date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216724/espainiako-justizia-idazkariak-uste-du-garrantzitsua-dela-herritarrek-galen-berri-izatea.htm | Politika | Espainiako Justizia idazkariak uste du garrantzitsua dela herritarrek GALen berri izatea | Tontxu Rodriguezen iritziz, Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektuak ezarritako epeak moldatu egingo dira Kongresuan. | Espainiako Justizia idazkariak uste du garrantzitsua dela herritarrek GALen berri izatea. Tontxu Rodriguezen iritziz, Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektuak ezarritako epeak moldatu egingo dira Kongresuan. | Espainiako Gobernuko Justizia Estatu idazkari Tontxu Rodriguezek adierazi du «garrantzitsua» dela herritarrek 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpearen eta gerra zikinaren inguruko informazioa jakitea: «Espainiako historian badaude gizarteak bere osotasunean ezagutzea ona litzatekeen orrialdeak; esaterako, otsailaren 23... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216725/gizon-bat-hil-da-basaurin-kamioi-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Basaurin kamioi batek harrapatuta | Anbulantzia bat joan da, baina hilda zegoen ordurako | Gizon bat hil da Basaurin kamioi batek harrapatuta. Anbulantzia bat joan da, baina hilda zegoen ordurako | Adineko gizon bat hil da Basaurin gaur goizean kamioi batek harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Cervantes etorbidean izan da ezbeharra, herriaren erdigunean.
Anbulantzia bat bertaratu da, baina biktima hilda zegoen ordurako. Orain, Ertzaintza kasua argitzeko lanetan ari da, zer gertatu den jakiteko. |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216726/preso-dauden-kazetari-kurduen-hitzak-berrian.htm | Mundua | Preso dauden kazetari kurduen hitzak BERRIAn | Abdurrahman Gok kazetariari buruzkoa da Kazetari kurduak itzalpetik blogaren azken sarrera. «Erakunde terrorista baten propaganda egitea» leporatzen diote, eta urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote. | Preso dauden kazetari kurduen hitzak BERRIAn. Abdurrahman Gok kazetariari buruzkoa da Kazetari kurduak itzalpetik blogaren azken sarrera. «Erakunde terrorista baten propaganda egitea» leporatzen diote, eta urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote. | Turkiako Poliziak hogei kazetari atxilotu zituen ekainaren 8an Ameden —Diyarbakir turkieraz—, fiskalak aginduta. Kurduak dira kazetari horietatik gehienak, eta «terrorismoari» laguntzea leporatzen diete, zeini bere akusaziopean. Hainbat hedabide eta albiste agentziatako langileak dira kazetari horiek, eta Turkiako Gobe... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216727/gasteizen-gizon-bat-atxilotu-dute-neska-bati-sexu-erasoa-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska bati sexu erasoa egitea egotzita | Lekuko baten laguntzari esker atxilotu dute gizona | Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska bati sexu erasoa egitea egotzita. Lekuko baten laguntzari esker atxilotu dute gizona | 47 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen neska gazte bati sexu eraso bat egin izana egotzita. Udaltzainek jakinarazi dutenez, lekuko batek ustezko erasotzailea ikusi eta jarraitu egin ziolako atxilotu ahal izan dute gizona, eta beste pertsona batzuen laguntzarekin atxiki zuelako Polizia bertaratu arte.
Gasteizko Ar... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216728/loriaren-gotorlekua-da.htm | Kirola | Loriaren gotorlekua da | Bidasoa taldea eta haren zaleak batzen diren gunea da 1987az geroztik; bi adar horien arteko lotura indartu egin da sasoien poderioz. Han batu dira, garai onetan eta txarretan: «Zerbait berezia du». | Loriaren gotorlekua da. Bidasoa taldea eta haren zaleak batzen diren gunea da 1987az geroztik; bi adar horien arteko lotura indartu egin da sasoien poderioz. Han batu dira, garai onetan eta txarretan: «Zerbait berezia du». | Ez besaulki garestirik, ez markagailu distiratsurik. Eraikin gisa, Artaleku nekez bereiz daiteke ohiko eskubaloi kantxetatik. Maila oneko talde batek erabili ohi duen pistatik, alegia: 2.000 lagun eskasek dute harmailetan esertzeko aukera. «Artaleku, hutsik, instalazio soil bat da: adreilua eta pintura. Jendeak egiten ... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216730/paula-badosa-tenislariaren-esanetan-laquokatalana-berez-ez-da-hizkuntza-batraquo.htm | Mundua | Paula Badosa tenislariaren esanetan, «katalana berez ez da hizkuntza bat» | Elkarrizketa batean galdetu diote zenbat hizkuntza hitz egiten dituen, eta hala erantzun du tenislari ezagunak: «Gaztelania, katalana —berez ez da hizkuntza bat, baina zenbatzen dut hala ere— eta ingelesa». Tenislariak esan du sentitzen duela bere hitzak «gaizki ulertu» izana. | Paula Badosa tenislariaren esanetan, «katalana berez ez da hizkuntza bat». Elkarrizketa batean galdetu diote zenbat hizkuntza hitz egiten dituen, eta hala erantzun du tenislari ezagunak: «Gaztelania, katalana —berez ez da hizkuntza bat, baina zenbatzen dut hala ere— eta ingelesa». Tenislariak esan du sentitzen duela be... | Sare sozialak borborka jarri ditu Paula Badosa tenis jokalariak katalanari buruzko adierazpen batzuekin. Esan du katalana ez dela «hizkuntza bat berez», Lawn Tennis Association (LTA) Britainia Handiko tenisaren gobernu organo nazionalak egindako elkarrizketa batean. Berehala iritsi dira Badosaren hitzak gaitzesten zitu... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216731/alemania-zentral-nuklearren-erabilera-luzatzea-aztertzen-ari-da.htm | Ekonomia | Alemania zentral nuklearren erabilera luzatzea aztertzen ari da | Errusiako gas hornidura arazoei aurre egiteko hartuko luke erabakia. Egun hiru planta ditu martxan, eta urte amaieran ixteko asmoa zuen. | Alemania zentral nuklearren erabilera luzatzea aztertzen ari da. Errusiako gas hornidura arazoei aurre egiteko hartuko luke erabakia. Egun hiru planta ditu martxan, eta urte amaieran ixteko asmoa zuen. | «Zentzua izan dezake». Hitz horiekin mintzatu da Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra, Errusiatik datorren gasaren murrizketaren ondorioz herrialdean duten energi krisia konpontzeko zentral nuklearren erabilera luzatzeko aukerari buruz. Urte honen amaieran azken hiru plantak ixteko asmoa zuen Alemaniak, baina baliteke at... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216732/sri-lankako-presidenteak-herrialdea-laquoarriskuanraquo-dela-ohartarazi-eta-laquobatasunerakoraquo-deia-egin-du.htm | Mundua | Sri Lankako presidenteak, herrialdea «arriskuan» dela ohartarazi, eta «batasunerako» deia egin du | Wickremesinghek jakinarazi du Nazioarteko Diru Funtsarekin hitz egiten hasiko dela berriz, Sri Lankak duen zorra kitatzeko. | Sri Lankako presidenteak, herrialdea «arriskuan» dela ohartarazi, eta «batasunerako» deia egin du. Wickremesinghek jakinarazi du Nazioarteko Diru Funtsarekin hitz egiten hasiko dela berriz, Sri Lankak duen zorra kitatzeko. | Sri Lankak bizi duen krisi ekonomikoa gainditzeko, «batasuna» eskatu du Ranil Wickremesinghe herrialdeko presidenteak gaur, parlamentuan egindako diskurtsoan. «Egoera berri bat da hau. Arrisku larrian dago herrialdea, eta egoera latz honetatik ateratzeko bide bakarra elkarlana da», nabarmendu du Wickremesinghek. Horreg... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216733/20000-uso-mezulari-bidean-galduak.htm | Bizigiro | 20.000 uso mezulari, bidean galduak | 20.000 uso desagertu dira Okzitaniatik Belgikara bidean, nazioarteko lasterketa batean, baldintza meteorologikoen eraginez. Milaka euro balio dezake uso bakoitzak. | 20.000 uso mezulari, bidean galduak. 20.000 uso desagertu dira Okzitaniatik Belgikara bidean, nazioarteko lasterketa batean, baldintza meteorologikoen eraginez. Milaka euro balio dezake uso bakoitzak. | Waterlooko uso mezulari ezagunak adina ez, agian, baina badute balio bat eurotan Narbonatik (Okzitania) Liejara (Belgika) bidean desagertu diren 20.000 uso mezulariek. Nazioarteko uso lasterketa batean galdu dira: 26.149 hegazti askatu zituzten astelehenean Mediterraneo itsasoaren ondoan, baina haietako asko eta asko e... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216734/fiskaltzaren-blokeo-jarrera-salatu-du-sarek-gasteizen-egindako-manifestazioan.htm | Politika | Fiskaltzaren «blokeo» jarrera salatu du Sarek Gasteizen egindako manifestazioan | Euskal presoei «oraindik aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak» bertan behera uzteko eskatu dute Etxera bidea gertu lelopean egindako protestan. | Fiskaltzaren «blokeo» jarrera salatu du Sarek Gasteizen egindako manifestazioan. Euskal presoei «oraindik aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak» bertan behera uzteko eskatu dute Etxera bidea gertu lelopean egindako protestan. | Manifestazioa egin du gaur Sare mugimenduak Gasteizen, euskal presoen aurkako salbuespen politika salatzeko. Etxera bidea gertu lelopean egin dute martxa hainbat lagunek, Bilbo plazatik hasita. Bereziki Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren jarrera gaitzetsi dute Blanca Martinez de San Vicente eta Joseba Azkarra... |
2022-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/216735/hiru-soldadu-hil-dituzte-karabakh-garaian.htm | Mundua | Hiru soldadu hil dituzte Karabakh Garaian | Stepanakerteko agintariek Azerbaijani leporatu diote erasoaldia, eta Bakuk salatu du Armeniak urratu duela 2020ko su etena. | Hiru soldadu hil dituzte Karabakh Garaian. Stepanakerteko agintariek Azerbaijani leporatu diote erasoaldia, eta Bakuk salatu du Armeniak urratu duela 2020ko su etena. | Ez dago batere argi nork hasi duen erasoaldia, ez eta ere nola gertatu den. Karabakh Garaiko Errepublikako presidente Araik Harutiunianek Azerbaijani leporatu dio bi militar hil eta beste hamalau zauritu izana. Hala, lurralde autonomoko estatuburuak iragarri du tropak mobilizatuko dituztela. Aldiz, Bakuk ukatu egin du ... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216757/farceko-disidenteak-prest-agertu-dira-petrorekin-hitz-egiten-hasteko.htm | Mundua | FARCeko disidenteak prest agertu dira Petrorekin hitz egiten hasteko | Sareetan zabaldutako bideo batean, bere burua Nestor Gregorio Vera gisa aurkezten duen gerrillari batek dio «irtenbide politikoa» eman nahi diotela gatazkari, «estatuak hasitako indarkeria» amai dadin. | FARCeko disidenteak prest agertu dira Petrorekin hitz egiten hasteko. Sareetan zabaldutako bideo batean, bere burua Nestor Gregorio Vera gisa aurkezten duen gerrillari batek dio «irtenbide politikoa» eman nahi diotela gatazkari, «estatuak hasitako indarkeria» amai dadin. | Badirudi gauzak aldatzen has daitezkeela Kolonbian. Igandean bertan egingo du presidente karguaren zina Gustavo Petrok, eta jada jaso ditu lehen elkarrizketa eskaintzak. Horietatik azkena gaur goizaldean heldu da, sareetan zabaldutako bideo batean. Irudietan, bere burua Nestor Gregorio Vera gisa aurkezten duen gerrilla... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216758/urkulluk-agindu-du-bete-egingo-dutela-madrilen-energia-aurrezteko-plana.htm | Ekonomia | Urkulluk agindu du bete egingo dutela Madrilen energia aurrezteko plana | Edonola ere, Espainiako Gobernua kritikatu du, neurriak erkidegoekin ez negoziatzeagatik. | Urkulluk agindu du bete egingo dutela Madrilen energia aurrezteko plana. Edonola ere, Espainiako Gobernua kritikatu du, neurriak erkidegoekin ez negoziatzeagatik. | Udako eztabaida bukaezin horietako bat bilakatu aurretik, debatea itzali nahi du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak: bere gobernuak bete egingo du energia aurrezteko Espainiako Gobernuak indarrean jarriko dituen neurriak. Hori bai, Madrilgo agintariak kritikatu ditu neurriak inorekin eztabaidatu gabe aurke... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216759/txinako-armadak-ariketa-militarrak-hasi-ditu-taiwan-inguruan.htm | Mundua | Txinako armadak ariketa militarrak hasi ditu Taiwan inguruan | Askapenerako Herri Armada aire eta itsasoko maniobrak egiten ari da sei eremutan. Taipeik erantzun du «gerrarako prestatzen» ari dela, «gerra bilatu» gabe. | Txinako armadak ariketa militarrak hasi ditu Taiwan inguruan. Askapenerako Herri Armada aire eta itsasoko maniobrak egiten ari da sei eremutan. Taipeik erantzun du «gerrarako prestatzen» ari dela, «gerra bilatu» gabe. | Nancy Pelosi AEB Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako presidentearen bisitaren biharamunean abiatu ditu Txinako armadak azken urteetako ariketa militarrik handienak. PLA Askapenerako Herri Armada aire eta itsasoko maniobrak egiten ari da Taiwan inguruko sei eremutan, eta, besteak beste, bi misil balistiko... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216760/munduko-tenperaturen-batezbestekotik-gora-igotzen-ari-dira-txinakoak.htm | Mundua | Munduko tenperaturen batezbestekotik gora igotzen ari dira Txinakoak | Pekinek ohartarazi du azkeneko 70 urteetan batez beste 0,15 gradu igo direla munduko tenperaturak, eta Txinakoak, berriz, 0,26 | Munduko tenperaturen batezbestekotik gora igotzen ari dira Txinakoak. Pekinek ohartarazi du azkeneko 70 urteetan batez beste 0,15 gradu igo direla munduko tenperaturak, eta Txinakoak, berriz, 0,26 | Txinako tenperaturak munduko batezbestekotik gora igotzen ari dira azkeneko 70 urteotan, eta etorkizunean ere gainetik egongo dira, klima larrialdiaren arazoak areagotu ahala. Ohartarazpen hori egin du Pekinek, asteon argitaratutako klimari buruzko urteroko azterketan. Klimaren Zentro Nazionaleko zuzendariorde Yuan Jia... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216761/nafarroako-unibertsitate-publikoak-jakinarazi-du-bere-bildumako-hamar-bat-obra-desagertuta-daudela.htm | Kultura | Nafarroako Unibertsitate Publikoak jakinarazi du bere bildumako hamar bat obra desagertuta daudela | Joan den astelehenean jakin zuten Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak desagerpenen berri. Ez da Nafarroako bildumetako artelanak desagertzen diren lehen aldia; 2014an ere gauza bera gertatu zen Nafarroako Kutxaren bildumarekin. | Nafarroako Unibertsitate Publikoak jakinarazi du bere bildumako hamar bat obra desagertuta daudela. Joan den astelehenean jakin zuten Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak desagerpenen berri. Ez da Nafarroako bildumetako artelanak desagertzen diren lehen aldia; 2014an ere gauza bera gertatu zen Nafarroako Kutxaren bildumar... | Datorren urrian, Ziudadelako Armen Aretoan erakusketa bat inauguratuko da 1972ko Iruñeko Topaketen urteurrena dela eta. Iruñeko Udalak eta Nafar Aretoak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Arte Garaikideko bildumako zenbait obra eskuratu nahi zituen erakusketarako; baina zentroak jakinarazi zien bildumako hamar ... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216762/gipuzkoako-garraio-publikoak-50eko-deskontua-izango-du-irailaren-1etik-abenduaren-31ra.htm | Gizartea | Gipuzkoako garraio publikoak %50eko deskontua izango du irailaren 1etik abenduaren 31ra | Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %50ekoa izango da deskontua, eta Bat, Barik eta Mugi txartelei ere aplikatuko zaie. Nafarroan, berriz, %30eko beherapena izango du garraio publikoak. | Gipuzkoako garraio publikoak %50eko deskontua izango du irailaren 1etik abenduaren 31ra. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %50ekoa izango da deskontua, eta Bat, Barik eta Mugi txartelei ere aplikatuko zaie. Nafarroan, berriz, %30eko beherapena izango du garraio publikoak. | Irailaren lehena gerturatzen ari da, eta egun horretan indarrean jarriko dira garraio publikoaren deskontuak Hego Euskal Herrian, inflazioari aurre egiteko neurri gisa. Madrilek %30eko deskontua iragarri zuen, eta autonomia erkidegoen eta aldundien esku utzi zuen beherapen hori %50era handitzea. Eusko Jaurlaritzak hasi... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216763/bilboko-aste-nagusiak-baditu-pregoilaria-eta-txupinera.htm | Bizigiro | Bilboko Aste Nagusiak baditu pregoilaria eta txupinera | Bilboko konpartsek eta udalak aurtengo Aste Nagusirako pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte: Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios. | Bilboko Aste Nagusiak baditu pregoilaria eta txupinera. Bilboko konpartsek eta udalak aurtengo Aste Nagusirako pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte: Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios. | Bilboko Aste Nagusian pregoilari eta txupinera lanetan ibiliko diren bi emakumeak aurkeztu dituzte gaur Bilboko Udaletxean. Bertan, aurtengo pregoilariaz eta txupineraz gain, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jai zinegotzia eta Bilboko Konpartsen bozeramaile Garazi Askasibar egon dira. Itziar Lazkano Setien Vaya Semanita ... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216764/herriaren-topaleku.htm | Kirola | Herriaren topaleku | Euskal Herriko errugbi zelairik ezagunena da, eta Baionako Aviron taldeak jokatzen du bertan. Abendurako amaituko dira estadioa zaharberritzeko lanak: 27 miloi euroko aurrekontua izan dute. | Herriaren topaleku. Euskal Herriko errugbi zelairik ezagunena da, eta Baionako Aviron taldeak jokatzen du bertan. Abendurako amaituko dira estadioa zaharberritzeko lanak: 27 miloi euroko aurrekontua izan dute. | Ipar Euskal Herriko kirolik garrantzitsuena da errugbia. Alde handiz, gainera. Hegoaldean futbola dena Iparraldean errugbia da. Baiona eta Miarritze dira erreferentziazko taldeak, eta Jean Dauger eta Aguilera gune nagusiak. Historia luze eta mamitsua du Jean Daugerrek. Errugbiari lotua bereziki, baina zeresana eman dut... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216765/iparraldeko-102-udalerritan-ur-murrizketak-ezarri-dituzte.htm | Gizartea | Iparraldeko 102 udalerritan ur murrizketak ezarri dituzte | Eremu berdeen ureztatzeak ordu jakin batzuetara mugatu dituzte, eta herritarrak arduraz jokatzera deitu. Azaldu dute lehorteak arazo larriak ekar ditzakeela ondoko asteetatik goiti jadanik. | Iparraldeko 102 udalerritan ur murrizketak ezarri dituzte. Eremu berdeen ureztatzeak ordu jakin batzuetara mugatu dituzte, eta herritarrak arduraz jokatzera deitu. Azaldu dute lehorteak arazo larriak ekar ditzakeela ondoko asteetatik goiti jadanik. | Euriterik ezak eta azken asteetako bero handiek eraginik, sekulako lehortea hedatu da Ipar Euskal Herrian eta Pirinio Atlantikoetako Departamendu osoan. Erraterako, udaberritik, «%30eko euri eskasa» identifikatu da departamenduan, eta «uztaileko hilabetea sekula baino idorragoa» izan dela adierazi du prefetak. Lehorte ... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216767/peruko-lehen-ministroak-dimisioa-eman-du-arrazoi-pertsonalengatik.htm | Mundua | Peruko lehen ministroak dimisioa eman du, «arrazoi pertsonalengatik» | Gobernuburuaren erabakia ez da behin betikoa; Castillok badu atzera botatzeko eskumena | Peruko lehen ministroak dimisioa eman du, «arrazoi pertsonalengatik». Gobernuburuaren erabakia ez da behin betikoa; Castillok badu atzera botatzeko eskumena | Beste kolpe bat hartu du Pedro Castillo Peruko presidenteak: duela urte bat baino gehiago hartu zuen kargua, eta, geroztik, lau aldiz aldatu behar izan du gobernuburua. Atzo Anibal Torres lehen ministroak dimisioa eman ondotik, bosgarrenez izendatu beharko du presidenteak lehen ministroa. Hori, Torres erabakia aldatzer... |
2022-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/216768/zapia-lepoan-dute-berriz-gasteiztarrek.htm | Bizigiro | Zapia lepoan dute berriz gasteiztarrek | Ohitura denez, Zeledonen jaitsierarekin hasi dira Gasteizen Andre Maria Zuriaren jaiak, hiru urteren ondoren. | Zapia lepoan dute berriz gasteiztarrek. Ohitura denez, Zeledonen jaitsierarekin hasi dira Gasteizen Andre Maria Zuriaren jaiak, hiru urteren ondoren. | 2019ko abuztuan jaitsi zen azkenengoz Zeledon San Migel elizako dorretik Andre Maria Zuriaren plazako balkoira. Bi urtez atera gabe geratu ondoren, ez zuen plazara irteteko gogorik falta, ezta gasteiztarrek eta bisitariek ere festarako grinarik. 17:00etarako goraino zegoen Andre Maria Zuriaren plaza. Zeledon 18:00etan ... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216790/osses-albokagilea-aurkitzeko-laguntza-eskatu-dute.htm | Gizartea | Osses albokagilea aurkitzeko laguntza eskatu dute | Autoarekin eta txakurrarekin galdu dela adierazi dute senideek. Euskal Herriko albokagile nagusietako bat da. | Osses albokagilea aurkitzeko laguntza eskatu dute. Autoarekin eta txakurrarekin galdu dela adierazi dute senideek. Euskal Herriko albokagile nagusietako bat da. | Jose Antonio Martinez Osses luthierra desagertuta dabil duela bizpahiru egunetik, bere autoarekin eta zakurrarekin. Senideek eman dute abisua, eta informazioa eskatu dute, hura aurkitze aldera.
Senideen arabera, jende asko mobilizatu da galduriko albokagilea aurkitzeko, baina, lerrook idazteko orduan, ez zegoen autoar... |
2022-8-6 | https://www.berria.eus/albisteak/216791/izenekoa-baino-gehiago.htm | Kirola | Izenekoa baino gehiago | Kirolarekin loturarik ez duten ekitaldi kultural eta politikoak eta aisialdi jarduerak hartu ditu 1965az geroztik. Toki bizia bilakatu da denborarekin, eta horrek eragina izan du kirolaren jarraitutasunean. | Izenekoa baino gehiago. Kirolarekin loturarik ez duten ekitaldi kultural eta politikoak eta aisialdi jarduerak hartu ditu 1965az geroztik. Toki bizia bilakatu da denborarekin, eta horrek eragina izan du kirolaren jarraitutasunean. | Izena izana izan daiteke, eta izana, izena baino gehiago. Belodromo bat txirrindularitzarako tokia da definizioz, baina Donostiakoak bestelako jarduera ugari bildu ditu zabaldu zutenez geroztik. Pistako txirrindularitzatik harago, atletismoak pisu handia du kirolgune horren egunerokoan, eta herri kiroletan eta arraun e... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216792/sei-pertsona-atxilotu-dituzte-araban-eta-nafarroan-drogaren-aurkako-operazio-batean.htm | Gizartea | Sei pertsona atxilotu dituzte Araban eta Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean | Araban eta Nafarroan sei pertsona atxilotu dituzte, eta Espainiako beste leku batzuetan, beste 11. Erakunde kriminal baten parte izatea eta droga trafikoan aritzea egotzi diete, besteak beste. | Sei pertsona atxilotu dituzte Araban eta Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean. Araban eta Nafarroan sei pertsona atxilotu dituzte, eta Espainiako beste leku batzuetan, beste 11. Erakunde kriminal baten parte izatea eta droga trafikoan aritzea egotzi diete, besteak beste. | Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak droga trafikatzaile talde baten aurkako operazio bat egin dute, eta guztira hamazazpi pertsona atxilotu dituzte, horietako sei Euskal Herrian. Agurainen (Araba) bi atxilotu dituzte, eta Oionen (Araba), Gasteizen, Tresponden (Araba) eta Vianan (Nafarroa) atxilotu bana izan dira. M... |
2022-8-7 | https://www.berria.eus/albisteak/216794/bi-ahots-errimadun-nor-bere-doinuan.htm | Kultura | Bi ahots errimadun, nor bere doinuan | Irailaren 24an hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Getxon. Entseatzen hasia da Alaia Martin, baina, eguna gertu dagoen arren, urruti ikusten du oraindik. Aldiz, hamahiru urte dira Andoni Egañak txapelketak utzi zituela; lehiaren falta baino gehiago, aurreko prestaketarena sumatzen du. ARGAZKIAK: And... | Bi ahots errimadun, nor bere doinuan. Irailaren 24an hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Getxon. Entseatzen hasia da Alaia Martin, baina, eguna gertu dagoen arren, urruti ikusten du oraindik. Aldiz, hamahiru urte dira Andoni Egañak txapelketak utzi zituela; lehiaren falta baino gehiago, aurreko pres... | Donostiako Kaxilda tabernako bi aulkitan eserita saiatu dira oroitzen, baina Alaia Martin (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987) eta Andoni Egaña (Zarautz, Gipuzkoa, 1961) bertsolariek ez dute lortu gogoratzea noiz aritu ziren elkarrekin oholtzan lehendabizikoz. Hala ere, badakite oholtzan ezagutu zutela elkar, eta oholtzak batzen... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216796/hiru-emakumek-ziztadak-salatu-dituzte-gasteizko-jaietako-lehen-gauean.htm | Gizartea | Hiru emakumek ziztadak salatu dituzte Gasteizko jaietako lehen gauean | Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Radio Euskadin adierazi du gertakari horiek «guztiz onartezinak» direla. Bilboko Konpartsek eraso sexisten aurkako protokoloan gehituko dituzte ziztadak. | Hiru emakumek ziztadak salatu dituzte Gasteizko jaietako lehen gauean. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Radio Euskadin adierazi du gertakari horiek «guztiz onartezinak» direla. Bilboko Konpartsek eraso sexisten aurkako protokoloan gehituko dituzte ziztadak. | Hasi besterik ez dira egin Gasteizko jaiak, eta, lehen gauean, hiru emakumek salatu dute zizt egin dietela. Gorka Urtaran alkateak eman du salaketa horien inguruko informazioa gaur goizean, Euskadi Irratian. Gau «nahiko lasaia» izan dela esan du alkateak, baina gehitu du eraso horiek guztiz onartezinak direla: «Europan... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216797/biktimak-eta-erasotzaileak-parekatzea-egotzi-dio-zelenskik-amnesty-internationali.htm | Mundua | «Biktimak eta erasotzaileak parekatzea» egotzi dio Zelenskik Amnesty Internationali | GKEaren txosten baten arabera, Ukrainako indarrek «arrisku egoeretan» jartzen dituzte zibilak. | «Biktimak eta erasotzaileak parekatzea» egotzi dio Zelenskik Amnesty Internationali. GKEaren txosten baten arabera, Ukrainako indarrek «arrisku egoeretan» jartzen dituzte zibilak. | AI Amnesty Internationalek txosten bat kaleratu zuen atzo, nabarmenduz Ukrainako indarrek «arrisku egoeretan» jartzen dituztela zibilak. Eta gaur goizaldean sare sozialetan zabaldutako diskurtso batean heldu da Volodimir Zelenskiren erantzuna. «Biktimak eta erasotzaileak» parekatzea egotzi dio Ukrainako presidenteak GK... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216799/alaia-martin.htm | Alaia Martin | Alaia Martin. | Mikrofono bat nahi nuke/ euskal sortzaile denentzat/ eta ikararik gabe miatzea gure ertzak/ Musu handi bat kultura/ babesten duzuenentzat. Hala bukatu zuen Alaia Martinek azken Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, hirugarren egin ostean. Postu horrek ahalbidetu dio, hain zuzen, Euskal Herriko Txapelketa Nagusira pasatzea.... | ||
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216800/andoni-egana.htm | Andoni Egaña | Andoni Egaña. | 2005eko Euskal Herriko txapelketan «aulkia» jarri zioten kantatzeko gaitzat. Askotariko aulkiez aritu zen, baita behiak jeztekoez ere. 2009an esan zien agur txapelketei, aulki horiei erreferentzia eginez: Ni oso harro pasako naiz/ naturala horixe da/ behien aulkiak aipatzetik/ behean aulkiak jartzera. Harmailetatik biz... | ||
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216801/umeek-eta-kirolek-garrantzi-berezia-izango-dute-bilboko-konpartsen-egitarauan.htm | Bizigiro | Umeek eta kirolek garrantzi berezia izango dute Bilboko Konpartsen egitarauan | Bostehun ekintza baino gehiago antolatu dituzte Aste Nagusirako. Hurrengo astean emango dute ziztaden eta erasoen aurkako protokoloaren berri. | Umeek eta kirolek garrantzi berezia izango dute Bilboko Konpartsen egitarauan. Bostehun ekintza baino gehiago antolatu dituzte Aste Nagusirako. Hurrengo astean emango dute ziztaden eta erasoen aurkako protokoloaren berri. | Bilboko Konpartsek Aste Nagusirako antolatu duten ekitaldi programa aurkeztu dute, Nagusia izango da lelopean. Indartsu itzuli dira bi urteko etenaldiaren ondoren, eta, guztira, 533 ekintza antolatu dituzte, Idoia Ugalde eta Ioritz Varona konpartsakideek azaldu dutenez. Horietatik 160 haur eta gazteei zuzendutakoak dir... |
2022-8-7 | https://www.berria.eus/albisteak/216802/belaontzia.htm | Bizigiro | Belaontzia | Aina Fullana Llull 1997an jaio zen, Manacorren (Mallorca), eta han bizi izan da beti. Istorioak asmatzeko grinak hartaraturik, ipuinak eta komikiak argitaratu ditu txikitatik. Katalan Hizkuntza eta Literaturako gradua ikasi zuen Balearretako Unibertsitatean. 2018an, lehen saria irabazi zuen Femeninoan Idatzitako Kontak... | Belaontzia. Aina Fullana Llull 1997an jaio zen, Manacorren (Mallorca), eta han bizi izan da beti. Istorioak asmatzeko grinak hartaraturik, ipuinak eta komikiak argitaratu ditu txikitatik. Katalan Hizkuntza eta Literaturako gradua ikasi zuen Balearretako Unibertsitatean. 2018an, lehen saria irabazi zuen Femeninoan Idatz... | Hamaikagarren aldiz, eguzkiaren argia ahaleginean ari da nire atsedenlekuan sartzeko. Edozein modutan, ez da hori izan azken egun hauetan lorik ez egiteko arrazoi bakarra. Jaiki, eta gosaltzera joan naiz. Gure alabatxoa eta zu sukaldean zarete nire esperoan, egunero bezala. Beti izan zarete goiztiarrak, baina badira eg... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216804/bi-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-bikotekidea-jipoitzeagatik.htm | Gizartea | Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekidea jipoitzeagatik | 39 urte ditu atxilotuetako batek, eta Errota Zaharra auzoan egin du erasoa; 42 urte ditu besteak, eta Zaramaga auzoan egin du erasoa. | Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekidea jipoitzeagatik. 39 urte ditu atxilotuetako batek, eta Errota Zaharra auzoan egin du erasoa; 42 urte ditu besteak, eta Zaramaga auzoan egin du erasoa. | Gasteizko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu gaur goizeko ordu txikietan, bikotekidea jipoitzea egotzita. Lehena 01:11n izan da; 42 urteko gizon batek bikotekidea jo du Zaramaga auzoko etxebizitza batean, eta udaltzainek atxilo eraman dute.
Handik gutxira izan da bigarrena, 02:00etan. 39 urteko gizon batek bikotekid... |
2022-8-7 | https://www.berria.eus/albisteak/216805/epikoa-eta-lirikoa.htm | Kirola | Epikoa eta lirikoa | Kirola eta kultura. Saskibaloia eta musika, nagusiki. Baskonia, Araski... eta Gasteizko jazzaldia. 53 urteko eraikina xarmagarri bilakatu da urteen joanean, eta sinbolo bat ere bada. | Epikoa eta lirikoa. Kirola eta kultura. Saskibaloia eta musika, nagusiki. Baskonia, Araski... eta Gasteizko jazzaldia. 53 urteko eraikina xarmagarri bilakatu da urteen joanean, eta sinbolo bat ere bada. | Garai bateko etxea, ate guztiak irekita edukitzen zituzten horietakoa. Sartu barrura, eseri lasai, eta etxean bezala. Besoak zabalik dauzka Mendizorrotza kiroldegiak. Bertan sartzen dena harrapatu egiten du. Badu berezitik, eta, urteen joanarekin, magikotik ere bai. Behin ezagutuz gero, bigarrenez joateko gogoa ematen ... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216806/ander-martinez-rituertok-bosgarren-egin-du-munduko-txapelketan-pertika-jauzian.htm | Kirola | Ander Martinez Rituertok bosgarren egin du Munduko Txapelketan, pertika jauzian | 20 urtez azpiko txapelketan hartu du parte Real Sociedad taldeko atleta tolosarrak. 5,25 metroko jauzia eginda, aurrez ezarria zeukan marka gainditzea lortu du. | Ander Martinez Rituertok bosgarren egin du Munduko Txapelketan, pertika jauzian. 20 urtez azpiko txapelketan hartu du parte Real Sociedad taldeko atleta tolosarrak. 5,25 metroko jauzia eginda, aurrez ezarria zeukan marka gainditzea lortu du. | Finalera iritsi, eta postu bikaina lortu du Ander Martinez de Rituerto jauzilari tolosarrak Calin (Kolonbia) jokatutako Munduko Atletismo Txapelketan. 5,25 metroko jauzia eginda, bosgarren egin du Real Sociedad taldeko jokalariak 20 urtez azpikoetan, Tolosaldeko Atariak berri eman duenez. Lehenago ere berak zeukan Arab... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216807/gaza-bonbardatzen-ari-da-israelgo-armada.htm | Mundua | Gaza bonbardatzen ari da Israelgo armada | Operazioa hasi eta berehala Jihad Islamikoko buru bat hil dutela adierazi dute. Gazako Osasun Ministerioak jakinarazi du gutxienez bederatzi palestinar hil dituztela, tartean 5 urteko haur bat. Israelen arabera, «hamar eta hogei terrorista artean» hil dituzte. | Gaza bonbardatzen ari da Israelgo armada. Operazioa hasi eta berehala Jihad Islamikoko buru bat hil dutela adierazi dute. Gazako Osasun Ministerioak jakinarazi du gutxienez bederatzi palestinar hil dituztela, tartean 5 urteko haur bat. Israelen arabera, «hamar eta hogei terrorista artean» hil dituzte. | Gaza bonbardatzeari ekin dio beste behin Israelgo armadak. Ostiral arratsaldean jakinarazi duenez, Egunsentia deituriko operazioa abiatu du, eta gutxienez zortzi palestinar hil eta 55 zauritu ditu jada, Gazako Osasun Ministerioaren arabera; tartean, bost urteko haur bat. Jerusalem Post hedabideak jakinarazi du Tayseer ... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216808/aebekiko-elkarlana-eten-du-txinak-klimaren-arloan-eta-alor-militarrean.htm | Mundua | AEBekiko elkarlana eten du Txinak klimaren arloan eta alor militarrean | Pekinen arabera, Pelosiren bisitak «azpijana egin» dio «Txinaren subiranotasunari eta lurralde osotasunari». Txinak zigorrak iragarri ditu AEBetako Ordezkarien Ganberako presidentearen eta haren familiaren aurka. | AEBekiko elkarlana eten du Txinak klimaren arloan eta alor militarrean. Pekinen arabera, Pelosiren bisitak «azpijana egin» dio «Txinaren subiranotasunari eta lurralde osotasunari». Txinak zigorrak iragarri ditu AEBetako Ordezkarien Ganberako presidentearen eta haren familiaren aurka. | AEBetako Ordezkarien Ganberako presidente Nancy Pelosik Taiwanera egindako bisitak ondorioak izan ditu Pekinen eta Washingtonen arteko lankidetzan. Txinak AEBekiko elkarlana eten du arlo militarrean, klima larrialdiaren alorrean eta arlo juridikoan. Hala jakinarazi du gaur ohar baten bitartez Wang Yi Txinako Atzerri mi... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216809/tenperatura-mugak-malgutu-ahal-izango-dira-langileak-babesteko.htm | Ekonomia | Tenperatura mugak «malgutu» ahal izango dira, langileak babesteko | Madrilek zehaztu du «ariketa fisiko handiko» jardueretan arinago ezarriko dutela dekretua; jatetxeetan, adibidez. Eraikinen kaleko argiak eta erakusleihoetakoak nahitaez itzali beharko dira. | Tenperatura mugak «malgutu» ahal izango dira, langileak babesteko. Madrilek zehaztu du «ariketa fisiko handiko» jardueretan arinago ezarriko dutela dekretua; jatetxeetan, adibidez. Eraikinen kaleko argiak eta erakusleihoetakoak nahitaez itzali beharko dira. | Derrigorrezkoa, bai, baina neurrian. Eta, betiere, beharginen osasuna kontuan hartuz. Espainiako Gobernuak energia aurrezteko ezarri dituen neurriek zenbait sektoretan eragin dituzten kexak apaltzeko eta dekretuari buruz egon diren gaizki-ulertu batzuk argitzeko, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak argitu... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216810/bi-mosso-behin-behinean-kartzelatu-dituzte-tratu-txarrengatik.htm | Mundua | Bi mosso behin-behinean kartzelatu dituzte tratu txarrengatik | Ostegunean atxilotu zituzten Mossos d'Esquadrako bi kide, barne ikerketa baten ondoren. Pertsona batzuk legez kontra atxilotzea eta tratu txarrak ematea egotzi diete. | Bi mosso behin-behinean kartzelatu dituzte tratu txarrengatik. Ostegunean atxilotu zituzten Mossos d'Esquadrako bi kide, barne ikerketa baten ondoren. Pertsona batzuk legez kontra atxilotzea eta tratu txarrak ematea egotzi diete. | Mossos d'Esquadraren Barne Auzien Dibisioak ikerketa bat hasi zuen iaz, Bartzelonako bi mossok izandako jokaeragatik. Bartzelonako SER irrati kateak jakinarazi duenez, gayek elkartzeko erabiltzen duten taberna batera joan ziren bi mossoak, iazko urte bukaeran —ez dute eguna zehaztu—, iskanbila bat sortzen ari zen perts... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216811/zerealen-auzian-bitartekari-aritzea-eskertu-dio-putinek-erdogani.htm | Mundua | Zerealen auzian bitartekari aritzea eskertu dio Putinek Erdogani | Turkiako presidenteak adierazi du Ankararen ikuspuntutik Errusiak «rol berezi bat» duela munduan. Laborez beteriko beste hiru zamaontzi atera dira Txornomorskeko portutik | Zerealen auzian bitartekari aritzea eskertu dio Putinek Erdogani. Turkiako presidenteak adierazi du Ankararen ikuspuntutik Errusiak «rol berezi bat» duela munduan. Laborez beteriko beste hiru zamaontzi atera dira Txornomorskeko portutik | Vladimir Putin Errusiako presidenteak eskerrak eman dizkio, gaur, Recep Tayyip Erdogan Turkiakoari, Ukrainako zerealak eta Errusiako elikagaiak zein ongarriak atzera Itsaso Beltzetik barrena komertzializatzeko Errusiak, Ukrainak, Turkiak eta NBE Nazio Batuen Erakundeak sinatutako akordioan «rol zuzena» eduki duela irit... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216812/itziar-moreno-euskal-presoa-espainiaratu-dute.htm | Politika | Itziar Moreno euskal presoa Espainiaratu dute | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Alcalako (Madril) espetxean sartu dute Moreno. | Itziar Moreno euskal presoa Espainiaratu dute. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Alcalako (Madril) espetxean sartu dute Moreno. | Itziar Moreno euskal presoa Espainiaratu dute gaur, Etxerat elkarteak adierazi duenez. Madrilgo Alcala espetxean sartu dute preso bilbotarra, Roazhongo (Rennes, Bretainia) kartzelatik lekualdatu ondoren. Moreno 2011ko apirilean atxilotu zuten, Frantziako Creuse departamenduan, ETArekin lotuta, eta hamabost urteko zigor... |
2022-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/216814/athleticek-merezita-irabazi-dio-realari.htm | Kirola | Athleticek merezita irabazi dio Realari | Athletic nagusitu da Euskal Herria Txapelako finalean, Reala mendean hartu eta gero, Barakaldon. Vesgak sartu du gol bakarra. Bi final irabazi dizkiete zuri-gorriek txuri-urdinei. | Athleticek merezita irabazi dio Realari. Athletic nagusitu da Euskal Herria Txapelako finalean, Reala mendean hartu eta gero, Barakaldon. Vesgak sartu du gol bakarra. Bi final irabazi dizkiete zuri-gorriek txuri-urdinei. | Athleticek irabazi du gaur Barakaldon Euskal Herria Txapela, bigarren aldiz, eta garaipen gehien duen taldea bilakatu da. Vesgak egin du neurketako gol bakarra, baina aukera asko izan ditu gehiago ere egiteko, batez ere lehenengo zatian. Lagunarteko partida izan bada ere, intentsitate handiarekin aritu dira Athletic et... |
2022-8-6 | https://www.berria.eus/albisteak/216833/etaren-lehergai-biltegi-zahar-bat-aurkitu-dute-biarnon.htm | Politika | «ETAren lehergai biltegi zahar bat» aurkitu dute Biarnon | Akozeko aparkaleku batean bost bidoi atzeman dituzte, euskarazko idazkiekin, hango agintarien arabera. | «ETAren lehergai biltegi zahar bat» aurkitu dute Biarnon. Akozeko aparkaleku batean bost bidoi atzeman dituzte, euskarazko idazkiekin, hango agintarien arabera. | Aspeko haraneko Akoze (Acus-Accous, Okzitania) herriko bazter batean leherkariz beteriko bost bidoi topatu dituzte. Prokuradorearen arabera, ETAren biltegi zahar bat izatea da litekeena.
Adierazi dutenez, nekazari batek bost bidoi topatu zituen atzo, harresi baten barruan, Aoulet deituriko lekuko aparkaleku batean. He... |
2022-8-6 | https://www.berria.eus/albisteak/216834/israelek-ohartarazi-du-ez-duela-gazako-erasoaldia-eteteko-asmorik.htm | Mundua | Israelek ohartarazi du ez duela Gazako erasoaldia eteteko asmorik | Jada 24 dira hildakoak bi egunetan, tartean sei ume, eta 125 inguru zaurituak. Jihad Islamikoak suziriak jaurtiz erantzun du. Su eten proposamen bat egin die Egiptok bi aldeei. | Israelek ohartarazi du ez duela Gazako erasoaldia eteteko asmorik. Jada 24 dira hildakoak bi egunetan, tartean sei ume, eta 125 inguru zaurituak. Jihad Islamikoak suziriak jaurtiz erantzun du. Su eten proposamen bat egin die Egiptok bi aldeei. | Israelgo armada Gaza bonbardatzen hasi zen atzo, eta gaur ohartarazi du oraingoz ez duela asmorik Jihad Islamikoaren aurkako Egunsentia operazioa eteteko. Esan eta egin. Iluntzean Jabaliatik iritsi da azken ordukoa: bost herritar hil dituzte, Al Jazeera hedabidearen arabera, horietarik hiru umeak. Dagoeneko sei dira hi... |
2022-8-6 | https://www.berria.eus/albisteak/216835/oriok-beste-koska-bat-igo-du-euskotren-ligaren-bila.htm | Kirola | Oriok beste koska bat igo du Euskotren ligaren bila | Irabazi egin du Hondarribian, eta bost puntu ateratzen dizkio orain Arraun Lagunaki. Zazpigarren bandera du bederatzi jardunalditan. | Oriok beste koska bat igo du Euskotren ligaren bila. Irabazi egin du Hondarribian, eta bost puntu ateratzen dizkio orain Arraun Lagunaki. Zazpigarren bandera du bederatzi jardunalditan. | Hori kolorea zeukan lehendik ere Euskotren ligak, eta gaur Hondarribian izan den emaitzarekin, are gehiago. Oriok zazpigarren bandera irabazi du, eta nagusi da, bi jardunalditan baino ez baita geratu puntu kopuru handiena eskuratu gabe. Bost puntu ateratzen dizkio Arraun Lagunaki sailkapenean, eta beste horrenbeste est... |
2022-8-6 | https://www.berria.eus/albisteak/216836/emakumeei-egindako-ziztadak-gorroto-delitu-gisa-ikertuko-ditu-ertzaintzak.htm | Gizartea | Emakumeei egindako ziztadak gorroto delitu gisa ikertuko ditu Ertzaintzak | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du agindua. Delitua tipifikatzerakoan, azken hitza fiskaltzarena eta epaileena da. | Emakumeei egindako ziztadak gorroto delitu gisa ikertuko ditu Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du agindua. Delitua tipifikatzerakoan, azken hitza fiskaltzarena eta epaileena da. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ertzaintzari bidalitako barne agindu baten arabera, poliziek genero arrazoiengatik egindako gorroto delitu gisa gordeko dituzte emakumeei egindako ziztada salaketak.
Erne sindikatuak baieztatu du agindua polizia etxeetan banatu dutela. Atestatua osatzeko modua aldatuko dute, gorro... |
2022-8-6 | https://www.berria.eus/albisteak/216837/osses-albokagilea-aurkitu-dute.htm | Gizartea | Osses albokagilea aurkitu dute | Jakinarazi dute «onik» dagoela. | Osses albokagilea aurkitu dute. Jakinarazi dute «onik» dagoela. | Jose Antonio Martinez Osses luthierra «onik» agertu da. Bizpahiru egun egin ditu desagertuta, bere autoarekin eta zakurrarekin. Senideek eman zuten abisua, eta herritarren laguntza eskatu zuten. Azaldu dutenez, mezua zabaldu izana izan da hura aurkitzeko gakoetako bat.
Ezaguna da Osses albokarien artean, Euskal Herrik... |
2022-8-6 | https://www.berria.eus/albisteak/216838/urdaibaik-bandera-eta-lasaitasuna.htm | Kirola | Urdaibaik, bandera eta lasaitasuna | Hondarribian irabazi du, Eusko Label ligako liderraren etxean, eta bigarren bandera astindu du. Atzeko lehian, Santurtzi eta Ares geratzen hasi dira. Getariak laugarren egin du, eta bihar ohorezko txandan ariko da, etxean. | Urdaibaik, bandera eta lasaitasuna. Hondarribian irabazi du, Eusko Label ligako liderraren etxean, eta bigarren bandera astindu du. Atzeko lehian, Santurtzi eta Ares geratzen hasi dira. Getariak laugarren egin du, eta bihar ohorezko txandan ariko da, etxean. | Irabaztera ohituta zegoen taldea zen Urdaibai urte asko ez dela. Atzoko kontuak dira horiek, ez da iragan luzera atzera egin behar. Azken denboraldietan, ordea, galtzaile. Behar zuen klubak eta behar zuten arraunlariek irabaztera itzultzea. Zilegi, erabat, grina hori izatea. Ona arraunarentzat ere, jakina. Esatea eta e... |
2022-8-7 | https://www.berria.eus/albisteak/216861/55-urteko-gizon-bat-hil-da-irrisarri-landen-bizikletaz-zebilela.htm | Gizartea | 55 urteko gizon bat hil da Irrisarri Landen, bizikletaz zebilela | Jauziak egiteko pista batean erori da gizonezkoa, eta, kaskoa jantzia zuen arren, garuneko lesio traumatiko bat izan du. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute berpiztu. | 55 urteko gizon bat hil da Irrisarri Landen, bizikletaz zebilela. Jauziak egiteko pista batean erori da gizonezkoa, eta, kaskoa jantzia zuen arren, garuneko lesio traumatiko bat izan du. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute berpiztu. | 55 urteko txirrindulari bat hil da gaur Igantzin (Nafarroa), Irrisarri Land abentura parkean. Goizeko 10:55 aldera gertatu da ezbeharra: jauziak egiteko pista batean zebilen gizona, eta eroriko larria izan du. Kaskoa jantzita zeraman, baina, hala ere, garuneko lesio traumatiko bat izan du, eta arnasa hartzeari utzi dio... |
2022-8-7 | https://www.berria.eus/albisteak/216862/bandera-eta-lidergoa-urdaibairentzat-hondarribiaren-hutsegite-bat-tarteko.htm | Kirola | Bandera eta lidergoa Urdaibairentzat, Hondarribiaren hutsegite bat tarteko | Bigarren ziaboga barnealdetik hartu du Ama Guadalupekoa-k, Urdaibairekin lehian zebilela. Ligan zuen sei punturen aldea galdu du. Euskotren Ligan, Orio gailendu da beste behin ere, eta ia erabakita dago liga. | Bandera eta lidergoa Urdaibairentzat, Hondarribiaren hutsegite bat tarteko. Bigarren ziaboga barnealdetik hartu du Ama Guadalupekoa-k, Urdaibairekin lehian zebilela. Ligan zuen sei punturen aldea galdu du. Euskotren Ligan, Orio gailendu da beste behin ere, eta ia erabakita dago liga. | Punta-puntan ibili nahi izanez gero, ezin da hutsik egin. Eta horixe erakutsi du gaur Hondarribiak: Eusko Label ligako liderra zena Urdaibairekin lehian zebilen ohorezko txandan, baina, haizeak lagunduta, huts egin du bigarren ziaboga hartzerakoan. Barnealdetik eman du bira Ama Guadalupekoa-k, estriborretik, eta ihes e... |
2022-8-7 | https://www.berria.eus/albisteak/216863/espetxe-politika-anakronikoa-amaitzeko-eskatu-dute-hondartzetan.htm | Politika | Espetxe politika «anakronikoa» amaitzeko eskatu dute hondartzetan | Etxerat elkarteak deituta, mobilizazioak egin dituzte Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost herritan. Urratsak eskatu dizkiete Madrili eta Parisi. | Espetxe politika «anakronikoa» amaitzeko eskatu dute hondartzetan. Etxerat elkarteak deituta, mobilizazioak egin dituzte Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost herritan. Urratsak eskatu dizkiete Madrili eta Parisi. | Euskal presoen eta haien senideen egoera «nabarmen» hobetu da azken hilabeteetan, baina oraindik ere urratsak geratzen dira egiteko. Horietako bat da salbuespenezko espetxe politika bertan behera uztea, Etxerat elkartearen esanetan. Hala, Salbuespen politikari stop! Etxean eta bizirik nahi ditugu lelopean mobilizatu di... |
2022-8-7 | https://www.berria.eus/albisteak/216865/euskal-selekzioen-aldeko-aldarria-oso-apalduta-dagoela-ikusi-dugu.htm | Kirola | «Euskal selekzioen aldeko aldarria oso apalduta dagoela ikusi dugu» | Euskal selekzioen aldeko mendi martxa azken aldiz egin dute aurten. Atzo amaitu zen, Getarian (Gipuzkoa). Iturriaren iritziz, gizarte mugimenduak nahiko garai kritikoan daude orain, «baina ziklo kontua da». | «Euskal selekzioen aldeko aldarria oso apalduta dagoela ikusi dugu». Euskal selekzioen aldeko mendi martxa azken aldiz egin dute aurten. Atzo amaitu zen, Getarian (Gipuzkoa). Iturriaren iritziz, gizarte mugimenduak nahiko garai kritikoan daude orain, «baina ziklo kontua da». | Amaitu da euskal selekzioen aldeko mendi martxak azken hogei urteetan egindako bidea. Zehazki, atzo bukatu zen, Getarian (Gipuzkoa). Ez da gehiago egingo. Bizirik jarraitzen du, ordea, egunen batean euskal selekzioak nazioartean ofizialki lehiatzen ikusteko nahiak. Nabaria da hori Txumai Iturria (Zarautz, Gipuzkoa, 196... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216866/indarrean-da-israelek-eta-jihad-islamikoak-adostutako-su-etena.htm | Mundua | Indarrean da Israelek eta Jihad Islamikoak adostutako su etena | Jada 44 dira erasoak hasi zirenetik hildako palestinarrak. Haietatik 15 hemezortzi urtez azpikoak ziren. 360 zauritu baino gehiago ere zenbatu dituzte. | Indarrean da Israelek eta Jihad Islamikoak adostutako su etena. Jada 44 dira erasoak hasi zirenetik hildako palestinarrak. Haietatik 15 hemezortzi urtez azpikoak ziren. 360 zauritu baino gehiago ere zenbatu dituzte. | Hiru egunetako bonbardaketen ondoren, bart gauerdian sartu da indarrean Israelen eta Jihad Islamikoaren arteko su etena, Egiptoko bitartekariek Gazara egindako bisitaren ondoren. Jihad Islamikoak nahiz Israelgo Gobernuak, biek baieztatu dute menia. Ostiralean hasi zen Jihad Islamikoaren aurkako Egunsentia operazioa, et... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216867/azken-orduetan-berriz-piztu-da-zanbranako-sutea.htm | Gizartea | Azken orduetan berriz piztu da Zanbranako sutea | Atzo arratsaldean piztu zen sutea, Santa Cruz del Fierro eta Ozio (Araba) artean, zereal soro batean. | Azken orduetan berriz piztu da Zanbranako sutea. Atzo arratsaldean piztu zen sutea, Santa Cruz del Fierro eta Ozio (Araba) artean, zereal soro batean. | Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute atzo arratsaldean Zanbranan (Araba) piztutako sutea itzaltzeko. Gainera, azken orduetan okerrera egin du: Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, beroak eta batez ere haize indartsuak hauspotu dute sua bi guneetan.
Igandean piztu zen sua, 16:30 aldera, Santa Cruz del Fierro eta O... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216868/hil-egin-da-tuterako-entzierro-batean-larri-zauritutako-gizona.htm | Gizartea | Hil egin da Tuterako entzierro batean larri zauritutako gizona | 74 urte zituen, eta uztailaren 26ko entzierroan zauritu zen. | Hil egin da Tuterako entzierro batean larri zauritutako gizona. 74 urte zituen, eta uztailaren 26ko entzierroan zauritu zen. | Hil egin da Tuterako (Nafarroa) festetako bigarren eguneko entzierroan zauritutako gizona. 74 urte zituen, eta uztailaren 26ko entzierroan zauritu zen, Errioxako Toropasion ganadutegiko zezenek harrapatu eta buruan kolpe bat hartuta. Tuterako Reina Sofia ospitalean egon da geroztik, eta igande honetan hil da.
Atzo arr... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216869/kolonbiak-laquobigarren-aukeraraquo-duela-esanez-hartu-du-presidentetza-petrok.htm | Mundua | Kolonbiak «bigarren aukera» duela esanez hartu du presidentetza Petrok | Mari Jose Pizarrok jantzi dio soinean banda presidentziala, M-19 gerrillan Petroren kide izan eta presidentegai zenean hil zuten Carlos Pizarroren alabak. Petrorekin batera, Francia Marquezek ere hartu du presidenteorde kargua. | Kolonbiak «bigarren aukera» duela esanez hartu du presidentetza Petrok. Mari Jose Pizarrok jantzi dio soinean banda presidentziala, M-19 gerrillan Petroren kide izan eta presidentegai zenean hil zuten Carlos Pizarroren alabak. Petrorekin batera, Francia Marquezek ere hartu du presidenteorde kargua. | «Zin egiten diot Jainkoari, eta hitzeman herriari, Kolonbiako Konstituzioa eta legeak leialki beteko ditudala». Halaxe egin du karguaren zina Gustavo Petro Kolonbiako presidente berriak, Kolonbiako lehen ezkerreko gobernuaren buruak. Roy Barreras Kongresuko presidentearen eta Bogotako Bolivar plaza bete duten milaka ja... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216870/astigarragako-gazte-bat-hil-da-pirinioetan-moto-istripu-batean.htm | Gizartea | Astigarragako gazte bat hil da Pirinioetan, moto istripu batean | Atzo gertatu zen ezbeharra, Eretan. | Astigarragako gazte bat hil da Pirinioetan, moto istripu batean. Atzo gertatu zen ezbeharra, Eretan. | Astigarragako (Gipuzkoa) 24 urteko gazte bat hil zen atzo Eretan (Biarno, Okzitania). Moto istripua izan zuen Pirinioetako Soudet mendatea igotzen ari zela, D-113 errepidean, San Martingo Harriko eski estaziotik gertu. Gaztea taldean zihoan, baina errepidetik atera eta amildu egin zen, 14:45 aldera.
SudOuest hedabidea... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216871/hiru-gazte-hil-dira-asteburuan-trafiko-istripuz.htm | Gizartea | Hiru gazte hil dira asteburuan trafiko istripuz | Barakaldoko 20 urteko bi gazte hil ziren larunbat gauean. Igandean, berriz, Astigarragako gazte bat hil zen Pirinioetan, moto istripu batean. | Hiru gazte hil dira asteburuan trafiko istripuz. Barakaldoko 20 urteko bi gazte hil ziren larunbat gauean. Igandean, berriz, Astigarragako gazte bat hil zen Pirinioetan, moto istripu batean. | Barakaldoko (Bizkaia) 20 urteko bi gazte hil ziren joan den larunbatean, beren ibilgailua errepidetik atera ostean. Istripua BU-520 errepideko 2. kilometroan gertatu zen, Quintana Martin Galindez parean (Burgos), 23:14an.
112ko operazio aretoak gertakariaren berri eman zien Burgosko trafikoko Guardia Zibilari, Burgosk... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216872/hilik-aurkitu-dute-atzotik-desagertuta-zegoen-ribaforadako-bizilaguna.htm | Gizartea | Hilik aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen Ribaforadako bizilaguna | Zaragozako Novallas (Aragoi) herrian aurkitu dute 82 urteko gizonaren gorpua. | Hilik aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen Ribaforadako bizilaguna. Zaragozako Novallas (Aragoi) herrian aurkitu dute 82 urteko gizonaren gorpua. | Hilda aurkitu dute 82 urteko Ribaforadako (Nafarroa) bizilagun bat, Zaragozako Novallas (Aragoi) herrian. Igande eguerdian eman zuten desagerpenaren berri, eta Ribaforadako Udalak laguntza eskatu zuen hura aurkitzeko. Aragoiko Ubidean aurkitu dute azkenean, Novallasen.
Atzotik, gizona bilatzeko lanetan aritu dira Nafa... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216873/foro-sozialak-etsigarritzat-jo-du-informazio-klasifikatuen-lege-aurreproiektua.htm | Politika | Foro Sozialak «etsigarritzat» jo du Informazio Klasifikatuen Lege Aurreproiektua | Nazioarteko zuzenbidean oinarritutako lege bat adosteko eskatu die inbestidurako blokeko indarrei. | Foro Sozialak «etsigarritzat» jo du Informazio Klasifikatuen Lege Aurreproiektua. Nazioarteko zuzenbidean oinarritutako lege bat adosteko eskatu die inbestidurako blokeko indarrei. | Espainiako Gobernuak aurkeztutako Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektuak kritika ugari jaso ditu publiko egin zutenetik. Haiei batu zaie Foro Sozial Iraunkorra ere. «Etsigarritzat» jo du proposamena, eta inbestidurako gehiengoa baliatzeko eskatu dio Moncloari, testua hobetzeko: «Gizarte heldu eta demokratiko bat... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216874/zenbat-aldiz-bonbardatu-behar-dute-gaza-nazioarteak-zerbait-egin-dezan.htm | Mundua | «Zenbat aldiz bonbardatu behar dute Gaza nazioarteak zerbait egin dezan?» | Leherketak eten badira ere, Gazako palestinarren egoera larria da oraindik. Ez dute edateko urik, ezta argindarrik ere, eta Israelek eten egin die erregai hornidura. Al Mezan gobernuz kanpoko erakundeko zuzendariak salatu du hiltzen utzi dituztela. | «Zenbat aldiz bonbardatu behar dute Gaza nazioarteak zerbait egin dezan?». Leherketak eten badira ere, Gazako palestinarren egoera larria da oraindik. Ez dute edateko urik, ezta argindarrik ere, eta Israelek eten egin die erregai hornidura. Al Mezan gobernuz kanpoko erakundeko zuzendariak salatu du hiltzen utzi dituzte... | Gazan egiten diren giza eskubideen urraketak dokumentatzeaz arduratzen da Al Mezan giza eskubideen erakundea. Gaza hirian dute egoitza nagusia, eta handik erantzun die BERRIAren galderei Samir Zaqout zuzendari nagusiak.
Ikusi gehiago: Indarrean da Israelek eta Jihad Islamikoak adostutako su etena
Hiru eguneko bonbard... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216875/renferen-erabiltzaileek-doako-bonuak-eta-deskontuak-eska-ditzakete-gaurtik-aurrera.htm | Ekonomia | Renferen erabiltzaileek doako bonuak eta deskontuak eska ditzakete gaurtik aurrera | Internet bidez eska daitezke. Neurria irailetik 1etik abenduaren 31ra egongo da indarrean, eta tarte horretan gutxienez hamasei bidaia egin beharko ditu erabiltzaileak. | Renferen erabiltzaileek doako bonuak eta deskontuak eska ditzakete gaurtik aurrera. Internet bidez eska daitezke. Neurria irailetik 1etik abenduaren 31ra egongo da indarrean, eta tarte horretan gutxienez hamasei bidaia egin beharko ditu erabiltzaileak. | Doako bonuak aldirietan eta tarteko distantziako trenetan, eta %50eko deskontua Avant zerbitzuetako multibidaia abonuetan. Gaurtik aurrera, Renferen erabiltzaileek tren zerbitzuetako doako bonuak eta deskontu bonuak eskatu ahal izango dituzte Internet bidez, nahiz eta ez dituzten jasoko abuztuaren 24ra arte.
Eskariak ... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216876/zientzia-fikziozko-kapitalismoa.htm | Ekonomia | Zientzia fikziozko kapitalismoa | Forbes zerrendaren arabera, munduko pertsonarik aberatsena da Elon Musk. Auto elektrikoen Tesla konpainia da haren enpresa nagusia, baina, horregatik baino gehiago, ideiak saltzeagatik egin da famatu. Esan ohi da kapitalismoak jauzi berri bat egin duela Muskekin. | Zientzia fikziozko kapitalismoa. Forbes zerrendaren arabera, munduko pertsonarik aberatsena da Elon Musk. Auto elektrikoen Tesla konpainia da haren enpresa nagusia, baina, horregatik baino gehiago, ideiak saltzeagatik egin da famatu. Esan ohi da kapitalismoak jauzi berri bat egin duela Muskekin. | Superaberatsen artean, hura da «ameslaririk handiena». Edo hala diote, bederen, Elon Musken (Pretoria, Hegoafrika, 1971) biografia gehienek. Batzuentzat, «etorkizuna aurreikusten duena» (titulu hori du haren biografia ofizialak); beste batzuentzat, ke saltzailea. Baina, beste ezeren gainetik, haren xede nagusia dirua e... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/216877/perfekzio-plastifikatua.htm | Bizigiro | Perfekzio plastifikatua | Poltsetan doazen entsaladen ekoizpen prozesuan hotz katea ez apurtzea garrantzitsua dela azpimarratu dute Floretteko arduradunek. Ekologistek kalte ekologikoez ohartarazi dute. | Perfekzio plastifikatua. Poltsetan doazen entsaladen ekoizpen prozesuan hotz katea ez apurtzea garrantzitsua dela azpimarratu dute Floretteko arduradunek. Ekologistek kalte ekologikoez ohartarazi dute. | Hazia ereitetik platerera iritsi arte, prozesu luzea egiten dute entsaladek. Plastikozko poltsetan doazen entsaladen prozesuaren nondik norakoak azaldu dituzte Florette enpresako arduradunek. Azpimarratu dute bereziki garrantzitsua dela prozesu osoan hotz katea ez apurtzea, eta helburua dela produktu «homogeneoa», «ona... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216878/covid-19arekin-hildakoak-eta-positibo-eman-dutenak-gutxituz-doaz-etengabe.htm | Gizartea | COVID-19arekin hildakoak eta positibo eman dutenak gutxituz doaz etengabe | Astetik astera, nabarmen jaisten ari dira kopuruak; oraingoan, 31 hildako izan dira, eta 1.881 positibo. | COVID-19arekin hildakoak eta positibo eman dutenak gutxituz doaz etengabe. Astetik astera, nabarmen jaisten ari dira kopuruak; oraingoan, 31 hildako izan dira, eta 1.881 positibo. | Koronabirus kasuak nabarmen behera doaz azken asteetan. Hain zuzen, 31 pertsona hil dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abuztuaren 1etik 7ra COVID-19arekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu dituen datuen arabera. Aurreko astean, berriz, 53 izan ziren gaixotasun horrekin hildakoak. Ospitaleetako presioak ere... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216879/pantailan-erosoago.htm | Ekonomia | Pantailan erosoago | Facebookekin, harreman birtualen sarea sortu zuen, eta orain, metabertsoarekin, errealitate birtualean beste urrats bat egin nahi du. Lobbyetan asko gastatzen du, Facebooken edukien kontrolari aurre egiteko. | Pantailan erosoago. Facebookekin, harreman birtualen sarea sortu zuen, eta orain, metabertsoarekin, errealitate birtualean beste urrats bat egin nahi du. Lobbyetan asko gastatzen du, Facebooken edukien kontrolari aurre egiteko. | Topikoak egia izan ohi direla dioen esaldi topikoa bete egiten da Mark Zuckerbergen kasuan (New York, AEBak, 1984). Pertsona lotsatia da Facebooken sortzailea, bere baitan biltzen diren horietakoa; INTJ bat, pertsonalitateen sailkapena egin zuen MBTI neurketa sistemaren arabera (barnerakoia, intuitiboa, pentsakorra eta... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216882/aebetako-senatuak-klima-larrialdiaren-aurkako-lege-proiektua-onartu-du.htm | Mundua | AEBetako Senatuak klima larrialdiaren aurkako lege proiektua onartu du | Testuan jasotako neurri guztiak betetzen badira, %40 gutxituko lirateke isuriak 2030erako. Ordezkarien Ganberan azken baiezkoa jasotzea espero da, Joe Bidenek lege egin ahal izateko. | AEBetako Senatuak klima larrialdiaren aurkako lege proiektua onartu du. Testuan jasotako neurri guztiak betetzen badira, %40 gutxituko lirateke isuriak 2030erako. Ordezkarien Ganberan azken baiezkoa jasotzea espero da, Joe Bidenek lege egin ahal izateko. | AEB Amerikako Estatu Batuetako Senatuak atzo onartu zuen Inflazioa Murrizteko Lege Proiektua, zeinak klima larrialdiaren aurkako neurriak jasotzen dituen, trantsizio energetikoaren alde egiteko. Senatuak onartu ostean, Ordezkarien Ganberan bozkatuko dute aste honetan; han gehiengoa dute demokratek, eta, beraz, aurrera ... |
2022-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/216883/errusiak-baimena-eman-die-ikuskatzaileei-ukrainako-zaporizhia-zentral-nuklearrera-sartzeko.htm | Mundua | Errusiak baimena eman die ikuskatzaileei Ukrainako Zaporizhia zentral nuklearrera sartzeko | Antonio Guterresek ohartarazi du «eraso suizida bat» dela instalazio nuklear baten aurkako edozein oldarraldi. Kievek eta Moskuk elkarri egotzi diete zentral nuklearrari erasotzea. | Errusiak baimena eman die ikuskatzaileei Ukrainako Zaporizhia zentral nuklearrera sartzeko. Antonio Guterresek ohartarazi du «eraso suizida bat» dela instalazio nuklear baten aurkako edozein oldarraldi. Kievek eta Moskuk elkarri egotzi diete zentral nuklearrari erasotzea. | Errusiako RIA Novosti albiste agentziak jakinarazi duenez, Moskuk baimena eman dio IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziari Ukrainako Zaporizhia zentral nuklearrera sartzeko. Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren ohartarazpenaren ondotik etorri da Moskuren erantzuna: «Eraso suizida bat... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216907/bi-langile-hil-dira-gipuzkoan-bata-elgoibarren-eta-bestea-errenterian.htm | Ekonomia | Bi langile hil dira Gipuzkoan, bata Elgoibarren eta bestea Errenterian | Garraiolari bat eta eraikuntzako langile bat dira hildakoak. Zirkulazio istripu batean hil da lehena, Elgoibarren. Aldamiotik erorita hil da bigarrena, Errenterian. | Bi langile hil dira Gipuzkoan, bata Elgoibarren eta bestea Errenterian. Garraiolari bat eta eraikuntzako langile bat dira hildakoak. Zirkulazio istripu batean hil da lehena, Elgoibarren. Aldamiotik erorita hil da bigarrena, Errenterian. | Azken orduotan bi langile hil dira Gipuzkoan. Garraiolari bat eta eraikuntzako langile bat dira hildakoak. Zirkulazio istripu batean hil da lehena, Elgoibarren. Aldamiotik erorita bigarrena, Errenterian.
Bart gauean gertatu da Elgoibarko ezbeharra, AP-8 errepidean izandako istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasu... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216908/al-aqsako-martirien-brigadako-bi-kide-eta-adingabe-bat-hil-ditu-israelek-zisjordanian.htm | Mundua | Al-Aqsako Martirien Brigadako bi kide eta adingabe bat hil ditu Israelek Zisjordanian | Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, beste 40 palestinar zauritu dira sarekada osteko istiluetan. Gazako erasoaldiaren helburuak betetzat jo ditu Yair Lapid lehen ministroak. | Al-Aqsako Martirien Brigadako bi kide eta adingabe bat hil ditu Israelek Zisjordanian. Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, beste 40 palestinar zauritu dira sarekada osteko istiluetan. Gazako erasoaldiaren helburuak betetzat jo ditu Yair Lapid lehen ministroak. | Israelgo segurtasun indarrek sarekada bat egin dute Nablusen gaur goizaldean, eta Al-Fatahren adar armatuko bi kide eta adingabe bat hil dituzte. Operazioaren ondorengo liskarretan beste 40 palestinar zauritu dituzte, haietako lau oso larri. Tel Aviven arabera, hildako Al-Aqsako Martirien Brigadako kideak Ibrahim al-Na... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216909/bi-eraso-homofobo-salatu-dituzte-gasteizen.htm | Gizartea | Bi eraso homofobo salatu dituzte Gasteizen | Irain homofoboak eta bultzadak salatu ditu gazteetako batek. Besteari, berriz, bizkarretik egin zioten eraso. | Bi eraso homofobo salatu dituzte Gasteizen. Irain homofoboak eta bultzadak salatu ditu gazteetako batek. Besteari, berriz, bizkarretik egin zioten eraso. | Ikusgune Gasteizko LGTB+fobiaren Aurkako Behatokiak adierazi du azken 24 orduetan bi eraso homofobo izan direla hirian. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ere eman du horien berri, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.
Hiriko mugimendu feministak eman du erasoen berri, Ikusgunek jakinarazi duenez. Batetik, gizon bate... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216910/fbik-donald-trumpen-etxea-miatu-du.htm | Mundua | FBIk Donald Trumpen etxea miatu du | AEBetako presidente ohiak dokumentu klasifikatuen erabilera okerra egin ote duen ikertzen ari da Ikerketa Bulego Federala. Trumpi hiru urte arteko zigorra jar diezaiokete, dokumentu federalak ezkutatu dituela frogatzen bada. | FBIk Donald Trumpen etxea miatu du. AEBetako presidente ohiak dokumentu klasifikatuen erabilera okerra egin ote duen ikertzen ari da Ikerketa Bulego Federala. Trumpi hiru urte arteko zigorra jar diezaiokete, dokumentu federalak ezkutatu dituela frogatzen bada. | Donald Trumpek Palm Beachen (Florida, AEBak) duen Mar-a-Lago oporlekuan sartu da FBI AEBetako Ikerketa Bulego Federala, eta kutxa gotorra ireki du. Herrialdeko presidente ohiak berak eman du albistea, ohar baten bidez: «Une honetan, FBIko agente talde handi bat Mar-a-Lago, Palm Beacheko nire etxe zoragarria, setiatzen,... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216911/uharteko-industria-hondamendi-handiena-eragin-du-matanzasko-erregai-edukiontzietan-piztutako-suak.htm | Mundua | Uharteko industria hondamendi handiena eragin du Matanzasko erregai edukiontzietan piztutako suak | Hildako bat eta hamalau desagertu utzi ditu ostiralean piztutako suteak. Etengabeko leherketek zaildu egin dute suhiltzaileen lana. Ezbeharraren ondorioz, Habanak iragarri du argindar eskaeraren %60 soilik ase ahalko duela. | Uharteko industria hondamendi handiena eragin du Matanzasko erregai edukiontzietan piztutako suak. Hildako bat eta hamalau desagertu utzi ditu ostiralean piztutako suteak. Etengabeko leherketek zaildu egin dute suhiltzaileen lana. Ezbeharraren ondorioz, Habanak iragarri du argindar eskaeraren %60 soilik ase ahalko duel... | Inoizko suterik larriena da joan den ostiralean Matanzasko erregai edukiontzietan piztutakoa. Suak lau egun daramatza kontrolik gabe, eta adituek ohartarazi dute beste hainbat egun beharko dituztela hura menpean hartzeko. Hainbat leherketa izan dira azken egunetan edukiontzietan, eta horrek ezinezko egiten du suhiltzai... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216912/bilboko-bizilagun-bat-hil-da-entzierro-batean-valladoliden.htm | Gizartea | Bilboko bizilagun bat hil da entzierro batean, Valladoliden | Gizonezkoak lepoan jaso du adarkada, Valladolideko La Seca herrian (Gaztela eta Leon, Espainia). | Bilboko bizilagun bat hil da entzierro batean, Valladoliden. Gizonezkoak lepoan jaso du adarkada, Valladolideko La Seca herrian (Gaztela eta Leon, Espainia). | Bilbon bizi zen gizonezko bat hil da Valladolideko La Seca herriko (Gaztela eta Leon, Espainia) festetan, entzierro batean. Herriko plazan gertatu zen ezbeharra, astelehen gauerdian. Behi baten aurrean korrika ari zela, adarkada bat eman zion lepoan Bilboko bizilagunari, El Norte de Castilla hedabideak jakinarazi duene... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216913/olivia-newton-john-hil-da-grease-filmeko-aktorea.htm | Kultura | Olivia Newton-John hil da, 'Grease' filmeko aktorea | Sandy Olsen pertsonaiari eman zion bizitza Grease pelikulan. 30 urte zeramatzan bularreko minbiziaren aurkako borrokan. | Olivia Newton-John hil da, 'Grease' filmeko aktorea. Sandy Olsen pertsonaiari eman zion bizitza Grease pelikulan. 30 urte zeramatzan bularreko minbiziaren aurkako borrokan. | Olivia Newton-John aktore eta abeslaria zendu zen atzo, 73 urterekin. 1992an bularreko minbizia diagnostikatu zioten, eta 30 urteren ostean hil da, Kalifornian (AEB), familiaz eta lagunez inguratuta. John Easterling senarrak eman du albistearen berri sare sozialetan. Senideek ere mezu bat zabaldu dute Olivia Newton Joh... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216914/trumpen-aurka-zabaldutako-auziak.htm | Mundua | Trumpen aurka zabaldutako auziak | AEBetako presidente zen garaian ustez Etxe Zuritik ateratako dokumentu klasifikatuen ikerketa ez da buruzagi errepublikanoaren kontra zabaldutako bakarra. | Trumpen aurka zabaldutako auziak. AEBetako presidente zen garaian ustez Etxe Zuritik ateratako dokumentu klasifikatuen ikerketa ez da buruzagi errepublikanoaren kontra zabaldutako bakarra. | Donald Trump buruzagi errepublikanoaren etxea miatu du goizaldean FBIak, estatuburu ohiak berak sare sozialetan zabaldutako mezuaren arabera. AEBetako presidente zenean Etxe Zuritik dokumentu klasifikatuak hartu izana egozten diote, baina salaketa hori ez da azken urteetan haren aurka aurkeztutako bakarra. Hona hemen b... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216917/henipabirus-mota-berri-bat-aurkitu-dute-txinan.htm | Mundua | Henipabirus mota berri bat aurkitu dute Txinan | Txinako Shandong eta Henan probintzietan Langya birusaz kutsatutako 35 pertsona atzeman dituzte. Animalien artean maizago detektatzen den gaixotasun bat da. | Henipabirus mota berri bat aurkitu dute Txinan. Txinako Shandong eta Henan probintzietan Langya birusaz kutsatutako 35 pertsona atzeman dituzte. Animalien artean maizago detektatzen den gaixotasun bat da. | Txinako eta Singapurko zientzialari talde batek Langya izeneko henipabirus mota berri bat aurkitu du. Dagoeneko birusaz kutsatutako 35 pertsona daude Txinako Shandong eta Henan probintzietan. Oraingoz, ez dago hildakorik eta gaixotasunaren garapena ere ez da larria. Hala ere, adituek jakinarazi dute ez dagoela birusa s... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216918/abuztuan-eta-irailean-jokatuko-da-euskal-herria-kopa-bi-mailatan.htm | Kirola | Abuztuan eta irailean jokatuko da Euskal Herria Kopa, bi mailatan | Txapelketak hamabigarren aldia izanen du aurten. Finalak iraileko lehenbiziko asteburuan jokatuko dituzte: B mailakoa irailaren 3an, Berriozarren (Nafarroa); maila nagusikoa, 4an, Sondikan (Bizkaia). | Abuztuan eta irailean jokatuko da Euskal Herria Kopa, bi mailatan. Txapelketak hamabigarren aldia izanen du aurten. Finalak iraileko lehenbiziko asteburuan jokatuko dituzte: B mailakoa irailaren 3an, Berriozarren (Nafarroa); maila nagusikoa, 4an, Sondikan (Bizkaia). | Prest da Euskal Herria Kopa, hamabigarrenez; hasia da atzerako kontua. Txapelketaren 2022ko aldia aurkeztu dute gaur Tolosako Berazubi estadioan, eta eman dituzte, azkenik, aurtengoaren xehetasunak.
Antolaketari dagokionez, aurten ere ez du izango nahi bezalako formatua txapelketak. Antolatzaileen esanetan, berez Eusk... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216919/aske-utzi-dituzte-mutilzarra-pentildearen-salaketaren-harira-iruntildeean-atxilotuak.htm | Politika | Aske utzi dituzte Mutilzarra peñaren salaketaren harira Iruñean atxilotuak | Poliziak bost lagun atxilotu zituen atzo, uztailaren 14an Iruñeko zezen plazan izandako istiluekin lotuta. Aske dira, baina epaileak deklaratzera deituko ditu. Gorroto delitua egozten diete. Mutilzarraren arabera, hainbat pertsonak eraso egin zieten peñako zenbait kideri. | Aske utzi dituzte Mutilzarra peñaren salaketaren harira Iruñean atxilotuak. Poliziak bost lagun atxilotu zituen atzo, uztailaren 14an Iruñeko zezen plazan izandako istiluekin lotuta. Aske dira, baina epaileak deklaratzera deituko ditu. Gorroto delitua egozten diete. Mutilzarraren arabera, hainbat pertsonak eraso egin z... | Kalean dira berriz ere. Iruñeko Mutilzarra peñako kideen eskeei men eginda, Poliziak bost pertsona atxilotu zituen atzo Iruñean, sanferminetan izandako istilu batzuen harira. Gaur-gaurkoz, ordea, aske utzi dituzte bost arrastatuak. Edonola ere, auzia ez da bukatua: deklaratzera joan beharko dute epailearen aurrera.
Ze... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216920/40-bat-jende-ausikiak-izan-dira-hendaiako-uretan.htm | Gizartea | 40 bat jende ausikiak izan dira Hendaiako uretan | Oraindik segurtasunik ez da, baina uste dute balezta arrainak eragin dituela zauriak, eta baliteke zerikusia izatea itsasoko uraren tenperaturaren igoerarekin. | 40 bat jende ausikiak izan dira Hendaiako uretan. Oraindik segurtasunik ez da, baina uste dute balezta arrainak eragin dituela zauriak, eta baliteke zerikusia izatea itsasoko uraren tenperaturaren igoerarekin. | 40 bat pertsonak sokorri zerbitzuetara jo zuten atzo Hendaiako hondartzan (Lapurdi), gorputzean ausiki arrastoak agertu zitzaizkielako. Ausikien jatorria ez da ezaguna, baina arrain batek eginak direla segurtatu dute hondartzako sokorri zerbitzuek.
Kasua azterturik, balezta arraina ote den susmatu dute, baina oraindik... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216921/serena-williamsek-erretiroa-hartuko-du.htm | Kirola | Serena Williamsek erretiroa hartuko du | Tenislari estatubatuarrak iragarri du Estatu Batuetako Irekia izanen duela azken txapelketa. Orduan esanen dio agur tenis profesionalari, 40 urterekin. 23 Grand Slam irabazi ditu orain arte. | Serena Williamsek erretiroa hartuko du. Tenislari estatubatuarrak iragarri du Estatu Batuetako Irekia izanen duela azken txapelketa. Orduan esanen dio agur tenis profesionalari, 40 urterekin. 23 Grand Slam irabazi ditu orain arte. | Tenisetik urruntzekoa dela iragarri du Serena Williamsek. Irailean utziko dio tenislari profesionala izateari, 40 urterekin. Vogue aldizkarian argitaratutako gutun batean, jakinarazi du erretiroa hartuko duela, eta azaldu zergatik hartu duen erabakia: «Tenisetik urruntzen ari naizela kontatzera natorkizue, niretzat inp... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216922/errusiak-armategi-nuklearrak-ikuskatzeko-aebekin-zuen-akordioa-eten-du.htm | Mundua | Errusiak armategi nuklearrak ikuskatzeko AEBekin zuen akordioa eten du | 2010etik zegoen hitzarmena. Zelenskik eskatu du errusiarrei EBrako sarbidea ukatzeko; Bruselak estatu kideen esku utzi du erabakia. | Errusiak armategi nuklearrak ikuskatzeko AEBekin zuen akordioa eten du. 2010etik zegoen hitzarmena. Zelenskik eskatu du errusiarrei EBrako sarbidea ukatzeko; Bruselak estatu kideen esku utzi du erabakia. | Errusiak eta AEBek elkarri armategia ikuskatzeko bidea ematen duen akordioa bertan behera utzi du Moskuk, behin-behinean. New Start izena du itunak, eta 2010ean sinatu zuten, arma nuklearrak elkarri kontrolatzeko asmoz. Ikuskaritza lanak geldituta egon dira, COVIDak eragindako osasun larrialdia hasi zenetik orain arte.... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216923/energia-aurrezteko-neurriak-indarrean-sartu-dira-hegoaldean.htm | Ekonomia | Energia aurrezteko neurriak indarrean sartu dira Hegoaldean | Gaur sartu dira indarrean energia aurrezteko Espainiako Gobernuaren neurriak Hego Euskal Herrian. | Energia aurrezteko neurriak indarrean sartu dira Hegoaldean. Gaur sartu dira indarrean energia aurrezteko Espainiako Gobernuaren neurriak Hego Euskal Herrian. | Zenbait sektoretan, ostalarien artean batez ere, ezinegona eta kezka sortu du neurri sorta horrek, baina tenperaturak eta argiztapena mugatzeko irizpide berriak izango dira gaurtik aurrera. Enpresek eta dendek derrigorrez bete behar dituzte aholkuak; etxebizitza partikularrentzat, berriz, borondatezkoak dira. Horra neu... |
2022-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/216924/sauteten-hamahiru-film-bildu-ditu-zinemaldiak-hari-eskainitako-zikloan.htm | Kultura | Sauteten hamahiru film bildu ditu Zinemaldiak hari eskainitako zikloan | Zinemagile eta gidoigile frantsesaren obra aztertuko du jaialdiak aurten, haren atzera begirakoan. Zikloaren osagarri, zuzendariari egindako elkarrizketekin osatutako liburu bat plazaratuko dute. | Sauteten hamahiru film bildu ditu Zinemaldiak hari eskainitako zikloan. Zinemagile eta gidoigile frantsesaren obra aztertuko du jaialdiak aurten, haren atzera begirakoan. Zikloaren osagarri, zuzendariari egindako elkarrizketekin osatutako liburu bat plazaratuko dute. | Donostiako 70. Zinemaldiko atzera begirakoan, Claude Sautet zinemagileak (Montrouge, Frantzia, 1924 - Paris, 2000) 1956tik 1995era zuzendutako hamahiru film luze erakutsiko dituzte. Zikloa Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean antolatu dute, eta Conversaciones con Claude Sautet liburuarekin osatuko da, Michel Boujutek ... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/216925/ali-baba-eta-datuen-lapurrak.htm | Ekonomia | Ali Baba eta datuen lapurrak | Hainbat urtez Txinako pertsonarik aberatsena izan da Jack Ma, baina, merkataritza elektronikotik finantzen sektorera jauzi egin zuenean, herrialdeko agintarien susmoa piztu zuen, eta pilatutako aberastasunaren erdia galdu zuen. | Ali Baba eta datuen lapurrak. Hainbat urtez Txinako pertsonarik aberatsena izan da Jack Ma, baina, merkataritza elektronikotik finantzen sektorera jauzi egin zuenean, herrialdeko agintarien susmoa piztu zuen, eta pilatutako aberastasunaren erdia galdu zuen. | Tigrea animaliarik preziatuenetarikoa da Txinan: boterearen sinboloa da, eta ausardiarena. Baina kontu handiz tratatu behar da: «Tigrea esnatzean, makila luzea erabili behar da», esaten omen zuen Mao Zedongek, 1949tik 1976ra herrialdea gidatu zuen buruzagi komunistak. Ohartarazpena argia da: norbera baino indartsuagoa ... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216943/euskal-herria-alertan-da-tenperatura-beroengatik.htm | Gizartea | Euskal Herria alertan da tenperatura beroengatik | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alerta horia ezarri dute; Nafarroan ere bai, eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja. Bihar gora egingo dute termometroek. | Euskal Herria alertan da tenperatura beroengatik. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alerta horia ezarri dute; Nafarroan ere bai, eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja. Bihar gora egingo dute termometroek. | Uda hasiz geroztik hirugarrenez, Euskal Herria alertan da tenperatura beroengatik: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alerta horia ezarri dute, Nafarroan ere bai, eta Ipar Euskal Herrian alerta laranjara igo dute datozen orduotarako espero den bero saparen ondorioz eginiko ohartarazpena.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 13... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216944/poliziak-labana-bat-zuen-gizon-bat-hil-du-parisko-aireportu-batean.htm | Mundua | Poliziak labana bat zuen gizon bat hil du Parisko aireportu batean | Charles de Gaulle aireportuan izan da hilketa. Poliziaren arabera, gizonak eraso egin die. | Poliziak labana bat zuen gizon bat hil du Parisko aireportu batean. Charles de Gaulle aireportuan izan da hilketa. Poliziaren arabera, gizonak eraso egin die. | Poliziak gizon bat hil du gaur Parisko Charles de Gaulle aireportuan. Ustez labana bat zuen gizonak, eta, Poliziaren arabera, agenteei eraso die.
Hildakoa identifikatzeko lanean ari dira orain; oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Le Figaro egunkariak zabaldu duenez, ustezko erasoa izan denean ez du jihadaren a... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216945/dozenaka-migratzaile-desagertu-dira-egeo-itsasoan-txalupa-iraulita.htm | Mundua | Dozenaka migratzaile desagertu dira Egeo itsasoan, txalupa iraulita | Greziako kostazainek 29 lagun erreskatatu dituzte bizirik, eta gehiagoren bila ari dira. Turkiako Antalya hiritik irten zen txalupa, 80 pertsona ingururekin. | Dozenaka migratzaile desagertu dira Egeo itsasoan, txalupa iraulita. Greziako kostazainek 29 lagun erreskatatu dituzte bizirik, eta gehiagoren bila ari dira. Turkiako Antalya hiritik irten zen txalupa, 80 pertsona ingururekin. | Dozenaka dira desagertuta dauden migratzaileak, euren txalupa Egeo itsasoan irauli ostean. Greziako kostazainen arabera, 29 pertsona erreskatatu dituzte orain arte, eta gehiagoren bila ari dira. Migratzaileek eurek azaldu dutenez, Turkiako Antalya hiritik irten zen txalupa, eta 60 eta 80 pertsona artean zihoazen bertan... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216946/arralderi-buruzko-txio-batek-agerian-utzi-du-albiste-faltsuen-ahalmena.htm | Politika | Arralderi buruzko txio batek agerian utzi du albiste faltsuen ahalmena | Fikziozko herri horretako udalak Miguel Angel Blancoren hiltzailea seme kutun izendatu duela idatzi du Twitterreko Don Mitxel erabiltzaileak. Besteak beste, Daniel Lacalle ekonomialariak eta Antonio Caño El País-eko zuzendari ohiak sinistu eta zabaldu dute mezua. | Arralderi buruzko txio batek agerian utzi du albiste faltsuen ahalmena. Fikziozko herri horretako udalak Miguel Angel Blancoren hiltzailea seme kutun izendatu duela idatzi du Twitterreko Don Mitxel erabiltzaileak. Besteak beste, Daniel Lacalle ekonomialariak eta Antonio Caño El País-eko zuzendari ohiak sinistu eta zaba... | «Arraldeko Udalak (Bildu) seme kutun izendatu du Miguel Angel Blancori tiro egin zion etakidea, PSOEko hiru zinegotzien abstentzioarekin. PPren zinegotzi bakarrak osoko bilkura utzi du protesta egiteko. Birtxiokatu, lotsagarrikeria hori ezagutu dadin». Hori txiokatu zuen Twitterreko @DonMitxel_I erabiltzaileak astelehe... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216947/42-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-leioan-bikotekidea-jipoitzeagatik.htm | Gizartea | 42 urteko gizon bat atxilotu dute Leioan, bikotekidea jipoitzeagatik | Leioako (Bizkaia) Pinueta auzoko kale batean izan da erasoa, gaur goizeko ordu txikietan. Indarkeria matxistako delitua egotzi dio Ertzaintzak gizonari. | 42 urteko gizon bat atxilotu dute Leioan, bikotekidea jipoitzeagatik. Leioako (Bizkaia) Pinueta auzoko kale batean izan da erasoa, gaur goizeko ordu txikietan. Indarkeria matxistako delitua egotzi dio Ertzaintzak gizonari. | Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du gaur 02:00 aldera, bikotekidea jipoitzeagatik. Gizonak hainbat ukabilkada eman dizkio buruan emakumeari, eta gero lurrera bota du, eta arrastaka eraman. Ertzaintzari erasoaren berri eman diote, eta erasoa jazo den kalean topatu dute gizona oinez, baita emakumea ere. Ertzaintz... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216948/hil-egin-da-sena-ibaian-erreskatatutako-beluga.htm | Mundua | Hil egin da Sena ibaian erreskatatutako beluga | Oraindik ez dakite nola iritsi den animalia Sena ibaira, Artikoko ur hotzetan bizi baitira belugak. Adituen esanetan, litekeena da gehiegizko hots kutsadura eta berotze globalaren ondorioz itsas korronteetan gertatzen diren aldaketak izatea arrazoi nagusiak. | Hil egin da Sena ibaian erreskatatutako beluga. Oraindik ez dakite nola iritsi den animalia Sena ibaira, Artikoko ur hotzetan bizi baitira belugak. Adituen esanetan, litekeena da gehiegizko hots kutsadura eta berotze globalaren ondorioz itsas korronteetan gertatzen diren aldaketak izatea arrazoi nagusiak. | Frantziako erreskate talde batek beluga bat uretatik ateratzea lortu du gaur goizaldean Sena ibaian. Animalia ostiraletik zegoen atxikita Paristik 70 kilometrora dagoen esklusa batean. Laurogei pertsona inguruk parte hartu dute operazioan; tartean urpekariak, albaitariak eta espezialistak, besteak beste. Sei orduren bu... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216949/energia-aurrezteko-industrian-eta-sektore-guztietan-lan-egin-behar-dela-dio-tapiak.htm | Ekonomia | Energia aurrezteko industrian eta «sektore guztietan» lan egin behar dela dio Tapiak | Energia berriztagarriak bultzatzeko beharra erakutsi du, «industria intentsiboari» beste irtenbide bat bilatzeko. | Energia aurrezteko industrian eta «sektore guztietan» lan egin behar dela dio Tapiak. Energia berriztagarriak bultzatzeko beharra erakutsi du, «industria intentsiboari» beste irtenbide bat bilatzeko. | Hego Euskal Herrian gaur bertan sartu dira indarrean tenperaturak eta argiztapena mugatzeko neurriak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako «sektore guztiei» eragingo diela azpimarratu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Radio Euskadi-n eskainitako elkarrizketa batean. Saltokie... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216950/sute-baten-ondorioz-gutxienez-6000-lagun-ebakuatu-dituzte-akitania-berrian.htm | Mundua | Sute baten ondorioz gutxienez 6.000 lagun ebakuatu dituzte Akitania Berrian | Gironda departamenduan piztu da sua, joan den hilean piztu zen leku berean. Bero sapak eta lehorteak eragin dute sutea. | Sute baten ondorioz gutxienez 6.000 lagun ebakuatu dituzte Akitania Berrian. Gironda departamenduan piztu da sua, joan den hilean piztu zen leku berean. Bero sapak eta lehorteak eragin dute sutea. | Sua berriz piztu da Gironda departamenduan, Akitania Berrian. Sute handiak izan ziren han joan den hilean, eta bero sapak eta lehorteak berriz piztea eragin dute. Gutxienez hamasei etxebizitza suntsitu ditu suak, 6.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte, eta 6.000 hektarea erre dira.
Tokiko erakundeen arabera, sua azka... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216951/trumpek-uko-egin-dio-new-yorkeko-fiskal-nagusiaren-galderei-erantzuteari.htm | Mundua | Trumpek uko egin dio New Yorkeko fiskal nagusiaren galderei erantzuteari | Ikertzen ari dira estatuburu ohiaren higiezinen enpresak bere jabetzen balioak faltsutu ote zituen. Ikerketak ez du murriztu Alderdi Errepublikanoaren babesa, alderantziz baizik: Trumpek babestutako hautagaiak nagusitu dira zenbait estatutan egindako primarioetan. | Trumpek uko egin dio New Yorkeko fiskal nagusiaren galderei erantzuteari. Ikertzen ari dira estatuburu ohiaren higiezinen enpresak bere jabetzen balioak faltsutu ote zituen. Ikerketak ez du murriztu Alderdi Errepublikanoaren babesa, alderantziz baizik: Trumpek babestutako hautagaiak nagusitu dira zenbait estatutan egin... | Hainbat ikerketa ditu abian Donald Trump buruzagi errepublikanoak, eta azken egunotan justizia urrats ugari egiten ari da ikerketa horietan. Gaur estatuburu ohiak zabaldu duenez, zinpean deklaratzekoa zen New Yorkeko ikerketa dela eta. Ikertzen ari dira Trumpen familiaren higiezinen enpresak bere jabetzen balioak falts... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216952/errenteriako-eta-elgoibarko-lan-heriotzak-salatu-dituzte-sindikatuek.htm | Ekonomia | Errenteriako eta Elgoibarko lan heriotzak salatu dituzte sindikatuek | ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru Errenterian bildu dira. Salatu dute lan heriotzek ez dutela «etenik». | Errenteriako eta Elgoibarko lan heriotzak salatu dituzte sindikatuek. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru Errenterian bildu dira. Salatu dute lan heriotzek ez dutela «etenik». | Azken egunotan bi behargin hil dira lan istripuz, eta sindikatuek langileok oroitu eta heriotzok gaitzetsi dituzte gaur eguerdian, Errenteriako (Gipuzkoa) Udal plazan. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru bildu dira han, Lan-istripu gehiagorik ez. Prekaritatea hiltzailea lelopean. «Lan heriotzek ez dute etenik», salat... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216953/entsalada-berezien-bila.htm | Bizigiro | Entsalada berezien bila | Hamaika errezeta eta hamaika modu dauden arren, otordu osasuntsuak prestatzeko plater egokiak dira entsaladak. Epelak zein hotzak, askotariko osagaiekin egin daitezke. Entsaladak egiteko zenbait ideia plazaratu dituzte Iruñeko Catachu, Gasteizko La Riojana, Donostiako Sutan Dago eta Gasteizko Black Salad jatetxeek. | Entsalada berezien bila. Hamaika errezeta eta hamaika modu dauden arren, otordu osasuntsuak prestatzeko plater egokiak dira entsaladak. Epelak zein hotzak, askotariko osagaiekin egin daitezke. Entsaladak egiteko zenbait ideia plazaratu dituzte Iruñeko Catachu, Gasteizko La Riojana, Donostiako Sutan Dago eta Gasteizko B... | Monserrat Canga Coto
Catachu jatetxea (Iruñea)
Txipiroien entsalada epela
Txipiroien entsalada epela. Jagoba Manterola, Foku
Osagaiak
•Batavia uraza
•Haritz-hosto uraza
•Cherry tomateak
•Tipula
•5 txipiroi
•Modena ozpina
•Oliba olioa
•Gatza
1- Txipiroiak garbitu, eta plantxan kozinatu.
2- Moztu tipula, xe... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216954/miren-iriarte-itzultzailea-hil-da.htm | Kultura | Miren Iriarte itzultzailea hil da | Elena Ferranteri eta Fleur Jaeggyri lan bana ekarri zien euskarara, baita euskarazko hainbat lanen gaztelerazko itzulpenak eman ere. Senide eta lagunek gaur eman diote azken agurra, Iruñeko hilerrian. | Miren Iriarte itzultzailea hil da. Elena Ferranteri eta Fleur Jaeggyri lan bana ekarri zien euskarara, baita euskarazko hainbat lanen gaztelerazko itzulpenak eman ere. Senide eta lagunek gaur eman diote azken agurra, Iruñeko hilerrian. | Iruñean jaio zen Iriarte, 1978an. Kazetaritzako lizentzia lortu zen EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, 2000. urtean, eta Itzulpengintza Masterra egin zuen gero unibertsitate berean, baita Literatur Itzulpengintzako Graduondokoa ere, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bi urtez Euskaldunon Egunkaria-n kazetari a... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216955/3500-pertsona-baino-gehiagoko-migrazio-saldo-positiboa-du-eaek.htm | Gizartea | 3.500 pertsona baino gehiagoko migrazio saldo positiboa du EAEk | Eustatek jakinarazi duenez, immigranteen eta emigratzaileen erdiak baino gehiago 40 urtetik beherakoak eta gizonezkoak dira. | 3.500 pertsona baino gehiagoko migrazio saldo positiboa du EAEk. Eustatek jakinarazi duenez, immigranteen eta emigratzaileen erdiak baino gehiago 40 urtetik beherakoak eta gizonezkoak dira. | Eustatek argitaratutako datuen arabera, iaz gora egin zuten immigrazioak eta emigrazioak, aurreko urteko joerekin alderatuta: 2020an baino 4.206 pertsona gehiago etorri ziren kanpotik Euskal Autonomia Erkidegora 2021ean, eta 2020an baino 5.130 pertsona gehiago irten ziren EAEtik —kontuan hartzekoa da 2020a pandemiako l... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216956/bi-euskal-herritar-hil-dira-kantabriako-hondartzetan-santontildean-eta-castro-urdialesen.htm | Gizartea | Bi euskal herritar hil dira Kantabriako hondartzetan, Santoñan eta Castro Urdialesen | Hildakoak bi gizonezko dira, 54 urteko donostiarra bata, eta 69 urteko mungiarra bestea. | Bi euskal herritar hil dira Kantabriako hondartzetan, Santoñan eta Castro Urdialesen. Hildakoak bi gizonezko dira, 54 urteko donostiarra bata, eta 69 urteko mungiarra bestea. | Bi euskal herritar hil dira gaur Kantabriako bi hondartzatan. Eguerdian, 54 urteko gizonezko donostiar bat zendu da Santoñako Berria hondartzan (Espainia). Larrialdi zerbitzuek zabaldutako informazioaren arabera, sorosleek atera behar izan dute uretatik, ondoezik baitzen. Ordurako, bihotz-biriketako geldialdia izana zu... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216957/gutxienez-hamahiru-lagun-hil-dira-dnipropetrovsken-errusiak-egindako-bonbardaketa-batean.htm | Mundua | Gutxienez hamahiru lagun hil dira Dnipropetrovsken Errusiak egindako bonbardaketa batean | Susmoa dago Zaporizhiako zentral nuklearretik egin ote duen erasoa Moskuk. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak adierazi du ez dagoela berehalako mehatxu nuklearrik. | Gutxienez hamahiru lagun hil dira Dnipropetrovsken Errusiak egindako bonbardaketa batean. Susmoa dago Zaporizhiako zentral nuklearretik egin ote duen erasoa Moskuk. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak adierazi du ez dagoela berehalako mehatxu nuklearrik. | Gutxienez hamahiru pertsona hil dira, eta beste hainbeste zauritu, Errusiak egindako bonbardaketa batean Dnipropetrovsk eskualdean, Ukraina ekialdean. Erasoa atzo gauean izan zen. Ukrainako larrialdietako zerbitzuek jakinarazi dutenez, guztira hogei eraikin hondatu ditu leherketak. Tartean dira ikasleentzako egoitza ba... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.