date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214952/joseba-tapiak-adarra-saria-jaso-du.htm
Kultura
Joseba Tapiak Adarra saria jaso du
Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egin dute saria emateko ekitaldia. Artistak kontzertua eman du ondotik, lagunez inguraturik.
Joseba Tapiak Adarra saria jaso du. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egin dute saria emateko ekitaldia. Artistak kontzertua eman du ondotik, lagunez inguraturik.
Artistaren eskuek laztandu dute garaikurra jadanik. Azkenerako, Joseba Tapiak jaso du Adarra saria. Donostiako Udalak Donostia Kulturaren bitartez ematen du saria, eta artistaren ibilbideari gorazarre egitea du helburu. Hala azaldu dute arratsean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian eginiko ekitaldian. Hainbat lagun b...
2022-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/214953/burujabetzaren-arloan-aukerak-baliatzera-deitu-du-sortuk.htm
Politika
Burujabetzaren arloan «aukerak baliatzera» deitu du Sortuk
Arkaitz Rodriguezek beharrezkotzat jo du «kaleko bulkada» aktibatzea, subiranismoa indartzeko.
Burujabetzaren arloan «aukerak baliatzera» deitu du Sortuk. Arkaitz Rodriguezek beharrezkotzat jo du «kaleko bulkada» aktibatzea, subiranismoa indartzeko.
Aste eta erdi falta da Kataluniako eta Euskal Herriko eragile subiranistak Pirinioetan mobilizatzeko, eta, gaur, subiranismoaren eta independentismoaren abagune politikoaz jardun dute Kizkitza Gil de San Vicente Sortuko ekintza politikoko arduradunak, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak eta Gorka Elejabarrieta ...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214978/avintildea-ez-da-izango-uriarteren-futbol-zuzendaria-txio-homofobo-eta-matxistak-tarteko.htm
Kirola
Aviña ez da izango Uriarteren futbol zuzendaria, txio homofobo eta matxistak tarteko
Hautagaiak adierazi duenez, baieztatu dute benetakoak direla Aviñari egotzi dizkioten txioak, duela hamar urtekoak: «Damua eta arbuioa adierazi du, eta, Izan Athleticek eskatuta, hauteskunde prozesutik kanpo geratzea onartu du».
Aviña ez da izango Uriarteren futbol zuzendaria, txio homofobo eta matxistak tarteko. Hautagaiak adierazi duenez, baieztatu dute benetakoak direla Aviñari egotzi dizkioten txioak, duela hamar urtekoak: «Damua eta arbuioa adierazi du, eta, Izan Athleticek eskatuta, hauteskunde prozesutik kanpo geratzea onartu du».
Jon Uriartek atzo aurkeztu zuen bere kirol proiektua, Athleticeko presidente hautatzen badute ezarriko duena. Azkar sortu zaio, ordea, lehen hutsunea bere taldean: Carlos Aviña mexikarra ez da Athleticeko kide izango. Hura zen Uriartek hautatutako futbol zuzendaria. Aurkeztu eta gutxira, ordea, sare sozialetan eztabaid...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214979/mercedesen-sindikatuen-batasunik-gabe-hasi-dituzte-lanuzteak.htm
Ekonomia
Mercedesen, sindikatuen batasunik gabe hasi dituzte lanuzteak
Lehen greba egunak ia erabateko babesa izan du sindikatuen arabera, ekoizpena ere geratzeraino. Zuzendaritzak ere onartu du erantzun zabala izan duela. Manifestazioan agerian geratu da langile batzordearen zatiketa, eta batasuna eskatu dute batzuek.
Mercedesen, sindikatuen batasunik gabe hasi dituzte lanuzteak. Lehen greba egunak ia erabateko babesa izan du sindikatuen arabera, ekoizpena ere geratzeraino. Zuzendaritzak ere onartu du erantzun zabala izan duela. Manifestazioan agerian geratu da langile batzordearen zatiketa, eta batasuna eskatu dute batzuek.
Gasteizko Mercedes Benzen lantegian deitutako lehen greba egunak inoiz ez bezalako erantzuna izan du gaur. Lan hitzarmenaren negoziazioaren testuinguruan, inbertsio handien truke zuzendaritzak ezarri nahi dituen lan baldintzen aurka antolatu zuten lanuztea sindikatuek, eta erantzun «historikoa» izan du. Hiru txandei e...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214980/ernesto-valverde-da-barkalak-eta-uriartek-hautatutako-entrenatzailea.htm
Kirola
Ernesto Valverde da Barkalak eta Uriartek hautatutako entrenatzailea
Valverdek hirugarren aroa izango luke Athleticen entrenatzaile gisa. Klubaren historian neurketa gehien zuzendu duen prestatzailea da: 307. Bi urte eta erdi daramatza talderik entrenatu gabe, Bartzelona utzi zuenetik.
Ernesto Valverde da Barkalak eta Uriartek hautatutako entrenatzailea. Valverdek hirugarren aroa izango luke Athleticen entrenatzaile gisa. Klubaren historian neurketa gehien zuzendu duen prestatzailea da: 307. Bi urte eta erdi daramatza talderik entrenatu gabe, Bartzelona utzi zuenetik.
Argitu da misterioa: Ernesto Valverde da (Viandar de la Vera, Espainia, 1964) Rikardo Barkalaren eta Jon Uriarteren hautagaitzek aukeratutako entrenatzailea. Ez dute edozein hautatu; Athleticen historian neurketa gehien zuzendu duen prestatzailea da Valverde, eta, bi hautagai horietako batek irabaziz gero, hirugarren a...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214981/mila-pertsona-baino-gehiago-hil-dira-afganistanen-lurrikara-baten-ondorioz.htm
Mundua
Mila pertsona baino gehiago hil dira Afganistanen lurrikara baten ondorioz
Beste 610 pertsona zauriturik daude. Herrialdearen ekialdean gertatu da lurrikara: Jost hiritik ia 45 kilometrora eta lurrazaletik 50 kilometro ingurura.
Mila pertsona baino gehiago hil dira Afganistanen lurrikara baten ondorioz. Beste 610 pertsona zauriturik daude. Herrialdearen ekialdean gertatu da lurrikara: Jost hiritik ia 45 kilometrora eta lurrazaletik 50 kilometro ingurura.
Lurrikara izugarri bat izan da bart Afganistan ekialdean. Richter eskalaren neurgailuan sei gradu pasatxo erregistratu ditu seismoak, eta, agintariek orain gutxi eguneratutako datuen arabera,milatik gora hildakoak. Minutuak pasatu ahala, gero eta gehiago dira baieztatutako hildakoak, eta hainbat hedabideetako kazetarie...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214982/lau-gazte-atxilotu-dituzte-senperen-etxe-agentzietan-izandako-tindaketen-harira.htm
Gizartea
Lau gazte atxilotu dituzte Senperen, etxe agentzietan izandako tindaketen harira
Euskal Irratien arabera, goizean izan dira atxiloketak. Tindaketen bidez hiltzeko mehatxuak egitea eta gaizkile talde bateko kide izatea egozten diete gazteei.
Lau gazte atxilotu dituzte Senperen, etxe agentzietan izandako tindaketen harira. Euskal Irratien arabera, goizean izan dira atxiloketak. Tindaketen bidez hiltzeko mehatxuak egitea eta gaizkile talde bateko kide izatea egozten diete gazteei.
Lau lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak goizean Senpereko inguruetan (Lapurdi). Herriko etxe agentzietan izandako tindaketekin lotuta atxilotu dituzte. Baionako prokuradore Jerome Bourrierek BERRIAri baieztatu dio andeatzeak egitea eta mehatxu egin izana leporatzen dietela lau atxilotuei. Paueko (Okzitania) polizia...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214983/nafarroako-suteak-egonkortze-fasean-sartu-dira.htm
Gizartea
Nafarroako suteak egonkortze fasean sartu dira
Sutea piztu da Itzan, trenbidearen ondoan. Larrialdi zerbitzuak hura itzaltzeko lanetan dabiltza. Halere, bertan behera gelditu da Nafarroako Babes Zibilerako Plana.
Nafarroako suteak egonkortze fasean sartu dira. Sutea piztu da Itzan, trenbidearen ondoan. Larrialdi zerbitzuak hura itzaltzeko lanetan dabiltza. Halere, bertan behera gelditu da Nafarroako Babes Zibilerako Plana.
Nafarroan joan den astean piztutako suteak egonkortzen ari dira jada, bart gauean euria egin eta suhiltzaileak lanean aritu eta gero. Horregatik, bertan behera utzi dute Nafarroako Babes Zibilerako Plana, baina indarrean dago oraindik suteak eragozteko planaren 2. maila. Dena dela, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du b...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214984/argindarraren-beza-5era-jaitsiko-du-espainiako-gobernuak.htm
Ekonomia
Argindarraren BEZa %5era jaitsiko du Espainiako Gobernuak
Gaur egun %10 da argindarraren BEZa. Larunbat honetan onartuko dute neurria, Ministroen Kontseiluaren ezohiko bilkuran.
Argindarraren BEZa %5era jaitsiko du Espainiako Gobernuak. Gaur egun %10 da argindarraren BEZa. Larunbat honetan onartuko dute neurria, Ministroen Kontseiluaren ezohiko bilkuran.
Espainiako Gobernuak jada iragarri du zein izango den datorren larunbateko ministroen kontseilu berezian onartuko duen lehen neurria: argindarraren gaineko BEZa %10etik %5era jaitsiko du. Duela ia urtebete %21eko tasa arruntetik %10eko tasa murriztura jaitsi zuen BEZa, baina orduz gero are gehiago garestitu da argindar...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214985/legearen-lehen-urtemugako-datua-30-eutanasia-egin-dira.htm
Gizartea
Legearen lehen urtemugako datua: 30 eutanasia egin dira
Hilaren 25ean urtea beteko da eutanasiak egitea ahalbidetzen duen legea Hegoaldean indarrean sartu zenetik; gaiaren gaineko informazioa hedatzen jarraitu behar da, EAEko DMD elkartearen iritzian
Legearen lehen urtemugako datua: 30 eutanasia egin dira. Hilaren 25ean urtea beteko da eutanasiak egitea ahalbidetzen duen legea Hegoaldean indarrean sartu zenetik; gaiaren gaineko informazioa hedatzen jarraitu behar da, EAEko DMD elkartearen iritzian
Martxoak 18 zituela, iaz, Espainiako Kongresuak onespena eman zion eutanasia onartzeko eta arautzeko legeari; hiru hilabete ingururen buruan ezartzeko xedearekin onetsi zuten, eta iazko hilaren 25etik indarrean dago. Horiek horrela, orain Hego Euskal Herrian legezkoa da eutanasia egiteko eskatzea, eta, legeak zedarritu...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214986/tubacexek-inoizko-kontraturik-handiena-sinatu-du-abu-dhabin.htm
Ekonomia
Tubacexek inoizko kontraturik handiena sinatu du, Abu Dhabin
Fabrika bat eraikiko du Tubacexek emirerri horretan, eskariari erantzuteko. Azken hiru hilabeteetan hirukoiztu egin zaio eskari zorroa.
Tubacexek inoizko kontraturik handiena sinatu du, Abu Dhabin. Fabrika bat eraikiko du Tubacexek emirerri horretan, eskariari erantzuteko. Azken hiru hilabeteetan hirukoiztu egin zaio eskari zorroa.
Petrolioaren eta gasaren prezio garestiaren ondorioz, ugaritzen ari dira hidrokarburoetan egindako inbertsioak, eta horri etekina ateratzen ari dira sektorean aritzen diren euskal enpresak ere. Horien artean nagusietako bat Tubacex da, Arabako hodigilea. Jakinarazi duenez, bere historiako kontraturik mamitsuena sinatu...
2022-7-8
https://www.berria.eus/albisteak/214987/plan-bikainak-ondarroan.htm
albisteak
Plan bikainak Ondarroan
Hondartzaz, itsasoaz, naturaz, ondareaz, historiaz eta aisialdiaz gozatzeko plan bikainak egin daitezke Ondarroan.
Plan bikainak Ondarroan. Hondartzaz, itsasoaz, naturaz, ondareaz, historiaz eta aisialdiaz gozatzeko plan bikainak egin daitezke Ondarroan.
Artibai ibaiak Ondarroa zeharkatzen du. Ibaiaren ertzetik, Errenteria auzotik itsasoraino doan bidean, jarduera interesgarri ugari egin daitezke familiarekin eta lagunekin ongi pasatzeko, eta hondartzaz, itsasoaz, naturaz, ondareaz, historiaz eta aisialdiaz gozatu. Arrigorri hondartza ederra da eguzkia hartzea maite d...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214988/amina-claudine-myers-eta-mulatu-astatke-sarituko-ditu-donostiako-57-jazzaldiak.htm
Kultura
Amina Claudine Myers eta Mulatu Astatke sarituko ditu Donostiako 57. Jazzaldiak
Uztailaren 20tik 25era egingo da jaialdia, eta 84 kontzertu izango dira denera, hiriko hamalau agertokitan. Simple Minds, Curtis Harding, Vintage Trouble, Gregory Porter, Iggy Pop, Diana Krall eta beste daude aurtengo izarren artean.
Amina Claudine Myers eta Mulatu Astatke sarituko ditu Donostiako 57. Jazzaldiak. Uztailaren 20tik 25era egingo da jaialdia, eta 84 kontzertu izango dira denera, hiriko hamalau agertokitan. Simple Minds, Curtis Harding, Vintage Trouble, Gregory Porter, Iggy Pop, Diana Krall eta beste daude aurtengo izarren artean.
Bi urteren ostean, aurtengoa ez da izango «normaltasunerako» itzulera, ezpada estiloen, belaunaldien, publikoaren eta musikarien arteko «besarkaden urtea». Gogoz azpimarratu du hori Miguel Martin Donostiako Jazzaldiko zuzendariak, eta «kalitatezko musikarekin gozatzeko» abagunea izango dela ospatu du. Iragarrita zeuden...
2022-7-11
https://www.berria.eus/albisteak/214989/bergara-ezagutu.htm
albisteak
bergara ezagutu
Laboratorium museoa, jauregi paregabeak, lorategi ikusgarriak... Bisitaria liluratu egiten da Bergaran dauden altxorrak ezagutzen dituenean.
bergara ezagutu. Laboratorium museoa, jauregi paregabeak, lorategi ikusgarriak... Bisitaria liluratu egiten da Bergaran dauden altxorrak ezagutzen dituenean.
Bergara historia handiko herria da, eta hori erakusten duten eraikin eta monumentu asko daude herrigunean bertan. Interes handiko ondare artistiko eta monumentala du. Guztira, 34 monumentu daude katalogatuta. XVI. eta XVIII. mendeen arteko Europako artearen berri ematen dute monumentu horiek, eraikuntza euskal gotiko b...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214991/ieak-europari-esan-dio-prest-egoteko-errusiak-gasa-esportatzeari-utziko-balio-ere.htm
Ekonomia
IEAk Europari esan dio «prest» egoteko, Errusiak gasa esportatzeari utziko balio ere
Fatih Birol Nazioarteko Energia Agentziako zuzendari nagusiak gas eskaria murrizteko neurriak galdegin dizkio Europari. Errusiaren asmoa da «abantaila» izatea negura begira.
IEAk Europari esan dio «prest» egoteko, Errusiak gasa esportatzeari utziko balio ere. Fatih Birol Nazioarteko Energia Agentziako zuzendari nagusiak gas eskaria murrizteko neurriak galdegin dizkio Europari. Errusiaren asmoa da «abantaila» izatea negura begira.
Argia da IEA Nazioarteko Energia Agentziaren mezua: Europak «prest egon behar luke» Errusiak aurrerantzean har ditzakeen erabakien aurrean. Joan den astean gasbideak ixten hasi zen Errusia, eta Europari hornidura murriztu; orain, IEA beldur da gas esportazioak «guztiz» etengo dituen. Fatih Birol IEAko zuzendari nagusi...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214992/aurkeztu-dituzte-bertsolari-txapelketa-nagusiko-hamalau-saioak.htm
Kultura
Aurkeztu dituzte Bertsolari Txapelketa Nagusiko hamalau saioak
Bertso plazen egoera hobera egiten ari dela ikusirik, txapelketa «duin eta txukuna» egiteko modua ikusten dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kideek. Orain arteko txapelketen sailkapen sistema bera izango du, eta bihar jarriko dituzte salgai saio guztien sarrerak.
Aurkeztu dituzte Bertsolari Txapelketa Nagusiko hamalau saioak. Bertso plazen egoera hobera egiten ari dela ikusirik, txapelketa «duin eta txukuna» egiteko modua ikusten dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kideek. Orain arteko txapelketen sailkapen sistema bera izango du, eta bihar jarriko dituzte salgai saio guzt...
Bertsolari Txapelketa Nagusiak badu eskeletoa. Ezaguna zen jadanik zer 42 bertsolari arituko ziren kantuan, eta gaur jakinarazi dituzte irailaren 24tik abenduaren 18ra bitarte «euskararen lurralde osoan» antolatutako hamalau saioko egutegia eta sailkapen sistema. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lurraldekako ordezka...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214993/gaztenpresak-278-enpresa-eta-547-lanpostu-sortzen-lagundu-zuen-iaz.htm
Ekonomia
Gaztenpresak 278 enpresa eta 547 lanpostu sortzen lagundu zuen iaz
Laboral Kutxaren fundazioak babestutako proiektu bakoitzak 71.200 euroko inbertsioa jaso zuen, batez beste.
Gaztenpresak 278 enpresa eta 547 lanpostu sortzen lagundu zuen iaz. Laboral Kutxaren fundazioak babestutako proiektu bakoitzak 71.200 euroko inbertsioa jaso zuen, batez beste.
2021eko balantzeak «emaitza onak» erakutsi ditu Laboral Kutxaren Gaztenpresa fundazioarentzat. 278 enpresa eta 547 lanpostu sortzen lagundu zuen iaz. 1.788 eskaera jaso zituzten guztira fundazioan, 2020an baino %140 gehiago. Horietatik 278 proiektuk lortu zuten haren onespena (aurkeztutakoen %15,55). Proiektu berriei ...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214994/osakidetzak-greba-eskubidea-urratzeagatik-kontrako-epai-bat-jaso-duela-jakinarazi-du-satsek.htm
Gizartea
Osakidetzak greba eskubidea urratzeagatik kontrako epai bat jaso duela jakinarazi du SATSEk
Sindikatuak salatu du Osakidetzak «gutxieneko zerbitzuak eta horien aplikazioa» erabiltzen dituela langileek grebarik egiteko erarik ez izateko
Osakidetzak greba eskubidea urratzeagatik kontrako epai bat jaso duela jakinarazi du SATSEk. Sindikatuak salatu du Osakidetzak «gutxieneko zerbitzuak eta horien aplikazioa» erabiltzen dituela langileek grebarik egiteko erarik ez izateko
Aurrez ere jaso izan ditu Osakidetzak aurkako epaiak greba eskubidea urratzea leporatuta, eta orain tankerako beste ebazpen bat jaso duela jakinarazi du SATSE erizainen sindikatuak. Aurten otsailaren 25erako eta 28rako lehen mailako arretan deituak zituzten greba egunen harira emandako epaia dela esan dute, eta Adminis...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214995/mondragonek-salmentak-berreskuratzea-eta-enplegua-mantentzea-lortu-du-iaz.htm
Ekonomia
Mondragonek salmentak berreskuratzea eta enplegua mantentzea lortu du iaz
Kooperatiben taldeak 11.404 milioi euroren salmentak izan ditu 2021ean eta ia-ia pandemia aurreko zenbakietara itzuli da. Aurtengo lehen bost hilabeteetan salmentak %10 handitu ditu.
Mondragonek salmentak berreskuratzea eta enplegua mantentzea lortu du iaz. Kooperatiben taldeak 11.404 milioi euroren salmentak izan ditu 2021ean eta ia-ia pandemia aurreko zenbakietara itzuli da. Aurtengo lehen bost hilabeteetan salmentak %10 handitu ditu.
Emaitza «positiboak» izan ditu iaz Mondragonek eta horren harira, korporazioko presidente Iñigo Ucinek nabarmendu egin du «kooperatibek testuinguru zailean emandako erantzun bikaina». Pandemia osteko suspertze ekonomikoaren olatua hartzea erdietsi dute kooperatibek, taldeak jakinarazi duenez. Hala, «lehengaien prezioe...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214996/timochenkori-egindako-elkarrizketa-argitaratuko-du-bihar-berriak-idatziz-eta-bideoz.htm
Mundua
Timochenkori egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, idatziz eta bideoz
Rodrigo Londoño Echeverri 'Timochenko' elkarrizketatu du Martxelo Otamendik, eta, joan den igandeko bozez ez ezik, gerrillari ohi eta politikari gisa egindako ibilbideaz eta Kolonbiaz hitz egin du harekin.
Timochenkori egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, idatziz eta bideoz. Rodrigo Londoño Echeverri 'Timochenko' elkarrizketatu du Martxelo Otamendik, eta, joan den igandeko bozez ez ezik, gerrillari ohi eta politikari gisa egindako ibilbideaz eta Kolonbiaz hitz egin du harekin.
Kolonbian izan da Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria. Hainbat egun igaro ditu han, eta bertatik bertara ikusi ditu Kolonbiako presidentetzarako hauteskundeen ingurukoak. Besteak beste, FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako buruzagi ohi eta Comunes alderdiko buru Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko-rekin ego...
2022-7-13
https://www.berria.eus/albisteak/214997/itsas-jarduerak-pasaiako-badian.htm
albisteak
Itsas jarduerak Pasaiako badian
Esperientzia zoragarria da Pasaiako badia itsasotik ezagutzea.
Itsas jarduerak Pasaiako badian. Esperientzia zoragarria da Pasaiako badia itsasotik ezagutzea.
Aski ezagunak dira Pasaiako badiako arkitektura pintoreskoa, portuko sarrera ikusgarria eta gastronomia, besteak beste. Bi hirigune historikoetan barrena paseatzea, edota badia txalupan zeharkatzea ezinbestekoak dira bisitarientzat. Hala ere, bada beste modu ezberdin eta oso original bat badia berezi hau ezagutzeko: it...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/214998/aitak-gehiago-inplikatzen-dira-seme-alaben-zaintzan-eskolek-lehenengo-deia-haiei-egiten-dietenean.htm
Gizartea
Aitak gehiago inplikatzen dira seme-alaben zaintzan eskolek lehenengo deia haiei egiten dietenean
Beasaingo (Gipuzkoa) hiru eskoletan eginiko esperimentuaren emaitzen arabera, hamar kasutatik zazpitan aitek beraiek kudeatu dute intzidentzia
Aitak gehiago inplikatzen dira seme-alaben zaintzan eskolek lehenengo deia haiei egiten dietenean. Beasaingo (Gipuzkoa) hiru eskoletan eginiko esperimentuaren emaitzen arabera, hamar kasutatik zazpitan aitek beraiek kudeatu dute intzidentzia
Haur bati ikastetxean zeozer gertatzen zaionean lehenbizi amari deitzeko inertzia apurtu nahi izan dute Besainen (Gipuzkoa), esperimentu gisa, eta emaitzak aiten arduraren inguruko topiko bat apurtu du. Herrilab3B laborategian parte hartu duten hiru eskolek zuzenean aitengana jota haien inplikazioa handitzea lortzen d...
2022-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/214999/bisita-interesgarria-areatzara.htm
albisteak
Bisita interesgarria Areatzara
Bisitaria txunditu egingo da Areatzan, Erdi Aroan sortutako hiri bat izanik balio handiko eraikin historikoak ezagutuko baititu. Gainera, Areatzatik txango ederrak egin daitezke Gorbeia mendira.
Bisita interesgarria Areatzara. Bisitaria txunditu egingo da Areatzan, Erdi Aroan sortutako hiri bat izanik balio handiko eraikin historikoak ezagutuko baititu. Gainera, Areatzatik txango ederrak egin daitezke Gorbeia mendira.
Areatza Erdi Aroan sortutako hiribildu bat da; hain zuzen ere, 1338. urtean sortua. Juan Nuñez de Lara Bizkaiko jaun kontsorte zenak Maria Diaz de Haro emaztearen omenez sortu zuen, eta hortik dator udalerriaren gaztelaniazko izena, Villaro. Hiribilduak hasierako egiturari eusten dio: bi kale nagusi daude Alde Zaharre...
2022-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/215000/historiaz-kulturaz-eta-naturaz-betetako-enklabea.htm
albisteak
Historiaz, kulturaz eta naturaz betetako enklabea
Urduña ingurune natural pribilegiatu batean dago. Naturaz ez ezik, historiaz eta kulturaz ere goza daiteke hirian bisita edo egonaldi bat eginez gero.
Historiaz, kulturaz eta naturaz betetako enklabea. Urduña ingurune natural pribilegiatu batean dago. Naturaz ez ezik, historiaz eta kulturaz ere goza daiteke hirian bisita edo egonaldi bat eginez gero.
Berezko historia dute Urduñako kaleek eta harriek; izan ere, multzo historiko-monumental izendatutako Erdi Aroko hiri egitura bat osatzen dute. Bertoko historiak lurraldetasuna, merkataritza eta zerga sistema ditu hizpide, narrazio harrigarria osatuz beti. Erdiguneko Foru Plaza arkupeduna eta zabala da udalerriko eleme...
2022-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/215001/debabarrenean-liluratu.htm
albisteak
Debabarrenean liluratu
Toki eder ugari ezagutu eta jarduera interesgarriak egin daitezke Debabarrena eskualdean
Debabarrenean liluratu. Toki eder ugari ezagutu eta jarduera interesgarriak egin daitezke Debabarrena eskualdean
Asko dago ikusteko eta egiteko Debabarrenean: xarmaz beteriko herriak ikusi, ibilaldiak egin ingurune naturaletan, hondartza ederrez gozatu, gastronomia bikaina dastatu, museoak eta ondare industriala eta historikoa ezagutu... Bisitaria liluratu egiten da Debabarrenean. Zortzi herri daude eskualde horretan: Eibar, Erm...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/215002/200dik-goiti-dira-jada-nafarroako-torturatuen-sarearekin-bat-egin-duten-sortzaile-eta-pentsalariak.htm
Politika
200dik goiti dira jada Nafarroako Torturatuen Sarearekin bat egin duten sortzaile eta pentsalariak
Manifestua sinatu eta heldu den larunbatean Iruñean torturaren aurka eginen duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Tartean dira Noam Chomsky eta Slavoj Zizek pentsalariak.
200dik goiti dira jada Nafarroako Torturatuen Sarearekin bat egin duten sortzaile eta pentsalariak. Manifestua sinatu eta heldu den larunbatean Iruñean torturaren aurka eginen duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Tartean dira Noam Chomsky eta Slavoj Zizek pentsalariak.
Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi duenez, gaurgero 200dik goiti artistak eman diete atxikimendua. Tortura, demagun epe hori amaitu dela izeneko manifestua izenpetu dute guziek, eta larunbat honetan Iruñean eginen duten manifestazioan parte hartzera deitu dute. Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren b...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/215003/erabakitzeko-eskubidea-lege-bihurtzeko-konpromisoak-eskatu-ditu-gure-esku-k.htm
Politika
Erabakitzeko eskubidea lege bihurtzeko konpromisoak eskatu ditu Gure Esku-k
Eusko Legebiltzarrari egin dio eskakizuna, eta prozesua udazkenean hasteko galdegin du.
Erabakitzeko eskubidea lege bihurtzeko konpromisoak eskatu ditu Gure Esku-k. Eusko Legebiltzarrari egin dio eskakizuna, eta prozesua udazkenean hasteko galdegin du.
Gure Esku-k Eusko Legebiltzarrari eskatu dio Euskal Herriaren «etorkizun politikoa erabakitzeko prozesu bat abiarazteko» urratsak egiteko, «beranduenez» 2022-2023ko ikasturtean. Hala, plataformak «dagozkion adostasunak lantzeko» deia egin die alderdiei, «erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko». EAJk adierazi du eskaer...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/215004/kepa-junkerari-buruzko-dokumental-bat-kaleratuko-dute-udazkenean.htm
Kultura
Kepa Junkerari buruzko dokumental bat kaleratuko dute udazkenean
Fermin Aio zuzendariak gidatuta, 'Berpiztu' filmak trikitilariaren ibilbide artistikoa errepasatuko du, eta haren errehabilitazio prozesua jasoko. Bere ibilbidea jasotzen duen liburua ere egiten ari da Junkera.
Kepa Junkerari buruzko dokumental bat kaleratuko dute udazkenean. Fermin Aio zuzendariak gidatuta, 'Berpiztu' filmak trikitilariaren ibilbide artistikoa errepasatuko du, eta haren errehabilitazio prozesua jasoko. Bere ibilbidea jasotzen duen liburua ere egiten ari da Junkera.
Fermin Aio zuzendariak gidatuta, Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumental bat estreinatuko dute udazkenean: Berpiztu. Musikariaren ibilbide artistikoa errepasatu, eta haren errehabilitazio prozesua jasoko du dokumentalak; 2018ko abenduan iktus bat izan zuen Junkerak, eta oholtzetatik kanpo ibili da harrezkero. Ib...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215005/sugarrek-hondamendi-bihurtutako-herria.htm
Gizartea
Sugarrek hondamendi bihurtutako herria
Copernicus sistemaren sateliteteen arabera, 14.800 hektarea inguru erre dira azkeneko astean Nafarroan.
Sugarrek hondamendi bihurtutako herria. Copernicus sistemaren sateliteteen arabera, 14.800 hektarea inguru erre dira azkeneko astean Nafarroan.
Goiko mapa interaktiboan ikus liteke sute bakoitzak zer hedadura izan duen; eremu osoa gorriz egon arren, horrek ez du esan nahi eremu osoa kiskali denik: suteek eragin duten eremua adierazten dute. Europako Batasunak lurraldea behatzeko erabiltzen duen Copernicus satelite sistemak eman ditu datuak. Gares aldeko suteak...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/215006/elikagai-ekoizleek-kezka-adierazi-dute-kostuen-igoera-euren-gain-hartzen-dutelako.htm
Ekonomia
Elikagai ekoizleek kezka adierazi dute kostuen igoera euren gain hartzen dutelako
2021ean, %24 handitu dira elikadura eta edarien sektorearen esportazioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Elikagai ekoizleek kezka adierazi dute kostuen igoera euren gain hartzen dutelako. 2021ean, %24 handitu dira elikadura eta edarien sektorearen esportazioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kostuen igoera «basatia». Horixe da epe laburrean elikadura eta elikagaien sektoreak daukan erronka, Jon Ander Egaña Basque Food Cluster elkartearen zuzendari nagusiak adierazi duenez. Batez ere energiaren eta lehengaien prezioen garestitzeak eragin die sektoreko enpresei. «Formulazioak moldatzen jarraitzen dugu, beste...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/215007/mariano-ferrer-goizeroko-independentzia.htm
Bizigiro
Mariano Ferrer, goizeroko independentzia
Mariano Ferrer kazetariaren lana gogoeta gisa hartu dute EHUko udako ikastaro batean, Donostian. Hainbat irakaslek eta ikerlarik esan dute Ferrer ez zela inoiz agintearen bozgorailu izaten.
Mariano Ferrer, goizeroko independentzia. Mariano Ferrer kazetariaren lana gogoeta gisa hartu dute EHUko udako ikastaro batean, Donostian. Hainbat irakaslek eta ikerlarik esan dute Ferrer ez zela inoiz agintearen bozgorailu izaten.
Mariano Ferrer kazetari, irrati esatari, analista politiko eta zutabegilea (Donostia, 1939-2019). Ez nolanahikoa. «Euskal gatazkaren Kapuscinski», EHUko irakasle emeritu Ramon Zalloren arabera. Metafora bat jaurti du Txema Ramirez de la Piscina kazetari eta ikertzaileak: «Euria ari du ala ez? Ireki leihoa ba». Hala egi...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/215008/sizilian-lehorreratzeko-baimena-jaso-du-aita-mari-k.htm
Gizartea
Sizilian lehorreratzeko baimena jaso du 'Aita Mari'-k
Bihar porturatuko da erreskate ontzia, Augusta portuan. Joan den astean Mediterraneoan erreskataturiko 112 lagun dira barrenean.
Sizilian lehorreratzeko baimena jaso du 'Aita Mari'-k. Bihar porturatuko da erreskate ontzia, Augusta portuan. Joan den astean Mediterraneoan erreskataturiko 112 lagun dira barrenean.
Aita Mari erreskate ontziak Mediterraneo itsasoan erreskatatutako ehundik gora migratzaileek badute non lur hartu. Azken orduotan, lehorreratzeko portu seguru baten bila izan da ontzia. Egunak eman ditu baimena erdietsi nahian, eta gaur jaso du baiezkoa azkenik: Siziliako Augusta portuak eman die aukera. Bihar goizean ...
2022-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/215009/joseba-tapia-kantutik-pozerako-bidea.htm
Kultura
Joseba Tapia, kantutik pozerako bidea
Joseba Tapiak dantza giroan berotu du Donostiako Viktoria Eugenia antzokia, Adarra saria jaso ondorengo kontzertuan. Orkestra zabal batekin aritu da, eta Mixel Ducau eta Leturia izan ditu gonbidatu berezi.
Joseba Tapia, kantutik pozerako bidea. Joseba Tapiak dantza giroan berotu du Donostiako Viktoria Eugenia antzokia, Adarra saria jaso ondorengo kontzertuan. Orkestra zabal batekin aritu da, eta Mixel Ducau eta Leturia izan ditu gonbidatu berezi.
«Trikitilari handiak ezagutu ditut, miretsi ditudanak. Adibidez, Iñaki Garmendia Laja, Faustino Azpiazu Sakabi eta Jazinto Rivas —ez nuen ezagutu, ni jaio nintzen urtean hil omen zen, baina osaben bidez jakin nuen nolako trikitilari bikaina zen—. Baina, azkenean... saria niri eman didate. Eskritore eta letragile oso on...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215031/bart-askatu-dituzte-senperen-atxiloturiko-lau-gazteak.htm
Gizartea
Bart askatu dituzte Senperen atxiloturiko lau gazteak
Kargurik gabe utzi dituzte libre, baina ikertzen jarraitzen dutela ohartarazi dute.
Bart askatu dituzte Senperen atxiloturiko lau gazteak. Kargurik gabe utzi dituzte libre, baina ikertzen jarraitzen dutela ohartarazi dute.
Lau gazte atxilotu zituen Frantziako Poliziak atzo goizean Senpereko inguruetan (Lapurdi). Etxe agentzietan izandako tindaketekin lotuta atxilotu zituzten. Atzo 23:00 aldera utzi zituzten libre, kargurik gabe. Baina ikertzen jarraitzen dutela ohartarazi dute. Baionako prokuradore Jerome Bourrierek BERRIAri atzo baiezt...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215032/behin-behinean-itxi-dute-bertsolari-txapelketa-nagusiko-sarrerak-erosteko-gunea.htm
Kultura
Behin-behinean itxi dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak erosteko gunea
Zerbitzariek gainezka egin dute eskaera kopuruarengatik, nahiz eta «neurriak hartuta» zeuzkaten. Bihar emango dute informazio gehiago.
Behin-behinean itxi dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak erosteko gunea. Zerbitzariek gainezka egin dute eskaera kopuruarengatik, nahiz eta «neurriak hartuta» zeuzkaten. Bihar emango dute informazio gehiago.
«Arazo teknikoak direla medio, momentu honetan ez dabil Bertsosarrerak.eus. Gaia bideratzen ari gara». Mezu hori argitaratu du Bertsozale Elkarteak bere webgunean. Ostegunean ezinezkoa izan da Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerarik erostea, zerbitzariek gainezka egin baitute. «Jende guztia sartu da 09:00etan», adi...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215033/cafek-250-milioi-euroko-kontratu-bat-lortu-du-arabiar-emirerri-batuetan.htm
Ekonomia
CAFek 250 milioi euroko kontratu bat lortu du Arabiar Emirerri Batuetan
Etihad Rail estatuko tren kudeatzailearekin sinatu du tratua, trenak fabrikatzeko, hornitzeko eta horien mantentze lanak egiteko
CAFek 250 milioi euroko kontratu bat lortu du Arabiar Emirerri Batuetan. Etihad Rail estatuko tren kudeatzailearekin sinatu du tratua, trenak fabrikatzeko, hornitzeko eta horien mantentze lanak egiteko
CAF tren konpainiak bolumen handiko eskaera bat lortu du Arabiar Emirerri Batuetan. Etihad Rail estatuko tren kudeatzailearekin sinatu du tratua, herrialdeko trenbide sarerako trenak diseinatzeko, fabrikatzeko, hornitzeko eta mantentze lanak egiteko. Kontratuaren bolumena 250 milioi euro baino gehiagokoa da. Azken kon...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215035/mauleko-argia-kolegioa-okupatu-dute-gurasoek.htm
Gizartea
Mauleko Argia kolegioa okupatu dute gurasoek
Adierazi dutenez, Hezkuntza Akademiak ez du onartu nahi beste gela bat zabaltzea.
Mauleko Argia kolegioa okupatu dute gurasoek. Adierazi dutenez, Hezkuntza Akademiak ez du onartu nahi beste gela bat zabaltzea.
Euskal Irratiek zabaldu dutenez, Mauleko Argia kolegioa okupatu dute gurasoek goizean. Gurasoek adierazi dutenez, ikastetxe publikoan seigarren mailan 92 ikasle badaude ere, hizkuntza akademiak ez du onartu nahi beste gela bat zabaltzea.
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215036/greban-dira-gaur-bizkaiko-eta-gipuzkoako-ehungintza-sektoreko-langileak.htm
Ekonomia
Greban dira gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintza sektoreko langileak
ELAk merkataritza sektorearen egoera «jasanezina» salatu du. Biharko ere grebara deitu dute Bizkaiko langileek.
Greban dira gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintza sektoreko langileak. ELAk merkataritza sektorearen egoera «jasanezina» salatu du. Biharko ere grebara deitu dute Bizkaiko langileek.
Merkealdien lehen egunean, itxirik dira kate handien hainbat denda. Beste batzuek irekirik jarraitzen dute, langile gutxi badira ere. Izan ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintzako, larrugintzako eta oinetakoen sektoreko hainbat langilek planto egin dute. Zazpigarren greba eguna dute gaurkoa Bizkaiko langileek; goizet...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215037/epaiketa-amaituta-bilbon-atxilotutako-zazpi-gazteen-aurkako-zigor-eskaera-mantendu-du-fiskaltzak.htm
Politika
Epaiketa amaituta, Bilbon atxilotutako zazpi gazteen aurkako zigor eskaera mantendu du fiskaltzak
Gaur amaitu da 2021eko maiatzean Ernairen Bilboko manifestazio batean atxilotu zituzten zazpi gazteen aurkako epaiketa, eta bi edo hiru aste barru emango dute epaia.
Epaiketa amaituta, Bilbon atxilotutako zazpi gazteen aurkako zigor eskaera mantendu du fiskaltzak. Gaur amaitu da 2021eko maiatzean Ernairen Bilboko manifestazio batean atxilotu zituzten zazpi gazteen aurkako epaiketa, eta bi edo hiru aste barru emango dute epaia.
Joan den urteko maiatzean Ernaik gazteen «larrialdi» egoera salatzeko, eta burujabetza eta eraldaketa soziala aldarrikatzeko mobilizazioa egin zuen Bilboko eta Gasteizko kaleetan, eta Ertzaintzak zortzi gazte atxilotu zituen, zazpi Bilbon eta bat Gasteizen. Bestalde, antolatzaileen arabera, hirurogei pertsonatik gora z...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215038/gizonezko-bat-hil-da-azkaraten-auto-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da Azkaraten, auto batek harrapatuta
90 urteko oinezkoa zebrabide batean jo du autoak, zabaldu dutenez, Baigorrirako errepidean
Gizonezko bat hil da Azkaraten, auto batek harrapatuta. 90 urteko oinezkoa zebrabide batean jo du autoak, zabaldu dutenez, Baigorrirako errepidean
90 urteko gizonezko bat harrapatu du auto batek Azkaraten (Nafarroa Beherea), herria eta Baigorri lortzen dituen errepidean. Lekukoen arabera, gizona bi makilaren laguntzaz zebilen, oinez, eta zebrabide batean harrapatu du autoak. Larrialdi zerbitzuen helikoptero bat inguratu da, baina ezin izan dute gizonezkoa salbat...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215039/nafarroako-bandera-erraldoi-bat-jarri-dute-irunean-foruen-plazan.htm
Politika
Nafarroako bandera erraldoi bat jarri dute Iruñean, Foruen plazan
Ohore guztiz jantzi nahi izan dute ekitaldia, Iruñeko alkate Enrique Maia eta Nafarroako presidenteorde Javier Remirez han zirela.
Nafarroako bandera erraldoi bat jarri dute Iruñean, Foruen plazan. Ohore guztiz jantzi nahi izan dute ekitaldia, Iruñeko alkate Enrique Maia eta Nafarroako presidenteorde Javier Remirez han zirela.
Ikusgarria da gaur Iruñeko Foruen plazan jarri duten Nafarroako bandera; zortzi metro luze, hamabi metro zabal. 30 metro luze da masta. Ohore handiz jarri dute, La Pamplonesa bandaren musikarekin, eta Iruñeko alkate Enrique Maia eta Nafarroako presidenteorde Javier Remirez han zirela. Txalo artean eta Nafarroaren aldek...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215040/zelenski-ziur-da-europar-kontseiluak-ebn-sartzeko-hautagai-estatusa-emango-diola-ukrainari.htm
Mundua
Zelenski ziur da Europar Kontseiluak EBn sartzeko hautagai estatusa emango diola Ukrainari
Europar Kontseiluak gaur erabakiko du Ukrainari eta Moldaviari EBn sartzeko hautagai estatusa eman ala ez. Michelek egun «historikotzat» jo du.
Zelenski ziur da Europar Kontseiluak EBn sartzeko hautagai estatusa emango diola Ukrainari. Europar Kontseiluak gaur erabakiko du Ukrainari eta Moldaviari EBn sartzeko hautagai estatusa eman ala ez. Michelek egun «historikotzat» jo du.
Europar Kontseiluak —EBko kide diren 27 estatuetako agintarien biltzarrak— gaur erabakiko du Ukrainari eta Moldaviari EB Europako Batasunera atxikitzeko hautagai estatusa eman ala ez, Bruselan egitekoa duen batzarrean, Europako Batzordeak joan den ostiralean Kieven eta Chisinauren aldeko jarrera erakutsi ostean. Europa...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215041/ibai-aginagari-berangon-egin-zioten-ongietorria-ikertuko-du-auzitegi-nazionalak.htm
Politika
Ibai Aginagari Berangon egin zioten ongietorria ikertuko du Auzitegi Nazionalak
Hiru pertsona inputatu ditu Ismael Moreno magistratuak, ekitaldiaren antolaketan parte hartu izana leporatuta.
Ibai Aginagari Berangon egin zioten ongietorria ikertuko du Auzitegi Nazionalak. Hiru pertsona inputatu ditu Ismael Moreno magistratuak, ekitaldiaren antolaketan parte hartu izana leporatuta.
Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa bat abiatu du martxoaren 13an Berangon (Bizkaia) Ibai Aginaga euskal presoari kartzelatik atera ostean egin zioten ongietorriaren inguruan. Basauriko (Bizkaia) kartzelatik atera zen, ia bi hamarkada preso egin ostean, eta ongietorria egin zioten herriko frontoian. Vox talde polit...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215042/sanchez-galanen-aurkako-ikerketa-artxibatu-egin-dute.htm
Ekonomia
Sanchez Galanen aurkako ikerketa artxibatu egin dute
Iberdrolako presidenteari egotzi zioten Villarejo komisarioa kontratatu izana aurkariak espiatzeko. Hamar urtetik gora igaro dira ordutik, eta epaileak ebatzi du gertakariek preskribatu dutela.
Sanchez Galanen aurkako ikerketa artxibatu egin dute. Iberdrolako presidenteari egotzi zioten Villarejo komisarioa kontratatu izana aurkariak espiatzeko. Hamar urtetik gora igaro dira ordutik, eta epaileak ebatzi du gertakariek preskribatu dutela.
Villarejo auzitik onik irtetekotan da Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Eta ez da izango frogatu delako ez zituela bere aurkakoak espiatu, baizik eta leporatzen zaizkion delituak ikertzeko epea jada igaro delako. Hala ebatzi du Manuel Garcia Castellon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez Galane...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215043/bizkaiko-metaleko-hitzarmena-lortzeko-jarrerak-laquooso-urrunraquo-daudela-adierazi-dute-sindikatuek.htm
Ekonomia
Bizkaiko metaleko hitzarmena lortzeko jarrerak «oso urrun» daudela adierazi dute sindikatuek
Bizkaiko metaleko langileek lehen greba eguna izan dute gaur, eta manifestazioa egin dute Bilbon. Beste bi greba egun dauzkate deituta ekainaren 30erako eta uztailaren 1erako.
Bizkaiko metaleko hitzarmena lortzeko jarrerak «oso urrun» daudela adierazi dute sindikatuek. Bizkaiko metaleko langileek lehen greba eguna izan dute gaur, eta manifestazioa egin dute Bilbon. Beste bi greba egun dauzkate deituta ekainaren 30erako eta uztailaren 1erako.
«Joan den astean bildu ginen patronalarekin, eta esku hutsik etorri ziren mahaira. Benetako eskaintza bat daukatenean egingo dugu berba». ELA sindikatuko Mikel Etxeberriak azaldu zuen atzo nola Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioan langileen eta patronalaren jarrerak «oso urrun dauden» elkarrengandik. ...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215044/osakidetzako-egoiliarrentzat-ahalik-eta-kontratu-egonkorrenak-galdegin-ditu-eusko-legebiltzarrak.htm
Gizartea
Osakidetzako egoiliarrentzat «ahalik eta kontratu egonkorrenak» galdegin ditu Eusko Legebiltzarrak
Osakidetzan belaunaldi erreleboa bermatzeko «beharrezkoak diren postuak» eskatu dituzte EAJk, PSEk, PP+C’s-k eta Voxek. Elkarrekin Podemos-IU abstenitu egin da, eta EH Bilduk aurka bozkatu du.
Osakidetzako egoiliarrentzat «ahalik eta kontratu egonkorrenak» galdegin ditu Eusko Legebiltzarrak. Osakidetzan belaunaldi erreleboa bermatzeko «beharrezkoak diren postuak» eskatu dituzte EAJk, PSEk, PP+C’s-k eta Voxek. Elkarrekin Podemos-IU abstenitu egin da, eta EH Bilduk aurka bozkatu du.
Osakidetzako egoiliarren lan baldintzen egoera hobetzeko eskatu du gaur Eusko Legebiltzarrak. EAJk, PSE-EEk eta PP+C’s-ek adostu dute testua, eta Voxek aldeko botoa eman du. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk ez dute akordioaren alde egin, uste dutelako ez diela Osakidetzaren sakoneko arazoei erantzuten eta ez dela n...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215045/nafarroan-izan-ezik-san-joan-suak-argituko-du-gaur-gaua.htm
Bizigiro
Nafarroan izan ezik, San Joan suak argituko du gaur gaua
Usadioari jarraituz, San Joan bezperako ohiturak izango dira hiri, herri eta auzoetan. Nafarroan surik ezin da piztu, baina ohiko beste jarduera batzuk egingo dituzte.
Nafarroan izan ezik, San Joan suak argituko du gaur gaua. Usadioari jarraituz, San Joan bezperako ohiturak izango dira hiri, herri eta auzoetan. Nafarroan surik ezin da piztu, baina ohiko beste jarduera batzuk egingo dituzte.
San Joan sua pizteko eguna da gaurkoa. Euskal Herriko plaza, auzo eta etxe atari askotan piztuko dute gaur San Joan bezperako sua. Ez, ordea, Nafarroan: azken egunetako beroaldian izan diren suteen ondoren, sua piztea debekatu du Nafarroako Gobernuak. Hala ere, gaurko beste ohitura batzuk ospatuko dira. Adibidez, Dugun...
2022-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/215046/urdaibaiko-biosfera-erreserban.htm
albisteak
Urdaibaiko biosfera erreserban
Urdaibaiko padurak Euskal Herri atlantikoko hezegunerik garrantzitsuenak dira. Unesco erakundeak biosferaren erreserba izendatu zuen inguru hori 1984. urtean.
Urdaibaiko biosfera erreserban. Urdaibaiko padurak Euskal Herri atlantikoko hezegunerik garrantzitsuenak dira. Unesco erakundeak biosferaren erreserba izendatu zuen inguru hori 1984. urtean.
Urdaibaiko biosfera erreserba, Euskal Autonomia Erkidegoko biosferaren erreserba bakarra izateaz gain, euskal itsasbazterreko espazio babesturik baliotsuena da. Lurraldea Oka errekaren arro hidrografikoari dagokio, eta 220 kilometro koadroko zabalera dauka. Bertan, ekosistema eta paisaia mota ugari daude, eta, besteak ...
2022-7-25
https://www.berria.eus/albisteak/215047/hondartzan-hondarribian.htm
albisteak
Hondartzan, Hondarribian
Itsasoa, hondartza, mendia… Hondarribian paseo politak egin daitezke, eta aisialdiaz eta gastronomiaz modu ezin hobean gozatu.
Hondartzan, Hondarribian. Itsasoa, hondartza, mendia… Hondarribian paseo politak egin daitezke, eta aisialdiaz eta gastronomiaz modu ezin hobean gozatu.
Natura ingurune paregabean dago Hondarribia. Jaizkibel mendiak babesten du, itsasoak bustitzen, eta Bidasoa ibaiaren bokalean dago. Ibilaldi interesgarri ugari egin daitezke kaleetan zehar edo mendian; bestela, aukera dago lasai egon eta hondartzan bainua hartzeko ere. Urre koloreko hondar fina dago hondartzan. Luzea d...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215048/sizilian-porturatu-da-aita-mari-laquoazkarraquo.htm
Gizartea
Sizilian porturatu da 'Aita Mari', «azkar»
Erreskate ontziak Mediterraneoan jasotako 112 migratzaileak lehorreratuak dira jadanik. Mediku azterketak egin dizkiete, eta onik dira guztiak.
Sizilian porturatu da 'Aita Mari', «azkar». Erreskate ontziak Mediterraneoan jasotako 112 migratzaileak lehorreratuak dira jadanik. Mediku azterketak egin dizkiete, eta onik dira guztiak.
Aita Mari ontzia lur hartua da jadanik. Siziliako Augusta portuan lehorreratzeko baimena jaso zuen atzo ontziak. Gaurko aurreikusi zuten pausoa ematea, eta goizeko 9:00 aldera erdietsi dute azkenik. Emandako informazioaren arabera, porturatzea prozesu «azkarra» izan da, «uste baino azkarragoa»; hala azaldu du erreskate...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215049/zehaztasunaren-xerka-kuraiaz.htm
Bizigiro
Zehaztasunaren xerka, kuraiaz
Bernardo Atxaga idazleak esan du Mariano Ferrer xehetasunak maite zituen pertsona zela, EHUko udako ikastaroetan. «Lengoaiatik abiatu behar da zernahi kritika», gaineratu du.
Zehaztasunaren xerka, kuraiaz. Bernardo Atxaga idazleak esan du Mariano Ferrer xehetasunak maite zituen pertsona zela, EHUko udako ikastaroetan. «Lengoaiatik abiatu behar da zernahi kritika», gaineratu du.
Goiztiarra zen Mariano Ferrer: 05:30ean ateratzen zen etxetik, Rosiren kioskoan hamar egunkari eta aldizkari batzuk erosi, eta Herri Irratiko saioa egitera joaten zen. «Inprobisatzaile landua zen», azaldu du Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak, EHUren udako ikastaroetan, Donostian. Esther Ferrer kazetariaren alabak ...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215050/elhuyarrek-sasoi-eraikuntzak-eta-euskarabenturak-jaso-dute-bai-euskarari-saria.htm
Gizartea
Elhuyarrek, Sasoi eraikuntzak eta Euskarabenturak jaso dute Bai Euskarari saria
«Arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko» egindako lana saritu du Bai Euskarari elkarteak.
Elhuyarrek, Sasoi eraikuntzak eta Euskarabenturak jaso dute Bai Euskarari saria. «Arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko» egindako lana saritu du Bai Euskarari elkarteak.
Sasoi eraikuntzak, Elhuyarrek eta Euskarabenturak «arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko» egiten duten lana saritu du Bai Euskarari elkarteak, Donostian egindako sari banaketan. Sasoi eraikuntzak zerbitzua euskaraz emateko arreta eskaintzeko bidean egindako urratsak txalotu ditu elkarteak: «Langileen ar...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215051/alemaniak-gasa-errazionatzeko-beste-urrats-bat-egin-du.htm
Ekonomia
Alemaniak gasa errazionatzeko beste urrats bat egin du
Errusiak %60 gutxitu du gas isuria Nord Stream 1 gasbidean, eta uztailean dena etengo duen beldur da. Bigarren mailako alerta izendatu du, eta hirugarrenarekin iritsiko dira errazionamenduak.
Alemaniak gasa errazionatzeko beste urrats bat egin du. Errusiak %60 gutxitu du gas isuria Nord Stream 1 gasbidean, eta uztailean dena etengo duen beldur da. Bigarren mailako alerta izendatu du, eta hirugarrenarekin iritsiko dira errazionamenduak.
Gasa faltako zaion egunerako prestatzen jarraitzen du Alemaniak. Martxoaz geroztik lehen mailako alertan egon ondoren, gaur bigarren mailara igo du alerta hori, Errusiatik iristen zaion gasaren fluxua gutxitzen ari zaiolako. Hirugarren eta azkenarekin, Berlingo gobernuak eskubidea izango du gasa errazionatzeko: herrita...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215052/bi-greba-egunetan-elkarrekin-joatea-proposatu-diote-elak-labek-eta-esk-k-mercedeseko-langile-batzordeari.htm
Ekonomia
Bi greba egunetan elkarrekin joatea proposatu diote ELAk, LABek eta ESK-k Mercedeseko langile batzordeari
Lanuzteak ekainaren 29an eta 30ean egitea aztertzen ari dira, Mercedesen mobilizazioetan «ahalik eta batasun handiena» izateko. Oraingoz, ekainaren 27tik uztailaren 1era bitartean deitu dute grebaldia hiru sindikatuek.
Bi greba egunetan elkarrekin joatea proposatu diote ELAk, LABek eta ESK-k Mercedeseko langile batzordeari. Lanuzteak ekainaren 29an eta 30ean egitea aztertzen ari dira, Mercedesen mobilizazioetan «ahalik eta batasun handiena» izateko. Oraingoz, ekainaren 27tik uztailaren 1era bitartean deitu dute grebaldia hiru sindika...
Atzo hasi zituzten sindikatuek Mercedeseko lanuzteak. Sindikatuen arabera, lehen greba egunak ia erabateko babesa izan zuen, baina agerian geratu zen langile batzordearen zatiketa. Gaur, ordea, ELAk, LABek eta ESK-k proposamena bota diete batzordeko beste sindikatuei: ekainaren 29an eta 30ean besterik ez egitea lanuzte...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215053/espainiako-lehen-mailako-egutegia-zozkatu-dute.htm
Kirola
Espainiako Lehen Mailako egutegia zozkatu dute
Abuztuaren 14an jokatuko dute lehen jardunaldia, eta euskal taldeek partida hauek izango dituzte: Athletic-Mallorca, Osasuna-Sevilla eta Cadiz-Reala
Espainiako Lehen Mailako egutegia zozkatu dute. Abuztuaren 14an jokatuko dute lehen jardunaldia, eta euskal taldeek partida hauek izango dituzte: Athletic-Mallorca, Osasuna-Sevilla eta Cadiz-Reala
Espainiako Lehen Mailako euskal taldeek badakite zein izango den ligako egutegia. Abuztuaren 14an jokatuko dute lehen jardunaldia, eta partida hauek izango dituzte: Athletic-Mallorca, Osasuna-Sevilla eta Cadiz-Reala. Azken jardunaldia, berriz, ekainaren 4an jokatuko dute, eta partida hauek izango dituzte: Reala-Sevilla...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215054/bakegileek-ipar-euskal-herria-geldituko-dute-paris-mugiarazteko.htm
Politika
Bakegileek Ipar Euskal Herria geldituko dute, Paris mugiarazteko
Uztailaren 23an eginen dute ekintza. Ehunka lagunen mobilizazioa iragarri dute.
Bakegileek Ipar Euskal Herria geldituko dute, Paris mugiarazteko. Uztailaren 23an eginen dute ekintza. Ehunka lagunen mobilizazioa iragarri dute.
«Tentsioa sortuko dugu, arreta erakartzeko». Horrela azaldu du Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak uztailaren 23rako aurreikusi duten ekintza. Ipar Euskal Herria blokeatuko dutela iragarri dute Bakegileek, euskal presoen gaian aitzinamenduak lortzeko. «Prozesuaren blokeo judizial eta politikoari blokeo geografiko ba...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215055/errenta-apalekoei-diru-laguntza-zuzen-bat-emango-die-espainiako-gobernuak.htm
Ekonomia
Errenta apalekoei diru laguntza zuzen bat emango die Espainiako Gobernuak
Larunbateko ministroen kontseilu berezian, luzatu egingo du erregaiaren deskontua, eta garraio publikoa merkatzeko neurriak ere mahai gainean daude. Argindar konpainien irabazi handiak zergapetuz finantzatu nahi dituzte neurriak.
Errenta apalekoei diru laguntza zuzen bat emango die Espainiako Gobernuak. Larunbateko ministroen kontseilu berezian, luzatu egingo du erregaiaren deskontua, eta garraio publikoa merkatzeko neurriak ere mahai gainean daude. Argindar konpainien irabazi handiak zergapetuz finantzatu nahi dituzte neurriak.
Andaluziako hauteskundeetan izandako porrotak ausartago jokatzera bultzatu ditu Espainiako Gobernua osatzen duten bi alderdiak. Orain arteko balantzea defendatzearekin botoak bermatzeko nahikoa ez dela ikusita, urrunago joatea erabaki dute, eta herritarrak orain ziur aski gehien kezkatzen dituen arazoa —inflazioa— arin...
2022-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/215056/ukrainak-eta-moldaviak-ebn-sartzeko-hautagai-estatusa-jaso-dute.htm
Mundua
Ukrainak eta Moldaviak EBn sartzeko hautagai estatusa jaso dute
Zelenskik esan du erabakia «historikoa» dela: «Ukrainaren etorkizuna EBn dago». 27 estatuburu eta gobernuburuek ez dute aurrera egin Mendebaldeko Balkanetako estatuen aferan.
Ukrainak eta Moldaviak EBn sartzeko hautagai estatusa jaso dute. Zelenskik esan du erabakia «historikoa» dela: «Ukrainaren etorkizuna EBn dago». 27 estatuburu eta gobernuburuek ez dute aurrera egin Mendebaldeko Balkanetako estatuen aferan.
EB Europako Batasuneko estatu kideetako agintariek pausoa eman dute, Errusiak inbasioa hasi eta lau hilabete ingurura: Ukrainari EBn sartzeko hautagai estatusa eman diote, baita Moldaviari ere. «Akordioa. Europar Kontseiluak oraintxe erabaki du Ukrainari eta Moldaviari hautagai estatusa ematea. Une historiko bat da. Gu...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215080/emakume-bat-larri-zauritu-dute-eta-bikotekide-ohia-atxilotu.htm
Gizartea
Emakume bat larri zauritu dute, eta bikotekide ohia atxilotu
Labanaz eraso diote andreari, eta larri dago erietxean.
Emakume bat larri zauritu dute, eta bikotekide ohia atxilotu. Labanaz eraso diote andreari, eta larri dago erietxean.
Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Barakaldon (Bizkaia), emakumezko bat hiltzen saiatzea egotzita. Andrea eta atxilotutako gizona bikotekide ohiak ziren, eta emakumeari labanaz egin diote eraso. Gurutzetako erietxera eraman dute, zauri ugari zituela eta, larri. Eusko Jaurlaritzako Segurtas...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/215081/euskal-herria-eta-kataluniaren-arteko-ekimen-bateratu-gehiago-iragarri-dituzte.htm
Politika
Euskal Herria eta Kataluniaren arteko «ekimen bateratu gehiago» iragarri dituzte
Pirinioetako hirurehun gailur baino gehiago argiztatuko dituzte gaur, Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren alde.
Euskal Herria eta Kataluniaren arteko «ekimen bateratu gehiago» iragarri dituzte. Pirinioetako hirurehun gailur baino gehiago argiztatuko dituzte gaur, Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren alde.
Gure Esku-k, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta FEEC Kataluniako Txangozale Erakundeen Federazioak, Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkarteen laguntzaz, hirurehun tontor baino gehiago argiztatuko dituzte gaur iluntzean, Pirinioetako Bidea izeneko egitasmoan. Helburuak, horra: «herri gogoa» berpiztea, buruj...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215082/hilda-aurkitu-dute-atzo-anboton-galdu-zen-mendizalea.htm
Gizartea
Hilda aurkitu dute atzo Anboton galdu zen mendizalea
20:30ak aldera larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, baina ezin izan dute aurkitu hil baino lehen.
Hilda aurkitu dute atzo Anboton galdu zen mendizalea. 20:30ak aldera larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, baina ezin izan dute aurkitu hil baino lehen.
Mendizale bat hil da Anboto mendian (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 25 urte zituen, gizonezkoa zen, eta atzo iluntzean 20:30ak aldera larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, galdu egin zela jakinaraziz. Deia, ordea, ez zen ona izan, eta ezin izan zuten jakin non zegoen. Deiaz geroztik, ...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215083/david-cronenbergek-jasoko-du-bigarren-donostia-saria.htm
Kultura
David Cronenbergek jasoko du bigarren Donostia saria
Donostiako Zinemaldiak zuzendari eta gidoilari kanadarraren ibilbidea aitortuko du ohorezko sariarekin. 'Crimes of the Future' haren film berria ere erakutsiko du jaialdiak.
David Cronenbergek jasoko du bigarren Donostia saria. Donostiako Zinemaldiak zuzendari eta gidoilari kanadarraren ibilbidea aitortuko du ohorezko sariarekin. 'Crimes of the Future' haren film berria ere erakutsiko du jaialdiak.
Iragarrita zegoen Juliette Binoche aktore frantziarrak jasoko duela aurten Donostiako 70. Zinemaldiaren ohorezko sari nagusietako bat —hura izango da, halaber, aurtengo kartel ofizialaren irudia—, baina ez da protagonista bakarra izango, bigarren Donostia sariaren berri eman baitu gaur jaialdiak: David Cronenberg (Toro...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215084/lezaman-dute-erronka.htm
Kirola
Lezaman dute erronka
Athleticeko bazkideek gaur hautatuko dute datozen lau urteetan kluba gidatuko duen taldea. Besteak beste, harrobiaren azpiegitura indartzea eta hura erakargarri egitea eskatzen diote zaleek presidente berriari.
Lezaman dute erronka. Athleticeko bazkideek gaur hautatuko dute datozen lau urteetan kluba gidatuko duen taldea. Besteak beste, harrobiaren azpiegitura indartzea eta hura erakargarri egitea eskatzen diote zaleek presidente berriari.
Aspaldiko interesik handiena sortu dute Athleticeko hauteskundeek; bai, behintzat hedabideetan, seguruenik ezustean hiru hautagaitza aurkeztu direlako. Ia 40.000 bazkide daude gaurko deituta datozen lau urteetan klub zuri-gorriaren buru izango den gizona hautatzera. Normalean, erdiak inguru joaten dira botoa ematera. I...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215085/euskarari-lotuta-egon-naiz-beti-hori-izan-da-nire-kezkarik-handienetako-bat.htm
Gizartea
«Euskarari lotuta egon naiz beti; hori izan da nire kezkarik handienetako bat»
Ikastolek egiten duten ekarpen publikoa defendatzen du Kristina Mardarasek, sare publikoaren eta pribatuaren dikotomiatik harago. Iurretako Goiuria ikastolari buruzko liburu bat atera berri du.
«Euskarari lotuta egon naiz beti; hori izan da nire kezkarik handienetako bat». Ikastolek egiten duten ekarpen publikoa defendatzen du Kristina Mardarasek, sare publikoaren eta pribatuaren dikotomiatik harago. Iurretako Goiuria ikastolari buruzko liburu bat atera berri du.
«Zortea izan dut. Berriro jaioko banintz, irakaslea izatea gustatuko litzaidake». Irakaskuntzan ibilitako urteez oroitzapen goxoa du Kristina Mardarasek (Iurreta, 1948). Ikastolak bultzatu zituen, irakasle aritu zen hainbatetan, eta zarratuta dauden horien ekarpenak helarazten dihardu orain: liburu bat ondu du Iurretak...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215086/europako-funtsetatik-1090-milioi-euro-jaso-dituzte-arabak-bizkaiak-eta-gipuzkoak.htm
Ekonomia
Europako funtsetatik 1.090 milioi euro jaso dituzte Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak
Eusko Jaurlaritza kexu da funtsen banaketa oso motel doalako, eta etsita dago Espainiako Gobernuaren banaketa zentralistarekin.
Europako funtsetatik 1.090 milioi euro jaso dituzte Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak. Eusko Jaurlaritza kexu da funtsen banaketa oso motel doalako, eta etsita dago Espainiako Gobernuaren banaketa zentralistarekin.
Iristen ari dira, baina behar baino motelago eta eskasago. Hori da, laburbilduz, Eusko Jaurlaritzak Europako Batasuneko Next Generation funtsei buruz egin duen balorazioa. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak egin du, Eusko Legebiltzarraren funts horien egoeraz egindako agerraldian. Diru horiei buruz mintzatze...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215087/guraso-bakarrek-eskubide-berberak-nahi-dituzte-beren-umeentzat.htm
Gizartea
Guraso bakarrek «eskubide berberak» nahi dituzte beren umeentzat
Guraso bakarrek ez dute modurik beste gurasoaren hamasei asteko baimena hartzeko. Diskriminazioa igartzen dute ustez neutroak diren arauetan ere.
Guraso bakarrek «eskubide berberak» nahi dituzte beren umeentzat. Guraso bakarrek ez dute modurik beste gurasoaren hamasei asteko baimena hartzeko. Diskriminazioa igartzen dute ustez neutroak diren arauetan ere.
Guraso berrientzako aldaketa handia sartu zen indarrean 2019ko azaroan: hamasei astera luzatu zuten erditu ez zen gurasoari zegokion baimen ordaindua —ordura arte, zortzi astekoa zen—. Hau da, parekatu egin ziren amaren baimena eta bigarren gurasoarena. Guraso bakarreko familiek, ordea, hamasei asteko baimena dute orai...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215088/torturaren-biktimak-aitortzeko-eskatuko-dute-bihar-irunean.htm
Politika
Torturaren biktimak aitortzeko eskatuko dute bihar Iruñean
Nafarroako Torturatuen Sareak deituta, manifestazioa egingo dute. Kultur arloko berrehun norbanako baino gehiagoren eta dozenaka eragileren babesa jaso du mobilizazioak.
Torturaren biktimak aitortzeko eskatuko dute bihar Iruñean. Nafarroako Torturatuen Sareak deituta, manifestazioa egingo dute. Kultur arloko berrehun norbanako baino gehiagoren eta dozenaka eragileren babesa jaso du mobilizazioak.
Nafarroako Torturatuen Sareak deituta, manifestazioa egingo dute bihar Iruñean. Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezpera baliatuko dute protestarako, eta lurraldeko tortura kasuen gaineko ikerketetan urrats gehiago egin daitezela eskatzeko. Deialdiak eragile ugariren babesa jaso du, baita kultura arlo...
2022-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/215089/janari-pista-galduz-gero-nahi-duena-salduko-digu-sistemak.htm
Bizigiro
«Janari pista galduz gero, nahi duena salduko digu sistemak»
Janaren inguruan «gero eta desinteres handiagoa» ikusten du Edorta Agirrek, Amantala ta mantela liburuaren egileak. Dioenez, «zelofanez ontziratutako produktuek» hartu dute lehengaien tokia. «Horiek zer duten? Sinetsi egin behar, ez baitugu kriteriorik».
«Janari pista galduz gero, nahi duena salduko digu sistemak». Janaren inguruan «gero eta desinteres handiagoa» ikusten du Edorta Agirrek, Amantala ta mantela liburuaren egileak. Dioenez, «zelofanez ontziratutako produktuek» hartu dute lehengaien tokia. «Horiek zer duten? Sinetsi egin behar, ez baitugu kriteriorik».
Asteartean aurkeztu zuen Amantala ta mantela liburua (Pamiela) Edorta Agirrek (Donostia, 1949). Elikadurari lotutako hainbat eta hainbat termino jaso ditu, eta etimologiaz, historiaz, irudiez, balioez eta abarrez jantzi ditu definizioak. Esan du euskararen normalizazioari bultzada bat ematea dela lan horren helburu nag...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215090/labek-nafarroako-barne-zuzendariaren-dimisioa-eskatu-du.htm
Gizartea
LABek Nafarroako Barne zuzendariaren dimisioa eskatu du
Sindikatu abertzalearen irudiko, «premiazkoa» da suhiltzaileen zerbitzua berrantolatzea eta indartzea. Salatu dute baso suteetan ez dela egon aurreikuspenik eta alertarako gaitasunik.
LABek Nafarroako Barne zuzendariaren dimisioa eskatu du. Sindikatu abertzalearen irudiko, «premiazkoa» da suhiltzaileen zerbitzua berrantolatzea eta indartzea. Salatu dute baso suteetan ez dela egon aurreikuspenik eta alertarako gaitasunik.
LABek salatu du berdin diola alerta egoera zero mailakoa (leunena) edo laugarren mailakoa (larriena) izan, «beti berberak» baitira Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak eskura dituen langileak eta baliabide materialak. «Larrialdi egoera bat aktibatu ala ez, guardiako suhiltzaileen kopurua gutxieneko zerbitzuena da», naba...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215091/ukrainako-tropak-sievierodonetsketik-erretiratuko-dira-kieven-arabera.htm
Mundua
Ukrainako tropak Sievierodonetsketik erretiratuko dira, Kieven arabera
Errusiari Sievierodonetsk guztiz hartzea falta zaio Luhansk probintzia oso-osorik kontrolpean edukitzeko
Ukrainako tropak Sievierodonetsketik erretiratuko dira, Kieven arabera. Errusiari Sievierodonetsk guztiz hartzea falta zaio Luhansk probintzia oso-osorik kontrolpean edukitzeko
Ukrainako agintariek Sievierodonetsk hiritik (Luhansk oblasta) erretiratzeko agindu diete gaur euren tropei. Donbass eskualdean dagoen hiri hori gudu zelai bilakatu da azken asteotan; izan ere, Errusiari Sievierodonetsk guztiz hartzea falta zaio Luhansk probintzia oso-osorik kontrolpean edukitzeko. Bada, itxura guztien...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215092/ukrainako-gerrak-eta-inflazioak-ez-dute-moteldu-nafarroako-ekonomia.htm
Ekonomia
Ukrainako gerrak eta inflazioak ez dute moteldu Nafarroako ekonomia
Lehen hiruhilekoan %1 hazi da, aurreko hiruhilekoko erritmo berean, industriak eta zerbitzuek bultzaturik.
Ukrainako gerrak eta inflazioak ez dute moteldu Nafarroako ekonomia. Lehen hiruhilekoan %1 hazi da, aurreko hiruhilekoko erritmo berean, industriak eta zerbitzuek bultzaturik.
Apirilean aurreratutakoa berretsi du Nastatek. Oraingoz, inflazioak eta otsailean hasitako Ukrainako gerrak ez dute eragin handirik izan Nafarroako ekonomiaren dinamismoan. Alde batetik, lehen hiruhilekoan iazko azken hiruhilekoko erritmo berean handitu da BPGa. Bestetik, urte arteko tasari dagokionez, hazkundea %6,5ek...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215093/osakidetzak-bere-burua-hiltzen-saiatu-direnen-arreta-hobetzeko-prozedura-bat-ezarri-du.htm
Gizartea
Osakidetzak bere burua hiltzen saiatu direnen arreta hobetzeko prozedura bat ezarri du
'Oraintsuko Suizidio Ahaleginaren Kodea' deitzen da prozedura, eta Osakidetzako sare osoan dago erabilgarri. Suizidioa prebenitzeko online ikastaro bat ere ari da antolatzen Osakidetzaren Osasun Eskola.
Osakidetzak bere burua hiltzen saiatu direnen arreta hobetzeko prozedura bat ezarri du. 'Oraintsuko Suizidio Ahaleginaren Kodea' deitzen da prozedura, eta Osakidetzako sare osoan dago erabilgarri. Suizidioa prebenitzeko online ikastaro bat ere ari da antolatzen Osakidetzaren Osasun Eskola.
Oraintsuko Suizidio Ahaleginaren Kodea jarri du martxan Osakidetzak, beren buruaz beste egiten saiatu direnen arreta eta jarraipena hobetzeko helburuarekin. Prozedura Osakidetzako sare osoan dago erabilgarri, eta beren burua hiltzen saiatu den pazienteari psikiatra arduradunak alta ematen dion momentuan aktibatzen da. ...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215094/gorenak-atzera-bota-du-kubatiren-eta-latasaren-absoluzioa.htm
Politika
Gorenak atzera bota du Kubatiren eta Latasaren absoluzioa
Auzitegi Nazionalak absolbitu zituen, 1986ko atentatu batekin zerikusirik ez zutelakoan. Gorenak uste du ez zela «azalpen nahiko» eman.
Gorenak atzera bota du Kubatiren eta Latasaren absoluzioa. Auzitegi Nazionalak absolbitu zituen, 1986ko atentatu batekin zerikusirik ez zutelakoan. Gorenak uste du ez zela «azalpen nahiko» eman.
Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Antton Lopez Ruiz Kubati eta Jose Miguel Latasa Getaria euskal herritarren absoluzio epaia, eta Auzitegi Nazionalari agindu dio beste ebazpen bat egiteko. Lopez eta Latasa ustez 1986an Aretxabaletan (Gipuzkoa) bi guardia zibil hiltzeagatik epaitu zituzten, baina Auzitegi Nazio...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215095/ikusgune-gasteizko-lgtbifobiaren-behatokiari-eman-diote-urrezko-hirukia.htm
Gizartea
Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren behatokiari eman diote Urrezko Hirukia
EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Sexu Askapenerako Mugimenduak hogei urte daramatza sari hori banatzen. Ikastetxeetan sexu aniztasuna lantzearen aurkako jarrerei jaurti diete «trapuzko espartina».
Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren behatokiari eman diote Urrezko Hirukia. EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Sexu Askapenerako Mugimenduak hogei urte daramatza sari hori banatzen. Ikastetxeetan sexu aniztasuna lantzearen aurkako jarrerei jaurti diete «trapuzko espartina».
«Hamaika arrazoi daude Euskal Herri mailan sexu askapenaren alde lan egiten duten pertsona, proiektu, ekimen edota kolektiboak saritzeko». Hala ere, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Sexu Askapenerako Mugimenduak horietatik guztietatik bat aukeratu behar izaten du urtero. Hogei urte daramatza aukeraketa hori egiten eta kole...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215096/parte-hartzea-handitu-egin-da-athleticeko-hauteskundeetan.htm
Kirola
Parte hartzea handitu egin da Athleticeko hauteskundeetan
Hiru hautagaiek bozkatu dute. 21:00etan itxiko dira bozkalekuak eta 23:30ak inguruan jakinaraziko dute nork irabazi dituen.
Parte hartzea handitu egin da Athleticeko hauteskundeetan. Hiru hautagaiek bozkatu dute. 21:00etan itxiko dira bozkalekuak eta 23:30ak inguruan jakinaraziko dute nork irabazi dituen.
Hauteskunde eguna da gaurko Athleticen, eta itxura guztien arabera, aurrekoetan baino bazkide gehiago hurbilduko dira botoa ematera. Hiru dira hautagaiak: Rikardo Barkala, Iñaki Aretxabaleta eta Jon Uriarte. Goizeko 09:00etan ireki dituzte bozkalekuak, eta 13:00ak bitartean bazkideen %17,2k eman du botoa: 6.913 bazkide...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215097/laquoinkesta-anonimoa-daraquo.htm
Kirola
«Inkesta anonimoa da?»
Ia 40.000 bazkide daude deituta Athletic Clubeko hurrengo presidentea aukeratzeko. Parte hartzea %35ekoa izan da 17:00etan, 2018ko datua baino altuagoa (%27,7), baina 2011koa baino zeozer apalagoa (%36).
«Inkesta anonimoa da?». Ia 40.000 bazkide daude deituta Athletic Clubeko hurrengo presidentea aukeratzeko. Parte hartzea %35ekoa izan da 17:00etan, 2018ko datua baino altuagoa (%27,7), baina 2011koa baino zeozer apalagoa (%36).
Kazetari gazte bat futbol zelaiko irteerako atean: «Egun on, jauna, inkestatxo bat Herri Irratiarentzat: noren alde eman duzu botoa?». Aretxabaleta. Uriarte. Aretxabaleta. Barkala. Barkala. Hirukote batek, batera, «Uriarte». Beste batek: «Nik gazteari». «Anonimoa da? Bai?», esan dio barrezka neska gazte batek, oraindik...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215098/pilaketa-arriskutsu-bat-gertatu-da-arrasateko-entzierroetan.htm
Bizigiro
Pilaketa arriskutsu bat gertatu da Arrasateko entzierroetan
Bigantxak jendetzaren gainetik pasatu dira plazara heltzean, sanjoanetako lehen entzierroan.
Pilaketa arriskutsu bat gertatu da Arrasateko entzierroetan. Bigantxak jendetzaren gainetik pasatu dira plazara heltzean, sanjoanetako lehen entzierroan.
Sanjoanetako lehenengo entzierroa egin dute gaur Arrasaten, eta pilaketa arriskutsu bat gertatu da, Goiena.eus atariaren irudietan ikusten denez. Eroriko baten ondorioz, dozenaka gazte harrapaturik geratu dira zezen plazako sarreran, eta bigantxak, iritsitakoan, horien gainetik pasatzen saiatu dira. Hainbat ikuslek esk...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215099/bertsolari-txapelketarako-sarrerak-erosteko-moduan-daude-arazo-teknikoak-konponduta.htm
Kultura
Bertsolari Txapelketarako sarrerak erosteko moduan daude, arazo teknikoak konponduta
Atzo jarri zuten martxan sarrerak saltzeko sistema, baina, eskaera kopuru handia zela-eta, gainezka egin zuten zerbitzariek
Bertsolari Txapelketarako sarrerak erosteko moduan daude, arazo teknikoak konponduta. Atzo jarri zuten martxan sarrerak saltzeko sistema, baina, eskaera kopuru handia zela-eta, gainezka egin zuten zerbitzariek
«Arazo teknikoak konpondu dira, eta martxan dago berriro ere ataria», hala adierazi du Bertsozale Elkarteak, ohar baten bidez. Atzo jarri nahi izan zituzten salgai Bertsolari Txapelketa Nagusirako hamalau saioetarako sarrerak, baina, hasieratik, ezinezkoa izan zen erostea, Bertsosarrerak.eus gunea blokeatu egin baitze...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215100/errusiak-espero-du-ukrainaren-eta-moldaviaren-hautagaitzek-ez-diotela-arazo-gehiagorik-sortuko.htm
Mundua
Errusiak espero du Ukrainaren eta Moldaviaren hautagaitzek ez diotela «arazo gehiagorik» sortuko
Kremlinen bozeramaileak esan du «Europaren barne afera bat» dela bi herrialdeek EBra atxikitzeko estatusa jaso izana. Bulgariak betoa kendu dio Ipar Mazedoniari talde komunitarioan sartzeko negoziazioei dagokienez.
Errusiak espero du Ukrainaren eta Moldaviaren hautagaitzek ez diotela «arazo gehiagorik» sortuko. Kremlinen bozeramaileak esan du «Europaren barne afera bat» dela bi herrialdeek EBra atxikitzeko estatusa jaso izana. Bulgariak betoa kendu dio Ipar Mazedoniari talde komunitarioan sartzeko negoziazioei dagokienez.
Errusiako Gobernua argi mintzatu da Ukrainak eta Moldaviak EB Europako Batasunean sartzeko hautagai estatusa jaso izanaz: espero du Europar Kontseiluaren erabaki horrek ez diola «arazo gehiagorik» sortuko, eta ez dituela «okertuko» haren eta talde komunitarioaren arteko harremanak. Kremlinen bozeramaile Dmitri Peskov ...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215101/aebetako-auzitegi-gorenak-abortatzeko-eskubidea-indargabetu-du.htm
Mundua
AEBetako Auzitegi Gorenak abortatzeko eskubidea indargabetu du
Epaileek baliogabetu egin dute Roe v. Wade deitzen dioten epai historikoa. Aurrerantzean, estatu bakoitzak izanen du auziaren gainean zer legedia zehaztu erabakitzeko eskumena; hiruk dagoeneko debekatu dute eskubidea.
AEBetako Auzitegi Gorenak abortatzeko eskubidea indargabetu du. Epaileek baliogabetu egin dute Roe v. Wade deitzen dioten epai historikoa. Aurrerantzean, estatu bakoitzak izanen du auziaren gainean zer legedia zehaztu erabakitzeko eskumena; hiruk dagoeneko debekatu dute eskubidea.
Haurdunaldia eteteko eskubide konstituzionala bertan behera da Amerikako Estatu Batuetan. Azken asteotan zabalduak ziren zurrumurru eta susmoak baieztatu egin dira azkenik: Auzitegi Gorenak hala erabakita, indargabetu eginen dute eskubidea. Aurrerantzean, estatu bakoitzak izanen du auziaren gainean erabakitzeko eskumen...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215102/motozale-bat-hil-da-zornotzan-istripuz.htm
Gizartea
Motozale bat hil da Zornotzan, istripuz
33 urteko gizon batek bizia galdu du istripuz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez
Motozale bat hil da Zornotzan, istripuz. 33 urteko gizon batek bizia galdu du istripuz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez
33 urteko gizonezko batek bizia galdu du Zornotzan (Bizkaia), moto istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 13:20an gertatu da, Zornotzako Ibarra auzoan. Udaltzainak, Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak joan dira istripua izan den lekura. Larrialdi zerbitzutakoak saiatu dira su...
2022-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/215103/giza-eskubideetan-maldan-behera.htm
Mundua
Giza eskubideetan maldan behera
Giza eskubideetan maldan behera.
Aurrekaririk gabeko gertaera larri batek esnarazi ditu AEBak, aspaldian sare kontserbadore antolatu batek instituzioetan eta haietatik kanpo landu eta errotu duen estrategiaren emaitza lazgarriak. Haurrak izateko adinean diren 36 milioi emakumeen eskubideen kontra egin du Auzitegi Gorenak, mende erdiz izandako eskubide...
2022-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/215104/jon-uriarte-da-athleticeko-presidente-berria.htm
Kirola
Jon Uriarte da Athleticeko presidente berria
Baieztapen ofizialaren zain, garaipen argia lortu du, eta atzetik geratu dira Iñaki Aretxabaleta eta RIcardo Barkala. Parte hartzea duela lau urte baino %10 handiagoa izan da: %56,36koa, hain zuzen.
Jon Uriarte da Athleticeko presidente berria. Baieztapen ofizialaren zain, garaipen argia lortu du, eta atzetik geratu dira Iñaki Aretxabaleta eta RIcardo Barkala. Parte hartzea duela lau urte baino %10 handiagoa izan da: %56,36koa, hain zuzen.
Athleticek 125 urte beteko ditu datorren urtean. Tradizioei katigatuta dagoen klub bat da, eta bere filosofia eta balioak ukiezinak dira. Baina, oraingo honetan, bazkideek Jon Uriarte (Bilbo, 1978) egin dute presidente: Athleticeko presidente izateko zeuden hiru hautagaien artean, proposamen berritzaileenak dituena. Ba...
2022-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/215133/lgtbi-komunitatearen-pub-bat-tirokatu-dute-oslon-eta-gutxienez-bi-pertsona-hil-dituzte.htm
Mundua
LGTBI komunitatearen pub bat tirokatu dute Oslon, eta gutxienez bi pertsona hil dituzte
Eraso terrorista gisara hasi da ikertzen Norvegiako Polizia. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguneko ospakizunak bertan behera utzi dituzte hiri horretan.
LGTBI komunitatearen pub bat tirokatu dute Oslon, eta gutxienez bi pertsona hil dituzte. Eraso terrorista gisara hasi da ikertzen Norvegiako Polizia. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguneko ospakizunak bertan behera utzi dituzte hiri horretan.
Bart gauean Oslon (Norvegia) LGTBI komunitatearen pub bat tirokatu du gizon batek, eta gutxienez bi pertsona hil ditu. 21 zauritu daude, horietatik hamar, larri, baina, albiste agentziek jakinarazi dutenez, ez daude hilzorian. Norvegiako Poliziak 42 urteko gizon bat atxilotu du, irandar jatorriko norvegiar bat. Eraso t...
2022-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/215134/gutxienez-37-migratzaile-hil-dira-melillako-hesia-gainditzeko-azken-ahalegin-jendetsuan.htm
Mundua
Gutxienez 37 migratzaile hil dira Melillako hesia gainditzeko azken ahalegin jendetsuan
Ostiralean, 2.000 lagun baino gehiago saiatu ziren Nador (Maroko) eta Melilla (Espainia) arteko labandun hesia zeharkatzen. SOS Arrazakeriak elkarteak bilkura batera deitu du biharko, Donostian.
Gutxienez 37 migratzaile hil dira Melillako hesia gainditzeko azken ahalegin jendetsuan. Ostiralean, 2.000 lagun baino gehiago saiatu ziren Nador (Maroko) eta Melilla (Espainia) arteko labandun hesia zeharkatzen. SOS Arrazakeriak elkarteak bilkura batera deitu du biharko, Donostian.
Marokok eman dituen datuen arabera, hemezortzi migratzaile hil ziren atzo, Nador eta Melilla arteko muga zeharkatzeko ahaleginean, baina «tragedia» are latzagoa izan dela adierazi du Caminando Fronteras GKE gobernuz kanpoko erakundeak. Oraingoz, 37 migratzaileren heriotza baieztatu dute, eta giza eskubideen aldeko best...
2022-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/215135/gorka-martinez-ahedok-eta-inaki-bilbao-gaubekak-basauriko-kartzelara-itzuli-behar-izan-dute.htm
Politika
Gorka Martinez Ahedok eta Iñaki Bilbao Gaubekak Basauriko kartzelara itzuli behar izan dute
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak beste hiru euskal presoren gradu aldaketa errekurritu du.
Gorka Martinez Ahedok eta Iñaki Bilbao Gaubekak Basauriko kartzelara itzuli behar izan dute. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak beste hiru euskal presoren gradu aldaketa errekurritu du.
Etxeratek jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegiteak aurkeztu ditu Maria Lizarraga, Mikel San Argimiro eta Gorka Vidal presoei joan den astean onartu zitzaizkien gradu aldaketen kontra. Hori presoen kasuan Zaballako eta Martuteneko tratamendu batzordeek proposatu zuten gradu aldaketa. Gai...
2022-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/215136/harry-potterrek-25-urte-beteko-ditu-bihar.htm
Kultura
Harry Potterrek 25 urte beteko ditu bihar
J. K. Rowlingek 1997ko ekainaren 26an argitaratu zuen Harry Potter eta Sorgin Harria-ren ingelesezko edizioa.
Harry Potterrek 25 urte beteko ditu bihar. J. K. Rowlingek 1997ko ekainaren 26an argitaratu zuen Harry Potter eta Sorgin Harria-ren ingelesezko edizioa.
Harry Potterrek 25 urte beteko ditu bihar, baina bere magiak txunditzen jarraitzen du. Bihar beteko dira 25 urte Harry Potter eta Sorgin Harria lehen aldiz argitaratu zenetik, J. K. Rowlingen sail ezagunaren lehen liburua. Ingelerazko lehen edizioa 1997ko ekainaren 26an argitaratu zen. Euskaraz Elkarrek eta Salamandra ...
2022-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/215137/ernaik-laquogazte-estrategiaraquo-berritu-du-ehotzen-txostena-onartuta.htm
Politika
Ernaik «gazte estrategia» berritu du, 'Ehotzen' txostena onartuta
Gazte antolakundeko kideen %93,5ek babestu dute txostena. «Gazte frontearen artikulazioa», hezkuntza eta naziogintza izango dituzte datozen urteetan lehentasun, besteak beste. Hirugarren urrats feminista egingo dutela ere aurreratu dute. 500 kide baino gehiago elkartu dira Olatzagutian (Nafarroan).
Ernaik «gazte estrategia» berritu du, 'Ehotzen' txostena onartuta. Gazte antolakundeko kideen %93,5ek babestu dute txostena. «Gazte frontearen artikulazioa», hezkuntza eta naziogintza izango dituzte datozen urteetan lehentasun, besteak beste. Hirugarren urrats feminista egingo dutela ere aurreratu dute. 500 kide baino ...
Datozen urteetarako ekinbide politikorako oinarriak ezarri ditu Ernai gazte antolakundeak, hirugarren kongresu prozesua amaituta. Gaur egin dute kongresu amaierako ekitaldi politikoa Olatzagutian (Nafarroa). Eztabaida fasearen emaitzak jakinarazi, eta estrategia berritua aurkeztu dute. 500 kide baino gehiago elkartu di...
2022-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/215138/espainiako-gobernuak-200-euroko-txekea-emango-die-errenta-apaleko-langileei-autonomoei-eta-langabeei.htm
Ekonomia
Espainiako Gobernuak 200 euroko txekea emango die errenta apaleko langileei, autonomoei eta langabeei
Kotizaziorik gabeko pentsioak %15 igoko ditu, eta garraio publikorako abonuak merkatuko. Pedro Sanchezek energia konpainien irabazien gaineko zerga berria iragarri du. «Gehien lortzen dutenek, ekarpen handiagoa egin behar dute sakrifizio kolektibora».
Espainiako Gobernuak 200 euroko txekea emango die errenta apaleko langileei, autonomoei eta langabeei. Kotizaziorik gabeko pentsioak %15 igoko ditu, eta garraio publikorako abonuak merkatuko. Pedro Sanchezek energia konpainien irabazien gaineko zerga berria iragarri du. «Gehien lortzen dutenek, ekarpen handiagoa egin b...
Ukrainako gerra ez da itzali, ezta haren ondorioz neurrigabe hauspotutako inflazioa ere. Ez eta Andaluziako hauteskundeek Espainiako Gobernuko koalizioko alderdietan utzitako garratza ere. Testuinguru horretan, gaur Ministroen Kontseilu berezia egin dute Madrilen, herritarrei inflazioaren kolpea arintzeko neurriekin de...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215168/osakidetza-desegiten-ari-dela-salatu-dute-sindikatuek-bilbon.htm
Gizartea
Osakidetza «desegiten» ari dela salatu dute sindikatuek Bilbon
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute manifestaziora, eta milaka lagun elkartu dira. Osasun publikoaren alde egin dute, eta hura pribatizatzeko joera gaitzetsi.
Osakidetza «desegiten» ari dela salatu dute sindikatuek Bilbon. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute manifestaziora, eta milaka lagun elkartu dira. Osasun publikoaren alde egin dute, eta hura pribatizatzeko joera gaitzetsi.
Osasun publikoaren alde inbertsio handiagoak egiteko eskatu diote igandean, beste behin, Eusko Jaurlaritzari. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, milaka lagun elkartu dira Bilbon. Lehen mailako arretaren egoera larria dela salatu dute. Pribatizazioaren, murrizketen eta lehen arreta desegitearen kon...
2022-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/215169/lazkaoko-lapke-xvii-berria-txapelketako-txapeldun.htm
Kirola
Lazkaoko Lapke XVII. BERRIA Txapelketako txapeldun
Hiru hilabete pasako lehiaren ondoren, Euskal Herriko bi pilota elkarterik onenak elkarren aurka aritu dira finalean, Hernaniko udal pilotalekuan. Finaleko hiru partidak irabazi ditu Lazkaok.
Lazkaoko Lapke XVII. BERRIA Txapelketako txapeldun. Hiru hilabete pasako lehiaren ondoren, Euskal Herriko bi pilota elkarterik onenak elkarren aurka aritu dira finalean, Hernaniko udal pilotalekuan. Finaleko hiru partidak irabazi ditu Lazkaok.
Goierrira doaz XVII. BERRIA Txapelketako txapelak. Gaur jokatu da finala Hernanin (Gipuzkoa), eta hiru mailatan nagusitu dira Lazkaoko Lapkeko pilotariak Tolosaren aurka. Eurak ziren faboritoak, baina ez zen espero hiru neurketetan gailentzea. Kadeteetan, Izagirre eta Karregal lazkaotarrak 22-4 irabazi diete Tolosa et...
2022-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/215170/sos-arrazakeriak-elkarretaratzeak-egin-ditu-melillan-gertatutakoa-salatzeko.htm
Mundua
SOS Arrazakeriak elkarretaratzeak egin ditu Melillan gertatutakoa salatzeko
Espainia eta Maroko arteko muga zeharkatzen ahalegindu ziren 2.000 lagun herenegun, eta gutxienez 37 hil dira.
SOS Arrazakeriak elkarretaratzeak egin ditu Melillan gertatutakoa salatzeko. Espainia eta Maroko arteko muga zeharkatzen ahalegindu ziren 2.000 lagun herenegun, eta gutxienez 37 hil dira.
Marokok eman dituen datuen arabera, hemezortzi migratzaile hil ziren herenegun, Nador eta Melilla arteko muga zeharkatzeko ahaleginean, baina «tragedia» are latzagoa izan dela adierazi du Caminando Fronteras GKE gobernuz kanpoko erakundeak. Oraingoz, 37 migratzaile hil direla baieztatu dute, eta, giza eskubideen aldeko...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215171/gutxienez-lau-pertsona-hil-dira-zezen-plaza-bateko-harmailak-erorita.htm
Mundua
Gutxienez lau pertsona hil dira zezen plaza bateko harmailak erorita
Haur bat dago hildakoen artean. Beste 300 pertsona zauritu dira. Halako ikuskizunak debekatzeko eskatu du Petro hautaturiko presidenteak
Gutxienez lau pertsona hil dira zezen plaza bateko harmailak erorita. Haur bat dago hildakoen artean. Beste 300 pertsona zauritu dira. Halako ikuskizunak debekatzeko eskatu du Petro hautaturiko presidenteak
Corraleja deritzon ikuskizun batean gutxienez lau pertsona hil dira eta beste 300 zauritu, Kolonbiako erdialdean. Dozenaka ikusle hartzeko egurrezko egiturak huts egin du, eta erori egin da. Tolima departamenduko El Espinalen gertatu da ezbeharra. Corraleja batean, zezena askatzen dute plazaren erdian, eta ikusleak ja...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215172/eraso-matxista-bat-salatu-dute-zornotzan.htm
Gizartea
Eraso matxista bat salatu dute Zornotzan
Larunbat goizaldean gertatu zen. Elkarretaratze bat egin dute gaur eraso matxista gaitzesteko.
Eraso matxista bat salatu dute Zornotzan. Larunbat goizaldean gertatu zen. Elkarretaratze bat egin dute gaur eraso matxista gaitzesteko.
«Beste eraso matxista bat Larrea auzoan. Autodefentsa deia kuadrilla eta herrian». Horrela salatu dute Zornotzako (Bizkaia) mugimendu feministako kideek larunbat goizaldean Zornotzako auzo batean gertatutako eraso matxista. Anboto.org hedabideak eman du eraso matxistaren berri, eta, zehaztu dituen datuen arabera, larun...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215174/kote-cabezudo-argazkilariari-28-urteko-zigorra-jarri-diote.htm
Gizartea
Kote Cabezudo argazkilariari 28 urteko zigorra jarri diote
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzita zigortu du.
Kote Cabezudo argazkilariari 28 urteko zigorra jarri diote. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzita zigortu du.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioak 28 urteko eta bi hilabeteko espetxe zigorra jarri dio Kote Cabezudo argazkilariari, bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzita. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak zehaztu duenez, ordea, haren espet...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215175/epaileak-deklaratzera-deitu-du-ernairen-legezko-ordezkaria-buruntzako-gurutzearen-eraisketagatik.htm
Politika
Epaileak deklaratzera deitu du Ernairen legezko ordezkaria, Buruntzako gurutzearen eraisketagatik
Gazte antolakundeak bere gain hartu zuen ikur frankista hori bota izana. Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak jarri zuen haien aurkako salaketa.
Epaileak deklaratzera deitu du Ernairen legezko ordezkaria, Buruntzako gurutzearen eraisketagatik. Gazte antolakundeak bere gain hartu zuen ikur frankista hori bota izana. Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak jarri zuen haien aurkako salaketa.
Tolosako 3. Instrukzio Epaitegiak deklaratzera deitu du Ernairen legezko ordezkaria, Buruntza mendi tontorreko (Andoain, Gipuzkoa) gurutze frankistaren eraisketagatik. Monumentua abenduaren 18an bota zuten, eta gazte antolakundeak bere gain hartu zuen ekintza: «Herri honen askatasunerako bidean gazteok ez dugu faxismoa...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215176/berriz-ere-altzoazpiko-hilerrian-dira-altzoko-handiaren-hezurren-arrastoak.htm
Bizigiro
Berriz ere Altzoazpiko hilerrian dira Altzoko Handiaren hezurren arrastoak
Bi urtez Aranzadiko instalazioetan egon ondoren, berriz ere Altzoazpiko hilerrira itzuli dituzte Migel Joakin Eleizegi Arteagaren hezurren arrastoak.
Berriz ere Altzoazpiko hilerrian dira Altzoko Handiaren hezurren arrastoak. Bi urtez Aranzadiko instalazioetan egon ondoren, berriz ere Altzoazpiko hilerrira itzuli dituzte Migel Joakin Eleizegi Arteagaren hezurren arrastoak.
Duela bi urte aurkitu zituzten Migel Joakin Eleizegi Arteaga Altzoko Handia-ren hezurren arrastoak: Aranzadi zientzia elkarteak aurkitu zituen, Altzoazpiko (Gipuzkoa) hilerriko hezurtegian. Abuztuaren 12an hasi ziren bilatzen, eta bi egunen ondoren aurkitu zituzten, abuztuaren 14an. Misterio handi bat argitzeko lehen ...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215177/errusia-ordainketa-etenduran-erori-da.htm
Ekonomia
Errusia ordainketa etenduran erori da
AEBek jarritako zigorren ondorioz, Errusiak atzerriko dibisetan dituen bi zor bonuren hartzekodunei ez zaizkie iritsi jaso beharreko interesak
Errusia ordainketa etenduran erori da. AEBek jarritako zigorren ondorioz, Errusiak atzerriko dibisetan dituen bi zor bonuren hartzekodunei ez zaizkie iritsi jaso beharreko interesak
Denbora kontua zen, ezer baino gehiago, eta azkenean iritsi da Errusiaren ordainketa etendura. Herrialdeak ez ditu bere bi zor bonuren interesak ordaindu, eta hilabeteko grazia epea igande arratsean bukatu zaio. Ordainketa bat 71,25 milioi dolarrekoa zen, eta bestea 26,5 milioi eurokoa. Zorrak ordaintzeko dirua badu, ...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215178/hiru-herritarretik-bik-babesten-dute-ikasleen-euskalduntzea-bermatzeko-tresnak-jartzea.htm
Gizartea
Hiru herritarretik bik babesten dute ikasleen «euskalduntzea bermatzeko tresnak» jartzea
Naziometroaren laugarren neurketaren arabera, Espainiako eta Frantziako estatuen lurralde antolaketarako formula batzuk aukeratzean lehen aukera da oraindik ere «erkidegoei erabakitzeko eskubidea aitortzen» dien estatua (%31,5).
Hiru herritarretik bik babesten dute ikasleen «euskalduntzea bermatzeko tresnak» jartzea. Naziometroaren laugarren neurketaren arabera, Espainiako eta Frantziako estatuen lurralde antolaketarako formula batzuk aukeratzean lehen aukera da oraindik ere «erkidegoei erabakitzeko eskubidea aitortzen» dien estatua (%31,5).
Hezkuntza sistemak beharrezko tresnak eta baliabideak jarri behar lituzke ikasle guztien euskalduntzea bermatzeko? Baietz uste dute hiru herritarretik bik, Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiak argitaratutako Naziometroaren laugarren neurketaren arabera. Zehazki, itaun horrekin ados daude galdetutako herrita...
2022-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/215179/estatuaren-biktimak-aitortzeko-urrats-instituzional-garrantzitsuak-nabarmendu-ditu-foro-sozialak.htm
Politika
Estatuaren biktimak aitortzeko «urrats instituzional garrantzitsuak» nabarmendu ditu Foro Sozialak
Legealdian emandako pausoen ondoriotzat jo dituzte Nafarroako Parlamentuak eta Gobernuak azken asteetan hartutako erabakiak.
Estatuaren biktimak aitortzeko «urrats instituzional garrantzitsuak» nabarmendu ditu Foro Sozialak. Legealdian emandako pausoen ondoriotzat jo dituzte Nafarroako Parlamentuak eta Gobernuak azken asteetan hartutako erabakiak.
Azken asteetan Nafarroako erakundeek egindako «urrats instituzional garrantzitsuak» nabarmendu ditu Foro Sozial Iraunkorrak, eta legealdian eginiko aurrerapenen ondoriotzat jo ditu: «Nafarroan fronteetatik zubietara igarotzen ari gara». Halere, azaldu dute «bide luzea» dagoela egiteko, eta biktima guztien aitortza berm...