date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/214239/osakidetzak-adierazi-du-erabat-faltsua-dela-debagoieneko-esiko-langile-bati-estortsioa-egin-izana.htm | Gizartea | Osakidetzak adierazi du «erabat faltsua» dela Debagoieneko ESIko langile bati estortsioa egin izana | Ohar bidez, azaldu du berdin tratatzen dituela langile guztiak. | Osakidetzak adierazi du «erabat faltsua» dela Debagoieneko ESIko langile bati estortsioa egin izana. Ohar bidez, azaldu du berdin tratatzen dituela langile guztiak. | Roberto Sanchez anestesistak salatu duenez, Debagoieneko ESIa utzi behar izan du beste mediku fakultatibo batekin batera, zuzendaritzak «estortsio sistematikoa» egin dielako. Vocento taldeak jaso du salaketa. Anestesistak Osakidetzako lan eskaintza publiko batean egondako irregulartasunak salatu zituen 2017an eta 2018a... |
2022-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/214240/hil-egin-da-astelehenean-garesen-zauritutako-langilea.htm | Ekonomia | Hil egin da astelehenean Garesen zauritutako langilea | 58 urte zituen. Eraikin baten berritze lanetan ari zela zauritu zen, altuera batetik erorita. LABen arabera, aldamioak ez zituen segurtasun neurriak betetzen. | Hil egin da astelehenean Garesen zauritutako langilea. 58 urte zituen. Eraikin baten berritze lanetan ari zela zauritu zen, altuera batetik erorita. LABen arabera, aldamioak ez zituen segurtasun neurriak betetzen. | Astelehenean Garesen (Nafarroa) istripu larria izan zuen langilea hil egin da. 58 urte zituen, eta herriaren erdiguneko eraikin baten berritzen lanetan zebilen; aldamiotik erori eta larri zauritu zen. Ostegunean hil zen.
LAB sindikaturen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian lan istripuan hildako 31. behargina da; hori... |
2022-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/214241/erasorako-armak-debekatu-laquobeharraraquo-dagoela-esan-du-bidenek.htm | Mundua | Erasorako armak debekatu «beharra» dagoela esan du Bidenek | Kongresuko kideei armak kontrolatzeko neurriak hartzeko eskatu die AEBetako presidenteak. Errepublikanoek ez dituzte demokratek proposatutako neurri murriztaileenak onartuko. Beste bi tiroketa izan dira herrialdean, eta horietako batean bi pertsona hil dituzte. | Erasorako armak debekatu «beharra» dagoela esan du Bidenek. Kongresuko kideei armak kontrolatzeko neurriak hartzeko eskatu die AEBetako presidenteak. Errepublikanoek ez dituzte demokratek proposatutako neurri murriztaileenak onartuko. Beste bi tiroketa izan dira herrialdean, eta horietako batean bi pertsona hil dituzte... | Azken egunetan AEBetan gertatutako tiroketek eragindako hildakoen ondoren, Joe Biden presidentea herrialdeari zuzendu zitzaion atzo. «Erasorako armak eta gaitasun handiko kargagailuak debekatu beharra dugu», nabarmendu zuen. Baina Etxe Zuriko maizterrak badaki errepublikanoak ez daudela ados lehen neurriarekin, behintz... |
2022-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/214242/paueko-auzitegiak-bertan-behera-utzi-du-turismorako-bizitokien-konpentsazio-neurria.htm | Gizartea | Paueko Auzitegiak bertan behera utzi du turismorako bizitokien konpentsazio neurria | Euskal Elkargoko hautetsien erabakiaren arabera, turismorako bizitegi bat alokagai duten jabeek urte osorako beste bizitegi bat eskaini beharko zuten. Errekurtsoa aurkeztu zioten, eta Paueko Auzitegi Administratiboak beran behera laga du hautetsiek erabakitakoa. | Paueko Auzitegiak bertan behera utzi du turismorako bizitokien konpentsazio neurria. Euskal Elkargoko hautetsien erabakiaren arabera, turismorako bizitegi bat alokagai duten jabeek urte osorako beste bizitegi bat eskaini beharko zuten. Errekurtsoa aurkeztu zioten, eta Paueko Auzitegi Administratiboak beran behera laga ... | Euskal Hirigune Elkargoak turismorako bizitegien hazkundeari aurre egiteko erabakia hartu zuen martxoaren hasieran. Haren arabera, turismorako bizitegi bat alokagai jartzen dutenek urte osoan beste bat eskaini beharko zuten, konpentsatzeko. Ordea, etxeen jabeen kolektiboak helegitea jarri zion, eta arrazoia eman dio Pa... |
2022-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/214271/laborari-bat-hil-da-uztaritzen-traktorea-irauli-eta-azpian-harrapatuta.htm | Ekonomia | Laborari bat hil da Uztaritzen, traktorea irauli eta azpian harrapatuta | Aste honetan traktore istripuz hil den bigarren laboraria da. 78 urte zituen. | Laborari bat hil da Uztaritzen, traktorea irauli eta azpian harrapatuta. Aste honetan traktore istripuz hil den bigarren laboraria da. 78 urte zituen. | Atzo arratsaldean laborari bat hil zen Uztaritzen (Lapurdi), traktoreak azpian harrapatuta. 78 urte zituen. 17:30 inguruan izan zen istripua. Lanean ari zela, errekasto batean irauli zen traktorea, eta laboraria harrapatu zuen. Larrialdi zerbitzuak joan ziren istripua izan zen tokira, baina ezin izan zuten gizonaren bi... |
2022-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/214272/alda-interes-pribatuak-lehenetsi-dituzte-interes-orokorraren-gainetik.htm | Politika | Alda: «Interes pribatuak lehenetsi dituzte, interes orokorraren gainetik» | Alda mugimenduarentzat oso larria da Paueko Auzitegiak konpentsazio neurriak bertan behera utzi izana. Etxebizitza turistikoen kontra tresna guztiak erabiltzera deitu ditu herritarrak eta Elkargoa. | Alda: «Interes pribatuak lehenetsi dituzte, interes orokorraren gainetik». Alda mugimenduarentzat oso larria da Paueko Auzitegiak konpentsazio neurriak bertan behera utzi izana. Etxebizitza turistikoen kontra tresna guztiak erabiltzera deitu ditu herritarrak eta Elkargoa. | Alda mugimenduarentzat oso larria da Paueko Administrazio Auzitegiak turismo etxeen konpentsazio neurria atzera bota izana. Atzo hartu zuten erabakia, eta gaur goizean Sebas Cristy Aldako kidea «oso haserre» agertu da Euskadi Irratian egin dituen adierazpenetan. Esan du interes pribatuak lehenetsi dituztela interes oro... |
2022-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/214273/aitzol-maurtua-aske-geratu-da-hogei-urteko-zigorra-beteta.htm | Politika | Aitzol Maurtua aske geratu da, hogei urteko zigorra beteta | 2002ko ekainaren 14an atxilotu zuten | Aitzol Maurtua aske geratu da, hogei urteko zigorra beteta. 2002ko ekainaren 14an atxilotu zuten | Etxeratek jakinarazi duenez, Aitzol Maurtua Eguren euskal preso atxondarra aske utzi dute gaur goizean, Basauriko espetxean (Bizkaia). Hogei urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta osorik bete ondoren geratu da aske.
2002ko ekainaren 14an atxilotu zuten Maurtua. Hogei urte horietan Huelvako, Dueñasko eta Caceresko e... |
2022-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/214274/zenbait-migratzaileri-muga-zeharkatzen-lagundu-diete-hainbat-lagunek-mozorrotuta.htm | Gizartea | Zenbait migratzaileri muga zeharkatzen lagundu diete hainbat lagunek, mozorrotuta | Ehun mugimenduak «lehen burujabetza ekintza» egin du, eta Irundik Baionako Pausaraino eraman ditu Afrikatik iritsitako zenbait lagun | Zenbait migratzaileri muga zeharkatzen lagundu diete hainbat lagunek, mozorrotuta. Ehun mugimenduak «lehen burujabetza ekintza» egin du, eta Irundik Baionako Pausaraino eraman ditu Afrikatik iritsitako zenbait lagun | Ehun mugimenduak deituta, hainbat lagunek mozorrotuta pasatu dute gaur eguerdian muga Irunen, eta, modu horretan, Afrikatik iritsitako zenbait laguni muga zeharkatzen lagundu diete. Baionako Pausaraino eraman dituzte. «Lehen burujabetza ekintza» gisa izendatu du Ehunek. «Herritartasuna emateko gure eskubidea, eta gure ... |
2022-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/214275/sostengu-eraginkorragoa-lehentasun.htm | Gizartea | Sostengu eraginkorragoa lehentasun | Independentzia ekonomikoa bermatuz garaira egokitzea jarri du erronkatzat BERRIA Taldeak Akziodunen Batzarrean. Inoizko BERRIAlagun gehien ditu: 15.000tik gora. | Sostengu eraginkorragoa lehentasun. Independentzia ekonomikoa bermatuz garaira egokitzea jarri du erronkatzat BERRIA Taldeak Akziodunen Batzarrean. Inoizko BERRIAlagun gehien ditu: 15.000tik gora. | Komunitatearen sostengua erdigunean jarrita, «independentziari eta bideragarritasun ekonomikoari eustea»: helburu hori izango du BERRIA Taldeak datozen bi urteetan. Hala berretsi dute akziodunek, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa) egindako batzarrean. Komunitate hori zabaltzeko, ezinbestekotzat jo zuten ... |
2022-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/214276/epaiketekin-ez-dituztela-geldituko-aldarrikatu-dute-ernaiko-kideek.htm | Politika | Epaiketekin «ez dituztela geldituko» aldarrikatu dute Ernaiko kideek | Mobilizazio jendetsua egin dute ekainaren 15ean epaituko dituzten zazpi gazteei elkartasuna adierazteko. Manifestari talde batek afixak itsatsi ditu BBVAren egoitza nagusian eta Ertzaintzak martxa geldiarazi du | Epaiketekin «ez dituztela geldituko» aldarrikatu dute Ernaiko kideek. Mobilizazio jendetsua egin dute ekainaren 15ean epaituko dituzten zazpi gazteei elkartasuna adierazteko. Manifestari talde batek afixak itsatsi ditu BBVAren egoitza nagusian eta Ertzaintzak martxa geldiarazi du | «Irribarre egiten eta hortzak erakusten ari gara gaur. Berriz ere kalean gaude. Ez gaituzte geldituko, gazte borrokak merezi duelako». Ane Alava Ernaiko bozeramaileak aldarri horrekin amaitu du gazte erakundeak Bilboko kaleetan antolaturiko manifestazioaren osteko bere hitzartzea. Ekainaren 15ean iazko maiatzean Bilbon... |
2022-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/214277/bidasoak-asobal-kopako-finala-jokatuko-du-bihar.htm | Kirola | Bidasoak Asobal Kopako finala jokatuko du bihar | Bartzelona izango du kontrario (18:00). Granollers kanporatu du gaur (38-28). | Bidasoak Asobal Kopako finala jokatuko du bihar. Bartzelona izango du kontrario (18:00). Granollers kanporatu du gaur (38-28). | Bidasoa final batean da berriz ere. 2019an bezala, Asobal Kopakoa izango du, eta orduan bezala, Bartzelona aurkari. Bihar du partida garrantzitsu hori, Zaragozan (18:00, La Liga SportsTV), gaur bi finalerdiak jokatu zituzten leku berean.
Aurrenekoan aritu daBidasoa, eta irabazi egin dioGranollersi (32-28. Atsedenaldia... |
2022-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/214309/ehunka-lagun-bildu-dira-amaiurren-burujabetza-aldarrikatzeko.htm | Politika | Ehunka lagun bildu dira Amaiurren, burujabetza aldarrikatzeko | Nafarroa Berriz Altxa mugimenduak antolatu du Amaiuraldia. Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko ekitaldi nagusia izan da. | Ehunka lagun bildu dira Amaiurren, burujabetza aldarrikatzeko. Nafarroa Berriz Altxa mugimenduak antolatu du Amaiuraldia. Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko ekitaldi nagusia izan da. | Festa eta aldarrikapena uztartu dituzte gaur ehunka lagunek Amaiurren (Nafarroa). Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko ekitaldi nagusia egin dute Nafarroa Berriz Altxa dinamikak antolatuta, eta, haien arabera, «gaurkotasun handiko aldarrikapen bat» egiteko baliatu dute: «Errotik ezberdina izango den burujabe... |
2022-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/214310/ampo-ordiziak-galdu-egin-du-ligako-finala.htm | Kirola | Ampo Ordiziak galdu egin du ligako finala | Goierritarrek ezin izan dute euren lehen liga irabazi. Oso lehiatua izan da neurketa. | Ampo Ordiziak galdu egin du ligako finala. Goierritarrek ezin izan dute euren lehen liga irabazi. Oso lehiatua izan da neurketa. | Bigarrenean ere ez. Bere lehen liga irabazteko aukera zuen gaur Ampo Ordiziak, baina ezin izan du Santboiana gainditu (23-17). Partida borrokatua izan da Sant Boin (Katalunia), eta dozenaka zaleren babesa izan du Goierriko taldeak. Ordiziako plazan ere elkartu dira zaleak, lehia ikusteko.
Ondo hasi dute neurketa ordiz... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214311/emakume-bati-sexu-eraso-bat-egin-diote-beasaingo-festetan.htm | Gizartea | Emakume bati sexu eraso bat egin diote Beasaingo festetan | Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta udalak elkartasuna adierazi dio biktimari. Elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo arratsaldean, protestatzeko. | Emakume bati sexu eraso bat egin diote Beasaingo festetan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta udalak elkartasuna adierazi dio biktimari. Elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo arratsaldean, protestatzeko. | Emakume bati sexu eraso bat egin zioten larunbat gauean Beasainen (Gipuzkoa), Loinatz jaien azken-aurreko egunean. Udalak eman du gertatutakoaren berri, eta igande eguerdian alderdi guztiek adostu duten ohar bat argitaratu du.
Han dioenez, «ustezko eraso baten aurrean gaude oraintxe. Zer gertatu den argitzea Ertzaintz... |
2022-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/214312/euskal-eskola-publikoaren-jaia-ospatu-dute-bastidan.htm | Gizartea | Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatu dute Bastidan | Bi urtez atzeratu ostean, jaia eta aldarrikapena uztartu dituzte Bastidan elkartu diren milaka lagunek. | Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatu dute Bastidan. Bi urtez atzeratu ostean, jaia eta aldarrikapena uztartu dituzte Bastidan elkartu diren milaka lagunek. | Hirugarren saiakeran egin dute azkenean Euskal Eskola Publikoaren Jaia, azken bi urteetan ezin izan baitute ospatu, osasun larrialdia dela eta. Arabako Errioxan egin da lehen aldiz jaialdia, Bastidan, eta milaka lagun elkartu dira han, eguraldia lagun.
Jaialdia atzo hasi zen. Arratsaldean umeentzako tailerrak egin zit... |
2022-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/214313/baiona-top14ra-itzuli-da.htm | Kirola | Baiona Top14ra itzuli da | Avironek aise irabazi du Mont-de-Marsanen aurkako neurketa. Urte bakarra egin du bigarren mailan. | Baiona Top14ra itzuli da. Avironek aise irabazi du Mont-de-Marsanen aurkako neurketa. Urte bakarra egin du bigarren mailan. | Lehenengo aukera baliatu du Baionak. Avironek bi aukera zituen Top14ra bueltatzeko: lehena, gaur, Montpellierren (Frantzia), Mont-de-Marsanen aurka; eta, bestela, datorren astean, Perpinya Top14 ligako azken-aurreko sailkatua menderatu beharko zukeen. Baiona, ordea, maila goreneko taldea da jada, Mont-de-Marsani 20-49 ... |
2022-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/214314/eibarrek-bigarren-mailan-jarraituko-du.htm | Kirola | Eibarrek Bigarren Mailan jarraituko du | Armaginek luzapenean galdu dute Gironaren aurkako itzulerako neurketa, eta ez dute baliatu joanekoan lortutako garaipena. Gertu izan dute Lehen Maila. | Eibarrek Bigarren Mailan jarraituko du. Armaginek luzapenean galdu dute Gironaren aurkako itzulerako neurketa, eta ez dute baliatu joanekoan lortutako garaipena. Gertu izan dute Lehen Maila. | Eibarrek, aurtengoz, agur esan dio Lehen Mailan jokatzeko ametsari. Armaginek oso gertu izan dute Lehen Maila, baina, lehenik Alcorconen, eta gaur Ipuruan, huts egin du taldeak. Dena alde zutenean, errematatzea falta.
Gaur igoera kanporaketako itzulerako partida galdu dute Ipuruan, luzapenean. Gironan 0-1 irabazi zuen... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214315/gutxienez-50-pertsona-hil-dituzte-eliza-katoliko-bati-eraso-eginda.htm | Mundua | Gutxienez 50 pertsona hil dituzte eliza katoliko bati eraso eginda | Igandeko meza egiten ari ziren Owo herrian. Tiroz eta lehergaiz egin dute erasoa. | Gutxienez 50 pertsona hil dituzte eliza katoliko bati eraso eginda. Igandeko meza egiten ari ziren Owo herrian. Tiroz eta lehergaiz egin dute erasoa. | Xabierko Frantziskoren elizan Mendekosteko igandeko meza egiten ari ziren atzo, Nigeriako Ondo estatuko Owo herrian, eta gizon armatu batzuk sartu ziren.
Agintarien arabera, tiro egin zuten eliztarren kontra, eta lehergailu bat zartarazi zuten.
Gutxienez, 50 pertsona hil zituzten, eta dozenaka zauritu. Hildakoetako b... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214316/boris-johnsonek-zentsura-mozioari-aurre-egin-beharko-dio-gaur-bere-alderdian.htm | Mundua | Boris Johnsonek zentsura mozioari aurre egin beharko dio gaur bere alderdian | Alderdi Kontserbadoreko kritikoek sinadurak bildu dituzte lehen ministroa kanporatzeko bozketa egiteko. Lehen ministroak esan du «hilabeteotako espekulazioak amaitzeko aukera bat» dela bozketa. | Boris Johnsonek zentsura mozioari aurre egin beharko dio gaur bere alderdian. Alderdi Kontserbadoreko kritikoek sinadurak bildu dituzte lehen ministroa kanporatzeko bozketa egiteko. Lehen ministroak esan du «hilabeteotako espekulazioak amaitzeko aukera bat» dela bozketa. | Baliteke gaur arratsaldean amaitzea Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministro gisa egiten ari den ibilbidea. Hura kanporatzea nahi duten haren alderdikideek sinadurak bildu dituzte, eta gaur bozkatuko dute Johnsonen aurkako barneko zentsura mozioa. Eskandaluz eskandalu ibili da lehen ministroa azken hilabeteotan, et... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214317/liskarrak-eta-erasoak-izan-dira-donostian-gksren-eta-gazte-asanbladaren-inguruko-kideen-artean.htm | Politika | Liskarrak eta erasoak izan dira Donostian GKSren eta Gazte Asanbladaren inguruko kideen artean | Gazte Asanbladak salatu du GKSren inguruko hogei bat kidek «eraso egin eta jipoia eman» zietela bi laguni. GKSk ere salatu du bere kide bat «jipoitu» dutela etxeko atarian. Gazte Asanbladak agerraldia egin du gaur, eta bi aldeek eginiko erasoak gaitzetsi ditu. | Liskarrak eta erasoak izan dira Donostian GKSren eta Gazte Asanbladaren inguruko kideen artean. Gazte Asanbladak salatu du GKSren inguruko hogei bat kidek «eraso egin eta jipoia eman» zietela bi laguni. GKSk ere salatu du bere kide bat «jipoitu» dutela etxeko atarian. Gazte Asanbladak agerraldia egin du gaur, eta bi al... | Gazte Asanbladaren eta Gazte Koordinakunde Sozialistaren arteko giroa gaiztotuz doa Donostiako Parte Zaharrean. Joan den astean zabaldu zen bien arteko liskarrak izan zirela Kijera gaztetxea zen eraikinean, han zegoen materialaren kontura, eta asteburuan, berriz, AZGA Alde Zaharreko Gazte Asanbladak salatu du GKSren in... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214318/langile-bat-hil-da-bihotzekoak-jota-bermeon.htm | Ekonomia | Langile bat hil da bihotzekoak jota, Bermeon | Urteko 11. heriotza ez-traumatikoa izan da, LAB sindikatuaren arabera; arazo kardiobaskularrak areagotu egin dira haren ustez, eta horiei aurre egiteko «benetako kontrola eta politika zehatzak» eskatu ditu | Langile bat hil da bihotzekoak jota, Bermeon. Urteko 11. heriotza ez-traumatikoa izan da, LAB sindikatuaren arabera; arazo kardiobaskularrak areagotu egin dira haren ustez, eta horiei aurre egiteko «benetako kontrola eta politika zehatzak» eskatu ditu | Joan zen ostiralean gertatu zen heriotza, baina gaur jakinarazi dute: Bermeoko Coviran supermerkatuan bihotzekoak jota hil zen 50 urteko langile bat. LAB sindikatuaren arabera, lan istripuan aurten hildako 32. langilea da, eta ezbehar ez-traumatikoen eraginez zendutako 11.a.
Sindikatuaren arabera, langilea autonomoa z... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214319/etxegabetzeek-618-egin-dute-gora-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Etxegabetzeek %6,18 egin dute gora Hego Euskal Herrian | Aurtengo lehen hiruhilekoan 292 etxegabetze izan dira Hego Euskal Herrian, joan den urteko garai beran baino %6,18 gehiago. | Etxegabetzeek %6,18 egin dute gora Hego Euskal Herrian. Aurtengo lehen hiruhilekoan 292 etxegabetze izan dira Hego Euskal Herrian, joan den urteko garai beran baino %6,18 gehiago. | Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak estatuan lehen hiruhilekoan egondako etxegabetzeen datuak argitaratu ditu, eta Hego Euskal Herrian %6,18 gehitu dira aurreko urtearekin alderatuta. Hipoteka betearazpenen eta Hiri Arrendamenduko Legearen bidezko prozedurak gehituta, Hegoaldean 275 kaleratze izan ziren 2... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214320/militanteenganako-polizia-jazarpena-salatu-du-sortuk-eta-auzitara-jo-dute.htm | Politika | Militanteenganako polizia jazarpena salatu du Sortuk, eta auzitara jo dute | Sarai Goitia militante gazteak Poliziaren jazarpen poltikoa salatu du epaitegietan; adierazi du dei anonimoak jaso dituela, etxean sartu zaizkiola, eta autoan pintaketak egin dizkiotela. | Militanteenganako polizia jazarpena salatu du Sortuk, eta auzitara jo dute. Sarai Goitia militante gazteak Poliziaren jazarpen poltikoa salatu du epaitegietan; adierazi du dei anonimoak jaso dituela, etxean sartu zaizkiola, eta autoan pintaketak egin dizkiotela. | Duela bi aste pasatxo, Galder Barbado Sortuko militanteak salatu zuen Guardia Zibilak kolaborazio eskaerak egin zizkiola; egun horretan, bere lagun batek ere dei anonimoak jaso zituztela adierazi zuen Barbadok, eta gaur adierazi dute Sarai Goitia zela deiak jaso zituena. Goitiarenganako jazarpena, baina, ez zen dei ano... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214321/bi-langile-hil-dira-garesko-esne-ustiategi-batean.htm | Ekonomia | Bi langile hil dira Garesko esne ustiategi batean | Minda biltegi batean harrapatuta geratu dira. Hildakoek 45 eta 36 urte zituzten. | Bi langile hil dira Garesko esne ustiategi batean. Minda biltegi batean harrapatuta geratu dira. Hildakoek 45 eta 36 urte zituzten. | Señorio de Sarria taldearen esne ustiategi batean lan istripu larria gertatu da astelehen goizean, Garesen (Nafarroa). Bi langile hil dira. Batek Jose Luis Coral Hidalgo zuen izena, 45 urte zituen, eta Gareskoa zen. Besteak (J. S. P.) 36 urte zituen, eta San Adriangoa zen (Nafarroa).
Nafarroako Gobernuak zabaldutako i... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214322/ia-500-kaltetu-bildu-dira-andoainen-geroa-bgaeren-kudeaketaren-aurka.htm | Ekonomia | Ia 500 kaltetu bildu dira Andoainen, Geroa BGAEren kudeaketaren aurka | Erretiroa hartzean, langile guztiek ezin dute ekarpen osoa aldi berean berreskuratu. Gaur egunera arte, Asufin elkarteak 107 demanda judizial jarri ditu Geroaren aurka. | Ia 500 kaltetu bildu dira Andoainen, Geroa BGAEren kudeaketaren aurka. Erretiroa hartzean, langile guztiek ezin dute ekarpen osoa aldi berean berreskuratu. Gaur egunera arte, Asufin elkarteak 107 demanda judizial jarri ditu Geroaren aurka. | 480 bat pertsona bildu dira Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kulturgunean, Geroa Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen kudeaketaren aurka. Salatzen dute langile guztiek ezin dutela diru guztia aldi berean eskuratu, behin erretiroa hartuta.
Asufin erabiltzaile finantzarioen elkarteak deitu du mobilizaziora –1.6... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214323/sei-gizonezko-atxilotu-dituzte-asteburuan-indarkeria-matxistagatik.htm | Gizartea | Sei gizonezko atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik | Atxilotuetako lau Gasteizen atzeman dituzte; beste biak, Tuteran eta Donostiako Herrera auzoan. Gasteizen izandako erasoetako bat sexu erasoa izan da; emakumezko bati ukituak egin izana leporatuta atzeman dute gizona. | Sei gizonezko atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik. Atxilotuetako lau Gasteizen atzeman dituzte; beste biak, Tuteran eta Donostiako Herrera auzoan. Gasteizen izandako erasoetako bat sexu erasoa izan da; emakumezko bati ukituak egin izana leporatuta atzeman dute gizona. | Indarkeria matxistari loturiko sei atxiloketa izan dira asteburuan Euskal Herrian. Horietako lau Gasteizen izan dira; bi ostiralean, bat larunbatean, eta bat igandean. Beste bi atxiloketei dagokienez, bat Tuteran izan da (Nafarroa), eta Donostiako Herrera auzoan bestea.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu du... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214324/zentsura-mozioa-gainditu-arren-johnsonen-posizioa-areago-ahuldu-da.htm | Mundua | Zentsura mozioa gainditu arren, Johnsonen posizioa areago ahuldu da | 211 diputatu kontserbadorek Johnsonen alde bozkatu dute pandemiako festen auziak eragindako alderdi barruko konfiantza mozioan, eta Erresuma Batuko lehen ministro izaten jarraituko du. | Zentsura mozioa gainditu arren, Johnsonen posizioa areago ahuldu da. 211 diputatu kontserbadorek Johnsonen alde bozkatu dute pandemiako festen auziak eragindako alderdi barruko konfiantza mozioan, eta Erresuma Batuko lehen ministro izaten jarraituko du. | Are gehiago ahulduta, baina Boris Johnsonek Erresuma Batuko lehen ministro izaten jarraituko du. Pandemian Downing Streeten egindako festen eskandaluaren harira erantzukizunak argitzeko, Alderdi Kontserbadoreak barneko zentsura mozio bat egin du gaur iluntzean, eta 211 diputatuk egin dute tory-en liderraren alde, eta 1... |
2022-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/214325/donostiako-azgak-hitz-egitera-deitu-du-gks-laquoirtenbide-batraquo-adosteko.htm | Politika | Donostiako AZGAk hitz egitera deitu du GKS, «irtenbide bat» adosteko | GKS prest azaldu da negoziatzeko, baina «betoak» kentzeko eskatu dio ezker abertzaleari. | Donostiako AZGAk hitz egitera deitu du GKS, «irtenbide bat» adosteko. GKS prest azaldu da negoziatzeko, baina «betoak» kentzeko eskatu dio ezker abertzaleari. | Joan den asteburuan erasoak eta liskarrak izan ziren Donostiako Parte Zaharrean. AZGA Alde Zaharreko Gazte Asanbladak salatu zuen Gazte Koordinakunde Sozialistaren inguruko hainbat lagunek AZGAko kide bati eta auzoko gazte bati eraso zietela eta hura «antolatua» izan zela. Herria Kultur Elkarteak ere hala berretsi zuen... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214355/hil-egin-da-ollokin-eroritako-langilea.htm | Ekonomia | Hil egin da Ollokin eroritako langilea | Maiatzaren 20tik ZIUan zegoen 60 urteko langilea. Azken egunetan zazpi langile hil dira lanean: bi laborari, aurreko astean, Duzunaritze-Sarasketan eta Uztaritzen, traktorea iraulita; beste bi, goitik erorita (Ollokikoa eta joan den astean Garesen hil zena); beste bi, Señorio de Sarria upategian, ziurrenik konortea gal... | Hil egin da Ollokin eroritako langilea. Maiatzaren 20tik ZIUan zegoen 60 urteko langilea. Azken egunetan zazpi langile hil dira lanean: bi laborari, aurreko astean, Duzunaritze-Sarasketan eta Uztaritzen, traktorea iraulita; beste bi, goitik erorita (Ollokikoa eta joan den astean Garesen hil zena); beste bi, Señorio de ... | Maiatzaren 20an, hiru metrotik erori zen 60 urteko langile bat Ollokin (Nafarroa). Geroztik, zaintza intentsiboetako unitatean egon da, baina orain jakinarazi dute hil egin dela.
Cinfa botika enpresako eraikin berrian lanean ari zela izan zuen istripua langileak. Kaskezurra hautsi zuen zenbait partetan.
Azken ordueta... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214356/lucia-lakarra-iratxe-ansa-eta-sandra-ferrus-saritu-dituzte-max-sarietan.htm | Kultura | Lucia Lakarra, Iratxe Ansa eta Sandra Ferrus saritu dituzte Max sarietan | Emakumezko dantzaririk onenaren, koreografiarik onenaren eta egile berririk onenaren sariak jaso zituzten, hurrenez hurren. Hautagaien artean ziren Ignacio del Moral antzerkigilea, Dimegaz konpainia eta 'Kotondarrak' ikuskizuna ere. | Lucia Lakarra, Iratxe Ansa eta Sandra Ferrus saritu dituzte Max sarietan. Emakumezko dantzaririk onenaren, koreografiarik onenaren eta egile berririk onenaren sariak jaso zituzten, hurrenez hurren. Hautagaien artean ziren Ignacio del Moral antzerkigilea, Dimegaz konpainia eta 'Kotondarrak' ikuskizuna ere. | Bart iluntzean banatu dituzte SGAE fundazioak antolatutako Espainiako Arte Eszenikoen 25. Max sariak, Menorcan (Herrialde Katalanak) egindako ekitaldi batean. Apirilaren 25ean jakinarazi zuten hogei kategoriatan bereizitako 65 finalisten zerrenda. Hautagai horien artean ziren Ignacio del Moral, Lucia Lakarra, Iratxe An... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214357/industria-produkzioa-apaldu-egin-da-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Industria produkzioa apaldu egin da Hego Euskal Herrian | Iaztik apirilean %3,8 jaitsi da industria produkzioaren indizea Nafarroan eta eta %2,2 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. | Industria produkzioa apaldu egin da Hego Euskal Herrian. Iaztik apirilean %3,8 jaitsi da industria produkzioaren indizea Nafarroan eta eta %2,2 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. | Iaztik jaitsi egin da industria produkzioaren indizea Hego Euskal Herrian: %3,8 egin du behera Nafarroan; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %2,2. INE Espainiako Estatistika Institutuak aurten neurtutako lehen jaitsiera da. Urtarriletik hona gorantz egin du produkzio indizeak, baina joerari ezin izan dio eutsi lau... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214358/nafarroako-3706-ikaslek-selektibitatea-hasi-dute.htm | Gizartea | Nafarroako 3.706 ikaslek selektibitatea hasi dute | Bihartik aurrera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.767 ikasleren txanda izango da. Ikasleen %64k euskaraz erantzungo diete azterketei. | Nafarroako 3.706 ikaslek selektibitatea hasi dute. Bihartik aurrera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.767 ikasleren txanda izango da. Ikasleen %64k euskaraz erantzungo diete azterketei. | Selektibitate gisa ezagunagoa den USE unibertsitatera sartzeko ebaluazioko azterketak izango dituzte asteon Hego Euskal Herriko 16.473 ikaslek. Nafarroakoak izango dira lehenengoak: gaur ekin diete probei 3.706 ikaslek; bihar, etzi eta ostiralean izango dituzte azterketak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.767 gaztek.... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214359/memoria-gara-plataformak-musika-eta-memoria-uztartuko-ditu-igandean-gasteizen.htm | Gizartea | Memoria Gara plataformak musika eta memoria uztartuko ditu igandean Gasteizen | 'M3moria Bermut Musikatua' lelopean, musikak «memoria kolektiboari» egiten dion ekarpena nabarmenduko dute. Martxoaren 3ko oroimenezkoa eraikitzeko prozesuak «blokeatuta» segitzen duela salatu dute. | Memoria Gara plataformak musika eta memoria uztartuko ditu igandean Gasteizen. 'M3moria Bermut Musikatua' lelopean, musikak «memoria kolektiboari» egiten dion ekarpena nabarmenduko dute. Martxoaren 3ko oroimenezkoa eraikitzeko prozesuak «blokeatuta» segitzen duela salatu dute. | Musika eta oroimena uztartuko dituen saio berezi bat antolatu du Memoria Gara plataformak igande honetarako, Gasteizen. Kulturak —eta musikak bereziki– «memoria kolektiboari» egiten dion ekarpenaren balioa nabarmendu nahi dute saioarekin. M3moria Bermut Musikatua lelopean antolatu dute saioa, eta 12:30ean izango da, Ga... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214360/eh-bilduk-ziurtatu-du-kotizazio-gabeko-pentsioen-akordioa-onartuko-dela.htm | Ekonomia | EH Bilduk ziurtatu du kotizazio gabeko pentsioen akordioa onartuko dela | PSOEk atzera egiteko asmoa duela zabaldu dute Espainiako zenbait egunkarik, baina Aizpuruak esan du gobernuaren hitza duela. | EH Bilduk ziurtatu du kotizazio gabeko pentsioen akordioa onartuko dela. PSOEk atzera egiteko asmoa duela zabaldu dute Espainiako zenbait egunkarik, baina Aizpuruak esan du gobernuaren hitza duela. | Mertxe Aizpurua EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak ziurtatu du Sanchezen gobernuak berak baieztatu egin diola neurria onartu egingo dela eta, gainera, aurreko astean iragarritako krisiaren aurkako planean sartuko dela, adostu zuten moduan. Hala, gezurtatu egin du Vocento taldeko egunkariek asteartean ar... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214361/elaren-ustez-ezkerretik-eskuinerako-herri-akordio-bat-dago-fiskalitatea-ez-ukitzeko.htm | Ekonomia | ELAren ustez «ezkerretik eskuinerako» herri akordio bat dago fiskalitatea ez ukitzeko | Sozietate zerga %25era igotzea eskatu du sindikatuak, eta enpresa energetiko eta bankuen ezohiko irabaziei %50 errekargu bat ezartzea | ELAren ustez «ezkerretik eskuinerako» herri akordio bat dago fiskalitatea ez ukitzeko. Sozietate zerga %25era igotzea eskatu du sindikatuak, eta enpresa energetiko eta bankuen ezohiko irabaziei %50 errekargu bat ezartzea | ELA sindikatuak auzi politikoaren erdira eraman nahi du fiskalitatea aldatzea. Haren iritziko, gaia egun ez dago alderdien agendan, eta bide horretan presio egin nahi du. Presio da hitza, haren ustez asmo jakin bat dagoelako gaiaren inguruko isiltasunaren atzean, eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemos ere sartu ditu zaku ... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214362/laquolitekeenaraquo-da-txabi-etxebarrieta-laquoexekuzio-estrajudizialraquo-baten-biktima-izatea.htm | Politika | «Litekeena» da Txabi Etxebarrieta «exekuzio estrajudizial» baten biktima izatea | ETAko lehen hildakoari buruzko ikerketaren ondorioak aurkeztu dituzte EHUk eta Aranzadik Donostian. Bildu dituzten iturrien arabera, «ezerk ez du esplikatzen» Etxebarrietak bizkarrean jaso zuen tiroa. Ikerketa ofizial bat egiteko eta gizateriaren aurkako krimentzat hartzeko eskatu dute. | «Litekeena» da Txabi Etxebarrieta «exekuzio estrajudizial» baten biktima izatea. ETAko lehen hildakoari buruzko ikerketaren ondorioak aurkeztu dituzte EHUk eta Aranzadik Donostian. Bildu dituzten iturrien arabera, «ezerk ez du esplikatzen» Etxebarrietak bizkarrean jaso zuen tiroa. Ikerketa ofizial bat egiteko eta gizat... | Txabi Etxebarrietak hil zuen Jose Pardines ETAren lehen biktima, eta Etxebarrieta bera izan zen erakunde armatuko lehen hildakoa. 1968ko ekainaren 7an hil zuten Etxebarrieta, Tolosako Bentaundin (Gipuzkoa), eta, bertsio ofizialaren arabera, guardia zibilen eta etakideen arteko tiroketa batean hil zuten. Aranzadi zientz... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214363/euskalgintzaren-kontseiluak-uste-du-ezin-dela-atzera-egin-hizkuntza-eskakizunetan.htm | Gizartea | Euskalgintzaren Kontseiluak uste du ezin dela atzera egin hizkuntza eskakizunetan | Administrazio orokorreko langileak merituengatik egonkortzeko prozesuaren harira, eztabaida sortu da Eusko Jaurlaritzaren eta Elkarrekin Podemos-IUren artean | Euskalgintzaren Kontseiluak uste du ezin dela atzera egin hizkuntza eskakizunetan. Administrazio orokorreko langileak merituengatik egonkortzeko prozesuaren harira, eztabaida sortu da Eusko Jaurlaritzaren eta Elkarrekin Podemos-IUren artean | Eztabaida piztu da administrazio orokorreko lanpostuen hizkuntza eskakizunen inguruan. Atzo, Elkarrekin Podemos-IUk eskatuta, agerraldia egin zuen Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak. Hain zuzen, merituengatik langileak egonkortzeko LEP Lan Eskaintza Publikoetako hizkunt... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214364/errusiak-ziurtatu-du-berdianskeko-eta-mariupolgo-portuak-prest-daudela-garia-esportatzeko.htm | Mundua | Errusiak ziurtatu du Berdianskeko eta Mariupolgo portuak prest daudela garia esportatzeko | NBE Kievekin eta Moskurekin negoziatzen ari da zerealaren arazoari irtenbide bat emateko, eta litekeena da Turkiako armadak Itsaso Beltzean kargaontziak babestea. | Errusiak ziurtatu du Berdianskeko eta Mariupolgo portuak prest daudela garia esportatzeko. NBE Kievekin eta Moskurekin negoziatzen ari da zerealaren arazoari irtenbide bat emateko, eta litekeena da Turkiako armadak Itsaso Beltzean kargaontziak babestea. | Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroak astearte honetan ziurtatu duenez, Ukraina hegoaldeko Berdiansk eta Mariupol hirietako portuak «normal» ari dira lanean, eta Ukrainako zereala esportatzeko «prest» daude, otsailaren 24tik blokeatuta egon ostean. «Berdianskeko portua martxan dago. Prest gaude portu horretan eta ... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214365/lehia-estua-izango-da-arabako-bertsolarien-finalean.htm | Kultura | Lehia estua izango da Arabako bertsolarien finalean | Larunbatean izango da txapelketako azken saioa, 17:30ean, Gasteizko Europa biltzar etxean. Paula Amilburu aurreneko aldiz ariko da finalean. | Lehia estua izango da Arabako bertsolarien finalean. Larunbatean izango da txapelketako azken saioa, 17:30ean, Gasteizko Europa biltzar etxean. Paula Amilburu aurreneko aldiz ariko da finalean. | 30 bertsolarik hasi zuten bidea, baina seik bakarrik izango dute Gasteizko Europa biltzar etxeko oholtzako fokuen pean seiehun pertsonaren aurrean kantatzeko aukera. Arabako Bertsolari Txapelketari amaiera biribila eman nahi diote larunbateko protagonistek. Txapela xede, Peru Abarrategi, Manex Agirre, Paula Amilburu, X... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214366/motozale-bat-hil-da-fontellasen-auto-bat-jota.htm | Gizartea | Motozale bat hil da Fontellasen, auto bat jota | Hainbat ibilgailuk jo dute elkar istripuan; motorrak, auto bat eta kamioi bat ziren tartean. Hildakoak 34 urte ditu, eta Galiziakoa da. Gainerako zaurituek lesio arinak dituzte. | Motozale bat hil da Fontellasen, auto bat jota. Hainbat ibilgailuk jo dute elkar istripuan; motorrak, auto bat eta kamioi bat ziren tartean. Hildakoak 34 urte ditu, eta Galiziakoa da. Gainerako zaurituek lesio arinak dituzte. | Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da gaur Fontellasko (Nafarroa) A-68 autobidean, eta motozale bat hil da horren ondorioz. Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, 13:30 aldera gertatu da istripua. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta bi motozalek horiekin talka egin dute gero; hildakoa horietak... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214367/telefono-kargagailu-bakarra-2024ko-udazkenerako.htm | Ekonomia | Telefono kargagailu bakarra, 2024ko udazkenerako | Europako Batasunean gailu elektriko gehienetan ezarriko da; ordenagailuen kasuan, 2028an sartuko da indarrean. | Telefono kargagailu bakarra, 2024ko udazkenerako. Europako Batasunean gailu elektriko gehienetan ezarriko da; ordenagailuen kasuan, 2028an sartuko da indarrean. | Europako Batasuneko 27 kideek akordio bat lortu dute USB-C motako kargagailu bakar eta unibertsal bat ezartzeko, eta data bat jarri dute horretarako: 2024ko udazkena. Ordutik aurrera, fabrikatzaileak behartuta egongo dira kargagailu hori beren gailu ertain eta txikietan jartzera, besteak beste telefonoetan, tabletetan,... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214368/euskal-presoen-euskal-herriratze-motela-salatu-du-sarek.htm | Politika | Euskal presoen «Euskal Herriratze motela» salatu du Sarek | Esan dute azken bi hilabeteetan ez dutela presorik Euskal Herriratu, eta nabarmendu presoen %36 Espainiako espetxeetan daudela oraindik ere | Euskal presoen «Euskal Herriratze motela» salatu du Sarek. Esan dute azken bi hilabeteetan ez dutela presorik Euskal Herriratu, eta nabarmendu presoen %36 Espainiako espetxeetan daudela oraindik ere | Sare Herritarrak euskal presoen egoeraren diagnostikoa egin du, eta, aurrerapausoak eman direla onartzen badute ere, prozesuaren erritmo motela «ulergaitza» dela diote. Ekainaren 18an lau urte egingo ditu Espainiako Gobernuak salbuespenezko espetxe politika amaitzeko prozesu bat iragarri zuenetik; ordutik, presoen erdi... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214369/utopia-anarkista-bati-eskainitako-trilogia.htm | Kultura | Utopia anarkista bati eskainitako trilogia | Asel Luzarraga idazleak Askayala izeneko fikziozko lurraldean kokatu du Esan gabe doa eleberria, eta trilogia baten lehen alea dela esan du | Utopia anarkista bati eskainitako trilogia. Asel Luzarraga idazleak Askayala izeneko fikziozko lurraldean kokatu du Esan gabe doa eleberria, eta trilogia baten lehen alea dela esan du | Venezuelaren eta Guyanaren artean dago Sakau izeneko herrialdea. Edo han zegoen, behintzat, harik eta 2016an iraultza piztu, herritarrek herri askeen federazioa sortu, eta lurraldeari izena aldatzea erabaki zuten arte; ordutik aurrera, lurraldeari Askayala izena jarri zioten. Hamar urte joan dira matxinadatik, eta pixk... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214370/kataluniako-murgiltzea-bermatzeko-legeari-oniritzia-eman-diote.htm | Mundua | Kataluniako murgiltzea bermatzeko legeari oniritzia eman diote | Estatutu Bermeen Kontseiluak ebatzi du ERCk, PSCk, JxCk eta Comukoek adostutako lege proposamenak ez dituela urratzen ez Espainiako Konstituzioa, ez Kataluniako Estatutua | Kataluniako murgiltzea bermatzeko legeari oniritzia eman diote. Estatutu Bermeen Kontseiluak ebatzi du ERCk, PSCk, JxCk eta Comukoek adostutako lege proposamenak ez dituela urratzen ez Espainiako Konstituzioa, ez Kataluniako Estatutua | Estatutu Bermeen Kontseiluak oniritzia eman dio Kataluniako hezkuntzan murgiltze eredua bermatzeko ERC Esquerra Republicanak, PSCk, JxC Junts Per Catalunyak eta Comukoek adostutako lege proposamenari. Generalitatearen kontsultarako organo bat da kontseilu hori, Kataluniako legeak indarrean dagoen lege markora egokitzen... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214371/gorka-lorani-baimen-arrunta-ematearen-alde-egin-du-espainiako-auzitegi-nazionalak.htm | Politika | Gorka Lorani baimen arrunta ematearen alde egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak | Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralaren erabakiaren aurka egin du Auzitegi Nazionalak, eta adierazi du barkamena eskatzea ez dela baimen bat ukatzeko legezko betekizuna | Gorka Lorani baimen arrunta ematearen alde egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralaren erabakiaren aurka egin du Auzitegi Nazionalak, eta adierazi du barkamena eskatzea ez dela baimen bat ukatzeko legezko betekizuna | Espainiako Auzitegi Nazionalak Gorka Loran euskal presoaren defentsak jarritako errekurtsoaren alde egin du, eta eskatutako baimen arrunta eman dio. Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentrala izan zen eskaeraren aurka egin zuena, aurrez terrorismoaren biktimei barkamena eskatu eta damutu behar zuela adierazi zuen eta. Defen... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214372/onartu-dute-espainiako-kongresuan-psoek-prostituzioaren-aurka-ondutako-proposamena.htm | Gizartea | Onartu dute Espainiako Kongresuan PSOEk prostituzioaren aurka ondutako proposamena | Talde politikoek hitz egin dutenean, kritikak ugariak izan dira, baina aski babes jaso du azkenean: 218 boto alde, 37 kontra, 68 abstentzio | Onartu dute Espainiako Kongresuan PSOEk prostituzioaren aurka ondutako proposamena. Talde politikoek hitz egin dutenean, kritikak ugariak izan dira, baina aski babes jaso du azkenean: 218 boto alde, 37 kontra, 68 abstentzio | Hainbat tirabira izan ondoren, azkenean gaur bozkatu dute Espainiako Kongresuan prostituzioaren inguruko lege proposamena. Lege berezitu bat egongo da gai hori arautzeko, PSOEk eta PPk galdegin zuten bezala, eta PSOEk aurkeztutako lege proposamena hartuko da oinarritzat. Funtsean, jarrera abolizionista bat izango du ar... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214373/sanchezek-uko-egin-dio-galen-biktimei-ukatutako-kalteordainak-aztertzeari.htm | Politika | Sanchezek uko egin dio GALen biktimei ukatutako kalteordainak aztertzeari | Beltran de Herediak kritikatu du delitu larriengatik zigortu ez dituztenen inguruko erabakiak ez daudela ebazpen judizialetan oinarrituta, eta biktimen familiak zigortzen dituztela. | Sanchezek uko egin dio GALen biktimei ukatutako kalteordainak aztertzeari. Beltran de Herediak kritikatu du delitu larriengatik zigortu ez dituztenen inguruko erabakiak ez daudela ebazpen judizialetan oinarrituta, eta biktimen familiak zigortzen dituztela. | EAJko senatari Estefania Beltran de Herediak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi galdetu dio ea gobernuak berrikusiko ote duen GALen, BVEren eta eskuin muturreko beste zenbait talderen biktimei kalte ordainak ukatu izana. Sanchezek, baina, labur bezain zuzen erantzun du: «Ez da berrikusketarik behar».
Beltr... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214374/hizkuntza-gutxituei-buruz-zer-jarrera-duten-argitu-dute-frantziako-asanblearako-bozetako-hautagaiek.htm | Gizartea | Hizkuntza gutxituei buruz zer jarrera duten argitu dute Frantziako Asanblearako bozetako hautagaiek | Bru eta Lasserre koofizialtasunaren kontra agertu dira; Troundayk, Pereirak eta Duboisek ez dute erantzun | Hizkuntza gutxituei buruz zer jarrera duten argitu dute Frantziako Asanblearako bozetako hautagaiek. Bru eta Lasserre koofizialtasunaren kontra agertu dira; Troundayk, Pereirak eta Duboisek ez dute erantzun | Hizkunta gutxituen alde lan egiten duten eragileak biltzen dituen Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak (Gure hizkuntzak bizi daitezen) Frantziako Asanblearako bozetara aurkezten diren hautagaiei helarazitako galdetegien erantzunak argitaratu ditu mapa interaktibo batean. Molac legeaz, Frantziako konstituzioaren alda... |
2022-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/214375/hiztunak-aktibatzeko-zailtasunak-antzeman-ditu-euskararen-markari-buruzko-ikerketak.htm | Gizartea | Hiztunak aktibatzeko zailtasunak antzeman ditu euskararen markari buruzko ikerketak | Euskararen inguruko iruditeria aztertu du EHUren NIK ikerketa taldeak. Euskararen presentzia «apala» den arren, ezaugarri positiboekin lotzen dute herritarrek. | Hiztunak aktibatzeko zailtasunak antzeman ditu euskararen markari buruzko ikerketak. Euskararen inguruko iruditeria aztertu du EHUren NIK ikerketa taldeak. Euskararen presentzia «apala» den arren, ezaugarri positiboekin lotzen dute herritarrek. | Marka irudi ona du euskarak, baina ez ditu hiztunak nahi beste aktibatzen. Gorrotatzaile baino askoz maitale gehiago ditu, baina atxikimendu horrek ez du ondorio pragmatiko nahikorik: adibidez, ez ditu herritarrak bultzatzen euskara ikastera. Euskararen marka azterlana aurkeztu du gaur EHU Euskal Herriko Unibertsitatek... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214376/bilbon-gizon-bat-atxilotu-dute-emaztea-hiltzen-saiatzea-egotzita.htm | Gizartea | Bilbon gizon bat atxilotu dute emaztea hiltzen saiatzea egotzita | Apirilaren 30ean gertatu zen erasoa: bikotekidea eta andrearen alaba bizi ziren lokalari su eman zion gizonak; ospitalera eraman behar izan zuten emakumea, larri, baina hobera egin du ordutik. Feministek elkarretaratzera deitu dute biharko. | Bilbon gizon bat atxilotu dute emaztea hiltzen saiatzea egotzita. Apirilaren 30ean gertatu zen erasoa: bikotekidea eta andrearen alaba bizi ziren lokalari su eman zion gizonak; ospitalera eraman behar izan zuten emakumea, larri, baina hobera egin du ordutik. Feministek elkarretaratzera deitu dute biharko. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du Bilbon 36 urteko gizon bat atxilotu dutela bere bikotekidea hiltzen saiatzea egotzita. Erasoa iragan apirilaren 30ean izan zen, Atxuri auzoan: Ertzaintzaren arabera, gizonak su eman zion bikotekidea eta emakumearen alaba bizi ziren lokalari. Andrea Gurutzetako ospital... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214404/josefina-lamberto-hil-da-oroimen-historikoaren-defendatzaile-eta-maravillas-lambertoren-ahizpa.htm | Gizartea | Josefina Lamberto hil da, oroimen historikoaren defendatzaile eta Maravillas Lambertoren ahizpa | Atzo hil zen, 93 urte zituela. Maravillas Lambertoren ahizpa izateaz gain, Nafarroako oroimen historikoaren alde eginiko lanagatik zen ezaguna. | Josefina Lamberto hil da, oroimen historikoaren defendatzaile eta Maravillas Lambertoren ahizpa. Atzo hil zen, 93 urte zituela. Maravillas Lambertoren ahizpa izateaz gain, Nafarroako oroimen historikoaren alde eginiko lanagatik zen ezaguna. | Josefina Lamberto hil da, Nafarroan oroimen historikoaren alde lan gehien egin duten figura esanguratsuenetako bat. Atzo hil zen, Erruki Etxean, 93 urte zituela.
Vicente Lambertoren alaba eta Maravillas Lambertoren ahizpa izateagatik ere izan zen ezaguna Lamberto: falangistek bai aita eta bai ahizpa eraman, eta hil eg... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214405/hasi-da-antropologia-feministaren-i-kongresua.htm | Gizartea | Hasi da Antropologia Feministaren I. Kongresua | Donostian egingo dute, EHUren HEFA fakultatean. AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeak antolatuta, hamaika ekintza prestatu dituzte hiru egunerako. | Hasi da Antropologia Feministaren I. Kongresua. Donostian egingo dute, EHUren HEFA fakultatean. AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeak antolatuta, hamaika ekintza prestatu dituzte hiru egunerako. | Gaur ekin diote Antropologia Feministaren I. Kongresuari. Lau urtez prestatzen aritu eta bi urtez atzeratu ostean, hiru eguneko egitarau oparoa ondu du AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeak. 350 pertsonatik gora espero dituzte EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako HEFA fakultatean, antolatzaileen arabe... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214406/23-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekideari-eraso-egitea-egotzita.htm | Gizartea | 23 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita | Lekuko batzuek erasoaren berri eman zioten Udaltzaingoari. | 23 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita. Lekuko batzuek erasoaren berri eman zioten Udaltzaingoari. | Udaltzaingoak 23 urteko gazte bat atxilotu du Gasteizen. Bikotekideari kalean eraso egitea egotzi diote.
Atzo eguerdian gertatu zen: pertsona batek 092 telefono zenbakira deitu zuen, gizon bat emakume bati eraso egiten ari zela ohartaraziz. Orduan, udaltzainak hara joan ziren. Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duene... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214407/azken-gertakariez.htm | Politika | Azken gertakariez | Azken gertakariez. | Asteburuan Donostian gertatutako erasoak direla-eta sortutako eztabaiden harira, eta gertakarien larritasuna dela medio, ezinbestekoa ikusten dugu hainbat elementu mahaigaineratzea.
Sareetan eta ahoz aho zabaldutako errelato interesatuaren baitan, garrantzitsua iruditzen zaigu azken asteetan gertatutakoaren gaineko ar... | |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214408/hiru-greba-egunera-deitu-dute-bizkaiko-metalgintzako-sindikatuek.htm | Ekonomia | Hiru greba egunera deitu dute Bizkaiko metalgintzako sindikatuek | ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CGT eta CNTk egin dute deialdia, ekainaren 23rako eta 30erako eta uztailaren 1erako. | Hiru greba egunera deitu dute Bizkaiko metalgintzako sindikatuek. ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CGT eta CNTk egin dute deialdia, ekainaren 23rako eta 30erako eta uztailaren 1erako. | Bizkaiko metalgintzaren lan hitzarmenaren negoziazioek «blokeatuta» daramate aste batzuk, eta sindikatuek «patronalak eman nahi ez duen hitzarmen duina» lortzeari ekin diote. Ekainaren 23rako eta 30erako eta uztailaren 1erako grebara deitu dute sektoreko sindikatu nagusiek, sektoreko gainontzeko sindikatuekin batera.
... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214409/aragones-pozik-agertu-da-katalanari-buruzko-itun-handia-aurrera-atera-delako.htm | Mundua | Aragones pozik agertu da katalanari buruzko «itun handia» aurrera atera delako | Murgiltze eredua bermatzeko ERCk, JxCk, PSCk eta Comukoek adosturiko lege proposamena onartu du Kataluniako Parlamentuak, Auzitegi Nagusiak finkaturiko epetik kanpo. | Aragones pozik agertu da katalanari buruzko «itun handia» aurrera atera delako. Murgiltze eredua bermatzeko ERCk, JxCk, PSCk eta Comukoek adosturiko lege proposamena onartu du Kataluniako Parlamentuak, Auzitegi Nagusiak finkaturiko epetik kanpo. | Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidentea pozik agertu da parlamentuak onartu egin duelako katalanaren lege proposamena, zeinak murgiltze eredua bermatzea duen helburu. Aragonesek «adostasuneko akordio handitzat» jo du testua, eta azaldu du hizkuntza hori izango dela Kataluniako «eredu linguistikoaren ardatz... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214410/seaskako-irakasleek-desobedientziara-joko-dute-aurten-ere.htm | Gizartea | Seaskako irakasleek desobedientziara joko dute aurten ere | Azterketak euskaraz egiteko eskubidea ukatua zaienez ikasleei, brebetako azterketak zuzentzeari uko eginen diote irakasleek. Ondoko asteetan izanen diren gainerako ekintzetan ere parte hartzera deitu dute. | Seaskako irakasleek desobedientziara joko dute aurten ere. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea ukatua zaienez ikasleei, brebetako azterketak zuzentzeari uko eginen diote irakasleek. Ondoko asteetan izanen diren gainerako ekintzetan ere parte hartzera deitu dute. | Beste urte batez, desobedientziara joko dute Seaskako irakasleek, eta brebetako azterketak zuzentzeari uko eginen diote. Hala jakinarazi dute, gaur goizean, kolegio eta lizeoetako hainbat irakaslek, eta zuzenketetan parte hartzeko Frantziako Hezkuntza Ministeriotik jasotako deialdiak urratu dituzte prentsaren aitzinean... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214411/pintaketa-faxistak-egin-dituzte-mai-garderen-muralean.htm | Kirola | Pintaketa faxistak egin dituzte Mai Garderen muralean | Osasunako jokalari ohiaren murala Sadarreko Bodegon jatetxearen kanpoaldean dago. Berehala zabaldu dira gaitzespen mezuak. | Pintaketa faxistak egin dituzte Mai Garderen muralean. Osasunako jokalari ohiaren murala Sadarreko Bodegon jatetxearen kanpoaldean dago. Berehala zabaldu dira gaitzespen mezuak. | Pintaketa faxistak eta matxistak egin dituzte Osasunako jokalari ohi Mai Garderen muralean. Sadarreko Bodegon jatetxearen atarian dago murala, eta LKN kaleko artista da egilea. Bertan, Garderen irudia ageri da, «We can do It» keinu historikoa egiten, eta «Mila esker, Mai» dioen oharra. Baina haren gainean svastika bate... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214412/errusiak-ziurtatu-du-prest-dagoela-ukrainako-kargaontziei-segurtasuna-bermatzeko.htm | Mundua | Errusiak ziurtatu du prest dagoela Ukrainako kargaontziei segurtasuna bermatzeko | Lavrovek eta Çavusogluk nabarmendu dute «beharrezkoa» dela Ukrainako portuetatik minak kentzea, itsas korridoreak irekitzeko. Errusiako eta Turkiako atzerri ministroak Ankaran batzartu dira. | Errusiak ziurtatu du prest dagoela Ukrainako kargaontziei segurtasuna bermatzeko. Lavrovek eta Çavusogluk nabarmendu dute «beharrezkoa» dela Ukrainako portuetatik minak kentzea, itsas korridoreak irekitzeko. Errusiako eta Turkiako atzerri ministroak Ankaran batzartu dira. | Errusia prest dago otsailaren 24tik Ukrainako portuetan blokeatuta dauden 25 milioi tona gari esportatzeko. Halere, Moskuk Kievi leporatu dio «asmorik ez» duela Odesako portutik minak kentzeko. Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak egin ditu adierazpenok, Ankaran, Turkiako Atzerri ministro Mevlut Çavusoglurekin bi... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214413/asanblearako-bozak-hamar-gakotan.htm | Politika | Asanblearako bozak, hamar gakotan | Igandean egingo da lehen itzulia. BERRIAk goizetik iluntzera emango du hauteskunde egunaren berri, eta emaitzak zenbatu ahala jasoko ditu gauean. | Asanblearako bozak, hamar gakotan. Igandean egingo da lehen itzulia. BERRIAk goizetik iluntzera emango du hauteskunde egunaren berri, eta emaitzak zenbatu ahala jasoko ditu gauean. | Heldu den ekainaren 12an eta 19an egingo dira Frantziako Asanblearako hauteskundeak Ipar Euskal Herrian. Hiru hautesbarruti daude Iparraldean, eta lehen itzulian 32 diputatugai egongo dira: 4. hautesbarrutian, bederatzi hautagai izanen dira —tartean Biarnokoak ere—; 5. hautesbarrutian, 11; eta, seigarrenean, berriz, ha... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214414/aukeratu-dituzte-kimuak-en-katalogoa-osatuko-duten-zazpi-filmak.htm | Kultura | Aukeratu dituzte Kimuak-en katalogoa osatuko duten zazpi filmak | Hiru lan euskara hutsean daude, eta gainerako laurak, gaztelaniaz. Gainera, zazpi laburretatik sei emakumezkoek zuzendu eta ekoiztutakoak dira. | Aukeratu dituzte Kimuak-en katalogoa osatuko duten zazpi filmak. Hiru lan euskara hutsean daude, eta gainerako laurak, gaztelaniaz. Gainera, zazpi laburretatik sei emakumezkoek zuzendu eta ekoiztutakoak dira. | 25. Kimuak programaren deialdira aurkeztutako 75 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak Kimuak 2022 katalogoa osatzeko: Irati Gorostideren Contadores filma, Esti Urresolaren Cuerdas —Cannesko zinemaldian aurkeztu zen lana, eta Urrezko Erraila jaso zuen bertan—, Maider Fernandezen Fe do... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214415/lsquomartutenersquo-ren-esaldi-amaigabeak-ahots-goran.htm | Bizigiro | ‘Martutene’-ren esaldi amaigabeak, ahots goran | Ramon Saizarbitoriaren eleberri mardula irakurri dute Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen irakurraldi jarraituaren hamabosgarren aldian. Berrehun bat lagunek hartuko dute parte, guztira. | ‘Martutene’-ren esaldi amaigabeak, ahots goran. Ramon Saizarbitoriaren eleberri mardula irakurri dute Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen irakurraldi jarraituaren hamabosgarren aldian. Berrehun bat lagunek hartuko dute parte, guztira. | Esaldi luze eta korapilatsuek osatzen dute Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria (Erein, 2012), eta mataza hori askatzea egokitu zaie gaur berrehun bat laguni, Bilbo Zaharrak antolatzen duen irakurraldi jarraituaren hamabosgarren aldian. Bilboko Arriaga antzokiko foyerrean kokatutako atril batean irakurri dute geh... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214416/pirinioak-argiztatuz-autodeterminazio-eskubidea-nazioarteko-jokalekuan-jarri-nahi-du-gure-eskuk.htm | Politika | Pirinioak argiztatuz autodeterminazio eskubidea nazioarteko jokalekuan jarri nahi du Gure Eskuk | Lehen aldiz, Euskal Herriko eta Kataluniako subiranistek mobilizazio herritarra egingo dute batera, «epe luzerako elkarlan baten abiapuntua izango dena» | Pirinioak argiztatuz autodeterminazio eskubidea nazioarteko jokalekuan jarri nahi du Gure Eskuk. Lehen aldiz, Euskal Herriko eta Kataluniako subiranistek mobilizazio herritarra egingo dute batera, «epe luzerako elkarlan baten abiapuntua izango dena» | Hilabete baino gutxiago barru, uztailaren 2an, euskal herritarrek eta katalanek Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte ilunabarrean. Gure Eskuk, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta FEEC Kataluniako Txangozale Erakundeen Federazioak antolatu dute egitasmoa, Omnium Cultural eta Artistes de la Republica ... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214417/elkargoetan-euskararen-erabilera-bultzatzeko-ekinbidea-abian-jarriko-dute.htm | Gizartea | Elkargoetan euskararen erabilera bultzatzeko ekinbidea abian jarriko dute | 'Elkargoak Euskaraz' ekinbidea sustatu dute Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Metropoli-30ek eta profesionalen elkargoek | Elkargoetan euskararen erabilera bultzatzeko ekinbidea abian jarriko dute. 'Elkargoak Euskaraz' ekinbidea sustatu dute Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Metropoli-30ek eta profesionalen elkargoek | Bilbao Metropoli-30 elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Elkargoak Euskaraz ekinbidea aurkeztu dute Bizkaiko Abokatuen Elkargoan. 2011z geroztik, Bilbao Metropoli-30 elkartea BasquePRO proiektuan ari da lanean. Proiektu horren esparruan, elkargo profesionalen sarea sortu zuten, eta Araba, Bizkai et... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214418/elkargoak-proposatu-du-eraso-sexisten-biktimentzako-harrera-guneak-jartzea-festaguneetan.htm | Gizartea | Elkargoak proposatu du eraso sexisten biktimentzako harrera guneak jartzea festaguneetan | Festetan indarkeria matxistari aurre egiteko lehen protokoloa ondu du erakundeak. Jaien antolakuntzan nahiz jai egunetan isla izatea nahi dute. Ipar Euskal Herriko 158 herrietara bidali dute. | Elkargoak proposatu du eraso sexisten biktimentzako harrera guneak jartzea festaguneetan. Festetan indarkeria matxistari aurre egiteko lehen protokoloa ondu du erakundeak. Jaien antolakuntzan nahiz jai egunetan isla izatea nahi dute. Ipar Euskal Herriko 158 herrietara bidali dute. | Udako festen atarian, jaietan eraso sexistei aurre egiteko protokolo bat ondu du Euskal Hirigune Elkargoak, lehenengoz. Festen prestakuntzan eta festa egunetan bertan eragin nahi dute. Dagoeneko Ipar Euskal Herriko 158 herriei helarazi diete. Hainbat gomendio eman dizkiete antolatzaileei; besteak beste, eraso matxistar... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214419/guggenheimek-solaskide-bihurtu-ditu-seuraten-eta-serraren-marrazkiak.htm | Kultura | Guggenheimek solaskide bihurtu ditu Seuraten eta Serraren marrazkiak | Georges Seurat artistaren 22 marrazki eta Richard Serraren ‘Ramble Drawings’ marrazki bildumako 81 pieza elkarrekin erakutsiko dituzte Bilboko museoan | Guggenheimek solaskide bihurtu ditu Seuraten eta Serraren marrazkiak. Georges Seurat artistaren 22 marrazki eta Richard Serraren ‘Ramble Drawings’ marrazki bildumako 81 pieza elkarrekin erakutsiko dituzte Bilboko museoan | «Paradoxikoa». Judith Benhamou komisarioak hitz bakar horretara errenditu du Bilboko Guggenheim museoak Georges Seurat eta Richard Serra artisten marrazkiekin antolatutako erakusketa. Baina, haren hitzetan, itxurazkoa baino ez da bi sortzaileen arteko kontrakotasuna, hari beraren bi mutur baino ez baitira bi artistak. ... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214420/sute-bat-piztu-da-burlatako-bazar-txinatar-batean.htm | Gizartea | Sute bat piztu da Burlatako bazar txinatar batean | Suteak guztiz kiskalia utzi du eraikina. Foruzaingoak zabaldu duenez, ez da zauriturik izan. | Sute bat piztu da Burlatako bazar txinatar batean. Suteak guztiz kiskalia utzi du eraikina. Foruzaingoak zabaldu duenez, ez da zauriturik izan. | Sute bat piztu da Burlatako (Nafarroa) bazar txinatar batean, arratsalde hasieran. Zabaldutako informazioaren arabera, sugar biziek laster batean kiskali dute dendaren barren osoa; eraikina Mugazuri industrialdean kokatuta dago. Foruzaingoak emandako informazioaren arabera, ez da zauriturik izan. Ez dute argitu sutea z... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214421/langile-bat-hil-da-oiartzunen-lan-istripu-ez-traumatiko-batean.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Oiartzunen, lan istripu ez-traumatiko batean | Herenegun jazo zen ezbeharra. Heriotza salatzeko, elkarretaratzera deitu dute. | Langile bat hil da Oiartzunen, lan istripu ez-traumatiko batean. Herenegun jazo zen ezbeharra. Heriotza salatzeko, elkarretaratzera deitu dute. | Eraikuntza sektoreko langile bat zendu zen Oiartzunen (Gipuzkoa) astelehenean, istripu ez-traumatiko batean. LAB sindikatuak salatu du ezbeharra sare sozialetan, eta elkarretaratzea deitu bihar 18:30erako, Oiartzungo plazan.
Azken egunotan zortzi langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian: bi laborari, Duzunaritza-S... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214422/lan-duina-eta-haren-kalitatea-arautuko-du-euskal-enplegu-lege-berriak.htm | Ekonomia | «Lan duina» eta haren kalitatea arautuko du Euskal Enplegu Lege berriak | Enplegu politika aktiboen eskubide subjektiboa aitortuko dio langabeari. Enplegu euskal sarea sortuko du, eta udal enplegu programak behartuko ditu | «Lan duina» eta haren kalitatea arautuko du Euskal Enplegu Lege berriak. Enplegu politika aktiboen eskubide subjektiboa aitortuko dio langabeari. Enplegu euskal sarea sortuko du, eta udal enplegu programak behartuko ditu | Enplegu Euskal Lege berriak «lan duina» arautuko du eta lan politika aktiboak jasotzeko eskubidea aitortuko die langabeei. Enplegu Sailak prestatu duen lege aurreproiektuaren bi zertzelada dira, eta Idoia Mendia sailburuaren ustez, araua «guztiz berria» da. Hedabideekin izandako bilera batean azaldu duenez, gizarte era... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214423/etxebizitza-eskubidearen-alde-mobilizatu-dira-dozenaka-lagun-baionan.htm | Gizartea | Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatu dira dozenaka lagun Baionan | Epaileek turismorako bizitegien konpentsazio neurria atzera bota izana gaitzetsi dute, Herrian Bizi plataformak deituta. Nabarmendu dute neurri horrek 20.000 bizitegi inguru «salbatu» izanen zituela. | Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatu dira dozenaka lagun Baionan. Epaileek turismorako bizitegien konpentsazio neurria atzera bota izana gaitzetsi dute, Herrian Bizi plataformak deituta. Nabarmendu dute neurri horrek 20.000 bizitegi inguru «salbatu» izanen zituela. | «Espekulazioari ez!». Hala dio gaur Herrian Bizi plataformak deituriko elkarretaratzeko pankarta nagusiak. Joandakoen aurpegietan bistakoa da egoerak eraginiko haserrea, baina ahotan dituzten aldarrikapenetan ere aski argia da mezua: herrian bizi nahi dute, eta ez dute nahi turismoak irenstea bizitegiak. Gogor salatu d... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214424/ia-2018an-adina-erakusketari-eta-parte-hartzaile-izango-ditu-biemhazokak.htm | Ekonomia | Ia 2018an adina erakusketari eta parte hartzaile izango ditu BIEMH azokak | Makina-erremintaren nazioarteko biurteko azoka astelehenean hasiko da, BECen. Pandemiaren ondorioz, 2020koa ez zen egin, eta lau urte igaro dira azken ekitalditik. | Ia 2018an adina erakusketari eta parte hartzaile izango ditu BIEMH azokak. Makina-erremintaren nazioarteko biurteko azoka astelehenean hasiko da, BECen. Pandemiaren ondorioz, 2020koa ez zen egin, eta lau urte igaro dira azken ekitalditik. | Urte bi atzeratu da izurritearen erruz, baina ekainaren 13tik 17ra arte egingo da BIEMH Makina-erremintaren Nazioarteko Biurtekoa, Bilbao Exhibition Centerren, (Barakaldo, Bizkaia). Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak adierazi du «industria azoka garrantzitsuenetakoa» dela, eta erakustazokan urte osoan egingo dute... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214425/harrera-duina-eskatzeko-gau-osoko-kontzentrazioak-egin-dituzte.htm | Gizartea | Harrera duina eskatzeko gau osoko kontzentrazioak egin dituzte | Euskal Herriko zazpi hiritan egin dituzte, migratzaile taldeek eta harrera sareek deituta. 'Bizitza duina eta bidezkoa denontzat! Edonon!' dute lelo. | Harrera duina eskatzeko gau osoko kontzentrazioak egin dituzte. Euskal Herriko zazpi hiritan egin dituzte, migratzaile taldeek eta harrera sareek deituta. 'Bizitza duina eta bidezkoa denontzat! Edonon!' dute lelo. | Elkarretaratze berezi bat egin dute bart Euskal Herriko zazpi hiritan: hainbat lagunek kalean egin dute lo, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuari harrera baliabideak eskatzeko. Izan ere, etorkin askoren errealitatea da kalean lo egin behar izatea, eta, horregatik, gobernuoi galdegin diete migratzen ari diren ze... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214426/europako-parlamentuak-atzera-bota-du-co2-merkatuaren-erreforma.htm | Ekonomia | Europako Parlamentuak atzera bota du CO2 merkatuaren erreforma | Karbono mugaren zerga eta pobrezia energetikorako funtsa ere eten ditu. 2035etik aurrera saldutako autoak emisiorik gabekoak izatea babestu du. | Europako Parlamentuak atzera bota du CO2 merkatuaren erreforma. Karbono mugaren zerga eta pobrezia energetikorako funtsa ere eten ditu. 2035etik aurrera saldutako autoak emisiorik gabekoak izatea babestu du. | CO2 isurien merkatuaren etorkizuneko araudiak eztabaida handia sortu du asteazken honetan Europako Parlamentuan. Handik testu bat ateratzea zen asmoa, udazkenean Europar Kontseiluan estatu kideek akordioa itxi dezaten, baina, taldeen arteko desadostasunak direla medio, araudi hori abiapuntura itzuliko da, eta, horrekin... |
2022-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/214427/oroimen-izpi-bat-argaren-zilar-uretan.htm | Gizartea | Oroimen izpi bat, Argaren zilar uretan | Maravillas Lambertoren ahizpa eta frankismoaren biktima izateaz gain, oroimenaren aldeko borrokalari sutsua izan zen Josefina Lamberto. Atzo hil zen. | Oroimen izpi bat, Argaren zilar uretan. Maravillas Lambertoren ahizpa eta frankismoaren biktima izateaz gain, oroimenaren aldeko borrokalari sutsua izan zen Josefina Lamberto. Atzo hil zen. | Heriotzak ezin izan zuen/ hobiratu zure geroa/ ezin ahanzturaz tindatu/ zure arimaren margoa. Fermin Balentzia kantautoreak Maravillas Lambertoren omenez idatzitako koplek berdin-berdin balio dute haren ahizpa Josefina Lamberto Ioldik utzitako hutsuneaz aritzeko ere. Lambertok bizitza osoa eman zuen Maravillasen ahizpa... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214451/ernairen-testuari-erantzuna.htm | Politika | Ernairen testuari erantzuna | Ernairen testuari erantzuna. | Azken egunetako gertakarien inguruan Ernaik bere kontakizuna egin du publiko BERRIA egunkarian. Egiazki, auzia «azken gertakarietatik» haratago doa, Ezker Abertzaleak azken urteetan Mugimendu Sozialistaren aurrean eduki duen jarrera suntsitzailearen ondorioak baino ez baitira gertakari horiek. Ernaik eta, oro har, Ezke... | |
2022-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/214452/berrikuntza-ordenatua.htm | albisteak | Berrikuntza ordenatua | Ordena funtsezkoa da stocka baduzu. Ezin da biltegiratu biltegiratze hutsagatik: espazioa eta beharrak doitzen jakin behar da. Manufacturas Hepyc enpresak Hazinnova programara jo zuen sistema logistikoa ebaluatzeko eta iritzi independente bat edukitzeko biltegiaren funtzionamenduari eta egin daitezkeen hobekuntzei buru... | Berrikuntza ordenatua. Ordena funtsezkoa da stocka baduzu. Ezin da biltegiratu biltegiratze hutsagatik: espazioa eta beharrak doitzen jakin behar da. Manufacturas Hepyc enpresak Hazinnova programara jo zuen sistema logistikoa ebaluatzeko eta iritzi independente bat edukitzeko biltegiaren funtzionamenduari eta egin dait... | Gauza bakoitza bere tokian eta toki bat gauza bakoitzarentzat. Arau sinplea da... teorian. Enpresa-praktikan, ordea, kate logistiko on bat behar bezala antolatutako biltegi batean hasi eta amaitzen denean, beste kontu bat da. Halakoetan, eskari bati erantzuteko edo hornidura bat lokalizatzeko azkartasuna gure biltegira... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214453/osakidetzan-egin-nahi-dituzten-aldaketak-laquoepe-luzerakoraquo-direla-zehaztu-du-sagarduik.htm | Gizartea | Osakidetzan egin nahi dituzten aldaketak «epe luzerako» direla zehaztu du Sagarduik | Haserrea adierazi du SME Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, eta «medikuen aurkako kanpaina bat» abiatzea egotzi dio sailburuari | Osakidetzan egin nahi dituzten aldaketak «epe luzerako» direla zehaztu du Sagarduik. Haserrea adierazi du SME Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, eta «medikuen aurkako kanpaina bat» abiatzea egotzi dio sailburuari | Zeresana eman dute Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo Executive Forum España jardunaldietan esandakoek. Lehen arreta eta ospitale sarea «birdefinitzeaz» mintzatu zen sailburua: «Beharrezkoa da aldaketa kultural bat, erabiltzaileek eta osasun profesionalek uler dezaten eskualdeko ospitale eredu ... |
2022-6-11 | https://www.berria.eus/albisteak/214454/peru-abarrategik-irabazi-du-arabako-bertsolari-txapelketa.htm | Kultura | Peru Abarrategik irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa | 608 puntu lortuta, Serapio Lopez Ortuetak jantzi dio txapela Abarrategiri | Peru Abarrategik irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa. 608 puntu lortuta, Serapio Lopez Ortuetak jantzi dio txapela Abarrategiri | Arantxa Sobrinok eman du txapeldunaren izena, eta, segidan, lehertu da Gasteizko Europa jauregia: «608 punturekin, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna: Peru Abarrategi». Hala agurtu du txapeldunak publikoa: Eskakizun txikitxo bat/aterako dut plazara/nahiz Aramaio ta Oion/ez den berdin beharbada/probintzi ... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214455/oposizioak-planifikazio-falta-egotzi-dio-osasun-sailari-eta-arbuiatu-egin-du-herritarren-gain-uztea-ardura.htm | Gizartea | Oposizioak «planifikazio falta» egotzi dio Osasun Sailari, eta arbuiatu egin du herritarren gain uztea ardura | Sagarduik egindako adierazpenekin kezka agertu dute EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C’s-k. Sailburuaren agerraldi bat eskatuko dutela iragarri dute. | Oposizioak «planifikazio falta» egotzi dio Osasun Sailari, eta arbuiatu egin du herritarren gain uztea ardura. Sagarduik egindako adierazpenekin kezka agertu dute EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C’s-k. Sailburuaren agerraldi bat eskatuko dutela iragarri dute. | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lehen arreta berrantolatzeari buruz atzo egindako adierazpenek kezka eta haserrea piztu dute oposizioko taldeengan. EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C’s-k Eusko Legebiltzarreko prentsa aretoan egindako adierazpenetan gogor kritikatu dituzte Osasun sailburua... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214456/mikroplastikoak-atzeman-dituzte-lehen-aldiz-antartikako-elur-freskoan.htm | Mundua | Mikroplastikoak atzeman dituzte lehen aldiz Antartikako elur freskoan | Canterbury Unibertsitateko ikertzaileek egin dute aurkikuntza: hemeretzi gune aztertu dituzte, eta 29 partikula aurkitu dituzte urtutako elur litro bakoitzean. Adituek uste dute mikroplastikoek zuzenean eragingo diotela elurra eta izotza urtzeko prozesuari. | Mikroplastikoak atzeman dituzte lehen aldiz Antartikako elur freskoan. Canterbury Unibertsitateko ikertzaileek egin dute aurkikuntza: hemeretzi gune aztertu dituzte, eta 29 partikula aurkitu dituzte urtutako elur litro bakoitzean. Adituek uste dute mikroplastikoek zuzenean eragingo diotela elurra eta izotza urtzeko pro... | Antartikako elur freskoan ere bai, hor ere badira mikroplastikoak. Hori berretsi dute orain gutxi Zeelanda Berriko Canterbury Unibertsitateko ikertzaileek, Antartikako elurra ere ez dagoela mikroplastikoez salbu. Ingurune horretan 2019an eginiko ikerketa bati esker jakin dute hori. Lagin askotarikoak bildu zituzten ber... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214457/aebetako-gas-esportazioak-ezbaian-biltegi-batean-izandako-leherketarengatik.htm | Ekonomia | AEBetako gas esportazioak ezbaian, biltegi batean izandako leherketarengatik | AEBek beren gas natural likidotuaren %20 inguru esportatzen dute handik. Instalazioak gutxienez hiru astez egongo dira itxita, eta Europako gasaren prezioan eragin dezakeela ohartarazi dute analistek. | AEBetako gas esportazioak ezbaian, biltegi batean izandako leherketarengatik. AEBek beren gas natural likidotuaren %20 inguru esportatzen dute handik. Instalazioak gutxienez hiru astez egongo dira itxita, eta Europako gasaren prezioan eragin dezakeela ohartarazi dute analistek. | Freeport LNG AEBetako gas natural likidotua (GNL) esportatzeko instalazio handienetako bat gutxienez hiru astez itxiko dute, Texasko golkoan duen biltegian asteazkenean izandako leherketa baten ondorioz. Reuters berri agentziaren arabera, leherketa zerk eragin duen ikertzen ari dira, baina konpainiak ez du beste xeheta... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214458/eajk-irabaziko-lituzke-arabako-hauteskundeak-aldundiaren-galdeketaren-arabera.htm | Politika | EAJk irabaziko lituzke Arabako hauteskundeak, aldundiaren galdeketaren arabera | EAJ, EH Bildu eta VOX alderdiek gora egingo lukete, aldundiaren arabera, eta gainontzekoek behera egingo lukete. | EAJk irabaziko lituzke Arabako hauteskundeak, aldundiaren galdeketaren arabera. EAJ, EH Bildu eta VOX alderdiek gora egingo lukete, aldundiaren arabera, eta gainontzekoek behera egingo lukete. | Arabako Foru Aldundiak 2023ko foru hauteskundeen boto estimazioa egin du, maiatzeko inkesta baten bidez, eta, aurreikuspen horren arabera, EAJk irabaziko lituzke berriro ere hauteskundeak, botoen %30,4rekin. EH Bildu izango litzateke bigarren indarra, %23,2ko sostenguarekin. 2019ko hauteskundeetan baino botoen ehuneko ... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214459/amazon-prime-videok-euskarara-bikoiztuta-ere-estreinatu-du-lsquothe-355rsquo-filma.htm | Bizigiro | Amazon Prime Videok euskarara bikoiztuta ere estreinatu du ‘The 355’ filma | Netflixek euskarazko azpidatziekin jarri ditu bi telesail, baita zenbait film berri ere. Uztailaren 8an estreinatuko du euskarara bikoiztu duen lehen filma. | Amazon Prime Videok euskarara bikoiztuta ere estreinatu du ‘The 355’ filma. Netflixek euskarazko azpidatziekin jarri ditu bi telesail, baita zenbait film berri ere. Uztailaren 8an estreinatuko du euskarara bikoiztu duen lehen filma. | Nazioarteko streaming plataforma batek bere kabuz euskarara bikoiztu duen aurreneko filma estreinatu dute: The 355. Eta ez da haurrentzako lan bat. Amazon Prime Videok atzo estreinatu zuen film hori, eta euskarara bikoiztuta zein euskarazko azpidatziekin ikus daiteke. Katalanez eta galegoz ikusteko aukera dago, era ber... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214460/nafarroan-funtzio-publikoko-behin-behinekotasuna-murrizteko-dekretua-baliozkotu-du-parlamentuak.htm | Ekonomia | Nafarroan, funtzio publikoko behin-behinekotasuna murrizteko dekretua baliozkotu du parlamentuak | EH Bilduren abstentzioaren ondorioz, foru dekretua ez da atzera bota, eta, koalizio abertzaleak eskatuta, lege proposamen bidez tramitatuko da; aldaketak egin ahalko zaizkio edukiari, hortaz. | Nafarroan, funtzio publikoko behin-behinekotasuna murrizteko dekretua baliozkotu du parlamentuak. EH Bilduren abstentzioaren ondorioz, foru dekretua ez da atzera bota, eta, koalizio abertzaleak eskatuta, lege proposamen bidez tramitatuko da; aldaketak egin ahalko zaizkio edukiari, hortaz. | Presa zuen Nafarroako Gobernuak eta batik bat Javiez Remirez Funtzio Publikoko kontseilariak foru dekretua aurrera ateratzeko, eta bederen lortu du atzera ez botatzea. PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k alde bozkatu dute; Navarra Sumak eta Ezkerrak, kontra; eta EH Bildu abstenitu egin da.
EH Bilduko Adolfo Araizen arabe... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214461/aebetako-ordezkarien-ganberak-armen-salmenta-arautzen-duen-lege-bat-onartu-du.htm | Mundua | AEBetako Ordezkarien Ganberak armen salmenta arautzen duen lege bat onartu du | Errifleak erosteko adina 18 urtetik 21era luzatzeko araua biltzen du, besteak beste. Litekeena da Senatuak ez berrestea. | AEBetako Ordezkarien Ganberak armen salmenta arautzen duen lege bat onartu du. Errifleak erosteko adina 18 urtetik 21era luzatzeko araua biltzen du, besteak beste. Litekeena da Senatuak ez berrestea. | Armen salmenta arautzen duen lege proiektu bat onartu du gaur Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak, azken asteotan gertatutako tiroketa masiboek eragindako hildakoen ondoren. Bost ordezkari errepublikanoek demokratekin bat egin dute bozketan, eta gisa horretara onetsi dute; 223k alde bozkatu dute; 204k, au... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214462/16-urtetik-gorakoentzako-gidabaimena-bultzatuko-dute-hegoaldean.htm | Gizartea | 16 urtetik gorakoentzako gidabaimena bultzatuko dute Hegoaldean | Azterketak auto transmisio automatikodunekin egitea sustatuko du Espainiako Trafiko Zuzendaritza Orokorrak, eta adinekoak gidabaimena maizago berritzera behartuko ditu | 16 urtetik gorakoentzako gidabaimena bultzatuko dute Hegoaldean. Azterketak auto transmisio automatikodunekin egitea sustatuko du Espainiako Trafiko Zuzendaritza Orokorrak, eta adinekoak gidabaimena maizago berritzera behartuko ditu | Espainiako Barne Ministerioak 2030erako Errepide Segurtasuneko Plana aurkeztu du gaur, Trafiko Zuzendaritza Orokorrarekin batera. Hamarkada amaitzen denerako errepidean hiltzen direnen kopurua erdira jaisteko helburua dutela adierazi dute, eta hainbat neurri iragarri dituzte.
Neurrietako asko gazteei begira proposatu ... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214463/esnalen-baldintzapeko-askatze-galdea-uztailaren-21ean-aztertuko-dute-berriz.htm | Politika | Esnalen baldintzapeko askatze galdea uztailaren 21ean aztertuko dute berriz | Gaur ematekoa zuten euskal presoaren baldintzapeko askatzeari buruzko erabakia, baina epaileek Segurtasun Neurrien Diziplina Anitzeko Batzordearen iritzia eskatu dute berriz, eta txostena heltzean eginen dute berriz auzi saioa | Esnalen baldintzapeko askatze galdea uztailaren 21ean aztertuko dute berriz. Gaur ematekoa zuten euskal presoaren baldintzapeko askatzeari buruzko erabakia, baina epaileek Segurtasun Neurrien Diziplina Anitzeko Batzordearen iritzia eskatu dute berriz, eta txostena heltzean eginen dute berriz auzi saioa | Maiatzaren 19an egin zuten Parisko Dei Auzitegian Jakes Esnal euskal presoa baldintzapean libratzeko galdearen auzia. Erantzuna gaur ematekoa zuten, baina prozedura luzatu egin da, eta uztailaren 21ean eginen dute berriz auzi saioa, azkenean. Maiatzeko auzi saioan epaileak galdera egin zuen ea ez ote zaion Esnalen eska... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214464/neven-spahijak-ez-du-jarraituko-baskonian.htm | Kirola | Neven Spahijak ez du jarraituko Baskonian | Teknikariak bigarren aroa amaitu du Gasteizen. Joan Peñarroya da entrenatzaile kroaziarraren lekua hartzeko hautagai nagusia. | Neven Spahijak ez du jarraituko Baskonian. Teknikariak bigarren aroa amaitu du Gasteizen. Joan Peñarroya da entrenatzaile kroaziarraren lekua hartzeko hautagai nagusia. | Baieztatzea baino ez zen falta, eta Bitci Baskoniak egin du. Neven Spahijak ez du Arabako taldea zuzentzen jarraituko. Hala, bigarren aroa amaitu du Gasteizen. «Oso eskertuta eta harro noa, bigarren aldiz talde hau zuzentzeko aukera izan dudalako», adierazi du teknikariak. Klubak ere esker hitzak izan zituen Spahijaren... |
2022-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/214465/nupeseko-eta-ensembleko-hautagaiak-lehiatuko-dira-bigarren-itzulian.htm | Politika | NUPESeko eta Ensembleko hautagaiak lehiatuko dira bigarren itzulian | Laugarrenen hautesbarrutian Annick Trounday (Ensemble) eta Iñaki Etxaniz (NUPES) izanen dira. Bosgarrenean, Sandra Pereira (NUPES) eta Florence Lasserre (Ensemble) orain arteko diputatua izanen dira lehian. Seigarrenean, Vincent Bru (Ensemble) eta Tom Dubois-Robin (NUPES). | NUPESeko eta Ensembleko hautagaiak lehiatuko dira bigarren itzulian. Laugarrenen hautesbarrutian Annick Trounday (Ensemble) eta Iñaki Etxaniz (NUPES) izanen dira. Bosgarrenean, Sandra Pereira (NUPES) eta Florence Lasserre (Ensemble) orain arteko diputatua izanen dira lehian. Seigarrenean, Vincent Bru (Ensemble) eta Tom... | * Frantziako Asanblearako hauteskunde eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian. Datorren igandean izango da bigarren itzulia, hilaren 19an. Hemen, bozen nondik norakoei buruzko hamar gako.
* 32 diputatugai aurkeztu dira Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan. Frantziako ezkerraren eta Emmanuel Macronen gehiengoaren art... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214466/hapoel-holongo-jarraitzaileen-bisitan-ertzaintzaren-jarrera-egokia-izan-zela-dio-erkorekak.htm | Politika | Hapoel Holongo jarraitzaileen bisitan Ertzaintzaren jarrera «egokia» izan zela dio Erkorekak | Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen galderei erantzunez, erasoen biktimak Hapoel Holon saskibaloi taldeko jarraitzaileak izan zirela adierazi du Segurtasun sailburuak | Hapoel Holongo jarraitzaileen bisitan Ertzaintzaren jarrera «egokia» izan zela dio Erkorekak. Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen galderei erantzunez, erasoen biktimak Hapoel Holon saskibaloi taldeko jarraitzaileak izan zirela adierazi du Segurtasun sailburuak | Joan den maiatzaren 8an, saskibaloiko Txapeldunen Ligako hirugarren postua erabakitzeko partida jokatu zuten Israelgo Hapoel Holonek eta Alemaniako Ludwigsburgek, eta partidaren aurretik jarraitzaile israeldarrek eraso sionistak egin zituzten Bilboko Alde Zaharreko taberna eta pertsona batzuen aurka. Tabernen terrazen ... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214467/gaubeila-laquoikusezinakraquo-ikusarazteko.htm | Gizartea | Gaubeila, «ikusezinak» ikusarazteko | Gaubeila, «ikusezinak» ikusarazteko. | Ia berrehun pertsonak kalean lo egin dute asteazken gauean, Euskal Herriko zazpi hiritan, migratzaileentzako harrera duina eskatzeko. «Gau okerragoak pasatu izan ditugu, hotz handiagoa egin izan du beste batzuetan», kontatu du gero goizean Bilbon mutil gazte batek. Areatzako aterpean lo egin dute 50 lagunek baino gehia... | |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214468/ebzk-interes-tasak-025-igoko-ditu-uztailean.htm | Ekonomia | EBZk interes tasak %0,25 igoko ditu uztailean | Inflazioa «oso altua da, eta atzera %2ko helburura ekarri behar dugu», esan du Christine Lagardek, argi utziz irailean beste goratze bat izango dela, eta gehiago etorriko direla ondoren. Europako Banku Zentralak uztailaren lehenean utziko dio zorrak erosteari. | EBZk interes tasak %0,25 igoko ditu uztailean. Inflazioa «oso altua da, eta atzera %2ko helburura ekarri behar dugu», esan du Christine Lagardek, argi utziz irailean beste goratze bat izango dela, eta gehiago etorriko direla ondoren. Europako Banku Zentralak uztailaren lehenean utziko dio zorrak erosteari. | Zalantzak ahalik eta gehien murriztu nahi izan ditu EBZk, eta gaur iragarri du uztaileko bilkuran euroaren interes tasa nagusiak puntu laurden igoko dituela, behin hurrengo hilabetearen hasieran zorra erosteari utzi ostean.
Eta ez hori bakarrik, irailean ere beste %0,25eko igoera aurreikusten dutela adierazi du, eta l... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214469/nafarroako-parlamentuak-tramiterako-onartu-du-elizaren-sexu-abusuen-biktimen-aitortzarako-legea.htm | Gizartea | Nafarroako Parlamentuak tramiterako onartu du Elizaren sexu abusuen biktimen aitortzarako legea | Navarra Suma ez beste guztiek babestu dute legea tramiterako onartzea. Biktimen arretarako bulego bat sortzea aurreikusten du. | Nafarroako Parlamentuak tramiterako onartu du Elizaren sexu abusuen biktimen aitortzarako legea. Navarra Suma ez beste guztiek babestu dute legea tramiterako onartzea. Biktimen arretarako bulego bat sortzea aurreikusten du. | Gertatutakoa ikertu, biktimei aitortza eman, eta egia azaleratu nahi du legeak. Elizaren sexu abusuen biktimak aitortzen dituen legea tramiterako onartu dute Nafarroako Parlamentuan. Alderdi guztiek egin dute bat legea tramitera onartzearekin, Navarra Sumak izan ezik. Mikel Buil Ahal Dugu alderdiko parlamentariak Navar... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214470/hegoaldeko-etxeko-langileek-langabezia-saria-jaso-ahal-izango-dute.htm | Ekonomia | Hegoaldeko etxeko langileek langabezia saria jaso ahal izango dute | Espainiako Kongresuak eskubide hori aitortu die, eta hasia da lan legedi berria diseinatzen. Confebaskek uko egin dio haien lan hitzarmena negoziatzeari. | Hegoaldeko etxeko langileek langabezia saria jaso ahal izango dute. Espainiako Kongresuak eskubide hori aitortu die, eta hasia da lan legedi berria diseinatzen. Confebaskek uko egin dio haien lan hitzarmena negoziatzeari. | Egun historikoa da kontratudun Hego Euskal Herriko 35.600 etxeko langileentzat —kontraturik gabeko 11.000 inguru daudela uste da—. Espainiako Kongresuak Lanaren Nazioarteko Erakundearen (OIT) 189 lan hitzarmena berretsi du, eta haren eraginez, erregimen orokorreko langileen eskubide berak lortuko dituzte. Hala, langabe... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214471/26-grafitigile-atxilotu-dituzte-hego-euskal-herrian-pintaketak-egiteagatik.htm | Gizartea | 26 grafitigile atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian pintaketak egiteagatik | Metroetan eta trenen bagoietan pintaketak egitea egotzita atzeman dituzte; 463 delitu leporatu zaizkie guztira. | 26 grafitigile atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian pintaketak egiteagatik. Metroetan eta trenen bagoietan pintaketak egitea egotzita atzeman dituzte; 463 delitu leporatu zaizkie guztira. | Poliziak 26 pertsona atxilotu ditu Hegoaldeko zenbait herritan grafitiak egitea leporatuta. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera, metroetan eta trenen bagoietan pintaketak egitea egotzi diete atxilotuei. 463 delitu leporatu dizkiet... |
2022-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/214472/uriartek-lortu-du-berme-gehien-eta-aretxabaletak-gutxien.htm | Kirola | Uriartek lortu du berme gehien, eta Aretxabaletak gutxien | Hauteskunde batzordeak ontzat eman ditu Athleticeko presidente izateko hiru hautagaitzak. Jon Uriartek 6.041 berme lortu ditu, Rikardo Barkalak 4.054, eta Iñaki Aretxabaletak 2.987. Hauteskundeak ekainaren 24an egingo dituzte. | Uriartek lortu du berme gehien, eta Aretxabaletak gutxien. Hauteskunde batzordeak ontzat eman ditu Athleticeko presidente izateko hiru hautagaitzak. Jon Uriartek 6.041 berme lortu ditu, Rikardo Barkalak 4.054, eta Iñaki Aretxabaletak 2.987. Hauteskundeak ekainaren 24an egingo dituzte. | Larunbatean aurkeztutako bermeak zenbatu eta balioztatu ostean, Athleticeko presidente izateko hautagai ofizial dira Jon Uriarte, Ricardo Barkala eta Iñaki Aretxabaleta. Hala, abian da Athleticeko presidente izateko hauteskunde kanpaina. Bozak ekainaren 24an egingo dira, eta 40.000 bazkide konpromisariok izango dute bo... |
2022-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/214473/gizon-bat-atxilotu-dute-barakaldon-ama-hiltzea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, ama hiltzea egotzita | Emakumea apirilaren 26an hil zen; semeak orduan azaldu zuenez, eroriko baten ondorioz. Ordea, osasun langileek indarkeria zantzuak atzeman zituzten gorpuan. Atxilotuak 53 urte ditu. | Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, ama hiltzea egotzita. Emakumea apirilaren 26an hil zen; semeak orduan azaldu zuenez, eroriko baten ondorioz. Ordea, osasun langileek indarkeria zantzuak atzeman zituzten gorpuan. Atxilotuak 53 urte ditu. | Ertzaintzak 53 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon (Bizkaia), ama hil izana leporatuta. Zehazki, emakumezkoa joan den apirilaren 26an zendu zen, Gurutzetako ospitalean. Semeak orduko hartan emandako bertsioaren arabera, emakumea erori egin zen, eta horrek eragindako lesioengatik hil zen gero. Ordea, erietxeko o... |
2022-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/214501/estatu-kolpea-ematen-saiatu-izana-leporatu-diote-trumpi.htm | Mundua | «Estatu kolpea» ematen saiatu izana leporatu diote Trumpi | AEBetako Kapitolioari egindako erasoa ikertzen ari den batzorde legegilea xehetasunen berri ematen hasi zen atzo iluntzean | «Estatu kolpea» ematen saiatu izana leporatu diote Trumpi. AEBetako Kapitolioari egindako erasoa ikertzen ari den batzorde legegilea xehetasunen berri ematen hasi zen atzo iluntzean | Duela urte eta erdi AEBetako Kapitolioari egindako erasoa ikertzen ari den batzorde legegilea xehetasunen berri ematen hasi zen atzo iluntzean. Lehenengo saioan, Donald Trump presidente ohi errepublikanoari (2017-2021) estatu kolpea ematen saiatu izana egotzi zioten.
Bi alderdietako lekukoak mintzatu ziren batzordean.... |
2022-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/214502/gizon-bat-atxilotu-dute-3000-kalamu-landare-haztea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute 3.000 kalamu landare haztea egotzita | Berriatuan atxilotu dute, eta osasun publikoaren aurkako delitu bat egitea leporatu diote. | Gizon bat atxilotu dute 3.000 kalamu landare haztea egotzita. Berriatuan atxilotu dute, eta osasun publikoaren aurkako delitu bat egitea leporatu diote. | Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Berriatuan (Bizkaia), osasun publikoaren aurkako delitu bat egitea leporatuta. 3.000 landarez eta landareak hazteko eta eraldatzeko azpiegituraz osatutako kalamu plantazio baten arduraduna izatea egotzi diote.
Polizia maiatzean hasi zen ikertzen landareak zeuden eraikina. Bertan e... |
2022-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/214503/zupiriak-anduezari-esan-dio-4-hizkuntza-eskakizuna-osakidetzako-27000-langiletatik-hogeiri-baino-ez-zaiela-eskatzen.htm | Gizartea | Zupiriak Anduezari esan dio 4. hizkuntza eskakizuna Osakidetzako 27.000 langiletatik hogeiri baino ez zaiela eskatzen | PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du ezin zaiela mediku guztiei eskatu laugarren hizkuntza eskakizuna. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza sailburuak erantzun dio 27.000 langiletatik hogeiri baino ez zaiela eskatzen laugarren hizkuntza eskakizuna: euskararen zaintzaren ardura duten profesionalei, hain zuzen. | Zupiriak Anduezari esan dio 4. hizkuntza eskakizuna Osakidetzako 27.000 langiletatik hogeiri baino ez zaiela eskatzen. PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du ezin zaiela mediku guztiei eskatu laugarren hizkuntza eskakizuna. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza sailburuak erantzun dio 27.000 langiletatik hogeiri ba... | Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, Herri Irratian eginiko elkarrizketa batean, euskara eskakizunekin lotu ditu osasun sistemak sendagile nahikoa edukitzeko dituen zailtasunak: «Familia medikuen eta beste espezialitate batzuetakoen defizit bat baldin badago, baldintzak egokitu egin beharko dira sendagileak sartze... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.