date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215847/mungiako-enpresa-bateko-langile-bat-erredura-larriekin-ospitaleratu-dute.htm | Ekonomia | Mungiako enpresa bateko langile bat erredura larriekin ospitaleratu dute | Fabrikan izan den leherketa batek eragin dizkio zauriak beharginari. | Mungiako enpresa bateko langile bat erredura larriekin ospitaleratu dute. Fabrikan izan den leherketa batek eragin dizkio zauriak beharginari. | Mungiako (Bizkaia) enpresa bateko behargin bat Gurutzetako Ospitalean dago, erredura larriengatik erietxeratuta. Gaur goizean eraman dute hara; makina batean leherketa bat izan da, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, bete-betean jo du langilea.
Larrialdi zerbitzuek artatu dute langilea, eta suhiltzai... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215848/merezitako-nota-jaso-dute-seaskako-ikasleek.htm | Gizartea | Merezitako nota jaso dute Seaskako ikasleek | Euskaraz erantzundako brebetako Zientzietako azterketaren emaitza eman diete Seaskako ikasleei, Euskal Hirigune Elkargoan. Frantziako Hezkuntza Ministerioak ezarritako «zigorra» salatu dute ikasleek. | Merezitako nota jaso dute Seaskako ikasleek. Euskaraz erantzundako brebetako Zientzietako azterketaren emaitza eman diete Seaskako ikasleei, Euskal Hirigune Elkargoan. Frantziako Hezkuntza Ministerioak ezarritako «zigorra» salatu dute ikasleek. | Brebetako zientzietako azterketa berarentzat bi nota izanen dituzte Seaskako kolegioetako ikasleek aurten. Lehena, ofiziala, Frantziako Hezkuntza Ministerioko zuzentzaile erdaldunek emandakoa: batez bestean 5/50eko nota baino gutiago atera dute ikasleek. Bigarrena, sinbolikoa, Euskal Hirigune Elkargoaren babespean zuze... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215849/jaurlaritzak-hogei-milioi-eurorekin-lagunduko-ditu-gerrak-eragindako-enpresak.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak hogei milioi eurorekin lagunduko ditu gerrak eragindako enpresak | Enpresen iraupena sustatzeko laguntza zuzenak izango dira Ukrainako egoerak asko zamatu dituen enpresentzat | Jaurlaritzak hogei milioi eurorekin lagunduko ditu gerrak eragindako enpresak. Enpresen iraupena sustatzeko laguntza zuzenak izango dira Ukrainako egoerak asko zamatu dituen enpresentzat | Ukrainako inbasioak eragindako egoerak modu zuzenean jo dituen enpresek Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza zuzenak jaso ahal izango dituzte. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazioak martxan jarritako hogei milioi euroko funts bati esker, enpresek 400.000 eurorainoko laguntzak lortu ahal izango dituzte, betiere bald... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215850/nafarroako-merezimenduen-dekretua-laquoonartezinaraquo-da-oraindik-kontseiluaren-eta-behatokiaren-arabera.htm | Gizartea | Nafarroako merezimenduen dekretua «onartezina» da oraindik, Kontseiluaren eta Behatokiaren arabera | Dekretuaren zirriborro berriak ez dakar aurrerapausorik hizkuntza eskubideetan, bi eragileek salatu dutenez. Nafarroako Gobernuak auzitegiaren baldintzetara egokitu nahi duela ukatu egin du Paul Bilbaok, eta, aldiz, berretsi du dekretuaren asmoa «euskaldunak zokoratzea» dela. | Nafarroako merezimenduen dekretua «onartezina» da oraindik, Kontseiluaren eta Behatokiaren arabera. Dekretuaren zirriborro berriak ez dakar aurrerapausorik hizkuntza eskubideetan, bi eragileek salatu dutenez. Nafarroako Gobernuak auzitegiaren baldintzetara egokitu nahi duela ukatu egin du Paul Bilbaok, eta, aldiz, berr... | Nafarroako Gobernuak aurkeztu du administrazio publikoko merezimenduen dekretuaren proposamen berria, baina, duela ia bost hilabete aurkeztutakoarekin alderatuta, aldaketak hutsalak dira, Euskalgintzaren Kontseiluaren eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera.
Irmo mintzatu da Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagus... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215851/alerta-gorria-aktibatu-dute-erriberan-beroa-dela-eta.htm | Gizartea | Alerta gorria aktibatu dute Erriberan beroa dela eta | Espainiako Meteorologiako Estatu Agentziak eta Osasun Ministerioak iragarri dutenez, 21 graduko minimoak eta 38 gradutik gorako maximoak izango dira uztailaren 16ra arte. | Alerta gorria aktibatu dute Erriberan beroa dela eta. Espainiako Meteorologiako Estatu Agentziak eta Osasun Ministerioak iragarri dutenez, 21 graduko minimoak eta 38 gradutik gorako maximoak izango dira uztailaren 16ra arte. | Alerta gorria aktibatu du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Erriberan, berotea dela eta. Osasun publikoaz arduratzen diren erakundeak krisi kabinete batean elkartu dira gaur goizean, neurri batzuk hartzeko asmoz. Datozen egunetan tenperatura 38 gradutik gora igoko dela iragarri dute meteorolo... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215852/45-eragiletik-gora-batu-zaizkio-greziako-errefuxiatu-eremuetatik-haurrak-ekartzeko-ekinbideari.htm | Gizartea | 45 eragiletik gora batu zaizkio Greziako errefuxiatu eremuetatik haurrak ekartzeko ekinbideari | Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteen proposamenak atxikimendu ugari lortu ditu. | 45 eragiletik gora batu zaizkio Greziako errefuxiatu eremuetatik haurrak ekartzeko ekinbideari. Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteen proposamenak atxikimendu ugari lortu ditu. | Greziako errefuxiatu esparruetan gaixorik dauden umeak Euskal Herrira ekartzeko ekinbideak aurrerapausoak eman dituela jakinarazi dute Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek. Maiatzean, atxikimenduak biltzeari ekin zioten erakunde, alderdi eta gizarte eragile batzuen artean Greziatik umeak ekarri ahal i... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215853/euroa-eta-dolarra-parez-pare.htm | Ekonomia | Euroa eta dolarra, parez pare | Hogei urtean lehenbizikoz, bi diruek prezio bera dute. | Euroa eta dolarra, parez pare. Hogei urtean lehenbizikoz, bi diruek prezio bera dute. | Hogei urtean lehenbizikoz, dolarrak eta euroak balio bera dute. Dolarraren gorako bideak eta euroaren beherakoak —balioaren %12 galdu du azken urtean— parez pare jarri dituzte biak. Balio galera Europaren esportazioentzat ona izan badaiteke ere, askoz handiagoa da merkatu eta herritarren artean zabaldu dezakeen ziurgab... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215854/jaurlaritzak-iaz-adina-diru-jarriko-du-enpresetan-euskara-sustatzeko-diru-laguntzetarako.htm | Gizartea | Jaurlaritzak iaz adina diru jarriko du enpresetan euskara sustatzeko diru laguntzetarako | Bi milioi euro emango ditu, baina, aurreko deialdietan ez bezala, ez da euskara planik egin beharko diru laguntza jasotzeko. Lau multzotan sailkatu ditu Jaurlaritzak lagunduko dituen jarduerak. | Jaurlaritzak iaz adina diru jarriko du enpresetan euskara sustatzeko diru laguntzetarako. Bi milioi euro emango ditu, baina, aurreko deialdietan ez bezala, ez da euskara planik egin beharko diru laguntza jasotzeko. Lau multzotan sailkatu ditu Jaurlaritzak lagunduko dituen jarduerak. | Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro bideratuko ditu Lanhitz programara, enpresa pribatuetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea abiatutako egitasmora. Diru sail horixe bera erabili zuen iaz ere, baina bada aldaketarik ordutik hona: orain arte ez bezala, diru laguntza jasotzeko ez da ezinbesteko baldintza izang... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215855/magnus-cort-nielsenek-ihesaldia-baliatu-du-irabazteko.htm | Kirola | Magnus Cort Nielsenek ihesaldia baliatu du irabazteko | Esprintean nagusitu da danimarkarra, eta helmugako argazkia behar izan dute garailea erabakitzeko | Magnus Cort Nielsenek ihesaldia baliatu du irabazteko. Esprintean nagusitu da danimarkarra, eta helmugako argazkia behar izan dute garailea erabakitzeko | Magnus Cort Nielsenek (Educa on) irabazi du Frantziako Tourreko hamargarren etapa. 25 lagunek lortu dute ihesaldian sartzea, eta haien artean erabaki da garailea esprintean. Faboritoak zortzi minutu pasatxora heldu dira helmugara, eta datozen egunetarako indarrak gorde dituzte. Tadej Pogacarrek jarraituko du lider (UAE... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215856/erresistentziaren-ikurra.htm | Politika | Erresistentziaren ikurra | Gaurko egunez duela bost mende, armada batek Amaiurko gaztelua inguratu zuen; Espainiako erregeordeak zuzendu zuen armada hori, eta bost mila soldaduk osatzen zuten. Gazteluaren barruan, Jaime Velaz Medrano kapitainaren agindupean, ehun nafarrek astebetez eutsi zieten bonbardaketei eta erasoei. Konkistaren azken guda h... | Erresistentziaren ikurra. Gaurko egunez duela bost mende, armada batek Amaiurko gaztelua inguratu zuen; Espainiako erregeordeak zuzendu zuen armada hori, eta bost mila soldaduk osatzen zuten. Gazteluaren barruan, Jaime Velaz Medrano kapitainaren agindupean, ehun nafarrek astebetez eutsi zieten bonbardaketei eta erasoei... | Duela bost mende, 1522ko uztailaren 19an amaitu zen Amaiurko gazteluaren setioa. Nafarroako konkistako batailarik esanguratsuenetakoa izango zena irabazita, Carlos V enperadoreak suntsitzeko agindu zuen, «harri gainean beste harririk ez geratu arte». Abuztuaren 11n, Baztan osoan entzun omen zen leherketaren burrunba. A... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215857/sanferminetan-jasandako-sexu-erasoak-salatzeko-bildu-dira-irunean.htm | Gizartea | Sanferminetan jasandako sexu erasoak salatzeko bildu dira Iruñean | Jaiak hasi zirenetik «intentsitate gutxiko 21 eraso, eta intentsitate handiko beste bat» zenbatu dituztela salatu dute antolatzaileek. | Sanferminetan jasandako sexu erasoak salatzeko bildu dira Iruñean. Jaiak hasi zirenetik «intentsitate gutxiko 21 eraso, eta intentsitate handiko beste bat» zenbatu dituztela salatu dute antolatzaileek. | Sanferminetan pairatzen ari diren eraso matxistak salatzeko «txistualdi herrikoia» egin dute gaur, Iruñeko Gaztelu plazan. Zarataren bidez, gaitzetsi nahi izan dute emakume batek asteburuan Mendillorri auzoan jasaniko erasoa.
Hiriko mugimendu feministak eta herri mugimenduak antolatu du elkarretaratzea, eta, besteak b... |
2022-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/215858/mercedesek-lan-ituna-adostu-du-batzordearen-gehiengoarekin.htm | Ekonomia | Mercedesek lan ituna adostu du batzordearen gehiengoarekin | ELA, LAB eta ESK ez daude ados proposamenarekin, eta grebara deitu dute biharko. Langileek hilaren 18an bozkatuko dute ituna. | Mercedesek lan ituna adostu du batzordearen gehiengoarekin. ELA, LAB eta ESK ez daude ados proposamenarekin, eta grebara deitu dute biharko. Langileek hilaren 18an bozkatuko dute ituna. | Gasteizko Mercedes-Benzen lan hitzarmena adostu dute zuzendaritzak eta sindikatuek atzo. Langile batzordearen gehiengoak, hau da, UGTk, CCOOk, Ekintzak eta PIMek egindako proposamena onartu du enpresak, Alemaniatik oniritzia jaso ondoren. Edonola ere, gatazka ez da oraindik amaitu, itunak ez baitu erabateko babesa jaso... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215888/zazpigarrena-aurtengo-entzierrorik-azkarrena.htm | Bizigiro | Zazpigarrena, aurtengo entzierrorik azkarrena | Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek 2 minutu eta 14 segundo behar izan dute ibilbidea osatzeko. Abiadurak hainbat erorketa eragin ditu, eta sei lagun zauritu dira; bat bera ere ez adarkadaz. | Zazpigarrena, aurtengo entzierrorik azkarrena. Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek 2 minutu eta 14 segundo behar izan dute ibilbidea osatzeko. Abiadurak hainbat erorketa eragin ditu, eta sei lagun zauritu dira; bat bera ere ez adarkadaz. | Aurtengo entzierrorik azkarrena gaurkoa izan da, oraingoz: 2 minutu eta 14 segundo iraun du. Madrilgo Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek azkar eta garbi egin dute San Domingoko ukuiluetatik zezen plazarainoko bidea. Gurutze Gorriaren arabera, sei lagun zauritu dira, baina bat bera ere ez adarkadaz. Haietako bostek... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215889/energiak-eta-elikagaiek-97raino-igo-dute-inflazioa-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Energiak eta elikagaiek %9,7raino igo dute inflazioa Hego Euskal Herrian | Ekaineko beroaldiak berriro garestitu du argindarra b Erregaiak inoizko prezio handiena izan du, eta deskontuen efektua indargabetu du bElikagaien garestitzea ez da eten | Energiak eta elikagaiek %9,7raino igo dute inflazioa Hego Euskal Herrian. Ekaineko beroaldiak berriro garestitu du argindarra b Erregaiak inoizko prezio handiena izan du, eta deskontuen efektua indargabetu du bElikagaien garestitzea ez da eten | Bigarrenez, KPI kontsumo prezioen indizea bi zifrara iristeko atarian geratu da Hego Euskal Herrian. Martxoan %9,6ra heldu zen, eta ekainean, berriz, %9,7ra. %10eko mugara ez iritsi arren, azken hiru hamarkadetako inflazio handiena dago egun, eta arazo handia da, batez ere maila ekonomiko apala duten herritarrentzat.
... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215890/lanuzteak-egiten-ari-dira-gaur-bilboko-metroan.htm | Gizartea | Lanuzteak egiten ari dira gaur Bilboko metroan | ELA, CIM eta UGT sindikatuek deitu dute protestetara, puntako orduetan. Hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko eskatu dute sindikatuek. | Lanuzteak egiten ari dira gaur Bilboko metroan. ELA, CIM eta UGT sindikatuek deitu dute protestetara, puntako orduetan. Hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko eskatu dute sindikatuek. | Metro Bilbaoko langileak lanuzteak egiten ari dira gaur ELA, UGT eta CIM sindikatuek deituta. Hitzarmen kolektiboa berriaren negoziazioa eskatzeko protesten laugarren astea dute hau. Goizeko lehen orduetarako deitu dute lehen lanuztera, 06:30etik 09:30etara, eta protestak nabarmen ari dira eragiten metroko zerbitzuetan... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215891/albisu-eta-iparragirre-uztailaren-21ean-deitu-dituzte-deklaratzera.htm | Politika | Albisu eta Iparragirre uztailaren 21ean deitu dituzte deklaratzera | Miguel Angel Blancoren hilketarekin lotuta ari dira haiek ikertzen. Arizkuren deklaratzera deitzeko baimena eskatu dio Auzitegi Nazionalak Frantziari. | Albisu eta Iparragirre uztailaren 21ean deitu dituzte deklaratzera. Miguel Angel Blancoren hilketarekin lotuta ari dira haiek ikertzen. Arizkuren deklaratzera deitzeko baimena eskatu dio Auzitegi Nazionalak Frantziari. | Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek hilaren 21ean deitu ditu deklaratzera Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre. Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztutako salaketari men eginda, epaileak aurreko astean erabaki zuen bi horiek eta Josetxo Arizkuren ikertzea, ETAko zuzendaritzako kide gisa Miguel Angel B... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215892/inaki-anua-hil-da-gasteizko-jazzaldiaren-zuzendari-izandakoa.htm | Kultura | Iñaki Añua hil da, Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari izandakoa | Jaialdiaren zuzendari izan da 40 urtez, eta haren eskutik etorri dira izar asko Gasteizera. 79 urte zituen, eta COVID-19ak jota hil da bart. Atzo hasi zen aurtengo jazzaldia, hain justu. | Iñaki Añua hil da, Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari izandakoa. Jaialdiaren zuzendari izan da 40 urtez, eta haren eskutik etorri dira izar asko Gasteizera. 79 urte zituen, eta COVID-19ak jota hil da bart. Atzo hasi zen aurtengo jazzaldia, hain justu. | Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari eta sustatzaile nagusia izan zen Iñaki Añua, 40 urtez. Jazzaren zale amorratua zen, eta horri esker iritsi zen jaialdiaren arduradun izatera. Haren eskutik etorri dira nazioarteko musikari asko Gasteizera, eta haren ekimenez lortu zuen jaialdiak Europako onenen artean kokatzea. 79 urte ... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215893/alerta-laranja-aktibatu-dute-araban-eta-nafarroan-beroa-dela-eta-bizkaian-eta-gipuzkoan-horia.htm | Gizartea | Alerta laranja aktibatu dute Araban eta Nafarroan, beroa dela eta; Bizkaian eta Gipuzkoan, horia | Ostiralera arte luzatuko dituzte alertak, 39 gradurainoko tenperaturak espero direlako. Nafarroa hegoaldean alerta gorria aktibatu zuten atzo, eta sua dibertimendurako erabiltzea debekatu dute. | Alerta laranja aktibatu dute Araban eta Nafarroan, beroa dela eta; Bizkaian eta Gipuzkoan, horia. Ostiralera arte luzatuko dituzte alertak, 39 gradurainoko tenperaturak espero direlako. Nafarroa hegoaldean alerta gorria aktibatu zuten atzo, eta sua dibertimendurako erabiltzea debekatu dute. | Aurtengo bigarren bero bolada iritsi da Euskal Herrira. Astelehenetik ari dira tenperaturak beroak izaten, eta Nafarroako Erriberan atzo aktibatu zuten alerta gorria. Araban gaur aktibatu dute alerta laranja; 39 gradurainoko tenperaturak izango dira han, ostiralera bitartean. Gauza bera egin dute Nafarroa erdialdean et... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215894/iragana-eta-geroa-lotzen-dituen-katebegia.htm | Politika | Iragana eta geroa lotzen dituen katebegia | Gertaera historikoetatik harago, Amaiurko borrokaldia euskal herritarren oroimen kolektiboa eratzen lagundu duen sinboloa ere bada, eta baditu gaur egunera arte iristen diren ondorio politikoak. | Iragana eta geroa lotzen dituen katebegia. Gertaera historikoetatik harago, Amaiurko borrokaldia euskal herritarren oroimen kolektiboa eratzen lagundu duen sinboloa ere bada, eta baditu gaur egunera arte iristen diren ondorio politikoak. | Gertaera historiko batzuk ez dira gertaera historiko hutsak, eta itzala proiektatzen dute etorkizunera, hurrengo belaunaldientzat erreferentzia bilakatzen direlako eta haien iruditeria kolektiboa eratzen laguntzen dutelako. Amaiurko gazteluaren setioa horietako bat da: historia gainditu, eta mito, ikur eta kondairaren ... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215895/mercedesen-aurreakordioarekin-ere-ekoizpena-eten-du-lanuzteak.htm | Ekonomia | Mercedesen aurreakordioarekin ere, ekoizpena eten du lanuzteak | ELAk, LABek eta ESK-k uste dute plantillak atzera botako duela lan ituna asteleheneko bozketan. Langileen %95 atera da grebara. | Mercedesen aurreakordioarekin ere, ekoizpena eten du lanuzteak. ELAk, LABek eta ESK-k uste dute plantillak atzera botako duela lan ituna asteleheneko bozketan. Langileen %95 atera da grebara. | ELA, LAB eta ESK sindikatuak kalera irten dira beste behin, atzo langile batzordearen gehiengoak –CCOO, UGT, Ekintza eta PIM– Gasteizko Mercedes-Benzeko zuzendaritzarekin lan ituna adostu ostean. Grebalarien iritziko, aurreakordioa «ez da nahikoa», eta aste honetarako deituriko hiru greba deialdiei eutsi diete. Horiek ... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215896/sri-lankako-presidenteak-herrialdetik-ihes-egin-du-eta-gobernuak-larrialdi-egoera-ezarri-du.htm | Mundua | Sri Lankako presidenteak herrialdetik ihes egin du, eta gobernuak larrialdi egoera ezarri du | Rajapaksa Maldivetan da, eta Singapurrera joan nahi du kargua utzi aurretik. Wickremesinghe lehen ministroa izendatu du jarduneko estatuburu, parlamentuko presidentearen arabera. | Sri Lankako presidenteak herrialdetik ihes egin du, eta gobernuak larrialdi egoera ezarri du. Rajapaksa Maldivetan da, eta Singapurrera joan nahi du kargua utzi aurretik. Wickremesinghe lehen ministroa izendatu du jarduneko estatuburu, parlamentuko presidentearen arabera. | Azkenean, bai, Gotabaya Rajapaksa Sri Lankako presidenteak herrialdetik ihes egin du, Maldivetara. Dimisioa ematekoa da —hori egin arte immunitatea du—, eta badirudi asmo horri eutsiko diola; ordezkoa ere aukeratu du, Ranil Wickremesinghe lehen ministroa izendatu baitu jarduneko estatuburu, Mahinda Yapa Abeywardene par... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215897/tafallan-19-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-sexu-eraso-bat-leporatuta.htm | Gizartea | Tafallan 19 urteko gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat leporatuta | Erasoa atzo goizean gertatu zen, 10:00 aldera, emakumea kirola egiten ari zela. | Tafallan 19 urteko gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat leporatuta. Erasoa atzo goizean gertatu zen, 10:00 aldera, emakumea kirola egiten ari zela. | Foruzaingoak 19 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Tafallan (Nafarroa). Emakume bati sexu eraso egin zion 10:00 aldera, emakumea herriaren kanpoaldean kirola egiten ari zenean.
Salaketaren arabera, gizonak, emakumeari heldu, eta lurrera bota zuen, eta gero bere gainean masturbatzen hasi zen. Noticias de Navarra egunk... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215899/madagaskarko-onddo-inbaditzaile-bat-aurkitu-dute-astigarragan.htm | Gizartea | Madagaskarko onddo inbaditzaile bat aurkitu dute Astigarragan | Parkea Bizirik elkarteko kideek topatu dute Favolaschia calocera onddoa. Europan 2002. urtean aurkitu zuten lehen aldiz. | Madagaskarko onddo inbaditzaile bat aurkitu dute Astigarragan. Parkea Bizirik elkarteko kideek topatu dute Favolaschia calocera onddoa. Europan 2002. urtean aurkitu zuten lehen aldiz. | Parkea Bizirik elkarte naturazaleko kideek Favolaschia calocera onddoa topatu dute Astigarragako (Gipuzkoa) baso batean. Espezie hori inbaditzailea da, eta Madagaskarren du jatorria. Elkarteko boluntarioek topatu dute, hegaztientzako habia kutxen ikuskapen bat egiten ari zirela.
Espezie inbaditzaile hori hildako egurr... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215900/hizkuntza-gutxituei-buruz-laquomintzatzeko-prestraquo-agertu-du-pap-ndiaye.htm | Gizartea | Hizkuntza gutxituei buruz «mintzatzeko prest» agertu du Pap Ndiaye | Frantziako Hezkuntza ministroak adierazi du ez duela «printzipiozko zailtasun edo arazorik eskualdeko hizkuntzei begira», eta elebitasunari «atxikia» zaiola. Irailaren 14an bilkura eginen dute EEPko kideek ministroaren kabineteko zuzendariordearekin eta aholkulari berezi batekin. | Hizkuntza gutxituei buruz «mintzatzeko prest» agertu du Pap Ndiaye. Frantziako Hezkuntza ministroak adierazi du ez duela «printzipiozko zailtasun edo arazorik eskualdeko hizkuntzei begira», eta elebitasunari «atxikia» zaiola. Irailaren 14an bilkura eginen dute EEPko kideek ministroaren kabineteko zuzendariordearekin et... | «Mintzatzeko prest». Hitz horiekin erantzun du Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroak hizkuntza gutxituei buruz galdera egin diotenean. Frantziako Senatuko kultura batzordean entzun dute asteazken arratsalde honetan, eta gaiari heltzeko borondatea erakutsi du. «Euskal Herritik interpelazio indartsu bati erantzun di... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215901/macronek-covid-19aren-pasaportearen-bozketa-galdu-du-asanblea-nazionalean.htm | Mundua | Macronek COVID-19aren pasaportearen bozketa galdu du Asanblea Nazionalean | COVID-19aren inguruko arauaren aurka bozkatu du parlamentuko gehiengoak. 221 kide izan dira neurriaren aurka agertu direnak; 187k alde bozkatu dute, eta 24 abstenitu egin dira. Frantziako presidentearen lehen porrota da ekaineko hauteskundeez geroztik. | Macronek COVID-19aren pasaportearen bozketa galdu du Asanblea Nazionalean. COVID-19aren inguruko arauaren aurka bozkatu du parlamentuko gehiengoak. 221 kide izan dira neurriaren aurka agertu direnak; 187k alde bozkatu dute, eta 24 abstenitu egin dira. Frantziako presidentearen lehen porrota da ekaineko hauteskundeez ge... | Emmanuel Macron Frantziako presidenteak parlamentuko gehiengoaren ezezkoa jaso zuen bart Asanblea Nazionalean. Diputatuek aurrez onartutako COVID-19aren inguruko neurria berrezartzearen aurka bozkatu zuten. Atzerritik Frantziara sartzeko eta itsasoz bestaldeko lurraldeetara joateko COVID ziurtagiria eskatzea zuen helbu... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215902/aske-utzi-dute-iruneko-sexu-erasoarekin-lotutako-gizona.htm | Gizartea | Aske utzi dute Iruñeko sexu erasoarekin lotutako gizona | Ezingo da biktimarengana gerturatu, ezta harekin komunikatu ere. Erasotzaileak bere burua entregatu du Foruzaingoan, gaur goizean. Larunbat gauean egindako sexu erasoarekin lotzen dute, eta atzo ekitaldi bat egin zuten, biktimari elkartasuna adierazteko. | Aske utzi dute Iruñeko sexu erasoarekin lotutako gizona. Ezingo da biktimarengana gerturatu, ezta harekin komunikatu ere. Erasotzaileak bere burua entregatu du Foruzaingoan, gaur goizean. Larunbat gauean egindako sexu erasoarekin lotzen dute, eta atzo ekitaldi bat egin zuten, biktimari elkartasuna adierazteko. | Larunbat gauean Iruñean emakume bati egin zioten erasoaren ustezko egileak bere burua entregatu du Foruzaingoan, gaur goizean. Enrique Maia alkateak eman du albistearen berri: «Nafarroako Gobernutik iritsi zaidan informazioaren arabera, bere kabuz Foruzaingoan aurkeztu da, eta beste probintzia batekoa da». Behin epaile... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215903/edfk-bere-akzioak-eten-ditu-aldi-baterako.htm | Ekonomia | EDFk bere akzioak eten ditu aldi baterako | EDP energia konpainia Frantziako Estatuaren adierazpenen esperoan da, nazionalizazioa nola egingo den jakiteko. «Beranduenez» uztailaren 19an izango du haren berri. | EDFk bere akzioak eten ditu aldi baterako. EDP energia konpainia Frantziako Estatuaren adierazpenen esperoan da, nazionalizazioa nola egingo den jakiteko. «Beranduenez» uztailaren 19an izango du haren berri. | EDF Electricite de France konpainiak burtsako kotizazioa eten du aldi baterako, Frantziako Finantza Ministerioak jakinarazi duenez. Estatuak energia enpresa hori erabat publiko bilakatzeko nahia erakutsi zuen joan den astean. EDFk nazionalizazioa nola egingo den jakin nahi du, ezer esan aurretik: «Enpresak ez du adiera... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215904/eusko-jaurlaritzako-osasun-sailak-beroaren-ondorioak-prebenitzeko-plana-ondu-du.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak beroaren ondorioak prebenitzeko plana ondu du | Azken hiru egunetan beroak kaltetutako 25 pertsona inguru artatu dituzte. Planean gomendatu dute, besteak beste, zer jan eta zer edan, eta nola jokatu etxean eta kalean. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak beroaren ondorioak prebenitzeko plana ondu du. Azken hiru egunetan beroak kaltetutako 25 pertsona inguru artatu dituzte. Planean gomendatu dute, besteak beste, zer jan eta zer edan, eta nola jokatu etxean eta kalean. | Azken egunotako tenperatura beroak direla eta, Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak 25 pertsona inguru artatu ditu azken hiru egunetan, eta horietatik hamahiru ospitalera eraman behar izan dituzte. Egoera hori dela eta, eta beroak eragin ditzakeen ondorioak prebenitzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sail... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215905/sanchezek-iragarri-du-uztailean-onartuko-dutela-sekretu-ofizialen-legea-ordezkatzeko-aurreproiektua.htm | Politika | Sanchezek iragarri du uztailean onartuko dutela Sekretu Ofizialen Legea ordezkatzeko aurreproiektua | Legea «demokrazia garatuenetako» araudien pare egongo dela adierazi du, baina ez du eman haren inguruko xehetasunik. | Sanchezek iragarri du uztailean onartuko dutela Sekretu Ofizialen Legea ordezkatzeko aurreproiektua. Legea «demokrazia garatuenetako» araudien pare egongo dela adierazi du, baina ez du eman haren inguruko xehetasunik. | Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek adierazi du hilabetea amaitu aurretik prest izango dutela Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektua: «Azken elaborazio fasean dago». Hura izango da gobernuaren proposamena 1968ko Sekretu Ofizialen Legea ordezkatzeko.
Sanchezen arabera, «egungo beharretara» egokituko d... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215906/arabako-etxez-etxeko-zerbitzuko-langileek-mobilizazioak-hasi-dituzte.htm | Gizartea | Arabako etxez etxeko zerbitzuko langileek mobilizazioak hasi dituzte | Lan baldintzak «duintzeko» eta lan hitzarmena berritzeko eskatu dute. Salatu dute langile soziosanitarioak direla baina administrazioak «ahaztuta» dauzkala. | Arabako etxez etxeko zerbitzuko langileek mobilizazioak hasi dituzte. Lan baldintzak «duintzeko» eta lan hitzarmena berritzeko eskatu dute. Salatu dute langile soziosanitarioak direla baina administrazioak «ahaztuta» dauzkala. | Arabako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek mobilizazioak eta protestak hasi dituzte, euren lan baldintzen alde. Prentsaurreko bat egin dute gaur Gasteizen, eta gogor salatu dute Arabako Aldundiak, Gasteizko Udalak eta patronalak egindako kudeaketa. «Langile soziosanitarioak gara, eta herritarrentzako ezinbestek... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215907/ezpal-elkarteko-aizkolariak-ez-dira-ariko-federazioaren-txapelketan.htm | Kirola | Ezpal elkarteko aizkolariak ez dira ariko federazioaren txapelketan | Kirolariek oharra kaleratu dute, eta Euskal Herriko Herri Kirol Federazioarekin izandako desenkotruak aletzeaz gain, federazioak hartutako erabakiarekin desados agertu dira. Hala, hirugarren mailako txapelketan ez aritzea hobetsi dute. | Ezpal elkarteko aizkolariak ez dira ariko federazioaren txapelketan. Kirolariek oharra kaleratu dute, eta Euskal Herriko Herri Kirol Federazioarekin izandako desenkotruak aletzeaz gain, federazioak hartutako erabakiarekin desados agertu dira. Hala, hirugarren mailako txapelketan ez aritzea hobetsi dute. | Ezpal elkartean bildutako aizkolariek federazioarekin bat egin gabe segiko dute. Euskal Herriko Federazioak hirugarren mailako txapelketarako deialdia egin zuen gaur zortzi, baina elkarteko kirolariek ez aritzea hobetsi dute. Oharra kaleratu dute gaur goizean, «federazioaren prentsaurrekoak sortutako harrabotsa» tartek... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215908/aizpuruak-sanchezi-gogorarazi-dio-subiranisten-beharra-duela.htm | Politika | Aizpuruak Sanchezi gogorarazi dio subiranisten beharra duela | EH Bilduk «78ko erregimenaren hipoteka» gainetik kentzeko gonbidapena egin dio Espainiako Gobernuari, gatazka nazionalen konponbidean aurrerapenak eginda. Sanchezi ohartarazi dio bidegurutzean dagoela. | Aizpuruak Sanchezi gogorarazi dio subiranisten beharra duela. EH Bilduk «78ko erregimenaren hipoteka» gainetik kentzeko gonbidapena egin dio Espainiako Gobernuari, gatazka nazionalen konponbidean aurrerapenak eginda. Sanchezi ohartarazi dio bidegurutzean dagoela. | Legealdia amaitzeko urtebete falta den honetan, «zein bide» hartuko duen ondo pentsatzeko eskatu dio Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, Espainiako egoerari buruzko eztabaidan: «Erabaki behar duzu nola nahi duzun zutaz gogoratzea: gehiengoaren askatasunak eta ongizate sozial... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215909/estebanek-sanchezi-exijitu-dio-urratsak-egin-ditzala-gernikako-estatutua-betetzeko.htm | Politika | Estebanek Sanchezi exijitu dio urratsak egin ditzala Gernikako Estatutua betetzeko | EAJko bozeramaileak salatu du Espainiako Gobernua bazkideak kontuan hartu gabe ari dela lanean. | Estebanek Sanchezi exijitu dio urratsak egin ditzala Gernikako Estatutua betetzeko. EAJko bozeramaileak salatu du Espainiako Gobernua bazkideak kontuan hartu gabe ari dela lanean. | EAJko eledun Aitor Estebanek «harremanak zaintzeko» eskatu dio Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi, eta ez «uzkurtzeko» eskuinaren aurrean. Jeltzaleak txarretsi dio azken neurriek «gobernu autonomikoen erabakiak mugatzen» dituztela, eta gogoratu dio Gernikako Estatutuan jasotako eskumen ugari eskualdatu gabe... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215910/sute-bat-piztu-da-donemiliaga-eta-asparrena-artean.htm | Gizartea | Sute bat piztu da Donemiliaga eta Asparrena artean | Azken egunetan sute bat baino gehiago piztu dira Araban, bereziki uzta bilketan dabiltzan zereal lursailetan. 16:00ak alderako kontrolpean zutela jakinarazi dute suhiltzaileek. | Sute bat piztu da Donemiliaga eta Asparrena artean. Azken egunetan sute bat baino gehiago piztu dira Araban, bereziki uzta bilketan dabiltzan zereal lursailetan. 16:00ak alderako kontrolpean zutela jakinarazi dute suhiltzaileek. | Beste sute bat piztu da Araban, Durruma (Donemiliaga) eta Urabain (Asparrena) kontzejuen arteko lursail batean, Irun eta Gasteiz lotzen dituen A-1 errepidearen parean. Arabako Alea-k zabaldu duenez, 15:00ak aldera piztu da sua, baina 16:00ak aldera kontrolatzea lortu dute Arabako eta Nafarroako suhiltzaileek, eta guzti... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215911/zubietako-erraustegia-erreka-bat-kutsatzen-ari-dela-salatu-dute.htm | Gizartea | Zubietako erraustegia erreka bat kutsatzen ari dela salatu dute | Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak zabaldu dituen irudietan ageri denez, Zubietako erraustegiaren ondoko errekako ura zikin dago, eta aparra dauka. | Zubietako erraustegia erreka bat kutsatzen ari dela salatu dute. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak zabaldu dituen irudietan ageri denez, Zubietako erraustegiaren ondoko errekako ura zikin dago, eta aparra dauka. | Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak egin du ohartarazpena, eta sare sozialetan jarri dituzten irudiek berresten dute: Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitz erreka kutsatuta dago. Irudietan ikusten denez, errekako ura zikin dago, eta aparra ere badauka zenbait lekutan.
Salaketa irmoa egin dute mugimenduko kideek: «Ber... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215912/james-webb-teleskopioak-jasotako-lehen-argazki-eta-datuak-argitaratu-dituzte.htm | Bizigiro | James Webb teleskopioak jasotako lehen argazki eta datuak argitaratu dituzte | Bildutako lehen irudiek NGC 3132 nebulosa, Stephanen Boskotea galaxia multzoa eta Gila nebulosako NGC 334 eskualdea erakusten dituzte. WASP-96 exoplanetan ur eta lanbro zantzuak ere detektatu ditu teleskopioak. | James Webb teleskopioak jasotako lehen argazki eta datuak argitaratu dituzte. Bildutako lehen irudiek NGC 3132 nebulosa, Stephanen Boskotea galaxia multzoa eta Gila nebulosako NGC 334 eskualdea erakusten dituzte. WASP-96 exoplanetan ur eta lanbro zantzuak ere detektatu ditu teleskopioak. | James Webb teleskopioak orain arte ikusi gabeko unibertsoaren irudiak jaso ditu, eta dagoeneko ikusgai daude lehen datuekin batera. Irudiek unibertsoaren ikuspegirik sakonena erakusten dutela adierazi du Bill Nelson NASAko administratzaileak, «munduak inoiz izan ez duen ikuspegi bat».
Elhuyar aldizkariak azaldu duenez... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215913/erakustaldia-emanda-irabazi-du-vingegaardek.htm | Kirola | Erakustaldia emanda irabazi du Vingegaardek | Jonas Vingegaardek irabazi du Frantziako Tourreko hamaikagarren etapa, eta lider jarri da. Tadej Pogacarrek egun txarra izan du, eta hiru minutu galdu. | Erakustaldia emanda irabazi du Vingegaardek. Jonas Vingegaardek irabazi du Frantziako Tourreko hamaikagarren etapa, eta lider jarri da. Tadej Pogacarrek egun txarra izan du, eta hiru minutu galdu. | Erakustaldi ahaztezina eman du Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma), Col du Granonen gora (11,3 km eta %9,2) erasoa jo eta gero, eta Frantziako Tourreko hamaikagarren etapa irabazi du. Orain arte nahieran ibili da Tadej Pogacar (UAE), baina inoiz ikusi ez bezalako txakalaldia izan du, eta hiru minutu galdu ditu lau kilomet... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215914/biden-palestinako-gatazkarako-proposamen-formalik-gabe-heldu-da-ekialde-hurbilera.htm | Mundua | Biden Palestinako gatazkarako proposamen «formalik» gabe heldu da Ekialde Hurbilera | AEBetako presidenteak bi estatuen irtenbidean sakontzera deituko ditu bi aldeak. Israelen egon eta gero, etzi Zisjordaniara joatekoa da, eta gero Saudi Arabiara. | Biden Palestinako gatazkarako proposamen «formalik» gabe heldu da Ekialde Hurbilera. AEBetako presidenteak bi estatuen irtenbidean sakontzera deituko ditu bi aldeak. Israelen egon eta gero, etzi Zisjordaniara joatekoa da, eta gero Saudi Arabiara. | AEBetako presidentea denez geroztik Ekialde Hurbilera lehen bisita ofiziala hasi du Joe Bidenek. Gaur iritsi da Tel Avivera (Israel), eta iazko urtarriletik Etxe Zuriko maizterra denak ez du Israelen eta Palestinaren arteko gatazka konponbidean jartzeko proposamen «formalik» egiteko asmorik. Hala adierazi die kazetarie... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215915/donostiako-udalak-ezingo-du-loiolako-kuartela-eraitsi.htm | Politika | Donostiako Udalak ezingo du Loiolako kuartela eraitsi | EAEko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du Voxen helegite bat: horren arabera, babestu beharreko ondaretzat jo du kuartela. | Donostiako Udalak ezingo du Loiolako kuartela eraitsi. EAEko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du Voxen helegite bat: horren arabera, babestu beharreko ondaretzat jo du kuartela. | Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du Voxek jarritako helegite bat, eta Espainiako Armadak Donostiako Loiola auzoan daukan kuartela Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezian sartzeko agindu du. Horrek galarazi egingo luke kuarteleko eraikinak eraistea. Donostiako Udalaren asmoa zen, kuart... |
2022-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/215916/turkiaren-arabera-akordio-bat-lortu-da-ukrainako-zereala-merkaturatzeko.htm | Mundua | Turkiaren arabera, akordio bat lortu da Ukrainako zereala merkaturatzeko | Ankararen esanetan, Errusiak eta Ukrainak akordio bat lortu dute garraiatzeko bideen segurtasuna bermatzeko. NBEk nabarmendu du auzian «aurrerapauso garrantzitsu bat» eman dela. | Turkiaren arabera, akordio bat lortu da Ukrainako zereala merkaturatzeko. Ankararen esanetan, Errusiak eta Ukrainak akordio bat lortu dute garraiatzeko bideen segurtasuna bermatzeko. NBEk nabarmendu du auzian «aurrerapauso garrantzitsu bat» eman dela. | Ukrainako eta Errusiako ordezkaritzak Istanbulen batzartu dira, gaur, NBE Nazio Batuen Erakundearen begirale talde batekin batera, gerraren ondorioz Ukrainako portuetan pilatutako zerealak merkaturatu ahal izateko baldintzez hitz egiteko. Bilera bukatu ondoren Turkiako Defentsa ministro Hulusi Akarrek nabarmendu duenez... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215943/motor-gidari-bat-hil-da-sunbillan-kamioi-bat-jo-ondoren.htm | Gizartea | Motor gidari bat hil da Sunbillan, kamioi bat jo ondoren | Kamioilaria atxilotu egin dute, arduragabekeria larriagatiko hilketa egotzita. Oronozko suhiltzaileak, foruzainak eta medikuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin. | Motor gidari bat hil da Sunbillan, kamioi bat jo ondoren. Kamioilaria atxilotu egin dute, arduragabekeria larriagatiko hilketa egotzita. Oronozko suhiltzaileak, foruzainak eta medikuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin. | N-121-A errepidean gertatu da ezbeharra, 51. kilometroan, Sunbillatik (Nafarroa) gertu, bide zubi baten parean. Foruzaingoak azaldu duenez, errepidea egokitzeko lanetan ari ziren gune batean gertatu da ezbeharra; kamioia kontrako bidean zihoan, eta motor gidaria jo du.
Oronozko (Nafarroa) suhiltzaileak, foruzaingoak e... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215944/entzierro-garbia-izan-da-azkena-baina-adarkada-bat-eta-bost-zauritu-utzi-ditu.htm | Bizigiro | Entzierro garbia izan da azkena, baina adarkada bat eta bost zauritu utzi ditu | Bi minutu eta hamasei segundo iraun du azken entzierroak. Gurutze Gorriaren arabera, sei lagun zauritu dira, horietako bat adarkadaz. Ospitalera eraman behar izan dituzte. | Entzierro garbia izan da azkena, baina adarkada bat eta bost zauritu utzi ditu. Bi minutu eta hamasei segundo iraun du azken entzierroak. Gurutze Gorriaren arabera, sei lagun zauritu dira, horietako bat adarkadaz. Ospitalera eraman behar izan dituzte. | Azkar, baina batez ere garbi, oso garbi. Horrela zeharkatu dituzte San Domingoko ukuiluetatik zezen plazarainoko kaleak Miura ganadutegiko zezen mitikoek. Bi minutu eta hamasei segundo iraun du entzierroak: aurtengo bizkorrenetan bigarrena izan da. Gurutze Gorriaren arabera, sei lagun zauritu dira: horietako bat adarka... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215945/baliteke-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-85000-biztanle-gehiago-egotea-2036an-eustaten-arabera.htm | Gizartea | Baliteke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 85.000 biztanle gehiago egotea 2036an, Eustaten arabera | Eustatek eginiko demografia proiekzioaren arabera, migrazio saldoek heriotzen igoera eta jaiotzen jaitsiera konpentsatuko lituzkete. | Baliteke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 85.000 biztanle gehiago egotea 2036an, Eustaten arabera. Eustatek eginiko demografia proiekzioaren arabera, migrazio saldoek heriotzen igoera eta jaiotzen jaitsiera konpentsatuko lituzkete. | Litekeena da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 84.900 herritar gehiago bizitzea 2036. urtean. Eustatek urte horretara bitarteko demografia proiekzioa argitaratu du, eta, horren arabera, biztanleria %0,24 handituko litzateke, baina erritmoa desberdina izango litzateke proiekzioaren aldi osoan. Lehen bost urteetan, biztanle... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215946/goiak-azaldu-du-laquoziurrenikraquo-helegitea-aurkeztuko-dutela.htm | Gizartea | Goiak azaldu du «ziurrenik» helegitea aurkeztuko dutela | Loiolako kuartelak babestearen aldeko ebazpena «oztopo bat» da Donostiako hirigintza plana garatzeko, alkatearen hitzetan. | Goiak azaldu du «ziurrenik» helegitea aurkeztuko dutela. Loiolako kuartelak babestearen aldeko ebazpena «oztopo bat» da Donostiako hirigintza plana garatzeko, alkatearen hitzetan. | Donostiako alkate Eneko Goiaren iritziz, Loiolako kuarteleko jarduerari eusteak «ez du inolako zentzurik», eta litekeena da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren ebazpenari helegitea jartzea: «Ziurrenik, errekurritu egingo da, baina oraindik goiz da, ebazpenaren esanahia ondo aztertu behar delako».
Auzitegia... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215947/ghk-k-dio-arkaitzerrekako-isuriaren-iturria-ez-dela-zubietako-erraustegia.htm | Gizartea | GHK-k dio Arkaitzerrekako isuriaren iturria ez dela Zubietako erraustegia | Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu du «laginak aztertzen» ari dela eta «emaitza eta jatorria jakin bezain laster» jakinaraziko dituztela. | GHK-k dio Arkaitzerrekako isuriaren iturria ez dela Zubietako erraustegia. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu du «laginak aztertzen» ari dela eta «emaitza eta jatorria jakin bezain laster» jakinaraziko dituztela. | Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak atzo salatu zuenez, Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitzerreka ibaira gai kutsagarriak isuri zituzten. Bideo batean ikus zitekeen ura zikin doala, eta aparra ere ateratzen dela. Haatik, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu du ez dela isurketarik egon errauste plantan.
Oh... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215948/mercedesen-ekoizpena-gelditu-du-grebak-zortzigarrenez.htm | Ekonomia | Mercedesen ekoizpena gelditu du grebak zortzigarrenez | ELAk, LABek eta ESK-k esan dute deialdiak %95eko erantzuna duela. Langileekiko «enpatia falta» egotzi diote zuzendaritzari. | Mercedesen ekoizpena gelditu du grebak zortzigarrenez. ELAk, LABek eta ESK-k esan dute deialdiak %95eko erantzuna duela. Langileekiko «enpatia falta» egotzi diote zuzendaritzari. | Mercedesek eta langile batzordearen gehiengoak –CCOO, UGT, Ekintza eta PIM– egindako akordioak ez du eragotzi grebak erantzun zabala izatea beste behin. Tailerretako langileen %95 ez direla lanera agertu ziurtatu dute ELAk, LABek eta ESK-k, eta ekoizpena geratu egin dutela beste behin. Mobilizazioak hasi zituztenetik z... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215949/babes-ofizialeko-etxebizitzen-gehienezko-prezioa-igoko-du-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioa igoko du Jaurlaritzak | %13,95erainoko igoera aplikatuko die araubide orokorreko etxebizitzen salneurriari. Helburua da horien eraikuntza sustatzea. Alokairuen eta aldi baterako bizitokietarako kanonen zenbatekoa berdin mantenduko du. | Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioa igoko du Jaurlaritzak. %13,95erainoko igoera aplikatuko die araubide orokorreko etxebizitzen salneurriari. Helburua da horien eraikuntza sustatzea. Alokairuen eta aldi baterako bizitokietarako kanonen zenbatekoa berdin mantenduko du. | 2010etik izoztuta egon dira babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak, eta horiek goititzeko agindua argitaratu du gaur EAEko Aldizkari Ofizialak. Bizitoki publikoen eraikuntza sustatzeko helburuz, prezioak «kostu errealera» moldatuko ditu Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak. Eraik... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/215950/ebk-hazkunde-txikiagoa-eta-inflazio-handiagoa-espero-ditu-baita-2023an-ere.htm | Ekonomia | EBk hazkunde txikiagoa eta inflazio handiagoa espero ditu, baita 2023an ere | Eurogunea %2,6 haztekoa da aurten, eta %1,4 baizik ez datorren urtean. Inflazioa %7,6ra iritsiko da aurten, eta %4ra jaitsiko da 2023an. | EBk hazkunde txikiagoa eta inflazio handiagoa espero ditu, baita 2023an ere. Eurogunea %2,6 haztekoa da aurten, eta %1,4 baizik ez datorren urtean. Inflazioa %7,6ra iritsiko da aurten, eta %4ra jaitsiko da 2023an. | Betetzen ari dira Europako Batzordeak udaberrian egindako iragarpenik beltzenak. Ukrainako gerrak jarraituz gero energia eta elikagaiak gehiago garestituko zirela aipatu zuen, eta hala gertatzen ari da. Gainera, onartu du gauzek ez dutela hobera egiteko itxura handirik, etorkizun hurbilean behintzat.
«Inflazioaren pre... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215951/euskal-herriaren-independentzia-aldarrikatu-du-xuti-gaztek-irun-eta-hendaia-arteko-mugan.htm | Politika | Euskal Herriaren independentzia aldarrikatu du Xuti Gaztek, Irun eta Hendaia arteko mugan | Gazte antolakundearen hitzetan, Frantziako Estatuaren menpe diren herriek ez dute «deus ospatzekorik» uztailaren 14an. «Zapalkuntzarena den egun honetan, askatasuna aldarrikatzen dugu guk». | Euskal Herriaren independentzia aldarrikatu du Xuti Gaztek, Irun eta Hendaia arteko mugan. Gazte antolakundearen hitzetan, Frantziako Estatuaren menpe diren herriek ez dute «deus ospatzekorik» uztailaren 14an. «Zapalkuntzarena den egun honetan, askatasuna aldarrikatzen dugu guk». | Xuti Gaztek Euskal Herriaren independentzia aldarrikatu du Frantziako besta nazionalaren egunean, Irun eta Hendaia arteko mugan. Bi pankarta zintzilikatu dituzte Santiago zubitik: Independentzia leloa zeraman ikurrin bat eta Gure lurraren, hizkuntzaren eta bizitzen defentsan, independentzia! zioen beste bat.
1789ko ir... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215952/fiskaltzak-sei-urteko-zigorra-eskatu-du-kataluniako-parlamentuko-presidentearentzat.htm | Mundua | Fiskaltzak sei urteko zigorra eskatu du Kataluniako Parlamentuko presidentearentzat | ILC Letra Katalanen Instituzioko zuzendari zela lehiaketa publikorik egin gabe hemezortzi kontratu lagun bati adjudikatzea egozten diote Laura Borrasi. Espetxe zigorraz gain, 21 hilabetez inhabilitatzeko ere eskatu du Kataluniako Fiskaltzak. | Fiskaltzak sei urteko zigorra eskatu du Kataluniako Parlamentuko presidentearentzat. ILC Letra Katalanen Instituzioko zuzendari zela lehiaketa publikorik egin gabe hemezortzi kontratu lagun bati adjudikatzea egozten diote Laura Borrasi. Espetxe zigorraz gain, 21 hilabetez inhabilitatzeko ere eskatu du Kataluniako Fiska... | Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako idatzian, sei urteko kartzela zigorra eta 21 hilabeteko inhabilitazioa eskatu du Kataluniako Fiskaltzak parlamentuko presidente Laura Borrasen aurka. Prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea leporatzen diote; zehazki, ILC Letra Katalanen Instituzioko zuzendari zela ko... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215953/bost-emakumek-jaurtiko-dute-gasteizko-jaietako-txupinazoa.htm | Bizigiro | Bost emakumek jaurtiko dute Gasteizko jaietako txupinazoa | Elena Loyo, Ruth Brito, Maria Jose Saez de Cortazar, Arantza Navarro eta Jaione Prado arduratuko dira suziria botatzeaz. | Bost emakumek jaurtiko dute Gasteizko jaietako txupinazoa. Elena Loyo, Ruth Brito, Maria Jose Saez de Cortazar, Arantza Navarro eta Jaione Prado arduratuko dira suziria botatzeaz. | «Bost emakume ausart, konprometitu, borrokalari eta eredugarri». Horrela aurkeztu ditu Maider Etxebarriak, Gasteizko alkateorde eta kultura zinegotziak, aurtengo jaiei hasiera emateaz arduratuko diren protagonistak. Elena Loyo atletak, Ruth Brito triatletak, Maria Jose Saez de Cortazar ostalariak, Jaione Prado merkatar... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215954/sri-lankako-presidenteak-dimisio-gutuna-bidali-du-singapurretik.htm | Mundua | Sri Lankako presidenteak dimisio gutuna bidali du Singapurretik | Rajapaksak posta elektronikoa baliatu du ukoa helarazteko, eta, hura onartu aurretik, formatuaren egokitasunaz, «kontuz teknikoez» eztabaidatzen ari dira. Manifestariek adierazi dute gobernuaren zenbait eraikinetatik ateratzen hasi direla. Berrogei lagun zauritu zituzten atzoko protestetan. | Sri Lankako presidenteak dimisio gutuna bidali du Singapurretik. Rajapaksak posta elektronikoa baliatu du ukoa helarazteko, eta, hura onartu aurretik, formatuaren egokitasunaz, «kontuz teknikoez» eztabaidatzen ari dira. Manifestariek adierazi dute gobernuaren zenbait eraikinetatik ateratzen hasi direla. Berrogei lagun ... | Gotabaya Rajapaksa Sri Lankako presidentea Singapurrera heldu da, eta handik dimisio gutuna bidali dio Mahinda Yapa Abeywardene parlamentuko presidenteari. Posta elektronikoa baliatu du horretarako, eta Daily Mirror egunkariak nabarmendu du fiskal nagusia eta ganberako burua eztabaidatzen ari direla Rajapaksak dimisioa... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215955/badalab-hizkuntza-berrikuntzarako-laborategia-geroa-ehuntzeko-laquoespazio-seguru-batraquo.htm | Gizartea | Badalab hizkuntza berrikuntzarako laborategia: geroa ehuntzeko «espazio seguru bat» | 2018tik abian da egitasmoa garatzeko prozesua, eta aurkezpena egin dute gaur, egoitza gisara atondu duten gunean, Errenterian. | Badalab hizkuntza berrikuntzarako laborategia: geroa ehuntzeko «espazio seguru bat». 2018tik abian da egitasmoa garatzeko prozesua, eta aurkezpena egin dute gaur, egoitza gisara atondu duten gunean, Errenterian. | «Espazio seguru bat» izan nahi du Badalab laborategiak. Behin eta berriz nabarmendu du hori egitasmoaren zuzendari nagusi Goiatz Oiartzabalek, gaur goizean egin den aurkezpenean. Errenterian izango dute egoitza, Madalen kalean, eta ateak zabal-zabal nahi dituzte: «Berrikuntzak etorkizunera garamatza, eta etorkizuna bet... |
2022-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/215956/goi-mailako-gaitasunen-lezioa.htm | Gizartea | Goi mailako gaitasunen lezioa | Elbarritasun handiak dituzte biek, oso agerikoak; horiekin «izututako» begiradak usuegi ikusi dituzte Juncal Cepedak eta Telmo Iruretak. Gaiaz ozen aritzeko adorea dute biek, umorea ere bai bidelagun, eta inklusioaren herrenez jardun dute, soilik konplizeen artean ari daitekeen eran. Argazkiak: Andoni Canellada | Goi mailako gaitasunen lezioa. Elbarritasun handiak dituzte biek, oso agerikoak; horiekin «izututako» begiradak usuegi ikusi dituzte Juncal Cepedak eta Telmo Iruretak. Gaiaz ozen aritzeko adorea dute biek, umorea ere bai bidelagun, eta inklusioaren herrenez jardun dute, soilik konplizeen artean ari daitekeen eran. Arga... | Solasaldi honetarako elkartzeko proposamena egin biei, eta handik hamar minutura hitzartuta zegoen elkarrizketa, akordatzerako ia. Zain-zain zeudela ematen zuen, grabagailuaren eta kameren aurrean elkarrekin agertzeko noiz deituko prest. Eskertzekoa da zinetan. Aurrez ere makina bat alditan egondakoak dira, adiskideak ... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215957/kultur-ekitaldietan-eraso-matxistak-eragozteko-gida-aurkeztu-dute-eusko-jaurlaritzak-eta-emakundek.htm | Gizartea | Kultur ekitaldietan eraso matxistak eragozteko gida aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek | Gidaren helburua emakumezkoentzat arriskutsuak diren guneak identifikatu eta aurre egitea da. Euskal Encounter izango da protokolo gidan oinarrituko duen lehen ekitaldia. | Kultur ekitaldietan eraso matxistak eragozteko gida aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek. Gidaren helburua emakumezkoentzat arriskutsuak diren guneak identifikatu eta aurre egitea da. Euskal Encounter izango da protokolo gidan oinarrituko duen lehen ekitaldia. | Emakumeen aurkako eraso matxistarik gabeko kultur gune baterantz. Hausnartzeko eta jarduteko gida aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak gaur, Emakunderen bitartez. Barakaldoko BECen izan da aurkezpena. Gidan, ohar orokorrak bildu dituzte kultura ekitaldi bakoitzak bere ezaugarrietara egokitu ditzan. Kultura ekitaldi jendetsue... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/215958/historian-mugarri-gogoen-akuilu.htm | Politika | Historian mugarri, gogoen akuilu | Estaturik gabeko beste nazio askotan ere, setioak, borrokaldiak, iraultzak eta kutsu militarreko beste zenbait gertaera historiko ikur bilakatu dira, kontzientzia kolektiboan ez ezik, herri horien burujabetza aldarrikatzen duten mugimendu politikoentzat ere. | Historian mugarri, gogoen akuilu. Estaturik gabeko beste nazio askotan ere, setioak, borrokaldiak, iraultzak eta kutsu militarreko beste zenbait gertaera historiko ikur bilakatu dira, kontzientzia kolektiboan ez ezik, herri horien burujabetza aldarrikatzen duten mugimendu politikoentzat ere. | Ia 60 urtez, 1296tik 1357ra, Eskozia eta Ingalaterra gerran egon ziren, Eskozia anexionatzeko ingelesek egindako ahaleginak zirela eta. Eskoziako Independentzia Gerrak izan ziren haiek, eta izendapen horrekin igaro dira historiara. Historialariek bi arotan banatzen dute orduko gatazka: Lehen Independentzia Gerra 1296ti... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215959/espetxeratu-egin-dute-sexu-eraso-bat-egotzita-tafallan-atxilotutako-gizona.htm | Gizartea | Espetxeratu egin dute sexu eraso bat egotzita Tafallan atxilotutako gizona | Tafallako 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak behin-behinean sartu du espetxera, bermerik gabe. Hilaren 5ean Tafallan izandako beste sexu eraso bat egotzi diote. | Espetxeratu egin dute sexu eraso bat egotzita Tafallan atxilotutako gizona. Tafallako 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak behin-behinean sartu du espetxera, bermerik gabe. Hilaren 5ean Tafallan izandako beste sexu eraso bat egotzi diote. | Foruzaingoak 19 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean Tafallan (Nafarroa), emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta, eta, gaur, epaileak espetxera bidali du behin-behinean, bermerik gabe. Tafallako 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak bi sexu eraso egin izana leporatzen dio gizonezkoari, baita lesioak eragitea er... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215961/larrialdia-ezarriko-dute-bihar-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-suteengatik.htm | Gizartea | Larrialdia ezarriko dute bihar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, suteengatik | Jaurlaritzaren larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, gutxienez bost sute daude piztuta gaur: lau Araban eta bat Gipuzkoan, Aizkorrin. Nafarroan ere alerta gorrian dira asteartetik. | Larrialdia ezarriko dute bihar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, suteengatik. Jaurlaritzaren larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, gutxienez bost sute daude piztuta gaur: lau Araban eta bat Gipuzkoan, Aizkorrin. Nafarroan ere alerta gorrian dira asteartetik. | Bihartik aurrera suteengatiko larrialdi egoera ezarriko du Eusko Jaurlaritzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Alerta egoera aktibatu zuten atzo, baina bihartik aurrera debeku batzuk jarriko dituzte indarrean, batik bat nekazaritza eremuan. Nafarroan dagoeneko indarrean dago sua dibertimendurako erabiltzeko eta uzta bil... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215962/alconzako-25-kaleratzeak-legezkoak-direla-ebatzi-du-auzitegi-nagusiak.htm | Ekonomia | Alconzako 25 kaleratzeak legezkoak direla ebatzi du Auzitegi Nagusiak | Epaileek uste dute azken urteetako galerek erabakia justifikatzen dutela. Sindikatuek helegitea jarriko dute Auzitegi Gorenean, eta ikusteke dago langileek greba bertan behera utziko duten ala ez. | Alconzako 25 kaleratzeak legezkoak direla ebatzi du Auzitegi Nagusiak. Epaileek uste dute azken urteetako galerek erabakia justifikatzen dutela. Sindikatuek helegitea jarriko dute Auzitegi Gorenean, eta ikusteke dago langileek greba bertan behera utziko duten ala ez. | EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Alconzari, eta, ondorioz, Berangoko (Bizkaia) motor elektriko fabrikak 25 langile kaleratu ahal izango ditu. Irizar Groupeko kide den konpainiak azken urteetako galera ekonomikoak argudiatu zituen urte hasieran lan erregulazio bat egiteko, eta, sindikatuen helegitearen ondoren,... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215963/donostiako-piratek-20-urteurreneko-kanta-aurkeztu-dute.htm | Bizigiro | Donostiako Piratek 20. urteurreneko kanta aurkeztu dute | Physis versus Nomos taldeak eratu du abestia, eta piraten auzolanak aurrera jarraitzen duela adierazi nahi du. Piratek antolatzen dute Donostiako Aste Nagusiko egitarau herrikoia eta horren barneko Abordatze jendetsua. | Donostiako Piratek 20. urteurreneko kanta aurkeztu dute. Physis versus Nomos taldeak eratu du abestia, eta piraten auzolanak aurrera jarraitzen duela adierazi nahi du. Piratek antolatzen dute Donostiako Aste Nagusiko egitarau herrikoia eta horren barneko Abordatze jendetsua. | Iritsi da Donostiako Piraten 20. urteurreneko kanta entzuteko unea. Aurtzaka goaz abestiak gaur ikusi du argia lehenengo aldiz, Donostiako piratak auzolanari tiraka aurrerantz doazela aldarrikatzeko. Beñat Antxustegi da kantuaren egilea, Markel Ormazabal eta Eneko Sierraren laguntzaz. Moldaketa, berriz, Physis versus N... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215964/independentzia-eskatu-dute-donibane-lohizuneko-karriketan-eta-hondartzan.htm | Politika | Independentzia eskatu dute Donibane Lohizuneko karriketan eta hondartzan | Jende andana elkartu da U14 kolektiboak antolatu duen protestan. Askotariko aldarrikapenak oihukatu dituzte, eta pintura bota dute zenbait higiezin agentziaren kontra | Independentzia eskatu dute Donibane Lohizuneko karriketan eta hondartzan. Jende andana elkartu da U14 kolektiboak antolatu duen protestan. Askotariko aldarrikapenak oihukatu dituzte, eta pintura bota dute zenbait higiezin agentziaren kontra | Kateak hautsiz, herria defendatu. Independentzia! lelopean, dozenaka jendek protesta egin du Donibane Lohitzunen (Lapurdi), Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatzeko. Hondartza bazterreko pasealekuan eta hiri erdiko karriketan ibili dira askotariko aldarrikapenak oihukatuz, eta zenbait higiezin agentziaren kontra ere ... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215965/pidcock-nagusitu-da-alpe-dhuezen.htm | Kirola | Pidcock nagusitu da Alpe d’Huezen | Ihesaldia baliatu du Thomas Pidcockek Frantziako Tourreko hamabigarren etapa irabazteko. Tadej Pogacar eta Jonas Vingeegard elkarrekin sartu dira helmugan, eta aldea berbera da sailkapenean. | Pidcock nagusitu da Alpe d’Huezen. Ihesaldia baliatu du Thomas Pidcockek Frantziako Tourreko hamabigarren etapa irabazteko. Tadej Pogacar eta Jonas Vingeegard elkarrekin sartu dira helmugan, eta aldea berbera da sailkapenean. | Thomas Pidcockek (Ineos) irabazi du Frantziako Tourreko hamabigarren etapa, Alpe d’Huez handian. Eguneko ihesaldiarekin bat egin du Galibierren behera, eta azken mendatean azpi-azpitik erasoa jo eta gero irabazi du britaniarrak. Tadej Pogacar (UAE) bi aldiz saiatu da Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) atzean uzten, baina g... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215966/italiako-presidenteak-ez-du-onartu-draghiren-dimisioa.htm | Mundua | Italiako presidenteak ez du onartu Draghiren dimisioa | M5Sk ez du parte hartu Senatuko bozketa garrantzitsu batean, Contek eta lehen ministroak asteotan izan dituzten tirabirengatik, eta Italiako gobernuburuak kargua uztea erabaki du. Mattarellak erantzun dio parlamentura joateko «egoera aztertzera». | Italiako presidenteak ez du onartu Draghiren dimisioa. M5Sk ez du parte hartu Senatuko bozketa garrantzitsu batean, Contek eta lehen ministroak asteotan izan dituzten tirabirengatik, eta Italiako gobernuburuak kargua uztea erabaki du. Mattarellak erantzun dio parlamentura joateko «egoera aztertzera». | Italia, berriz ere, erabateko ziurgabetasun politikoan murgildu da. Mario Draghik lehen ministro kargua utzi nahi zuen gaur, M5S 5 Izar Mugimenduarekin, eta batez ere indar politiko horren buruzagi Giuseppe Conterekin asteotan izan dituen desadostasunen ondorioz. Sergio Mattarella presidenteak, ordea, ez dio hori onart... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215967/memoria-demokratikoaren-legea-onartu-du-espainiako-kongresuak.htm | Gizartea | Memoria Demokratikoaren Legea onartu du Espainiako Kongresuak | PSOE, Unidas Podemos, EH Bildu, EAJ, PDeCAT eta Mas Pais alderdien aldeko botoak jaso ditu legeak. PPk eta Vox-ek adierazi dute boterera iritsiz gero legea baliogabetuko dutela | Memoria Demokratikoaren Legea onartu du Espainiako Kongresuak. PSOE, Unidas Podemos, EH Bildu, EAJ, PDeCAT eta Mas Pais alderdien aldeko botoak jaso ditu legeak. PPk eta Vox-ek adierazi dute boterera iritsiz gero legea baliogabetuko dutela | 2020ko irailaren 15ean onartu zuen Espainiako Gobernuak Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua, baina ordutik bulegoetako apaletan gordeta egon da, gaur arte. Aldeko 173 botoekin, Espainiako Diputatuen Kongresuak legea onartu du, Jose Luis Rodriguez Zapateroren 2007ko Memoria Historikoaren Legea ordezkatuz. 15... |
2022-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/215968/nbek-arrazoia-eman-dio-andre-bati-indarkeria-obstetrikoko-kasu-batean.htm | Gizartea | NBEk arrazoia eman dio andre bati indarkeria obstetrikoko kasu batean | Donostiako ospitale batek emakume bati erditzerakoan emandako tratua salatu du erakundeak, eta Espainiako eskatu dio emakumeari erreparazioa emateko «osasun fisikoan eta psikologikoan pairatutako kalteengatik». | NBEk arrazoia eman dio andre bati indarkeria obstetrikoko kasu batean. Donostiako ospitale batek emakume bati erditzerakoan emandako tratua salatu du erakundeak, eta Espainiako eskatu dio emakumeari erreparazioa emateko «osasun fisikoan eta psikologikoan pairatutako kalteengatik». | Euskal Herriko emakume batek indarkeria obstetrikoa jasan zuen 2012an Donostiako ospitale batean, erditzean baimenik gabeko interbentzioak egin zizkiotelako. Horixe ebatzi du NBE Nazio Batuen Erakundearen Emakumearen Diskriminazioa Desagerrarazteko batzordeak, 36 urteko andrazkoak jarritako salaketa aztertuta. Erditzea... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/215997/gaixoa-ni-abestuz-esan-diete-agur-sanferminei.htm | Gizartea | 'Gaixoa ni' abestuz esan diete agur sanferminei | Jende andana bildu da bart Iruñeko Udaletxe plazan. Zapiak eskuetan eta kandela andana piztuta esan diete agur jaiei. «Ez da triste egon behar, gutxiago falta da 2023ko sanferminetarako», esan zuen Iruñeko alkate Enrique Maiak. | 'Gaixoa ni' abestuz esan diete agur sanferminei. Jende andana bildu da bart Iruñeko Udaletxe plazan. Zapiak eskuetan eta kandela andana piztuta esan diete agur jaiei. «Ez da triste egon behar, gutxiago falta da 2023ko sanferminetarako», esan zuen Iruñeko alkate Enrique Maiak. | Gaixoa ni abestuz esan diete agur sanferminei. Jende andana bildu da bart Iruñeko Udaletxe plazan, eta, usadioei jarraituz, Gaixoa ni kantu ezaguna abestu dute jaien azken aldi hau agurtzeko. Zapiak eskuetan eta kandela andana piztuta esan diete agur jaiei; izan ere, azken aldiz duela hiru urte abestu zuten, pandemiare... |
2022-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/215998/bilbo-alde-batetik-bestera-oinez-zeharkatzeko-bideen-sarea-ontzen.htm | Gizartea | Bilbo alde batetik bestera oinez zeharkatzeko bideen sarea ontzen | Hainbat eragilek aurkeztu dute hiri osoan zehar hesirik gabe oinezkoak ibili ahal izateko sarea. Bilbo artikulatzen duten sei ibilbideren inguruko proposamena egin dute. | Bilbo alde batetik bestera oinez zeharkatzeko bideen sarea ontzen. Hainbat eragilek aurkeztu dute hiri osoan zehar hesirik gabe oinezkoak ibili ahal izateko sarea. Bilbo artikulatzen duten sei ibilbideren inguruko proposamena egin dute. | «Oinezkoentzako eremuak hiriaren erdigunean sortu dira, batez ere; normalean, aisialdi eta merkataritza edo turismo jarduerei lotuta. Ez da hainbeste pentsatu hiri osoan oinez mugitzeko modu bat; horren ordez, gune atseginak bilatu dituzte jarduera ekonomiko edo kultural batzuk egiteko». Hala uste dute Bilborako Oinezk... |
2022-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/215999/bideko-korapiloa-kentzeko-obra.htm | Gizartea | Bideko korapiloa kentzeko obra | Andoaingo N-1 eta A-15 arteko lotunea hobetzeko lanak iragarri ditu diputazioak, eta Bidegik egingo ditu. Trafikoaren gorabeherak eta zarata izango dituzte kontuan. | Bideko korapiloa kentzeko obra. Andoaingo N-1 eta A-15 arteko lotunea hobetzeko lanak iragarri ditu diputazioak, eta Bidegik egingo ditu. Trafikoaren gorabeherak eta zarata izango dituzte kontuan. | «Trafiko aldetik arazo handiak daude Urnieta aldetik datorren A-15 errepidea eta N-1 errepidea batzen diren gunean; auto ilara handiak sortzen dira», esan du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak. Hain zuzen ere, diputazioak aurkeztu berri du leku horretan, Andoainen, Bazkardo izen... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216000/eaeko-auzitegi-nagusiak-hamabostetik-hamabira-murriztu-dio-zigorra-gizon-bati-beasainen-egindako-bortxaketa-batengatik.htm | Gizartea | EAEko Auzitegi Nagusiak hamabostetik hamabira murriztu dio zigorra gizon bati Beasainen egindako bortxaketa batengatik | Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak hamabost urteko zigorra ezarri zion, eta zigortuak dei helegitea jarri zuen. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du akusatuak eraso sexuala egin zuela eta lesioak eragin zituela. Gipuzkoan egindako beste lau bortxaketa ere egozten dizkiote. Lasarte-Orian 2015ean egindakoagatik beste bederatzi ... | EAEko Auzitegi Nagusiak hamabostetik hamabira murriztu dio zigorra gizon bati Beasainen egindako bortxaketa batengatik. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak hamabost urteko zigorra ezarri zion, eta zigortuak dei helegitea jarri zuen. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du akusatuak eraso sexuala egin zuela eta lesioak eragin zitu... | EAEko Auzitegi Nagusiak hamabost urtetik hamabira murriztu dio gizon bati bortxaketagatik jarritako zigorra. Gipuzkoako Lurralde auzitegiak hamabost urteko zigorra ezarri zion Beasainen (Gipuzkoa) egindako bortxaketa batengatik. Beasainen 2019ko uztailean emakume bat bortxatu zuen gizonezkoak. Beasaingoaz gain, Gipuzko... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216001/greba-bai-baina-borroka-ez-da-gelditu-nafarroako-haur-eskoletan.htm | Gizartea | Greba bai, baina borroka ez da gelditu Nafarroako haur eskoletan | Bi hilabetez greban egon ondoren, bertan behera utzi dute protesta Nafarroako haur eskoletako langileek. Hala ere, datorren kurtsoan begia jarrita dute jada: «Garbi daukagu itzuliko garela» | Greba bai, baina borroka ez da gelditu Nafarroako haur eskoletan. Bi hilabetez greban egon ondoren, bertan behera utzi dute protesta Nafarroako haur eskoletako langileek. Hala ere, datorren kurtsoan begia jarrita dute jada: «Garbi daukagu itzuliko garela» | Maiatzaren 2az geroztik izan dira Nafarroako haur eskoletako irakasleak greban. Besteak beste, Europak ezartzen dituen ratioak errespetatzeko—gaur egun ezarritako muga bikoizten da Nafarroako haurreskoletan—, soldata igotzea edo antzinatasuna kontuan hartzea eskatu dute. Ekainaren 30ean protesta egitekoak ziren, baina ... |
2022-7-18 | https://www.berria.eus/albisteak/216002/zaintzari-ekiteko-deia-aitentzat.htm | Gizartea | Zaintzari ekiteko deia aitentzat | Beasaingo hiru ikastetxetan aitak lehenetsi dituzte eskolen eta familien arteko zubi lanak egiteko orduan. Modu horretan aitak gehiago inplikatzen direla ondorioztatu dute. | Zaintzari ekiteko deia aitentzat. Beasaingo hiru ikastetxetan aitak lehenetsi dituzte eskolen eta familien arteko zubi lanak egiteko orduan. Modu horretan aitak gehiago inplikatzen direla ondorioztatu dute. | Herrilab3B laborategiko parte dira Beasaingo Alkartasuna, La Salle eta Murumendi eskolak, eta, ikasturte honetan, aitak lehenetsi dituzte ikastetxearen eta familiaren arteko zubi lanak egiteko. Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendariak azaldu du berdintasunaren auzian ikasleengan ez ezik g... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216003/black-is-beltza-ii-ainhoa-belodromoan-emango-dute.htm | Kultura | 'Black is Beltza II: Ainhoa' belodromoan emango dute | Fermin Muguruzaren filma emanaldi berezi batean aurkeztuko dute, irailaren 23an, Donostiako 70. Zinemaldian. Fernando Franco, Mikel Gurrea, Pilar Palomero eta Jaime Rosalesen azken filmak Urrezko Maskorra irabazteko lehian izango dira Sail Ofizialean. | 'Black is Beltza II: Ainhoa' belodromoan emango dute. Fermin Muguruzaren filma emanaldi berezi batean aurkeztuko dute, irailaren 23an, Donostiako 70. Zinemaldian. Fernando Franco, Mikel Gurrea, Pilar Palomero eta Jaime Rosalesen azken filmak Urrezko Maskorra irabazteko lehian izango dira Sail Ofizialean. | Fermin Muguruzak Donostiako belodromoan egingo den emanaldi berezi batean aurkeztuko du Black is Beltza II: Ainhoa bere azkeneko filma. Donostiako Zinemaldiak gaur goizean Madrilen egindako agerraldi batean aurtengo edizioan parte hartuko duten hainbat filmen berri eman du, eta horien artean da Black is Beltza II: Ainh... |
2022-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/216004/konkistaren-memoria-gune-bakarra.htm | Politika | Konkistaren memoria gune bakarra | Hamasei urtez, Aranzadi zientzia elkarteak indusketak egin ditu Amaiurko herriarekin elkarlanean. Topatutako aztarnategia ikusgai dago gaur egun herrian. | Konkistaren memoria gune bakarra. Hamasei urtez, Aranzadi zientzia elkarteak indusketak egin ditu Amaiurko herriarekin elkarlanean. Topatutako aztarnategia ikusgai dago gaur egun herrian. | Etxauz, Velaz Medrano, Ursua, Xabier, Bertizarana... Konkistaren garaian, protagonista izan zirenen jauregiak oraindik ere zutik dira Nafarroa Beherean zein Garaian, baina 500 urtetako denboraren joan-etorriak lausotu egin du apurka hitz horien erresonantzia. Ahanzturaren lanbroan geratu dira gehienak... Amaiur izan ez... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216005/muturreko-beroa-eta-haizea-gailenduko-dira-asteburuan.htm | Gizartea | Muturreko beroa eta haizea gailenduko dira asteburuan | Alerta laranja aktibatu dute Ebro ondoko eskualdean eta tarteko eremuan muturreko tenperaturengatik. Tenperatura maximoak 39 gradu ingurukoak izan daitezke Ebro eskualdean, eta 37 gradu ingurukoak tarteko eremuan. Jaurlaritzak suteak eragozteko larrialdi plana aktibatu du, eta zenbait debeku ezarri ditu. | Muturreko beroa eta haizea gailenduko dira asteburuan. Alerta laranja aktibatu dute Ebro ondoko eskualdean eta tarteko eremuan muturreko tenperaturengatik. Tenperatura maximoak 39 gradu ingurukoak izan daitezke Ebro eskualdean, eta 37 gradu ingurukoak tarteko eremuan. Jaurlaritzak suteak eragozteko larrialdi plana akti... | Muturreko beroa gailenduko da datozen egunetan. Egunetik egunera, tenperaturak igo eta igo egingo dira, eta, eguzkiarekin batera, haizea ere izango da. Euskalmetek iragarri duenez, gaur Euskal Herri barrualdean 35 gradu eta 40 gradu bitartean mantenduko da tenperatura, eta, itsasertzean, berriz, 30 gradu inguruan. Goiz... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216006/wickremesinghe-sri-lankako-presidentea-izango-da-behin-behinean.htm | Mundua | Wickremesinghe Sri Lankako presidentea izango da behin-behinean | Parlamentuko presidenteak Rajapaksaren dimisioa onartu du. Parlamentuak hilabeteko epea dauka estatuburu berria aukeratzeko. Ganbera bihar da biltzekoa. | Wickremesinghe Sri Lankako presidentea izango da behin-behinean. Parlamentuko presidenteak Rajapaksaren dimisioa onartu du. Parlamentuak hilabeteko epea dauka estatuburu berria aukeratzeko. Ganbera bihar da biltzekoa. | Gotabaya Rajapaksak dimisioa eman eta gero, Ranil Wickremesinghe azken hilabeteetan lehen ministroa izandakoak Sri Lankako presidente kargua hartu du, behin-behinean. Asia hegoaldeko herrialde hartako konstituzioaren arabera, presidenteak karguari uko egiten badio, lehen ministroa bihurtzen da estatuburu. Rajapaksak at... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216008/mercedeseko-bozketan-gardentasun-falta-salatu-dute-elak-labek-eta-esk-k.htm | Ekonomia | Mercedeseko bozketan gardentasun falta salatu dute ELAk, LABek eta ESK-k | Ekoizpena geldi dago gaur ere, grebaren ondorioz. Modu presentzialean eta aplikazio bidez izango dute bozkatzeko aukera, astelehen goizetik hasita. | Mercedeseko bozketan gardentasun falta salatu dute ELAk, LABek eta ESK-k. Ekoizpena geldi dago gaur ere, grebaren ondorioz. Modu presentzialean eta aplikazio bidez izango dute bozkatzeko aukera, astelehen goizetik hasita. | Mercedes-Benzen Gasteizko lantegia geldi dago gaur ere. ELAk, LABek eta ESK-k deitutako lanuzteak erantzun zabala izan du beste behin. Deitzaileek adierazi dutenez, langile gehienak –%95 inguru– ez dira lanera joan, eta, ondorioz, ekoizpena eten behar izan dute.
Lan hitzarmenaren negoziazioen testuinguruan antolatu du... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216009/osasun-langileek-erretiroa-60-urterekin-hartzea-galdegin-dute-elak-labek-cigek-eta-csck.htm | Ekonomia | Osasun langileek erretiroa 60 urterekin hartzea galdegin dute ELAk, LABek, CIGek eta CSCk | Osasun langileek eta soziosanitarioek 63 urterekin hartu dezakete erretiro aurreratua. Auzia «lehenestea» galdegin diete Madrilen ordezkaritza duten alderdiei. | Osasun langileek erretiroa 60 urterekin hartzea galdegin dute ELAk, LABek, CIGek eta CSCk. Osasun langileek eta soziosanitarioek 63 urterekin hartu dezakete erretiro aurreratua. Auzia «lehenestea» galdegin diete Madrilen ordezkaritza duten alderdiei. | Osasun langileen eta soziosanitarioen ohiko erretirorako adina 60 urtera aurreratzeko eskatu dute ELAk, LABek, CIG Galiziako sindikatuak eta CSC Kataluniakoak, behin 35 urtez kotizatu ostean. Egungo legediak zehazten du erretiroa hartzeko gutxieneko adina —65 urte— errege dekretu bidez jaits daitekeela, lanbideak baldi... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216010/astebururako-larrialdi-plana-aktibatu-du-jaurlaritzak-suteak-saihesteko.htm | Gizartea | Astebururako larrialdi plana aktibatu du Jaurlaritzak, suteak saihesteko | Zenbait debeku ezarri ditu eguneko ordu tarte jakin batzuetan. Besteak beste, ezin izango da sua eragin dezaketen tresnarik erabili, eta motordun ibilgailuekin landa eremuetan sartzea ere debekatu dute | Astebururako larrialdi plana aktibatu du Jaurlaritzak, suteak saihesteko. Zenbait debeku ezarri ditu eguneko ordu tarte jakin batzuetan. Besteak beste, ezin izango da sua eragin dezaketen tresnarik erabili, eta motordun ibilgailuekin landa eremuetan sartzea ere debekatu dute | Jaurlaritzak Baso Suteetarako Larrialdi Plan Bereziaren larrialdi fasea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osora hedatu du, eguerdian Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordeak eta Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak jakinarazi dutenez. Zenbait debeku ezarri dituzte, batez ere landa eremuan... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216011/espetxeratu-egin-dute-sunbillako-istripuko-kamioilaria-baina-aske-geratu-ahalko-da-bermea-ordainduta.htm | Gizartea | Espetxeratu egin dute Sunbillako istripuko kamioilaria, baina aske geratu ahalko da, bermea ordainduta | Ikerketapean dago, eta epaileak adierazi du badela oinarririk zuhurtziagabekeriazko hilketa egozteko gidariari. Gidatzen ari zen kamioiak moto bat jo, eta moto gidaria hil egin zen. | Espetxeratu egin dute Sunbillako istripuko kamioilaria, baina aske geratu ahalko da, bermea ordainduta. Ikerketapean dago, eta epaileak adierazi du badela oinarririk zuhurtziagabekeriazko hilketa egozteko gidariari. Gidatzen ari zen kamioiak moto bat jo, eta moto gidaria hil egin zen. | Moto gidari bat hil da asteon Sunbillan (Nafarroa), kontrako bidean zihoan kamioi batek jo ondoren. Atxilo hartu zuten kamioi gidaria, eta kasua ikertzen ari den epaileak espetxeratzeko agindu du gaur. Hala ere, 12.000 euroko bermea ordainduz gero, ez du kartzelara joan beharko. Horrez gain, epaileak autoa eta gidabaim... |
2022-7-18 | https://www.berria.eus/albisteak/216012/azken-guda-dantza.htm | Politika | Azken guda dantza | Euskal Herri osoko dozenaka ordezkari politiko eta instituzional bildu dira Amaiurren, batailaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko. Dantzaz eta musikaz omendu dituzte gazteluaren defendatzaileak, eta «haria ez etetearen» garrantzia azpimarratu dute: «Hau ere memoria demokratikoa baita». | Azken guda dantza. Euskal Herri osoko dozenaka ordezkari politiko eta instituzional bildu dira Amaiurren, batailaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko. Dantzaz eta musikaz omendu dituzte gazteluaren defendatzaileak, eta «haria ez etetearen» garrantzia azpimarratu dute: «Hau ere memoria demokratikoa baita». | Herria alderik alde zeharkatzen du dantzari kateak. Hori da atzoko irudietako bat: Dozenaka ezpata-dantzari, errenkada koloretsuan, desfilatzen. Bataila bat gogoratzen ari dira: Amaiurkoa. Duela 500 urte Gaztelako koroak gaztelu ezaguna suntsitu eta Nafarroako konkista berretsi zuenekoa. Dantzarien segizioak, baina, ez... |
2022-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/216013/demain-morgen.htm | Kultura | Demain morgen | Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) lehen poema liburuarekin lortu zuen sona Kirmen Uribe Urbietak (Ondarroa, Bizkaia, 1970). Beste poema bilduma bat ere badu —17 segundo (Susa, 2019)—, baina nobela da, batik bat, Uribe egungo euskal idazle ezagunenetako bat bilakatu duena. Bilbao-New York-Bilbao (Elkar, 2008) eleberr... | Demain morgen. Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) lehen poema liburuarekin lortu zuen sona Kirmen Uribe Urbietak (Ondarroa, Bizkaia, 1970). Beste poema bilduma bat ere badu —17 segundo (Susa, 2019)—, baina nobela da, batik bat, Uribe egungo euskal idazle ezagunenetako bat bilakatu duena. Bilbao-New York-Bilbao (Elkar... | Bi mutilen ezaugarriak jasoak datoz, zehaztasun osoz, 1917ko maiatzaren 18an Calixto Gonzalez Lopez Lekeitioko Guardia Zibilaren kuarteleko komandanteak sinatu zuen agirian. Eugene Laenge Rose. Adina: 19 urte. Ezkongea. Garaiera: 1,68. Ilea: gaztaina kolorekoa. Begiak: urdinak. Aurpegia: luzea. Sudurra: ahurra. Bizarra... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216016/sanchezek-eta-aragonesek-elkarrizketa-mahaiari-berrekitea-adostu-dute.htm | Mundua | Sanchezek eta Aragonesek elkarrizketa mahaiari berrekitea adostu dute | Uztailaren azken astean bilduko da, Madrilen. Hamar hilabeteren ondoren, gaur egin dute aldebiko bilera Kataluniako Generalitateko eta Espainiako Gobernuko presidenteek. | Sanchezek eta Aragonesek elkarrizketa mahaiari berrekitea adostu dute. Uztailaren azken astean bilduko da, Madrilen. Hamar hilabeteren ondoren, gaur egin dute aldebiko bilera Kataluniako Generalitateko eta Espainiako Gobernuko presidenteek. | Hizketan segitzea adostu dute. Moncloan bildu dira gaur Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Pere Aragones Kataluniako Generalitatekoa, eta bi gobernuen arteko elkarrizketa mahaia berriz ere martxan jartzea adostu dute. Elkarrizketa bide hori normalizatzea zen gaurko bileraren helburua, besteak beste, Peg... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216017/enrique-maia-positibo.htm | Gizartea | Enrique Maia, positibo | Sanferminak arrakastatsuak izan direla azpimarratu du Maiak; Geroa Bai-k eta EH Bilduk Maiaren jarrera baztertzailea salatu dute. | Enrique Maia, positibo. Sanferminak arrakastatsuak izan direla azpimarratu du Maiak; Geroa Bai-k eta EH Bilduk Maiaren jarrera baztertzailea salatu dute. | «Alaiak, giro onekoak eta ikaragarriak». Hitz horiekin definitu ditu sanferminak Enrique Maia Iruñeko alkateak. Nabarmendu du udalak antolatutako programazioaren parte hartzea %20 igo dela azken urtearekin alderatuta: «Parte hartzea, giroa, jarrera eta segurtasuna arrakastatsuak izan dira». Iruñeko Kondestable Jauregia... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216018/beste-sexu-eraso-bat-ikertzen-ari-dira-irunerrian.htm | Gizartea | Beste sexu eraso bat ikertzen ari dira Iruñerrian | Foruzaingoak adierazi du «sanferminekin loturarik ez duen eraso bat» dela. Diario de Navarra-ren arabera, gizonezko bat atxilotu dute, eta aurki deklaratuko du epailearen aurrean. | Beste sexu eraso bat ikertzen ari dira Iruñerrian. Foruzaingoak adierazi du «sanferminekin loturarik ez duen eraso bat» dela. Diario de Navarra-ren arabera, gizonezko bat atxilotu dute, eta aurki deklaratuko du epailearen aurrean. | Sanferminetan jarritako salaketen eta atxilotutako pertsonen berri eman du Foruzaingoak gaur. Indarkeria matxistari dagokionez, uztailaren 9an Mendillorrin izandako sexu erasoa aipatu dute. Horrez gainera, baina, beste eraso bat ikertzen ari da Foruzaingoa: Iruñerriko herri batean gertatu zen erasoa, sanfermin egunetan... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216019/kezka-eragin-dute-turistak-bilboko-salbeko-zubitik-jauzi-egiten-erakusten-duten-bideoek.htm | Gizartea | Kezka eragin dute turistak Bilboko Salbeko zubitik jauzi egiten erakusten duten bideoek | Udaltzaingoak adierazi du ingurua zainduko duela, beste inork salto egitea galarazteko. Zubiak 23,5 metroko garaiera du, eta kolpea hilgarria izan daiteke. | Kezka eragin dute turistak Bilboko Salbeko zubitik jauzi egiten erakusten duten bideoek. Udaltzaingoak adierazi du ingurua zainduko duela, beste inork salto egitea galarazteko. Zubiak 23,5 metroko garaiera du, eta kolpea hilgarria izan daiteke. | Bideo batzuk bolo-bolo zabaldu ziren atzo sare sozialetan. Horietan, gutxienez bi gazte agertzen dira Bilboko Salbeko zubitik beren buruak botatzen Ibaizabalera. Uretan beste hiru pertsona ikusten dira; beraz, litekeena da haiek ere jauzi egin izana bideoa grabatzen hasi baino minutu gutxi batzuk lehenago.
«Ok, Tim, a... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216020/espekulazioaren-aurrean-okupazioa.htm | Gizartea | Espekulazioaren aurrean, okupazioa | Ostia Kolektiboa Alday promotorearen higiezin proiektu berriaren eremuen okupatzen hasi da gaur goizean. "Etxebizitza denentzat" lelopean abiarazi dute okupazio garaia. | Espekulazioaren aurrean, okupazioa. Ostia Kolektiboa Alday promotorearen higiezin proiektu berriaren eremuen okupatzen hasi da gaur goizean. "Etxebizitza denentzat" lelopean abiarazi dute okupazio garaia. | Espekulazioaren fenomenoak kexa zabaldu du Ipar Euskal Herriko biztanle askorengan, eta manifestaldi eta okupazio anitz antolatu dira azken urtean, adibidez. Aldi honetan, Ostiako kideak Angelun instalatu dira, Les Hauts de la Chambre d’Amour erresidentziaren lurretan. Ostiarentzat, “Ipar Euskal Herriko etxebizitzen eg... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216021/bizkaiko-eraikin-garbitzaileek-1200-euroko-soldata-lortuko-dute-2024an.htm | Ekonomia | Bizkaiko eraikin garbitzaileek 1.200 euroko soldata lortuko dute 2024an | UGTk, CCOOek eta LABek %12,9ko igoera dakarren akordiorako oinarri bat adostu dute patronalekin. ELAk ez du bat egin, erosahalmena «galtzea» ekarriko duelako | Bizkaiko eraikin garbitzaileek 1.200 euroko soldata lortuko dute 2024an. UGTk, CCOOek eta LABek %12,9ko igoera dakarren akordiorako oinarri bat adostu dute patronalekin. ELAk ez du bat egin, erosahalmena «galtzea» ekarriko duelako | Duela lau hilabete ekin zioten grebak antolatzeari Bizkaiko eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek, lan itun berria hitzartze aldera. Martxo amaieran mobilizazioekin hasi zirenetik, hamar bider atera dira kalera sektoreko langileak. Eta, azkenean, urte eta erdiko negoziazioen ostean, sindikatuen gehiengoak akordio b... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216022/osakidetzak-ukatu-egin-du-2012an-emakume-bati-indarkeria-obstetrikoa-eragin-izana.htm | Gizartea | Osakidetzak ukatu egin du 2012an emakume bati indarkeria obstetrikoa eragin izana | Ohar bidez esan du andrazkoari emandako arta «protokolo medikoen araberakoa» izan zela, eta ez zuela «kalte fisiko edo psikikorik» jasan. | Osakidetzak ukatu egin du 2012an emakume bati indarkeria obstetrikoa eragin izana. Ohar bidez esan du andrazkoari emandako arta «protokolo medikoen araberakoa» izan zela, eta ez zuela «kalte fisiko edo psikikorik» jasan. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, ohar batean, ukatu egin dute 2012an Donostiako ospitalean indarkeria obstetrikoa eragin ziotela emakume bati. NBE Nazio Batuen Erakundearen Emakumearen Diskriminazioa Desagerrarazteko Batzordeak, atzo kaleratutako ebazpen batean, arrazoia eman zion andrazko bati indark... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216023/pedersenen-lehen-garaipena-frantziako-tourrean.htm | Kirola | Pedersenen lehen garaipena Frantziako Tourrean | Danimarkarrak taldetxoan ihesean ibili eta gero irabazi du, hamahirugarren etapan. Faboritoen artean ez da aldaketarik egon sailkapen nagusian. | Pedersenen lehen garaipena Frantziako Tourrean. Danimarkarrak taldetxoan ihesean ibili eta gero irabazi du, hamahirugarren etapan. Faboritoen artean ez da aldaketarik egon sailkapen nagusian. | Mads Pedersen (Trek) nagusitu da Frantziako Tourreko hamahirugarren etapan, esprintean. Ihesaldia egiteko egun aproposa zen gaurkoa, eta hasieran ihes egin duten zazpien artean erabaki da etapa. Tropelean, esprinterren taldekideak saiatu dira aurrekoekin bat egiten, baina, Caleb Ewan erori denean (Lotto Soudal), argi g... |
2022-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/216024/zubietako-erraustegiko-kutsaduraren-ikerketa-fiskaltzara-eraman-dute.htm | Gizartea | Zubietako erraustegiko kutsaduraren ikerketa fiskaltzara eraman dute | GuraSOSek iragarri du gizarte zibila ikertzen ari dela Arkaitzerrekan izandako isurketa, eta ikerketa horien emaitzak fiskaltzaren esku daudela jada. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratze bat antolatu du biharko, Zubietako plazan, 12:00etan. | Zubietako erraustegiko kutsaduraren ikerketa fiskaltzara eraman dute. GuraSOSek iragarri du gizarte zibila ikertzen ari dela Arkaitzerrekan izandako isurketa, eta ikerketa horien emaitzak fiskaltzaren esku daudela jada. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratze bat antolatu du biharko, Zubietako plazan, 12:00et... | GuraSOSek gogor salatu ditu egunotan Arkaitzerrekan (Zubieta, Gipuzkoa) izan den kutsadura, eta horren inguruan administrazioak egindako kudeaketa. Gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak ez dutela ikerketarik egin poluzioaren jatorria zein den jakiteko. Aldiz, goraipatu egin du... |
2022-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/216048/sortu-apustu-garbia-egiten-dugu-eh-bilduk-eta-eh-baik-ahalik-eta-erakunde-gehien-gobernatzeko.htm | Politika | Sortu: «Apustu garbia egiten dugu EH Bilduk eta EH Baik ahalik eta erakunde gehien gobernatzeko» | Arkaitz Rodriguezek «banaketa eta kontsumo ereduaren errotikako eraldaketa» defendatu du, alternatiba bat sortzeko. | Sortu: «Apustu garbia egiten dugu EH Bilduk eta EH Baik ahalik eta erakunde gehien gobernatzeko». Arkaitz Rodriguezek «banaketa eta kontsumo ereduaren errotikako eraldaketa» defendatu du, alternatiba bat sortzeko. | Sorturen V. Nazio Konferentzia alderdiaren «etorkizuneko erronkak finkatzeko unea» izan da. Alderdiko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek EH Bilduren eta EH Bairen aldeko apustua berretsi du topaketan, eta ezkerreko subiranismoa jo du «eskuin erreakzionarioak» geratzeko eta «zibilizazio berri bat» eratzeko bide gisa: «... |
2022-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/216049/mugak-zabalduz-karabanak-mugetako-kontrol-arrazistak-salatu-ditu.htm | Gizartea | Mugak Zabalduz karabanak mugetako «kontrol arrazistak» salatu ditu | Karabanak Pirinioetatik Alpeetara arteko bidea egingo du, Europan migratzaileei ezartzen dizkieten mugetan barrena. Bidasoko muga igaro nahian hildakoak omendu dituzte. | Mugak Zabalduz karabanak mugetako «kontrol arrazistak» salatu ditu. Karabanak Pirinioetatik Alpeetara arteko bidea egingo du, Europan migratzaileei ezartzen dizkieten mugetan barrena. Bidasoko muga igaro nahian hildakoak omendu dituzte. | «Nabarmendu nahi dugu ilegalak edo irregularrak ez direla pertsonak, baizik mugak. Urteetan hemen ipintzen ari diren kontrol arrazistek jendea behartzen dute sarbide gero eta arriskutsuagoak bilatzera». Carovane Migranti taldeko Giacomo Donadioren hitzek azaltzen dute aurtengo Mugak Zabalduz karabanaren aldarrikapenen ... |
2022-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/216050/memoria-eta-burujabetza-aldarrikatu-dituzte-amaiurko-batailaren-500-urteurrenean.htm | Gizartea | Memoria eta burujabetza aldarrikatu dituzte Amaiurko batailaren 500. urteurrenean | Dozenaka ordezkari politiko eta instituzional batu dira gazteluaren ingurumarietan eginiko ekitaldira | Memoria eta burujabetza aldarrikatu dituzte Amaiurko batailaren 500. urteurrenean. Dozenaka ordezkari politiko eta instituzional batu dira gazteluaren ingurumarietan eginiko ekitaldira | Legebiltzarkideak, diputatuak, ahaldun nagusiak, alkateak, zinegotziak... ordezkari politiko eta instituzional ugari elkartu dira gaur goizean Amaiurren (Nafarroa), hango batailaren 500. urteurrenaren kariaz. Amaiurko gazteluaren «erresistentzia eta suntsiketa» gogoratu dituzte Gaztelu elkarteak eta udalerriak berak an... |
2022-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/216051/gazte-bat-hil-da-kasedan-ibaian-itota.htm | Gizartea | Gazte bat hil da Kasedan, ibaian itota | Foruzaingoaren arabera, Ingalaterrakoa zen hildakoa, eta 26 urte zituen. | Gazte bat hil da Kasedan, ibaian itota. Foruzaingoaren arabera, Ingalaterrakoa zen hildakoa, eta 26 urte zituen. | Foruzaingoak jakinarazi duenez, 26 urteko gazte bat hil da itota Aragoi ibaian, Kaseda (Nafarroa) parean. Hildakoa Ingalaterrakoa zen. Hilotz agertu da 15:50 aldera, ibaian flotatzen. Oraingoz ez dute beste xehetasunik eman.
Bertara joan dira suhiltzaileak eta osasun langileak, baina ezin izan diote bizitza salbatu. F... |
2022-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/216052/michael-matthewsek-erakustaldia-emanda-irabazi-du.htm | Kirola | Michael Matthewsek erakustaldia emanda irabazi du | Azken aldapan Bettiol atzean utzi eta gero gailendu da Frantziako Tourreko hamalaugarren etapan. Pogacar saiatu da Vingegaardekiko aldea murrizten, baina elkarrekin iritsi dira helmugara | Michael Matthewsek erakustaldia emanda irabazi du. Azken aldapan Bettiol atzean utzi eta gero gailendu da Frantziako Tourreko hamalaugarren etapan. Pogacar saiatu da Vingegaardekiko aldea murrizten, baina elkarrekin iritsi dira helmugara | Michael Matthewsek (Bike Exchange) irabazi du Frantziako Tourreko hamalaugarren etapa. Ihesaldian aritu da australiarra, eta Alberto Bettioli (Education First) maisuki gailendu zaio azken aldapan. Oilarren artean Tadej Pogacar (UAE) eta Jonas Vingegaarden (Jumbo-Visma) arteko buruz-buruko lehia izan da Neuven. (3 kilom... |
2022-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/216053/oriorentzat-bandera-eta-lidergoa-etxean.htm | Kirola | Oriorentzat bandera eta lidergoa, etxean | 'San Nikolas' ontzia aise nagusitu da Orioko estropadan, Euskotren ligako bosgarren jardunaldian. Oriok hamar segundo atera dizkio Donostia Arraun Lagunak-i. | Oriorentzat bandera eta lidergoa, etxean. 'San Nikolas' ontzia aise nagusitu da Orioko estropadan, Euskotren ligako bosgarren jardunaldian. Oriok hamar segundo atera dizkio Donostia Arraun Lagunak-i. | Etxeko estropadak beti izaten dira bereziak, eta berezitasun horretan, Oriok ez du hutsik egin bere herriko estropadan, Euskotren ligako bosgarren jardunaldian. Hasieratik amaiera arte buru-buruan egon ostean, Nadeth Agirre San Nikolas ontziko patroiak denboraldiko hirugarren bandera astindu du, kai-muturrean eta itsas... |
2022-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/216054/bandera-31-eskutik-edukita.htm | Kirola | Bandera, 31 eskutik edukita | Hondarribiak sasoiko lehen garaipena lortu du Orion, Eusko Label ligako bosgarren jardunaldian. Berdeek hiru segundo atera dizkiote Donostiarrari. Epaileek Cabo eta Ares kanporatu egin dituzte. | Bandera, 31 eskutik edukita. Hondarribiak sasoiko lehen garaipena lortu du Orion, Eusko Label ligako bosgarren jardunaldian. Berdeek hiru segundo atera dizkiote Donostiarrari. Epaileek Cabo eta Ares kanporatu egin dituzte. | Emaitza aldekoak ez direnean, zenbait prestatzailek arbelean klera zuriz lehendabizikoz idatzitakoa fin-fin mantendu eta eskifaia bere horretan uzten dute; besteek, berriz, zirt edo zart, neurriak aldatu edota arraunlariak tostaz txandakatzearen aldekoak dira. Aurreko asteburutik, Mikel Orbañanos Hondarribiko entrenatz... |
2022-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/216055/suteek-egoera-larriak-sortu-dituzte-mediterraneo-inguruan.htm | Mundua | Suteek egoera larriak sortu dituzte Mediterraneo inguruan | Okzitanian, Espainian, Grezian, Marokon, Italian, Portugalen... dozenaka eta dozenaka sute piztu dira azkeneko egunetan. Suhiltzaile bat hil da Portugalen aste honetan, eta lau zauritu Okzitanian, Bordele inguruan. | Suteek egoera larriak sortu dituzte Mediterraneo inguruan. Okzitanian, Espainian, Grezian, Marokon, Italian, Portugalen... dozenaka eta dozenaka sute piztu dira azkeneko egunetan. Suhiltzaile bat hil da Portugalen aste honetan, eta lau zauritu Okzitanian, Bordele inguruan. | Okzitania
Girondan, Bordele hiriaren eskualdean, gorriak ikusten ari dira suteekin: 10.000 hektarea baso kiskali dira inguru horretan, eta 13.500 pertsona atera dituzte etxetik, arriskuagatik. La Teste de Buch aldean piztu da sute handienetako bat, Arcachondik gertu, eta nolabait inguratzea lortu dute, baina ez dute e... |
2022-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/216083/oriok-asteburua-biribildu-du-eta-lidergoa-sendotu.htm | Kirola | Oriok asteburua biribildu du, eta lidergoa sendotu | 'San Nikolas'-ek hasieratik amaieraraino kontrolatu du estropada. Sailkapen nagusian bi punturen aldea ateratzen dio Arraun Lagunak-i. | Oriok asteburua biribildu du, eta lidergoa sendotu. 'San Nikolas'-ek hasieratik amaieraraino kontrolatu du estropada. Sailkapen nagusian bi punturen aldea ateratzen dio Arraun Lagunak-i. | Mahai gainean kolpea jo du Oriok asteburu honetan. Atzo aise nagusitu zen etxean, Orion (Gipuzkoa), eta gaur beste hainbeste egin du Zierbenan (Bizkaia), Euskotren ligako seigarren jardunaldian. Atzo bederatzi segundo atera zizkion Arraun Lagunak bigarren sailkatuari, eta gaur, zazpi.
Eguraldia ona izan da gaur, estro... |
2022-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/216084/donostiarrak-erakustaldi-izugarria-eman-du-zierbenan.htm | Kirola | Donostiarrak erakustaldi izugarria eman du Zierbenan | Torrekua-k hemezortzi segundo atera dizkio Hondarribiari, 21 Oriori, eta 30 Urdaibairi. Lidergoa sendotu dute donostiarrek. | Donostiarrak erakustaldi izugarria eman du Zierbenan. Torrekua-k hemezortzi segundo atera dizkio Hondarribiari, 21 Oriori, eta 30 Urdaibairi. Lidergoa sendotu dute donostiarrek. | Torrekua hegan ibili da Zierbenan (Bizkaia), Eusko Label ligako seigarren jardunaldian. Aurtengo denboraldian inork erakutsi gabeko erraztasunez gainditu ditu aurkariak: hemezortzi segundo atera dizkio Hondarribiari, 21 Oriori, eta 30 Urdaibairi. Ohikoa bilakatzen ari den moduan, ohorezko txandako lau ontzi horiek izan... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.