzkoako-buru-osasuneko-langileen-85ek-sare-pribatuan-jarduten-dutela-salatu-du-elak.htm
Gizartea
Gipuzkoako buru osasuneko langileen %85ek sare pribatuan jarduten dutela salatu du ELAk
Arrasateko Aita Menni zentroan greban oraindik, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko; 32. greba eguna dute gaur 2017tik.
Gipuzkoako buru osasuneko langileen %85ek sare pribatuan jarduten dutela salatu du ELAk. Arrasateko Aita Menni zentroan greban oraindik, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko; 32. greba eguna dute gaur 2017tik.
Gipuzkoan buru osasuna “enpresa pribatuen esku dagoela” salatzeko agerraldia egin du ELAk gaur Donostiako egoitzan. Argitaratu duten txosteneko informazioaren arabera, sektore honetako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako inbertsioaren %10 baino gutxiago inbertitzen da Gipuzkoan, Bizkaia eta Arabarekin alderatuta. Bizkaia...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214187/aho-batez-eskatu-dute-elikadura-portaeraren-nahasmenduen-arta-indartzeko.htm
Gizartea
Aho batez eskatu dute elikadura portaeraren nahasmenduen arta indartzeko
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari galdegin dio hobetu ditzala Osasun Mentalerako Estrategia berrian elikadura jokabidearen nahasmenduak artatzeko programak. Halaber, urtea amaitu aurretik nahasmendu horien eraginari buruzko azterketa egiteko eskatu dio.
Aho batez eskatu dute elikadura portaeraren nahasmenduen arta indartzeko. Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari galdegin dio hobetu ditzala Osasun Mentalerako Estrategia berrian elikadura jokabidearen nahasmenduak artatzeko programak. Halaber, urtea amaitu aurretik nahasmendu horien eraginari buruzko azterketa egiteko esk...
Elikadura portaeraren nahasmenduak dituztenen arta hobetzea aho batez babestu du Eusko Legebiltzarrak gaurko saioan. Gutxitan ikusten den adostasuna lortu da ganberan. PP-C’s taldeak aurkeztu du legez besteko proposamena, eta erdibideko testu bat adostu du EAJ, EH Bildu eta PSE-EErekin. Testu alternatibo horri babesa e...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214188/yemengo-menia-abuztura-arte-luzatu-dute.htm
Mundua
Yemengo menia abuztura arte luzatu dute
Hans Grundberg Nazio Batuen Erakundearen ordezkariak esan du su etenak «aldaketa esanguratsu bat eragin» duela «gerraren ibilbidean».
Yemengo menia abuztura arte luzatu dute. Hans Grundberg Nazio Batuen Erakundearen ordezkariak esan du su etenak «aldaketa esanguratsu bat eragin» duela «gerraren ibilbidean».
Hans Grundberg NBE Nazio Batuen Erakundearen Yemenerako ordezkariak jakinarazi du gerrako bi aldeak ados jarri direla gaur amaitzekoa zen su etena luzatzearen inguruan. Hortaz, meniak beste bi hilabete iraungo du, abuztu hasierara arte, «oinarrizko akordioaren termino beretan». Saudi Arabiak gidatzen duen nazioarteko ...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214189/amatasuna-hizpide-izan-dute-martin-ugalde-foroan.htm
Gizartea
Amatasuna hizpide izan dute Martin Ugalde foroan
Erika Lagoma eta Estitxu Fernandezek amatasun eredu &laquo;estuaz&raquo;, hura zabaltzeko ahaleginaz eta prozesu horrek dakartzan bizipenez gogoeta egin dute, Martin Ugalde foroan, Alaine Agirrek gidatuta. BERRIAk zuzenean eman du.
Amatasuna hizpide izan dute Martin Ugalde foroan. Erika Lagoma eta Estitxu Fernandezek amatasun eredu &laquo;estuaz&raquo;, hura zabaltzeko ahaleginaz eta prozesu horrek dakartzan bizipenez gogoeta egin dute, Martin Ugalde foroan, Alaine Agirrek gidatuta. BERRIAk zuzenean eman du.
Amatasuna letra bakarrera eraman behar izanez gero, ‘eme’-ak laburbiltzen du ondoen esperientzia hori, Erika Lagomak atzo iluntzean Martin Ugalde foroan azaldu zuenez. Letra larrizko ‘eme’ handi horren azpian txikiagoak diren hamaika kabitzen direla azaldu zuen: «mamuak, damua, mina, maitasuna...». Hain justu, hizki ho...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214190/israelgo-armadak-bi-palestinar-hil-ditu-zisjordanian.htm
Mundua
Israelgo Armadak bi palestinar hil ditu Zisjordanian
Israeldarrak familia baten etxea eraistera joan direnean istiluak sortu dira Jabad hirian, eta han hil dute tiroz 24 urteko gazte bat.
Israelgo Armadak bi palestinar hil ditu Zisjordanian. Israeldarrak familia baten etxea eraistera joan direnean istiluak sortu dira Jabad hirian, eta han hil dute tiroz 24 urteko gazte bat.
Bi palestinar hil dituzte gaur Israelgo militarrek tiroz, Zisjordanian eginiko bi operaziotan. Iparraldeko Jabad hirira joan dira soldaduak, Diaa Hamarxe militantearen familiaren etxea eraistera. Martxoan Israelgo Bnai Brak hirian eginiko eraso baten ostean hil zuten Hamarxe. Erasoan bost pertsona hil ziren. Israelek ...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214191/tsvetaievaren-eta-sciasciaren-lanak-literatura-unibertsala-bildumara.htm
Kultura
Tsvetaievaren eta Sciasciaren lanak Literatura Unibertsala bildumara
Joxe Mari Berasategik euskaratu du Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa, bi lesbianaren harremanari buruzko maitasun eskutitz bat, eta Gaizka Ugaldek Sciasciaren Todo modo, gogoeta filosofikoen eta nobela beltzaren arteko nahasketa bat.
Tsvetaievaren eta Sciasciaren lanak Literatura Unibertsala bildumara. Joxe Mari Berasategik euskaratu du Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa, bi lesbianaren harremanari buruzko maitasun eskutitz bat, eta Gaizka Ugaldek Sciasciaren Todo modo, gogoeta filosofikoen eta nobela beltzaren arteko nahasketa bat.
Itxura berrituta iritsi dira Literatura Unibertsala bildumako bi liburu berriak. Ohiko ilustrazioak eta koloreak atzean utzi, eta diseinu soilago batekin aurkeztu dituzte Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa eta Leonardo Sciasciaren Todo modo. Marko zuri baten barruan, Alain Urrutia artistak margolan bat egin du ba...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214192/poloniaren-jarrera-aldaketa-saritu-du-ebk-suspertze-funtsak-desblokeatuz.htm
Mundua
Poloniaren jarrera aldaketa saritu du EBk, suspertze funtsak desblokeatuz
Von der leyenen arabera, sistema judiziala erreformartzea da 35.400 milioi euroak jasotzen hasteko baldintza. Bruselak gertutik zainduko du ea aldaketak egiten dituzten. Varsovia pozik agertu da
Poloniaren jarrera aldaketa saritu du EBk, suspertze funtsak desblokeatuz. Von der leyenen arabera, sistema judiziala erreformartzea da 35.400 milioi euroak jasotzen hasteko baldintza. Bruselak gertutik zainduko du ea aldaketak egiten dituzten. Varsovia pozik agertu da
Ukrainako gerrarekin loturik EB Europako Batasunak hartu dituen erabakiak babestu ditu Poloniak, eta horren ondorio da Bruselak, zenbait hilabetez negoziatzen aritu eta gero, Varsoviaren suspertze plana onartu izana. Orduan, 2026 bitartean, klub komunitarioko funtsetatik 35.400 milioi euro jasotzeko moduan egongo da Po...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214193/hurrenak-ama-ata-aidoo-capek-eta-morante.htm
Hurrenak: Ama Ata Aidoo, Capek eta Morante
Hurrenak: Ama Ata Aidoo, Capek eta Morante.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dituzte aurtengo lehiaketarako: Ama Ata Aidooren Our Sister Killjoy (1977), Karel Capeken Válka s mloky (1935) eta Elsa Moranteren L'isola di Arturo (1957). Parte hartu nahi izanez gero, lagin bat euskaratu beharko da, ekainaren 29rako. Eizi...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214194/hendaiako-jatetxe-bateko-jabea-epaituko-dute-beloa-zeraman-emakume-bati-sartzea-ukatzeagatik.htm
Gizartea
Hendaiako jatetxe bateko jabea epaituko dute beloa zeraman emakume bati sartzea ukatzeagatik
Sare sozialetan bolo-bolo zabaldu da emakumearen semeak grabaturiko bideoa. Bere jatetxean «historiaurrean bezala jantzita» sartu nahi izatea leporatu zion ostalariak.
Hendaiako jatetxe bateko jabea epaituko dute beloa zeraman emakume bati sartzea ukatzeagatik. Sare sozialetan bolo-bolo zabaldu da emakumearen semeak grabaturiko bideoa. Bere jatetxean «historiaurrean bezala jantzita» sartu nahi izatea leporatu zion ostalariak.
Baionako epaitegira eraman dute gaur Hendaiako (Lapurdi) jatetxe bateko jabea, «erlijioan oinarrituriko diskriminazioa» leporatuta. Joan zen igandean, Lapurdiko herriko hondartzako pasealekuko jatetxean, emakume bati sartzea galarazi zion, haren jantziarengatik. Izan ere, emakumeak beloa zeraman jantzita. Emakumearen...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214195/la-passem-aturri-gainetik-korrika.htm
Bizigiro
La Passem, Aturri gainetik korrika
La Passem okzitaniar Korrikak kilometro batzuk Euskal Herrian kurritu ditu. Haietako bat AEK-k erosi du. Aturri ibaiak batu ditu alde bietako lengoaiak. Igandean bukatuko da Pauen.
La Passem, Aturri gainetik korrika. La Passem okzitaniar Korrikak kilometro batzuk Euskal Herrian kurritu ditu. Haietako bat AEK-k erosi du. Aturri ibaiak batu ditu alde bietako lengoaiak. Igandean bukatuko da Pauen.
Aturriren bolumenak ez du kausitu bi kulturen bereizten. Hegi batetik bertzerat pasa baita La Passem okzitaniar Korrika. Bi aldeetan aditzen da euskara eta okzitaniera. Abiatu berri da Korrikaren ahizpetako bat, Sent Martin de Senhansetik (Landak), etzi Pauen (Biarno) bururatzeko. Aisita izan da AEK-k erosi duen hamaz...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214196/suspertu-egin-da-eibar.htm
Kirola
Suspertu egin da Eibar
Eibartarrek irabazi egin dute Gironan, eta urrats handia egin dute Espainiako Lehen Mailara igotzeko bigarren kanporaketarako sailkatzeko. Aketxek sartu du partidako gol bakarra, era ikusgarrian, 30 metro baino gehiagotik.
Suspertu egin da Eibar. Eibartarrek irabazi egin dute Gironan, eta urrats handia egin dute Espainiako Lehen Mailara igotzeko bigarren kanporaketarako sailkatzeko. Aketxek sartu du partidako gol bakarra, era ikusgarrian, 30 metro baino gehiagotik.
Gaizka Garitanok gauza bakarra egin du joan den igandean Eibarrek Alcorconen (Espainia) galdu eta zuzenean Lehen Mailara igo ezinik geratu zenetik: kolpe latza jaso arren, bizirik zeudela aldarrikatu. Behin eta berriz esan du azkeneko egunetan inor susper badaiteke, haiek susper daitezkeela. Kosta ahala kosta sinestara...
2022-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/214197/kooperatibismoa-gara-izeneko-lanak-irabazi-du-euspot-lehiaketa.htm
Bizigiro
‘Kooperatibismoa gara!’ izeneko lanak irabazi du Euspot lehiaketa
Aretxabaletako Arkupe kultur etxean banatu dituzte sariak, eta iragarki onenarena Jone Markuleta, Irene Azkargorta eta Danel Teran egileek jaso dute. Publikoaren saria, aldiz, 'Elkartu, berdindu, konfiatu eta babestu' spotak jaso du. 700 boz baino gehiago jaso ditu sarean Amaia Catania, Maddi Iturrikastillo eta Nekane ...
‘Kooperatibismoa gara!’ izeneko lanak irabazi du Euspot lehiaketa. Aretxabaletako Arkupe kultur etxean banatu dituzte sariak, eta iragarki onenarena Jone Markuleta, Irene Azkargorta eta Danel Teran egileek jaso dute. Publikoaren saria, aldiz, 'Elkartu, berdindu, konfiatu eta babestu' spotak jaso du. 700 boz baino gehia...
«Spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna baloratu dira ondoen». Hori adierazi dute Euspot lehiaketaren epaimahaiko kideek, aurtengo lan irabazlea saritzerakoan: Kooperatibismoa gara! izenekoa. Aretxabaletako (Gipuzkoa) kultur etxean egindako ekitaldian jaso dute 1.000 euroko saria egileek: Jone Markuletak, ...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214222/jaurlaritzak-ekainaren-15ean-aurkeztuko-du-berdintasunaren-aldeko-herri-ituna.htm
Gizartea
Jaurlaritzak ekainaren 15ean aurkeztuko du berdintasunaren aldeko herri ituna
Artolazabalek esan du «euskal gazteria konprometitu bat» lortzea izango dela helburu nagusietako bat.
Jaurlaritzak ekainaren 15ean aurkeztuko du berdintasunaren aldeko herri ituna. Artolazabalek esan du «euskal gazteria konprometitu bat» lortzea izango dela helburu nagusietako bat.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek iragarri du ekainaren 15ean aurkeztuko dutela Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeen Aurkako Indarkeriarik Gabeko Bizitzen aldeko Herri Ituna. Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurako kontrol saioan egin du iragarpena. Haren es...
2022-6-4
https://www.berria.eus/albisteak/214223/uraren-agentziak-oniritzia-eman-dio-lezaman-zabortegi-bat-egiteari.htm
Gizartea
Uraren Agentziak oniritzia eman dio Lezaman zabortegi bat egiteari
Uraren Agentziak esan du proiektua «potentzialki baimentzeko modukoa» dela. Eusko Jaurlaritzari dagokio baimena ematea, eta esan dute ez dietela halakorik eskatu oraingoz.
Uraren Agentziak oniritzia eman dio Lezaman zabortegi bat egiteari. Uraren Agentziak esan du proiektua «potentzialki baimentzeko modukoa» dela. Eusko Jaurlaritzari dagokio baimena ematea, eta esan dute ez dietela halakorik eskatu oraingoz.
Lezamako Udala eta herritarrak kezkatuta daude Uraren Euskal Agentziak oniritzia eman diolako herrian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zabortegirik handiena jartzeko proiektuari. Proiektuak aurrera egiteko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren babesa behar du, baina, oraingoz, Urare...
2022-6-5
https://www.berria.eus/albisteak/214224/gero-eta-aldarri-ozenagoa.htm
Gizartea
Gero eta aldarri ozenagoa
Iruñeko Udalak aitortu du zenbait musika taldek ez dutela sanferminetan jo nahi, zezenketengatik. Hirian ere, eragile batzuek erdigunean jarri dute animalien auzia.
Gero eta aldarri ozenagoa. Iruñeko Udalak aitortu du zenbait musika taldek ez dutela sanferminetan jo nahi, zezenketengatik. Hirian ere, eragile batzuek erdigunean jarri dute animalien auzia.
Zezenketek besta zapuztu diote Iruñeko alkate Enrique Maiari. Navarra Sumako arduradunak “lehen mailako” musika talde bat ekarri nahi zuen aurtengo sanferminetara, baina ezin izan du hitza bete. Aurrekontua izan da oztopo nagusia, baina ez bakarra. Maiak berak aitortu du “ia itxita” zituzten hiru proiektuk “zezenen auz...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214225/arabako-mahastiak-hamabost-bat-upategik-abiaraziko-dute-aurten.htm
Ekonomia
Arabako Mahastiak hamabost bat upategik abiaraziko dute, aurten
Ardogileak zain dira Bruselaren jakinarazpena noiz jasoko jatorri izenaren eskaera dela eta. Arabako Errioxa osoan zabalduko da zigilu berria: Guardian, Samaniegon, Lantziegon, Villabuenan...
Arabako Mahastiak hamabost bat upategik abiaraziko dute, aurten. Ardogileak zain dira Bruselaren jakinarazpena noiz jasoko jatorri izenaren eskaera dela eta. Arabako Errioxa osoan zabalduko da zigilu berria: Guardian, Samaniegon, Lantziegon, Villabuenan...
Arabako Errioxako hamabost bat upategi txiki prest daude Errioxako zigilu ahaltsua utzi eta ardoa beste jatorri izen batekin merkaturatzeko. BERRIAk jakin duenez, ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak ez du jaso oraindik Europako Batzordearen jakinarazpenik Arabako Mahastiak izen jatorriaren inguruan. Espainiako...
2022-6-6
https://www.berria.eus/albisteak/214226/laquoez-da-bidezkoa-tratu-bera-ematea-euskarari-eta-alemanariraquo.htm
Gizartea
«Ez da bidezkoa tratu bera ematea euskarari eta alemanari»
Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara taldeen kopurua seitik hirura murriztu nahi du Nafarroako Gobernuak, ikasle gutxiegi daudela iritzita. Neurria gaitzetsi du Alberto Santamaria Arraras euskara irakasleak.
«Ez da bidezkoa tratu bera ematea euskarari eta alemanari». Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara taldeen kopurua seitik hirura murriztu nahi du Nafarroako Gobernuak, ikasle gutxiegi daudela iritzita. Neurria gaitzetsi du Alberto Santamaria Arraras euskara irakasleak.
Zokoratuago, zapalduago; itoago, finean. Euskarari are zailagoa izanen zaio Erriberan arnasten. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak berriki iragarri du kendu eginen dituela Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara taldeen erdiak. Sei dira gaur egun, maila bakoitzeko bat; irailetik aurrera hiru baizik ez d...
2022-6-4
https://www.berria.eus/albisteak/214227/etendako-asmo-eraldatzailea.htm
Ekonomia
Etendako asmo eraldatzailea
Jardunaldi batzuk egingo dituzte gaur, Funcor kooperatibak Elorrion eta inguruan izan zuen eraginari buruz.
Etendako asmo eraldatzailea. Jardunaldi batzuk egingo dituzte gaur, Funcor kooperatibak Elorrion eta inguruan izan zuen eraginari buruz.
Euskal Herria astindu zuen 1936ko gerraren eta gerraostearen ondoren, 1950eko hamarkadan, ekonomia suspertzen hasia zegoela, aitzindaria izan zen proiektu bat sortu zuten Elorrion: Funcor kooperatiba. Enpresa munduari begira, galdategi eta nekazaritzarako makinak ekoizten zituen kooperatiba bat egin zuten. Euskal Herri...
2022-6-5
https://www.berria.eus/albisteak/214228/aireportuak-lurperatua-azalera.htm
Gizartea
Aireportuak lurperatua, azalera
Ipi-Apa elkarteak ikerketa bat egin du Bilboko aireportua egiteko eta handitzeko lanek 1940ko hamarkadatik 1990ekora bitartean inguruan eragindako ondare galerari buruz: Antzinako paisaia biziberritzen liburuan eta dokumentalean bildu dute emaitza. Eraikinak ez ezik, bizimodu bat ere desagertu zen.
Aireportuak lurperatua, azalera. Ipi-Apa elkarteak ikerketa bat egin du Bilboko aireportua egiteko eta handitzeko lanek 1940ko hamarkadatik 1990ekora bitartean inguruan eragindako ondare galerari buruz: Antzinako paisaia biziberritzen liburuan eta dokumentalean bildu dute emaitza. Eraikinak ez ezik, bizimodu bat ere de...
Aireportua eraikitzeko etxea bota zioten bizilagun bat etorri zitzaidan etxera, 1965eko mapa kartografiko batekin. ‘Hau aireportuagatik galdu zen?’, galdetu nion. ‘Hau eta askoz gehiago!’, erantzun zidan”, gogoratu du Itziar Mateosek. Ohartu zen ez zegoela ezer bilduta azpiegitura hori eraikitzearen ondorioz galdutako ...
2022-6-6
https://www.berria.eus/albisteak/214229/prestatzen-eskaera-handitzen-denerako.htm
Gizartea
Prestatzen, eskaera handitzen denerako
Hileta zibil bat nahi izan arren, hildakoaren senideek askotan ez dute jakiten nondik hasi ere zeremonia prestatzen. Etorkizunean halakoen eskaerak gora egingo duelakoan, aretoak eta ordenantzak egokitzen ari dira udalak eta hileta zerbitzuak ematen dituzten enpresak.
Prestatzen, eskaera handitzen denerako. Hileta zibil bat nahi izan arren, hildakoaren senideek askotan ez dute jakiten nondik hasi ere zeremonia prestatzen. Etorkizunean halakoen eskaerak gora egingo duelakoan, aretoak eta ordenantzak egokitzen ari dira udalak eta hileta zerbitzuak ematen dituzten enpresak.
Itxura guztien arabera, etorkizunean handitu egingo da hileta zibilen eskaera, eta premia horri erantzuteko prestatzen ari dira udalak eta hileta zerbitzuak ematen dituzten enpresak. Gorakada bat espero duten arren, azaldu dute gaur-gaurkoz jendeak ez dakiela nola antolatu hileta zibil bat. Eibar da halako agurrak egi...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214230/estrasburgok-dioena-betetzera-premiatu-dute-espainia-eajk-eh-bilduk-eta-ep-iuk.htm
Politika
Estrasburgok dioena betetzera premiatu dute Espainia EAJk, EH Bilduk eta EP-IUk
Auzitegi Gorenaren epai «arbitrarioa» kritikatu dute Eusko Legebiltzarreko hiru taldeok, adierazpen batean
Estrasburgok dioena betetzera premiatu dute Espainia EAJk, EH Bilduk eta EP-IUk. Auzitegi Gorenaren epai «arbitrarioa» kritikatu dute Eusko Legebiltzarreko hiru taldeok, adierazpen batean
«Harridura» eta «kezka» adierazi dute EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek Eusko Legebiltzarrean, Xabier Atristain atxilotzeko agindua dela eta. Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia «arbitrarioa» dela eta «ziurgabetasun juridiko sakona» eragin duela uste dute, gaur aurkeztu duten adierazpenean irakur daite...
2022-6-7
https://www.berria.eus/albisteak/214231/mende-eta-erdiko-eraldaketa.htm
Gizartea
Mende eta erdiko eraldaketa
XIX. mende hondarretik hona, Ipar Euskal Herriko biztanle kopurua doblatu da. Hamarkadaz hamarkadako bilakaeraren azterketa egin du Peio Etxeberri Historia-Geografia irakasleak, eta zenbait irakasbide atera ditu. Azken urteetako emendatzeak aldaketa franko ekartzen dizkio lurraldeari.
Mende eta erdiko eraldaketa. XIX. mende hondarretik hona, Ipar Euskal Herriko biztanle kopurua doblatu da. Hamarkadaz hamarkadako bilakaeraren azterketa egin du Peio Etxeberri Historia-Geografia irakasleak, eta zenbait irakasbide atera ditu. Azken urteetako emendatzeak aldaketa franko ekartzen dizkio lurraldeari.
INSEE, Frantziako Estatistika eta Ekonomia Azterketen Institutuak biztanleriaren bilakaerari buruz atera dituen zenbakiek irakurgarritasun zerbait dakarte Ipar Euskal Herriak izan dituen aldaketez. 1876tik 2019ra, mende bat eta erdiz, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoak izan dituzten bizilagun-andana aldaketak bildu ditu...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214232/madrili-beto-eskubidea-eman-izana-leporatu-dio-iriartek-urkulluri.htm
Politika
Madrili «beto» eskubidea eman izana leporatu dio Iriartek Urkulluri
EH Bilduko eledunak salatu du Jaurlaritzak uko egin diola Europari argitasun zuzentarau bat eskatzeari. Urkulluren hitzetan, beste ate batzuk irekitzea da asmoa.
Madrili «beto» eskubidea eman izana leporatu dio Iriartek Urkulluri. EH Bilduko eledunak salatu du Jaurlaritzak uko egin diola Europari argitasun zuzentarau bat eskatzeari. Urkulluren hitzetan, beste ate batzuk irekitzea da asmoa.
EH Bilduko eledun Maddalen Iriartek leporatu dio Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri Euskal Herriaren subiranotasunaren inguruko jarrera «otzandu» izana. Zehazki, uste du gobernuak uko egin diola Europako Batasunari kontsulta subiranisten inguruko argitasun zuzentarau bat eskatzeari, eta Espainiaren esku ut...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214233/industriak-eta-esportazioek-eutsi-egin-diote-hazkundeari.htm
Ekonomia
Industriak eta esportazioek eutsi egin diote hazkundeari
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %1 handitu zen urteko lehen hiruhilekoan, kontsumoa apaldu egin zen arren
Industriak eta esportazioek eutsi egin diote hazkundeari. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %1 handitu zen urteko lehen hiruhilekoan, kontsumoa apaldu egin zen arren
Euskal Herriko ekonomiak hazkunde sendo bati eutsi dio 2022. urtearen hasieran. Nafarroako barne produktu gordina %1 handitu zela aurreratu zuen Nastatek duela aste batzuk, eta Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa ere kopuru horretan handitu dela berretsi du Eustatek. Industria eta esportazioak izan dira ekonomiaren mot...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214234/bilbo-artek-bigarren-egoitza-izango-du-2023an.htm
Kultura
Bilbo Artek bigarren egoitza izango du 2023an
Abandoibarreko ibaiertzean egongo da 650 metro koadro izango dituen gune berria
Bilbo Artek bigarren egoitza izango du 2023an. Abandoibarreko ibaiertzean egongo da 650 metro koadro izango dituen gune berria
Mende laurden beteko du Bilbo Artek datorren urtean, eta bigarren eraikina izango du ordurako. Egun Bilboko Urazurrutia kalean duen egoitzan izango dira aurrerantzean are artistentzako tailerrak eta administrazio zerbitzuak, eta erakusketak egiteko eta biltegi modura erabiltzeko baliatuko dute gune berria. Abandoibarre...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214235/natok-esan-du-ukrainak-laquohigatze-gerra-luze-baterakoraquo-prest-egon-behar-duela.htm
Mundua
NATOk esan du Ukrainak «higatze gerra luze baterako» prest egon behar duela
Kremlinek berretsi du Ukrainan egiten ari den «operazio militar bereziko helburu guztiak» beteko dituela. ABko presidentea zerealen esportazioei eragiten dieten zigorrak kentzearen alde azaldu da.
NATOk esan du Ukrainak «higatze gerra luze baterako» prest egon behar duela. Kremlinek berretsi du Ukrainan egiten ari den «operazio militar bereziko helburu guztiak» beteko dituela. ABko presidentea zerealen esportazioei eragiten dieten zigorrak kentzearen alde azaldu da.
Ehun egun bete dira gaur Errusiak Ukrainaren inbasioa hasi zuenetik. Errusiako armada aurrera doa Donbass eskualdearen erabateko kontrola bereganatzeko helburuan. Borrokek eta suntsiketek gogor segitzen duten bitartean, Jens Stoltenberg NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusiak esan du Ukrainak «higat...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214236/sarrionandiak-euskaltzain-urgazlearen-agiria-jaso-du-izendatua-izan-eta-31-urtera.htm
Gizartea
Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen agiria jaso du, izendatua izan eta 31 urtera
Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Joseba Sarrionandia. Ordea, ordutik ez du izan aukerarik idazleari diploma emateko; gaur arte.
Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen agiria jaso du, izendatua izan eta 31 urtera. Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Joseba Sarrionandia. Ordea, ordutik ez du izan aukerarik idazleari diploma emateko; gaur arte.
Euskal Herritik kanpo egindako urte guztietan, gauza asko izan zituen zain Joseba Sarrionandia idazleak, luze. Kartzelan zegoelako lehenik, eta erbesteratua gero, egin ezinezkoak izan zituen kontu ugari. Esate baterako, itsaso zabalak bereizirik, nola izanen zuen Euskaltzaindiaren aitortza aurrez aurre hartzea? 1991ko ...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214237/jaia-eta-aldarrikapena-uztartzeko-prest-igandean-bastidan.htm
Gizartea
Jaia eta aldarrikapena uztartzeko prest igandean, Bastidan
Bi urtez atzeratu ostean, igande honetan egingo dute 29. Euskal Eskola Publikoaren Jaia Bastidan; ‘Hazitik gora’ du lelo jaialdiak, eta festa eta aldarrikapena uztartzea dute helburu.
Jaia eta aldarrikapena uztartzeko prest igandean, Bastidan. Bi urtez atzeratu ostean, igande honetan egingo dute 29. Euskal Eskola Publikoaren Jaia Bastidan; ‘Hazitik gora’ du lelo jaialdiak, eta festa eta aldarrikapena uztartzea dute helburu.
Hirugarren saiakeran egingo da azkenean Euskal Eskola Publikoaren Jaia, azken bi urteetan ezin izan baitute ospatu osasun larrialdia dela eta. Igande honetan izango da jaialdia, Arabako Errioxan egiten den lehena. Jaiaren aurkezpen ekitaldian eskualde honek «Euskal Eskola Publikoaren festa handi bat» merezi duela adier...
2022-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/214238/gutxienez-lau-pertsona-hil-dira-bavarian-tren-bat-bidetik-atera-denean.htm
Mundua
Gutxienez lau pertsona hil dira Bavarian, tren bat bidetik atera denean
Zauritu asko daude, horietako 16 larri. Ikasle ugari zeramatzan trenak, Mendekosteko oporrak hasi berritan.
Gutxienez lau pertsona hil dira Bavarian, tren bat bidetik atera denean. Zauritu asko daude, horietako 16 larri. Ikasle ugari zeramatzan trenak, Mendekosteko oporrak hasi berritan.
Gutxienez lau pertsona hil dira Alemaniako hegoaldeko Bavaria estatuan gertaturiko tren istripu batean. 12:15 aldera, tren baten hiru bagoi bidetik atera dira Garmisch-Partenkirchen herritik gertu. Bagoiak irauli egin dira. Munichera zihoan eskualdeko trena, eta ikasle ugari zeramatzan, Mendekosteko oporrak hasi berri...