date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215385/suak-zerua-ilundu-zuenekoa.htm
Gizartea
Suak zerua ilundu zuenekoa
Suteek hagitz gogor jo dute Nafarroa, eta 14.500 hektarea inguru utzi dituzte kiskalita. San Martin Unx da suak inguratutako herrietako bat. Etxerik ez dute galdu, baina izua bazter uztea ez da erraza izaten ari herriko biztanleentzat. Suhiltzaileek, berriz, baliabiderik eza salatu dute.
Suak zerua ilundu zuenekoa. Suteek hagitz gogor jo dute Nafarroa, eta 14.500 hektarea inguru utzi dituzte kiskalita. San Martin Unx da suak inguratutako herrietako bat. Etxerik ez dute galdu, baina izua bazter uztea ez da erraza izaten ari herriko biztanleentzat. Suhiltzaileek, berriz, baliabiderik eza salatu dute.
Erreniega hegoaldetik Valtierraraino. Duela bi asteko suteek hagitz gogor jo dute Nafarroa; batez ere, erdialdea. Datuek ematen dute hondamendiaren neurria: 14.500 hektarea inguru kiskali ditu suak; herri anitzetan —hamahiru hustu behar izan zituzten— udalerriko ia lur guztiak erre dira: milaka hektarea alor (ia 2.300)...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/215386/ezpaten-irrintzi-ozena.htm
Bizigiro
Ezpaten irrintzi ozena
Ezpata dantza dantzatuko dute gaur, Santa Isabel egunez, Zumarragako Irrintzi dantza taldeko kideek. Ohi bezala, hamabi dantzari dantzatuko dira Antioko ermitan, Ama Birjinaren ohoretan
Ezpaten irrintzi ozena. Ezpata dantza dantzatuko dute gaur, Santa Isabel egunez, Zumarragako Irrintzi dantza taldeko kideek. Ohi bezala, hamabi dantzari dantzatuko dira Antioko ermitan, Ama Birjinaren ohoretan
Prest dira ezpatak Zumarragan (Gipuzkoa), eta, prest, beraz, Irrintzi dantza taldeko dantzariak. Gaur haiek izango dira protagonista; gaurkoa baitute, hain zuzen ere, Santa Isabel eguna, ezpata dantza dantzatzeko eguna. «Egun berezi bat da gure dantza taldearentzat, eta baita herriarentzat berarentzat ere». Hala azaldu...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215387/hamaika-animalia-hil-agertu-dira-errautsen-artean.htm
Hamaika animalia hil agertu dira errautsen artean
Hamaika animalia hil agertu dira errautsen artean.
Nafarroa jo duten suteek agerikoa dena baino gehiago erre dute: hamaika animalia hil agertu dira errautsen artean. Orkatzen arrastoak aurkitu dituzte, adibidez, garrek hartutako eremuetan; suak desagerrarazi du txikiagoak diren animalien gorpuen arrasto oro. Zenba daitezkeenak baino anitzez ere gehiago dira, beraz, sut...
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215388/euskararen-aldeko-lana-egiten-dugu-egunerokoan.htm
Bizigiro
«Euskararen aldeko lana egiten dugu egunerokoan»
Senpereko Herriko Etxearekin akordioa lortu izana abiapuntu bat izanen dela uste du Maia Larrondo Ajuriagerrak. Azken urteetan Euskal Hedabideekin izandako lorpenak egonkortzea espero du.
«Euskararen aldeko lana egiten dugu egunerokoan». Senpereko Herriko Etxearekin akordioa lortu izana abiapuntu bat izanen dela uste du Maia Larrondo Ajuriagerrak. Azken urteetan Euskal Hedabideekin izandako lorpenak egonkortzea espero du.
Senpereko Herriko Etxearekin akordioa izenpetu zuten joan den astean Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek. Euskal Irratiak, Kanaldude, Kazeta, Herria eta Ipar Euskal Herriko Hitza elkartzen dituen egiturak herriko etxe batekin egin duen halako lehen hitzarmena da. Maia Larrondo Ajuriagerra da Euskal Hedabideen koordin...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215389/emakume-bat-eta-haren-semea-etxegabetu-ditu-ertzaintzak-galdakaon.htm
Gizartea
Emakume bat eta haren semea etxegabetu ditu Ertzaintzak Galdakaon
Familiak ez zuen zorrik ez bankuarekin eta ez beste inorekin, eta ez du bizitzeko beste etxerik. Bizilagun horien etxegabetzea gelditzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Emakume bat eta haren semea etxegabetu ditu Ertzaintzak Galdakaon. Familiak ez zuen zorrik ez bankuarekin eta ez beste inorekin, eta ez du bizitzeko beste etxerik. Bizilagun horien etxegabetzea gelditzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Gaur goizean Ertzaintzak Edurne eta haren seme Xabi etxegabetu ditu, Galdakaon (Bizkaia). Familiak adierazi duenaren arabera, ez zuten zorrik bankuarekin, ezta beste inorekin ere, eta, gainera, ez dute bizitzeko beste etxerik. Hala ere, Ertzaintza familia etxegabetzera joan da, baina etxeko atariaren aurrean hainbat bi...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215390/botereak-herriaren-eskubideak-murriztu-izan-ditu-beti.htm
Gizartea
«Botereak herriaren eskubideak murriztu izan ditu, beti»
Enkarterriko toponimiaren arrastoan, askotariko istorioekin egin du topo Bañalesek, eta liburu digital batean bildu ditu. Euskararen inguruan agiri gutxi daude, baina «garrantzitsuak» dira, historialariaren iritziz.
«Botereak herriaren eskubideak murriztu izan ditu, beti». Enkarterriko toponimiaren arrastoan, askotariko istorioekin egin du topo Bañalesek, eta liburu digital batean bildu ditu. Euskararen inguruan agiri gutxi daude, baina «garrantzitsuak» dira, historialariaren iritziz.
Ia hirurehun dokumentu ez dira txatalak baino Enkarterriko historia ezagutzeko, Goio Bañales historialariaren iritziz (Barakaldo, 1955). Eta, hala ere, baliagarriak izan zaizkio, besteak beste, uste batzuk argitzeko. Enkarterriko Museoaren laguntzarekin, agiriok liburu mardul batean bildu ditu: Encartaciones. Documento...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215391/saldu-nahiari-eta-erosi-ezinari-irtenbidea-aurkitu-nahian.htm
Gizartea
Saldu nahiari eta erosi ezinari irtenbidea aurkitu nahian
Jaureguizar enpresak saldu egin nahi ditu Errenterian alokairu sozialean dituen berrogei etxeak. Maizterrek diote merkatu libreko etxeen alokairua ere ezin dutela ordaindu.
Saldu nahiari eta erosi ezinari irtenbidea aurkitu nahian. Jaureguizar enpresak saldu egin nahi ditu Errenterian alokairu sozialean dituen berrogei etxeak. Maizterrek diote merkatu libreko etxeen alokairua ere ezin dutela ordaindu.
Errenteriako Arramendi pasealekuan alokairu babestuan bizi dira berrogei familia. Jaureguizar enpresarenak dira etxe horiek, eta hamabost urtez erregimen horri eusteko konpromisoa hartu zuen Eusko Jaurlaritzarekin. Amaitu da epea, eta enpresak saldu egin nahi ditu etxeak; alokairuan bizi diren familiei eskaini dizkie, ...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215392/nerea-reparazek-eta-joseba-olagaraik-aurkeztuko-dute-entzierroen-saioa-etb1en.htm
Bizigiro
Nerea Reparazek eta Joseba Olagaraik aurkeztuko dute entzierroen saioa ETB1en
Euskarazko kateak sanferminetako entzierro guztiak emango ditu, zuzenean.
Nerea Reparazek eta Joseba Olagaraik aurkeztuko dute entzierroen saioa ETB1en. Euskarazko kateak sanferminetako entzierro guztiak emango ditu, zuzenean.
RTVErekin lortutako elkarlan hitzarmen bati esker, ETB1ek Iruñeko sanferminetako entzierroak emango ditu aurten. Entzierroa saioa goizero emango dute, uztailaren 7tik 14ra (07:45ean hasiko da emankizuna). Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai kazetariek aurkeztuko dute programa hori. Bestalde, Leire Martinez eta Albina Sta...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215393/udako-oporren-ostean-gerta-daitekeenak-kezka-eragiten-digu.htm
«Udako oporren ostean gerta daitekeenak kezka eragiten digu»
«Udako oporren ostean gerta daitekeenak kezka eragiten digu».
Zaurgarriak direla egiaztatzen duten familiek bost urteko hipoteka gabealdia eskatzeko aukera izaten dute. Horrek eta beste neurri batzuek hipotekari lotutako etxegabetzeak murrizten lagundu dutela esan du Rosa Garcia Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformako bozeramaileak (Madril, 1948), nahiz eta joera aldaketa batera...
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215394/bakea-sinatzeko-ezpatak.htm
Bizigiro
Bakea sinatzeko ezpatak
Mitoz eta ustez josita dago Lesakako ezpata dantzaren jatorria; ez dago argi zein den. Urtez urte dantza aldatu da, eta emakumeen presentzia handituz joan da. 2019. urtean lehenengo aldiz dantzatu zuten
Bakea sinatzeko ezpatak. Mitoz eta ustez josita dago Lesakako ezpata dantzaren jatorria; ez dago argi zein den. Urtez urte dantza aldatu da, eta emakumeen presentzia handituz joan da. 2019. urtean lehenengo aldiz dantzatu zuten
Mitoz eta istorioz josita daude herriak; horren adibidea da Lesaka (Nafarroa). Herrian kontatzen dute Onin errekak bereizten zituen bi auzo zeudela Lesakan, eta, haien artean liskarrak zeudenez, bakea sinatzeko dantza bat sortu zutela. Ez dago argi asmatutako istorio bat den edo benetan gertatutako zerbait. «Nonbait ik...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215395/aner-peritzek-irabazi-du-aurtengo-basarri-bertsopaper-saria.htm
Kultura
Aner Peritzek irabazi du aurtengo Basarri bertsopaper saria
Epaimahaiak bertsolari zarauztarrak erabilitako forma berritzailea nabarmendu du.
Aner Peritzek irabazi du aurtengo Basarri bertsopaper saria. Epaimahaiak bertsolari zarauztarrak erabilitako forma berritzailea nabarmendu du.
Zopa hozten ari zaizu izenburupeko bertso sortarekin, Aner Peritzek irabazi du aurtengo Basarri bertsopaper saria. 1.530 euro jasoko ditu. Zarauzko Udalak gaur goizean eman du irabazlearen berri. Ez dute bertso sortak lantzen duen gaia zehaztu, baina haren alde teknikoa nabarmendu dute nagusiki. Lehiaketaren 38. aldia ...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215396/egia-justizia-eta-erreparazio-eskakizunetan-laquoaskoz-gehiagoraquo-sakontzeko-eskatu-dute-erakunde-memorialistek.htm
Gizartea
Egia, justizia eta erreparazio eskakizunetan «askoz gehiago» sakontzeko eskatu dute erakunde memorialistek
Espainiako Gobernuaren Memoria Demokratikoaren Lege proiektuak «kezkak» eta «zalantzak» sortzen dizkien aspektuak dituela adierazi dute erakundeek. Biktimak «diskriminatzen» dituela ohartarazi dute, eta aldarrikatu giza eskubideen urraketa guztiak «berdin» tratatu behar direla.
Egia, justizia eta erreparazio eskakizunetan «askoz gehiago» sakontzeko eskatu dute erakunde memorialistek. Espainiako Gobernuaren Memoria Demokratikoaren Lege proiektuak «kezkak» eta «zalantzak» sortzen dizkien aspektuak dituela adierazi dute erakundeek. Biktimak «diskriminatzen» dituela ohartarazi dute, eta aldarrika...
Egungo Memoria Demokratikoaren Lege proiektuaren hobekuntza «partzialetatik» haratago joan eta orain arte erreklamatutako egia, justizia eta erreparazio eskakizunetan «askoz gehiago» sakontzea: hori eskatu diete Euskal Herriko erakunde memorialistek Espainiako Gobernua osatzen duten taldeei, frankismoaren krimenengatik...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215397/langile-bat-hil-da-zornotzan-pala-bat-gainean-erorita.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Zornotzan, pala bat gainean erorita
13:00 aldera jazo da ezbeharra, Zornotzako Aludium lantegian (Bizkaia). UGTk elkarretaratzera deitu du uztailaren 6rako.
Langile bat hil da Zornotzan, pala bat gainean erorita. 13:00 aldera jazo da ezbeharra, Zornotzako Aludium lantegian (Bizkaia). UGTk elkarretaratzera deitu du uztailaren 6rako.
Behargin bat hil da Zornotzan (Bizkaia) lan istripu batean, UGT sindikatuak jakinarazi duenez. 13:00etan jazo da ezbeharra, Aludium lantegian. Pala bat gainera erorita hil da langilea, haren mantentze lanak egiten ari zela. Azpikontratatutako Verman enpresarentzat egiten zuen lan. UGT sindikatuak gaitzetsi egin du lan...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215398/omikronaren-aldaera-berrietara-egokitutako-txertoek-immunitatea-handitu-dezaketela-adierazi-dute.htm
Gizartea
Omikronaren aldaera berrietara egokitutako txertoek immunitatea handitu dezaketela adierazi dute
Koronabirus kasuen gorakada dela-eta, toki itxietan maskara janzteko gomendioa eman du Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak.
Omikronaren aldaera berrietara egokitutako txertoek immunitatea handitu dezaketela adierazi dute. Koronabirus kasuen gorakada dela-eta, toki itxietan maskara janzteko gomendioa eman du Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak.
COVID-19aren pandemiaren bilakaerara txertoak nola egokitu eztabaidagai izan zuten atzo mundu osoko sendagaien agentzia nagusiek. Batzar zientifikoan izan ziren nazioartean sendagaiak erregulatzeaz arduratzen den ICMRA erakundea, EMA Sendagaien Europako Agentzia, FDA elikagaien eta botiken segurtasuna aztertzen duen AE...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215399/donostiara-bidalitako-udaltzain-berri-ia-guztiak-erdaldun-elebakarrak-dira-labek-salatu-duenez.htm
Gizartea
Donostiara bidalitako udaltzain berri ia guztiak erdaldun elebakarrak dira, LABek salatu duenez
Sindikatuak udalari eskatu dio bere lan poltsa osatu dezala, udaltzainek bete beharreko hizkuntza eskakizunak aintzat hartuta. Egoera bera urtero errepikatzen dela ohartarazi du, baina urtetik urtera gehiago direla euskaraz ez dakiten udaltzainak.
Donostiara bidalitako udaltzain berri ia guztiak erdaldun elebakarrak dira, LABek salatu duenez. Sindikatuak udalari eskatu dio bere lan poltsa osatu dezala, udaltzainek bete beharreko hizkuntza eskakizunak aintzat hartuta. Egoera bera urtero errepikatzen dela ohartarazi du, baina urtetik urtera gehiago direla euskaraz...
Arkautiko akademiatik (Araba) Donostiara 60 udaltzain berri eraman berri dituztela eta, LABek salatu du %90ek ez dakitela euskaraz, ez dutela dagokien hizkuntza eskakizuna betetzen, eta, beraz, ez direla «herritarren hizkuntza hautua errespetatzeko gai». Arkautik egindako udaltzain berrien zerrenda Donostiako Udalak o...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215400/dmuseoak-berretsi-du-oteizaren-lanak-benetakoak-direla.htm
Kultura
D'Museoak berretsi du Oteizaren lanak benetakoak direla
Oteiza fundazioak faltsutzat jo ditu aste honetan ‘Oteiza Argentinan’ erakusketako lanak, eta Poliziaren aurrean deklaratzen izan da D’museoko zuzendaria
D'Museoak berretsi du Oteizaren lanak benetakoak direla. Oteiza fundazioak faltsutzat jo ditu aste honetan ‘Oteiza Argentinan’ erakusketako lanak, eta Poliziaren aurrean deklaratzen izan da D’museoko zuzendaria
Oteiza Argentinan erakusketako obrak Oteizarenak direla baieztatu du D’Museoak, komunikabideei bidalitako ohar baten bidez. Oharrak dio Donostiako Elizbarrutiaren Museoak beharrezko izan diren egiaztapen eta azterketa guztiak egin dituela erakusketa programatu eta diseinatu aurretik, eta, beraz, ez duela zalantzarik la...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215402/australiak-eta-frantziak-haien-arteko-erlazioa-berrezarri-dute.htm
Mundua
Australiak eta Frantziak haien arteko erlazioa berrezarri dute
Macronek esan du Albanese ez dela itsaspekoekin gertatutakoaren «erantzulea». Australiako lehen ministroarentzat, bi herrialdeen arteko harremana berriro hasi da
Australiak eta Frantziak haien arteko erlazioa berrezarri dute. Macronek esan du Albanese ez dela itsaspekoekin gertatutakoaren «erantzulea». Australiako lehen ministroarentzat, bi herrialdeen arteko harremana berriro hasi da
Azken hilabeteetan gaiztotuta, ia-ia etenda, egon dira Frantziaren eta Australiaren arteko harreman diplomatikoak. Asia hego-ekialderako eta Ozeaniarako AUKUS aliantza politiko militarra sinatu zuen Canberrak AEBekin eta Erresuma Batuarekin, iazko irailean, Parisi akordioaren berri eman gabe. Eta horrekin lotuta, Frant...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215403/ustekabekoa-eman-du-lampaertek.htm
Kirola
Ustekabekoa eman du Lampaertek
Erlojupekoa irabazteko faborito guztiei hartu die aurre. Van Aert izan da bigarren, eta Pogacar hirugarren.
Ustekabekoa eman du Lampaertek. Erlojupekoa irabazteko faborito guztiei hartu die aurre. Van Aert izan da bigarren, eta Pogacar hirugarren.
Yves Lampaertek (Quick-Step) irabazi du Tourreko lehen etapa. Kopenhagen jokatu da, eta hamahiru kilometroko erlojupekoa izan da. Hura da aurtengo ekitaldiko lehenengo liderra. Iragarpen guztiak hautsi ditu Belgikako txirrindulariak, eta Wout van Aertek (Jumbo) baino bost segundo gutxiago behar izan ditu helmugan sartz...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215404/bizkaiko-metalgintzak-ez-du-baztertzen-grebekin-jarraitzea-udazkenean.htm
Ekonomia
Bizkaiko metalgintzak ez du baztertzen grebekin jarraitzea udazkenean
Hirugarren greba eguna aurrekoak baino arrakastatsuagoa izan da, sindikatuen arabera. FVEMek, aldiz, %24ra murriztu du haren jarraipena
Bizkaiko metalgintzak ez du baztertzen grebekin jarraitzea udazkenean. Hirugarren greba eguna aurrekoak baino arrakastatsuagoa izan da, sindikatuen arabera. FVEMek, aldiz, %24ra murriztu du haren jarraipena
Bizkaiko metalgintzako sektoreak hirugarren greba eguna egin, eta lan hitzarmena berritzeko plataforma osatu duten sindikatuen ustez —ELA, LAB, CCOO eta UGT— aurreko biak baino «arrakastatsuagoa» izan da. Ostegunean %85eko jarraipena izan zuela esan zuten, eta gaur lantegi gehiagoren ekoizpena eten dute. Hiru greba egu...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215405/kalea-hartu-dute-melillako-migratzaileek.htm
Mundua
Kalea hartu dute Melillako migratzaileek
Iragan ostiralean Melillan geratzea lortu zuten migranteek protesta egin dute. Marokoko poliziaren tratu txarrak salatu dituzte: «Hesian, gure lagunak autoekin zapaldu zituzten jendarmeek»
Kalea hartu dute Melillako migratzaileek. Iragan ostiralean Melillan geratzea lortu zuten migranteek protesta egin dute. Marokoko poliziaren tratu txarrak salatu dituzte: «Hesian, gure lagunak autoekin zapaldu zituzten jendarmeek»
Minutu gutxi falta ziren atzo 19:30etarako, baina herritar batzuk eta kazetariak baino ez zeuden Melillako Espainia plazan. Hain zuzen, leku horretan deitu zuten elkarretaratzera joan den ostiralean Melillako masakretik bizirik atera ziren migranteek, hesian izandako hilketak salatzeko. Bat-batean, oihu batzuk entzun z...
2022-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/215406/nekropolitikari-egotzi-diote-sarraskia-euskal-herriko-protestetan.htm
Gizartea
«Nekropolitikari» egotzi diote sarraskia Euskal Herriko protestetan
Melillako biktimen senideei elkartasuna helarazi diete, dozena bat tokitan egindako mobilizazioetan.
«Nekropolitikari» egotzi diote sarraskia Euskal Herriko protestetan. Melillako biktimen senideei elkartasuna helarazi diete, dozena bat tokitan egindako mobilizazioetan.
Garrasi eginez, amorrua gorpuztuz, eztarria urratuz gaitzetsi dute gaur iluntzean Melillako sarraskia Euskal Herriko kaleetan ere. Melillan bertan izandako protestarekin bat eginda, dozena bat elkarretaratze egin dituzte Hegoaldeko hiriburuetan zein hainbat herritan, Bizitza beltzek axola dute lelopean, eta jendez, mez...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/215435/iruneko-zezenketak-behin-betiko-amaitzeko-eskatu-du-zezenketarik-ez-sareak.htm
Gizartea
Iruñeko zezenketak behin betiko amaitzeko eskatu du ‘Zezenketarik ez!’ sareak
Sanferminak «inor zapalduko ez duten jaiak» izan daitezela galdegin dute 56 taldek eta norbanakok. Agiri bateratu bat aurkeztu dute
Iruñeko zezenketak behin betiko amaitzeko eskatu du ‘Zezenketarik ez!’ sareak. Sanferminak «inor zapalduko ez duten jaiak» izan daitezela galdegin dute 56 taldek eta norbanakok. Agiri bateratu bat aurkeztu dute
Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Iruñean Sanferminak hasteko. Zezenketarik ez! sareak agerraldia egin dute, festei begira dituzten eskaerekin ondutako agiria lau haizetara zabaldu asmoz: «Inor zapaltzen ez duten jaiak» nahi dituzte. Argiago esanda: Udalari galdegin diote zezenketarik gabeko Sanferminen aldeko apus...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/215436/zurekin-nafarroa-ezkerreko-koalizioa-aurkeztu-dute.htm
Politika
Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizioa aurkeztu dute
Ahal Dugu, Ezkerra, Batzarre eta independenteen talde bat batu dira, «ezker feminista, berde eta transformatzailearen» indar berria izateko.
Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizioa aurkeztu dute. Ahal Dugu, Ezkerra, Batzarre eta independenteen talde bat batu dira, «ezker feminista, berde eta transformatzailearen» indar berria izateko.
«Oraingoan, garaiz gaude». Hori erran du Begoña Alfaro Nafarroako Ahal Dugu-ko koordinatzaileak, Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizio berriaren aurkezpenean. Gaur goizean, Iruñeko Zaldi Zuria jatetxearen terrazan antolatu dute hitzarmena sinatzeko ekitaldi publikoa, eta aurkezpenean izan dira, Alfaroz gain, Carlos Guzma...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/215437/arraun-lagunak-aurreneko-irabazlea.htm
Kirola
Arraun Lagunak, aurreneko irabazlea
Euskotren ligako lehendabiziko estropada irabazi du Bilbon. Erlojuaren aurka nagusitu zaie Oriori, Donostiarrari eta Tolosaldeari.
Arraun Lagunak, aurreneko irabazlea. Euskotren ligako lehendabiziko estropada irabazi du Bilbon. Erlojuaren aurka nagusitu zaie Oriori, Donostiarrari eta Tolosaldeari.
Euskotren ligak osatu du denboraldi honetako estreinako bidaia, eta Arraun Lagunak izan da bandera astintzen aurrenekoa. Bilbon egin du hori, erlojuaren aurkako estropadan. Oriori bost segundo sartu dizkio, 11 Donostiarrari, eta 20 Tolosaldeari. Iaz liga irabazi eta gero, goi-goiko koskan segitzen du Donostiako taldeak...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/215438/jakobsenek-ez-du-hutsik-egin.htm
Kirola
Jakobsenek ez du hutsik egin
Quick-Stepeko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko bigarren etapa, esprintean. Pogacar erori egin da, baina ez du denborarik galdu. Van Aert da lider berria
Jakobsenek ez du hutsik egin. Quick-Stepeko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko bigarren etapa, esprintean. Pogacar erori egin da, baina ez du denborarik galdu. Van Aert da lider berria
Tropeleko txirrindulari azkarrenentzat zen gaurko eguna, eta horrela erabaki da Frantziako Tourreko bigarren etapa. Fabio Jakobsen (Quick-Step) izan da garailea eta Wout Van Aert (Jumbo) da lider berria. Quick-Step taldeak irabazi ditu aurtengo Tourreko bi etapak. 17 kilometroko zubia zeharkatu behar izan dute txirrind...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/215439/adingabe-baten-heriotza-ikertzen-ari-dira-santurtzin.htm
Gizartea
Adingabe baten heriotza ikertzen ari dira Santurtzin
15 urte zituen gazteak, eta litekeena da jasotako kolpeen ondorioz hil izana.
Adingabe baten heriotza ikertzen ari dira Santurtzin. 15 urte zituen gazteak, eta litekeena da jasotako kolpeen ondorioz hil izana.
Ertzaintza 15 urteko gazte baten heriotza ikertzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Adingabea Santurtzin (Bizkaia) bizi zen, eta bere senideek atzo topatu zuten etxean zerraldo, ohean. Gorpuak kolpe ugari zituen, eta litekeena da kolpe horien ondorioz hil izana. Beraz, Ertzaintzaren hipo...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/215440/ez-urdin-eta-ez-berde-horia.htm
Kirola
Ez urdin eta ez berde: horia
Oriok irabazi du Euskolabel ligako aurreneko estropada Bilbon, erlojuaren aurka. Donostiarra izan da bigarren hiru segundora, bigarren ziabogan kateatu eta gero. Hondarribia hirugarren, eta Urdaibai bosgarren.
Ez urdin eta ez berde: horia. Oriok irabazi du Euskolabel ligako aurreneko estropada Bilbon, erlojuaren aurka. Donostiarra izan da bigarren hiru segundora, bigarren ziabogan kateatu eta gero. Hondarribia hirugarren, eta Urdaibai bosgarren.
Oriok batetik bat. Eta lider Euskolabel ligan. Azkarrena izan da aurreneko jardunaldian, erlojuaren aurkako estropadan. Azkeneko txandan joan da, iazko sailkapen nagusiaren arabera, eta atzean utzi ditu txandakideak: Donostiarra hiru segundora, Hondarribia zazpira eta Santurtzi 30era. Bigarren txandan nagusi izan den Z...
2022-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/215441/herrien-borondate-demokratikoa-errespetatzeko-eskatu-dute-pirinioetan.htm
Politika
«Herrien borondate demokratikoa» errespetatzeko eskatu dute Pirinioetan
Milaka herritarrek parte hartu dute Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren aldeko mobilizazioan. Gure Esku-k eta Kataluniako eragileek elkarlanean segitzeko asmoa azaldu dute
«Herrien borondate demokratikoa» errespetatzeko eskatu dute Pirinioetan. Milaka herritarrek parte hartu dute Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren aldeko mobilizazioan. Gure Esku-k eta Kataluniako eragileek elkarlanean segitzeko asmoa azaldu dute
Nazioarteko komunitateari «eta haren instituzioei, bereziki Europako eremuan», mezu bat bidali diete milaka euskal herritarrek eta katalanek: «Gure herrientzat errespetua eskatzen dugu; gure hizkuntzarentzat eta kulturarentzat begirunea exijitzen dugu; gure herritar guztien eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko ...
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215472/bart-gauean-49-urteko-iruindar-bat-hil-da-beran-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Bart gauean 49 urteko iruindar bat hil da Beran, auto istripu batean
Gidatzen zuen autoa errepidetik irten da, eta Bidasoa ibaira erori.
Bart gauean 49 urteko iruindar bat hil da Beran, auto istripu batean. Gidatzen zuen autoa errepidetik irten da, eta Bidasoa ibaira erori.
Auto istripu larria izan da bart Beran (Nafarroan). 22:00ak aldera, auto bat errepidetik irten da, eta Bidasoa ibaira erori. Ondorioz, gidaria hil egin da. 49 urte zituen, eta Iruñekoa zen. Istripuaren berri izan ostean, Oronozko suhiltzaileak, Doneztebeko osasun talde bat eta anbulantzia bat joan dira ezbeharra izan ...
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215473/donostiarra-eta-orio-izan-dira-garaile-donostiako-badian.htm
Kirola
Donostiarra eta Orio izan dira garaile Donostiako badian
Gaur eguerdian jokatuko da aurtengo estropada denboraldiko bigarren bandera, eta garaileak ez dira urrutitik iritsi. Eusko Label ligan Donostiarrak eskuratu du bandera, eta Euskotren ligan, Oriok.
Donostiarra eta Orio izan dira garaile Donostiako badian. Gaur eguerdian jokatuko da aurtengo estropada denboraldiko bigarren bandera, eta garaileak ez dira urrutitik iritsi. Eusko Label ligan Donostiarrak eskuratu du bandera, eta Euskotren ligan, Oriok.
Garaipenak gaur ez dio ihes egin Donostiarrak arraun taldeari. Atzo estropada ona egin zuen Bilbon, baina kateatu egin zen une batean eta bigarren izan zen, Orioren atzetik. Gaur, baina, lehen postuan helmugaratu dira eta bandera eskuratu dute, non eta etxean. 20:35eko denbora egin dute etxekoek, eta bost segundoko ald...
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215474/groenewegenek-irabazi-du-hirugarren-etapa-esprintean.htm
Kirola
Groenewegenek irabazi du hirugarren etapa, esprintean
Wout van Aerti irabazi dio azken metroetan. Flandiarrak maillot horia jantziko du bihar ere.
Groenewegenek irabazi du hirugarren etapa, esprintean. Wout van Aerti irabazi dio azken metroetan. Flandiarrak maillot horia jantziko du bihar ere.
Dylan Groenewegen herbeheretarrak irabazi du (BikeExchange Jayco) Frantziako Tourraren hirugarren etapa. Danimarkan jokatu da gaurkoa ere, eta Sondeborgen amaitu da. Groenewegen esprintean nagusitu da, Wout van Aert flandiarrari gailenduta (Jumbo-Visma). Azken horrek maillot horiari eutsi dio. Hirugarren Jasper Phililp...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215475/zazpi-behintzat-badira-dolomitetako-glaziarrean-hildakoak.htm
Mundua
Zazpi behintzat badira Dolomitetako glaziarrean hildakoak
Punta Rocca tontorrera igotzeko bidean jausi zen Marmolada glaziarra, igandean. Erreskate zerbitzuak biktima gehiagoren bila ari dira; hamahiru lagun daude harrapatuta.
Zazpi behintzat badira Dolomitetako glaziarrean hildakoak. Punta Rocca tontorrera igotzeko bidean jausi zen Marmolada glaziarra, igandean. Erreskate zerbitzuak biktima gehiagoren bila ari dira; hamahiru lagun daude harrapatuta.
Ezbehar larria izan zen igandean Dolomitetan, Italian. Marmolada glaziarraren zati bat jausi egin zen arratsalde hasieran. Gutxienez zazpi pertsona hil dira –hiru italiar eta txekiar bat identifikatu dituzte oraingoz–, bederatzi zauritu dira —horietako bat larri— eta hamahiru desagertu egin direla uste dute eskualde ho...
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215476/luhansk-eskualde-osoa-kontrolpean-duela-jakinarazi-du-errusiak.htm
Mundua
Luhansk eskualde osoa kontrolpean duela jakinarazi du Errusiak
Lisitxansk hiria eta inguruak bereganatu ondoren egin du iragarpena Sergei Xoiguk Defentsa ministroak.
Luhansk eskualde osoa kontrolpean duela jakinarazi du Errusiak. Lisitxansk hiria eta inguruak bereganatu ondoren egin du iragarpena Sergei Xoiguk Defentsa ministroak.
Ukrainako inbasioaren 130. eguna da gaurkoa, eta Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroak jakinarazi du Lisitxansk hiria bere egin dutela, eta horrekin kontrolpean duela Errusiak Luhansk eskualde osoa. Gaur 183 kilometro koadro bereganatu dituela gaineratu du. Ukrainako Gobernuak dio Lisitxansk ez dela erabat erori, ...
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215477/donostiarra-eta-orio-izan-dira-garaile-donostiako-badian.htm
Kirola
Donostiarra eta Orio izan dira garaile Donostiako badian
Gaur eguerdian jokatu da aurtengo estropada denboraldiko bigarren bandera, eta garaileak ez dira urrutitik iritsi. Eusko Label ligan Donostiarrak eskuratu du bandera, eta Euskotren ligan, Oriok.
Donostiarra eta Orio izan dira garaile Donostiako badian. Gaur eguerdian jokatu da aurtengo estropada denboraldiko bigarren bandera, eta garaileak ez dira urrutitik iritsi. Eusko Label ligan Donostiarrak eskuratu du bandera, eta Euskotren ligan, Oriok.
Garaipenak gaur ez dio ihes egin Donostiarra arraun taldeari. Atzo estropada ona egin zuen Bilbon, baina kateatu egin zen une batean, eta bigarren izan zen, Orioren atzetik. Gaur, baina, lehen postuan helmugaratu dira, eta bandera eskuratu dute, non eta etxean. 20:35eko denbora egin dute etxekoek, eta bost segundoko al...
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215478/hiru-sute-piztu-dira-nafarroan.htm
Gizartea
Hiru sute piztu dira Nafarroan
Bihar sartuko da indarrean uzta biltzeko araudi berria. Makinak erabiltzen dituztenek sua itzaltzeko ura izan beharko dute eskura.
Hiru sute piztu dira Nafarroan. Bihar sartuko da indarrean uzta biltzeko araudi berria. Makinak erabiltzen dituztenek sua itzaltzeko ura izan beharko dute eskura.
Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, igandean hiru sute piztu dira, Gatzolatzen, Añorben eta Melidan. Gatzolatzen zuhaizti bat erre da, eta Cordovillako suhiltzaileak aritu dira itzaltzeko lanean. Aurretik beste bi suak itzali dituzte. Melidan tximista batek piztu du sua, Nafarroako suhiltzaileen arabera. Añorb...
2022-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/215479/tiroketa-bat-izan-da-kopenhagen-eta-hainbat-hildako-eta-zauritu-daude-poliziaren-arabera.htm
Mundua
Tiroketa bat izan da Kopenhagen, eta hainbat hildako eta zauritu daude, Poliziaren arabera
Danimarkako Poliziak 22 urteko daniar bat atxilotu du, eta eraso terroristatzat hartuta ari da ikertzen gertatutakoa.
Tiroketa bat izan da Kopenhagen, eta hainbat hildako eta zauritu daude, Poliziaren arabera. Danimarkako Poliziak 22 urteko daniar bat atxilotu du, eta eraso terroristatzat hartuta ari da ikertzen gertatutakoa.
Danimarkako Poliziak baieztatu duenez, igande arratsaldean Kopenhagen merkataritza gune batean izan den tiroketan hainbat pertsona hil eta zauritu dira. Soran Thomassen poliziaburuak jakinarazi du 22 urteko daniar bat atxilotu dutela. Beste daturik ez du eman. Ez du argitu zeintzuk izan daitezkeen tiro egin duenaren ar...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215480/metalararen-dardara-bizia-bilbon.htm
Kultura
Metalararen dardara bizia Bilbon
Zalantza egunen ondotik, Metallicak kontzertua eman du bart San Mamesen, 45.000 lagun aurrean. Niña Coyote eta Chico Tornado, Nothing But Thieves, eta The Hellacopters ere aritu dira.
Metalararen dardara bizia Bilbon. Zalantza egunen ondotik, Metallicak kontzertua eman du bart San Mamesen, 45.000 lagun aurrean. Niña Coyote eta Chico Tornado, Nothing But Thieves, eta The Hellacopters ere aritu dira.
Eta askatu zen korapiloa, eta azkenik bai, heavy metalak San Mames izan zuen etxe egun batez. Metallicak kontzertua eman zuen atzo Bilbon, azken egunotako dudak guztiz uxatuta. Taldeko kideetako baten senide batek positibo eman zuen COVID-19aren proba batean, eta, ondorioz, zalantzan handiak izan dira kontzertua egitea...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215481/atzeraldiaren-hotsek-oraindik-ez-dute-eten-langabeziaren-apaltzea.htm
Ekonomia
Atzeraldiaren hotsek oraindik ez dute eten langabeziaren apaltzea
2.423 langabe gutxiago daude Lanbiden eta Nafar Lansaren. Enplegua handitu egin da, baina aurreko urteko ekain gehienetan baino gutxiago. Mugagabeak dira kontratuen %27.
Atzeraldiaren hotsek oraindik ez dute eten langabeziaren apaltzea. 2.423 langabe gutxiago daude Lanbiden eta Nafar Lansaren. Enplegua handitu egin da, baina aurreko urteko ekain gehienetan baino gutxiago. Mugagabeak dira kontratuen %27.
Gero eta ozenago entzuten ari dira atzeraldiaren danborrak astintzen dituzten hotsak, nahiz eta iragarle gehienek hazkunde datu positiboei eutsi. Azken horiei arrazoi ematen diete, oraingoz, lan merkatuari buruzko estatistikek. Izan ere, maiatzean bezainbeste izan ez bada ere, ekainean ere emaitza positiboak eman ditu...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215482/gizon-bat-hil-da-miarritzen-izandako-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Miarritzen izandako auto istripu batean
Miarritzeko ordainlekuan gertatu zen istripua, atzo. Bi emazte Baionako ospitalera eraman behar izan dituzte, larri. Bi haur arinki zauritu dira, eta Baionako ospitalera eraman dituzte horiek ere.
Gizon bat hil da Miarritzen izandako auto istripu batean. Miarritzeko ordainlekuan gertatu zen istripua, atzo. Bi emazte Baionako ospitalera eraman behar izan dituzte, larri. Bi haur arinki zauritu dira, eta Baionako ospitalera eraman dituzte horiek ere.
Miarritzeko ordainlekuaren heinean (Lapurdi) ezbehar bat gertatu zen atzo arratsean, 20:00 aldera. Auto batek ordainlekuko pareta bat jo zuen bortizki, eta bost lagun zituen barnean. 28 urteko gizon bat hil da, 26 eta 64 urteko bi emakume larriki zauritu dira, eta, 5 eta 2 urteko bi haur arinki kolpatu dira. Laurak Bai...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215483/estatuaren-babes-bila.htm
Mundua
Estatuaren babes bila
Ezkerrera egin dute Latinoamerikako hainbat gobernuk beren herrialdeetako azken bozetan. Adituen ustez, mende hasieran izan zen aldaketa politikoaren bigarren oldea iritsi da.
Estatuaren babes bila. Ezkerrera egin dute Latinoamerikako hainbat gobernuk beren herrialdeetako azken bozetan. Adituen ustez, mende hasieran izan zen aldaketa politikoaren bigarren oldea iritsi da.
Latinoamerikak ezkerrera egin du berriz ere. Azken urteetako joera argia da. Andres Manuel Lopez Obradorrek hauteskundeak irabazi zituen Mexikon 2018ko uztailean, eta hasiera eman zion ezkerraren garaipen sorta bati. 2019an, presidente hautatu zituzten Laurentino Cortizo, Panaman, eta Alberto Fernandez, Argentinan; 202...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215484/errigorak-diru-bilketa-bat-antolatu-du-nafarroako-suteengatik.htm
Gizartea
Errigorak diru bilketa bat antolatu du Nafarroako suteengatik
Etorkizunean halakorik berriz ez gertatzeko erabiliko dira irabazi guztiak.
Errigorak diru bilketa bat antolatu du Nafarroako suteengatik. Etorkizunean halakorik berriz ez gertatzeko erabiliko dira irabazi guztiak.
15.000 hektarea inguru erre zituzten ekainean Nafarroan gertatu ziren suteek. Berriz horrelakorik ez gertatzeko diru bilketa antolatu du Errigora herri ekinaldiak, eta uztailaren 15a bitarte iraunen du. Irabaziak bi helbururekin erabiliko dira: subeldi berdeak sortzeko, eta abeltzaintza estentsiboa sustatzeko. Errigor...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215485/gure-esku-laquogure-gailurra-zortzimilakoa-daraquo.htm
Politika
Gure Esku: «Gure gailurra zortzimilakoa da»
Pirinioetako Bideak «herri gogoa hauspotu» duela uste du Gure Esku-k. Herritarrei dei egin diete erabakitzeko eskubidearen alde urratsak egitera.
Gure Esku: «Gure gailurra zortzimilakoa da». Pirinioetako Bideak «herri gogoa hauspotu» duela uste du Gure Esku-k. Herritarrei dei egin diete erabakitzeko eskubidearen alde urratsak egitera.
Pirinioetako Bidea ekinaldia «magikoa» izan dela adierazi dute gaur Gure Esku-ko bozeramaile Amalur Alvarezek eta Josu Etxaburuk: «Pentsatze hutsa euskal herritar asko etxetik 300 kilometrora joan direla hirumilako bat egin eta gailurrean argia piztera... hunkigarria da». Donostian egindako prentsaurrekoan, etorkizuner...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215486/baztertu-egin-dute-kopenhageko-tiroketa-eraso-terrorista-bat-izatea.htm
Mundua
Baztertu egin dute Kopenhageko tiroketa eraso terrorista bat izatea
Hiru hildako eta lau zauritu izan dira merkataritza gune batean izandako erasoan.
Baztertu egin dute Kopenhageko tiroketa eraso terrorista bat izatea. Hiru hildako eta lau zauritu izan dira merkataritza gune batean izandako erasoan.
Danimarkako Poliziak baztertu egin du eraso terrorista bat izan dela atzo Kopenhagen izaniko tiroketa. Ustezko egilea atxilotuta dago oraindik ere. Soren Thommassen Danimarkako poliziaburuak jakinarazi duenez, atxilotua 22 urteko danimarkar bat da. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, gazteak arazo psikiatrikoak ditu, eta...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215487/nbek-azalpenak-eskatu-dizkio-frantziako-gobernuari-hizkuntza-gutxituei-buruz.htm
Gizartea
NBEk azalpenak eskatu dizkio Frantziako Gobernuari hizkuntza gutxituei buruz
NBE beldur da Frantziako Konstituzio Kontseiluak 'Molac legearen' kontra hartutako erabakiak Frantziako gutxiengo linguistikoen giza eskubideei kalte garrantzitsuak eragiten ahal dizkiela
NBEk azalpenak eskatu dizkio Frantziako Gobernuari hizkuntza gutxituei buruz. NBE beldur da Frantziako Konstituzio Kontseiluak 'Molac legearen' kontra hartutako erabakiak Frantziako gutxiengo linguistikoen giza eskubideei kalte garrantzitsuak eragiten ahal dizkiela
NBE Nazio Batuen Erakundeak azalpenak eskatu dizkio Frantziako Gobernuari, hizkuntza gutxituei buruz duen jarreraren inguruan. Maiatzaren 31n bidalitako gutun batean, «kezka» agertu zion Parisi nazioarteko erakunde horrek, Frantziako Konstituzio Kontseiluak Molac legearen kontra hartu zuen erabakiak kalte garrantzitsua...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215488/bolsonaro-lula-eta-zentroa.htm
Mundua
Bolsonaro, Lula eta zentroa
Urriaren 2an, Brasilen historiako boz orokorrik garrantzitsuenetako batzuk egingo dira. Ekonomikoki ezin okerrago dago herrialdea, eta, hori gutxi balitz bezala, bizimodu soziala erabat militarizatuta dago.
Bolsonaro, Lula eta zentroa. Urriaren 2an, Brasilen historiako boz orokorrik garrantzitsuenetako batzuk egingo dira. Ekonomikoki ezin okerrago dago herrialdea, eta, hori gutxi balitz bezala, bizimodu soziala erabat militarizatuta dago.
Urriaren 2an, Brasilen historiako hauteskunde orokorrik garrantzitsuenetako batzuk egingo dira, eta elkarren aurka ariko dira Jair Bolsonaro egungo presidente ultraeskuindarra eta Luiz Inacio da Silva Lula estatuburu ohi ezkertiarra. Bolsonaroren kudeaketaren ondorioz egoera ikaragarri zailean dagoela erabakiko du Hego...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215489/hasi-dira-lanean-zuri-gorriak.htm
Kirola
Hasi dira lanean zuri-gorriak
Valverderen gidaritzapean lehen lan saioa egin du Athleticek, Lezaman. Bigarren taldeko zortzi jokalari aritu dira. Muniain itxaropentsu mintzatu da.
Hasi dira lanean zuri-gorriak. Valverderen gidaritzapean lehen lan saioa egin du Athleticek, Lezaman. Bigarren taldeko zortzi jokalari aritu dira. Muniain itxaropentsu mintzatu da.
Kito. Amaitu zaizkio oporrak Athletici. Hasi da denboraldiaurrea zuri-gorrientzat, eta, horrekin batera, Jon Uriarte presidente hautatu berriaren aroa, baita Ernesto Valverde entrenatzailearen hirugarren aldia ere; sasoi baterako sinatu du. Ekaina hilabete benetan zoroa izan da Bizkaiko taldearentzat, eta, urak zertxob...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215490/mercedeseko-zuzendaritza-bihar-eseriko-da-sindikatuekin.htm
Ekonomia
Mercedeseko zuzendaritza bihar eseriko da sindikatuekin
ELAk, LABek eta ESK-k uztailaren 6ko, 7ko eta 8ko greba egunei eutsiko diete. UGTk, CCOOek, Ekintzak eta PIMek bihar erabakiko dute deialdiei buruz.
Mercedeseko zuzendaritza bihar eseriko da sindikatuekin. ELAk, LABek eta ESK-k uztailaren 6ko, 7ko eta 8ko greba egunei eutsiko diete. UGTk, CCOOek, Ekintzak eta PIMek bihar erabakiko dute deialdiei buruz.
Ekaineko lanuzte jendetsuak atzean utzita, ziurgabetasuna nagusi da Mercedeseko langile batzordean. Gaur bildu dira sindikatuak, uztailaren 6ko, 7ko eta 8ko deialdiei buruz eztabaidatzeko. Bi jarrera nagusitu dira bertan: batetik, ELAk, LABek eta ESK-k hiru egun horietan kalera irtetearen alde egin dute; bestetik, UGTk...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215491/eusko-jaurlaritzak-familia-zaintzaileak-laguntzeko-bi-zerbitzu-aurkeztu-ditu.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak familia zaintzaileak laguntzeko bi zerbitzu aurkeztu ditu
Mendeko pertsonak zaintzen dituztenen eguneroko bizitza erraztea da helburua
Eusko Jaurlaritzak familia zaintzaileak laguntzeko bi zerbitzu aurkeztu ditu. Mendeko pertsonak zaintzen dituztenen eguneroko bizitza erraztea da helburua
Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, bi zerbitzu aurkeztu ditu: Zaintel eta Etxean Zaindu. Helburua da bai zaintzaileen eta bai mendekotasunen bat dutenen bizi kalitatea hobetzea. Zaintel doako telefono bat da, eta Bizitzen fundazioak koordinatuko du. Fa...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215492/zazpi-protestari-atxilotu-zituzten-igandean-silverstoneko-zirkuitura-sartzeagatik.htm
Mundua
Zazpi protestari atxilotu zituzten igandean Silverstoneko zirkuitura sartzeagatik
1 Formulako lasterketa jokatzen ari zirela egin zuten protesta Just Stop Oil taldeko kideek. Errepide erdian eseri ziren bost lagun, eta atera egin behar izan zituzten. Denera, zazpi ekintzaile atxilotu zituzten.
Zazpi protestari atxilotu zituzten igandean Silverstoneko zirkuitura sartzeagatik. 1 Formulako lasterketa jokatzen ari zirela egin zuten protesta Just Stop Oil taldeko kideek. Errepide erdian eseri ziren bost lagun, eta atera egin behar izan zituzten. Denera, zazpi ekintzaile atxilotu zituzten.
Britainia Handiko 1 Formulako sari nagusia martxan zela, bost lagun sartu ziren atzo Silverstoneko zirkuitura, Birminghamen, Southamptonen, Essexen eta beste hainbat hiritan egin asmo dituzten petrolio findegien aurka protestatzeko. Guanyu Zhou gidariak istripu bat izan zuen, eta lasterketa etenda zegoen unea aprobetxa...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215493/50000-lagunek-baino-gutxiagok-jasotzen-dute-dsbea.htm
50.000 lagunek baino gutxiagok jasotzen dute DSBEa
50.000 lagunek baino gutxiagok jasotzen dute DSBEa.
Udazkenean enpleguarekin «zailtasunak» egon daitezkeela uste du Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta ekainak langabeziaren eta enpleguaren datu «onak» ekarri dituen, Alfonso Gurpegi Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordearen hitzetan. Gurpegiren arabera, kontratu mugagabeak ugaritu dira lan erreformaren ondorioz eta, enpleg...
2022-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/215494/gutxienez-sei-lagun-hil-dira-aebetako-tiroketa-batean-independentzia-egunaren-ospakizunetan.htm
Mundua
Gutxienez sei lagun hil dira AEBetako tiroketa batean, Independentzia Egunaren ospakizunetan
Erasoa Illinois estatuko Highland Parken gertatu da, uztailaren 4ko desfile batean. Lehen informazioen arabera, dozenaka lagun ospitaleratu dituzte zaurituta.
Gutxienez sei lagun hil dira AEBetako tiroketa batean, Independentzia Egunaren ospakizunetan. Erasoa Illinois estatuko Highland Parken gertatu da, uztailaren 4ko desfile batean. Lehen informazioen arabera, dozenaka lagun ospitaleratu dituzte zaurituta.
Gutxienez sei pertsona hil dira AEBetan, tiroketa batean. Herrialdearen Independentzia Eguna ospatzeko desfile batean gertatu da erasoa, Illinois estatuko Highland Park hirian. Hiriko udalak jakinarazi du Polizia erasotzailearen bila ari dela, eta herritarrei eskatu die eraikin barruetan babes hartzeko, oraindik tirok...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215518/ahomentan-elkarrizketa-sorta-igandetik-aurrera-berrian.htm
Bizigiro
'Ahomentan' elkarrizketa sorta, igandetik aurrera BERRIAn
Igande honetan argitaratuko da lehen 'Ahomentan' elkarrizketa. Naima el Bani Altuna eta Sergio Henrique Faria ikertzaileak izango ditu protagonista. Igandero argitaratuko dira, uda osoan.
'Ahomentan' elkarrizketa sorta, igandetik aurrera BERRIAn. Igande honetan argitaratuko da lehen 'Ahomentan' elkarrizketa. Naima el Bani Altuna eta Sergio Henrique Faria ikertzaileak izango ditu protagonista. Igandero argitaratuko dira, uda osoan.
Udarekin eta oporraldiarekin batera iritsiko da beste urte batez BERRIAren Ahomentan elkarrizketa sorta. Elkarrizketa sakon eta mamitsuak dira, normalean bi pertsonari egindakoak, eta protagonista horien hartu-emana dute helburu. Batzuetan, esparru berean lan egiten duten edo loturaren bat duten norbanakoak batu ohi d...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215519/euskaraz-erantzuniko-brebetako-azterketak-zuzentzen-ari-dira-baionan.htm
Gizartea
Euskaraz erantzuniko brebetako azterketak zuzentzen ari dira Baionan
Zuzenketa zentroa antolatu dute Baionako Arteen Hirian, Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin. Adierazi dutenez, sinetsiak dira ekintzak «ondorioak» izanen dituela. Donibane Garaziko zuzenketa zentroan protesta egin dute sare publiko eta pribatuetako irakasleek, Seaskari babesa erakusteko.
Euskaraz erantzuniko brebetako azterketak zuzentzen ari dira Baionan. Zuzenketa zentroa antolatu dute Baionako Arteen Hirian, Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin. Adierazi dutenez, sinetsiak dira ekintzak «ondorioak» izanen dituela. Donibane Garaziko zuzenketa zentroan protesta egin dute sare publiko eta pribatueta...
Joan den astean egin zituzten Seaskako ikasleek brebetako azterketak. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren debekuen gainetik, horietako askok euskaraz erantzun zuten zientzietako azterketa, Frantziako Hezkuntza administrazioak frantsesez egitera behartzen baditu ere. Bada, gaur, proba euskaraz egiteko hautua egin zuten ...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215520/popa-estatxa-estropua-arraunaren-hiztegia-osatu-du-berriak.htm
Kirola
'Popa', 'estatxa', 'estropua'... arraunaren hiztegia osatu du BERRIAk
Traineru denboraldia hastearekin batera, gai horren inguruko hiztegia osatu du BERRIAk. Hitz ezagunak eta ezezagunak aurki daitezke.
'Popa', 'estatxa', 'estropua'... arraunaren hiztegia osatu du BERRIAk. Traineru denboraldia hastearekin batera, gai horren inguruko hiztegia osatu du BERRIAk. Hitz ezagunak eta ezezagunak aurki daitezke.
Hasi da aurtengo traineru denboraldia, eta BERRIAk bilduma bat osatu du arraunean erabiltzen diren hitzik esanguratsuenekin. Askotan erdarazko hiztegira jo izan da arraunaz hitz egiteko, baina euskarak ere hiztegi zabala dauka arlo horretan. Bideoan branka-tik hasi eta popa-rainoko hitzak aurki ditzakegu. Lehena, esat...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215521/euskadiko-filmategiak-antxon-ezeiza-zinemagilearen-lana-katalogatu-du.htm
Kultura
Euskadiko Filmategiak Antxon Ezeiza zinemagilearen lana katalogatu du
Zinemagilearen funts dokumentala, bibliografikoa eta grafikoa gorde dituzte Euskadiko Filmategiaren artxiboan. 2020an, Errenteriako, Pasaiako, Hernaniko eta Andoaingo Udalek Ezeizaren ondarea filmategian uztea erabaki zuten.
Euskadiko Filmategiak Antxon Ezeiza zinemagilearen lana katalogatu du. Zinemagilearen funts dokumentala, bibliografikoa eta grafikoa gorde dituzte Euskadiko Filmategiaren artxiboan. 2020an, Errenteriako, Pasaiako, Hernaniko eta Andoaingo Udalek Ezeizaren ondarea filmategian uztea erabaki zuten.
2011. urtean hil zen Antxon Ezeiza zinemagilea (Donostia, 1935). Aitzindaria izan zen euskal zinemagintzan, eta haren material osoa bildu dute orain Euskadiko Filmategian. Bilduma material bibliografikoz, zinematografikoz eta audioz osatuta dago, eta guztira 257 erregistro sortu dituzte; haien artean, Ezeizak idatzitak...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215522/whatsappek-aukera-emanen-du-norbera-online-den-ezkutatzeko.htm
Bizigiro
Whatsappek aukera emanen du norbera online den ezkutatzeko
Aplikazioak beste urrats bat egin du herritarren pribatutasuna zaintze aldera. Aurrerantzean, erabiltzaileek ez dute zertan erakutsi beharko konektatuak diren ala ez.
Whatsappek aukera emanen du norbera online den ezkutatzeko. Aplikazioak beste urrats bat egin du herritarren pribatutasuna zaintze aldera. Aurrerantzean, erabiltzaileek ez dute zertan erakutsi beharko konektatuak diren ala ez.
Azken konexioa zer ordutan izana zen ezabatzeko aukera eman zuen lehenbizi Whatsappek, bai eta hartzaileak mezua irakurria ote zuen adierazteko ikur urdina itzaltzekoa ere; neurriok batzuen zorionerako izan dira, beste batzuen endredorako. Hala eta guztiz ere, ezinbestean, erabiltzaileen pribatutasuna zaintzeko pauso i...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215523/sare-herritarrak-abuztuaren-20an-donostiako-kaleak-hartzera-deitu-du.htm
Politika
Sare Herritarrak abuztuaren 20an Donostiako kaleak hartzera deitu du
Azken hilabeteetako urratsak «trabaz josita» egon direla salatu dute. Ezinbestekotzat jo dute herritarrak aktibatzea, bidea «muturrera eramateko».
Sare Herritarrak abuztuaren 20an Donostiako kaleak hartzera deitu du. Azken hilabeteetako urratsak «trabaz josita» egon direla salatu dute. Ezinbestekotzat jo dute herritarrak aktibatzea, bidea «muturrera eramateko».
Pandemiak eragindako etenaren ostean, Sare Herritarrak berriz baliatuko ditu Euskal Herriko hiriburuetako festak «salbuespen legedia salatzeko» eta «euskal presoen euskal herriratzea bere osotasunean gauzatzeko» eskatzeko. Gaur goizean egindako prentsaurrekoan, Donostiako Aste Nagusiko mobilizazioa aurkeztu dute: abuzt...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215524/frantziaren-kontsuletxeetan-sartu-dira-euskarazko-azterketak-itzul-ditzatela-eskatzeko.htm
Gizartea
Frantziaren kontsuletxeetan sartu dira, euskarazko azterketak itzul ditzatela eskatzeko
Bilboko eta Iruñeko egoitzetan egin du protesta Ehun mugimenduak: baxoan ikasleek euskaraz erantzundako azterketak itzultzeko exijitu diete hainbat irakaslek.
Frantziaren kontsuletxeetan sartu dira, euskarazko azterketak itzul ditzatela eskatzeko. Bilboko eta Iruñeko egoitzetan egin du protesta Ehun mugimenduak: baxoan ikasleek euskaraz erantzundako azterketak itzultzeko exijitu diete hainbat irakaslek.
Frantziak Bilbon eta Iruñean dituen kontsuletxeetan sartu dira hainbat irakasle gaur goizean, Frantziako Estatuak «bahitutako» azterketak itzul ditzatela eskatzeko. Izan ere, brebeta euskaraz egin duten ikasleei hizkuntza eskubideak urratu dizkietela salatu du Ehun mugimenduak, eta azaldu du euskaraz erantzundako azter...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215525/realaren-babesle-berria-gaztelera-hutsean.htm
Kirola
Realaren babesle berria, gaztelera hutsean
Datorren denboraldiko kamisetak aurkeztu ditu talde txuri-urdinak, eta, haiekin batera, Cazoo babesle berria. Elastikoetan, ordea, 'Cazoo. Encuentra. Conduce. Disfruta' leloa irakur daiteke, eta hainbat zalek euskararen falta gaitzetsi dute.
Realaren babesle berria, gaztelera hutsean. Datorren denboraldiko kamisetak aurkeztu ditu talde txuri-urdinak, eta, haiekin batera, Cazoo babesle berria. Elastikoetan, ordea, 'Cazoo. Encuentra. Conduce. Disfruta' leloa irakur daiteke, eta hainbat zalek euskararen falta gaitzetsi dute.
Futbolzaleek, udan, gogoz itxaron ohi dute euren taldeak hurrengo denboraldiko elastikoa aurkezten duen unea. Polita izango al da? Mereziko al du erosteak? Realzaleei tokatu zaie gaur: Macron enpresa italiarraren diseinu berriak aurkeztu ditu talde txuri-urdinak. Diseinuak gehiago gustatu zaizkie zale batzuei, gutxiago...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215526/mercedeseko-langile-batzordearen-gehiengoak-ez-du-babestuko-biharko-greba.htm
Ekonomia
Mercedeseko langile batzordearen gehiengoak ez du babestuko biharko greba
UGTk, CCOOk, Ekintzak eta PIMek ez dute parte hartuko biharko protestan; ELAk, LABek eta ESK-k, berriz, hiru protesta egunei eustea erabaki dute. Zuzendaritzak proposatu die soldata %5 igotzea eta malgutasuna arautzea.
Mercedeseko langile batzordearen gehiengoak ez du babestuko biharko greba. UGTk, CCOOk, Ekintzak eta PIMek ez dute parte hartuko biharko protestan; ELAk, LABek eta ESK-k, berriz, hiru protesta egunei eustea erabaki dute. Zuzendaritzak proposatu die soldata %5 igotzea eta malgutasuna arautzea.
Mahaiaren bueltan eseri dira berriz Mercedes Benzen Gasteizko lantegiko zuzendaritza eta langileen ordezkariak. Ekaineko lanuzte jendetsuak hasi zituztenetik, etenda eduki dituzte elkarrizketak, baina gaur negoziazioei berrekin diete. Ez da egon aurrerapausorik bileran, eta akordioa urrun dago oraindik, baina jarrerak ...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215528/gipuzkoako-aldundiak-baliogabetu-egin-ditu-funtzionarioen-erretiro-sari-gehigarriak.htm
Ekonomia
Gipuzkoako Aldundiak baliogabetu egin ditu funtzionarioen erretiro sari gehigarriak
Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpenetan oinarrituta, diputazioak «legez kanpokotzat» jo ditu erretiroa aurreratzeagatik orain arte eman dituen konpentsazioak.
Gipuzkoako Aldundiak baliogabetu egin ditu funtzionarioen erretiro sari gehigarriak. Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpenetan oinarrituta, diputazioak «legez kanpokotzat» jo ditu erretiroa aurreratzeagatik orain arte eman dituen konpentsazioak.
Erretiroa aurreratzen duten Gipuzkoako Aldundiko funtzionarioek ez dute sari gehigarririk jasoko. Eider Mendoza bozeramailearen arabera, Espainiako Auzitegi Gorenak «behin eta berriz» adierazi du sari horiek ez dutela legezko babesik eta justifikaziorik, eta nabarmendu du administrazioek bete egin behar dituztela epai ...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215529/italia-iparraldean-larrialdia-ezarri-dute-lehortea-dela-eta.htm
Mundua
Italia iparraldean larrialdia ezarri dute, lehortea dela eta
Azken 70 urteotako idorterik gogorrena pairatzen ari dira Po ibaiaren ibarrean. Gobernuak aukera dauka etxeetan eta enpresetan ur kontsumoa mugatzeko.
Italia iparraldean larrialdia ezarri dute, lehortea dela eta. Azken 70 urteotako idorterik gogorrena pairatzen ari dira Po ibaiaren ibarrean. Gobernuak aukera dauka etxeetan eta enpresetan ur kontsumoa mugatzeko.
Azken 70 urteotako lehorterik gogorrena pairatzen ari dira Italia iparraldean, Po ibaiak bustitzen dituen eskualdeetan, eta, horregatik, Erromak larrialdia ezarri du horietako bostetan: Emilia-Romagnan, Friuli-Venezia-Julian, Lombardian, Piamonten eta Veneton. Mario Draghi lehen ministroa buru duen kabineteak atzo ilun...
2022-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/215530/zientzia-ikuskizunak-bisita-gidatuak-saioak-planetariumean-eta-errealitate-birtualeko-simulagailuak.htm
albisteak
Zientzia ikuskizunak, bisita gidatuak, saioak planetariumean eta errealitate birtualeko simulagailuak
Udara honetan hainbat jarduera berezi eskaintzen dizkiegu Eureka! Zientzia Museoan haurrei eta helduei, familian edo lagun artean ondo pasatzeko.
Zientzia ikuskizunak, bisita gidatuak, saioak planetariumean eta errealitate birtualeko simulagailuak. Udara honetan hainbat jarduera berezi eskaintzen dizkiegu Eureka! Zientzia Museoan haurrei eta helduei, familian edo lagun artean ondo pasatzeko.
Zer bisitatu Eureka! Zientzia Museoan 8 areto desberdinek osatzen dituzten erakusketa iraunkorra. Animalia aretoa daukagu, publiko mota guztietara zuzendua eta gune honetan ekosistema desberdinak eta bertan bizi diren animalia ezberdinenak ezagutzeko prestatua. Planetarium digitala ere badaukagu, askotariko kartelde...
2022-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/215531/narkodiktaduratik-demokraziarako-bidea.htm
Mundua
«Narkodiktaduratik» demokraziarako bidea
Estatu kolpe batek Zelayaren gobernua eten zuenetik, sistema autoritario batean kateatuta egon da Honduras, hamabi urtez. Aginte horren kontra sortu ziren mugimenduek indarrak batu dituzte azken bozen ostean, eta Xiomara Castro presidenteak ezkerreko gobernu bat altxatu du adostasun zabal horren gainean.
«Narkodiktaduratik» demokraziarako bidea. Estatu kolpe batek Zelayaren gobernua eten zuenetik, sistema autoritario batean kateatuta egon da Honduras, hamabi urtez. Aginte horren kontra sortu ziren mugimenduek indarrak batu dituzte azken bozen ostean, eta Xiomara Castro presidenteak ezkerreko gobernu bat altxatu du ados...
Demokrazia da Hondurasen jokoan dagoena, Xiomara Castrok iazko azaroan hauteskundeak irabazi zituenetik. Garaipenak amaiera eman zion hamabi urteko aro autoritario bati: armadak 2009an estatu kolpea eman ondoren ezarri zenari. Manuel Zelaya kendu zuten orduan boteretik, Castroren senarra dena. Orain, herritar askorenga...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215532/2008ko-legearekin-dsbea-291-euro-handiagoa-litzatekeela-salatu-dute.htm
Ekonomia
2008ko legearekin DSBEa 291 euro handiagoa litzatekeela salatu dute
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak «propaganda egitea» egotzi dio Jaurlaritzari, eta gogoratu du onuradunek erosahalmena galduko dutela hurrengo urtean
2008ko legearekin DSBEa 291 euro handiagoa litzatekeela salatu dute. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak «propaganda egitea» egotzi dio Jaurlaritzari, eta gogoratu du onuradunek erosahalmena galduko dutela hurrengo urtean
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak diru sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) egitasmo berria bertan behera uzteko eskatu dio Jaurlaritzari, eta haren harira egin asmo dituen murrizketekin ez jarraitzeko. Izan ere, Gutunaren ustez, Jaurlaritza ez da ari betetzen 2008ko legea, eta, horren ondorioz, onuradunak orda...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215533/irunean-salatu-dute-zezenketak-iraganean-gelditu-direla-eta-eboluzionatzeko-garaia-dela.htm
Bizigiro
Iruñean salatu dute zezenketak «iraganean» gelditu direla eta «eboluzionatzeko garaia» dela
Manifestazioa egin dute Anima Naturalis eta PETA erakundeetako kideek, eta zezenketen abolizioa aldarrikatu dute.
Iruñean salatu dute zezenketak «iraganean» gelditu direla eta «eboluzionatzeko garaia» dela. Manifestazioa egin dute Anima Naturalis eta PETA erakundeetako kideek, eta zezenketen abolizioa aldarrikatu dute.
Anima Naturalis eta PETA erakundeetako 40 ekintzaile kalera atera dira zezenketen aurka, gaur, Iruñean. Manifestariak Udaletxe plazan elkartu dira, «tauromakia historiaurrea da» eta «krudelkeriarik gabeko sanferminak» aldarripean. Jana Uritz Anima Naturaliseko bozeramaileak hedabideei adierazi die zezenketak eta horie...
2022-7-10
https://www.berria.eus/albisteak/215535/klima-krisia-poloetako-izotz-artetik.htm
Mundua
Klima krisia, poloetako izotz artetik
Naima El bani Altunak eta Sergio Henrique Fariak Artikoan eta Antartikan bildutako laginak ikertzen dituzte. Klima azken ehunka mila urteetan nola garatu den argitu nahi dute, egungo aldaketak ulertzeko. Ohartarazi dute planetaren ipar eta hego muturrak espero baino azkarrago ari direla berotzen.
Klima krisia, poloetako izotz artetik. Naima El bani Altunak eta Sergio Henrique Fariak Artikoan eta Antartikan bildutako laginak ikertzen dituzte. Klima azken ehunka mila urteetan nola garatu den argitu nahi dute, egungo aldaketak ulertzeko. Ohartarazi dute planetaren ipar eta hego muturrak espero baino azkarrago ari ...
Izotz artean ibiltzera ohituta daude, planetaren eremu hotzenetan. Beti iraganari begira, etorkizuneko gertaera posibleak iragarri ahal izateko. Zientziaren patua. Naima El bani Altuna Artikoko uretan ibili da azken urteetan, itsas hondoko sedimentuak ikertzen. Sergio Henrique Faria, berriz, izotz polar ahalik eta zaha...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215536/naima-el-bani-altuna.htm
Naima El bani Altuna
Naima El bani Altuna.
Arrokak arroka hutsak ez zirela jakin zuen Naima El bani Altunak Norvegiako fiordoetara egin zuen bidaia batean. Planetaren historia gordetzen zutela ohartzean sartu zitzaion geologiaren harra. EHUn ikasi zuen gradua, eta Bordeleko Unibertsitatean (Okzitania) egin zuen Paleozeanografian masterra. Bizkaiko Golkoa aztert...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215537/sergio-h-faria.htm
Sergio H. Faria
Sergio H. Faria.
Txiki-txikitatik izan du Sergio Henrique Fariak zientziaren inguruko kuriositatea. Bost urterekin eskuratu zuen Carl Saganen Cosmos liburua. Izotzaren mundura hurbiltzea, berriz, «ustekabe bat» izan da. Kristal likidoak ikertzen hasi zen, eta doktoretza tesia eredu matematikoei eta sistema konplexuei buruzkoa egin zuen...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215539/laugarrenean-jarri-dio-ginga.htm
Kirola
Laugarrenean jarri dio ginga
Van Aertek irabazi du Frantziako Tourreko laugarren etapa, eta Jumbo-Vismak erakustaldia eman du
Laugarrenean jarri dio ginga. Van Aertek irabazi du Frantziako Tourreko laugarren etapa, eta Jumbo-Vismak erakustaldia eman du
Hiru aldiz bigarren postuan sailkatu eta gero, laugarrenen ahaleginean lortu du Wout Van Aertek (Jumbo-Visma) aurtengo Frantziako Tourrean etapa irabaztea. Erakustaldia eman du Flandriako txirrindulariak Jumbo-Vismaren estrategia baliatu eta gero. Esprinterrek eta euren taldekideek ezin izan diete talde herbeheretarrar...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215540/emakume-batek-sexu-eraso-bat-salatu-du-zarautzen.htm
Gizartea
Emakume batek sexu eraso bat salatu du Zarautzen
Zarauzko Udalak erasoa arbuiatu du adierazpen instituzional baten bidez, eta laguntza eskaini dio biktimari.
Emakume batek sexu eraso bat salatu du Zarautzen. Zarauzko Udalak erasoa arbuiatu du adierazpen instituzional baten bidez, eta laguntza eskaini dio biktimari.
Emakume batek salaketa jarri zuen joan den asteburuan, sexu eraso bat jasan zuelako. Zarauzko Udalak joan den asteburuan jazotako sexu erasoa salatzeko adierazpen instituzionala egin du, eta prest agertu da biktimari informazioa eta udal baliabideak emateko. Elkarretaratzea egingo dute bihar udaletxearen aurrean, 12:00...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215541/johnsonen-gobernua-kolokan-jarri-dute-bi-ministroren-dimisioek.htm
Mundua
Johnsonen gobernua kolokan jarri dute bi ministroren dimisioek
Rishi Sunak Erresuma Batuko Finantza ministroak eta Sajid Javid Osasun ministroak gobernua utzi dute, eta mugimenduak egoera zailean utzi du Boris Johnson.
Johnsonen gobernua kolokan jarri dute bi ministroren dimisioek. Rishi Sunak Erresuma Batuko Finantza ministroak eta Sajid Javid Osasun ministroak gobernua utzi dute, eta mugimenduak egoera zailean utzi du Boris Johnson.
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren agintaldia atakan dago. Erresuma Batuko Gobernua kolapsatzeko arriskuan utzi dute Sunak Finantza ministroak eta Javid Osasun ministroak ordu erdiko tartean aurkeztu dituzten dimisioek. Biek adierazi dute ezin dutela jarraitu Johnsonen gobernuan, kontzientzia arrazoiengat...
2022-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/215543/kamioilari-bat-hil-da-orion.htm
Ekonomia
Kamioilari bat hil da Orion
Kamioia irauli egin da, eta lehertu. Hildakoak 51 urte zituen.
Kamioilari bat hil da Orion. Kamioia irauli egin da, eta lehertu. Hildakoak 51 urte zituen.
Ertzaintzaren arabera, hormigoia garraiatzeko kamioi bat irauli egin da Orion A-8 autobidean sartzeko biribilgunean, 18:30ak aldera. Ibilgailuak su hartu du, eta lehertu egin da. Suhiltzaileak agertu dira sua itzaltzeko, eta anbulantziak ere bai, baina ezin izan dute garraiolaria salbatu. 51 urte zituen, eta gizonezko...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215569/inaki-williamsek-ghanarekin-jokatuko-du-munduko-kopa.htm
Kirola
Iñaki Williamsek Ghanarekin jokatuko du Munduko Kopa
Ghanak Qatarko Munduko Kopa jokatuko du azaroan, eta ziurrenik han izango da Athleticeko jokalaria. Azaldu duenez, bere familia da erabakia hartzera bultzatu duen arrazoi nagusia.
Iñaki Williamsek Ghanarekin jokatuko du Munduko Kopa. Ghanak Qatarko Munduko Kopa jokatuko du azaroan, eta ziurrenik han izango da Athleticeko jokalaria. Azaldu duenez, bere familia da erabakia hartzera bultzatu duen arrazoi nagusia.
Argitu du bere etorkizuna Iñaki Williamsek: Ghanako selekzioarekin jokatuko du aurrerantzean. Athleticeko aurrelariak atzo eman zuen erabakiaren berri, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez: «Niretzat eta nire familiarentzat esanahi handia du Ghanak. Eman digun guztiaren zati bat itzuli nahiko nioke». Ghanak Qat...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215570/mercedesen-ekoizpena-berriro-geratu-du-grebak.htm
Ekonomia
Mercedesen ekoizpena berriro geratu du grebak
ELAk, LABek eta ESK-k diote beren deialdiak %95eko erantzuna duela ekoizpenaren arloan. Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapia Mercedeseko buruzagitzarekin bildu dira, Stuttgarten.
Mercedesen ekoizpena berriro geratu du grebak. ELAk, LABek eta ESK-k diote beren deialdiak %95eko erantzuna duela ekoizpenaren arloan. Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapia Mercedeseko buruzagitzarekin bildu dira, Stuttgarten.
Langile batzordearen zatiketak ez du eragotzi Gasteizko Mercedesen deitutako grebak erantzun zabala izatea. Tailerretako langileen %95 ez direla lanera agertu ziurtatu dute deitzaileek —ELA, LAB eta ESK-k—, eta ekoizpena geratu dela. Grebalarien datu hori pixka bat apaldu dute beste sindikatuek, baina onartu dute ekoiz...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215571/osasungintzako-langileei-eta-aea-dutenei-eskaini-die-txupinazoa-unzuek.htm
Bizigiro
Osasungintzako langileei eta AEA dutenei eskaini die txupinazoa Unzuek
Hiru urteren ondoren, zuria eta gorria itzuli dira Iruñeko kaleetara. Aurten ere ikurrina, Nafarroako bandera eta euskal presoen eskubideen aldeko bandera izan dira plazan, baita GKSko bat ere.
Osasungintzako langileei eta AEA dutenei eskaini die txupinazoa Unzuek. Hiru urteren ondoren, zuria eta gorria itzuli dira Iruñeko kaleetara. Aurten ere ikurrina, Nafarroako bandera eta euskal presoen eskubideen aldeko bandera izan dira plazan, baita GKSko bat ere.
Bi urtez ezin izan dira nahi bezala ospatu, baina azkenean hasi dira Euskal Herriko festarik entzutetsuenak. Hiru urte badira azken sanferminak amaitu zirela, eta gogoz sumatzen zen jendea aurtengorako. Euritan ere goraino bete dira Udaletxe plaza eta inguruak; txupinazoarekin batera lehertu da festa. "Iruindarrak!", e...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215572/gizon-bat-hil-da-baztanen-auto-batek-harrapatuta-eta-gidariak-ihes-egin-du.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Baztanen auto batek harrapatuta, eta gidariak ihes egin du
Arraiozen gertatu da ezbeharra. Autoaren gidariaren bila ari dira.
Gizon bat hil da Baztanen auto batek harrapatuta, eta gidariak ihes egin du. Arraiozen gertatu da ezbeharra. Autoaren gidariaren bila ari dira.
Atzo gertatu zen ezbeharra, 23:45ean, Arraiozko herrian (Nafarroa), N-121-B errepideko 45. kilometroan. Hildakoa ez da identifikatua izan. Polizia foralak adierazi duenez, autoko gidariak ihes egin zuen, eta aurkitzeko ahaleginak egiten ari dira. Elizondoko (Nafarroa) polizia foralen patruilek eta Iruñeko polizia etxe...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215573/tecnalia-krisiak-ez-die-eragin-enpresen-berrikuntza-inbertsioei.htm
Ekonomia
Tecnalia: «Krisiak ez die eragin enpresen berrikuntza inbertsioei»
Ikerketa zentro sareak 120 milioi euroko fakturazioa izan zuen iaz, eta hamahirugarren postuan dago Europako ikerketa zentroen zerrendan
Tecnalia: «Krisiak ez die eragin enpresen berrikuntza inbertsioei». Ikerketa zentro sareak 120 milioi euroko fakturazioa izan zuen iaz, eta hamahirugarren postuan dago Europako ikerketa zentroen zerrendan
Energia eta lehengaien krisiak ez dio Tecnaliari eragin, ez oraingoz behintzat. Ikerketa zentroen sareak «emaitza oso onak» izan zituen iaz, Jesus Valero zuzendari nagusiak nabarmendu duenez euskal enpresek ez dituztelako murriztu berrikuntzan eginiko inbertsioak. Ahalegin horren isla da Tecnaliak iaz fakturaturiko 120...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215574/krisi-energetiko-betean-nuklearra-eta-gasa-bultzatuko-ditu-europak.htm
Ekonomia
Krisi energetiko betean, nuklearra eta gasa bultzatuko ditu Europak
Parlamentuak onetsi du nuklearretako eta gas azpiegituretako inbertsioek etiketa berdea izatea. Herrialdeen menpekotasunek baldintzatu dute bozketa. EAJk babestu du neurria, EH Bilduk ez.
Krisi energetiko betean, nuklearra eta gasa bultzatuko ditu Europak. Parlamentuak onetsi du nuklearretako eta gas azpiegituretako inbertsioek etiketa berdea izatea. Herrialdeen menpekotasunek baldintzatu dute bozketa. EAJk babestu du neurria, EH Bilduk ez.
Europako Batzordeak arnasa hartu du. Instalazio nuklearretan eta gas zentral elektrikoetan egindako inbertsioak «berdetzat» hartzeko proposamenak aurrera egin du Europako Parlamentuan, eta, ezustekorik ezean, indarrean egongo da datorren urtetik aurrera. Asteazken honetan egindako bozketan, eurodiputatuek atzera bota z...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215575/iruntildeeko-txupinazoa-zuzenean-kontatu-du-berriak.htm
Bizigiro
Iruñeko txupinazoa zuzenean kontatu du BERRIAk
Hasi da festa Iruñean. Aurten ere ikurrina, Nafarroako bandera eta euskal presoen eskubideen aldeko bandera izan dira plazan, baita GKSren bat ere.
Iruñeko txupinazoa zuzenean kontatu du BERRIAk. Hasi da festa Iruñean. Aurten ere ikurrina, Nafarroako bandera eta euskal presoen eskubideen aldeko bandera izan dira plazan, baita GKSren bat ere.
* Osasungintzako langileei eta AEA dutenei eskaini die txupinazoa Unzuek * Egitaraua * Ba al dakizu? Txupinazoa * Jakingarriak * Iruñean salatu dute zezenketak «iraganean» gelditu direla eta «eboluzionatzeko garaia» dela
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215576/mari-puri-herrero-nora-aurrekoetxea-eta-consonni-dira-2022ko-gure-artea-sarien-irabazleak.htm
Kultura
Mari Puri Herrero, Nora Aurrekoetxea eta Consonni dira 2022ko Gure Artea sarien irabazleak
Ibilbide artistikoagatik saritu dute Herrero; sorkuntza lana aitortu diote Aurrekoetxeari; eta arte plastiko zein ikusizko arloan egindako lana hartu diote aintzat Consonni arte ekoizle eta editorialari.
Mari Puri Herrero, Nora Aurrekoetxea eta Consonni dira 2022ko Gure Artea sarien irabazleak. Ibilbide artistikoagatik saritu dute Herrero; sorkuntza lana aitortu diote Aurrekoetxeari; eta arte plastiko zein ikusizko arloan egindako lana hartu diote aintzat Consonni arte ekoizle eta editorialari.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak gaur goizean aurkeztu ditu Gure Artea sariko hiru irabazleak, Gasteizko Artium museoan. Mari Puri Herrerok ibilbide artistikoaren saria jasoko du; Nora Aurrekoetxeak, sorkuntza lanaren saria; eta Consonnik, arte plastikoen eta ikusizkoen arloari dagokiona. Sailburua...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215577/cebekek-dio-gizarteak-ez-dituela-laquoarbuiatzenraquo-arrazoitu-gabeko-gaixo-baimenak.htm
Ekonomia
Cebekek dio gizarteak ez dituela «arbuiatzen» arrazoitu gabeko gaixo baimenak
Bizkaiko patronalaren arabera, Hego Euskal Herriko langileek hamazazpi baja edo baimen egun baino gehiago hartzen dituzte urtean batez beste. Gurasotasun baimenak ere zenbatu ditu absentismoaren inguruko txostenean.
Cebekek dio gizarteak ez dituela «arbuiatzen» arrazoitu gabeko gaixo baimenak. Bizkaiko patronalaren arabera, Hego Euskal Herriko langileek hamazazpi baja edo baimen egun baino gehiago hartzen dituzte urtean batez beste. Gurasotasun baimenak ere zenbatu ditu absentismoaren inguruko txostenean.
Cebek Bizkaiko enpresarien elkartea arduratuta dago langileen absentismoarengatik, eta, bere barne inkestaren arabera, enpresen lehen bost arduren artean dago langileek hartzen dituzten baja egunen kopurua. Are gehiago, arrazoien artean nabarmendu du gizarteak ez dituela «arbuiatzen» arrazoitu gabeko gaixo baimenak, et...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215578/donostiarrak-ez-du-araurik-hautsi-epaileak-bere-gain-hartu-baitu-akatsa.htm
Kirola
Donostiarrak ez du araurik hautsi, epaileak bere gain hartu baitu akatsa
Eusko Label ligako bost klubek aurkeztutako helegiteak aztertu baino lehen, ofizioz sartu da auzian Donostiako klubak egindako eskari bati erantzunez, eta aitortu du Iker Imaz arraunlariaren izendapenean berak egin zuela akatsa. Etxeko bihurtu du orain, behin-behinean, azken epaia eman arte.
Donostiarrak ez du araurik hautsi, epaileak bere gain hartu baitu akatsa. Eusko Label ligako bost klubek aurkeztutako helegiteak aztertu baino lehen, ofizioz sartu da auzian Donostiako klubak egindako eskari bati erantzunez, eta aitortu du Iker Imaz arraunlariaren izendapenean berak egin zuela akatsa. Etxeko bihurtu du...
Traineruen Kluben Elkarteko lehiaketako epaileak eman du epaia behin-behinean, eta onartu du esan gabe, Donostiarrak ez duela araurik hautsi; akatsa berea izan zela, arraunlarien zerrendetan oker izendatu zuelako Iker Imaz: harrobikotzat hartu zuen, eta etxekoa da. Hemendik aurrera, etxeko izango da, non eta kluben bat...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215580/euskaraldiaren-abestia-aurkeztu-dute-esazu-hitz-bat.htm
Gizartea
Euskaraldiaren abestia aurkeztu dute: 'Esazu hitz bat'
Xabier Zabalak sortu du abestia, eta, Andoni Egañak letra. Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek eta Ainhoa Larrañagak ere parte hartu dute abestian.
Euskaraldiaren abestia aurkeztu dute: 'Esazu hitz bat'. Xabier Zabalak sortu du abestia, eta, Andoni Egañak letra. Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek eta Ainhoa Larrañagak ere parte hartu dute abestian.
Udazkenean egingo dute Euskaraldia, hirugarrenez, eta dagoeneko badu doinua egitasmoak: Esazu hitz bat izeneko kanta gaur aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak, bideokliparekin batera. Xabier Zabalak sortu du musika, eta Andoni Egañak hitzak. Ahotsa, Andoni Egañak ez ezik, Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak, Pet...
2022-7-8
https://www.berria.eus/albisteak/215581/2040ko-euskal-herriaz-gogoetan-jakin-jardunaldietan.htm
Gizartea
2040ko Euskal Herriaz gogoetan Jakin jardunaldietan
Demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza gai hartuta, etorkizun hurbilari buruz hausnartu eta eztabaidatzen ari dira, UEUk, Jakinek eta Usurbilgo Udalak antolatutako jardunaldietan. Gaur ere zuzenean emango ditu BERRIAk.
2040ko Euskal Herriaz gogoetan Jakin jardunaldietan. Demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza gai hartuta, etorkizun hurbilari buruz hausnartu eta eztabaidatzen ari dira, UEUk, Jakinek eta Usurbilgo Udalak antolatutako jardunaldietan. Gaur ere zuzenean emango ditu BERRIAk.
Mende erdi bete dituzte aurten UEUren Udako Ikastaroek, eta horien barnean, besteak beste, Jakin jardunaldiak antolatu ohi dituzte elkarlanean UEUk, Jakinek eta Usurbilgo Udalak. EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza jarri diote izena aurtengoari, eta Usurbilgo (Gipuzkoa) Artzabal egoitzan ari dira hitzaldi...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215582/64-emakumek-hondarribiko-alardean-parte-hartzea-eskatu-diete-udalari-eta-alarde-fundazioari.htm
Gizartea
64 emakumek Hondarribiko alardean parte hartzea eskatu diete udalari eta Alarde fundazioari
Guztion Alardea taldeak jakinarazi duenez, astelehenean egin zuten eskaera: orain arte emakumeak soldadu gisa onartu ez dituzten konpainietan desfilatu nahi dute.
64 emakumek Hondarribiko alardean parte hartzea eskatu diete udalari eta Alarde fundazioari. Guztion Alardea taldeak jakinarazi duenez, astelehenean egin zuten eskaera: orain arte emakumeak soldadu gisa onartu ez dituzten konpainietan desfilatu nahi dute.
«Herriko emakumeak gara, gatazkaren inguruan bizipen eta sentsibilitate ezberdinak ditugunak. Alardea maite dugu, eta gizonek duten eskubide berarekin parte hartu nahi dugu gure Alardean». Hondarribiko (Gipuzkoa) 64 emakumek alardean parte hartu nahi dutela adierazi diete udalari eta Alarde fundazioari. Guztion Alardea...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215583/pablo-gonzalezen-atxiloaldia-eteteko-eskaera-atzera-bota-dute.htm
Gizartea
Pablo Gonzalezen atxiloaldia eteteko eskaera atzera bota dute
Maiatzean, Gonzalez beste hiru hilabetez atxilo edukitzea erabaki zuen Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak. Denera, lau hilabete baino gehiago daramatza hala kazetariak.
Pablo Gonzalezen atxiloaldia eteteko eskaera atzera bota dute. Maiatzean, Gonzalez beste hiru hilabetez atxilo edukitzea erabaki zuen Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak. Denera, lau hilabete baino gehiago daramatza hala kazetariak.
Rzeszowko Dei Auzitegiak ez du onartu Pablo Gonzalez kazetariaren abokatuak haren atxiloaldiaren kontra ezarritako helegitea. Maiatzean, Gonzalezen espetxealdia luzatzeko eskatu zuten Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko Poloniako Fiskaltzaren ordezkariek, eta, eskaera egin ondotik, Poloniako Przemysl es...
2022-7-8
https://www.berria.eus/albisteak/215584/kolonbiako-ezkerra-agintean.htm
Mundua
Kolonbiako ezkerra, agintean
Iragan ekainaren 19an, historian lehen aldiz, ezkerrak irabazi zituen bozak. Orain, Petro presidente eta Marquez presidenteorde hautatuek oposizio amorratu eta zatitu bati aurre egin beharko diote.
Kolonbiako ezkerra, agintean. Iragan ekainaren 19an, historian lehen aldiz, ezkerrak irabazi zituen bozak. Orain, Petro presidente eta Marquez presidenteorde hautatuek oposizio amorratu eta zatitu bati aurre egin beharko diote.
Ekainaren 19an, kolonbiarrek goitik behera aldatu zuten beren historiaren bidea: lehen aldiz, ezkerrak irabazi zuen hauteskundeetan. Espero zen baino aiseago irabazi ere, nahiz eta hiru punturen aldea besterik ez zen izan bi hautagaien artean: botoen %50,44 bildu zituen Gustavo Petrok, eta %47,34 Rodolfo Hernandezek. G...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215585/gero-eta-hesituago-egon-arren-johnsonek-adierazi-du-aurrera-egingo-duela.htm
Mundua
Gero eta hesituago egon arren, Johnsonek adierazi du «aurrera» egingo duela
Erresuma Batuko lehen ministroarekin bat egiten ez dutenez, gobernuko 30 bat kidek dimititu dute azken bi egunetan. Tory kritikoek alderdi barruko beste zentsura mozio bat bultzatu nahi dute.
Gero eta hesituago egon arren, Johnsonek adierazi du «aurrera» egingo duela. Erresuma Batuko lehen ministroarekin bat egiten ez dutenez, gobernuko 30 bat kidek dimititu dute azken bi egunetan. Tory kritikoek alderdi barruko beste zentsura mozio bat bultzatu nahi dute.
Boris Johnson gero eta hesituago dago. Izan pandemian Downing Streeteko 10. zenbakian egindako festek eragindako eskandaluagatik; izan duela hilabeteko barne zentsura mozioan ikusi zelako Alderdi Kontserbadorearen diputatuen erdiak, %41 hain zuzen, kontra dituela; izan hedabideek kaleratu dutelako eta Johnsonek onartu ...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215586/kontxako-bidegorria-aldrebeskeria-ala-zentzuzko-neurria.htm
Gizartea
Kontxako bidegorria: aldrebeskeria ala zentzuzko neurria?
Harridura eragin du sarean Donostiako Kontxako pasealekuan egin duten bidegorriaren argazki batek. Kurbatuegia iruditu zaio hainbat erabiltzaileri, baina, errepidearen alboan dagoenez, autoen abiadura murrizteko neurri aproposa dela argudiatu dute beste askok.
Kontxako bidegorria: aldrebeskeria ala zentzuzko neurria?. Harridura eragin du sarean Donostiako Kontxako pasealekuan egin duten bidegorriaren argazki batek. Kurbatuegia iruditu zaio hainbat erabiltzaileri, baina, errepidearen alboan dagoenez, autoen abiadura murrizteko neurri aproposa dela argudiatu dute beste askok.
Txisteetarako bidea eman du, behintzat, Donostiako Kontxan egin berri duten bidegorriak: alkoholemia kontrola egiteko balio duela, A-8 autobidea dirudiela... Erabiltzaile batek sarean jarritako argazkiak harridura eragin du, eta era askotara erreakzionatu dute batzuek eta besteek. Azken hilabeteetan lanean aritu dira L...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215587/bornek-konpromisoa-eta-akordioak-eskatu-dizkie-oposizioko-alderdiei.htm
Mundua
Bornek konpromisoa eta akordioak eskatu dizkie oposizioko alderdiei
Frantziako lehen ministroak EDF erabat publiko bilakatzeko asmoa jakinarazi du politika orokorreko saioan. Parisek eta Aiacciuk «datozen egunetan» ekingo diete berriz Korsikaren autonomiari buruzko elkarrizketei.
Bornek konpromisoa eta akordioak eskatu dizkie oposizioko alderdiei. Frantziako lehen ministroak EDF erabat publiko bilakatzeko asmoa jakinarazi du politika orokorreko saioan. Parisek eta Aiacciuk «datozen egunetan» ekingo diete berriz Korsikaren autonomiari buruzko elkarrizketei.
Frantziako oposizioa harrotuta dago. Indartuta sentitzen da. Ez da gutxiagorako, gobernuak ez baitu gehiengo osorik Asanblean —49 diputatu falta zaizkio horretarako—, eta kontra dituen alderdiekin izan dituen lehen negoziazioek ez baitute arrakastarik izan. Ezkerrak, eskuinak eta eskuin muturrak Elisabeth Borne lehen m...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215588/ertzaintzak-jarritako-trafiko-isunak-unean-bertan-ordaindu-ahal-izango-dira-kreditu-txartelarekin.htm
Gizartea
Ertzaintzak jarritako trafiko isunak unean bertan ordaindu ahal izango dira kreditu txartelarekin
Helburua da herritarrek tramiteak errazago egitea, baita baliabide publikoak eraginkorrago bihurtzea ere
Ertzaintzak jarritako trafiko isunak unean bertan ordaindu ahal izango dira kreditu txartelarekin. Helburua da herritarrek tramiteak errazago egitea, baita baliabide publikoak eraginkorrago bihurtzea ere
Ertzaintzak trafiko isuna jarriz gero unean bertan ordaintzeko modua izango da aurrerantzean, eta salaketa elektronikoak jartzeko modua ere jarri du Segurtasun Sailak. Zerbitzuen aurkezpenean izan dira Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburua, Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko zuzendaria, Olatz Arabiourrut...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215589/simon-clarke-garaile-harbideetan.htm
Kirola
Simon Clarke garaile harbideetan
Jumbo-Vismak egun beltza izan du. Vingegaardi gurpila zulatu zaio, eta Roglici sorbalda dislokatu zaio eroriko batean. Pogacarrek ez du barkatu, eta beste faboritoekiko aldea areagotu du.
Simon Clarke garaile harbideetan. Jumbo-Vismak egun beltza izan du. Vingegaardi gurpila zulatu zaio, eta Roglici sorbalda dislokatu zaio eroriko batean. Pogacarrek ez du barkatu, eta beste faboritoekiko aldea areagotu du.
Simon Clarkek (Israel) irabazi du Frantziako Tourreko bosgarren etapa, egun guztia taldean ihesean aritu eta gero. Eguna begiz jota zeukaten talde guztiek, eta askok amets gaiztoak ere izango dituzte etaparekin. Jumbo-Vismari dena atera zaio gaizki. Jonas Vingegaardek matxura izan du, eta Primoz Roglic erori egin da. E...
2022-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/215590/jadanik-bederatzi-dira-dolomitetako-glaziarrean-hildakoak.htm
Mundua
Jadanik bederatzi dira Dolomitetako glaziarrean hildakoak
Erreskate zerbitzuek bi desagerturen gorpuak aurkitu dituzte Marmolada glaziarraren inguruetan.
Jadanik bederatzi dira Dolomitetako glaziarrean hildakoak. Erreskate zerbitzuek bi desagerturen gorpuak aurkitu dituzte Marmolada glaziarraren inguruetan.
Italiako Alpeetan, Dolomitetako Marmolada glaziarraren zati bat jausi izanaren ondorioz, bederatzi dira gutxienez hildakoak. Italiako agintariek zazpi pertsonaren heriotza baieztatu zuten hasieran –hiru italiar eta txekiar bat identifikatu dituzte oraingoz–, eta hamahiru desagerturen berri eman zuten –hamar italiar eta...
2022-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/215620/idiak-izan-dira-lehen-entzierroko-protagonistak.htm
Bizigiro
Idiak izan dira lehen entzierroko protagonistak
Bi minutu eta hogeita hamabost segundo iraun du Nuñez del Cuvilloko zezenen entzierroak. Bost zauritu egon dira: bostek kolpeak hartu dituzte.
Idiak izan dira lehen entzierroko protagonistak. Bi minutu eta hogeita hamabost segundo iraun du Nuñez del Cuvilloko zezenen entzierroak. Bost zauritu egon dira: bostek kolpeak hartu dituzte.
Nuñez del Cuvillo ganadutegiko zezenekin itzuli dira entzierroak Iruñeko kaleetara. Ohi baino urduriago ibili dira korrikalariak, eta, hiru urte korritu gabe egon eta gero, ez dute erraza izan korrika egitea. Atzoko euriak izan du eragina gaur, zoruan lehor bazegoen ere; uztailaren 7a eta osteguna izateko, ohi baino ko...
2022-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/215621/boris-johnsonek-dimisioa-eman-du.htm
Mundua
Boris Johnsonek dimisioa eman du
Nabarmendu du politikan inor ez dela «ezinbestekoa», eta jakinarazi Erresuma Batuko lehen ministroa izaten jarraituko duela Alderdi Kontserbadoreak beste lider bat aukeratu bitartean. Haren esanetan, datorren astean emango dute ordezkoa aukeratzeko prozesuaren egutegiaren berri.
Boris Johnsonek dimisioa eman du. Nabarmendu du politikan inor ez dela «ezinbestekoa», eta jakinarazi Erresuma Batuko lehen ministroa izaten jarraituko duela Alderdi Kontserbadoreak beste lider bat aukeratu bitartean. Haren esanetan, datorren astean emango dute ordezkoa aukeratzeko prozesuaren egutegiaren berri.
Boris Johnsonek amore eman die alderdikideen presioei, eta dimisioa eman du. «Argi geratu da Parlamentuko Alderdi Kontserbadorearen nahia dela beste lider bat edukitzea, eta, hortaz, beste lehen ministro bat edukitzea», nabarmendu du, hasteko, erabakiaren berri emateko Downing Streeteko 10. zenbakiarekin atarian galder...
2022-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/215622/laborari-bat-hil-da-bankan-traktorearekin-izandako-istripu-batean.htm
Ekonomia
Laborari bat hil da Bankan, traktorearekin izandako istripu batean
Aurten traktore istripuz hil den laugarren laboraria da. 56 urte zituen.
Laborari bat hil da Bankan, traktorearekin izandako istripu batean. Aurten traktore istripuz hil den laugarren laboraria da. 56 urte zituen.
Joan den astelehenean laborari bat zendu zen Bankan (Nafarroa Beherea), traktorea alde batera iraulita. 56 urte zituen, eta Aldudekoa zen. Lepederreko lepoan ari zen lanean, 17:00ak aldera, eta traktorea mendi malda batetik atzerantz erori zen. Hainbat itzuli egin zituen traktorearen barnean, eta ibilgailutik kanpora e...
2022-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/215623/modelo-77-filmarekin-hasiko-da-donostiako-zinemaldia.htm
Kultura
'Modelo 77' filmarekin hasiko da Donostiako Zinemaldia
Alberto Rodriguezen pelikula irailaren 16an emango dute, lehiaketatik kanpo
'Modelo 77' filmarekin hasiko da Donostiako Zinemaldia. Alberto Rodriguezen pelikula irailaren 16an emango dute, lehiaketatik kanpo
Alberto Rodriguez zinemagile espainiarren Modelo 77 filmak lehiaketaz kanpo inauguratuko du Donostiako 70. Zinemaldia. Espainiako trantsizio politikoaren garaian girotutako thriller bat da, eta Miguel Herran eta Javier Gutierrez ditu protagonista, besteak beste. Film horrekin, bosgarrenez hartuko du parte zuzendariak S...
2022-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/215624/egk-k-donostian-eta-zarautzen-gertatutako-eraso-matxistak-salatu-ditu.htm
Gizartea
EGK-k Donostian eta Zarautzen gertatutako eraso matxistak salatu ditu
Adierazi dutenez, erasoak ez dira izan kasu bakanak, eta kolektibo osoaren kontrakoak dira
EGK-k Donostian eta Zarautzen gertatutako eraso matxistak salatu ditu. Adierazi dutenez, erasoak ez dira izan kasu bakanak, eta kolektibo osoaren kontrakoak dira
Euskadiko Gazte Kontseiluaren (EGK) erranetan, 2022an hamazazpi emakume gaztek erasoren bat jasan dute. Joan den ostiralean, emakume batek bere mutil lagun ohiaren erasoa jasan zuen Donostian (Gipuzkoa). Mutilak sexu harremanak izatera behartu nahi izan zuen emakumea, eta hark uko egitean, mutilak ukabilkada bat eman z...
2022-7-8
https://www.berria.eus/albisteak/215625/mercedesek-lan-hitzarmenaren-negoziazioa-eten-du.htm
Ekonomia
Mercedesek lan hitzarmenaren negoziazioa eten du
Zuzendaritzak sindikatuei esan die grebak dirauen bitartean ez duela negoziatuko. Grebak lantegia gelditu du beste egun batez.
Mercedesek lan hitzarmenaren negoziazioa eten du. Zuzendaritzak sindikatuei esan die grebak dirauen bitartean ez duela negoziatuko. Grebak lantegia gelditu du beste egun batez.
Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko lan gatazka hasierara itzuli da. Enpresak eta sindikatuek asteartean berrekin zieten elkarrizketei, eta asteazkenean zuten bigarren bilera. Jarrerak hurbiltzen hasi zirela ematen zuenean, ordea, zuzendaritzak sindikatuei adierazi die grebak dirauen bitartean elkarrizketak etengo dituel...