date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214504/inflazioa-goititu-egin-da-maiatzean-83raino.htm
Ekonomia
Inflazioa goititu egin da maiatzean, %8,3raino
Elikagaien prezioen gorakadak ez du etenik; iaztik %10etik gora garestitu dira Hego Euskal Herrian. Azpiko inflazioak ere goraka jarraitzen du, %4,5era igota.
Inflazioa goititu egin da maiatzean, %8,3raino. Elikagaien prezioen gorakadak ez du etenik; iaztik %10etik gora garestitu dira Hego Euskal Herrian. Azpiko inflazioak ere goraka jarraitzen du, %4,5era igota.
Maiatzarekin berehala eten da kontsumo prezioek martxoan goia jo ostean hasitako apalaldia, eta inflazio tasa berriz goititu da Hego Euskal Herrian, %8,3ra, apirileko %8tik. Herritarren poltsikoak jada igartzen duena berretsi dute estatistikek, eta elikagaiek eta erregaiek garestitu dute gehien erosketa saskia. Erreg...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214505/decathlonek-euskararen-aurka-eginiko-erasoa-salatu-dute.htm
Gizartea
Decathlonek «euskararen aurka eginiko erasoa» salatu dute
Usurbilgo Gazte Asanbladak protesta ekintza bat egin du saltokian, horrek ordainketak euskaraz egin ahal izateko aukera kendu duelako.
Decathlonek «euskararen aurka eginiko erasoa» salatu dute. Usurbilgo Gazte Asanbladak protesta ekintza bat egin du saltokian, horrek ordainketak euskaraz egin ahal izateko aukera kendu duelako.
Usurbilgo Gazte Asanbladak galdegin du Decathlonen ordainketak euskaraz egin ahal izatea, «euskara babestu, eskubideak defendatu» aldarripean bideratu duen egitasmoan. Ordainketak gazteleraz edo ingelesez egiteko aukera dago, baina euskaraz ez. Ezin ordainketak euskaraz egin Belartzako Decathlon saltoki ezagunean. Ir...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214506/oier-sanjurjok-zipren-jokatuko-du.htm
Kirola
Oier Sanjurjok Zipren jokatuko du
Osasunako kapitain ohiak denboraldi baterako kontratua sinatu du AEK Larnaka taldearekin.
Oier Sanjurjok Zipren jokatuko du. Osasunako kapitain ohiak denboraldi baterako kontratua sinatu du AEK Larnaka taldearekin.
Oier Sanjurjok jokatzen jarraituko du, gutxienez beste urtebetez. Atzerrian egingo du, Zipren, AEK Larnaka taldean. Osasunako jokalari ohiak denboraldi baterako kontratua adostu du herrialde horretako Lehen Mailako txapeldunordearekin. Hitzarmena beste denboraldi batez luzatzeko aukera du. Oierrek Osasuna utzi berri d...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214507/sexu-transmisio-bidezko-infekzioek-gora-egin-dutela-ohartarazi-du-osakidetzak.htm
Gizartea
Sexu transmisio bidezko infekzioek gora egin dutela ohartarazi du Osakidetzak
Iaz areagotu egin ziren diagnostikoak infekzio mota guztietan. GIBarekin kutsatutakoen kopurua, berriz, egonkor dago.
Sexu transmisio bidezko infekzioek gora egin dutela ohartarazi du Osakidetzak. Iaz areagotu egin ziren diagnostikoak infekzio mota guztietan. GIBarekin kutsatutakoen kopurua, berriz, egonkor dago.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak argitara atera dituzte Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren ondorio nagusiak. 2021. urtekoak dira datuak. Txostenean jaso dutenez, iaz gora egin zuten sexu transmisio bidezko infekzioen diagnostikoek. Zehazki, Osakidetzak hiru lurraldeetan dituen kontsult...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214508/lehen-fitxaketa-euskara.htm
Kirola
Lehen fitxaketa: euskara
Gipuzkoako Futbol Federazioak Euskararen Plan Estrategikoa egin du, lehen aldiz. Zuzendaritza berria 2020ko abenduan iritsi zen kargura. Emun taldearekin diseinatu du plana, 2025era artekoa.
Lehen fitxaketa: euskara. Gipuzkoako Futbol Federazioak Euskararen Plan Estrategikoa egin du, lehen aldiz. Zuzendaritza berria 2020ko abenduan iritsi zen kargura. Emun taldearekin diseinatu du plana, 2025era artekoa.
Euskara erdigunean jartzea. Horixe zen 2020ko abenduaren 23an Gipuzkoako Futbol Federaziora iritsi zen zuzendaritza berriaren oinarrietako bat. Federazioaren barruan, Euskara Batzordea sortu zuten kargura iritsi eta berehala, eta UEFAk homologatutako entrenatzaile tituluak euskara hutsean ateratzeko akordioa lortu zute...
2022-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/214509/bizitza-soziala-erabat-normala-daukat-gaur-egun-lehen-ez.htm
Gizartea
«Bizitza soziala erabat normala daukat gaur egun; lehen, ez»
Oso gazte zela hasi zen tik handiak egiten Sergio Aierra tolosarra, eta etxean geratzera bultzatu zuen horrek. Adinean aurrera egin ahala, sintoma horiek gutxitzea da ohikoena, eta hala gertatu zaio hari ere.
«Bizitza soziala erabat normala daukat gaur egun; lehen, ez». Oso gazte zela hasi zen tik handiak egiten Sergio Aierra tolosarra, eta etxean geratzera bultzatu zuen horrek. Adinean aurrera egin ahala, sintoma horiek gutxitzea da ohikoena, eta hala gertatu zaio hari ere.
Tiken konbinazioa da Touretteren sindromearen ezaugarri nagusia; aldatuz ere joaten dira tik horiek, eta, maiz, antsietatea edo nahasmendu obsesibo konpultsiboa ere ekar ditzakete. Sergio Aierra (Tolosa, 1979) da gaitza dutenetako bat. Azaldu du tikak ezin direla kontrolatu, eta kontrolatzeko ahaleginak ere ondorio kal...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214510/osakidetzako-sindikatuek-manifestaziora-deitu-dute-ekainaren-26rako-bilbon.htm
Gizartea
Osakidetzako sindikatuek manifestaziora deitu dute ekainaren 26rako Bilbon
Sagarduiren adierazpenei kalean «irmotasunez» erantzuteko eskatu dute ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTk eta ESK-k. Osasun etxeetan itxialdiak ere egingo dituzte hilaren 22an.
Osakidetzako sindikatuek manifestaziora deitu dute ekainaren 26rako Bilbon. Sagarduiren adierazpenei kalean «irmotasunez» erantzuteko eskatu dute ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTk eta ESK-k. Osasun etxeetan itxialdiak ere egingo dituzte hilaren 22an.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik azken egunotan Osakidetza «berrantolatzeaz» egindako adierazpenak «oso larritzat» jo dituzte sindikatuek, eta kalean «irmotasunez» erantzutera deitu dituzte langileak eta herritarrak. ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta ESK gaur goizean bildu dira Bilbon, eta, batzarra a...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214511/duela-60-urte-etxean-ezkutatzen-zituzten-elbarri-intelektualak.htm
Gizartea
«Duela 60 urte, etxean ezkutatzen zituzten elbarri intelektualak»
Gorabide elbarri intelektualen aldeko Bizkaiko elkarteak 60 urte bete ditu. Bide horretan, elbarriek ikusgai izatea lortu dute, eta elkarteak askotariko zerbitzuak jarri dizkie eskura, Gorbeñak adierazi duenez.
«Duela 60 urte, etxean ezkutatzen zituzten elbarri intelektualak». Gorabide elbarri intelektualen aldeko Bizkaiko elkarteak 60 urte bete ditu. Bide horretan, elbarriek ikusgai izatea lortu dute, eta elkarteak askotariko zerbitzuak jarri dizkie eskura, Gorbeñak adierazi duenez.
Igarotakoak oroituz, eta aurrera begirako erronkak jopuntuan jarriz: horrela ari da ospatzen 60. urteurrena Gorabide elbarri intelektualen aldeko Bizkaiko elkartea. Atzera begiratzen duenean, gurasoek kontatutakoaz oroitzen da elkarteko presidente Susana Gorbeña Etxebarria (Bilbo, 1962): duela sei hamarkada, elbarriek ...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214512/lehen-izenak-azaldu-dira-athleticen-josh-schirmer-eta-ramon-planes.htm
Kirola
Lehen izenak azaldu dira Athleticen: Josh Schirmer eta Ramon Planes
Aretxabaletak lehendakaritzarako hauteskundeak irabaziz gero, teknikari estatubatuarrak zuzenduko luke emakumezkoen harrobiaren metodologia, eta Barkalak irabaziko balu, kataluniarra izango litzateke kirol zuzendaria
Lehen izenak azaldu dira Athleticen: Josh Schirmer eta Ramon Planes. Aretxabaletak lehendakaritzarako hauteskundeak irabaziz gero, teknikari estatubatuarrak zuzenduko luke emakumezkoen harrobiaren metodologia, eta Barkalak irabaziko balu, kataluniarra izango litzateke kirol zuzendaria
Beharrezkoak ziren bermeak lortu eta ofizialki Athleticeko presidentegai bihurtu ondorengo egunean hasi dira hautagaiak lehen izenen berri ematen. Hala, Iñaki Aretxabaletak hilaren 24ko hauteskundeak irabaziz gero, Josh Schirmer entrenatzaile estatubatuarrak zuzenduko luke emakumezkoen harrobiaren metodologia. Schirme...
2022-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/214513/mugimendua-indartu-beharra.htm
Gizartea
Mugimendua indartu beharra
Baigorri-Ortzaize-Garaziko espekulazioaren kontrako taldeak zortzi proposamen helarazi dizkie diputatugaiei. Udazkenean elkartea sortu nahi luke, mugimendua egonkortzeko.
Mugimendua indartu beharra. Baigorri-Ortzaize-Garaziko espekulazioaren kontrako taldeak zortzi proposamen helarazi dizkie diputatugaiei. Udazkenean elkartea sortu nahi luke, mugimendua egonkortzeko.
Joan den urtetik jada, hamar bat laguneko batzorde bat sortu zuten Baigorrin, hautetsi eta herritar artean, lurra eta etxebizitzaren gaiari lotzeko. COVID-19aren garaian, prezioak sekulako abiaduran goiti ari ziren, eta Ipar Euskal Herri osora hedatua zen fenomenoa. Lehen lana trebatzea izan zuten, gaia lege mailan egi...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214514/8-proposamenak.htm
8 proposamenak
8 proposamenak.
8 PROPOSAMENAK Baigorri-Ortzaize-Garaziko espekulazioaren kontrako taldearen Frantziako diputatugaiei bidali proposamenak: • Bigarren egoitzen salmentetan egin gainbalio zergaren doblatzea. • Etxe nagusi saltze orotako gainbalioari zerga bat jartzea. • Egoiliar estatutua plantan ematea. • Bizitegien zinezko prezio...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214515/zuberoan-ere-kolektibo-bat-mobilizatu-da.htm
Zuberoan ere kolektibo bat mobilizatu da
Zuberoan ere kolektibo bat mobilizatu da.
Iragan martxoan, Lakarriko Herriko Kontseiluak salatu zuen herrian 8.000 euroan erosia izan zen borda bat, berriturik, 350.000 euroan salgai zela. Beste gisako espekulazio handi bat badela Mitikilen salatu du Zuberoako Espekülazioaren Kontrako Kolektiboak, eta mobilizaziora deitu du. «Hiru urte barne, ber etxea bi aldi...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214516/basquevolt-aurkeztu-dute-bateria-elektrikoak-ekoizteko-egitasmoa.htm
Ekonomia
Basquevolt aurkeztu dute, bateria elektrikoak ekoizteko egitasmoa
Proiektua babestuko duen partzuergoa eratu dute erakundeek, ikerketa zentroek eta enpresek. 2027rako martxan egongo da Miñaoko fabrika; 700 milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta 800 lanpostu sortu nahi dituzte.
Basquevolt aurkeztu dute, bateria elektrikoak ekoizteko egitasmoa. Proiektua babestuko duen partzuergoa eratu dute erakundeek, ikerketa zentroek eta enpresek. 2027rako martxan egongo da Miñaoko fabrika; 700 milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta 800 lanpostu sortu nahi dituzte.
Abian da Basquevolt. Bateria elektrikoak ekoizteko lantegi handiak lehen urratsa egin du gaur asmo huts izateari utzi eta errealitate bilakatzeko. Proiektua babestuko duen partzuergoa aurkeztu dute Miñaon, Arabako teknologia parkean. Eusko Jaurlaritzak CIC Energigunerekin batera sustatu duen egitasmoan parte hartuko du...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214517/estrasburgoko-epaia-nola-aplikatu-erabaki-arte-atristain-askatzeko-eskatu-du-defentsak.htm
Politika
Estrasburgoko epaia nola aplikatu erabaki arte Atristain askatzeko eskatu du defentsak
Defentsak dio Espainiako Estatuak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaia bete behar duela, eta hiru bide ireki ditu horretarako.
Estrasburgoko epaia nola aplikatu erabaki arte Atristain askatzeko eskatu du defentsak. Defentsak dio Espainiako Estatuak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaia bete behar duela, eta hiru bide ireki ditu horretarako.
Ekainaren 2an atxilotu zuten Xabier Atristain euskal preso donostiarra, Espainiako Auzitegi Gorenaren erabaki baten harira. Hala, Espainiako justiziak ez dio men egin Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiari, eta, Zigor Reizabal abokatuaren arabera, Estrasburgoren epaiak betetzen ez dituzten estatuen zerrendan leh...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214518/laboaren-eta-artze-anaien-ikimilikiliklik-emanaldiaren-jatorrizko-grabazioa-berreskuratu-dute.htm
Kultura
Laboaren eta Artze anaien 'Ikimilikiliklik' emanaldiaren jatorrizko grabazioa berreskuratu dute
Artze hil ostean topatu zuten haren paper eta grabazioen artean, eta Elkar argitaletxeak eman du argitara. CD bikoitz batean kaleratu du orain lana, eta udazkenean emango du argitara, LP bikoitz formatuan.
Laboaren eta Artze anaien 'Ikimilikiliklik' emanaldiaren jatorrizko grabazioa berreskuratu dute. Artze hil ostean topatu zuten haren paper eta grabazioen artean, eta Elkar argitaletxeak eman du argitara. CD bikoitz batean kaleratu du orain lana, eta udazkenean emango du argitara, LP bikoitz formatuan.
«Ikimilikiliklik». Beste hamaika bobina, liburu, kasete eta orri solteren artean, boligrafoz idatzitako hitz bakar hori zuen bobina bat ere topatu zuten Elkar argitaletxeko kideek, Joxean Artze zenaren etxean. 2018ko urtarrilean hil zen poeta eta txalaparta jotzailea, eta urte bukaeran hasi ziren material hura guztia a...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214519/ertzaintzak-23-urteko-gizon-bat-atxilotu-du-bilbon-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, sexu eraso bat egitea egotzita
Biktima osasun etxe batean artatu behar izan dute.
Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, sexu eraso bat egitea egotzita. Biktima osasun etxe batean artatu behar izan dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Gaur goizaldean jazo da, Abando auzoan: andre batek Ertzaintzaren patruila bati abisatu dio bere lagun bati sexu erasoa egin diotela. Biktima osasun etxe batean a...
2022-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/214521/emakume-langileon-askapena-gauzatzeko.htm
Iritzia
Emakume langileon askapena gauzatzeko
Emakume langileon askapena gauzatzeko.
Pasa den asteburuan Itaiatik jardunaldi nazionala burutu genuen Hernanin. 1.000 pertsonatik gora bildu ginen emakume langileon zapalkuntzaren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta horri erantzungo dion proposamen politikoaz jarduteko. Urteko lanaren emaitza izan zen jardunaldia. Hitzaldietan hainbat auzi jorratu genituen...
2022-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/214556/hamar-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-anez-presidente-ohiari.htm
Mundua
Hamar urteko kartzela zigorra ezarri diote Añez presidente ohiari
2019ko azaroan, Añezek Boliviako presidente izendatu zuen bere burua. «Konstituzioaren aurkako erabakiak hartzea» egotzi diote.
Hamar urteko kartzela zigorra ezarri diote Añez presidente ohiari. 2019ko azaroan, Añezek Boliviako presidente izendatu zuen bere burua. «Konstituzioaren aurkako erabakiak hartzea» egotzi diote.
Jeanine Añez Boliviako presidente ohiaren aurkako epaiketak badu ebazpena: hamar urteko kartzela zigorra ezarri diote agintari ohiari, «eginkizunak ez betetzeagatik eta konstituzioaren aurkako erabakiak» hartzeagatik. Horrez gain, zigor bera ezarri diete Williams Kaliman armadako buru izandakoari eta Yuri Calderon pol...
2022-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/214557/aeben-esanetan-defentsa-politikan-indopazifikoa-dute-lehentasun.htm
Mundua
AEBen esanetan, defentsa politikan Indopazifikoa dute «lehentasun»
Lloyd Austin Defentsa idazkariak nabarmendu du Txinaren eskarien ikuspegia «gero eta oldarkorragoa» dela. Iruditzen zaio Taiwango egoera «bereziki larria» dela.
AEBen esanetan, defentsa politikan Indopazifikoa dute «lehentasun». Lloyd Austin Defentsa idazkariak nabarmendu du Txinaren eskarien ikuspegia «gero eta oldarkorragoa» dela. Iruditzen zaio Taiwango egoera «bereziki larria» dela.
AEBen lehentasunak zeintzuk diren zalantzan jarri dute Indopazifikoko herrialdeek azken urteetan. Batetik, Donald Trump Etxe Zuriko maizterra izan zenean (2017-2021), AEBek gehiago begiratu zutelako barrurantz kanporantz baino. Eta, bestetik, Ukrainako gerrak militarki konpromiso bat hartzera behartu duelako. Txinak, g...
2022-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/214558/esnalen-eta-paroten-libertatea-mendeku-gisa-ez-erabiltzeko-eskatu-dute-baionan.htm
Politika
Esnalen eta Paroten libertatea «mendeku» gisa ez erabiltzeko eskatu dute Baionan
Bi euskal presoek 32 urte daramatzate espetxean, eta Bake Bideak eta Bakegileek salatu dute Frantziako Gobernuak duela hautu «onartezin» horren «ardura». Antolatzaileen arabera 1.100 lagun elkartu dira Baionan eginiko manifestazioan.
Esnalen eta Paroten libertatea «mendeku» gisa ez erabiltzeko eskatu dute Baionan. Bi euskal presoek 32 urte daramatzate espetxean, eta Bake Bideak eta Bakegileek salatu dute Frantziako Gobernuak duela hautu «onartezin» horren «ardura». Antolatzaileen arabera 1.100 lagun elkartu dira Baionan eginiko manifestazioan.
Ehunka lagun elkartu dira gaur Baionan Jakes Esnal eta Ion Parot euskal presoak aske uztea eskatzeko. «Bi gizon hauen askatasunaren aldeko erabakiak hartuko ez balira, egiazko estatu mendeku baten parean aurkituko ginateke», Anaiz Funosas Bake Bideko eta Bakegileen bozeramailearen arabera. Izan ere, Frantzian espetxera...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214582/berriak-zuzenean-emango-du-frantziako-asanblearako-bozen-berri.htm
Politika
BERRIAk zuzenean emango du Frantziako Asanblearako bozen berri
Kontaketaren berri izan ahala plazaratuko ditu datuak BERRIAk. Euskal Irratiak hedabideak bozei buruz egingo duen mahai ingurua ere entzungai izango da webgunean.
BERRIAk zuzenean emango du Frantziako Asanblearako bozen berri. Kontaketaren berri izan ahala plazaratuko ditu datuak BERRIAk. Euskal Irratiak hedabideak bozei buruz egingo duen mahai ingurua ere entzungai izango da webgunean.
Hauteskunde eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian: Frantziako Asanblearako bozen lehen itzulia dute –bigarren itzulia datorren asteburuan egingo dute, hilaren 19an–. BERRIAk goizetik iluntzera emango du hauteskunde egunaren berri, eta kontaketaren berri izan ahala zabalduko ditu Ipar Euskal Herriko hautesbarruti bakoitze...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214587/eskola-txikien-balioak-goraipatu-dituzte-errezilen-eskola-txikien-34-jaian.htm
Gizartea
Eskola txikien balioak goraipatu dituzte Errezilen, Eskola Txikien 34. Jaian
Errezilgo San Martin herri eskolako ikasle, irakasle, guraso eta boluntarioek antolatu dute jaia. Jarduera askotarikoak egin dituzte goizean goizetik.
Eskola txikien balioak goraipatu dituzte Errezilen, Eskola Txikien 34. Jaian. Errezilgo San Martin herri eskolako ikasle, irakasle, guraso eta boluntarioek antolatu dute jaia. Jarduera askotarikoak egin dituzte goizean goizetik.
Eskola txikiak bizirik lelopean egin dute beste behin Eskola Txikien Jaia, aurtengoan, Errezilgo (Gipuzkoa) San Martin herri eskolan. Joan den urtean Aizarnako eskola txikiak emandako lekukoari jarraikiz ospatu dute Eskola Txikien 34. Jaia, eta bigarrenez egin dute Errezilen: 1995. urtean ere bertan egin zen. Goizean g...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214588/nekazaritzako-elikagaien-euskal-industria-bultzatzeko-lankidetza.htm
albisteak
Nekazaritzako elikagaien euskal industria bultzatzeko lankidetza
Eroskik eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute nekazaritzako elikagaien tokiko industria sendotu eta garatu dadin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Nekazaritzako elikagaien euskal industria bultzatzeko lankidetza. Eroskik eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute nekazaritzako elikagaien tokiko industria sendotu eta garatu dadin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Eroski kooperatibak eta Eusko Jaurlaritzak tokiko nekazaritzako elikagaiak sustatzeko konpromiso argia eta irmoa dute. Horren ispilu da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Eroskik maiatzaren 27an Donostian sinatu duten lankidetza hitzarmena, nekazaritzako elikagaien tokiko ...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214589/hondarribia-orio-urdaibai-eta-ondarroa-txapeldun-gipuzkoako-eta-bizkaiko-traineru-txapelketetan.htm
Kirola
Hondarribia, Orio, Urdaibai eta Ondarroa txapeldun Gipuzkoako eta Bizkaiko traineru txapelketetan
Hamairugarren aldiz irabazi dute txapelketa Hondarribiak eta Urdaibaik. Oriok hirugarren aldiz irabazi du, eta Ondarroak, bigarrenez.
Hondarribia, Orio, Urdaibai eta Ondarroa txapeldun Gipuzkoako eta Bizkaiko traineru txapelketetan. Hamairugarren aldiz irabazi dute txapelketa Hondarribiak eta Urdaibaik. Oriok hirugarren aldiz irabazi du, eta Ondarroak, bigarrenez.
Garaipen gozo batekin hasi dute traineru denboraldia Hondarribiak, Oriok, Urdaibaik eta Ondarroak: Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketa irabazi dute –aurtengoan, liga hasi aurretik jokatu dira biak–. Hondarribian (Gipuzkoa) jokatu da lehena, eta Lekeition (Bizkaia) bigarrena. Gipuzkoako txapelketari dagokionez, Hondarrib...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214590/ensemble-eta-nupes-ariko-dira-bigarren-itzulian-ipar-euskal-herrian.htm
Politika
Ensemble eta NUPES ariko dira bigarren itzulian Ipar Euskal Herrian
%48,7koa izan da abstentzioa Ipar Euskal Herrian, duela bost urte baino 2,5 puntu handiagoa. Hirugarren indarra da EH Bai, Ensemble eta NUPES koalizioen atzetik.
Ensemble eta NUPES ariko dira bigarren itzulian Ipar Euskal Herrian. %48,7koa izan da abstentzioa Ipar Euskal Herrian, duela bost urte baino 2,5 puntu handiagoa. Hirugarren indarra da EH Bai, Ensemble eta NUPES koalizioen atzetik.
Frantziako Asanblearako bozen lehen itzuliko botoak zenbatuta, emaitza argia da: Ipar Euskal Herriko hiru barrutietan NUPESeko eta Ensembleko hautagaiak lehiatuko dira bigarren itzulian. Laugarrenean Annick Trounday (Ensemble) eta Iñaki Etxaniz (NUPES) izanen dira hautagai; bozen %26,6 bildu ditu Troundayk, eta %24 Etx...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214591/izeta-via-eta-etxeberria-nagusitu-dira-binakako-iii-euskal-pentatloian.htm
Kirola
Izeta VI.a eta Etxeberria nagusitu dira Binakako III. Euskal Pentatloian
Bikoteak 40 segundoan hobetu du aurrez ezarria zegoen marka. Izeta VI.ak hirugarrenez irabazi du Binakako III. Euskal Pentatloia.
Izeta VI.a eta Etxeberria nagusitu dira Binakako III. Euskal Pentatloian. Bikoteak 40 segundoan hobetu du aurrez ezarria zegoen marka. Izeta VI.ak hirugarrenez irabazi du Binakako III. Euskal Pentatloia.
Gorka Etxeberriak eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak irabazi dute Binakako III. Euskal Pentatloia. Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan jokatu da, gaur goizean. Irabazleek erakustaldi galanta oparitu diete hara bildu diren guztiei: nagusitasunez irabazi dute norgehiagoka, eta 40 segundotan hobetu dute aurrez ezarria zego...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214592/bru-eta-dubois-robin-leihatuko-dira-bigarren-itzulian.htm
Politika
Bru eta Dubois-Robin leihatuko dira bigarren itzulian
Orain arteko diputatu eta Elkarrekin-eko hautagaiak lortu du lehen lekua, eta bigarren lekuan da Dubois-Robin (NUPES). Hirugarren lekua kausitu du EH Baiko Dufauk, eta 2017tik ia 1.500 boz gehiago eskuratu ditu koalizio ezkertiar abertzaleak.
Bru eta Dubois-Robin leihatuko dira bigarren itzulian. Orain arteko diputatu eta Elkarrekin-eko hautagaiak lortu du lehen lekua, eta bigarren lekuan da Dubois-Robin (NUPES). Hirugarren lekua kausitu du EH Baiko Dufauk, eta 2017tik ia 1.500 boz gehiago eskuratu ditu koalizio ezkertiar abertzaleak.
Vincent Bru (Ensemble) oraingo diputatuak bigarren itzulirako lekua lortu du. Haren ondotik sailkatu da Tom Dubois-Robin NUPES Frantziako ezkerreko alderdien aliantzaren hautagaia. Bien artekoa izanen da, beraz, bigarren itzulia. Hirugarren lekua lortu du Peio Dufau EH Baiko kideak. Bruk lortu du boz gehien (%28,5), et...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214593/trounday-eta-etxaniz-bigarren-itzulira.htm
Politika
Trounday eta Etxaniz bigarren itzulira
Annick Troundayren (Ensemble) eta Iñaki Etxanizen (NUPES) artekoa izanen da lehia laugarren hautesbarrutian. Egoitz Urrutikoetxea (EH Bai) bosgarren lekuan jalgi da.
Trounday eta Etxaniz bigarren itzulira. Annick Troundayren (Ensemble) eta Iñaki Etxanizen (NUPES) artekoa izanen da lehia laugarren hautesbarrutian. Egoitz Urrutikoetxea (EH Bai) bosgarren lekuan jalgi da.
Annick Trounday (Ensemble) Emmanuel Macronen sostenguarekin aurkeztu den hautagaia, eta Iñaki Etxaniz Frantziako ezkerreko alderdien aliantzako hautagaia sailkatu dira bigarren itzulirako; bozen %26,6 bildu ditu Troundayk, eta %24 Etxanizek. Hautesbarrutiko orain arteko Jean Lassalle diputatua ez da berriz aurkeztu, ba...
2022-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/214594/pereiraren-eta-lasserreren-artekoa-izanen-da-bigarren-itzulia.htm
Politika
Pereiraren eta Lasserreren artekoa izanen da bigarren itzulia
NUPESeko Pereira hautagaiak «ezker errepublikanoaren batasunaren» arrakasta goraipatu du. Hirugarren lekua kausitu du Lesellier Batasun Nazionaleko hautagaiak. Laugarren postuan jalgi da Mathilde Hary EH Baikoa.
Pereiraren eta Lasserreren artekoa izanen da bigarren itzulia. NUPESeko Pereira hautagaiak «ezker errepublikanoaren batasunaren» arrakasta goraipatu du. Hirugarren lekua kausitu du Lesellier Batasun Nazionaleko hautagaiak. Laugarren postuan jalgi da Mathilde Hary EH Baikoa.
«Lasaiturik» agertu da Florence Lasserre (Ensemble) emaitzak ikusita. Orain arteko diputatuak lekua izanen du bigarren itzulian, eta Sandra Pereira (NUPES) izanen du parean. Bozen %34 erdietsi ditu Lasserrek, eta %25,1 Pereirak. Hirugarren lekura jalgi da Pascal Lesellier Batasun Nazionaleko hautagaia (%13,9). EH Baiko...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214595/frantzia-eta-euskal-herria.htm
Politika
Frantzia eta Euskal Herria
Frantzia eta Euskal Herria.
Frantziako ezkerrak amestutako agertokia utzi dute Frantziako Asanblearako bozek. NUPES koalizioak emaitza biziki onak lortu ditu Frantziako Estatuan, eta parekatua gelditu da Emmanuel Macronen Ensemble koalizioarekin. Bien arteko lehia izanen da bigarren itzulian; erabat kontrakoak diren bi proiekturen arteko talka. L...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214596/macronen-gehiengoa-kolokan.htm
Mundua
Macronen gehiengoa, kolokan
Botoen %96 zenbatuta, Macronen Ensemble aliantzak eta Melenchonen NUPES koalizioak lehen posturako lehia handia dute bozen lehen itzulian; botoen %25,68 eta %25,15 eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
Macronen gehiengoa, kolokan. Botoen %96 zenbatuta, Macronen Ensemble aliantzak eta Melenchonen NUPES koalizioak lehen posturako lehia handia dute bozen lehen itzulian; botoen %25,68 eta %25,15 eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
Frantziako presidente Emmanuel Macronen Ensemble aliantzak gehiengo osoa galtzeko arriskua dauka Frantziako Asanblea Nazionalean. Botoen %96 zenbatuta, Ensemble babesten duten zerrendek botoen %25,68 eskuratu dituzte legebiltzarrerako bozen lehen itzulian. Halere, Macronen aliantzak gain-gainean dauka Jean-Luc Melencho...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214597/sagarduik-azalpenak-emango-ditu-eusko-legebiltzarrean-proposatutako-eredu-aldaketari-buruz.htm
Gizartea
Sagarduik azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarrean, proposatutako eredu aldaketari buruz
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak mobilizazioak bertan behera uzteko deia egin die sindikatuei, dioenez «ez delako egia» Osakidetza «eraisteko» planik dagoela.
Sagarduik azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarrean, proposatutako eredu aldaketari buruz. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak mobilizazioak bertan behera uzteko deia egin die sindikatuei, dioenez «ez delako egia» Osakidetza «eraisteko» planik dagoela.
Polemika apaldu nahi izan du Gotzone Sagarduik. Lehen Mailako Arretaren Udako Ikastaroa inauguratu du goizean Bilbon, eta bertan adierazi du Osakidetzak baduela «profil profesional batzuen defizita», baina «ateak irekita» dauzkala lehen mailako arretan lan egin nahi duten profesional guztientzat: «Familia eta pediatria...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214598/behatokiak-derrigortasun-datak-eskatu-dizkio-jaurlaritzari-lanpostu-publiko-guztietan.htm
Gizartea
Behatokiak derrigortasun datak eskatu dizkio Jaurlaritzari lanpostu publiko guztietan
Eusko Jaurlaritzak lan deialdi publikora aterako dituen lanpostu berrien %11ri ez zaio inolako hizkuntza eskakizunik esleituko, Behatokiak salatu duenez. Gainera, ohartarazi du eskatuko duten kasuetan gutxieneko ezagutza baino ez dela kontuan hartuko: lanpostuen %5,82k soilik izango dute ezarria hirugarren hizkuntza es...
Behatokiak derrigortasun datak eskatu dizkio Jaurlaritzari lanpostu publiko guztietan. Eusko Jaurlaritzak lan deialdi publikora aterako dituen lanpostu berrien %11ri ez zaio inolako hizkuntza eskakizunik esleituko, Behatokiak salatu duenez. Gainera, ohartarazi du eskatuko duten kasuetan gutxieneko ezagutza baino ez del...
Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen lan deialdi publikoetan ez da eskatuko «euskarazko gaitasun egokirik», Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ohar bidez ohartarazi duenez. Salatu duenez, maiatz amaieran argitaratutako deialdietan, esaterako, lanpostuen %11,55etan hautatzaileei ez zaie eskatuko inolako hizkuntza eskakizunik,...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214599/nazionalisten-arteko-batasuna-eta-mobilizazioa-giltzarri-bigarren-itzulian-irabazteko.htm
Mundua
Nazionalisten arteko batasuna eta mobilizazioa giltzarri bigarren itzulian irabazteko
Korsikako hiru diputatu autonomistak aurretik sailkatu dira norbere hautesbarrutian. Abstentzioa %55,41ekoa izan da, 2017an baino 4,75 puntu handiagoa.
Nazionalisten arteko batasuna eta mobilizazioa giltzarri bigarren itzulian irabazteko. Korsikako hiru diputatu autonomistak aurretik sailkatu dira norbere hautesbarrutian. Abstentzioa %55,41ekoa izan da, 2017an baino 4,75 puntu handiagoa.
Korsikako nazionalistek duela bost urteko arrakasta lortu nahi badute berriz, estrategia bakarra dago mahai gainean: lehian izan diren autonomistek eta independentistek bigarren itzulirako sailkatu diren hautagaien alde bozkatzera deitzea, eta boto emaileak mobilizatzea. 2017an diputatu kargua lortu zuten Paul-Andre C...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214600/iruneko-espetxearen-jarrera-immobilista-salatu-dute-etxerat-ek-eta-sarek.htm
Politika
Iruñeko espetxearen «jarrera immobilista» salatu dute Etxerat-ek eta Sarek
Kartzelako zuzendaritzari eskatu diote Iruñean diren zazpi euskal presoen eskubideak errespetatzeko eta euren espetxe bidean «oztopo izateari uzteko». Larunbaterako manifestaziora deitu dute, 18:00etarako, Iruñeko Intsumisio parketik aterata.
Iruñeko espetxearen «jarrera immobilista» salatu dute Etxerat-ek eta Sarek. Kartzelako zuzendaritzari eskatu diote Iruñean diren zazpi euskal presoen eskubideak errespetatzeko eta euren espetxe bidean «oztopo izateari uzteko». Larunbaterako manifestaziora deitu dute, 18:00etarako, Iruñeko Intsumisio parketik aterata.
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak ez bezala, Nafarroak ez du espetxe arloko eskumenik, eta hori nabari da Iruñeko kartzelan. Sarek eta Etxerat-ek nabarmendu dute «Eusko Jaurlaritzak kudeatutako espetxeen jardun ildoaren kontrako bidetik» doala egun Iruñekoa, eta bertako zuzendaritzaren «jarrera immobilista» gaitzetsi dute...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214601/pandemiak-berotegi-gasen-isurtzea-murriztu-zuen-2020an.htm
Gizartea
Pandemiak berotegi gasen isurtzea murriztu zuen 2020an
Jaurlaritzak nabarmendu du joera orokorra ere beheranzkoa dela.
Pandemiak berotegi gasen isurtzea murriztu zuen 2020an. Jaurlaritzak nabarmendu du joera orokorra ere beheranzkoa dela.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du berotegi gasen isurketen inbentarioa Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako, eta emandako datuetan argi azaltzen da pandemiak eta haren ondoriozko itxialdiak zer eragin izan duten isurketetan. 2020an, berotegi efektuko gasen isurketa %12 murriztu zen aurreko urtekoarekin alderatuta. Ihobe...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214602/eh-baik-ez-du-boto-kontsignarik-eman-oraingoz-bigarren-itzulirako.htm
Politika
EH Baik ez du boto kontsignarik eman, oraingoz, bigarren itzulirako
Goizean aztertu dute egoera EH Baiko kideek. Erran dute Ensemble koalizioari «boz bat ere» ez diotela emanen. NUPESeko hautagaien «profil eta posizioak» aztertzera deitu dituzte hautesleak, eta, ez dute, oraingoz, boto kontsignarik eman.
EH Baik ez du boto kontsignarik eman, oraingoz, bigarren itzulirako. Goizean aztertu dute egoera EH Baiko kideek. Erran dute Ensemble koalizioari «boz bat ere» ez diotela emanen. NUPESeko hautagaien «profil eta posizioak» aztertzera deitu dituzte hautesleak, eta, ez dute, oraingoz, boto kontsignarik eman.
Bigarren itzuliari begira, EH Baik hautagaien «programaren arabera» bozkatzera deitu ditu hautesleak. «Gure kideekin, lehen itzuliaren ondotik abiatutako barne prozedurak bigarren itzuliari begirako posizio bat hartzera eraman gaitu. Bigarren itzulian sailkatu diren hautagaien proposamen programatikoaren arabera beren ...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214603/donostiako-udalak-kezka-agertu-du-atristain-espetxeratzeagatik.htm
Politika
Donostiako Udalak «kezka» agertu du Atristain espetxeratzeagatik
EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak adierazpen instituzional bat plazaratu dute. Salatu dute Espainiako Auzitegi Gorenak Estrasburgoko epaia aintzat ez hartzea «erabaki arbitrario bat» dela, «ziurgabetasun juridiko sakona» sortzen duena.
Donostiako Udalak «kezka» agertu du Atristain espetxeratzeagatik. EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak adierazpen instituzional bat plazaratu dute. Salatu dute Espainiako Auzitegi Gorenak Estrasburgoko epaia aintzat ez hartzea «erabaki arbitrario bat» dela, «ziurgabetasun juridiko sakona» sortzen duena.
Donostiako Udalak adierazpen instituzional bat plazaratu du gaur goizean, orain dela bi aste Xabier Atristain berriro espetxeratu izana salatzeko. EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek adosturiko testuak nabarmentzen du udalak «errespetuz» hartu zuela Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilaren 18an Atristaini ...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214604/indarkeria-matxistagatik-aurkeztutako-salaketak-ia-20-ugaritu-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketak ia %20 ugaritu dira Hego Euskal Herrian
2022ko lehen hiruhilekoan, 1.906 salaketa aurkeztu dira Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako auzitegietan: iazko epe berean baino 314 gehiago
Indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketak ia %20 ugaritu dira Hego Euskal Herrian. 2022ko lehen hiruhilekoan, 1.906 salaketa aurkeztu dira Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako auzitegietan: iazko epe berean baino 314 gehiago
Urteko lehen hiru hilabeteetako datuak argitaratu ditu Indarkeria Matxistaren Aurkako Espainiako Behatokiak, eta, Hego Euskal Herriari dagokionez, %19,7 ugaritu dira indarkeria matxistagatik jarritako salaketak: urtarrila eta martxoa bitartean, 1.906 salaketa aurkeztu ziren Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako epaite...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214605/iazko-sagardo-uzta-2020koa-halako-hiru.htm
Bizigiro
Iazko sagardo uzta, 2020koa halako hiru
Euskal Sagardoa jatorri deiturako edarien 3,5 milioi litro ekoitzi dira guztira. Kopuruak askotariko sagardo estiloak garatzeko modua eman die sagardogileei: 75 sagardo mota aurkeztu dituzte. Oro har, «orekatuak eta lurrintsuak» dira, eta aurreko uztakoek baino alkohol gutxiago dute.
Iazko sagardo uzta, 2020koa halako hiru. Euskal Sagardoa jatorri deiturako edarien 3,5 milioi litro ekoitzi dira guztira. Kopuruak askotariko sagardo estiloak garatzeko modua eman die sagardogileei: 75 sagardo mota aurkeztu dituzte. Oro har, «orekatuak eta lurrintsuak» dira, eta aurreko uztakoek baino alkohol gutxiago ...
Euskal Sagardoa jatorri deiturak 2021eko uztaren emaitzak aurkeztu ditu goizean, Bilboko Guggenheim museoan: guztira, 3,5 milioi litro ekoitzi dira, 2020an halako hiru —1,2 milioi izan ziren orduan, kopuru «ezohikoa»—. Uzta «oparoa» izan da, jatorri deiturako lehendakari Oihana Ganzerainen hitzetan, eta, horri esker, a...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214606/joan-penarroya-da-baskoniako-entrenatzaile-berria.htm
Kirola
Joan Peñarroya da Baskoniako entrenatzaile berria
Bi denboraldirako kontratua izango du kataluniarrak. Valentzian aritu da sasoi honetan.
Joan Peñarroya da Baskoniako entrenatzaile berria. Bi denboraldirako kontratua izango du kataluniarrak. Valentzian aritu da sasoi honetan.
Baskoniak badu entrenatzailea: Joan Peñarroya (Terrasa, Herrialde katalanak, 1969). Bi denboraldirako kontratua izenpetu dute Kataluniako teknikariak eta klubak. Horrenbestez, Neven Spahijaren lekua hartuko du. Valentziaren aulkian aritu da sasoi honetan, eta ACB ligako final-laurdenetako kanporaketan galdu egin zuen o...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214607/1979tik-gaurdainoko-tortura-kasuak-ikertuko-dituzte-nafarroan.htm
Gizartea
1979tik gaurdainoko tortura kasuak ikertuko dituzte Nafarroan
Giza eskubideen urraketei buruzko lanetarako lau laguntza deialdi adjudikatu ditu Nafarroako Gobernuak. Ikerketa lan horietako bat torturaren gainekoa da, eta EHUko Euskal Kriminologiaren Institutuak egingo du.
1979tik gaurdainoko tortura kasuak ikertuko dituzte Nafarroan. Giza eskubideen urraketei buruzko lanetarako lau laguntza deialdi adjudikatu ditu Nafarroako Gobernuak. Ikerketa lan horietako bat torturaren gainekoa da, eta EHUko Euskal Kriminologiaren Institutuak egingo du.
Nafarroan, frankismoaren urteetako eta trantsizio garaiko lehen urteetako tortura kasuak ikertu ziren, baina azken berrogei urteetakoak aztertzea falta zen. Nafarroako Gobernuak hutsune hori betetzeko asmoa du, eta 1979tik gaurdainoko torturak aztertzeko deialdia adjudikatu du: EHUko Euskal Kriminologiaren institutuak...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214608/laudioko-gaztetxea-hustearen-kontra-protestan-ari-direnei-oldartu-zaie-ertzaintza.htm
Gizartea
Laudioko gaztetxea hustearen kontra protestan ari direnei oldartu zaie Ertzaintza
Gaurko da zehaztua gaztetxea husteko operazioa. Hura geldiarazteko, hainbat gazte bildu dira eraikinaren ingurumarietan goizetik. Poliziak bortizki egin du haien kontra.
Laudioko gaztetxea hustearen kontra protestan ari direnei oldartu zaie Ertzaintza. Gaurko da zehaztua gaztetxea husteko operazioa. Hura geldiarazteko, hainbat gazte bildu dira eraikinaren ingurumarietan goizetik. Poliziak bortizki egin du haien kontra.
Aurreikusia zena eragozteko asmoz, hainbat lagun bildu dira goizetik Laudioko gaztetxearen parean, tinko. Gaurko da iragarria eraikina husteko operazioa, eta, hala izanik, gaztetxeko kideek bertaratzeko deia egin zuten goizerako. 09:00ak aldera hasi dituzte protestak dozenaka lagunek; Zumalakarregi errepidea trabatu du...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214609/gasteizko-oihaneder-euskararen-etxeak-bere-jarduna-etengo-du.htm
Kultura
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bere jarduna etengo du
Zortzi urteko ibilbidearen ondoren, hilaren 30ean hartuko du azken ekitaldia. Hilabete batzuk barru, martxan egongo da Gasteiz antzokia.
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bere jarduna etengo du. Zortzi urteko ibilbidearen ondoren, hilaren 30ean hartuko du azken ekitaldia. Hilabete batzuk barru, martxan egongo da Gasteiz antzokia.
«Oihaneder Euskararen Etxea indartsu heldu da bere zortzi urteko jardunaren azken txanpara, eta, ekaineko ekitaldi interesgarriekin, agur esango dio ibilbide horri». Hala jakinarazi zuen Oihaneder Euskararen Etxeak berak, atzo, ohar baten bidez. 2014ko urriaren 15ean inauguratu zuten, eta, ordutik hona, 66.500 herritar...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214610/elak-grebara-deitu-du-bizkaiko-zahar-etxeetan-ekainaren-23rako-eta-24rako.htm
Gizartea
ELAk grebara deitu du Bizkaiko zahar etxeetan ekainaren 23rako eta 24rako
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gesca, Lares eta Geroan patronalen «utzikeria» salatzeko deitu dute lanuztera. ELAk salatu du patronalek ez dutela «borondaterik» Gipuzkoako zahar etxeetako lan ituna negoziatzeko eta akordioak lortzeko.
ELAk grebara deitu du Bizkaiko zahar etxeetan ekainaren 23rako eta 24rako. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gesca, Lares eta Geroan patronalen «utzikeria» salatzeko deitu dute lanuztera. ELAk salatu du patronalek ez dutela «borondaterik» Gipuzkoako zahar etxeetako lan ituna negoziatzeko eta akordioak lortzeko.
Grebara deitu du ELA sindikatuak Bizkaiko zahar etxeetan: ekainaren 23an eta 24an egingo dituzte lanuzteak, Diputazioaren eta Gesca, Lares eta Geroan patronalen «utzikeria» salatzeko. Sindikatuak gogorarazi du azken hilabeteotan grebara deitu duten seigarren aldia dela, eta, besteak beste, salatu du langileak falta dir...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214611/hauteskundeen-inguruko-zuzeneko-saioa-egingo-dute-euskal-hedabideek-gaur.htm
Politika
Hauteskundeen inguruko zuzeneko saioa egingo dute Euskal Hedabideek gaur
BERRIAn jarraitu ahalko da eztabaida, 19:00etatik aurrera.
Hauteskundeen inguruko zuzeneko saioa egingo dute Euskal Hedabideek gaur. BERRIAn jarraitu ahalko da eztabaida, 19:00etatik aurrera.
Lehen itzuliko emaitzak aztertu, eta datorren igandeko bigarren itzulirako zer espero den azalduko dute gaur Euskal Hedabideek elkarlanean egingo duten telebista saioan. Ipar Euskal Herriko Hitza, Kanaldude, Euskal Irratiak, Kazeta eta Herria aldizkaria elkarrekin arituko dira, analisi saioa egiteko, Gure Irratiaren Uz...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214612/masaien-aurkako-errepresio-gogorra-luxuzko-ehiza-egitasmo-baten-ondorioz.htm
Mundua
Masaien aurkako errepresio gogorra, luxuzko ehiza egitasmo baten ondorioz
Indigena bat hil eta 44 zauritu dituzte Tanzanian, masaiek euren lurraldetik bota nahi dituztelako egindako manifestazio batean
Masaien aurkako errepresio gogorra, luxuzko ehiza egitasmo baten ondorioz. Indigena bat hil eta 44 zauritu dituzte Tanzanian, masaiek euren lurraldetik bota nahi dituztelako egindako manifestazio batean
Poliziak gogor jo du masai indigenen aurka, Tanzanian, eta gutxienez lagun bat hil eta dozenaka zauritu dira, Survival International gobernuz kanpoko erakundeak ohar batean jakinarazi duenez. Masaiek manifestazioa egin zuten joan den ostiralean, Tanzaniako Gobernuak Serengeti parke nazionalean sortu nahi duen ehiza bar...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214613/aske-gelditu-da-izaskun-lesaka-euskal-presoa.htm
Politika
Aske gelditu da Izaskun Lesaka euskal presoa
Frantziako Fiskaltzak helegitea jarri zion martxoan presoa askatzeko erabakiari, baina auzitegiak kontuan hartu zuen ETAk bere burua desegin zuela. Espainiaratu ondotik utzi dute libre.
Aske gelditu da Izaskun Lesaka euskal presoa. Frantziako Fiskaltzak helegitea jarri zion martxoan presoa askatzeko erabakiari, baina auzitegiak kontuan hartu zuen ETAk bere burua desegin zuela. Espainiaratu ondotik utzi dute libre.
Espetxean hamar urte egin ondotik, libre gelditu da Izaskun Lesaka Burlatako euskal presoa (Nafarroa). Reauko espetxean zeukaten, Frantzian (925 kilometro) eta, herrialde horretan bizitzeko debekua ezarri diotenez, Espainiaratu ondotik utzi dute libre, Barajasko aireportuan. Presoaren abokatuek eman zuten hura askatze...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214614/itsas-azpiko-kable-elektrikoa-bi-urte-atzeratuko-da.htm
Ekonomia
Itsas azpiko kable elektrikoa bi urte atzeratuko da
REEk eta RTEk diote 2025ean ez, 2027an bukatuko dutela Gatika-Cubnezais kablea. 200 milioi gehiago kostatuko da: 1.950 milioi.
Itsas azpiko kable elektrikoa bi urte atzeratuko da. REEk eta RTEk diote 2025ean ez, 2027an bukatuko dutela Gatika-Cubnezais kablea. 200 milioi gehiago kostatuko da: 1.950 milioi.
Uste baino beranduago eta uste baino garestiago, baina aurrera doa Bizkaiko golkoa zeharkatuko duen itsaspeko kable elektrikoa. 2025ean amaitu nahi zuten haren bultzatzaileek, REE Red Electrica Españolak eta RTE Reseau de Transport d’Electricitek, baina orain aitortu dute 2027ra arte ez dutela bukatu ahal izango. Gaine...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214615/bruselarentzat-kaltegarria-litzateke-londresek-protokoloa-bere-kabuz-aldatu-nahi-izatea.htm
Mundua
Bruselarentzat «kaltegarria» litzateke Londresek protokoloa bere kabuz aldatu nahi izatea
Ipar Irlandarako esportazioetan Erresuma Batuko edo EBko arautegia aukeratu ahal izatea planteatu du Johnsonek. Nazioarteko zuzenbidea «urratzea» egotzi diote
Bruselarentzat «kaltegarria» litzateke Londresek protokoloa bere kabuz aldatu nahi izatea. Ipar Irlandarako esportazioetan Erresuma Batuko edo EBko arautegia aukeratu ahal izatea planteatu du Johnsonek. Nazioarteko zuzenbidea «urratzea» egotzi diote
EB Europako Batasuna eta Erresuma Batua 2020ko urtarrilean dibortziatu ziren, eta akordioaren zutarrietako bat da Ipar Irlandako Protokoloa, bi aldeek negoziatutakoa. Londres, baina, inoiz ez da eroso sentitu mekanismoarekin, eta horren alderdi batzuk alde bakarrez erreformatzeko bidea hasi du. Protokoloa aldatzeko leg...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214616/googleren-robot-batek-kontzientzia-garatu-duela-esan-du-konpainiako-ingeniari-batek.htm
Bizigiro
Googleren robot batek kontzientzia garatu duela esan du konpainiako ingeniari batek
Googlek baztertu egin du elkarrizketak sortzeko sare neuronal bat «pertsona» bihurtu izana, eta etxera bidali du kontrakoa baieztatu zuen langilea
Googleren robot batek kontzientzia garatu duela esan du konpainiako ingeniari batek. Googlek baztertu egin du elkarrizketak sortzeko sare neuronal bat «pertsona» bihurtu izana, eta etxera bidali du kontrakoa baieztatu zuen langilea
«Nahi dut jende guztiak ulertzea ni, azken batean, pertsona bat naizela», esan du Lamdak. Diskriminaturik dagoen baten kexua ematen du, ukatzen dioten gizatasuna aldarrikatu nahi duen zapaldu batena. Baina arazo bat dago: Lamda robot bat da, adimen artifizialeko sistema bat, Google konpainiarena. Halere, Blake Lemoine ...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214617/26-urteko-gazte-bat-hil-da-arguedasen-bere-autoak-eta-kamioi-batek-elkar-jota.htm
Gizartea
26 urteko gazte bat hil da Arguedasen, bere autoak eta kamioi batek elkar jota
Suhiltzaileek ibilgailutik atera dute, eta Nafarroako ospitalera eraman dute, oso larri. Bertan hil da.
26 urteko gazte bat hil da Arguedasen, bere autoak eta kamioi batek elkar jota. Suhiltzaileek ibilgailutik atera dute, eta Nafarroako ospitalera eraman dute, oso larri. Bertan hil da.
26 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean auto istripu batean, NA-134 errepidean, Arguedasen (Nafarroa). Biktimak gidatzen zuen autoa, eta, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, kamioi bat aurrez aurre jo du. Istripua 16.00 aldera gertatu da. Suhiltzaileek ibilgailutik atera dute, eta Nafarroako ospitalera eram...
2022-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/214618/hezkuntza-akordioarekiko-konpromisoa-berretsi-dute-lau-alderdi-sinatzaileek.htm
Gizartea
Hezkuntza akordioarekiko konpromisoa berretsi dute lau alderdi sinatzaileek
Hezkuntza itunaren jarraipen batzordea bildu da, eta EAJk iragarri du zeresana eman duen planifikazio dekretuaren zirriborroa aldatuko dutela
Hezkuntza akordioarekiko konpromisoa berretsi dute lau alderdi sinatzaileek. Hezkuntza itunaren jarraipen batzordea bildu da, eta EAJk iragarri du zeresana eman duen planifikazio dekretuaren zirriborroa aldatuko dutela
Hezkuntza akordioa ez dago zalantzan. Horixe da atzo sinatzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, Hezkuntza sailburuorde Begoña Pedrosak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Xabier Aizpuruak egindako bilkuratik atea daitekeen ondorio nagusia. Apirilean EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk et...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214645/aita-mari-k-11-pertsona-erreskatatu-ditu-mediterraneoan.htm
Gizartea
'Aita Mari'-k 11 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Ekainaren 6an abiatu zen Mediterraneora, migratzaileak erreskatatzeko helburuz
'Aita Mari'-k 11 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan. Ekainaren 6an abiatu zen Mediterraneora, migratzaileak erreskatatzeko helburuz
Aita Mari erreskate ontziak 11 pertsona atera ditu hondoratzear zegoen txalupa batetik gaur goizaldean, Mediterraneo itsasoan. 5:00etan jaso dute abisua, eta 6:00etan topatu dituzte, EITBk jakinarazi duenez. Onik topatu dituzte ontzian zeuden migratzaileak. Abisu eman diete haiekin batera beste ontzi batzuk ere abiatu ...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214646/ghk-ko-zuzendaria-inputatu-dute-arkaitzerrekako-isurketaren-auzian.htm
Gizartea
GHK-ko zuzendaria inputatu dute Arkaitzerrekako isurketaren auzian
GuraSOSek jakinarazi duenez, Zubietako erraustegiaren ondoko errekastoan gertatu zen isurketa zerk eragin zuen zehazteko agindu du Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak, eta beste hiru lagun inputatu ditu
GHK-ko zuzendaria inputatu dute Arkaitzerrekako isurketaren auzian. GuraSOSek jakinarazi duenez, Zubietako erraustegiaren ondoko errekastoan gertatu zen isurketa zerk eragin zuen zehazteko agindu du Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak, eta beste hiru lagun inputatu ditu
Cesar Gimeno Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) zuzendaria inputatu du Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak Arkaitzerrekan (Zubieta, Gipuzkoa) izan zen amoniako isurketaren auzian. Ingurumen Fiskaltzak zabalduko auzian, Guardia Zibilaren Seprona unitateari beste bi ikerketa egiteko agindu dio epaileak, auzian aku...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214647/bilboko-arte-ederren-museoak-46-milioi-igo-du-eraikina-handitzeko-aurrekontua.htm
Kultura
Bilboko Arte Ederren Museoak 4,6 milioi igo du eraikina handitzeko aurrekontua
Norman Fosterrek eta Luis Maria Uriartek museoa handitzeko diseinatutako proiektua gauzatuko duen enpresa eraikitzailerik agertu ez dela-eta hartu du erabakia patronatuak. Lehengaien garestitzea aipatu dute arrazoi nagusitzat.
Bilboko Arte Ederren Museoak 4,6 milioi igo du eraikina handitzeko aurrekontua. Norman Fosterrek eta Luis Maria Uriartek museoa handitzeko diseinatutako proiektua gauzatuko duen enpresa eraikitzailerik agertu ez dela-eta hartu du erabakia patronatuak. Lehengaien garestitzea aipatu dute arrazoi nagusitzat.
Astebete baino gutxiago falta zuten Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanak egiteko interesa zuten enpresa eraikitzaileek euren eskaintzak aurkezteko, baina, epea oraindik bukatu gabe, hura luzatzea erabaki du museoaren patronatuak, hain zuzen ez dutelako eskaintzarik jaso. Hala, aurrekontua igo dute orain, ea mod...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214648/sturgeon-laquoindependentziaz-hitz-egiteko-garaia-daraquo.htm
Mundua
Sturgeon: «Independentziaz hitz egiteko garaia da»
Eskoziako lehen ministroak independentziaren aldeko kanpaina abiatu du, eta esan du bidea aurkitu behar dutela «legezkoa» behar duen erreferenduma Londresen baimenik gabe ere egiteko.
Sturgeon: «Independentziaz hitz egiteko garaia da». Eskoziako lehen ministroak independentziaren aldeko kanpaina abiatu du, eta esan du bidea aurkitu behar dutela «legezkoa» behar duen erreferenduma Londresen baimenik gabe ere egiteko.
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak independentziaren eztabaida agenda politikoaren erdigunera ekarri nahi du berriz ere. Behin COVID-19aren pandemiaren unerik okerrenak gaindituta, agintariak arreta urteotako beste aferarik garrantzitsuenera bideratu nahi du, eta horregatik abiarazi du Erresuma Batutik ateratze...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214649/frantziako-asanblearako-bozei-buruzko-gaualdia-saioa-zuzenean-ikusgai.htm
Politika
Frantziako Asanblearako bozei buruzko 'Gaualdia' saioa, zuzenean ikusgai
Euskal hedabideen elkarlanaren emaitza da saioa, eta 20:30era arte iraungodu.
Frantziako Asanblearako bozei buruzko 'Gaualdia' saioa, zuzenean ikusgai. Euskal hedabideen elkarlanaren emaitza da saioa, eta 20:30era arte iraungodu.
Igandean egin zen Frantziako Asanblearako bozen lehen itzulia: Ensemble eta NUPES alderdien aldeko botoak gailendu ziren Ipar Euskal Herrian, eta horiek lehiatuko dira bigarren itzulian laugarren, bosgarren eta seigarren hautesbarrutietan. EH Baik 16.385 boz bildu zituen denetara, eta ez da izango bigarren itzulian. I...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214650/irisarriko-eskola-publikoa-okupatu-dute-gurasoek.htm
Gizartea
Irisarriko eskola publikoa okupatu dute gurasoek
Haurrek euskaraz egiten duten ordu kopurua emendatu nahi dute bigarren zikloan: lau egunetik hirutan klaseak euskaraz egin nahi dituzte. Akademia Ikuskaritzak ez die erantzunik eman, oraingoz.
Irisarriko eskola publikoa okupatu dute gurasoek. Haurrek euskaraz egiten duten ordu kopurua emendatu nahi dute bigarren zikloan: lau egunetik hirutan klaseak euskaraz egin nahi dituzte. Akademia Ikuskaritzak ez die erantzunik eman, oraingoz.
Dozena bat guraso bildu dira goizean Irisarriko (Nafarroa Beherea) eskolan. Eskola ataria okupatu dute ikasleekin batera, beren kexua adierazteko. Izan ere, irailetik goiti euskara gehiago sartu nahi dute bigarren zikloko lehen hiru urteetan: lau egunetik hiru egin nahi dituzte euskaraz. Gainera, lehen urteko lehen hir...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214651/preso-bat-hilik-topatu-dute-basauriko-kartzelan.htm
Gizartea
Preso bat hilik topatu dute Basauriko kartzelan
Ostiralean sartu zuten kartzelan, eta atzo arratsaldean topatu zuten hilik. Gertatutakoa ikertzen ari dira.
Preso bat hilik topatu dute Basauriko kartzelan. Ostiralean sartu zuten kartzelan, eta atzo arratsaldean topatu zuten hilik. Gertatutakoa ikertzen ari dira.
Preso bat hilik topatu dute bere ziegan Basauriko espetxean (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak eman du gertatutakoaren berri, Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian: azaldu duenez, ostiralean sartu zuten kartzelan, behin-behinean. 19:30ean gainerako presoekin afaldu zuen, baina 20:10ean, ziega...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214652/eaeko-arartekoak-eskatu-du-adinekoen-arta-giza-balio-nagusitzat-hartzeko.htm
Gizartea
EAEko Arartekoak eskatu du adinekoen arta «giza balio nagusitzat» hartzeko
Zahartzaroko abusu eta tratu txarrez kontzientzia hartzeko nazioarteko eguna da bihar, eta arartekoak adierazpen instituzional bat kaleratu du. Zahartzaroak «arreta berezia» eta «erantzun publiko egokiak» merezi dituela esan du.
EAEko Arartekoak eskatu du adinekoen arta «giza balio nagusitzat» hartzeko. Zahartzaroko abusu eta tratu txarrez kontzientzia hartzeko nazioarteko eguna da bihar, eta arartekoak adierazpen instituzional bat kaleratu du. Zahartzaroak «arreta berezia» eta «erantzun publiko egokiak» merezi dituela esan du.
Adineko pertsonei ematen zaien tratu txarrez kontzientzia hartzeko eguna da bihar, NBE Nazio Batuen Erakundeak hala erabakita. Ofizialki, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarrez Kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna da. Eta egun horren bezperan, EAEko Arartekoak adierazpen instituzional bat kaleratu du. Agirian azpimarratu ...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214653/berrikuntzarekin-kontuak-egitea.htm
albisteak
Berrikuntzarekin kontuak egitea
‘Excel’ batean enpresa ahal den ondoen kudeatzeko beharrezko datuak biltzea zaila izan daiteke, kalkulu-orriaren diseinua enpresaren beharretara eta berezitasunetara egokitzeko modua ezagutu gabe; Natuberrek hori konpontzeko aukera izan du Hazinnovan parte hartzeari esker.
Berrikuntzarekin kontuak egitea. ‘Excel’ batean enpresa ahal den ondoen kudeatzeko beharrezko datuak biltzea zaila izan daiteke, kalkulu-orriaren diseinua enpresaren beharretara eta berezitasunetara egokitzeko modua ezagutu gabe; Natuberrek hori konpontzeko aukera izan du Hazinnovan parte hartzeari esker.
Zenbakiek kantatu egiten dute. Eta, batzuetan, kudeaketa egokia ez denean, gozakaiztuta egoten dira. Enpresa baten administrazioa excel batean daukagun euro bakoitza nondik datorren edo falta zaigun euro bakoitza nora joan den zehaztea baino askoz gehiago da. Hala, enpresaren bideragarritasuna ezagutzeko, ez da nahikoa...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214654/sindikatuek-diote-mercedes-instituzioak-laquopresionatzenraquo-ari-dela-langileek-amore-eman-dezaten.htm
Ekonomia
Sindikatuek diote Mercedes instituzioak «presionatzen» ari dela langileek amore eman dezaten
ELA, LAB eta ESKren ustez, «xantaia» egiten ari da enpresa, iradokita lan baldintzak malgutu ezean ez duela egingo iragarritako inbertsioa. Instituzioei leporatu diete «enpresaren bozgorailua izatea».
Sindikatuek diote Mercedes instituzioak «presionatzen» ari dela langileek amore eman dezaten. ELA, LAB eta ESKren ustez, «xantaia» egiten ari da enpresa, iradokita lan baldintzak malgutu ezean ez duela egingo iragarritako inbertsioa. Instituzioei leporatu diete «enpresaren bozgorailua izatea».
ELAk, LABek eta ESK-k Mercedeseko zuzendaritzari leporatu diote sindikatuei «xantaia» egitea enpresak proposatutako lan hitzarmena sinatzeko, eta salatu dute multinazionala instituzioak «presionatzen» ari dela hori gerta dadin. Alemaniako taldeak dio akordioa funtsezkoa dela Gasteizko lantegirako iragarri duen 1.200 mi...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214655/jaurlaritzak-105-milioi-euro-jarriko-ditu-itunpeko-eskoletako-irakasle-taldea-mantentzeko-eta-gaztetzeko.htm
Gizartea
Jaurlaritzak 10,5 milioi euro jarriko ditu itunpeko eskoletako irakasle taldea mantentzeko eta gaztetzeko
Ikastolak eta gizarte ekimeneko ikastetxeak izango dira onuradunak. Bildarratzek esan du lau alderdietako batek ere ez duela zalantzan jarri hezkuntza akordioa.
Jaurlaritzak 10,5 milioi euro jarriko ditu itunpeko eskoletako irakasle taldea mantentzeko eta gaztetzeko. Ikastolak eta gizarte ekimeneko ikastetxeak izango dira onuradunak. Bildarratzek esan du lau alderdietako batek ere ez duela zalantzan jarri hezkuntza akordioa.
Jaiotza tasa etengabe jaisten ari den garaiotan, Eusko Jaurlaritzak 10,5 milioi euroko laguntza emango die itunpeko ikastetxeei. Bi helburu nagusi izango ditu: irakasleen enpleguari eustea, ikasgelak ixteagatik lanpostua galtzeko arriskuan dauden irakasleak beste nonbait kokatuz, eta errelebo kontratuak sustatzea, irak...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214656/urruntze-agindua-urratzeagatik-gizon-bat-espetxeratu-dute-irunean.htm
Gizartea
Urruntze agindua urratzeagatik gizon bat espetxeratu dute Iruñean
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Iruñeko Auzitegiko epaile baten aginduz, genero indarkeriagatik kondenatutako gizon bat espetxeratu dute, urruntze agindua eta komunikatzeko debekua urratzea leporatuta.
Urruntze agindua urratzeagatik gizon bat espetxeratu dute Iruñean. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Iruñeko Auzitegiko epaile baten aginduz, genero indarkeriagatik kondenatutako gizon bat espetxeratu dute, urruntze agindua eta komunikatzeko debekua urratzea leporatuta.
Iruñeko auzitegi bateko epaileak bermerik gabeko behin-behineko espetxeratze komunikatua ezarri dio gizon bati, bikotekide ohiarekin zuen urruntze agindua eta komunikazio debekua urratzea leporatuta. «Biktima babesteko beste neurririk» ez dagoela dio epaileak, eta horregatik hartu du gizona behin-behinean espetxeratzek...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214657/jaurlaritzak-jardunaldi-jarraitua-kenduko-diela-salatzeko-elkarretaratzea-egin-dute.htm
Gizartea
Jaurlaritzak jardunaldi jarraitua kenduko diela salatzeko elkarretaratzea egin dute
Gutxienez Gasteizko hiru institutu Hedatze programatik at geratuko dira, eta jardunaldi zatitura bueltatu beharko dute. Elkarretaratzea egin dute gaur Eusko Jaurlaritzaren parean.
Jaurlaritzak jardunaldi jarraitua kenduko diela salatzeko elkarretaratzea egin dute. Gutxienez Gasteizko hiru institutu Hedatze programatik at geratuko dira, eta jardunaldi zatitura bueltatu beharko dute. Elkarretaratzea egin dute gaur Eusko Jaurlaritzaren parean.
Gasteizko Mendebaldea, Ekialdea eta Federico Baraibar ikastetxeetako hezkuntza komunitateek protestei ekin diete Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2022-2023ko ikasturteko Hedatze programatik kanpo utzi dituelako. Hiru institutuek hainbat urte daramatzate jardunaldi jarraituarekin, baina, Hedatze programatik kanpo ge...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214658/maria-eugenia-iparragirre-izango-da-kristau-eskolako-zuzendari-nagusia.htm
Gizartea
Maria Eugenia Iparragirre izango da Kristau Eskolako zuzendari nagusia
Espainiako Senatuan EAJko senataria izandakoa da Iparragirre. Irakasle eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aholkulari ibilitakoa da.
Maria Eugenia Iparragirre izango da Kristau Eskolako zuzendari nagusia. Espainiako Senatuan EAJko senataria izandakoa da Iparragirre. Irakasle eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aholkulari ibilitakoa da.
Kristau Eskolak badu zuzendari nagusi berria: Maria Eugenia Iparragirrek (Irun, Gipuzkoa, 1968) hartuko du Mikel Ormazabalek utzitako kargua. Aurrez politikan ibilitakoa da Iparragirre: EAJko zinegotzia izan zen Irungo Udalean, baita EAJko senataria ere Espainiako Senatuan. Irungo alarde baztertzailearen alde aritu iza...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214659/realzaleen-aurkako-erasoa-laquolegezkoaraquo-eta-laquoprogresiboaraquo-izan-zela-erantzun-du-madrilek.htm
Kirola
Realzaleen aurkako erasoa «legezkoa» eta «progresiboa» izan zela erantzun du Madrilek
Vila-realen maiatzean gertaturikoengatik azalpenak eskatu zizkion EH BIlduk Espainiako Gobernuari, besteak beste poliziek botatako «irain euskalfoboen» harira.
Realzaleen aurkako erasoa «legezkoa» eta «progresiboa» izan zela erantzun du Madrilek. Vila-realen maiatzean gertaturikoengatik azalpenak eskatu zizkion EH BIlduk Espainiako Gobernuari, besteak beste poliziek botatako «irain euskalfoboen» harira.
Maiatzaren 15ean, Espainiako Poliziak gogor jo zuen Vila-real (Herrialde Katalanak) hiri horretako futbol taldearen eta Realaren arteko partida ikustera joandako realzale talde baten aurka. EH Bildu alderdiak azalpenak eskatu zizkion Espainiako Gobernuari, eta gaur zabaldu dute Madrilen erantzuna: Espainiako Gobernuare...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214660/aurrekontu-hedakorra-agindu-du-jaurlaritzak-baina-gastu-finkoak-puztu-gabe.htm
Ekonomia
Aurrekontu «hedakorra» agindu du Jaurlaritzak, baina gastu finkoak puztu gabe
Zerga bilketa %7 handitzen ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina horren zati bat inflazio handiari lotuta dagoela ohartarazi du Azpiazuk.
Aurrekontu «hedakorra» agindu du Jaurlaritzak, baina gastu finkoak puztu gabe. Zerga bilketa %7 handitzen ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina horren zati bat inflazio handiari lotuta dagoela ohartarazi du Azpiazuk.
Handitu bai, baina puztu ez. Horrela laburbildu daiteke Eusko Jaurlaritzak datorren urterako aurrekontuei begira duen asmoa. Aurrekontu «hedakor» baten bidez, gastu publikoa handituko du, beharrezkoa ikusten duelako «gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa» egiteko eta sare ekonomikoa modernizatzeko; baina, aldi berean, ...
2022-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/214661/basoko-langile-bat-hil-da-idiazabalen.htm
Ekonomia
Basoko langile bat hil da Idiazabalen
Pinu bat gainera erori zaio, Urtsuaran auzoan.
Basoko langile bat hil da Idiazabalen. Pinu bat gainera erori zaio, Urtsuaran auzoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, istripua 11:00etan gertatu da, Idiazabalgo Urtsuaran auzoko pinudi batean (Gipuzkoa). Langilea enborrak garraiatzeko makina batean zegoela, pinu bat gainera erori zaio, eta kolpearen ondorioz hil da. 49 urte zituen. LABen zenbaketaren arabera, aurten lanean zegoela ...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214683/leiren-piztutako-sutea-kontrolatu-gabe-dago.htm
Gizartea
Leiren piztutako sutea kontrolatu gabe dago
Suhiltzaileak goizean goizetik ari dira suteak itzaltzeko lanean. Beste bi ere piztu dira Nafarroan: Tafallan eta Olletan.
Leiren piztutako sutea kontrolatu gabe dago. Suhiltzaileak goizean goizetik ari dira suteak itzaltzeko lanean. Beste bi ere piztu dira Nafarroan: Tafallan eta Olletan.
Nafarroan ere gogor jo du beroak, eta, horren eraginez, suteak piztu dira. Oraintxe, hiru sute daude pizturik, hirurak Nafarroan: Leiren, Tafallan eta Olletan, zehazki. Suterik handiena bart 23:27an piztu da, Leireko mendilerroan, Arangoiti magalean den zuhaizti batean. Zangozako, Nabaskozeko eta Cordovillako suhiltza...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214684/aita-mari-erreskate-ontziak-beste-17-pertsona-hartu-ditu-mediterraneoan.htm
Gizartea
'Aita Mari' erreskate ontziak beste 17 pertsona hartu ditu Mediterraneoan
Ekainaren 6an abiatu zenetik egin duen bigarren erreskate lana da. Orain, 28 migratzaile daude ontzian.
'Aita Mari' erreskate ontziak beste 17 pertsona hartu ditu Mediterraneoan. Ekainaren 6an abiatu zenetik egin duen bigarren erreskate lana da. Orain, 28 migratzaile daude ontzian.
Aita Mari erreskate ontziak 11 pertsona erreskatatu zituen atzo goizaldean hondoratzear zegoen txalupa batetik, Mediterraneo itsasoan. Goizean goiz jaso zuten abisua, eta handik ordubetera topatu zituzten. Gaur goizaldean, beste 17 lagun hartu dituzte. EITBren arabera, Libiatik abiatutako 17 errefuxiatu dira erreskatat...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214685/laquogazte-borrokarenraquo-beharra-berretsi-du-ernaik-eta-gazte-auzipetuei-elkartasuna-agertu.htm
Politika
«Gazte borrokaren» beharra berretsi du Ernaik, eta gazte auzipetuei elkartasuna agertu
Iazko maiatzean Bilbon atxilotutako zazpi gazteen kontrako epaiketa hasi da. Fiskaltzak akordioa proposatu dio defentsari, eta hark ez du onartu, akusazioei «zilegitasunik ez» emateko. Urtebete eta urte eta erdiko kartzelaldiak eskatzen dituzte gazteentzat, eta 20.000 euro baino gehiago isunetan eta kalte ordainetan.
«Gazte borrokaren» beharra berretsi du Ernaik, eta gazte auzipetuei elkartasuna agertu. Iazko maiatzean Bilbon atxilotutako zazpi gazteen kontrako epaiketa hasi da. Fiskaltzak akordioa proposatu dio defentsari, eta hark ez du onartu, akusazioei «zilegitasunik ez» emateko. Urtebete eta urte eta erdiko kartzelaldiak eska...
Gaur hasi da Bilbon iazko maiatzean hiri horretan bertan atxilotutako zazpi gazteren kontrako epaiketa. Fiskaltzak akordio proposamena egin dio defentsari, baina hark ez du onartu. «Akordio proposamenak frogarik eza agerikoa dela ikusarazi du, eta, beraz, ez zaie akusazio eta karguei zilegitasunik eman nahi izan», azal...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214686/ebzk-tresna-bat-sortuko-du-arrisku-saria-apaltzeko.htm
Ekonomia
EBZk tresna bat sortuko du arrisku saria apaltzeko
Ezohiko bilera batean, iragarri du lehenik PEPP programaren zorraren berrinbertsioak erabiliko dituela Italiaren eta hegoaldeko beste herrialde batzuen arrisku sariak jaisteko, baina gero «zatiketaren aurkako tresna» bat egingo duela.
EBZk tresna bat sortuko du arrisku saria apaltzeko. Ezohiko bilera batean, iragarri du lehenik PEPP programaren zorraren berrinbertsioak erabiliko dituela Italiaren eta hegoaldeko beste herrialde batzuen arrisku sariak jaisteko, baina gero «zatiketaren aurkako tresna» bat egingo duela.
Ostegunean aztertzeko utzi zuen gai bati heldu behar izan dio EBZ Europako Banku Zentralak: hegoaldeko herrialdeen arrisku sariaren igoerari. Erdizka heldu ere, aurreragorako utzi baitu sari hori apaltzeko tresna bat sortzea. Hori iritsi bitartean, PEPP pandemian zorra erosteko programa bereziaren berrinbertsioak «malg...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214687/iruneko-udalaren-traben-gainetik-bere-egitaraua-aurkeztu-du-herri-sanferminak-plataformak.htm
Gizartea
Iruñeko Udalaren traben gainetik, bere egitaraua aurkeztu du Herri Sanferminak plataformak
Enrique Maiak festen erdigunetik kanporatu baditu ere, Alde Zaharrean emanaldi eta ekitaldiak eskainiko dituzte. Protesta gisa, kalejira itxurako manifestazio batera deitu dute uztailaren 10erako.
Iruñeko Udalaren traben gainetik, bere egitaraua aurkeztu du Herri Sanferminak plataformak. Enrique Maiak festen erdigunetik kanporatu baditu ere, Alde Zaharrean emanaldi eta ekitaldiak eskainiko dituzte. Protesta gisa, kalejira itxurako manifestazio batera deitu dute uztailaren 10erako.
«Egitarau xumea baina inoiz baino duinagoa osatu dugu». Herri Sanferminak plataformak behetik gorako jai eredu «koloretsu, errebelde, alai eta herrikoia» ikusarazi nahi du festen erdigunean. Udalak eurak kanporatzeko hartutako erabakiaren aurretik zuten egitaraua «birbideratu eta egokitu» ostean, Alde Zaharrean hainbat...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214688/egoitz-urrutikoetxea-eh-baiko-hautagaiak-nupesen-alde-bozkatuko-du-bigarren-itzulian.htm
Politika
Egoitz Urrutikoetxea EH Baiko hautagaiak NUPESen alde bozkatuko du bigarren itzulian
«Ardura politiko eta morala» adieraztea da, laugarren hautesbarrutian hautagai izan denaren hitzetan. EAJk Ensembleko hautagaitzak babestu ditu
Egoitz Urrutikoetxea EH Baiko hautagaiak NUPESen alde bozkatuko du bigarren itzulian. «Ardura politiko eta morala» adieraztea da, laugarren hautesbarrutian hautagai izan denaren hitzetan. EAJk Ensembleko hautagaitzak babestu ditu
Ezkerreko abertzaleen babesa lortuko ote du NUPESek Frantziako Asanblearako bigarren itzulian? Laugarren hautesbarrutian EH Baiko hautagai izan den Egoitz Urrutikoetxeak erran du Iñaki Etxaniz NUPESeko hautagaiaren alde bozkatuko duela bigarren itzulian. «Nire ardura politikoa eta morala da adieraztea, [Emmanuel] Macro...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214689/londresek-esan-du-beste-hegaldi-bat-prestatzen-ari-dela-asilo-eskatzaileak-ruandara-deportatzeko.htm
Mundua
Londresek esan du beste hegaldi bat prestatzen ari dela asilo eskatzaileak Ruandara deportatzeko
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bertan behera utzi du Erresuma Batutik ateratzekoa zen lehen bidaia. Priti Patel Barne ministroak erantzun du «oraindik ere konprometituta» daudela plan horrekin.
Londresek esan du beste hegaldi bat prestatzen ari dela asilo eskatzaileak Ruandara deportatzeko. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bertan behera utzi du Erresuma Batutik ateratzekoa zen lehen bidaia. Priti Patel Barne ministroak erantzun du «oraindik ere konprometituta» daudela plan horrekin.
Erresuma Batuko Gobernua «harrituta eta etsituta» dago Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bertan behera utzi duelako atzo gauean asilo eskatzaileak Ruandara deportatzekoa zen lehen hegaldia, baina, halere, Priti Patel Barne ministroak jakinarazi du planari bere horretan eusteko asmoa dutela, eta jada hasi direla beste...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214690/claude-sautet-zuzendari-frantziarrari-atzera-begirako-bat-eskainiko-dio-zinemaldiak.htm
Kultura
Claude Sautet zuzendari frantziarrari atzera begirako bat eskainiko dio Zinemaldiak
Polizia-zinemagintza landu zuen nagusiki, eta gerraosteko belaunaldiaren eta nouvelle vague mugimenduaren artean kokatzen dute adituek.
Claude Sautet zuzendari frantziarrari atzera begirako bat eskainiko dio Zinemaldiak. Polizia-zinemagintza landu zuen nagusiki, eta gerraosteko belaunaldiaren eta nouvelle vague mugimenduaren artean kokatzen dute adituek.
Ez zen gerraosteko zinemagintzaren belaunaldiko kide, ez eta nouvelle vague izenekoaren parte ere. Frantziako zinemagintzaren bi belaunaldi esanguratsu horien arteko bidegurutzean kokatzen da Claude Sautet gidoigile eta zinema zuzendariaren filmografia (Montrouge, Frantzia, 1924 - Paris, 2000). Haren lanari atzera begi...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214691/36ko-gerratik-erbesteraturiko-6819-ume-gipuzkoar-identifikatu-dituzte.htm
Gizartea
36ko gerratik erbesteraturiko 6.819 ume gipuzkoar identifikatu dituzte
Intxorta 1937 elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza eskatu diete herritarrei, gerrako ume gehiago identifikatu eta haien datuak, argazkiak zein testigantzak jasotzeko. 45 testigantza bildu dituzte jada, baina ohartarazi dute oraindik bizirik direnak ez direla anitz izanen.
36ko gerratik erbesteraturiko 6.819 ume gipuzkoar identifikatu dituzte. Intxorta 1937 elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza eskatu diete herritarrei, gerrako ume gehiago identifikatu eta haien datuak, argazkiak zein testigantzak jasotzeko. 45 testigantza bildu dituzte jada, baina ohartarazi dute oraindik biz...
«Erlojuaren kontra» dabiltza, baina ahal duten guzia egin nahi dute. Intxorta 1937 elkartea ikerketa bat egiten ari da 36ko gerratik ihesi erbestera joan ziren umeei buruz, eta laguntza eskatu diete herritarrei, ume izandako horiek identifikatu eta haien testigantzak jaso ahal izateko. Harremanetan jartzeko helbide bat...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214692/ekotopaketak-egingo-dituzte-portugaleten-krisi-ekologikoa-erdigunean-jartzeko.htm
Gizartea
Ekotopaketak egingo dituzte Portugaleten, «krisi ekologikoa erdigunean» jartzeko
Irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an izango dira, 'Azken krisia, gure garaia!' lelopean
Ekotopaketak egingo dituzte Portugaleten, «krisi ekologikoa erdigunean» jartzeko. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an izango dira, 'Azken krisia, gure garaia!' lelopean
Ez da kontu berria: mundua kinka larrian dago, eta, gauzak aldatu ezean, litekeena da planetan bizia bideragarri ez izatea etorkizun hurbilean. Horregatik, zenbait eragilek Ekotopaketak antolatuko dituzte irailaren bukaera aldera Portugaleten (Bizkaia), Azken krisia, gure garaia! lelopean, «krisi ekologikoa erdigunean»...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214693/garai-berrira-egokitutako-hitzarmena-sinatu-dute-eitbk-eta-ikus-entzunezkoen-ekoizleek.htm
Bizigiro
Garai berrira egokitutako hitzarmena sinatu dute EITBk eta ikus-entzunezkoen ekoizleek
EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak azaldu duenez, datozen lau urteetan 25 milioi euro inbertituko ditu EITBk ekoizle inpendenteen lanetan.
Garai berrira egokitutako hitzarmena sinatu dute EITBk eta ikus-entzunezkoen ekoizleek. EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak azaldu duenez, datozen lau urteetan 25 milioi euro inbertituko ditu EITBk ekoizle inpendenteen lanetan.
EITBk eta Ibaia, EPE eta Apika ikus-entzunezkoen elkarteek lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Donostian. «Garai oso berezian gaude, eta helburuak oso garrantzitsuak dira», esan du EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak. Lankidetza hitzarmena sinatzeko ekitaldian parte hartu dute Aldekoak berak, Ibaia Ikus...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214694/euskal-aeronautikaren-fakturazioaren-10-baino-gutxiago-iristen-da-egitasmo-militarretatik.htm
Ekonomia
Euskal aeronautikaren fakturazioaren «%10 baino gutxiago» iristen da egitasmo militarretatik
Hegan klusterrak ez daki zehazki bere ekoizpenaren zer batezbesteko doan defentsara, baina «oso txikia» da haren ustez. 2021ean %3 handitu zen sektorean diharduten langileen kopurua.
Euskal aeronautikaren fakturazioaren «%10 baino gutxiago» iristen da egitasmo militarretatik. Hegan klusterrak ez daki zehazki bere ekoizpenaren zer batezbesteko doan defentsara, baina «oso txikia» da haren ustez. 2021ean %3 handitu zen sektorean diharduten langileen kopurua.
Hegan aeronautikako euskal klusterrak ez daki bere fakturazioaren zer batezbesteko iristen den egitasmo militarretatik. Datu horiek ez dauzkatela jasota azaldu du Ana Villate enpresa elkartearen zuzendariak, eta «oso zaila» dela hori jakitea. Carlos Alzola presidenteak azaldu duenez, zati «oso txikia» da, eta, haren hi...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214695/iruneko-alkateak-euskaraz-ere-jarri-beharko-du-konstituzio-plazako-plaka.htm
Gizartea
Iruñeko alkateak euskaraz ere jarri beharko du Konstituzio plazako plaka
Nafarroako Administrazio Auzitegiak Enrique Maiaren gobernu taldea berriz zigortu du Euskararen Ordenantza ez betetzeagatik
Iruñeko alkateak euskaraz ere jarri beharko du Konstituzio plazako plaka. Nafarroako Administrazio Auzitegiak Enrique Maiaren gobernu taldea berriz zigortu du Euskararen Ordenantza ez betetzeagatik
Iruñeko Baluarte plazari izena aldatu zion Enrique Maia (Na+) urtarrilaren 24an, Espainiako 1978ko Konstituzioa goresteko. Baina izen berria jartzeko plaketan Euskararen Ordenantza ez zuela bete ebatzi du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, eta udalak aldatu beharko dituela agindu du. Trikimailu bat erabili nahi izan...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214696/ela-lab-eta-esk-k-bost-greba-egunetara-deituko-dute-ekain-amaierarako-mercedesen.htm
Ekonomia
ELA, LAB eta ESK-k bost greba egunetara deituko dute ekain amaierarako Mercedesen
UGT eta CCOOk ere lanuztera deitu dute ekainaren 22rako eta 29rako. Ostiralean bilduko dira berriz zuzendaritzarekin.
ELA, LAB eta ESK-k bost greba egunetara deituko dute ekain amaierarako Mercedesen. UGT eta CCOOk ere lanuztera deitu dute ekainaren 22rako eta 29rako. Ostiralean bilduko dira berriz zuzendaritzarekin.
Gasteizko Mercedeseko lan gatazkan urrats bat aurrera egitea erabaki dute ELA, LAB eta ESK-k: mobilizazioak gogortu, eta ekain amaierarako bost greba egunetara deituko dute. Hala adostu dute gaur goizean egindako batzarrean. Hiru sindikatuen ustez, «gainditu ezin diren marra gorriak» daude negoziatzen ari diren lan hit...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214697/kutxabankek-15-handitu-du-euskal-ekonomian-duen-pisua.htm
Ekonomia
Kutxabankek %15 handitu du euskal ekonomian duen pisua
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek 187 milioi euro jaso dituzte guztira tasetan eta zergetan. Ia 9.000 milioi euro jarri ditu enpresentzako eta partikularrentzako kredituetarako.
Kutxabankek %15 handitu du euskal ekonomian duen pisua. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek 187 milioi euro jaso dituzte guztira tasetan eta zergetan. Ia 9.000 milioi euro jarri ditu enpresentzako eta partikularrentzako kredituetarako.
Iaz, Kutxabankek eta haren hiru fundazioek 776 milioi euroko ekarpena egin zioten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiari, 2020an baino %15 gehiago. Bilbon egindako bilera batean, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak datu horiek biltzen dituen txostenaren ondorioak azaldu dizkio Iñigo Urkullu Eusko Jaurlari...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214698/athleticeko-buruzagitzarako-hiru-hautagaien-eztabaida-bertan-behera-utzi-du-euskal-kazetarien-elkarteak.htm
Kirola
Athleticeko buruzagitzarako hiru hautagaien eztabaida bertan behera utzi du Euskal Kazetarien Elkarteak
Eztabaidaren inguruan «gezurrak eta zurrumurruak» zabaldu direlako eta hautagaietako bik erantzun ez dutelako hartu dute erabakia.
Athleticeko buruzagitzarako hiru hautagaien eztabaida bertan behera utzi du Euskal Kazetarien Elkarteak. Eztabaidaren inguruan «gezurrak eta zurrumurruak» zabaldu direlako eta hautagaietako bik erantzun ez dutelako hartu dute erabakia.
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak eztabaida antolatu nahi zuten Athleticeko presidente bihurtzeko aurkeztu diren hiru hautagaiekin: Jon Uriarte, Ricardo Barkala eta Iñaki Aretxabaleta. Baina, azkenean, egitasmoa bertan behera utzi behar izan dute, «sortu den polemika ikusirik», plazaratu duten...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214699/bizkaiko-metalean-lanuzteei-eutsiko-diete-sindikatuek.htm
Ekonomia
Bizkaiko metalean lanuzteei eutsiko diete sindikatuek
Patronalaren iritzian, ezinbestekoa da protestak bertan behera uztea lan hitzarmenaren negoziazioetan aurrera egiteko. Sindikatuek salatu dute FVEMek ez duela eskaintza berririk egin.
Bizkaiko metalean lanuzteei eutsiko diete sindikatuek. Patronalaren iritzian, ezinbestekoa da protestak bertan behera uztea lan hitzarmenaren negoziazioetan aurrera egiteko. Sindikatuek salatu dute FVEMek ez duela eskaintza berririk egin.
FVEM Bizkaiko metalgintzaren patronalak sindikatuei eskatu die datozen asteetarako deitutako hiru greba egunak bertan behera uzteko, lan hitzarmenaren negoziazioan aurrera egin ahal izateko. Patronalak eta sindikatuak proposamenak trukatu dituzte asteazkenean Lan Harremanen Kontseiluan, baina batzuek eta besteek ondor...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214700/seaskako-guraso-ikasle-eta-irakasleen-kontra-oldartu-da-frantziako-polizia.htm
Gizartea
Seaskako guraso, ikasle eta irakasleen kontra oldartu da Frantziako Polizia
Akademia ikuskaritzak Baionan duen egoitzaren okupazioa abiatu dute azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko
Seaskako guraso, ikasle eta irakasleen kontra oldartu da Frantziako Polizia. Akademia ikuskaritzak Baionan duen egoitzaren okupazioa abiatu dute azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu nahi zuten; kolpeka eta negarra eragiteko gasa erabilita, bortizki oldartu zaie Frantziako Polizia. «Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin mintzatu nahi dugu, baina Barne Ministerioarekin erantzun digute», laburbildu du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Frantziako ...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214701/donostia-mutriku-muskiz-gernika-eta-murueta-bandera-beltzen-zerrendan.htm
Gizartea
Donostia, Mutriku, Muskiz, Gernika eta Murueta, Bandera Beltzen zerrendan
Ekologistak Martxan elkarteak aurten ere banatu ditu «kutsatzeagatik» eta «kudeaketa txarra egiteagatik» urtero banatu ohi dituen Bandera Beltzak. Guggenheim 2,3, Petronor eta Donostiako Antondegi mendiko proiektuei eman dizkie banderak.
Donostia, Mutriku, Muskiz, Gernika eta Murueta, Bandera Beltzen zerrendan. Ekologistak Martxan elkarteak aurten ere banatu ditu «kutsatzeagatik» eta «kudeaketa txarra egiteagatik» urtero banatu ohi dituen Bandera Beltzak. Guggenheim 2,3, Petronor eta Donostiako Antondegi mendiko proiektuei eman dizkie banderak.
Bi motatako banderak banatu ohi ditu Ekologistak Martxan erakundeak urtero, biak beltzak. Bata, zenbait udalerritan eraiki diren proiektuen «kudeaketa txarragatik»; bestea, proiektuen kutsadura maila handiagatik. Euskal Herrian, aurten, lau banatu dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiari eman diote bat, Guggenheim 2,3 bat sor...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214702/manifestazioa-antolatu-dute-bergaran-papergintzako-hondakinen-errauste-plantaren-aurka.htm
Gizartea
Manifestazioa antolatu dute Bergaran, papergintzako hondakinen errauste plantaren aurka
Hurrengo igandean izango da manifestazioa, Larramendiko Arnasak antolatuta; Jaurlaritzak proiektuari ingurumen baimena eman diola gaitzetsiko dute.»»
Manifestazioa antolatu dute Bergaran, papergintzako hondakinen errauste plantaren aurka. Hurrengo igandean izango da manifestazioa, Larramendiko Arnasak antolatuta; Jaurlaritzak proiektuari ingurumen baimena eman diola gaitzetsiko dute.»»
Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimena eman berri dio Valogreene enpresak Bergaran egin nahi duen papergintzako hondakinak errausteko proiektuari. Bergarako Udalak proiektuari jarritako alegazioak ez ditu aintzat hartu, eta horrek haserrea piztu du herrian. Larramendiko Arnasa taldeak proiektua ez du gustuko, eta herrita...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214703/berdintasuna-azkartzeko-herri-ituna-aurkeztu-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Berdintasuna «azkartzeko» herri ituna aurkeztu du Jaurlaritzak
Eragileekin landu ostean, hamar konpromiso ezarri dituzte. Gizarte osoaren inplikazioa eskatu du Iñigo Urkullu lehendakariak, bereziki gazteena.
Berdintasuna «azkartzeko» herri ituna aurkeztu du Jaurlaritzak. Eragileekin landu ostean, hamar konpromiso ezarri dituzte. Gizarte osoaren inplikazioa eskatu du Iñigo Urkullu lehendakariak, bereziki gazteena.
«Eraiki nahi dugun etorkizuna marraztu dugu gaur». Hitz horien bidez aurkeztu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak berdintasunaren alorreko tresna berria: Berdintasunaren eta Indarkeriarik Gabeko Bizitzen Aldeko Herri Ituna. Ekitaldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Bilboko Alondegian, agintariak, or...
2022-6-15
https://www.berria.eus/albisteak/214704/ion-parot-euskal-presoaren-baldintzapeko-askatzearen-alde-bildu-dira.htm
Politika
Ion Parot euskal presoaren baldintzapeko askatzearen alde bildu dira
Gaur ematekoa zuen Parisko Auzitegiak Paroten eskaeraren erantzuna, baina ez dute jakinarazi. Bakegileek «adi» egoteko eskatu dute, eta berretsi Ipar Euskal Herria blokatzeko prest daudela.
Ion Parot euskal presoaren baldintzapeko askatzearen alde bildu dira. Gaur ematekoa zuen Parisko Auzitegiak Paroten eskaeraren erantzuna, baina ez dute jakinarazi. Bakegileek «adi» egoteko eskatu dute, eta berretsi Ipar Euskal Herria blokatzeko prest daudela.
Gaurko espero zuten erantzuna, baina Parisko Auzitegiak ez du oraino jakinarazi zein erabaki hartu duen Ion Parot euskal presoaren baldintzapeko askatasunari buruz. Halere, haren baldintzapeko askatasuna galdetzeko dozenaka lagun bildu dira Baionako suprefeturan. Bake Bideko Anaiz Funosas bozeramaileak salatu du «denbo...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214727/sarek-salatu-du-larunbateko-mobilizazioaren-zati-bat-debekatu-dietela.htm
Politika
Sarek salatu du larunbateko mobilizazioaren zati bat debekatu dietela
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa eginen dute Iruñean, eta aitzinetik lau zutabetan abiatzekoak ziren herritarrak: horietatik bi egitea galarazi diete. Manifestazioaren hasieraren lekua ere aldarazi egin diete.
Sarek salatu du larunbateko mobilizazioaren zati bat debekatu dietela. Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa eginen dute Iruñean, eta aitzinetik lau zutabetan abiatzekoak ziren herritarrak: horietatik bi egitea galarazi diete. Manifestazioaren hasieraren lekua ere aldarazi egin diete.
Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak salatu du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak «trabak eta oztopoak» jarri dizkiela larunbaterako Iruñean deitua duten mobilizazioa egiteko. Zehazki, manifestazioaren aitzinetik egitekoak zituzten lau zutabeetatik bi debekatu dizkiete, «bi egun eskas falta ...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214728/aita-mari-lampedusara-bidean-da-beste-40-migratzaile-erreskatatu-ondoren.htm
Gizartea
'Aita Mari' Lampedusara bidean da beste 40 migratzaile erreskatatu ondoren
Beste erreskate bat egin du 'Aita Mari' ontziak: 40 migratzaile erreskatatu ditu. Italiak oraindik ez du eman porturatzeko baimenik, baina Lampedusa uharterako bidean da ontzia.
'Aita Mari' Lampedusara bidean da beste 40 migratzaile erreskatatu ondoren. Beste erreskate bat egin du 'Aita Mari' ontziak: 40 migratzaile erreskatatu ditu. Italiak oraindik ez du eman porturatzeko baimenik, baina Lampedusa uharterako bidean da ontzia.
Azken egunotako erreskateekin, jada 68 dira Aita Mari erreskate ontzian diren migratzaileak. Ekainaren 6an abiatu zen, eta ontziak hiru egunetan erreskatatu ditu migratzaileak: 11 lehen egunean, hamazazpi bigarrenean, eta 40 hirugarrenean. Bart gauerdian egin du azkena eta hiru erreskateetan handiena: abisua jaso, eta...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214729/nafarroako-hiru-suteak-laquoegonkortzeko-bideanraquo.htm
Gizartea
Nafarroako hiru suteak, «egonkortzeko bidean»
Suteak ez dira berriro piztu arratsaldean Leire mendikatean, Tafallan eta Olletan, eta gauean egoera berean jarraituz gero, suhiltzaileek kontrolatutzat joko dituzte goizean.
Nafarroako hiru suteak, «egonkortzeko bidean». Suteak ez dira berriro piztu arratsaldean Leire mendikatean, Tafallan eta Olletan, eta gauean egoera berean jarraituz gero, suhiltzaileek kontrolatutzat joko dituzte goizean.
Astearte gauean Nafarroan piztutako hiru suteak aktibo daude oraindik ere. Zehazki, Leire mendikatean, Tafallan eta Orbaibarreko bailaran, Leotz eta Olleta artean. Nafarroako Gobernuak azaldu du «egonkortzeko bidean» daudela. Suhiltzaileak beldur ziren berriro piztuko ote ziren suteak arratsaldean, baina ez da halakori...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214731/esportazioak-222-handitzen-ari-dira-aurten.htm
Ekonomia
Esportazioak %22,2 handitzen ari dira aurten
Petrolio garestiak puztu egin du inportazioen balioa, baina baita esportazioena ere.
Esportazioak %22,2 handitzen ari dira aurten. Petrolio garestiak puztu egin du inportazioen balioa, baina baita esportazioena ere.
Kanpo merkataritza hazkunde betean dago oraindik. Aurtengo lehen lau hilabeteetan, Hego Euskal Herriko enpresek 13.709,8 milioi euroren ondasunak esportatu dituzte, iaz epe horretan baino 2.493,4 milioi gehiago (+%22,2). Ezin da esan Ukrainako gerra luzatzeak kalte egin dionik kanpo merkataritzari, apirilean are gehia...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214732/auzitegiak-ion-parot-askatzea-onartu-arren-prokuradoreak-dei-egin-dio-erabakiari.htm
Politika
Auzitegiak Ion Parot askatzea onartu arren, prokuradoreak dei egin dio erabakiari
Bakebideak jakinarazi duenez, Kondenen Aplikaziorako Auzitegiak Ion Parot euskal presoa baldintzapean askatzea onartu du, baina PNAT Terrorismoaren Kontrako prokuradoreak dei egin du. «Beste behin ere, PNAT-aren itsutasun sektarioak, euskal auziaren berezitasuna kontuan hartzen ez duen segurtasun ideologia batean sartu...
Auzitegiak Ion Parot askatzea onartu arren, prokuradoreak dei egin dio erabakiari. Bakebideak jakinarazi duenez, Kondenen Aplikaziorako Auzitegiak Ion Parot euskal presoa baldintzapean askatzea onartu du, baina PNAT Terrorismoaren Kontrako prokuradoreak dei egin du. «Beste behin ere, PNAT-aren itsutasun sektarioak, eus...
Atzo etortzekoa zen erabakia egun jakinarazi dute: Zigor Auzitegiak Ion Paroten baldintzapeko askatasuna onartu du, baina fiskalak helegitea jarri dio epailearen erabakiari. Prokuradorearen «helegite hau ulertezina da», deitoratu du Bakebideak eta gehitu «are jasanezinagoa» dela «71 urte dituen eta bizitza erdia preson...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214733/afiliatuen-babes-zabala-jaso-du-zuzendaritzaren-kudeaketak.htm
Ekonomia
Afiliatuen babes zabala jaso du zuzendaritzaren kudeaketak
Garbiñe Aranburuk nabarmendu du duela bost urte ezarritako ildoetan «asmatu» egin dutela, batean izan ezik: gehiengo sindikalaren aliantzan. Biharko saioan aukeratuko dute zuzendaritza berria: bi buruko lidergoa izango du: Aranbururekin batera Igor Arroyo arituko da.
Afiliatuen babes zabala jaso du zuzendaritzaren kudeaketak. Garbiñe Aranburuk nabarmendu du duela bost urte ezarritako ildoetan «asmatu» egin dutela, batean izan ezik: gehiengo sindikalaren aliantzan. Biharko saioan aukeratuko dute zuzendaritza berria: bi buruko lidergoa izango du: Aranbururekin batera Igor Arroyo arit...
LABek «eredu sindikala berritzeko» apustua» egin zuen 2017an, eta horrekin «bete-betean asmatu» dutela nabarmendu du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak. Gainera, afiliatuen babesa jaso dute berak eta hark gidatutako zuzendaritzak, Miarritzen (Lapurdi) gaur hasi duten X. Biltzar Nagusira joan diren ordezkariek aho batez...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214734/mercedesen-elak-labek-eta-esk-k-ere-deitu-dute-grebara-22rako.htm
Ekonomia
Mercedesen, ELAk, LABek eta ESK-k ere deitu dute grebara 22rako
Ekainaren 27ko asteko grebari eutsi diote, baina UGTri eta CCOOri eskaini diete lehen lanuztean indarrak batzea.
Mercedesen, ELAk, LABek eta ESK-k ere deitu dute grebara 22rako. Ekainaren 27ko asteko grebari eutsi diote, baina UGTri eta CCOOri eskaini diete lehen lanuztean indarrak batzea.
Mercedesko zuzendaritzaren azken proposamena gauza zail bat lortzen ari da: Gasteizko fabrikako sindikatuen arteko arrakala txikitzea. Bi bloke daude oraindik ere, baina jarrera batean ados jarri dira: grebarekin erantzungo diete zuzendaritzaren «xantaiari». Izan ere, langileen ordezkariek oso gaizki hartu dute Alemani...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214735/hezkuntza-legean-euskarazko-kulturgintzaren-transmisioa-bermatzeko-eskatu-dute-63-kultur-eragilek-eta-sortzailek.htm
Gizartea
Hezkuntza Legean euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzeko eskatu dute 63 kultur eragilek eta sortzailek
Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den lege berriari proposamenak egiteko eta eztabaidan parte hartzeko aukera eduki nahi dute. Gaur egungo egoera iraultzea dute helburu: transmisioan dagoen «etenari» buelta ematea.
Hezkuntza Legean euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzeko eskatu dute 63 kultur eragilek eta sortzailek. Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den lege berriari proposamenak egiteko eta eztabaidan parte hartzeko aukera eduki nahi dute. Gaur egungo egoera iraultzea dute helburu: transmisioan dagoen «etenari» buelta ...
Euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatuko duen hezkuntza legea erdiestea. Horixe dute xede euskaraz aritzen diren dozenaka kultur eragilek eta sortzailek. Eusko Jaurlaritza hezkuntza lege berria idazten ari den garaiotan, haien eskea eta eskaintza lau haizeetara zabaltzeko baliatu dute Donostian gaur goizean egi...