date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/215180/unai-lasok-2027ra-arte-berritu-du-kontratua-baikorekin.htm | Kirola | Unai Lasok 2027ra arte berritu du kontratua Baikorekin | Aurrelaria «oso pozik» dago, eta eskerrak eman dizkie Pilotarien Elkarteari eta enpresari. Jose Ramon Garaik esan du Lasok «jauzia» egin duela. | Unai Lasok 2027ra arte berritu du kontratua Baikorekin. Aurrelaria «oso pozik» dago, eta eskerrak eman dizkie Pilotarien Elkarteari eta enpresari. Jose Ramon Garaik esan du Lasok «jauzia» egin duela. | Unai Laso (Bizkarreta-Gerendiain, Nafarroa, 1997) ikusgarri dabil duela urtebete berriro profesionaletan jokatzen hasi zenetik: hiru txapelketa jokatu ditu, eta hiruretan jokatu du finala; bat irabazi du —buruz burukoa—, eta bitan txapeldunorde izan da —lau eta erdikoan eta binakakoan—. Sanferminetako lau eta erdikoare... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215182/bost-dantza-ziklo-bakarrean.htm | Bizigiro | Bost dantza ziklo bakarrean | Irailaren 7tik 11ra ospatzen dira Eltziegoko festak, eta irailaren 8an egiten dituzte Ama Birjinaren omenezko dantzak. Bost dantzaz osatutako dantza ziklo oso bat da Eltziegoko dantza. Zortzi dantzarik dantzatu ohi dute, Katximorro pertsonaia lagun dutela. | Bost dantza ziklo bakarrean. Irailaren 7tik 11ra ospatzen dira Eltziegoko festak, eta irailaren 8an egiten dituzte Ama Birjinaren omenezko dantzak. Bost dantzaz osatutako dantza ziklo oso bat da Eltziegoko dantza. Zortzi dantzarik dantzatu ohi dute, Katximorro pertsonaia lagun dutela. | Erlijioak eta tradizioak topo egiten dute sarritan, edo, kasu honetan bederen, horrela izan ohi da. Irailaren 8an egiten dituzte urtero Eltziegoko (Araba) dantza tradizionalak, Ama Birjinaren omenez. Herriko zaindaria den horri prozesioan laguntzea dute zeregin nagusi dantzariek, eta tartean baita dantza egitea ere. Da... |
2022-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/215183/celsak-550-milioi-euro-jasoko-du-erreskaterako.htm | Ekonomia | Celsak 550 milioi euro jasoko du, erreskaterako | Espainiako Gobernuak onartu du azkenean siderurgia talde horri erreskatea ematea. | Celsak 550 milioi euro jasoko du, erreskaterako. Espainiako Gobernuak onartu du azkenean siderurgia talde horri erreskatea ematea. | Luze jo dute bi hilabeteok Celsarentzat eta haren hartzekodunentzat. Espainiako Gobernuak azkenean atzo onartu zuen 550 milioi euroko erreskatea Kataluniako altzairugilearentzat, eta, horri esker, epe laburrera etorkizuna bermatu dute hark Euskal Herrian dituen lantegiek (Trapagarango Nervacero, eta Gasteizko Celsa Atl... |
2022-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/215184/bi-greba-egun-bateratu-adostu-dituzte-mercedeseko-sindikatuek.htm | Ekonomia | Bi greba egun bateratu adostu dituzte Mercedeseko sindikatuek | Lanuzteak ekainaren 30ean eta uztailaren 6an egingo dituzte ELA, LAB, ESK, UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuek. «Denak batera eta pankarta berarekin» irtengo dira langileak. | Bi greba egun bateratu adostu dituzte Mercedeseko sindikatuek. Lanuzteak ekainaren 30ean eta uztailaren 6an egingo dituzte ELA, LAB, ESK, UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuek. «Denak batera eta pankarta berarekin» irtengo dira langileak. | Hiru ordu iraun du Mercedesen langile batzordearen gaurko bilerak, baina lortu dute adostasuna sindikatuek. ELAk, LABek, ESK-k, UGTk, CCOOk, Ekintzak eta PIMek beren arteko desberdintasunak alboratu dituzte, eta bi greba egun bateratutara deitu: ekainaren 30ean eta uztailaren 6an, «denak batera eta pankarta berarekin» ... |
2022-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/215185/euskal-lgtbi-behatokiak-lege-integral-bat-eskatu-dio-eusko-legebiltzarrari.htm | Gizartea | Euskal LGTBI+ Behatokiak lege integral bat eskatu dio Eusko Legebiltzarrari | Euskal LGTBI+ Behatokiak lege integral bat eskatu dio Eusko Legebiltzarrari. | Euskal LGTBI+ Behatokiak Harrotasunaren Egunaren bezpera baliatu du Eusko Legebiltzarrari lege integral bat galdegiteko. Bilbon aurkeztu dute proposamena, goizean, eta Olga Alarcon kideak azaldu du «estalki» bat nahi dutela kolektiboaren giza eskubideak «behar bezala» bermatzeko eta herritarrak LGTBIfobiatik «babesteko... | |
2022-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/215186/iban-illarramendik-eta-eider-perezek-irabazi-dute-etxepare-saria.htm | Kultura | Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute Etxepare saria | 'Kiratsa' album ilustratuarekin eskuratu dute saria. Arkakuso baten abenturak ditu kontagai, eta Pamielak argitaratuko du, udazkenean. | Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute Etxepare saria. 'Kiratsa' album ilustratuarekin eskuratu dute saria. Arkakuso baten abenturak ditu kontagai, eta Pamielak argitaratuko du, udazkenean. | Zer den usain, zer lurrin, zer kirats... Arkakuso bat Pantxi txakur dotorearengana iritsi da, eta biak, triska, zapart eta jauzi, usain bila abiatuko dira. Usain on eta usain txarrei buruzko kontakizuna ondu dute Iban Illarramendi ilustratzaileak eta Eider Perez idazleak, eta harekin irabazi aurtengo Etxepare saria: Ki... |
2022-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/215187/trans-legearen-egitasmoa-onartu-du-espainiako-ministroen-kontseiluak.htm | Gizartea | Trans legearen egitasmoa onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak | Genero autodeterminazioa du ardatz arauak. Lege egitasmoan jaso dutenez, 16 urtetik gorakoek beren kabuz eskatu ahal izango dute sexu aipamena aldatzea. | Trans legearen egitasmoa onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak. Genero autodeterminazioa du ardatz arauak. Lege egitasmoan jaso dutenez, 16 urtetik gorakoek beren kabuz eskatu ahal izango dute sexu aipamena aldatzea. | Trans eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko lege proiektua onartu du gaur Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Pertsona horien eskubideetan sakontzeko aurrerapausoa garrantzitsua dela azpimarratu du Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroak: «Estatuak izateko eskubidea aitortzen die». Trabaz eta eztab... |
2022-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/215188/akordioa-hurbilago-dago-autonomoen-kotizazio-berrien-negoziazioan.htm | Ekonomia | Akordioa «hurbilago» dago autonomoen kotizazio berrien negoziazioan | Espainiako Gobernuak autonomoen ordezkariei proposatu die kotizazioak 230 eta 590 euro artekoak izatea. Sistema martxan noiz jarri dute eztabaidagai orain. | Akordioa «hurbilago» dago autonomoen kotizazio berrien negoziazioan. Espainiako Gobernuak autonomoen ordezkariei proposatu die kotizazioak 230 eta 590 euro artekoak izatea. Sistema martxan noiz jarri dute eztabaidagai orain. | Autonomoen kotizazio sistema berria hitzartzeko negoziazioan beste urrats bat egin dute aurrera, eta, orain bai, akordioa gertu dagoela dirudi. Aurreko astean jarrerak hurbildu ondoren, gaur bildu dira berriro Espainiako Gobernua eta autonomoen ordezkari nagusiak, eta onartu dute «aurrerapauso garrantzitsuak» eman ditu... |
2022-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/215189/itziar-lazkano-eta-iratxe-palacios-izango-dira-bilboko-jaietako-pregoilaria-eta-txupinera.htm | Bizigiro | Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios izango dira Bilboko jaietako pregoilaria eta txupinera | Lazkano pregoilaria aktore eta zuzendari ezaguna da; Palacios txupinera, Tintigorri konpartsako kidea. Abuztuaren 20an Arriaga antzokiko balkoian izango dira biak, abuztuaren 28ra arte iraungo duten Bilboko jaiei hasiera emateko. | Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios izango dira Bilboko jaietako pregoilaria eta txupinera. Lazkano pregoilaria aktore eta zuzendari ezaguna da; Palacios txupinera, Tintigorri konpartsako kidea. Abuztuaren 20an Arriaga antzokiko balkoian izango dira biak, abuztuaren 28ra arte iraungo duten Bilboko jaiei hasiera emateko. | Bilboko Jai Batzorde Mistoak Itziar Lazkano Setien eta Iratxe Palacios Gana aukeratu ditu 2022ko jaien enbaxadoreak izateko: Lazkano pregoilaria izango da, eta Palacios, txupinera. Halaxe jakinarazi du jai batzordeak, ohar baten bidez.
Itziar Lazkano aktore eta zuzendari ezaguna da —Bilboko Ospetsua ere bada—, eta pre... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215218/gutxienez-46-migratzaile-hilik-topatu-dituzte-kamioi-batean.htm | Mundua | Gutxienez 46 migratzaile hilik topatu dituzte kamioi batean | Ibilgailuak ez zuen aireztapenik, eta beroak itota hil direla uste dute agintariek | Gutxienez 46 migratzaile hilik topatu dituzte kamioi batean. Ibilgailuak ez zuen aireztapenik, eta beroak itota hil direla uste dute agintariek | Gutxienez 46 pertsona topatu dituzte hilik San Antonion (Texas, AEB), errepide bazterrean abandonaturiko kamioi batean. Larrialdi zerbitzuek esan dutenez, litekeena da beroagatik eta deshidratazioagatik hil izana, aireztapenik gabe baitzeuden gorpuak kamioian, eta urik gabe. Azken egunotan ia 40 graduko tenperaturak iz... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/215219/ongi-pasatu-baigura-aisiagunean.htm | albisteak | Ongi pasatu Baigura aisiagunean | Aire zabaleko jarduerak egin daitezke Baigura aisiagunean, natura inguru eder batean: mendiko bizikleta, ibilaldiak, trotineta eta parapentea. | Ongi pasatu Baigura aisiagunean. Aire zabaleko jarduerak egin daitezke Baigura aisiagunean, natura inguru eder batean: mendiko bizikleta, ibilaldiak, trotineta eta parapentea. | Baigura mendiaren altzoan, Heleta (Nafarroa Beherea) eta Luhuso (Lapurdi) herrien artean dago Baigura aisiagunea, Lekorne (Lapurdi) herriaren lurretan. Hainbat jarduera egin daitezke han, aire zabalean: mendiko bizikleta, ibilaldiak, trotineta eta parapentea. Horrez gain, badute eskaladan aritzeko eskaintza, baita zuha... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215220/euskal-artzainak-ameriketan-museoan.htm | albisteak | Euskal Artzainak Ameriketan museoan | Euskal Artzainak Ameriketan museoa ireki dute Elgorriagan, artzain aritzeko Ameriketara joan zirenen bizipenak eta memoria gordetze aldera. | Euskal Artzainak Ameriketan museoan. Euskal Artzainak Ameriketan museoa ireki dute Elgorriagan, artzain aritzeko Ameriketara joan zirenen bizipenak eta memoria gordetze aldera. | Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) azken 150 urteetan lanean aritu eta bizi izan diren euskal artzainen bizimodua eta ondarea jasotzeko eta ezagutarazteko elkartea da Euskal Artzainak Ameriketan. Izan ere, XIX. eta XX. mendeetan euskaldun ugari joan ziren hara artzain aritzeko. Batzuk itzuli ziren; beste batzuk han gera... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/215221/harpea-leizea-ezterenzubitik-gertu.htm | albisteak | Harpea leizea, Ezterenzubitik gertu | Mendiz inguraturik dago Ezterenzubi. Ibilaldi ugari egin daitezke han, Harpea leizea edo Hilarrietako harrespilak ikusteko, esaterako. | Harpea leizea, Ezterenzubitik gertu. Mendiz inguraturik dago Ezterenzubi. Ibilaldi ugari egin daitezke han, Harpea leizea edo Hilarrietako harrespilak ikusteko, esaterako. | Ezterenzubi herria mendi mazelek besarkatzen dute, eta urek inguratzen. Bertan du urbegi nagusia Errobi ibaiak, Errozate mendiaren barrunbeetan. Ingurua oso ederra da, eta bazterrek nahi beste ibilaldi egiteko parada eskaintzen dute. Larreak daude inguruan. Artzain etxolak eta harriz egindako korraleak ikus daitezke, b... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/215222/hegaztiei-begira-mendixurren.htm | albisteak | Hegaztiei begira, Mendixurren | Uribarri Ganboako urtegiaren adarretako batean dago Mendixurko Parke Ornitologikoa, eta berrehun hegazti espezietik gora beha daitezke bertan. | Hegaztiei begira, Mendixurren. Uribarri Ganboako urtegiaren adarretako batean dago Mendixurko Parke Ornitologikoa, eta berrehun hegazti espezietik gora beha daitezke bertan. | Mendixur Arabako herri txiki bat da, Barrundiako udalerrian dagoena, Lautadako Kuadrillan. Herrira bisitari ugari biltzen dira Mendixurko Parke Ornitologikoa ezagutzera eta hegaztiak ikustera. Leku ezin hobea baita hegaztiak behatzeko, eta bisita gidatuak antolatzen dituzte horretarako. Mendixur Uribarri Ganboako urteg... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215223/bi-eraikin-hustu-dituzte-bilbo-erdigunean-patioaren-zati-bat-erori-dela-eta.htm | Gizartea | Bi eraikin hustu dituzte Bilbo erdigunean, patioaren zati bat erori dela eta | Poza kalean gertatu da ezbeharra, eta langile bat zauritu da. Hogei sendi etxetik atera behar izan dituzte. | Bi eraikin hustu dituzte Bilbo erdigunean, patioaren zati bat erori dela eta. Poza kalean gertatu da ezbeharra, eta langile bat zauritu da. Hogei sendi etxetik atera behar izan dituzte. | Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, Bilbo erdigunean dagoen Poza kalean, 18:45 inguruan. Auzokideen arabera, burrunba handi bat entzun zen, eta, hots hori nondik zetorren ikustera joan zirenean, irudi suntsigarri batekin egin zuten topo: 59. eta 61. eraikinen patioaren zati handi bat behera erori zen.
Guztira, ho... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/215224/paseo-ederrak-hendaian.htm | albisteak | Paseo ederrak Hendaian | Hendaian, bisitariek aukera izango dute hiriko monumentuak eta ondasunak ezagutzeko, eta baita Abadia eremuko erreserba naturala ere. | Paseo ederrak Hendaian. Hendaian, bisitariek aukera izango dute hiriko monumentuak eta ondasunak ezagutzeko, eta baita Abadia eremuko erreserba naturala ere. | Itsasoak, Bidasoa ibaiak eta mendiek inguratzen dute Hendaia. Hiriaren inguruan eta barruan paseo ederrak egin daitezke, naturaz eta monumentu historikoez gozatzeko, eta Abadia eremuko erreserba naturala, San Bixintxo eliza eta Hendaiako tren geltokia ezagutzeko, besteak beste. Hendaiako Alde Zaharra tren geltokiaren o... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215225/natura-mitologia-eta-historia.htm | albisteak | Natura, mitologia eta historia | Natura, mitologia, historia eta kultura ezagutzeko bi ibilaldi egin daitezke Berriozarren: Hazitxo bidezidorra eta Oroimenaren Bidea. | Natura, mitologia eta historia. Natura, mitologia, historia eta kultura ezagutzeko bi ibilaldi egin daitezke Berriozarren: Hazitxo bidezidorra eta Oroimenaren Bidea. | Natura, mitologia, memoria historikoa eta kultura uztartuz, Berriozarren bi ibilbide eder egiteko aukera dago: Hazitxo bidezidorra eta Oroimenaren Bidea. Ibilbideetan barna, historiaren berri jakiteko panelak daude. Hazitxo bidezidorra haurrekin joateko aproposa da. Ibilbidea bi kilometro luze da, eta Mendialdea eskola... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215226/agaramontarren-gaztelua.htm | albisteak | Agaramontarren gaztelua | Bidaxunera joanez gero, Agaramontarren gaztelu ikusgarria bisita daiteke. | Agaramontarren gaztelua. Bidaxunera joanez gero, Agaramontarren gaztelu ikusgarria bisita daiteke. | Bidaxune herria Bidaxuneko kantonamenduko burua da. Nafarroa Behereko Agaramont eskualdean dago kokaturik. Bidaxune kantonamendua eta beste lau herri Agaramontarren dukerriko parte izan ziren. XVI. mendearen bukaeratik Frantziako Iraultzara arte, Bidaxune agaramontarrek zuzendutako printzerri txiki bat izan zen. Bidaxu... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215227/lamina-ziloa.htm | albisteak | Lamina Ziloa | Gamere-Zihigako Lamina Ziloan ur termalak daude, propietate sendagarriak dituztenak. | Lamina Ziloa. Gamere-Zihigako Lamina Ziloan ur termalak daude, propietate sendagarriak dituztenak. | Gamere-Zihigako ur termalak orain hain ezagunak ez badira ere, XX. mendearen hasieran jende ugari biltzen zen Agerre bainuetxera ur horien propietate sendagarriez gozatzera. Horrela, hainbat astez egoten ziren hango hotel-jatetxean. Lamina Ziloa Eiezkia etxetik hurbil dagoen hiru zuloko multzoa da; handik, ur zinez gaz... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/215228/abentura-naturaren-erdian.htm | albisteak | Abentura naturaren erdian | Naturaz eta abenturaz gozatzeko jarduera ugari egin daitezke Urruñako Wow parkean. Familia osoak ederki pasatuko du. | Abentura naturaren erdian. Naturaz eta abenturaz gozatzeko jarduera ugari egin daitezke Urruñako Wow parkean. Familia osoak ederki pasatuko du. | Wow parkea Urruñako (Lapurdi) natura ingurune paregabe batean dago. Euskal kostaldeko aisia eta abentura parke handiena da, haurrek, gazteek eta helduek ongi pasatzeko egokia. Jarduera ugari egin daitezke. Abentura dibertigarriak. Besteak beste, ehun urte baino gehiago dituen baso batean 18 metrotik gorako altueran dau... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215229/gasteizko-auzitegiak-ebatzi-du-earen-kongresuko-erabakiak-etetea.htm | Politika | Gasteizko Auzitegiak ebatzi du EAren kongresuko erabakiak etetea | Otsaileko kongresuan, zuzendaritzak aurrera atera zituen txosten politikoa eta estatutu berria. Boto eskubidea zuten 249 konpromisarioetatik 133k hartu zuten parte. Zuzendaritzak nabarmendu du kautelazko neurria dela eta ez dagoela «Batzar Nazionala baliogabetu duen erabaki judizialik». | Gasteizko Auzitegiak ebatzi du EAren kongresuko erabakiak etetea. Otsaileko kongresuan, zuzendaritzak aurrera atera zituen txosten politikoa eta estatutu berria. Boto eskubidea zuten 249 konpromisarioetatik 133k hartu zuten parte. Zuzendaritzak nabarmendu du kautelazko neurria dela eta ez dagoela «Batzar Nazionala bali... | Gasteizko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiak erabaki du Eusko Alkartasunak aurtengo otsailaren 19an eta 20an eginiko kongresuan hartutako erabaki guztiak etetea. Alderdiko zuzendaritzarekin kritiko den sektoreak jakinarazi duenez, kongresuaren «zilegitasuna bermatzeko boto telematikoaren erregelamendurik edo antolamendurik... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215231/ezkaba-eta-la-cumbre-jauregia-memoria-gune-bihurtzea-adostu-dute-eh-bilduk-eta-espainiako-gobernuak.htm | Politika | Ezkaba eta La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak | Memoria Demokratikorako Legearen aplikazioaren denbora muga 1983ko amaierara arte luzatuko dute. Orain arteko proiektuan, 1936tik 1978ra bitarteko epea hartzen zuen legegaiak. | Ezkaba eta La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. Memoria Demokratikorako Legearen aplikazioaren denbora muga 1983ko amaierara arte luzatuko dute. Orain arteko proiektuan, 1936tik 1978ra bitarteko epea hartzen zuen legegaiak. | Espainiako Kongresua uztail erdialdean da bozkatzekoa Memoria Demokratikoaren Lege proiektua, eta lege proiektu hori aurrera ateratzeko, zuzenketa batzuk adostu dituzte EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. Mertxe Aizpurua indar subiranistako bozeramaileak gaur azaldu ditu horietako batzuk: besteak beste, hitzartu dute E... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215232/tabernan-gehiago-eta-etxean-gutxiago.htm | Ekonomia | Tabernan gehiago eta etxean gutxiago | Eustaten eta INEren arabera, Hego Euskal Herriko familiek 38.584 milioi euro gastatu zituzten iaz, 2020an baino %4,1 gehiago. Kontsumoaren zati bat etxetik ostatura igaro da berriro, baina oraindik ez dira berdindu pandemiaren aurreko kopuruak. | Tabernan gehiago eta etxean gutxiago. Eustaten eta INEren arabera, Hego Euskal Herriko familiek 38.584 milioi euro gastatu zituzten iaz, 2020an baino %4,1 gehiago. Kontsumoaren zati bat etxetik ostatura igaro da berriro, baina oraindik ez dira berdindu pandemiaren aurreko kopuruak. | 2020. urtea ezohikoa izan zen, konfinamenduaren ondorioz, eta 2021a «normaltasunerako» urrats bat izan zen. Hori ondoriozta daiteke Eustatek eta INEk familien gastuei buruz argitaratutako inkestei erreparatuta. Horien arabera, 2020tik 2021era gehien handitu den gastua tabernetan eta jatetxeetan egindakoa izan da: %36 h... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215233/legutioko-zentro-sozialista-hustera-joan-da-ertzaintza-eta-bi-lagun-atxilotu-ditu.htm | Gizartea | Legutioko Zentro Sozialista hustera joan da Ertzaintza, eta bi lagun atxilotu ditu | Istiluak izan dira. Mugimenduko Sozialistako kideen esanetan, «hogei pertsona inguru» zauritu dituzte agenteek. Bi lagun atxilotu dituzte. | Legutioko Zentro Sozialista hustera joan da Ertzaintza, eta bi lagun atxilotu ditu. Istiluak izan dira. Mugimenduko Sozialistako kideen esanetan, «hogei pertsona inguru» zauritu dituzte agenteek. Bi lagun atxilotu dituzte. | Legutioko (Araba) Zentro Sozialista hustu berri dute Ertzaintzako agenteek. Mugimendu Sozialistako kideek 2019an okupatu zuten hotel bat da: Desjabetuon Hotela. Joan den ostiralean jakin zuten dagoeneko finkatuta zegoela eraikina husteko data, eta asteburutik egitarau zabala prestatu dute hori geldiarazteko asmoarekin.... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215234/lgtbi-komunitatearen-harrotasun-egunarekin-bat-egin-dute-eajk-eh-bilduk-eta-ahal-duguk.htm | Gizartea | LGTBI komunitatearen harrotasun egunarekin bat egin dute EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk | Zenbait eragilek manifestazioak antolatu dituzte gaur arratsalderako Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. | LGTBI komunitatearen harrotasun egunarekin bat egin dute EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk. Zenbait eragilek manifestazioak antolatu dituzte gaur arratsalderako Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. | Gaur LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da, eta alderdi politiko nagusiek babesa eman diote: EAJk eta Ahal Dugu-k komunikatu bana zabaldu dute, eta EH Bilduk sare sozialen bidez helarazi ditu bere aldarrikapenak.
EAJren Eusko Legebiltzarreko taldeak bat egin du egunaren «ospakizunarekin», eta gogorarazi pertsona o... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215235/jaurlaritzak-gerra-guztien-aurka-egin-du-adierazpen-baten-bidez.htm | Politika | Jaurlaritzak «gerra guztien aurka» egin du adierazpen baten bidez | Turtziozen (Bizkaia) egin du Gobernu Kontseiluaren bilera, Agirre lehendakariaren gobernua han ezarri zenetik 85 urtera | Jaurlaritzak «gerra guztien aurka» egin du adierazpen baten bidez. Turtziozen (Bizkaia) egin du Gobernu Kontseiluaren bilera, Agirre lehendakariaren gobernua han ezarri zenetik 85 urtera | Eusko Jaurlaritzak Turtziozen (Bizkaia) egin du Gobernu Kontseiluaren bilera, eta, horrela, gomutan hartu nahi izan du Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen gobernua ere han ezarri zela duela 85 urte, armada faxistak Bilbo hartu ostean. Urteurren horren harira, Jaurlaritzak adierazpen bat onartu du «legez eratutak... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215236/aldaketak-egin-dituzte-caixabank-mastersaren-hirugarren-aldian.htm | Kirola | Aldaketak egin dituzte Caixabank Mastersaren hirugarren aldian | Sei bikote mistok hartuko dute parte, orain arte baino bi gutxiagok. Uztailaren 15ean hasiko da, Balmasedan, eta urriaren 2an izango da finala, Nafarroa Arenan. Ligaxka, kanporaketak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte | Aldaketak egin dituzte Caixabank Mastersaren hirugarren aldian. Sei bikote mistok hartuko dute parte, orain arte baino bi gutxiagok. Uztailaren 15ean hasiko da, Balmasedan, eta urriaren 2an izango da finala, Nafarroa Arenan. Ligaxka, kanporaketak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte | Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun egoeraren arabera moldatu dute enpresek Caixabank Mastersa. Duela bi urte, hari esker salbatu zuten festarik eta pilota jaialdirik gabeko uda. Zortzi bikote misto aritu ziren; bi itzuli, finalerdiak eta finala jokatu zituzten. Iaz, berriz, udako torneoak jokatu zirenez, molda... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215237/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-herritarren-135ek-ikusi-dituzte-lgtbi-kolektiboaren-kontrako-eraso-fisikoak.htm | Gizartea | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %13,5ek ikusi dituzte LGTBI kolektiboaren kontrako eraso fisikoak | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleek sexu eta genero aniztasunaren inguruan dituzten jarrerak ikertu ditu Ikuspegik. Ondorioztatu duenez, LGTBI kolektiboko kideek jasaten dituzten eraso gehienak hitzezkoak izaten dira, eta lan eremuan jasaten dute bereizkeriarik «handiena». | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %13,5ek ikusi dituzte LGTBI kolektiboaren kontrako eraso fisikoak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleek sexu eta genero aniztasunaren inguruan dituzten jarrerak ikertu ditu Ikuspegik. Ondorioztatu duenez, LGTBI kolektiboko kideek jasaten dituzten eraso gehienak hitzezkoak... | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar gehienak sexu eta genero aniztasunaren eta LGTBI kolektiboaren «bereizkeriarik ezaren aldekoak» dira. Hori da Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu eta genero aniztasunarekiko pertzeptzioak eta jarrerak txostenean atera dituzten ondorioetako bat. Gizartearen ... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215238/nafarroa-oinez-jaiak-baditu-abestia-eta-bideoklipa.htm | Gizartea | Nafarroa Oinez jaiak baditu abestia eta bideoklipa | 'Erdian erein' izena jarri diote kantuari, «euskara ereiten jarraitzeko dagoen beharra» nabarmentzeko. | Nafarroa Oinez jaiak baditu abestia eta bideoklipa. 'Erdian erein' izena jarri diote kantuari, «euskara ereiten jarraitzeko dagoen beharra» nabarmentzeko. | Tafallako Garces de los Fayos ikastola urriaren 16ra begira jarrita dago, orduan ospatuko baitute Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez festa. Bitartean, ordea, ez daude geldirik, eta gaur, esaterako, abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Kantua ikastolako hainbat ikasle ohik ondu dute, «Nafarroa Oinez bezalako... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215239/naton-sartzeko-betoa-kendu-die-turkiak-finlandiari-eta-suediari.htm | Mundua | NATOn sartzeko betoa kendu die Turkiak Finlandiari eta Suediari | Ankararen arabera, Stockholmek eta Helsinkik «PKKren aurkako borrokan» lagunduko diote. Mendebaldeko aliantza militarrak goi bilera egingo du, bihar eta etzi, Madrilen | NATOn sartzeko betoa kendu die Turkiak Finlandiari eta Suediari. Ankararen arabera, Stockholmek eta Helsinkik «PKKren aurkako borrokan» lagunduko diote. Mendebaldeko aliantza militarrak goi bilera egingo du, bihar eta etzi, Madrilen | Suedia eta Finlandia ere NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide bihurtzeko pronto daude, behin Turkiak bi herrialdeei ezarritako betoa kenduta. Hiru herrialdeek dokumentu bat sinatu dute, «zeinak baieztatzen duen Turkiak babesten dituela Finlandiak eta Suediak NATOrekin bat egiteko egindako eskaerak». Madrilen ... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215240/larraineko-gaiten-oihartzuna.htm | Bizigiro | Larraineko gaiten oihartzuna | Duela mende pasa sortu zen Lizarran larrain dantzaren koreografia. Ordutik moldaketa anitz izan ditu, orain nolabaiteko estandarizazio bat baden arren. Lizarran ez ezik, Euskal Herri osoan ere dantzatzen da gaur egun. | Larraineko gaiten oihartzuna. Duela mende pasa sortu zen Lizarran larrain dantzaren koreografia. Ordutik moldaketa anitz izan ditu, orain nolabaiteko estandarizazio bat baden arren. Lizarran ez ezik, Euskal Herri osoan ere dantzatzen da gaur egun. | Trapata tarrrr! Danborraren errepika hasi da. Jarraian gaitaren deia, aski ezaguna, denak plazara gerturatzeko ozen esanez. Eta bat-batean hasi dira denak bat, bat-bi-hiru, bat-bi-hiru, eskutik hartuta, zapiekin lotuta edo nahi bezala, doinuari jarraikiz. Gutxi izanen dira dantza hori euren plazan ikusi ez duten herria... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215241/greba-hotsak-gipuzkoako-eraikuntzan-ere.htm | Ekonomia | Greba hotsak Gipuzkoako eraikuntzan ere | ELAk ohartarazi du lanuzteetara deituko duela lan hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiten ez badute. | Greba hotsak Gipuzkoako eraikuntzan ere. ELAk ohartarazi du lanuzteetara deituko duela lan hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiten ez badute. | Badira sei hilabete Gipuzkoako eraikuntzako lan hitzarmena berritzeko negoziazioak hasi zirela. ELAk salatu duenez, tarte horretan ez da aurrerapausorik izan, eta ohartarazi die enpresei grebara deitzeko aukera aztertzen ari dela.
Donostiako Kontxan elkartu dira gaur goizean ELAko ordezkariak, inguru horretan hainbat ... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215243/ehige-oso-kezkatuta-dago-jaurlaritzak-itunpeko-eskolen-itunak-berritzeko-emandako-aginduarekin.htm | Gizartea | EHIGE «oso kezkatuta» dago Jaurlaritzak itunpeko eskolen itunak berritzeko emandako aginduarekin | Iruditzen zaie «ikastetxe pribatuen ezkutuko erreskate bat» dela ikasle gutxiago izanda ere itunak mantentzeko agintzea. | EHIGE «oso kezkatuta» dago Jaurlaritzak itunpeko eskolen itunak berritzeko emandako aginduarekin. Iruditzen zaie «ikastetxe pribatuen ezkutuko erreskate bat» dela ikasle gutxiago izanda ere itunak mantentzeko agintzea. | Eusko Jaurlaritzak joan den asteartean jakinarazi zuen itunpeko ikastetxeek haur gutxiagorekin itundu ahal izango dituztela ikasgelak, eta atzo publikatu zuten agindua EAEko aldizkari ofizialean. EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak ez du begi onez ikusten: «oso kezkatuta» daude agindu horren «edukiare... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215244/sturgeonek-proposatu-du-2023ko-urriaren-19an-egitea-bigarren-independentzia-erreferenduma.htm | Mundua | Sturgeonek proposatu du 2023ko urriaren 19an egitea bigarren independentzia erreferenduma | Eskoziako lehen ministroak kontsulta moduko galdeketa bat egiteko bide orriaren berri eman du. Edinburgok Auzitegi Gorenari iritzia eskatuko dio, legezkoa ote den galdeketa Londresen baiezkorik gabe antolatzeko lege proiektua. | Sturgeonek proposatu du 2023ko urriaren 19an egitea bigarren independentzia erreferenduma. Eskoziako lehen ministroak kontsulta moduko galdeketa bat egiteko bide orriaren berri eman du. Edinburgok Auzitegi Gorenari iritzia eskatuko dio, legezkoa ote den galdeketa Londresen baiezkorik gabe antolatzeko lege proiektua. | Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak bere agintaldietako pausorik garrantzitsuena eman zuena atzo independentziaren aferan. Eztabaidari «argitasuna eta zehaztasuna» emateko helburuarekin, orain arteko bide orririk argiena jakinarazi du: bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu du, eta argitara... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215245/alconza-lantegiko-kaleratzeen-aurkako-epaiketa-hasi-dute.htm | Ekonomia | Alconza lantegiko kaleratzeen aurkako epaiketa hasi dute | LABen arabera, Irizar eta Eusko Jaurlaritza ez dira agertu epaitegira. 121 egun daramatzate langileek greban. | Alconza lantegiko kaleratzeen aurkako epaiketa hasi dute. LABen arabera, Irizar eta Eusko Jaurlaritza ez dira agertu epaitegira. 121 egun daramatzate langileek greban. | Gaur bertan hasi da Alconza Irizar Groupeko 25 langileren kaleratzeen aurkako epaiketa. Joan den otsailean, Berangoko (Bizkaia) enpresa horrek lantaldea heren bat murrizteko erregulazioa aurkeztu zuen; 98 langiletik 38ri eragingo zien. Azkenean, apirilean 25 langile kaleratu zituen Alconzak. Enpresako langile batzordea... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215246/euskarazko-orduak-emendatuko-dituzte-irisarri-barkoxe-eta-larraineko-eskoletan.htm | Gizartea | Euskarazko orduak emendatuko dituzte Irisarri, Barkoxe eta Larraineko eskoletan | Gurasoen mobilizazioen ondotik, Frantziako Hezkuntza administrazioak hiru eskoletako proiektuak onartu ditu. | Euskarazko orduak emendatuko dituzte Irisarri, Barkoxe eta Larraineko eskoletan. Gurasoen mobilizazioen ondotik, Frantziako Hezkuntza administrazioak hiru eskoletako proiektuak onartu ditu. | Heldu den ikasturtetik aitzina, euskara gehiago izanen dute Irisarriko (Nafarroa Behera), Barkoxeko eta Larraineko (Zuberoa) eskola publikoetan. Anne Bisagni-Faure Bordeleko Akademiako errektoreak jakinarazi du hiru eskoletako proiektuak onartu dituela. Hala, euskara hutsean arituko dira hiru ama eskoletan, eta, Irisar... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215247/lgtbifobiaren-kontrako-garrasi-ozena-tinko-eta-harro.htm | Gizartea | LGTBIfobiaren kontrako garrasi ozena, tinko eta harro | LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna izaki, mobilizazio jendetsuak izan dira hainbat hiri eta herritan. Eraso LGTBIfoboen aurkako eta sexu eta genero askatasunaren aldeko aldarriek hartu dituzte karrikak. | LGTBIfobiaren kontrako garrasi ozena, tinko eta harro. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna izaki, mobilizazio jendetsuak izan dira hainbat hiri eta herritan. Eraso LGTBIfoboen aurkako eta sexu eta genero askatasunaren aldeko aldarriek hartu dituzte karrikak. | Harrotasuna da gaur garaile karriketan; horren erantzule eta lekuko izan dira Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan deituriko manifestazioetan izandako milaka herritarrak. LGBTI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da gaur, sexu eta genero askatasunaren aldeko borrokaren egun seinalatua: jendeak ez du hutsik egin, eta o... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215248/sopelako-jaietan-eraso-bat-pairatu-dutela-jakinarazi-dute-virgin-mari-dj-taldeko-kideek.htm | Gizartea | Sopelako jaietan eraso bat pairatu dutela jakinarazi dute Virgin Mari DJ taldeko kideek | Aditzera eman dutenez, 15-16 urteko nerabeek egin zieten aurre, igandean; irainka hasi ziren, baina gero eraso fisikoak ere izan ziren. Ondorioz, musika taldeko kideek erabaki zuten bertan behera uztea emanaldia. | Sopelako jaietan eraso bat pairatu dutela jakinarazi dute Virgin Mari DJ taldeko kideek. Aditzera eman dutenez, 15-16 urteko nerabeek egin zieten aurre, igandean; irainka hasi ziren, baina gero eraso fisikoak ere izan ziren. Ondorioz, musika taldeko kideek erabaki zuten bertan behera uztea emanaldia. | Sare sozialen bidez eman dute Virgin Mari DJ musika taldeko kideek erasoaren berri. Sopelako (Bizkaia) jaietan izan zen, joan den igandean. Kontzertua hasi zutenerako giroa nahasten hasia zela adierazi dute. «Guk hasieran ez genien garrantzi handirik eman, erasotzaileen adin tartea ikusita; beraz, guk gurera jarraitu g... |
2022-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/215249/zahar-etxeak-arautzeko-eredu-berria-onestea-lortu-du-espainiako-gobernuak.htm | Gizartea | Zahar etxeak arautzeko eredu berria onestea lortu du Espainiako Gobernuak | Autonomia erkidegoekin egin duen bileran egin dute ereduaren inguruko bozketa; justu-justu atera da aurrera, eta aurka egin dutenen artean dago Jaurlaritza | Zahar etxeak arautzeko eredu berria onestea lortu du Espainiako Gobernuak. Autonomia erkidegoekin egin duen bileran egin dute ereduaren inguruko bozketa; justu-justu atera da aurrera, eta aurka egin dutenen artean dago Jaurlaritza | Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoetako ordezkariekin bilera eginda, aurrera atera da zahar etxeen antolaketarako eredu berria. Hamar boto jaso ditu alde, eta bederatzi aurka; aurkako botoen artean, Jaurlaritzako ordezkariena. 2030era begira aldaketak proposatzen ditu ereduak: egoitzetan, adibidez, ratioak handitu... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215277/errekuntza-motorreko-auto-berrien-salmenta-2035an-etetea-adostu-dute-ebko-herrialdeek.htm | Ekonomia | Errekuntza motorreko auto berrien salmenta 2035an etetea adostu dute EBko herrialdeek | Bruselak 2026an aztertuko du hibridoekin eta erregai sintetikoko ibilgailuekin zer gertatuko den. EBko Ingurumen kontseiluak Klimaren Gizarte Funtsa 59.000 milioi eurora murriztea hobetsi du, eta ez du txikitu karbonoa isurtzeko doako eskubideentzako epea. | Errekuntza motorreko auto berrien salmenta 2035an etetea adostu dute EBko herrialdeek. Bruselak 2026an aztertuko du hibridoekin eta erregai sintetikoko ibilgailuekin zer gertatuko den. EBko Ingurumen kontseiluak Klimaren Gizarte Funtsa 59.000 milioi eurora murriztea hobetsi du, eta ez du txikitu karbonoa isurtzeko doak... | Negoziatzen 17 ordu pasatu ostean, goizaldeko ordu txikietan akordioa adostu dute Luxenburgon Europako Batasuneko Ingurumen ministroek, 2030 urterako karbono isuriak %55 murrizteko helburua duen Fit for 55 lege sortan.
Arau horietako batek eragin zuzena izango du autoen merkatuan, 2035. urtetik aurrera Batasunean salt... |
2022-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/215278/dagoeneko-tafallak-datorren-nafarroa-oinez-erako-abestia-eta-bideoklipa-du.htm | albisteak | Dagoeneko Tafallak datorren Nafarroa Oinez-erako abestia eta bideoklipa du | Abestiak ‘Erdian erein’ izena du, eta familiek azken berrogeita hamar urteetan euskararen alde Nafarroan egindako lana omentzen du. | Dagoeneko Tafallak datorren Nafarroa Oinez-erako abestia eta bideoklipa du. Abestiak ‘Erdian erein’ izena du, eta familiek azken berrogeita hamar urteetan euskararen alde Nafarroan egindako lana omentzen du. | Tafallako Ikastolak urriaren 16rako prestatzen ari den Nafarroa Oinez festarako abestia aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Abestia ikastetxeko hainbat belaunalditako ikasle ohiek konposatu eta interpretatu dute, eta Nafarroa Oinez festaren inguruan pilatzen diren oroitzapen, bizipen eta emozioak islatzen eta helarazten ... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215279/inflazioa-zabaltzen-ari-da-eta-10-ingurura-iritsiko-da-ekainean.htm | Ekonomia | Inflazioa zabaltzen ari da, eta %10 ingurura iritsiko da ekainean | Erregai, elikagai eta ostalaritza garestiagoen bidez, Espainian %8,7tik %10,2ra igaro dela azaldu du INEren datu aurreratuak. Azpiko inflazioa %5,5era igo da. | Inflazioa zabaltzen ari da, eta %10 ingurura iritsiko da ekainean. Erregai, elikagai eta ostalaritza garestiagoen bidez, Espainian %8,7tik %10,2ra igaro dela azaldu du INEren datu aurreratuak. Azpiko inflazioa %5,5era igo da. | Bigarrenean, baliteke. Martxoan, bi zifrara iristeko atarian geratu zen inflazioa Hego Euskal Herrian, %9,6ra heldu baitzen, azken hiru hamarkadetako kopururik handienera. Ekainean %10eko muga gainditu duen ala ez uztailaren 13an argituko du INEk, baina estatistika erakundeak gaur Espainiarako emandako datu aurreratuak... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215280/mercedesen-beste-hiru-greba-egun-proposatu-dituzte-elak-labek-eta-esk-k-datorren-asterako.htm | Ekonomia | Mercedesen, beste hiru greba egun proposatu dituzte ELAk, LABek eta ESK-k datorren asterako | Sindikatuen arabera, ekoizpena geratzea lortu du gaur ere, langileen gehiengoa ez baita lanera joan. Arratsaldean egingo dute manifestazioa, hiru sindikatuek deituta. Langile batzordeari proposatu diote datorren astean beste hiru protesta egun antolatzea. | Mercedesen, beste hiru greba egun proposatu dituzte ELAk, LABek eta ESK-k datorren asterako. Sindikatuen arabera, ekoizpena geratzea lortu du gaur ere, langileen gehiengoa ez baita lanera joan. Arratsaldean egingo dute manifestazioa, hiru sindikatuek deituta. Langile batzordeari proposatu diote datorren astean beste hi... | Gasteizko Mercedes Benz lantegian lanuztea egiten ari dira gaur bigarrenez, lan hitzarmenaren negoziazioen harira. ELAk, LABek eta ESK-k deitu dute grebara, langile batzordeko gainerako sindikatuek protesta elkarrekin egitea baztertu zutelako azkenean. Hiru sindikatuen arabera, ordea, erantzun ona izaten ari da deialdi... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215281/burlatako-herriarentzat-gutun-irekia.htm | Iritzia | Burlatako herriarentzat gutun irekia | Burlatako herriarentzat gutun irekia. | Kaixo, Burlatako bizilaguna. Mesedez, utzi istorio bat kontatzen, ez berria delako, baizik eta berriro ere iraindu egiten duelako. Edalontzia isuri egiteraino gainezka egiten duen tantaren istorioa da honakoa. Edalontzia, etengabe erabili ondoren, baztertua izan delako.
Burlatako bizilaguna naiz, kirol klubekoa, kultu... | |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215282/biltzar-konstituziogileak-prest-du-konstituzio-berria.htm | Mundua | Biltzar Konstituziogileak prest du konstituzio berria | Azken aldaketak onartu zituzten atzo 154 konstituziogileek, eta testua Gabriel Boric presidentearen eskuetan utziko dute astelehenean, ekitaldi historiko batean. | Biltzar Konstituziogileak prest du konstituzio berria. Azken aldaketak onartu zituzten atzo 154 konstituziogileek, eta testua Gabriel Boric presidentearen eskuetan utziko dute astelehenean, ekitaldi historiko batean. | Txileko Biltzar Konstituziogileak amaitu du mandatua. 2019ko matxinada sozialari erantzuteko iragarri zuten konstituzio berria prest da, eta txiletarrek irailaren 4an bozkatuko dute, onartzen duten galdetuta. Biltzar Konstituziogileak astelehenean utziko du Gabriel Boric Txileko presidentearen esku konstituzio berria, ... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215283/donostiako-dmuseoko-oteizaren-lanak-faltsuak-direla-salatu-dute.htm | Kultura | Donostiako D’museoko Oteizaren lanak faltsuak direla salatu dute | Ustez, Oteizak Argentinan emandako sasoian sortutako hamasei lan biltzen ditu Donostiako Elizbarrutiko museoko erakusketak, eta Oteiza museoak dioenez, ez dira Oteizarenak. | Donostiako D’museoko Oteizaren lanak faltsuak direla salatu dute. Ustez, Oteizak Argentinan emandako sasoian sortutako hamasei lan biltzen ditu Donostiako Elizbarrutiko museoko erakusketak, eta Oteiza museoak dioenez, ez dira Oteizarenak. | Jorge Oteizaren aldirik ezagunena da Amerikakoa, 1935etik 1948ra artekoa, eta, hain zuzen, sasoi hartan sortutakoak dira Donostiako Elizbarrutiko D'museoan jarritako hamasei artelanak. Hala aurkeztu zituzten behintzat, baina obra horiek ez direla Oteizarenak ondorioztatu du orain Oteiza fundazioak. Ohar bidez jakinaraz... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215284/grande-marlaskak-defendatu-egin-du-poliziak-melillan-izandako-jokabidea.htm | Politika | Grande-Marlaskak defendatu egin du Poliziak Melillan izandako jokabidea | Espainiako Barne ministroak Pedro Sanchez Espainiako presidentea babestu du, hark esan ostean Melillakoa «ondo konpondu» zutela segurtasun indarrek. 2.500 lagunek mugari «indarkeriaz eraso» ziotela esan du, eta ukatu Espainiako eta Marokoko poliziek muga igaro izana. | Grande-Marlaskak defendatu egin du Poliziak Melillan izandako jokabidea. Espainiako Barne ministroak Pedro Sanchez Espainiako presidentea babestu du, hark esan ostean Melillakoa «ondo konpondu» zutela segurtasun indarrek. 2.500 lagunek mugari «indarkeriaz eraso» ziotela esan du, eta ukatu Espainiako eta Marokoko polizi... | Asteburuan Melillan gertatutakoaren erantzukizuna bere gain inondik ere hartu gabe, Espainiako Gobernuak hildako 37 migratzaileei buruz adierazitakoa defendatu du gaur Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, Espainiako Kongresuan. Iñigo Barandiaran EAJko diputatuaren kritikei erantzunez, Grande-Marlaskak adierazi du... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215285/lehen-aldiz-emakume-batek-dantzatu-du-lekeitioko-kaxarranka.htm | Bizigiro | Lehen aldiz, emakume batek dantzatu du Lekeitioko kaxarranka | Ane Maruri Etorkizuna dantza taldeko kideak dantzatu du. Azken 50 urteetan, soilik bi gizonezko igo dira kutxa gainera. Ospakizun eguna dute gaur Lekeition. | Lehen aldiz, emakume batek dantzatu du Lekeitioko kaxarranka. Ane Maruri Etorkizuna dantza taldeko kideak dantzatu du. Azken 50 urteetan, soilik bi gizonezko igo dira kutxa gainera. Ospakizun eguna dute gaur Lekeition. | San Pedro eguna dute gaur Lekeition (Bizkaia). Egutegian ongi nabarmenduta gorde ohi diren egun horietako bat da herritarrentzat, baina, aurten, beste arrazoi batengatik ere izango da gogoangarri; izan ere, lehenengo aldiz, emakume bat izan da arrantzalez jantzitako zortzi lagunen laguntzaz kaxarranka dantzatu duena. A... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215286/esku-pilota-oinarri-duen-joko-bat-aurkeztu-du-playstationek.htm | Bizigiro | Esku pilota oinarri duen joko bat aurkeztu du Playstationek | 'Frontball Planet' jokoa Bilboko Relevo estudioak garatu du, eta PS4 eta PS5 plataformetan egongo da eskuragarri. Munduko zazpi frontoi ageri dira han, tartean Bilboko bat. | Esku pilota oinarri duen joko bat aurkeztu du Playstationek. 'Frontball Planet' jokoa Bilboko Relevo estudioak garatu du, eta PS4 eta PS5 plataformetan egongo da eskuragarri. Munduko zazpi frontoi ageri dira han, tartean Bilboko bat. | Kostata, baina esku pilota iritsi da bideojokoen mundura ere. Ezker hormarik gabe, ordea. Bilboko Relevo estudioak frontball modalitatean oinarrituta garatu du Frontball Planet jokoa, Playstation4 eta Playstation5 kontsoletarako. 2008an sortu zen modalitate hori, eta, sustatzaileen arabera, «pilotaren modalitaterik kal... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215287/zezenketen-aurkako-kalejira-eginen-dute-irunean-uztailaren-7an.htm | Gizartea | Zezenketen aurkako kalejira eginen dute Iruñean uztailaren 7an | «Animalien aurkako tratu txarrik gabeko festen» inguruko eztabaidari heltzea galdegin du Iruñea Antitaurina taldeak | Zezenketen aurkako kalejira eginen dute Iruñean uztailaren 7an. «Animalien aurkako tratu txarrik gabeko festen» inguruko eztabaidari heltzea galdegin du Iruñea Antitaurina taldeak | Zazpigarren hilabeteko zazpigarren egunean, arratsaldeko zazpietan. Sanferminen egun handian, festaren ereduari buruzko gogoeta sustatu nahi du Iruñea Antitaurina taldeak. Zezenketarik gabeko jaiak aldarrikatzen dituzte, eta hori eskatzeko kalejira eginen dute egun horretan. Uste dute garaia dela «etorkizuneko sanfermi... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215288/pasazaite-argitaletxeak-jarduna-etetea-erabaki-du-hamar-urteren-ostean.htm | Kultura | Pasazaite argitaletxeak jarduna etetea erabaki du hamar urteren ostean | Sare sozialen bidez eman du berria, eta adierazi arrazoi pertsonalak, familiarrak eta ekonomikoak tarteko hartu duela erabakia. | Pasazaite argitaletxeak jarduna etetea erabaki du hamar urteren ostean. Sare sozialen bidez eman du berria, eta adierazi arrazoi pertsonalak, familiarrak eta ekonomikoak tarteko hartu duela erabakia. | Hamar urteko ibilbidea bete berri du Pasazaite liburuak argitaletxeak, eta urtemugarekin batera, bere jarduna etetea erabaki du, arrazoi pertsonalak, familiarrak eta ekonomikoak tarteko hartu du erabakia, azken hilabeteetan «ondo pentsatu ostean».
Hamar urteko ibilbidean, hamasei liburu plazaratu ditu. Duela bi aste a... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215289/eitbk-sara-eta-paulen-abenturak-haurrentzako-podcasta-emango-du.htm | Bizigiro | EITBk ‘Sara eta Paulen abenturak’ haurrentzako podcasta emango du | Audiofikzioa 6-13 urte artekoei zuzendua dago. Uztailaren 4tik 15era estreinatuko dituzte atalak (egunean bat). | EITBk ‘Sara eta Paulen abenturak’ haurrentzako podcasta emango du. Audiofikzioa 6-13 urte artekoei zuzendua dago. Uztailaren 4tik 15era estreinatuko dituzte atalak (egunean bat). | EITB Podkast plataformak neska-mutikoei zuzendutako euskarazko audiofikzio bat estreinatuko du uztailaren 4an: Sara eta Paulen abenturak. Bernardo Atxaga idazlearen Logalea zeukan ekilibristaren kasua antzezlanean dago oinarrituta. Iñaki Beraetxe aktore eta Bieuseko bikoiztaileak zuzendu du lana, eta berea da gidoiaren... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215290/aiaraldeko-euskalgintzaren-kontseiluak-hautagai-euskaldunak-eskatu-dizkie-alderdiei.htm | Gizartea | Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak hautagai euskaldunak eskatu dizkie alderdiei | Udal hauteskundeetarako zerrendei puntuazioa jarriko diela iragarri du Kontseiluak, hautagai euskaldunen kopurua irizpidetzat hartuta. Alkategai elebakarra dutenek ez dute gaindituko ebaluazioa. Ariketa hori beste eskualdeetara zabaltzera dei egin du. | Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak hautagai euskaldunak eskatu dizkie alderdiei. Udal hauteskundeetarako zerrendei puntuazioa jarriko diela iragarri du Kontseiluak, hautagai euskaldunen kopurua irizpidetzat hartuta. Alkategai elebakarra dutenek ez dute gaindituko ebaluazioa. Ariketa hori beste eskualdeetara zabaltz... | Hurrengo urteko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren Aiaraldeko hautagaiak euskaldunak izan daitezen, egitasmo bat abiatu du Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, eta, alderdi politiko guztiekin bildu eta haren berri eman ondotik, gaur aurkeztu du Laudion (Araba), Aiaraldeko Ekintzen Faktorian, eskualdeko euskalgin... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215291/karmele-mitxelenak-irabazi-du-mikel-zarate-saria.htm | Kultura | Karmele Mitxelenak irabazi du Mikel Zarate saria | Marrubizko uda lanarekin eskuratu du haur literaturako saria. Elkar argitaletxeak plazaratuko du. | Karmele Mitxelenak irabazi du Mikel Zarate saria. Marrubizko uda lanarekin eskuratu du haur literaturako saria. Elkar argitaletxeak plazaratuko du. | Karmele Mitxelena (Oiartzun, Gipuzkoa, 1988) irakasle eta idazlearen Marrubizko uda nobelak irabazi du 2022ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. 3.000 euroko saria emango diote, eta Elkar argitaletxeak kaleratuko du liburua.... |
2022-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/215292/ikusten.htm | Kultura | Ikusten? | Alegian (Gipuzkoa) jaio zen, 1964an, eta ibilbide luzea du kazetaritzan zein literaturan. Batik bat, narrazioa jorratu du: Ezer baino lehen (Elkar, 1992) izan zuen lehen ipuin liburua, eta Lehenago zen berandu (Alberdania, 1995), Bakarrizketan (Alberdania, 2001), Kontu-jaten (Alberdania, 2006) eta Honetara ezkero (Susa... | Ikusten?. Alegian (Gipuzkoa) jaio zen, 1964an, eta ibilbide luzea du kazetaritzan zein literaturan. Batik bat, narrazioa jorratu du: Ezer baino lehen (Elkar, 1992) izan zuen lehen ipuin liburua, eta Lehenago zen berandu (Alberdania, 1995), Bakarrizketan (Alberdania, 2001), Kontu-jaten (Alberdania, 2006) eta Honetara ez... | Hiltzea ez da gauza erraza eta hilda egotea, zer esanik ez. Segituan antzematen da nor ari den inprobisatzen.
Ondo prestatuta iritsi naiz ni honaino.
Egunero hil gintuen amak hazi bitartean eta egunean behin baino gehiagotan, ondoren. Begi-larriz agurtzen gintuen eskolarakoan, heriotzara kondenatutako bi izaki hain t... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215293/lasaren-eta-zabalaren-senideen-babesa-jaso-du-la-cumbre-memoria-gune-bihurtzeko-erabakiak.htm | Politika | Lasaren eta Zabalaren senideen babesa jaso du La Cumbre memoria gune bihurtzeko erabakiak | Espazioaren lekualdatzeak, balio sinbolikoa izateaz gain, «itxaropenerako aukera leiho bat» zabaltzen duela uste du Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramaileak. Memoria Demokratikorako Legean adostutako «giza eskubideen lorpena» dela esan du Pili Zabalak. Nafarroako Gobernuak ere aurrerapausotzat jo du Ezkaba gotorlekua b... | Lasaren eta Zabalaren senideen babesa jaso du La Cumbre memoria gune bihurtzeko erabakiak. Espazioaren lekualdatzeak, balio sinbolikoa izateaz gain, «itxaropenerako aukera leiho bat» zabaltzen duela uste du Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramaileak. Memoria Demokratikorako Legean adostutako «giza eskubideen lorpena» del... | Memoria inklusiboa eraikitzeko bidean, «berri pozgarria» da EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin Memoria Demokratikorako Legeaz adostutakoa, koalizioaren Espainiako Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpuruak adierazi duenez. Ezkabako gotorlekua (Nafarroa) eta Donostiako La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzea hitzartu zut... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215294/hezkuntza-publikoan-behin-behinekotasuna-makillatu-nahi-izatea-egotzi-dio-steilasek-nafarroako-gobernuari.htm | Gizartea | Hezkuntza publikoan «behin-behinekotasuna makillatu nahi izatea» egotzi dio Steilasek Nafarroako Gobernuari | Behin-behinekotasunaren aurkako legearen onarpena erraztu izana egotzi die Geroa Bai, Ahal Dugu eta EH Bilduri. | Hezkuntza publikoan «behin-behinekotasuna makillatu nahi izatea» egotzi dio Steilasek Nafarroako Gobernuari. Behin-behinekotasunaren aurkako legearen onarpena erraztu izana egotzi die Geroa Bai, Ahal Dugu eta EH Bilduri. | Ekainaren 23an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak behin-behinekotasuna murrizteko foru legea, PSNren, Geroa Bai-ren eta Ahal Dugu-ren aldeko botoekin, eta EH Bilduren abstentzioarekin. Steilas sindikatuaren arabera, baina, lege horrek ez du hezkuntza publikoan dagoen behin-behinekotasuna apalduko; kontrara, aldaketa «... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215295/ahtaren-bergarako-lotunerako-145-milioi-euro-eman-ditu-europak.htm | Gizartea | AHTaren Bergarako lotunerako 145 milioi euro eman ditu Europak | Bilboko Portuko Agintaritzara 14,3 milioi euro bideratuko ditu, «garraio sareak hobetzeko» diru laguntzen barruan. | AHTaren Bergarako lotunerako 145 milioi euro eman ditu Europak. Bilboko Portuko Agintaritzara 14,3 milioi euro bideratuko ditu, «garraio sareak hobetzeko» diru laguntzen barruan. | Europak bultzada bat emango die AHT abiadura handiko trenaren obrei: Bergarako lotuneko lanetarako 145,4 milioi euro emango dituela iragarri du Europako Batzordeak. Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileari 216,5 milioi ematea onartu du gaur, eta zatirik handiena eramango du Euskal Y-aren korapilo nagus... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215296/elak-gogorarazi-du-kaltetuenak-pobreenak-direla.htm | ELAk gogorarazi du kaltetuenak pobreenak direla | ELAk gogorarazi du kaltetuenak pobreenak direla. | Inflazioak erosahalmenaren galera orokor bat zabaltzen ari dela deitoratu du ELAk, eta kalte gehien egiten diela baliabide gutxi dituztenei, «proportzio handiagoan kontsumitzen dituztelako oinarrizko produktuak». Produktu horien garestitzea are handiagoa dela nabarmendu du. «Elikagaiak duela urtebete baino %11,2 garest... | ||
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215297/alprazolam-antsietatearen-aurkako-botikaren-sorta-batzuk-merkatutik-kendu-dituzte.htm | Gizartea | Alprazolam antsietatearen aurkako botikaren sorta batzuk merkatutik kendu dituzte | AEMPS Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak eman du agindua, «egonkortasun azterketetan arazoak» atzeman dituztelako. | Alprazolam antsietatearen aurkako botikaren sorta batzuk merkatutik kendu dituzte. AEMPS Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak eman du agindua, «egonkortasun azterketetan arazoak» atzeman dituztelako. | AEMPS Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak Alprazolam pilulen sorta batzuk merkatutik kentzeko agindua eman du. Alprazolam antsiolitiko bat da, eta antsietate eta izu nahasmenduak artatzeko erabiltzen da. AEMPSk agindu du merkatutik erretiratzeko LACER S.A. enpresak egindako Alprazolam Stada miligramo ... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215298/kontrolpean-daude-badoztain-eta-sarriguren-arteko-sartagudako-eta-beireko-suteak.htm | Gizartea | Kontrolpean daude Badoztain eta Sarriguren arteko, Sartagudako eta Beireko suteak | Badoztaindik Sarrigurenera jaisteko bidean piztu da sua, eta hamabost hektarea inguru erre dira. Sartagudan eta Beiren ere suteak piztu dira, baina kontrolpean daude. | Kontrolpean daude Badoztain eta Sarriguren arteko, Sartagudako eta Beireko suteak. Badoztaindik Sarrigurenera jaisteko bidean piztu da sua, eta hamabost hektarea inguru erre dira. Sartagudan eta Beiren ere suteak piztu dira, baina kontrolpean daude. | Nafarroako Suhiltzaileek hiru sute kontrolpean hartu dituzte gaur arratsaldean. Lehena Iruñerrian piztu da, Badoztain eta Sarriguren artean. Nafarroako suhiltzaileek arratsaldeko zazpietatik aurrera lortu dute suak kontrolpean hartzea; hamabost hektarea erre dira guztira. Nafarroako larrialdi zerbitzuek adierazi dutena... |
2022-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/215299/bataclaneko-erasoaren-auziko-20-akusatuak-zigortu-ditu-frantziak.htm | Mundua | Bataclaneko erasoaren auziko 20 akusatuak zigortu ditu Frantziak | Epaimahaiak bizi osoko espetxe zigorra ezarri dio auzipetu nagusiari. Ikerketak argitu gabe utzi ditu atentatuen inguruko hainbat zalantza. | Bataclaneko erasoaren auziko 20 akusatuak zigortu ditu Frantziak. Epaimahaiak bizi osoko espetxe zigorra ezarri dio auzipetu nagusiari. Ikerketak argitu gabe utzi ditu atentatuen inguruko hainbat zalantza. | Frantziako justiziak errudun jo ditu 2015eko azaroaren 13an Parisen izan ziren erasoengatik auzipetutako hogei akusatuak. Horien artean da Salah Abdeslam auzipetu nagusia. Fiskaltzak eskatu bezala, epaimahaiak bizi osorako zigorra ezarri zion atzo —aske gelditzeko aukerarik gabekoa—, Parisko atentatuen egileetako bat d... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215324/isiltasunaren-oihu-beltzak.htm | Mundua | Isiltasunaren oihu beltzak | 37 migrante hil ziren joan den ostiralean Marokoren eta Espainiaren arteko mugan, gobernuek oraindik argitu ez dituzten arrazoiengatik. Gertakariak salatzeko, elkarretaratzea egin dute Melillan bizirik atera ziren migratzaileek. | Isiltasunaren oihu beltzak. 37 migrante hil ziren joan den ostiralean Marokoren eta Espainiaren arteko mugan, gobernuek oraindik argitu ez dituzten arrazoiengatik. Gertakariak salatzeko, elkarretaratzea egin dute Melillan bizirik atera ziren migratzaileek. | Izerdi tantak negar malkoekin nahasten zitzaizkien atzo migranteei Melillan, CETI etorkinak behin-behinean hartzeko zentroaren aurrean. Arratsaldeko zazpiak ziren, baina eguzkiak gogor jotzen zuen oraindik. Joan den ostiralean Maroko eta Espainia banatzen dituen hesia gurutzatu eta bizirik atera zirenek lehen aldiz iku... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215325/dantzak-gaurkotzea.htm | Bizigiro | Dantzak gaurkotzea | XV. mendetik dantzatzen da kaxarranka Lekeition, eta aurten andre bati egokitu zaio, estreinakoz. Garai batean kofradiako lehendakaria aldatzean egiten zen. Hango sokadantza XIX. mendekoa da, gutxienez. | Dantzak gaurkotzea. XV. mendetik dantzatzen da kaxarranka Lekeition, eta aurten andre bati egokitu zaio, estreinakoz. Garai batean kofradiako lehendakaria aldatzean egiten zen. Hango sokadantza XIX. mendekoa da, gutxienez. | Ordubete lehenago heldu dira batzuk, eta zintzo daude zain Lekeitioko (Bizkaia) San Pedroren arkuaren inguruan, irrikaz. Alde batera eta bestera ari dira begira kutxa nondik sartuko, eta, eguerdia pasatuta, mahonez jantzitako zortzi lagunen sorbalden eta kaxaren gainean iritsi da Ane Maruri Etorkizuna dantza taldeko ki... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215326/hil-egin-da-bergaran-zauritutako-motor-gidaria.htm | Gizartea | Hil egin da Bergaran zauritutako motor gidaria | Larri zauritu zen istripuan, furgoneta batekin talka eginda. Ospitalera eraman zuten, baina gerora hil egin da. 21 urte zituen. | Hil egin da Bergaran zauritutako motor gidaria. Larri zauritu zen istripuan, furgoneta batekin talka eginda. Ospitalera eraman zuten, baina gerora hil egin da. 21 urte zituen. | Atzo eguerdian gertatu zen ezbeharra, 12:30ak jo eta gutxira, Bergaratik (Gipuzkoa) gertu.
Biktimaren motorra furgoneta baten alderantz joan zen, eta talka egin zuten, Maltzagarako noranzkoan.
Motor gidaria larri zauritu zen istripuan, eta larrialdi zerbitzuetako langileek Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Gerora ... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215327/gasteizko-mercedesen-erantzun-handia-izaten-ari-da-hirugarren-greba-eguna-ere.htm | Ekonomia | Gasteizko Mercedesen erantzun handia izaten ari da hirugarren greba eguna ere | Sindikatuen arabera, %95eko erantzuna izan du lanuzteak. Langile batzordeko sindikatu guztiek deituta, manifestazio bateratua egin dute metalgintza sektoreko langileekin batera. Datorren astean beste hiru greba egunera deitzea adostu dute. | Gasteizko Mercedesen erantzun handia izaten ari da hirugarren greba eguna ere. Sindikatuen arabera, %95eko erantzuna izan du lanuzteak. Langile batzordeko sindikatu guztiek deituta, manifestazio bateratua egin dute metalgintza sektoreko langileekin batera. Datorren astean beste hiru greba egunera deitzea adostu dute. | Greba egun bateratua dute gaur Gasteizko Mercedes-Benzen. Langile batzordea zatituta dago, baina gaur (joan den ekainaren 22an bezala) lanuztea egiteko deialdi bateratua egin dute, eta, aurrekoan bezala, sekulako arrakasta izan du: sindikatuen arabera, langileen %95 ez dira lanera joan. Goizean goizetik piketeak egin d... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215328/etxegabetze-bat-eragotzi-du-alda-kolektiboak.htm | Gizartea | Etxegabetze bat eragotzi du Alda kolektiboak | Iruzurrezko alokatze kontratu baten ondorioz, urtebeteko kontratua eginik ere, jabeak uda aitzin etxea uztera behartu nahi zituen alokatzaileak. Bokaleko etxebizitzan bildu da Alda kolektiboa, uxerrari egoera esplikatzera. Oraingoz, alokatzaileak etxebizitzan gelditzen ahal direla ondorioztatu du hark. | Etxegabetze bat eragotzi du Alda kolektiboak. Iruzurrezko alokatze kontratu baten ondorioz, urtebeteko kontratua eginik ere, jabeak uda aitzin etxea uztera behartu nahi zituen alokatzaileak. Bokaleko etxebizitzan bildu da Alda kolektiboa, uxerrari egoera esplikatzera. Oraingoz, alokatzaileak etxebizitzan gelditzen ahal... | Bokalen (Lapurdi) bildu da goizean Alda kolektiboa, egoera «surrealista» bati aurre egiteko. Izan ere, Bokaleko etxebizitza batean bizi dira Adrien Escourido eta haren bikotekidea 3 urteko alabarekin. Otsailean sartu ziren bertara, baina gaur ateratzeko agindua zuten, aitzin datatutako ateratze kontratu bat izenpetu zu... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215329/alarde-parekideak-kaleak-bete-ditu-baina-alkateak-ez-die-harrerarik-egin.htm | Gizartea | Alarde parekideak kaleak bete ditu, baina alkateak ez die harrerarik egin | Talde politiko guztietako ordezkariak izan dira balkoian, PP izan ezik, eta lehen aldiz udal gobernuko kide batek eman die hiriko bandera alarde parekideko kideei: Berdintasun zinegotzi Miren Etxebestek (Ahal Dugu) | Alarde parekideak kaleak bete ditu, baina alkateak ez die harrerarik egin. Talde politiko guztietako ordezkariak izan dira balkoian, PP izan ezik, eta lehen aldiz udal gobernuko kide batek eman die hiriko bandera alarde parekideko kideei: Berdintasun zinegotzi Miren Etxebestek (Ahal Dugu) | Egina zuten alardearen antolaketa udalak bere gain hartzeko eskea, baina erakundearen erantzunik jaso gabe egin ditu bidearen lehen pausoak Irungo (Gipuzkoa) alarde parekideak. Isiltasuna eskatu dute aurrena, hunkiduraz, eta, ondoren, harro jarraitu dute aurrera, bertaratutako herritarren eta norbanakoen txalo eta oihu... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215330/abizena-aldatzea-errazagoa-izango-da-bihartik-iparraldeko-biztanleentzat.htm | Gizartea | Abizena aldatzea errazagoa izango da bihartik Iparraldeko biztanleentzat | Amaren, aitaren edo bien abizena erabiltzea aukeratu ahalko da, herriko etxean adierazita. Bizitzan behin bakarrik aldatu ahalko da, ordea. | Abizena aldatzea errazagoa izango da bihartik Iparraldeko biztanleentzat. Amaren, aitaren edo bien abizena erabiltzea aukeratu ahalko da, herriko etxean adierazita. Bizitzan behin bakarrik aldatu ahalko da, ordea. | Abizena aldatzeko prozedura asko erraztuko diete Ipar Euskal Herriko biztanleei bihartik aurrera. Orain, denbora luzea eta izapide asko egin behar dira aldaketa egiteko. Uztailaren 1etik aurrera, berriz, aski izango da herriko etxean eskatzea, eta ez da inongo justifikaziorik eskatuko.
Aitaren, amaren edo bien izena e... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215331/melillako-hilketak-salatu-dituzte-eajk-eh-bilduk-eta-elkarrekin-podemos-iuk.htm | Politika | Melillako hilketak salatu dituzte EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk | Eusko Legebiltzarreko hiru alderdi horiek adierazpen bateratua egin dute, Melillako hilketak gaitzetsi eta Pedro Sanchezen hitzak arbuiatzeko. | Melillako hilketak salatu dituzte EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Eusko Legebiltzarreko hiru alderdi horiek adierazpen bateratua egin dute, Melillako hilketak gaitzetsi eta Pedro Sanchezen hitzak arbuiatzeko. | Joan den ostiralean, 2.000 migratzaile inguru Maroko eta Melilla (Espainia) banantzen dituen hesia gainditzen saiatu ziren, eta, Marokoko Jendarmeriaren esku hartzearen ostean, 37 migratzaile hil ziren. 500 inguruk lortu zuten hesia gainditzea, eta horietako 133 CETI etorkinak behin-behinean hartzeko zentroan bakartu z... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215332/hilabeteko-grebari-ekingo-diote-betion-telelaguntza-zerbitzuko-langileek.htm | Ekonomia | Hilabeteko grebari ekingo diote BetiON telelaguntza zerbitzuko langileek | Uztail osorako deitu dute lanuztera, lan hitzarmenaren «negoziazioen egoera ikusita». Martxotik orain arte 33 greba egun ere egin dituzte langileek. | Hilabeteko grebari ekingo diote BetiON telelaguntza zerbitzuko langileek. Uztail osorako deitu dute lanuztera, lan hitzarmenaren «negoziazioen egoera ikusita». Martxotik orain arte 33 greba egun ere egin dituzte langileek. | Kalean izango dira berriz BetiON EAEko telelaguntza zerbitzu publikoko langileak. Joan den azarotik ari dira lan hitzarmen berria negoziatzen enpresa kudeatzailearekin, Tunstall Televidak, GSRk eta IMQk osatutako aldi baterako enpresa elkartearekin. Atzo bertan bildu ziren langileak enpresa jabeekin, eta «negoziazioen ... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215333/zordun-handiek-1170-milioi-euro-zor-dizkiete-aldundietako-ogasunei.htm | Ekonomia | Zordun handiek 1.170 milioi euro zor dizkiete aldundietako ogasunei | 892 enpresa eta norbanako daude foru ogasunetako ogasunen zordun handien zerrendetan, iaz baino 22 gutxiago. | Zordun handiek 1.170 milioi euro zor dizkiete aldundietako ogasunei. 892 enpresa eta norbanako daude foru ogasunetako ogasunen zordun handien zerrendetan, iaz baino 22 gutxiago. | Berritasun handirik ez da izan zordun handien zerrendetan, eraikuntzak 2008an izandako porrotaren biktimak baitaude oraindik orain zerrenden lehen postuan, Lagilur gipuzkoarra buru dutela: 80,2 milioi zor ditu, iaz bezainbeste.
Lurralde horretan beste bi izen nabarmentzen dira: Jose Ramon eta Juan Miguel Osinalde Etxa... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215334/athleticek-ofizial-egin-du-valverde-izango-dela-entrenatzailea.htm | Kirola | Athleticek ofizial egin du Valverde izango dela entrenatzailea | Teknikariak hirugarren aroa beteko du talde zuri-gorrian. Inork ez du hark baino partida gehiagotan zuzendu Athletic: 306 partidatan. | Athleticek ofizial egin du Valverde izango dela entrenatzailea. Teknikariak hirugarren aroa beteko du talde zuri-gorrian. Inork ez du hark baino partida gehiagotan zuzendu Athletic: 306 partidatan. | Jakina zen Ricardo Barkalak edo Jon Uriartek Athleticeko lehendakaritzarako hauteskundeak irabaziz gero Ernesto Valverde izango zela entrenatzailea. Uriartek irabazi zituen, eta agindutakoa bete du: Valverde izango da entrenatzailea. Klubak gaur egin du ofizial haren fitxaketa, eta arratsaldean aurkeztuko du.
Valverde... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215335/karguekin-aske-utzi-dituzte-legutioko-zentro-sozialista-hustean-atxilotutako-bi-gazteak.htm | Politika | Karguekin aske utzi dituzte Legutioko Zentro Sozialista hustean atxilotutako bi gazteak | Ertzaintzak desordena publikoak eta erresistentzia larria egotzi dizkie atxilotuei. | Karguekin aske utzi dituzte Legutioko Zentro Sozialista hustean atxilotutako bi gazteak. Ertzaintzak desordena publikoak eta erresistentzia larria egotzi dizkie atxilotuei. | Ertzaintzak Legutioko (Araba) Zentro Sozialista hustu zuen herenegun. Ez hori bakarrik: desordena publikoak egitea eta erresistentzia larria egotzita ,18 eta 21 urteko bi lagun atxilotu zituen, eta polizia etxera eraman. Zentro sozialistakoek jakinarazi dutenez, ordea, atzo utzi zituzten aske, karguekin. Berretsi dute ... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215336/seaskako-ikasleek-hasiak-dituzte-brebetako-azterketak.htm | Gizartea | Seaskako ikasleek hasiak dituzte brebetako azterketak | Frantziako Hezkuntza Ministerioaren debekuen gainetik, euskaraz erantzunen dute bihar zientzietako azterketa. Seaskak protestak antolatu ditu gaurko eta biharko. | Seaskako ikasleek hasiak dituzte brebetako azterketak. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren debekuen gainetik, euskaraz erantzunen dute bihar zientzietako azterketa. Seaskak protestak antolatu ditu gaurko eta biharko. | Mezua Parisera iritsi bada ere, Seaskak oraindik ez du berririk. Hur Gorostiaga ikastolen elkarteko zuzendariaren hitzetan, Frantziako Hezkuntza Ministerioa «hurbiletik» erreparatzen ari zaie azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde Seaskak bultzatu dituen mugimenduei, baina, oraingoz, ez dute izan zuzeneko harrem... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215337/bizkaiko-metalgintzako-grebak-85eko-erantzuna-izan-du-sindikatuen-arabera.htm | Ekonomia | Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko erantzuna izan du, sindikatuen arabera | FVEM patronalaren arabera, erantzuna %29koa izan da. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Iurretan, eta hura askatzeko eskatu dute sindikatuek. | Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko erantzuna izan du, sindikatuen arabera. FVEM patronalaren arabera, erantzuna %29koa izan da. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Iurretan, eta hura askatzeko eskatu dute sindikatuek. | Bizkaiko metalgintzako langileen bigarren greba eguna «arrakastatsua» izan dela nabarmendu dute sindikatu deitzaileek. ELAren, LABen, CCOOren eta UGTren arabera, sektoreko langileen %85 ez da lanera joan gaur. FVEM patronalaren arabera, berriz, erantzuna %29koa izan da eguerdira arte, eta enpresen %60k normal-normal eg... |
2022-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/215338/enrique-maia-ardatz-pentildeen-pankartetan.htm | Bizigiro | Enrique Maia ardatz peñen pankartetan | Enrique Maia ardatz peñen pankartetan. | «Aurten gure pankartak dantzatu ahal izango ditugu Iruñeko kaleetan; giro onez eta festa onez beteko ditugu kaleak». Marta Aparizio Iruñeko Peñen Federazioko ordezkariak eta peñetako talde feministako kideak argi utzi zuen atzo Iruñeko peñak bestarako gogoz direla. Agerraldia egin zuten atzo eguerdian, Iruñeko Kondesta... | |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215339/elizaren-abusuen-biktimei-babesa-emateko-legea-onartu-du-nafarroako-parlamentuak.htm | Gizartea | Elizaren abusuen biktimei babesa emateko legea onartu du Nafarroako Parlamentuak | Talde ia guztiek babestu araua, «aitzindaria» dela iritzita. Navarra Suma izan da kontra bozkatu duen bakarra. | Elizaren abusuen biktimei babesa emateko legea onartu du Nafarroako Parlamentuak. Talde ia guztiek babestu araua, «aitzindaria» dela iritzita. Navarra Suma izan da kontra bozkatu duen bakarra. | Badute heldulekua. Ikastetxe erlijiosoetan sexu abusuak pairatu eta epaitegietan justizia lortu ezin dutenek —delituak preskribatuta daudelako, adibidez— aitortza eta «erreparazio morala» lortu ahalko dute Nafarroan, biktimen aitortzarako foru legea onartu baitute gaur legebiltzarrean. Nafarroako Gobernuari eusten diot... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215340/herri-gogoa-berpizteko-ekimen-bat-izango-da.htm | Politika | «Herri gogoa berpizteko ekimen bat izango da» | Gure Esku-k eta Kataluniako zenbait eragilek Pirinioetako 400 tontor argiztatuko dituzte larunbatean. Europari mezu bat bidali nahi diote: «Erabaki nahi dugun bi herri gara». | «Herri gogoa berpizteko ekimen bat izango da». Gure Esku-k eta Kataluniako zenbait eragilek Pirinioetako 400 tontor argiztatuko dituzte larunbatean. Europari mezu bat bidali nahi diote: «Erabaki nahi dugun bi herri gara». | Zerura begira pasatuko ditu Gure Esku-ko eledun Josu Etxaburuk (Ondarroa, Bizkaia, 1961) larunbat iluntzera bitartekoak, eguraldia lagun ote duten ziurtatzeko. Erabakitzeko eskubidearen alde, Pirinioak argiztatzera doaz, Kataluniako zenbait eragilerekin batera: 21:30 aldera hasiko dira argiak pizten, ilundu ahala. Egit... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215341/blokeen-arteko-konfrontazioa-sustatzea-egotzi-dio-txinak-natori.htm | Mundua | «Blokeen arteko konfrontazioa» sustatzea egotzi dio Txinak NATOri | Kontzeptu estrategiko berrian jasotakoaren harira, «etsaiak sortzeko taktika zaharrarekin» jarraitzea leporatu dio Pekinek aliantza militarrari. | «Blokeen arteko konfrontazioa» sustatzea egotzi dio Txinak NATOri. Kontzeptu estrategiko berrian jasotakoaren harira, «etsaiak sortzeko taktika zaharrarekin» jarraitzea leporatu dio Pekinek aliantza militarrari. | NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak atzo onartutako kontzeptu estrategiko berriaren kontra egin du Txinak. Mendebaldeko aliantza militarrak datorren hamarkadarako adostutako bide orriak egozten dio aliatuen «segurtasunari eta balioei desafio egitea», eta, hori irakurrita, Pekinek irmo erantzun dio, nabarmenduz al... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215342/zuloagaren-lehen-lantzat-jotakoa-faltsua-dela-salatu-dute.htm | Kultura | Zuloagaren lehen lantzat jotakoa faltsua dela salatu dute | Zumaiako artistaren museoa kudeatzen duen Z Espacio Cultural elkarteak egin du salaketa, haien hitzetan ezin baita ziurtatu 2020an aurkeztutako 'Arrateko itsua' lana Zuloagarena denik. | Zuloagaren lehen lantzat jotakoa faltsua dela salatu dute. Zumaiako artistaren museoa kudeatzen duen Z Espacio Cultural elkarteak egin du salaketa, haien hitzetan ezin baita ziurtatu 2020an aurkeztutako 'Arrateko itsua' lana Zuloagarena denik. | Beste faltsutze salaketa bat; euskal artista bati dagokion bigarrena aste honetan. Oteiza fundazioak atzo esan zuen Donostiako Elizbarrutiko D'museoan ikusgai dauden Jorge Oteizaren eskulturak ez direla artistarenak; orain, salatu dute Ignacio Zuloaga pintorearen koadro bat ere faltsua dela. Z Espacio Cultural (ZEC) el... |
2022-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/215343/hiru-aldiz-ikusezin.htm | Gizartea | Hiru aldiz ikusezin | Iqbal Hakkouk eta Azima Alaoui. Etorkizun hobea izateko utzi zuten gaztetan Maroko. Euskal Herrian daude orain biak. Bakarrik datozen neska adingabeek bizi duten egoeraren isla dira. | Hiru aldiz ikusezin. Iqbal Hakkouk eta Azima Alaoui. Etorkizun hobea izateko utzi zuten gaztetan Maroko. Euskal Herrian daude orain biak. Bakarrik datozen neska adingabeek bizi duten egoeraren isla dira. | Pianoa jotzea da Iqbal Hakkuken ametsa, eta piano-irakasle izatea. Marokon jaio zen, duela 19 urte, Meknes herrian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaituta dauka hemen, urte bat errepikatu behar izan bazuen ere. Marokon jaio arren, Hakkuk jada ez da Marokon bizi. Batxilergoa hasita zeukanean, 16 urterekin, erabaki ba... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215344/bakoitzak-bere-sistema.htm | Bakoitzak bere sistema | Bakoitzak bere sistema. | Gazteek babes desberdina jasotzen dute bizi diren tokiaren arabera. EAEn, adingabeen tutoretza foru aldundiek hartzen dute. Neskak, gehienetan, ez dituzte bidaltzen atzerriko adingabeei arreta emateko programara. Beste baliabide batzuetara bideratzen dituzte; esate baterako, inklusio-sistemara, emakumeentzako baliabide... | ||
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215345/anetoko-glaziarraren-egoera-arriskutsua-dela-ohartarazi-dute.htm | Kirola | Anetoko glaziarraren egoera «arriskutsua» dela ohartarazi dute | Ekainean izandako tenperatura altuen eraginez, hormagunearen gainazala urtu egin da, eta agerian gelditutako izotzak eta pitzadurek arriskua dakarte mendizaleentzat. Tentuz ibiltzeko eskatu dute. | Anetoko glaziarraren egoera «arriskutsua» dela ohartarazi dute. Ekainean izandako tenperatura altuen eraginez, hormagunearen gainazala urtu egin da, eta agerian gelditutako izotzak eta pitzadurek arriskua dakarte mendizaleentzat. Tentuz ibiltzeko eskatu dute. | Alarmak piztu dira Anetoko glaziarraren egoera ikusirik; kezka eragin du hormagunearen beraren egoerak, bai eta horrek inguruan ibiliko diren mendizaleei dakarkien arriskuak ere. Guardia Zibilaren Erreskate Taldeak ohartarazi duenez, glaziarraren gainazala urtu egin da azken asteotan; horrek aldaketak ekarri ditu, ezin... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215346/tubos-reunidosen-salmentak-125-handitu-dira-maiatzera-arte.htm | Ekonomia | Tubos Reunidosen salmentak %125 handitu dira maiatzera arte | 220 milioi euroren salmentekin, bost hilabetetan iazko fakturazio ia osoa (243 milioi) berdindu du. 2023. urtean emaitza garbi positiboranzko «dinamikan sartzea» espero du. | Tubos Reunidosen salmentak %125 handitu dira maiatzera arte. 220 milioi euroren salmentekin, bost hilabetetan iazko fakturazio ia osoa (243 milioi) berdindu du. 2023. urtean emaitza garbi positiboranzko «dinamikan sartzea» espero du. | Azken urteak ez dira izan aproposenak Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos siderurgia enpresarentzat. Joan direneko zazpi urteetan 337 milioi euroren galerak izan ditu, baina hasia da egoerari buelta ematen. Aurtengo lehen bost hilabeteetan %125 handitu dira enpresaren salmentak, iazko aldiarekin konparatuta. 220 milioi eu... |
2022-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/215347/ehurekin-batera-saritutako-gradu-amaierako-lanak-argitaratu-ditu-berriak.htm | Gizartea | EHUrekin batera saritutako gradu amaierako lanak argitaratu ditu BERRIAk | BERRIAk eta EHUk Komunikazioko Gradu Amaierako Lanen I. Sariketa antolatu dute. Olatz Silvarentzat izan da saria, eta aipamen berezia lortu du Irati Barrena Bolinagak egindako lanak. | EHUrekin batera saritutako gradu amaierako lanak argitaratu ditu BERRIAk. BERRIAk eta EHUk Komunikazioko Gradu Amaierako Lanen I. Sariketa antolatu dute. Olatz Silvarentzat izan da saria, eta aipamen berezia lortu du Irati Barrena Bolinagak egindako lanak. | BERRIAk eta EHUk Olatz Silva eta haren Hiru aldiz ikusezin lana saritu zituzten ekainaren 14an Komunikazioko Gradu Amaierako Lanen I. Sariketan. Emakumezko migratzaile adingabeek bizi duten egoera eta duten «oihartzun txikia» landu ditu Silvak lanean: «Ez zaizkie eskubideak bermatzen, eta instituzioek ez dute ezer egit... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215348/pertsona-bat-hil-da-eta-beste-lau-zauritu-luiaondon-izandako-trafiko-istripu-batean.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da eta beste lau zauritu Luiaondon izandako trafiko istripu batean | A-625 errepidea itxita dago bi noranzkoetan. | Pertsona bat hil da eta beste lau zauritu Luiaondon izandako trafiko istripu batean. A-625 errepidea itxita dago bi noranzkoetan. | Trafiko istripu larria gertatu da Luiaondon (Araba): eguerdian, A-625 errepidean talka egin dute autobus batek, kamioi batek eta furgoneta batek; pertsona bat hil da, eta beste lau zauritu. Hildakoa furgonetan zihoan; hiru zauritu, berriz, autobusean zeuden, eta laugarrena, kamioian. Gurutzetako ospitalera eta Galdakao... |
2022-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/215349/alarde-parekidea-jendetsua-izan-da-baina-alkateak-ez-die-harrerarik-egin.htm | Gizartea | Alarde parekidea jendetsua izan da, baina alkateak ez die harrerarik egin | Balkoian, udaleko taldeek inoiz baino babes handiagoa eman diete, eta udal gobernuko kide batek eman die, lehen aldiz, hiriko bandera | Alarde parekidea jendetsua izan da, baina alkateak ez die harrerarik egin. Balkoian, udaleko taldeek inoiz baino babes handiagoa eman diete, eta udal gobernuko kide batek eman die, lehen aldiz, hiriko bandera | «Izeba aterako da orain, eta txalo-txalo egin behar duzu». Umetxo bati, gaur, hamarrak eta hogei jotzeko zirela, alarde parekideak desfilea noiz abiatuko zain, usadioak hasi aurretik eskatu ohi den isiltasun hunkigarriaren aurretik. Eta irten dira izebak, osabak, amonak, amak eta artean horiek guztiak izan daitezkeenik... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215350/egiari-zor-fundazioak-laquotxaloturaquo-egin-du-poliziaren-46-biktima-aitortu-izana.htm | Politika | Egiari Zor fundazioak «txalotu» egin du Poliziaren 46 biktima aitortu izana | Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordearen «profesionaltasuna» goratu du, eta prozesuan «konfiantza» sortzeaz mintzatu da. | Egiari Zor fundazioak «txalotu» egin du Poliziaren 46 biktima aitortu izana. Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordearen «profesionaltasuna» goratu du, eta prozesuan «konfiantza» sortzeaz mintzatu da. | Polizia indarkeriaren beste 46 biktima ofizialki aitortzeko eskatu zuen atzo Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak Eusko Legebiltzarrean, urteko txostena aurkeztean, eta urrats hori goratu egin du Egiari Zor fundazioak gaur, ohar bidez: «Aitortza ofizial berri hauek txalotu behar ditugu: justizia ekintza bilakatu di... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215351/el-correo-el-diario-vasco-gara-eta-berriako-zuzendariek-kazetaritza-goratu-dute.htm | Bizigiro | ‘El Correo’, ‘El Diario Vasco’, ‘Gara’ eta BERRIAko zuzendariek kazetaritza goratu dute | Lau egunkari horietako zuzendariak Guardian (Araba) elkartu dira, Kazetarien Euskal Elkargoak gonbidatuta. | ‘El Correo’, ‘El Diario Vasco’, ‘Gara’ eta BERRIAko zuzendariek kazetaritza goratu dute. Lau egunkari horietako zuzendariak Guardian (Araba) elkartu dira, Kazetarien Euskal Elkargoak gonbidatuta. | «Kazetaritza lanaren ofizioa aldarrikatu behar da, gero eta kazetaritza hobea eginez, eta hedabideoi exijitzen zaigun funtzio soziala betez». Hala uste dute El Correo-ko zuzendari Jose Miguel Santamariak, El Diario Vasco-ko zuzendari David Tabernak, Gara-ko zuzendari Iñaki Sotok eta BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendi... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215352/bertan-behera-utzi-dute-nafarroako-haur-eskoletako-greba.htm | Gizartea | Bertan behera utzi dute Nafarroako haur eskoletako greba | Ez daude ados Nafarroako Gobernuaren proposamenarekin, baina, prekaritatea tarteko, ez dute greban jarraituko. 0-3 ziklo duina izatea eskatzen dute. | Bertan behera utzi dute Nafarroako haur eskoletako greba. Ez daude ados Nafarroako Gobernuaren proposamenarekin, baina, prekaritatea tarteko, ez dute greban jarraituko. 0-3 ziklo duina izatea eskatzen dute. | Nafarroako 0-3 plataformak gaur arratsaldean eman du berria: Nafarroako haur eskoletan 60 egun zeramatzaten greban, baina ez jarraitzea erabaki dute: «Gure lan prekaritateari greban daramatzagun bi hilabeteak gehitu zaizkio, eta jada biziraun ezin duten langile asko daude», iragarri dute agerraldi batean. Alegia, greba... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215353/aebetako-gorenak-co2-isurketak-mugatzea-zaildu-dio-washingtoni.htm | Mundua | AEBetako Gorenak CO2 isurketak mugatzea zaildu dio Washingtoni | Gobernuaren esku den Ingurumena Babesteko Agentzia isurketak mugatzeko ahalmenik gabe utzi dute epaile atzerakoiek. Erregai fosilen aldeko lobbyen garaipena da sententzia. | AEBetako Gorenak CO2 isurketak mugatzea zaildu dio Washingtoni. Gobernuaren esku den Ingurumena Babesteko Agentzia isurketak mugatzeko ahalmenik gabe utzi dute epaile atzerakoiek. Erregai fosilen aldeko lobbyen garaipena da sententzia. | Abortatzeko eskubidearen babes konstituzionala bertan behera utzi ostean, AEBetako Auzitegi Gorenak zeresan handia emango duen beste ebazpen bat eman du, kasu honetan, ingurumen alorrean. Auzitegiak ebatzi duenez, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuaren Ingurumena Babesteko Agentziak (EPA) ezin izango ditu mugat... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215354/ernesto-valverde-ez-nuen-uste-itzuliko-nintzenik.htm | Kirola | Ernesto Valverde: «Ez nuen uste itzuliko nintzenik» | Athleticek gaur aurkeztu du entrenatzaile berria, Jon Uriarte presidentea ondoan zuela. Denboraldi baterako kontratua sinatu du. | Ernesto Valverde: «Ez nuen uste itzuliko nintzenik». Athleticek gaur aurkeztu du entrenatzaile berria, Jon Uriarte presidentea ondoan zuela. Denboraldi baterako kontratua sinatu du. | Ernesto Valverdek hirugarren aldia hasi du Athleticeko entrenatzaile gisa. Gaur arratsaldean aurkeztu dute San Mames estadioko prentsa aretoan, Jon Uriarte presidentea ondoan zuela. Denboraldi baterako kontratua sinatu du. «Gustatzen zait urtebeterako sinatzea».
Ikusi gehiago: Athleticek ofizial egin du Valverde izang... |
2022-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/215355/hegoaldeko-ekonomia-36-haztea-espero-du-laboral-kutxak.htm | Ekonomia | Hegoaldeko ekonomia %3,6 haztea espero du Laboral Kutxak | Pandemian galdutakoa ia berreskuratu egin dela azaldu du Madariagak. Inflazioak eta hornidura arazoek jarduera ekonomikoa are gehiago geldotu dezakete | Hegoaldeko ekonomia %3,6 haztea espero du Laboral Kutxak. Pandemian galdutakoa ia berreskuratu egin dela azaldu du Madariagak. Inflazioak eta hornidura arazoek jarduera ekonomikoa are gehiago geldotu dezakete | Pandemiaren okerrena atzean utzita zirudienean, urte honetarako oso aurreikuspen onak zeuden, eta ekonomia sendo suspertzeko itxaropena zegoen. Haatik, otsailaren 24an Errusiak Ukrainian gerra hasiz geroztik, baikortasun hori zapuztu da, eta taula makroekonomikoa «irauli» da, Laboral Kutxaren esanetan.
Adibidez, finan... |
2022-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/215378/dantzaren-zazpi-jauziak.htm | Gizartea | Dantzaren zazpi jauziak | Hamaika aldaera eta izen izanik ere, egitura bat eta bera da. Galzorian izan zena partez berreskuratu zuten, estandarizatu eta demokratizatu. Dantza horrek euskalduna euskaldunago egin dezake. | Dantzaren zazpi jauziak. Hamaika aldaera eta izen izanik ere, egitura bat eta bera da. Galzorian izan zena partez berreskuratu zuten, estandarizatu eta demokratizatu. Dantza horrek euskalduna euskaldunago egin dezake. | Plazaren batek jende mugimendu aleatorioa badu, baliteke musika paratu orduko antolaketa zirkularraren eitea hartzea tupustean. Urratsez urrats, haien izenak iragarriko ditu aditu batek, eta ingurua osatzen duten guziek, bakoitzak bere espazioan eta bere maneran, aitzinaraziko du dantzaren ibilia.
Jauzi dantza izen ba... |
2022-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/215380/eaen-100000-eurorainoko-isunak-jarri-ahalko-dituzte-animaliei-tratu-txarrak-emateagatik.htm | Gizartea | EAEn 100.000 eurorainoko isunak jarri ahalko dituzte animaliei tratu txarrak emateagatik | Eusko Legebiltzarrak etxeko animalien babeserako lege berria onartu du. Legeak ez ditu aintzat hartzen zezenketetan, arrantzan edo ehizan erabiltzen diren animaliak. | EAEn 100.000 eurorainoko isunak jarri ahalko dituzte animaliei tratu txarrak emateagatik. Eusko Legebiltzarrak etxeko animalien babeserako lege berria onartu du. Legeak ez ditu aintzat hartzen zezenketetan, arrantzan edo ehizan erabiltzen diren animaliak. | 100 eta 100.000 euro arteko isunak etxeko animaliei tratu txarrak emateagatik. Besteak beste, neurri hori onartu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak etxeko animaliak babesteko lege berrian, EAJren, EH Bilduren, PSE-EEren eta PPren botoekin, eta Elkarrekin Podemos-IUren eta Voxen abstentzioekin. EP-IUren iritziz, «motz» gera... |
2022-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/215381/abiatu-da-ehz-festibala-irisarrin.htm | Kultura | Abiatu da EHZ festibala Irisarrin | Lau gunetan hedatuko da programazioa. Musika talde anitzek azken lana aurkeztuko dute | Abiatu da EHZ festibala Irisarrin. Lau gunetan hedatuko da programazioa. Musika talde anitzek azken lana aurkeztuko dute | Baziren zenbait urte, osagarri egoerak hala beharturik, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) ez zela itzuli Irisarriko (Nafarroa Beherea) plazara hastapenetako maneran. Aurten, berriz ere harako jauzia egin du, eta berriro lehengo formulara itzuli da 26. aldian, eta, musikaz gainera, proposamen anitz ekarri ditu. Gaurtik igand... |
2022-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/215382/lea-artibai-erabileran-nagusi.htm | Gizartea | Lea-Artibai, erabileran nagusi | Kaleko neurketen arabera, Lea-Artibai da Hego Euskal Herrian euskara gehien entzun den eskualdea. Ondarroako euskara teknikariak uste du arreta joerari jarri behar zaiola; Lekeition helduengan zelan indar egin aztertuko dute. | Lea-Artibai, erabileran nagusi. Kaleko neurketen arabera, Lea-Artibai da Hego Euskal Herrian euskara gehien entzun den eskualdea. Ondarroako euskara teknikariak uste du arreta joerari jarri behar zaiola; Lekeition helduengan zelan indar egin aztertuko dute. | Soziolinguistika Klusterrak eta Uemak duela hilabete bat eman zituzten euskararen erabilerari buruzko ondorio orokorrak. Emaitzon arabera, kaleko erabilera orokorra 2016koaren berbera da: %12,6. Datua orokorra da; izan ere, zenbait herritan erabilerak gora egin du, eta beste askotan, behera. Joan den astean Euskal Sozi... |
2022-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/215383/euskararen-erabileraren-jaitsierarekin-kezkatuta.htm | Euskararen erabileraren jaitsierarekin kezkatuta | Euskararen erabileraren jaitsierarekin kezkatuta. | Euskararen erabileraren kaleko neurketek datuez harago aztertu beharreko errealitateak utzi dituzte agerian. Bizkaiak Lea-Artibain datu onak atera dituen arren, izan dira erabileran behera egin duten hainbat herri; besteak beste, arnasgune batzuk. Beherakadarik handiena Muxikan atzeman dute: %21,1 jaitsi da 2017ko datu... | ||
2022-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/215384/sexu-erasoetan-biktimak-bere-buruari-egotzi-ohi-dio-errua.htm | Gizartea | «Sexu erasoetan, biktimak bere buruari egotzi ohi dio errua» | Festetako sexu erasoen kontrako aurtengo kanpaina aurkeztu du berriki Nafarroako Berdintasun Institutuak, Berridatz ditzagun jaiak lelopean. Erasoen gaineko aurreiritziak hautsi beharra nabarmendu du erakunde horretako zuzendari Eva Isturizek. | «Sexu erasoetan, biktimak bere buruari egotzi ohi dio errua». Festetako sexu erasoen kontrako aurtengo kanpaina aurkeztu du berriki Nafarroako Berdintasun Institutuak, Berridatz ditzagun jaiak lelopean. Erasoen gaineko aurreiritziak hautsi beharra nabarmendu du erakunde horretako zuzendari Eva Isturizek. | «Nagoreren omenaldian ikusiko dugu elkar, ezta?», egin dio galde lankide batek korridorean. Nagore Laffageri buruz ari da, eta ziztuan erantzun dio Eva Isturizek (Iruñea, 1965): «Bai, izan dadila hantxe, eta ez zerbait gertatu delako». Isturiz Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendaria da. Zerbait hitza erabili du e... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.