date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216504/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-osasun-zentroen-44k-murrizketak-izan-dituzte-udan.htm | Gizartea | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentroen %44k murrizketak izan dituzte udan | Osasun Sailaren arabera, hamalau zentro guztiz itxita daude, eta beste 33, partzialki. Gipuzkoako Medikuen Elkargoak salatu du osasun sistema publikoa «hondatzen» ari dela, eta EH Bilduk, berriz, «murrizketa handiak» egiten ari direla. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentroen %44k murrizketak izan dituzte udan. Osasun Sailaren arabera, hamalau zentro guztiz itxita daude, eta beste 33, partzialki. Gipuzkoako Medikuen Elkargoak salatu du osasun sistema publikoa «hondatzen» ari dela, eta EH Bilduk, berriz, «murrizketa handiak» egiten ari direla. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 150 osasun zentrotan murrizketak egin dituzte uda garaian. Horietatik 47 guztiz edo partzialki itxita egongo dira irailera bitarte. EH Bilduk egoera salatu du, osasun zerbitzu publikoak «ahuldu» nahi izatea egotzi dio Jaurlaritzari, eta ohart... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216505/urdunako-duintasunaren-kolunbarioa-inauguratu-dute-kontzentrazio-esparruan-hildako-errepublikanoen-omenez.htm | Gizartea | Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu dute, kontzentrazio esparruan hildako errepublikanoen omenez | Oraingoz, hamabost gorpuzki hobiratu dituzte ondoan, eta han hildako 225 lagunen izenak ipini dituzte plaketan. | Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu dute, kontzentrazio esparruan hildako errepublikanoen omenez. Oraingoz, hamabost gorpuzki hobiratu dituzte ondoan, eta han hildako 225 lagunen izenak ipini dituzte plaketan. | Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu dute Urduñan (Bizkaia), «faxismoaren aurrean askatasuna defendatzeagatik zendu zirenak omentzeko». Ondoan hobiratu dituzte identifikatu bako hamabost errepublikanoren gorpuzkiak, eta hainbat plaka ipini dituzte, Urduñako kontzentrazio esparruan eta kartzelan hil ziren 225 hildakoren... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216506/laquogerra-zikinaren-konplizeraquo-izatea-egotzi-dio-borrasek-mahaiari.htm | Mundua | «Gerra zikinaren konplize» izatea egotzi dio Borrasek Mahaiari | Prebarikazioa egitea eta dokumentuak faltsutzea egotzita epaituko dutenez, legebiltzarreko Mahaiak Kataluniako Parlamentuko presidente kargutik kendu du Laura Borras (JxC), ERCren, PSCren eta CUPen aldeko botoekin. Alba Vergesek (ERC) ordezkatuko du, behin-behinean. | «Gerra zikinaren konplize» izatea egotzi dio Borrasek Mahaiari. Prebarikazioa egitea eta dokumentuak faltsutzea egotzita epaituko dutenez, legebiltzarreko Mahaiak Kataluniako Parlamentuko presidente kargutik kendu du Laura Borras (JxC), ERCren, PSCren eta CUPen aldeko botoekin. Alba Vergesek (ERC) ordezkatuko du, behin... | Kataluniako Parlamentuko Mahaiak Laura Borras legebiltzarreko presidentea kargugabetu du, ganberako arautegiaren 25.4 artikulua aplikatuz. Horren arabera, «ustelkeria kasuetan» eta epaiketa hasteko autoa irmoa denean Mahaiak, automatikoki, bertan behera utziko ditu parlamentariaren eskubideak eta betebeharrak. Kataluni... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216507/urtero-311558-tona-elikagai-xahutzen-dira-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Urtero 311.558 tona elikagai xahutzen dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Eusko Jaurlaritzak aztertu du zenbat elikagai galtzen den urtero elikadura katean, Elika fundazioaren bitartez. Ondorioztatu dutenez, biztanle bakoitzak 142 kilo elikagai galtzen ditu urtero. Iragarri dute irailetik aurrera planteatuko dituztela egoerari aurre egiteko neurriak. | Urtero 311.558 tona elikagai xahutzen dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak aztertu du zenbat elikagai galtzen den urtero elikadura katean, Elika fundazioaren bitartez. Ondorioztatu dutenez, biztanle bakoitzak 142 kilo elikagai galtzen ditu urtero. Iragarri dute irailetik aurrera planteatuko dituztela... | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai xahutzea kudeatzeko eta murrizteko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Ingurumen eta Jasangarritasun Sailak aztertu du zenbat elikagai galtzen den urtero elikadura katean, Elika fundazioaren bitartez. Txostena Euskadiko Itun Berdea egitasmoaren barruko Elika... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216508/ziztaden-susmoa-baionako-bestetan.htm | Gizartea | Ziztaden susmoa Baionako bestetan | Hamasei pertsonak sokorri zerbitzuetara jo zuten atzo gauean, ziztatuak izan zirelakoan. Bakarrak ere ez du salaketarik jarri. | Ziztaden susmoa Baionako bestetan. Hamasei pertsonak sokorri zerbitzuetara jo zuten atzo gauean, ziztatuak izan zirelakoan. Bakarrak ere ez du salaketarik jarri. | Baionako besten lehen gaua gertakari larririk gabe iragan da, Pirinio Atlantikoetako prefeturak bidali duen oharraren arabera. Gorabeherarik aipagarrienetan, hamasei pertsona joan zirela sokorri zerbitzuetara, ziztatuak izan ziren susmopean. Horietarik lauri odol analisiak egin dizkietela jakinarazi dute. Oraingoz, bak... |
2022-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/216509/gogoetak-errautsei-begira.htm | Gizartea | Gogoetak errautsei begira | Suak kiskali zuen Nafarroa ekaineko beroaldian. Uztailekoan, hobeto eutsi zion beroari. Seigarren belaunaldikoak dira egungo suteak, eta klima aldaketak eragin handia du haietan. Herri txikiak zaurgarriagoak dira egoera berrian, eta erakundeei plangintza eta koordinazioa eskatu dizkiete. | Gogoetak errautsei begira. Suak kiskali zuen Nafarroa ekaineko beroaldian. Uztailekoan, hobeto eutsi zion beroari. Seigarren belaunaldikoak dira egungo suteak, eta klima aldaketak eragin handia du haietan. Herri txikiak zaurgarriagoak dira egoera berrian, eta erakundeei plangintza eta koordinazioa eskatu dizkiete. | Etxauriko herriko etxean elkartu dira mintzakideak BERRIArekin. Begi bistan dute suak ekainean Erreniegako basoetan eragin zuen txikizioa. «Tamalez nik ez ditut berriro ikusiko mendi horiek lehen zeuden bezala», ziurtatu du Jose Antonio Perez Nievasek. Kasik busti zaizkio begiak. Seigarren belaunaldiko suteen errealita... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216510/sei-bankuk-helburu-jarri-dute-langileen-eta-bezeroen-arteko-harremanak-euskaraz-izatea.htm | Gizartea | Sei bankuk helburu jarri dute langileen eta bezeroen arteko harremanak euskaraz izatea | Finantza entitateek euskararekiko konpromisoa berretsi dute Euskaraldian parte hartuz. Zupiriak adierazi du herritarrek bankuekin duten harremana gusturago bizitzeko ezinbestekoa dela euskaraz aritu ahal izatea. | Sei bankuk helburu jarri dute langileen eta bezeroen arteko harremanak euskaraz izatea. Finantza entitateek euskararekiko konpromisoa berretsi dute Euskaraldian parte hartuz. Zupiriak adierazi du herritarrek bankuekin duten harremana gusturago bizitzeko ezinbestekoa dela euskaraz aritu ahal izatea. | Euskararen erabilera areagotzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute sei bankuk Euskaraldiaren barruan. Bankoa-ABANCAko, BBVAko, Caixabankeko, Nafarroako Rural Kutxako, Kutxabankeko eta Laboral Kutxako ordezkariek plazaratu dituzte haien asmoak gaur, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan. Euskara sustatu eta ohiturak alda... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216512/abc.htm | abc | abc. | adsdasd afdsgas gfsd. gdfsfs sdgf | ||
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216513/bca.htm | bca | bca. | ds afsd ags h gadf gasr | ||
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216514/cba.htm | cba | cba. | fdsa s gSAUET TÑ9JD | ||
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216515/geroa-baik-irmo-dio-ez-duela-onartuko-euskal-y-arekin-lotura-gasteizen-egitea.htm | Gizartea | Geroa Baik irmo dio ez duela onartuko 'euskal Y'-arekin lotura Gasteizen egitea | Koldo Martinez senatariak alderdi sozialistari aurpegiratu dio «jarrera aldatu» duela. | Geroa Baik irmo dio ez duela onartuko 'euskal Y'-arekin lotura Gasteizen egitea. Koldo Martinez senatariak alderdi sozialistari aurpegiratu dio «jarrera aldatu» duela. | Espainiako Gobernuak oraindik ez du erabaki non egingo den Nafarroako AHTaren eta euskal Y-aren arteko lotura, baina Geroa Baik argi du alderdi sozialistak Gasteizko aukera hobetsi duela. Hori horrela, Koldo Martinez senatari autonomikoak irmo salatu du koalizioak ez duela hori onartuko «inondik ere».
Gaia aztertzeko ... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216516/kataluniako-justiziak-konstituzionalera-eramango-du-murgiltze-eredua-bermatzeko-legea.htm | Mundua | Kataluniako Justiziak Konstituzionalera eramango du murgiltze eredua bermatzeko legea | Salaketaren arabera, lege berriak «hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntzara» mugatzen du gaztelera. Auzitegiak leporatu dio Generalitateari %25eari buruzko epaia «blokeatu» izana. | Kataluniako Justiziak Konstituzionalera eramango du murgiltze eredua bermatzeko legea. Salaketaren arabera, lege berriak «hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntzara» mugatzen du gaztelera. Auzitegiak leporatu dio Generalitateari %25eari buruzko epaia «blokeatu» izana. | Ez da amaitu Kataluniako murgiltze ereduaren auzibidea. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak gaur iragarri du Konstituzionalera eramango duela Kataluniako Parlamentuak ekainean onartutako lege berria. Kataluniako Justiziak iritzi dio neurriak lehentasuna eman diola katalanari komunikazio hizkuntza gisara, «gaztelera ... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216517/mundua-san-telmo-museoaren-eskalan.htm | Kultura | Mundua, San Telmo museoaren eskalan | Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistek Paperezko inperio baten atlasa instalazioa jarri dute Donostiako San Telmo museoan, Museo Bikoitza programaren barruan. Museoaren bildumako mapen irudiak proiektatuko dituzte. Artistek Hinrich Sachs hautatu dute programan parte hartzeko. | Mundua, San Telmo museoaren eskalan. Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistek Paperezko inperio baten atlasa instalazioa jarri dute Donostiako San Telmo museoan, Museo Bikoitza programaren barruan. Museoaren bildumako mapen irudiak proiektatuko dituzte. Artistek Hinrich Sachs hautatu dute programan parte hartzeko. | Liburukote bat, zabalik; eta, haren orri zurietan proiektatuta, itxura askotako mapen irudi xeheak. «Papera, paperean proiektatuta». Hitzik gabeko liburu hori da Paperezko inperio baten atlasa; hori, eta, batez ere, proiekzioaren oinarrian dauden mapen hautaketa eta algoritmoaren diseinua. Iratxe Jaio eta Klaas van Gor... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216518/eta-rosaliak-esan-zuen-izan-bedi-nahi-dudana.htm | Kultura | Eta Rosaliak esan zuen: «Izan bedi nahi dudana» | Eta Rosaliak esan zuen: «Izan bedi nahi dudana». | Aitortza bi. Diskoa entzuna nuen, noski, baina Rosaliaren azken lanaren zuzeneko aurkezpenera ahal bezain garbi joan nahi nuen, ahal bezain subjektibo. Aitzitik, bere jarduerak dituen irismena eta nonahikotasuna direla eta, Motomami World Tour honen hainbat elementu iragazi egin zitzaizkidan nahi gabe. Kontzertu ostean... | |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216519/motozale-bat-hil-da-zornotzan-trafiko-istripu-batean.htm | Gizartea | Motozale bat hil da Zornotzan, trafiko istripu batean | Segurtasun Sailaren arabera, motor batek eta kamioi batek elkar jo dute N-634 errepidean. | Motozale bat hil da Zornotzan, trafiko istripu batean. Segurtasun Sailaren arabera, motor batek eta kamioi batek elkar jo dute N-634 errepidean. | Motozale bat hil da N-634 errepidean, Zornotzan (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, haren ibilgailuak eta kamioi batek elkar jo dute, 14:30 aldera. Osasun zerbitzuak bertaratu dira, baina ordurako motozalea hilda zegoen.
Istripuaren ostean, errepidea itxi dute bi noranzkoetan, eta AP-8 ... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216520/zubietako-arkaitzerrekan-berriki-izandako-kutsatzea-2020koa-baino-larriagotzat-jo-du-eamek.htm | Gizartea | Zubietako Arkaitzerrekan berriki izandako kutsatzea 2020koa baino «larriagotzat» jo du EAMek | Kloruro, amonio eta OEK (oxigeno eskari kimikoa) partikulen ezohiko maila handiak topatu dituzte egin dituzten ikerketetan. | Zubietako Arkaitzerrekan berriki izandako kutsatzea 2020koa baino «larriagotzat» jo du EAMek. Kloruro, amonio eta OEK (oxigeno eskari kimikoa) partikulen ezohiko maila handiak topatu dituzte egin dituzten ikerketetan. | Duela 15 egun Zubietako erraustegiaren azpiko Arkaitzerreka errekastoan izandako kutsadura duela bi urte erreka berean izandakoa baino larriagoa izan zela ohartarazi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) ohar baten bidez. Orduan, ehunka arrain hilda agertu ziren errekasto berean, eta auzi bat irekita dago delitu e... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216521/poliziak-ezin-du-zigorrik-ezarri-autoen-matrikulako-e-letra-norbere-nazioarenarekin-estaltzeagatik.htm | Gizartea | Poliziak ezin du zigorrik ezarri autoen matrikulako 'E' letra norbere nazioarenarekin estaltzeagatik | Espainiako Barne Ministerioak bertan behera utzi ditu galiziar bati urte luzez ezarritako isunak. 'GZ' letrak dituen eranskailua jarri zuen 'E'-aren gainetik. | Poliziak ezin du zigorrik ezarri autoen matrikulako 'E' letra norbere nazioarenarekin estaltzeagatik. Espainiako Barne Ministerioak bertan behera utzi ditu galiziar bati urte luzez ezarritako isunak. 'GZ' letrak dituen eranskailua jarri zuen 'E'-aren gainetik. | Europako banderaren gainean, estatua identifikatzen duen hizkia eramaten dute Europako Batasunean matrikulaturiko autoek. Hego Euskal herrian matrikulaturiko autoek E bat daramate, eta Iparraldean F bat. Badira, ordea, euren nazioa identifikatzeko hizkia edo hizkiak horien gainean jartzen dituzten auto jabeak. Askori i... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216522/bankuek-interesen-eta-komisioen-etekinen-48-ordainduko-dute.htm | Ekonomia | Bankuek interesen eta komisioen etekinen %4,8 ordainduko dute | Energia enpresa handiek beren fakturazioaren %1,2ko zerga berezi bat ordaintzea proposatu dute PSOEk eta UPk. | Bankuek interesen eta komisioen etekinen %4,8 ordainduko dute. Energia enpresa handiek beren fakturazioaren %1,2ko zerga berezi bat ordaintzea proposatu dute PSOEk eta UPk. | Kutxabanki ere egokituko zaio Espainiako Gobernuko alderdiek bankuei ordainarazi nahi dieten zerga berria pagatzea. PSOEk eta UP Unidas Podemosek atzo aurkeztutako legegaiaren arabera, zerga ordainduko dute maileguen interesetan eta komisioetan 800 milioi euro baino gehiago irabazten dituzten finantza erakundeek. Iaz, ... |
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216523/jose-antonio-perez-nievas.htm | Jose Antonio Perez Nievas | Jose Antonio Perez Nievas. | Nafarroako Oihanzainen Elkarteko presidente ohia da Jose Antonio Perez Nievas, Perico. Biologoa da ikasketaz, hamarkadak daramatza Nafarroako basozain lanean. Gaur egun, Espainiako Basozain eta Ingurumen Agenteen Elkarteko (Afafma) bozeramailea da. Suteen arriskuari aurre egiteko, prebentzioa indartu eta herri txikiak ... | ||
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216524/idoia-aritzala-etxarren.htm | Idoia Aritzala Etxarren | Idoia Aritzala Etxarren. | Etxauriko alkatea (EH Bildu) da 2015etik. Biologia ikasi zuen Iruñean, eta 20 urte baino gehiago darama Nafarroako Hezkuntza Departamentuan lanean, informazio administrari gisa. Administrazio publikoan lanean aritu den 20 urte horietako bost Nafarroako Artxibategi Nagusian eta Justizia Artxibategian egin zituen. Gaur e... | ||
2022-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/216525/peio-oria-iriarte.htm | Peio Oria Iriarte | Peio Oria Iriarte. | Aemet Espainiako Meteorologia Agentziaren Nafarroako ordezkaria da Peio Oria Iriarte, 2017tik. Fisikako ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean (Espainia), eta doktoretza Darmstadteko (Hesse-Alemania) Unibertsitate Teknikoan. Noaingo aireportuko behatzaile izan ostean, Aemeteko ordezkari izendatu zuten. Nabar... | ||
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216526/diziplina-espedientea-ireki-diete-arlesko-espetxeko-bi-zaindariri-colonnaren-heriotzagatik.htm | Mundua | Diziplina espedientea ireki diete Arlesko espetxeko bi zaindariri Colonnaren heriotzagatik | Elisabeth Borne lehen ministroak iragarri du erabakia, militante independentistaren heriotzaren inguruko ikerketa txostenean jasotako ondorioei jarraituz. | Diziplina espedientea ireki diete Arlesko espetxeko bi zaindariri Colonnaren heriotzagatik. Elisabeth Borne lehen ministroak iragarri du erabakia, militante independentistaren heriotzaren inguruko ikerketa txostenean jasotako ondorioei jarraituz. | Frantziako lehen ministro Elisabeth Borneren esku dago Yvan Colonna militante independentistaren heriotzari buruzko txostena. Lerro hauek idazteko ordurako, Parisek artean ere ez zuen ezagutarazi txostena. Aldiz, Bornek berak iragarri zuen diziplina espediente bana ireki dietela Arlesko espetxeko bi zaindariri, zaintza... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216548/erregaiak-merkatzeak-ez-du-eten-inflazioaren-igoera.htm | Ekonomia | Erregaiak merkatzeak ez du eten inflazioaren igoera | Espainian, %10,2tik %10,8ra handitu da uztailean; Frantzian, hiru hamarren emendatu da, %6,1eraino. | Erregaiak merkatzeak ez du eten inflazioaren igoera. Espainian, %10,2tik %10,8ra handitu da uztailean; Frantzian, hiru hamarren emendatu da, %6,1eraino. | Gasolina eta gasolioa nabarmen merkatu dira uztailean, atzeraldi baten hots gero eta ozenagoak petrolioaren prezioa merkatu duelako. Baina merkatze hori ez da nahikoa izan KPI kontsumo prezioen indizearen goranzko bidea eteteko, inflazioa beste produktu eta zerbitzu gehienetara hedatzen ari delako.
Hego Euskal Herriko... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216549/fiskaltzak-ikerketa-bat-eginarazi-du-arkaitzerrekako-kutsadura-dela-eta.htm | Gizartea | Fiskaltzak ikerketa bat eginarazi du Arkaitzerrekako kutsadura dela eta | Gipuzkoako Ingurumen Probintzia Auzitegiko fiskalburuak ikerketa bat abiarazi du, uztailaren 13az geroztik Arkaitzerreka berriz ere kutsatuta dagoen ala ez argitzeko eta poluzioaren egilea nor den zehazteko. | Fiskaltzak ikerketa bat eginarazi du Arkaitzerrekako kutsadura dela eta. Gipuzkoako Ingurumen Probintzia Auzitegiko fiskalburuak ikerketa bat abiarazi du, uztailaren 13az geroztik Arkaitzerreka berriz ere kutsatuta dagoen ala ez argitzeko eta poluzioaren egilea nor den zehazteko. | Uztailaren 15ean sinatutako dekretuak GuraSOSek bezperan fiskaltzaren aurrean aurkeztu zuen salaketari erantzuten dio, plataforma horrek berak ohar bidez jakinarazi duenez. Atestatua egingo duela iragarri du Fiskaltzak, eta beharrezko eginbideak egingo dira kutsaduraren jatorria eta eragina jakiteko, bai eta horren era... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216550/alconzako-greba-amaitu-egin-da-akordio-baten-bidez.htm | Ekonomia | Alconzako greba amaitu egin da, akordio baten bidez | Kaleratutako 25 langileentzat lan poltsa bat sortzea eta berriro enplegua ez galtzeko bermea adostu dute. | Alconzako greba amaitu egin da, akordio baten bidez. Kaleratutako 25 langileentzat lan poltsa bat sortzea eta berriro enplegua ez galtzeko bermea adostu dute. | Otsailaren amaieran greba mugagabea abiatu zuten Alconzako langileek, enpresaren zuzendaritzak 38 langile kaleratu nahi zituela salatzeko. 151 egun iraun du protestak, eta atzo amaitu zen, langileen eta zuzendaritzaren akordio baten bidez. Hilaren 14an EAEko Auzitegi Nagusiak legezkotzat jo zuen enpresak abiaturiko lan... |
2022-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/216551/sare-elektriko-adimendunak-deskarbonizazioren-ardatza.htm | albisteak | Sare elektriko adimendunak, deskarbonizazioren ardatza | Iberdrolak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, etorkizuneko sare elektrikoak finkatuko dituen zentro teknologiko global bat martxan jarri du Bilbon: Global Smart Grids Innovation Hub. | Sare elektriko adimendunak, deskarbonizazioren ardatza. Iberdrolak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, etorkizuneko sare elektrikoak finkatuko dituen zentro teknologiko global bat martxan jarri du Bilbon: Global Smart Grids Innovation Hub. | Duela hamar hilabete jarri da martxan Global Smart Grids Innovation Hub, Bilbon, etorkizuneko sare elektrikoak finkatuko dituen zentro teknologiko globala. Iberdrola konpainiak abiarazi du, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin.
Global Smart Grids Innovation Hub zentro teknologikoa Iberdrolaren hurrengo urteetarak... |
2022-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/216552/atzeraldia-urrun-dago-nafarroan-ere-baina-hazkundea-apaltzen-ari-da.htm | Ekonomia | Atzeraldia urrun dago Nafarroan ere, baina hazkundea apaltzen ari da | 2022ko bigarren hiruhilekoan %0,7 hazi da BPGa, lehenengoan baino hiru hamarren gutxiago. Eurogunean, bizkortu egin da, Frantziari, Italiari eta Espainiari esker. | Atzeraldia urrun dago Nafarroan ere, baina hazkundea apaltzen ari da. 2022ko bigarren hiruhilekoan %0,7 hazi da BPGa, lehenengoan baino hiru hamarren gutxiago. Eurogunean, bizkortu egin da, Frantziari, Italiari eta Espainiari esker. | Motelago, baina hazten ari da Euskal Herriko ekonomia. Azken datua Nastatek emandakoa da: urteko lehen hiruhilekotik bigarrenera %0,7 handitu da Nafarroako BPG barne produktu gordina, 2021eko azkenekotik 2022ko lehenengora baino hiru hamarren gutxiago. Urte arteko tasan are nabarmenago ikusten ari da moteltzea: %6,5 ha... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216553/gazte-indigenak-klima-krisiari-aurre-egiteko-greban-izango-dira-gaur-turinen.htm | Mundua | Gazte indigenak klima krisiari aurre egiteko greban izango dira gaur Turinen | Munduko tenperaturaren igoerari gutxien eragiten diotenak izan arren, indigenen komunitateak eta tokiko komunitateak dira ingurumen krisiaren kaltetu nagusiak. | Gazte indigenak klima krisiari aurre egiteko greban izango dira gaur Turinen. Munduko tenperaturaren igoerari gutxien eragiten diotenak izan arren, indigenen komunitateak eta tokiko komunitateak dira ingurumen krisiaren kaltetu nagusiak. | Gazte indigenak eta hainbat komunitatetako liderrak Fridays for Future erakundeak antolatutako mundu greban izango dira gaur Turinen (Italia). Elkarretaratze horren helburua da klima krisia salatzea eta irtenbideak areagotzeko beharra aldarrikatzea.
Klima aldaketa gaur egungo arazorik larrienetako bat da, zalantzarik ... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216554/nafarren-974k-covid-19aren-aurkako-antigorputzak-dituzte.htm | Gizartea | Nafarren %97,4k COVID-19aren aurkako antigorputzak dituzte | Nafarroako Gobernuak egindako gizartearen seroprebalentziari buruzko azterketaren arabera, %62 infektatu egin dira, eta horietatik %40k ez dute jakin birusa izan dutela, ez baitute diagnostikorik izan osasun zerbitzuetan. | Nafarren %97,4k COVID-19aren aurkako antigorputzak dituzte. Nafarroako Gobernuak egindako gizartearen seroprebalentziari buruzko azterketaren arabera, %62 infektatu egin dira, eta horietatik %40k ez dute jakin birusa izan dutela, ez baitute diagnostikorik izan osasun zerbitzuetan. | Batetik, txertoa; bestetik, immunitate naturala. Edo biak, aldi berean. Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamenduak 35 osasun zerbitzutan egindako seroprebalentzia azterketak erakusten duenez, herritarren %97,4k antigorputzak dituzte SARS-CoV-2 birusari aurre egiteko.
Azterketa apirilaren 26tik ekainaren 3ra bitartea... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216555/ahtaren-lanetan-larri-zauritu-zen-langile-bat-hil-da.htm | Ekonomia | AHTaren lanetan larri zauritu zen langile bat hil da | Uztailaren 15ean zauritu zen behargina, Tafallan. LABek salatu du lan heriotza, eta azaldu du suteengatik hainbat jarduera geldirik zeudela istripua gertatu zenean. | AHTaren lanetan larri zauritu zen langile bat hil da. Uztailaren 15ean zauritu zen behargina, Tafallan. LABek salatu du lan heriotza, eta azaldu du suteengatik hainbat jarduera geldirik zeudela istripua gertatu zenean. | Lan heriotza baten berri eman du LAB sindikatuak: hil egin da uztailaren 15ean larri zauritu zen langile bat. AHT abiadura handiko trena eraikitzeko lanetan ari zela izan zuen lan istripua beharginak, Tafallan (Nafarroa). Hala, sindikatuaren arabera, 46 dira gutxienez aurten lanean hildakoak Euskal Herrian.
LABek dolu... |
2022-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/216558/eta-hiltzea-nonbait-idazteari-uztea-izango-da.htm | Kultura | Eta hiltzea, nonbait, idazteari uztea izango da | Gemma Pasqual i Escriva (Almoines, Safor, Herrialde Katalanak, 1967) idazlea da, eta Jollibre argitaletxearen aholkularia. Zenbait komunikabidetan kolaboratu du eta kolaboratzen du oraindik ere, hala nola Serra d'Or, Llengua Nacional, Barcelona Revew, Literatures, Caràcters de la UV, El Punt Avui, Vilaweb eta La Vangua... | Eta hiltzea, nonbait, idazteari uztea izango da. Gemma Pasqual i Escriva (Almoines, Safor, Herrialde Katalanak, 1967) idazlea da, eta Jollibre argitaletxearen aholkularia. Zenbait komunikabidetan kolaboratu du eta kolaboratzen du oraindik ere, hala nola Serra d'Or, Llengua Nacional, Barcelona Revew, Literatures, Caràct... | «Eguna pasatu duenak, urteak ere bai». Kanpaiak jo eta jo. Motel ari dira, tarteak utzita, hiru edo lau batera, kolpe simetrikoak emanez. Joaldi batetik bestera, gaueko isiltasunak garbiagoa dirudi, gogorragoa. Hildakoen solemnitatea da. Suecan jaio nintzen, 1922ko azaroaren 23an. Biharamuna, hilaren 24a, San Joan Guru... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216560/hamazortzi-migrantek-ontziz-gurutzatu-dute-bidasoa-pertsonen-zirkulazio-askea-eskatzeko.htm | Gizartea | Hamazortzi migrantek ontziz gurutzatu dute Bidasoa, pertsonen zirkulazio askea eskatzeko | Patatxa motako ontzia erabili dute, itsasoarekin loturiko hainbat elkarterekin elkarlanean. Bi pertsona hil dira aurten Gipuzkoatik Lapurdira Bidasoa gurutzatu nahian, Frantziako Poliziak jarritako kontrolak direla eta | Hamazortzi migrantek ontziz gurutzatu dute Bidasoa, pertsonen zirkulazio askea eskatzeko. Patatxa motako ontzia erabili dute, itsasoarekin loturiko hainbat elkarterekin elkarlanean. Bi pertsona hil dira aurten Gipuzkoatik Lapurdira Bidasoa gurutzatu nahian, Frantziako Poliziak jarritako kontrolak direla eta | Pertsonen zirkulazio askea aldarrikatu dute hamazortzi migrantek, Elkano Itsas Herria ekimenak, Albaolak eta Euskal Itsas Museoak antolatutako ekimen batean. Bidasoa ibaia zeharkatu dute Juanita Larando patatxa motako ontzian, Irundik (Gipuzkoa), Hendaiara (Lapurdi)
Santiago zubiaren azpitik pasa dira etorkinak. Zubia... |
2022-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/216561/mende-erdia-ospatzera.htm | Gizartea | Mende erdia ospatzera | Zuberoako ikastolen ibilbidea memoria lan batekin oroitaraziko dute, eta ekitaldi anitzekin ospatuko. Irailaren 10ean hasi eta ekainaren 24an bukatuko dira ospakizunak | Mende erdia ospatzera. Zuberoako ikastolen ibilbidea memoria lan batekin oroitaraziko dute, eta ekitaldi anitzekin ospatuko. Irailaren 10ean hasi eta ekainaren 24an bukatuko dira ospakizunak | Zuberoan, ikastola batean egin zen lehen sartzea 1972ko irailean izan zen: Maulen. Garai hartatik, Basabürüan beste ikastola bat sortu eta Sohütako Eperra ikastola ehun haurretara heltzeko, mende erdiko ibilbidea egin dute; besteetan bezala, borondatezko lanez josirik. Bidea argitan ezarri, eta urteburua ospatu nahi du... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216562/txikitatik-erraten-digute-norekin-egon-gaitezkeen.htm | Bizigiro | «Txikitatik erraten digute norekin egon gaitezkeen» | Iruñeko Harrotuk harremanei, tratu txarrei eta etikari buruzko tailer bat egin berri du. Mikel Abaurrea sexu hezitzaileak zuzendu du; gai hori ikertu du, eta garbi erran du harremanei buruz ikasitako gauza anitz «deseraiki» behar direla. | «Txikitatik erraten digute norekin egon gaitezkeen». Iruñeko Harrotuk harremanei, tratu txarrei eta etikari buruzko tailer bat egin berri du. Mikel Abaurrea sexu hezitzaileak zuzendu du; gai hori ikertu du, eta garbi erran du harremanei buruz ikasitako gauza anitz «deseraiki» behar direla. | Sexu hezitzailea da Mikel Abaurrea (Erriberri, 1996). Harremanak sakon aztertu ditu, eta guztietan zisheteropatriarkatuaren arrastoa aurkitu du. Zenbait gako jarri ditu erdigunean tratu txarreko harremanak identifikatzeko. Berak zuzendu du Iruñeko Harrotuk harremanei, tratu txarrei eta etikari buruz egin duen tailer ba... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216563/sikateetarako-egokitzen.htm | Gizartea | Sikateetarako egokitzen | Ur falta eragin du azken hil hauetako sikateak. Busturialdean eta Lea-Artibain jarduera batzuetarako erabiltzea debekatu dute, eta, Busturialdean, edatekoa bermatzeko itsasontziz ekartzea aztertzen ari dira. Zenbait sektore ekonomikotan, gutxiago kontsumitzeko neurriak hartzen hasi dira. | Sikateetarako egokitzen. Ur falta eragin du azken hil hauetako sikateak. Busturialdean eta Lea-Artibain jarduera batzuetarako erabiltzea debekatu dute, eta, Busturialdean, edatekoa bermatzeko itsasontziz ekartzea aztertzen ari dira. Zenbait sektore ekonomikotan, gutxiago kontsumitzeko neurriak hartzen hasi dira. | Maiatzetik euri gutxi egin du Bizkaian. Oso lehor doa uda, eta toki batzuetan hasita daude ur falta nabaritzen. Halakoetan arazoak izaten dituzte Busturialdean eta Lea-Artibain, eta aurten ez da gutxiago izan: ura modu arduratsuan kontsumitzeko eskatu die Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak. Besteak beste, udalei agindu die ... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216564/desesperagarria-da-gainera-ez-dakigu-zer-etorriko-den.htm | Mundua | «Desesperagarria da; gainera, ez dakigu zer etorriko den» | Poloniak otsailean atxilotu zuen Pablo Gonzalez kazetaria, Oihana Goirienaren bikotekidea. Emazteak dio Espainiaren babesa eta komunikazioa falta dituela; kasurako, Kanpo Harremanetarako ministroak ez ziola deitu Polonian egon ostean | «Desesperagarria da; gainera, ez dakigu zer etorriko den». Poloniak otsailean atxilotu zuen Pablo Gonzalez kazetaria, Oihana Goirienaren bikotekidea. Emazteak dio Espainiaren babesa eta komunikazioa falta dituela; kasurako, Kanpo Harremanetarako ministroak ez ziola deitu Polonian egon ostean | Joan den otsailaren 28an atxilotu zuten Pablo Gonzalez kazetaria, Polonian. Errusiako inteligentzia zerbitzuen espioi izatea leporatzen diote. Ordutik kartzelan daukate, eta familiak ezin izan du hitz egin harekin. Oihana Goiriena (Gernika-Lumo, 1975) bikotekideak esan du harekin berbarik ezin izatea egin dela okerrena... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216565/jendearen-interesa-lortzea-presio-handia-da-baina-presio-polita.htm | Mundua | «Jendearen interesa lortzea presio handia da, baina presio polita» | Ia bi hamarkada daramatza Mikel Aiestaranek munduko lurralde gatazkatsuetan barrena lanean, erredakzioko berotasuna utzita. Jerusalemgo etapa bete du, baina Euskal Herria oraindik ez da haren planetan ageri, bertan "sare" bat daukan arren. | «Jendearen interesa lortzea presio handia da, baina presio polita». Ia bi hamarkada daramatza Mikel Aiestaranek munduko lurralde gatazkatsuetan barrena lanean, erredakzioko berotasuna utzita. Jerusalemgo etapa bete du, baina Euskal Herria oraindik ez da haren planetan ageri, bertan "sare" bat daukan arren. | Ez da erraza Mikel Aiestaran kazetariaren (Beasain, 1975) agendan tarte bat egitea, Euskal Herria zapaldu orduko hegazkinen batean baitago, albisteak daraman lekura bidean. Uztaila, ordea, atseden hilabetea da berriemailearentzat, eta Azpeitian hartzen du deskantsua, bere “B planean”. Telebistan ikusita ezagutuko dute ... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216566/ukraina-nberen-oniritziaren-zain-dago-itsaso-beltzetik-barrena-berriro-zerealak-esportatzeko.htm | Mundua | Ukraina NBEren oniritziaren zain dago Itsaso Beltzetik barrena berriro zerealak esportatzeko | Kievek adierazi du hemezortzi zamaontzi bete dituztela Odesako portuan. Zelenskik uste du «datozen egunetan» hasi ahalko direla atzera laboreak itsasoz garraiatzen. | Ukraina NBEren oniritziaren zain dago Itsaso Beltzetik barrena berriro zerealak esportatzeko. Kievek adierazi du hemezortzi zamaontzi bete dituztela Odesako portuan. Zelenskik uste du «datozen egunetan» hasi ahalko direla atzera laboreak itsasoz garraiatzen. | Ukrainako Gobernuaren arabera, etxeko lanak egin ditu. Oleksandr Kubrakov Azpiegitura ministroak zehaztu du, gaur, hemezortzi zamaontzi bete dituztela Odesako portuan (Ukraina), Itsaso Beltzetik barrena atzera zerealak esporta ditzaten. Ukrainak, Errusiak, Turkiak eta NBE Nazio Batuen Erakundeak joan den ostiralean sin... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216567/auzitegi-nazionalak-uko-egin-dio-otegi-ikertzeari.htm | Politika | Auzitegi Nazionalak uko egin dio Otegi ikertzeari | Diginidad y Justicia elkarteak eskatu zuen Miguel Angel Blancoren hilketarekin lotuta ikertzeko. | Auzitegi Nazionalak uko egin dio Otegi ikertzeari. Diginidad y Justicia elkarteak eskatu zuen Miguel Angel Blancoren hilketarekin lotuta ikertzeko. | Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek uko egin dio EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi Ermuko PPko zinegotzi Miguel Angel Blancoren hilketarekin lotuta ikertzeari. Hala, atzera bota du Dignidad y Justicia elkarteak egindako eskaera.
Efe albiste agentziak baieztatu duenez, Auzitegi... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216568/israelgo-armadak-16-urteko-palestinar-bat-hil-du-tiroz-zisjordanian.htm | Mundua | Israelgo armadak 16 urteko palestinar bat hil du tiroz Zisjordanian | Palestinako agintariak herritarren aurkako kanpaina politiko handienetarikoa egiten ari direla salatu du Lawyers for Justice erakundeak. Azken bi hilabetean 94 pertsona atxilotu dituzte Zisjordanian, tartean ikasleak eta kazetariak. | Israelgo armadak 16 urteko palestinar bat hil du tiroz Zisjordanian. Palestinako agintariak herritarren aurkako kanpaina politiko handienetarikoa egiten ari direla salatu du Lawyers for Justice erakundeak. Azken bi hilabetean 94 pertsona atxilotu dituzte Zisjordanian, tartean ikasleak eta kazetariak. | Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, Israelgo armadak Amjad Naxat Abu Alia 16 urteko palestinarra hil du tiroz Zisjordanian. Gaztea bularrean jo du tiroak, eta bizirik eraman dute ospitalera, baina handik gutxira hil da. WAFA albiste agentziaren arabera, militarrak eta kolonoak oldartu egin zaizkio palestinar bat... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216570/espainiako-gobernuaren-hitzaren-inguruan-eszeptikoa-da-jaurlaritza.htm | Politika | Espainiako Gobernuaren hitzaren inguruan «eszeptikoa» da Jaurlaritza | Rodriguezek azaldu du balitekeela aldiriko trenen gaineko eskumena urrian eskualdatzea. Garamendi kexu da Madrilen «borondate faltagatik». | Espainiako Gobernuaren hitzaren inguruan «eszeptikoa» da Jaurlaritza. Rodriguezek azaldu du balitekeela aldiriko trenen gaineko eskumena urrian eskualdatzea. Garamendi kexu da Madrilen «borondate faltagatik». | «Uste dut nahiko denbora pasatu dela gaiak mahai gainean daudenetik, eta oraindik ez dugu erantzunik jaso». Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk gaur goizean esandakoak dira horiek, Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu Olatz Garamendi eta Espainiako Lurralde Politikako ministro Isabel Ro... |
2022-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/216571/eraikin-publiko-saltoki-eta-garraioek-termostatoak-mugatu-beharko-dituzte.htm | Ekonomia | Eraikin publiko, saltoki eta garraioek termostatoak mugatu beharko dituzte | Udan, aire girotua gutxienez 27 gradutan jarri nahi du Espainiako Gobernuak; neguan, berriz, berogailua gehienez 19 gradutan. | Eraikin publiko, saltoki eta garraioek termostatoak mugatu beharko dituzte. Udan, aire girotua gutxienez 27 gradutan jarri nahi du Espainiako Gobernuak; neguan, berriz, berogailua gehienez 19 gradutan. | Termostatoak nahierara jartzeko askatasuna amaitzeko bidean dago. Energia aurreztea da orain erakunde publikoek beren buruari jarri dioten lehentasunetako bat, eta bide bizkor eta eraginkor bat dago orain haien begipuntuan: udan aire girotuak gutxiago hoztea, eta neguan, berriz, berogailuak gutxiago berotzea. Berogailu... |
2022-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/216598/gizon-bat-espetxeratu-dute-arrotxapean-izandako-sexu-eraso-bat-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat espetxeratu dute, Arrotxapean izandako sexu eraso bat egotzita | Ekainaren 4an izan zen sexu erasoa. Ustezko egilea atzo espetxeratu zuten, Iruñeko udaltzainek atxilotu ondoren. | Gizon bat espetxeratu dute, Arrotxapean izandako sexu eraso bat egotzita. Ekainaren 4an izan zen sexu erasoa. Ustezko egilea atzo espetxeratu zuten, Iruñeko udaltzainek atxilotu ondoren. | Ekainaren 4an Arrotxapean (Iruñea) emakume bati egindako sexu erasoa leporatuta, gizon bat atxilotu zuen ostegunean Iruñeko Udaltzaingoak, eta behin-behinean espetxera bidali zuen epaileak atzo. Andreak kontatu zuenez, erasotzaileak lurrera bota zuen, eta lepotik ere heldu zion hari aurka egin zionean.
Epaileak gizona... |
2022-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/216599/auto-ilara-luzeak-sortu-dira-goizean-errepideetan.htm | Gizartea | Auto ilara luzeak sortu dira goizean errepideetan | Besteak beste, Biriatuko, Zarauzko (Gipuzkoa) eta Armiñongo (Araba) ordainlekuetan izan dira pilaketak. Zazpi kilometrorainokoak izan dira ilarak. | Auto ilara luzeak sortu dira goizean errepideetan. Besteak beste, Biriatuko, Zarauzko (Gipuzkoa) eta Armiñongo (Araba) ordainlekuetan izan dira pilaketak. Zazpi kilometrorainokoak izan dira ilarak. | Zazpi kilometrorainoko ilarak sortu dira gaur goizean errepide nagusietan. Uztaileko azken asteburua izanda, zirkulazioa handia izan da autobideetan, eta autoak pilatu dira han-hemenka, goizeko lehen ordutik. Biriatuko (Lapurdi) ordainlekuan, esaterako, 7,5 kilometrorainoko ilarak sortu dira goizean, bost kilometrorain... |
2022-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/216600/ziztada-bidezko-erasoak-salatu-dituzte-algortan-eta-zarautzen-ere.htm | Gizartea | Ziztada bidezko erasoak salatu dituzte Algortan eta Zarautzen ere | Azken egunetan Gasteizen, Baionan eta Santurtzin ere salatu dute hainbat emakumek ziztada bidez eraso dietela. Algortako Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu du arratsalderako. | Ziztada bidezko erasoak salatu dituzte Algortan eta Zarautzen ere. Azken egunetan Gasteizen, Baionan eta Santurtzin ere salatu dute hainbat emakumek ziztada bidez eraso dietela. Algortako Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu du arratsalderako. | Bart gaueko beste zenbait ziztada kasu ikertzen ari dira. Zarautzen (Gipuzkoa), bi neska adingabek osasun etxean salatu zuten ziztadak egin zizkietela, eta analisiak egin zizkieten biei. Bestetik, Algortan (Getxo, Bizkaia) hiru emakumek salatu dute modu berean eraso dietela, hango mugimendu feministak azaldu duenez. Er... |
2022-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/216601/remco-evenepoelen-garaipen-ikusgarria-donostiako-klasikoan.htm | Kirola | Remco Evenepoelen garaipen ikusgarria, Donostiako klasikoan | Flandriarra bakarrik iritsi da Bulebarrera, 46 kilometro falta zirenean, Erlaitzen gora denak atzean utzi ostean. Denboraldiko 11. garaipena du. Bigarren izan da Sivakov eta hirugarren Benoot. | Remco Evenepoelen garaipen ikusgarria, Donostiako klasikoan. Flandriarra bakarrik iritsi da Bulebarrera, 46 kilometro falta zirenean, Erlaitzen gora denak atzean utzi ostean. Denboraldiko 11. garaipena du. Bigarren izan da Sivakov eta hirugarren Benoot. | Remco Evenepoelek (Quick Step) bigarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa. 2019. urtean egin bezala, erakustaldia emanda egin du, lege zaharreko txirrindulariek egiten zuten bezala. Orduan txirrindulari ezezaguna zen. Orain, berriz, ez. Baina begirada guztiak harengan jarrita zeudenean, ausart jokatu du beste behin. Erl... |
2022-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/216602/oriok-kolpe-sendoa-eman-du-getxon.htm | Kirola | Oriok kolpe sendoa eman du Getxon | Patxi Francesen taldeak Euskotren ligako bosgarren bandera irabazi du. Arraun Lagunak bigarren izan da, bi segundora; Tolosaldea hirugarren, hamahirura; eta Donostiarra laugarren, hamalaura. | Oriok kolpe sendoa eman du Getxon. Patxi Francesen taldeak Euskotren ligako bosgarren bandera irabazi du. Arraun Lagunak bigarren izan da, bi segundora; Tolosaldea hirugarren, hamahirura; eta Donostiarra laugarren, hamalaura. | Erori eta jaiki. Horixe egin du gaur Oriok, Getxoko (Bizkaia) estropadan, Euskotren ligako zazpigarren jardunaldian. Patxi Francesen taldeak ligako bosgarren bandera irabazi du, eta, gisa horretara, oriotarrek Euskadiko Txapelketako arantzatxoa kentzea lortu dute, baita ligako sailkapen nagusian beste kolpe bat eman er... |
2022-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/216603/donostiarra-nagusitu-da-getxon.htm | Kirola | Donostiarra nagusitu da Getxon | 'Torrekua'-k denboraldiko hirugarren garaipena lortu du, Eusko Label ligako bederatzigarren jardunaldian. Igor Makazagaren taldeak hirugarren luzean hautsi du estropada, Hondarribiarekin lehia handia izan eta gero. | Donostiarra nagusitu da Getxon. 'Torrekua'-k denboraldiko hirugarren garaipena lortu du, Eusko Label ligako bederatzigarren jardunaldian. Igor Makazagaren taldeak hirugarren luzean hautsi du estropada, Hondarribiarekin lehia handia izan eta gero. | Urrats bat besteari lotuz doa Donostiarra. Igor Makazaga prestatzaileak 2016ko udazkenean jarri zuen lehen hazia Kaiarriba Arraun Elkartean. Orduz geroztik, Gipuzkoako hiriburuko taldea sendotzen joan da, urtez urte, Eusko Label ligako oilarretako bat bilakatzeraino. Bide onetik hasi zuen aurtengo arraun denboraldia, e... |
2022-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/216628/bi-gizon-atxilotu-dituzte-zizurkilen-sexu-eraso-bat-egitea-eta-lapurtzea-egotzita.htm | Gizartea | Bi gizon atxilotu dituzte Zizurkilen sexu eraso bat egitea eta lapurtzea egotzita | Ertzaintzak ez du xehetasun gehiagorik eman, baina ikerketa bat zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. | Bi gizon atxilotu dituzte Zizurkilen sexu eraso bat egitea eta lapurtzea egotzita. Ertzaintzak ez du xehetasun gehiagorik eman, baina ikerketa bat zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. | Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu asteburu honetan Zizurkilen (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume bati sexu eraso bat egitea eta lapurtzea egozten diete.
Oraingoz, ez du xehetasun gehiagorik eman, baina Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. |
2022-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/216629/hondarribiak-hamabi-ehunengatik-irabazi-du-lekeitioko-estropada.htm | Kirola | Hondarribiak hamabi ehunengatik irabazi du Lekeitioko estropada | Liderrak eta Urdaibaik lehia gogoangarria izan dute, eta epaileen erabakiek eragina izan dute. Euskotren Ligan, Oriok irabazi du, laugarren aldiz jarraian, eta lidergoa sendotu du. | Hondarribiak hamabi ehunengatik irabazi du Lekeitioko estropada. Liderrak eta Urdaibaik lehia gogoangarria izan dute, eta epaileen erabakiek eragina izan dute. Euskotren Ligan, Oriok irabazi du, laugarren aldiz jarraian, eta lidergoa sendotu du. | Gaur, bai. Atzo, Getxon (Hondarribia), lehia estua izan zuten Hondarribiak eta Donostiarrak, eta, azkenean, Donostiakoek astindu zuten bandera. Gaur Lekeition (Bizkaia), ordea, Mikel Orbañanosen mutilek ez zuten nahi gauza bera gertatzerik: buruz buruko ikusgarria jokatu dute Urdaibairekin, eta banderak ez die ihes egi... |
2022-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/216630/baionan-beste-33-emakumek-salatu-dituzte-ziztadak.htm | Gizartea | Baionan beste 33 emakumek salatu dituzte ziztadak | Festak hasi zirenetik 112k salatu dute zizt egin dietela. Azkenaldian salaketak izan dira Bilbon, Santurtzin, Etxebarrin, Zierbenan, Zarautzen, Villabonan, Gasteizen eta Azpeitian ere, eta Ertzaintza hamabi kasu ikertzen ari da. | Baionan beste 33 emakumek salatu dituzte ziztadak. Festak hasi zirenetik 112k salatu dute zizt egin dietela. Azkenaldian salaketak izan dira Bilbon, Santurtzin, Etxebarrin, Zierbenan, Zarautzen, Villabonan, Gasteizen eta Azpeitian ere, eta Ertzaintza hamabi kasu ikertzen ari da. | Ziztada salaketak etengabe ari dira areagotzen Euskal Herrian. Baionako festetakoa da azken egunetako foku nagusia: Pirinio Atlantikoetako Prefeturaren arabera, festak hasi zirenetik gutxienez 112 emakumek jakinarazi dute zizt egin dieten susmoa dutela. Bart gauean, 33 emakumek salatu zituzten ziztadak; lehen egunean, ... |
2022-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/216631/ingalaterrak-irabazi-du-eurokopa.htm | Kirola | Ingalaterrak irabazi du Eurokopa | Luzapenean gailendu da etxeko taldea, Ella Tooneren eta Chloe Kellyren golei esker. 87.192 ikusleren aurrean jokatu dute finala, Wembleyn. | Ingalaterrak irabazi du Eurokopa. Luzapenean gailendu da etxeko taldea, Ella Tooneren eta Chloe Kellyren golei esker. 87.192 ikusleren aurrean jokatu dute finala, Wembleyn. | Ingalaterrak irabazi du etxean jokatu duen Eurokopa. Sarina Wiegmanek prestatutako taldea ez zen faboritoa, baina finalak jokatu egin behar dira, eta merezitako garaipena eskuratu du, bere historiako lehenengoa. Chloe Kellyk sartu du gol erabakigarria, luzapenean, 110. minutuan.
Espero zen bezala, neurketa parekatua e... |
2022-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/216632/30-urteko-gizon-bat-ito-da-senpereko-aintziran.htm | Gizartea | 30 urteko gizon bat ito da Senpereko aintziran | 15:30 aldera gertatu da ezbeharra. Bainua hartzera sartu da gizona aintzirara. | 30 urteko gizon bat ito da Senpereko aintziran. 15:30 aldera gertatu da ezbeharra. Bainua hartzera sartu da gizona aintzirara. | 30 urteko gizon bat hil da gaur Senpereko aintziran (Lapurdi). Eguerdiko 15:30 aldera sartu da uretara gizona, bainu bat hartzeko, baina, irteten ez zela ikusita, lagun batek larrialdi zerbitzuei abisatu die.
Hara joan dira itsas salbamendurako taldea, bi helikoptero eta urpekariak. Azkar aurkitu dute gizona, baina ez... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216633/atera-da-laborez-beteriko-lehenengo-zamaontzia-ukrainatik.htm | Mundua | Atera da laborez beteriko lehenengo zamaontzia Ukrainatik | Ukrainako uzta aurten ohikoaren erdia izango dela iragarri du Kievek. Mikolaiven, labore esportatzaile nagusietako bat hil dute bonbardaketa batean, Ukrainako gizonik aberatsenetako bat ere bazena. | Atera da laborez beteriko lehenengo zamaontzia Ukrainatik. Ukrainako uzta aurten ohikoaren erdia izango dela iragarri du Kievek. Mikolaiven, labore esportatzaile nagusietako bat hil dute bonbardaketa batean, Ukrainako gizonik aberatsenetako bat ere bazena. | Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, ez da Ukrainako laborerik esportatu zamaontzi bidez, hegoaldeko kaiak errusiarrek harturik edo blokeaturik daudelako. Horrek aleak garestitzea ekarri du mundu osoan, eta gosetearen inguruko beldurra zabaldu da, Ukraina baita planetako labore esportatzaile nagusietako bat, eta herrial... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216634/iparraldean-kendu-egin-dituzte-covid-19aren-aurkako-neurriak.htm | Gizartea | Iparraldean kendu egin dituzte COVID-19aren aurkako neurriak | Gaurtik aurrera ez da beharrezkoa izango osasun pasaportea eta konfinamendua egitea. Hala ere, 2023ko martxoaren 31ra arte, gobernuak 12 urtetik gorako herritarrei PCR proba negatiboa exijitu ahal izango die mugetan, aldaera arriskutsu bat agertuz gero. | Iparraldean kendu egin dituzte COVID-19aren aurkako neurriak. Gaurtik aurrera ez da beharrezkoa izango osasun pasaportea eta konfinamendua egitea. Hala ere, 2023ko martxoaren 31ra arte, gobernuak 12 urtetik gorako herritarrei PCR proba negatiboa exijitu ahal izango die mugetan, aldaera arriskutsu bat agertuz gero. | Joan den asteartean, Frantziako Parlamentuak COVID-19aren aurkako neurriak amaitzeko lege proiektua onartu zuen. Hori horrela, gaurtik aurrera Ipar Euskal Herrian ez da beharrezkoa izango osasun ziurtagiria eta COVID-19aren aurkako salbuespenezko beste neurri batzuk hartzea.
Lege proiektuak aldeko 209 boto, kontrako 3... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216635/baionak-agur-esan-dio-leon-erregeari.htm | Bizigiro | Baionak agur esan dio Leon Erregeari | Hamar ziztada salatu dituzte jaien azken gauean, eta pertsona bat atxilotu dute. | Baionak agur esan dio Leon Erregeari. Hamar ziztada salatu dituzte jaien azken gauean, eta pertsona bat atxilotu dute. | «Gora 2023ko Baionako bestak!». Oihu horrekin bidali dute hibernatzera Leon Erregea Lapurdiko hiriburuan. Bart eginiko ekitaldiarekin amaitu dira hiriko bestak.
90 urte bete dituzte aurten Baionako jaiek. Jendetza batu da herriko etxearen aurrean, eta zapi gorria kendu dute, jaiei «datorren urtera arte» esateko. Aturr... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216636/identifikatu-gabeko-txirrindulari-bat-hil-zen-atzo-berako-pista-batean.htm | Gizartea | Identifikatu gabeko txirrindulari bat hil zen atzo Berako pista batean | Foruzaingoak zehaztu du nazionalitate frantsesa duela hildakoak. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutuan dago. | Identifikatu gabeko txirrindulari bat hil zen atzo Berako pista batean. Foruzaingoak zehaztu du nazionalitate frantsesa duela hildakoak. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutuan dago. | Txirrindulari bat hil zen atzo 18:45ean Beran, NA-4410 errepidetik sarbidea zuen pista batean.
Txirrindulariaren gorpua lurrean etzanda aurkitu zuen Foruzaingoak, eta, zehaztu dutenez, nazionalitate frantseseko pertsona bat da Gertatutakoa ikertzen ari dira. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman z... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216637/kosovok-hilabete-atzeratu-ditu-serbiako-mugan-tentsioa-handitu-duten-neurriak.htm | Mundua | Kosovok hilabete atzeratu ditu Serbiako mugan tentsioa handitu duten neurriak | Gobernuak erabaki du irailaren 1ean sartuko dela indarrean auto matrikulak eta nortasun agiriak kosovar bilakatzeko legea. Herrialdearen iparraldean jarritako barrikadak kentzeko eskatu du. | Kosovok hilabete atzeratu ditu Serbiako mugan tentsioa handitu duten neurriak. Gobernuak erabaki du irailaren 1ean sartuko dela indarrean auto matrikulak eta nortasun agiriak kosovar bilakatzeko legea. Herrialdearen iparraldean jarritako barrikadak kentzeko eskatu du. | Kosovon gaur zen indarrean sartzekoa auto matrikula eta nortasun agiri guztiak kosovar bilakatzeko legea, baina, horrek atzo Serbiako mugan eragin zuen gatazka dela eta, gobernuak erabaki du hilabete itxarotea indarrean ezartzeko. «[Albin] Kurti lehen ministroak, [Vjosa] Osmani presidentearekin batera, bilkurak eta har... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216638/indarkeria-matxistaren-kontrako-gidan-sumisio-kimikoaren-atal-bat-gehitu-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Indarkeria matxistaren kontrako gidan sumisio kimikoaren atal bat gehitu du Eusko Jaurlaritzak | Dokumentuaren arabera, substantziak «edari batean isurita» edo «ziztaden bidez» ematen ahal dira. | Indarkeria matxistaren kontrako gidan sumisio kimikoaren atal bat gehitu du Eusko Jaurlaritzak. Dokumentuaren arabera, substantziak «edari batean isurita» edo «ziztaden bidez» ematen ahal dira. | Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak, indarkeria matxistaren kontrako protokoloaren bertsio eguneratua aurkeztu du gaur, Gasteizen. Gidak sumisio kimikoaren atal bat izanen du hemendik aurrera, izan diren kasuek eragindako «kezkagatik».
Artolazabalen erranetan, Ertzaintza ikertzen ari da a... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216639/jaurlaritzak-gida-bat-aurkeztu-du-gorroto-arrazistari-xenofoboari-lgtbifobikoari-eta-ijitoen-aurkakoari-aurre-egiteko.htm | Gizartea | Jaurlaritzak gida bat aurkeztu du gorroto arrazistari, xenofoboari, LGTBIfobikoari eta ijitoen aurkakoari aurre egiteko | Gidak biktima beti erdigunean ipintzea, autonomiaren errespetua, konfidentzialtasuna eta azkartasuna nabarmentzen ditu. | Jaurlaritzak gida bat aurkeztu du gorroto arrazistari, xenofoboari, LGTBIfobikoari eta ijitoen aurkakoari aurre egiteko. Gidak biktima beti erdigunean ipintzea, autonomiaren errespetua, konfidentzialtasuna eta azkartasuna nabarmentzen ditu. | Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu du gaur, eta azaldu du helburua dela «erantzunak ematea tamaina, baliabide edo biztanleriari dagokionez errealitate oso desberdinak dituzten udalerriei». Esan duenez, testuinguru legal «konplexu» baten esparruan d... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216640/madrilek-50-urteko-epea-ezarri-nahi-du-goi-mailako-sekretuak-desklasifikatzeko.htm | Politika | Madrilek 50 urteko epea ezarri nahi du «goi mailako sekretuak» desklasifikatzeko | Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du tramiterako Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektua. | Madrilek 50 urteko epea ezarri nahi du «goi mailako sekretuak» desklasifikatzeko. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du tramiterako Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektua. | Espainiako Gobernua prestatzen ari den Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektuak 50 urteko epea ezarriko luke «goi mailako sekretu» gisa klasifikatutako informazioa argitaratzeko, eta epea beste hamar urtez luzatzeko aukera izango luke Ministroen Kontseiluak. Hala, hura legealdia amaitu aurretik onartuta ere, Moncl... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216641/alemaniak-berriro-ireki-du-ikatz-bidezko-zentral-termiko-bat.htm | Ekonomia | Alemaniak berriro ireki du ikatz bidezko zentral termiko bat | Gasa aurreztearren martxan jarri duten lehen zentrala da. Hamar egunean, gas biltegietako erreserbek %6,2 egin dute gora. | Alemaniak berriro ireki du ikatz bidezko zentral termiko bat. Gasa aurreztearren martxan jarri duten lehen zentrala da. Hamar egunean, gas biltegietako erreserbek %6,2 egin dute gora. | Ez dute beste irtenbiderik izan Alemanian, erabakia «mingotsa» bada ere. Iragan ekainean, Rocher Habeck Alemaniako Ekonomia ministro berdeak iragarri zuen zentral termiko batzuk berriro ireki beharko zituztela, datozen hilabeteetan elektrizitatea lortzeko modurik izateko. Errusiak gas esportazioak apaldu ditu, eta, neg... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216642/nafarroako-erresuma-sartu-dute-errusiaren-propaganda-gerran.htm | Mundua | Nafarroako Erresuma sartu dute Errusiaren propaganda gerran | Errusiako Nazio Askeen Foruma egin dute Pragan, eta herrialdea deskolonizatzeko mapa bat marraztu dute. Errusiako sare sozialetan erantzun diete, Europan kolonialismoa amaitzeko proposamen batekin. | Nafarroako Erresuma sartu dute Errusiaren propaganda gerran. Errusiako Nazio Askeen Foruma egin dute Pragan, eta herrialdea deskolonizatzeko mapa bat marraztu dute. Errusiako sare sozialetan erantzun diete, Europan kolonialismoa amaitzeko proposamen batekin. | Mapa bat bolo-bolo zabaltzen ari da Errusiako Telegram sarean, eta, ingelesezko bertsioan, Reddit eta bestelako sare sozialetan. Europaren deskolonizazioa du izenburu, eta egileek adierazi dutenez, «Europa osteko estatu askeen» mapa da. Horretan, Nafarroako Erresuma berpiztu dute nolabait, eta hegoaldera zabaldu dute, ... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216643/auto-berrien-salmentak-342-egin-du-behera-hegoaldean.htm | Ekonomia | Auto berrien salmentak %34,2 egin du behera Hegoaldean | Uztailean 2.222 auto matrikulatu dira, iaz hilabete berean baino 1.159 gutxiago. Urteko lehen zazpi hilabeteko datuei erreparatuz gero, iaz baino %17,5 gutxiago dira. | Auto berrien salmentak %34,2 egin du behera Hegoaldean. Uztailean 2.222 auto matrikulatu dira, iaz hilabete berean baino 1.159 gutxiago. Urteko lehen zazpi hilabeteko datuei erreparatuz gero, iaz baino %17,5 gutxiago dira. | Ez da urte ona izaten ari auto berrien salmentarako, eta, uztailean, joera hori nabarmenago egin da Hego Euskal Herrian. Iazko uztailarekin alderatuta, auto berrien matrikulazio datuak oso txarrak dira, heren bat gutxiago saldu baitira. Zehazki, %34,2 apaldu dira salmentak, Anfac, Faconauto eta Ganvam auto saltzaileen ... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216644/amazon-prime-videok-eitbren-ikus-entzunezko-hainbat-produkzioren-eskubideak-eskuratu-ditu.htm | Bizigiro | Amazon Prime Videok EITBren ikus-entzunezko hainbat produkzioren eskubideak eskuratu ditu | Go!azen eta Lain telefilmak eta zenbait dokumental jarriko ditu bere katalogoan Amazon Prime Videok. | Amazon Prime Videok EITBren ikus-entzunezko hainbat produkzioren eskubideak eskuratu ditu. Go!azen eta Lain telefilmak eta zenbait dokumental jarriko ditu bere katalogoan Amazon Prime Videok. | EITBk eta Amazon Prime Videok lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur. Hartara, Prime Videok EITBren ikus-entzunezko hainbat produkzioren eskubideak eskuratu ditu, streaming zerbitzuan SVOD edo nahieran modalitatean hedatzeko. Bi aldeek oso baikortzat jo dute izenpetutako akordioa. «Euskal Irrati Telebistari leiho be... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216645/hitz-egiten-duen-frontoia.htm | Kirola | Hitz egiten duen frontoia | Zesta-puntaren etxea da. Harrizkoak ditu frontisa eta errebotea, zoru ederra du ere bai, eta bikain ikus daiteke kantxa harmailako edozein tokitatik. Puntista gehienak ados daude: «Bakarra da». | Hitz egiten duen frontoia. Zesta-puntaren etxea da. Harrizkoak ditu frontisa eta errebotea, zoru ederra du ere bai, eta bikain ikus daiteke kantxa harmailako edozein tokitatik. Puntista gehienak ados daude: «Bakarra da». | Euskal kirol bat munduan barrena zabaldu bada, zesta-punta izan da. Hala ere, ez ditu inoiz galdu sustraiak. Oso argi izan du beti non duen etxea. Eta etxe kutunik badu, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekua du (Bizkaia). Bere katedrala da. «Frontoi onena da», dio Gonzalo Beaskoetxea puntista izandakoak (Gernika-Lumo, 19... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216646/itziar-moreno-euskal-presoaren-lagun-batek-auto-istripua-izan-du-roazhongo-espetxera-bidean.htm | Politika | Itziar Moreno euskal presoaren lagun batek auto istripua izan du Roazhongo espetxera bidean | Uztailaren 17an izan zuen istripua, A-83 errepidean. Gau bat egin zuen ospitalean. | Itziar Moreno euskal presoaren lagun batek auto istripua izan du Roazhongo espetxera bidean. Uztailaren 17an izan zuen istripua, A-83 errepidean. Gau bat egin zuen ospitalean. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Itziar Moreno euskal presoaren lagun batek auto istripua izan zuen uztailaren 17an, Roazhongo espetxera (Rennes, Bretainia) bidean. Anbulantzian eraman zuten ospitalera, eta gau bat igaro zuen han. Presoen senide edo lagun batek aurten izandako lehen istripua da.
A-83 errepidean ge... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216647/txoria-txori-salvador-sobral-abeslariak-abesturik.htm | Kultura | 'Txoria txori' Salvador Sobral abeslariak abesturik | Salvador Sobral abeslariak Txoria txori abestiaren bere bertsioa jarri du sare sozialetan. Ez da Mikel Laboaren kantua abesten duen lehen aldia. Musikariak Eurovision abesti lehiaketa irabazi zuen 2017an. | 'Txoria txori' Salvador Sobral abeslariak abesturik. Salvador Sobral abeslariak Txoria txori abestiaren bere bertsioa jarri du sare sozialetan. Ez da Mikel Laboaren kantua abesten duen lehen aldia. Musikariak Eurovision abesti lehiaketa irabazi zuen 2017an. | Salvador Sobral abeslari eta musikariak bideo bat zabaldu du sare sozialetan Mikel Laboaren Txoria txori kantua abestuz. Musikariaren izena 2017an egin zen munduan ospetsu, Eurovision abesti lehiaketa irabazi baitzuen Amar pelos dois abestiarekin. Momentu gogoangarria izan zen Portugalentzat, herrialdeak lortutako lehe... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216648/tximino-baztangaren-kontrako-txertoa-ematen-hasi-da-osakidetza.htm | Gizartea | Tximino baztangaren kontrako txertoa ematen hasi da Osakidetza | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 141 dosi bakarrik dauzka oraindik, eta biztanleriaren eta kasu kopuruaren arabera egingo du banaketa. | Tximino baztangaren kontrako txertoa ematen hasi da Osakidetza. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 141 dosi bakarrik dauzka oraindik, eta biztanleriaren eta kasu kopuruaren arabera egingo du banaketa. | Tximino baztangaren aurkako txertoak ematen hasi da Osakidetza. Jada harremanetan jartzen ari da txertaketa gomendioetan jasotako irizpideak betetzen dituztenekin. Efe berri agentziaren arabera, oraingoz, «arrisku handiko sexu praktikak dauzkaten» 18 eta 45 urte arteko pertsonentzat prestatu dute kanpaina, oraindik gai... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216649/baldintzapean-aske-utzi-dituzte-sexu-erasoa-eta-lapurreta-egotzita-zizurkilen-atxilotutako-bi-gizonak.htm | Gizartea | Baldintzapean aske utzi dituzte sexu erasoa eta lapurreta egotzita Zizurkilen atxilotutako bi gizonak | Ostiral gauean izan ziren salatutako gertakariak. Ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak. | Baldintzapean aske utzi dituzte sexu erasoa eta lapurreta egotzita Zizurkilen atxilotutako bi gizonak. Ostiral gauean izan ziren salatutako gertakariak. Ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak. | Asteburuan Zizurkilen (Gipuzkoa) atxilotutako bi gizonak baldintzapean aske utzi ditu epaileak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ostiral gauean emakume bati sexu eraso bat egin eta lapurtu izana egozten diete. Ertzaintzak zabalik du ikerketa.
Zizurkilgo Udalak irmo salatu zituen gertakariak iga... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216651/barazki-hotzen-basoa.htm | Bizigiro | Barazki hotzen basoa | Plater ohikoak dira entsaladak, eta hainbat motatakoak izan daitezke, erabilitako osagaien arabera. Halere, ‘entsalada’ kontzeptua sarri oker erabiltzen dela azaldu dute nutrizionistek, eta horien oinarriak zerrendatu dituzte. | Barazki hotzen basoa. Plater ohikoak dira entsaladak, eta hainbat motatakoak izan daitezke, erabilitako osagaien arabera. Halere, ‘entsalada’ kontzeptua sarri oker erabiltzen dela azaldu dute nutrizionistek, eta horien oinarriak zerrendatu dituzte. | Errukula, uraza eta kanonigoak, batetik; tomatea, artoa eta erremolatxa, bestetik; gazta, arroza edo pasta aukeran; arrautza edo patata egosia ere bai; eta, amaieran, borobiltzeko, gatza, olioa eta ozpina. Hainbat elikagaiz osatutako basoak dira entsaladak, eta osagai adina forma, kolore eta zapore izan ditzakete. Bain... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216652/berdea-nola-berdatu.htm | Bizigiro | Berdea nola berdatu | Hosto berdeko barazki eta landareak ohikoak dira entsaladetan. Gero eta aniztasun handiagoa dago: tonu, forma, testura eta propietate ezberdinak dituzte. | Berdea nola berdatu. Hosto berdeko barazki eta landareak ohikoak dira entsaladetan. Gero eta aniztasun handiagoa dago: tonu, forma, testura eta propietate ezberdinak dituzte. | Berdea da entsaladen iruditeria. Mila kolore eta klasetakoak dira orain entsaladak, baina berdea zen abiapuntuan, eta berdea da oraindik ere askoren hondoa eta oinarria. Areago, berdeak berak ere izan du bilakaerarik bere berdetasunean. Sortu baitira letxuga betierekoaz gain beste hainbat hosto berde, barazki eta landa... |
2022-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/216653/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-indarkeria-matxista-dela-eta.htm | Gizartea | Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista dela eta | Bikotekidea edo bikotekide ohia jotzeagatik atxilotu dituzte 36 urteko gizon bat eta 37 urteko beste bat. | Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista dela eta. Bikotekidea edo bikotekide ohia jotzeagatik atxilotu dituzte 36 urteko gizon bat eta 37 urteko beste bat. | Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hiru gizonezko atxilotu dituzte azken egunetan indarkeria matxistarekin zerikusia dutelakoan. Etxebizitza batean bikotekidea jotzea leporatuta, 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean, eta 37 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten kalean bikotekide ohiari eraso eg... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216677/aiman-al-zawahiri-al-qaedako-burua-hil-dute-aebek-drone-batez-eraso-eginda.htm | Mundua | Aiman al-Zawahiri Al-Qaedako burua hil dute AEBek, drone batez eraso eginda | Kabulen hil dute Osama Bin Ladenen lekukoa hartu zuen gizona. 71 urte zituen. | Aiman al-Zawahiri Al-Qaedako burua hil dute AEBek, drone batez eraso eginda. Kabulen hil dute Osama Bin Ladenen lekukoa hartu zuen gizona. 71 urte zituen. | Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak baieztatu duenez, CIAk Aiman al-Zawahiri hil du, Kabulen. Al-Qaeda erakundeko burua drone batetik jaurtitako misilekin hil zuten igandean, Afganistango hiriburuko etxe bateko balkoian zegoela. Bilatuenen zerrendan zeukan Washingtonek aspalditik.
Al-Zawahiriri 2001eko... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216678/lan-merkatua-indarra-galtzen-hasi-da.htm | Ekonomia | Lan merkatua indarra galtzen hasi da | Ekainean baino 357 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian, baina aurreko hilabeteetako erritmoa apaldu egin da. Afiliatuak galdu dira, urte hasi zenetik lehen aldiz. | Lan merkatua indarra galtzen hasi da. Ekainean baino 357 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian, baina aurreko hilabeteetako erritmoa apaldu egin da. Afiliatuak galdu dira, urte hasi zenetik lehen aldiz. | Neke sintomak ageri ditu Hego Euskal Herriko lan merkatuak. Langabeziak beherantz jarraitzen duen arren, ez da ari aurreko hilabeteetan bezain indartsu. Inflazio handiaren eragina nabari da enpleguaren sorreran, eta datozen hilabeteetako bilakaerari adi begiratzen diote enpresek eta lanean daudenek, baita lanik topatu ... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216679/84-urteko-gizon-baten-bila-ari-dira-maulen.htm | Gizartea | 84 urteko gizon baten bila ari dira Maulen | Atzo galdu zen, bizikletaz txango bat egitera atera ostean. Bizikleta besterik ez dute aurkitu. | 84 urteko gizon baten bila ari dira Maulen. Atzo galdu zen, bizikletaz txango bat egitera atera ostean. Bizikleta besterik ez dute aurkitu. | Larrialdi zerbitzuak lanean ari dira Maulen, 84 urteko gizonezko baten bila. Atzotik ez dago haren berririk. Bizikletaz txango bat egitera atera zen, baina ez zen etxera itzuli. Bizikleta besterik ez dute topatu.
Suhiltzaileak, poliziak, helikoptero bat eta urpekariak mobilizatu dira bilaketa lanetan. Izan ere, gizona... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216680/alerta-egunak-hego-euskal-herrian-beroagatik-eta-sute-arriskuagatik.htm | Gizartea | Alerta egunak Hego Euskal Herrian, beroagatik eta sute arriskuagatik | Osteguna izango da sute arrisku handieneko eguna. 40 gradu zentigradutik gertu ibiliko da termometroa Nafarroako leku batzuetan. | Alerta egunak Hego Euskal Herrian, beroagatik eta sute arriskuagatik. Osteguna izango da sute arrisku handieneko eguna. 40 gradu zentigradutik gertu ibiliko da termometroa Nafarroako leku batzuetan. | Tenperaturak gora egiten ari dira gaur Euskal Herrian, eta ostegunera arte abisuak piztu dituzte Hego Euskal Herrian, beroagatik eta sute arriskuagatik. Nafarroan, tenperatura altuenak gaur eta etzi erregistratuko dira, eta Erriberan eta Lizarraldean 40 gradu zentigradura iritsiko dira. Araban ere tenperatura altuengat... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216681/siemens-gamesak-1226-milioi-euro-galdu-ditu-azken-bederatzi-hilabeteetan.htm | Ekonomia | Siemens Gamesak 1.226 milioi euro galdu ditu azken bederatzi hilabeteetan | Salmentak %12 apaldu zaizkio, iazko aldiarekin konparatuz gero. Eskari zorroa leheneratzen ari delako zantzuak daude. | Siemens Gamesak 1.226 milioi euro galdu ditu azken bederatzi hilabeteetan. Salmentak %12 apaldu zaizkio, iazko aldiarekin konparatuz gero. Eskari zorroa leheneratzen ari delako zantzuak daude. | 2020an emaitza negatiboetan sartu zen Siemens Gamesa, eta oraindik egoerari buelta ezin emanik dago. 1.226 milioi euroren galerak izan ditu iazko urritik ekainera. Aurreko urteko epe bereko datuak hirukoiztu ditu —368 milioi galdu zituen—. Azken hilabeteetan, bizkar gainean dakartza hainbat zama: merkatua sendotu ez iz... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216682/industria-ekoizpena-79-igo-da-lehen-sei-hilabeteetan.htm | Ekonomia | Industria ekoizpena %7,9 igo da lehen sei hilabeteetan | Eustaten datuek joera ona berretsi dute. Energiaren (%13,5) eta ekipamendu ondasunen (%14,6) sektoreek izan dute bilakaerarik onena. | Industria ekoizpena %7,9 igo da lehen sei hilabeteetan. Eustaten datuek joera ona berretsi dute. Energiaren (%13,5) eta ekipamendu ondasunen (%14,6) sektoreek izan dute bilakaerarik onena. | Urte amaierarako atzeraldi hotsak gero eta ozenagoak diren arren, aurtengo lehen sei hilabeteak oso oparoak izan ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industriarentzat. Eustaten datuen arabera, eta iazko tarte berdinarekin alderatuta, industria ekoizpenak %7,9 egin zuen gora. Joera, gainera, hoberakoa izan da, ekainean ba... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216683/manuel-abramovich-christophe-honore-eta-hong-sang-soo-urrezko-maskorrerako-lehian-izango-dira.htm | Kultura | Manuel Abramovich, Christophe Honore eta Hong Sang-soo Urrezko Maskorrerako lehian izango dira | Sebastian Lelio, Diego Lerman, Marco Martins, Laura Mora, Frelle Petersen, Ulrich Seidl, Petr Vaclav, Genki Kawamura eta Marian Mathiasen filmek ere Donostiako 70. Zinemaldiaren Sail Ofizialean parte hartuko dute. Lehiaketatik kanpo, Yannick Kergoaten La (très) grande évasion / Tax Me If You Can dokumentalaren emanaldi... | Manuel Abramovich, Christophe Honore eta Hong Sang-soo Urrezko Maskorrerako lehian izango dira. Sebastian Lelio, Diego Lerman, Marco Martins, Laura Mora, Frelle Petersen, Ulrich Seidl, Petr Vaclav, Genki Kawamura eta Marian Mathiasen filmek ere Donostiako 70. Zinemaldiaren Sail Ofizialean parte hartuko dute. Lehiaketat... | Urtero moduan, Donostiako Zinemaldia hasia da, tantaka-tantaka, aurtengo programaziorako hautatu dituen filmen berri ematen. Jaialdiaren 70. aldian Sail Ofizialean Urrezko Maskorrerako lehian izango diren beste hamabi filmen izenburuak jakinarazi berri ditu: Manuel Abramovich, Christophe Honore, Sebastian Lelio, Diego ... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216684/nafarroan-iaz-baino-15-zereal-gutxiago-bildu-da-aurtengo-uztan.htm | Ekonomia | Nafarroan iaz baino %15 zereal gutxiago bildu da aurtengo uztan | Orotara, 678.000 tona bildu dira. Erriberan «normal» joan da uzta; iparralderagoko eskualdeetan, berriz, gehiago nabaritu dira bero handia eta lehortea. | Nafarroan iaz baino %15 zereal gutxiago bildu da aurtengo uztan. Orotara, 678.000 tona bildu dira. Erriberan «normal» joan da uzta; iparralderagoko eskualdeetan, berriz, gehiago nabaritu dira bero handia eta lehortea. | Gaizki, baina ez hain gaizki. «Galera askoz ere handiagoa izatea espero genuen», laburbildu du Jesus Goñi Nafarroako Intia sozietate publikoko esperimentazio arloko koordinatzaileak. Nafarroan, aurtengo zereal uztan 678.000 tona zereal bildu dira, iaz baino %15 gutxiago. Laborantza kooperatibek emandako datuak dira —ez... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216685/etxerat-ek-dei-egin-du-igandean-salbuespen-politikaren-aurka-mobilizatzeko.htm | Politika | Etxerat-ek dei egin du igandean salbuespen politikaren aurka mobilizatzeko | Elkarretaratzeak egingo dituzte Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost hondartzatan. | Etxerat-ek dei egin du igandean salbuespen politikaren aurka mobilizatzeko. Elkarretaratzeak egingo dituzte Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost hondartzatan. | Etxerat elkarteak igandeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du: «Beharrezkoa delako euskal gizartea aktibatzea, behin betiko amaitu daitezen Espainiako eta Frantziako estatuak oraindik aktibo dituzten presoen aurkako salbuespen neurriak». Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost hondartzatan egingo dituzte e... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216686/beste-hamabi-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm | Politika | Beste hamabi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte | Preso horiek guztiak Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte. | Beste hamabi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Preso horiek guztiak Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte. | Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dute hamabi euskal preso Euskal Herriko kartzeletara mugituko dituztela datozen egunetan. Kasu honetan, guztiak Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte.
Hauek dira: Itziar Alberdi (Logroñotik), Mikel Xabier Aiensa (Logroñotik), Juan Carlos Besance (Pal... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216687/baionako-bestetan-talde-bortxaketa-bat-gertatu-da.htm | Gizartea | Baionako bestetan talde bortxaketa bat gertatu da | Baionako aurtengo bestak orokorrean giro «jabalean» eta «onean» gertatu badira ere, azpimarratzekoa da talde bortxaketa bat gertatu dela eta hamaika lagunek kexa ezarri dutela baizik eta ziztatu dituztela. Inoizko bestarik jendetsuenak izan direla ere nabarmendu dute. | Baionako bestetan talde bortxaketa bat gertatu da. Baionako aurtengo bestak orokorrean giro «jabalean» eta «onean» gertatu badira ere, azpimarratzekoa da talde bortxaketa bat gertatu dela eta hamaika lagunek kexa ezarri dutela baizik eta ziztatu dituztela. Inoizko bestarik jendetsuenak izan direla ere nabarmendu dute. | Baionako besten analisi orokor «baikorra» egin dute aho batez bai instituzioek, bai kasik elkarte guziek. Dena den, ortzegun gauean talde bortxaketa bat gertatu zen, bi gizonek emazte gazte bat bortxatu baitzuten bortxatzaileetako baten etxean, Baionan. «Egileak kontrol judizialaren esku ezarri dituzte larunbataz geroz... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216688/lidia-thorpe-australiako-senatariak-karguaren-zina-errepikatu-behar-izan-zuen-elizabeth-iiari-laquokolonizatzaileraquo-deitzeagatik.htm | Mundua | Lidia Thorpe Australiako senatariak karguaren zina errepikatu behar izan zuen Elizabeth II.ari «kolonizatzaile» deitzeagatik | Australiako Berdeak alderdi politikoko kidea da Lidia Thorpe. Aborigen aktibismoan karrera egin duten emakumeen oinordekotza baten parte da. Politikaren bitartez bere jatorria defendatzeko xedea du. | Lidia Thorpe Australiako senatariak karguaren zina errepikatu behar izan zuen Elizabeth II.ari «kolonizatzaile» deitzeagatik. Australiako Berdeak alderdi politikoko kidea da Lidia Thorpe. Aborigen aktibismoan karrera egin duten emakumeen oinordekotza baten parte da. Politikaren bitartez bere jatorria defendatzeko xedea... | Lidia Thorpe Australiako senatari indigenak bi aldiz egin behar izan zuen biltzarkide karguaz jabetzeko zina, Elizabeth II.a erreginari «kolonizatzaile» deitu ondoren. Atzo goizean hartu zuen kargua senatari ekologistak; berak bakarrik, joan den asteko kargu hartze ofizialera ez baitzen joan.
Senatuko presidentearen a... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216689/donostiako-udalak-kereila-bat-aurkeztuko-du-frankismoak-hildako-udal-langileengatik.htm | Gizartea | Donostiako Udalak kereila bat aurkeztuko du frankismoak hildako udal langileengatik | Zenbait familiarekin ipini dira harremanetan, eta esan diete helburua dela euren senideen eskubideak «aitortzea» eta «berrezartzea». | Donostiako Udalak kereila bat aurkeztuko du frankismoak hildako udal langileengatik. Zenbait familiarekin ipini dira harremanetan, eta esan diete helburua dela euren senideen eskubideak «aitortzea» eta «berrezartzea». | 24 udal langile eta kargudun publiko izan ziren frankismoaren biktimak Donostian, eta horien aldeko kereila bat aurkeztuko du orain udalak. Udal Memoria Historikoaren Kontseilu Sektorialeko lantaldeak egindako ikerketaren ondorioak dira. Besteak beste, «eskubide urraketak jasan» zituztela eta «heriotza eragin» zietela ... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216690/justizia-segurtasun-eta-osasun-sailak-elkarlanean-arituko-dira-ziztadei-laquoberehalaraquo-erantzuteko.htm | Gizartea | Justizia, Segurtasun eta Osasun sailak elkarlanean arituko dira ziztadei «berehala» erantzuteko | Eusko Jaurlaritzak jarduera protokolo koordinatu bat ondu du, egoerari erantzun «uniforme eta berehalakoa» emateko. Artolazabalek «lasai egoteko eta zuhur jokatzeko» deia egin du. | Justizia, Segurtasun eta Osasun sailak elkarlanean arituko dira ziztadei «berehala» erantzuteko. Eusko Jaurlaritzak jarduera protokolo koordinatu bat ondu du, egoerari erantzun «uniforme eta berehalakoa» emateko. Artolazabalek «lasai egoteko eta zuhur jokatzeko» deia egin du. | Azken egunotako ziztada kasu eta salaketen harira, Eusko Jaurlaritzak jarduera protokolo koordinatu bat ondu du, egoerari erantzun «uniforme eta berehalakoa» emateko. Horrela, ziztada kasuen aurrean, Justizia, Segurtasun eta Osasun sailak elkarlanean arituko dira, «arinago eta azkarrago» erantzuteko.
Protokoloa lantze... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216691/euskal-mendizaleen-ikur.htm | Kirola | Euskal mendizaleen ikur | Nafarroako Pirinioetan dago, eta 2.444 metro garai da. Historiak, kokapenak eta izenak egiten du berezi. Urtean 4.000 mendizale baino gehiago joaten dira hara, gailurra zapaltzeko asmoz. | Euskal mendizaleen ikur. Nafarroako Pirinioetan dago, eta 2.444 metro garai da. Historiak, kokapenak eta izenak egiten du berezi. Urtean 4.000 mendizale baino gehiago joaten dira hara, gailurra zapaltzeko asmoz. | Euskal mendizaleen artean eta, oro har, euskal herritarren artean mendi ezagunik bada Euskal Herrian, hori Hiru Erregeen Mahaia da (Pirinioak, Nafarroa, 2.444 metro). Urtean milaka mendizale joaten dira hara, gehienak euskal herritarrak, hango gailurrean dauden Frantzisko Xabierkoaren metalezko irudia eta Xabierko Gazt... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216692/ghk-k-ukatu-egin-du-erraustegi-azpiko-uren-kutsadura-errausketaren-ondorio-dela.htm | Gizartea | GHK-k ukatu egin du erraustegi azpiko uren kutsadura errausketaren ondorio dela | GuraSOSek argitara atera dituen txosten batzuen arabera, metal astunen, dioxinen eta furanoen kantitate arriskutsuak daude erraustegiaren lur azpiko uretan. Salatu du Eusko Jaurlaritzak baduela horien berri, eta ez duela ezer egin. | GHK-k ukatu egin du erraustegi azpiko uren kutsadura errausketaren ondorio dela. GuraSOSek argitara atera dituen txosten batzuen arabera, metal astunen, dioxinen eta furanoen kantitate arriskutsuak daude erraustegiaren lur azpiko uretan. Salatu du Eusko Jaurlaritzak baduela horien berri, eta ez duela ezer egin. | Zubietako erraustegiaren inguruan dauden lur azpiko urek metal astunen, dioxinen eta furanoen kantitate arriskutsuak dituzte. Hori ondorioztatu dute SGS eta Idom enpresek duela urtebete egindako ikerketa txostenek, GuraSOS elkarteak adierazi duenez. Txosten horiek Eusko Jaurlaritzak bere eskuetan dauzka, eta elkarteak ... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216694/nancy-pelosi-taiwanen-da.htm | Mundua | Nancy Pelosi Taiwanen da | AEBetako Ordezkarien Ganberako presidentea uharteko gobernuburuarekin batzartzekoa da bihar. Pekinek, Taipeik eta Washingtonek alerta gorenean jarri dituzte norbere militarrak. | Nancy Pelosi Taiwanen da. AEBetako Ordezkarien Ganberako presidentea uharteko gobernuburuarekin batzartzekoa da bihar. Pekinek, Taipeik eta Washingtonek alerta gorenean jarri dituzte norbere militarrak. | Txinaren eta AEB Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuen ohartarazpenak gorabehera, Nancy Pelosi AEBetako Ordezkarien Ganberako presidentea Taiwanen da, egonaldi gatazkatsu bat egiteko. Uharte horretara iritsi eta berehala, Pelosik ohar bat atera du argitara, eta esan du «inoiz baino garrantzitsuagoa» dela «amerikar elk... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216695/haurrak-adinekoak-eta-emakumeak-donetsketik-ebakuatzen-hasi-dira.htm | Mundua | Haurrak, adinekoak eta emakumeak Donetsketik ebakuatzen hasi dira | Ukrainak nabarmendu du «eremu seguruetara» eramango dituztela. Datozen bi asteetan «bizpahiru» zamaontzi dira Odesatik ateratzekoak | Haurrak, adinekoak eta emakumeak Donetsketik ebakuatzen hasi dira. Ukrainak nabarmendu du «eremu seguruetara» eramango dituztela. Datozen bi asteetan «bizpahiru» zamaontzi dira Odesatik ateratzekoak | Azken asteetan bereziki Donetsken, Ukrainaren ekialdean, gogortu da gerra, eta, horregatik, eskualdean kontrolpean duen eremua ebakuatzeko eskatu zien Volodimir Zelenski herrialdeko presidenteak herritarrei, joan den larunbatean. «Zenbat eta lehenago ebakuatu Donetsk eskualdea, Errusiako armadak orduan eta denbora gutx... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216696/hitzarmen-kolektiboa-adostu-dute-bilboko-metroko-zuzendaritzak-eta-ccoo-semaf-lab-egie-eta-esk-sindikatuek.htm | Gizartea | Hitzarmen kolektiboa adostu dute Bilboko metroko zuzendaritzak eta CCOO, Semaf, LAB, Egie eta ESK sindikatuek | Hilabete baino gehiago iraun dute greba eta lanuzteek, eta, horien ostean, akordio bat lortu dute zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak. ELA, UGT eta CIM sindikatuek akordioa salatu dute, eta adierazi «langileen pobretzea» bermatuko duela. | Hitzarmen kolektiboa adostu dute Bilboko metroko zuzendaritzak eta CCOO, Semaf, LAB, Egie eta ESK sindikatuek. Hilabete baino gehiago iraun dute greba eta lanuzteek, eta, horien ostean, akordio bat lortu dute zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak. ELA, UGT eta CIM sindikatuek akordioa salatu dute, eta adierazi «langile... | Bilboko metroko langileen hitzarmen kolektibo berria adostu dute enpresaren zuzendaritzak eta CCOO, Semaf, LAB, Egie eta ESK sindikatuek. 21 ordezkari sindikaletatik 11k bozkatu du alde, ELA, UGT eta CIM sindikatuek akordioaren aurka egin baitute. Semaf sindikatuak aldatu du iritzia, eta horrek ahalbidetu du akordioa s... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216697/israelgo-armadak-17-urteko-palestinar-bat-hil-du-sarekada-batean-zisjordanian.htm | Mundua | Israelgo armadak 17 urteko palestinar bat hil du sarekada batean Zisjordanian | Jeninen egindako operazioan, Al-Saadi Jihad Islamikoko buruzagietako bat atxilotu dute Israelgo soldaduek. Urte hasieratik gutxienez 60 palestinar hil dituzte. | Israelgo armadak 17 urteko palestinar bat hil du sarekada batean Zisjordanian. Jeninen egindako operazioan, Al-Saadi Jihad Islamikoko buruzagietako bat atxilotu dute Israelgo soldaduek. Urte hasieratik gutxienez 60 palestinar hil dituzte. | Israelgo armadaren erasoek ez dute etenik Zisjordanian, Israelek okupaturiko eremuan. Iragan astean 16 urteko palestinar bat hil zuten, eta atzo Dirar al-Kafrini 17 urteko beste palestinar gazte bat hil zuten sarekada batean. Jenin hiriko errefuxiatu kanpalekuan zegoen gazte palestinarra —beste hainbat miliziano palest... |
2022-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/216698/beste-bi-hilabetez-luzatu-dute-yemengo-su-etena.htm | Mundua | Beste bi hilabetez luzatu dute Yemengo su etena | Menia luzatzeko, hainbat baldintza bete beharko dituzte aldeek; besteak beste, matxino huthien kontrolpean dauden eremuetarako errepideak zabaltzea. | Beste bi hilabetez luzatu dute Yemengo su etena. Menia luzatzeko, hainbat baldintza bete beharko dituzte aldeek; besteak beste, matxino huthien kontrolpean dauden eremuetarako errepideak zabaltzea. | Apirilean hasi eta ekainera luzatutako su etena amaitu eta 90 minutura iragarri du NBE Nazio Batuen Erakundeko ordezkari berezi Hans Grundbergek hura luzatzea adostu dutela. Omanekin batera aritu da Grundberg bitartekari lanetan. Hala, beste bi hilabetez luzatu dute menia, urriaren 2ra arte. Tarte horretan, aldeek bete... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216718/hilda-aurkitu-dute-herenegun-maulen-galdu-zen-84-urteko-gizona.htm | Gizartea | Hilda aurkitu dute herenegun Maulen galdu zen 84 urteko gizona | Bizikletaz txango bat egitera atera zen, eta, hasieran, bizikleta besterik ez zuten aurkitu. Atzo arratsaldean aurkitu zuten hilotza, handik metro gutxira. | Hilda aurkitu dute herenegun Maulen galdu zen 84 urteko gizona. Bizikletaz txango bat egitera atera zen, eta, hasieran, bizikleta besterik ez zuten aurkitu. Atzo arratsaldean aurkitu zuten hilotza, handik metro gutxira. | Aurkitu dute astelehenean Maulen galdu zen 84 urteko gizonaren hilotza. Larrialdi zerbitzuak lanean ibili ziren atzo, eta arratsaldean aurkitu zuten gizona. Aurrez, gizonaren bizikleta Ühaitza ibaiaren bazterrean topatu zuten; handik metro gutxira zegoen gizona, hilda.
Herenegundik ez zegoen haren berririk. Bizikletaz... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216719/kansas-abortatzeko-eskubidea-mantentzea-onartu-duen-lehen-estatua.htm | Mundua | Kansas, abortatzeko eskubidea mantentzea onartu duen lehen estatua | Erreferendum bat egin dute han, eta hautesleen %60k bozkatu dute abortatu ahal izatearen alde. AEBetako Auzitegi Gorenak abortatzeko eskubide konstituzionala ezabatu zuen ekainean. | Kansas, abortatzeko eskubidea mantentzea onartu duen lehen estatua. Erreferendum bat egin dute han, eta hautesleen %60k bozkatu dute abortatu ahal izatearen alde. AEBetako Auzitegi Gorenak abortatzeko eskubide konstituzionala ezabatu zuen ekainean. | Abortatzeko eskubidearen aldeko mugimenduak garaipen handia lortu du bart Kansasen (AEBak). Erreferendum bat egin dute abortatzeko eskubidea mantendu edo ez erabakitzeko, eta bozkatu dutenen %60k baino gehiagok eskubide horri eustearen alde egin dute. Emaitza garrantzitsua da: Kansas da AEBetan gisa horretako erreferen... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216720/pelosik-esan-du-aebek-ez-dutela-taiwan-laquoabandonatuta-utzikoraquo-txinaren-esku.htm | Mundua | Pelosik esan du AEBek ez dutela Taiwan «abandonatuta utziko» Txinaren esku | Ordezkarien Ganberako presidentea uharteko agintari Tsai Ing-wenekin batzartu da. Pekinek ariketa militarrekin erantzun du: «Beharrezkoak dira». | Pelosik esan du AEBek ez dutela Taiwan «abandonatuta utziko» Txinaren esku. Ordezkarien Ganberako presidentea uharteko agintari Tsai Ing-wenekin batzartu da. Pekinek ariketa militarrekin erantzun du: «Beharrezkoak dira». | Konpromisoa eta babesa berresteko bidaia bat izan da. Nancy Pelosi AEB Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako presidenteak, Taiwango gobernuburu Tsai Ing-wen alboan zuela, adierazi du AEBek ez dutela uharte hori «abandonatuko» Txinaren ohartarazpenen aurrean, eta berriz esan du bere iritziz irla horrekiko «... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216721/lau-urte-eta-zazpi-hilabeteko-espetxe-zigorra-eskatu-du-fiskaltzak-tubacexeko-greban-auzipetutako-hiru-gazterentzat.htm | Ekonomia | Lau urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak Tubacexeko greban auzipetutako hiru gazterentzat | Desordena publikoak eta agintaritzaren kontrako atentatua egotzi dizkie. Iazko martxoko greba batean parte hartu zuten hiru auzipetuek. | Lau urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak Tubacexeko greban auzipetutako hiru gazterentzat. Desordena publikoak eta agintaritzaren kontrako atentatua egotzi dizkie. Iazko martxoko greba batean parte hartu zuten hiru auzipetuek. | Iazko Tubacexen grebaren oihartzuna gaur egunera heltzen da oraindik. Fiskaltzak lau urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Tubacexeko greba batean auzipetutako hiru gazterentzat, Aiaraldea komunikabideak informatu duenez. Desordena publikoak eta agintaritzaren kontrako atentatua egotzi dizkie. Jakiteko da... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216722/biktimen-oroimenezko-zentroak-meliton-manzanas-biktima-moduan-gogoratu-du-berriro-ere.htm | Politika | Biktimen Oroimenezko Zentroak Meliton Manzanas biktima moduan gogoratu du berriro ere | Foro Sozialak «birbiktimizazio» hori saihesteko eskatu zion zentroari, baina Florencio Dominguez zuzendariak entzungor egin du. Eusko Jaurlaritzak Meliton Manzanasen torturen berri eman du aurten, estatuaren biktimak aitortzeko prozesuari buruzko urteko txostenean. | Biktimen Oroimenezko Zentroak Meliton Manzanas biktima moduan gogoratu du berriro ere. Foro Sozialak «birbiktimizazio» hori saihesteko eskatu zion zentroari, baina Florencio Dominguez zuzendariak entzungor egin du. Eusko Jaurlaritzak Meliton Manzanasen torturen berri eman du aurten, estatuaren biktimak aitortzeko proze... | Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak inspektore soil gisa gogoratu du Meliton Manzanas, berriro ere, ETAk hura hil zuenetik 54 urte bete berri diren honetan. Iaz polemika sortu zen, eta aurten ere gauza bera gertatu da. Sare sozialetan atzo zabaldutako mezu batean, ez zuten aipatu Manzanasek frankismo... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216723/laboral-kutxak-65-milioi-euro-irabazi-ditu-2022aren-lehen-erdialdean.htm | Ekonomia | Laboral Kutxak 65 milioi euro irabazi ditu 2022aren lehen erdialdean | Herritarrei eta batez ere enpresei mailegu gehiago eman dizkie, eta bildutako aurrezkia handitu du. | Laboral Kutxak 65 milioi euro irabazi ditu 2022aren lehen erdialdean. Herritarrei eta batez ere enpresei mailegu gehiago eman dizkie, eta bildutako aurrezkia handitu du. | Interes tasa handiagoen garaia baldintza onetan hasiko du Laboral Kutxak. Mondragon taldeko kreditu kooperatibak 65 milioi euro irabazi ditu 2022. urtearen lehen sei hilabeteetan, iazko epe horretan baino %25 gehiago.
Mozkinen hobekuntzaren zati bat zergen ordainketari dagokio: iaz, 61.511 milioi euroko irabazi gordin... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.