date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215626/euskotreneko-bonuak-50eraino-merkatuko-ditu-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Euskotreneko bonuak %50eraino merkatuko ditu Eusko Jaurlaritzak | Irailaren 1etik abenduaren 31ra izango da deskontua, eta garraio publiko osora hedatu nahi dute | Euskotreneko bonuak %50eraino merkatuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Irailaren 1etik abenduaren 31ra izango da deskontua, eta garraio publiko osora hedatu nahi dute | Eusko Jaurlaritzak %50erainoko deskontua ezarriko du Euskotreneko bonuetan. Espainiako Gobernuak ezarritako garraio publikoaren %30eko deskontuari beste %20koa gehituko dio Jaurlaritzak, bi milioi euro ezarrita horretarako. Atzo goizean iragarri zuen neurria Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebi... |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215627/gizon-bat-atxilotu-dute-sanferminetan-sexu-erasoa-leporatuta.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute sanferminetan sexu erasoa leporatuta | Iruñeko Udaltzaingoan jarritako salaketa baten ondorioz atxilotu dute, emakume bati ukituak egin dizkiolakoan. Beste bi eraso ere salatu dituzte sanferminetarako informazio gunean. | Gizon bat atxilotu dute sanferminetan sexu erasoa leporatuta. Iruñeko Udaltzaingoan jarritako salaketa baten ondorioz atxilotu dute, emakume bati ukituak egin dizkiolakoan. Beste bi eraso ere salatu dituzte sanferminetarako informazio gunean. | Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Iruñean ukituak egitea egotzita. Poliziak azaldu duenez, salaketa bat jaso dute, eta horren ondorioz egin dute atxiloketa. Ez da izan sanferminetako lehen egunetan gertatutako sexu eraso bakarra: indarkeria matxistari aurre hartzeko jarritako informazio gunean ere salatu dituzte best... |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215628/ezkurdiak-irabazi-du-san-fermin-torneoko-lau-eta-erdiko-finala.htm | Kirola | Ezkurdiak irabazi du San Fermin torneoko lau eta erdiko finala | Arbizuarrak lehendabizikoz jantzi du txapela, Lasori 22-15 irabazita, Labriten. Sakez eta horma-bikoz bikain aritu da. | Ezkurdiak irabazi du San Fermin torneoko lau eta erdiko finala. Arbizuarrak lehendabizikoz jantzi du txapela, Lasori 22-15 irabazita, Labriten. Sakez eta horma-bikoz bikain aritu da. | Sufrituta, baina Joseba Ezkurdiak merezita jantzi du San Fermin torneoko lau eta erdiko lehendabiziko txapela, Unai Lasori 22-15 nagusitu ostean; bor-borka egon da Iruñeko Labrit. Gisa horretara, Arbizuko pilotariak mendeku hartu dio Bizkarreta-Gerendiaingoari, Buruz Buruko finala galdu eta hilabete pasatxora. Ezkurdia... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215629/castillo-botererik-gabeko-gobernua.htm | Mundua | Castillo, botererik gabeko gobernua | Duela ia urtebete, Castillok bere gain hartu zuen Peruko presidentetza, eta, hamar hilabeteotan, lau aldiz aldatu ditu gobernukideak, eta 50 ministro baino gehiago izendatu. Krisialdia izugarria den honetan, ikusi egin beharko da agintariak legealdirako iparrik aurkitzen duen. | Castillo, botererik gabeko gobernua. Duela ia urtebete, Castillok bere gain hartu zuen Peruko presidentetza, eta, hamar hilabeteotan, lau aldiz aldatu ditu gobernukideak, eta 50 ministro baino gehiago izendatu. Krisialdia izugarria den honetan, ikusi egin beharko da agintariak legealdirako iparrik aurkitzen duen. | Duela ia urtebete, Pedro Castillok bere gain hartu zuen Peruko presidentetza; boz orokorretan gertatu zen, ezustean, ia inork ez baitzuen sumatu ere egin halakorik. Perun izugarrizkoa da instituzioen krisia, eta Castillo klase politikoko outsider bat izateak berebiziko garrantzia izan zuen ziztuan gora egin eta preside... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215630/toryak-brexit-osteko-garaian.htm | Mundua | Toryak 'brexit' osteko garaian | Toryak 'brexit' osteko garaian. | Hilabeteak ziren Boris Johnson politikoki kondenatuta zegoela. Zehazki, Erresuma Batuko hedabideek argitara atera zutenetik zenbait festa antolatu zituztela Downing Streeteko 10.ean, pandemiako neurririk murriztaileenak indarrean zeudela. Baina politika politika da, eta hilabete zail horietako higadurak bere gain hartu... | |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215631/antxoa-laquosobranraquo-baina-berdela-nahiago.htm | Ekonomia | Antxoa «sobran», baina berdela nahiago | Azterketen arabera, osasuntsu dago antxoa, baina ontzidien arteko lehia handiagatik berdela lehenesten ari dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak | Antxoa «sobran», baina berdela nahiago. Azterketen arabera, osasuntsu dago antxoa, baina ontzidien arteko lehia handiagatik berdela lehenesten ari dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak | Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleentzat «ona» izan da aurtengo antxoa harrapaketa kanpaina. Iazkoa, pandemiak baldintzatuta ere, aurreikusi baino hobea izan zen, eta antzera aritu dira aurten. Gutxiago arrantzatu dute (6.528 tona guztira, -%19,5), baina iaz baino garestiago saldu dute (batez beste 1,58 eurotan kiloa, ... |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215632/oihuak-eta-bultzakadak-curia-kalean-san-fermin-eguneko-prozesioan.htm | Gizartea | Oihuak eta bultzakadak Curia kalean, San Fermin eguneko prozesioan | Enrique Maia alkateak eta beste hainbat udal ordezkarik hartu dute parte San Fermin eguneko prozesioan, eta tentsio uneak izan dira Curia kalean, katedralera bidean. | Oihuak eta bultzakadak Curia kalean, San Fermin eguneko prozesioan. Enrique Maia alkateak eta beste hainbat udal ordezkarik hartu dute parte San Fermin eguneko prozesioan, eta tentsio uneak izan dira Curia kalean, katedralera bidean. | San Fermin eguneko prozesioan ohikoak izaten ziren udal ordezkarien aurkako protestak, eta pandemiaren etenaren ondoren ere halaxe izan da. Ohi bezala, Enrique Maia alkateak eta gainerako udal ordezkariek parte hartu dute prozesioan, eta, ibilbidearen amaiera aldera, tentsioak gora egin du Curia kalean. Elizaren aurkak... |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215633/salgai-jarri-dute-frankfurteko-euroaren-eskultura-ezaguna.htm | Ekonomia | Salgai jarri dute Frankfurteko euroaren eskultura ezaguna | Mantentzeko garestiegia dela eta, enkantean jarriko dute datorren urrian | Salgai jarri dute Frankfurteko euroaren eskultura ezaguna. Mantentzeko garestiegia dela eta, enkantean jarriko dute datorren urrian | Salgai jarri dute euroaren eskultura urdina, Europako ikur bereizgarrienetakoa. Denboran zehar bandalismo ugari jasan izan dituen arren, 2012ko finantza krisian bereziki, azken bi urteetan pairatutako indarkeriek erabaki hau hartzera bultzatu dute Verein Frankfurter Kultur Komitee batzordea. Bandalismo horiek igo egin ... |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215634/2036-milioiko-isuna-jarri-die-cnmck-sei-eraikuntza-enpresari.htm | Ekonomia | 203,6 milioiko isuna jarri die CNMCk sei eraikuntza enpresari | 25 urtetan eskaintza publikoetako lehia manipulatzeagatik zigortu ditu batzordeak. Etorkizuneko kontratu publikoetan parte hartzeko betoa jarri nahi die enpresei. | 203,6 milioiko isuna jarri die CNMCk sei eraikuntza enpresari. 25 urtetan eskaintza publikoetako lehia manipulatzeagatik zigortu ditu batzordeak. Etorkizuneko kontratu publikoetan parte hartzeko betoa jarri nahi die enpresei. | CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak 203,6 milioi euroko isuna jarri die sei eraikuntza enpresari, 25 urtetan eskaintza publikoetako lehia manipulatzea egotzita. Egun arte jarritako isunik handiena du batzordeak. Hain zuzen, zigortutako enpresak Acciona, Dragados, FCC, Ferrovial, OHLA eta Sacyr dira.
Batz... |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215635/etapa-eta-maillot-horia-pogacarrentzat.htm | Kirola | Etapa eta maillot horia, Pogacarrentzat | Azken metroetan erasoa joz irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa. Woud van Aertek denbora galdu du ihesean egon eta gero, eta Tadej Pogacar da lider berria | Etapa eta maillot horia, Pogacarrentzat. Azken metroetan erasoa joz irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa. Woud van Aertek denbora galdu du ihesean egon eta gero, eta Tadej Pogacar da lider berria | Tadej Pogacarrek (UAE) irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa. Eguneko azken muinoan Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) jo du aurreneko erasoa, baina erritmo aldaketa bizi batekin erantzun du Pogacarrek. Azken bi Tourretako garailea bera gailendu da helmugan, hogei bat lagunekin batera esprintean iritsi eta gero. Wo... |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215636/hasi-da-bbk-live-jaialdia-kobetamendin-inoiz-baino-biziago.htm | Kultura | Hasi da BBK Live jaialdia Kobetamendin, «inoiz baino biziago» | Igandera arte ehun talde baino gehiago arituko dira guneko hamabi agertokietan. 105.000 zale inguru espero dituzte, 35.000 bat eguneko. | Hasi da BBK Live jaialdia Kobetamendin, «inoiz baino biziago». Igandera arte ehun talde baino gehiago arituko dira guneko hamabi agertokietan. 105.000 zale inguru espero dituzte, 35.000 bat eguneko. | Gazzi musikariaren doinu elektronikoekin hasi da gaur BBK Live jaialdia, Bilboko Kobetamendin. Douleurdolor, Depresion Sonora eta Ginebras taldeak hasi dira ondoren musikazaleak animatzen. Arratsalde hasieratik joan da jendea biltduz San Mames estadioaren inguruan, Kobetamendira igotzeko autobusak hartzeko asmoz. Horie... |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215637/mariano-kamiori-ezarritako-espetxe-zigorra-hamar-hilabetera-jaitsi-dute.htm | Kultura | Mariano Kamiori ezarritako espetxe zigorra hamar hilabetera jaitsi dute | Lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 2019an, Balentziaga museoan izandako irregulartasunen harira, eta helegitea aurkeztu zuen; epaileak partzialki onartu du helegite hori, eta zigorra murriztu dio. | Mariano Kamiori ezarritako espetxe zigorra hamar hilabetera jaitsi dute. Lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 2019an, Balentziaga museoan izandako irregulartasunen harira, eta helegitea aurkeztu zuen; epaileak partzialki onartu du helegite hori, eta zigorra murriztu dio. | Ibilbide luzea izan du Getariako Balentziaga museoan (Gipuzkoa) izandako irregulartasunen auziak. Fiskaltzak 2007an abiatu zuen ikerketa, eta hamabi urte geroago, 2019an, lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mariano Kamiori, Getariako alkate (EAJ), Balentziaga Fundazioko lehend... |
2022-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/215638/frantziako-gobernuak-pentsioak-eta-gizarte-sariak-handituz-egin-dio-aurre-inflazioari.htm | Ekonomia | Frantziako Gobernuak pentsioak eta gizarte sariak handituz egin dio aurre inflazioari | Erregaiaren prezioaren deskontua txikitu egingo da urritik aurrera, baina autoa lanera joateko erabiltzen dutenek beste sari bat eskatu ahal izango dute. | Frantziako Gobernuak pentsioak eta gizarte sariak handituz egin dio aurre inflazioari. Erregaiaren prezioaren deskontua txikitu egingo da urritik aurrera, baina autoa lanera joateko erabiltzen dutenek beste sari bat eskatu ahal izango dute. | Frantziako Asanblean eta Senatuan bere aurkezpena egin eta biharamunean, lehen lege proiektua aurkeztu du Elisabeth Borneren gobernuak. Inflazio handiak erosteko ahalmenean eragindako higatzeari aurre egiteko neurri sorta bat da, baina baita energia segurtasuna bermatzeko testu bat ere, haren bitartez gobernuak eskubid... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215670/azkarra-eta-polita-izan-da-bigarren-entzierroa.htm | Bizigiro | Azkarra eta polita izan da bigarren entzierroa | Hiru minutu eta hamar segundo iraun ditu Fuente Ymbro ganadutegiko zezenen entzierroak. Sei pertsona eraman dituzte ospitalera, kolpeak hartuta. | Azkarra eta polita izan da bigarren entzierroa. Hiru minutu eta hamar segundo iraun ditu Fuente Ymbro ganadutegiko zezenen entzierroak. Sei pertsona eraman dituzte ospitalera, kolpeak hartuta. | Azkarra izan da gaur Fuente Ymbro ganadutegiko zezenen entzierroa, sanferminetako bigarrena. Atzean geratu den zezen batek luzatu du zezen plazan, baina kosta egin zaiolako ukuiluetan sartzea; azkenean, hasi eta 3:10era bota dute entzierro amaierako etxafuegoa. Ostirala izaki, atzo baino jende gehiago nabaritu da Alde ... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215671/shinzo-abe-hil-dute-tiroz.htm | Mundua | Shinzo Abe hil dute, tiroz | Kalean mitin bat ematen ari zela hil dute Japoniako lehen ministro ohi kontserbadorea, bi tiro eman ostean. Nazioartetik berehala heldu dira lehen gaitzespenak atentatuaren aurka. Tiroen ustezko egilea atxilotu egin dute. Ez zegoen «pozik» Aberekin. | Shinzo Abe hil dute, tiroz. Kalean mitin bat ematen ari zela hil dute Japoniako lehen ministro ohi kontserbadorea, bi tiro eman ostean. Nazioartetik berehala heldu dira lehen gaitzespenak atentatuaren aurka. Tiroen ustezko egilea atxilotu egin dute. Ez zegoen «pozik» Aberekin. | Shinzo Abe Japoniako lehen ministro izandakoa hil dute gaur. Goi ganberarako etzi egitekoak diren hauteskundeetarako kanpainako ekitaldi batean hitz egiten ari zen, Nara hirian, kalean, tiro egin diotenean. Konorterik gabe eta bihotz biriketako geldialdian eraman dute ospitalera helikopteroz, eta ordu batzuk geroago hi... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215672/17-urteko-mutil-bat-hil-da-sarriko-putzu-batean-itota.htm | Gizartea | 17 urteko mutil bat hil da Sarriko putzu batean, itota | Hildakoa Urduñako adingabeen zentrokoa zen. | 17 urteko mutil bat hil da Sarriko putzu batean, itota. Hildakoa Urduñako adingabeen zentrokoa zen. | Ertzaintzak jakinarazi duenez, 17 urteko mutil bat hil zen atzo arratsaldean, Sarriko (Araba) putzu batean bainatzen ari zela. Ertzaintzaren esanetan, «itxura guztien arabera», itota hil zen. Gazteak putzura salto egin zuen, igeri egiteko, eta suhiltzaileek ia pultsurik gabe atera zuten handik.
Urduñako (Bizkaia) adin... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215673/auzitegi-nazionalak-deklaratzera-deitu-ditu-arizkuren-albisu-eta-iparragirre-blancoren-hilketagatik.htm | Politika | Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Arizkuren, Albisu eta Iparragirre, Blancoren hilketagatik | Iñaki Graciaren kasuan, delituak preskribatuta daudela ebatzi du. | Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Arizkuren, Albisu eta Iparragirre, Blancoren hilketagatik. Iñaki Graciaren kasuan, delituak preskribatuta daudela ebatzi du. | Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrenaren bueltan egiten ari diren ekitaldi eta adierazpenen erdian, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek ikertu gisa deklaratzera deitu ditu Josetxo Arizkuren, Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre, Ermuko PPko zinegotziaren bahiketarekin eta hilketa... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215674/mercedesek-uko-egin-dio-seigarren-txandari-eta-astearterako-deitu-du-bilerara.htm | Ekonomia | Mercedesek uko egin dio seigarren txandari, eta astearterako deitu du bilerara | Sindikatuek zuzendaritzari erantzun diote keinurik egin ezean protestekin jarraituko dutela. Ekoizpena eten du grebak gaur ere. | Mercedesek uko egin dio seigarren txandari, eta astearterako deitu du bilerara. Sindikatuek zuzendaritzari erantzun diote keinurik egin ezean protestekin jarraituko dutela. Ekoizpena eten du grebak gaur ere. | Keinu eske ziren sindikatuak Gasteizko Mercedesen, zuzendaritzak lan hitzarmenaren negoziazioak eten eta biharamunean. Eta seigarren egunez grebak ekoizpena geratu duen egunean iritsi da keinu hori: EFE albiste agentziak aurreratu duenez, zuzendaritza prest dago gaueko seigarren txandari uko egiteko. UGT, CCOO, Ekintza... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215675/hitz-berriak-euskaltzaindiak-hiztegira-ekarriak.htm | Gizartea | Hitz berriak, Euskaltzaindiak hiztegira ekarriak | Euskaltzaindiaren Hiztegia eguneratu dute, eta azken sei hilabeteotan bildutako 431 forma berri jaso dituzte. Adarrak jarri, ardi beltz, buruloka, gezurzale eta kafe huts daude berrikuntzen artean. | Hitz berriak, Euskaltzaindiak hiztegira ekarriak. Euskaltzaindiaren Hiztegia eguneratu dute, eta azken sei hilabeteotan bildutako 431 forma berri jaso dituzte. Adarrak jarri, ardi beltz, buruloka, gezurzale eta kafe huts daude berrikuntzen artean. | Urtean bitan berritu ohi dute Euskaltzaindiaren Hiztegia, eta gaur jakinarazi dituzte azken sei hilabeteotan jasotako aldaketak. Denera, 431 forma berri gehitu dituzte, bai sarrera nagusietan, bai horien azpisarreretan. Bifido, bizarrontzi, deliberatu, espresu, gezurzale, mastektomia, superni eta superego, eta zurmailu... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215676/biziago-itzuli-da.htm | Kultura | Biziago itzuli da | Milaka musikazale batu dira Kobetamendin BBK Live jaialdiaz gozatzeko. LCD Soundsystem, Moderat eta Caribouren doinu elektronikoek dantzan jarri dituzte guztiak. | Biziago itzuli da. Milaka musikazale batu dira Kobetamendin BBK Live jaialdiaz gozatzeko. LCD Soundsystem, Moderat eta Caribouren doinu elektronikoek dantzan jarri dituzte guztiak. | Inoiz baino biziago itzuliko zela iragarri zuen Bilboko BBK Live jaialdiak, eta hala izan da. Bi urteko etenaldiaren ostean, Kobetamendi ostera musikazalez bete da. Pandemiaren larriena atzean utzita, musika jaialdi gosez zegoen jendea; dozenaka lagun zebilen autobuserako ilaretan uda honetako jaialdietan batuz joan di... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215677/hirugarren-gradura-aldatu-dute-xabier-atristain-euskal-presoa.htm | Politika | Hirugarren gradura aldatu dute Xabier Atristain euskal presoa | Gaur goizean atera da Martuteneko espetxetik. | Hirugarren gradura aldatu dute Xabier Atristain euskal presoa. Gaur goizean atera da Martuteneko espetxetik. | Xabier Atristain euskal presoari hirugarren gradua ematearen alde egin du Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, eta gaur goizean irten da Martuteneko espetxetik (Gipuzkoa). Datozen egunetan zehaztuko dute hirugarren gradua nola gauzatu den. Espetxetik atera izanak, baina, ez du zerikusirik Giza Eskubideen Europako Auzit... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215678/eusko-jaurlaritzak-esan-du-osasun-arloko-ikertzaile-gehiago-izatea-duela-helburu.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak esan du osasun arloko ikertzaile gehiago izatea duela helburu | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2022-2025erako Estrategia aurkeztu du. Finantzaketa handiagoa izatea ere jarri dute xedetzat. | Eusko Jaurlaritzak esan du osasun arloko ikertzaile gehiago izatea duela helburu. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2022-2025erako Estrategia aurkeztu du. Finantzaketa handiagoa izatea ere jarri dute xedetzat. | Gizartearen ongizatean osasun arloko ikerketak duen garrantziaz jakitun, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2022-2025erako Estrategia aurkeztu du. Laborategietatik aterata, ikerketa horien emaitzek «pertsonentzako onura, gizarte hobekuntza eta aurrerapen ekonomiko» bihurtzea na... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215679/koronabirusaren-ondorioz-563-lanpostu-galdu-ditu-kulturgintzak-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Kultura | Koronabirusaren ondorioz, 563 lanpostu galdu ditu kulturgintzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Kultur eta sorkuntza industrien esparrua definitzen duen ikerketa bat eta koronabirusaren eragina aztertzen duten beste bat kaleratu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak. | Koronabirusaren ondorioz, 563 lanpostu galdu ditu kulturgintzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kultur eta sorkuntza industrien esparrua definitzen duen ikerketa bat eta koronabirusaren eragina aztertzen duten beste bat kaleratu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak. | Guztira, 17.000 dira kultura eta sormen industrietan zuzenean edo zeharka parte hartzen duten enpresak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ia 34.000 lanpostu mantentzen dituzte denen artean. Kulturgintzaren eta sorkuntzaren esparrua aztertzeko hitzarmena egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Orkestra Lehiakortasunerako Eusk... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215680/hegoaldetik-datorren-bultzada.htm | Gizartea | Hegoaldetik datorren bultzada | Hordago herri ekinaldiak zonifikazioa salatzeko manifestazio bat antolatu du: urriaren 22an eginen dute, Tuteran. Eragile horrek astindua eman dio euskararen aldeko mugimenduari. Ez da lanean ari den bakarra: Lizarran Garean dago, eta IrunÌean Euskararen Defentsarako Sarea aurkeztu berri dute. | Hegoaldetik datorren bultzada. Hordago herri ekinaldiak zonifikazioa salatzeko manifestazio bat antolatu du: urriaren 22an eginen dute, Tuteran. Eragile horrek astindua eman dio euskararen aldeko mugimenduari. Ez da lanean ari den bakarra: Lizarran Garean dago, eta IrunÌean Euskararen Defentsarako Sarea aurkeztu berri... | Errigora, Agerraldia, eta iazko azarotik, Hordago. Euskararen inguruko mugimenduak gora egin du Erriberan azken urteotan. Hordago herri ekinaldiak iazko azaroaren 13an egin zuen lehendabiziko agerraldia, Cortesen, eta erdigunean jarri zuen zer helburu duen: zonifikazioaren aurka lan egiteko sortu dute, euskara herriald... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215681/osasuna-ere-itzuli-da-lanera.htm | Kirola | Osasuna ere itzuli da lanera | Gorritxoek denboraldiaurreko lehen lan saioa egin dute, Jasoba Arrasateren esanetera. Aitor Fernandez eta Ruben Peña Taxoaren izan dira. | Osasuna ere itzuli da lanera. Gorritxoek denboraldiaurreko lehen lan saioa egin dute, Jasoba Arrasateren esanetera. Aitor Fernandez eta Ruben Peña Taxoaren izan dira. | Osasunak gaur goizean ekin dio denboraldiaurreari, Taxoaren. Jokalari multzo handia batu da zelaian, 25 denera, eta, guztiak, Jagoba Arrasate entrenatzailearen esanetara egon dira. Berriatukoak (Bizkaia) hirugarren denboraldiz jarraian zuzenduko du Osasuna. Oporren ostean, taldekideak berriz elkartzeko topagunea izan d... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215682/legeak-leiho-batzuk-irekitzen-ditu-baina-ate-nagusiak-itxi.htm | Politika | «Legeak leiho batzuk irekitzen ditu, baina ate nagusiak itxi» | Ezkabako gotorlekua memoria gune bihurtzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. Amaia Kowaschek aitortu du albistea ona dela, baina argitu du «galdera asko» daudela airean. | «Legeak leiho batzuk irekitzen ditu, baina ate nagusiak itxi». Ezkabako gotorlekua memoria gune bihurtzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. Amaia Kowaschek aitortu du albistea ona dela, baina argitu du «galdera asko» daudela airean. | EH Bilduk zenbait zuzenketa aurkeztu dizkio Espainiako Memoria Demokratikoaren Lege proiektuari, Kongresuan, trukean hari bide emanen diola hitzemanda. Ezkabako gotorlekua eta Donostiako La Cumbre memoria gune izendatzea adostu du Espainiako Gobernuarekin. Ezkabari buruzko ikerketa sakon batean murgildua izan da Amaia ... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215683/gazteentzako-trukaketa-udalekuak-eta-helduen-euskalduntzea-sustatuko-dituzte-eepk-eta-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Gazteentzako trukaketa udalekuak eta helduen euskalduntzea sustatuko dituzte EEPk eta Jaurlaritzak | 1.930.000 euroko diru laguntza emango dute euskararen alde Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak | Gazteentzako trukaketa udalekuak eta helduen euskalduntzea sustatuko dituzte EEPk eta Jaurlaritzak. 1.930.000 euroko diru laguntza emango dute euskararen alde Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak | Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteek elkar ezagutzeko eta harremanak estutzeko, eta Iparraldean helduen euskalduntzea sustatzeko 1.930.000 euroko diru zorroa aurkeztu dute gaur, EEPko lehendakari Antton Kurutxarrik eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek.
Euskal herritarren eta bate... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215684/herrigintzarekin-lotura-duen-guztiak-pizten-du-nire-interesa.htm | Gizartea | «Herrigintzarekin lotura duen guztiak pizten du nire interesa» | Eba Gamindek zuzenbidea eta euskara ditu bizitzaren ardatz. Bi esparru horiek uztartu ditu bere ibilbidean, eta egindako lanak fruituak eman ditu: euskaltzain urgazle izendatu dute. | «Herrigintzarekin lotura duen guztiak pizten du nire interesa». Eba Gamindek zuzenbidea eta euskara ditu bizitzaren ardatz. Bi esparru horiek uztartu ditu bere ibilbidean, eta egindako lanak fruituak eman ditu: euskaltzain urgazle izendatu dute. | San Pedro jaiak amaitu berritan elkartu da Bizkaiko Hitza Eba Gaminde Egiarekin (Mungia, 1968), Mungian. Zuzenbidean doktorea da, eta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea. Euskarazko materialen falta zegoela ikusita, hamabost urtez ibili da Zuzenbideko testuak euskarara itzultzen, eta, gaur egun, Zuzenbide... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215685/haurren-autonomiaz-hausnartzeko-bideak.htm | Gizartea | Haurren autonomiaz hausnartzeko bideak | Haurrak eskolara oinez eta euren kabuz joateak dauzkan onurak nabarmendu ditu Eskolabidean proiektuari buruzko azterlan batek, baina gurasoen kezkak ere azaleratu ditu, eta gogoeta berriak ireki. | Haurren autonomiaz hausnartzeko bideak. Haurrak eskolara oinez eta euren kabuz joateak dauzkan onurak nabarmendu ditu Eskolabidean proiektuari buruzko azterlan batek, baina gurasoen kezkak ere azaleratu ditu, eta gogoeta berriak ireki. | Haurrak eskolara oinez eta euren kabuz joateak onurak dakartza umeen osasunean eta autonomian, baita ingurumenean eta hirian ere. Eskolabideak egitasmoa «eredugarria» da, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari Idoia Legorburuk egindako txostenaren arabera. Bilboko Udalak sustatu du proiektua, Solasgune elkartearek... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215686/prezioen-gorakadak-itota.htm | Ekonomia | Prezioen gorakadak itota | Inflazio %10 inguruan dago Hego Euskal Herrian, eta haren eragina nabarmena da merkatuko prezioetan. Saltzaileek diote Donostiako Bretxan erosleak gutxitu egin direla. | Prezioen gorakadak itota. Inflazio %10 inguruan dago Hego Euskal Herrian, eta haren eragina nabarmena da merkatuko prezioetan. Saltzaileek diote Donostiako Bretxan erosleak gutxitu egin direla. | Azken asteetan salgaien prezioek gora egin dute etengabe. Gasolinaren prezioa da, agian, hizketaldi gehien sortu duena, bikoiztu egin baita aste gutxian. Baina inflazioa ez du produktu bakarrak eragin: oinarrizko beste jaki eta salgaietan ere asko egin dute gora prezioek. Erosketa saskiaren prezioan ikusten da igoera; ... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215687/arabako-mahastiak-sor-marka-erabiltzen-hasteko-eskaera-jaso-du-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Arabako Mahastiak sor-marka erabiltzen hasteko eskaera jaso du Jaurlaritzak | Gobernuak eskaera onartzen badu, upategiek Espainiako Estatuko merkatuan saldu ahal izango dituzte beren ardoak etiketa berri horrekin. Errioxa sor-markatik irteteko asmoa agertu dute hamabost bat ekoizlek. | Arabako Mahastiak sor-marka erabiltzen hasteko eskaera jaso du Jaurlaritzak. Gobernuak eskaera onartzen badu, upategiek Espainiako Estatuko merkatuan saldu ahal izango dituzte beren ardoak etiketa berri horrekin. Errioxa sor-markatik irteteko asmoa agertu dute hamabost bat ekoizlek. | Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak (ABRA) lehen urratsa eman du Arabako Mahastiak etiketa erabiltzen hasteko, eta, beraz, Errioxa sor-marka uzteko. ABRAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere ardoak etiketa berri horrekin saldu ahal izatea. Hori Espainiako Estatuko merkatuan egin ahal izango lukete.
Duela bi hilabet... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215688/hasi-da-ehunmilien-11-edizioa.htm | Kirola | Hasi da Ehunmilien 11. edizioa | Ehunmiliak lasterketa izan da hasten lehena eta Goierriko Bi Handiak probak jarraitu dio ordu batzuk geroago. Marimurumendi maratoia, aldiz, igandean egingo da. | Hasi da Ehunmilien 11. edizioa. Ehunmiliak lasterketa izan da hasten lehena eta Goierriko Bi Handiak probak jarraitu dio ordu batzuk geroago. Marimurumendi maratoia, aldiz, igandean egingo da. | Bi urteko geldialdia egin ostean, bueltan da Euskal Herriko mendi lasterketarik gogorrenetariko bat. Beasainen (Gipuzkoa) hasi eta bukatuko da eta 1.500 korrikalari inguruk parte hartuko dute hiru lasterketetan. Ehunmiliak ultra-trailean, 495 lasterkari ari dira, Goierriko Bi Handiak proban 515 korrikalari, eta Marimur... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215689/lantzen-dituzun-artelanekin-zure-bizitza-kontatzen-duzu.htm | Kultura | «Lantzen dituzun artelanekin, zure bizitza kontatzen duzu» | Margolaritza eta eskultura lantzen ditu Manterolak, biak maila berean, baina bolada ezberdinetan. Duela hiruzpalau urtetik Zarautzen du bere estudio-tailerra, eta horrek asko erraztu dio lan egiteko modua. | «Lantzen dituzun artelanekin, zure bizitza kontatzen duzu». Margolaritza eta eskultura lantzen ditu Manterolak, biak maila berean, baina bolada ezberdinetan. Duela hiruzpalau urtetik Zarautzen du bere estudio-tailerra, eta horrek asko erraztu dio lan egiteko modua. | Artista aktiboa da Iñigo Manterola (Orio, 1973). Ekoiztea eta berritzea arnasa hartzea bezain beharrezkoa duten sortzaile horietakoa da. Dela mihise oihalean, dela burdina okertuz nahiz ugertuz. Prozesua gertukoa izan dadin nahi izaten du, jendeak uler dezan; berak sentitzen duen moduan helaraztea. Karisma hori du, eta... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215690/antzerkia-kalea-hartzear.htm | Kultura | Antzerkia, kalea hartzear | Lekeitioko Kaleka jaialdian hamalau ikuskizun egingo dituzte, igandera arte. | Antzerkia, kalea hartzear. Lekeitioko Kaleka jaialdian hamalau ikuskizun egingo dituzte, igandera arte. | Hiru egun eta hamalau ikuskizun; denak kalean, ohi bezala. Azken bi urteetako gorabeheren ondoren —2020an ez zen egin, pandemiaren eraginez, eta iaz, berriz, bai, baina osasun neurriak hartuta—, bere ohiko itxura hartuta itzuliko da, asteburuan, Lekeitioko Kaleka kale antzerki jaialdia (Bizkaia). Gaur hasi eta igandera... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215691/auzitegi-nazionalaren-ikuspegi-zigortzailea-salatu-du-foro-sozialak.htm | Politika | Auzitegi Nazionalaren «ikuspegi zigortzailea» salatu du Foro Sozialak | Espetxe politikaren inguruan dagoen adostasuna Espainiako Gorteetarako hurrengo hauteskundeen aurretik egonkortzea nahitaezkoa da bake prozesua indartzeko, Foro Sozialaren ustez. | Auzitegi Nazionalaren «ikuspegi zigortzailea» salatu du Foro Sozialak. Espetxe politikaren inguruan dagoen adostasuna Espainiako Gorteetarako hurrengo hauteskundeen aurretik egonkortzea nahitaezkoa da bake prozesua indartzeko, Foro Sozialaren ustez. | Azken bi urteetan espetxe politikan izandako aurrerapenen balantzea aurkeztu du Foro Sozial Iraunkorrak gaur. Bizkaiko Abokatuen Elkargoan mintzatu dira Nekane Altzelai, Nazario de Oleaga eta Agus Hernan konfinamendu ostean emandako pausoen inguruan. Espetxe politikari dagokionez, bi ikuspegi kontrajarri daudela baiezt... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215692/brasilgo-amazoniaren-deforestazioa-iaz-baino-10-handiagoa-izan-da-aurten.htm | Mundua | Brasilgo Amazoniaren deforestazioa iaz baino %10 handiagoa izan da aurten | Aurtengo lehen seihilekoan 3.987 kilometro karratu oihan desegin dituzte, iaz baino hamarren bat gehiago. INPE Ikerketa Espazialen Institutu Nazionalak ematen ditu datuak 2016tik. | Brasilgo Amazoniaren deforestazioa iaz baino %10 handiagoa izan da aurten. Aurtengo lehen seihilekoan 3.987 kilometro karratu oihan desegin dituzte, iaz baino hamarren bat gehiago. INPE Ikerketa Espazialen Institutu Nazionalak ematen ditu datuak 2016tik. | 1.120 kilometro karratu galdu ditu ekainean. Urteko lehen sei hilabeteak kontuan hartuz gero, iaz baino %10 handiagoa izan da deforestazioa: 3.987 kilometro karratu oihan suntsitu dituzte urtarriletik ekainera. 483 futbol estadioren adinako azalera litzateke hori. 2016tik jasotako daturik okerrenak dira lehen seihileko... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215693/irungo-alarde-parekideak-nahitaezko-jo-du-desfilea-udalak-antolatzea.htm | Gizartea | Irungo alarde parekideak «nahitaezko» jo du desfilea udalak antolatzea | Ekainaren 30eko alardearen balorazioa egin du batzarrak: «Inoiz baino jende gehiago batu zaigu». | Irungo alarde parekideak «nahitaezko» jo du desfilea udalak antolatzea. Ekainaren 30eko alardearen balorazioa egin du batzarrak: «Inoiz baino jende gehiago batu zaigu». | Pozik agertu da Irungo (Gipuzkoa) Alarde Parekidearen Batzarra ekainaren 30eko desfileak utzitakoarekin. Emakumeei soldadu gisa parte hartzeko aukera ematen dien alardea «urtetik urtera hazten eta handitzen» ari dela adierazi du: «Geldiezina da, ezikusiari eta presioei amore eman gabe». Hala, bi urteko hutsunearen ondo... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215694/erreskatea-eskatu-du-alemaniako-energia-konpainia-nagusiak.htm | Ekonomia | Erreskatea eskatu du Alemaniako energia konpainia nagusiak | Ekainaren erdialdetik, Uniperrek kontratatutako gas bolumenen %40 baino ez du jaso Errusiatik. | Erreskatea eskatu du Alemaniako energia konpainia nagusiak. Ekainaren erdialdetik, Uniperrek kontratatutako gas bolumenen %40 baino ez du jaso Errusiatik. | Uniper Alemaniako energia konpainia nagusiak eta Errusiako gas inportatzailerik handienak, erreskatea eskatu dio Alemaniako Estatuari, Errusiak gas hornidura murriztu ondoren. Uniperrek ostiral honetan jakinarazi duenez, Alemaniako Gobernuak aurrerantzean «parte hartze handia» izango du taldean, baina ez du zehaztu zen... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215695/europako-gizakirik-zaharrenaren-aurpegiko-fosil-bat-aurkitu-dute-atapuercan.htm | Gizartea | Europako gizakirik zaharrenaren aurpegiko fosil bat aurkitu dute Atapuercan | Duela 1,2 eta 1,4 milioi urte bitartekoa da fosila. Indusketek hilabete amaierara arte jarraituko dute, eta urtebete beharko dute azterketa zientifikoak eta gorpuzkien datazioak egiteko. | Europako gizakirik zaharrenaren aurpegiko fosil bat aurkitu dute Atapuercan. Duela 1,2 eta 1,4 milioi urte bitartekoa da fosila. Indusketek hilabete amaierara arte jarraituko dute, eta urtebete beharko dute azterketa zientifikoak eta gorpuzkien datazioak egiteko. | Atapuercako (Burgos, Espainia) aztarnategietako indusketa taldeak Europako hominidorik zaharrenaren aurpegiko fosil bat aurkitu du: duela 1,2 eta 1,4 milioi urte bitartekoa. Orain arte ez zegoen garai hartako giza presentziaren ebidentzia argirik. Izan ere, Atapuercako giza fosilik zaharrenak 2007an aurkitu zituzten: d... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215696/atzean-itsas-herri-bat-dagoelako-lortu-zuen-elkanok-egindakoa.htm | Bizigiro | «Atzean itsas herri bat dagoelako lortu zuen Elkanok egindakoa» | Elkano itsasoaren semea izan zela dio Alberdik, eta haren garaiko Euskal Herria ere itsastarra izateagatik lortu zuela munduari bira ematea. Elkanoren bidaiari eta garaiari buruzkoak jaso ditu liburu batean. | «Atzean itsas herri bat dagoelako lortu zuen Elkanok egindakoa». Elkano itsasoaren semea izan zela dio Alberdik, eta haren garaiko Euskal Herria ere itsastarra izateagatik lortu zuela munduari bira ematea. Elkanoren bidaiari eta garaiari buruzkoak jaso ditu liburu batean. | Elkano Itsas Herria proiektuak aurten bukatuko du Juan Sebastian Elkanoren bidaiaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna; 2019 eta 2022 artean gogoratu dute gertaera. Euskal Itsas Museoak bultzatuta, Elkano fundazioaren, Albaola museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du Elkano eta Euskal Herria. Nola e... |
2022-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/215697/pogacar-nagusi-la-planchen.htm | Kirola | Pogacar nagusi La Planchen | Jonas Vingegaardekin batera sartu da helmugan, Tourreko zazpigarren etapan. Lennard Kamna 75 metro falta zirenean harrapatu dute | Pogacar nagusi La Planchen. Jonas Vingegaardekin batera sartu da helmugan, Tourreko zazpigarren etapan. Lennard Kamna 75 metro falta zirenean harrapatu dute | Tadej Pogacar (UAE) gailendu da Frantziako Tourreko zazpigarren etapan, La Super Planche des Belles Fillesen. Bertan irabazi zuen esloveniarrak lehenengo Tourra 2020an, eta berriro ere nagusi izan da. Azken metro horietan irabazi du esloveniarrak etapa, bigarrena jarraian. Aurtengo Tourrean lehenengoz amaitu da etapa m... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215698/bidean.htm | Kultura | BiDeAn | Artearen Historian lizentziatua da Aintzane Usandizaga Lopez (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1988), EHUn. Kabitu ezina (Elkar) ipuin bildumarekin agertu zen literatur plazan, 2019an, eta, urte berean, Etxepare saria irabazi zuen Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gastonekin osatutako Etxe honetan (Pamiela) album ilustratuarek... | BiDeAn. Artearen Historian lizentziatua da Aintzane Usandizaga Lopez (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1988), EHUn. Kabitu ezina (Elkar) ipuin bildumarekin agertu zen literatur plazan, 2019an, eta, urte berean, Etxepare saria irabazi zuen Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gastonekin osatutako Etxe honetan (Pamiela) album ilust... | Bero sapak harrapatuko ditu aire girotuak bete ezin dituen zirrikituetatik. Kristalak erre egingo dizkie azal deshidratatuak, ajearen egarri asegaitzak zupatuak. Parajea erabat berdintzen duen lur/zeru/ezleku hori zeharkatzen ariko dira; paisaiak eskainiko dien interesgarriena: errepideko marra zurien etenunea.
Galban... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215728/elon-muskek-ez-du-erosiko-twitter.htm | Ekonomia | Elon Muskek ez du erosiko Twitter | Argudiatu du hainbatetan eskatu diola kontu faltsuen inguruko informazioa eta ez duela jaso. Twitterrek salatu egingo du. | Elon Muskek ez du erosiko Twitter. Argudiatu du hainbatetan eskatu diola kontu faltsuen inguruko informazioa eta ez duela jaso. Twitterrek salatu egingo du. | Elon Musk Teslaren sortzaile eta kontseilari ordezkariak Twitterri jakinarazi dio bertan behera utzi duela sare sozial hori erosteko bi aldeek sinatu zuten kontratua. Muskek argudiatu du Twitter ez dela betetzen ari hor jasotako baldintzak. Publiko egin duen gutun batean dio hainbat alditan eskatu diola Twitterri kontu... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215729/bi-adarkada-izan-dira-hirugarren-entzierroan.htm | Bizigiro | Bi adarkada izan dira hirugarren entzierroan | Jose Escolar ganadutegiko zezenek korrikaldi azkarra egin dute, eta 2:30eko denboran egin dute zezen plazako ukuiluetara arteko bidea. Zazpi zauritu izan dira; horietako bi, adarkadaz. Entzierroaren ondorengo bigantxetan beste adarkatu bat izan da. | Bi adarkada izan dira hirugarren entzierroan. Jose Escolar ganadutegiko zezenek korrikaldi azkarra egin dute, eta 2:30eko denboran egin dute zezen plazako ukuiluetara arteko bidea. Zazpi zauritu izan dira; horietako bi, adarkadaz. Entzierroaren ondorengo bigantxetan beste adarkatu bat izan da. | 2022ko lehen adarkadak utzi ditu Jose Escolar ganadutegiko zezenen entzierroak. Entzierro azkarra espero zen, eta aurtengo azkarrena izan da hirugarren hori. Bi minutu eta hamar segundo inguruan sartu dira sei zezenetatik bost zezen plazara, eta hamar segundo geroago geratu du kronometroa azkenekoak ukuiluetara sartzea... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215730/javi-dominguezek-irabazi-ditu-ehunmiliak.htm | Kirola | Javi Dominguezek irabazi ditu Ehunmiliak | Korrikalari gasteiztarrak seigarren garaipena du proban. 23.04.06ko marka egin du. Aritz Egeak eta Gemma Barrabeigek irabazi dute Goierriko Bi Handiak lasterketa. Aritz Egeak errekor berria jarri du. Lasterketa hamar ordutan baino gutxiagoan egitea zuen erronka, eta bederatzi ordutan eta 51 minututan iritsi da Beasaing... | Javi Dominguezek irabazi ditu Ehunmiliak. Korrikalari gasteiztarrak seigarren garaipena du proban. 23.04.06ko marka egin du. Aritz Egeak eta Gemma Barrabeigek irabazi dute Goierriko Bi Handiak lasterketa. Aritz Egeak errekor berria jarri du. Lasterketa hamar ordutan baino gutxiagoan egitea zuen erronka, eta bederatzi o... | Faboritoa zen, eta ez du huts egin. Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi du Ehunmiliak mendiko lasterketa. Indartsuena izan da, hasi eta buka. Seigarren garaipena du proban: 2011n, 2014an, 2016an, 2017an eta 2018an ere nagusitu zen. 2013an, berriz, bigarren izan zen. Gasteiztarrak ez du hobetu probaren marka: Jon Aizpu... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215731/pertsona-bat-hil-da-zarautzen-izan-den-trafiko-istripu-batean.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da Zarautzen izan den trafiko istripu batean | Hiru pertsona zihoazen auto batean, eta farola bat jo dute. Gidariaren albokoa da hildakoa. Gidaria atxilotu egin dute. | Pertsona bat hil da Zarautzen izan den trafiko istripu batean. Hiru pertsona zihoazen auto batean, eta farola bat jo dute. Gidariaren albokoa da hildakoa. Gidaria atxilotu egin dute. | Ezbehar larri bat izan da gaur goizean, 07:10ean, Zarautzen (Gipuzkoa). Auto bat GI-2633 errepidetik atera da, eta farola bat jo du, Monte Albertia ile-apaindegi eta estetika ikastetxearen parean. Hiru pertsona zihoazen autoan, eta gidariaren albokoa hil egin da kolpearen ondorioz. Beste bi pertsonak zauritu egin dira,... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215732/konpentsazio-arau-berria-onartu-du-elkargoak-98ko-babesarekin.htm | Gizartea | Konpentsazio arau berria onartu du Elkargoak, %98ko babesarekin | Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpena kontuan hartu, eta egokitzapenak egin dituzte. Turismorako bizitegiak mugatzea da helburua. | Konpentsazio arau berria onartu du Elkargoak, %98ko babesarekin. Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpena kontuan hartu, eta egokitzapenak egin dituzte. Turismorako bizitegiak mugatzea da helburua. | Euskal Hirigune Elkargoak ia aho batez onartu du gaur bizitegi turistikoen konpentsazio arau berria batzar batean. Turismorako bizitegien hazkundea oztopatzeko neurria joan den martxoaren 5ean bozkatu zuten lehen aldiz, baina higiezinen eta turismoaren arloko hainbat enpresak helegitea jarri zuten Paueko Administrazio ... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215733/memoria-demokratikoaren-legea-indargabetzeko-konpromisoa-hartu-du-feijook.htm | Politika | Memoria Demokratikoaren Legea indargabetzeko konpromisoa hartu du Feijook | Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrena oroitzeko ekitaldia egin du PPk Ermuan (Bizkaia). Iturgaitzen ustez, «immorala eta lotsagarria» da PSOEk EH Bildu bidelagun aukeratu izana. | Memoria Demokratikoaren Legea indargabetzeko konpromisoa hartu du Feijook. Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrena oroitzeko ekitaldia egin du PPk Ermuan (Bizkaia). Iturgaitzen ustez, «immorala eta lotsagarria» da PSOEk EH Bildu bidelagun aukeratu izana. | Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrena oroitzeko ekitaldia antolatu du gaur PPk Ermuan (Bizkaia). Alderdiko buruzagi nagusiak izan dira bertan, besteak beste Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentea, Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia, Carlos Iturgaitz EAEko PPko burua eta Mari Mar Blanco ETAk... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215734/maila-bat-gorago.htm | Kultura | Maila bat gorago | Stromae eta The Killers taldeen emanaldiekin, gau handietako itxura berreskuratu du Kobetamendik. Nogenek eta Chill Mafiak ere beren proposamenak defendatu dituzte milaka zaleren aurrean. | Maila bat gorago. Stromae eta The Killers taldeen emanaldiekin, gau handietako itxura berreskuratu du Kobetamendik. Nogenek eta Chill Mafiak ere beren proposamenak defendatu dituzte milaka zaleren aurrean. | Jendetza batu da Bilboko Kobetamendin BBK Live musika jaialdiaren bigarren jardunaldian, eta, dozenaka taldek kontzertuak eskaini arren, egunak bi izar nagusi izan zituen: Stromae eta The Killers. The Killersek ezagutzen zituzten Kobetamendi eta Bilbo lehendik ere. 2017an, 40.000 lagunen aurrean eman zuten kontzertua, ... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215735/ikasleak-gobernuan.htm | Mundua | Ikasleak, gobernuan | Azken hamabost urteotako kaleko mobilizazioek ezkerreko belaunaldi gazte bat eraman dute agintera. Ezkerraren bilakaera eta herrialdearen etorkizuna irailaren 4ko plebiszituak baldintzatuko du. | Ikasleak, gobernuan. Azken hamabost urteotako kaleko mobilizazioek ezkerreko belaunaldi gazte bat eraman dute agintera. Ezkerraren bilakaera eta herrialdearen etorkizuna irailaren 4ko plebiszituak baldintzatuko du. | «Neoliberalismoa Txilen jaio zen, eta Txilen hilko da», dio Gabriel Boric Txileko presidenteak (Punta Arenas, 1986). 2011ko abenduaren 19an, Txileko Unibertsitateko Ikasleen Federazioko presidente izendatu zuten, eta, hamar urte geroago, 2021eko abenduaren 19an, Txileko presidente hautatu zuten. Boric da 1973ko estatu ... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215736/protestek-bultzatuta-sri-lankako-presidenteak-kargua-utziko-du.htm | Mundua | Protestek bultzatuta, Sri Lankako presidenteak kargua utziko du | Parlamentuko presidenteak iragarri du Rajapaksak esan diola asteazkenean dimitituko duela, «modu baketsuan» uzteko «lidergoa». Manifestariek gobernuburuaren etxea hartu dute | Protestek bultzatuta, Sri Lankako presidenteak kargua utziko du. Parlamentuko presidenteak iragarri du Rajapaksak esan diola asteazkenean dimitituko duela, «modu baketsuan» uzteko «lidergoa». Manifestariek gobernuburuaren etxea hartu dute | 1948an Erresuma Batutik independentzia lortu zuenez geroztiko krisi ekonomikorik larriena pairatzen ari dira Sri Lankan, eta horrek gobernuaren aurkako protestak eragin ditu azkeneko lau hilabeteetan. Mobilizazio masiboak egin dituzte gaur ere Kolonbo hiriburu komertzialean; manifestariek kaleak hartu dituzte, eta inda... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215737/van-aert-garaile-esprintean-lausannen.htm | Kirola | Van Aert garaile esprintean, Lausannen | Michael Matthews eta Tadej Pogacarren aurretik sartu da helmugan flandriarra, eta bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean | Van Aert garaile esprintean, Lausannen. Michael Matthews eta Tadej Pogacarren aurretik sartu da helmugan flandriarra, eta bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean | Wout van Aertek (Jumbo-Visma) irabazi du Frantziako Tourreko zortzigarren etapa, haren bigarren garaipena da aurtengo Tourrean. Esprintean erabaki da garailea, eta haren atzetik sartu dira Michael Matthews (BikeExchange) eta Tadej Pogacar (UAE). Hasierako eroriko batek baldintzatu du etaparen nondik norakoa. Aurreneko ... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215738/ortuzarrek-esan-du-etak-ez-zuela-sekula-existitu-behar-izan.htm | Politika | Ortuzarrek esan du ETAk ez zuela sekula existitu behar izan | Miguel Angel Blancoren hilketaz hitz egin du EBBko presidenteak, EAJren Arabako IV. Alderdikide Egunean. | Ortuzarrek esan du ETAk ez zuela sekula existitu behar izan. Miguel Angel Blancoren hilketaz hitz egin du EBBko presidenteak, EAJren Arabako IV. Alderdikide Egunean. | Arabako IV. Alderdikide Eguna ospatu du gaur EAJk Maeztun (Araba), eta alderdi jeltzaleko Xabier Agirre eta Felix Ormazabal politikari arabarrak gogoratzeko eta omentzeko erabili dute ekitaldia. Izan ere, duela urte bat baino gutxiago hil ziren biak ala biak. Ekitaldian izan dira Andoni Ortuzar EBBko presidentea, Estef... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215739/oriok-lehendabiziko-kolpea-jo-du.htm | Kirola | Oriok lehendabiziko kolpea jo du | Patxi Francesen taldea gailendu da Coruñako banderako lehen jardunaldian. 7,08 segundoko aldea du Arraun Lagunak-ekiko. | Oriok lehendabiziko kolpea jo du. Patxi Francesen taldea gailendu da Coruñako banderako lehen jardunaldian. 7,08 segundoko aldea du Arraun Lagunak-ekiko. | Hautsi eta eutsi. Horixe egin du Oriok gaur Coruñako (Galizia) lehen jardunaldian, Euskotren ligako hirugarren lehian. Patxi Frances eta haren kuadrillak sei segundoko aldearekin ekingo diote bihar bigarren jardunaldiari. Ia eskuetan dute trapuaren makila. Hasieratik amaiera arte nagusi izan dira oriotarrak, eta kontro... |
2022-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/215740/zaldien-lehendabiziko-irrintzia.htm | Kirola | Zaldien lehendabiziko irrintzia | Urdaibai izan da azkarrena Coruñako lehen jardunaldian, Eusko Label ligako hirugarren lehian. Bigarren luze amaieran hautsi du estropada. Oriori zazpi segundo atera dizkio; hamar, Hondarribiari. | Zaldien lehendabiziko irrintzia. Urdaibai izan da azkarrena Coruñako lehen jardunaldian, Eusko Label ligako hirugarren lehian. Bigarren luze amaieran hautsi du estropada. Oriori zazpi segundo atera dizkio; hamar, Hondarribiari. | Neguan ondo baino hobeto indartu zen Urdaibai, eta kiniela guztiak apurtzeko zantzuak eman zituen liga hasi aurreko test eta jaitsieretan. Iker Zabala prestatzaileak watt ugari mugitzen dituzten zaldiekin josi du Bou Bizkaia trainerua. Baina, zaldi horiek ondo gobernatzea eta fintzea ezinbestekoa du ontzia azkar joatek... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215775/garbia-izan-da-laugarren-entzierroa-jendetza-bildu-den-arren.htm | Bizigiro | Garbia izan da laugarren entzierroa, jendetza bildu den arren | La Palmosilla ganadutegiko zezenek korrikaldi azkarra egin dute, eta 2.27ko denboran egin dute zezen plazako ukuiluetarainoko bidea. Lau lagun zauritu dira. | Garbia izan da laugarren entzierroa, jendetza bildu den arren. La Palmosilla ganadutegiko zezenek korrikaldi azkarra egin dute, eta 2.27ko denboran egin dute zezen plazako ukuiluetarainoko bidea. Lau lagun zauritu dira. | Adarkadarik ez gaur. Atzo gertatu ziren 2022ko sanferminetako lehen adarkadak, Jose Escolar ganadutegiko zezenen entzierroan (zazpi zauritu izan ziren; horietako bi, adarkadaz), eta gaurkoak ez zuen itxura hoberik: igande goiza izanik, eta eguraldi onak lagunduta, jendetza bildu da ibilbidean, aurreko egunetan baino ge... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215776/enrique-maiak-positibo-eman-du-covid-19an-baina-agenda-ofizialarekin-jarraituko-du.htm | Gizartea | Enrique Maiak positibo eman du COVID-19an, baina agenda ofizialarekin jarraituko du | Atzo maskara jantzita agertu zen udaletxean, Javier Solano kazetariari egin zioten omenaldian. | Enrique Maiak positibo eman du COVID-19an, baina agenda ofizialarekin jarraituko du. Atzo maskara jantzita agertu zen udaletxean, Javier Solano kazetariari egin zioten omenaldian. | Aurtengo sanferminetara ere iritsi da COVID-19a: positibo eman Enrique Maia Iruñeako alkateak. Azaldu duenez, sintoma arinak ditu, eta bere agenda ofizialeko ekitaldiekin jarraitzeko asmoa du. Positibo eman du Javier Labairu Herritarren Segurtasunerako zinegotziak ere.
Atzo, adibidez, maskara eta guzti agertu zen udal... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215777/blanco-hil-zuten-garaia-gogoratu-dute-ermuan-eta-oroimenaren-legea-kritikatu.htm | Politika | Blanco hil zuten garaia gogoratu dute Ermuan, eta Oroimenaren Legea kritikatu | Estatu omenaldia egin diote Miguel Angel Blancori, eta, besteak beste, hitza hartu dute Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Felipe VI.a Espainiako erregeak. | Blanco hil zuten garaia gogoratu dute Ermuan, eta Oroimenaren Legea kritikatu. Estatu omenaldia egin diote Miguel Angel Blancori, eta, besteak beste, hitza hartu dute Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Felipe VI.a Espainiako erregeak. | 25 urte bete dira ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko Alderdi Popularreko zinegotzia bahitu zutela. Hori dela eta, Ermuko Udalak omenaldia antolatu du, eta zeresana eman du ekitaldiak. Besteak beste, han izan direlako Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Felipe ... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215778/oriok-eta-urdaibaik-astindu-dituzte-corunako-banderak.htm | Kirola | Oriok eta Urdaibaik astindu dituzte Coruñako banderak | Emakumezkoetan Arraun Lagunakek irabazi du gaur, baina segundo bat eskas atera dio Oriori. Gizonezkoetan bermeotarrak izan dira azkarrenak gaur ere. | Oriok eta Urdaibaik astindu dituzte Coruñako banderak. Emakumezkoetan Arraun Lagunakek irabazi du gaur, baina segundo bat eskas atera dio Oriori. Gizonezkoetan bermeotarrak izan dira azkarrenak gaur ere. | Pronostikoak bete dira Coruñan. Emakumezkoetan, Oriok sei segundoren aldearekin ekin dio gaur Coruñako (Galizia) estropadaren bigarren jardunaldiari, eta banderak ez dio eskuetatik ihes egin. Bai, ordea, lidergoak: Arraun Lagunakena izan da gaurkoan ontzirik azkarrena, eta lau puntuak, beraz, donostiarrek jaso dituzte.... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215779/alvaro-ramosek-eta-larraitz-aragonek-irabazi-dute-marimurumendin.htm | Kirola | Alvaro Ramosek eta Larraitz Aragonek irabazi dute Marimurumendin | Gizonezkoetan, bigarrena Iñigo Arantzamendi izan da, eta hirugarrena, Martin Mac Grach. Emakumezkoetan, bigarren eta hirugarren postuetarako lehia estuagoa izan da, Maria Sanchezen eta Cristina Fargasen artean. | Alvaro Ramosek eta Larraitz Aragonek irabazi dute Marimurumendin. Gizonezkoetan, bigarrena Iñigo Arantzamendi izan da, eta hirugarrena, Martin Mac Grach. Emakumezkoetan, bigarren eta hirugarren postuetarako lehia estuagoa izan da, Maria Sanchezen eta Cristina Fargasen artean. | Ehunmiliak trilogiako lasterketarik motzeneko lehen korrikalariak iritsi dira Beasaingo helmugara. Iristen lehena Alvaro Ramos nafarra (Sarriguren) izan da, eta 3.39.06 denbora osatu du.
Bigarrena, berriz, Iñigo Arantzamendi ondarroarra, 3.44.33 denborarekin; eta hirugarrena, Martin Mac Grach arabarra (3.49.48). Arant... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215780/bob-jungels-nagusitu-da-bederatzigarren-etapan-eta-bigarren-izan-da-castroviejo.htm | Kirola | Bob Jungels nagusitu da bederatzigarren etapan, eta bigarren izan da Castroviejo | Ihesaldiko onena izan da Luxenburgoko txirrindularia, eta bizkaitarrak ezin izan dio eutsi. 50 segundu ingurura iritsi da liderren taldea. | Bob Jungels nagusitu da bederatzigarren etapan, eta bigarren izan da Castroviejo. Ihesaldiko onena izan da Luxenburgoko txirrindularia, eta bizkaitarrak ezin izan dio eutsi. 50 segundu ingurura iritsi da liderren taldea. | Lehen aldiz Frantziako Tourrean etapa bat irabazi du Bob Jungelsek (Ag2r). Luxenburgoko txirrindulariak ausart jokatu du, eta helmugara iristeko 60 kilometro falta zirela jo du eraso erabakigarria. Azken mendatera bi minuturen tartearekin heldu da, eta nahikoa izan du hori garaipena eskuratzeko.
Ihesaldian bi euskaldu... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215781/zazpi-lagun-atxilotu-dituzte-san-fermin-eguneko-prozesioko-istiluengatik.htm | Politika | Zazpi lagun atxilotu dituzte San Fermin eguneko prozesioko istiluengatik | Enrique Maia alkateak atxiloketa baten berri eman zuen atzo goizean, baina eman zuen abisua: «Ikerketa zabalik dago, eta litekeena da atxiloketa gehiago egotea». Atzo iluntzean atxilotu zituzten beste bi lagun, eta gaur gainerakoak. | Zazpi lagun atxilotu dituzte San Fermin eguneko prozesioko istiluengatik. Enrique Maia alkateak atxiloketa baten berri eman zuen atzo goizean, baina eman zuen abisua: «Ikerketa zabalik dago, eta litekeena da atxiloketa gehiago egotea». Atzo iluntzean atxilotu zituzten beste bi lagun, eta gaur gainerakoak. | San Fermin eguneko prozesioan izan ziren istiluak ondorioak izaten ari dira. Azken egunetan zeresana eman du Curia kalean bizi izandakoak, eta Iruñeko Udalak eta Udaltzaingoak neurriak hartu dituzte: gutxienez zazpi lagun atxilotu dituzte, eta beste bati deklarazioa hartu diote. Atxilotuetako bati polizia bati sudurra ... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215782/75-urteko-gidari-bat-hil-da-aiaran-gidatzen-ari-zen-autoa-errepidetik-irten-eta-gero.htm | Gizartea | 75 urteko gidari bat hil da Aiaran, gidatzen ari zen autoa errepidetik irten eta gero | Ezbeharra 15:30 aldera gertatu da. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak. | 75 urteko gidari bat hil da Aiaran, gidatzen ari zen autoa errepidetik irten eta gero. Ezbeharra 15:30 aldera gertatu da. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak. | Auto gidari bat hil da gaur A-624 errepidean, Aiara (Araba) parean. Gidariak 75 urte zituen, eta gidatzen zuen autoa errepidetik atera ostean galdu du bizia. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
Poliziak jakinarazi duenez, 15:30 aldera gertatu da istripua. Autoan beste bi lagun ere bazeuden, baina b... |
2022-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/215783/glaziar-bat-jausi-da-kirgizistanen-baina-ez-da-hildakorik-izan.htm | Mundua | Glaziar bat jausi da Kirgizistanen, baina ez da hildakorik izan | Hamar mendizaleko talde batek gertatutakoa grabatu du: «Bost minutu aurrerago egon izan bagina, guztiok hilko ginen». | Glaziar bat jausi da Kirgizistanen, baina ez da hildakorik izan. Hamar mendizaleko talde batek gertatutakoa grabatu du: «Bost minutu aurrerago egon izan bagina, guztiok hilko ginen». | Handik gutxira, bigarrena. Joan den astean, gutxienez bederatzi lagun hil zituen Dolomitetan erori zen Marmolada glaziarrak, eta joan den ostiralean antzeko zerbait gertatu zen ia Kirgizistanen, Tian Shan mendikatean, Txinako mugatik gertu.
Mendizale batzuek irudi ikusgarriak grabatu zituzten, eta, azpian harrapatuta ... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215784/hiru-adarkada-izan-dira-bosgarren-entzierroan-aurtengo-arriskutsuenean.htm | Bizigiro | Hiru adarkada izan dira bosgarren entzierroan, aurtengo arriskutsuenean | Hasieratik sakabanatu dira Cebada Gago ganadutegiko zezenak, eta arrisku une ugari bizi izan dira. Gutxienez zazpi lagun zauritu dira; hiru, adarkadaz. | Hiru adarkada izan dira bosgarren entzierroan, aurtengo arriskutsuenean. Hasieratik sakabanatu dira Cebada Gago ganadutegiko zezenak, eta arrisku une ugari bizi izan dira. Gutxienez zazpi lagun zauritu dira; hiru, adarkadaz. | Pilaketak, adarkadak, erorketak... denetarik izan du 2022ko sanferminetako bosgarren entzierroak, zalantzarik gabe, aurten izan den arriskutsuenak. Protagonistak Cadizko (Espainia) Cebada Gago ganadutegiko zezenak izan dira, eta 3 minutu eta 12 segundo behar izan dituzte zezen plazako ukuiluetara iristeko.
Gurutze Gor... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215785/115000-lagun-batu-ditu-bbk-live-jaialdiak.htm | Kultura | 115.000 lagun batu ditu BBK Live jaialdiak | J Balvin artista kolonbiarrak milaka zale batu ditu BBK Live jaialdia ixteko eskainitako kontzertuan. | 115.000 lagun batu ditu BBK Live jaialdiak. J Balvin artista kolonbiarrak milaka zale batu ditu BBK Live jaialdia ixteko eskainitako kontzertuan. | Pozik eta harro igo zen BBK Live jaialdiko agertoki nagusira J Balvin kolonbiarra larunbat gauean, eta reggaetonaren aldeko aldarria egin zuen kontzertua hastearekin batera. «Pozgarria da hamabost urteren ostean horrelako jaialdi baten buruan doinu urbanoak jorratzen dituen artista bat ikustea». Gartsu hasi zuen emanal... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215786/barakaldon-zaurituta-topatu-zuten-gizonak-indarkeria-arrastoak-zituen-eta-gaur-hil-da.htm | Gizartea | Barakaldon zaurituta topatu zuten gizonak indarkeria arrastoak zituen, eta gaur hil da | Gizonak 49 urte zituen, eta joan den ostegunean topatu zuten Serralta parkean, Lutxana auzoan, larri zaurituta. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. | Barakaldon zaurituta topatu zuten gizonak indarkeria arrastoak zituen, eta gaur hil da. Gizonak 49 urte zituen, eta joan den ostegunean topatu zuten Serralta parkean, Lutxana auzoan, larri zaurituta. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. | Gaur hil da joan den ostegunean Barakaldon (Bizkaia) larri zaurituta aurkitu zuten gizona. Lutxana auzoko Serralta parkean topatu zuten, eta 49 urte zituen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, indarkeria arrastoak zituen gorputzean.
Oraindik ez dute argitu zer gertatu zen, eta ikerketa zabalik du ... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215787/elkarretaratzea-egingo-dute-gaur-tolosan-emakume-baten-kontrako-sexu-erasoa-salatzeko.htm | Gizartea | Elkarretaratzea egingo dute gaur Tolosan, emakume baten kontrako sexu erasoa salatzeko | Erasoa asteburuan gertatu da, eta Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du. Bestalde, Zarautzen gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, joan den asteburuan izandako sexu eraso bat leporatuta. | Elkarretaratzea egingo dute gaur Tolosan, emakume baten kontrako sexu erasoa salatzeko. Erasoa asteburuan gertatu da, eta Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du. Bestalde, Zarautzen gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, joan den asteburuan izandako sexu eraso bat leporatuta. | Emakume batek sexu eraso bat salatu du asteburuan Tolosan (Gipuzkoa), eta gaur elkarretaratzera deitu dute herrian eraso hori gaitzesteko. Tolosako Udalak deitu du bilkura: 19:00etan egingo da, Plaza Zaharrean. Sexu erasoa argitze aldera, ikerketa abiatu du Ertzaintzak. Tolosako Udalak abian jarri du biktimari laguntze... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215788/errusiak-nord-stream-1-gasbidea-itxi-dio-alemaniari.htm | Ekonomia | Errusiak Nord Stream 1 gasbidea itxi dio Alemaniari | Aurreikusitako mantentze lanak egin behar dira Nord Stream 1 gasbidean, eta Alemaniako Gobernua beldur da Moskuk aukera baliatuko duela berriro ez irekitzeko. | Errusiak Nord Stream 1 gasbidea itxi dio Alemaniari. Aurreikusitako mantentze lanak egin behar dira Nord Stream 1 gasbidean, eta Alemaniako Gobernua beldur da Moskuk aukera baliatuko duela berriro ez irekitzeko. | Atzerako kontu batean sartu dira gaur Alemania eta Europako Batasuneko beste herrialdeak. Hamar eguneko atzerako kontu bat izango da, jakiteko Errusiak EBko herrialdeei gasa hornitzen jarraituko ote duen, ala erabat eteten duen.
Izan ere, Errusiako gas esportatzaileak, Gazpromek, gaur eguerdian itxi du Alemaniara doan... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215789/bruno-le-maire-frantziako-ekonomia-ministroaren-bigarren-etxebizitza-okupatu-du-eh-baik-senperen.htm | Gizartea | Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroaren bigarren etxebizitza okupatu du EH Baik Senperen | Frantziako Gobernua lantzen ari den 2023rako Finantza Legean bigarren etxebizitzei aplikatzen zaien zergaren mugatzea kentzeko eskatu dute. Gaur egun, gehienez ere %66ko zerga aplika dezakete herriko etxeek, eta Ipar Euskal Herriko 24 herritan baizik ez dezakete aplika. | Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroaren bigarren etxebizitza okupatu du EH Baik Senperen. Frantziako Gobernua lantzen ari den 2023rako Finantza Legean bigarren etxebizitzei aplikatzen zaien zergaren mugatzea kentzeko eskatu dute. Gaur egun, gehienez ere %66ko zerga aplika dezakete herriko etxeek, eta Ipar Euska... | Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroaren bigarren etxebizitza okupatu du EH Baik, gaur goizean, Senperen (Lapurdi), bigarren etxebizitzei aplikatzen zaien zergaren mugatzea salatzeko. Gaur egun, 41.000 inguru lirateke bigarren etxebizitzak; Ipar Euskal Herriko etxebizitzen %21. Fenomeno hori mugatzeko tresna bak... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215790/arabako-burulan-enpresako-ekoizpena-gelditu-du-grebak-gaur.htm | Ekonomia | Arabako Burulan enpresako ekoizpena gelditu du grebak, gaur | Aernnova taldeko enpresan 110 langilek dihardute, Miñaoko parte teknologikoan, eta, ELAren arabera, hamarretik bederatzik jo dute lanuztera lan ituna berritzeko. | Arabako Burulan enpresako ekoizpena gelditu du grebak, gaur. Aernnova taldeko enpresan 110 langilek dihardute, Miñaoko parte teknologikoan, eta, ELAren arabera, hamarretik bederatzik jo dute lanuztera lan ituna berritzeko. | Burulan enpresako (Aernnova Taldea) langileen %90ek greba egin dute hitzarmen berri baten alde, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Miñaoko fabrikan mekanizazioan dihardute, eta azken bi asteetan mobilizazioei ekin diete, bestea beste egungo inflazioari aurre egiteko akordio berri bat lortzeko.
Enpresa batzordea (6 ELA... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215791/bertan-behera-utzi-dute-larrioni-ezarritako-espetxe-zigorra-eta-lan-komunitarioak-egin-beharko-ditu.htm | Politika | Bertan behera utzi dute Larrioni ezarritako espetxe zigorra, eta lan komunitarioak egin beharko ditu | Gasteizko EH Bilduko zinegotzi ohiak aurrekari penalik ez duenez, ez duela kartzela zigorra bete beharko ebatzi du epaileak. Espetxe zigorraren ordez, lan komunitarioak egin beharko ditu, eta 2.800 euroko isuna ordaindu. | Bertan behera utzi dute Larrioni ezarritako espetxe zigorra, eta lan komunitarioak egin beharko ditu. Gasteizko EH Bilduko zinegotzi ohiak aurrekari penalik ez duenez, ez duela kartzela zigorra bete beharko ebatzi du epaileak. Espetxe zigorraren ordez, lan komunitarioak egin beharko ditu, eta 2.800 euroko isuna ordaind... | Joan den maiatzean Gasteizko Epaitegiak hiru urteko espetxe zigorra eta 2.800 euroko isuna ezarri zizkion Gasteizko Udaleko EH Bilduren eledun ohi Miren Larrioni estatu zibilaren usurpatze, ebasketa arin eta dokumentu faltsutze delituak egotzita. Espetxealdia lan komunitarioekin aldatzea adostu zuten aldeek orduan, eta... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215792/memoriaren-bilguneak-salatu-du-espainiako-lege-berriak-ez-duela-bermatzen-justiziarako-eskubidea.htm | Gizartea | Memoriaren Bilguneak salatu du Espainiako lege berriak ez duela bermatzen justiziarako eskubidea | «Frankismoaren inpunitatea amaituko duen» legea eskatu du Memoria Historikoaren eta Frankismoaren Biktimen Elkarteen Bilguneak, nahiz eta onartu duen lege proiektu berriak 2007ko araua hobetzen duela. | Memoriaren Bilguneak salatu du Espainiako lege berriak ez duela bermatzen justiziarako eskubidea. «Frankismoaren inpunitatea amaituko duen» legea eskatu du Memoria Historikoaren eta Frankismoaren Biktimen Elkarteen Bilguneak, nahiz eta onartu duen lege proiektu berriak 2007ko araua hobetzen duela. | Alderdiekin negoziazioak amaituta, ostegun honetan Memoria Demokratikoaren Legea onartuko du Espainiako Diputatuen Kongresuak, azken orduko desadostasunik ez badago. EAJk, EH Bilduk, Mas Paisek eta PDeCATek hainbat zuzenketa negoziatu dituzte PSOE eta Unidas Podemos koalizio gobernuko alderdiekin, eta akordio batera ir... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215793/laugarren-dosia-60-urtetik-gorakoei-eta-pertsona-zaurgarriei-berehala-jartzen-hasteko-aholkatu-dute.htm | Gizartea | Laugarren dosia 60 urtetik gorakoei eta pertsona zaurgarriei «berehala» jartzen hasteko aholkatu dute | Koronabirusaren goraldia ikusita, EMAk eta ECDCk herrialdeei eskatu diete has daitezela kolektibo horiei dosi gehigarria ematen. Atea ireki diote neguan oroitzapeneko beste dosi bat jartzeko aukerari ere. | Laugarren dosia 60 urtetik gorakoei eta pertsona zaurgarriei «berehala» jartzen hasteko aholkatu dute. Koronabirusaren goraldia ikusita, EMAk eta ECDCk herrialdeei eskatu diete has daitezela kolektibo horiei dosi gehigarria ematen. Atea ireki diote neguan oroitzapeneko beste dosi bat jartzeko aukerari ere. | Azken asteotan, nabarmen egin dute gora koronabirus kasuek Europan, eta ospitaleetan eta ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan gero eta paziente gehiago dago COVID-19ak jota. Egoera hori aintzat hartuta, koronabirusaren aurkako txertoaren laugarren dosia «berehala» jartzen hasteko aholkua eman berri dute ECDC Gaixot... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215794/podemosi-buruz-poliziaren-informazio-faltsu-batzuk-zabaldu-zituzten-hainbat-hedabidek-gezurra-zirela-jakinda.htm | Mundua | Podemosi buruz Poliziaren informazio faltsu batzuk zabaldu zituzten hainbat hedabidek, gezurra zirela jakinda | Antonio Ferreras La Sextako zuzendariaren eta Jose Manuel Villarejo Espainiako Poliziako komisario ohiaren arteko elkarrizketa bat ezagutarazi du Crónica Libre hedabideak. Elkarrizketan agerian geratzen da Pablo Iglesias Podemoseko buruari buruz Poliziaren informazio bat zabaldu zutela, faltsua zela jakin arren. | Podemosi buruz Poliziaren informazio faltsu batzuk zabaldu zituzten hainbat hedabidek, gezurra zirela jakinda. Antonio Ferreras La Sextako zuzendariaren eta Jose Manuel Villarejo Espainiako Poliziako komisario ohiaren arteko elkarrizketa bat ezagutarazi du Crónica Libre hedabideak. Elkarrizketan agerian geratzen da Pab... | «Nik esan nion 'Eduardo, ni aurrera noa horrekin, baina oso delikatua da, baldarregia'». Antonio Ferreras La Sextako zuzendariaren eta Juan Manuel Villarejo Espainiako Poliziako komisario ohiaren arteko elkarrizketa bat da, 2017koa. Eduardo Inda Okdiario-ko zuzendariari eta hark publikatutako albiste bati buruz ari dir... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215795/sri-lankako-presidenteak-dimititu-egingo-duela-baieztatu-du.htm | Mundua | Sri Lankako presidenteak dimititu egingo duela baieztatu du | Rajapaksak adierazi dio Wickremesinghe lehen ministroari kargua uztekoa dela. Ez dute adierazi gobernuburua non dagoen. Protesten eraginez, alde egin du. Kontsentsuzko gobernu bat osatzeko ahaleginean ari dira. | Sri Lankako presidenteak dimititu egingo duela baieztatu du. Rajapaksak adierazi dio Wickremesinghe lehen ministroari kargua uztekoa dela. Ez dute adierazi gobernuburua non dagoen. Protesten eraginez, alde egin du. Kontsentsuzko gobernu bat osatzeko ahaleginean ari dira. | Bere kontrako protesten eraginez asteazken honetan dimisioa emango duela iragarri zuen Gotabaya Rajapaksa Sri Lankako presidenteak, joan den larunbatean. Eta gaur kargua uztekoa dela baieztatu du. Krisi ekonomiko larria jasaten ari da Asia hegoaldeko herrialdea, azken hamarkadetako handiena, eta martxoaz geroztik ugari... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215796/sumisio-kimikoaren-protokoloa-aktibatu-dute-irunean-lau-emakumek-salaketak-jarri-ondoren.htm | Gizartea | Sumisio kimikoaren protokoloa aktibatu dute Iruñean, lau emakumek salaketak jarri ondoren | 21:30etik 02:00etara bitartean jarri zituzten salaketak, eta Foruzaingoa ikertzen ari da zer gertatu den. Enrique Maia Iruñeko alkateak ohartarazi du «oso adi» egongo direla. | Sumisio kimikoaren protokoloa aktibatu dute Iruñean, lau emakumek salaketak jarri ondoren. 21:30etik 02:00etara bitartean jarri zituzten salaketak, eta Foruzaingoa ikertzen ari da zer gertatu den. Enrique Maia Iruñeko alkateak ohartarazi du «oso adi» egongo direla. | Larunbat gauean ziztadak sentitu zituztela salatu dute lau emakumek Iruñean, sanferminetan. Ziztada horiek, besteak beste, zorabioak eragin dizkiete biktimei, eta, haiek jarritako salaketen harira, sumisio kimikoaren protokoloa aktibatu dute. Nafarroako Foruzaingoa gertakariak ikertzen ari da, eta, salatzaileei hartuta... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215797/foruzaingoak-patinete-elektriko-bat-atera-du-entzierroko-ibilbidetik.htm | Bizigiro | Foruzaingoak patinete elektriko bat atera du entzierroko ibilbidetik | Atzerriko bikote batek sartu du patinetea ibilbidean, eta arau hauste larria dela salatu du Foruzaingoak. | Foruzaingoak patinete elektriko bat atera du entzierroko ibilbidetik. Atzerriko bikote batek sartu du patinetea ibilbidean, eta arau hauste larria dela salatu du Foruzaingoak. | Foruzaingoak patinete elektriko bat atera behar izan du gaurko entzierroko ibilbidetik. Telefonika eta zezen plaza artean gertatu da, eta atzerriko bikote bat izan da erruduna. Gainontzeko korrikalariak arriskuan jartzea leporatu diete, eta Foruzaingoak salatu du arau hauste larria dela.
Hala ere, ez da gaurko entzier... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215798/sexu-eraso-bat-salatu-dute-irunean.htm | Gizartea | Sexu eraso bat salatu dute Iruñean | Larunbat gauean gertatu zen erasoa, eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du biharko, 17:30ean, Gazteluko plazan. | Sexu eraso bat salatu dute Iruñean. Larunbat gauean gertatu zen erasoa, eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du biharko, 17:30ean, Gazteluko plazan. | Larunbat gauean Iruñeko Mendillorri auzoan sexu eraso bat jasan zuela salatu du emakume batek, eta Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da, Babes Zibilerako Batzordeak jakinarazi duenez.
Iruñerriko Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu du erasoa salatzeko, biharko. 17:30ean egingo dute mobilizazioa, Gazteluko p... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215799/azken-ekitaldiko-gutunak.htm | Politika | 'Azken ekitaldiko' gutunak | Gaur zortzi beteko dira 500 urte Amaiurko gaztelua erori zela, Nafarroako Erresumak Nafarroa Garaian izan zuen azken lurraldea, Hondarribiarekin batera. Gotorlekuko azken defendatzaileek aurreko egunetan elkarri bidali zizkioten gutunen inguruko bi erreportaje argitaratu zituen BERRIAk 2009ko azaroaren 22an, Igandea ge... | 'Azken ekitaldiko' gutunak. Gaur zortzi beteko dira 500 urte Amaiurko gaztelua erori zela, Nafarroako Erresumak Nafarroa Garaian izan zuen azken lurraldea, Hondarribiarekin batera. Gotorlekuko azken defendatzaileek aurreko egunetan elkarri bidali zizkioten gutunen inguruko bi erreportaje argitaratu zituen BERRIAk 2009k... | Arrazoirik ez du falta Aitor Pescador historialariak (Bilbo, 1970) Amaiurko gutunez hitz egiten duenean: «Gutxiagorekin hamaika film egingo lukete AEBetan, gutunak El Alamon idatziak balira». Letters from Iwo Jima filmean kontatzen den istorioarekiko antzekotasunak bila daitezke, etsaia gainean dutelarik gertakari hist... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215800/baionako-besten-itzulera-eta-urtebetetzea.htm | Bizigiro | Baionako besten itzulera eta urtebetetzea | Baionako bestek 90 urteak ospatuko dituzte aurten, bi urteko geldialdiaren ondoren | Baionako besten itzulera eta urtebetetzea. Baionako bestek 90 urteak ospatuko dituzte aurten, bi urteko geldialdiaren ondoren | Baionako bestak abiaraziko dituen txupinazo denboran, eskerrak emanen zaizkie osasungintza arloko langileei, eta haiekin batera izanen dira Baionako Herriko Etxeko balkoian Baiona taldeko errugbilariak. Uztailaren 27an abiatuko dira bestak, eta 31 bitartean iraganen dira. Bederatzi hamarkaden urtebetetzea ospatzea dute... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215801/gerrako-jendea-urte-zailenetan.htm | Politika | Gerrako jendea, urte zailenetan | Gaur zortzi beteko dira 500 urte Amaiurko gaztelua erori zela, Nafarroako Erresumak Nafarroa Garaian izan zuen azken lurraldea, Hondarribiarekin batera. Gotorlekuko azken defendatzaileek aurreko egunetan elkarri bidali zizkioten gutunen inguruko bi erreportaje argitaratu zituen BERRIAk 2009ko azaroaren 22an, Igandea ge... | Gerrako jendea, urte zailenetan. Gaur zortzi beteko dira 500 urte Amaiurko gaztelua erori zela, Nafarroako Erresumak Nafarroa Garaian izan zuen azken lurraldea, Hondarribiarekin batera. Gotorlekuko azken defendatzaileek aurreko egunetan elkarri bidali zizkioten gutunen inguruko bi erreportaje argitaratu zituen BERRIAk ... | Amaiurko gaztelua zegoen lekuan oroitarri bat jarri zuen Nafarroako monumentuen batzordeak eta Foru Diputazioak 1922an; Julio Altadillek proposatu zuen, eta oroitarrian Amaiurko gazteluaren defentsan parte hartu zutenen izenak jaso zituzten. «Napar-askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai betiko... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215802/gaur-bete-dira-25-urte-etak-miguel-angel-blanco-hil-zuela.htm | Politika | Gaur bete dira 25 urte ETAk Miguel Angel Blanco hil zuela | Zauriturik topatu zuten aurreko egunean, eta ordu txikietan hil zen, erietxean. Askoren ahotan ibili da gaia azken egunotan, urteurrenaren harira, eta ika-mika iturri ere izan da. | Gaur bete dira 25 urte ETAk Miguel Angel Blanco hil zuela. Zauriturik topatu zuten aurreko egunean, eta ordu txikietan hil zen, erietxean. Askoren ahotan ibili da gaia azken egunotan, urteurrenaren harira, eta ika-mika iturri ere izan da. | Gaur bete dira 25 urte Miguel Angel Blanco PPko Ermuko (Bizkaia) zinegotzia hil zela, aurreko egunean Lasarten (Gipuzkoa) zauriturik aurkitu ostean, buruan bi tiro zituela. ETAk bahitu zuen bi egun lehenago, 1997ko uztailaren 10ean, Eibarren. Blanco askatzeko, euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara eramateko 48 ord... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215803/abuztuaren-7an-egingo-ditu-etxerat-ek-hondartzetako-martxak.htm | Politika | Abuztuaren 7an egingo ditu Etxerat-ek hondartzetako martxak | Euskal presoen aurkako «salbuespen politika» amaitzeko eskatuko dute hamabost elkarretaratzetan: «Etxean eta bizirik nahi ditugu». | Abuztuaren 7an egingo ditu Etxerat-ek hondartzetako martxak. Euskal presoen aurkako «salbuespen politika» amaitzeko eskatuko dute hamabost elkarretaratzetan: «Etxean eta bizirik nahi ditugu». | Hamabost giza kate egingo ditu Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak abuztuaren 7an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldean. Salbuespen politikari stop. Etxean eta bizirik nahi ditugu izango da aurtengo leloa, sare sozialen bidez aurreratu dutenez. Urtero moduan, hondartzetara eramango... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215804/anari-erreka-transmititu-behar-da-eta-ez-putzua.htm | Kultura | Anari: «Erreka transmititu behar da, eta ez putzua» | Bere musikari ibilbidean hitzari gero eta zentralitate handiagoa ematen diola kontatu du Anarik euskal kantagintzari buruzko Kanterri jardunaldietan, Oiartzunen. Auzitan jarri du, ordea, letra onak ezaugarri poetikoekin lotzea: «Nik ere urte askotan pentsatu dut poemak ziruditen abestiak abesti onak zirela; orain ez du... | Anari: «Erreka transmititu behar da, eta ez putzua». Bere musikari ibilbidean hitzari gero eta zentralitate handiagoa ematen diola kontatu du Anarik euskal kantagintzari buruzko Kanterri jardunaldietan, Oiartzunen. Auzitan jarri du, ordea, letra onak ezaugarri poetikoekin lotzea: «Nik ere urte askotan pentsatu dut poem... | «Noiztik eta nondik nator?». Ardatz horiek argi utzi ondotik hasi da kantaria hitzaldiko galdera hirukoitza aletzen: Zer, zergatik eta zertarako (kantatu)?. Anari: «Azkoitian [Gipuzkoa] sortu nintzen, munduko leku euskaldun eta tradizionalenetako batean. Baina orduan, eta gaur egun arte, Azkoitian garrantzi gehien dute... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215805/bi-sute-handi-piztu-dira-araban-arratsaldean.htm | Gizartea | Bi sute handi piztu dira Araban arratsaldean | Uzta jasotzeko makinek sortu dituzte suteak. Mendozako sutea itzali dute arratsaldean, eta Garaiokoa kontrolpean hartu dute suhiltzaileek. | Bi sute handi piztu dira Araban arratsaldean. Uzta jasotzeko makinek sortu dituzte suteak. Mendozako sutea itzali dute arratsaldean, eta Garaiokoa kontrolpean hartu dute suhiltzaileek. | Bi sute handi piztu dira gaur arratsaldean Araban. Lehena Gasteiz inguruko Mendozan piztu da, uzta biltzeko makina batek eraginda, suhiltzaileek esan dutenez, 16:00 aldera. Berehala zabaldu da Iruña Oka aldera, haizeak bultzatuta. Horrek sorturiko kea Gasteiztik ikusi da oso nabarmen.
Badaia mendilerroaren magalean za... |
2022-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/215806/zentsura-mozio-bat-aise-irabazita-hasi-du-agintaldia-frantziako-gobernuak.htm | Mundua | Zentsura mozio bat aise irabazita hasi du agintaldia Frantziako Gobernuak | NUPESen mugimendu politikoak ezkerreko alderdien babesa besterik ez du jaso. Bornek erantzun die «demokraziarekin haserre» daudela. | Zentsura mozio bat aise irabazita hasi du agintaldia Frantziako Gobernuak. NUPESen mugimendu politikoak ezkerreko alderdien babesa besterik ez du jaso. Bornek erantzun die «demokraziarekin haserre» daudela. | Frantziako Gobernuaren aldeko aliantzak ez du gehiengo osorik Asanblean, baina, oraingoz, ez dago horren kontrako gehiengo osorik ere. Errealitate hori agerian geratu da hasi berri den agintaldiko lehen bozketa garrantzitsuan, NUPES Herri Batasun Ekologista eta Sozial Berriak gaur aurkeztu duen zentsura mozioak alde ha... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215834/azkarra-izan-da-seigarren-entzierroa-eta-lagun-bat-adarkatu-dute-zezenek.htm | Bizigiro | Azkarra izan da seigarren entzierroa, eta lagun bat adarkatu dute zezenek | Mercaderesetik aurrera sakabanatu egin dira Jandilla ganadutegiko zezenak, eta arrisku uneak bizi izan dira. Bost zaurituren berri eman du Gurutze Gorriak, haietako bat adarkadagatik. | Azkarra izan da seigarren entzierroa, eta lagun bat adarkatu dute zezenek. Mercaderesetik aurrera sakabanatu egin dira Jandilla ganadutegiko zezenak, eta arrisku uneak bizi izan dira. Bost zaurituren berri eman du Gurutze Gorriak, haietako bat adarkadagatik. | Kolpeak asko, baina adarkada bakarra. Horrelakoa izan da 2022ko sanferminetako seigarren entzierroa. Arriskutsuak izateko ospea dute Badajozko (Espainia) Jandilla ganadutegiko zezenek (hango zezen batek hil zuen lagun bat azkenekoz, 2009ko sanferminetan), baina beraien ohiko abiaduran egin dute Iruñeko zezen plazako uk... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215835/kontrolpean-dituzte-araban-piztutako-bi-sute-handiak.htm | Gizartea | Kontrolpean dituzte Araban piztutako bi sute handiak | Suhiltzaileek mendean hartu dituzte Gasteizko Mendoza kontzejuaren lursail batean eta Garaion piztutako suteak. Gutxienez, 140 hektarea kiskali dira. | Kontrolpean dituzte Araban piztutako bi sute handiak. Suhiltzaileek mendean hartu dituzte Gasteizko Mendoza kontzejuaren lursail batean eta Garaion piztutako suteak. Gutxienez, 140 hektarea kiskali dira. | Atzo arratsaldean tamaina handiko bi sute piztu ziren Araban, bata Gasteizko Mendoza kontzejuaren inguruko lursail batean, eta bestea Garaion, baina dagoeneko kontrolpean daude biak. Mendozakoa erabat itzalita dago, eta Garaiokoa, berriz, guztiz amatatzeko lanean ari dira oraindik suhiltzaileak. Kiskalitako lursailei e... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215836/algaz-beteta-daude-euskal-herriko-hondartzak-egunotan.htm | Gizartea | Algaz beteta daude Euskal Herriko hondartzak egunotan | Gipuzkoako kostan agertutako algak ez dira toxikoak. Ipar Euskal Herrian, ordea, ostreopsis motako mikroalga toxikoak aurkitu dituzte. Ez da alga horiek agertzen diren lehen aldia, eta adituek diote klima aldaketarekin lotuta daudela. | Algaz beteta daude Euskal Herriko hondartzak egunotan. Gipuzkoako kostan agertutako algak ez dira toxikoak. Ipar Euskal Herrian, ordea, ostreopsis motako mikroalga toxikoak aurkitu dituzte. Ez da alga horiek agertzen diren lehen aldia, eta adituek diote klima aldaketarekin lotuta daudela. | Azken egunetako bero jasanezinaz gain, bainulariak kexu dira Euskal Herriko hondartzetan agertutako alga kopuruaz. Joan den asteburuan, Donostiako Zurriola eta Kontxa hondartzetan tona bat alga bildu zituzten, eta dagoeneko eraman dituzte zabortegira. Adituek jakinarazi dutenez, Hego Euskal Herrian azaldu diren algak e... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215837/lagunarteko-eta-plaza-libreko-saioak-bikoiztu-egin-dira-lehen-seihilekoan.htm | Kultura | Lagunarteko eta plaza libreko saioak bikoiztu egin dira lehen seihilekoan | Xenpelar dokumentazio zentroak jasotako datuen arabera, 488 saio egin dira aurten. Iaz 245 izan ziren. | Lagunarteko eta plaza libreko saioak bikoiztu egin dira lehen seihilekoan. Xenpelar dokumentazio zentroak jasotako datuen arabera, 488 saio egin dira aurten. Iaz 245 izan ziren. | Pandemiak nabarmen eragin du bertsolaritzak plazetan duen espazioan, eta, 2020ko martxoan koronabirusak murrizketa handiak ekarri zituenez geroztik, asko gutxitu dira lagunarteko eta plaza libreko saioak. Aurten, ordea, formatu horretako ekitaldiak beren lekua berreskuratzen hasi dira, eta hori datuetan islatu da modu ... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215838/amiantoen-biktimentzako-babesgabetasun-zirrikiturik-ez-egotea-eskatu-dute-alderdiek.htm | Ekonomia | Amiantoen biktimentzako «babesgabetasun zirrikiturik» ez egotea eskatu dute alderdiek | EAJk, EH Bilduk, PSEK eta Elkarrekin Podemosek amiantoaren funtsaren sorrera txalotu dute, eta epaitegietan «min gehiago» pilatu ez dadila eskatu dute. | Amiantoen biktimentzako «babesgabetasun zirrikiturik» ez egotea eskatu dute alderdiek. EAJk, EH Bilduk, PSEK eta Elkarrekin Podemosek amiantoaren funtsaren sorrera txalotu dute, eta epaitegietan «min gehiago» pilatu ez dadila eskatu dute. | «Azkenean, urte luzeko bide baten ondoren, bidegabekeria bat zuzenduko dugu». EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk bat egin dute amiantoaren biktimen funtsaren sorrera txalotzeko —PP ere lantaldean egon da, baina ez du parte hartu agerraldian—. Asviameri eta biktimen beste elkarteei eskerrak eman dizkiete, ... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215839/unibertsoaren-inoizko-ikuspegirik-sakonena-jaso-du-james-webb-teleskopioak.htm | Bizigiro | Unibertsoaren inoizko ikuspegirik sakonena jaso du James Webb teleskopioak | Milaka galaxia agertzen diren irudi bat egin du. Teleskopioak azken sei hilabeteotan hartutako irudi kosmikoen aurrerapen bat da. Gaur argitaratuko dituzte gainerako irudiak. | Unibertsoaren inoizko ikuspegirik sakonena jaso du James Webb teleskopioak. Milaka galaxia agertzen diren irudi bat egin du. Teleskopioak azken sei hilabeteotan hartutako irudi kosmikoen aurrerapen bat da. Gaur argitaratuko dituzte gainerako irudiak. | Zer itxura zuen unibertsoak duela 13.000 milioi urte? Erantzun zehatzik ez, baina pista grafikoak hainbat utzi ditu James Webb teleskopioak duela gutxi jasotako irudiak. Unibertsoaren ikuspegirik sakonena erakusten duen argazki bat egin du, eta, ikerlanean parte hartu duten astronomoen eta NASAko langileen esanetan, or... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215840/mo-farahren-benetako-historia-pertsonen-salerosketako-sare-baten-biktima-izan-zen-9-urte-zituela.htm | Kirola | Mo Farahren benetako historia: pertsonen salerosketako sare baten biktima izan zen 9 urte zituela | Txapeldun olinpikoa izandako korrikalaria da Farah; jaso zuen emakumeak lan egitera behartu zuen, eta ez zuen eskolara eraman 12 urte zituen arte. Dokumental batean kontatu du. | Mo Farahren benetako historia: pertsonen salerosketako sare baten biktima izan zen 9 urte zituela. Txapeldun olinpikoa izandako korrikalaria da Farah; jaso zuen emakumeak lan egitera behartu zuen, eta ez zuen eskolara eraman 12 urte zituen arte. Dokumental batean kontatu du. | «Egia esan, ez naiz zuk uste duzuna. Nire izena Hussein Abdi Kahin da; Erresuma Batura beste ume baten izenarekin ekarri ninduten, ilegalki». Mohamed Farah Mo-ren aitortza da, BBCk argitaratu berri duen The Real Mo Farah (Benetako Mo Farah) dokumentalean egindakoa. Somalilandian jaio zen korrikalari horrek joan den ast... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215841/bi-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-bikotekideei-eraso-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideei eraso egitea egotzita | Atxilotuetako bati bere bikotekidea jotzea egotzi diote; besteari, berriz, bikotekidea mehatxatu izana. | Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideei eraso egitea egotzita. Atxilotuetako bati bere bikotekidea jotzea egotzi diote; besteari, berriz, bikotekidea mehatxatu izana. | Gasteizko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu zituen atzo, indarkeria matxistarekin lotuta. Horietako bati bikotekidea jotzea leporatu diote; besteari, berriz, bikotekidea mehatxatu izana.
Batetik, 08:00 aldera, Santiago etorbideko etxebizitza batean atxilotu zuten 49 urteko gizonezko bat, eta indarkeria matxistako de... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215842/pedro-sanchezek-energia-konpainientzako-eta-banku-handientzako-zergak-iragarri-ditu.htm | Ekonomia | Pedro Sanchezek energia konpainientzako eta banku handientzako zergak iragarri ditu | Ezohiko irabazien gaineko zergen bidez, urtean 3.500 milioi euro bildu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Renferen bonuen prezioa guztiz murriztuko du, irailetik abendura arte. | Pedro Sanchezek energia konpainientzako eta banku handientzako zergak iragarri ditu. Ezohiko irabazien gaineko zergen bidez, urtean 3.500 milioi euro bildu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Renferen bonuen prezioa guztiz murriztuko du, irailetik abendura arte. | Espainiako Gobernuak salbuespenezko zergak aplikatuko dizkie energia konpainiei eta banku handiei datozen bi urteetan, izan dituzten ohiz kanpoko irabazien gainean aplikatu ere. Neurriak modua emango du urtean 3.500 milioi euro biltzeko: guztira 7.000 milioi euro jasotzea espero dute.
Horiei esker, urtero 2.000 milioi... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215843/unibasqen-aldeko-txostenak-jaso-dituzte-euneiz-unibertsitate-pribatu-berriaren-lau-graduek.htm | Gizartea | Unibasqen aldeko txostenak jaso dituzte Euneiz unibertsitate pribatu berriaren lau graduek | Gasteizen egongo den unibertsitate pribatu berriak irekitzeko eta martxan jartzeko baimena eskuratzea baino ez du falta irailaren 15ean eskolak ematen hasi ahal izateko. | Unibasqen aldeko txostenak jaso dituzte Euneiz unibertsitate pribatu berriaren lau graduek. Gasteizen egongo den unibertsitate pribatu berriak irekitzeko eta martxan jartzeko baimena eskuratzea baino ez du falta irailaren 15ean eskolak ematen hasi ahal izateko. | Gasteizen irailean ireki asmo duten Euneiz unibertsitate pribatuak beste urrats bat egin du: Eusko Jaurlaritzaren Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak baiezkoa eman die eskaini nahi dituzten lau graduei. Behin baimen hori izanda, datozen egunetan irekitzeko eta martxan jartzeko baimena eskuratzea ... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215844/espetxeratu-egin-dute-curia-kaleko-istiluengatik-atxilotuetako-bat.htm | Gizartea | Espetxeratu egin dute Curia kaleko istiluengatik atxilotuetako bat | Gaur deklaratu duten beste laurak aske utzi ditu epaileak, baina astero joan beharko dute auzitegira. Denera, zortzi lagun atxilotu zituzten, San Fermin eguneko prozesioan «udalbatzari eraso egitea» egotzita. | Espetxeratu egin dute Curia kaleko istiluengatik atxilotuetako bat. Gaur deklaratu duten beste laurak aske utzi ditu epaileak, baina astero joan beharko dute auzitegira. Denera, zortzi lagun atxilotu zituzten, San Fermin eguneko prozesioan «udalbatzari eraso egitea» egotzita. | Nafarroako Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, espetxera eraman dute Iruñeko Curia kalean San Fermin eguneko prozesioan izandako istiluengatik atxilotuetako bat. Udaltzain bati ukabilkada bat ematea egozten diotena da espetxeratua. Desordena publikoak eragitea, autoritatearen aurkako atentatua, gorroto delitua eta lesi... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215845/sri-lankako-presidentea-herrialdetik-ihes-egiten-ahalegindu-da.htm | Mundua | Sri Lankako presidentea herrialdetik ihes egiten ahalegindu da | 'The Guardian'-en arabera, aireportuko VIP eremuko funtzionarioek ez diote zigilatu pasaportea Gotabaya Rajapksari, eta ezin izan du alde egin Sri Lankatik. | Sri Lankako presidentea herrialdetik ihes egiten ahalegindu da. 'The Guardian'-en arabera, aireportuko VIP eremuko funtzionarioek ez diote zigilatu pasaportea Gotabaya Rajapksari, eta ezin izan du alde egin Sri Lankatik. | Gotabaya Rajapaksa Sri Lankako presidentea herrialdetik ihes egiten ahalegindu da, The Guardian egunkariak kaleratu duenez. Herrialdeko egoera ekonomiko larria dela eta, ugaritu bezala handitu egin dira haren kontrako protestak, eta, hori dela eta, bihar da dimisioa ematekoa, nahiz eta oraindik ez zaien mintzatu herrit... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215846/euskarazko-ikus-entzunezkoek-70erainoko-kenkari-fiskalak-jaso-ahalko-dituzte-bizkaian.htm | Kultura | Euskarazko ikus-entzunezkoek %70erainoko kenkari fiskalak jaso ahalko dituzte Bizkaian | Egun indarrean diren pizgarri fiskalak indartuko dituen lege aurreproiektu bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta arte eszenikoentzako kenkari berriak ere ezarriko dituzte | Euskarazko ikus-entzunezkoek %70erainoko kenkari fiskalak jaso ahalko dituzte Bizkaian. Egun indarrean diren pizgarri fiskalak indartuko dituen lege aurreproiektu bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta arte eszenikoentzako kenkari berriak ere ezarriko dituzte | Orokorrean Bizkaiko ikus-entzunezko sektorea bultzatzeaz gain, espezifikoki euskarazko ikus-entzunezko sektorea ere sustatzeko kenkari fiskal sorta bat ezarri nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Gaur aurkeztu duten lege aurreproiektuaren arabera, gastuetan %35etik %60rainoko kenkariak izango dituzte Bizkaian ekoitzitako f... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.