date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214736/navaleko-orubean-laquojardun-industrialaraquo-izango-da-nagusi.htm
Ekonomia
Navaleko orubean «jardun industriala» izango da nagusi
VGPk esan du erabilera industriala %51tik gorakoa izango dela, eta onartu du ontzigintza sektoreko eskaintzak jaso dituela bi dike lehorrak erabiltzeko
Navaleko orubean «jardun industriala» izango da nagusi. VGPk esan du erabilera industriala %51tik gorakoa izango dela, eta onartu du ontzigintza sektoreko eskaintzak jaso dituela bi dike lehorrak erabiltzeko
Naval ontziola historikoaren izenak industria jardunari lotuta jarraituko du. Hala adierazi du behintzat haren orubea enkantean erosi zuen VGP enpresa logistikoak. Ohar batean azaldu duenez, azaleraren %51 industria jardunean erabiltzera behartzen du legeak, baina jaso dituen eskaintzak ikusita, batez besteko hori «nab...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214737/hego-euskal-herriko-biztanle-guztiek-izanen-dute-txertoaren-laugarren-dosia-jartzea.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko biztanle guztiek izanen dute txertoaren laugarren dosia jartzea
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasen hitzetan, udazkenerako aurreikusi dute laugarren zizta.
Hego Euskal Herriko biztanle guztiek izanen dute txertoaren laugarren dosia jartzea. Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasen hitzetan, udazkenerako aurreikusi dute laugarren zizta.
COVID-19aren kontrako txertoaren laugarren dosia ez da adinekoetara eta pertsona kalteberetara mugatuko Hego Euskal Herrian; herritar guztiek izanen dute zizta jasotzeko aukera. Hala iragarri du gaur Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek, La Sexta telebista katean eginiko elkarrizketa batean. Ministroa...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214738/gobernuaren-eskaera-laquoaintzat-hartzekoraquo-eskatu-dio-gimenok-0-3-plataformari.htm
Gizartea
Gobernuaren eskaera «aintzat hartzeko» eskatu dio Gimenok 0-3 plataformari
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean landutako proposamenak aurrera eginez gero, aurrekontua %27 igoko litzateke legealdi hasieratik, Hezkuntza kontseilariaren arabera
Gobernuaren eskaera «aintzat hartzeko» eskatu dio Gimenok 0-3 plataformari. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean landutako proposamenak aurrera eginez gero, aurrekontua %27 igoko litzateke legealdi hasieratik, Hezkuntza kontseilariaren arabera
Maiatzaren 2tik greban dira Nafarroako haur eskoletako hezitzaileak, eta Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eskatu die bertan behera uzteko. Haren arabera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera landutako proposamen bat helarazi diete greba antolatu dutenei, hau da, 0-3 plataformari. Abiapuntu egokia ...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214739/joan-mari-torrealdai-beka-sortu-dute-kultur-ikerketak-eta-egitasmoak-sustatzeko.htm
Gizartea
Joan Mari Torrealdai beka sortu dute, kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko
Jakinek eta Usurbilgo Udalak elkarlanean sortu dute beka, eta lau urteko hitzarmena sinatu dute. Torrealdaik landu zituen esparruetako ikerketak ez etetea du helburu bekak.
Joan Mari Torrealdai beka sortu dute, kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko. Jakinek eta Usurbilgo Udalak elkarlanean sortu dute beka, eta lau urteko hitzarmena sinatu dute. Torrealdaik landu zituen esparruetako ikerketak ez etetea du helburu bekak.
Joan Mari Torrealdai idazle eta ikerlaria hil eta bi urte eskasera, Usurbilgo Udalak eta Jakin aldizkariak Joan Mari Torrealdai beka aurkeztu dute gaur, Usurbilgo Potxoenea etxean. Bi erakundeen arteko hitzarmenarekin, Torrealdaik bere bizitzan landutako esparruak ikertzen jarraitzea bultzatu nahi dute. Hala azaldu du ...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214740/iruneko-kartzelak-presoei-jarritako-oztopoen-berri-eman-diete-nafarroako-ordezkariei.htm
Politika
Iruñeko kartzelak presoei jarritako oztopoen berri eman diete Nafarroako ordezkariei
Foro Sozialak dokumentu bat osatu du, eta Jose Luis Arasti Perez Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari eta Nafarroako Parlamentuko talde politiko guziei eman die, baita Nafarroako Gobernuko hainbat karguduni ere
Iruñeko kartzelak presoei jarritako oztopoen berri eman diete Nafarroako ordezkariei. Foro Sozialak dokumentu bat osatu du, eta Jose Luis Arasti Perez Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari eta Nafarroako Parlamentuko talde politiko guziei eman die, baita Nafarroako Gobernuko hainbat karguduni ere
Maiatz hasieran egindako mahai inguru batean Iruñeko kartzela presoentzako «bide itsu» bat dela salatu zuen Foro Sozial Iraunkorrak. Izan ere, eta foroak gaur gogorarazi duenez, jarrera «immobilista» du Nafarroako kartzelako zuzendaritzak, eta ez die presoei ez baimenik, ez hirugarren gradurik ematen: «Espetxeak ez du ...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214741/bakarrik-gelditu-da-de-prada.htm
Politika
Bakarrik gelditu da De Prada
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Maria Fernanda Garciak gibelera egin du Gorka Loran euskal presoak eskatutako bertze baimen batean: adierazi du presoak ez duela «biktimei eragindako mina aitortu», eta, beraz, irteera baimen bat ukatu dio
Bakarrik gelditu da De Prada. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Maria Fernanda Garciak gibelera egin du Gorka Loran euskal presoak eskatutako bertze baimen batean: adierazi du presoak ez duela «biktimei eragindako mina aitortu», eta, beraz, irteera baimen bat ukatu dio
Aldaketa haizea zebilen Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor aretoan, baina hankamotz gelditu da. Maria Fernanda Garcia Perez epaileak, azken ebazpenetako batean Jose Ricardo de Prada epailearen irizpide bera baliatu zuenak, gibelera egin du orain, eta euskal preso bati baimen bat emateko «biktimei eragindako mi...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214742/konbertsio-terapiei-jazartzeko-agindu-du-bidenek.htm
Mundua
Konbertsio terapiei jazartzeko agindu du Bidenek
AEBetako presidenteak eskatu du funts federalak erabil ditzatela LGTBI kolektiboko gazteen buru osasuna bermatze aldera.
Konbertsio terapiei jazartzeko agindu du Bidenek. AEBetako presidenteak eskatu du funts federalak erabil ditzatela LGTBI kolektiboko gazteen buru osasuna bermatze aldera.
Joe Biden AEBetako presidenteak LGTBI kolektiboko gazteak «zaindu» nahi ditu, eta, horregatik, herrialde osoan konbertsio terapiei jazartzeko agindu bat sinatu du. Eskatu du bide batez funts federalak erabil daitezela kolektibo horretako kideen eta haien senideen buru osasuna bermatu ahal izateko. LGTBI Komunitatearen...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214743/aurten-asilo-eskaerak-berriro-areagotzea-espero-du-zeharrek.htm
Gizartea
Aurten asilo eskaerak berriro areagotzea espero du Zeharrek
Ukrainako gerratik ihes egin dutenekin agertutako «borondate politikoa» beste errefuxiatuei zabaltzeko eskatu du erakundeak
Aurten asilo eskaerak berriro areagotzea espero du Zeharrek. Ukrainako gerratik ihes egin dutenekin agertutako «borondate politikoa» beste errefuxiatuei zabaltzeko eskatu du erakundeak
2022ko lehen lau hilabeteetan 1.234 pertsonak galdegin dute asiloa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iaz urte osoan izandako 1.724 eskaeretatik hurbil dago kopuru hori; beraz, azken urteetako beherakada eteten ari dela berretsi du Arantza Chaconek, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko zuzendariak: «COVID-19aren ondorioz eskae...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214744/urkullu-memoria-historikoaren-legeak-injustizia-zuzenduko-du.htm
Gizartea
Urkullu: «Memoria historikoaren legeak injustizia zuzenduko du»
Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu PP+C’s eta Voxen osoko zuzenketak, eta lege proiektuaren tramitazioak aurrera jarraituko du
Urkullu: «Memoria historikoaren legeak injustizia zuzenduko du». Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu PP+C’s eta Voxen osoko zuzenketak, eta lege proiektuaren tramitazioak aurrera jarraituko du
«Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legearekin gizarteak zorra kitatuko du biktimekin eta haien senideekin». Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren hitzak dira horiek. Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari dira lege egitasmoa, eta han mintzatu da lehendakaria, osoko bilkuran. «Akordioa eta adostasuna»...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214745/hur-gorostiaga-frantziako-hezkuntza-ministroarekin-bilkura-lortu-arte-ez-gara-mugituko.htm
Gizartea
Hur Gorostiaga: «Frantziako Hezkuntza ministroarekin bilkura lortu arte ez gara mugituko»
Seaskako guraso, ikasle eta irakasle batzuek Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitza okupatu zuten atzo arratsaldean, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Hautetsi eta eragileen babesa jasotzen ari dira.
Hur Gorostiaga: «Frantziako Hezkuntza ministroarekin bilkura lortu arte ez gara mugituko». Seaskako guraso, ikasle eta irakasle batzuek Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitza okupatu zuten atzo arratsaldean, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Hautetsi eta eragileen babesa j...
Atea itxia bada, leihotik sartu. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko protesta egiten ari ziren Seaskako guraso, ikasle eta irakasleen kontra bortizki oldartu zen Frantziako Polizia atzo arratsaldean, Baionan. Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzaren egoitza okupatzeko asmoz joan ziren ikastoletak...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214746/ekainaren-23an-jarriko-dira-salgai-bertsolari-txapelketa-nagusiko-sarrerak.htm
Kultura
Ekainaren 23an jarriko dira salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak
Finalerako sarrerak ere erosteko moduan izango dira egun horretatik aurrera. Bazkideei finalerako sarrera gordeko diete astebetez; tarte horretan erosi ezean, gainerakoekin batera jarriko dituzte salgai.
Ekainaren 23an jarriko dira salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak. Finalerako sarrerak ere erosteko moduan izango dira egun horretatik aurrera. Bazkideei finalerako sarrera gordeko diete astebetez; tarte horretan erosi ezean, gainerakoekin batera jarriko dituzte salgai.
Bertsozale Elkarteak datorren asteazkenean aurkeztuko du 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta egun horretan emango du udazkeneko saioei buruzko informazio guztia. Horren aurretik, sarrerei buruzko argibideak eman dituzte gaur; izan ere, txapelketa aurkeztu eta hurrengo egunean, ekainaren 23an, jarriko dira salgai ...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214747/atzera-bota-dute-familientzako-diru-laguntzak-unibertsalak-izateko-proposamena.htm
Gizartea
Atzera bota dute familientzako diru laguntzak «unibertsalak» izateko proposamena
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk elkarrekin aurkeztu dute ekinaldia Eusko Legebiltzarrean, baina gainerako taldeek aurka bozkatu dute. Galdegin dute seme edo alaba bakoitzeko 200 euroko diru laguntza gutxienez 18 urte bete arte luzatzea. Save the Childrenek eta Unicefek eskaera babestu dute.
Atzera bota dute familientzako diru laguntzak «unibertsalak» izateko proposamena. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk elkarrekin aurkeztu dute ekinaldia Eusko Legebiltzarrean, baina gainerako taldeek aurka bozkatu dute. Galdegin dute seme edo alaba bakoitzeko 200 euroko diru laguntza gutxienez 18 urte bete arte luzatz...
Joan den maiatzaren 18an, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri zuen urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten gurasoei seme edo alaba bakoitzeko 200 euroko diru laguntza emango diela Jaurlaritzak hilero, umeak 3 urte bete arte. Gaur, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzar...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214748/ukrainari-ebn-sartzeko-hautagai-estatusa-azkar-emateko-eskatu-dute-macronek-scholzek-eta-draghik.htm
Mundua
Ukrainari EBn sartzeko hautagai estatusa «azkar» emateko eskatu dute Macronek, Scholzek eta Draghik
Ukrainako Defentsa ministroaren esanetan, Mendebaldeak aurki bidaliko dion arma sorta Errusiak okupatutako lurraldeak «berreskuratzeko» baliatuko dute; besteak beste, Krimea
Ukrainari EBn sartzeko hautagai estatusa «azkar» emateko eskatu dute Macronek, Scholzek eta Draghik. Ukrainako Defentsa ministroaren esanetan, Mendebaldeak aurki bidaliko dion arma sorta Errusiak okupatutako lurraldeak «berreskuratzeko» baliatuko dute; besteak beste, Krimea
Ukrainan izan dira gaur Emmanuel Macron Frantziako presidentea, Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra eta Mario Draghi Italiako lehen ministroa; hots, EB Europako Batasuneko hiru ekonomia handienetako agintariak. Klaus Iohannis Errumaniako presidentearekin batera Ukrainako presidente Volodimir Zelenskirekin batzartu dira,...
2022-6-16
https://www.berria.eus/albisteak/214749/nerea-arrien-idazleak-jaso-du-vi-xabier-lete-poesia-saria.htm
Kultura
Nerea Arrien idazleak jaso du VI. Xabier Lete poesia saria
Zoonomia izeneko lanagatik saritu dute, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egin duten ekitaldian.
Nerea Arrien idazleak jaso du VI. Xabier Lete poesia saria. Zoonomia izeneko lanagatik saritu dute, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egin duten ekitaldian.
Gaur arratsaldean, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako ekitaldi batean, Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak Nerea Arrien idazleari eman dio VI. Xabier Lete poesia saria, Zoonomia lanarengatik. Sari hori irabazi duen lehen emakumea da Arrien. Arrienek, Millanek, Garazi Navas akordeo...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214777/gizon-bat-hil-da-baliarrainen-autoa-errepidetik-irtenda.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Baliarrainen, autoa errepidetik irtenda
GI-3851 errepidean gertatu da istripua: autoa errepidetik irten eta irauli egin da. Gidariak 74 urte zituen. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
Gizon bat hil da Baliarrainen, autoa errepidetik irtenda. GI-3851 errepidean gertatu da istripua: autoa errepidetik irten eta irauli egin da. Gidariak 74 urte zituen. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
Goizaldean izan da istripua, Baliarraindik (Gipuzkoa) igarotzen den GI-3851 errepidean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 01:00 aldera gertatu da: autoa errepidetik irten da, eta, hainbat bira eman ondoren, irauli egin da. Larrialdi zerbitzuetako langileak abisua jaso eta berehala bertaratu dira ezbehar...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214778/etb1ek-ere-emango-ditu-entzierroak-zuzenean.htm
Bizigiro
ETB1ek ere emango ditu entzierroak, zuzenean
TVErenak dira eskubideak. Espainiako telebista publikoak akordio bat sinatu du ETBrekin eta Navarra Televisionekin, irudiak uzteko.
ETB1ek ere emango ditu entzierroak, zuzenean. TVErenak dira eskubideak. Espainiako telebista publikoak akordio bat sinatu du ETBrekin eta Navarra Televisionekin, irudiak uzteko.
Iruñeko sanferminetako entzierroak euskarazko kate batean ikusi ahalko dira. TVEko iturriek BERRIAri baieztatu diote ETB1ek ere emango dituela entzierroak, zuzenean. Esatariak zein izango diren ez dute jakinarazi oraindik, ez ETBkoak, ez TVEkoak. TVEk ez du ETBrekin bakarrik egin akordioa: Navarra Television kateari er...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214779/labek-bi-buru-ditu-eta-helburu-bat-euskal-sindikalismo-berria-egitea.htm
Ekonomia
LABek bi buru ditu, eta helburu bat: euskal sindikalismo berria egitea
Igor Arroyok Garbiñe Aranbururekin batera gidatuko du sindikatua hurrengo urteetan. «Ertzetan dauden langile­ak» erdira ekarriko dituen sindikatua izan nahi du.
LABek bi buru ditu, eta helburu bat: euskal sindikalismo berria egitea. Igor Arroyok Garbiñe Aranbururekin batera gidatuko du sindikatua hurrengo urteetan. «Ertzetan dauden langile­ak» erdira ekarriko dituen sindikatua izan nahi du.
Jarraipena eta berrikuntza uztartzen dituen batzar bat amaitu du LAB Langile Abertzaleen Batzordeak, Miarritzeko Irati aretoan (Lapurdi). «Puntu eta jarrai bat», Garbiñe Aranburu orain arteko idazkari nagusiaren hitzak baliatuz. Berritasuna buruzagitzan dator, aurrerantzean bi buruko lidergoa izango baitu LABek: Aranbu...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214780/erresuma-batuko-gobernuak-assange-estraditatzea-onartu-du.htm
Mundua
Erresuma Batuko Gobernuak Assange estraditatzea onartu du
Pitri Patel Barne ministroak baiezkoa eman dio kazetaria AEBetara bidaltzeko aginduari. Wikileaksentzat, gaurkoa «egun ilun bat da Britainia Handiko demokraziarentzat eta prentsa askatasunarentzat»; helegitea aurkeztuko du.
Erresuma Batuko Gobernuak Assange estraditatzea onartu du. Pitri Patel Barne ministroak baiezkoa eman dio kazetaria AEBetara bidaltzeko aginduari. Wikileaksentzat, gaurkoa «egun ilun bat da Britainia Handiko demokraziarentzat eta prentsa askatasunarentzat»; helegitea aurkeztuko du.
Pitri Patel Erresuma Batuko Barne ministroak baiezkoa eman dio Julian Assange kazetaria estraditatzeari. Barne Ministerioak ohar batean argudiatu duenez, Assange AEB Ameriketako Estatu Batuetara bidaltzea ez litzateke «bateraezina giza eskubideekin», eta herrialde horretan «modu egokian tratatuko» lukete. Kazetariari 1...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214781/elkargoak-eraso-sexistei-buru-egitera-ekarri-nahi-ditu-herriak.htm
Gizartea
Elkargoak eraso sexistei buru egitera ekarri nahi ditu herriak
Euskal Elkargoak bortizkeria sexistaren kontrako protokoloa bidali die Ipar Euskal Herriko 158 herriko etxeei. Bestetan tokiko eragileei tresnak ematea da asmoa.
Elkargoak eraso sexistei buru egitera ekarri nahi ditu herriak. Euskal Elkargoak bortizkeria sexistaren kontrako protokoloa bidali die Ipar Euskal Herriko 158 herriko etxeei. Bestetan tokiko eragileei tresnak ematea da asmoa.
Euskal Hirigune Elkargoak Bestetan bortizkeria sexista eta sexualen kontrako borroka protokoloa bidali die Ipar Euskal Herriko herriei. Herriko besta batzorde eta elkarteekin biltzera eta prebentzio lana egitera akuilatu nahi ditu herriko etxeak: informazioa zabaltzeko, besten denboran erasoen biktimei harrera gune bat...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214782/hegoak-elkarteak-ateak-itxi-ditu-erakundeen-babesik-ezarengatik.htm
Gizartea
Hegoak elkarteak ateak itxi ditu, «erakundeen babesik ezarengatik»
Ia hiru hamarkadaz aritu da lanean droga kontsumoaren inguruan. Pandemiak «ito» du taldea.
Hegoak elkarteak ateak itxi ditu, «erakundeen babesik ezarengatik». Ia hiru hamarkadaz aritu da lanean droga kontsumoaren inguruan. Pandemiak «ito» du taldea.
“Akitu arte egin dugu hegan, eta itsasoaren erdira erori gara”. Irudi horren bidez azaldu du Hegoak elkarteko kide Floren Luquik jarduera eten eta ateak ixtea erabaki dutela. “Pandemiak ito” dituela erran du, eta “erakundeen babesik ezak” bertze aukerarik ez diela eman. “Hagitz tristea da, baina ezin dugu lanean jarrai...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214783/tximista-batek-piztu-zuen-leire-mendilerroko-sutea.htm
Gizartea
Tximista batek piztu zuen Leire mendilerroko sutea
Nafarroako Foruzaingoaren arabera, tximista batek pinu bat jota piztu zen Leireko sutea; 500 bat hektarea erre dira inguru horretan.
Tximista batek piztu zuen Leire mendilerroko sutea. Nafarroako Foruzaingoaren arabera, tximista batek pinu bat jota piztu zen Leireko sutea; 500 bat hektarea erre dira inguru horretan.
Leireko (Nafarroa) sutea egonkortuta dagoela adierazi dute larrialdi zerbitzuek, baina nabarmendu dute oraindik ez dagoela guztiz kontrolatuta. Bestalde, adierazi dute Olleta eta Leotz arteko eta Tafallako suteak kontrolatuta daudela behin-behinean, nahiz eta Tafallakoa atzo Larragara zabaldu zen. Nafarroako Foruzaing...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214784/alderdiz-kanpoko-herrigintza.htm
Politika
Alderdiz kanpoko herrigintza
Herri bakoitzak bere arrazoia izan du hautagaitza independentea sortzeko: agintean egondako alkatearen gobernatzeko moduak haserrea eragin duelako, herriko polarizazioa gainditzeko, ohiko alderdietan konfiantza falta zegoelako... Halere, gogoeta berak dituzte.
Alderdiz kanpoko herrigintza. Herri bakoitzak bere arrazoia izan du hautagaitza independentea sortzeko: agintean egondako alkatearen gobernatzeko moduak haserrea eragin duelako, herriko polarizazioa gainditzeko, ohiko alderdietan konfiantza falta zegoelako... Halere, gogoeta berak dituzte.
Urtebete barru, ekainaren erdi aldera, maiatzeko hauteskundeetan bozkatutako Bizkaiko 112 udalak osatuko dira, eta alkateek kargua hartuko dute. Alderdi politikoak dagoeneko hasi dira prestatzen. Baita herri hautagaitza independenteak ere. Izan ere, agintaldi honetan Bizkaian zortzi alkatetza dituzte, eta beste hainbat...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214785/2003tik-50etik-gora-igo-dira-plataformen-hautetsiak-bizkaian.htm
“2003tik, %50etik gora igo dira plataformen hautetsiak Bizkaian”
“2003tik, %50etik gora igo dira plataformen hautetsiak Bizkaian”.
Datorren eguaztenean Bermeon Bizkaiko hainbat udal hautagaitza independentetako ordezkariek egingo duten mahai inguruan izango da Miriam Ureta Garcia (Getxo, 1987) EHU Euskal Herriko Unibertsitateko politologoa ere. Gaiari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu aurretik, eta maiatzean aurkeztu zuen doktoretza tesia: ...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214786/lehen-nik-heltzen-nion-bilobari-izotz-pistan-orain-berak-heltzen-dit-niri.htm
Bizigiro
«Lehen, nik heltzen nion bilobari izotz pistan; orain, berak heltzen dit niri»
Duela 50 urteko patinak jantzi, eta Txuri-Urdin Donostiako izotz jauregian irristaketan ibiltzen da Gurrutxaga igande eguerdietan. 97 urterekin, ez dauka asmorik etxean gelditzeko.
«Lehen, nik heltzen nion bilobari izotz pistan; orain, berak heltzen dit niri». Duela 50 urteko patinak jantzi, eta Txuri-Urdin Donostiako izotz jauregian irristaketan ibiltzen da Gurrutxaga igande eguerdietan. 97 urterekin, ez dauka asmorik etxean gelditzeko.
Bere lantoki txikia aukeratu du elkarrizketa egiteko, egunero lauzpabost ordu igarotzen dituen tailerra. “Asko entretenitzen naiz hemen”, aitortu du. Begiratu batera nabari ez bazaio ere, urrian 98 urte beteko ditu Jose Luis Gurrutxagak (Donostia, 1924). Pasio bat dauka: igandero, 13:00etan, Donostiako Txuri-Urdin izot...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214787/ukraina-ebn-sartzeko-hautagai-izatea-proposatu-du-europako-batzordeak.htm
Mundua
Ukraina EBn sartzeko hautagai izatea proposatu du Europako Batzordeak
Bruselak «hainbat baldintza» ezarri dizkio Ukrainari EBra atxikitzeko negoziazioak hasteko. Moldaviak ere Kieven irizpen bera jaso du; Georgiak ez.
Ukraina EBn sartzeko hautagai izatea proposatu du Europako Batzordeak. Bruselak «hainbat baldintza» ezarri dizkio Ukrainari EBra atxikitzeko negoziazioak hasteko. Moldaviak ere Kieven irizpen bera jaso du; Georgiak ez.
Europako Batzordeak Ukrainari EB Europako Batasunean sartzeko hautagai estatusa ematea proposatu du ostiral honetan, eta hori izango da, hain zuzen, datorren astean EBko kide diren 27 estatuetako agintariek Kieven hautagaitzari buruz izango duten eztabaidaren oinarria. Ostera, Europako Batzordeak kaleratutako irizpenar...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214788/julieta-bandirali-argentinako-kereilako-abokatua-inpunitatearen-eskema-apurtu-behar-du-espainiak.htm
Gizartea
Julieta Bandirali, Argentinako kereilako abokatua: «Inpunitatearen eskema apurtu behar du Espainiak»
Nafarroako Gobernuko, Parlamentuko eta Iruñeko Udaleko taldeekin batzartu da, Sanferminak 78 Gogoan taldeak, Ceaqua koordinakundeak eta Iruñeko Peñen Federazioak gonbidatuta
Julieta Bandirali, Argentinako kereilako abokatua: «Inpunitatearen eskema apurtu behar du Espainiak». Nafarroako Gobernuko, Parlamentuko eta Iruñeko Udaleko taldeekin batzartu da, Sanferminak 78 Gogoan taldeak, Ceaqua koordinakundeak eta Iruñeko Peñen Federazioak gonbidatuta
«Ezinbestekoa da sua pizturik mantentzea». Julieta Bandirali abokatua da, Buenos Airesko Abokatuen Elkargoko presidenteorde izandakoa, eta frankismoko krimenak ikertzeko Argentinan zabalik den kereilaren sustatzaileetako bat. Haren esanetan, halako prozesu luzeek «gorabeherak» izaten dituzte, baina ezinbestekoa da «pre...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214789/itzultzea-da-gauzarik-ederrena.htm
Kultura
Itzultzea da gauzarik ederrena
The Offspring, Fu Manchu eta The Toy Dolls taldeek sasoiko daudela erakutsi dute Azkena Rock jaialdiaren lehen egunean. Entzuleen arreta bereganatu zuten, halaber, Morgan eta Morgan Wade taldeek.
Itzultzea da gauzarik ederrena. The Offspring, Fu Manchu eta The Toy Dolls taldeek sasoiko daudela erakutsi dute Azkena Rock jaialdiaren lehen egunean. Entzuleen arreta bereganatu zuten, halaber, Morgan eta Morgan Wade taldeek.
Halako ilusio berezi bat, ohikoa baino gogo eta irrika handiago bat sumatzen zen atzo, Azkena Rocken lehen egunean. Mendizabalako kontzertu gunera sartzearekin batera elkarri emandako besarkadak, sare sozialetarako ateratako urteroko argazkiak, eta belarritik belarrirainoko irribarreak ziren horren erakusgarri. Dena ze...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214790/mendizaleen-bilgune-kutuna.htm
Bizigiro
Mendizaleen bilgune kutuna
Urbiako Fonda bidegurutzea eta elkargunea da mendizale askorentzat. Maiatzean utzi zuen fondaren ardura azken 23 urteotan ustiaketaz arduratu den lantaldeak. Oraingoz, 46 pertsona daude prest kudeaketaz arduratzeko.
Mendizaleen bilgune kutuna. Urbiako Fonda bidegurutzea eta elkargunea da mendizale askorentzat. Maiatzean utzi zuen fondaren ardura azken 23 urteotan ustiaketaz arduratu den lantaldeak. Oraingoz, 46 pertsona daude prest kudeaketaz arduratzeko.
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusia, Partzoneria, Urbiako Fondarako maizter berrien bila dabil joan den ekainaren 1az geroztik. Azken 23 urte hauetan haren ustiaketaz arduratu den lantaldeak maiatzean hartu zuen fondaren ardura behin betiko uzteko erabakia. Ordutik ateak itxiak ditu hiru urte barru mendea beteko ...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214791/ozonoak-bilboko-airea-kutsatu-duela-salatu-du-ekologistak-martxan-ek.htm
Gizartea
Ozonoak Bilboko airea kutsatu duela salatu du Ekologistak Martxan-ek
Salatu dute agintariek ez dietela arriskuaz ohartarazi herritarrei. Ozonoa automobilek eta industria mota batzuek igortzen dituzten partikulekin elkartzean gertatzen den erreakzio batek eragin du kutsadura, beroaren ondorioz.
Ozonoak Bilboko airea kutsatu duela salatu du Ekologistak Martxan-ek. Salatu dute agintariek ez dietela arriskuaz ohartarazi herritarrei. Ozonoa automobilek eta industria mota batzuek igortzen dituzten partikulekin elkartzean gertatzen den erreakzio batek eragin du kutsadura, beroaren ondorioz.
Bilboko eta inguruetako airea atzo ozono «txarrez» kutsatu dela iragarri du Ekologistak Martxan taldeak. Azken egunetako bero boladak eragin du kutsadura; autoek eta industriak igortzen dituzten substantziak ozono mailak bereiztea eragin du hiriaren kanpoaldean, eta, elkarteak adierazi duenez, Bilbo, Barakaldo eta ingu...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214792/errenteriako-berria-zabalik-kanpainak-1000-euroko-bi-sari-banatu-ditu.htm
Gizartea
Errenteriako 'BERRIA zabalik' kanpainak 1.000 euroko bi sari banatu ditu
Alazne bitxi dendak 1.000 euroko bonua jaso du BERRIAn publizitatea egin ahal izateko, eta Amets Odriozolak 1.000 euroko saria jaso du, kanpainan parte hartu duten establezimenduetan erabili ahal izateko. 71 izan dira, denera, hala egin dutenak.
Errenteriako 'BERRIA zabalik' kanpainak 1.000 euroko bi sari banatu ditu. Alazne bitxi dendak 1.000 euroko bonua jaso du BERRIAn publizitatea egin ahal izateko, eta Amets Odriozolak 1.000 euroko saria jaso du, kanpainan parte hartu duten establezimenduetan erabili ahal izateko. 71 izan dira, denera, hala egin dutenak.
Tokiko ekonomia biziberritzea eta BERRIAri ikusgaitasuna ematea helburu, BERRIA zabalik kanpaina abiatu zuten maiatzaren 10ean Errenterian (Gipuzkoa). Bertako 71 denda eta tabernak parte hartu dute ekinaldian, eta, horrekin batera, 14.000 herritarrek bete dituzte erosketa aldian zozketan parte hartzeko txartelak. Bana...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214793/zupiriak-euskararen-alorrean-ituna-egitea-proposatu-du-hezkuntzan-lortutakoaren-antzekoa.htm
Gizartea
Zupiriak euskararen alorrean ituna egitea proposatu du, hezkuntzan lortutakoaren «antzekoa»
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana «hizkuntza politika berriak» finkatzeko baliatu nahi du sailburuak. Aditu talde batek gidatuko du prozesua, azaldu duenez. Aurten iraungiko da orain arteko plana.
Zupiriak euskararen alorrean ituna egitea proposatu du, hezkuntzan lortutakoaren «antzekoa». Euskara Sustatzeko Ekintza Plana «hizkuntza politika berriak» finkatzeko baliatu nahi du sailburuak. Aditu talde batek gidatuko du prozesua, azaldu duenez. Aurten iraungiko da orain arteko plana.
Hizkuntza politikak hizpide izan ditu Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Hizkuntza politika berriak behar direla dioen diskurtso hedatuari heldu dio, eta eskaera horri ESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Planean erantzun behar zaiola proposat...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214794/zentsura-mozioa-aurkeztuta-eh-bilduk-alkatetza-lortuko-du-esteribarren.htm
Politika
Zentsura mozioa aurkeztuta, EH Bilduk alkatetza lortuko du Esteribarren
Olloki Esteribar taldeak eta EH Bilduk erregistratu dute zentsura mozioa Nafarroako udalerrian, oraingo udal gobernuaren «akordiorako gaitasun falta» argudiatuta. 2019ko hauteskundeetan 20 boto falta izan zitzaizkion EH Bilduri alkatetza eskuratzeko.
Zentsura mozioa aurkeztuta, EH Bilduk alkatetza lortuko du Esteribarren. Olloki Esteribar taldeak eta EH Bilduk erregistratu dute zentsura mozioa Nafarroako udalerrian, oraingo udal gobernuaren «akordiorako gaitasun falta» argudiatuta. 2019ko hauteskundeetan 20 boto falta izan zitzaizkion EH Bilduri alkatetza eskuratze...
Baliteke Mikel Gastesi EH Bilduko alkategaia eta alkate ohia berriro ere izatea Esteribarko alkate (Nafarroa). 2019ko hauteskundeetan 20 botoren faltan gelditu zen berriro ere gehiengo osoa eskuratzeko, eta Esteribarko independenteek eta Olloki Esteribar taldeak akordioa egin zuten alkatetza lortzeko —talde bakoitzak h...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214795/espainiako-poliziak-40-urteko-gizon-bat-atxilotu-du-tuteran-sexu-abusuak-leporatuta.htm
Gizartea
Espainiako Poliziak 40 urteko gizon bat atxilotu du Tuteran, sexu abusuak leporatuta
Larunbat gauean gertatu zen erasoa, herriaren kanpoaldeko musika festibal batean.
Espainiako Poliziak 40 urteko gizon bat atxilotu du Tuteran, sexu abusuak leporatuta. Larunbat gauean gertatu zen erasoa, herriaren kanpoaldeko musika festibal batean.
Espainiako Poliziak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat gauean Tuteran (Nafarroa), sexu abusuak eta agintearen aurkako atentatua egotzita. Musika festibal bat egin zuten joan den asteburuan Tutera kanpoaldean, eta poliziak ohiko segurtasun sistema antolatu zuen. Igandeko ordu txikietan, emakume bat patruila bate...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214796/jean-louis-trintignant-aktorea-hil-da.htm
Kultura
Jean-Louis Trintignant aktorea hil da
Roger Vadimen Et Dieu... créa la femme filmarekin urratu zuen bidea, eta lan egin zuen Costa-Gavrasen Z-n, Bernardo Bertolucciren Il conformista-n eta Michael Hanekeren Amour-en, besteak beste. 91 urterekin hil da, etxean.
Jean-Louis Trintignant aktorea hil da. Roger Vadimen Et Dieu... créa la femme filmarekin urratu zuen bidea, eta lan egin zuen Costa-Gavrasen Z-n, Bernardo Bertolucciren Il conformista-n eta Michael Hanekeren Amour-en, besteak beste. 91 urterekin hil da, etxean.
Zuzenbidea egiten hasi bazen ere, 20 urterekin Parisera joan, eta zinema ikasketetara aldatu zen azkar Jean-Louis Trintignant (Piolenc, Frantzia, 1930). Zuzendari izatea zuen lehen asmoa, aktoreekin lan egitea, haietako bat izatea baino gehiago. Oso lotsatitzat zeukan bere burua, eta hori lantzeko lekua antzerkian topa...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214797/opera-eta-nazioarteko-orkestrak-musika-hamabostaldira-bueltan.htm
Kultura
Opera eta nazioarteko orkestrak, Musika Hamabostaldira bueltan
Musika sinfonikoa eta korala izango da nagusi Kursaaleko emanaldietan. Abuztuaren 2an hasiko da jaialdia, Monteverdi abesbatzaren eta English Baroque Soloists orkestraren kontzertu batekin, eta hilaren 27an amaituko da, 70 emanaldi baino gehiago egin eta gero.
Opera eta nazioarteko orkestrak, Musika Hamabostaldira bueltan. Musika sinfonikoa eta korala izango da nagusi Kursaaleko emanaldietan. Abuztuaren 2an hasiko da jaialdia, Monteverdi abesbatzaren eta English Baroque Soloists orkestraren kontzertu batekin, eta hilaren 27an amaituko da, 70 emanaldi baino gehiago egin eta g...
Itzuli dira nazioarteko orkestrak, operak, ekoizpen propioak eta abesbatzak Donostiako Musika Hamabostaldira. Azken bi urteetan aurrekontua eta programazioa murriztu behar izan dituzten arren, 83. jaialdia 2019ko zenbakietan da berriz, Patrick Alfaya zuzendariak esan duenez. Bi milioi euro baino gehiago izanik, nazioar...
2022-6-17
https://www.berria.eus/albisteak/214798/independentistak-fronteak-eta-elkarlan-gorabeheratsua.htm
Independentistak, fronteak eta elkarlan gorabeheratsua
Independentistak, fronteak eta elkarlan gorabeheratsua.
LABek ezker independentistaren erreferentzia sindikala izan nahi duenez, gonbidatuen artean ez da falta izan ezker independentistaren indar nagusiaren ordezkaria, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea. «Akatsak egin arren», bere taldeak azken urteetan eramandako estrategia defendatu du LABeko biltzarkideen artean, e...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214826/iragan-gaurkotu-bat.htm
Kultura
Iragan gaurkotu bat
80ko eta 90eko doinuak nagusitu dira Azkena Rock jaialdiaren bigarren egunean. Emanaldi gogoangarriak eskaini dituzte Jerry Cantrellek eta Soziedad Alkoholikak, bereziki.
Iragan gaurkotu bat. 80ko eta 90eko doinuak nagusitu dira Azkena Rock jaialdiaren bigarren egunean. Emanaldi gogoangarriak eskaini dituzte Jerry Cantrellek eta Soziedad Alkoholikak, bereziki.
80ko eta 90eko doinuak nagusitu dira Azkena Rock jaialdiaren bigarren egunean. Emanaldi gogoangarriak eskaini dituzte Jerry Cantrellek eta Soziedad Alkoholikak, bereziki. Lehen eguna itzulera baten kronika izan bazen, Azkena Rock jaialdiaren bigarren jardunaldia ere ez zen oso desberdina izan. Kasu honetan, ordea, irag...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214827/25-urteko-migratzaile-bat-zendu-da-bidasoa-ibaian.htm
Gizartea
25 urteko migratzaile bat zendu da Bidasoa ibaian
Behobiako zubi inguruan aurkitu dute hilotza; ez du indarkeria zantzurik: itota hil dela uste dute. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak manifestaziora deitu du biharko, Donostian.
25 urteko migratzaile bat zendu da Bidasoa ibaian. Behobiako zubi inguruan aurkitu dute hilotza; ez du indarkeria zantzurik: itota hil dela uste dute. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak manifestaziora deitu du biharko, Donostian.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak gorpu bat topatu du gaur goizean Bidasoa ibaian, Irun aldean (Gipuzkoa); Behobiako zubiaren inguruan, zehazki. Hilotza migratzaile gazte batena da: Abderrman Bas izeneko gizonezko ginear bat da, 25 urtekoa. Gazteak ez zeraman dokumentaziorik soine...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214828/gizon-bat-atxilotu-dute-bizkaian-langile-bati-sexu-erasoa-egitea-eta-diru-truke-haurdun-geldi-zedila-eskatzea-leporatuta.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Bizkaian, langile bati sexu erasoa egitea eta diru truke haurdun geldi zedila eskatzea leporatuta
Jaurlaritzak zabaldu duenez, atxilotuak 5.000 euro eskaini zizkion biktimari, salaketa ez jartzearen truke. Gizonezkoaren bikotekidea ere atzeman du Poliziak, enplegatuen eskubideak urratzeagatik.
Gizon bat atxilotu dute Bizkaian, langile bati sexu erasoa egitea eta diru truke haurdun geldi zedila eskatzea leporatuta. Jaurlaritzak zabaldu duenez, atxilotuak 5.000 euro eskaini zizkion biktimari, salaketa ez jartzearen truke. Gizonezkoaren bikotekidea ere atzeman du Poliziak, enplegatuen eskubideak urratzeagatik.
Poliziak bi enpresari atxilotu ditu Bizkaian, langileen eskubideak urratzea leporatuta. Bi enpresari horiek bikote dira, gizonezko bat eta emakumezko bat, eta Durangon eta Portugaleten (Bizkaia) dituzte negozioak. Lan baldintzei dagozkien arau hausteak ez ezik, beste delitu batzuk ere egotzi dizkiote gizonezkoari: lang...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214829/bilboko-gizon-bat-hil-da-itota-kantabriako-hondartza-batean.htm
Gizartea
Bilboko gizon bat hil da itota, Kantabriako hondartza batean
Konortea galduta atera dute uretatik, eta ezin izan dute deus egin bere onera ekartzeko
Bilboko gizon bat hil da itota, Kantabriako hondartza batean. Konortea galduta atera dute uretatik, eta ezin izan dute deus egin bere onera ekartzeko
Kantabriako hondartza batean Bilboko gizonezko bat hil da, itota, 61 urtekoa. Bainua hartzen ari zen Sonabiako hondartzan, Liendon, beste pertsona batekin, eta arazoak izan dituzte. 10:30 aldera gertatu da. Surflari batzuk atera dituzte uretatik. Larrialdi zerbitzuak berehala hurbildu dira, baina lehorrera eraman duten...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214830/petro-kolonbiako-eragileekin-azken-saioan.htm
Mundua
Petro, Kolonbiako eragileekin azken saioan
Petro, Kolonbiako eragileekin azken saioan.
Kolonbiako 70 gizarte eragileekin egindako bilkurarekin bukatu zuen atzo Gustavo Petro hautagai ezkertiarrak hauteskunde kanpaina. Hilabeteak daramatza Petrok esanez Kolonbiak gaurko egoera txarretik ateratzen lagunduko duen Akordio Nazionalaren ideia bultzatzen. Ideologia guztiak bilduko dituen akordioa izatea nahi d...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214831/suteen-ondorioz-nafarroan-egoera-larria-da.htm
Gizartea
Suteen ondorioz, Nafarroan egoera «larria» da
Obanos, Legarda, Muruzabal, Belaskoain, Zabaltza, Ubani eta Valtierra herriak eta Sendaviva parkea hustu dituzte, baita Garesko hainbat auzo ere. Alaitz mendilerroan eta Arroitzen ere suteak daude. Gipuzkoan, halaber, Arastortz mendian piztu da sua.
Suteen ondorioz, Nafarroan egoera «larria» da. Obanos, Legarda, Muruzabal, Belaskoain, Zabaltza, Ubani eta Valtierra herriak eta Sendaviva parkea hustu dituzte, baita Garesko hainbat auzo ere. Alaitz mendilerroan eta Arroitzen ere suteak daude. Gipuzkoan, halaber, Arastortz mendian piztu da sua.
Suteek hartu dute Nafarroa erdialdea. Erreniega hegoaldetik Valtierraraino, hainbat sute piztu dira arratsaldeko lehen ordutik, eta ondorioz Nafarroako Gobernuak suteen larrialdietarako eta babes zibiletako planen 2. maila aktibatu du. «Egoera larria da», onartu du Javier Remirez presidenteordeak. Iluntzean haizeak nor...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214832/euskal-elkargoak-bermatuko-du-brebetako-azterketen-zuzenketa.htm
Gizartea
Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa
Uztailaren 12an zeremonia ofiziala eginen dute elkargoaren egoitzan, zientzietako azterketa euskaraz gainditu duten ikasleei dagokien nota egiaztatzen duen agiria emateko. Parisen erantzunik jaso gabe, okupazioa bertan behera uztea erabaki du Seaskak.
Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa. Uztailaren 12an zeremonia ofiziala eginen dute elkargoaren egoitzan, zientzietako azterketa euskaraz gainditu duten ikasleei dagokien nota egiaztatzen duen agiria emateko. Parisen erantzunik jaso gabe, okupazioa bertan behera uztea erabaki du Seaskak.
«Parisen ezezkoarekin, baina gure herriaren babesarekin». Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzaren Baionako egoitzaren okupazioa bertan behera utziko duela iragarri du Seaskak, agerraldi jendetsu batean. Asteazkenean abiatu zuten ekintza, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko, eta iragarria zuten...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214833/sarek-salatu-du-euskal-presoen-36-urruntze-politiken-menpe-daudela.htm
Politika
Sarek salatu du euskal presoen %36 urruntze politiken menpe daudela
Azken lau urteetan hartu diren erabakien balorazioa egin du, etsipena ezkutatu ezinik: «moteltasun ulertezin» bat ikusten dute erabakietan
Sarek salatu du euskal presoen %36 urruntze politiken menpe daudela. Azken lau urteetan hartu diren erabakien balorazioa egin du, etsipena ezkutatu ezinik: «moteltasun ulertezin» bat ikusten dute erabakietan
«Gaur lau urte bete dira Sanchez presidenteak publikoki esan zuenetik Espainiako Gobernuak hiru hamarkada luzez aplikatutako salbuespeneko espetxe politika kentzeko eta espetxe politika arrunta ezartzeko prozesu bati ekingo ziola», azaldu du gaur arratsaldean Nafarroako Sareko ordezkari Mikel Mundiñano Larrazak erakund...
2022-6-18
https://www.berria.eus/albisteak/214834/herritarrak-lehenetsiko-dituen-hiri-eredua-eskatu-dute-donostian.htm
Gizartea
Herritarrak lehenetsiko dituen hiri eredua eskatu dute Donostian
2.000 lagun mobilizatu dira Donostiako udal gobernua sustatzen ari den ereduaren kontra, antolatzaileen arabera. Hiriaren turistifikazioa, etxebizitza larrialdia, eta hirigintza politika «erasokorrak» salatu dituzte, besteak beste. 46 eragilek egin dute bat deialdiarekin, eta elkarlan horrek «segida» izango duela aurre...
Herritarrak lehenetsiko dituen hiri eredua eskatu dute Donostian. 2.000 lagun mobilizatu dira Donostiako udal gobernua sustatzen ari den ereduaren kontra, antolatzaileen arabera. Hiriaren turistifikazioa, etxebizitza larrialdia, eta hirigintza politika «erasokorrak» salatu dituzte, besteak beste. 46 eragilek egin dute ...
Egungoaren oso bestelako Donostia bat, herritarren beharrek gidatua, kapitalaren interesek bainoago. Horixe aldarrikatu dute 2.000 lagunek baino gehiagok Gipuzkoako hiriburuan, antolatzaileen arabera, hiriko 46 eragilek deitua zuten manifestazioarekin bat eginda. Hirian bogan dagoen ereduak kezkatuta elkartu dira mugim...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214863/galipentzu-eta-erreniegako-suteak-dira-kezka-iturri-nagusiak.htm
Gizartea
Galipentzu eta Erreniegako suteak dira kezka iturri nagusiak
Hamahiru herri hustu dituzte, 800-900 pertsona denera.
Galipentzu eta Erreniegako suteak dira kezka iturri nagusiak. Hamahiru herri hustu dituzte, 800-900 pertsona denera.
Suak ikusmira beldurgarria utzi du Nafarroan igandean ere. Larunbatean bezala, aspaldian ez bezalako suteak izan ziren atzo, Ezkaba menditik Valtierraraino, eta izua eta tristura elkarren eskutik ibili ziren hara eta hona, sugarren aurretik eta ondoren. Nafarroako Gobernuak suteen larrialdietarako eta babes zibiletako ...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214867/gelak-ituntzeko-irizpidea-aldatzea-leporatu-dio-tellituk-jaurlaritzari.htm
Gizartea
Gelak ituntzeko irizpidea aldatzea leporatu dio Tellituk Jaurlaritzari
Datozen sei urteetarako planifikazioan aldaketa «bat-batean» egin izana salatu du Ikastolen Elkarteko zuzendariak Araba Euskaraz-en hasiera ekitaldian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua aurrean zela. Horrek erantzun dio ez dela horretarako eguna, ezta gonbidatu bat hartzeko modua ere.
Gelak ituntzeko irizpidea aldatzea leporatu dio Tellituk Jaurlaritzari. Datozen sei urteetarako planifikazioan aldaketa «bat-batean» egin izana salatu du Ikastolen Elkarteko zuzendariak Araba Euskaraz-en hasiera ekitaldian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua aurrean zela. Horrek erantzun dio ez dela horretarako eguna...
Gaur goizeko hamarretan abiatu da Araba Euskarazen 42. aldia, Olarizun, Argantzon ikastolaren alde. Beroa zen eguneko protagonista nagusia izatekoa, baina hasiera ekitaldian Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak izan duten xextra izan da goizeko hizpide nagusietako ba...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214868/parte-hartzea-3811-izan-da-1700etan-frantzian.htm
Politika
Parte hartzea %38,11 izan da 17:00etan, Frantzian
Frantziako hedabideen arabera, Frantziako Asanblearako bozetako abstentzioa %54 izanen da, joan den igandean baino %1,1 gehiago.
Parte hartzea %38,11 izan da 17:00etan, Frantzian. Frantziako hedabideen arabera, Frantziako Asanblearako bozetako abstentzioa %54 izanen da, joan den igandean baino %1,1 gehiago.
Lehen datuen arabera, Frantziako Asanblearako bozen bigarren itzulian apur bat apalduko da parte hartzea Frantzian, lehen itzuliarekin alderatuta. 17:00etarako herritarren %38,11k zuen botoa emana, gaur zortzi baino %1,31 gutxiagok. Hauteskundeen lehen itzulian %39,42k eman zuen botoa arratsalderako. Frantziako hedabid...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214869/paul-haggis-zinemagilea-atxilotu-dute-italian-neska-bat-hainbat-aldiz-bortxatzea-leporatuta.htm
Kultura
Paul Haggis zinemagilea atxilotu dute Italian, neska bat hainbat aldiz bortxatzea leporatuta
Brindisiko Fiskaltzaren arabera, aireportuan utzi du ondoren. Sexu-indarkeria delitu lerria leporatu diote
Paul Haggis zinemagilea atxilotu dute Italian, neska bat hainbat aldiz bortxatzea leporatuta. Brindisiko Fiskaltzaren arabera, aireportuan utzi du ondoren. Sexu-indarkeria delitu lerria leporatu diote
Italiako Poliziak Paul Haggis zinemagile kanadarra atxilotu du. Crash filmagatik 2006an film onenaren Oscar saria jaso zuen zuzendariari sexu-indarkeria delitu larria eta lesioak leporatzen dizkiote, Ostunin gazte atzerritar bat hainbat aldiz bortxatu duelakoan. Italiako herri horretan da behin-behinean Haggis, hilaren...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214870/moto-gidari-bat-hil-da-istripuz-beran.htm
Gizartea
Moto gidari bat hil da istripuz, Beran
Frantziako herritartasuna duela zabaldu dute, baina ez da zehazterik izango oraingoz euskal herritarra ote den. Beste bi pertsona zauritu dira.
Moto gidari bat hil da istripuz, Beran. Frantziako herritartasuna duela zabaldu dute, baina ez da zehazterik izango oraingoz euskal herritarra ote den. Beste bi pertsona zauritu dira.
Igande eguerdian trafiko istripu larri bat izan da Beran (Nafarroa), eta, Foruzaingoak jakinarazi duenez, 50 urteko moto gidari bat hil da. Beste pertsona bat larri zauritu da ezbeharrean, eta beste bat, arin. 13:25ean izan da istripua, NA-4410 errepediko 4. kilometroan. Hiru motok jo dute elkar. Albiste agentzien ara...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214871/macronen-aliantza-gehiengo-osotik-urrun-geratu-da.htm
Mundua
Macronen aliantza gehiengo osotik urrun geratu da
Ensemblek 246 diputatu bildu ditu Frantziako Asanblean, eta NUPES ezkertiarrak, 142. Abstentzioa %54koa izan da.
Macronen aliantza gehiengo osotik urrun geratu da. Ensemblek 246 diputatu bildu ditu Frantziako Asanblean, eta NUPES ezkertiarrak, 142. Abstentzioa %54koa izan da.
Frantziako Asanblearako bozek galdera gehiago mahaigaineratu dituzte erantzunak eman baino. Emmanuel Macron presidenteak porrot itxurako garaipen bat lortu du, eta behe ganberan gehiengo osoa galdu izanak erabat irauli dio bigarren agintaldiaren hasiera; iragan legealdian oposiziorik gabe aritu zen, baina datorrenean o...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214872/inaki-etxanizek-irabazi-du-laugarren-hautesbarrutian.htm
Politika
Iñaki Etxanizek irabazi du laugarren hautesbarrutian
Florence Lasserre gailendu da bosgarren hautesbarrutian, eta Vincent Bru seigarrenean
Iñaki Etxanizek irabazi du laugarren hautesbarrutian. Florence Lasserre gailendu da bosgarren hautesbarrutian, eta Vincent Bru seigarrenean
Frantziako Asanblearako bozen bigarren itzuliak espero gabeko emaitza eman du Pirinio Atlantikoetako laugarren hautesbarrutian. Iñaki Etxaniz (%24,67) NUPESeko hautagaia gailendu zaio Annick Trounday (%24,56) Ensembleko hautagaiari. 89 botoren diferentzia izan da bien artean. Emmanuel Macronen aldeko hautagaia nagusitu...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214874/korsikako-nazionalistek-hiru-eserlekuei-eutsi-diete.htm
Mundua
Korsikako nazionalistek hiru eserlekuei eutsi diete
Acquaviva (%50,23), Castellani (%63,01) eta Colombani (%57,61) autonomistek berriz irabazi dute nork bere hautesbarrutian. Aiacciuko auzapez Marcangeli gailendu da azken lehian (%51,76).
Korsikako nazionalistek hiru eserlekuei eutsi diete. Acquaviva (%50,23), Castellani (%63,01) eta Colombani (%57,61) autonomistek berriz irabazi dute nork bere hautesbarrutian. Aiacciuko auzapez Marcangeli gailendu da azken lehian (%51,76).
Korsikako mugimendu nazionalistak duela bost urteko arrakasta bera izan du Frantziako Asanblearako bozetan. 2017an uharteko lau hautesbarrutietatik hirutan irabazi zuen, eta aurten garaipen sorta hori mantentzea lortu du, nahiz eta autonomistak eta independentistak zatituta aurkeztu diren. Korsika Garaiko lehen hautes...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214875/ertzaintzak-mikel-karrerari-leporatu-dizkio-etak-beasainen-hil-zituen-bi-ertzainen-hilketak.htm
Politika
Ertzaintzak Mikel Karrerari leporatu dizkio ETAk Beasainen hil zituen bi ertzainen hilketak
Baimen judizialarekin, euskal presoei lagin genetikoak hartu dizkietela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, eta horri esker lotu dutela Karrera atentatuarekin. Ikerketaren emaitza Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskuetan utzi du Ertzaintzak.
Ertzaintzak Mikel Karrerari leporatu dizkio ETAk Beasainen hil zituen bi ertzainen hilketak. Baimen judizialarekin, euskal presoei lagin genetikoak hartu dizkietela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, eta horri esker lotu dutela Karrera atentatuarekin. Ikerketaren emaitza Espainiako Auzitegi Nazionalar...
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak Mikel Karrera euskal presoari leporatu dio ETAk 2001ean Beasainen (Gipuzkoa) hil zituen bi ertzainen hilketak: Francisco Javier Mijangos eta Ana Isabel Arostegirenak. Jaurlaritzak azaldu du duela 21 urte bildutako frogak berriro ikertu dituztela, eta ...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214876/gerrillaria-lehendakari.htm
Mundua
Gerrillaria, lehendakari
Gerrillaria, lehendakari.
Hirugarrengoan, eta oso justu, lortu du Gustavo Petrok Kolonbiako hauteskundeak irabaztea. Petroren azken aukera zen, presidente izateko bere hirugarren saiakera zelako –aurrekoak 2010ean eta 2018an egin zituen-, baina Petrorentzat bezainbeste zen azken aukera ezkerrarentzat urte askotarako, atzo irabazi ez balu. Batas...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214877/gustavo-petro-ezkerreko-hautagaia-aukeratu-dute-presidente.htm
Mundua
Gustavo Petro ezkerreko hautagaia aukeratu dute presidente
Garaipen historikoa lortu du Petrok, parte hartze handiarekin, eta gardentasunez eginiko bozetan. Berrehun urtean lehenengo aldiz, ezkerrak aginduko du herrialdean.
Gustavo Petro ezkerreko hautagaia aukeratu dute presidente. Garaipen historikoa lortu du Petrok, parte hartze handiarekin, eta gardentasunez eginiko bozetan. Berrehun urtean lehenengo aldiz, ezkerrak aginduko du herrialdean.
Gustavo Petro izango da Kolonbiako hurrengo presidentea, botoen %50,44 eskuratuta. Haren lehiakide Rodolfo Hernandez eskuindarra hiru puntura geratu da, botoen %47,3 lortuta. Berrehun urtez, eskuineko gobernuak eduki dituzte Kolonbian, eta, lehen aldiz, ezkerrak aginduko du herrialdean. Ikusi gehiago: 'Gerrillaria, le...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214878/ppk-gehiengo-osoa-lortu-du-andaluziako-bozetan.htm
Mundua
PPk gehiengo osoa lortu du Andaluziako bozetan
PSOEk inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu, ezkerreko alderdiek banaketa ordaindu dute, ultraeskuinak ez du lortu gobernurako ezinbestekoa izatea, eta Ciudadanos parlamenturik at geratu da.
PPk gehiengo osoa lortu du Andaluziako bozetan. PSOEk inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu, ezkerreko alderdiek banaketa ordaindu dute, ultraeskuinak ez du lortu gobernurako ezinbestekoa izatea, eta Ciudadanos parlamenturik at geratu da.
Erabateko garaipena, eta gobernatzeko gehiengo osoa. Horra PPk Andaluziako hauteskundeetan lortu duena. 58 eserleku lortu ditu Juan Manuel Moreno presidentearen alderdiak, PSOEk baino 28 gehiago. Paisaia hau utzi dute bozek: eskualdean historikoki nagusi izan den PSOEk inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu. PPk ia 6...
2022-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/214881/aralarko-parke-naturaleko-suteak-25-hektarea-erre-ditu.htm
Gizartea
Aralarko parke naturaleko suteak 25 hektarea erre ditu
Aralar Bizirik plataforma ekologistak salatu du hegaztientzako babes handiko eremu bat erre duela suak, eta adituen arabera nahita piztu dutela.
Aralarko parke naturaleko suteak 25 hektarea erre ditu. Aralar Bizirik plataforma ekologistak salatu du hegaztientzako babes handiko eremu bat erre duela suak, eta adituen arabera nahita piztu dutela.
Gipuzkoako Arastortz mendian, Aralako parke naturalean, larunbatean piztu zen suteak pizturik jarraitzen zuen atzo arratsaldean, Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez, baina 19:00etan kontrolpean zutela jakinarazi zuen. Hala ere, egoera ezegonkorra izanik, erne jarraituko zutela gaineratu zuen. Ataun, Lazkao eta Zaldi...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214882/paisaia-etsigarria-utzi-dute-garrek.htm
Gizartea
Paisaia etsigarria utzi dute garrek
BERRIA Nafarroa erdialdean da suak atzean utzi duten arrastoaren berri emateko.
Paisaia etsigarria utzi dute garrek. BERRIA Nafarroa erdialdean da suak atzean utzi duten arrastoaren berri emateko.
Erreniegako tunela igarota, paisaia etsigarria da. Mendiko hego hegala, kiskalita, ke adar batzuk airean oraindik. Autobidearen bi aldeetan, lurra belztuta. Kilometroak aurrera, eta berdin. BERRIA Nafarroa erdialdean da suak atzean utzi duen arrastoaren berri emateko. Nafarroa erdialdea sutan da ostiralaz geroztik, eta...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214883/cafek-200-milioi-euroko-kontratu-bat-lortu-du-frantzian.htm
Ekonomia
CAFek 200 milioi euroko kontratu bat lortu du Frantzian
Montpellier hiriburu duen metropoliko ibilgailuak egingo ditu: gutxienez hirurogei tranbia
CAFek 200 milioi euroko kontratu bat lortu du Frantzian. Montpellier hiriburu duen metropoliko ibilgailuak egingo ditu: gutxienez hirurogei tranbia
CAFek kontratu bat sinatu du Frantziako Montpellier hiria eta haren inguruak tranbiaz hornitzeko. Gutxienez hirurogei tranbia biltzen ditu kontratuak –beste hamazazpi ere aurreikusi dituzte–. Guztizko zenbatekoa 200 milioi euro baino gehiagokoa da. Urbos plataformako zazpi moduluko tranbiak fabrikatuko dituzte. CAF ta...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214884/sua-bizitzen-ari-da-galipentzu-inguruan-herritik-bi-kilometrora-dago.htm
Gizartea
Sua bizitzen ari da Galipentzu inguruan: herritik bi kilometrora dago
Foku nagusia Galipentzun eta Erreniegan dagoela baieztatu du Nafarroako Gobernuak, eta erasan dieten sute horietako bakoitzak bi fronte dituela. Egoera «delikatua» dela aitortu du. Kaltetutako ingurua larrialdi eremu izendatzeko tramiteak hasi ditu gobernuak.
Sua bizitzen ari da Galipentzu inguruan: herritik bi kilometrora dago. Foku nagusia Galipentzun eta Erreniegan dagoela baieztatu du Nafarroako Gobernuak, eta erasan dieten sute horietako bakoitzak bi fronte dituela. Egoera «delikatua» dela aitortu du. Kaltetutako ingurua larrialdi eremu izendatzeko tramiteak hasi ditu ...
Egoera nabarmen larriagotzen ari da Galipentzu inguruan. Sua abiada bizian ari da aurrera egiten, eta, larrialdi zerbitzuek zabaldutako informazioren arabera, garrak herritik bi kilometrora daude dagoeneko. Arriskua handia denez gero, Galipentzu Berriko bizilagunak ere aterarazi dituzte etxetik. Haize bolada bortitzak ...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214885/etxerat-ek-salatu-du-laquourruntzearen-zikloaraquo-ez-dela-bukatu.htm
Politika
Etxerat-ek salatu du «urruntzearen zikloa» ez dela bukatu
Ohartarazi dute lekualdatzeen erritmoa moteldu egin dela, eta apirilaren amaieratik ez dela mugimendurik izan.
Etxerat-ek salatu du «urruntzearen zikloa» ez dela bukatu. Ohartarazi dute lekualdatzeen erritmoa moteldu egin dela, eta apirilaren amaieratik ez dela mugimendurik izan.
Etxerat elkarteak salatu du EPPK Euskal Preso Politikoek Kolektiboa osatzen duten 183 presoetatik 82 Euskal Herritik kanpoko espetxeetan daudela, 65 Espainian eta 17 Frantzian, eta, beraz, «sakabanaketaren eta urruntzearen zikloa» ez dela oraindik amaitu. Gainera, presoen senitartekoek ohartarazi dute lekualdatzeen err...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214886/aretxabaletak-bielsa-baieztatu-du.htm
Kirola
Aretxabaletak Bielsa baieztatu du
Argentinako entrenatzailea izango da zuri-gorrien aulkian Iñaki Aretxabaletak irabazten baditu hauteskundeak. Bi denboraldirako kontratua izango luke.
Aretxabaletak Bielsa baieztatu du. Argentinako entrenatzailea izango da zuri-gorrien aulkian Iñaki Aretxabaletak irabazten baditu hauteskundeak. Bi denboraldirako kontratua izango luke.
Marcelo Bielsa Athleticera itzuliko da Iñaki Aretxabaletak ostiral honetako hauteskundeak irabazten baditu. Hautagaiak baieztatu egin du entrenatzaile argentinarra eseriko dela zuri-gorrien aulkian. «Ez da hautu mediatikoa, profesionala baizik», esan du. Kirol azterketa «sakon» baten ondorio da hautua. Martxoan hitz eg...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214887/gose-greba-hasi-dute-aita-mari-k-erreskatatutako-hainbatek.htm
Gizartea
Gose greba hasi dute 'Aita Mari'-k erreskatatutako hainbatek
Helburua da portu seguru batean lehorreratzeko baimena lortzea. Itsasontzian 112 lagun daude, eta batzuek jada zazpi egun daramatzate bertan.
Gose greba hasi dute 'Aita Mari'-k erreskatatutako hainbatek. Helburua da portu seguru batean lehorreratzeko baimena lortzea. Itsasontzian 112 lagun daude, eta batzuek jada zazpi egun daramatzate bertan.
Zazpi egun igaro dira jada Aita Mari erreskate ontziak Mediterraneo itsasoan lehen 11 lagunak salbatu zituenetik, baina oraindik portu seguru batean lehorreratzeko baimenik gabe jarraitzen du. Ostiralean salbatu zituzten azken 45ak, eta denera 112 dira erreskatatuak. Migratzaile batzuek jada sei egun daramatzate ontzia...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214888/steilas-laquoitunpeko-ikastetxeen-eskaintza-guztiz-puztuta-dagoraquo.htm
Gizartea
Steilas: «Itunpeko ikastetxeen eskaintza guztiz puztuta dago»
Hezkuntza sindikatuak ohartarazi du eskola publikoaren «desegitea» dagoela jokoan. Salatu dute ikastetxe pribatuei gelak itundu ahal izateko gutxieneko ratioa hamazazpitik hamahirura jaitsi dietela.
Steilas: «Itunpeko ikastetxeen eskaintza guztiz puztuta dago». Hezkuntza sindikatuak ohartarazi du eskola publikoaren «desegitea» dagoela jokoan. Salatu dute ikastetxe pribatuei gelak itundu ahal izateko gutxieneko ratioa hamazazpitik hamahirura jaitsi dietela.
Gogor kritikatu du Steilas sindikatuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berriaren norabidea. Goizean, Bilbon egindako prentsaurreko batean, Ainhoa Astigarraga kideak adierazi du Hezkuntza Sailak «nabarmen» erakutsi duela «zer gutxi estimatzen duen sare publikoa»: «Sare pribatua hezkuntza sistemaren ardatzean...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214889/bez-iruzurra-2020koa-halako-bi-izan-zen-iaz-araban.htm
Ekonomia
BEZ iruzurra 2020koa halako bi izan zen iaz Araban
Aldundiak 95,3 milioi euroko iruzurra detektatu du.
BEZ iruzurra 2020koa halako bi izan zen iaz Araban. Aldundiak 95,3 milioi euroko iruzurra detektatu du.
BEZ iruzurra 31,3 milioi euroraino igo zen iaz, Arabako Foru Aldundiko Ogasun Sailak jakinarazi duenez. 2020an, 14,6 milioi eurokoa izan zen BEZ iruzurra; 2021ekoa, beraz, aurreko urtekoa halako bi da. Sailak detektatu duen guztizko zerga iruzurrak ere gora egin du 2020tik 2021era bitartean: 95,3 milioi euro, aurreko u...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214890/bella-ciao-ereserki-iraultzailearen-euskarazko-bertsioa-egin-du-lab-sindikatuak.htm
Bizigiro
'Bella ciao' ereserki iraultzailearen euskarazko bertsioa egin du LAB sindikatuak
Bideoklip bat grabatu dute sindikatuko 100 kide baino gehiagorekin, Arditurriko meategian, «Iluntasunetik argirako bidea» egiten jarraituko dutela adierazteko.
'Bella ciao' ereserki iraultzailearen euskarazko bertsioa egin du LAB sindikatuak. Bideoklip bat grabatu dute sindikatuko 100 kide baino gehiagorekin, Arditurriko meategian, «Iluntasunetik argirako bidea» egiten jarraituko dutela adierazteko.
Langileak meategiko zulotik argitara atzeratzen, Bella ciao ereserki antifaxista euskaraz abesten duten bitartean. LAB sindikatuak beste urrats bat egin du kantu iraultzaile klasikoak euskaratzeko. Katanga Dub taldearen laguntza eduki du horretarako. Bideoklipa aurkeztu zuten joan zen ostiralean, LABek Baionan eta Mia...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/214891/gasteiz-altxor-berdea.htm
albisteak
Gasteiz, altxor berdea
Gasteiz hiri berde bat da, eta aukera ugari eskaintzen ditu jarduera interesgarriak egiteko, naturarekin bat eginez. Halaber, ondare historiko oso garrantzitsua du, eta gastronomia bikaina.
Gasteiz, altxor berdea. Gasteiz hiri berde bat da, eta aukera ugari eskaintzen ditu jarduera interesgarriak egiteko, naturarekin bat eginez. Halaber, ondare historiko oso garrantzitsua du, eta gastronomia bikaina.
Europan biztanleko berdegune gehien duen probintzia hiriburua da Gasteiz, eta, hori dela eta, 2012ko Europako hiriburu berde izendatu zuten. Horrela, Gasteizen dauden naturagune aberatsetan, Florida parkean edo Eraztun Berdean, lasaitasunaz goza daiteke, atseden hartu, eta ibilaldi ederrak ere egin daitezke. Gasteiz in...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214892/lau-greba-egun-antolatu-dituzte-arabako-metalgintzako-sindikatuek.htm
Ekonomia
Lau greba egun antolatu dituzte Arabako metalgintzako sindikatuek
Lanuzteak ekainaren 30erako eta irailaren 21erako, 22rako eta 23rako deitu dituzte ELAk, CCOOek, LABek, USOk, ESK-k eta CGTk.
Lau greba egun antolatu dituzte Arabako metalgintzako sindikatuek. Lanuzteak ekainaren 30erako eta irailaren 21erako, 22rako eta 23rako deitu dituzte ELAk, CCOOek, LABek, USOk, ESK-k eta CGTk.
Maiatzean egindako hiru greba egunen «arrakastaren» ostean, Arabako metalgintzako sindikatuek beste lau deialdi antolatu dituzte. Oraingoan, ekainaren 30ean eta irailaren 21ean, 22an eta 23an egingo dituzte lanuzteak. Horien helburua da SEA patronalarekin egin nahi dituzten negoziazioak desblokeatzea. Lau urte daramatz...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214893/donostian-kaleko-afari-solidarioak-jasotzen-dituzten-herritarren-ia-60k-30-urte-baino-gutxiago-dituzte.htm
Gizartea
Donostian kaleko afari solidarioak jasotzen dituzten herritarren ia %60k 30 urte baino gutxiago dituzte
Donostiako Udalak azterketa bat egin du Parte Zaharreko eta Egiako kaleko afari solidarioak jasotzen dituzten herritarren inguruan, haien ezaugarrien berri izateko eta «eskaintzen zaien arreta hobetzeko».
Donostian kaleko afari solidarioak jasotzen dituzten herritarren ia %60k 30 urte baino gutxiago dituzte. Donostiako Udalak azterketa bat egin du Parte Zaharreko eta Egiako kaleko afari solidarioak jasotzen dituzten herritarren inguruan, haien ezaugarrien berri izateko eta «eskaintzen zaien arreta hobetzeko».
2020ko azaroan, Donostiako Parte Zaharreko bizilagun gutxi batzuk afari beroak eramaten hasi ziren Konstituzio plazan lo egiten zuten pertsona talde txiki bati. Afari bero baten beharra zuen gero eta jende gehiago hasi zen Konstituzio plazara joaten, eta boluntario kopurua ere handituz joan zen. Beharra handia zela iku...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214894/elak-protesta-egin-du-bilbon-eta-irunean-etxebizitza-duinak-aldarrikatzeko.htm
Gizartea
ELAk protesta egin du Bilbon eta Iruñean, etxebizitza duinak aldarrikatzeko
Sindikatuak salatu du 8.000 etxebizitza daudela hutsik Bilbon, eta 350 pertsona kalean bizi direla. Nafarroa Garaian, 25.000 dira hutsik daudenak, eta 350 etxegabetze baino gehiago egiten dira urtean.
ELAk protesta egin du Bilbon eta Iruñean, etxebizitza duinak aldarrikatzeko. Sindikatuak salatu du 8.000 etxebizitza daudela hutsik Bilbon, eta 350 pertsona kalean bizi direla. Nafarroa Garaian, 25.000 dira hutsik daudenak, eta 350 etxegabetze baino gehiago egiten dira urtean.
Etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute dozenaka lagunek Bilboko Unamuno plazan eta Iruñeko Sarasate pasealekuan. «Airbnb kanpora, pertsonentzako etxebizitza duinak orain» izan da erabili duten leloa. «Hirien turistifikazioan» ipini du arreta sindikatuak, eta Airbnb-ren moduko plataformen «gorakadaz» ohartarazi du. Alo...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214895/bizkaiko-garbitzaileak-kalera-irten-dira-genero-arrakala-salatzeko.htm
Ekonomia
Bizkaiko garbitzaileak kalera irten dira, genero arrakala salatzeko
Sektoreko lanaldi osoko soldatak ez dira iristen urtean 16.000 eurora. Garbitzaileek 1.200 euroko soldata eskatu dute, hamabost ordainsaritan.
Bizkaiko garbitzaileak kalera irten dira, genero arrakala salatzeko. Sektoreko lanaldi osoko soldatak ez dira iristen urtean 16.000 eurora. Garbitzaileek 1.200 euroko soldata eskatu dute, hamabost ordainsaritan.
Lehen greba eguna izan dute Bizkaiko eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek. Sektoreko 11.000 langileri eragiten die lan hitzarmeneko genero arrakalak, eta, hori salatzeko, ehunka garbitzaile atera dira Bilboko kaleetara. Mobilizazioa Miribillako Samsic enpresaren egoitzatik hasi dute, eta Limpiezas Garnica parean a...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214896/jaurlaritzak-heldu-den-ikasturtean-abiaraziko-ditu-segregazioaren-aurkako-neurriak.htm
Gizartea
Jaurlaritzak heldu den ikasturtean abiaraziko ditu segregazioaren aurkako neurriak
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak hezkuntza itunaren edukien gaineko kronograma aurkeztu du: sei urterako plana da.
Jaurlaritzak heldu den ikasturtean abiaraziko ditu segregazioaren aurkako neurriak. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak hezkuntza itunaren edukien gaineko kronograma aurkeztu du: sei urterako plana da.
Hezkuntza lege berriaren oinarria hitzartu zuten martxoan EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Martxoaren 29an, oniritzia eman zioten itun horri Hezkuntza Batzordean, eta apirilaren 7an, osoko bilkuran. Gaur, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak itun horretan oinarritutako kronograma aurkeztu du Hezkun...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214897/frantziako-politika-bestelako-egoera-batean-murgildu-da.htm
Mundua
Frantziako politika bestelako egoera batean murgildu da
Gehiengo osoa galdu izanak bigarren agintaldia irauli dio Macroni. Eskuin muturra oposizioko lehen alderdia izango da, ezkerreko indarrak ez baitira talde parlamentario berean elkartuko.
Frantziako politika bestelako egoera batean murgildu da. Gehiengo osoa galdu izanak bigarren agintaldia irauli dio Macroni. Eskuin muturra oposizioko lehen alderdia izango da, ezkerreko indarrak ez baitira talde parlamentario berean elkartuko.
Frantziako Asanblearako bozek galdera gehiago ekarri dituzte erantzunak eman baino. Emmanuel Macron presidenteak porrot itxurako garaipen bat lortu du, eta behe ganberan gehiengo osoa galdu izanak erabat irauli dio bigarren agintaldiaren hasiera; iragan legealdian oposiziorik gabe aritu zen, baina datorrenean oposizioa...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214898/autonomoen-kotizazio-berriak-hitzartzeko-epea-amaitzen-ari-da.htm
Ekonomia
Autonomoen kotizazio berriak hitzartzeko epea amaitzen ari da
Gaurko bileran «aurrerapausoak» izan ondoren, datorren astelehenean saiatuko dira negoziazioa ixten. Diru sarrera apalak dituztenek gutxiago ordainduko dute, baina gutxienez 245 euro hilean.
Autonomoen kotizazio berriak hitzartzeko epea amaitzen ari da. Gaurko bileran «aurrerapausoak» izan ondoren, datorren astelehenean saiatuko dira negoziazioa ixten. Diru sarrera apalak dituztenek gutxiago ordainduko dute, baina gutxienez 245 euro hilean.
Hil honen 30ean amaituko da Espainiako Gobernuak autonomoen kotizazio sistema berria hitzartzeko Europako Batzordeari agindutako epea. Denborarekin hasi zituen negoziazioak, baina hamar egunen faltan eta bere hasierako proposamena hainbat aldiz aldatu arren, oraindik ez du lortu autonomoen ordezkari nagusien onespena. ...
2022-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/214899/israelen-parlamentua-desegin-eta-bozetara-deituko-dute.htm
Mundua
Israelen parlamentua desegin eta bozetara deituko dute
Bosgarrenez egingo dituzte hauteskundeak hiru urte eta erdiko epean. Lapidek ordezkatuko du Bennet lehen ministro karguan, gobernu berria eratu arte.
Israelen parlamentua desegin eta bozetara deituko dute. Bosgarrenez egingo dituzte hauteskundeak hiru urte eta erdiko epean. Lapidek ordezkatuko du Bennet lehen ministro karguan, gobernu berria eratu arte.
Israelgo Parlamentua datozen egunetan desegingo da. Naftali Bennett lehen ministroak eta Yair Lapid Atzerri ministroak horretarako proposamen bat aurkeztuko dutela jakinarazi zuten atzo, koalizio gobernu barruko krisiaren aurrean amore ematea erabaki ostean. Bozketak data jakinik ez duen arren, Israelgo hainbat hedabi...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214928/kontrolpean-hartu-dituzte-erreniegako-eta-galipentzuko-suteak.htm
Gizartea
Kontrolpean hartu dituzte Erreniegako eta Galipentzuko suteak
Kontrolpean hartu dute atzo Lodosan piztu zena ere. Leiren ere lasaiago daude, Esakoak norabidez aldatu duelako. Pertsona bat atxilotu dute, Esako hori propio piztu izana leporatuta.
Kontrolpean hartu dituzte Erreniegako eta Galipentzuko suteak. Kontrolpean hartu dute atzo Lodosan piztu zena ere. Leiren ere lasaiago daude, Esakoak norabidez aldatu duelako. Pertsona bat atxilotu dute, Esako hori propio piztu izana leporatuta.
Bihartik aurrerako iragarri duten euriaren zain, egoera hobetzen ari da, orokorrean, Nafarroan. Joan zen astetik pairatzen ari diren suteen fronte nagusietako bi egonkortze bidean direla adierazi dute, suhiltzaileen lanari esker. Atzo iluntzerako, «egonkortua» zuten Erreniegan piztu zena, eta gaur goizean baieztatu dut...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214929/gizon-batek-anaia-hil-du-tafallan-eta-bere-burua-entregatu-du.htm
Gizartea
Gizon batek anaia hil du Tafallan, eta bere burua entregatu du
Bart gauean izan da hilketa, eta Foruzaingoa kasua ikertzen ari da. Hiltzaileak bi sastakada eman dizkio bere anaiari.
Gizon batek anaia hil du Tafallan, eta bere burua entregatu du. Bart gauean izan da hilketa, eta Foruzaingoa kasua ikertzen ari da. Hiltzaileak bi sastakada eman dizkio bere anaiari.
Gizon batek anaia hil du bart gauean Tafallan (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, hiltzaileak bere burua entregatu du 06:30ak aldera, eta kasua ikertzen ari dira. Hildakoak 50 urte zituen; hiltzaileak, berriz, 44, eta aurrekari penalak ditu droga trafikoagatik. Hilketa San Martin Unx kalean gertatu da, bi anai...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214930/frantziako-lehen-ministroak-dimisioa-eman-du.htm
Mundua
Frantziako lehen ministroak dimisioa eman du
Dimisioa eman du Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, baina, ez du eskaera onartu. Gobernuak «lanean eta jardunean» jarraitu behar duela esan du.
Frantziako lehen ministroak dimisioa eman du. Dimisioa eman du Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, baina, ez du eskaera onartu. Gobernuak «lanean eta jardunean» jarraitu behar duela esan du.
Azken orduak gorabeheratsuak izan dira Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroarentzat. Dimisio eskaerei aurre egin behar izan die Frantziako Asanblearako bozetan Emmanuel Macronen ENS aliantza gehiengo osotik urrun gelditu ondotik. Azkenean, egunotako eskaera horietako batzuei kasu egin, eta dimisioa eman du. Macron...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214931/fatmata-binta-sukaldari-sierraleonarrak-irabazi-du-2022ko-basque-culinary-world-prize-saria.htm
Bizigiro
Fatmata Binta sukaldari sierraleonarrak irabazi du 2022ko Basque Culinary World Prize saria
Afrikako fula etniaren kultura eta gastronomia ezagutarazteagatik saritu dute sukaldaria. 100.000 euro jasoko ditu, nahi duen proiektua gauzatzeko.
Fatmata Binta sukaldari sierraleonarrak irabazi du 2022ko Basque Culinary World Prize saria. Afrikako fula etniaren kultura eta gastronomia ezagutarazteagatik saritu dute sukaldaria. 100.000 euro jasoko ditu, nahi duen proiektua gauzatzeko.
Afrikako fula etniako gastronomiaren eta kulturaren esentzia dibulgatzeagatik jaso du Fatmata Binta sukaldari sierraleonarrak 2022ko Basque Culinary World Prize saria. Izan ere, Dine on a Mat proiektuaren bitartez (Afaldu alfonbra gainean), fulen gastronomiaren ohiturak eta zaporeak partekatzen ditu Bintak, eta horri e...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214932/belgikak-patrice-lumumbaren-hortzetako-bat-itzuli-dio-haren-familiari-hura-hil-eta-61-urtera.htm
Mundua
Belgikak Patrice Lumumbaren hortzetako bat itzuli dio haren familiari, hura hil eta 61 urtera
Epaitegi batek sendiaren aldeko epaia eman eta ia bi urtera itzuli diete Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministro izandakoaren gorpuzkia. Alexander De Croo Belgikako lehen ministroak aitortu du Lumumbaren kasuari buruzko egia «mingarria eta ezatsegina» dela, «baina esan beharrekoa».
Belgikak Patrice Lumumbaren hortzetako bat itzuli dio haren familiari, hura hil eta 61 urtera. Epaitegi batek sendiaren aldeko epaia eman eta ia bi urtera itzuli diete Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministro izandakoaren gorpuzkia. Alexander De Croo Belgikako lehen ministroak aitortu du Lumumbaren kasuari buru...
Patrice Lumumbaren sendiak jaso du, behingoz, Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen gobernuburu demokratikoa izan zenaren hortza. Hori da, ustez, geratzen den Lumumbaren arrasto bakarra. 1960ko abenduan Mobutuk jo zuen estatu kolpearen ostean, 1961eko urtarrilean, exekutatua izan zen Lumumba, besteak beste agente bel...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214933/torturaren-biktimak-aitortzeko-borondatea-adierazi-du-jaurlaritzak.htm
Politika
Torturaren biktimak aitortzeko borondatea adierazi du Jaurlaritzak
Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunaren bat egin du gobernuak, eta orain arteko urratsen garrantzia nabarmendu.
Torturaren biktimak aitortzeko borondatea adierazi du Jaurlaritzak. Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunaren bat egin du gobernuak, eta orain arteko urratsen garrantzia nabarmendu.
Torturen Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Eguna baliatuta, Eusko Jaurlaritzak praktika «iraingarri» hori arbuiatzeko aitorpen bat adostu du Gobernu Kontseiluan, eta «biktimei laguntzeko eta aitortzeko borondatea» adierazi du, eta aitortu «egia, justizia, konponketa eta ez errepikatzeko bermea jasotzeko eskubidea» dutela...
2022-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/214934/udan-gipuzkoaz-gozatzeko-esperientzia-paregabeak.htm
albisteak
Udan Gipuzkoaz gozatzeko esperientzia paregabeak
'Gipuzkoa bizitzeko' egitasmoaren eskutik, bost 'gipuzkoar berrik' lurraldeaz modu desberdin batean gozatzeko hainbat esperientzia ezagutaraziko dituzte.
Udan Gipuzkoaz gozatzeko esperientzia paregabeak. 'Gipuzkoa bizitzeko' egitasmoaren eskutik, bost 'gipuzkoar berrik' lurraldeaz modu desberdin batean gozatzeko hainbat esperientzia ezagutaraziko dituzte.
Uda honetarako, Gipuzkoa Turismoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Zuzendaritzak, lurraldean egiteko esperientzien aldeko apustua egin du. Horrela, Gipuzkoa bizitzeko egitasmoaren eskutik, Euskal Herritik kanpo jaio ziren eta Gipuzkoan bizitzea aukeratu zuten bost pertsonak beren ibilbideen berri jakinaraziko dute...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214935/jaurlaritzak-onartu-du-familiei-hiru-urtean-umeko-7200-euro-emango-dizkien-plana.htm
Gizartea
Jaurlaritzak onartu du familiei hiru urtean umeko 7.200 euro emango dizkien plana
Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategiak biltzen ditu neurri horiek, eta gaur onartu du Jaurlaritzak. Beste hainbat neurri biltzen ditu: gazteentzako maileguak eta ikuspegi demografikoa beste hainbat arlotan txertatzea, besteak beste.
Jaurlaritzak onartu du familiei hiru urtean umeko 7.200 euro emango dizkien plana. Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategiak biltzen ditu neurri horiek, eta gaur onartu du Jaurlaritzak. Beste hainbat neurri biltzen ditu: gazteentzako maileguak eta ikuspegi demografikoa beste hainbat arlotan txertatzea, besteak be...
36 egitasmo osagarri onartu ditu gaur Jaurlaritzak, guztiak helburu berarekin: «Susperraldi demografikoaren aldeko neurri eta baldintzen ekosistema eratzea». Neurri horiek, hain zuzen, erronka demografikoari aurre egiteko 2030 Euskal Estrategiaren parte dira, eta hauek dira batzuk: hilean 200 euroko laguntza emango zai...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214936/jaurlaritzak-onartu-du-itunpekoen-ikasgelak-osatzeko-ratioak-jaistea-datorren-ikasturtetik-aurrera.htm
Gizartea
Jaurlaritzak onartu du itunpekoen ikasgelak osatzeko ratioak jaistea datorren ikasturtetik aurrera
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu ditu kontzertaziorako baldintza berriak: etapa hasieretan, 13 ikaslerekin gela bat osatu ahal izango da; orain 17 behar dira. 28 ikasletik gora dituzten taldeak bikoiztu egingo dira, eta 26 edo 27 ikaslerekin beste irakasle bat jarriko da, besteak beste.
Jaurlaritzak onartu du itunpekoen ikasgelak osatzeko ratioak jaistea datorren ikasturtetik aurrera. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu ditu kontzertaziorako baldintza berriak: etapa hasieretan, 13 ikaslerekin gela bat osatu ahal izango da; orain 17 behar dira. 28 ikasletik gora dituzten taldeak bikoiztu eging...
Eskola planifikazioaren zirriborroan aurreratu zuen norabidea Eusko Jaurlaritzak, eta gaur gobernu bileran onartu dituzte itunpekoen kontzertaziorako baldintza berriak. Itunpeko ikastetxeetan gela osatzeko beharrezkoa den ikasle kopurua murriztuko dute hurrengo ikasturtetik aurrera. 679,3 milioiko aurrekontua du 2022-2...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/214937/itsas-kulturaz-disfrutatu-itsasmuseumen.htm
albisteak
ITSAS kulturaz disfrutatu Itsasmuseumen
Bilboko eta Bizkaiko itsas kultura ezagutarazten du Itsasmuseumek. Bilboko erdigunetik hurbil dago, Euskalduna ontziola zegoen tokian.
ITSAS kulturaz disfrutatu Itsasmuseumen. Bilboko eta Bizkaiko itsas kultura ezagutarazten du Itsasmuseumek. Bilboko erdigunetik hurbil dago, Euskalduna ontziola zegoen tokian.
Itsasmuseumek Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturarekin liluratzeko aukera paregabea eskaintzen du. Bilboko Itsasadarrean dago, hiriaren erdigunetik minutu gutxi batzuetara, Euskalduna ontziola zegoen tokian, itsasontziak eraikitzeko eta konpontzeko erabiltzen ziren 150 urte baino gehiagoko historia duten dikeak dituena....
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/214938/gozatu-gorbeiako-naturagune-zoragarriaz-mendiko-bizikletan.htm
albisteak
GOZATU Gorbeiako naturagune zoragarriaz mendiko bizikletan
Gorbeia Jomuga Turistikoak Gorbeia Bira Bike Tour egitasmoa abiatu du. Gorbeia mendiaren inguruko naturagune paregabeaz gozatzeaz gain, altxor ugari aurki daitezke, bizikletan txango ederrak eginez.
GOZATU Gorbeiako naturagune zoragarriaz mendiko bizikletan. Gorbeia Jomuga Turistikoak Gorbeia Bira Bike Tour egitasmoa abiatu du. Gorbeia mendiaren inguruko naturagune paregabeaz gozatzeaz gain, altxor ugari aurki daitezke, bizikletan txango ederrak eginez.
Araba eta Bizkaia artean, euskal mendizale guztiek maite duten Gorbeia mendia dago, gurutze ezagunaz apainduriko tontor ezagunarekin, eta inguruan, parke natural zoragarri bat, paradisu natural bat. Herri xarmagarriak biltzen dituen naturagune aparta da, paisaia liluragarriez, ondare aberatsaz, eraikin ikusgarriez, kul...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214939/eibarko-zezen-plaza-berdegune-bat-jartzeko-botako-duten-iragarpena-gaizki-ulertze-bat-izan-da-udalaren-arabera.htm
Gizartea
Eibarko zezen plaza berdegune bat jartzeko botako duten iragarpena «gaizki-ulertze» bat izan da, udalaren arabera
Azken zezenketa 2009. urtean egin zuten han. Kirola egiteko erabiltzen da gaur.
Eibarko zezen plaza berdegune bat jartzeko botako duten iragarpena «gaizki-ulertze» bat izan da, udalaren arabera. Azken zezenketa 2009. urtean egin zuten han. Kirola egiteko erabiltzen da gaur.
Zezen plaza laster botako dutela adierazi zuen Eibarko Udalak (Gipuzkoa) duela bi aste. Libre geratuko diren 5.000 metro koadroen inguruan berdegune bat jarriko zutela iragarri zuen erakundeak, ohar baten bidez. Deigarria egin zitzaion askori erabakia, PSE alderdiak gobernatzen baitu udala, eta alderdi horretako idazka...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/214940/natura-kultura-eta-ondare-aberatsa-tolosaldean.htm
albisteak
Natura, kultura eta ondare aberatsa Tolosaldean
Naturaz, kulturaz eta ondareaz gozatzeko hainbat bisita egin daitezke Tolosaldean. Paisaia txundigarriz inguratuta, askotariko plan ederrak egin daitezke familiarekin edo lagunekin tradizio handiko eskualde honetan.
Natura, kultura eta ondare aberatsa Tolosaldean. Naturaz, kulturaz eta ondareaz gozatzeko hainbat bisita egin daitezke Tolosaldean. Paisaia txundigarriz inguratuta, askotariko plan ederrak egin daitezke familiarekin edo lagunekin tradizio handiko eskualde honetan.
Tolosaldean, begi bistakoa da naturarekin eta inguruarekin dagoen lotura. Tradizio handiko eskualde bat da, ohiturak eta bizitzeko moduak bizi-bizirik mantendu diren Euskal Herriko txoko bat, eta naturak hamaika jarduera egiteko aukera eskaintzen du, pasaia zoragarri batean. Guztira, 28 herrik osatzen dute eskualde hor...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214941/uriartek-ikertu-egingo-du-avintildeak-sare-sozialetan-izandako-jokabidea.htm
Kirola
Uriartek ikertu egingo du Aviñak sare sozialetan izandako jokabidea
Hark duela 9-10 urte idatzitako txio homofobo eta matxistak zabaldu dira sareetan. Hautagaitzak «onartezintzat» jo ditu, eta haien egiazkotasuna baieztatu nahi du.
Uriartek ikertu egingo du Aviñak sare sozialetan izandako jokabidea. Hark duela 9-10 urte idatzitako txio homofobo eta matxistak zabaldu dira sareetan. Hautagaitzak «onartezintzat» jo ditu, eta haien egiazkotasuna baieztatu nahi du.
Jon Uriartek gaur aurkeztu du bere kirol proiektua, Athleticeko presidente hautatzen badute ezarriko duena. Bertan espero zen jakinaraztea nor izango zen bere apustua gizonezkoen lehen taldearen aulkirako. Baina ez da hala izan: «Oraindik ez dugu izena emango. Kirol proiektuaren mezua indartu nahi izan dugu, bestela ar...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214942/kontsumitzaileen-legeak-ez-du-laquoelementu-berritzailerikraquo-kontseiluaren-arabera.htm
Gizartea
Kontsumitzaileen legeak ez du «elementu berritzailerik», Kontseiluaren arabera
Euskalgintzaren Kontseiluak ohartarazi du legearen oinarria sustapena izateak hizkuntza eskubideak ez bermatzea eragin dezakeela. 33 zuzenketa egin dizkio Eusko Jaurlaritzaren lege proiektuari.
Kontsumitzaileen legeak ez du «elementu berritzailerik», Kontseiluaren arabera. Euskalgintzaren Kontseiluak ohartarazi du legearen oinarria sustapena izateak hizkuntza eskubideak ez bermatzea eragin dezakeela. 33 zuzenketa egin dizkio Eusko Jaurlaritzaren lege proiektuari.
«Arautzea saihestu» du Eusko Jaurlaritzak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege proiektuarekin, Euskalgintzaren Kontseiluak kritikatu duenez. Horrenbestez, Jaurlaritza lantzen ari den lege proiektuak ez ditu bermatuko hizkuntza eskubideak, Kontseiluaren arabera, eta, are, zenbait atzerapauso ere baditu ...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214943/errusiak-lituaniari-ohartarazi-dio-ondorio-larriak-jasango-dituela-kaliningradeko-pasabidea-blokeatzeagatik.htm
Mundua
Errusiak Lituaniari ohartarazi dio «ondorio larriak» jasango dituela Kaliningradeko pasabidea blokeatzeagatik
EBk Errusian duen enbaxadoreak zehaztu du blokeo horrek Moskuri ezarritako zigor sortaren barruan dauden salgaiei soilik eragiten diela
Errusiak Lituaniari ohartarazi dio «ondorio larriak» jasango dituela Kaliningradeko pasabidea blokeatzeagatik. EBk Errusian duen enbaxadoreak zehaztu du blokeo horrek Moskuri ezarritako zigor sortaren barruan dauden salgaiei soilik eragiten diela
Errusiak Polonia eta Lituania artean duen lurraldea da Kaliningrad —500.000 biztanle—, eta Vilniusek lurralde horretako salgaien pasabidea blokeatzeko hartutako erabakiak erabat asaldatu du Errusia, bi herrialdeen arteko krisi diplomatiko bat pizteraino. Horiek horrela, Kremlinek Lituaniari ohartarazi dionez, Baltikoko...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214944/gasteizko-tranbia-salburua-auzoraino-iritsiko-da-2023ko-udaberrian.htm
Gizartea
Gasteizko tranbia Salburua auzoraino iritsiko da 2023ko udaberrian
Lanek 24,8 milioi euroko aurrekontua dute: %65 Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, eta gainerakoa, Gasteizko Udalak eta Arabako Diputazioak, erdi bana.
Gasteizko tranbia Salburua auzoraino iritsiko da 2023ko udaberrian. Lanek 24,8 milioi euroko aurrekontua dute: %65 Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, eta gainerakoa, Gasteizko Udalak eta Arabako Diputazioak, erdi bana.
Bi urte igaro dira Gasteizko tranbia Salburua auzora eramateko lanak hasi zirenetik, eta azken txanpan dira obrak. Gaur, lanak bertatik bertara bisitatu dituzte Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214945/macronek-gogoeta-prozesu-bat-hasi-du-legealdian-zer-egin-erabakitzeko.htm
Mundua
Macronek gogoeta prozesu bat hasi du legealdian zer egin erabakitzeko
Frantziako presidenteak kontsultak hasi ditu oposizioko alderdiekin; LRk berretsi dio «itun logiketatik» kanpo dagoela. Estatuburuak ez du onartu Borne lehen ministroaren dimisioa.
Macronek gogoeta prozesu bat hasi du legealdian zer egin erabakitzeko. Frantziako presidenteak kontsultak hasi ditu oposizioko alderdiekin; LRk berretsi dio «itun logiketatik» kanpo dagoela. Estatuburuak ez du onartu Borne lehen ministroaren dimisioa.
Asanbleako gehiengo osoa galdu ondoren, Emmanuel Macron Frantziako presidentea gehiengo baten bila ari da: maniobretarako garaia da. Egoera, ordea, hain da desberdina, bestelakoa, Macronek ez baitaki zer egin, zer ereduri jarraitu, eta horregatik nahi izan du ekimena berriz hartu. Frantziako estatuburuak duela hilabete...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214946/ikatzaren-aroa-luzatu-egingo-da.htm
Ekonomia
Ikatzaren aroa luzatu egingo da
Alemaniak, Herbehereek eta Austriak ikatz gehiago erreta konpentsatuko dute Errusiako gas hornidura txikitu izana. Europak %53 bete ditu gas biltegiak, eta %80ra iritsi nahi du irailaren 30erako.
Ikatzaren aroa luzatu egingo da. Alemaniak, Herbehereek eta Austriak ikatz gehiago erreta konpentsatuko dute Errusiako gas hornidura txikitu izana. Europak %53 bete ditu gas biltegiak, eta %80ra iritsi nahi du irailaren 30erako.
Ministro ekologista bati egokitu zaio erabakia iragartzea. Igandean, Robert Habeck Alemaniako Ekonomia ministro berdeak jakinarazi zuen larrialdiko lege bat indarrean jarriko zuela zentral termiko batzuk berriro irekitzeko. «Mingotsa da, baina uneotan ezinbestekoa da gasa gutxiago erabiltzea», argudiatu zuen Habeckek. ...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214947/duela-hamar-urte-itxi-zuten-pasaiako-zentrala.htm
Duela hamar urte itxi zuten Pasaiako zentrala
Duela hamar urte itxi zuten Pasaiako zentrala.
Euskal Herrian jada ez da geratzen ikatza erretzen duen zentral termikorik, 2012ko azaroan itxi baitzuten Pasaiakoa (Gipuzkoa). Bi urte lehenago beste CO2 isurle nagusietako bat itzali zuten, Santurtzin (Bizkaia) fuel-olioa erretzen zuen zentrala. Espainiak 2019 hasieran itxi zituen bere azken ikatz meategiak, eta ord...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214948/mercedeseko-zuzendaritzak-sindikatuei-egotzi-die-inbertsio-plana-grebarekin-boikotatu-nahi-izatea.htm
Ekonomia
Mercedeseko zuzendaritzak sindikatuei egotzi die inbertsio plana grebarekin «boikotatu» nahi izatea
Greba «zentzugabea» eta «kaltegarria» dela iritzi dio. Langile batzordearen gehiengoak deituta, bihar hasiko dituzte lanuzteak. 5.000 langile inguru daude deituta.
Mercedeseko zuzendaritzak sindikatuei egotzi die inbertsio plana grebarekin «boikotatu» nahi izatea. Greba «zentzugabea» eta «kaltegarria» dela iritzi dio. Langile batzordearen gehiengoak deituta, bihar hasiko dituzte lanuzteak. 5.000 langile inguru daude deituta.
Gasteizko Mercedes Benzen zuzendaritzak ez du begi onez hartu sindikatuek grebara jo izana. Uste du ez dela «koherentea» ekainaren hasieran iragarritako 1.200 milioi euroko inbertsio planari lanuzte «zentzugabe» eta «kaltegarriekin» erantzutea. Eta sindikatuei egotzi die lan hitzarmenaren negoziazioak «boikotatu» nahi ...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214949/beste-urtebetez-luzatuko-du-jaurlaritzak-covid-maileguen-gabealdia.htm
Ekonomia
Beste urtebetez luzatuko du Jaurlaritzak COVID maileguen gabealdia
Elkargik, Europako Inbertsio Bankuarekin, finantzaketa lerro bat abiatu du 3.000 langile arteko enpresentzat, eta 30 milioi banatu ditu dagoeneko.
Beste urtebetez luzatuko du Jaurlaritzak COVID maileguen gabealdia. Elkargik, Europako Inbertsio Bankuarekin, finantzaketa lerro bat abiatu du 3.000 langile arteko enpresentzat, eta 30 milioi banatu ditu dagoeneko.
Euskal enpresa sarea goranzko joeran ikusten du Elkargik, «erronkaz eta mehatxuz beteriko egoera bat» bada ere oraingoa. Mehatxu horietako bat da enpresa askok orain hasi behar dutela itzultzen pandemiaren garaian hartutako COVID maileguak, oraindik jasandako kaltea leheneratzerik izan ez dutenean. Horiei mezu itxarope...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214950/brufau-akatsa-da-erregai-fosilak-demonizatzea.htm
Brufau: «Akatsa da erregai fosilak demonizatzea»
Brufau: «Akatsa da erregai fosilak demonizatzea».
Elkargiko zuzendariak eta kideak ez ezik, nazioarteko hainbat aditu izan dira gaur Enpresa Topaketan; tartean, Antonio Brufau Repsoleko presidentea. Trantsizio energetikoaz aritu da Bufrau, eta adierazi du erregai fosilen prezioen gorakada Ukrainako inbasioa baino lehenagotik bazetorrela. Hein handi batean, Europak «ja...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214951/adar-gaztetik-kimu-berria.htm
Bizigiro
Adar gaztetik kimu berria
Zizpa Gaztetxeak Baionako besta alternatiboak aurkeztu ditu: uztailaren 27tik 31ra. Usaiakoak baino garbiagoak eginen dituzte, protokolo feminista martxan ezarriko eta larunbateko bazkaririk gabe.
Adar gaztetik kimu berria. Zizpa Gaztetxeak Baionako besta alternatiboak aurkeztu ditu: uztailaren 27tik 31ra. Usaiakoak baino garbiagoak eginen dituzte, protokolo feminista martxan ezarriko eta larunbateko bazkaririk gabe.
Baionako bestek badute plan B: Baionako besta alternatiboak Patxa plazan. Bertaratzen denak euskal musika eta giroa atzemanen ditu, beti bezala: besta herrikoi, euskaldun eta feministak. Azpimarratu dute euskararen eta euskal kulturaren erakuslehio izan behar direla Baionako bestak. Patxa plaza animatuan eman dituzte 2...