date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216283/ehu-munduko-berrehun-unibertsitate-onenen-artean-dago-zazpi-diziplinatan.htm | Gizartea | EHU munduko berrehun unibertsitate onenen artean dago zazpi diziplinatan | Shangaiko rankingaren arabera, 150 onenen artean dago hiru diziplinatan: Ingeniaritza Metalurgikoan, Ingeniaritza Kimikoan eta Kimikan. | EHU munduko berrehun unibertsitate onenen artean dago zazpi diziplinatan. Shangaiko rankingaren arabera, 150 onenen artean dago hiru diziplinatan: Ingeniaritza Metalurgikoan, Ingeniaritza Kimikoan eta Kimikan. | Shanghaiko Jiao Tong unibertsitateak espezialitateen araberako unibertsitateen rankingaren berri eman du; hain zuzen, munduko bostehun unibertsitate onenak zerrendatu ditu, espezialitate akademikoen arabera. Bertan, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak berrehun unibertsitate onenen artean egotea lortu du zazpi diziplinat... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216284/abiatu-da-sareren-bizikleta-martxa-presoen-eskubideen-alde.htm | Politika | Abiatu da Sareren bizikleta martxa, presoen eskubideen alde | Igandean amaituko da, Donostian. | Abiatu da Sareren bizikleta martxa, presoen eskubideen alde. Igandean amaituko da, Donostian. | Sarek euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa bat hasi du gaur goizean, Etxera bidea gertu lelopean; Etxarri Aranaztik (Nafarroa) abiatu da itzulia, eta igandean amaituko da, Donostiako Bulebarrean. Bosgarren aldia izango da aurtengoa, eta berrogei bat lagun irten dira Nafarroako herri hartatik.
Abiapuntuan,... |
2022-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/216285/ebro-ibaiaren-abaroa.htm | Bizigiro | Ebro ibaiaren abaroa | Ibiltariak bapo-bapo gozatuko du Errioxako paisaia ikustean, mahasti itsasoa ondoan duela. Rincon eta Gazteluko talaiak ere bisitatuko ditu, El Cortijo auzoari gorte egiten dion trenbide berdea baliatuta. | Ebro ibaiaren abaroa. Ibiltariak bapo-bapo gozatuko du Errioxako paisaia ikustean, mahasti itsasoa ondoan duela. Rincon eta Gazteluko talaiak ere bisitatuko ditu, El Cortijo auzoari gorte egiten dion trenbide berdea baliatuta. | Naturgune honetako protagonistak Ebro izena darama. Ibai emaritsua izaki, Arabako probintziako hegoaldea uretan mugatzen du horrek. Ur masa astitsua mendebaldetik ekialdera abiatzen ikusiko du ibiltariak, mantso-mantso, ur hegaztien konpainian. Ubarroi handia eta lertxuna, kasurako. Lehenak El Cortijoko aintzira hautat... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216286/uraren-agentziak-espediente-larria-ireki-dio-araiako-izozki-enpresa-bati-hidrokarburoak-arakilera-isurtzeagatik.htm | Gizartea | Uraren Agentziak espediente larria ireki dio Araiako izozki enpresa bati, hidrokarburoak Arakilera isurtzeagatik | Dagoeneko bi espediente ireki dizkiote aurten. Jaurlaritzak adierazi du laginketak eta kontrolak areagotu dituela. | Uraren Agentziak espediente larria ireki dio Araiako izozki enpresa bati, hidrokarburoak Arakilera isurtzeagatik. Dagoeneko bi espediente ireki dizkiote aurten. Jaurlaritzak adierazi du laginketak eta kontrolak areagotu dituela. | Uraren Euskal Agentziak dagoeneko bi zehapen espediente ireki dizkio Araiako (Araba) Froneri Iberia enpresari 2022an. Nestle multinazional suitzarraren izozkiak egiten ditu enpresa horrek. Lehen zehapen espedientea arina izan zela ondorioztatu zuen Uraren Agentziak, baina oraingoan espediente larria ireki diote, arazoa... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216287/poliziak-indarrez-desegin-du-manifestarien-kanpaleku-nagusia-kolonbon.htm | Mundua | Poliziak indarrez desegin du manifestarien kanpaleku nagusia Kolonbon | Wickremesinghe presidenteak 72 orduko epea emana zien manifestariei kanpalekua desegiteko, baina denbora amaitu aurretik agertu dira segurtasun indarrak. Dinesh Gunawardena aukeratu dute lehen ministro izateko. | Poliziak indarrez desegin du manifestarien kanpaleku nagusia Kolonbon. Wickremesinghe presidenteak 72 orduko epea emana zien manifestariei kanpalekua desegiteko, baina denbora amaitu aurretik agertu dira segurtasun indarrak. Dinesh Gunawardena aukeratu dute lehen ministro izateko. | Segurtasun indarrek goizaldean desegin dute manifestariek Kolonbo hirian zuten kanpaleku nagusia. Ranil Wickremesinghe presidenteak 72 orduko epea emana zien oposizioko kideen kanpalekua hustu eta presidentearen idazkariaren jauregitik joateko, eta haiek agindua betetzeko konpromisoa hartua zuten. Baina Polizia eta mil... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216288/lan-merkatua-hazi-egin-da-urteko-bigarren-hiruhilekoan-ere.htm | Ekonomia | Lan merkatua hazi egin da urteko bigarren hiruhilekoan ere | Beste 9.000 lanpostu sortu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Azken hamarkadan inoiz ez da hainbeste pertsona egon lanean, eta langabezia tasa %8,5ean kokatu da. Zuhurtziaz mintzo da Eusko Jaurlaritza | Lan merkatua hazi egin da urteko bigarren hiruhilekoan ere. Beste 9.000 lanpostu sortu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Azken hamarkadan inoiz ez da hainbeste pertsona egon lanean, eta langabezia tasa %8,5ean kokatu da. Zuhurtziaz mintzo da Eusko Jaurlaritza | Lan merkatua irmo eusten ari zaio inflazio handiari. Urteko bigarren hiruhilekoan berriz ere egin du gora landunen kopuruak eta behera langabezia tasak. Azken hamarkadako emaitza onenak jaso dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Alabaina, urteko bigarren zatiari begira atzeraldi posible bati buruzko ahotsak ugaritzen ari d... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216289/hegaldi-bat-larrialdi-baten-ondorioz-lurreratu-da-bilbon.htm | Gizartea | Hegaldi bat larrialdi baten ondorioz lurreratu da Bilbon | Hegazkineko bidaiari batek konortea galdu du, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute | Hegaldi bat larrialdi baten ondorioz lurreratu da Bilbon. Hegazkineko bidaiari batek konortea galdu du, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute | Espainiako Barne Ministerioak adierazi duenez, joan den asteartean gertatu zen ezbeharra, uztailaren 19an, Marrakex eta Manchester arteko ibilbidea zuen hegaldi batean. Hegazkinean konortea galdu zuen bidaiaria artatzeko lekurik ez zegoenez, ibilgailutik atera zuten, eta, jarraian, Gurutzetako ospitalera eraman. Gainer... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216290/tubos-reunidosek-irabaziak-izan-ditu-zortzi-urtean-lehenbizikoz.htm | Ekonomia | Tubos Reunidosek irabaziak izan ditu, zortzi urtean lehenbizikoz | Lehen seihilekoan 243,8 milioi euroren sarrerak izan ditu, iaz halako bi. Petroliorako eta gaserako tutuen salmenta %281 handitu da. | Tubos Reunidosek irabaziak izan ditu, zortzi urtean lehenbizikoz. Lehen seihilekoan 243,8 milioi euroren sarrerak izan ditu, iaz halako bi. Petroliorako eta gaserako tutuen salmenta %281 handitu da. | Tubos Reunidosen jarduerak gorantzako joera «indartsuari» eutsi dio, eta zortzi urtean lehenbizikoz 1,9 milioi euroren irabaziak eskuratu ditu lehen sei hilabeteetan. Pixkanaka badoa finkatuz, batez ere kontuan izanda iaz 45,3 milioiren galerekin itxi zuela urteko lehen erdia. Eskaria gero eta handiagoa da, energia sek... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216292/antzerki-herrikoia-nahi-genuen-totala-antso-k-badu-shakespearetik.htm | Kultura | «Antzerki herrikoia nahi genuen, totala; ‘Antso’-k badu Shakespearetik» | Antton Lukuk idatzi ‘Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda’ antzezlana estreinatuko dute gaur, Makean. Berterretxek zuzendu du, nahiz antzerki profesionala utzia duen. | «Antzerki herrikoia nahi genuen, totala; ‘Antso’-k badu Shakespearetik». Antton Lukuk idatzi ‘Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda’ antzezlana estreinatuko dute gaur, Makean. Berterretxek zuzendu du, nahiz antzerki profesionala utzia duen. | Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda, Antton Lukuk duela 25 urte idatzi antzerkia emanen dute Makean, lehen aldikoz, gaur. 1997an, Donostia Hiria literatur saria ukan zuen Lukuren testuak, baina sekula ez da muntatu. Peio Berterretxe antzerkilariak (Makea, 1990) zuzendu du makearrez eta Makeatik kanpoko jokalariz ... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216293/urigoitia-auzia-kontakizunaren-zuloak-argitara.htm | Politika | 'Urigoitia auzia': kontakizunaren zuloak argitara | Gaur 35 urte dira Guardia Zibilaren operazio batean Luzia Urigoitia hil zutela. Bi tiro eman zizkioten; bigarrena, buruan, oso gertutik. Auzia artxibatuta dago 2000z geroztik, gertatutakoa argitu gabe. Prozesu judiziala zehatz azaldu zuen atzo Iñigo Iruin abokatuak, Otxandion, Urigoitiaren sorterrian. | 'Urigoitia auzia': kontakizunaren zuloak argitara. Gaur 35 urte dira Guardia Zibilaren operazio batean Luzia Urigoitia hil zutela. Bi tiro eman zizkioten; bigarrena, buruan, oso gertutik. Auzia artxibatuta dago 2000z geroztik, gertatutakoa argitu gabe. Prozesu judiziala zehatz azaldu zuen atzo Iñigo Iruin abokatuak, Ot... | Gaurko egunez duela 35 urte, 1987ko uztailaren 23an, Guardia Zibilak polizia operazio bat egin zuen ETAren Donosti komandoaren aurka. Kalean, Iñaki Erro eta Estanis Etxaburu atxilotu zituen hilaren 22an, 23:00etan; ordubete geroago, Pasaiako (Gipuzkoa) Trintxerpe auzoko Errenteria kaleko 3. atariko 5. solairuko D etxeb... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216294/cafek-100-milioi-euroko-bi-kontratu-sinatu-ditu-atenasen-bata-eta-sevillan-bestea.htm | Ekonomia | CAFek 100 milioi euroko bi kontratu sinatu ditu, Atenasen bata eta Sevillan bestea | Atenasko metroko hamalau metro unitate zaharberrituko ditu, eta Sevillarako bi tranbia unitate egingo. | CAFek 100 milioi euroko bi kontratu sinatu ditu, Atenasen bata eta Sevillan bestea. Atenasko metroko hamalau metro unitate zaharberrituko ditu, eta Sevillarako bi tranbia unitate egingo. | CAFek bi kontratu sinatu ditu, Atenasko metroko unitateak berritzeko eta Sevilla (Andaluzia, Espainia) tranbiaz hornitzeko. Bi proiektuen zenbatekoa 100 milioi euro baino gehiagokoa da.
Atenasko Stasy garraio kudeatzaileak Beasaingo enpresa hautatu du metroko 1 lineako hamalau metro unitate berritzeko. 1983. eta 1985.... |
2022-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/216295/iraganera-iltzatuta.htm | Politika | Iraganera iltzatuta | Corellako Udalak herriko sarrerako monumentu frankista eraitsi nahi du, baina Abokatu Kristauek helegitea jarri dute, eta auzia epaileen esku da orain | Iraganera iltzatuta. Corellako Udalak herriko sarrerako monumentu frankista eraitsi nahi du, baina Abokatu Kristauek helegitea jarri dute, eta auzia epaileen esku da orain | Francisco Franco diktadorearen emazte Carmen Polo Corellan izan zen 1949. urteko abuztuaren 23an. Herri horretan "Gurutzadan erorien alde" eraikitako monumentuaren inaugurazioan parte hartu zuen egun hartan, Rambletako pasealekuan. Zutik dago oraindik ere frankismoaren garaiko oroigarri hori, eta zutik jarrai dezala na... |
2022-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/216296/eroski-azoka-tokiko-ekoizle-txikien-eta-bezeroen-arteko-elkargunea.htm | albisteak | Eroski azoka, tokiko ekoizle txikien eta bezeroen arteko elkargunea | Eroski Azoka merkatu digitalak tokiko ekoizle txikiak bezeroekin elkartzen ditu 'azoka.eroski.es' webgunearen bidez. | Eroski azoka, tokiko ekoizle txikien eta bezeroen arteko elkargunea. Eroski Azoka merkatu digitalak tokiko ekoizle txikiak bezeroekin elkartzen ditu 'azoka.eroski.es' webgunearen bidez. | Azpimarragarria eta txalotzeko modukoa da Eroski kooperatibak bertako produktuak, tokiko ekoizleen lana eta lehen sektorea bultzatzeko duen konpromisoa eta horretarako egiten ari den ahalegina; eta, horrez gain, tokiko ekoizle txikiak bezeroekin elkartzeko eta haien artean harreman zuzena, gertukoa izateko.
Horren adi... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216297/sistemak-ez-digu-onartzen-agentziarako-gaitasuna.htm | Gizartea | «Sistemak ez digu onartzen agentziarako gaitasuna» | Itxi Guerrak Larriongo Landa Eremuko Emakumeen Topaketan parte hartu du asteburuan. Haurrentzako tailer bat egin du, desgaitasunaz eta bertzez jolasen bidez aritzeko | «Sistemak ez digu onartzen agentziarako gaitasuna». Itxi Guerrak Larriongo Landa Eremuko Emakumeen Topaketan parte hartu du asteburuan. Haurrentzako tailer bat egin du, desgaitasunaz eta bertzez jolasen bidez aritzeko | Desgaitasunaren mugimendua indarra hartzen ari dela uste du Itxi Guerrak (Madril, 1998). Ekintzaile antikapazitista da, eta Lucha contra el capacitismo liburuaren egilea (Imperdible, 2021). Larrionen izan da, Landa Eremuko Emakumeen Topaketan, haurrentzako tailer bat egiten.
Zergatik haurrekin?
Arauak zeharkatzen dig... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216298/eskubideak-merkataritzaren-oinarrian.htm | Ekonomia | Eskubideak merkataritzaren oinarrian | Bidezko merkataritzak eskubide urraketarik gabeko ekoizpen eta salmenta eredu bat sustatzea du helburu. 1980ko hamarkadan sortu ziren lehen taldeak Bizkaian. 1996an, Kidenda proiektua abiatu zuten, Caritasek eta Elizbarrutiko Misioek. 2002an, denda bat ireki zuten Bilbon. | Eskubideak merkataritzaren oinarrian. Bidezko merkataritzak eskubide urraketarik gabeko ekoizpen eta salmenta eredu bat sustatzea du helburu. 1980ko hamarkadan sortu ziren lehen taldeak Bizkaian. 1996an, Kidenda proiektua abiatu zuten, Caritasek eta Elizbarrutiko Misioek. 2002an, denda bat ireki zuten Bilbon. | Kakaoa, txokolatea, panela eta kafea dira gehien salduriko produktuak. Baina badituzte galletak, marmeladak, teak, eztia, kontserbak, kosmetikako produktuak, poltsak, zapiak, diru zorroak… Bilbon, Areatzako pasealekuaren ondoan, Epaltzaren alargunaren kaleko 6. zenbakian dago Kidenda, bidezko merkataritzaren alorrean B... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216299/dena-kontrolpean-izan-beharra-ez-dut-gustuko-mendiak-askatasuna-du.htm | Kirola | «Dena kontrolpean izan beharra ez dut gustuko; mendiak askatasuna du» | Oihana Azkorbebeitiak ez du nahi mendi lasterkari profesionala izan, eta esan du ez dakiela diziplina hori profesionaltzeak onurarik ekarriko ote dion mendizaletasunari | «Dena kontrolpean izan beharra ez dut gustuko; mendiak askatasuna du». Oihana Azkorbebeitiak ez du nahi mendi lasterkari profesionala izan, eta esan du ez dakiela diziplina hori profesionaltzeak onurarik ekarriko ote dion mendizaletasunari | Albaitaria, Anboto aldizkariko kolaboratzailea, Gerediaga eta Euskal Artzain Txakurren elkarteetako kidea eta mendi korrikalaria. Hori da, besteak beste, Oihana Azkorbebeitia Urizar (Abadiño, 1981). Ez da geldi egoteko emakumea. Bizkaiko Hitza-ri goizean goiz eman dio elkarrizketa; ordurako txakur bat artatua zuen. Sem... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216300/eremu-tribaletako-emakume-bat-izango-da-lehen-aldiz-indiako-presidente.htm | Mundua | Eremu tribaletako emakume bat izango da lehen aldiz Indiako presidente | Parlamentuko erdien baino gehiagoren babesa lortu zuen Droupadi Murmuk, atzo egindako bozketan; 4.754 botoetatik, 2.824 lortu zituen. Haren hautagaitzak komunitate diskriminatu eta zaurgarriei keinu egiten die. | Eremu tribaletako emakume bat izango da lehen aldiz Indiako presidente. Parlamentuko erdien baino gehiagoren babesa lortu zuen Droupadi Murmuk, atzo egindako bozketan; 4.754 botoetatik, 2.824 lortu zituen. Haren hautagaitzak komunitate diskriminatu eta zaurgarriei keinu egiten die. | Droupadi Murmu izango da Indiako presidente berria. Ram Nath Kovind ordezkatuko du, eta Indiako presidentetzan egongo den lehen emakume tribala izango da. Parlamentuko erdien baino gehiagoren babesa lortu zuen atzo egindako bozketan; 4.754 botoetatik, 2.824 lortu zituen. Hortaz, 64 urterekin, Droupadi Murmu Indiak 1947... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216301/nahikoa-etxe-ez-alokagai.htm | Gizartea | Nahikoa etxe ez alokagai | Etxeak alokatzeko eskaria badago, baina eskaera asetzeko adinako eskaintzarik ez merkatuan. Gazteak bizi dira gehienbat alokairuan, baina bestelakoek ere jasaten dituzte eskasiaren ondorioak. | Nahikoa etxe ez alokagai. Etxeak alokatzeko eskaria badago, baina eskaera asetzeko adinako eskaintzarik ez merkatuan. Gazteak bizi dira gehienbat alokairuan, baina bestelakoek ere jasaten dituzte eskasiaren ondorioak. | “Alokairuan eskaintzen diren pisuak baino gehiago dira pisu bila dabiltzan herritarrak”. Liher Bravorenak dira hitz horiek, Donostiako Areizaga etxe agentziako alokairuen arduradunarenak. Azken urteetan asko aipatzen den kontua da, ez soilik Gipuzkoako hiriburuan, herrialde osoan ere bai. Eskaintza urriaren ondorioz, b... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216302/beskoitzeko-herriko-etxeak-ikastolari-ematen-dizkion-oztopoak-salatu-dituzte.htm | Gizartea | Beskoitzeko Herriko Etxeak ikastolari ematen dizkion oztopoak salatu dituzte | Gurasoek egindako eraikuntza proposamen guziak ukatu dituzte, eta 50 ikasleko muga inposatzen diete. «Muturreko larrialdi eta prekaritatea» salatu dute gurasoek. | Beskoitzeko Herriko Etxeak ikastolari ematen dizkion oztopoak salatu dituzte. Gurasoek egindako eraikuntza proposamen guziak ukatu dituzte, eta 50 ikasleko muga inposatzen diete. «Muturreko larrialdi eta prekaritatea» salatu dute gurasoek. | «Aspaldiko partez, euskararen eta ikastolaren kontra agertzen den auzapez bat dugu, ikastola bere herritik kanporatu nahi duena», gogor mintzatu da gaur goizean Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria. Agerraldia egin dute Beskoitzeko ikastolan (Lapurdi), azken urteetan herriko etxearekin duten gatazka esplikatzeko: eraik... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216303/bakegileen-mobilizazioa-debekatu-du-prefeturak.htm | Politika | Bakegileen mobilizazioa debekatu du prefeturak | Bakegileek erran dute ekintza atxikitzen dutela. Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak ohartarazi du biharko mobilizazioan parte hartuko dutenak zigortuko dituztela. Lortu den oihartzunarekin, mobilizazioaren helburua dagoeneko «kausitua» dela erantzun dio Anaiz Funosasek. | Bakegileen mobilizazioa debekatu du prefeturak. Bakegileek erran dute ekintza atxikitzen dutela. Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak ohartarazi du biharko mobilizazioan parte hartuko dutenak zigortuko dituztela. Lortu den oihartzunarekin, mobilizazioaren helburua dagoeneko «kausitua» dela erantzun dio Anaiz Funo... | Giroa berotzen ari da azken orduetan, bihar Iparraldean egingo duten Blokeatze Egunaren harira. Ion Parot eta Jakes Esnal presoen egoera dela eta, Bakegileek mobilizazio egun handia iragarria dute biharko, gatazka konpontzeko prozesuan Frantziako Gobernuarekin duten blokeo egoera gainditzeko. Ipar Euskal Herri osoko er... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216304/caparrosoko-errotatik-egin-zion-ihes-heriotzari-isidro-sarasatek.htm | Gizartea | Caparrosoko errotatik egin zion ihes heriotzari Isidro Sarasatek | Union Navarra futbol taldearen sortzaile eta CNTko kidearen historia berreskuratu du Osasuna Memoria taldeak. | Caparrosoko errotatik egin zion ihes heriotzari Isidro Sarasatek. Union Navarra futbol taldearen sortzaile eta CNTko kidearen historia berreskuratu du Osasuna Memoria taldeak. | 1936ko estatu kolpearen ondoren, beste hainbat lekutan bezala, «gorrien» aurkako sorgin ehiza hasi zuten Iruñean ere: atxiloketak, espetxeratzeak, epaiketarik gabeko fusilatzeak... Isidro Sarasate Union Navarra futbol taldearen sortzaileetakoa eta CNTko militantea zen garai hartan, eta Caparrosoko errotako tximinian ez... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216305/eusko-jaurlaritzako-berdintasunerako-sailarteko-batzordea-indartuko-dute.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzako Berdintasunerako Sailarteko Batzordea indartuko dute | Emakundez gain, berdintasun unitatea duten erakunde autonomo eta publikoek parte hartzen ahalko dute bertan. | Eusko Jaurlaritzako Berdintasunerako Sailarteko Batzordea indartuko dute. Emakundez gain, berdintasun unitatea duten erakunde autonomo eta publikoek parte hartzen ahalko dute bertan. | Gaur eguerdian bildu da Berdintasunerako Sailarteko Batzordea. Bertan izan dira Iñigo Urkullu Lehendakaria, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, sail desberdinak eta, lehenbiziko aldiz, honako erakunde autonomo eta publiko hauek: IVAP, Eus... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216306/kataluniako-800-udalen-babesa-lortu-nahi-dute-subiranistek.htm | Mundua | Kataluniako 800 udalen babesa lortu nahi dute subiranistek | Amnistia eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Sozialak aurkeztu ditu mozioak udaletan. Dagoeneko hasi dituzte bozketak. | Kataluniako 800 udalen babesa lortu nahi dute subiranistek. Amnistia eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Sozialak aurkeztu ditu mozioak udaletan. Dagoeneko hasi dituzte bozketak. | Kataluniako udalen %80 baino gehiagoren babesa lortu nahi du Amnistia eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Sozialak. Asmo horrekin amnistia eta autodeterminazioaren aldeko mozioak aurkeztu dituzte Kataluniako udaletan. Bultzatzaileen helburua da urriaren 3an, 2017ko independentzia erreferendumaren bosgarren urteurre... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216307/ukrainako-zerealen-esportazioari-blokeoa-kentzeko-akordioa-sinatu-dute.htm | Mundua | Ukrainako zerealen esportazioari blokeoa kentzeko akordioa sinatu dute | Errusiak eta Ukrainak NBEk babestuta Turkian sinatutako itunaren arabera, aste batzuk barru Itsaso Beltzetik barrena merkaturatuko den ale bolumena inbasioaren aurrekoaren parekoa izango da. NBErentzat, «munduarentzako aringarri bat» da adostutakoa. | Ukrainako zerealen esportazioari blokeoa kentzeko akordioa sinatu dute. Errusiak eta Ukrainak NBEk babestuta Turkian sinatutako itunaren arabera, aste batzuk barru Itsaso Beltzetik barrena merkaturatuko den ale bolumena inbasioaren aurrekoaren parekoa izango da. NBErentzat, «munduarentzako aringarri bat» da adostutakoa... | NBE Nazio Batuen Erakundeak babestutako akordio bat sinatu dute Errusiak eta Ukrainak, gaur, modu horretan blokeoa kentzeko Itsaso Beltzetik barrena esportatutako zerealei. Istanbulen aldeek adostutakoaren arabera, gerra gorabehera Ukrainako hiru portutatik, Odesatik, Pivdennyitik eta Chornomorsketik, aterako dituzte o... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216308/sendaviva-parkea-berriro-ireki-dute-ekaineko-suteen-ostean.htm | Gizartea | Sendaviva parkea berriro ireki dute ekaineko suteen ostean | Parkearen irekiera partziala izango den arren, berrikuntza batzuk egin dizkiote: uretako atrakzioak eta lehorreko zenbait jarduera berri gehitu dituzte. Irekiera ekitaldia egin dute goizean langile eta segurtasun kideei omenaldia eginez. | Sendaviva parkea berriro ireki dute ekaineko suteen ostean. Parkearen irekiera partziala izango den arren, berrikuntza batzuk egin dizkiote: uretako atrakzioak eta lehorreko zenbait jarduera berri gehitu dituzte. Irekiera ekitaldia egin dute goizean langile eta segurtasun kideei omenaldia eginez. | Nafarroako Sendaviva parkeak bere jarduerari ekin dio berriro ere gaur goizean. Ekainaren 18an izandako suteek parkeko instalazioei eragin zieten, eta, ondorioz, itxi egin behar izan zuten Sendaviva. Hala ere, hilabete baten bueltan, berriro ateak irekitzeko prestatu dute, eta berrikuntza ugari egin dizkiote.
Ikusi ge... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216309/ezustekoa-emanda-irabazi-du-christophe-laportek.htm | Kirola | Ezustekoa emanda irabazi du Christophe Laportek | Azkeneko kilometroan jo du erasoa frantziarrak, eta ez da inor bere gurpilera iritsi. Faborito guztiak elkarrekin iritsi dira helmugara | Ezustekoa emanda irabazi du Christophe Laportek. Azkeneko kilometroan jo du erasoa frantziarrak, eta ez da inor bere gurpilera iritsi. Faborito guztiak elkarrekin iritsi dira helmugara | Christophe Laportek (Jumbo-Visma) irabazi du Frantziako Tourreko hemeretzigarren etapa. Ihesean zegoen hirukotea harrapatu du tropelak azken kilometroan, eta orduan jo du erasoa frantziarrak. Hiru itzuli handietan lortzen duen lehen garaipena du, eta Jumbo-Vismaren bosgarrena aurtengo Tourrean. Faboritoen artean ez da ... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216310/ez-daitezela-platerak-erori.htm | Bizigiro | Ez daitezela platerak erori | Galesezko, irlanderazko, galegozko eta katalanezko telebisten ordezkariek eta ETBko zuzendariak gazteak kateatzeko erronka dutela esan dute gaur, Donostian, EHUren udako ikastaroetan. | Ez daitezela platerak erori. Galesezko, irlanderazko, galegozko eta katalanezko telebisten ordezkariek eta ETBko zuzendariak gazteak kateatzeko erronka dutela esan dute gaur, Donostian, EHUren udako ikastaroetan. | Solaskide guztiei gustatu zaie Alan Esslemont YG4 irlanderazko telebistako zuzendari nagusiak erabili duen metafora: «Plater asko daude biraka, eta denetan egin behar da eskaintza. Baina baliabideak behar ditugu horretarako». Daniel Hernandez Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioko gobernu eta estrategia bu... |
2022-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/216311/bestiarioa.htm | Kultura | Bestiarioa | Bartzelonan jaio zen Nuria Bendicho Giro, 1995ean, eta gaztaroa bidaiatzen eta liburutegietan irakurtzen igaro du. Filologia klasikoko ikasketak egin zituen arren, berehala ohartu zen nahiago zuela klasikoak irakurri itzuli baino. Filosofian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. 2021ean lehenengo nobela argitar... | Bestiarioa. Bartzelonan jaio zen Nuria Bendicho Giro, 1995ean, eta gaztaroa bidaiatzen eta liburutegietan irakurtzen igaro du. Filologia klasikoko ikasketak egin zituen arren, berehala ohartu zen nahiago zuela klasikoak irakurri itzuli baino. Filosofian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. 2021ean lehenengo no... | Margolariaren pintzel koipetsuak zalantza egin zuen azken ukaldia eman aurretik. Izugarrizko hotza zegoen, baina nanoari ez zioten utzi arropa egokia janzten. Hanka-lodi mamitsu hark egunero-egunero nozitua zuen gelako leiho-oholetatik sartzen zen antzigarra, txintik ere esan gabe, hildako baten aurpegiera gogortuaz. G... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216313/van-aert-eta-alaphilippe-faborito-donostiako-klasikoan.htm | Kirola | Van Aert eta Alaphilippe, faborito Donostiako Klasikoan | Donostiako Klasikoan izango dira, besteak beste Wout van Aert eta Alaphilippe. Lasterketa datorren larunbatean jokatuko da | Van Aert eta Alaphilippe, faborito Donostiako Klasikoan. Donostiako Klasikoan izango dira, besteak beste Wout van Aert eta Alaphilippe. Lasterketa datorren larunbatean jokatuko da | Julian Alaphilippe, Remco Evenepoel (Quick-Step Alpha Vinyl Team), edo Wout van Aert (Jumbo-Visma) bezalako izarrak egongo dira aurtengo Donostiako Klasikoan. Horrela baieztatu dute, lasterketako antolatzaileak. Ibilbide ofiziala aurkeztu dute, Donostiako udaletxean, eta berritasun moduan, azken hiru kilometroetan alda... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216314/motozale-bat-hil-da-istripuz-donostian-eta-auto-gidariak-ihes-egin-du.htm | Gizartea | Motozale bat hil da istripuz Donostian, eta auto gidariak ihes egin du | Ezbeharra atzo goizean gertatu zen, Polloeko tunelaren eta Amarako sarreraren artean. Hildakoa 66 urteko gizonezko bat da. | Motozale bat hil da istripuz Donostian, eta auto gidariak ihes egin du. Ezbeharra atzo goizean gertatu zen, Polloeko tunelaren eta Amarako sarreraren artean. Hildakoa 66 urteko gizonezko bat da. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo goizean istripu bat izan zen Donostian, eta pertsona bat zendu da horren ondorioz. Hildakoa 66 urteko gizonezko bat da. Zehazki, zabaldutako informazioaren arabera, moto batek eta auto batek elkar jo zuten, 9:30 aldera, Polloeko tunelaren eta Amarako sarrera... |
2022-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/216316/suediak-92-minutuan-lortu-du-eurokopako-finalerdietarako-sailkatzea.htm | Kirola | Suediak 92. minutuan lortu du Eurokopako finalerdietarako sailkatzea | Nagusi izan da Belgikaren aurkako partida osoan zehar, baina norgehiagoka amaitzear zela sartu du gola. Sembrantek egin du. Finalerdietan etxeko selekzioa izango du aurkari: Ingalaterra. | Suediak 92. minutuan lortu du Eurokopako finalerdietarako sailkatzea. Nagusi izan da Belgikaren aurkako partida osoan zehar, baina norgehiagoka amaitzear zela sartu du gola. Sembrantek egin du. Finalerdietan etxeko selekzioa izango du aurkari: Ingalaterra. | Zehaztu da Europako Txapelketako lehen finalerdia. Suedia izango da Ingalaterraren aurkaria. Suediarrek 1-0 irabazi diote Belgikari. Partida amaitzear zela lortu dute sailkapena, 92 minutuan sartu baitute gola. Sembrant izan da golegilea
Espero bezala bi selekzioek erasoan jokatzearen aldeko apustua egin dute. Belgika... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216339/erandioko-gizon-batek-egindako-sexu-abusuak-salatu-dituzte.htm | Gizartea | Erandioko gizon batek egindako sexu abusuak salatu dituzte | Ehunka lagun bildu dira Josu Murueta plazan mugimendu feministak deiturik, herriko gizon batek duela zenbait urte Leioan sexu erasoak egin zituela jakin ostean. | Erandioko gizon batek egindako sexu abusuak salatu dituzte. Ehunka lagun bildu dira Josu Murueta plazan mugimendu feministak deiturik, herriko gizon batek duela zenbait urte Leioan sexu erasoak egin zituela jakin ostean. | Erandioko neska gazte bati herriko futbol taldeko entrenatzaileak sexu abusuak egin zizkiola ezagutu zen aurrena. Gizon horrek berak Leioan duela zenbait urte beste bi sexu eraso behintzat egin zituela ezagutu da egunotan, eta atxilotu egin dutela, eta Ertzaintza ikertzen ari dela gizon horrek berak eraso gehiago egin ... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216340/blokatzeetan-atxilotutako-26-ekintzaileak-aske-dira.htm | Politika | Blokatzeetan atxilotutako 26 ekintzaileak aske dira | Hautetsien ordezkaritza bat prefetarekin eta suprefetarekin batzartu da. Besteak beste, trenbidea, Miarritzeko aireportua eta hainbat herri eta bide trabatu dituzte goizean. | Blokatzeetan atxilotutako 26 ekintzaileak aske dira. Hautetsien ordezkaritza bat prefetarekin eta suprefetarekin batzartu da. Besteak beste, trenbidea, Miarritzeko aireportua eta hainbat herri eta bide trabatu dituzte goizean. | Ipar Euskal Herria geldiarazteko deia zuen egina Bake Bideak gaurko, euskal presoen alde eta Frantziako Gobernuak bake prozesua «blokeatzen» duela salatzeko. Eric Spitz prefetak legez kontrakotzat jo du blokeatze hori, eta zigorrak iragarri ditu parte hartzaileentzat. Bakegileek, baina, ez dute atzera egin; ezta herrit... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216341/bakegileek-erdiz-erdi-blokeatu-dute-ipar-euskal-herria.htm | Politika | Bakegileek erdiz erdi «blokeatu» dute Ipar Euskal Herria | 2.000 ekintzaile inguruk hartu dute parte goizean goizetik martxan izandako ekintzetan, eta nabarmen trabatu dituzte bideak euskal presoen alde. Polizia asko izan dira protestak eragozteko lanean, baina ekinbideak aurrera egin du etenik gabe. 26 lagun atxilotu dituzte. Arratsaldean, ehunka lagun elkartu dira Baionako s... | Bakegileek erdiz erdi «blokeatu» dute Ipar Euskal Herria. 2.000 ekintzaile inguruk hartu dute parte goizean goizetik martxan izandako ekintzetan, eta nabarmen trabatu dituzte bideak euskal presoen alde. Polizia asko izan dira protestak eragozteko lanean, baina ekinbideak aurrera egin du etenik gabe. 26 lagun atxilotu d... | Bakegileek zinez erdietsi dituzte gaurko zehaztuak zituzten asmoak. Ipar Euskal Herriaren «blokeoa» zuten helburu, euskal presoen eskubideen alde egiteko eta Frantziako Gobernuari Euskal Herriko gatazkaren auzian jokabidea aldatu dezan exijitzeko xedez. Deiari segika, 2.000 bakegile inguruk hartu dute parte ekintzetan:... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216342/omek-nazioarteko-larrialdia-eman-du-tximino-baztangarengatik.htm | Gizartea | OMEk nazioarteko larrialdia eman du tximino baztangarengatik | 75 herrialdetan 16.000 kasu baino gehiago antzeman dituzte, eta bost pertsona hil dira. | OMEk nazioarteko larrialdia eman du tximino baztangarengatik. 75 herrialdetan 16.000 kasu baino gehiago antzeman dituzte, eta bost pertsona hil dira. | OME Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko larrialdia ezarri du tximino baztangarengatik. OMEko idazkari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek prentsaurreko batean eman du erabakiaren berri, adituen batzorde batek larrialdi izendapena emateari buruzko batzar bat egin eta bi egunera. Horrek, besteak beste, estatuak behar... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216343/van-aert-nagusi-erlojupekoan-eta-vingegaardentzat-tourra.htm | Kirola | Van Aert nagusi erlojupekoan, eta Vingegaardentzat Tourra | Erakustaldia eman du erlojupekoan flandriarrak, eta hemeretzi segundoren aldearekin irabazi du. Vingegaard Pogacar baino zortzi segundo azkarrago aritu da | Van Aert nagusi erlojupekoan, eta Vingegaardentzat Tourra. Erakustaldia eman du erlojupekoan flandriarrak, eta hemeretzi segundoren aldearekin irabazi du. Vingegaard Pogacar baino zortzi segundo azkarrago aritu da | Wout van Aertek (Jumbo-Visma) irabazi du erlojuaren aurkako saioa; Frantziako Tourreko hogeigarren etapa. Jonas Vingegaard taldekidea azkarrago aritu da aurreneko mugarriraino, baina azkeneko kilometroetan hanka altxatu du maillot horiak. Hala ere, Tadej Pogacarrek (UAE) baino zortzi segundo gutxiago behar izan ditu he... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216344/watt-berdeak-ibaizabalen.htm | Kirola | Watt berdeak Ibaizabalen | Hondarribiak denboraldiko bigarren bandera irabazi du, Sestaon, Eusko Label ligako zazpigarren jardunaldian. Berdeek Urdaibairekin buruz buruko lehia izan dute, eta azken txanpan nagusitu dira. | Watt berdeak Ibaizabalen. Hondarribiak denboraldiko bigarren bandera irabazi du, Sestaon, Eusko Label ligako zazpigarren jardunaldian. Berdeek Urdaibairekin buruz buruko lehia izan dute, eta azken txanpan nagusitu dira. | Hondarribia taldeko ontzi berdea arraunlari arinez osatuta badago ere, tostartean watt asko mugitzekoak dira. Ioseba Amunarriz Ama Guadalupekoa traineruko txopan doan patroi zailduak esandakoa da hori; gaur, hain zuzen, Sestaoko (Bizkaia) Ibaizabalen nagusitu ostean, Eusko Label ligako zazpigarren jardunaldian. Hondarr... |
2022-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/216345/txapelduna-kanporatu-eta-frantzia-finalerdietan-da.htm | Kirola | Txapelduna kanporatu, eta Frantzia finalerdietan da | Oso nagusi izan da partida osoan zehar, baina luzapenean lortu du sailkapena. Perissetek penaltiz egin du gola 102. minutuan. Damaris Egurrola txapelketatik kanpo geratu da. | Txapelduna kanporatu, eta Frantzia finalerdietan da. Oso nagusi izan da partida osoan zehar, baina luzapenean lortu du sailkapena. Perissetek penaltiz egin du gola 102. minutuan. Damaris Egurrola txapelketatik kanpo geratu da. | Frantzia beti egon da faboritoen zerrendan azken Munduko Kopa eta Eurokopako Txapelketetan. Lyonek bata bastearen atzetik Txapeldunen Ligak irabazten zituen urteak ziren. Selekzioaren oinarria talde horretako jokalariak ziren, baina ez zuten lortzen final-laurdenetako mugarria gainditzen. Oraingoan, ordea, gozotik izan... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216356/konstituzioari-buruzko-erreferendumaegingodute-gaur-tunisian.htm | Mundua | Konstituzioari buruzko erreferenduma egingo dute gaur Tunisian | Testuak eskumen gehiago ematen dizkio presidenteari, eta ahuldu egiten du parlamentua. Oposizioak boikoterako deia egin du. | Konstituzioari buruzko erreferenduma egingo dute gaur Tunisian. Testuak eskumen gehiago ematen dizkio presidenteari, eta ahuldu egiten du parlamentua. Oposizioak boikoterako deia egin du. | Egun seinalatua izango da gaurkoa Tunisian: batetik, 65 urte beteko ditu errepublikak; bestetik, urte bat beteko da Kais Said presidenteak parlamentua desegin eta salbuespen egoera ezarri zuela; eta, laster, herrialdeak konstituzio berria onartu zuen eguna ere bilakatu liteke. Izan ere, estatuburuak argi utzi du: ez da... |
2022-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/216369/41-urteko-gizon-bat-hil-da-utergan-auto-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | 41 urteko gizon bat hil da Utergan, auto batek harrapatuta | Hildakoa Iruñeko bizilaguna zen. 02:15ak aldera gertatu da ezbeharra. Autoan zihoazen bi lagun ere zauritu dira. | 41 urteko gizon bat hil da Utergan, auto batek harrapatuta. Hildakoa Iruñeko bizilaguna zen. 02:15ak aldera gertatu da ezbeharra. Autoan zihoazen bi lagun ere zauritu dira. | Iruñeko 41 urteko gizon bat hil da bart Utergan (Nafarroa), auto batek harrapatuta. Foruzaingoak jakinarazi duenez, 02:15ak aldera gertatu da ezbeharra, A12 errepidean, eta ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
Ibilgailuaren gidaria Zestoakoa da (Gipuzkoa), eta 27 urte ditu. Haren alboan zihoan laguna, berriz, G... |
2022-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/216370/asteburuko-bigarren-bandera-eta-lidergoa-lortu-ditu-hondarribiak.htm | Kirola | Asteburuko bigarren bandera eta lidergoa lortu ditu Hondarribiak | 'Ama Guadalupekoa' izan da indartsuena Santurtzin ere (Bizkaia). Zazpi segundo atera dizkio Urdaibairi, hamabi Donostiarrari, eta hamahiru Oriori. | Asteburuko bigarren bandera eta lidergoa lortu ditu Hondarribiak. 'Ama Guadalupekoa' izan da indartsuena Santurtzin ere (Bizkaia). Zazpi segundo atera dizkio Urdaibairi, hamabi Donostiarrari, eta hamahiru Oriori. | Hondarribiak kolpea jo du mahai gainean. Mikel Orbañanosen mutilek hiru bandera astindu dituzte aurten Eusko Label ligan, horietako bi azken asteburuan. Igandean, larunbatean bezala, trainerurik indartsuena Ama Guadalupekoa izan da; larunbatean Sestaon (Bizkaia), eta igandean Santurtzin (Bizkaia). Zortzigarren jardunal... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216371/preso-dauden-kazetari-kurduen-hitzak-zabalduko-ditu-berriak.htm | Mundua | Preso dauden kazetari kurduen hitzak zabalduko ditu BERRIAk | Ekain hasieran Turkiako Poliziak atxilotu eta preso dauzkaten kazetariek kartzelatik igorritako mezuak eta haien auziei buruzko azalpenak emango ditu blog batean. | Preso dauden kazetari kurduen hitzak zabalduko ditu BERRIAk. Ekain hasieran Turkiako Poliziak atxilotu eta preso dauzkaten kazetariek kartzelatik igorritako mezuak eta haien auziei buruzko azalpenak emango ditu blog batean. | Turkiako Poliziak hogei kazetari atxilotu zituen ekainaren 8an Ameden —Diyarbakir turkieraz—, fiskalak aginduta. Kurduak dira kazetari horietatik gehienak, eta «terrorismoari» laguntzea leporatzen diete, zeini bere akusaziopean. Hainbat hedabide eta albiste agentziatako langileak dira kazetari horiek, eta Turkiako Gobe... |
2022-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/216372/garaipen-bikoitza-pol-gil-eta-candela-sanchezentzat-getaria-zarautz-itsas-zeharkaldian.htm | Kirola | Garaipen bikoitza Pol Gil eta Candela Sanchezentzat Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian | Larunbatean Zarautz-Mollarri-Zarautz proba irabazi ondoren, igandean beste horrenbeste egin dute Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian. Guztira 3.300 parte hartzaile espero baziren ere, azkenean 2.224 lagunek osatu dute 50. proba. | Garaipen bikoitza Pol Gil eta Candela Sanchezentzat Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian. Larunbatean Zarautz-Mollarri-Zarautz proba irabazi ondoren, igandean beste horrenbeste egin dute Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian. Guztira 3.300 parte hartzaile espero baziren ere, azkenean 2.224 lagunek osatu dute 50. proba. | Faborito nagusi gisa etorri ziren Pol Gil katalana eta Candela Sanchez madrildarra 50. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldira, eta haiengandik espero zena hizki larriz erakutsi dute bi egunetan jarraian. Larunbatean, aise irabazi zuten 5.000 metroko Zarautz-Mollarri-Zarautz proba luzea, eta igandean nagusitasun hori berret... |
2022-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/216373/jonas-vingegaardek-irabazi-du-109-frantziako-tourra.htm | Kirola | Jonas Vingegaardek irabazi du 109. Frantziako Tourra | Jasper Philipsen gailendu da Eliseo Zelaietan. Bilbok jaso du 110. Tourraren hasiera antolatzeko lekukoa. | Jonas Vingegaardek irabazi du 109. Frantziako Tourra. Jasper Philipsen gailendu da Eliseo Zelaietan. Bilbok jaso du 110. Tourraren hasiera antolatzeko lekukoa. | Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma) erakutsi du maillot horia Parisko kaleetan. Amaitu da Frantziako 109. Tourra, eta garaipena ziurtatu du ezustekoa eman duen txirrindulari danimarkarrak. Tadej Pogacar (UAE) azken bi urteetako garaileak garaiezina zirudien, baina Vingegaardek bigarren astetik erakutsi du nagusi dela. Leh... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216374/atxilotu-egin-dute-ostiralean-donostian-istripu-batetik-ihes-egin-zuen-gidaria.htm | Gizartea | Atxilotu egin dute ostiralean Donostian istripu batetik ihes egin zuen gidaria | 66 urteko motorzale bat hil zen istripuan, Polloeko tunelaren eta Amarako sarreraren artean. | Atxilotu egin dute ostiralean Donostian istripu batetik ihes egin zuen gidaria. 66 urteko motorzale bat hil zen istripuan, Polloeko tunelaren eta Amarako sarreraren artean. | Atxilotu egin dute Donostian izandako istripu batetik ihes egin zuen auto gidaria. Ostiralean gertatu zen istripu hori, Polloeko tunelaren eta Amarako sarreraren arteko tartean: moto batek eta auto batek elkar jo zuten, 09:30ak aldera, eta motorzalea hil egin zen. Auto gidariak ihes egin zuen, eta larunbatean atxilotu ... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216375/aberri-eguneko-ospakizun-eta-mobilizazioak-egin-dituzte-galizian.htm | Mundua | Aberri Eguneko ospakizun eta mobilizazioak egin dituzte Galizian | 12:00etan manifestazio jendetsua egin du BNGk, Santiagon. Datozen udal hauteskundeetan «aurrera egiteko aukera paregabea» dutela adierazi du Ana Ponton bozeramaileak. | Aberri Eguneko ospakizun eta mobilizazioak egin dituzte Galizian. 12:00etan manifestazio jendetsua egin du BNGk, Santiagon. Datozen udal hauteskundeetan «aurrera egiteko aukera paregabea» dutela adierazi du Ana Ponton bozeramaileak. | Ekitaldi ugari egingo dituzte gaur Galizian Aberri Egunaren harira. Urtero bezala, manifestazioa egin dute Santiagon, 12:00etan, BNG alderdiak antolatuta, Etorkizuna irabazi lelopean. Ana Ponton eledunak hartu du hitza mobilizazioaren amaieran, eta nabarmendu du «aurpegi asko» dituela egungo krisiak: soziala, ekonomiko... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216376/donibane-lohizuneko-sutea-eragin-zuen-gizonezkoaren-hilotza-aurkitu-dute.htm | Gizartea | Donibane Lohizuneko sutea eragin zuen gizonezkoaren hilotza aurkitu dute | Etxebizitza barruan topatu dute. Atzo piztu zen, eta pertsona bat erietxera eraman behar izan zuten. | Donibane Lohizuneko sutea eragin zuen gizonezkoaren hilotza aurkitu dute. Etxebizitza barruan topatu dute. Atzo piztu zen, eta pertsona bat erietxera eraman behar izan zuten. | Donibane Lohizuneko etxebizitza batean piztu zen sutearekin lotura zuzena izan dezakeen gizonezko baten hilotza topatu dute. Atzo piztu zen sua, 05:00ak aldera, Salagoiti kaleko etxebizitza batean, eta Poliziaren arabera, nahita piztutako sute bat izan zen.
Lapurdiko udalerriko auzapezaren arabera, astelehen iluntzean... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216377/gregorio-larrantildeaga-mantildeukorta-bertsolaria-hil-da.htm | Kultura | Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' bertsolaria hil da | Plazarik gehien egin zuten bertsolarietako bat izan zen 1990eko hamarkadaren hasieran. Markinan jaio zen, eta 78 urte zituela zendu da. Bihar egingo diote hileta elizkizuna, 18:00etan, Larruskaingo elizan. | Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' bertsolaria hil da. Plazarik gehien egin zuten bertsolarietako bat izan zen 1990eko hamarkadaren hasieran. Markinan jaio zen, eta 78 urte zituela zendu da. Bihar egingo diote hileta elizkizuna, 18:00etan, Larruskaingo elizan. | Gregorio Larrañaga Mandiola bertsolaria hil da gaur (1943, Markina-Xemein, Bizkaia). Mañukorta ezizenez ezagunagoa, izen bereko baserrian jaio zen, Markinako Larruskain auzoan. Gaur zendu da, 78 urte zituela. Batik bat 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990ekoaren hasieran, bertsogintzaren gailurrean aritu zen. Urte hai... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216378/sagarduik-azalpenak-emateko-eskaera-berretsi-du-uberak-diputazio-iraunkorra-bilduko-den-erabaki-bezperan.htm | Gizartea | Sagarduik azalpenak emateko eskaera berretsi du Uberak, Diputazio Iraunkorra bilduko den erabaki bezperan | Eusko Legebiltzarreko Mahaiak bihar jakinarazi behar du ea Diputazio Iraunkorra biltzea aginduko duen, Osasun sailburuak azalpenak eman ditzan | Sagarduik azalpenak emateko eskaera berretsi du Uberak, Diputazio Iraunkorra bilduko den erabaki bezperan. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak bihar jakinarazi behar du ea Diputazio Iraunkorra biltzea aginduko duen, Osasun sailburuak azalpenak eman ditzan | Osakidetzaren «arretaren kalitatea gero eta okerragoa» dela atzemanda, udan zerbitzuak are eta gehiago murriztu izana edukitzen ari den ondorioei erreparatuta, Osasun Sailburuaren, Osakidetzako zuzendariaren eta Osakidetzako asistentzia sanitarioko zuzendariaren agerraldiak eskatu zituen EH Bilduk iragan astean. Bihar ... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216379/donostia-arraun-lagunak-euskadiko-txapeldun.htm | Kirola | Donostia Arraun Lagunak, Euskadiko txapeldun | Lekeition (Bizkaia) jokatu dute Euskadiko Traineru Txapelketa. | Donostia Arraun Lagunak, Euskadiko txapeldun. Lekeition (Bizkaia) jokatu dute Euskadiko Traineru Txapelketa. | Donostia Arraun Lagunak izan da irabazle gaur Lekeition (Bizkaia) jokatutako Euskadiko Traineru Txapelketan. Hamazazpi segundo atera dizkiote donostiarrek Oriori. eta Hondarribia eta Donostiarra sailkatu dira haien atzetik.
Lehen txandan atera dira gaurko garaileak. Hogei bat segundoko tartea izan da lehen lau sailkat... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216380/arraun-lagunak-ek-irabazi-du-euskadiko-txapelketa-lekeition.htm | Kirola | Arraun Lagunak-ek irabazi du Euskadiko Txapelketa, Lekeition | 'Lugañene'-k lehen luzean hautsi du estropada, eta poparean biribildu du. Oriok jantzi du zilarrezko domina, bigarren txandan arituta, eta Hondarribiak brontzea. | Arraun Lagunak-ek irabazi du Euskadiko Txapelketa, Lekeition. 'Lugañene'-k lehen luzean hautsi du estropada, eta poparean biribildu du. Oriok jantzi du zilarrezko domina, bigarren txandan arituta, eta Hondarribiak brontzea. | Donostia Arraun Lagunak-eko entrenatzaile Juan Mari Etxabek esana zuen bere kuadrilla arraunketa egokia bilatu ezinik zebilela azken estropadetan. Bada, donostiarrek zalantza eta mamu guztiak uxatu dituzte misterioz josita dagoen estropada eremu batean, Lekeition (Bizkaia); Euskadiko Txapelketa irabazi baitute, bigarre... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216381/euroeskualdeak-500000-euroko-laguntza-emango-die-hiritartasuna-sustatzen-duten-19-proiekturi.htm | Gizartea | Euroeskualdeak 500.000 euroko laguntza emango die «hiritartasuna» sustatzen duten 19 proiekturi | 'Euroeskualdeko hiritartasuna' deialdiak 60 eragiletik gora diruztatuko ditu, kultura, hezkuntza, kirol, hizkuntza eta gizarte arloko proiektuak sortzeko. | Euroeskualdeak 500.000 euroko laguntza emango die «hiritartasuna» sustatzen duten 19 proiekturi. 'Euroeskualdeko hiritartasuna' deialdiak 60 eragiletik gora diruztatuko ditu, kultura, hezkuntza, kirol, hizkuntza eta gizarte arloko proiektuak sortzeko. | Euskal Herri osoa hartzen duen euroeskualdeak 500.000 euroko laguntza emango du hemeretzi proiektu laguntzeko. Hain zuzen, Euroeskualdeko hiritartasuna kultura, hezkuntza, kirol, hizkuntza eta gizarte arloko proiektuak laguntzeko deialdiaren emaitzak argitaratu dituzte gaur, eta, azaldu dutenez, aukeratutako proiektuek... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216382/zarrakaztelun-suteak-indarra-hartu-du.htm | Gizartea | Zarrakaztelun suteak indarra hartu du | Nafarroako Gobernuak suteei aurre egiteko larrialdietarako babes zibileko planaren 2. alerta maila izendatu du. Zarrakaztelu eta Figarol arteko NA-128 errepidea moztu da. | Zarrakaztelun suteak indarra hartu du. Nafarroako Gobernuak suteei aurre egiteko larrialdietarako babes zibileko planaren 2. alerta maila izendatu du. Zarrakaztelu eta Figarol arteko NA-128 errepidea moztu da. | 14:00ak pasata Nafarroako Gobernuak lehen abisua eman du. Zarrakaztelu, hainbat fokuko sutea piztu da labore lur batzuen alboan, eta sua pinudi batera hedatu da. Igandearekin alderatuta, Nafarroan gaurkoan hainbeste bero egiten ez badu ere, AEMETek goizetik ohartarazia zuen suteak izateko arriskua «muturrekoa» zela..
... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216383/txapela-erakustaldia-emanda.htm | Kirola | Txapela, erakustaldia emanda | Urdaibaik aise irabazi du Euskadiko Txapelketa, Lekeition, eta, Hondarribiak eta San Pedrok adina garaipen ditu orain: zazpi. Oriok zilarrezko domina eskuratu du, eta Donostiarrak brontzezkoa. | Txapela, erakustaldia emanda. Urdaibaik aise irabazi du Euskadiko Txapelketa, Lekeition, eta, Hondarribiak eta San Pedrok adina garaipen ditu orain: zazpi. Oriok zilarrezko domina eskuratu du, eta Donostiarrak brontzezkoa. | Urdaibaiko jarraitzaileek edota bihotzean beste kolore bat daramatzaten arraunzaleek bi begiak behin baino gehiagotan igurtzi behar izan dituzte Lekeitioko (Bizkaia) uretan gertatutakoa xehe-xehe barneratzeko. Bou Bizkaia traineruko entrenatzaile Iker Zabalak ere lanak izango ditu haren kuadrillak egindako lanari baina... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216384/alemaniari-gas-gutxiago-bidaliko-dio-errusiak.htm | Ekonomia | Alemaniari gas gutxiago bidaliko dio Errusiak | Etzitik aurrera, Nord Stream 1 gasbidearen fluxua erdira murriztuko du Gazpromek, arrazoi teknikoak argudiatuta. | Alemaniari gas gutxiago bidaliko dio Errusiak. Etzitik aurrera, Nord Stream 1 gasbidearen fluxua erdira murriztuko du Gazpromek, arrazoi teknikoak argudiatuta. | Alemaniaren susmorik txarrenak ez ziren bete, eta, hilaren 21ean, Nord Stream 1 gasbideko iturria berriro ireki zuen Gazpromek, mantentze lan batzuk bukatuta. Atzo bertan, Errusiako Gobernuak ziurtatu zuen ez zuela interesik Alemaniari eta Europako Batasuneko beste herrialdeei gasa bidaltzeari uzteko.
Baina hitzak bat... |
2022-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/216385/david-trimble-hil-da-ostiral-santuko-akordiorako-ezinbesteko-pieza.htm | Mundua | David Trimble hil da, Ostiral Santuko Akordiorako ezinbesteko pieza | Ipar Irlandako buruzagi unionista zenak Bakearen Nobel saria jaso zuen 1998an, SDLPko John Humerekin batera. Bake itunaren osteko lehen gobernuburua izan zen. | David Trimble hil da, Ostiral Santuko Akordiorako ezinbesteko pieza. Ipar Irlandako buruzagi unionista zenak Bakearen Nobel saria jaso zuen 1998an, SDLPko John Humerekin batera. Bake itunaren osteko lehen gobernuburua izan zen. | Bake negoziazioen eta akordio baten aldeko apustua eginda, David Trimble ezinbesteko pieza bilakatu zen Ipar Irlandan gatazka armatua amaitzeko prozesuan. Ipar Irlanda sortu zutenetik, Sinn Feinekin negoziatzea onartu zuen lehenengo buruzagi unionista izan zen, baina solasaldiek iraun zuten zortzi hilabeteetan inoiz ez... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216409/gizon-bat-hil-da-lizarran-auto-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Lizarran auto batek harrapatuta | Ezbeharra A-12 autobidean gertatu da. Autoaren gidariak ez du zauririk. | Gizon bat hil da Lizarran auto batek harrapatuta. Ezbeharra A-12 autobidean gertatu da. Autoaren gidariak ez du zauririk. | Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hildakoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten osasun zerbitzuek atzo gauean. Geroago, gizona zendu zela adierazi zuten larrialdi zerbitzuek.
Autoaren gidaria bakarrik zioan A-12 autobidean, Logroñorako (Espainia) bidean. Ez du zauririk. Guardia Zibilak adierazi du Nafarro... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216410/ordiziako-kasua-bortxaketa-baino-gehiago-laquolapurretaraquo-izan-dela-adierazi-dute.htm | Gizartea | Ordiziako kasua bortxaketa baino gehiago «lapurreta» izan dela adierazi dute | Emakume bat bortxatu dutela adierazi du Itaiak goizean, eta elkarretaratze batera deitu du eraso matxista salatzeko. Arratsaldean, berriz, salaketa zehaztu dute. | Ordiziako kasua bortxaketa baino gehiago «lapurreta» izan dela adierazi dute. Emakume bat bortxatu dutela adierazi du Itaiak goizean, eta elkarretaratze batera deitu du eraso matxista salatzeko. Arratsaldean, berriz, salaketa zehaztu dute. | Bart gauean gertatutako eraso matxista baten berri izan du Goierriko Itaiak. Sare sozialen bidez eman du gertatutakoaren berri, eta azaldu du bart gauean emakume bat bortxatu zutela Ordiziako jaietan (Gipuzkoa). Haatik, arratsaldean zabalduriko agiri baten bitartez zehaztu dute «lapurreta bat» izan dela gertaturikoa.
... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216411/hobera-egiten-ari-da-zarrakazteluko-sutea.htm | Gizartea | Hobera egiten ari da Zarrakazteluko sutea | Gauean lanean jardun dira suhiltzaileak, eta gaur goizean hobera egiten ari da sutea. | Hobera egiten ari da Zarrakazteluko sutea. Gauean lanean jardun dira suhiltzaileak, eta gaur goizean hobera egiten ari da sutea. | Nafarroako Larrialdi Zerbitzuen arabera, Zarrakazteluko (Nafarroa) sutearen egoera hobera egiten ari da, eta Espainiako Gobernuak utzitako hegazkin eta helikopteroak jada ez dira ari itzaltze lanean. Atzo kontrolpean zutela adierazi zuten, baina gaur goizean goiz sutea «kontrolik gabe hedatzen» ari zela adierazi dute. ... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216412/frantziako-tourraren-lekukoa-iritsi-da-euskal-herrira.htm | Kirola | Frantziako Tourraren lekukoa iritsi da Euskal Herrira | Donostian, Gasteizen, Amorebietan eta Bilbon izango da gaur, Euskal Herrian jokatuko diren hiru etapen hasiera eta amaiera izango diren hirietan. | Frantziako Tourraren lekukoa iritsi da Euskal Herrira. Donostian, Gasteizen, Amorebietan eta Bilbon izango da gaur, Euskal Herrian jokatuko diren hiru etapen hasiera eta amaiera izango diren hirietan. | Mila kilometroko ibilbidea egin eta gero, Euskal Herrian da 2023. urteko Frantziako Tourraren lekukoa. Ziortza Villa eta Julian Sanz txirrindulariek ekarri dute, eta Donostian, Gasteizen, Amorebietan eta Bilbon izango da gaur. Hiri horietan izango dira Tourraren 110. edizioaren lehen hiru etapen irteerak eta amaierak; ... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216413/euskararen-ezagutza-gehiago-baloratzea-proposatu-dute-behatokiak-eta-kontseiluak.htm | Gizartea | Euskararen ezagutza gehiago baloratzea proposatu dute Behatokiak eta Kontseiluak | Zuzenketak aurkeztu dizkiote Nafarroako Gobernuak proposatutako euskararen merezimenduen dekretuari «bazterketa arintzeko asmoz». Adibidez, marra gorri gisa, artikulu bat erantsi dute gutxienez euskararen ezagutza ez dadin inoiz izan «gainerako hizkuntzen ezagutzaren batura baino apalagoa» | Euskararen ezagutza gehiago baloratzea proposatu dute Behatokiak eta Kontseiluak. Zuzenketak aurkeztu dizkiote Nafarroako Gobernuak proposatutako euskararen merezimenduen dekretuari «bazterketa arintzeko asmoz». Adibidez, marra gorri gisa, artikulu bat erantsi dute gutxienez euskararen ezagutza ez dadin inoiz izan «gai... | Sanferminak hasi ziren egunean bertan, Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko Departamenduak merezimenduen dekretua aurkeztu zuen eta gaur arteko epemuga jarri zuen eragileek ekarpenak egin ditzaten. «Gogor deitoratzen dugu uztailaren 6an kaleratzeak asmo politiko argia duela eta herritarren arteko eztabaida saihestu n... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216414/1936an-fusilatutako-hamar-lagunen-gorpuzkiak-aurkitu-dituzte-baternainen.htm | Gizartea | 1936an fusilatutako hamar lagunen gorpuzkiak aurkitu dituzte Baternainen | Hiru hobitan zeuden hamar pertsona horien gorpuzkiak. Nafarroako Gobernuak azaldu du Ezkabako espetxetik fusilatzera eramandako presoak izan daitezkeela. | 1936an fusilatutako hamar lagunen gorpuzkiak aurkitu dituzte Baternainen. Hiru hobitan zeuden hamar pertsona horien gorpuzkiak. Nafarroako Gobernuak azaldu du Ezkabako espetxetik fusilatzera eramandako presoak izan daitezkeela. | Aranzadi zientzia elkarteak 1936an frankistek fusilatutako hamar lagunen gorpuzkiak topatu ditu Baternainen (Zizur, Nafarroa). Estatu kolpearen ondoren, 1936ko uda eta 1937ko urte hasiera bitartean, nafar ugari fusilatu zituzten inguru hartan. Herritar baten lekukotzari tiraka, hilaren 20an hasi zituzten indusketa lana... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216415/gutxiengoan-sinatuko-dute-gipuzkoako-zahar-etxeetako-lan-hitzarmena.htm | Gizartea | Gutxiengoan sinatuko dute Gipuzkoako zahar etxeetako lan hitzarmena | UGTk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADEGI, LARES eta GAREN patronalek sinatuko dute ituna. ELAren ustez, «onartezina» da akordioa, besteak beste, ez dituelako kontuan hartzen langileen %93. | Gutxiengoan sinatuko dute Gipuzkoako zahar etxeetako lan hitzarmena. UGTk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADEGI, LARES eta GAREN patronalek sinatuko dute ituna. ELAren ustez, «onartezina» da akordioa, besteak beste, ez dituelako kontuan hartzen langileen %93. | «Onartezina» eta «antidemokratikoa». Horrela definitu du ELA sindikatuak Gipuzkoako zahar etxeetako lan hitzarmenaren inguruan hartutako erabakia. Gaur izan dute patronalek eta sindikatuek negoziazio mahaia, eta, iragarri dutenez, UGTk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADEGI, LARES eta GAREN patronalek gutxiengoan sinatuk... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216416/gas-kontsumoa-15-txikitzea-hitzartu-du-ebk-baina-onartu-du-nekez-beteko-duela.htm | Ekonomia | Gas kontsumoa %15 txikitzea hitzartu du EBk, baina onartu du nekez beteko duela | Abuztuaren 1etik 2023ko martxoaren 31 bitartean azken bost urteetako batezbestekoa baino %15 gutxiago kontsumituko duela esan dute, baina estatukide guztiak ez dira derrigortuta egongo murrizketa horiek egitera. Riberak uste du Espainiak %7 eta %8 artean murriztuko duela | Gas kontsumoa %15 txikitzea hitzartu du EBk, baina onartu du nekez beteko duela. Abuztuaren 1etik 2023ko martxoaren 31 bitartean azken bost urteetako batezbestekoa baino %15 gutxiago kontsumituko duela esan dute, baina estatukide guztiak ez dira derrigortuta egongo murrizketa horiek egitera. Riberak uste du Espainiak %... | Ministroen bilera luze baten beharrik gabe hitzartu dute gasaren kontsumoa murrizteko plana. Europako Batzordearen hasierako proposamena urardoturik iritsi da Energia ministroen mahaira, eta bilera labur baten ondoren onartu egin dute, aurkako boto bakar batekin: Hungariarena.
Arau orokorra izango da estatukideek azke... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216417/donostiako-jazzaldiak-150000-ikusle-bildu-ditu-itzulerako-urtean.htm | Kultura | Donostiako Jazzaldiak 150.000 ikusle bildu ditu itzulerako urtean | Pandemiaren osteko lehen jaialdia inoizko jendetsuenetakoa izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Publikoaren harrera ona ere azpimarratu dute. | Donostiako Jazzaldiak 150.000 ikusle bildu ditu itzulerako urtean. Pandemiaren osteko lehen jaialdia inoizko jendetsuenetakoa izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Publikoaren harrera ona ere azpimarratu dute. | Amaitu da 57. Jazzaldia Donostian, eta ezin hobea izan da antolatzaileen balorazioa: «Publikoaren saria irabazi du Jazzaldiak». Pandemiak azken bi urteetan jarritako oztopoen ondotik, inoizko jaialdirik jendetsuenetakoa izan baita aurtengoa. Guztira, 150.000 ikusle bildu dira hamalau agertokitan izandako 84 saioen arte... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216418/erreferenduma-irabazita-tunisia-fase-berri-batean-sartu-da-saied-presidentearen-esanetan.htm | Mundua | Erreferenduma irabazita, Tunisia «fase berri batean» sartu da, Saied presidentearen esanetan | %92,3k konstituzioa erreformatzearen alde bozkatu du. Parte hartzea txikia izan da, %27,5ekoa. Testu berriak eskumen gehiago ematen dizkio estatuburuari. | Erreferenduma irabazita, Tunisia «fase berri batean» sartu da, Saied presidentearen esanetan. %92,3k konstituzioa erreformatzearen alde bozkatu du. Parte hartzea txikia izan da, %27,5ekoa. Testu berriak eskumen gehiago ematen dizkio estatuburuari. | Konstituzioa aldatzeko erreferendum bat egin zuten, atzo, Tunisian, eta, behin-behineko emaitza ofizialen arabera, %92,3k erreformatzearen alde bozkatu dute. Parte hartzea txikia izan da, %27,5ekoa, baina galdeketaren hauspotzaileak, Kais Saied presidenteak, ez zuen ezarri gutxieneko parte hartze bat egotea emaitza ona... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216419/hamabi-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-bikotekide-ohia-bortxatzeagatik.htm | Gizartea | Hamabi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati bikotekide ohia bortxatzeagatik | Frogatutzat eman dute tratu txarrak eta legearen aurkako atxiloketa egon direla. Akusatua ezingo da biktimarengana hurbildu hamalau urtean, eta kartzelatik irten eta gero zaintzapean aske egon beharko du beste bost urtez | Hamabi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati bikotekide ohia bortxatzeagatik. Frogatutzat eman dute tratu txarrak eta legearen aurkako atxiloketa egon direla. Akusatua ezingo da biktimarengana hurbildu hamalau urtean, eta kartzelatik irten eta gero zaintzapean aske egon beharko du beste bost urtez | Gipuzkoako Auzitegiak hamabi urteko zigorra ezarri dio gizon bati sexu eraso bat egiteagatik, legearen aurkako atxiloketa delitu batengatik eta ezohiko tratu txarren hiru kargugatik. Epaileak «sinesgarritasun osoa» eman dio emakumeak epaiketan eta instrukzio fasean emandako bertsioari.
2020ko abuztuaren 13an gertatu z... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216420/australiako-zazpi-errugbilarik-uko-egin-diote-ortzadardun-elastikoa-janzteari-partida-batean.htm | Kirola | Australiako zazpi errugbilarik uko egin diote ortzadardun elastikoa janzteari partida batean | Ortzadarraren koloreak dituen elastiko batekin lehiatuko dira Manly Sea Eagles eta Sydney Rooster taldeak ostegunean. LGTBI komunitateari keinu egitea dute helburu kamiseta horiekin. | Australiako zazpi errugbilarik uko egin diote ortzadardun elastikoa janzteari partida batean. Ortzadarraren koloreak dituen elastiko batekin lehiatuko dira Manly Sea Eagles eta Sydney Rooster taldeak ostegunean. LGTBI komunitateari keinu egitea dute helburu kamiseta horiekin. | Manly Sea Eagles taldeak LGTBI komunitateari keinu egiten dioten kamisetak aurkeztu zituen atzo. Kolektiboaren bereizgarria den ortzadarraren koloreak ipini dituzte elastikoaren mahukan eta soinean dauden iragarkietan, eta ostegunean Sydney Roosterren aurkako partidan erabiliko dituzte. Hala ere, hartutako erabakia ez ... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216421/barnetegi-katolikoen-biktimen-agiriak-argitaratzeko-eskatu-diote-frantzisko-elizburuari.htm | Mundua | Barnetegi katolikoen biktimen agiriak argitaratzeko eskatu diote Frantzisko elizburuari | Barkamena eskatu zien atzo Eliza katolikoko buruak asimilazio sistema pairatu zutenei, eta horietan eginiko gehiegikeriak ganoraz ikertuko dutela agindu zuen. | Barnetegi katolikoen biktimen agiriak argitaratzeko eskatu diote Frantzisko elizburuari. Barkamena eskatu zien atzo Eliza katolikoko buruak asimilazio sistema pairatu zutenei, eta horietan eginiko gehiegikeriak ganoraz ikertuko dutela agindu zuen. | Bisita ofizialean da Frantzisko Eliza katolikoko burua Kanadan, eta, espero bezala, erakundearen barnetegietan hildako milaka haurren aferak hartu du lehentasuna. Izan ere, barkamena eskatu zien atzo Jorge Mario Bergogliok barnetegietako sistemaren biktimei. Horietatik bizirik atera zirenetako batzuk ondo hartu dute ba... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216422/etorkinentzako-lan-baimenak-erraztuko-ditu-madrilek.htm | Ekonomia | Etorkinentzako lan baimenak erraztuko ditu Madrilek | Sasoikako langileak beste lanpostu batzuetan ere aritu ahalko dira. Gutxienez bi urte legez kanpo daramatenek bizileku baimena jasoko dute. | Etorkinentzako lan baimenak erraztuko ditu Madrilek. Sasoikako langileak beste lanpostu batzuetan ere aritu ahalko dira. Gutxienez bi urte legez kanpo daramatenek bizileku baimena jasoko dute. | Sektore batzuetan ordaintzen diren soldata txikiengatik edo bertako herritarren gehiegizko kualifikazioagatik, langileak aurkitzea lan merkatuko arazorik larrienetako bat bihurtu da. Gai horri buruzko eztabaida betean, Atzerritarren Legea aldatzea erabaki du Espainiako Gobernuak, orain arte lan baimenik ez zuten etorki... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216423/aronofsky-dominik-hogg-eta-inarritu-urrezko-lehoia-eskuratzeko-lehian.htm | Kultura | Aronofsky, Dominik, Hogg eta Iñarritu, Urrezko Lehoia eskuratzeko lehian | Jafar Panahiren Khers nist Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean emango dute; sei urteko espetxe zigorra ezarri berri diote. Lars von Trierrek Riget telesailaren sekuela bat aurkeztuko du, lehiaketatik kanpo. | Aronofsky, Dominik, Hogg eta Iñarritu, Urrezko Lehoia eskuratzeko lehian. Jafar Panahiren Khers nist Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean emango dute; sei urteko espetxe zigorra ezarri berri diote. Lars von Trierrek Riget telesailaren sekuela bat aurkeztuko du, lehiaketatik kanpo. | Izen handi ugari bildu dituzte Veneziako 79. Zinemaldiko programazioan. Sail Ofizialean lehian izango dira, besteak beste, Andrew Dominiken eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren film berriak. Itzulerako lanak dira, neurri batean: hamar urte dira Dominikek fikziozko aurreko filma egin zuela (Killing Them Softly; Nick Caver... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216424/xarles-bidegain-eta-andoni-sagarna-euskaltzain-emeritu-egin-dituzte.htm | Gizartea | Xarles Bidegain eta Andoni Sagarna euskaltzain emeritu egin dituzte | Bi postu hutsik geratuko dira euskaltzain osoen artean, eta azaroko bilkuran egingo dute ordezkoak izendatzeko bozketa. | Xarles Bidegain eta Andoni Sagarna euskaltzain emeritu egin dituzte. Bi postu hutsik geratuko dira euskaltzain osoen artean, eta azaroko bilkuran egingo dute ordezkoak izendatzeko bozketa. | Xarles Bidegainek 75 urte bete zituen ekainean, eta Andoni Sagarnak, beste hainbeste uztailaren hasieran. 75 urte betetzea da emeritu bihurtzeko baldintza, eta, horregatik, biak euskaltzain emeritu izango dira aurrerantzean. Sagarna 2006ko abenduaren 22an izendatu zuten euskaltzain oso; Bidegain, berriz, 2009ko martxoa... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216425/bizkaiko-aldundiak-40-milioi-euro-jarriko-ditu-urdaibaiko-guggenheim-eraikitzeko.htm | Kultura | Bizkaiko aldundiak 40 milioi euro jarriko ditu Urdaibaiko Guggenheim eraikitzeko | Unai Rementeriak esan du Espainiako Gobernuak «konpromisoa» hartu duela Europako funtsen bitartez proiektua babesteko | Bizkaiko aldundiak 40 milioi euro jarriko ditu Urdaibaiko Guggenheim eraikitzeko. Unai Rementeriak esan du Espainiako Gobernuak «konpromisoa» hartu duela Europako funtsen bitartez proiektua babesteko | Bizkaiko Foru Aldundiak 40 milioi euro jarriko ditu Urdaibain Guggenheim museoaren egoitza berria eraikitzeko. Unai Rementeria ahaldun nagusiak iragarri du egitasmoaren lehen inbertsioa izango dela hori, eta adierazi du protokolo bat sinatuko duela Espainiako Gobernuarekin Europako funtsak jaso ahal izateko.
Iazko eka... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216426/errusia-nazioarteko-espazio-estaziotik-erretiratuko-da-2024an.htm | Bizigiro | Errusia Nazioarteko Espazio Estaziotik erretiratuko da 2024an | Nazioarteko lankidetza utzi, eta bere estazio propioa eraikiko duela adierazi du Errusiako espazio agentziak. | Errusia Nazioarteko Espazio Estaziotik erretiratuko da 2024an. Nazioarteko lankidetza utzi, eta bere estazio propioa eraikiko duela adierazi du Errusiako espazio agentziak. | 1998. urtetik arrakasta handiz aritu da Errusia beste herrialdeekin lankidetzan ISS Nazioarteko Espazio Estazioan, baina elkarlan hori uste baino lehen amaituko dela iragarri du gaur Roscosmos Errusiako espazio agentziak. Iuri Borisov agentziako buru berriak esan duenez, bazkideekiko betebeharrak aintzat hartuko ditu E... |
2022-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/216427/ingalaterra-finalerako-sailkatu-da-nagusitasunez.htm | Kirola | Ingalaterra finalerako sailkatu da nagusitasunez | Suediari aise irabazi dio, hasieran eskandinaviarrak apur bat hobeak izan diren arren. Meadek, Bronzek, Russok eta Kirbyk sartu dituzte ingelesen golak. | Ingalaterra finalerako sailkatu da nagusitasunez. Suediari aise irabazi dio, hasieran eskandinaviarrak apur bat hobeak izan diren arren. Meadek, Bronzek, Russok eta Kirbyk sartu dituzte ingelesen golak. | Antolatzailea izanda faborito zen finalean egoteko, eta ez du huts egin. Ingalaterra Eurokopako finalean da, Suediari 4-0 gailendu ostean. Suediarrak hobeak izan dira hasieran, baina atzean izan ohi duten ziurtasuna galduz joan dira, Ingalaterraren zelai erditik aurrerako jokalarien mugikortasunaren erruz. Ingalaterra ... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216456/amaitu-dira-auto-pilaketak-orion-zazpi-ibilgailuren-arteko-istripu-bat-izan-da-goizean.htm | Gizartea | Amaitu dira auto pilaketak Orion; zazpi ibilgailuren arteko istripu bat izan da goizean | A-8 errepidearen bi errailak itxi behar izan dituzte bi orduz, Donostiarako noranzkoan, baina ireki dituzte jada. Gutxienez hiru lagun zauritu dira. | Amaitu dira auto pilaketak Orion; zazpi ibilgailuren arteko istripu bat izan da goizean. A-8 errepidearen bi errailak itxi behar izan dituzte bi orduz, Donostiarako noranzkoan, baina ireki dituzte jada. Gutxienez hiru lagun zauritu dira. | Auto istripu handi bat gertatu da gaur 07:30 aldera A-8 errepidean, Orio (Gipuzkoa) parean. Zazpi ibilgailuren artekoa izan da, eta gutxienez hiru lagun zauritu dira. Ospitalera eraman behar izan dituzte hirurak.
Istripuaren ondorioz, ia bi orduz, itxita egon dira bi errailak Donostiarako noranzkoan, baina ireki dituz... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216457/iberdrolak-36-handitu-ditu-irabaziak.htm | Ekonomia | Iberdrolak %36 handitu ditu irabaziak | 2.075 milioi euroren mozkinak izan ditu aurtengo lehen sei hiletan, iaz baino heren bat gehiago. Sanchez Galanek ukatu egin du ezohiko irabaziak direla. | Iberdrolak %36 handitu ditu irabaziak. 2.075 milioi euroren mozkinak izan ditu aurtengo lehen sei hiletan, iaz baino heren bat gehiago. Sanchez Galanek ukatu egin du ezohiko irabaziak direla. | Iberdrolak 2.075 milioi euroren irabaziak izan ditu aurtengo lehen sei hilabeteetan, iaz epe berean irabazi baino %36 gehiago. Multzo osoaren zenbakiak dira, eta, enpresaren arabera, toki guztietan handitu ditu mozkinak, Espainian izan ezik. Han sartzen du Iberdrolak Hego Euskal Herriko bere negozio eremua. Alde horret... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216458/rosalia-abeslaria-becen-izango-da-gaur.htm | Kultura | Rosalia abeslaria BECen izango da gaur | Motomami World Tour nazioarteko bira egiten ari da abeslaria, eta gaur Bilbon ariko da 21:30ean. Ospea, sexua, jainkoa eta flamenkoa dira bere lanean uztartu dituen gaietako batzuk. | Rosalia abeslaria BECen izango da gaur. Motomami World Tour nazioarteko bira egiten ari da abeslaria, eta gaur Bilbon ariko da 21:30ean. Ospea, sexua, jainkoa eta flamenkoa dira bere lanean uztartu dituen gaietako batzuk. | Rosalia kataluniako abeslaria (Bartzelona, 1993) Bilbon da dagoeneko, gaur gauean emango duen kontzerturako. 21:30etik aurrera ikusi eta entzun ahalko dira kontzertua osatuko duten 30 kantak. Joan den asteburuan, Bartzelonako Palau Sant Jordin sekulako arrakasta izan zuen abeslariak, eta gaur ere Barakaldoko BEC zalez ... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216459/lsquothe-lord-of-the-ringsrsquo-euskarara-bikoiztuko-dute.htm | Bizigiro | ‘The Lord of the Rings’ euskarara bikoiztuko dute | Amazon Prime Videok irailaren 2an estreinatuko du telesaila. Estreinaldiaren egunean, euskarazko azpidatziekin ikusi ahalko da telesaila. Amazoneko iturriek esan dute euskarazko bikoizketa egun batzuk geroago iritsiko dela. | ‘The Lord of the Rings’ euskarara bikoiztuko dute. Amazon Prime Videok irailaren 2an estreinatuko du telesaila. Estreinaldiaren egunean, euskarazko azpidatziekin ikusi ahalko da telesaila. Amazoneko iturriek esan dute euskarazko bikoizketa egun batzuk geroago iritsiko dela. | Inoiz egin den telesailik garestiena eta Tolkienen unibertsoen berpiztea. Amazon Prime Video plataforma denen ahotan jarriko duena. Tolkienen liburuen eta Peter Jacksonen filmeen zaleak pantailari begira-begira jarriko dituena. Hori eta gehiago izango da The Lord of the Rings: The Ring of the Power telesaila. Irailaren... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216460/bakegileek-larunbateko-ekintzen-balorazio-biziki-positiboa-egin-dute.htm | Politika | Bakegileek larunbateko ekintzen balorazio «biziki positiboa» egin dute | Hala ere, ohartarazi dute balantzea «osoki baikorra» izango dela Jakes Esnal eta Ion Parot beranduenez irailaren 22an askatzen badituzte. Presoak askatzeko keinurik ez badago, protesta gehiago egingo dituztela iragarri dute. | Bakegileek larunbateko ekintzen balorazio «biziki positiboa» egin dute. Hala ere, ohartarazi dute balantzea «osoki baikorra» izango dela Jakes Esnal eta Ion Parot beranduenez irailaren 22an askatzen badituzte. Presoak askatzeko keinurik ez badago, protesta gehiago egingo dituztela iragarri dute. | Bakegileek erdiz erdi blokeatu zuten Ipar Euskal Herria larunbatean, eta oihartzuna izan zuten euskal presoen etxeratzearen aldeko desobedientzia ekintza horiek. Izan ere, 2.000 pertsona inguruk parte hartu zuten, eta hamabost gune «estrategiko» blokeatu zituzten. Mobilizazioaren balorazio «biziki positiboa» egin dute ... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216461/tolosan-eginen-da-aurtengo-bakearen-nazioarteko-jardunaldia.htm | Gizartea | Tolosan eginen da aurtengo Bakearen Nazioarteko Jardunaldia | Olatz Peon Tolosako alkateak erran du jarduerek «bakea, kultura eta gazteria» uztartuko dituztela. | Tolosan eginen da aurtengo Bakearen Nazioarteko Jardunaldia. Olatz Peon Tolosako alkateak erran du jarduerek «bakea, kultura eta gazteria» uztartuko dituztela. | Bakearen Nazioarteko Eguna irailaren 21ean izaten da. Horrekin lotuta, Unescok bakearen inguruko jardunaldia antolatzen du urtero. 2020ko ekitaldia Tolosan (Gipuzkoa) egin behar zen, baina, pandemiaren ondorioz, aurten eginen da, irailaren 17an. Gaur aurkeztu dute. Aurkezpenean izan dira Beatriz Artolazabal Eusko Jaurl... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216462/sexu-erasoen-salaketak-48-igo-dira-2019tik-euskal-autonomia-erkidegoan.htm | Gizartea | Sexu erasoen salaketak %48 igo dira 2019tik Euskal Autonomia Erkidegoan | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du «ezkutuan zegoen kriminalitatea plazaratzea» lortu dela. | Sexu erasoen salaketak %48 igo dira 2019tik Euskal Autonomia Erkidegoan. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du «ezkutuan zegoen kriminalitatea plazaratzea» lortu dela. | Sexu erasoei dagozkien salaketak %48 ugaritu dira Euskal Autonomia Erkidegoan urteko lehen sei hilabeteetan, 2019an denbora tarte berean izandakoen aldean. Joan den urteko datuekin konparatuta, berriz, kopurua %31 igo da. Sexu askatasunaren aurkako delituei dagokienez, urte batetik bestera %20 gehitu dira, eta 2019tik ... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216463/borras-laquohilda-ikusi-nahi-nautenek-hil-egin-beharko-naute-eta-zikindu-egin-beharko-duteraquo.htm | Mundua | Borras: «Hilda ikusi nahi nautenek hil egin beharko naute, eta zikindu egin beharko dute» | Prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea egotzita epaituko dutenez, Kataluniako Parlamentuko presidentea kargutik kentzearen alde bozkatzekoak dira ERC, PSC eta CUP, bihar, legebiltzarreko mahaian. | Borras: «Hilda ikusi nahi nautenek hil egin beharko naute, eta zikindu egin beharko dute». Prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea egotzita epaituko dutenez, Kataluniako Parlamentuko presidentea kargutik kentzearen alde bozkatzekoak dira ERC, PSC eta CUP, bihar, legebiltzarreko mahaian. | Prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea egotzita epaituko dute Laura Borras, Kataluniako Parlamentuko presidentea. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak atzo eman zuen erabakiaren berri, JxCko liderrak auzibideari jarritako helegiteak baztertuta. ERC Esquerra Republicanak, PSCk eta CUPek jakinarazi dute ez dutela bab... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216464/pablo-gonzalezen-aferan-polonia-zuzenbide-estatua-errespetatzen-ari-dela-esan-du-pedro-sanchezek.htm | Gizartea | Pablo Gonzalezen aferan Polonia zuzenbide estatua errespetatzen ari dela esan du Pedro Sanchezek | Polonian preso duten kazetaria defendatzeko eskatu dio haren sendiak Espainiako gobernuburuari. Berriemailearen bikotekideak, Oihana Goirienak, salatu du azken bost hilabeteetan haren bi gutun soilik jaso dituztela, eta ez dakitela benetan nola dagoen. | Pablo Gonzalezen aferan Polonia zuzenbide estatua errespetatzen ari dela esan du Pedro Sanchezek. Polonian preso duten kazetaria defendatzeko eskatu dio haren sendiak Espainiako gobernuburuari. Berriemailearen bikotekideak, Oihana Goirienak, salatu du azken bost hilabeteetan haren bi gutun soilik jaso dituztela, eta ez... | Pablo Gonzalez euskal kazetariak 149 egun daramatza atxilotuta eta inkomunikatuta Polonian. Gaur, baliatuz 150. eguna beteko duela espetxean eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Polonian dagoela, bideo bat argitaratu du sare sozialetan haren bikotekideak, Oihana Goirienak. Besteak beste, kontatu du azken ... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216465/baionako-bestetako-atrakzio-bateko-irudi-sexistak-onartezinak-direla-esan-du-herriko-etxeak.htm | Gizartea | Baionako bestetako atrakzio bateko irudi sexistak «onartezinak» direla esan du herriko etxeak | Erakundeak esku hartuko duela adierazi dute. Feministek eraso matxisten aurkako afixak itsatsi dituzte irudien gainean | Baionako bestetako atrakzio bateko irudi sexistak «onartezinak» direla esan du herriko etxeak. Erakundeak esku hartuko duela adierazi dute. Feministek eraso matxisten aurkako afixak itsatsi dituzte irudien gainean | Baionako bestetarako Santispirituko zubiaren ondoan jarri duten atrakzio bateko irudiek hizpidea jarri dute Lapurdiko hiriburuan. Karikatura estiloan margoturiko irudietan, gizonezko batzuk ikusten dira, jaietako zuri-gorriz jantzita, mozkorturik emakumezko bati titiak ukitzen, beste batek lerdea dariola begiratzen due... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216466/ukrainako-hiru-portuk-zerealak-esportatzeko-lanak-hasi-dituzte-berriz.htm | Mundua | Ukrainako hiru portuk zerealak esportatzeko lanak hasi dituzte berriz | Turkiak martxan jarri du Istanbulgo koordinazio zentroa. Hulusi Akar herrialde horretako Defentsa ministroak esan du oraingoz ez dutela minarik kendu behar Itsaso Beltzean. | Ukrainako hiru portuk zerealak esportatzeko lanak hasi dituzte berriz. Turkiak martxan jarri du Istanbulgo koordinazio zentroa. Hulusi Akar herrialde horretako Defentsa ministroak esan du oraingoz ez dutela minarik kendu behar Itsaso Beltzean. | Ukrainako itsas armadak jakinarazi du herrialdeko hiru portu hasiak direla prestatzen zereala esportatzeko: «Ukrainako portuak desblokeatzeko akordioaren harira, operazioak berriz abiatu dituzte Odesako, Txornomorskeko eta Pivdenniko portuetan [Juzhne hirian]. Ontziak karabana moduan antolatuta irtengo dira eta iritsik... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216467/politikari-izaera-juridikoa-kentzea-adostu-dute-generalitateak-eta-espainiako-gobernuak.htm | Mundua | Politikari «izaera juridikoa» kentzea adostu dute Generalitateak eta Espainiako Gobernuak | Elkarrizketa mahaia bildu da Moncloan, eta hitzarmen bat egin dute katalana babesteko eta bultzatzeko. | Politikari «izaera juridikoa» kentzea adostu dute Generalitateak eta Espainiako Gobernuak. Elkarrizketa mahaia bildu da Moncloan, eta hitzarmen bat egin dute katalana babesteko eta bultzatzeko. | Kataluniako Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketa mahaian bi akordio sinatu dituzte gaur, Moncloan. Batetik, politikari «izaera juridikoa» kentzeko itun bat; eta, bestetik, katalana babesteko eta bultzatzeko hitzarmen bat. 2020ko otsailean jarri zuten martxan mahaia, eta bi gobernuetako ordezk... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216468/erregaien-deskontua-30-zentimokoa-izango-da-irailean-eta-urrian-ipar-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Erregaien deskontua 30 zentimokoa izango da irailean eta urrian Ipar Euskal Herrian | Erosteko ahalmenari eusteko legegaiek aurrera egin dute Frantziako Asanblean. Irrati eta telebista publikoa finantzatzeko saria kendu dute; pentsioak eta gizarte sariak %4 emendatuko dira, eta EDF osorik erosteko dirua izango du estatuak. | Erregaien deskontua 30 zentimokoa izango da irailean eta urrian Ipar Euskal Herrian. Erosteko ahalmenari eusteko legegaiek aurrera egin dute Frantziako Asanblean. Irrati eta telebista publikoa finantzatzeko saria kendu dute; pentsioak eta gizarte sariak %4 emendatuko dira, eta EDF osorik erosteko dirua izango du estatu... | Gehiengo osoaren garaia igarota, negoziazioen aroa iritsi da Frantziako Asanbleara ere, eta jada eman dute lehen fruitua: aurrera egin dute erosteko ahalmenari eusteko legegaiak eta hari lotutako aurrekontuen moldaketak. Azken hori gaur goizaldean onartu dute, Emmanuel Macronen aliantza zentrista-liberalen eta LR Errep... |
2022-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/216469/alemania-finalera-poppen-golei-esker.htm | Kirola | Alemania finalera, Poppen golei esker | 2-1 hartu du mendean Frantzia, eta bederatzigarrenez Eurokopa irabazteko aukera izango du, igandean, Ingalaterraren aurka. | Alemania finalera, Poppen golei esker. 2-1 hartu du mendean Frantzia, eta bederatzigarrenez Eurokopa irabazteko aukera izango du, igandean, Ingalaterraren aurka. | Ingalaterra-Alemania. Horixe izango da Eurokopako finala. Ingalaterra sailkatua zegoen, eta Alemaniak Frantzia 2-1 menderatu ostean lortu du bertan egotea. Alemaniarrek ohikoa duten ordena, elkartasuna eta eraginkortasuna baliatuta lortu du, lan isil eta ona eginez. Guztien artean Alexandra Popp kapitaina nabarmendu da... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216493/kutxabankek-30-gehiago-irabazi-du-eta-2019ko-mailara-hurbiltzen-ari-da.htm | Ekonomia | Kutxabankek %30 gehiago irabazi du, eta 2019ko mailara hurbiltzen ari da | Urteko lehen erdian 163,2 milioi euro irabazi ditu, aseguruak eta inbertsio funtsen komisioek bultzatuta. Bankuak Anton Arriola durangarra proposatu du Gregorio Billalabeitia oraingo presidentea ordezkatzeko. | Kutxabankek %30 gehiago irabazi du, eta 2019ko mailara hurbiltzen ari da. Urteko lehen erdian 163,2 milioi euro irabazi ditu, aseguruak eta inbertsio funtsen komisioek bultzatuta. Bankuak Anton Arriola durangarra proposatu du Gregorio Billalabeitia oraingo presidentea ordezkatzeko. | Urteak daramatzate bankuek, kexuka, interes tasak zeron egoteak bere negozioa zaildu egiten duela, eta ezohiko jardueretatik tira egin behar dutela haien errentagarritasunari eusteko. Joan den astean igo zituen azkenean Europako Banku Zentralak, %0,5era, baina haren eragina benetan antzeman aurretik ere irabazi oparoak... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216494/desazelerazioak-landunen-kopurua-gutxitzea-eragin-du-hegoaldean.htm | Ekonomia | Desazelerazioak landunen kopurua gutxitzea eragin du Hegoaldean | Industria sektorean eta emakumeen artean galdu dira lanpostu gehienak. Langabezia tasa ez da igo, eta %8,8 da. | Desazelerazioak landunen kopurua gutxitzea eragin du Hegoaldean. Industria sektorean eta emakumeen artean galdu dira lanpostu gehienak. Langabezia tasa ez da igo, eta %8,8 da. | Ukrainako gerraren ondorioei eusten ari zaio lan merkatua, baina horren eragina nabaritzen hasi da. Oro har, pandemia aurretik baino pertsona gehiago daude lanean, baina urteko bigarren hiruhilekoan eten egin da iaz abiatutako goranzko joera: Hego Euskal Herrian, 14.600 landun gutxiago daude lehen hiruhilekoan baino. D... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216495/nafarroako-memoria-gune-sareak-beste-lau-ibilbide-osatu-ditu.htm | Gizartea | Nafarroako Memoria Gune sareak beste lau ibilbide osatu ditu | Iruñean 1936ko altxamendu militarrean atxilotze zentro gisa erabilitako eremuak eta errepresaliatuen fusilamendurako eta jazarpenerako erabilitako guneak sartu ditu Memoriaren Nafarroako Institutuak lau ibilbidetan. Euretako bik Ezkabako gotorlekua eta 1938ko ihesa dute ardatz. | Nafarroako Memoria Gune sareak beste lau ibilbide osatu ditu. Iruñean 1936ko altxamendu militarrean atxilotze zentro gisa erabilitako eremuak eta errepresaliatuen fusilamendurako eta jazarpenerako erabilitako guneak sartu ditu Memoriaren Nafarroako Institutuak lau ibilbidetan. Euretako bik Ezkabako gotorlekua eta 1938k... | Aurten Iruñeko zezen plazak ehun urte bete ditu, eta ospakizun batean oharkabean pasatu da toki hura presondegi inprobisatu gisa erabili zutela 1936an Emilio Mola jeneralaren agindupean altxatu ziren erreketeek, falangistek eta orotariko faxistek. Halaber, gerraren amaieran, kontzentrazio esparru gisa ere erabili zuten... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216496/gizon-bat-atxilotu-dute-portugaleten-emaztea-hiltzen-saiatzea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, emaztea hiltzen saiatzea egotzita | Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute, gorputzean hainbat haustura dituelako, baina ez dago larri. Gizona atxilotu egin dute, eta ertzain etxean dago orain. Bestalde, espetxera bidali dute atzo Pasaian atzemandako gizona. | Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, emaztea hiltzen saiatzea egotzita. Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute, gorputzean hainbat haustura dituelako, baina ez dago larri. Gizona atxilotu egin dute, eta ertzain etxean dago orain. Bestalde, espetxera bidali dute atzo Pasaian atzemandako gizona. | Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu du Portugaleten (Bizkaia), bikotekidea hiltzen saiatu delakoan. Emakumea etxebizitzatik eroraraztea eta hainbat haustura eragitea egotzi diote gizonari.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bart jazo da gertakaria, 00:35 aldera. Ertzaintzako patruilak eta os... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216497/unibertsitateko-sarbiderako-azterketa-berriaren-dekretua-urte-bukaerarako-nahi-du-espainiak.htm | Gizartea | Unibertsitateko sarbiderako azterketa berriaren dekretua urte bukaerarako nahi du Espainiak | «Heldutasun proba bat» jarri nahi du hautaproban, ikasleen «analisi eta balorazio» gaitasuna aztertzeko. Hiru ikasturtean zehar ezarriko luke. | Unibertsitateko sarbiderako azterketa berriaren dekretua urte bukaerarako nahi du Espainiak. «Heldutasun proba bat» jarri nahi du hautaproban, ikasleen «analisi eta balorazio» gaitasuna aztertzeko. Hiru ikasturtean zehar ezarriko luke. | Unibertsitatera sartzeko bidea erreformatzeko eztabaidari bultzada eman dio Espainiako Gobernuak aste honetan: autonomia erkidegoetako Hezkuntza buruekin bilera egin zuen atzo, asteazkenarekin, Pilar Alegria Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroak, eta unibertsitateko errektoreen kontseiluari ere aurkezt... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216498/errenta-zergaren-taulak-4-deflatatuko-dituzte-aldundietako-ogasunek.htm | Ekonomia | Errenta zergaren taulak %4 deflatatuko dituzte aldundietako ogasunek | Horren ondorioz, zergapekoek orain arte baino tasa txikiagoa ordaindu beharko dute errenta zergan. Jaurlaritzak eta aldundiek inflazioaren aurkako neurritzat aurkeztu dute, nahiz eta ez duen prezio igoera osoa aintzat hartzen. | Errenta zergaren taulak %4 deflatatuko dituzte aldundietako ogasunek. Horren ondorioz, zergapekoek orain arte baino tasa txikiagoa ordaindu beharko dute errenta zergan. Jaurlaritzak eta aldundiek inflazioaren aurkako neurritzat aurkeztu dute, nahiz eta ez duen prezio igoera osoa aintzat hartzen. | Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek deflatazioak bidea urratzen jarraitzea erabaki dute. Eta zer da deflatatzea? Inflazioaren eragina pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) gainean aplikatzea. Hau da, tasa bat edo bestea ezartzeko gutxieneko kopurua inflaziora egokitzea.... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216499/alpinisten-pilaketak-izan-dira-k2-mendian.htm | Kirola | Alpinisten pilaketak izan dira K2 mendian | Arriskuz beteriko erakarpen turistiko bihurtu da K2 mendia azken egunetan. Historia osoan izandako igoeren ia erdia erregistratu zen egun bakar batean. | Alpinisten pilaketak izan dira K2 mendian. Arriskuz beteriko erakarpen turistiko bihurtu da K2 mendia azken egunetan. Historia osoan izandako igoeren ia erdia erregistratu zen egun bakar batean. | Everest mendia mendizaleen artean existitzen den erronka gorena bada ere, azken egunetan K2 izan da alpinisten helmuga nagusia. Munduko mendirik altuenetan bigarrena da, 8.611 metro, baita arriskutsuenetako bat ere. Konplexutasun handiko zatiak ditu, arrisku egoera areagotzeaz gain gailurrera iristea ia ezinezko bihurt... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216500/kalean-bizi-zen-gizon-baten-heriotza-salatu-du-bestebi-plataformak-barakaldon.htm | Gizartea | Kalean bizi zen gizon baten heriotza salatu du Bestebi plataformak Barakaldon | Uztailaren 7an Bilboko banku batean hilik agertu zen; 40 urte bete berri zituen. Plataformak baliabideak eskatu dizkie administrazioei egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat. | Kalean bizi zen gizon baten heriotza salatu du Bestebi plataformak Barakaldon. Uztailaren 7an Bilboko banku batean hilik agertu zen; 40 urte bete berri zituen. Plataformak baliabideak eskatu dizkie administrazioei egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat. | Etxerik ez zuen 40 urteko gizon bat banku batean hilda aurkitu zuten Bilboko Zorrotza auzoan, uztailaren 7an. Heriotza hori salatu du Bestebi plataformak, Barakaldon egindako omenaldi batean; izan ere, Karol izeneko gizona Bilboko kaleetan bizi zen, baina azken hilabeteetan Barakaldora lekualdatua zen.
Etxegabeen gora... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216501/sei-euskal-preso-eta-preso-ohi-auzipetu-dituzte-2002ko-atentatu-baten-harira.htm | Politika | Sei euskal preso eta preso ohi auzipetu dituzte 2002ko atentatu baten harira | Jon Olarra Guridi, Ainhoa Mugika, Iñaki Esparza, Mikel Albisu, Marisol Iparragirre eta Ramon Sagarzazu deitu ditu deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Garcia Castellon epaileak, atentatua gertatu zen garaian ETAko zuzendaritzako kide zirela argudiatuta. | Sei euskal preso eta preso ohi auzipetu dituzte 2002ko atentatu baten harira. Jon Olarra Guridi, Ainhoa Mugika, Iñaki Esparza, Mikel Albisu, Marisol Iparragirre eta Ramon Sagarzazu deitu ditu deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Garcia Castellon epaileak, atentatua gertatu zen garaian ETAko zuzendaritzak... | Sei euskal preso eta preso ohi deitu ditu deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionalak, ikertu moduan. Manuel Garcia Castellon epaileak martxoan ireki zuen berriz ETAk 2002an Santa Polan (Alicante, Herrialde Katalanak) egindako atentatuarekin lotutako sumarioa, Dignidad y Justicia elkartearen kereila baten ondoren. Poli... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216502/tximino-baztangaren-85-kasu-atzeman-dituzte-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Tximino baztangaren 85 kasu atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Gaixotu diren guztiek sintoma arinak dituzte, eta etxean bakartzeko agindua eman diete. | Tximino baztangaren 85 kasu atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaixotu diren guztiek sintoma arinak dituzte, eta etxean bakartzeko agindua eman diete. | Azken asteetan, 85 pertsonari diagnostikatu diete tximino baztanga: 59 Bizkaian, 7 Araban eta 19 Gipuzkoan. Osakidetzak azaldu duenez, azken kasu horiek ez daukate, lehenengo kasuek bezala, lotura epidemiologikorik atzerriko beste kasu batzuekin; aurretik kutsatutako pertsonen kontaktuak dira oraingoak. Hala ere, azald... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216503/hamahiru-film-lehiatuko-dira-zuzendari-berriak-sailean.htm | Kultura | Hamahiru film lehiatuko dira Zuzendari Berriak sailean | Hautatutako film ia guztiak dira opera prima-k; bakarra da bigarrena. Tartean dago Maria Elorza euskal zinemagilearen A los libros y a las mujeres canto lana. | Hamahiru film lehiatuko dira Zuzendari Berriak sailean. Hautatutako film ia guztiak dira opera prima-k; bakarra da bigarrena. Tartean dago Maria Elorza euskal zinemagilearen A los libros y a las mujeres canto lana. | Mundu osoko hamahiru zinemagileren lehen eta bigarren filmak erakutsiko dituzte Donostiako 70. Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean: hamabi opera prima eta bigarren film bat, oraingoz, lan gehiago batuko baitira zerrendara datozen egunotan. Hala adierazi dute Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eta... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.